Hastapenean, Jaincoac ezdeusetaric eguin içan cituen cerua eta lurra. Eta lurra cen moldegabea eta buluça, eta ilhumbeac ciren ondarren gain gucian; eta Jaincoaren izpiritua ekarria cen uren gainean. Eta Jaincoac erran çuen: Içan bedi arguia. Eta arguia eguina içan cen. Eta Jaincoac ikusi çuen arguia ona cela, eta bereci içan çuen ilhumbeetaric. Eta arguiari icençat eman cioen eguna, eta ilhumbeei gaua. Eta arratsetic eta goicetic eguina içan cen egun bat. Jaincoac erran ere çuen: Orcia içan bedi uren erdian, eta urac uretaric berez betza. Eta Jaincoac eguin içan çuen orcia, eta orci gainaldeco urac azpialdean cirenetaric bereci içan cituen. Eta hola eguin içan cen. Eta Jaincoac orciari icençat eman cioen cerua: eta arratsetic eta goicetic eguina içan cen bigarren eguna. Jaincoac erran çuen guero: Cerupeco urac batera bil ditecela, eta aguer bedi leihorra. Eta hala eguin içan cen. Eta Jaincoac leihorrari icençat eman cioen lurra; eta ur bilduei itsasoa. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori. Eta erran içan çuen: Lurrac ekar betza belhar ferdeac eta hacia emanen dutenac, eta çuhamu fruitu ekarleac, emanen dutenac ceinac bere motaren arabera fruitua, eta haren barnean hacia içan bedi lurraren gainean. Eta hori hola içan cen. Eta lurrac ekarri cituen belhar ferdeac eta hacia ematen çutenac ceinac bere motaren arabera, eta çuhamuac fruitu ematen çutenac haciarequin ceinac bere motaren arabera. Eta Jaincoac ikusi içan çuen hori ona cela. Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen hirugarren eguna. Jaincoac erran çuen berriz ere: Ceruco orcian içan beitez arguiçaguiac, eta gauetic eguna berez beçate, eta balia beitez seinaletzat demboren, egunen eta urtheen eçagutarazteco. Distira beçate ceruco orcian, eta argui beçate lurra. Eta hala eguin içan cen. Eta Jaincoac eguin içan cituen bi arguiçagui handi: bata handiagoa egunari buruz jarcecotzat: eta bercea ttipiagoa gauari buruz jarceco: eta içarrac ere eguin içan cituen. Eta eçarri içan cituen, ceruco orcian lurraren gainera argui ceçatençat, Egunari eta gauari buruz jar citecençat, eta arguia ilhumbeetaric berez ceçatençat. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori. Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen laugarren eguna. Jaincoac erran çuen berriz: Urec eman betzate arrain biciac eta hegastinac lurraren gainean ceruco orci-pean. Eta Jaincoac eguin içan cituen arrain handiac, eta urec cein bere motetan eman cituzten abere bici eta higuitzen diren guciac, eta hegastin guciac cein bere motaren arabera. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori. Eta benedicatu cituen, erraten ciotelaric: Berha eta popula çaitezte, eta bethe çatzue itsasoco urac; eta hegastinac lurrean popula beitez. Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen borzgarren eguna. Jaincoac erran çuen berriz: Lurrac eman betza abere biciac cein bere motaren arabera, aciendac eta cierpeac, eta lurreco basabereac cein bere motaren arabera. Eta hola eguin içan cen. Eta Jaincoac eguin cituen lurreco basabereac cein bere motaren arabera, eta aciendac eta lurreco cierpe guciac beren motetan. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori. Eta erran çuen: Guiçona eguin deçagun gure itchura eta idurira: eta içan beça buruçaguitasuna itsasoco arrainen, eta ceruco hegastinen, eta abereen, eta lur guciaren, eta lurrean higuitzen diren cierpe gucien gainean. Eta Jaincoac eguin içan çuen guiçona bere idurira; Jaincoaren idurira eguin içan çuen, eta hequiec eguin cituen guiçonqui eta emaztequi. Jaincoac benedicatu cituen, eta erran cioten: Berha eta popula çaitezte; bethe çaçue lurra eta çuen azpico eçar çaçue, eta nausitasuna har çaçue itsasoco arrainen, eta ceruco hegastinen, eta lurraren gainean higuitzen diren abere gucien gainean. Jaincoac erran cioten oraino: Huna non eman darozquitzuetan lurraren gainean hacitzen diren belhar guciac, eta çuhamu guciac ceinec bere hacia berequin ekarcen dutenac, hequiec içan ditecençat çuen hazcurri. Eta eman ditut lurreco abere guciei, eta ceruco hegastin orori, eta lurrean higuitzen eta bici diren guciei, içan deçatecençat beren hazcurria. Eta hola eguin içan cen. Eta Jaincoac ikusi cituen berac eguin cituen guciac: eta hainitz onac ciren. Eta goicetic eta arratsetic eguin içan cen seigarren eguna. Horreletan osatuac içan ciren cerua eta lurra beren edergailu guciequin. Eta Jaincoac çazpigarren eguneco osatu çuen bere escuco lana: eta bere eguincari gucietaric pausu hartu çuen çazpigarren egunean. Eta benedicatu çuen çazpigarren egun hura eta saindutu çuen: ceren hartan guelditu içan baitzen bere eguinça gucitic, eguitecotzat Jaincoac ezdeusetaric athera çuenetic. Horrelacoac dira ceru-lurren ethorquiac, ezdeusetaric atheratuac içan cirenean, Jainco Jaunac eguin cituen egunean cerua eta lurra, Eta campotaco landare guciac lurretic sorthu gabean, eta bazterretaco belhar guciac berenez haci gabean: Jainco Jaunac ecen uriric oraino lurrari etzioen eman, eta guiçona etzen lurraren lancecotzat. Bainan lurretic igaiten cen ur bat, lurraren axal gucia ihinztatzen çuena. Jainco Jaunac eguin içan çuen beraz guiçona lurraren orhetic, eta beguithartera eman içan cioen bicizco ufaco bat, eta guiçona eguin içan cen bere arima bician. Bada Jaincoac hastedanic gogozco baratze bat eguina çaducan: hartan eçarri çuen bere escuz eguina çuen guiçona. Eta Jainco Jaunac lurretic ilkiaraci cituen çuhamu guciac, ederrac beguico, eta ahoco goçoac: eta baratzearen erdian bicitzeco çuhaitza eta onguiaren eta gaizquiaren jaquitateco çuhaitza. Gogozco leku hartaric atheratzen cen hibai bat baratzearen urztatzeco, eta guero berezten dena lau burutan. Bata deitzen da Phison: harec inguratzen du Hebilathco lur gucia, non sorcen baita urhea; Eta lur hartaco urhea guciz ona da: han causitzen da bdelioa eta oniz harria. Eta bigarren hibaia Jehon deitzen da: hura da Ethiopiaco lurra oro inguratzen duena. Hirugarren hibaiaren icena da Tigris: hura Asiria aldera dihoa. Ufrata da laugarren hibaia. Jainco Jaunac hartu içan çuen beraz guiçona eta eçarri gogozco pharabisuan, hura lant eta çain ceçançat. Manu ere eman cioen erraten cioelaric: pharabisuco çuhaitz gucietaric jan çaçu. Ordean ez deçaçun jan onguico eta gaizquico jaquitatearen çuhaitzetic. Ecen hartaric janen duçun egunean, heriotzez hilen çare. Jainco Jaunac erran çuen berriz: Ez da on guiçona içan dadien bakar: eguin dioçogun lagun bat bere iduricoa. Jainco Jaunac lurretic eguin ondoan beraz lurreco abere guciac eta ceruco hegastinac oro, erakarri cituen Adamen aitzinera, ikus ceçançat cer icen emanen cioten: eta Adamec abere bakotchari eman çuen icena da cinez haren icena. Eta Adamec beren icenac eman ciotzaten acienda guciei, eta hegastin guciei, eta lurreco basabere guciei: bainan etzen aurkitzen Adamençat bere idurico lagunic. Jainco Jaunac igorri cioen beraz Adami loaldi bat: eta lo çagoelaric kendu cioen saihets-heçur bat, eta haren orde eçarri cioen haraguia. Eta Jainco Jaunac Adami kendu cioen saihets-heçurretic eguin çuen emaztequia: eta erakarri cioen Adami. Eta Adamec erran çuen: Huna orai ene heçurretaco heçurra eta ene haraguico haraguia; hau deithuco da guicema, ceren guiçona ganic atheratua baita. Horrengatic guiçonac utzico ditu bere ait-amac, eta iratchiquico da bere emazteari, eta bia içanen dira haragui batean. Eta Adam eta bere emaztea buluzgorriric ciren biac: eta etziren ahalquetzen. Bada suguea cen Jainco Jaunac eguin içan cituen lurreco abere guciac baino malçurragoa. Hunec erran cioen emaztequiari: Cergatic manatu darotzu Jaunac jan ez deçaçun pharabisuco çuhaitz gucietaric? Emaztequiac ihardetsi cioen: Pharabisuan diren çuhaitzetaco fruituetaric jaten dugu; Bainan pharabisuaren erdian den çuhaitzeco fruitutic jan ez deçagun manatu darocu Jaincoac, eta ez deçagun uqui ere, hil gaitecen beldurrez. Eta sugueac erran cioen emaztequiari: Etzarete segur heriotzez hilen. Jaincoac ecen badaqui hartaric janen duçuen egunean idequico direla çuen beguiac; eta içanen çaretela jaincoac iduri, onguiaz eta gaizquiaz jaquinsun. Emaztequiac ikusi çuen beraz çuhaitz haren fruitua jateco ona cela, ederra beguico eta itchuraz tirriagarria: eta hartu çuen fruitu hartaric eta jan: eta eman cioen bere senharrari, ceinac ere jan içan baitzuen. Eta idequiac içan ciren bien beguiac: eta oharturic buluz-gorriac cirela, josi cituzten pico hostoac, eta eguin cituzten guerripecoac. Eta aditu çutenean Jainco Jaunaren boça baratzean çabilalaric arrastirico haicearen mugan, Adam eta bere emaztea gorde ciren Jainco Jaunaren beguithartetic pharabisuco çuhaitzen-pean. Eta Jainco Jaunac deithu çuen Adam, eta erran cioen: Non çare? Adamec ihardetsi cioen: Ençun dut çure minçoa pharabisuan: bainan lotsatu naiz bilucia naicelacotz, eta gorde içan naiz. Jaunac erran cioen: Eta nondic daquiçu bilucia çarela, baicic-ere jan duçulacotz nic debecatu narotzun çuhaitzeco fruitutic? Adamec ihardetsi cioen: Lagunçat eman darotaçun emazteac escaini darot fruitu hortaric, eta jan içan dut. Eta Jainco Jaunac erran cioen emazteari: Certaco eguin duçu hori? Ihardetsi çuen: Sugueac enganatu nau, eta jan dut. Eta Jainco Jaunac erraten dio sugueari: Hori eguin ducalacotz, madaricatua haiz lurreco acienda eta basabere gucien artean: herrestatuco haiz hire sabelaren gainean, eta lurra janen duc hire bicico egun oroz. Etsaigoa eçarrico diat hire eta emaztequiaren artean, hire umeen eta harenen artean: harec lehertuco daroc burua, eta hic malçurqui jaçarrico dioc haren hindagorari. Emaztequiari ere erran cioen: Usutuco ditut çure gaitzac eta çure içorrac: oinhacetan erdico çare, eta içanen çare guiçonaren escupeco, eta guiçona içanen da çure nausi. Guero erran cioen Adami: Ceren ençun içan duçun çure emaztea, eta jan duçun nic jatea debecatu narotzun çuhaitzeco fruitutic, lurra madaricatua da çure eguitatean: çure nequeen bidez janen duçu çure bicico egun gucietan hartaric atheraco duçun hazcurria. Elhorriac eta astakaloac emanen darozquitzu, eta janen duçu lurreco belharra. Çure copetaco icerdian janen duçu oguia, bihur çaitecen arteo lurrera ceintaric içan baitzare atheratua: herrauts çare ecen, eta herrautsetara çare bihurtuco. Eta Adamec bere emazteari icençat eman cioen Eba; ceren baitzen guiçon gucien ama. Jainco Jaunac eguin ere içan cituen Adami eta haren emazteari larruzco soinecoac eta hequiec jaunci içan ciotzoten: Eta erran çuen: Huna Adam gutaric bat iduri eguina, onguia eta gaizquia daquizquiela: orai beraz escua eçar ez deçan bicitzeco çuhaitzaren gainean, har ez deçan hartaric, eta jan, eta bici ez dadien bethiere. Eta Jainco Jaunac igorri çuen gogozco pharabisutic, lant ceçançat lurra ceintaric atheratua içan baitzen. Eta Adam kendu çuen handic, eta gogozco pharabisuaren aitzinean eçarri çuen querubin bat, eta ezpata gardun dardararari bat, çaincecotzat bicitzeco çuhaitzeraco bidea. Bada Adamec eçagutu çuen Eba, bere emaztea, ceina içorra guerthatu baitzen eta erdi Cainez, erraten çuelaric: Jaincoaren nahiarequin içan dut guiçon bat. Berriz ere haurdun eguin cen Abel haren anaiaz. Bada Abel içan cen arçain, eta Cain laborari. Eta handic asco egunen buruan, guerthatu cen Cainec Jaunari dohainac escaini cituela lurreco fruituetaric. Abelec ere escaini cioizquien bere arthaldeco lehembicico sorthuetaric eta guicenenetaric: eta Jaunac beguiratu cioten Abeli eta haren emaitzei. Bainan etzioten beguiratu Caini eta haren emaitzei: eta Cain borthizqui sumindu cen, eta erori cen haren beguithartea. Eta Jaunac erran cioen: Certaco samurtu çare? eta certaco erori da çure beguithartea? Baldin ongui eguiten baduçu, ez othe çare sariztatua içanen? eta gaizqui eguiten baduçu, çure bekatua ez othe da berehala çure atheraco? bainan hartaraco lehia çure baithan içanen da, eta çu nausitu behar çaizco. Eta Cainec erran cioen Abel bere anaiari: Ilki gaitecen campora. Eta camporatu cirenean, Cain jauci citzaioen Abel bere anaiari, eta hil içan çuen. Eta Jaunac erran cioen Caini: Non da Abel çure anaia? Hunec ihardesten dio: Ez daquit nic. Ni othe naiz ene anaiaren çaina? Eta Jaunac erran cioen: Cer eguin duçu? çure anaiaren odola nire lurretic oihuz dagoquit. Orai beraz madaricatua içanen çare lurraren gainean, ceina idequi baita harceco çure escutic çure anaiaren odola. Çuc lanthu-eta, ez darozquitzu bere fruituac emanen: lurraren gainean ihes eta lekuz-leku ibilico çare. Eta Cainec ihardetsi cioen Jaunari: Handieguia da ene bekatua, nic merecitzecotzat barkamendua. Huna non egun kencen nauçun ene lurretic, eta ni gordeco naiz çure beguietaric, eta lurrean içanen naiz ibildaun eta ihesdun: beraz hilen nau edocein atzematen nauenac. Eta Jaunac erran cioen: Ez da holacoric içanen: bainan nornahic hil deçan Cain çazpitan gaztigatua içanen da. Eta Jaunac Caini hatz bat eçarri içan cioen, atzematen çuenac hil etzeçançat. Cain Jaunaren aitzinetic atheraturic ihesdun egon cen Edenetic iguzqui-sorce alderaco bazterretan. Cainec bere emaztea eçagutu içan çuen; eta hau içorra guerthatu cen, eta erdi cen Henoquez: eta hiri bat eguin içan çuen eta deithu Henoc bere semearen icenetic. Bada Henoc aitatu cen Iradez. Irad aitatu cen Mabiaelez. Mabiael aitatu cen Mathusaelez. Mathusael aitatu cen Lamequez. Hunec hartu cituen bi emazte, bat Ada eta bercea Seia deitzen cirenac. Ada amatu cen Jabelez, ceina içan baitzen olhetan daudecinen eta arçainen aita. Eta haren anaia deitzen cen Jubal: hau içan cen arrabita eta maniura jotzen dutenen aita. Sela ere amatu cen Tubalcainez, ceina içan baitzen harotz eta burdinazco eta letoinezco obra orotan languile. Noema cen Tubalcainen arreba. Eta Lamequec erran cioten Ada eta Sela bere bi emazteei: Lamequen andreac, ençun çaçue ene boça, adi çaçue ene solasa: hil içan baititut guiçon bat ene escuticaco sarrasquian, eta guiçon gazte bat ene escuticaco cazcacoz. Baldin Cainen heriotzea çazpitan içaten bada gaztigatua, Lamequena hiruretan hogoi eta hamaçazpi aldiz. Adamec berriz ere eçagutu çuen bere emaztea: eta hunec içan çuen seme bat Seth deithu çuena, erraten çuelaric: Jaunac, Abel Cainec hil çuenaren orde, eman içan darot berce ondore bat. Sethen ganic ere sorthu cen seme bat Enos deithu çuena: hau hasi içan cen Jaunari dei eguiten. Huna Adamen ondoregoaren liburua. Jaincoac noicere eguin baitzuen guiçona, bere iduritara eguin içan çuen. Eguin cituen guiçonqui eta emaztequi, eta benedicatu içan cituen: eta Adam deithatu hequien eguiteco egunean. Adam bici içan cen ehun eta hogoi eta hamar urthe, eta aitatu cen seme batez dena bere eite eta iduricoa, eta deithatu çuen Seth. Sethez aitatuz gueroztic, Adam bici içan cen çorci ehun urthe: eta içan cituen semeac eta alabac. Eta Adamen biciaren iraupen gucia içan cen bederatzi ehun eta hogoi eta hamar urthe, eta guero hil cen. Seth ere bici içan cen ehun eta borz urthe, eta guero aitatu cen Enosez. Eta Enosez aitatuz gueroztic, Seth bici içan cen çorci ehun eta çazpi urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Eta Sethen bicitze guciac iraun çuen bederatzi ehun eta hamabi urthe, eta guero hil içan cen. Enos bici içan cen lau hogoi eta hamar urthe, eta aitatu cen Cainanez. Hau sorthuz gueroztic, bici içan cen çorci ehun eta hamaborz urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Eta haren bici guciac iraun çuen bederatzi ehun eta borz urthe, eta guero hil içan cen. Cainan ere bici içan cen hirur hogoi eta hamar urthe, eta aitatu cen Malaleelez. Eta Malaleel sorthuz gueroztic, bici içan cen çorci ehun eta berrogoi urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Eta Cainanen bici guciac, iraun çuen bederatzi ehun eta hamar urthe, eta guero hil içan cen. Malaleel bici içan cen hirur hogoi eta borz urthe, eta aitatu cen Jaredez. Eta Jaredez aitatuz gueroztic, bici içan cen çorci ehun eta hogoi eta hamar urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Eta Malaleelen bici guciac iraun çuen çorci ehun eta lau hogoi eta hamaborz urthe, eta guero hil içan cen. Jared hirur hogoi eta bi urthe bici içan cen, eta aitatu cen Henoquez. Eta Henoquez aitatuz gueroztic, Jared bici içan cen çorci ehun urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Eta Jareden bici guciac iraun çuen bederatzi ehun eta hirur hogoi eta bi urthe, eta guero hil içan cen. Bada Henoc bici içan cen hirur hogoi eta borz urthe, eta aitatu cen Mathusalemez. Eta Henoc ibili cen Jaincoarequin; eta Mathusalemez aitatuz gueroztic, bici içan cen hirur ehun urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Eta Henoquen bici guciac iraun çuen hirur ehun eta hirur hogoi eta borz urthe, Eta ibili cen Jaincoarequin, eta etzen guehiago aguertu, Jaincoac eraman çuelacotz. Mathusalem ere bici içan cen ehun eta lau hogoi eta çazpi urthe, eta aitatu cen Lamequez. Eta Mathusalemez aitatuz gueroztic, bici içan cen çazpi ehun eta lau hogoi eta bi urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Eta Mathusalemen bici guciac iraun çuen bederatzi ehun eta hirur hogoi eta bederatzi urthe, eta guero hil içan cen. Lamec bici içan cen ehun eta lau hogoi eta bi urthez, eta aitatu cen seme batez, Ceina deithu baitzuen Noe, erraten çuelaric: Hunec lagunduco gaitu gure eguite eta lanetan, Jaunac madaricatu içan duen lur hunen gainean. Eta Noez aitatuz gueroztic, bici içan cen borz ehun eta lau hogoi eta hamaborz urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Eta Lamequen bici guciac iraun çuen çazpi ehun eta hirur hogoi eta hamaborz urthe, eta guero hil içan cen. Noe, borz ehun urthetan aitatu cen Semez, Camez eta Japhetez. Guiçonac hasi cirenean populatzen lurraren gainean eta alabac içan ondoan, Jaincoaren semeec ikusiric guiçonen alabac ederrac cirela, emaztetzat hartu cituzten gucien artean hautatu cituztenac. Eta Jaincoac erran cioten: Ene izpiritua ez da bethi egonen guiçonarequin, ceren haragui den, eta haren egunac içanen dira ehun eta hogoi urthez. Bada ordu hetan lurrean baciren diganteac. Ecen Jaincoaren semeac guiçonen alaben baithan sarthuz gueroztic, hauquietaric athera ciren botheretsu eta guiça-mendean aiphatuac ciren guiçonac. Bainan Jaincoac ikusiric handia cela lurrean guiçonen malçurqueria, eta bethi hequien bihotzeco gogoeta guciac gaizquira ixuriac çaudecila, Urriquitu citzaioen ceren eguin içan çuen guiçona lurrean. Eta bihotzmin batec joric, Erran çuen: Lurraren gainetic xahutuco dut eguin içan dudan guiçona, guiçonetic abereetaraino, cierpetaric ceruco hegastinetaraino: ecen urriqui dut hequiec eguinic. Bainan Noec gracia aurkitu çuen Jaunaren aitzinean. Huna Noeren ondoreac. Noe içan cen guiçon çucen eta perfet bat bere ondocoen artean, eta Jaincoarequin ibili içan cen. Eta içan cituen hirur seme, Sem, Cam eta Japhet. Bainan lurra Jaincoaren beguietan galdua cen eta tzarqueriaz bethea. Jaincoac ikusi çuenean beraz lurra galdua cela (ecen haragui oroc cikindu çuen bere bidea lurraren gainean), Erran cioen Noeri: Ene aitzinean ethorria da haraguiaren azquen ordua: lurra bethea da hequien tzarqueriez, eta nic xahutuco ditut lurrarequin. Çuretzat arka bat eguiçu çur aphainduz: egonlekuac eguinen dituçu arkan, eta naslicaz ferecatuco duçu barnetic eta campotic. Eta huna nola eguinen duçun: arka içanen da luce hirur ehun besoz, çabal berrogoi eta hamarrez, eta gora hogoi eta hamarrez. Arkan eguinen duçu leihoa bat beso baten goratasuna içanen duena: arkari saihetsetic emanen dioçu athea: eta barnean guelac eta hirur selharu eguinen dituçu. Huna nic erakarrico ditudala lurraren gainera uholdeco urac, eta hilen dudala haragui ceruaren azpian hatsa dagocan gucia: lurraren gainean diren gauça guciac içan ditecela xahutuac. Eta ene patua çurequin eguinen dut: eta çu sarthuco çare arkan, eta çurequin batean çure emaztea, çure semeac eta beren emazteac. Eta abere mota gucietaric pare bat sarraracico duçu, urrixa eta orotsa, çurequin bici ditecençat. Hegastinetaric beren moten arabera, eta aciendetaric beren moten arabera, eta lurreco cierpetaric beren moten arabera pareac çurequin sarthuco dira, bici ahal içan ditecençat. Hartuco duçu beraz çurequin jan ditaqueen hazcurri gucietaric, eta eçarrico dituçu arkan: eta baliatuco dira çuri eta hequiei janharitzat. Noec eguin cituen beraz Jaincoac manatu ciozcan guciac. Eta Jaincoac erran cioen: Arkan sar çaite çu, eta çure etcheco guciac ere: ecen çucena aurkitu çaitut ene beguietan oraico guiça-mendean. Abere garbi gucietaric har çatzu çazpi eta çazpi, urrix eta orots, eta lohietaric bia eta bia. Eta ceruco hegastinetaric çazpi, eta çazpi, ar eta eme: mota beguira dadien lur guciaren hedaduran. Ecen oraino çazpi egun, eta guero uria erorraracico dut lurraren gainera berrogoi gau-egunez: eta lurraren gainetic eceztatuco ditut eguin içan ditudan guciac. Noec eguin cituen beraz Jaunac manatu ciozquien guciac. Sei ehun urthe bacituen uholdeco urec gaindi eguin çutenean lurraren gainean. Eta Noe sarthu cen arkan eta haren semeac, eta haren emaztea eta haren semeen emazteac harequin batean, uholdeco uren gatic. Abereetaric ere, garbietaric eta lohietaric, eta hegastinetaric, eta lurraren gainean higuitzen diren gucietaric, Pareac, urrix eta orotsac, Noerequin arkan sarthu ciren, Jaunac manatu içan çuen beçala. Eta çazpi egunac iragan ondoan, uholdeco urec gaindi eguin çuten lurraren gainean. Noeren bicico sei ehungarren urthean, bigarren hilabethean, hilabethearen hamaçazpigarren egunean, lece handico ithurri guciac urratu ciren, eta ceruco ur-jauciac çabaldu. Eta berrogoi gau-egunez uria eguin çuen lurraren gainera. Egun haren hastean, Noe arkan sarthu cen, eta harequin Sem, Cam eta Japhet haren semeac, eta haren emaztea, eta haren semeen hirur emazteac. Berac eta edocein basabere bere motaren arabera, eta acienda guciac beren moten arabera, eta lurraren gainean higuitzen diren guciac beren moten arabera, eta edocein hegastin bere motaren arabera, xori guciac, eta hegaldatzen diren guciac, Noeren gana arkan sarthu ciren birazca haragui orotaric hatsa çutenetaric, Eta barneratu ciren orotsac eta urrixac ciren mota gucitacoac, Jaincoac Noeri manatu içan cioen beçala; eta Jaunac Noe hersi çuen campotic. Eta berrogoi egunez uholdea eguin cen lurraren gainean: eta urac handitu ciren, eta arka alchatu çuten lurretic goiti. Muthiriqui ecen hedatu ciren, eta lurreco bazter guciac bethe cituzten: bada, arka çabilan uren gainean. Eta urac hainitz goratu ciren lurraren gainean: eta ceruaren azpian diren mendi gora guciac estaliac içan ciren. Ura, estali cituen mendietaric hamaborz beso gorago igan cen. Eta xahutuac içan ciren lurraren gainean higuitzen diren guciac, hegastinac, basabereac, aciendac eta lurraren gainean herrestatzen diren cierpe guciac, guiçon guciac; Eta lurraren gainean hatsa çuten guciac hil içan ciren. Eta Jaunac xahutu cituen lurraren gainean ciren guciac, guiçonetic abereraino, hala cierpeac nola ceruco hegastinac: eta lurretic eceztatuac içan ciren: eta Noe guelditu cen bakarric, eta harequin arkan cirenac. Eta urec lurra estalia iduqui çuten ehun eta berrogoi eta hamar egunez. Bainan Jaincoa orhoituric Noez, eta harequin arkan ciren basabere eta acienda guciez, haice bat igorri çuen lurrera, eta urac ttipitu ciren. Eta lececo ithurriac hersiac içan ciren, eta ceruco ur-jauciac ere bai: eta cerutic jausten ciren uriac athertuac içan ciren. Eta urac haratza eta hunatza ibiliz goan ciren lurretic: eta gutitzen hasi ciren ehun eta berrogoi eta hamar egunen buruan. Eta çazpigarren hilabetheco hogoi eta çazpigarren egunean, arka baratu cen Armeniaco mendien gainean. Bizquitartean urac bethi ttipituz cihoacin hamargarren hilabetheraino: ecen hamargarren hilabetheco lehembicico egunean, mendi cascoac aguertu ciren. Berrogoi egun iragan cirenean, Noec, arkari eguin içan cioen leihoa idequiric, igorri çuen belea. Ceina atheratzen baitzen eta ez itzulcen urac lurraren gainean agortu arteo. Haren ondotic, Noec igorri çuen usoa ere ikustecotzat hea urac goan ciren oraina lurraren gainetic. Bainan hunec ez kausituric non pausa çangoa, arkara bihurtu cen Noeren gana: urac ecen hedatuac ciren lur gucian: eta Noec luçatu cioen besoa, hartu çuen eta arkara sarthu. Beguira egonic berce çazpi egun oraino, arkatic igorri çuen berriz usoa. Eta hau arratsalde aphalean ethorri citzaioen, oliba adar bat çakarrela mocoan bere hosto ferdeequin. Noec eçagutu çuen beraz urec lurra utzi çutela. Halere berce çazpi egun beguira egon cen: eta igorri çuen usoa, ceina ez baitzitzaioen guehiago bihurtu. Huneletan, Noeren sei ehun eta batgarren urthean, lehembicico hilabetheco lehen egunean, urac gutituac ciren lurraren gainean, eta Noec, arkaco hegazteguia idequiric, beguiratu çuen eta ikusi lurraren açala idortua cela. Bigarren hilabetheco hogoi eta çazpigarren egunean, lurra agortua guelditu cen. Eta Jaincoa Noeri minçatu citzaioen, erraiten cioelaric: Ilki çaizte arkatic, çu eta çure emaztea, eta çure semeac, eta çure semeen emazteac çurequin. Eta çurequin diren abere guciac, mota orotacoac, hala hegastinetaric, nola abereetaric eta lurrean herrestatzen diren cierpetaric, eraman çatzu çurequin, eta athera çaizte lurraren gainera; berha eta popula çaitezte haren gainean. Noe ilki cen beraz, eta harequin haren semeac eta haren emaztea, eta haren semeen emazteac. Eta basabere guciac, eta aciendac, eta lurraren gainean herrestatzen diren cierpeac, cein bere motaren arabera, athera ciren arkatic. Eta Noec alchatu cioen aldare bat Jaunari: eta harturic acienda eta hegastin garbi gucietaric holocausta bat escaini cioen aldarearen gainean. Eta Jaunac urrindatu çuen gogozco usaina, eta erran çuen: Ez dut behinere guehiago lurra madaricatuco guiçonen gatic: ecen guiçonaren izpiritua eta asmua haurretic gaizquira ekarriac dira: ez ditut beraz guehiago bici diren guciac joco eguin içan dudan beçala. Lurrac diraueno, eraiteac eta bilceac, hotza eta beroa, uda eta negua, gaua eta eguna, ez dira baratuco. Eta Jaincoac benedicatu cituen Noe eta bere semeac. Eta erran cioten: Berha eta popula çaitezte, eta lurra bethe çaçue. Eta lurreco abere guciac eta ceruco hegastin guciac, eta lurraren gainean higuitzen diren guciac içan beitez çuen beldurrean eta lotsan: itsasoco arrain guciac eçarri ditut çuen escuan. Higuitzen eta bici diren guciac içanen dira çuen hazcurri: utzi darozquitzuet guciac hala nola belhar berdatzen direnac. Erresalbu eguiten dut ez deçaçuen jan haraguia odolarequin. Ecen bilhatuco dut çuen bicico odola abere gucien ganic: eta bilhatuco dut guiçonaren bicia atzearen edo anaiaren escutic. Nornahic ixuri içan baituque guiçonaren odola, ixuria içanen da harena ere: ecen guiçona Jaincoaren idurira eguina içan da. Berha çaitezte beraz, çuec, eta popula çaitezte, sar çaitezte lurraren gainera, eta bethe çaçue hura. Hau ere Jaincoac erran cioen Noeri eta harequin batean haren semeei: Huna non eguinen dudan patu çuequin, eta çuen ondotic çuen ondoregoarequin, Eta çuequin diren abere guciequin, hala hegastinetan, nola aciendetan eta lurreco basabereetan, arkatic athera içan direnetan, eta lurreco abere gucietan. Ene patua eguinen dut çuequin, eta gaurguero ez da haragui bicia uholdeco urez xahutuco gucia, eta hemendic aitzina ez da uholderic içanen lurra hondatuco duenic. Jaincoac erran çuen guero: Huna bethico mendeetan çuequin dudan batasuneco seinale ematen dudana ene eta çuen artean eta arima bici guciençat. Hedoietan eçarrico dut ene arrambela, eta hura içanen da ene eta lurraren arteco patuaren seinalea. Eta cerua hedoiez estalico dudanean, ene arrambela hedoietan aguertuco da; Eta orhoituco naiz ene çuequilaco patuaz eta haraguia ernatzen duten arima bici guciequilacoaz: eta ez da guehiago içanen uholdeco uric bici diren guciac xahutuco dituztenic. Eta hedoietan içanen da arrambela, eta beguiratuco diot, eta orhoituco naiz bethico patu badela Jaincoaren eta lurraren gainean den haragui orotaco arima biciaren artean. Eta Jaincoac erran cioen Noeri: Hau içanen da lurraren gaineco haragui ororequin eguin içan dudan patuaren seinalea. Beraz arkatic ilki ciren Noeren semeac hirur ciren, Sem, Cam eta Japhet. Bada, Cam cen Canaanen aita. Horiec ciren Noeren hirur semeac: eta horietaric barraiatu içan da bazter orotan guiçon iraulgui gucia. Noe laboraria cen eta abiatu cen lurraren lancen, eta landatu çuen mahastia. Eta arnoa edanic mozcortu cen, eta bere olhan alderdiac aguertu cituen. Cam, Canaanen aitac hori ikusi çuenean, aitac alderdiac agueri cituela, campora bere bi anaiei erratera goan citzaioten. Bainan Sem eta Japhetec capa bat eçarri çuten beren sorbaldetan, eta guibelca goanez aitaren alderdiac estali cituzten: eta beguitharteac cituzten berce aldera itzuliac, eta etzituzten aitaren alderdiac ikusi. Noec, bere mozcorretic atzarcearequin, jaquin çuenean cer eguin cioen bere bigarren semeac, Erran çuen: Canaan, madaricatua içan bedi, eta bere anaien sehien sehia. Erran çuen oraino: Benedicatua Semen Jainco Jauna, haren sehi içan bedi Canaan. Jaincoac hedaraz beça Japhet, eta bere egoitza eguin beça Semen olhetan, eta Canaan içan bedi haren sehi. Bada, uholdeaz gueroz, Noe bici içan cen oraino hirur ehun eta berrogoi eta hamar urthe. Eta haren adinac hartu cituen bederatzi ehun eta berrogoi eta hamar urthe, eta hil içan cen. Huna Noeren seme Sem, Cam eta Japheten ondoreac, eta uholdeaz gueroz sorthu içan citzaizcoten semeac. Japheten semeac: Gomer, Magog, Madai, Jaban, Thubal, Mosoc eta Thiras. Gomerren semeac: Ascenez, Erriphath eta Thogorma. Jabanen semeac: Elisa, Tharsis, Cethim eta Dodanim. Hauquiec beren herritzat phartitu cituzten jendaien irlac, ceinac bere minçaiaren eta ethorkiaren arabera, beren jendaquitan. Camen semeac: Cus, Mesraim, Phuth eta Canaan. Cucen semeac: Saba, Hebila, Sabatha, Erregma, eta Sabataca. Erregmaren semeac: Saba eta Dadan. Bada Cusec içan çuen Nemrod: hau hasi cen botheretsu içaten lurraren gainean. Eta hau içan cen ihiztari handi Jaunaren aitzinean. Hortaric athera cen erran çaharra: Nemrod beçala ihiztari handi Jaunaren aitzinean. Haren erreinuco buru içan cen Babilona eta berceac ciren Arac, Acad eta Calane, Senaarreco lurrean. Lur hartaric athera içan cen Asur, ceinac eguin baitzituen Ninibe eta hirico plaçac, eta Cale, Eta Erresen ere, Niniben eta Calen artean, hura baita hiri handi bat. Mefraim aitatu cen Ludimez, Anamimez, Laabimez eta Nephthuimez, Phetrusimez eta Casluimez, ceinetaric ilki baitira Filistindarrac eta Caphtorimarrac. Canaanec içan cituen Sidon, bere seme çaharrena, Hethe, Jebuse, Amorhe, Jerjese, Hebe, Arace, Sine, Aradi, Samare, eta Amathe; eta horietaric barraiatu ciren Cananearren jendaiac. Canaanen cedarriac içan ciren Sidonetic Jeraramera heldu den beçala Gaçaraino, sarthu artecan Sodoman, Gomorhen, Adaman, eta Seboimen Lesaraino. Horra Camen semeac beren ahaidego, minçaia, ondorego, lur eta jendaquietan. Sem, Heberren seme gucien aita eta Japheten anaia çaharrena ganic sorthu ciren: Semen semeac: Elam, Asur, Arphacsad, Lud eta Aram. Aramen semeac: Us, Hui, Jether eta Mes. Arphacsadec içan çuen Sale, ceintaric athera baitzen Heber. Heberrec içan cituen bi seme: batec icena çuen Phaleg, lurra haren egunetan phartitua içan celacotz: eta haren anaiaren icena cen Jectan. Jectanec içan cituen Elmodad, Saleph, Asarmuth, Jare, Aduram, Usal, Decla, Ebal, Abimael, Saba, Ophir, Hebila eta Jobab; hauquiec oro Jectanen semeac. Hauquien egon-lekua cen Mesatic heldu den beçala Sepharreraino, ceina baita iguzqui-sorthaldeco mendi bat. Horra Semen semeac, beren ahaidego, minçaia eta berrien arabera beren jendaquietan. Horra Noeren ondocoac beren populu eta jendaquietan. Horietaric bereci içan dira lurraren gainean jendaiac uholdearen ondoan. Bada lurrac etzuen hizcunça bat baicic eta molde berean minçatzen ciren oro. Eta guiçonac abiatu cirenean iguzqui-sorthaldetic, celhai bat aurkitu çuten Senaarreco lurrean, eta han eguin içan çuten beren egoitza. Eta batac berceari erran cioten: Çatozte, adrailuac eguin detzagun eta erre detzagun suan. Içan cituzten beraz adrailuac harri orde, eta naslica cimendutzat. Eta erran çuten: Çatozte, guretzat eguin detzagun hiri bat eta dorre bat, cascoaz cerua joco duena: eta ospetan eçar deçagun gure icena, bazter gucietara barraia gaiten baino lehen. Jauna jautsi içan cen bada Adamen semeec eguiten cituzten hiriaren eta dorrearen ikustera. Eta erran çuen: Huna populu bakar bat, eta oroc minçaia bera dute; eta hasi dute lan hau, eta ez dute burutic utzico osatu artecan. Çatozte beraz, jauts gaiten, eta hor nahas deçagun horien hizcunça, batac bercea adi ez deçançat. Eta horrela barraiatu cituen Jaunac toqui hartaric bazter gucietara, eta utzi çuten hiriaren eguitea. Aria hortaz hiriari emana içan citzaioen icençat Babel, han nahasia içan celacotz lur gucico minçaia: eta Jaunac barraiatu cituen guiçonac handic bazter orotara. Hina Semen ondocoac: Semec ehun urthe bacituen Arphacsad içan çuenean, uholdea iragan-eta bi urtheren buruan. Eta Arphacsad içanez gueroz, Sem bici içan borz ehun urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Arphacsadec hogoi eta hamaborz urthetan içan çuen Sale. Sale içanez gueroztic, Arphacsad bici içan cen hirur ehun urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Salec hogoi eta hamar urthetan içan çuen Heber. Eta Heber içanez gueroztic, Sale bici içan cen lau ehun eta hirur urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Heberrec hogoi eta hamalau urthetan içan çuen Phaleg. Eta Phaleg içanez gueroztic, Heber bici içan cen lau ehun eta hogoi eta hamar urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Phaleguec hogoi eta hamar urthetan içan çuen Erreu. Eta Erreu içanez gueroztic, bici içan cen berrehun eta bederatzi urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Erreuec hogoi eta hamabi urthetan içan çuen Sarug. Eta Sarug içanez gueroztic, Erreu bici içan cen berrehun eta çazpi urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Saruguec hogoi eta hamar urthetan içan çuen Nacor. Eta Nacor içanez gueroztic, Sarug bici içan cen berrehun urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Nacorrec hogoi eta bederatzi urthetan içan çuen Thare, Eta Thare içanez gueroztic, Nacor bici içan cen ehun eta hemeretzi urthe, eta içan cituen semeac eta alabac. Thare bici içan cen hirur hogoi eta hamar urthe, eta içan cituen Abram, Nacor eta Aran. Huna cein diren Thareren ondocoac: Tharec içan cituen Abram, Nacor eta Aran. Bada Aranec içan çuen Lot. Eta Aran hil içan cen Thare bereaita baino lehen, bere sort-herrian, Ur Caldeacoan. Abram eta Nacor ezcondu içan ciren: Abramen emaztea deitzen cen Sarai, eta Nacorrena Melca, Aranen alaba, eta Aran cen Melcaren et Jeicaren aita. Bada Sarai agorra cen eta etzuen haurric. Tharec hartu cituen Abram bere semea, Lot bere ilobasoa eta Aranen semea, eta Sarai bere erreina, bere seme Abramen emaztea, eta ilki cituen Ur Caldeacotic, Canaango lurrera goanaraztecotzat: eta ethorri ciren Haraneraino eta han eguin içan çuten beren egoitza. Eta Thare bici içan cen berrehun eta borz urthe, eta hil içan cen Haranen. Bainan Jaunac erran cioen Abrami: Ilki çaite çure lurretic, eta çure ahaidegotic, eta çure aitaren etchetic, eta çato nic erakutsiren darotzutan lurrera. Çutaric atheratuco dut jendaia handi bat, benedicatuco çaitut, eta handietsico dut çure icena, eta benedicatua içanen çare. Benedicatuco ditut benedicatzen çaituztenac, eta madaricatuco ditut madaricatzen çaituztenac, eta çu baithan benedicatuac içanen dira lurreco jendaqui guciac. Jaunac manatu içan cioen beçala, Abram ilki içan cen beraz, eta Lot goan cen harequin. Abramec hirur hogoi eta hamaborz urthe cituen Haranetic athera cenean. Hartu cituen Sarai bere emaztea eta Lot bere anaiaren semea, eta cituzten ontasun guciac, eta Haranen sorthu içan citzaizcoten haurrac; eta ilki ciren Canaango lurrera goatecotzat. Hartara heldu içan cirenean, Abramec trebesatu çuen toquia Siquemgo lurreraino, eta haran Ospetsuraino: Cananearra çagoen orduan ephaitza hequietan. Bada Jauna aguertu citzaioen Abrami, eta erran cioen: Lur hau emanen diotet çure ondoreei. Eta Abramec leku hartan alchatu cioen aldare bat Jaunari, ceren han aguertu baitzitzaioen. Eta handic iraganic mendi batera, Betheldic iguzqui-sorthaldera cenera, han jarri çuen bere olha, Bethel çuela iguzqui-sarcera eta Hai iguzqui-atheratzera: han ere alchatu cioen aldare bat Jaunari, eta dei eguin cioen haren icenari. Guero Abram goan cen aitzinat, urrunago jotzen çuelaric hegoaldera. Bainan gosete bat eguin cen toqui hartan: eta Abram jautsi içan cen Eguiptora, han ibilcecotzat, ecen gosetea nausitua cen herrian. Eta Eguiptoan sarcera cihoalaric, erran cioen Sarai bere emazteari: Badaquit emazte eder bat çarela; Eta Eguiptoarrec ikusico çaituztenean erranen dute: Horren emaztea da: eta hilen naute, eta çu atchiquico çaituzte. Erraçu beraz, othoi, ene arreba çarela: onsa guertha daquidan çu gatic, eta bicia çure ariaz beguira deçadançat. Bada Abram Eguiptoan sarthu cenean, Eguiptoarrec ikusi çuten emaztequi hura hainitz ederra cela. Eta aitzindariec jaquinsun eguin çuten Faraon eta haren baithan espantu eguin çuten Saraiez: eta andre hori eramana içan cen Faraonen etchera. Bainan Abrami ongui eguin cioten haren ariaz: eta içan cituen ardiac, idiac, astoac, muthilac eta nescatoac, asto urrixac eta cameluac. Bainan Jaunac gaitz handiz jo cituen Faraon eta haren etchecoac, Sarai Abramen emaztearen ariaz. Faraonec deithu çuen Abram, eta erran cioen: Cer da niri eguin darotaçun hau? certaco ez darotaçu erran çure emaztea cela? Cer ariaz erran darotaçu çure arreba cela, guero nic andretzat har neçan? Orai bada horra çure emaztea, har çaçu, eta çoaci. Eta Faraonec Abramen gainean eman ciotzaten bere guiçonei manuac: eta hauquiec Eguiptoz campora eraman çuten hura, haren emaztea eta haren pusca guciac. Abram igan cen beraz Eguiptotic hegoaldera, bera, eta bere emaztea, bere pusca guciequin, eta Lot harequin. Bada Abram hainitz aberats cen urhezco eta cilharrezco ontasunez. Eta itzuli cen ethorri bideaz, hegoaldetic Bethelera, lehenago Bethel eta Hai artean bere olha jarri içan çuen lekura, Aldarea lehenago alchatu içan çuen toquira, eta han deithu çuen Jaunaren icena. Bainan Lot Abramequin cenac ere ardi eta idi arthaldeac bacituen eta olhac ere bai. Lekua etzen asqui çabala biençat batean, ecen hequien ontasuna hain cen handia non elkarrequin ecin egon baitzitazqueen. Hortaric athera cen escatima bat Abramen eta Loten arçainen artean. Bada orduan Cananearra eta Pherecearra egoten ciren aurkinça hartan. Abramec erran cioen beraz Loti: Çure eta ene artean, çure arçainen eta eneen artean, eztadiela, othoi, kimeraric içan: ecen anaiac gare guciac. Huna lurra oro non dagoen çure aitzinean: berez çaite, othoi, ni ganic: ezquer balin baçoaci, nic hartuco dut escuin: escuina hautatzen baduçu, nic eguinen dut ezquer. Lotec beraz beguiac alchaturic, beguiratu cioen Jordan heguico bazterrari, ceina, Jaunac Sodoma eta Gomorha xahutu baino lehen, gucia urztatua baitzen, baratze bat iduri eta Eguiptoa beçala, Segorrera deraman bidean. Eta Lotec beretzat hautatu çuen Jordan inguruco bazterra, eta goan cen iguzqui-sortaldetic: eta anaiac elkarganic bereci ciren. Abram egon cen Canaango lurrean: Lot baratu cen Jordan inguruco hirietan, eta bere egoitza eguin çuen Sodoman. Bada Sodomarrac guiçon tzarrac ciren eta bekatoros handiac Jaincoaren aitzinean. Eta Jaunac erran cioen Abrami, Lot haren ganic bereci içan cen ondoan: Alcha çatzu beguiac, eta beguira çaçu çaren toquitic ipharrera eta hegoara, iguzqui-sortaldera eta etzinaldera. Beguiratzen dioçun lur hori gucia emanen dut çuri eta çure ondocoei eguneta-bethico, Çure ondoregoa populatuco dut lurreco herrautsa beçala: guiçonic balin bada lurreco herrautsa konda deçaqueenic, kondatuco ahal ere du çure ondoregoa. Xuti çaite beraz, iragan çaçu lur hori lucean eta çabalean; ecen çuri ematecotan naiz hori. Abram beraz, bere olha aldaraturic, ethorri cen egotera Mambreco haran ondora, Hebronen denera: eta han aldare bat alchatu cioen Jaunari. Ordu hartan guerthatu cen Amraphel, Senaarreco erreguec, Arioc Ponteco erreguec, Codorlahomor Elamitarren erreguec, eta Thadal jendaien erregueac Guerla eman çutela Bara Sodomaco erregueri, Bersa Gomorhaco erregueri, Senaab Adamaco erregueri. Semeber Seboimgo erregueri, eta Balaco erregueari: Bala eta Segor biac bat dira. Hauquiec bildu ciren guciac Oihanetaco haranera, ceina baita orai Itsas-gacia. Bada hamabi urthez içanac ciren Codorlahomorren azpico, eta hamahirugarren urthean aldaratu ciren haren ganic. Beraz hamalaugarren urthean Codorlahomor ethorri cen berequin cituen erregueequin: eta jo cituzten Erraphaimarrac Astarothcarnaimen, eta Çucimarrac hequiequin, eta Emimarrac Sabe-Cariathaimen, Eta Correarrac Seirreco mendietan, Pharan, mortuan deneco celhaietaraino. Eta guibelerat itzuliric ethorri ciren Misphateco ithurrira, Misphat baita Cades, eta xehatu cituzten Amalectarren toquiac eta Amorhearrena ceinac baitzauden Asasonthamarren. Eta Sodomaco erregue, Gomorhacoa, Adamacoa, Seboimgoa eta Bala edo Segorrecoa athera ciren eta beren armada erakarri çuten Oihanetaco haranera hequien contra; Erran nahi da Codorlahomor Elamitarren erreguearen contra, Thadal jendaien erreguearen contra, Amraphel Senaarreco erreguearen contra, eta Arioc Ponteco erreguearen contra: lau erregue borcen contra. Bacen bada Oihanetaco haranean hainitz nastica putzu. Sodomaco erreguec eta Gomorhacoac ihesari eman çuten eta putzu hequietara erori ciren: eta guelditu cirenec mendira ihes eguin çuten. Eta garaileec eraman cituzten Sodomaco eta Gomorhaco ontasunac oro, eta jateco on ciren guciac, eta goan ciren. Bere pusquequin eraman ere çuten Lot, Abramen anaiaren semea, Sodoman çagoena. Eta huna itzuri cirenetaric batec jaquinsun eguiten duela Abram Hebrearra, ceina baitzagoen Mambre Amorhear, Escolen anaiaren eta Anerren anaiaren haranean: ecen hauquiec patuz josiac ciren Abramequin. Abramec hori aditu çuenean, erran nahi Lot bere anaia hartua çuela, bereci cituen hirur ehun eta hemeçorci bere etcheco sehi biphilenetaric, eta jarraiqui cen Daneraino. Eta bere lagunac phartituric, etsaien gainera erori cen gabaz, jo cituen eta jarraiqui citzaioten Hobaraino, ceina baita Damaseco ezquerrean. Eta guibelera ekarri cituen ontasun gucia, Lot bere anaia bere pusquequin, emaztequiac ere eta jendea. Sodomaco erregue athera citzaioen bidera, itzuli cenean deseguinic Codolahomor eta harequin ciren erregueac Sabeco haranean, ceina baita Erregueren harana, Melkisedec bada, Salemgo erregueac, oguia eta arnoa escaincen cituelaric, ecen Jainco gorenaren apheça cen, Abram benedicatu çuen, cioelaric: Cerua eta lurra ezdeusetaric eguin dituen Jaincoac benedica deçala Abram; Eta benedica bedi Jaincoa, ceinaren lagunçaz etsaiac erori baitira çure escuetara. Eta Abramec orotaric eman ciotzan hamarrenac. Bada, Sodomaco erreguec erran cioen Abrami: Indatzu niri jendeac, eta har çatzu gaineracoac. Abramec ihardetsi cioen: Escua alchatzen dut Jainco ceru-lurren nausia gana, Soinecoen haritic oinetacoen lokarriraino eztudala çure pusca gucietaric deusere onhetsico, erran ez deçaçun: Nic aberastu dut Abram. Ez naiz sarcen gazteriac jan duenean, eta enequin ethorri diren guiçonei, Anerri, Escoli eta Mambreri dagoquiotenean; horiec hartuco dituzte beren çucenac. Horiec hola guerthatu ondoan, Jauna ikuspen batean minçatu citzaioen Abrami, erraten cioelaric: Ez içan beldurric, Abram, ni içanen naiz çure gueriçatzailea eta çure sari guciz handia. Abramec ihardetsi cioen: Jainco Jauna, cer emanen darotaçu niri? hilen naiz ni haurric gabe, Damasc da Eliecer ene etche-guiçonaren semea. Eta erran çuen oraino: Ez darotaçut ondoreric eman; eta horra ene sehi bat içanen dela ene premu. Ordu berean Jaunac ihardetsi cioen, erraten cioelaric: Ez da hori içanen çure premua, bainan çutaric atheraco dena içanen duçu premu. Eta campora ilkiaraciric, erran cioen: Beguiac ematzu cerura, eta içarrac konda çatzu, ahal baduçu. Eta erran cioen: Horrela içanen dira çure ondoreac. Abramec sinhetsi çuen Jaincoa baithan, eta hori iratchiquia içan citzaioen çucentasuneracotz. Eta Jaincoac erran cioen: Ni naiz Jauna, Ur Caldeacotic erakarri çaitudana, çuri emateco lur hau eta goça deçaçunçat. Abramec erran cioen: Jainco Jauna, certaric eçagut deçaquet, huntaz goçatuco naicela? Eta Jauna ihardetsi cioen, erraten cioelaric: Har çatzu enetzat hirur urthetaco behi bat, hirur urthetaco ahunz bat, eta hirur urthetaco ahari bat, ttorttoila bat eta uso bat. Abramec harturic hequiec guciac, eguin cituen erdiz-erdi eta bi çathiac bi aldetara parrean-par eçarri: bainan xoriac osoric utzi cituen. Eta hegastinac jautsi ciren hiliquien gainera, eta Abramec haiçatzen cituen. Bainan iguzqui sarcean, loa jautsi cen Abramen gainera, eta laztura handi belz batec hartu çuen. Eta errana içan citzaioen: Jaquin çaçu aitzinetic çure ondoregoa ibildaun içanen dela atze lurretan, eta azpicotu dutela, eta lau ehun urthez cer jasan emanen diotela. Bizquitirtean nic juiatuco dut jendaia, ceinaren azpico içanen baita: eta guero ilkico dira ontasun handiequin. Bainan çu, çaharce goço batean hilic, baquean çure arbasoetara goanen çare. Eta çure ondocoac laugarren guiçamendean bihurtuco dira hunat: ecen Amorhearren gaixtaqueriec ez dute orai arteo neurria bethe. Bada iguzquia etzan-eta, ilhumbe belz bat eguin içan cen; sute ketsu bat aguertu cen, eta suzco criselu bat haragui çathituen artetic iragaiten cena. Egun hartan Jaunac eguin çuen patu Abramequin, erraten çuelaric: Çure ondocoei emanen diotet lur hau Eguiptoco hibaietic Ufrateco hibaira arteo; Cinearrac, Cenecearrac, Cedmonearrac, Hethearrac, Pherecearrac, eta Erraphaimarrac ere, Amorhearrac, Cananearrac, Jerjefearrac, eta Jebusearrac. Beraz Sarai, Abramen emazteac, etzuen haurric içatu; bainan nescato eguiptoar bat baçuen, Agar deitzen cena, Eta erran cioen bere senharrari: Huna non Jaunac hersi nauen, ez amatzecotzat: Su çaite ene nescatoaren gana, hea hartaric bederen içan deçaquedan semeric. Eta Abramec onhetsi çuenean haren othoitza, Saraiec hartu çuen Agar, bere nescato Eguiptoarra, Canaango lurrean egoten hasiz gueroztic hamar urtheren buruan, eta eman cioen bere guiçonari andretzat. Abram sarthu cen Agarren gana. Bainan hunec ikusiric haurdun cela, erdeinatu çuen bere etchecandrea. Eta Saraiec erran cioen Abrami: Gaizqui çabilça ene gainean. Nerorrec eçarri darotzut ene nescatoa çure besoetan, eta hunec ikusiric haurdun dela, erdeinutan naduca: Jaunac juia beça çure eta ene artean. Abramec ihardetsi cioen: Huna çure nescatoa non duçun escuetan; eguioçu nahi duçuna. Saraiec beraz jasanarazten ciolacotz, Agar eman cen ihesari. Eta Jaunaren aingueruac atzeman çuenean eremuan, Surreco bidean, mortuan den ithur-uraren aldean, Erran cioen: Agar, Saraien nescatoa, nondic heldu çare? eta nora çoaci? Ihardetsi cioen hunec: Sarai ene etchecandrearen beguietaric ihes nabila. Eta Jaunaren aingueruac erran cioen: Itzul çaite çure etchecandrea gana eta gurt çaite haren escuaren azpian. Eta berriz: Populatuco dut eta populatuco çure ondoregoa, eta ecin kondatua içanen da bere ostea gatic. Eta erran cioen oraino: Huna non amatu çaren, eta erdico çare seme batez; eta deithuco duçu Ismael, ceren Jaunac ençun baitu çure atsecabea. Guiçon muthiria içanen da; escua alchatuco diote guciei, eta guciec alchatuco diote berari; eta bere olhac landatuco ditu bere anaia gucien ephaitzetan. Orduan Agarrec berari minço citzaioen Jaunaren icenari dei eguin cioen: Çu çare ni ikusi nauçun Jaincoa. Erran çuen ecen: Ikusi dut segurqui niri guibeletic beguira çagotana. Hori gatic deithu çuen putzu hura, Bici denaren eta niri beguira dagoenaren putzua. Cadesen eta Baraden artean da. Eta Agar seme batez erdi citzaioen Abrami, ceinac deithu baitzuen Ismael. Abramec lau hogoi eta sei urthe cituen, Agar Ismaelez erdi citzaioenean. Abram lau hogoi eta hemeretzigarren urthean sarthu ondoan, Jauna aguertu citzaioen, eta erran cioen: Ni naiz Jainco guciz botheretsua, ibil çaite ene aitzinean, eta içan çaite osoqui xahu. Ene patua eçarrico dut çure eta ene artean, eta populatuco çaitut ikaragarriqui. Abram ahuspeca erori cen. Eta Jaincoac erran cioen: Ni naiz, eta ene patua çurequin, eta içanen çare asco jendaien aita. Eta etzare guehiago deithuco Abramen icenaz; bainan deithuco çare Abraham, ceren eçarri baitzaitut hainitz jendaien aita. Popularacico çaitut ikaragarriqui, eta eçarrico çaitut jendaien artean buruçagui, eta erregueac atheraco dira çutaric. Eta jarrico dut ene patua ene eta çure artean, eta çure ondoregoaren artean çure ondotic, bere guiçaldietan, bethico fedeaz; içan nadiençat çure Jaincoa, eta çure ondotic, çure ondocoena. Eta emanen darotzuet çuri eta çure odolecoei çure erromeriaco lurra, Canaango lur gucia, bethi goçatzeco, eta içanen naiz çure eta hequien Jaincoa. Jaincoac berriz erran cioen Abrahami: Eta çuc beraz beguiratuco duçu enequilaco patua, eta çure ondocoec ere bai çure ondotic beren guiçaldietan. Hau da ene patua, beguiratuco duçuena ene eta çuen artean, eta çure ondocoec çure ondotic: Çuetaricaco muthicoqui guciac içanen dira ingurebaquiac. Eta ingurebaquico duçue buztan-mocoan haraguia hori, içan dadiençat ene eta çuen arteco patuaren seinalea. Çuen artean çorci egunetaco muthicoquiac oro ingurebaquiac içanen dira içaldi gucietan; eta sehia, nahiz etchean sorthua, nahiz erosia, ingurebaquia içanen da, ez balitz ere çuen odoletic. Eta ene patua çuen haraguian içanen da bethico batasunetan. Eta muthilquia, ceinaren buztan-mocoan haraguia ingurebaquia içanen ez baita, heriotzez kendua içanen da populuaren artetic, ceren hautsi içan duen ene patua. Jaincoac erran cioen oraino Abrahami: Sarai çure emaztea ez duçu deithuco Sarai, bainan bai Sara. Eta benedicatuco dut hura, eta haren ganic emanen darotzut seme bat benedicatuco dudana, eta gora içanen da jendaietan, eta populuen erregueac atheraco dira haren ganic. Abraham ahuspez erori cen, eta irri eguin çuen, bere bihotzean erraten çuelaric: Uste duqueçu ehun urthetaco guiçonari sorthuco çaioela semeric? eta lau hogoi eta hamar urthetan Sarac eguinen duela haurric? Eta erran cioen Jaincoari: Oxala Ismael bici baledi çure aitzinean. Eta Jaincoac erran cioen Abrahami: Sara çure emazteac emanen darotzu seme bat, Isaac deithuco duçuna, eta eguinen dut harequin patu bat bethi iraunen duen batasuneraco, eta haren ondotic haren ondoregoarequin. Ençun çaitut Ismaelen gainean ere. Huna non benedicatuco dudan, eta hainitz berhatuco eta populatuco dut: hamabi aitzindari sorthuco dira haren ganic, eta bere eçarrico dut jendaia handi baten gainean. Bainan ene patua hedatuco dut Isaaqui ceintaz berce urthean, urthemugan erdico baita Sara. Eta Jaincoac akitu çuenean harequilaco solasa, alchatu cen Abraham utziric. Orduan Abrahamec hartu cituen Ismael bere semea, eta bere sehi guciac, etchean sorthuac eta campotic erosiac, eta bere etcheco guiçon guciac: eta berehala ingurebaqui cioten egun berean buztan-mococo haraguia, Jaincoac manatu içan cioen beçala. Abrahamec lau hogoi eta hemeretzi urthe cituen bere buruari buztan-mococo haraguia ingurebaqui cioenean. Eta Ismael haren semeac hamahirur urthe betheac cituen ingurephaitzaco orduan, Abraham eta Ismael bere semea egun berean içan ciren ingurebaquiac; Eta haren etcheco guiçonqui guciac ere, hala etchean sorthu sehiac, nola erosiac eta leku arrotzetan sorthuac, orobat içan ciren ingurebaquiac. Bada, Abraham, egun batetaco beroan, jarria çagoelaric bere olhaco athean, Mambreco haranean, Jauna aguertu citzaioen. Eta beguiac alchatu cituenean, hurbilean xutic hirur guiçon aguertu citzaizcon: ikusi orduco, olhaco athetic laster eguin çuen hequien bidera, eta lurrera gurthuz adoratu cituen. Eta erran çuen: Jauna, gracia çure beguietan aurkitu balin badut, etzaitela iragan çure cerbitzaria ganic urrunago. Ekarrico darotzuet ur xorta bat çuen çangoen garbitzeco, eta pausa çaitezte çuhaitzaren azpian. Ekarrico dut ogui poci bat, eta barnea hazcartuco darotzuete: aitzina goanen çarete guero, hortacotzat ecen ethorri çareteque çuen cerbitzaria gana. Hauquiec erran cioten: Eguiçu minçatu çaren beçala. Abrahamec herresacan eguin çuen bere olhara Sararen gana, eta erran cioen: Higui çaite, gaitzeru bat irin orha çaçu, eta ophilac hautspean erre çatzu. Berriz, berac laster eguin çuen aciendetara, eta handic hartu çuen aratche guri-on bat, eta eman cioen muthil bati ceinac berehala errearaci baitzuen. Hartu cituen burra eta esnea eta errearaci çuen aratchea eta pausatu cituen arrotzen aitzinean: bera xutic çagoen hequien aldean çuhaitzaren azpian. Eta jan içan çutenean, erran cioten: Non da Sara çure emaztea? Ihardetsi çuen: Huna, olhan da. Batec erran cioen: Guibeleracoan ethorrico natzaitzu urthe-mugan, biciric içanen çare, eta Sara çure emazteac seme bat içanen du. Hori adituric, Sara irriz egon cen olhaco athe guibelean. Biac ecen çaharrac ciren eta adin handitan, eta astagaitzac gueldituac ciren Sara baithan. Sarac ixilic irri eguin çuen, cioelaric: Çahartu naicen ondoan eta ene jauna ere hautsi, atseguinari bideric emanen diot? Bainan Jaunac erran cioen Abrahami: Certaco irri eguin du Sarac, dioelaric: Atsotu-eta, haurric eguiazqui eguin othe deçaquet? Othe da deusere gaitzic Jaincoarençat? erran beçala itzulico naiz urthemugan çu gana, biciric içanen çare, eta Sarac içanen du seme bat. Sarac ukatu çuen, cioelaric: Ez dut irriric eguin, icialdurac hartua nincen. Bainan Jaunac erran cioen: Ez da hori hola, irri eguin duçu. Arrotzec, xutitu cirenean beguiac eman cituzten Sodomaco aldera: eta Abraham hequiequin batean, hequien lagun cihoan. Eta Jaunac erran çuen: Eguin gogo dudana gorde othe deçoquet Abrahami, Içan beharra delaric jendaia handi eta hazcar baten buru, eta lurreco jendaqui guciac hunen baithan benedicatzecoac direnaz gueroz? Badaquit ecen manatuco diotela bere semeei, eta bere etcheco guciei bere ondotic, beguira deçaten Jaunaren bidea, eta iduc deçaten çucena eta çucentasuna, Jaunac Abrahamen alderat bethe deçançat berari aiphatu diozcan guciac. Jaunac erran cioen beraz: Sodomaco eta Gomorhaco deihadarra berhatu da, eta hequien bekatua hainitz gaixtatu. Jautsico naiz eta ikusico dut hea beren eguinçaz osatu dutenetz niri heldu içan çaitan deihadarra: jaquin deçadan hala den, edo ez den. Itzuli ciren handic, eta goan ciren Sodomara; bainan Abraham guelditua çagoen oraino Jaunaren aitzinean. Eta hurbilduric erran cioen: Çucena gaixtaguinarequin galduco duçu? Balin badira berrogoi eta hamar çucenac hiri hortan, galduco dire berceequin? eta leku horri ez dioçu barkatuco berrogoi eta hamar çucenen gatic, hor aurkitzen badira? Urrun da çu ganic, eguinen baituçu holaco lana, eta hilen baituçu çucena gaixtaguinarequin; ez da hori çurea: lur gucia juiatzen duçuna, ez duçu çuc holaco juiamenduric emanen. Eta Jaunac ihardetsi cioen: Sodomaco hirian aurkitzen baditut berrogoi eta hamar çucen, leku guciari barkatuco diot hequien ariaz. Abraham minçatu citzaioen berriz, erraten cioelaric: Behin hasi naicenaz gueroz, minçatuco naiz ene Jaunari, herrauts eta hauts naicen arren. Berrogoi eta hamar çucenetara borz escaz balira, hiri gucia xahu cineçaque berrogoi eta borcen gatic? Jaunac ihardetsi cioen: Ez dut xahutuco, han aurkitzen baditut berrogoi eta borz. Berriz ere Abrahamec erran cioen: Bainan berrogoi aurkitzen badira, cer eguinen duçu? Ihardetsi çuen: Ez dut joco berrogoien ariaz. Abrahamec erran cioen: Jauna, etzaitecela, othoi, samur, minçatzen banaiz oraino ere: Eta hor hogoi eta hamar aurkitzen badituçu? Ihardetsi çuen: Ez dut eguinen, hor atzematen baditut hogoi eta hamar. Abrahamec erran çuen: Behin abiatu naicenaz gueroztic, minçatuco naiz ene Jaunari. Cer eguinen duçu hogoi kausitzen badituçu hor? Ihardetsi çuen: Ez dut hilen hogoien ariaz. Berriz ere Abrahamec erran cioen: Errequeitzen çaitut, Jauna, etzaitecen hasarre oraino minçatzen banaiz behin: Eta hor aurkitzen badituçu hamar, cer eguinen duçu? Eta ihardetsi çuen: Hamarren gatic ez dut xahutuco. Abrahami minçatzetic guelditu-eta, Jauna goan cen: eta Abraham itzuli cen bere lekura. Ilhuncean bi aingueru ethorri ciren Sodomara, Lot hirico atheetan jarria çagoelaric. Ikusi cituenean, xutitu cen, eta bidera goan citzaioten: lurrera gurthuric adoratu cituen, Eta erran cioten: Othoizten çaituztet, jaunac, çatozte çuen muthilaren etchera, eta han egon çaizte: garbi çatzue çangoac eta lothuco çaizte berriz çuen bideari bihar goicean. Hauquiec ihardetsi çuten: Ez, egonen gare plaçan. Hersatu cituen bazterraraztecotzat bere etchera: eta etchean sarthu cirenean, xuxendu çuen onthurunça, eta ophil airisac erre; eta jan çuten. Bainan ohera goan baino lehen, hirico guiçonec inguratu çuten etchea, haurretic guiçon çaharreraino, populu guciac batean. Eta deithu çuten Lot, eta erran cioten: Non dira gaur çure etchean sarthu içan diren guiçonac? erakar çatzu hunat, eçagut detzagunçat. Lot ilki cen hequietara, athea bere guibelean hersten çuelaric, eta erran cioten: Ene anaiac, ez, othoi, holaco gaizquiric eguin. Baditut bi alaba, guiçonic oraino eçagutu ez dutenac: erakarrico darozquitzuet, eguinen duçue hequietaz nahi duçuena, guiçon horiei gaizquiric ez eguitecotan, ceren sarthuac baitira ene hegazteguiaren itzalean. Bainan ihardetsi cioten: Habil hemendic. Eta berriz erran cioten: Sarthu haiz hemen arrotz beçala; gure juiatzera ethorri haiz? heroni hequiec baino hobequi ehoco hagu. Eta Loti muthiriqui borcha eguiten cioten: eta jadanic athearen jauçarazteco heinean ciren, Eta arrotzec escua heldu cioten, Lot sarthu çuten beren ganat, eta athea hersi; Eta itsutu cituzten campoan cirenac, ttipienetic handieneraino, hala non athea ecin causi baitzeçaqueten guehiago. Erran cioten guero Loti: Baduçu hemen ahaide cembait, suhi, edo seme, edo alaba? hiri huntaric ilkiaraz çatzu çureac diren guciac; Ecen leku hau xahutuco dugu, horien heiagora igan delacotz Jaunaren aitzinera, eta Jaunac igorri gaitu horien galcera. Lot athera cen beraz, minçatu cen bere suhigaiei, bere alabequin ezcondu beharrac cituenei, eta erran cioten: Jaiqui çaitezte eta ilki toqui huntaric: ceren Jaunac hiria xahutzera derama. Bainan uste içan çuten trufaquerietan beçala minço cela. Arguia urratzen hasi cenean, aingueruec erchatzen çuten, erraten ciotelaric: Jaiqui çaite, eta har çatzu çure emaztea eta alaba biac, gal etzadiençat orobat çu ere hiri tzar hunequin batean. Eta nola luçatzen baitzuen, hartu çuten escutic eta haren emaztea eta bi alabac ere, Jaincoac barkatzen cioelacotz. Eta eraman çuten eta hiritic campo eçarri, eta han minçatu citzaizcon huneletan: Salba çaçu çure bicia: ez deçaçula guibelerat beguira, eta etzaitecela bara inguru hauquietan: bainan ihes eguiçu mendira, berceequin gal etzaitecençat. Lotec ihardetsi cioten: Ene Jauna, othoi, Çure sehiac çure aitzinean gracia aurkitu duenaz gueroz, eta ene gainean içan duçun urricalmendua erakutsi duçunaz gueroz, ene bicia salbatzecotzat, ez naiteque mendira hel, gaitzac atzeman gabe, eta hilen naiz. Bada ondo huntan hiri bat, ceinetara ihes eguin baiteçaquet; ttipia da, eta salbatuco naiz hartan: ez othe da ttipia eta ene biciaren beguiratzeco asqui? Eta Jaunac erran cioen: Huna non onhetsi dudan hortan ere çure othoitza, xahu ez deçadan hiria ceinaren alde minçatu baitzaizquit. Higui çaite eta salba hor, ceren deusic ecin badut eguinen çu hor sarthu arteo. Hori gatic içan cen deithu hiri hura Segor. Iguzquia lurraren gainera athera cen, eta Lot sarthu cen Segorren. Jaunac beraz jautsaraci çuen cerutic Jauna ganic sufrezco eta suzco uria. Eta hondatu cituen hiri hequiec, inguruco bazter guciarequin, eta hirietaco egoiliar guciac, eta lurrean berdatzen ceren guciac. Lothen emazteac guibelerat beguiraturic, gatz mokortu cen. Bada, Abraham goicetic jaiquiric, lehenago Jaunarequin egon cen toquira, Beguiratu cioten Sodomari, Gomorhari eta inguru hartaco bazter guciari: eta ke bat ikusi çuen lurretic igaiten labe kea iduri. Ecen, noicere Jaunac xahutzen baitzituen toqui hartaco hiriac, orhoit içan cen Abrahamez eta salbatu çuen Lot egon içan cen hirietaco xahupenetic. Eta Lot igan cen Segorretic, eta egon cen mendian eta haren bi alabac harequin (ecen beldur içan cen Segorren egoteco), eta egon cen cilhoca batean eta haren bi alabac harequin. Eta çaharrenac gazteenari erran cioen: Gure aita çaharra da, eta ez da lurrean guiçon bat ere guelditu guri hurbil daquiquegunic lur gucico ohitzaren arabera. Çato, arnoz mozcorraraz deçagun, eta lo eguin deçagun hunequin, galcera ez uztecotzat gure aitaren odola. Eman cioten beraz beren aitari gau hartan arnoa edatera: çaharrena sarthu cen eta lo eguin çuen aitarequin: eta hau etzen ohartu noiz alaba etzan cen, ez-etare noiz jaiqui cen. Berce egunean ere çaharrenac erran cioen gazteenari: Horra barda lo eguin dut aitarequin, eman deçogun gaur ere arnoa edatera, eta lo eguinen duçu harequin, beguira deçagunçat gure aitaren ganic hacia. Gau hartan ere beren aitari arnoa eman cioten edatera; eta alaba gazteena sarthuric, lo eguin çuen harequin, eta hau etzen orduan ere ohartu noiz etzan cen alaba, edo noiz jaiqui cen. Huneletan Loten alabac amatu ciren beren aitaren ganic. Çaharrena erdi cen seme batez eta deithu çuen Moab: hau da Moabitarren aita, egungo eguna arteo iraun dutenena. Gazteena ere erdi cen seme batez, eta deithu çuen Amon, erran nahi baita, ene populuaren semea: hau içan cen Amonitarren aita egun oraino ikusten ditugunena. Abraham handic goanic hegoaldeco lurrera, egon cen Cadesen eta Surren artean, eta ibili cen Jeraran. Eta erran çuen Sara bere emazteaz: Ene arreba da. Abimelec, Jeraraco erreguec igorri cituen guiçonac, eta eraman çuen Sara. Bainan Jaincoa Abimelequi aguertu citzaioen ametsetan, eta erran cioen: Horra hilen çare eraman duçun emaztequia gatic: ecen senharra badu. Abimelequec, bada, etzuen hura uquitu, eta erran çuen: Jauna, hilen othe duçu jende jaquitategabea eta çucena? Horrec berac ez othe darot erran: Ene arreba da: eta berac ere: Ene anaia da? Eguin dut hori ene bihotzeco lañotasunean, eta escuetaco garbitasunean. Jaincoac ihardetsi cioen: Badaquit bihotz lañoan eguin duçula: horren gatic beguiratu çaitut bekaturic ene alderat etzineçan eguin, eta etzaitut utzi haren uquitzera. Orai beraz bihur çoçu emaztea senharrari, ceren profeta baita: eta othoitz eguinen du çuretzat, eta bicico çare: bainan ez baduçu bihurtu nahi, jaquin çaçu heriotzez hilen çaretela çu eta çureac diren guciac. Abimelequec, gauaz berehala jaiquiric, deithu cituen bere sehi guciac: eta solas horiec oro erran ciotzaten, eta guiçon guciac ikaratu ciren. Abimelequec deithu çuen Abraham ere, eta erran cioen: Cer eguin darocuçu? Cer gaizqui eguin darotzugu, erorrarazteco hambateco gaitza ene eta ene erresumaren gainera? behar etzinduena eguin darocuçu. Eta berriz ere auhendatuz erran çuen: Cer ikusi duçu hola eguiteco? Abrahamec ihardetsi çuen: Gogoetan egotu naiz ene baithan, erraten dudalaric: Leku huntan ez da beharbada Jaincoaren beldurric, eta hilen naute ene emaztea gatic: Bercelaz-ere ene arreba da eguiazqui, ene aitaren alaba, eta ez ene amarena, eta emaztetzat hartu dut. Bada, Jaincoac ene aitaren etchetic ilkiaraci nauenean, erran diot ene emazteari: Eguin diçadaçu ikustate hau: Sarthuco garen toqui gucietan erranen duçu çure anaia naicela. Abimelequec eman cioizquien beraz Abrahami ardiac eta idiac, eta muthilac eta nescatoac: eta bihurtu cioen Sara bere emaztea, Eta erran cioen: Lurra çuen aitzinean dago; çaude atseguin duqueçun toquian. Eta Sarari erran cioen: Huna non eman diotzadan mila cilharrezco çure anaiari, hori da bela bat içan deçaçunçat beguien gainean guerthatzen çaren gucien aitzinean; eta orhoit çaite ibilico çaren toqui orotan içan çarela harrapatua. Guero Abrahamec othoitz eguinic, Jaincoac sendatu çuen Abimelec eta haren emaztea eta haren nescatoac, eta amatu içan ciren: Ecen Jaunac agortu cituen Abimelequen etcheco emaztequi gucia, Sara Abrahamen emaztea gatic. Jaunac beguietsi çuen Sara aguindu içan çuen beçala: eta bethe çuen bere hitza. Eta Sara bere çaharcean amatu cen eta erdi Seme batez, Jaincoac lehenago erran içan çuen mugan, Eta Abrahamec Isaac deithu çuen Sarac eguin, çuen semea: Eta ingurebaqui çuen çorcigarren egunean Jaincoac manatu içan cioen beçala, Ehun urthe bethe cituen ondoan: ecen aitac adin hura çuen Isaac sorthu cenean. Eta Sarac erran çuen: Jaincoac bozteco bide eman darot: hau ençunen duten guciac boztuco dira enequin. Eta erran çuen berriz: Norc sinhetsico çuen Abrahamec ençun behar çuela Sarac hazten çuela bere esnez seme bat, hari emana noiz-ere jadanic agudetua baitzen? Haurra larritu cen, eta içan cen higüindua: eta Abrahamec, higüinceco egunean eguin çuen barazcari handi bat. Sarac ikusiric Agar eguiptoarraren semea dostatzen Isaac bere semearequin, erran cioen Abrahami: Camporat ematzu nescato hori eta bere semea: ecen çure nescatoaren semea, ez da premu içanen Isaac ene semearequin. Abrahamec hau gogor atzeman çuen bere semearençat. Jaincoac erran cioen: Haurraren eta çure nescatoaren gaineco solas hori ez bequiçu latz iduri: edocein gauça erran deçaçun Sarac, ençun çaçu haren hitza: ecen Isaaquen ganic hartuco du çure ondoregoac bere icena. Bainan çure nescatoaren semea eçarrico dut jendaia handi baten buru, ceren den çuganicacoa. Abraham jaiqui cen beraz goicean-goicic, eta ogui bat eta çahagui bat ur harturic, Agarri bizcarrean eçarri ciozcan, haurra eman cioen, eta igorri çuen etchetic. Agar atheratu ondoan, bazterrez bazter çabilan Bersabeco mortuan. Eta çahaguico ura akitu cenean, haurra utzi çuen han ciren çuhaitzetaric baten azpian. Eta goan cen eta jarri balazta tiramen batean; eta erran çuen: Ez dut ikusico ene haurra hilcen; eta han jarcean, eman cen auhenari eta nigarrari. Bada Jaincoac ençun çuen haurraren boça: eta Jaincoaren aingueru batec cerutic deithu çuen Agar erraten cioelaric: Cer hari çare, Agar? ez içan beldurric: Jaincoac ençun du haurraren boça, bera utzia den toquitic. Xuti çaite, har çaçu haurra eta iduc çaçu escutic: ceren eguinen baitut jendaia handi baten buru. Eta Jaincoac idequi ciotzan beguiac: Agarrec ikusiric ur-putzu bat, goan cen, eta çahaguia bethe çuen, eta haurrari edatera eman. Eta Jaincoa içan cen Ismaelequin, ceina handitu baitzen eta mortuan egon, eta eguin cen guiçon-gazte balaztari bat. Eta egon cen Pharango mortuan, eta bere amac emaztea harraraci cioen Eguiptoco lurretic. Dembora hartan, Abimelequec, Phicol bere armadaco buruçaguiarequin, erran cioen Abrahami: Jaincoa çurequin da eguiten dituçun gucietan. Jaincoaz cin eguidaçu bada ez darocuçula bidegaberic eguinen ez niri, ez ene haurrei, ez-etare ene ondocoei: bainan çuretzat içan dudan ikustate berarequin eguinen darotaçula niri eta lurrari ceintan arrotz beçala içatu baitzare. Eta Abrahamec erran çuen: Cin eguinen dut nic. Eta Abimelequi eguin ciotzan bere cuintac haren sehiec borchaz kendu cioten ur-putzu batez. Eta Abimelequec ihardetsi cioen: Ez dut jaquin norc eguin darotzun gaizqui hori, bainan ez darotaçu albisteric eman, eta nic ez dut egun arteo aditu. Abrahamec hartu cituen beraz ardiac eta idiac, eta eman ciozcan Abimelequi: eta biec batasun eguin çuten. Eta Abrahamec bazterrera eman cituen bere arthaldetic çazpi anchu. Abimelequec erran cioen: Cer erran nahi dute bazterrera emanaraci dituçun çazpi anchu horiec? Eta hunec ihardetsi çuen: Ene escutic hartuco dituçu çazpi anchu horiec, içan daquizquidan lekucotasunçat nic cilhatua dela putzu hau. Horren gatic leku hura deithua içan cen Bersabe: ceren han biec cin eguin baitzuten, Eta batasun eguin cineco putzuaren ondoan. Guero Abimelec xutitu cen, Phicol bere armadaco buruçaguiarequin, eta itzuli ciren Palestindarren lurrera. Bainan Abrahamec oihan bat landatu çuen Bersaben, eta han deithu çuen Jainco Jaun bethierecoaren icena. Eta lucez bici içan cen Palestindarren lurrean. Horiec hola iragan ondoan, Jaincoac frogatu çuen Abraham, eta erran cioen: Abraham, Abraham. Hunec ihardetsi cioen: Hemen naiz. Jaincoac erran cioen: Har çaçu çure seme bakar maite duçuna Isaac, eta çoaci Ikuspeneco lurrera: eta han escainico darotaçu holocaustetan erakutsico darotzudan mendi baten gainean. Abrahamec beraz, gauaz jaiquiric, xuxendu çuen bere astoa, eta eraman cituen berequin bi muthil gazte eta Isaac bere semea: eta eguin çuenean holocaustaraco egurra, goan cen Jaincoac manatu içan cioen lekura. Eta hirugarren egunean, beguiac alchaturic, urrunera ikusi çuen lekua. Eta erran cioten bere muthilei: Çagozte hemen astoarequin: ni eta ene semea haraxeraino goaci, eta adoratu ondoan, bihurturen gare çuen gana. Hartu ere çuen holocaustaco egurra, eta eman cioen Isaaqui soinera: eta berac sua eta marrauça eramaten cituen escuetan. Elkarrequin cihoacilaric, Isaaquec erran cioen bere aitari: Aita. Abrahamec ihardetsi cioen: Cer nahi duçu, semea? Isaaquec erran çuen: Huna sua eta egurra, bainan holocaustaco bitima non da? Abrahamec ihardetsi cioen: Jaincoac berac artha hartuco du, semea, holocaustaco bitimaz. Beraz aitzina çoacen biac; Eta heldu içan ciren Jaincoac erakutsi toquira. Abrahamec han alchatu çuen aldare bat eta xuxendu egurra haren gainean; eta Isaac, bere semea, eçarri çuen estecaturic aldarean xuxendua çuen egurraren gainean. Eta escua hedatu çuen eta lothu cen marrauçari bere semearen imolatzeco. Eta huna Jaunaren aingueruac oihu eguiten dioela cerutic: Abraham, Abraham. Abrahamec ihardetsi cioen: Huna non naicen. Aingueruac erran cioen: Ez heda escua haur horren gainera, eta ez dioçoçula eguin minic: eçagutu dut orai Jaincoaren beldurra baduçula, eta ez duçu ni gatic guphidetsi çure seme bakarra. Abrahamec itzuli cituen beguiac eta bere guibelean ikusi çuen ahari bat adarretaric laharretan atzemana; eta harturic, holocaustetan escaini çuen bere semearen orde. Eta leku hura deithu çuen, Jaunac ikusten du. Hortaric erraten da oraino egungo egunean: Jaunac ikusico du mendian. Eta Jaunaren aingueruac berriz deithu çuen Abraham cerutic, erraten cioelaric: Ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac: ceren hori eguin duçun, eta ez baituçu çure seme bakarra guphidetsi ni gatic, Benedicatuco çaitut, eta populatuco dut çure hacia ceruco içarrac beçala, eta itsas-bazterrean den legarra beçala: çure ondoregoa içanen da bere etsaien atheen jabe. Eta çure ondoregoan benedicatuac içanen dira lurreco jendaia guciac, ceren ene hitzen manuco eguin çaren. Abraham itzuli cen bere muthiletara, eta goan ciren Bersabera, eta han guelditu cen egoitzaz. Horiec hola guerthatu ondoan, ethorri ciren Abrahami erratera Melcac ere semeac eman ciotzala haren anaia Nacorri, Hus çaharrena, Buz hunen anaia, eta Camuel Siriarren aita, Eta Cased, eta Açau, Pheldas ere, eta Jedlaph, Eta Bathuel, ceintaric sorthu baitzen Errebeca: çorci seme horiec eman ciozcan Melcac Abrahamen anaia Nacorri. Haren ohaide, Erroma deitzen cenac ere, eman ciotzan Tabee, Gaham, Thahas eta Maaca. Sara bici içan cen ehun eta hogoi eta çazpi urthe, Eta hil içan cen Arbeeco hirian, ceina baita Hebron, Canaango lurrean: eta Abraham ethorri cen haren deithoratzera eta hari nigar ematera. Eta deithoretic alchatu cenean, minçatu cen Sethen semeei, erraten ciotelaric: Arrotz eta bideante bat naiz çuen lekuan: indaçue çuen artean hobi baten çucena ehorz deçadan ene hila. Hethen semeec ihardetsi çuten, ciotelaric: Ençun gaitzatzu, Jauna, gure artean çare Jaincoaren aitzindari bat: çure hila gure hobi hautatuetan ehorz çaçu: nihorc ecin debecatuco darotzu çure hila bere hobian eçarcea. Abraham xutitu cen eta gurthu leku hartaco jendearen aitzinean, ceina Hethen ganic jausten baita: Eta erran cioten: Ongui baçaitzue ehorz deçadan ene hila, ençun neçaçue, eta enetzat bitharteco hel çaquiozquite Efron Seorren semeari, Eman deçadan bere landa-çolan duen har-cilo bikuna: bere balio ederrean utz dieçadan çuen aitzinean eta eçar neçan hobi baten jabe. Efron Hethen semeen artean egoten cen. Eta ihardetsi cioen Abrahami, hiri hartaco athera bilcen ciren guciec aditzen çutela, erraten çuelaric: Ene Jauna, ez da hori hola içanen, bainan hobequi ençun çaçu erraten darotzudana: Ematen darotzut ene landa eta hartan den har-ciloa, ene populuaren semeac lekuco: ehorz çaçu çure hila. Abraham gurthu cen toqui hartaco jendearen aitzinean. Eta gucien erdian minçatu citzaioen Efroni: Othoizten çaitut ençun neçaçun; emanen darotzut dirua landarençat: har çaçu, eta hola ehorcico dut han ene hila. Eta Efronec ihardetsi cioen: Ene Jauna, ençun neçaçu: Galdeguiten duçun lurrac lau ehun cilharrezco siclo balio ditu, hori da çure eta ene arteco precioa: bainan cer da hori? ehorz çaçu çure hila. Hori aditu çuenean, Abrahamec, phisaraci çuen Efronec galdatu dirua, Hethen semeac lekuco, lau ehun cilharrezco siclo, diru eçagutua, Eta agueria eguina içan cen, aitzinean Efronena cen landa, ceintan baitzen har-cilo bikuna, Mambreri beguira çagoena, hala landa nola har-ciloa eta inguruan hartaco mugarrietan ciren çuhaitz guciac, Abrahamen escuco eguiten cirela, Hethen semeac eta hiri hartaco athetic sarcen ciren guciac lekuco. Eta holetan Abrahamec ehorci çuen Sara bere emaztea landaco har-cilo bikunean, ceina Mambreri baitago beguira: hau da Hebron Canaango lurrean. Eta landa eta hartan cen cilhoa Hethen semeez agueritan eçarriac içan ciren Abrahamen escuco hobitzat. Bada, Abraham çaharra cen eta adin handicoa, eta Jaunac benedicatu çuen gauça gucietan. Eta erran cioen bere etcheco sehi çaharrenari, bere ontasun gucien buruco çuenari: Eçar çaçu çure escua ene ixterraren gainean, Jaunaz, ceru-lurren Jaincoaz cin eguin deçaçun ez duçula ene semearençat emaztetzat onhetsico Canaan, ni nagoen toquico alabaric; Bainan goanen çarela ene herri eta ene ahaidegora, eta handic hartuco duçula Isaac ene semearençat emaztea. Sehiac ihardetsi cioen: Emaztequiric ez bada enequin toqui huntara ethorri nahi denic, bihurtu behar dut çure semea ilki çaren lekura? Abrahamec erran cioen: Beguira duçula ene semea behinere hara bihurraraztetic. Jainco Jaun cerucoac ene aitaren etchetic eta ene sor-lekutic atheratu nauenac, niri minçatu eta cinequin erran darotanac: Çure ondoregoari emanen diot lur hau; berac igorrico du aingueru bat çure aitzinean, eta handic hartuco duçu emazte bat ene semearençat. Bainan emaztequia ez balitzaitzu jarraiqui nahi, cinaz etzintazque hersatua: bakarric ez bihurraraz harat ene semea. Sehiac beraz escua eçarri çuen Abraham bere nausiaren ixterraren gainean, eta cin eguin cioen solas horren gainean. Eta hartu cituen hamar camelu bere nausiaren arthaldetic, eta haren ontasun gucietaric harturic berequin, bideari eman cen, eta iragan Mesopotamia barna Nacorren hirira. Eta ilhuncean cameluac gurraraci cituenean hiritic hurbil, putzu baten aldean, emaztequiac urquetara atheratzen ohi diren tenorean, erran çuen: Jauna, Abraham ene nausiaren Jaincoa, hel çaquizquit, othoi, egun, eta ikustate içan çaçu Abraham ene nausiarençat. Huna non naicen ithurri baten ondoan eta hiri hortaco egoiliarren alabac ilkico dira urquetara. Beraz nescatcha ceinari erranen baitiot: Makur diçadaçu çure pegarra edan deçadançat, eta ihardetsico darotana: Edan çaçu, eta çure cameluei ere emanen diotet edatera: hura içan bedi Isaac çure cerbitzariarençat bereci duqueçuna: eta hortaric eçagutuco dut ikustate içan duçula ene nausiarençat. Solas horiec bere baithan iragan cituen orduco, huna Errebeca, Melca Abrahamen anaia Nacorren emaztearen seme Bathuelen alaba, ilkitzen cela, pegarra soin gainean ekarcen çuela. Nescatcha bat cen hainitz gogaragarria, eta doncella osoqui ederra, guiçonic eçagutugabea: ithurrian içaturic eta pegarra betheric, guibelera itzulcen cen. Sehia aitzinera goan citzaioen eta erran cioen: Indaçu çure pegarretic ur xorta bat edatera. Ihardetsi cioen: Edan çaçu, Jauna: eta arinqui pegarra besoetara jautsiric, eman cioen edatera. Eta edan çuenean, nescatchac erran cioen: Atheratuco diotet ura çure cameluei ere, guciec edan arteo. Eta pegarra asquetara husturic, laster eguin çuen berriz putzura ur atheratzera, eta eman cioten camelu guciei. Sehia bizquitartean ixilic çagoen beguira, jaquin nahiz hea Jaunac bidaia on eguin othe cioen, ala ez. Beraz cameluec edan içan çutenean, guiçon horrec eman ciotzan urrezco beharrietacoac, bi siclo phisu çutenac, eta bi escumuthurreco, hamar siclo phisu çutenac. Eta erran cioen: Noren alaba çare? erradaçu niri, bada egon-lekuric çure aitaren etchean? Ihardetsi cioen: Bathuelen alaba naiz, eta hura Melca eta Nacor haren senharraren semea. Eta erran cioen oraino: Bada gure etchean lasto eta belhar hainitz eta egonleku nasaia. Guiçona gurthu cen, eta adoratu çuen Jauna, Erraten çuelaric: Abraham ene nausiaren Jainco Jauna, ene nausia ez duçu gabetu çure ikustateaz eta eguiaz, eta bide çucenaz eraman nauçu ene nausiaren anaiaren etchera. Nescatchac beraz laster eguin çuen etchera amaren gana, eta aditu guciac erran cioizquien. Bada, Errebecac anaia bat baçuen Laban deitzen cena, ceina herresacan athera baitzen guiçonaren gana, ithurria cen lekura. Eta ikusi cituen ondoan beharrietacoac eta escumuthurrecoac bere arrebaren escuetan, eta ençun solas guciac arrebac ekarri ciotzanac erraten çuelaric: Hunela minçatu çait niri guiçona: ethorri cen guiçona gana ceina xutic baitzagoen cameluen aldean eta ithurri ondoan. Erran cioen: Sar çaite, Jaunaren benedicatua: certan çaude campoan? antolatu dut etchea eta cameluen toquia. Eta sarraraci çuen atherbera: cameluac hustu cituen eta eman cioizquiten lastoa eta belharra, eta berari ura, garbi citzan çangoac, eta harequin ethorri ciren guiçonec ere bai. Eta aitzinera eman cioen ogui bat. Hunec erran çuen: Ez dut janen, ene solasac eguin ditzadan arteo. Labanec ihardetsi cioen: Minça çaite. Eta hunec erran çuen: Abrahamen sehi naiz: Eta Jaunac benedicione nasaiac ixuri ditu ene nausiaren gainera ceina handi eguin baita, eta eman dioizqui ardi eta idi, cilhar eta urhe, muthil eta nescato, camelu eta asto. Eta Sara ene nausiaren emazteac seme bat eman dio ene nausiari bere çaharcean, eta cituen guciac eman dioizqui. Eta ene nausiac cin eraguin darot, erraten çarotalaric: Ez dioçu ene semeari emazteric onhetsico ni nagoen lurreco Cananearren alabetaric: Bainan goanen çare ene aitaren etchera, eta ene ahaidegotic hartuco dioçu emazte bat ene semeari. Eta nic ihardetsi diot: Bainan nescatchac ez badu ethorri nahi? Erran darot: Jaunac, ceinaren aitzinean bainabila, igorrico du bere ainguerua çurequin, eta bidatuco çaitu çure bidean, eta emazte bat hartuco dioçu ene semeari ene ahaidegotic eta ene aitaren etchetic. Ene burhotic xahu içanen çare, baldin ene ahaidetara goan-eta, ez badarotzute ematen. Ethorri naiz beraz egun ithur-urera, eta erran içan dut: Abraham ene nausiaren Jainco Jauna, çuc bidatu banauçu orai nic deramadan bidean, Huna non naicen ithur-ondoan; doncella urquetara atheratuco dena eta ni ganic adituco duena: Indaçu ur xorta bat edatera çure pegarretic, Eta erranen darotana: Edan çaçu eta çure cameluei atheratuco diotet ura: hura bera içan bedi Jaunac ene nausiaren semeari bereci dioen emaztea. Eta horiec ene baithan iragaiten nituelaric, Errebeca aguertu da soin gainean ekarcen çuen pegar batequin: eta jautsi da ithurrira, eta atheratu du ura. Eta erran diot: Indaçu xorta bat edatera. Eta arinqui soinetic jautsi du pegarra, eta erran darot: Edan çaçu, eta edaranen ditut çure cameluac. Edan dut, eta edaran ditu cameluac. Eta galdeac eguin diozcat, eta erran diot: Noren alaba çare? Eta ihardetsi darot: Nacor eta Melcaren seme Bathuelen alaba naiz. Hargatic eçarri dioizquit beharrietacoac bere beguithartearen ederceco eta escumuthurrecoac ukaraietan. Eta gurthuric adoratu dut Jauna, benedicatzen dudalaric Abraham ene nausiaren Jainco Jauna, bide çucenaz bidatu nauena, ene nausiaren semearençat har neçan haren anaiaren alaba. Horren gatic baldin ikustate cinez içan gogo baduçue ene nausiaren aldera, erradaçue niri: bainan berceric baduçue gogoan, erradaçue hura ere, itzul nadien escuinera edo esquerrera. Eta Labanec eta Bathuelec ihardetsi çuten: Jauna ganic athera da solas hori; ez deçaquegu deusere iharduc çurequin haren gogoaz campo denic. Huna Errebeca çure aitzinean: har çaçu, eta çoaci, eta Jauna minçatu içan den beçala, içan bedi çure nausiaren semearen emazte. Abrahamen sehiac aditu çuenean hori, lurrera eroriric adoratu çuen Jauna. Guero atheraturic cilharrezco eta urhezco unciac eta soinecoac, dohainetan eman ciotzan Errebecari; emaitzac eguin ciotzaten ere haren anaiei eta amari. Onthurunça hasiric, jaten eta edaten egon ciren han elkarrequin. Sehia, goicean jaiquiric, minçatu cen: Utz neçaçue guibelera goan nadien ene nausia gana. Errebecaren anaiec eta amac ihardetsi cioten: Nescatcha gurequin egon bedi hamar bat egun bedere, eta guero goanen da. Erran çuen: Ez neçaçuela, othoi, iduc, ceren Jaunac bidatu bainau ene bidean: utz neçaçue guibelera, goan nadien ene nausia gana. Eta ihardetsi çuten: Deith deçagun nescatcha eta berari galda dioçogun cer nahi duqueen. Deithu-eta ethorri cenean, galdatu cioten: Nahi duçu goan guiçon hunequin? Ihardetsi çuen: Goanen naiz. Igorri cituzten beraz Errebeca eta bere unhidea, eta Abrahamen sehia, eta haren lagunac, Eta aguiancatzen ciotelaric çori on bat beren arrebari, eta erraten ciotelaric: Gure arreba çare, mila eta mila ondoregoz berhatuco çare balin ba; çure ondoregoa içan bedi bere etsaien atheez nausi. Errebeca eta bere nescatchac iganic beraz cameluen gainera, jarraiqui ciren guiçonari, ceina çalhu itzulcen baitzen bere nausia gana. Muga berean, Isaac pasaietan çabilan Bici denaren eta ikusten duenaren icena ekarcen duen putzuco bidean: ecen hegoaldeco lurrean egoten cen. Eta atheratua cen ilhuncean bere gogoeten erabilcera landetan: eta beguiac alchatzearequin, ikusi cituen urrunera cameluac heldu cirela. Errebeca ere, Isaac ikustearequin, jautsi cen bere camelutic, Eta erran cioen sehiari: Nor da landa gaindi gure bidera heldu den guiçon hori? Eta ihardetsi cioen: Ene nausia bera da. Errebecac, harturic berehala bere bela, estali çuen bere burua. Sehiac bizquitartean Isaaqui erran ciozcan bere eguincari guciac. Isaaquec sarraraci çuen Errebeca Sara bere amaren olhan, eta emaztetzat hartu çuen: eta hambat maithatu çuen non jabaldu baitzioen bere amaren hilcetic ethorria çuen bihotzmina. Bada, Abrahamec hartu çuen berce emazte bat Cetura deitzen cena, Ceina erdi baitzen Çamranez, Jecsanez, Madanez, Madianez, Jesboquez eta Suez. Jecsan içan cen Sabaren eta Dadanen aita. Dadanen seme içan ciren Asurim, Latusim eta Loomim. Madianen ganic athera ciren Epha, Opher, Henoc, Abida eta Eldaa: horiec guciac Ceturaren umeac. Eta Abrahamec bere onthasun guciac Isaaqui eman ciozcan. Bainan dohainac eguin ciotzaten ohaideen semeei, eta bera bici celaric oraino, bereci cituen Isaaquen ganic iguzqui sorthaldeco bazterrera. Bada, Abrahamen bicitzeco urtheac içan ciren ehun eta hirur hogoi eta hamaborz. Eta ahituz hil içan cen çaharce goço batean, adin handian, eta egunez bethea: eta batu cen bere populuari. Eta Isaac eta Ismael bere semeec ehorci çuten Efron, Seorren seme, Hethearraren landan den har-cilo bikunean, Mambre aldean, Hethen semeei erosi ciotena: han içan cen ehorcia Sara bere emaztearequin. Hura hil ondoan, Jaincoac benedicatu çuen Isaac haren semea Bici den eta ikusten duenaren putzuco aldean egoten cena. Huna Ismael, Abrahamen seme, Agar eguiptoar, Sararen nescatoa ganic içanaren ondoregoac: Eta hauquiec dira haren semeen icenac beren deithura eta ondoregoetan. Ismaelen seme çaharrena Nabaioth, guero Cedar, eta Adbeel, eta Mabsam, Masma ere, eta Duma, eta Masa. Hadar, eta Thema, eta Jethur, eta Naphis, eta Cedma. Horiec dira Ismaelen semeac: eta icen horiec hequien gaztelu eta hirienac, hequien hamabi leinuen buruac. Eta Ismaelen bicitzeco urtheac içan ciren ehun eta hogoi eta hamaçazpi, eta ahituz hil cen, eta batu cen bere populuari. Eta bere egoitza içan çuen Hebilatic eta Surreraino, ceina Eguiptoari beguira baitago, Asirian sarcean; bere anaia gucien aitzinean hil cen. Hauquiec dira orobat Isaac Abrahamen semearen ondoregoac: Isaac içan cen Abrahamen seme; Eta berrogoi urthetara heldu cenean, emaztetzat hartu çuen Errebeca, Bathuel Mesopotamiaco Siriarraren alaba, eta Labanen arreba. Isaaquec Jauna othoiztu çuen bere emaztearençat, ceren baitzen barreta: eta Jaunac ençun çuen, eta Errebecari eman cioen haurbidea. Bainan bi ume guducatzen ciren haren sabelean; eta erran çuen: Hau hola guerthatzecoa bacitzaitan, cer cen beharric haurdun guertha nindadien? Eta goan cen Jaunaren consultatzera. Jaunac ihardetsi cioen: Bi jendaia dira çure sabelean, eta bi populuac bi aldetara jarrico dira çure sabeletic beretic; eta populuac populua garaituco du, eta çaharrena gazteenaren azpico içanen da. Orduco, erditzeco muga ethorri cen, eta huna bi biritchi causitu cirela haren sabelean. Lehembicicoric atheratu cena, gorrasta cen, eta gucia abere larru bat beçala ilez bethea: eta deithua içan cen Esau. Bigarrena atheratu cen berehala; anaiaren çangoa escuz atchiquitzen çuen: eta horren gatic deithu çuen Jacob. Isaac hirur hogoi urthetan cen haur horiec sorthu citzaizconean. Morroindu cirenean, Esau ihiztari ancetsu athera cen, eta bazterretan çabilana: bainan Jacob, guiçon lañoa, olhetan egoten cen. Isaaquec Esau maite çuen, ceren haren ihicietaric jaten baitzuen: bainan Jacob cen Errebecaren bihotzecoa. Bada, Jacobec xuxendu çuen jaquia: Esau campotic nekatua ethorri cenean haren gana, Erran cioen: Indaçu niri jateco gorrast hori, ceren hainitz nekatua bainaiz. Horren gatic eman cioten icena Edom. Jacobec ihardetsi cioen: Sal diçadaçu çure premutasuna. Esauc erran cioen: Huna non hilcen naicen; certaco duquet premutasuna? Cin eguidaçu beraz, dio Jacobec. Esauc cin eguin cioen, eta premutasuna saldu. Eta hola oguia eta dilista azpila harturic, jan çuen, eta edan, eta goan cen, hambat grinatu gabe ceren saldu çuen bere premutasuna. Bada, gosete bat atheraturic lurraren gainera, Abrahamen egunetan guerthatu cen agortasun haren ondotic, Isaac goan cen Abimelec, Jeraran Palestindarren erregue cenaren gana. Eta Jauna aguertu citzaioen eta erran cioen: Etzaitela jauts Eguiptora, bainan gueldi çaite nic erranen darotzutan lurrean. Bidaia bat eguiçu hartara, eta çurequin içanen naiz, eta benedicatuco çaitut: ecen çuri eta çure ondocoei erranen darozquitzuet leku hauquiec oro, Abraham çure aitari eguin içan diodan cinari bere bidea ematen diodalaric. Eta berhatuco dut çure hacia ceruco içarrac beçala: eta leku hauquiec oro emanen diotzatet çure ondocoei, eta çure hacian benedicatuco dira lurreco jendaqui guciac, Ceren Abrahamec obeditu baitu ene erranari, eta beguiratu baititu ene ordena eta manuac, eta iduqui ceremoniac eta legueac. Isaac egon cen beraz Jeraran. Eta toquico guiçonec galdeguin ciotenean bere emazteaz, ihardetsi çuen: Ene arreba da: ecen lotsa cen aithorceco esconçaz batua cela harequin, beldurrez-eta hil ceçaten haren edertasuna gatic. Eta cembait egunen buruan eta han çagoelaric, Abimelec Palestindarren erregueac leihotic behatzean, ikusi çuen bere emazte Errebecarequin dostatzen hari cela. Eta ekarraraci çuen, eta erran cioen: Agueri da çure emaztea dela: nolaz gueçurra erran duçu çure arreba dela: Ihardetsi çuen: Horren gatic hil beldur nincen. Eta Abimelequec erran cioen: Certaco enganatu gaituçu? Norbait guertha çaitequeen populutic çure emaztearequin ibilico cenic, eta bekatu handi bat erorraracico cinduen gure gainera. Eta manamendu eguin çuen populuari, erraten çuelaric: Guiçon horren emaztea uquituco duena heriotzez hila içan bedi. Eta Isaaquec erainça eguin çuen lur hartan, eta urthe berean bildu çuen batençat ehun: eta Jaincoac benedicatu çuen. Eta guiçona goritu cen, eta berhatuz eta aberaztuz cihoan osoqui handi eguin cedin arteo. Bacituen ere hainitz ardi eta idi, eta etcheco jende. Palestindarrec, hortaz bekaizturic, Lurrez bethe eta tapatu cituzten Abraham haren aitaren sehiec cilhatu cituzten putzu guciac haren demboran; Haimbercetaraino non Abimelequec berac Isaaqui erran baitzioen: Urrun çaite gu ganic ecen gu baino hainitz botheretsuago eguin çare. Eta hura guibelera itzuli cen Jeraraco errecara ethorceco eta han egoteco: Eta berriz cilhatu cituen Abraham bere aitaren sehiec cilhatu içan cituzten berce putzu batzuec, eta guero, hura hil ondoan, Palestindarrec tapatu içan cituztenac: eta aitac lehenago eman ciotzaten icen berac eman ciotzaten berac ere. Errecan ere cilhoac eguin cituzten, eta ur bicia causitu çuten. Bainan han ere makurra biztu cioten Jeraraco arçainec Isaaquenei, erraten çutelaric: Gurea da ur hori. Aria hortaz, putzuari eman cioen han guerthatu cenetic icena Gueçur-leku. Guero cilhatu çuten berce bat, eta hartaz ere bilhatuac içan ciren, eta deithu çuen Etsai-leku. Handic goanic cilhatu çuen berce putzu bat, ceintaz makurric ez baitzuten içan: hartaco deithu çuen Çabal-leku, cioelaric: Jaunac orai çabalera eman gaitu, eta berharaci gaitu lurraren gainean. Guero toqui hartaric igan cen Bersabera, Non Jauna aguertu baitzitzaioen gau berean, erraten cioelaric: Ni naiz Abraham çure aitaren Jaincoa; ez içan beldurric ceren çurequin bainaiz: benedicatuco çaitut, eta popularacico dut çure ondoregoa Abraham ene serbitzariaren ariaz. Horren gatic han alchatu çuen aldare bat: eta Jaunaren icena deithuric, hedatu çuen bere olha, eta bere sehiei manatu cioten eguin ceçaten putzu bat. Toqui hartara Jeraratic ethorri ciren Abimelec, Ocoçath haren adisquidea eta Phicol soldadoen buruçaguia, Eta Isaaquec erran cioten: Certan heldu çaizte higüin duçuen eta çuen artetic kendu duçuen guiçon baten gana? Ihardetsi cioten: Ikusi dugu Jauna çurequin dela, eta horren gatic erran dugu: Cina içan bedi gure artean, eta batasun eguin deçagun; Gaizquiric batere eguin ez diçaguçunçat, guc çure phusquetaric deusere uquitu ez dugun beçala eta çuri damueguitecoric eguin ez dugun beçala; bainan baquean igorri çaitugu Jaunaren benedicioneaz gainditua. Eman cioten beraz barazcari bat; eta jan eta edan ondoan, Goicean jaiquiric, cin eguin çuten elkarri, eta Isaaquec baquezqui igorri cituen beren toquira. Huna bada egun berean Isaaquen sehiac ethorri citzaizcoela cilhatu çuten putzuaren berriequin, ciotelaric: Atzeman dugu ura. Hartaric deithu çuen hura Nasai-leku; eta hiriac, orduan harturic, orai arteo ekarri du Bersaberen icena. Bada, Esauc berrogoi urthetan hartu cituen bi emazte, Judith, Beer hethearraren alaba, eta Basemath, Eton leku berecoaren alaba. Bi nescatcha horiec damuztatu cituzten Isaaquen eta Errebecaren bihotzac. Bada, Isaac çahartu cen, eta beguiac lambrotu citzaizcon, eta etzeçaqueen ikus: deithu çuen Esau bere Seme çaharrena, eta erran cioen: Seme. Ihardetsi çuena: Huna. Aitac erran cioen: Ikusten duçu çahartu naicela eta eztaquidala ene hilceco eguna. Har çatzu çure harmac, gueci-uncia eta balazta, eta athera çaite campora; eta ihici cerbait atzeman duqueçunean, Eguin diçadaçu hartaric jaqui bat nic maite dudala daquiçuna, eta ekar diçadaçu jan deçadan, eta ene arimac benedica çaitzan, hil nadien baino lehen. Errebecac hori adituric, eta Esau campora goan cenean bere aitaren manuaren bethetzera, Erran cioen Jacob bere semeari: Aditu dut çure aita minçatzen çure anaia Esaurequin, erraten cioela: Ekar diçadaçu çure ihicitic, eta xuxen ditzadatzu jaquiac jan detzadan, eta benedica çaitzadan Jaunaren aitzinean hil baino lehen. Orai beraz, ene semea, ene erranei beguira çaite: Eta arthaldera goanic, ekar diçadatzu bi pittica hobeenac, hequietaric eguin detzadan çure aitari laket çaizcoen jaquiac. Eta aitzinera emanen diotzatzunean, eta jan duqueenean, benedica çaitzala hil baino lehen. Jacobec ihardetsi cioen: Badaquiçu Esau ene anaia guiçon iletsua dela, eta ni leguna. Aitac uqui baninça eta eçagut, beldur naiz uste içan deçan enganatu nahi içan dudala, eta benedicionearen orde, burhoa bil deçadan ene gainera. Amac erran cioen: Ene gainera jauts bedi, ene semea, burho hura: bakarric niri beguira çaite, çoaci eta ekar diçadaçu nic errana. Goan cen, ekarri çuen eta amari eman. Hunec jaquiac xuxendu cituen Jacoben aitac laket cituela çaquien beçala. Eta etchean cituen Esauren soinecoric ederrenac jaunci ciozcan Jacobi. Eta escuac inguratu ciozcan pittica-larruz eta estali lephoco agueriac. Eta eman ciotzan jaquia eta ogui errearaci cituenac. Hequiec eramanic, Jacobec erran çuen: Ene aita. Isaaquec ihardetsi çuen. Badançut. Nor çare, ene semea? Eta Jacobec erran cioen: Esau çure seme çaharrena naiz ni: çuc manatu beçala eguin dut, jaiqui çaite, jar çaite, eta jan çaçu ene ihicitic guero benedica neçan çure arimac. Eta berriz erran cioen Isaaquec bere semeari: Nola hunen laster atzeman ahal içan duçu, ene semea? Ihardetsi cioen: Jaincoaren nahia içan da laster aitzinera ethor çaquidan nahi nuena. Eta Isaaquec erran cioen: Hurbil çaquizquit hunat, uqui çaitzadan, ene semea, eta eçagut deçadan hea ene seme Esau çaren, ala ez. Eta Jacob hurbildu citzaioen aitari, eta Isaaquec, uquitu ondoan hura, erran çuen: Minçoa eguiazqui, Jacoben minçoa da, bainan escuac, Esauren escuac dira. Eta etzuen eçagutu, ceren haren escu iletsuec anaia çaharrenaren escuen itchura hartu baitzuten. Benedicatzen çuelaric beraz, Erran cioen: Çu çare ene seme Esau? Ihardetsi çuen: Bai, ni naiz. Aitac erran cioen: Ene semea, ekar diçadatzu çure ihiciticaco jaquiac, benedica citzan ene arimac. Escainiac jan cituenean, Jacobec escaini cioen arnoa ere: hura edan-eta, Aitac erran cioen: Hurbil çaquizquit, eta indaçu musu bat, ene semea. Hurbildu cen eta musu eman cioen. Eta haren soinecoei çarioten urrin goçoa usnatu çuen beçain laster, aitac, benedicatzen çuelaric erran cioen: Ene semearen usaina da Jaunac benedicatu duen landa bethe batena beçala. Jaincoac ceruco ihinçaz eta lurreco goritasunaz eman deçaçula oguiaren eta arnoaren nasaicia. Populuec cerbitza çaitzatela eta leinuec adora: içan çaite çure anaien jaun, eta çure amaren semeac gur beitez çure aitzinean; madaricatzen çaituena, bera içan bedi madaricatua: eta benedicatzen çaituena, içan bedi benedicionez bethea. Isaaquec bere solasa akabatu beçain sarri, eta Jacob ilki cenean, Esau ethorri cen. Eta bere ihiciticaco jaqui erreac ekarri ciotzan, erraten cioelaric: Jaiqui çaite, aita, eta jan çaçu çure semearen ihicitic, benedica neçan çure arimac. Isaaquec erran cioen: Nor çare bada çu? Hunec ihardetsi çuen: Esau naiz ni, çure seme çaharrena. Isaac harridura gaitzean jarri cen; eta sinhets daitequeen baino guehiago miretsiric, erran çuen: Nor da bada oranche bere ihici atzemanetic ekarri darotana, eta jan baitiot orotaric çu ethorri baino lehen? eta benedicatu dut, eta benedicatua içanen da. Esauc aditu cituenean aitaren solasac, marruma handi bat eguin çuen: eta bihotz gucia eroriric, erran çuen: Benedica neçaçu ni ere, aita. Isaaquec ihardetsi çuen: Amarruquerian ethorri çait çure anaia, eta hartu du çure benedicionea. Eta Esauc erran cioen oraino: Çucenqui emana içan çaio Jacoben icena: ecen bigarren aldian jauçaraci nau ene lekutic: ene premutasuna eraman darot lehen, eta orai bigarrenecotz atzeman darot ene benedicionea. Eta berriz-ere aitari erran cioen: Enetzat ere ez duçu beguiratu benedicioneric? Isaaquec ihardetsi çuen: Eçarri içan dut çure jaun, eta bere anaia guciac azpicotu diozcat; oguiaz eta arnoaz jarri dut, eta gueroztic, ene semea, cer eguinen dut guehiago çuretzat? Esauc erran cioen: Aita, ez othe duçu benedicione bakar bat ere? othoizten çaitut benedica neçaçun ni ere. Eta orroaz nigar eguiten baitzuen, Isaaquec, uquituric, erran cioen: Çure benedicionea içanen da lurraren goritasunean eta ceruco ihincean. Bicico çare ezpataz, eta çure anaiaren cerbitzuco içanen çare: bainan ethorrico da ordua non iharrosiren eta kenduco baituçu uztarria çure lephotic. Esauc gaitzirizcoan çaducan beraz bethi Jacob aitac eman cioen benedicionea gatic: eta eguin çuen bere baithan: Ethorrico dira ene aitaren doluco egunac, eta hilen dut orduan ene anaia Jacob. Errebeca hortaz jaquinsun eguina içan cen: ekarraraciric Jacob bere semea, erran cioen: Huna Esau çure anaia dixiduz non hari den hilen çaituela. Orai beraz, ene semea, adi çaçu ene solasa, eta jaiquiric ihes-eguiçu Haranera Laban ene anaia gana: Eta harequin egonen çare cembait egun, çure anaiaren hasarrea jabal dadin arteo. Hauts dadin haren gaitzialdia, eta ahanz detzan arteo eguin diozcatzunac: norbait igorrico darotzut guero, eta ekarraracico çaitut handic huna. Certaco galduco ditut ene bi semeac batean? Eta Errebecac erran cioen Isaaqui: Ene bicia higüincen dut Hethen alabac gatic: baldin Jacobec leku huntaco odoletic harcen badu emazte, ez dut bici nahi guehiago. Isaaquec beraz deithu çuen Jacob, eta manatu çuen, erraten cioelaric: Ez deçaçun har emazteric Canaango odoletic; Bainan eguiçu hemendic, eta çoaci Mesopotamia Siriacora, Bathuel çure amaren aitaren etchera, eta handic har çaçu emazte bat Laban çure osabaren alabetaric. Eta Jainco guciz botheretsuac benedica çaitzala, berharaz eta popularaz çaitzala, içan çadiençat jendaia ascoren buru. Eta eman detzatzula çuri eta çure ondotic çure ondocoei Abrahamen benedicioneac: goça deçaçun çure erromeriaco lurra, çure aitasori aguindua içan dena. Eta Isaaquec igorri çuenean, goan cen Mesopotamia Siriacora, Laban Bathuel siriarraren seme eta Errebeca bere amaren anaia gana. Bainan Esauc ikusiric aitac benedicatu çuela Jacob, eta igorri çuela Mesopotamia Siriacora, handic emazte har ceçançat; eta benedicionea eman-eta, manatu çuela erraten cioelaric: Ez duçu emazteric hartuco Canaango nescatchetaric: Eta Jacob ere, bere burhasoei obeditzeco, Siriara goan cela: Eta ikusiric oraino aitac etziotela gogo onez beguiratzen Canaango nescatchei: Goan cen Ismaelen gana, eta emaztetzat hartu çuen, aitzmean cituenez berçalde, Maheleth, Ismael Abrahamen semearen alaba, Nabaiothen arreba. Jacob beraz Bersabetic atheraturic bacihoan Haranera. Eta heldu içan cenean toqui batetara, eta nola han phausatu nahi baitzuen iguzquia etzan ondoan, han çauden harrietaric hartu çuen, eta buruaren azpian eçarriric, leku berean lo eguin çuen. Eta ametsetaric ikusi çuen çurubi bat muthur batez lurraren gainean eta berceaz cerua uquitzen çuela: eta Jaincoaren aingueruac hartan goiti eta beheiti çabilçan, Eta Jauna çurubi buruan bermatua, erraten cioela: Ni naiz Abraham çure aitaren Jainco Jauna, eta Isaaquen Jaincoa: çuri eta çure ondocoei emanen darotzuet lurra ceintan lo baitzaude. Eta çure ondoregoa içanen da lurreco herrautsa iduri: hedatuco çare iguzquiaren ilkialdetic sarralderaino eta ipharretic hegoaraino: eta lurreco leinu guciac içanen dira çu baithan eta çure ondoregoa baithan benedicatuac. Eta çure çainçailea içanen naiz goanen çaren toqui gucietan, eta berriz erakarrico çaitut lur huntara: etzaitut utzico erran ditudan guciac bethe arteo. Eta lotaric atzarri cenean, Jacobec erran çuen: Eguiazqui Jauna leku huntan da, eta nic ez naquien. Eta lotsatzen celaric, erran çuen: Ceinen den leku hau ikaragarria! ez da hau berceric, baicen Jaincoaren etchea eta ceruco athea. Jacobec beraz goicean jaiquiric, hartu çuen buru-azpian eçarri içan çuen harria, eta olioa gainera ixuriric, xutic eçarri çuen orhoitpenetaco. Eta Bethel icençat eman cioen, lehenago Luça deitzen cen hiriari. Eta botu ere eguin çuen, erraten çuelaric: Baldin Jaincoa enequin egoten bada, eta çaincen banau orai deramadan bidean, eta ematen badarozquit oguia jateco, eta soinecoac jaunzteco, Eta çorionequin itzulcen banaiz ene aitaren etchera: Jauna içanen da ene Jaincoa. Eta orhoitpenetan landatu dudan harri hau, deithuco da Jaincoaren etchea; eta escainico darozquitzut, Jauna, çuc niri emanen daquizquedatzun gucien hamarrenac. Jacob lothuric beraz bideari, ethorri cen iguzqui-sorthaldeco lurrera. Eta ikusi çuen putzu bat landa batean, eta hirur ardi-arthalde ondo hartan etzanac: ecen putzu hartaric edaraten ciren aciendac, eta harri handi batez tapatzen cen putzuco ahoa. Ohitza cen, ardi guciac bildu-eta, harria alchatzea, eta arthaldeac ase-ta, putzuco ahoan berriz eçarcea. Eta Jacobec erran cioten arçainei: Anaiac, nongoac çarete? Ihardetsi çuten: Haranecoac. Galdeguin çuen berriz: Eçagutzen duçue Laban, Nacorren semea? Erran çuten: Eçagutzen dugu. Ongui da? —Osagarri du; eta horra Erraquel haren alaba non heldu den bere arthaldearequin. Jacobec erran cioten berriz: Iguzquia gora da oraino eta ez da arthaldeac bordetara erakar ordu: emoçuete beraz lehenago ardiei edatera, eta guero alhatzera bihurraraciren ditutzue. Ihardetsi çuten: Ez deçaqueguque, acienda guciac bil ditecen arteo, eta harria putzuco ahotic kendu arteo, arthaldeen edaratecotzat. Oraino minço çuelaric, huna Erraquel helcen hari cela bere aitaren ardiequin: ecen, Erraquelec berac alhatzen çuen arthaldea. Jacobec ikusi çuenean, eta nola baitzaquien cusi lehena çuela, eta ardiac bere osaba Labanenac, alchatu çuen putzua estalcen çuen harria. Eta arthaldear edanaraciric, musu eman cioen; eta minçoa goraturic, nigar eguin çuen, Eta jaquinsun eguin çuen haren aitaren anaia cela, eta Errebecaren semea: eta hau arinic goan cen bere aitari erratera. Labanec jaquin çuenean Jacob bere arrebaren semea heldu citzaioela, bidera laster eguin cioen: eta besarcaturic, eta asco musu emanic, eraman çuen bere etchera. Eta ençunic bidaiaco ariac, Ihardetsi cioen: Ene heçurra çare eta ene haraguia. Eta hilabethe batetaco egunac iragan cirenean, Erran cioen: Ene anaia çarelacotz, urruric behar othe nauçu cerbitzatu? erradaçu cer sari hartuco duçun. Bada, Labanec bacituen bi alaba: çaharrena deitzen cen Lia, eta gazteena Erraquel. Bainan Liac beguiac cituen bethirinsu: Erraquel beguithartez ederra cen, eta beguira gogaragarri. Jacobec, hau maite baitzuen, erran çuen: Erraquel çure alaba gazteenarençat cerbitzatuco çaitut çazpi urthez. Labanec ihardetsi cioen: Hobe dut çuri eman deçadan berce bati baino: çaude ene etchean. Jacobec beraz Erraquelençat cerbitzatu çuen çazpi urthez; eta egun laburrac iduritzen çaizcoen, bere amodioaren handia gatic. Eta erran cioen Labani: Indaçu ene emaztea, ecen harequin ezconceco ephea bethea da. Labanec adisquide molço handi bat deithuric barazcari batera, eguin cituen ezteiac. Bainan arratsean Lia bere alaba sarraraci çuen Jacoben gana, Nescato bat emanic Celpha deitzen cena. Jacob ohi den beçala hurbildu citzaioen, eta goiça ethorri cenean Lia ikusi çuen. Eta erran cioen bere aitaguinarrebari: Cer eguin nahi içan duçu? Ez othe çaitut Erraquelençat cerbitzatu? certaco enganatu nauçu? Labanec ihardetsi cioen: Ez da gure lekuan aztura, gazteenac lehenic ezconçaz emateco. Bethe çaçu Liarequilaco astea: eta Erraquel emanen darotzut berce çazpi urtheren lanarençat. Jacobec galdea onhetsi çuen: eta astea iragan-eta, ezcondu cen Erraquelequin, Ceinari aitac nescatotzat eman baitzioen Bala. Azquenecotz Jacobec bere hautuco ezconça eguin eguinic, bigarren hau gogoanago içan çuen, berce çazpi urthez Laban cerbitzatzen çuelaric. Bainan Jaunac ikusiric Lia erdeinatzen çuela, idequi çuen hunen haur-uncia, Erraquel agor guelditzen celaric. Lia seme batez amatu cen beraz, eta deithu çuen Erruben, erraten çuelaric: Jaunac ikusi içan du ene aphalcunça; maithatuco nau orai ene guiçonac. Berriz ere amatu cen, eta seme batez erdi, eta erran çuen: ceren Jaunac ikusi baitu erdeinu banuela, eman içan darot hau ere; eta icen eman cioen Simeon. Eta hirugarren aldico amatu cen eta erdi cen berce seme batez; eta erran çuen: Orai ere hurbilduco çait ene senharra, ceren eman diotzadan hirur seme; eta hartacotz deithu çuen Lebi. Laugarren aldico amatu cen, eta erdi cen seme batez, eta erran çuen: Orai goretsico dut Jauna, eta hargatic haurra deithu çuen Juda; eta guelditu cen haur eguitetic. Erraquelec ikusiric agor çagoela, bekaiztu citzaioen bere ahizpari, eta bere senharrari erran cioen: Indatzu haurrac niri ere, hilen naiz bercela. Jacobec samurturic ihardetsi cioen: Ni othe naiz Jaincoa beçala ceinac gabetu baitzaitu sabeleco fruitutic? Eta Erraquelec erran cioen: Badut nescato bat, Bala: hurbil çaquizco, erdi dadiençat ene alçoan, eta haren ganic içan detzadan haurrac. Eta eman cioen ezconçaz Bala: hau, Guiçona hurbilduric, amatu cen, eta erdi seme batez. Eta Erraquelec erran çuen: Jaunac erabaqui du ene alde, eta ençun du ene boça, seme bat niri ematean; eta horren gatic deithu çuen Dan. Eta berriz ere amaturic, Balac eguin çuen berce seme bat, Ceinetaz Erraquelec erran baitzuen: Jaincoac erkatu nau ene ahizpari eta garai guelditu naiz; eta haurra deithu çuen Nefthali. Liac eçaguturic haur eguitetic guelditu cela, eman cioen Jacobi Celpha bere nescatoa, Ceina amatu baitzen eta Seme batez erdi, Liac erran çuen: Çorionean; eta hargatic eman cioen Gad icençat. Celphac eguin çuen berce seme bat ere, Eta Liac erran çuen: Hori ene dohatsutasuneraco; ecen dohatsua erranen naute emaztequiec: horren gatic haurra deithu çuen Aser, Bada, Erruben landetara atheratu cen batez ogui-ephaitzetan, atzeman cituen urrilo bihiac eta ekarri ciozcan bere ama Liari: Eta Erraquelec erran cioen ahizpari: Indaçu çure semearen urrilo bihietaric. Hunec ihardetsi cioen: Ez othe çaitzu asqui iduri senharra eramatea niri, ene semearen urrilo bihiac eraman gabe? Erraquelec erran cioen: Çure semearen urriloen truc, gaur lo eguin beça Jacobec çurequin. Eta Jacob arratsean landatic heldu celaric, bidera atheraturic Liac erran cioen: Çato gaur ni gana, ceren ardietsi baitzaitut ene semearen urriloen sari. Eta gau hartan lo eguin çuen Liarequin. Eta hunen othoitzac ençun cituen Jaincoac, eta amatu cen eta borzgarren semeaz erdi. Eta erran çuen: Jaincoac sariztatu nau ceren ene nescatoa eman diodan ene senharrari: eta haurra deithu çuen Isacar. Berriz ere içorra guerthaturic, eguin çuen seigarren seme bat, Eta erran çuen: Dohain onez dohatu nau Jaincoac: aldi huntan ere ene senharra enequin egonen da, sei semeren aita eguin dudalacotz: eta hargatic haurra deithu çuen Çabulon. Hunen ondotic içan çuen alaba bat Dina deithua. Erraquelez ere orhoitu içan cen Jauna, ençun çuen, eta idequi cioen haur-uncia. Erraquel içorra guerthatu cen eta erdi cen seme batez, erraten çuelaric: Jaincoac kendu darot ene laidoa. Eta haurra Josep deithu çuen, erraten çuelaric: Jaunac eman biaçat oraino bigarren seme bat. Josep sorthu ondoan, Jacobec erran cioen bere aitaguinarrebari: Utz neçaçu bihurcera ene herrira eta ene sor-lekura. Indatzu, goan nadien, ene emazteac eta ene haurrac, ceinen içateco cerbitzatu baitzaitut: badaquiçu nola cerbitzatu çaitudan. Labanec erran cioen: Gracia ardiets biaçat çure aitzinean, ecen frogançaz eçagutu dut Jaincoac çu gatic benedicatu nauela. Cerorrec xeda çaçu eman behar darotzudan saria. Jacobec ihardetsi çuen: Badaquiçu nolatan cerbitzatu çaitudan, eta çure ontasuna cer eguin den ene escuetan. Guti cinduen ni ethorri aitzinean, eta orai aberats eguina çare, eta Jaunac benedicatu çaitu ni sarthu naicen ordutic. Çucen da beraz nic ere noizbait hotseman dioçotedan ene eguitecoei. Eta Labanec erran cioen: Cer emanen darotzut? Jacobec ihardetsi çuen: Ez dut deusere nahi: bainan eguiten baduçu nic galdatzen dudana, alhatuco eta çainduco ditut berriz ere çure aciendac. Ikar çatzu çure arthalde guciac, eta berez çatzu nabarduraric eta ilean pintarnaric duten ardiac oro; eta uherric, pintarnaturic eta nabarrac ethorrico diren guciac nahiz ardietan, nahiz ahuncetan, içanen dira ene sari. Eta gueroan ene çucentasunac ihardetsico du enetzat, ethorrico çaitzunean ene sariaren emateco ordua: eta nabarrac, pintarnatuac edo uherrac içanen ez diren ardi eta ahunz guciec jaçarrico darotet ohoinçaz. Eta Labanec ihardetsi cioen: Onhesten dut çure galdea. Eta egun berean bereci cituen ahunz, eta ardi, eta aker, eta ahari nabar eta pintarnatuac: eta colore batetaco arthalde gucia, erran nahi da oro xuri edo belça cena, eman çuen bere semeen escuetara. Eta hirur egunen bidea eçarri çuen bere eta bere suhiaren artean ceinac alharazten baitzituen gaineraco arthaldeac. Jacobec beraz harturic burçunz, amanda, eta albo çaharo hece batzuec açala kendu cioten cembaiti: eta açala kendu ondoan larrutuac içan cirenetan, xuria aguertu cen: bainan oso utzi cituenac ferde guelditu ciren: eta holetan colore bat baino guehiago eguin cen. Eta eçarri cituen asquetan ceinetara ixurcen baitzen ura, arthaldeec edatean beguien azpian içan cetzatençat çaharoac, eta beguien aitzinean ernal citecençat. Eta guerthatu cen ardiec çaharoei beguiratzen ciotela estal-orduan, eta ume pintarnatuac, nabarrac eta asco carancetacoac eguiten cituztela. Eta Jacobec bereci çuen arthaldea, eta çaharoac eçarri cituen asquetan aharien beguien azpian: eta çuriac eta belçac ciren guciac, Labanenac ciren, gaineracoac berriz Jacobenac, elkarren artean arthaldeac bereci ondoan. Beraz ardiac estalcen ciren lehembicico aroan, Jacobec çaharoac asquetan eçarcen cituen ardien eta aharien aitzinean, ernal citecençat hequiei beguira çaudelaric. Bainan estalce berantiarra cenean eta azquen ernalaldia, çaharoac etzituen eçarcen. Eta eguin cen beranteco umeac cirela Labanenac, eta goixtiarrac Jacobenac. Holetan guiçona aberastu cen ohi ez den beçala, eta içan cituen arthalde hainitz, nescato eta muthil, camelu eta asto. Bainan guero aditu cituen Labanen semeen solasac erraten çutela: Jacobec hartu ditu gure aitarenac ciren guciac, eta haren ahalaz bera eguin da jaun handi. Ohartu ere cen Labanen beguithartea etzela haren aldera ez atzo, ez herenegun beçala: Eta oroz gainetic Jaunac hari erranic: Itzul çaite çure aitzinecoen lurrera, eta çure ahaidegora, eta ni çurequin içanen naiz. Igorri çuen Erraquelen eta Liaren bilha eta deithu cituen arthaldeac alhatzen cituen toquira. Eta erran cioten: Ikusten dut çuen aitaren beguithartea ez dela ene aldera ez atzo, ez herenegun beçala: bainan ene aitaren Jaincoa içan da enequin. Eta cerorrec badaquiçue ene indar oroz cerbitzatu dudala çuen aita. Bainan çuen aitac enganatu nau, eta hamar aldiz gambiatu du ene saria: eta bizquitartean Jaincoac ez du utzi niri bidegabe eguitera. Erran içan badu: Bildots nabarrac içanen dira çure sari: ardi guciec eguiten cituzten ume nabarrac: berçaldera erran duenean: Xuriac hartuco dituçu saritzat; arthalde guciec ume xuriac eguin dituzte. Eta Jaincoac çuen aitari kendu dio ontasuna niri emateco. Ecen ernalceco aroa ethorri ondoan, alchatu ditut beguiac, eta ametsetan ikusi ditut urrixen gainera igaiten ciren orotsac pintarnatuac eta nabarrac cirela. Eta Jaincoaren aingueruac erran içan darot ametsetan: Jacob. Eta nic ihardetsi diot: Huna non naicen. Erran darot: Alcha çatzu beguiac eta ikus çatzu urrixen gainera igaiten diren orots guciac asco carancetacoac eta pintarnatuac. Ikusi ditut ecen Labanec eguin darozquitzun guciac. Ni naiz Bethelgo Jaincoa, non harria gançutu baitzinduen eta niri botu eguin. Orai beraz jaiqui çaite, eta athera lur huntaric, çure sor-lekura itzulceco. Eta Erraquelec eta Liac ihardetsi cioten: Ez othe dugu gure aitaren etcheco onetan eta çucenean ondarric ere harceco? Ez othe gaitu erakutsi atze batzuec beçala? ez othe gaitu saldu, eta gure balioa ez othe du jan? Bainan Jaincoac hartu ditu gure aitaren onac, eta eman darozquigu guri eta gure semeei; eguizquitzu beraz Jaincoac çuri manatu guciac. Jacob xutitu cen beraz; eta haurrac eta emazteac cameluen gainean eçarriric, goan cen. Eta eraman cituen bere içate guciac, eta arthaldeac, eta Mesopotamian irabaci cituen guciac, eguiten çuelaric bere aita Isaaquen gana, Canaango lurrera. Ordu hartan Laban goana cen ardien moztera, eta Erraquelec ebatsi cituen bere aitaren jaincordeac. Eta Jacobec etzioen nahi içan aithortu bere aitaguinarrebari ihes cihoala. Beraz goan cenean bera bere çuceneco cituen guciequin, eta ibaia iraganic Galaadeco mendiari buruz cihoalaric, Hirugarren egunean Laban jaquinsun eguina içan cen Jacobec ihes eguin çuela. Bere anaiac harturic, jarraiqui citzaioen çazpi egunez eta atzeman çuen Galaadeco mendian. Eta ametsetan ikusi çuen Jaincoa ceinac erraten baitzioen: Beguira çaite Jacobi deusere gogorric erratetic. Eta jadanic Jacobec mendian hedatua çuen bere olha: eta Labanec jarraiquiric bere anaiequin atseman çuenean, harec ere bere olha landatu çuen mendi berean. Eta Jacobi erran cioen: Certaco haritu çare horrela, ixilca eramateco ene alabac, ezpataz bildu gathibuac iduri? Certaco nic jaquin gabean nahi içan duçu ihes eguin, eta erran gabe, lagun cinçançat bozcarioz, cantuz eta atabalac eta maniurrac joz? Ez nausu utzi ene semeei eta alabei musu baten ematera: çoro batec beçala eguin duçu: eta orai segur Ene escuac bihur ahal diçaçuque gaizquia: bainan çure aitaren Jaincoac erran darot atzo: Beguira çaite Jacobi gogorquiegui minçatzetic. Nasqui çure ahaideetara goatera gutician cinen eta çure aitaren etchera lehian; bainan certaco ebatsi darozquidatzu ene jaincoac? Jacobec ihardetsi cioen: Çuc jaquin gabean abiaraci nauena da çure alabac borchaca eraman cinaitzan beldurra. Bainan ebasco jaçarcen darotasunaz: noren ere escuetan atzemanen baitira çure jaincoac, eta hura hila içan bedi gure anaien aitzinean. Bilha çaite; eta çureric ene baithan atzemanen duçun gucia, har çaçu. Horiec erratean, etzaquien Erraquelec ebatsiac cirela jaincordeac. Beraz Jacoben eta Liaren olhetan, eta bi nescatoenetan sarthuric, Labanec etzituen aurkitu. Bainan Erraquelen olhan sarthu cenean, Hunec çalhuqui gorde cituen jaincordeac camelu baten ihaurquinaren azpian, eta gainean jarri cen: Labanec olha gucia ikarcen çuelaric eta deusic ez aurkitzen, Erraquelec erran cioen: Ez bedi samur, ene jauna, berorren aitzinean ceren ecin xuti banaiteque: ecen emaztequiei ethorri ohi çaiotena guerthatu çait niri. Hola enganatu çuen bilhatzailearen artha. Orduan suminduric, Jacobec erran cioen larderiarequin Labani: Cer hoben, edo cer gaizqui nic eguinic berotu çare hola ene ondotic, Eta ikartu dituçu ene pusca guciac? Cer kausitu duçu çure etcheco on gucietaric? Minça çaite hemen ene anaien eta çureen aitzinean, eta erabac beçate çure eta ene artean. Hortacotzat içatu naiz hogoi urthez çurequin? çure ardiac eta ahunçac ez dira barret egon; ez ditut jan çure arthaldeco ahariac: Ihiciec eramana ez, darotzut erakutsi, eta calte gucia neronec estalcen nuen: ohorgoz galdu den guciaz ordaina beharcen cinduen ni ganic. Egunaz beroac erretzen ninduen, eta gabaz hotzac hormatzen, eta loa ihes çabilan ene beguietaric. Horrela cerbitzatu içan çaitut çure etchean hogoi urthez, hamalauez çure alabençat, eta feiez çure arthaldeençat: ene saria ere gambiatu duçu hamar aldiz. Abraham ene aitaren Jaincoac eta Isaaquen beldurrac lagundu ez banindute, biluz-gorriric beharbada igorrico ninduçun: Jaincoac ene atsecabeari eta ene escuetaco lanari beguiratu diote, eta atzo jaçarri içan darotzu. Labanec ihardetsi cioen: Ene alabac eta semeac eta çure arthaldeac, eta ikusten dituçun guciac eneac dira: cer eguin deçoquetet ene alabei eta ilobasoei? Çato beraz, eta batasun eguin deçagun: çure eta ene artean lekucotasunetan içan dadiençat. Hartaco Jacobec hartu çuen harri bat eta xutic eçarri orhoipenetan; Eta erran cioten bere anaiei: Ekar çatzue harriac. Eta bilduric munho bat eguin çuten, eta haren gainean jan çuten: Labanec hura deithu çuen Lekucoaren munhoa, eta Jacobec Lekucotasuneco meta, ceinec bere minçaiaco ariaren arabera. Eta Labanec erran çuen: Munho hau içanen da egun çure eta ene artean lekuco; eta horren gatic deithua içan da Galaad, erran nahi da, Lekucoaren munhoa. Jaincoac beguira beçagu eta erabaqui beça gure artean, ceinec gure aldera eguin duquegunean, Baldin atsecaberic ematen badioçute ene alabei, eta hauquien gainera berce emazteric harcen baduçu: gure solasac ez du lekuco berceric Jaincoa baicic ceina beguira baitagocu. Eta Jacobi erran cioen berriz: Huna munho hau, eta harria çure eta ene artean xutic landatu dudana, Lekuco içanen dira: munho hau, diot, eta harria içan beitez lekuco, baldin nic hau iragaiten badut çure ganaco aldera, edo çuc iragaiten baduçu, ene gaitza burutan duçularic. Abrahamen Jaincoac eta Nacorren Jaincoac, hequien aitaren Jaincoac erabac beça gure artean. Jacobec beraz cin eguin çuen Isaac bere aitaren beldurraz. Eta bitimac imolaturic, deithu cituen bere anaiac oguia jan ceçatençat. Jan ondoan, hauquiec baratu ciren han berean. Bainan gabaz jaiquiric, Labanec musu eman cioten bere seme-alabei, eta benedicatu cituen: guero itzuli cen bere lekuetara. Jacobec ere eguin çuen abiatua cen bideaz: eta Jaincoaren aingueruac ethorri citzaizcon aitzinera. Hequiec ikusi cituenean, erran çuen: Hemen dira Jaincoaren campac; eta deithu çuen leku hura Mahanaim, erran nahi baita, campac. Eta bere aitzinean mandatariac igorri cituen bere anaia Esauri Seirreco lurrera, Edomen aurkinçara; Eta manu eguin cioten, erraten ciotelaric: Huneletan minçatuco çarete Esau ene jaunari: Huna cer dioen Jacob çure anaiac: Arrotz beçala içatu naiz Labanen baithan, eta han egotu naiz orai arteo. Baditut idiac, eta astoac, eta ardiac, eta muthilac, eta nescatoac: eta egun igorcen ditut mandatariac ene jaunari, gracia aurki deçadançat berorren aitzinean. Eta Jacoben gana bihurtu ciren mandatariac, erraten çutelaric: Içatu gare Esau çure anaia baithan, eta huna herresacan heldu çaitzula bidera lau ehun guiçonequin. Jacob beldurtu cen hainitz; eta bere icialduran, eçarri cituen bi mulçotan berequin çuen jendea, eta arthaldeac, ardi, idi eta camelu, Erraten çuelaric: Esau heldu bada mulço batetara eta hura jo deçan, berce guelditua, itzurico da. Eta Jacobec erran çuen: Abraham ene aitaren Jaincoa, eta Isaac ene aitaren Jaincoa, Jauna, ceinac erran içan baitarotaçu: Itzul çaite çure lurrera, eta çure sor-lekura, eta benedicatuco çaitut. Ez ditut mereci çure urricalmenduac, ez-etare çure cerbitzariari iduqui dioçun cintasuna. Ene makilarequin iragan içan dut Jordaneco ur hori, eta orai bihurcen naiz bi mulçorequin. Itzur neçaçu ene anaia Esauren escuari, ceren hainitz bainaiz haren lotsa, beldurrez ethorriric jo deçan ama bere haurrequin. Çuc erran içan darotaçu benedicatuco nauçula, eta ene ondoreac usutuco dituçula itsasoco legarra beçala, eta ecin kondatuac içanen direla beren oste handia gatic. Eta gau hura han lo eguin ondoan, bere içatean bereci cituen emaitzac bere anaia Esaurençat, Berrehun ahunz, hogoi aker, berrehun ardi, eta hogoi ahari, Hogoi eta hamar camelu urrix beren umeequin, berrogoi behi eta hogoi cecen, hogoi asto urrix eta hamar astocume. Eta igorri cituen bere sehiez arthalde bakotcha berez, sehiei erraten ciotelaric: Çoazte ene aitzinean, eta arte bat utz çaçue arthalde batetic bercera, Eta manatu çuen lehembicicoa, erraten cioelaric: Bidean aurkitzen baduçu ene anaia Esau, eta galde eguiten badarotzu: Norena çare? edo: Nora çoaci? edo: Norenac dira eraguiten dioçuten acienda horiec? Ihardetsico dioçu: Çure cerbitzari Jacobenac: emaitzetan igorcen diozca Esau bere jaunari: bera ere gure ondotic heldu da. Manu bera eman cioten bigarrenari eta hirugarrenari eta arthaldeen eraguile guciei, erraten ciotelaric: Hitz berez, minçatuco çarete Esauri atzematen duçuenean. Eta erranen dioçue oraino: Jacob çure cerbitzaria ere gure bideari jarraiquitzen da. Cioen ecen: Aitzinean igorcen ditudan emaitzez eztituco dut hura, eta guero ikusico dut: beharbada beguitharte eguinen darot. Emaitzac goan ciren beraz aitzinean; bainan bera campetan guelditu cen gau hartan, Eta goicic jaiquiric, hartu cituen bere bi emazteac, eta bequien bi nescatoac, bere hameca semeequin, eta iragan çuen Jaboqueco ubia. Eta cituenac oro iraganaraciric, Bakarric guelditu cen: eta huna guiçon bat harequin borroca hari cela goiça arteo. Eta guiçonac ikusi çuenean ecin garhait ceçaqueela, uquitu cioen ixtaçaina, eta ihartu citzaioen berehala, Eta erran cioen Jacobi: Utz neçaçu goatera, ecen oraicotz goratua da arguizcorria. Ihardetsi cioen: Etzaitut utzico, non ez nauçun benedicatzen. Hunec erran cioen: Cer da çure icena? Ihardetsi cioen: Jacob. Eta hunec erran cioen: Gaurgoiti etzare deithuco Jacob, bainan bai Israel: ceren hazcar içan baçare Jaincoaren contra, hambatenaz guehiago nausituco çare guiçonen contra. Jacobec galdatu cioen: Erradaçu, cer duçu icena? Ihardetsi çuen: Certaco duçu ene icenaz galde? Eta benedicatu çuen han berean. Eta Jacobec deithu çuen leku hura Phanuel, erraten çuelaric: Ikusi dut Jaincoa bekoz beko, eta beguiratu dut ene bicia. Eta iguzquia atheratu citzaioen Phanuel iragan-eta berehala: bainan çango batez maingu eguiten çuen. Aria hortaz Israelen semeec ez dute oraico eguna arteo jaten Jacoben ixterrean ihartu cen çainetic: ceren ixtaçain hura uquitua içanic, elcortu baitzen. Guero Jacobec beguiac alchatzen cituelaric, ikusi çuen Esau heldu cela, eta harequin lau ehun guiçon: eta Liaren, Erraquelen eta bi nescatoen haurrac bereci cituen. Eta eçarri cituen bi nescatoac beren haurrequin aitzinean: guero Lia eta bere haurrac ondotic: eta Erraquel Josepequin azquen buruan. Eta bere aitzina goanic, lurrera gurthu eta adoratu çuen çazpi aldiz bere anaia hurbildu arteo. Esauc bada laster eguiten çuelaric haren gana, besarcatu çuen; eta lephoa tincatzen cioelaric eta musu ematen, abiatu cen nigarrez. Beguiac alchatu-eta, ikusi cituen emaztequiac eta hequien haurrac, eta erran çuen: Cer nahi dute horiec? ala çureac dira? Ihardetsi çuen: Jaincoac niri çure cerbitzariari eman dituen umeac dira. Eta hurbilduric, nescatoac eta hequien haurrac gurthu ciren. Lia ere hurbildu cen bere haurrequin: eta orobat adoratu çutenean, Josepec eta Erraquelec adoratu çuten azquenic. Eta Esauc erran çuen: Cer dira bidean atzeman ditudan mulço hequiec? Jacobec ihardetsi çuen: Gracia kausi neçan ene jaunaren aitzinean. Eta hunec erran cioen: Anaia, ontasun asco badut; iduc çatzu çureac çure. Eta Jacobec ihardetsi cioen: Ez, othoi, çure beguietan gracia aurkitu badut, ene escuetaric onhets çaçu emaitza ttipi hori: ecen çure beguithartea ikusi dut, hala nola ikusi içan banu Jaincoarena; alde içan çaquizquit, Eta onhets çaçu ekarri darotzutan benedicionea, Jainco ororen emaile denac eman içan darotana. Esauc, anaiaren othoitzetara nequez onhetsiric emaitzac, Erran çuen: Goacen elkarrequin eta içanen naiz çure bideco lagun. Eta Jacobec ihardetsi cioen: Badaquiçu, Jauna baditudala haur xeheac, ardiac eta behi ernariac enequin; nekarazten baditut usuago ibilaraciz, egun batean hilen çaizquit arthaldeac. Ene jauna, goan bedi bere cerbitzariaren aitzinean; eta ni jarraiquico naiz emequi haren urhatsari, ikusiz ene haur ttipien ahala, heldu arteo Seirrera ene jaunaren gana. Esauc ihardetsi çuen: Enequin diren guiçonetaric, çure bideco lagun cembait bederen othoi gueldi beitez. Jacobec erran cioen: Ez da premiaric: hau da beharretan naicen gauça bakarra, kausi deçadan, jauna, gracia çure aitzinean. Esau itzuli cen beraz egun berean ethorri bideaz Seirrera. Eta Jacob ethorri cen Socothera, eta han etehe bat eta olhac eguinic, leku hura deithu çuen Socoth, erran nahi da, Olhac. Eta iragan cen Salem, Siquimitarren hirira, ceina baita Canaango lurrean, Mesopotamia Siriacotic bihurtu ondoan; eta bere egoitza eguin çuen hiriaren aldean. Eta ehun bildots truc erosi çuen bere olhetaco bazterraren çathi bat Hemorren semeei, eta Hemor cen Siquemen aita. Eta han aldare bat eguinic, haren gainean dei eguin cioen Israelen Jainco guciz hazcarrari. Bada, Dina, Liaren alaba, ilki cen leku hartaco emaztequien ikustera. Ikusi çuenean Siquemec, Hemor hebearraren, leku hartaco buruçaguiaren semeac, maithatu çuen, eta ebatsi eta harequin lo eguin çuen, doncellari borcha eguiten cioelaric. Eta bihotza josi citzaioen hari, eta bere lausengüez eztitu çuen haren goibeldura. Eta bere aita Hemorren gana goanic, erran cioen: Onhets diçadaçu nescatcha hori emaztetzat. Jacobec hori aditu çuenean, semeac campoan cituelaric acienden alhatzen, ixilic guelditu cen hequiec bihurtu arteo. Eta Hemor, Siquemen aita ilki celaric Jacobi minçatzeco, Huna non Jacoben semeac heldu ciren campotic; eta aditu çutenean cer cen guerthatu, hasarre handitan eman ciren, ceren gauça itsusia guerthatu cen Israelen, eta Jacoben alaba borchatzea, gauça debecatua eguin celacotz. Hemor beraz minçatu citzaioten: Siquem ene semea bihotzez josi da çuen alabari, emoçue emaztetzat; Eta ezconcez bat gaitecen: igutzue çuen alabac, eta har çatzue gure alabac; Eguiçue çuen egoitza gurequin, lurra çuen escuco da; lant çaçue, salerositan hari çaitezte, eta lurra goça çaçue. Siquemec ere erran cioten Dinaren aitari eta anaiei: Gracia aurki beçat çuen aitzinean, eta erabaquitzen duçuen gucia emanen dut: Berha çaçue dotea eta emaitzac galda, eta gogo onez emanen ditut galdatuac: indaçue bakarric nescatcha hau emaztetzat. Jacoben semeec, beren arrebari eguina içan citzaioen borcharen hisiaz, ihardetsi cioten Siquemi eta bere aitari malçurqueria gogoan cerabilatelaric: Ez deçaquegu eguin çuec galdeguiten duçuena, ez-etare eman gure arreba guiçon ingurebaquia ez den bati; hori gauça cilhegui ez dena eta tzarra delacotz gu-tartean. Bainan hortan batasun eguin deçaquegu, baldin eguin nahi baçarete gure bardin, eta ingurebaquitzen badira çuen arteco guiçonqui guciac. Orduan emanen ditugu eta hartuco, çuec çuen alabac, eta guc gureac: eta egonen gare çuequin, eta populu bat içanen gare. Bainan ingurebaquiac ez baduçue içan nahi, hartuco dugu gure alaba, eta hemendic goanen gare. Escainça hori içan cen Hemorren eta haren seme Siquemen gogaraco; Eta guiçon-gazte horrec etzuen luçatu non galdeguina etzuen berehala bethetzen: ecen hainitz çuen maite nescatcha; eta bera hainitz ikusia cen bere aitaren etchean. Eta hirico athera sarthuric, minçatu ciren populuari: Guiçon hauquiec baquetiarrac dira, eta nahi dute egon gurequin: sal-erositan hari beitez lur huntan, lant beçate, hedatua eta çabala da eta languilez escas da: hartuco ditugu horien alabac emaztetzat, eta horiei emanen diotzotegu gureac. Gauça bakar bat da on handi hori guibelatzen duena: ingurebaquitzen baditugu gure guiçonquiac, jendaqui horren ohitzaren arabera eguiteco, Horien onac, arthaldeac eta dituzten guciac gureac içanen dira: onhets diotzotegun hori bera, eta elkarrequin egoten garelaric populu bakar bat eguinen dugu. Oro hitz berera ethorri ciren, guiçonqui guciac ingurebaquiric. Eta huna non, hirugarren egunean, sarrasquien oinhacea minenean cenean, Jacoben bi seme, Simeon eta Lebi, Dinaren anaiac, ausarqui sarthu ciren hirian ezpatequin: eta guiçonqui guciac hilic, Hemor eta Siquem orobat hil cituzten, eramaten çutelaric Dina, beren arreba, Siquemen etchetic. Horiec atheratu cirenean, Jacoben berce semeac jauci ciren hilen gainera, eta hiria xahutu çuten borcha eguinaren aspercundetan. Hequien ardi, eta idi eta astoac harturic, etcheetan eta campoetan ciren gauça guciac xahuturic, Haur ttipiac ere eta emazteac gathibu eraman cituzten. Horiec oçarqui eguin cituzten ondoan, Jacobec erran cioten Simeoni eta Lebiri: Asaldutan eçarri nauçue, eta lur huntan dauden Cananear eta Pherecearrei hastiaraci. Gu guti gare; hequiec, bilduric elkarretara, ehoco naute, xahutuac içanen gare ni eta ene etchea. Ihardets çuten: Nesca tzar baten arara erabili behar çuten gure arreba? Bizquitartean Jaincoa minçatu citzaioen Jacobi: Xuti çaite, eta igan Bethelera, eta çaude han; eta eguioçu aldare bat çure anaia Esauren ihes cinohacinean aguertu citzaitzun Jaincoari. Bada, Jacobec bilduric bere etcheco guciac, erran çuen: Arthicatzue çuen artean diren jainco arrotzac, garbi eguin çaitezte eta xahu çatzue çuen soinecoac. Jaiqui çaitezte, eta igan gaiten Bethelera, han aldare bat alchatzecotzat ene egun gaitzean ençun nauen Jaincoari eta ene bideco lagun içan denari. Eman ciotzaten beraz jainco arrotz cituzten guciac, eta hequien beharrietan ciren beharrietacoac: eta harec ehorci cituen Siquemgo hiriaren guibelean den tirrimint-ondoaren azpian. Eta abiatu cirenean, Jaincoaren lazturac harritu cituen inguruco hirietaco jendeac, eta nihor etzen ausartatu goailiarrei jarraiquitzera ondotic. Jacob ethorri cen beraz Luçara, ceina baita Canaango lurrean, eta icengoitiz Bethel deithua: bera eta bere populu gucia berequin. Eta han eguin çuen aldare bat, eta deithu çuen toqui hura Jaincoaren etchea: ecen han aguertu içan citzaioen Jaincoa anaiaren ihes cihoanean. Muga berean hil içan cen Debora Errebecaren unhidea, eta ehorcia içan cen Bethelgo ondoan, haritz baten azpian: eta toqui hura deithua içan cen Nigar-haritz. Bada Jaincoa berriz ere aguertu içan citzaioen Jacobi Mesopotamia Siriacotic bihurtuz gueroztic, eta benedicatu içan çuen, Erraten cioelaric: Hemendic aitzina etzare Jacob deithuco, bainan çure icena içanen da Israel. Eta hura deithu çuen Israel. Eta erran içan cioen: Ni naiz Jainco guciz ahalduna, berha eta popula çaite: jendaiac eta jendaquietaco populuac ilkico dira çu ganic, eta erregueac atheratuco dira çure erraietaric. Eta Abrahami eta Isaaqui eman içan diotedan lurra, emanen darotzut çuri, eta çure ondotic çure ondocoei. Eta goan cen haren ganic. Eta Jacobec, Jaincoa minçatu içan citzaioen lekuan orhoitpeneco harri bat landatu çuen, arno escainçac eguinic eta olioa ixuriric; Toqui hura deitzen çuelaric Bethel. Handic goan ondoan, ethorri cen uda-haspeneco Efraterateco lurrera, ceinetan Erraquel haur-minetan celaric, Ecin erdiz jarri baitzen hilceco menean. Eta emaguinac erran cioen: Ez içan beldurric, ceren hau ere seme bat içanen baituçu. Bainan bicia baitzihoaquien oinhacez eta jadanic hil hurran baitzen, bere semea deithu çuen Benoni: erran nahi baita, ene oinhaceco semea; bainan aitac deithu çuen Benjamin, erran nahi da, escuineco semea. Hil cen beraz Erraquel, eta ehorcia içan cen Efrateraco bidean, hura baita Beteleme. Eta Jacobec eçarri çuen haren hobiaren gainean orhoitpeneco iscribu bat, egungo eguna arteo dirauena. Handic ilkiric, olha jarri çuen Arthaldearen dorreaz haindian. Aurkinça hartan çagoelaric, Erruben goan cen eta lo eguin çuen bere aitaren ohaide Balarequin: eta hori etzen den-gutiena gordea egotu. Bada, Jacoben semeac ciren hamabi. Liaren semeac: Erruben çaharrena, eta Simeon, eta Lebi, eta Juda, eta Isacar, eta Çabulon. Erraquelen semeac: Josep eta Benjamin. Erraquelen nescato, Balaren semeac: Dan eta Nefthali. Liaren nescato, Celpharen semeac: Gad eta Aser: horiec dira Jacoben seme Mesopotamia Siriacoan sorthuac. Jacob ethorri cen guero bere aita Isaaquen gana Mambrera, Arbeeco hirira, ceina baita Hebron, eta ceinetan arrotz egotu baitziren Abraham eta Isaac. Eta Isaaquen egunac bethe ciren ehun eta lau hogoi urthez. Eta adinac ahituric hil cen: eta çahartua, eta egunez bethea batu cen bere populuari; eta Esau eta Jacob bere semeec ehorci içan çuten. Hauquiec dira Esauren ondocoac, hura bera baita Edom. Esauc hartu içan cituen emazteac Canaango alabetaric: Ada, Elon hethearraren alaba, eta Oolibama Anaren alaba, ceina baitzen Sebeon hebearraren alaba. Hartu çuen Basemath ere Ismaelen alaba, Nabaiothen arreba. Ada erdi cen Eliphacez: Basemath amatu cen Errahuelez. Oolibama amatu cen Jehusez, eta Ihelonez, eta Corez. Horiec dira Esauren seme Canaango lurrean sorthuac. Bada Esauc hartu cituen bere emazteac, eta semeac, eta alabac eta bere etcheco jende guciac, eta abereac, eta Canaango lurrean içan ahal cituenac: eta goan cen berce ephaitza batera, eta bereci cen bere anaia Jacoben ganic. Ecen hainitz aberats ciren, eta etzaiztequen elkarrequin egon, beren ibilbidetaco lurrac ere ecin jasan cetzazqueen arthaldeen ostea gatic. Eta Esauc eguin çuen bere ogoitza Seirgo mendian: hura bera da Edom. Hauquiec dira Esau, Edomen aitaren ondocoac, Seirgo mendian. Eta hauquiec dira haren semeen icenac: Eliphaz, Esauren emazte Adaren semea; Errahuel ere, haren emazte Basemathen semea. Eta Eliphacen semeac içan ciren: Theman, Omar, Sepho, eta Gatham, eta Cenez. Bada, Thamna cen Esauren seme Eliphacen ohaidea, ceina erdi baitzen Amalequez. Horiec dira Esauren emazte, Adaren semeac. Orai Errahuelen semeac: Nahath eta Çara, Sama eta Meça. Horiec dira Esauren emazte, Basemathen semeac. Hauquiec ciren Esauren emazte Oolibamaren semeac, ceina baitzen Anaren alaba eta hau Sebeonena. Amatu cen Jehusez eta Ihelonez, eta Corez. Hauquiec dira Esauren semeen buruçaguiac: Esauren seme çaharren, Etiphacen semeac: Theman aitzindaria, Omar aitzindaria, Sepho aitzindaria, Cenez aitzindaria. Core aitzindaria, Gatham aitzindaria, Amalec aitzindaria: horiec dira Eliphacen semeac Edomen lurrean, eta Adaren semeac. Eta hauquiec dira Esauren seme, Errahuelen semeac: Nahath aitzindaria, Çara aitzindaria, Sama aitzindaria, Meça aitzindaria: horiec dira Errahuet ganicaco aitzindariac Edomen lurrean: horiec berac Esauren emazte, Basemathen semeac. Eta hauquiec dira Esauren emazte Oolibamaren semeac: Jehus aitzindaria, Ihelon aitzindaria, Core aitzindaria: horiec dira Esauren emazte eta Anaren alaba Oolibamaren ganicaco aitzindariac. Horiec dira Esauren semeac eta horietaco aitzindariac, eta Esau da Edom. Hauquiec dira Seir horrearraren semeac, lurreco egoiliarrac: Lotan, Sobal, Sebeon, Ana, Dison, Eser, eta Disan: horiec dira horrear aitzindariac, Seirren semeac, Edomen lurrean. Lotanen semeac içan ciren: Hori eta Heman. Eta Thamna cen Lotanen arreba. Eta hauquiec Sobalen semeac: Alban, Manahat, Ebal, Sepho eta Onam. Eta hauquiec Sebeonen semeac: Aia eta Ana. Ana hunec aurkitu cituen ur beroac mortuan, bere aita Sebeonen astoac alhatzen cituelaric. Eta içan çuen seme bat, Dison, eta alaba bat, Oolibama. Eta hauquiec Disonen semeac: Hamdan, Eseban, Jethran eta Caran. Eta hauquiec Eserren semeac: Balaan, Çaban eta Acan. Disanec içan cituen bi seme: Hus, eta Aram. Hauquiec Horrearren aitzindariac: Lotan aitzandaria, Sobal aitzindaria, Sebeon aitzindaria, Ana aitzindaria, Dison aitzindaria, Eser aitzindaria, Disan aitzindaria: horiec dira Horrearren aitzindariac Seirgo lurrean manatu içan dutenac. Hauquiec dira erregueac Edomen lurrean erreguinatu direnac, Israelen semeec erregue bat içan çuten baino lehen: Bela, Beorren semea, eta haren hiria deitzen cen Denaba. Bada, Bela hil içan cen, eta haren orde erreguinatu cen Jobab, Çara Bosracoaren semea. Eta Jobab hil cenean, haren orde erreguinatu cen Flusam, Themantarren lurrecoa. Hau ere hilic, hunen orde erreguinatu cen Adad, Badaden semea, ceinac deseguin baitzuen Madian Moaben lurrean: eta haren hiria deitzen cen Abith. Adad hil ondoan, haren orde erreguinatu cen Semla Mafrecacoa. Hau ere hilic, hunen lekuan erreguinatu cen Saul Errohobotheco hibai-aldecoa. Hori ere hil-eta, erreinuco ondoregoa içan çuen Acoborren seme Balananec. Hau ere hilic, hunen orde erreguinatu cen Adar, eta haren hiriaren icena cen Phau: eta haren emaztea deitzen cen Meetabel, Matreden alaba eta Matred cen Meçaaben alaba. Horiec dira beraz Esaurenganicaco aitzindariac beren iraulguietan, lekuetan eta icenetan: Thamna aitzindaria, Alba aitzindaria, Jetheth aitzindaria, Oolibama aitzindaria, Ela aitzindaria, Phinon aitzindaria, Cenez aitzindaria, Theman aitzindaria, Mabsar aitzindaria, Magdiel aitzindaria, Hiram aitzindaria: horiec dira Edomganicaco aitzindariac haren manuco lurrean egonac, eta Edom Esau da Idumearren aita. Bada, Jacobec eguin çuen egoitza Canaango lurrean ceinetan arrotz ibili baitzen haren aita. Eta hauquiec dira haren ondocoen helcariac. Josepec, hamasei urthetan, bere anaiequin alhatzen cituen arthaldeac haurra celaric oraino; eta cen bere aitaren emazte Balaren eta Celpharen semeequin; eta bere aitaren baithan jaçarri çuen bere anaiec gaixtaqueria handi bat eguin çutela. Bada Israelec bere seme gucien gainetic maite çuen Josep, ceren bere çaharcean içatu çuen; eta eguin cioen soineco carançacatu bat. Bainan anaiec ikusteaz aitac berce seme guciac baino maiteago çuela, higüindu çuten, eta hari edocein gauça eztiqui erran etzeçoqueten. Guerthatu ere cen bere anaiei kondatu ciotela ametsetaco ikuscari bat, hori içan cen herra handiago baten aria. Erran içan cioten: Adi çaçue ikusi dudan ene ametsa. Uste nuen espal lotzen hari guinela landa batean; eta ene espala jaiquitzen beçala cela, eta xutic guelditzen, eta çuen espalec inguruan jarriric adoratzen çutela ene espala. Ihardetsi çuten haren anaiec: Gure erregue içan behar othe çare? ala çure azpico içanen gare? Amets eta solas horietaco aria içan cen beraz bekaizgo eta herracunde itchindi. Berce amets bat ere ikusi çuen; eta hura kondatzean anaiei erran çuen: Ametsetan ikusi dut iduri iguzquia, ilharguia eta hameca içar adoratzen nindutela. Hori bere aitari eta anaiei kondatu ciotenean, larderiatu çuen bere aitac, eta erran cioen: Cer erran nahi du amets horrec? nic eta çure amac eta çure anaiec adoratuco othe çaitugu lurraren gainean? Bekaizgotan çagozcon berez bere anaiac: bainan aitac beguiesten çuen gauça minçatu gabetaric. Eta haren anaiac Siquemen çaudelaric arthaldeen alhatzen, Israelec erran cioen: Çure anaiec ardiac alhatzen dituzte Siquemen: çato, igorrico çaitut hequietara. Ihardetsiric hunec, Huna non naicen, aitac erran cioen: Çoaci, eta ikusaçu hea guciac ongui doacen çure anaiençat eta aciendençat: eta erakarrico darozquidatzu berriac cer iragaiten den. Hebrongo haranetic igorria içanic, ethorri cen Siquemera. Eta guiçon batec atzeman çuen bazterrez bazter çabilala, eta galdatu cioen hea cer bilhatzen çuen. Josepec ihardetsi çuen: Ene anaiac bilhatzen ditut; erakutz diçadaçu non alhatzen dituzten arthaldeac. Eta guiçonac erran cioen: Goan dira toqui huntaric: bainan aditu ditut elkarri erraten: Goacen Dothainera. Josep goan cen beraz bere anaien ondotic, eta atzeman cituen Dothainen. Urrunera hauquiec ikusi çutenean, hura hurbildu baino lehen, eguin çuten haren hilceco asmua. Eta elkarri erraten çuten: Huna non heldu den gure ametseguilea. Çatozte, hil deçagun, eta arthic urtegui çahar hortara, eta erranen dugu: Basabere gaixto batec iretsi du: eta orduan ikulico du cerençat baliatu çaizcoen bene ametsac. Bainan Errubenec, hori adituric, eguinahalaz han cen haren atheratzera hequien escuetaric, eta erraten çuen: Ez dioçoçuela bicia ken, eta ez ixur odolic: bainan arthicaçue mortuan den urtegui hortara, eta iducatzue çuen escuac garbi: eta hola minço cen, Josep hequien escuetaric athera nahiz, eta hura bere aitari bihurcea gatic. Beraz Josep heldu içan cen beçain laster bere anaietara, biluci çuten bere soineco luce carançatutic, Eta arthiqui çuten urtegui çaharrera, ceina agortua baitzen. Eta jarriac çaudelaric oguiaren jateco, ikusi cituzten Ismaeldar bidaiariac ethorcen Galaatetic, eta hequien cameluac, balsamuac, arraxina eta mina çaramazquitenac Eguiptora. Judac beraz erran cioten bere anaiei: Cer baliatuco gare gure anaia hilçaz, eta haren odola gordetzeaz? Hobe da salcea Ismaeldarrei, eta gure escuac ez kutsatzea: ecen gure anaia da eta gure haraguia. Anaiac erori ciren haren hitzetara. Eta hura urteguitic atheraric, iragaiten ciren Madiantar tratulariei, hogoi cilharrezcotan saldu çuten Ismaeldarrei, ceinec Eguiptora eraman baitzuten. Eta Erruben itzuliric urteguira, etzuen causitu haurra: Soinecoac urratu cituen eta bene anaietara goanic, erran cioten: Haurra ez da agueri eta norat eguinen dut nic? Bainan hartu çuten Josepen soinecoa, eta hil çuten pittica baten odolean gorritu çuten. Guiçonac igorri cituzten aitari hura eramatera, eta erraitera: Hau aurkitu dugu: ikusaçu hea den çure semearen soinecoa, ala ez. Aitac eçagutu çuenean, erran çuen: Ene semearen soinecoa da: basabere gaixto batec jan du hura; basabereac iretsi du Josep. Eta soinecoac urraturic, jaunci çuen çurdatza, dembora handiz auhendatzen çuelaric bere semea. Eta haren haur guciac bilduric aitaren atsecabearen goçatzeco, etzuen goçagailuric nahi içan onhetsi, bainan erran çuen: Ene semea auhendatzen dudalaric jautsico naiz ifernura. Eta cirauelaric bere nigarretan, Madiantarrec saldu çuten Josep Putifar, Faraonen ebaqui, soldadoetaco buruçaguiari. Ordu berean, Juda bere anaien ganic jautsiric, Hiras deitzen cen guiçon odolamtar baten gana aldaratu cen. Eta han ikusi çuen Sue deitzen cen cananear guiçon baten alaba: eta emaztetzat harturic, sarthu cen haren gana. Eta hau haurdundu cen, eta erdi seme batez, eta deithu çuen Her. Eta berriz haurdunduric, Onan deithu çuen sorthu citzaioen semea. Eta berriz ere erdi cen hirugarren batez, ceina deithu baitzuen Sala; hau sorthu-eta, guelditu cen haur eguitetic. Bada Judac Her bere seme çaharrenari harraraci cioen emazte bat, Thamar deitzen cena. Eta Her, Judaren seme çaharrena, içan cen gaixtaguin bat Jaunaren aitzinean: eta Jaunac hil içan çuen. Judac erran cioen beraz bere seme Onani: Sar çaiteci çure anaiaren emaztea gana, eta bat çaiteci harequin, ondoreac eraguiteco çure anaiari. Hunec baitzaquien, bere anaiaren emaztea gana sarthuz, etzitzaizcola berari sorthuco haurrac, hacia ixurcen çuen lurrera, bere anaiaren iceneco haurric sort etzadiençat. Eta horren gatic jo çuen Jaunac, ceren gauça hastiagarria çuen eguiten. Judac erran cioen beraz bere erreina Thamarri: Çaude alhargun çure aitaren etchean, ene seme Sela handi dadien arteo: beldur cen ecen hura ere hil çadien bere anaiac beçala. Thamar goan cen eta egon bere aitaren etchean. Bada asco egun iragan ondoan, hil cen Sueren alaba, Judaren emaztea: Juda, deithorearen ondoan, goçagailu harturic, igaiten cen bere ardi-moztaileetara, Thamnasera; bere eta bere arthaldeco arçain Hiras odolamtarra. Thamarri berria ekarri cioten bere aitaguinarreba Thamnasera igaiten cela ardien motzaraztera. Bere alhargun soinecoac utziric, theristroa hartu çuen: eta jaunzcura gambiaturic, jarri cen Thamarreraco bide-juntan Sela handitua celacotz, eta etziotelacotz senharçat eman. Judac, hura ikusi içan çuenean, uste içan çuen nesca galdu cembait cela, ecen bere beguithartea gordea çaducan beldurrez-eta eçagutua içan cedin. Eta hurbilduric, erran cioen: Utz neçaçu çure baithara: etzaquien ecen bere erreina çuela. Hunec ihardetsi cioen: Cer ematen darotaçu nitaz baliatzeco? Erran cioen igorrico darotzut pittica bat arthaldeetaric. Berriz ere hunec erran cioen: Jasanen dut çuc nahi duçuna, ematen badarotaçu bahi bat, aguindua igorri artecan. Judac erran cioen: Cer nahi duçu ematea bahitzat? Ihardetsi çuen: Çure erreztuna, eta escumuthurrecoa, eta escuan daducaçun makila. Beraz behingo uqui-alditic emaztequia içorra guerthatu cen. Eta xutituric goan cen: guero utziric hartu içan çuen jaunzcura, jaunci cituen alhargun-soinecoac. Bizquitartean Judac igorri çuen pittica odolamtar arçainarequin, guibelerat har ceçan emaztequiari eman cioen bahia: arçainac hura ez aurkituric, Galdeguin cioten toquico guiçonei: Non da bide-juntan jarria cen emaztequia? Oroc ihardetsi çuten: Ez da leku hortan içatu ema galduric. Bihurtu cen Juda gana, eta erran cioen: Ez dut aurkitu, eta hango guiçonec erran ere darotate ez dela toqui hartan egundaino jarri içan nesca tzarric. Judac erran çuen: Atchic beça beretzat, segurqui gueçurtica ez deçaquegu jaçar: nic igorri dut aguindu nuen pittica, eta çuc ez duçu bera aurkitu. Bainan huna non hirur hilabetheren buruan berria ekarri cioten Judari, erraten ciotelaric: Thamar, çure erreina, guiçonquiarequin erabili içan da, eta agueri da haren sabela loditzen hari dela. Eta Judac erran çuen: Athera çaçue erretzeco. Erretzera çaramatelaric, bidali çuen bere aitaguinarreba gana, erraten çuelaric: Içorra naiz haina ganic ceinarenac baitira hauquiec: eçagut çatzu norenac diren erreztun hau, escumuthurrecoa eta makila. Judac bahiac eçaguturic, erran çuen: Ni baino çucenagoa da, ceren ez baitut eman ene seme Selari. Guciarequin ere etzuen handic-harat Thamar eçagutu guehiago. Erditzeco menean aguertu içan cen biritchiac cituela sabelean: eta haurren eguitean, batec atheratu çuen escua, ceinetan emaguinac lothu baitzuen gorri bat, erraten çuelaric: Hau ilkico da lehenic. Bainan harec bildu çuen escua guibelerat, eta berce haurra ilki cen: eta emaztequiac erran çuen: Certaco çu gatic hautsi da trencada? eta aria hortaz eman cioen icena Pharez. Guero atheratu cen haren anaia, ceinaren escuan baitzen gorria: eta deithu çuen Çara. Josep eramana içan cen beraz Eguiptora, eta harat ekarri çuten Ismaeldarren escuetaric erosi çuen Putifarrec, ceina baitzen Faraonen ebaquia, armadaco buruçaguia eta eguiptoarra. Eta Jauna harequin içan cen eta gauça gucietan ongui helcen cen; eta egoten cen bere nausiaren etchean. Eta nausiac arras ongui baçaquien Jauna cela harequin, eta harec eguiten cituen guciac, Jaunac erabiliac cirela haren escuan. Eta Josepec gracia aurkitu çuen bere nausiaren aitzinean, eta cerbitzatzen çuen; eta eçarria içanic gucien buruco, gobernatzen çuen fidatua içan citzaioen etchea, eta escuetara emanac citzaizcoen guciac. Eta Jaunac Josepen gatic benedicatu çuen Eguiptoarraren etchea, eta nahiz hirian, nahiz bazterretan handitu cituen haren ontasunac. Eta Putifarrec jaten çuen oguia baicic etzuen eçagutzen. Bada Josep cen ahurpegui ederrecoa, eta gogaragarria beguira. Horren gatic asco egunen buruan etchecandreac beguiac arthiqui cituen Josepen gainera, eta erran cioen: Lo eguiçu enequin. Hunec gauça tzar hori etzuen onhetsi eta erran cioen: Huna non ene nausiac, ene escuetara guciac utziric, ez daqui cer duen bere etchean: Ez da deusere ene escuco ez denic, edo niri eman ez darotanic, çutaz landan, ceina baitzare haren emaztea: nola bada nic eguin deçaquet gaizqui hori, eta ene Jaincoaren aitzinean bekatu? Egun oroz, horrelaco solasez emaztequi harec bilhatzen çuen guiçon gaztea, eta hau tzarqueriari ukoan çagoen. Bada, egun batez, Josep guerthatu cen etchean sarcera, eta cerbaiten eguitera lekucoric gabe: Eta andreac, soineco petrailetic lothuric, erran cioen: Lo eguiçu enequin. Capa haren escuetan utziric, Josepec ihes eguin çuen, eta atheratu cen campora. Emaztequiac ikusi çuenean capa bere escuetan, eta erdeinatua cela, Deithu cituen etcheco guiçonac, eta erran cioten: Horra, guiçon hebrear hori ekarri dute hunat guri escarnio eguiteco: sarthu da ene gana, nitaz baliatu nahiz: eta ni oihuz hasi naicenean, Eta ene izquiritua ençunic, utzi darot escuz naducan capa, eta ihes eguin du campora. Bere cintasunaren frogatzat beraz erakutsi cioen senharrari, etchera bihurtu cenean, atchiqui çuen capa, Eta erran cioen: Erakarri duçun gathibu hebrearra sarthu da ni gana, nitaz irri eguin nahiz: Eta oihuz aditu nauenean, utzi du atchiquitzen nioen capa, eta campora ihes eguin du. Horiec adituric, eta emaztearen solasen gainean sinhets-bereguia, nausia hasarretu cen borthizqui: Eta Josep erran çuen, erregueren presonerac çaincen ciren presondeguian, eta han hersia cen. Bainan Jauna Josepequin içan cen, eta hartaz urricalduric, gracia eman cioen presondeguico buruçaguiaren aitzinean. Hunec escura eman ciozcan çainceco cituen presoner guciac: eta eguiten ciren gauça guciac Josepen manutic cihoacen. Eta buruçaguiac, oro haren escura utziric, etzuen deuseren arduraric harcen: ecen Jauna Josepequin cen, eta haren eguincari guciac bidatzen cituen. Horiec hola eguin cirenean, guerthatu cen bi ebaquic, Eguiptoco erregueren edaraleac eta ogui-emaileac damuztatu çutela beren nausia. Eta Faraon hequien aldera hasarreturic (ecen bata edaraleen buruçagui cen eta bercea ogui-emaileena), Igorri cituen soldadoetaco aitzindariaren presondeguira, ceinetan baitzen Josep hersia. Eta presondeguico çainac eçarri cituen Josepen escuetan eta hunec cerbitzatzen cituen. Dembora aphur bat iragan cen eta hauquiec çainduac çauden. Eta gau batez biec içan çuten amets bana ceinaren arguipena baitzihoaquioten bakotchari. Goicean Josep hequien gana sarthu cenean, eta ilhun ikusiric, Bilhatu cituen, erraten ciotelaric: Çuen beguitharteac certaco dira egun ohi baino ilhunago? Hauquiec ihardetsi cioten: Amets bat içan dugu, eta ez da norc haren arguitasuna emanen darocunic. Josepec erran cioten: Aguitasuna ez othe da Jaincoaganicacoa? Erradaçue cer ikusi duçuen. Lehembicicoac, edaraleen buruçaguiac, kondatu cioen bere ametsa: Ene aitzinean ikusten nuen mahats-ondo bat, Ceinetan baitziren hirur aldasca emequi-emequi botea ematen çutenac, eta loreen ondotic mahatsac oncen ciren: Eta Faraonen basoa ene escuan cen: hartu ditut beraz mahatsac, eta lehertu ditut escuan naducan uncira, eta eman diot Faraoni. Josepec ihardetsi cioen: Hau da ametsaren arguipena: Hirur aldascac dira, heldu diren hirur egunac, Ceinen ondoan Faraon orhoituco baita çure cerbitzuaz, eta bihurtuco çaitu çure leheneco cargura; eta emanen dioçu basoa çure eguimbidearen arabera, aitzinean eguiten ohi cinduen beçala. Bakarric orhoit çaite nitaz, çorion duqueçunean, eta urricari içan neçaçu, Faraoni adiaraciz, ilkiaraz neçan presondegui hunetaric: Ceren maulaz alchatua içatu bainaiz Hebrearren lurretic, eta hobenic gabe sarthua içan toqui hunetan. Ogui-emaileen buruçaguiac ikusiric umoqui arguitu çuela ametsa, erran çuen: Eta nic amets içatu dut hirur sasqui irin banituela buruaren gainean: Eta sasqui batean, gorenena cenean, ekarcen nituela, okinçan eguiten diren jateco orotaric, eta xoriec jaten çutela handic. Josepec ihardetsi çuen: Hau da ametsaren arguipena: Hirur sasquiac dira hirur egun oraino, Ceinen ondoan Faraonec kenduco baitarotzu burua, eta dilindan eçarrico çaitu gurutze batetaric, eta hegastinec circicatuco dituzte çure haraguiac. Handic hirugarren eguna cen Faraonen sort-eguna: barazcari handi bat ematen ciotelaric bere sehi guciei, janaren artetic orhoitu cen edaraleen buruçaguiaz eta ogui-emaileen aitzindariaz. Bata bihurtu çuen bere lekura, aitzina eman ceçonçat basoa; Eta bercea habetic dilindan eçarri çuen, asmatzailearen eguia froga çadiençat. Bizquitartean gauça guciac ongui cihoazcon edaraleen buruçaguiari, bainan ahanci çuen bere argui-emailea. Handic bi urtheren buruan Faraonec içan çuen amets bat. Uste çuen xutic çagoela hibai bazter batean, Ceintaric atheratzen baitziren çazpi behi, ederrac eta arras guicenac, eta alhatzen ciren leku ainciratsuetan. Berce çazpi ere atheratzen ciren hibaietic; itsusiac ciren eta mehe-erroquituac, eta alhatzen ciren ur-heguian berean, toqui berdatsuetan. Eta iretsi cituzten berceac, ceinen itchura eta guicentasuna ederresgarriac baitziren. Faraon atzarriric, Lokartu cen berriz, eta ikusi çuen berce amets bat: Çazpi ogui-buru, betheac eta ederrac, atheratzen ciren ondo batetaric: Berce haimberce ogui-buru ere meharrac eta lanhadurac joac, Iresten çutela lehembicicoen edertasun gucia. Faraon atzarriric bere phausutic, Eta goiça eguin cenean, icialdurac hartua, igorri içan çuen Eguiptoco asmatzaile gucietara, eta jaquinsun orotara: eta erakarraraciric kondatu cioten ametsa, bainan etzen nihor argui ceçaqueenic hura. Orduan edaraleen buruçaguiac, noizbait orhoituric, erran çuen: Aithorcen dut ene hutsa. Erreguec samurturic bere cerbitzarien contra, manatu çuen ni eta oguiemaileen buruçaguia hersiac içan guinetecen soldadoen aitzindariaren presondeguian: Han biec gau batez içan guinduen amets bana, gueroa erakusten çutena. Bacen han hebrear guiçon gazte bat, soldadoen aitzindari beraren sehia, ceinari kondaturic gure ametsac, Ençun guinduen guerthacariac ondoan frogatu çuen gucia: ecen ni bihurtua içatu naiz ene cargura, eta ene laguna gurutzetic dilindan eçarria. Berehala erregueren manuz Josep atheratu çuten presondeguitic: eta ileac mozturic eta jaunzcura aldaturic, erakarri cioten Faraoni. Hunec erran cioen: Içatu ditut bi amets eta nihor ez da hequiec argui detzaqueenic: aditu dut ametsen asmatzen guciz jaquina çarela. Josepec ihardetsi çuen: Jaincoac ni gabe Faraoni erranen diozca berri onac. Faraonec kondatu çuen beraz cer ikusi içan çuen: Uste nuen ur-heguian xutic nindagoela, Eta çazpi behi hainitz ederrac eta guicenac hibaietic atheratzen cirela, ainciraco belharra alhatzen çutela. Eta huna berce çazpi behi jarraiquitzen citzaizcotela hain itsusiac eta meheac, non egundaino Eguiptoco lurretan ez baitut halacoric ikusi: Eta hauquiec lehembicicoac iretsiric eta janic, Etzuten aseac cirelaco iduriric batere ematen; bainan bere mehetasun eta itsusitasun berean tontotuac çauden. Atzarriric, eta berriz loac harturic, Içatu dut berce amets bat: Çazpi ogui-buru, betheac eta hainitz ederrac ilkitzen ciren ondo bakar batetaric. Berce çazpi ere meharrac eta erredurac joac, atheratzen ciren ondo bakar batetaric: Iretsi çuten lehembicicoen edertasuna. kondatu diotet ametsa asmatzaileei, eta nihor ez da içan arguitu duenic. Josepec ihardetsi çuen: Erregueren ametsa bat da: Jaincoac Faraon cer guerthatuco den erakutsi dio. Çazpi behi ederrac, eta çazpi oguiburu betheac, dira çazpi nasaiciazco urthe: eta bi ametsac indar bera daducate. Çazpi behi mehe eta kabartuac ere, hequien ondotic igan direnac, eta çazpi ogui-buru mehar eta haice erregarriac joac, dira gosetezco çazpi urthe. Horiec betheco dira hunelaco aldietan: Huna nasaicia handizco çazpi urthe atheratuco direla Eguiptoco lur gucian: Hequiei jarraiquico dira berce çazpi urthe, agortasun hambatetacoac, non aitzineco nasaicia gucia ahancico baita: ecen goseteac iretsico du lurra oro. Eta escasaren handiac galduco du nasaiciaren handia. Bainan bigarren aldian ikusi içan duçun ametsac, gauça berari darraicolaric, erakusten dut segurtasun bat, Jaincoaren hitza obratuco eta laster betheco dela. Orai beraz erreguec hauta beça guiçon çuhur eta ancetsu bat, eta eçar beça Eguiptoco lurraren buruco. Hunec guiçonac eçar betza aurkinça gucietan: eta fruituen borzgarrena, nasaiciazco çazpi urthe Jadanic haiera dihoacinetan, bil beça bihiteguietara: eta ogui gucia eçarria içan bedi Faraonen escuco eta beguiratua hirietan, Eta goititua içan bedi ethorcecoac diren gosetezco çazpi urtheetaracotz, arren-eta lurra ez dadien içan escasaz xahutua. Conseilu hori içan cen Faraonen eta haren-peco buruçaguien gogaraco: Erregue minçatu citzaioten: Jaincoaren izpirituaz bethea den halaco guiçon bat aurki othe deçaguque? Erran cioen beraz Josepi: Jaincoac erakutsi içan darozquitzunaz gueroztic erran dituçun guciac, non kausi deçaquet çu baino çuhurragoric eta çu beçalacoric ere? Içanen çare ene etchearen buruco, eta çure ahoco manuari gurthuco da populu gucia: erregue alkiaz baicic ez naiz çu baino aitzinago içanen. Eta Faraonec Josepi erran cioen berriz: Huna non eçarri çaitudan Eguiptoco lur gucico buruçagui. Eta hartu çuen bere escuco erreztuna eta eçarri çuen haren escuan, eta jaunci cioen liho harizco soin bat eta lephoa urhezco gathe batez inguratu. Eta iganaraci çuen bere bigarren orga-lasterrera, cridatzaileac oihu eguiten çuelaric, oroc belhauna lurrera eman ceçaten haren aitzinean, eta jaquin ceçaten Eguiptoco lur gucico buruçagui eçarria cela. Erran cioen ere Josepi erreguec: Ni naiz Faraon: çure manuaz landan nihorc Eguiptoco lur gucian ez du higuituco ez besoric ez çangoric. Eta aldatu çuen haren icena eta eguiptoaraz deithu çuen, Munduco Salbatzailea. Eta emaztetzat eman cioen Aseneth, Heliopoliseco aphez Putifarren alaba. Josep athera cen beraz Eguiptoco lurrera. (Bada, hogoi eta hamar urthe cituen Faraonen aitzinera aguertu cenean): eta Eguiptoco aurkitza guciac inguratu cituen. Eta ethorri cen çazpi urtheen goria: eta uztac espaletan eçarri cirenean bilduac içan ciren Eguiptoco bihiteguietara. Eta fruituetaco gaindia bildua içan cen hiri bakotchera. Eta bihiaren nasaicia hain içan cen handia, non itsasoco legarraren bardin, eta neurriz goragocoa baitzen. Bada gosetea ethorri baino lehen Josepi sorthu citzaizcoen bi seme ceinetaz erdi baitzen Aseneth, Heliopoliseco aphez Putifarren alaba. Çaharrena deithu çuen Manase, erraten çuelaric: Jaincoac ahançaraci darozquit ene neke guciac, eta ene aitaren etchea. Bigarrena berriz deithu çuen Efraim, erraten çuelaric: Jaincoac berharaci nau ene behartasuneco lurrean. Eguiptoan içan ciren nasaiciazco çazpi urtheac iragan-eta, Josepec aitzinetic erran cituen çazpi urthe hutsac ethorcen hall ciren: eta mundu gucian gosetea nausitu cen, bainan oguia bacen Eguiptoco lurrean. Harec escas eguinic, populuac jateco galdez oihu eguin çuen Faraoni. Erregue ihardetsi cioten: Çoazte Josepen gana, eta edocein gauça erran deçaçuen, eguiçue. Bizquitartean gosetea handitzen cen lur gucian: eta Josepec idequi cituen oihitegui guciac, eta oguia salcen çuen Eguiptoarrei, ecen goseac hersatu cituen. Eta herri-alde gucietaric Eguiptora heldu ciren jateco erostera, eta gabearen gaitza ematzera. Bada, Jacobec nabadituric jatecoac Eguiptoan salcen cirela, erran cioten bere semeei: Certaco etzarete ernatzen? Aditu dut oguia Eguipton salcen dela: jauts çaizte, eta erosaçue behar dena, bici ahal gaitecen, eta gabeac irets ez gaitzan. Beraz Josepen hamar anaia Eguiptora jautsi ciren ogui erostera: Benjamin etchean iduquia içan cen Jacobez, ceinac erran baitzioten haren anaiei: Ez daquioen bidean cerbait astrugaitz guertha. Eguiptoco lurrean sarthu ciren erostera cihoacen berce batzuequin. Ecen gosetea cen Canaango lurrean. Eta Josep cen Eguiptoco lurrean buruçagui, eta haren manua gabe etzen oguia salcen. Eta bere anaiac gurthu citzaizconean, Eçagutu cituen, eta gogorquiago minçatzen citzaioeten arrotz batzuei beçala, galdeguiten ciotelaric: Nondic heldu çarete? Ihardetsi çuten: Canaango lurretic, bicitzeco behar denaren erostera. Eta bizquitartean anaiac eçagutzen cituelaric, hequiec etzuten eçagutu. Eta orhoituric berce orduz içan cituen ametsez, erran cioten: Ikusquetari batzuec çarete, lur huntaco alde mimberenen ikustera ethorriac. Hauquiec erran çuten: Jauna, ez da holacoric; bainan çure cerbitzariac ethorri dira jateco erostera. Guciac guiçon baten seme gare: baquetiar heldu gare, eta çure cerbitzariec ez derabilcate deusere gaixtoric. Josepec ihardetsi cioten: Ez da hori, lur hunetaca leku hazcartugabeen ikustera ethorriac çarete. Eta hauquiec: Çure cerbitzari hamabi anaia gare, aita baten umeac Canaango lurrean: ttipiena gure aitarequin da, eta bercea ez da lurraren gainean. Josepec erran cioten: Hori da nic erran dudana: ikusquetariac çarete. Bada orai eguinen dut çuequilaco frogapena: ala Faraon! etzarete hemendic ilkico, çuen anaia ttipiena ethorri arteo. Igorraçue çuetaric bat, eta erakar beça: çuec ordean burdinetan egonen çarete çuen solasac eguiazcoac edo gueçurrezcoac diren froga ditecen artean; bercela, ala Faraon ikusquetariac çarete. Beraz eman cituen çaincera hirur egunez. Bainan hirugarren egunean presondeguitic atheraraciric, erran cioten: Eguiçue nic errana, eta bicico çarete: ecen badut Jaincoaren beldurra. Baquetiarrac baçarete, çuen anaia bat gueldi bedi preso: eta berceac çoazte, eta erosi duçuen oguia eramaçue çuen etchetara; Eta erakar darotaçue çuen anaia ttipiena, çuen solasac froga detzaquedançat, eta hil etzaiztecençat. Harec erran beçala eguin çuten. Eta batec berceari erran çuten: Çucembidean jasaiten dugu hau, ceren bekatu eguin baitugu gure anaiaren baithan, ikusten guinuelaric haren bihotz-hestura; errequeitzen guintuelaric, ez dugu ençun içan: horren gatic atzeman gaitu ordu gaitz hunec. Eta Erruben, hequietaric batec erraten cioten: Ez othe narotzuen erran: Ez deçaçuela bekatu eguin haurraren baithan: eta ez nauçue ençun? horra non bilhatua den orai haren odola. Bada, etzaquiten Josepec aditzen çuela hequien minçaia: ceren arartecotz solas eguiten baitzuen hequiequin. Eta aldaratu cen aphur bat, eta nigar eguin çuen; eta bihurturic minçatu citzaioten. Eta Simeon harturic, eta beguien aitzinean lokarriz amarraturic, manatu cioten bere azpico aitzindariei bethe cetzaten hequien çakuac oguiz, eta bakotchari bere dirua eçar ceçoten bere çakuan, gaineraco emanic bideco jatecoac: eta hola eguin çuten. Eta hequiec goan ciren, oguiac astogainetan çaramazquietela. Eta batec çakua idequiric astoari çaldarea emateco ostatuan, dirua ikusi çuen çakuaren ahoan. Eta harrituric eta asaldaturic, elkarri erran çuten: Cer da Jaincoac eguiten darocun hau? Eta ethorri ciren beren aita Jacoben gana Canaango lurrera, eta kondatu ciozcaten guerthatu citzaizcoten guciac, erraten çutelaric: Leku hartaco jauna minçatu içan çaicu gogorqui, eta uste içan du Eguiptoaren ikustaileac guinela. Ihardetsi diogu: Baquetiarrac gare, eta cimarkuric ez derabilagu. Hamabi anaia gure aita batenganicacoac; bat ez da bici, bercea gure aitarequin da Canaango lurrean. Harec erran darocu: Hola frogatuco dut hea baquetiarrac çareten: çuen anaia bat utzaçue enequin, eta har çatzue çuen etchetaco behar diren jatecoac, eta çoazte; Eta çuen anaia ttipiena erakar darotaçue, jaquin deçadan etzaretela ikusquetariac; eta preso den hau guibelerat har ahal deçaçuençat; eta handic aitzina cilhegui içan çaiztecençat nahi duçuenaren erostera. Horiec erran ondoan, oguiac hustean, ceinec bere diruac atzeman cituzten çakuen sarcean: eta batean laztuac çaudelaric, Aita Jacobec erran cioten: Haurric gabe eçarri nauçue, Josep hila da, Simeon preso iduquia, eta Benjamin eramaten darotaçue: gaitz horiec oro erori dira ene gainera. Errubenec ihardetsi cioen: Ene semeetaric bia hil çatzu, hori ez badarotzut guibelerat ekarcen: indaçu hori escuetara, eta nic bihurtuco daroztut. Eta Jacobec cioen: Ene semea ez da jautsico çuequin; horren anaia hil da, eta hori bakarric guelditu: helcari tchar cerbait guertha balaquio çohazten toquian, ene buru çuritua bihozminequin hobian sarraracico duçue. Bizquitartean goseteac borthizqui hersatzen çuen Canaango lurra, Eta akituric Eguiptoquic ekarri içan cituzten jatecoac, Jacobec erran cioten bere semeei: Bihur çaitezte, eta eros guçue jateco aphur bat. Judac ihardetsi cioen: Guiçon harec erran içan darocu, cin eguiten darocularic: Ez duçue ene beguithartea ikusico, ez baduçue çuequin erakarcen çuen anaia ttipiena. Beraz nahi baduçu hori gurequin bidali, goanen gare elkarrequin, eta erosico darotzugu behar duçuna. Bainan nahi ez baduçu, ez gare goanen: ecen guiçona, maiz erran dugun beçala, garbiqui minçatu çaicu, dioelaric: Ez duçue ikusico ene beguithartea çuen anaia ttipiena gabe. Israelec erran cioten: Ene çorigaitzetan jaquinsun eguin duçue berce anaia bat baduçuela. Eta ihardetsi çuten: Guiçonac galdatu darozcu aldizca gure ethorquico berriac: hea aita bici guinduenetz; hea baguinduen anaia berce bat: eta guc ihardetsi diogu bere galdeen arabera: nondic jaquin guineçaqueen erranen çarocula: Erakar darotaçue çuen anaia çuequin? Judac erran cioen oraino bere aitari: Igor çaçu haurra enequin, goan gaitecen, eta bici ahal gaitecen, ez gaitecen hil gu eta gure haur gaixoac. Nic hartuco dut muthicoa; niri galda diadaçu; ez badut guibelerat erakarcen, eta çuri bihurcen ez badarotzut, gaixtoqui hobendun içanen naiz çure aldera egun-eta-bician. Guibelamenduric içatu ez balitz, hemen guinitazqueen jadanic bigarren aldico. Beraz beren aita Israelec erran cioten: Hola premia bada, eguiçue nahi duçuena; har çaçue çuen uncietan lurreco fruitu hoberenetaric, eta guiçonari eraman çotzue emaitzac, arraxina, ezti, estoracs-nigar, mirra eta amanda aphur bat. Dirua ere eraman çaçue lehenecoan beçalaco bia: eta çuen çakuetan causitu duçuena eraman çaçue guibelerat, beldurrez-eta huts eguinic guerthatu diaqueen hori. Eta har çaçue çuen anaia ere, eta çoazte guiçonaren gana. Ene Jainco guciz botheretsuac berati eraguin deçaçuela; eta preso daducan çuen anaia eta Benjamin hau bihur betza çuequin batean. Ni anartean egonen naiz çurz beçala haurric gabe. Hartu cituzten beraz guiçonarençat emaitzac, dirua lehen beçalaco bia eta Benjamin: jautsi ciren Eguiptora, eta xutic eman ciren Josepen aitzinean. Hunec ikusi cituenean, eta Benjamin hequiequin, manu eguin cioen bere etche-arthatzaileari, erraten cioelaric: Etchean sarrarazquitzu guiçon hauquiec, eta bitimac hil çatzu eta barazcaria çuxent, ecen egüerditan enequin jan behar dute. Hunec manatua eguin çuen, eta etchera sarraraci cituen guiçonac. Eta han, icituric, elkarri erran çuten: Lehenago gure çakuetan guibelerat eraman dugun dirua gatic sarraraciac gare: gueçurra baliaraz deçançat gure gainean eta borchaz gathibu eraguin eta gure astoez jabe dadiençat. Aria hortaz etche-guiçonaren gana athelasera hurbilduric, Minçatu citzaizcon: Othoizten çaitugu, jauna, ençun gaitzatzun. Jadanic lehenago jautsi içan gure jateco erostera: Hequiec erosiric, ostatura goan garenean, idequi içan ditugu gure çakuac, eta dirua atzeman dugu çakuen ahoan: orai hura phisu berean guibelerat ekarri dugu. Eta berce diru bat ekarcen dugu behar dugunaren erosteco: ez da gure jaquitatean norc eçarri duen hura gure çakuetan. Bainan hunec ihardetsi cioten: Baquea dela çuequin, ez içan beldurric: çuen Jaincoac, çuen aitaren Jaincoac eman darozquitzue aberastasunac çuen çakuetan: ecen niri eman darotaçuen dirua, emançat daducat. Eta Simeon erakarri çuen hequietara. Eta etchean sarraraciric, ekarri cioten ura, eta çangoac garbitu cituzten eta bazca eman cioten hequien astoei. Hequiec emateco cituztenac xuxencen cituzten, Josep egüerditan sar cedin artean: ecen adituac ciren han jan behar çutela oguia. Josep sarthu cen beraz bere etchean, eta escuetan çaduzcaten erraitzac escaini ciozcaten, eta lurrean ahuspez emanic adoratu çuten. Bainan hunec eztiqui agurra bihurturic, galde eguin cioten, erraten ciotelaric: Ongui da çuen aita çahar, aiphatu darotaçuena? bici da oraino? Ihardetsi çuten: Ongui da gure aita, çure cerbitzaria: bici da oraino. Eta gurthuric adoratu çuten. Josepec beguiac alchatzean, ikusi çuen Benjamin bere anaia ama beraganicacoa, eta erran çuen: Hau da aiphatu darotaçuen anaia gazte, hura? Eta guero erran çuen: Jaincoa urricalquiçun içan bequiçu, ene semea. Eta laster eguin çuen, ceren barneac gaindi eguiten baitzioen bere anaiaren gainera, eta nigarra jauzten citzaioen: eta etzateco lekuan sarthuric nigar eguin çuen. Eta berriz beguithartea garbituric, ilki cen, atchiqui çuen bere burua, eta erran: Ekar çatzue oguiac. Eta oguiac eçarriac içan ondoan, bereciric Josepençat, eta bereciric anaiençat, eta bereciric batean jaten çuten Eguiptoarrençat ere (ecen Eguiptoarrei etzaiote cilhegui Hebrearrequin jatea, eta horrelaco onthurunça bekatu daducate); Jarri ciren haren aitzinean, çaharrena bere premutasunac aguincen cioen beçala, eta gazteena bere adinaren arabera. Eta hainitz miresten ciren, Hartu cituztenean Josepen ganic içan cituzten çathiac: eta çathiric handiena erori citzaioen Benjamini, hala non borçaldiz xitchen baitzuen. Eta edan eta ase ciren Josepequin. Bada Josepec manu eguin cioen bere etche-guiçonari, erraten cioelaric: Oguiz atchic-ahala bethe çatzu hauquien çakuac: eta bakotchari dirua eçar çoçute çaku gainean. Bainan gazteenaren çakuaren sarcean eçar çaçu ene cilharrezco basoa eta oguiarençat eman duen dirua. Eta hola eguina içan cen. Eta goiça ethorri cenean, igorri cituzten beren astoequin. Eta jadanic hiritic atheratuac ciren eta aphur bat urrunago goanac: orduan Josepec ekarraraciric bere etche-guiçona, erran cioen: Xuti çaite eta jarraic çaquiozquite guiçon horiei: eta atzeman ondoan, erroçute: Certaco onguiarençat bihurtu, duçue gaizquia? Ebatsi duçuen basoa da ene nausiac edateco erabilcen duen bera, eta hartan ohi du asmu eguiten: gauçaric tzarrena eguin duçue. Harec eguin çuen manatua cen beçala; eta atzemanic minçatu citzaioten manuaren arabera. Hauquiec ihardetsi çuten: Certaco minço da hola gure jauna, çure cerbitzariec eguin balute beçala horremberceco itsusqueria? Çaku buruetan aurkitu dugun dirua, guibelerat ekarri dugu Canaango lurretic; eta nola daiteque ebatsi dugula çure nausiaren etchetic urhe edo cilharra? Çure cerbitzarietaric edoceinen baithan causituco baita bilhatzen duçuna, eta haina hila içan bedi, eta gu içanen gare çure nausiaren gathibu. Hunec erran cioten: Eguin bedi çuen hitzaren arabera: ceinaren baithan causituco baita, eta haina içan bedi ene gathibu; berceac garbi içanen çarete. Beraz berehala çakuac lurrera jautsiric, bakotchac berea idequi çuen. Etche-guiçonac, handienetic hasiric ttipieneraino ikartu cituen, eta basoa aurkitu çuen Benjaminen çakuan. Orduan hauquiec, soinecoac urraturic eta astoac berriz cargaturic, hirira itzuli ciren. Eta Juda bere anaiequin lehembicicoric sarthu cen Josepen gana (ecen etzen oraino leheneco lekutic atheratua), eta guciec bardin arthiqui cituzten haren aitzinean beren buruac lurrera. Hunec erran cioten: Certaco nahi içan duçue holaco lana eguin? ala ez daquiçue asmatzeco jaquitatean ez dudala pareric? Judac erran cioen: Cer ihardetsico dugu ene jaunari? edo cer erranen dugu, edo cer aitzaquia deçaquegu çucenqui? Jaincoac atzeman du çure cerbitzarien gaixtaqueria: huna non garen guciac ene Jaunaren gathibu, gu eta haina ceinaren çakuan aurkitu baita basoa. Josepec ihardetsi çuen: Urrun ni ganic holacoric eguinen baitut: basoa ebatsi duena, bera içan bedi ene gathibu; bainan çuec çoazte libroric çuen aitaren gana. Bada Judac, hurbilago goanic, erran cioen lotsaric gabe: Othoizten çaitut, ene jauna, çure cerbitzariac solas eguin ahal deçan çure beharrira, eta ez betzaizco samur çure muthilari; ecen Faraonen ondotic çare çu, Ene Jauna. Lehenic galdeguin dioçute çure cerbitzariei: Baduçue aita edo anaia bat? Eta guc ihardetsi dugu gure jaunari: Badugu aita bat çaharra, eta anaia gaztetto bat, çaharcean sorthu çaioena, ceinaren ama beraganicaco anaia hila baita; hura bakarra da bere amarenganicacoa, eta aitac xitqui du maite. Eta erran dioçute çure cerbitzariei: Erakar darotaçue: eta ene beguiac eçarrico ditut haren gainean. Guc, ene jauna, ihardetsi darotzugu: Haurrac ez deçaque utz bere aita: ecen utz baleça, aita hil laiteque. Eta erran dioçute çure cerbitzariei: Çuen anaia ttipiena ez bada çuequin heldu, ez duçue guehiago ikusiren ene beguithartea. Beraz igan garenean çure cerbitzari gure aita gana, kondatu diozcagu gure jaunac erran guciac. Eta gure aitac ihardetsi içan du: Bihur çaitezte, eta guri eros bihi aphur bat. Guc erran içan diogu: Goan ez gaitezque: gure anaia ttipiena jausten bada gurequin, emanen gare bideari: bercela ez gaitezque ausarta Eguiptoco buruçaguiaren beguietara aguercera. Horri ihardetsi dio aitac: Badaquiçue ene emazteac bi seme eman darozquidala. Bat ilki içan cen, eta erran darotaçue: Basabere batec iretsi du: eta ez da oraidinocoan agueri. Hau ere eramaten baduçue, eta bidean cerbait guerthatzen baçaio, atsecabetan jautsaracico duçue ene buru çuritua hobira. Aguercen banaiz beraz çure cerbitzari den ene aitaren aitzinera, eta haurra ez balin bada han (nola haren bicia hunenari baitatcheco), Eta ikusten badu hori ez dela çurequin, hilen da, eta çure muthilec igorrico dute haren buru çuritua atsecabetan hobira. Lehenago içan benedi çure gathibu ni, ceinac hartu baitut haurra ene fedearen gain eta hitzeman baitut, diodalaric: Guibelerat bihurcen ez badut, gaixtoqui ene aitaren alderat hobendun içanen naiz egun-eta-bician. Beraz muthicoaren orde, gueldituco naiz çure gathibu ene nausiaren cerbitzuan, eta muthicoa igan bedi bere anaiequin. Ecen ez naiteque bihur, haurra gabe, ene aitaren gana, beldurrez-eta ene aita lehertuco duen helcaitzaren lekuco guertha nadien. Josepec etzeçaqueen luceçago borcha bere burua beguira çagoen jende mulçuaren aitzinean: horren gatic manatu çuen guciac athera citecen camporat, elkarrequilaco eçagutpenean atzeric nihor guertha etzedinçat. Eta nigar-marrasca bat eguin çuen, Eguiptoarrec eta Faraonen etche guciac aditu çutena. Eta erran cioten bere anaiei: Josep naiz ni: ene aita bici da oraino? Anaiec, laztura gaitzac joric, ecin ceçocoten ihardets. Bainan hunec goçotasunequin erran cioten: Hurbil çaquizquidate. Eta ondora hurbildu citzaizconean, erran cioten. Ni naiz Josep çuen anaia, Eguiptora saldu içan duçuena. Etzaiteztela ici eta ez bequiçue gogor iduri ceren saldu nauçuen herri hauquietara: ecen çuen salbatzera igorri nau Jaincoac çuen aitzinean Eguiptora. Bi urthe baditu ecen gosetea abiatua dela lurrean: eta guelditzen dira oraino borz urthe, ceinetan lurra ecin lanthuco baita ez-etare uztaric bilduco. Eta Jaincoac aitzinetic igorri nau, beguira çaiteztençat lurraren gainean, eta jatecoac bicitzeco içan ahal deçaçuençat. Ez çuen xedetic, bainan Jaincoaren nahitic igorria içatu naiz hunat: eta harec eguin nau Faraonen aita beçala, horren etcheco nausi, eta Eguiptoco lur gucico buruçagui. Laster eguiçue eta igan çaizte ene aita gana, eta erroçue: Hau gaztiatzen darotzu çure seme Josepec: Jaincoac eguin nau Eguiptoco lur gucico jaun; jauts çaite ene gana, ez beçaçu luça: Eta egoitza eguinen duçu Jefengo lurrean; eta içanen çare ene aldean çu, eta çure semeac, eta çure semeen semeac, çure ardiac eta abereac, eta dituçun gauça guciac. Eta han hacico çaitut (ecen oraino guelditzen dira gosetezco borz urthe), gal etzadiençat çu, eta çure etchea, eta ditutzun guciac. Huna çuen beguiec eta Benjamin ene anaiaren beguiec ikusten dute ene ahoz minço natzaitzuela. Eraman çoçue ene aitari ene ospe guciaren eta Eguiptoan ikusi ditutzuen ororen berriac: higui çaizte, eta erakar darotaçue ene gana. Eta bere anaia Benjamini lephotic besarca lothu cenean, nigar eguin çuen; eta hau ere orobat nigarrez çagoen lephotic lothuric. Eta Josepec musu eman cioten bere anaia guciei, eta bakotcharen gainean nigar eguin çuen: guero ausartatu citzaizcon solas ematera. Eta jaquina içan cen eta haro handitan barraiatu çuten erregueren gortean: Josepen anaiac ethorri dira; eta Faraon boztu cen, eta haren etche gucia ere bai. Eta erran cioen Josepi manu eguin ceçotela bere anaiei, erranez: Carga çatzue çuen astoac, eta çoazte Canaango lurrera. Eta handic har çatzue çuen aita eta etchecoac, eta çatozte ni gana: eta nic emanen darozquitzuet Eguiptoco on guciac, lurrac daducan gogo hobeenetic haciac içan çadieztençat. Mana çoçute ere har detzaten orgac Eguiptoco lurretic, beren haurren eta emazteen ekarceco, eta erroçute: Har çaçue çuen aita, eta eguiçue lehen-bai-lehen ethorcera. Etzaçuela çuen pusquetaric utz deusere: ceren Eguiptoco ontasun guciac çuenac baitira. Eta Israelen semeec eguin çuten manatua içan citzaioetena. Josepec eman ciotzaten orgac Faraonen manuaren arabera, eta bideco jatecoac. Manatu çuen ere bakotchari eman ciotzoten bira soineco: bainan Benjamini eman ciozcan hirur ehun cilharrezco borz soineco ederrenenequin. Berce haimberce diru eta soineco igorri cituen bere aitari hamar astorequin, Eguiptoco ontasunetaric eramaten çutenac, eta berme haimberce asto urrixequin bideco bihia eta oguiac çaramazquitenac. Igorri cituen beraz bere anaiac, eta abiatzean erran cioten: Etzaiteztela samur bidean. Eguiptotic iganic, ethorri ciren Canaango lurrera bere aita Jacoben gana. Eta berri eman cioten, erraten çutelaric: Josep çare semea bici da, eta hura bera da Eguiptoco lur gucico buruçagui. Hori aditu çuenean, Jacobec, lo dorphe batetaric atzarcen balitz beçala, etzioten bizquitartean sinhesteric ematen. Hauquiec aitzitic kondatzen cioten nola eta nola cen gauça. Bainan ikusi cituenean orgac, eta Josepec igorri ciozquien guciac, bihurtu citzaioen bere tentua, Eta erran çuen: Ene seme Josep bici bada oraino, asqui dut: goanen naiz, eta ikusico dut hil nadien baino lehen. Eta Israel abiaturic, cituen guciequin, ethorri cen Cineco putzura; eta han bitimac hilic bere aita Isaaquen Jaincoari, Ençun çuen hura ikuspenez gauaz deitzen çuela, eta erraiten cioela: Jacob, Jacob. Ihardetsi cioen: Huna non naicen. Jaincoac erran cioen: Ni naiz çure aitaren Jainco guciz hazcarra: ez içan beldurric, jauts çaite Eguiptora, ceren han eçarriren baitzaitut jendaqui handi baten buruco. Ni harat jautsico naiz çurequin, eta nic guibelerat erakarrien çaitut handic: Josepen escuec hersico ere darozquitzute beguiac. Jacob jaiqui cen beraz Cineco putzutic: eta semeec eraman çuten haurrequin eta beren emazterquin Faraonec igorri cituen orguetan guiçon-çaharraren ekarceco, Canaango lurrean cituen pusca guciequin: eta Eguiptora ethorri cen bere ondorego guciarequin, Seme, eta ilobaso, alaba eta ondoco guciac elkarrequin. Hautchec dira Israelen semeen icenac, Eguiptoan sarthu cirenac, bere eta bere haurrac. Çaharrena Erruben. Errubenen semeac: Henoc, eta Phalu, eta Hefron, eta Carmi. Simeonen semeac: Jamuel, eta Jamin, eta Ahod, eta Jaquin, eta Sohar, eta Saul Cananearraren semea. Lebiren semeac: Jerson, eta Caath, eta Merari. Judaren semeac: Her, eta Onan, eta Sela, eta Phares, eta Çara; bainan Her eta Onan hil ciren Canaango lurrean. Pharesi sorthu semeac ciren: Hefron eta Hamul. Isacarren semeac: Thola, eta Phua, eta Job, eta Semron. Çabulonen semeac: Sared, eta Helon, eta Jahelel. Horiec dira Liaren semeac, Mesopotamia Siriacoan, içan cituenac, bere alaba Dinarequin: seme eta alaba, orotara hogoi eta hamahirur cituen. Gaden semeac: Sephion, eta Hagui, eta Suni, eta Esebon, eta Heri, eta Arodi, eta Areli. Aserren semeac: Jamne, eta Jesua, eta Jesui, eta Beria, Sara ere hequien arreba. Beriaren semeac: Heber eta Melquiel. Horiec dira Celpharen semeac, Labanec Liari eman içan cioenarenac; haren ganic hamasei haur horiec içan cituen Jacobec. Erraquel bere emazteaganicaco semeac: Josep eta Benjamin. Eta Eguiptoco lurrean Josepi sorthu içan citzaizcon semeac, Heliopoliseco Aphez Putifarren alaba Asenethen ganic içan cituenac: Manase eta Efraim. Benjaminen semeac: Bela eta Becor, eta Abel, eta Jera, eta Nasman eta Equi, eta Erros, eta Mophim, eta Ophim, eta Ared. Horiec dira Erraquelec Jacobi eman içan ciozquien haurrac: orotara hamalau: Danen semeac: Hufim. Nefthaliren semeac: Jafiel, eta Guni, eta Jefer, eta Salem. Horiec dira Balaren semeac, Labanec bere alaba Erraqueli eman cinenarenac. Haren ganic çazpi horiec içan cituen Jacobec. Jacobequin Eguiptoan sarthu ciren guciac eta haren belhaunetic ilkiac, ciren, haren semeen emazteac gabe, hirur hogoi eta sei. Eta Josepen semeac, Eguiptoco lurrean sorthu citzaizcoenac, bia. Jacoben etcheco guciac Eguiptoan sarthu cirenac içan ciren hirur hogoi eta hamar. Bada, Jacobec bore aitzinean Juda igorri cioen Josepi, berria eraman ceçon eta ethor çadiençat haren bidera Jefen-herrira. Jacob haran heldu içan cenean, Josepec çaldiac bere orga-lasterrari uztarturic, igan cen bere aitaren bidera, leku berera: eta ikustearequin hura, jauci citzaioen lephora, eta besarca çaducalaric nigar eguin çuen. Eta aitac erran cioen Josepi: Gaurgueroz hilen naiz bocic, ceren ikus baitut çure beguithartea, eta biciric uzten baitzaitut. Eta Josep minçatu citzaioten bere anaiei, eta bere aitaren etcheco guciei: Iganen naiz, eta berria emanen diot Faraoni, eta erranen: Ene anaiac eta ene aitaren etchecoac, Canaango lurrean cirenac, ethorri dira ene gana; Eta dira ardi çainçaile, eta arthalde hazten haritzen dira: berequin erakarri dituzte beren ardi eta idi eta içan ahal dituzten guciac. Eta deithuco çaituztenean eta erranen darotzuenean: Cer da çuen lana? Ihardetsico dioçue: Çure cerbitzari gare, arçainac haurretic orai arteo, gu eta gure aitzinecoac. Hori erroçue, çuen egoitza eguin ahal deçaçuençat Jefengo lurrean: ceren Eguiptoarrec higüin baitituzte ardi çainçaile guciac. Josep goanic beraz Faraonen aitzinera berria eman cioen, erraten cioelaric: Ene aita eta anaiac, beren ardi eta idi eta dituzten guciequin, Canaango lurretic ethorri dira; eta huna non guelditzen diren Jefengo lurrean. Bere anaietaric ere borz aguerraraci cituen erregueren aitzinera: Hunec galdeguin cioten: Cer lan duçue? Ihardetsi çuten: Çure cerbitzuco, ardi çainçaileac gare, gu eta gure aitzinecoac. Bidaietan ethorri gare çure lurretara, ceren, gosetea borthizten hari delacotz, Canaango lurrean belharric ez baita arthaldeençat: eta galdatzen dugu mana deçaçun çure cerbitzariac egon ditecen Jefengo lurrean. Horren gatic erreguec Josepi erran cioen: Çure aita eta çure anaiac ethorri dira çure gana. Aitzinean duçu Eguiptoco lurra oro; toquiric hobeenean eguinaraz çoçute egoitza, eta emoçute Jefengo lurra. Eçagutzen baduçu horien artean guiçon ancesturic badela, eçar çatzu ene arthaldeen buruco. Guero Josepec sarraraci çuen bere aita erregueren gana, eta eçarri çuen haren aitzinean: Jacobec benedicatu çuen hura. Eta erreguec galdeguin cioen: Cer adin ekarcen dute çure bicitzeco urtheec? Ihardetsi cioen: Ene erromeriaco egunac dira ehun eta hogoi eta hamar urthe, aphurrac eta tcharrac, eta ez dira heldu içan ene arbasoec beren erromerian iragan dituztenetara. Eta erregue benedicaturic, campora ilki içan cen. Josepec beraz bere aita eta anaiei eman cioten, Eguipton, toquiric hobeenean, Erramesesco lurra, Faraonec manatu içan çuen beçala. Eta hazten cituen hequiec, eta bere aitaren etche gucia, bakotchari jatecoac emanez. Ecen oguia mundu gucian escas cen; goseteac xahutzen hari çuen lurra, guehienic Eguiptoa eta Canaan-herria. Ogui salcetic Josepec bildu çuen leku hequietaco diru gucia, eta ekarri çuen erregueren kutchara. Eta diruac erosleei escas eguin ciotenean, Eguipto gucia ethorri cen Josepen gana, cioelaric: Iguçu oguia; certaco çure aitzinean hilcen han gure diru escasez? Hunec ihardetsi cioten: Ekar çatzue çuen abereac, eta hequien truc jateco emanen darotzuet, diruric ez baduçue. Ekarri cituztenean, eman cioizquiten jatecoac beren çaldi, ardi, idi eta astoetan truc: eta acienda truc haci cituen urthe hartan. Ethorri ciren bigarren urthean ere, eta erran cioten: Ez diogu gure jaunari gordeco, diruac escas eguinic, aciendec orobat escas eguin darocutela; etzare jaquin gabe gure gorphutzaz eta lurraz landan, deusere ez dugula. Certaco beraz hilen gare çure beguien aitzinean? gu eta gure lurra çureac içanen gare; eros gaitzatzu erregueren cerbitzuco, eta igutzu haciac, beldurrez-eta, nekaçalea hilic, lurra mortu bilhaca dadien. Josepec erosi çuen beraz Eguiptoco lur gucia, batbederac bere bazterrac salcen cituelacotz gosetearen handiz. Eta Faraon eguin çuen jabe lurraz, Eta sende guciaz, Eguiptoaren buru bateco cedarrietaric berce buruco muguetaraino, Aphecen lurraz landan, erreguec hequiei emana içan citzaioetenaz; erabaquia cen jatecoa ematen citzaioeten herrico bihiteguietaric, eta hola etziren beren ontasunen salcera behartuac içan. Josepec erran cioten beraz populuei Huna, ikusten duçuen beçala, Faraon çuen buruen eta çuen lurraren jabe da: har çatzue haciac eta erain çatzue landac, Fruituac içan ahal deçaçuençat. Erregueri borzgarrena emanen dioçue; gaineraco lauac uzten darozquitzuet hacitaco eta çuen etchecoen eta haurren hazteco. Hauquiec ihardetsi çuten: Çure escuetan da gure bicia; bakarric gure jaunac beguithartez ikus beiquitza, eta gogotic cerbitzatuco dugu erregue. Ordutic oraidino, Eguipto gucico lurrean, erregueençat berezten da borzgarrena, eta hori eguina da leguetan beçala, lekat aphez lurra, ceina holaco çorretic garbi utzia içan baitzen. Israelec beraz içan çuen bere egoitza Eguipton, erran nahi baita, Jefengo lurrean, eta içan cen hartaz jabe; eta hainitz berhatu eta populatu cen. Eta han bici içan cen hamaçazpi urthez; eta haren bicitzeco egun guciac igan ciren ehun eta berrogoi eta çazpi urthetara. Eta ikustearequin hurbilcen hari citzaioela heriotzeco eguna, deithu çuen bere seme Josep, eta erran cioen: Gracia aurkitu içan badut çure aitzinean, eçar çaçu çure escua ene ixterraren gainean; eta eguidaçu urricalpen eta cintasunez aguinça, ez nauçula Eguipton ehorcico: Bainan lo eguinen dudala ene arbasoequin, eta eramanen nauçula lur huntaric eta eçarrico aitzinecoen hobian. Josepec ihardetsi cioen: Eguinen dut çuc manatua. Eta Jacobec erran cioen: Beraz cin eguidaçu niri. Josepec cin eguinic, Israel itzuli cen buruquita-aldera eta Jaincoa adoratu çuen. Horiec hola iragan ondoan, Josepi ekarri cioten berria aita eri çuela: hunec bere bi semeac, Manase eta Efraim harturic, bideari eman cen. Guiçon-çaharrari erran cioten: Huna Josep çure semea non heldu den çure gana. Jacob hazcarturic ohean jarri cen. Eta Josepi, sarthu cenean, erran cioen: Jainco guciz ahalduna aguertu çait Luçan, ceina baita Canaango lurrean; eta benedicatu nau, Eta erran içan darot: Berhatuco eta populatuco çaitut, eta eçarrico çaitut jendaia ascoren buruco: eta lur hau emanen darotzut çuri, eta çure ondoan çutaricacoei, behin-bethico goçamenetan. Beraz çure bi semeac, Eguiptoco lur huntan sorthu çaizquitzunac, ni çure gana ethorri baino lehen, eneac içanen dira: Efraim eta Manase, Erruben eta Simeon beçala ene iceneco ekarriac içanen dira. Bainan horien ondotic içanen dituçun berceac, çureac içanen dira eta beren anaien icenetan deithuac içanen dira beren içancetan. Ecen Mesopotamiatic heldu nincelaric, bidearen beraren gainean hil içan citzaitan Erruhel Canaango lurrean, eta uda-hastea cen; eta Efratan sarcen nincen, eta ehorci nuen Efrataco bide bazterrean, ceina berce icenez Beteleme deitzen baita. Hambatequin haren semeac ikusiric, Josepi erran cioen: Nor dira hauquiec? Ihardetsi çuen: Ene haurrac dira, Jaincoac leku hunetan eman içan darozquidanac. Erran cioen: Ene gana hurbilarazquitzu, benedica detzançat. Ecen Israelen beguiac lambrotuac icen bere adin handia gatic, eta etzeçaqueen ikus garbiqui. Eta hequiec hurbilaraciric bere gana, musu emanic, eta besarcaturic, Erran cioen bere semeari: Ez naiz çure beguitharteaz içan gabetua, berçalde Jaincoac erakutsi içan darozquit çure umeac. Josepec hequiec aldaratu ondoan bere aitaren besoetaric, ahuspez lurrean jarriric adoran eman cen. Eta eçarri çuen Efraim bere escuinean, hori baita Israelen ezquerrean: eta Manase bere ezquerrean, edo aitaren escuinean, eta biac ondora hurbilaraci cioizquien. Israelec escu escuina hedaturic, eçarri çuen Efraim, anaia gazteenaren buruaren gainean: eta escuac gurutzatuz, ezquerra eçarri çuen Manase, sorcez çaharrena cenuen buruaren gainean. Eta Jacobec Josepen semeac benedicatu cituen, eta erran: Jaincoac, ceinuen aitzinean ibili baitira ene aita Abraham eta Isaac, Jaincoac, ceinac haci bainau ene haurretic oraidinocoan: Aingueruac, gaitz orotaric beguiratu nauenac, benedica betza haur hauquiec: eta deithua içan bedi hauquien gainera ene icena, eta ene aita Abraham eta Isaaquen icenac ere bai, eta osteca berha beitez lurraren gainean. Bainan Josepec ikusiric bere aitac escu escuina eçarri çuela Efraimen buruaren gainean, gaitzitu citzaioen: eta aitaren escua harturic, eguin çuen haren goititzera Efraimen buruaren gainetic, eta Manaseren buruaren gainera eramatera, Eta aitari erran cioen: Ez da hola behar, aita: ceren hau baita çaharrena, eçar çaçu escuina hunen buru gainean. Bainan Jacobec etzuen nahi içan eta erran çuen: Badaquit, ene semea, badaquit: hau ere populuen buruan içanen da, eta populatuco da: bainan anaia gazteena hau baino handiago içanen da, eta hunen ondoregoa berhatuco da jendaquietan. Eta orduan benedicatu cituen, cioelaric: çutan benedicatua içanen da Israel, eta erranen da: Jaincoac eguin deçaçula Efraimi beçala, eta Manaseri beçala. Eta jarri çuen Efraim Manaseren aitzinean. Eta erran cioen Josep bere semeari: Huna non hilcen naicen, eta Jaincoa içanen da çuequin, eta bihurturen çaituzte çuen aiten lurrera. Ematen darotzut çure anaiei baino guehiago, ezpatarequin eta ene balaztarequin Amorhearren gainean irabaci dudan ontasuna. Bada Jacobec deithu cituen bere semeac, eta erran cioten: Bil çaitezte, oraitic erran deçaçuetan cer çaitzuen guerthatuco azquen egunetan. Bil çaitezte, eta adi çaçue, Jacoben semeac, adi çaçue Israel çuen aita: Erruben ene seme çaharrena, çu ene indarra, eta ene atsecabearen hastapena: lehena behar cinen ene emaitzetan; handiena manamenduan. Ixuri içan çare ura beçala, etzare berhatuco: ceren igan çaren çure aitaren ohera, eta lohitu baituçu haren etzaunça. Simeon eta Lebi anaiac: gaixtaqueriazco guerl-unciac. Horien xede-harcean ez bedi sar ene anima! ez-eta horien bilkuan içan ene ospea! ceren beren hasarrean hil baitute guiçona, eta beren nahitara eragotzi harrasia. Madaricatua horien hasarrea, ceren iraun duen; eta horien gaitzidura, ceren içan den gogorra: çathituco ditut Jacob baithan eta barraiatuco Israelen. Juda, laudaturen çaituzte çure anaiec: çure escua içanen da çure etsaien buruen gainean, gurthuco çaizquitzu çure aitaren semeac. Judac iduri du lehoinaren umea; ene semea, igan çare harrapatu ihiciaren gainera; phausatzean etzan çare lehoina iduri, eta lehoin urrixa iduri, norc hura atzar? Ez da kenduco Juda ganic erregue-makila, ez eta buruçaguia haren belhaunetic, ethor dadien arteo igorria içan behar dena eta hura içanen da jendaien iguriquitza. Bere astocumea lothuco du mahats-ondoari, eta, oi ene semea, asto-urrixa aihenari. Arnoan garbituco du bere soinecoa eta mahatsaren odolean bere capa. Arnoa baino ederragoac dira haren beguiac, eta horçac esnea baino çuriagoac. Çabulonec egoitza eguinen du itsas-heguian eta uncien bara-lekuan, Sidoneraino hedatzen delaric. Isacar, asto hazcarra iduri, etzanen da bere muguen artean. Ikusi du descansua ona dela, eta lurra nihon den hobeena; eta bere soin gaina jautsi du bizcarca eramateco, eta eguin da cerga pagatzaile. Danec juiatuco du bere populua, hala-nola et-ere berce leinuac Israelen. Dan içan bedi suguea bidean, cerasta bidexcan, çaldiari hatza asiquico dioena, igailea guibelera eror dadiençat. Nic, Jauna, çu ganic iguriquico dut ene salbagarria. Gad harmaturic guducatuco da bere aitzinaldera; eta guibelerat ere harmatuco da. Aserren oguia, ogui goria, eta goço emanen diote erregueei. Nefthali, oren itzuria, eta hitzari edertasun emaile. Josep ene semea berhatuz dihoa, eta beguico ederra baita, nescatchec laster eguin dute harrasi gainera. Bainan ixterbeguiec suminduran sarraraci dute, eta liscar eman diote, eta bekaizgo ekarri, harmac escuetara harturic. Bainan hazcarrean jarri da haren balazta, eta haren besoetaco eta escuetaco lokarriac urratuac içan dira Jacoben Jainco botheretsuaren escuz; handic athera da arçaina, Israelgo harria. Çure aitaren Jaincoa içanen da çure lagunçailea, eta Guciz-Ahaldunac benedicatuco çaitu, ceruco benedicionez gainetic, behereco lececo benedicionez azpitic, bulharretaco eta sabeleco benedicionez. Çure aitaren benedicioneac hazcarragoac dira haren aitenac baino; bethiticaco munho gainen lehia ethorri arteo; eguin beitez Josepen buruaren gainean, eta Naçaretarraren buru gainean bere anaien artean. Benjamin otso harraparia; goicean janen du atzeman duena, eta arratsean phartituco ditu hari kendu puscac. Horiec oro dira Israelgo hamabi leinuen buruac; horrela minçatu citzaioten beren aita, eta benedicatu cituen batbederari çagoquioen benedicionez. Eta manu eguin cioten, cioelaric: Ehorz neçaçuen ene aitequin Efron hethearraren landan den cilhoca bikunean, Mambreri beguira dagonean Canaango lurrean, ceina erosi baitzuen landarequin Abrahamec Efron hethearrari, hobi baten içateco. Han ehorci cituzten hura, eta Sara haren emaztea; han ehorcia içan da Isaac bere emazte Errebecarequin; eta han eçarria dago Lia ere. Eta akabaturic manamenduac ceinetaz bere semeac arguitzen baitzituen, çangoac bildu cituen ohe gainean, eta hil cen; eta bere populuari batua içan cen. Hori ikustearequin, Josep jauci cen bere aitaren beguithartera, nigarrez eta musuca. Bere cerbitzuco midicuei manatu cioten aita balsamuzta ceçoten. Berrogoi egun eman cituzten manu horren bethetzen; ecen hori cen hilen balsamuztatzeco ohitza, eta Eguiptoac Jacob deithoratu çuen hirur hogoi eta hamar egunez. Deithoreco ephetic lekora, Josep minçatu cen Faraonen etchecoei: Gracia aurkitu badut çuen aitzinean, minça çaizte Faraonen beharrietara: Ceren ene aitac cin-eraguin çarotadan, cioelaric: Huna non hilcen naicen; ehorcico nauçu Canaango lurrean enetzat eguin içan dudan hobian. Iganen naiz beraz, eta ehorcico dut ene aita, eta bihurturen naiz guero. Eta Faraonec erran cioen: Igan çaite eta cin eguin duçun beçala ehorz çaçu çure aita. Josep igaitean, Faraonen etcheco çaharrac oro eta Eguiptoco lurreco lorce handieneco guciac goan ciren harequin; Josepen etchea ere bai bere anaiequin, bainan ez haurrac, ardiac eta abereac, ceinac utzi baitzituzten Jefengo lurrean. Ahacuan ere baciren orga-lasterrac eta çaldizcoac: eta eguin cen oste bat ttipia etzena. Eta ethorri ciren Atadeco larrainera, ceina Jordanez berçaldean baita: han hilotsen eguiten deithore handi eta minequin eman cituzten çazpi egun. Hori ikusiric, Canaango lurreco egoiliarrec erran çuten: Hori deithore handia dute Eguiptoarrec. Eta horren gatic toqui hura deithua içan cen, Eguiptoco deithore-leku. Jacoben semeec eguin çuten beraz manatua içan citzaioten beçala; Eta hura eramanic Canaango lurrera, ehorci çuten cilhoca bikunean, ceina Abrahamec erosia baitzen landarequin Efron hethearrari Mambre beguian, hobi baten içateco. Eta Josep bihurtu cen Eguiptora bere anaiequin, eta lagun guciequin, aita ehorci ondoan. Jacob hil-eta, Josepen anaiac beldurtu ciren, eta elkarri erraten çuten: Orhoit balitz jasan duen bidegabeaz, eta bihur baleçagu eguin diogun gaizqui gucia. Eta gaztiatu cioten, erraten çutelaric: Çure aitac hil aitzinean manatu darocu, Erran detzagutzun haren hitz cauquiec: Othoizten çaitut ahanz daquiçun çure anaiec çure gainean erabili dituzten gaixtaqueria, gaizqui eta malçurqueria; guc ere othoizten çaitugu tzarqueria hori barka deçoçuten çure aitaren Jaincoaren cerbitzariei. Horiec adituric, Josepec nigar eguin çuen. Eta anaiac ethorri citzaizcon; eta ahuspez, lurrean emanic adoratzen çutelaric, erran cioten: Çure cerbitzariac gare. Hunec ihardetsi cioten: Ez içan beldurric: Jaincoaren nahiari gogor eguin othe deçaqueguque? Enetzat asmu gaixtotan cinabilçaten: bainan hori Jaincoac onera bihurtu içan du, ene goratzeco, orai ikusten duçuen beçala, eta asco populuren salbatzecotzat. Ez içan beldurric: nic hacico çaituztet eta çuen haurrac ere bai: eta gogo eman cioten, eta minçatu citzaioten eztiqui eta emetasunequin. Eta Eguiptoan egon içan cen bere aitaren etcheco guciequin, eta bici içan cen ehun eta hamar urthe. Eta ikusi cituen Efraimen semeac hirugarren belhauneraino. Manaseren seme, Maquirren haurrac ere sorthu ciren Josepen alçoan. Horiec guerthatu ondoan, minçatu cen bere anaiei: Ni hil-eta, Jaincoa ikustera ethorrico çaitzue, eta herri hautaric iganaracico çaituzte Abrahami, Isaaqui eta Jacobi cin eguinez aguindu dioten lurrera. Eta cin-eraguinic, erran cioten ondoan: Jaincoa ikustera ethorrico çaitzue: ene heçurrac leku hauquietaric çuequin eramait çatzue, Hil içan cen, bere bicico ehun eta hamar urthe betheric. Eta balsamuztaturic, eçarria içan cen hil-kutchan Eguipton. Huna Israelgo semeen icenac, Jacobequin Eguipton sarthu cirenenac, cein bere etchecoequin: Erruben, Simeon, Lebi, Juda, Isacar, Çabulon eta Benjamin, Dan eta Nefthali, Gad eta Aser. Jacoben belhauneticaco guciac ciren beraz hirur hogoi eta hamar: bada, Josep Eguiptoan cen orducotz. Hau hil ondoan, eta hunen anaia guciac eta ahaidegoa ere bai, Israelgo semeac berhatu ciren, eta musquila beçala populatu: eta hainitz hazcarturic, estali çuten lurra. Bizquitartean erregue berri bat, Josep eçagutzen etzuena, jaiqui cen Eguiptoaren gainera. Eta erran cioen populuari: Huna Israelgo semeen populua ostetan igana, eta gu baino hazcarrago. Çatozte, çuhurqui eguiteco çapha deçagun, popula dadien beldurrez: eta gure gainera guerla bat heldu bada, bat eguin dadien gure etsaiequin, eta gu garhaituric ilki dadien Eguiptotic. Hortaracotz eçarri cituen hequien gainean lanetaco aitzindariac, nekeen-pean hequien leherceco: eta Faraoni eguin içan ciozcaten Tabernacleaco hiriac, Phitom eta Errameses. Bainan cembatenaz çaphatuago eta hambatenaz populatzen eta berhatzenago ciren Eta Eguiptoarrec higüin cituzten Israelgo semeac, eta escarniatuz gaizqui erabilcen cituzten: Eta bicitze garratza iraganarazten cioten lohi, eta adrailuetaco lan gogorrez eta berce cerbitzu guciez, ceinetaz lur lanetan leherrarazten baitzituzten. Eta Eguiptoco erreguec erran cioten Hebrearren emaguinei, ceinetaric bat Sefora deitzen baitzen, eta bercea Phua, Manu eguiten ciotelaric: Erdico dituçuenean hebrear emaztequiac, eta haurraren sorceco orduan, muthicoquia bada, hil çaçue: nexca bada, beguira çaçue. Bainan emaguinac Jaincoaren beldur içan ciren, eta etzuten eguin Eguiptoco erregueren manuaren arabera, bainan beguiratzen cituzten muthicoquiac. Erreguec erakarraraciric erran cioten: Nolaz beguiratu dituçue muthicoac? Ihardetsi çuten: Hebrear emaztequiac ez dira Eguiptoarrac beçala: berec ecen emaguinçan badaquite; eta gu hequien ganatu baino lehen, eguiten dituzte haurrac. Jaincoac beraz ongui eguin cioten emaguinei: eta populua berhatu eta hazcartu cen hainitz Eta Jaincoac, emaguinac haren beldur içan cirelacotz, alchatu cituen hequien etcheac. Faraonec manu eguin cioen beraz bere populuari, erraten cioelaric: Sorthuco diren muthicoquiac oro arthic çatzue ura-behera: nexcac beguira çatzue. Horien ondoan, ilki cen Lebiren etcheco guiçon bat, eta hartu çuen bere leinuco emazte bat. Hau amatu cen eta erdi seme batez: eta ederra cela ikusiric, gorde içan çuen hirur hilabethez. Eta guehiago ecin gorde ceçaqueenean, hartu çuen ihizco xaxquito bat, eta ferecatu çuen naslicaz eta bikez: eta haurttoa eçarri çuen barnean, eta urheguico ihien artean utzi çuen, Haurraren arreba urrundanic çagoela, cer guerthatuco cen beguira. Huna bada, Faraonen alaba jausten cela urean garbitzera: eta haren nescatchac ur-heguiz cihoacen. Eta xaxquitoa ikusi çuenean ihiztocan, bere ondocoetaric bat igorri çuen: eta ekarri cioten xaxquitoa. Idequitzean eta ikustearequin haur ttipi bat barnean marracaz, hartaz urricalduric, erran çuen: Hebrearren haurretaric da hau. Haurraren arrebac erran cioen: Nahi duçu goan nadien, eta deit deçaçudan hebrear emaztequi bat, haur ttipia haz deçaqueena? Ihardetsi cioen: Çoaci. Nexca goan cen eta deithu çuen bere ama. Faraonen alabac erran cioen huni: Har çaçu haur hau, eta haz darotaçu: nic çuri emanen darotzut çure saria. Emaztequiac hartu eta haci çuen haurra: eta tarrotu cenean, eman cioen Faraonen alabari. Hunec onhetsi çuen bere semeorde, eta icendatu çuen Moise, cioelaric: Ceren uretic hartu dudan. Handitu cen ondoco egunetan, Moise atheratu cen bere anaietara, eta ikusi çuen hequien atsecabea, eta Eguiptoar aitzindari bat bere anaia Hebrearretaric baten jotzen. Eta bazterretara beguiraturic, ikusi çuenean nihor etzela lekuco, Eguiptoarra hilic gorde çuen legarrean. Eta atheraric berce egunean, ikusi cituen bi Hebrear liscarrean: eta erran cioen gaizqui hari cenari: Certaco jotzen duçu çure laguna? Hunec ihardetsi çuen: Norc eçarri hau gure gainean buruçagui eta juie? ala hil nahi nauc, Eguiptoarra atzo hil ducan beçala? Moise beldurtu cen, eta erran cioen: Nola aguertu da solas hori? Eta Fanon jaquinsun eguin cen hitz horietaz eta Moise hil beharrez çabilan: hunec ihes eguinic haren beguietaric, baratu cen Madiango lurrean, eta jarri putzu baten aldean. Bada, Madiango apheçac bacituen çazpi alaba, ceinac ur atheratzera ethorri baitziren eta ascac betheric edaran nahi cituzten beren aitaren arthaldeac. Artera arçainac ethorri ciren, eta nescatchac haiçatu cituzten: eta Moise jaiqui cen, eta hequien aldea harturic, edaran ciozcaten ardiac. Eta itzuli cirenean beren aita Erragüelen gana, hunec erran cioten: Nolaz ethorri çarete ohi baino lasterrago? Ihardetsi çuten: Eguiptoar guiçon batec ilki gaitu arçainen escuetaric: eta guehiago dena, ura atheratu du gurequin, eta ardiei edatera eman diote. Eta aitac erran cioten: Non da? certaco utzi duçue guiçona? deith çaçue oguiaren jatera. Moisec beraz cin eguin çuen harequin egonen cela. Eta emaztetzat hartu çuen Sefora haren alaba: Hunec eman cioen seme bat, Jersam deithu çuena, cioelaric: Arrotz içatu naiz atze-lurrean. Guero eman cioen berce bat, Eliecer deithu çuena, cioelaric: Ene aitaren Jaincoac ecen, ene lagunçaileac, itzuri nau Faraonen escutic. Bada, asco demboren buruan, hil içan cen Eguiptoco erregue: eta auhenetan, Israelgo semeec deihadar eguin çuten beren nekeac gatic: eta hequien nekeetaricaco deihadarra igan cen Jaincoa gana. Eta ençun çuen hequien cuinta, eta orhoitu cen Abrahamequin, Isaaquequin eta Jacobequin eguin içan çuen batasunaz. Eta Jaunac beguiratu cioten Israelen semeei, eta eçagutu cituen. Bada, Moisec alhatzen cituen Jethro bere aitaguinarreba, Madianeco apheçaren ardiac: eta mortu barrera eraman cituen batez, ethorri cen Horeben, Jaincoaren mendia. Eta Jauna aguertu citzaioen, sasi baten erditic atheratzen cen su-gar batean: eta Moisec ikusten çuen sasia sutan cela, eta ez erretzen. Moisec erran çuen beraz: Goanen naiz, eta ikusico dut aguercunça handi hori, nolaz sasia ez den erretzen. Bainan Jaunac ikusiric hurbilcen cela beguiratzecotzat, deithu çuen sasiaren erditic, eta erran cioen: Moise! Moise! Hunec ihardetsi çuen: Huna non naicen. Eta Jaunac erran cioen: Etzaitecila hunat hurbil: ken çatzu oinetacoac çangoetaric: ecen çu çauden toquia lur saindua da. Eta erran çuen berriz: Ni naiz çure aitaren Jaincoa, Abrahamen Jaincoa, Isaaquen Jaincoa, eta Jacoben Jaincoa. Moisec gorde çuen beguithartea: ecen etzen ausartatzen Jaincoaren aldera beguiratzera. Jaunac erran cioen: Ikusi içan dut ene populuaren Eguiptoco atsecabea, eta haren deihadarra ençun dut haren lanetaco aitzindarien gogortasuna gatic. Eta jaquinez haren oinhacea, jautsi naiz haren atheratzera Eguiptoarren escuetaric, eta eramatera lur hartaric lur on eta çabal batera, esne eta ezti darioen lur batera, Cananear, eta Hethear, eta Amorhear, eta Pherecear, eta Hebear, eta Jebusearren lekuetara. Israelen semeen deihadarra heldu içan da beraz ni gana: eta ikusi dut Eguiptoarrec jasanarazten dioten atsecabea. Bainan çato, eta igorriren çaitut Faraonen gana, Eguiptotic erakar deçaçun ene populua, Israelen semeac. Eta Moisec erran cioen Jaincoari: Nor naiz ni goatecotzat Faraonen gana, eta Eguiptotic erakarceco Israelen semeac Ihardetsi cioen: Ni çurequin içanen naiz: eta hori duqueçu seinalea nic igorria çarela: Ene populua Eguiptotic atheratu duqueçun ondoan, Jaincoari imolatuco dioçu mendi hunen gainean. Moisec erran cioen Jaincoari: Huna non goanen naicen ni Israelen semeetara, eta erranen diotet çuen arbasoen Jaincoac igorri nau çuen gana. Eta erranen badarotate: Cer du icena? cer erranen diotet nic? Jaincoac erran cioen Moisi: Ni naiz naicena. Erran cioen oraino: Hula minçatuco çare Israelen semeei: Denac igorri nau çuetara. Jaincoac erran cioen Moisi berriz: Hau erranen dioçute Israelen semeei: Çuen arbasoen Jainco Jaunac, Abrahamen Jaincoac, Isaaquen Jaincoac, eta Jacoben Jaincoac igorri nau çuetara: hori da bethicotzat ene icena, eta hori da ene orhoitquiçuna mendeen mendetaco. Çoaci, eta bil çatzu Israelgo çaharrac eta erroçute: Çuen arbasoen Jainco Jauna aguertu çait niri, Abrahamen Jaincoa, Isaaquen Jaincoa, eta Jacoben Jaincoa, dioelaric: Ene beguiz ikustera ethorri natzaitzue, eta ihcusi ditut Eguiptoan guerthatu çaizquitzuen guciac. Eta minçatu naiz çuen Eguiptoco atsecabetic athera çaitzatedan Cananearren, eta Hethearren, eta Amorhearren, eta Pherecearren, eta Hebearren, eta Jebusarren lurrera, esne eta ezti darioen lurrera. Eta ençunen dute çure boça: eta goanen çarete çu eta Israelgo çaharrac Faraonen aitzinera, eta erranen dioçu: Hebrearren Jainco Jaunac deithu gaitu: hirur egunen bidean goanen gure mortura, gure Jainco Jaunari imolatzera. Bainan badaquit nic Eguiptoco erreguec etzaituztela goatera utzico, beso hazcarraren bidez ezpada. Hedatuco dut ecen ene escua, eta Eguiptoa joco du ene sendagaila orotan, ceinac eguinen baititut heclen erdian: utziren çaituztete guero. Eta Eguiptoarren aitzinean emanen diot populu hari ene gracia: eta ilkitzen çaiztenean, etzarete hutsic atheratuco. Bainan emaztequiac galdeguinen dioizqui bere hauçoari eta bere etchecandreari cilharrezco eta urhezco unciac, eta soinecoac: eta hequiec eçarrico dituçue çuen seme-alaben bizcarrean, eta Eguiptoa bilucico duçue. Ihardestean Moisec erran çuen: Ez darotate sinheste emanen, eta ez dute ene boça ençunen, bainan erranen dute: Etzaic aguertu Jauna. Jaunac erran cioen beraz: Cer da escuan duçun hori? Ihardetsi çuen: Cigorra. Eta Jaunac erran cioen: Arthic çaçu lurrera. Arthiqui çuen, eta sugue bilhacatua içan cen, hala non Moisec ihesari eman baitzuen. Eta Jaunac erran cioen: Heda çaçu escua, eta loth çaquitzo buztanetic. Hedatu çuen, eta atchiqui, eta cigor bilhacatua içan cen. Sinhets deçaten, cioen Jaunac, aguertu çaitzula hequien arbasoen Jainco Jauna, Abrahamen Jaincoa, Isaaquen Jaincoa, eta Jacoben Jaincoa. Eta berriz Jaunac erran cioen: Eçar çaçu çure escua golkoan. Golkoan sarthu ondoan, atheratu çuen leguenez betheric, elhurrez beçala. Berriz ere erran cioen: Itzul çaçu çure escua golkora. Bihurtu çuen eta bigarren aldian atheratu, eta gaineraco haraguiac beçala cen. Ez baçaituzte sinhesten, cioen, eta ez badute ençuten lehembicico seinalearen solasa, sinhetsico dute ondoco seinalearen hitza. Baldin bi seinale horiei ez balute ere sinheste eman nahi, eta ez baleçate ençun çure boça: har çaçu ibaietic ura, eta ixur çaçu leihorrera, eta ibaietic athera duqueçun gucia, odol bilhacatuco da. Moisec erran çuen: Othoi, Jauna, ez atzotic, ez herenegundic ez naiz hizdun eder: eta çure cerbitzariari minçatu çarenaz gueroztic trabatuago eta uzcurrago dut mihia, Jaunac erran cioen: Norc eguin du guiçonaren ahoa? edo norc eguin ditu mutua eta gorra, arguia eta itsua? Ez othe naiz ni hura? Çoaz beraz, eta ni içanen naiz çure ahoan: nic irakatsico darotzut cer erran behar duqueçun. Eta harec ihardetsi çuen: Othoi, Jauna, igor çaçu igorri behar duçuna. Moisen alderat samurturic, Jaunac erran cioen: Badaquit çure anaia Aaron lebitarra hizdun eder dela: horra non bera atheratzen çaitzun bidera, eta çu ikustearequin boztuco da bihotzez. Minça çaquizco, eta eçar çatzu ene solasac haren ahoan: eta ni içanen naiz haren ahoan eta çurean, eta erakutsico darotzuet cer duçuen eguiteco. Çure orde hura minçatuco da populuari, eta çure ahoa içanen da: eta çu içanen çaquizco hari Jaincoari dagoquioten gaucetan. Har ere çaçu escuan cigor hori, ceinetaz sendagailac eguinen baitituçu. Moise goan cen, eta itzuli bere aitaguinarreba Jethroren gana, eta erran cioen: Goanen naiz eta bihurtuco Eguiptora ene anaietara, ikustera hea bici diren oraino. Jethroc ihardetsi cioen: Çoaz baquean. Jaunac erran cioen beraz Moisi Madian-herrian: Çoaz, eta itzul çaite Eguiptora; ecen hilac dira çure biciaren ondoan çabilçan guciac. Moisec beraz hartu cituen bere emaztea eta semeac, eta eçarri cituen asto baten gainean, eta bihurtu cen Eguiptora, Jaincoaren cigorra escuan. Eta Eguiptora bihurcen celaric, Jaunac erran cioen: Orhoit çaite Faraonen aitzinean eguitera çure escuan eçarri ditudan ikuscari guciac: gogortuco dut nic haren bihotza, eta populua ez du goatera utzico. Eta erranen dioçu: Hau dio Jaunac: Israel da ene seme çaharrena. Nic hiri erran içan daroat: Utzac ene semea, cerbitza neçançat; eta hic ez duc nahi içan utzi: huna nic non hilen dudan hire seme çaharrena. Eta bidean celaric, Jauna atheratu citzaioen ostatu batera, eta semea hil nahi cioen. Seforac hartu çuen berehala harri bat çorrotzenetaric, eta ingurebaqui çuen bere semearen buztan-mocoa, eta uquitu cituen Moisen çangoac eta erran cioen: Odoletaco senhar bat çaizquit. Eta utzi içan çuen, erran ondoan: Odoletaco senharra, ingurebaquiaren ariaz. Bada, Jaunac erran cioen Aaroni: Çoaci Moisen bidera mortura. Hau goan cen bidera Jaincoaren mendira, eta eman cioen musu. Eta Moisec Aaroni kondatu ciozcan Jaunaren hitz guciac, ceinetaz igorri içan baitzuen, eta manatu ciozquien sendagailac. Eta elkarrequin ethorri ciren, eta bildu cituzten Israelgo semeetaco çaharrac. Eta Aaronec erran cioizquiten Jaunac Moisi erran solas guciac: eta sendagailac eguin cituen populuaren aitzinean, Eta populuac sinheste eman çuen. Eta eçagutu çuten Jauna ethorri içan cela Israelgo semeen ikustera, eta beguiratu cioela hequien atsecabeari: eta lurrera eroriric adoratu çuten. Guero Moise eta Aaron goan ciren Faraonen aitzinera, eta erran cioten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Utzac ene populua mortuan sacrificio eguitera. Bainan hunec ihardetsi çuen: Nor da Jauna, nic haren boça ençuteco, eta Israel uzteco? Ez dut Jaunic eçagutzen, eta ez dut Israel utzico. Eta erran cioten: Hebrearren Jaincoac deithu gaitu, goan gaitecen hirur egunen bidean mortuan, eta sacrifica deçogun gure Jainco Jaunari: beldurrez içurriac edo ezpatac jaçar diçaguten. Eguiptoco erreguec erran cioten: Moise eta Aaron, certaco harrotzen duçue populua bere lanetaric? çoazte çuen eguitecoetara. Eta Faraonec erran çuen: Populu hori berhatua da: ikusten duçue osteac goiti eguin duela: cembatez guehiago bere nequeetaric hatsarte ematen badioçuete. Egun hartan manu eguin cioten beraz lanetaco aitzindariei eta populuaren gainean cirenei, erraten çuelaric: Ez duçue guehiago populuari aitzinean beçala lastoric emanen adrailuen eguiteco: bainan goan beitez berac lasto bilcera. Eta emanen dioçuete eguiteco aitzinean eguiten çuten becembat adrailu, eta ez duçue batere gutituco: ecen alfer daude, eta horren gatic oihuca hari dira, diotelaric: Goacen, eta sacrificio eguin dioçogun gure Jaincoari. Lanen-pean lehertuac içan beitez, eta xedatua bethe beçate, onhets ez detzaten gueçurrezco solasac. Ilki ciren beraz lanetaco aitzindariac eta populuaren gainecoac, eta erran cioten populuari: Hunela dio Faraonec: Ez darotzuet lastoric ematen. Çoazte, eta bil çaçue ahal duçuen toquian, eta çuen lanetic etzaitzuete batere gutitua içanen. Eta populua barraiatu cen Eguiptoco lur gucian lastoquetara. Lanetaco aitzindariec ere hersatzen cituzten, ciotelaric: Akaba çaçue çuen eguneco lana, aitzinean eguiten ohi cinduten beçala, lasto ematen çarotzuetenean. Eta Faraonençat populuaren gainean cirenec açotatu cituzten Israelgo semeen lanetaco aitzindariac, ciotelaric: Certaco ez atzo, ez egun ez duçue eguin lehen becembat adrailu? Eta ethorri ciren Israelgo semeen aitzindariac, eta Faraoni oihuz erraten cioten: Certaco hari çaizcote horrela çure cerbitzariei? Lastoric ez darocute ematen, eta adrailuac orobat manatzen darozquigute: huna çure muthilac non garen açotatuac, eta bidegabequi erabilia da çure populua. Hunec erran cioten: Alfer çaudete, eta horren gatic dioçue: Goacen, eta sacrificio eguin dioçogun Jaunari. Çoazte beraz, eta eguioçu lanari: lastoric etzaitzue emanen, eta bihurtuco duçue ohi becembat adrailu. Eta Israelgo semeen aitzindariec ikusten çuten gaizqui cirela, errana citzaioetenaz gueroz: Etzaitzue egun bakotchecotzat adrailuetaric batere gutitua içanen. Eta Faraonen ganic atheratzen cirelaric, buruz-buru eguin cituzten Moise eta Aaron, berce aldetic, hequien beguira çaudenac: Eta erran cioten: Jaunac ikus eta erabac beça, ceren usain tcharretan eçarri baicaituçue Faraonen aitzinean gu eta haren cerbitzariac, eta ezpata escura eman dioçuelacotz gure bilceco. Eta Moise itzuli cen Jaunaren alderat, eta erran çuen: Jauna, cetaco atsecabeztatu duçu populu hau? certara igorri nauçu ni? Ecen Faraonen aitzinera aguertu naicenaz gueroztic, çure icenean minçatzera, atsecabe eman dio çure populuari: eta çuc ez dituçu atheratu. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Orai ikusico duçu cer eguitera nohan Faraoni: ecen escu hazcarrac utzaracico dioizqui, eta bere lurretic escu indardunera emanen ditu. Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric: Ni naiz Jauna, Abrahami, Isaaqui eta Jacobi aguertu natzaiotena, Jainco guciz-ahaldua beçala: eta Adonai ene icena ez diotet eçagutaraci. Eta hequiequin batasun eguin içan dut, hequiei ematecotzat Canaango lurra, beren erromeriaco lurra, ceinetan arrotz beçala egon içan baitira. Ençun dut nic Israelgo semeen auhena, ceinetaz hestutu baitituzte Eguiptoarrec: eta orhoitu naiz ene patuaz. Aria hortaz erroçute Israelgo semeei: Ni naiz Jauna, Eguiptoarren presondeguitic atheratuco, eta gathibutasunari itzurico çaituztedana, eta ene besoaren hazcarraz eta erabaquien handiaz berrerosiren çaituztedana. Eta hartuco çaituztet ene populutzat, eta içanen naiz çuen Jaincoa: eta jaquinen duçue ni naicela çuen Jainco Jauna Eguiptoarren presondeguitic athera çaituztedana, Eta sarthuco çaituztet lur hartan, ceinaren gainean besoa alchatu baitut haren emateco Abrahami, Isaaqui eta Jacobi, eta hura emanen darotzuet goratzera, nic Jaunac. Moisec beraz guciac kondatu ciozcaten Israelgo semeei: hauquiec etzuten onhetsi, beren gogoco hesturaren eta hunen gogorraren ariaz. Eta Jauna minçatu citzaioen Moisi, cioelaric: Aguer çaite eta minça Faraon Eguiptoco erregueri, bere lurretic utz ditzan Israelgo semeac. Moisec ihardetsi çuen Jaunaren aitzinean: Huna non Israelgo semeec ez nauten ençuten: eta nola ençunen nau. Faraonec, ni guciz ezpainac ebaqui gabeac ditudana? Eta Jauna minçatu citzaioten Moisi eta Aaroni, eta manu eguin cioten goan citecen Israelgo semeen gana, eta Faraon Eguiptoco erregueren gana, Israelgo semeac ilkiarazteco Eguiptoco lurretic. Hauquiec dira etchetaco buruçaguiac, familiaca: Israelen seme çaharren Errubenen semeac: Henoc eta Phalu, Helion eta Carmi: Horra Errubenenganicaco adarrac. Simeonen semeac: Jamuel, eta Jamin, eta Ahod, eta Jaquin, eta Sohar, eta Saul, cananear emazte baten semea: horra Simeonen umeac. Eta hauquiec dira Lebiren semeen icenac eta ondoregoen buruac: Jerson, eta Caath eta Merari. Bada Lebiren bicico urtheac içan ciren seietan hogoi eta hamaçazpi. Jersonen semeac: Lobni eta Semei ondorego buruac. Caathen semeac: Amram eta Isaar, eta Hebron eta Ociel. Caathen bicico urtheac ere içan ciren seietan hogoi eta hamar. Merarien semeac: Moholi eta Musi: horiec dira Lebirenganicaco ethorquiac familiaca. Bada Amramec emaztetzat hartu çuen Jocabed, bere cusi lehena, ceinac eman baitziozcan Aaron eta Moise. Amramen bicico urtheac içan ciren seietan hogoi eta hamaçazpi. Isaarren semeac ere: Core, eta Nepheg, eta Cecri. Ocielen semeac ere: Misael, eta Elisaphan eta Sethri. Bada, Aaronec emaztetzat hartu çuen Eliçabeth Aminadaben alaba, Nahasonen arreba, ceinac eman baitziozcan Nadab, eta Abiu, eta Eleaçar, eta Ithamar. Coeeen semeac ere: Aser eta Elcana, eta Abiafaph: horra Coretarren iraulguiac. Bada, Eleaçar, Aaronen semeac emaztetzat hartu çuen Phutielen alabetaric: ceinac eman baitzioen Phinees; horra Lebitarren familietaco buruçaguiac beren iraulguien arabera. Aaron eta Moise dira Jaunac manatu cituenac, Eguiptoco lurretic eramateco Israelgo semeac cein bere andanetan. Honec dira Eguiptoco erregue Faraoni minçatzen direnac, Israelgo semeac Eguiptotic eramateco, Moise eta Aaron dira, Jauna Moisi minçatu cen egunean, Eguiptoco lurrean. Eta Moisi minçatu cen Jauna, cioelaric: Nic Jaunac: erroçotzu Faraoni nic çuri erraten darozquitzudan guciac. Eta Moisec erran çuen Jaunaren aitzinean: Huna non naicen ezpain ebaquigabe bat, nola ençunen nau Faraonec? Eta Jaunac erran cioen Moisi: Huna non eçarri çaitudan Faraonen Jainco: eta çure anaia Aaron içanen da çure profeta. Çuc hari erranen diozcatzu nic çuri manatu guciac: eta hura minçatuco da Faraoni, utz ditzan bere lurretic Israelgo semeac. Bainan nic gogortuco dut haren bihotza, eta bat-bercearen gainzca eguinen ditut ene sendagailac eta ikuscariac Eguiptoco lurrean. Eta Faraonec etzaituztete ençunen: eta hedatuco dut ene besoa Eguiptoaren gainera, eta atheratuco ditut Eguiptoco lurretic erabaqui gogorrenez ene armada eta populua, Israelgo semeac. Eta Eguiptoarrec jaquinen dute ni naicela Jauna, ene escua hedatu dudana Eguiptoaren gainera, eta hequien erditic Israelgo semeac atheratu ditudana. Moisec beraz eta Aaronec nola manatu baitzuen Jauna, hala eguin çuten. Bada Moisec lau hogoi urthe cituen eta Aaronec lau hogoi eta hirur Faraoni minçatu cirenean. Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni: Faraonec erranen darotzuetenean: Erakuts diaztatzue seinaleac, çuc, Moise, erroçu Aaroni: Har çaçu çure cigorra, eta arthicaçu Faraonen aitzinean, eta cigorra sugue bilhacatuco da. Moise eta Aaron goan ciren beraz Faraonen aitzinera, eta eguin çuten Jaunac manatu içan cioten beçala; eta Aaronec hartu çuen cigorra Faraonen eta haren cerbitzarien aitzinean, eta sugue bilhacatu cen. Bainan Faraonec deithu cituen bere jaquinac eta sorguinqueria eguileec: eta hauquiec ere orobat eguin çuten Eguiptoco sorguinqueria eta jaquitate ixilen bidez. Arthiqui cituzten beren cigorrac, ceinac sugue bilhacatu baitziren: bainan Aaronen cigorrac hequienac iretsi cituen. Eta Faraonen bihotza gogortu cen, eta etzituen ençun, Jaunac manatu içan çuen beçala. Bada, Jaunac erran cioen Moisi: Dorphetua da Faraonen bihotza, ez du populua goatera utzi nahi. Çoaci goicetic haren gana: hara non atheraco den urera: eta egonen çare haren bidean hibaia bazterrean: eta escuan har çaçu sugue bilhacatu içan den cigorra. Eta erranen dioçu Faraoni: Hebrearren Jainco Jaunac igorri nau çu gana, dioelaric: Utzac ene populua, mortuan niri sacrificio eguitera; eta orai arteo ez duc nahi içan ençun. Hau dio beraz Jaunac: Huntaric jaquinen duc Jauna naicela: huna non joco dudan escuan dudan cigorraz hibaieco ura, eta odoletara bihurturen da. Eta hibaiean diren arrainac ere hilen dira eta urac ustelduco, eta hibaieco uretic edanen duten Eguiptoarrac erituco dira. Jaunac erran ere cioen Moisi: Erroçu Aaroni: Har çaçu çure cigorra, eta heda çaçu çure escua Eguiptoco uren gainera, eta hequien hibai, lats, aincira eta ur-mael gucien gainera, odoletara bihur ditecen: eta odola içan bedi Eguiptoco lur gucian, hala çurezco uncietan nola harrizcoetan. Eta Moisec eta Aaronec eguin çuten Jaunac manatu beçala: eta cigorra goitituric, Aaronec Faraonen eta haren cerbitzarien aitzinean jo çuen hibaieco ura, ceina odol bilhacatu baitzen. Eta hibaiean ciren arrainac hil içan ciren: eta hibaia usteldu cen; eta Eguiptoarrec ecin edan ceçaqueten hibaieco uretic, eta odola cen Eguiptoco lur gucian. Eguiptoco sorguinqueria eguileec orobat eguin çuten beren gaizquinqueriez eta Faraonen bihotza gogortu cen, eta etzituen ençun Jaunac manatu içan çuen beçala. Eta urrundu cen, eta sarthu bere etchera, eta aldi hartan ere etzioen bere bihotzari amorric eraguin. Bada, Eguiptoar guciec cilhoac eguin cituzten hibai inguruetan uraren edateco; ecen etzeçaqueten edan hibaieco uretic. Eta çazpi egun bethe citen, Jaunac hibaia joz gueroztic. Jaunac erran cioen berriz Moisi: Sar çaite Faraonen gana, eta erroçu: Hau dio Jaunac. Utzac ene populua goatera, niri sacrificio bat eguin deçadan. Bainan ez badituc utzi nahi, hire eremu guciac betheco ditiat iguelez. Eta hibaia iguelez iraquituco da: eta iguelac goiti atheratuco dira, sarthuco dira hire etchean, eta hire etzateco guelan, eta hire ohean, eta hire cerbitzarien etcheetan, eta hire populuaren baithan, eta hire labeetan, eta hire jatecoen ondarretan: Eta iguelac sarthuco dira hire gana eta hire populuaren gana, eta hire cerbitzarien gana. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Erroçu Aaroni: Heda çaçu çure escua hibaiera eta latsetara eta ainciretara, eta ilki çatzu iguelac Eguiptoco lurraren gainera. Eta Aaronec escua hedatu çuen Eguiptoco uren gainera, eta iguelac igan ciren eta Eguiptoco lurra estali çuten. Eta sorguinqueria eguileec orobat eguin çuten beren gaizquinqueriez, eta iguelac iganaraci cituzten Eguiptoco lurraren gainera. Bada Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Othoitz çaçue Jauna iguelac ken detzan ni ganic eta ene populua ganic: eta populua utzico dut Jaunari sacrificio eguitera. Eta Moisec ihardetsi cioen Faraoni: Berez diçadaçu eguna ceinetan othoitz eguinen baitut çuretzat, eta çure cerbitzari eta çure populuarençat, iguelac urrun diten çutaric, eta çure etchetic, eta çure cerbitzarietaric eta çure populutic: eta hibaiean baicic ez ditecen gueldi. Hunec ihardetsi çuen: Bihar. Eta Moisec erran cioen: Çuc galdatua eguinen dut, jaquin deçaçun ez dela gure Jainco Jauna beçalacoric. Eta iguelec guibel eguinen dute çu ganic, eta çure etchetic, eta çure cerbitzarien eta çure populuaren ganic: eta bakarric gueldituco dira hibaiean. Beraz Moise eta Aaron ilki ciren Faraonen ganic: eta Jaunari oihu eguin çuen Moisec Faraoni iguelen gainean eguin cioen aguinça gatic. Eta Jaunac eguin içan çuen Moisen hitzaren arabera: eta etcheetaco, hirietaco eta bazterretaco iguelac hil içan ciren. Eta bildu cituzten ikaragarrico metetan, eta lurra usteldu cen. Bainan Faraonec ikusiric gogoa emana citzaioela, dorphetu çuen bere bihotza, eta Moise eta Aaron etzituen ençun, Jaunac manatu çuen beçala. Eta Moisi erran cioen Jaunac: Erroçu Aaroni: Heda çaçu çure cigorra eta jo çaçu lurreco herrautsa: eta ulitchaz bethe bedi Eguiptoco lurra oro. Eta hala eguin çuten. Eta Aaronec hedatu çuen escua, cigorra çaducalaric: eta jo çuen lurreco herrautsa, eta ulitchac jarri ciren guiçonetan eta aciendetan: lurreco herrauts gucia ulitcha bilhacatu cen Eguiptoco lur gucian. Eta sorguinqueria eguileac orobat abiatu ciren ulitchac atheraraci beharrez, eta ecin eguin içan çuten: eta ulitchac lothuac ciren hala guiçonetan nola aciendetan. Eta sorguinqueria eguileec erran cioten Faraoni: Jaincoaren erhia hemen da: bainan Faraonen bihotza gogortu cen, eta Jaunac manatua cen beçala etzituen ençun. Jaunac berriz erran cioen Moisi: Jaiqui çaite argui-cirrintatic, eta çaudeci Faraonen bidean: ecen urera ilkico da, eta erroçu: Hau dio Jaunac: Populua utzac niri sacrificio baten eguitera. Baldinetaria uzten ez baduc, huna non igorrico dudan hitara, eta hire cerbitzari, eta hire populu, eta hire etcheetara cer-nahi uli: eta uli mota guciez betheco dira Eguiptoarren etcheac, eta hequiec içanen diren lurra oro. Eta egun hartan miresteco gauça eguinen diat Jefengo lurrean, ceinetan baita ene populua, han uliric içanen ez baita: eta jaquin deçacan ni naicela Jauna lurraren erdian. Eta cedarri bat eçarrico diat ene populuaren eta hire populuaren artean: bihar içanen da sendagaila hori. Eta Jaunac hala eguin çuen. Eta uliqueta gaixtoena ethorri cen Faraonen eta haren cerbitzarien etcheetara, eta Eguiptoco lur gucira: eta uli molde hortaz lurra usteldua içan cen. Eta Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Çoazte eta çuen Jaincoari sacrifica çaçue lur huntan. Eta Moisec ihardetsi cioen: Ez daite hola eguin: ecen Eguiptoarrençat icigarri dira guc imolatzen ditugunac; Eguiptoarrec adoratzen dituztenac hilcen baditugu beguien aitzinean, harrica phorrocaturen gaituzte. Hirur egunen bidean sarthuco gare mortuan: eta sacrificatuco diogu gure Jainco Jaunari, manatu darocun beçala. Eta Faraonec erran çuen: Utzico çaituztet çuen Jainco Jaunari mortuan sacrificatzera: ez ordean goan urrunago, othoitz eguiçue enetzat. Eta Moisec ihardetsi cioen: Çure ganic ilki-eta, othoitz eguinen diot Jaunari: eta bihar uliac guibel eguinen du Faraonen ganic, eta haren cerbitzarietaric, eta haren populutic: bainan ez engana guehiago, populua ez uzteco Jaunari sacrificatzera. Eta Faraonen ganic ilkiric; Moisec othoitz eguin cioen Jaunari. Jaunac onhetsi çuen haren hitza, eta uliac kendu cituen Faraonen ganic, eta haren cerbitzarietaric, eta haren populutic: bat bakarra ere etzen guelditu. Bainan Faraonec dorphetu çuen bere bihotza, hala non aldi hartan ere ez baitzuen utzi populua. Bada Jaunac Moisi erran cioen: Aguer çaite Faraonen aitzinera, eta erroçu: Hau dio Hebrearren Jainco Jaunac: Utzac populua sacrificatzera niri. Baldinetaria oraino ukora eguiten baduc eta atchiquitzen badituc, Huna non ene escua içanen den hire landen gainean: eta içurrite latz bat hire çaldi, eta asto, eta camelu, eta idi eta ardien gainean. Eta miresgarri dena eguinen du Jaunac Israelen içancen eta Eguiptoarren içancen artean, Israelen semeenac direnetaric ez baita deusere galduco. Eta Jaunac ordua bereci du, dioelaric: Jaunac bihar obratuco du hitz hori lurraren gainean. Jaunac beraz hitz hori obratu çuen biharamunean: eta Eguiptoarren abere guciac hil ciren; eta bat bakarra ere ez Israelgo semeen abereetaric. Eta Faraonec igorri içan çuen ikustera: bainan Israelenac cirenetaric etzen batere hilic. Eta dorphetu cen Faraonen bihotza eta etzuen utzi populua goatera. Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni: Escuac bethe çatzue suteguico hautsetic, eta Moisec hura arthic beça cerura Faraonen aitzinean. Eta herrautsa hel bedi Eguiptoco lur gucira: ecen çauriac eta trumpilo hancen direnac eguinen dira guiçonetan eta aciendetan Eguiptoco lur gucian. Eta hartu çuten suteguico hautsetic, eta eman ciren Faraonen aitzinean, eta Moisec hautsa arthiqui çuen cerura: eta çauriac eta trumpilo hancen cirenac eguin ciren guiçonetan eta aciendetan. Eta sorguinqueria eguileac ecin aguertu ciren Moisen aitzinera hequietan ciren çauriac gatic, eta Eguiptoco lur gucian. Eta Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta hunec etzituen ençun, Jaunac Moisi erran içan cioen beçala. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Goicic jaiqui çaite, eta Faraonen aitzinean eman, eta erranen dioçu: Han dio Hebrearren Jainco Jaunac: Utzac ene populua niri sacrificatzera. Ecen aldi huntan ene çauriac oro igorriren ditut hire bihotzaren gainera, eta hire cerbitzari, eta hire populuaren gainera: jaquin deçacan ene iduricoric ez dela lur gucian. Ecen orai escua hedatzen dudalaric, içurriz joco haut hi eta hire populua ere, eta lurretic eceztaturen haiz. Ceren-eta hi eçarri içan baihaut, ene indarra aguer dadiençat hire gainean, eta ene icena lur gucian aipha dadiençat. Iduquitzen duc oraino ene populua, eta ez duc utzi nahi goatera? Huna non bihar, oren huntan berean erorraracico dudan harri-abar bat gaitza, nolacoric Eguiptoan içan ez baita, Eguiptoa Eguipto denetic egungo eguna artean. Igor çac beraz orai berean hire acienden eta campoan ditucan gucien bilcera: ecen guiçon eta acienda, eta campoan atzemanac içanen diren guciac, landetaric bildu-gabe, harria erorico çaiote gainera, eta hilen dira. Faraonen cerbitzarietaric Jaunaren hitzaren beldur içan cenac etcheetara ihes eguinaraci cioten bere sehi eta aciendei: Bainan Jaunaren hitzaz arduraric eguin etzuenac, utzi cituen bere sehiac eta aciendac bazterretan. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Heda çaçu escua cerura, Eguipto gucian harria eror dadien guiçonen gainera, eta acienden gainera, eta Eguiptoco lurrean den bazterretaco belhar guciaren gainera. Eta Moisec hedatu çuen cigorra cerura, eta Jaunac igorri cituen ihurçuriac, harria eta ximistac lurraren buru batetic bercera jotzen çutenac: eta Jaunac harri-abarra erorraraci çuen Eguiptoco lurraren gainera. Eta harria eta sua nahasteca bardin ekarriac ciren: eta halaco handitasunecoa içan cen, non hura beçalacoric ez baitzen Eguiptoco lur gucian aguertu jendaqui hura han jarria cenaz gueroztic. Eta harriac jo cituen Eguiptoco lur gucian campoetan ciren guciac, guiçonetaric aciendetaraino: eta harriac jo çuen bazterretaco belhar gucia, eta xehacatu çuen toquico çuhamu gucia. Bakarric Jefengo lurrean, non baitziren Israelgo semeac, harriric etzen erori. Eta Faraonec igorri çuen, eta deithu cituen Moise eta Aaron, erraten ciotelaric: Oraicoan ere eguin dut bekatu: Jauna çucena da: ni eta ene populua gare gaixtaguinac. Othoitz eguioçue Jaunari bara ditecen Jaincoaren ihurçuriac eta harria: çuec utz cetzatedançat goatera, eta hemen guehiago egon etzaiztecençat. Moisec ihardetsi cioen: Hiritic ilkico naicenean, hedatuco ditut escuac Jaunaren gana, eta gueldituco dira ihurçuriac, eta harriric ez da içanen, jaquin deçaçunçat lurra Jaunarena dela. Badaquit, bada, çu eta çure cerbitzariac etzaretera oraino Jainco Jaunaren beldur. Bada, lihoa eta garagarra dainatuac içan ciren, ceren garagarra ferdatzen hari baitzen eta lihoa hostatzen. Bainan oguia eta berce bihiac etziren galdu, berancorragoac cirelacotz. Atheraturic Faraon baitharic eta hiritic, Moisec hedatu çuen escua Jauna gana: eta guelditu ciren ihurçuriac eta harria, eta etzuen guehiago uriric eguin lurraren gainera. Bainan Faraonec ikustearequin uria, harria eta ihurçuriac baratu cirela, berhatu çuen bere bekatua: Eta dorphetu cen haren bihotza eta haren cerbitzariena ere bai, eta hainitz gogortu: eta etzituen Israelgo semeac utzi, Jaunac Moisen arartecoz manatu çuen beçala. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Aguer çaite Faraonen aitzinera: nic ecen gogortu dut haren bihotza eta haren cerbitzariena: ene sendagaila hauquiec haren gainean eguiteco ariaz, Eta kondatuco diozcatzute çure semeari eta çure ilobasoei cembat aldiz çafratu ditudan Eguiptoarrac, eta ene sendagailac eguin hequien gainean; eta jaquin deçaçuençat ni naicela Jauna. Moise eta Aaron sarthu ciren beraz Faraonen aitzinera, eta erran cioten: Hau dio Hebrearren Jainco Jaunac: Noiz arteo ez darotac amor eman nahico? utzac goatera ene populua niri sacrificio baten eguitera. Bainan gogor eguiten baduc, eta hura ez baduc utzi nahi, huna non bihar xartala sarraracico dudan hire eremuetan. Estalico du lurraren gaina, deusic aguerico ez den beçala, eta harriac utziac janen ditu: ecen iretsico ditu bazterretan heldu diren çuhamu guciac. Eta betheco dituzte hire etcheac, eta hire cerbitzarienac, eta Eguiptoar gucienac: hire aitec, ez arbasoac halacoric ez baitute ikusi lurrera sorthuz gueroztic egungo eguna arteo. Eta itzuli cen, eta goan Faraonen ganic. Bada, Faraonen cerbitzariec erran cioten erregueri: Noiz arteo jasanen dugu gaizbide hau? utzquitzu guiçon horiec beren Jainco Jaunari sacrificatzera: ez duçu ikusten Eguiptoa xahutzen hari dela? Eta berriz deithu cituzten Moise eta Aaron Faraonen gana, ceinac erran baitzioten: Çoazte, sacrifica çaçue çuen Jainco Jaunari: nor dira goatecoac? Moisec erran çuen: Goanen gare gure haurrequin eta guiçon-çaharrequin, semeequin eta alabequin, ardiequin eta idiequin: ecen gure Jainco Jaunaren besta-burua da. Eta Faraonec ihardetsi çuen: Holetan Jauna çuequin içan bedi; cer nic çuec eta çuen haurrac utzico çaituztedala! Nori çaio dudaco cimarku tzarrena derabilcaçuela gogoan? Ez da horrelacoric içanen, bainan çoazte guiçonac bakarric, eta sacrifica çaçue Jaunari: ecen hori da çuec galdeguiten duçuena. Eta ordu berean iratziac içan ciren Faraonen aitzinetic. Bainan Jaunac erran cioen Moisi: Heda çaçu çure escua xartala deitzeco, gainera igan dadien, eta irets deçan harriac utzi duen belhar gucia. Eta Moisec cigorra hedatu çuen Eguiptoco lurraren gainera, eta Jaunac igorri çuen egun hartan gucian eta ondoco gauean haice bat erretzen çuena: eta goiça ethorri cenean, haice beroac ekarri cituen xartalac, Ceinac igan baitziren Eguiptoco lur gucira: eta jarri ciren Eguiptoco bazter orotan hambateco metetan, non halacoric ez baitzen egundaino içatu, eta gueroan ere ez baita içanen. Eta estali çuten lurraren açal gucia, oro xahutzen cituztelaric. Belhar gucia iretsia içan cen beraz, eta harriac utzi cituen çuhaitzetaco fruitu guciac ere: eta deusere berderic etzen guelditu lurreco çuhaitz eta belharretan, Eguipto gucian. Horren gatic berehala Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Bekatu eguin dut çuen Jainco Jaunaren alderat eta çuen alderat. Bainan aldi huntan ere barka diçadaçue ene bekatua, eta othoitz eguioçue çuen Jainco Jaunari, içurri hori urrun deçan ni ganic. Moisec beraz, Faraonen aitzinetic ilkiric, othoitz eguin cioen Jaunari. Jaunac mendebaletic igorri çuen haice bat hazcarrenetaric, ceinac hartu baitzituen xartalac eta itsaso Gorrira arthiqui: eta hequietaric bakar bat ere etzen guelditu Eguiptoco bazter orotan. Eta Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta erreguec etzituen utzi Israelgo semeac. Bainan Jaunac erran cioen Moisi: heda çaçu escua cerura: eta ilhumbeac eguin beitez Eguiptoco lurrean hain lodiac non escuz uqui içan ahal baitequez. Eta Moisec hedatu çuen escua cerura: eta ilhumbe icigarriac eguin ciren hirur egunez Eguiptoco lur gucian. Eta nihorc etzuen ikusi bere anaia, eta nihor etzen higuitu çagoen toquitic: bainan argui cen Israelgo semeec egoitza eguiten çuten lekuetan. Eta Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Çoazte, sacrifica çaçue Jaunari: bakarric çuen ardiac eta idiac gueldi beitez; çuen haurrac ere goan beitez çuequin. Moisec ihardetsi çuen: Emanen darozquigutzu bitimac eta holocaustac, gure Jainco Jaunari escainceco. Gure arthalde guciac ethorrico dira gurequin: hequietaric ez da aztaparreco behatz bat ere gueldituco; premia dira gure Jainco Jaunari bihurcen çaizcon ohoretaco: bereciqui ez daquigunean cer den behar imolatu, lekura berera hel gaitecen artean. Bada Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta goatera etzituen utzi nahi içan. Eta Faraonec erran cioen Moisi: Habil ene ganic, eta beguira hadi guehiago aguercetic ene beguien aitzinera: ecen aguertuco haicen egunean, hilen haiz. Moisec ihardetsi çuen: Biz erran duçun beçala, ez dut guehiago çure beguithartea ikusico. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Içurri batez oraino joco ditut Faraon eta Eguiptoa, eta guero utzico çaituzte, eta goatera hersatuco. Erroçu beraz populu guciari, guiçonac galda diotzola bere adisquideari, eta emaztequiac bere hauçoari, urhezco eta cilharrezco unciac. Bada Jaunac gracia emanen dio bere populuari Eguiptoarren aitzinean. Eta Moise hainitz guiçon handia içan cen Eguiptoco lurrean, Faraonen cerbitzarien aitzinean eta populu guciaren aitzinean. Eta erran çuen: Hau dio Jaunac: Gauaren erdian sarthuco naiz Eguiptoan: Eta Eguiptoarren lurrean hilen da lehen-sorthu gucia, Faraonen seme çaharren, haren tronuaren gainean jarcen denetic hasiric, ihara harriaren itzulcen hari den nescatoaren seme çaharreneraino, eta abereetaco ume lehen-sorthu guciac. Eta deihadar handi bat jaucico da Eguiptoco lur gucian, halacoric aitzinean ez baita içan, eta gueroan ere ez içanen. Bainan Israelgo semeen baithan guiçonetic aciendaraino, xakur batec ere ez du incirina bat eguinen, jaquin deçaçuençat nolaco miraculuz Jaunac berezten duen Israel Eguiptoarretaric. Eta çure cerbitzari horiec oro jautsico dira ni gana, eta adoratuco naute, diotelaric: Ilki çaite çu eta çure azpico den populu gucia; eta guero ilkico gare. Eta Moise athera cen Faraonen ganic hasarre handitan. Bada Jaunac erran cioen Moisi: Faraonec etzaituztete ençunen, sendagaila hainitz eguin ditecen Eguiptoco lurrean. Bada Moisec eta Aaronec eguin cituzten iscribatuac diren ikuscari guciac, Faraonen aitzinean. Bainan Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta bere lurretic etzituen utzi Israelgo semeac. Jaunac erran cioten berriz Moisi eta Aaroni Eguiptoco lurrean: Hilabethe hau içanen da çuençat hilabetheen hastea, eta urtheco hilabetheetan lehembicicoa. Minça çaizte Israelgo semeen bilku guciari, eta erroçuete: Hilabethe huntaco hamargarren egunean norcberac har beça bildots bat familia eta etche arauca. Bainan hain guti badira etche batean, non ez baitirateque asqui bildotsaren jateco, etchearen aldeco hauçoa deith beçate, bildotsaren jateco asqui ditaqueen molchoaren arabera. Bada, bildotsa içanen da nothagabea, orotsa, eta urthecoa: molde berean hartuco duçue pittica bat. Eta beguiratuco duçue hilabethe huntaco hamalaugarren eguna arteo: eta Israelgo semeen oste guciac hura hilen du arratsean. Eta hartuco dute haren odoletic, eta eçarrico dute jaten duten etcheetaco bi athe-habeetan eta athaburuetan. Eta janen dituzte haraguiac suan erreric, eta ogui airisac letchura basequin. Eta hartaric ez duçue deusere janen gordinic, ez-etare urean egosiric, bainan bakarric suan erreric: janen duçue burua bere çango eta sabelequin. Eta hartaric ez da batere gueldituco biharamuneco; ondarric balin bada suan erreco duçue. Huna nola janen duçuen hura: Çuen guerriac tincatuco dituçue, eta oinetacoac jaunciac içanen dituçue, makilac escuetan dituçuelaric, eta herresacan janen duçue, ecen Jaunaren Bazcoa da, erran nahi da, iragaitza. Eta gau hartan iraganen naiz Eguiptoco lurra gaindi, eta joco dut Eguiptoco lurrean lehen-sorthu gucia guiçonetic aciendaraino: eta ene erabaquiac emanen ditut Eguiptoco jainco gucien gainean, nic Jaunac. Eta odola içanen da seinalea cein etchetan içanen çareten: eta ikusico dut odola, eta iraganen çaituztet, eta içurria ez da çuen xahutzera ethorrico, joco dudanean Eguiptoco lurra. Egun hura ordean iduquico duçue orhoitpenetan: eta hura besta-buru atheraco dioçue Jaunari, bestatuz bethi eta bethi guiça-mende gucietan. Çazpi egunez janen duçue ogui airisa: eta lehen egunetic ez da alchagarriric içanen çuen etcheetan: edoceinec, lehembicico egunetic çazpigarren eguneraino, jaten badu ogui alchatua, haina galduco da Israeldic. Lehembicico eguna içanen da saindu eta besta-buru, eta çazpigarrena besta beraz ohoratzecoa: egun hequietan ez duçue eguinen deusere lanic, janari dagoquionaz landan. Eta beguiratuco duçue ogui airisen besta: ecen egun hartan berean eramanen dut çuen armada Eguiptoco lurretic, eta egun hura beguiratuco duçue, bethi eta bethi bestatuz çuen guiça-mendeetan. Lehembicico hilabethean, hilabetheco hamalaugarren egunean ilhuncean, abiatuco çarete ogui airisaren jaten, hilabethe bereco hogoi eta batgarren eguneco ilhuncea arteo. Çazpi egunez ez da alchagarriric aurkituco çuen etcheetan: ogui alchatua janen duena, haina galduco da Israelgo bilkutic, içan dadien, nahiz arrotzetaric, nahiz toquico jendeetaric. Ez duçue deusere janen alchaturic: çuen egoitza gucietan airisa janen duçue. Bada Moisec deithu cituen Israelgo semeetaco çahar guciac, eta erran cioeten: Çoazte bildots baten harcera çuen familia bakotcheco, eta Bazcoa imola çaçue. Hisopo ahurtara bat athelaseco odolean gorri çaçue, eta hartaz busti athaburua eta bi habeac: çuetaric nihor ez bedi ilki athetic campora goiça arteo. Ecen iraganen da Jauna Eguiptoarrac jotzen dituela: eta ikusico duenean odola athaburuetan, eta bi athe-habeetan, etche-sarcea iraganen du, eta joilea ez du utzico sarcera çuen etcheetara eta çuei bidegabe eguitera. Hitz hau beguira çaçu çuretzat eta çure semeençat legue çucen bat beçala bethi eta bethiraino. Eta Jaunac aguindu beçala emanen darotzuen lurrean sartuac çareztequeenean, beguiratuco dituçue ceremonia horiec. Eta erranen darotzuetenean çuen haurrec: Cer da ceremonia hori? Ihardetsico dioçuete: Hori da Jaunaren iragaitzaco bitima, iragan cenean Israelgo semeen etcheen gainetic Eguipton, Eguiptoarrac jotzen cituelaric, eta gure etcheac libratzen. Orduan populua gurthuric adoran jarri cen. Israelgo semeac goan ciren eta eguin çuten Jaunac Moisi eta Aaroni manatu cioeten beçala. Bada, guerthatu cen gauaren erdian, Jaunac jo cituela lehen-sorthuac oro Eguiptoco lurrean, hasiric Faraonen seme çaharren, haren tronuan jarcen cenetic, preso çagoen emaztequi gathibuaren seme çaharreneraino, eta aciendetaco ume lehen-sorthu guciac. Eta Faraon gauaren erdian jaiqui cen, eta haren cerbitzariac ere, eta Eguipto gucia: eta marrasca handi bat jauci cen Eguiptoan: ecen etzen etcheric ceinetan hil bat etzana etzagoenic. Eta Faraonec gauaz deithuric Moise eta Aaron, erran cioeten: Jaiqui çaizte eta ilki ene populuaren artetic, çuec eta Israelgo semeac: çoazte, eta Jaunari imola çoçue çuen erranaren arabera. Har çatzue çuen ardiac eta abereac galdatu duçuen beçala, eta goatean benedica neçaçue. Eta Eguiptoarrec populua hersatzen çuten beren lurretic laster atheratzera, cioetelaric: Guciac hilen gare. Populuac hartu çuen beraz irin bustia alchatu-gabean: eta capetan lothuric, bizcarrera eman çuen. Eta Israelgo semeec eguin çuten Moisec manatu beçala, eta Eguiptoarrei galdeguin ciotzaten urhezco eta cilharrezco unciac, eta soineco hainitz. Bada, Jaunac populuari gracia eman cioen Eguiptoarren aitzinean maileguz eman ceçatençat hari: eta biluci cituzten Eguiptoarrac. Eta Israelgo semeac Erramesetic abiatu ciren Socothera, sei ehun mila guiçon oinezcoren ingurua, haurrac kondatu gabe. Eta ecin-kondatuzco nahas-mahaseco jende oste bat igan cen hequiequin, ardiac eta idiac eta asco acienda motetaco meta bat gaitza. Eta erre çuten Eguiptotic hartu çuten irin orhatua, eta eguin cituzten hautspeco ophil airisac: ecen etzituzten alcharaci ahal içan Eguiptoarrec ilkitzera hersatzen cituztelacotz, eta epheric batere etzioetelacotz eman nahi: eta etzituzten utzi jatecoric batere xuxencera. Bada, Israelgo semeac Eguiptoan egon içan ciren urtheac, lau ehun eta hogoi eta hamar ciren. Urthe hequiec bethe ondoan, egun berean Jaunaren armada gucia ilki cen Eguiptoco lurretic. Gau hura Jaunari da consecratua, ceinetan Israelgo semeac ilki baitzituen Eguiptoco lurretic: hura beguiratu behar dute guciec ondocoen-ondoco. Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni: Hori da Bazco-besta: Arrotzac ez du Bazcotic jan behar. Bainan gathibu erosia ingurebaquia içanen da, eta haletan janen du. Bainan arrotzac eta sariçaleac ez dute hartaric janen. Bildotsa janen da etche batean, eta ez duçue haren haraguietaric campora eramanen, ez-eta haren heçurric hautsiren. Israelgo semeen balderna guciac eguinen du hori. Bainan arrotz cembaitec çuen baldernaco sarthu nahi badu, eta Jaunaren Bazcoa eguin, ingurebaqui bedi lehenic harequilaco guiçonqui gucia, eta orduan besta celebratuco du, eta içanen da lekuco umea beçala: bainan ingurebaquia içan ez denic balin bada norbait, harec Bazcotic ez du janen. Legue bera içanen da lekuco umearençat eta çuen artean arrotz ibilico denarençat. Eta Israelgo seme guciec eguin çuten Jaunac Moisi eta Aaroni manatu cioeten beçala. Eta egun hartan berean Jaunac andanaca ilkiaraci cituen Israelgo semeac Eguiptoco lurretic. Eta Moisi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric: Niri consecra diaztatzu Israelgo semeetan amaren sabela lehembicicoric idequico duten guciac, nahiz guiçonetan, nahiz abereetan: ecen oro eneac dira. Eta Moisec erran cioen populuari: Orhoit bequiçue egun hau ceinetan ilki baitzarete Eguiptotic eta gathibutasuneco etchetic, ceren Jaunac escu hazcarraz atheratu baitzaituzte leku hortaric: ez deçaçuen jan ogui alchatua. Egun ilkitzen çarete fruitu berrietaco hilabethean. Eta, oi Israel, Jaunac sarraracico çaituenean Cananearraren, Hethearraren, Amorhearraren, Hebearraren eta Jebusearraren lurrean, ceina çuri emanen darotzula cin eguin baitu çure aitei, esnea eta eztia darioen lurra, hilabethe hunetan celebratuco duçu ohitza sacratu hau. Çazpi egunez janen duçu ogui airisa: eta çazpigarren egunean içanen da Jaunaren besta-burua. Ogui airisa janen duçu çazpi egunez: eta deusere alchatua denic ez da aguerico çure etchean, ez-etare çure eremuetan. Eta kondatuco dioçu çure semeari egun hartan, dioçularic: Hau da Jaunac niri eguin darotana, Eguiptotic ilki naicenean. Eta hau içanen da seinale bat beçala çure escuan, eta orhoitpen bat beçala çure beguien aitzinean; eta Jaunaren leguea içan dadiençat bethi çure ahoan, ecen escu hazcarraz Eguiptotic ilki çaitu Jaunac. Erran den beçalaco besta hau beguiratuco duçu urthetic urthera, ordu berecian. Eta, noiz-eta-ere Jaunac sarraracico baitzaitu Cananearraren lurrean, çuri eta çure aitei cin eguin içan dioten beçala, eta hura emanen baitarotzu, Jaunarençat berecico duçu amaren sabela idequitzen duen gucia eta aciendaren lehen-sorthua: Jaunari consecratuco dioçu içanen duçun ordosqui gucia. Astoaren lehen-sorthua trucatuco duçu ardira: eta berrerosten ez baduçu, hilen duçu. Ordean dirutan berrerosico duçu çure semeetaricaco guiçonaren lehen-sorthua. Eta guerora çure semeac galde eguinen darotzunean, dioelaric: Cer da hori? ihardetsico dioçu: Bere escuaren hazcarraz Jaunac athera gaitu Eguiptoco lurretic, gathibutasuneco etchetic. Ecen Faraon gogortua çagoenean, eta ez guintuenean goatera utzi nahi, Jaunac hil cituen Eguiptoco lurrean lehen-sorthu guciac guiçonaren lehen-sorthutic acienden lehen-sorthuraino: hargatic imolatzen diot Jaunari sabela idequitzen duen ordosqui gucia, eta berrerosten ene semeen lehen-sorthuac oro. Hau içanen da beraz seinale bat beçala çure escuan, eta dilindan dagoen cerbait beçala orhoitzapenetan çure beguien aitzinean: ceren bere escuaren hazcarraz Jaunac ihardoqui gaituen Eguiptotic. Bada, Faraonec populua igorri çuenean, Jaunac etzituen eraman hauço diren Filistindarren lurreraco bidetic: beldurrez-eta guerla ikusten baçuten beren contra alchatzen, urriqui çaquioeten eta guibelerat bihur Eguiptora. Bainan inguruan eraman cituen mortuco bide, itsaso Gorriaren aldean denetic: eta Israelgo semeac harmaturic igan ciren Eguiptoco lurretic. Eta Moisec berequin eraman cituen Josepen heçurrac, ceren Josepec cin eguinaraci cioeten Israelgo semeei, erraten ciotelaric: Jaincoa ikustera ethorrico çaitzue, eramazquitzue hemendic ene heçurrac çuequin. Eta Socothetic abiaturic campatu ciren Ethamen, mortuco azquen muguetan. Bada Jauna beguien aitzinean cihoan bidearen erakusteco, egunaz hedoiezco habe batean, eta gauaz suzco habean: bide-emaile içan çadiençat gauaz eta egunaz. Behinere populuaren aitzinetic etzen escastu egunaz hedoiezco habea, eta suzcoa gauaz. Bada Jauna Moisi minçatu cen, erraten cioelaric: Minça çaquitzote Israelgo semeei: Itzuliric, campa beitez Phihahirotheco aurkinçan, ceina baita Magdalumen eta itsasoaren artean, Beelsephonen parrean: haren aitzinean eçarrico dituçu campac itsas-heguian. Eta Faraonec erranen du Israelgo semeez: Hestutuac dira lurrean, mortuac hersi ditu. Eta gogortuco dut haren bihotza, eta hequien ondotic emanen da: eta ospatua içanen naiz Faraon gatic eta haren armada gucia gatic, Eguiptoarrec jaquin deçaten ni naicela Jauna. Eta Israeldarrec hala eguin çuten. Eta Eguiptoco erregueri erran cioten ihes eguin çuela populuac: eta Faraonen bihotza eta haren cerbitzariena gambiatua içan cen populuaren gainean, eta erran çuten: Cer eguin nahi içan dugu Israel uzteaz, ez gaitzan guehiago cerbitza? Çaldiac uztarraraci ciozquien beraz bere orga-lasterrari, eta bere populu gucia hartu çuen berequin. Eta hartu cituen sei ehun orga-laster hautatu, eta Eguiptoan ciren orga-laster guciac: eta bere armada gucico aitzindariac. Eta Jaunac gogortu çuen Faraon Eguiptoco erreguearen bihotza, eta Faraon eman cen Israelgo semeen ondotic: bainan goraticaco escuac ilkiaraciac ciren hauquiec. Eta nola Eguiptoarrac aitzinean cihoacinen hatzei jarraiquitzen baitziren, campetan atzeman cituzten itsas-heguian; Faraonen çaldieria eta orga-laster eta armada gucia Phihahirothen ciren Beelsephonen parrean. Eta Faraon hurbildua içan cenean, Israelgo semeac, beguiac alchatzearequin, ohartu ciren Eguiptoarrac guibelean cituztela; eta hainitz icitu ciren, eta deihadarca Jaunari eman ciren. Eta Moisi erran cioten: Ez othe cen hobiric Eguipton, horren gatic erakarri gaituçu mortuan hilcera: cer nahi içan duçu eguin gu Eguiptotic ilkiaraciric? Ez othe da hau Eguipton ematen guinarotzun solasa, erraten guinarotzunean: Urrun çaite gu ganic cerbitza detzagun Eguiptoarrac? ecen hainitzez cen hobe hequien cerbitzatzea, ecenez mortuan hilcea. Eta Moisec populuari erran cioen: Ez içan beldurric; çaudete, eta ikusatzue Jaunac egun eguinen dituen sendagaila handiac; ecen orai ikusten ditutzuen Eguiptoarrac, ez ditutzue egun-eta-bician guehiago ikusico. Jauna guducatuco da çuen alde, eta çuec, ixilic egonen çarete. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Certaco eguiten darotaçu oihu? Minça çaite Israelgo semeei abia ditecençat. Eta çuc, alcha çaçu çure cigorra, eta heda çaçu escua itsasoaren gainera eta berez çaçu hori Israelgo semeac idorrean ibil ditecen itsasoaren erdian. Eta nic gogorturen dut Eguiptoarren bihotza, arren-eta eman ditecen çuen ondotic; eta ospatua içanen naiz Faraonen baithan eta haren armada gucia baithan, eta haren orga-laster eta çaldierian. Eta Eguiptoarrec jaquinen dute ni naicela Jauna, ospatua içanen naicean Faraon baithan eta haren orga-laster eta çaldieriaren gainean. Eta Israelgo campen aitzinean cihoan Jaunaren ainguerua, alchaturic goan cen bequien guibelera; eta harequin orobat hedoiezco habea, aitzinac utziric, guibelera Jarri cen Eguiptoarren eta Israelgo campen artean; eta hedoia cen belça, eta arguitzen çuen gauaz, halaco moldez non armadac gau gucian elkarri ecin hurbil baitzitazqueen. Eta Moisec escua hedatu çuenean itsasoaren gainera, Jaunac urratu çuen hura haice borthitz eta erregarri gau gucia iraun çuen batez, eta itsasoa agortu çuen, eta ura bereci. Eta Israelgo semeac idorric sarthu ciren itsasoaren erdia gaindi; ecen ura harrasia beçala çagoen hequien escuinetic eta ezquerretic. Eta Eguiptoarrac jarraiquitzean sarthu ciren hequien ondotic, Faraonen çaldizco guciac, eta orga-lasterrac, eta çaldiac, itsasoaren erdira. Eta jadanic ethorria cen goiçaldeco beila, eta huna non Jaunac suzco eta hedoiezco habetic beguiraturic Eguiptoarren campei, hil çuen hequien armada. Eta uzcaili cituen orguetaco arrodac, eta osinera eramanac ciren. Eguiptoarrec erran çuten beraz: Israeli ihes eguiogun, ecen horien alde Jauna guducatzen da gure contra. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Heda çaçu escua itsasoaren gainera, arren-eta urac bihur ditecen Eguiptoarretara, horien orga eta çaldien gainera. Eta Moisec escua hedatu çuenean itsasoco aldera, ura argui-urratzean itzuli cen leheneco lekura; eta Eguiptoarrac ihes cihoacelaric, ura jauci citzaioten, eta Jaunac inguratu cituen uhinen erdian. Eta urec bihurturic estali cituzten Faraonen armada gucico orga eta çaldizcoac, jarraiquitzean itsasoan sarthu cirenac; eta hequietaric bat bakarra etzen guelditu. Bainan Israelgo semeac idorric goan ciren itsasoaren erdia barna, eta urac cituzten harrasitzat beçala escuinetic eta ezquerretic. Eta Jaunac egun hartan Israel atheratu çuen Eguiptoarren escuetaric. Eta Israelgo semeec ikusi cituzten Eguiptoarrac hilac itsas-bazterrean, eta hequien contra Jaunac hedatu çuen escu borthitza; eta populua eman cen Jaunaren beldurrean, eta sinheste hartu çuen Jauna baithan eta haren cerbitzari Moise baithan. Orduan Moisec cantatu çuen, eta Israelgo semeec harequin, cantu hau: Cantu eguin dioçogun Jaunari; ecen ospetsuqui goretsi du bere burua, çaldia eta gainecoa, biac itsasora arthiqui ditu. Jauna da ene indarra eta ene laudorioa, eta ene salbatzaile eguin da; hura da ene Jaincoa, eta ospatuco dut nic; ene aitaren Jaincoa da, eta goretsico dut nic. Jaunac iduri du guerlari guiçona, Ahalorotacoa da haren icena. Itsasora arthiqui ditu Faraonen orga-lasterrac eta haren armada; itsaso Gorrian ithoac içan dira haren aitzindari hautac. Tirainec estali dituzte, harri bat beçala jautsi dira ondora. Jauna, çure escuina ospatu da bere indarrean; Jauna, çure escuinac eho du etsaia. Eta çure ospearen handiaz lurreratu dituçu çuri jaçar-eguileac; igorri duçu çure hasarrea, eta iretsi ditu lastoa beçala. Eta çure suliaren hatsac molçatu ditu urac; baratu da çurrutan çohan uhina, tirainac molçatu dira itsaso-erdian. Etsaiac erran du: Joco dut ondotic, eta lothuco naiz, phartituco ditut buluzquinac, aseco da ene gogoa; atheratuco dut ene marrauça, ene escuac puscatuco ditu. Abiatu da çure hatsa, eta itsasoac estali ditu; itho dira beruna ur muthirietan beçala. Hazcarren artean cein da çure iduricoric, Jauna? nor da çure iduricoric, saindutasunez handi çarena, lazgarri eta laudagarri çarena, sendagaila harritzecoac eguiten ditutzuna? Hedatu duçu escua, eta lurrac iretsi ditu. Çure urricalpenean, içatu çare berrerosi duçun populuaren bidemaile; eta çure indarrean ekarri duçu çure egoitza saindura. Populuac igan dira, eta sumindu; oinhacea sarthu da Filistindarren bihotzetan. Orduan asaldatu dira Edomen buruçaguiac, ikarac hartu ditu Moaben hazcarrac, Canaandarra laztua guelditu da. Beldurra eta icialdura loth bequiozquite çure besoaren indarraren aitzinean; harri-mokorra beçala gueldi beitez, çure populua iragan arteo, Jauna, escura hartu içan duçun çure populu hau iragan dadien arteo. Sarraracico dituçu eta jarrico çure primançaco mendian, çuretzat eguin duçun egoitza guciz hazcarrean, Jauna; çure escuec gothortu duten sainduteguian, Jauna. Jauna erreguinatuco da bethi gucian, eta handic harat ere. Ecen itsasoan sarthu da Faraonen çaldia haren orga-laster eta çaldieria guciarequin; eta Jaunac gainera bihurtu diozquite itsasoco urac; bainan Israelgo semeac oinac idorric ibili dira haren erdian. Beraz Maria profetesac, Aaronen arrebac, escura hartu çuen gatamore bat; eta emaztequi guciac ilki ciren haren ondotic gatamoreequin eta cantari-andanetan. Lehembicicoric cantatzen çuen hunela: Cantu eguin dioçogun Jaunari; ecen ospetsuqui goretsi du bere burua, çaldia eta gainecoa biac itsasora arthiqui ditu. Moisec, bada, atheratu çuen itsaso Gorritic Israel, eta sarthu ciren Surreco mortuan; hirur egunez ibili ciren eremuan eta etzuten uric aurkitzen. Eta ethorri ciren Marara, bainan etzeçaqueten edan Maraco uretaric, karatsac cirelacotz; horren gatic eman cioen lekuari cihoaquioen icena, deitzen çuelaric Mara, erran nahi baita karastasuna. Eta populua marmaraz haritu cen Moisen contra, cioelaric: Cer edanen dugu? Bainan Moisec oihu eguin cioen Jaunari, ceinac erakutsi baitzinen egur bat, eta hura urera arthiqui çuenean, urac ezti bihurtu ciren. Han Jaincoac eman ciozcan manamendu eta erabaqui batzuec, eta bere frogapenean eçarri, Erraten cioelaric: Çure Jainco Jaunaren boça ençuten baduçu, eta haren beguietan çucen dena eguiten baduçu, eta haren manuac bethetzen badituçu, eta haren manamendu guciac beguiratzen, ez dut çure gainera igorrico Eguiptoari eman içan ditudan ahiduretaric batere; ecen ni naiz Jauna çure sendatzailea. Eta Israelgo semeac ethorri ciren Elimera, non baitziren hamabi ithurri, eta hirur hogoi eta hamar palmondo; eta campatu ciren uren aldean. Eta Israelgo semeen ostea oro, Elimetic abiaturic, ethorri cen, Eguiptoco lurretic atheratu eta bigarren hilabetheco hamaborzgarren eguneco, Sineco mortura, ceina baita Elimen eta Sinairen artean. Eta Israelgo semeen oste gucia erasian haritu cen eremuan Moisen eta Aaronen contra. Eta Israelgo semeec erran içan cioten: Oxala hil içan baguina Jaunaren escutic Eguiptoco lurrean, jarcen guinenean haraguizco duphinen aldean, eta oguiz asea guinduenean certaco erakarri gaituçue mortu huntara, guciac gosez hilaraztera? Bainan Jaunac erran cioen Moisi: Huna non erorraracico darotzuedan nic oguia cerutic; populua ilki bedi, eta bil beça egunean eguneco dina; froga deçadan hea ene bidean dabilan, ala ez. Bainan seigarren egunean iduc beçate ekarrico dutena, eta hura içan bedi egun bakotchean bilcen ohi çuten beçalaco bia. Moisec eta Aaronec erran cioten Israelgo seme guciei: Gaur jaquinen duçue Jaunac atheratu çaituztela Eguiptoco lurretic. Eta bihar goicean ikusico duçue Jaunaren ospea; ençun du ecen çuen erasia haren contra: gu ordean cer gare, gure contra erasian hari çaiztecençat? Eta Moisec erran çuen: Jaunac emanen darotzuete gaur haraguia jatera, eta bihar goicean oguiz asea: hori ceren aditu baititu çuen erasiac, ceinetaz haren contra marmaran haritu baitzarete: ecen, cer gare gu? çuen erasia ez da gure contra, bainan bai Jaunaren contra. Moisec erran ere çuen Aaroni: Erroçu Israelgo semeen baldarna guciari: Hurbil çaizte Jaunaren aitzinera: ecen aditu du çuen erasia. Eta Aaron Israelgo semeen bilku guciari minço celaric, beguiratu çuten eremuco aldera: eta hara non aguertu cen Jaunaren ospea hedoi batean. Bada Jauna minçatu cen Moisi, erraten cioelaric: Aditu ditut Israelgo semeen erasiac: erroçute: Gaur janen duçue haraguia, eta bihar goicean aseco çarete oguiz: eta jaquinen duçue ni naicela çuen Jainco Jauna. Bada, guerthatu cen arrats aphalean, calla iganic, estali cituela campac: ihinça ere goicean hedatua cen campen inguruan. Eta estali içan çuenean lurraren axala, eremuan aguertu cen bihi xehe bat, xurruan joa balitz beçala, içotza iduri lurraren gainean. Hori ikusi çutenean, Israelgo semeec elkarri erran çuten: Manhu? erran nahi baita; Cer da hori? ecen etzaquiten cer cen hura. Moisec erran cioten: Hori da oguia çuei Jaunac jateco eman darotzuetena. Hau da Jaunac manatzen darotzuen solasa: Batbederac bil beça hortaric jateco dina: gomor bat buru bakotcheco, olhan dagoecinen jende arauca, hola alchatuco duçue. Eta Israelgo semeec hala eguin çuten: eta bildu içan çuten, batzuec guehiago, eta berceec gutiago. Eta neurtu çuten gomorreco neurrian: eta guehiago bildu çuenac, etzuen gaindiric içatu: eta gutiago bildu çuenac, etzuen escasic atzeman: bainan batbederac bildu çuen jaten ahal çuenaren arabera. Eta Moisec erran cioeten: Nihorc ez beça huntaric utz behar goiceco. Etzuten aditu nahi içan, bainan batzuec atchiqui çuten goiz arteo, eta abiatu cen harrez iraquitzen, eta usteldu cen; eta Moise samurtu citzaioten. Gueroztic batbederac jan-ahala bilcen çuen goiz bakotchean: eta iguzquia berotzearequin, urcen cen. Bainan seigarren egunean bilcen cituzten jatecoac bikunean, erran nahi da, bi gomor guiçon bakoxca: eta populuco aitzindari guciac ethorri ciren eta Moisi kondatu cioten. Hunec erran cioeten: Hori da Jaunac erran içan duena: Bihar larumbateco phausua Jaunari consecratua çaio; eguiteco direnac, eguizquitzue: eta erretzecoac, erre çatzue: eta guelditzen dena, bego goiz arteo. Eta eguin çuten Moisec manatu beçala: eta etzen usteldu, eta etzen hartan harric aurkitu. Eta Moisec erran çuen: Jan çaçue hori egun, ceren Jaunaren larumbata baita; egun ez da campoan aurkituco. Bil çaçue sei egunez: bainan çazpigarren egunean Jaunaren larumbata da; horren gatic ez da aurkituco. Eta ethorri cen çazpigarren eguna, eta populutic bilcera ilki cirenec, aurkitu etzuten. Bainan Jaunac erran cioen Moisi: Noiz arteo ez dituçue ene manamenduac eta ene leguea beguiratu nahico? Ikusaçue nola Jaunac eman içan darotzuen larumbata, eta horren gatic seigarren egunean jatecoac ematen darozquitzuete bikunean: norbera gueldi bedi bere egoitzan, nihor ez bedi ilki bere lekutic çazpigarren egunean. Eta populuac larumbata eguin çuen çazpigarren egunean. Eta Israelgo etcheac janhari hura deithu çuen Mana: coriandraren haci xuria beçalacoa cen, eta gostua çuen irin eztiarequin orhatuac beçala. Bada, Moisec erran çuen: Hau da Jaunac manatu içan duen solasa: Gomor bat manaz bethe çaçu, eta beguiratua içan bedi guerorat ethorcecoac diren guiçaldietan; eçagut deçatençat cer oguiz haci çaituztedan mortuan, Eguiptoco lurretic erakarriac içan çaretenean. Eta Moisec erran cioen Aaroni: Unci bat har çaçu, eta hartan mana eçar çaçu, gomor batec atchic-ahala: eta Jaunaren aitzinean phausa çaçu, ethorri behar diren çuen guiçaldiençat beguiratzeco, Jaunac Moisi manatu içan dioen beçala. Eta Aaronec hura tabernaclean eçarri çuen guerocotzat. Bada, Israelgo semeec manatic jan çuten berrogoi urthez, heldu arteo egonquidin cen lurrera: janhari hortaz haci ciren Canaango lurreco mugac uquitu arteo. Bada, gomorra ephiaren hamargarrena da. Israelgo semeen oste gucia goan cen beraz Sineco mortutic, çoin bere andanetan, Jaunaren hitzaren arabera, eta campatu ciren Erraphidimen, non populuarençat uric ez baitzen edateco. Populuac, Moisi jaçarriz, erran cioen: Iguçu ura edatera. Moisec ihardetsi cioten: Cer jaçarcen darotaçue? certaco bilhatzen duçue Jauna? Egarriz egon cen beraz han populua ur-escasa gatic, eta erasian haritu cen Moisen contra, erraten çuelaric: Certaco ilkiaraci gaituçu Eguiptotic, egarriz hilceco eta, gure haurrac eta gure aciendac? Bainan Moisec oihu eguin cioen Jaunari, erraten çuelaric: Cer eguinen diot populu huni? oraino aphur bat guehiago, eta harricatuco nau. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Çoaci populuaren aitzinean, eta har çatzu çurequin Israelgo çaharretaric: escuan har çaçu ibaiaren jotzeco erabili duçun cigorra, eta çoaci. Hara non içanen naicen ni han çure aitzinean, Horebeco harriaren gainean: eta harria joco duçu, eta hartaric ura jaucico da, populuac edatecotzat. Moisec hola eguin çuen Israelgo çaharren aitzinean. Eta toqui hura deithu çuen Froga-leku, Israelgo semeen jaçargoa gatic, eta ceren Jauna bilhatu çuten erraten çutelaric: Gu baithan othe da Jauna, ala ez? Bada, Amalec ethorri cen, eta gudu ematen cioen Israeli Erraphidimen. Eta Moisec erran cioen Josueri: Hauta çatzu guiçonac; eta atheraturic, guduca çaite Amalequen contra: bihar ni egonen naiz mendixca-bizcarrean, Jaunaren cigorra escuan. Josuec eguin çuen Moisec errana, eta Amalequen contra gudu eguin çuen: bainan Moise, eta Aaron eta Hur igan ciren mendixcaren bizcarrera. Eta Moisec escuac alchatzen cituenean, Israelec garhaicia çaraman: ordean aphur bat beheititzen cituenean, Amalec nausitzen cen. Bainan Moisen escuac phisatuac ciren: Aaronec eta Hurrec harturic beraz harri bat, haren azpian eçarri çuten, eta jarri cen gainean: eta biec bi aldeetaric escuac iduquitzen ciozcaten. Eta hala guerthatu cen haren escuac etzirela nekatu iguzqui sarcea arteo. Eta Josuec ihes eçarri çuen Amalec, eta ezpataren ahoan haren populua. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Orhoitgarri iscribuz eman çaçu hau liburu batean, eta adiaraz çoçu Josueri: ecen Amalequen otsa eceztatuco dut ceruaren-pean. Eta Moisec aldare bat alchatu çuen: eta haren icena eman çuen, Jauna ene gorespena, cioelaric: Ceren Jaunaren escua tronutic eta Jaunaren guerla mendetic mendera Amalequen contra içanen baitira. Jethroc, Madiango aphez eta Moisen aitaguinarrebac, aditu cituenean Jaincoac Moisençat eta Israel bere populuarençat eguin içan cituen guciac, eta Jaunac nola atheratu çuen Israel Eguiptotic: Hartu çuen Sefora, Moisen emaztea, guibelerat senharrac igorria içan cena, Eta haren bi semeac, ceinetaric bat Jersam deithua içan baitzen, aitac erraten çuelaric: Arrotz içatu naiz atze-lurrean; Eta bercea Eliecer, Moisec erran baitzuen: Ene aitaren Jaincoa içatu da ene lagunçaile, eta itzuri nau Faraonen ezpatari. Jethro, Moisen aitaguinarreba, ethorri cen beraz haren seme eta emaztearequin, Moisen gana mortura, non campatua baitzen Jaincoaren mendiaren ondoan. Eta gaztiatu erraten çuelaric: Ni Jethro, çure aitaguinarreba, heldu natzaitzu çure emaztearequin eta bere bi semeac harequin. Moise, bere aitaguinarrebari bidera atheraturic, gurthu citzaioen eta besarcatu çuen: eta elkarri eman cioten agurra baquezco solasequin. Eta olhan sarthu cirenean, Moisec bere aitaguinarrebari kondatu ciozcan Jaincoac Israelen gatic eguin ciozcaten guciac Faraoni eta Eguiptoarrei: eta bidean içan çuten neke gucia; eta nola libratu cituen Jaunac. Jethro boztu cen Jaunac Israeli eguin ciotzan ongui guciez, haren itzurceco Eguiptoarren escuari. Eta erran çuen: Benedicatua Jauna çuec Eguiptoarren escuetaric eta Faraonen escutic atheratu çaituztena, eta bere populua Eguiptoaren escudanciari itzuri duena. Jauna handia dela berce jainco gucien gainean eçagutu dut orai, Eguiptoarrec hampurutsuqui jaçarri ciotenetic Israelgo semeei. Beraz Jethroc, Moisen aitaguinarrebac, Jaincoari escaini ciozcan holocaustac eta bitimac: eta Aaron eta Israelgo çaharrac ethorri ciren harequin oguiaren jatera Jaincoaren aitzinean. Bada, biharamunean Moise jarri cen juiatzeco populua, ceina goicetic-arrats Moisen aitzinean baitzen. Aitaguinarrebac ikusi çuenean hori, erran nahi da populua baithan eguiten cituen guciac, erran cioen: Cer hari çare hola populuan? certaco jarcen çare bakarric eta populu gucia goicetic-arrats beguira dago? Moisec ihardetsi cioen: Populua ene gana heldu da Jaincoaren erabaquiaren galdez. Eta makur cerbait guerthatzen çaioetenean, ethorcen çaizquit beren artean erabac deçotedançat, eta irakats detzotedan Jaunaren manamenduac eta haren legueac. Bainan Jethroc erran cioen: Etzare ongui hari. Lan eragabean akitzen çarete çu eta çurequin den populu hau: eguiteco hori çure indarrez goiticoa da, bakarric ecin jasanen duçu. Bainan ençun çatzu ene solasac eta conseiluac, eta Jaincoa çurequin içanen da. Çu içan çaquizco populuari Jaincoari dagozquioten gaucetan, Jaunari eramateco haren galdeac: Eta irakats çotzu populuari ceremoniac eta ohore emateco moldea, eta bidea ceina-barna sarthu behar baitira, eta eguin behar dituzten lanac. Bainan populu gucitic berez çatzu guiçon larderiacoac eta Jaincoaren beldur direnac, ceinen baithan aurkituco baita cintasuna; eta jaramanqueria higüin içanen dutenac: eta hequietaric jar çatzu buruçagui, batzuec mila guiçonen, berce batzuec ehunen, berce batzuec berrogoi eta hamarren, eta berceac hamarren. Hequiec juia beçate populua ordu oroz: bainan eguiteco handiric balin bada, ekarrico dituzte çu gana, eta berec ttipiagoac xoilqui juiatuco dituzte: eta carga çathituric berceetara, arinagoa içanen da çuretzat. Hori eguiten baduçu, Jaincoaren manamendua betheco duçu eta haren manuei ihardetsico ahal dioçute: eta populu hau gucia baquearequin itzulico da bere lekuetara. Horiec adituric, Moisec eguin cituen Jethroc bururatu ciozcan guciac. Eta Israel gucitic hautaturic guiçon larderiadunac, jarri cituen populuaren buruçagui, mila guiçonen, ehunen, berrogoi eta hamarren, eta hamarren gaineco. Hauquiec edocein orduz juiatzen çuten jendea: bainan eguiteco handienac ekarcen cituzten Moisen gana, bakarric errexenac erabaquitzen cituztelaric. Guero Moisec utzi çuen bere aitaguinarreba, ceina bihurturic goan baitzen bere lurrera. Israel Eguiptoco lurretic ilki ondoco hirugarren hilabethean, egun berean ethorri ciren Sinaico mortura. Ecen Erraphidimetic abiaturic eta Sinaico morturaino helduric, campatu ciren toqui hartan berean, eta Israelec olhac jarri cituen mendiaren parrean. Moise ordean igan cen Jaincoa gana, eta Jaunac deithu çuen menditic, eta erran cioen: Hau erranen dioçu Jacoben etcheari, eta huntaz jaquinsun eguinen dituçu Israelgo semeac: Cerorrec ikusi duçue cer eguin diotedan Eguiptoarrei, nola ekarri çaituztedan arrano hegalen gainean, eta ene gana bildu. Baldin beraz ençuten baduçue ene boça, eta beguiratzen enequilaco patua, içanen çarete enetzat populu gucien arteticaco mozquin bat beçala: alabainan lurra enea da oro. Eta içanen çarete enetzat aphez-erresuma bat beçala, eta jendaqui saindu bat; horiec dira hitzac Israelgo semeei erranen ditutzunac. Moise ethorri cen, eta bilaraciric populuco çaharrenac adinez, aitzinera eman ciozcaten Jaunac manatu solas guciac. Eta populu guciac batean ihardetsi çuen: Eguinen ditugu Jaunac erranac oro. Eta Moisec Jaunari bihurtu ciozcanean populuaren hitzac, Jaunac erran cioen: Huna, ethorcera nihoaquiçu hedoi batez itzaliric, populuac ençun neçan çuri minçatzen; eta bethi-gucian sinheste eman deçaçun. Moisec beraz Jaunari ekarri ciozcan populuaren hitzac. Jaunac erran cioen: Çoaci populuaren gana, eta sainduets çatzu egun eta bihar, eta xuri betzate beren soinecoac, Eta xuxenduac içan beitez hirugarren eguneco: ecen hirugarren egunean jautsico da Jauna populu guciaren aitzinean Sinaico mendiaren gainera. Eta populuari cedarriac eçarrico diozcatzu inguruan, eta erranen dioçu: Beguira çaizte igaitetic mendira, eta uquitzetic hango mugarriac: mendia uquitzen duen edocein heriotzez hilen da. Baina ez du escuac uquico, bainan içanen da harrica lehertua, edo gueciz cilhatua: içan dadien edo aberea, edo guiçona, ez da bicico. Turuta jotzen abiatzen denean, orduan iganen dira mendira. Eta Moise menditic jautsi cen populuaren gana, eta sainduetsi çuen. Eta beren soinecoac xuritu cituztenean, Moisec erran cioten: Çaudezte xuxenduac hirugarren eguneraco, eta etzaiteztela hurbil çuen emazteei. Eta jadanic hirugarren eguna ethorri cen, eta goiça arguitu, eta huna non ihurçuriac abiatu ciren burrumbaz, eta simistac dirdiratzen, eta mendia hedoiric lodienaz estalcen, eta turutac durrundatzen çuen muthiriqui: eta campetan cen populua ikaratu cen. Eta Moisec campa-lekutic ilkiaraci cituenean Jaincoaren aitzinera, baratu ciren mendiaren oinean. Sinaico mendia gucia ketan çagoen, ceren gainera jautsi baitzen Jauna su batean, eta hartaric kea igaiten baitzen labetic beçala: eta mendi gucia ikaragarria cen. Eta turutaren durrunda emequi-emequi handituz cihoan eta urrunago helduz: Moise minçatzen cen, eta Jaunac ihardesten cioen. Eta Jauna jautsi cen Sinaico mendira, mendi-bizcarrera berera, eta Moise deithu çuen hartaco cascora. Igan cenean, Jaunac erran cioen: Jauts çaite, eta mana çaçu populuac, cedarrien iragaitera ez deçan eguin Jaunaren ikusteco, beldurrez-eta hequietaric oste handia gal dadien. Jaunari hurbilcen diren apheçac ere sainduets beitez, Jaunac jo detzan beldurrez. Eta Moisec erran cioen Jaunari: Jendea ecin iganen da Sinaico mendira, ecen çure hitzaz lekucotasun eguina da, eta manatu duçu, dioçularic: Eçar çatzu cedarriac mendiaren inguruan, eta sainduets çaçu hura. Jaunac ihardetsi cioen: Çoaci, jauts çaite; igan çaite guero çu, eta Aaron çurequin; bainan aphecec eta populuac cedarriac iragan ez betzate, eta ez beitez igan Jauna gana, hil ez detzan beldurrez. Eta Moise jautsi cen populua gana, eta oro erran cioizquien. Eta Jaunac atchiqui cituen solas hauquiec guciac. Ni naiz hire Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic, gathibutasuneco etchetic ilki hautana. Ez duc içanen Jainco atzeric ene aitzinean. Ez duc eguinen escuzco jaincoric, ez-etare itchuraric ceru gainean diren gaucenic, ez lurraren gainean direnenic, ez uretan luphean direnenic. Ez dituc hequiec adoratuco, ez-etare cerbitzatuco: ni naiz hire Jainco Jaun hazcarra, bekaizcorra, aiten gaixtaguinqueria bilhatzen dudana semeetan, ni gaitzirizcotan naducatenen hirugarren eta laugarren belhauneco haurretan; Eta miletan ondocoen-ondoco misericordia eguiten dudana ni maithatzen nautenei eta ene manamenduac beguiratzen dituztenei. Ez duc alferqui erabilico hire Jainco Jaunaren icena: Jaunac ecen ez du hobengabe iduquico haren icena gauça hutsetan erabilico duena. Orhoit hadi larumbata sainduesteaz. Sei egunez harico haiz lanean, eta eguinen dituc hire lan guciac. Bainan çazpigarren egunean duc hire Jainco Jaunaren larumbata: ez duc egun hartan lanic eguinen batere, ez hic, ez hire semeac, ez hire alabac, ez hire muthilac, ez hire nescatoac, ez hire abereac, ez hire etchean den arrotzac. Jaunac alabainan sei egunez eguin içan cituen ceru-lur-itsasoac eta hequietan diren guciac, eta phausatu cen çazpigarren egunean: horren gatic Jaunac benedicatu eta sainduetsi du larumbata. Ohoratzac hire ait-amac, lucequi bici hadiençat, Jainco Jaunac emanen darocan lurraren gainean. Ez duc hilen. Ez haiz lohiquerian kutsatuco. Ez duc ohorgoric eguinen. Ez duc hire lagunaren contra lekucotasun gueçurrezcoric eguinen. Ez dioc hire lagunaren etcheari irritsic ekarrico; ez duc guticiatuco haren emaztea, ez muthila, ez nescatoa, ez idia, ez astoa, ez eta deusere harena denic. Bada populu guciac aditzen cituen açançac eta turutaren durrundac, eta ikusten arguiac eta mendia ketan: eta icituac eta ikaratuac urrundic egon ciren, Moisi erraten ciotelaric: Çu minça çaquizquigu, eta ençunen çaitugu: Jauna ez bequigu minça guri, hil ez gaitecen beldurrez. Eta populuari erran cioen Moisec: Ez içan beldurric; ecen çuen frogatzera ethorri da Jauna, eta haren beldurra çuen baithan içan dadiençat eta ez deçaçuençat bekaturic eguin. Eta populua egon cen urrundic. Moise ordean hurbildu cen Jaincoa çagoen lanhora. Jaunac Moisi erran cioen oraino: Hau erranen dioçute Israelgo semeei: Ikusi duçue cerutic minçatu natzaitzuela. Ez duçue eguinen cilharrezco jaincoric, eta urhezco jaincoric ez duçue eguinen. Lurrezco aldare bat eguinen darotaçue, eta haren gainean escainico çuen holocausta eta baquezco bitimac, çuen ardiac eta idiac, ene icenaren aiphamena içanen den leku gucietan: ethorrico naiz çure gana, eta benedicatuco çaitut. Baldin aldarea harrizcoa eguiten badarotaçu, ez duçu hura harri picatuz eguinen: ecen baldin picoa alchatzen baduçu haren gainera, kutsatua içanen da. Etzare mailetaric içanen ene aldarera, itsusi denic çutan aguer ez dadien. Hauquiec dira aitzinera emanen diozcatzuten erabaquiac. Hebrear gathibu bat erosten baduçu, sei urthez cerbitzatuco çaitu: eta çazpigarrenean ilkico da urruric libro. Nolaco soinecoarequin sarthu baititaque, halacoarequin ilkico da: emaztedun bacen, emaztea harequin ilkico da. Bainan nausiac eman badio emaztea, eta semeac eta alabac içan baditu, emaztequia eta haurrac nausiarenac içanen dira, bainan bera bere soinecoarequin atheratuco da. Gathibuac erran baleça: Maite ditut, ene nausia, eta ene emaztea, eta ene haurrac, ez naiz libroric ilkico; Nausiac aguerraracico du juieen aitzinera, eta hurbilaracico du atheari eta habeei, eta beharria eztenaz cilhatuco dio: eta behin-bethico haren gathibu içanen da. Norbaitec alaba sehitzat sal baleça, ez da berce nescatoec ohi duten beçala atheraco. Emana içan çaioen nausiaren beguico desgogara eguin badu, nausiac utzico du: bainan jendaia atzeari salceco escuric ez du içanen, berac narda eguin badio. Bainan bere semeari ezconçaz eman badio, nescatchei ohi den beçala eguinen du harençat. Berce emazte bat onhesten badio, ezconaracico du nescatcha, eta ez dioizqui ukatuco soinecoac eta ahalquearen precioa. Hirur horiec ez baditu eguiten, ilkico da urruric dirurican gabe. Norc-ere hilcecotan joco baitu guiçona, heriotzez hila içanen da. Ez baditu ordean celatac erabili, bainan Jaincoac hura escuetara eman badio, erakutsico darotzut lekua ceinetara ihes eguin beharco baitu. Norbaitec cimarkuz eta celatac eguinez hilcen badu bere laguna, bera hilceco kenduren duçu ene aldaretic. Aita edo ama jo dituzqueena, heriotzez hila içan bedi. Norc-ere guiçona ebatsi eta saldu baituque, gaizquia frogatu-eta, heriotzez hila içan bedi. Bere aitari edo eman burhoa arthiquico dioena, heriotzez hila içan bedi. Bi guiçon liscarrean haritu badira, eta batec laguna jo badu harriaz edo ukarai-muloaz, eta hau hil ez bada, bainan ohatua guelditu: Jaiquitzen bada, eta campoan ibilcen makilaren gainean, joilea hobengabe içanen da, hula bizquitartean non bihurtuco baitioizqui bere lan sariac eta midicuetaco gastuac. Norbaitec sehia edo nescatoa çaharo ukaldica jotzen badu, eta hilcen baçaizco escuetan, hobenaz hobendun içanen da. Irauten badu ordean egun bat edo bia, ez da gaztigu meneco içanen, ceren gathibua haren dirua baita. Guiçonac liscarrean sarcen badira, eta norbaitec jotzen badu emaztequi içorra bat, eta haurra gaizqui eraguiten badio, bera bici içanic ere: hainac bidegabea onthuco du, emaztequiaren senharrac galdeguinen eta guiçonec xedatuco duten becembat. Ordean emaztequiaren heriotzea ondotic balin badarraio, joileac emanen du bicia biciarençat, Beguia beguiarençat, horça horçarençat, escua escuarençat, çangoa çangoarençat, Errea errearençat, sakia sakiarençat, uspela uspelarençat. Norbaitec jotzen badu bere muthil gathibuaren beguia edo nescatoarena eta okercen baditu, libro utzico ditu kendu duen beguia gatic. Horz bat ere kencen badiote bere muthilari edo nescatoari, orobat utzico ditu libro. Idi batec adarraz jotzen badu guiçon bat edo emaztequi bat, eta hilcen badira, harrica hila içanen da, eta haren haraguiac ez dira janen: eta idiaren nausia ere hobengabe içanen da. Idia atzotic eta herenegundic adarraz emailea bada, eta haren nausiari hortaz lekucotasun eguin badiote eta harec idia ez hersi, eta hunec hilcen badu guiçona edo emaztequia: idia harricatua içanen da, eta nausia hila. Bainan bidegabearen onceaz beharcen badute, galdeguin gucia emanen du bere biciaren ordain. Guiçon-gaztea ere edo nescatcha adarraz jotzen badu, erabaqui beraren peco içanen da. Muthilari edo nescatoari jokatu bada, nausiac emanen ditu hogoi eta hamar siclo cilharrezco; bainan idia harrica lehertua içanen da. Norbaitec urtegui bat idequitzen badu edo berri bat cilhatzen eta ez apatzen, eta idi bat edo asto bat hartara eror badadi, Urteguiaren nausiac bihurtuco du aciendaren balioa; ordean acienda hila bere içanen du. Guiçon baten idiac berce batena sakitzen badu, eta hilcen bada hau: sal beçate idi bicia eta dirua erditic eguin; ordean hila ere elkarren artean çathi beçate. Bainan nausiac balin baçaquien idia adarraz emaile cela atzotic eta herenegundic, eta ez baçuen çaindu, bihur eça idia idiarençat, eta hila osoric hartuco du. Idi bat edo ardi bat ebatsi duenac, eta hil edo saldu badu, bihurtuco ditu, borz idi batençat, eta lau ardi batençat. Etche baten hausten edo cilhatzen atzemana dena, eta hilcen bada hartu duen saki batetaric, joilea ez da odolaz hobendun içanen. Bainan hori iguzquia atheratuz gueroztic eguin badu, guiçon hilcequeta bat eguin duque, eta hila içanen da bera. Ohoinac ez badu bere ohoinçaren ordaina certaz bihur, saldua içanen da bera. Baldin ebatsi duena etchean atzemana baçaio, biciric, nahiz idia, nahiz astoa, nahiz ardia; bikunean bihurtuco du. Bidegabe eguinen duenac landa batean, edo mahasti batean, eta bere acienda berceen ontasunean alhatzera utzi badu, bere landan edo mahastian duen hobeena bihurtuco du, bidegabearen preçamenaren alderat. Su atheratu batec elhorriac atzematen baditu, eta bihi-espal meta bati lotzen bada, edo landetan xutic diren uztei, sua biztu duenac bidegabea onthuco du. Norbaitec bere adisquideari çaincera eman badio dirua edo unci bat, eta hartu duenari ebasten badiote; ohoina atzemana bada, bikunean bihurtuco du. Aguercen ez bada ohoina, etcheco nausia hurbilduco da juieetara, eta cin eguinen du ez duela escua hedatu lagunaren gauçaren gainera, Maula eguiteco, hala idian nola astoan, edo ardian, edo soinecoan, edo cer-nahitan bidegabe ekar deçaqueen gauçan; bataren eta bercearen ikustecoa juieen aitzinera ethorrico da: eta hauquiec erabaquitzen badute, çainçaileac bikunean bihurtuco dio bere lagunari. Norbaitec bere lagunari çaincera eman badio idi, ardi edo berce edocein acienda, eta hura hil badadi, edo ahul, edo etsaiac harrapa badeça, eta nihorc hori ez ikusi; Cinari bide emateco içanen çaio, nola çainçaileac, escua ez duen hedatu bere lagunaren gauçaren gainera; jabeac cina onhetsico du, eta bercea ez da bihurcera behartua içanen. Bainan ohorgoz ebatsia içan bada, jabeari onthuco dio bidegabea. Ihici batec jana içan bada, jabeari hiliquitic ekarrico dio, eta ez du bihurtuco. Norbaitec acienda horietaric maileguz ordain eguitecotan galdatzen badu, eta ahulcera edo hilcera heldu bada, jabea han ez delaric, mailegu-eguilea bihurcera borchatua içanen da. Bainan ez du bihurtuco, jabea han bacen, beregainqui acienda bere lanaren saritan erakarria bacen. Nescatcha doncella bat, ezconçaz hitzemana ez dena oraino, enganatu duenac, eta harequin lo eguin badu, dotatuco du, eta emazte içanen du. Nescatcharen aitac ez badio eman nahi, nescatchec dotetzat har ohi duten becembat diru muthilac emanen du. Ez duçu jasanen sorguinqueria eguileac bici ditecen. Aciendarequin lohiqueria eguinen duena, heriotzez hila içan bedi. Jaunaz berce jaincoei imolatuco duena, hila içan bedi. Nahigaberic ez gaizquiric ez eguin arrotzari: ceronec ecen arrotz içatu çarete Eguiptoco lurrean. Ez duçue bidegaberic eguinen alhargunari eta umeçurçari. Damuric eguiten badioçuete, deihadar eguinen darotet niri, eta nic ençunen dut hequien oihua. Eta ene hasarrea jaucico da, eta marrauçaz joco çaituztet, eta çuen emazteac alhargun içanen dira, eta çuen haurrac umeçurz. Dirua maileguz ematen badioçute ene populu beharrari, çuequin dagoenari, ez duçue cerga-bilçaileac beçala erchatuco, ez-eta lucuruz lehertuco. Çure lagunari soinecoa bahitzat harcen badioçu, iguzquia sarthu baino lehen bihurtuco dioçu. Alabainan bere larruaren estalceco hura du soineco bakarra, eta berceric ez du ceinen barnean lo eguin baiteçaque: ni gana oihu eguiten badu, ençunen dut, ceren urricalmendutsua bainaiz ni. Juieez etzare gaizqui minçatuco, eta çure populuco buruçaguia ez duçu madaricatuco. Hamarrenen eta picainen bihurcera ez duçu luçatuco: emanen darotaçu çure semeetaric lehen-sorthua. Idietaric ere eta ardietaric orobat eguinen duçu: ume lehen-sorthua çazpi egunez egonen da bere amarequin, eta çorcigarrenean bihurtuco darotaçu niri. Saindu içanen çarozquidate: aciendec hasiricaco haraguitic ez duçue janen, bainan arthiquico dioçuete çakurrei. Ez duçu onhetsico gueçurrezco solasa: eta çure escua ez duçu batuco gaixtaguinaren alde lekucotasun falsuaren ekarceco. Etzare molçoari jarraiquiren gaizquiaren eguiteco: eta juiamendutan, ez duçu guehienen erabaquia onhetsico, eguiatic aldaratzeco. Beharrari ere etzaizquio urricalduren çure juiamenduetan. Aurkitzen baduçu çure etsaiaren idia, edo astoa errebelatua, bihurtuco dioçu. Ikusten baduçu çure ixterbeguiaren astoa cargaren azpian eroria, etzare aitzina goanen, bainan xutituco duçu harequin. Etzare uzcur içanen beharrari bere çucembidea ematera. Gueçurrari ihes eguinen dioçu. Hobengabea eta guiçon çucena ez dituçu hilen, ceren hastio baitut gaixtaguina. Ez duçu emaitzaric onhetsico, ceren guiçon umoac ere itsutzen baitituzte eta guiçon çucenen solasac makurcen. Etzare tchar içanen arrotzaren alderat, badaquiçue guciec ecen arrotzen bicia, ceren Eguiptoco lurrean arrotz içan baitzarete. Sei urthez erainen duçu çure lurra, eta uztac bilduco. Bainan çazpigarren urthean utzico duçu eta phausaracico, çure populuco erromesec jateco aurki deçatençat, eta ihiciec ondarrac jan detzaten: orobat eguinen duçu çure mahastian eta olibadian. Sei egunez harico çare lanean: çazpigarrenean gueldituco çare, çure idia eta astoa phausa ditecençat: eta çure nescatoaren semea eta arrotza fresca diten. Beguira çatzue ene erran guciec. Ez duçue cin eguinen jainco atzeen icenaz, eta hura ez bedi athera çuen ahotic. Hirur aldiz urthe bakotchean bestac niri celebratuco daroztatzue. Ogui airisen besta-burua iduquico duçu, çazpi egunez janen duçu ogui airisa, manatu içan darotzudan beçala, fruitu berrietaco hilabethearen mugan, ceinetan Eguiptotic ilki baitzare: etzare ene aitzinean escuac hutsic aguerturen. Iduquico duçu uztaco, eta çure laneco picainen, eta landetaco erainça gucien besta-burua, eta urthe-ondarreco besta-burua ere, çure landaco fruitu guciac bildu dituzquetzunean. Urthean hiruretan çure guiçonqui guciac aguertuco dira çure Jainco Jaunaren aitzinera. Ez duçu imolatuco ene bitimaren odola alchagarriaren gainean, eta ene besta-buruco urina ez da egonen goiça arteo. Çure lurreco fruituen picainac ekarrico dituçu çure Jainco Jaunaren etchera. Ez duçu pittica erreco bere amaren esnean delaric. Huna non igorrico dudan ene ainguerua, ceina çure aitzinean ibilico baita, eta bidean beguiratuco baitzaitu eta sarraracico nic xuxendu darotzutan lekuan. Gur çaquizco, eta ençun çaçu haren boça, haren erdeinatzera ez abia; ceren bekatu hortara erorcen çarenean, ez darotzun barkatuco, eta haren baithan den ene icena. Ençuten baduçu ene boça, eta nic diotzadan guciac eguiten, çure etsaien etsai içanen naiz, eta nahigabe ematen darotzutenei nahigabe emanen diotet. Eta ene ainguerua goanen da çure aitzinean, eta sarraracico çaitu Amorhearraren baithan, eta Hethearraren, eta Pherecearraren, eta Cananearraren, eta Hebearraren, eta Jebusearraren baithan, eta çathituco ditut nic. Ez dituçu adoratuco hequien jaincoac, ez-etare cerbitzatuco: etzare hequien lanetan harico, bainan eceztaturen dituçu, eta hautsico hequien moldeac. Cerbitzatuco duçue çuen Jainco Jauna, benedica detzatzuedançat çuen oguia eta çuen ura, eta gaitza ken deçadan çuen artetic. Ez da çure lurrean içanen, ez emazte sabel aberatseco içanen ez denic, ez-etare agorric: osatuco ditut çure bicitzeco egunac. Ene ikara igorrico dut goan dadien çure aitzinean eta hilen dut edocein jendaqui ceinen baithan sarthuco baitzare; eta ihes çure aitzinean eraguinen diotet çure etsai guciei: Lehenic igorriz listorrac, ceinec Hebearra, eta Cananearra, eta Hethearra ihes bidalico baitituzte, çu sarthu aitzinean. Ez ditut lehen urthean çure aitzinetic kenduco, lurra ez dadiençat larre goan, eta ihiciac ez ditecen çure contra popula. Emequi-emequi iraicico ditut çure aitzinetic, popula çaitecen eta lurra bethe deçaçun arteo. Çure cedarriac eçarrico ditut itsaso Gorritic, Palestindarren itsasoraino, eta mortutic hibaieraino: çuen escuetara emanen ditut lur hartaco egoiliarrac, eta iraicico ditut çuen aitzinetic. Ez duçu hequiequin batasunic eguinen, ez-etare hequien jaincoequin. Ez beitez egon çure lurrean, beldurrez-eta ene contra bekatu eguinaraz deçaçuten, hequien jaincoac cerbitzatzen badituçu: hori bailitaque segurqui çuretzat gaizbidetan. Moisi halaber erran cioen: Igan çaizte Jauna gana, çu, Aaron, Nadab, Abiu, eta Israelgo hirur hogoi eta hamar çaharrac, eta adoratuco duçue urrundic. Eta Moise iganen da bakarric Jauna ganaino, eta berceac etzaizquio hurbilduco: eta populua ere ez da iganen harequin. Moise ethorri cen beraz eta populu guciari ekarri ciozcan Jaunaren hitzac eta erabaquiac: eta populu guciac ihardetsi çuen boz batez: Eguinen ditugu Jaunac erranac oro. Bada, Moisec iscribuz eman cituen Jaunaren solas guciac; eta goicic jaiquiric, aldare bat eguin çuen mendi beherean, eta hamabi orhoipeneco harri landatu cituen Israelgo hamabi leinuen arabera. Eta igorri cituen Israelgo guiçon-gazteac; eta escaini cituzten holocaustac, eta Jaunari imolatu aratcheac, baquezco bitimac. Eta Moisec hartu çuen odolaren erdia eta xata batzuetan eçarri çuen: eta gaineracoa ixuri çuen aldare gainera. Eta harturic legueco liburua, iracurtu çuen populuac ençuten çuelaric, eta oroc ihardetsi çuten: Jaunac erran guciac eguinen ditugu, eta ethordun içanen gare. Beraz Moisec odola hartu eta ixuri çuen populuaren gainera, eta erran çuen: Hau da Jaunac çuequin eguin duen batasuneco odola, erran hauquien gucien gainean. Eta Moise eta Aaron, Nadab eta Abiu, eta Israelgo hirur hogoi eta hamar çaharrac igan ciren. Eta ikusi çuten Israelgo Jaincoa, eta haren oimpecoa, çafirrezco tresna bat iduri çuena, eta cerua arraso denean beçala. Eta Jaincoac etzituen bere escuaz jo Israelgo semeetaric urrun aitzinago heldu içan cirenac, eta Jaincoa ikusi çuten, eta jan çuten, eta edan çuten. Bada Jaunac erran cioen Moisi: Igan çaite hunat, ene gana mendi gainera, eta çaude hemen: eta emanen darozquitzut harrizco lauçac, eta leguea eta manamenduac iscribatu ditudanac irakats detzatzunçat populuari. Xutitu ciren Moise eta Josue, horen cerbitzaria: eta igaiten celaric Jaincoaren mendira, Moisec Çaharrei erran cioeten: Beguira hemen çaudete çuetara bihur gaitecen arteo. Aaron eta Hur içanen dituçue çuequin. Makurric sorcen bada, horiei beguiratuco çarete: Eta Moise igan cenean, lanhoac estali çuen mendia. Eta Jaunaren gloria egotu cen Sinairen gainean, sei egunez estalcen çuela hedoi batez: eta çazpigarren egunean Jaincoac Moise deithu çuen lanhoaren erditic. Bada, Jaunaren gloria mendiaren casco gainean aguertua çagoen, su-kalda bat iduri, Israelgo semeen beguien aitzinean. Eta Moise sarthuric lanhoaren erdira, mendi gainera igan cen: eta han egotu cen berrogoi gau-egunez. Eta Jauna minçatu cen Moisi, erraten cioelaric: Erroçute Israelgo semeei, ekar detzatedan picainac niri, eta hartuco dituçu bere oldetara ekarrico dituzten gucien ganic. Bada, hauquiec dira onetsi behar dituçunac: urhea, cilharra, eta cobrea, Moredina eta purpura, escarlata bietan thindatua, eta liho hauta, ahunz-ilea, Eta ahari-larruac gorriz thindatuac, eta larru gorrimoreac, eta setim çurac, Olioa criseluei arguiarazteco, balsamuac urrindatzeco, eta usain oneco isensagaiac, Oniz harriac eta berce harri baliosetaric soingainecoaren eta bulharretacoaren ederztatzeco. Eta eguinen darotate saindutegui bat, eta egonen naiz horien artean, Erakutsico darotzudan tabernaclearen eta han cerbitzatzeco uncien iduri osoaren arabera: hula eguinen duçue. Setimezco çurez eguiçue arka bat, ceinaren lucetasuna içanen baita bi beso eta erdi, çabaltasuna beso bat eta erdi, goratasuna bardin beso bat eta erdi. Eta barnetic eta campotic urheztatuco duçu urhe garbienetic: eta gainean eguinen dioçu urhezco koro bat inguru gucian, Eta lau urhe-erreztun, arkaren lau izquinetan eçarrico ditutzunac: bi erreztun sahets batetic eta bia bercetic. Halaber eguinen dituçu hagac setim çurez, eta urhez estalico dituçu: Eta sarthuco dituçu arkaren sahetsetan diren erreztunetaric, arka hequietan erabilcecotzat. Hagac egonen dira bethi erreztunetan, eta ez dira hequietaric behin-ere atheratuco. Eta arkan eçarrico duçu nic çuri emanen darotzudan lekucotasuna. Eta eguinen duçu propiciatorio bat urhe garbienetic: içanen da bi beso eta erdi luce, eta beso bat eta erdi çabal. Orobat eguinen dituçu urhe beratic bi querubin propiciatorioaren bi buruetan. Querubin bat içan bedi sahets batean, eta bercea bercean. Eta estal betzate propiciatorioaren bi sahetsac, hegalac hedatuz, eta oraclea itzaliz, eta elkarri beguira beçate, beguitharteac itzuliz propiciatoriora ceinac estalico baitu arka, Eta huntan eçarrico baituçu nic emanen darotzudan lekucotasuna. Eta handic manatuco dut, eta propiciatorioaren gainetic, eta lekucotasuneco arkaren gainean içanen diren bi querubinen artetic, erranen darozquitzut Israelgo semeei, çure arartecoz, gaztiatuco diozcatedan guciac. Eta setim çurez eguinen duçu mahain bat, bi beso luce, beso bat çabal, eta beso bat eta erdi gora içanen dena. Eta hura urheztatuco duçu urhe garbienetic: eta eguinen dioçu inguruan urhezco ezpain bat, Eta ezpainean berean koroadura cicelatu bat lau erhi gora içanen dena, eta haren gainean berce koro bat urhezcoa. Xuxenduco dituçu berce lau urhe-erreztun eta eçarrico dituçu mahain beraren lau izquinetan çango bakotchean. Urhe-erreztunac içanen dira koroaduraren azpico aldean, hagac hequietan sarceco, eta mahaina erabilia içan ahal dadiençat. Eta hagac berac ere eguinen dituçu setim çurez, eta inguratuco dituçu urhez mahainaren erabilceco. Halaber urhe garbienetic eguinen dituçu azpilac eta gorgoilac, isensunciac eta xatac ceinetan ezcaini behar baitira, libacioneac. Eta eçarrico dituçu mahainaren gainean proposicioneco oguiac ene aitzinean bethi. Urhe beratic eta garbienetic eguinen ditutzu ganderailu bat eta guirthain, adar, xatatto, sagar eta hartaric ilkico direnac. Sei adar atheratuco dira haren sahetsetatic, hirur batetaric eta hirur bercetic. Adar bakoxca içanen dira hirur xatatto helçaurraren moldean beçala, eta sagar bat eta lili bat elkarrequin; eta orobat hirur xata helçaur iduriac berce adarrean, eta hequiequin sagarra eta lilia: hori içanen da guirthainetic ilkico diren sei adarretaco lana. Bainan ganderailuac berac içanen ditu lau xata helçaurra beçalacoac, sagarra eta lilia bakotcharequin. Hirur toquitan içanen dira hirur sagar ceinetaric ilkico baitira bakotchetic bi adar, orotara sei, guirthain beretic atheraco direnac. Eta sagarrac beraz eta adarrac batetaric içanen dira, guciac urhe garbienetic mailucatuac. Eguinen dituçu çazpi criselu ere, eta eçarrico dituçu ganderailuaren gainean, parrean-par argui deçatençat. Halaber eguinen dituçu muquetac, eta muquiaren hil-toquiac urhe garbienetic. Ganderailuac bere unci guciequin pisu içanen du talendu bat urhe garbienetic. Beguira çaçu, eta eguiçu mendi gainean çuri erakutsi moldearen arabera. Bada, huneletan eguinen duçu tabernaclea: hamar erridau liho hari bihurtuzcoac, moredinez eta purpuraz eta escarlata bi aldiz thindatuz eguinen dituçu, eta lorecatzailearen escuz mudançatuac. Erridau bakotchac içanen ditu hogoi eta çorci beso luce, eta lau çabalean. Oihaleria hori gucia içanen da neurri berecoa. Borz erridau içanen dira elkarri lothuac eta berce borz elkarri iratchiquiren dira molde berean. Eçarrico diozcatzute moredin lokarriac bi sahetsetaric eta bazterretan, elkarri iratchic ahal ditecençat. Erridauac içanen ditu bazter bakotchetic berrogoi eta hamar lokarri, halaco moldez sarthuac, non lokarria lokarriaren parrean ethorrico baita, bata berceari iratchiquico ahal den beçala. Eguinen ere dituçu berrogoi eta hamar urhe-erreztun, ceinetaz erridauen oihalac elkarri lothuco baitira, tabernacle bakar bat eguin dadiençat. Eguinen dituçu berçalde hameca saihal ahunz-ilez, tabernacle gainaren estalceco. Bakarrac içanen ditu hogoi eta hamar beso lucera, eta lau çabalera; eta neurri bera içanen dute guciec. Hequietaric borz elkarri batuco dituçu andana batean, eta sei elkarri iratchiquiren dituçu, seigarrena gainetic aitzin-aldera jautsaracico duçun beçala. Eguinen dituçu berrogoi eta hamar lokarri saihal bakarraren bazterretan, berceari loth ahal dadiençat: eta berrogoi eta hamar lokarri berce saihalaren bazterretan lehembicicoari iratchic ahal dadiençat. Eta eguinen dituçu berrogoi eta hamar hersgailu cobrezcoaz, ceinetaz iratchiquiac içanen baitira lokarriac, estalgui gucietaric bat bakarra eguinen den beçala. Eta tabernaclearen gaina estalico duten saihal hequietaric guelditzen dena, hura baita saihal bat gaineraco, haren erdiaz estalico duçu tabernaclearen guibela. Eta saihalen lucetasunaren soberaquinetic beso bat dilindan içanen da alde batetic eta berce haimberce berce aldetic, tabernaclearen bi sahetsac beguiratzen dituztela. Eta gainari eguinen dioçu berce estalgui bat ahari-larru gorrituz; eta haren gaineco berriz berce estalgui bat larru moregorriz. Eta eguinen dituçu oholac setim çurez tabernacleari xutic eçarceco, Hequietaric bakotchac içanen dituen beçala hamar beso lucera eta beso bat eta erdi çabalera. Oholec sahetsetan içan betzate bi mihi, ceinen bidez ohol bat iratchiquico baita berceari. Hequietaric hogoi içanen dira egüerdi-aldetic ceina itzulia baita hegoara. Urthuco dituçu berrogoi çango cilharrezco, bi çango eçarriac içan ditecençat ohol bakotcharen azpian bi izquinetan. Tabernaclearen bigarren sahetsetic ere ceina ipharrari baitago, içanen dira hogoi ohol, Hogoi çango içanen dituztenac, bi çango ohol bakotcharen azpian. Bainan tabernaclearen mendebalaldetic eguinen dituçu sei ohol, Eta berriz berce bia izquinetan xutic eçarriac içanen direnac tabernaclearen guibelean. Eta elkarri josiac içanen dira azpitic gaineraino, eta uztardura batec iduquico ditu guciac. Izquinetan eçarri behar diren oholei ere baliatuco çaiote molde bereco iratchiquidura bat. Eta orotara içanen dira çorci ohol eta hamasei çango, bi çango ohol bakotcharen azpian. Eta eguinen dituçu setim çurez borz haga, tabernaclearen sahets bateco oholen iduquitzeco, Eta berce borz berce sahetseco, eta berce haimberce mendebal-aldeco; Eta eçarriac içanen dira oholen trebesean buru batetic berce bururaino. Halaber urheztatuco dituçu ohol hequiec, eta urthuco dituçu hequietan urhe-erreztunac, ceinen bidez haguec atchiquico baitituzte oholac; hagac estalico dituçu urhe-xaflaz. Eta xutic eçarrico duçu tabernaclea, mendi gainean erakutsia içan çaitzun moldea beçala. Eta eguinen duçu bela bat moredin, eta purpura eta escarlata, bietan thindatuz, eta liho hari bihurtuz, lorecatzailearen escuz eta mudança ederrequin ehoa. Hura dilindan eçarrico duçu setim çurezco lau habeen aitzinean; habeac berac urheztatuac içanen dira; buruac içanen dituzte urhez, bainan oinac cilharrez. Eta bela içanen da erreztunez lothua, haren erdian eçarrico duçu lekucotasuneco arka, eta harec berecico du sainduteguia, saindu-sainduteguitic. Eta propiciatorioa eçarrico duçu lekucotasuneco arkaren gainean sainduren sainduan; Eta mahaina belatic campo; eta mahainaren parrean ganderailua, tabernaclearen egüerdi-aldetic; mahaina ecen ipharretic içanen da. Berce bela bat eguinen duçu tabernaclearen sarcean, moredin, purpura, escarlata bietan thindatu eta liho hari bihurtuz, lorecatzailearen escuz, Eta urheztatuco dituçu setim çurezco borz habe, ceinen aitzinean eçarrico baita bela; eta habeen buruac içanen dira urhez, eta oinac cobrez. Eta setim çurez eguinen duçu aldare bat, borz beso luce içanen dena, eta berce haimberce çabal, erran nahi da, luce beçain çabala, eta hirur beso gora. Eta adarrac ilkico dira haren lau izquinetaric, eta hura cobrez estalico duçu. Eta haren cerbitzuco eguinen dituçu unciac hautsen alchatzeco, eta truquesac, eta suhatsac, eta su-unciac; tresna horiec oro eguinen dituçu cobrez. Eguinen duçu berriz crisel bat çare moldean, ceinac lau izquinetan içanen baititu cobre-erreztunac. Aldareco suteguiaren azpian eçarrico dituçu: eta crisela ethorrico da aldarearen erditaraino. Eta aldarearençat bi haga eguinen dituçu setim çurez; cobrez estalico dituçu. Eta sarthuren dituçu aldarearen bi sahetsetaco erreztunetan haren erabilceco. Aldarea eguinen duçu ez barne bethearequin, bainan barne huts eta copatuarequin, mendian eracutsi çaitzun beçala. Eta eguinen duçu tabernaclearen lorioa, ceinac içanen baititu egüerdico aldetic liho hari bihurtuzco erridauac; alde bakarra içanen da ehun beso luce. Eçarrico diozcatzu hogoi habe beren oinequin, oro cobrez, eta buruac beren edergailuequin içanen dituzte cilharrez. Orobat ipharreco aldetic erridauac içanen dira ehun beso luce, hogoi habe eta berce haimberce oin cobrezco, eta buruac beren edergailuequin cilharrezcoac. Eta mendebalera beguira dagoen lorioaren lucetasunean içanen dira berrogoi eta hamar besoco erridauac, hamar habe, berce haimberce oinequin. Iguzqui-atheratzeco aldeari beguiratzen duen lorioaren lucetasunean içanen dira berrogoi eta hamar beso. Hequietan eçarrico dira hamaborz besoco erridauac alde batetic, hirur habe eta berce haimberce oin. Eta berce aldetic ere içanen dira hamaborz besoco erridauac, hirur habe eta berce haimberce oin. Bainan lorio sarcean eguinen da hogoi besoco erridau bat moredinez, purpuraz, escarlata bietan thindatuz eta liho hari bihurtuz, lorecatzailearen escuz: habeac içanen ditu lau, berce haimberce oinequin. Lorioco habe guciac içanen dira cilhar-xaflaz inguratuac, buru cilharrezcoequin eta cobrezco oinequin. Lorioac lucetasunean hartuco ditu ehun beso, çabaltasunean berrogoi eta hamar, goratasunean borz: oihaleria içanen da liho hari bihurtuz, eta oinac cobrezcoac. Cobrez eguinen ditutzu tabernacleco unci guciac cerbitzu eta ceremonia gucietaco, eta hartaco hesaulac nola loriocoac ere orobat. Israelgo semeei mana çoçute ekar deçaçuten oliba ondoetaco olio garbienetic xurruan ehoric, criseluac biztuac egon ditecen bethi, Lekucotasuneco tabernaclean, lekucotasuna gordetzen duen oihalaren aitzinean. Eta Aaronec eta bere semeec eçarrico dute hura, goiça arteo argui deçançat Jaunaren aitzinean. Gur horrec iraunen du bethi ondocoen-ondoco Israelgo semeetan. Israelgo semeen artetic bil çatzu halaber çu gana Aaron çure anaia bere semeequin, apheztasuneco eguimbideac bethe ditzatedan: Aaron, Nadab, eta Abiu, Eleaçar, eta Ithamar. Eta çure anaia Aaroni eguinen dioçu aldagarri saindu bat ospearen eta edertasunaren ariaz. Eta erranen dioçute bihotzez çuhur diren guciei nic umotasuneco izpirituz bethe ditudanei, Aaroni eguin detzotela aldagarriac, hequietan sainduetsiric bere eguimbideac bethe detzançat ene aitzinean. Hauquiec dira eguinen dituzten soinecoac: bulharretacoa, soingainecoa, athorra eta athorra hersia, burucoa eta guerricoa. Soineco saindu horiec eguinen diozcate Aaroni eta bere semeei, apheztasuneco eguimbideac bethe detzaten ene aitzinean. Eta hartuco dituzte urhea, moredina, purpura, escarlata bietan thindatua, eta liho ederra. Eta lorecatuz eguinen dute soingainecoa urhez, eta moredinez, eta purpuraz, eta escarlata bietan thindatuz, eta liho hari bihurtuz. Gaineco bi buruetan içanen ditu bi arteca, bata berceari dihoacenac, batera bil ditecençat. Oihalaren ehodura ere eta lanaren mudançadura gucia eguinac içanen dira urhearequin, moredinarequin, purpurarequin, escarlata bietan thindatuarequin, eta liho hari bihurtuarequin. Eta hartuco dituçu bi oniz harri, eta hequietan bernuçatuco dituçu Israelen semeen icenac: Sei icen harri baten gainean; eta gaineraco seiac bercean, hequien sort-lerroan. Bernuçatzailearen escuz eta harriguinaren ciceladuraz bernuçatuco dituçu hequietan Israelen semeen icenac, harriac urhean sarthuric eta urhez bazterretan inguraturic. Eta eçarrico dituçu soingainecoaren bi aldeetan, Israelen semeen orhoitzapenetan. Eta Aaronec ekarrico ditu hequien icenac Jaunaren aitzinean, bi sorbaldetan, orhoitzapena gatic. Eta eguinen dituçu urhezco ganchoac, Eta bi gathetto urhe garbienetic, elkarri iratchiquiac, ceinac ganchoetan sarthuco baitituçu. Erabaquico bulharretacoa ere eguinen duçu lorecaturic soingainecoaren ehodura beçala; urhez, moredinez, eta purpuraz, eta escarlata bietan thindatuz, eta liho hari bihurtuz. Lau izquinetacoa içanen da eta bikuna: cehe bat içanen du nahiz luçara, nahiz çabalera. Eçarrico diotzatzu lau harri lerro: lehembicico lerroan içanen da sardioa, topaça eta esmeralda; Bigarrenean, escarbucla, çafirra eta jaspea; Hirugarrenean, ligura, agata eta ametista; Laugarrenean, crisolita, oniz harria eta beriloa. Urhean sarthuac içanen dira beren lerroaren arabera. Eta içanen dituzte Israelen semeen icenac: hamabi icenac hequietan bernuçatuac içanen dira, bat harri bakotcharen gainean, leinuac çain bere lerroan. Bulharretacoari urhe garbienetic eguinen diozcatzu gathettoac, elkarri datchicotenac, Eta bi urhe-erreztun, bulharretacoaren gaineco bi mocoetan eçarrico ditutzunac: Eta urhe gatheac lothuco dituçu bulharretacoaren bazterretaco erreztunei: Eta gathe hequien beren mocoac sarthuco dituçu, bulharretacoari beguira dagoen soingainecoaren bi sahetsetaco ganchoetan. Berçalde eguinen dituçu bi urhe-erreztun, eçarrico ditutzunac bulharretacoaren behereco mocoetan, soingainecoaren aldera daudecin eta haren guibelari beguiratzen dutenetan. Eguinen dituçu oraino berce bi urhe-erreztun, eçarri beharco direnac soingainecoaren bi sahetsetan azpitic, bulharretacoaren behereco erreztunei beguiratzen dutenetan, bulharretacoa soingainecoari loth ahal dadiençat. Eta bulharretacoa iratchiquico da bere erreztunez soingainecoaren erreztunei moredinezco xerrenda batez, lot-gura xinterutu bat gueldi dadiençat, eta bulharretacoa soingainecoaren ganic berez ahal ez dadien. Eta Aaronec erabaquico bulharretacoan ekarrico ditu Israelen semeen icenac bere bulharren gainean, sainduteguian sarthuco denean, bethico orhoipençat Jaunaren aitzinean. Bada, eçarrico dituçu erabaquico bulharretacoaren gainean Irakaspena eta Eguia, ceinac içanen baitira Aaronen bulharren gainean, Jaunaren aitzinera sarthuco denean: eta ekarrico du bethi bere bulharren gainean Israelen semeen erabaquia, Jaunaren aitzinean. Eta soingainecoaren athorra eguinen duçu gucia moredinez. Haren erdian eta gainean içanen da buruarençat sarbidea, eta sarbidearen bazterra ehoa inguruan eguiten ohi den beçala soinecoen bazterretan, ez dadiençat errexqui urra. Eta athorra beraren azpitic, inguruan, eguinen dituçu mingranac beçala moredinez, purpuraz eta escarlata bietan thindatuz, arteetan xilinchequin, Halaco moldez non urhezco xilincha bat içanen baita, eta guero mingrana bat, eta berriz ere urhezco xilincha bat eta guero mingrana. Eta Aaronec, bere carguco eguimbideco, jauncico du hura, harrabotsa ençun dadiençat sainduteguian sarcen denean Jaunaren aitzinera eta handic atheratzen denean, eta hil ez dadiençat. Eta eguinen duçu urhe garbienetic xafla bat, ceintan bernuçariaren escuz bernuçatuco baituçu, Saindutasuna Jaunari. Eta hura moredinezco xingola batez lothuco duçu, eta burucoaren gainean içanen da, Aphez-handiaren belhar aitzinean. Eta Aaronec ekarrico ditu Israelgo semeec eguin gaizqui guciac escaincen eta sainduesten dituzten emaitza eta dohain gucietan. Eta xafla içanen da bethi haren belharrean, Jauna jabal daquiotençat. Eta liho hariz eguinen duçu athorra hersia, eta burucoa ere liho hariz, eta guerricoa lorecatzailearen escuz. Bada, xuxenduco diozcatzute Aaronen semeei liho harizco athorrac, guerricoac eta burucoac, ospearen eta edertasunaren ariaz. Eta horiec oro jauncico diozcatzute çure anaia Aaroni, eta haren semeei harequin batean. Eta gucien escuac consecratuco dituçu, eta berac sainduetsico dituçu, apheztasuneco eguimbideac bethe detzaten ene aitzinean. Eta eguinen ditutzu galça motchac liho hariz guerritic ixterretaraino gorde diotzatençat itsusi diren alderdiac. Eta Aaronec eta haren semeec hequiec erabilico dituzte, lekucotasuneco tabernaclean sarthuco direnean, edo aldareari hurbilcen direnean, sainduteguico eguimbideen bethetzera, beldurreceta gaizquiz hobendun hil ditecen. Hori legue içanen da Aaronençat eta haren ondotic haren semeençat bethi gucian. Eta bada, huna cer eguinen duçun hequiec niri apheztasunean consecratzeco. Har çaçu aratche bat arthaldetic eta bi ahari nothagabeac, Eta ogui airisac, ogui ehigor bat, alchagarrigabea eta olioz bustia, ophilac ere airisac eta olioz bustiac: oro eguinen dituçu ogui-irin ederrenetic: Eta sasqui batean eçarriric escainico daroztatzu: eta erakarrico ditutzu aratchea ere eta bi ahariac. Eta lekucotasuneco tabernaclearen sarcera hurbilaracico ditutzu Aaron eta bere semeac. Eta urean garbitu duqueçunean aita bere semeequin, Aaroni jauncico diotzatzu bere soinecoac, erran nahi da athorra hersia, athorra, soingainecoa eta bulharretacoa, guerricoaz lothuco duçuna. Eta eçarrico duçu burucoa haren buruan, eta xasta saindua burucoan. Eta gançuduraco olioa ixurico duçu haren buru gainera, eta holaco moldez sacratua gueldituco da. Haren semeac ere hurbilaracico dituçu, eta jauncico diotzatzute liho harizco athorrac, eta guerricoaz inguratuco ditutzu, Erran nahi da Aaron eta bere semeac, eta burucoac eçarrico diotzatzuete: eta ene aphez içanen dira, ohoreac niri bihurceco bethi. Hequien escuac gançutu dituqueçun ondoan, Aratchea ere hurbilduco duçu lekucotasuneco tabernaclearen aitzinera. Eta Aaronec eta bere semeec escuac eçarrico dituzte haren buruaren gainean, Eta hura hilen duçu Jaunaren aitzinean, lekucotasuneco tabernaclearen sarcean. Eta aratchearen odola harturic, çure erhiaz hartaric eçarrico duçu aldareco adarretan, eta gaineraco odola ixurico duçu aldarearen oinetan. Sabel-barnea estalcen duen guicen gucia, eta guibelaren sarea, eta bi guibelerraiac, eta hequien gainean den guicen gucia hartuco ditutzu, eta escainico duçu isensua aldarearen gainean. Bainan aratchearen haraguiac, larrua, eta gorotza campetaric campoan erreco ditutzu, ceren hori bekatuaren alderat emana baita. Hartuco duçu ahari bat ere, ceinaren buru gainean Aaronec eta bere semeec eçarrico baitituzte escuac. Hura hil duqueçunean, hartuco duçu haren odoletic eta ixurico duçu aldarearen inguruan. Guero aharia çathitan eçarrico duçu: eta sabela garbituric eta çangoac eçarrico dituçu haragui çathituen eta buruaren gainean. Eta aharia oro escainico duçu aldarearen gainean errez: hori da Jaunari dihoacoen escainça, Jaunaren bitimaren usain goçoena. Hartuco duçu berce aharia ere, ceinaren buru gainean Aaronec eta bere semeec escuac eçarrico baitituzte. Hura imolatu duqueçunean, hartuco duçu haren odoletic, eta eçarrico Aaronen eta haren semeen escuineco beharri mocoan, eta hequien escuineco escuaren eta escuineco çangoco erhi-pototsen gainean, eta odola ixurico duçu aldare gainean inguruan. Eta hartu ondoan aldare gainean den odoletic, eta gançuduraco oliotic, ihinztatuco dituçu Aaron eta bere soinecoac, semeac eta beren soinecoac. Hequiec eta hequien soinecoac consecraturic, Hartuco duçu ahariaren bilgorra, eta buztana, eta alderdiac estalcen dituen bilgorra, eta guibelaren sarea, eta bi guibelerraiac, eta hequien gainean den bilgorra eta escuineco sorbalda, ceren-eta hura den consecracioneco aharia: Eta hartuco ditutzu ogui çathi bat, ogui xigor olioz bustia, ophil bat airisetaco sasquitic, ceina baita eçarria Jaunaren aitzinean. Eta eçarrico dituçu guciac Aaronen eta bere semeen escuetan, eta hequiec sainduetsico dituçu Jaunaren aitzinean alchatuz. Guero hartuco ditutzu oro hequien escuetaric, eta erreco ditutzu aldare gainean holocaustatzat, usainic goçoena atheratzeco Jaunaren aitzinean, ceren-eta hori baita harenganaco escainça. Hartuco duçu halaber ahariaren bulhar aitzina, Aaronen consecratzeco baliatu dena, eta sainduetsico duçu Jaunaren aitzinean alchaturic, eta hura erorico da çure phartera. Eta sainduetsico ditutzu consecratua içatu den bulhar aitzina, eta aharitic bereci duçun sorbalda, Ceintaz consecratuac içatu baitira Aaron eta bere semeac, eta erorico dira Aaronen eta haren semeen pharte, bethico çucenean, Israelgo semeen ganic: ceren hequien bitima baquezco Jaunari escaincen diozcatenen picainac eta çathi hautac baitira. Aaronec erabilcen duen soineco saindua, haren semeec içanen dute haren ondotic, hartan gançu ditecençat, eta hequien escuac consecra diten. Çazpi egunez erabilico du hura Aaronen seme, haren ondotic aphez-handi eçarria içanen denac, eta lekucotasuneco tabernaclean sarthuco denac, bere eguimbideen eguiteco sainduteguian. Eta hartuco duçu consecracioneco aharia, eta haren haraguiac erreco dituçu leku sainduan. Aaronec eta bere semeec janen dituzte. Halaber janen dituzte, tabernacleco sarcean sasquian diren oguiac, Sacrificioa jabalgarri içan dadiençat, eta saindu ditecen escainçaileen escuac. Arrotzac ez du hequietaric janen, sainduac direlacotz. Baldin haragui consecratuetaric, edo oguietaric guelditzen balitz biharamun goiça arteo, ondarrac erreco ditutzu: ez dira janac içanen, ceren sainduetsiac baitira. Nic manatu guciac eguinen ditutzu Aaronen eta haren semeen gainean. Çazpi egunez consecratuco ditutzu hequien escuac. Egun bakotchean aratche bat escainico duçu bekatuarençat haren xahutzeco. Eta aldarea garbituco duçu, imolatzen duçunean xahupeneco bitima, eta gançuco sainduespenetan. Çazpi egunez xahutuco eta sainduetsico duçu aldarea, eta içanen da sainduren saindu: edocein hura uquituco duena, sainduetsia içanen da. Huna cer eguinen duçun aldarean: egun oroz hutsic gabe imolatuco ditutzu bi bildots urthecoac, Bildots bat goicean, eta bercea arratsean; Escainico duçu bildots batequin, olio joarequin orhatua den irinaren hamargarrena, olio delaric hin baten laugarrena, eta arnotic neurri bera libacionetaco, Eta berce bildotsa escainico duçu arretsaldean goiceco escainçaco molde berean, eta erran dugunaren arabera goçotasuneco usainetan. Hori da Jaunaganaco sacrificio escainico duçuena bethi ondocoen-ondoco, lekucotasuneco tabernacle sarcean Jaunaren aitzinean, non-ere çuri minçatzera ethorrico bainaiz. Han emanen diotzatet ene manuac Israelgo semeei, eta aldarea sainduetsia içanen da ene ospean. Sainduetsico dut lekucotasuneco tabernaclea ere aldarearequin, eta Aaron bere semeequin, apheztasuneco eguimbideac bihur detzatedan niri. Eta ene egoitza eguinen dut Israelgo semeen erdian, eta içanen naiz hequien Jaincoa: Eta jaquinen dute ni naicela hequien Jainco Jauna, hequiec Eguiptoco lurretic atheratu ditudana, hequien artean egoteco, ni beren Jainco Jauna. Setim çurez eguinen duçu aldare bat balsamuen erretzeco, Duelaric beso baten lucetasuna, eta berce baten çabaltasuna, erran nahi da luce beçain çabala; eta içanen da bi beso gora. Adarrac ilkico dira hartaric beretic. Eta urhe garbienarequin estalico dituçu hura, hala haren gaina, nola lau sahetsac inguruan eta adarrac. Eta eguinen dioçu urhezco koro bat birundan, Eta bi urhe-erreztun koroaren azpian bi aldeetaric, hequietan hagac sarceco eta aldarearen erabilceco. Haga hequiec ere setim çurez eguinen dituçu eta urheztatuco. Eta aldare hori eçarrico duçu lekucotasuneco arkaren aitzinean jausten den belaren parrean, propiciatorioaren aitzinean, ceinac estalcen baitu lekucotasuna, non-ere çuri minçatuco bainatzaitzu. Eta Aaronec urrin goçoa igorcen duen isensua erreco du goitzetan haren gainean. Criseluac xuxencen dituenean erreco du hura. Eta arratsean hequiec bizten dituenean, isensua erreco du, Jaunaren aitzinean, eta hori ondocoen-ondoco eguinen duçue bethi gucian. Ez duçu aldare horren gainean escainico berce moldezco balsamuric, ez-etare escainça eta bitimaric, eta libacioneric ez duçu eguinen. Eta urthean behin Aaronec errequeimenduac eguinen ditu horren adarren gainean, bekatuarençat escainiricaco odolean, eta Jauna ematuco du horren gainean çuen ondoregoaren alderat. Hori sainduren saindu içanen çaio Jaunari. Jauna minçatu citzaioen oraino Moisi, erraten cioelaric: Alchatu duqueçunean cembat diren Israelgo semeac beren nombrearen arabera, bakotchac bere arimaren saria emanen dio Jaunari; eta kondatuac içanen direnaz gueroztic, ez da hequietan çauriric atheraco. kondutan hartuac içanen diren guciec, emanen dute siclo erdi bana temploco neurriaren arabera. Sicloac hogoi obola ditu. Siclo erdia escainico çaio Jaunari. kondutan sarthuac diren, hogoi urthetaco eta handic goiticoec, emanen dute beren saria. Aberatsac ez dio siclo erdiari berhatuco, eta beharrac ez dio batere gutituco. Eta Israelgo semeen ganic alchaturicaco dirua harturic, eçarrico duçu lekucotasuneco tabernaclearen cerbitzuco, hequien orhoipenetan içan dadiençat Jaunaren aitzinean, eta balia daquioten hequien arimei. Eta Jauna minçatu citzaioen oraino Moisi, erraten cioelaric: Halaber eguinen duçu cobrezco unci bat bere azpicoarequin, hartan garbitzecotzat: eta hura eçarrico duçu lekucotasuneco tabernaclearen eta aldarearen artean. Eta urez bethe ondoan, Aaronec eta bere semeec hartan garbituco dituzte beren escuac eta oinac, Lekucotasuneco tabernaclean sarthu behar direnean, eta hurbilcecotan direnean aldarera, hartan Jaunari balsamuen escaincecotzat, Beldurrez-eta hil ditecen. Manamendu hunec iraunen du bethi gucian Aaronençat eta haren odoleticacoençat ondocoen-ondoco. Eta Jauna minçatu cen berriz Moisi, Erraten cioelaric: Har çatzu balsamuac, mirra lehembicicotic eta hautatic borz ehun siclo, cinamomatic erdia, erran nahi da berrehun eta berrogoi eta hamar siclo, eta kanaberatic orobat berrehun eta berrogoi eta hamar siclo, Canelatic borz ehun siclo, sainduteguico phisura, eta oliba oliotic hin baten bethe. Eta gançutzeco olio saindu bat eguinen duçu, balsamu bat balsamuguinaren escuz; Eta hartaz gançutuco dituçu lekucotasuneco tabernaclea eta lekucotasuneco arka, Eta mahaina bere unciequin, eta ganderailua bere tresnequin, eta balsamuetaco aldarea, Eta holocaustetacoa eta Jaunaren eguimbidetan erabilcen diren pusca guciac. Eta sainduetsico dituçu oro, eta içanen dira sainduren saindu: hequiec uquituco dituena saindutua içanen da. Gançutuco dituçu Aaron eta bere semeac eta sainduetsico dituçu, ene aitzinean bethe detzatençat apheztasuneco eguimbideac. Erranen ere dioçute Israelgo semeei: Gançutzeco olio saindu hori enetzat içanen da beguiratua çuen ondore guciez. Ez da guiçonaren haraguiric hortaric gançutuco, eta hori beçala ez duçue berceric aphainduco, ecen sainduetsia da, eta saindu içanen da çuençat. Edocein guiçon holacoric aphainduco duena, eta arrotzari emanen dioena, xahutua içanen da bere populuaren erditic. Eta Moisi erran cioen Jaunac: Har çatzu balsamuac, estactea eta oniça, galbano usain goçocoa eta isensu arguiena: orotaric phisu bardina behar da, Eta eguinen darotaçu balsamu bat balsamuguinaren escuz, arthatsuqui nahasia, garbia, eta bere sainduespenac hainitz merezdun bihurtua. Eta herrauts xehe-xehetan eçarri dituquetzunean oro, hartaric emanen duçu lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean, ni aguertuco natzaitzun toquian. Balsamu hura içanen çaitzue sainduren saindu. Halacoric ez duçue eguinen çuençat, ceren den saindu Jaunaren aitzineco. Edocein guiçon halacoric eguinen duena, haren usainaren usnatzeco, galduco da bere populutic. Jauna berriz ere Moisi minçatu citzaioen, erraten cioelaric: Huna non bere icenez deithu dudan Beseleel, Urien semea, Uri baita Hurren semea, Judaco leinutic; Eta Beseleel bethe dut Jaincoaren izpirituz, çuhurciaz, adimenduz eta lan orotaco jaquitatez, Asmatzecotzat urhetic, cilharretic eta cobretic eguin daitequeen edocein gaina, Marmolatic, harri baliosetaric, eta çuhamu edoceintaric. Eta lagun eman diot Ooliab, Aquisamequen semea, Danen leinucoa. Eta çuhurcia eçarri dut languile jaquin gucien bihotzean, nic çuri manatu guciac eguin detzatençat: Batasuneco tabernaclea, lekucotasuneco arka, haren gainean den propiciatorioa eta tabernacleco unci guciac; Mahaina eta hartaco unciac, ganderailua urhe garbienetic bere tresnequin, eta balsamuetaco aldarea; Holocaustetaco aldarea eta bere tresna guciac, garbitzeco uncia eta bere azpicoa; Soineco sacratuac Aaron apheçarençat eta bere semeençat ceremonia sainduetan bethe detzaten apheztasuneco eguimbideac; Gançutzeco olioa eta usain oneco balsamuac tabernacleco: eguin betzate nic çuri manatu guciac. Jauna minçatu cen oraino Moisi huneletan: Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Artha emaçue ene larumbataren beguiratzeaz: hori da ecen çuen eta ene arteco seinalea gueroco çuen ondorego gucian, jaquin deçaçuençat ni naicela Jauna, çuec sainduesten çaituztedana. Beguira çaçue ene larumbata, ceren saindu içan behar çaitzue hura: hura narriotuco duena, heriotzez hilen da: norbait lanean haritzen bada egun hartan, haren arima galduco da bere populuaren artetic. Sei egunez harico çare lanean: çazpigarren eguna da larumbata, Jaunari dagoquioen phausu saindua: nornahi egun hartan lanean harico dena, hilen da. Israelgo semeec beguira beçate larumbata, eta besta beçate hura ondocoen-ondoco. Bethico patu bat da Ene eta Israelgo semeen artean, eta bethico seinale bat. Jaunac sei egunez eguin ditu ceru-lurrac, eta çazpigarrenean lanetic baratu da. Eta Jaunac, akabaturic horrelaco solasac Sinaico mendi gainean, Moisi eman ciozquien lekucotasuneco harlauçac, Jaincoaren erhiz iscribatuac. Bada, populuac ikustenez Moisec luçatzen çuela menditic jaustea, bildu cen Aaronen contra, eta erran cioen: Jaiqui çaite, eguin ditzagutzu jaincoac gure aitzinean ibilico direnac: ecen ez daquigu cer guerthatu çaioen Moisi, Eguiptotic atheratu gaituen guiçon hari. Eta Aaronec erran cioten: Çuen emazteen, eta semeen, eta alaben beharrietaric ken çatzue urhezco beharrietacoac, eta ekarzquitzue niri. Eta populuac manatua eguin çuen, Aaroni beharrietacoac ekarcen cituelaric. Hequiec hartu ondoan, Aaronec urtharaciric eguin çuen aratche bat, eta Israeldarrec erran çuten: Israel, huna çu Eguiptoco lurretic ilki çaituzten çure jaincoac. Aaronec ikusi çuenean hori, aldare bat eguin çuen aratchearen aitzinean, eta cridatzaile batez oihu eguinaraci çuen: Bihar da Jaunaren besta-burua. Eta goicean goicic jaiquiric escaini cituzten holocaustac eta baquezco bitimac, eta populua jarri cen jateco eta edateco, eta xutitu ciren dostatzeco. Bada Jauna minçatu cen Moisi, erraten cioelaric: Çoaci, jauts çaite: Eguiptotic atheratu duçun çure populuac bekatu eguin du. Laster bastertu dira çuc erakutsi içan dioçuten bidetic: eta eguin dute aratche urthu bat, eta adoratu dute; eta bitimac imolatzen dituztelaric, erran dute: Israel, huna Eguiptoco lurretic ilki çaituzten çure jaincoac. Eta berriz Jaunac erran cioen Moisi: Populu hori ikusten dut buruz gogorra dela. Utz neçaçu, ene sumindura bitz dadien horien contra, eta xahu detzadan, eta çu eguinen çaitut populu handi baten buruçagui. Bainan Moise othoizca çagoen bere Jainco Jaunari, erraten cioelaric: Jauna, certaco bizten da çure sumindura çure populuaren contra, ceina Eguiptoco lurretic atheratu baituçu, indar handiz eta escu hazcarraz? Eguiptoarrec, othoi, ez beçate erran: Amarruz ilki ditu horiec, mendietan hilcecotzat eta lurretic xahutzeco: bara bedi çure sumindura, eta jabal çaite çure populuaren hoben belçaren gainean. Orhoit çaiteci Abraham, Isaac eta Israel, çure cerbitzariez, ceinei cin eguin baitioçute çure buruaz, erranez: Populatuco dut çuen hacia ceruco içarrac beçala: eta aiphatu darotzuetan lur hura gucia emanen diot çuen ondoregoari, eta hura goçatuco duçue bethi. Orduan ematu cen Jauna, eta bere populuaren gainera erran içan çuen gaitza arthiquitzetic guibelatu cen. Eta Moise jautsi cen menditic, bere escuan çakarzquiela lekucotasuneco bi har-lauçac, bi aldeetaric iscribatuac, Eta Jaincoaren escuz eguinac: iscribua ere Jaincoac bernuçatua cen laucen gainean. Josuec aditzearequin populuac marrumaca eguiten çuen harramança, erran cioen Moisi: Guduco garrasiac ençuten dira campetan. Hunec ihardetsi cioen: Ez da hori gudura berotzaileen oihua, ez-etare ihes-igorleen deihadarra: bainan cantarien boça ençuten dut nic. Eta hurbildu cenean campetara, ikusi cituen aratchea eta dançac: eta borthizqui samurturic, arthiqui cituen escutic lauçac, eta hautsi cituen mendiaren oinetan: Eta hequiec eguin aratchea harturic, erre çuen eta jo herraustu arteo; herrautsa arthiqui çuen urera, eta hartaric edatera eman cioten Israelgo semeei. Eta erran cioen Aaroni: Cer eguin darotzu populu hunec, çuc jautsaraztecotzat hunen gainera bekaturic handiena? Aaronec ihardetsi cioen: Ez bedi hasarre ene jauna: çuc ecen populu hau eçagutzen duçu; badaquiçu gaizquira ekarria dela. Erran içan darotate niri: Eguizquigutzu jaincoac, gure aitzinean ibilico direnac: ecen ez daquigu cer guerthatu çaioen, Eguiptoco lurretic atheratu gaituen Moise hari. Ihardetsi diotet: Cein da çuetan urheren jabe? Ekarri dute urhea eta eman darotate: nic arthiqui dut sura, eta aratche hau ilki da. Moisec beraz ikustenez populua bulucia cela (ecen Aaronec larrutu çuen hura icigarriqueria itsusi hartaz, eta bulucia eçarri etsaien erdian), Xutic çagoelaric campetaco athean, erran çuen: Jaunaren alde denic balin bada nihor, bil bedi ni gana. Eta haren gana bildu içan ciren Lebiren seme guciac. Moisec erran cioten: Huna cer dioen Israelgo Jainco Jaunac: Guiçonac ezpata eçar beça bere sahetsean; campen erditic çoazte eta bihur çaitezte athe batetaric berceraino, eta bakotchac hil beça anaia, adisquidea eta bere laguna. Eta Lebiren semeec eguin içan çuten Moisen erranaren arabera, eta egun hartan hogoi eta hirur mila guiçon beçalatsu hilac içan ciren. Eta Moisec erran çuen: Egun Jaunari consecratu dioizquitzue çuen escuac, ceinec bere semean eta anaian, benediccione emana içan betzaitzuençat. Bada, biharamuna ethorri cenean, Moisec erran cioen populuari: Bekaturic handienaz eguin içan duçue bekatu: iganen naiz Jauna gana, hea niholere ardiets othe deçaquedan çuen icigarriqueriaren barkamendua. Eta bihurturic Jauna gana erran cioen: Othoizten çaitut, bekaturic handienaz bekatu eguin du populu horrec, urhezco jaincoac eguin içan ditu beretzat: bainan barka çoçute hoben hori, Edo ez baduçu eguin nahi, ecezta neçaçu iscribatu içan duçun çure liburutic. Jaunac ihardetsi cioen: Ceinac ere bekatu eguin baituque ene alderat, hura eceztatuco dut ene liburutic. Bainan çu çoaz, eta eramaçu populu hori nic erran darotzudan lekura: ene ainguerua ibilico da çure aitzinean. Eta nic jaçarpeneco egunean bilhatuco dut horien bekatua. Jaunac jo içan çuen beraz populua Aaronec eguin cioen aratchearen bekatua gatic. Eta Jauna minçatu citzaioen Moisi, erraten cioelaric: Çoaci; leku hortaric çu, eta Eguiptoco lurretic erakarri içan duçun çure populua, igan çaizte, nic Abrahami, Isaaqui eta Jacobi cinequin aguindu içan diotedan lurrera, erranez: Çure ondoregoari emanen diot hori. Eta ene ainguerua igorrico dut çure aitzinean, eragotz detzadan Cananearra, eta Amorhearra, eta Hetbearra, eta Pherecearra, eta Hebearra, eta Jebusearra, Eta esne eta ezti darioen lurrera sar çaitecençat. Ecen ez naiz çurequin iganen, populu buru gogorrecoa çarelacotz: beldurrez-eta xahu çaitzadan bidean. Solas borthitz hori aditzearequin, populua nigarrari eman cen: eta nihorc etzituen jaunci ohico bere edergailuac. Ecen Jaunac Moisi erran içan cioen: Erroçute Israelgo semeei: Buru gogorreco populua çare; behin heldu banaiz çure erdira, xahutuco çaitut. Utzquitzu beraz orai berean çure edergailuac, jaquin deçadan cer eguin çuri. Israelgo semeec utzi içan cituzten beraz beren edergailuac Horebgo mendiaren ondoan. Moisec ere, tabernaclea harturic, jarri çuen campetaric urrun eta icendatu çuen patuco tabernaclea. Eta populuco guciac, cerbait galde eguiteco çutenac, campetaric ilkitzen ciren patuco tabernaclera. Eta Moise tabernaclera ilkitzen cenean, jende gucia xutitzen cen, eta bakotcha egoten cen xutic bere olhaco sarcean, eta Moisi guibeletic beguira, tabernaclean sar cedin arteo. Eta hura tabernaclean sartu-eta, hedoi habea jausten cen, eta sarcean baratzen, eta Jauna minçatzen cen Moisequin, Oroc ikusten çutelaric hedoi habea landatua çagoela tabernacle-sarcean. Eta berac ere guelditzen ciren xutic, eta beren olhetaco atheetaric adoran ematen ciren. Eta Jauna Moisi minçatzen citzaioen bekoz-beko, guiçon bat bere adisquideari minçatzen ohi den beçala. Eta Moise tabernacletic campetara bihurcen cenean, haren muthila, Josue gaztea, Nunen semea, etzen tabernacletic urruncen. Bada, Moisec erran cioen Jaunari: Manatu darotaçu populu hau eraman deçadan hemendic, eta ez darotaçu erakusten nor igorri-gogo duçun enequin, nahiz erran içan darotaçun: Eçagutzen çaitut çure icenez, eta gracia aurkitu duçu ene aitzinean. Baldin beraz gracia aurkitu badut çure aitzinean, erakuts diçadaçu çure beguithartea, eçagut çaitzadançat, eta gracia aurki deçadan çure beguien aitzinean: begui onez beguira çoçu çure populu jendetze huni. Eta Jaunac erran cioen: Ene beguithartea goanen da çure aitzinean, eta phausua emanen darotzut çuri. Eta Moisec erran cioen: Ez baçare çu ceroni aitzinean ibilcen, ez gaitzatzula ilkiaraz toqui huntaric. Ecen certaric jaquinen ahal içanen dugu nic eta çure populuac gracia aurkitu dugula çure aitzinean, ez balin baçare gurequin ibilcen, ospatuac içan gaitecençat lurraren gainean dauden populu guciez? Bada, Jaunac erran cioen Moisi: Çuc galdatu hori ere eguinen dut: ecen gracia aurkitu duçu ene aitzinean, eta ceroni çure icenez eçagutzen çaitut. Moisec erran cioen: Erakuts diçadaçu çure gloria. Jaunac ihardetsi çuen: Erakutsiren darozquitzut ontasun guciac, eta deithuco dut çure aitzinean Jaunaren icena: eta urricari içanen dut nahi dudana, eta berati içanen naiz atseguin dudanaren alderat. Eta Jaunac erran çuen oraino: Ecin ikusico duçu ene beguithartea: ecen ni ikusico nauen guiçona ez daiteque biciric gueldi. Eta berriz ere erran cioen: Horra non den leku bat ene ikusteco, eta egonen çare harriaren gainean. Eta ene gloria iragaitean, eçarrico çaitut harri artean, eta ene escu escuinac beguiratuco çaitu iragan nadien arteo: Guero alchatuco dut ene escua, eta guibeletic ikusico nauçu: bainan ecin ikusico duçu ene beguithartea. Eta erran çuen guero: Xuxen çatzu bi har-lauça lehenecoac beçalacoac, eta hequien gainean iscribatuco ditut hautsi dituçun laucec cituzten hitzac. Goicic prest içan çaite, berehala Sinaico mendira igaiteco, eta enequin egonen çare mendi gainean. Nihor ez bedi igan çurequin, eta mendi gucian nihor ez bedi aguer: idiac ere eta ardiac ez beitez alha par hartan. Moisec beraz ebaqui cituen bi harlauçac lehenecoac içan ciren beçalacoac: eta gauaz jaiquiric, igan cen Sinaico mendira, Jaunac manatu içan cioen beçala, lauçac berequin çakarçala. Eta Jauna jautsi cenean hedoi baten erdian, Moise guelditu cen harequin, Jaunaren icena deitzen çuela. Eta Jauna haren aitzinean iragaitean, erran çuen: Jaunen Jauna, Jainco Jauna, urricalmendutsua eta beratia, jasancorra eta asco urricalpenetacoa, eta cina, Urricalmendua beguiratzen duçuna mila guiçaldietaraino; gaixtaqueriac, tzarqueriac eta bekatuac eceztatzen ditutzuna, ceinaren baithan nihor ez baita berenez hutsgabe; aiten gaizquia semeei eta ilobasoei bihurcen dioçutena, hirugarren eta laugarren belhauneraino. Eta Moise laster gurthu cen ahuspez lurrera, eta adoratzen çuelaric, Erran cioen: Jauna, gracia aurkitu badut çure aitzinean, ibil çaite, othoi, gurequin (ecen populua buru gogorrecoa da), eta gure gaixtaqueriac eta bekatuac ecezta çatzu, eta har gaitzatzu çuretzat. Jaunac ihardetsi çuen: Oroc ikusten dutela, eguinen dut patu çurequin, eta eguinen ditut sendagailac egundaino lurraren gainean ikusi han ez direnac, ez-etare nihongo jendaquietan: populu horrec, ceinaren erdian baitzare, ikus deçançat eguitera nohan Jaunaren eguincari lazgarria. Beguira çatzu nic egun çuri manatzen darozquitzudan guciac: neronec eragotzico ditut çure beguien aitzinean Amorhearra, eta Cananearra, eta Hethearra, eta Pherecearra ere, eta Hebearra, eta Jebusearra. Lur hortaco egoiliarrequin adisquidançaric behin-ere eguitetic beguira çaite, ceren hori çure galgarri bailitaque: Bainan hequien aldareac eragotz çatzu, jainco-moldeac çathica eta lucuac ondotic ebaqui. Beira çaite jainco arrotzic adoratzetic. Jaunac ekarcen du bekaizcorraren icena, maithatua bakarric içateaz ardura harcen du. Etzaçula toqui hequietaco guiçonequin batasunic eguin; beldurrez-eta, beren jaincoequin lohitu diren ondoan, eta hequien itchurac adoratu dituzquetenean, norbaitec deith çaitzan haragui imolatuetaric jatera. Hequien alabetaric emaztetzat çuen semeei ez dioçuete onhetsico: beldurrez-eta, beren buruac nescatchec lohitu dituzten ondoan, lohiaraz detzaten beren jaincoetan çuen semeac. Ez duçu jainco urthuric eguinen. Airisetaco besta-burua iduquiren duçu. Çazpi egunez, uzta berrietaco hilabetheco mugan, janen duçu ogui airisa, manatu içan darotzudan beçala: Amaren sabela lehembicicoric idequitzen duen muthicoquia, enea içanen da; acienda gucietaco orotsa, nahiz abel-gorrietaric, nahiz ardietaric, enea içanen da. Ardiaz berrerosico duçu astoaren lehen ume orotsa: bainan haren ordaina ematen ez baduçu, bera duçu hilen. Çure seme çaharrena berrerosico duçu: eta etzare ene aitzinean escuac hutsic aguertuco. Sei egunez lanean harico çare, çazpigarren egunean gueldituco çare irauldetic eta bilcetic. Asteetaco besta-burua eguinen duçu ogui bilcetaco fruituen picainac escainiz, eta uzta eguinen besta, urthe berrico mugan guciac bilcen direnean. Urtheco hirur ordutan çure guiçonqui guciac aguertuco dira Israelgo Jainco Jaun guciz-ahaldunaren aitzinera. Ecen jendaiac çure aitzinetic eragotzi dituquedanean, eta çure mugac çabaldu ditudan ondoan, nihorc ez du cimarkuric baliatuco çure lurraren gainean, urthean hirerutan igaiten baçare eta aguercen çure Jainco Jaunaren aitzinera. Ez duçu ene bitimaren odola alchagarriaren gainean imolatuco, eta Bazco besta-buruco bitimatic ez da biharamun goiça arteo gueldituren. Çure lurreco fruituen picainac escainico dituçu çure Jainco Jaunaren etchean. Ez duçu pittica erreco bere amaren esnean delaric. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Iscriba çatzu solas horiec, ceinen gainean eta çurequin, eta Israelequin eguin içan baitut patu. Moise Jaunarequin han egon cen beraz berrogoi gau-egunez: etzuen oguiric jan, ez-etare uric edan; eta Jaunac iscribatu cituen laucetan batasuneco hamar solasac. Eta Moise Sinaico menditic jautsi cenean, lekucotasuneco bi lauçac escuetan çaduzcan, eta etzaquien bere beguitharteac dirdiratzen cioela Jaunarequin solasera bilduric egon cenaz gueroztic. Bainan Aaronec eta Israelgo semeec ikusiric, Moisen beguitharteac dirdiratzen çuela, lotsa ciren hari hurbilcera. Eta harec deithuric, Aaron eta sinagogaco buruçaguiac bihurtu ciren. Eta hequiei minçatu cen ondoan, Halaber ethorri citzaitzcon Israelgo seme guciac; ceinei manatu baitziotzaten Jaunaren ganic Sinaico mendian ençun içan cituenac oro. Eta solasac akabatu cituenean, bela bat eçarri çuen bere beguithartearen gainean. Jaunaren gana sarthu-eta, eta harequin minçatzean, kencen çuen bela athera cedin arteo, eta orduan Israelgo semeei erraten ciozcaten berari manatuac içan citzaizcoen guciac. Israelgo semeec ikusten çuten Moisen beguitharteac arguitzen çuela camporacoan, bainan hunec berriz estalcen çuen, hequiei minçatzeco baçuenean. Bilaraciric beraz Israelgo semeen oste gucia, Moisec erran cioten: Hauquiec dira Jaunac eguiteco manatu dituenac. Lanean harico çarete sei egunez: çazpigarrena içanen da çuençat saindu, larumbata, Jaunaren phausua: hartan lanic eguinen duena, içanen da heriotzetan emana. Ez duçue çuen egoitzetan suric batere biztuco larumbatean. Moisec erran çuen oraino Israelgo semeen bilku guciari: Hau da Jaunac manatu duena, dioelaric: Jaunari berez çotzuete picainac çuen etcheetan. Batbederac, bere nahitara eta gogo onez, Jaunari escain betza urhea, cilharra eta cobrea, Moredina eta purpura, escarlata bietan thindatua, liho hauts, ahunz-ilea, Eta larruac moredinez eta gorrimorez thindatuac, setim çurac, Eta olioa criseluen antolatzeco eta gançugarrien eguiteco, eta balsamuric goçoenac, Oniz harriac eta harri baliosac soingainecoaren eta bulharretacoaren ederztatzeco. Çuen artecoric jaquinac diren oro ethor beitez, eta Jaunac manatuac eguin betzate: Erran nahi baita tabernaclea, eta haren hegazteguia eta estalguia, erreztunac eta oholac haguequin, hesaulac eta oinac; Arka eta hagac, propiciatorioa eta haren aitzinean hedatzen den bela; Mahaina haguequin eta unciequin, eta proposicioneco oguiequin; Criseluac jasan behar dituen ganderailua, hartaco unci eta criseluac, eta arguien mantenatzeco olioa; Balsamuetaco aldarea, eta hagac, eta gançutzeco olioa, eta usain goçozco balsamuac, eta tabernacle-sarceco bela; Holocaustetaco aldarea, eta hartaco cobrezco crisela, bere haga eta unciequin; garbitzeco uncia eta haren oina; Lorioco erridauac habeequin eta oinequin, ezcabatz-sarceco bela; Tabernacleco hesaulac eta loriocoac beren lokarriequin; Sainduteguian erabilceco diren jaunzcurac, Aaron aphez-handiaren eta haren semeen soinecoac, apheztasuneco eguimbideac bethe detzatençat ene aitzinean. Eta Israelgo semeen oste gucia Moisen aitzinetic goanic, Jaunari gogotic berehala eta jaincotiarqui, escaini ciozcaten picainac eguitecotzat lekucotasuneco tabernacleco lana, ohoreen bihurceco eta soin sacratuetaco behar ciren guciac. Guiçonec emaztequiequin escaini cituzten beren gathe, beharrietaco, erreztun eta escumuturrecoac: urhezco unci guciac Jaunari emaitza eguiteco içan ciren bazterrera eçarriac. Norbaitec balin baçuen moredin, purpura, escarlata bietan thindatu, liho hauta, ahunz-ile, ahari-larru gorriric, eta gorrimoreric, Cilharric eta cobre menastaric, Jaunari escaini ciozcan eta halaber setim çurac asco cerbitzutaco. Emaztequi ancedunec eman çuten irun çuten moredina, purpura, escarlata eta liho hauts, Eta ahuncen ilea, guciac beren oldetara ematen cituztelaric. Aitzindariec escaini cituzten oniz harriac eta harri baliosac soingainecoarençat eta bulharretacoarençat, Balsamugaiac eta olioa criseluen mantenatzeco, eta gançugarriaren eguiteco, eta balsamu usain goçoenecoen aphainceco. Guiçonec eta emaztequiec, guciec jaincotiarqui escaini cituzten beren emaitzac eguitecotzat Jaunac Moisen ahoz manatu içan cituen lanac. Israelgo seme guciec Jaunari eguin ciozcaten beren gogoz emaitzac. Eta Moisec erran cioten Israelgo semeei: Huna non Jaunac bere icenez deithu duen Beseleel, Urien semea, Uri baita Hurren semea, Judaco leinutic. Eta hura bethe du Jaincoaren izpirituz çuhurciaz eta adimenduz, jaquitatez eta iracascari osoaz, Asmatzeco eta eguitecotzat urhearequilaco, eta cilharrarequilaco eta cobrearequilaco lana; Harrien cicelatzeco, eta çurguin lanetaco; anceac kausi ahal detzazqueenac oro Eman içan diozca burura: Ooliab ere, Aquisamequen semea, Danen leinucoa, deithu du Jaunac, Biac ancez bethe ditu, çurguin, ehaile eta lorecatzaile lanac, moredinez eta purpuraz, escarlata bietan thindatuz eta liho hautaz, ehunean eguiten diren lan guciac eguin detzaten, eta berriac ere kausi. Lanari lothu ciren beraz Beseleel eta Ooliab, eta guiçon ancetsu Jaunac jaquitatez eta aditzaz bethe cituenac, jaquin ceçatençat eguiten mainarequin sainduteguico premia cirenac eta Jaunac manatu içan cituenac. Eta Moisec deithu cituenean hequiec eta guiçon jaquinac oro ceinei Jaunac eman baitzioten jaquitatea, eta ceinec beren baitharic lanaren eguiteco escaini baitzituzten beren buruac, Escura eman ciozcaten Israelgo semeen emaitza guciac. Hauquiec lanari hari cirelaric, populuac egun oroz goicetan ekarcen cituen escainça berriac. Horren gatic oficialeac ethorri behar içan ciren, Eta Moisi erran cioeten: Populuac escaincen du behar den baino guehiago. Moisec beraz manatu çuen cridatzaileac oihu eguin ceçan: Ez guiçonac, ez emaztequiac, nihorc ez beça guehiago deusere escaint sainduteguiaren eguiteco. Hola baratu ciren emaitza escaincetic, Ceren escainiac asqui eta sobera baitziren. Eta tabernacleco lanaren eguiteco jaquinac ciren guiçon guciec, eguin cituzten hamar erridau, ehunaren gainean lana mudançaturic eta lorecaturic hari bihurtuz, eta moredinez, eta purpuraz, eta escarlata bietan thindatuz. Hequietaric bakarrac bacituen hogoi eta çorci beso lucera eta lau çabalera; erridau gucien neurria bardina cen. Beseleelec erridauetaric borz bata berceari lothu cituen, eta berce borçac ere iratchiqui cituen elkarri. Erridau bati bi bazterretaric eguin ciozcan moredinezco lokarriac, eta berce erridauari ere orobat, Lokarriac bata bercearen parrera heldu ciren beçala, eta elkarri loth citecençat. Hortaco urthu cituen berrogoi eta hamar urhe-erreztun, erridauetaco lokarriei lotzecoac, eta hola tabernacle bakar bat eguin cedinçat. Eta eguin cituen ahunz-ilez hameca saihal tabernacleco hegazteguiaren estalceco. Saihaletaric bakarrac bacituen hogoi eta hamar beso lucera, eta çabalera lau: saihal guciac neurri batetacoac ciren. Hequietaric borz lothu cituen elkarrequin alde bat, eta berce seiac bercera. Eta saihal bakarrari bazterretan eguin ciozcan berrogoi eta hamar lokarri, eta berce saihalari ere berrogoi eta hamar, bata berceari lothuac içan citecençat. Eta urthu cituen cobrezco berrogoi eta hamar hersgailu, ceinetaz tincatu behar baitzen hegazteguia, saihal gucietaric estalgui bakar bat eguin cedinçat. Eguin çuen oraino ahari-larru gorrituz tabernaclearen estalgui bat, eta berce bat gainetic larru gorrimorez. Setim çurez eguin cituen tabernacleco oholac, xutic landatuz. Ohol bakarraren lucetasuna hamar besoetacoa cen: eta çabaltasunac baçaducan beso bat eta erdi. Bi mihiztadura baciren ohol bakarca, bata berceari iratchiquiac içan citecençat. Orobat eguin çuen tabernacleco ohol guciei. Hequietaric hogoi ciren egüerdialdetic hegoari beguira çaudenac, Berrogoi cilharrezco oinequin. Bi oin eçarcen ciren ohol bakarraren azpian, bi izquinetan, non-ere akabatzen baitzen izquinetan sahetsen mihiztadura. Ipharrari beguiratzen duen aurkinçan ere eguin cituen hogoi ohol, Berrogoi cilharrezco oinequin, bi oin ohol bakoxca. Bainan iguzqui-etzinaldetic, hori da tabernacleac itsasoari beguiratzen duen alderditic, sei ohol eguin cituen, Eta berce bia izquina bakotchean tabernaclearen guibeletic: Azpitic gaineraino elkarri josiac ciren, eta orobat uztardura bakar batean jarriac ciren. Bi aldeetaric izquinetan halaco moldez eguin çuen, Non çorci ohol baitziren batean, eta hamasei oin cilharrezco baitzituzten, erran nahi da bi oin ohol bakotcharen azpian. Eta setim çurez eguin cituen borz haga, tabernaclearen sahets bateco oholen iduquitzeco, Eta berce borz berce sahetseco oholac elkarri uztarceco; eta horietaz berçalde, berce borz haga tabernaclearen mendebal-aldearençat, itsas-aldetic. Halaber eguin çuen berce haga bat, oholen erditic izquina batetic berceraino helcecoa. Ohol guciac urheztatu cituen, urthu ondoan hequien cilharrezco oinac. Eta urhez eguin cituen hequien erreztunac, hagac erditic sar ahal citazqueen beçala: haga hequiec berac urhe-xaflaz estali cituen. Eta bela bat eguin çuen moredinez eta purpuraz, escarlataz eta liho hari bihurtuz, lorecaduraz mudançatua eta ederztatua. Eguin cituen setim çurez lau habe, ceinac beren buruequin urheztatu baitzituen, hequien oin cilharrezcoac urthu ondoan. Eta tabernacle-sarcean eguin çuen bela bat moredinez, purpuraz, escarlataz eta liho bihurtuz, gucia lorecatua. Eta eguin cituen beren buruequin borz habe, ceinac urhez estali baitzituen, eta hequien oin cobrezcoac urthu cituen. Beseleelec halaber setim çurez eguin çuen arka, ceinac baitzituen bi beso eta erdi lucera, beso bat eta erdi çabalera; goratasuna ere beso bat eta erditacoa içan çuen; eta hura estali çuen campotic eta barnetic urhe garbienarequin. Eta inguruan eguin cioen urhezco koro bat, Urcen cituelaric lau urhe-erreztun lau izquinençat, bi erreztun sahets bateco, eta bia berceco. Setim çurez eguin cituen halaber lau haga urhez estali cituenac, Eta ceinac sarthu baitzituen, arkaren sahetsetan, haren erabilceco ciren erreztunetan. Eguin ere çuen propiciatorioa, hura baita oraclea, urhe garbienetic, bi beso eta erditacoa lucera, eta beso bat eta erditacoa çabalera. Urhe beratic eguin cituen bi querubin, ceinac eçarri baitzituen propiciatorioaren bi aldeetan; Querubin bat alde bateco buruan, eta berce querubina bigarren aldeco buruan; bi querubinac propiciatorioaren buru bakotchetan, Hegalac hedatzen cituztela, eta propiciatorioa estalcen, eta elkarri eta hari beguiratzen. Eguin çuen oraino mahain bat setim çurez, bi besoetaco lucera, eta beso bateco çabalera, eta çuen beso bat eta erdi gora: Inguratu çuen hura urhe garbienetic, eta urhezco ezpain bat eguin cioen inguruan, Eta ezpainari berari urhezco koro cicelatu bat, lau erhi gora, eta haren beraren gainean berce urhezco koro bat. Halaber urthu cituen lau urhe-erreztun, eçarri cituenac lau izquinetan, mahainaren çango bakotchean, koroaren azpitic: eta hequietan sartu cituen hagac, mahaina erabilia içan ahal cedinçat. Haga hequiec berac ere eguin cituen setim çurez, eta urhez inguratu. Eta urhe garbitic eguin cituen mahaineco cerbitzu gucietaco unciac, azpilac, gorgoilac, isensunciac eta xatac, ceinetan escaini behar baitziren libacioneac. Eta urhe garbienetic mailucatu çuen ganderailua, ceinaren guirthainetic sorcen baitziren adarrac, xatattoac, sagarrac eta liliac; Sei adar bi aldeetaric, hirur batetic, eta hirur bercetic; Hirur xatatto helçaurrac beçala adar bakoxca, eta hequiequin batean sagarrac eta liliac. Ganderailuaren guirthainetic sorcen ciren sei adarrec orobateco lana çuten guciec, Bainan guirthainean berean baciren lau xatatto helçaurrac beçalacoac, eta bakotcharequin sagar bat eta lili bat; Eta guirthainac hirur toquitan bacituen hirur sagar, eta sagar bakotchetic ilkitzen ciren bi adar, orotara sei adar guirthain bakarretic sorcen cirenac. Beraz sagarrac eta adarrac hartaric beretic ciren, guciac mailucatuac urhe garbienetic. Orobat eguin cituen çazpi criselu beren muquetequin, eta muqui kenduen hil-unciac, urhe garbienetic. Ganderailuac bere unci guciequin baçuen urhetan talendu baten phisua. Eta setim çurez eguin çuen balsamuetaco aldarea, lucera eta çabalera beso bat çuena eta bia gorara; haren izquinetaric sorcen ciren adarrac. Eta urhe garbienez estali çuen hura bere crisela, bazter eta adarrequin. Eta inguruan eguin cioen urhezco koro bat, eta koroaren azpian bi aldetaric bira urhe-erreztun, hequietan hagac sarceco, aldarea erabilia içan ahal cedinçat. Eta haga hequiec eguin cituen setim çurez, eta estali urhe xaflaz. Eta aphaindu çuen consecratzeco gançuduren eguiteco olioa, eta balsamuac gayric garbienetaric, balsamuguinen moldera. Beseleelec eguin çuen oraino setim çurez holocaustetaco aldarea, ceinac baitzituen borz beso lucera eta çabalera, eta hirur gorara. Izquinetaric sorcen ciren haren adarrac, eta hura estali çuen cobre-xaflaz. Eta hartaco cerbitzuco tresnac, hauts-unciac, truquesac, suhatsac, macoac eta su-unciac, cobrez eguin cituen. Cobrez sarea beçala eguin çuen hartaco crisela, eta haren azpian sutegui bat aldarearen erdian. Urthu cituen lau erreztun criselaren lau izquinetaco, hequietan sarcecotzat erabilceco hagac. Hagac eguin cituen setim çurez eta estali cobrez. Eta aldarearen sahetsetan aguercen ciren erreztunetan sarthu cituen. Bada aldareac etzuen barnea bethea, bainan oholez landan barnean deusere gabe eta hutsa. Garbitzeco unci bat ere cobrez eguin çuen bere azpicoarequin, tabernacle-sarcean beilan egoten ciren emaztequien mirailez. Eguin çuen lorioa ceinaren alderdi hegoaldecoan baitziren liho hari bihurtuz, ehun besotan errridauac, Eta hogoi cobrezco habe beren oinequin; habeen buruac eta cicel lan gucia cilharrez ciren. Iphar-aldeco erridauac, habeac, oinac eta habeen buruac orobat ciren neurri, lan eta gai beretacoac; Iguzqui-sarceari beguiratzen duen aldean ehun besotan eçarriac içan ciren erridauac, hamar habe beren cobrezco oinequin, eta habeen buruac eta cicel lana cilharrezcoac; Bada iguzqui-ilkitzeari, eçarri cituen berrogoi eta hamar besotan erridauac, Ceinetaric hamaborz besoc, eta hirur habec beren oinequin iduquitzen baitzuten alderdi bat; Eta berce alderdian (ecen bien artean eguin çuen tabernacleco sarcea), ciren orobat hamaborz beso erridau, hirur habe eta berce haimberce oin. Lorioco oihaleria gucia liho hari bihurtuz eho içan çuen. Habeen oinac cobrez eguinac içan ciren, bainan buruac cilharrez beren obradura guciequin: bainan lorioco habeac berac cilharrez estali cituen. Lorio-sarcean erridau bat eguin çuen lorecatuz moredinez, purpuraz, escarlataz eta liho hari bihurtuz; hogoi beso cituen lucera eta borz gorara, lorioco berce erridau guciec çuten neurriaren arabera. Sarcean baciren lau habe beren cobrezco oinequin; buruac eta ciceladurac cilharrez. Cobrez eguin cituen tabernaclearen eta lorioaren inguruco hesaulac ere. Horiec dira lekucotasuneco tabernacleco tresnac, lebitarrei kondatuac içan cirenac Moisen manuz, Aaron aphez-handiaren seme Ithamarren bidez; Eta Beseleelec, Urien semeac, Uri baitzen Hurren semea Judaco leinutic, eguin cituenac, Jaunac manaturic Moisen ahoz. Lagunçat içan çuen Ooliab, Aquisamequen semea Danen leinutic, hainitz ederqui aditzen cena çuren lancen eta oihalen mudançatzen eta lorecatzen moredinez, purpuraz, escarlataz eta liho hari hautatuz. Sainduteguiaren eguiteco eçarri cen urhe gucia, eta emaitzaz escainia, içan cen hogoi eta bederatzi talendu eta çazpi ehun eta hogoi eta hamar siclo sainduteguico phisura. Hori emana içan cen kondutan sarthu içan ciren hogoi urthetaco eta handic goitico guiçonez, ceinac baitziren sei ehun eta hirur mila, borz ehun eta berrogoi eta hamar harmatu. Içan ciren berçalde ehun talendu cilhar, ceinetaric urthuac içan baitziren sainduteguico oinac, eta bela hedatua çagoen toquico sarcecoac ere. Ehun oin atheratu ciren ehun talendutaric, talendu bakarreco oin bat kondatuz. Hamaçazpi ehun eta hirur hogoi eta hamaborz siclo cilharrezcotaric Beseleelec eguin cituen habeen buruac, eta habeac berac cilharrez estali. Cobretic ere escainiac içan ciren hirur hogoi eta hamar talendu eta bi mila eta lau ehun siclo, Hequetaric urthuac içan baitziren lekucotasuneco tabernaclearen sarceco oinac, eta cobrezco aldarea bere crisela eta cerbitzuco tresna guciequin; Eta lorioco oinac, nahiz ingurucoac, nahiz sarcecoac, eta tabernacleco hesaulac eta loriocoac. Beseleelec moredinez, eta purpuraz, escarlataz eta liho hautaz eguin cituen, Aaronec jaunci behar cituen soinecoac bere eguimbideac Sainduteguian bethetzeco, Jaunac Moisi manatu cioen beçala. Eguin çuen beraz soingainecoa urhez, moredinez, purpuraz, escarlata bietan thindatuz eta liho hari bihurtuz, Lana carançatuz; ebaqui cituen urhe hostoac eta haritan eçarri, içatecotzat hequien ehotzeco ahala hari carançatuen irazquian. Eta soingainecoaren bi bazterrac elkarri lotzen ciren gaineco bi mocoetan: Eta guerricoa eguin çuen carança berequin, Jaunac Moisi manatu içan çuen beçala. Xuxendu cituen bi oniz harri, urhean tincaturic eta sarthuric, eta harriguinaren ancearequin hequietan bernuçaturic Israelen semeen icenac; Eta hequiec eçarri cituen soingainecoaren bi aldeetan, Israelen semeen orhoitzapenetan, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala. Eta bulharretacoa eguin çuen carançac mudatuz, soingainecoaren lana beçala, urhez, moredinez, purpuraz, escarlata bietan thindatuz eta liho-hari bihurtuz; Lau izquinetacoa eguin çuen, bikuna eta cehe baten neurricoa. Eta hartan eçarri cituen lau harri balios lerro lehembicico andanan ciren sardioa, topaça eta esmeralda; Bigarrenean, escarbucla, çafirra eta jaspea; Hirugarrenean, ligura, agata eta ametista; Laugarrenecoan, crisolita, oniz harria eta beriloa; guciac urhean sartuac eta hartaz inguratuac, cein bere lerroan. Eta Israelgo hamabi leinuen icenac hamabi harri hequietan bernuçatuac ciren, bakotcharen gainean bat. Eta urhe garbienetic bulharretacoari eguin ciozcaten bi gathetto elkarri iratchiquitzen cirenac, Eta bi gancho eta berce haimberce urhe erreztun. Erreztunac eçarri cituzten bulharretacoaren bi bazterretan. Hequietaric jautsaraci cituzten bi urhe gatheac, ceinac iratchiqui baitzuzten soingainecoaren izquinetan aguercen ciren ganchoei. Horiec hain ongui cihoazquiten elkarri, nahiz aitzinetic, nahiz guibeletic, non soingainecoa eta bulharretacoa bat eguinac baitzauden, Guerri ondoan tincatuac, eta hazcarqui lothuac erreztunequin, ceinac iratchiquitzen baitzituen moredinezco xingola batec, bulharretacoa eta soingainecoa laxoric goan etzitecençat, eta elkar ganic etzitecen higui, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala. Halaber eguin çuten soingainecoaren athorra, gucia moredinez, Eta gainean, erditic, buruaren sarbidea, eta haren inguruan ehupazterra; Eta beherean, çangoetaraco aldetic, mingranac moredinez, purpuraz, escarlataz eta liho-hari bihurtuz; Eta xilinchac urhe garbienetic, ceinac eçarri baitzituzten mingranen artean, athorraren behereco inguruan, Lehenic urhezco xilincha eta guero mingrana; eta aphez-handia hequiec jaunciric goaten cen bere eguimbideac bethetzen cituenean, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala. Eguin cituzten berriz ehunean liho-harizco athorrac Aaronen eta bere semeençat, Burucoac beren korottoequin liho-hariz, Galça motchac ere liho-hariz, Eta guerricoa liho-hari bihurtuz, moredinez, purpuraz, escarlata bietan thindatuz, ancetsuqui lorecatuz, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala. Eta urhe garbienetic eguin çuten ohoratzeco den xasta sacratua ceinetan iscribatu baitzuten bernuçatuz: Saindutasuna Jaunari; Eta xafla hura lothu çuten burucoari moredinezco xingola batez, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala. Tabernaclearen lan gucia eta lekucotasunaren itzalcariarena akabatuac içan ciren beraz; eta Israelgo semeec eguin cituzten Jaunac Moisi manatu içan ciozcan guciac. Eta escaini cituzten tabernaclea, eta estalguia, eta pusca guciac: erreztunac, oholac, hagac, habeac eta oinac, Ahari-larru gorrituzco estalguia, eta berce estalgui larru moregorrizcoa; Bela, arka, hagac, propiciatorioa; Mahaina bere unciequin eta proposicioneco oguiequin; Ganderailua, criseluac, eta hequietaco tresnac olioarequin; Urhezco aldarea, gançutzeco olioa, eta balsamu, gaietaric aphainduac; Eta tabernacle-sarceco bela; Cobrezco aldarea, crisela, hagac, eta hartaco berce tresna guciac; garbitzeco uncia bere azpicoarequin; lorioco, erridauac eta habeac beren oinequin; Lorio-sarceco bela eta haren lokarriac eta hesaulac. Tabemacleco eguimbideetaco eta batasuneco etchecotzat eguitea manatuac içan ciren tresnetaric etzen batere escastu. Soinecoac ere, ceinetaz sainduteguian cerbitzatzen baitira apheçac, erran nahi da Aaron eta bere semeac, Escainiac içatu ciren Israelgo semeez, Jaunac manatu içan çuen beçala. Eta Moisec ikusi çuenean osoric cirela guciac, benedicatu cituen. Guero Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric: Lehembicico hilabetheco lehen egunean, lekucotasuneco tabernaclea jarrico duçu, Eta barnean eçarrico dioçu arka, eta hunen aitzinean bela hedatuco duçu. Eta mahaina ekarriric, manatuac gainean eçarrico diozcatzu errana den beçala. Ganderailua bere criseluequin, Eta urhezco aldarea, ceinaren gainean erreco baita isensua, emanac içanen dira xutic lekucotasuneco arkaren aitzinean. Tabernacle-sarcean hedatuco duçu bela, Eta haren aitzinean eçarrico duçu holocaustetaco aldarea. Aldarearen eta tabernaclearen artean emanen duçu garbitzeco uncia, urez betheric. Lorioa eta lorio-sarcea inguratuco dituçu erridauez. Eta gançutzeco olioa harturic, tabernaclea bere unciequin gançutuco duçu, sainduetsiac içan ditecençat. Holocaustetaco aldarea bere tresna guciequin, Garbitzeco uncia bere azpicoarequin, oro olio gançutzecoaz gançuturen dituçu, sainduren saindu içan ditecençat. Hurbilaracico dituçu Aaron eta bere semeac lekucotasuneco tabernacle-sarcera, eta urez garbituric, Jauncico diozcatzuete soineco sainduac, beren eguimbideac bethe detzatençat ene alderat, eta hequien gançupena heda dadiençat bethiraco apheztasunera. Eta Moisec Jaunac manatu guciac eguin cituen. Beraz bigarren urtheco lehembicico hilabethean, hilaren lehen egunean, jarria içatu cen tabernaclea. Eta Moisec landatu çuen hura, eta eçarri cituen oholac, oinac eta hagac, eta xutic eman cituen habeac; Eta tabernaclearen gainera hedatu çuen hegazteguia, hunen gainean eçarriric estalguia, Jaunac manatu içan çuen beçala. Lekucotasuna eman çuen arkaren barnean, hagac sahetsetan sarthuric, eta oraclea gainean. Eta arka tabernaclera ekarri ondoan, haren aitzinean hedatu çuen bela, Jaunaren manua bethetzecotzat. Eta mahaina eçarri çuen lekucotasuneco tabernaclean, ipharreco aldetic, belaz campoan, Proposicioneco oguiac Jaunaren aitzinean xuxenduric, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala. Eta ganderailua eman çuen lekucotasuneco tabernaclean, mahainaren parrean, hegoaco aldetic, Criseluac behar beçala xuxenduric, Jaunaren manuaren arabera. Urhezco aldarea ere lekucotasuneco tabernaclean jarri çuen, belaren parrean, Eta haren gainean erre çuen usain goçoco isensua, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala. Eta hedatu çuen bela lekucotasuneco tabernacle-sarcean, Lekucotasuneco ezcaratzean eçarri çuen holocaustetaco aldarea, haren gainean escaincen cituelaric holocausta bat eta sacrificioac, Jaunac manatua içan cen beçala. Halaber lekucotasuneco tabernaclearen eta aldarearen artean jarri çuen garbitzeco uncia, urez bethetzen çuelaric. Eta Moisec eta Aaronec bere semeequin escuac eta çangoac garbitu cituzten, Batasuneco tabernaclean sarceracoan eta aldarera hurbilceracoan, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala. Lorioa ere jarri çuen lecu tabernaclearen eta aldarearen inguruan, eta lorio-sarcean bela hedatu. Noiz-etare guciac akabatuac içan baitziren, Lanho batec estali çuen lekucotasuneco tabernaclea, eta hura bethe çuen Jaunaren gloriac. Eta Moise batasuneco tabernaclean ecin sar çaitequeen, lanhoac guciac estalcen cituelacotz, eta Jaunaren ospeac dirdiratzen çuelacotz, ceren lanhoac oro estali baitzituen. Lanhoac tabernaclea uzten çuenean, Israelgo semeac bideari ematen ciren araldeca; Baratzen bacen tabernaclearen gainean, hequiec ere guelditzen ciren han berean. Ecen Jaunaren hedoia egunaz çagoen tabernaclearen gainean, eta gabaz su bat cen, Israeldar guciec beren egoitzetaric ikusten çutena. Bada, Jaunac Moise deithu çuen, eta lekucotasuneco tabernacletic minçatu citzaioen, erraten cioelaric: Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Çuetaric norbaitec Jaunari escainico dioenean aciendetaric bitima bat, hori da idi edo ardietaric bitimac escaincean, Haren escainça holocausta balin bada eta abere gorrietaric, orotsa eta narriogabea escainico du lekucotasuneco tabernacle-sarcean, bere alderat jabalarazteco Jauna: Eta escua eçarrico du bitimaren buruaren gainean, eta onhesgarri içanen da, eta xahupenetan baliatuco dena. Eta aratchea Jaunaren aitzinean imolatuco du, eta Aaronen seme aphecec escainico dute haren odola, ixurcen dutelaric tabernacle-sarcearen aitzinean den aldarearen inguruan. Eta bitimari larrua kendu ondoan, puscatuco dituzte haren membroac. Eta sua eçarrico dute aldarean, lehenic egur meta xuxendu-eta; Eta gainean antolatzen dituztelaric ebaquiac diren membroac, erran nahi da burua, eta guibelari datchicoten guciac. Sabela eta çangoac urean garbituric, apheçac erreco ditu aldare gainean, holocaustetan eta usain onetan Jaunari. Escainça acienda xurietaric balin bada, holocausta ardi edo ahuncetaric, orotsa eta narriogabea hautatuco du escainçaileac. Eta Jaunaren aitzinean imolatuco du aldarearen sahets ipharrari dagoenean: eta Aaronen semeec ixurico dute haren odola aldare gainean inguruan: Eta ebaquico dituzte membroac, burua eta guibelari datchicotenac oro, eta eçarrico dituzte, sua azpitic içan behar duten egurren gainean: Bainan sabela eta çangoac urean garbituco dituzte. Apheçac, escaini guciac erreco ditu aldarearen gainean holocaustetan eta usainic goçoenetan Jaunari. Bainan Jaunari eguiten den holocaustaren escainça hegastinetaric balitz, ttorttoiletaric edo usocumetaric, Apheçac escainico du hura aldare ondoan, burua lephotic bihurturic, eta sakico urraduratic odola ixurico du aldare bazterraren gainera. Paparoa eta hegatsac arthiquico ditu aldarearen sahetsera iguzqui-sorceco aldera, hautsac ixurcen ohi diren lekura. Hegalac trencatuco ditu, eta bitima ez du ebaquico, ez-etare burdinazco tresnaz çathituco, eta erreco du aldarearen gainean, sua azpitic emanicaco egurrarequin. Hori da holocausta bat eta escainça bat usainic goçoenecoa Jaunari. Norbaitec Jaunari eguiten dioenean sacrificioaren escainça, ogui-irin cethabatua içanen da haren escainça: eta gainera ixurico dio olioa eta isensua emanen, Eta ekarrico diote Aaronen seme aphecei: hauquietaric batec hartuco du ahurraren bethe irin eta oliotic, eta isensu gucia, eta eçarrico du orhoitzapenetan erretzen aldarearen gainean, Jaunari goçoen çaioen usain bat beçala: Eta sacrificiotic gueldituco den gaineracoa, Aaronençat eta bere semeençat içanen da, sainduren saindu Jaunari eguinicaco escaincetaric. Bainan ogui-labean errezco sacrificioa escaincen baduçu, içan behar da irin cethabatutic, erran nahi da ogui alchagarri gabeac, olioz bustiac, eta ophil airisac, olioz ferecatuac. Çarthaguinan aphaindutic eguiten baduçu çure escainça, içan beharco da irin cethabatutic olioan orhatua eta alchagarriric gabe, Poxicatuco duçu, eta gainera olioa ixurico. Eta criselatic heldu bada çure escainça, orobat içan beharco da irin cethabatutic eta olioz heçatua. Hura Jaunari ekarrico dioçu eta emanen apheçari, Apheçac hura escaini duqueenean, sacrificioari kenduco dio orhoipeneco çathia, eta aldarearen gainean erreco du, Jaunari hainitz goço çaioen usain bat beçala. Bainan gaineracoa içanen da Aaronençat eta bere semeençat, sainduren saindu Jaunari eguinicaco escainçatic. Jaunari ekarcen çaizcoen escainça guciac, alchagarriric gabe içan beharco dira, eta ez da Jaunari sacrificiotan erreco ez alchagarriric ez eta eztiric. Bakarric, ekarrico dituçu hequietaricaco picainac eta emaitzac: bainan ez dira aldare gainean eçarrico erretzen usain goçotan. Edocein gauça ekar deçaçun sacrificiora, patzez onthuco duçu, eta çure sacrificioa ez duçu utzico çure Jaunarequilaco batasuneco gatza gabe. Çure escainça gucietan ekarrico duçu gatza. Jaunari escaincen badioçu çure uzten picaina, ogui-buru oraino onthuac ez direnetaric, suan xigortuco dituçu, oguia beçala xehatuco dituçu, eta hula eguinen duçu çure picainen escainça Jaunari: Olioa ixurcen dioçutelaric gainera, eta isensua gainean eçarcen, ceren den Jaunaganaco escainça. Apheçac erreco du, escainçaren orhoitzapenetan, ogui xehatutic eta oliotic cerbait bat, eta isensu gucia. Norbaitec baquezco bitimetaric escainça eguiten badu, abelgorrietaric nahi badu erakarri, içan dadien orotsa edo urrixa, narriogabea ekarrico du Jaunaren aitzinera. Eta bere bitimari escua eçarrico dio buruaren gainean, eta imolatuco du lekutotasuneco tabernacleco sarcean, eta Aaronen seme aphecec odola ixurico dute aldarearen inguruan. Eta Jaunari baquezco bitimatic escainça eguinen diote guibel-erraiac estalcen dituen bilgorraz, eta barneco guicen guciaz, Bi guelçurrinez, sahetsac estalcen dituen gançarequin, eta guibelaren sareaz guelçurrinequin. Eta hequiec holocaustetan erreco dituzte aldare gainean, egurrei azpitic su emanic, Jaunari goçoenic çaioen usaineco escaincetan. Eguiten duen escainça acienda xurietaric balin bada eta baquezco bitima, ekar deçan orotsa edo urrixa, narriogabea içan beharco da. Bildotsa escaincen badu Jaunaren aitzinean, Eçarrico du escua bitimaren buruaren gainean ceina imolatua içanen baita lekucotasuneco tabernacle-sarcean, eta Aaronen semeec haren odola ixurico dute aldarearen inguruan. Eta baquezco bitimatic sacrificiotan Jaunari escainico diozcate bilgorra eta buztana osoric, Guelçurrinequin, sabela eta guibelerraiac oro estalcen dituen guicenarequin, bi guelçurrinac, sahetsac estalcen dituen gançarequin, eta guibelaren sarea guelçurrinequin. Eta apheçac hequiec erreco ditu, suaren eta Jaunaganaco escainçaren mantenu. Escainça ahunz bat balin bada, eta hura escaincen badio Jaunari, Escua eçarrico du bitimaren buruaren gainean, eta imolatuco du lekucotasuneco tabernacle-sarcean. Eta Aaronen semeec odola ixurico dute aldarearen inguruan. Eta bitimatic, Jaunaren suaren mantenatzeco, harturen dituzte sabela estalcen duen bilgorra eta guibel-errai guciac estalcen dituena, Bi guelçurrinac hequien gainean sahetsetaraino den sarearequin, eta guibelaren gança guelçurrinequin. Eta apheçac aldare gainean erreco ditu suaren eta usain goçoenaren mantenu. Urin gucia Jaunarena içanen da, Bethico çucen bat beçala guiçamende gucietan eta çuen egoitza orotan: eta ez duçue batere janen ez odolic ez-etare urinic. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Erroçute Israelgo semeei: Norbait jaquingabez bekatura erori bada, eta eguin badu cerbait Jaunac eguitea debecatu içan duenetaric: Baina, gançutua içan den apheça balin bada eta hobendundu bada, populua hutsera erorrarazten duelaric; bere bekatuarençat aratche narriogabeco bat escainico dio Jaunari: Eta hura erakarrico du lekucotasuneco tabernacle-sarcera Jaunaren aitzinera, eta eçarrico dio escua buruaren gainean, eta imolatuco du Jaunari. Halaber hartuco du aratchearen odoletic, eta eramanen du lekucotasuneco tabernaclera. Eta erhia odolean busti ondoan, çazpitan hartaz ihinztadura eguinen du Jaunaren aitzinean sainduteguico belaren parrean. Eta Jaunari hainitz goço çaizcoen balsamuetaco aldare, lekucotasuneco tabernaclean denaren adarretan eçarrico du odol hartaric: eta gaineraco odol gucia ixurico du holocaustetaco aldarearen oinetan, tabernacle-sarcean. Eta bekatuaren xahupeneco hartuco du aratchearen bilgorra, hala guibel-erraiac estalcen dituena, nola barnean den gucia, Bi guelçurrinac eta hequien gainean den sarea sahetsetaraino, eta guibelaren bilgorra guelçurrinequin, kencen diren beçala aratche baquezco bitimatic; eta erreco ditu holocaustetaco aldarearen gainean. Bainan larrua eta haragui guciac, buru, çango, sabel, ongarri, Eta gaineraco gorphutz guciarequin, eramanen ditu campetaric leku garbi batera, hautsac ixurcen ohi diren toquira: eta su emanen dioçute egur-çamaren gainean eçarriric, eta erreco dira hauts ixurien toquian. Ordean eçagutza escasa Israelgo baldarna guciari guerthatu baçaio, eta Jaunaren manamenduaren contraco cerbait jaquingabez eguin balin badu, Eta guero nabaditu badu bere bekatua, bere bekatuarençat aratche bat escainico du, eta hura erakarrico du tabernacle-sarcera, Eta populuaren arteco çaharrenec haren buruaren gainean eçarrico dute escua Jaunaren aitzinean. Eta aratchea Jaunaren aitzinean imolaturic, Gançutua içan den apheçac haren odoletic ekarrico du lekucotasuneco tabernaclera, Eta erhia bustiric, çazpitan ihinztadura eguinen du belaren parrean. Eta Jaunaren aitzinean lekucotasuneco tabernaclean den aldarearen adarretan eçarrico du odol hartaric beretic: ordean odol gaineracoa ixurico du lekucotasuneco tabernacle-sarcean den holocaustetaco aldarearen oinetan: Eta bilgor gucia hartuco du eta aldare gainean erreco: Aratche hortaz ere eguiten duelaric, berceaz aitzinean eguin içan duena: eta apheçac othoitz eguitearequin Israelgo semeençat, eztituco da Jauna hequien alderat. Aphez-handiac guero campetaric atheratuco du aratchea, eta lehembicicoa beçala erreco du, ceren den baldarnaren bekatuarençateco bitima. Aitzindari batec bekatu eguin badu, eta Jaunaren legueac debecatzen duenetaric cerbait eguin badu jaquingabean, Eta guero nabaditu badu bere bekatua, bitima bat escainico dio Jaunari, aker narriogabe bat, ahunz arthaldetic harturic. Eta escua buruaren gainean eçarrico dio: eta imolatu duqueenean, holocaustac Jaunaren aitzinean hilcen ohi diren toquian, ceren den bekatuarençatecoa, Apheçac erhia bustico du bekatuarençateco bitimaren odolean, uquitzen dituelaric holocaustetaco aldarearen adarrac, eta gaineracoa ixurcen aldarearen oinetan. Bainan aldare gainean erreco du bilgorra, baquezco bitimetan eguiten ohi den beçala: eta apheçac othoitz eguinen du aitzindariarençat eta haren bekatuarençat, eta barkatuco çaio. Ordean populuaren arteco norbaitec bekatu eguiten badu jaquingabez, eta hobenduncen bada Jaunaren legueac debecatzen dituenetaric cerbait eguinez, Eta bere bekatua eçagutu balin badu, ahunz narriogabe bat escainico du, Eta bekatuarençateco bitimaren buruaren gainean eçarrico du escua, eta hura hilen du holocaustetaco lekuan. Eta apheçac odoletic hartuco du bere erhian: eta holocaustetaco aldarearen adarrac uquitzen dituelaric, gaineracoa aldarearen oinetan ixurico du. Eta bilgor gucia kenduric, baquezco bitimei kencen ohi çaioten beçala, hura erreco dio Jaunari usain goçotan: eta hobendunarençat othoitz eguinen du, eta barkatuco çaio hobena. Bainan acienda xurietaric escaincen balin badu bekatuarençateco bitima, ardi narriogabe bat ekarrico du, Escua eçarrico dio buruaren gainean, eta imolatuco du holocaustetaco bitimac hilcen ohi diren toquian, Eta apheçac bere erhiaz hartuco du haren odoletic, eta holocaustetaco aldarearen adarrac uquitzen dituelaric, gaineracoa aldarearen oinetan ixurico du. Bilgor gucia ere harcen duelaric, baquezco bitimatzat imolatzen diren aharien bilgorra harcen ohi den beçala, aldare gainean erreco dio Jaunari usain goçotan: eta othoitz eguinen du hobendunarençat eta haren bekatuarençat, eta barkatuco çaio. Norc-ere bekatu eguin baituque guiçon bat cin eguiten ençunic, eta lekuco içatu bada edo ikustez, edo jaquinez, eta ez badu lekucotasun eman içan, jasanen du bere tzarqueria. Norc-ere uquitu baituque cerbait lohiric, edo acienda ihiciac hilicacoa, edo bere baitharic hila, edo cernahi berce cierpe; ahancia ere balu bere lohidura, hobendun da eta hutsera eroria. Eta uquitu badu guiçonaren lohi cerbait, likisten ohi duten lohiqueria edoceintaric, eta behin ez oharturic, guero eçagutu badu, hobenaren azpian eman da. Norc-ere cin eguin baituque eta bere ahoz aguindu cerbait onic, edo tzarric, eguinen duela, eta bere aguinça bere hitzaz eta cinaz gogortu badu, eta ahanciric, guero ohartu bada bere hutsari, Penitencia eguin beça bere bekatuarençat: Eta bere arthaldeetaric escaint anchu bat edo ahunz bat; eta apheçac othoitz eguinen du harençat eta haren bekatuarençat: Bainan aciendaren escainceco ahalic ez badu, Jaunari escaint betza bi ttorttoila edo bi usocume, bat bere bekatuarençat, eta bercea holocaustetan. Eta emanen diozqui apheçari, ceinac lehembicicoa escaincean bekatuarençat, burua hegaletaco aldera bihurtuco baitio, lephoari datchicoen beçala eta arras hautsi gabe. Eta aldarearen sahetsa bustico du haren odolaz: eta gaineraco gucia ixurico du aldarearen oinetara, ceren bekatuarençat den. Bercea ordean holocaustetan erreco du, ohitza den beçala: eta apheçac othoitz eguinen du harençat eta haren bekatuarençat, eta barkatuco çaio. Ez badetzazque esqueint bi ttorttoila edo bi usocume, bere bekatuarençat escainico du irin cethabatua, ephi baten hamargarrena: ez du hartan eçarrico olioric ez-etare gainean isensuric, ceren den bekatuarençat. Eta hura emanen dio apheçari, ceinac ahurtara bat harturic, erreco baitu aldare gainean escainçailearen orhoitzapenetan. Eta harençat othoitz eguiten duelaric eta garbitzen duelaric, gaineracoa beretzat içanen du saritaco. Eta Jauna oraino minçatu citzaioen Moisi, erraten cioelaric: Norc-ere Jaunari consecratuac çaizcoen ceremonietan oharcabez hutseguinic bekatu eguinen baitu, bere hobenarençat escainico du arthaldetaco ahari bat narriogabea, bi sicloren baliocoa, sainduteguico phisura; Eta onthuco du ekarri duen bidegabea, eta eçarrico du borzgarren bat guehiago, ematen dioelaric apheçari, ceinac, aharia esqueincean, othoitz eguinen baitu harençat, eta barkatuco çaio. Norbaitec jaquingabean bekatu eguiten badu, Jaunaren legueac debecatzen dituenetaric cerbait eguinez, eta hobendunac eçagutzen badu bere bekatua, Apheçari erakarrico dio arthaldetaco ahari bat narriogabea, hobenaren preçamenaren heinecoa: apheçac harençat othoitz eguinen du, ceren jaquingabez huts eguin duen; eta barkatuco çaio, Oharcabeco hutsa eguin dioelacotz Jaunari. Jauna berriz ere Moisi minçatu citzaioen, cioelaric: Norc-ere bekatu eguin baituque, eta Jauna erdeinatuz, bere lagunari ukatu baitioque çaincera fidatua içan çaioen gauça, edo borchaz cerbait kendu baituque, edo amarruz atzeman, Edo gauça galdua kausitu baituque, eta ukatzean cina gainera eguin baituque, eta eguin baituque berce cerbait gauça, ceinetan guiçonac bekatutan erorcen ohi baitira, Gaizquia frogatu-eta, bihurtuco ditu Maulaz ardietsi nahi içan dituen guciac, osoric, eta borzgarren bat guehiago jabeari, ceinari bidegabea ekarri içan baitio. Bada, bere bekatuarençat arthaldetic escainico du ahari narriogabe bat, eta hura emanen dio apheçari, gaizquiaren preçamenaren eta neurriaren arabera. Apheçac Jaunaren aitzinean othoitz eguinen du harençat, eta barkatuco çaizco eguin dituen gaizquiac. Eta Jauna minçatu içan citzaioen oraino Moisi, erraten cioelaric: Manamendu hau eguioçute Aaroni eta bere semeei: Huna holocaustaco leguea: gau gucian goiçalderaino holocausta erretzen egonen da aldarean: eta aldare beretic içanen da sua. Apheçac jauncico ditu athorra eta liho-harizco galçac: hartuco ditu, suac, oro erre ondoan, utzi dituen hautsac; eta aldarearen sahetsean eçarri dituenean, Erauncico ditu lehembicico soinecoac, eta berce batzuec jaunciric, campetaric hautsac atheratuco ditu, eta toqui arras garbi batean errearacico ditu azquen phindarreraino. Bainan aldarean kaldan egonen da bethi sua, ceina hacico baitu apheçac, egun guciz goicetan egurrac emanez; eta holocausta eçarriric, gainean erreco du bitima baquezcoen bilgorra. Hori da bethi iraunen duen sua, behinere aldarean iraunguitzera utzico ez dena. Huna Aaronen semeec Jaunaren aitzinean eta aldarearen aitzinean escainico dituzten sacrificioetaco eta libacionetaco leguea: Apheçac olioz bustia den irin cethabatutic ahur bat hartuco du, eta irinaren gainean den isensu gucia; eta hura aldare gainean erreco du, Jaunari usain goçoeneco çaioen orhoitzapen bat beçala: Ordean gaineraco irina, Aaronec bere semeequin janen du alchagarriric gabe; eta hura janen du leku sainduan, tabernacleco lorioan. Alchagarriric ez da eçarrico, ceren hartaric pharte isensu beçala Jaunari escaincen baitzaio. Sainduren saindu içanen da, bekatuarençat eta hobenarençateco bitima beçala. Aaronen odoleco guiçonquiec bakarric hartaric janen dute. Hori legue bat Jaunaren facrificioen gainean bethicoa içanen da çuen ondoregoa gucian. Hortan kutsatuco dena sainduetsico da. Jauna oraino-ere Moisi minçatu citzaioen, erraten cioelaric: Hau da Aaronec eta bere semeec Jaunari escaini behar diotena beren gançu-egunean. Bethiereco sacrificiotan escainico dute irin cethabatutic ephi baten hamargarrena, erdia goicean eta erdia arratsean, Olioz bustiric çarthaguinan friguitua içanen da. Eta hura beroric usain goçoenetan Jaunari escainico dio Apheçac, ceina çucembidean bere aitaren ondoco jarria baita; eta gucia erreco du aldare gainean. Ecen suac oso-osoa iretsi behar du aphecen sacrificioa, eta nihorc ez du hartaric janen. Guero Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric: Erroçute Aaroni eta bere semeei: Hau da bekatuarençateco bitimaco leguea: Jaunaren aitzinean imolatua içanen da, holocausta escaincen den toquian. Sainduren saindu da. Esqueincen duen apheçac, hura janen du leku sainduan, tabernacleco lorioan. Haren haraguiac uquituco dituena sainduetsico da. Haren odoletic çortac jauzten balira soineco baten gainera, leku sainduan xahutua içanen da. Haren erretzeco erabili den lurrezco uncia hautsia içanen da; uncia cobrezcoa balin bada, thorratua içanen da eta urez garbitua. Aphez odoleco guiçonqui guciec haren haraguietaric janen dute, ceren sainduren saindu baita. Ecen bekatuarençat hilcen den bitima, ceinaren odola lekucotasuneco tabernaclera eramaten baita, sainduteguian eguitecotzat xahupena, ez da jana içanen, bainan bai suaz ahitua. Halaber hau da hobenarençateco bitimaco leguea, sainduren saindu baita. Hortacotzat, holocausta imolatzen den lekuan hila içanen da hobenarençateco bitima ere: haren odola ixuria içanen da aldarearen inguruan. Hartaric escainico dira buztana eta guibel-erraiac estalcen dituen bilgorra, Bi guelçurrinac eta sahetsen ondoan den gança, eta guibelaren sarea guelçurrinequin. Eta apheçac aldare gainean erreco ditu: hori da Jaunaganaco isensua hobenarençat. Aphez odoleco guiçonqui guciec leku sainduan janen dute haragui horietaric, sainduren saindu direlacotz. Bitima bekatuarençat escaincen den beçala, orobat escainia içanen da hobenarençat: bi bitimençat legue bera içanen da: bitima içanen da escaincen duen apheçarençat. Holocaustaco bitima escaincen duen apheçac içanen du haren larrua. Eta irinezco sacrificio guciac, labean eta criselan erretzen direnac edo çarthaguinan xuxencen, escaincen dituen apheçarençat içanen dira. Içan ditecen olioz bustiac, edo idorrac, Aaronen seme gucien artean bardinqui phartituac içanen dira. Hau da Jaunari escaincen çaizcoen baquezco bitimen leguea: Esquer-onezco escainça balin bada, escainico dira ogui alchagarrigabeac olioz bustiac, eta ophil airisac olioz gançutuac, eta irin cethabatua erreric, eta causerac olioarequin orhatuac; Eta ogui alchatuac ere, esquer-onezco bitima, baquezco sacrificiotzat imolatzen denarequin: Hequietaric bat Jaunari picainçat escainico çaio, eta bitimaren odola ixurcen duen apheçarençat içanen da. Egun berean janen dira bitimaren haraguiac, eta hequietaric ez da biharamun goiz arteo batere gueldituco. Norbaitec botuz edo bere oldetara bitima bat escaincen badu, hura ere egun berean janen da: bainan biharamuneco guelditzen bada cerbait, jatea haiçu da; Bainan hirugarren egunean kausitzen den gucia, suaz ahitua içanen da. Norbaitec baquezco bitimaren haraguietaric hirugarren egunean jaten badu, escainça alfer bilhacatuco da, eta escainçaileari etzaio baliatuco: bainan aitzitic, holaco jaquiaz lohitu dena, legue haustez hobendun içanen da. Lohi den cerbait uquituco duen haraguia, ez da jana içanen, bainan bai suaz ahitua: xahu denac janen du baquezco bitimatic. Norc-ere, kutsatua delaric janen baitu Jaunari escainia den baquezco bitimatic, xahutua içanen da bere populuaren artetic. Guiçon edo aberearen lohia edo kutsa deçaqueen cerbait uquituric, halere horrelaco haraguietaric janen duena, bere populuaren artetic xahutua içanen da. Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric: Erroçute Israelgo semeei: Ez duçue janen ardiaren, idiaren eta ahunçaren bilgorretic. Berce asco gaucetaco erabiliren duçue hiliquiaren edo ihiciac atzeman duen aciendaren bilgorra. Jaunari usain goçotan escaini behar çaioen bilgorretic janen duena, bere populuaren artetic xahutua içanen da. Halaber abereen odoletic, nahiz hegastinenetic, nahiz aciendenetic, ez duçue jateco harturen. Norc-ere odola janen baitu, bere populuaren artetic xahutua içanen da. Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric: Minça çaite Israelgo semeei, erraten dioçutelaric: Jaunari baquezco bitima escainico duenac, hambatequin escaint beça sacrificioa ere, erran nahi da, hartaco libacioneac. Escuetan iduquico ditu bilgorra eta bulhar-artea: eta biac escainiz, Jaunari consecratu dituenean, emanen diozca apheçari, Ceinac erreco baitu bilgorra aldare gainean: bainan bulhar-artea içanen da Aaronen eta bere semeençat. Baquezco bitimen escuineco sorbalda ere, picain beçala, apheçari erorico çaio. Aaronen semeetaric, odola eta bilgorra escaini dituenac, sorbalda escuina ere bere pharte içanen du. Ecen hartu ditut Israelgo semeen ganic, hequien baquezco bitimetaric, ene aitzinean alchatzen den bulhar-artea, eta ebaquitzen den sorbalda, eta Aaron apheçari eta haren semeei eman ditut, bethi iraunen duen legue batez Israelgo populu gucia baithan. Hori da Jaunaren ceremonietan Aaronen eta bere semeen gançupeneco çucena, Moisec erakarri cituen egunetic apheztasuneco eguimbideac bethe cetzatençat: Eta hori da Jaunac manatu duena emana içan çaquioten Israelgo semeez ondocoen ondoco bethico legue baten bidez. Horrelacoa da bekatuarençateco eta hobenarençateco holocaustaco eta sacrificioco leguea, eta consecrationecoa, eta baquezco bitimetacoa, Jaunac Moisi eman içan dioena Sinaico mendian, Israelgo semeei gaztiatu cioetenean, Jaunari eguin ciotzaten beren escainçac Sinaico mortuan. Jauna Moisi minçatu citzaioen, erraten cielaric: Har çatzu Aaron bere semeequin, hequien soinecoac eta gançutzeco olioa, bekatuarençateco aratchea, bi ahari eta sasquia airisequin, Eta baldarna gucia bilaracico duçu tabernacle-sarcera. Moisec eguin çuen Jaunac manatu beçala. Eta tabernacleco athe aitzinera bilaraciric oste gucia, Erran çuen: Hau da Jaunac eguitea manatu duena. Eta ordu berean erakarri cituen Aaron eta haren semeac. Eta hequiec garbitu ondoan, Aphez-handiari jaunci cioen liho-harizco athorra, guerricoaz tincatzen çuelaric eta jaunzten cioelaric athorra gorrimorea; eta soinera eman cioen soingainecoa, Eta lokarriaz tincatzen çuelaric, lothu cioen bulharretacoari ceinaren gainean iscribatuac baitziren hitz hauquiec: Irakaspena eta Eguia. Burucoa ere eçarri cioen buruan, eta hartan, belharraren gainean urhezco xafla icen sainduaz consecratua, Jaunac berari manatu cioen beçala. Eta hartu çuen gançutzeco olioa, eta hartaz ferecatu çuen tabernaclea eta hartaco tresneria gucia. Eta aldarea sainduestean, çazpi aldiz ihinztatu ondoan, gançutu cituen hura eta hartaco tresna guciac; eta garbitzeco uncia bere azpicoarequin olioz sainduetsi çuen. Aaron gançutu eta consecratu çuen olioa ixuriz haren buruaren gainera. Haren semeac ere erakarriric, jaunci ciozcaten liho-harizco athorrac, eta erricoac eçarri, eta burucoac jaunci, Jaunac manatu içan çuen beçala. Guero bekatuarençat escaini çuen aratche bat: eta Aaronec eta haren semeec escuac eçarri ondoan aratchearen buruaren gainean, Moisec imolatu çuen hura, odola bilcen çuelaric; eta erhia bustiric, aldareco adarrac inguruan uquitu cituen; eta aldarea xahu eguinic eta sainduetsiric, haren oinetara ixuri çuen odol gaineracoa. Eta guibel-erraiac estalcen cituen bilgorra, eta guibelaren sarea, eta bi guelçurrinac beren guicenarequin, erre cituen aldare gainean: Aratchea, bere larru, haragui eta gorotzarequin, erretzen çuelaric campetaric campoan, Jaunac manatu içan çuen beçala. Ahari bat ere holocaustetan escaini çuen: Aaronec eta bere semeec haren buruaren gainean escuac eçarri ondoan, Moisec hura imolatu çuen, eta haren odola aldarearen inguruan ixuri. Eta aharia bera puscaturic, haren burua, membroac eta bilgorra suan erre cituen, Lehenic sabela eta çangoac garbituric; eta ahari gucia batean erre çuen aldare gainean, ceren cen holocausta bat, Jaunari usainic goçoenecoa, Jaunac manatu içan cioen beçala. Bigarren aharia escaini çuen aphecen consecracioneco: Aaronec eta bere semeec escuac eçarri cituzten haren buruaren gainean: Hura imolatu ondoan, Moisec, odoletic harturic, uquitu cituen Aaronen escuineco beharri-guinguilaren mocoa, escu escuineco erhi pototsa, eta orobat çangocoa. Aaronen semeac ere aitzinera erakarri cituen; eta ahari imolatuaren odolarequin uquitu ciotzaten ondoan batbederari escuineco beharri-guinguilaren mocoa, escuineco escu eta çangoco erhi pototsac, ixuri çuen gaineraco odola aldarearen inguruan: Bainan berez eçarri cituen buztana, sabela estalcen duen bilgor gucia, eta guibelaren sarea, eta bi guelçurrinac beren guicenarequin eta escuineco sorbalda. Eta Jaunaren aitzinean cen airisetaco sasquitic harturic ogui alchagarrigabeco bat, olioz bustiricaco causera bat, eta ophil bat, eçarri cituen bilgorren eta escuineco sorbaldaren gainean, Guciac batean ematen cituelaric Aaroni eta bere semeei, ceinec guero alchatu baitzituzten Jaunaren aitzinean. Moisec hartu cituen berriz hequien escuetaric eta holocaustetaco aldarean erre, ceren hura baitzen consecracioneco escainça, sacrificioco usain goçoa Jaunari. Eta Jaunaren aitzinean alchatzen çuelaric consecracioneco aharitic bulhar-artea, bere phartetzat hartu çuen, Jaunac manatu içan cioen beçala. Guero harturic gançugarria eta aldare gainean cen odola, ihinztadura eguin çuen Aaronen eta bere soinecoen gainera, haren semeen eta beren soinecoen gainera. Eta sainduetsi cituenean beren soinecoetan, manatu cioten, erraten ciotelaric: Erre çatzue haraguiac tabernacleco athe aitzinean, eta hor jan çatzue: sasquian eçarriac diren consecracioneco oguiac ere jan çatzue, Jaunac niri manatu içan darotan beçala, cioelaric: Aaronec eta bere semeec janen dituzte hequiec: Bainan haraguitic eta oguietaric gueldituco den gaineraco gucia, suaz ahitua içanen da. Halaber tabernacleco sarcetic etzarete çazpi egunez ilkiren, çuen consecracioneco ephea betheco den eguna arteo: ecen çazpi egunez osatzen da consecracionea, Oraietan eguin den beçala, sacrificioco ceremonien bethetzecotzat. Gau eta egun tabernaclean egonen çarete, Jaunaren manamenduac beguiratuz, beldurrez-eta hil çaitezten: ecen hola içan çait niri manatua. Eta Aaronec eta bere semeec eguin cituzten Jaunac Moisen ahoz erran cituen guciac. Bada, çorcigarren eguna ethorri-eta, Moisec deithu cituen Aaron eta haren semeac eta Israelgo çaharrenac, eta Aaroni erran cioen: Arthaldetic aratche bat har çaçu bekatuarençat, eta ahari bat holocaustaco, biac narriogabeac, eta Jaunaren aitzinean escain çatzu. Eta erroçute Israelgo semeei: Har çatzue aker bat bekatuarençat, eta urtheco aratche eta bildots bat, eta narriogabeac, holocaustaco, Idi bat eta ahari bat baquezco bitimatzat: eta hequiec imola çatzue Jaunaren aitzinean, sacrificio bakotchean escaincen duçuelaric irin cethabatua olioz bustia: çuei ecen egun aguertuco çaitzue Jauna. Moisec manatu guciac erakarri cituzten beraz tabernacle-sarcera: eta oste gucia han xutic çagoelaric, Moisec erran çuen: Hau da Jaunac manatu duena: eguiçue eta aguertuco çaitzue haren gloria. Eta erran cioen Aaroni: Hurbil çaite aldareari, eta imola çaçu çure bekatuarençat: holocausta escain çaçu, eta othoitz eguiçu çuretzat eta populuarençat; eta hil duqueçunean populuaren bitima, othoitz eguiçu harençat, Jaunac manatu içan duen beçala. Berehala aldarera hurbilduric, Aaronec aratche bat imolatu çuen bere bekatuarençat: Bere semeec haren odola aitzinera eman cioten; hartan erhia bustiz uquitu cituen aldarearen adarrac, eta gaineracoa ixuri aldarearen oinetan. Eta bilgorra eta guelçurrinac eta guibelaren sarea, bekatuarençat direnac, erre cituen aldare gainean, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala. Bainan haraguiac eta larrua campez haindian suan ahiaraci cituen. Guero imolatu çuen holocaustaco bitima; eta bere semeec aitzinera eman cioten haren odola, ceina ixuri baitzuen aldarearen inguruan. Bitima bera ere pusquetan eçarriric, buruarequin eta membro bakotcharequin aitzinera eman ciozcaten, eta guciac aldare gainean suan erre cituen, Lehenic urean garbitu ondoan sabela eta çangoac. Eta populuaren bekatuarençat aker bat hil içan çuen, eta aldarearen xahupena eguin ondoan, Holocausta escaini çuen, Iratchiquitzen cituelaric libacione orobat escaincen direnac, eta hequiec erretzen cituelaric aldare gainean, goiceco holocaustaco ceremoniez berçalde. Eta imolatu cituen idia eta aharia, populuaren baquezco bitimac; eta bere semeec aitzinera eman cioten odola, ceina ixuri baitzuen aldarearen gainean inguru gucian. Idiaren bilgorra ordean, eta ahariaren buztana, eta guelçurrinac beren guicenequin, eta guibelaren sarea, Eçarri cituzten bitimen bulharren gainean: eta bilgorrac erre içan cirenean aldare gainean, Aaronec bereci cituen hequien bulharrac eta escuineco sorbaldac, Jaunaren aitzinean alchatzen cituelaric, Moisec manatu içan çuen beçala; Eta populuaren alderat hedaturic escua, benedicatu çuen. Eta horrela bekatuarençateco bitimen eta holocausten, eta baquezco bitimen escainceac eguinic, jautsi içan cen. Orduan Moise eta Aaron lekucotasuneco tabernaclean sarthuric, eta guero ilkiric, benedicatu çuten populua. Eta Jaunaren ospea oste guciari aguertu cen; Eta hara non su bat jauci cen Jauna ganic, eta iretsi cituen aldare gainean ciren holocausta eta bilgorrac. Populuac hori ikusi çuenean, ahuspez eroriric, goretsi çuen Jauna. Eta Aaronen seme Nadabec eta Abiuc isensunciac harturic, eçarri çuten hequietan sua, eta haren gainean isensua, Jaunaren aitzinean escaincen çutelaric su atzea: hori cen manatua içan etzitzaiotena. Eta Jauna ganic su bat ilkiric, iretsi cituen, eta hil ciren Jaunaren aitzinean. Eta Moisec erran cioen Aaroni: Hau da Jaunac errana: Sainduetsia içanen naiz niri hurbilcen direnen baithan, eta goretsia içanen naiz populu guciaren aitzinean. Hori aditzearequin, Aaron ixildu cen. Bada, Moisec deithuric, Aaronen osaba Ocielen semeac, Misael eta Elisaphan, erran cioten: Çoazte eta har çatzue çuen anaiac tabernaclearen aitzinetic, eta eraman çatzue campez haindira. Eta berehala goanic, hartu cituzten lurrean hilac çaudecinac, beren liho athorrac soinean, eta manatu beçala arthiqui cituzten campora. Orduan Moisec erran cioten Aaroni eta haren seme Eleaçarri eta Ithamarri: Beguira çaitezte burucoen kencetic, eta etzatzuela çuen soinecoac phorroca, beldurrez-eta hil çaitezten, eta baldarna guciaren gainera jauz dadien Jaunaren hasarrea. Çuen anaiec eta Israelen etche guciac deithora beçate Jaunac sorraraci duen su-kalda. Çuec ordean tabernacletic ez betzaizte athera, bercenaz xahutuac içanen çarete: ecen gainean duçue gançudura sainduco olioa. Hauquiec oro eguin cituzten Moisen manuaren arabera. Aaroni halaber erran cioen Jaunac: Arnoric, ez-eta hordi deçaqueen berce edariric ez duçue edanen, ez çuc ez-eta çure semeec, lekucotasuneco taberneclean sarthuco çaretenean, hil etzaiztecençat: ceren hori baita manamendu bat bethi iraunen duena çuen ondorego guciençat, Jaquin deçaçuen eçagutzen cer den saindu, eta cer profano, cer den lohi, eta cer xahu; Eta Israelgo semeei irakats diotzotzueten ene legue guciac, Jaunac Moisen arartecoz hequiei emanac. Eta Moisec erran cioten Aaroni eta haren seme Eleaçar eta Ithamar, guelditu cirenei: Har çaçue Jaunari eguin escainçatic guelditu den sacrificioaren ondarra, eta jan çaçue alchagarriric gabe aldare-ondoan, ceren den sainduren saindu. Bada, leku sainduan janen duçue, ceren çuri eta çure semeei emana içan baitzaitzue Jaunari eguinicaco escaincetaric, niri manatua içan çaitan beçala. Escainia içan den bulhar-artea ere, eta berecia den sorbalda, toquiric xahuenean janen ditutzue, çuc eta çure semeec, eta çure alabec çurequin. Çuretzat ecen eta çure haurrençat bazterrerat eçarriac içan dira Israelgo semeen bitima baquezcoetaric; Ceren sorbalda, bulharra eta bilgorra aldarean erretzen direnac, Jaunaren aitzinean alchatu baitituzte, eta çureac eta çure semeenac baitira, bethico legue batez, Jaunac manatu içan duen beçala. Bizquitartean, Moisec bilhatzean bekatuarençat escainia içan cen akerra, quiscailia kausitu çuen; eta samurtu citzaioten Eleaçarri eta Ithamarri, Aaronen seme guelditu cirenei, eta erran cioten: Certaco ez duçue jan leku sainduan bekatuarençateco bitima, sainduren saindu dena, eta emana içan çaitzuena jasan deçaçuençat populuaren gaizquia, eta harençat othoitz eguin deçaçuen Jaunaren aitzinean, Guciz ez denaz gueroztic bitima horren odoletic ekarri sainduteguira, eta hori jan içan behar baitzinduten leku sainduan, niri manatua içan çaitan beçala? Aaronec ihardetsi çuen: Bekatuarençateco bitima eta holocausta egun Jaunaren aitzinean escainiac içan dira; bainan ikusten duçuna guerthatu çait niri: nola jan neçaqueen hori, edo nola ceremonietan Jaunari atseguin eguin neçoqueen ene bihotzeco belztasunarequin? Hori ençutearequin, Moisec onhetsi çuen solasa. Moisi eta Aaroni minçatu cen Jauna, cioelaric: Erroçute Israelgo semeei: Lurreco abere gucietaric hautchec dira jan behar ditutzuenac. Lau hatzetaco abereetaric janen ditutzue hatzeco behatza urratua dutenac eta ausnarrean haritzen direnac. Ordean ausnarreçaletaric, behatza duena bainan ez urratua, hala nola camelua eta gaineracoac, ez duçue hura janen, eta lohien arteco iduquiren duçue. Sagarroia, ausnarreçalea delaric behatza urratua ez duena, lohia da. Erbia ere bai: ecen ausnarreçalea da, bainan ez du behatza urratua. Eta urdea, behatz urratuarequin delaric, ez da ausnarreçalea. Abere horien haraguietaric ez duçue janen, eta ez duçue horien hiliquia uquituco, ceren lohi diren çuençat. Hauquiec dira urean sorcen direnac eta jatea sori direnac: hegalac eta ezcatac dituzten guciac, nahiz itsasoan, nahiz hibaietan eta ur-maeletan, janen ditutzue. Bainan urean dabilçan eta bici direnetan, hegalic eta ezcataric ez dituztenac, hatsçat iduqui Eta higüincetan içan behar ditutzue: ez duçue janen hequien haraguietaric, eta hequien hiliquiari bazter eguinen dioçuete. Uretan hegal eta ezcata gabe diren guciac lohi içanen dira. Hegastinetan, hauquiec dira jan behar ez ditutzuenac eta ihes eguin behar dioçuetenac: arranoa, grifoina eta itsas-arranoa; Mirua eta saia, eta beren motacoac; Bele mota guciac; Ostruca, hunça, maloina, astorea eta beren motacoac; Hunz oihularia, puianta eta ibisa; Cina, pelicanoa eta porfiriona; Amiamocoa, caradriona eta beren motacoac, basoilarra ere eta gau-ainhara; Hegaldaca eta hambatean lau hatzen gainean ibilcen diren guciac hats içanen çaizquitzue. Ordean lau hatzen gainean dabilana, bainan guibeleco çangarrac luceagoac dituelaric hequiequin lurraren gainean jaucica ibilcen dena Jaten ahal duçue, hala nola brucoa, atacoa, ophiomacoa eta xartala, cein bere motaren arabera. Bainan hegaldaca dabilçanetan, lau hatz baicic ez dituztenac hats içanen çaizquitzue. Eta edocein hequien hiliquia uquituco duena, kutsatuco da eta lohi egonen arrats arteo: Eta hequien hiliquitic cerbaiten erabilceco premian içan baledi, garbituco ditu bere soinecoac, eta lohi içanen da iguzquia sarthu arteo. Edocein abere, hatzean behatza duena, bainan urratugabea, eta ausnarrean haritzen ez dena, lohi içanen da; eta hura uquitzen duena kutsatuco da. Lau hatzen gainean dabilçan abere gucien arteco, escuen gainean ibilcen dena, lohi içanen da; haren hiliquia uquituco duena kutsatua içanen da arrats arteo. Halaco hiliquiric erabilico duenac, soinecoac garbituco ditu, eta arrats arteo lohi içanen da, ceren halaco abere guciac çuençat lohi içanen baitira. Lurraren gainean dabilçan abereetan hautchec ere lohitzat iduquico ditutzue; anjerejerra, sagua eta crocodila, cein bere motaren arabera. Armiarma-sagua, cameleoina, estelioa, musquerra eta sathorra: Horiec oro lohiac dira. Horien hiliquia uquituco duena, arrats arteo lohi içanen da: Eta horien hiliquitic edocein gaucetara cerbait eror badadi, kutsatua içanen da, nahiz çurezco unci, nahiz soineco, larru edo marrega: eta cerbait lanetan erabilcen diren unciac, urean garbituco dira, eta lohi içanen dira arrats arteo; eta guero xahu eguinac içanen dira. Bainan lurrezco uncia ceinetara holacoric cerbait erorico baita, kutsatuco da, eta horren gatic hausteco da. Halaco uncitic çure jatecora uric erorcen bada, jatecoa lohi içanen da; eta halaco uncico edari gucia, lohi içanen da, Eta hiliqui hequietaric cerbait erorcen bada, uquitua lohituco du: nahiz su-unciac, nahiz duphinac, lohi içanen dira, eta hautsico dira. Bainan ithurriac, urteguiac eta urbildegui guciac xahu içanen dira. Erran hiliquia uquituco duena içanen da lohi. Hequietaric cerbait erorcen bada haciaren gainera, ez du kutsatuco. Bainan norbaitec hacia urez busti badu, eta guero hiliquiz uquitua bada, ordutic kutsatua da. Jatea cilhegui çaitzuen abereetaric bat bere baitaric hilcen bada, haren hiliquia uquituco duena, arratseraino lohi içanen da. Hartaric janen edo ekarrico duenac, soinecoac garbituco ditu, eta arrats arteo lohi içanen da. Lurrean herrestaca dabilan gucia, hats içanen da, eta ez da jateco harturen. Ez duçue janen lau hatzetaco eta guehiagoco abere bulharraren gainean dabilana, edo lurrean herrestatzen dena, ceren-eta hats baita. Etzatzuela notha çuen arimac, eta etzaçuela hequietaric batere uqui, lohi içan etzaiztecençat. Ecen ni naiz çuen Jainco Jauna: saindu içan çaitezte, ceren saindu naicen ni. Etzatzuela kutsa çuen arimac lurraren gainean higuitzen diren cierpeez. Ni naiz ecen Jauna Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana, çuen Jaincoa içan nadiençat. Saindu içan behar duçue, saindu naicelacotz ni. Hau da leguea, acienda, hegastin, urean dabilçan eta lurrean herrestatzen diren abere mota gucien gainecoa, Eçagut deçaçuençat cer den xahu eta cer lohi, eta jaquin deçaçuen cer behar duçuen jan eta cer utzi. Moisi berriz ere Jauna minçatu citzaioen hunela: Minça çaite Israelgo semeei, eta hau erroçute: Emaztequi, içorra guerthatu ondoan, muthicoquiaz erdico dena, lohi içanen da çazpi egunez, bere hilabethetaco berezgoaren egunetan beçala. Haurra çorcigarren egunean ingurebaquico da. Bera ordean hogoi eta hamahirur egunez egonen da bere xahupeneco odolean. Ez du deusere saindu denic uquituco, eta ez da sainduteguian sarthuren bere xahupeneco egunac bethe arteo. Bainan nexca batez erdi bada, lohi içanen da bi astez, bere odol-galcetan ohi den beçala, eta hirur hogoi eta sei egunez egonen da bere xahupeneco odolean. Eta bere xahupeneco egunac bethe dituenean semearençat, edo alabarençat, urtheco bildots bat holocaustetaco ekarrico du, eta usocume edo ttorttoila bat, bekatuarençat, lekucotasuneco tabernacle-sarcera, eta emanen diozca apheçari; Eta hunec escainico ditu Jaunaren aitzinean, eta haren bekatuarençat othoitz eguinen du, eta hola xahutuco da bere odol ixurcetic. Hori da muthicoquiaz edo nexcaz erditzen denaren leguea. Eta ez badu kausitzen eta ez badeçaque esqueint bildotsa, hartuco ditu bi ttorttoila edo bi usocume, bat holocaustetaco, eta bercea bekatuarençat; apheçac harençat eguinen du othoitz, eta hola xahutuco da. Guero Jauna minçatu cen Moisi eta Aaroni, erraten ciotelaric: Guiçona, ceinari larruan eta haraguian atheratuco baitzaio cara mudazcoric edo bixicaric, edo cerbait arguidura beçalatsucoric, erran nahi da leguen-çauria, eramana içanen da Aaron apheçaren aitzinera edo haren semeetaric baten gana. Hunec ikusten duenean leguena larruan, eta ileac çurira mudatuac, eta leguenaren itchura den toquia sarthuagoa dela larrua baino eta berce haraguia baino, lehenaren çauria da, eta apheçaren erabaquitic guiçona lagunetaric berecia içanen da. Bainan çuritasun argui hura larruan bada, eta berce haraguia baino sarthuagoa ez bada, eta ileac leheneco caran badaude, apheçac guiçona çazpi egunez hersia iduquico du, Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: eta baldin leguena ez bada guehiago handitu, eta ez baditu larruan aitzineco neurriac iragan, berriz berce çazpi egunez hersico du. Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: eta leguena ilhunago bada, eta ez bada larruan hedatu, xahutuco du guiçona, ceren çaragarra baita: guiçonac garbituco ditu bere soinecoac, eta xahu içanen da. Baldin apheçac ikusia içan ondoan, eta xahu atheratua, leguena berriz hedatzen balitz, guiçona apheçaren gana bihurtua içanen da, Eta lohitzat atheratua içanen da. Leguenaren çauria guiçon baten baithan guerthatzen balin bada, haina apheçaren gana erakarrico da, Eta hunec ikusico du. Eta larrua çuritua denean, eta ileen itchura mudatua, eta haragui bicia ere agueri, Leguena çaharquitua eta larruari jota dela erabaquico da. Horren gatic apheçac lohitzat atheratuco du guiçona, eta ez du hersico, ceren haren lohitasuna aguericoa baita. Bainan leguena barraiatuz hostatzen bada, burutic çangoetaraino, beguiec ikus ahal detzazqueten guciac estalcen baditu, Apheçac beguiratuco dio, eta erabaquico du leguenic xahuena duela, gucia çuritu duelacotz, eta hortaco xahu içanen da. Bainan haragui bicia aguertuco çaioenean, Orduan apheçaren erabaquitic lohi atheratuco da, eta lohien arteco iduquia içanen da; ecen haragui biciarequin nahastecatzen den leguena, lohi da. Baldin berriz çurira bihurcen bada, eta guiçona osoqui estalcen badu, Apheçac beguiratuco dio, eta xahutzat atheratuco du. Baldin norbaiti haraguian edo larruan çauri bat sorthu baçaio eta sendatu, Eta çauri-lekuan aguercen bada orbain bat çuria edo gorrastzara, guiçona apheçaren gana erakarrico da. Hunec ikusico duenean leguenaren toquia berce haraguia baino sarthuagoa, eta ileac çurituac, haina lohitzat atheratuco du; ecen leguenaren çauria ilki da orbainean. Ileac leheneco cara balin badu eta orbaina uhersco, eta inguruco haraguia baino ez bada sarthuagoa, apheçac guiçona hersico du çazpi egunez. Eta berhatzen bada, leguena dela erabaquico du. Bainan bere lekuan baratzen bada, çauriaren orbaina da, eta guiçona xahu içanen da. Bainan suz erreric sendatu diren haraguiac eta larruac orbaina çuri edo uher badute, Apheçac beguiratuco dio, eta çurira bihurtu bada, eta haren lekua larru gaineracoa baino sarthuagoa; lohitzat atheratuco du guiçona, ceren leguenaren çauria orbainean sorthu baita. Ileen cara hala-hala egon bada, eta çauria ez bada gaineraco haraguia baino sarthuagoa, eta leguenaren ithura gobela balin bada, apheçac guiçona hersico du çazpi egunez, Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: leguena barraiatu bada larruan, guiçona lohitzat atheratuco du. Bainan çuritasuna bere lekuan egon bada garbia içan gabe, erretzapeneco çauria da: eta horren gatic guiçona xahutzat atheratuco da, ceren orbaina erredurarena baita. Guiçona edo emaztequia, ceinari buruan edo biçarrean haci baitzaio leguena, ikusiac içanen dira apheçaz. Eta lekua sarthuagoa bada berce haraguia baino, ilea horasta eta ohi baino meharragoa, apheçac hainac lohitzat atheratuco ditu, ceren leguena burucoa eta biçarrecoa baita. Bainan ikusten badu plaparen toquia inguruco haraguiarequin bardinean dela eta ilea belz, guiçona hersico du çazpi egunez, Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio. Baldin plapa hedatu ez bada, eta ilea bere caraco badago, eta çauriaren toquia berce haraguiarequin bardin, Guiçona murriztuco dute lekat plaparen toquian, eta berce çazpi egunez hersia içanen da. Baldin çazpigarren egunean ikusten bada çauria bere lekuan egon dela, eta ez dela berce haraguia baino sarthuagoa, apheçac xahu atheratuco du, eta xahu içanen da bere soinecoac garbitu ondoan. Bainan xahutu-eta, plapa hedatzen bada oraino larruan, Ez du guehiago bilhatuco hea ilea horitu denez, ceren den agueriqui lohia. Bada, plapa baratu bada, eta ileac belz badira, eçagut beça guiçona sendatua dela, eta ausarqui xahutzat athera beça. Guiçon edo emaztequi, larruan çuria aguercen çaioenari, Apheçac beguiratuco çuritasun ubelac arguitzen duela larruan kausitzen badu, jaquin beça ez dela leguena, bainan plapa çuri bat, eta guiçona xahua dela. Guiçona, ceinari ileac burutic erorcen baitzaizco, karçoil da eta xahu: Eta belharretic erorcen baçaizco ileac, aitzinez karçoil da eta xahu. Bainan karçoildu toquian, aitzinean edo guibelean, plapa çuri edo horiric sorthu bada, Apheçac ikusi-eta, eiquiric gabe erabaquico du leguena dela, toqui karçoilduan sorthua. Beraz leguenac joa, eta apheçaren erabaquiz berecia den nor-nahic, Soinecoac urratuac iduquico ditu, burua has, beguithartea soinecoaz itzalia, eta oihuz egonen da kutsatua eta lohi dela. Leguensu eta lohi içanen den ephe gucian, egonen da bakarric campetaric campo. Soineco ilezco edo lihozcoa leguena duena Irazquian eta forraduran, edo larruzcoa bada, edo larruquiz eguina den cerbait, Plapa çuriaz edo gorrastaz thonatua bada, plapa hura leguençat ekarria içanen da, eta apheçari erakutsico çaio. Hunec, beguiratu-eta, çazpi egunez hersico du. Eta çazpigarren egunean berriz beguiraturic, berhatu dela atzematen badu, dirauen leguena da, soinecoa kutsatua dela erabaquico du, eta thonequin causitu diren gauça guciac ere bai; Eta horren gatic suan erreco dira. Ikusten badu thona ez dela berhatu, Manatuco du, eta garbituco dute leguena duen gauça, eta apheçac hura berce çazpi egunez hersico du. Eta ikusten duenean leheneco itchura ez dela bihurtu, nahiz leguena ez den berhatu, lohitzat erabaquico du, eta suan erreco, leguena jarri delacotz soinecoaren axalean, edo barnera ere sarthu. Bainan soinecoa garbitu ondoan leguenaren toquia ilhunago bada, ebaquico du pusca eta gainetacotic berecico. Gueroago aguercen baçaio, aitzinean thonatuac etziren lekuetan, leguen ezbaieco dabilan bat, suan erre behar da. Leguena guelditu bada, urean xurituco dira berriz garbi direnac, eta xahu içanen dira. Hori da leguenaren leguea soineco ilezcoetan eta lihozcoetan, oihalean eta forraduran, eta larruzco pusca gucietan, nola behar diren xahu edo lohitzat atheratu. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Huna leguensuaren leguea xahutzat atheratzecotan denean: Apheçaren aitzinera erakarrico da: Hunec, campetaric ilkiric, atzematen duenean leguena sendatua dela, Xahupenetan denari manatuco dio bere buruarençat esqueint ditzan biciric bi etche-xori ceinetaric jatea cilhegui baita, cedro çurquia, escarlataquia eta hisopoa. Manatuco du etche-xorietaric bat imolatua içan dadien lurrezco uncian, ur bicien gainean: Eta bercea, biciric dena, cedroquiarequin, escarlatarequin eta hisopoarequin, imolatua içan den etche-xoriaren odolean bustico du. Odol hartaz çazpi aldiz ihinztatuco du xahutzecotan dena, leguez xahutua içan dadiençat: eta berce etche-xoria biciric utzico du goatera, bazterretan hegaldaca ibil dadiençat. Eta guiçonac garbitu dituqueenean bere soinecoac, bere gorphutzeco ile guciac murriztuco ditu, eta urez garbituco da: eta xahutua sarthuco da campetan, egoten delaric halabadere çazpi egunez bere olhatic campo, Eta çazpigarren egunean murriztuco ditu buruco ileac, biçarra, bephuruac eta gorphutz gucico ileac. Eta berriz garbituric soinecoac eta gorphutza, Çorcigarren egunean hartuco ditu bi bildots narriogabeac, urtheco anchu nothagabe bat, eta irin cethabatutic hirur hamarren sacrificiocotzat, olioz bustiric, eta berçalde laurden bat olio. Guero apheçac xahutzen duelaric guiçona, horiequin guciequin eçarri duqueenean Jaunaren aitzinean lekucotasuneco tabernacle-sarcean, Bildots bat hartuco du eta hobenarençat esqueinico laurden olioarequin: eta guciac Jaunaren aitzinean escaini ondoan, Bildotsa imolatuco du, bekatuarençateco bitima eta holocausta imolatzen ohi diren toquian, erran nahi da leku sainduan. Ecen nola bekatuarençateco bitima, hala hobenarençatecoa apheçarena da: sainduren saindu da. Eta apheçac hobenarençat imolatua den bitimaren odoletic harturic, hartaric eçarrico du xahutzen hari denaren escuineco beharri-guinguilaren mocoan, eta escuineco escucuco eta çangoco erhi pototsetan: Eta laurden oliotic ere ixurico du bere ezquerreco escura, Eta escuineco erhia bustico du olioan, eta çazpitan eguinen du ihinztadura Jaunaren aitzinean; Eta ezquerreco escuan guelditu den olioa ixurico du xahutzen hari denaren escuineco beharri-guinguilaren mocora eta escuineco escuco eta çangoco erhi pototsetara, eta bekatuarençat ixuria den odolaren gainera, Eta guiçonari buru gainera. Harençat othoitz eguinen du Jaunaren aitzinean, eta bekatuarençateco sacrificioa eguinen du: orduan imolatuco du holocausta, Eta hura eçarrico du aldare gainean bere libacioneequin, eta guiçona behar-den-beçala xahutua ditaque. Bainan beharra balin bada, eta erran direnac ecin badetzazque atzeman, hobenarençat hartuco du bildots bat escaincetaco, apheçac harençat othoitz eguin deçan, eta hamargarren bat irin cethabatu, eta laurden bat olio, Eta bi ttorttoila edo bi usocume, ceinetaric bat bekatuarençat eta bercea holocausteuco: Eta xahupeneco çorcigarren egunean apheçari esqueinico diozca lekucotasuneco tabernacle-sarcean, Jaunaren aitzinean. Apheçac bildotsa hobenarençat harcen duelaric, eta olio laurdena, batean alchatuco ditu; Eta bildotsa imolaturic, haren odoletic eçarrico du xahutzen denaren escuineco beharri-guinguilaco mocoan escuineco escu eta çangoco erhi pototsetan: Bere escu ezquerrean emanen du oliotic, Hartan escu escuineco erhia bustiz, çazpitan ihinztadura eguinen du Jaunaren aitzinean; Eta uquituco ditu xahutzen hari denaren escuineco beharri-guinguilaco mocoa eta escuineco escu eta çangoco erhi pototsac, hobenarençat ixuria içan den odolaz bustiac içatu diren toquian; Eta escu ezquerrean guelditu çaioen gaineraco olioa, xahutua denari buru gainera ixurico dio, Jauna haren alderat beguithartez jar dadiençat. Eta esqueinico du ttorttoila edo usocumea, Bat hobenarençat eta bercea holocaustetan bere libacioneequin. Bere xahupenecotzat behar dituen guciac ecin içan detzazqueenaren sacrificioa hori da. Jauna oraino ere Moisi eta Aaroni minçatu citzaioeten hunela: Sarthu çaiztequeenean Canaango lurrean, ceina goçatzera emanen baitarotzuet, leguenarequilaco etcheric balin bada, Etchearen jabea apheçari goanen çaio eta erranen dio: Iduritzen çait ene etchean badela leguenaren çauria beçalaco bat. Orduan apheçac manatuco du athera detzaten etcheco pusca guciac, bera barnera sar dadien baino lehen eta ikus deçan hea leguensua denez, beldurrez-eta etcheco gauçac oro lohi bilhaca ditecen. Eta guero sarthuco da etcheco leguenaren ikustera. Eta ikusten dituenean hango harrasietan errecaguneac beçala ubelduraz edo gorrastduraz itsustuac, eta gaineraco açala baino sarthuagoac, Etchetic ilkico da, eta berehala hersico du çazpi egunençat. Çazpigarren egunean itzuliric, beguiratuco dio: leguena berhatu dela atzematen badu, Manatuco du athera detzaten leguendun harriac, eta hiritic campoan arthic detzaten leku lohi batera; Etchea bera karracatua içan dedin barnetic inguruca, eta karracaduratic heldu den herrautsa arthiquia içan dedin hiriz campoan leku lohi batera, Eta berce harri batzuec eçar detzaten kenduen orde, eta berce buztin batez çartatua içan dadien etchea. Bainan harriac eta karracac kendu ondoan, eta etchea buztin berriz çartatu-eta, Apheçac sarthuric ikusten badu leguena bihurtua, eta harrasiac çaflaca plapatuac, leguen dirauena da, eta etchea lohia. Etche hura arthiquico da berehala lurrera, eta hartaco harriac, çurac eta phorrosca guciac hiriz campoan leku lohi batera arthiquico dira. Etche hura hersia dagoenean, barnera sarthuco dena, lohi içanen da arrats arteo; Eta han lo eguinen duenac, eta cerbait janen, garbituco ditu bere soinecoac. Apheçac sarcean ikusten badu leguena ez dela etchean berhatu, berritan çartatua içan denaz gueroztic, sasualdutzat xahutuco du: Eta xahupenaren eguiteco harturen ditu bi etche-xori, cedro çura, escarlata eta hisopoa; Eta etche-xori bat imolaturic lurrezco uncian ur bicien gainean, Hartuco ditu cedro çura, hisopoa, escarlata eta etche-xori bicia, eta oro bustico ditu etche-xori imolatuaren odolean eta ur bicietan, eta çazpi aldiz ihinztatuco du etchea, Eta hura xahutuco du hala etche-xoriaren odolaz nola ur biciez, eta etche-xori biciaz, eta cedro çuraz, eta hisopoaz eta escarlataz. Eta utzi duenean etche-xoria campoan libroqui hegaldatzera, othoitz eguinen du etchearençat, ceina leguez xahutua içanen baititaque. Hori da leguenaren eta gaitz gaixto gucien gaineco leguea, Eta soinetacoetaco eta etcheetaco leguenarena, Orbainena eta jauzten diren uderrena, plapa arguitzen dutenena, eta asco cara moten mudancena; Jaquin ahal içan dadiençat noiz den gauça bat edo xahu, edo lohi. Jauna berriz Moisi eta Aaroni minçatu cen hunela: Minça çaizte Israelgo semeei, eta erroçuete: Haci jaria jasaiten duen guiçona, lohi içanen da. Eta eçagutuco da gaitz hori baduela, noicetare çorne urrindu bat lothuco baita noiznahiden haren haraguiari eta bethi berhatuco. Ohe guciac ceinetan lo eguin baituque eta jarri den toquia ere lohi içanen dira. Haren ohea uquituco duen guiçonac, bere soinecoac xurituco ditu; eta bere burua urean garbitu-eta, arratseraino lohi egonen da. Hura jarri den toquian jarrico denac ere bere soinecoac xurituco ditu; eta urez garbitu ondoan, arratseraino lohi içanen da. Haren haraguia uquitu duenac, xurituco ditu bere soinecoac; eta urez garbitu ondoan, arratseraino lohi içanen da. Horrelaco guiçonac ahogoçoa arthiqui badu xahu denaren gainera, hunec xurituco ditu bere soinecoac; eta urean garbitu ondoan, arratseraino lohi içanen da. Harbalda ceinaren gainean jarrico baita, lohi içanen da. Eta haci jaria duen guiçonaren azpian guerthatu ditaqueen gucia, arratseraino lohi içanen da. Halacoric cerbait erabili duenac xurituco ditu bere soinecoac; eta urean garbitu den ondoan, arratseraino lohi içanen da. Hola denac, escuac garbitu gabe uquitzen badu norbait, hunec xurituco ditu bere soinecoac; eta urean garbitu-eta, arrats arteo lohi içanen da. Uquituco duen lurrezco uncia, hautsico da; çurezcoa bada ordean, urez garbituco da. Horrelaco gaitza duena sasualcen bada, bere xahupenetic çazpi egunen buruan, bere soinecoac eta gorphutz gucia ur bicietan garbituric, xahu içanen da. Bainan çorcigarren egunean hartuco ditu bi ttorttoila edo bi usocume, eta Jaunaren aitzinera ethorrico da lekucotasuneco tabernacle-sarcera eta hequiec emanen diozca apheçari, Ceinac imolatuco baitu bat bekatuarençat, eta bercea holocaustetan; eta harençat othoitz eguinen du Jaunaren aitzinean, xahu dedinçat bere haci jariatic. Guiçonac ceinari hacia ilkico baitzaio emaztearequilaco eguimbidean, bere gorphutz gucia urean garbituco du, eta arrats arteo lohi içanen da. Bere soinecoa eta orduan çuen larrua urez garbituco ditu eta lohi içanen dira arrats arteo. Emaztequia, ceinarequin erabili baita, urean garbituco da, eta lohi içanen da arrats arteo. Emaztequia, hilabethe-buruan bere odol jaustearequin dena, berecia içanen da çazpi egunez. Hura uquituco duena lohi içanen da arratseraino. Eta lo eguin duen toquia eta jarri içan den lekua bere berezpeneco çazpi egunetan, lohi içanen dira. Haren ohea uquitu duqueenac, xurituco ditu bere soinecoac, eta bere burua urean garbituric, arratseraino lohi içanen da. Hura jarri den alkia uquitu duenac xurituco ditu bere soinecoac; eta bere burua urean garbitu ondoan kutsatua içanen da arratseraino. Hari, bere astagaitzetaco orduan, hurbildu içan çaioen guiçona, çazpi egunez lohi içanen da; eta lo eguiteco hartuco duen etzaunça kutsatua da. Emaztequia, ceinac asco egunez odol jaustea jasaiten baitu astagaitzetaco ordutic campo, edo ceinari astagaitzen ondotic odol aria ezbaitzaio guelditzen, gaitz hori jasaiteco dueno lohi içanen da, astagaitzac balitu beçala. Harec lo eguinicaco etzaunça eta jarri içan den alkia, kutsatuac dira. Eta hequietaric uquitu duenac xurituco ditu bere soinecoac; eta bere burua urean garbitu ondoan lohi içanen da arrats arteo. Odola baratu balitz eta jaustetic guelditu, emaztequiac bere xahupeneco hondatuco ditu çazpi egun, Eta çorcigarren egunean bere buruarençat ekarrico diozca apheçari bi ttorttoila edo bi usocume lekucotasuneco tabernacle-sarcera. Apheçac bat imolatuco du bekatuarençat eta bercea holocaustetan, eta Jaunaren aitzinean othoitz eguinen du harençat eta haren jauste lohiarençat. Irakatsiren dioçuete beraz Israelgo semeei beguira ditecen lohiqueriatic eta beren likisquerietan hilcetic, kutsatu duquetenean ene tabernacle çuen artean dena. Hori da leguea haci jaria dutenençat, edo emaztequiarequin kutsatzen direnençat, Eta astagaitzetaco orduan berezten den emaztequiarençat, edo odol jaria jarraiquia duenarençat, eta harequin lo eguin duen guiçonarençat. Jauna minçatu içan citzaioen Moisi, Aaronen bi semeen heriotzearen ondoan, su arrotza escaincen çutelaric hilac içan cirenean: Eta manamendu eguin cioen, erraten cioelaric: Erroçu çure anaia Aaroni, edocein orduz ez dedin sar sainduteguian, ceina baita belaren barneco aldean, arka estalcen duen propiciatorioaren aitzinean, beldurrez-eta hil dadien (ecen lanho batean aguertuco naiz oraclearen gainean), Ez baditu lehenic eguiten hautchec: aratche bat escainico du bekatuarençat, eta ahari bat holocaustetan. Liho-harizco athorra jauncico du, ahalquesun direnac galcequin estalico ditu, liho-harizco guerricoaz tincatuco da, burucoa eçarrico du buruan, ecen soineco horiec sainduac dira: xahutu den ondoan, jauncico ditu guciac. Israelgo semeen balderna gucia ganic hartuco ditu bi aker bekatuarençat eta ahari bat holocaustetaco. Eta aharia escaini duqueenean, eta othoitz eguin beretzat eta bere etchearençat, Bi akerrac jarraracico ditu Jaunaren aitzinean lekucotasuneco tabernacle-sarcean; Eta hequien gainera çortea atheraturic, bat Jaunarençat içateco eta bercea aker bidalquinçat. Ceinere çorteac Jaunari atheratuco baitio, eta hura imolatuco du bekatuarençat; Ceinere atheratuco baita aker bidalquinçat, eta hura biciric eçarrico du Jaunaren aitzinean, haren gainera ixurceco bere othoitzac, eta guero mortura igorceco. Horiec behar-beçala eguin ondoan, escainico du aratchea; eta beretzat eta bere etchearençat othoitz eguiten duelaric, imolatuco du hura; Eta isensuncia harturic, aldareco ikatzez bethe ondoan, escuan hartuco ditu isensutaco xuxenduac diren balsamuac, eta belaz barnera sainduteguira sarthuco da; Balsamuac suaren gainean eçarriric, hequien lanhoac eta hatsac estal deçan lekucotasunaren gainean den oraclea, eta hil eztadien bera. Halaber hartuco du aratchearen odoletic eta erhiaz çazpi aldiz ihinztadura eguinen du propiciatorioaren parrean iguzqui-sorthaldera. Eta akerra hil duqueenean populuaren bekatuarençat, haren odola eramanen du belaren barneco aldera, aratchearen odolarençat manatua içan den beçala, ihinztaduraren eguiteco oraclearen aitzinean, Eta sainduteguiaren xahutzeco Israelgo semeen likisquerietaric, hequien legue-hauspenetaric eta bekatu gucietaric. Molde berean eguinen du lekucotasuneco tabernaclearençat, ceina hequien artean, hequien egoitzaco likisquerien erdian jarria baita. Nihorrere tabernaclean içan ez bedi, aphez handia sainduteguian sarcen denean othoitz eguitera beretzat eta bere etchearençat eta Israelgo balderna guciarençat, hura ilki arteo. Eta atheratuco denean Jaunaren aitzinean den aldarera, othoitz eguin beça beretzat; eta harturic aratchearen eta akerraren odola, inguruan ixur beça aldareco adarren gainera; Eta erhiaz çazpitan ihinztadura eguiten duelaric, sainduteguia xahutuco du eta saindutuco Israelgo semeen likisquerietaric. Sainduteguiaren, tabernaclearen eta aldarearen xahupena eguin ondoan, orduan escaint beça bici den akerra. Eta bi escuac emanic haren buruaren gainera, aithor betza Israelgo semeen gaixtaqueria, hoben eta bekatu guciac; eta oro haren buruaren gainera deitzen dituelaric, igor beça mortura, hartaco berecia den guiçon batez. Eta akerrac hequien gaixtaqueria guciac eraman dituqueenean basa lekuetan barna, eta mortuan utzia içan den ondoan, Aaron bihurtuco da lekucotasuneco tabernaclera, eta aitzinean sainduteguian sarceracoan jaunci cituen soinecoac eraunciric, eta han utziric, Bere burua garbituco du leku sainduan, eta bere soinecoac jauncico ditu. Eta ilkiric bere holocausta eta populuarena escaini ondoan, othoitz eguinen du hala beretzat nola populuarençat; Eta bekatuençat escainia den bilgorra erreco du aldare gainean. Eta aker bidalquinaren eramaten içatu denac, bere soinecoac eta gorphutza urean garbituco ditu, eta hala sarthuco da campetara. Bekatuarençat imolatuac içan diren aratchea eta akerra, ceinen odola sainduteguira eramana içan baita xahupenaren eguiteco, campetaric camporat eramanac içanen dira eta suan erreac beren larru, haragui eta gorotzarequin: Eta edoceinec erre detzan hequiec, bere soinecoac eta gorphutza urean garbituco ditu, eta hala sarthuco da campetara. Eta hori içanen da çuençat legue bethicotzat. Çazpigarren hilabethean, hilabethec hamargarren egunean, atsecabeari emanen ditutzue çuen arimac, eta lanic den-gutiena ez duçue eguinen, ez herricoac, ez eta-çuen artean dabilan arrotzac. Egun hartan içanen da çuen xahupena, eta çuen garbitzea çuen bekatu gucietaric: Jaunaren aitzinean xahutuco çarete. Ecen phausuco larumbata da; eta çuen buruac atsecabetan eçarrico ditutzue bethico erlijionezco leguez. Xahupen hori eguinen du gançutua içan den apheçac, eta ceinaren escuac consecratuac içan baitira apheztasuneco eguimbideen bethetzeco bere aitaren orde: eta jauncico ditu liho-harizco athorra eta soineco sainduac, Eta xahutuco ditu saindutegguia, lekucotasuneco tabernaclea eta aldarea, eta apheçac ere eta populu gucia. Eta hori içanen çaitzue bethico legue bat, urthean behin othoitz eguin deçaçuençat Israelgo semeençat eta hequien bekatu guciençat. Moisec eguin çuen beraz Jaunac manatu beçala. Eta Jauna minçatu cen Moisi, erraten cioelaric: Minça çaite Aaroni eta bere semeei, eta Israelgo seme guciei, eta erroçute: Hau da Jaunac manatu duena, dioelaric: Israelgo etcheco edocein guiçonec idi bat, ardi bat edo ahunz bat hilcen badu campen barnean edo campoco aldean, Eta bere escainça ez badu ekarcen tabernacle-sarcera, odolez hobendun da: nola odola ixuri balu, hala galduco da bere populuaren erditic. Horren gatic Israelgo semeec apheçari erakarri behar diozcate campoan hilcen dituzten bitimac, Jaunari consecratuac içan ditecençat lekucotasuneco tabernaclearen sarcean, eta baquezco bitima hequiec imola detzoten Jaunari. Eta apheçac ixurico du odola Jaunaren aldarearen gainean, lekucotasuneco tabernaclearen sarcean, eta bilgorra erreco du, Jaunari goço çaioen usainetan: Eta ez dituzte batere guehiago beren bitimac imolatuco debruei, ceinequin lohitu içan baitira legue hau bethi gucian beguiratuco dute berec eta beren ondocoec. Eta erranen dioçute oraino: Israelgo etcheco edo çuen artean dabilçan arrotzetaric edoceinec holocausta bat edo bitima bat escaincen badu, Eta hura lekucotasuneco tabernaclearen sarcera erakarcen ez badu, Jaunari escainia içan dadiençat, bere populatic galduco da. Israelgo etchetic edoceinec, edo hequien artean dabilçan arrotzetaric norbaitec odola jaten badu, ene beguithartea baratuco dut haren contra, eta hura xahutuco dut ene populutic, Ecen haraguiaren bicia odolean da: eta odola eman içan darotzuet hartaz aldare gainean ardiets deçaçuen çuen arimen xahupena, eta balia dadiençat çuen arimei sacrificio xahugarritzat. Horren gatic erran diotet Israelgo semeei: Ez çuetaric, ez çuen artean dabilçan arrotzetaric nihorc ez beça jan odola. Israelgo semeetaric eta çuen artean dabilçan arrotzetaric cembaitec ihicin edo sarean atzematen badu jatea cilhegui den abere edo xori bat, haren odola ixur eta lurrez estal beça. Ecen edocein haraguiren bicia odolean da: horren gatic erran diotet Israelgo semeei: Nolanahico haraguiaren odola janen ez duçue, ceren haraguiaren bicia odolean baita; eta hartaric janen duena hilen da. Herricoric edo arrotzetaric nihorc jaten badu abere bera hila edo ihiciac atzemana, urean garbituco ditu bere soinecoac eta bere burua, eta kutsatua içanen da arrats arteo, eta hola eguinen da xahu. Bere soinecoac eta gorphutza garbitzen ez baditu, jasanen du bere gaixtaqueria. Jauna Moisi minçatu cen, erraten cioelaric: Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Ni naiz çuen Jainco Jauna: Ez duçue eguinen ez çuec egon çareten Eguiptoco lurreco azturen arabera, ez-etare çuec sarraraztera nohan Canaan-herricoen arabera, etzarete hequien legueei jarraiquiren. Ene erabaquien arabera eguinen duçue, eta beguiratuco ditutzue ene manamenduac; hequien arabera ibiliren çaizte. Ni naiz çuen Jainco Jauna. Beguira çatzue ene legueac eta erabaquiac: hequien arabera eguiten duen guiçona, hequien bidez bicico da. Ni naiz Jauna. Guiçona etzaio hurbilduco bere odoleco emacume hurcoari, haren baithaco ahalqueriazco alderdien aguercera. Ni naiz Jauna. Ez dituçu aguertuco çure aita baithan eta ama baithan ahalquesun direnac: ama, ama duçu; ez dioçu ahalquea emanen. Ez dituçu aguertuco çure aitaren emaztea baithaco ahalquesun direnac; ecen çure aitari ahalquea ematea laiteque. Aitaganicaco edo amaganicaco çure arreba, etchean edo campoan sorthua denari ahalcatzeco alderdiac ez diozcatzu aguertuco. Çure semearen alaba baithan edo çure alabaganicaco alaban ez duçu ahalcatzecoric aguertuco, ceren çure ahalquea bailitaque. Ez dioçu ahalquea aguertuco çure aitaren emazteac çure aitari eman dioen alabari, ecen çure arreba da. Ez dioçu ahalquea aguertuco çure aitaren arrebari, ecen çure aitaren haraguia da. Ez dioçu ahalquea aguertuco çure amaren ahizpari, alabainan çure amaren haraguia da. Ez dioçu ahalquea aguertuco çure aitaren anaiari, eta etzare hurbilduco haren emazteari, ceinaren ahaidegoan sorthua baitzare. Ez duçu aguertuco çure erreinaren ahalquea, ceren çure semearen emaztea baita, eta ez duçu aguertuco haren baithan itsusi dena. Ez dioçu ahalquea aguertuco çure anaiaren emazteari, ceren çure anaiaren ahalquea bailitaque. Ez dioçute ahalquea aguertuco çure emazteari eta haren alabari: ez dituçu hartuco ez çure semearen alaba, ez çure alabaren alaba, hequien baithan ahalquesun direnen aguerceco, ceren çure emaztearen haraguia baitira, eta horrelaco hurbilceac odoleco kutsatzeac baitira. Ez duçu çure emaztearen ahizpa haren ohaidetasunetan hartuco, eta hura bici delaric ahizparen baithan ahalquea ez duçu aguertuco. Astagaitzequin den emaztequiari etzare hurbilduco, eta ez duçu aguertuco haren lohitasuna. Etzare çure lagunaren emazteari hurbilduco, eta ez duçu harequin nahasqueria likitsic eguinen. Çure umetaric ez duçu emanen Moloquen idolari consecratzeco, eta ez duçu Jaincoaren icena liçunduco. Ni naiz Jauna. Etzare guiçonquiari hurbilduco emaztequiari beçala, ceren-eta icigarriqueria bat baita. Etzare aciendari hurbilduco, ez-eta harequin kutsatuco. Emaztequia ez da aberearen azpian jarrico, ez harequin balsaturen, ceren tzarqueria gaitza baita. Etzarete lohituco çuen aitzinean eragotziren ditudan jendaqui guciac kutsatuac diren itsusquerietan, Eta ceinetaz liçundu baita lurra. Neronec beguietsico ditut hequien tzarqueriac, lurrac berac iraiz ditzan bere egoiliarrac. Beguira çatzue ene legueac eta erabaquiac, eta horrelaco icigarriqueriaric ez beçaçue eguin ez herricoec ez çuen toquietan dabilçan campotarrec. Alabainan çuen aitzinean içatu diren lurreco egoiliarrec eguin içan dituzte gaitzesgarriqueria horiec oro, eta lurra lohitu dute. Berautzue beraz, halacoric eguiten baduçue, çuen aitzinean içatu den jendaquia beçala çuec ere orobat iraiz cetzazten. Horrelaco icigarriqueriaric eguinen duena, galdua içanen da bere populuaren erditic. Beguira çatzue ene manamenduac. Berautzue eguin çuen aitzinean içatu direnec eguin dutena; ez betzaizte halacoz kutsa. Ni naiz çuen Jainco Jauna. Jauna Moisi minçatu cen hunela: Minça çaite Israelgo semeen balderna osoari, eta erroçute: Saindu içan çaizte, ceren saindu bainaiz ni çuen Jainco Jauna. Batbederac ekar beça ait-amen beldurra. Beguira çaçue ene larumbata. Ni naiz çuen Jainco Jauna. Berautzue jaincordetara bihurcetic, eta jainco urthuric ez beçaçue eguin. Ni naiz çuen Jainco Jauna. Jaunari, jabalgarri içan daquiçuençat, imolatzen badioçue baquezco bitimaric, Imolatu egunean eta biharamunean janen duçue, eta erreco duçue suan hirugarren egunecotzat guelditu gucia. Hartaric nihorc jaten badu bi egunen buruan, lohi içanen da eta impioqueriaz hobendun; Eta jasanen du bere gaizquia, ceren liçundu duen Jaunaren saindua, eta galduco da bere populutic. Çure bazterrean uzta eguiten duçunean, ez duçu murriztuco lurraren açaleraino, eta guelditzen diren burucac ez dituçu bilduco. Çure mahastian ere erorcen diren molkoac eta bihicac ez dituçu bilduco, bainan beharrei eta arrotzei harcera utzico diozcatzute. Ni naiz çuen Jainco Jauna. Ez duçu ohorgoric eguinen. Ez duçu gueçurric erranen, eta norc bere laguna ez du enganatuco. Ez duçu ene icenean gueçurrez cin eguinen, eta ez duçu liçunduco çure Jaincoaren icena. Ni naiz Jauna. Çure lagunari laidoric ez dioçu eguinen, eta ez duçu çure indarraren azpian ehoa iduquico. Saritaco languilearen lana ez da çure baithan biharamun goiça arteo sari gabe egonen. Etzare gorraz gaizqui minçatuco, eta ez duçu itsuaren bidean behaztopagailuric eçarriren: bainan içanen duçu çure Jainco Jaunaren beldurra, ceren ni bainaiz Jauna. Gaizquia ez duçu eguinen, eta ez duçu erabaquico çucenari bidegabe eguinez. Etzare beguiratuco behartasunari, eta etzare aberatsari beguithartez jarrico. Çure lagunari emanen dioçu çucembideco erabaquia. Etzare populuan içanen ez aitzinetic jaçarle, ez guibeletic jale. Etzare oldartuco çure lagunaren biciari. Jauna ni naiz. Çure anaiari ez dioçu çure bihotzean gaitzirizcoric ekarrico, bainan aguerian erranen diotzotzu çure erraitecoac, ez deçaçunçat haren gainetic bekatu eguin. Ez duçu aspercea bilhatuco, eta etzare orhoituren çure herritarren ganicaco irainaz. Çure adisquidea maithatuco duçu çure burua beçala. Ni naiz Jauna. Beguira çatzu ene legueac. Çure acienda ez duçu estalaracico berce mota batetaco abereaz. Ez duçu asco haciz erainen çure landa. Ez duçu jauncico bi hari motetaric ehoa den soinecoa. Guiçona etzaten bada emaztequiarequin eta harequin balsatzen, emaztequia gathibu bada eta heldua, eta bizquitartean ez oraino dirutan berrerosia, ez eta libro utzia; açotatuac içanen dira biac, eta ez dira hilen, ceren emaztequia gathibu baitzen. Bainan bere hobenarençat ahari bat escainico dio Jaunari lekucotasuneco tabernaclearen sarcean. Apheçac othoitz eguinen du harençat eta haren bekatuarençat Jaunaren aitzinean, eta Jauna jabalduco çaio, eta bere bekatua barkatua içanen çaio. Aguindu lurrean sarthuac içanen çaretenean, han landatzen baditutzue fruitutaco çuhamuac, ninicac ebaquico diozcatzuete; ethorcen diren fruituac lohi içanen çaizquitzuete, eta ez duçue hequietaric janen. Bainan laugarren urthean hequien fruitu guciac Jaunaren ospetan consecratuco dira. Eta borzgarren urthean, ekarcen dutena bilduric, janen dituçue hequien fruituac. Ni naiz çuen Jainco Jauna. Ez duçue deus janen odolarequin, eçarete asmaguinçan harico ez-eta amets arguitzen. Ileac ez dituçue inguruan ebaquico, ez-eta biçarra moztuco. Hilen deithoratzean ez duçue çuen haraguiari ebaquiduraric eguinen, eta ez duçue çuen gorphutzetan seinaleric edo ozcaric eguinen. Jauna ni naiz. Ez duçu çure alaba lohiqueriari emanen, lurra eztadien kutsa eta tzarqueriaz bethe. Ene larumbata beguira çaçue, eta ikaran egon çaizte ene sainduteguiaren aitzinean. Jauna ni naiz. Etzarete gaizquinen alderat itzulico, eta ez dioçuete aztiei deusere galdeguinen, hequiez kutsatzeco çuen buruac. Ni naiz çuen Jainco Jauna. Buru çurituaren aitzinean xuti çaizte, ohora çaçue guiçon-çaharra: çuen Jainco Jaunaren beldurra içan çaçue. Jauna ni naiz. Çuen lurrean eta çuen artean arrotzic balin badago bicitzez eta egoitzaz, ez hari eguin irainic; Bainan çuen artean içan bedi herricoa beçala, eta çuetaric balitz beçala maitha çaçue: çuec ere alabainan arrotz içatu çarete Eguiptoco lurrean. Ni naiz çuen Jainco Jauna. Berautzue çucen ez denac eguin erabaquian, leguebidean, phisuan, neurrian. Çucenac içan beitez çuen balençac eta phisuac, gaitzerua eta laurdena. Ni naiz çuen Jainco Jauna Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana. Beguira çatzue ene manamendu guciac eta erabaqui guciac, eta beren bidea emanen dioçuete. Ni naiz Jauna. Bada, Jauna Moisi minçatu cen huneletan: Hautchec erranen diozcatzute Israelgo semeei: Israelgo semeetaric eta Israelen daudecin arrotzetaric batec bere umeetaric Moloquen idolari ematen badio, heriotzez hila içan bedi; lekuco jendeac harrica beça. Eta nic ene beguithartea bihurturen dut haren contra; eta eceztatuco dut bere populuaren erditic, ceren bere umeetaric eman duen Moloqui, lohitu duen ene sainduteguia eta liçundu ene icen saindua. Bainan baldin lekuco populuac arduraric ez badu harcen eta ene manamenduaren eçaxolaz beçala, Moloqui bere umeetaric eman duen guiçona uzten badu, eta ez badu hil nahi, Ene beguithartea bihurturen dut guiçon haren contra eta haren odolaren contra, eta calituren ditut populuaren erditic bera eta Moloquequin bere lohiqueria onhetsi dioten guciac. Norbait gaizquinetara eta aztietara bihurcen bada, eta hequiequin kutsatu, haren contra bihurturen dut ene beguithartea, eta heriotzez kenduco dut bere populuaren erditic. Sainduets çaitezte eta içan çaizte saindu, ceren ni bainaiz çuen Jainco Jauna. Ene manamenduac beguira eta bethe çatzue. Ni naiz Jauna çuec saindutzen çaituztedana. Bere aitari edo amari burhoa arthiqui dioquena, heriotzez hila içan bedi: aitari eta amari burho arthiqui diote, gainera hel bequio haren odola. Norbait balsatu bada berceen emaztearequin, eta lohiqueriaco bekatua jauqui badu bere Jaunaren emaztearequin, lohitzailea eta lohitua biac heriotzez hilac içan beitez. Norquere lo eguin baituque bere amaiçunarequin eta bere aitaren ahalquea aguertu baituque, bi lohiac heriotzez hilac içan beitez: beren odola gainera bequiote. Norbaitec lo eguin badu bere erreinarequin, biac hilac içan beitez, ecen tzarqueria handia eguin dute: beren odola gainera bequiote. Guiçonac guiçonarequin lo eguin badu eta emaztequi bati beçala hurbildu baçaio, biec eguin dute gaizqui handia; biac heriotzez hilac içan beitez, eta beren odola gainera bequiote. Alabarequin ezcondu eta haren ama ere emaztetzat hartuco duenac, bekatu handia eguin du: biciric hequiequin erre bedi, eta horremberceco gaizquia gueldi ez bedi çuen artean. Aberearequin eta aciendarequin lohituco dena, heriotzez hila içan bedi: acienda ere hil çaçue. Aberearen azpian jarrico den emaztequia, harequin batean hala içan bedi: eta beren odola gainera bequiote. Hartuco duenac bere arreba, bere aitarenganicacoa edo bere amarenganicacoa, eta ikusi baituque haren ahalquea, eta arrebac beguiratu baitioque anaiaren laidoari, biec gauça tzarra eguin dute: beren herritarren aitzinean hilac içanen dira, ceren elkarri aguertu diozcaten beren laidoac, eta beren tzarqueria jasanen dute. Emaztequi astagaitza darioenarequin balsatu dena eta haren ahalquea aguertu duena, eta harec berac ere erakutsi badu bere odolaren ithurria, biac beren populuaren erditic hilac içan beitez. Ez duçu aguertuco çure amaren ahizparen baithan eta aitaren arrebaren baithan ahalquesun dena: hori eguin duqueenac bere haraguico laidoa aguerian ematen du: biec jasanen dute beren tzarqueria. Aitaganicaco edo amaganicaco osabaren emaztearequin balsatu denac, eta bere ahaidearen laidoa aguertu duenac, biec jasanen dute beren bekatua, eta haurric gabe hilen dira. Bene anaiaren emaztearequin ezconcen denac, haiçu ez den gauça eguiten du, bere anaiaren ahalquesuna aguercen du: haurric gabe egonen dira. Beguira çatzue ene manamenduac eta erabaquiac eta hequiec bethe, beldurrez-eta iraiz çaitzaten lurrac ceintan sarcecotan eta egotecotan baitzarete. Berautzue ibilcetic çuen aitzinean eragoztera nohan jendaquien legueetan. Ecen horiec guciac eguin dituzte, eta gorrototan ditut. Bainan çuei minço natzaitzue: Goça çaçue hequien lurra, çuei primancetan emanen darotzuetadana, esne eta ezti darioen lurra. Ni naiz çuen Jainco Jauna berce jendaquietaric bereci çaituztedana. Berez çatzue beraz çuec ere abere xahua hala ez denetic, hegastin xahua xahu ez denetic; beldurrez-eta çuen arimac liçun detzatzuen, acienda, eta xori, eta lurraren gainean higuitzen diren eta çuei lohi erakutsi darozquitzuedanetan. Içanen çaquizquidate saindu, ceren saindua bainaiz ni Jauna, eta berce jendaquietaric bereci baitzaituztet, eneac içan çaiteztençat. Guiçon edo emaztequia gaizquinqueriaco eta aztiqueriaco izpiritua içanen duena, heriotzez hil beitez: harrica cali betzate; beren odola beren gain içan beçate. Halaber Jaunac erran cioen Moisi: Minça çaite Aaronen seme aphecei, eta erroçute: Apheça ez bedi kutsa hilcen çaizcoen herritarren deithoreetan, Baicic-ere ez bada bere ahaideenetan eta hurbilecoenetan, erran nahi da aita, ama, seme, alaba eta anaiarençat ere, Eta arreba doncella, guiçonari ezcondua içan ez denarençat. Bainan ez da bercela kutsatuco, balitz-ere bere populuco aitzindariarençat. Aphecec ez dituzte beren buruac murriztuco, ez biçarra ebaquico, ez beren haraguitan ozcaric eguinen. Saindu egonen çaizco beren Jaincoari, eta ez dute liçunduren haren icena: isensua ecen Jaunari, eta oguiac beren Jaincoari escaincen dituzte, eta horren gatic içanen dira saindu. Ez dute ezconçaz hartuco ez ema galdu, ez nesca tzarric, ez-etare bere senharrac igorri duen emazteric, ceren baitira beren Jaincoari consecratuac, Eta escaincen baitituzte proposicioneco oguiac. Beraz içan beitez saindu, ceren-eta saindu bainaiz ni, Jauna, hequiec sainduesten ditudana. Lohiquerian atzemana den aphez alaba, eta bere aitaren icena laidoztatu duena, suan errea içan bedi. Pontificioac, erran nahi da bere anaien artean aphez handi denac, ceinaren buruaren gainera gançuduraco olioa ixuria içan baita, eta ceinaren escuac apheztasuneco eguimbideetacotzat consecratuac içan baitira, eta soineco sainduac jaunciac dituenac, ez du aguerturen bere burua, ez-eta soinecoac hautsico; Eta ez da batere edocein hili hurbilduco, bere aitaren deithorean ez-eta amarenean ez du bere burua likistuco. Eta ez da ilkico leku sainduetaric, beldurrez-eta liçun deçan Jaunaren sainduteguia, ceren Jaincoaren gançudura sainduco olioa haren gainean baita. Ni naiz Jauna. Birjina batequin ezconduco da. Ez da ezconduco ez alhargunarequin, ez bere senharrac igorri duen emaztequiarequin, ez nescatcha lohitu batequin, ez nesca galdu batequin, bainan bai bere herritarretaricaco nescatcha xahu batequin: Nahas ez deçançat bere iraulguico odola bere toquico edocein nescatchequin, ceren ni bainaiz hura sainduesten dudan Jauna. Jauna minçatu cen oraino Moisi, cioelaric: Erroçu Aaroni: Çure odoleco familietan guiçonic balin bada cerbait narrio bere gorphutzean duenic, ez ditu oguiac escainico bere Jaincoari; Eta ez da haren apheztasuneco eguimbideetara hurbilduco, baldin itsua bada, maingua bada, sudur murritzecoa, edo handicoa, edo makurrecoa bada, Escua edo çangoa hautsia badu, Concorra bada, bethirinsua, beguian xuriduna, eta baldin bethico çaragarra, negal bicia gorputzean, edo sabel ttipia eroria baditu. Aaron aphez handiaren odoleticaco edocein narriodun dena ez da hurbilduco Jaunari bitimac, ez-etare oguiac bere Jaincoari escaincera. Bizquitartean janen du sainduteguian escainiac diren oguietaric, Bakarric halaz non ez baita belaren barneco aldera sarthuco, ez-eta aldarera hurbilduco, narrioa baduelacotz, eta ene sainduteguia ez duelacotz behar kutsatu. Ni naiz hequiec sainduesten ditudan Jauna. Moisec beraz manatuac içan citzaizcoen guciac erran ciozcaten Aaroni eta haren semeei eta Israel guciari. Halaber Jauna Moisi minçatu cen, ciolaric: Minça çaite Aaroni eta bere semeei, beguira ditecençat Israelgo semeec niri consecratu gauça gucietaric, eta lohi ez detzaten, berec escainiric niri consecratuac direnac. Erroçute berei eta bere ondocoei: Çuen odoleco edocein guiçon lohi delaric hurbilduco dena niri consecratuac eta Israelgo semeec escainiac diren gaucetara, galduren da Jaunaren aitzinean. Ni naiz Jauna. Aaronen odoleco guiçonac, leguensu içanen denac edo haci jariarequin, ez du, sasualdu arteo, janen niri consecratuac çaizquitanetaric. Hilac lohitua eta haci jariaduna uquitu duena, Edo cierpe bat uquitu duena, eta cernahi gauça lohi, ceinaren uquiac kutsatzen baitu, Arratseraino lohi içanen da, eta consecratuac direnetaric ez du janen: bainan bere gorphutsa urean garbitu duqueenean, Eta iguzquia sarthu ondoan, xahu eguinic, orduan janen du escainça consecratuetaric, ceren hequiec baitira haren janhariac. Aaronen semeec ez dute janen bere hilicaco edo ihiciac atzemanicaco haraguitic, halacoz kutsa ez ditecençat. Ni naiz Jauna. Beguira betzate ene manamenduac, ez erorceco bekatura, eta hil ez ditecen ene sainduteguian, hura liçundu ondoan. Ni naiz Jauna hequiec sainduesten ditudana. Arrotzetaric nihorc ez du janen gauça consecratuetaric, ez apheçarequin dagoenac, ez sariçaleac ez dute hequietaric janen. Bainan apheçac erosia edo haren etchean sorthua denac, janen dute hequietaric. Aphez alabac populutic hartu badu senharra, ez du janen ez gauça consecratuetaric, ez eta picainetaric. Bainan alhargunduric, edo senharrac igorriric, eta haurric gabe itzuli bada bere aitaren etchera, aitaren jatecoetaric hacico da nescatcha gazte cenean beçala. Arrotzec ez dute hequietaric jateco escuric. Jaquingabean gauça consecratuetaric jan duqueenac, borzgarren bat eçarriric jan duenaren gainera, apheçari emanen dio sainduteguian. Ez dituzte liçunduco Israelgo semeec consecraturicaco gauçac, Jaunari escaincen direnac, Beldurrez-eta jasan deçaten beren hobenaren tzartusuna gauça consecratuetaric jan ondoan. Ni naiz hequiec sainduesten ditudan Jauna. Jauna Moisi minçatu cen berriz, cioelaric: Minça çaite Aaroni eta bere semeei eta Israelgo seme guciei, eta erroçute: Israelgo etcheco norbaitec, edo çuen artean bici diren arrotzetaric batec, bere escainça eguiten badu, edo botu baten bethetzeco, edo bere gogo onez, edocein gauça ekar deçan Jaunaren holocaustetaco, Çuetaz escainia içatecotzat, orots narriogabea içanen da idietaric, ardietaric eta ahuncetaric: Narrio cerbait balin badu, ez duçue escainiren, eta ez da onhestecoa içanen. Baquezco bitima bat Jaunari escainico dioen guiçonac, edo botu baten bethetzeco, edo bere gogo onez, nahiz idietaric, nahiz ardietaric, narriogabea escainico du, onhesgarri içan dadiençat: hartan ez da narrioric behar. Itsua bada, cerbait hautsiric duena, udersua, orbainduna, çaragarsua, edo negalduna; ez dioçue Jaunari escainico, eta halacoetaric ez duçue deusere Jaunaren aldare gainean erreco. Escain deçaqueçu çure oldetara idi eta ardi beharri-motza eta buztan-motza, bainan halacoez botu bat ecin bethe deçaçuque. Ez dioçue Jaunari escainico abereric potroac bihurtuac, edo lehertuac, edo ebaquiac eta kenduac dituztenetaric, eta ez duçue çuen lurrean deusere holacoric eguinen. Arrotzaren escutic ez dioçuete çuen Jaincoari escainico ez oguiric, ez eta eman nahi luqueen berceric; ceren galduac eta narriotuac baitira haren escuticaco guciac: ez ditutzue hartuco. Berriz ere Jauna minçatu citzaioen Moisi, cioelaric: Idia, ardia eta ahunça, sorthu ondoan çazpi egunez egonen dira amaren errapean: bainan çorcigarren egunean eta handic goiti escaint ditazque Jaunari. Behia edo ardia ez dituçue egun berean beren umeequin imolatuco. Imolatzen badioçue bitima bat esquer onetan Jaunari, jabalquiçun içan ahal daquiçuençat, Egun berean janen duçue bitima, eta ez da hartaric den-gutiena biharamun goiceco gueldituren. Ni naiz Jauna. Beguira eta bethe çatzue ene manamenduac. Ni naiz Jauna. Berautzue liçun ene icen saindua, sainduetsia içan nadien Israelgo semeen erdian. Ni naiz çuec sainduesten çaituztedan Jauna, Eta Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana, çuen Jainco iduc neçaçuençat. Ni naiz Jauna. Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen huneletan: Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Hauquiec dira Jaunaren besta-buruac, sainduac deithuco ditutzuenac. Sei egunez harico çarete lanean: çazpigarren eguna deithuco da saindua, ceren den larumbateco phausua. Ez duçue orduan lanic batere eguinen: Jaunaren larumbata da egoten çareten toqui orotaco. Hauquiec dira beraz Jaunaren besta-buru sainduac, cein bere orduan celebratu behar ditutzuenac. Lehembicico hilabethean, hamalaugarren egunean, ilhuncean, Jaunaren Bazcoa da: Eta hilabethe bereco hamaborzgarren egunean, Jaunaren airisen besta da. Çazpi egunez janen duçue ogui alchatugabea, Lehembicico eguna iduquico duçue saindu eta ospe handitacotzat: ez duçue orduan eguinen sehi lanic batere; Bainan çazpi egunez Jaunari escainico dioçue suraco sacrificioa. Çazpigarren eguna ordean içanen da ospetsuago eta sainduago: hartan ez duçue eguinen sehi lanic batere. Jauna minçatu cen oraino Moisi, cioelaric: Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Sarthu çaiztequeenean nic emanen darotzuetan lurrean, eta uzta eguin duqueçuenean, apheçari ekarrico diozcatzue bihi espalac, çuen uztaco picainac: Hunec sabat biharamunean, espal bat alchaturen du Jaunaren aitzinean, onhesgarri içan daquiçuençat, eta sainduetsiren du hura. Espala consecratuco den egun berean, Jaunari holocaustetan hilen çaio urthea duen bildots narriogabe bat. Harequin libacionetan escainico dira, bi hamargarren irin cethabatu olioz bustiac Jaunaren isensutzat eta usain goçoenecoençat; arnozco escainça bat ere, hinaren laugarrena. Ez duçue uztatic janen ez oguiric, ez irin xigorric, ez ahiric, picainac çuen Jaincoari escaini ditutzuen arteo. Manamendu hori da bethicotzat, ondocoen ondoco eta çuen egoitza gucietan beguiratzecoa. Sabateco bigarren egunetic, ceinetan escainico baituçue picainetaco espala, kondatuco dituçue beraz çazpi aste oso, Çazpi asteac bethe diren biharamuneco eguna arteo, erran nahi baita berrogoi eta hamar egun; eta sacrificio berri bat Jaunari escainico dioçue hunela: Egoitza orotaric, picainetaco bi ogui alchatu bakotcha bi hamargarrenez eguina irin cethabatutic, Jaunaren picainetaco erreco ditutzuenac. Eta oguiequin escainico dituçue çazpi bildots narriogabeac urthebanacoac, eta arthaldeco aratche bat, eta bi ahari, eta beren libacioneequin holocaustetan Jaunari escainiac içanen dira usain goçoenecotzat. Imolatuco ditutzue halaber aker bat bekatuarençat, eta bi bildots urthebanacoac baquezco bitimatzat. Eta apheçac hequiec alchatu dituen ondoan Jaunaren aitzinean, beretzat erorico çaizquio. Eta egun hura deithuren duçue guciz ospetsua eta guciz saindua: ez duçue orduan eguinen sehi lanic batere. Ondocoen ondoco eta çuen egoitza gucietan bethi iduquiren duçue legue hau. Çure lurreco uzta bilduco duçunean, ez duçu ondo-ondotic ebaquico; guelditzen diren burucac ez dituçu bilduco, bainan beharrei eta arrotzei utzico diozcatzu. Ni naiz çure Jainco Jauna. Eta Jauna minçatu cen huneletan Moisi: Erroçute Israelgo semeei: Çazpigarren hilabethean, hilabethearen lehembicico eguna içanen da çuençat orhoitzapeneco sabata; turutec durrundaturen dute, eta deithuco da egun saindua. Ez duçue egun hartan sehi lanic eguinen, eta Jaunari holocausta bat escainiren dioçue. Jauna minçatu cen oraino Moisi, eta erran cioen: Hilabethe hartaco hamargarren eguna içanen da xahupenetaco egun guciz ospetsua, eta deithuren da saindua: atsecabetan sarthuren ditutzue orduan çuen arimac, eta Jaunari holocausta bat escainiren dioçue. Egun hartan gucian ez duçue sehi lanic eguinen batere, ceren egun hura baita deietaco eguna, beguithartez jar daquiçuençat çuen Jainco Jauna. Egun hartan atsecabean sarthu ez dena, galduco da bere populutic; Eta cerbait lan eguin duena, xahutuco dut bere populutic. Ez duçue beraz batere lanic eguinen orduan: legue hau bethi gucian beguiratuco duçue ondocoen ondoco eta çuen egoitza orotan. Egun hura phausuco larumbata da, eta çuen arimac atsecabean eçarrico ditutzue hilabethearen bederatzigarren egunean. Arratsetic arratsera celebraturen ditutzue çuen larumbatac. Jauna Moisi berriz minçatu cen, cioelaric: Erroçute Israelgo semeei: Çazpigarren hilabethe hartaco hamaborzgarren egunetic, çazpi egunez içanen dira Tabernacletaco bestac Jaunarençat. Lehembicico eguna deithuco da guciz ospetsua eta guciz saindua: ez duçue egun hartan sehi lanic batere eguinen. Eta çazpi egunez Jaunari holocaustac escainico ditutzue. Çorcigarren eguna ere guciz ospetsua eta guciz saindua içanen da, eta Jaunari holocausta bat escainico duçue: batzarra ecen eta bilkua orduan iduquico dira: egun hartan ez duçue sehi lanic batere eguinen. Horiec dira Jaunaren besta-buru, guciz ospetsuac eta guciz sainduac deithuco ditutzuenac, eta hequietan Jaunari eguinen ditutzue escainçac, holocaustac eta libacioneac, egun bakotchecotzat manatuac diren beçala, Jaunaren larumbatez, botuz edo çuen gogo onez Jaunari eguinen ditutzuen escaincez berçalde. Holetan çazpigarren hilabetheco hamaborzgarrenetic, bildu ditutzuenean çuen lurreco fruitu guciac, çazpi egunez celebratuco ditutzue Jaunaren bestac; lehembicico egunean eta çorcigarrenean içanen da larumbata, erran nahi da phausua. Eta lehembicico egunean hartuco ditutzue çuhaitzen fruituric ederrenac, palma-gandoac, çuhaitz-adar hostotsuac eta errecaco çumelicac, eta boztuco çarete çuen Jainco Jaunaren aitzinean. Urthe oroz besta handi hori çazpi egunez celebratuco duçue: manamendu hori bethi gucian ondocoen ondoco beguiratuco duçue. Çazpigarren hilabethean celebratuco duçue besta, Eta itzalpeetan egonen çarete çazpi egunez: Israelen odoletic diren guciac olhetan egonen dira: Çuen ondocoec jaquin deçatençat, olhetan egonaraci ditudala Israelgo semeac, Eguiptoco lurretic erakarcen nituenean. Ni naiz çuen Jainco Jauna. Moisec horiec erran ciozcaten Israelgo semei Jaunaren besta-buruen gainean. Bada, Jauna Moisi minçatu cen huneletan: Israelgo semeei mana çoçute oliba olio garbienetic eta arguienetic ekar deçaçuten, criseluen bethi mantenatzeco, Lekucotasuneco belaren campoco aldean batasuneco tabernaclean. Eta Aaronec eçarrico ditu hequiec arratsetic goiceraino Jaunaren aitzinean, eta eguimbide hori bethi gucian çuen ondoregoa gucian bethea içanen da. Jaunaren aitzinean eçarrico dira bethi urhe garbieneco ganderailuan. Halaber hartuco duçu irin cethabatua, eta hartaric erreco ditutzu hamabi ogui, bakotchac bi hamargarren irin dutenac. Eçarrico ditutzu Jaunaren aitzinean, mahain guciz garbiaren gainean sei alde batetic eta sei bercetic: Eta hequien gainean eçarrico duçu isensu arguienetic, oguia içan dadiençat Jaunari eguiten çaioen escainçaren orhoitgarri. Larumbat oroz Jaunaren aitzinean gambiatuac içanen dira Israelgo semeen ganic harturic bethico batasunez: Eta içanen dira Aaronen eta bere semeençat, leku sainduan jateco: ceren baitira sainduren saindu Jaunaren sacrificiotaric bethico çucen batez. Bizquitartean israeldar emaztequi baten semea, eguiptoar guiçon batenganicacoa, atheratu cen Israelgo semeen artera, eta aharratu cen campetan israeldar guiçon batequin. Eta nola burhoztatu eta madaricatu baitzuen Jaunaren icena, erakarri çuten Moisen aitzinera. (Haren ama deitzen cen Salumith, Dabrien alaba, Danen leinucoa,) Eta preso sarthu çuten jaquin arteo cer manatuco çuen Jaunac, Jauna minçatu cen, Moisi, Eta erran cioen: Campetaric ilkiaraz çaçu burho-eguile hori, eta ençun duten guciec buruaren gainean eçar betzote escuac, eta guero populu guciac harrica beça. Eta erranen dioçute Israelgo semeei: Norquere maldicio arthiquico baitio bere Jaincoari, jasanen du bere bekatua; Eta Jaunaren icenari burho arthiquico dioena, heriotzez hila içan bedi: içan dadien herritarra edo arrotza, populuac cali beça harrica. Jaunaren icenari burho arthiquico dioena, heriotzez hila içan bedi. Norquere guiçona jotzen eta hilcen baitu, heriotzez hila içan bedi. Abere bat hilcen duenac ordaina bihurtuco du, erran nahi da aberea aberearençat. Norquere bere herritarretaric edoceini gaizqui eguin baitioque, nola berac eguin duen, hala eguina içanen çaio; Hauscura hascurarençat, beguia beguiarençat, horça horçarençat ordainez bihurtuco çaio: eguin içan duen beçalaco gaizquiaren jasaitera borchatuco da. Acienda hil duenac berme bat bihurtuco du. Guiçona hilcen duena, bera hila içan bedi. Hobenduna içan dadien, nahiz herritarra, nahiz arrotza, erabaquia çucena içan bedi çuen artean: ceren ni bainaiz çuen Jainco Jauna. Eta Moise minçatu ondoan Israelgo semeei, burho-eguilea atheraraci çuten campetaric, eta harrica lehertu çuten. Jaunac Moisi manatu beçala eguin çuten Israelgo semeec. Eta Sinaico mendian Jauna Moisi minçatu citzaioen hunela: Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Nic emanen darotzuetan lurrean sarthuac içanen çaretenean, larumbata bestatuco dioçue Jaunari. Sei urthez erainen duçu çure lurra, eta sei urthez moztuco duçu çure mahastia, eta hango fruituac bilduco. Bainan çazpigarren urthean içanen da lurraren larumbata, Jaunaren phausua: landa ez duçu erainen, ez-eta mahastia moztuco. Lurrac bere baitharic ematen duena ez duçu bilduco, eta çure picainetaco mahatsac ez ditutzu bilduco, mahats-bilcetan beçala, ecen lurraren phausuco urthea da. Bainan lurrac berenez ematen duena janharitzat baliatuco çaitzue çuri, çure muthil-nescatoei, saritaco çure languileari eta çure toquietan dabilan arrotzari; Eta heldu diren guciac bascatzat baliotuco dira acienda eta arthaldeei. kondaturen dituçu halaber urthezco çazpi aste, erran nahi da çazpitan çazpi, orotara eguiten dutenac berrogoi eta bederatzi urthe; Eta çazpigarren hilabetheco hamargarren egunean, turuta joco duçu çure lur gucian, jabalpeneco orduan. Eta sainduetsico duçu berrogoi eta hamargarren urthea, eta deithuren duçu bihurpena lurreco egoiliar guciençat, ecen hura da bozcariozco urthea. Guciac bihurtuco dira beren onthasunetara, eta ohico familietara. Ceren berrogoi eta hamargarren urthea baita bozcariozco urthea. Ez duçue lurra erainen, eta bere baitharic heldu dena ez duçue bilduco, mahatsetaco picainac ez ditutzue alchaturen, Jubilauaren sainduespenetan, bainan atzemana han berean janen duçu. Jubilaueco urthean nor bere onthasunera bihurtuco da. Cerbait salduco duçunean çure herritarrari, edo cerbait erosico dioçunean, ez eguin bidegaberic çure anaiari; bainan erosico dioçu beguiratuz jubilaueraco urtheei, Eta urthe arauca fruituac salduco darozquitzu. Cembat ere urthe guehiago içanen baita iragaiteco jubilauaren ondotic, eta hambatez goratuco da precioa; eta cembat gutiago içanen baita ephe, eta hambatez gutiagotan eguinen da erospena; ecen gogoaren ephea salduco darotzu. Berautzue atsecaberic eman çuen leinutarrei; bainan batbedera bere Jaincoaren beldur içan bedi, ceren ni bainaiz çuen Jainco Jauna. Iduc çatzue ene manamenduac, beguira çatzue ene erabaquiac eta bethe çatzue, lotsaric batere gabe bici ahal çaiteztençat lurraren gainean, Eta lurrac eman detzatzuençat bere fruituac, ceinetaric ase arteo janen baituçue, nihorc borcha eguiteco beldurric gabe. Erraten baduçue: Cer janen dugu çazpigarren urthean, baldin erain ez badugu, eta gure fruituac bildu ez baditugu? Ene benedicionea emanen darotzuet seigarren urthean, eta fruituac erakarrico ditu hirur urtherençat: Erainçac eguinen ditutzue çorcigarren urthean, eta halere fruitu çaharretaric janen duçue bederatzigarren urthea arteo: fruitu berriac ethorri arteo, çaharrac janen ditutzue. Halaber lurra ez duçue bethicotzat salduco, ceren enea baita, eta çuec ene arrotzac eta etchetiarrac çarete. Horren gatic çuen goçameneco bazterra, ez duçue berrerospeneco erresalbutan baicic salduco. Baldin, beharrac joric, çure anaiac salcen badu bere lur puxca, eta ahaide hurbilecoac nahi badu, harec saldu duena berreros deçaque. Ordean ahaide hurbilic ez badu, eta berreresteco dirua kausi ez badeçaque; Saldu duen ordutic goan diren uztac kondatuco dira, eta gaineracoa bihurtuco dio erostunari, eta hola berriz sarthuco da bere goçamenean. kausi ez badeçaque bihurceco dirua, erostunac iduquico du erosi duena bozcariozco urthea arteo. Ecen orduan salpen guciac itzulico dira nausiari, ohico jabeari. Hirico harrasten barnean etchea saldu duenac, berrerosteco escua içanen du urthea bethe dadien artean. Ez badu guibelerat hartu, eta urthe osoa iragan bada, erosteac eta bere ondocoec goçatuco dute bethico, eta ecin berrerosia içanen da jubilauean ere. Bainan etchea harrasiric ez duen herri batean balin bada, bazterraldetaco çucenean salduco da; ez bada lehenago berrerosia içaten, jubilauan bihurtuco çaio nausiari. Hiri barnetan diren lebitarren etcheac bethi berreros ditazque. Ez badira berrerosiac içatu, jubilauan bihurtuco dira beren nausiei, ecen lebitarrec dituzten hirietaco etcheac dira hequien içançac Israelgo semeen artean. Bainan hequien hiripeac ez dira salduco, ceren bethico goçamenetan baitituzte. Çure anaia behartu balin bada, eta escuetaric hebaindu, eta hartu baduçu arrotza eta bideanta beçala, eta çurequin bici bada, Haren gainean irabaciric eguinen ez duçu, ez-etare eman baino guehiago atheratuco. Içan çaçu çure Jaincoaren beldurra, çure anaia bici ahal dediençat çure etchean. Ez dioçu diruric irabacitan emanen, eta ez dioçu galdatuco eman fruitutic guehiago. Ni naiz çuen Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana, çuei emateco Canaango lurra, eta çuen Jaincoa içateco. Çure anaiac, beharrac borchaturic, bere burua çuri salcen badarotzu, ez dioçu gathibuaren cerbitzu dorphea jasanaracico, Bainan saritaco languile bat beçala eta etchetiar bat beçala içanen da; çure etchean bozcariozco urthea arteo lanean harico da; Eta guero bere haurrequin ilkico da, eta itzulico da bere ahaidetara eta bere arbasoenganicaco ontasunera. Ecen ene cerbitzariac dira, eta nic atheratu ditut Eguiptoco lurretic: eta ez beitez sal gathibu beçala. Çure anaiari ez dioçu çure indarraz atsecaberic emanen, bainan içan çaite çure Jaincoaren beldur. Muthil-nescatoac har çatzue çuen ingurutaco jendaquietan. Halaber sehiac hartuco ditutzue çuen toquietan dabilçan arrotzetan, edo hequien ganic çuen lurrean sorthuricaco umetan: Eta ondoregoazco çucenez utziren ditutzue çuen ondocoei, eta hequietaz goçatuco çarete bethi: bainan etzatzuela indarca hersa çuen anaia Israelgo semeac. Baldin arrotza edo çuen toquietan dabilan campotarra aberastu bada, eta baldin çuen anaietaric batec, beharrac azpiraturic, bere burua saldu badu hari edo haren odoleco norbaiti, Salduz gueroztic, berreros daiteque. Bere anaietaric nahi duenac berrerosico du, Edo bere osabac, edo bere osabaren semeac, edo bere ahaide batec, edo bere ahaideen ahaideac. Eta berac ahala balin badu, bere burua berrerosico du, kondatuz bakarric saldu den ordutic urtheac bozcariozco urtheraino, salpeneco dirua eta cerbitzatu den urtheetaco saria sariçaleec ohi dutenetic. Asco urthe guelditzen bada jubilaueraino, hequien arabera bihurtuco du dirua. Gutiac badira, hequien arabera kondatuco du nausiarequin eta bihurtuco dio guelditzen diren urtheen saria, Cerbitzatu den urtheetaco sariac kondaturic: nausiac ez beça çure aitzinean erabil gogorqui. Horreletan berreros ecin baditaque, bozcariozco urthean ilkico da bere haurrequin. Ecen ene cerbitzariac dira Eguiptoco lurretic atheratu ditudan Israelgo semeac. Ni naiz çuen Jainco Jauna: ez duçue eguinen jaincorderic, eta molde cicelaturic; ez duçue harguin obraric ez orhoitzapeneco harriric çucenduco çuen lurrean, haren adoratzeco. Ecen ni naiz çuen Jainco Jauna. Iduc çatzue ene larumbatac eta ikaran alfer çaizte ene sainduteguira. Ni naiz Jauna. Ene manamenduetan ibilcen baçarete, ene manuac beguiratzen eta bethetzen baditutzue, uriac beren orduetan emanen darozquitzuet; Eta lurrac emanen du bihia, eta çuhaitzac fruituz betheco dira. Uzta-bilceac atzemanen du mahats-bilcea eta mahats-bilceac hacien aroa: oguiz nahi beçala aseco çarete, eta beldurric gabe bicico çarete çuen lurrean. Baquea eçarrico dut çuen eremuetan: lo eguinen duçue nihorc asalduric eman gabe; urrunduco ditut ihici gaixtoac, eta ezpata ez da iraganen çuen lurretan. Joco duçue çuen etsaien ondotic eta trumbilca erorico dira çuen aitzinean. Çuetaric borz jarraiquico çarete ehuni, eta çuetaric ehun hamar milari: çuen etsaiac ezpataren azpira erorico dira çuen aitzinean. Begui onez beguiratuco darotzuet eta berharacico çaituztet: ostetan iganen çaizte eta iduquico dut çuequilaco ene patua. Bihi çaharra içanen duçue jateco, eta berria ethorriric çaharra bazterrerat arthiquico duçue. Ene tabernaclea eçarrico dut çuen erdian, eta ene gogoac etzaituztete iraicico. Çuen artean ibilico naiz, eta içanen naiz çuen Jaincoa, eta çuec içanen çarete ene populua. Ni naiz çuen Jainco Jauna Eguiptoarren lurretic atheratu çaituztedana, hequien gathibu etzinteztençat içan, eta çuen lephoetaco gatheac hautsi ditudana, burua goraric ibil çaiteztençat. Baldin ençuten ez banauçue eta ez baditutzue beguiratzen ene manamendu guciac, Arbuiatzen baditutzue ene legueac, eta ene erabaquiac erdeinatzen, nic manatuac ez eguin nahiz, eta enequilaco patua alfer bilhacarazten baduçue, Huna nic ere cer eguinen darotzuetan: laster aguertuco natzaitzue behartasunaz eta kalda batez çuen beguiac idortuco eta çuen barneac erreco dituenaz. Alferretan erainen duçue hacia, ceren etsaiec iretsico baitute. Ene beguithartea çuen contra itzulico da, eta erorico çarete çuen etsaien aitzinean, eta gaitzets çaituztenen azpico erorico çarete: ihesari emanen duçue nihor ondotic içan gabetaric. Bainan halere ez baçaizte ene alderat ethorduncen, çazpitan berhatuco ditut çuen cigorradac çuen bekatuen gatic, Eta hautsico dut çuen gogortasunaren hampurusqueria. Eta çuençat cerua eguinen dut burdina iduri eta lurra cobrea beçala. Çuen lana alferretan iraunguico da; lurrac ez du bihia hacico, eta çuhaitzec ez dute fruituric ekarrico. Oraino ere ene contra baçabilçate, eta ez banauçue ençun nahi, çazpitan berhatuco ditut çuen gaitzac çuen bekatuen gatic: Eta çuen gainera igorrico ditut ihici basac, çuec eta çuen aciendac janen çaituztenac, eta guciac ezdeusetara ekarrico, eta çuen bideac mortu bilhacaraciren dituztenac, Halaric ere ez baduçue amor eman nahi, eta ene contra baçabilçate, Ni ere çuen contra ibilico naiz, eta çazpitan açoteaz emanen darotzuet çuen bekatuen gatic Eta çuen gainera erakarrico dut ezpata ene batasunaren asperçailea. Eta hirietara ihes eguin duqueçuenean, içurritea igorrico dut çuen erdira, eta çuen etsaien aztaparretara arthiquiac içanen çarete, Nic hautsi ondoan çuen guiderra, hura baita oguia, halaco moldez non hamar emaztequic labe bakar batean erreco baitute laborea eta pisatuz emanen guero: eta janen duçue eta etzarete aseco. Bainan horien ondotic ere ez banauçue ençuten, eta ene contra baçabilçate, Ni ere çuen contra ibilico naiz, çuen suliari ene sulia bihurtuz, eta cehatuco çaituztet berce çazpi gaitzez çuen bekatuen gatic, Halaco moldez non janen baituçue çuen semeen eta alaben haraguia. Herrautsico ditut çuen leku gorac eta jaincordeac. Erorico çarete çuen jaincordeen pusquen artera, eta gaitzirizcotan iduquico çaituzte ene arimac Hambateraino, non mortu eguinen baititut çuen hiriac, eta mortu çuen leku sainduac, eta ez dut guehiago onhetsiren usain goçoric. Xahutuco dut çuen lurra, eta hari beguira çuen etsaiac harrituac egonen dira, hango egoiliar eguin ondoan. Eta çuec barraiatuco çaituztet jendaien artean, eta ezpata bulucico dut çuen ondotic, larre goanen dira çuen bazterrac, eta lurrera çuen hiriac. Orduan lurra bozturen da phausutan guelditzeaz mortu egoten den ephean: içanen çaretenean Etsai lurretan, besta içanen da harençat, eta phausuan egonen da mortu içatearequin, ceren phausuric ez baitu hartu çuen larumbatetan, han egoten cineztenean. Eta çuetaric guelditzen direnei ikara sarthuren diotet bihotzetan, beren etsaien lurrean, airean dohan hosto baten harrabotsac lazturen ditu, eta ihes igorrico ditu ezpata balitz beçala: lurrera erorico dira, nihor ondotic içan gabe, Elkarren gainzca erorico dira gudutic ihes dohacinac beçala; çuetaric nihor ez da etsaiari oldarcera ausartatuco. Hilen çarete jendaien artean, eta lur etsaiac iretsico çaituzte. Eta hequietaric bakar cembait guelditzen badira, bere gaixtaquerietan hiratuco dira beren etsaien lurrean, eta atsecabearen azpian egonen dira beren bekatuen eta beren aitenen gatic; Aithor detzaten arteo beren gaixtaqueriac eta beren arbasoenac, ene leguearen hausteac, eta ene contra erabili urhatsac. Beraz neroni goanen naiz hequien contra, eta eramanen ditut lur etsaiera, ahalquetan sar dadien arteo hequien bihotz ingurebaquigabea: orduan othoitz eguinen dute beren tzarqueriençat. Eta orhoituco naiz Jacobequin, Isaaquequin eta Abrahamequin eguin içan dudan batasunaz. Halaber orhoituco naiz lurraz, Ceina, hequiec utzi ondoan, boztuco baita bere phausuan, hequien gatic jasaiten duelaric larre goana içatea. Berec ordean othoitz eguinen dute beren bekatuençat, ene erabaquiac iraici eta ene manamenduac erdeinatu dituztelacotz. Eta guciarequin ere, etsai-lurrean cirelaric, ez ditut alde bat iraici, eta ez ditut hala erdeinatu non arras iraungui baitira, eta alferretara bihurtu baita hequiequin eguin nuen batasuna. Ecen ni naiz hequien Jainco Jauna. Eta orhoituco naiz ohico ene batasunaz, Eguiptoco lurretic athera nituenean eguinaz içateco hequien Jaincoa, jendaia gucien aitzinean. Ni naiz Jauna. Horiec dira erabaquiac, manamenduac eta legueac Jaunac eçarriac bere buruaren eta Israelgo semeen artean Sinaico mendian Moisen arartecoz. Eta Jauna minçatu cen Moisi huneletan: Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Botu bat eguin duenac, eta bere arima Jaincoari aguindu dioenac, estimutic emanen du balioa. Guiçonquia balin bada, hogoi urthetaric hirur hogoi artecoa, emanen ditu berrogoi eta hamar cilharrezco siclo sainduteguico phisura. Emaztequia balin bada, hogoi eta hamar. Borz urthetaric hogoigarrena artean, guiçonquiac emanen ditu hogoi siclo, emaztequiac hamar. Hilabethe batetaric borzgarren urthea artean, muthicoquiarençat emanen dira borz siclo; nexcarençat hirur. Hirur hogoi urthetaco eta handic goitico guiçonquiac emanen ditu hamaborz siclo, emaztequiac hamar. Beharra balin bada, eta estimua eman ez badeçaque, aguertuco da apheçaren aitzinera: hunec erabaqui eta eman deçaqueela ikusi duen becembat emanen du. Baldin norbaitec botu eguiten badu, Jaunari imola daitequeen abere batez, saindu içanen da acienda hura, Eta ecin gambiatuco da, erran nahi da ona tcharrera, ez-eta tcharra onera: baldin gambiatzen badute, gambiatua eta gambiatzeco baliatu dena, biac Jaunari consecratuac içanen dira. Norbaitec botuz eman badu, Jaunari imola ez daitequeen abere lohia, apheçaren aitzinera erakarrico da, Hunec erabaquiric ona den edo ez, preçamena eguinen du. Escainçaileac diru hura eman nahi badu, borzgarren bat emanen du estimutic guehiago. Norbaitec bere etchea botuz ematen badu eta Jaunari consecratzen, apheçac beguiratuco dio ona ala tcharra denez, eta emanen dioen balioaren arabera saldua içanen da: Bacic-eta botu-eguileac berrerosi nahi badu, borzgarren bat emanen du estimuaren gainera, eta etchea beretzat içanen du. Baldin bere goçameneco landa botuz eman badu eta Jaunari consecratu, bihi erainçatic hartuco da balioa: hogoi eta hamar gaitzeru garagarrezco erainçaren lurra balin bada, berrogoi eta hamar siclo cilharrezcotan salduco da. Jubilau hasteco urthetic berehala landaz eguina bada botu, cembat-ere balio baituque, hambat estimatuco da. Bainan aphur bat gueroago balin bada, apheçac balioa kondatuco du guelditzen diren urtheen arabera jubilaueraino, eta estimua aphalago eçarrico du Botu-eguileac landa berrerosi nahi badu, estimuaren gainera borzgarren bat emanen du, eta lurra goçatuco du aitzina. Bainan ez badu berrerosi nahi, eta berce norbaiti saldua içan bada, botu eguileac ecin guehiago berrerosico du; Ceren bozcariozco eguna ethorri ditaqueenean, lur hura Jaunari consecratua içanen baita, eta gauça consecratua aphecen çucenari baitagoquio. Jaunari consecratu çaioen landa, erosia balin bada eta ez aitzinecoen escutic ethorria, Apheçac estimua emanen dio jubilauerainoco urtheen arabera, eta botu-eguileac hura pagatuco dio Jaunari; Bainan bozcariozco urthean landa bihurtuco da ohico nausiari, ceinac saldu içan baitzuen, eta ceinari ondoregoz iraulguia baitzen. Estimu guciac jarraiquiren dira Sainduteguico sicloaren phisuari: sicloa hogoi obolaz eguiten da. Nihorc ecin consecratuco eta botuz emanen ditu lehen-sorthuac, ceinac Jaunarenac baitira: nahiz idia, nahiz ardia, Jaunarenac dira. Aberea lohia balin bada, escainçaileac berrerosico du çure estimutic, eta gainera emanen du borzgarrena; berrerosi nahi ez badu, berce bati salduco da çuc eman estimuan. Jaunari consecratzen dena, nahiz guiçona, nahiz aberea, nahiz landa, ez da salduco, eta ecin berreros daiteque. Edocein gauça behin consecratua içan dena, Jaunaren sainduren saindu gueldituco da. Guiçonac consecratzen duena ez da berrerosico, bainan bere heriotzez hilen da. Lurreco hamarren guciac, nahiz bihietaric, edo çuhaitzen fruituetaric, Jaunarenac dira eta hari consecratuac. Bainan norbaitec bere hamarrenac berrerosi nahi baditu, borzgarren bat emanen du gainetic. Idien, ardien eta ahuncen hamarren guciac, arçainaren çaharoaren azpian iragaiten direnac, hamargarren heldu diren guciac, Jaunari consecratuco dira. Ez da, ez onic, ez tcharric hautstuco, ez berme batera trucatuco. Baldin norbaitec trucatzen badu, truquezcoa eta trucatua, biac Jaunari consecratuac içanen dira, eta ez dira berrerosiac içanen. Horiec dira Jaunac Moisi Israelgo semeençat Sinaico mendian eman manamenduac. Jauna Moisi minçatu citzaioen Sinaico mortuan, batasuneco tabernaclean Eguiptotic ilki ondoco urthean, bigarren hilabethean, eta erran cioen: Alcha çaçue Israelgo semeen balderna gucico nombrea ahaidegoca, etcheca, eta bakotcharen icenca, cembat guiçonqui diren, Hogoi urthetaco eta goitico guiçon eguin guciac Israelen, eta çuc eta Aaronec hequiec kondatuco ditutzue beren andanetan, Eta leinuetaco buruçaguiac eta etchetacoac beren ahaidegotan, çuequin içanen dira. Huna hequien icencc: Errubenen leinutic, Elisur Sedeurren semea. Simeonen leinutic, Salamiel Surisadairen semea. Judaren leinutic, Nahason Aminadaben semea. Isacarren leinutic, Nathanael Suarren semea. Çabulonen leinutic, Eliab Helonen semea. Josepen semeetaric, Efraimen leinutic, Elisama Amiuden semea; Manaseren leinutic, Galamiel Phadasurren semea. Benjaminen leinutic, Abidan Jedeonen semea. Danen leinutic, Ahiecer Amisadairen semea. Aserren leinutic, Pheguiel Ocranen semea. Gaden leinutic, Eliasaph Duelen semea. Nefthaliren leinutic, Ahira Enanen semea. Horiec ciren osteco buruçagui deithatuenac leinuca eta ahaidegoca, eta Israelgo armadaco aitzindariac. Moisec eta Aaronec hartu cituzten osteco jende xehe guciarequin: Eta bigarren hilabetheco lehembicico egunean bilaraci cituzten, kondatzen cituztelaric ahaidegoca, etcheca, familiaca, buruca eta icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala. kondatuac içan ciren Sinaico mortuan. Erruben Israelen seme çaharrena ganic iraulguica, familiaca, etcheca eta batbederaren icenca, hogoi urthetaco eta goitico guiçonqui guciac, guerlara cihoacenac, ciren Berrogoi eta sei mila eta borz ehun. Simeonen semeetaric iraulguica, familiaca eta hequien ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca eta buruca, hogoi urthetaco eta goitico guiçonqui guciac, guerlara cihoacenac, Berrogoi eta hemeretzi mila eta hirur ehun. Gaden semeetaric, iraulguica, familiaca eta hequien ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetaric eta handic goiti, guerlara cihoacenac oro, Berrogoi eta borz mila sei ehun eta berrogoi eta hamar. Judaren semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlara goan citazqueen guciac, kondatuac içan ciren hirur hogoi eta hamalau mila eta sei ehun. Isacarren semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlara cihoacen guciac, kondatuac içan ciren berrogoi eta hamalau mila eta lau ehun. Çabulonen semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlara goan ahal citazqueenac oro, Berrogoi eta hamaçazpi mila eta lau ehun. Josepen semeetan, Efraimen semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlara goan citazqueen guciac, Berrogoi mila eta borz ehun. Bada, Manaseren semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetaric eta handic goiti, guerlacotzat on ciren guciac, Hogoi eta hamabi mila eta berrehun. Benjaminen semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlacotzat on ciren guciac, Hogoi eta hamaborz mila eta lau ehun. Danen semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlacotzat on ciren guciac, Hirur hogoi eta bi mila eta çazpi ehun. Aserren semeetaric, iraulguica, familiaca, eta beren ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlacotzat on ciren guciac, Berrogoi eta bat mila eta borz ehun. Nefthaliren semeetaric, iraulguica, familiaca eta beren ahaidegoen etcheca, kondatuac içan ciren icenca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlacotzat on ciren guciac, Berrogoi eta hamahirur mila eta lau ehun. Horiec dira Moisec eta Aaronec, eta Israelgo hamabi buruçaguiec kondatu cituztenac, cein bere ahaidegoaren etcheca. Eta Israelgo seme guciac etcheca eta, familiaca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlara goan ahal citazqueenac, ciren Sei ehun eta hirur mila borz ehun eta berrogoi eta hamar. Bainan lebitarrac etziren hequiequin kondatuac içan beren familietaco leinuan. Ecen Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Ez deçaçula konda Lebiren leinua, eta ez duçu atheraco hequien kondua Israelgo semeenarequin. Bainan eçar çatzu lekucotasuneco tabernaclearen, hartaco uncien eta ceremonietan erabilcen diren pusca gucien çainceco. Berec erabilico dituzte tabernaclea eta hartaco tresna guciac: eguimbide horiec betheco dituzte, eta tabernaclearen inguruan campatuco dira. Abiatzeracoan, lebitarrec jautsico dute tabernaclea: campatzeracoan çucenduco dute. Atzeric norbait hurbilcen bada, hila içanen da. Ordean Israelgo semeac campatuco dira, cein beren andanetan, araldetan eta armadan. Bada, lebitarrec beren olhac jarrico dituzte tabernaclearen inguruan, beldurrez-eta Jaunaren hasarrea jauts dedin Israelgo semeen gainera, eta lekucotasuneco tabernaclearen çain atzarriric egonen dira. Israelgo semeec eguin cituzten beraz Jaunac Moisi manatu guciac. Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen, erraten ciotelaric: Israelgo semeac batasuneco tabernaclearen inguruan campatuco dira, cein beren andanetan, eçagutgailuca, banderaca eta ahaidegoen etcheca. Judac iguzqui-sorthaldera landatuco ditu bere olhac, bere armadaco araldeen arabera; eta haren umeen aitzindari içarien da Nahason, Aminadaben semea. Eta haren odoleco guerla-guiçonen molço gucia helcen da hirur hogoi eta hamar mila eta sei ehunetara. Haren aldean campatuco dira Isacarren leinucoac, ceinen aitzindari içanen baita Nathanael, Suarren semea: Eta hequietaco guerla-guiçonen andana gucia helcen da berrogoi eta hamalau mila eta lau ehunetara. Eliab, Helonen semea, aitzindari içanen da Çabulonen leinuan. Eta odol hartaco gudularien armada gucia helcen da berrogoi eta hamaçazpi mila eta lau ehunetara. Eta Judaren campetaco kondatuac içatu direnac oro helcen dira bederatzitan hogoi eta sei mila eta lau ehunetara, eta lehenac ilkico dira cein beren andanetan. Egüerdi-aldeco aurkinçan, Errubenen semeen campetan, aitzindari içanen da Elisur, Sedeurren semea: Eta haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta sei mila eta borz ehunetara. Haren aldean campatuco dira Simeonen leinucoac, ceinen aitzindari içarien baita Salamiel Surisadairen semea. Eta haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta hemeretzi mila eta hirur ehunetara. Gaden leinuan aitzindari içanen da Eliasaph, Duelen semea: Eta haren armadaco gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta borz mila sei ehun eta berrogoi eta hamarretara. Errubenen campetan kondatuac içan direnac oro helcen dira çazpitan hogoi eta hameca mila lau ehun eta berrogoi eta hamarretara, cein beren andanetan: bigarrenecoric ilkico dira. Lebitarren arthaz eta hequietaco araldeen escuz alchatua içanen da lekucotasuneco tabernaclea; nola alchatu, hala phausatuco dute. Goanen dira cein beren leku eta lerrotan. Mendebaleco aurkinçan içanen dira Efraimen semeen campac, eta aitzindari içanen da Elisama, Amiuden semea: Haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi mila eta borz ehunetara. Hequiequin içanen dira Manaseren leinucoac, ceinen aitzindari içanen baita Gamaliel, Phadasurren semea. Eta haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira hogoi eta hamabi mila eta berrehunetara. Benjaminen leinuco semeen aitzindari içanen da Abidan, Jedeonen semea: Eta haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira hogoi eta hamaborz mila eta lau ehunetara. Efraimen campetaco kondatuac içan direnac helcen dira ehun eta çorci mila eta ehunetara, cein beren andanetan: hirugarrenecoric ilkico dira. Ipharraldean campatuco dira Danen semeac: hequien aitzindari içanen da Ahiecer, Amisadairen semea. Haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira hirur hogoi eta bi mila eta çazpi ehunetara. Haren aldean jarrico dituzte olhac Aserren leinucoec, ceinen aitzindari içanen baita Pheguiel, Ocranen semea: Haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta bat mila eta borz ehunetara. Nefthaliren leinuco semeen aitzindari içanen da Ahira, Enanen semea: Haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta hamahirur mila eta lau ehunetara. Danen campetaco kondatuac içan direnac oro helcen dira çazpitan hogoi eta hamaçazpi mila eta sei ehunetara: eta azquenic ilkico dira. Israelgo semeen armada hori, andanaca berecia, cein bere etche eta ahaidegoaren arabera, igaiten cen sei ehun eta hirur mila borz ehun eta berrogoi eta hamarretara. Lebitarrac ordean etziren Israelgo semeen artean kondatuac içan: Jaunac ecen hala manatu cioen Moisi. Eta Israelgo semeec eguin çuten Jaunac manatu gucien arabera. Campatu ciren cein beren andanetan, eta bideari eman familiaca eta beren aiten etcheca. Huna Aaronen eta Moisen ondocoac, Jauna Moisi Sinaico mendian minçatu içan cen egunean. Eta hautchec dira Aaronen semeen icenac: Nadab haren seme çaharrena, guero Abiu, eta Eleaçar, eta Ithamar. Horiec dira icenac Aaronen Seme aphecenac, ceinac içan baitziren gançutuac, eta ceinen escuac içan baitziren betheac eta consecratuac apheztasuneco eguimbideen bethetzecotzat. Hil içan ciren bada haurric gabe Nadab eta Abiu, su atzea Jaunaren aitzinean escaincen çutelaric Sinaico mortuan: Eleaçarrec eta Ithamarrec apheztasuneco eguimbideac bethe cituzten beren aita Aaronen aitzinean. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Hurbilaraz çaçu Lebiren leinua eta jarraraz çaçu Aaron apheçaren aitzinean, cerbitza deçaten eta çain egon ditecençat, Eta beguira detzaten, populuac lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean bihurtu behar dituen ohorei deratchicoten guciac, Eta çain ditzaten tabernacleco unciac, hango eguimbideac bethetzen dituztelaric. Eta emaitzaz emanen diozcatzute lebitarrac, Aaroni eta bere semeei, ceinei utziac içan baitira Israelgo semeez. Bainan Aaron eta bere semeac eçarrico dituçu apheztasuneco eguimbideetaraco. Eguimbide horietara hurbilduco den arrotza hilen da. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Nic lebitarrac hartu ditut Israelgo semeen artetic, Israelgo semeetan amaren sabela idequitzen duen lehen-sorthu guciaren orde; eta lebitarrac eneac içanen dira. Ecen lehen-sorthu guciac eneac dira, lehen-sorthuac jo ditudan ordutic Eguiptoco lurrean: enetzat sainduetsi ditut Israelen lehen-sorthuac oro, guiçonetic abereetaraino, eneac dira. Jauna naiz ni. Eta Jauna Moisi minçatu cen Sinaico mortuan, cioelaric: Athera çaçu cembat diren Lebiren semeac, beren aiten etcheca eta familiaca, guiçonqui hilabethe batecoac eta handic goitico guciac. Moisec kondatu cituen Jaunac manatu beçala, Eta Lebiren semeac kausitu ciren beren icenen arabera, Jerson, eta Caath, eta Merari. Jersonen semeac: Lebni eta Semei. Caathen semeac: Amram eta Jesaar, Hebron eta Ociel. Merariren semeac: Moholi eta Musi. Jersonen ganic ilki ciren bi familia, Lebnirena eta Semeirena: Ceinetaricaco guiçonquiac, harturic hilabethe batecoac eta goiticoac, baitziren çazpi mili eta borz ehun. Hauquiec tabernacle guibelean campatuco dira iguzqui-sarcetic, Laelen seme, Eliasaph aitzindariaren azpian. Eta batasuneco tabernaclean çain egonen dira, Beguiratzeco tabernaclea bera eta hartaco estalguia, batasuneco hegazteguico athearen aitzinean hedatzen den bela, eta lorioco erridauac: tabernacleco lorio sarcean hedatzen den bela ere, eta aldareco cerbitzuco direnac oro, tabernacleco sokac eta hartaco tresna guciac. Caathen ondoregoan dira Amramtarrac, Jesaartarrac, Hebrontarrac eta Ocieltarrac. Horiec dira Caatharren familiac, beren icenez kondatuac: Hilabethe bateco eta goitico guiçonqui guciac dira çorci mila eta sei ehun: sainduteguian çain egonen dira, Eta campatuco dira egüerdi-aldetic. Elisaphan, Ocielen semea, içanen dute aitzindari: Eta çainduco dituzte arka, mahaina eta ganderailua, aldareac eta Sainduteguico unci, hango eguimbidetan erabilcen direnac, bela eta horrelaco berce gauça guciac. Bada, Aaron apheçaren seme, Eleaçar, lebitarretaco aitzindarien buruçaguia, içanen da sainduteguia beguiratzen duten çainçaileen gaineco. Merarirenganicacoac dira Moholitarrac eta Musitarrac, beren icenez kondatuac: Hilabethe bateco eta goitico guiçonqui guciac, sei mila eta berrehun. Hequien aitzindari içanen da Suriel, Abihaielen semea; campatuco dira ipharretic. Hequiec çaindu beharrac içanen dira tabernacleco oholac, hagac, habeac, habeen oinac, eta hequiei darraizcoten guciac: Lorioco habeac inguruan beren oinequin, eta hesaulac sokequin. Moisec eta Aaronec bere semeequin çaindu behar baitute sainduteguia Israelgo semeen erdian, campatuco dira batasuneco tabernaclearen aitzinean, erran nahi baita iguzqui-atheratzeco aldean: hurbilduco den edocein arrotz, hilen da. Moisec eta Aaronec, Jaunaren manamenduaren arabera kondatu içan cituzten lebitar guciac, familiaca, hilabethe bateco eta goitico guiçonquiac içan ciren hogoi eta bi mila. Eta Jaunac erran cioen Moisi: konda çatzu Israelgo semeetaco guiçonqui lehen-sorthuac hilabethe batecoac eta goiticoac, eta atheraco duçu hequien nombrea. Eta hartuco daroztatzu lebitarrac Israelgo semeen lehen-sorthu gucien orde. Jauna naiz ni: eta lebitarren aciendac içanen dira Israelgo semeen aciendetaco lehen-sorthuen orde: Moisec, Jaunac manatu beçala, kondatu cituen Israelgo semeen lehen-sorthuac: Eta guiçonquiac beren icenez, hilabethe batecoac eta goiticoac, içan ciren hogoi eta bi mila berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Har çatzu lebitarrac Israelgo semeen lehen-sorthuen orde, eta lebitarren abereac hequien abereen orde; eta lebitarrac içanen dira eneac. Jauna naiz ni. Eta lebitarren nombrea xitzen duten Israelgo semeetaco berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur lehen-sorthuen saritzat, Hartuco dituçu buru bakotcheco borz siclo sainduteguico phisura. Sicloac hogoi obola ditu. Eta diru hori Aaroni eta bere semeei emanen dioçute, goitico direnen saritzat: Beraz goitico cirenen dirua, lebitarren ganic berrerosi cituztenena, hartu çuen Moisec, Israelgo semeetaco lehen-sorthuen orde, mila hirur ehun eta hirur hogoi eta borz siclo sainduteguico phisura; Eta diru hori eman cioten Aaroni eta haren semeei Jaunac manatu içan çuenaren arabera. Eta Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen, cioelaric: Lebitarren artetic athera çaçu cembat diren Caathen semea etcheca eta familiaca, Hogoi eta hamar urthe dituztenac eta guehiago berrogoi eta hamar urthetaraino, batasuneco tabernaclean egotera eta beren eguimbideen eguitera sarcen diren guciac. Huna Caathen semeen eguimbideac: batasuneco tabernaclean eta sainduren sainduan Sarthuco dira Aaron eta bere semeac, campac higuitzecoac içanen direnean, eta athearen aitzinean hedatua den bela jautsico dute, eta hartaz inguratuco dute lekucotasuneco arka. Eta berriz estalico dute larru gorrimorezco estalgui batez, eta gainean hedatuco dute saihal bat gucia moredina, eta hagac sarthuco dituzte. Eta proposicioneco mahaina inguratuco dute saihal moredin batez, eta harequin eçarrico dituzte isensunciac eta xurruttoac, xatac eta libacioneen eguiteco unciac: oguiac içanen dira bethi hequien gainean: Eta gainetic hedatuco dute saihal escarlat bat, eta berriz estalico dute larru gorrimorezco estalgui batez eta hagac sarthuco diozcate. Hartuco dute halaber saihal moredin bat, ceintaz estalico baitute ganderailua bere criselu, suhats, muqueta eta olio-unci guciequin, arguien xuxenceco behar direnequin: Eta gucien gainetic eçarrico dute larru gorrimorezco estalgui bat, eta hagac sarthuco dituzte. Urhezco aldarea ere inguratuco dute oihal moredin batez, eta gainetic hedatuco dute larru gorrimorezco estalgui bat, eta hagac sarthuco dituzte. Sainduteguian erabilcen diren unci guciac saihal moredin batez inguratuco dituzte, gainetic hedatuco dute larru gorrimorezco estalgui bat, eta sarthuco dituzte hagac. Aldarea ere hautsetaric garbituco dute, eta purpurazco oihal batez inguratuco; Harequin eçarrico dituzte hartaco eguimbideetan erabilcen diren tresna guciac, erran nahi da su-unciac, suhatsac, hiruhorcecoac, macoac eta phalac. Aldareco tresna guciac batean estalico dituzte larru gorrimorezco estalgui batez, eta hagac sarthuco dituzte. Campac alchatzean, Aaronec eta bere semeec inguratu dituzquetenean sainduteguia eta hartaco tresna guciac, orduan Caathen semeac sarthuco dira tresna biribilcatu hequien eramateco: eta ez dituzte sainduteguico unciac uquituco, hil ditecen beldurrez. Horiec dira batasuneco tabernaclean Caathen semeec eraman beharrac. Aphez-handi Aaronen seme Eleaçar içanen da hequien gaineco; hari dagoquio artha criseluen xuxenceco olioarena, isensu aphainduarena, bethi escaincen den sacrificioarena, gançutzeco olioarena, tabernacleco eguimbideei dagoquioten gauça guciena, eta sainduteguian diren tresna ororena. Eta Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen, cioelaric: Beguira çaitezte Caathen semeac galaraztetic lebitarren artetic: Bainan artha emoçuete bici ditecin eta ez hil uquitzen balute sainduren saindua. Aaron eta bere semeac sarthuco dira barnera, berec erakutsico dituzte bakotcharen eguitecoac, eta berecico norc cer eraman behar duen. Berceec curiostasunez ez beçote beguira sainduteguian diren gaucei, biribilcatuac diren baino lehen, bercenaz hilen dira. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Athera çaçu halaber etcheca, familiaca eta ahaidegoca cembatetara helcen diren Jersonen semeac, Hogoi eta hamar urthetaric eta handic goiti berrogoi eta hamar urthetaraino. konda çatzu batasuneco tabernaclean sarcen eta cerbitzatzen diren guciac. Huna cer diren Jersondarren familiaren eguimbideac: Ekarrico dituzte tabernacleco erridauac, batasuneco hegazteguia, bigarren estalguia, eta gucien gaineco saihal gorrimorea, eta batasuneco tabernaclearen sarcean hedatzen den bela, Lorioco erridauac, eta sarcean, tabernaclearen aitzinean den bela. Aldareari deratchicozten guciac, sokac eta cerbitzuco unciac Ekarrico dituzte Jersonen semeec, Aaronen eta haren semeen manuen azpian: eta bakotcha jaquinsun içanen da ceren gainean escua eçarri behar duen. Horra Jersondarren familiaren eguimbidea batasuneco tabernaclean; Aaron apheçaren seme Ithamarren escupeco içanen dira. Merariren semeac ere cembat diren atheraco duçu familiaca eta beren aiten etcheca, Hogoi eta hamar urthetaric eta handic goiti berrogoi eta hamar urthetaraino, beren eguimbideen bethetzera eta batasuneco lekucotasunaren cerbitzura sarcen diren guciac. Huna hequien haxeac: Ekarrico dituzte tabernacleco oholac eta hartaco hagac, habeac eta hequien oinac, Lorio inguruco habeac ere beren oin, hesaul, eta sokequin. Unci eta tresna guciac kondaturic hartuco dituzte, eta hala ekarrico dituzte. Horra Meraritarren familiaren eguimbidea eta cerbitzua batasuneco tabernaclean: eta Aaron apheçaren seme Ithamarren escupeco içanen dira. Moisec, Aaronec eta sinagogaco aitzindariec Caathen semeac kondatu cituzten beraz ahaidegoca eta beren aiten etcheca, Hogoi eta hamar urthetaric eta goiti berrogoi eta hamargarren urtheraino, batasuneco tabernacleco cerbitzuan sarcen ciren guciac; Eta kausitu ciren bi mila çazpi ehun eta berrogoi eta hamar. Horra cembat ciren Caathen familiatic batasuneco tabernaclearen cerbitzuan sarcen cirenac: Moisec eta Aaronec hequiec kondatu cituzten, Jaunac Moisen arartecoz manatu içan çuen beçala. Jersonen semeac ere kondatuac içan ciren ahaidegoca eta beren aiten etcheca, Hogoi eta hamar urthetaric eta goiti berrogoi eta hamargarren urtheraino, batasuneco tabernaclean cerbitzatzera sarcen ciren guciac: Eta kausitu ciren bi mila sei ehun eta hogoi eta hamar. Horra cembat ciren Jerfondarren familiatic Moisec eta Aaronec kondatuac, Jaunac manatu beçala. Halaber kondatuac içan ciren Merariren semeac ahaidegoca eta beren aiten etcheca, Hogoi eta hamar urthetaric eta goiti berrogoi eta hamargarren urtheraino, batasuneco tabernacleco eguimbideen bethetzera sarcen ciren guciac: Eta kausitu ciren hirur mila eta berrehun. Horra cembat ciren Merariren semeac Moisec eta Aaronec kondatu cituztenac, Jaunac Moisen arartecoz eman çuen manuaren arabera. Lebitarretaric kondatuac içan ciren guciac, eta Moisec, Aaronec eta Israelgo aitzindariec hartu cituztenac icenez, ahaidegoca eta beren aiten etcheca, Hogoi eta hamar urthetaric eta goiti berrogoi eta hamargarren urtheraino, tabernacleco cerbitzuan eta haxequetan sarcen cirenac, Oro batean ciren çorci mila borz ehun eta laur hogoi. Jaunaren hitzaren arabera Moisec kondatu cituen, ceini bere lan eta eguitecoac bereciz, Jaunac manatu içan cioen beçala. Eta Jauna Moisi minçatu cen, erraten cioelaric: Mana çoçute Israelgo semeei campetaric iraiz detzaten leguensu, haci-jariadun eta hiliquia uquituric lohitu guciac: Campetaric iraiz çaçue hala guiçonquia nola emaztequia, beldurrez-eta kutsa deçaten ni çuequin nagoen toquia. Eta hala eguin çuten Israelgo semeec, eta hequiec iraici cituzten campetaric, Jaunac Moisi erran cioen beçala. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Erroçute Israelgo semeei: Guiçonac edo emaztequiac eguin duqueenean guiçonei guerthatzen ohi çaioten bekatuetaric, eta ardura escasez hautsi duquetenean Jaunaren manamendua, eta hobendun eguin direnean, Aithortuco dute beren bekatua, hartu gucia bihurtuco dute, eta borzgarren bat gaineraco, hainari ceini bidegabe eguin baitiote. Bainan nihor ez bada harceco, Jaunari emanen diote, eta apheçarençat içanen da, lekoraturic xahupeneraco escaincen den aharia, bitima jabalgarri içan dadiençat. Israelgo semeec escaincen dituzten picain guciac halaber apheçarenac dira: Eta bakotchac sainduteguian escaincen duen edocein gauça, eta apheçaren escuetara ematen, hunena içanen da. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Guiçonac, ceinaren emaztea makurtu baita, eta senharraz narda eguinic, Lo eguin baituque berce guiçon batequin, eta senharrac hori ecin atzeman baituque, bainan nahaste likits hori estalia badago, eta lekucoz ecin froga badaiteque, ceren emaztequia ez baita bere bekatuan atzemana içatu; Bekaizgoco asmuec sutatzen badute senharra emaztearen contra, ceina içanen baita edo kutsatua, edo aiheru behargabecoz bilhatua, Apheçari eramanen dio emaztea, eta hunençat escainça eguinen du garagar-irinetic sato baten hamargarrena: ez dio gainera ixurico olioric, ez-eta isensuric gainean eçarrico, ceren sacrificioa den bekaizgozcoa, eta escainça den emazte-hutsaren bilhaquetaria. Apheçac escainico du hura, eta Jaunaren aitzinean eçarrico du. Eta lurrezco unci batean hartuco du ur saindutic, eta emanen dio tabernacleco galçadatic lur izpi bat. Eta emaztequia xutic eman denean Jaunaren aitzinean, apheçac aguertuco dio burua, eta escuetan eçarrico dio orhoitzapeneraco sacrificioa eta bekaizgozco escainça: berac ordean iduquico ditu karastasuneco urac, ceinetara burhoca arthiqui baititu madaricioneac. Errequeituco du emaztequia, eta erranen dio: Baldin guiçon arrotzac lo eguin ez badu çurequin, eta kutsatu ez baçare senharraren etzaunça utziric, ez darotzute calteric ekarrico karastasuneco ur hauquiec, ceinetara arthiqui baititut madaricioneac. Bainan çure senharra ganic makurtu baçare, eta kutsatua baçare, eta berce guiçon batequin etzan baçare, Madaricione hauquien azpian gueldituco çare. Jaunac madaricionetan eta gucien ikusgarri eçar betzaitza bere populuan: ustelaraz beça çure ixterra, eta hanturic çure sabelac leher eguin beça. Çure sabelera sar beitez ur madaricatuac, eta sabela hancearequin ustel bequiçu ixterra. Eta emaztequiac ihardetsico du: Halabiz, halabiz. Eta apheçac madaricione hequiec iscribatuco ditu liburu batean, eta eceztatuco ditu karastasuneco urez, ceinetara madaricioneac bildu baititu, Eta emaztequiari edatera emanen diozca. Hunec iretsi dituen ondoan, Apheçac escutic hartuco dio bekaizgozco sacrificioa, alchatuco du Jaunaren aitzinean, eta aldare gainean eçarrico: hula bizquitartean non lehenic Ahurtara bat hartuco baitu sacrificiocotzat escainia denetic, eta aldare gainean erreco baitu: eta hola karastasuneco urac emaztequiari emanen diozca edatera. Hunec edan dituqueenean, baldin kutsatua bada, eta senharraz narda eguinic, nahasteca likitsez hobendun jarria, madaricionezco urec iraganen dute, eta sabela hanturic, ustelduco çaio ixterra: eta emaztequia madaricionetan eta ikusgarritan içanen da populu guciarençat. Baldin kutsatua içatu ez bada, xahu atheraco da, eta haurrac içanen ditu. Hola da bekaizgoco leguea. Baldin bere senharra ganic emaztea makurtu bada eta kutsatu bada, Eta bekaizgozco asmuz subermaturic, senharrac hura ekarri badu Jaunaren aitzinera, eta apheçac eguin badio ilcribatuac diren gucien arabera: Senharra hobengabe içanen da, eta emazteac jasanen du bere tzarqueria. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Guiçonac edo emaztequiac botu eguin duquetenean beren buruac sainduesteco, eta consecratu nahi içan badira Jaunari, Beguiratuco dira arnotic eta hordi deçaqueten gucietaric. Ez dute edanen, arnotic edo beren cer-nahi edaritaric eguina den minagretic, eta mahatsetic atheratzen den edarietaric ez dute edanen: ez dute janen ez mahats frescoric, ez merlaturic. Jaunari botuz consecratuac diren ephe gucian, mahats merlatutic pipitaraino deusere ez dute janen mahastitic ethor daitequeenic. Berezgoaco ephe gucian biçarnabala ez da iraganen hequien buruan, Jaunari consecratuac diren azquen eguna bethe arteo. Baina, ilea buruan handitzen hari çaioelaric, saindu içanen da. Bere consecracioneco ephe gucian ez da hilari hurbilduco; Ez da kutsatuco bere aitaren ere, ez bere amaren, anaiaren eta arrebaren ehorztetan, ceren bere Jaincoaren consecracionea duen buruaren gainean. Berezgoaco ephe gucian saindu içanen çaio Jaunari. Bainan norbait terrepentean hilcen bada haren aitzinean, haren buruan consecracionea lohitua içanen da: berehala bere xahupeneco egun berean ilea murriztuco du, eta çazpigarren egunean berriz. Bainan çorcigarren egunean bi ttorttoila edo bi usocume escainico diozca apheçari lekucotasuneco tabernacle-sarcean. Eta apheçac imolatuco ditu bekatuarençat bat eta holocaustetan bercea, eta othoitz eguinen du harençat ceren hobendundu den hilaren gainean: eta egun hartan sainduetsico du haren burua: Eta Jaunari consecratuco diozca haren berezgoaco egunac, bekatuarençat escainiz urtheco bildots bat: halaco moldez bizquitartean non aitzineco egunac alfer bilhacatuco baitira, ceren lohitua içan den haren consecracionea. Hori da consecracioneco leguea. Botuz hartu egunac betheco direnean, apheçac guiçona eramanen du batasuneco tabernacleco sarcera, Eta Jaunari escainico dio haren escainça, urtheco bildots narriogabe bat holocaustetan, urtheco anchu narriogabe bat bekatuarençat, eta ahari narriogabe bat baquezco bitimetan; Halaber sasqui bat ogui airis olioz bustiac içanen direnac, ophil alcharrigabeac olioz gançutuac, eta bakotcharen libacioneac, Apheçac Jaincoaren aitzinean escainico ditu, eta bitima sacrificatuco du bekatuarençatecoa nola holocaustetacoa. Berçalde aharia, baquezco bitima, Jaunari imolatuco dio, batean escaincen dituelaric airisetaco sasquia eta ohitzaz çor diren libacioneac. Orduan naçarearrari batasuneco tabernaclearen athe aitzinean murriztuco çaio bere consecracioneco ilaia: apheçac hartuco ditu haren ileac, eta baquezco bitimen azpico suaren gainean eçarrico ditu. Eta hartuco ditu ahariaren sorbalda errea, ophil alchagarrigabe bat sasquitic, eta bixcotcha airis bat, eta naçarearrari escuetan eçarrico diozca, haren burua murriztua içan den ondoan. Eta berriz haren ganic harturic, alchatuco ditu Jaunaren aitzinean: eta sainduetsiz gueroztic, apheçarenac içanen dira, hala nola berezteco manatua den bulhar-artea, eta azpia ere. Guero naçarearrac arnoa edan deçaque. Hori da naçarearraren leguea, bere escainça Jaunari botuz eman duqueenean bere consecracionearen epheco, bere baitharicaco escaincez berçalde. Bere gogoz botutan emateco eguin duenaren arabera, hola eguinen du bere consecracionearen osatzecotzat. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Erroçute Aaroni eta bere semeei: Huneletan benedicatuco dituçue Israelgo semeac, eta erranen dioçuete: Jaunac benedica eta çaint betzaitza. Jaunac bere beguithartea erakuts beçaçu, eta urrical bequiçu. Jaunac çu gana itzul beça bere beguithartea, eta eman beçaçu baquea. Eta ene icena Israelgo semeen gainera deithuco dute, eta nic benedicaturen ditut. Moisec tabernaclea akabatu çuenean, eta xutic eçarri, eta gançutu eta sainduetsi çuenean bere unci guciequin, eta aldarea orobat eta hartaco tresnac ere, Israelgo aitzindariec eta leinu bakotchean ciren familietaco buruçagui, kondatuac içan cirenen manatzaileec escaini cituzten Emaitzac Jaunaren aitzinean, sei orga estali hamabi idirequin. Bi aitzindaric escaini çuten orga bat eta idi bana, eta escainça tabernacle aitzinean eguin çuten. Orduan Jaunac erran cioen Moisi: Har çotzute tabernaclearen cerbitzuco balia ditecençat, eta emotzute lebitarrei hequien cerbitzuac galdatzen duenaren arabera. Moisec harturic beraz idiac eta orgac, lebitarrei eman ciozcaten. Bi orga eta lau idi eman ciozcaten Jersonen semeei, çuten beharraren arabera. Berce lau orga eta çorci idi Merariren semeei eman ciozcaten, beren cargu eta eguitecoaren arabera, Aaron apheçaren seme Ithamarren manuen azpian. Bainan Caathen semeei etzioten eman ez orga, ez idiric, sainduteguian cerbitzatzen dutelacotz, eta beren soin gainetan ekarcen dituztelacotz haxeac. Beraz aitzindariec, aldarearen dedicacionecotzat, eguin cituzten beren escainçac aldarearen aitzinean, hura gançutua içan cen egunean. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Aitzindari bakotchac egun banetan escain betzate beren emaitzac aldarearen dedicacionecotzat. Lehembicico egunean, Nahason, Aminadaben semeac, Judaren leinucoac, eguin çuen bere escainça: Eta hartan ciren cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclotacoa phisura, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisu, eta biac betheac irin cethabatuz, olioz bustiric, sacrificiocotzat; Xurrutto bat, hamar urrezco siclotacoa, isensuz bethea; Idi bat arthaldetic, eta ahari bar, eta urtheco bildots bat, holocaustetan; Aker bat bekatuarençat, Eta baquezco bitimen sacrificioco, bi idi, borz ahari, borz aker eta urtheco borz bildots: hori da Nahason, Aminadaben semearen escainça. Bigarren egunean, Nathanael, Suarren semeac, Isacarren leinuco aitzindariac escaini cituen Cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclo phisu cituena, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisura, eta biac irin cethabatuz betheac olioz bustiric, sacrificiocotzat; Xurrutto bat, hamar urhezco siclotacoa, isensuz bethea; Idi bat arthaldetic, ahari bat eta urtheco bildots bat, holocaustetan; Aker bat bekatuarençat; Eta baquezco bitimen sacrificioco, bi idi, borz ahari, borz aker, eta borz bildots urthecoac: hori içan cen Nathanael, Suarren semearen escainça. Hirugarren egunean, Çabulonen semeen aitzindariac, Eliab Helonen semeac Escaini cituen cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclo phisu cituena, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisura, biac irin cethabatuz betheac, olioz bustiric, sacrificiocotzat: Urhezco xurrutto bat, hamar siclo phisu cituena, isensuz bethea; Idi bat arthaldetic, ahari bat eta urtheco bildots bat, holocaustetan; Aker bat bekatuarençat; Eta baquezco bitimen sacrificioco, bi idi, borz ahari, borz aker, eta borz bildots urthecoac: horra Eliab, Helonen semearen escainça. Laugarren egunean, Errubenen semeen aitzindariac, Elisur, Sedeurren semeac Escaini cituen cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclo phisu cituena, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisura, biac irin cethabatuz betheac, olioz bustiric, sacrificiocotzat; Urhezco xurrutto bat, hamar siclo phisu cituena, isensuz bethea; Idi bat arthaldetic, ahari bat eta urtheco bildots bat, holocaustetan; Aker bat bekatuarençat; Eta baquezco bitimatzat, bi idi, borz ahari, borz aker eta borz bildots urthecoac: hori içan cen Elisur, Sedeurren semearen escainça. Borzgarren egunean, Simeonen semeen aitzindariac, Salamiel, Surisadairen semeac Escaini cituen cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclo phisu cituena, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisura, biac irin cethabatuz betheac, olioz bustiric, sacrificioco, Urhezco xurrutto bat, hamar siclo phisu cituena, isensuz bethea; Idi bat arthaldetic, ahari bat eta urtheco bildots bat, holocaustetan; Aker bat bekatuarençat; Eta baquezco bitimatzat, bi idi, borz ahari, borz aker, eta borz bildots urthecoac: horra cer içan cen Salamiel, Surisadairen semearen escainça. Seigarren egunean, Gaden semeen aitzindariac, Eliasaph, Duelen semeac Escaini cituen cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclo phisu cituena, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisura, biac irin cethabatuz betheac, olioz bustiric, sacrificioco; Urhezco xurrutto bat, hamar siclo phisu cituena, isensuz bethea; Idi bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots bat, holocaustetan; Aker bat bekatuarençat; Eta baquezco bitimatzat, bi idi, borz ahari, borz aker, eta borz bildots urthecoac: horra nolacoa içan cen Eliasaph, Duelen semearen escainça. Çazpigarren egunean, Efraimen semeen aitzindariac, Elisama, Amiuden semeac Escaini cituen cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclo phisu cituena, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisura, biac irin cethabatuz betheac, olioz bustiric, sacrificioco; Urhezco xurrutto bat, hamar siclo phisu cituena, isensuz bethea; Idi bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots bat, holocaustetan; Aker bat bekatuarençat; Eta baquezco bitimatzat, bi idi, borz ahari, borz aker, eta borz bildots urthecoac: hori içan cen Elisama, Amiuden semearen escainça. Çorcigarren egunean, Manaseren semeen aitzindariac, Galamiel, Phadasurren semeac Escaini cituen cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclo phisu cituena, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisura, biac irin cethabatuz betheac, olioz bustiric, sacrificioco; Urhezco xurrutto bat, hamar siclo phisu cituena, isensuz bethea; Idi bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots bat, holocaustetan; Aker bat bekatuarençat; Eta baquezco bitimatzat, bi idi, borz ahari, borz aker eta borz bildots urthecoac: hori içan cen Galamiel, Phadasurren semearen escainça. Bederatzigarren egunean, Benjaminen semeen aitzindariac, Abidan, Jedeonen semeac Escaini cituen cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclo phisu cituena, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisura, biac irin cethabatuz betheac, olioz bustiric, sacrificioco; Urhezco xurrutto bat, hamar siclo phisu cituena, isensuz bethea; Idi bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots bat, holocaustetan; Aker bat bekatuarençat; Eta baquezco bitimatzat, bi idi, borz aker, eta borz bildots urthecoac: hori içan cen Abidan, Jedeonen semearen escainça. Hamargarren egunean Danen semeen aitzindariac, Ahiecer, Amisadairen semeac Escaini cituen cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclo phisu cituena, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisura, biac irin cethabatuz betheac, olioz bustiric, sacrificioco; Urhezco xurrutto bat, hamar siclo phisu cituena, isensuz bethea; Idi bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots bat, holocaustetan; Aker bat bekatuarençat; Eta baquezco bitimatzat, bi idi, borz ahari, borz aker, eta borz bildots urthecoac: hori içan cen Ahiecer, Amisadairen semearen escainça. Hamecagarren egunean, Aserren semeen aitzindariac, Pheguiel, Ocranen semeac Escaini cituen cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclo phisu cituena, cilharrezco unci bat, hirur hoguei eta hamar siclo cituena sainduteguico phisura, biac irin cethabatuz betheac, olioz bustiric, sacrificioco; Urhezco xurrutto bat, hamar siclo phisu cituena, isensuz bethea; Idi bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots bat, holocaustetan; Aker bat bekatuarençat; Eta baquezco bitimatzat, bi idi, borz ahari, borz aker, eta borz bildots urthecoac: hori içan cen Pheguiel, Ocranen semearen escainça. Hamabigarren egunean, Nefthaliren semeen aitzindariac, Ahira, Enanen semeac Escaini cituen cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclo phisu cituena, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisura, biac irin cethabatuz betheac, olioz bustiric, sacrificioco; Urhezco xurrutto bat, hamar siclo phisu cituena, isensuz bethea; Idi bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots bat, holocaustetan; Aker bat bekatuarençat; Eta baquezco bitimatzat, bi idi, borz ahari, borz aker, eta borz bildots urthecoac: hori içan cen Ahira, Enanen semearen escainça. Israelgo semeen aitzindariez horiec içan ciren escainiac aldarearen dedicacionean, aldarea consecratua içan cen egunean: hamabi azpil cilharrezco, hamabi unci cilharrezco, eta hamabi xurrutto urhezcoac; Azpil bakarrac ehun eta hogoi eta hamar cilharrezco siclo cituen beçala, eta unciac hirur hogoi eta hamar siclo: erran nahi baita cilharrezco unci guciec batean bacituztela bi mila eta laur ehun siclo, sainduteguico phisura; Hamabi urhezco xurrutto isensuz betheac, hamarna siclo çutenac, sainduteguico phisura: erran nahi baita batean ehun eta hogoi urhezco siclo; Hamabi idi arthaldetic holocaustetaco, hamabi ahari, hamabi bildots urthecoac eta beren libacioneac; hamabi aker bekatuarençatecoac. Baquezco bitimetaco, hogoi eta lau idi, hirur hogoi ahari, hirur hogoi aker eta hirur hogoi bildots urthecoac. Horiec içan ciren escainiac aldarearen dedicacionean, gançutua içan cenean. Eta Moise batasuneco tabernaclean sarcen cenean, oraclearen consultatzera, propiciatoriotic minçatzen citzaioenaren boça aditzen çuen, propiciatorioa baitzen lekucotasuneco arkaren gainean bi querubinen artean, eta handic heldu citzaioen Moisi minçoa. Eta Jauna huneletan minçatu cen Moisi: Minça çaite Aaroni eta erroçu: Çazpi criseluac eçarri dituçun ondoan, ganderailua xutic eçarria içan bedi egüerdi-aldean. Mana çaçu beraz criseluec, ipharrari buruz dagoen toquitic, beguira deçaten proposicioneco oguien mahainari; ganderailuac beguiratzen dioen alderdia beharco dute arguitu. Eta Aaronec eguin çuen, eta criseluac anderailuaren gainean eçarri cituen, Jaunac Moisi manatu beçala. Bada, ganderailua eguina cen urhe beratzez, nahiz erdico habea, nahiz bi sahetsetaric sorcen ciren adarrac: eta Jaunac Moisi erakutsi cioen moldearen arabera, hala eguina cen ganderailua. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Lebitarrac har çatzu Israelgo semeen erditic, eta hequien xahupena eguinen duçu Hulatcheco moldetan: xahupeneco urez ihinztatuac içan beitez, eta beren haraguico ile guciac murritz betzate. Eta beren soinecoac xuritu dituzqueten ondoan, eta xahutuac direnean, Hartuco dute idi bat arthaldeetaric, eta haren libacionea irin olioz bustia: bainan çuc berce idi bat hartuco duçu arthaldetic bekatuarençat: Eta lebitarrac hurbilaracico dituçu batasuneco tabernaclearen aitzinera, Israelgo semeen oste gucia bilaraci ondoan. Eta lebitarrac Jaunaren aitzinean içanen direnean, Israelgo semeec escuac eçarrico dituzte hequien gainean. Eta Aaronec lebitarrac Jaunaren aitzinean escainico ditu Israelgo semeenganicaco emaitza bat beçala, haren eguimbideetan cerbitzatzeco. Lebitarrec ere escuac idien buruen gainean eçarrico dituzte: bat imolatuco duçu bekatuarençat, eta bercea holocaustetan Jaunari, hequiençat errequeipen eguiteco. Guero ekarrico dituçu lebitarrac Aaronen eta bere semeen aitzinera, eta Jaunari escainiric, consecratuco dituçu, Eta Israelgo semeen ganic berecico dituçu, eneac içan ditecençat; Eta guero batasuneco tabernaclean sarthuco dira ene cerbitzatzeco. Horrela xahutuco eta consecratuco dituçu escaincetan Jaunari: ceren emaitzetan emanac içan çaizquitan niri Israelgo semeez. Hartu ditut Israelen amaren sabela lehenic idequitzen duten gucien orde. Eneac dira ecen Israelgo semeen lehen-sortuac oro, nahiz guiçonetaricacoac, nahiz abereetaricacoac. Hequiec enetzat sainduetsi ditut, lehen-sorthu guciac Eguiptoco lurrean jo içan ditudan egunetic: Eta lebitarrac hartu ditut Israelgo lehen-sorthu gucien orde: Eta emaitzaz eman ditut, populuaren erditic, Aaroni eta bere semeei, Israelen orde cerbitza neçatençat batasuneco tabernaclean, eta othoitz eguin deçatençat hequiençat, beldurrez-eta gaitza eror dadien populura, ausartatzen balitz sainduteguiari hurbilcera. Eta Moisec, Aaronec eta Israelgo semeen oste guciac lebitarren gainean eguin çuten, Jaunac Moisi manatu cioena: Eta xahutuac içan ciren, eta xuritu cituzten beren soinecoac. Eta Aaronec hequien alchapena eguin çuen Jaunaren aitzinean, eta othoitz eguin çuen hequiençat, Xahutu ondoan, beren eguimbideetara sar citecençat Aaronen eta bere semeen aitzinean batasuneco tabernaclean. Jaunac Moisi lebitarren gainean manatu beçala, hala eguina içan cen. Jaunac erran cioen Moisi: Hori da lebitarren leguea: hogoi eta borz urthetan eta handic goiti sarthuco dira batasuneco tabernaclean cerbitzatzera. Eta beren adineco berrogoi eta hamargarren urthea bethe ondoan, cerbitzatzetic gueldituco dira: Eta beren anaien lagunceco içanen dira batasuneco tabernaclean, arthatzera emanac içan çaizcotenen çainceco: bainan ez dituzte eguinen leheneco eguimbide berac. Horrela berecico dituçu lebitarrac cein beren çaincetan. Eguiptoco lurretic athera ondoco bigarren urthean, lehembicico hilabethean, Jauna Moisi minçatu cen Sinaico mortuan, erraten cioelaric: Israelgo semeec Bazcoa eguin beçate bere orduan, Hilabethe huntaco hamalaugarren egunean ilhuncean, ceremonia eta manamendu gucien arabera. Eta Moisec Israelgo semeei manatu cioten Bazcoa eguin ceçaten. Hauquiec eguin çuten bere orduan, hilabethearen hamalaugarren egunean ilhuncean, Sinaico mendian. Israelgo semeec eguin çuten Jaunac manatu gucien arabera. Bada, cembaitec, guiçon hilaz lohituric, etzeçaqueten Bazcoa egun hartan eguin; Moisi eta Aaroni hurbilduric, Erran cioeten: Guiçon hilaz lohituac gare; certaco guibelatuac içanen gure Jaunari eguitetic escainça bere orduan Israelgo semeequin? Moisec ihardetsi cioten: Çaudezte Jauna consulta deçadan cer manatuco duen çuetaz. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Erroçute Israelgo semeei: Çuen artecoric norbait guiçon hilaz lohitu bada, edo bidaiaz urrun guertha badadi, eguin beça Jaunaren Bazcoa. Bigarren hilabethean, hilabethearen hamalaugarren egunean ilhuncean, Bazcoa jan beça airisequin eta basa letchurequin; Hartaric ez dute deusere utzico biharamun goiça arteo, eta hartaco heçurric ez dute hautsico: beguiraturen dituzte Bazcoco ceremonia guciac. Baldin norbaitec, xahu delaric, eta ez bidaian içan, eta halaric-ere Bazcoa ez badu eguiten, galdua içanen da bere populuaren erditic, ceren ez dioen Jaunari sacrificioa escaini bere orduan: berac jasanen du bere bekatua. Halaber çuen arthean guerthatzen badira arrotzac eta campotarrac, Jaunari eguinen diote Bazcoa bere ceremonia eta bideen arabera, legue bera içanen da çuen artean hala arrotzarençat nola lekuco umearençat. Bada, tabernaclea xutic jarria içan cen egunean, hedoi batec estali çuen hura. Bainan arratsetic goiceraino su bat iduri çagoen olharen gainean. Hola eguiten cen hutsarteric gabe. Egunaz hedoiac estatrcen çuen hura, eta gabaz sua beçalaco batec. Eta tabernaclea estalcen çuen hedoia baçohanean, orduan Israelgo semeac bideari lotzen ciren: eta non-ere guelditzen baitzen hedoia, han campatzen ciren. Jaunaren manamendura, bideari lotzen ciren, eta haren manamendura, tabernaclea xutic ematen çuten. Hedoia tabernaclearen gainean guelditua çagoen egun guciz, leku berean baçauden. Eta guerthatzen bacen ephe lucea ematen çuela haren gainean, Israelgo semeac baçauden Jaunari beguira, eta etziren abiatzen, Hedoia tabernaclearen gainean çagoeno. Jaunaren manamendura hedatzen cituzten campac, eta haren manamendura jausten cituzten. Baldin hedoia arratsetic goiceraino balin baçagoen, eta arguitzean berehala uzten baçuen tabernaclea, abiatzen ciren: eta egun baten eta gau baten buruan goaten bacen, bilcen cituzten campac. Bainan bi egun, edo hilabethe bat, edo ephe luceagoz egoten bacen tabernaclearen gainean, Israelgo semeac toqui berean çauden, eta etziren abiatzen: ordean hura goan beçain sarri, campac alchatzen cituzten. Jaunaren hitzaren gainean landatzen cituzten campac, eta haren hitzaren gainean abiatzen ciren bideari: eta Jaunari beguira egoten ciren, harec Moisen arartecoz eman manamenduaren arabera. Eta Jauna huneletan Moisi minçatu cen: Cilhar beratzez çuretzat eguizquitzu bi turuta, ceinetaz deithuco ahal içanen baituçu ostea, campac alchatzecoac içanen direnean. Eta turutac jotzen dituçunean, oste gucia çu gana bilduco da batasuneco tabernaclearen aitzinera. Baldin behin jotzen baduçu, Israelgo populuaren aitzindariac eta buruçaguiac ethorrico dira çu gana. Bainan turutac luceçago eta jaçarteca durrundatzen badu, iguzqui-haice aldean direnec alchatuco dituzte campac lehenic. Turutaren bigarren haitean eta molde bereco durrundaldian, egüerdi-aldean direnec alchatuco dituzte campac, eta gaineracoec molde berean egunen dute, turutec abiaraztecotzat joco dutenean. Bainan populu guciac bildu beharco duenean, turutec astiqui joco dute, eta ez jaçarteca. Bada, Aaronen seme aphecec joco dituzte turutac: eta legue hunec bethi iraunen du çuen ondocoetan. Çuen lurretic guerlara atheratzen baçarete guducatzen çaituzten etsaien contra, durrundatuz joco ditutzue turutac; eta çuetaco orhoitzapena çuen Jainco Jaunaren aitzinean içanen da, etsaien escuetaric iraiz cetzatençat. Barazcari bat duçuenean, besta egunetan, eta hilabethe hasteetan, turutac joco ditutzue holocausten eta baquezco bitimen gainera, çuen Jaincoaren orhoitzapenetan içan ditecençat. Ni naiz çuen Jainco Jauna. Bigarren urthean, bigarren hilabethean, hilabethearen hogoigarren egunean, hedoia goratu cen batasuneco tabernaclearen gainetic; Eta Israelgo semeac beren andanetan goan ciren Sinaico mortutic, eta hedoia berriz Pharango eremuan baratu cen. Eta Jaunac Moisen arartecoz eman manamenduaren arabera, lehembicicoric higuitu cituzten campac Judaren semeec, beren andanetan: Nahason, Aminadaben semea cen hequien aitzindaria. Isacarren semeen leinuan, Nathanael, Suarren semea cen aitzindari. Çabulonen leinuan, Eliab, Helonen semea cen aitzindari. Eta tabernaclea jautsia içan cen, eta hura soinean ilki ciren Jersonen eta Merariren semeac. Eta Errubenen semeac bideari eman ciren beren andana eta lerrotan. Helisur, Sedeurren semea cen hequien aitzindaria. Salamiel, Surisadairen semea cen aitzindari Simeonen semeen leinuan. Eliasaph, Duelen semea cen aitzindari Gaden leinuan. Eta Caatharrac bideari eman ci-ren sainduteguia soinean. Tabernaclea eramana cen xutic eçarceco toquira heldu arteo. Efraimen semeec ere campac higuitu cituzten beren andanetan: Elisama, Amiuden semea cen hequien armadaco aitzindari. Galamiel, Phadasurren semea cen Manaseren semeen leinuco aitzindari. Abidan, Jedeonen semea cen Benjaminen leinuco aitzindari. Campetaric azquenic goan cirenac, ciren Danen semeac beren andanetan: Ahiecer, Amisadairen semea cen hequien armadaco aitzindari. Pheguiel, Ocranen semea cen Aserren semeen leinuco aitzindari. Nefthaliren semeen leinuan, Ahira, Enanen semea cen aitzindari. Horra nola ciren Israelgo semeen campatzeac eta abiatzeac beren andanetan ilkitzen cirenean. Eta Moisec erran cioen bere coinatari, Hobab, Erragüel Madiantarraren semeari: Bagoaci Jaunac guri eman gogo darocun lekura: çato gurequin, ongui eguin deçaçugunçat, ecen Jaunac ontasun aguindu dio Israeli. Hunec ihardetsi cioen: Ez naiz çurequin goanen, bainan itzulico naiz sorthu naicen ene lurrera. Moisec erran cioen: Ez gaitzatzula utz, ecen çuc badaquizquitzu cer toquitan mortua gaindi gure campac behar ditugun phausatu, eta gure bidari içanen çare. Eta gurequin ethorri ondoan, emanen darotzugu Jaunac guri ematera dohaquigun ontasunetaric hoberena den gucia. Abiatu ciren beraz Jaincoaren menditic hirur egunen bidean, eta Jaunarequilaco batasuneco arka goaten cen beguien aitzinean, hirur egun hequietan campa-lekuac bereciz. Jaunaren hedoi bat ere hequien gainean egoten cen egunaz, bidean cihoacenean. Eta arka goratzen çutenean, Moisec erraten çuen: Jaiqui çaite, Jauna; haiçatuac içan beitez çure etsaiac, eta higüin çaituztenec ihes eguin beçate çure beguithartetic. Eta arka phausatzen çutenean, erraten çuen: Jauna, itzul çaite Israelgo armadaco ostera. Bizquitartean Jaunaren contra atheratu cen populutic erasia bat, nekeaz arranguratzen cirenena iduri. Jaunac hori ençunic, hasarretu cen. Jaunaren su bat biztu cen hequien artean, eta iretsi çuen campen azquen burua. Eta populuac Moisi oihu eguinic, Moisec Jaunari othoitz eguin çuen, eta iraungui cen sua. Eta toqui hura deithu çuen: Erreleku, ceren han biztu cen hequien contra Jaunaren sua. Guero jende nahas-mahas bat, Eguiptotic hequiequin igan cena, guticiaz hurrandu cen, jarriric ematen cela nigarrari, Israelgo semeetaric ere orobat haren gana bilduric, eta erran çuen: Guri norc emanen darocu haraguia jatera? Orhoit gure Eguipton urruric jaten guintuen arrainez: gogora heldu çaizcu hango concombreac, meloinac, phorruac, tipulac, baratchuriac. Agor da gure barnea; gure beguiec manaz berceric ez dute ikusten. Bada, manac iduri çuen coriandra eta bdelioaren cara çuen: Eta populua goaten cen inguruetara, eta hartaric bilduric, iharan ehaiten çuen edo xurruan ehehatzen, eta elcean egosiric, hartaric eguiten cituen ophiltto batzu, ahoan ogui olioztatua iduri çutenac. Gabaz ihinça campen gainera erorcen cenean, mana ere jausten cen orobat. Moisec beraz populua ençun çuen nigarrez familiaca, cein bere olhaco athean. Jaunaren hasarrea borthizqui jauci cen: bainan Moisi ere gauça ecin jasana iduritu citzaioen. Eta erran cioen Jaunari: Certaco eman dioçu atsecabe çure muthilari? certaco ez dut çure aitzinean gracia aurkitzen? eta certaco ene gainera eman duçu populu hunen guciaren carga? Ala eneganicacoa othe da oste hau gucia, ala ni naiz hunen aita, niri erratecotzat: Çure galçarrean ekarzquitzu unhideac haurttoa ekarcen ohi duen beçala, eta eraman çatzu cinequin horien aitei aguindu diotedan lurrera? Nondic içanen dut horremberceco osteari emateco haragui? Nigarrez daude ene contra, diotelaric: Iguçu haraguia jatera. Bakarric ecin egar deçaquet populu hau gucia, carga dorpheeguia delacotz enetzat. Bercela iduritzen baçaitzu çuri, othoizten çaitut hilaraz neçaçun, eta gracia aurki deçadan çure beguietan, leher ez nadiençat hambateco gaitzempean. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Bilarazquidatzu hirur hogoi eta hamar guiçon Israelgo çaharretaric, daquizquitzunac direla populuco çaharrac eta burucoac: erakar çatzu batasuneco tabernacle-sarcera, eta han gueldiaraz çatzu çurequin. Eta jautsico naiz eta minçatuco natzaitzu: eta hartuco dut çure baithan den izpiritutic, eta hequiei emanen diotet, çurequin batean jasan deçaten populuaren carga, eta ez dadien gucia çure gainean içan. Populuari ere erranen dioçu: Xahu çatzue çuen buruac, bihar janen duçue haraguia. Ecen nic aditu çaituztet erraten: Norc emanen darozquigu haraguizco jaquiac? ongui guinen Eguipton. Jaunac emanen darotzue haraguia eta janen duçue, Ez egun batez, edo biez, ez borcez, ez hamarrez, ez-etare hogoiez; Bainan hilabethe oso batez, athera daquiçuen arteo sudur-mizpiretaric, eta goiti bihur daquiçuen arteo, ceren arbuiatu duçuen Jauna, çuen artean dena, eta nigarrez egon çareten haren aitzinean, ciniotelaric: Certaco ilki gare Eguiptotic? Eta Moisec erran cioen: Sei ehun mila oinezco badira populu huntan; eta dioçu: Hilabethe oso batez emanen diotet haraguia jatera. Ardien eta idien ostea hil beharco othe da, jaquiric asqui içateco? ala itsasoco arrain guciac batera bilduac içanen othe dira horien asetzeco? Jaunac ihardetsi cioen: Indargabea othe da Jaunaren escua? Orai berean ikusico duçu heia ene solasa obratuco den. Moise ethorri cen beraz eta populuari kondatu ciozcan Jaunaren solasac, bilcen cituelaric hirur hogoi eta hamar guiçon Israelgo çaharretaric, eta eçarri cituen tabernaclearen ondoan. Eta Jauna hedoi batean jautsi cen, eta Moisi minçatu citzaioen, harmen çuelaric haren baithan cen izpiritutic eta ematen ciotelaric hirur hogoi eta hamar guiçonei. Eta izpiritua hequien baithan baratu cenetic, profetisatu çuten, eta handic aitzina etziren guelditu. Bada, bi guiçon, bata Eldad deitzen cena, eta bercea Medad, campetan guelditu ciren; izpiritua hequien gainean baratu cen: ecen hequiec ere bereciac içanac ciren, bainan etziren atheratu tabernaclera. Eta campetan profetisatzen çutelaric, muthil gazte batec laster eguin çuen, eta berria ekarri cioen Moisi, erraten cioelaric: Eldadec eta Medadec profetisatzen dute campetan. Ordu berean Josue, Nunen semeac, Moisen cerbitzari, ascoren artetic hautatuac, erran cioen: Moise, ene jauna, debeca çatzu. Bainan Moisec ihardetsi cioen: Ni gatic certaco çare bekaizten? oxala norbaitec eman baleça populu guciac profetisa deçan, eta Jaunac eman baleço bere izpiritua! Guero Moise bihurtu cen campetara, eta Israelgo çaharrac ere bai. Orduan haice bat atheratu cen Jauna ganic; callac itsasoz hainditic harturic ekarri cituen eta erorraraci campetara eta campen inguru gucira, egun batez eguin daitequeen bidean, eta lurretic bi beso goretan çabilçan airean hegaldaca. Populuac beraz jaiquiric, egun gucian, gabaz, eta biharamuneco egunean callac bildu cituen, gutienic çuenac hamar coro: eta idorraraci cituzten campen ingurutan. Haraguiac horcetan cituzten oraino, eta jaqui mota hori etzuten akitua, eta huna non Jaunaren hasarredura jauci cen populuaren contra, eta non jo çuen gaitz handi batez. Eta toqui hura deithua içan cen Çalequeriaco ehorz-leku: ecen han ehorcia içan cen lehietan sarthu cen populua. Eta Çalequeriaco ehorz-lekutic atheraric, Haserothera ethorri ciren eta han baratu. Eta Maria eta Aaron minçatu ciren Moisen contra haren emaztea Ethiopiarra celacotz. Eta erran çuten: Jauna ez othe da Moisez baicic minçatu? ez othe da guri ere orobat minçatu? Jaunac hori ençunic, (Ecen Moise cen lurraren gainean dauden guiçon gucietaric eztiena,) Berehala minçatu cen Moisi, Aaroni eta Mariari: Ençun çatzue ene solasac: Çoazte hirurac bakarric batasuneco tabernaclera. Eta goan cirenean, Jauna lanhozco habean jautsi cen, eta tabernacle-sarcean gueldituric, deithu cituen Aaron eta Maria. Hurbildu cirenean, Erran cioeten: Norbait çuen artean Jaunaren profeta denic balin bada, aguercunça batean ethorrico natzaio, edo ametsetan minçatuco. Bainan ez da halacoa ene cerbitzari Moise, ceina ene etche gucian baita guciz fidela: Ecen ahotic ahora minço natzaio; eta Jauna garbiqui ikusten du, eta ez aleguiaca eta itchurapenca. Nolaz beraz etzaizte beldur içan Moise ene cerbitzariaren gutiesteco? Eta hequien contra samurturic, goan cen. Tabernaclearen gainean cen hedoia ere itzuli cen: eta hara non Maria aguertu cen leguenez çuritua elhurra iduri. Aaronec beguiratu cioenean, eta leguenez estalia ikusi çuenean, Moisi erran cioen: Othoi, ene jauna, etzaçula gure gainean eçar çoroqui eguin dugun bekatu hau. Çure arreba ez bedi bilhaca hil bat beçala, eta amaren sabeletic arthiquitzen den hilori bat beçala: horra jadanic leguenac non jan dioen bere haraguien erdia. Eta Moisec Jaunari oihuz eguin cioen: Jaincoa, hau othoi senda çaçu. Jaunac ihardetsi cioen: Baldin bere aitac beguithartera thu eguin içan balio, ez othe çuqueen çazpi egunez bederen ahalquez urthua egun beharco? Çazpi egunez campetaric aldaratua içan bedi, eta bihurraracico da guero. Hartaracotz Maria campetaric kendua içan cen çazpi egunençat: eta populua etzen leku hartaric higuitu Maria bihurtu arteo. Eta populua goan cen Haserothetic, eta Pharango mortuan jarri cituen campac. Eta han Jauna huneletan minçatu cen Moisi: Israelgo semeei ematera nihoacoten Canaango lurraren ikuscatzera igor çatzu guiçonac, leinu bakotcheco aitzindarietaric bakotcha. Moisec eguin çuen Jaunac manatua, Pharango mortutic igorriz lehembicico aitzindariac, ceinen icenac hautchec baitira: Errubenen leinutic, Samua, Cecurren semea; Simeonen leinutic, Saphat, Huriren semea; Judaren leinutic, Caleb, Jephonen semea; Isacarren leinutic, Igal, Josepen semea; Efraimen leinutic, Ose, Nunen semea; Benjaminen leinutic, Phalti, Erraphuren semea; Çabulonen leinutic, Jediel, Sodiren semea; Josepen leinutic, Manaseren aldetic, Gadi, Sufiren semea; Danen leinutic, Amiel, Jemaliren semea; Aserren leinutic, Esthur, Micaelen semea; Nefthaliren leinutic, Nahabi, Bapsiren semea; Gaden leinutic, Güel, Maquiren semea. Horiec dira Moisec leku ikustera igorri cituen guiçonen icenac: eta Ofe, Nunen semea deithu çuen Josue. Moisec igorri cituen beraz Canaango lurra beguiz harcera, eta erran cioeten: Hegoaldeco lurretaric igan çaitezte; eta mendietara heldu çaretequeenean, Beguizta çaçue lurra, cerica den; cer populu dagoen han, ala den hazcarra, ala erphila; ostea ttipia den, ala handia; Lurra bera, ona, ala tcharra den; nolaco hiriac diren, harrasiz inguratuac, ala harrasiric gabeac; Lurra guicena, ala agorra den, oihansua, ala çuhaitzic gabea. Emaçue bihotzez, eta ekarzquigutzue lurreco fruituetaric. Bada, hura cen mahats berrien jateco muga. Eta igan cirenean, lurra beguiztatu çuten Sineco mortutic Errohoberaino, Ematheco sarceraino. Eta hegoaldera igan ciren eta ethorri Hebronera, han egoten baitziren Enaquen semeac, Aquiman, Sisai eta Tholmai; ecen Hebron, Tanis, Eguiptoco hiria baino çazpi urthe lehenago eguina cen. Eta goanic Mahats-mulkoco errecaraino, aihen bat moztu çuten bere mulkoarequin, eta bi guiçonec haga batean eraman çuten. Hartu cituzten orobat toqui hartaco mingranetaric eta picoetaric: Leku hura deithua içan cen Nehelescol, erran nahi da Mahats-mulkoco erreca, Israelgo semeec handic ekarri çutelacotz mahats-mulkoa. Eta lur ikusliarrac, inguru gucia eguinic, bihurtu ciren berrogoi egunen buruan. Ethorri ciren Moisen, Aaronen eta Israelgo semeetaco baldarna gucia gana, Pharango mortura, ceina Cades-aldean baita. Eta minçaturic hequiei eta oste guciari, erakutsi ciozcaten lurreco fruituac: Eta solas hauquiec kondatu cituzten: Içatu gare çuec igorri lurrean, ceinari eguiazqui baitario esnea eta eztia, fruitu hauquietaric eçagut daitequeen beçala; Bainan jende guciz hazcarrac ditu, eta hiriac handiac eta harrasiz inguratuac. Enaquen odola ikusi dugu han. Amalec egoten da hegoaldean; Hetearra, Jebusearra eta Amorhearra mendietan; eta Cananearra dago itsas-heguian eta Jordanearen bazterretan. Bizquitartean Calebec, jabalceco populuac Moisen contra abiatzen çuen erasia, erran çuen: Goacen, jabe gaitecen lur hartaz, ecen hartaz nausi gaitezque. Bainan harequin içatu ciren berceec erraten çuten: Nihondic ez gure populu hari atheratzeco gai, ecen gu baino hazcarrago da. Eta Israelgo semeen baithan haritu ciren beguiztatu çuten lurraren contra, ciotelaric: Guc ikuscatu dugun lurrac iresten ditu bere egoiliarrac; ikusi dugun populua irazqui larricoa da. Han ikusi ditugu munstro batzu Enaquen semeetaric digante odolecoac: hequien aldean xartalac iduri guinduen. Oste gucia beraz oihuca eta nigarrez egon cen gau hura: Eta Israelgo seme guciac Moisen eta Aaronen contra erasian haritu ciren, ciotelaric: Oxala Eguipton hil içan baguinade! oxala mortu çabal huntan xahu baguinteci, Jaunac gu ez eramateco lur hartara, beldurrez-eta ezpataren azpian eror gaitecen, eta gure emazteac eta haurrac gathibu eramanac içan ditecen! Ez othe dugu hobe Eguiptora bihurcea? Eta batac berceari erran çuten: Aitzindari bat eçar deçagun gure buruco, eta Eguiptora bihur gaitecen. Hori adituric, Moise eta Aaron lurrerat ahuspez erori ciren Israelgo semeen oste guciaren aitzinean. Bainan Josue, Nunen semeac, eta Caleb, Jephonen semeac, ceinec berec ere beguiz ikusi baitzuten Canaango lurra, phorrocatu cituzten beren soinecoac, Eta Israelgo semeen oste guciari erran cioten: Guc inguratu dugun lurra hainitz ona da. Eta Jauna alde badugu, hartan sarraracico gaitu, eta emanen darocu esnea eta eztia darioen lurra. Berautzue bihurriarena eguitetic Jaunaren contra, eta ez içan lur hartaco populuaren lotsaric, ecen nola oguia, hala irets detzazqueguque: ecen gueriça gucia guibelatu da hequien ganic: gurequin da Jauna, beldurric ez içan. Bainan nola oste gucia izcolaca baitzagoen, eta harrica nahi baitzituen hequiec xahutu, Jaunaren gloria batasuneco tabernaclearen gainean aguertu cen Israelgo seme guciei. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Noiz arteo populu hau gaizqui minçatuco da nitaz? Noiz arteo ez nau sinhetsico, horien aitzinean eguin içan ditudan sendagaila gucien ondoan? Içurritez joco ditut beraz, xahutuco ditut; eta çu, eçarrico çaitut populu handi eta hau baino hazcarrago baten buruçagui. Eta Moisec erran cioen Jaunari: Nahi othe cinduque Eguiptoarrec, ceinen erditic atheratu baituçu populu hau, Eta lur hortaco egoiliarrec, ceinec aditu baitute, oi Jauna, populu hunen erdian çarela, bekoz beko aguercen çarela, çure hedoiac gueriçatzen duela, hedoi habean hauquien aitzinean goaten çarela egunaz, eta suzco habean gabaz, Ikus deçaten hunelaco ostea guiçon bakar bat beçala hil duçula, eta erran deçaten: Etzeçazqueen sarraraz cinequin aguindu cioten lurrean: hargatic hil ditu mortuan. Goretsia içan bedi beraz Jaunaren indarra cinequin erran içan duçun beçala: Jauna jasancor eta urricalpen handitacoa da, eceztatzen ditu tzarqueriac eta gaixtaqueriac, hobendunic ez du batere uzten gaztigu gabe, aiten bekatuac hirugarren eta laugarren belhauneraino bilhatzen ditu. Barka çaçu, othoi, populu hunen bekatua, çure urricalpenaren handitasunaren arabera, beguithartetsu içan citzaioen beçala Eguiptotic athera denetic eta hunat arteo. Eta Jaunac ihardetsi cioen: Barkatu diot çure galdearen arabera. Bici naiz ni: eta lurra oro bethea içanen da Jaunaren gloriaz. Bizquitartean ene ospea eta eguin ditudan sendagailac Eguipton eta mortuan, ikusi dituzten guiçon guciec, eta halaric-ere hamar alditaraino froguetara behartu nautenec, eta ene boçari behatu ez direnec Ikusiren ez dute nic cinequin hequien aitei aguindu lurra, eta niri irain eguin darotedanetaric bakar batec ere ez du haren gainean beguia eçarrico. Caleb ene cerbitzaria, ceina berce izpiritu batez bethea jarraiqui baita niri, sarraracico dut inguratu duen lurrean, eta hartaz goçatuco da harenganicaco ondoregoa. Amalectarrac eta Cananearrac baitaude haranetan, bihar campac higuituco ditutzue, eta mortura bihurtuco çare itsaso Gorrico bideaz. Eta Moisi eta Aaroni Jauna minçatu cen huneletan: Noiz arteo ene contra erasian egonen da oste guciz gaixto hori? Aditu ditut Israelgo semeen arrangurac. Erroçute beraz: Bici naiz, dio Jaunac: nola-ere minçatu baitzarete, aditzen çaituztedalaric, hala eguinen darotzuet. Çuen gorphutzac mortu hortan hilic gueldituco dira. Hogoi urthetaco eta goitico kondatuac içan çarezten guciac, eta ene contra erasian haritu çaretenac Etzarete, Caleb Jephonen semeaz, eta Josue Nunen semeaz landan, sarthuco lur hortan, ceinaren gainean alchatu bainuen ene escua horco egoiliar eguinen cintuztedala. Bainan çuen haur xumeac, ceinen gatic erran baituçue etsaiaren pusca içan cirela; sarraracico ditut ikus deçatençat desgogaran hartu duçuen lur hori. Çuen gorphutzac eremuan hilic hedatuco dira. Çuen semeac berrogoi urthez mortuan ibildaun içanen dira eta çuen bekatua jasanen dute, beren aiten gorphutzac mortuan sunsitu arteo, Lur horri beguira egon çareten berrogoi egunetaco nombrearen arabera; urthea egunecotzat emanen da. Eta berrogoi urthez egarrico ditutzue çuen gaixtaqueriac, eta jaquinen duçue nolacoa den ene aspercundea. Ceren, nola erran hala eguinen diot ene contra jaiqui den oste guciz gaixto horri guciari: mortu hortan urthuco eta hilen da. Beraz, Moisec lur beguiztatzera igorri cituen guciac, eta guibelerat itzuli cirenean, oste gucia haren contra erasietan eçarri çutenac, lurra baiatuz, tzarra celacoan, Joac içan ciren eta hil ciren Jaunaren aitzinean. Eta lurraren beguiztatzen içatu ciren orotaric, Josue, Nunen semea, eta Caleb, Jephonen semea, biciric guelditu ciren. Eta solas horiec oro Moisec Israelgo seme guciei ekarri ciozcaten, eta populua deithore handitan egon cen. Eta hara biharamunean goicean-goicic jaiquiric mendi bizcarrera igan cirela, eta erran çuten: Jaunac erran lekura igaitera gaude, ecen bekatu eguin dugu. Moisec erran cioeten: Certaco çoazte Jaunaren hitzaren gainetic, ez baitzaitzue onsa atheraco? Utzaçue igaiteco asmua, ecen Jauna ez da çuequin; berautzue eror çuen etsaien aitzinean. Aitzinean dituçue Amalectarrac eta Cananearrac; hequien ezpataren azpira erorico çarete, duçuelacotz onhetsi nahi içan Jaunari, eta Jauna ez da çuequin içanen. Bainan hequiec itsutuac ciren eta igan ciren mendi gainera. Bainan Jaunaren lekucotasuneco arka eta Moise etziren campetaric ilki. Mendian çauden Amalectarrac eta Cananearrac jautsi ciren; eta Israeldarrac jotzen eta puscatzen cituztelaric, jarraiqui citzaizcoten Hormaraino. Eta Jauna huneletan minçatu citzaioen Moisi: Israelgo semeei minça çaite eta erroçute: Egon behar çareten eta nic emanen darotzuetan lurrean sarthuac içanen çaretenean, Eta Jaunari holocausta edo bitima escainico dioçuenean, botuen bethetzeco, edo çuen oldez emaitzac escaincean, edo çuen besta-buruetan goçotasuneco urrina Jaunari erretzean, idietaric edo bercela ardietaric, Edoceinec imola deçan bitima, escainico du, irin cethatuzco sacrificioa, ephiaren hamargarren bat, bustiric olioz, ceina içanen baita hin laurdeneco neurriaren bethe; Eta arnotic, libacioneen eguiteco, neurri bera emanen du nahiz holocaustarençat, nahiz bitimarençat. Bildots bakotcharençat Eta ahariençat irinaren sacrificioa içanen da bi hamargarrenatecoa, hinaren heren bat olioz bustiric; Eta Jaunari goçotasuneco urrinetan libacioneco arnoa escainico du neurri beraren herena. Bainan idietaric eguinen duçunean holocausta edo bitima, botu bethetzeco edo baquezco bitimatzat, Idi bederaca emanen dituçu hirur hamargarren irin cethabatu, olioz bustiric, ceina içan beharco baita hinaren neurriaren erdia. Eta libacione eguiteco arnoa neurri berecoa içanen da, Jaunari usain goçoeneco escaincetan. Hola eguinen duçu Idi, ahari, bildots eta pittica bederaca. Nahiz lekuco umeec, nahiz arrotzec Ceremonia beretan escainico dituzte sacrificioac. Manamendu bakar bat eta legue bat baicic ez da içanen nola çuençat hala berce toquitaric ethorriençat. Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Emanen daiotzuetan lurrera ethorriac içanen çaretenean, Eta toqui hartaco oguitic jan duqueçuenean, Jaunari berecico diozcatzue picainac Çuen jatecoetaric, larrainetic picainac berezten dituçuen beçala, Orobat Jaunari picainac emanen diozcatzue çuen orheetaric ere. Jaquin gabez cerbait utzi baduçue Jaunac Moisi erran horietaric, Eta çuei haren arartecoz gaztiatu darotzuenetaric, manamendu ematen hasi çaitzuen egunetic eta gueroztic, Eta eguitea ahanci baçaio osteari, arthaldetic aratche bat escainico du holocaustatzat usain guciz onetan Jaunari, eta haren sacrificioa eta libacioneac, ceremoniec galdeguiten duten beçala, eta aker bat bekatuarençat. Eta apheçac othoitz eguinen du Israelgo semeen baldarna guciarençat, eta barkatua içanen çaiote, ceren ez duten berariaz eguin bekatu: eta halere berençat, beren bekatuarençat eta ahanztearençat escainico dute isensua: Eta barkatua içanen çaiote Israelgo semeen populu guciari, eta hequien artean dabilçan arrotzei, ceren populu guciaren hutsa den ustecabezcoa. Norbaitec bakarric jaquin gabean bekatu eguin badu, urtheco ahunz bat escainico du bere bekatuarençat: Eta apheçac harençat othoitz eguinen du, ez-jaquinez bekatu eguin duelacotz Jaunaren aitzinean: eta barkamendua ardietsico dio, eta barkatua içanen çaio. Nahiz lekuco umeençat, nahiz arrotzençat legue bat içanen da ustecabetan bekatu eguiten duten guciençat. Bainan ceinac-ere hampurusqueriaz cerbait bekatu eguin baituque, içan dadien herricoa edo arrotza (ceren Jaunari bihurtu çaioen), galduco da bere populutic. Ecen Jaunaren hitza erdeinatu du, eta alfertu du haren manamendua: hargatic galduco da eta jasanen du bere gaixtaqueria. Bada, guerthatu cen, Israelgo semeac mortuan cirelaric, guiçon bat egur bilcen atzeman çutela larumbatean. Erakarri cioeten Moisi, Aaroni eta baldarna guciari. Hauquiec preso eçarri çuten, ez-jaquinez cer eguin behar cen hartaz. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Heriotzez hila içan bedi guiçon hori; campen haindian oste guciac harrica cali beça. Eta campetaric atheraturic, harrica lehertu çuten, eta hila içan cen Jaunac manatu beçala. Halaber Jaunac erran cioen Moisi: Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute, litsac eguin detzatela beren capen izquinetan, xingola gorrimoreac eçarriz hequietan, Hequiec ikustearequin, orhoit ditecençat Jaunaren manamendu guciez, eta jarraic ez ditecençat beren gogoeta eta beguiei, ceinac gauça hainitzetan lohitzen baitira; Bainan edergailu hequiec guehiago orhoitaraz ditzaten Jaunaren manamenduez, eta saindu içan ditecen bere Jaincoaren aitzinean. Ni naiz çuen Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana, çuen Jaincoa içan nadiençat. Hara bada non Core Isaarren semea, Caathen semea, Lebiren semea, eta Dathan eta Abiron, Eliaben semeac, halaber Hon, Phelethen semea, Errubenen semeetaric, Jaiqui ciren Moisen contra, eta hequiequin Israelgo semeetaric berce berrehun eta berrogoi eta hamar guiçon sinagogaco handietaric, eta ceinac batzarreco egunetan beren icenez deitzen baitziren. Eta Moisi eta Aaroni buruz jarri cirenean erran cioeten: Asqui içan bequiçue, ceren den saindu oste gucia, eta hequiequin baita Jauna. Certaco alchatzen çarete Jaunaren populuaren gainera? Hori adituric, Moise erori cen ahuspez lurrera: Eta erran cioeten Coreri eta oste guciari: Bihar goicean Jaunac eçagutaracico du cein diren harenac, eta sainduac bere gana bilduco ditu: eta hautatu dituqueenac hurbilduco çaizco hari. Hau eguiçue beraz: bakotchac bere isensuncia har beça, çuc, Core, eta çurequilaco guciec: Eta bihar sua harturic, usain onac gainera ematzue Jaunaren aitzinean: eta ceina içanen baita hautatua, hura bera daiteque saindu. Lebiren semeac, gora hari çarete. Eta berriz Coreri erran cioen: Adi çaçue, Lebiren semeac: Guti othe çaitzue Israelgo Jaincoac çuec populu gucitic bereci içatea, eta berari batu içatea bere tabernacleco eguimbideetan cerbitzatzeco, populuaren bilkuaren aitzinean egoteco, eta Jaunaren cerbitzua eguiteco? Hortaco bere gana hurbilaraci othe çaituzte, çu, eta Lebiren seme anaia guciac, apheztasuna ere escuperatzecotzat, Eta çure bilduma gucia jar dadiençat Jaunaren contra? Cer da ecen Aaron, horren contra erauns deçaçuençat? Moisec igorri çuen beraz Eliaben semeen, Dathanen eta Abironen deitzera. Hauquiec ihardetsi çuten: Ez gare ethorrico. Guti othe çaitzu gu ilkiaraci içatea esnea eta eztia çarioen lur batetic, hil gaitzatzun mortu batean, eta oraino gure jaun eguin nahi baitzare? Sarraraci gaituçu nasqui esnea eta eztia çurrustan dohacen lurrean, eta eman darozquigutzu nasqui landac eta mahastiac goçatzera? ala nahi darozquigutzu beguiac athera? Ez gare heldu. Moisec, borthizqui samurturic, erran cioen Jaunari: Ez bequioçute beguira horien sacrificioei: çuc badaquiçu egundaino ez dudala horien escutic astocume bat ere hartu, eta horietaric bakar bati ez diotala eman atsecabe. Eta erran cioen Coreri: Biharco egunean xutic eman çaizte Jaunaren aitzinean, çu eta çure bilduma gucia alde batetic, eta Aaron bercetic berezqui. Har çatzue bakotchac çuen isensunciac, eta isensua hequietan eçar çaçue, Jaunari escaincen dioçuela berrehun eta berrogoi eta hamar isensunci: Aaronec ere iduc beça bere isensuncia. Hori eguin çutenean, Moisen eta Aaronen aitzinean, Eta populu gucia bilaraci çuten ondoan hequien parrera tabernacle-sarcera, Jaunaren gloria orori aguertu cen. Eta Jauna minçaturic Moisi eta Aaroni, erran cioten: Bazter çaitezte bilku horren erditic, guciac xahu detzadan orai berean. Moise eta Aaron ahuspez erori ciren, eta erran çuten: Haragui gucico izpirituen Jainco guciz hazcarra, batec bekatu eguinic, guciei jaçarrico othe diote çure hasarreac? Eta Jaunac erran cioen Moisi: Mana çoçu populu guciari bazter dadien Coreren, Dathanen eta Abironen olhetaric. Eta Moise xutitu cen eta goan cen Dathanen eta Abironen gana: eta Israelgo çaharrenac jarraiquitzen citzaizquiolaric, Osteari erran çuen: Guibela çaitezte guiçon gaixto horien olhetaric, eta berautzue uqui horien gaucetaric, beldurrez-eta sarthuac içan çaitezten horien bekatuetan. Eta inguruan guibelatu cirenean hequien olhetaric, Dathan eta Abiron atheratuac xutic çauden beren campetaco sarcean beren emazteequin eta haurrequin, eta beren lagun guciequin. Eta Moisec erran çuen: Huntan jaquinen duçue Jaunac igorri nauela ni ikusten ditutzuen gucien eguitera, eta ez ditudala ene burutaric atheratu. Guiçonen ohico heriotzez hilcen badira hauquiec, eta heldu baçaiote berceei ethorcen ohi çaioten içurri bat, ez nau Jaunac igorri ni: Bainan baldin sendagail berri batez Jaunac eguiten badu lurrac idec deçan bere ahoa eta irets detzan hauquiec eta hauquienac diren guciac, eta biciric jausten badira ifernura, jaquinen duçue burhoztatu dutela Jauna. Beraz solasetic baratu cen beçain sarri, lurra urratu cen hequien oinen azpian; Eta ahoa idequiric, iretsi cituen hequiec beren olha eta pusca guciequin. Eta lurrac estaliric, bici-biciac jautsi ciren ifernura, eta galdu ciren ostearen erditic. Eta Israel gucia, inguruan xutic çagoena, galcen hari cirenen marrascara, ihesari eman cen, cioelaric: Ez ahal gaitu gu ere lurrac iretsico. Hambatequin, su batec, Jaunaren ganic ilkiric, hil cituen isensua escaincen çuten berrehun eta berrogoi eta hamar guiçonac. Eta Jauna minçatu cen Moisi, erraten cioelaric: Aaron apheçaren seme Eleaçarri mana çoçu alcha deçan garren erdian eroriac guelditu diren isensunciac, eta hequietaco sua bazterretara barraia deçan, ceren sainduetsiac içan baitira Bekatoreen heriotzeetan; eta hostotan eçar ditzan, eta aldareari iratchic, Jaunari hequietan isensua escainia içan delacotz, eta sainduetsiac direlacotz, Israelgo semeec hequiec ikustecotzat seinale eta oharrazpenetan. Eleaçar apheçac beraz bildu cituen cobrezco isensunciac, ceinetaz suac iretsi cituenec escaini içan baitzuten isensua, hostotan eçarri cituen eta aldareari iratchiqui, Israelgo semeec ethorquiçunean içan ceçatençat cerc orhoitaraz, arrotzic, ez Aaronen odoleco ez denic hurbil ez dadien Jaunari isensu escaincera, beldurrez-eta jasan deçaten Corec eta bere lagun guciec jasan duten beçalaco heriotzea, Jaunac Moisi erran cioen beçala. Bainan ondoco egunean, Israelgo semeen oste gucia eraunsiaca haritu cen Moisen eta Aaronen contra, cioelaric: Çuec hilcen duçue Jaunaren populua. Bainan nola bihurritza atheratzen hari baitzen eta harramança handituz baitzohan, Moisec eta Aaronec ihes eguin çuten batasuneco tabernaclera. Hartan sarthu cirenean, hedoiac estali cituen, eta aguertu cen Jaunaren gloria. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Athera çaitezte oste hortaric, ecen orai berean xahutzera daramaquit. Eta lurrean ahuspez çaudecelaric, Moisec Aaroni erran cioen: Har çaçu isensuncia, eta aldaretic sua emanic, isensua gainera eçar çaçu, eta laster eguiçu populuaren gana harençat othoitz eguitera: ecen jadanic atheraia da Jaunaren hasarrea, eta içurriac jotzen hari du. Aaronec, hori eguinic, laster eguin çuenean ostearen erdira, suac jadanic xahutzen hari çuen; usain goçoa escainiric, Xutic hilen eta bicien artean, populuarençat othoitz eguin çuen, eta guelditu cen içurria. Joac içan cirenac baciren hamalau mila eta çazpi ehun, Coreren bihurripenean hil içan cirenez berçalde. Eta Aaron Moisen gana itzuli cen batasuneco tabernacleco sarcera, heriotzea baratu cen ondoan. Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen huneletan: Minça çaite Israelgo semeei, eta hequien ganic har çaçu çaharo bana hequien ahaidegoca, leinuetaco buruçagui gucietaric hamabi çaharo; eta bakotcharen icena iscriba çaçu bere çaharoaren gainean. Bainan Aaronen icena Lebiren leinuarenean içanen da, eta çaharo bakotchean berez içanen da leinu bakotcharen icena. Çaharoac eçarrico dituçu batasuneco tabernaclean lekucotasunaren aitzinean, non ere minçatuco bainatzaitzu. Hequietaric hautatu duquedanaren çaharoa musquilduco da; eta ni ganic eragotzico ditut Israelgo semeen arrangurac ceinetaz eraunsten baitute çuen contra. Eta Moise minçatu cen Israelgo semeei: eta buruçagui guciec çaharoac eman ciozcaten leinu bakoxca: eta baciren hamabi çaharo, Aaronen çaharoa gabe. Moisec hequiec eçarri ondoan Jaunaren aitzinean batasuneco tabernaclean, Biharamunean bihurtu cenean, kausitu çuen musquildu cela Aaronen çaharoa Lebiren etchean; eta ninicac gorituric, loreac atheratu ciren, eta hostac çabalduric, loreac amanda bilhacatu. Moisec beraz Israelgo seme guciei Jaunaren aitzinetic ekarri ciozcaten çaharo guciac: eta ikusi cituzten eta hartu ceinec bere çaharoa. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Aaronen çaharoa bihur çaçu lekucotasuneco tabernaclera, han cerbitza dadiençat Israelgo semeen bihurrialdiaren orhoitzapeneco, eta ni ganic bara ditecen hequien cuintac, hil ditecen beldurrez. Eta Moisec eguin çuen Jaunac manatu beçala. Bainan Israelgo semeec erran cioeten Moisi: Huna non xahutuac garen, galcen hari gare guciac. Edocein hurbil dadien Jaunaren tabernacleari, hilcen da; guciac, bat utzi gabe, xahutuac içanen othe gare bicia galceraino? Eta Jaunac Aaroni erran cioen: Çuc, eta çure semeec, eta çure aitaren etcheac çurequin, egarrico duçue sainduteguiaganaco gaixtaguinqueria; eta çuc, eta çure semeec batean, jasanen ditutzue çuen apheztasuneco bekatuac. Halaber çurequin har çatzu çure anaia Lebiren leinucoac, eta çure aitaren etchecoac, han içan beitez, eta cerbitza betzazte çu: ordean çuc eta çure semeec betheco ditutzue lekucotasuneco tabernacleco eguimbideac. Lebitarrac atzarriac egonen dira çure manuetara eta tabernacleco lan gucietara, halaco moldez bizquitartean non sainduteguico uncietara eta aldareari ez baitira hurbilduco, beldurrez-eta hil ditecen hequiec, eta çuec hequiequin batean gal etzaitezten. Çurequin içan beitez, eta atzarriac egon tabernaclearen çaincetan eta hango ceremonia gucietan. Arrotzic ez da çuetara balsatuco. Atzarriac çaudezte sainduteguiaren çaincean eta aldareco eguimbidean, ene hasarrea jauz dadien beldurrez Israelgo semeen gainera. Nic eman darozquitzuet çuen anaia lebitarrac Israelgo semeen erditic, eta emaitzetan eman diozcat Jaunari, haren tabernacleco eguitecoetan cerbitza ditecençat. Ordean çuc eta çure semeec beguira çaçue çuen apheztasuna: eta aldareco cerbitzuari dagozquioten guciac, eta belaz barnean direnac, aphecen escuz xuxendu beharco dira; baldin edocein arrotz hurbil baledi, hila içan bedi. Eta Jaunac erran cioen Aaroni: Huna non eman darotzudan ene picainen çaimpena. Israelgo semeec sainduesten dituzten guciac eman darozquitzuet çuri eta çure semeei apheztasuneco cargua gatic bethico çucenetan. Hautchec beraz hartuco dituçu sainduetsiac diren eta Jaunari escainiac direnetaric. Edocein escainça eta sacrificio, eta edocein gauça bekatuaren gatic eta hobenaren gatic niri bihurcen dena, eta sainduren saindu erorcen, çu. rea içanen da eta çure semeena. Sainduteguian janen duçu: bakarric guiçonquiec janen dute hartaric, çuretzat delacotz berecia. Bainan Israelgo semeec botuz eman eta escaini picainac eman darozquitzuet çuri eta çure seme alabei bethico çucenetan: çure etchecoric xahu denac jan beça hequietaric. Hoberen den gucia oliotic, eta arnotic, eta oguitic, picainetaco Jaunari escaincen den gucia, çuri eman darotzut. Lurrac sorcen dituen fruitu gucien picainac, eta Jaunari ekarriac direnac, çuretzat erorico dira: çure etchecoric xahu denac hequietaric jan beça. Israelgo semeec botu ariaz niri emanen darotetan gucia çurea da. Edocein haraguiren sabeletic lehenic ilkitzen den cein-nahi, Jaunari escaincen diotena, içan dadien guiçonetaric edo aciendetaric, çure çuceneco içanen da: haletan bizquitartean non guiçonaren lehen-sorthuarençat onhetsico baituçu balioa, eta berrerosaraciren baitituçu lohi diren abere guciac, Ceinen berrerospena eguinen baita hilabethe baten buruan borz siclo cilharrezcoz, sainduteguico phisura. Sicloac hogoi obola ditu. Bainan ez dituçu berrerosaracico behiaren, ardiaren eta ahunçaren lehen-sorthuac, Jaunari sainduetsiac çaicozcoelacotz. Bakarric, aldare gainean hequien odola ixurico duçu, eta Jaunari usain guciz onetan erreco dituçu bilgorrac. Haraguiac ordean çuretzat erorico dira; hala nola bulhar-arte consecratua eta escuineco sorbalda, çureac dira. Sainduteguico picain guciac, Israelgo semeec Jaunari escaincen diozcatenac, eman darozquitzuet çuri eta çure seme-alabei, bethico çucenetan. Gatz-patua behin-bethiracoa da Jaunaren aitzinean çuretzat eta çure semeençat. Eta Jaunac erran cioen Aaroni: Israelgo semeen lurrean etzarete deuseren jabe içanen, eta hequien artean ez duçue çathiric içanen: ni naiz çure çathia eta ondoretasuna Israelgo semeen erdian. Lebiren semeei ordean berençat eman diozcatet Israelgo hamarren guciac, batasuneco tabernaclean eguiten darotedan cerbitzuaren sari; Israelgo semeac ez ditecen guehiago tabernacleari hurbil, eta ez deçaten eguin herioa dakarquen bekatua; Bainan Lebiren semeec bakarric cerbitza neçaten tabernaclean, eta egar detzazten populuaren bekatuac: legue hori bethicotzat içanen da çuen ondocoetan. Ez dira berme deuseren jabe içanen; Asquico içanen çaizcote hamarrenac, ceinac hequien behar eta premietaco bereci baititut. Eta Jauna hunela minçatu cen Moisi: Lebitarrei mana çoçute eta erran: Israelgo semeen escutic hartuco ditutzuenean nic çuei emanicaco hamarrenac, hequien picainac escainico diozquitzue Jaunari, erran nahi da hamarrenen hamargarrena, Hala larrainetaco nola lacoetaco picainçat iduquiac içan daquitzuençat; Eta hartuco ditutzuen gauça gucien picainac escain çotzuete Jaunari, eta Aaron apheçari emotzuete. Hamarrenetaric escainico ditutzuen guciac, eta Jaunari emaitzatzat berecico ditutzuenac, içanen dira hoberen-hoberenac eta hautac. Erranen dioçute oraino: Baldin hamarrenetaric escaincen badituçue cer-ere baita ederrenic eta hoberenic, iduquia içanen çaitzue picainac larrainetic eta lacotic eman bacinituzte beçala: Eta hamarrenac janen ditutzue çuen leku orotan, hala çuec nola çuen familiec, ceren diren lekucotasuneco tabernaclean eguiten duçuen cerbitzuaren saria. Eta hequien gainean ez duçue bekatu eguinen ederrenac eta guicenenac çuençat beguiratuz, narria ez detzatzuençat Israelgo semeen escainçac, eta hil çaitezten beldurrez. Eta Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen huneletan: Hau da bitimaren ceremonia Jaunac eçarri duena. Israelgo semeei mana çoçuete erakar deçaçuten adin ederreco behi bat, gorrasta, bairic batere gabea eta uztarria erabili ez duena. Eta emanen dioçuete Eleaçar apheçari, ceinac, campetaric eramanic, imolatuco baitu gucien aitzinean: Eta erhia haren odolean bustiric, çazpi aldiz eguinen du ihinztadura tabernacleco athearen parrean. Eta oroc ikusten dutela, behia erreco du, surat emanic hala larrua, eta haraguiac, nola odola eta ongarria. Apheçac behia erretzen duen garrera arthiquico du cedro egurra ere, hisopoa eta escarlata bietan thindatua. Eta azquenecotz, bere soinecoac eta gorphutza garbitu ondoan, campetara sarthuco da eta arrats arteo kutsatua gueldituco da. Behia erre duenac ere, garbituco ditu bere soinecoac eta gorphutza, eta arrats arteo lohi içanen da, Eta xahu den guiçon batec bilduco ditu behiaren hautsac, eta arthiquico ditu campez haindian toqui guciz xahu batera, Israelgo seme guciec çain ditzatençat ihinztatzeco urarençat, behia bekatuarençat errea içan delacotz. Eta behiaren hautsac eraman cituenac garbitu dituzqueenean bere soinecoac, arrats arteo lohi içanen da. Israelgo semeec eta hequien artean dauden arrotzec manamendu hau saindu iduquico du bethico çucenez. Guiçon hila uquitu duqueena, eta horren gatic çazpi egunez lohi içanen dena Ur hartaric ihinztatuco dute hirugarren eta çazpigarren egunean, eta hola xahu eguinen da. Baldin hirugarren egunean ihinztatua içan ez bada, çazpigarrenean ecin xahutuco da. Edoceinec guiçon baten hiliquia uquitu duenac, eta nahasteca hartaz ihinztatu içatu ez denac, kutsatuco du Jaunaren tabernaclea, eta Israeldic galduco da: xahupeneco uraz ihinztatua ez dena, lohi içanen, eta bere lohitasuna bere gainean egonen çaio. Hau da bere olhan hilcen den guiçonaren leguea: haren olhan sarcen diren guciac, eta han diren unciac oro lohi içanen dira çazpi egunez. Estalguiric içanen ez duen uncia eta gainetic lothu gabea, lohi içanen da. Baldin norbaitec campoan uquitu badu berceec hilicaco edo berenez hil den guiçon baten gorphutza, edo haren heçur bat, edo hobia, lohi gueldituco da çazpi egunez. Eta hartuco dute bekatuarençat errericaco behiaren hautsetaric, eta hequien gainera ur bicia ixurico dute unci batera: Eta xahu den guiçon batec hartan hisopoa busti ondoan, hartaz ihinztatuco ditu olha eta tresna guciac, eta kutsu mota hortaz lohituac diren guiçonac: Eta horreletan xahuac lohia xahutuco du hirugarren eta çazpigarren egunean: eta çazpigarren egunean xahutua içan denac, garbituco ditu bere gorphutza eta bere soinecoac, eta lohi içanen da arrats arteo. Baldin norbait horrelaco moldez xahutua içan ez bada, haren bicia galduco da baldarnaren erditic: ceren Jaunaren sainduteguia kutsatu baitu, eta xahupeneco uraz ez baita ihinztatua içatu. Manamendu hau içanen da bethi gucian legue. Urezco ihinztadura eguin duenac ere, garbituco ditu bere soinecoac. Edoceinec uqui deçan xahupeneco ura, arrats arteo tohi içanen da. Lohi denac uquitu gucia lohi eguinen da; eta halacoric cerbait uquitu duena, lohi içanen da arrats arteo. Eta Israelgo semeac eta one gucia Sineco mortura ethorri ciren lehembicico hilabethean, eta populua Cadesen guelditu cen. Han hil cen Maria, eta leku berean ehorci cen. Eta populuari urac escas eguin cioenean, bildu ciren Moisen eta Aaronen contra: Eta bihurri eguinic, erran çuten: Oxala gure anaiequin galdu içan baguina Jaunaren aitzinean Certaco erakarri duçue Jaunaren baldarna mortura, gu eta gure aciendac hil gaitecençat? Certaco Eguiptotic iganaraci gaituçue eta erakarri leku tzarrenen hunetara, ceina ez baititeque erain, ceinac ez baitu ekarcen ez pico, ez mahats, ez mingrana, eta ororen gaineraco uric ez baitu edateco? Eta ostea utziric, Moise eta Aaron sarthu ciren batasuneco tabernaclera, eta arthiqui cituzten beren buruac ahuspez, eta erran çuten: Jainco Jauna, ençun çaçu populu hunen oihua eta idec çoçu çure aberastasuneco kutcha, ur bicizco ithurri bat, ase ditecençat eta bara dadien horien eraunsia. Eta Jaunaren gloria aguertu cen hequien gainean. Eta Jauna huneletan minçatu cen Moisi: Har çaçu çure cigorra; çuec eta çure anaia Aaronec bilaraz çaçue populua, eta harriari minça çaite beguien aitzinean, eta emanen darotzu ura. Eta harritic ura ilkiaraci duqueçunean, one guciac edanen du, eta abereec ere bai. Moisec hartu çuen beraz Jaunaren aitzinean cen cigorra, manatua içan citzaioen beçala; Eta ostea bilaraciric harriaren aitzinera, erran cioeten: Adi çaçue, guiçon makur eta sinhetsgaitzac: çuei harri huntaric ura atheraco ahal içanen othe dugu? Eta Moisec escua alchaturic, bi aldiz harria jo çuen cigorraz, eta ur nasaienac jauci ciren, halaco moldez non populuac edan ahal içan baitzuen eta abereec ere bai. Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni: Ceren ez darotaçuen sinheste eman, ene sainduesteco Israelgo semeen aitzinean, ez dituçue populu hauquiec sarraracico emanen diotedan lurrean. Hura da jaçargoaco ura, Israelgo semeec Jaunari jaçarri cioten lekuan, eta non sainduetsia içan baitzen hequien baithan. Bizquitartean Moisec Edomeco erregueri Cadesetic mandatariac igorri ciozcan erratera: Hau gaztiatzen darotzu çure anaia Israelec: Badaquiçu cer lanac atzeman gaituen gu; Nola gure aitac jautsi içan ciren Eguiptora, nola han egotu garen asco urthez, eta atsecabeztatu gaituzten Eguiptoarrec gu eta gure aitac; Eta nola oihu eguin diogun Jaunari, nola ençun gaituen eta bidali darocun aingueru bat, Eguiptotic athera gaituena. Huna non çure azquen muguetan den Cadeseco hirian gueldituac, Othoizten çaitugun çure lurretic iragaitera utz gaitzatzun. Ez gare goanen ez çure landac gaindi, ez çure mahastiac barna; ez dugu çure putzuetaco ura edanen, bainan bide-bidetic ibilico gare, ez escuin, ez ezquer makurtu gabe çure muguez berce aldera iragan arteo. Edomec ihardetsi cioen: Ez haiz ene eremuetaric iraganen; bercela harmequin atheratuco natzaic hiri. Israelgo semeec erran çuten: Bide jotic ibilico gare: eta guc eta gure aciendec çure uretaric edaten badugu, çucen dena emanen dugu: sariaz ez da makurric batere içanen; bakarric çalhuqui iragaitera utz gaitzatzu. Bainan hunec ihardetsi çuen: Ez haiz iraganen. Eta berehaha bidera atheratu citzaioeten guiçon elemenia batequin eta indar gogorrequin; Eta bere eremuetaric bidea uzteco othoizten çuenari etzioen galdea nahi içan onhetsi: hargatic Israel baztertu cen haren ganic. Eta campac higuituric Cadesetic, ethorri ciren Horreco mendira, ceina baita Edomen lurreco muguetan. Han Jauna minçatu cen Moisi, Eta erran cioen: Aaron bihoa bere populuetara; ecen ez da sarthuco Israelgo semeei eman diotedan lurrean, ceren-eta Jaçargoaco uretan sinhets-gogor içatu den ene hitzari. Har çaçu beraz Aaron eta haren semea harequin, eta eraman çatzu Horreco mendira. Eta aitari soinecoa kenduric, eçarrico dioçu haren seme Eleaçarri: eta Aaron bildua içanen da, eta han hilen da. Moisec eguin çuen Jaunac manatu beçala; eta oste guciaren aitzinean igan ciren Horreco mendira. Eta Aaroni bere soinecoac kenduric, hequietaz jaunci çuen Eleaçar haren semea. Aaron mendi-cascoan hil cen ondoan, Moise jautsi cen Eleaçarrequin. Ikusiric Aaron hil içan cela, oste guciac hogoi eta hamar egunez deithorea eguin cioen bere familia gucietan. Hori ençun çuenean Arad erregue Cananearrac, hegoaldean egoten cenac, erran nahi da Israel ethorri cela ikusquetarien bideaz, gudu eman cioen, eta garaitiar atheraturic, buluzquin eraman çuen haren ganic. Bainan Israelec botu hartuz Jaunaren alderat, erran çuen: Baldin populu hori ene escuetara ematen baduçu, herrautsico ditut horren hiriac. Jaunac aithor eman cioeten Israelen othoitzei, escuetara eman cioenen Cananearra; eta hura hilic, Israelec herrautsi cituen haren hiriac; eta leku hura deithu çuen Horma, erran nahi da anathema. Guero abiatu ciren Horreco menditic itsaso Gorrira daraman bideaz, Edomen lurraren ingurua eguiteco. Eta populua unhatzen hasi cen bideaz eta nekeaz. Eta Jaincoaren eta Moisen contra minçatuz, erran çuen: Certaco ilkiaraci gaituçu Eguiptotic, mortuan hilcera? Oguia escas da, uric ez da; jan ahul hunec goiti eraguiten dio gure barneari. Horren gatic populuaren gainera igorri cituen sugue sudun batzuec, ceinec ascori eman çauri eta heriotzeen gatic Moisen gana ethorri ciren, eta erran cioten: Bekatu eguin dugu, ceren garen minçatu Jaunaren eta çure contra: othoitz eguioçu sugueac ken ditzan gu ganic. Moisec populuarençat othoitz eguin çuen, Eta Jaunac erran cioen: Eguiçu cobrezco sugue bat, eta seinaletzat eçar çaçu: uquitua denac beguiratzen badio, bicico da. Moisec eguin çuen beraz cobrezco sugue bat, eta seinaletzat eçarri çuen: asiquiac cirenec hari beguiratzen bacioten, sendatuac ciren. Israelgo semeac bideari emanic, campatu ciren Obothen. Handic ilkiric, campac landatu cituzten Jeabarimen, Moabi beguiratzen duen mortuan, iguzquico ephaitza alderat. Eta handic higuituric, ethorri ciren Çaredeco errecara, Ceina utziric, campatu ciren Arnonen parrean, hura baita mortuan, eta Amorhearren muguetan alchatzen baita: ecen Arnon da Moaben mugan, Moabitarrac eta Amorhearrac berezten dituelaric. Hortaric da errana Jaunaren guerletaco liburuan: Nola eguin baitu itsaso Gorrian, hala eguinen du Arnongo errequetan. Errequetaco harcadiac gurtu dira, Arren phausa ditecençat, eta etzan Moabitarren muguetan. Toqui hartaric lekora aguertu cen putzua, ceintaz Jaunac erran baitzioen Moisi: Bilaraz çaçu populua eta emanen diot ura. Orduan cantatu çuen Israelec cantu hau: Igan bedi putzua. Cantatzen çuten: Huna buruçaguiec cilhatu duten putzua, eta aitzindariec xuxendu dutena legue emailearen manuz eta beren makilez. Mortutic populua ethorri cen Mathanara; Mathanatic Nahalielera; Nahalieletic Bamothera; Bamothetic, Moaben eremuco haranera, Phasgaco basaburuan, ceina mortuari beguira baitago. Bada, Moisec mandatariac igorri ciozcan Sehoni, Amorhearren erregueari, cioelaric: Othoizten çaitut haiçu utz neçaçun çure lurretic iragaitera; ez gare makurtuco ez landetara, ez mahastietara; ez ditugu edanen putzuetaco urac, erregue bideaz joco dugu çure muguez haindira iragan arteo. Hunec etzuen nahi içan Israel utzi bere eremuetaric iragaitera: eta guehiago dena, armada bat bilduric, bidera atheratu cen mortura, Jasara ethorri eta Israeli gudu eman. Israelec iragan çuen ezpataren ahoan, eta haren lurraz nausitu cen Arnonetic Jeboqueraino eta Amonen semeen eremuraino: ecen Amontarren mugac gogorqui çainduac ciren. Israelec hartu cituen beraz Sehonen hiri guciac, eta egoitza eguin çuen Amorhearren hirietan, erran nahi da Hefebonen, eta Hefebongo herrietan. Hefebongo hiria cen Sehonena, Amorhearren erreguearena, ceinac guducatu baitzuen Moabeco erregue, eta hartu harempeco eremu gucia Arnoneraino. Horren gatic da erran çaharra: Çatozte Hefebonera, lurretic xuti eta osa bedi Sehonen hiria. Sua atheratu da Hefebonetic, garra Sehonen hiritic, eta iretsi ditu Ar Moabitarrena eta Amongo bizcarretan çaudenac. Çorigaitz hiri, Moab! galdu haiz, Camosen populua. Camosec ihes igorri ditu haren semeac eta alabac gathibu eman Sehoni, Amorhearren erregueari. Hefebonetic Dibonera sunsitu da Moabitarren uztarria: lehertuac goan dira Nophera eta Medabaraino. Israelec egoitza eguin çuen beraz Amorhearren lurrean. Eta Moisec guiçonac bidali cituen Jacerren ikulcatzera, eta hartu cituzten hango herriac, eta egoiliarrez jabetu ciren. Guero bazterrerat eguin çuten Basango bideaz, eta atheratu citzaioeten Og, Basango erregue, bere populu guciarequin, Edraien gudu ematera. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Ez içan horren beldur, ceren çure escura arthiqui baititut hori eta horren populua eta lurra; eta horri eguinen dioçu eguin duçuna Sehoni Amorhearren erregue, Hefebonen egoten cenari. Hilceraino jo cituzten beraz Og bere semeequin eta haren populu gucia, eta nausitu ciren haren lurraz. Eta handic goanic, campatu ciren Moaben celhaietan, non Jordanez haindian jarria baita Jerico. Bainan Balaquec, Sephorren semeac, ikustenez Israelec Amorhearrari eguin ciozcan guciac, Eta Moabitarrac haren beldur handi cirela, eta ecin jasanen çutela haren oldarra, Erran cioten Madiango çaharrei: Populu horrec hala xahutuco ditu gure muguetan daudecin guciac, nola idiac belharra erroetaraino baitu murrizten. Hura bera cen orduan erregue Moaben. Mandatariac igorri cituen beraz Balaami, Beorren seme aztiari, ceina egoten baitzen Amonen semeen lurreco hibai-heguian, erakar ceçatençat eta erran ceçoten: Huna Eguiptotic non ilki den populu bat, ceinac estali baitu lurraren gaina, campatzen dela ene parrean. Çato beraz, eta madarica çaçu populu hau, ceren ni baino hazcarrago baita; heian niholacere jo eta iraiz deçaquedan ene lurretaric; eçagutu dut ecen benedicatua dela çuc benedicatzen duçuna, eta madaricatua çuc madaricatzen duçuna. Moabeco eta Madiango çaharrenac goan ciren, escuetan çutela aztiaren saria. Eta Balaamen gana heldu içan cirenean, eta Balaquen solas guciac heldu ciozcatenean, Balaamec ihardetsi cioeten: Çaudezte hemen gau huntan, eta ihardetsico darotzuet Jaunac erranen darotan gucia. Guelditu ciren Balaamen baithan Jaincoa ethorri cen, eta erran cioen: Cer nahi dute hire etchean diren guiçon horiec? Balaamec ihardetsi çuen: Balac, Sephorren seme Moabitarren erregueac, ni gana bidali du, Dioelaric: Huna Eguiptotic ilkiricaco populu batec estali duela lurraren gaina: çato madarica çaçu, heian nihondic-ere guducatuz iraiz deçaquedan. Eta Jaincoac erran cioen Balaami: Berauc horiequin goan, eta ez beçac madarica populu hura, ceren benedicatua baita. Balaamec, goicean jaiquiric, erran cioten aitzindariei: Çoazte çuen lurrera, ceren Jaunac debecatu baitarot çuequin goatea. Guibelerat itzuliric, aitzindariec Balaqui erran cioeten: Balaamec ez du nahi içatu ethorri gurequin. Hunec berriz ere bidali ciozquien lehen igorri cituen baino mandatari hainitz guehiago eta sorce handiagocoac; Ceinec, Balaamen gana heldu cirenean, erran çuten: Hula minço da Balac, Sephorren semea: Ez beçaçu luça ni gana ethorcera: Çuri ohore ekarcera nago, eta nahi duqueçuna emanen darotzut: çato, eta madarica çaçu populu hura. Balaamec ihardetsi çuen: Balaquec eman baleçat ere bere etchea urhez eta cilharrez betheric, ecin aldatuco nuque ene Jainco Jaunaren hitza, ez guehiago ez gutiago errateco. Othoizten çaituztet gau hau hemen eman deçaçuen, jaquin ahal deçadan cer ihardetsico darotan berriz Jaunac. Beraz Jaincoa gabaz ethorri citzaioen Balaami, eta erran cioen: Baldin guiçon horiec hire deitzera ethorri badira, xuti hadi eta habil horiequin: halaz bizquitartean, non nic manatuco daroana eguinen baituc. Balaam jaiqui cen goicean, eta bere asto urrixari harbalda eçarriric, goan cen mandatariequin. Eta Jaincoa hasarretu cen. Eta Jaunaren ainguerua aitzinean jarri citzaioen bidean Balaami, ceina asto gainean jarria baitzen, eta bi sehi bacituen berequin. Astoac ainguerua bidean xutic ikustenez, ezpata buluciric çaioela, baztertu cen bidetic, eta larretic cihoan. Nola Balaamec jotzen baitzuen eta nahi baitzuen bidera bihurraraci, Ainguerua xutic eman cen mahasti batzu hersten cituzten bi harrasien artecan. Hura ikustearequin astoa harrasiari josi cen, eta bizcarrean jarria çuenaren çangoa harrascatu çuen. Balaamec aldiz berritan jotzen çuen. Bizquitartean ainguerua toqui hersi batera goanic, ceinetan ecin hauts baitzitaqueen ez escuin ez ezquer, astoari bidean jarri citzaioen. Astoac ainguerua guelditua ikusi çuenean, erori cen gainean çuenaren çangoen azpira: hunec samurturic, borthizquiago makilaz jotzen cituen astoaren sakatsac. Eta Jaunac idequi çuen astoaren ahoa, eta astoa minçatu cen: Cer eguin darotzut çuri? Certaco jotzen nauçu? ja huna hirugarren aldia. Balaamec ihardetsi çuen: Merecitu baitun, eta trufatu baihaiz nitaz: oxala marrauça bat banu hire jotzeco! Astoac erran çuen: Ez othe naiz çure aberea ceinaren gainean egun arteo jarri ohi baitzare? erraçu heian egundaino eguin darotzudan holacoric. Behin ere! ihardetsi çuen Balaamec. Jaunac ordu berean beguiac idequi ciozcan Balaami: hunec ainguerua ikusi çuen bidean ezpata buluciarequin, eta adoratu çuen lurrean ahuspez emanic. Aingueruac erran cioen: Cergatic jo duc hire astoa hiruretan? Ni ethorria nauc hiri trebes eguitera, ceren hire bidea tzarra duc eta niri aldegaitz eguiten darotana. Eta hire astoa bidetic baztertu ez balitz, leku bihur-eguileari utziz, hilen hindutan, eta hura bicico çucan. Balaamec ihardetsi cioen: Bekatu eguin dut ene ceiherrean jarria cinela jaquingabez: eta orai gaitzi baçaitzu goan nadien, bihurturen naiz. Aingueruac erran cioen: habil horiequin, eta beguira hadi erratetic nic manatuco daroanaz berceric. Goan cen beraz aitzindariequin. Balaquec aditu çuenean heldu cela, bidera atheratu citzaioen Moabitarren hiri, Arnongo azquen muguetan denera. Balaquec erran cioen: Mandatariac igorri içan ditut çure deitzeco, certaco etzare berehala ethorri ene gana? ala ecin bihur deçaçudalacoan çure ethorceari bere saria? Balaamec ihardetsi cioen: Huna non naicen: erran othe daquiqueçut berceric ecenez Jaincoac ene ahoan eçarrico duena? Goan ciren beraz elkarrequin, eta Balaquen erreinuco azquen muguetan cen hiri batera ethorri ciren. Eta Balaquec idiac eta ardiac hil ondoan, emaitzac igorri ciozcaten Balaami eta harequin ciren aitzindariei. Eta biharamun goicea ethorri cenean, Balaam eraman çuen Baalen leku goretara, eta erakutsi cioen Israelgo oso-osoa. Balaamec erran cioen Balaqui: Eguin diçadatzu hemen çazpi aldare eta xuxent haimberce aratche eta berce haimberce ahari. Eta Balaamec erran beçala eguin çuenean, eçarri cituzten aratche bat eta ahari bat elkarrequin aldare bakotcharen gainean. Eta Balaamec erran cioen Balaqui: Çaude aphur bat çure holocaustaren ondoan goan nadien arteo heian Jauna ethorrico çaroan, eta cer-ere manatuco baitarot, hura çuri erran deçaçudançat. Eta arin goan cen ondoan, Jaincoa ethorri citzaioen. Balaam minçatu citzaioen eta erran cioen: Çazpi aldare alchatu ditut, eta aratche eta ahari bana gainean eçarri diozcatet. Bainan Jaunac solasa eçarri çuen haren ahoan, eta erran cioen: Balaquen gana bihur hadi, eta hori erranen dioc. Itzuli cenean, Balac kausitu çuen bere holocaustaren ondoan, eta Moabitarren buruçagui guciac harequin. Eta bere profeta-minçoa harturic, erran çuen: Aramdic, iguzqui-aldeco mendietaric erakarri nau Balaquec Moabitarren erreguec. Erran du: Çato, eta madarica çaçu Jacob: laster eguiçu, eta burhoca çaçu Israel. Nola madaricaturen dut Jaincoac madaricatu ez duena? Nolaz burhocaturen dut Jaunac burhocatzen ez duena? Guerenden gainetic ikusiren dut, eta bizcarretaric beguira egonen natzaio. Populu horrec bakartasunean eguinen du bere egoitza, ez da berce jendaquien arteco ekarria içanen. Norc kondaturen ahal du Jacoben herrautsa? norc eçaguturen ahal du Israelen umeen nombrea? Çucenen heriotzez hil benedi, eta ene azquen orduac içan beitez hequienac iduri. Eta Balaquec erran cioen Balaami: Cer hari çare hola? Deithu çaitut ene etsaien madaricatzera: eta çuc aitzitic benedicatzen ditutzu. Hunec ihardetsi cioen: Berceric erran othe deçaquet, ecenez Jaunac manatua? Balaquec erran cioen beraz: Çato enequin berce toqui batera, nondic-ere ikusico baituçu Israelen pharte bat, eta gucia ecin ikusiren ahal baituçu: handic madarica çaçu. Eta hura eraman çuenean leku gora batera, Phasgaco mendi bizcarrean, Balaamec eguin cituen çazpi aldare, eta aratche eta ahari bana gainean eçarriric, Balaqui erran cioen: Çaude hemen çure holocaustaren ondoan, Jaunaren bidera goan nadien arteo. Eta Jauna atheratu citzaioenean, ahoan solasa eçarriric, erran cioen: Bihur hadi Balaquen gana eta hori erroc. Itzuliric atzeman çuen Balac xutic bere holocaustaren aldean, eta Moabitarretaco buruçaguiac harequin. Balaquec erran cioen: Cer erran darotzu Jaunac? Eta hunec bere profeta-minçoa harturic, erran çuen: Çaude xutic, Balac, eta beharria emaçu; adi çaçu Sephorren semea. Jaincoa ez da guiçona beçala gueçurrez minçatzeco, ez-eta guiçasemea beçala aldaca haritzeco. Erran du bada, eta ez othe du eguinen? minçatu da, eta ez othe du betheco? Benedicatzera erakarria naiz; ez dut benedicionearen debecatzeco ahalic. Ez da jaincorderic Jacob baithan, eta ez da jaincoaiçun itchurapenic ikusten Israel baithan. Haren Jainco Jauna harequin da, eta haren baithan dira erregueren garhaiciaco otsac. Jaincoac hura erakarri du Eguiptotic; haren indarra da errinoceroarena beçala. Ez da asmu-atheratzaileric Jacob baithan, ez-eta aztiric Israel baithan. Bere orduan erranen çaioete Jacobi eta Israeli cer eguin duqueen Jaincoac. Huna populua lehoin urrixa beçala jaiquico dena eta lehoin orotsa beçala xutituco dena: harrapaquina iretsi arteo ez da etzanen, eta hil dituenen odola edanen du. Eta Balaami erran cioen Balaquec: Etzaçula ez madarica, ez benedica. Eta Balaamec ihardetsi çuen: Ez othe darotzut erran Jaunac manatuco çaroan gucia eguinen nuela? Eta Balaquec erran cioen: Çato, eta eramanen çaitut berce leku batera, ikusteco heian Jaincoac atseguin duqueen madarica detzatzun handic. Eta eraman içan çuenean Phogorreco mendi bizcarrera, ceina mortuari beguira baitago, Balaamec erran cioen: Eguin diçadatzu hemen çazpi aldare, eta xuxent haimberce aratche eta berce haimberce ahari. Balaquec eguin çuen Balaamec errana, eta eçarri cituen aratcheac eta ahariac aldare bakotcharen gainean. Eta Balaamec ikustenez Jaunaren atseguina cela Israel benedica ceçan, etzen aitzinean beçala asmu bilhatzera goan; bainan beguithartea mortu-aldera açuli cituen, Eta beguiac alchatzean Israel ikusi çuen campetan çagoela leinuca jarria: eta Jaincoaren izpiritua jauci cen haren baithan, Eta profeta-minçoa harturic erran çuen: Dio Balaamec, Beorren semeac; dio beguia hersia duen guiçonac; Dio Jaincoaren solasaren ençuleac, Guciz-Botheretsuaren aguerpena ikusi duenac, erorcen denac, eta hala beguiac idequitzen çaizcoenac: Ceinen diren eder çure olhac, oi Jacob ceinen diren eder çure campac, oi Israel! Haran oihansuac iduri, baratze urztatuac hibaien bazterretan beçala, Jaunac landatu olhac beçala, cedroac ur-heguietan iduri. Ura turrustan jautsico da horren suilatic, eta horren hacia berhatuco da hibai handiac beçala. Horren erregue iraicia içanen da Agaguen gatic, eta kenduco diote erreinua. Jaincoac ilkiaraci du Eguiptotic haina hura, ceinaren indarra baita errinoceroarena iduri. Iretsiac içanen dira haren etsai diren jendaiac, hequien heçurrac hautsiac içanen dira, eta gueciz cilhatuac. Etzanic lo dago lehoin orotsa beçala eta lehoin urrixa iduri ceinaren atzarcera nihor ez baita ausartatuco. Çu benedicatzen çaituena, bera ere benedicatua içanen da: madaricatzen çaituena, madaricatutzat ekarrico da. Eta Balaamen contra samurturic, Balaquec escuac joric, erran çuen: Ene etsaien madaricatzera deithu çaitut, eta aitzitic hirur alditaraino benedicatu ditutzu: Itzul çaite çure lekura. Çu ederqui sariztatzeco asmua eguina nuen, bainan çuretzat bereci sariaz Jaunac gabetu çaitu. Balaamec ihardetsi cioen Balaqui: Ez othe diotet erran çuc igorri daroztatzun mandatariei: Balaquec eman baleçat ere bere etchea urhez eta cilharrez betheric ecin iraganen nuque ene Jainco Jaunaren solasa, ez onic, ez tcharric ene burutaric atheratzeco: bainan Jaunac erranen duen gucia erranen dut? Halaric-ere ene herrira bihurceracoan atzar-emanen darotzut çure populuac eguin dioçoqueenaz populu horri azquen buruan. Berriz profeta-minçoa harturic, erran çuen: Dio Balaamec, Beorren semeac; dio beguia tapatua duen guiçonac; Dio Jaincoaren solasen ençuleac, Guciz-Goraren gogoa eçagutzen duenac, Guciz-Ahaldunaren aguerpenac ikusten dituenac, beguiac idequi çaizcoenac erorcean: Ikusiren dut hura, bainan ez orai; beguira egonen natzaio, bainan ez laster. Içar bat ilkico da Jacoben ganic eta aldasca bat atheratuco da Israelen ganic; eta joco ditu Moaben aitzindariac, eta larrutuco Sethen seme guciac. Idumea harena içanen da; Seirren lurra bere etsaien escuetara erorico da: eta Israelec indar handia eguinen du. Jacoben ganic atheratuco da nausi jarrico dena, eta hiriaren ondarrac xahutuco dituena. Eta Amalec ikustearequin, Balaamec profeta-minçoa hartuz, erran çuen: Amalec jendaien buruçaguia, ceina azquenean galduco baita. Cinearra ere ikusi çuen: eta profeta-minçoa harturic erran çuen: Eguiaz hazcarra duc hire egonlekua: bainan harcadian eçarri baduc ere hire ohancea, Eta Cinen odoletic hautatua bahaiz ere, cembat iraunen ahal duc? ecen Asurrec harturen hau. Eta profeta-minçoa harturic, berriz minçatu cen: Ai! nor bicico da, Jaincoac horiec eguinen dituenean? Uncitan ethorrico dira Italiatic, Asiriarrac garhaituco dituzte, eta Hebrearrac larruturic eçarrico. Guero Balaam jaiqui cen, eta bere herrirat itzuli. Balac ere ethorri bideaz bihurtu cen. Ordu hartan Israel Setimen egoten cen, eta populua Moaben alabequin kutsatu cen. Hauquiec deithu çuten beren sacrificioetara, eta jan çuen eta adoratu cituen hequien jaincoac. Eta Israelec onhetsi çuen Belphegorren leguea: eta samurturic, Jaunac Erran cioen Moisi: Har çatzu populuco buruçagui guciac, eta eçar çatzu urcabeetaric dilindan, ene hasarrea aldara dadien Israelen ganic. Eta Moisec erran cioeten Israelgo juieei: Norc-berac hil betza bere hurbileco Belphegorren leguean sarthu direnac. Eta hara Israelgo semeetaric bat non sarthu cen bere anaien aitzinean madiantar ema galdu baten gana, ikusten cituztelaric Moisec eta Israelgo semeen oste guciac, ceinac nigarrez baitzauden tabernacleco athean. Hori ikusi çuenean Phineesec, Eleaçarren semeac, Aaron apheçaren ilobasoac, jaiqui cen ostearen erditic, eta puñal bat harturic, Sarthu cen israeldar guiçonaren ondotic leku tzarrera, eta sabel-petic cilhatu cituen biac batean, erran nahi da guiçona eta emaztequia. Eta içurria guelditu cen Israelgo semeetaric. Eta hogoi eta lau mila guiçon hilac içan ciren. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Phineesec, Eleaçarren semeac, Aaron apheçaren ilobasoac, ene hasarrea aldaratu du Israelgo semeen ganic, ceren hequien contra eneganaco karrez içatu den sutua, neorrec ene karrean xahu ez netzan Israelgo semeac. Horren gatic minça çaquizco: Huna non ematen diodan ene batasuneco baquea, Eta apheztasuna içanen da nola haren baithan, hala haren ondorego gucian bethiereco patu batez, ceren sutu den bere Jaincoaren alde, eta xahutu duen Israelgo semeen gaixtaqueria. Bada Madiantarrarequin hila içan cen israeldar guiçonaren icena cen Çambri, Saluren semea, ahaidegoco buruçagui eta Simeonen leinucoa. Eta orobat hila içan cen madiantar emaztequia deitzen cen Cozbi, Surren alaba, Sur baitzen Madiantarretan aitzindari sorce guciz handitacoa. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Madiantarrec eçagut beçate etsaiac çaituztela, eta ezpataz jo çatzue. Ceren-eta berec etsai arara eguin baitarotzuete, eta beren celatetan erorraraci baitzaituzte Phogarreco jaincordeaz, eta beren arreba Cozbiz, Madiango aitzindariaren alaba, içurriteco egunetan hila içan denaz Phogorreco sacrilioa gatic. Hobendunen odola ixuria içan cen ondoan, Jaunac erran cioeten Moisi eta Eleaçar apheçari, Aaronen semeari: Athera çaçue cembat diren Israelgo seme guciac, hogoi urthetaric eta goiti, etcheca eta beren ahaidegoca, guerlara goan ditazqueen guciac. Hargatic Moise eta Eleaçar apheça Moabeco celhaietan, Jordane gainean, Jericoco parrean, minçatu ciren, Jaunac manatu beçala, hogoi urthe eta goiticoei, ceinen nombrea hau baita: Erruben Israelen seme çaharrena; hunen semea Henoc, ceinaren ganic Henoctarren familia; eta Phalu, ceinaren ganic Phalutarren familia: Eta Hefron, ceinaren ganic Hefrontarren familia; eta Carmi ceinaren ganic Carmitarren familia. Horiec dira Errubenen erroticaco familiac, ceinen nombrea kausitu baitzen berrogoi eta hirur mila çazpi ehun eta hogoi eta hamar. Phaluren semea Eliab. Hunen semeac, Namuel, eta Dathan, eta Abiron; hauquiec dira Dathan eta Abiron populuco aitzindari, Moisen eta Araronen contra jaiqui cirenac Coreren bihurritzan, Jaincoaren contra bihurtu cirenean: Eta lurrac ahoa idequiz iretsi çuen Core, asco hilcen cirelaric, suac berrehun eta berrogoi eta hamar guiçon erre cituenean. Eta sendagaila handi bat guerthatu cen, Non Core galcean, haren semeac ez baitziren galdu. Simeonen semeac beren ahaidegoca: Namuel, hunen ganic Namueltarren familia; Jamin, hunen ganic Jamintarren familia; Jaquin, hunen ganic Jaquintarren familia; Çare, hunen ganic Çaretarren familia; Saul, hunen ganic Saultarren familia. Horiec dira Simeonen erroticaco familiac, ceinen nombre gucia içan baitzen hogoi eta bi mila eta berrehun. Gaden semeac beren ahaidegoca: Sephon, hunen ganic Sephontarren familia; Agui, hunen ganic Aguitarren familia; Suni, hunen ganic Sunitarren familia; Ozni, hunen ganic Oznitarren familia; Her, hunen ganic Hertarren familia; Arod, hunen ganic Arodtarren familia; Ariel, hunen ganic Arieltarren familia. Horiec dira Gaden familiac, ceinen nombre gucia içan baitzen berrogoi eta borz mila eta borz ehun. Judaren semeac, Her eta Onan, biac Canaango lurrean hil cirenac. Judaren berce semeac beren ahaidegoca: Sela, ceina ganic Selatarren familia; Phares, ceina ganic Pharescarrenfamilia; Çare, ceina ganic Çaretarren familia. Eta Pharesen semeac: Hefron, ceina ganic Hefrontarren familia; eta Hamul, ceina ganic Hamultarren familia. Horiec dira Judaganicaco familiac, ceinen nombrea içan baitzen hirur hogoi eta hamasei mila eta borz ehun. Isacarren semeac beren ahaidegoca: Thola, ceina ganic Tholatarren familia; Phua, ceina ganic Phuatarren familia; Jasub, ceina ganic Jasubtarren familia; Semran, ceina ganic Semrantarren familia. Horiec dira Isacarganicaco familiac, ceinen nombrea içatu baitzen hirur hogoi eta lau mila eta hirur ehun. Çabulonen semeac beren ahaidegoca: Sared, ceina ganic Saredtarren familia; Elon, ceina ganic Elontarren familia; Jalel, ceina ganic Jaleltarren familia. Horiec dira Çabulonenganicaco familiac, ceinen nombrea içatu baitzen hirur hogoi mila eta borz ehun. Josepen semeac beren ahaidegoca: Manase eta Efraim. Manaseren ganic ilki cen Maquir, ceina ganic Maquirtarren familia. Maquirrec içatu çuen Galaad, ceina ganic Galaadtarren familia. Galaadec içatu cituen sei seme: Jecer, ceina ganic Jecertarren familia; Helec, ceina ganic Helectarren familia; Asriel, ceina ganic Asrieltarren familia; Sequem, ceina ganic Sequemtarren familia; Semida, ceina ganic Semidarren familia, eta Hepher, ceina ganic Hephertarren familia. Bada Hepher içatu cen Salphaaden aita, ceinac ez baitzuen semeric, bainan bakarric alabac; hauquiec dira hequien icenac: Maala, Noa, Hegla, Melca eta Thersa. Horiec dira Manaserenganicaco familiac, eta hequien nombrea, berrogoi eta hamabi mila eta çazpi ehun. Eta Efraimen semeac beren aihaidegoca, hautchec içan ciren: Suthala, ceina ganic Suthalarren familia; Bequer, ceina ganic Bequertarren familia; Thehen, ceina ganic Thehentarren familia. Suthalaren seme içan cen Heran, ceina ganic Herantarren familia. Horiec dira Efraimen semeen familiac, ceinen nombrea içatu baitzen hogoi eta hamabi mila eta borz ehun. Horiec dira Josepen semeac familiaca. Benjaminen semeac beren ahaidegoetan: Bela, ceina ganic Belarren familia; Asbel, ceina ganic Asbeltarren familia; Ahiram, ceina ganic Ahiramtarren familia; Supham, ceina ganic Suphamtarren familia; Hupham, ceina ganic Huphamtarren familia. Belaren semeac: Hered eta Noeman. Hereden ganic Heredtarren familia; Noeman ganic Noemantarren familia. Horiec dira Benjaminen semeac beren ahaidegoca, ceinen nombrea içatu baitzen berrogoi eta borz mila eta sei ehun. Danen semeac beren ahaidegoca: Suham, ceina ganic Suhamtarren familia; horiec dira Danen ahaidegoac familiaca. Guciac ciren Suhamtarrac, ceinen nombrea baitzen hirur hogoi eta lau mila eta laur ehun. Aserren semeac beren ahaidegoca: Jemna, ceina ganic Jemnarren familia; Jesui, ceina ganic Jesuitarren familia; Brie, ceina ganic Brietarren familia. Brien semeac: Heber, ceina ganic Hebertarren familia; eta Melquiel, ceina ganic Melquieltarren familia. Sara cen Aserren alabaren icena. Horiec dira Aserrenganicaco ahaidegoac, eta hequien nombrea berrogoi eta hama hirur mila eta laur ehun. Nefthaliren semeac beren ahaidegoca: Jesiel, ceina ganic Jesieltarren familia; Guni, ceina ganic Gunitarren familia; Jefer, ceina ganic Jefertarren familia; Selem ceina ganic Selemtarren familia. Horiec dira Nefthaliren semeen ahaidegoac beren familiaca: hequien nombrea berrogoi eta borz mila eta laur ehun. Hau da kondatuac içatu ciren Israelen semeen nombre osoa, sei ehun eta bat mila çazpi ehun eta hogoi eta hamar. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: Horiei goçatzera çathituco çaioete lurra icenen nombre arauca. Guehienic direnei emanen dioçute çathi handiagoa, eta gutienei ttipiagoa: bakotchari goçatzera emanen çaio orai eguin den konduaren arabera: Halaco moldez bizquitartean, non çorteac berecico baitiote aurkinça leinuei eta familiei Cer-ere uquituco baitu çorteac, hura hartuco dute nahiz guehienec, nahiz gutienec. Halaber hau da Lebiren semeen nombrea beren familiaca: Jerson, ceina ganic Jersondarren familia; Caath, ceina ganic Caatharren familia; Merari, ceina ganic Meraritarren familia. Hauquiec dira Lebiren familiac: Lobniren familia, Hebroniren familia, Moholiren familia, Musiren familia, Coreren familia. Bada, Caathec içatu çuen Amram, Ceinac emaztetzat içatu baitzuen Jocabed, Lebiren alaba, Eguipton sorthu citzaioena. Hunec eman ciozcan Amram bere senharrari haurrac, Moise eta Aaron, eta Maria hequien arreba. Aaronen ganic atheratu ciren Nadab, Abiu, Eleaçar eta Ithamar, Ceinetaric Nadab eta Abiu hil baitzuen, su atzea Jaunaren aitzinean escaini çutenean. Eta kondatuac içan ciren guciac helcen ciren hogoi eta hirur mila guiçonquietara, hilabethe batetacoac eta goiticoac: ecen etziren kondatuac içatu Israelgo semeen artean, eta etzitzaioeten berceequin lurric eman. Hori da Israelgo semeen nombre Moisec eta Eleaçar apheçac atheratua Moabeco celhaietan, Jordane gainean, Jericoren parrean. Hequien artean etzen batere içatu Moisec eta Aaronec lehenago Sinaico mortuan kondatu cituztenetaric. Jaunac ecen aitzinetic erran çuen mortuan hilen cirela guciac. Hequietaric nihor etzen guelditu, lecat Caleb Jephonen semea, eta Josue Nunen semea. Bada ethorri ciren Salphaaden alabac; Saalphaad baitzen Hepherren seme, Hepher Galaaden, Galaad Maquirren, Maquir Manaseren, eta Manase Josepena. Nescatcha hequien icenac ciren Maala, Noa, Hegla, Melca eta Thersa. Eman ciren Moisen, Eleaçar apheçaren, eta populuco buruçagui gucien aitzinean, batasuneco tabernacle-sarcean eta erran çuten: Gure aita mortuan hil da; etzen Jaunaren contra, Core buruco, biztua içan cen bihurrialdian, bainan bere bekatuan hil da. Ez du semeric içatu. Certaco galduco da haren icena haren familiatic, ez duelacotz semeric içan? Iguçue guri ere ontasun çathi bat gure aitaren ahaideen artean. Eta Moisec erakarri çuen hequien eguitecoa Jaunaren erabaquira. Eta Jaunac erran cioen: Gauça çucena galdeguiten dute Salphaaden alabec: emoçuete ontasun bat beren aitaren ahaideen artean, eta haren ondotic haren ondore içan beitez. Bada, hau erroçuete Israelgo semeei: Guiçon bat hilcen denean semeric gabe, haren ondoregoa iraganen da haren alabara. Alabaric ez badu, anaiac içanen ditu ondore. Anaiaric ere ez badu, ondoregoa emanen dioçuete aitaren anaiei. Bainan aita-aldeco osabaric ez badu, ondoregoa haren ahaide hurbilenei emana içanen çaiote: eta hau saindu iduquia içanen da Israelgo semeez, bethi gucico leguetan, Jaunac Moisi manatu dioen beçala. Halaber erran cioen Jaunac Moisi: Abarimgo mendi hortara igan çaite, eta hortic beguiets çaçu Israelgo semeei ematera nihoacoeten lurra. Eta hura ikusi duqueçunean, çu ere çure populura goanen çare, çure anaia Aaron goan içan den beçala: Ceren damu eguin darotaçuen Sineco mortuan, populuaren jaçargoco orduan, eta haren aitzinean ez nauçuen sainduetsi nahi içatu uren gainean: hequiec dira Jaçargoaco urac Cadesen, Sineco mortuan. Moisec ihardetsi cioen: Jaunac, guiçon gucien izpirituetaco Jaincoac berez beça populu hunen buruçagui içateco, Hauquien aitzinean ilkico eta sarthuco ahal içanen dena, hauquiec ilkiaracico eta bihurraracico dituena, beldurrez-eta Jaunaren populua içan dadien ardi arçain gabeac iduri. Eta Jaunac erran cioen: Har çaçu Josue Nunen semea, guiçon bat ceinaren baithan baita Izpiritua, eta haren gainean eçar çatzu escuac. Emanen da Eleaçar apheçaren eta populu guciaren aitzinean, Eta, oroc ikusten dutela, emanen diozcatzu manamenduac eta çure gloriatic pharte bat, Israelgo semeen baldarna guciac ençun deçançat. Hargatic, cerbait eguiteco içanen denean, Eleaçar apheçac consultatuco du Jauna, eta haren erranetic ilkico eta sarthuco da Josue, eta Israelgo seme guciac eta populu gucia harequin. Moisec eguin çuen Jaunac manatu beçala. Eta Josue harturic, eçarri çuen Eleaçar apheçaren eta populuco baldarna guciaren aitzinean, Eta escuac gainean eçarri ondoan, xehatu cituen Jaunac manatu guciac. Halaber Jaunac erran cioen Moisi: Mana çoçute Israelgo semeei eta erranen dioçuete: Beren orduetan escain daroztatzue ene escainça eta oguiac, eta usain guciz oneco isensua. Hauquiec dira escaini behar ditutzuen sacrificioac: urtheco bi bildots narriogabeac egun oroz bethiraco holocaustetan; Bat escainico duçue goicean, eta bercea arratsaldean; Ephiaren hamargarren bat irin cethabatu, olio guciz garbiz eta hin baten laurdena içanen duenaz bustiric. Hori da bethiraco holocausta Sinaico mendian escaini dioçuena, isensuaren usain guciz goçotan Jaunari. Eta hin laurden bat arnoz libacionea eguinen duçue bildots bakarca Jaunaren sainduteguian. Belice bildotsa orobat escainico duçue arratsaldean, goiceco sacrificioco ceremonia gucien arabera eta libacioneac, Jaunari guciz goço çaioen usaineco escaincetan. Bainan larumbatean escainico ditutzue urtheco bi bildots narriogabeac, eta bi hamargarren irin cethabatu, olioz bustiac sacrificioco, eta libacione Larumbat guciz bethiraco holocaustetan ixurcen ohi direnac. Eta hilabetheco lehembicico egunean Jaunari holocaustetan escainico diozcatzue bi aratche arthaldetic, ahari bat, urtheco çazpi bildots narriogabeac, Eta aratche bakarca, hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustia sacrificioco; eta ahari bakarca, bi hamargarren irin cethabatu olioz bustia; Eta bildots bakarca oliotic sacrificiotzat irin cethabatuco hamargarrenaren hamargarrena. Hori çaio Jaunari usain guciz goçozco eta isensuzco holocausta. Bitima bakotcharençat ixuri behar diren arnozco libacioneac hauquiec dira: hin baten erdia aratche bakarca, herena ahariarençat, laurdena bildotsarençat. Hori içanen da holocausta urthearen itzulian elkarri darraitzan hilabethe orotacoa. Aker bat ere escainia içanen da bekatuarençat Jaunari bethiraco holocaustetan bere libacioneequin. Eta lehembicico hilabethean, hilabethearen hamalaugarren egunean içanen da Jaunaren Bazcoa. Eta hamaborzgarrenean besta-burua: çazpi egunez ogui airisa janen da. Egun hequietaric lehena içanen da gurgarri eta saindu: hartan ez duçue escu-lanic eguinen. Eta Jaunari escainico diozcatzue sacrificiozco holocaustatzat bi aratche arthaldetic, ahari bat, eta urtheco çazpi bildots narriogabeac; Eta bakotcharen sacrificioac irin cethabatu, olioz bustitic, hirur hamargarren aratche bakotcheco, eta bi hamargarren aharico, Eta hamargarrenaren hamargarrena bildots bakotcheco, erran nahi da çazpi bildotsetaco; Eta aker bat bekatuarençat, xahupena ardiets deçaçuençat, Goiceco holocaustaz landan, ceina eguinen baituçue bethi. Hola eguinen duçue çazpi egunetaric bakotchean suaren bazteco, eta usain Jaunari guciz goçotan, ceina holocaustatic eta bitima bakotcharen libacioneetaric alchatuco baita. Çazpigarren eguna ere ospe handitaco eta saindu içanen çaitzue: eta hartan escu-lanic ez duçue batere eguinen. Picainetaco eguna ere, Jaunari fruitu berriac escainico ditutzuenean, asteac bethe diren ondoan, gurgarri eta saindu içanen da: eta hartan escu-lanic batere ez duçue eguinen. Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, bi aratche arthaldetic, ahari bat eta urtheco bildots narriogabeac çazpi, Eta hequien sacrificiotzat, irin cethabatu olioz bustia, hirur hamargarren aratche bakarca, bia aharica, Eta hamargarrenaren hamargarrena bildots bakarca, ceinac çazpi baitira orotara; aker bat ere Xahupenarençat hilcen dena, bethico holocaustaz eta bere libacionez landan. Guciac narriogabeac escainico ditutzue beren libacioneequin. Çazpigarren hilabetheco lehembicico eguna halaber içanen çaitzue gurgarri eta saindu; ez duçue egun hartan escu-lanic batere eguinen, ceren den durrundaco eta turutetaco eguna. Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, aratche bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots narriogabeac çazpi; Eta hequien sacrificioetan hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustiric aratche bakotcharençat, bi hamargarren ahariarençat, Hamargarren bat bildotsca, ceinac orotara çazpi bildots baitira; Eta bekatuarençat aker bat, ceina populuaren xahupeneco escaincen baita, Hilabethe hasteco holocaustaz landan bere libacioneequin, eta bethiereco holocaustaz landan ohico libacioneequin. Escainico ditutzue ceremonia berequin, Jaunari erretzen çaioen usain guciz onetan. Çazpigarren hilabethe hartaco hamargarren eguna ere saindu eta gurgarri içanen çaitzue, eta çuen arimac atsecabetan eçarrico ditutzue; egun hartan ez duçu escu-lanic batere eguinen. Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, aratche bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots narriogabeac çazpi; Eta hequien sacrificioetan, hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustiric aratche bakoxca, bi hamargarren ahariarençat, Eta hamargarrenaren hamargarrena bildots bakoxca, ceinac orotara baitira çazpi bildots; Eta bekatuarençat aker bat, hobenarençat xahupeneco escaincen ohi direnez berçalde, eta bethiereco holocaustaz landan beren sacrificio eta libacioneequin. Çazpigarren hilabetheco hamaborzgarren egunean, ceina saindu eta gurgarri içanen baitzaitzue, ez duçue escu-lanic batere eguinen, bainan Jaunaren besta-burua çazpi egunez celebratuco duçue. Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, hamahirur aratche arthaldetic, bi ahari, urtheco bildots narriogabeac hamalau, Eta hequien libacioneetan, hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustiric aratche bakoxca, ceinac hamahirur içanen baitira orotara; eta bi hamargarren ahari bacoxca, erran nahi da orotara bia diren ahariençat, Eta hamargarrenaren hamargarren bat bildots bakoxca, ceinac orotara baitira hamalau bildots; Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin. Biharamunean escainico ditutzue hamabi aratche arthaldetic, bi ahari, urtheco bildots narriogabeac hamalau, Eta behar den beçala escainico ditutzue sacrificioac eta libacioneac aratche, ahari eta bildots bakoxca, Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde, bere sacrificio eta libacioneequin. Hirugarren egunean escainico ditutzue hameca bildots, bi ahari, urtheco bildots narriogabeac hamalau, Sacrificioac eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca; Eta bekatuarençat ahari bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin. Laugarren egunean escainico ditutzue aratcheac hamar, ahariac bia, urtheco bildots narriogabeac hamalau; Sacrificioac eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca, Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin. Borzgarren egunean escainico ditutzue bederatzi aratche, bi ahari, urtheco bildots narriogabeac hamalau; Sacrificioac eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca, Eta bekatuarençat akerra, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin. Seigarren egunean escainico ditutzue aratcheac çorci, ahariac bia, urtheco bildots narriogabeac hamalau; Sacrificioac eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca, Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin. Çazpigarren egunean escainico ditutzue aratcheac çazpi, ahariac bia, urtheco bildots narriogabeac hamalau; Sacrificio eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca, Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin. Çorcigarren egunean, ceina baita ospetsuena, ez duçue escu-lanic batere eguinen. Escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, aratche bat, ahari bat eta urtheco bildots narriogabeac çazpi; Eta behar den beçala escainico ditutzue sacrificio eta libacioneac aratche, ahari eta bildots bakoxca, Eta bekatuarençat akerra, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin. Horiec escainico ditutzue Jaunari bere besta-buruetan, berçalde direlaric botuzco eta çuen oldezco escainçac holocausta, sacrificio, libacione eta baquezco bitimetan. Eta Moisec Israelgo semeei erran ciozcaten Jaunac manatu guciac: Eta erran cioten Israelgo semeen leinuetaco buruçaguiei: Huna cer manatu duen Jaunac: Baldin guiçon batec botu bat eguin badio Jaunari, edo cin eguinez bere burua hersi badu, ez du alferretara bihurraraciren bere hitza, bainan aguindu gucia betheco du. Emaztequi batec botu eguin badu, eta bere burua cin eguinic hersi badu, bere aitaren etchean balin badago, eta nexca gaztea oraino: baldin aitac eçagutu badu harec eguin botua, eta cina ceinetaz bere burua baitu premian eçarri, eta ixilic egon bada, alaba botuaz behartua da. Eta eguinçaz betheco du botuaz eta cinaz aguindu duena. Baldin ordean, aditu beçain laster, aitac ecetz erran badu, alabaren botuac eta cinac alferrac içanen dira, eta aguinduaz ez da hobendun iduquia içanen, aitac ez duelacotz onhetsi. Baldin senhardun jabe balin bada, eta behin hitza ahotic atheratuz bere burua cinaz premiatu badu: Eta senharrac, aditu duen egunean, enferra eguin ez badio, botuaz hersia da, eta aguindu gucia eguinen du. Bainan senharrac aditu orduco ecetz erran badu, eta alfer bilhacaraci baditu haren aguinçac eta hitzac ceinetaz bere burua premietan eçarri baitzuen, Jaunac barkatuco dio. Emazte alhargunac eta bere senharraz iraiciac, botu eguinac betheco dituzte. Emazte batec, bere senharraren etchean, bere burua hersi badu botuaz eta cinaz, Eta senharrac aditu badu eta ixilic egon, eta aguinçari trebes jarri ez bada, aguindu duen gucia iduquico du. Bainan senharra berehala trebes eman bada, ez da aguinçaz hobendun iduquia içanen, ceren senharra ceiherrera jarri çaioen, eta Jaunac barkatuco dio. Botuaz eta cinaz bere burua hersi badu, baruraz edo cerbait gaucetaric beguiratuz, atsecabe emanen dioela bere buruari, eguin deçan, edo ez deçan, hori senharraren escuco da. Gauça adituric, guiçona ixilic egotu bada, eta erabaquia biharamuna arteo utzi badu; emazteac certaz-ere botu eguin baitu, eta cer-ere aguindu baitu, eguin beharco du, ceren aditu-eta berehala senharra ez baita minçatu. Bainan senharra aldegaitz jarri bada jaquin duen ondoan, berac jasanen du bere gaizquia. Horiec dira legueac Jaunac Moisi emanac senharren eta emaztearen arteco, aitaren eta alabaren arteco, hau oraino nexca gaztea balin bada, edo bere aitaren etchean egoten dena. Eta Jauna Moisi huneletan minçatu cen: Asper çatzu lehenic Israelgo semeac Madiantarretaric, eta guero bildua içanen çare çure populura. Eta ordu berean Moisec erran çuen: Çuetaric guiçonac harma çatzue guduraco, Madiantarretaric athera ahal içan deçatençat Jaunaren aspercundea. Israeldic mila guiçon leinu bakotchetic hautatuac içan beitez guerlara igorceco. Eta eman cituzten mila guiçon leinu bakotchetic, erran nahi da hamabi mila guiçon guduraco ekarriac. Moisec bidali cituen Eleaçar apheçaren seme Phineesequin; eman ciozcan halaber unci sainduac, eta turutac durrundatzeco. Eta Madiantarrac guducatu eta garhaitu ondoan, hil cituzten guiçonqui guciac, Eta hequien erregueac, Ebi, Errecem, Sur, Hur eta Errebe, populuco borz buruçaguiac: Balaam ere Beorren semea ezpataz hil içan çuten. Eta hartu cituzten hequien emazteac eta haur xeheac, abere eta pusca guciac: xahutu cituzten hequien içateac oro. Suac iretsi cituen hala hiriac, nola herriac eta gazteluac, Eta hartu cituzten buluzquinac eta harrapatu cituzten guciac, nahiz guiçonetaric, nahiz aciendetaric, Eta erakarri cituzten Moisen, Eleaçar apheçaren eta Israelgo seme gucien aitzinera; eta gaineraco puscac eraman cituzten Moabeco celhaietan ciren campetara, Jordane gainean Jericoren parrean. Bada, Moise, Eleaçar apheça eta sinagogaco buruçagui guciac campetaric ilki ciren hequien bidera. Eta armadaco buruçaguiei eta mila guiçonen eta ehun guiçonen aitzindariei samurturic, Moisec erran cioeten: Certaco beguiratu ditutzue emaztequiac? Ez othe dira horiec Israelgo semeac limburraraci dituztenac, Balaamec bururaturic, eta Jaunari huts eguitera ekarri çaituztenac Phogorreco bekatuaz, ceinaren gatic populua joa içatu baita? Hil çatzue beraz guiçonqui mota gucia, haur xeheetan ere; eta guiçonarequin kutsatu diren emaztequi guciei, cinçurrac eguiozquitzuete; Bainan çuençat beguira çatzue nexcac eta xahu diren nescatcha guciac; Eta campetan sarthu gabe çazpi egunez çaudezte. Guiçona hil duena, edo hila uquitu duqueena xahutuco da hirugarren eta çazpigarren egunean. Eta buluzquin guciac, nahiz soineco, edo unci, edo cerbaitetaco xuxenduac direnac, ahunz-larru eta ileetaric eta çuhamuquietaric, oro xahu eguin beharco dira. Armadaco guiçon guduan içatu cirenei Eleaçar apheça halaber hunela minçatu cen: Hauxe da legueco manamendua Jaunac Moisi emana: Urhea, cilharra, cobrea, burdina, beruna, ezteinua, Eta garrean iragan ditazqueen guciac, suaz xahu eguin behar dira; bainan sua ecin jasan deçaquetenac oro, xahupeneco uraz sainduetsi behar dira; Çuen soinecoac çazpigarren egunean garbituco ditutzue, eta guero xahu eguinic sartuco çarete campetara. Halaber Jaunac erran cioen Moisi: Çuc, Eleaçar apheçac eta populuco aitzindariec athera çaçue cer den atzemanic guiçonetic aciendaraino; Çathituco diozcatzuete bardinean buluzquinac guduan içatu direnei eta guerlara atheratu direnei eta gaineraco osteari; Eta guducatu direnen ganic eta guerlan içatu direnen ganic Jaunari çathia berecico dioçu, borz ehunetaric bat, nahiz guiçonetaric, nahiz idietaric, asto eta ardietaric, Eta çathi hura Eleaçar apheçari emanen dioçu, ceren hequiec baitira Jaunaren picainac. Israelgo semeen pharte erditic ere hartuco duçu berrogoi eta hamargarren burua guiçonetaric, idietaric, astoetaric, ardietaric eta acienda gucietaric, eta emanen diozcatzuete Jaunaren tabernaclearen çain daudecin lebitarrei. Eta Moisec eta Eleaçarrec eguin çuten Jaunac manatu beçala. Bada, armadac harrapatu buluzquina içan cen sei ehun eta hirur hogoi eta hamaborz mila ardi, Hirur hogoi eta hamabi mila idi, Hirur hogoi eta bat mila asto, Eta guiçona eçagutu etzuten nescatchetaric hogoi eta hamabi mila arima. Eta guduan içatu cirenei emana içan cen erdia, hirur ehun eta hogoi eta hamaçazpi mila eta borz ehun ardi, Ceinetaric Jaunaren phartetzat kondatu ciren sei ehun eta hirur hogoi eta hamaborz ardi; Eta hogoi eta hamasei mila iditaric, hirur hogoi eta bi idi; Hogoi eta hamar mila eta borz ehun astotaric, hirur hogoi eta bat asto; Hamasei mila nescatchetaric, hogoi eta hamabi erori ciren Jaunaren pharte. Eta Moisec Eleaçar apheçari Jaunaren picainen nombrea eman cioen. manatua citzaioen beçala, Israelgo seme guduan içatu cirenei bereci cioten pharte erditic. Eta gaineraco osteari erori pharte erditic, erran nahi da hirur ehun eta hogoi eta hamaçazpi mila eta borz ehun arditaric, Hogoi eta hamasei mila iditaric, Hogoi eta hamar mila eta borz ehun astotaric, Eta hamasei mila nescatchetaric, Moisec hartu çuen berrogoi eta hamargarren burua, eta eman Jaunaren tabernaclearen çain çauden lebitarrei, Jaunac manatu beçala. Eta armadaco buruçaguiec, eta mila guiçonen eta ehun guiçonen aitzindariec, Moisen gana hurbilduric, erran cioten: Guc, çure muthilec, atheratu dugu gudularien nombrea, gure escu azpico içatu direnena; eta bat bakarra ez da escastu. Horren gatic bakotchac Jaunari emateco ekarcen ditugu buluzquinetan atzeman ahal içan ditugun urhezco gauça guciac, çangarretaco erreztun, erhi erreztun, escu-muthurreco, eta lephoco gatheac, othoitz eguin deçaçun guretzat Jaunari. Moisec eta Eleaçar apheçac hartu cituzten asco motetaco urheria horiec oro, Hamasei mila çazpi ehun eta berrogoi eta hamar siclo phisu çutenac, mila guiçonen eta ehun guiçonen aitzindarien escuetaric. Ecen bakotchac berea çuen buluzquinean atzeman çuena. Eta Moisec eta Eleaçarrec lekucotasuneco tabernaclean eçarri çuten hartu çuten urhea, Israelgo semeen orhoitzapençat Jaunaren aitzinean. Bada, Errubenen eta Gaden semeec arthalde hainitz baçuten, eta hequiena cen nihonereco aberezco ontasuna. Eta ikusi çutenean Jacer eta Galaad acienda hazteco leku onac cirela, Ethorri ciren Moisen, Eleaçar apheçaren eta populuco aitzindarien gana, eta erran çuten: Ataroth, Dibon, Jacer, Nemra, Hekon, Eleale, Saban, Nebo eta Beon, Jaunac Israelgo semeen aitzinean jo duen lurra, ephaitza guciz goria da acienden alhapidetzat: eta guc, çure muthilec, abere hainitz badugu; Gracia aurkitu badugu çure aitzinean, othoizten çaitugu iguçun guri, çure muthilei, lur hau goçatzera eta ez daroquiguçun iraganaraz Jordaneco ura. Moisec ihardetsi cioeten: Çuen anaiac goanen othe dira gudura, eta çuec hemen jarrico? Certaco asaldatzen ditutzue Israelgo semeen gogoac, ausarta ez ditecençat iragaitera Jaunac ematera dihoazcoten lekura? Ez othe çuten hola-hola eguin çuen aitec Cadesbarnetic igorri nituenean lurraren beguiztatzera? Eta heldu içan ondoan Mahats-mulkoco haranera, leku gucia ikusiric, lotsatu çuten Israelgo semeen bihotza, sar etzitecen Jaunac hequiei eman eremuetan. Eta Jaunac samurturic cin eguin çuen, cioelaric: Eguiptotic igan diren guiçon horiec, hogoi urtheco eta goiticoec, ez dute ikusico Abrahami, Isaaqui eta Jacobi cin eguinic aguindu diotedan lurra, ceren etzaizquitan nahi içan jarraiqui, Lekat Caleb, Jephone Ceneztarraren semea, eta Josue, Nunen semea: horiec ene nahia bethe dute. Eta bere samurrean Israelen alderat, Jaunac berrogoi urthez mortuan inguruca erabili du, xahu cedin arteo haren aitzinean gaizquia eguin çuen guiçaldi gucia. Eta huna, cioen Moisec, non jaiquitzen çareten çuen aiten orde, guiçon bekatoros batzuen iraulgui eta ume, berharaztera Jaunaren hasarrea Israelen alderat. Jaunari ez baduçue jarraiqui nahi, populua mortuan utzico du, eta çuec içanen çarete ororen heriotzearen eraguile. Bada, hurbilago ethorriz, erran çuten: Hespilac eguinen ditugu ardiençat, eta heiac abereençat, eta gure haurrençat ere hiri hazcarrac: Gu ordean harmac soinean eta guerriac tincaturic gudura goanen gare Israelgo semeen aitzinean, eçar ditzagun arteo beren egonlekuetan. Gure haur xeheac eta ditugun guciac gueldituco dira hiri harrasiztatuetan, toquico egoiliarren malçurquerien beldurrez. Ez gare gure etcheetara bihurtuco, Israelgo semeac beren ondoregoaren goçamenean sarthu arteo: Eta ez dugu Jordanez haindian deusere bilhatuco, ceren jadanic uraz iguzqui-alderat baitugu gure içança. Moisec erran cioeten: Eguiten baduçue aguincen duçuena, eta Jaunaren aitzinean goaten baçarete gudurat abian, Eta guerlaco guiçon guciec harmaturic iragaiten badute Jordaneco ura, Jaunac bere etsaiac herrauts ditzan arteo, Eta leku gucia hari azpicotua içan dadien arteo: orduan içanen çarete hobengabe Jaunaren eta Israelen aitzinean, eta ardietsiren ditutzue Jaunaren aitzinean nahi ditutzuen ephaitzac. Bainan erraten duçuena ez baduçue eguiten, garbiqui ikusia da bekatu eguinen duçuela Jaunaren alderat: eta jaquiçue çuen bekatuac harrapatuco çaituztela. Eguiozquitzuete beraz hiriac çuen haurrei, hespilac eta heiac çuen ardi eta abereei: eta hitzeman duçuena bethe çaçue. Gaden eta Errubenen semeec erran cioeten Moisi: Çure muthilac gare, eguinen dugu gure Jaunac manatzen darocuna. Galaadeco hirietan utzico ditugu gure haurrac, gure emazteac, arthaldeac eta abereac; Gu ordean, çure muthilac, xuxenduric guerlara goanen gare guciac, çuc, Jauna, dioçun beçala. Moisec beraz manu eman cioeten Eleaçar apheçari, eta Josue Nunen semeari, eta Israelgo leinu bakotcheco familietaco buruçaguiei, erraten ciotelaric: Baldin Gaden eta Errubenen semeec iragaiten badute Jordaneco ura çuequin harmaturic guerlara Jaunaren aitzinean, eta azpicotzen baduçue lekua, hequiei emoçuete goçatzera Galaad. Bainan ez balute çuequin harmaturic iragan nahi Canaango lurrera, beren egonlekuac çuen artean har betzate. Gaden semeec eta Errubenen semeec ihardetsi çuten: Jaunac bere muthilei erran beçala, hala eguinen dugu. Gueror harmaturic goanen gure Jaunaren aitzinean Canaango lurrera, eta aithorra ematen dugu gure goçameneco lurra jadanic hartua dugula Jordanez hunaindian. Hargatic Moisec eman cioeten Gaden eta Errubenen semeei, eta Josepen seme Manaseren leinu erdiari, Sehon, Amorhearren erregueren erresuma, eta Og, Basango erregueren erresuma, eta hequien lurra bere hiriequin inguruan. Beraz Gaden semeec alchatu cituzten Dibongo, Atarotheco eta Aroergo hiriac, Etroth, Sophan, Jacer eta Jegbaa, Bethnemra eta Betharan, hiri hazcartuac, eta hespilac eguin cituzten beren arthaldeençat. Aldiz Errubenen semeec alchatu cituzten Hefebon, Eleale eta Cariathaim, Nabo eta Baalmeon eta Sabama ere, icenac itzuliz eta berriac emanez alchatu cituzten hiriei. Bada, Manaseren seme Maquirren umeac sarthu ciren Galaad-herrian eta bazterrac xahutu cituzten, han çauden Amorhearrac hilic. Moisec beraz Galaadeco lurra eman ciren Maquirri, Manaseren semeari, ceinac han eguin baitzuen bere egoitza. Jair ere, Manasaren semea, goan cen eta nausitu cen herri batzuez, ceinac deithu baitzituen Haboth Jair, erran nahi da Jairren herriac. Nobe goan cen halaber, hartu çuen Canath bere herrixquequin, eta deithu çuen bere icenetic Nobe. Hauquiec dira Israelgo semeen egonaldiac, Eguiptotic beren andanetan ilki cirenean Moisen eta Aaronen escupean. Moisec iscribatu cituen campa-lekuca ceinetaz aldatzen baitziren Jaunaren manuz. Israelgo semeac abiatu ciren beraz Erramesestic, lehembicico hilabethean, hilabethearen hamaborzgarren egunean, Bazco biharamunean, Jaunaren escupe indarsuan, Eguiptoar guciec ikusten cituztela, Hauquiec beren lehen-sorthuen ehorzten hari cirelaric, Jaunac jo cituen ondoan (ecen bere aspercundea hedatu çuen hequien jaincoen gaineraino). Israelgo semeac campatu ciren Socothen. Eta Socothetic ethorri ciren Ethamera, ceina baita mortuco buru-buruan. Handic ilkiric, ethorri ciren Phihahirotheco parrera, ceina Beelsephoni beguira baitago, eta campatu ciren Magdalumen aitzinean. Phihahirothetic abiaturic, iragan ciren itsasoaren erditic mortura; eta hirur egunez Ethamgo mortua gaindi ibiliric, campatu ciren Maran. Eta Maratic abiaturic, ethorri ciren Elimera, non baitira hamabi ithurri eta hirur hoguei eta hamar palma-ondo; eta han campatu ciren. Handic ere atheraturic, campac landatu cituzten itsaso Gorriaren bazterrean. Itsaso Gorritic goanic, Campatu ciren Sineco mortuan. Handic ilkiric, ethorri ciren Dascara. Dascatic abiaturic, campatu ciren Alusen. Eta Alusetic atheraric, campac landatu cituzten Erraphidimen, non edateco ura populuari escastu baitzitzaioen. Erraphidimetic goanic, Sinaico mortuan campatu ciren. Sinaico mortutic ilkiric, ethorri ciren Çalequeriaco ehorz-lekura. Çalequeriaco ehorz-lekutic atheraric, campatu ciren Haserothen. Haserothetic ethorri ciren Errethmara. Errethmatic goanic, campatu ciren Erremompharesen. Handic ilkiric, ethorri ciren Lebnara. Lebnatic Erresara campatzera goan ciren. Erresatic atheraturic, ethorri ciren Ceelathara. Handic abiaturic, campatu ciren Sephergo mendian. Sephergo menditic jautsiric, eguin çuten Aradara. Handic campatzera goan ciren Macelothera. Macelothetic abiaturic, ethorri ciren Thahathara. Thahathatic Tharera goan ciren campatzera. Handic ilkiric, Methcan landatu cituzten campac. Methcatic Hesmonara goan ciren campatzera. Hesmonatic abiaturic, ethorri ciren Moserothera. Moserothetic campatzera goan ciren Benejaacanera. Benejaacanetic eguin çuten Galaadeco mendira. Handic goanic, campatu ciren Jetebathan. Jetebathatic ethorri ciren Hebronara, Hebronatic ilkiric, campatu ciren Asiongaberren. Handic abiaturic, ethorri ciren Sineco mortura, hura baita Cades. Cadesetic atheraric, campatu ciren Horgo mendian, Edomen lurreco azquen muguetan. Eta Jaunac manaturic, Aaron apheça igan cen Horgo mendira: eta han hil içan cen Israel Eguiptotic atheraricaco berrogoigarren urthean, borzgarren hilabethean, hilabethearen lehen egunean, Seietan hogoi eta hirur urthe cituelaric. Arad, erregue Cananearrac, hegoaldean çagoenac, aditu çuen Israelgo semeac Canaango lurrera heldu cirela. Eta Horgo menditic jautsiric, Salmonan campatu ciren. Handic ilkiric, ethorri ciren Phunonera. Phunondic Obothera campatzera goan ciren. Obothetic ethorri ciren Ijeabarimera, ceina baita Moabitarren muguetan. Ijeabarimetic goanic, campac landatu cituzten Dibongaden. Handic atheraric, campatu ciren Helmondeblathaimen. Helmondeblathaimetic ilkiric, ethorri ciren Abarimgo mendietara, Naboco parrera. Abarimgo mendietaric abiaturic, iragan ciren Moabeco celhaietara, Jordane gainean, Jericoco parrean: Eta campatu ciren Bethsimothetic Abelsatimeraino Moabitarren leku ordoquienetan, Non Jaunac Moisi erran baitzioen: Manu emoçuete Israelgo semeei, eta erroçuete: Jordaneco ura iraganen duçuenean, Canaango lurrean sarceco, Xahu çatzue leku hortaco egoiliarrac oro; hauts çatzue orhoipeneco harriac, xehaca çatzue jaincomoldeac, eta debuila çatzue toqui gorac, Lurra xahu eguinez han egoteco, ecen nic hori eman darotzuet goça deçaçuençat; Eta çortean çathituco duçue çuen artean. Guehiago emanen dioçuete hainitz direnei, eta gutiago guti direnei. Çortea nola erorcen den, hala batbederari iratchiquico çaio bere phartea, leinuca eta familiaca çathitua içanen da lurra. Bainan ez bacintuzte hil nahi lekuco egoiliarrac, gueldituco direnac içanen ditutzue itzeac beguietan beçala, eta lançac guerrunceetan beçala, eta bihurtuco çaizquitzuete çuen egonlekuco lurrean. Eta cerorriri eguinen darotzuet horiei eguiteco gogoan hartu nuena. Eta Jauna huneletan minçatu citzaioen Moisi: Manu eguioçuete Israelgo semeei, eta erroçuete: Içanen çaretenean Canaango lurrera sarthuac, eta çorteac bereciricaco ontasunaz jabe, huna non gueldituco diren mugac: Hegoaco aldea hasico da Sineco mortutic, ceina baita Edomen ondoan, eta cedarritzat içanen du iguzquico aldetic itsaso Gacia. Muguec inguratuco dute hegoaco ephaitza Harrobiaren bizcarra gaindi, Senan iragaiten diren beçala, eta hegoatic helcen Cadesbarneraino, nondic cedarriac atheraco baitira Adar deitzen den herrira, eta hedatuco Asemonaraino. Eta muga goanen da inguruan Asemonatic Eguiptoco errecaraino, eta itsaso handiaren bazterrean baratuco da. Mendebaleco aldea berriz hasico da itsaso handian, eta muga beraz hersico da. Ipharreco ephaitzan berriz, mugac hasico dira itsaso handitic, mendi gorenera helcen direla, Handic jautsico dira Emathera, Sedadaco muguetaraino, Eta goanen dira Cephronara eta Enango herriraino: horiec içanen dira mugac ipharraldetic. Handic muguec hartuco dute iguzquico alderdia, Enango herritic Sephamaraino, Eta Sephamatic cederriac jautsico dira Erreblara, Daphnimgo ithurriaren parrera: handic helduco dira iguzquialdean Ceneretheco itsasora, Eta hedatuco dira Jordaneraino, eta azquen buru hersiac içanen dira itsaso Gaciaz, lur hori içanen duçue mugaz muga inguruan. Eta Moisec manu eman cioten Israelgo semeei, erraten ciotelaric: Hori da lurra çorteca içanen duçuena, eta Jaunac ematea manatu duena bederatzi leinuri eta leinu erdi bati. Ecen Errubenen semeen leinuac bere familiaca, eta Gaden semeen leinuac bere ahaidegoetaco nombrearen arabera, eta Manaseren leinuaren erdiac ere, Erran nahi da bi leinu eta erdic, beren çathia hartu dute Jordanez hunaindian, Jericoren parrean, iguzqui-aldetic. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Lurra çuei berecico darotzueten guiçonen icenac hauquiec dira: Eleaçar apheça, Josue Nunen semea, Eta leinu bakotcheco buruçagui bakotcha, Ceinen icenac hauquiec baitira: Judaren leinutic, Caleb Jephonen semea, Simeonen leinutic, Samuel Amiuden semea; Benjaminen leinutic, Elidad Caselonen semea; Danen leinutic, Bocci Jogliren semea; Josepen umetaric, Manaseren leinutic, Haniel Ephoden semea; Efraimen leinutic, Camuel Sefthanen semea; Çabulonen leinutic, Elisaphan Phamaquen semea; Isacarren leinutic, Phaltiel aitzindaria, Oçanen semea; Aserren leinutic, Ahiud Salomiren semea; Nefthaliren leinutic, Phedael Amiuden semea; Horiec dira Jaunac manatu cituenac Israelgo semeei çathitzeco Canaango lurra. Jaunac hautchec ere erran ciozcan Moisi Moabeco celhaietan, Jordaneco gainean, Jericoco parrean: Israelgo semeei mana çoçuete, beren içanetaric, Lebitarri eman detzoten Hiriac egoteco, eta hiripeac inguruan, berac hirietan egon ditecen, eta hiripeac arthaldeençat eta abereençat içateco; Hiripeac hirietaco harrasietaric campora inguruan hedatuco dira mila urhats. Iguzqui-aldera içanen dira bi mila beso, eta hegoaco aldera orobat bi mila beso; itsasoco alderat ere, ceina mendebalari beguira baitago, neurri bera içanen da, eta ipharreco alderdia hola-holaco mugaz xedatuco da; eta erdian içanen dira hiriac, eta campoan hiripeac. Bainan lebitarrei emanen diozcatzueten hiri horietaric, sei berecicc içanen dira ihesliarren lagunceco, odola ixuri duenac harat ihes eguin deçançat: eta hequiez berçalde, içanen dira berrogoi eta bi hiri, Hori da, orotara berrogoi eta çorci hiri beren hiripeequin. Eta Israelgo semeen içancetaric emanac içanen diren hiri horietaric, guehiena kendua içanen çaioete guehienic dutenei, eta gutiena gutienic dutenei; eta bakotchac bere içanaren arabera hiriac emanen diozcate lebitarrei. Jaunac erran cioen Moisi: Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçuete: Jordaneco ura Canaango lurrera iragan duqueçuenean, Berez çatzue ihes-leku içan behar diren hiriac odola nahi gabe ixuri duten ihesliarrençat. Ihesliarra hequietan sarthuz gueroz, hura ecin hil ahal deçan hilaren ahaideac, aguer dadien arteo populuaren aitzinera, eta haren eguitecoa juiatua içan dadien arteo. Eta ihes-lekutzat berecico diren hiri horietaric, Hirur içanen dira Jordanez hunaindian eta hirur Canaango lurrean, Harat ihes eguin deçan odola nahi gabe ixuri duenac, ixurçailea içan dadien Israelgo semeetaric edo hequien artean dabilçan arrotzetaric. Baldin norbaitec burdinaz jotzen badu, eta joa dena hil bada, hilcequetaz hobendun içanen da, eta bera ere hila içanen da. Baldin harria arthiquitzen badu, eta joa dena hilcen bada, bera orobat gaztigatua içanen da. Egurraz joa içanic hil dena, joilearen odolaz aspertua içanen da. Hilaren ahaideac hilçailea hilen du: hilen du atzeman beçain sarri. Baldin norbaitec herracundez bulkatu badu guiçona, edo malçurqueriaz gainera cerbait arthiqui badio, Edo haren etsai içanez, escuaz jo badu, eta hura hil bada, joilea hilcequetaz hobendun içanen da: hilaren ahaideac atzeman orduco, cinçurra eguinen dio. Baldin guerthacariz, herraric Eta etsaitasunic gabe, horietaric cerbait eguin badu, Eta hori populuaren aitzinean frogatua içan bada, eta odolezco eguitatea xuritua içan bada hilçailearen eta ahaidearen artean, Hobengabe atheratua içanen da asperçailearen escuetaric, erabaquiz bihurtua içanen da bere ihes-lekuco hirira, eta han egonen da olio sainduaz gançutua içan den aphez-handia hil dadien arteo. Desterratuei erakutsiac diren hirien muguetaric campo hilçailea Atzemana balitz, eta joa balitz odolaren asperçaile denaz, hura hil luqueena hoben gabe litaque. Ecen ihesliarrac hirian egon behar çuen aphez-handia hil cedien arteo: bainan hau hil den ondoan, heriotzeguina bihurtuco da bere lurrera. Manamendu hauquiec bethi iraunen dute eta legue içanen dira egonen çareten toqui gucietan. Heriotze-eguilea, lekucoac ençun ondoan, gaztigatua içanen da: nihor ez da condenatuco lekuco bakar baten lekucotasunaren gainean. Odolaz hobendun denaren ganic ez duçue hartuco odol-sariric; bera içanen da berehala hila. Desterratuac eta ihesliarrac niholaz-ere ecin bihurtuco dira beren hirietara, aphez-handia hil dadien aitzinean, Beldurrez-eta kutsa deçaçuen çuen egonlekuco lurra, ceina nothatua içanen baita hobenic gabecoen odolaz: eta ez daiteque bercela xahutua içan baicic-ere berceren odola ixuri duenaren odolaz. Eta horrela xahu eguinen da çuen lurra, eta ni egonen naiz çuequin. Ecen ni naiz Israelgo semeen artean nagoen Jauna. Bada, Galaadeco familietaco buruçaguiac, Maquirren semeac, ceina Manaseren semea baitzen, Josepen erroticacoa, hurbildu ciren eta Moisi minçatu Israelgo buruçaguien aitzinean, eta erran çuten: Jaunac çuri, gure jaun çarenari, manatu darotzu lurra çorteaz çathi dioçoçuten Israelgo semeei, eta Salphaad gure anaiaren alabei eman dioçoçuten hequien aitari çorricaco ontasuna. Baldin berce leinu bateco guiçonec harcen badituzte emazte, beren ontasuna jarraiquico çaiote, eta berce leinu batera iraganic, gure ondoregotic gutituco da. Eta horreletan guerthatuco da, bozcariozco urthea ethorcen denean, erran nahi da bihurcundeco berrogoi eta hamargarren urthea, çorteen berezpena nahasico dela, eta batzuen ona berceetara goanen dela. Moisec ihardetsi cioeten Israelgo semeei, eta Jaunaren manuz erran cioeten: Josepen semeen leinua çucen minçatu da. Eta legue hau eçarri du Jaunac Salphaaden alaben gainean: Ezcon beitez nahi dutenequin, bakarric eguin ditecen ber-beren leinuco guiçonequin, Israelgo semeen ondoregoa nahas ez dadien leinutic leinura. Ecen guiçon guciec emazteac hartuco dituzte beren leinu eta ahaidegoan; Eta emaztequi guciec beren leinuco, senharrac hartuco dituzte, ondoregoa gueldi dadiençat familietan, Eta leinuac elkarren artean nahas ez ditecençat, bainan bai egon hala, Nola Jaunaz bereciac içatu baitira. Salphaaden alabec eguin çuten manatua içan citzaioeten beçala, Eta Maala, Thersa, Hegla, Melca eta Noa escondu ciren beren aita-aldeco osabaren semeequin, Manaseren familiaticacoac, ceina Josepen seme baitzen, eta hequiei emana içatu cen ontasuna guelditu cen hequien leinuan eta aitaren familian. Horiec dira manamenduac eta erabaquiac, Jaunac Moisen arartecoz Israelgo semeei igorriac, Moabeco celhaietan, Jordane gainean, Jericoco parrean. __________ Hauquiec dira solasac Moisec Israel guciari erran ciozcanac Jordanez haindian, mortuco ordoquian, itsaso Gorriaren parrean, Pharanen, Thophelen, Labanen eta Haserothen artean, urhe hainitz den toquian, Horebetic hameca egunen bidean, Cadesbarneraino, Seirgo mendia gaindi ethorcean: Berrogoigarren urthean, hamecagarren hilabethean, hilabethearen lehen egunean, Moisec erran ciozcaten Israelgo semeei Jaunac hequiei errateaz manatu ciozcan guciac. Jo cituen ondoan Sehon, Amorthearren erregue, Hefebonen egoten cena, eta Og, Basango erregue, Astarothen eta Edrain egoten cena, Jordanez haindian, Moaben lurrean, Moise hasi cen leguearen xehatzen, eta erraten: Gure Jainco Jauna Horeben minçatu çaicu, erraten darocularic: Asqui egotu çarete mendi huntan. Bihur çaitezte, eta çatozte Amorhearren mendira eta hari hurbil diren berce leku celhai, menditsu eta beheragoetara, egüerdi-aldera, eta itsas-bazterra gaindi, Cananearren lurrera eta Libango aurkinçara Ufrateco hibai handiraino. Eta erran çuen: Horra, escuetara eman darotzuet, sar çaizte eta goça çaçue lur hori, ceina cin eguinez Jaunac, aguindu baitiote çuen aitei, Abrahami, Isaaqui eta Jacobi emanen ciotela berei eta beren ondocoei beren ondotic. Eta nic orduan erran darotzuet: Etzeçazquetet bakarric egar, ceren çuen Jainco Jaunac berhatu baitzaituztete, eta egun baçarete ceruco içarrac becembat. (Çuen arbasoen Jainco Jaunac oraino berha beça çuen nombrea asco milaca, eta benedica betzaitzate erran duen beçala.) Ez naiz bakarric gai jasaiteco çuen eguitecoac, carga eta makurrac. Indatzue çuetaric guiçon çuhurrac eta jaquinac, ceinen bicitzea frogatua içan baita çuen leinuetan, eçar detzatzuençat çuen buruco. Orduan ihardetsi darotaçue: Ona da çuc eguin nahi duçuna. Eta çuen leinuetaric hartu ditut guiçon çuhurrac eta ikusiac, eta eçarri ditut çuen aitzindari, mila guiçonen, ehunen, berrogoi eta hamarren, eta hamarren buruco, çuen arguitzeco gauça bakotcharen gainean. Eta huneletan manu eman diotet: Ençun çatzue hauquiec, eta çucen dena erabaqui çaçue, haina içan dadien herritarra edo arrotza. Ez da ikustateric behar batetic bercera, ttipia hala ençunen duçue nola handia; etzarete beguiratuco nor nor den, ceren Jaunaren erabaquia doha. Cerbait gaitzic ikusten baduçue, ekar çaçue ene gana, eta ençunen dut nic. Manatu narozquitzuen eguin beharco cintuzten guciac. Abiaruric beraz Horebetic, iragan guinen ikusi duçuen mortu handi eta ikaragarria barna, Amorhearraren mendico bideaz, gure Jainco Jaunac manatu içan çarocun beçala. Eta Cadesbarnera heldu içan guinenean, Erran narotzuen: Helduac çarete Amorhearraren mendira, ceina eman gogo baitarocu gure Jainco Jaunac. Icusaçue çuen Jainco Jaunac ematen darotzueten lurra; igan çaizte eta goça çaçue, gure Jainco Jaunac çuen arbasoei erran dioten beçala: ez içan beldurric, deusec-ere ez betzazte harri. Orduan hurbildu cinezten guciac ni gana eta erran cinarotedan: Igor detzagun guiçonac lurraren beguiztatzera; eta erakuts biaçagute cein bidetaric igan behar garen eta cein hiritara eguin behar dugun. Eta nola solas hori ene gogaraco baitzen, igorri nituen çuetaric hamabi guiçon, leinu bakotchetic bat, Ceinac bideari lothuric eta mendietara iganic, goan baitziren Mahats-mulkoco haraneraino; eta lurra beguiz jo ondoan, Hango fruituetaric harturic, erakustecotzat lurraren aberastasuna, gutara ekarri cituzten eta erran çarocuten: Ona da gure Jainco Jaunac eman gogo darocun lurra. Eta etzineten igan nahi içatu, bainan gure Jainco Jaunaren hitzari sinhetsgaitz, Çuen olhetan eraunsiaca haritu cineten, eta erran cinuten: Jaunac higüin gaitu, eta hargatic erakarri gaitu Eguiptoco lurretic, gure arthiquitzeco Amorhearraren escura eta gure xahutzeco. Norat iganen gare? mandatariec laztu dute gure bihotza, erranez: Oste gaitza da han, eta irazquiz gu baino larriagoa; hiriac handiac dira eta ceruraino hazcartuac: han ikusi ditugu Enaquen semeac. Eta erran narotzuen: Ez betzaizte ici, eta ez içan hequien beldurric. Jainco Jauna, çuen bidari dena, bera çuen alde guducaturen da, Eguipton eguin den beçala, gucien aguerian. Eta mortuan (cerorrec ikusi duçue), çuen Jainco Jaunac ekarri çaituztete, guiçon batec besotan ekarcen ohi duen beçala bere haur ttipia, ibili çareten bide gucian, toqui huntara heldu içan çareten arteo. Eta halere etzinduten sinhetsi çuen Jainco Jauna, Bidean çuen buruan ibili dena, eta çuen campac landatu behar cinduzten toquia bereci duena, gabaz çuei bidea erakusten çuelaric suaz, eta hedoiezco habeaz egunaz. Eta Jaunac aditu çuenean çuen erasietaco haroa, samurturic cin eguin çuen eta erran: Guiçaldi guciz gaixto huntaco guiçonetaric nihorc ez du ikusiren lur on, cin eguinez çuen arbasoei aguindu nuen hori. Lekat Calebec Jephonen semeac; ecen harec ikusiren du, eta hari emanen diot oin-petan erabili duen lurra eta haren semeei ere, ceren jarraiqui içan den Jaunari. Eta ez da harritzeric populuaren alderaco gaitzidura hortaz, ene alderat ere çuen gatic samurturic erran duenaz gueroz: Ez-eta çu ere etzare han sarthuco; Bainan Josue Nunen semea, çure cerbitzaria, sarthuco da çure orde; gogoa bero çoçu, hazcar çaçu, ecen harec Israeli çortera çathituco dio lurra. Çuen ilobasoac, ceinetaz erasi baituçue gathibu eramatecoac direla, eta çuen Seme, onetic gaizquiraco adimendua egun oraino ez dutenac, horiec sarthuco dira aguindu lurrean; eta bereri emanen diotetet eta goçatuco dute. Bainan çuec bihur çaizte; mortura çoazte itsaso Gorrico bideaz. Orduan ihardetsi cinarotedan: Jaunaren alderat bekatu eguin dugu; iganen gare eta guducaturen, gure Jainco Jaunac manatu duen beçala. Eta nola harmaturic mendia gora baitzinhoazteten, Jaunac erran çarodan niri: Erroçute: Ez igan, eta ez guduca, ecen ez naiz çuequin; beldur içan çaizte erorceco çuen etsaien aitzinean. Minçatu nincen, eta ez ninduçuen ençun: bainan Jaunaren manuari bihurri eguinez, eta hampurusqueriaz betheac, mendia gora goan cinezten. Hargatic, mendietan çagoen Amorhearra ilkiric, eta çuei bidera atheraturic, jarraiqui citzaitzuen erleac jarraiquitzen ohi diren beçala; eta Seirretic Hormaraino hilca eraman cintuzteten. Eta itzuliric nigarrez cinauztenean Jaunaren aitzinean, etzintuzteten ençun, eta etzituen onhetsi nahi içan çuen othoitzac. Lucez egotu cinezten beraz Cadesbarnen. Eta handic abiaturic, ethorri guinen itsaso Gorrira deraman mortura, Jaunac niri erran çarotan beçala, eta lucez ibili guinen Seirgo mendiaren inguruan. Eta Jaunac erran çarotan: Asqui inguracatu duçue mendi hori; çoazte ipharraldera. Eta populuari manu-eguioçu, erraten dioçularic: Iraganen çarete Seirren dauden Esauren seme çuen anaien mugac gaindi, eta çuen beldur içanen dira. Artharequin beguira çaizte beraz hequiei jaçarric eguitetic; ecen hequien lurretic ez darotzuet emanen oinac eguin deçaqueen hatza bera ere, ceren Esauri eman baitiot Seirgo mendia goçatzera. Jatecoac dirutan erosico eta janen ditutzue; ura erosiric hartuco duçue, eta edanen. Çure Jainco Jaunac benedicatu çaitu çure escuetaco eguinça gucitan; eçagutu du çure bidea, nola iraganen cinduen mortu handi hau, berrogoi urthez çurequin çagoelaric çure Jainco Jauna, eta deus etzauçu escastu. Eta iragan guintuenean gure anaia Esauren semeac, Seirren çaudecinac, Elatheco eta Asiongaberreco bide celhaia barna, ethorri guinen Moabeco mortura deraman bidera. Eta Jaunac erran çarotan: Ez beçaçu gudu eman Moabitarrei, eta ez eguin horiei guerlaric: ez darotzut ecen batere emanen horien lurretic, ceren Lothen semeei eman baitiotet Ar goçatzera. Emitarrac içan ciren horco lehembicico egoiliarrac, populu larria eta hazcarra, eta Naiz gorac nola Enaquen odolecoac, Digantetzat iragaiten ciren, eta Enaquen semeac beçalacoac ciren. Horren gatic Moabitarrec deitzen dituzte Emitarrac. Seirren ordean lehembicitic egotu dira Horhearrac, ceinac iraiciric eta xahuturic, han jarri ciren Esauren semeac, Israelec eguin duen beçala bere goçameneco lurrean, ceina Jaunac eman baitio. Jaiquiric beraz Çaredeco errecaren iragaiteco, hartara ethorri guinen. Bada, Cadesbarnetic Çaredeco errecaco iragan-lekuraino ibili garen dembora, içatu da hogoi eta hemeçorci urthe: orduco guerlarien guiçaldia campetaric ecezta cedien arteo, Jaunac cin eguin içan beçala: Haren escua hequien contra içatu da, galaraztecotzat campen erditic. Eta gudutaco guiçonac oro hil içan ciren ondoan, Jauna minçatu çarotan, cioelaric: Egun iraganen dituçu Moabeco mugarriac eta Ar deitzen den hiria. Eta hurbilcearequin Amonen semeen hauçora, beguira çaite hequiei gudu ematetic, eta ez abia gudura: ecen ez darotzut emanen Amonen semeen lurretic, ceren hura Lothen semeei eman baitiotet goçatzera. Digante lur aiphatua da: eta beihala hartan egotu dira diganteac, Amontarrec Çomçomtarrac deitzen cituztenac. Populu larria eta saihera handicoa, eta irazquiz Enactarrac beçain lucea, ceina Jaunac Amontarren aitzinetic xahutu baitzuen, eta hequiec jarraraci haren orde, Seirren çauden Esauren semeen alde eguin içan çuen beçala, Horhearrac xahutuz, eta hequien lurra emanez Esauren semeei, ceinec goçatzen baitute oraidinocoan. Hebearrac ere, Haserimen Gaçaraino çaudenac, iraiciac içatu ciren Capadociarrez, ceinec Capadociatic ilkiric, xahutu baitzituzten, eta hequien lekuan jarri baitziren. Jaiqui çaizte, eta iragan çaçue Arnongo erreca: horra non çure escura eman dudan Sehon, Hefebongo Amorhearren erregue, eta has çaizte haren lurraren goçatzen, eta haren contra gudu emaçue. Egun abiatuco naiz çure beldurraren eta ikararen hedatzen ceru guciaren azpian dauden populuen gainera: çure icena ençutearequin ici ditecençat, eta erditzeco minequin direnac beçala laztuac eta oinhaceac josiac egon ditecen. Cademotheco mortutic mandatariac igorri nituen beraz baquezco solasequin Sehon Hefebongo erregueri, nioelaric Iraganen gare çure lurretic, bide handiz ibilico gare, ez gare makurtuco ez escuin ez ezquer. Jatecoac dirutan salzquigutzu, jan deçagunçat: iguçu dirutan ura, eta haletan edanen dugu. Ez dugu galdeguiten iragaitera utz gaitzatzun baicic, Esauren seme, Seirren daudenec, eta Arren dauden Moabitarrec eguin duten beçala, Jordanera hel gaitecen arteo, eta iragan gaitecen gure Jainco Jaunac eman gogo darocun lurrera. Sehon, Hefebongo erreguec etzarocun eman nahi içatu iragan bidea, ceren çure Jainco Jaunac gogortu baitzuen haren izpiritua eta hazcartu haren bihotza, hura çure escuetara eçarcea gatic orai ikusten duçun beçala. Eta Jaunac erran çarotan niri: Horra non hasi naicen Sehonen eta bere lurraren çuri escuetara ematen; abia çaiteci lur horren goçatzen. Eta Sehon bere populu guciarequin aitzinera ilki çarocun Jasan gudu ematera. Eta gure Jainco Jaunac escuetan eçarri çarocun: jo guinduen hura bere seme eta populu guciarequin. Eta orduan hartu içan guintuen hiri guciac, hango egoiliarrac hilic, guiçon, eta emaztequi, eta haur; ez guinduen hequietan bakar bat ere utzi, Aciendez landan, ceinac erori baitziren gudularien escuco, eta hirietaco buluzquin hartu guintuenez landan. Aroertic, ceina baita Arnongo errecaren bazterrean, haranean jarria den hiri bat, Galaaderaino ecen içatu ez herriric ez biriric gure escuei itzuri cenic: gure Jainco Jaunac escuetaratu çarozcun guciac, Lekat Amonen semeen lurra, ceinari ez baicare hurbildu içan, eta Jeboqueco errecari dauden guciac, eta mendietaco hiriac, eta gure Jainco Jaunac debecatu darozcun lekuac oro. Itzuliric beraz, igan guinen Basango bideaz: eta Og, Basango erregue, ilki cen gure aitzinera bere populu guciarequin Edrain gudu ematera. Eta Jaunac erran çarotan niri: Ez içan horren beldur, ceren çure escuan eçarria baita bere populu guciarequin eta bere lurrarequin: eta horri eguinen dioçu, Sehon, Amorhearren erregue, Hefebonen egotu denari eguin içan dioçun beçala. Gure Jainco Jaunac escuetaratu çarozcun beraz Og ere, Basango erregue eta haren populu gucia; eta hilceraino jo guintuen, Ordu berean xahutzen guintuelaric hango hiri guciac. Hiri bakar bat etzitzaicun itzuri, hirur hogoi hiri, Argobeco bazterra oro, Oguen-pecoa Basanen. Hiri guciac harrasi gaitzez hazcartuac ciren, athe eta haguequin, aiphatu gabe hiri harrasiric etzutenac konda ahal baino guehiago. Eta hil guintuen egoiliarrac, Sehon, Hefebongo erregueri eguin guinarozquien beçala, herrausten guintuelaric hiri guciac, guiçon, emaztequi eta haurrac hilez: Eraman guintuen ordean aciendac eta hirietaco buluzquinac. Ordu hartan jabetu guinen beraz lurraz, Jordanez hunaindian ciren Amorhearren bi erregueen escutic, Arnongo errecatic Hermongo mendiraino, Ceina Sidoniarrec deitzen baitute Sarion, era Amorhearrec Sanir: Hartu guintuen ordoquico hiri guciac, eta Galaadeco eta Basango lur gucia, Selcaraino eta Edrairaino ceinac baitira Oguen-peco hiriac Basanen. Og, Basango erregue, bakarric ecen guelditua cen diganteen odoletic. Erakusten dute haren burdinazco ohea, ceina baita Errabathen, Amonen semeen hirian: lucera ditu bederatzi beso, eta çabalera lau, guiçonaren ukaraieco besoaren neurritic. Eta lurraren goçamenetan sarthu guinen orduan Aroertic, ceina baita Arnongo errecaren bazterrean, Galaadeco mendiaren erdiraino: eta Errubeni eta Gadi eman niozcaten hango hiriac. Galaadeco berce çathia ordean, Basan gucia, Oguen-pecoa, eta Argobeco lurra oro eman nituen Mansferen leinu erdiari. Eta Basan gucia deitzen da Diganteen lurra. Jair, Manaseren semeac goçatzen du Argobeco lurra oro Jesurico eta Macatico muguetaraino. Eta Basan deithu çuen bere icenetic Haboth Jair, erran nahi baita Jairen herriac, egungo eguna arteo. Halaber Maquirri eman nioen Galaad. Eta Errubenen eta Gaden leinuetacoei eman niotzaten Galaadeco lurretic Arnongo errecara, errecaren erdiraino, eta mugac Jeboqueco errecaraino, ceina baita Amonen semeen cedarria; Eta mortuco celhaia, eta Jordanea, eta Ceneretheco mugac Mortuco itsasoraino, ceina baita guciz gucia, Phasgaco mendi azpian iguzqui-haice alderat. Ordu hartan manu eman narotzuen, nioelaric: Çuen Jainco Jaunac lur hau ematen darotzuete ondocoen ondoco; guiçon hazcar guciac çoazte harmaturic Israelgo seme çuen anaien aitzinean, Çuen emazte, haur eta aciendac utziric. Badaquit ecen abere hainitz baditutzuela, eta egon beharco dira nic eman darozquitzuetan hirietan, Jaunac çuen anaiei eman deçoten arteo phausua, çuei eman içan darotzueten beçala, eta berec ere goça deçaten arteo Jaunac Jordanez haindian eman gogo dioten lurra: orduan norbera itzulico da nic çuei eman lurraren goçatzera. Josueri halaber ordu hartan eman nioen manu, erraten nioelaric: Çure beguiec ikusi içan dute erregue horiei biei cer eguin içan dioeten çuen Jainco Jaunac orobat eguinen dioete erreinu guciei ceinetara iragan beharrac baitzare. Ez becedi içan hequien beldur: ecen çuen Jainco Jauna çuen alde guducaturen da. Ordu hartan othoitz eguin içan nioen Jaunari, nioelaric: Jainco jauna, abiatu çare çure sehiari erakusten çure handitasuna eta çure escu guciz hazcarra: ecen ez da ez ceruan ez lurrean berce Jainco bat çure eguinçac eguin detzaqueenic, ez-etare çure indarrari hurbilceco denic. Iraganen naiz beraz, eta ikusiren ditut Jordanez haindico lur guciz on hura, eta mendi guciz eder hura eta Libana. Eta Jauna samurtu citzaitan çuen gatic; ez ninduen ençun içan, bainan erran çarotan: Asqui da çuri; ez niri guehiago hortaz aipha. Igan çaite Phasgaco gainera, eta çure beguiac inguruan erabil çatzu mendebalera eta ipharrera, hegoara eta iguzqui haicera, eta beguira çaçu; ecen ez duçu iraganen Jordaneco ur hori. Manu emoçu Josueri, hazcar eta borthitz çaçu hura; ecen hura bera goanen da populu hunen aitzinean, eta harec çathituco dioete ikustera çoacen lurra. Eta haranean egotu içan guinen, Phogorreco temploaren parrean. Eta orai, Israel, ençun çatzu nic irakasten darozquitzutan manamendu eta erabaquiac, hauquiec bethez bici çaitecençat, eta sarthuric goça deçaçunçat çuen aiten Jainco Jaunac ematera dohaquiçuen lurra. Ez duçue berhatuco nic erraten darotzuetan hitzari, eta ez dioçue kenduco: beguira çatzue çuen Jainco Jaunaren manamendu nic ematen darozquitzuetanac. Ikusi dituzte çuen beguiec Jaunac eguin dituen guciac Beelphegorren contra, nola çuen erditic xahutu dituen haren adoratzaileac oro. Bainan çuec, çuen Jainco Jaunari iratchiquiac çaudeztenac, guciac egungo eguna arteo bici çarete. Badaquiçue manamenduac eta erabaquiac çuei irakatsi darozquitzuetala, ene Jainco Jaunac niri manatu beçala: hola betheco ditutzue goçatzera çohazten lurrean. Eta beguiratuco eta eguitatez betheco ditutzue. Hau da ecen çuen çuhurcia eta adimendua populuen aitzinean, non ençunic legue hauquiec oro, erranen baitute: Horra populu bat çuhurra eta adimendutacoa, jendaqui bat handia. Ez da berce jendaia bat hain handia, ceinac baitituque jaincoac hurbilcen çaizcoenac, gure Jaincoa gure othoitz gucietan lekuco den beçala. Ecen non da berce jendaia bat hain ederretsia, non baitituzque ceremonia, erabaqui çucen eta legue bat osoa, nic egun çuen beguien aitzinean eçarrico dudana beçalacoa? Arduratsuqui beguira çatzu beraz çure burua eta çure arima. Ez ahanz çure beguiec ikusi içan dituzten gauçac, eta ez beitez gal çure gogotic çure bicitzeco egun orotan. Irakatsiren diozcatzute çure seme eta ilobasoei, Çure Jainco Jaunaren aitzinean Horeben jarri cinen egunetic, Jauna niri minçatu içan cenean, cioelaric: Populua ene aitzinera bilaraz çaçu, oroc ençun detzaten ene hitzac lurraren gainean bici diren gucico ikas deçaten ene beldur içaten, eta beren semeei ere irakats diotzotençat. Eta mendia sutan çagoelaric ceruetaraino, hurbildu cineten haren oinetara: eta han ciren ilhumbeac, hedoiac eta gobela. Eta suaren erditic minçatu citzaitzuen Jauna. Aditu içan cinuten haren solasetaco minçoa, eta molduraric batere ikusi etzinuten. Eta erakutsi çarotzueten beguiratzeco manatu çarotzuen batasuna, eta hamar manamenduac ere, har-laucetan iscribatu içan cituenac. Eta orduan manatu çarotan irakats netzatzuen ceremonia eta erabaquiac beguiratu beharco cinituztenac goçatzera çohazten lurrean. Arduratsuqui çain çatzue beraz çuen arimac. Ez duçue iduriqueriaric batere ikusi içan, Horeben suaren erditic Jauna çuei minçatu cen egunean: Beldurrez-eta liluraqueriaz çuençat eguin cineçaten guiça edo ema iduri edo itchura cerbait, Edo lurraren gainean diren edocein abereena, edo ceru-pean hegaldatzen diren hegastinena, Edo lurrean herrestatzen diren cierpeena, edo luphean uretan egoten diren arrainena: Eta beldurrez, beguiac cerurat alchatu-eta, ikus cinetzaten iguzquia, ilharguia eta ceruco içarrac oro, eta enganioac liluraturic hequiec adora cinetzaten, eta gur eguin cineçoten Jaunac ceru-pean diren jendaqui guciençat eguin içan dituen arguiçaguiei. Bada çuec Jaunac hartu çaituzte eta atheratu Eguiptoco burdinazco suteguitic, içatea gatic bere primançaco populu bat, egungo egunean den beçala. Eta Jauna ene contra samurtu da çuen erasien gatic, eta cin eguin du ez dudala Jordaneco ura iraganen, eta ez naicela sarthuco çuei ematera dihoaquiçuen lur guciz onean. Huna bada hilcen naicela toqui huntan eta ez dudala iraganen Jordanea; çuec iraganen duçue, eta goçatuco çarete lur eder hartaz. Israel, berautzu behinere ahanz çure Jainco Jaunac çurequin eguin duen batasuna: berautzu eguin Jaunac eguitetic debecatu darozquitzun hequien itchura bernuçaturic; Ceren çure Jainco Jauna su erregarri bat, Jainco bekaizcor bat baita. Semez eta ilobasoz aitatzen baçarete, eta lur hartan egoten, eta çoraturic eguiten baduçue itchura cerbait, gaizquia çuen Jainco Jaunaren aitzinean eguinez, hura hasarrera jauçarazteco; Cerua eta lurra egun lekuco galdeguiten ditut, laster xahutuac içanen çaretela, Jordanea iraganic goçatzera çohazten lurretic; etzarete han lucez egonen, bainan eceztatuco çaituztete Jaunac, Eta barraiatuco jendaia gucietara, eta gutiac gueldituco çarete jendaien artean, ceinetara eramanen baitzaituzte Jaunac. Eta han cerbitzatuco ditutzue jaincoac guiçonen escuz eguinac çurez eta harriz, ikusten ez dutenac, aditzen ez dutenac, jaten ez dutenac, usnatzen ez dutenac. Eta han çuen Jainco Jauna bilhatzen duçuenean, aurkituren duçue, baldin hargatic bilhatzen baduçue çuen bihotz oroz eta çuen arimaco atsecabe guciz. Aitzinetic erranac çaizquitzuen guciec atzeman çaituzteten ondoan, noizbait bihurtuco çarete çuen Jainco Jauna ganat, eta ençunen duçue haren boça, Ceren çuen Jainco Jauna, Jainco urricalmendutsu bat baita: etzaituztete utzico, ez-eta alde bat xahutuco, ez-etare ez du ahancico çuen aitequin cin eguinicaco batasuna. Galde eguiçu beihalaco egunez, çure aitzinean içatu direnez, Jaincoac lurraren gainean guiçona eguin içan çuenetic, heian ceruaren buru batetic berceraino horrelacoric nihoiz eguin içan den, edo egundaino ikusi, Populu batec aditzeco suaren erditic minçatzen den Jaincoaren minçoa, çuec aditu duçuen beçala, eta bici çarete oraino; Heian Jaincoac eguin içan duen sarthu dela eta beretzat hartu duela jendaqui bat jendaien erditic frogapenez, seinalez eta sendagailaz, guduz, escu hazcarrez eta beso çabalez, eta icigarrico aguerpenez, çuençat çuen Jainco Jaunac Eguipton eguin içan duen beçala, çuen beguien aitzinean; Jaquin deçaçuençat Jauna bera dela Jaincoa, eta hartaz berceric ez dela. Cerutic adiaraci darotzuete bere minçoa, çuen arguitzeco, eta lurraren gainean erakutsi darotzuete bere su guciz handia, eta haren hitzac aditu ditutzue suaren erditic, Ceren çuen aitac maithatu baititu, eta hequien ondotic hautatu duen hequien ondoregoa. Eta Eguiptotic atheratu çaituztete çuen aitzinean cihoalaric bere indar handian, Çuen sarpenean xahu cetzançat jendaia guciz handiac eta çuec baino azcarragoac; eta sarraraz cetzaztençat, eta goçatzera eman cetzaçuen hequien lurra, egungo egunean ikusten duçuen beçala. Jaquin çaçue beraz egun eta gogoan har çaçue Jauna bera dela Jaincoa ceru gainean eta lur beherean, eta berceric ez dela. Beguira çatzue beraz orai nic ematen darozquitzuetan haren manu eta manamenduac, ongui guertha daquiçuen çuei, eta çuen semeei çuen ondotic, eta lucez egon çaitezten çuen Jainco Jaunac eman gogo darotzueten lurrean. Orduan Moisec bereci cituen Jordanez haindian hirur hiri iguzqui-haice alderat, Hequietarat itzur cedinçat bere lagunari ustecabeco heriotzea eman cioqueena, hura bere etsai içatu gabetaric ez egun bat ez eta bi egun lehenago, eta hiri hequietaric batera ihes eguin ahal ceçançat. Hiri hequiec ciren Bosor mortucoa, ceina baita Errubenen leinuco lur ordoquian; Erramoth Galaadecoa, ceina baita Gaden leinuan; eta Golan Basangoa, ceina baita Manaseren leinuan. Hori da leguea Moisec Israelgo semeen aitzinean ekarri çuena, Eta horiec dira lekucotasunac, ceremoniac eta erabaquiac Israelgo semeei erran ciozcatenac, Eguiptotic atheratu cirenean, Jordanez haindian, Phogorreco temploaren parreco haranean, Hefebonen egotu eta Moisec jo içan çuen Sehon Amorhearren erregueren lurrean. Eta Israelgo semeec, Eguiptotic ilkiric, Goçatu çuten haren lurra eta Og Basango erreguearena, horiec baitziren Amorhearren bi erregueac, Jordanez haindian çaudenac iguzqui-haice alderat, Aroerdic, ceina baita Arnongo erreca bazterrean, Siongo mendiraino, ceina orobat deitzen baita Hermon, Ordoqui gucia Jordanez haindian, iguzqui-haice alderat, Mortuco itsasoraino, eta Phasgaco mendi azpiraino. Eta Moisec deithu içan çuen Israel gucia, eta erran cioen: Adi çatzu, Israel, ceremonia eta erabaqui nic çuen beharrietara helcen ditudanac: ikas çatzue eta obretan eçar. Gure Jainco Jaunac gurequin Horeben batasun eguin içan du. Ez du gure aitequin eguin patu, bainan bai gurequin, orai hemen garen eta bici garenequin. Mendian bekoz beko suaren erditic minçatu içan çaicu. Orduan Jaunaren eta çuen artean ni içatu naiz ararteco eta bitarteco, haren solasac çuei ekarceco; ecen suaren lotsa cineten, eta etzineten igan, eta erran çuen: Ni naiz çure Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic eta gathibutasuneco etchetic atheratu çaitudana. Ez duçu jainco arrotzic ene aitzinean içanen. Ez duçu çuretzat eguinen escuzco jaincoric ez-etare itchuraric ceru gainean diren gaucenic, ez lur beherean direnenic, ez-eta uretan luphean direnenic. Ez ditutzu hequiec adoratuco, ez-etare cerbitzatuco. Ni naiz ecen çure Jainco Jauna, Jainco bekaizcorra, aiten gaixtaqueria haurretan bilhatzen dudana hirugarren eta laugarren belhaunean ere ni gaitzirizcotan naducatenen baithan, Eta mila miletan ondocoen-ondoco guphidesten ditudana ni maite nautenac eta ene manamenduac beguiratzen dituztenac. Ez duçu alferretan erabilico çure Jainco Jaunaren icena: ceren ez baita gaztiguric gabe gueldituco haren icena gauça hutsetan erabilico duena. Beguira çaçu larumbateco eguna, haren sainduesteco, çure Jainco Jaunac manatu içan darotzun beçala. Sei egunez harico çare lanean, eta eguinen ditutzu çure eguiteco guciac. Çazpigarren eguna larumbatecoa da, erran nahi da çure Jainco Jaunaren phausua. Hartan ez duçu lanic batere eguinen, ez çuc, ez çure semeac, ez alabac, ez muthilac, ez nescatoac, ez idiac, ez astoac, ez edocein aciendac, ez çure atheen barnean den arrotzac: çure muthil-nescatoac çu beçala phausa ditecençat. Orhoit bequiçue cerorrec Eguipton gathibu egotu çaretela, eta handic çuen Jainco Jaunac ilki çaituztela escu hazcarraz eta beso çabalaz. Horren gatic manatu darotzuete beguira dedaçuen larumbateco eguna. Ohora çatzu çure ait-amac, çure Jainco Jaunac manatu darotzun beçala, lucez bici çaiten, eta ongui guertha daquiçunçat çure Jainco Jaunac eman gogo darotzun lurrean. Ez duçu hilen. Etzare limburquerian kutsatuco. Ez duçu ohoinçaric eguinen. Ez duçu lagunaren contra gueçurrezco lekucotasunic erranen. Ez duçu irritsic ekarrico lagunaren andreari, etcheari, landari, muthilari, nescatoari, idiari, astoari, eta haren edocein gauçari. Horiec dira hitzac Jaunac mendian suaren erditic çuen oste guciaren aitzinean goraqui erran cituenac, guehiagocoric gabe: eta horiec iscribatu cituen niri eman çarozquitan bi har-laucen gainean. Bainan çuec minçoa ilhumbeen erditic adituric, eta mendia sutan ikusiric, ni gana hurbildu cinezten leinuetaco buruçaguiac, eta adinez çaharrenac, eta erran cinarotedan: Horra non gure Jainco Jaunac erakutsi darozcun bere maiestatea eta handitasuna: haren minçoa suaren erditic ençun dugu; eta frogapen egun eguin içan dugu, Jaincoa guiçonari minçaturic, guiçona biciric guelditu dela. Certaco beraz hilen gare eta iretsico gaitu su guciz handi horrec? Ecen baldin berriz aditzen badugu gure Jainco Jaunaren minçoa, hilen gare. Cer da edocein haragui, suaren erditic minçatzen den Jainco biciaren minçoaren ençuteco, eta bere bici ahal içatecotzat guero? Hobequitzat çu hurbil çaiteci: eta adi çatzu gure Jainco Jaunac erranen darozquitzun guciac: guero guri erranen darozquigutzu, eta guc ençun-eta, hequiec eguinen ditugu. Hori ençun çuenean Jaunac, erran içan çarotan: Aditu içatu dut populu horrec çuri erran dituen solasetaco minçoa; ongui erranac dira guciac. Norc eguinen du içan deçaten halaco gogo bat, non ene beldur içanen baitira, eta ordu oroz beguiratuco baitituzte ene manamendu guciac, ongui hel ditecen bethi gucian berac eta beren semeac? Çoaz eta erroçuete: Bihur çaitezte çuen olhetara. Eta çu çaude enequin, eta erranen darozquitzut çuri ene manamenduac, ceremoniac eta erabaquiac; ceinac irakatsiren baitiozcatzuete, bethe detzatençat nic goçatzera eman gogo diotedan lurrean. Beguira çatzue beraz eta eguin Jainco Jaunac çuei manatu dituenac: etzarete ez escuinera ez ezquerrera makurtuco: Bainan çuen Jainco Jaunac manatu bideaz ibilico çarete, bici çaiteztençat, ongui guertha daquiçuen, eta çuen egunac luça ditecen çuen goçameneco lurrean. Hauquiec dira manamendu, ceremonia eta erabaquiac çuen Jainco Jaunac manatu dituenac, nic çuei irakasteco, eta çuec bethetzeco goçatzera orai çohazten lurrean: Çuen Jainco Jaunaren beldurra içan deçaçuençat, eta beguira detzatzuen haren manu eta manamendu guciac, nic meçutzen darozquitzuetanac çuei, çuen semeei eta ilobasoei, çuen bicico egun orotaco, luça ditecençat çuen egunac. Adi çaçu, Israel, eta beguira, Jaunac çuri manatuac eguin detzatzun, eta onsa guertha daquiçunçat, eta berhatuz goan çaitecençat, çure arbasoen Jainco Jaunac aguindu darotzun beçala esne eta ezti darioen lurra. Adi çaçu, Israel: Gure Jainco Jauna, Jaun bakarra da. Çure Jainco Jauna maithatuco duçu çure bihotz guciaz, çure arima guciaz, çure indar guciaz. Eta çure bihotzean içanen dira egun nic manamendutan ematen darozquitzutan hitz hauquiec: Eta erranen diozcatzu çure semeei, eta çure gogoa hauquietan erabiliren duçu çure etchean jarria çaudecinean, bidean çabilçanean, lotaracoan eta atzarcean. Eta lothuco dituçu orhoitgailu bat çure escuan beçala, içanen eta erabilico dira çure bi beguien artean; Eta iscribatuco dituçu çure etcheco athelasean eta atheetan. Eta çure Jainco Jaunac çure arbaso Abrahami, Isaaqui eta Jacobi cin eguinez aguindu dioeten lurrean sarraraci çaituqueenean; eta eman darozquitzuqueenean çuc eguingabeco hiri handi eta guciz onac, Çuc eguingabeco etche onthasun guciez betheac, çuc cilhatugabeco urteguiac, çuc landatugabeco mahasti eta olibadiac; Eta jan duqueçuenean, eta asea çaretequeenean: Arduratsuqui beguira çaite ahanztetic Jauna, Eguiptoco lurretic, gathibutasuneco lurretic ilki çaituena. Çure Jainco Jaunaren beldur içanen çare, hura bakarric cerbitzatuco duçu, eta cin haren icenaz eguinen duçu. Çuen inguruan diren edocein jendaquiren jainco atzeen ondotic ibilico etzarete, Ecen Jainco bekaizcorra da, çure erdian den Jainco Jauna, beldurrez-eta çure contra suta dadien Jaunaren hasarrea, eta ken çaitzan lurraren gainetic. Ez duçu frogapenetan eçarrico çure Jainco Jauna Froga-lekun eguin içan duçun beçala. Beguira çatzu çure Jainco Jaunaren manamenduac, lekucotasun eta ceremonia meçutu darozquitzunac; Çure etsai guciac çure aitzinean xahutuco dituela, erran içan duen beçala. Eta gueroan çure semeac galde eguinen darotzunean, dioelaric: Cer erran nahi dute lekucotasun horiec, ceremonia eta erabaqui gure Jainco Jaunac meçutu darozquigunec? Erranen dioçu: Faraonen gathibu guinen Eguipton, eta Jaunac escu hazcarrean eraiqui gaitu Eguiptotic; Ikuscari eta sendagaila handiac eta gogorrenac Eguipton eguin içan ditu gure beguien aitzinean Faraonen eta haren etche guciaren contra, Eta handic eraiqui gaitu, sararaciric eman ceçagun lurra, ceinaren gainean cin eguin baitzuen gure aitei. Eta Jaunac manatu darocu beguira detzagun legue horiec oro, eta gure Jainco Jaunaren beldur içan gaitecen, onsa hel gaitecençat gure bicitzeco egun gucietan, egun guerthatzen den beçala. Eta gure alderat urricalmendutsu içanen da, baldin beguiratzen eta bethetzen baditugu haren manamendu guciac gure Jainco Jaunaren aitzinean, manatu içan darocun beçala. Eta eguiçu Jaunaren aitzineco on eta gogaragarri dena, onsa guertha daquiçun, eta sarthuric goça deçaçun lur guciz on hura, ceinetaz Jaunac cin eguin baitu çure arbasoei, Eta goçatzera sarthuco çaren lurrera çure Jainco Jaunac barneratuco çaituenean, eta çure aitzinean xahutuco dituenean jendaqui asco, Hethearrac, eta Jerjesearrac, eta Amorhearrac, Cananearrac, eta Pherecearrac, eta Hebearrac, eta Jebusearrac, çazpi jendaia çu baino osle hainitz handiagocoac eta hazcarragoac; Eta çure Jainco Jaunac çuri escura emanen darozquitzunean, joco dituçu heriotzeraino. Ez duçu hequiequin batasunic eguinen, eta etzazquiote urricalduco; Eta ez duçu hequiequin ezconçaric josico. Ez dioçu çure alabaric haren semeari emanen, eta ez duçu haren alabaric çure semeari onhetsico, Ceren-eta çure semea bilduco baitu niri ez jarraiquitzera, eta nahiago içatera jainco atzeac cerbitzatu; eta jaucico da Jaunaren hasarrea, eta ordu berean xahutuco çaitu. Aitzitic lehenago hau eguinen dioçu: lurrerat arthicatzu haren aldareac, phorroca çatzu haren jaincomoldeac, ebac lucuac, eta erre itchura bernuçatuac; Ceren baitzare çure Jainco Jaunari sainduetsi populu bat. Çure Jainco Jaunac çu hautatu çaitu, içan çaquiozquiençat populu bere-berea lurraren gainean diren populu gucien artetic. Jauna ez da çuei batu, eta etzaituztete hautatu berce populu guciac ostetan xitzen cintuztelacotz, berce populuac oro baino aphurragoac cineztenean: Bainan bai ceren Jaunac maithatu baitzaituztete eta beguiratu baitu çuen arbasoei eguin cioeten cina: eta escu hazcarrean eraiqui çaituztete, eta gathibutasuneco etchetic berrerosi, Faraon Eguiptoco erregueren escutic. Eta jaquinen duçu nola çure Jainco Jauna bera den Jainco hazcar eta fidela, bere patua eta urricalpena mila guiçalditaraino beguiratzen diotena bera maite dutenei eta bere manamenduen çainçaileei: Eta berehala bihurcen diotena gaitzirizcotan daducatenei, haletan non eceztatzen baititu, eta luçatzen ez baitu, han berean merecitua bihurtuz. Beguira çatzu beraz manamendu, ceremonia eta erabaqui nic egun bethetzeaz meçutzen darozquitzutanac. Baldin erabaqui hauquiec ençun ondoan, iduquitzen eta bethetzen badituçu, çure Jainco Jaunac ere beguiratuco darozquitzu batasuna eta çure arbasoei cin eguinez aguinduricaco urricalpena; Eta maithatuco çaitu, eta berhatuco, eta benedicatuco ditu çure sabeleco fruitua, eta çure lurreco fruitua, oguia eta mahatsa, olioa eta abere larriac, eta ardi-arthaldeac, lur hartan, ceina çuri emanen çarotzula cin eguin baitiote çure arbasoei. Benedicatua içanen çare populu gucien artean. Çure baithan ez da içanen urrix-orotsetan agorric, ala guiçonetan, ala abereetan. Jaunac çu ganic urrunduco ditu ahuldura guciac; ez ditu çure gainera ekarrico eçagutu dituçun Eguiptoco gaitz guciz gaixtoac, bainan helduco ditu çure etsai gucien gainera. Iretsico ditutzu çure Jainco Jaunac escuetaratuco darozquitzun populu guciac. Çure beguiac ez ditu guphidez utzico, eta ez ditutzu hequien jaincoac cerbitzatuco, çure galbide içan ez ditecençat. Eguin bacineça çure baithan: Jendaia horiec ni baino ostez guehiago dira, nola xahutuco ahal ditut? Ez lotsa, bainan orhoit bequizquitzu çure Jainco Jaunac Faraoni eta Eguiptoar guciei eguin diotena, Çure beguiec ikusi dituzten içurri gaitzac, eta ikuscariac, eta sendagailac, eta escu hazcarra, eta beso çabala, çure Jainco Jaunac erabiliac çure eraiquitzeco, lotsatzen çaituzten populu guciei hala-hala eguinen diote. Gaineraco, çure Jainco Jaunac listorrac ere igorrico ditu hequien gainera, oro xahu detzaneraino, eta gal detzaneraino çuri itzuriac eta gorde ahal içan direnac. Etzare hequien beldur içanen, ceren çure erdian baita çure Jainco Jauna, Jainco handi eta ikaragarria. Jendaia hequiec berac urthuco ditu çure aitzinean emequi-emequi eta çathica. Ecin xahutuco ditutzu oro batean, beldurrez-eta lurreco basa ihiciac berha ditecen çure contra. Eta çure Jainco Jaunac escuetara emanen darozquitzu, eta herioz joco ditu arras xahutuac içan ditecen arteo. Eta hequien erregueac escuetaratuco darozquitzu, eta ceruen-petic eceztatuco ditutzu hequien icenac: nihorc ecin buru eguinen darotzu hequiec çathicatu dituçun arteo. Hequien obra bernuçatuac suz erreco dituçu: ez duçu irritsic içanen urhe eta cilhar halaco eguiten erabiliarençat; eta hequietaric ez duçu çuretzat deusere hartuco, etzediençat hobendun jar, ceren-eta hats baitzaizco çure Jainco Jaunari. Eta idolatic ez duçu den-gutiena çure etchean sarthuco, anathema bilhaca etzediençat, hura bera den beçala. Higüin içanen duçu hala nola-nola pusca cikin bat, eta gauça kutsacor, eta satsu bat beçala hats içanen çaitzu, ceren den anathema. Ardurarequin çaude egun nic manatzen darozquitzudan manamendu gucien beguiratzera, bici ahal içan çaitecençat, eta berha çaitecen, eta sarthuric goça deçaçun lurra, ceintaz Jaunac çure arbasoei cin eguin içan baitu. Eta orhoituren çare bide guciaz ceintaz Jaunac berrogoi urthez mortua barna erakarri baitzaitu, çure gaztigatzeco, eta frogatzeco, eta aguerian eçarceco çure bihotzaren barnean çagoena, heian haren manamenduac çainduco cintuen, ala ez. Jateco escasiaz jo çaitu, eta mana, çuc eta çure aitec eçagutzen etzindutena, hazcurritzat eman içan darotzu, çuri erakustecotzat guiçona ez dela ogui hutsean bicitzen bainan Jaunaren ahotic ilkitzen den hitz gucitan. Huna berrogoi urthe, larrua estalcen çarotzun soinecoa, ez dela behinere ihetcheduraz hautsi, eta çure oinetacoac ez direla phorrocatu: Çure gogoan iharduc deçaçunçat, guiçonac bere semea arguitzen duen beçala, orobat arguitu çaituela çure Jainco Jaunac; Beguira detzatzunçat çure Jainco Jaunaren manamenduac, eta haren bidean ibil çaitecen, eta haren beldurra içan deçaçun. Ecen çure Jainco Jaunac sarraracico çaitu lur on batean, laes eta ur eta ithurrietaco lurrean, ceinetaco mendi celhaietara erausten baitira ibaien sorth-buruac: Ogui, garagar eta mahats lurrean, ceintan sorcen baitira picoac, mingranac eta olibac: olioaren eta eztiaren lurrean; Ceintan escasiaric batere gabe janen baituçu çure oguia, eta gauça gucietaco nasaiciaz goçatuco baitzare; ceintaco harriac burdinac baitira eta ceintaco mendietaric atheratzen baitira cobre mokorrac: Jan eta ase ondoan, benedica deçaçunçat çure Jainco Jauna eman darotzun lur guciz ona gatic. Atzar emaçu eta beguira çaite behinere ahanztetic çure Jainco Jauna, eta uztetic haren manamendu, erabaqui eta ceremonia, nic egun manatzen darozquitzutanac, Beldurrez-eta jan eta ase ondoan, etche ederrac eguin dituzquetzunean, eta hequietan çaudecinean, Idi-arthalde eta ardi-arthalde, cilhar eta urhe, eta gauça ororen nasaicia duqueçunean, Hant dadien çure bihotza, eta ez dadien orhoit çure Jainco Jaunaz, Eguiptoco lurretic eta gathibutasuneco etchetic atheratu çaituenaz; Çure bidari içatu denaz mortu çabal eta ikaragarrian, ceinetan baitziren sugue hatsaz erretzen çuena, harrobia eta dipsa, eta uric baterez; harri gogorrenetic ur turrustac jauçaraci dituenaz, Eta mortuan haci çaituenaz manarequin, ceina ez baitzuten çure aitec eçagutzen. Eta gaztigatu eta froguetan eçarri çaituen ondoan, azquenean urricaldu çaitzu, Erran etzineçan çure gogoan: Ene hazcartasunac eta besoco indarrac escuratu darozquit niri hauquiec guciac: Bainan orhoit çaitecen çure Jainco Jaunaz, ceren berac eman daroaquitzun indarrac bethetzecotzat berequilaco patua, ceinaren gainean cin eguin içan baitiote çure arbasoei, egungo egunac eracusten duen beçala. Bainan çure Jainco Jauna ahanciric, jainco atzeei jarraiquitzen baçare, eta cerbitzatzen eta adoratzen baditutzu, huna non orai aitzinetic erraten darotzudala guciz-guci galduco çarela, Jaunac çure sarcean jendaiac xahutu dituen beçala, hala-hala çuec ere galduco çarete, baldin çuen Jainco Jaunaren boçari ethordun ez baçarete içaten. Adi çaçu, Israel, egun iraganen duçu Jordaneco ura, jabe çaitecençat jendaqui handienez eta çu baino hazcarragoez, hiri handi eta ceruraino harrasiztatuez, Populu larri eta irazquiz gaitz, Enaquen seme, ikusi eta aditu ditutzuenez, ceinei nihorc buru eguin ez baiteçoquete. Jaquinen duçu beraz egun çure Jainco Jauna bera çure aitzinean iraganen dela, su jale eta erregarri bat iduri, ceinac hequiec herraustuco, xahutuco eta galduco baititu aphur batez çure beguien aitzinean, berac erran içan darotzun beçala. Çure Jainco Jaunac çure aitzinean xahutu dituqueenean, ez beçaçu erran çure bihotzean: Ene çucentasuna gatic Jaunac sarraraci nau lur hunen goçatzera, beren impioquerien gatic xahutuac direnaz gueroz jendaia hauquiec. Ecen etzare çure çucena gatic eta çure bihotzeco çucentasuna gatic sarthuco lur horien goçatzera: bainan çu sarcean, xahutuac içanen dira, ceren impioqui bici içan diren; eta Jaunac bethe deçançat bere hitza, cinequin aguinduz emana çuen arbasoei, Abrahami, Isaaqui eta Jacobi. Jaquiçu beraz çure Jainco Jaunac ez darotzula çure çucenen bidez goçatzerat emanen lur guciz on hori, buru gogorreneco populu bat çarenaz gueroztic. Orhoit çaiteci eta ez bequiçu ahanz, nola hasarretzera erakarri içan duçun çure Jainco Jauna mortuan. Eguiptotic ilki çaren egunetic leku huntaraino bethi Jaunaren contra erasiaca haritu çare: Ecen-eta narritatu duçu Horeben, eta hasarreturic xahutu nahi cintuen. Mendi gainera igan nincenean harcera har-lauçac, Jaunac çuequin eguin çuen batasuneco har-lauçac; eta mendian egon nincen berrogoi gau-egunez, oguiric jaten eta uric edaten ez nuelaric. Eta Jaunac eman çarozquitan bi har-lauça Jaincoaren erhiaz iscribatuac, eta çaduzcatenac mendian suaren erditic erran cituen solas guciac, populuco baldarna bildua çagoenean. Berrogoi egun eta berce haimberce gau iragan cirenean, Jaunac erran çarozquitan bi har-lauça, batasuneco lauçac, Eta erran çarotan: Xuti çaite, eta hemendic laster jauts çaite, ceren Eguiptotic erakarri duçun çure populua laster makurtu baita erakutsi dioçun bidetic, eta beretzat jaincorde urthu bat eguin baitu. Eta berriz Jaunac erran çarotan: Ikusten dut populu hori buruz gogorra dela: Utz neçaçu xehaca deçadan, eta horren icena ceruaren-petic ecezta deçadan, eta hori baino handiagoa eta hazcarragoa den populu baten gainean eçarrico çaitut. Eta sutan çagoen menditic jausten nincelaric, eta batasuneco bi lauçac bi escuez naduzcalaric; Eta ikusi nuenean bekatu eguin cinutela çuen Jainco Jaunaren contra, eta eguin cinutela çuençat aratche urthu bat, eta laster makurtu cinetela haren bide erakutsi çarotzuenetic, Arthiqui nituen lauçac escuetaric, eta hautsi nituen çuen aitzinean. Eta lehen beçala, ahuspez erori nincen Jaunaren aitzinean, berrogoi gauegunez oguiric jaten eta uric edaten ez nuelaric, Jaunaren contra eguin cintuzten bekatu gucien gatic, eta ceinetaz hura hasarretzera erakarri baitzinduten. Ecen lotsatu ninduten haren sumindurac eta hasarreac, ceinac çuen contra subermaturic, xahutu nahi baitzintuzteten. Eta aldi hartan ere Jaunac ençun içan ninduen. Aaronen contra ere borthizqui hasarreturic, nahi çuen xahutu, eta harençat halaber errequeitu nuen. Hartu nuen guero çuen bekatugailu eguin cindutena, erran nahi da aratchea eta suan erre nuen; eta puscaturic, eta dena herrautsetan eçarriric, arthiqui nuen menditic jausten cen ur-errecara. Erre-lekun ere, eta Froga-lekun, eta Çalequeriaco ehorz-lekun narritatu cinduten Jauna. Eta noiz-etare Cadesbarnetic igorri baitzintuzten, cioelaric: Çoazte eta goça çaizte nic çuei eman lurraz, erdeinatu duçue orduan ere çuen Jainco Jaunaren manua, ez dioçue sinheste hartu, eta ez duçue ençun nahi içan haren boça: Bainan bihurri içatu çarete bethi, eçagutzen hasi çaituztedan egunetic. Eta ahuspez egon nincen Jaunaren aitzinean berrogoi gau-egunez, ceinetan errequeituz errequeitzen bainuen, çuec ez xahutzeco, dixidatu çuen beçala; Eta othoiztuz erran nioen: Jainco Jauna, ez beçaçu xahu çure populua, eta çure primança çure indarraren handiaz berrerosi duçuna, Eguiptotic escu hazcarrean eraiqui ditutzunac. Orhoit bequizquitzu çure cerbitzari Abraham, Isaac eta Jacob: ez becedi beguira populu hunen gogortasunari, impioqueriari eta bekatuari, Beldurrez-eta gu eraiqui gaituçun toquico egoiliarrec erran deçaten: Jaunac aguindu cioeten lurrean ecin sarraraz cetzaqueen, eta gaitzets cituen: horren gatic eraiqui ditu mortuan galaraztecotzat. Hauquiec çure populu eta primança dira, çure indarraren handiz eta besoco çabaltasunaz eraiqui ditutzunac. Ordu hartan Jaunac erran içan çarodan: Aphaint çatzu bi har-lauça lehenecoac ciren beçala, eta ene gana mendira igan çaite: eta çurezco kutcha bat eguinen duçu; Eta laucetan iscribatuco ditut lehenago hautsi ditutzunetan ciren hitzac, eta guero kutchan eçarrico ditutzu. kutcha beraz setim çurquiz eguin nuen. Eta bi har-lauça aphaindu nituenean lehenecoac beçala, hequiec escuetan, igan nincen mendira. Eta Jaunac laucen gainean iscribatu cituen, aitzinean eguin içan çuenaren arabera, hamar manamenduac, çuei mendian suaren erditic adiaraci çarozquitzuenac, populua bildua çagoenean: eta eman çarozquidan niri. Eta itzuli nincen eta menditic jautsi, eta eguin nuen arkan eçarri nituen lauçac, ceinac orai arteo han egon baitira, Jaunac niri manatu beçala. Bada, Israelec campac higuitu cituen Berothetic, Jacanen semeena cenetic, Moserara, non hil eta ehorci baitzen Aaron, ceinaren orde, apheztasuna jaunci baitzuen haren Seme Eleaçarrec. Handic ethorri ciren Gadgadera: toqui hortaric abiaturic campatu ciren Jetebathan, uretaco eta errequetaco lurrean. Ordu hartan Jaunac bereci çuen Lebiren leinua Jaunaren batasuneco arkaren erabilceco, eta haren aitzinean jarceco eguimbidetan, eta haren icenean benedicatzen haritzeco egungo eguna arteo. Horren gatic Lebic ez du içatu ez çathiric ez ontasunic bere anaiequin, ceren Jauna bera baita haren ontasuna, çure Jainco Jaunac aguindu cioen beçala. Bada, ni mendian egotu nincen, aitzinean beçala, berrogoi gau-egunez: eta Jaunac aldi hartan ere ençun ninduen, eta etzintuen galdu nahi içan. Eta erran çarotan niri: Çoaci, eta populuaren buruan ibil çaite, sar ditecen eta goça deçaten lurra, ceina emanen diotedala cin eguin baitiotet horien aitei. Eta orai, Israel, cer galdatzen darotzu çure Jainco Jaunac, baicic-ere içan deçaçun çure Jainco Jaunaren beldurra eta ibil çaitecen haren bideetan, maitha eta cerbitza deçaçun çure Jainco Jauna çure bihotz oroz eta çure arima guciz, Eta beguira detzatzun Jaunaren manamendu eta ceremonia nic egun meçutzen darozquitzutanac, ongui hel daquiçunçat? Ikusten duçu çure Jainco Jaunarenac direla cerua, eta ceruco cerua, lurra eta lurrean diren guciac: Eta bizquitartean çure aitequin bat eguin da Jauna, eta maithatu ditu, eta hautatu ditu hequien ondocoac hequien ondotic, erran nahi da çuec, populu gucien artetic, egun froga eguiten den beçala. Ingurebac eçaçue beraz çuen bihotza eta ez beçaçue gogor guehiago çuen burua; Ceren çuen Jainco Jauna baita jaincoen Jaincoa, jaunen Jauna, Jainco handi, ahaldun eta ikaragarria, ceina nor nor den, ez-eta emaitzei beguiratzen ez baita. Alhargunari eta umeçurçari çucena bihurcen diote, maite du arrotza eta ematen dio jatecoa et jaunztecoa. Eta çuec ere beraz maitha çatzue, arrotzac, ceren cerorrec ere arrotz içatu çareten Eguiptoco lurrean. Çure Jainco Jaunaren beldur içanen çare, eta hura bakarra cerbitzatuco duçu: hari berari iratchiquia egonen çare, eta haren icenaz cin eguinen duçu. Hura bera da çure ospea eta çure Jaincoa, çure beguiec ikusi dituzten sendagaila handi eta ikaragarriac eguin dituena. Çure aitac hirur hogoi eta hamar arima ciren Eguiptora jautsi cirenean: eta orai huna non çure Jainco Jaunac berhatu çaituen ceruco içarrac beçala. Maitha çaçu bada çure Jainco Jauna eta beguira çatzu haren manamenduac, ceremonia eta erabaquiac bethi eta bethi. Eçagut çatzue egun çuen haurrec ez daquitena, ikusi ez dituztelacotz çuen Jainco Jaunaren açurrialdiac, haren sendagailac, escu hazcarra eta beso çabala, Ikuscariac eta eguinçac Eguiptoaren erdian eguin içan dituenac Faraonen eta haren eremu guciaren, Eguiptoarren armada guciaren, çaldien eta orga-lasterren gainean: nola estali cituzten itsaso Gorrico urec, çuen ondotic jarraiquitzen cirelaric, eta nola Jaunac xahutu cituen, egungo egunean oraino agueri den beçala. Orhoit çaitezte çuen alderateco haren eguincez mortuan, leku huntara heldu içan çareten arteo; Eta Dathanez eta Abironez, Errubenen seme Eliaben semeez; ceinac iretsi baitzituen lurrac bere ahoa idequiric, Israelen erdian cituzten etche, olha eta pusca guciequin. Çuen beguiec ikusi dituzte Jaunac eguinicaco eguinça handi guciac, Beguira detzatzuençat nic egun meçutzen darozquitzuetan haren manamenduac oro, eta abala içan deçatzuençat barneratzeco, eta goçatzeco lurra ceintan sarcen baitzarete, Eta lucez bici çaiztecençat lur hartan, ceinari esnea eta eztia baitario, eta ceina Jaunac cin eguinez aguindu baitu çuen aitei eta hequien ondoticacoei. Ecen çuec goçatzeco sarthuco çareten lurra ez da çuec ilki çareten Eguiptoco lurra iduri, ceinetan hacia arthiqui ondoan, urztatzeco urac erakarcen baitira, baratzetaco eguiten ohi den beçala: Bainan da menditsu eta ordoquitsua, ceruco urien beguira egoten dena, Ceina bethi ikuscatzen baitu çure Jainco Jaunac, eta hunen beguiac urtheburu batetic bercera haren gainean daude. Erorcen baçarete beraz nic egun ematen darozquitzuetan manamenduetara, çuen Jainco Jauna maithatuz eta cerbitzatuz çuen bihotz oroz eta arima guciz, Harec çuen lurrari emanen dio goiçaroco uria eta berantarocoa, bil deçaçuen ogui, arno, olio, Sorho-belhar acienda bazcatzeco, eta cerorrec jan deçaçuen eta ase çaitezten. Berautzue çora ez dadien çuen bihotza, eta guibela çaitezten Jauna ganic, cerbitza eta adora detzatzuen jainco atzeac; Beldurrez Jaunac hers deçan cerua, uriac eror ez ditecen, eta lurrac eman ez deçan bere fruitua, eta laster gal çaizten Jaunac ematera dihoaquiçuen lur guciz on hartaric. Hitz hauquiec sarquitzue çuen bihotzetan eta arimetan; orhoitgailu bat beçala escuetaric eman çatzue dilindan, eta eçar çatzue bi beguien artean. Çuen semeec gogotan hauquiec erabil detzatençat, iracats çotzuete jarrico çaretenean çuen etchean, bidean cihoaztenean, etzanen eta jaiquico çaretenean; Iscriba çatzu çure etcheco atheetan eta athe-habeetan, Berha ditecençat çure egunac eta çure semeenac lur hartan, ceina Jaunac cin eguinez çuen aitei aguindu baitiote emanen diotela, ceruac lurra estalcen dueno. Ecen nic ematen darozquitzuetan manamenduac beguiratzen eta bethetzera baditutzue, çuen Jainco Jauna maithatuz, eta haren bideetan ibiliz, hari iratchiquiac egoten çareztelaric, Jaunac xahutuco ditu jendaia horiec oro çuen beguien aitzinean, eta nausituco çarete çuec baino guehiago eta hazcarrago direnez. Çuen oinac oincatuco duen lur gucia çuena içanen da. Çuen mugac içanen dira mortutic eta Libanetic, Ufrateco ibai handitic iguzqui-sarceco itsasoraino. Nihorc ez du çuen aitzinean iharduquico: çuen Jainco Jaunac çuen beldurra eta ikara hedatuco ditu oincatzera cihoazten lur ororen gainean, çuei erran içan darotzuen beçala. Huna non egun çuen aitzinean ematen ditudan benedicionea eta madaricionea; Benedicionea, baldin ethordun içaten baçarete çuen Jainco Jaunaren manamenduei, egun nic meçutzen darozquitzuetanei; Madaricionea, baldin çuen Jainco Jaunaren manamenduei bihurri eguiten badioçuete, ilkitzen baçarete nic egun erakusten darotzuetan bidetic, eta eçagutzen ez ditutzuen jainco arrotzen ondotic ibilcen baçarete. Bada, çuen Jainco Jaunac sarraracico çaituztenean egoteco cihoazten lurrean, benedicionea atheratuco duçue Garicimgo mendi gainean, madaricionea Hebalgo mendian, Ceinac baitira Jordanez haindian, iguzqui-sarcera dohan bidearen berce aldean, Galgalaco parrean celhaietan dagoen Cananearraren eremuan, eta Galgala da urrunera bedatzen eta sarcen den haran baten bazterrean. Çuec ecen iraganen duçue Jordaneco ura, goçatzecotzat çuen Jainco Jaunac ematera dihoaquiçuen lurraz, hartaco jabe eta goçatzaile içan çaitezten. Ikusaçue beraz bethe detzatzuen nic egun çuen aitzinean eçarrico ditudan ceremoniac eta erabaquiac. Jauna bethe behar ditutzuen manamendu eta erabaquiac çuen aiten Jainco Jaunac eman gogo darotzuen lurrean, hura goça deçaçuençat lurraren gainean ibiliren çareten egun gucietaco. Azpicoaz-gora eçar çatzue leku guciac ceinetan nausitzera cihoazten lurreco jendeec adoratu baitituzte beren jaincoac mendi goretan eta munhoetan, eta çuhaitz hostotsu gucien azpian. Xehaca çatzue hequien aldareac, porrosca guiça-moldeac, suz erre lucuac, eta idolac çathica: hequien icenac ecezta çatzue leku hequietaric. Halacoric ez dioçu eguinen çure Jainco Jaunari: Bainan ethorrico çarete çuen Jainco Jaunac çuen leinu orotaric hautatu duen lekurat han bere icenaren eçarceco eta bere egoitzaren eguiteco; Eta leku hartan escainico ditutzue çuen holocaustac eta bitimac, çuen escuetaco lanen fruituetaco hamarrenac eta picainac, çuen botu eta emaitzac, idietaco eta ardietaco lehen-sorthuac. Eta han janen duçue çuen Jainco Jaunaren aitzinean, eta boztuco çarete, çuec eta çuen etchecoac, çuen Jainco Jaunac benedicatu dituen çuen escuetaco lan guciez. Han ez duçue eguinen guc orai hemen eguiten duguna, batbederari çucen iduri çaioena. Ecen etzarete oraino heldu phausura eta çuen Jainco Jaunac eman gogo darotzuen goçamenera. Jordanea iraganen duçue, eta çuen egoitza eguinen duçue çuen Jainco Jaunac ematera dihoaquiçuen lurrean, inguruco çuen etsaietaric gueriçan phausa çaitezten eta beldurcunderic batere gabe egon çaiteztençat. Çuen Jainco Jaunac hautatu duqueen lekuan han içan dediençat haren icena; harat ekarrico ditutzue manatzen darozquitzuetan guciac, holocausta, bitima, hamarren, çuen lanetaco fruituen picain, eta Jaunari botuz emanen darozquitzuen emaitzetaco gauça hautac. Han eguinen ditutzue çuen Jainco Jaunaren aitzinean bozcariozco barazcariac, çuec, çuen seme eta alabec, muthilec eta nescatoec, eta çuen hirietan egoten den lebitarrac; ecen ez du çuen artean berce pharteric ez ontasunic. Berautzu çure holocaustac escaincetic ikusico duçun edocein lekutan, Bainan Jaunac çure leinuetaric batean hautatu duqueen lekuan escainico ditutzu çure bitimac, eta nic manatzen daruzquitzutan guciac eguinen ditutzu. Baicic-eta jan nahi baduçu eta laket baçarotzu haraguizco janharia, hil çaçu eta jan çure Jainco Jaunac çure hirietan eman darotzun benedicionearen arabera; aberea içan dedien lohia, hori da, narriotua eta erkitua; edo xahua, erran nahi da osasunecoa eta narriogabea, escaincea cilhegui dena, ahunça eta orena beçala, jan çaçu; Bakarric ez jan odola, ceina ura beçala lurrerat ixurico baituçu. Çure hirietan ecin janen ahal ditutzu çure ogui, arno eta olioaren hamarrena, idietaco eta arthaldeetaco lehen-sorthuac, botu eguinicaco guciac eta çure oldetara escaini nahico ditutzunac, eta çure laneticaco fruituen picainac: Bainan çure Jainco Jaunaren aitzinean janen ditutzu, çuc, çure seme-alabec, muthil-nescatoec, eta çure hiritan dagoen lebitarrac, çure Jainco Jaunac bereci duqueen toquian: eta çure Jainco Jaunaren aitzinean boztuco eta onthurunçatuco çare, escua hedatuco diotzuten guciequin. Berautzu lurraren gainean çaudeno lebitarra bazterrerat uztetic. Çure Jainco Jaunac çabaldu dituqueenean çure mugac, aguindu içan darotzun beçala, eta jan nahico ditutzunean çure barnea tirriatzen den haraguietaric; Bainan çuen Jainco Jaunac hautatu duqueen lekua, haren icena han içan dadien, urrun balitz, dituçun idietaric eta arthaldeetaric hilen duçu nic manatu beçala, eta janen duçu çure hirietan, atseguin duçun beçala. Hartaric janen duçu, ahunzquia eta orenquia jaten den beçala: eta lohiac eta xahuac batean janen dute. Huntaric bakarric beguira çaite, odola jan ez deçaçun, ecen hequien odola da hequien bicia: eta horren gatic ez duçu bicia jan behar haraguiequin: Bainan lurrerat ixurico duçu ura beçala, Onsa hel çaitecençat çu eta çure semeac çure ondotic, eguin duqueçunean Jaunaren beguietan gogaragarri dena. Bainan sainduetsi eta Jaunari botuz bereci dioçuna, hartuco duçu, eta ethorrico çare Jaunac hautatu lekura, Eta çure escainçac, haraguia eta odola, çure Jainco Jaunaren aldarearen gainean escainico ditutzu; odola aldare inguruan ixurico duçu, eta cerorrec janen ditutzu haraguiac. Beguira eta adi çatzu nic çuri manatzen darozquitzutan guciac, ongui guertha daquiçun çuri eta çure semeei çure ondotic bethi gucian, eguin duqueçunean on eta gogaragarri dena çure Jainco Jaunaren aitzinean. Çure Jainco Jaunac çure beguien aitzinean xahutu dituqueenean jendaiac ceinetara sarthuco baitzare nausitzeco, eta nausitu çaretequeenean, eta hequien lurretan içanen duçunean çure egoitza; Berautzu hequiec beçala eguin, çure sarcean xahutuac içan diren ondoan, eta galda hequien ceremoniez, dioçularic: Jendaqui horiec adoratu dituzten beçala beren jaincoac, hala eguinen dut nic ere. Ez dioçu orobat eguinen çure Jainco Jaunari. Ecen icigarriqueria guciac Jaunac gaitzesten dituenac eguin içan dituzte beren jaincoei, escainiz semeac eta alabac, eta suan errez. Nic manatzen darotzudana, hori bakarric eguioçu Jaunari; ez berha, ez guti deusere. Çure erdian alchatzen bada profetaric, edo dioenic ametsetan cerbait aguerpen ikusi duela, eta aitzinetic erranen duenic cerbait ikuscari eta sendagaila, Eta guerthatzen balitz harec errana, eta erran baleçaçu: Goacen eta jarraic gaitecen eçagutzen ez ditutzun jainco arrotzei, eta cerbitza detzagun: Ez ençun profeta edo ametseguile haren solasac, ceren çuen Jainco Jauna baitabila çuec certan froga, aguerian içan dadiençat heian maite duçuen ala ez, çuen bihotz oroz eta arima guciz. Çuen Jainco Jaunari jarraic çaitezte, haren beldurra içan çaçue, haren manamenduac beguira çatzue, eta haren minçoa ençun: hura bera cerbitzatuco duçue, eta hari berari iratchiquiren çarete. Profeta hura ordean edo amets-sorçaile hura hila içan bedi, ceren den minçatu çuen guibelatzeco çuen Jainco Jauna ganic, ceinac Eguiptoco lurretic eraiqui eta gathibutasuneco etchetic berrerosi baitzaituzte, çuec makurrarazteco çuen Jainco Jaunac manatu darotzueten bidetic: eta holetan gaizquia çuen artetic iraiciren duçue. Baldin çure anaia çure amaren semeac, edo çure semeac, edo alabac, edo çure emazte bihotzean duçunac, edo çure adisquide çure burua beçain maite duçunac amainatu nahi bacintu, beharrira erranez: Goacen eta cerbitza detzagun çuc eta çure aitec eçagutzen ez dituzten Jainco arrotzac, Urrunetic edo hurbiletic lurraren buru batetic bercera gure inguruan diren jendaqui gucienac; Ez becedi haren erranetara eror, ez beçaçu ençun, eta çure beguiac ez beço barka etzaquizquioençat urrical eta gorde ez deçaçun, Bainan han berean hil çaçu; çure escua içan bedi lehena haren gainean, eta guero Loth bequio populu guciarena. Harrica leherturic hilen da, ceren nahi içan çaituen iraici çure Jainco Jauna ganic, Eguiptoco lurretic eta gathibutasuneco etchetic atheratu çaituena ganic: Hori aditzean Israel gucia lotsa dadiençat, eta nihorc ez deçan guehiago halacoric eguin. Çure Jainco Jaunac çure egoitzaren eguiteco emanen darozquitzun hirietaric batean aditzen badituçu cembaitac erraten: Belialen semeac çure erditic ilki dira, eta beren hirico egoiliarrac makurraraci dituzte, eta erran diotete: Goacen eta cerbitza detzagun eçagutzen ez ditutzuen jainco arrotzac: Artha eta ardurarequin bilha çaite: gauçaren garbitasuna atheratu ondoan, aurkitzen baduçu diotena cautu dela, eta icigarriqueria hori cinez eguina içan dela, Ezpataren ahoaz joco ditutzu berehala hiri hartaco egoiliarrac; eta hiria, eta hartan diren guciac abereetaraino xahutuco dituçu. Han daitequeen tresneria ere bilduco duçu hango placen erdira, eta hiriarequin berarequin su emanen dioçu, çure Jainco Jaunari oro erreco diotzatzun beçala, eta bethi gucian hobi bat içan dadien: ez da hartaric guehiago hiriric eguinen, Eta anathema hartaric ez da çure escuetan den-gutiena gueldituco, Jauna bere hasarrearen hatsetic jabal dadiençat, eta urrical daquiçun, eta berha çaitzan çure arbasoei cin eguinez aguindu dioten beçala, Çure Jainco Jaunaren boça ençunen duçuno, nic egun meçutzen darozquitzudan manamendu guciac beguiratuz, çure Jainco Jaunaren aitzinean gogaragarri denaren eguiteco. Içan çaizte çuen Jainco Jaunaren seme: ez duçue çuen buruei ebaquiduraric eguinen, eta ileac ez ditutzue deithoreetan murriztuco; Ceren çaquizquioen çure Jainco Jaunari populu bat saindua, eta lurraren gainean diren jendaia gucien artetic hautatu çaituen içan çaitzan populu bere-bere bat. Lohi diren gaucetaric janen ez duçue. Hauquiec dira jan behar ditutzuen abereac, idia, ardia eta ahunça, Orena, eta orkatza, bafidia, orenahunça, basahunça, oriça, jirafa. Janen duçue edocein abere hatza bi aldetara urratua duena, eta ausnarrean haritzen dena. Bainan ausnarreçaletaric, behatza urratua ez dutenetaric ez duçue jan behar, hala-nola camelutic, erbitic, sagarroitic: hauquiec ceren ausnarrean haritzen diren eta behatza urratua ez duten, lohi içanen çaizquitzuete. Urdea ere, ceren behatza urratua duen eta ausnarreçale ez den, lohi içanen da; horien haraguiric ez duçue janen, eta hiliquiac uquituren ez dituçue. Uretan daudecen arrain gucietaric hauquiec janen ditutzue: jan çatzue hegalac eta ezcatac dituztenac. Bainan hegal eta ezcatagabecoric ez jan, lohiac direlacotz. Hegastin xahu guciac jan çatzue. Lohiac ez jan, erran nahi da arranoa, grifoina, eta itsas-arranoa, Icsiona, saia eta mirua, bere motaren arabera; Bele mota gucia; Ostruca, hunça, maloiña eta aztorea bere motaren arabera; Amiamocoa, cina eta ibisa; Puianta, porsiriona eta hunça, Pelicanoa, caradriona, cein bere motan; basoilarra ere eta gau-ainhara. Eta lurraren gainean herrestatzen diren eta hegalac dituzten guciac lohi içanen dira eta ez da hequietaric janen. Xahu diren guciac jan çatzue. Bainan bere baitaric hil dena, ez hartaric jan. Çure atheen barnean den arrotzari emoçu jateco, edo sal çoçu; ceren çu baitzare çure Jainco Jaunaren populu saindua. Ez duçu pittica erreco bere amaren esnean. Urthe bakotch, berecico duçu lurrean sorcen diren çure fruitu gucien hamargarrena. Lure Jainco Jaunaren aitzinean, bere icena deithua içateco hautatu duqueen toquian, janen dituçu çure ogui, arno eta olioaren hamargarrena, eta idietaco eta ardietaco lehen-sorthuac, ikas deçaçun çure Jainco Jaunaren icenaren noiznahiden beldur içaten. Bainan bidea luceegui, eta çure Jainco Jaunac hautatu duen lekua urrunegui ditaqueenean, eta çure Jainco Jaunac çu benedicatu, eta çuc hari erran guciac ecin eraman, Oro salduco ditutzu eta dirutara bihurtuco, eta dirua escuan goanen çare çure Jainco Jaunac hautatu duqueen lekura: Eta diru hartan erosico duçu nahi duçuna, edo idi, edo ardi, orobat arnoa eta buztinoa eta gura çaren gucia: eta janen ditutzu çure Jainco Jaunaren aitzinean, eta atseguin hartuco duçue çuc eta çure etcheac, Eta çure atheen barnean den lebitarrac: berautzu utz hura, ceren ez baitu berce ikustecoric çure ontasunean. Hirur urthetaric berce hamarren bat berecico duçu orduan sorthuco çarozquitzun gucietaric, eta berez eçarrico duçu çure etchean. Eta ethorrico dira lebitarra, ceinac berce çucenic eta ikustecoric çure içanean ez baitu, eta arrotza, eta umeçurça eta alharguna çure atheen barnean direnac, eta janen dute, eta aseco dira, çure Jainco Jaunac benedica çaitzan eguinen ditutzun escu-lan orotan. Çazpigarren urthean eguinen duçu bihurçapena, Ceina hulaco moldez baita celebraturen: adisquidearen, edo lagunaren edo anaiaren baithan harceco duenac, guibelerat ecin galdeguinen diote, ceren den Jaunaren bihurçapen urthe. Arrotza eta campotarra premiatuco ditutzu, bainan herritarrari eta lagunari guibelerat galdatzeco escuric ez duçu içanen. Çuen artean beharric eta escaleric ez da batere içanen, benedica çaitzan çure Jainco Jaunac goçatzera eman gogo darotzun lurrean. Bizquitartean çure Jainco Jaunaren minçoa ençuten baduçu, eta beguiratzen harec manatu eta nic egun çuri meçutu guciac, benedicaturen çaitu aguindu darotzun beçala. Asco jendaiari maileguz emanen duçu, eta cerorrec nihoren ganic ez hartuco. Asco jendaien nausi eguinen çare eta nihor etzaitzu çuri nausituco. Çure anaietaric bat, çure hiri berean daudecinetaric, çure Jainco Jaunac ematera dihoaquiçun lurrean, beharcera heldu balitz, ez duçu gogortuco çure bihotza, ez-etare hersico çure escua; Bainan beharrari çabalduco dioçu, eta maileguz emanen dioçu escas duela ikusico duçuna. Berautzu lerra daquiçun gogoeta tzar bat, eta çure bihotzean erran deçaçun: Çazpigarren urthea bihurçapeneco hurbilcen hari da: eta aldara detzatzun çure beguiac çure anaia beharra ganic, ez nahiz hari galdatzen duena maileguz eman: beldurrez-eta Jaunari oihu eguin deçan çure contra, eta bekatutzat jaçarria içan daquiçun. Bainan emanen dioçu, eta ez duçu amarruqueriaric erabiliren haren beharren arincean, çure Jainco Jaunac benedica çaitzan bethi gucian eta escurat hartuco ditutzun eguiteco orotan. Beharrac ez dira escas içanen çure egoitzaco lurrean: hargatic manatzen darotzut escua idec dioçoçun çure anaia escasian eta beharretan denari, çurequin lur berean dagoenari. Çure anaia Hebrearra edo arreba Hebrearra saldua içaten çaitzunean, eta sei urthez cerbitzatu çaituenean, çazpigarren urthean libro igorrico duçu, Eta ez duçu jasanen libro uzten duçuna escuac hutsic goan dadien; Bainan bidecoa emanen dioçu arthaldetic, selharutic eta lacotic, ceinetan benedicatu baitzaitu çure Jainco Jaunac. Orhoit çaiteci ceror gathibu içatu çarela Eguipton, eta çure Jainco Jaunac atheratu çaituela, eta hargatic orai ematen darotzut nic manamendu hau. Çure sehiac ordean erraten badarotzu: Ez dut ilki nahi, ceren maite çaituztedan çu eta çure etchea; eta çure etchean onsa dela atzematen badu: Ezten bat hartuco duçu eta haren beharria cilhatuco çure etcheco athean, eta bethi gucico çure sehi içanen da. Nescatoari ere orobat eguinen dioçu. Libro igorri dituqueçunean, ez dituçu çure beguiac hequien ganic baztertuco, ceren cerbitzatu baitzaituzte sei urthez sariçale batec eguin çuqueen beçala, çure Jainco Jaunac benedica çaitzançat hari çaren lan gucietan. Çure abere gorrietaric eta ardietaric, lehembici sorcen diren guciac, nahiz orots, nahiz urrix, sainduetsico diozcatzu çure Jainco Jaunari. Abere gorriaren lehen-sorthua ez duçu lanean erabilico, eta ardiarenari ez dioçu ilea moztuco. Çure Jainco Jaunaren aitzinean janen ditutzue çuc eta çure etchecoec urthe oroz, Jaunac bereci duqueen lekuan. Eta lehen-sorthuac balu narrio bat, edo maingu, edo itsu, edo berce nombaitic markets edo erphil balitz, ez da çure Jainco Jaunari imolatuco. Bainan hura janen duçu çure hiriaren barnean: lohiac edo xahuac orobat janen dute halacoetaric orkazquia eta orenquia beçala. Bakarric huntaric beguiratuco çare, janen ez baituçu hequien odola: bainan ura beçala lurrera ixurico duçu. Beguiratuco dituçu fruitu berrietaco hilabethea eta uda lehena, Bazcoa çure Jainco Jaunari eguiteco, ceren hilabethe hartan gauaz çure Jainco Jaunac ilki çaituen Eguiptotic. Eta çure Jainco Jaunari Bazcoa imolatuco dioçu ardietaric eta idietaric çure Jainco Jaunac hautatu duqueen lekuan, han egon dediençat haren icena. Ez duçu janen orduan ogui alchaturic: çazpi egunez janen duçu alchagarriric gabe, atsecabeco oguia, ikaran ilki çarelacotz Eguiptotic, baicic eta Eguiptoticaco çure ilkipeneco egunaz orhoit çaitecen çure bicico egun oroz. Çazpi egunez çure eremu gucietan ez da alchagarriric aguertuco, eta lehembicico eguneco arratsean imolatu den bitimaren haraguietaric ez da batere gueldituco goiceraino. Bazcoa ecin imolaturen duçu Jaunac ematera dihoazquitzun hirietaric edoceintan; Bainan bai çure Jainco Jaunac hautatu duen lekuan, haren icena han egon dediençat: eta Bazcoa imolatuco duçu arratsaldean iguzqui-sarcean, Eguiptotic ilki çaren tenorean. Eta erreco eta janen duçu çure Jainco Jaunac hautatu duqueen lekuan: eta goicean jaiquiz, itzulico çure olhetara. Sei egunez janen ditutzu airisac: eta çazpigarren egunean, ceren den çure Jainco Jaunaren bilkuco eguna, ez duçu eguinen escu-lanic. Çazpi aste kondatuco ditutzu, ihiteguia uztan eçarri duqueçun egunetic: Eta çure Jainco Jaunari celebratuco dioçu Asteetaco besta-eguna, çure escuco escainça çure oldetara escainiz çure Jainco Jaunaren benedicionearen arabera: Eta çure Jainco Jaunaren aitzinean, çuc eta çure seme-alabec, muthil-nescatoec, çure atheen barnean den lebitarrac, eta çuequin daudecin arrotzac, umeçurz eta alhargunac eguinen ditutzue bozcariozco barazcariac çure Jainco Jaunac hautatu duen lekuan, haren icena han egon dediençat. Eta orhoituco çare ceror gathibu içatu çarela Eguipton; eta manatuac direnac beguiratuco eta eguinen ditutzu. Tabernacletaco besta-burua ere çazpi egunez celebratuco duçu, larrainetic eta lacotic çure fruituac bilduco ditutzunean; Eta besta hartan bozcariozco barazcariac eguinen ditutzue, çuc eta çure seme-alabec, muthil-nescatoec, lebitarrac ere eta arrotzac, umeçurz eta alhargunac, çure atheen barnean direnec. Çure Jainco Jaunari çazpi egunez besta celebratuco dioçu Jaunac hautatu duqueen lekuan: eta benedicatuco çaitu çure Jainco Jaunac çure fruitu orotan, eta çure escuetaco lan gucietan, eta bozcariotan içanen çare. Urthean hiruretan çuganicaco guiçonqui guciac aguertuco dira çure Jainco Jaunaren aitzinera, hautatu duqueen lekuan: Airisetaco besta-buruz, Asteetaco besta-buruz eta Tabernacletaco besta-buruz. Ez dira Jaunaren aitzinera aguertuco escuac hutsic: Bainan norcberac escainico du duenaren ereduz, bere Jainco Jaunaren benedicioneac eman içan dioenaren arabera. Juieac eta cargudunac eçarrico dituçu, çure Jainco Jaunac, leinu bakoxca, emanen darozquitzun hirietaco atheetan; populua juia deçaten erabaqui çucenez, Eta çucen ez denera makur ez beitez. Ez nor nor den ez-eta emaitzei etzare beguiraturen: ceren emaitzec guiçon çuhurren beguiac itsutzen baitituzte, eta itzulicatzen çucenen solasac. Çucenqui jarraiquico çare çucen denari, bici cedinçat eta goça deçaçun çure Jainco Jaunac eman içan darotzuqueen lurra. Ez duçu lucuric ez-eta çuhaitzic landatuco çure Jainco Jaunaren aldarearen aldean. Ez duçu çuretzat eguinen ez-etare alchatuco jainco-molduraric, ceren gaitzirizcotan baitaduca çure Jainco Jaunac. Ez diotzatzu çure Jainco Jaunari imolatuco narrio edo cerbait baia duten ardia eta idia, hori çaioelacotz icigarriqueria bat çure Jainco Jaunari. Çure herritan, çure Jainco Jaunac emanen darozquitzun hirietaric batean, atzemanac içanen direnean guiçon edo emaztequi, gaizquia Jainco Jaunaren aitzinean eguiten dutenac eta harequilaco patua hausten, Goanez eta cerbitzatuz jainco arrotzac, eta adoratuz hequiec, iguzquia, ilharguia eta ceruco içarren oste guciac, nic manatu ez dudana; Eta hortaz jaquinsu eguin baçaituzte, eta ençutearequin arduratsuqui bilhatu baçare, eta aurkitu eguia dela eta icigarriqueria hori Israelen eguin içan dela: Çure hirico atheetara ilkiren ditutzu gauçaric tzarrena eguin içan duten guiçon eta emaztequia, eta harrica lehertuac içanen dira. Hilcen dena, bi edo hirur lekucoren ahotic galduco da. Nihor ez da hila içanen lekucotasun bakar baten gainean Lekucoen escua abiatuco çaio lehenic hilcera, eta guero populu gaineracoarena lothuco çaio, gaizquia çure erditic ken deçaçunçat. Çutan erabaqui bat nequea eta itsua ikusico duçunean odolean eta odolean, eguitecoan eta eguitecoan, leguenean eta leguenean; eta ikusico ditutzunean çure hirico atheetaco juieen boçac ez daudecila alde berera; jaiqui çaite eta igan çure Jainco Jaunac hautatu duqueen lekura. Ethorrico çare Lebiren odoleticaco aphecen gana, eta orduan juie denaren gana: galdatuco dioçute eta hequiec erakutsico darotzute erabaquico eguia. Eta eguiçu Jaunac hautatu duqueen lekuan buruco direnec erran eta irakatsi gucia. Jaunaren leguearen arabera, eta hequien erabaquiari jarraiquico çare, ez escuin ez ezquer makurtu gabe. Bainan hampurusquerian sarthuco dena, eta ordu hartan çure Jainco Jauna cerbitzatzen duen aphez-handiaren manua eta juiearen erabaquia onhetsi nahico ez duena, hila içan bedi guiçon hura, eta gaizquia Israeldic ken çaçu: Eta ençutearequin populu gucia icituco da, eta guerorat nihor hampurusqueriaz haz ez bedi. Çure Jainco Jaunac ematera dihoaquiçun lurrean sarthua çaitequeenean, eta hartaz goçatzen, eta han egoten, erraten baduçu: Erregue bat eçarrico dut ene gainean, inguruco jendaqui guciec duten beçala: Çure Jainco Jaunac çure anaien artetic hautatu duqueena eçarrico duçu. Ecin eguinen duçu erregue berce jendaqui bateticaco guiçon bat, çure anaia ez dena. Eta eçarria içan ondoan, ez du çalditze handi bat bilduco, eta ez du populua Eguiptora bihurraracico, bere çalditze handiaren lagunçarequin, bereciqui Jaunac manatu darotzuenean guehiago bide beraz ez itzulceco. Ez ditu asco emazte içanen haren gogoa bilduco dutenac, ez-eta cilhar eta urhe meta gaitzic. Bainan bere erreinuco alkian jarri ondoan iscribatuco du liburu batean beretzat legue huntaco Duteronoma, Lebiren leinuco aphecen ganic harturic copia bat: Eta berequin içanen du, eta iracurtuco du bere bicico egun oroz, ikas deçan bere Jainco Jaunaren beldur içaten, eta haren manamendu eta ceremonia leguean manatuac direnen beguiratzen. Eta haren bihotza hampurusquerian goiti ez bedi bere anaien gainean, eta makur ez bedi ez escuin aldera ez ezquerrera, lucez erreguina ditecen Israelen gainean bera eta bere semeac. Aphecec, lebitarrec eta leinu hortaco bereco diren guciec ez dute pharteric ez primançaric içanen berce Israeldarrequin, ceren jaten baitituzte Jaunari eguinicaco sacrificio eta escainçac: Eta berceric deusere ez dute hartuco beren anaien ontasunetic; ecen Jauna da bera hequien primança, berac erran içan dioeten beçala. Hau içanen da aphecen çucena populuaren eta bitimac escaincen dituztenen baithan: imola deçaten edo idia, edo ardia, apheçari emanen diote sorbalda eta sabel-xumea, Oguico, arnoco eta olioco picainetaric, eta ardi mozteticaco ileetaric pharte. Ecen çure Jainco Jaunac çure leinu gucietaric hura hautatu du, Jaunaren aitzinean egoteco eta haren icenari eguimbideac bethetzeco, harec eta haren semeec bethi gucian. Lebitar bat ilkitzen balitz çure hiri Israel gucian diren batetic, eta nahi balu ethorri Jaunac hautatu duqueen lekuan egotera, Bere Jainco Jaunaren icenean eguimbideac betheco ditu, orduan Jaunaren aitzinean egonen diren bere anaiec beçala. Jatecoetan berceen pharte bera içanen du: berçalde delaric bere hirian aitaren ondoregoz çor çaioena. Sarthua çaitequeenean çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurrean, berautzu jendaia bequien icigarriqueriei jarraiqui nahi içatetic. Eta çu baithan ez bedi aurki, semea edo alaba suan iraganaraciz xahu eguin nahico duenic, edo aztiei galdeca harico denic, ametsei eta celatei beguira egonen denic, ez-eta gaizquin içanen denic, Ez-eta xarmatzaileric, ez-eta laminei galdeca harico denic, ez-etare asmu-atheratzaileric, edo hilen ganic eguia jaquin beharrez ibilico denic: Ecen horiec oro gaitzets ditu Jaunac, eta horrelaco tzarquerien gatic xahutuco ditu, çuen sarcean, populu hequiec. Osoqui garbi eta itzalic gabe içanen çare çure Jainco Jaunarequin. Jendaqui horiec, ceinen lurra goçatuco baituçu, celatariac eta asmatzaileac ençuten dituzte: çu ordean bercela irakatsia içatu çare çure Jainco Jaunaz. Çure Jainco Jaunac, çure jendaquitic eta çure anaietaric ni beçala eraiquico darotzu profeta bat: hura ençunen duçu, Çure Jainco Jaunari Horeben galdatu cinaroen beçala, baldarna bildua içan cenean, eta erran cinduenean: Ez beçat guehiago adi Jainco Jaunaren minçoa, eta ez beçat guehiago ikus su ikaragarri hori, hil ez nadiençat. Eta Jaunac erran çarotan niri: Oro onsa erranac dira. Çu beçalaco profeta bat eraiquico diotet beren anaien artetic: eta ene hitzac eçarrico ditut haren ahoan, eta nic hari manatuco diozcadan guciac erranen diozcate. Ceinac ere ençun nahico ez baititu ene icenean erranen dituenac, ni atheratuco natzaio asperçaile. Bainan hampurusqueriaz galduricaco profeta batec ene icenean erran nahi balitu nic hari manatu gabeco solasac, edo jainco arrotzen icenean minçatu nahi balitz, hila içan bedi. Çure gogoan ixilic eguiten bacindu: Nola eçagutuco dut Jaunac erran ez duen hitza? Içanen duçu eçagutzari hau: profeta harec Jaunaren icenean aitzinetic errana guerthatzen ez bada, ez da hura Jaunac errana, bainan profetac bere izpirituco hampurusqueriaz asmatua: eta horren gatic etzare haren beldur behar Noiz-ere çure Jainco Jaunac xahutu baitituzque jendaiac ceinen lurra eman gogo baitarotzu, eta hura goçatuco baituçu, eta hango hiri eta etchetan egonen baitzare; Çure Jainco Jaunac goçatzera emanen darotzun lurraren erdian hirur hiri berecico ditutzu, Bidea artharequin xuxenduz; eta çure lurreco eremu gucia hirur çathitan bardin eçarrico duçu, guiçona hil duen ihesliarrac hauçoan aurki deçan norat ihes eguin. Huna leguea guiçon hilçaile ihesliarrarena, ceinari ez baitzaio bicia kendu behar: norbaitec ustecabez bere laguna jo badu, eta frogatzen bada ez atzotic ez-eta herenegundic gaitzirizcoric etzuela harençat, Bainan harequin lañoqui goan cela oihanera egur ebaquitzera, eta egurren haustean haizcora escutic jauci citzaioela, eta burdinac, guiderretic atheraturic, jo eta hil dioela bere adisquidea; aitzinean erranicaco hirietaric batera ihes eguinen du, eta bicico da; Beldurrez-eta odola ixuria duenaren ahaide hurbilena, minac harturic, jarraiqui daquioen, eta atzeman deçan bidea luceeguia bada, eta jo deçan heriotzea merecitu ez duena, ceren ez baita erakutsia hila denaren alderaco gaitzirizcoric batere baçuela. Hargatic manatzen darotzut hirur hiri hequiec batetic bercera bardin urrun eçar detzatzun. Bainan çure Jainco Jaunac hedatu dituqueenean çure mugac çure arbasoei cin eguin dioeten beçala, eta hequiei aguindu lur gucia eman daroqueçunean, (Baldin bizquitartean beguiratzen baditutzu haren manamenduac, eta eguiten baduçu nic egun meçutzen darotzudana, hura baita çure Jainco Jauna maithatzea eta bethi haren bidetan ibilcea), berhatuco ditutzu berce hirur hiri, eta aitzinean erranicaco hirur hirien nombrea bikunduco duçu; Hobengabearen odola ez dadiençat ixur çure Jainco Jaunac goçatzera emanen darotzun lurrean, eta etzadiençat odolez hobendun içan. Bainan baldin norbaitec, bere lagunaren alderaco gaitzirizco duelaric, celatac hedatu baditu haren biciari, eta atheraturic jo badu eta hil, eta ihes eguin erran diren hirietaric batera, Hiri hartaco çaharrec igorrico dituzte guiçonac, kenduco dute ihes-lekutic, eta ceinaren odola ixuria içan baita hainaren ahaide hurbilenaren escuetara emanen dute, eta hila içanen da. Etzaquizquio urricalduco, eta hobenic etzuen odola xahutuco duçu Israelen gainetic, çuri ongui guertha daquiçunçat. Ez dituçu atheratuco eta nihorat eramanen çure lagunaren cedarri aitzinecoec landatu dituztenac çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurrean, ceina goçatzeco hartuco baituçu. Lekuco bat ez da asquico norbaiten contra, nola-nahico gaizqui eta gaixtaqueria gatic: bainan bi edo hirur lekucoren ahoan içanen da garbitasun osoa. Baldin lekuco gueçurti bat atheratzen bada guiçon baten contra, leguea hautsi duela jaçarriz, Xuritzeco duten biac aguertuco Jaunaren aitzinera, orduco aphecen eta juieen aitzinean. Eta artha handienarequin bilhatzean, aurkitzen badute lekuco falsua gueçurrez minçatu dela bere anaiaren contra, Hala bihurtuco diote nola bere anaiari eguitea asmatu baitzuen, eta gaizquia kenduco duçu çure erditic, Berceec, hori aditzearequin, beldurra içan deçatençat, eta nihoiz ez ditecen ausarta horrelacoric eguitera. Etzaquizquio urricalduco, bainan behartuco dioçu bicia biciaren, beguia beguiaren, horça horçaren, escua escuaren, çangoa çangoaren. Guerlara atheratzen baçare çure etsaien contra, eta ikusten baditutzu hequien çaldieria eta orga-lasterrac eta çuc duçuna baino gaitzagoa dela etsaiaren armadaco ostea, ez içan hequien beldur, ceren çure Jainco Jauna Eguiptoco lurretic atheratu çaituena çurequin baita. Eta gudua ja hurbildua denean, aphez-handia aguertuco da armadaren aitzinera, eta hula minçatuco da populuari: Adi çaçu, Israel: egun ematen dioçue gudu çuen etsaiei, ez bedi lotsa çuen bihotza; ez içan beldurric; berautzue amor eguin; ez betzaiztzate ikara; Ceren çuen erdian baita çuen Jainco Jauna, eta çuen alde guducatuco baita çuen etsaien contra galceco çoritic çuen atheratzeco. Aitzindariec ere, armadac aditzen dituela, ceinec beren andanetan oihu eguinen dute: Nor da guiçona etche berri bat eguin eta hartan egoten hasi ez dena? bihoa, eta itzul bedi bere etcherat, beldurrez-eta guerlan hil dadien, eta berce bat lehenic jar dadien haren etchean. Nor da guiçona mahasti bat landatu duena, eta oraino arduratu ez duena, oroc hartaric jan deçacaten beçala? bihoa, eta itzul bedi bere etchera, beldurrez-eta guerlan hil dadien, eta berce guiçon batec eguin deçan haren eguimbidea. Nor da guiçona emaztegai batequin hitzemana, eta oraino hartu ez duena? bihoa eta itzul bedi etcherat, beldurreceta berce guiçon batec har deçan hura. Horiec erran ondoan, erranen dute goitico, eta populuari minçatuz: Nor da guiçon beldurtia eta bihotzez icipera? bihoa, eta itzul bedi etcherat, beldurreceta lotsaraz detzan bere anaien bihotzac, bera icialduraz harritua den beçala. Eta armadaco aitzindariac ixildu ondoan, eta solasa akabatu dutenean, ceinec bere ezcardac guduco xuxenduco dituzte. Hiri baten harceco hurbilduco çatzaioenean, lehenic baquea escainico dioçu. Onhesten badu, eta atheac idequitzen badarozquitzu, han den populu guciac bicia içanen du, eta cerbitzatuco çaitu figoa pagatuz. Ez badu ordean paturic eguin nahi, eta guerla ematen hasten baçaitzu, sethiatuco duçu. Eta çure Jainco Jaunac escuetaratuco darotzunean, han diren guiçonqui guciei ezpataren ahoaz emanen dioçuete, Utziz emaztequiac, haurrac, abereac eta hirian diren berceac. Atzeman gucia armadari çathituco dioçu, eta çure Jainco Jaunac eman darozquitzun etsai buluzquinetaric janen duçu. Horrela eguinen dioçute çu ganic hainitz urrun diren hiri guciei eta goçatzeco hartu behar ditutzunetaric ez direnei. Ordean çuretzat emanen çaizquitzun hirietan nihori ez dioçu bicia utzico: Bainan ezpataren ahoaz hilen ditutzu, erran nahi da Hethearra, Amorhearra, Cananearra, Pherecearra, Hebearra eta Jebusearra, çure Jainco Jaunac manatu darotzun beçala, Beldurrez-eta beren jaincoençat eguin dituzten icigarriqueria guciac eguiten irakats detzatzueten, eta bekatu çuen Jainco Jaunaren alderat eguin deçaçuen. Lucez sethiatuco duçunean hiri bat, eta harcecotzat hura trenchadaz inguratuco duçunean, ez ditutzu ebaquico çuhaitzac ceinen fruituac jan baiteçaquetzu, eta ez duçu inguruan haizcoraz bazterrac xahutu behar, ceren-eta çuhaitza çur bat baita eta ez guiçon bat, eta guerlarien ostea çure contra ez baiteçaque berha. Bainan çuhaitza ez denean fruitutacoa bainan bai larrecoa eta berce ascotaco on dena, ebac çaçu, eta eguizquitzu tresnac, hartu arteo çure contra guducatzen den hiria. Çure Jainco Jaunac eman gogo darotzun lurrean atzematen denean guiçon hil baten gorphutza, eta jaquina ez bada nor den hilcequetaz hobendun, Adinez çaharrenac eta çure juieac ilkico dira, eta hila den lekutic neurtuco dute cembat den inguruco hirietaraino. Eta orotaric hurbilena cein den eçagutu duquetenean, hiri hartaco çaharrenec hartuco dute arthaldetic miga bat uztarria erabiligabea eta lurra goldeaz urratu ez duena; Eta eramanen dute haran basa eta harritsu egundaino iraulia eta eraina içan ez den batera, eta hall burua moztuco diote migari: Eta hurbilduco dira Lebiren seme apheçac, çure Jainco Jaunac hautatu dituqueenac berari bethe detzotençat eguimbideac, beraren icenean eman deçaten benedicionea, eta hequien ahoco hitzetic erabaqui ditecen eguiteco guciac, eta xahu ala lohi diren gauçac oro: Eta hiri hartaco sorcez çaharrenac ethorrico dira hilera, eta garbituco dituzte escuac haranean joa içan den migaren gainera, Eta erranen dute: Ez dute gure escuec ixuri odol hau, eta gure beguiec ez dute ikusi. Beguitharte eguioçu, Jauna, Israelgo çure populu berrerosi duçunari, eta ez beçaçu haren gain eman Israelgo çure populuaren erdian ixuria içan den odol hobengabea. Eta hequien gainetic kendua içanen da odolaren hobena. Eta çu, eguin duqueçunean Jaunac manatua, garbi içanen çare ixuria içatu den odol hobengabetic. Atheratu baçare çure etsaien contra gudura, eta çure Jainco Jaunac escuratu badarozquitzu, eta presonierac eramatean, Hequien artean ikusi baduçu emaztequi eder bat, eta maithatzen baduçu eta emaztetzat nahi, Sarraracico duçu çure etcherat: moztuco ditu bere ileac eta behatzac; Eta utzico du soinecoa ceinarequin atzemana içan baita, eta çure etchean jarriric, hilabethe batez deithoratuco ditu bere ait-amac, eta guero hurbilduco çatzaio, harequin lo eguinen duçu eta çure emazte içanen da: Bainan guerorat ez bada çure gogaraco, libro igorrico duçu, dirutan ecin salduco duçu, ez-eta çure gaihenciaz çaphatuco, ahalquea eman dioçulacotz. Guiçon batec balin baditu bi emazte, bata maite eta bercea higüin dituenac, eta biec haren ganic içan badituzte haurrac, eta higüinaren semea balin bada lehenic sorthua; Eta aitac bere semeen artean nahi balu bere ontasuna çathitu, maite duen emaztearen semea ecin eguinen du premu, ez-eta eçarrico ahal higüinaren semearen aitzinean; Bainan premutzat eçagutuco du higüinaren semea, eta oro bikunean emanen diozca dituen içatetaric, ecen hura da haurretaric lehembicicoa eta hari çaio çor premutasuna. Guiçon batec balin badu seme bat bihurria eta oçarra, bere ait-amen manua aditzen ez duena, eta erançuna içan ondoan, nardatzen baita hequiei beguiratzeaz, Hartuco dute, eta hiri hartaco çaharrenei eramanen erabaquietaco athera, Eta hequiei erranen dute: Gure seme hau oçarra eta bihurria da, narda du gure erançuquien ençuteaz, galduquerian, liçunquerian eta aseetan dabila. Hirico populuac harricatuco du, eta hilen da, gaizquia çuen erditic ken deçaçuençat, eta Israel gucia, hori aditzean, ikaran jar dadien. Guiçon batec heriotzea mereci duen gaizquia eguin duenean, eta hilcera condenaturic, urkabetic dilindan eçarria içan denean, Haren gorphutza ez da habean egonen, bainan egun berean ehorcico da, habetic dagoena Jaincoaz delacotz madaricatua, eta ez duçu behinere kutsatuco çure Jainco Jaunac goçatzera emanen darotzun lurra. Çure anaiaren idia edo ardia errebelatua ikusi-eta, etzare aitzina goanen, bainan bihurtuco dioçu. Çure anaia ez balitz ere çure ahaidea, eta eçagutzen ez baduçu, abereac çure etcherat eramanen dituçu, eta han egonen dira çure anaiac bilha eta har ditzan arteo. Halaber eguinen duçu asto, soineco, eta çure anaiaren edocein gauça galdua denaz atzematen baduçu, ez duçu bazterrerat utzico, ez delacoan çurea. Baldin çure anaiaren astoa edo idia bidean erori dela ikusi baduçu, etzare axolagabe goanen, bainan xutitzen lagunduco duçu. Emaztequiac ez du guiçon soinecoric jauncico, eta guiçonac ez du emaztequi soinic erabilico: ecen holacoric eguiten duena higüingarri çaio Jaincoari. Bidean çoacelaric, çuhaitz batean edo lurrean aurkitzen baduçu xori ohance bat, eta ama umeen edo arroitzeen gainean badago, ama ez duçu umeequin iduquico; Bainan utzico duçu goatera, umeac atchiquitzen ditutzularic, ongui guertha daquiçunçat, eta lucez bici çaitecen. Etche berri bat eguin duqueçunean, teilatuari inguruan eguinen dioçu harrasitto bat, beldurrez odola ixur dadien çure etchean, eta hobendun içan çaitecen norbait erorcen bada, eta gain-behera ambilcen. Ez beçaçu berce haciric erain çure mahastian, beldurrez erain duçun hacitic eta mahastitic sorthuco direnac orobat sainduetsiac içan ditecen. Etzare idiarequin eta astoarequin batean iraulcen harico. Ilearequin eta liho-hariarequin ehoricaco soinecoric ez duçu jauncico. Çure soineco capari lau izquinetan eguinen diotzatzu litsac soca mehez. Guiçonac emazte bat harcen badu eta guero higüincen, Eta hura certaz utz estacuruqueta balin badabila, hari iratchiquiz leloric tzarrena, eta erraten badu: Emazte hau hartu içan dut, eta hurbildu natzaionean, ez dut doncella aurkitu: Ait-amec hartuco dute beren alaba, eta berequin eramanen diozcate haren doncellatasuneco hatzac hirico athean dauden çaharrei; Eta aitac erranen du: Horri eman diot ene alaba emazte; ceren higüincen duen, Leloric tzarrena ematen dio, erranez: Ez dut çure alaba doncella aurkitu; eta huna hauquiec dira ene alabaren doncellatasuneco hatzac. Hirico çaharren aitzinean hedatuco dute soinecoa: Eta hiri hartaco çaharrec guiçona hartuco dute eta açotatuco, Condenatzen dutelaric berçalde ehun siclo cilharrezco ematera nescatcharen aitari, ceren leloric tzarrena hedatu duen Israelgo doncella baten gainean; eta emaztetzat içanen du, eta bere bician ecin utzico du. Baicic-eta haren errana eguia bada, eta nescatcha ez bada doncella aurkitu, Iraicico dute bere aitaren etcheco athetic campora, eta hiri hartaco guiçonec harricatuco dute, eta hilen da; ceren itsusqueria eguin duen Israelen, bere aitaren etchean bere burua lohituz: eta gaizquia kenduco duçu çure erditic. Guiçon batec berce baten emaztearequin lo eguin badu, biac hilen dira, erran nahi da guiçon eta emaztequi elkarrequin likistu direnac: eta gaizquia Israeldic kenduco duçu. Nescatcha doncella bat hitzemana bada guiçon batequin, eta norbaitec hirian atzematen badu, eta harequin etzaten bada, Biac erakarrico ditutzu hiri hartaco athera, eta harrica lehertuac içanen dira: nescatcha, ceren hirian içan-eta, deihadar eguin ez duen: guiçona, ceren ahalquea eman dioen bere lagunaren emazteari, eta gaizquia çure erditic kenduco duçu. Bainan guiçonac hitzemana den nescatcha campoetan atzeman badu, eta lothuric, harequin etzan bada, bera bakarric hilen da: Nescatchac ez du deusere jasaiteco içanen: ceren nola ohoin bat jauzten baitzaio bere anaiari eta hilcen baitu, hala nescatcha ere borchatua içatu da: Bakarric cen campoan: deihadar eguin du, eta nihor etzaio libratzera heldu içan. Guiçonac atzematen badu guiçongairic ez duen nescatcha doncella bat, eta lothuric, harequin etzaten bada, eta gauça hori juietara ekarria bada. Nescatcharequin lo eguin duenac haren aitari berrogoi eta hamar siclo cilharrezco emanen diozca eta hura emaztetzat içanen du, ceren ahalquea eman dioen; eta bere bici gucian ecin utzico du. Guiçonac ez du hartuco bere aitaren emaztea, eta ez dio aguertuco gordetzeco dena. Jaunaren baldarnan ez da sarthuco ebaquiric, potroac lehertuac edo ebaquiac dituenic, edo buztana moztua duenic. Hamargarren belhauneraino ez da Jaunaren baldarnan sarthuco mancerra, erran nahi da nesca tzarraren semea. Amontarra eta Moabitarra hamargarren belhaunaren ondotic ere ez dira behinere sarthuco Jaunaren baldarnan; Ceren ez baitira çuen bidera oguiarequin eta urarequin nahi içan ethorri, Eguiptotic atheratu çaiztenean, eta ceren çuen contra Mesopotamia Siriacotic erakarri duten Balaam Beorren semea, çuen madaricatzera: Eta çure Jainco Jaunac ez du ençun nahi içan Balaam, eta haren madaricionea çure benedicionetara bihurtu içan du, maite cintuelacotz. Ez duçu hequiequin baqueric eguinen, eta menderen mende egun eta bician ez dioçute deusetan onguiric bilhatuco. Ez duçu gaitzirizcotan iduquico Idumearra, ceren çure anaia baita, ez-eta Eguiptoarra ceren haren lurrean arrotz içatu baitzare. Horietaric sorthu ditazqueenac, hirugarren belhaunean sarthuco dira Jaunaren baldarnan. Gudura çure etsaien contra ilkico çarenean, çure burua gauça tzar gucietaric beguiratuco duçu. Çuen artean balin bada guiçonic gauaz ametsetaric lohitu denic, campetaric ilkico da, Eta ez da bihurtuco ilhuncean urez garbitu baino lehen: eta iguzquia etzan ondoan sarthuco da berriz campetara. Campez haindian içanen duçu leku bat, ceintara ilkico baitzare çure eguin-beharretara, Guerrian duçularic hesaul bat; eta jarcen çarenean, inguruan lurra cilhatuco duçu, eta ongarria lurrez estalico, Xutitu ondoan (ecen çure Jainco Jauna campen erdian dabila, çure itzurcea gatic eta çuri escuetaratzeco çure etsaiac): eta çure campac saindu içan beitez, eta han ez bedi cikinqueriaric aguer, beldurrez Jaunac bazterrerat utz çaitzan. Ez duçu bere nausiaren escuetara emanen çure gana ihes eguin duen gathibua. Nahi duen lekuan egonen da çurequin, eta sosegua aurkituco du çure hirietaric batean: ez hari eman atsecaberic. Ez da Israelgo alabetan putaric içanen, ez-eta putaçaleric Israelgo semeetan. Çure Jainco Jaunaren etchean ez duçu escainico puta sariric, ez-eta xakur sariric, cer-nahi botu eguina içan deçaçun, ceren bat eta bercea icigarriqueriac baitira çure Jainco Jaunaren aitzinean. Ez dioçu çure anaiari maileguz lucurançan emanen diruric, ez fruituric, ez berme cer-nahi gauça, Bainan arrotzari bai. Çure anaiari ordean escas duena lucureriaric gabe maileguz emanen dioçu, benedica çaitzan çure Jainco Jaunac çure lan orotan, goçatzecotan sarthuco çaren lurrean. Botu bat eguin dioqueçunean çure Jainco Jaunari, ez duçu luçatuco haren bethetzea: ceren çure Jainco Jaunac hartaz eguinen baitarotzu galde; eta guibel baçaude bekatutzat iratchiquia içanen çaitzu. Aguindu nahi ez baduçu, bekatu gabe içanen çare. Bainan çure ezpainetaric behin atheratu dena, beguira çaçu, eta egonen duçu çure Jainco Jaunari aguindu dioçun beçala, eta çure oldetara eta çure ahotic minçatu çaren beçala. Çure lagunaren mahastian sarthu-eta, jan çaçu nahi duçun becembat mahats: bainan ez eraman çurequin camporat. Çure adisquidearen uztan sarcen baçare, buruac hauts eta escuz leher çatzu: bainan ez ebac ihiteguiarequin. Guiçon batec emazte bat hartu badu, eta içan ondoan ez bada haren gogoan sarthu cerbait baia itsusiren gatic, senharrac iscribatuco du uzteco agueri bat, escura emanen dio, eta bere etchetic igorrico du Eta ilki ondoan, berme senhar bat harcen badu, Eta hunec ere higüincen badu, eta uzteco agueria ematen badio, eta bere etchetic igorcen badu, edo bercela hil bada; Lehembicico senharrac ecin hartuco du emaztetzat, lohitua delacotz, eta Jaunaren aitzinean gaitzesgarri eguina: ez jasanaraz horretaco bekatua çure Jainco Jaunac goçatzera emanen darotzun lurrari. Guiçon bat ezcomberri denean, ez da guerlara goanen, eta ez diote herrico cargüetaric gainera emanen, bainan bere etchean egonen da hobenic gabe, boz dadiençat urthe batez bere emaztearequin. Ez duçu bahi orde hartuco ez gaineco ihara-harria ez azpicoa: ecen emaileac bere bicia bahi ematen darotzu. Guiçon bat atzemana bada bere anaia Israelgo semeetaricacoari celata hedatzen; eta hura salduric, saria hartu badu, hila içanen da eta gaizquia kenduco duçu çure erditic. Artharequin beguira çaite leguenaren gaitzeco bidetara eguitetic, bainan eguiçu cer-ere irakatsico baitarotzute Lebiren odoleco aphecec, nic manatu diotedanaren arabera, eta arduraquin bethe çaçu. Orhoit bequiçue Mariari çuen Jainco Jaunac eguin cioenaz bidean, Eguiptotic ilki cinetenean. Çure lagunari galdatuco dioçunean çor darotzun cerbait, etzare haren etchean sarthuco bahi harcera; Bainan egonen çare athean, eta duena berac emanen darotzu. Beharra bada ordean bahiac ez du gauric emanen çure etchean, Bainan iguzquia etzan aitzinchean bihurtuco dioçu; bore soinecoan lo eguiten duelaric, benedica çaitzan, eta çucen aurkitua içan çaitecen çure Jainco Jaunaren aitzinean. Ez dioçu çorra ukatuco çure anaia noharroin beharrari, edo arrotz çurequin dagoenari çure toquian eta çure atheen barnean; Bainan egun berean, iguzquia etzan gabe bihurtuco dioçu bere lanaren saria; ceren beharra baita, eta hartaric behar baitu bere burua mantenatu; beldurreceta çure contra Jaunari oihu eguin dioçon, eta çuri bekatutaco iratchiquia içan daquiçun. Aitac ez dira semeen orde hilac içanen, ez-eta semeac aiten orde: bainan nor-bere gaizquia gatic hilen da. Ez dioçute çucena hautsico arrotzari eta umeçurçari, eta ez dioçu alhargunari bahitzat soinecoa hartuco. Orhoit bequiçu Eguipton gathibu içatu çarela, eta çure Jainco Jaunac atheratu çaituela handic. Hargatic manatzen darotzut eguin deçaçun gauça hori. Uzta çure landan eguin duqueçunean, eta ahanciric escumen bat utzi baduçu, etzare itzulico haren bilha; bainan arrotza, umeçurça eta alharguna utzico ditutzu harcera, çure Jainco Jaunac benedica çaitzan çure escuetaco lan gucietan. Oliben fruituac bildu badituçu, ondoen gainean guelditu direnen bilcera etzare itzulico; bainan utzico diotzatzuete arrotzari, umeçurçari eta alhargunari. Bildu duçunean çure mahastia, ez ditutzu bilduco guelditu diren mulkoac, bainan erorico dira arrotzaren, umeçurçaren eta alhargunarençat. Orhoit çaite cerorri Eguipton gathibu içatu çarela, eta hargatic manatzen darotzut gauça hori. Baldin batzuen artean makur bat atheratu bada eta juieei buruz goan badira: cein-ere ikusi baituquete çucembidean, hari emanen diote irabaci; cein-ere impioquerian, eta hura impiotzat condenatuco dute. Bainan hobendunac çaharoaz mereci duela ikusten badute, lurrean etzanaracico dute eta çafraracico. Bekatua nolaco, çafraldia halaco içanen da: Halaco moldez bizquitartean non çafrac ez baitira berrogoietan iraganen; çure anaia ez dadiençat goan çure aitzinean itsusqui phorrocaturic. Ez dioçu ahoa lothuco larrainean çure bihiac tapicatzen dituen idiari Bi anaia elkarrequin bici içan badira, eta bat hil haurric gabe, cenduaren emaztea ez da bercerequin ezconduco, baicic-ere bere senhar cenaren anaiarequin, ceinac hartuco baitu eta bere anaiari ondocoac emanen; Eta emazte harenganicaco seme çaharrena deithuco du bere anaiaren icenaz, haren icena ez dadien gal Israeldic. Bainan anaiaren emaztea, legueaz çor çaioena, ez badu hartu nahi, hirico athera eguinen du emaztequiac, eta çaharrei buruz goanen da, eta erranen diote: Ene guiçonaren anaiac ez du bere anaiaren icena eraiqui nahi Israelen eta ez nau hartu nahi emaztetzat. Eta berehala hurbilaracico dute, eta galdeac eguinen diozcate. Ihardesten badu: Ez dut emaztetzat hartu nahi, Emaztequia hurbilduco çaio çaharren aitzinean, kenduco dio oinetacoa çangotic, eta thu eguinen dio beguithartera, eta erranen dio: Hola eguinen çaio bere anaiaren etchea eraiqui nahi ez duenari. Eta haren etchearen icena Israelen içanen da Ointhustuaren etchea. Bi guiçonec elkarren artean makur bat içaten badute, eta bat berceari liscarcen abiatzen baçaio, eta bercearen emazteac bere senharra atheratu nahiz hazcarragoaren aztaparretaric, eta escua ematen badu, eta ahalquesun diren lekuetaric lotzen bada, Moztuco dioçu escua, eta etzare haren urricariz hautsico. Ez dituçu xacaxtan phisu desbardinac içanen, bata handiagoa eta bercea ttipiagoa; Eta çure etchean ez dira içanen bi gaitzeru, handiagoa eta ttipiagoa. Phisu bat içanen duçu çucena eta eguiazcoa, eta gaitzeru bat bardina eta eguiazcoa, lucez bici çaitecençat çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurrean. Ecen çure Jainco Jaunac gaitzets du holacoric eguinen duena, eta gaitzirizcotan daduca çucembide ez den gucia. Orhoit çaite Amalequec cer eguin çarotzun bidean, Eguiptotic ilkitzen cinelaric, Nola atheratu çarotzun, eta nola hil cituen çure armadaco azquenac, ceinac akiduraz jarriac baitzauden, goseac eta nekeac ehoa cinelaric, eta etzen Jaincoaren beldur içatu. Beraz çure Jainco Jaunac phausua eman darotzuqueenean, eta çuri azpicotu darozquitzuqueenean jendaia guciac inguruan, aguindu darotzun lurrean, Amalequen icena ceru-petic eceztatuco duçu. Berautzu ahanz daquiçun. Çure Jainco Jaunac goçatzeco ematera dihoaquiçun lurrera sarthuco çarenean, eta hartuz jabetu çaitequeenean, eta han eguin duqueçunean çure egoitza, Hartuco dituçu çure fruitu gucietaco picainac, sasqui batean eçarrico dituçu, eta goanen çare çure Jainco Jaunac hautatu duqueen lekura, haren icena han deithua içateco. Eta orduan içanen den apheçari hurbilduco çare, eta erranen dioçu: Aithor dut egun çure Jainco Jaunaren aitzinean sarthu naicela gure arbasoei cin eguinez emanen çarocula aguindu cioeten lurrean. Eta apheçac sasquia çure escuetaric hartuz, eçarrico du çure Jainco Jaunaren aldarearen aitzinean. Eta erranen duçu çure Jainco Jaunaren aitzinean: Siriarra goan cen ene aitaren ondotic, ceina jautsi baitzen Eguiptora, eta han arrotz ibili hainitz jende gutirequin; eta berhatu cen populu handi, hazcar eta nihonereco oste bat eguiten çuela. Eta Eguiptoarrec atsecabe eman eta jaçarri çarocuten, lan gogorrenac gainera emanez. Eta deihadar eguin guinaroen gure arbasoen Jainco Jaunari, seinac ençun baiquintuen, eta itsusi cituen gure atsecabea, nekeac eta hestura, Eta bere escu hazcar eta beso çabalaz Eguiptotic atheratu guintuen laztura gaitzaren, ikuscari eta sendagaila handien erdian; Eta sarraraci gaitu leku hunetan, eta eman darocu esnea eta eztia darioen lurra. Horren gatic escaincen ditut orai Jaunac eman darotan lurreco fruituen picainac. Eta hequiec utzico ditutzu çure Jainco Jaunaren aitzinean, eta çure Jainco Jauna adoraturic, Bozcariotan onthurunçatuco çarete, çu, eta çure etche gucia, eta lebitarra, eta çurequin den arrotza, çure Jainco Jaunac eman içan darozquitzun ontasun gucien erdian. Bethe duqueçunean çure fruitu gucien hamarrena, hamarrenen hirugarren urthean emanen ditutzu lebitarrari, arrotzari, umeçurçari eta alhargunari, jan deçaten çure atheen barnean eta ase ditecen: Eta erranen duçu çure Jainco Jaunaren aitzinean: kendu dut ene etchetic sainduetsia dena, eta eman diotet lebitarrari, eta arrotzari, eta umeçurçari eta alhargunari, çuc manatu içan darotaçun beçala; ez ditut bazterrerat utzi çure manuac, eta ez dut çure manamendua ahanci. Hamarren hequietaric ez dut jan ene deithoreco orduan, ez ditut bereci edocein gauça lohitaco, ez dut hequietaric xahutu deithoreetan. Ethorcor içatu naiz ene Jainco Jaunaren hitzari, eta guciac eguin ditut çuc manatu beçala. Beguira diçadaçu çure sainduteguitic eta ceruetaco çure egonleku goratic, eta benedica çaçu çure Israelgo populua eta eman içan darocuçun lurra, gure arbasoei cin eguin cinaroeten beçala, esnea eta eztia darioen lurra. Egun çure Jainco Jaunac manatzen darotzu bethe detzatzun haren manamendu eta erabaquiac, beguira detzatzun eta bethe çure bihotz oroz eta arima guciz. Egun Jauna hautatu duçu, içan dadien çure Jaincoa, ibil çaitecen haren bidetan, çain detzatzun haren ceremonia, manamendu eta erabaquiac, eta ethordun içan çaitecen haren manuei. Eta Jaunac egun hautatu çaitu içateco haren populu berecia, berac erran içan darotzun beçala, eta beguira detzatzun haren manamendu guciac; Eta çu eçarceco, bere laudorio, icen eta ospetan eguin dituen jendaia guciac baino gorago, içan çaitecençat, erran darotzun beçala, çure Jainco Jaunaren populu saindua. Bada, Moisec eta Israelgo çaharrec populuari manu eguin cioeten, erraten çutelaric: Beguira çatzue nic egun emanen darozquitzuetan manamendu guciac. Jordango ura iraganen duçuenean çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurrera, landatuco ditutzu harri handi batzuec eta kisuztatuco ditutzu, Hequietan iscriba ahal detzatzun legue huntaco hitz guciac, Jordanea iragan-eta çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurrera sarceco, esne eta ezti darioen lurrera, çure arbasoei cin eguin içan dioteten beçala. Jordanea iraganen duçuenean beraz, nic egun manatzen darozquitzudan harri hequiec alchatuco ditutzu Hebalgo mendiaren gainean, eta kisuztatuco ditutzu. Eta han çure Jainco Jaunari eguinen dioçu aldare bat burdinac uquitu ez dituen harriz, Bainan harri muguer eta legundugabeez, eta haren gainean çure Jainco Jaunari holocaustac esqueinico diozcatzu. Eta baquezco bitimac imolatuco ditutzu, eta han lanen duçu, eta çure Jainco Jaunaren aitzinean eguinen duçu bozcariozco barazcaria. Eta legue huntaco hitz guciac harrien gainean iscribatuco ditutzu garbiqui eta agueriqui. Eta Moisec eta Lebiren odoleco apheçac Israel guciari erran cioten: Atzar çaite Israel, eta adi çaçu; egun eguin çare çure Jainco Jaunaren populua: Ençun çaçu beraz haren minçoa, eta beguira çatzu haren manamendu eta erabaqui, nic çuri meçutzen darozquitzudanac. Eta egun hartan Moisec populuari manu eguin çuen, cioelaric: Hautchec xutic egonen dira Garicimgo mendiaren gainean, Jordanea iragan-eta, populuaren benedicatzeco: Simeon, Lebi, Juda, Isacar, Josep eta Benjamin. Eta berce aldetic, madaricatzeco Hebalgo mendian xutic içanen dira hauquiec: Erruben, Gad, Aser, Çabulon, Dan eta Nefthali. Eta lebiarrec deiagora eguinen dute, eta Israelgo guiçon guciei erranen diote goraqui: Madaricatua guiçona eguiten duena jainco-itchura bernuçatua eta urthua, Jaunaren gaitzigarriqueria, oficialearen escu-lana, eta hura leku gordean eçarcen duena. Eta populu guciac ihardetsico du, eta erranen du: Biz. Madaricatua bere ait-amei ohore bihurcen ez diotena. Eta populu guciac erranen du: Biz. Madaricatua bere lagunaren mugarriac aldaratzen dituena. Eta populua guciac erranen du: Biz. Madaricatua itsua bidetic makurraracico duena. Eta populu guciac erranen du: Biz. Madaricatua arrotzaren, umeçurçaren eta alhargunaren çucena ceihercen duena. Eta populu guciac erranen du: Biz. Madaricatua bere aitaren emaztearequin lo eguiten duena eta haren oheco estalguia aguercen duena. Eta populu guciac erranen du: Biz. Madaricatua edocein abererequin lo eguiten duena. Eta populu guciac erranen du: Biz. Madaricatua lo eguiten duena bere arrebarequin, bere aitaren edo amaren alaba denarequin. Eta populu guciac erranen du: Biz. Madaricatua bere amaguinarrebarequin lo eguiten duena. Eta populu guciac erranen du: Biz. Madaricatua bere anaia ixilean jotzen duena. Eta populu guciac erranen du: Biz. Madaricatua hobengabe den odolaren ixurceco emaitzac harcen dituena. Eta populu guciac erranen du: Biz. Madaricatua legue huntaco hitzetan egoten ez dena eta eguincetan eçarcen ez dituena. Eta populu guciac erranen du: Biz. Ençuten baduçu ordean çure Jainco Jaunaren minçoa, bethetzen eta beguiratzen badituçu haren manamendu guciac, nic egun meçutzen darozquitzudanac, çure Jainco Jaunac gorago eçarrico çaitu lurraren gainean hedatzen diren jendaqui guciac baino. Eta benedicione hautchec guciac çure gainera ethorrico dira eta iratchiquico çaizquitzu, baldin bizquitartean haren manamenduei beguiratzen baçare. Benedicatua çu hirian, eta benedicatua bazterretan. Benedicatuac çure sabeleco fruituac, çure lurreco fruituac, çure acienden fruituac, çure abere larrizco arthaldeac, eta çure hespiletaco ardiac. Benedicatua çure selharua, eta benedicatua çure manca. Benedicatua içanen çare sarcean eta ilkitzean. Jaunac trumbilca çure aitzinean erorraracico ditu çure contra jaiquico diren etsaiac: bide batez ethorrico dira çure contra, eta çazpiz eguinen dute ihes çure beguitharteari. Jaunac benedicionea igorrico du çure arnoteguiaren gainera, eta çure escuetaco lan gucien gainera, eta hartuco duçun lurrean benedicatuco çaitu. Jaunac beretzat çutan eraiquico du populu bat saindua, cin eguin içan darotzun beçala, baldin çure Jainco Jaunaren manamenduac beguiratzen badituçu, eta haren bideetan ibilcen baçare. Eta lurreco populu guciec ikusico dute Jaunaren icena deithua dela çure gainera, eta çure beldur içanen dira. Jaunac gaindiaracico çaitu ontasun guciz, çure sabeleco fruituez, çure acienden fruituez, eta çure aitei cin eguinez çuri emateaz aguindu cioten lurreco fruituez. Jaunac idequico du bere aberastasun handienetaco kutcha, cerua, lurrari uriaren emateco bere aroan; eta benedicatuco ditu çure escuetaco lan guciac. Eta asco jendaquiri maileguz emanen duçu, eta nihoren ganic ez duçu maileguz hartuco. Jaunac eçarrico çaitu buruan, eta ez buztanean; eta bethi gainean içanen çare, eta ez azpian; baldin bizquitartean ençuten baditutzu çure Jainco Jaunaren manamenduac, nic egun meçutzen darozquitzudanac, beguiratzen badituçu eta bethetzen, Eta hequietaric ez baçare makurcen, ez escuin ez ezquer, eta ez baçare jainco arrotzei jarraiquitzen, eta cerbitzatzen ez badituçu. Bainan ençun nahi ez baduçu çure Jainco Jaunaren hitza beguiratzeco eta bethetzeco haren manamendu, eta ceremonia, nic çuri egun meçutzen darozquitzudanac, madaricione hauquiec oro ethorrico dira çure gainera, eta iratchiquico çaizquitzu. Madaricatua içanen çare hirian, madaricatua bazterretan. Madaricatua çure selharua, eta madaricatua çure manca. Madaricatuac çure sabeleco fruitua eta çure lurreco fruitua, çure idiarthaldeac eta ardi-arthaldeac. Madaricatua içanen çare sarcean, eta madaricatua ilkitzean. Jaunac çure gainera igorrico ditu gosetea eta erromeseria, eta madaricionea eçarrico du eguinen ditutzun lan gucietan, leher eta laster gal çaitzan arteo, çure eguitate guciz tzarren gatic, ceinetaz bazterrerat utzi bainauçu. Jaunac iratchic beçaçu içurritea, goçatzera sarthu çaren lurretic sunsiaraz çaitzan arteo. Jaunac jo beçaitza erromestasunaz, sukarraz eta hotzaz, beroaz eta saphaz, aire ustelaz eta herdoaz, eta ondotic jarraic bequiçu, gal çaitecen arteo. Çure gainean den cerua içan bedi cobrez, eta oincatzen duçun lurra burdinaz. Jaunac çure lurrari uritzat eman beço herrautsa, eta cerutic çure gainera hautsa eror bedi, leher çaitecen arteo. Trumbilca çure etsaien aitzinean erorcen çarela, Jaunac hequien escuetara eman beçaitza; bide batez ilki becedi hequien contra, eta çazpiz ihes eguin beçaçu, eta barraiatua içan becedi lurreco erresuma gucietan. Çure hiliquia içan bedi ceruco hegastinen eta lurreco abere basen hazcurri, eta hequiec haiçatuco dituenic nihor içan ez bedi. Jaunac jo beçaitza Eguiptoco çauriaz, çaragarrez eta hatzez çure gorphutzeco alderdi ceintaric ilkitzen baitzaitzu ongarria, halai non ecin sendatuco baitzare. Jaunac jo beçaitza çorotasunaz, itsutasunaz eta izpirituco erhotasunaz; Eta egüerditan haztaca ibil becedi itsua bere ilhumbeetan ibilcen ohi den beçala, eta ez betzatzu çure bideac atzeman. Bici gucian belçatua içan becedi eta borcharen-pean çaphatua, eta norc libra içan ez beçaçu. Emazte har beçaçu, eta çutaz berce batec harequin lo eguin beça; etchea eguin beçaçu, eta ez becedi hartan egon; mahastia landa beçaçu, eta çuc mahatsa ez beçaçu bil. Çure idia çure aitzinean imolatua içan bedi, eta çu ez becedi içan hartaric jale; çure astoa har beçaçute aitzinetic, eta ez beçaitzu bihurtua içan, çure ardiac emanac içan beitez çure etsaiei, eta norc lagun ez beçaçu kausi. Çure semeac eta alabac berce populu bati emanac içan beitez, çure beguiec ikusten dituztelaric eta hequien beguira iraunguiac daudecelaric egunaren buru batetic bercera, eta çure escuan indarric içan ez bedi. Ez daquiçun populu batec irets betza çure lurreco fruituac eta çure neke guciac; eta bethi içan beçaite calomniaren jasaile, eta çaphatua egun oroz, Eta çure beguiec ikusico dituzten gucien beldurrac harritua. Jaunac çauriric gaixtoenaz jo beçaitza belhaunetan eta aztaletan, eta ecin senda becedi oin çolatic buru cascoraino. Jaunac eramanen çaituzte çu eta çure gainean eçarri duqueçun erreguea çuc eta çure arbasoec ez daquiçuen jendaqui batera: eta han cerbitzatuco dituçu jainco arrotzac, çura eta harria. Eta içanen çare galdua, erranquiçun eta irrigarri bat populu guciençat, ceinetara eramanen baitzaitu Jaunac. Haci hainitz arthiquico duçu lurrera, eta guti bilduco, ceren xartalec iretsico baitituzte oro. Mahastia landatuco duçu eta haitzurtuco, eta ez duçu arnoric edanen, ez-eta hartaric deusere bilduco, ceren harrec xahutuco baitute. Olibac içanen ditutzu çure eremu gucietan, eta etzare olioz gançutuco. ceren ixurico eta galduco baitira. Semeac eta alabac içanen ditutzu, eta etzare hequietaz goçatuco, ceren gathibu eramanac içanen baitira. Herdoac iretsico ditu çure çuhaitz guciac eta çure lurreco fruituac. Çurequin lur berean dagoen arrotza iganen da çure gainera, eta gorago içanen da; çu ordean jautsico çare eta içanen çare beherago. Çuc hari maileguz hartuco dioçu, eta ez dioçu maileguz emanen. Hura içanen da buruan, eta çu içanen çare buztanean. Eta madaricione horiec guciac ethorrico dira çure gainera, jarraiquico çaizquitzu eta iratchiquico xahu çaitecen arteo, ceren ez duçun nahi içan ençun çure Jainco Jaunaren hitza eta beguiratu meçutu darozquitzun manamenduac eta ceremoniac. Eta çure baithan eta çure ondoregoa baithan mendeen mendetaraino içanen dira ikuscari eta sendagaila harrigarriac, Ceren çure Jainco Jauna cerbitzatu ez duqueçun bozcariotan eta çure bihotzeco goiheratasunean, gauça orotaco nasaicia gatic. Jaunac igorrico darotzun etsaia, gosean, egarrian, buluztasunean, eta escasia orotan cerbitzatuco duçu, eta burdinazco uztarri bat eçarrico du çure lephoaren gainean leher çaitzan arteo. Jaunac urrundanic eta lurraren berce burutic çure gainera erakarrico du jendaia bat, hegaldaca oldarrean heldu den arranoa iduri, eta ceinaren minçaia ecin ençunen baituçu; Jendaia guciz oçarra, ikustateric içanen ez duena çaharrarençat, ez-eta urricalmenduric haurttoarençat; Eta iretsico dituenac çure acienden fruitua eta çure lurreco fruituac, leher eguin deçaçun arteo; eta utzico ez darotzuna ez oguiric, ez arnoric, ez olioric, ez idi-arthalderic, ez ardi-arthalderic, gal çaitzan arteo, Eta xahu çaitzan çure hiri gucietan, eta lurrerat arthiquiac içan ditecen çure harrasi hazcar eta gorac, ceinetan baitzinduen çure sinhestea çure lur gucian. Çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurreco hiri gucietan sethiatua içanen çare; Eta çure etsaiac jasanaracico darozquitzun hestura, hagoetan, janen duçu çure sabeleco fruitua, eta çure Jainco Jaunac çuri emanicaco semeen eta alaben haraguietaric. Çure baithaco guiçon beratz eta guciz atseguinqueriaçalea bekaitz içanen çaioete bere anaiari eta bere bulharraren gainean lo eguiten dioen emazteari, Eta ez diote eman nahico bere semeen haraguietaric, ceinetaric berac janen baitu, berceric ez içanez, çure etsaiec çure hiri gucietan jasanaracico darozquitzun sethio, gosetetan. Emaztequi mimbera eta beratza, lurrean ibil etzaitequeena eta çangoa lurraren gainean eman etzeçaqueena, bere guriqueriaren eta mimberatasunaren handiz, aldean lo eguiten dioen senharrari bekaitz içanen çaio bere seme, alaben haraguietaric, Eta ixtapetic atheratzen diren ondocoen ciquinquerietaric, eta orduan sorthuco çaizcoen haurren haraguitic: ecen ixilca janen dituzte gauça gucien escasiaz, çure etsaiac çure hirietan jasanaracico darozquitzun sethio, hagoetan. Çaincen eta bethetzen ez baditutzu liburu huntan iscribatua den legue huntaco hitz guciac, eta haren icen ospetsu eta ikaragarriaren, erran nahi da çure Jainco Jaunaren beldur ez baçare, Jaunac berhatuco ditu çure çauriac, çure ondoregoaren çauriac, çauri handiac eta iraupenecoac, gaitz guciz gaixtoac eta akabançagabeac. Eta laztu çaituzten Eguiptoco içurri guciac bihurtuco ditu çure gainera, eta iratchiquico çaizquitzu. Gaineraco, erkidura guciac, eta legue huntaco liburuan iscribatuac ez diren çauriac, Jaunac çure gainera jautsaracico ditu, herrauts çaitzan arteo: Eta guttitto gueldituco çarete, çuec lehenago ceruco içarrac becembat cinetenac çuen osteaz, ceren ez duçun ençun çure Jainco Jaunaren minçoa. Eta nola lehenago Jaunac çuen gainean atseguin hartu baitzuen, çuei ongui eguinez eta çuec berhatuz, hala atseguin hartuco du çuen xahutzen eta galcen, ecezta çaitzaten goçatzera cihoazten lurretic. Jaunac barraiatuco çaitu populu gucietan, lurraren bazter batetic bercera; eta han cerbitzatuco ditutzu jainco arrotz, çuc eta çure arbasoec eçagutzen ez ditutzuenac, çura eta harria. Jendaqui hequietan ere ez da çuretzat soseguric içanen, ez-eta çure oinhatzarençat sesuric. Jaunac ecen emanen darotzu bihotz ikarati bat, eta begui iraunguitzen diren batzuec, eta grima bat atsecabez hiratua. Eta çure bicia içanen da dilindan beçala çure aitzinean. Beldurretan egonen çare gau eta egun, eta bici çarela etzaitzu idurituco. Goicean erranen duçu: Norc emanen darot niri arratsa? Eta arratsean: Norc emanen darot niri bihar-goiça? çure bihotzeco icialdurac ikaran iduquico çaituena gatic, eta çure beguiec ikusico dituztenac gatic. Jaunac uncitan bihurtuco çaitu Eguiptora, ceintaraco bideaz erran içan baitarotzu hura çure beguiz ez duçula guehiago ikusico. Han çure etsaiei saldua içanen çare muthilçat eta nescatotzat, eta norc eros ez da içanen. Hauquiec dira hitzac Jaunac Moisi Israelgo semeequin eguiteaz manatu cioen batasunecoac Moabeco lurrean, Horeben hequiequin eguin içan çuen batasunaz berçalde. Eta Moisec Israel gucia deithu çuen, eta erran cioten hequiei: Ikusi içan ditutzue Jaunac çuen aitzinean Eguiptoco lurrean eguin diozcanac oro Faraoni, haren cerbitzari guciei eta lur guciari; Çuen beguiec ikusi dituzte frogapen handiac, ikuscari hequiec eta sendagaila gaitz hequiec; Eta Jaunac ez darozquitzuete orai arteo eman aditzen duen bihotza, ikusten duten beguiac, eta ençun deçaqueten beharriac. Berrogoi urthez mortuan bidatu çaituztete: çuen soinecoac ez dira hautsiac, ez-eta çuen oinetacoac ihetcheduraz higatuac. Ez duçue jan oguiric, ez edan arnoric eta buztinoric, jaquin cineçaten ni naicela çuen Jainco Jauna. Eta ethorri çarete leku huntara: Sehon, Hefebongo erregue, eta Og, Basango erregue atheratu dira guri gudu ematera. Eta jo ditugu, Eta hartu dugu hequien lurra, eta goçatzera eman diotegu Errubeni, Gadi eta Manaseren leinu erdiari. Beguira çatzue beraz eta bethe patu huntaco hitzac: adi detzatzuençat eguiten ditutzuen guciac. Egun çuen Jainco Jaunaren aitzinean çarete guciac, çuen aitzindariac, leinuetaco çabarrac eta irakasleac, Israelgo populu gucia, Çuen haurrec eta emazteac, eta çuequin campetan dagoen arrotza, egur-eguileez eta urquetariez berme guciac, Iragan çaitecençat çure Jainco Jaunaren batasunera, eta çure Jainco Jaunac egun çurequin jotzen duen cinera, Çutaric eguiteco bere populua, eta bera içateco çure Jaincoa, aguindu darotzun beçala eta cin eguin cioeten beçala çure arbaso Abraham, Isaac eta Jacobi. Eta jotzen dudan patu hau, eta berritzen dudan cin hau, ez dira çuençat bakarric, Bainan hemen direnen eta ez direnençat. Çuec ecen badaquiçue nola egotu içan garen Eguiptoco lurrean, eta nola iragan garen jendaien erditic, ceinetaric iragaitean, Ikusi baititutzue icigarriqueriac eta lohiqueriac, erran nahi da, adoratzen cituzten jaincorde, çur, harri, cilhar eta urheac. Ez bedi beraz çuen artean içan guiçon edo emaztequi, familia edo leinu, ceinaren bihotza egun makurtuco baita gure Jainco Jauna ganic, goateco jendaia hequien jaincoen cerbitzatzera, eta çuen artean içateco kelderra eta kirestasuna sorthuco dituen erroa. Eta aditu ondoan cin hunetaco hitzac, bere bihotzean nihorc ez beço bere buruari goço eguin, erranez: baquea içanen dut, eta ibilico naiz ene bihotzeco tzartasunean: beldurrez-eta hordiac egarri dena bere deçan. Eta Jaunac ez dio halacoari barkatuco; bainan orduan ketan emanen dira haren hasarre gaitza eta haren karra halaco guiçonaren contra, eta halacoaren gainean jar beitez liburu huntan iscribatuac diren madaricione guciac, eta Jaunac ceru-petic ecezta beça haren icena; Eta bethicotzat xahu beça Israelgo leinu gucien artetic legue huntaco eta batasuneco liburuac daduzcan madaricioneen arabera. Eta erranen dute ondoco guiçaldiac, eta guerorat sorthuco diren haurrec, eta urrundic ethorrico diren arrotzec, ikustenez lur hortaco çauriac eta Jaunac arthiqui dioizquien gaitzac, Sufrez eta gatzaren suz erreric, halaz non ez baita erainen, eta berderic deusere ez baitu ekarrico, xahutua dela Sodoma, Gomorha, Adama eta Seboim beçala, ceinac herrautsi baitzituen Jaunac bere hasarrean eta sulian; Eta jendaia guciec erranen dute: Certaco Jaunac lur horri eguin içan dio holacoric? cer da haren suliaren hasarre gaitz hau? Eta ihardetsico çaioete: Ceren bazterrerat utzi duten Jaunac horien arbasoequin eguin içan çuen patua, Eguiptoco lurretic eraiqui cituenean; Ceren cerbitzatu dituzten Jainco arrotzac eta adoratu etzaquizquietenac eta ceinençat ez baitziren bereciac; Horra cergatic sutatu den Jaunaren sulia lur horren contra, jautsarazco horren gainera liburu huntan iscribatuac diren madaricione guciac: Eta bere hasarrean, eta sulian eta gaitzidura ikaragarrian beren lurretic iraici ditu horco egoiliarrac, eta leku arrotzera arthiqui ditu, egun agueri den beçala. Gure Jainco Jauna baithan gordeac çaudenac, aguertuac çaizcu guri eta gure semeei behin-bethiraino bethe ditzagunçat legue huntaco hitzac oro. Guerthatu ditazqueenean beraz erran horiec oro çuen gainean, benedicionea edo madaricionea çuen aitzinean eçarri ditudanac: eta Jainco Jaunac barraiatu çaituzquen jendaien erdian bihotzeco urriquiac joric, Itzulico çarenean haren gana, eta ethordun eguinen haren manuei, nic egun meçutzen çaitudan beçala, çure semeequin, çure bihotz oroz eta arima guciz: Çure Jainco Jaunac bihurraracico çaitu çure gathibutasunetic, eta urricalduco çaitzu, eta lehenago barraiatu cintuen populu gucietaric berriz bilduco çaitu. Ceruco azquen bazterretaraino haiçatua bacina ere, çure Jainco Jaunac handic guibelerat ekarrico çaitu. Eta hartuco çaitu eta sarthuco çure arbasoec goçatu duten lurrean, eta ardietsico duçu hura: eta Jaunac çu benedicatuz, eguinen du oste handiagoan içanen çarela çure arbasoac içatu diren baino. Çure Jainco Jaunac ingurebaquico ditu çure bihotza eta çure haurren bihotza, maitha deçaçun çure Jainco Jauna çure bihotz oroz eta arima guciz, bici ahal içateco. Ordean madaricione hauquiec oro bihurtuco ditu çure etsaien gainera eta higüincen çaituztenen eta jasanarazten darotzutenen gainera. Çu berriz, itzulico çare, ençunen duçu çure Jainco Jaunaren minçoa eta betheco ditutzu nic egun meçutzen darozquitzutan haren manamendu guciac. Eta çure Jainco Jaunac goriaracico çaitu çure escuetaco lan gucietan, çure sabeleco haurretan, eta çure abereen fruituetan, çure lurraren aberastasunean, eta gauça gucien nasaician. Ecen Jauna itzulico da, atseguin harceco ontasun oroz çu gainditzen, çure arbasoequin atseguin hartu içan çuen beçala: Baldin bizquitartean ençun badeçaçu çure Jainco Jaunaren minçoa, eta beguira badeçatzu legue huntan iscribatuac diren manamendu eta ceremoniac, eta bihurcen baçare çure Jainco Jauna gana çure bihotz oroz eta arima guciz. Egun meçutzen darotzudan manamendu hau ez da çutaz gaindicoa, ez-eta çutaric urrun. Ez dago ceruan, çuc erran ahal içateco: Gutaric nor igan daiteque cerura, hori ekarceco guri, ençun deçagunçat eta bethe gure eguinçaz? Ez dago itsasoz haindian, çuc aitzaquia eguiteco eta errateco: Gutaric norc iragan deçaque itsasoa hori gu ganaraino ekarcecotzat, ençun eta eguin ahal içateco manatua dena? Bainan manamendu hori çure aldealdean da, çure ahoan eta çure bihotzean, bethe deçaçunçat hori. Behemaçu egun çure aitzinean eçarri ditudala bicia eta onguia, eta berçaldetic herioa eta gaizquia, Maitha deçaçunçat çure Jainco Jauna, eta ibil çaitecen haren bideetan, eta beguira deçatzun haren manamendu, ceremonia, erabaquiac, eta bici çaitecen, eta berha, eta goçatzeco sarcera cihoacen lurrean benedica çaitzan. Baldin ordean berçaldera balago çure bihotza, eta ençun ez bacindu nahi, eta çoramenduac bereturic adoratzen eta cerbitzatzen bacintu jainco arrotzac: Aitzinetic erraten darotzut egun, galduco çarela, eta Jordanea iraganic, goçatzera cihoacen lurrean aldi laburra eguinen duçula. Lekuco deitzen ditut egun cerua eta lurra aitzinera eman darozquitzudala bicia eta herioa, benedicionea eta madaricionea. Hauta çaçu beraz bicia, bici çaiteztençat, çu eta çure hacia; Maitha deçaçun çure Jainco Jauna, ethordun içan çaitecen haren boçari, eta hari iratchic çaitecen (ecen bera da çure bicia eta çure egunetaco lucetasuna), çure egoitza eguin deçaçunçat lur hartan, ceintaz Jaunac cin eguin baitu çure arbaso Abraham, Isaac eta Jacobi, hura emanen ciotela. Goan cen beraz Moise, eta solas horiec oro erran ciozcan Israel guciari, Eta erran cioen: Egun baditut ehun eta hogoi urthe; ez naiteque guehiago ez ilki, ez sar, bereciqui Jaunac erran darotanaz gueroz: Jordaneco ur hori iraganen ez duçu. Çure Jainco Jauna iraganen da beraz çure aitzinean; berac çure beguien aitzinean xahutuco ditu jendaqui horiec, eta çuretuco ditutzu; eta Josue hau goanen da çure buruan, Jaunac erran duen beçala. Jaunac horiei eguinen diote, Sehon eta Og Amorhearren erreguei eta hequien lurrari eguin içan diotena, eta xahutuco ditu. Beraz horiec escuetaratuco darozquitzuetenean, halaber eguinen dioçuete nola nic manatu baitarotzuet. Guiçonqui emaçue, eta hazcar çaitezte bihotzez; ez içan beldurric; ez betzaizte horien aitzinean ikara, ceren çuen Jainco Jauna bera baita çuen bidari, etzaituzte hastanduco ez-eta bazterrerat utzico. Eta Moisec deithu çuen Josue, eta erran cioen Israel guciaren aitzinean: Eguioçu bihotzari eta çaude hazcarretic; ecen çuc eramanen duçu populu hau Jaunac hauquien aitei cin eguinez emanen ciotela aguindu lurrera, eta hura çortean çathituco dioçute. Eta çuen bidari içanen den Jauna, bera çurequin içanen da: etzaitu hastanduco, ez-eta utzico; ez ici, ez ikara. Moisec iscribatu çuen beraz legue hau, eta eman cioeten Lebiren seme aphecei, ceinec erabilcen baitzuten Jaunaren batasuneco arka, eta Israelgo çahar guciei. Eta manu eguinez, erran cioeten: Çazpi urtheren buruan, bihurçapeneco urthean, Tabernacletaco besta-buruan, Israeldic guciac bilcen direnean, çure Jainco Jaunaren aitzinera aguerceco Jaunac hautatu duqueen lekura, legue huntaco hitzac iracurtuco ditutzu Israel guciaren aitzinean, oroc aditzen dituztelaric, Eta batera bildu ondoan populu gucia, nola guiçonac hala emaztequiac, haurrac eta çure hirietan diren arrotzac, ençutearequin ikas detzatençat, eta çuen Jainco Jaunaren beldur içan ditecen, eta legue huntaco hitz guciac beguira eta bethe detzaten; Eta hequien semeec ere orai ez daquitzatenec, adi ahal detzaztençat, eta beren Jainco Jaunaren beldur içan ditecen egoten diren egun oroz lur hortan, ceintaz jabetzera baitzihoazte, Jordanea iraganic. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Huna non hurbil den çure hilceco eguna; deith çaçu Josue, eta eman çaizte lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean, ene manuac eman detzodançat. Moise eta Josue goan ciren beraz, eta guelditu ciren lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean; Eta Jauna han aguertu cen, tabernacle-sarcean baratu cen hedoi habe batean. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Huna bada lo eguinen duçula çure arbasoequin, eta populu hori jaiquiric lohituco da jainco arrotzen ondotic, sarthuco den lurrean bere egoitzaren eguiteco: han utzico nau, eta alferretara bihurtuco du horrequin eguin dudan batasuna. Eta egun hartan ene hasarrea sutatuco da horren contra; eta bazterrerat utzico dut, eta ene beguithartea horren ganic gordeco, eta etsaiaren horcetan egonen da; gaitz eta atsecabe guciec atzemanen dute, halaz non egun hartan erranen baitu: Eguiazqui ceren ez den Jaincoa enequin gaitz hauquiec atzeman naute. Ni bada itzalico naiz eta gordeco dut ene beguithartea egun hartan, eguin dituen gaizqui gucien gatic, ceren jainco arrotzei jarraiqui baita. Hargatic iscriba çaçue cantica hau çuençat, eta irakats çoçuete Israelgo semeei, gogoz ikas deçatençat eta ahoz canta: eta cantu hau lekucotasunetan içan bequit Israelgo semeen artean. Ecen sarraracico ditut cin eguinez horien aitei aguindu içan diotedan lurrean, ceinari baitario ezti eta esne. Jan duquetenean, eta ase eta guicendu ondoan, makurtuco dira jainco arrotzetara eta hequiec dituzte cerbitzatuco; eta ene contra minçatuco dira, eta alfer eraguinen dute enequilaco patua. Eta gaitzen eta atsecabeen uharra gainera erorico çaioetenean, cantica hunec ihardetsico diote lekucotasun batec beçala, ceina ahanzteric ez baita içanen galaracico duenic hequien ondocoen ahotic. Badaquizquit ecen hequien gogoetac, cer eguinen duten egun aguindu diotedan lurrean sarraraz ditzadan baino lehen. Moisec iscribatu çuen beraz cantica eta irakatsi cioeten Israelgo semeei. Eta Josue, Nunen semeari manu eguin cioen, erraten cioelaric: Eguioçu bihotzari eta çaude hazcarretic; ecen çuc sarraracico ditutzu Israelgo semeac aguindu diotedan lurrean, eta ni çurequin içanen naiz. Moisec legue huntaco hitzac liburuan iscribatu cituen ondoan, eta akabatu çuenean, Manu eguin cioeten lebitarrei, ceinec ekarcen baitzuten Jaunaren batasuneco arka, cioelaric: Har çaçue liburu hau eta eçar çaçue çuen Jainco Jaunaren batasuneco arkaren sahetsean, hor egon dadiençat çure contra lekuco. Badaquizquit ecen çuen hisia eta buru-gogortasun gaitza. Ni bici içan-eta, çuequin ibilqui, etzarete baratu hesiaca haritzetic Jaunaren contra; cembat guehiago ni hil ondoan! Bilarazquitzue ene gana çuen leinuetaco adinez çaharren guciac, eta irakasleac; eta aditzen nautela erranen diozcatet hitz horiec, eta hequien contra deithuco ditut cerua eta lurra. Badaquit ecen ni hil ondoan gaizqui ibilico çaretela, eta laster makurtuco çaretela nic çuei meçutu bidetic, eta azquenecotz içurriac ethorrico çaizquitzue gainera, noiz-ere gaizquia Jaunaren aitzinean eguinen baituçue, sumindu duqueçuenean çuen escuetaco eguincez. Moisec beraz, Israelgo baldarna guciac aditzen çuela, erran cituen cantica huntaco hitzac, eta azqueneraino akabatu çuen. Ceruac, ençun çaçue cer diodan: lurra, adi çac ene ahoco hitza. Ene iracascunça gogor bedi uria hormatzen den beçala, ene hitzac eror beitez ihinça beçala, uria belharraren gainera beçala, uri-xortac sorropilaren gainera beçala. Ecen deithuco dut Jaunaren icena: handiets çaçue gure Jaincoa. Jaincoaren eguinçac osoac dira eta haren bide guciac çucenac: Jaincoa hitzecoa da, itzalgabea, çucena, çorrotza. Damu eguin diote, etziren haren seme beren liçunquerietan: iraulgui çabarra eta galdua. Hori da hire eçagutza Jaunari, populu çoro, erhoa? Jauna ez othe da hire aita, escuan haucana, eguin eta ezdeusetaric atheratu hauena? Orhoit hadi beihalaco egunez, gogora ekarzquic guiçaldi guciac: galdeca abia haquio hire aitari, eta jaquinsun eguinen hau; galda çac hire arbasoei eta arguituren haute. Jaun guciz gorenac jendaiac bereztean, Adamen semeac cein bere alde igorcean, populuen mugarriac xedatu cituen Israelen semeen nombrearen arabera. Bainan Jaunaren çathia içan cen haren populua: Jacob içan cen haren primançaco lokarria. Jaunac kausitu çuen leku basa batean, leku icigarri eta mortu çabalean; asco ingurutan lagundu çuen eta arguitu çuen; eta bere beguico ninica beçala çaindu çuen. Arrano bere umeac airatzera deitzen dituenac eta hequien gainean hegaldaca dabilanac beçala, hedatu ditu bere hegalac, eta hartu du eta bere soin gainean eraman. Jauna bakarric içatu da haren bidari; eta jainco arrotzic etzen harequin. Lur gora batean eçarri du, jan cetzan landetaco fruituac, alcha cetzan eztia harritic eta olioa malkar gogorrenetic, Burra behietaric eta esnea ardietaric, bildotsen bilgorrarequin eta Basanen semeen aharienarequin, eta pitticac oguiaren mamiarequin, eta edan ceçan mahatsaren arno garbiena. Populu maithatua goritu da eta bihurtu: loditu denean, guicendu, çabaldu denean, utzi du Jainco bere eguilea, eta guibelatu da Jainco bere salbatzailea ganic. Sumindu dute jainco arrotzez, beren icigarriqueriez jauçaraci dute haren hasarrea. Ez Jaincoari, bainan debruei imolatu dituzte bitimac, eçagutzen etzituzten jaincoaiçunei: ethorri çaizcote jainco berri batzuec horien aitec adoratu ez dituztenac. Bazterrerat utzi duc sorthu hauen Jaincoa, ahanci duc ezdeusetaric eguin hauen Jauna. Jaunac ikusi du eta jauci da haren hasarrea, ecen sumindu dute bere seme-alabec. Eta erran du: Gordeco diotet ene beguithartea, eta beguiztatuco dut horien azquen ordua: iraulgui tzarra, seme arnegatuac baitira. Tarritatu naute gueçurrezco jaincoz, eta sumindu naute beren eguitate erguelez; eta nic tarritaturen ditut enea ez den ez populu batez, eta suminduren populu çoro batez. Ene hasarreari lothu çaio su, eta ifernu çolaraino oro erreco ditu: iretsico du lurra bere çothalarequin, mendien erroac sutan egonen dira. Içurriac bilduco ditut hequien gainera, eta hequien gainera hustuco ditut ene gueciac. Goseteac xahutuco ditu, hegastinen moco çorrotzac janen ditu: igorrico diotet basa ihicen horça, sugueen eta lurrean herrestatzen diren cierpeen errabia. Campoan ezpatac, barnean icialdurac xahutuco ditu guiçon-gaztea eta nescatcha, bulharreco haurra eta guiçon-çaharra. Erran dut: Non dira? eceztatuco dut guiçonetaric hequien orhoitza. Bainan etsaien gaitzirizcoa gatic luçatu dut, haz ez ditençat horien etsaiac, eta erran ez deçaten: Ez Jaunac, bainan gure escu borthitzac eguin ditu horiec oro. Ez oharmenic, ez umotasunic ez du jendaqui horrec. Oxala çuhur baleitez, nabadi baleçate, azquen buruari aitzinetic ohart baleitez! Nolaz batec aitzinean igorcen ditu mila, eta biec ihes igorcen hamar mila? Ez othe da beren Jaincoac saldu eta Jaunac hersi dituztelacotz? Ecen gure Jaincoa ez da hequien jaincoac iduria, eta gure etsaiac juie dira. Horien mahastiac dira Sodomaco eta Gomorhaco hiripeetaco mahastietaric: horien mahatsa, kelder mahatsa, molkoac guciz karatsac; Horien arnoa erainsuguearen mina eta aspicaren phoçoin hilgarria. Ez othe dira jaquitate horiec guciac ni baithan, eta ene kutchetan ciguilatuac? Aspercea niri da, eta ordu içanen denean çorra pagatuco diotet, behaztopa daquioeten çangoa: hurbil da galpeneco eguna, ordua lasterrez heldu da. Jaunac juiatuco du bere populua, eta urricalduco çaiote bere cerbitzariei: ikusico du besoac herbaldu direla, sethiatuac iraungui eta ondarrac eceztatu. Eta erranen du: Non dituzte beren sinhesteco jainco hequiec? Ceinen bitimen bilgorrac jaten baitzituzten eta libacionetaco arnoa edaten? Jaiqui beitez, lagunça ekar beçaçuete, çuen behar orduan gueriça betzaitzate. Ikusaçue bakarra naicela, ez dela nitaz berce Jaincoric. Nic hilaracico, nic biciaracico dut; nic joco, nic sendatuco dut, eta ez da nihor ene escuari itzur daitequeenic. Hedatuco dut escua cerura eta erranen dut: Ni naiz bici naicena bethitic-bethira. Ene ezpata simista beçala çorrozten badut, ene escua juiamenduari lotzen bada, aspercundea bihurturen diotet ene etsaiei, eta gaitzirizcotan naducatenei emanen diotet beren saria. Odolez hordituco ditut ene gueciac, eta ene ezpatac iretsico ditu haraguiac; aseco da ene etsai hilen odolaz, eta boztuco da gathibutasunera buru has dihoacinez. Jendaiac, lauda çaçue haren populua, ceren aspertuco duen bere cerbitzarien odola, eta aspercunde atheraco duen hequien etsaien gainean, eta beguithartez egonen den bere populuaren lurrari. Moise ethorri cen beraz, eta cantica huntaco hitz guciac erran cituen populuaren beharrietara, berac eta Josue, Nunen semeac. Solas horiec oro akabatu cituen, Israel guciari minçatuz, Eta erran cioeten: Iratchic çatzue çuen bihotzac hitz hauquietan orotan ceintaz egun lekucotasun eguiten baitarotzuet, mana deçoçueten çuen semeei horiec beguira eta eguin detzatela, eta bethe legue huntaco liburuan iscribatuac diren guciac; Etzaizquitzue ecen ezdeusetaco emanac, bainan bai horiez batbedera bici dediençat: horiec bethez lucez iraunen duçue, Jordanea iraganic goçatzera cihoazten lurrean. Egun berean Jauna Moisi minçatu cen, erraten cioelaric: Igan çaiteci Abarimgo, erran nahi da Iragaitzetaco mendi hortara, Nebo mendin, Moabeco lurrean, Jericoco parrean; beguia emoçu Canaango lur, Israelgo semeei goçatzera emanen diotedanari, eta mendian hil çaiteci. Hori igaitean batua içanen çare çure populuei, çure anaia Aaron Horreco mendian hil eta batu den beçala bere populuei, Ceren ene contra bekatu eguin duçuen Israelgo semeen erdian, Jaçarlekuco uretan, Cadesen, Sineco mortuan; eta ceren ez nauçuen sainduetsi Israelgo semeen erdian. Eta çure parrean ikusico duçu Israelgo semeei nic emanen diotedan lurra, eta etzare barnera sarthuco. Hau da benedicionea Moisec, Jaincoaren guiçonac, hil aitzinean Israelgo semeei eman ciotena. Eta erran çuen: Jauna Sinaitic ethorri da, eta Seirretic ilki çarocu; Pharango menditic aguertu da, eta sainduac milaca harequin. Haren escu escuinean da suzco leguea. Maithatu ditu populuac, saindu guciac haren escuan daude; eta haren oinetara hurbilcen diren guciac arguituco dira haren irakaspenaz. Moisec meçutu darocu leguea, Jacoben iraulguiaren primança. Guciz çucena denaren baithan erregue içanen da, populuaren aitzindariac Israelgo leinuequin bilduac içan diren ordutic. Bici bedi Erruben, ez bedi hil, bainan molcho ttipian içan bedi. Hau da Judaren benedicionea: Jauna, adi çaçu Judaren minçoa, eta sarraraz çaçu bere populuan: horren escuac guducatuco dira Israelen alde, eta haren gueriçatzaile içanen da etsaien contra. Lebiri, berriz, erran cioen: Jauna, çure perfetasuna eta irakascunça çor çaizquio guiçon sainduari, ceina frogapenez frogatu eta Jaçar-lekuco uretan juiatu baituçu, Ceinac erran baitiote bere ait-amei: Etzaituztet eçagutzen; eta bere anaiei Ez daquit nor çareten; eta ez dituzte eçagutu beren semeac ere. Hauquiec beguiratu dute çure errana, eta iduqui çure patua, Çure erabaquiac, oi Jacob, eta çure leguea, oi Israel: hauquiec escainico dute isensua çure hasarreari eta holocaustac çure aldarean. Benedica çaçu, Jauna, hunen indarra, eta onhets hunen escuetaco eguinça. Jo çaçu hunen etsaien bizcarra, eta ez beitez xuti hau higüincen dutenac. Eta Benjamini erran cioen Moisec: Jaunaren guciz-maithatua gogo çabalez egonen da hunen baithan; ezcont-ohean beçala egonen da egun osoa, eta hunen bulharren artean sosegu hartuco du. Josepi ere erran cioen: Hunen lurra bethe bedi Jaunaren benedicioneaz, ceruco fruituez, ihinçaz eta lupheco ithurriez, Iguzquiaren eta ilharguiaren fruituez, Mendi çaharren maceletaco, eta bethiereco bizcargainetaco fruituez, Lurreco fruituez eta haren nasaitasunaz. Sasian aguertu içan denaren benedicionea jauts bedi Josepen buruaren gainera, eta Naçarearraren buru gainera bere anaien artean. Hunen edertasuna da cecenaren lehembicico umearena iduri, hunen adarrac errinoceroarenac beçala dira: hequiez bulkatuco ditu jendaiac lurraren berce bazterreraino. Holacoac dira Efraimen osteac eta Manaseren milacac. Guero erran cioen Çabuloni: Boz çaitezte, çu Çabulon, çure ilkialdian, eta çu, Isacar, çure olhetan. Populuac deithuco dituzte mendira; han imolatuco dituzte çucembidezco bitimac. Esnea beçala edosquico dituzte itsasoco ontasunceac eta legarrean gordeac diren aberastasunac. Eta Gadi erran cioen: Gad çabalqui benedicatua da, lehoina iduri phausuan dago, et hartu ditu besoa eta burua. Eta ikusi du bere lehentasuna, ceren bere çathian baitu etzana irakaslea, ceina içatu baita populuco aitzindariequin, ceinac eguin baititu Jaunaren çucembideac eta haren erabaquia Israelequin. Eta Dani erran cioen: Danec iduri du lehoinaren umea; Basandic urrun hedatuco da. Nefthaliri erran cioen: Nefthali nasaiciaz goçatuco da, eta Jaunaren benedicioneez bethea içanen da: itsasoa eta hegoaldea bereac içanen ditu. Aserri, berriz, erran cioen: Aser bere semeetan benedicatua, bere anaien gogaraco içan bedi, eta bere oina olioan busti beça. Burdinaz eta cobrez içanen du oinecoa. Çure gaztetasuneco egunac iduri içanen dira çure çaharcecoac ere. Ez da Jaincoric guciz çucenaren Jaincoa beçalacoric, ceru gainera igaiten dena da, çure lagunçailea. Haren indarraren handiz derabilça hedoiac. Haren egoitza gainean da eta haren beso bethidanicoa beherean: çure aitzinetic iraicico du etsaia, eta erranen dio: Herrauts eguin hadi. Israelen eguinen du bere egoitza bakarric eta gogoa çabalic. Ogui-arnotaco lurrean içanen da Jacoben beguia, ceruac estalico du bere ihinçaz. Dohatsu çare, oi Israel! nor da çure iduricoric, populu Jauna baithan salbatzen çarena? Hura da çure lagunçaco erredola, çure ospearen ezpata. Ukatuco çaituzte çure etsaiec, eta çuc, çangoa eçarrico dioçute lephoaren gainean. Moise igan cen beraz Moabeco celhaietaric Neboco mendira, Phasgaco gainean, Jericoco parrean; eta Jaunac erakutsi cioen Galaadeco lur gucia Daneraino, Eta Nefthali gucia, Efraimen eta Manaseren lurra, eta Judaren lur gucia azquen itsasoraino, Eta egüerdi-aldea, Jerico palmetaco hirico celhaiac, Segorreraino. Eta Jaunac erran cioen: Hori da lurra ceintaz cin eguin baitiotet Abrahami, Isaaqui eta Jacobi, nioelaric: Çure iraulguiari emanen diot hori. Ikusi duçu çure beguiz, eta etzare horrat iraganen. Eta Jaunac manaturic, han hil içan cen Moise, Jaunaren cerbitzaria, Moab-herrian. Eta Jaunac ehorci çuen Moab-herrico haran batean, Phogorreco parrean: eta egungo eguna arteo ez da guiçonic içan haren hobia eçagutu duenic. Moisec, hil cenean, ehun eta hogoi urthe cituen; haren beguia etzen lambrotu, ez-eta haren horçac etziren higuitu. Eta Israelgo semeec hogoi eta hamar egunez deithoratu çuten Moabeco celhaietan, eta bethe ciren Moisen deithoreco egunac. Bada, Josue, Nunen semea, bethea içan cen çuhurciazco izpirituz, ceren Moisec haren gainean eçarri baitzituen escuac. Eta Israelgo semeac haren alderat ethordun içatu ciren eta eguin çuten Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala. Eta Israelen handic-harat etzen Moise beçalaco profetaric jaiqui, Jaunac bekoz beko eçagutu çuenic; Ez-eta eguin çuenic halaco ikuscari eta sendagailaric nola Jaunac eguinaraci baitzioizquien Eguiptoco lurrean Faraonen, haren cerbitzari gucien eta lur guciaren contra; Ez-etare beso hain hazcarra erabili çuenic eta hain gauça handi, harrigarriac eguin cituenic nola Moisec Israel guciaren aitzinean. Eta Moise, Jaunaren cerbitzaria, hil ondoan, guerthatu cen Jauna minçatu cela Josue, Nunen seme, Moisen manu-bethetzaileari, eta erran cioen: Hil da Moise ene cerbitzaria: jaiqui çaite, eta Jordaneco ur hori iragan çaçue çuc eta populu guciac çurequin, nic Israelgo semeei emanen diotedan lurrera. Çuen oin-hatzac oincaturen duen leku gucia emanen darotzuet, Moisi erran içan diodan beçala. Mortutic eta Libanetic Ufrataco hibai handiraino, Hethearren lur gucia itsaso handiraino iguzqui-sarcerat, çuen eremu içanen da. Çure bici gucian nihorc ecin buru eguinen daroçuete; nola içatu bainaz Moisequin, hala içanen naiz çurequin; etzaitut kenduco ez-eta bazterrerat utzico. Eguiçu bihotzez eta hazcarretic: çuc ecen çortean çathituco dioçu populu horri lurra, ceina çuen arbasoei cin eguinez aguindu baitiotet emanen diotedala. Eguiçu beraz bihotzez eta hazcarrenetic, Moise ene cerbitzariac meçutu darotzun leguearen beguiratzeco eta bethetzeco; etzaitecela makur hartaric ez escuinera ez ezquerrera, jaquin deçaçun cer hari çaren. Legue huntaco liburua ez bedi çure ahotic itzur; bainan gau-egun erabil çaçu çure gogoan, beguira eta eguin çatzu hartan iscribatuac diren guciac: orduan çure bidea çucen eta eçagutuqui eramanen duçu. Nic orai manatzen darotzut, içan çaite bihozdun, içan çaite hazcar. Ez lotsa, ez içan beldur; ecen certara-nahi eguin deçaçun, çurequin içanen da çure Jainco Jauna. Eta Josuec populuco aitzindariei manu eman cioeten, erraten cioetelaric: Campac gaindi iragan çaitezte, mana çaçue populua eta erroçue: Xuxent çatzue çuen jatecoac, ceren hirugarren egunaren buruan iraganen baitutzue Jordanea, eta çuen Jainco Jaunac eman gogo darotzuen lurraren goçatzera sarthuco baitzarete. Errubentarrei ere eta Gadtarrei eta Manaseren leinu erdiari erran cioeten: Orhoit çaitezte Moise Jaunaren cerbitzariac eman çarotzueten manamenduaz, cioelaric: Çuen Jainco Jaunac eman darotzuete sesua eta lur hau oro. Çuen emazteac, alabac eta aciendac egonen dira Moisec Jordanez hunaindian eman içan darotzueten lurrean: bainan çuec harmaturic iragan çaizte çuen anaien aitzinean, escu bizcorreco guciac, eta hequien alde guduca çaizte, Jaunac çuen anaiei sesua eman deçoten arteo çuei eman içan darotzueten beçala, eta hequiec ere goça deçaten çuen Jainco Jaunac ematera dihoaquioten lurra: eta horrela itzulico çarete çuen goçameneco lurrera, eta çuen egoitza eguinen duçue Moise, Jaunaren cerbitzariac eman darotzueten eremuan Jordanez hunaindian iguzqui-sorthaldera. Eta Josueri ihardetsi cioeten eta erran: Guri manatu darozquigutzun guciac eguinen ditugu, eta norat-nahi igor gaitzatzun, goanen gare. Nola Moisi orotan jautsi baicare, hala jautsico gare çuri ere: bakarric, içan bedi çurequin çure Jainco Jauna Moisequin içatu den beçala. Çure ahoco hitzari bihurtuco dena, eta eguinen diozcatzun manu orori ethordun içanen ez dena, hila içan bedi: bakarric, çuc eguiçu gothorqui eta bihotzez. Josue, Nunen semeac beraz Setimetic ixilic igorri cituen bi ikustiar, eta erran cioeten: Çoazte eta beguizta çatzue lurra eta Jericoco hiria. Hauquiec goan ciren eta sarthu ciren Errahab deitzen cen ema galdu baten etchean, eta haren baithan phausu hartu çuten. Hori heldua içan cen Jericoco erregueri, eta errana içan citzaioen: Huna bi guiçon Israelgo semeetaric gauaz hemen sarthu direla toquiaren ikusteco. Eta Jericoco erreguec Errahaben gana igorri çuen, cioelaric: Çure gana ethorri diren eta çure etchean sarthu diren guiçonac ilkiaraz çatzu: ecen ikusquetariac dira, eta leku guciaren beguiztatzera ethorri dira. Emaztequi harec guiçonac harturic gorde cituen, eta erran çuen: Aithor dut, ethorri içan dira ni gana, bainan ez naquien nongoac ciren. Eta ilhunean athea hersten hari celaric, hequiec ere halaber ilki dira, ez daquit norat eguin duten: laster çoazquiote ondotic eta atzemanen ditutzue. Bada, berac guiçonac iganaraci cituen bere etche gaineco çabalçara, eta han liho-jastoz estali cituen. Ordean igorriac içan cirenac, hequien ondotic goan ciren Jordaneco ubira daraman bideaz; eta hequiec ilki cirenean, athea hersia içan cen berehala. Gordeac çaudecenac etziren oraino lohac artuac, eta huna emaztequia hequietara igaiten dela, eta erraten diote: Badaquit Jaunac lur hau eman darotzuetela; ecen çuen beldurra gure baithan sarthu da, eta toquico egoiliarrac oro iraunguiduretan dira. Adituac gare nola Jaunac agortu dituen, çuec sarcean, itsaso Gorrico urac, Eguiptotic ilki çaretenean; eta cer eguin dioçueten Jordanez haindian ciren Amorhearren bi erregueei, Sehoni eta Ogui, ceinac hil baititutzue. Eta horiec adituric, icitu gare, eta erori çaicu bihotza, eta çuen sarcean gogoa galdu çaicu: ecen çuen Jainco Jauna, bera da Jainco ceru gainean eta lur-beherean. Orai beraz niri Jaunaz cin eguin darotaçue, nic nola çuetaz urricalmendu hartu baitut, orobat çuec ere urricalmendu hartuco duçuela ene aitaren etcheaz; eta indaçue eçagutgailu on bat, Salbatuco ditutzuela ene ait-amac, anai-ahizpac, eta hequien içate guciac, eta beguiratuco gaitutzuela heriotzetic. Hauquiec ihardetsi cioten: Gure biciac ihardets beça çuenaz, baldin haratic salcen ez bagaituçu: eta Jaunac lekua gure escuetara eman duqueenean, çure baithan aguerraracico ditugu gure urricalpena eta cintasuna. Soka batez hequiec leihotic igorri cituen beraz, ecen haren etcheac hirico harrasiari çatchicon. Eta erran cioeten: Mendietara igan çaizte, beldurrez-eta buruz-buru eguin detzatzueten guibeleracoan çuen bilhariac; eta han gorde çaizte hirur egunez, guibelerat itzul ditecen arteo, eta hola goanen çarete çuen bidean. Hauquiec erran cioten: Eraguin darocuçun cinaz ez gare hobendun jarrico; Baldin, hemen sarcen garenean, aguercen baduçu escarlatazco sokatto hau eta estecatzen baduçu gu igorri gaituçun leihoan; eta çure aita eta ama, eta anaiac, eta ahaidego gucia bilaraci baduçu çure etchera. Çure etcheco athetic ilkico denac içanen du bere odola bere buruaren gain, eta gu içanen gare garbi. Bainan etchean çurequin içanen diren gucien odola erorico da gure buruaren gain, baldin norbaitec hequiec uquitzen baditu. Baldinetaria saldu nahi bagaituçu, eta solas hau berceei salhatu, garbi içanen gare galdatu darocuçun cin huntaric. Eta hunec ihardetsi çuen: Erran duçuen beçala eguina içan bedi; eta hequiec goatera uztean, leihotic dilindan eçarri çuen escarlatazco sokattoa. Hequiec, berriz, bideari lothuric, mendietara heldu içan ciren, eta han egotu ciren hirur egunez, hequien ondotic goan cirenac bihurtu arteo: ecen bide gucian bilhaturic, etzituzten nihon atzeman. Hirira sarthu cirenean, ikusquetariac jautsi ciren menditic eta guibelerat eguin çuten, eta Jordanea iraganic, ethorri ciren Josue Nunen semea gana, eta erran ciozcaten guerthatu citzazcoeten guciac. Erran cioten oraino: Jaunac lur hori gucia gure escuetara eman du, eta icialdurac ehorciac daduzca horgo egoiliarrac oro. Beraz gauaz jaiquiric, Josuec campac higuitu cituen, eta hura eta Israelgo seme guciac Setimetic atheraturic, ethorri ciren Jordanera, eta han egon hirur egunez. Hequien buruan, cridatzaileac iragan ciren campen erditic, Eta oihuz abiatu ciren: Çuen Jainco Jaunaren batasuneco arka eta hura daramaten aphez Lebiren odolecoac ikusico ditutzuenean, çuec ere jaiqui çaizte eta aitzinean dihoacenei jarraic çaquizquiote, Eta arkaren eta çuen artean içan bedi bi mila besoren hutsa, urrunera ikus ahal deçaçuençat, eta jaquin deçaçuen cer bidez goan behar çareten, ceren aitzinean ez baitzaizte hartan gaindi ibili: eta berautzue arkari hurbilcetic. Eta Josuec erran cioen populuari: Saindu çaitezte, ecen bihar Jaunac çuen artean miresteco direnac eguinen ditu. Eta aphecei erran cioeten: Har çaçue batasuneco arka eta çoazte populuaren aitzinean. Hauquiec manua bethez, arka hartu çuten eta goan ciren gucien aitzinean. Eta Jaunac erran cioen Josueri: Egun abiatuco naiz çure gordien Israel guciaren aitzinean, jaquin deçatençat nola bainincen Moisequin, hala naicela çurequin ere. Çuc ordean manu emoçute batasuneco arka daramaten aphecei eta erroçute: Jordaneco uraren erdira sarthu çaretequeenean, gueldi çaizte han. Eta Josuec erran cioeten Israelgo semeei: Hurbil çaizte hunat, eta adi çaçue çuen Jainco Jaunaren hitza. Eta berriz erran cioeten: Hunaric eçagutuco duçue çuen Jainco Jaun bicia çuen erdian dela, eta çuen aitzinean xahutuco dituela Cananearra eta Hethearra, Hebearra eta Pherecearra, Jerjesearra ere, eta Jebusearra, eta Amorhearra. Horra non lur gucico Jaunaren batasuneco arka çuen aitzinean goanen den Jordanea barna. Bereciric iduc çatzue hamabi guiçon Israelgo leinuetaric, leinu bakoxca bat. Eta lur gucico Jainco Jaunaren arka daramaten aphecec çangoac eçarri dituzquetenean Jordaneco uretan, beherago diren urac aitzinat eguinen dute eta agorra eguinen dute: bainan gaineco aldetic heldu direnac, meta batean gueldituco dira. Populua olhetaric ilki cen beraz Jordanearen iragaiteco, eta batasuneco arka çaramaten apheçac haren aitzinean cihoacen. Eta Jordanean sarthu cirenean, eta hequien çangoac urez bustitzen hasi cirenean (bada Jordaneac uztaroan bere errecaco bazterrac bethe cituen), Gain-behera heldu ciren urac toqui batean baratu ciren, eta hantuz mendi bat beçala, urrunera agueri ciren Adom deitzen den hiritic Sarthanen icena ekarcen duen lekuraino: beherago cirenac berriz, jautsi ciren Mortuco itsasora (ceina orai itsaso Hila deitzen baita), azquen xorta agorceraino. Bada, populua Jericori buruz cihoan, eta Jaunaren batasuneco arka çakarten apheçac leihor idorrean Jordanearen erdian xutic çauden, eta populu guciac erreca idorrean iragaiten çuen. Oro iragan cirenean, Jaunac erran cioen Josueri: Hauta çatzu hamabi guiçon, bat leinu bakotchetic, Eta mana çoçuete Jordaneco errecaren erditic har detzaten apheçac baratu diren toquian hamabi harri gogorrenetaric, ceinac eçarrico baititutzu gau huntan olhac landatuco ditutzun campalekuan. Eta Josuec deithu cituen Israelgo semeetaric hautatu cituen hamabi guiçonac, bat leinu bakotchetic; Eta erran cioeten: Çoazte arkaren aitzinera Jordanearen erdira, eta handic çuen soin gainetan ekar çaçue haur handi bana, Israelen semeen nombrearen arabera Orhoitgarri içan dadien çuen arteco: eta çuen semeec galdatuco darotzuetenean, dioetelaric: Cer erran nahi dute harri horiec? Ihardetsico dioçuete: Jordaneco urec guibelerat eguin içan dute Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean, hibaia iragaiten çuenean: hargatic harri horiec eçarriac içatu dira egun eta bethico Israelgo semeen orhoitgailutzat. Israelgo semeec eguin çuten beraz Josuec manatu beçala; Jordaneco errecaren erditic, Josueri Jaunac manamendu eguin cioen beçala, hamabi harri ekarri cituzten, Israelen semeen nombrearen arabera, campatu ciren lekuraino, eta han phausatu cituzten. Halaber berce hamabi harri Josuec eçarri cituen Jordaneco errecaren erdian, arka çaramaten apheçac guelditu ciren toquian; eta han dira oraino egungo eguna arteo. Bada, arka çakarten apheçac Jordanearen erdian çauden, Jaunac Josueri manatu cioizquienac populuari errateco eta Moisec erran cioizquienac oro betheac içan citecen arteo. Eta populuac ernatu çuen urhatsa eta iragan cen. Eta guciac iragan ondoan, Jaunaren arka ere iragan cen, eta apheçac baçoacen populuaren aitzinean. Errubenen eta Gaden semeac ere eta Manaseren leinu erdia, harmaturic cihoacen Israelgo semeen buruan, Moisec manu eman cioeten beçala; Eta berrogoi mila guerlari cihoacen andana eta molçoca Jericoco hirico celhaiac eta bazterrac barna. Egun hartan Jaunac Josue goretsi çuen Israel guciaren aitzinean, har ceçatençat haren larderia, Moisena, bici celaric, hartu içan çuten beçala. Eta Jaunac erran cioen Josueri: Batasuneco arka dakarten aphecei mana çoçuete Jordanetic ilki ditecela. Josuec manatu cituen, cioelaric: Ilki çaitezte Jordanetic. Eta igan cirenean Jaunaren batasuneco arka soinean, eta leihor idorraren oincatzen hasi cirenean, urac bihurtu ciren beren errecara, eta baçoacen aitzinean ohi çuten bidean. Bada, populua Jordanetic igan cen lehembicico hilabethearen hamargarren egunean, eta campatu ciren Galgalan, Jericotic iguzqui-haice alderat. Jordaneco errecaren erditic hartu cituzten hamabi harriac ere, Josuec Galgalan phausatu cituen. Eta erran cioeten Israelgo semeei: Guerorat çuen semeec beren aitei galdatuco eta erranen diotenean: Cer erran nahi dute harri horiec? Arguituco ditutzue eta erranen dioçuete: Israelec Jordane hortaco erreca idorric iragan du, Çuen Jainco Jaunac urac agorturic çuen beguien aitzinean, çuec iragan arteo; Lehenago eguin içan çuen beçala itsaso Gorrian iragan guintecen arteo, Lurreco populu guciec eçagut deçatençat Jaunaren beso guciz hazcarra, eta çuec ordu oroz çuen Jainco Jaunaren beldur içan çaiteztençat. Jordanez haindian mendebal-aldeco aurkinçan egoten ciren Amorhearren erregueec, eta itsaso handico ephaitzac goçatzen cituzten Canaango erregue guciec ençun ondoan beraz, Jaunac agortu çuela Jordaneco gaia Israelgo semeen aitzinean, iragan citecen arteo, bihotza urthu citzaioeten, eta gogo gucia galdu çuten Israelgo semeen sarceari ikaran çaudenec. Ordu hartan, Jaunac erran cioen Josueri: Eguizquitzu harrizco canibetac, eta Israelgo semeac ingurebac çatzu bigarren aldico. Jaunac manatua eguin çuen, eta Ebaqui-munhon ingurebaqui cituen Israelgo semeac. Eta huna bigarren ingurephaitza horren aria: Eguiptotic ilki ciren populu gucico guiçonquiac, guerla-guiçonac oro, bideco itzul-inguru guciz luceetan hil içan ciren: Hequiec ingurebaquiac ciren guciac. Bainan mortuan sorthu cen populua, Mortu guciz çabaleco bidean berrogoi urthez, ingurebaquigabea guelditu cen; hil citecen arteo Jaunaren hitza ençun nahi içan etzutenac, eta ceinei lehenago cin eguin baitzioeten etziotela erakutsico esne eta ezti çarioen lurra. Hequien semeac jarri ciren aiten orde, eta Josuez ingurebaquiac içan ciren, ceren sorthu beçala, oso baitziren, eta bidean nihorc ez baitzituen ingurebaqui. Guciac ingurebaquiac içan ondoan, campa-leku berean egotu ciren sendatu arteo. Orduan Jaunac Josueri erran cioen: Egun kendu darotzuet Eguiptoco laidoa, leku hura deithua içan cen Galgala, egungo eguna arteo. Eta Israelgo semeac Galgalan egotu ciren, eta hilabetheco hamalaugarren egunean ilhuncean Bazcoa eguin içan çuten Jericoco celhaiean; Eta biharamunean jan cituzten lurreco fruituac, ogui airisac, eta urthe bereco irina. Eta lurreco fruituetaric jan çutenetic, mana guelditu cen, eta Israelgo semeac etziren guehiago janhari hartaz cerbitzatu; bainan jan cituzten urthe hartaco Canaano lurreco fruituac. Bada, Josue Jericoco hirico bazterretan çagoelaric, beguiac alchatu cituen eta ikusi çuen bere aitzinean guiçon bat xutic, ezpata bulucia çaducala; goan citzaioen eta erran cioen: Gureetaric çare, ala etsaietaric? Hunec ihardetsi cioen: Ez; bainan ni naiz Jaunaren armadaco buruçaguia, eta orai heldu naiz. Josue erori cen ahuspez lurrera, eta adoratuz erran cioen: cer dio ene Jaunac bere cerbitzariari? Ihardetsi cioen: Ointhuts çaite, ecen saindua da çu çauden lekua. Eta Josuec eguin çuen manatua içan citzaioena. Bada, Jerico hersia cen eta harrasiz inguratua Israelgo semeen beldurrez, eta nihor etzen ausartatzen ez atheratzera ez-eta sarcera. Eta Jaunac erran cioen Josueri: Huna non eman dudan çure escura Jerico, bere erregue, eta guiçon hazcar guciequin. Guerlaco guiçon guciec egunean behin eguiçue hiriaren ingurua: sei egunez eguinen duçue hola. Bainan çazpigarren egunean aphecec har betzate jubilauean erabilcen diren çazpi turutac, eta goan beitez batasuneco arkaren aitzinean; çazpitan eguinen duçue hiriaren ingurua, eta aphecec joco dituzte turutac. Eta turutac ots eguinen duenean lucequiago eta hautsiz, eta çuen beharrietan durrundatuco duenean, populu guciac eguinen du orroa gaitz bat, eta hirico harrasiac lehertuco dira gainetic beherera, eta batbedera sarthuco da bere parrean duen toquitic. Josue, Nunen semeac deithu cituen beraz apheçac, eta erran cioeten: Har çaçue batasuneco arka, eta berce çazpi aphecec har betzate jubilauetaco çazpi turutac, eta boaci Jaunaren arkaren aitzinean. Populuari ere erran cioen: Çoazte eta hiriaren ingurua eguiçue harmaturic eta Jaunaren arkaren aitzinean ibiliz. Eta Josuec akabatu çuenean bere solasa, çazpi aphecec jotzen cituztelaric çazpi turutac Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean, Eta armada gucia cihoalaric buru-buruan, gaineraco populu xehea jarraiquitzen cen arkari, eta bazter oroc ihardesten çuten turuten durrunda. Bada, Josuec manu hau emana çuen populuari: Ez duçue oihuric eguinen eta çuen minçoa ez da ençunen, eta ez da çuen ahotic hitz bat ere ilkico, ethor dedien arteo eguina ceintan erranen baitarotzuet: Eguiçue oihu eta marruma. Beraz Jaunaren arkac hiria inguratu çuen egunean behin, eta campetara itzuliric, han guelditu cen. Eta Josue gauaz jaiquiric, aphecec hartu çuten Jaunaren arka, Eta hequietaric çazpic hartu cituzten jubilauean erabilcen diren çazpi turutac, eta baçoacen Jaunaren arkaren aitzinean, ibilcean durrundaraciz turutac; eta beguien aitzinean cihoan populu harmatua, eta arkari jarraiquitzen cen gaineraco populu xehea, eta turutac jotzen cituen. Eta bigarren egunean hiria inguratu çuten behin eta itzuli ciren campetara. Hola eguin çuten çazpi egunez. Bainan çazpigarren egunean, argui cirrintan jaiquiric, hiriaren ingurua eguin çuten, manatua cen beçala, çazpi aldiz. Eta çazpigarren inguraldian aphecec turutac jotzen cituztelaric, Josuec erran cioen Israel guciari: Eguiçue orroa handi bat, ecen Jaunac escuetaratu darotzuete hiria; Eta hiri hau içan bedi anathema, eta huntan diren gauça guciac içan beitez Jaunarençat: Errahab lilitchoa bakarric gueldi bedi biciric, berequin etchean dituenequin, ecen gorde içan ditu guc igorri ikusquetariac. Çuec ordean berautzue debecatuac ceraizquitzuenetaric deusere uquitzetic, beldurrez-eta legue hauspenez hobendun eguin ceraizteten, eta Israelgo campa guciac bekatuaren azpian eta nahasmendutan jar ditecen. Bainan urhe eta cilhar den gucia, eta cobrezco eta burdinazco unciac içan beitez Jaunari consecratuac eta haren kutchetan eçarriac. Beraz populu guciac oihu eguiten çuelaric, eta turutec durrundatzean, otsac eta durrundac jo ondoan ostearen beharriac, harrasiac ordu berean lehertu ciren, eta batbedera igan cen bere parrean çuen toquitic, eta hiria hartu çuten, Eta hil cituzten han ciren guciac, guiçonetic emaztequiraino, eta haurretic guiçon-çaharreraino. Idiac ere, eta erdiac, eta astoac ezpataren ahotic iragan cituzten. Bainan ikulquetara igorriac içan ciren bi guiçonei Josuec erran içan cioeten: Sar çaizte emaztequi lilitchoaren etchera eta ilkiaraz çaçue bere pusca guciequin, cin eguin içan dioçuen beçala. Eta bi guiçon-gazteec sarthuric, erakarri çuten Errabab, eta haren burhasoac, anaiac ere, eta haren pusca guciac eta ahaideac, eta Israelgo campen campoco aldean egonaraci cituzten. Ordean hiria eta hartan ciren gauça guciac erre cituzten, lekat urhea eta cilharra, cobrezco eta burdinazco unciac, ceinac Jaunaren kutchaco consecratu baitzituzten. Bainan Josuec beguiratu cituen Errahab lilitchoa eta haren aitaren etchea, eta cituen pusca guciac, eta Israelen erdian eguin içan dute beren egoitza egungo eguna arteo, gorde içan cituelacotz, Jericoren ikuscatzerat igorri cituen mandatariac. Orduan Josuec arthiqui çuen burho bat, cioelaric: Jaunaren aitzinean madaricatua içan bedi, Jericoco hiria alchatuco eta berrituco duen guiçona. Hartaco asentuac eror beitez haren seme lehenaren gainera, eta hartaco atheac haren azquen semearen gainera. Jauna içan cen beraz Josuerequin, eta haren icena barraiatu içan cen lur guciaren gainean. Bada, Israelgo semeec hautsi içan çuten manamendua, eta escuperatu çuten anathema ciren gaucetaric. Ecen Acanec, Carmiren semeac, Çabdiren semeac, Çare, Judaren leinucoaren semeac anathema cirenetaric cerbait hartu çuen; eta Jauna hasarretu cen Israelgo semeen contra. Josuec Jericotic guiçonac igorcean Hairen contra, ceina baita Bethabenen aldean, Bethelgo hiriaren iguzqui-haiceco aurkinçan, erran içan cioeten: Igan çaizte eta beguizta çaçue lekua. Hauquiec manuac bethetzen cituztelaric, ikuscatu çuten Hai. Eta bihurturic erran cioeten Josueri: Populu gucia ez bedi igan, bainan boaci bi edo hirur mila guiçon, eta xahu beçate hiria: Certaco alferretan nekaraz populu gucia etsai aphur baten contra? Hirur mila gudulari igan ciren beraz. Hauquiec berehala ihesari emanic, Joac içan ciren Haieco hirico guiçonez, eta hogoi eta hamaseiec lurrerat eguin çuten. Etsaiac jarraiqui citzaizcoten beren athetic Sabarimeraino, eta gaimbehera ihes cihoacelaric erori ciren hogoi eta hamaseiec. Eta populuaren bihotza icitu cen, eta ura beçala urthu cen. Bada, Josuec soinecoac hautsi cituen, eta ahuspez eroria egon cen Jaunaren arkaren aitzinean arrats arteo, hala bera nola Israelgo çahar guciac, eta herrautsez estali cituzten buruac. Eta Josuec erran çuen: Ai, Jainco Jauna, certaco nahi içan dioçu populu huni iraganaraci Jordaneco hibaia, gu Amorhearraren escura emateco, eta gure galceco? oxala egotu içan baguina, hasi beçala, Jordanez haindian Ene Jainco Jauna, cer erranen dut, Israel ikustean etsaiari guibelaz itzulcen? Cananearrac eta lur huntan daudecen guciec adituco dute, eta elkar harturic inguratuco gaituzte, eta gure icena eceztatuco dute lurretic: eta cer eguinen dioçu çure icen handiari? Eta Jaunac erran cioen Josueri: Xuti çaite, certaco çaude lurrerat eroria? Israelec bekatu eguin du eta hautsi enequilaco patua: anathema cenetic hartu dute, ohoinça eguin eta gueçurra erran, eta ebatsia beren pusquen artean gorde dute. Eta Israelec ecin iharduquico du bere etsaien aitzinean, eta ihes eguinen dioete ceren anatheman kutsatu den: ez naiz guehiago çuequin içanen xahu deçaçuen arteo gaixtaqueria hortaz hobendun jarri dena. Jaiqui çaite, saindu çaçu populua eta erroçu: Saindu çaitezte biharco, ecen hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Anathema hire erdian da, Israel: ecin iharduquico duc hire etsaien aitzinean, hi ganic xahu deçacan arteo tzarqueria hortaz hobendun jarri dena. Eta bihur goicean ethorrico çarete cein çuen leinuan, eta çorteac kausitzen duen leinua hurbilduco da bere ahaidegoca, eta ahaidegoa etcheca, eta etchea guiçonca. Eta edocein atzemana içan dedien tzarqueria hortaz hobendun, suan errea içanen da bere içate guciarequin, ceren hautsi duen Jaunarequilaco patua, eta tzarqueria handia eguin Israelen. Hargatic goicean jaiquiric Josuec leinuca hurbilaraci çuen Israel, eta Judaren leinua atzemana içan cen çorteaz. Hau aguertu cenean familiaca, Çareren familia kausitua içan cen. Hau orobat etcheca aguercean, aurkitua içan cen Çabdi, Ceinaren etchea guiçonca bereztean harrapatua içan cen Acan, Carmiren semea, Çabdiren semea, Çareren semea, Judaren leinucoa. Eta Josuec erran cioen Acani: Ene semea, ospe bihur çoçu Israelgo Jainco Jaunari; aithor eta erakuts diçadaçu cer eguin içan duçun, berautzu gorde. Eta Acanec ihardetsi cioen Josueri eta erran cioen: Eguiazqui nic bekatu eguin dut Israelgo Jainco Jaunaren alderat, eta hula eta hula eguin dut. Ecen buluzquinen artean ikusi içan dut escarlatazco capa bat hainitz ona, eta berrehun cilharrezco siclo, eta berrogoi eta hamar siclotaco erreguela bat urhezcoa; eta lehiaturic hartu içan ditut eta lurrean gorde ene olharen erditsuan, eta dirua orde dut lurrean cilho bat eguinic. Josuec igorri cituen beraz guiçonac, ceinec laster eguinic Acanen olhara, atzeman baitzituzten guciac gordeac çaudela leku berean, eta dirua ere orobat. Eta olhatic harturic, eraman ciozcaten Josueri eta Israel guciari, eta arthiqui cituzten Jaunaren aitzinean. Hargatic Josuec, eta Israel guciac harequin, harturic Acan, Çareren semea, eta dirua, eta capa, eta urhezco erreguela, haren semeac ere eta alabac, idiac, eta astoac, eta ardiac, eta olha bera, eta pusca guciac, eraman cituzten Acorreco haranera: Eta han Josuec erran cioen: Ceren asaldutan eçarri gaitucan, Jaunac asalda behaça egun huntan. Eta Israel guciac harricatu çuen, eta harenac ciren guciac suz erreac içan ciren. Eta haren gainera bildu çuten harri meta handi bat, ceinac baitirau egungo eguna arteo. Eta hequien ganic aldaratu cen Jaunaren hasarrea: eta leku hura deithua içan cen orai arteo Acorreco harana. Bada, Jaunac erran cioen Josueri: Ez ici, ez ikara; har çaçu çurequin gudutaco oste gucia, eta jaiquiric igan çaite Haieco hirira. Huna non eman ditudan çure escura hango erreguea, eta populua, hiria eta lurra. Eta Haieco hiriari eta erregueri eguinen dioçuete Jericori eta hango erregueri eguin içan dioçueten beçala: bainan çuençat hartuco dituçue harrapaquina eta abere guciac. Celatac heda çatzu hiriari haren guibelean. Eta Josue jaiqui cen, eta gudularien armada gucia harequin Haira igaitecotzat: eta gauaz igorri cituen hogoi eta hamar mila guiçon biphilenetaric hautatuac. Eta manu eman cioten, erraten ciotelaric: Celatac heda çatzue hiriaren guibelean; ez urrun hambat, eta çaudete erne. Eta ni, eta enequin den oste gucia, hirira hurbilduco gare berce alderditic. Eta gure contra ilkico direnean, lehen beçala eguinen dugu, ihesari emanen gare eta guibela erakutsico dugu, Gure ondotic jarraiquitzen direnac hiritic urrun eramanac içan ditecen arteo; ecen usteco dute aitzinean beçala ihes goacila. Beraz ihes goacilaric eta berceac jarraiquitzen, atheratuco çarete çuen celatetaric, eta xahutuco duçue hiria; eta çuen Jainco Jaunac eçarrico du çuen escuetan. Eta hartu duqueçuenean, su emoçuete, eta guciac eguizquitzue nic manatu beçala. Eta igorri cituen eta goan ciren celatatzeco lekura, eta jarre ciren Bethelen eta Hairen artean, Haieco hiritic mendebal-alderat: bainan gau hartan Josue guelditu cen populuaren erdian; Eta argui urratzean jaiquiric, beguitan iragan cituen bere lagunac, eta igan cen çaharrequin armadaren buruan, guerlarien lagunçaz inguratua. Eta ethorri cirenean eta igan hiriaren berce aldetic, guelditu ciren Haieco ipharraldeco alderdian, eta haran bat cen hequien eta hiriaren artean. Bainan Josuec borz mila guiçon hautatuac cituen eta celatetan eçarriac Bethelen eta Hairen artean, hiri beraren mendebal-aldetic. Bada, gaineraco armada guciac lerroac harcen cituen ipharralderat, halaz non oste hartaco azquenac helcen baitziren hiriaren mendebal-alderaino. Goan cen beraz Josue gau hartan, eta baratu cen haranaren erdian. Haieco erreguec ikusi çuenean hori, higuitu cen goicic, eta atheraric hirico armada guciarequin, mortuco alderat harraraci cioeten lerroei, jaquin gabez celatac guibelean gordeac cituela. Bada Josuec eta Israel guciac hustu çuten lekua aleguia beldur, eta ihes eguiten çutela mortuco bideaz. Bainan berceec oihu eguiten çutelaric oroc batean eta elkar berotzen çutelaric, eman ciren hequien ondotic. Eta hiritic atheratu cirenean, Bat bakarra guelditu etzelaric Haieco hirian eta Bethelen, goan etzenic Israelen ondotic (nola jauci baitziren hiriac idequiac utziz), Jaunac erran cioen Josueri: Goiti çaçu escuan duçun erredola Haieco hiriaren contra, ceren escuetaratuco baitarotzut. Eta erredola goititu çuenean hiriaren contra, hambatean jaiqui ciren celatetan gordeac çaudecenac; eta hirirat eguinic, hartu çuten eta sutan eçarri. Bada, hirico guiçonec, Josueren ondotic cihoacenec, beguiraturic eta hirico kea ceruraino igaiten ikusiric, ecin ihes eguin çuten ez alde batera ez bercera, bereciqui aleguia ihes cihoacenac eta mortu-aldera eguiten çutenac, jarraiquitzaileei borthizqui bihurtu citzaizcotenean. Eta Josuec eta Israel guciac ikustenez hiria hartua cela, eta hirico kea goiti igaiten, itzuli ciren eta jo cituzten Haieco guiçonac. Ecen hiria hartu eta erre çutenac, hiritic atheraturic beren lagunen alderat, hasi ciren arteco etsaien jotzen. Eta beraz nola etsaiac bi aldeetaric hilcen baitzituzten, halaco ostetic etzen bakar bat itzuri. Haieco hirico erregue ere biciric atzeman çuten, eta eraman cioeten Josueri. Beraz hilac içan ciren ondoan Israeli jarraiqui ciren guciac mortuco alderat eguiten çuenean, eta han berean ezpataren ahotic iraganac, Israelgo semeec bihurturic hiria jo çuten. Egun hartan galdu cirenac guiçonetic emaztequiraino, Haieco hirico guciac, içan ciren hamabi mila guiçon. Eta Josuec etzuen beheititu goititu çuen escua erredolarequin, Haieco egoiliar guciac hilac içan citecen arteo. Bainan Israelgo semeec abereac eta hirico harrapaquina beren artean çathitu cituzten, Jaunac Josueri manatu beçala. Josuec erre çuen hiria, eta hartaric eguin içan çuen bethico munthoin bat: Hango erreguea ere dilindan eçarri çuen habetic arrats arteo, iguzqui-sarceraino. Eta Josuec manaturic, haren gorphutza jautsi çuten gurutzetic, eta arthiqui çuten hirico sarcean, haren gainera bilduric harri murru handi bat, ceinac baitirau egungo eguna arteo. Orduan Josuec alchatu çuen Hebalgo mendian aldare bat Israelgo Jainco Jaunari, Moisec, Jaunaren cerbitzariac, Israelgo semeei manatu içan cioeten beçala, eta Moisen legueco liburuan iscribatua den beçala, aldare bat beraz harri muguer burdinac uquitu gabecoz: eta haren gainean escaini cituen holocaustac Jaunari eta imolatu baquezco bitimac. Eta harrien gainean iscribatu çuen Moisen legueco Duteronoma, Moisec Israelgo semeen aitzinean eman içan çuena. Bada, populu gucia, eta adinez çaharrenac, et aitzindariac, eta juieac, arrotza hala nola herritarra, xutic çauden arkaren bi aldetaric, Jaunaren batasuneco arka çakarten aphecen aitzinean. Hequien erdia cen Garicimgo mendiaren ondoan, eta berce erdia Hebalgo mendiaren ondoan, Moise, Jaunaren cerbitzariac manatu içan çuen beçala. Eta Josuec benedicatu çuen lehembicicoric Israelgo populua. Guero iracurtu cituen benedicionetaco eta madaricionetaco hitzac oro eta legueco liburuan iscribatuac ciren guciac. Moisec manatu cituenetaric deusere etzuen uquitu gabe utzi, bainan oro errepicatu cituen Israelgo oste guciaren aitzinean, emaztequi, haur eta hequien artean çauden arrotzen aitzinean. Horiec ençunic, Jordanez hun-haindico erregue guciac, mendietan eta celhaietan çaudecenac, itsas-lurretan eta itsaso handico heguian, Libango ondoan çaudecenac ere, Hethearra eta Amorhearra, Cananearra, Pherecearra, Hebearra et Jebusearra, Batera bildu ciren, Josueren eta Israelen contra guducatzeco bihotz batez eta xede berarequin. Bainan Gabaonen çaudenec, adituric Josuec Jericori eta Hairi eguin içan ciozquitenac oro, Amarru asmatu çuten; hartu cituzten jatecoac, astoen gainetan eçarriz çaku çahar batzuec, eta arno çahaguiac hautsiac eta osatuac, Eta oinetaco çaharquituac, ceinac pusquequin baitziren osatuac, hequien çahartasunaren erakusteco; soineco ihetchez jaunciac ciren; bideco ekarcen cituzten oguiac ere, gogorrac ciren eta puscaca hautsiac. Eta eguin çuten Josueren gana, ceina orduan baitzagoen Galgalaco campetan, eta erran cioeten eta batean Israel guciari: Urrungo lurretic heldu gare, çuequin baque eguin nahiz. Eta Israelgo guiçonec ihardetsi cioeten eta erran: Beharbada guri çortean eman behar çaucun lurrean egoten çarete, eta ez deçaquegu çuequin batasunic eguin. Bainan hequiec erran cioeten Josueri: Çure muthil gare. Josuec berriz: Nor çarete çuec? eta nondic heldu çarete?. Ihardetsi çuten: Hainitz leku urrunetic ethorri dira çure muthilac, çure Jainco Jaunaren icenean. Ençun ditugu ecen haren botherearen omena eta eguin dituen guciac Eguipton, Eta Jordanez haindian ciren bi erregue Amorhearrenei, Sehon, Hefebongo erregueri, eta Og, Basango erregue, Astarothen cenari: Eta gure çaharrec eta gure toquico egoiliar guciec erran içan darocute: Jatecoac har çatzue bide hambat luceco, çoazte hequien bidera, eta erroçuete: Çuen muthil gare, eguiçue gurequin batasun. Huna bero-beroac hartu ditugun oguiac gure etcheetaric ilki garenean çuen ganat ethorceco; orai idortuac dira eta çaharreguiz puscatuac. Çahagui berriac arnoz bethe ditugu, orai lehertuac eta urratuac dira; gure soineco jauncia eta çangoetan ditugun oinetacoac, bide lucearen lucez hautsiac eta higatu hurranac dira. Israelgo aitzindariec hartu çuten beraz hequien jatecoetaric eta etziren Jaunaren ahotic arguitu. Eta Josuec eguin çuen hequiequin baquea, eta batasun eguinic, aguindu cioeten etzirela hilac içanen; populuco aitzindariec ere orobat cin eguin cioeten. Bainan batasun eguin eta hirur egunen buruan, aditu çuten hauçoan egoten cirenac cirela, eta hequietara sarcecotan cirela. Eta Israelgo semeec campac higuitu cituzten, eta hirur egunen buruco heldu içan ciren hequien hirietara, ceinen icenac hauquiec baitira: Gabaon, eta Caphira, eta Beroth, eta Cariathiarim. Eta etzituzten jo, ceren populuco aitzindariec cin eguin baitzioten Israelgo Jainco Jaunaren icenean. Hargatic jende xehe gucia eraunsiaca haritu cen aitzindarien contra. Hauquiec ihardetsi cioeten: Cin eguin içan diotegu Israelgo Jainco Jaunaren icenean, eta hori delacoz ecin uqui detzazqueguque. Bainan hau eguinen diotegu: utzico diotegu bai bicia, gure contra jauz ez dadiençat Jaunaren hasarrea, baldin hitza jaten baguindu, Ordean hula bicico dira, populu guciarençat egurqueta eta urqueta haritzeco. Horiec erraten cituztelaric, Josuec deithu cituen Gabaontarrac eta erran cioeten: Certaco nahi içan gaituçue maulaz enganatu, guri errateco: Çuen ganic hainitz urrun gaudeci, gure erdian çaretelaric? Horren gatic madaricionearen azpian içanen çarete, eta çuen odolecoric nihor ez da içanen harico ez denic egur hausten eta urqueta ene Jaincoaren etchera. Hauquiec ihardetsi çuten: Berria ekarria içan çarocun guri çure muthilei, çure Jainco Jaunac aguindu içan cioela bere cerbitzari Moisi çuei emanen çarotzuetela lur hau gucia eta xahutuco cituela hemengo egoiliarrac oro. Icialdura handitan sarthu gare beraz; çuen beldurrac ekarri gaitu gure bicien beguiratzeco cerbait bide harcera, eta asmu hori eguin içan dugu. Orai, bada, çure escuan gare; on eta çucen iduritzen çaitzuna eguiçu gutaz. Josuec eguin çuen beraz erran içan çuen beçala, eta Israelgo semeen escuetaric atheratu cituen hilac içan etzitecençat. Eta egun hartan erabaqui çuen içanen cirela populu guciaren eta Jaunaren aldarearen cerbitzuco Jaunac hautatu toquian, egur hausten eta urqueta haritzeco, egungo egunean ikusten diren beçala. Jerusalemeco erregue Adonisedequec aditu cituenean horiec, erran nahi da Josuec Hai hartu eta herrautsi çuela (ecic nola eguin baitzioen Jericori eta hango erregueri, halaber eguin cioeten Hairi eta hango erregueri), eta Gabaontarrec ihes eguin çutela Israeldarretara eta hequiequin batasunean jarri cirela, Beldurtu cen hainitz; Gabaon ecic hiri handia cen, erregue-hirietaric bat, eta Hai baino hiri handiagoa, eta hango guerlari guciac hazcarrenetaric. Adonisedequec beraz bidali cioeten Oham Hebrongo erregueri, eta Pharam Jerimothgo erregueri, eta Japhiari ere, Laquisgo erregueri, eta Dabir Eglongo erregueri, cioelaric: Igan çaizte ni gana eta ekar çaçue lagunça Gabaonen harceco, ceren iragan den Josueren gana eta Israeldarretara. Beraz Amorhearren borz erregue horiec, Jerusalemeco erregue, Hebrongo erregue, Jerimothgo erregue, Laquisgo erregue eta Eglongo erregue, igan ciren beren armadequin eta campatu ciren Gabaonen inguruan, hiria sethiatzen çutela. Bada Gabaongo hiri sethiatuco egoiliarrec igorri çuten Josueren gana, ceina orduan baitzagoen Galgalaco campetan, eta erran cioten: Ez guibela çure escuac çure muthilen lagunçatic; igan çaite laster, hestura hunetaric athera gaitzatzu, inguçu lagunça: ecen mendietan dauden Amorhearren erregue guciac gure contra bildu içan dira. Eta Josue Galgalatic igan cen, eta harequin guerlarien armada gucia, hainitz guiçon hazcarrac. Eta Jaunac erran cioen Josueri: Ez içan horien beldur, ecen çure escuetan eçarri ditut, hequietaric nihorc ecin buru eguinen darotzu. Eta Josue gau gucian Galgalatic iganez, oharcabean erori citzaioeten gainera. Eta Jaunac asaldutan eçarri cituen Israelen aitzinean; eta sarrasqui handia eguin cioten Gabaonen, ondotic jarraiquiz Bethoronera igaiten den bideaz, eta jo cituen Acecaraino eta Macedaraino. Eta Israelgo semeen ihes cihoacelaric eta Bethorongo jaustean cirelaric, Jaunac cerutic igorri ciozcaten harri handi batzuec Acecaraino; eta harri abarrac hilac hainitz guehiago ciren, ecenez Israelgo semeen ezpatac hilac. Orduan Josue minçatu cen Jaunari, Israelgo semeen escuetara Amorhearra eçarri çuen egunean, eta hequien aitzinean erran çuen: Iguzquia, ez higui Gabaonen parretic, eta, ilharguia, Ayalongo haraneco parretic. Eta iguzquia eta ilharguia baratu ciren populua bere etsaietaric aspertu arteo. Hori ez othe da Çucenen liburuan iscribatua? Iguzquia guelditu cen beraz ceru-erditan, eta egun oso batez etzuen eguin etzatera. Lehenago ez gueroago ez da içatu hain egun luceric, Jauna guiçon baten erranera jautsiz eta Israelen alde guducatuz. Eta Josue Israel guciarequin itzuli cen Galgalaco campetara. Ecen borz erregueec ihes eguin çuten eta gorde ciren Macedaco hirico lur-cilhoca batean. Eta Josueri gaztiatua içan citzaioen borz erregueac atzemanac içatu cirela Macedaco hirico lur-cilhoca batean gordeac. Hunec manatu cioten bere lagunei, eta erran: Ambil çatzue harri handi batzuec cilhoaren ahora, eta guiçon asmutacoac eçar çatzue hersiac direnen çaincen. Çuec ordean ez gueldi, bainan jarraic çaquiozquite etsaiei, eta ihes dihoacenac azqueneraino hil çatzue: etzatzuela utz sarcera beren hirietaco gazteluetan, Jainco Jaunac escuetara eman darozquitzuenaz gueroztic. Etsaiac eroriric beraz sarrasqui handian eta gutiz-guehienac hilcerainocoan xahuturic, Israeli itzuri ahal içan cirenac sarthu ciren hiri hazcartuetan. Eta armada gucia bihurtu içan cen, minic gabe eta osoric, Josueren gana Macedara non baitziren orduan campac: nihor-ere etzen ausartatu hint baten atheratzera Israelgo semeen contra. Eta Josuec manu eguin çuen, cioelaric: Idecaçue cilhoco ahoa, eta ene aitzinera erakar çatzue hor gordeac daudecen borz erregueac. Eta cerbitzariec eguin çuten manatua citzaiotena; eta erakarri ciozcaten cilhocatic borz erregueac, Jerusalemeco erregue, Hebrongo erregue, Jerimothgo erregue, Laquisgo erregue, eta Eglongo erregue. Eta erakarriac içan citzaizcoenean, deithu cituen Israelgo guiçon guciac, eta berequin cituen armadaco aitzindariei erran cioten: Çoazte, eta çangoa eçar çaçue erregue horien lephoaren gainean. Hauquiec goan cirenean, eta çangoaren-pean çaduzcatelaric erregueen lephoac, Josuec erran cioten berriz: Ez içan beldurric, ez lotsa, har çaçue bihotz eta eguiçue hazcarretic: ecen horrelaxe eguinen diote Jaunac çuen etsai guducatuco ditutzuen guciei. Guero Josuec jo eta hil cituen erregueac eta dilindan eçarri cituen borz habetaric, eta dilindan egotu ciren arrats arteo. Eta iguzquia etzateracoan, bere lagunei manatu cioten jauts cetzatela habeetaric. Jautsi cituztenean arthiqui cituzten gordeac egotu ciren cilhocara, eta hartaco ahoan eçarri cituzten harri handi batzuec, egungo egunean oraino han berean dirautenac. Josuec halaber egun berean hartu içan çuen Maceda, eta ezpataren ahotic iragan çuen; hango erregue ere eta egoiliar guciac hil cituen: etzuen hiri hartan bakar bat ere biciric utzi. Macedaco erregueri eguin cioen Jericoco erregueri eguin içan cioena. Bada Macedatic Israel guciarequin iragan cen Lebnara, eta guducatzen cen haren contra, Ceina Jaunac eman baitzuen bere erreguearequin Israelen escuetara: eta hiria eta hango egoiliar guciac jo cituzten ezpataren ahoaz; etzuten hiri hartan bakar bat ere biciric utzi. Eta Lebnaco erregueri eguin cioten Jericoco erregueri eguin içan ciotena. Josue Lebnatic Israel guciarequin iragan cen Laquisera, eta armada inguruan jarraraciric, sethiotan çaducan. Jaunac Laquis eman çuen Israelen escuetara, eta Josuec hiria hartu çuen biharamunean, eta jo çuen ezpataren ahoaz, eta han ciren arima guciac erebai, Lebnan eguin içan çuen beçala. Ordu hartan berean igan cen Horam, Gacergo erregue, Laquisi lagunça ematera; bainan Josuec jo eta hil içan çuen bere populu guciarequin. Eta Laquistic iragan cen Eglonera eta inguratu çuen. Egun berean hartu içan çuen, eta ezpataren ahotic iragan cituen hango arima guciac, Laquisen eguin içan çuen beçala. Halaber Israel guciarequin igan cen Eglondic Hebronera, eta guerla eman cioen; Hartu çuen eta ezpataren ahoaz jo, hango erregue ere eta haren aurkinçaco hiriac oro, eta hequietan egoten ciren anima guciac: etzuen hequietan nihor utzi biciric: nola eguin içan baitzuen Eglonen, hala eguin çuen Hebronen, ezpatan iraganez han kausitu cituen guciac. Handic bihurtu cen Dabirrera, Hartu eta xahutu çuen; hango erregue ere eta inguruco hiri guciac ezpataren ahoaz jo cituen; etzuen hequietan nihor utzi biciric: nola eguin içan baitzuen Hebroni eta Lebnari, eta hequietaco erregueei, hala eguin cioen Dabirri eta hango erregueri. Josuec jo çuen beraz lurra oro, basaburucoa, hegoaldecoa eta celhaiecoa, eta Asedoth bere erregueequin; etzuen han nihor utzi biciric, bainan hatsa çuqueen gucia hil çuen Israelgo Jainco Jaunac manatu içan cioen beçala, Cadesbarnetic Gaçaraino. Gosengo lur gucia Gabaoneraino, Eta erregue guciac eta hequien eremuac, oldar-aldi batez hartu eta xahutu cituen: Israelgo Jainco Jauna guducatzen cen ecic haren alde. Eta Israel guciarequin bihurtu içan cen Galgalaco campa-lekura. Jabin, Asorgo erreguec ençun cituenean horiec, bidali çuen Jobal, Madongo erregue gana, eta Semerongo erregue gana eta Acsapheco erregue gana, Halaber ipharraldeco erregue mendietan eta Cenerothen hegoaldaren parreco ordoquian çaudecenen gana eta bazter-aldetan eta Dorgo aurkincetan itsas-heguiraino çaudecenen gana ere; Orobat iguzqui-sorthaldeco eta etzinaldeco Cananearra gana, Amorhearra gana, Hethearra gana, Pherecearra gana, eta mendietara Jebusearra gana; halaber Hermon azpian Masphaco lurrean çagoen Hebearra gana. Eta atheratu ciren guciac beren saiherequin, populu bat nihonerecoa, itsasbazterrean den legarra iduri, çaldi eta orga-laster oste ikaragarri bat ere hequiequin. Eta erregue horiec oro batera bildu içan ciren Meromgo uretan, Israeli gudu emateco. Eta Jaunac Josueri erran cioen: Ez içan horien beldur, ecen bihar tenore huntan berean horiec oro sarrasquitzera emanen ditut Israelen aitzinean; çainac ebaquico diozcatzute hequien çaldiei, eta orgac suz erreco ditutzu. Eta hequien contra Josue eta armada gucia harequin terrepentean goan ciren Meromgo uretara, eta jauci citzaizcoten gainera. Eta Jaunac eman cituen Israelgo semeen escuetara. Hauquiec jo cituzten, eta jarraiqui citzaizcoten Sidon handiaraino, Maserephoteco uretaraino, eta Maspheco bazterretaraino, ceinac baitira haren iguzqui-haice aldetic. Horrela jo cituen guciac, eta etzuen hequietaric nihor utzi biciric; Eta eguin çuen Jaunac manatu içan cioen beçala, çainac ebaqui ciotzaten hequien çaldiei, eta orgac suz erre cituen. Eta berehala itzuliric, hartu çuen Asor, eta hango erregue ezpatan iragan çuen. Asor cen ecic aspaldi hartan erre-suma hequien ororen buruçaguitasuna çaducana. Eta han çaudecen arima guciac jo cituen: etzuen hequietaric bakar bat ere biciric utzi, bainan hilceraino guciac xahutu cituen, eta hiria bera suaz herrautsi çuen. Eta inguruneco hiri guciac eta hequien erregueac hartu, jo eta xahutu cituen, Moisec, Jaunaren cerbitzariac manatu içan cioen beçala. Eta bizcargunetan eta munhoetan jarriac ciren hiriez berce guciac erre cituen Israelec: Asor bakarric hainitz hazcartua cena suz herrautsia içan cen. Eta Israelgo semeec beren artean çathitu cituzten hiri hequietaco buluzquina eta abereac, guiçon guciac hil ondoan. Nola Jaunac manatu içan baitzioen bere cerbitzari Moisi, hala Moisec manatu cioen Josueri, eta hunec guciac bethe cituen: manatu ucietaric etzuen iragaitera utzi, ez-eta Jaunac Moisi meçutu içan cioen hitz bakar bat ere. Josue jabetu cen beraz basaburuaz eta hegoaldeco eremuaz, Gosengo lurraz eta celhaiaz, mendebal-aldeco aurkinçaz, Israelgo mendiaz eta ordoquiaz, Eta Seirgo aldera igaiten den mendiaren çathi batez Baalgaderaino, Liban-go celhaia gaindi Hermongo azpitic: hango erregue guciac hartu, jo eta hil cituen. Josue lucez guducatu içan cen erregue hequien contra. Etzen hiri bat içatu bere baitharic Israelgo semeei eman cenic, Hebearraz landa, ceina Gabaonen baitzagoen: ecen oro guducatuz hartu cituen. Ecic Jaunaren erabaquia içan cen gogortuco cituztela beren bihotzac, guducatuco cirela Israelen contra, erorico cirela, goçotasunic etzutela batere merecituco, eta xahutuac içanen cirela Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala. Egun hequietan Josue ethorri cen eta hil cituen Enactarrac Hebrongo, Dabirgo eta Anabeco mendietacoac eta Judaco eta Israelgo mendi gucicoac, eta herrautsi cituen hequien hiriac. Enaquen odolecoric etzuen bakar bat utzi Israelgo semeen lurrean, lekat Gaçaco, Jetheco eta Açoteco hirietan, ceinetan bakarric utziac içan baitziren. Josue jabetu cen beraz lur guciaz, Jaunac Moisi aguindu içan cioen beçala, eta goçatzera eman cioten Israelgo semeei beren pharteen eta leinuen arabera; eta lurra guduetaric sesutan guelditu cen. Hauquiec dira erregueac Israelgo semeec jo cituztenac, eta ceinen lurra goçatu baitzuten Jordanez haindian, iguzqui-sorthaldera, Arnongo errecatic Hermongo mendiraino, eta iguzqui haiceco ephaitza gucia mortuari beguira dagoena: Sehon Amorhearren erregue, Hefebonen çagoena, ceina erreguinatu baitzen Aroerdic, Arnongo errecaco heguian jarria denetic, eta haranaren erditic, eta Galaadeco erditic, Jaboqueco errecaraino, ceina baita Amonen semeen muga; Eta mortutic, iguzqui-sorcearen parrean Cenerotheco itsasoraino, eta Mortuco itsasoraino, ceina baita itsaso Gacia, iguzqui-sorthaldeco ephaitzara Bethsimothera daraman bideaz; eta hegoaco aurkinçatic, ceina baita Asedotheco azpialdean, Phasgaraino. Og, Basango erregue, Erraphaimen odoletic azquenetaric Astarothen eta Edrain egotu cenaren eremua hedatzen cen Hermongo mendian eta Salecan eta Basan gucian, Jesurico, Macatico eta Galaaden erdiaren muguetaraino, ceinac baitziren Sehon Hefebongo erregueren mugac. Moise Jaunaren cerbitzariac eta Israelgo semeec jo cituzten erregue horiec, eta Moisec hequien lurra goçatzera eman cioten Errubentarrei, Gadtarrei eta Manaseren leinu erdiari. Hauquiec dira lurreco erregueac Josuec eta Israelgo semeec jo cituztenac Jordanez hunaindian mendebaleco alderdira, Baalgad Libango ordoquian denetic, Seirrera pharte igaiten den mendiraino: Josuec lur hura eman içan cioten goçatzera Israelgo leinuei, ceini bere çathia, Hala mendietan nola celhaietan eta bazter-aldetan. Asedothen, mortuan eta hegoaldean içatu ciren Hethearra eta Amorhearra, Cananearra eta Pherecearra, Hebearra eta Jebusearra. Jericon erregue bat; Hain, ceina baita Bethelen sahetsean, erregue bat; Jerusalemgo erregue bat; Hebrongo erregue bat; Jerimothgo erregue bat; Laquifgo erregue bat; Eglongo erregue bat; Gacergo erregue bat; Dabirgo erregue bat; Gadergo erregue bat; Hermaco erregue bat; Heredgo erregue bat; Lebnaco erregue bat; Odulamgo erregue bat; Macedaco erregue bat; Bethelgo erregue bat; Taphuaco erregue bat; Ophereo erregue bat; Aphecgo erregue bat; Sarongo erregue bat; Madongo erregue bat; Asorgo erregue bat; Semerongo erregue bat; Acsapheco erregue bat; Thenaqueco erregue bat; Maiedoco erregue bat: Cadesco erregue bat; Carmeleco Jacanango erregue bat; Dorgo eta Dorgo herrialdeco erregue bat; Galgalaco jendaien erregue bat; Thersaco erregue bat; orotara hoeta hameca erregue. Josue çahartua eta adin handitan cen, eta Jaunac erran cioen: Çahartu çare eta adinetan sarthu, eta leku guciz çabal bat guelditua da, oraino çorteaz berecigabea; Erran nahi da Galilea, Filistinherria eta Jefuri gucia; Eguiptoa urztatzen duen hibai lohitsutic Acarongo mugueara, ipharrera; Canaango lurra, Filistindarren borz erreguettoen artean çathitzen dena, Gaçarrac, Açotarrac, Ascalondarrac, Jetharrac eta Acarondarrac. Hegoaldera dira Hebearrac, Canaango lur gucia, eta Sidondarren Maara, Aphequeraino eta Amorhearren muguetaraino, Eta mugakidetaraino: Libango bazterrac ere, iguzqui-haice alderat; Baalgadic, Hermongo azpian, Emathen sar çaitecen arteo; Mendian egoten diren guciac, Libanetic Maserephotheco uretaraino, eta Sidondar guciac. Ni naiz hequiec xahutuco ditudana Israelgo semeen aitzinetic. Oro eror beitez beraz Israelen primançaren phartera, nic manatu içan dudan beçala. Eta orai lurra çathi dioçoçuete goçatzeco bederatzi leinuei eta Manaseren leinu erdiari, Ceinarequin Errubenec eta Gadec goçamenetan hartu baitute Jaunaren cerbitzari Moisec Jordaneco uraz haindian eman içan dioteten lurra iguzquihaiceco aurkinça-alderat, Aroerdic, ceina jarria baita Arnongo errecaren heguian, eta haranaren erdian, eta Medabaco celhaiac oro Diboneraino, Eta Hefebonen erreguinatu den Sehon, erregue Amorhearraren hiri guciac, Amonen semeen muguetaraino; Eta Galaad, eta Jesurico eta Macatico eremua, eta Hermongo mendi gucia eta Basan gucia Salecaraino; Eta Astarothen eta Edrain erreguinatu den Erraphaimen azquen odoleticacoetaric cen Oguen erresuma gucia Basanen: eta Moisec jo eta xahutu cituen. Eta Israelgo semeec etzituzten nahi içan xahutu Jesuritarrac eta Macatiarrac, eta Israelen erdian daude egungo eguna arteo. Ordean Moisec Lebiren leinuari etzioen lurric eman goçatzera: bainan Israelgo Jainco Jaunaren sacrificio eta bitimac dira haren primança, Jaunac berac erran dioen beçala. Errubenen leinuco semeei, beren familien arabera, lurra goçatzera eman cioten beraz Moisec: Eta hequien eremua içan cen Aroerdic, ceina jarria baita Arnongo errecaren bazterrean, eta Arnongo errecaco haranaren erdian, Medabara daraman celhai gucia, Hefebon eta hango bazter-aldetan diren herri guciac; Dibon ere, Bamothbaal eta Baalmaongo hiria, Jasa, Cedimoth, Mephaath, Cariathaim, Sabama eta Sarathasar Haraneco mendian; Bethphogor, Asedoth, Phasga eta Bethiesimoth, Eta ordoquico hiri guciac, eta Sehon erregue Amorhearraren erresuma guciac, Hefebonen erreguinatu cenarenac eta Moisec jo çuenarenac, Ebi, Errecem, Sur, Hur eta Errebe, Madiango aitzindariequin, ceinac baitziren Sehonen lurreco egoiliarren buruçaguiac. Israelgo semeec ezpataz sarrasquitu çuten berce hilequin Balaam aztia ere, Beorren semea. Eta Jordaneco hibaia Errubenen semeen muga eguina içan cen. Horiec dira hiri eta herriac Errubentarren goçamenecoac bequien familien arabera. Eta Moisec Gaden leinu eta semeei beren familien arabera eman cioeten goçamena, ceinaren xehatzapena hau baita: Jasergo bazterra, Galaadeco hiri guciac, eta Amonen semeen lurraren erdia Aroerreraino, ceina baita Erraba alderat; Hefebondic, Erramoth, Masphe eta Betonimeraino; eta Manaimdic, Dabirreco muguetaraino; Betharango, Bethnemraco, Sokotheco eta Saphongo haranean ere, Sehon Hefebongo erregueren erresumaren gaineracoa: haren muga Jordanea da halaber, Ceneretheco itsasoaren azquen bururaino, Jordanez haindian, iguzqui-sorthalderat. Horiec dira lurra, hiriac eta herriac Gaden semeen goçamenecoac beren familien arabera. Moisec eman cioten Manaseren leinu erdiari ere eta semeei beren familien arabera, goçamen bat, Ceinaren hastea hau baita: Manaimdic Basan gucia; Og, Basango erregueren erresuma guciac, eta Jairren herrialdea, ceina baita Basanen, hirur hogoi hiritacoa; Eta Galaaden erdia, eta Astaroth eta Edrai, Oguen erresumaco hiriac Basanen, Manaseren seme Maquirren haurrei, erran nahi da Maquirren semeen erdiari beren familien arabera. Moisec berezpen hori eguin içan çuen Moabeco celhaietan, Jericoco parrean iguzqui-sorthalderat. Bainan Lebiren leinuari goçamenic etzioen eman, ceren Israelgo Jainco Jauna bere baita haren goçamena, erran içan dioen beçala. Huna cer goçatu duten Israelgo semeec Canaango lurrean, ceina hequiei eman içan baitzioeten Eleaçar apheçac, Josue Nunen semeac eta Israelgo leinu bakotcheco familietaco buruçaguiec, Guciac çortean bereciz bederatzi leinu eta erdiri, Jaunac Moisen arartecoz manatu içan çuen beçala. Ecen Moisec bi leinu eta erdiri Jordanez haindian eman cioeten beren goçamena, lebitarrac gabe, ceinec lurric batere içan ez baitzuten beren anaien artean. Bainan hequien orde ondoregotan jarri ciren Manase eta Efraim, bi leinutan bereciac; eta lebitarrec etzuten lurrean berce pharteric hartu baicic-ere hiriac beren egoitzen eguiteco eta hiripeac bere abere eta arthaldeen hazteco. Jaunac nola manatu, hala eguin çuten Israelgo semeec, lurra çathitu çuten. Hargatic Judaren semeac hurbildu citzaizcoen Josueri Galgalan; eta Jephonen seme Cenecearra, Caleb minçatu citzaioen: Badaquiçu Jaunac çutaz cer erran içan dioen Moisi, Jaincoaren guiçonari, Cadesbarnen. Berrogoi urthe nituen Moisec, Jaunaren cerbitzariac Cadesbarnetic igorri ninduenean lurraren beguiztatzera, eta berriac ekarri nioizquien, nola eguiac iduritzen baitzeraizquidan eta hala. Bainan enequin igan içan ciren anaiec bihotza galaraci cioten populuari: ez nincen gutiago jarraiqui ene Jainco Jaunari. Eta egun hartan Moisec cin eguin içan çuen, cioelaric: Çure çangoac oincatu duen lurra çure goçameneco eta çure semeeneco içanen da bethi gucico, ceren jarraiqui içan çaren ene Jainco Jaunari. Jaunac, aguindu içan çuen beçala, onhetsi darot beraz bicia egungo eguna arteo. Berrogoi eta borz urthe ditu Jaunac hitz hori erran içan cioela Moisi, Israel mortua barna cihoalaric: egun laur hogoi eta borz urthetan naiz, Hain hazcar, nola bainincen ikusquetara bidalia içan nincenean: orduco indarrac dirau ene baithan egundinocoan, nahiz guerlaraco eta nahiz bideraco. Indaçu beraz niri, Jaunac, cerorrec ençuten duçularic, aguindu içan darotan mendi hori, ceintan baitira Enactarrac eta hiri handi eta hazcarrac, ikus deçadan heia Jauna enequin den eta hequiec xahutuco ahal othe ditudan, niri hitzeman darotan beçala. Eta Josuec benedicatu çuen, eta Hebron eman cioen goçatzera. Eta hartaz gueroz Hebron Calebena, Jephonen seme Cenecearrarena içatu da egungo eguna arteo, jarraiqui içan celacotz Israelgo Jainco Jaunari. Aitzinean Hebron deitzen cen Cariatharben icenaz. Adam handia han dago ehorcia Enactarren artean: eta lurra hustu cen guduetaric. Hau içan cen beraz Judaren semeen çortea beren familien arabera. Edomen mugatic, Sineco mortua hegoaldera, eta hegoaldeco aurkinçaren berce bururaino. Haren hastapena da itsaso Gacico burutic eta hegoaldeari beguira dagoen cerrendaraino. Eta handic ilkitzen da Harrobiaren patarreraino, eta iragaiten da Sinan; igaiten da Cadesbarnera eta helcen Efronera, igaiten delaric Adarrera eta inguratzen duelaric Carcaa, Eta handic iragaiten delaric Asemonan eta helcen Eguiptoco errecara: eta içanen dira haren mugac itsaso handian. Han içanen da hegoaco aurkinçaren akabança. Bada iguzqui-sorthaldetic, hastea içanen da itsaso Gacian Jordaneco azquen bururaino: eta ipharrera beguira dagoena, itsaso-cerrendatic Jordaneco hibai bereraino. Eta muga igaiten da Beth Haglara, eta ipharretic iragaiten da Betharabara, igaiten delaric Errubenen seme, Boenen harrira, Hedatzen delaric Deberaco muguetaraino Acorreco haranean, ipharrera beguiratzen duelaric Galgalari, ceina baita Adomimgo igaitearen parrean, errecaren hegoaco aldetic; eta iragaiten ditu urac Iguzquithurri deithuac, eta haren akabança içanen da Erroielgo ithurrian. Guero igaiten da Enom semeren harana gaindi hegoaldera Jebusearraren sahetsetic, hura baita Jerusaleme; eta handic goititzen delaric mendi bizcarrera, ceina baita Jeenomen parrean mendebalerat Erraphaimen haraneco buruan ipharrari beguira, Mendi gainetic iragaiten da Nephtoaco ithur-uretaraino; helcen da Efrongo mendico herrietaraino, eta, jausten da Baalara, ceina baita Cariathiarim, erran nahi da Oihanetaco hiria; Eta Baalatic ingurua eguiten du mendebal-aldera, Seirgo mendiraino; eta iragaiten da Jarimgo mendiaren sahetsetic, iparrari buruz, Questonera; jausten da Bethsamera, iragaiten Thamnan, Helcen da Acarongo sahetsera ipharretic, eraisten da Secronara, iragaiten du Baalaco mendia, helcen da Jebneelara, eta hersia da mendebaletic itsaso Handico bazterraz. Horiec dira Judaren semeen mugac inguruan beren familien arabera. Bainan Josuec Calebi, Jephonen semeari eman cioen, Jaunac manatu beçala, Judaren semeen erdian bere pharte Cariatharbe, Enaquen aitaren hiria, hura bera baita Hebron. Eta Calebec hartaric xahutu cituen Enaquen hirur semeac, Sesai, Ahiman eta Tholmai, Enaquen odolecoac. Eta handic iganez ethorri cen Dabirgo egoiliarretara, hiri hura aitzinean deitzen baitzen Cariath Sepher, erran nahi da Iscribauen hiria. Eta Calebec erran çuen: Norquere joco eta hartuco baitu Cariath Sepher, eta hainari emaztetzat emanen diot ene alaba Acsa. Eta Othonielec, Cenecen semeac, (Cenez baitzen Caleben anaia gazteagoa) hartu çuen hiria, eta Calebec eman cioen bere alaba Acsa emaztetzat. Eta elkarrequin cihoacelaric, Acsa bildua içan cen bere senharraz aitari galda ceçon landa bat, eta nola asto baten gainean jarria baitzen, hasbeherapenca hasi cen. Calebec erran cioen: Cer duçu? Eta alabac ihardetsi çuen: Indaçu çure benedicionea: eman içan darotaçu lur bat egüerdiari dagoena eta agorra, indaçu berce bat urztatua dena. Hargatic Calebec eman cioen lur bat gainetic beherera urztatua cena. Huna Judaren semeen goçamena beren familien arabera. Judaren semeen bureburuco aurkincetan, Edomen muguen aldean, hegoatic, hiriac ciren Cabseel, Eder eta agur; Cina, Dimona eta Adada; Cades, Asor eta Jethnam; Ciph, Telem eta Baloth; Afor-bem, Cariath, eta Hefron, hura baita Asor; Aman, Sama eta Molada; Asergada, Hasemon eta Bethphelet; Hasersual, Bersabee eta Baciothia; Baala, Jim eta Esem; Eltholad, Cestl eta Harma; Siceleg, Medemena eta Sensena; Lebaoth, Selim, Aen eta Erremon: orotara hogoi eta bederatzi hiri, eta beren herriac. Eta celhaietan, Estaol, Sarea eta Asena; Çanoe, Enganim, Taphua eta Enaim; Jerimoth, Adulam, Soco eta Aceca; Saraim, Adithaim, Jedera eta Jederothaim: hamalau hiri eta beren herriac. Sanan, Hadasa eta Magdalgad; Deleam, Masepha eta Jecthel, Laquis, Bascath eta Eglon, Quebon, Leheman eta Cethlis; Jideroth, Bethdagon, Naama eta Maceda: hamasei hiri eta beren herriac. Labana, Ether eta Asan; Jefrha, Esna eta Nesib; Ceila, Accib eta Maresa: bederatzi hiri eta beren herriac. Acaron bere herri eta herrixquequin; Acarondic itsasoraino Açoterateco aurkinça bere herrixquequin; Açot bere herri eta herrixquequin; Gaça bere herri eta herrixquequin, Eguiptoco errecaraino, eta itsaso Handia da haren muga. Eta mendian: Samir, Jether eta Socoth; Dana, Cariathsena, ceina baita Dabir, Anab, Illemo eta Anim; Gosen, Olon eta Jilo; hameca hiri eta beren herriac. Arab, Erruma eta Esaan; Janum, Bethihaphua eta Apheca; Athmatha, Cariatharbe, ceina baita Hebron, eta Sior: bederatzi hiri eta beren herriac. Maon, Carmel, Ciph eta Jota; Jezrael, Jucadam eta Çanoe; Acain, Gabaa eta Thamna: hamar hiri beren herriequin. Halhul, Besur eta Jedor; Mareth, Bethanoth eta Eltecon: sei hiri eta beren herriac. Cariathbaal, ceina baita Cariathiarim Oihanetaco hiria, eta Areba: bi hiri eta beren herriac. Mortuan: Betharaba, Medin eta Sacaca; Nebsan, Gatzeco hiria eta Engadi: sei hiri eta beren herriac. Bainan Judaren semeec ecin xahutu içan cituzten Jebusearrac Jerusalemen çaudecenac: eta Jebusearrac orai arteo Judaren semeequin egotu içan dira Jerusalemen. Halaber Josepen semeei çortean erori citzaioeten Jordanetic, Jericoren parretic, eta hibaieco uretaric iguzqui-haicera, Jericotic Bethelgo mendira igaiten den mortua; Eta Betheletic atheratzen da Luçara, iragaiten Arquico mugan gaindi Atarotheco alderat, Jausten mendebalera Jephletico mugaz Bethoron-behereco et Gacerreco muguetara, eta haren eremuac akabatzen dira itsaso Handian. Hori da Josepen seme, Manasec eta Efraimec, goçatu dutena: Efraimen semeen muga eguina içan cen hequien familien arabera: eta Ataroth Adarretic iguzqui-haicera cen hequien lurra Bethoron gaineraino, Eta mugac baratzen dira itsasoan; eta Macmethathetic mugac ipharrera beguiratzen du eta ingurua eguiten du iguzqui-sorthaldera Thanathselora; iguzqui-sorthaldetic iragaiten da Janoera; Janoetic jausten da Atarothera eta Naarathar, helcen da Jericora eta Jordanean guelditzen. Taphuatic iragaiten da itsasoari buruz kanaberetaco haranean eta baratzen itsaso Gacian; hori da Efraimen semeen goçamena beren familien arabera. Eta Manaseren semeen goçameneco lurretan hiri batzuec beren herriequin bereciac içan citzaizcoten Efraimen semeei. Efraimen semeec etzituzten hil Gacerren ciren Cananearrac, eta Cananearrac orai arteo egotu içan dira Efraimen erdian figoaren azpian. Hau da çorteac eman cioena Manaseren leinuari, (Manase cen ecic Josepen seme çaharrena) Manaseren seme çaharrenari, Maquir Galaaden aitari, ceina içatu baitzen guiçon guerlari bat, eta Galaad eta Basan goçatzera içatu cituen, Eta Manaseren borce haurrei, beren familien arabera, Abiecerren semeei, Helequen semeei, Esrielen semeei, Sequemen semeei, Hepherren semeei, eta Semidaren semeei: horiec dira Josepen seme Manaseren haurrac, guiçonquiac, beren familiaca. Bada, Salphaad, Hepherren semearen (Hepher baitzen Galaaden semea, Galaad Maquirrena, Maquir Manaserena) haurrac etziren semeec baicic-ere alabac: huna hequien icenac Maala, Noa, Hegla, Melca eta Thersa, Eta ethorri ciren Eleaçar apheçaren, Josue Nunen semearen eta aitzindarien aitzinera, ciotelaric: Jaunac manatu içan du, Moisen arartecoz, guri emateco gure çathia gure anaien artean. Eta Josuec eman cioeten, Jaunaren manuaren arabera, goçamena beren aitaren anaien artean. Holetan hamar çathi erori ciren Manaseri, aiphatu gabe Galaadeco eta Bafango lurra Jordanez haindian. Ecic Manaseren alabec primança goçatu çuten haren semeen artean. Bada, Galaadeco lurra çortean erori citzaioten Manaseren gaineraco haurrei. Manaseren muga içan cen Aserretic Macmethathera, ceina Siquemi beguira baitago, eta escuinera atheratzen cen Taphuaco ithurrico egoiliarren bazterraz. Ecen Taphuaco lurra Manaseri çortean erori içan citzaioen; bainan Taphua, ceina baita Manaseren muguen aldean, Efraimen semeena cen. Muga jausten cen kanaberetaco haranera, hegoaldera Efraimen hirietaco errecatic, ceina baita Manaseren hirien aldean: Manaseren muga da errecaren ipharraldetic eta ilkitzen da itsasora, Halaz non Efraimen lurra baita hegoaldecoa, eta Manaserena ipharraldecoa, eta itsasoac hersten ditu biac eta batzen dira Aserren leinuari ipharrean eta Isacarren leinuari iguzqui-sorthaldean. Manasec içatu cituen goçamenetan Isacarren eta Aserren lurretan Bethsan eta bere herriac, Jeblaam bere herriequin, Dorgo egoiliarrac eta hiriac; Endorgo egoiliarrac ere eta herriac; eta halaber Thenaqueco egoiliarrac eta herriac, Maiedoco egoiliarrac eta herriac, eta Nophetheco hirico hirugarren phartea. Eta Manaseren semeec ecin xahutu cituzten hiri hequiec, bainan Cananearra hasi cen leku hartan egoten. Israelgo semeec ordean, nausitu cirenean, berempecotu cituzten Cananearrac, eta figoaren pagatzera borchatu cituzten, bainan etzituzten hil. Eta Josepen semeac Josueri minçatu ciren eta erran cioten: Certaco ez darotaçu eman çortean goçamen bat baicic eta pharte bakar batetacoa, oste hambat handitacoa naicenaz gueroz eta Jaunac benedicatu nauenaz gueroz? Josuec ihardetsi cioeten: Populu Naiz oste handitacoa baçare, igan çaite oihanera, eta leku eguiçu çuhaitzac ebaquiz Pherecearren eta Erraphaimtarren lurrean, Efraimen mendico goçamena hersieguia çarotzunaz gueroztic. Josepen semeec ihardetsi cioten: Ecin iganen gure basaburuetara, ceren burdinazco orga-lasterrez cerbitzatzen baitira celhaiean daudecen Cananearrac, eta celhai hartan dira Bethsan bere herriequin eta Jezrael haranaren erdian jarria. Josuec erran cioten Efraimi eta Manaseri, Josepen etcheari: Populu handi bat çare eta indar handicoa, ez duçu asqui içanen pharte bat; Bainan mendira goanen çare, ebaquico dituçu çuhaitzac eta lekua garbituco duçu çure egoitzarençat; eta urrunago ere helduco ahal çare, xahutu duqueçunean Cananearra, ceinac, dioçunaz, baititu burdinazco orga-lasterrac, eta ceina guciz hazcarra dela baitioçu. Israelgo seme guciac Silora bildu içan ciren; han jarri çuten lekucotasuneco tabernaclea, eta lurra içan cen hequien mempeco. Bada, gueldituac ciren Israelgo semeetan çazpi leinu, beren goçameneco lurrac oraino içatu gabe. Josuec erran cioeten: Noiz arteo naguiquerian totalduac egonen çarete, eta çuen arbasoen Jainco Jaunac eman darotzueten lurraren goçatzera etzarete sarthuco? Hauta çatzue leinu bakotchetic hirur guiçon, igor detzadan, goan ditecen, inguraca deçaten lurra, xeda deçaten oste bakotcheco nombrearen arabera, eta niri erran deçadatedan nola xedatu duqueten. Lurra çuen artean çazpi çathi eguiçue: Juda egon bedi bere cedarrietan hegoaldetic, eta Josepen etchea ipharretic. Hequien artean den lurra çazpi çathi eguiçue, eta ethorrico çarete hunat ene gana, çortea hemen athera deçadaçuençat çuen Jainco Jaunaren aitzinean: Ceren ez baita çuen artean lebitarren phartea, bainan Jaunaren apheztasuna da hequien primança. Bada, Gadec, Errubenec eta Manaseren leinuaren erdiac, jadanic beren goçamenac hartu içan cituzten Jordanez haindian iguzqui-haice alderat, Moisec emanic, Jaunaren cerbitzariac. Eta guiçon hequiec jaiqui cirenean goateco lurraren xedatzera, Josuec manu eguin cioten erranez: Ingura çaçue lurra eta xeda, eta itzul çaizte ene gana, hemen Silon Jaunaren aitzinean athera deçadaçuençat çortea. Goan ciren beraz, eta lurra ikuscaturic, çazpi çathitan bereci çuten eta iscribatu cituzten liburu batean. Eta Josueren gana bihurtu ciren Siloco campetara. Josuec çorteac atheratu cituen Silon Jaunaren aitzinean eta lurra bereci cioten çazpi çathitan Israelgo semeei. Eta lehembicico çortea atheratu cen Benjaminen semeena (ceinac familiaca baitziren), goçatzeco Judaren semeen eta Josepen semeen arteco lurra. Eta hequien muga ipharraldera içan cen Jordanetic, goaten cela Jericoren ipharraldeco sahetsetic, igaiten handic mendebal-aldera basaburuetara eta helcen Bethabengo mortura; Guero iragaiten cen hegoara Luçaren aldetic (hura bera da Bethel), eta jausten Ataroth Adarrera, Bethoron-behereren egüerdian den mendiaren ondora; Eta jausten da inguruan itsasoari buruz, hegoatic Bethoroni beguiratzen duen mendiaren egüerdira; eta haren burua da Cariathbaalen, ceina orobat deitzen baita Cariathiarim, Judaren semeen hiria. Hori da haren eremua itsas-aldera mendebaletic. Hegoatic muga atheratzen da Cariathiarimetic itsasoari buruz eta helcen da Nephtoaco ithur-uretaraino; Jausten da. Enomen semeen haranari beguira dagoen mendi-alderdira, ceina baita ipharrean Erraphaimgo haranaren buru-buruan; jausten da guero Jeenomera (hura baita Enomen harana), Jebusearren sahets-aldean egüerdi-aldera, eta helcen da Erroielgo ithurrira, Iragaiten delaric ipharrari buruz eta atheratzen Ensemesera, hura baita Iguzquithurri; Iragaiten da guero Adomimgo patarraren parrean diren munhoetaraino, jausten Abemboenera, hura da Errubenen seme Boenen harria, iragaiten ipharretic bazterraldeetara eta jausten ordoquira; Guero badoha ipharrari buruz Bethhagglaren haindira, eta akabatzen da itsaso Gacico cerrendaren muthurrean ipharretic Jordanearen behereco buruan egüerdi-alderat. Hibai hura da haren muga iguzquihaicetic ere. Hori da Benjaminen semeen goçameneco eremua mugaz muga inguruan eta hequien familien arabera. Eta hango hiriac ciren Jerico, Bethhagla, Casisgo harana, Betharaba, Samaraim, Bethel, Abim, Aphara, Ophera, Emonahiri, Ophni eta Gabee: hamabi hiri eta beren herriac. Gabaon, Errama, Beroth, Mesphe, Caphara, Arnosa, Errecem, Jarephel, Tharela, Seia, Eleph, Jebus, ceina baita Jerusaleme, Gabaath eta Cariath: hamalau hiri eta beren herriac. Horiec dira Benjaminen semeen goçameneco toquiac, beren familien arabera. Eta bigarren çorthea atheratu cen Simeonen semeena, ceinac familiaca baitziren, eta hequien primança içan cen Judaren semeen goçameneco lurren erdian, Bersabee, Sabee, Molada, Hasersual, Baia, Asem, Eltholad, Bethul, Harma, Siceleg, Bethmarcaboth, Haferspsa, Bethlebaoth etaSarohen: hamahirur hiri eta beren herriac; Ain, Erremon, Athar eta Asan: hau hiri eta beren herriac; Herrixca guciac hiri horien inguruan Baalath Beer Erramatheraino hegoaldetic. Hori da Simeonen semeen primança, beren familien arabera, Judaren semeen goçameneco eta çortheco lurrean, ceren handieguia baitzen; eta horren gatic hequien primançaren erdian Simeonen semeec içatu cituzten beren lurrac. Eta hirugarren çorthea erori cen Çabulonen semeena, ceinac familiaca baitziren, eta hequien goçamenaren muga eguina içan cen Sarideraino; Eta igaiten da itsasotic eta Meralatic, eta helcen da Debasethera, Jeconamgo parrean den errecaraino; Eta bihurcen da Saridetic iguzquihaicera Ceseleththaborgo muguetan, atheratzen Daberetheco aldera, eta igaiten Japhieco parrera; Handic iragaiten da Jethhepher eta Thacasinen iguzqui-sorthaldeco alderdiraino, eta atheratzen da Erremonera, Amtharrera eta Noara; Ingurua eguiten du ipharrari buruz Hanathonera; eta akabatzen da Jefthaelgo haranean, Barne direlaric Cateth, Naalol, Semeron, Jedala, eta Bethlehene hamabi hiri eta beren herriac. Hori da Çabulonen semeen primança, beren familien arabera, hiriequin eta hequietaco herriequin. Isacarren çorthea ilki cen laugarrena, bere familien arabera. Eta haren primançaco ciren Jezrael, Casaloth, Sunem, Hapharaim, Seon, Anaharath, Erraboth, Cefion, Abes, Errameth, Enganim, Enhada eta Bethpheses: Eta haren muga helcen da Thaborrera, Sehesimara eta Bethsameseraino, eta akabatzen da Jordanean: barne direlaric hamasei hiri eta beren herriac. Hori da Isacarren goçameneco lurra, bere familien arabera, hiriequin eta hequietaco herriequin. Borzgarren çorthea atheratu cen Aserren semeena, ceinac familiaca baitziren. Hequien muga içan cen Halcathic, Xalitic, Betendic, Acsaphtic, Elmelequetic, Amaadic eta Mesaldic, eta helcen da itsasoco Carmeleraino, Sihorrera eta Labanathera, Eta itzulcen da iguzqui-haiceari buruz Bethdagonera; iragaiten da Çabuloneraino eta Jefthaelgo haraneraino, ipharrera, Bethemequeraino eta Nehieleraino, eta atheratzen da Cabulgo ezquerrera, Abranera, Errohobera, Hamonera eta Canara, Sidon handia jo arteo; Guero bihurcen da Hormara Tirreco hiri guciz hazcarturaino eta Hosaraino, eta akabatzen da itsasoan Accibatic hurbil. Eta Ama, Aphec eta Errohob barne, baciren hogoi eta bi hiri eta beren herriac. Horiec dira Aserren semeen, beren familien arabera, goçameneco lurra, hiriac eta herriac. Seigarren çorthea erori cen Nefthaliren semeena, ceinac familiaca baitziren. Muga hasten da Helephetic eta goaten Saanarren Elonera, Adamira, ceina baita Neceb, eta Jebnaelera Lecumeraino, eta akabatzen da Jordanean; Itzulcen da guero mendebalari buruz Açanothaborrera, atheratzen Hucucara, iragaiten Çabulonera hegoari buruz, Aserrera mendebalari buruz, eta Judara Jordane bazterrez iguzqui-haiceari buruz. Ciren hiri guciz hazcarrac, Asedim, Ser, Emath, Errecath, Cenereth, Edema, Arama, Asor, Cedes, Edrai, Enhasor, Jeron, Magdalel, Horem, Bethanath eta Bethsames, hemeretzi hiri eta beren herriac. Horiec ciren Nefthaliren leinuco semeen, beren familien arabera, goçameneco lurra, hiriac eta herriac. Çazpigarren çorthea atheratu cen Danen leinuco semeena, ceinac familiaca baitziren. Leinu horren goçameneco eremuan ciren Saraa, Esthaol, Hirsemes, erran nahi da Iguzqui-hiri, Selebin, Ayalon, Jethela, Eton, Themna, Acron, Elthece, Jebethon, Balaath, Jud, Bane, Barac, Jethremon, Meiarcon eta Arecon, Joperi beguira dagoen ephaitzarequin, Eta muga beraz hersten da. Eta Danen semeac igan ciren, guerla eman cioten, Lesemeri, hartu çuten, eta ezpataren ahoan iragan; goçatu çuten eta han eguin beren egoitza, deitzen çutelaric Lesem Dan bere aitaren icenetic. Horiec dira Danen leinuco haurren, beren familien arabera, goçameneco lurra, hiriac eta herriac. Josuec akabatu ondoan lurraren berezpena çortheca leinu bakotchari, Israelgo semeec eman cioten Josue Nunen semeari goçatzera beren erdian, Jaunaren manamenduaren arabera, galdeguin cioeten hiria, Thamnath Saraa Efraimgo mendian: eta hiria alchatu çuen eta hartan eguin çuen bere egoitza. Horiec dira lurrac çorthean bereci cituztenac Eleaçar apheçac, Josue Nunen semeac eta Israelgo semeen familietaco eta leinuetaco buruçaguiec, Silon, Jaunaren aitzinean, lekucotasuneco tabernacle-sarcean, eta lurra çathitu çuten. Eta Jauna Josueri minçatu cen, cioelaric: Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Berez çatzue ihesliarren hiriac, nic aiphatu darozquitzuedanac Moisen arartecoz, Hequietara ihes eguin deçan guiçona oharcabean hil duqueenac eta itzur ahal dedinçat odolaren asperçaile den ahaidearen hasarreari. Hiri hequietaric batera ihes eguin duqueenean, egonen da birico athearen aitzinean, eta hiri hartaco çaharrei erranen diote cerc-ere hobengabe erakusten duen: eta horrela hartuco dute eta egonleku bat emanen diote. Eta odol asperçailea heldu balequio ere ondotic, ez diote escuetara emanen, ceren oharcabean hil baitu haren ahaidea, eta ez delacotz frogatua haren etsai cela bi edo hirur egun aitzinean. Eta hiri hartan egonen da juieen aitzinera aguer dadien arteo bere eguitatearen ethorquiaz argui bihurcera, eta hil dadien arteo orduco aphez-handia: orduan hilçailea itzulico da eta sarthuco hirira eta bere etchera ceintaric ihes eguin içan baitzuen. Ihes-lekutzat erakutsi cituzten beraz Cedes Galilean, Nefthaliren mendian, Siquem Efraimen mendian, eta Cariatharbe, hura bera baita Hebron, Judaren mendian. Jordanez haindian berriz, Jericotic iguzqui-sorthaldera bereci cituzten Bosor, mortuco celhaiean jarria dena, Errubenen leinucoa; Erramoth Galaaden, Gaden leinucoa, eta Gaulon Basanen, Manaseren leinucoa. Hiri horiec eçarriac içan ciren Israelgo seme guciençat, eta hequien artean egoten ciren arrotzençat, horietara iheseguin ceçançat oharcabean guiçona hil çuqueenac, eta etzedin hil odola aspertu nahi çuen ahaidearen escutic, aguer ahal cedin arteo populuaren aitzinera, bere eguinça beguietarat ematecotzat. Eta Lebiren familietaco buruçaguiac hurbildu ciren Eleaçar apheçari, Josue Nunen semeari eta Israelgo semeen leinu bakotcheco familietaco buruçaguiei, Eta minçatu citzaizquioten Silon, Canaango lurrean, eta erran cioeten: Jaunac Moisen arartecoz manatu içan du guri emanac içan gatzaizquigun hiriac egoitzetaco eta hequietaco hiripeac abereen hazteco. Eta Israelgo semeec eman ciozcaten beren goçamenetaric, Jaunaren manamenduaren arabera, hiriac eta hequietaco hiripeac. Eta çorthea atheratua içan cen Aaron apheçaren seme Caathen familiaren gainera, eta içatu cituen hamahirur hiri Judaren, Simeonen eta Benjaminen leinuetan. Eta Caathen berce semeei, erran nahi da guelditu içan ciren lebitarrei, ethorri citzaizcoten hamar hiri Efraimen eta Danen leinuetaric eta Manaseren leinu erditic. Çorthea atheratua içan cen Jersonen semeençat hamahirur hiri harceco Isacarren, Aserren eta Nefthaliren leinuetaric eta Manaseren leinu erditic Basanen; Eta Merariren semeençat, beren familien arabera, hamabi hiri Errubenen, Gaden eta Çabulonen leinuetaric. Eta Israelgo semeec lebitarrei eman içan ciozcaten hiriac eta hequietaco hiripeac, Jaunac manatu beçala Moisen arartecoz, bakotchari çorthean atheratuz. Josuec eman ciozcaten Judaren eta Simeonen semeen leinuetaric hiriac, ceinen icenac hauquiec baitira: Aaronen semeei, Caath lebitar odoleticacoaren familiei (ecen lehembicico çorthea hequiei atheratua cen), Cariatharbe, Enaquen aitaren hiria, ceina deitzen baita Hebron, Judaren mendian, eta hartaco hiripeac inguruan. Bainan hango landac eta herriac emanac cituen goçatzera Calebi, Jephonen semeari. Eman cituen beraz Aaron apheçaren semeei Hebron, ihes-lekuco hiria, eta hartaco hiripeac, Lobna bere hiripeequin, Jether, Estemo, Holon, Dabir, Ain, Jeta eta Bethsames, beren hiripeequin: bederatzi hiri bi leinuetaric errana içan den beçala; Benjaminen semeen leinutic, Gabaon, Gabae, Anathoth eta Almon beren hiripeequin: lau hiri; Hamahirur hiri orotara beren hiripeequin, Aaron apheçaren semeençat. Eta lebitar odoleco Caathen berce semeei familiaca goçamen hau emana içan citzaioten: Efraimen leinutic, ihes-lekutaco hiriac, Siquem bere hiripeequin, Efraimen mendian; Gacer, Cibsaim eta Bethoron, beren hiripeequin, lau hiri; Halaber Danen leinutic, Eltheco, Gabathon, Ayalon eta Jethremon beren hiripeequin, lau hiri; Eta Manaseren leinu erditic, Thanac eta Jethremon beren hiripeequin, bi hiri. Hamar hiri orotara eta hequietaco hiripeac emanac içan ciren Caathen seme bigarren urhatsecoei. Halaber Josuec eman ciozcaten lebitar odoleticaco Jersonen semeei, Manaseren leinu erditic, ihes-lekutaco hiriac, Gaulon Basanen eta Bosram beren hiripeequin, bi hiri; Isacarren leinutic, Cefion, Dabereth, Jaramoth eta Enganim beren hiripeequin, lau hiri; Aserren leinutic; Masal, Abdon, Helcath eta Errohob beren hiripeequin, lau hiri; Halaber Nefthaliren leinutic ihes-lekutaco hiriac, Cedes Galilean, Hamoth Dor eta Carthan beren hiripeequin, hirur hiri. Jerfonen familien hiri guciac ciren hamahirur beren hiripeequin. Bada, Merariren seme, lebitar bigarren urhatsecoei beren familiaca emanac içan çaizcoten Çabulonen leinutic, Jecnam, Cartha, Damna eta Naalol, lau hiri beren hiripeequin; Errubenen leinutic, Jordanez haindian, Jericoco parrean, ihes-lekutaco hiriac, Bosor mortuan, Misor, Jaser, Jethson eta Mephaath, lau hiri beren hiripeequin; Gaden leinutic, ihes-lekutaco hiriac, Erramoth Galaaden, Manaim, Hefebon eta Jaser, lau hiri beren hiripeequin. Merariren semeen hiri guciac hequien familiaca eta ahaidegoca, ciren hamabi. Horreletan lebitarren hiri guciac Israelgo semeen goçameneco lurretan içan ciren berrogoi eta çorci Beren hiripeequin, eta içan citzaizcoten familiaca phartituac. Eta Jainco Jaunac Israelgo semeei eman cioeten hequien aitei cin eguinez aguindu içan cioeten lur gucia, eta goçatu çuten eta han egotu ciren. Eta baquea eman cioten inguruco jendaqui guciequin, eta etsaietaric nihor etzitzaioten buru eguitera ausartatu, bainan oro hequien azpico eguinac içan ciren. Eta etzen eiqui Jaunac eguiteco aguindu cituenetaric hitz bakar bat ere alfer guelditu, bainan guciac eguinçaz içan ciren betheac. Ordu hequietan Josuec deithu cituen Errubentarrac, Gadtarrac eta Manaseren leinu erdia, Eta erran cioeten: Eguin ditutzue Moisec, Jaunaren cerbitzariac, manatu darozquitzuen guciac: ene alderat ere gauça gucietan ethordun içatu çarete, Eta çuen anaiac ez ditutzue utzi hunembateco ephean egungo eguna arteo, beguiratzen duçuelaric çuen Jainco Jaunaren manua. Beraz çuen Jainco Jaunac baquea eta descansua eman dioizquitenaz gueroztic çuen anaiei, aguindu içan çuen beçala, bihur çaitezte eta çoazte çuen olhetara eta çuen goçameneco lurrera, Moisec, Jaunaren cerbitzariac, Jordanez haindian eman içan darotzuetenera; Halaz bizquitartean non atzarriqui beguiratuco baititutzue, eta eguinçaz betheco manamendua eta leguea Moise, Jaunaren cerbitzariac eman içan darozquitzuenac, maitha deçaçuençat çuen Jainco Jauna, ibil çaitezten haren bide gucietan, beguira detzatzuen haren manamenduac, hari iratchiquiac egon çaitezten eta cerbitza deçaçuen çuen bihotz oroz eta arima guciz. Eta Josuec benedicatu eta igorri cituen. Hauquiec itzuli ciren beren olhetara. Bada, Moisec, Manaseren leinu erdiari Basanen eman içan cioen bere goçameneco lurra; eta hargatic Josuec guelditu cen berce erdiari bere lurra eman cioen gaineraco beren anaien artean Jordanez hunaindian mendebalerat. Eta beren olhetara igorri cituenean eta benedicatu, Erran cioeten: Ontasundun eta aberats itzulico çarete çuen toquietara, cilhar, urhe, cobre, burdina eta asco soinecorequin: etsaiaganicaco buluzquina pharti çaçue çuen anaiequin. Eta Errubenen eta Gaden semeac eta Manaseren leinu erdia itzuli eta goan ciren Israelgo semeen ganic Silotic, ceina Canaango lurrean baita, sarcecotzat Galaaden beren goçameneco lurrean, Moisen ganic ardietsi çutenera Jaunaren manamenduaren arabera. Eta ethorri cirenean Jordaneco bizcarretara Canaango lurrean, Jordanearen ondoan alchatu çuten aldare bat ikaragarri handia. Israelgo semeec hori aditu çutenean, eta berri-ekarle segurec heldu ciotenean Errubenen eta Gaden semeec eta Manaseren leinu erdiac aldare bat alchatu çutela Canaango lurrean, Jordaneco bizcarretan, Israelgo semeen parrean, Guciac bildu ciren Silora, igaiteco eta hequiei gudu emateco. Eta bizquitartean igorri çuten hequien gana Galaadeco lurrera Phinees, Eleaçar apheçaren semea, Eta hamar aitzindari harequin, leinu bakotchetic bat. Hauquiec ethorri ciren Errubenen eta Gaden semeetara eta Manaseren leinu erdia gana, Galaadeco lurrera, eta erran içan cioeten: Hau gaztiatzen du Jaunaren populu guciac: Cer da legue hauste hori? Certaco utzi duçue Israelgo Jainco Jauna, sacrifiozco aldare bat alchatuz, eta Jaunaren erlijionetic guibelerat eguinez? Ala guti çaitzue Beelphegorren eguin içan duçuen bekatua, eta egungo eguna arteo gure gainean baitirau tzarqueria haren nothac, hambat guiçon hil içan diren ondoan? Eta çuec egun uzten duçue Jauna, eta haren hasarreac jaçarrico dio bihar Israel guciari. Baldin uste baduçue lohia dela çuen goçameneco lurra, iragan çaitezte Jaunaren tabernaclea dagoen lurrera, eta çaudete gure artean: bakarric Jauna ganic eta gure lagunkidetasunetic ez beçaçue guibelerat eguin, aldare bat alchatuz gure Jainco Jaunaren aldarearen contra. Acanec, Çareren semeac, ez othe çuen hautsi Jaunaren manamendua, eta guero haren hasarrea hedatu baitzen Israelgo populu guciaren gainera? Eta hura guiçon bat cen, eta oxala bera bakarric galdu içan balitz bere tzarqueriarequin Errubenen eta Gaden semeec eta Manaseren leinu erdiac ihardetsi cioten Israelec igorri aitzindariei: Jainco Jaun guciz hazcarrac, Jainco Jaun guciz hazcarrac badaqui, eta Israelec ere jaquinen du: baldin leguearen hausteco gogoz eguin içan badugu aldare hori, Jaunac ez begatzaizca gueriça, bainan bai gaztiga orai berean; Eta holocausta, sacrificio eta baquezco bitimac horren gainean eçarceco gogoz eguin içan badugu, Jaunac berac bilha eta juia begatzaizca. Eta ez hortaz hambat, bainan gogoratu çaicuna eta gure artean iharduqui duguna da erran içan dugula: Guerorat çuen semeec erranen diote gure semeei: Cer ikusteco da çuen eta Israelgo Jainco Jaunaren artean? Oi Errubenen eta Gaden semeac, Jaunac Jordaneco hibaia cedarri eçarri içan du çuen eta gure artean: eta horren gatic pharteric ez duçue Jauna baithan. Eta bide hortaz çuen semeec gure semeac makurraracico dituzte Jaunaren beldurretic. Beraz uste içan dugu hobequi eguin, Eta erran dugu: Eguin deçagun aldare bat, ez holocausta eta bitima escainceco, Bainan lekucotasunetan çuen eta gure arteco, eta gure haurren eta çuenen arteco, cerbitza deçagun Jauna, eta gure çucenean içan dedin holocausten, sacrificioen eta baquezco bitimen escaincea; eta ethorquiçunean çuen semeec gure semeei erran ez deçoten: Pharteric ez duçue Jauna baithan. Holacoric erran nahi balute, ihardetsico diotete: Huna Jaunaren aldarea gure aitec eguin içan dutena, ez holacaustetaco eta sacrificioetaco, bainan çuen eta gure arteco lekucotasunetan. Urrun da gu ganic horretaco tzarqueria gu guibelatuco garela Jauna ganic, eta utzico baititugu haren urhatsac, aldare bat alchatuz holocausta eta sacrificio eta bitima escainceco, gure Jainco Jaunaren, aldare haren tabernaclearen aitzinean eguina içan denaz campo. Horiec adituric, Phinees apheça, eta harequin ciren aitzindari Israelec igorriac, jabaldu ciren; eta Errubenen eta Gaden semeen eta Manaseren leinu erdiaren solasac hainitz ongui hartu cituzten. Eta Phinees apheçac, Eleaçarren semeac, erran cioeten: Orai badaquigu gurequin dela Jauna, ceren garbi baitzarete holaco legue-haustetic, eta atheratzen baititutzue Israelgo semeac Jaunaren jaçarritic. Guero bihurtu cen berce aitzindariequin Errubenen eta Gaden semeen ganic, Galaadeco lurretic, Canaango eremuetara, Israelgo semeen gana, eta berri horiec eman ciozcaten. Solas horrec atseguin eguin cioeten aditzaile guciei. Goretsi çuten Jauna; etzuten guehiago erran iganen cirela hequien contra, guerla emanen çutela eta xahutuco hequien goçameneco lurra. Eta Errubenen eta Gaden semeec eguin çuten aldarea deithu çuten: Gure lekucotasuna Jauna bera dela Jaincoa. Bada, asco dembora iragan ondoan, Jaunac Israeli baquea emanez gueroztic, jendaqui guciac inguruan heciac içanic, eta Josue orducotz çaharra eta adin handitan celaric, Josuec deithu çuen Israel gucia, adinez çaharrenac, aitzindariac, buruçaguiac eta cargudunac, eta erran cioeten: Lahartu naiz eta adin handitan sarthu. Ikusten duçue çuen Jainco Jaunac cer eguin içan dioten inguruco jendaqui guciei, nola bera çuen alde guducatu den; Eta orai nola çorthean çathitu darotzuen lur hau oro Jordaneco iguzqui-sorthaldeco aurkinçatic itsaso Handiraino, eta guelditzen direla oraino asco jendaqui. Çuen Jainco Jaunac kenduco ditu çuen aitzinetic, eta lur hau oro goçatuco duçue, aguindu darotzueten beçala. Bakarric, eguiçue hazcarretic, eta içan çaitezte arduratsu Moisen legueco liburuan iscribatuac diren gucien beguiratzera, eta hequietaric ez escuin ez ezquer ez betzaiztete makur; Beldurrez-eta çuen artean içanen diren jendaquietara sarthu ondoan, cin eguin deçaçuen hequien jaincoen icenean, cerbitza eta adora detzatzuen. Bainan, egungo eguna arteo eguin duçuena, çuen Jainco Jaunari iratchiquiac çaudete. Eta orduan çuen Jainco Jaunac çuen aitzinetic kenduco ditu jendaia handi eta guciz hazcar horiec, eta nihorc ecin eguinen darotzuete buru. Çuetaric batec lastercatuco ditu etsaietaric mila, ceren çuen Jainco Jauna çuen alde guducatuco baita, aguindu duen beçala. Huntaz bakarric artha handiena har çaçue, maithatzeaz çuen Jainco Jauna. Baldin çuen artean dauden jendaqui horien errebelamenduei iratchiqui, ezconçaz horiequin nahasi eta adisquidançaz josi nahi bacinete; Jaquiçue oraidanic çuen Jainco Jaunac ez dituela çuen aitzinetic xahutuco, bainan çuençat içanen direla cilho bat beçala, arte bat beçala, adar bat beçala çuen sahetsean, çotz bat beçala çuen beguietan, ken eta xahu çaitzazten arteo eman darotzueten lur guciz on huntaric. Huna, bada, orai sarcen naicela guiçon guciec iragan behar duten bidean, eta çuec osoqui eçagut çaçue Jaunac, çuei emanen çarotzuetela aguindu darozquitzuen hitz orotaric, bat bakarra ez dela alferra atheratu. Beraz nola eguincetan eçarri baitu aguindu duena, eta oro onsa atheratu baitira, hala erakarrico ditu çuen gainera dixidatu darozquitzueten gaitz guciac, ken eta xahu çaitzazten arteo eman içan darotzueten lur guciz on huntaric. Baldin hausten baduçue çuen Jainco Jaunarequin eguin patua, cerbitzatzen eta adoratzen baditutzue Jainco arrotzac, orduan eta laster jaiquico da çuen gainera Jaunaren hasarrea, eta eman içan darotzueten lur guciz on huntaric kenduco çaituztete. Eta Josuec Israelgo leinu guciac bilaraci cituen Siquemera; deithu cituen adinez çaharrenac, aitzindariac, juieac eta cargudunac, eta jarri ciren Jaunaren aitzinean. Eta hula minçatu cen populuari: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Hibaiaz haindian hastetic eguin içan dute beren egoitza çuen arbasoec eta Tharec, Abrahamen eta Nacorren aitac, eta jainco arrotzac cerbitzatu dituzte. Hartu nuen beraz Abraham çuen aita Mesopotamiaco lurretic, erakarri nuen Canaango lurrera, berhatu nuen haren ondoregoa, Eman nioen Isaac, eta Isaaqui berriz eman niozquien Jacob eta Esau. Hauquietaric, Esauri goçatzera eman nioen Seirgo mendia: Jacob ordean eta bore haurrac Eguiptora jautsi içan ciren, Eta igorri nituen Moise eta Aaron, eta Eguiptoa jo nuen asco ikuscari eta sendagailaz. Eta erakarri cintuztetan çuec eta çuen aitac Eguiptotic, eta ethorri cinezten itsasora eta Eguiptoarrac çuen aitei jarraiqui ciren orga-laster eta çaldiequin itsaso Gorriraino. Bainan Israelgo semeec deihadar eguin çuten Jauna ganat; eta Jaunac ilhumbeac eçarri cituen çuen eta Eguiptoarren artean, itsasoa ekarri çuen hequien gainera eta estali cituen. Çuen beguiec ikusi dituzte Eguipton eguin içan ditudan guciac, eta lucez egotu çarete mortuan: Sarraraci çaituztet guero Amorhearraren lurrean, Jordanez haindian çagoenarenean. Eta guducatzen cintuztetenean escuetaratu darozquitzuet, eta hequien lurra goçatzen duçue, eta berac hil içan ditutzue. Bada, Balac, Sephorren semea, Moabeco erregue, jaiqui cen eta gudu eman cioen Israeli. Igorri çuen Beorren seme Balaamen gana eta deithu çuen, çuen madaricatzeco. Eta nic ez nuen nahi içan hura ençun, bainan aitzitic hartaz benedicatu eta haren escutic atheratu çaituztet. Iragan içan duçue Jordanea eta ethorri çaizte Jericora. Hiri hartaco guiçonac, Amorhearra eta Pherecearra, Cananearra eta Hethearra, Jerjesearra, Hebearra eta Jebusearra, guducatu dira çuen contra, eta escuetaratu darozquitzuet guciac. Eta çuen aitzinean igorri içan ditut listorrac: eta beren toquietaric iraici ditut bi erregue Amorhear, eta ez çuen ezpataz eta arrambelaz. Eta eman içan darozquitzuet çuec lanthua etzen lurra eta çuec eguinac etziren hiriac, hequietan egon cinteztençat eta landatu etzintuzten mahastiac eta olibadiac. Orai beraz içan çaizte Jaunaren beldur, eta cerbitza çaçue bihotz garbi eta cin batequin: iraiz çatzue çuen aitec Mesopotamian eta Eguipton cerbitzatu dituzten jaincoac, eta Jauna cerbitza çaçue. Bainan iduri balin baçaitzue gaizqui dela cerbitza deçaçuen Jauna, hauta emana çaitzue: egun hauta çaçue atseguin duçuena, cein-ere beharrago duçuen cerbitzatu, ala çuen aitec Mesopotamian adoratu dituzten jaincoac, ala Amorhearrenac ceinen lurrean baituçue çuen egoitza: bainan nic eta ene etcheac Jauna cerbitzatuco dugu. Populuac ihardetsi eta erran çuen: Urrun gu ganic Jaunaren uztea eta jainco arrotzac cerbitzatzea. Gure Jainco Jaunac berac atheratu gaitu gu eta gure aitac Eguiptotic, gathibutasuneco etchetic; eta gure beguien aitzinean eguin ditu ikuscari handiac; eta ibili garen bide gucian eta iragan ditugun populu gucien artean beguiratu gaitu. Iraici ditu jendaia guciac eta Amorhearra, sarthu garen lurrean çagoena. Cerbitzatuco dugu beraz Jauna ceren bera baita gure Jaincoa. Josuec erran cioen populuari: Ecin cerbitzatuco duçue Jauna, ecen Jainco saindu, hazcar eta bekaizcor bat da, eta çuen tzarqueriac eta bekatuac ez darozquitzuete barkatuco. Baldin Jauna uzten baduçue, eta ematen baçarete jainco arrotzen cerbitzatzen, ifrenciatuco da, açurriatuco çaituztete, eta hambat ongui eguin darotzuen ondoan xahutuco çaituztete. Eta populuac erran cioen Josueri: Ez da çuc dioçun beçala içanen, bainan Jauna cerbitzatuco dugu. Eta Josuec populuari ihardetsi cioen: Lekuco çarete cerorrec hautatu duçuela Jauna, haren cerbitzatzeco. Eta ihardetsi çuten: Lekuco gare. Eta berriz, erran çuen: Orai beraz çuen artetic ken çatzue jainco arrotzac, eta gurth çatzue çuen bihotzac Israelgo Jainco Jaunaren aitzinean. Eta populuac erran cioen Josueri: Gure Jainco Jauna cerbitzatuco dugu, eta ethordun içanen gare haren manamenduei. Egun hartan beraz Josuec berritu çuen batasuna, eta populuari aitzinera Siquemen eman ciozcan manamendu eta erabaqui Jaunarenac. Orduco erran horiec guciac ere iscribatu cituen Jaunaren legueco liburuan: eta hartu çuen harri handi bat, eta Jaunaren sainduteguian cen haritz baten azpian eçarri çuen. Eta erran cioen populu guciari: Huna harri hau lekucotasunetan içanen duçuela nola aditu dituen Jaunac erran darozquitzueten solas guciac, beldurreceta guerorat ukatzeco eta çuen Jainco Jaunaren gueçurtatzeco içan deçaçuen nahicaria. Eta populua igorri çuen, cein bere goçamenera. Eta guero hil içan cen Josue, Nunen semea, Jaunaren cerbitzaria, ehun eta hamar urthetan. Eta ehorci içan çuten bere goçameneco eremuan, Thamnathsaren, ceina baita Efraimen mendian, Gaasco mendiaren ipharreco alderdian. Israelec cerbitzatu çuen Jauna Josueren egun orotan, bai-eta-ere Josuez gueroztic lucez bici içan ciren çahar, Jaunaren eguinça guciac Israelen çaquizquitenen egunetan. Josepen heçurrac ere Israelgo semeec Eguiptotic ekarriac ehorci cituzten Siquemen, Hemor Siquemen aitaren semeei Jacobec ehun anchutan erosi içan çuen landa puscan, ceina guelditu baitzen Josepen semeen içançaco. Eleaçar, Aaronen semea ere hil içan cen, eta ehorci çuten Gabaathen, ceina haren seme Phineesena baitzen, Efraimgo mendian hari emana. Josue hil ondoan, Israelgo semeec Jauna consultatu çuten, erraten ciotelaric: Nor iganen da gure aitzinean Cananearraren contra, eta içanen da guerlaco aitzindari? Eta Jaunac ihardetsi çuen: Juda iganen da; huna non eçarri dudan lurra haren escuan. Eta Judac erran cioen bere anaia Simeoni: Igan çaite enequin çorthean içatu dudan lurrera, eta guduca çaçu Cananearra, ni ere çurequin goan nadien çure çortheco lurrera. Eta Simeon goan cen harequin. Eta Juda igan cen, eta Jaunac hequien escuetara eman cituen Cananearra eta Pherecearra, eta hamar mila jo cituzten Becequen. Eta Becequen aurkitu çuten Adotubecec, eta guducatu çuten eta jo cituzten Cananearra eta Pherecearra. Bada, Adonibecec ihesari eman cen; eta ondotic jarraiquiric atzeman çuten, eta moztu ciozcaten escu eta çangoetaco muthurrac. Adonibecequec erran çuen: Hirur hogoi eta hamar erreguec, escu eta çango-muthurrac moztuac içanic, ene mahainaren azpian bilcen cituzten jateco hondarrac: nola eguin içan baitut, hala niri ere bihurtu darot Jaincoac. Eta eraman çuten Jerusalemera, eta han hil içan cen. Bada, Judaren semeec, Jerusaleme sethiaturic, hartu çuten eta ezpataren ahoaz jo, hiri gucia sutan eçarcen çutelaric. Eta guero jautsiric, gudu eman cioten mendietan eta hegoaco aldean eta celhaietan çagoen Cananearrari. Eta Juda goanic Hebronen (ceinaren icena behiala baitzen Cariatharbe) çagoen Cananearraren contra, jo cituen Sesai, Ahiman eta Tholmai. Eta handic abiaturic, goan cen Dabirrera, ceinaren icen çaharra baitzen Cariath Sepher, erran nahi baita Iscribauen hiria. Eta Calebec erran çuen: Norc ere Cariath Sepher joco eta xahutuco baitu, hainari emaztetzat emanen diot ene alaba Acsa. Eta Othonielec, Cenez, Caleben ondoco anaiaren semeac hiria hartu çuenean, Calebec eman cioen Acsa bere alaba emaztetzat. Hau bidean cihoalaric, bere senharrac bururat eman cioen landa bat galda ceçola bere aitari. Acsa asto gainean jarriric abiatu cen hasbeherapenca. Calebec erran cioen: Cer duçu? Eta hunec ihardetsi cioen: Indaçu çure benedicionea; ceren lur agor bat eman baitarotaçu, indaçu urez bustitzen den bat ere. Calebec eman cioen beraz lur bat gainetic beherera urztatua. Bada, Cinearrac, Moisen ahaideac, Palmetaco hiritic igan ciren Judaren semeequin hauquiei çorthean erori içan citzaioeten mortura, ceina baita Aradetic hegoarat, eta hauquiequin egotu ciren. Bada, Juda goan cen bere anaia Simeonequin, eta biec jo eta hil çuten Sephaathen çagoen Cananearra. Eta hiria deithua içan cen Horma, erran nahi da anathema. Eta Judac hartu cituen Gaça bere eremuequin, Ascalon eta Acaron beren eremuequin. Eta Jauna içan cen Judarequin, eta basaburuez nausitu cen: eta ecin xahutu cituen haranetan çaudecenac, bacituztelacotz hainitz orga-laster segaztatu. Eta Moisec erran beçala, Hebron eman cioten Calebi, ceinac handic xahutu baitzituen Enaquen hirur semeac. Bainan Benjaminen semeec etzuten hil Jebusearra, Jerusalemen çagoena, eta Jebusearra Benjaminen semeequin dago Jerusalemen egungo eguna arteo. Josepen etchea ere igan cen Bethelera, eta Jauna harequin içatu cen. Ecen sethiatzen çutelaric hiria, ceina lehenago Luça deitzen baitzen, Ikusi çuten guiçon bat hiritic atheratzen, eta erran cioten hari: Erakuts diçaguçu hirico sarcea, eta urricalçapenetan hartuco çaitugu. Eta hunec erakutsi ciotenean, hiria jo çuten ezpataren ahoaz, bainan utzi cituzten guiçon hura eta bere ahaidego gucia. Utzi çuten guiçonac, eguin çuen Hethimgo lurrera, eta han alchatu çuen hiri bat Luça deithu çuena: icen hori bera dakar egungo eguna arteo. Manasec ere etzituen xahutu Bethsan eta Thanac beren herriequin, ez-etare Dorgo, Jeblaamgo eta Maiedoco egoiliarrac hango herriequin, eta Cananearra hasi cen eguiten harequin bere egoitza. Bainan Israelen, hazcartu cenean, eçarri cituen figoaren azpian eta etzituen hil nahi içan. Efraimec halaber etzuen hil Gacerren çagoen Cananearra, bainan harequin eguin çuen bere egoitza. Çabulonec etzituen hil Cetrontarrac eta Naaloltarrac, bainan haren erdian egotu cen Cananearra ceina figoaren-peco eguina içan baitzitzaioen. Aserrec orobat etzituen hil Acoco, Sidongo, Ahalabeco, Acacibgo, Helbaco, Aphequeco eta Errohobgo egoiliarrac; Eta egoitza eguin çuen lur hartan çagoen Cananearraren erdian, eta etzuen hil. Nefthalic bardin etzituen hil Bethsamestarrac eta Bethanatharrac: egotu cen hango Cananearraren erdian eta Bethsametarrec eta Bethanatharrec pagatu cioten figoa. Amorhearrac hersitasunean iduqui cituen Danen semeac mendian, eta etzioten utzi leku celhaiagoetara jausteco bideric. Eta egotu cen Haresgo mendian, erran  nahi baita buztin-mendi, Ayalonen eta Salebimen. Eta Josepen etchearen escua dorphetu cen, eta Amorhearra eçarria içan cen figoaren-pean. Eta Amorhearraren muga içan cen Harrobiaren patarretic Petra eta goragocolekuac. Eta Jaunaren ainguerua ethorri cen Galgalatic Nigarti-lekura eta erran çuen: Atheratu çaituztet Eguiptotic eta sarraraci cin eguinez çuen aitei aguindu diotedan lurrera, eta hitzeman darotzuet ez dudala egun-eta-behinere ene çuequilaco patua alferretara hihurraracico; Halaz bizquitartean non ez baitzinduten batasunic eguinen lur huntaco egoiliarrequin, bainan hequien aldareac lurrerat arthiquico baitzintuzten; eta ez duçue ençun nahi içatu ene minçoa: certaco eguin duçue hori? Horren gatic hequiec ez ditut nahi içan çuen aitzinetic xahutu, içan cinçaztençat etsaiac, eta hequien jaincoac içan citecençat çuen galgarri. Eta Jaunaren aingueruac hitz horiec erraitean Israelgo seme guciei, oro nigar eta marrascaz hasi ciren. Eta toqui hura deithua içan cen Nigarti-leku edo Nigar-leku: eta han bitimac imolatu ciozcaten Jaunari. Bada, Josuec igorri çuen populua eta Israelgo semeac goan ciren, cein bere goçamenera, hartaz jabetzecotzat. Eta Jauna cerbitzatu çuten Josueren eta haren ondotic lucez bici içan ciren çahar, Jaunac Israelen alde eguinac oro çaquizquitenen egun gucietan. Eta Josue, Nunen seme, Jaunaren cerbitzaria, hil içan cen ehun eta hamar urthetan. Ehorci içan çuten bere goçameneco eremuetan, Thamnathsaren, Efraimgo mendian Gaasco mendiaren ipharreco alderdian. Eta guiçaldi hura gucia bildua içan cen bere arbasoetara, eta azpitic-gora ethorri ciren berce batzu, Jauna eta harec Israelen alde eguinac eçagutu etzituztenac. Eta Israelgo semeec gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean, eta Baal cerbitzatu çuten. Eta beren arbasoen Jainco Jaunac, Eguiptoco lurretic hequiec atheratu cituenac utzi cituen; eta jainco arrotzei jarraiqui ciren, hequien ingurutan egoten cirenen jaincoei, eta adoratu cituzten, eta Jauna hasarretzera ekarri çuten, Hura utziz eta Baal eta Astaroth cerbitzatuz. Jauna Israelen contra samurturic, arthiqui cituen jaçarcen ciotenen escuetara: hauquiec hartu eta inguruan egoten ciren etsapei saldu cituzten: eta Israeldarrec ecin buru eguin cioten beren etsaiei. Bainan edocein aldetara itzulcera eguin ceçaten, Jaunaren escua hequien gainean cen, erran eta cin eguin cioeten beçala: eta garrazqui atsecabeztatuac içan ciren. Eta Jaunac eraiqui cituen juieac, larrutzen cituztenen escuetaric hequien atheratzeco; bainan etzituzten aditu ere nahi içan, Aitzina kutsatzen cirelaric jainco arrotzequin eta hequiec adoratzen cituztelaric, laster baztertu ciren hequien aitac ibili ciren bidetic; eta aditzen cituztelaric Jaunaren manamenduac, oro berçaldera eguin cituzten. Jaunac juieac eraiquitzen cituenean, hequien egunetan urricalmendutara erorcen cen, ençuten cituen atsecabetan cirenen auhenac, eta larrutzen cituztenen ezpataren azpitic atheratzen cituen. Bainan juiea hil ondoan, bihurcen ciren eta beren aitec baino tzarqueria hainitz handiagoac eguiten cituzten, jainco arrotzei jarraiquiz, hequiec cerbitzatuz eta adoratuz. Etzituzten utzi beren asmu tzarrac eta bide gaitza ceinetaric ibili ohi baitziren. Eta Jaunaren hasarrea jauci cen Israelen gainera, eta erran çuen: Ceren jendaqui horrec alferretara bihurraraci duen horien aitequin eguin nuen patua, eta erdeinu duelacotz ene boçaren ençuteaz, Nic ere ez ditut xahutuco Josuec hil denean utzi dituen jendaiac, Hequien bidez froga deçadan Israel, heian badagoen, ala ez, Jaunaren bidean eta hartaz dabilan, arbasoec eguin içan duten beçala. Jaunac utzi cituen beraz jendaia hequiec oro, eta etzituen berehala xahutu nahi içan, eta etzituen Josueren escura eman. Hauquiec dira jendaiac Jaunac utzi cituenac hequien bidez argui citecençat Israel eta Cananearrarequilaco guerlac eçagutu içan etzituzten guciac, Gueroraco hequien semeec ikas ceçatençat etsaiequin guducatzen, eta içan ceçaten guerlaco ohicundea: Filistindarren borz satrapac, Cananear guciac, Sidondarrac, eta Libango mendian Baalhermongo menditic Ematheco sarceraino egoten ciren Hebearrac. Jaunac utzi cituen, hequien bidez frogatzecotzat Israel, heian ençunen cituen, ala ez, haren arbasoei Moisen arartecoz Jaunac eman ciozcaten manamenduac. Hargatic Israelgo semeec içatu çuten beren egoitza Cananearraren, Hethearraren, Amorhearraren, Pherecearraren, Hebearraren eta Jebusearraren artean: Eta hequien alabac esconçaz hartu cituzten eta berec ere alabac hequien semeei eman ciozcaten, eta cerbitzatu cituzten hequien jaincoac. Gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean eta ahanci çuten beren Jaincoa, Baal eta Astaroth cerbitzatzen cituztelaric: Eta Jaunac, Israelen alderat hasarreturic, arthiqui cituen Cusan Errasathaim, Mesopotamiaco erregueren escuetara, eta harempeco içatu ciren çorci urthez. Deihadar eguin çuten Jauna ganat, ceinac eraiqui baitzioten salbatzaile bat, libratu cituena; hura cen Othoniel, Caleben ondoco anaia Cenecen semea. Haren baithan içan cen Jaunaren izpiritua, eta içatu cen juie Israelen. Atheratu cen guerlarat; Jaunac escuetara eman cioen Cusan Errasathaim, Siriaco erregue, eta cebatu çuen. Lurra baquean egotu cen berrogoi urthez, eta hil içan cen Othoniel, Cenecen semea. Eta Israelgo semeec berriz ere eguin çuten gaizquia Jaunaren aitzinean, ceinac, ceren eguin cioten bere aitzinean gaizquia, hequien contra indar eman baitzioen Egloni, Moabeco erregueri. Amonen eta Amalequen semeac batu ciozcan Egloni; eta Eglon goan cen, jo çuen Israel eta nausitu cen Palmetaco hiriaz. Eta Israelgo semeac hemeçorci urthez içatu ciren Eglon, Moabeco erreguerempeco. Guero deihadar eguin çuten Jauna ganat, ceinac igorri baitzioten salbatzaile bat, Aod deitzen cena, Jeminiren seme Jeraren semea, bi escuez bardin escualde cena. Israelgo semeec harequin emaitzac igorri ciozcaten Eglon, Moabeco erregueri. Aodec eguin çuen ezpata bat bi aldetaric çorroztua, buruan çuena ahurraren heineco guider bat, eta hura guerrian, soinecoaren azpian eçarri çuen escuineco ixterraren aldetic. Moabeco erregue Egloni eraman ciozcan emaitzac. Bada, Eglon guiceneguia cen. Aodec emaitzac escainiric, guibelerat eguin çuen harequin ethorri lagunequin. Bainan Galgalatic, idolac ciren lekutic itzuliric, erregueri erran cioen: Oi erregue, solas bat badut çuri buruz-buru eguitecoa. Erreguec ixiltasuna manatu çuen: eta haren inguruan ciren guciac atheraturic, Aod hurbildu citzaioen. Bada, erregue jarria çagoen bakarric udaco bere guelan, eta Aodec erran cioen: Jaincoaren hitz bat dut çuretzat. Berehala erregue tronutic jautsi cen. Aodec escu ezquerra luçatu, hartu escuin aldean çuen ezpata, eta sabelean sarthu cioen Hain hazcarqui, non guiderra ezpatarequin sakian sarthu baitzen, eta guelditu josia gançaren loditasunean. Aodec etzuen ezpata handic atheratu, bainan sarthu beçala gorphutzean utzi çuen; eta ordu berean sabeleco ongarriac beren bidetic jauci ciren. Guelaco atheac çalhuqui hersiric eta hagaz seguraturic, Aod Guibeleco athetic ilki cen. Erregueren cerbitzariac ethorri cirenean, guelaco atheac hersiac ikusi cituzten, eta erran çuten: Bere beharren eguiten hari da nasqui udaco guelan. Eta lucez, ahalcatieco heineraino beguira egonic, eta ikustenez nihorc etzuela idequitzen, gakoa hartu çuten: eta idequitzearequin, beren nausia hila atzeman çuten lurrean çabal-çabala. Bainan Aodec, hequiec asaldutan çabilçalaric, ihes eguin eta iragan çuen Idola-leku, nondic aitzinchean bihurtu baitzen. Ethorri cen Seirathera, Ela berehala turuta jo çuen Efraimgo mendian; eta harequin, bera buru-buruan, jautsi ciren Israelgo semeac. Erran cioeten: Jarraic çaquizquidate, ecen Jaunac escuetara eman darozquigu gure etsai Moabitarrac. Jautsi ciren beraz haren ondotic, Moabera daramaten Jordaneco ubiac hartu cituzten, eta etzuten nihor iragaiterat utzi; Bainan ordu berean jo cituzten Moabitarrac, hamar milaren ingurutsua, guciac guiçon hazcar eta bihotzetacoac. Hequietaric bakar bat ecin itzuri cen. Moab egun hartan aphaldua içan cen Israelen escuaren azpian; eta lurrac laur hogoi urthez içatu çuen baquea. Aoden ondotic içatu cen buruçagui Samgar, Anathen semea, ceinac golde batequin eho baitzituen sei ehun Filistindar, eta halaber bera içatu cen Israelen gueriça. Aod hil ondoan Israelgo semeac aitzina haritu ciren gaizquiaren eguiten Jaunaren aitzinean. Eta Jaunac Jabini, Canaango erregue Açorren erreguinatu cenari escuetarat arthiqui ciozcan. Jabinec bere armadaco buruçagui çuen Sisara, eta bera egoten cen jendaien Harosethen. Israelgo semeec Jauna sana deihadar eguin çuten: Jabinec ecic bacituen bederatzi ehun orga-laster segaztatu, eta hogoi urthez hestura gaitzean iduqui cituen Israeldarrac. Bada, bacen profetesa bat, Debora, Lapidothen emaztea, populua ordu hartan juiatzen çuena. Eta haren icena ekarcen çuen palma baten azpian jarcen cen, Erramaren eta Bethelen artean, Efraimgo mendian; eta Israelgo semeac haren ganat igaiten ciren beren makur gucien juiaraztera. Deborac igorri çuen Baraquen deitzera, ceina Abinoemen semea baitzen, Cedes Nefthalicoan egoten cena; eta erran cioen: Huna Israelgo Jainco Jaunac manatzen darotzuna: Çoaci, armada eraman çaçu Thaborreco mendira, eta çurequin har çatzu hamar mila guerla-guiçon Nefthaliren eta Çabulonen semeetaric. Nic berriz, Cisongo errecara erakarriren darotzut Sisara, Jabinen armadaco buruçaguia, haren orga-laster eta oste gucia, eta escuetara emanen darozquitzut. Baraquec Deborari ihardetsi cioen: Heldu baçare enequin, goanen naiz; enequin ez baduçu ethorri nahi, ez naiz goanen. Hunec erran cioen: Goanen naiz segur çurequin, bainan aldi huntan garhaicia ez da çure iceneco aiphatuco, emaztequi baten escuetara emana içanen delacotz Sisara. Hargatic Debora jaiqui cen, eta Baraquequin goan cen Cedesera. Çabulon eta Nefthali deithuric, Barac igan cen hamar mila guerlarirequin, Debora bere lagunen artean çuelaric. Bada, Haber Cinearra beihala atheratu cen bere berce anaia Cinearretaric, Moisen ahaide Hobaben semeetaric: eta bere olhac cituen hedatuac Senim deitzen den haraneraino, eta cen orduan Cedesco ondoan. Berria heldua içan citzaioen Sisarari, Barac, Abinoemen semea, Thaborreco mendira igan cela. Eta jendaien Harosethetic Cisongo errecara bildu cituen bederatzi ehun orga-laster segaztatuac eta armada gucia. Deborac erran cioen Balaqui: Jaiqui çaite, ecen hau da eguna non Jaunac çure escuetara arthiqui baitu Sisara: huna Jauna bera non den çure bidari. Barac jautsi cen beraz Thaborreco menditic, eta hamar mila guerlariac harequin. Jaunac harritu cituen Sisara, haren orga-lasterrac oro eta armada gucia, eta Balaquen aitzinean erorraraci ezpataren ahora, hunembateraino, non Sisarac, bere orga-lasterretic jauci eguinic, oinez ihesi goan baitzen; Eta Baraquec jendaien Harosetheraino ondotic eguin cioten orga-lasterrei eta armadari, eta etsaien oste gucia lurrerat hila goan cen. Bada, ihes cihoalaric Sisara heldu içan cen Haber Cinearraren emazte Jahelen olhara. Baquea cen alabainan Jabin, Açorgo erregueren eta Haber Cinearraren etehearen artean. Jahelec beraz, Sisarari bidera ilkiric, erran cioen: Jauna, sar çaite ene olhan, ez içan beldurric. Hau sarthu cen olhan, eta Jahelec capaz estali çuen. Sisarac erran cioen: Indaçu, othoi, ur xorta bat ceren egarri handia baitut. Jahelec idequi çuen çahagui bat esne, edaterat eman cioen eta estali çuen. Sisarac erran cioen: Çaude olhaco athe aitzinean: eta norbait ethorcen denean çuri galdeca eta erranez: Bada nihor barne hortan? ihardetsico duçu: Ez da nihor. Bada, Jahelec, Haberren emazteac, hartu çuen olha itze bat; mailu bat ere halaber hartu çuen; eta gordeca eta ixilic barnera sarthuric, itzea Sisarari eçarri cioen buruco oloan, eta mailuaz joric landatu çuen burfuinetaric lurreraino: eta heriotzeco loac harturic, Sisara iraungui eta hil içan cen. Eta hara Balac Sisararen ondoan heldu cela: eta Jahel atheratu citzaioen bidera, erraten cielaric: Çato, erakutsico. darotzut çuc bilhatzen duçun guiçona. Haren olhan sarthu cenean, Baraquec ikusi cituen Sisara hila etzana çagoela eta itzea haren oloan landatua. Jaunac egun hartan aphaldu çuen beraz Jabin, Canaango erregue, Israelgo semeen aitzinean. Hauquiec egunetic egunera berhatuz cihoacin, eta hazcarqui hersatzen çuten Jabin, Canaango erregue, azquenecotz xahutu çuten arteraino. Egun hartan, Deborac eta Balaquec, Abinoemen semeac, cantatu çuten, ciotelaric: Oi Israelgo semeen artecoac, çuen buruac çuen oldetara galceco çoriari atheratu ditutzuenac, benedica çaçue Jauna. Erregueac, ençun çaçue; buruçaguiac, heda çatzue beharriac. Ni naiz, ni naiz, Jauna cantatuco dudana, ospatuco dut Israelgo Jainco Jauna. Oi Jauna, Seirretic ilkitzen cinenean, Edomen eremuetaric iragaiten cinenean, ikaratu cen lurra; ceruac eta hedoiac uritan urthu ciren. Mendiac urmariatu ciren Jaunaren beguithartearen aitzinean, Sinai Israelgo Jainco Jaunaren aitzinean. Samgar, Anathen semearen egunetan, Jahelen egunetan, gure bidexcac alfer çaudecen; eta hequiec gaindi sarcen ohi cirenac, ceiher bidez ibili dira. Israeldic galduac ciren guerlari hazcarrac; phausuan higatzen ciren, Debora jaiqui cen orduco, ama bat Israelen jaiqui ceneco. Guerla berriac hautatu ditu Jaunac, eta berac erauzten ditu etsaien atheac. Erredola eta lança aguertu dira Israelgo berrogoi mila guerlarien artean. Ene bihotzac maithatzen ditu Israelgo buruçaguiac: oi çuec, gal-mentara çuen oldez laster eguin duçuenac, benedica çaçue Jauna. Asto ederren gainera igaiten çaretenac, juieen alkian jarcen çaretenac, bideari buruz cihoaztenac, minça çaizte. Orga-lasterrac phorrocatuac içan diren lekuan, etsaien armada ehoa içan den toquian, goretsiac içan beitez Jaunaren erabaquiac eta haren urricaria Israelgo hazcarren alderat. Orduan jautsi da populua etsaiaren atheetara, orduan nausi guelditu da. Jaiqui, jaiqui, Debora; jaiqui, jaiqui, eta canta cantica bat. Jaiqui, Barac; Abinoemen semea, loth hire gathibuei. Salbatuac dira populuaren ondarrac: Jaunac garhaitu ditu hazcar cirenac. Efraimez xahutu ditu etsaiac Amalec baithan, eta guero Benjaminez hire populuetan, oi Amalec; Maquirren ganic atheratu dira buruçaguiac, eta Çabulonen ganic armada gudura eraman dutenac. Isacarren aitzindariac Deborarequin ciren; jarraiqui dira Balaquen urhatsari, eta Barac galceco çorira lecera beçala, çurrumbilora beçala jauci da. Orduan aldebandaca çagoen Erruben, kimera çabilan haren guerlari bihozdunen artean. Certan hago hire cedarrietan, ala hire ardien marraquen ençuten. Aldebandaca dago Erruben; kimera dabila haren guerlari bihozdunen artean. Galaad descansuz çagoen Jordanez haindian; Danec uncietan cituen bere lanac; Aser itsas-heguian guelditua cen, portuetan phausuz çagoen. Bainan Çabulonec eta Nefthalic heriorari escaincen cituzten beren buruac Merome-herrian. Ethorri dira erregueac, eta gudu eman dute; Canaango erregueac guducatu dira Thanaquen, Maiedoco uren aldean; harrapaqueta çabilçan, eta halere deusic ecin eraman dute Cerutic jaçarri içan çaiote: içarrac, beren lerroac eta urhatsac hautsi gabe, guducatu dira Sisararen contra. Cisongo latsac ambilcatu ditu hequien gorphutz hilac, Cadumimgo latsac, Cisongo latsac. Oi ene arima, oinen azpian erabilzquic hazcarrac. Hequien çaldiei hautsi çaizcote hatz-behatzac ihes cihoacinen tarrapatan, etsai hazcarrenac gain-beheitica ambilcean. Madarica çaçue Merozgo lurra, cioen Jaunaren aingueruac; madarica çatzue hango egoiliarrac, ceren ez diren Jaunaren laguncera ethorri, haren guerlari hazcarrenen lagunçara. Benedicatua emaztequien artean Jahel, Haber Cinearraren emaztea; benedicatua içan bedi bere olhan. Ura galdatzen cioenari eman dio esnea, burra escaini dio aitzindarien uncian. Escu ezquerraz hartu du itzea eta escuinaz languileen mailua; sarrasquitzeco toquia bilhatu du buruan, jo du Sisara, oloa hazcarqui cilhatu dio. Çalapartaca cerabilan haren oinen artean; iraungui eta hil da; ambilca cihoan haren oinen aitzinean, eta hatsa galduric, lander çagoen lurrean etzana. Leihotic beguira, orroaz çagoen haren ama; bere guelatic cerasan: Certan dago guibel haren orga-lasterra? certaco ez dira agueri haren çaldiac? Sisararen emaztetaric çuhurrenac hitz hauquiec ihardesten diozca bere amaguinarrebari: Beharbada orai çathitzen ditu buluzquinac, eta emaztequiric ederrena berezten diote; asco carancetaco soinecoac ematen diozcate harrapaquinetic, eta oihal lorecatuac bilcen dituzte haren bulharren aphainduratzat. Horrela gal beitez çure etsai guciac, Jauna; bainan çu maite çaituztenec, nola iguzquiac jaiquitzean arguitzen baitu, hala dirdira beçate. Guero lurra phausutan egotu cen berrogoi urthez. Bainan Israelgo semeec gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean, eta Jaunac eçarri cituen çazpi urthez Madianen escuetan. Madiantarrec gogorqui çaphatu cituzten. Eta mendietan eguin cituzten cilhoac eta gordegailuac, ihardesteco lekuric gaitzenetan. Israelec erainçac eguin cituenean, Madian, Amalec eta berme iguzqui-aldeco jendaiac igaiten ciren; Israelen landatzen cituzten beren olhac, eta nola erainçac belharretan baitziren, oro xahutzen cituzten Gaçaco sarceraino; eta bicitzeco behar cenic deusere etzuten uzten Israelen, ez ardi, ez idi, ez asto. Alabainan berac eta beren arthalde guciac ethorcen ciren beren olhequin, eta iduri xartalac bethetzen cituzten bazter guciac; nihonereco guiçon eta camelu elemenia batec uquitu gucia xahutzen çuen. Eta Israel hainitz aphaldua içatu cen Madianen aitzinean. Deihadar eguin çuen Jauna ganat, Madiantarren contra lagunça galdeguinez. Jaunac igorri cioten guiçon profeta bat, ceinac erran baitzioten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic iganaraci çaituztet Eguiptotic, eta nic ilkiaraci çaituztet gathibutasuneco etchetic: Atheratu çaituztet Eguiptoarren eta atsecabeztatzen cinituzten etsai gucien escutic; çuen sarcean iraitzi ditut eta eman içan darotzuet hequien lurra. Eta erran içan dut: Ni naiz çuen Jainco Jauna; Amorhearren lurrean duçue çuen egoitza, bainan ez içan hequien jaincoen beldurric. Eta ez duçue ençun nahi içan ene boça. Bada ethorri cen Jaunaren ainguerua eta jarri cen haritz baten azpian, ceina baitzen Efran, eta Ezriren familiaco buruçagui Joasena baitzen. Eta haren seme Jedeonec dolharean jotzen eta garbitzen çuelaric oguia, Madiani ihes eguiteco, Aguertu citzaioen Jaunaren ainguerua, eta erran cioen: Jauna dela çurequin, oi guiçonic hazcarrena. Eta Jedeonec ihardetsi cioen: Othoi, ene jauna, baldin Jauna gurequin bada, nolaz atzeman gaituzte hestura hauquiec? non dira haren sendagailac, gure aitec kondatzen çarozquigutenac, erraten çarocutelaric: Jaunac atheratu içan gaitu Eguiptotic? Bainan orai utzi gaitu Jaunac, eta Madianen escuetara eman gaitu. Eta Jaunac beguiratu cioen eta eman: Çoaci duçun çure indar huntan, eta atheratuco duçu Israel Madianen escutic: jaquiçu nic igorria çarela. Jedeonec ihardetsi cioen: Othoi, ene jauna, nola atheratuco dut Israel? Ikusaçu ene familia Manase baithan aphalena dela, eta ni ene aitaren etchean ttipiena. Jaunac erran cioen: Ni içanen naiz çurequin, eta joco duçu Madian guiçon bakar bat beçala. Eta Jedeonec erran cioen: Gracia aurkitu badut çure aitzinean, indaçu eçagutgailu bat enequin çarela, çu niri minço çarena. Ez becedi urrunt hemendic, bihur nadien arte çu gana, ekarcen dudalaric sacrificio bat eta çuri escaincen. Aingueruac ihardetsi cioen: Egonen naiz çure ethorceari iguri. Jedeon sarthu cen beraz etchera eta erre cituen pittica bat, eta ogui airisac gaitzeru bat irinetaric. Haraguiac eçarriric sasqui batean eta guesala elce batean, ekarri cituen guciac haritzaren azpira, eta escaini ciozcan Jaunari. Jaunaren aingueruac erran cioen: har çatzu haraguiac eta ogui airisac, eçar çatzu harri hunen gainean eta guesala gainera ixur çoçute. Jedeonec hori eguin çuenean, Jaunaren aingueruac hedatu çuen escuan çaducan cigorraren mocoa, uquitu cituen haraguiac eta ogui airisac, eta harritic ilki cen su bat, haraguiac eta ogui airisac iretsi cituenac; eta Jaunaren ainguerua sunsitu cen haren beguietaric. Jedeonec ikusiric Jaunaren ainguerua cela, erran çuen: Ai! ene Jainco Jauna, bekoz beko ikusi baitut Jaunaren ainguerua! Eta Jaunac erran cioen: Baquea dela çurequin; ez ici, etzare hilen. Jedeonec han alchatu cioen beraz aldare bat Jaunari eta deithu çuen Jaunaren Baque-leku, orai arteo icendatua den beçala. Eta oraino celaric Efran, ceina Ezriren familiarena baita, Jaunac erran cioen gau hartan: Har çatzu çure aitaren cecena eta berce cecen bat çazpi urtheticoa, lurrerat arthicaçu Baalen aldarea, çure aitarena dena; eta ebac çaçu haren inguruan den oihana: Eta çure Jainco Jaunari aldare bat alchatuco dioçu harri haren muthurrean, ceinaren gainean lehenago eçarri baituçu sacrificioa: hartuco duçu bigarren cecena, eta holocaustetan escainico duçu oihanetic ebaqui duqueçun egurraren gainean. Jedeonec harturic beraz hamar guiçon bere sehietaric, eguin çuen Jaunac manatu cioen beçala. Bainan bere aitaren etchecoen eta hiri hartaco guiçonen beldurrez, etzuen egunaz eguin nahi içan, bainan gabaz eguin cituen oro. Goicean jaiqui cirenean haren hirico guiçonac, ikusi çuten Baalen aldarea xehacatua, lucua ebaquia, eta bigarren cecena eçarria orduan eguina cen aldarearen gainean. Eta elkarri erran çuten: Norc eguin du hori? Eta lanaren eguilearen bilha çabilçalaric, errana içan cen: Jedeonec, Joasen semeac eguin ditu horiec oro. Eta erran cioten Joasi: Athera çaguc hunat hire semea, hil dadien, ceren hautsi duen Baalen aldarea eta ebaqui oihana. Hunec ihardetsi cioeten: Ala çuec çarete Baalen asperçaile, harençat guducatzeco? Haren etsai dena hil bedi bihar goiça arguitu gabe. Baal Jainco bada, bere aldarea hautsi dioenaz bera asper bedi. Egun hartaric harat Jedeon deithua içan cen Jerobaal, Joasec erran çuelacotz: Baal asper bedi bere aldarea hautsi dioenaz. Bizquitartean Madian gucia, Amalec eta iguzqui-haiceco populuac batera bildu ciren, eta Jordanea iraganic, Jezraelgo haranean campatu ciren. Bada, Jaunaren izpirituac hartu çuen Jedeon, ceinac turuta joz, bildu baitzuen Abiecerren etchea, jarraiqui çaquioençat. Eta meçulariac igorri cituen Manase gucira, mina orobat jarraiqui baitzitzaioen; berce batzu igorri cituen Aserrera, Çabulonera eta Nefthalira, ceinac aitzinera ilki baitzitzaizcoen. Orduan Jedeonec erran cioen Jaunari: Baldin aguindu beçala, ene escuaz athera gogo baduçu Israel, Ardi-ile hau eçarrico dut larrainean: baldin ihinça ilearen gainean bada bakarric, eta agortasuna lur guciaren gainean, jaquinen dut ene escuz, erran duçun beçala, atheratuco duçula Israel. Eta hala eguina içan cen. Eta gabaz jaiquiric, Jedeonec marruscatu çuen ilea, eta ophor bat bethe çuen ihincez. Eta berriz erran cioen Jaincoari: Çure hasarrea ez bedi jauz ene contra, baldin oraino behin froga bat eguiten badut, ile hunen gainean galdatuz berce eçagutzari bat. Othoizten çaitut ile hau bakarric içan dadien idor, eta lur gucia ihinça darioela. Eta Jaunac eguin çuen gau hartan harec galdatzen çuena: eta agortasuna içan cen bakarric ilean, eta ihinça lur gucian. Beraz Jerobaal, hura baitzen Jedeon, gabaz jaiquiric, eta populu gucia harequin, ethorri cen Harad deitzen den ithurrira. Bada, Madianen campac ciren haran batean, bizcar handi baten ipharreco alderdian. Jaunac erran cioen Jedeoni: Jendetze handia duçu çurequin, ez dut Madian horren escuetarat emanen beldurrez Israel handica has dadien ene contra, eta erran deçan: Ene indarrac atheratu nau hesturetaric. Minça çaite populuari, eta goraqui erroçute guciec aditzen çaituztela: Beldurti eta uzcur diren guciac bihur beitez guibelerat. Eta Galaadeco menditic guibelerat eguin çuten eta itzuli ciren hogoi eta bi mila guiçon populutic, eta hamar mila guelditu ciren bakarric. Jaunac erran cioen berriz Jedeoni: Sobera jende da oraino. Eraman çatzu urera, eta frogatuco ditut han; eta ceinetaz erranen baitarotzut dihoala çurequin, haina bihoa: cein-ere debecatuco baitut goatetic, hura itzul bedi. Eta populua urera jautsi cenean, Jaunac erran cioen Jedeoni: Ceinec-ere ura mihiaz bilduco baitute çakurrec eguiten ohi duten beçala, hequiec eçarrico dituçu bereciric: ordean belhaunico edanen dutenac içanen dira berce alderdian. Beraz ahurraz ahora ekarriz ura edan çutenac içan ciren hirur ehun guiçon; bainan gaineraco oste guciac belhaunicaturic edan çuen. Eta Jaunac erran cioen Jedeoni: Ura milicatu duten hirur ehun guiçon horietaz libratuco çaituztet, eta escuetara arthiquico darotzut Madian: itzularaz çaçu beraz bere toquietara gaineraco oste gucia. Hargatic Jedeonec jatecoac eta turutac harturic berequilacoençat, berce guciei manatu cioten bihur citecin beren olhetara: eta bera hirur ehun guiçonequin guducatzera goan cen. Bada Madianen campac beherean ciren haranean. Gau berean Jaunac erran cioen: Jaiqui çaite, eta campetara jauts çaite, ceren Madiantarrac eman ditut çure escuetara. Bainan bakarric goateco lotsa baçare, çurequin jauts besi Phara, çure muthila. Eta ençun duqueçunean cer dioten Madiantarrec, orduan hazcartuco dira çure besoac, eta bihotzez seguragoric jautsico çare etsaien campetara. Bera eta Phara bere muthila jautsi ciren beraz campetaco alderdira ceinetan baitziren armadaco çainac. Bada, Madian, Amalec eta iguzqui-haiceco populu guciac nahasteca etzanac çauden haranean, xartala-oste bat iduri; nihonereco cameluqueta ere han cen, legarra itsas-bazterrean beçala. Eta Jedeon hurbildu cenean, norbaitec bere lagunari kondatzen cioen amets bat, eta huneletan erraten çuen cer ikusi çuen: Ametsetaric ikusi dut, eta iduritzen çarotan hautspean erre garagarrezco oguia beçalaco bat phirripitaca jausten Madianen campetara; eta olha batera heldu cenean, jo çuen, eta uzcaili, eta lurrean çabal-çabala eçarri. Ceinari ere minço baitzen, hainac ihardetsi cioen: Hori ez da berceric, baicic-ere Jedeonen marrauça, Joas israeldarraren semearena; ecen Jaunac haren escuetara arthiqui ditu Madian eta bere campa guciac. Jedeonec ençun cituenean ametsa eta haren arguipena, adoratu çuen Jauna: itzuli cen Israelgo campetara eta erran çuen: Jaiqui çaizte, ecen Jaunac gure escuetara eman ditu Madianen campac. Hirur ehun guiçonac eçarri cituen hirur andanetan; escuetara eman ciozcaten turutac, gorgoila hutsac, eta gorgoilen barnean arguiac; Eta erran cioten: Nic eguiten dudala ikusten duçuena, eguiçue çuec ere: sarthuco naiz campen alderdi batean, eta han eguiçue nic beçala. Turutac ene escuan joco duenean, çuec ere campen inguruan durrunda çaçue, eta oihu eguiçue: Jaunari eta Jedeoni! Jedeon eta hirur ehun guiçonac harequin sarthu ciren campen alderdi batean, gauherdico beilac hastean; eta çainac ohartu ondoan, hasi ciren turuten durrundatzen eta gorgoilez elkarri coscaca. Eta campen inguruan hirur lekutan durrundatu çutenean eta unciac hautsi cituztenean, arguiac atchiqui cituzten escu ezquerraz, escuinaz jotzen cituztelaric turutac, eta oihu eguin çuten: Jaunaren eta Jedeonen marrauça Bakotcha bere lekuan çagoelaric etsaien campen inguruan. Hargatic campa guciac asaldutan sarthu ciren, eta oro orroaca eta marrumaca ihesari eman ciren. Eta halere hirur ehun guiçonac aitzina hari ciren turuten durrundatzen. Eta Jaunac ezpata igorri çuen campa gucietara, eta etsaiec batac bercea sarrasquitzen çuten, Ihes eguiten çutelaric Bethsetaraino eta Abelmehularen heguiraino Tebathen. Bainan Israelgo guiçonac Nefthalitic, Aserdic eta Manase gucitic, Madiani izcolaca cihoazquiten ondotic. Eta Jedeonec berri-eramaileac igorri cituen Efraimgo mendi gucira, cioelaric: Jauts çaizte Madianen bidera, eta har çatzue urac eta Jordaneco hibaia Bethberaraino. Oihu batec jo çuen Efraim gucia, eta. hartu cituzten urac eta Jordanea Bethberaraino. Eta atzemanic Madiango bi aitzindari Oreb eta Ceb, Oreb hil çuten Orebharrin, eta Ceb Ceben dolharean. Eta Madiani jarraiqui ciren Oreben eta Ceben buruac ekarcen ciozcatelaric Jedeoni Jordanez haindira. Eta Efraimgo guiçonec erran cioten: Cer da hau? cer eguin nahi içan duçu, ez gu deitzeco Madiani gudu ematera cinhoacinean? Eta muthiriqui bilhatzen çuten, eta borchara goateco heineraino. Jedeonec ihardetsi cioten: Cer eguin ahal içan dut, çuec eguin duçuen beçalacoric? Efraimgo mahats-mulko bat ez othe da hobe Abiecerren mahats-bilce guciac baino? Jaunac çuen escuetara eman ditu Madiango buruçaguiac, Oreb eta Ceb. Cer eguin ahal içan dut çuec beçalacoric? Horiec erran ciozcatenean, jabaldu cen haren contra subermatzen cituen izpiritua. Eta Jedeon Jordanera heldu içan cenean, ura iragan çuen berequin cituen hirur ehun guiçonequin, eta nekatuaren nekatuz ecin jarraic citazqueen ihesliarren ondotic. Jedeonec erran cioten Socotharrei: Oguia emoçuete, othoi, enequin diren guiçonei, ceren arras ahulduac baitira; jarraic ahal gaquiozquiten Cebeeri eta Salmanari, Madiango erregueei. Socotheco buruçaguiec ihardetsi çuten: Escuetan dituçu beharbada Cebee eta Salmana, eta horren gatic galdatzen darocuçu oguia eman dioçogun çure armadari. Jedeonec erran cioten: Jaunac, bada, ene escuetara ematen dituenean Cebee eta Salmana, çuen haraguiac xehacatuco ditut mortuco elhorri eta lapharrequin. Eta handic igan cen; ethorri cen Phanuelera, eta hango jendeei erran cioeten gauça bera: Hequiec ere Socothecoec beçala ihardetsi cioten. Hargatic Jedeonec erran cioeten hequieri ere: Garaitiar eta baquean bihurtuco naicenean, dorre hori lurrerat emanen dut. Bada, Cebee eta Salmana phausan çauden beren armada guciarequin; ecen hamaborz mila guiçon gueldituac ciren iguzqui-aldeco populuen saihera gucietaric, hilac içan ciren ondoan ehun eta hogoi mila guiçon oro gudulari ezpata cerabilcatenac. Eta Jedeon igan cen Nobeco eta Jegbaaco iguzqui-haiceco alderdian olhetan egoten cirenen bidetic, eta jo cituen beren buruac segurean çaduzcaten etsaiac eta deuseren beldur içatecoric uste etzutenac. Cebee eta Salmana ihesari eman ciren eta hequien armada gucia asaldutan sarthua cen. Ondotic goanic, Jedeonec atzeman cituen. Eta gudutic bihurcen celaric, iguzquia athera gabe, Socotharretaco guiçon-gazte bat hartu çuen, galdeguin ciozcan Socotheco buruçaguien eta çaharren icenac, eta hirur hogoi eta hamaçazpi guiçon iscribuz hartu cituen. Socothera jo çuen eta erran cioeten: Huna Cebee eta Salmana, ceinen gainean escarnio eguin baitarotaçue, ciniotelaric: Escuetan dituc beharbada Cebee eta Salmana, eta horren gatic galdeguiten darocuc ogui eman deçoguten nekatuac eta ahituac diren guiçonei. Hartu cituen beraz hirico çaharrac eta mortuco elhorriac eta lapharrac, eta hequietaz çafratu eta phorrocatu cituen Socotheco guiçonac. Halaber Phanuelgo dorrea lurrerat arthiqui çuen, hirian çaudenac hilic. Eta erran cioten Cebeeri eta Salmanari: Nolacoac ciren Thaborren hil ditutzuen guiçonac? Ihardetsi çuten: Çu beçalacoac, eta batec iduri çuen erregue semea. Jedeonec erran cioeten: Ene anaiac, ene amaren semeac ciren; ala Jauna! bicia utzi baciniote, etzintuztedan hilen. Eta erran cioen Jether, bere seme çaharrenari: Jaiqui hadi eta hilzquic. Hunec etzuen ezpata atheratu, alabainan gaztea cen eta icitzen cen. Cebeec eta Salmanac erran cioten Jedeoni: Çu, jaiqui çaite eta jo gaitzatzu, ecen guiçonac adinaren araberaco indarra du. Jedeon xutitu cen eta hil cituen Cebee eta Salmana, eta hartu cituen pumpuilac eta edergailuac ceinetaz aphaincen ohi baitira erregue cameluac. Israelgo guiçon guciec Jedeoni erran cioten: Gure jaun içan çaizte, çu, çure semea, eta semearen semea, ceren gaituçun Madianen escutic atheratu. Jedeonec ihardetsi cioten: Ez naiz içanen çuen gaineco, eta ene semea ere ez da hala içanen, bainan Jauna içanen da çuen gaineco. Erran cioeten berriz: Galde bakar bat eguiten darotzuet: Indatzue çuen harrapaquineco beharrietacoac. Ismaeldarrec ecen urhezco beharrietacoac içaten ohi cituzten. Ihardetsi çuten: Gogo hobeenarequin emanen ditugu. Eta lurrean capa bat hedaturic, hartara arthiqui cituzten harrapaquineco beharrietacoac. Eta beharrietaco galdatuen phisua içan cen hamaçazpi ehun siclo urhezcoac, sarthu gabe hartan edergailu, lephoco gathe, purpurazco soineco, Madiango erregueec erabilcen ohi cituztenac, eta berçalde cameluen urhezco usteiac. Jedeonec hequietaz eguin çuen soingaineco bat Efraco bere hirian eçarri çuena. Eta haren ariara limburtu cen Israel gucia, eta hartaric ethorri cen Jedeonen eta bere etche guciaren xahutzea. Madian aphaldua içan cen beraz Israelgo semeen aitzinean, eta ecin alchatu çuen guehiago burua; bainan lurrac baquea içan çuen berrogoi urthez, ceinetan Jedeon buruçagui içatu baitzen. Goan cen beraz Jerobaal, Joasen semea, eta bere etchean egotu cen. Içatu cituen hirur hogoi eta hamar seme, oro bere belhauneticacoac, ceren baitzituen asco emazte. Eta Siquemen çuen ohaide batec seme bat içan çuen Abimelec deitzen cena. Jedeon, Joasen semea, hil içan cen çaharce goço batean, eta ehorcia içan cen bere aita Joasen hobian, Efraco hirian, ceina Ezriren familiarena baitzen. Bainan Jedeon hil ondoan, Israelgo semeec makurrerat eguin çuten: Baalequin kutsatu ciren, eta harequin batasun eguin çuten, hura içateco hequien jaincoa. Etziren orhoitu beren Jainco Jaunaz, ceinac atheratu baitzituen beren etsai gucien escuetaric inguruan: Eta etzuten guphidetsi Jerobaal Jedeonen etchea, harec Israeli eguin ciozcan ongui gucien arietan. Bada Abimelec Siquemera goan cen, bere amaren anaietara, eta bere amaren aitaren ahaidego gucira, eta huneletan minçatu citzaioeten: Erroçuete Siquemgo guiçon guciei: Cer çarotzue hobe, ala hirur hogoi eta hamar guiçon, oro Jerobaalen semeac, içan ditecen çuen nausi, ala guiçon bakar bat içan deçaçuen gaineco? eta hambatequin gogoan har çaçue çuen heçurra eta çuen haraguia naicela. Eta haren amaren anaiec solas horiec oro erran içan ciozcaten Siquemgo guiçon guciei, eta hequien bihotza Abimelequen alderat bildu çuten, erranez: Gure anaia da. Eman ciozcaten hirur hogoi eta hamar siclo cilharrezco Baalberithen templotic. Diru harequin Abimelequec bereganatu cituen guiçon erromes, ibildaun batzuec, eta jarraiqui ciren hari. Eta ethorriric Efrara, bere aitaren etchera, hil cituen harri baten gainean bere anaiac, hirur hogoi eta hamar guiçon Jerobaalen semeac. Jerobaalen seme gazteena, Joatham guelditu cen eta gorde. Bada Siquemeco guiçonac oro eta Meloco familia guciac bildu ciren, goan ciren eta Abimelec erregue eçarri çuten, Siquemen cen haritzaren ondoan. Berri hori ekarri ciotenean Joathami, goan cen, eta xutic eman cen Gacirimgo mendi bizcarrean, eta boça alchatuz, erran çuen: Ençun neçaçue Siquemeco guiçonac, hala nola Jaincoac adi betzaitzate. Çuhaitzac bildu ciren erregue baten hautatzeco, eta olibari erran cioten: Mana gaitzatzu. Olibac ihardetsi çuen: Utz othe deçaquet ene olioaren goria, ceinetaz baliatzen baitira jaincoac eta guiçonac, ethorceco çuhaitzen artean gaineco jarcera? Çuhaitzec erran cioeten picoari: Çato, eta gure gaineco erreguetasuna onhets çaçu. Picoac ihardetsi cioten: Utz othe detzaquet ene goçotasuna eta ene fruitu guciz goçoac, ethorceco berce çuhaitzen artean gaineco jarcera? Çuhaitzec erran cioten mahatsari: Çato eta mana gaitzatzu. Mahatsac ihardetsi cioten: Utz othe deçaquet ene arnoa Jaincoa eta guiçonac bozten dituena, berce çuhaitzen artean gaineco jarcera ethorceco? Eta çuhaitz guciec erran cioten elhorriari: Çato eta mana gaitzatzu. Elhorriac ihardetsi cioten: Baldin cinez eçarcen banauçue erregue, çatozte eta ene itzalaren azpian phausa çaitezte: ordean nahi ez baduçue, sua ilki bedi elhorritic, eta erre betza Libango cedroac. Ikusaçue beraz orai heian çucenqui eta bekaturic gabe çuen gainean Abimelec eçarri duçuen erregue; heian behar beçala eguin dioçuen Jerobaali eta haren etcheari, eta bihurcunde on eguin dioçueten hainaren onguieguinei ceina çuençat gudutan haritu baita, Eta bere burua galceco çoritan eçarri baitu, çuec Madianen escuetaric atheratzea gatic, Çuec, egun jaiqui çaretenac ene aitaren etchearen contra, eta haren semeac, hirur hogoi eta hamar guiçon harri baten gainean hil ditutzuenac, eta Abimelec, haren nescatoaren semea Siquemtarren gainean erregue eçarri duçuenac, çuen anaia delacoan; Baldin beraz çucembidean eta makurric gabe eguin baduçue Jerobaalequin eta haren etchearequin, boz çaizte egun Abimelequequin, eta hura boz bedi çuequin. Bainan baldin tzarqueria eguin baduçue, sua ilki bedi Abimelequen ganic, eta erre betza Siquemtarrac eta Meloco hiria: Siquemtarretaric eta Meloco hiritic ilki bedi sua eta Abimelec erre beça. Horiec erran cituenean, ihes eguin çuen, goan cen Berara, eta han egotu cen bere anaia Abimelequen beldurraren ariaz. Horreletan Abimelec Israelen gainean erreguinatu cen hirur urthez. Jaunac izpirituric gaixtoena igorri çuen Abimelequen eta Siquemtarren artera, ceinac abiatu baitziren haren hastiatzen, Eta beren anaia Abimelequen eta hura lagundu çuten berce Siquemtar aitzindarien gain eçarcen Jerobaalen hirur hogoi eta hamar semeen heriotzeco gaixtaqueria eta hequien odolaren ixurcea. Eta haren contra celatac hedatu cituzten mendien gainean: eta haren ethorriaren beguira çaudelaric, ohoinçan hari ciren, bideanteei cituztenac kenduz. Berri hori ekarria içan cen Abimelequi. Bada, Gaal, Obeden semea, bere anaiequin ethorri cen, eta iragan cen Siquemen. Hura ethorcearequin, Siquemtarrac beroturic, Ilki ciren bazterretara, larrutzen cituztela mahastiac, eta mahatsac çangoen azpian lehercen; eta cantuz eta ançan molçoca jarriric, sarthu ciren beren jaincoaren temploan, eta bozcariozco jan-edanen erdian madaricatzen çuten Abimelec, Obeden seme Gaalec oihu eguiten çuela: Cer da Abimelec? eta cer da Siquem, gu Abimelequen azpico içatecotzat? ez othe da Jerobaalen semea, eta ez othe du harec eçarri buruçagui Cebul, bere muthila, Siquemen aitaren Emorren etchearen gainean? Certaco beraz egonen gare haren azpico? Oxala norbaitec eçar baleça populu hau ene manuco, hunen erditic xahutzecotzat Abimelec! Eta Abimelequi errana içan citzaioen: Bil çaçu armada handi bat, eta çato. Ecen Cebulec, hirico buruçaguiac ençun cituen Gaal, Obeden semearen solasac, eta borthizqui hasarretu cen, Eta berri-eramaileac Abimelequi igorri ciozcan ixilic, cioelaric: Huna Gaal, Obeden semea bere anaiequin ethorri dela Siquemera, eta hiria çure contra escuratzen du. Hori gatic jaiqui çaite gabaz çurequin den populuarequin, eta gorde çaite landetan; Eta goiz lehenean, iguzquia atheratzean, jauz çaquizquio hiriari. Eta Gaal atheratuco denean bere populuarequin çure contra, eguioçu eguin-ahala. Abimelec gabaz jaiqui cen beraz bere armada guciarequin, eta lau toquitan celatac hedatu cituen Siquemeco ondoan. Gaal, Obeden semea, atheratu cen, eta jarri cen hirico atheco sarcean. Bada, Abimelec jaiqui cen, eta haren armada gucia harequin, celatetaco lekutic. Gaalec ikusi çuenean jendetze hura, Cebuli erran cioen: Hara mendietaric oste bat non jausten den. Cebulec ihardetsi cioen: Mendietaco itzalac ikusten ditutzu guiçon buruac iduri, eta horrec enganatzen çaitu. Gaalec erran cioen berriz: Hara jendetze bat jausten hari lurreco erditic, eta andana bat heldu da haritzari beguiratzen dioen bidetic. Cebulec ihardetsi cioen: Non dituc orai espantu hequiec, erraten huenean: Nor da Abimelec guc hura cerbitzatzeco? Ez othe duc hori hic arbuiatzen huen populua? Athera hadi, eta gudu emoc. Gaal goan cen beraz, Siquemeco populua beguira çagoelaric, eta gudu eman cioen Abimelequi, Ceinac ihes igorriric, jarraiqui baitzitzaioen eta hirira bulkatu baitzuen; eta haren guiçonetaric ascoc lurra jo çuten hirico atheraino. Guero Abimelec baratu cen Erruman: bainan Cebulec hiritic iraici cituen Gaal eta bere lagunac, eta etzuen jasan han egon citecen guehiago. Biharamunean beraz populua atheratu cen campora. Abimelequec jaquin çuenean berri hori, Hartu çuen bere armada, bereci çuen hirur andanetan, eta celatac hedatu cituen landetan. Eta ikusiric populua hiritic atheratzen cela, xutitu cen, eta jauci citzaioeten gainera, Bere andanarequin jotzen cituelaric eta hiria sethiatzen; eta berce bi andanac bazterretara barraiatuac, etsaiei jarraiquitzen ciren. Bada, Abimelequec egun hura gucia sethioan iduqui çuen hiria; hartu çuen, eta hango jendeac hilic, xahutu çuen erroraino, hain ongui non gatza erain baitzuen haren gainera. Siquemtarren dorrean egoten cirenec aditu çutenean hori, sarthu ciren beren jainco Berithen temploan, non harequin batasun eguin içan baitzuten, eta hartaric çuen bere icena lekuac, ceina gogorqui hazcartua baitzen. Abimelequec ere adituric Siquemtarren dorreco guiçonac batera bilduac cirela, Selmongo mendira igan cen bere populu guciarequin: eta haizcora bat harturic, adar bat moztu çuen, eta eramaten çuelaric bizcarrean harturic, lagunei erran cioeten: Eguiten ikusten nauçuena, laster eguiçue çuec ere. Çuhaitzetaric beraz cein-lehenca adarrac ebaquiz, jarraiqui ciren beren buruçaguiari. Inguraturic gaztelua, su eman cioten: eta halaco moldez eguin cen, non keac eta suac hil baitzituzten mila guiçon, guiçon eta emaztequi Siquemgo dorrean çaudecenac. Bada, Abimelec handic goanic, ethorri cen Thebesco hirira, ceina inguratu eta sethiatu baitzuen bere armadarequin. Eta bacen hiriaren erdian dorre gora bat, ceinetara elkarrequin ihes eguin baitzuten guiçonec eta emaztequiec eta hirico buruçagui guciec, athea hazcarqui hersiric, eta dorrearen gainean cirrituetaric çaudecen. Eta Abimelec dorrearen ondora ethorriric, hazcarqui guducatzen cen; eta atheari hurbilduz, sua eman nahiz hari cen. Eta huna non emaztequi batec ihara-harri pusca bat arthiquiric, jo çuen Abimelec buruan, eta burfuinac lehertu ciozcan. Abimelequec berehala deithu çuen bere ezcutaria, eta erran cioen: Athera çac hire ezpata eta jo neçac, ez dadien errana içan emaztequi batec hil nauela. Hunec manatua eguin çuen, eta hil çuen erregue. Hura hil ondoan, Israeldic harequin ciren guciac itzuli ciren beren toquietara. Jaunac bihurtu cioen Abimelequi bere aitari eguin içan cioen gaizquia, hil cituenean bere hirur hogoi eta hamar anaiac. Siquemtarrei halaber pagatua içan citzaioeten eguin çuten lana, eta heldu citzaioeten Joatham, Jerobaalen semearen madaricionea. Abimelequen ondotic, Israelen buruçaguitzat atheratu cen Thola, Phuaren semea, Phua baitzen Abimelequen osaba aita-aldecoa, Isacarren leinutic, eta Thola Samirren egoten cen, Efraimgo mendian. Israel juiatu çuen hogoi eta hirur urthez, eta hil içan cen, eta ehorci çuten Samirren. Haren ondoco içan cen Jair Galaadtarra, ceinac juiatu baitzuen Israel hogoi eta bi urthez. Bacituen hogoi eta hamar seme, hogoi eta hamar astocumeren gainean jarcen cirenac, eta cirenac buruçagui Galaad-herrian hogoi eta hamar hiritan, ceinac haren icenetic orai arteo deithuac baitira Haboth Jair, erran nahi da Jairren hiriac. Eta Jair hil içan cen, eta ehorci çuten Camon deitzen den lekuan. Bainan Israelgo semeec, bekatu çaharrei berriac iratchiquiz, gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean; cerbitzatu cituzten Baalen eta Astarothen idolac, Siriaco, Sidoneco, Moabeco, Amonen semeen eta Filistindarren jaincoac; utzi çuten Jauna, eta etzuten guehiago adoratu. Jauna hequien contra hasarreturic, arthiqui cituen Filistindarren eta Amonen semeen escuetara. Eta Jordanez haindian egoten ciren guciac Amorhearraren lurrean, ceina baita Galaaden, hemeçorci urthez atsecabeztatuac eta gogorqui çaphatuac içan ciren; Hambatetaraino, non Amonen semeec, Jordanea iraganic, larrutu baitzituzten Juda, Benjamin eta Efraim: eta hestura handitan içan cen Israel. Eta Jauna gana deihadar eguinez, erran çuten: Çure alderat bekatu eguin dugu, ceren utzi dugun gure Jainco Jauna eta Baal cerbitzatu. Jaunac erran cioeten: Eguiptoarrec, Amorhearrec, Amonen semeec eta Filistindarrec,       Sidondarrec ere, eta Amalequec, eta Canaanec etzaituztete beihalan çaphatu? eta oihu eguin duçuenean niri, etzaituztet hequien escuetaric atheratu?       Eta halere utzi nauçue eta cerbitzatu ditutzue jainco arrotzac. Hargatic ez naiz guehiago çuen libratzen harico. Çoazte, eta dei eguioçuete hautatu ditutzuen jaincoei; berec athera betzazte hesturaco orduan. Eta Israelgo semeec Jaunari erran cioten: Bekatu eguin dugu: ordainez eguiguçu atseguin duqueçuna, bakarric orai libra gaitzatzu. Hori erraitearequin, beren eremu gucietaric arthiqui cituzten jainco arrotzen itchurac, eta cerbitzatu çuten Jainco Jauna, ceina uquitua içan baitzen hequien çorigaitzez. Bizquitartean Amonen semeec oihuca landatu cituzten beren campac Galaaden; eta hequien contra bilduric, Israelgo semeac campatu ciren Masphan. Eta Galaadeco aitzindari bakotchac bere hurbilecoei erran çaroeten: Gutaric lehena Amonen semeen contra guduan hasico dena, haina içanen da Galaadeco populuaren buruçagui. Ordu hequietan bici cen guiçon bat guciz hazcar eta guerlaria, Jephte Galaadtarra, nescatcha lilitcho baten semea, Galaaden ganic sorthua. Bada, Galaadec içatu çuen bere emaztea, ceina ganic haurrac içatu baitzituen. Hauquiec, handitu ondoan, Jephte camporat eman çuten, ciotelaric: Ez haiteque içan gure aitaren ondore, berce ama batenganicacoa haicelacotz. Jephte hequiei ihesca eta bazter eguinez egotu cen Tobeco lurrean. Haren gana bildu ciren guiçon erromes eta ohorgoan hari ciren batzuec, eta buruçagui bati beçala jarraiquitzen citzaizcoen hari. Egun hequietan çuten guerla Amonen semeec Israelen contra. Eta borthizqui hersatzen çutelacotz, Galaadeco çaharrac goan ciren Jephteren erakarraraztera beren lagunçara Tobeco lurretic. Eta erran çaroeten: Çato, gure buruçagui içan çare, eta guduca çatzu Amonen semeac. Jephtec ihardetsi çaroeten: Ez othe çarete çuec ni higüincen nauçuenac eta ene aitaren etchetic kendu nauçuenac, eta orai beharraren beharrez heldu çarete ene gana? Galaadeco aitzindariec erran çuten: Hargatic heldu gare orai çu gana, gurequin bideari eman çaitecençat, guduca çaiten Amonen semeen contra, eta Galaaden egoten diren gucien buruçagui içan çaitecen. Jephtec berriz erran çaroeten: Eguiazqui heldu baçarete çuençat guduca nadien Amonen semeen contra, eta Jaunac escuetarat ematen balin badarozquit, içanen naiz çuen buruçagui? Ihardetsi çuten: Hauquiec ençuten dituen Jauna, bera da bitharteco eta lekuco, aguinduac eguinen ditugula. Jephte goan cen beraz Galaadeco aitzindariequin, eta populu guciac eguin çuen bere buruçagui. Jephtec Masphan erran cituen Jaunaren aitzinean bere errateco guciac. Eta bidalquinac igorri cituen Amonen semeen erregueri, erran ceçotençat: Cer da çure eta ene artean, ethorri baitzare ene contra, ene lur guciaren xahutzera? Erreguec ihardetsi çaroeten: Ethorri naiz ceren Israelec hartu darotan ene lurra, Eguiptotic igan denean, Arnongo muguetaric Jaboqueraino eta Jordaneraino: orai beraz baquezqui hura bihur biaçaçut. Jephtec guiçon berez gaztiatu çuen berriz, eta manatu çaroeten erran ceçoten Amongo erregueri: Hau dio Jephtec: Israelec ez du hartu ez Moaben lurric, ez-etare Amonen semeenic: Bainan Eguiptotic igan denean, mortuz ibili da itsaso Gorriraino, eta ethorri da Cadesera; Eta bidalquinac igorri içan diozca Edomi, cioelaric: Utz neçaçu çure lurretic iragaitera. Ez ditu onhetsi nahi içan gure othoitzac. Halaber Moabeco erregueri igorri dio, eta hunec ere erdeinuca ez du eman nahi içan iragan-bidea. Guelditu da beraz Cadesen; Eta ingurua eguin du Edomen eta Moaben lurren sahetsetic; ethorri da Moaben iguzqui-haiceco aurkinçaren parrera, eta campatu da Arnonez hunaindian. Ez du nahi içan sarthu Moaben eremuetan, ecen Arnon da Moaben lurreco mugaquidea. Hargatic Israelec bidalquinac igorri diozca Sehoni, Amorhearren erregueri, Hefebonen çagoenari, eta erran çaroen: Çure lurretic iragaitera utz gaitzaçu hibairaino. Harec ere Israelen solasac erdeinatuz, ez du iragaiterat utzi bere eremuetaric: bainan nihonereco guiçoncea bilduric, haren contra atheratu da Jasara, eta hazcarqui bihurcen çaroen; Bainan Jaunac arthiqui du bere armada guciarequin Israelen escuetara, ceinac jo baitu, eta jabetu da leku hartan çagoen Amorhearraren lurraz, Eta haren eremu guciez Arnondic Jaboqueraino, eta mortutic Jordaneraino. Horreletan Israelgo Jainco Jaunac xahutu du Amorhearra, haren contra haren Israelgo populuac gudu emanez, eta orai çu nahi çare haren lurrean nausitu? Etzaizquitzu çucembidean çor Camos, çure jaincoac goçatzen dituen lurrac? Orobat gure Jainco Jaun garaitiarrac ardietsi dituenac, gure goçamenera erorcen dira. Hobea othe çare Moabeco erregue, Balac Sephorren semea baino? ala erakuts deçaçuque Israelen contra arranguratu eta guducatu dela, Israel egotu denean Hefebonen eta hango herrietan, Aroerren eta hango herrietan, edo Jordanearen heguico hiri gucietan, hirur ehun urthez? Nolaz horremberceco ephe lucean ez duçue horren gainean bilhatzerat eguin? Ez darotzut beraz nic hoben eguiten, bainan çu cerabilça ene contra gaizqui, çucena ez den guerla bat niri biztuz. Jaunac, egun hunen juieac juia beça Israelen eta Amonen semeen artean. Amonen semeen erreguec etzituen onhetsi nahi içan Jephtec bere bidalquinez gaztiatu ciozcan solasac. Eta Jaunaren izpiritua jarri cen Jephteren gainean, ceinac inguratzen cituelaric Galaad, Manase, eta Galaadeco Maspha ere, eta handic iragaiten Amonen semeetara, Jaunari botu eguin çuen, cioelaric: Baldin Amonen semeac ematen badituçu ene escuetara, Edocein ilki dadien ene etcheco athetic, eta ene bidera ethor dadien Amonen semeetaric baquearequin bihurtuco naicenean, haina holocaustetan escainico diot Jaunari. Guero Jephte iragan cen Amonen semeetara, hequien guducatzeco; eta Jaunac eçarri cituen haren escuan. Eta sarrasqui gaitzaz jo cituen hogoi hiri Aroerdic Menithera hel arteo, eta Abeleraino, ceina baita mahastien erdian; eta Amonen semeac Isrealgo semeez aphalduac içan ciren. Bainan Masphatic bere etchera itzulcen celaric Jephte, atabala joz eta dançan bidera ethorri citzaioen bere alaba bakarra, ecen berce haurric etzuen. Hura ikusi çuenean, Jephtec phorrocatu cituen bere soinecoac: Ai enea! enganatu nauçu, ene alaba, eta enganatu duçu çure burua: ecen Jaunari idequi diot ene ahoa, eta berceric ecin eguinen duquet. Alabac ihardetsi cioen: Ene aita, Jaunari idequi badioçu ahoa, edocein gauça aguindu dioçun, eguiçu ene gainean, emanac içan çarozquitzunaz gueroztic çure etsaien gainean aspercunde eta garhaicia. Eta oraino erran cioen aitari: Othoizten çaitudan gauça bakar bat onhets darotaçu: utz neçaçu mendietara bi hilabethez goatera, ene doncellatasuna deithora deçadan ene lagunequin. Jephtec ihardetsi cioen: Çoaci. Eta utzi çuen bi hilabethez. Eta goaten cenean bere lagun eta adisquideequin, bere doncellatasuna deithoratzen çuen mendietan. Bi hilabetheac iragan-eta, bihurtu cen bere aitaren gana, eta Jephtec nola botua eguin, hala bethe çuen bere alaba guiçona eçagutu etzuenaren gainean. Handic hedatu cen aztura Israelen, eta ohitza beguiratua da oraino, Israelgo alabac elkarretara urthe buruan bilcecoa, Jephte Galaadtarraren alaba lau egunez deithoratzeco. Bada, huna non bihurrialdi bat sortu cen Efraimen; ecen ipharraldera iraganic, hango guiçonec erran cioten Jephteri: Nolaz gudu ematera cinhoacilaric Amonen semeei, ez gaituçu deithu nahi içan, gu ere çurequin goan guintecen? Erreco dugu beraz çure etchea. Jephtec ihardetsi cioten: Makurretan guinen ni eta ene populua Amonen semeequin; deithu çaituztet lagunça eman cineçatedan niri, eta ez duçue nahi içan eguin. Hori ikustenez, ene bicia eçarri dut ene escuen menturan, iragan naiz Amonen semeetara, eta Jaunac arthiqui ditu ene escuetara. Cer huts eguin dut, ene contra gudura alcha çaiztecençat? Hargatic bere gana deithuric Galaadeco guiçon guciac, guducatu cen Efraimen contra; eta Galaadtarrec jo çuten Efraim, ceren çuen erran: Galaad Efraimgo ihesliar bat da, eta bici da Efraimen eta Manaseren artean. Eta Galaadtarrec hartu cituzten Jordaneco ubiac, ceinetaric bihurtu behar baitzen Efraim. Eta Efraimtarretaric norbait ethorcen cenean ihes eta erraten çuela: Utz neçaçue, othoi, iragaitera; Galaadtarrec erraten cioten: Efraimtarra haiz? ihardestearequin: Ez naiz hala; Erraten cioeten: Errac beraz Siboleth, ceinac erran nahi baitu ogui-burua. Hunec ihardesten çuen Siboleth; ogui-buruaren letra bera ecin trencatuz. Berehala harcen çuten, eta Jordaneco iragan-toquian berean cinçurra eguiten cioten. Eta aldi hartan, berrogoi eta bi mila Efraimtarrec lurra jo çuten. Jephte Galaadtarrac sei urthez juiatu çuen beraz Israel; hil içan cen guero, eta ehorci çuten Galaadeco bere hirian. Haren ondotic Abesan Bethlehemgoac juiatu çuen Israel. Bacituen hogoi eta hamar seme eta hogoi eta hamar alaba; alabac camporat igorriric, ezcondu cituen, eta seme çuen becembat nescatcha etcherat harturic, emaztetzat onhetsi ciozcaten. Çazpi urthez juiatu çuen Israel. Hil cen guero, eta Bethlehemen ehorci çuten. Haren ondoco içatu cen Ahialon Çabulontarra, eta Israel juiatu çuen hamar urthez. Hil içan cen guero, eta ehorci çuten Çabulonen. Haren ondotic, Abdon, Ilelen seme Pharathontarrac juiatu çuen Israel. Hunec içatu cituen berrogoi seme, eta hequietaric hirur hogoi eta hamaborz ilobaso, hirur hogoi eta hamaborz astocumeren gainera igaiten cirenac, eta Israel juiatu çuen çorci urthez. Hil içan cen guero, eta ehorci çuten Pharathonen, Efraimgo lurrean, Amalequen mendian. Berriz ere Israelgo semeec gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean, ceinac Filistindarren escuetara eman baitzituen berrogoi urthez. Bacen orduan Saraaco guiçon bat, Danen erroticacoa, Manue deitzen cena, eta emaztea agorra çuena. Jaunaren ainguerua aguertu citzaioen emaztequi hari, eta erran cioen: Agorra çare eta haurric gabea; bainan amatuco çare eta seme batez erdico. Berautzu beraz arnoric eta sagarnoric edan, eta cerbait lohiric jan, Ceren amatuco eta erdico baitzare seme batez, ceinaren burua ez baitu uquituco biçarnabalac; ecen haurretic eta amaren sabeletic içanen da Jaincoaren Naçarearra, eta bera abiatuco da Filistindarren escuetaric Israelen atheratzen. Bere senharraren gana goan cenean, erran çaroen: Jaincoaren guiçon bat ethorri da ni gana, aingueru beguitharte bat çuen, guciz lazgarria. Galdeguin diodanean nor cen, nondic heldu cen eta cer icen çuen, ez darot erran nahi içatu. Bainan hau ihardetsi içan darot: Huna non amatuco eta erdico çaren seme batez: berautzu arnoric edan ez sagarnoric, ez-etare jan deusere lohiric; ecen haurra, ttipitic, eta bere amaren sabeletic bere heriotzeco eguneraino, Jaincoaren Naçarearra içanen da. Hargatic Manuec othoiztu çuen Jauna, eta erran çaroen: Jauna, othoi, Jaincoaren guiçon bidali içan duçuna, berriz ethor bedi eta irakats beçagu sorcecoa den haurraz cer eguin behar dugun. Jaunac onhetsi çuen Manueren othoitza, eta berriz aguertu cen ainguerua haren emazteari, landan jarria çagoenari. Bada, Manue, haren senharra, etzen harequin. Emazteac ainguerua ikusi çuenean, Higuitu cen, eta laster eguin çuen bere senharra gana, eta berria ekarri çaroen, cioelaric: Huna aguertu çarotala aitzinean ikusi içan nuen guiçona. Manue xutitu cen eta bere emazteari jarraiqui, eta guiçonaren ganat ethorriric, erran cioen: Çu çare ene emazteari minçatu çarena? Eta harec ihardetsi çuen: Ni naiz. Manuec erran çaroen: Çure errana bethea ditaqueenean, cer nahi duçu eguin deçagun haurraz? edo certaric beharco du bere burua beguiratu? Jaunaren aingueruac ihardetsi çaroen: Bere burua beguira beça çure emazteari aiphatu diotzadan gucietaric; Mahastitic sorcen den edocein gaucetaric jan ez beça; ez beça edan arnoric ez sagarnoric, ez beça jan deusere lohiric: eta nic manatzen diodana bethe eta beguira beça. Manuec erran çaroen Jaunaren aingueruari: Ene othoitzac onhets daroaztatzu, othoi; utz gaitzatzu gure ahuncetaric pittica bat xuxencera çuri. Aingueruac ihardetsi cioen: Cembat-nahi hercha neçaçun, ez dut çure oguitic janen: bainan baldin nahi baduçu holocausta bat eguin, Jaunari hura escain çoçu. Eta Manuec etzaquien Jaunaren ainguerua cela. Eta erran çaroen: Cer da çure icena, ohora ahal diaçaquegunçat, baldin bethetzen bada çure hitza? Aingueruac ihardetsi çaroen: Certaco bilhatzen duçu ene icena, ceina baita espantagarri. Hargatic Manuec bere ahuncetaric hartu çuen pittica bat, eta libacioneac; harri baten gainean eçarri eta escaini cituen Jaunari, ceinac eguiten baititu sendagailazco gauçac: eta bera eta bere emaztea beguira çaudecen. Eta garra aldaretic cerura igaiten celaric, Jaunaren ainguerua ere garrean igan cen. Hori ikusi çutenean, Manue eta bere emaztea lurrera ahuspez erori ciren. Jaunaren ainguerua etzitzaioeten guehiago aguertu. Eta Manuec eçagutu çuen berehala Jaunaren ainguerua cela; Eta bere emazteari erran çaroen: Heriotzez hilen gare, ceren ikusi dugun Jaincoa. Emazteac ihardetsi çaroen: Baldin Jaunac hil nahi içan baguintu, etzuen gure escuetaric holocausta eta libacioneric onhetsico; etzarozquigun horiec oro erakutsico, ez-eta ethorri behar direnac erranen. Seme batez erdi cen beraz, eta hari icena eman çaroen Sanson. Handitu cen haurra, eta Jaunac benedicatu çuen. Eta Jaunaren izpiritua harequin içaten hasi cen Danen campetan, Saraaren eta Esthaolen artean. Sanson jautsi cen beraz Thamnathara; eta han ikusiric emaztequi bat Filistindarren alabetaric, Igan cen, eta berria ekarri çaroeten bere ait-amei, cioelaric: Thamnathan emaztequi bat ikusi içan dut, Filistindarren alabetaric: othoizten çaituztet emaztetzat onhets diçadaçuen. Bere ait-amec ihardetsi cioten: Ez othe da emaztequiric ene anaien alabetan eta ene populu gucian, emazte bat hartu nahi içateco ingurebaquigabeac diren Filistindarretaric? Eta Sansonec erran cioen bere aitari: Hori onhets diçadaçu, ceren ene beguiei kausitu baitiote. Bada, haren burhasoec etzaquiten Jaunac eguiten çuela gauça hori, eta Filistindarren contra guerthacari baten bilha çabilala; ecen ordu hequietan Filistindarra jaundua çabilan Israeli. Hargatic Sanson bere ait-amequin Thamnathara jautsi içan cen. Eta heldu cirenean hirico mahastietara lehoin ume ikaragarri bat aguertu cen, eta orroaz atheratu citzaioen Sansoni. Bainan Jaunaren izpiritua jauci cen Sansonen baithan, eta deusic-ere escuetan etzuelaric, urratu çuen lehoina, pittica bat puscacatzen balu beçala; eta hori etzioten erakutsi nahi içan bere ait-amei. Jautsi cen guero eta minçatu haren beguiei atzeman cioten emaztequiari. Eta cembait egunen buruan itzuliric harequin ezconceco, baztertu cen lehoinaren hiliquiaren ikustera, eta hara erle-molço bat jarria cela lehoinaren ahoan, eta ezti-bresca bat ere bacela. Hura hartu ondoan, bidean hartaric jaten çuen; eta bere ait-ametara ethorri cenean, pusca bat eman cioten, eta hequiec ere jan çuten: etzioten bizquitartean ikusterat eman lehoinaren gorphutzetic hartu çuela eztia. Haren aita goan cen beraz nescatcharen etchera, eta Sanson bere semeari barazcari bat eguin çaroen, ecen guiçon-gazteec hala eguiten ohi çuten. Toqui hartaco hiritarrec ikusi çutenean Sanson, hogoi eta hamar lagun eman ciozcaten harequin içateco. Sansonec erran cioten: Aitzinera emanen darotzuet asmacari bat; eta arguitzapena eguiten ahal badarotaçue estei hauquietaco çazpi egunetan, emanen darozquitzuet hogoi eta hamar soin eta berce haimberce soimpeco. Bainan ecin argui badeçaçueque, çuec emanen daroztatzuet niri hogoi eta hamar soinac eta berce haimberce soimpeco. Hauquiec ihardetsi cioten: Aguer çaçu çure asmacaria adi deçagun. Sansonec erran cioeten: Jaletic atheratu da jatecoa eta borthitzetic eztitasuna. Hirur egunez ecin arguitu çuten asmacari hori. Eta çazpigarren eguna hurbilcen hari celaric, erran cioten Sansonen emazteari: Lausenga çaçu çure senharra eta escura çaçu aguer deçaçun cer erran nahi duen haren asmacariac: hori ez baduçu eguin nahi, erreco çaitugu çu eta çure aitaren etchea: ala çuen esteietara deithu gaituçue gure biluzteco? Emaztequi hori nigarrez urcen cen Sansonen aitzinean eta minduricatzen, cioelaric: Higüin nauçu eta ez maite, eta horren gatic ez darotaçu aguertu nahi ene populuco semeei eman dioçuten asmacaria. Eta Sansonec ihardetsi cioen: Ene ait-amei ez daroet erran nahi içan, eta çuri aguertuco othe darotzut? Ezteietaco çazpi egunetan beraz nigarrez çagoen haren aitzinean. Azquenecotz çazpigarren egunean, nola baqueric ez baitzioen uzten, aguertu cioen. Hunec berehala salhatu cioten bere herritarrei. Çazpigarren egunean, iguzquia etzan aitzinean guiçon-gazteec Sansoni erran cioten: Cer da goçoagoric eztia baino eta borthitzagoric lehoina baino? Sansonec ihardetsi cioten: Ez bacindute irauli ene migarequin, etzinduten atzemanen ene asmacaria. Ordu berean Jaunaren izpiritua jautsi cen haren baithara; Ascalonera goan cen Sanson, eta han hil cituen hogoi eta hamar guiçon, ceinei kenduric soinecoac, asmacaria arguitu çutenei eman baitziozcaten. Eta hasarre handiz, goan cen bere aitaren etchera. Bada, haren emazteac senharçat hartu çuen haren adisquide eta ezcont-lagunetaric bat. Handic dembora aphur baten buruan, oguien bilceco egunac hurbilduac cirelaric, Sanson goan cen bere emaztearen ikustera, eta eraman çuen bere ahuncetaric pittica bat. Eta nola ohi beçala sarthu nahi baitzuen haren guelan, haren aitac debecatu çuen, cioelaric: Uste içan dut bigüindu cinduela, eta hargatic çure adisquide bati eman diot; bainan badu ahizpa bat bera baino gazteagoa eta ederragoa; içan bedi haren ordainez çure emazte. Sansonec ihardetsi cioen: Egun huntaric ez da ene baithan içanen Filistindarren alderateco hutsa; ecen emanen diotet jasaitera. Goan cen; atzeman cituen hirur ehun haceri, buztanez buztan lothu cituen, eta erdian estecatu arguiac; Eta arguiac suarequin bizturic, haceriac haiçatu cituen, alde orotara laster eguin ceçaten. Hauquiec berehala goan ciren Filistindarren oguietara. Hequiei su emanic, erreac içan ciren bilduac eta oraino xutic ciren fruituac hambatetaraino non mahastiac eta olibadiac ere garraz ahituac içan baitziren. Eta Filistindarrec erran çuten: Norc eguin du lan hori? Eta erran cioten: Hori Sansonec eguin du Thamnatharraren suhiac, ceren kendu dioen bere emaztea eta berce bati eman. Eta Filistindarrac igan ciren eta erre cituzten hala emaztequia nola haren aita. Sansonec erran cioten: Hori eguin duçuen arren, oraino, bada, aspercunde atheraco dut çuetaz, eta orduan phausatuco naiz. Eta içurri handi batez jo cituen, halaz non ixter bat bercearen gainera emanez baldituac guelditu baitziren. Eta jautsiric Sanson egotu cen Etamgo harrico cilhoan. Filistindarrac beraz Judaco lurrera iganic, campatu ciren, guerorat Lequi deithua içan cen toquian, horrec erran nahi baitu Matraila-leku, non ere hequien armada içan baitzen ihes igorria. Eta Judaco leinucoec erran cioten: Certaco igaiten çarete gure contra? Ihardetsi çuten: Sansonen estecatzera ethorri gare, eta hari eguin dagocunaren bihurcera. Jautsi ciren beraz hirur mila guiçon Judaco leinutic Etamgo harrico cilhora, eta Sansoni erran cioten: Ez daquiçu Filistindarrec manatzen darocutela? Certaco eguin nahi içan dioçute hori? Ihardetsi cioten: Nola eguin baitarotet niri, hala eguin içan diotet bereri. Hequiec erran cioten: Ethorri gare çure estecatzera eta Filistindarren escuetara ematera. Sansonec ihardetsi cioten: Hitz eman eta cin eguin diçadaçuet ez nauçuela hilen: Ihardetsi çuten: Etzaitugu hilen, bainan bai estecaturic emanen. Eta estecatu çuten bi soka berriz eta atheratu Etamgo harritic. Matraila-lekura heldu içan cirenean, eta Filistindarrac marrumaca ethorri cirenean, Jaunaren izpiritua jauci cen haren baithan; eta nola suaren indarrera ahitzen ohi baita lihoa, hala urratuac eta hautsiac içan ciren hura estecatzen çuten lokarriac. Eta lothuric lurrean harrapatu çuen matraila-heçur bati, erran nahi asto-matraila bati, hartaz hil cituen mila guiçon. Eta erran çuen: Asto-matraila batez, astocume baten matrailaz xahutu ditut, eta mila guiçon hil. Eta hitz horiec cantatu ondoan, escutic arthiqui çuen matraila, eta leku hura deithu çuen Erramathlequi, horrec erran nahi baitu Matraila-munho. Eta egarri handi baitzagoen, Jaunari oihu eguin cioen eta erran: Çuc eçarri duçu çure muthilaren escuan salbatze harrigarri hau eta garhaicia; eta huna non egarriz hilcen hari naicen, eta erorico naiz ingurebaquigabeen escuetara. Hargatic Jaunac idequi çuen astomatrailan haguin bat, eta hartaric atheratu ciren urac. Hequietaric edanic, bihotza biztu citzaioen eta hartu cituen indarrac. Hargatic leku hura orai arteo deithua da Matrailatic galdatzen duenaren ithurria. Eta Sansonec juiatu çuen Israel hogoi urthez, Filistindarren egunetan. Gaçarat ere goan cen, eta han ikusiric emaztequi lilitcho bat, sarthu cen haren gana. Hori aditu çutenean Filistindarrec, eta barraiatu cenean hequietan Sanson hirian sarthu cela, inguratu çuten, hirico athean çainac eçarriric; eta han gau gucia ixil-ixilac beguira egonez, goiçaldera ilkitzen cenean haren hilceco. Bada Sansonec lo eguin çuen gauherditaraino, eta jaiquiric handic, hartu cituen bi athe alderdiac beren habe eta haguequin, eta bizcarrean eçarriric eraman cituen Hebroni beguira dagoen mendi cascoraino. Guero maithatu çuen emaztequi bat Sorequeco haranean egoten cena, eta Dalila deitzen cena. Eta haren gana ethorri ciren Filistandarren buruçaguiac eta erran cioten: Engana çaçu eta haren ganic jaquin çaçu certan duen hambateco indarra; nola garhait deçaquegun, eta jasanaraz deçoquegun estecatu ondoan. Hori eguin nahi baduçu, bakotchac emanen darozquitzugu hameca ehun cilharrezco. Dalilac erran cioen beraz Sansoni. Erradaçu, othoi, certan datza çure indar gaitz hori, eta certaz behar cintazque estecatu çuc ecin ihes eguiteco? Sansonec ihardetsi cioen: Estecatzen banindute çainezco çazpi soka, ez oraino idortuac, bainan cimailduac direnez, berce guiçonac beçala herbal içan nindaiteque. Filistindarren satrapec ekarri ciozcaten Dalilari çazpi soka, erran çuen beçalacoac, eta hequietaz estecatu çuen Sanson. Etchean gordeac cituelaric celatariac, guela batean gauçaren akabançari beguira çaudecenac, oihu eguin cioen: Sanson, gainean dituc Filistindarrac! Sansonec hautsi cituen lokarriac, hala nola ixtupazco hari bat xabillaz bihurtua hauts bailitaque, suaren hatsa harcen duenean. Eta etzuten eçagutu certan çatzan haren indarra. Dalilac erran cioen: Huna trufatu çarela nitaz, eta gueçurrez minçatu çare: orai bederen erakuts diçadaçut certaz behar çaren estecatu. Sansonec ihardetsi cioen: Esteca banindeçate soka berriz egundaino erabiliac içan ez direnez, herbal eta berce guiçonac iduri içan nindaiteque. Halacoz estecatu çuen berriz Dalilac, eta guelan celatariac eçarriric, oihu eguin çuen: Sanson, Filistindarrac gainean! Sansonec lokarriac trencatu cituen oihal-hari batzuec beçala. Dalilac erran cioen berriz ere: Noiz arteo enganatuco nauçu eta gueçurrez minçatuco çare? erakuts diçadaçut certaz behar çaren estecatu. Sansonec ihardetsi cioen: Baldin ene buruco çazpi ile bilbeco hariarequin ezparçatzen baditutzu, eta itze bat horietaz estecatua lurrean landatzen baduçu, herbal içanen naiz. Hori eguin ondoan, Dalilac erran cioen: Sanson, Filistindarrac gainean! Sansonec, lotaric jauztean, atheratu çuen itzea bere ile eta hariarequin. Eta Dalilac erran cioen: Nola dioçu maite nauçula, çure bihotza ez delaric enequin? Hiruretan gueçurra erran darotaçu, eta ez darotaçu nahi içan erran, certan datzan çure indar gaitza. Eta nola cihitaca hari baitzitaioen, asco egunez bethi ondotic descansu aphur bat utzi gabe, haren bihotzac amor eman çuen, eta hilceco heineraino erkitu cen. Orduan eguia aguertuz, Sansonec erran cioen Dalilari: Biçarnabala ez da egundaino igan ene buruaren gainera, ceren naicen Naçarearra, erran nahi da ene amaren sabeletic Jaincoari consecratua naicela: murrizten balitz ene burua, ene indarra ene ganic goan laiteque, herbal nindaiteque eta bilhaca berce guiçonac beçala. Dalilac, ikusiric bere barneco berri gucia aithortu cioela, igorri çuen Filistindarren aitzindarietara eta gaztiatu cioten: Igan çaizte behin oraino, ceren idequi baitarot orai bere bihotza. Hauquiec igan ciren, berequin harturic aguindu çuten dirua. Dalilac bere alçoan lokarraraci çuen Sanson eta burua makurraraci cioen bere bulharren gainera. Deithu çuen biçar-eguilea eta murritzaraci ciozcan haren çazpi ile ezparçuac, eta abiatu cen haren kencen eta bulkatzen; ecic ordu berean goan citzaioen bere indarra; Eta erran cioen: Sanson, Filistindarrac gainean! Lotaric jauztean, Sansonec eguin çuen bere baithan: Atheraco naiz lehenago eguin dudan beçala, eta ene burua libratuco dut; ez baitzaquien bere ganic goan citaioela Jauna. Filistindarrec hartu çutenean, iraici ciozcaten berehala beguiac, eta gathez lothuric, eraman çuten Gaçara; eta presondegui batean hersiric, irin ehaiten hariaraci çuten. Jadanic haren ileac berriz handitzen hasiac ciren, Eta Filistindarren aitzindariac elkar gana bildu ciren bitima ederrenac Dagon, beren jaincoari imolatzeco, eta barazcari handi baten eguiteco, ciotelaric: Gure jaincoac escuratu darocu Sanson, gure etsaia. Eta populuac ere ikustenez hori, goresten çuen bere jaincoa, solas berac erranez: Gure jaincoac escuetara eman darocu gure etsaia, gure lurra xahutu eta hainitzac hil dituena. Eta barazcaritan boztuz, onthurunçaren ondoan, manatu çuten deithua içan cedin Sanson, hequien irrigarri içateco. Sanson presondeguitic erakarriric, hequien aitzinean dostagailutzat erabilia cen, eta xutic eçarri çuten bi haberen erdian. Hunec erran cioen bere urhatsetan bidatzen çuen muthilari: Utz neçaçu uquitzera habeac ceinen gainean baitago etche gucia, horien gainean berma nadien eta aphur bat phausa. Bada, etchea guiçonez eta emaztequiz bethea cen, eta han ciren Filistindarren aitzindari guciac, eta hegazteguitic eta gaineco salhatic beguira çaudenac Sansonen dostetari baciren, guiçon eta emaztequi, hirur milaren ingurua. Sansonec Jaunari dei eguinic erran çuen: Jainco Jauna, orhoit çaite nitaz; ene Jaincoa bihur diçadaçu orai ene leheneco indarra, ene Jaincoa, asper nadien ene etsaietaric, eta ene bi beguien galçapenarençat asperraldi bat athera deçadan. Eta lothuric bi habeei, ceinen gainera baitzagoen etchea, bat çaducalaric escu escuinaz eta bercea ezquerraz, Erran çuen: Filistindarrequin gal bedi ene bicia. Eta habeac hazcarqui iharrosiric, etchea erori cen aitzindari gucien eta han cen berce ostearen gainera; eta bera hilcean, hainitz guehiago xahutu çuen guiçon, aitzinean bici celaric hil çuen baino. Haren anaiac eta ahaidego gucia jautsi ciren; hartu çuten haren gorphutza, eta Saraaren eta Esthaolen artean ehorci çuten bere aita Manueren hobian: eta juiatu çuen Israel hogoi urthez. Ordu hequiez, bacen Efraimgo mendian guiçon bat Micas deitzen cena. Bere amari erran cioen: Bazterrerat eman cintuen hameca ehun cilharrezcoac, eta ceinetaz ene aitzinean arneguca haritu baitzare, hemen ditut, ene baithan dira. Hunec ihardetsi cioen: Jaunac benedica beçaitza, ene semea. Hequiec bihurtu ciozcan beraz bere amari, ceinac erran baitzioen: Diru hori Jaunari consecratu eta botuz eman diot, ene semeac ene escutic har deçan, eta eguin deçan itchura cicelatu, eta urthu bat; eta ematen darotzut orai. Micasec bihurtu ciozcan beraz bere amari, ceinac hartu baitzituen berrehun cilharrezco eta eman cilharguin bati, hequietaric eguin ceçan itchura cicelatu eta urthu bat, ceina egotu baitzen Micasen etchean. Micasec han templotto bat bereci cioen halaber jaincoari, eta eguin cituen ephodoa eta theraphimac, erran nahi da aphez-soinecoa eta idolac: eta bethe çuen bere semeetaric baten escua, eta eguin çuen haren aphez. Orduco egunetan etzen erregueric Israelen, bainan bakotchac, cer ere çucen iduritzen baitzitzaioen, hura eguiten çuen. Bacen orobat berce guiçon-gazte bat Bethlehemgoa Judan, ahaidego hartacoa: berenez lebitarra cen, eta han çagoen. Eta Bethlehemdic atheraric, nahi içan cen ibili laket atzemanen çuen edocein toquitan. Eta bide eguitearequin, heldu içan cenean Efraimgo mendira, baztertu cen aphur bat Micasen etchera. Micasec galdatu cioen nondic heldu cen. Hunec ihardetsi cioen: Lebitarra naiz Bethlehemgoa Judan, eta banoha ahal dudan, eta enetzat on dela ikusico dudan toquian egotera. Micasec erran cioen: Çaude ene etchean, eta balia çaquizquit aitatzat eta apheztzat. Emanen darozquitzut, urthe bakotch, hamar cilharrezco, bi soineco eta bicitzeco behar direnac. Lebitarrac on-hartu çuen eta egotu cen guiçon haren etchean, ceinac bere semeetaric bat beçala iduqui baitzuen. Micasec bethe çuen haren escua, eta aphez beçala içan çuen guiçon-gaztea etchean, Cioelaric: Orai badaquit Jaincoac benedicatuco nauela, lebitar odoleco apheça badudanaz gueroztic. Ordu hequietan, erregueric etzen Israelen, eta Danen leinua lurqueta çabilan, han egotecotzat; ecen egun huradino ecin escuratu çuen berce leinuen artean bere çortheco eremua. Danen semeec beraz igorri cituzten Saraatic eta Esthaoletic borz guiçon biphilenetaric lurraren ikuscatzera eta artharequin beguiztatzera, eta erran cioeten: Çoazte eta beguiz har çaçue lurra. Hauquiec, bidean cihoacelaric, heldu cirenean Efraimgo mendira, sarthu ciren eta phausatu Micasen etchean. Eçaguturic lebitar gaztearen minçoa, eta haren ostatu beraz baliatzen cirelaric, erran cioten: Norc erakarri çaitu hunara? cer hari çare hemen? cer ariaz nahi içan duçu hunat ethorri? Harec ihardetsi çuen: Hau eta hau eguin darot Micasec, eta saritan hartu nau, balia naquioen apheztzat. Othoiztu çuten beraz Jauna consulta ceçan jaquiteco heian bidaia ona eguinen çuten eta heian gauçac içanen çuen ondorio. Ihardetsi cioeten: Çoazte baquean, Jaunac beguiaz daduca çuen urhatsa eta çuec daramaçuen bidea. Bideari lothuric, borz guiçonec jo çuten beraz Laisera, eta ikusi çuten han çagoen populua, beldurcunderic batere gabe cela, Sidondarren azturaren arabera, descansuan eta phausuan, nihorc ez baitzioen bihurriric eguiten, eta onthasun handiac bacituela, urrun cela Sidonetic eta berce guiçon gucietaric aldaratua. Eta beren anaien gana Saraara eta Esthaolera itzuli cirenean, cer eguin çuten galdatu ciotenei ihardetsi çuten: Jaiqui çaizte, igan gaiten hequien gana; ecen ikusi dugu lur bat hainitz aberatsa eta goria; berautzue naguiqueria eta luçamenduetaric. Goacen eta hartaz nausi gaitecen, ez da gaitz içanen. Beren eremu çabalean descansu direlaric sarthuco gatzaizcote, eta Jaunac emanen darocu leku hura, ceinetan ez baita lurrean sorcen diren gaucetaric deuseren escasic. Sei ehun guiçon bideari eman ciren beraz guerlaco harmac soinean Danen leinutic, erran nahi da Saraatic eta Esthaoletic. Igan ciren Cariathiarimera, Judan, eta han baratu. Ordutic leku harec hartu çuen Danen campen icena, eta da Cariathiarimen guibelean. Handic Efraimgo mendira iragan ciren. Micasen etchera heldu içan cirenean, Laisgo lurraren beguiztatzera aitzinean igorriac içan ciren borz guiçonec erran cioeten beren berce anaiei: Badaquiçue etche hortan badirela ephodo bat, theraphimac eta itchura cicelatu eta urthu bat: ikusaçue cer nahi duçuen eguin. Eta aphur bat aldaraturic, sarthu ciren Micasen baithan çagoen lebitar gaztearen etchean; eta agur eguin cioten baquezco solasequin. Bizquitartean sei ehun guiçonac, ciren beçala harmatuac, athe aitzinean çauden xutic. Eta guiçon-gaztearen etchean sarthu cirenac, ephodoaren, theraphimen eta itchura urthuaren harcera hari ciren, eta apheça athe aitzinean xutic çagoen, sei ehun guiçon hazcarrac handic ez urrun beguira çaudelaric. Sarthu cirenec hartu cituzten beraz ephodoa, idolac eta itchura cicelatua eta urthua. Apheçac erran cioten: Cer hari çarete? Ihardets cioten: Çaude ixilic eta erhia eçar çaçu ahoaren aitzinean; çato gurequin, aitatzat eta apheztzat içan beçaitzagun. Cer da çuretzat hobe, ala içan çaitecen guiçon bakar baten etchean aphez, ala leinu batean eta Israelgo familian? Hori aditu çuenean, onhetsi cituen hequien solasac, hartu cituen ephodoa, idolac eta itchura cicelatua, eta goan cen Dantarrequin. Bidean cihoacelaric, beren aitzinean igorriric haurrac, abereac eta phusca balios guciac, Eta jadanic Micasen etchetic urrun cirelaric, Micasen etchean egoten cirenac argudioan jarraiqui citzaizcoeten. Eta guibeletic oihuz hasi ciren. Hauquiec ikusi cituztenean, erran cioten Micasi: Cer nahi duçu? certaco çaude oihuz? Ihardetsi çuen: Ene jaincoac, enetzat eguin ditudanac, apheça eta ditudan guciac eraman ditutzue, eta dioçue: Cer duçu? Danen semeec erran cioten: Berautzu guri guehiago minça, beldurrez guiçonac, gogoa minkaizturic, bihur daquizquitzun, eta ceror gal çaitecen çure etche guciarequin. Hola berriz bideari lothuric, goan ciren. Micasec, bada, ikustenez hazcarrago cirela, itzuli cen bere etchera. Sei ehun guiçonec eraman cituzten beraz apheça eta aitzinean erran içan ditugunac; ethorri ciren Laisera, populu descansuz eta phausuan çagoen baten gana, eta ezpataren ahotic iragan cituzten, eta hiriari su eman cioten, Nihorc-ere lagunçaric hangoei ekarri gabe, Sidonetic urrun egoten cirelacotz, eta nihorequin etzutelacotz ez lagunkidetasunic, ez har-emanic. Eta hiri hura cen Errohobeco aurkinçan jarria: Danen semeec berritu çuten eta han eguin çuten beren egoitza. Aitzinean Lais deitzen cena, deithu çuten Dan beren aita, Isaaquen semearen icenetic. Eta han eçarri çuten jaincorde cicelatua eta Jonathan, Moisen seme Jersamen semea, eta haren semeac apheztzat, beren gathibutasuneco eguneraino. Eta Micasen jaincordea hequien baithan egotu cen Jaincoaren arka Silon egotu cen dembora gucian. Etzen ordu hequietan erregueric Israelen. Bacen lebitar guicen bat Efraimgo mendico macela batean çagoena, Judaco Bethlehemen hartu çuena emazte. Hunec utzi çuen bere senharra, eta Bethlehemera bere aitaren etchera itzuli cen, eta lau hilabethez egotu cen aitaren baithan. Senharra, berequin harturic muthil bat eta bi asto, jarraiqui citzaioen, harequin nahiz baquetu eta lausenguca berequin guibelerat erakarri. Emazteac onguiethorri eguin cioen eta sarraraci çuen bere aitaren etchean. Hori aditu çuenean haren aitaguinarrebac eta ikusi çuenean, bozcariorequin ethorri citzaioen aitzinera, Eta besarcatu çuen. Suhia bere aitaguinarrebaren etchean egotu cen hirur egun, jaten eta edaten çuelaric lainoqui harequin. Bainan laugarren egunean, gabaz jaiquiric, nahi içan çuen abiatu; aitaguinarrebac atchiqui çuen, eta erran cioen: Jan çaçu lehenic ogui puxca bat, eta barnea hazcar çaçu, eta hola goanen çare. Jarri ciren elkarrequin; jan eta edan çuten, eta nescatcharen aitac erran cioen bere suhiari. Egun hau, othoi, emaçu gurequin, boz gaitecen guciac batean. Bainan hau xutituric, goan nahiz abiatu cen. Eta halaric-ere aitaguinarrebac errequeica atchiqui çuen, eta bere etchean gueldiaraci. Goiça ethorri cenean ordean, lebitarra bideraco xuxencen cen. Aitaguinarrebac erran cioen berriz: Othoizten çaitut jan deçaçun cerbait, eta indarrac harturic, eguna çabalcen den artean, goanen çare guero. Jan çuten beraz elkarrequin. Eta guiçon-gaztea xutitu cen, bideari lotzeco bere emaztearequin eta muthilarequin. Berriz ere aitaguinarrebac erran cioen: Ikusaçu eguna hari dela aphalcen, eta arratsa heldu dela: çaude egun ere enequin, eta bozcariozco egun bat iragan çaçu, eta bideari lothuco çare bihar çure etchera goateco. Suhiac etzuen nahi içan onhetsi haren errana, bainan eman cen berehala bideari, eta ethorri cen Jebuseco ondora, ceina berce icenez Jerusaleme deitzen baitzen, berequin erakarcen cituela bi astoac cargatuac eta bere ohaidea. Eta jadanic ciren Jebusetic hurbil, eta eguna gauera bihurcen hari cen, eta muthilac erran cioen bere nausiari: Çato, othoi, eta aldara gaitecen Jebusearren hirira eta hor gueldi gaitecen. Nausiac ihardetsi cioen: Ez naiz sarthuco jendaqui arrotz Israelgo semeetaricacoa ez den baten hirira, bainan goanen naiz Gabaaraino; Eta hara helcen naicean, han egonen gare, edo bederen Erraman. Iragan çuten beraz Jebus; hartu bideaz aitzina cihoacen, eta iguzquia etzan citzaioeten Gabaaco ondoan, ceina Benjaminen leinuan baita. Eta harat aldaratu ciren, han guelditzeco. Barnera sarthu ondoan, jarriac çauden hirico plaçan, eta nihorc etzioten leihorra eman nahi içatu. Eta hara non guiçon-çahar bat aguertu cen, landatic eta bere lanetic bihurcen cela arratsean; eta guiçon hura ere Efraimgo mendicoa cen, eta arrotz beçala çagoen Gabaan. Bada, leku hequietaco guiçonac Jeminiren semeac ciren. Eta beguiac alchaturic, guiçon-çaharrac ikusi çuen lebitarra bere puxcattoequin hirico plaçan jarria; eta erran cioen: Nondic heldu çare? eta nora çohaci? Harec ihardetsi cioen: Abiatu gare Bethlehem Judacotic, eta goaci gure toquira, ceina baita Efraimgo mendico macela batean; handic ethorri guinen Bethlehemera; orai Jaunaren etchera goaci, eta nihorc ez gaitu hartu nahi bere leihorrera, Nahiz lastoa eta belharra badugun gure astoen bazcatzeco, eta oguia eta arnoa enetzat, çure nescatoarençat eta enequin den muthilarençat: ez dugu deusere escas baicic-ere leihorra. Guiçon-çaharrac ihardetsi cioen: Baquea dela çurequin, nic emanen darozquitzut premia çaizquitzun guciac: bakarric othoizten çaitut etzaitecen plaçan egon. Eta sarraraci çuen bere etchera; astoei bazca eman cioeten, eta çangoac garbitu cituztenean, onthurunçara deithu cituen. Jaten hari cirelaric, eta bideco nekearen ondotic, janaz eta edanaz beren buruac hazcarcen cituztelaric, ethorri ciren hiri hartaco guiçon batzuec, Belialen semeac (erran nahi da cer-nahitara jarriac), eta guiçon-çaharraren etchea inguraturic, hasi ciren atheari joca, etcheco nausiari oihuca, eta erranez: Ilkiaraz çaçu çure etcherat sarthu den guiçona, eguin dioçogun nahi duguna. Guiçon-çaharra atheratu cen hequietara eta erran cioeten: Berautzue, anaiac, berautzue holaco gaizquiric eguin; ecen guiçon hau arrotz beçala sarthu da ene atherbera, eta utzaçue çoroqueria hori. Badut alaba bat doncella, eta guiçon horrec badu ohaidea; erakarrico darozquitzuet; emanen dioçuete ahalquea, eta aseco duçue çuen lehia; bakarric othoizten çaituztet guiçon hunen gainean eguin ez deçaçuen guiçonari ez dihoaquioen icigarriqueria. Etzituzten onhetsi nahi haren erranac. Lebitarrac hori ikusiric, atheratu cioeten bere ohaidea, eta eman hartaz dosta citecençat. Hartaz nahi çutena eguin ondoan gau gucian, utzi çuten goiçaldera. Emaztequia, ilhuna goatearequin, ethorri cen bere senharra çuen etcheco athera, eta han erori cen. Arguitu cenean, lebitarra jaiqui cen, eta idequi çuen athea, abiatu bidaiaren akabatzeco; eta hara non çagoen haren emaztea athe aitzinean etzana, escuac athelasera hedatuac. Listez lo çagoen, senharrac erraten cioen: Jaiqui çaite eta goacen. Deusic ez baitzuen ihardesten, eçaguturic hila cela, hartu çuen, asto baten gainean eçarri, eta itzuli cen bere etchera. Sarthu cenean, hartu çuen marrauça bat, eta emaztearen gorphutza bere heçurrequin hautsiric hamabi phusquetan, çathi bana igorri cioen Israelgo leinu bakotchari. Hori ikusi çutenean, guciac oihuca hasi ciren: Ez da egundaino holacoric Israelen guerthatu, gure arbasoac Eguiptotic ethorri diren egunetic eta orai arteo: erabaqui çaçue, eta guciec batean ikusaçue cer den eguiteco. Hargatic Israelgo seme guciac ilki ciren, eta batera bildu ciren guiçon bakar bat beçala Danetic Bersaberaino eta Galaaderaino, Masphera, Jaunaren aitzinera. Populuetaco buruçaguiac oro eta Israelgo leinu guciac bildu ciren Jaincoaren batzarrera, lau ehun mila guerlari oinezco. (Eta Benjaminen semeac etziren jaquin gabe guelditu Israelgo semeac Masphara iganac cirela.) Emaztequi hilaren lebitar senharrari galdeguin cioten nola guerthatu cen hambateco belzqueria, Ihardetsi çuen: Benjamineco Gabaara heldu içan naiz ene emaztearequin, eta harat aldaratu naiz; Eta hara non hiri hartaco guiçonec gabaz inguratu duten ni nindagoen etchea, ni hil nahiz, eta ene emazteari jaçarriz ecin-sinetsizco lohiqueriaco errabiarequin, azquenecotz hil den arteo. Harthuric, pusquetan eçarri dut, eta çathiac igorri ditut çuen eremu gucietara, ceren ez baita egundaino Israelen guerthatu horremberceco icigarriqueria eta belzqueriaric. Israelgo semeac, hemen çarete guciac, ikusaçue cer behar duçuen eguin. Eta han cen populu guciac, guiçon bakar bat içan balitz beçala, ihardetsi çuen: Ez gare gure olhetara bihurtuco, nihor ez da bere etchean sarthuco, Non ez dugun batean hau eguiten Gabaaren contra: Hautatuac içan beitez Israelgo leinu gucietan hamar guiçon ehunetaric, ehun miletaric, mila hamar miletaric, eta armadari ekar betzozte jatecoac, guduca ahal gaitecen Benjamineco Gabaaren contra, eta merecitu duena bihur dioçogun bere tzarqueriaren arabera. Eta Israel gucia hiri haren contra bildu cen, guiçon bakar bat beçala, gogo berarequin eta xede bakar batean. Benjaminen leinu guciari bidali ciozcaten mandatariac, ceinec erran baitzuten: Certaco atzeman da horremberceco tzarqueria çuen baithan? Escuetara igutzue Gabaaco guiçon belzqueria hori eguin içan dutenac, hil ditecençat eta gaizquia ken dadien Israeldic. Benjamintarrec etzuten aditu nahi içan beren anaia Israelgo semeec gaztiatu solasa: Bainan beren eremuco hiri gucietaric bildu ciren Gabaara lagunça ekarceco eta Israelgo populu guciaren contra guducatzeco. Eta Benjamindic kausitu ciren hogoi eta borz mila ezpata ekarcen çutenac, Gabaaco egoiliarrez berçalde. Hauquiec çazpi ehun guiçon guciz hazcarrac, ala escuinaz, ala ezquerraz bardin guducatzen cirenac, eta habalaz harriac haien xuxen arthiquitzen cituztenac, non ile bat ere jo baitzeçaqueten, eta harriaren casca ez baitzen den-gutiena nihorat makurtuco. Israelen ere, Benjaminen semeac gabe, kausitu ciren lau ehun mila ezpatadun, gudura jarriac. Hauquiec jaiquiric, ethorri ciren Jaincoaren etchera, erran nahi da Silora; Jaincoa consultatu çuten, eta erran cioten: Nor içanen da gure armadan guduco buruçagui Benjaminen semeen contra? Jaunac ihardetsi cioeten: Juda içan bedi çuen aitzindari. Israelgo semeac goicean berehala jaiquiric, campatu ciren Gabaaco ondoan. Eta handic abiaturic Benjaminen semeen guducatzera, hasi ciren hiriaren sethiatzen. Gabaatic atheraturic, Benjaminen semeec hil cituzten egun hartan Israelgo semeetaric hogoi eta bi mila guiçon. Israelgo semeac, beren indarraren eta oste handiaren gainean sinhestea eçarriz, aitzinean guducatu ciren toquian jarri ciren lerrotan berriz ere; Halaz bizquitartean non lehenic igan baitzuren eta nigarrez egon Jaunaren aitzinean ilhunceraino: eta consultatu çuten eta erran cioten: Behar othe dugu guehiago guducatzerat eguin Benjaminen seme, gure anaien contra, ala ez? Ihardetsi cioten: Igan çaizte eta gudu eguiçue. Eta biharamunean, Israelgo semeec gudurat eguin çutenean Benjaminen semeen contra, Benjaminen semeac jauci ciren Gabaaco atheetaric, eta hequien aitzinera laster eguinic, hambateco çalapartac erabili cituzten sarrasquica, non hemeçorci mila ezpataco guiçoni lurra joaraci baitzioeten. Hargatic Israelgo seme guciac ethorri ciren Jaincoaren etchera, eta jarriric çauden nigarrez; barur eguin çuten egun hartan ilhunceraino, eta Jaunari escaini ciozcaten holocaustac eta baquezco bitimac. Eta beren plantaren gainean consultatu çuten. Toqui hartan cen orduan Jaincoaren batasuneco arka. Eta Phineesec, Eleaçarren semeac, Aaronen ilobasoac çuen Jaunaren etcheco cargua. Consultatu çuten beraz Jauna, eta erran cioeten: Behar othe gare guehiago gudura atheratu Benjaminen seme, gure anaien contra, ala guelditu behar gare? Jaunac ihardetsi cioeten: Igan çaizte eta behar emanen ditut çuen escuetara. Israelgo semeec celatac eçarri cituzten Gabaaco hiriaren inguruan; Eta hirugarren aldico, lebembicicoan eta bigarrean beçala, armada atheratu çuten Benjaminen contra. Bainan Benjaminen semeac ere ausartasun handirequin jauci ciren hiritic, eta etsaiec ihes eguinic, lucez jarraiqui citzaizcoten, halaz non hequietaric sakitu baitzituzten lehembicico eta bigarren egunean beçala, eta hil baitzuten ihes çoacinetaric bi bidez, ceietaric batec Bethelera baiterama eta berceac Gabaara, eta hogoi eta hamar guiçonen ingurutsuari lurra joaraci cioeten; Ecen uste içan çuten, ohi beçala amor eguiten çutela. Aleguiaca ihes cihoacenec asmua çuten eguina hequiec hiritic urrunaraztecoa, eta iduri ihesi, hequiec erran diren celatetara erakarcecoa. Hargatic Israelgo seme guciac jarriac ciren toquietaric jaiquiric, lerrotan eman ciren Baalthamar deitzen den leku batean. Hiriaren inguruan jarriac ciren celatariac ere emequi-emequi hasi ciren aguercen, Eta mendebal-aldetic hiriari hurbilcen. Halaber hamar mila guiçonec, Israel gucitic, hiritarrac gudura deitzen cituzten. Eta guduco hestura gaitzac inguratu cituen Benjaminen semeac, eta etzuten eçagutu herioa alde orotaric gainera heldu citzaioetela. Jaunac jo cituen Israelgo semeen aitzinean, ceinec egun hartan hequietaric hil baitzituzten hogoi eta borz mila guiçon, oro guerlariac eta ezpatadunac. Bada, Benjaminen semeec eçagutu çutenean gai etzirela, hasi ciren ihes eguiten. Hori ikustearequin, Israelgo semeec ihes goateco lekua utzi cioeten, eror citecençat xuxendu celatetara, ceinac hiriaren ondoan baitziren. Hauquiec brastacoan jaiqui ciren beren gordegailuetaric, eta Benjamin guibelaz itzulcen celaric hilca hari citzaizcotenei, sarthu ciren hirian eta jo çuten ezpataren ahoaz. Bada Israelgo semeec celatetan eçarri cituztenei eçagutzaritzat eman cioeten sutan eçar ceçaten, hiria hartu ondoan, eta kea goiti igaitearequin erakutsico çutela hartua cela hiria. Guduan sarthuac ciren Israelgo semeac horri ohartu cirenean (ecen Benjaminen semeec uste içan çuten ihes cihoacela, eta hequien armadatic hogoi eta hamar guiçon hilic, biciquiago ondotic emanac ciren), Ikusi çuten kezco habe bat beçala hiritic igaiten. Benjaminec guibelerat beguiraturic, eçagutu çuenean hiria hartua ceta eta garra goiti cihoala; Lehenago aleguiaca ihes eguin çutenac, aitzinaz itzuliric, bihurcen ciren hazcarquiago. Hori ikustearequin, Benjaminen semeac ihesari eman ciren, Eta hartu çuten mortuco biderat, haran ere estaiac ondotic cituztelaric: bainan hiriari su eman ciotenac atheratu citzaizcoeten aitzinera. Eta halaz guerthatu cen, non etsaiac bi aldeetaric hilca hari baitzitzaizcoeten, eta sarrasquia baratu gabe baitzihoan, lurra jo çuten eta etzanac guelditu ciren Gabaaco hiriaren iguzqui-haice alderat. Bada, leku hartan berean bicia galdu çutenac, ciren hemeçorci mila guiçon, oro gudulari hazcarrenetaric. Hori ikusiric, guelditu ciren Benjamintarrec mortura ihes eguin çuten, eta hartu çuten harcadi batera, ceinaren icena Erremon baita. Ihes hortan ere barraiatuac eta asco aldetara hedatuac baitziren, Israelgo semeec hil cituzten borz mila guiçon; eta urrunago goanic, hil cituzten oraino bi mila. Eta hula guerthatu cen, non asco toquitan erori ciren Benjamintarrac baitziren hogoi eta borz mila guerlari, guduco hoberenetaric. Horreletan Benjaminen oste gucitic guelditu ciren, itzuri ahal içan cirenac eta mortura ihes eguin, sei ehun guiçon; eta lau hilabethez egotu ciren Erremongo harcadian. Bada, guibelerat itzuliric, Israelgo semeec hirico ondar guciac, guiçonetaric abereetaraino, ezpataz jo cituzten, eta gar goseac erre cituen Benjaminen hiri eta herriac oro. Israelgo semeec Masphan cin ere eguin çuten eta erran: Gutaric nihorc ez du Benjaminen semeei bere alabetaric emanen emaztetzat. Eta guciac ethorri ciren Jaincoaren etchera Silora, eta haren aitzinean jarriric arrats arteo, alchatu çuten boça, eta hasi ciren nigarrez eta marrascaz, cioetelaric: Israelgo Jainco Jauna, certaco guerthatu da çorigaitz handi hau çure populuan, non egun leinuetaric bat eceztatzen baita gutaric? Eta biharamunean, argui-urratzean jaiquiric, aldare bat eguin çuten; escaini cituzten han holocaustac eta baquezco bitimac, eta erran çuten: Nor da Israelgo leinu gucietaric Jaunaren armadara igan ez dena? Ecen Masphan cirelaric, cin handi batez hersi cituzten beren buruac, hilen cituztela huts eguinen çutenac. Eta urriquiac joric Benjamin beren anaiaren gainean, Israelgo semeac abiatu ciren erraten: Leinu bat Israeldic ebaquia da. Nondic hartuco dituzte emazteac? cin eguin dugu ecen guciec batean, ez diotzotegula gure alabac emanen. Hargatic erran çuten: Nor da Israelgo leinu gucietaric Jauna gana igan ez dena Masphara? Eta hara non kausitu cen Jabes Galaadecoac armada hartan etzirela içatu. (Israelgo semeac Silon ciren orduan, Jabesetic etzen hequiequin nihor kausitu.) Hargatic igorri cituzten hamar mila guiçon hazcarrenetaric, eta manu eman cioeten: Çoazte eta Jabes Galaaden daudecenac ezpataren ahotic iragan çatzue, beren emazte eta haur ttipiequin. Eta huni behar çarete ohartu: Guiçonqui guciac eta guiçona eçagutu duten emaztequiac hil çatzue, bainan birjinac beguira. Jabes Galaaden kausitu ciren lau ehun birjina guiçonaren ohea eçagutzen etzutenac, eta erakarri cituzten campetara, Silora, Canaango lurrera. Eta Benjaminen seme, Erremongo harrian cirenei, manaturic onhets cetzaten baquera, berriquetariac igorri ciozcaten. Orduan Benjaminen semeac ethorri ciren, eta emazteac eman citzaizcoeten Jabes Galaadeco alabetaric; bainan molde berean emateco etzen berceric kausitu. Israel gucia damu minetan eta urriquitan sarthu cen Israelgo leinu baten hilceaz. Eta çaharrec erran çuten: Cer eguinen diotegu emazteric içan ez duten gaineracoei? Benjamingo emaztequi guciac hilac dira. Grina handi batequin eta gogoa behartuz, Israeldic leinu bat gal ez dadien bideac harceco ditugu. Ecic gure alabac ecin eman detzozquegute, hersiac garelacotz cinaz eta arthiqui dugun burhoaz, guinioenean: Madaricatua bere alabetaric Benjamini emaztetzat emanen dioena. Asmu bat eguin çuten beren artean eta erran çuten: Huna Jaunaren besta-burua urthe oroz celebratzen dena Silon, ceina jarria baita Betheldic ipharrerat, eta Betheldic Siquemera dohan bidetic iguzqui-haicerat, eta Lebonaco hiritic hegoarat. Manatu cioten beraz Benjaminen semeei, eta erran: Çoazte eta mahastietan gorde çaitezte. Eta ikusico ditutzuenean Siloco nescatchac, ohitzaren arabera, dancetara abiatzen, bet-betan athera çaitezte mahastietaric, bakotchac hequietaric har çaçue emaztetzat bana, eta çoazte Benjamingo lurrera. Eta hequien aitac ethorrico direnean, eta çuen contra hasico direnean arranguratzen eta jaçarcen, erranen diotegu: Urrical çaquizquiote; ecic ez dira hequiei lothu guerlaco eta garhaiciaco çucenez, bainan othoizca galdatu darozquitzueten ondoan, eta ez diozcatzuete eman, eta çuen ganic ethorri da bekatua. Nola manatu, hala eguin çuten Benjaminen semeec. Beren nombrearen arabera, emazte bana berençat hartu çuten dançan heldu ciren nescatchetaric, eta goan ciren beren toquietara: han eguin cituzten hiriac eta hequietan egotu ciren. Israelgo semeac ere leinuca eta familiaca bihurtu ciren beren olhetara. Orduco egunetan erregueric etzen Israelen, bainan bakotchac, cer-ere ongui iduritzen baitzitzaioen, eta hura eguiten çuen. Juie baten egunetan, juieac buruçagui cirelaric, gosete bat guerthatu cen lurrera. Eta guiçon bat goan cen Bethlehem Judacotic, Moab-herrira arrotz, bere emaztearequin eta bi haurrequin. Bera deitzen cen Elimelec, eta emaztea Noemi; eta bi semeac, bat Mahalon eta bercea Quelion. Ephratarrac ciren Bethlehem Judacoac. Eta Moab-herrian sarthuric, han egoten ciren. Hil içan cen Elimelec, Noemiren senharra; eta Noemi bera guelditu cen bere bi semeequin; Hauquiec Moabitar emazteac eguin cituzten; bat deitzen cen Orpha, bercea Erruth. Han egotu ciren hamar urthez; Eta biac hil içan ciren, erran nahi da Mahalon eta Quelion; eta Noemi guelditu cen bere bi haurrez eta senharraz gabetua. Eta jaiqui cen bere herrialdera goateco bere bi erreinequin, Moab-herritic; aditu çuen ecic Jaunac beguitharte eguin cioela bere populuari, eta jatecoa eman. Hargatic bere bi erreinequin atheratu cen arrotz egotu cen lekutic; eta jadanic bidean celaric Judaco lurrera bihurceco, Erran cioeten: Itzul çaitezte çuen amaren etchera: Jauna urricalmendutsu içan bequiçue, çuec hil direnen alderat eta ene alderat içatu çareten beçala. Phausua eman beçaçuete hartuco ditutzuen senharren etchetan. Eta besarcatu cituen. Eta hequiec nigar marrascaz hasi ciren, Erraten çutelaric: Çurequin goanen gare çure populua gana. Noemic ihardetsi cioeten: Bihur çaitezte, ene haurrac; certaco ethor enequin? ene sabelean othe da guehiago semeric, çuec ni ganic iguriquitzeco senharric? Itzul çaizte, ene haurrac, eta çoazte: ecen jadanic adinac azpian naduca, ez naiz ezconçaco lokarriaz gai; gaur amatzen ahal baninz ere, eta bi semez erditzen, Baldin hequien beguira egon nahi bacindute, hequiec handitu eta morroindu arteo, berriz ezcondu baino lehen xahartto eguin cintezquete. Ez holacoric, othoi, ene haurrac, ecen çuen atsecabeac eneac baino guehiago nau hestutzen: Jaunaren escua ene contra ilkia da. Berriz eman ciren nigar marrasquetan. Orphac bere amaguinarreba besarcatu çuen, eta guibelerat itzuli cen; Erruth josi cen bere amaguinarrebari. Noemic erran cioen: Horra non çure ahizpa bihurtu den bere herritarretara eta bere jaincoetara; çu ere çoaci horrequin. Erruthec ihardetsi çuen: Ez beçaizquit trebes jar, utz çaitzadan eta goan nadiençat; ecen norat-nahi eguin deçaçun, haratzo naiz; eta non-ere gueldituco baitzare, ni gueldituco naiz halaber. Çure populua ene populua içanen da, çure Jaincoa ene Jaincoa. Cein lurrec hartuco baitzaitu hilcen çarenean, hartan hilen naiz ni ere, hartan içanen da ene hobia. Edocein gaitzez jo beneça Jaunac, eta eguin beçat guehiago oraino, baldin deusec-ere, herioaz landan, berezten banau çu ganic. Noemic ikusiric beraz gogo sendo batequin hartu çuela harequin goateco asmua, etzuen nahi içan ceiher jarri, ez-eta guehiago aiphatu bere herritarretara bihurceaz. Bideari batean eman ciren eta ethorri Bethlehemera. Hirira sarthu cirenean, berriac laster jo çuen orotara; eta emaztequiec erraten çuten: Hau da behialaco Noemi. Noemic erran cioeten: Ez beneçaçue deith Noemi (erran nahi da ederra), bainan deith neçaçue Mara (erran nahi da uherra), ceren uherdura handiz bethe bainau Ahalorotacoac. Bethea ilki naiz, eta hutsa bihurrarazten nau Jaunac. Certaco beraz deitzen duçue Noemi Jaunac aphaldu duena, Ahalorotacoac atsecabez bethe duena? Horreletan ethorri cen Noemi bere erromeriaco lurretic, bere erreina Erruth Moabitarrarequin; eta Bethlehemera bihurtu cen garagarraren ephaiten hasiac cirenean. Bada, ahal handiac eta onthasun hainitz çuen guiçon bat bacen, Elimelequen ahaidea, Booz deitzen cena. Erruth Moabitarrac bere amaguinarrebari erran cioen: Çuc nahi baduçu, goanen naiz landetara, eta uztaçaleari itzuri burucac bilduco ditut, atzemanen dudan leku gucietan bihotz-oneco aita familiaco bat, beguitharte eguinen darotana. Noemic ihardetsi cioen: Çoaci, ene haurra. Goan cen beraz, eta burucac bilcen cituen uztaçaleen guibeletic. Guerthatu cen, bada, landa haren nausia cela Booz, Elimelequen ahaidea. Eta hara non bera Bethlehemetic ethorcen cen, eta uztaçaleei erran cioeten: Jauna bedi çuequin. Hauquiec ihardetsi cioten: Jaunac benedica beçaitza. Uztaçaleen buruco cen guiçon gazte bati erran cioen Boocec: Norena da nescatcha hori? Harec ihardetsi çuen: Noemirequin Moab-herritic ethorri den Moabitarra da hori. Othoiztu gaitu utz deçaçun guelditzen diren buruquen bilcera, uztaçaleen ondotic; eta goicetic hunat landan da, eta ez da aphur bat ere etchera bihurtu. Boocec erran cioen Erruthi: Adi çaçu, nescatcha, ez becedi nihora goan buruca bilcera, bainan çaude landa huntan, eta çoaci ene nescatchetara, Eta jarraic çaiteci uzta eguin duqueten toquietara. Manatu diotet ecen ene muthilei, nihorc ez deçaçun nahigaberic eman: eta egarritzen bacina ere, çoaci unciac diren lekura, eta edan çaçu ene muthilec edaten duten uretaric. Ahuspez eroriric eta lurrean adoratzen çuelaric, Erruthec erran cioen: Nondic dathorquit gracia çure beguien aitzinean aurkitu dudala, eta nardatu gabe jausten çarela ene eçagutzera, ni arrotz gaixoa? Boocec ihardetsi cioen: Çure senharra hil ondoan, çure amaguinarrebarençat eguin ditutzun gucien berriaz jaquina naiz; nola utzi ditutzun çure ahaideac eta çure sorlekua, eçagutzen etzinduen populu batera ethorceco, Bihur beçaçu Jaunac çure eguinçaren arabera; sari oso bat ardiets deçaçula Israelgo Jainco Jauna ganic, ceinaren gana ethorri baitzare eta ceinaren hegalen azpira ihes eguin baituçu. Erruthec erran cioen: Gracia aurkitu dut çure beguien aitzinean, jauna, çu, consolatu nauçuna, eta minçatu çarena çure sehiaren bihotzari, ez naicelaric çure sehietaric baten bethe. Boocec erran cioen: Jateco tenorea ethorri ditaqueenean, çato hunat, jan çaçu oguia, eta çure ahamena minagrean busti çaçu. Jarri cen beraz uztaçaleen sahetsean, garagar xigorretic hartu çuen beretzat, jan çuen eta ase cen eta ondarrac beguiratu cituen. Eta handic jaiqui cen, ohi beçala buruquen bilceco. Bada, Boocec manu hau eman cioten bere muthilei: Çuequin bilcen hari nahi balu ere, ez beçaçue debeca. Çuen escumenetaric ere berariaz arthic çatzue, eta utz guibelerat, ahalqueric gabe bil detzan, eta bilcen dituenean nihorc ez beço gaizquiric erran. Arrats arteo haritu cen beraz landan bilcen; eta bildu çuena çaharo batequin joric eta iharrosiric, kausitu çuen ephi baten inguruaren garagarra, erran nahi da hirur gaitzeru. Hequiec soinean, itzuli cen hirira; erakutsi ciozcan bere amaguinarrebari; berçalde aitzinera ekarri eta eman ciozcan, ase-ta beguiratu cituen jateco ondarretaric. Amaguinarrebac erran cioen: Non haritu çare egun bilcen? non haritu çare landan? Benedicatua içan bedi çutaz urricaldu dena. Erruthec erran cioen noren baithan haritu cen lanean; erran cioen guiçonaren icena, ceina Booz deitzen baitzen. Noemic ihardetsi cioen: Jaunaz benedicatua içan bedi, ceren biciei erakutsi içan dioeten beguitharte bera beguiratu baitiote hilei ere. Eta berriz erran çuen: Gure ahaide hurbila da guiçon hura. Erruthec erran çuen: Hau ere manatu darot, haren uztaçaleetara goan nadiela, uzta guciac bildu arteo. Amaguinarrebac ihardetsi cioen: Hobe duçu, ene haurra, haren nescatchequin uztatzera ilki çaitecen, nahigaberic içan ez deçaçun berce baten landan Hargatic Boocen nescatchequin ibili cen, eta hequiequin bilcen haritu cen, garagarrac eta oguiac barnera sarthu arteo. Bada, itzuli cenean bere amaguinarrebaren gana, haren ganic ençun çuen solas hau: Ene haurra, phausua bilhatuco darotzut, eta çure ongui içateco bideac hartuco ditut. Booz hura, ceinaren nescatchequin landan ibili baitzare, gure ahaide hurbila da, eta gau huntan haiçatzen du garagarra bere larrainean. Jaiqui çaite beraz, gançu çaite, eta çure soineco ederrenac jaunz çatzu; çoaci larrainera: Boocec ez beçaitza ikus, bere jan-edanac eguin dituen arteo. Ordean lotara goanen denean, beguietan har çaçu non lo eguinen duen; goanen çare, aguertuco duçu haren çangoen gaineco capa, etzanen çare eta hedatua han egonen. Guero berac erranen darotzu cer eguin behar duçun. Erruthec ihardetsi çuen: Çuc erran gucia eguinen dut. Eta larrainera jautsi cen, eta amaguinarrebac manatu-ciozcanac oro eguin cituen. Jan eta edan ondoan, Booz arraiago eguin cenean, lotara goan cen espal meta baten ondora; Erruth orduan ethorriric emequitto, capa aguertu çuen çangoen aldetic eta etzan cen. Eta hara non gauherdi gainean Booz laztu eta asaldatu cen, eta emaztequia ikusi çuen bere oinetan etzana. Eta erran cioen: Nor çare? Harec ihardetsi çuen: Çure nescato, Erruth naiz; heda çaçu çure capa çure sehiaren gainera, ecen ahaide hurbila çare. Boocec erran cioen: Jaunaz benedicatua çare, haurra, çure urricalçapen bigarrenac tchitzen du lehembicicoa, ceren ez baitituçu bilhatu guiçon-gazteac, nahiz beharrac, nahiz aberatsac. Ez içan beraz beldurric, bainan erran darotaçun gucia eguinen dut; ecen badaqui hiri huntaco atheen artean dagoen populu guciac emaztequi berthutetsu bat çarela. Ez dut erraten ez naicela ahaide hurbila, bainan bada berce bat hurbilagoa dena. Phausa çaite gau huntan; eta goiça ethorri denean, harec nahi baçaitu iduqui ahaidetasuneco çucenez, gauça ongui eguina da; bainan harec nahi ez badu, segurqui hartuco çaitut nic, cin eguiten dut Jaunaz. Lo eguiçu goiça arteo. Haren oinetan lo eguin çuen beraz arguitze arteo. Jaiqui cen guiçonec elkar eçagut ceçaqueten baino lehen, eta Boocec erran cioen: Berautzu nihorc jaquin deçan hunat ethorri çarela. Erran cioen berriz: Heda çaçu çure soineco capa, eta bi escuez atchic çaçu. Erruthec capa hedatua çaducalaric, Boocec neurtu ciozcan sei gaitzeru garagar eta hartan eçarri. Hequiec soinean, Erruth hirira sarthu cen. Goan cen bere amaguinarreba gana, ceinac erran baitzioen: Haurra, cer eguin duçu? Erruthec kondatu ciozcan Boocec harençat eguin cituen guciac. Eta erran çuen: Huna, sei gaitzeru garagar eman darozquit, cioelaric: Ez dut nahi çure amaguinarreba gana hutsic itzul çaitecen. Noemic erran cioen: Çaude, haurra, ikusi arteo cer atheratuco den huntaric: ecic Boocec ez du onic içanen erran dituenac bethe arteo. Booz goan cen beraz hirico athera eta han jarri cen. Eta iragaiten ikusi çuenean aitzinean aiphatu den ahaidea, bere icenaz deitzen çuelaric, erran cioen: Çaude aphur bat, eta jar çaite hemen. Hau aldaratu cen eta jarri. Bada, Boocec hamar guiçon harturic hirico çaharretaric, erran cioeten: Jar çaizte hemen. Jarri cirenean, hunela minçatu cen bere ahaideari: Gure anaia Elimelequen landaren çathi bat salcera darama Noemi, Moab-herritic itzuli denac. Nahi içan çaitut hortaz jaquinsun eguin eta çuri erran hemen jarriac diren gucien eta ene herritarretaco çaharren aitzinean. Baldin goçatu nahi baduçu ahaidetasuneco çucenez, eros çaçu eta goça; bainan hori ez bada çure gogara, minça çaite, jaquin deçadan cer dudan eguiteco; ecen ez da ahaideric, baicic-ere çu lehembicico çarena eta ni bigarren naicena. Hunec ihardetsi çuen: Nic erosico dut landa. Boocec erran cioen: Noemiren escutic landa erosi duqueçunean, ezconçaz beharco ere duçu hartu Erruth Moabitarra, hil denaren emazte içatua, çure ahaidearen icena biciarazteco haren primançan. Hunec ihardetsi çuen: Uzten dut ahaidetasuneco çucena, ecen ez dut galdu behar ene familiaco leinua. Çu balia çaiteci ene çucen bereciaz, ceinetaz gogo onez biluzten naicela aithorra ematen baitut. Bada, hau cen Israelen aztura çaharra ahaideen arteco, non batac berceari ematen cioenean bere çucena, emaitza ona içatecotzat, emaileac kencen çuen bere oinetacoa, eta bere ahaideari ematen cioen: hori cen, Israelen, emaitzaren lekucotasuna. Boocec erran cioen beraz bere ahaideari: ken çaçu çure oinetacoa. Eta hunec kendu çuen berehala çangotic. Boocec erran çuen çaharren eta populu guciaren aitzinean: Lekuco çarete egun, Elimelequenac, Quelionenac eta Mahalonenac içatu diren guciez jabetzen naicela Noemiren escutic; Eta ezconçaz harcen dudala Erruth Moabitarra, Mahalonen emaztea, haren icena biciaraz deçadan haren primançan, eta haren deithura gal ez dadien haren familiatic, anaietaric eta populutic. Çuec, diot, gauça horren lekuco çarete. Athean cen populu guciac eta çaharrec ihardetsi çuten: Lekuco gare: Jaunac, çure etchean sarcen den emaztequi hori eraguin beça iduri Erraquel eta Lia, ceinec sorthu baitute Israelen etchea, Efratan içan dadiençat berthutezco ikusgarri bat, eta haren icena deithatua içan dadien Bethlehemen. Phares, Thamarrec Judari eman semearen etchea iduri eguin bedi çure etchea, Jaunac nescatcha horren ganic emanen darozquitzun umeetaric. Boocec Erruth hartu çuen beraz eta bere emazte eguin. Sarthu cen haren gana, eta Jaunac eman cioen içorra guertha eta seme batez erdi cedin. Eta hango emaztequiec Noemiri erraten cioten: Benedica bedi Jauna, ceinac ez baitu jasan gal cedin çure familiaco ondorea, eta çure icena deithua etzedin Israelen, Içan deçaçunçat norc consola çure anima eta norc haz çure çaharcea: ecen çure erreina maite çaituena ganic sorthu da seme bat; eta hainitzez hobe da çuretzat ecenez çazpi seme bacintu. Noemic haurra harturic, eçarri çuen bere alçoan, eta unhidearen eta haurçainaren eguimbideac bethetzen cituen. Hauçoco emaztequiec berriz, bozten cirelaric, erraten çuten: Noemiri sorthu çaio seme bat. Deithu çuten Obed. Hura içan da Isairen aita, eta Isai Dabidena. Huna Pharesen ondoregoa: Pharasec içan çuen Efron, Efronec içan çuen Aram, Aramec Aminadab, Aminadabec Nahason, Nahasonec Salmon, Salmonec Booz, Boocec Obed, Obedec Isai, Isaic içan çuen Dabid. __________ Bacen guiçon bat Erramathaimsophimgoa, Efraimgo mendian. Elcana deitzen cen; Jerohamen Seme cen, Jeroham Eliuren, Eliu Thohuren eta Thohu Suphen seme. Efraimtarra cen. Içan cituen bi emazte, ceinac deitzen baitziren, bat Ana, eta bercea Phenena. Phenenac bacituen semeac, bainan Anac etzuen haurric. Eta guiçon hura bere hiritic igaiten cen, egun manatuetan, Silora armadetaco Jaunaren adoratzera, eta hari sacrificioen escaincera. Bada, han ciren Heliren bi seme, Ophni eta Phinees, Jaunaren apheçac. Elcana beraz ethorri cen egun batez, imolatu çuen bitima, eta eman ciozcaten Phenena, bere emazteari, eta bere seme-alaba guciei beren çathiac; Bainan Anari eman cioen çathi bakar bat, gogoa ilhunic, ceren maite baitzuen Ana. Bada, Jaunac agor utzi çuen. Phenenac ere, bekaitzez, nahigabe ematen cioen, eta borthizqui jasanarazten, hambatetaraino, non escarnioca baitzerabilcan, Jaunac agor utzi çuelacotz. Eta horrela eguiten çuen urthe oroz, muga ethorriric, Jaunaren templora igaiten cirenean; horrela jaçarcen cioen; eta Ana nigarrari ematen cen eta janhariric etzuen harcen. Elcana bere senharrac erran cioen beraz: Ana, certaco eguiten duçu nigar? certaco ez duçu jaten? certaco eritzen da çure bihotza? Ez othe natzaitzu hobe ecenez hamar seme? Bada, Silon jan eta edan ondoan, Ana jaiqui cen. Eta Heli apheça Jaunaren temploco athean bere alkian jarria çagoelaric, Nola Anac bihotza çaurthua baitzuen, Jaunari othoitz eguin cioen, nigarretan urcen celaric; Eta botu eguin çuen; cielaric: Armadateco Jauna, çure nescatoari beguiratuz, ikusten baduçu ene bihotzmina, orhoitzen baçare nitaz, ez baçaitzu ahanzten çure sehia, eta çure nescatoari seme bat ematen badioçu, hura bere bicitzeco egun gucietaco emanen diot Jaunari, eta biçarnabala ez da haren buru gainean iraganen. Bada, nola othoitz eta othoizca hari baitzen Jaunaren aitzinean, guerthatu cen Heli ohartu cela haren aho higuitzeei; Ecen Ana bihotzez minço cen; haren ezpainac bakarric higuitzen ciren, eta haren ganic hitz bat etzen aditzen. Helic uste içan çuen beraz mozcorra cela, Eta erran cioen: Noiz arteo egonen çare hordi? Utzaçu aphur bat iragaitera ahotic darioçun arno hori. Anac ihardetsi cioen: Ez, jauna; emaztequi guciz dohacabe bat naiz; ez dut arnoric edan, ez-etare mozcor deçaqueten edarietaric batere, bainan ene bihotza ixurcen dut Jaunaren aitzinean. Ez beçaçu uste içan çure nescatoa dela Belialen alaben idurico, ecen ene bihotzminaren eta atsecabeen handiac minçaraci nau orai arteo. Helic erran cioen orduan: Çoaci baquean; Israelgo Jaincoac emanen darotzu othoizca galdatu dioçuna. Anac ihardetsi çuen: Oxala çure sehiac gracia aurki baleça çure beguien aitzinean! Eta emaztequia goan cen bere bidean; jan çuen, eta haren beguithartea etzen guehiago alde orotara ifrenciatu. Biharamun goicean jaiqui ciren guciac, adoracionea eguin çuten Jaunaren aitzinean, eta guero bihurtu ciren eta etcherat ethorri Erramathara. Bada Elcanac bere emaztea eçagutu çuen, eta Jauna orhoitu cen hartaz. Handic egunac bethe cirenean, guerthatu cen Ana amatu cela eta seme batez erdi, eta deithu çuen Samuel, ceren Jaunari galdatu cioen. Bada, Elcana, haren senharra, eta etche gucia igan ciren bestetaco bitimaren imolatzeco, eta bere botuaren bethetzeco. Ana etzen igan, ecic erran cioen bere senharrari: Ez naiz ni goanen haurra higüindua içan dedien arteo; guero eramanen dut, alfer dadiençat Jaunaren aitzinean eta han egon dadien bethi. Elcana, bere senharrac, erran cioen: Eguiçu ongui çaitzun beçala, eta çaude haurra higüindu arteo; othoizten dut Jauna bethe deçan bere hitza. Anac haci çuen beraz bere semea eta etchean egotu cen hari bulharra kendu arteo. Higüindu çuenean, hartu cituen hirur xahal, hirur gaitzeru irin eta pitcher bat arno, eta bere semea eraman çuen Jaunaren etchera, Silora. Bada, haurra oraino xumettoa cen. Imolatu çuten xahal bat eta haurra Heliri aitzinera erakarri cioten. Anac erran cioen: Jauna, nola hemen biciric baitzare, hain eguia da ni naicela çure aitzinean Jaunari othoitzez egotu cen emaztequi hura. Haur hunençat othoiztu dut, eta Jaunac onhetsi darot eguin diodan galdea. Hargatic nic ere Jaunari eman diot Jaunac emanen diozcan egun gucietaco. Eta han adoratu çuten Jauna. Eta Anac othoitz eguin çuen, erraten çuelaric: Ene bihotza bozcarioz jauci da ene Jauna baithan, eta ene ospea goratu da ene Jaincoa baithan; ene ahoa idequi da ene etsaien gainera, ceren goiheretu bainaiz çure escuco lagunçan. Ez da sainduric Jauna beçalacoric, ecen sainduric ez da çutaz landan, eta hazcarric ez da nola baita gure Jaincoa. Ixil beitez çuen solas hampurutsuac, oi çuen buruen espantatzen hari çaretenac; çuen ahotic guibela beitez ohico elheac; ceren Jauna baita jaquitate guciac dituen Jaincoa, eta harec daqui gogoeta gucien berri. Crascatu da hazcarren balazta, eta herbalac indarrez guerricatuac içan dira. Ontasunez lehen gaindituac cirenac, alocarioan jarri dira jan truc, eta goseac çaudecenac ase dira; agorra cen emaztequiac içan ditu asco haur, eta asco cituna agor eguin da. Jaunac kencen eta ematen du bicia; ifernuetara arthiquitzen du eta handic ilkitzen. Jaunac dema beharra, dema aberastasuna; harec aphalcen, harec goititzen du. Herrautsetic atheratzen du noharroina, ongarritic erromesa, jar dadien aitzindariequin eta iduc deçan ospezco alkia. Ecen Jaunarenac dira lurraren habeac eta hequien gainean jarri du mundua. Beguiratuco ditu bere sainduen oinac, eta gaixtaguinac ixilic egonen dira beren ilhumpeetan, ecen guiçona, bere indar guciarequin, herbal gueldituco da. Jaunaren etsaiac ikaran egonen dira haren beldurrez; Jaunac hequien gainera ihurçuria carrascaracico du ceruetaric; Jaunac juiatuco ditu lurreco lau izquinac, erreinua emanen dio bere escuco erregueari eta alchatuco du bere Cristoren botherea. Guero Elcana goan cen Erramathara, bere etchera: haurra ordean cerbitzatzen cen Jaunaren aitzinean, Heli apheçaren beguien azpian. Bada, Heliren semeac, Beliaten seme ciren, eta etzuten Jauna eçagutzen, Ez-etare aphecen eguimbideac populuaren alderat; bainan edoceinec imola ceçan bitima bat, apheçaren semea heldu cen, haraguiac egosten hari cirelaric, hiruhorcecotto bat escuan, Eta hura sarcen çuen berz handian edo ttipian, elcean edo duphinan; eta biruhorcecoaz alchatzen çuen gucia, apheçac baceraman beretzat. Hola eguiten cioten Silora heldu ciren Israeldar guciei. Orobat bilgorra erre baino lehen, apheçaren semea heldu cen, eta imolatzen çuenari erraten cioen: Indaçu haraguia, apheçarençat erre deçadan, ecen ez dut çure ganic haragui erreric hartuco, bainan bai gordina. Imolatzen çuenac erraten cioen: Bilgorra egun erre bedi lehenic ohitzaren arabera, eta guero hartuco duçu nahi duçun becembat haragui. Hunec ihardesten cioen: Ez, orai emanen darotaçu, bercela borchaz hartuco dut. Apheçaren semeen bekatua guciz handia cen beraz Jaunaren aitzinean, ceren guiçonac guibelatzen baitzituzten Jaunaren sacrificiotic. Bada, Samuel, mutticottoa cerbitzatzen cen Jaunaren aitzinean, liho-harizco ephodo bat soinean. Eta bere amac eguiten cioen athorra xume bat, ekarcen cioena bestetaco egun berecietan, bere senharrarequin igaiten cenean bestaco bitimaren imolatzera. Helic benedicatu cituen Elcana eta bere emaztea, eta Elcanari erran cioen: Jaunac emaztequi hunen ganic bihur betzatzu haurrac, Jaunari eman dioçun bahiaren cariaz. Guero itzuli ciren beren etchera. Jaunac eguin cioen beraz ikustate Anari, ceina amatu eta erdi baitzen hirur semez eta bi alabaz; eta Samuel haurra handitzen cen Jaunaren aitzinean. Bada, Heli adin handitan cen. Nabaditu cituen bere semeec Israel guciari eguiten ciozcatenac oro, eta nola lo eguiten çuten tabernacleco sarcean beilatzen çuten emaztequiequin. Eta erran çaroeten: Certaco eguiten duçue holacoric, populu guciaren ganic aditzen ditudan gauça itsusiac? Berautzue, ene semeac, horietaric; ecen ez da ona nic ençuten dudan leloa, Jaunaren populuari hautsarazten dioçuela leguea. Guiçonac guiçonaren contra bekatu eguiten badu, Jaincoa jabalaraz daiteque hobendunaren alderat: bainan Jaunaren contra eguiten badu, norc harençat eguinen du othoitz? Eta etzuten ençun içan beren aitaren boça, ceren Jaunac hil nahi baitzituen. Bada, Samuel haurra eguiten eta handitzen hari cen, eta cen halaber Jaunaren eta guiçonen gogaraco. Bizquitartean Jaincoaren guiçon bat ethorri cen Heli gana, eta erran çaroen: Hau dio Jaunac: Ez othe naiz garbiqui aguertu çure aitaren etcheari Eguipton cirenean Faraonempeco? Hura bereci dut Israelo leinu gucien artean aphez içateco, igan çadien ene aldarera, niri erre ceçan isensua, eta ephodoa erabil ceçan ene aitzinean; eta çure aitaren etcheari eman içan diozcat Israelgo semeen sacrificiotaricaco guciac. Certaco osticatu ditutzu ene bitima eta enetzateco emaitzac nic temploan esqueinceco manatuac? eta certaco niri baino ohore guehiago ekarri dioçute çure semeei, hequiequin janez Israelgo ene populuaren sacrificio gucietaco picainac? Hargatic huna cer dioen Israelgo Jainco Jaunac: Ene ahoz erran içan dut çure etcheac eta çure aitaren etcheac bethi gucian cerbitzatuco çuela ene aitzinean. Bainan orai Jaunac dio: Urrun hori ni ganic; haina goretsico dut ceinac goretsico bainau; bainan laidatzen nautenac, berac içanen dira laidagarri. Huna non dathorcen egunac ceinetan ebaquiren baititut çure besoa eta çure aitaren etcheco besoa, ez baita çaharric atheratuco çure etchean. Eta ikusico duçu temploan berce bat çure orde jarria, Israel içanen delaric çorion gucien erdian; eta ethorquiçun gucian çaharric çure etchean içanen ez da. Orogatic ez dut alde bat kenduco çure odola ene aldaretic; bainan eguinen dut iraungui ditecen çure beguiac, eta ihar dadien çure arima; eta çure etchetic hainitzac hilen dira guiçon adinerat direneco. Eçagutzaritzat hau içanen duçu, çure bi semeei Ophni eta Phineesi guerthatuco çaroetana, biac egun berean hilen baitira. Eta eraiquico dut enetzat aphez bat cirritua, ene bihotzaren eta ene arimaren gogara eguinen duena, eta nic eguinen diot etche bat sendoa, eta egun oroz ibilico da ene Cristoren aitzinean. Guerthatuco da, bada, orduan çure etchecoric guelditu ditaqueena, ethorrico dela beretzat othoitz esque, eta escainico dituela cilhar-dirutto bat eta ogui-ophil bat, eta erranen duela: Indaçu, othoi aphez-çathi bat, jan deçadan ogui-ahamen bat. Bada, Samuel haurra Jaunaren aitzinean cerbitzatzen cen Heliren beguien azpian, eta orduco egunetan Jaunaren hitza bakandua cen, etzen aguerkunça garbiric. Guerthatu cen, bada, egun batez, Heli bere lekuan etzana çagoela, eta lambrotuac ciren haren beguiac, eta etzeçaqueen ikus. Jaincoaren arguia hil cedin baino lehen, Samuel lo çagoen, Jaunaren temploan, ceinetan baitzen Jaincoaren arka; Jaunac deithu çuen Samuel. Hunec ihardetsi çuen: Huna ni. Eta jo çuen Heliren gana eta erran cioen: Huna non naicen, ecic deithu nauçu. Helic ihardetsi cioen: Etzaitut deithu, itzul çaite eta lo eguiçu. Goan cen eta loac hartu çuen. Eta Jauna berriz abiatu cen Samuelen deitzen. Samuel jaiquiric, goan cen Heli gana, eta erran cioen: Huna non naicen, ceren deithu bainauçu. Helic ihardetsi cioen: Etzaitut deithu, ene haurra, itzul çaite eta lo eguiçu. Bada, Samuelec etzuen oraino eçagutzen Jauna, eta Jaunaren hitza etzitzaioen aguertu. Eta Jauna berriz abiatu cen eta oraino deithu çuen Samuel hirugarren aldico. Samuel jaiquiric, goan cen Heli gana, Eta erran cioen: Huna non naicen, ceren deithu bainauçu. Helic eçagutu çuen beraz Jaunac deitzen çuela haurra, eta erran cioen Samueli: Çoaz eta lo eguiçu, eta guehiago deitzen baçaituzte, erranen duçu: Minça çaite, Jauna, ceren çure cerbitzariac ençuten baitzaitu. Samuel goan cen beraz, eta bere lekuan lokartu cen. Jauna ethorri cen, eta gueldituric, deithu çuen, lehen beçala bietan: Samuel, Samuel. Eta Samuelec erran çuen: Minça çaite, Jauna, ceren çure cerbitzariac ençuten baitzaitu. Eta Jaunac erran cioen Samueli: Huna solas bat daramat Israelen; edoceinec adi deçan, xixtuca hasico baitzaizco bere bi beharriac. Egun hartan Heliren contra eraiquico ditut haren etcheaz erran ditudan guciac: hasico naiz eta akabatuco dut. Ecen aitzinetic jaquinsun eguin dut haren etchearen bethico juiatzecotan nincela, hango tzarqueria gatic, ceren eta baitzaquien itsusqui çabilzquiola bere semeac, eta ez baititu gaztigatu. Hargatic cin eguin içan diot Heliren etcheri, ez dela haren etcheco tzarqueria behinere gucian, ez bitimez, ez eta emaitzez xahutuco. Bada, Samuelec goiceraino lo eguin çuen, eta idequi cituen Jaunaren etcheco atheac. Bainan lotsa cen Heliri erakusterat ematea içan çuen aguercunça. Helic deithu çuen beraz Samuel, eta erran cioen: Samuel, ene haurra. Hunec ihardetsi cioen: Huna non naicen. Helic galdatu cioen: Cer da solasa Jaunac erran darotzuna? Othoizten çaitut, ez beçadaçut gorde. Hau eguin beçaçu Jaincoac, eta hori gainetic, baldin hitz bat estalcen badarotaçu erranac içan çaizquitzun solas gucietaric. Hargatic Samuelec aguertu ciozcan solas guciac, eta etzioen batere estali. Helic ihardetsi çuen: Jauna da, eguin beça bere beguietan ongui çaioena. Bada, Samuel handitu cen, eta Jauna harequin cen, eta Jaunaren solas gucietaric bat etzen lurrera erori. Eta Danetic Bersabeeraino, Israel guciac eçagutu çuen Samuel Jaunaren eguiazco profeta cela. Eta berriz ere Jauna aguertu cen Silon, ecic Jauna Silon aguertu citzaioen Samueli, Jaunaren hitzaren arabera. Eta Samuelec Israel guciari errana guerthatu içan cen. Bada, orduco egunetan guerthatu cen Filistindarrac bildu cirela guerlara. Israel guducatzera ilki cen Filistindarren bidera eta campatu cen Lagunça-harrin. Eta Filistindarrac Aphequera ethorri ciren, Eta armada lerrotan eçarri çuten Israelen contra. Bainan gudua hasi ondoan Israelec ihes eguin cioten Filistindarrei, eta bazterretan hor-hemenca hilac içan ciren gudu hartan lau mina guiçonen ingurutsua. Populua itzuli cen campetara, eta Israelgo çaharrenec erran çuten: Certaco Jaunac jo gaitu egun Filistindarren aitzinean? Jaunaren batasuneco arka Silotic gutara ekar deçagun, eta gure erdira ethor bedi, athera gaitzan gure etsaien escuetaric. Populuac igorri çuen beraz Silora, eta handic ekarri çuten armadetaco Jaun, querubinen gainean jarria dagoenaren batasuneco arka; eta Heliren bi semeac, Ophni eta Phinees, ciren Jaincoaren batasuneco arkarequin. Eta Jaunaren batasuneco arka campetara ethorri cenean, Israel guciac oihu handi bat eguin çuen, eta lurrac ihardetsi çuen. Filistindarrec oihu hori aditu çuten, eta erran çuten: Cer da oihu handi hori Hebrearren campetan? Eta eçagutu çuten Jaunaren arka ethorri cela campetara. Filistindarrac lotsatu ciren, ciotelaric: Jaincoa campetara ethorri da. Eta auhenetan eman ciren, ciotelaric: Çorigaitz guri, ecen etziren horrembateco bozcalencian, ez atzo, ez herenegun! çorigaitz guri! Norc gu athera Jainco ikaragarri horien escutic? horiec, dira Jaincoac Eguipto gucia mortuan cer-nahi içurriz jo içan dutenac. Filistindarrac, alcha bihotzac, eta içan çaizte guiçon; ez betzatzue cerbitza Hebrearrac, hequiec gu cerbitzatu gaituzten beçala. Alcha bihotzac eta guduca! Filistindarrac guducatu ciren beraz. Israel sarrasquitua içan cen, eta bakotchac bere olhara ihes eguin çuen; eta sarrasqui gaitza eguina içan cen; hogoi eta hamar mila oinezcoc Israeldic lurra jo çuten. Jaincoaren arka hartua içan cen eta Heliren bi semeac ere, Ophni eta Phinees hilac içan ciren. Bada egun berean Benjamintar bat armadatic lasterca ethorri cen Silora, soinecoa xehacatua eta burua herrautsez estalia. Eta guiçon hori ethorri cenean, Heli bere alkian jarria çagoen bideco aldera beguira. Ecen haren bihotza Jaincoaren arkarençat ikaran çagoen. Bada, sarthu cen ondoan, guiçonac hiriari eman cioen berria, eta hiri gucia marrasquetan jarri cen. Helic aditu cituen heigora hequiec, eta erran çuen: Cer da harramanz hortaco deihadarra? Eta Benjamintarra berehala ethorri citzaioen eta berria ekarri cioen Heliri. Bada, Helic orduan bacituen lau hogoi eta hemeçorci urthe; haren beguiac lambrotuac ciren, eta etzeçaqueen ikus. Benjamintarrac erran cioen: Ni naiz gudutic ethorri naicena eta ni naiz egun armadatic itzuri naicena. Helic erran cioen: Cer guerthatu da egun, ene semea? Berri-ekarleac ihardetsi cioen: Israelec ihes eguin du Filistindarraren aitzinean, eta galce gogorra eguin da populuan: berçalde çure bi semeac ere, Ophni eta Phinees, hil dira; eta Jaincoaren arka hartua da. Eta Jaincoaren arka aphaitu çuenean, Heli alkitic erori cen guibelerat atheari buruz, eta burfuinac leherturic, hil içan cen; çaharra cen ecic eta adin handitan, eta Israel juiatu içan çuen berrogoi urthez. Bada, haren erreina, Phineesen emaztea, içorra cen eta erditzeco heinsutan; eta adituric Jaincoaren arka hartua celaco berria, eta aitaguinarreba eta senharra hilac cituela, gurthu cen eta erdi; ecen erditzeco minac jauci citzaizcon. Eta hilcera cihoalaric, haren inguruan çauden emaztequiec erran cioten: Ez lotsa, ecen seme batez erdi çare. Etzioten ihardetsi, eta etzen ohartu ere. Eta icena eman cioen Icabod bere semeari, cioelaric: Bere aitaguinarreba gatic eta senharraren gatic bercetaratu da Israelen ospea, ceren hartua baita Jaincoaren arka. Eta erran çuen: Ospea Israeldic bercetaratua da, Jaincoaren arka hartua celacotz. Bada Filistindarrec hartu çuten Jaincoaren arka, eta Lagunça-harritic Açotera eraman çuten. Filistindarrec Jaincoaren arka hartu çuten, eman çuten Dagonen temploan eta Dagonen aldean eçarri. Açotarrac biharamun argui hastean jaiqui cirenean, hara non Dagon lurrean hedatua çagoela Jaunaren arkaren aitzinean: eta Dagon hartu çuten eta berriz bere lekuan eçarri. Biharamunago goicean berriz ere jaiquitzearequin, Dagon atzeman çuten mustupilca lurrean hedatua Jaunaren arkaren aitzinean; bainan Dagonen burua eta bi escuac moztuac athelasean çauden. Dagonen gorphutza bakarric cen bere lekuan. Aria hortaz Dagonen aphecec eta haren temploan sarcen diren guciec ez dute egungo eguna arteo oinaz uquitzen Dagonen athelasa Açoten. Bada, Jaunaren escua dorphetu cen Açotarren gainera, eta xahutu cituen; guibeleco lekuric gordeenean çaurthu cituen Açotarrac eta hequien eremuetacoac. Eta arratoinac sorthu ciren eta toqui hartaco herri eta bazterrac halacoz iraquitu ciren, eta heriotzequeta handiz hiria debuilatua içan cen. Açotarrec ikustearequin horrelaco içurria, erran çuten: Israelgo Jaincoaren arka ez bedi gutartean egon, ceren haren escua dorphe baita gure gainean eta gure jainco Dagonen gainean. Eta igorriric, beren gana bilaraci cituzten Filistindarren satrapa guciac, eta erran çuten: Cer eguinen dugu Israelgo Jaincoaren arkaz? Jetharrec ihardetsi çuten: Israelgo Jaincoaren arka inguruca erabilia içan bedi. Eta inguruca erabili çuten Israelgo Jaincoaren arka. Eta inguruca cerabilcatelaric, Jaunaren escuac heriotzequeta handia hedatzen çuen hiri bakotcharen gainera; hiri bakotcheco guiçonac, ttipitic handiraino, çaurcen cituen; eta atheratzen eta ustelcen citzaizcoten sabeleco berceac. Jetharrec, hortaz beren artean egonic, larruzco jarlekuac eguin cituzten. Eta igorri çuten beraz Acaronera Jaincoaren arka. Eta Jaincoaren arka Acaronera heldu içan cenean, Acarontarrac oihuz hasi ciren ciotelaric: Israelgo Jaincoaren arka gutara ekarri dute, gu eta gure populuaren hilarazteco. Hargatic igorri cituzten guiçonac, eta Filistindarren satrapa guciac bilaraci cituzten. Hauquiec ihardetsi çuten: Utz çaçue Israelgo Jaincoaren arka, eta boha bere toquira, hil ez gaitzan gure populuarequin. Ecic herioaren beldurra jarcen cen hiri bakotchean eta Jaincoaren escua gorgorqui dorphetzen cen hequien gainera; hil etziren guiçonac ere, guibeleco lekuric gordeenean joac ciren, eta hiri bakotcheco heiagora igaiten cen cerura. Jaunaren arka egotu cen beraz çazpi hilabethe Filistin-herrian. Filistindarrec apheçac eta aztiac deithu cituzten, ciotelaric: Cer eguinen dugu Jaunaren arkaz? Erakuts diçaguçue noletan bihurtuco dugun bere lekura. Hauquiec ihardetsi çuten: Baldin Israelgo Jaincoaren arka bihurcen baduçue, ez beçaçue hutsa utz, bainan çor duçuena bihur çoçue bekatuarençat, eta orduan sendatuco çarete eta jaquinen duçue certaco haren escua ez den çuen ganic guibelatzen. Filistindarrec erran çuten: Cer da bekatuarençat bihurtu behar dioguna? Ihardetsi çuten: Filistindarren herri araldeen nombrearen arabera, eguizquitzue borz guibelaldeco cilho urhezco eta borz arratoin urhezcoac, ceren çauri bera içatu baita çuen baithan eta çuen satrapen baithan. Eta çuen guibelaldeco cilhoen iduriac eguinen ditutzue, eta çuen lurra xahutu duten arratoinenac, eta goretsico duçue Israelgo Jaincoa, eta beharbada bere escua alchatuco du çuen gainetic, çuen jaincoen eta çuen lurraren gainetic. Certaco gogorcen ditutzue çuen bihotzac Eguiptoac eguin içan duen beçala, eta Faraonec beçala? Faraonec, joa içan cen ondoan, ez othe cituen utzi Israeldarrac, ceinac goan baitziren? Orai beraz har çaçue eta eguiçue orga berri bat; bi behi umedun, uztarrian egundaino eçarriac içan ez direnac, uztar çatzue orga hari, eta hequien aratcheac etchean hers çatzue. Eta hartuco duçue Jaunaren arka eta orguetan eçarrico; guero bekatuaren alderat eman ditutzuen gauçac sahetsean eçarrico diozcatzue kutchatto batean, eta utz çaçue goan dadien. Eta beguiratuco duçue: baldin bere lekura daraman bideaz igaiten bada, Bethsamesi buruz, bera içanen da içurri handi hau eman darocuna; bainan ez badu harat eguiten, jaquinen dugu ez gaituela horren escuac uquitu, bainan guerthacari bat içatu dela. Horrela eguin çuten beraz; eta harturic bi behi, umeac errapean cituztenac, uztartu cituzten orgari, eta hequien aratcheac etchean hersi. Eta orguetan eçarri cituzten arka eta kutcha, ceinac barnean baitzituen urhezco arratoinac eta guibeleco cilho itchurac. Bada, behiac xuxen cihoacen Bethsamesera daraman bideaz, eta bides urhats batean eguiten çuten, aitzinerateguinez eta orroaca. Filistindarren, satrapac berriz Bethsameseco muguetaraino jarraiquitzen ciren. Bada, Bethsamestarrac ogui ephaiten ciren haranean. Beguiac alchaturic, ikusi çuten arka, eta bozcariatu ciren ikusi çutenean. Eta orgac ethorri ciren Josue Bethsamestarraren landara eta han guelditu ciren. Toqui hartan bacen harri handi bat; hautsi cituzten orguen çurac, eta hequien gainean behiac eçarri cituzten holocaustetan Jaunari. Lebitarrec jautsi cituzten arka eta haren sahetsean cen kutchattoa, ceinaren barnean baitziren urhezco gauçac, et harri handiaren gainean eçarri cituzten. Eta egun hartan Bethsameseco guiçonec holocaustac Jaunari escaini ciozcaten eta bitimac imolatu. Filistindarren borz satrapec ikusi çuten hori, eta egun berean Acaronera bihurtu içan ciren. Hauquiec dira, bada, Filistindarrec Jaunari hobenarençat bihurtu cituzten guibeleco cilho urhezcoac: Açotec bat, açac bat, Ascalonec bat, Jethec bat, Acaronec bat; Eta haimberce urhezco arratoin nola hiri baitzen Filistindarren borz herri araldeetan, hiri harrasidunetic herri harrasigabecoraino, eta Abel-handiraino, ceinaren gainean eçarri baitzuten Jaunaren arka, egungo eguna arteo Josue Bethsamestarraren landan dena. Bada, Jaunac, ceren bere arkari Bethsamestarrec beguiratu cioten, jo cituen hirur hogoi eta hamar aitzindari eta berrogoi eta hamar mila guiçon populu xehetic. Eta populua auhenetan egotu cen, Jaunac hambateco içurriaz jo çuelacotz jendea. Eta Bethsamestarrec erran çuten: Nor egonen ahal da Jainco Jaun saindu hunen aitzinean? eta gu ganic noren baithara iganen dute? Eta Cariathiarimtarrei guiçonac igorri cituzten, ciotelaric: Filistindarrec bihurtu dute Jaunaren arka, jauts çaizte, eta eramaçue çuen ganat. Cariathiarimgo guiçonac ethorri ciren beraz, guibelerat eraman çuten Jaunaren arka, eta eçarri çuten Gabaan, Abinadaben etchean; eta Eleaçar, haren semea, consecratu çuten, Jaunaren arkaren çainceco. Eta guerthatu cen, Jaunaren arka Cariathiarimen egotu cen egunetic, egunac eguna ekarri çuela (ecen jadanic hogoigarren urthea cen); eta Israelen etche gucia sosegutan egon cela Jaunaren gueriçapean. Bada, Israelen etche guciari minço celaric, Samuelec erran çuen: Çuen bihotz guciz Jauna gana bihurcen baçarete, çuen artetic ken çatzue jainco arrotzac, Baal eta Astaroth; çuen bihotzac aphain çotzue Jaunari, hura bakarric cerbitza çaçue, eta atheraturen çaituztete Filistindarraren escutic. Israelgo semeec iraici cituzten beraz Baal eta Astaroth, eta Jauna bakarric cerbitzatu çuten. Eta Samuelec erran çuen: Israel gucia bilaraz çaçue Masphathera, çuençat othoitz deçadan Jauna. Eta Masphathera bildu ciren, ura ekarri eta Jaunaren aitzinean ixuri çuten: barur eguin çuten egun hartan, eta han erran çuten: Jaunaren alderat bekatu eguin dugu. Eta Samuelec Masphathen juiatu cituen Israelgo semeac. Filistindarrec nabadituric Israelgo semeac Masphathera bildu cirela, Filistindarren satrapac igan ciren Israelera. Israelgo semeec aditu çutenean hori, Filistindarren beldurrac hartu cituen. Eta Samueli erran cioten: Gure Jainco Jauna gana deihadarretic ez bara, itzur gaitzan Filistindarraren escuari. Bada, Samuelec hartu çuen esneco bildots bat; Jaunari oso-osoa escaini cioen; Samuelec Jaunari Israelençat deihadar eguin cioen, eta ençun çuen Jaunac: Bada, guerthatu cen, Samuelec holocausta escaincen çuenean, Filistindarrec gudua hasten çutela Israelen contra: bainan egun hartan Jaunac harrabots ikaragarri batequin ihurçuria carrascaraci çuen Filistindarren gainera, eta harritu cituen eta lurra jo çuten Israelen aitzinean. Eta Israelgo guiçonec, Masphathetic ilkiric, Filistindarren ondotic eguin çuten eta jo cituzten Bethcarren-pean den lekuraino. Bada, Samuelec harri bat hartu çuen eta eçarri Masphathen eta Senen artean, eta leku hura deithu çuen Lagunça-harri, eta erran çuen: Hunaraino lagundu gaitu Jaunac. Filistindarrac aphalduac içan ciren, eta etziren guehiago abiatu Israelgo muguen iragaitera. Ecen Samuelen egun gucietan Jaunaren escua jaiquia egotu cen Filistindarren gainera. Filistindarrec Israeli hartu içan ciozcaten hiri guciac, Maeh bihurtuac içan ciren beren eremuequin, Acarondic Jetheraino: eta Israel atheratu çuen Filistindarren escutic; eta baquea cen Israelen eta Amorhearraren artean. Halaber Samuelec Israel juiatzen çuen bere bicico egun oroz; Eta urthe guciz goaten cen inguruan Bethelera, Galgalara eta Masphathera, eta leku erran horietan juiatzen çuen Israel. Guero itzulcen cen Erramathara, ecen han çuen bere etchea; eta han ere juiatzen çuen Israel; halaber han alchatu cioen aldare bat Jaunari. Bada, eguin içan cen, Samuel çahartu cenean, bere semeac juie eçarri cituela Israelen. Haren seme çaharrenaren icena cen Joel, eta bigarrenaren icena Abia. Bersabeen juie ciren. Eta haren semeac etziren haren bide beretan ibili; bainan makurrerat eguin çuten jaramanqueriaz; dohainac onhetsi cituzten, eta çucentasunari bidegabe eguin cioten beren juiamenduetan. Beraz Israelgo çahar guciac bilduric, Samuelen gana ethorri ciren Erramathara. Eta erran çaroten: Huna non çahartu çaren, eta çure semeac ez dabilça çure bideaz. Berce jendaia guciec duten beçala, erregue bat eçar guçu gure juiatzeco. Solasa etzen Samuelen gogaraco içatu, erran çutelacotz: Erregue bat iguçu gure juiatzeco. Samuelec othoitz eguin cioen Jaunari. Jaunac erran cioen ordean: Ençun çaçu populuaren minçoa erraten darotzun gucietan; ecen etzare çu hastancen dutena, bainan bai ni, ez nadiençat horien gainean erreguina. Eguiptotic atheratu ditudan egunetic eta orai arteo eguin içan dituzten eguitate gucien arabera, nola utzi bainaute eta Jainco arrotzac cerbitzatu baitituzte, hala eguiten darotzute çuri ere. Orai beraz ençun çaçu horien minçoa: bainan argui çatzu eta aitzinetic erroçute horien gainean erreguinatuco den erreguearen çucena cer içanen den. Hargatic Samuelec erregue bat galdatu cioen populuaren erran ciozcan Jaunaren solas guciac, Eta erran cioten: Hau içanen da çuei manatuco duen erreguearen çucena: Hartuco ditu çuen semeac eta orga-lasterretan eçarrico ditu, eta çaldizco eguinen ditu eta bere orga-lasterraren aitzinean ibilaracico ditu; Eçarrico ditu batzu mila guiçonen buruco, berceac ehun guiçonen; batzu bere lurren lanceco, berceac uzten bilceco; berce batzu bere harmen eta orga-lasterren eguiteco. Çuen alabac ere eçarrico ditu usain goço eguiten, jateco xuxencen eta ogui eguiten. Halaber hartuco ditu çuen landa, mahasti eta olibadi hoberenac, eta bere cerbitzariei emanen diozcate. Çuen uztetaco eta mahastietaco goçoen hamarrenac ere alchaturen ditu, bere ebaquiei eta cerbitzariei emateco. Halaber çuen muthilac, nescatoac, guiçon-gazte hoberenac eta astoac hartuco ditu, eta bere lanetan eçarrico ditu. Hartuco ditu orobat çuen arthaldeetaco hamarrenac, eta ceronec içanen çarete haren cerbitzuco. Eta egun hartan dei eguinen duçue ceronec hautatu duçuen çuen erreguearen contra, eta Jaunac etzaituztete orduan ençunen, ceren ceronec galdatu duçuen erregue. Populuac ordean etzuen ençun nahi içan Samuelen solasa, bainan erran çuten: Ez, erregue bat içanen da gure gaineco. Eta gu ere içanen gure berce populuac beçala: eta gure erreguec juiatuco gaitu, gure aitzinean ibilico da, eta gure guerletan guretzat guducatuco da. Samuelec aditu cituen populuaren solas guciac, eta Jaunaren beharrietara ekarri cituen. Jaunac ordean Samueli erran cioen: Ençun çaçu horien solasa, eta erregue bat gainean eçar çoçute. Eta Samuelec Israelgo guiçonei erran cioeten: Cein bere hirira goan bedi. Benjaminen bacen guiçon bat Cis deitzen cena, ceina battzen Abielen semea, Abiel Serorrena, Seror Becorathena, Becorath Aphiarena, Aphia Jeminirena, eta indarrez hazcarra cen. Eta seme bat baçuen Saul deitzen cena, guiçon eder eta tantaia, eta Israelgo seme gucietan etzen hura baino handiagoric; sorbaldetaric eta goiti agueri cen populu guciaren gainetic. Bada, Saulen aita Cisen asto urrixac galdu ciren, eta Cisec Saul bere semeari erran cioen: Muthiletaric bat har çaçu çurequin, eta jaiquiric çoaci eta astoac bilha çatzu. Hauquiec Efraimgo mendia gaindi iragan ondoan, Eta Salisaco lurra gaindi, astoac kausitu gabe, halaber iragan ciren Salimgo lurretic, eta etziren han: guero jo çuten Jeminico lurra barna, eta etzituzten batere kausitu. Bainan Supheco lurrera ethorri cirenean Saulec erran cioen berequin çuen muthilari: Çato, bihur gaitecen, beldurrez-eta ene aita, astoac utziric, gutaz grinatua içan dadien. Muthilac erran cioen: Huna, Jaincoaren guiçon bat bada hiri hortan, guiçon aiphatua; harec erran guciac, hutsic gabe guerthatzen dira. Goacen beraz orai horrat; beharbada cerbait argui emanen darocu hunat erakarri gaituen urhatsaren gainean. Saulec bere muthilari erran cioen: Goacen berehala, bainan cer eramanen diogu Jaincoaren guiçonari? goan da gure murchiletaco oguia; Jaincoaren guiçonari emateco ez dugu ez jatecoric, ez berceric. Muthilac berriz ihardetsi cioen Sauli, eta erran: Huna estater cilharrezco baten laurdena ene escuan kausitu dela; eman deçogun Jaincoaren guiçonari, argui gaitzan gure bidearen gainean. (Behiala Israelen hunela minçatzen cen Jaunaren consultatzera goaten cena: Çatozte, goacen ikuslearen gana. Ecen orai profeta aiphatzen dena, lehenago ikustea deitzen cen.) Eta Saulec bere muthilari erran cioen: Ona da çure solasa. Çato, goacen. Eta Jaincoaren guiçona çagoen hirira goan ciren. Eta hirico patarra gora cihoacelaric, atzeman cituzten nescatcha batzu urquetara atheratzen cirenac, eta erran cioeten: Hemen da ikustea? Hauquiec ihardetsi cioeten: Hemen da, huna çuen aitzinean, higui çaizte; ecen hirira egun ethorria da, ceren egun baita populuaren sacrificioa leku goran. Hirian sarcean, berehala kausituco duçue igan dadien baino lehen leku goran jatera; ecen populuac ez du janen hura ethorri arteo, ceren berac benedicatzen baitu bitima, eta guero janen dute deithuac direnec. Orai igan çaizte beraz, ceren egun aurkituco baituçue. Hirira igan ciren. Eta hiriaren erditic cihoacelaric, Samuel aguertu cen hequien bidera atheratzen cela, leku gorara igaiteco. Bada, Jaunac Samueli gauça aguertu cioen Saul ethorri baino egun bat lehenago, erraten cioelaric: Oraico oren huntan berean, bihar çure gana igorrico dut guiçon bat Benjamingo lurretic, eta hura buruçagui gançutuco duçu Israelgo ene populuaren gainean; eta ene populua atheratuco du Filistindarren escutic; ceren beguiratu baitiot ene populuari, ecic haren oihua heldu içan da ene gana. Samuelec ikusi çuenean Saul, Jaunac erran cioen: Huna nic erran darotzudan guiçona, bau erreguinatuco da ene populuaren gainean. Bada, Saul Samueli hurbildu citzaioen athearen erdira, eta erran cioen: Erakuts diçadaçu, othoi, non den ikuslearen etchea. Eta Samuelec erran cioen Sauli: Ni naiz ikuslea; ene aitzinean igan çaite leku gorara, egun jan deçaçun enequin, eta bihar goicean utzico çaitut; eta bihotzean ditutzun guciac erranen darozquitzut. Eta herenegun galdu ditutzun astoez ez içan grinaric, ceren atzemanac baitira Eta norençat içanen dira Israelen diren hoberen guciac? ez othe dira çuretzat eta çure aitaren etche guciarençat? Bainan Saulec ihardetsi cioen: Ez othe naiz Jentiniren semea, Israelen leinu ttipienetic? eta ene ahaidegoa ez othe da Benjaminen leinuco familia gucietan azquena? certaco beraz iharduqui darotaçu solas hori? Samuelec harturic Saul eta bere muthila, sarraraci cituen barazcarico salhara, eta lekua eman cioeten comitatuac cirenen buru-buruan; ecen baciren hogoi eta hamar bat guiçonen ingurua. Eta Samuelec erran cioen jateco xuxençaileari: Ekarçu eman darotzudan eta bazterrerat eçarceco manatu çaitudan çathia. Jateco xuxençaileac beraz hartu çuen sorbalda bat eta Saulen aitzinean eçarri çuen. Eta Samuelec erran cioen: Horra cer guelditu den, eçar çaçu aitzinean eta jan çaçu, ceren berariaz çuretzat beguiratua içan baita, populua deithu dudanean. Saulec egun hartan Samuelequin jan çuen. Leku goratic hirira jautsi ciren, eta Samuel Saulequin minçatu cen hegazteguico salhan. Saul etzan cen salha hartan eta lo eguin çuen. Goicean jaiqui cirenean, arguitzen hari çuen, eta Samuelec Saul deithu çuen salhan, cioelaric: Jaiqui çaite, eta goatera utzico çaitut. Saul jaiqui cen, eta biac ilki ciren, erran nahi da hura eta Samuel, Eta hiriaren behereco burura jausten cirelaric, Samuelec erran cioen Sauli: Erroçu çure muthilari dihoala gure aitzinean, eta iragan dadiela; çu ordean çaude aphur bat, Jaunaren hitzaz jaquinsun eguin çaitzadan. Bada, Samuelec hartu çuen olio uncitto bat eta Saulen buruaren gainera hustu çuen; musu eman cioen eta erran: Huna non Jaunac gançutu çaituen buruçaguitzat bere primançaren gainean, eta haren populua bere inguruco etsaien escuetaric atheratuco duçu. Eta huntaric eçagutuco duçu Jaunac buruçaguitzat gançutu çaituela. Egun ene ganic goanen çarenean, bi guiçon atzemanen ditutzu Erraehelen hobiaren ondoan, Benjamingo muguetan, hegoaldetic, eta erranen darotzute: Aurkituac dira astoac, ceinen bilhatzera goan baitzare; eta astoac utziric, çure aita çuetaz da grinetan, eta dio: Cer eguinen dut ene semearençat? Eta handic goan çaitequeenean eta aitzinago iragan, helcen çarenean Thaborreco haritzera, han atzemanen çaituzte hirur guiçonec, Jauna gana Bethelera igaiten direlaric; batec bizcarrean içanen ditu hirur pittica, berce batec hirur ogui-ophil, eta berceac pitcher bat arno. Eta agur eguin ondoan, emanen darozquitzute bi ogui, eta çuc hartuco ditutzu hequien escutic. Guero ethorrico çare Jaincoaren munhora, non baita Filistindarren guardia; eta han hirian sarthu çaitequeenean, çure bidean içanen duçu profeta-mulço bat, gainetic jausten direla profetisatuz, eta hequien aitzinean maniurra, atabala, xirola eta guitarra. Eta Jaunaren izpiritua çure baithan jaucico da, eta hequiequin profetisatuco duçu, eta berce guiçon bat eguinen çare. Eçagutzari horiec oro guerthatu çaizquiquetzunean, eguiçu çure escuetara helduco dena, ceren Jauna çurequin içanen baita. Ni baino lehen jautsico çare Galgalara (ecen ni ethorrico naiz çure gana), sacrificio bat escaint deçaçun eta baquezco bitimac imola: çazpi egun egonen çare ene beguira, çure gana ethor nadien arteo, eta nic erakutsico darotzut cer eguin. Beraz sorbalda itzuli çuenean Samuelen ganic goateco, Jaunac bihotza aldatu cioen berce batetara, eta eçagutzari hequiec oro egun hartan guerthatu citzaizcon. Eta erran den munhora heldu cirenean, hara non profeta-mulço bat Saulec atzeman çuen bidean; Jaunaren izpiritua jauci cen haren baithan, eta Saulec hequien erdian profetisatu çuen. Bada, aitzinean eçagutu çuten guciec, ikustenez profetequin cela eta profetisatzen çuela, elkarri erran çuten: Cer guerthatu çaio Cisen semeari? Profeten arteco othe da Saul ere? Eta han cen batec ihardetsi cioen berce bati, cioelaric: Eta nor da horien aita? Hargatic hitz hau iragan cen erran-çaharretara: Saul ere profeten arteco othe da? Bada, profetisatzetic guelditu cen, eta ethorri cen leku gorara. Saulen osabac erran cioeten Sauli eta bere muthilari: Nondic heldu çarete? Ihardetsi çuten: Asto bilhatzetic; eta hequiec ez atzemanez, içatu gare Samuelen gana. Eta osabac erran cioen Sauli: Eça-gutaraz diçadaçu cer erran darotzun Samuelec. Eta Saulec erran cioen bere osabari: Erran darocu astoac atzemanac direla. Bainan erreguetasuneco solasaz etzioen aiphatu Samuelec berari erran cioena. Samuelec populua Jauna ganat deithu çuen Masphara. Eta Israelgo semeei erran cioeten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic atheratu dut Israel, eta itzurraraci çaituztet çuec Eguiptoarren escuari, eta atsecabeztatzen cinituzten erregue gucien escuari. Çuec ordean egun hastandu duçue çuen Jaincoa, ceinac bakarric atheratu baitzaituztete çuen gaitz eta hestura orotaric; eta erran duçue: Batere; bainan erregue bat eçar çaçu gure gainean. Orai beraz Jaunaren aitzinean jar çaizte leinuca eta familiaca. Samuelec Israelgo leinu gucien gainera arthiqui çuen çorthea, eta erori cen Benjaminen leinura. Guero arthiqui çuen Benjaminen leinuan eta familietan, eta erori cen Metriren familiara, eta azquenecotz Cisen seme Saulen gainera. Bilhatu çuten beraz, eta etzen kausitu. Eta guero Jauna consultatu çuten, hean Saul ethorrico cen harat. Jaunac ihardetsi çuen: Hara etchean gordea dagoela. Laster eguin çuten beraz, eta erakarri çuten handic; eta populuaren erdian jarri cenean, sorbaldetaric eta goiti populu gucia baino gorago cen. Samuelec erran cioen populu guciari: Garbiqui ikusten duçue Jaunac hautatu duena, ecen ez da populu gucian berce bat hunen iduricoa. Eta populu guciac oihu eguin çuen, cioelaric: Bici bedi erregue. Bada, Samuelec irakurtu çuen erregue leguea, iscribatu çuen liburu batean eta Jaunaren aitzinean eçarri. Guero Samuelec igorri çuen populu gucia, cein bere etchera. Saul ere goan cen bere etchera, Gabaara; eta harequin goan cen armadaren pharte bat, hainac ceinen bihotzac uquitu baitzituen Jaincoac. Bainan Belialen semeec erran çuten: Salba othe gaitzazque horrec? Eta erdeinatu çuten, eta etzioten emaitzaric ekarri; bainan Saulec ez adituarena eguiten çuen. Handic hilabethe baten buruan beçala, guerthatu cen, Naas Amontarra igan cela, eta guerlan abiatu cela Jabes Galaaden contra. Eta Jabestar guciec erran cioten Naasi: Batasunera har gaitzatzu eta cerbitzatuco çaitugu. Naas Amontarrac ihardetsi cioten: Huntan eguinen dut çuequin batasun, iraicico baitarotzuet guciei escuineco beguia, eta eçarrico çaituztet Israel guciaren laidagarri. Jabesco çaharrec erran cioten: Emagutzu çazpi egun, mandatarien igorceco Israelgo bazter orotara; eta gure atde atheraco denic ez bada içaten, ilkico gare çure gana. Berriquetariac ethorri ciren beraz Gabaara, Saulen hirira, eta solas horiec erran cituzten populuaren aitzinean. Eta populu gucia oihuz eta marrascaz hasi cen. Eta hara Saul non landatic heldu cen bere idien ondotic, eta erran çuen: Cer du populu horrec nigar eguiteco? eta erran ciozcaten Jabesco guiçonen solasac. Saulec solas hequiec ençutearequin, Jaunaren izpiritua jauci cen haren baithan, eta gogorqui biztu cen haren hasarrea. Bere bi idiac harturic puscacatu cituen, eta berri-ekarleequin igorri cituen Israelgo bazter orotara, cioelaric: Nor-ere ilkico eta Sauli eta Samueli jarraiquico ez baita, horrelaxe eguina içanen çaiote haren idiei. Jaunaren beldurra sarthu cen beraz populuan, eta oro atheratu ciren guiçon bakar bat beçala. Saulec beguietan iragan cituen Becequen, eta Israelgo semeetaric baciren hirur ehun mila guiçon, eta Judatic hogoi eta hamar mila. Eta ethorri ciren berriquetariei erran çuten: Hunela erranen dioçuete Jabes Galaaden diren guiçonei: Bihar iguzquia berotuco denean içanen da çuen librança. Berri hori eraman cioeten Jabestarrei, ceinac bozcariotan sarthu baitziren. Eta Amontarrei erran cioeten: Bihar ilkico gare çuen gana; eta eguinen darocuçue atseguin duqueçuena. Biharamuna ethorri cenean, Saulec hirur andanetan eçarri çuen populua; goiz lehenean sarthu cen etsaien campetan, eta hilca haritu citzaioen Amoni iguzquia berotu arteo; eta ondarrac barraiatuac içan ciren halaz non hequietaric ez baitziren bia elkarrequin guelditu. Eta populuac Samueli erran cioen: Cein da erran duen hura: Saul erreguinatuco othe da gure gainean? Igutzue halaco guiçonac, eta hilen ditugu. Saulec erran çuen: Egun huntan ez da nihor heriotzetan eçarrico, ceren Jaunac egun eguin baitu Israelen librança. Samuelec ordean populuari erran cioen: Çatozte eta goacen Galgalara, eta han berriz eguin deçagun erregueren icendatzea. Eta populu gucia Galgalara goan cen; han Saul erregue eguin çuten Jaunaren aitzinean Galpalan, eta han baquezco bitimac imolatu cituzten Jaunaren aitzinean. Eta han Saulec eta Israelgo guiçon guciec erabili cituzten bozcalencia handiac. Bada, Samuelec erran cioen Israel guciari: Huna non ençun dudan çuen boça, erran içan daroztatzuen gucien arabera, eta erregue bat eçarri dut çuen gainean. Eta orai erregue dabila çuen aitzinean. Ni berriz, çahartu eta çuritu naiz: bada ene semeac çuen bardinera jautsiac dira: nola ene haurtasunetic egungo eguna arteo çuen aitzinean egotu bainaiz, huna non naicen orai ere. Erraçue nitaz Jaunaren eta haren Cristoren aitzinean, heian hartu dudanez nihoren idia edo astoa; heian nihor belçatu dudan, heian nihori borcha eguin diodan, heian norbaiten escutic emaitzaric onhetsi dudan, eta neronec laidoztatuco dut hori, eta bihurçapen eguinen darotzuet. Ihardetsi çuten: Ez gaituçu ez belçatu, ez çaphatu, eta ez duçu nihoren escutic emaitzaric batere onhetsi. Samuelec erran cioeten: Lekuco da Jauna çuen eta ene artean, eta haren Cristo lekuco da egun, deusere ez duçuela atzeman ene escuan. Eta ihardetsi çuten: Lekuco da. Samuelec erran cioen populuari: Jauna, ceinac eguin içan baititu Moise eta Aaron, eta gure arbasoac erakarri baititu Eguiptoco lurretic, lekuco da. Aguer çaizte beraz orai jaçar deçaçuedan Jaunaren aitzinean harec çuençat eta çuen aitençat erabili dituen urricalçapen guciez; Nola Jacob sarthu cen Eguiptoan eta çuen aitec Jauna ganat deihadar eguin çuten; eta nola Jaunac igorri cituen Moise eta Aaron; nola atheratu cituen çuen aitac Eguiptotic, eta jarri leku huntan. Ahanci çuten beren Jainco Jauna, eta harec eman cituen Sisararen, Hasorgo armadaco buruçaguiaren escuetara, eta Filistindarren escuetara, eta Moabeco erregueren escuetara, eta guducatu ciren hequien contra. Bainan guero deihadar eguin çuten Jauna gana, eta erran çuten: Bekatu eguin dugu, Jauna utziz eta Baal eta Astaroth cerbitzatuz; orai beraz athera gaitzatzu gure etsaien escutic, eta çu cerbitzaturen çaitugu. Eta Jaunac igorri cituen Jerobaal, Badan, Jephte eta Samuel, eta atheratu çaituztete çuen inguruco etsaien escutic, eta descansuan egotu çarete. Bada ikusiric Naas, Amonen semeen erregue çuen contra ethorri cela, erran darotaçue: Ez, bainan erregue batec manatuco gaitu; gure Jainco Jauna erreguinatzen cen arren çuen gainean. Orai beraz hemen duçue çuen erregue, hautatu eta galdatu duçuena; horra non Jaunac eman darotzueten erregue. Baldin Jaunaren beldur içaten baçarete, cerbitzatzen baduçue, ençuten baduçue haren hitza, eta samurrarazten ez baduçue Jaunaren ahoa, içanen çarete ongui, çuec eta çuei manatzen duen erreguea, çuen Jainco Jaunari jarraiquiz. Bainan ez baduçue ençuten Jaunaren hitza, eta bihurrira erakarcen baditutzue haren solasac, Jaunaren escua jarrico da çuen gainean, çuen aiten gainean içatu den beçala. Bainan orai berean çaudete beguira eta ikusaçue Jaunac çuen aitzinean eguitera dihoan gauça handi hau. Ez othe da orai ogui bilceco aroa? Bada, dei eguinen diot Jaunari, eta emanen ditu ihurçuriac eta uriac, eta jaquinen eta ikusico duçue, cein gaizqui handia eguin duçuen Jaunaren aitzinean, erregue bat buruçagui galdatuz. Eta Samuelec dei eguin cioen Jaunari, eta Jaunac egun hartan eman cituen ihurçuriac eta uriac. Populu gucia Jaunaren eta Samuelen beldur handi içatu cen, eta oroc Samueli erran cioten: Çure cerbitzariençat othoitz eguioçu çure Jainco Jaunari, hil ez gaitecen, ecen gure bekatu gucien gainera gaizqui eguin dugu erregue bat guretzat galdatuz. Samuelec ordean populuari erran cioen: Ez ici; gaizqui hori gucia eguin duçue; halere ez ihes eguin Jaunari, bainan Jauna çuen bihotz guciaz cerbitza çaçue. Berautzue makurcetic gauça hutsetara ceinac deusetaco baliatuco ez baitzaizquitzue eta hesturatic çuen atheratzeco ez baitira içanen, hutsac direlacotz. Eta Jaunac, bere icenaren handia gatic, ez du bere populua bazterrerat utzico, ceren Jaunac cin eguin baitu çuetaz eguinen duela bere populua. Bada, urrun ni ganic horrelaco bekatua Jauna baithan, gueldituco bainaiz çuençat othoitz eguitetic, eta irakatsico darotzuet bide ona eta çucena. Jaunarençat beldur içan çaitezte beraz, eta cerbitza çaçue cintasunean eta çuen bihotz guciz; ecen ikusi ditutzue çuen gainean eguin dituen sendagaila espantagarriac. Bainan gaixtaquerian irauten baduçue, çuec eta çuen erreguea orobat galduco çarete. Urtheco haur bat cen Saul erreguinatzen hasi cenean, eta bi urthez erreguinatu cen Israelen gainean. Saulec hirur mila guiçon hautatu cituen Israeldic, eta bi mila ciren Saulequin Macmasen, Bethelgo mendian, eta mila Jonathasequin Gabaa Benjamingoan: gaineraco populua igorri çuen, cein bere olhara. Jonathasec jo çuen Filistindarren guardia Gabaan cena. Filistindarrec hori aditu çuteneco, Saulec turuta joaraci çuen bere lur gucian, cioelaric: Hebrearrec ençun beçate. Eta Israel guciac aditu çuen hunelaco omena: Saulec jo du Filistindarren guardia. Eta Israel alchatu cen Filistindarren contra. Populu guciac beraz Galgalan oihu eguin çuen Saulen ondotic. Filistindarrac bildu içan ciren Israelen contra gudu emateco, hogoi eta hamar mila orga-laster, sei mila çaldizco, eta gaineraco jende xehea, itsas-bazterrean legarra beçain usu. Igan ciren eta Macmasen campatu, Bethabenen iguzqui-haice alderat. Israeldarrec beren buruac ikusi cituztenean hestutuac, (ecen populua lotsatua cen), gorde ciren cilhoquetan eta gordegailuetan, guerendetan ere eta har-cilho eta urteguietan. Bada, Hebrearrec Jordanea iragan çuten Gadeco eta Galaadco lurretan. Eta Saul Galgalan celaric oraino, hari jarraiquitzen cen populu gucia ikaran jarri cen. Çazpi egunez beguira egotu cen, Samuelen manuaren arabera; Samuel etzitzaioen Galgalara ethorri, eta populua haren ganic barraiatu cen. Saulec erran çuen beraz: Ekar diçadatzue holocausta eta bitima baquezcoac. Eta escaini çuen holocausta. Holocausta esqueincen akabatu çuenean, hara Samuel non heldu cen, eta Saul bidera atheratu citzaioen agur eguitera. Samuelec erran cioen: Cer eguin duçu? Saulec ihardetsi çuen: Nola ikusi baitut populua ene ganic barraiatzen cela; eta etzinela, egun berecien arabera, aguertu; eta Filistindarrac Macmasera bilduac cirela, Erran içan dut: Filistindarrec ene gana jautsico dira Galgalara, eta ez dut oraino jabaldu Jaunaren beguithartea. Premiac borchaturic esqueini dut holocausta. Samuelec erran cioen Sauli: Çoroqui eguin duçu, eta çure Jainco Jaunac eman darozquitzun manamenduac ez ditutzu beguiratu. Hori eguin ez bacindu, Jaunac orai bethi gucico gogortuco çuen Israelen gainean çure erreinua; Bainan çure erreinuac ez du guehiago iraunen. Jaunac bere gogoaren araberaco guiçon bat bilhatu du; eta Jaunac manatu dio içan dadien haren populuaren gaineco buruçagui, ceren ez dituçun Jaunac manatuac beguiratu. Bada, Samuel jaiqui cen, eta Galelatic igan cen Gabaa Benjamingora. Eta gaineraco populua igan cen Saulen ondotic guerla ematen ciren populuaren bidera, Galgalatic ethorriz Gabaara, Benjamingo mendian. Saulec kondatu çuen populua, eta harequin kausitu ciren sei ehun guiçonen ingurua. Saul eta Jonathas, haren semea, eta hequiequin kausitu cen populua Gabaa Benjamingoan ciren: eta Filistindarrac Macmasen jarriac çauden. Filistindarren campetaric hirur andana atheratu ciren harrapaquetara. Bat cihoan Efraco bideaz Saulen lurreco alderat; Berce bat, berriz, Bethorongo bideaz; eta hirugarrena itzuli cen Seboimgo haraneco muga gaineco biderat, mortuco parrean. Bada, harotzic etzen kausitzen Israelgo lur gucian; ecen Filistindarrac harotzic uztetic beguiratu ciren, beldurrez Hebrearrec eguin cetzazten ezpatac edo lançac. Israel gucia jausten cen beraz Filistindarretara, ceina bere golde, haitzur, haizcora eta jorraiaren çorrotzaraztera. Hargatic goldeen, haitzurren, hirur-horcecoen eta haizcoren ahoac kamustuac ciren; etzen akuloetaraino çorroztecoac etzirenic. Eta guduco eguna ethorri cenean, ez ezpata bat, ez lança bat etzen kausitu Saulequin eta Jonathasequin cen populu guciaren escuan, Saulez eta Jonathas haren semeaz landan. Bada, Filistindarren armada atheratu cen Macmasera igaitecotzat. Egun batez guerthatu cen Jonathasec, Saulen semeac erran cioela muthil gazte, bere ezcutariari: Çato, goacen toqui horren haindian den Filistindarren campetara. Bada, etzioen bere aitari holacoric batere aiphatu. Bizquitartean Saul Gabaaco azquen buruan çagoen, Magronen cen mingranaondo baten azpian, eta harequin cen populua, sei ehun guiçonen ingurutsua cen. Eta ephodoa cen Aquias, Aquitoben semearen escuetan, Aquitob baitzen Icaboden anaia, Icabod Phineesen semea eta Phinees Heli, Jaunaren aphez Silon içatuarena. Eta populuac etzaquien norat goan cen Jonathas. Jonathas Filistindarren campetara hari cen patarren artean baciren bi aldeetaric bi harri xut, handic eta hemendic horçac iduri balute beçala atheratzen cirenac; bat deitzen cen Boses eta bercea Sene. Harri-cotorretaric bat aguercen cen ipharretic Macmasen parrean, eta bercea hegoatic Gabaaren parrean. Eta Jonathasec erran cioen muthil gazte, bere ezcutariari: Çato, iragan gaitecen ingurebaquigabe horien campetara, heian Jauna gure alde harico denez; ecen Jaunari etzaio gaitzago garhaitzea, edo hainitzequin, edo gutirequin. Ezcutariac ihardetsi cioen: Eguiçu nahi duçun gucia; jo çaçu gogoac ematen darotzun lekura, eta nahi duçun toqui gucietan çurequin içanen naiz. Jonathasec erran cioen: Huna non goacen guiçon horietara. Aguertuco gatzaizcotenean, Hula minçatzen baçaizquigu: Çaudezte gu çuen gana heldu arteo; gueldituco gare gure lekuan, ez gare hequien gana iganen. Ordean erraten badarocute: Igan çaizte gure gana, iganen gare, ceren Jaunac gure escuetara eman baititu; hortaric eçagutuco dugu. Biac aguertu ciren beraz Filistindarren guardiari, eta Filistindarrec erran çuten: Horra Hebrearrac non atheratzen diren gordeac çauden cilhoetaric. Guardiaco guiçonac minçatu ciren Jonathasi eta haren ezcutariari, eta erran cioeten: Igan çaizte gure gana, erakutsico darotzuegu gauçatto bat. Eta Jonathasec erran cioen bere ezcutariari: Igan gaitecen, jarraic çaquizquit, ecen Jaunac Israelen escuetara arthiqui ditu. Jonathas igan cen beraz, escuz eta çangoz çarrapoca, eta escutaria haren ondotic. Etsaietaric batzuec lurra jotzen çuten Jonathasen aitzinean, eta ezcutariac hilcen cituen berceac haren ondotic. Hori içan cen Filistindarren lehembicico sarrasquia, ceinetan Jonathasec eta bere ezcutariac hil baitzuten hogoi bat guiçon, idi-pare batec iraulcen ohi duen golde bat lurren erdiaren eremuan. Orduan sendagaila bat guerthatu cen campetan eta bazterrac gaindituta Filistindarren campetaco populu harrapaquetara atheratu cen gucia harridurac jo çuen; lurra asaldutan eman cen, eta Jaunaganicaco sendagaila bat beçala guerthatu cen. Eta Saulen beguiralari, Gabaa Benjamingoan cirenac, beguiac eman cituzten alde hartara, eta ikusi cituzten guiçonac, batzu lurrean hilac, eta berce batzu alde orotara ihes. Eta Saulec erran cioten berequilaco guiçonei: Bilha çaizte eta ikusaçue gutartecoric nor goan den. Eta bilhatu cirenean, kausitu cen Jonathas eta bere ezcutaria etzirela han. Saulec Aquiasi erran cioen: Hurbil çaçu Jaunaren arka (ecen egun hartan Jaincoaren arka han cen Israelgo semeequin). Eta Saul apheçarequin minço celaric, asaldu handi bat alchatu cen Filistindarren campetan; eta emequi-emequi handituz cihoan eta garbiquiago ihardesten çuen. Eta Saulec apheçari erran cioen: Bil çaçu escua. Guero Saulec oihu bat eguin çuen, eta harequin cen populu guciac harequin batean, eta goan ciren guduco lekuraino eta hara non etsaiec batac bercearen contra ezpata itzuli çutela, eta sarrasqui bat gaitza eguin cela. Eta bi edo hirur egun hartan Filistindarrequin ciren eta hequien campetara igan ciren Hebrearrac ere itzuli ciren, Saulequin eta Jonathasequin ciren Israeldarrequin içateco. Efraimgo mendian gordeac ciren Israeldar guciac halaber, adituric Filistindarrac ihes cihoacela, gudura beren lagunetara bildu ciren. Eta Saulequin baciren hamar mila guiçonen heina. Jaunac egun hartan salbatu çuen Israel. Gudua hedatu cen bada Bethabeneraino. Egun hartan Israelgo guiçonac elkar gana bildu ciren. Bada Saulec populuari cin eguin cioen, cioelaric: Madaricatua arratseraino oguiric janen duena, ene etsaietaric aspercunde athera diçadan arteo. Eta populu guciac etzuen oguiric jan. Armada gucia ethorri cen oihan batera non eztia lurraren gainean hedatua baitzen. Populua oihanean sarthu cen; eztia çurrutaca aguertu cen, eta nihorc etzioen escua hedatu, ecic populua erreguec eguin cinaren beldur cen. Bada Jonathasec etzuen aditu haren aitac populuari cin eguin cioenean; hedatu çuen escuan çaducan cigor baten mocoa, eta busti çuen ezti-bresca batean eta escua ahora ekarri, eta haren beguiac dirdiran eman ciren. Populutic guiçon batec itzuliric erran cioen: Çure aitac cin batez hersi du populua, dioelaric: Madaricatua guiçona, egun oguiric janen duena (bada populua ahitua cen). Jonathasec erran çuen: Ene aitac lurra nahasi du, ecen ikusi duçue ceronec ene beguiac dirdiratzen abiatu direla, ezti hortaric guti bat dastatu dudanaz gueroztic. Cembatez beraz populua etzen guehiago hazcartuco jan içan balu bere etsaiei atzemanicaco harrapaquinetic. Ez othe cen Filistindarren sarrasquia handiagoa içanen? Egun hartan beraz Filistindarrac jo cituzten Macmasetic Ayaloneraino. Bainan populua gogorqui akitu cen; Harrapaquinari lothu cen; hartu cituzten ardiac, idiac eta aratcheac, eta han berean hil; populuac jan cituen odolarequin. Bada, Sauli berria ekarri cioten populuac Jaunaren alderat bekatu eguin çuela, haraguia odolarequin janez. Saulec erran çuen: Leguea hautsi duçue; orai berean ambil çaçue harri handi bat ene ondora. Eta Saulec erran çuen: Barraia çaizte populuan eta erroçuete ceinac bere idia eta aharia erakar ditzala ene gana; hil çatzue harri hunen gainean, jan çaçue eta ez duçue Jaunaren alderat bekatu eguinen odolarequin janez. Hargatic populu guciac erakarri çuen gaua arteo ceinac bere idia, eta han hil cituzten. Bada, Saulec aldare bat alchatu cioen Jaunari, eta orduan hasi cen lehembicico aldarearen eguiten Jaunari. Saulec erran çuen: Gabaz jauz gaitecen Filistindarren gainera, sarrasqui etzagun arguitu arteo, eta ez deçagun horietaric utz guiçon bakar bat. Populuac ihardetsi cioen: Eguiçu çure beguietan ongui dela iduritzen çarotzun gucia. Eta apheçac erran çuen: Jaincoari hunat hurbil gaitecen. Eta Saulec consultatu çuen Jauna: Jarraiquico natzaiote Filistindarrei? arthiquico ditutzu Israelen escuetara? Eta Jaunac etzuen egun hartan ihardetsi. Saulec erran çuen: Hurbilaraz çatzue hunat populuco aitzindari guciac: jaquin eta ikus çaçue noren ganic heldu den egun bekatu hau. Cin eguiten dut Jaunaz, Israelen salbatzaileaz, Jonathas ene semeaz eguina içan bada, hilen dela eta ez dudala guibelerat eguinen. Populu gucitic nihorc etzioen horren gainean jaçarri. Eta Israel guciari erran cioen: Berez çaizte alde batera, eta ni ene seme Jonathasequin içanen naiz bercean. Populuac ihardetsi cioen Sauli: Eguiçu çure idurico ongui dena. Orduan Saulec erran cioen Israelgo Jainco Jaunari: Israelgo Jainco Jauna: Argui gaitzatzu; nolaz ez duçu egun ihardetsi çure cerbitzariari? Heian bekatu hau heldu den ene ganic, edo Jonathas ene semea ganic, erakuts diçaguçu; edo gaizquia çure populuan bada, emoçu sainduespena. Eta Jonathas eta Saul hartuac içan ciren, populua ordean garbi atheratu cen. Saulec erran çuen: Çortea arthicaçue ene artera eta Jonathas ene semearen artera, eta Jonathas atzemana içan cen. Saulec erran cioen beraz Jonathasi: Aithor diçadaçu cer eguin duçun. Jonathasec aithortu cioen eta erran: Escuan nuen cigorraren mocoaz dastatu dut ezti izpi bat, eta huna beraz non hilcen naicen. Saulec erran çuen: Jaunac hau eguin biaçat eta hori gainetic, heriotzez hilcen ez baçare, Jonathas. Eta populuac erran cioen Sauli: Hilen othe da bada Jonathas, Israel hain harrigarriqui salbatu duena? Gaixtaqueria bat da hori. Cin eguiten dugu Jaunaz ez dela hunen burutic lurrera ile bat erorico, ceren egun Jaunarequin haritu baita. Populuac atheratu çuen beraz Jonathas, etzedin hila içan. Eta Saul itzuli cen guibelerat, eta etzuen eguin Filistindarren ondotic; Filistindarrac goan ciren beraz beren toquietara. Saulec bere erreinua gogorturic Israelen gainean, haren etsai gucien contra guduca hari cen inguruan, Moaben, Amonen semeen, Edomen, Sobaco erregueen eta Filistindarren contra, eta norat-nahi itzul cedin, garaitiar ilkitzen cen. Armada bat bilduric, jo çuen Amalec, eta Israel atheratu larrutua çaducatenen escuetaric. Saulen seme ciren Jonathas, Jesui eta Melquisua, eta haren bi alaben icenac ciren, Merob çaharrenaren icena, eta Micol gazteenaren icena. Eta Saulen emaztearen icena cen Aquinoam, Aquimaasen alaba; eta haren armadaco buruçaguiaren icena cen Abner, Ner deitzen cen Saulen aitaldeco osabaren semea. Ecen Cis cen Saulen aita, eta Abnerrena Ner, Abielen semea. Bada Saulen egun orotan guerla hazcar bat cen Filistindarren contra. Saulec ikusten çuenean guiçon bat bihozduna eta guerlacotzat ona, bere lagun harcen çuen. Samuelec erran içan cioen Sauli: Jaunac igorri nau çure gançutzera erreguetzat Israelgo bere populuaren gainean; adi çaçu beraz orai Jaunaren hitza. Hau dio armadetaco Jaunac: kondatu ditut Amalequec Israeli eguin içan diozcanac oro, nola bidean jaçarri cioen Eguiptotic igaiten celaric. Çoaci beraz orai, jo çaçu Amalec, eta herrauts çatzu haren içate guciac. Ez beçoçu barka, eta haren gaucetaric deuseren lehiaric ez har; bainan hil çatzu guiçonetic emaztequira, ttipiac eta bulharreco haurreraino, idiac, ardiac, cameluac eta astoac. Hargatic Saulec manatu çuen populua, eta kondatu cituen bildotsac beçala, berrehun mila oinezco, eta hamar mila guiçon Judacoac. Eta Saul ethorri cenean Amalequen hirira, celatac eçarri cituen errecan. Eta Saulec erran cioen Cinearrari: Çoaz, guibela çaite eta jauts Amalequen ganic, beldurrez-eta horrequin balsan eçar çaitzadan; ecen çuc urricari içan ditutzu Israelgo semeac oro Eguiptotic igaiten hari cirenean. Eta Cinearra atheratu cen Amalequen erditic. Eta Saulec jo çuen Amalec Hebilatic heldu arteo Surreraino, ceina baita Eguiptoaren parrean. Eta biciric hartu çuen Agag Amalequeco erregue; jende xehe gucia ordean hil çuen ezpataren ahoaz. Saulec eta populuac guphidetsi cituzten Agag, eta ardizco eta idizco arthalde hoberenac, ahariac, soinecoac eta gauça ederrac; etzituzten xahutu nahi içan bainan cer-ere baitzen putruscaric eta tzarric, hequiec içan ciren xahutuac. Bada, Jaunac bere hitza Samueli adiaraci cioen, erraten cioelaric: Urriqui dut Saul erregue eçarriric, ceren utzi bainau eta ene manuac ez baititu bethe. Samuel atsecabetan jarri cen, eta gau gucia Jaunari heiagoraz egotu cen. Samuel gauaz jaiqui cenean, goicean goateco Saulen gana, Samueli berria ekarri cioten Saul Carmel gainera ethorri cela; han trionfazco arrambela bat eguin çuela, eta itzuliric iragan cela eta jautsi Galgalara. Samuel ethorri cen beraz Saulen gana, eta Saulec holocausta bat escaincen cioen Jaunari Amalequetic ekarri çuen harrapaquinetaco picainetaric. Eta Samuel Saulen gana ethorri cenean, erran cioen Saulec: Jaunac benedica beçaitza, Jaunaren hitza bethe dut: Samuelec ihardetsi çuen: Cer dira bada arthaldetaco orroa ene beharrietara helcen diren horiec, eta ençuten ditudan idien marruma horiec? Saulec erran cioen: Amalequetic erakarri dituzte: alabainan populuac guphidetsi ditu ardi eta idi hoberenac, çure Jainco Jaunari imolatzecotzat; gaineracoac ordean hil ditugu. Bada, Samuelec erran cioen Sauli: Utz neçaçu, eta erranen darotzut nola gabaz minçatu çaitan Jauna. Saulec ihardetsi cioen: Minça çaite. Eta Samuelec erran çuen: Çure beguietan ttipi cinelaric, Israelgo leinuetan etzare buruçagui eguin? eta Jaunac Israelen gaineco erreguetzat gançutu çaitu. Jaunac bidera manatu çaitu, eta erran içan darotzu: Çoaci eta Amalectar gaixtaguinac hil çatzu, eta guducaturen ditutzu, guciac hil arteo. Certaco beraz ez duçu ençun Jaunaren minçoa, bainan harrapaquinera bihurturic, eguin duçue gaizquia Jaunaren aitzinean? Saulec erran cioen Samueli: Baitabada, ençun içan dut Jaunaren minçoa, ibili naiz Jaunac igorri nauen bideaz, erakarri dut Agag Amalequeco erregue, eta hil ditut Amalectarrac. Populuac ordean harrapaquinetic hartu ditu ardiac eta idiac, berce hilac içan direnen picainac, bere Jainco Jaunari Galgalan imolatzecotzat. Samuelec ihardetsi cioen: Jaunac holocaustac eta bitimac nahi othe ditu, eta ez othe du nahiago Jaunaren hitzari erorcea? Alabainan jauspena hobea da bitimac baino; ençutea, hobequi aharien bilgorraren escaincea baino. Bihurri eguitea, aztiqueriaco bekatua beçala da; eta ez onhetsi nahi içatea, da idolatriaco gaizquia beçala. Beraz ceren eragotzi duçun Jaunaren hitza, Jaunac eragozten çaitu çu, erregue etzaitecençat içan. Eta Saulec erran cioen Samueli: Bekatu eguin dut, hautsi dudalacotz Jaunaren manamendua eta eguin çure hitzaren contra, populuaren beldurrez, eta haren boçari beguiratzeco. Bainan orai ekar çaçu ene bekatua, eta itzul çaite enequin, adora deçadan Jauna. Samuelec erran cioen Sauli: Ez naiz çurequin itzulico, eragotzi baituçu Jaunaren manua, eta Jaunac eragotzi baitzaitu etzaitecençat erregue içan Israelen gainean. Eta Samuel itzuli cen goateco. Bainan Saul lothu citzaioen capa hegaletic, ceina hautsi baitzen. Eta Samuelec erran cioen: Jaunac egun çure ganic ebaqui du Israelgo erreguetasuna, eta çu baino hobea den bati erran içan dio. Bada Israelen trionfatzen denac ez du barkatuco, eta urriquiac ez du hautsico, ecen ez da hura guiçona, urriquitan sarceco. Eta Saulec erran cioen: Bekatu eguin dut, bainan orai ohore bihur diçadaçu ene populuco çaharren eta Israelen aitzinean, eta enequin itzul çaite adora deçadan çure Jainco Jauna. Samuel itzuliric beraz jarraiqui cen Sauli, eta Saulec adoratu çuen Jauna. Eta Samuelec erran cioen: Ene aitzinera erakar çaçu Agag, Amalequeco erregue. Eta erakarri cioten Agag, ceina baitzen hainitz guicena eta ikaran baitzagoen. Eta Agaguec erran çuen: Herio latzac behar othe darot horrela bicia kendu? Samuelec erran cioen: Nola hire ezpatac haurric gabe eçarri baititu emaztequiac, hala hire ama emaztequien artean içanen duc haurric gabe. Eta Samuelec çathicatu çuen Jaunaren aitzinean Galgalan. Bada Samuel goan cen Erramathara; Saul berriz bere etchera Gabaara igan cen. Eta Samuelec etzuen guehiago ikusi Saul bere heriotzeco eguneraino; halaric-ere Samuelec deithoratzen çuen Saul, Jaunac urriqui çuelacotz erregue eçarriric Israelen gainean. Eta Jaunac erran cioen Samueli: Noiz arteo deithoratuco duçu Saul, nic iraici dudanean ez dadien erregue içan Israelen gainean? Bethe çaçu çure adarra olioz, eta çato igor çaitzadan Isai Bethlehemtarra gana, ecic haren semeetaric bat hautatu dut erreguetzat. Samuelec erran çuen: Nola goanen naiz? Saulec ecen adituco du, eta hilen nau. Eta Jaunac erran cioen: Arthaldetic har çaçu aratche bat, eta erraçu: Jaunari imolatzera ethorri naiz. Isai deithuco duçu sacrificiora, eta nic irakatsico darotzut cer eguin, eta gançutuco duçu nic erakutsico darotzudana. Samuelec eguin çuen beraz Jaunac erran cioen beçala. Bethlehemera ethorri cen, eta hirico çaharrac haren bidera heldu cirelaric miretsiac, erran cioten: Baquearequin sarcen çaquizquigu? Ihardetsi çuen: Bai, baquearequin. Ethorri naiz Jaunari imolatzera. Sainduets çaitezte, eta çatozte enequin imolatzera. Sainduetsi cituen beraz Isai eta bere semeac eta sacrificiora deithu cituen. Eta sarthu cirenean, ikusi çuen Eliab, eta erran çuen: Jaunac aitzinean othe du bere Cristo? Eta Jaunac erran cioen Samueli: Ez beçaçu horren beguitharteari beguira, ez-eta horren irazquiaren lucetasunari, eragotzi dut hori; nic ez dut juiatzen guiçonaren adimenduaren arabera; guiçonec agueri dena ikusten dute, bainan Jaunac bihotzari beguiratzen dio. Isaic Abinadab deithu çuen Samuelen aitzinera. Hunec erran çuen: Jaunac hori ere ez du hautatu. Isaic beraz erakarri cioen Sama, ceintaz Samuelec erran baitzuen: Jaunac ez du hautatu hau ere. Hargatic Isaic erakarri cituen Samuelen aitzinera bere çazpi seme; eta Samuelec Isairi erran cioen: Jaunac ez du horietaric hautatu. Eta Samuelec erran cioen Isairi: Horiec dira bada çure seme guciac? Hunec ihardetsi çuen: Guelditu da oraino muthicotto bat, eta ardiac alhatzen ditu. Samuelec erran cioen Isairi: Bilha igorraçu eta erakar çaçu, ecic ez gare mahaineratuco hura ethor dadien baino lehen. Isaic bilha igorri çuen beraz, eta erakarri çuen. Bada, gorrasta cen, itchura ederrecoa, eta propia beguithartez. Eta Jaunac Samueli erran cioen: Jaiqui çaite, gançu çaçu, ecen hori bera da. Samuelec hartu çuen beraz olio-adarra, eta gançutu çuen bere anaien erdian; eta egun hartaric eta aitzina Jaunaren izpirituac Dabiden gainera eguin çuen; eta Samuel xutituric goan cen Erramathara. Bada, Jaunaren izpiritua guibelatu cen Saulen ganic, eta izpiritu gaixtoac higuitzen çuen Jaunaren oldetic. Eta Saulen cerbitzariec berari erran cioten: Huna non Jaunaganicaco izpiritu gaixtoac cerabilzcan. Baldin gure jaunac atseguin badu, çure aitzinean diren çure cerbitzariec bilhatuco dute guitarra jotzen daquien guiçon bat, guitarra jo deçan, Jaunaganicaco izpiritu gaixtoa lothuco çaitzunean, eta arinquiago jasan dedaçun. Saulec erran cioten bere cerbitzariei: Bilha darotaçue beraz norbait guitarra ongui jotzen duena, eta erakar darotaçue niri. Hequietaric batec ihardetsi cioen: Ikusi içan dut bada Isai Bethlehemtarraren seme bat, guitarra jotzen daquiena, guiçon guciz hazcarra eta guerlaria, umoa bere solasetan, eta guiçon ederra; eta harequin da Jauna. Saulec Isairi igorri ciozcan beraz mandatariac, cioelaric: Bidal darotaçu Dabid, çure semea, alhapidetan dena. Hargatic Isaic asto bat hartu çuen cargatua oguiz, gorgoila bat arnoz eta bere ahuncetaco pittica batez, eta Sauli igorri ciozcan bere seme Dabidez. Dabid ethorri cen Saulen gana, eta aguertu cen haren aitzinera. Saulec hainitz maithatu çuen, eta Dabid eguina içan cen haren ezcutari. Saulec gaztiatu cioen Isairi: Dabid gueldi bedi ene aitzinean, ecen gracia aurkitu du ene beguietan. Beraz Jaunaren izpiritu gaixtoac Saul harcen çuen guciez, Dabid lotzen cen guitarrari eta escuz jotzen çuen, eta Saul berebaitharatzen cen, eta arinago çuen, ecic izpiritu gaixtoac haren ganic guibelerat eguiten çuen. Bada Filistindarrac, beren armada gudura bilduric, ethorri ciren Soco Judacora, eta Socoren eta Acecaren artean campatu ciren, Domimgo muguetan. Arren Saul eta Israelgo semeac bildu ciren Tirrimintineco haranera, eta armada lerrocatu çuten Filistindarren contra guducatzeco. Filistindarrac çauden mendi baten gainean alde batetic, eta Israel ere mendi baten gainean çagoen berce aldetic; eta harana cen hequien artean. Eta Filistindarren campetaric atheratu cen guiçon bat, sorcez bazterrecoa, Goliath deitzen cena, Jethecoa, gora cena sei besoz eta cehe batez. Cobrezco casca bat çuen buruan, eta guerrunce escatatu bat soinean; bada guerruncearen phisua cen borz mila siclo cobrezcorena. Cobrezco ixtergainetacoac cituen ixterretan, eta cobrezco erredola batec gordetzen cioen soina. Haren lançaco çura cen ehaileen ehunetaco ceihermena iduri; haren lançaco burdinac bacituen sei ehun siclo burdinazco, eta haren ezcutaria haren aitzinean ibilcen cen. Eta Israelgo andanen aitzinean baratuz oihu eguiten çuen, eta erraten cioeten: Certaco heldu çarete guducotzat aphainduric? Ez othe naiz Filistindarra eta çuec Saulen cerbitzariac? Hauta çaçue çuetaric guiçon bat, eta jauts bedi buruz-burucaco gudura. Enequin guduca ahal badadi, eta hilcen banau, çuen gathibu içanen gare; bainan nausitzen banaiz eta hilcen badut, çuec içanen çarete gure gathibu, eta cerbitzatuco gaituçue. Eta Filistindarrac erraten çuen: Egun jaçarri diotet Israelgo armadei: Athera darotaçue guiçon bat, eta enequin buruz-buru guduca bedi. Eta Saulec eta Israeldar guciec adituz Filistindarraren horrelaco solasac, harritzen eta ikaratzen ciren hainitz. Bada, aitzinean aiphatu den efratar guiçon Bethlehem Judaco haren semea cen Dabid; guiçon hura Isai deitzen cen eta bacituen çorci seme, eta Saulen egunetan çahartua cen eta adin handitan berce guiçonen artean. Haren hirur seme handienac Saulen ondotic goan ciren gudura. Haren hirur seme guerlara goan cirenac deitzen ciren, çaharrena Eliab, bigarrena Abinadab, eta hirugarrena Sama. Dabid cen ttipiena. Bada hirur çaharrenac Sauli jarraiqui cirenean, Dabid Saulen ganic bihurtu eta etcherat ethorri cen, bere aitaren arthaldea alhatzeco Bethlehemen. Bada Filistindarra ethorcen cen goicean eta arratsean, eta hori eguin çuen berrogoi egunez. Eta Isaic bete Seme Dabidi erran cioen: Har çatzu çure anaiençat ephi bat garagar-buru xigor eta hamar ogui horiec, eta laster eguiçu campetara çure anaien gana. Hamar cimitzetaco gaina horiec eramanen diozcatzu hequien aitzindariari; ikusico duçu çure anaiac ongui direnez, eta jaquinen duçu norequin diren Jerrocatuac. Bada, Saul, eta Isairen semeac, eta Israeldar guciac Tirrimintineco haranean ciren gudutan Filistindarren contra. Dabid jaiqui cen beraz goicean, eta arthaldea çaincera eman çuen, eta cargaturic goan cen, Isaic manatu cioen eçala. Ethorri cen Magalara eta armadara, ceinac, gudura atheraturic, arthiqui baitzuen guduco oihua. Ecen Israel lerrotan jarria cen, eta Filistindarrac ere berce aldetic xuxenduac ciren. Dabidec beraz ekarri cituen gauçac utziric pusquen çainari, guduco toquira jo çuen, eta galdatzen çuen heian guciac ongui cihoacen bere anaiençat. Eta hequiequin minço cetaric oraino, Filistindarren campetaric aguertu cen igaiten Goliath deitzen cen Jetheco Filistindar bazterreco hura; eta Dabidec aditu ciozcan erraten leheneco solas berac. Bainan ikusi çutenean guiçon hura, Israeldar guciec ihes eguin çuten haren aitzinetic, haren beldur handiz. Eta Israeldar norbaitec erran çuen: Ikusi duçue igan den guiçon hori? Israelen axutzatzera igan da ecen. Erreguec bada aberastasun handiz aberastuco du guiçon hori hilen duena, eta bere alaba ezconçaz emanen dio, eta cergaric gabe eçarrico du haren aitaren etchea Israelen. Eta Dabidec erran cioten harequin ciren guiçonei: Cer emanen çaio Filistindar hori hilen, eta Israeldic laidoa kenduco duen guiçonari? Cer da ecen Filistindar ingurebaquigabe hori Jainco biciaren armadaren axutzatzeco? Eta populuac solas bera errepicatzen cioen, erranez: Hulaco sariac içanen ditu hori hilen duen guiçonac. Eliab, haren anaia çaharrenac aditu çuenean berceequin solasean, samurtu cen Dabiden contra, eta erran cioen: Certara ethorri haiz? eta certaco utzi dituc gure ardi bakar hequiec mortuan trebes. Eçagutzen ditiat nic hire hampurusqueria eta bihotz xirchila: gudua ikusi nahiz jautsi haiz hi. Eta Dabidec erran çuen: Cer eguin dut? Minçatzea ez othe da haiçu? Eta haren ganic aphur bat baztertu cen berce alde batera, eta erran cituen elhe berac. populuac ihardetsi cioen leheneco solas bera. Bada Dabidec erran hitzac adituac içan ciren, eta Saulen aitzinera helduac. Erregueren aitzinera erakarria içan cen, eta Sauli erran cioen: Horren gatic ez bedi ikara nihoren bihotza; ni, çure muthila, goanen naiz eta guducatuco dut Filistindarra. Saulec erran cioen Dabidi: Etzare gai Filistindar horri buru eguiteco, ez-eta horren contra guducatzeco; ecen haur bat çare eta hori gaztedanic guerla-guiçona. Dabidec ihardetsi cioen Sauli: Çure muthilac alhatzen çuen bere aitaren arthaldea; lehoin bat edo harz bat ethorcen cen, eta ahari bat eramanen çuen arthaldearen erditic; Eta ni jarraiquitzen natzaioeten, jotzen nituen eta pusca ahotic kencen nioten; eta oldarcen citzaizquitan, eta cinçurretic lotzen natzaioten, ithotzen eta hilcen nituen. Ecen hola nic, çure muthilac, hil ditut lehoin bat eta harz bat: hargatic Filistindar ingurebaquigabe hori ere içanen da hequietaric bat beçala. Goanen naiz orai berean, eta kenduco dut populuaren laidoa; ecen nor da Filistindar ingurebaquigabe hori ausartatzeco Jainco biciaren armadaren madaricatzera? Eta Dabidec erran çuen berriz: Lehoinaren eta harçaren aztaparretic atheratu nauen Jaunac, atheratuco nau berac Filistindar horren escuetaric. Saulec erran cioen beraz Dabidi: Çoaz, eta Jauna bedi çurequin. Saulec bere puscac jaunci ciozcan Dabidi; cobrezco casca eçarri cioen buruan, eta guerruncea soinean. Soinecoaren gainetic ezpata guerrian eçarriric, Dabid abiatu cen heian harmaturic ibil othe citaqueen, ecic etzen ohitua. Eta Dabidec erran cioen Sauli: Ez naiteque ibil hula, ceren ez baitut ohicunderic. Utzi cituen harma hequiec; Hartu çuen bere makila, bethi bere escuetan çuena, eta ur-errecan hautatu cituen, borz harri legunenetaric; eçarri cituen bere arçain-murchilan ceina berequin baitzuen; habala escuan hartu çuen eta goan cen Filistindarrari buruz. Bada Filistindarra heldu cen, bere ezcutaria aitzinean, eta Dabiden contra hurbilcean, Filistindarrac beguiratu çuenean eta Dabid ikusi, nardatu citzaioen; ecen Dabid gaztea cen, gorrasta eta beguithartez ederra. Filistindarrac erran cioen: Çakurra othe nauc ni, hi ene sana makilarequin ethorceco? Eta Filistindarrac Dabidi bere jaincoez burho arthiqui cioen. Eta Dabidi erran cioen: Hurbil haquit, eta hire haraguiac emanen ditiat ceruco hegastinei eta lurreco ihiciei. Dabidec, berriz, erran cioen Filistindarrari: Hi, heldu haiz ene gana ezpatarequin, lançarequin eta erredolarequin; ni ordean heldu natzaic armadetaco Jaunaren icenean, egun axutzatu ditucan Israelgo armaden Jaincoaren icenean. Jaunac arthiquico hau ene escuetara, hilen haut eta kenduco daiat burua; eta Filistindarren campetaco hilac emanen ditiat egun ceruco hegastinei eta lurreco ihiciei, lur guciac jaquin deçançat Israelen dela Jaincoa, Eta bilku hunec guciac eçagut deçan ez duela Jaunac ez ezpataz, ez lançaz salbatzen: ecen harena da guerla, eta arthiquico çaituztete gure escuetara. Beraz Filistandarra abiatu cenean, eta heldu baitzen eta hurbilcen hari Dabidi, Dabid ere ernatu cen eta laster eguin çuen Filistindarraren contra guducatzera. Escua murchilan sarthu çuen; harri bat hartu çuen, eta habalaz inguruca erabiliric arthiqui çuen eta Filistindarra jo belharrean. Harria belharrean sarthu cen, eta Filistindarra mustupilca erori cen lurrera. Dabid habalaz eta harriaz nausitu cen Filistindarrari, eta jo ondoan hil çuen. Eta nola Dabidec ezpataric ez baitzuen escuan, Laster eguin çuen, jarri cen Filistindarraren gainean, hartu çuen haren ezpata eta maguinatic atheratu; eta hil çuen eta burua moztu cioen. Bada, Filistindarrec ikustenez beren guerlariric gogorrena hila çutela, ihesari eman ciren. Israelgo eta Judaco guiçonac jaiquiric, oihuca hasi ciren eta Filistindarren ondotic jo çuten haranera ethorri arteo eta Acarongo atheetaraino, eta Filistindarretaric erori ciren sastacaturic Saraimgo bidean eta Jetheraino eta Acaroneraino. Israelgo semeac, Filistindarrei jarraiqui ondoan, itzuliric guibelerat, sarthu ciren hequien campetan. Dabidec, berriz, Filistindarraren burua harturic, eraman çuen Jerusalemera; bainan haren harmac bere olhan eçarri cituen. Bada, Saulec Dabid Filistindarraren contra atheratzen ikusi çuen ordu berean, erran cioen Abnerri, bere armadaco buruçaguiari: Cer iraulguitaric jausten da guiçon-gazte hori, Abner? Eta Abnerrec ihardets çuen: Çure arimaz, erregue, balin badaquit. Erreguec erran cioen: Galda çaçu noren seme den muthil gazte hori. Eta Dabid bihurtu cenean Filistindarra hilic, Abnerrec hartu çuen eta Saulen aitzinera sarraraci, Filistindarraren burua escuan. Saulec erran cioen Dabidi: Noren odoletic çare, guiçon-gaztea? Eta Dabidec ihardetsi cioen: Çure cerbitzari Isai Bethlehemtarraren semea naiz. Dabid Sauli minçatzetic guelditu cenean, guerthatu cen Jonathasen bihotza Dabiden bihotzari estecatu cela, eta Jonathasec Dabid maithatu çuen bere burua beçala. Saulec egun hartan hartu çuen Dabid, eta etzuen utzi bere aitaren etchera itzulcera. Bada Dabidec eta Jonathasec batasun eguin çuten elkarrequin, ecen Jonathasec bere burua beçala maite çuen. Hargatic Jonathasec eraunci çuen soinean çuen athorra eta Dabidi eman cioen, eta bere berce soinecoac ere bai, bere ezpata eta arrambelaraino, eta guerrico uhaleraino. Dabid halaber, norat-nahi igor ceçan Saulec, orotara atheratzen cen, eta umoqui cerabilan. Saulec eçarri çuen guerlaco guiçon batzuen buruan, eta ongui ikusia cen populu guciaz, eta guciz Saulen cerbitzariez. Bada, Dabid, Filistindarra hilic bihurcen celaric, emaztequi guciac atheratu ciren Israelgo hiri gucietaric, cantuz eta dançan Saulen bidera, bozcariozco atabalequin eta cistrequin. Eta emaztequiec cantatzen çuten dostatuz eta erranez: Saulec hil ditu mila, eta Dabidec hamar mila. Bainan Saul samurtu cen hainitz, eta solas hori desgogaran içatu cen haren beguietan. Eta erran çuen: Dabidi eman diozcate hamar mila, eta niri eman darozquidate mila; cer du orai escas erreguetasuna bera baicic? Egun hartan eta gueroztic Saulec etzioen beraz begui onez beguiratzen Dabidi. Bada, biharamunean Jaincoaren izpiritu gaixtoac hartu çuen Saul, eta profetisatzen çuen bere etchearen erdian, eta Dabidec guitarra escuz jotzen çuen, egun oroz beçala. Saulec lança escuan çaducan, Eta hartaz eman cioen Dabidi, harrasiarequin josico çuelaco ustean; bainan Dabidec bazterrerat eguin cioen bi aldiz. Saul Dabiden beldurretan jarri cen, Jauna harequin celacotz, eta bere ganic guibelatu citzaioelacotz. Saulec beraz Dabid urrundu çuen bere ganic, eta eçarri çuen mila guiçonen aitzindari; eta hura ilkitzen eta sarcen cen populuaren aitzinean. Bere bide gucietan ere umoqui cerabilan, eta Jauna harequin cen. Hargatic Saulec ikusiric guciz umoa cela, itzalgaizten hasi citzaioen. Bainan Israel guciac eta Judac maite çuten Dabid, ecen hequien buruan sarcen eta ilkitzen cen. Eta Saulec erran cioen Dabidi: Huna Merob, ene alaba çaharrena; hau emanen darotzut emaztetzat; bakarric, içan çaiteci bihozdun, eta guduca çaite Jaunaren guerletan. Bainan Saulec bere gogoarequin eguiten çuen: Ene escua ez bedi jauts horren gainera, bainan bai Filistindarrena. Dabidec ordean erran cioen Sauli: Nor naiz ni, edo cer da ene bicia, edo ene aitaren ethorquia Israelen, erregueren suhi eguin nadiençat? Bainan ethorri cenean ordua, Merob, Saulen alaba, Dabidi ematecoa, Hadriel Molatharrari emaztetzat emana içan cen. Bada, Micol, Saulen bigarren alabac maithatu çuen Dabid. Eta hori erran cioten Sauli eta haren gogaraco içan cen. Saulec erran çuen: Micol emanen diot, içan dadien horren galgarri, eta Filistindarren escua içan dadien horren gainean. Eta Dabidi erran cioen Saulec: Egun ene suhi içanen çare bi gaucetan. Saulec hunela manatu cituen bere cerbitzariac: Dabidi minça çaizte ene ixilic beçala, erraten dioçuelaric: Huna erregueren gogaraco çarela, eta haren cerbitzari guciac maite çaituzte. Orai beraz içan çaite erregueren suhi. Saulen cerbitzariec solas horiec oro ekarri cituzten Dabiden beharrietara. Eta Dabidec ihardetsi çuen: Erregueren suhi içatea guti dela iduritzen othe çaitzue? Ni guiçon bat naiz beharra eta ttipia. Saulen cerbitzariac itzuli ciren, cioetelaric: Hulaco solasetan minçatu da Dabid. Eta Saulec erran çuen: Hunela minça çaizte Dabidi: Erreguec ez du ezcontari beharric, baicic-ere nahi ditu Filistindarren ehun buztan-moco, erregueren etsaiez aspercunde eguina içan dadiençat. Bada, Saulec gogoan cerabilcan Dabid arthiquitzea Filistindarren escuetara. Eta Saulec erran hitzac haren cerbitzariec Dabidi heldu ciozcatenean, solasa Dabiden gogaraco içatu cen, erregueren suhi eguitea gatic. Eta handic egun gutiric barnean, Dabid jaiqui cen eta goan berepeco cituen guiçonequin. Hil cituen berrehun guiçon Filistindarretaric; ekarri cituen hequien buztan-mocoac eta erregueri kondatu, haren suhi içateco. Hargatic Saulec emaztetzat eman cioen Micol bere alaba. Saulec ikusi eta eçagutu çuen Jauna Dabidequin cela. Bada Saulen alaba Micolec maite çuen Dabid. Eta Saul hasi cen Dabiden beldur handiagoan sarcen; eta Saul egunetic egunera Dabiden etsai eguin cen. Eta Filistindarren aitzindariac atheratu ciren; bainan ilkitzen hasi cirenetic, Dabid umoquiago cerabilan Saulen cerbitzari guciac baino, eta haren icena ospe handitan jarri cen. Bada Saulec minçatu cituen Jonathas, bere semea, eta bere cerbitzari guciac, Dabid hil ceçatençat. Bainan Jonathas, Saulen semeac xitqui maite çuen Dabid; Eta Jonathasec Dabid jaquinsun eguin çuen, erraten cioelaric: Saul ene aita çu hil beharrez derabila; horren gatic çure burua beguira çaçu, othoi, goicetic, itzaliric egon çaite eta çaude gorderic. Eta ni ilkiric egonen naiz ene aitaren aldean, çu aldaratua çaudelaric; çutaz minçatuco naiz ene aitari; eta cer-ere ikusico baitut, erranen darotzut. Jonathas beraz Dabiden alde minçatu citzaioen Saul bere aitari, eta erran cioen: Oi erregue ez beçoçu hobenic eguin çure cerbitzari Dabidi, ecen ez da çure alderat hobendun jarri, bainan haren eguinçac çuretzat hainitz onac dira. Bere bicia menturetan eçarri içan du, Filistindarra hil du, eta Jaunac haren escuaz harrigarri den beçala salbatu du Israel: cerorrec ikusi duçu, eta boztu çare. Certaco beraz jaçarcen dioçu hobenic gabe den odolari, hilaraci nahiz Dabid, ceinac ez baitu gaizquiric eguin? Saulec hori ençun çuenean, eztitua içan cen Jonathasen solasez, eta cin eguinez erran çuen: Ala Jaincoa! Dabid hila ez baita içanen. Hargatic Jonathasec deithu çuen Dabid, eta solas horietaz oroz jaquinsun eguin çuen. Jonathasec Dabid aguerraraci çuen Saulen aitzinera, eta haren baithan içan cen lehen içatu cen beçala. Bada, berriz biztu cen guerla, eta atheraturic Dabidec gudu eman cioten Filistindarrei; sarrasqui handitan eçarri cituen eta ihes eguin çuten haren aitzinetic. Eta Jaunaren izpiritu gaixtoa jarri cen Saulen baithan. Eta bere etchean jarria çagoen, lança escuan, eta Dabidec guitarra escuz jotzen çuen. Eta Saulec nahi içan çuen lançaz harrasiari josi; Dabid itzali cen Saulen aitzinetic; lança ordean, ukaldia hutseguinic, harrasian sarthu cen. Dabidec ihes eguin çuen eta gau hartaco itzuri cen. Saulec beraz igorri cituen bere guardiac haren etchera, haren çainceco gau hartan, eta biharamun goicean hilceco. Dabid hortaz jaquinsun eguina içan cen Micol, bere emazteaz, ceinac erran baitzioen: Gau huntan itzurcen ez baçare, hilen çare bihar. Jautsi çuen leiho batetaric; goan cen, ihes eguin çuen eta itzuri cen. Orduan Micolec guiçon-itchura bat hartu çuen eta ohearen gainean eçarri; buruan eman cioen ahunz-larru bat bere ilearequin, eta soinecoez estali çuen. Bada, Saulec igorri cituen aguerrarazleac, Dabiden harcera, eta ihardetsia içan citzaioeten eri cela. Saulec berriz igorri cituen meçulariac Dabiden ikustera, cioelaric: Ekar darotaçue bere ohean, hila içan dadiençat. Eta meçudunac ethorri cirenean, guiçon-itchura atzeman cen ohean, eta ahunz-larrua haren buruan. Eta Saulec erran cioen Micoli: Certaco enganatu nauçu hola, eta ihes eguitera utzi duçu ene etsaia? Micolec ihardetsi cioen Sauli: Ceren berac erran baitarot: Utz neçaçu, bercela hilen çaitut. Bada, ihes eguinic Dabid itzuri cen; Samuelen gana ethorri cen Erramathara, eta Saulec eguin ciozcan guciez jaquinsun eguin çuen. Samuel eta biac goan ciren eta Naiothen egotu ciren. Eta berria Sauli ekarria içan citzaioen, erraten ciotelaric: Hara Dabid Naioth Erramathacoan dela. Saulec igorri cituen beraz guardiac Dabiden harcera; hequiec ikusi ondoan profeta-mulço bat profetisatzen hari cirenac, eta Samuel hequien buruan jarria, Jaunaren izpiritua lothu citzaioeten berei halaber, eta berac ere profetisatzen hasi ciren. Berri hori ekarria içan cenean Sauli, igorri cituen berce meçulari batzu; bainan hequiec ere profetisatu çuten. Eta berriz ere Saulec igorri cituen meçulari hirugarrenac, ceinec orobat profetisatu baitzuten. Saul hasarre handitan sarthuric, Bera ere goan cen Erramathara, heldu cen Socon den urtegui handiraino, eta galdatu çuen eta erran: Cein lekutan dira Samuel eta Dabid? Ihardetsi içan citzaioen: Naioth Erramathacoan dira. Eta goan cen Naioth Erramathacora, eta berari ere lothu citzaioen Jaunaren izpiritua, eta bidean cihoan, eta profetisatzen çuen Naioth Erramathacora heldu arteo. Bere burua biluci çuen bere soinecoetaric, Samuelen aitzinean profetisatu çuen berceequin, eta bilucia lurrean egotu cen egun hura eta gabaz: Hartaric atheratu cen errana: Saul ere profetequin othe da? Bada, Dabidec Erramathan den Nayothetic ihes eguin çuen, eta goanic minçatu cen Jonathasen aitzinean: Cer eguin dut? cer da ene gaizquia, eta cer hoben dut çure aitaren alderat, hura ene biciaren ondotic ibilceco? Jonathasec erran cioen: Urrun hortaric, etzare hilen; ecen ene aitac ez du deusere eguinen, ez handiric, ez ttipiric, niri lehenic aiphatu gabe. Ene aitac gauça hori bakarra gorde othe darot bada? ez, ez da holacoric içanen. Eta berriz Dabidi cin eguin cioen. Eta Dabidec erran çuen: Çure aitac segurqui badaqui çure beguien aitzinean gracia aurkitu dudala, eta erran duque: Jonathasec ez beça hori jaquin, atsecabetan jar ez dadiençat. Eta guehiago dena, Jaunaz eta ene arimaz (hala erran deçadan), ni eta heriotzea urhats batec berezten gaitu. Jonathasec ihardetsi cioen: Cernahi erran diçadaçun, eguinen dut çuretzat. Dabidec erran cioen Jonathasi: Huna bihar dela hilabethearen lehena, eta ni, azturaren arabera, erregueren aldean jarcen ohi naiz jateco; utz neçaçu beraz landetan gordetzera hirugarren eguneco arratsa arteo. Eta çure aitac beguiraturic bilhatzen banau, ihardetsico dioçu: Dabidec othoiztu nau utz neçan laster batez goatera Bethlehemgo bere hirira, ceren haren leinutar guciec han baitituzte ospe handitaco sacrificioac. Erraten badu: Ongui, çure cerbitzariac baquea içanen du; bainan samurcen bada, jaquiçu haren aiherra gaindiraino heldua dela. Har çaçu beraz çure cerbitzariaz urricalpen hau, ceren nahi içan baituçu nic, çure cerbitzariac, çurequin eguin neçan Jaunaren batasuna. Bainan gaizqui cerbait ene baithan balin bada, ceronec hil neçaçu, eta çure aitaren aitzinera ez beneçaçu sarraraz. Jonathasec erran cioen: Urrun hori çu ganic; ecen ez daiteque guertha, baldin garbiqui eçagutzen badut ene aitaren aihercundea gaindiraino eguina dela, ez darotzudala erranen. Dabidec ihardetsi cioen Jonathasi: Norc ekarrico darot berria, çure aitac nitaz gogorqui ihardesten balin badarotzu? Dabidi erran cioen Jonathasec: Çato, ilki gaitecen bazterraldetara. Eta landetara ilki cirenean biac, Jonathasec erran cioen Dabidi: Israelgo Jainco Jauna, bihar edo etzi jaquin ahal badeçat ene aitaren erabaquia, eta baldin cerbait onic balin bada Dabidençat, eta ez badiot berehala norbait igorcen, eta jaquinsun ez badut eguiten, Jaunac Jonathasi hau eguin beço eta hura gainetic. Bainan baldin ene aitaren aihercundeac irauten badu çure contra, helduco dut çure beharria, eta utzico çaitut goatera baquean, eta Jauna bedi çurequin, ene aitarequin içatu den beçala. Bici içaten banaiz, eguin diçadaçu Jaunaren urricalpena; eta baldin hila içaten banaiz, Ez beçaçu ene etchearen gainetic ken çure urricalpena bethi guciraino, Jaunac errotic jauçaraci dituqueenean Dabiden etsai guciac, cein bere aldian lurretic: Jaunac ken beça Jonathas bere etchetic, eta aspercunde athera beça Dabiden etsaietaric. Jonathasec batasun eguin çuen beraz Dabiden etchearequin, eta Jaunac aspercunde atheratu çuen Dabiden etsaietaric. Eta Jonathasec berriz ere cin eguin cioen Dabidi, maite çuelacotz; ecen nola maite baitzuen bere arima, hala maite çuen Dabid. Jonathasec erran cioen: Bihar da hilabethearen lehena, eta bilhatuco çaituztete. Eta çure jarlekua hutsa aguerico da etzi arteo. Jautsico çare beraz çalhuqui, eta ethorrico çare gorde behar çaren toquira lanean haritzea cilhegui den egunean, eta Ecel deitzen den harriaren aldean jarrico çare. Eta nic harri haren aldetic igorrico ditut hirur gueci, eta arthiquico ditut xurira hari baninz beçala. Muthil bat ere igorrico dut, diodalaric: Habil eta ekar daroztac gueciac. Muthilari erraten badiot: Hitaz hunatago dituc gueciac, harzquic; çato ene gana, ceren baquea baituqueçu, eta, ala Jaincoa! gaitzic batere ez baita çuretzat içanen. Baldin ordean huneta minçatzen banaiz muthilari: Hitaz haratago dituc gueciac; çoaz baquean, ceren Jaunac bidalcen baitzaitu. Bainan çuc eta nic erran dugun solasaz, Jauna çure eta ene artean içan bedi bethi gucico. Dabid gorde cen beraz landan, eta ethorri cen hilabethearen lehena, eta erregue jarri cen oguiaren jateco. Eta erregue (ohitzaren arabera) jarri cenean bere jarlekuan, ceina baitzen, harrasiaren ondoan, Jonathas xutitu cen, eta Abner jarri cen Saulen sahetsean, eta Dabiden lekua hutsa aguertu cen. Eta Saulec etzuen deusere aiphatu egun hartan; ecen uste içan çuen Dabid, beharbada, lohi guerthatu citaqueela egun hartan, eta xahutugabea. Eta hilabethea hasiz guerozco bigarren egunac arguitu çuenean, berriz ere Dabiden toquia hutsa aguertu cen. Eta Saulec erran cioen Jonathas bere semeari: Certaco Isairen semea ez da ethorri ez atzo, ez egun, jatera? Sauli ihardetsi cioen Jonathasec: Herchatuqui othoiztu nau utz neçan Bethlehemera goatera. Eta erran darot: Utz neçaçu ceren ospe handitaco sacrificio bat hirian bada, ene anaietaric batec deithu nau: orai beraz gracia aurkitu badut çure beguien aitzinean, goanen naiz berehala eta ikusico ditut ene anaiac. Aria hortaz ez da ethorri erregueren mahainera. Bada Saul hasarretu cen Jonathasen contra, eta erran cioen: Guiçonari bere lotzen den emaztequiaren semea, ez othe daquit maite ducala Isairen semea hire ahalquetan eta hire ama laidagarriaren ahalquetara? Ecen Isairen semea lurraren gainean bicico den egun oroz, ez haiz segurean içanen ez hi, eta ez hire erreinua ere. Hargatic orai berean igorrac haren bilha, eta erakar darotac, ecic herioaren Seme duc hura. Jonathasec ihardetsi cioen bere aita Sauli: Certaco hilen da? cer eguin du? Eta Saulec lança hartu çuen hari sarceco. Eçagutu çuen Jonathasec bere aitaren baithan asmu xedatu bat cela Dabiden hilcea. Jonathas mahainetic xutitu cen beraz hasarrearen hasarrez, eta jan gabe egotu cen hilabethearen bigarren egunean. Ecen damu-min hartu çuen Dabiden gainean, bere aitac ahalquea eman baitzioen. Eta goiçac arguitu çuenean, Jonathas goan cen landara Dabiden oldearen arabera, eta muthico xume bat hartu çuen berequin. Eta erran cioen bere muthilari: Habil eta ekarzquitzadac nic igorcen ditudan gueciac. Eta muthicoa lasterca goan ondoan, berce gueci bat igorri çuen muthicoa baino urrunago. Hargatic muthicoa goan cen Jonathasec guecia igorri çuen lekura, eta Jonathasec guibeletic oihu eguin cioen muthicoari eta erran: Hara, hanche da guecia hire haindian. Eta Jonathasec muthicoari guibeletic berriz oihu eguin çaroen, cioelaric Higui hadi laster, ez trica. Muthicoac beraz bildu cituen Jonathasen guciac eta ekarri ciozcan bere nausiari; Eta batere etzaquien cer hari cen ecen Jonathasec eta Dabidec bakarric çaquiten gauça. Jonathasec beraz muthicoari eman ciozcan bere harmac eta erran cioen: Habil eta eramanzquic hirira. Eta muthicoa goan ondoan, Dabid atheratu cen bere toquitic, ceina hegoaldera baitzagoen, eta lurrera eroriric, Jonathas adoratu çuen hiruretan; eta bata bercea besarcatzen çutelaric, elkarrequin nigar eguin çuten, Dabidec ordean guehienic. Jonathasec erran cioen beraz Dabidi: Çoaz baquean; bethe bedi biec Jaunaren icenean cin eguin duguna, erraten guinduelaric: Jauna içan bedi çure eta ene artean, çure ondocoen eta ene ondocoen artean bethi guciraino. Eta Dabid xutitu cen eta goan, eta Jonathas sarthu cen hirira. Bada, Dabid ethorri cen Nobera, Aquimelec apheçaren gana. Aquimelec harritu cen Dabiden ethorceaz. Erran çaroen: Nolaz çare bakarric eta nihor gabe çurequin? Aquimelec apheçari ihardetsi çaroen Dabidec: Erreguec eman içan darot manu bat, eta erran darot: Nihorc ez beça jaquin certara igorria çaren nitaz eta nolaco manamenduac eman darozquitzudan ecic-eta ene guiçonac meçutuac ditut halaco eta hulaco lekura. Orai beraz escuan balin baduçu cerbait, borz ogui edo atzematen duçuna, indaçu niri. Eta Dabidi ihardestean, apheçac erran cioen: Ez dut ogui arduracoric escuan, bainan bakarric ogui saindua çure guiçonac xahu dira, bereciqui emaztequietaric? Dabidec ihardetsi cioen apheçari eta erran: Eguiazqui emaztequiez denaz ber, beguiratzen gare atzotic eta herenegundic, atheratu garenetic, eta guiçonen puscac xahu ciren; bada, bide hori lohitua da, bainan egun xahutua içanen da pusquez den becembatean. Apheçac eman cioen beraz ogui sainduetsia; ecic han etzen oguiric, ez bacen bakarric proposicioneco oguiac, Jaunaren aitzinetic aldaratuac içan cirenac, ogui beroen eçarceco. Bada, egun hartan han bacen Jaunaren tabernaclean guiçon bat, Saulen muthiletaric; haren icena cen Doeg Idumearra, arçainen buruçaguia. Eta Dabidec Aquimelequi erran cioen: Balin bacindu hor çure escupean lança edo ezpata bat? ceren ene ezpata eta harmac ez ditut enequin ekarri, alabainan erregueren manuac premia çuen. Apheçac ihardetsi cioen: Tirrimintineco haranean hil cinduen Filistindar Goliathen ezpata huna non dela; capa batean inguratua da ephodoaren guibelean; hau nahi baduçu hartu, har çaçu hemen ez da alabainan hortaz berceric. Eta Dabidec erran çuen: Ez da berce bat hori beçalacoric, indaçu hori. Dabid jaiqui cen beraz, eta egun hartan ihes eguin çuen Saulen beguiei, eta goan cen Aquis, Jetheco erregueren gana. Eta Aquisen cerbitzariec ikusi çutenean Dabid, erran cioten Aquisi: Ez othe da hori Dabid, lurreco erregue? ez othe cioten horri dançatuz cantatzen: Saulec hil ditu mila, eta Dabidec hamar mila? Bada, solas horiec bihotzera sarthu citzaizcon Dabidi, eta hainitz beldurtu cen Aquisez, Jetheco erreguez. Eta bere beguithartea noratbait itzulicatu çuen hequien aitzinean; erorcen cen hequien escuetara, andarca jotzen cituen athearen sahetsac, eta heldorra çarioen biçarrera. Eta Aquisec erran cioten bere cerbitzariei: Ikusten duçue guiçon hori çoroa dela; certaco erakarri duçue ene aitzinera? Ala escas ditugu erhoac, hori sarrarazteco, ene aitzinean erhoqueria eguitera? hori sarthu behar da ene etchean? Dabid goan cen beraz handic, eta ihes eguin çuen Odolamgo cilhora. Haren anaiec eta haren aitaren etche guciac aditu çutenean hori, harat jautsi içan ciren haren gana. Eta hesturan, çorren azpian eta gaitziduretan ciren guciac bildu ciren haren gana; eguina içan cen hequien buruçagui, eta baciren harequin lau ehun guiçonen ingurua. Dabid goan cen handic Masphara, ceina baita Moab-herrian, eta Moabeco erregueri erran cioen: Ene ait-amac egon beitez, othoi, çuequin, jaquin deçadan arteo nitaz cer eguinen duen Jaunac. Eta utzi cituen Moabeco erregueren aitzinean, eta haren baithan egotu ciren, Dabid gaztelu hartan egotu ceno. Gad profetac Dabidi erran cioen: Ez egon gaztelu huntan; çoaci Judaco lurrera. Eta Dabid goan cen, eta ethorri cen Hareteco oihanara. Saulec nabaditu çuen aguertu cirela Dabid eta harequilaco guiçonac. Bada Saul Gabaan çagoenean, eta Erraman den oihan batean celaric, lança escuan eta bere cerbitzari guciez inguratua, Erran cioten berequin cituen cerbitzariei: Adi çaçue orai, Jeminiren semeac; landac eta mahastiac çuei orori emanen othe darozquitzuete Isairen semeac? mila guiçonen eta ehun guiçonen buruçagui eçarrico othe çaituztete guciac, Oro ene contra elkar-hartuac içateco, eta niri berrien ez emateco, guciz noiz-ere ene semeac berac batasun eguin baitu Isairen semearequin? Bat ez da çuetaric ene çorigaitzaz urricalcen denic, eta albiste bat emanen darotanic, ene semeac eraicarazteraino ene contra ene cerbitzaria, egun arteo celata hedatzen hari çaitana. Bada, Doeg Idumearrac, han cenac eta Saulen cerbitzarietaric lehembicicoac ihardetsi cioen: Ikusi içan dut Isairen semea Noben, Aquitoben seme Aquimelec apheçaren baithan. Aquimelequec harençat Jauna consultatu içan du, eta jatecoac eman diozca, eta Goliath Filistindarren ezpata ere eman içan dio. Erreguec beraz Aquitoben seme Aquimelec apheçaren bilha igorri çuen, eta Noben ciren haren aitaren aphecen etche guciaren bilha; eta guciac ethorri ciren Saulen gana. Aquimeiequi erran cioen Saulec: Adi çaçu, Aquitoben semea. Hunec ihardetsi cioen: Badançut, Jauna? Eta Saulec erran cioen: Cergatic ene contra elkar-hartu duçue çuc eta Isairen semeac, eta nolaz eman diozcatzu oguiac eta ezpata bat, eta harençat consultatu duçu Jaincoa, hura ene contra alchatzeco, bethi orai arteo celatac hedatuz? Aquimelequec erregueri ihardetsi cioen: Eta nor da çure cerbitzari gucietan hain fidelic nola Dabid, erregueren suhia, çure manura abiatzen dena eta çure etchean ospez bethea dena? Egun hasi othe naiz harençat Jaincoaren consultatzen? Nabarmenduraric (urrun ni ganic) erreguec har ez beça bere cerbitzariaren gainean horrelaco gauçaz, ene aitaren etche gucian: ecen çure cerbitzariac eguiteco hortaz ez du, ez guti, ez asqui, jaquitateric batere içatu. Erreguec erran cioen: Heriotzez hilen çarete, Aquimelec, çu, eta çure aitaren etche gucia. Eta erreguec bere inguruco manupecoei erran cioeten: Bihur çaitezte eta hil çatzue Jaunaren apheçac; ecen horien escua Dabidequin da, çaquitelaric ihes eguin çuela, ez darotatet albisteric eman. Bainan erregueren cerbitzariec etzuten escua hedatu nahi içan Jaunaren aphecen gainera. Erreguec Doegui erran cioen: Bihur çaite çu, eta jauz çaite aphecen gainera. Eta Doeg Idumearra bihurturic, jauci cen aphecetara, eta egun hartan hil içan cituen, laur-hogoi eta borz guiçon lihozco ephodoaz jaunciac. Guero ezpataz jo çuen Nobe, aphecen hiria, hilez guiçonac eta emaztequiac, haurrac eta bulharrecoac, idiac, astoac eta ardiac. Ordean Aquitoben seme Aquimelequen seme bat, Abiathar deitzen cena, itzuriric, Dabiden gana ihes eguin çuen, Eta berria ekarri cioen nola Saulec hil içan cituen Jaunaren apheçac. Dabidec erran cioen Abiatharri: Banaquien egun hartan, Doeg Idumearra han cenaz gueroztic, Sauli hutsic gabe berria emanen cioela; ni naiz hobendun çure aitaren etcheco gucien heriotzeaz. Çaude enequin, ez içan beldurric; baldin nihor balin badabila ene biciaren ondoan, çure bicia ere bilhatuco du, eta enequin batean beguiratuco çare. Berria ekarri cioten Dabidi, erraten ciotelaric: Horra non Filistindarrec sethiatzen duten Ceila eta ezcabatzetaric bihiac badaramatzate. Dabidec consultatu çuen beraz Jauna, cioelaric: Goanen othe naiz, eta Filistindar horiec joco othe ditut? Jaunac ihardetsi cioen Dabidi: Çoaci, Filistindarrac joco ditutzu, eta Ceila salbatuco. Eta Dabidequin ciren guiçonec erran cioeten: Ikusaçu hemen Judean gaudecelaric, beldurretan bici garela; eta cembat guehiago Ceilara goaten bagare Filistindarren armaden contra. Dabidec berriz consultatu çuen beraz Jauna. Jaunac ihardetsi cioen: Jaiqui çaite eta çoaci Ceilara, ecen nic eçarrico ditut Filistindarrac çure escuan. Dabid bere guiçonequin goan cen beraz Ceilara, guducatu cituen Filistindarrac, hartu ciozcaten beren aciendac, eta sarrasqui gaitzaz jo cituen; eta beguiratu cituen Ceilarrac. Bada Abiathar, Aquimelequen semea, ihes cihoanean Dabiden gana Ceilara, jautsi içan cen ephodoa berequin iduquiz. Bada Sauli berria ekarria içan citzaioen Dabid Ceilara ethorri cela; eta Saulec erran çuen: Jaincoac ene escuetara arthiqui du, eta hersia da sarthu denaz gueroztic atheac eta gakoac dituen hiri batean. Eta Saulec populu guciari manu eman cioen gudura jauts çadien Ceilara, eta sethia cetzan Dabid eta haren lagunac. Dabidec jaquin çuenean Saul ixilca hari cela haren galceco bideen aphaincen, erran cioen Abiathar apheçari: Jaunçaçu ephodoa. Eta Dabidec erran çuen: Israelgo Jainco Jauna, çure cerbitzariac aditu du Saul Ceilara ethorceco xuxencen hari dela, ene gatic hiriaren xahutzeco xedetan. Ceilarrec haren escuetara arthiquico othe naute? eta Saul ethorrico othe da, çure cerbitzariac aditu duen beçala? Israelgo Jainco Jauna, argui çaçu çure cerbitzaria. Jaunac ihardetsi çuen: Saul ethorrico da. Eta Dabidec erran çuen: Ceilarrec emanen othe gaituzte, ni eta enequin diren guiçonac, Saulen escuetara? Jaunac ihardetsi çuen: Emanen çaituztete. Dabid jaiqui cen beraz, eta sei ehun guiçonen heina harequin, eta Ceilatic atheraturic, bazterrez-bazter çabilçan, ez-jaquinez norat eguin. Sauli berria eramana içan citzaioen ihes eguin çuela Dabidec Ceilatic eta itzuri cela; hargatic Saulec bere baithan gorde çuen ilkitzeco xedea. Bada Dabid egoten cen mortuan toqui hazcarrenetan, eta egotu cen Cipheco mortuco mendian, mendi oihansuan. Saul halere bethi haren ondoan çabilan, bainan Jaunac etzioen escuetarat eman. Eta Dabidec ikusi çuen Saul atheratu cela haren bicia beharrez. Bada Dabid Cipheco mortuan çagoen, oihan-pean. Jonathas, Saulen semea, jaiqui cen; goan cen Dabiden gana oihanera, hazcartu çuen haren bihotza Jaincoa baithan, eta erran cioen: Ez içan beldurric, ecen ene aita Saulen escua ez da çure gainera helduco; erreguinaturen çare Israelen gainean, eta ni bigarren içanen naiz çure ondotic; eta ene aita Saulec berac badaqui hori. Batasun eguin çuten beraz biec elkarrequin Jaunaren aitzinean. Dabid guelditu cen oihanean eta Jonathas itzuli cen bere etchera. Ciphtarrac igan ciren bada Saulen gana Gabaara, eta erran cioten: Ez othe daquiçu Dabid gordeca dagoela gure toquian oihaneco leku segurenetan, Haquilaco munhoan, ceina baita mortuco escuin-aldean? Orai beraz çure bihotzac jausteco lehia içatu duen beçala, jauts çaiteci; ordean hura erregueren escuetara ematea gure eguitecoa da. Eta Saulec ihardetsi çuen: Jaunac benedica betzazte, ceren urricaldu çareten ene çorigaitzari. Çoazte beraz, othoi; ardura handienarequin ibil çaitezte urhats hortan, artharequin bilha çaizte, eta beguiz har çaçu hura dabilan toquia, edo hean norc ikusi duqueen han; ecen ustea badu, nic amarrurequin celatac hedatzen diozcadala. Ikus eta beguizta çatzue haren gordegailu guciac, ceinetan gordetzen baita; ene gana bihur çaizte berri segurequin, goan nadiençat çuequin; eta luphean sarthua balitz ere, bilhatuco dut hura Judaco çoko gucietan. Eta Ciphtarrac jaiquiric, beren toquira goan ciren Saulen aitzinean. Bada Dabid eta bere guiçonac ciren Maongo mortuan, celhaietan Jesimongo escuinalderat. Saul goan cen beraz bere lagunequin haren bilhatzera; berri hori ekarria içan citzaioen Dabidi, eta berehala jautsi cen guerendara, eta Maongo mortuan çagoen. Saulec aditu çuenean hori, Dabidi jarraiqui cen Maongo mortura. Saul çabilan mendi-macelan alde batetaric, eta Dabid eta bere guiçonac ciren mendi-macelan berce aldetic. Bada Dabidec etsitzen çuen Saulen beguitharteari itzurcea, ceren Saulec bere guiçonequin inguratzen baitzituen Dabid eta bere lagunac ustei batec beçala. Eta berri-ekarle bat ethorri citzaioen Sauli, cioela: Higui çaite, eta çato, ceren Filistindarrac sarthu baitira çure lurrean. Utziric beraz Dabiden ondoticaco urhatsa, Saul itzuli cen, eta goan cen Filistindarren bidera. Hargatic deithu çuten leku hura Berez-harri. Dabid handic igan cen beraz eta egotu cen Engadico lekuric segurenetan. Saul bihurtu cenean, Filistindarren ondotic içanic, berria ekarri cioten, ciotelaric: Hara Dabid Engadico mortuan dela. Saulec harturic beraz hirur mila guiçon Israel gucian hautatuac, goan cen Dabiden eta haren lagunen bilhatzera, nahiz harcadi gaitzenetan, basahuncençat baicic ibilquiçun ez direnetan. Eta ethorri cen bidean kausitzen diren ardi-hespil batzuetara: eta han bacen cilhoca bat, ceinetan Saul sarthu baitzen bere eguin-beharretara. Bada Dabid eta bere lagunac cilho haren barnean gordeac çauden. Eta Dabidi erran cioten bere cerbitzariec: Huna egun hura, ceinetaz Jaunac erran içan baitarotzu: Çure etsaia çure escuetara emanen dut eguin dioçoçunçat atseguin duqueçuna. Dabid jaiqui cen beraz, eta ixilic ebaqui çuen Saulen capaco hegala. Guero Dabidi bere baithan urriquitu citzaioen ceren moztu çuen Saulen capaco hegala. Eta erran cioeten bere lagunei: Jaunac beguira neçala eguitetic ene nausiari, Jaunaren cristori horrelacoric, eçarcetic hunen gainean ene escua, ceren Jaunaren cristo baita. Dabidec bere solasez hautsi cituen bere guiçonac eta etzituen utzi Saulen gainera alchatzera. Bada Saul cilhocatic atheraturic bacihoan abiatu bidean. Eta Dabid ere jaiqui cen, eta cilhotic ilkiric, Sauli guibeletic oihu eguin cioen, cioelaric: Jauna, ene erreguea. Saulec guibelerat beguiratu çuen; eta Dabidec, lurreraino makurtuz, adoratu çuen, Eta Sauli erran cioen: Certaco ençuten ditutzu guiçonac erraten darotzutenac: Dabid çuri gaizquia eguin beharrez dabila? Huna non egun çure beguiz ikusi duçun Jaunac ene escuetara eman çaituela harpean; eta çure hilcea gogoratu çait; bainan guphidetsi çaitu ene beguiac; ecic erran dut: Ez dut escua hedatuco ene nausiaren gainera, ceren Jaunaren cristo baita. Eta hobequi, ene aita, ikusaçu eta eçagutaçu çure caparen izquina ene escuan; ecic mozten nuenean çure capaco hegala, ez dut nahi içan ene escua çure gainera hedatu. Beguira çaçu eta ikus etzela ene baithan ez gaizquia, ez tzarqueria, ez-eta çure alderaco bekatua; çuc ordean ene biciari celatac hedatzen diozcatzu, hura niri kendu nahiz. Jaunac juia beça çure eta ene artean, eta Jaunac asper beneça çu ganic; bainan ene escua ez bedi çure gainean içan. Erran-çaharrac dioen beçala: Tzarretaric ilkico da tzarqueria, ene escua ez bedi beraz içan çure gainean. Noren ondotic çabilça, oi Israelgo erregue? nor bilhatzen duçu? çakur hil bati, cucuso bati çarraizquio. Jauna içan bedi juie, eta çure eta ene artean juia beça; Jaunac ikus eta juia betza ene ariac, eta çure escutic ilki beneça. Bainan Dabidec Sauli iharduquitzen ciozcan solas horiec akabatu cituenean, Saulec erran çuen: Ez othe da hau, ene Seme Dabid, çure minçoa? Eta Saul hasi cen marrascaz eta nigarrez; Eta Dabidi erran cioen: Ni baino çucenagoa çare; çuc ecic onguia eguin darotaçu, eta nic çuri gaizquia bihurtu. Egun aguertu ditutzu çuc niri eguin onguiac; alabainan Jaunac eçarri nau çure escuan, eta ez nauçu hil. Ecen cein da guiçona, bere etsaia atzematen duenean, uzten duena bere bide onean? Bainan Jaunac niri egun eguin darotaçunaren ordaina bihur beçaçu. Eta orai, nola baitaquit erregue içatecoa çarela segurqui, eta Israelgo erreinua çure escuetan egotecoa dela, Jaunaz cin eguin diçadaçu ez duçula ene ondotic ene odola galduco, eta ez duçula ene icena ene aitaren etchetic eceçatuco. Eta Dabidec cin eguin cioen Sauli. Saul goan cen beraz bere etchera; eta Dabid eta bere lagunac igan ciren toqui seguragotara. Bada, hil içan cen Samuel, eta Israel gucia bildu içan cen, eta deithoratu çuen eta ehorci bore etchean Erramathan. Eta Dabid jaiquiric jautsi içan cen Pharango mortura. Bada, guiçon bat bacen Maongo mortuan, eta haren ontasuna Carmelen cen. Guiçon hura aberats handi cen; bacituen hirur mila ardi eta mila ahunz; eta guerthatu cen haren arthaldea mozten hari cela Carmelen. Bada, guiçon haren icena cen Nabal, eta haren emaztearena Abigail; eta emaztequi hura cen guciz umoa eta ederra: haren guiçona, berriz, cen gogorra, guciz gaixtoa eta malçurra; bada, Caleben odoleticacoa cen. Dabidec mortuan aditu çuenean beraz Nabalec bere arthaldea mozten çuela, Igorri cituen hamar guiçon-gazte, eta erran cioten: Carmelera igan çaizte, çoazte Nabalen gana, eta ene icenean agur eguinen dioçue baquezco solasequin. Eta erranen dioçue: Baquea ene anaiei eta çuri, eta baquea çure etchean; çure içate guciari baquea. Aditu dut çure arçain, mortuan gurequin cirenac, mozten hari direla: ez diotegu behinere bidegaberic ekarri, eta nihoiz etzaiote arthaldetic bururic escastu, gurequin Carmelen egotu içan diren gucian. Galda çoçute çure muthilei, eta erranen darotzute. Orai beraz çure cerbitzariec gracia aurki beçate çure beguietan; ecen egun onean ethorcen gare; escura heldu çaitzuna emoçute çure cerbitzariei eta çure seme Dabidi. Dabiden muthilac heldu içan cirenean, solas horiec oro erran ciozcaten Nabali Dabiden icenean, eta ixildu ciren. Bainan Nabalec ihardetsi cioten: Nor da Dabid? eta nor da Isairen semea? egungo egunean bazterrac bethe dira beren nausien ihes dabilçan sehiz. Hartu behar othe ditut beraz ene oguiac, ene urac eta ardi-moztaileençat hil ditudan acienden haraguiac, eta eman nongoac diren ez daquidan guiçon batzuei? Hargatic Dabiden muthilac itzuli ciren beren bideaz eta bihurturic ethorri ciren, eta Dabidi ekarri ciozcaten Nabalec erran solas guciac. Orduan Dabidec erran cioten bere muthilei: Ceinec bere ezpata eçar beça guerrian. Eta batbederac eçarri çuen bore ezpata guerrian, eta Dabidec ere berea guerrian eman çuen, lau ehun guiçonen heina jarraiqui cen Dabidi, eta berrehun guelditu ciren pusquen çain. Bada, Abigaili, Nabalen emazteari, berria ekarri cioen bere muthilearic batec, cioelaric: Huna non Dabidec mortutic mandatariac igorri dituen, gure nausiari goraincien ematera, eta gaizqui hartu ditu. Guiçon horiec behar beçain onac içatu dira guretzat, eta ez bidegabe-eguile; eta mortuan horiequin bici içatu garen gucian, ez da deusere galdu: Harrasi bat beçala ciren guretzat hala gabaz nola egunaz, horien baithan arthaldeac alhatu ditugun gucian. Horren gatic beguira eta buruan erabil çaçu cer eguinen duçun, ceren çure guiçonaren eta çure etchearen contraco aiherra gain gainera heldua da; eta bere Belialen seme bat da, halai non nihor ez baitaquioque minça. Abigail higuitu cen beraz; hartu cituen berrehun ogui, bi çahagui arno, borz ahari erre, borz sato garagar xigortu, ehun floca mahats merlatu, eta ehun çare pico merlatu, eta eçarri cituen asto gainetan. Eta erran cioten bere muthilei: Çoazte ene aitzinean; huna non jarraiquico natzaitzuen guibeletic; bainan etzioen deusere aiphatu Nabal bere senharrari. Asto baten gainera igan cenean beraz, eta mendi beherera jausten celaric, Dabid eta bere guiçonac jausten ciren haren bidera; Abigailec laster eguin cioten aitzinera. Eta Dabidec erran çuen: Eguiazqui alferretan beguiratu ditut mortuan guiçon horrenac ciren guciac, eta horren içate gucietaric ez da deusere galdu; eta niri onguiarençat gaizquia bihurtu darot. Jaincoac Dabiden etsaiei hau eguin beçote eta hori gainetic, horrenac diren gucietaric harrasiari guernua ixurcen dioen bat uzten badut bihar goiça artean. Bada Abigailec ikusi çuenean Dabid, berehala jautsi bere astotic: Dabiden aitzinean bere burua arthiqui çuen ahuspez, eta adoratu çuen lurretic. Eta erori cen haren oinetara, eta erran cioen: Gaizqui hori, ene jauna, içan bedi ene gainean; çure nescatoa, othoi, minça bedi çure beharrietara, eta ençun çatzu çure sehiaren solasac. Ene erregue jaunac ez beça, othoi, erorraraz bere bihotzeco gaitzidura Nabal tzar horren gainera; ceren, bere icenaren arabera, çoroa baita, eta çorotasuna da horrequin; bainan nic, çure nescatoac, ez ditut, ene jauna, ikusi çure muthil igorri ditutzunac. Orai beraz, ene jauna, bici bedi Jauna, eta bici bedi çure arima, ecic Jaunac etzaitu utzi odolean sarcera, eta beguiratu darotzu escua. Eta orai Nabal beçala eguin beitez çure etsaiac, eta ene jaunari gaizquia bilhatzen diotenac. Horren gatic onhets çaçu çure nescatoac bere jaunari ekarri dioen ongui-ethorri hau, eta emoçuete, çuri, ene jaunari jarraiquitzen diren muthilei. Barka çaçu çure nescatoaren hobena; ecic Jaunac çuri, ene jaunari alchatuco dio iraupenezco etche bat, ceren Jaunaren guduac guducatu baititutzu, ene jauna; gaizquia beraz ez bedi çu baithan kausi çure bicitzeco egun orotan. Ecen baldin norbait alchatzen bada çure contra, çure arima beharrez, ene Jaunaren arima beguiratua içanen da bicidunen molçoan beçala, çure Jainco Jauna baithan; bada çure etsaien arima birundaca erabilico da, habalaren oldarrean eta inguraldietan beçala. Noiz-ere beraz Jaunac eguin baitaquizquetzu çuri, ene jaunari, çuretzat erran içan dituen ongui guciac, eta buruçagui eçarri çaituqueenean Israelen gainean, Hau ez da çuretzat içanen urriquibidetan, ez-eta ene jaunarençat bihotzeco beharduretan, ixuri duelacoan hobenic ez duenaren odola, edo cerorrec çure burua aspertu duçulacoan; eta noicere Jaunac onguiz gaindituco baitu ene jauna, orhoituco çare orduan çure nescatoaz. Dabidec Abigaili ihardetsi cioen: Benedica bedi Israelgo Jainco Jauna, egun ene bidera igorri çaituena, eta benedica bedi çure ahoco bitza; Benedicatua içan beçaiteci çu, egun odolera goatetic, eta ene burua en escuz aspercetic beguiratu nauçuna. Bercela, ala Israelgo Jainco Jauna! ni çuri gaitz eguitetic beguiratu nauena, baldin ez bacine laster ene bidera ethorri, etzen bihar goiça arguitu arte huntan harrasiari guernua ixurcen duenic gueldituco Nabalen etchean. Dabidec hartu cituen beraz Abigailen escutic harec ekarri içan ciozcanac oro, eta erran cioen: Çoaz baquean çure etcherat; huna non ençun dudan çure hitza, eta onhetsi çure beguithartea. Bada, Abigail itzuli cen Nabalen gana: eta hara barazcari handi bat çuela etchean, iduri erregue-barazcari bat, eta Nabalen bihotza harro cen, ecen bera hordi-handi çagoen. Abigailec etzioen ez guti ez asqui deusere aiphatu biharamun goiça arteo. Bainan arguitzeco, Nabalec bere arnoa cebatu çuenean, bere emazteac erran ciozcan oro, eta Nabalen bihotza barnean hil cen eta eguin harri bat beçala. Eta hamar egun iragan cirenean, Jaunac jo çuen Nabal, eta hil içan cen. Dabidec Nabal hil cela aditu çuenean, erran çuen: Benedica bedi Jauna, Nabalenganicaco ene laidoa xahutu duena, eta bere cerbitzaria gaizquitic beguiratu duena; eta Jaunac Nabalen tzarqueria bihurraraci du haren buruaren gainera. Dabidec igorri çuen beraz Abigailen gana, eta minçatu citzaioen hura emaztetzat harceco. Dabiden cerbitzariac ethorri ciren Abigailen gana Carmelera, eta minçatu citzaizcon hunela: Dabidec çure gana igorri gaitu, çu bere emaztetzat hartu nahiz. Xutituric, Abigail lurrean ahuspez adoran eman cen, eta erran çuen: Huna çure nescatoa, sehi bat beçala içan bedi ene jaunaren cerbitzarien oinen garbitzeco. Eta berehala jaiquiric, Abigail igan cen asto baten gainera, eta borz nescatcha, haren andreorenac, goan ciren harequin, eta jarraiqui cen Dabiden meçulariei; eta eguin cen haren emazte. Dabidec halaber emaztetzat hartu çuen Aquinoam Jezrahelgoa, eta biac içan ciren haren emazte. Saulec ere Micol, bere alaba, Dabiden emaztea, eman içan cioen Phalti Laisen semeari, ceina baitzen Galimgoa. Eta Ciphtarrac Saulen gana ethorri. ciren Gabaara, ciotelaric: Huna Dabid gordea dela Haquilaco munhoan, ceina baita mortuaren parrean. Eta Saul jaiqui cen eta jautsi Cipheco mortura, eta harequin hirur mila guiçon Israelgo hautetaric, Dabiden bilhatzeco Cipheco mortuan. Eta Saul campatu cen Haquilaco Gabaan, ceina baita mortuaren parrean, bidearen gainean. Bada, Dabid mortuan egoten cen. Eta ikusiric Saul haren ondoan ethorri cela mortura, Bidali cituen ikusquetariac, eta jaquin çuen arras segurqui ethorria cela. Eta Dabid ixilic jaiqui cen eta Saul cen toquira ethorri. Ikusi cituenean non lo eguiten çuten Saulec eta Abnerrec, Nerren semeac, erregueren armadaco buruçaguiac, eta Saul lo bere olhan, eta gaineraco jende xehea haren inguruan, Dabidec erran cioten Aquimelec Hethearrari, eta Abisairi, Sarbiaren seme, Joaben anaiari: Nor jautsico da enequin Saulen campetara? Abisaic ihardetsi çuen: Ni jautsico naiz çurequin. Dabid eta Abisai goan ciren beraz gabaz populura, eta atzeman çuten Saul etzana eta lo bere olhan, eta haren lança lurrean landatua haren buruco aldetic; Abner, berriz, eta populua lo erregueren inguruan. Eta Abisaic erran cioen Dabidi: Jaunac egun çure etsaia çure escuetan eçarri du. Orai beraz lança ukaldi batez lurrean cilhatuco dut, eta bigarrenic ez da beharco. Dabidec Abisairi ihardetsi cioen: Berautzu hilcetic; ecen norc bere escua Jaunaren cristoren gainera hedatuco du, eta hobengabe içanen da? Eta Dabidec erran çuen: Ala Jaincoa! Jaunac ez badu berac jotzen, edo heriotzeco eguna ez baçaio heldu, edo gudura jautsiric ez bada galcen, bicico da. Jaunac beguira beneça escua hedatzetic Jaunaren cristoren gainera: orai beraz buruaren ondoan duen lança, eta ur edateco uncia har çatzu eta goacen. Dabidec eraman cituen beraz lança eta ur edateco uncia, Saulen buruaren ondoan cena, eta goan ciren: eta nihor etzen içan ikusi eta aditu cituenic, eta iratzarri cenic, ceren Jaunaganicaco lo bat hequien gainera erori baitzen. Eta Dabid berce aldera iraganic, guelditu ondoan urrunetic mendi-bizcar batean, eta compasu handi bat hequien artean içan cenean, Dabidec oihu eguin cioten populuari, eta Nerren seme Abnerri, cioelaric: Abner, ez othe duçu ihardetsico? Eta Abnerrec ihardetsi çuen: Nor haiz hi, oihuca hari haicena eta erregueren asaldatzen? Eta Dabidec Abnerri erran cioen: Ez othe çare guiçona? eta nor da çure iduricoric Israelen? Certaco beraz ez duçu çaindu çure erregue jauna? Ecen ostetic norbait sarthu da çure erregue jaunaren hilcera. Ez da onsa, çuc eguin duçuna. Ala Jauna! çuen jauna, Jaunaren cristo beguiratu ez duçuenac, herioaren seme çarete. Ikusaçu beraz orai non den erregueren lança, eta non den haren buruaren ondoan cen ur-uncia. Saulec, bada, eçagutu çuen Dabiden minçoa, eta erran çuen: Minço hori ez othe da çurea, ene seme Dabid? Dabidec ihardetsi cioen: Ene minçoa da, oi ene erregue jauna. Eta erran çuen oraino: Certaco ene jauna dabila bere cerbitzariaren ondotic? Cer eguin dut? edo cer gaizqui da ene baithan? Orai beraz, ene erregue jauna, ençun çatzu, othoi, çure cerbitzariaren hitzac: Ene contra subermatzen çaituena Jauna balin bada, usain goçotan har beça sacrificioa; bainan ordean guiçasemeac badira, madaricatuac dira Jaunaren aitzinean, hainec egun bainaute egotzi, Jaunaren primançan ez nadiençat egon, diotelaric: Habil, cerbitzazquic jainco arrotzac. Eta orai ene odola lurrera ez bedi ixur Jaunaren aitzinean, Israelgo erregue atheratu delacotz cucuso baten ondoan, mendietan epherra bilhatzen den beçala. Saulec ihardetsi çuen: Bekatu eguin dut; itzul çaite, ene seme Dabid; ecic nihoiz-ere ez darotzut guehiago gaizquiric eguinen, ceren egun çure beguiec guphidetsi duten ene bicia: agueri da ecic çoroqui haritu naicela, eta asco gauçaz jaquinsun ez nincela. Eta Dabidec hunela ihardetsi çuen: Huna erregueren lança; erregueren muthiletaric bat athera bedi, eta har beça. Jaunac, bere çucentasun eta cintasunaren arabera, sariztatuco du bakotcha; ecen egun Jaunac ene escuan eçarri çaitu, eta ez dut ene escua hedatu nahi içan Jaunaren cristoren gainera. Eta nola egun çure bicia guphide handi içatu baita ene beguietan, hala ene bicia ere içan bedi Jaunaren beguietan, eta beguira beneça hestura orotaric. Saulec erran cioen beraz Dabidi: Benedicatua içan becedi, Dabid, ene semea; eguiten abiatzen duçuna, eguinen duçu; eta çure ahalac ahal içanen du. Bada, Dabid goan cen bere bidean, eta Saul itzuli cen bere lekura. Eta Dabidec eguin çuen bere gogoan: Egun bat edo berce erorico naiz Saulen escuetara. Ez othe da hobe ihes nohan eta itzur nadien Filistindarren lurrera, Saulec etsia har deçançat, eta utz deçan ene bilhatzea Israelgo bazter orotan? Ihes eguinen diot beraz haren escuari. Eta Dabid jaiqui cen, eta goan cen bera, eta sei ehun guiçon harequin, Aquis, Maoquen seme Jethen erregue cenaren gana. Eta Dabid Aquisequin Jethen egotu cen, bera eta bere guiçonac; guiçon bakotcha eta bere etchea; Dabid eta bere bi emazteac, Aquinoam Jezraheldarra, eta Abigail Nabal Carmelecoaren emaztea. Sauli berria ekarri cioten Dabidec Jethera çuela ihes eguin, eta etzen guehiago haren ondoan ibili. Bada, Aquisi erran cioen Dabidec: Gracia aurkitu badut çure beguietan, leku bat emana içan bequit bazterralde huntaco hirietaric batean, han eguin deçadan ene egoitza; ecic certaco çure cerbitzaria çurequin egonen da erregue-hirian? Horren gatic Aquisec egun hartan eman cioen Siceleg, eta aria hortaz Siceleg eguina içan da Judaco erreinuco egungo eguna artean. Bada, Dabid Filistindarren lurrean egotu içan cen egun guciac heldu içan ciren lau hilabethetara. Eta Dabid igan cen, eta haren guiçonac ere bai, eta harrapaquinac eguiten cituzten Jesuritic, eta Jercitic, eta Amalectarretaric; ecen herri hequietaco egoiliarrac ciren, behiala Surretic Eguiptoco lurrera helcen cirenac. Eta Dabidec lur hura gucia jotzen çuen, eta etzuen ez guiçonic, ez emaztequiric biciric uztea; eta harturic ardiac, idiac, astoac, cameluac eta soinecoac, itzulcen cen eta Aquisen gana ethorcen. Bada, Aquisec erraten cioen: Noren gainera eguin duçu oraicoan? Dabidec ihardesten çuen: Judaco hegoaldera, eta Jerameelgo hegoaldera, eta Cenico hegoaldera. Dabidec ez guiçon bat, ez emaztequi bat etzuen biciric uzten, ez-eta Jethera erakarcen, erranez: Beldur içateco litaque gure contra minça litecen. Hola haritu cen Dabid, eta hori içan cen haren leguea Filistin-herrian egotu ceno. Aquisec sinheste hartu çuen beraz Dabid baithan, cioelaric: Bidegabe handiac eguin diozca bere populu Israeli: içanen da beraz enetzat bethico cerbitzari. Guerthatu cen, bada, orduco egunetan Filistindarrec bildu cituztela beren armadac eta Israeli guerla emateco eguimbidetan jarri cirela; eta Dabidi erran cioen Aquisec: Jaquiçu segurqui orai çu eta çure guiçonac enequin atheratuco çaretela guerlara. Dabidec ihardetsi cioen Aquisi: Orai jaquinen duçu cer eguinen duen çure cerbitzariac. Eta Aquisec Dabidi erran cioen: Eta nic ene buruaren çain eçarrico çaitut bethi. Bada, Samuel hil içan cen, eta Israel guciac deithoratu çuen, eta ehorci çuten Erramathan, bere hirian. Eta Saulec bere lurretic egotzi cituen gaizquinac eta aztiac. Filistindarrac bildu ciren, eta ethorri, eta campatu ciren Sunamen. Saulec ere bildu çuen Israel gucia, eta Jelboera ethorri cen. Saulec ikusi cituen Filistindarren campac, icitu cen eta haren bihotza ikaratu cen hainitz. Consultatu çuen Jauna, ceinac ez baitzioen ihardetsi ez ametsez, ez aphecez, ez-etare profetez. Eta Saulec erran cioten bere cerbitzariei: Pithona duen emaztequi bat bilha darotaçue, eta goanen naiz haren gana, eta haren bidez errequei eguinen dut. Eta bere cerbitzariec ihardetsi cioten: Pithona duen emaztequi bat bada Endorren. Aldatu cituen beraz bere soinecoac, eta berceen soinecoac jaunci cituen, eta goan cen bera, eta bi guiçon berequin; ethorri ciren gabaz emaztequia gana, eta erran cioen: Pithonaz asma diçadaçu eta ilkiaraz erranen darotzudana. Eta emaztequiac ihardetsi cioen: Huna badaquiçu cembatetarainocoac eguin dituen Saulec, eta nola bere lurretic eceztatu dituen gaizquinac eta aztiac. Certaco beraz celatac hedatzen diozcatzu ene biciari, hila içan nadiençat? Eta Saulec cin eguin cioen Jaunaz, cioelaric: Ala Jauna! gauça huntaz bidegaberic batere guerthatzen baçaitzu. Eta emaztequiac erran cioen: Nor ilkiaracico darotzut? Saulec ihardetsi cioen: Eraic darotaçu Samuel. Bainan emaztequiac ikusi çuenean Samuel, oihu handi bat eguin çuen, eta Sauli erran cioen: Certaco nauçu enganatu? ecen çu çare Saul. Erreguec erran cioen: Ez içan beldurric; cer ikusi duçu? Emaztequiac Sauli ihardetsi cioen: Jaincoac ikusi ditut luphetic igaiten. Saulec erran cioen: Nolacoa da? Ihardetsi çuen: Guiçon-çahar bat igan da, eta capa bat du soinean. Saulec eçagutu çuen Samuel cela, eta gurthu cen ahuspez lurrera, eta adoratu çuen. Bada, Samuelec erran cioen Sauli: Certaco asaldatu nauçu ene eraiquitzeco? Saulec ihardetsi cioen: Hestura gaitzean naiz: Filistindarrec gudu emanen darotate, eta Jaincoa guibelatu da ni ganic, eta ez nau ençun nahi içan, ez profeten bidez ez-eta ametsenez; çu deithu çaitut beraz, iracats diçadaçunçat cer eguin behar dudan. Eta Samuelec erran cioen: Certaco hari çaizquit galdeca, Jauna çu ganic guibelatu denean eta çure partidaren gana iragan? Ecen Jaunac eguinen darotzu ene arartecoz minçatu den beçala, iraicico du çure escutic erreinua, eta çure suhi Dabidi emanen dio, Etzarelacotz ethordun içatu Jaunaren hitzari, eta ez duçulacotz Amelequen gainera jautsaraci haren hasarreco sumindura: hargatic Jaunac egun eguin darotzu jasaiten duçuna. Eta Jaunac Israel ere çurequin batean emanen du Filistindarren escuetara; eta bihar, çu eta çure semeac enequin içanen çarete; Jaunac halaber Israelen campac eçarrico ditu Filistindarren escuetan. Saul han berean lurrera erori cen çabal-çabala; ecic Samueten solasec ikaratu çuten; eta indarric etzen haren baithan, ceren oguiric ez baitzuen jan egun hartan gucian. Orduan emaztequi hura hurbildu citzaioen Sauli (ecic Saul hainitz nahasia cen), eta erran cioen: Huna çure nescatoa jautsi da çure erranera, ene bicia menturan eçarri dut, eta ençun ditut erran daroztatzun solasac. Orai beraz çuc ere adi çaçu çure nescatoaren hitza, ogui-ahamen bat eçarrico dut çure aitzinean, janez indar har deçaçun eta bidea eguin ahal deçaçun. Saulec etzuen nahi içan, eta erran çuen: Ez dut janen. Bainan bere cerbitzariec eta emaztequiac borchatu çuten; eta azquenecotz, hequien erranac ençunic, xutitu cen lurretic eta jarri ohearen gainean. Bada emaztequi harec alhaco aratche bat etchean baçuen, eta higuitu cen, eta hil çuen hura; eta irina harturic orhatu çuen, eta erre cituen airisac, Eta eçarri cituen Saulen eta haren cerbitzarien aitzinean. Jan çutenean, xutitu ciren, eta gau hura gucia bidean ibili ciren. Filistindarren armada guciac bildu ciren beraz Aphequera. Israel ere campatu cen Jezrahelen cen ithurri baten inguruan. Bada, Filistindarren satrapac baçoacen ehunen eta milen buruan; Dabid ordean eta bere guiçonac azquen armadan ciren Aquisequin. Eta Filistindarren aitzindariec Aquisi erran cioten: Cer nahi dute Hebrear horiec? Eta Aquisec ihardetsi cioten Filistindarren aitzindariei: Ez duçue eçagutzen Dabid, Israelgo erregue Saulen cerbitzari içana? Bada asco egun edo urthe enequin dela, eta ez dut erratecoric den gutiena horren baithan kausitu, ene gana ihes eguin içan duenetic eta egungo eguna arteo. Bainan Filistindarren buruçaguiac samurtu citzaizcon, eta erran cioten: Guiçon hori guibelerat itzul bedi, eta egon eçarri içan duçun toquian, eta ez bedi gurequin jauts gudura, beldurrez-eta gure contra jaic dadien gudutan hasi gaiztequeenean; ecen nola eztiaracico du bercela bere nausia, ez bada gure buruei jaçarriz? Ez da hori Dabid, ceinari dançariec cantatzen baitzioten, erranez: Saulec hil ditu mila, eta Dabidec hamar mila? Aquisec deithu çuen beraz Dabid, eta erran cioen: Ala Jauna! çucena baitzare, eta prestua ene beguietan, çure sar-ilkiac enequin içatu dira campetan, eta ez dut çu baithan gaizquiric ttipiena atzeman ene gana ethorri çaren egunetic eta egungo eguna arteo: bainan etzare satrapen gogaraco. Itzul çaite beraz, eta çoaci baquean, eta ez betzatu eri Filistindarren satrapen beguiac. Dabidec erran cioen Aquisi: Cer eguin dut bada? eta cer kausitu dioçu çure cerbitzariari çure aitzinera aguertu içan naicen egunetic eta orai arteo, ni ez nadiençat ethor eta guduca erregue ene nausiaren etsaien contra? Aquisec ordean ihardetsi cioen Dabidi: Badaquit, ene beguietan prestua çare Jaincoaren ainguerua beçala: bainan Filistindarren satrapec erran dute: Ez bedi gurequin ethor gudura. Jaiqui çaizte beraz goicic, çu eta çure nausiaren cerbitzari çurequin ethorri direnac; eta gabaz jaiqui çaizten ondoan, arguitzen hasico duenean, bideari Loth çaizte. Hargatic Dabid eta bere guiçonac gabaz jaiqui ciren, arguitzean bideari lotzeco, eta Filistindarren lurrera bihurceco. Filistindarrac, berriz, igan ciren Jezrahelera. Bada, Dabid Siceleguera hirugarren egunean ethorri cenean, Amalectarrec arte hartan Siceleguen gainera oldar eguin çuten hegoaldetic, eta jo çuten Siceleg, eta sutan eçarri. Emaztequiac handic gathibu eraman cituzten eta xehe eta larri populu gucia. Etzuten nihor hil, bainan berequin eraman cituzten eta goan ciren beren bidean. Beraz Dabid eta bere guiçonac hirira ethorri cirenean, eta suac errea atzeman çutenean, beren emazteac, semeac eta alabac gathibu eremanac, Dabid eta harequin cen populua abiatu ciren oihuca, eta nigar eguin çuten, nigarra hequien baitan agortu arteo. Dabiden bi emazteac ere, Aquinoam Jezraheldarra, eta Abigail, Nabal Carmelecoaren emaztea, gathibu eramanac ciren. Atsecabe gaitzac hartu çuen Dabid, ecic harricatu nahi çuen populuac, ceren guiçon bakotchac bihotza uhertua baitzuen bere seme-alaben gatic. Bainan Dabidec indar hartu çuen bere Jainco Jauna baithan. Eta erran cioen Aquimelequen seme Abiathar apheçari: Hurbil diçadaçu ephodoa. Eta Abiatharrec ephodoa hurbildu cioen Dabidi. Eta Dabidec Jauna consultatu çuen, cioelaric: Goanen naiz ohoin horren ondotic, eta atzemanen ditut, ala ez? Jaunac ihardetsi cioen: Çoaz ondotic, ecen atzemanen ditutzu dudaric gabe, eta kenduco dioçute harrapaquina. Dabid goan cen beraz, bera eta harequin ciren sei ehun guiçonac ere, eta heldu ciren Besorreco errecaraino; eta batzu nekearen gatic baratu ciren. Bainan Dabid bera jarraiqui cen lau ehun guiçonequin; ecen berrehun guelditu cioen, nekearen gatic Besorreco erreca ecin iragan çutenac. Eta eguiptoar guiçon bat atzeman çuten larrean eta erakarri cioten Dabidi: eta eman cioten oguia jatera eta ura edatera, Eta halaber pico merlatuzco çare batetaric puxca bat eta bi floca mahats merlatu. Eta hequiec jan cituenean, guiçona itzuli cen bere baithara, eta indarra bihurtu citzaioen: ecic hirur gau-egunez etzuen ez oguiric jan, ez uric edan. Dabidec erran cioen beraz: Norena haiz, edo nongoa, eta norat hoa? Ihardetsi çuen: Eguiptoar muthil bat naiz, amalectar guiçon baten gathibua, bainan ene nausiac utzi nau, ceren herenegun eritzen hasi naicen. Ecic oldar eguir içan dugu Ceretheco hegoaldera, eta Judaren contra, eta Caleben hegoaldera, eta suz erre dugu Siceleg. Eta Dabidec erran cioen: Eraman ahal neçaquec saihera hartara? Ihardetsi çuen: Cin eguin diçadaçu Jaincoaz ez nauçula hilen ez-eta ene nausiaren escuetara emanen, eta nic eramanen çaitut saihera hartara. Eta Dabidec cin eguin cioen. Eguiptoarrac eraman çuenean, hara non Amalactarrac etzanac çauden bazter orotan, jaten eta edaten hari cirela, besta-egun bat celebratzen balute beçala, Filistin-herritic eta Judaco lurretic hartu cituzten harrapaquin guciaren eta buluzquinen gatic. Eta Dabidec jo cituen arrats hartaric biharamun arratsa arteo, eta hequietaric etzen nihor itzuri, ez bacen laur ehun guiçon-gazte, cameluetara iganic ihes-eguin çutenac. Dabidec athera cituen beraz Amalectarrec hartu guciac, eta athera cituen bere bi emazteac. Eta ttipitic handiraino deusere etzen galdu, nahiz alaba eta buluzquinetaric; eta ebatsiac içanac, Dabidec oro guibelerat ekarri cituen. Hartu cituen arthalde guciac eta acienda larria, eta bere aitzinean eraguin cioten. Eta oroc cioten: Hau da Dabiden harrapaquina. Bada, Dabid ethorri cen, nekeac gueldiaraciric ecin jarraiqui citzaizcoen berrehun guiçonetara eta Besorreco errecan egoteaz manatu cituenetara. Hauquiec ilki ciren Dabiden eta harequin cen populuaren aitzinera. Dabid hurbildu cen hequietara eta beguitharte onarequin agur eguin içan cioten. Dabidequin goan içan ciren guiçonetan guerthatzen ciren gaixtaguin eta guiçatzar guciec erran çuten: Ceren ez diren gurequin ethorri, iraici dugun harrapaquinetic ez dioçute batere emanen; bainan bakotchari asqui içan bequizquio bere emaztea eta haurrac: hequiec hartu-eta, itzul beitez. Dabidec erran çuen ordean: Anaiac, ez duçue hola eguinen Jaunac eman darozquigunez; beguiratu gaitu eta gure escurtara arthiqui ditu gure contra atheratu içan diren ohoinac. Nihorc etzaituztete ençunen solas horren gainean; ecen gudura jautsi denac eta pusquen çain guelditu denac, çathi bera içanen dute, eta orobat berecico çaiote. Eta hori eguina içan cen egun hartaric eta aitzina, jarria eta erabaquia eta legue bat beçala Israelen orai arteo. Dabid Siceleguera ethorri cen beraz, eta harrapaquinetic emaitzac bidali ciozcaten Judaco çahar bere ahaideei, cioelaric: Jaunaren etsaien harrapaquinetic benedicionea har çaçue. Igorri çuen Bethelen cirenei; Erramothen hegoalderat; eta Jetherren, Aroerren, Sephamothen eta Esthamon, Erracalen, Jerameelgo hirietan eta Cenco herietan, Araman, Asango ainciran eta Athaquen, Eta Hebronen, eta Dabid bera eta bere guiçonac egotu içan ciren lekuetan. Bada, Filistindarrec gudu ematen cioten Israeli, eta Israeldarrec iheseguin çuten Filistindarren aitzinean, eta hilac erori ciren Jelboeco mendian. Eta Filistindarrac jauci ciren Saulen eta haren semeen gainera, eta jo cituzten Jonathas, Abinadab eta Melquisua, Saulen semeac. Eta Saulen gainera erori cen guduco indar gucia. Arrambelariac jarraiqui citzaizcon eta saki gaitza eguin cioten arrambelariec. Orduan Saulec erran cioen bere ezcutariari: Athera çaçu çure ezpata eta jo neçaçu, beldurrez ethor ditecen ingurebaquigabe horiec eta hil neçaten nitaz trufa eguinez. Eta ezcutariac etzuen nahi içatu, ecic laztura gaitzac harritua cen; hargatic Saulec hartu çuen ezpata, eta bere burua gainera arthiqui çuen. Haren ezcutariac hori ikusi çuenean, erran nahi da Saul hila cela, berac ere bere burua ezpatan sarthu çuen eta harequin hil cen. Hil içan cen beraz Saul, eta haren hirur seme eta haren guiçon guciac halaber egun hartan. Bada, haranaz haindian eta Jordanearen berce aldean ciren Israeldarrec ikusi çutenean Israelgo guiçonec iheseguin çutela, Saul hil cela eta haren semeac ere, utzi cituzten beren hiriac eta ihesari eman ciren; eta Filistindarrac ethorri ciren, eta han eguin çuten beren egoitza. Guerthatu cen bada biharamunean, Filistindarrac ethorri cirela hilen biluztera, eta atzeman cituzten Saul eta bere semeac Jelboeco mendian etzanac. Sauli burua moztu cioten eta bere harmetaric biluci çuten; eta igorri çuten Filistindarren lurrera inguruan, berriaren ematera jaincordeen temploan eta populuetan. Eta Saulen harmac eçarri cituzten Astarothen temploan, haren gorphutza, berriz, dilindan Bethsango harrasian. Hori aditu çutenean Jabesgalaadtarrec, Filistindarrec Sauli eguin ciozcaten guciac, Bihotz guehienic çutenac oro jaiqui ciren, bidean ibili ciren gau gucia eta hartu cituzten Saulen gorphutza eta haren semeenac Bethsango harrasitic; ethorri ciren Jabes Galaadera, eta han erre cituzten. Eta hartu cituzten hequien heçurrac, eta ehorci cituzten Jabeseco oihanean, eta çazpi egunez barur eguin çuten. Bada, guerthatu cen, Saul hil ondoan, Dabid itzuli cela Amalequen sarrasquitic, eta bi egun egotu cela Siceleguen. Eta hirugarren egunean aguertu cen guiçon bat Saulen campetaric heldu cena, soinecoac xehaturic eta burua herrautsez estalia; eta Dabiden aitzinera ethorri cenean, ahuspez erori cen eta adoratu çuen. Eta Dabidec erran cioen: Nondic heldu çare? Ihardetsi cioen: Israelgo campetaric ihes eguin dut. Dabidec erran cioen: Cer guerthatu da? erradaçu. Hunec ihardetsi çuen: Populuac gudutic ihesari eman du, eta hainitzac populutic hilac erori içan dira; eta Saul ere eta Jonathas haren semea hilac dira. Eta Dabidec erran cioen berria ematen cioen guiçon-gazteari: Nondic daquiçu Saul eta Jonathas haren semea hilac direla? Berria ekarcen çuen guiçon-gazteac ihardetsi çuen: Guerthatu naiz Jelboeco mendira goatera, eta Saul bere lançaren gainean bermatua çagoen. Bada, orga-lasterrac eta çaldizcoac hurbilcen hari citzaizcon. Eta guibelerat itzuliric, ikusi nau eta deithu. Ihardetsi diodanean: Huna non naicen, Erran darot: Nor haiz hi? Eta ihardetsi diot: Amalectarra naiz. Eta erran darot: Jar haquit gainean eta hil neçac, ceren oinhaceac bainaduca, eta ene bici gucia enequin da oraino. Gainera goanic, hil dut; banaquien ecic etzaitequeela xahupen handi haren ondoan bici guehiago. Hartu ditut haren buruan cen diadema, eta escumuthurrecoa besotic, eta hunat ekarri ditut çuri ene jaunari. Dabidec orduan hartu eta xehacatu cituen bere soinecoac, eta harequin ciren guiçon guciec orobat; Deithorean eta nigarretan egotu ciren, eta barur eguin çuten arrats arteo, Saulen gainean, Jonathas haren semearen gainean, Jaunaren populuaren eta Israelen etchearen gainean, ceren ciren erori ezpataren azpira. Eta Dabidec berria ekarri cioen guiçon-gazteari erran cioen: Nongoa haiz? Hunec ihardetsi çuen: Guiçon arrotz amalectar baten semea naiz. Eta Dabidec erran cioen: Nolaz ez haiz lotsatu hire escua hedatzeaz Jaunaren cristoren hilceco? Eta Dabidec deithuric bere cerbitzarietaric bat, erran cioen: Athor, jauz haquio gainera. Hunec jo çuen Amalectarra, eta hil. Era Dabidec hari erran cioen: Hire odola hire gain, ecen hire ahoa hire contra minçatu duc, erratean: Nic hil dut Jaunaren cristo. Guero Dabidec deithorea Saulen gainean eta haren seme Jonathasen gainean hunelaco hitzez eguin çuen. (Eta manatu çuen Judari bere semeei arrambelan irakats ceçoten, Justuen liburuan iscribatua den beçala.) Eta erran çuen: Oi Israel, orhoit bequizquitzu çure bizcar gainetan sarrasquituric hil direnac. Israel, aiphu handitacoac çure mendietan içan dira hilac: nola erori dira hazcarrac? Berautzue heda berria Jethen, berautzue barraia Ascaloneco carrica-izquinetan, beldurrez boz ditecen Filistindarren alabac, beldurrez ingurebaquigabeen alabac jauz ditecen bozcarioz. Jelboeco mendiac, ez ihinça, ez uria ez beitez eror çuen gainera, eta çuen landac ez beitez içan picainetacoac; ceren han içan den arthiquia hazcarren erredola, Saulen erredola, Saul olioaz gançutua içan ez balitz beçala. Hilen odoletic, hazcarren guicenetic, Jonathasen guecia ez da egundaino guibelerat itzuli, eta Saulen ezpata ez da alferric bihurtu. Saul eta Jonathas maithagarri eta eder beren bicitzean, heriotzean ere ez dira bereciac içatu. Arranoac baino lasterragoac ciran, eta lehoinac baino borthitzagoac. Israelgo nescatchac, nigar eguiçue Saulen gainean, ceinac escarlataz jaunzten baitzintuzten gogoen erdian, ceinac urhezco edergailuac ekarcea baitzaizquitzuen çuen aphainceco. Hazcarrac nola erori dira guduan? nola hil içan da Jonathas çure bizcar gainetan? Çure minez nago, ene anaia Jonathas, guciz ederra, maithagarria emaztequien amodioaren gainetic. Nola ama batec maite baitu bere seme bakarra, nic hala maite cintudan çu. Nola erori dira hazcarrac? nola galdu dira guerlaco harmac? Guero beraz Jauna consultatu çuen Dabidec, cioelaric: Iganen othe naiz Judaco hirietaric batera? Jaunac ihardetsi cioen: Igan çaite. Dabidec erran çuen: Norat iganen naiz? Eta Jaunac ihardetsi cioen: Hebronerat. Dabid igan cen beraz, eta harequin haren bi emazteac, Aquinoam Jezraheldarra, ta Abigail, Nabal Carmelecoaren emaztea. Eta Dabidec bere etcherat eraman cituen berequilaco sei ehun guiçonac ere, eta Hebrongo hirian egotu ciren. Eta Judaco guiçonac ethorri ciren, eta han gançutu çuten Dabid, erreguina cedinçat Judaco etchearen gainean. Berria Dabidi ekarria içan citzaioen, Jabes Galaadeco guiçonec ehorci çutela Saul. Dabidec beraz meçulariac igorri ciozcaten Jabes Galaadeco guiçonei, eta erran cioeten: Jaunaz benedicatuac içan betzaiztete, urricalmendu hori çuen nausi Saulez hartu duçuenac eta hura ehorci duçuenac. Eta orai Jaunac bihurturen darotzuete urricalmendu eta eguia; nic ere ordean esquer bihurturen darotzuet, ceren eguin duçuen eguinça hori. Indarzta beitez çuen escuac, eta içan çaitezte bihotzoitasunaren seme; ecic hil den arren Saul çuen jauna, Judaco etcheac gançutu nau bere gainean erregue. Bainan Abnerrec, Nunen semeac, Saulen armadaco buruçaguiac, hartu çuen Isboseth Saulen semea, eta campen erdira eraman çuen, Eta erregue eçarri Galaaden gainean, Jesuriren, Jezrahelen, Efraimen, Benjaminen eta Israel guciaren gainean. Isboseth, Saulen semea, berrogoi urthetan cen erreguinatzen hasi cenean Israelen gainean, eta bi urthez erreguinatu cen. Bada Judaco etchea bakarric jarraiquitzen cen Dabidi. Eta Judaco etcheari manatuz, Dabidec Hebronen eman cituen egunac, heldu içan ciren çazpi urthe eta sei hilabethetara. Abner Nerren semea, eta Saulen seme Isbosethen guiçonac campetaric Gabaonera ethorri ciren. Bada Joab, Sarbiaren semea, eta Dabiden guiçonac hequien bidera atheratu ciren Gabaongo arrainteguiraino. Eta batera bildu cirenean, jarri ciren parrez-par, batzu arrainteguiaren alde batetic, eta berceac bercetic. Eta Abnerrec erran cioen Joabi: Cembait guiçon-gazte jaiqui beitez eta guduca gure aitzinean. Eta Joabec ihardetsi çuen: Jaiqui beitez. Beraz jaiqui eta atheratu ciren hamabi Benjamindic, Saulen seme Isbosethen aldecoetaric, eta hamabi Dabiden aldecoetaric. Eta cein bere kideari burutic lothuric, ezpata sahetsetic sarthu cioen etsaiari, eta oro batean erori ciren; eta toqui hura deithua içan cen Hazcarren landa Gabaonen. Eta guerla bat asqui gogorra atheratu cen egun hartan: Abner eta Israelgo guiçonac ihes igorriac içan ciren Dabiden cerbitzariez. Eta han ciren Sarbiaren hirur semeac, Joab, Abisai eta Asael. Bada, Asael lastercari bat cen guciz çalhua, oihanetan dauden orkatzetaric bat beçala. Eta Asael Abnerren ondotic cihoan, eta etzen ez escuin, ez ezquer aldaratu Abnerri jarraiquitzea utziz. Hargatic Abnerrec bere guibelera beguiratu çuen, eta erran cioen: Ez haiz Asael? Hunec ihardetsi çuen: Ni nauc. Eta Abnerrec erran cioen: Eguiçac escuin, edo ezquer, eta loth haquio guiçon-gazte horietaric bati, eta hiretzat harzquic buluzquinac. Bainan Asaelec etzuen nahi içan utzi haren hersatzea. Eta berriz ere Abnerrec erran cioen Asaeli: Guibelerat eguiçac, ez beneçacaian borcha hi ene lançarequin lurrari jostera, eta guero ene beguithartea ecin alchatuco diat hire anaia Joaben aitzinean. Hunec solas hortaz etzuen içan axolaric eta etzen nahi içan baztertu. Abnerrec bereez, lança itzuliric, ixtaçakian jo çuen eta alderen berce sarthu cioen. Asael han berean hil cen; eta hura erori eta hil cen lekuan iragaiten ciren guciac baratzen ciren. Bada, ihes cihoan Abnerren ondotic jarraiquitzen cirelaric Joab eta Abisai, iguzquia etzan cen; eta haranaren parrean, mortuco bidean Gabaonen den Ixtuneco munhora heldu ciren. Eta Benjaminen semeac Abnerren gana bildu ciren, eta mulço batean jarriric, bizcargune batean baratu ciren. Abnerrec Joabi oihu eguinic erran cioen: Oro hil arteo sarrasquitic ez othe duc baratuco hire ezpataren ahoa? Ala ez daquic nolacoa den etsiaren gaitza? Noiz arteo ez dioc populuari erranen utz deçan bere anaiei jarraiquitzea? Joabec ihardetsi cioen: Ala Jauna! minçatu içan bahinz, populuac goicetic utzi çuqueen bere anaiari jarraiquitzea. Joabec turuta jo çuen beraz; armada gucia baratu cen, eta etziren guehiago Israeli jarraiqui eta gudu ematetic guelditu ciren. Bada, Abnerrec eta bere guiçonec celhaiac barna jo çuten gau hartan gucian; Jordanea trebesatu çuten, eta Bethoron gucia iraganic, campetara ethorri ciren. Bada, Joabec, Abnerren ondoticaco urhatsac utziric, bildu çuen populu gucia; eta Dabiden cerbitzarietaric escastu ciren, Asael gabe, hemeretzi guiçon. Bainan Dabiden cerbitzariec jo cituzten Benjamindic eta Abnerrequin ciren guiçonetaric, hirur ehun eta hirur hogoi, eta hequiec hil ciren. Asael ekarri çuten, eta bere aitaren hobian ehorci çuten Bethlehemen. Eta gau gucia ibili ciren Joab eta harequin ciren guiçonac, eta argui-cirrintaco Hebronera heldu içan ciren. Guerla luce bat eguina içan cen beraz Saulen etchearen eta Dabiden etchearen artean; Dabid aitzinatuz eta bethi hazcarragotuz, Saulen etchea, berriz, egun oroz aphalduz. Eta semeac sorthu citzaizcon Dabidi Hebronen: eta haren çaharrena içan cen Amnon, Aquinoam Jezraheldarrarenganicacoa; Eta haren ondotic Queleab, Nabal Carmelecoaren emazte Abigailenganicacoa; eta hirugarrena Absalom, Maacaren semea. Maacaren aita baitzen Tholmai Jesurreco erregue; Laugarrena Adonias, Haguithen semea; borzgarrena Saphathia, Abitalen semea; Eta seigarrena Jethraam, Dabiden emazte Eglaren semea: horiec sorthu citzaizcon Dabidi Hebronen. Saulen etchearen eta Dabiden etchearen artean guerla celaric, Nerren seme Abnerrec hotsematen cioen Saulen etcheari. Bada Saulec içan çuen ohaide bat Errespha deitzen cena, Ayaren alaba. Eta Isbosethec Abnerri erran cioen: Certaco sarthu çare ene aitaren ohaidea gana? Gogorqui samurturic Isbosethen hitzea, Abnerrec erran çuen: Judaren contra egun çakur-buru bat othe naiz ni, Saul çure aitaren etcheaz, haren anaia eta ahaidez urricalpen hartu dudana, eta Dabiden escuetara eman etzaitudana? eta egun çu çare ene baithan bilha çabilçana emaztequi baten gainetic jaçarriz! Jaincoac Abnerri hau eguin beço, eta hura gainetic, baldin Jaunac nola cin eguin Dabidi, hala ez badut harequin eguiten, Erreguetasuna Saulen etchetic aldaratua içan dadiençat, eta alchatua içan dadien Dabiden tronua Gaelen gainean, eta Judaren gainean, Danetic Berfabeeraino. Eta Isbosethec hitz bat ecin ihardetsi cioen, ceren haren beldur baitzen. Abnerrec beraz mandatariac igorri ciozcan Dabidi, haren orde ciotenac: Norena da lurra? eta erran ceçatençat: Adisquidança enequin eguiçu, eta ene escua çurequin içanen da, eta çure gana bihurraracico dut Israel gucia. Dabidec ihardetsi çuen: Ederqui; çurequin adisquidança eguinen dut; bainan gauça bat galdatzen darotzut, diodalaric: ez duçu ene beguithartea ikusico, erakar deçaçun artean Micol Saulen alaba; eta hola ethorrico çare eta ikusico nauçu. Eta Dabidec berri-eramaileac igorri ciozcan Isbosethi, Saulen semeari, cioelaric: Bihur darotaçu Micol ene emaztea, ezconçaz içatu dudana Filistindarren ehun buztan-moco truc. Isbosethec igorri çuen beraz haren bilha, eta kendu cioen bere senhar Phaltieli, Laisen semeari. Eta Phaltiel bacihoaquion nigarrez ondotic Bahurimeraino; eta Abnerrec erran cioen hari: Habil eta itzul hadi. Phaltiel itzuli cen. Abnerrec halaber solasa eman cioten Israelgo çaharrei, cioelaric: Atzo nola herenegun nahi cinduten Dabid erreguina cedin çuen gainean. Orai eguiçue beraz, ceren Jauna hunela minçatu baita: Dabid ene cerbitzariaren escuaz atheratuco dut Israelgo ene populua Filistindarren aztaparretic eta bere etsai gucienetaric. Eta Abner minçatu cen Benjamini ere. Eta Hebronera goan cen Dabidi erratera nolacoa cen Israelen eta Benjamin guciaren nahicundea. Dabiden gana Hebronera ethorri cen hogoi guiçonequin; eta Dabidec eman cioten barazcari bat Abnerri eta harequin ethorri ciren hogoi guiçonei. Abnerrec erran cioen Dabidi: Jaiquico naiz Israel guciaren bilceco çure gana, ene jaun eta erreguearen gana; batasun eguinen dut çurequin, eta orori manatuco dioçute çure arimaco lehiaren arabera. Dabidec beraz igorri çuenean Abner, eta hau baquean goan ondoan, Berehala ethorri ciren Dabiden cerbitzariac eta Joab, ohoin batzu hilic eta harrapaquin handi bat eguinic. Bada, Abner etzen Dabidequin Hebronen, ceren orduco Dabidec igorri baitzuen, eta baquean bideari eman baitzen. Eta Joab eta harequin cen armada gucia ethorri ciren guero. Hargatic Joabec jendeen ahotic içan çuen berri hau: Abner, Nerren semea, ethorri içan da erregueren gana; erreguec igorri du, eta baquean goan da. Joab aguertu cen erregueren aitzinera eta erran cioen: Cer eguin duçu? Huna non Abner ethorri den çure gana: certaco utzi duçu? eta goan, eta itzuli da. Ez daquiçu Abner, Nerren semea, çure enganatzera ethorri dela, çure sar-ilkien jaquitera eta eguiten ditutzun gucien eçagutzera? Beraz Dabiden ganic atheraturic, Joabec mandatariac igorri cituen Abnerren guibeletic, eta guibelerat ekarraraci çuen Siraco urteguitic, Dabiden jaquin-gabean. Abner Hebronera itzuli cenean, Joabec bazterrera eraman çuen athearen erdira, malçurquerian minçatzeco; eta han Abner jo çuen ixtaçakian, eta hil cen Joaben anaia Asaelen odolaren aspercundetan. Dabidec jaquin çuenean gauça orducoz eguina, erran çuen: Bethi gucico Jaunaren aitzinean garbi naiz, eta ene erresuma ere, Nerren seme Abnerren odoletic; Haren odola eror bedi Joaben buruaren gainera eta haren aitaren etche guciaren gainera; Joaben etchean ez bedi behinere escas içan haci-jariaduna, leguensua, ardatz-iduquitzailea, ezpataren azpian erorico dena eta oguia escas içanen duena. Joabec eta haren anaia Abisaic hil çuten beraz Abner, Abnerrec guduan hil çuelacotz hequien anaia Asael Gabaonen. Eta Dabidec erran cioen Joabi eta harequin cen populu guciari: Hauts çatzue çuen soinecoac, eta çakuac jaunz çatzue, eta deithorea eguiçue Abnerren hilotsetan. Bada, Dabid erreguea jarraiquitzen cen hil-kutchari. Eta Abner ehorci ondoan Hebronen, boça alchatu çuen Dabidec, eta nigarrez egotu cen Abnerren hobiaren gainean; eta populu guciac ere nigar eguin çuen. Eta erreguec Abner deithoratuz eta nigarrez, erran çuen: Abner ez da hil guiçon uzcurrac hilcen ohi diren beçala. Çure escuac ez dira estecatuac içatu, eta çure çangoac ez dira burdinez josiac içatu; bainan erori çare hala nola nihor erorcen ohi baita tzarqueriaco semeen aitzinean. Eta populu guciac batean deithoratuz, nigar eguin çuen Abnerren gainean. Eta oste gucia ethorri cenean janhariaren harceco Dabidequin, egun argui celaric oraino, Dabidec cin eguin çuen huneletan: Jaincoac hau eguin biaçat eta hura gainetic, baldin iguzquia sarthu aitzinean dastatzen badut oguia edo berce cerbait. Populu guciac aditu çuen, eta haren gogaraco içan ciren erreguec populu guciaren aitzinean eguin cituenac oro. Eta populu guciac eta Israel guciac eçagutu çuten egun hartan, Nerren seme Abnerren heriotzea etzela erregueren ganic ethorri. Halaber erreguec erran cioten bere cerbitzariei: Etzarete jaquin gabe buruçagui bat eta guciz handia egun erori dela Israelen. Eta ni gançutua naiz erregue, bainan ez oraino gothortua; bada, Sarbiaren seme hauquiec gogorrac çaizquit: Jaunac sarizta beça gaizquiaren eguilea bere gaixtaqueriaren arabera. Bada, Isbosethec, Saulen semeac, aditu çuen nola Abner hila içan cen Hebronen, eta haren escuec indarra galdu çuten, eta Israel gucia asaldatu cen. Eta Saulen semearen cerbitzuan baciren bi ohoin-buruçagui; bat deitzen cen Baana eta bercea Errecad, Erremon Berotharraren semeac, Benjamingo semeetaric; ecen Beroth Benjamingotzat ekarria içatu da. Eta Berotharrac ihes goan ciren Jethaimera, eta han arrotz bici içan dira orai arteo. Bada, Saulen seme Jonathasen seme bat bacen çangotaric hebaina; ecen borz urthe cituen Jezraheldic Saulen eta Jonathasen heriotzearen berria ethorri cenean. Hargatic bere unhideac hartu çuen eta ihesari eman cen; eta ihes goateco laster eguiten çuelaric, erori cen haurra eta maingu guelditu; eta icena çuen Miphiboseth. Beraz Erremon Berotharraren semeac, Baana eta Errecad ethorri cirenean, egunaren beroenean sarthu ciren Isbosethen etchean, ceina egüerditan lo baitzagoen bere ohearen gainean. Etcheco emaztequi athalçaina, ogui garbitzen hari celaric, lohacartu cen. Errecab eta Baana haren anaia etchera ixilic sarthu ciren, ogui-buruac harcen cituztelaric; Isboseth ixtaçakian jo eta ihes eguin çuten. Eta etchera sarthu cirenean, Isboseth ohe gainean lo çagoen bere guelan; jo eta hil çuten; eta haren burua harturic, gau gucian goan ciren mortuco bideaz. Isbosethen burua Dabidi ekarri cioten Hebronera, eta erran cioten erregueri: Huna Isbosethen burua, Saul çure etsai çure bicia bilhatzen çuenaren semearena; eta Jaunac egun ene erregue Jaunari aspercunde eman dio Saulez eta haren odolecoez. Eta Dabidec ihardestean Erremon Berotharraren semeei, Errecab eta haren anaia Baanari, erran cioten: Bici bedi Jauna, ene bicia hestura orotaric atheratu duena! Nola berria ekarri çarotana, erranez: Saul hil da, ustez berri on bat ekarcen çarotan, hartu eta hil baitut Siceleguen, sari bat çuelaric mereci berri harençat; Orai cembatez hobequi, guiçatzar batzuec hil dutenean guiçon hobengabe bat, bere etchean, bere ohearen gainean, bilhatuco dut çuen baithan haren odola, eta iraiciren çaituztet lurraren gainetic? Hargatic Dabidec manaturic bere cerbitzariei, hil cituzten; eta hequien escuac eta çangoac mozturic, arrainteguitic dilindan eçarri cituzten Hebronen; eta Isbosethen burua hartu çuten eta Abnerren hobian ehorci Hebronen. Eta Israelgo leinu guciac Dabid gana ethorri ciren Hebronera, ciotelaric: Huna non garen; çure heçurrac eta çure haraguiac gare. Atzo eta herenegun, Saul erregue cenean gure gainean, çu cinen Israel gudura cineramana eta handic erakarcen cinduena; eta çuri erran içan çarotzun Jaunac: Çuc alhatuco duçu Israelgo ene populua, eta çu içanen çare Israelen gainean buruçagui. Israelgo çaharrac ere halaber ethorri ciren erregueren gana Hebronera, eta Dabid erregueac hequiequin batasun eguin çuen Hebronen Jaunaren aitzinean, eta Dabid erregue gançutu çuten Israelen gainean. Hogoi eta hamar urthetaco guiçon-gaztea cen Dabid erreguinatzen hasi cenean, eta erreguinatu cen berrogoi urthez. Çazpi urthez eta sei hilabethez Hebronen erreguinatu cen Judaren gainean; Jerusalemen, berriz, erreguinatu cen hogoi eta hamahirur urthez Israel guciaren eta Judaren gainean. Eta erregue eta harequin ciren guiçon guciac Jerusalemera goan ciren, Jebusear lur hartaco egoiliarraren contra. Eta Jebusearrez errana içan citzaioen Dabidi: Ez haiz hemen sarthuco itsu eta mainguac iraici arteo, ciotelaric: Dabid ez da hemen sarthuco. Dabidec ordean hartu çuen Siongo gaztelua, ceina baita Dabiden hiria. Ecen Dabidec egun hartan precio bat escaini çuen Jebusear bat joco çuenarençat, eta hegazteguietaco xurrutac uquituco cituenarençat, eta Dabiden bicia higüin çuten itsuac eta mainguac iraicico cituenarençat. Hargatic da erran-çaharra: Itsua eta maingua ez dira temploan sarthuco. Eta Dabidec bere egoitza eguin çuen gazteluan, eta hura deithu çuen Dabiden hiria; eta etcheac eguin cituen inguruan Melotic hasiric eta barnera. Eta aitzinatuz eta berhatuz cihoan, eta armadetaco Jainco Jauna harequin cen. Hiramec ere, Tirreco erreguec, bidalquinac igorri ciozcan Dabidi, eta cedro-çura, eta çur-lançaileac, eta harri-lançaileac harrasietaco; eta eguin çuten Dabiden etchea. Dabidec eçagutu çuen Jaunac Israelen gainean erregue onhetsi çuela, eta haren erreinua alchatu çuela Israelgo bere populuaren gainean. Dabidec beraz, Hebrondic ethorri ondoan, hartu cituen oraino ohaideac eta, emazteac Jerusalemdic; eta berce semeac eta alabac sorthu citzaizcon Dabidi. Eta hauquiec dira Jerusalemen sorthu citzaizcon semeen icenac: Samua, Sobab, Nathan, Salomon, Jebahar, Elisua, Nepheg, Japhia, Elisama, Elioda eta Eliphaleth. Filistindarrec beraz ençun çuten Dabid erreguetzat gançutua içan cela Israelen gainean, eta guciac igan ciren Dabidi jaçarceco. Dabidec ençun çuenean hori, gaztelura jautsi cen. Bada, Filistindarrac ethorriric hedatu ciren Erraphaimgo haranean. Dabidec Jauna consultatu çuen, cioelaric: Iganen othe naiz Filistindarretara? eta ene escuetara emanen ditutzu? Jaunac Dabidi ihardetsi cioen: Igan çaite, ceren Filistindarrac çure escuetara arthiquico baititut. Dabid ethorri cen beraz Baalpharasimera, eta han jo cituen Filistindarrac, eta erran çuen: Jaunac ene aitzinean barraiatu ditu ene etsaiac, urac barraiatzen diren beçala. Hargatic leku haren icena emana içan cen: Baalpharasim. Filistindarrec han utzi cituzten beren jaincoen moldeac, eta Dabidec eta bere guiçonec hartu cituzten. Eta berriz ere Filistindarrac igan ciren, eta Erraphaimgo haranean hedatu ciren. Dabidec consultatu çuen Jauna: Iganen naiz Filistindarretara, eta ene escuetara emanen ditutzu? Jaunac ihardetsi cioen: Ez igan horiei buruz, bainan horien guibeletic ingurua eguiçu, eta horietara ethorrico çare udareen parretic; Eta udareen gainean aditzen duçunean dabilan norbaiten harrabotsa, gudua hasico duçu; ceren orduan Jauna ilkico baita çure aitzinean Filistindarren campen xahutzera. Hargatic Dabidec eguin çuen Jaunac manatu cioen beçala, eta Filistindarrac jo cituen Gabaatic Jecerrera heldu arteo. Bada, Dabidec Israeldic bildu cituen berriz hautac oro, hogoi eta hamar mila guiçon. Dabid jaiqui cen, eta goan ciren hura eta Judaco guiçonetaric harequin cen populu gucia, ekarceco Jaincoaren arka, ceinaren gainera dei eguiten baitzaio armadetaco Jauna haren gainean querubinen artean jarria denaren icenari. Jaincoaren arka orga berrien gainean eçarri çuten; eta ekarri çuten Gabaan çagoen Abinadaben etchetic. Oçac eta Ahioc, Abinadaben semeec eraguiten cioten orga berriei. Eta Jaincoaren arka ekarri çutenean Abinadaben ganic, harec Gabaan çaincen çuen etchetic, Ahio arkaren aitzinean cihoan. Eta Dabid eta Israel gucia Jaunaren aitzinean soinu jotzen hari ciren çurezco tresna guciez, guitarrez, lirez, atabalez, cistrez eta cimbalez. Bainan heldu ondoan Naconen larrainera Oçac escua hedatu çuen Jaincoaren arkaren gainera eta iduqui çuen, idiac uztarca hari cirelacotz, eta makurraraci baitzuten. Eta Jaunaren hasarrea Oçaren contra biztu cen eta jo çuen bere oçartasuna gatic; Oça han berean hil cen Jaincoaren arkaren aldean. Dabidec atsecabe içatu çuen, ceren Jaunac jo çuen Oça, eta egungo eguna arteo toqui hura deithua da Oçaren gaztiga-leku. Dabid egun hartan Jaunaren beldurraz hartua içan cen, eta erran çuen: Nola Jaunaren arka ene etchera sarthuco da? Eta etzuen bere etchera aldaratu nahi içan Jaunaren arka Dabiden hirian; bainan eçarri çuen Obededom Jethearraren etchean. Eta Jaunaren arka hirur hilabethez egotu cen Obededom Jethearraren etchean; eta Jaunac benedicatu cituen Obededom eta haren etche gucia. Berria erregue Dabidi ekarria içan cen Jaunac Obededom eta haren içate guciac benedicatu cituela, Jaincoaren arkaren cariaz. Dabid goan cen beraz eta Jaincoaren arka ekarri çuen bozcariotan Obededomen etchetic Dabiden hirira; eta Dabidequin baciren çazpi dançari-andana eta aratche bat bitimatzat. Eta Jaunaren arka ekarcen çutenec sei urhats eguin cituztenean, idi bat eta ahari bat imolatzen cituen. Eta Dabid bere indar guciez dançan hari cen Jaunaren arkaren aitzinean; eta Dabidec liho-harizco ephodo bat çuen soinean. Eta Dabidec eta Israelen etche guciac bozcariotan eta turutac joz baceramaten Jaunaren lekucotasuneco arka. Eta Jaunaren arka Dabiden hirian sarthu cenean, Micol Saulen alabac leihotic beguiraturic, ikusi çuen erregue Dabid dançan eta jaucica Jaunaren aitzinean, eta erdeinatu çuen bere bihotzean. Eta Jaunaren arka sarthu çuten eta bere lekuan eçarri, Dabidec hedatu cioen olharen erdian; eta Dabidec escaini cituen Jaunaren aitzinean holocaustac eta baquezco bitimac. Eta holocausten eta baquezco bitimen escaincea akabatu çuenean, populua benedicatu çuen armadetaco Jaunaren icenean. Eta Israelgo oste guciari, hala guiçonquiei nola emaztequiei, bakotchari eman cioten ogui-ophil bana, idiqui erre okel bana, eta irina olioan friguitua; eta populu gucia goan cen, cein bere etchera. Dabid itzuli cen bere etchearen benedicatzera; eta Micol, Saulen alaba, atheraturic Dabiden bidera, erran çaroen: Cein ospetsu içatu den egun Israelgo erregue, bere burua aguercen çuenean bere cerbitzarien nescatoen aitzinean, eta biluci da, triatuetaco dostetarietaric bat biluzten balitz beçala! Dabidec Micoli ihardetsi çaroen: Çure aita eta haren etche gucia baino nahiagoz hautatu nauen Jaunaren aitzinean, eta Jaunaren populuaren buruçagui Israelen içateaz manatu nauenaren aitzinean Dançatuco naiz, eta eguin naicen baino aphalago jarrico; eta ttipi içanen naiz ene beguietan; eta aiphatu ditutzun nescatoen aitzinean ospetsuago aguertuco naiz. Hargatic haurric etzuen içatu hil arteo Micolec, Saulen alabac. Bada, guerthatu cen erregue bere etchean jarri cenean, eta Jaunac alde orotaric baquea eman çaroenean bere etsai gucien ganic, Erran çaroela Nathan profetari: Ez duçu ikusten cedrozco etche batean nagoela, eta Jaincoaren arka larruen erdian eçarria dela? Eta erregueri erran cioen Nathanec: Çoaci, eguizquitzu bihotzean ditutzun guciac, ceren Jauna çurequin baita. Eta hara non guerthatu cen gau hartan Jauna Nathani minçatu cela huneletan: Çoaz eta erroçu ene cerbitzari Dabidi: Hau dio Jaunac: Çuc eguinen othe darotaçu egoteco etche bat? Ecen ez naiz etchetan egotu Israelgo semeac Eguiptoco lurretic atheratu ditudan egunetic eta orai arteo; bainan tabernaclean eta olha batean nindabilan. Israelgo seme guciequin iragan ditudan lekuetan, Israelgo leinuetaric bati, Israelgo ene populua alha deçan manatu diodanari minçatu othe natzaio, diodalaric: Certaco ez darotaçuet eguin cedrozco etche bat? Eta orai hau erranen dioçu ene cerbitzari Dabidi: Nic hartu çaitut alhapideetaric ardien ondotic cinabilçanean, içan cintecen Israelgo ene populuaren gainean buruçagui. Çurequin içatu naiz ibili çaren edocein toquitan eta çure aitzinetic xahutu ditut çure etsai guciac; eta çure icena eguin dut handi, lurrean diren handien icenaren bethe. Eta leku bat segurtatuco diot Israelgo ene populuari, eta han jarrico dut, eta han eguinen du bere egoitza, eta ez da guehiago asaldatua içanen; eta gaixtaqueriaren semeac ez dira berriz abiatuco hari atsecabe ematera aitzinean beçala, Juieac Israelgo ene populuaren gainean eçarri ditudan egunetic; eta çure etsai gucietaric baquea emanen darotzut, eta Jaunac aguincen darotzu eguinen darotzula etche bat. Eta çure egunac betheac ditazqueenean, eta çu çure aitequin lokartua, çure ondotic eraiquico dut çure odola, çure ganic sorthuco den seme bat, eta gogortuco dut haren erreinua. Hura içanen da ene icenari etche bat alchatuco dioena, eta bethi guciraino gothortuco dut haren erreinuco tronua. Ni içanen natzaio aitatzat, eta hura semetzat içanen çait cerbait eguiten badu gaizqui, gaztigaturen dut guiçon açoteaz, eta guiçasemeen çauriez. Bainan ene urricalpena ez diot kenduco, kendu içan diodan beçala Sauli, ceina iraici baitut ene beguietaric. Eta gothor içanen dira çure etchea eta çure erresuma bethi guciraino çure beguien aitzinean, eta çure tronua bethi gogor egonen da. Hitz horien ororen arabera, eta aguerpen horren guciaren arabera, hola minçatu cen Nathan Dabidi. Bada, Dabid erreguea sarthu eta jarri cen Jaunaren aitzinean, eta erran çuen: Nor naiz ni, Jainco Jauna, eta cer da ene etchea, çuc hunen gora alchatu bainauçu? Bainan hori ere guti iduritu çaitzu beguietan, oi Jainco Jauna, baldin minçatzen ez bacinen halaber çure cerbitzariaren etcheaz ethorquiçun gucico: ecen hori da Adamen leguea, oi Jainco Jauna. Cer erran deçaque beraz Dabidec guehiago, çuri minçatzeco? Ecic, oi Jainco Jauna, badaquiçu nor den çure cerbitzaria. Çure hiçaren gatic eta çure bihotzaren arabera eguin ditutzu sendagaila horiec, halaz non eçagutaraci baitiozcatzu çure cerbitzariari. Horren gatic handietsia çare, Jainco Jauna, ceren ez baita çure iduricoric, ez-eta çutaz landan Jaincoric, gure beharriz aditu ditugun orotan. Eta Israelgo çure populua beçalacoric non da lurraren gainean jendaqui bat, ceina gatic Jaincoa goan baita hura bere populutzat berrerostera, eta bere icenaren aiphutan eçarcera, eta hequiei eguitera sendagailac eta gauça ikaragarriac lurraren gainean, çure populuaren aitzinean, ceina atheratu baituçu Eguiptotic, hango jende eta jaincoa ganic? Ecen Israelgo çure populua seguratu dioçu çure buruari bethico populutzat: eta çu, oi Jainco Jauna, jarri çaquiozquite Jaincotzat. Orai beraz, Jainco Jauna, atheraraz çaçu bethi gucian çure ahoco hitza çure cerbitzariaren gainera eta haren etchearen gainera, eta eguiçu erran içan duçun beçala, Çure icena bethi guciraino içan dadiençat handietsia, eta errana içan dadien: Armadetaco Jauna da Israelgo Jaincoa. Eta çure cerbitzari Dabiden etchea Jaunaren aitzinean gothor egonen da, Ceren çuc, armadetaco Jauna, Israelgo Jaincoa, jaquinsun eguin baituçu çure cerbitzariaren beharria, erranez: Etche bat eguinen darotzut. Horren gatic çure cerbitzariac kausitu du bere bihotza, çuri othoitz huntaz othoitz eguiteco. Orai beraz, Jainco Jauna, Jaincoa çare, eta çure hitzac içanen dira eguiac; ecen çuc erran diozcatzu gauça on horiec çure cerbitzariari. Has çaite beraz eta benedica çaçu çure cerbitzariaren etchea, bethi gucian çure aitzinean içan dadien; ceren çu minçatu baitzare, Jainco Jauna, eta çure benedicioneaz benedicatua içanen baita egun eta bethi çure cerbitzariaren etchea. Bada, guerthatu cen horiez gueroz, Dabidec jo cituela Filistindarrac, eta aphaldu cituen, eta Dabidec Filistindarren escutic kendu çuen cergaren lokarria. Eta jo cituen Moabitarrac, eta lurrean etzanaraciric soka batez neurtu cituen; neurtu cituen bi soka, bat hilceco, eta bercea biciric uzteco. Eta Moab eguina içan cen Dabiden cerbitzari cergaren azpian. Eta Dabidec Adarecer, Errohoben semea, Sobaco erregue, jo çuen, goan içan cenean Ufrataco ibaiaren gainean bere nausitasunaren hedatzera. Eta haren aldecotaric harturic hamaçazpi ehun çaldizco eta hogoi mila oinezco, Dabidec çainac ebaqui ciozcaten orguetaco çaldi guciei; bainan hequietaric beguiratu cituen ehun orga-laster. Damaseco Siriarrac ere ethorri ciren lagunça ekarcera Sobaco erregue Adarecerri; eta Dabidec Siriarretaric jo cituen hogoi eta bi mila guiçon. Dabidec çainçaileac eçarri cituen Damaseco Sirian; Siria eguina içan cen Dabidempeco cergaren azpian; eta Jaunac beguiratu çuen Dabid abiatu cituen urhats gucietan. Dabidec hartu cituen Adarecerren cerbitzariac cituzten harma urheztatuac, eta Jerusalemera ekarri cituen. Eta Betetic eta Berothetic, Adarecerren hirietaric, erregue Dabidec hartu çuen cobrequeta handi bat. Bada, Thouc, Ematheco erreguec, aditu çuen Dabidec xahutu çuela Adarecerren indar gucia, Eta Thouc Joram, bere semea, igorri çuen Dabid erreguea gana, agur eguitera, harequin bozcariotuz, eta esquerren bihurcera, Adarecer garhaitu eta jo çuelacotz: ecen Adarecer Thouen etsaia cen: eta Joramec escuetan bacituen urhezco unciac, cilharrezcoac eta cobrezcoac. Erregue Dabidec hequiec Jaunari consecratu ciozcan berepecotu cituen jendaia gucietaric sainduetsi cituen urhe eta cilharrarequin, Siriatic, Moabetic, Amonen semeetaric, Filistindarretaric, Amalequetic, eta Adarecer, Errohoben seme Sobaco erregueren buluzquinetatic. Dabidec halaber, Siria harturic heldu celaric, bere buruari icen bat eguin cioen Gazteguietaco haranean, hemeçorci mila guiçon hilic. Eta Idumean eçarri cituen çainçaileac eta guardia jarri çuen. Idumea gucia Dabiden azpico eguina içan cen, eta Jaunac beguiratu çuen Dabid abiatu cituen urhats guztetan. Eta Dabid erreguinatu cen Israel guciaren gainean: Dabidec halaber juiatzen çuen eta justicia bihurcen cioen bere populu guciari. Eta Joab Sarbiaren semea, cen armadaco buruçagui; Josaphat, Ahiluden semea, cen agueriez cargutua; Sadoc, Aquitoben semea, eta Aquimelec, Abiatharren semea ciren aphez, eta Saraias cen iscribau; Banaias, Joiadaren semea, cen Ceretharren eta Pheletharren manatzaile, eta Dabiden semeac ciren aphez. Eta Dabidec erran çuen: Uste duçue norbait guelditu dela Saulen etchetic, urricalmendutan har deçadan Jonathasen gatic? Bada, bacen Saulen etcheco guiçon bat Siba deitzen cena. Erreguec bere gana deithuric, erran çaroen: Çu çare Siba? Eta harec ihardetsi çuen: Ni naiz, çure muthil. Eta erreguec erran çuen: Ez othe da norbait guelditzen Saulen etchetic, harequin eguin deçadan Jaincoaren urricalpena? Sibac erregueri erran çaroen: Guelditzen da Jonathasen seme bat, çangoz herbala. Eta erreeguec erran çuen: Non da? Sibac erregueri ihardetsi çaroen: Huna, Maquir, Amielen semearen etchean da Lodabarren. Dabid erregueac igorri çuen beraz eta Lodabarretic erakarraraci çuen hura, Maquir Amielen semearen etchetic. Bada, Saulen seme, Jonathasen semea, Miphiboseth, Dabiden gana ethorri cenean, ahuspez erori eta adoran eman cen. Eta Dabidec erran çaroen: Miphiboseth? Hunec ihardetsi çuen: Huna çure muthila. Dabidec erran çaroen: Ez içan beldurric, ceren çure gainera ekarrico baitut ene urricalmendua çure aita Jonathasen cariaz; bihurtuco darozquitzut çure aitaso Saulen lurrac oro, eta çuc oguia ene mahainean janen duçu bethi. Miphibosethec adoratuz ihardetsi çaroen: Nor naiz ni çure muthila, ni beçalaco çakur hil bati beguiratu baitioçu? Hargatic Dabidec deithu çuen Siba, Saulen muthila, eta erran çaroen: Çure nausiaren semeari eman diozcat Saulenac içan diren gauça guciac eta haren etche gucia. Lant çoçue beraz lurra çuc, çure semeac eta çure sehiec; eta çure nausiaren semeari jatecoac ekarrico diozcatzu haz dadiençat: bainan Miphibosethec, çure nausiaren semeac ene mahainean janen du bethi oguia. Bada, Sibaren semeac hamaborz baciren, eta sehiac hogoi. Eta Sibac erregueri erran çaroen: Erregue ene jauna, nola çure muthilari manatu baitioçu, hala eguinen du çure muthilac; eta Miphibosethec ene mahainean janen du, erregueren semeetaric batec beçala. Bada Miphibosethec baçuen seme bat haurttoa, Mica deitzen cena: Sibaren etche guciac, berriz, cerbitzatzen çuen Miphiboseth. Eta Miphibosethec bere egoitza Jerusalemen eguiten çuen, ceren bethi erregueren mahainean janen baitzuen, eta cen bi çangoetaric maingu. Bada, horiez gueroztic, Amonen semeen erreguea hilcera ethorri cen, eta Hanon haren semea erreguinatu cen haren ondotic. Eta Dabidec erran çuen: Urricalpen ekarrico diot Hanon, Naasen semeari, haren aitac niri urricalpen ekarri içan darotan beçala. Dabitec igorri çuen beraz bere cerbitzariez goçacari ematera Hanoni aitaren heriotzeaz. Bainan Dabiden cerbitzariac Amonen semeen lurrera ethorri cirenean, Amontarren aitzindariec erran çaroten beren nausi Hanoni: Uste duçu çure aitari ohore bihurceco Dabidec çure gana igorri dituela goçacari-ekarleac, eta Dabidec bere cerbitzariac ez dituela çure ganat igorri bilhaquetaco xedez, hiriaren beguiztatzeco eta hunen xahutzeco? Hargatic Hanonec hartu cituen Dabiden cerbitzariac, murriztu cioten biçarraren erdia, soinecoen erdiac hautsi iphurdi-maceletaraino, eta guero igorri cituen. Berri hori ekarria içan cenean Dabidi, igorri çuen hequien bidera, ecen guiçonac ahalque hainitz itsusian eçarriac ciren, eta Dabidec gaztiatu çaroeten: Çaudezte Jericon çuen biçarra luça dadien arteo, eta orduan ethorrico çarete. Bada, Amonen semeec ikustenez irain eguin çaroetela Dabidi, igorri çuten Errohobeco eta Sobaco Siriarretara eta saritan erakarri cituzten hogoi mila oinezco, eta mila guiçon Maaca erreguea ganic, eta hamabi mila guiçon Istoben ganic. Dabidec aditu çuenean hori, igorri cituen Joab eta guerlarien armada gucia. Amonen semeac atheratu ciren beraz eta lerrotan jarri ciren atheco sarcearen aitzinean; Sobaco eta Errohobeco Siriarrac, berriz, eta Istob eta Maaca celhaiean ciren berez. Joabec ikusiric beraz gudua bere contra aitzinetic eta guibeletic xuxendua çuela, Israelgo hoberen gucietan hautatu cituen guiçonac, eta lerroac xuxendu cituen Siriarren contra. Eta gaineraco populua eman çaroen bere anaia Abisairi, ceinac xuxendu baitzituen lerroac Amontarren contra. Eta Joabec erran çaroen: Baldin Siriarrac nausitzen baçaizquit, çatozquit lagunçara; eta berriz, Amonen semeac nausitzen baçaizquitzu, nic lagunduco çaitut. Içan çaite bihotzeco guiçon, eta guduca gaitecen gure populuarençat eta gure Jaincoaren hiriarençat: Jaunac, berriz, eguinen du haren beguietan ongui dena. Beraz Joab eta harequilaco populua guduari lothu ciren Siriarren contra, eta hauquiec berehala ihesari eman ciren haren aitzinetic. Amonen semeec berriz, ikusiric Siriarrec ihes eguin çutela, berec ere iheseguin çuten Abisairen aitzinetic eta hirira sarthu ciren. Eta Joab itzuli cen Amontarretaric eta Jerusalemera ethorri cen. Siriarrec beraz ikusiric erori cirela Israelen aitzinean, batera bildu ciren. Eta Adarecerrec igorri çuen ibaiaz haindian ciren Siriarretara, eta erakarri çuen hequien armada. Sobac, Adarecerren armadaco buruçaguia, cen hequien aitzindari. Berri hori Dabidi ekarria içan cenean, bilaraci çuen Israel gucia, iragan çuen Jordanea eta ethorri cen Helamera. Siriarrac lerrotan jarri ciren Dabiden contra, eta gudu eman çaroeten. Bainan Siriarrec ihes eguin çuten Israelen aitzinetic. Dabidec hartu cituen çazpi ehun orga-laster eta hil berrogoi mila çaldizco: jo çuen Sobac armadaco buruçaguia, eta hau berehala hil cen. Bada, Adarecerren lagunçara ethorriac ciren erregue guciec ikusiric Israelez garhaituac cirela, icitu ciren, eta berrogoi eta hemeçorci mila guiçon ihesari eman ciren Israelen aitzinean. Eta baquea eguin çuten Israelequin, eta haren cerbitzuco jarri ciren; eta gueroztic Siriarrac beldur içan ciren lagunça emateco Amonen semeei. Bada, guerthatu cen urthe-buruan, erregueac guerletara ilkitzen ohi diren mugan, Dabidec igorri cituela Joab eta bere cerbitzariac harequin, eta Israel gucia; eta larrutu cituzten Amonen semeac, eta sethiatu çuten Erraba; bainan Dabid Jerusalemen guelditu cen. Horiec hola çoacelaric, Dabid guerthatu cen bere ohetic jaiquitzera egüerdi ondoan, eta harat-hunaca çabilan erregue etcheco çabalçan; eta bere parrean ikusi çuen emaztequi bat mainhatzen hari cela bere çabalçan: bada, emaztequi hura hainitz cen ederra. Erreguec igorri çuen beraz jaquitera nor cen emaztequi hura. Berria ekarri cioten hura cela Bethsabee, Eliamen alaba, Urias Hethearraren emaztea. Dabidec guiçonac igorriric, erakarri çuen; eta jaureguira sarthu cenean, erreguec lo eguin çuen harequin; eta Bethsabee berehala sainduetsi cen bere lohiqueriatic. Eta bere etchera bihurtu cen içorra guerthaturic. Eta berria bidali çaroen Dabidi, eta erran çuen: Içorra guerthatu naiz. Bada, Dabidec norbait igorri çuen Joaben gana, cioelaric: Bidal diçadaçu Urias Hethearra. Eta Joabec Urias igorri çaroen Dabidi. Eta Urias ethorri cen Dabiden gana. Dabidec galdatu çaroen hea ongui ciren Joab eta populua eta nola cihoan guerla. Eta Dabidec erran çaroen Uriasi: Çoaci çure etchera eta garbi çatzu çangoac. Urias ilki cen erregueren etchetic, eta ondotic igorria içan citzaioen erregueren jatecotic. Bainan Uriasec erregueren jaureguico athe aitzinean lo eguin çuen bere nausiaren berce cerbitzariequin, eta etzen goan bere etchera. Eta berria ekarri çaroeten Dabidi, ciotelaric: Urias ez da bere etchean içatu. Eta Dabidec Uriasi erran çaroen: Etzare bidetic heldu? certaco etzare goan çure etchera? Uriasec ihardetsi çaroen Dabidi: Jaunaren arka, eta Israel, eta Juda olhetan daudeci, eta Joab ene nausia, eta ene jaunaren cerbitzariac lurraren gainean egoten dira; eta ni sarthuco naiz ene etchera jatera eta edatera; eta lo eguinen dut ene emaztearequin? çure biciaz eta çure arimaco biciaz, ez dut holacoric eguinen. Dabidec erran çaroen beraz Uriasi: Çaude hemen egun ere, eta bihar igorrico çaitut. Uriasec egun hura eta biharamuna eman cituen Jerusalemen. Dabidec deithu çuen bere aitzinean jatera eta edatera, eta hordiaraci çuen. Arratsean ilkiric, Uriasec bere ohean lo eguin çuen bere jaunaren berce cerbitzariequin, eta etzen bere etchean sarthu. Goiça ethorri cen beraz, eta Dabidec gutun bat eguin cioeten Joabi, eta Uriasen escuz igorri çuen, Gutunean iscribatzen çuelaric: Eçar çaçue Urias guerlan, gudua hazcarrenic den toquian, eta han utz çaçue, joa içanic hil dadiençat. Beraz Joabec hiria sethioan çaducalaric, Urias eçarri çuen non-ere baitzaquien cirela guiçonic borthitzenac. Eta guiçonac hiritic atheraturic guducatzen ciren Joaben contra, eta Dabiden cerbitzarien armadatic içan ciren hilac erori cirenac, eta Urias Hethearra ere hil içan cen. Joabec igorri ciozcan beraz Dabidi guduco berri guciac. Eta berri-eramaileari manatu çaroen, cioelaric: Guerlaco solas guciac akabatu diozquetzunean erregueri, Ikusten baduçu samurcen dela, eta erraten badu: Certaco hurbildu çarete harrasiari guducatzeco? ala ez daquiçue hainitz gueci harrasi gainetic arthiquitzen dela? Norc jo çuen Abimelec, Jerobaalen semea? Etzen emaztequi bat içan ihara-harri pusca bat haren gainera harrasitic arthiqui çuena, eta hura Thebesen hil çuena? certaco hurbildu çarete harrasiaren ondora? erranen duçu: Urias Hethearra ere, çure cerbitzaria, hil içan da. Berri-eramailea abiatu cen beraz, ethorri cen eta Dabidi erran ciozcan Joabec manatu guciac. Eta berriquetariac erran çaroen Dabidi: Etsaiac nausitu çaizquigu, eta atheratu dira gure contra campora: Guc ordean oldar eguinic, jarraiqui gatzaizquiote hirico atheraino. Eta harrasi gainetic arrambelariec gueciac arthiqui dituzte çure cerbitzariei; erregueren cerbitzarietaric cembait hilac içan dira, eta Urias Hethearra ere, çure cerbitzaria hila da. Dabidec erran çaroen berriquetariari: Hau erroçu Joabi: Gauça horrec ez beçaitza harri; guerlac ecen asco aldarte ditu; ezpatac batean hau xahutzen du, eta bercean hori. Hiriaren contra hascar çatzu çure guerlariac haren xahutzeco, eta gogoa bero çoçute. Bada, Uriasen emazteac aditu çuen Urias, bere senharra, hila çuela, eta deithoratu çuen. Eta dolua iragan ondoan, Dabidec igorri çuen bilha, eta sarraraci çuen bere etchean. Dabiden emazte eguina içan cen, eta seme bat eman çaroen. Bainan Jaunari gaitzitu citzaioen Dabiden eguitatea. Jaunac igorri çaroen beraz Dabidi Nathan; eta Nathan Dabiden gana ethorri cenean, erran çaroen: Bi guiçon baciren hiri batean, bat aberatsa, eta bercea beharra. Aberatsac bacituen hainitz ardi eta idi. Beharrac, berriz, etzuen deusere ardi ttipetto bat baicic, erosi eta hazten çuena, eta haren etchean haren semeequin handitu cena, haren oguitic janez, haren edateco uncitic edanez eta haren bulharrean lo eguinez; eta alaba beçala çuen. Bada, aberatsari norbait arrotzic ethorri citzaioen batez, hunec bere ardietaric eta idietaric harceco guphidez, ethorri citzaioen arrotzari barazcariaren emateco, hartu çuen guiçon beharraren ardia, eta jatecoac xuxendu ciozquien ethorri citzaioen guiçonari. Dabidec, guiçon harençat hats gaixtoan hasarreturic, erran çaroen Nathani: Ala Jauna! guiçon hori herioaren seme baita. Ardi batençat lau bihurtuco ditu ceren eguin duen lan hori, eta ez da guphidetsia içanen. Orduan Nathanec Dabidi erran çaroen: Çu çare guiçon hura. Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Israelen gainean erregue gançutu çaitut, eta nic atheratu çaitut Saulen escuetaric; Eman darozquitzut çure nausiaren etchea eta çure nausiaren emazteac escuetara, eta eman darotzut Israelgo eta Judaco etchea; eta horiec guti badira, berhatuco darozquitzut hainitz handiagoac. Certaco beraz erdeinatu duçu Jaunaren hitza, ene aitzinean eguiteco gaizquia? Ezpataz jo duçu Urias Hethearra, haren emaztea çure emaztetzat hartu duçu, eta bere hil duçu Amonen semeen ezpatarequin. Hori delacotz, ezpatac ez du behinere çure etchetic guibel eguinen, ceren nauçun erdeinatu, eta Urias Hethearraren emaztea hartu duçulacotz çure emazte içateco. Hau dio beraz Jaunac: Huna non çure gainera çure etchetic eraiquiren dudan gaitza, eta çure beguien azpiac hartuco ditut çure emazteac eta berce bati emanen, eta harec iguzqui hunen arguitan hequiequin lo eguinen du. Çu ecic gordeca haritu çare, nic ordean gauça hori eguinen dut Israel guciaren aitzinean eta iguzquiaren aitzinean. Eta Dabidec erran çaroen Nathani: Jaunaren contra eguin dut bekatu. Nathanec ihardetsi çaroen: Jaunac halaber aldaratu du çure bekatua: etzare hilen. Hargatic, ceren Jaunaren etsaiac burhoca hariaraci ditutzun eguitate horren bidez, heriotzez hilen da sorthu çaitzun semea. Eta Nathan itzuli cen bere etcherat. Hala-hala Jaunac jo çuen Dabidec Uriasen emaztea ganic içatu çuen semea, eta etsitua içan cen. Dabidec Jauna othoiztu çuen haurttoarençat; barur eguin çuen, eta leku berecera sarthuric, lurrera arthiqui çuen bere burua. Haren etcheco çaharrenac ethorri citzaizcon, herchatzen çutelaric lurretic jaiquitzera: etzuen nahi içan, eta etzuen hequiequin hazcurriric hartu. Bada, çazpigarren egunean haurra ethorri cen hilcera; eta Dabiden cerbitzariac lotsa ciren haurra hil celaco berriaren ematera; ecic erran çuten: Huna haurra bici celaric oraino, minçatzen guinarozquien eta gure solasa etzuen ençuten: cembatez guehiago ez da atsecabeztaturen, erraten badiogu: Haurra hila da? Beraz Dabidec bere cerbitzariac ikusi cituenean ahapetic minçatzen, eçagutu çuen haurttoa hila cela; eta bere cerbitzariei erran çaroeten: Hil da haurra? Hauquiec ihardets çaroeten: Hil da. Dabid jaiqui cen beraz lurretic, garbitu eta gançutu cen; eta soinecoa aldaturic, sarthu cen Jaunaren etchean; adoratu çuen eta ethorri cen bere etchera, eta galdatu çuen oguia aitzinera eman ceçoten, eta jan çuen. Bada, bere cerbitzariec erran çaroeten: Nondic heldu da çuc eguiten duçuna? Haurraren gatic, oraino bici cenean, barur eguin duçu eta nigarrez cinauden; berriz, haurra hil ondoan, jaiqui çare eta oguia jan duçu. Dabidec ihardetsi çuen: Haurraren gatic, bici celaric oraino barur eta nigar eguin dut; erraten nuen ecic: Norc daqui hea Jaunac emanen darotan eta biciric gueldituco den haurra? Bainan orai hila denaz gueroztic, certaco eguin barur? Bicira bihurraracico ahal othe dut? lehenago ni goanen naiz haren gana; bainan hura ez da ene gana itzulico. Eta Dabidec goçacari eman cioen bere emazte Bethsabeeri; sarthu cen haren gana eta harequin lo eguin çuen. Bethsabee seme batez erdi cen, eta icena eman çaroen Salomon, eta Jaunac maithatu çuen hura. Eta Dabidi igorri çaroen Nathan profeta, eta haurra deithu çuen Maithagarri Jaunari, Jaunac maite çuelacotz. Bada, Joabec guducatzen çuen Errabath Amonen semeena, eta sethiatzen çuen erregue-hiria. Eta Joabec Dabidi igorri ciozcan berriquetariac, cioelaric: Gudu eguin dut Errabathen contra, eta Uretaco hiria hartu hurrana da. Orai beraz bil çaçu populuaren gaineracoa, eta sethia çaçu hiria eta har çaçu; beldurrez-eta nic xahutzen badut hiria, garhaicia ene icenean ekarria içan dadien. Hargatic Dabidec bildu çuen populu gucia, eta goan cen Errabathen contra; eta guducatu ondoan, hartu çuen. Amontarren erregueren burutic hartu çuen diadema, ceinac baitzuen urhezco talendu baten phisua, eta baitzituen harri baliosenetaric, eta eçarria içan cen Dabiden buruan. Eta halaber hiritic eraman çuen harrapaquin guciz handia. Hango jendeac ere ilkiaraciric, cerraz ebacaraci cituen, orga burdinaztatuac iraganaraci ciozcaten gainetic, canibetez phuscacatu, eta adrailu-labe batera arthiqui cituen: hola eguin çaroeten Amonen semeen hiri guciei. Eta Dabid eta armada gucia Jerusalemera bihurtu ciren. Bada, horiez gueroztic guerthatu cen, Amnonec, Dabiden semeac, itsutuqui maithatu çuela Dabiden berce Seme Absalomen arreba guciz ederra, Thamar deitzen cena; Eta hambatetaraino maite çuela, non haren minez eri baitzen, ceren-eta doncella celacotz, gaitz iduritzen baitzaroen cerbait eder etzenic harequin eguitea. Bada Amnonec baçuen adisquide bat, Jonadab deitzen cena, Dabiden anaia Semaaren semea, guiçon hainitz umoa. Hunec erran çaroen: Erregueren semea, nolaz egunetic egunera mehatzen hari çare? certaco ez darotaçu aguercen? Amnonec erran çaroen: Thamar, ene anaia Absalomen arreba, maite dut. Jonadabec ihardetsi çaroen: Etzan çaite çure ohean, eta eguiçu eriarena; eta çure aita ethorrico denean çure ikustera, erroçu: Thamar, ene arreba, ethor bedi, othoi, niri jatecoaren ematera eta xuxencera, jan deçadan haren escutic. Haratic Amnon ohatu cen, eta hasi cen aleguia eri eguiten; eta erregue haren ikustera ethorri cenean Amnonec erran çaroen erregueri: Ene arreba Thamar, othoi, ethor bedi ene beguien aitzinean bi edarittoren eguitera, eta jatecoa haren escutic har deçadan. Etchera Thamarren bilha igorri çuen beraz Dabidec, cioelaric: Çato çure anaia Amnonen etchera, eta xuxen çoçu jatecoa. Thamar ethorri cen bere anaia Amnonen etchera. Hau ordean etzana çagoen. Thamarrec irina harturic, orhatu çuen eta urtharaciric, haren beguien aitzinean egosaraci cituen edariac. Eta egosi çuena harturic, ixuri çuen eta Amnonen aitzinean eçarri. Amnonec etzuen hartu nahi içan, eta erran çuen: Ilkiaraz çatzue guciac hemendic. Eta ilkiaraci cituztenean guciac, Amnonec erran çaroen Thamarri: Ekar çaçu jatecoa guelara, jan deçadan çure escutic. Thamarrec hartu cituen beraz eguin cituen edariac, eta guelara eraman ciozcan bere anaia Amnoni. Eta jatecoa escaini cioenean, Amnon lothu citzaioen, eta erran cioen: Çato, ene arreba, etzan çaite enequin. Hunec ihardetsi cioen: Ez beneçaçu borcha, ene anaia, ecen hori ez da Israelen cilhegui; ez eguin holaco çoroqueriaric. Nic ecen ecin jasanen dut ene laidoa, eta çu Israelen içanen çare çoroen lerroco. Certaco hobequi etzare erregueri minçatzen, ez nau çuri ukatuco. Etzituen ordean onhetsi nahi içan haren othoitzac, bainan indarca nausituz, borchatu çuen eta harequin etzan cen. Eta Amnonec hastio içan çuen ecin-berceco higüinça batez, halai non higüinça ceintaz higüincen baitzuen orduan handiagoa baitzen aitzinean maithatzeco amodioa baino. Eta Amnonec erran cioen: Jaiqui hadi eta habil. Thamarrec ihardetsi cioen: Ni iraiciz orai eguiten duçun gaizquia handiagoa da aitzinean eguin duçuna baino. Eta etzuen aditu nahi içan; Bainan deithuric bere cerbitzuco muthila, erran cioen: Emac hori ene ganic camporat, eta athea hersoc guibeletic. Thamar jauncia cen soineco luce batez, ecen halacoac erabilcen cituzten erregueren alaba doncella cirenec. Amnonen muthilac camporat eman çuen beraz, eta athea hersi cioen guibeletic. Thamarrec burua hautsez estali çuen; bere soineco lucea phorrocaturic, eta escuac buruaren gainean eçarriric, bacihoan izcolaca. Bada, Absalom bere anaiac erran cioen: Cer? Amnon, çure anaia, etzan da çurequin? Bainan orai, arreba, ixil çaite, çure anaia da: horren gatic ez beçaçu atsecabetan eçar çure bihotza. Hamar egotu cen beraz bere anaia Absalomen etchean hiraduraz iharcen. Dabid erregueac aditu çuenean hori, atsecabe handia hartu çuen, eta etzuen atsecaberic nahi içan eçarri Amnonen izpirituan, xitqui maite baitzuen eta bere seme çaharrena çuelacotz. Bada, Absalomec etzioen ez ongui, ez gaizqui, deusere aiphatu Amnoni; ecen Absalomec Amnoni herracunde çaducon borchatu çuelacotz Thamar haren arreba. Bada, handic bi urtheren buruan guerthatu cen Absalomen ardiac mozten cituztela Baalhasorren, ceina baita Efraimgo ondoan; eta Absalomec deithu cituen erregueren Seme guciac. Eta ethorri cen erregueren gana, eta erran cioen: Huna çure cerbitzariaren ardiac mozten direla; erregue bethor, othoi, bere cerbitzariequin bere cerbitzariaren gana. Erreguec ihardetsi cioen Absalomi: Ene semea, ez beçaçu othoitzic eguin ethor gaitecen guciac, eta çure bizcar içan gaitecen. Bainan nola Absalomec herchatzen baitzuen, eta ez baitzen nahi içan goan, benedicatu çuen. Eta Absalomec erran cioen: Baldin ez baduçu ethorri nahi, bederen ene anaia Amnon ethor bedi, othoi, gurequin. Eta erreguec ihardetsi cioen: Ez da goan dadien premiaric. Beraz Absalomec herchatu çuen, eta Dabidec utzi cituen harequin Amnon eta erregue seme guciac. Eta Absalomec eman çuen barazcari bat, erregue barazcaria beçalacoa. Bada, Absalomec manatuac cituen bere muthilac, erraten çuelaric: Beguia iducaçue noiz arnoac atzemanen duen Amnon, eta nic erranen darotzuetan: Jo çaçue eta hil. Ez içan beldurric, ecen nic darotzuet manatzen: har çaçue indar eta içan çaizte guiçon bihozdunac. Absalomen muthilec eguin çuten beraz Amnonen contra, Absalomec manatu cioeten beçala. Eta erregue seme guciac jaiquiric igan ciren cein bere mandoetara eta ihesari eman ciren. Eta oraino bidean cihoacelaric, haro hau heldu citzaioen Dabidi: Absalomec hil ditu erregueren seme guciac, eta bat bakarra ere ez da guelditu. Erregue jaiqui cen berehala, hautsi cituen bere soinecoac, eta erori cen ahuspez lurrera, eta harequin ciren cerbitzari guciec hautsi cituzten beren soinecoac. Bainan Dabiden anaia Semaaren seme Jonadabec erran cioen: Erregue ene Jaunac ez beça uste içan erregue seme guciac hilac direla: Amnon da bakarric hila, ceren cen Absalomen ahoan guelditua, haren arreba Thamarri borcha eguin cioen egunetic. Orai beraz erregue ene Jaunac ez beça elhe hori eçar bere bihotzaren gainean, erranez: Erregueren seme guciac hilac dira! ceren Amnon bakarric baita hila. Bada, Absalomec ihes eguin çuen. Eta guardian çagoen muthilac beguiac alchatu cituen eta beguiratu çuen: eta hara non jende-mulço handi bat heldu cen mendi-macelaco bide ceiherraz. Orduan Jonadabec erran cioen erregueri: Huna non diren erregueren semeac; çure cerbitzariac erran beçala guerthatu da. Eta hura minçatzetic guelditu orduco, erregueren semeac ere aguertu ciren, eta sarcean oihuz eta nigarrez hasi ciren; erreguec ere eta haren cerbitzari guciec nigar eguin çuten marrasca guciz handitan. Bada, ihes eguinic Absalom goan cen Amiuden seme Tholomai, Jesurreco erregue gana. Eta Dabidec egun oroz deithoratu çuen bere semea. Absalom, berriz, ihes eguin eta Jesurrera goan ondoan, han egotu cen hirur urthez. Eta erregue Dabid baratu cen haren ondotic ibilcetic, ceren goçatu baitzaroen Amnonen heriotzeco mina. Bada, Joabec, Sarbiaren semeac, eçaguturic erregueren bihotza Absalomen alderat bihurtua cela, Thecuara norbait igorri çuen eta handic erakarri çuen emaztequi çuhur bat; eta erran cioen: Eguiçu dolamenetan bacina beçala, jaunz çaçu doluco soina eta etzaitecela olioz gançu, aspaldian hil bat deithoratzen duen emaztequia iduri içan cedinçat. Eta sar çaiteci erregueren aitzinera, eta minçatuco çaizquio hunelaco hitzetan. Eta Joabec ahoan eçarri ciozcan solasac. Thecuar emaztequia sarthu cenean beraz erregueren gana, erori cen lurrera haren aitzinean, adoratu çuen eta erran cion: Erregue, beguira neçaçu. Eta erreguec erran çaroen: Cer eguiteco duin? Hunec ihardetsi çuen: Ai! emaztequi alhargun bat naiz; ecen hil çait ene senharra. Eta çure nescatoac bi seme cituen; elkarren artean samurtu dira landan, eta nihor etzen debeca cetzaqueenic; eta batec jo du bercea eta hil içan du. Eta huna non çure nescatoaren contra jaiquiric, ahaidego guciac erran duen: Iguçu bere anaiaren jotzailea, bera hil deçagun hil duen anaiaren biciarençat, eta xahu deçagunçat premua. Eta bilhatzen dute guelditu çaitan inharraren hilcea, ecezta ditecen ene senharraren icena eta haren ondoregoa lurraren gainean. Erreguec emaztequiari erran cioen Çoaz çure etcherat, eta nic manuac emanen ditut çuretzat. Thecuar emaztequiac ihardetsi cioen: Erregue ene jauna, gaizquia ene gainean eta ene aitaren etchearen gainean içan bedi; bainan erregue eta bere tronua içan beitez garbi. Eta erreguec erran çuen: Ene aitzinera erakar çaçu jaçarrico darotzuna, eta ez du guehiago eguinen çure uquitzera. Emaztequiac erran çuen berriz Erregue orhoit bedi bere Jainco Jaunaz, odolaren asperceco ahaideac berha ez ditecen, eta ez deçaten hil ene semea. Erreguec ihardetsi çuen: Ala Jauna! lurrera ile bat ez baita çure semearen burutic erorico. Emaztequiac erran çuen beraz: Çure nescatoac ene jaunari hitz bat erran ahal beço. Dabidec erran cioen: Minça çaite. Erreguec atheratu du solas hori, eta nolaz populuaren contra asmatu du berce gauça hau, non bekatu eguiten baitu eta bereetaricaco iraicia bihurrarazten ez baitu? Guciac hilcen gare, eta lurrean barraiatzen gare bihurcen ez diren urac beçala: Jaincoac ez du nahi arima bat gal dadien, bainan luçacor da, beldurrez arras gal dadien hastandua dena. Orai ethorri naiz beraz, ene erregue jaunari populuaren aitzinean solas horren erratera. Eta çure nescatoac erran du Minçatuco natzaio erregueri, hea nolazbait erreguec eguinen duen bere nescatoaren errana. Erreguec beharria eman du bere nescatoaren atheratzeco, Jaunaren primançatic ni eta ene semea batean eceztatu nahi guintuzten gucien escutic. Erran beça beraz çure nescatoac Ene erregue jaunaren hitza bethe bedi sacrificio bat beçala. Ecen, nola Jaincoaren ainguerua, hala da ene erregue jauna, ceina ez solas eztiac, ez borthitzac ez baitute kordocatzen; hargatic da çurequin çure Jainco Jauna. Eta ihardestean erreguec erran cioen emaztequiari: Ez beçadaçu gorde galdatzen darotzudan gauça. Eta emaztequiac erran cioen: Minça çaite, erregue ene jauna. Joaben escua ez othe da çurequin hautan orotan? Emaztequiac ihardetsi çuen eta erran: Arimaz eguia, ene erregue jauna, ez da ez escuin, ez ezquer ene erregue jaunari eman diozcadan hautaric orotaric; ecen çure cerbitzari Joabec berac manatu darot, eta berac eçarri ditu solas hauquiec guciac çure nescatoaren ahoan. Solas hunen itchura itzul neçan, Joab çure cerbitzariac manatu darot hori: bainan çu, oi ene erregue jauna, Jaincoaren aingueruac duen beçala çuhurcia, çuhur çare gauça gucien aditzeco lurraren gainean. Eta erreguec erran cioen Joabi: Jabalia naiz, eta onhetsi dut çure solasa; çoaz beraz eta itzularaz çaçu Absalom, ene semea. Eta lurrerat ahuspez eroriric, Joabec adoratu çuen eta erregue benedicatu; eta Joabec erran çuen: Egun çure cerbitzariac eçagutu du, gracia aurkitu dudala çure aitzinean, ene erregue jauna; ecic onhetsi duçu çure cerbitzariaren hitza. Joab jaiqui cen beraz, Jesurrera goan cen eta Jerusalemera erakarri çuen Absalom. Bainan erreguec erran çuen: Bere etchera bihur bedi, eta ez beça ikus ene beguithartea. Hargatic Absalom itzuli cen bere etchera eta etzuen ikusi erregueren beguithartea. Bada Israel gucian etzen guiçon bat Absalom beçain ederra eta ongui irazquia cenic; oinetic bururaino etzen haren baithan errateco bakar bat. Eta ileac mozten cituenean (urthean behin mozten cituen, ilaiac nekatzen çuelacotz), haren buruco ileec phisatzen çuten berrehun siclo, phisu eçagutura. Bada, Absalomi sorthu citzaizcon hirur seme, eta alaba bat, Thamar deitzen cena eta irazqui ederrecoa. Absalom egotu cen Jerusalemen bi urthe, eta etzuen ikusi erregueren beguithartea. Hargatic igorri çuen Joaben gana, hura bidalceco erregueren aitzinera. Joabec etzuen nahi içan goan Absalomen gana. Eta Absalomec igorri çuenean bigarren aldico Joaben gana, Joab etzitzaion goan nahi içan. Absalomec erran cioten bere cerbitzariei: Badaquiçue, ene landaren aldean Joaben landa garagar-uzta duena: çoazte beraz eta su emoçue. Absalomen cerbitzariec su eman cioten beraz uztari. Eta Joaben cerbitzariac ethorriric, soinecoac hautsiric, erran çuten: Absalomen cerbitzariec erre dute landaren çathi bat. Eta Joab jaiqui cen, eta ethorri cen Absalomen gana eta erran çuen: Cergatic çure cerbitzariec erre dute ene uzta? Absalomec ihardetsi cioen Joabi: Bidali içan dut çure gana, othoiztuz ethor cintecen ni gana, çu igorceco erregueri eta hari errateco: Certaco ethorri naiz Jesurretic? hobe nuqueen han egonic; errequeitzen çaitut beraz ikus deçadan erregueren beguithartea. Baldin oraino orhoit bada ene gaizquiaz, hil beneça. Hargatic, erregueren aitzinera aguerturic, Joabec ekarri ciozcan horiec guciac. Eta Absalom deithua içan cen eta aguertu cen erregueren aitzinera; lurrari ahuspez adoratu çuen Dabiden aitzinean; eta erreguec musu eman cioen Absalomi. Beraz, horiez gueroztic, Absalomec eguin çuen orga-laster bat, eta hartu cituen çaldizcoac eta berrogoi eta hamar guiçon haren aitzinean goaten cirenac. Eta goicean jaiquiric, egoten cen athe aitzinean, eta eguiteco çuten guiçonac, erregueri justiciaren galdatzera ethorceco, bere gana deitzen cituen eta erraten cioten: Cein hiritaco çare? Harec ihardestean erraten çuen: Çure cerbitzaria da Israelgo hulaco leinucoa. Eta Absalomec erraten cioen: Çure solasac onac eta çucenac iduritzen çaizquit. Bainan ez da nihor çure ençuteco erreguez eçarriric. Eta erraten çuen: Norc eçarrico nau juie lurrean, ene gana ethor ditecen eguiteco duten guciac, eta çucenqui juia detzadan? Bainan agur eguitera norbait hurbilcen citzaioenean, hedatzen cioen bere escua, eta lothuric musu ematen cioen. Eta hola eguiten çuen Israelgo guciei, justiciara heldu cirenei, erreguez ençunac içateco, eta Israelgo guiçonen bihotzac bilcen cituen. Bada, berrogoi urtheren buruan, Absalomec erran cioen Dabid erregueaqui: Goanen naiz, eta Hebronen betheco ditut Jaunari eguin diozcadan botuac. Ecen çure cerbitzariac, Jesur Siriacoan celaric, botu eguin çuen erranez: Baldin Jaunac bihurrarazten banau Jerusalemera, Jaunari sacrificio bat escainico diot. Eta Dabid erregueac erran cioen: Çoaz baquean. Absalom jaiqui cen eta goan cen Hebronera. Bada, Absalomec ikusliarrac igorri cituen Israelgo leinu gucietara, cioelaric: Aditzen duçuen beçain sarri turuten durrunda, erran çaçu: Absalom erreguetu da Hebronen. Bada, Absalomequin Jerusalemetic goan ciren berrehun guiçon deithuac, bihotz laiioarequin cihoacelaric, eta gauçaren jaquitateric batere gabe. Absalomec halaber erakarraraci çuen Aquitophel Siloarra Dabiden conseilaria, Jiloco bere hiritic. Eta bitimac imolatzen cituelaric, hitcharce hazcar bat eguin içan cen, ceren populua alde orotaric ethorriz berhatzen hari baitien Absalomequin. Beraz, berriquetari bat Dabidi ethorri citzaioen cioelaric: Bere bihotz oroz Israel gucia jarraiquitzen çaio Absalomi. Eta Dabidec erran cioten bere cerbitzari, Jerusalemen harequin cirenei: Jaiqui çaizte, ihes eguin deçagun; ez guinduque ecen Absalomen ganic itzurbideric; laster eguiçue atheratzera, beldurreceta ethorriric atzeman gaitzan, eta çorigaitza gure gainera erorraraz deçan, eta hiria jo ezpataren ahoaz. Cerbitzariec erregueri erran cioten: Edocein gauça mana diaçagun gure erregue jaunac, gogotic betheco dugu guc, çure cerbitzariec. Erregue ilki cen beraz oinez eta haren etche gucia ere. Erreguec utzi cituen hamar emaztequi ohaide etchearen çainceco. Erregue oinez atheraturic Israel guciarequin baratu cen etchetic urrun. Haren cerbitzari guciac ibilcen ciren haren aldean; Ceretharren eta Pheletharren andanac, eta Jethar guciac guerlari hazcarrac, sei ehun oinezco Jethic jarraiqui citaizcoenac, goaten ciren erregueren aitzinean. Bada, erreguec erran cioen Ethai Jetharrari: Certaco heldu çare gurequin? itzul çaite, eta çaude erreguerequin, ceren arrotza baitzare eta çure lekutic atheratua. Atzo ethorria çare, eta egun borchatua içanen çare gurequin atheratzera? ni ordean goanen naiz goan behar dudan toquira: itzul çaite, eta çure anaiac guibelerat eraman çatzu, eta Jaunac emanen darozquitzu urricalpena eta eguia, kar eta cintasun aguertu duçulacotz. Ethaiec erregueri ihardetsi çaroen, cioelaric: Bici bedi Jauna, eta bici bedi ene erregue jauna! edocein toquitan içan çaite±en, ene erregue jauna, ala hilean, ala bician, çure cerbitzaria han içanen da. Eta Dabidec erran cioen Ethairi: Çato eta iragan çaite. Eta Ethai Jetharra iragan cen, eta harequin ciren guiçonac ere, eta gaineraco sende gucia. Eta guciac nigar marrascaz hari ciren, eta populu gucia iragaiten cen. Erreguec ere iragan çuen Cedrongo erreca, eta populu gucia baçohan mortuco alderat beguiratzen duen bideaz. Bada, Sadoc apheça ere ethorri cen, eta harequin lebitar guciac, Jaincoaren batasuneco arka çakartela, eta phausatu çuten Jaunaren arka; eta Abiathar igan cen, hiritic atheratu cen populu gucia bildu arteo. Erreguec erran cioen Sadoqui: Hirira bihur çaçu Jaincoaren arka: baldin Jaunaren aitzinean gracia aurkitu badut, guibelerat erakarriren nau, eta berriz erakutsiren darozquit hori eta bere tabernaclea. Ordean erraten badarot: Ez haiz ene gogaraco: Jaunaren nahiari nago, eguin beça ongui çaioena. Eta erreguec erran cioen Sadoc apheçari: Oi ikustea, baquean itzul çaite hirira, eta Aquimaas, çure semea, eta Jonathas Abiatharren semea, çuen bi semeac çuequin içan beitez. Huna non gordeco naicen mortuco celhaietan, çuen ganic solas bat ene arguitzera ethor daquidan arteo. Sadoquec eta Abiatharrec beraz Jaincoaren arka bihurtu çuten Jerusalemera, eta egotu ciren han. Bada, Dabidec igaiten çuen Olibetaco patarra, eta igaitean nigarrez çohan ointhuts eta burua estaliric; eta harequin cen populu gucia ere burua estaliric, nigarrez igaiten cen. Bada, Dabidi ekarri cioten berria Aquitophelec ere Absalomequin cin eguin çuela, eta Dabidec erran çuen: Jauna, çora çaçu, othoi, Aquitophelen oharmena. Eta Dabid heldu içan cenean mendiaren bizcarrera, Jauna adoratu gogo çuen toquira, hara non ethorri citzaioen Cusai Araquitarra, soinecoa hautsiric eta burua lurrez bethea. Eta Dabidec erran cioen: Baldin enequin heldu baçare, poxelu içanen çaizquit. Bainan hirira bihurcen baçare, eta Absalomi erraten badioçu: Erregue, çure cerbitzari naiz; çure aitaren cerbitzari içatu naicen beçala, orobat cerbitzatuco çaitut; urmariatuco ditutzu Aquitophelen asmuac. Bada çurequin ditutzu Sadoc eta Abiathar apheçac, eta erregueren etchetic adituco ditutzun solas guciac, helduco diozcatzuete Sadoc eta Abiathar aphecei. Eta hequiequin dira hequien bi semeac, Aquimaas, Sadoquen semea, eta Jonathas, Abiatharren semea; eta hequietaz helduco daroztatzue adituco ditutzuen gauça guciac. Beraz Cusai Dabiden adisquidea hiria ethorcearequin, Absalom ere sarthu cen Jerusalemen. Dabidec mendi-bizcarra iragan çuenetic laster, haren bidera aguertu cen Siba, Miphibosethen cerbitzarta, bi astorequin, ceinac cargatuac baitziren berrehun oguiz, mahats merlatuzco ehun flocaz, pico merlatuzco ehun otharrez eta çahagui bat arnoz. Erreguec Sibari erran cioen: Cer dira horiec? Sibac ihardetsi çuen: Astoac erregueren cerbitzarien azpico, oguiac eta picoac çure muthilec jateco, eta mortuan norbait ahitzen bada, arnoa hari emateco. Eta erreguec erran cioen: Non da çure nausiaren semea? Sibac erregueri ihardetsi çuen: Jerusalemen guelditu da, cioelaric: Israelgo etcheac bihurtuco darot egun ene aitaren erresuma. Eta erreguec Sibari erran cioen: Çureac içan beitez Miphibosethenac ciren guciac. Eta Sibac ihardetsi çuen: Erregue, ene jauna, othoizten çaitut gracia aurki deçadan çure aitzinean. Dabid erreguea ethorri cen beraz Bahurimeraino; eta hara non atheratzen cen handic Saulen etcheco ahaidegoco guiçon bat, Semei deitzen cena, Jeraren semea eta ilkiric heldu cen eta burhoca hari cen, Eta harriac arthiquitzen ciozcaten Dabidi eta Dabid erreguearen cerbitzari guciei. Bada populua oro eta guerlari guciac cihoacen erregueren escuinetic eta ezquerretic. Eta erregue madaricatzean, hunela minço cen Semei: Habit, guiçon odolcoia, Belialen guiçona. Jaunac bihurtu daroc Saulen etcheco odol gucia, jabetu haicelacotz haren orde haren erreinuaz, eta Jaunac hire seme Absalomen escuan eçarri dic erreinua; eta huna non hire tzarqueriec lehercen hauten, odolcoi bat haicelacotz. Bada, Abisaic, Sarbiaren semeac erran cioen erregueri: Certaco çakur hil horrec madaricatzen du erregue ene jauna? goanen naiz eta moztuco diot burua. Erreguec ihardetsi cioen: Sarbiaren semea, cer da çure eta ene artean? utzaçu, madarica deçan; Jaunac ecic manatu dio madarica deçan Dabid, eta nor da ausartatuco dena erraitera, certaco eguin duen hola? Eta erreguec Abisairi eta bere cerbitzari guciei erran cioten: Huna non ene semea, ene sabeletic ilki dena, dabilan ene biciaren ondoan; orai beraz cembatez hobequi Jeminiren semea! Utzaçue, madarica deçan Jaunaren manamenduaren arabera; Eta beharbada Jaunac beguiratuco dio ene atsecabeari, eta beharbada Jaunac onguia bihurtuco darot egungo madaricionearen alderat. Hargatic Dabid baçohan bere bidean, eta haren lagunac harequin. Semei ere mendi-bizcarrez sahetsetic, Dabiden parrean cihoan, haren contra madaricioneca eta harrica, eta herrautsa besa-gainca barraiatuz. Beraz erregue eta harequin populu gucia nekeac ehoac ethorri ciren eta Bahurimen indar hartu çuten. Absalom, berriz, eta haren populu gucia, eta Aquitophel ere harequin, Jerusalemen sarthu ciren. Eta Absalomen gana goan cenean Cusai Araquitarra, Dabiden adisquidea, erran cioen: Agur, erregue, agur, erregue. Absalomec ihardetsi cioen: Hori da hire esquerra hire adisquidearen alderat? certaco ez haiz goan hire adisquidearequin? Cusaiec ihardetsi cioen Absalomi: Ez, ceren hainarena içanen bainaiz, ceina hautatu baitute Jaunac eta populu hunec guciac, eta Israel guciac, eta harequin egonen naiz. Bainan, hau ere erran deçadan, noren cerbitzatzera heldu naiz? ez naiz erregueren semea gana heldu? nola çure aitaren manuco içatu bainaiz, orobat içanen naiz çure manuco. Bada Absalomec Aquitopheli erran cioen: Ikusaçue cer eguin behar dugun. Eta Aquitophelec erran cioen Absalomi: Sar çaiteci çure aitac etchearen çaincera igorri dituen bere ohaideetara; arren-eta, Israel guciac aditzen dienean laidoztatu duçula çure aita, hequien escuac gogor ditecen çurequin. Absalomen olha hedatu çuten beraz çabalçan, eta bere aitaren ohaideetara sarthu cen Israel guciaren aitzinean. Bada ordu hequietan Aquitophelec ematen cituen conseilu guciac, nahiz Dabidequin cenean, nahiz Absalomequin, ciren norbaitec Jaincoa consultatzen balu beçala. Aquitophelec erran cioen beraz Absalomi: Hautatuco ditut hamabi mila guiçon, eta jaiquiric goanen naiz gaur Dabiden ondotic; Eta jauzten naicelaric haren gainera (ecen nekatua da eta indar gabe), joco dut; eta harequin den populu gucia ihesari emanen denean, erregue joco dut bere asalduan. Eta populu gucia guibelerat erakarrico dut, guiçon bakar bat bihurcen ohi den beçala; ecic çuc bilhatzen duçuna guiçon bat da, eta populu gucia baquean içanen da. Solas hori Absalomen eta Israelgo çaharrenen gucien gogaraco içatu cen. Bizquitartean Absalomec erran çuen: Deith çaçue Cusai Araquitarra, eta dugun adi cer erranen duen harec ere. Eta Cusai ethorri cenean Absalomen gana, Absalomec erran cioen: Hunelaco solasa atheratu du Aquitophelec; eguin behar dugu, ala ez? cer dioçu? Cusaic ihardetsi cioen Absalomi: Ez da ona Aquitophelec oraicoan eman duen conseilua. Eta Cusaic erran çuen berriz: Çuc eçagutzen duçu çure aita, eta badaquiçu harequin diren guiçonac hazcarrenetaric direla, eta gogoa mindua, umeac galduric oihanean errabiatua dabilan harz ama bat iduri; eta çure aita ere guiçon guerlaria da, eta ez da baratuco populuarequin. Beharbada orai gordea dago cilhoca batean, edo bereci duqueen leku batean; eta hastetic çureetaric norbait xahutzera heldu bada, guciec adituco dute, eta erranen dute: Sarrasqui bat eguina içan da Absalomi jarraiquitzen cen populuan. Orduan hazcarrenac berac, lehoinac beçalaco bihotza dutenac, icialdurac erkituco ditu; ecen Israelgo populu guciac badaqui çure aita bihozduna dela, eta bihozdunac direla harequilaco guciac. Bainan ene idurico hau da ona: Israel gucia çure gana bil bedi Danetic Bersitheeraino, ecin konda ditaqueen itsasoco legarra beçala: eta çu içanen çare hequien erdian. Eta jaucico gare Dabiden gainera kausituco den edocein lekutan; eta estalico dugu, ihinça lurrerat erorcen ohi den beçala, eta harequin diren guiçonetaric ez dugu utzico bat bakarra ere. Hiri cembaitetara sarthua bada, Israel guciac hiri hura sokaz inguratuco du eta errecara ambilduco dugu, hartaric harri-cozcor bat ere ez dadien kausi. Eta Absalomec eta Israelgo guiçon guciac erran çuten: Cusai Araquitarraren oharmena hobea da Aquitophelena baino. Bada, Jaunaren nahiaz urmariatua içan cen Aquitophelen asmu ona, Jaunac Absalomen gainera erakar ceçan çorigaitza. Eta Cusaic erran cioten Sadoc eta Abiathar aphecei: Hulaco eta hulaco conseilua Aquitophelec eman diote Absalomi eta Israelgo çaharrei; eta nic holaco eta holacoa eman dut. Orai beraz igorraçue berehala, eta gaztia çoçue Dabidi, dioçuelaric: Ez becedi gau hau gueldi mortuco celhaietan, bainan luçamenic gabe iragan çaite, beldurrez-eta erregue gal dadien, eta harequin den jendea ere bai. Bada, Jonathas eta Aquimaas Erroielgo ithurriaren ondoan çauden; nescato bat goan cen eta berria heldu cioten, eta hauquiec bideari eman ciren haren eramateco erregue Dabidi, ecen etzitazqueen ikusiac içan eta ecin sar citazqueen hirian. Bizquitartean muthil batec ikusi cituen, eta erran cioen Absalomi; bainan hauquiec urhatsa çalhuturic, sarthu ciren Bahurimen guiçon baten etchean, ceinac baitzuen bere etche-sarcean phutzu bat, eta haren barnera jautsi içan ciren. Etcheco emaztequiac, berriz, hartu çuen saihal bat, eta hedatu çuen phutzuaren ahoan, garagarra idorrarazten balu beçala; eta hola gauça gordea içan cen. Absalomen guiçonac ethorri cirenean etchera, emaztequiari erran cioten: Non dira Aquimaas eta Jonathas? Eta emaztequiac ihardetsi cioten: Ur xorta bat dastatu-eta, iragan dira çalhuqui. Eta etzituztenean kausitu, bilhariac itzuli ciren Jerusalemera. Goan cirenean, hauquiec igan ciren phutzutic, eta bideari joric, berria ekarri cioten Dabidi eta erran: Xuti çaizte eta hibaia iragan çaçue, ceren hunelaco conseilua eman baitu Aquitophelec çuen contra. Dabid jaiqui cen beraz eta harequin cen populu gucia ere, eta Jordanea iragan çuten arguitu artean; eta bakar bat ere etzen guelditu hibaia iragan etzuenic. Bada Aquitophelec, ikusiric eguitecoa etzela haren erranetic goan, harbalda eçarri cioen bere astoari, jaiqui cen eta goan bere etchera eta bere hirira, eta bere eguitecoac xuxenduric, urkatuz hil cen, eta ehorcia içan cen bere aitaren hobian. Bada, Dabid ethorri cen campetara, eta Absalomec iragan çuen Jordanea, berac eta Israelgo guiçon guciec harequin. Absalomec Amasa eçarri çuen Joaben orde armadaren buruan. Amasa cen Jetra deitzen cen Jefraeldar guiçon baten semea; Jetra ezcondua cen Naasen alaba Abigailequin, ceina baitzen Sarbiaren ahizpa eta Sarbia Joaben ama. Eta Israel campatu cen Absalomequin Galaadeco lurrean. Eta Dabid campetara ethorri cenean, Subi, Naasen semeac, Errabath Amongoac; Amihelen seme, Maquir Lodabarrac, eta Bercelai Erroielim Galaadecoac Escaini ciozcaten oheac, saihalac, lurrezco unciac, oguia, garagarra, irina, garagar xigorra, baba, dilista, ilhar friguitua, Eztia, burra, ardiac eta aratche guicenac; eta Dabidi eta harequin cen jendeari eman cioten jatera; ecen burura ethorri citzaioeten, populua mortuan gosez eta egarriz ahitua citaqueela. Dabidec beraz, bere jendea beguiztaturic, haren manatzeco eçarri cituen ehun guiçonetaco eta mila guiçonetaco aitzindariac; Armadaren heren bat eçarri çuen Joaben manuen azpian, berce heren bat Abisai, Sarbiaren seme Joaben anaiaren azpico, eta azquen herena Ethaien azpico; Ethai baitzen Jetharra. Eta erreguec erran cioen armadari: Ni ere atheraco naiz çuequin. Eta armadac ihardetsi çuen: Etzare ilkico; ecen ihesari eman baguineça, ez luque hequiençat gutaz deus handiric erran nahi; heren bat ere gutaric erorcen balitz, hortaz axola guti luquete; ceren çu hamar milençat ikusia baitzare bakarric. Hobe da beraz hirian egon çaitecen guri lagunça emateco. Erreguec erran cioten: Nola ere ongui iduritzen baitzaitzue, hala eguinen dut. Erregue jarri cen beraz athean, eta populua ilkitzen cen bere andanetan, ehunca eta milaca. Eta erreguec manu eman cioten Joabi eta Ethairi, cioelaric: Beguira darotaçue ene seme Absalom. Eta populu guciac aditzen çuen erregue aitzindari guciei ematen Absalomen beguiratzeco manua. Populua celhaiera atheratu cen beraz Israelen contra, eta gudua eman cen Efraimen oihanean. Eta han Israelgo populua Dabiden armadaz xehacatua içan cen, eta egun hartan eguin cen sarrasqui bat gaitza, hogoi mila guiçonena. Eta han gudua barraiatua içan cen lur guciaren hedaduran, eta oihanac populutic iretsi cituenac hainitz guehiago içan ciren, ecenez egun hartan ezpatac sarrasquitu cituenac. Bada, guerthatu cen Absalom, bere mandoaren gainean jarriric, buruz buru eguin cituela Dabiden cerbitzariac; mandoa sarthu cen haritz handi eta adarsu baten azpira; Absalomen burua haritzean lothu cen, eta bere ceruaren eta lurraren artean dilindan gueldituric, haren azpico mandoa aitzinerat iragan cen. Bizquitartean norbaitec ikusi çuen hori, eta Joabi berria eman çaroen, cioelaric: Absalom ikusi dut haritz batetic dilindan. Joabec erran çaroen berria ekarri çaroen guiçonari: Ikusi baduc, certaco ez duc lurrarequin josi, eta nic emanen narozquian hamar siclo cilharrezcoac eta guerrico uhal bat? Hunec Joabi ihardetsi çaroen: Escuetara eman bacineçazquit mila cilharrezco ere, ez neçaque escua eçar erregueren semearen gainean; ecen, guc aditzen dugularic, erreguec manatu darotzuete çuri, Abisairi eta Ethairi, cioelaric: Beguira darotaçue ene seme Absalom. Eta ene biciaren contra oçarqui eguin içan banu, erregueri ecin gordea içanen cen hori, eta çu jarrico cinen hari buruz? Joabec erran çaroen: Ez diat hic beçala eguinen, bainan hire aitzinean joco diat. Joabec escuan hartu cituen beraz hirur lança, eta bihotzean sarthu ciozcan Absalomi; eta nola haritzari lothua higuitzen baitzen oraino, Joaben hamar ezcutari gaztec laster eguin çuten, eta joca hil çuten. Joabec guero turuta jo çuen; eta populua atchiqui çuen, etzadien goan Israeldar ihes cihoacinen ondotic, ostea nahiz guphidetsi. Absalom eraman çuten; oihanean cilho handi batera arthiqui çuten eta harri-meta gaitz bat haren gainean eçarri çuten; Israel guciac, berriz, bere olhetara ihes eguin çuen. Bada, Absalomec alchatu çuen beretzat, bici cenean oraino, Erregueren haranean den harroin bat, ecen erran çuen: Semeric ez dut, eta hau içanen da ene icenaren orhoitgailua. Bere icena eman cioen orhoitzari hari, eta egungo eguna arteo Absalomen escua deitzen da. Bada, Aquimaasec, Sadoquen semeac, erran çuen: Laster eguinen dut, eta erregueri eramanen diot berria, bere çucena bere etsaien escuetaric bihurtu dioela Jaunac. Joabec ihardetsi cioen: Etzare berri-eramaile içanen egun huntan, bainan berce batez berri eramaten harico çare; ez dut nahi çuc hel deçaçun egun berria, ceren den hila erregueren semea. Eta Cusiri erran cioen Joabec: Çoaz eta erregueri ikusi duçuna erroçu. Cusec agur eguin cioen Joabi eta lastereguin çuen. Bainan berriz ere Aquimaas Sadoquen semeac erran cioen Joabi: Cer makur da ni ere Cusiren ondotic goaten banaiz? Eta Joabec erran cioen: Cer nahi duçu laster eguinic, ene semea? etzare berri onaren eramaile içanen. Hunec ihardetsi çuen: Cer litaque bada, laster eguin baneça? Eta Joabec erran cioen: Laster eguiçu. Aquimaasec beraz, laburzcaco bide batetic lasterca, iragan çuen Cusi. Bizquitartean Dabid jarria çagoen bi atheen artean; athaburuan harrasi gainean cen beguiralariac, berriz, beguiac altehaturic, ikusi çuen guiçon bakar bat lasterca. Eta oihu eguinic erregueri albiste eman cioen, eta erreguec erran çuen: Bakarric bada, berri ona da horren ahoan. Bada, guiçona laster higuitzen eta hurbilago helcen celaric, Beguiralariac ikusi çuen berce guiçon bat lasterca, eta gainetic oihu eguinez, erran çuen: Aguercen çait berce guiçon bat bakarric lasterca. Eta erreguec erran çuen: Hori ere berri-ekarle ona da. Eta beguiralariac erran çuen berriz-ere: Beguiratzen diot lehembicicoaren lasterrari; Aquimaas, Sadoquen semearen lasterra iduri du. Eta erreguec erran çuen: Guiçon prestua da, eta berri onaren ekarcera heldu dena. Bada, Aquimaasec oihu eguinez, erran cioen erregueri: Agur, erregue. Eta erregue adoratuz lurrera gurthuric haren aitzinean, erran çuen: Benedica bedi çure Jainco Jauna, ceinac hersi baititu ene erregue jaunaren contra escuac alchatu dituzten guiçonac. Erreguec erran çuen: Ongui da ene seme Absalom? Aquimaasec ihardetsi çuen: Joab, çure cerbitzariac, oi erregue, igorri duenean çure cerbitzaria, asaldu handi bat ikusi dut; berceric ez daquit. Erreguec erran cioen: Iragan çaite eta çaude hor. Eta hura iragan cenean eta guelditua çagoelaric, Cusi aguertu cen, eta helcean erran çuen: Berri ona ekarcen dut, ene erregue jauna; ecic Jaunac egun çure alde erabaqui du çure contra jaiqui diren gucien contra. Erreguec, berriz, erran cioen Cusiri: Ongui da ene seme Absalom? Cusic ihardetsi cioen: Ene erregue jaunaren etsaiac oro eta haren contra gaizquicotzat jaiquitzen diren guciac Absalom beçala eguin beitez. Hargatic erregue atsecabez bethea igan cen atheco guelara, eta nigarrari eman cen. Eta hara-hunaca çabilalaric, hunela minço cen: Ene seme Absalom, Absalom, ene semea! norc emanen darot hil nadien çuretzat! Absalom, ene semea, ene seme Absalom Bada, Joabi berria ekarri cioten erregue nigarrez eta bere semearen deithoratzen hari cela; Eta egun haren garhaicia populu guciari deithoretara bihurtu citzaioen; ecen populuac aditu çuen erraten egun hartan: Erregue bere semearen minez dago. Eta populua egun hartan baztertu cen hirira sarceco, hala-nola garhaitua eta gudutic ihes dohan populu bat bazterca itzulcen baita. Bizquitartean erreguec burua estali çuen eta heiagoraca erraten çuen: Ene seme Absalom, Absalom, ene semea, ene semea! Bada Joab etchera erregueren gana sarthuric, erran çuen: Ahalquea eman dioçu egun çure cerbitzari gucien beguitharteari, salbatu dituzten ondoan çure bicia, çure seme alaben bicia, çure emazteen bicia, çure ohaideen bicia. Maite ditutzu hastiatzen çaituztenac, eta maite çaituztenac hastio ditutzu; eta erakutsi duçu egun axolaric ez duçula ez çure aitzindariez, ez çure cerbitzariez: eçagutu dut egun seguratuqui, baicic-eta Absalom bici baliz, eta guc guciec leher eguin baguinu, orduan içanen cinduela atseguin. Orai beraz jaiqui çaite, ilki çaite, eta minçatuz, gogo bat emoçuete çure cerbitzariei; ecic Jaunaz cin eguiten darotzut, ez balin baçare atheratzen, bat bakarra ez dela gaur çurequin gueldituco, eta hori çuretzat gaixtoago içanen da, ecenez çure gaztetasunetic orai arteo çure gainera ethorri içan diren çorigaitz guciac. Erregue jaiqui cen beraz eta athean jarri cen; eta populu guciari heldua içan cen erregue athean jarria cela; eta ostea oro ethorri cen erregueren aitzinera. Israelec, berriz, ihes eguin çuen bere olhetara. Populua ere guduca hari cen Israelgo leinu gucietan cioelaric: Erreguec iraici gaitu gure etsaien escuetaric, berac atheratu gaitu filistindarren escuetaric; eta orai gure lurretic ihes dabila Absalomen gatic. Bada, Absalom, erreguetzat gançutu guinduena, guerlan hil içan da; noiz arteo egonen çarete ixilic, eta ez duçue erregue erakarrico? Dabidec, berriz, gaztiatu cioten Sadoc eta Abiathar aphecei, cioelaric: Minça çaizte Judaco çaharrenei, erranez: Certaco heldu çarete azquenic erregue bere etcherat erakarrarazteco? (ecen Israel guciaren solasa heldu cen erregueren gana bere etchera.) Ene anaiac çarete, ene heçurra eta ene haraguia; certaco çarete azquenac erregueren erakarrarazten? Amasari ere erroçue: Ez othe çare ene heçurra eta ene haraguia? Jaincoac hau eguin beçat eta hura gainetic, ez baçare ene aitzinean içaten bethi armadaco buruçagui Joaben orde. Eta Judaco guiçon gucien bihotza ixuraraci çuen, guiçon bakar batena beçala; eta erregueri bidali çaroeten, ciotelaric: Bihur çaizte, çu eta çure cerbitzari guciac. Eta erregue itzuli cen; ethorri cen Jerusalemeraino, eta Juda guciac eguin çuen Galgalaraino, erregueren bidera goateco, eta hari Jordanea iraganarazteco. Bada Semei Jeraren semea, ceina baitzen Jemini Bahurimtarraren semea, higuitu cen eta Judaco guiçonequin ethorri Dabid erreguearen bidera, Mila Benjamintar, eta Siba Saulen etcheco cerbitzariarequin; eta hunec bere hamaborz semeac, eta hogoi muthilac berequin cituen; eta Jordanera jauciric erregueren aitzinean, Ubiac iragan cituzten, Erregueren etchea erakarceco, eta haren manuen bethetzeco. Bada, Semei, Jeraren semea, ahuspecaturic erregueren aitzinean, Jordanea iragan çueneco, Erran cioen: Ene jauna, ez beçadaçut jaçar ene gaizquiaz, eta ez becedi orhoit çure cerbitzariaren irainaz, Jerusalemetic, ene erregue jauna, ilki cinen egunecoaz, eta, oi erregue, ez beçaçu hori çure bihotzaren gainean eçar. Ecen nic, çure cerbitzariac, eçagutzen dut ene bekatua, eta horren gatic egun, lehena ethorri naiz Josepen etche gucitic eta jautsi naiz ene erregue jaunaren bidera. Bainan Abisai, Sarbiaren semeac, ihardetsi çuen: Solas horien gatic. ez othe da hil behar Semei, Jaunaren cristo ceren duen madaricatu? Eta Dabidec erran çuen: Cer da çure eta ene artean, Sarbiaren semea? certaco cerbitzatzen çaizquit egun Satanetan? egun hil behar othe da, bada, guiçon bat Israelen? ala ez daquit egun eguina naicela Israelen gainean erregue Eta erreguec erran cioen Semeiri: Etzare hilen. Eta cin eguin cioen. Miphiboseth ere, Saulen semea, erregueren bidera jautsi cen, çangoac garbitu gabe eta biçarra moztu gabe; eta bere soinecoac etzituen xuritu erregue ilki cen egunetic, baquean bihurcen cen eguneraino. Eta Jerusalemera ethorri cenean erregueren gana, erreguec erran cioen: Certaco etzare enequin ethorri, Miphiboseth? Ihardetsi cioen: Ene erregue jauna, ene cerbitzariac erdeinatu nau; nic, çare cerbitzariac, erran diot xuxent ceçadan asto bat, eta gainera iganic goanen nincela erreguerequin; ecen ni, çure cerbitzaria, maingua naiz. Guehiago dena, çure cerbitzari naicenaren contra iratchiquica haritu da ene erregue jauna çarenaren aitzinean. Bainan çu, ene erregue jauna, Jaincoaren ainguerua beçala çare, eguiçu atseguin duçuna. Ecen ene aitaren etcheac ez du ene erregue jauna ganic berceric merecitu, heriotzea ez bada; eta çuc çure cerbitzaria eçarri duçu çure mahainera deitzen cintuenen artean. Beraz cer errateco çucen duquet? edo cer erran deçoquet erregueri? Erreguec ihardetsi cioen beraz: Certaco minçaturen çare guehiago? erran dudana eguina da; çuc eta Sibac erdizca eguizquitzue ontasunac. Miphibosethec ihardetsi cioen erregueri: Har betza guciac ere, ene erregue jauna baquean itzuli denaz gueroztic bere etchera. Bercelai Galaadtarra halaber jautsiric Erroielimdic, erregue iragan çuen Jordanean, eta hibaitic urrunago ere jarraiquitzera çagoen. Bada, Bercelai Galaadtarra hainitz çaharra cen, erran nahi da, laur hogoi urthetan, eta harec berac ekarri içan ciozcan erregueri jatecoac, campetan egoten cenean, ecen hainitz aberatsa cen. Hargatic erreguec erran cioen Bercelairi: Çato enequin Jerusalemen soseguz enequin phausatzera. Bercelaic erregueri ihardetsi cioen: Cembat dira ene bicico urtheen egunac, ni erreguerequin Jerusalemera igaiteco? Laur hogoi urthetan naiz egun: ene usnac gai dira eçagutzeco goçoa eta kiretsa? edo çure cerbitzariari janac eta edanac goçoric eman deçoquete? edo guehiago adi detzazquet guiçonen eta emaztequien cantuac? certaco çure cerbitzaria içanen da ene erregue jaunaren bizcar? Çure cerbitzariac çurequin bide poxi bat eguinen du Jordanetic aitzina: ez dut holaco aldatzapen beharric, Bainan othoizten çaitut bihur dadien çure cerbitzaria; hilen naiz ene hirian, eta ehorcico naute ene ait-amen aldean. Camaam ordean çure cerbitzari da; hau çurequin goan bedi, ene erregue jauna, eta huni eguioçu ongui iduritzen çaitzun gucia. Hargatic erreguec erran cioen: Enequin iragan bedi Camaam, eta nic eguinen diot çure gogaraco den gucia, eta galdatuco darozquidatzunac oro ardietsiren ditutzu. Eta populu guciac eta erreguec Jordanea iragan çutenean, erreguec musu eman cioen Bercelairi eta benedicatu çuen; eta hau bere lekura itzuli cen. Erregue iragan cen beraz Galgalan, eta Camaam harequin. Bada, Judaco populu guciac erakarri çuen erregue, eta Israelgo populutic etzen han guerthatu haren bat baicic. Hargatic Israelgo guiçon guciec erregueren gana laster eguinic, erran cioten: Certaco ebasca erakarri çaituzte gure anaia, Judaco guiçonec, eta Jordanea iraganaraci diote erregueri eta bere etcheari, eta Dabiden guiçon guciei harequin? Eta Judaco guiçon guciec ihardetsi cioten Israelgo guiçonei: Ceren hurbilago dugun erregue. Certaco samurcen çarete gauça horren gainean? ala erregueren ganic jan dugu cerbait, ala emaitzac eguinac içan çaizcu? Eta Israelec Judaco guiçonei ihardetsi cioten: Hamarretan guehiago naiz erregueren baithan, eta Dabid guehiago da enea çuena baino. Cergatic eguin darotaçue irain, eta ez darotaçue lehenic gaztiatu, guibelerat erakar neçan ene erreguea? Eta Judaco guiçonec gogorquiago ihardetsi cioten Israelgo guiçonei. Guerthatu ere cen han bacela Belialen guiçon bat, Seba deitzen cena, Bocriren semea, Jeminitarra; eta turuta jo çuen, eta erran: Dabiden baithan ez dugu pharteric, ez-eta primançaric Isairen semearen baithan. Israel, itzul hadi hire olhetara. Eta Israel gucia Dabiden ganic bereci cen, eta Sebari, Bocriren semeari jarraiqui içan cen. Bainan Judaco guiçonac beren erregueari iratchiquiac egotu ciren Jordanetic Jerusalemeraino. Eta erregue heldu içan cenean bere etchera Jerusalemera, hartu cituen bere hamar ohaideac, etchearen çain utzi içan cituenac, toqui hersi batean eçarri cituen eta jatecoac ematen ciozcaten. Etzen guehiago hequien gana hurbildu, bainan hersiac egotu ciren beren heriotzeco eguneraino, alharguntasunean biciz. Bada, erreguec erran cioen Amasari: Bil darozquidatzu hirur egunic barnean Judaco guiçon guciac, eta çu ere han kausi çaiteci. Amasa goan cen beraz Judaren bilaraztera, eta egotu cen erreguec manatu cioen baino guehiago. Bada, Abisairi erran cioen Dabidec: Orai Sebac, Bocriren semeac, atsecabe guehiago emanen darocu ecenez Absalomec. Har çatzu beraz çure nausiaren cerbitzariac, eta Sebari çoazquio ondotic, beldurrez-eta atzeman detzan hiri hazcartuac, eta itzur daquigun. Joaben guiçonac ilki ciren beraz harequin, eta Ceretharrac ere, eta Pheletharrac; eta guiçon bizcor guciac Jerusalemetic atheratu ciren Sebaren, Bocriren semearen ondotic goateco. Gabaonen den harri handira cirenean, Amasa heldu cela aitzinera ethorri citzaioeten. Bada, Joab jauncia cen bere soinecoaren neurrico athorra hersi batez, eta çuen gainetic guerrunceraino dilindan, bere maguinan, ezpata bat eguina den-gutiena higuituz athera eta hartaz jo çaitequeen beçala. Joabec beraz Amasari erran cioen: Agur, anaia. Eta escu ezquerraz hartu çuen Amasaren cocotsa, musu emateco itchuran. Bada, Amasa etzen ohartu Joaben ezpatari: Joabec sakitu çuen Amasa sahetsetic eta haren herceac ixuri cituen lurrera, eta etzioen eman behar içan bigarren ukaldiric, eta Amasa hil cen. Joab, berriz, eta Abisai, haren anaia, goan ciren Bocriren seme Sebaren ondotic. Bizquitartean, nola Amasaren gorphutzaren aldean guelditu baitziren Joaben lagunetaric cembait, erran çuten: Huna Dabidec Joaben orde buruçagui içatea nahi içan duena. Bada, Amasa odolez estalia bidearen erdian etzana çagoen. Norbaitec ikusi çuen populu gucia guelditzen cela haren ikusteco; Amasa aldaratu çuen bazter batera eta estali çuen capaz, iragaileac gueldi etzitecen haren gatic. Hura beraz bidetic aldaratua içan cenean, iragaiten ciren Joabi jarraiquitzen ciren guciac, Seba, Bocriren semearen ondotic goateco. Bada, Seba Israelgo leinu gucietan iragan cen Abelan eta Bethmaacan; eta guiçon hauta guciac haren gana bilduac içan ciren. Hargatic Joab eta bere lagunac ethorri ciren eta sethioan çaducaten Abelan eta Bethmaacan; hiria inguratu çuten trenchadaz, eta sethiatua cen hiria. Joabequin cen oste gucia hari cen harrasien eragoztera. Eta hirico emaztequi çuhur batec oihu eguin çuen: Adi çaçue, adi çaçue; erroçue Joabi: Hurbil çaite hunat eta minçatuco naiz çurequin. Joab emaztequiari hurbildu cenean, erran cioen hunec: Joab çare? Eta Joabec ihardetsi cioen: Ni. Emaztequia hunela minçatu citzaioen: Adi çatzu çure nescatoaren hitzac. Harec ihardetsi cioen: Aditzen dut. Eta berriz emaztequiac erran çuen: Hau cioen erran-çahar batec: Galdeguiten dutenec, Abelan galda beçate; eta horrela goaten ciren. Ez othe naiz, ni eguia Israelen ihardesten dudana? eta çuc bilhatzen duçu hiriaren eragoztea eta ama bat Israelen xahutzea? Certaco errecara arthiquitzen duçu Jaunaren primança? Joabec ihardetsi cioen: Urrun, urrun hori ni ganic; ez dut ez errecaratzen, ez-eta eragozten. Gauça ez da hola, bainan Efraimgo mendico guiçon batec, Sebac, Bocriren semea deitzen denac, bere escua alchatu du Dabid erreguearen contra: hura bakarra iguçue, eta hiritic guibelerat eguinen dugu. Eta emaztequiac Joabi erran cioen: Huna, bada, haren burua harrasitic arthiquico çaitzu. Emaztequia goan cen beraz populu guciaren erdira, eta çuhurqui minçatu citzaioeten; eta Sebaren, Bocriren semearen burua mozturic, arthiqui cioten Joabi. Hunec turuta jo çuen, eta hiritic guibelerat goan ciren eta ceinec bere olhara eguin çuen: Joab, berriz, Jerusalemera itzuli cen erregueren gana. Joab içan cen beraz Israelgo armada guciaren buruçagui; Banaias, Joiadaren semea Ceretharren eta Pheletharren buruçagui; Aduram, berriz, leinuetaco buruçagui; Josafat, aldiz, Ahiluden semea, agueriez cargutua; Siba, berriz, iscribau; arren Sadoc eta Abiathar, aphez; Eta Ira Jairtarra cen Dabiden aphez. Halaber Dabiden egunetan, hirur urthez lerroan gosete bat guerthatu cen, eta Dabidec consultatu çuen Jaunaren oraclea. Jaunac ihardetsi çuen: Hori da Saulen gatic eta haren etche odolcoia gatic, hil dituelacotz Gabaontarrac. Beraz erreguec Gabaontarrac deithuric, erran çaroeten, (bada Gabaontarrac etziren Israelgo semeen etsaiac, bainan Amorhear ondar batzuec, eta Israelgo semeec cin eguin içan çaroeten, eta Saulec karrez, jo nahi içan cituen, Israelgo eta Judaco semeen ordez beçala.) Dabidec erran çaroeten beraz Gabaontarrei: Cer eguinen darotzuet eta cer içanen da çuen bidegabearen medeapena, benedica deçaçuençat Jaunaren primança? Gabaontarrec ihardetsi çaroeten: Ez dugu bilhatzen ez cilharric ez urheric, bainan Saul eta haren etchea ditugu bilhatzen, eta ez dugu nahi Israeldic guiçon bat içan dadien hila. Erreguec erran çaroeten: Cer nahi duçue beraz eguin deçaçuedan? Hauquiec ihardetsi çaroeten erregueri: Bidegabequi lehertuac eta ehoac erabili gaituen guiçona xahutu behar dugu, bat bakarra haren odolecoric gueldi ez dadien Israelgo muguen barnean, Eman bequizquigu çazpi guiçon haren semeetaric, gurutzefica detzogun Jaunari Gabaa Saulenean, lehenago Jaunaren hautatua içatu denarenean. Eta erreguec erran çuen: Emanen ditut. Eta erreguec guphide içan çuen Miphiboseth, Jonathas, Saulen semearen semea, Dabiden eta Saulen seme Jonathasen artean içatu cen cina gatic Jaunaren icenean. Erreguec beraz hartu cituen Armoni eta Miphiboseth, Saulen ganic Erresphac, Ayaren alabac içan cituen bi semeac, eta Saulen alaba Micolen borz seme, Bercelai Molathicoaren seme Hadrielen ganic içanac. Eman cituen Gabaontarren escuetan. Hauquiec gurutzeficatu cituzten mendian Jaunaren aitzinean; eta çazpi guiçon hunec hil ciren batean uztaco lehembicico egunetan, garagarrraren uzta hastearequin. Bada, Ayaren alaba Erresphac çurdatz bat harturic harriaren gainean hedatu çuen bere ohetzat, hilabethearen hastetic eta cerutic uria hequien gainera eror çadien arteo; eta etzituen egunaz xoriac utzi hequien circicatzera, ez-etare gabaz ihiciac. Heldua içan cen Dabidi cer eguin çuen Erresphac, Ayaren alaba Saulen ohaideac. Eta Dabid goan cen, eta hartu cituen Saulen heçurrac eta haren seme Jonathasenac Jabes Galaadeco guiçonen ganic, ceinec ebatsi baitzituzten Bethsango carricatic, non Filistindarrec dilindan eçarri baitzituzten, Saul Jelboen hil içan çutenean. Eta ekarri cituen handic Saulen heçurrac eta haren seme Jonathasenac; eta gurutzeficatuen heçurrac bilduric, Ehorci cituzten Saulen eta haren seme Jonathasen heçurrequin Benjamingo lurrean, elkarren aldean, Cis, Saulen aitaren hobian; eta erreguec manatu guciac eguin cituzten, eta guero Jaincoa berriz lurrari beguithartez jarri cen. Bada, Filistindarren gudua berritu cen Israelen contra. Dabid jautsi cen, eta haren cerbitzariac harequin, eta guduca hall ciren Fililindarren contra. Dabid ahitzen hari celaric, Jesbibenob, Arapharen odolecoa, ceinaren haizcoraco burdinac phisu baitzituen hirur ehun unça, eta ceinac ezpata berria baitzuen guerrian, abiatu cen Dabiden jotzera. Bainan Abisai, Sarbiaren semea, lagunçara ethorri citzaioen, eta Filistindarra jo eta hil çuen. Orduan Dabiden guiçonec cin eguin çuten, ciotelaric: Oraidanic etzare guehiago gurequin guerlara ilkico, iraungui ez deçaçun Israelgo arguia. Bi arren guerla bat ere Goben içan cen Filistindarren contra: orduan Sobocai Husaticoac jo çuen Saph Arapharen erroticacoa, diganteen odoletic. Hirugarren guerla bat içan cen oraino Goben Filistindarrequin, han Saltusen seme Adeodatoc, Bethleemtar ehaileac hil baitzuen Goliath Jetharra, ceinaren lançaco çura baitzen ehaileen ceihermena iduri. Laugarren guerla Jethen içan cen. Han içan cen guiçon bat tantaia, ceinac sei erhi baitzituen escuetan eta çangoetan, erran nahi baita, hogoi eta lau erhi, eta cen Arapharen odolecoa. Eta burhocatu çuen Israel; bainan Jonathanec Dabiden anaia Samaaren semeac hil içan çuen. Horiec laurac Arapharen ganic sorthuac ciren Jethen, eta erori ciren Dabiden eta haren cerbitzarien escuen azpian. Bada, Dabidec Jaunari cantatu ciozcan cantica huntaco hitzac, Jaunac itzuri çuenean bere etsai gucien escuetaric eta Saulen escutic. Eta erran çuen: Jauna da enepeco harria, ene indarra, ene salbatzailea. Jaincoa da ene habea, haren baithan içanen da ene iguriquitza. Hura da ene gueriça, ene itzurpeneco adarra; hura da ene goratzailea, ene ihes-lekua: oi ene itzurlea, itzurico nauçu gaixtaguinqueriari. Dei eguinen diot Jaun laudagarriari, eta ene etsaietaric içanen naiz maldatua. Ecen herioaren hesturec inguratu naute, harritu naute Belialen uharrec. Inguracatu naute ifernuco lokarriec, herioaren arteec atzeman naute. Ene atsecabean dei eguinen diot ene Jaunari, deihadar ene Jaincoari; bere templotic ençunen du ene minçoa, eta ene oihua haren beharrira helduco da. Laztu eta ikaratu da lurra; mendiez erroac iharrosi dira eta kordocatu, hasarre baitute Jauna. Haren mizpiretaric igan da kea, iretsico ditu haren ahoco keac; ikatzac kaldatu ditu. Ezcaili ditu ceruac eta jautsi da; hedoia çuen oin-pean. Igan da querubinen gainera eta hegaldatu da; jauci da haiceen hegalen gainera. Ilhumbeac jarri ditu bere gordegailuaren inguruan, ceruetaco hedoietaric urac bahatuz. Haren beguitharteco simistac kaldatu ditu suco ikatzac. Jaunac cerutic arthiqui du ihurçuria, Guciz-Gorac adiaraci du bere minçoa. Arthiqui ditu bere gueciac, eta haiçatu ditu etsaiac; igorri du simista, eta erre ditu. Eta itsasoaren ondarrac aguerian jarri dira, eta biphilean lurraren erroac, Jaunaren dixiduz, haren hasarreco hatsaz. Ceru-goratic hedatu darot escua, eta bere ganat hartu nau, eta atheratu nau ur-uharren erditic. Itzuri nau ene etsai gaitzari eta hastio nindutenei, ikusi baitu ni baino hazcarrago cirela. Bere itzalera bildu nau ene atsecabeco egunean; Jauna jarri da ene habe. Çabalera atheratu nau eta libratu, ceren bainincen haren gogaraco. Jaunac emanen darot ene çucentasunaren arabera; ene escuen garbitasunaren arabera bihurturen darot. Ecen beguiratu ditut Jaunaren bideac, ez naiz gaixtoqui ibili ene Jaincoaren contra. Alabainan haren erabaquiac beguien aitzinean iduqui ditut oro, eta haren manuetaric ez naiz baztertu. Perfet içanen naiz harequin batean, eta beguiraturen naiz ene tzartasunetic. Eta Jaunac emanen darot ene çucentasunaren arabera, bihurturen darot ene escuen garbitasunaren arabera haren beguien aitzinean. Saindu içanen çare sainduarequin, eta perfet perfetarequin. Xahu içanen çare xahuarequin, eta tzarrarequin tzartuco çare. Goratuco ditutzu aphal gaixoac, çure beguiac aphalduco ditu gora direnac. Ceren çu baitzare, oi Jauna, ene arguia; eta çuc, Jauna, arguituco ditutzu ene ilhumpeac. Çure indarraz jaunciric laster eguinen dut, ene Jaincoaz lagunduric jaucico ditut harrasiac. Xahu dira Jaincoaren bideac, Jaunaren hitza suaz garbitua beçala da; hura da haren baithan beren iguriquitza daducaten gucien erredola. Nor da Jainco ecenez Jauna? nor da hazcar ecenez gure Jaincoa? Hura da indarrez jaunci nauen Jaincoa, enetzat celhaitu duena bide perfet bat; Ene oinac çalhutu dituena orenen bardin, leku goretan jarri nauena; Ene escuei guducatzen irakatsi diotena, ene besoac cobrezco arrambela iduri orhatu dituena. Jauna, gueriçatu nauçu çure erredola salbagarriaz, çure ontasunac hedatu nau urrunera. Ene oinen azpian urhatsa luçatu duçu, eta ene oinec ez dute amor eguinen. Ondotic goanen natzaiote ene etsaiei, herrautsiren ditut, eta ez naiz bihurturen xahutu ditudan arteo. Xahutuco ditut eta phorroscatuco, jaic ahal ez ditecen; ene oin-pera erorico dira. Indarrez jaunci nauçu guduco, ene azpira makurtu ditutzu niri bihurcen çarozquitanac. Ihes igorri ditutzu ene etsaiac, higüin nautenac, eta herrautsico ditut. Helca harico dira, eta nihor etzaiote helduco; deihadar eguinen diote Jaunari, eta Jaunac ez ditu ençunen. Lurreco herrautsa beçala eguinen ditut, carriquetaco lohia beçala oincaturen ditut, eta çathicatuco ditut. Beguiratuco nauçu ene populuaganicaco makurretaric; jendaien buruçaguitzat çainduco nauçu; eçagutzen ez dudan populu bat harico da ene cerbitzatzen. Arrotzaren semeec bihurri eguinen darotate; bainan minçaturen natzaiote, adituco dute ene hitza eta ene nahira erorico dira. Arrotzaren semeac goan dira ura beçala, hestutuac dira beren hesturetan. Bici bedi Jauna, benedica bedi ene Jaincoa; goretsia içanen da Jainco hazcarra, ene beguiralea. Çuc, Jaincoa, aspercen nauçu, çuc arthiquitzen ditutzu populuac ene azpira. Çuc itzurcen nauçu ene etsaiei, çuc alchatzen nauçu ene jaçarlez gorago, çuc ilkico nauçu guiçon gaixtoaren aztaparretic. Hargatic aithor emanen darotzut jendaietan, eta cantaturen dut çure icenaren ospatzeco; Erranen dut cer sendagailaz itzuri duçun erregue, cer urricalpena içan duçun Dabid çure cristoz eta haren ondoregoaz bethi eta bethiraino. Hauquiec dira, berriz, Dabiden azquen hitzac. Erran du Dabidec, Isairen semeac, erran du guiçonac, Jacoben Jaincoaren cristo eçarria içatu denac, Israelgo maniurrari handiac: Jaunaren izpiritua ene ahoz minçatu da, haren hitzac ene mihian içatu dira. Israelgo Jaincoa minçatu çait, Israelgo hazcarrac erran darot: Çucentasunean eta Jaincoaren beldurrean erreguina bedi guiçonen gainean erreguinatzen dena. Iduri argui-beguia, iguzquia jaiquitzen denean, goicean lanhoric gabe dirdiratzen du, uritean lurretic sorcen den belharra du iduri. Ene etchea Jaincoa baithan etzen hambatecoa, Jaunac enequin eguin ceçançat patu bat bethierecoa, gucien artean sendoa eta ecin kordocatua. Ecen hura içan da ene gueriça gucia, eta ene nahia; eta nahicunderic ez dut içan, burutu ez dudanic. Bainan legue hausleac iraicico dira escuz kencen ez diren elhorriac beçala. Eta norbaitec hequiec uquitu nahi baditu, escura har betza burdin-haiotza eta çurezco macoa, eta sutan eçarriric laharrac erreac içanen dira ezdeustu arteo. Huna Dabiden hazcarren icenac. Alkian jarcen cena, hiruren arteco buruçagui guciz çuhurra, çureco biphi guciena iduri çuelaric, çorci ehun guiçon hil cituen oldar-aldi batez. Haren ondotic, haren aitaldeco osabaren semea, Eleaçar Ahoharra, Filistindarrec escarnio eguin çutenean, eta guducatzeco bildu cirenean Dabidequin ciren hirur hazcarren erdicoa. Eta Israelgo guiçonei nausitu cirenean, bera guelditu cen eta Filistindarrac jo cituen, escua ethendu arteo, ezpataren gainean gogortu citzaioen arteo; eta Jaunac itzurpen handia eguin çuen egun hartan; eta populu ihes goan cena, bihurtu cen hilei buluzquinen kencera. Haren ondotic heldu cen Sema, Ayeren semea, Araricoa. Filistindarrac bildu ciren campetara: bacen han landa bat dilistaz bethea; eta populuac Filistindarren aitzinetic ihes eguin çuenean, Hura guelditu cen landaren erdian, çaindu çuen eta jo cituen Filistindarrac; eta Jaunac itzurpen handia eguin çuen. Berce behin lehenago jautsi ciren hirurac, hogoi eta hamarren artean lehembicico cirenac, eta uztaroan Dabiden gana ethorri ciren Odolamgo cilhora, eta Filistindarrac ciren campatuac Diganteen haranean. Dabid gazteluan cen; eta orduan Filistindarren campac Bethlehemen ciren. Dabidec guticia bat içatu çuen, eta erran çuen: Oi norbaitec eman baleçat Bethlehemgo athearen aldean den urteguico uretic edatera! Hirur hazcarrac jauci ciren beraz Filistindarren campetara, atheratu çuten ura Bethlehemgo urteguitic, athearen aldean cenetic, eta Dabidi ekarri cioten; hunec ordean etzuen nahi içan edan, bainan Jaunari ixuri çaroen, Cioelaric: Jaunac beguira beneça horren eguitetic! edan behar othe nuque goan diren guiçon horien odola eta biciaren mentura? Etzuen beraz edan nahi içatu. Hori eguin çuten hirur guciz hazcarrec. Eta Abisai, Sarbiaren seme Joaben anaia, cen hiruren buruçagui. Harec alchatu çuen bere lança hirur ehun guiçonen contra eta hil cituen. Aiphu handitan cen hiruren artean, Deithatuena hiruren artean, eta hequien buruçaguia, bainan hirur lebembicico hequien bardinera etzen heldu içan. Banaias Capseelgoac, guiçon guciz hazcar Joiadaren semeac, eguinça handiac atheratu cituen: berac hil cituen Moabeco bi lehoinac; eta elhurte batez, urtegui baten erdira jautsiric, lehoin bat hil içan çuen. Harec berac hil çuen eguiptoar guiçon bat, ikustecoa cena eta lança escuan çaducana. Eguiptoarrari goanic cigor bat escuan, lança borchaz kendu cioen, eta bere lançaz hil içan çuen. Horiec eguin cituen Banaiasec, Joiadaren semeac. Eta aiphatua cen hogoi eta hamarren arteco hirur hazcar deithatuenetan: halere etzen heldu lehembicico hiruretara, Dabidec hartu çuen bere conseilari ixilçat. Hogoi eta hamarretan ciren Asael, Joaben anaia; haren aitaldeco osabaren semea, Elehanam Bethlehemgoa; Sema Harodicoa, Elica Harodicoa, Heles Phalticoa, Hira, Accesen seme Thecuarra; Abiecer Anathothecoa, Mobonai Husaticoa, Selmon Ahoharra, Maharai Netophatharra, Heled, Baanaren semea, hura ere Nethophatharra; Ithai, Erribaien semea, Benjaminen semeen Gabaathecoa; Banaia Pharathonarra, Hedai Gaasco errecacoa, Abialbon Arbatharra, Beromico Azmabeth, Salabonico Eliaba, Jonathan, Jasenen semea; Sema Ororicoa, Ayam Arortarra, Sararren semea; Elipheleth, Aasbai Macatiarren semea; Eliam Jeloarra, Aquitophelen semea; Hefrai Carmelecoa, Pharai Arbicoa, Igaal Sobacoa, Nathanen semea; Boni Gadicoa, Selec Amonicoa, Naharai Berotharra, Sarbiaren seme Joaben ezcutaria; Ira Jethritarra, Gareb, hura ere Jethritarra; Urias Hethearra; orotara hogoi eta hamaçazpi. Eta berriz biztu içan cen Jaunaren hasarrea Israelen contra, ceren Dabid ekarria içan cen erratera: Çoazte eta athera çaçue cembat populu den Israelen eta Judan. Eta erreguec erran cioen Joabi, bere armadaco buruçaguiari: Iragan çaite Israelgo leinu gucietan Danetic Bersabeeraino eta populua konda çaçue, jaquin deçadan cembat den. Joabec ihardetsi cioen erregueri: Çure Jainco Jaunac berha deçala çure populua orai den becembatez, eta oraino berriz ehunetan guehiago ene jaun erreguearen aitzinean; bainan ene jaun erregueac cer nahi du holaco gauçatic? Bada erregueren solasac gaina eraman cioten Joaben eta armadaco aitzindarien hitzei; eta Joab eta armadaco aitzindariac erregueren aitzinetic atheratu ciren Israelgo populuaren kondatzera. Eta Jordanea iragan çutenean, ethorri ciren Aroerrera, hiriaren escuineco aldera, hiri hura baita Gaden haranean. Jacerren gaindi iragan ciren Galaadera eta Hodfico lur beherera, eta ethorri ciren Daneco oihanetara. Ingurua eguiten çutelaric Sidongo ondotic, Iragan ciren Tirreco harrasien aldean, Hebearren eta Cananearren lur ucian, eta ethorri ciren hegoaldera Bersabee Judacora. Eta lur gucia iragan ondoan, Jerusalemera ethorri ciren bederatzi hilabethe eta hogoi egunen buruan. Joabec erregueri eman cioen beraz populuco nombrearen kondua, eta kausitu ciren Israeldic, çorci ehun mila guiçon, ezpata cerabilcatenac; eta Judatic, borz ehun mila gudulari. Bada, bihotzac eguin cioen Dabidi, populua kondatua içan cen ondoan, eta Dabidec erran cioen Jaunari: Bekatu handia eguin dut hortan; bainan othoi, Jauna, barka çaçu çure cerbitzariaren gaizquia, ceren çoroqueria handiz eguin içan baitut. Eta Dabid jaiqui cen goicean, eta Jaunac bere hitza ençunaraci cioen Gad profetari, Dabiden ikusleari, cioelaric: Çoaz eta erroçu Dabidi: Hau dio Jaunac: Hirur içurritaric hauta emana çaitzu; hequietaric bat, nahi duçuna hauta çaçu, igor deçaçudan. Dabiden gana ethorriric, Gad huneletan minçatu citzaioen: Edo çazpi urthez gosetea ethorrico çaitzu çure lurrera; edo hirur hilabethez ihes ibilico çare çure etsaien aitzinean, eta hequiec ondotic içanen ditutzu; edo içurritea hirur egunez içanen da çure lurrean. Orai beraz çure gogoetac eguizquitzu eta ikusaçu cer ihardetsico diodan bidali nauenari. Eta Dabidec Gadi erran cioen Hesturetan naiz; bainan hoberena da eror nadien Jaunaren escuetara (ecen urricalpen handiac dira haren baithan), guiçonen escuetara baino. Eta Jaunac içurritea Israelera igorri çuen goicetic ephe bereci gucico, eta populutic hil ciren, Danetic Bersabeeraino, hirur hogoi eta hamar mila guiçon. Eta Jaunaren aingueruac bere escua Jerusalemen gainera hedatu çuenean haren xahutzeco, Jauna urricaldu citzaioen hango atsecabeari, eta populua jotzen çuen aingueruari erran cioen: Asqui da; iducaçu orai çure escua. Bada Jaunaren ainguerua Areuna Jebusearraren larraineco ondoan cen. Eta Dabidec ikusi çuenean ainguerua populuaren jotzen, erran cioen Jaunari: Ni naiz bekatu-eguilea, nic eguin dut gaizqui; hauquiec ardi batzu dira, cer eguin dute? itzul bedi, othoi, çure escua ene contra, eta ene aitaren etchearen contra. Bada, Gad egun hartan ethorri cen Dabiden gana eta erran cioen: Igan çaite eta aldare bat Jaunari eguioçu Areuna Jebusearraren larrainean. Eta Dabid igan cen, Jaunac Gadi manatu hitzaren arabera. Areunac beguiraturic, ikusi cituen erregue eta haren cerbitzariac heldu citzaizcoela. Eta ilkiric, beguithartez lurrera agur eguin cioen erregueri, eta erran çuen: Nolaz heldu da ene jaun erreguea bere cerbitzaria gana? Dabidec ihardetsi cioen: Heldu naiz çure larrainaren erostera eta Jaunari aldare baten eguitera, gueldi dadiençat populuan dabilan heriotzequeta. Areunac erran cioen Dabidi: Har beça ene jaun erregueac, eta atseguin duen beçala esqueint beça: horra idiac holocaustaco, orgac eta idi-uztarriac egurçat. Erregue Areunac guciac eman ciozcan erregueri eta Areunac erregueri erran cioen: Çure Jainco Jaunac onhets beça çure botua. Erreguec ihardetsi cioen: Ez çuc nahi duçun beçala, bainan dirutan erosico darozquitzut, eta ez diot ene Jainco Jaunari holocausta urruric escainico. Dabidec erosi cituen beraz larraina eta idiac berrogoi eta hamar siclo cilharrezcotan. Dabidec aldare bat han alchatu cioen Jaunari, eta escaini ciozcan holocaustac eta baquezco bitimac. Jauna lurrari beguithartez jarri cen, eta içurria gueldiaraci çuen Israeldic. Erregue Dabid çahartu cen eta adin handitan cen; eta soinecoz estal ceçaten arren, ecin bero çaitequeen. Bere cerbitzariec erran çaroeten beraz: Gure erregue jaunari bilhatuco diogu nescatcha gazte doncella bat erregueren aitzinean egoteco, haren berotzeco, eta haren sahetsean lo eguinez gure jaun erreguearen berotzeco. Israelgo eremu gucietan bilhatu çuten beraz nescatcha gazte eder bat; kausitu çuten Abisag Sunamtarra, eta erregueren gana ekarri çuten. Bada, nescatcha hainitz ederra cen, erreguerequin lo eguiten çuen eta cerbitzatzen çuen. Bainan erreguec etzuen eçagutu. Bada; Adonias, Haguithen semea, alchatzen cen, cioelaric: Ni erreguinatuco naiz. Eta hartu cituen orga-lasterra, çaldizcoac eta berrogoi eta hamar lastercari bere aitzinean ibilceco. Aitac etzaroen behinere jaçarri, erranez: Certaco eguiten duçu hori? Absalomen ondotic sorcez bigarrena cen, eta hura ere hainitz cen ederra. Hitzetan cen Sarbiaren seme Joabequin eta Abiathar apheçarequin, ceinac Adoniasen alderdia laguncen baitzuten. Bainan Sadoc apheça, Banaias, Joiadaren semea, Nathan profeta, Semei, Errei eta Dabiden armadaco indarra etziren Adoniasequin. Bada, Adoniasec imolaturic ahariac, aratcheac eta bitima guicen guciac Çoheletheco harriaren ondoan, ceina baitzen Erroielgo ithurriaren aldean, deithu cituen bere anaia guciac erregueren semeac, eta Judaco guiçon guciac erregueren cerbitzucoac. Etzituen ordean deithu Nathan profeta, Banaias, hazcar guciac eta Salomon bere anaia. Hargatic Nathanec erran çaroen Bethsabee Salomonen amari: Aditu duçu Adonias, Haguithen semea erregue dela? eta Dabidec gure jaunac ez daqui. Orai beraz çato, beguira çaite ene erranari, eta itzur çatzu çure bicia eta çure seme Salomonena. Çoaz eta alfer çaite erregue Dabiden aitzinera eta erroçu: Erregue ene jauna, ez darotaçu cin eguin niri çure nescatoari, ciniolaric: Salomon çure semea erreguinatuco da ene ondotic eta hura jarrico da ene tronuan? Cergatic beraz erreguinatzen da Adonias? Eta han çu erregueri minço çarelaric oraino, ethorrico naiz ni çure ondotic, eta osatuco dut çure solasa. Beraz Bethsabee erregueren gana guelara sarthu cen. Bada erregue hainitz çahartua cen eta Abisag Sunamtarrac cerbitzatzen çuen. Bethsabee gurthu cen eta adoratu çuen erregue. Erreguec erran çaroen: Cer nahi duçu? Bethsabeec ihardetsi çaroen: Çure Jainco Jaunaz cin eguin dioçu çure nescatoari: Salomon çure semea erreguinatuco da ene ondotic, eta hura jarrico da ene tronuan. Eta huna non orai Adonias erreguinatzen den, çuc, ene erregue jauna, ez daquiçularic. Hil ditu idiac, eta bitima guicen guciac, eta asco ahari, eta deithu ditu erregueren seme guciac, Ahiathar apheça ere eta Joab armadaco aitzindaria. Bainan Salomon çure cerbitzaria ez du deithu. Bizquitartean, ene erregue jauna, Israel guciaren beguiac çure gainean daude, erakuts dioçoçuten çure ondotic çure tronuan jarri behar dena, ene erregue jauna. Eta guerthatuco da, ene erregue jauna loharcatuco denean bere aitequin, ni eta ene seme Salomon hobendun içanen garela. Bethsabee erreguerequin minço celaric oraino, ethorri cen Nathan profeta. Eta erregueri erran cioten: Hemen da Nathan profeta. Eta erregueren aitzinera sarthu cenean, eta lurrera gurthuz adoratu çuenean, Nathanec erran çuen: Ene erregue jauna, çuc erran duçu: Adonias erreguina bedi ene ondotic, eta hura jar bedi ene tronuaren gainean? Ecic jautsi da egun, imolatu ditu idiac, bitima guicenac eta asco ahari, eta deithu ditu erregueren seme guciac, armadaco aitzindariac, eta Abiathar apheça ere; eta jaten eta edaten dutelaric haren aitzinean, erran dute: Bici bedi gure erregue Adonias! Ez gaitu deithu ni, çure cerbitzaria, ez Sadoc apheça, ez Banaias Joiadaren semea, ez-eta Salomon, çure cerbitzaria. Ene erregue jauna ganic atheratu othe da gauça hori, eta ez darotaçu erran niri, çure cerbitzariari, nor cen tronuaren gainean jarri beharra ene erregue jaunaren ondotic? Huneletan ihardetsi çuen Dabid erregueac: Ene gana deith çaçue Bethsabee. Erregueren aitzinera sarthu cenean Bethsabee, eta haren aitzinean xutic guelditu, Erreguec cin eguin çuen eta erran: Ala Jauna, ene bicia hestura orotaric atheratu duena! Nola Israelgo Jainco Jaunaz cin eguin içan baitarotzut, nioelaric: Salomon çure semea erreguinatuco da ene ondotic, eta hura jarrico da ene orde ene tronuaren gainean, hala eguinen dut egun. Eta Bethsabeec, beguithartea lurrera gurthuric, adoratu çuen erregue, cioelaric: Dabid ene jauna bici bedi bethi guciraino! Dabid erregueac erran çuen berriz: Ene gana deith çatzue Sadoc apheça, Nathan profeta eta Banaias Joiadaren semea. Hauquiec erregueren aitzinera sarthu cirenean, Erran çaroeten erreguec: Çuequin har çatzue çuen nausiaren cerbitzariac, Salomon ene semea eçar çaçue ene mandoaren gainean, eta eramaçue Jihonera. Han Sadoc apheçac eta Nathan profetac erreguetzat gançu beçate Israelen gaineco; eta joco duçue turuta, eta erranen duçue: Bici bedi Salomon erreguea Eta iganen çarete haren ondotic; jarrico da ene tronuaren gainean, ene orde erreguinatuco da, eta manatuco diot buruçagui içan dadien Israelen eta Judaren gainean. Banaias Joiadaren semeac erregueri ihardetsi çaroen, cioelaric: Halabiz; orobat minça bedi ene jaun erreguearen Jainco Jauna. Ene jaun erreguearequin içan den beçala, Salomonequin orobat içan bedi Jauna, eta hunen tronua gorago alcha beça oraino ecen-eta Dabid ene jaun erreguearen tronua. Jautsi ciren beraz Sadoc apheça, Nathan profeta, Banaias Joiadaren semea, Ceretharrac eta Pheletharrac; Salomon eçarri çuten erregue Dabiden mandoaren gainean, eta Jihonera eraman çuten. Sadoc apheçac tabernacletic hartu çuen olioco adarra, eta gançutu çuen Salomon. Eta turuta jo çuten, eta populu guciac oihu eguin çuen: Bici bedi erregue Salomon! Eta haren ondotic igan ciren oste gucia eta turuta-joile mulçu bat; eta bozcario handiz bozten ciren guciac, eta lurrac ihardesten cituen hequien oihuac. Bada, Adoniasec eta harec deithuac içan ciren guciac aditu cituzten otsac, barazcaria akabatu orduco. Turutaren durrundac ençunic, Joabec erran çuen: Cer erran nahi dute hirico oihu eta harramanz horiec? Oraino minço celaric, ethorri cen Jonathas, Abiathar apheçaren semea, eta erran çaroen Adoniasec: Sar çaite, ecen guiçon bihozdun bat eta berri onac ekarcen ditutzuna çare. Adoniasi ihardetsi çaroen Jonathasec: Ez, erregue Dabid gure jaunac ecen Salomon eçarri du erregue. Harequin igorri ditu Sadoc apheça, Nathan profeta, Banaias Joiadaren semea, Ceretharrac eta Pheletharrac, eta eçarri dute Salomon erregueren mandoaren gainean. Eta Sadoc apheçac eta Nathan profetac erreguetzat gançutu dute Jihonen. Guero handic igan dira bozcariatuz, eta hirian ez da berce harramancic: hori da çuec aditu duçuen otsa. Eta guehiago dena, Salomon erregueren tronuan jarria da. Erregueren cerbitzariac sarthu dira eta benedicatu dute erregue Dabid gure jauna, diotelaric: Jaincoac handiaraz beça Salomonen icena çure icenetic gorago, handiets beça hunen tronua çure tronuaren gainetic. Erregue adoran egotu da bere ohean, Eta erran du: Benedicatua Israelgo Jainco Jauna, eman darotana ene beguiz ikustea ene semea ene tronuan egun jarria. Adoniasec deithuac içanac ciren guciac ikaratu ciren beraz, jaiqui ciren eta goan cein bere alde. Adonias, berriz, Salomonen beldurrez, jaiqui cen, eta goan cen, eta lothu cen aldareco adarrari. Berria Salomoni ekarri çaroeten, ciotelaric: Huna Adonias erregue Salomonen beldurrez, aldareco adarrari lothu dela, dioelaric: Erregue Salomonec egun cin eguin beçat ez duela ezpataz hilen bere cerbitzaria. Eta Salomonec erran çuen: Guiçon prestu içatu bada, ez da haren ile bakar bat lurrera erorico; bercela ordean tzarqueria atzemana bada haren baithan, hilen da. Erregue Salomonec igorri cituen beraz guiçonac eta erakarraraci çuen aldaretic; Adonias sarthu cen eta adoratu çuen erregue Salomon. Eta Salomonec erran çaroen: Çoaz çure etchera. Bada hurbildu ciren Dabiden hilceco egunac, eta hunela minçatuz eman ciozquien bere manamenduac bere seme Salomoni: Sarcen naiz lur guciaren bidean; eguiçu hazcarretic eta guiçon içan çaiteci Beguira çatzu çure Jainco Jaunaren manamenduac, ibil çaitecençat haren bideetan eta çain ditzatzun haren ceremoniac, manamenduac, erabaquiac eta lekucotasunac, Moisen leguean iscribatuac diren beçala, jaquin deçaçun cer hari çaren eta norat hari çaren. Jaunac bethe deçan niri eman içan darodan hitza, cioelaric: Baldin çure semeec iduquitzen badituzte beren bideac, eta cintasunean ibilcen badira ene aitzinean, beren bihotz guciz eta arima guciz, çure odoleco guiçonac ez darotzu huts eguinen Israelgo tronuan. Çuc ere badaquiçu cer eguin darodan Joabec, Sarbiaren semeac, cer eguin daroeten Israelgo armadaco bi buruçaguiei, Abner Nerren semeari, eta Amasa Jetherren semeari, ceinac hil baititu; baquean guerlaco odola ixuri du, eta hartaz busti ditu guerrian çuen uhala eta çangoetan cituen oinetacoac. Eguinen duçu beraz çure çuhurtasunaren arabera, eta ez duçu baquean utzico bere çaharcearen akabatzera. Bainan esquer iduquico dioçute Bercelai Galaadtarraren semeei, eta çure mahainean janen dute: ecen bidera ethorri çaizquit çure anaia Absalomen aitzinean ihes nindabilanean. Orobat çurequin duçu Semei, Jeraren semea, Bahurimgo Jeminitarra, ceinac madaricione tzarrenaz madaricatu bainau, campetara nindohalaric; bainan ene bidera jautsi celacotz, iragan nuenean Jordanea, Jaunaz cin eguin nioen, erraten nuelaric: Etzaitut ezpataz hilen. Çuc ez beçaçu jasan hobenic ez balu beçala. Bada guiçon çuhurra çare jaquiteco cer eguin behar dioçun, eta horren buru çuritua odolarequin jautsaracico duçu hobira. Dabid lohartu cen beraz bere arbasoequin, eta ehorcia içan cen Dabiden hirian. Berrogoi urthe dira Dabid Israelen gainean erreguinatu cen egunac: Hebronen erreguinatu cen çazpi urthez; Jerusademen, hogoi eta hamahirurez. Arren Salomon bere aita Dabiden tronuan jarri cen, eta haren erreinua gothortu cen hazcarqui. Adonias Haguithen semea ethorri cen Salomonen ama Bethsabee baithara. Bethsabeec erran çaroen: Baquezco asmuequin heldu çare? Ihardetsi çuen: Bai, baquetiarqui. Eta erran çuen berçalde: Solas bat dut çurequin. Bethsabeec ihardetsi çaroen: Minça çaite. Eta Adoniasec Erran çuen: Badaquiçu erreinua enea cela, eta Israel guciac bore erreguetzat ekarri ninduela: bainan aldatua içan da erreinua eta ene anaiarena eguina; ecen Jaunac haren escuetan eçarri du. Orai beraz galde bakar batez eguiten darotzut othoitz; ez biaçadaçu beguithartea ahalca. Bethsabeec erran çaroen: Minça çaite. Eta Adoniasec erran çuen: Othoi minça çaquizco erregue Salomoni (ecic deusere ecin uka diaçaqueçu) eman deçadan Abifag Sunamtarra emaztetzat. Bethlabeec ihardetsi çaroen. Ongui, erregueri çuretzat minçatuco natzaio. Bethsabee ethorri cen beraz erregue Salomonen gana, Adoniasençat hari minçatzeco. Erregue xutitu cen haren bidera, adoratu çuen eta jarri cen bere tronuan: erregueren amarençat ekarri çuten berce tronu bat, eta jarri cen erregueren escuinean. Eta erran çaroen Salomoni: Galde ttipitto batez dut çuri othoitz eguiteco, ez beçaçu ahalca ene beguithartea. Erreguec ihardetsi çaroen: Ene ama, galda çaçu; ecen ez da çucen beguithartea bazterrerat emanaraz deçaçudan. Bethsabeec erran çuen: Abifag Sunamtarra çure anaiari emaztetzat eman bequio. Erregue Salomonec ihardetsi çuen, eta erran çaroen bere amari: Certaco galdatzen duçu Abifag Sunamtarra Adoniasençat? erreinua ere galda çaçu harençat; ecen ene anaia da ni baino çaharragoa, eta escuan ditu Abiathar apheça eta Joab Sarbiaren semea. Hargatic erregue Salomonec Jaunaz cin eguin çuen, cioelaric: Hau eguin biaçat Jaincoac eta hura gainetic, baldin Adoniasec hitz hori ez badu bere biciaren contra atheratu. Eta orai, ala Jauna, koroa seguratu darotana, eta ene aita Dabiden tronuan eçarri nauena, eta ene etchea eguin duena berac erran beçala, egun hila içanen dela Adonias. Eta erregue Salomonec igorri çuen Banaias, Joiadaren semea, ceinac sarrasquitu baitzuen Adonias, eta hau hil içan cen. Abiathar apheçari ere erran çaroen erreguec: Çoaz Anathothera çure lurretara; herioaren guiçona çare segur, bainan egun etzaitut hilen, ceren duçun Jainco Jaunaren arka erabili ene aita Dabiden aitzinean, eta ceren nekea jasan duçun ene aitac erabili dituen gucietan. Salomonec hastandu çuen beraz Abiathar, etzedin içan Jaunaren aphez, eta bethe cedinçat Jaunac Silon Heliren etchearen gainean erran çuen hitza. Bada, berria ethorri citzaioen Joabi, ceina Adoniasen alderat itzuli baitzen, etez Salomonenerat. Joabec iheseguin çuen beraz Jaunaren tabernaclera eta lothu cen aldareco adarrari. Erregue Salomon jaquinsun eguina içan cen nola Joabec ihes eguin içan çuen Jaunaren tabernaclera, eta aldarearen ondoan cela. Salomonec igorri çuen beraz Banaias, Joiadaren semea, erranic: Çoaz, eta hil çaçu. Banaias goan cen Jaunaren tabernaclera, eta Joabi erran çaroen: hau dio erreguec: Ilki hadi. Eta hunec ihardetsi çuen: Ez naiz ilkico; bainan hemen hilen naiz. Banaiasec erregueri ekarri çaroen solas hori, cioelaric: Hau erran du Joab eta hau ihardetsi darot. Erreguec erran çaroen: Eguiçu erran duen beçala, hil eta ehorz çaçu, eta kenduco duçu ene ganic eta ene aitaren etchearen gainetic Joabec ixuri duen odol hohengabea. Eta Jaunac haren odola haren buruaren gainera bihurtuco du, ceren hil dituen bi guiçon çucen, bera baino prestuagoac, eta ezpataz sarrasquitu, ene aita Dabiden jaquingabean, Abner Noeren semea, Israelgo armadaco buruçaguia, eta Amasa Jetherren semea, Judaco armadaco buruçaguia. Eta hequien odola itzulico da Joaben buruaren gainera eta haren ondoregoaren gainera menderen mende. Aldiz, Dabidi eta haren ondoregoari, eta etcheari, eta tronuari Jauna ganic baquea içan bequiote bethi guciraino. Banaias, Joiadaren semea, igan cen beraz, eta Joabi oldar eguinic, hil içan çuen; eta ehorci çuen bere etchean mortuan. Erreguec eçarri çuen Banaias, Joiadaren semea, armadaren buruan Joaben orde, eta Sadoc Abiatharren orde jarri çuen aphez. Erreguec halaber igorri çuen Semeiren deitzera, eta erran çaroen: Etche bat eguiçu çuretzat Jerusalemen, çaude hartan eta ez handic ilki harat eta hunat. Bainan egun batez atheratzen baçare, eta Cedrongo erreca iragaiten baduçu, jaquiçu egun hartan hila içanen çarela; çure odola çure buruaren gain içanen da. Semeic erran çaroen erregueri: Solasa ona da; nola minçatu baita ene erregue jauna, hala eguinen du çure cerbitzariac. Hargatic Semei Jerusalemen egotu içan cen asco egunez. Bainan guerthatu cen hirur urtheren buruan, Semeiren gathibuec iheseguin çutela Jetheco erregue Aquis Maacaren semea gana; eta berria ekarria içan citzaioen Semeiri Jethera goan cirela haren gathihuac. Semei jaiqui cen, harbalda eçarri çaroen bere astoari, jo çuen Jethera Aquisen gana bere gathihuen guibelerat galdatzera eta hequiec erakarri cituen Jethetic. Bada, Salomon jaquinsun eguina içan cen Semei Jerusalemetic Jethen içatu cela eta itzulia cela. Eta igorriric haren bilha erran çaroen: Ez othe darotzut Jaunaz cin eguin eta aitzinetic erran: Egun batez ilkiric, ibilcen baçare hor edo hemen, jaquiçu hilen çarela? Eta ihardetsi darotaçu: Ona da ençun dudan solasa. Certaco beraz beguiratu ez ditutzu Jaunaren cina eta nic çuri eman manamendua? Eta erreguec Semeiri erran çaroen: Badaquiçu gaizqui gucia, ceintaz çure bihotzac lekucotasun eguiten baitarotzu eta ene aita Dabidi eguin dioçuna; Jaunac çure tzarqueria bihurraraci du çure buruaren gainera. Eta erregue Salomon içanen da benedicatua, eta Dabiden tronua sendo bethi guciraino Jaunaren aitzinean. Hargatic erreguec manatu çuen Banaias, Joiadaren semea; ceinac ilkiric, jo baitzuen Semei; eta hil içan cen. Erreinua gogortu cen beraz Salomonen escuetan, eta odoleco lokarriz batu cen Eguiptoco erregue Faraonequin; ecic haren alaba emaztetzat hartu eta Dabiden hirira erakarri çuen, akaba cetzan arteo bere etchea eta Jaunaren etchea eta Jerusalemen inguruco harrasia. Bizquitartean populuac leku goretan imolatzen cituen bitimac, ceren ez baitzitzaioen ordu arteo temploric alchatu Jaunaren icenari. Bada, Salomonec maithatu çuen Jauna, eta bere aita Dabiden manuen arabera cerabilan, lekat imolatzen çuela leku goretan, eta han balsamuac erretzen cituela. Hargatic Gabaonera goan cen, han imolatzecotzat; hura cen ecic leku goretan aiphatuena. Salomonec Gabaonen mila bitima aldare gainean escaini cituen holocaustetan. Bada Jauna Salomoni aguertu citzaioen gabaz ametsetan, erraten cioelaric: Galda çaçu nic ematea nahi duqueçuna. Eta Salomonec ihardetsi çuen: Urricalpen handia hartu dioçu çure cerbitzari Dabid ene aitari, ibili den beçala cintasunean eta çucenean eta çure alderaco bihotz leialen; iduqui dioçu çure urricalpen handia, eta seme bat eman dioçu haren tronuan jarria dena, egun den beçala. Eta orai, Jainco Jauna, erreguinaraci duçu çure cerbitzaria ene aita Dabiden orde; ni, berriz, haur gazte bat naiz, ene sar-ilkiac eçagutzen ez ditudana. Eta çure cerbitzaria çuc hautatu duçun populuaren erdian da, populu nihonerecoa, konda eta cembat den har ez ditaqueena, ostearen handia gatic. Çure cerbitzariari emanen dioçu beraz bihotz bat ethorcorra, juia ahal deçançat çure populua eta berez onguia gaizquitic; ecen norc juiatuco ahal du populu hori, çure populu horrembat handia? Solas hori gogaragarri içan cen Jaunaren aitzinean, Salomonec galdatu çuelacotz horrelaco gauça. Eta Jaunac Salomoni erran çaroen: Ceren gauça hori galdatu duçun, eta ez ditutzulacotz galdatu ez egun luceac, ez aberastasunac, edo çure etsaien biciac, bainan galdatu baituçu çuhurcia çucenaren berezteco; Huna non eguin darotzudan çure galdeguitzaren arabera, eta eman darotzut bihotz bat çuhurra eta arguitua, hambatetaraino non, aitzinean çure iduricoric içan ez baita, eta çure ondotic ere jaiquico ez baita. Bainan berçalde eman darozquitzut galdatu ez ditutzun hequiec, erran nahi da aberastasunac eta ospea, halai non ez baita lehenagoco egun orotan erregueetan nihor içatu denic çure idurico. Bada, ibilcen baçare ene bideetan eta çaincen baditutzu ene manu eta manamenduac, çure aitac eguin dituen beçala, bicitze luce bat emanen darotzut. Beraz Salomon atzarri cen eta eçagutu çuen ametsetan cela; eta Jerusalemera ethorri cenean, eman cen Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean, escaini cituen holocaustac eta baquezco bitimac, eta barazcari handi bat eman çaroeten bere cerbitzariei. Orduan bi emaztequi lilitcho ethorri ciren erregueren gana, eta xutic jarri ciren haren aitzinean. Hequietaric batec erran çuen: Othoizca narotzu, jauna, ni eta emaztequi hau guinauden etche berean, eta erdi içan naiz hunen baithaco guelan. Bada, ni erdi naicenetic hirugarren egunean, hau ere erdi da; eta elkarrequin guinen, eta nihor berceric etzen gurequin etchean, gu biac baicic. Emaztequi hunen semea gabaz hil içan da, ecen lotan celaric itho du. Eta gau orcicara baten minean jaiquiric, ni çure nescato naicenaren sahetsetic hartu du ene semea eta eçarri du bere bulharrean; aldiz, bere seme hila eman du ene galçarrean. Goicean jaiqui naicenean ene semeari dithiaren emateco, iduritu çait hila; eta artha guehiagorequin beguiraturic argui garbitan, atzeman dut etzela ni erdi nincen haurra. Berce emaztequiac ihardetsi çuen: Ez dun hic dionan beçala, bainan hire semea hil dun, eta enea bici. Berceac berce aldera cioen: Gueçurra dion, ecen ene semea dun bici, eta hirea hila dun. Eta horreletan hizcatzen ciren erregueren aitzinean. Orduan erreguec erran çuen: Hunec dio: Ene semea bici da, eta hirea hila dun. Eta horrec ihardesten du: Ez, hire semea hila dun; enea, berriz, bici. Erreguec erran çuen beraz: Ekar darotaçue marrauça bat. Eta marrauça ekarri çutenean erregueren aitzinera, Erran çuen: Haur bicia bi çathi eguiçue; emoçuete batari erdi bat, eta bercear berce erdia. Bainan semea bicia çuen emaztequiac erregueri erran çaroen (ecen barnea laztu citzaioen bere semearen gainean): Othoi, jauna, haurra biciric emoçue horri, eta etzaçuela hil. Berceac cioen aitzitic: Ez bedi içan ez hiretzat, ez enetzat, bainan çathi bedi. Erreguec ihardetsi eta erran çuen Emoçue huni haur bicia, eta ez bedi hil; ecen hau da horren ama. Horreletan Israel guciac ençun çuen erreguec nola bihurtu çuen bere erabaquia, eta erregueren larderia hartu çuten, ikusiric Jaincoaren çuhurtasuna haren baithan cela erabaquien eguiteco. Bada, erregue Salomon Israel guciaren gainean cen erreguinatzen; Eta hauquiec ciren bere azpico cituen aitzindariac: Açarias, Sadoc apheçaren semea; Elihoreph eta Ahia, Sifaren semeac, iscribau; Josafat, Ahiluden semea, aguerietan; Banaias, Joiadaren semea, armadaco buruçagui; Sadoc eta Abiathar berriz, aphez. Açariasec, Nathanen semeac manatzen cituen erreguerequin egoten cirenac. Çabud, Nathanen semea, cen aphez, erregueren adisquide; Ahifar etcheco buruçagui; eta Adoniram, Ahdaren semea, cerguen gaineco. Eta Salomonec bacituen Israel guciaren gainean hamabi aitzindari, ceinec bicicaria ekarcen baitzaroeten erregueri eta haren etcheari; ecen bakotchac urthean hilabethe batez ematen cituzten behar ciren gauçac. Huna hequien icenac: Benhur Efraimgo mendian, Bendecar Maccefen, Salebimen, Bethsamesen, Elonen eta Bethananen; Benhefed Arubothen; Soko eta Ephergo lur gucia ere harenac ciren; Benabinadab, ceinarena baitzen Nephathdor gucia; emaztetzat çuen Tapheth, Salomonen alaba. Banac, Ahiluden semeac manatzen çuen Thanaquen, Maiedon eta Bethsan gucian, ceina baita Sarthanaco ondoan, Jezraelgo behereco aldean, Bethlandic Abelmehulara, Jecmaango parrean. Bengaher cen Erramoth Galaaden; berepeco çuen Aboth-Jair Manaferen semearena, Galaaden; Argobeco lur gucian, ceina baita Bafanen, hura bera cen buruçagui hirur hogoi hiri handitan, harrasiztatuac eta cobrezco haguequilacoac cirenetan. Ahinadab, Adoren semeac manatzen çuen Manaimen; Aquimaafec Nefthalin; hunec halaber ezconçaz çuen Basemath Salomonen alaba. Baana, Husiren semea cen buruçagui Aserren eta Balothen; Josafat, Pharuen semea, Isacarren; Semei, Elaren semea, Benjaminen; Gaber, Urien semea, Galaadco lurrean, Amorhear erregue Sehonen eta Bafango erregue Oguen lurrean, aurkinça hartan ciren gucian gainean. Juda eta Israel ecin kondatuac ciren; baciren itsasoco legarra becembat: janez, edanez eta bozcariotan bici ciren. Bada Salomonec, Filistindarren lurreco ibaitic Eguiptoco mugaraino bere azpico cituen erresuma guciac, ceinec escaincen baitziozcaten beren emaitzac eta cerbitzatzen baitzuten bere bicico egun gucietan. Salomonen etcheco behar ciren, egun bakotch, hogoi eta hamar coro irin cethahatu eta hirur hogoi coro irin eho, Hamar idi guicendu, hogoi idi alhapidetaco eta ehun ahari, sarthu gabe ihiciticaco oren, basahunz, basidi eta hegastin guicenduac. Ecic berepeco cituen ibaiaz hunaindico eremu gucia, Thaphfatic Gaçaraino, eta toqui hequietaco erregue guciac, eta baquea çuen alde orotaric inguruan. Salomonen bici gucian, Judan eta Israelen batbedera deusen beldurric gabe çagoen, bere mahatsaren eta picoaren azpian Danetic Bersaheeraino. Salomonec bacituen çalditeguiac, berrogoi mila orguetaco çaldirençat eta hamabi mila azpico çaldirençat. Lehenago aiphatu hamabi aitzindariec hazten cituzten; erregue Salomonen mahaineco behar cena ere artha handirequin ekarcen çuten bere orduan. Halaber çaldien eta acienden garagarra eta lastoa eramaten çuten erregue cen lekura, içatu manuen arabera. Jaincoac Salomoni orobat eman ciozcan çuhurtasuna, umotasun handi bat, eta izpirituco hedadura bat, itsas-bazterrean den legardia beçain çabala. Eta Salomonen çuhurciac Eguiptoarren eta iguzqui-sorthaldecoen çuhurcia gaihencen çuen. Guiçon guciac baino çuhurrago cen; çuhurrago Ethan Ezraharra baino, Maholen seme, Heman, Calcol eta Dorda baino; eta aiphutan cen inguruetaco jendaia orotan. Halaber Salomonec eguin cituen hirur mila parabola, eta haren canticac içatu ciren mila eta borz. Eta minçatu cen çuhaitz guciez, Libanen den cedrotic, harrasitic ilkitzen den hisoporaino, eta abereez, hegastinez, cierpeez eta arrainez. Eta Salomonen çuhurciaz aiphatzen aditzen çutenac, populu gucietaric eta lurreco erregue gucien ganic ethorcen ciren haren çuhurciaz arguitzera. Hiramec, Tirreco erreguec, bere cerbitzariac igorri cituen Salomonen gana: ecen nabaditu çuen Salomon gançutua içan cela erregue bere aitaren orde; ceren egundainotic Hiram Dabiden adisquidea içatu baitzen. Bada Salomonec Hiramen gana igorri çuen hitz hauquiequin: Badaquiçu ene aita Dabiden nahicundea, eta nola etche bat ecin alchatu duen bere Jainco Jaunaren icenari, inguruco guerla dixiduen gatic, bere etsaiac çango hatzaren azpian Jaunac eman ciozcan arteo. Bainan orai ene Jainco Jaunac descansua eman darot inguruan; eta ez dut ez etsaiaren, ez astrugaitz beldurric. Hargatic burutan dut templo haten alchatzea ene Jainco Jaunaren icenari, Jaunac ene aita Dabidi manatu dioen beçala, erranez: Çure seme, çure orde çure tronuan emanen dudanac alchatuco dio etche bat ene icenari. Mana çaçu beraz çure cerbitzariac enetzat ebac detzaten Libango cedroac, eta ene cerbitzariac çureequin içan ditecen: çure cerbitzariençat berriz, emanen darotzut galdeguinen duçun sari gucia; badaquiçu ecen nola ene populuan ez den guiçon bat Sidondarrec beçala daquienic çur ebaquitzen. Hiramec aditu cituenean beraz Salomonen solasac, handizqui hoztu cen, eta erran çuen: Benedica bedi egun Jainco Jauna, Dabidi eman daroena seme bat guciz çuhurra populu handi horren buruco. Eta Hiramec Salomoni igorri çaroen erratera: Ençun ditut çuc gaztiatu guciac: eguinen dut çure nahi gucia cedruez eta içaiez denaz. Ene cerbitzariac Libandic eta itsasora ekarrico dituzte; nic uncitan igorrico ditut çuc berecico darotaçun lekuraino, eta han leihorrean eçarrico ditut, çuc handic hartuco ditutzu, eta behar dena emanen darotaçu ene etcheari jatecoaren emateco. Hargatic Hiramec Salomoni ematen çaroen nahi çuen becembat cedroqui eta içaiqui. Salomonec, berriz, Hirami ematen ciozcan hogoi mila coro ogui, haren etchearen hazcurritzat, eta hogoi coro olio garbienetic: Hirami Salomonec horiec ematen ciozcan urthe bakotch. Halaber Jaunac Salomoni çuhurcia eman çaroen aguindu çaroen beçala: eta baquea cen Hiramen eta Salomonen artean, eta biec batasun eguin çuten. Erregue Salomonec Israel gucian languileac hautatu cituen, eta hogoi eta hamar mila guiçon ciren bereciac. Libanera aldizca igorcen cituen hamar mila hilabethe oroz, halaz non bi hilabethe egoten baitziren beren etcheetan: eta Adoniramec çuen erabilcunde horien gainean manamendua. Salomonen haxequetariac ciren hirur hogoi eta hamar mila, eta harri-atheratzaiieac mendian laur hogoi mila, Sarthu gabe lan bakotcheco aitzindariac, ceinac baitziren hirur mila eta hirur ehun, populuari eta lanean hari cirenei manatzen çutenac. Eta erreguec manatu çaroeten har cetzaten harri handiac, harri garastiac, temploco asentuençat, eta escuaira cetzaten. Salomonen eta Hiramen harguinec aphaindu cituzten; Guiblostarrec, berriz, xuxendu cituzten temploaren eguiteco çurac eta harriac. Guerthatu cen beraz Israelgo semeac Eguiptotic ilki ciren laur ehun eta laur hogoigarren urthean, Salomonen Israelen gaineco erreguetasuneco laugarren urthean, cioco hilabethean (ceina baita bigarren hilabethea), Jaunari eguiten hasi citzaioela etchea. Bada, erregue Salomonec Jaunari alchatzen çaroen etcheac bacituen hirur hogoi beso luçara, hogoi beso çabalera eta hogoi eta hamar gorara. Temploaren aitzinean lorio bat bacen hogoi besoren lucetasunecoa, temploaren çabaltasuneco neurriaren arabera, eta hamar beso cituen çabalera templuaren aitzinaldean. Eta temploari eguin ciozcan leiho ceiherrac. Temploco harrasiaren gainean inguruan alchatu cituen hirur selharu, etchearen harrasietan, temploaren eta oraclearen inguru gucian, eta hegalac eguin cituen inguruan, Azpico selharuac bacituen borz beso çabalera, erdicoac sei, eta hirugarrenac çazpi. Laçac, berriz, eçarri cituen etchearen campotic inguruan, etzitecençat sarthuac içan temploco harrasietan. Jaunaren etchea eguin cenean, harri aphainduz eta akabatuz eguina içan cen; eta ez mailuca, ez haizcora, ez edocein burdin-tresna etzen temploan ençun eguiten hari cenean. Sahetseticaco erdico athea cen etchearen escuineco aldean; eta inguruca çohacen mail batzuetaric igaiten cen erdico selharura, eta erdicotic gainecora. Salomonec etchea eguin eta akabatu çuen; cedrozco bobedaz ere estali çuen etchea. Eta etche guciaren gainean eguin çuen selharu bat borz beso gora cena, eta cedroquiz estali çuen etchea. Eta Jauna minçatu citzaioen Salomoni, cioelaric: Ikusten dut alchatzen duçun etchea: ene manamenduetan ibilcen baçare, ene erabaquien arabera eguiten baduçu eta ene manuac beguiratzen baditutzu, hequien arabera ibiliz, iduquico darotzut çure aita Dabidi eman diodan hitza. Israelgo semeen erdian eguinen dut ene egoitza eta ez dut bazterrerat utzico Israelgo ene populua. Salomonec eguin çuen beraz temploa eta akabatu çuen. Harrasiac barnetic eguin cituen cedrozco oholez, galçadatic harrasien gaineraino, eta bobedaraino estali cituen cedroquiz, eta galçada estali çuen içaiazco oholez. Eta temploco çolaco alderdia hersi çuen hogoi besotan cedrozco oholez galçadatic gaineraino, eta oraclearen etche barnea eguin çuen sainduren saindutzat. Beraz temploac berac berrogoi beso cituen oracleco atheraino. Eta etche gucia barnetic cedroz jauncia cen, thornuan eguinicaco lanequin, uztardura lanquetatuequin, eta bernuçadura camporat eguiten çutenequin. Oro cedrozco oholez estaliac ciren, eta harrasian nihon etzitaqueen harriric aguer. Oraclea, berriz, eguin çuen temploaren erdian, leku barneenean, han eçarceco Jaunaren batasuneco arka. Bada, oracleac hogoi beso cituen luçara, çabalera eta gorara; eta estali eta jaunci çuen urhe garbienez; eta aldarea ere cedroz estali çuen. Oraclearen aitzinean ere etchea estali çuen urhe garbienetic, eta urhezco xaflac iratchiqui cituen urhezco itzez. Eta temploan deusere etzen urhez estaliric etzenic; oracleco aldarea ere urhez estali çuen. Oraclean eguin cituen oliba-çurez bi querubin hamar besoren goratasuna çutenac. Querubinaren hegal batec borz beso cituen, eta querubinaren berce hegalac borz beso: hori da, hamar beso cituztela hegal baten mocotic bercearen mocoraino. Bigarren querubina ere hamar besocoa cen, neurri orobatecoan; eta languinça bera çuten bi querubinec. Erran nahi da querubin batec hamar besoren goratasuna baçuela, eta bigarren querubinac orobat. Querubinac eçarri cituen barneco temploaren erdian: querubinec, berriz, hegalac hedatzen cituzten, eta hegal batec uquitzen çuen harrasia, eta bigarren querubinaren hegalac uquitzen çuen berce harrasia: berce bi hegalec, berriz, temploaren erdian elkar uquitzen çuten. Querubinac ere urhez estali cituen. Eta temploco harrasi guciac inguru-inguru lanquetatu cituen asco ciceladuraz eta thornuzco laiez; eta eguin cituen hequietan querubinac, adarcadurac eta pintadurac, harrasitic camporat eguiten eta ilkitzen beçala cirenac. Temploco galçada ere urhez estali çuen barnean eta campoan. Eta oracleco sarcean eguin cituen oliba-çurez athetto batzuec eta habeac borz izquinetacoac. Eta bi atheac eguin cituen olibaquiz; querubin eta adar-itchurac eta lorecadurac, hainitz atheratzen cirenac hequietan bernuçatu cituen, eta estali cituen urhez; urhez estali cituen, hala querubinac, nola adarrac eta berceac. Temploco sarcean olibaquiz eguin cituen lau izquinetaco habeac, Eta bi athe içaiquiz bi aldeetaric: athe bakotcha bikuna cen, eta idequitzen cen bi çathiec elkar iduquitzen çutelaric. Bernuçatu cituen querubinac, adarrac eta lorecadura hainitz ilkitzen cirenac; eta guciac urhe-xaflaz estali cituen erreguelarequin eta escuairarequin moldatuz. Barneco ezcabatza eguin çuen hiru lerro harri legunduz eta cedro-çurezco lerro batez. Jaunaren etcheco asentuac jarriac içan ciren laugarren urthean, cioco hilabethean; Eta hamecagarren urthean, buleco hilabethean (hura da çorcigarren hilabethea), akabatua içan cen etchea bere lan gucian eta bere tresneria gucian. Salomonec hura eguin çuen çazpi urthez. Bere etchea, berriz, hamahirur urthez eguin çuen Salomonec, eta azquen akabançaraino eraman çuen. Eguin çuen halaber Libango oihaneco etchea, ceinac luçara ehun beso baitzituen, çabalera berrogoi eta hamar beso, eta gorara hogoi eta hamar beso; eta lau ibiltoqui cedrozco habeen artean; ecic cedro-çurac habetzat lantharaci cituen. Cedrozco oholez bobedatu çuen gaina oro, ceina berrogoi eta borz habez jasana baitzen. Lerro bakarrac cituen hamaborz habe, Bata bercearen parrean eçarriac, Eta elkarri beguira çaudenac, habeen artean bardina celacotz hutsartea. Habeen gainean baciren lau heguitaco laçac, oroz bardinac. Eta eguin çuen lorio bat habeequin berrogoi eta hamar beso cituena luçara eta hogoi eta hamar çabalera; eta berce lorio bat, lorio handienaren parrean, habeequin, eta trebesadura bat habeen gainean. Eguin çuen tronuco lorioa ere, ceinetan baitzen tribunala, eta cedroz estali çuen azpitic gaineraino. Eta lorioaren erdian bacen etchetto bat orobat lanthua, ceinetan jarcen baitzen juiatzeco. Eguin çuen halaber Faraonen alabarençat (ceina emaztetzat hartu baitzuen Salomonec), etche bat lorio hura beçala lanthua. Guciac eguinac ciren, asentutic harrasien gainera, eta campoaldean lorio handiraino, harri ederrenez ceinac moldura eta neurri batean cerratuac baitziren hala barnetic nola campotic. Asentuac ere harri ederrez ciren, hamar besoco edo çorci besoco harri handiz. Eta gainetic ciren harri eder batzu, neurri batean ebaquiac, eta orobat cedroz estaliac. Lorio handiena biribila cen, harri picatuzco hirur lerroz eguina, eta cedro lanthuzco lerro batez; eta hala cen Jaunaren etche barneco lorioan eta etche sarceco lorioan ere. Erregue Salomonec igorri ere çuen eta Tirretic ethorraraci çuen Hiram, Ceina baitzen Nefthaliren leinuco emaztequi alhargun baten eta tirrar aita, baten semea, cobrea lancen çuena, eta çuhurciaz, aditzaz eta jaquitatez bethea cobrezco lan gucien eguiteco. Ethorri cenean erregue Salomonen gana, eguin çuen haren lan gucia. Eguin cituen cobrezco bi habe, habe bakarra hemeçorci beso gora; eta hamabi besoco uhal batec inguratzen çuen habe bakotcha. Eguin cituen halaber cobre urthuz bi buru habeen gainean eçarceco, buru bat borz beso gora cena, eta berce burua ere borz beso gora; Eta ciren lanquetatuac sare bat beçala, eta gatheac beçala, ceinac ederrezteco languinça batez elkarri lotzen baitziren. Bi habe-buruac urthuac ciren; buru bateco sareac bacituen çazpi uztarri-lerro, eta berce buruarenac berce haimberce. Eta eguin cituen habeac eta inguruan bi uztarri-lerro, mingranen gaineco aldean cirenac, buruen estalceco. Orobat eguin çaroen bigarren buruari. Lorioan, berriz, habe gainetan ciren buruac, liliac beçala lanthuac, lau besocoac ciren. Eta oraino habeen gainean, sareen azpitic, baciren berce buru batzu, habearen neurriaren araberacoac, eta bigarren buruaren inguruan berrehun mingrana lerroca. Bi habeac xutic eçarri cituen temploco lorioan; eta xutitu çuenean, escuineco habea, deithu çuen Jaquin: orobat xutitu çuen bigarren habea eta deithu çuen Booz. Habeen gainean eçarri çuen lilien arara eguin lana, eta habeetaco lana akahatua içan cen. Urthuz eguin çuen halaber itsaso bat, hamar besocoa bazter batetic bercera, inguruz biribila: haren goratasuna borz besocoa cen, eta hogoi eta hamar besoco sokatto batec birundatzen çuen inguruan. Eta haren inguruan hamar besoca cihoan lanquetadura bat, ezpaina behera, itsasoa inguratuz: lanquetadurazco bi lerro urthuz eguinac ciren. Itsasoa jarria cen hamabi idiren gainean, ceinetaric hirurec beguiratzen baitzuten ipharrera, hirurec mendebalera, hirurec hegoara eta hirurec iguzqui-haicera; eta itsasoa çagoen idi hequien gainean, ceinen guibel guciac barneco aldean gordetzen baitziren. Hirur erhiren loditasuna çuen unciac, eta haren ezpaina cen xata baten ezpaina beçala eta lili çabaldu baten hostoa beçala: bi mila bato iduquitzen cituen. Eguin cituen hamar oin cobrezcoac, oin bakotcha lau beso luce, lau beso çabal eta hirur beso gora. Oinetaco lana bera leguna cen, eta lanquetadurac baciren iratchiquiguneetan; korottoen eta ezparçaduren artean baciren lehoinac, idiac eta querubinac, eta iratchiquiguneetan gainetic orobat; era azpitic, lehoinac, idiac eta cobrez uhalac beçala dilindaca. Oin bakotchac bacituen lau arroda eta cobrezco haxac: eta lau izquinetan, unciaren azpian, baciren osticoac beçala urthuz eguinac eta elkarri beguira çaudenac. Unciaren ahoa ere buruetan sarcen cen gainez; camporat aguercen cena, biribil cen gucia; beso batecoa cen, eta orotara baçuen beso bat eta erdi. Habeen izquinetan, berriz, baciren asco lanquetadura, eta erdietaco habearteac etziren biribil, bainan lau izquinetacoac. Oinaren lau izquinetan ciren lau arrodac ere, elkarri lothuac ciren oinaren azpitic: arroda bakarra beso bat eta erdi gora cen. Arrodac, berriz, ciren orga-lasterretan içaten ohi diren beçalacoac; eta hequien haxac, besoac, phaldoac eta buhuinac, oro urthuz eguinac ciren. Eta orobat oin bakotcharen lau izquinetan ciren osticoac, gai beretic urthuac nola oina, eta hari iratchiquiac ciren. Oinaren gainean, berriz, beso erdico biribilgune bat bacen, halaco moldez eguina non uncia haren gainean bermaraz baitzitaqueen, eta bernuçadura eta lanquetadura asco moldetacoac ber-beretic eguinac bacituen. Hiramec eguin cituen halaber cobrez ciren habe-arte hequietan eta izquinetan lehoinac, çuhamu-adarrac eta querubin batzu, guiçona xutic dagoen phatchadan beçala, ez baitzuten iduri han cicelatuac, bainan bai inguruan eçarriac. Horreletan eguin cituen hamar oinac, gai batetic urthuac, neurri batean eta lanquetaduraz elkarren iduricoac. Eguin cituen halaber hamar unci cobrezcoac; unci bakarrac çaduzcan berrogoi bato, eta gora cen lau besoz; eta eçarri çuen unci bakotcha oin baten gainean, ceinac hamar baitziren. Hamar oinac eçarri cituen, borz temploaren escuin alderdian, eta borz ezquerrean; itsasoa, berriz, escuin aldean iguzqui-haicearen parrean hegoari huruz. Hiramec beraz eguinic berçac, duphinac eta unciac, Jaunaren temploan akabatu çuen erregue Salomonen lan gucia. Harec eguin cituenac ciren bi habe, eta buruetaco sokac bi habeen buruen gainean, eta bi çare habeen buruen gainean ciren bi soken estalceco; Lau ehun mingrana bi sareetan, bi mingrana-lerro, habeen gainean ciren buruetaco sokac estalcen cituzten sare bakotchean; Hamar oin eta hamar unci oinen gainean; Itsaso bat eta hamabi idi itsasoaren azpico; Berçac, duphinac eta unciac. Hiramec erregue Salomoni Jaunaren etcheco eguin ciozcan tresna guciac cobre ederrenez ciren. Erreguec urtharaci cituen hequiec Jordaneco celhaiean, lur buztinsu batean, Socothen eta Sarthanen artean. Salomonec eçarri cituen unci guciac beren toquietan; eta haimberce ciren non ez baitzitaqueen erran cobrearen phisua. Salomonec eguin cituen Jaunaren etcheco tresna guciac, urhezco aldarea, proposicioneco oguien eçarceco urhezco mahaina, Urhezco ganderailuac, borz escuin eta borz ezquer, oraclearen aitzinean, urhe garbiz; eta gainean lili loreac beçalaco batzu eta urhezco criseluac; urhezco suhatsac, Legarrac, hirurhorcecoac, xatac, xurruac eta isensunciac urhe garbienetic. Sainduren sainduco etche barneco atheen erroac, eta temploco etcheco atheenac ere urhez ciren. Eta Salomonec akabatu çuen Jaunaren etchecotzat eguiten çuen lan gucia. Ekarri cituen haren aita Dabidec sainduetsi cituen cilharra, urhea eta unciac, eta Jaunaren etcheco kutchetan eçarri cituen. Orduan bildu ciren Israelgo çaharrenac sorcez, leinuetaco aitzindariequin, eta Israelgo semeen familietaco buruçaguiac erregue Salomonen gana Jerusalemera, ekarcecotzat Jaunaren batasuneco arka Dabiden hiritic, erran nahi da Siondic. Israel gucia erregue Salomonen gana bildu cen, besta-buruan, ethanimgo hilabethean, hura baita çazpigarren hilabethea. Israelgo çahar guciac ethorri ciren eta aphecec hartu çuten arka. Eraman cituzten Jaunaren arka eta batasuneco tabernaclea, eta tabernaclean ciren sainduteguico tresna guciac; eta aphecec eta lebitarrec çakarten arka. Erregue Salomon, berriz, eta haren gana bildu cen Israelgo oste gucia baçohan harequin arkaren aitzinean, eta imolatzen cituzten ardiac eta idiac, ez baititaque erran cembat ez cer baliotacoac. Aphecec ekarri çuten bere lekura Jaunaren batasuneco arka, temploco oraclera, sainduren saindura, querubinen hegalen azpira; Ecen querubinec hegalac hedatzen cituzten arkaren lekuaren gainera, eta gainetic gueriçatzen cituzten arka eta, haren hagac. Eta nola hagac atheratzen baitziren, eta hequien muthurrac aguercen baitziren sainduteguitic camporat oraclearen aitzinean, etziren camporatagotic agueri, eta han egotu dira egungo eguna arteo. Bada arkan etzen deus berceric bi har-lauçac baicic Moisec han eçarri cituenac Horeben, Jaunac Israelgo semeequin batasun eguin çuenean, Eguiptoco lurretic atheratzen cirelaric. Eta guerthatu cen, apheçac sainduteguitic ilki cirenean, lanho batec bethe çuela Jaunaren etchea; Eta apheçac etzitazqueen egon eta etzeçazqueten beren eguimbideac bethe lanhoaren gatic, ecen Jaunaren ospeac bethe çuen Jaunaren etchea. Orduan Salomonec erran çuen: Jaunac erran içan du lanhoan eguinen çuela bere egoitza. Etche hau eguin darotzut egoitzatzat, çure tronu mendeen mendetaraino irauncorçat. Eta erreguec itzuli çuen beguithartea, eta benedicatu çuen Israelgo baldarna gucia; ecic hara bildua çaroen Israelgo baldarna gucia. Eta Salomonec erran çuen: Benedicatua Israelgo Jainco Jauna, bere ahoz ene aita Dabidi minçatu dena, eta haren baithan bere hitza bethe duena, dioelaric: Ene Israelgo populua Eguiptotic atheratu dudan egunetic hunat, ez dut Israelgo leinu gucietaric hiri bat hautatu, hartan niri etcheric eguiteco eta ene icena han içateco; bainan hautatu dut Dabid ene Israelgo populuaren buruçaguitzat. Ene aita Dabidec etche bat nahi içan çaroen alchatu Israelgo Jainco Jaunaren icenari. Bainan Jaunac ene aita Dabidi erran çaroen: Çure baithan erabili duçunean etche bat ene icenari alchatzeco asmua, ongui eguin duçu hori bera gogoan erabilcea. Halaric-ere ez darotaçu çuc alchatuco etchea; bainan çure semeac, çure erraietaric ilkico denac, harec alchatuco dio etchea ene icenari. Jaunac eguincetara ekarri du atheratu çuen hitza: hartu dut ene aitaren lekua, eta jarri naiz Israelgo tronuan, Jaunac aguindu beçala; eta etchea alchatu diot Israelgo Jainco Jaunaren icenari. Hau bereci diot lekutzat arkari, ceintan baita Jaunarequilaco batasuna, gure aitequin eguin çuena Eguiptoco lurretic ilki cirenean. Orduan Salomon xutic guelditu cen Jaunaren aldarearen aitzinean, Israelgo baldarnac ikusten çuela; escuac cerura hedatu cituen, Eta erran çuen: Israelgo Jainco Jauna, ez da ez ceru gainean, ez lur beherean çure idurico Jaincoric, oi çu, batasun eta urricalpen beguiratzen dioçutena, beren bihotz guciz çure aitzinean ibilcen direnei. Çuc çure cerbitzariari ene aita Dabidi iduqui dioçu aguindu dioçuna; çure ahoz duçu aguindu eta çure escuz akabatu egungo egunac erakusten duen beçala. Orai beraz, Israelgo Jainco Jauna, iduc dioçoçu çure cerbitzari Dabidi ene aitari aguindu dioçuna, cinaroenean: Ez da ene aitzinean escastuco çutaricaco ondorea Israelgo tronuan jarrico dena, baldin bizquitartean çure semeec atchiquitzen badute beren bidea, ene aitzinean ibilceco çu ene beguien azpian ibili çaren beçala. Eta orai, oi Israelgo Jainco Jauna, eguincetara ethor beitez, çuc çure cerbitzari ene aita Dabidi erran içan diozcatzun hitzac. Uste içateco othe da bada Jaincoa lurraren gainean dagoela? ecen baldin ceruac eta ceruetaco ceruac ecin baçaduzcate, cembatez gutiago nic eguin dudan etche hunec? Bainan beguira çoçute, oi erre Jainco Jauna, çure cerbitzariaren othoitzei eta errequeiei; ençun çaçu çure cerbitzariac egun escaincen darozquitzun himnoa eta othoitza, Çure beguiac gau eta egun idequiac içan ditecençat etche hunen gainera; etchearen gainera, ceintaz erran içan baituçu: Hor içanen da ene icena; ençun deçaçunçat çure cerbitzariac leku huntan escaincen darotzun othoitza; Ençun detzatzunçat çure cerbitzariaren eta çure Israelgo populuaren othoitza, edocein gauça galda deçaçuten toqui huntan; ençun detzatzun çure egoitza cerucoan, eta ençun ondoan, beguithartez jar çaquiozquiten. Baldin guiçon batec bekatu eguiten badu bere lagunaren alderat, eta cin cerbait balin baçuen ceinac hersten baitzuen; eta çure aitzinera, çure aldarera, çure etchera cinaren gatic heldu balitz; Çuc ençunen duçu cerutic, eta juiatuco ditutzu çure cerbitzariac, tzarra condenatuz eta haren tzarqueria haren buruaren gainera erorraraciz; çucena garbituz, eta hari bere çucentasunaren arabera emanez. Israelgo çure populuac bere etsaien aitzinean ihes eguin baleça (ecen çure alderat bekatu eguinen du), eta penitencia eguinez eta çure icenari aithor emanez ethor baleitez, othoitz eta errequei bacinteçate etche huntan, Ençun çatzu cerutic, barka çoçu bere bekatua Israelgo çure populuari eta itzularazquitzu hauquien arbasoei eman içan daroeteçun lurrera. Cerua hersia içaten balitz eta uritzen ez balu hauquien bekatuen gatic, eta othoizten çaituztelaric leku huntan, çure icenari barkamendu esque jar baleitez beren oinhaceen bidez; Ençun çatzu cerutic eta barka çatzu çure cerbitzarien eta Israelgo çure populuaren bekatuac; erakuts dioçoçute bide ona ceinetaz ibili behar baitira, eta uria igorraçu çure populuari goçatzera eman dioçun çure lurraren gainera. Lurraren gainera athera baleitez gosetea, edo içurritea, edo aireco usteldura, edo ilhindia, edo xartala, edo herdua; baldin etsaiac çure populua hesturetan eçar baleça hunen atheac sethiatuz; cerbait çauri, cerbait erkidura, Cerbait xahutze edo gaizquinqueria hel balequio edocein guiçoni Israelgo çure populuan; orduan baldin norbaitec eçagut baleça bere bihotzeco çauria eta escuac heda baletzatzu etche huntan, Ençun çaçu cerutic, çure egon-lekutic, berriz jar ceraizquio beguithartez, eta hala eguioçu non batbederari emanen baitioçu bere bideen arabera haren bihotza ikusten duçun beçala (ecen çu çare bakarra guiçaseme gucien bihotza eçagutzen duçuna), Çure beldur içan ditecençat, gure aitei eman daroeçun lurraren gainean bicico diren egun orotan. Berçalde arrotza, Israelgo çure populuticacoa ez dena, çure icena gatic urrungo lurretic ethorrico denean (ecen non-nahi ençunen da aiphatzen çure icenaren handiaz, çure escuaren hazcarraz, çure besoaren Hedaduraz), ethorrico denean beraz arrotza, eta leku huntan othoitz eguin duqueenean, Ençunen duçu ceruan, çure egoitzaco orcian, eta eguinen ditutzu arrotzac othoizca galdatu guciac, lurreco populu guciec ikas deçatençat çure icenaren beldur içaten, Israelgo çure populuac beçala, eta froga deçatençat çure icena deithua dela nic alchatu dudan etche hunen gainera. Çure populua guerlara atheratuco denean bere etsaien contra, igorri dituquetzun bidean, çure othoizteco itzulico dira bereci duçun hirico alderat eta nic çure icenari alchatu diodan etcheco alderat, Eta cerutic ençunen ditutzu hauquien othoitzac eta errequeiac, eta çucena bihurtuco dioçute. Bekatu eguiten badute çure alderat (ecen ez da guiçonic bekatu eguiten ez duenic), eta samurturic arthiquitzen baditutzu beren etsaiei, eta gathibu eramanac badira urrun edo hurbil etsaien lurrera, Beren bihotzetan urriquitan sarcen badira gathibutasuneco lekuan, eta itzuliz errequeitzen baçaituzte beren gathibutasunean, diotelaric: Bekatu eguin dugu, tzarqui haritu gare, gaixtaguinquerian ibili gare; Eta çure ganat beren bihotz guciz eta bere arima oroz itzulcen badira, beren etsaien lurrean, ceinetara gathibu eramanac içan baitira; eta othoizten baçaituztete itzuliric hauquien aitei eman dioçuten lurreco aldera, hautatu duçun hirico, eta nic çure icenari alchatu diodan temploco aldera, Ençunen ditutzu cerutic, çure tronuco orcitic hauquien othoitzac eta errequeiac; çucena bihurtuco dioçute, Jabalduco ceraizquio çure populu çure alderat bekatu eguin duenari, eta hunen gaizqui guciei, ceinetaz hautsi baitute çure leguea, eta beratuco ditutzu hauquiec gathibu daduzcatenen bihotzac, hauquiez urricalmendu har deçatençat. Ecen çure populua eta çure primança dira, Eguiptoco lurretic, burdin-labearen erditic çuc atheratuac. Çure beguiac idequiac egon beitez çure cerbitzariaren eta Israelgo çure populuaren othoitzari, eta ençun betzatzu othoizca escatuco darozquitzuen orotan. Ecic cerorrec çure primançatzat bereci ditutzu lurreco populu gucien artetic, oi Jainco Jauna, cerorrec erran içan duçun beçala, Moise çure cerbitzariaren ahoz, gure arbasoac Eguiptotic eraiqui ditutzunean. Bada, guerthatu cen Salomonec Jauna othoiztean, othoitz eta errequei hau akabatu ondoan, jaiqui cela aldarearen aitzinetic; ecen bi belhaunez lurrerat eguin çuen eta escuac cerurat hedatu cituen. Xutitu cen beraz eta Israelgo baldarna gucia goraqui benedicatu çuen, erranez: Benedica bedi Jauna, Israelgo bere populuari phausua eman dioena, bere aguinça gucien arabera. Hitz bakar bat ez da erori harec bere cerbitzari Moisen arartecoz aguindu on gucietaric. Gurequin içan bedi gure Jainco Jauna, gure aitequin içatu den beçala, gu bazterrerat utzi eta bulkatu gabe. Bainan bere alderat malguaraz betza gure bihotzac, haren bide gucietan ibil gaitecen eta beguira detzagun haren manamendu, ceremonia eta gure aitei manatu diozcaten erabaqui guciac. Eta ene solas hauquiec ceinetaz errequeica haritu bainaiz Jaunaren aitzinean, gau eta egun hurbil bequizquio gure Jainco Jaunari, egun oroz çucena eguin deçotençat bere cerbitzariari eta Israelgo bere populuari; Lurreco populu guciec jaquin deçaten Jauna bera dela Jaincoa, eta hartaz landan berceric ez dela. Gure hihotza ere oso içan bedi gure Jainco Jaunarequin, ibil gaitecençat haren erabaquietan, era beguira detzagun haren manamenduac, egun eguiten ditugun beçala. Erreguec beraz eta Israel guciac harequin bitimac imolatzen cituzten Jaunaren aitzinean. Salomonec Jaunari imolatu ciozcan baquezco bitimatzat hogoi eta bi mila idi, eta ehun eta hogoi mila ardi hil cituen; eta erreguec eta Israelgo semeec lehen aldia eman cioten Jaunaren temploari. Erreguec egun hartan sainduetsi çuen Jaunaren etche aitzinean cen lorioa; ecen han escaini cituen holocausta, sacrificioa eta baquezco bitimen bilgorra, ceren Jaunaren aitzinean cen cobrezco aldarea ttipieguia baitzen eta ez baitzeçazqueen iduc holocausta, sacrificioa eta baquezco bitimen bilgorra. Salomonec eguin çuen beraz orduan aiphamen handitaco besta bat, eta Israel guciac harequin, uste handia ethorriric Ematheco sarcetic eta Eguiptoco ibairainodanic gure Jainco Jaunaren aitzinera, çazpi egunez, erran nahi baita hamalau egunez. Eta çorcigarren egunean guibelerat bidali cituen populuac, ceinac erregue benedicatuz goan baitziren beren olhetara bozcalencietan eta bihotzac goihereric Jaunac bere cerbitzari Dabidi eta Gaelgo bere populuari eguin ciuzcaten ongui guciez. Bada guerthatu cen Salomonec eguiten akabatu cituenean Jaunaren temploa, erregue jaureguia eta gogoan hartu eta eguin nahi içan cituen guciac, Jauna bigarrenecotz aguertu citzaioela, Gabaonen lehen aguertu citzaioenean beçala. Eta Jaunac erran çaroen: Ençun ditut ene aitzinean eguin ditutzun othoitza eta errequeia; sainduetsi dut etche hori, ceina alchatu baitarotaçu, hortan eçar deçadançat bethi gucico ene icena; eta ene beguiac eta bihotza egun oroz hor içanen dira. Çu ere ene aitzinean ibilcen baçare, çure aita ibili içan den beçala, çucentasunean eta bihotzeco lañotasunean; eguiten baditutzu nic çuri manatu guciac, eta beguiratzen baditutzu ene legueac eta erabaquiac, Çure erreinuco tronua egun eta bethico eçarriren dut Israelen gainean, çure aita Dabidi aguindu içan diodan beçala, nioelaric: Çure odoleco guiçonac ez du escas eguinen Israelgo tronuan. Bainan gogo gaixtoz ceihercen baçarete çuec eta çuen semeac, niri ez jarraiquiz, eta ez beguiratuz ene manamenduac eta nic çuei manatu ceremoniac; eta goaten baçarete, cerbitzatzen eta adoratzen baditutzue jainco arrotzac; kenduco dut Israel eman diodan lurraren gainetic eta ene icenari sainduetsi diodan temploa iraicico dut ene aitzinetic; eta Israel erranquiçun eta irrigarritan içanen çaroete populu guciei. Eta iracasbide içanen da etche hori: hortan gaindi iraganen dena baldituco da, eta hixtu eguinen du, eta erranen du: Certaco Jaunac horrela eguin içan daroete lur horri eta etche horri? Eta ihardetsico daroete: Ceren utzi duten heren Jauna, Eguiptoco lurretic horien aitac athera dituena, eta jarraiqui direlacotz jainco arrotzei; eta adoratu eta cerbitzatu dituztelacotz: horra certaco Jaunac horien gainera jautsaraci dituen ondico hauquiec guciac. Bada hogoi urtheren buruan Salomonec eguin cituenean bi etcheac, erran nahi da Jaunaren temploa eta erregue jaureguia, (Tirreco erregue Hiramec Salomoni emanez cedrozco eta içaiazco çurac eta urhea, fixu içan çuen guciaren arabera), Salomonec orduan Hirami Galileaco lurrean eman ciozcan hogoi hiri. Hiram Tirrecoa ilki cen Salomonec eman ciozcan hirien ikusteco, bainan etzuten atzeman haren beguiei. Eta erran çuen: Anaia, horiec dira niri eman daroztatzun hiriac? Eta lekua deithu çuen Cabul-lur, orai arteo dirauen beçala. Hiramec halaber Salomoni igorri ciozcan ehun eta hogoi talendu urhezco. Hori da dirua erregue Salomonec xahutu çuena Jaunaren temploa, eta erregue jaureguia, eta Melo, eta Jerusalemeco harrasiac, eta Hefer, eta Mayedo eta Gacer eguitean. Faraon Eguiptoco erregue igan cen, hartu eta erre çuen Gacer; hil çuen han egoten cen Cananearra eta hiri hura eman çaroen dotetzat bere alaba Salomonen emazteari. Salomonec beraz berritu cituen Gacer, Bethoron behere, Baalath eta Palmira mortuco lurrean. Eta cituen herri guciac, harrasiric gabe cirenac hazcartu cituen, eta orga-lasterretaco hiriac ere, eta çaldizcoen hiriac, eta Jerusalemen alchatu nahi içan cituen guciac, eta Libanen eta bere manamenduco lur gucian. Amorneearretaric, Hethear, Pherecear, Hehear eta Jebusearretaric guelditu içan cen populu gucia, Israelgo umeetaric ez direnac, Hequien seme guelditu cirenac lekuan, erran nahi da Israelgo semeac ecin xahutu cituztenac, Salomonec cergatu cituen, egungo eguna arteo diren beçala. Etzuen ordean Salomonec escu-lanetan eçarri Israelgo semeetaric nihor-ere, bainan guerla-guiçon, haren ministro, armadetaco aitzindari eta buruçagui, orga-lasterren eta çaldizcoen manatzeco ciren. Salomonen lan gucietaco baciren eçarriac borz ehun eta berrogoi eta hamar aitzindari, populua beren azpico çutenac eta lan xedatuetan manatzen çutenac. Bada Faraonen alaba Dabiden hiritic Salomonec eguin çaroen bere etchera ethorri cen. Erreguec orduan alchatu çuen Melo. Salomonec halaber urthe guciz hiruretan escaincen cituen holocaustac eta baquezco bitimac alchatu çuen aldarearen gainean, eta balsamuac Jaunaren aitzinean erretzen cituen. Temploa akabatua cen. Erregue Salomonec uncidi bat ere eguin çuen Asiongaberren, ceina baita Ailatheco ondoan, itsaso Gorrico bazterrean, Idumeaco lurrean. Eta Hiramec uncidi hartan itsasguiçonac eta itsasquetan jaquinac bere cerbitzarietaric Salomonen cerbitzariequin igorri cituen; Eta Ophirrera goanic, erregue Salomoni ekarri çaroten lau ehun eta hogoi talenduren urhea handic hartua. Ençunic Salomonen omena Jaunaren icenean, Sabaco erreguina ere ethorri cen, asmacaritan haren frogatzera. Eta Jerusalemera sarthuric lagunqueta handi batequin, aberastasun ascorequin, eta balsamu, urhequeta gaitz bat eta harri baliosac çakarzten camelu batzuequin, ethorri cen erregue Salomonen gana, eta erran çarozquien bere bihotzean cituenac oro. Eta Salomonec arguitu çuen aitzinera eman çarozquien solas gucien gainean, eta hitz bakar bat etzen içan erregueri gordea guelditu citaqueenic eta ceinari ez baitzuen ihardetsi. Bada, Sabaco erreguinac ikustearequin Salomonen çuhurcia gucia eta harec alchatu etchea, Haren mahaineco janhariac, cerbitzarien egon-lekuac, hequien araldeac eta soinecoac, eta hango edaraleac, eta Jaunaren etchean escaincen cituen holocaustac, etzen guehiago bere baithan. Eta erregueri erran çaroen: Eguia da ene lurrean ençun içan dudana Çure solasez eta çure çuhurciaz; eta ez nituen sinhesten niri erraileac, neroni ethorri arteo eta ene beguiz ikusi arteo; eta frogatu dut eguiaren erdia ere etzarotedala erran. Çure çuhurcia eta çure eguinçac nic omenca adituac baino handiagoac dira. Dohatsu çure guiçonac! eta dohatsu çure cerbitzariac, bethi çure aitzinean daudecinac, eta çure solas çuhurra aditzen dutenac! Benedica bedi çure Jainco Jauna, ceinaren gogaraco içatu baitzare, eta ceinac Israelgo tronuaren gainean eman baitzatu, Jaunac Israel maithatu duelacotz bethi gucico, eta erregue eçarri baitzaitu çucenari eta çucentasunari beren bidea emateco. Beraz Sabaco erreguinac, Salomoni eman ciozcan seietan hogoi talendu urhezcoac, balsamuqueta handi bat eta harri baliosac. Egundaino gueroztic ez da ekarri içan hambat balsamu nola Sabaco erreguinac eman baitziozcan erregue Salomoni. (Halaber Hiramen unci Ophirretic urhea çakartenec, çuhamu usain oneco queta handi bat eta harri baliosac ekarri cituzten Ophirretic. Çur usaindun hequietaric erreguec eguin cituen Jaunaren temploco eta erregue jaureguico temposac, eta cantarien guitarrac eta lirac. Halaco çuhamu usaindunic ez da orai arteo egundaino ekarri ez-etare ikusi). Erregue Salomonec, berriz, Sabaco erreguinari eman ciozcan nahi içan cituen eta hari galdatu guciac, berçalde cirelaric, bere baitharic escaini ciozcanac erregue biçartasun cinezco batequin. Erreguina itzuli eta bere cerbitzariequin goan cen bere lurrera. Salomoni, urthe bakotch, ekarcen çaroeten urhearen phisua, sei ehun eta hirur hogoi eta hamar urhezco talendurena cen. Erran gabe cergaçaleec, tratulariec, pusca-salçaileec, Arabiaco erregue guciec eta lurreco buruçaguiec ekarcen çaroetena. Erregue Salomonec halaber eguin cituen berrehun erredola urhe garbienetic. Erredola bakarraren xaflençat eman cituen sei ehun siclo urhezco. Eta eguin cituen hirur ehun erredola motch urhe frogatuz. Erredola bakotcha estalia cen hirur ehun mina urhezcoz. Erreguec eçarri cituen Libango oihaneco etchean. Erregue Salomonec eguin çuen orobat boliazco tronu handi bat eta estali çuen urhe gorriz. Tronuac bacituen sei mail; gaina biribil çuen guibelean; bacituen bi escu bi aldeetaric jarlekua çaducatenac, eta bi lehoin çauden bi escuen aldean; Eta hamabi lehoincume çauden mailen gainean, sei alde batetic eta sei bercetic. Ez da nihongo erresumetan eguin halaco lan bat. Unci guciac ere ceinetan edaten baitzuen erregue Salomonec, urhezcoac ciren, eta Libango oihaneco etchean tresna guciac urhe garbienetic ciren. Cilharra etzen ikusia eta deus guti cen preçatua Salomonen egunetan, Ceren erregueren unciac Hiramen unciequin itsasoz Tharsisera goaten baitziren hirur urthetaric behin, eta handic ekarcen cituzten urhea, cilharra, elefant-horçac, ximinoac eta paunac. Erregue Salomonec gainditu cituen beraz lurreco erregue guciac bere aberastasunez eta çuhurtasunaz. Eta lurra çagoen gucia Salomonen beguithartea ikusi nahiz, ençutea gatic Jaincoac haren bihotzean eçarri çuen çuhurcia. Eta batbederac ekarcen ciozcan emaitzac, cilharrezco eta urhezco unciac, soinecoac, guerlaco harmac, balsamuac ere, eta çaldiac eta mandoac, urthe oroz. Salomonec bildu cituen orga-lasterrac eta çaldizcoac; orga-lasterrac igan ciren hamalau ehunetara, eta çaldizcoac hamabi miletara; eta eçarri cituen hiri hazcartuetan, eta erreguerequin Jerusalemen. Eta hala eguin çuen, non dirua Jerusalemen harria beçain nasai baitzen; eta haimberce cedro bacela, nola bazterretan sorcen diren ficomorac. Eguiptotic eta Coatic çaldiac erakarcen ciozcaten Salomoni. Ecen erregueren tratulariec erosten cituzten Coatic, eta erakarcen ciozcaten precio xedatu batean. Eguiptotic sei ehun cilharrezco siclotan atheratzen ciren lau çaldi, eta çazpitan hogoi eta hamar siclotan çaldia. Eta Hethearren erregue guciec eta Siriacoec horreletan salcen cituzten çaldiac. Bada, erregue Salomonec maithatu cituen asco emaztequi arrotz, Faraonen alaba, eta Moabitar eta Amontar emaztequietaric, Idumear, Sidondar eta Hethearretaric, Ceinen jendaquiez Jaunac erran içan baitzaroeten Israelgo semeei: Etzarete sarthuco horien emaztequietara, eta horietaco guiçonac ez dira sarthuco çuen emaztequietara, ecic den segurena da horien emaztequiec ceiherraraciren dituztela çuen bihotzac beren jaincoei jarraiquiaraz cetzazten. Salomon hequiei josi cen beraz maitequeria suharrenez. Içatu cituen çazpi ehun emazte erreguina beçala, eta hirur ehun ohaide; eta emaztequiec ceihertu çaroeten bihotza. Çaharra cen jadanic, emaztequien bidez gaizquiratua içan cenean haren bihotza, jainco arrotzei jarraiquitzeco. Eta haren bihotza etzen osoqui xahu bere Jainco Jaunaren aitzinean, nola haren aita Dabiden bihotza. Bainan Salomonec adoratzen cituen Astarthe Sidondarren jaincosa, eta Moloc Amontarren jaincoaiçuna. Eta Jaunaren aitzinean gogaragarri etzena eguin çuen Salomonec, eta etzuen behar cena eguin Jaunari jarraiquitzeco bere aita Dabid beçala. Salomonec orduan eguin çuen templo bat Camosi, Moabitarren jaincordeari, Jerusalemen parrean den mendian, eta Moloqui Amontarren jaincordeari. Eta horrela eguin çaroeten emazte arrotz guciei, ceinec isensua erretzen eta bitimac imolatzen baitziozcaten beren jaincoei. Jauna hasarretu citzaioen beraz Salomoni, ceren haren gogoa ceihertu cen Israelgo Jainco Jauna ganic, ceina bi aldiz aguertu baitzitzaioen, Eta ceinac bere ahoz manatu baitzaroen etzedin jainco arrotzei jarraic. Eta Salomonec Jaunac manatu çaroena etzuen beguiratu. Hargatic Jaunac erran çaroen Salomoni: Hori eguin duçulacotz, eta ceren ez dituçun beguiratu enequilaco batasuna eta nic çuri eman manamenduac, urraturic çure erresuma çathituco dut, eta çure cerbitzari bati emanen darot. Halaric-ere çure aita Dabiden gatic ez dut hori çure egunetan eguinen; çure semearen escuan eguinen dut. Ez diot ere erresuma gucia kenduco; bainan Dabid ene cerbitzaria gatic eta Jerusalem hautatu dudana gatic, leinu bat emanen diot çure semeari. Bada Jaunac etsaitzat Salomoni eraiqui çaroen Adad Idumearra, erregue odolecoa, Edomen egoten cena. Ecen Idumean cenean Dabid, eta Joab, armadaco buruçaguia igan cenean hilac cirenen ehorcera, eta Idumean guiçonqui cen gucia hil çuenean, (Ecic sei hilabethez han egotu ciren Joab eta Israel gucia Idumean guiçonquiac oro hil cetzazten arteo), Adad ihes goan cen bera eta Idumear haren aitaren cerbitzarietaric cembait harequin, Eguiptoan sarceco. Bada, Adad haur ttipittoa cen. Madiandic jaiqui ondoan, Pharanera goan ciren, Pharango guiçonetaric hartu cituzten eta sarthu ciren Eguiptoan Eguiptoco erregue Faraonen gana, ceinac Adadi eman baitziozcan etche bat, bicicariac eta lur baten manamendua. Eta Adadec hainitz beguitharte ona atzeman çuen Faraonen baithan, hambatetaraino non Faraonec emaztetzat eman baitzaroen bere emazte Taphnes erreguinaren ahizpa propia. Taphnesen ahizpac seme bat eman çaroen Jenubath deitzen cena, eta Taphnesec hura haci çuen Faraonen etchean; eta Jenubath Faraonen baithan egoten cen haren semeequin. Adadec Eguiptoan nabaditu çuenean Dabid bere aitequin lokartu cela, eta Joab armadaco buruçaguia, hila cela, Faraoni erran çaroen: Utz neçaçu goan nadien ene lekuetara. Eta Faraonec erran çaroen: Ceren escasa duçu hemen çure toquietara goatera bilhatzeco? Bainan Adadec Thardetsi çuen: Deusere; ordean utz neçaçu othoi. Jaincoac Salomoni etsaitzat eraiqui çaroen halaber Erraçon Eliadaren semea, ihes eguina cena bere nausiari, Adarecer, Sabaco erregueri Erraçonec guiçonac bildu cituen haren contra, eta eguin cen ohoin-buruçagui, Dabidec hilcen cituenean; eta Damesara goan ciren, han egotu ciren, eta Erraçon Damasen erregue eçarri çuten. Israelen etsai içan cen, Salomon bici içan ceno; eta holaco bidegabea eta aiherra Adadec ekarri ciozcan Israeli. Nabathen semeac ere Jeroboam Efrathar Saredacoac, Salomonen cerbitzariac, ceinaren ama Sarba deitzen baitzen eta alharguna baitzen, escua alchatu çuen erregueren contra. Eta huntaric ethorri cen haren bihurritza erregueren contra, ceren Salomonec eguin çuen Melo eta celhaitu çuen bere aita Dabiden hirico lecea. Bada Jeroboam indar eta ahaletaco guiçona cen; eta Salomonec ikusiric guiçon-gazte horren baithan gaitasun eta berenazco ethorça ona, eçarri çuen Josepen etche gucico cerguen buruco. Orduan guerthatu cen beraz Jeroboam ilki cela Jerusalemetic, eta bidean atzeman çuela Ahias profeta Silotarra, capa berri batez estalia: bada, biac bakarric ciren campoan. Abiasec harturic soinean çuen capa berria, hamabi çathitan hautsi çuen. Eta Jeroboami erran çaroen: Har çatzu hamar phusca, ecen hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Huna non Salomonen escutic urratuco dudan erresuma, eta çuri emanen datozquitzut hamar leinu. Bada, Dabid ene cerbitzaria gatic gueldituco çaizco leinu bat eta Jerusalemeco hiria, Israelgo leinu gucietaric hautatu dudana; Ceren utzi nauen eta adoratu dituen Astarthe Sidondarren jaincosa, Camos Moabitarren jaincoa eta Moloc Amonen semeen jaincoa; eta ceren ez den ene bideez ibili, çucentasuna beguiratzeco ene aitzinean, ene manamenduac eta erabaquiac, bene aita Dabidec beçala. Ez dut halaric-ere erresuma gucia haren escutic kenduco, bainan aitzindari utzico dut bere bicico egun orotan Dabid ene cerbitzaria gatic, ceina baitzen ene hautucoa, ceinac beguiratu içan baititu ene manu eta manamenduac. kenduco dut ordean erresuma horren semearen escutic eta çuri emanen darozquitzut hamar leinu. Horren semeari berriz, leinu bat emanen diot, argui bat bethi gueldi daquioen ene cerbitzari Dabidi ene aitzinean Jerusalemen, ene icena han egon dadiençat hautatu dudan hirian. Bainan çu hartuco çaitut; çure arimac lehiatzen dituen gucien gainean erreguinatuco çare eta Israelen gainean içanen çare erregue. Ençuten baditutzu beraz nic manatuco darozquitzudan guciac, ene bideetan ibilcen baçare eta ene aitzinean çucen dena eguiten baduçu, ene manu eta manamenduac beguiratuz, Dabid ene cerbitzariac eguin içan duen beçala, çurequin içanen naiz, etche bat eguinen darotzut sendoa, Dabidi eguin diodan etchea beçalacoa, eta emanen darotzut Israel. Eta hortan atsecabe emanen diot Dabiden odolari, ez bizquitartean bethi. Salomonec beraz nahi içan çuen Jeroboam hilaraci; Jeroboam jaiqui cen, ihes eguin çuen Eguiptora, Sefac Eguiptoco erregueren gana, eta Eguipton egotu içan cen Salomon hil arteo. Salomonen gaineraco hitzac berriz, eta harec eguin cituen guciac eta haren çuhurcia, hara iscribatuac direla Salomonen egunetaco eguincetaco liburuan. Hura Israel guciaren gainean Jerusalemen erreguinatu cen egunac heldu ciren berrogoi urthetara. Eta Salomon bere arbasoequin lokartu cen; ehorcia içan cen bere aita Dabiden hirian, eta Erroboam haren semea erreguinatu cen haren orde. Bada, Erroboam Siquemera ethorri içan cen, ecen harat bildua cen Israel gucia hura erregue eçarcera. Bainan Jeroboamec, Nabathen semeac, Eguipton celaric oraino Salomon erreguearen aitzinetic ihes, adituric haren hil-herria, bihurtu cen Eguiptotic. Mandatariac igorri ciozcaten eta deithu çuten Jeroboam eta Israelgo oste gucia ethorri ciren beraz eta Erroboami minçatu ciren erranez: Çure aitac uztarriric gogorrena eçarri darocu gainean. Hargatic aphur bat guti çaçu orai çure aitaren manamenduco gogortasun handitic, eta gure gainean eçarri duen uztarriaren dorphetasunetic, eta guc cerhitzatuco çaitugu. Erroboamec erran çaroeten: Çoazte hirugarren eguna arteo, eta itzul çaizte ene gana. Populua goan cenean, Erroboam erregueac batzarre bat iduqui çuen bere aita Salomonen aitzinera bilcen ciren çaharrequin hura bici celaric, eta erran çuen: Cer conseilu ematen darotaçue, populu horri ihardets deçodançat? Hauquiec erran çaroten: Populu horri egun jausten baçaizquio, amor ematen badioçu eta bere galdea onhesten, eta solas eztiac ematen badiozcatzu, bethico içanen da çure cerbitzuan. Erroboamec bazterrerat utzi çuen çaharrec eman çaroten conseilua, eta behartu cituen harequin haciac eta harequin egoten ciren guiçon-gazteac, Eta erran çaroeten: Cer conseilu ematen darotaçue ihardesteco populu horri, ceinac erran baitarot: Axit çaçu çure aitac gure gainean eçarri duen uztarria? Harequin haciac içan ciren guiçon-gazteec ihardetsi çaroten: Hula minça çaite populu horri, ceina minçatu baitzaitzu, cioelaric: Çure aitac dorphetu du gure uztarria, çuc arin gaitzatzu. Hula minça çaquizquiote: Ene erhiric xiquiena lodiagoa da ene aitaren bizcarra baino. Dioçue ene aitac uztarri dorphea eçarri duela çuen gainean; eta nic dorpheagotuco dut oraino çuen uztarria; ene aitac açoteaz jo çaituztete, eta nic harrobiz joco çaituztet. Beraz hirugarren egunean Jeroboam eta populu gucia Erroboamen gana ethorri ciren, erregue minçatu beçala, erran çuenean: Itzul çaizte ene gana hirugarren egunean. Eta erreguec, bazterrerat utziric çaharrec eman çaroten conseilua, gogorqui ihardetsi çaroen populuari, Eta guiçon-gazteen conseiluaren arabera minçatu citzaioen, erranez: Ene aitac dorphetu du çuen uztarria; nic berriz, dorpheagotuco dut oraino; ene aitac açoteaz jo çaituzte; nic berriz, harrobiz joco çaituztet. Eta erreguec etzuen populua onhetsi, ceren haren ganic aldaratu baitien Jauna, bere hitzari bide emateco, Ahias Silontarraren arartecoz Jeroboam Nabathen semeari erran içan çaroenari. Hargatic populuac ikusiric erreguec etzituela nahi içan ençun, ihardetsi çaroen erranez: Cer ikusteco dugu Dabiden baithan? edo cer primança Isairen semearen baithan? Israel, habil hire olhetara; Dabid, ikusac orai hire etchea. Eta Israel goan cen bere olhetara. Bainan Erroboam Judaco hirietan egoten ciren Israelgo seme gucien gainean erreguinatu cen. Erroboamec igorri çuen beraz Aduram, cerguen buruco cena; eta Israel guciac harricatu çuen eta hil cen. Bada Erroboam erreguea berehala igan cen bere orga-lasterrera eta ihes eguin çuen Jerusalemera. Eta Israel bereci cen Dabiden etchea ganic egungo eguna arteo. Bada, guerthatu cen Israel guciac aditu çuenean Jeroboam itzuli cela, igorri çuela haren bilha, eta batera bilduric deithu çutela eta erregue eçarri Israel guciaren gainean. Judaren leinu bakarra baicic etzen Dabiden etcheari jarraiqui. Bainan Erroboam ethorri cen Jerusalemera; bildu cituen Judaco etche gucia eta Benjaminen leinua, ehun eta lau hogoi mila guiçon hautac, Israelen etchearen guducatzeco eta erresuma bihurcecotzat Erroboami Salomonen semeari. Orduan Jauna minçatu cen Semeiasi, Jaincoaren guiçonari, erraten çaroelaric: Minça çaquizquiote Erroboami, Salomonen seme Judaco erregueri, Judaco eta Benjamingo etche guciari eta populuco gaineracoei, erraten dioçutelaric: Hau dio Jaunac: Ez beçaizte igan, ez-eta guduca Israelgo çuen anaien contra; guiçona bere etchera itzul bedi, ecen hau gucia ene escutic heldu da. Ençun çuten Jaunaren hitza, eta bidetic itzuli ciren Jaunac manatu çaroeten beçala. Bada Jeroboamec alchatu çuen Siquemgo hiria Efraimgo mendian, eta han eguin çuen bere egoitza. Guero handic ilkiric alchatu çuen Phanuel, Eta Jeroboamec eguin çuen bere baithan: Erresuma orai bihurtuco çaio Dabiden etcheari, Populu hau igaiten bada, Jerulalemen Jaunaren etchean sacrificio eguitera; eta populu hunen bihotza itzulico çaio bere jaunari, Erroboam Judaco erregueri, eta ni hilen naute eta bihurtuco dira haren gana. Eta bere baithan egonic, eguin cituen bi aratche urhezco, eta populuari erran çaroen: Ez beçaizte igan Jerusalemera guehiago: Israel, huna çure jaincoac Eguiptoco lurretic atheratu çaituztenac. Eçarri cituen bat Bethelen eta bercea Danen; Eta hori içan cen bekatu bide bat, ecic populua aratchearen adoratzera goaten cen Daneraino. Eta temploac eguin cituen leku goretan, eta apheçac populuco azquenetaric, Lebiren seme etzirenetaric. Besta-buru bat eçarri çuen çorcigarren hilabethean, hilabethearen hamaborzgarreneco, Judan celebratzen cen bestaren arara. Eta orobat eguin çuen Bethelen, aldarera iganez, eguin cituen aratcheei imolatzeco; eta Bethelen eçarri cituen apheçac eguin cituen leku goretaco. Eta bere oldetara bereci çuen çorcigarren hilabetheco hamaborzgarren egunean, Bethelen alchatu çuen aldarera igan cen; eta besta eguin cioten Israelgo semeei, eta aldarera igan cen isensuaren erretzera. Eta hara non Jaincoaren guiçon bat Judatic Bethelera ethorri cen Jaunaren hitzean, Jeroboam aldarean xutic celaric eta isensua arthiquitzen çuelaric. Eta oihu eguin çuen Jaunaren icenean aldarearen contra, eta erran çuen: Aldarea, aldarea, hau cioc Jaunac: Huna non Dabiden etcheari seme bat sorthuco çaioen Josias deithuco dena, eta hire gainean imolatuco ditic orai hire gainean isensua erretzen duten apheçac, eta guiçon-heçurrac hire gainean erreco ditic. Eta orduan eçagutzari bat eman çuen, cioelaric: Hau içanen da eçagutzaria Jauna dela minçatu: Horra aldarea urratuco dela, eta hortaco hautsa barraiatuco. Erreguec aditu çuenean aldarearen contra Bethelen Jaincoaren guiçonac goraqui atheratu çuen solasa, aldaretic escua hedatu çuen, cioelaric: Har çaçue. Eta ihartu citzaioen haren contra hedatu çuen escua, eta ecin bildu çuen bere ganat. Aldarea ere urrutu cen, eta hautsa aldaretic barraiatu cen, Jaincoaren guiçonac Jaunaren icenean aitzinetic eman çuen eçagutzariaren arabera. Eta erreguec erran çaroen Jaincoaren guiçonari: Errequei çaçu çure Jainco Jaunaren beguithartea, eta othoitz eguiçu enetzat bihur daquidan ene escua. Jaincoaren guiçonac othoiztu çuen Jaunaren beguithartea eta erregueri bihurtu citzaioen bere escua eta eguin cen aitzinean içana cen beçala. Bada, erreguec erran çaroen Jaincoaren guiçonari: Çato enequin etchera barazcaitera, eta emanen darozquitzut dohainac. Eta Jaincoaren guiçonac ihardetsi çaroen erregueri: Eman bacineçat ere çure etchearen erdia, ez naiz çurequin ethorrico, eta ez dut oguiric janen, ez uric edanen leku huntan, Ecic hula çait manatua, meçutu nauen Jaunaren hitzean: Ez duçu hor ez oguiric janen, ez uric edanen, eta etzare ethorri bideaz itzulico. Goan cen beraz berce bide batez eta etzen itzuli Bethelera ethorri cen bideaz. Bada, Bethelen egoten cen profeta çahar bat ceinari ethorri baitzitzaizcon bere semeac, eta erran ciozcaten egun hartan Jaincoaren guiçonac Bethelen eguin cituen eguinça guciac; eta beren aitari kondatu ciozcaten erregueri erran cituen solas guciac. Eta aitac erran çaroeten: Cein bidez goan da? Bere semeec erakutsi cioten bidea ceintaz goan baitzen Judatic ethorri cen Jaincoaren guiçona. Eta bere semeei erran çaroeten: Xuxen darotaçue ene astoa. Hauquiec harbalda eçarri ondoan, igan cen gainera. Goan cen Jaincoaren guiçonaren ondotic; atzeman çuen tirrimintin baten azpian jarria eta erran çaroen: Çu çare Jaincoaren guiçona Judatic ethorri çarena? Ihardetsi çuen: Bai, ni naiz. Eta erran çaroen: Çato ene etchera oguiaren jatera. Hunec ihardetsi çuen: Ez naiteque itzul, ez çurequin ethor, eta ez dut toqui huntan ez oguiric janen, ez uric edanen; Ecen Jauna minçatu çait Jaun hitzaz, cioelaric: Ez duçu oguiric janen, ez uric edanen, eta etzare itzulico goanen çaren bideaz. Berceac erran çaroen: Ni ere çu iduri profeta naiz; eta aingueru bat minçatu çait Jaunaren hitzaz, dioelaric: Itzularaz çaçu çurequin çure etchera, oguia jan deçan eta ura edan deçan. Enganatu çuen, Eta erakarri çuen berequin. Jan çuen beraz oguia haren etchean, eta ura edan çuen. Eta mahainean jarriac cirelaric, hura guibelerat erakarri çuen profetari minçatu cen Jauna. Eta hunec oihuz erran çaroen Judatic ethorri cen Jaincoaren guiçonari: Hau dio Jaunac: Jaunaren ahoari ceren etzaren içan ethordun; ceren ez duçun beguiratu çure Jainco Jaunac eman manua; Ceren itzuli çaren, oguia jan eta ura edan ditutzun, Jaunac ez oguiric jateaz ez-eta uric edateaz manatu darotzun lekuan, çure gorphutza hil-eta ez da eramana içanen çure arbasoen hobira. Jan eta edan çuenean, bere astoari harbalda eçarri çaroen guibelerat erakarri çuen profetarençat. Eta goan cenean, lehoin batec atzeman eta hil çuen, eta haren gorphutza bidearen gainean etzana guelditu cen. Astoa berriz, haren ondoan çagoen, eta lehoina gorphutzaren aldean. Eta hara non iragaiten ciren guiçon batzuec ikusi çuten gorphutza bidean etzana eta lehoina haren aldean jarria. Eta ethorri ciren, eta berria hedatu çuten profeta çahar hura egoten cen hirian. Bercea bidetic guibelerat erakarri çuen profeta hunec aditu çuenean hori, erran çuen: Jaincoaren guiçon bat da, Jaunaren ahoari ethordun içan ez dena, eta Jaunac lehoinari eman dio; eta lehoinac phorrocatu eta hil du, Jaunac erran dioen hitzaren arabera. Bere semeei erran çaroeten: Xuxen darotaçue asto bat. Hauquiec astoari harbalda eçan ondoan, Eta profeta çaharra goan cenean, bercearen gorphutza bidean etzana atzeman çuen, eta leoina eta astoa gorphutzaren aldean. Lehoinac etzuen gorphutzetic jan, eta etzioen astoari minic eguin. Profetac hartu çuen beraz Jaincoaren guiçonaren gorphutza, eçarri çuen astoaren gainean, eta itzuliric ekarri çuen bera egoten cen hirira, haren deithoratzeco. Haren gorphutza eçarri çuen bere hobian, eta deithoratu çuten, erranez: Ai! ai! ene anaia! Deithoratu çutenean, profeta çaharrac bere semeei erran çaroeten: Hila içanen naicenean, ehorz neçaçue Jaincoaren guiçona ehorcia den hobian: horren heçurren aldean eçar çatzue ene heçurrac. Ecen horrec Jaunaren icenean aitzinerat atheratu hitza Bethelen den aldarearen eta Samariaco hirietan diren leku goretaco templo gucien contra guerthatuco da segurqui. Horiez gueroztic, Jeroboam etzen bihurtu bere bide guciz tzarretic, bainan aitzitic populuco azquenenetaric eguin cituen leku goretaco apheçac; nahi çuten oroc bethetzen çuten haren escua, eta leku goretaco aphez eguiten ciren. Aria hortaz bekatu eguin çuen Jeroboamen etcheac, eta eragotzia içan cen, eta lurraren gainetic xahutua. Orduco egunetan eritu cen Abia, Jeroboamen semea. Eta Jeroboamec bere emazteari erran çaroen: Jaiqui çaite eta soinecoz alda, eçagut etzeçaten Jeroboamen emaztea çarela; eta çoaci Silora non egoten baita Ahias profeta, ceinac erran içan baitarot populu hunen gainean erreguinatzecoa nincela. Halaber escuan har çatzu hamar ogui, ophil bat eta unci bat eztiz bethea, eta haren gana çoaci; ecen harec erranen darotzu cer guerthatuco çaroen haur huni. Erran beçala eguin çuen Jeroboamen emazteac. Jaiquiric goan cen Silora, eta ethorri cen Ahiasen etchera. Hunec ordean etzeçaqueen ikus, adinaren handiz lambrotu citzaizcoelacotz beguiac. Bada Jaunac erran çaroen Ahias: Huna non Jeroboamen emaztea sarcen den bere seme eri duenaren gainean çure consultatzera. Hau eta hau erranen diozcatzu. Beraz nola sarcen baitzen eta nor cen gordetzen baitzuen, Athetic sarcean çangoz eguin çuen harrabotsa aditu çuen Ahiasec, eta erran çuen: Sar çaite Jeroboamen andrea; certaco eguiten duçu aleguia berce bat? ni berriz, berri tchar emaile igorria natzaitzu. Çoaz eta Jerohoami erroçu: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Ceren goratu çaitudan populuaren erditic, eta eman içan darotzudan buruçaguitasuna Israelgo ene populuaren gainean; Eta urratu dudan Dabiden etchearen erreinua; eta etzaren içatu Dabid ene cerbitzaria beçala, ceinac beguiratu baititu ene manamenduac, eta jarraiqui baitzait bere bihotz guciz, ene aitzinean gogaragarri cena eguinez; Bainan ceren eguin duçun gaizqui guehiago çure aitzinean içatu diren guciec baino, eta eguin ditutzun jainco arrotzac eta urthuac, ni hasarrearazteco; eta ceren ni çure guibelerat arthiqui nauçun; Hargatic huna non nic ondicoac erorraracico ditudan Jeroboamen etchearen gainera; joco ditut Jeroboamenganicacoac, harrasiari guernua ixurcen duena, eta hersia dagoena, eta azquena Israelen, eta xahutuco ditut Jeroboamen etchearen ondarrac, hala nola xahutzen ohi baitira cikinac garbitasuna eguin arteo. Jeroboamenganicacoac hirian hilen direnac, çakurrec janen dituzte; bazterretan hilen direnac berriz, ceruco hegastinec iretsico dituzte, ecic Jauna da minçatu. Çu beraz jaiqui çaite eta çoaci çure etchera; eta çangoa hirian sarcen duçunean berean, haurra hilen da. Israel guciac deithoratuco eta ehorcico du; ecic hura bakarra içanen da Jeroboamenganicacoetaric hobira sarthuco dutena, ceren beguitharte eguin baitio Israelgo Jainco Jaunac Jeroboamen etchean. Bada Jaunac Israelen gainean eçarri du erregue bat, Jeroboamen etchea joco duena egun halaco batez, eta halaco ordu batez. Eta Jainco Jaunac joco du Israel, kanabera urean iharrosten ohi den beçala; eta Israel kenduco du horien arbasoei eman içan daroeten lur on huntaric, eta hibaiaz haindian haiçatuco ditu, ceren dituzten lucuac eguin Jaunaren hasarrearazteco. Eta Jaunac emanen du Israel Jeroboamen bekatuen gatic, Jeroboamec bekatu eguin eta Israeli eguinaraci duelacotz. Jaiqui cen beraz Jeroboamen emaztea, goan cen eta ethorri cen Thersara; eta hura etcheco athelasean sarcearequin, haurra hil içan cen, Eta ehorcia içan cen. Israel guciac deithoratu çuen, Jaunac bere cerbitzari Ahias profetaren ahoz erran içan çuen hitzaren arabera. Bada, Jeroboamen gaineraco eguinçac, nola guducatu eta nola erreguinatu cen, iscribatuac dira Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan. Eta Jeroboam erreguinatu cen egunac heldu içan ciren hogoi eta bi urthetara; eta lokartu cen bere arbasoequin, eta Nadab haren semea erreguinatu cen haren orde. Bada, Erroboam Salomonen semea Judan erreguinatu cen. Berrogoi eta bat urthe cituen erreguinatzen hasi cenean. Hamaçazpi urthez erreguinatu cen Jerusalemen, Jaunac bere icenaren eçarceco Israelgo leinu gucietaric hautatu çuen hirian. Haren ama Naama Amontarra deitzen cen. Eta Judac gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean. Eguin cituzten bekatuez Jauna guehiago samurraraci çuten hequien aitec beren guciez hasarrearaci çuten baino. Ecic aldareac eguin cituzten, eta jainco-moldeac, eta lucuac, munho gora gucietan eta çuhaitz hostotsu gucian azpian. Eta lur hartan içan ere ciren emaguiçonac, eta Jaunac Israelen aitzinean xahutu cituen jendaien tzarqueria guciac eguin cituzten. Erroboamen erreinuco borzgarren urthean, Sesac Eguiptoco erregue igan cen Jerusalemera. Hustu cituen Jaunaren etcheco kutchac eta erregueren kutchac; bazter guciac larrutu cituen, eta Salomonec eguin urrezco erredolac ere eraman cituen. Erregue Erroboamec hequien orde eguin cituen cobrezco erredolac eta eçarri cituen erredolarien aitzindarien escuetan, eta erregue-etcheco athe aitzinean çain egoten cirenen escuetan. Eta erregue sarcen cenean Jaunaren etchean, aitzinean goateco cargua çutenec ekarcen cituzten eta guero bihurcen cituzten erredolarien harmateguira. Eta Erroboamen gaineraco eguinçac eta eguin cituen guciac iscribatuac dira Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan. Eta bethi guerla içan cen Erroboamen eta Jeroboamen artean. Erroboam lokartu cen bere arbasoequin, eta hequiequin ehorcia içan cen Dabiden hirian. Haren amaren icena cen Naama Amontarra. Abiam haren semea erreguinatu cen haren orde. Beraz Jeroboam Nabathen semearen erreinuco hemeçorcigarren urthean, Abiam erreguinatu cen Judaren gainean. Hirur urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren amaren icena cen Maaca, Abesalomen alaba. Haren aitac hartaz lehenago eguin cituen bekatu gucietan ibili cen; eta bere bihotza etzuen bere Jainco Jaunaren aitzinean garbi, Dabid haren aitaren bihotza içatu cen beçala. Bainan bere Jainco Jaunac Dabid gatic argui bat eman çaroen Jerusalemen, seme bat ondotic ematean Jerusalemen gothorceco; Dabidec eguin çuelacotz Jaunaren beguietan çucen cena, eta bere bicico egun gucietan etzelacotz harec manatu orotaric makurtu, Urias Hethearraren gainean baicic. Bizquitartean Erroboamen eta Jeroboamen artean guerla içan cen, Erroboamen bicico ephe gucian. Abiamen eguinça eta eguin cituen guciac ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta gudu bat eman cen Abiamen eta Jeroboamen artean. Eta Abiam bere aitequin lokartu cen eta Dabiden hirian ehorci çuten. Asa haren semea erreguinatu cen haren orde. Beraz Israelgo erregue Jeroboamen hogoigarren urthean erreguinatu cen Asa Judaco erregue, Eta berrogoi eta bat urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren amaren icena cen Maaca Abesalomen alaba. Eta Asa çucen ibili cen Jaunaren aitzinean, Dabid bere aita beçala. Bere lurretic kendu cituen emaguiçonac, eta xahutu cituen bere aitec eguinicaco jaincordeen lohiqueria guciac. Berçalde urrundu çuen orobat bere ama Maaca, etzadiençat buruçagui içan Priaporen sacrificioetan, eta hari consecratu çaroen lucuan; eragotzi çuen haren cilhoa, phorrocatu haren idola icigarria eta erre Cedrongo errecan. Leku gorac etzituen eragotzi. Halaric-ere Asaren bihotza haren bici gucian xahu içan cen Jaunaren aitzinean; Eta Jaunaren etcherat ekarri cituen haren aitac sainduetsi eta botuz eman cituen cilharra, urhea eta unciac. Bada guerlate içan cen Asaren eta Israelgo erregue Baasaren artean bici içan cireno. Baasa Israelgo erregue igan ere cen Judara, eta alchatu çuen Errama; nihor ez ilki, ez sar ahal cedin Asa Judaco erregueren aldecoetaric. Hargatic Arac harturic Jaunaren etcheco kutchetan eta erregue-etcheco kutchetan guelditu cen urhe eta cilhar gucia, eçarri çuen bere cerbitzarien escuetan, eta igorri çaroen Damasen egoten cen Siriaco erregue Benadad Tabremonen semeari. Tabremon baitzen Hesionen semea. Eta gaztiatu çaroen: Batasun bada çure eta ene artean, hala nola çure aitaren eta ene aitaren artean; hargatic igorri darozquitzut emaitzac, urhea eta cilharra; eta galdeguiten dut ethor çaitecen eta alferretara bihur deçaçun Israelgo erregue Baasarequin duçun batasuna, eta harec ene gatic guibelerat eguin deçan. Benadadec onhetsiric Asa erreguearen galdea, bere armadaco buruçaguiac igorri cituen Israelgo hirietara, eta jo cituzten Ahion, Dan, Abel-etche Maacarena eta Ceneroth gucia, erran nahi baita Nefthaliren lurra oro. Baasac aditu çuenean hori, utzi çuen Erramaren alchatzea eta Thersara bihurtu cen. Bada, Asa erregueac meçua igorri çuen Juda gucira, cioelaric: Nihor ez bedi aitzaquietan gueldi. Eta Erramatic eraman cituzten harriac eta çurac ceinetaz Baasac eguin baitzuen Errama, eta hequietaz Asa erregueac eguin cituen Gabaa Benjaminen eta Maspha. Eta Asaren gaineraco eguinça guciac, haren bihotzoitasun guciac, eta eguin cituenac oro, eta alchatu cituen hiriac ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta bere çaharcean çangoac hebaindu citzaizcon. Eta lokartu cen bere aitequin, eta hequiequin ehorcia içan cen Dabid bere aitaren hirian. Eta Josafat haren semea erreguinatu cen haren orde. Nadab berriz, Jeroboamen semea Israelen gainean erreguinatu cen Asa Judaco erregueren bigarren urthean, eta bi urthez erreguinatu cen Israelen gainean. Jaunaren aitzinean gaizqui dena eguin çuen; ibili cen bere aitaren bideetan eta bekatuetan ceinetaz Israel bekatutara erorraraci baitzuen. Bainan Baasa Ahiasen semeac, Isacarren etchecoac celatatu eta hil çuen Jebethonen, ceina Filistindarren hiri bat baita; ecen Nadabec eta Israeldarrec orduan sethiatzen çuten Jebethon. Baasac hil çuen beraz Nadab, Asa Judaco erregueren hirugarren urthean, eta erreguinatu cen haren orde. Eta erreguetu ondoan, jo çuen Jeroboamen etche gucia; haren odolecoric etzuen bakar bat ere utzi, gucia xahutu arteo, Jaunac bere cerbitzari Ahias Silontarraren arartecoz erran çuen hitzaren arabera, Jeroboamec eguin cituen bekatuen gatic eta ceinetaz bekatu eguinaraci baitzaroen Israeli, eta Israelgo Jainco Jauna hasarrearaci çuen tzarqueria gatic. Nadaben gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituen guciac, iscribatuac ez othe dira Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta guerlate içan cen Asaren eta Israelgo erregue Baasaren artean hequien bicico egun oroz. Aita, Judaco erregueren hirugarren urthetic, Baasa Ahiasen semea erreguinatu cen hogoi eta lau urthez Thersan Israel guciaren gainean. Gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean eta ibili cen Jeroboamen bidean eta bekatuetan, ceinetaz Israeli bekatu eguinaraci bai tzaroen. Bada, Jaunaren hitza Baasaren contra atheratu cen Jehuri, Hananiren semeari, erranez: Herrautsetic goratu eta ene Israelgo populuaren gainean buruçagui eçarri çaitudalacotz, çu ordainez ibili çare Jeroboamen bidean, eta bekatutan erorraraci duçu Israelgo ene populua, hequien bekatuez ene samurrarazteco. Huna nic ebaquico dudala Baasaren ondoregoa eta haren etcheco ondoregoa, eta çure etchea eguinen dut Nabathen seme Jeroboamen etchea eguin dudan beçala. Basaaren odolecoetaric hilen dena hirian, çakurrec janen dute; eta bazterretau hilen dena, ceruco hegastinec dute iretsico. Baasaren eguinçac berriz, eta eguin cituen guciac, eta haren guduac, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Baasa lokartu cen beraz bere arbasoequin; Thersan ehorcia içan cen, eta Ela haren semea erreguinatu cen haren orde. Bainan Hanariren seme Jehu profeta baithan Jaunaren hitza atheratu cenean Baasaren contra, eta haren etchearen contra, eta Jaunaren aitzinean eguin cituen gaizqui gucien contra, Jaunaren hasarrearazteco bere escuetaco eguincez bilhaca cedinçat Jeroboamen etchea beçala; horren gatic hilaraci çuen, erran nahi  baita, Baasac Jehu profeta Hananiren semea. Asa, Judaco erregueren hogoi eta seigarren urthetic, Ela Baasaren semea bi urthez Therfan erreguinatu cen Israelen gainean. Eta haren contra bihurtu cen Çambri haren cerbitzaria, çaldizcoen erdian buruçaguia. Bada Ela Therfan edaten hari eta hordia cen Therfaco buruçagui Arfaren etchean. Çambri beraz gainera jauciric, jo eta hil çuen, Judaco erregue Asaren hogoi eta çazpigarren urthean, eta erreguinatu cen haren orde. Eta erreguetu eta haren tronuan jarri cenean, Baasaren etche gucia jo çuen, eta hartaric etzuen utzi harrasiari guernua ixurcen çuenic, ez-eta ahaideric, ez adisquideric. Eta Çambric xahutu çuen Baasaren etche gucia, Jaunac Jehu profetaren arartecoz Baasari erran çaroen hitzaren arabera, Baasaren eta haren seme Elaren bekatu gucien gatic, bekatu eguin çutelacotz eta Israeli eguinaraci, Israelgo Jainco Jauna beren çoroqueriez samurraraciz. Elaren eguinçac berriz, eta harec eguin cituen guciac ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Judaco erregue Asaren hogoi eta çazpigarren urthean, Çambri çazpi egunez erreguinatu cen Thersan. Bada, armadac sethiatzen çuen Jebethon Filistindarren hiria. Adituric Çambri bihurtu cela eta erregue hil çuela, Israel guciac erregue eguin çuen Amri, ceina baitzen Israelgo armadaren buruçagui orduan campetan. Amri igan cen beraz Jebethonetic eta Israel gucia harequin, eta sethiatzen çuten Thersa. Bainan Çambric ikustenez hiria hartua içatera çohala, jaureguian sarthu cen, eta bere burua erre çuen erregue-etchearequin, eta hil cen Eguin cituen bekatuen erdian, Jaunaren aitzinean gaizquia eguinez, eta Jeroboamen bidean ibiliz, eta haren bekatuan ceinetaz Israel bekatura erorraraci içan baitzuen. Eta Çambriren gaineraco eguinça, celata eta dorphequeriac ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Orduan populua bi çathitan bereci cen; populuaren erdi bat jarraiquitzen cen Thebniri Jinethen semeari, hura erregue eçarceco; eta berce erdia Amriri. Bainan Amrirequin cen populua nausitu cen, Thebniri Jinethen semeari jarraiquitzen cen populuari; hil cen Thebni, eta Amri erreguinatu cen. Judaco erregue Asaren hogoi eta hamecagarren urthetic, Amri hamabi urthez erreguinatu cen Israelen gainean; Therfin erreguinatu cen sei urthez. Somerren ganic Samariaco mendia erosi çuen bi talendu cilharrezcotan. Han eguin çuen hiri bat Samaria deithu çuen mendiaren jabe Somerren icenetic. Bada Amric gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, eta hura baino lehen içatu ciren gucien gainetic, tzarqui haritu cen. Ibili cen Nabathen seme Jeroboamen bide gucian eta haren bekatuetan, ceinetaz Israel bekatura erorraraci baitzuen, bere çoroqueriez hasarrearazteco Israelgo Jainco Jauna. Eta Amriren gaineraco eguinçac eta erran cituen guduac ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Amri lokartu cen bere arbasoequin, eta ehorcia içan cen Samarian, eta Acab haren semea erreguinatu cen haren orde. Bada, Acab Amriren semea Israelen gainean erreguinatu cen Judaco erregue Asaren hogoi eta hemeçorcigarren urthean. Acab Amriren semea erreguinatu cen Samarian hogoi eta bi urthez. Eta Acabec Amriren semeac gaizquia Jaunaren aitzinean eguin çuen, hura baino lehen içan ciren gucien gainetic. Etzitzaioen asqui içatu Jeroboam Nabathen semearen bekatuetan ibilcea; guehiago dena emaztetzat hartu çuen Jeçabel, Sidondarren erregue Ethbaalen alaba. Eta goan cen eta cerbitzatu eta adoratu çuen Baal. Eta Baalen aldarea eçarri çuen Samarian alchatu çuen Baalen temploan. Landatu çuen lucu bat; eta Acab berhatuz goan cen bere lanean, Israelgo Jainco Jauna samurraraciz haren aitzinean içatu ciren Israelgo erregue gucien gainetic. Haren egunetan, Hiel Bethelgoac alchatu çuen Jerico. Abiram bere seme çaharrenaren gainean eçarri cituen hartaco asentuac, eta hartaco atheac eçarri cituen Segub bere azquen semearen gainean, Jaunac Nunen seme Josueren ahoz erran çuen hitzaren arabera. Eta Galaadeco egoiliarretaric batec Elias Thesbearrac erran çaroen Acabi: Bici bedi Israelgo Jainco Jauna ceinaren aitzinean bainaiz, ez baita urthe hauquietan ez ihincic, ez uriric içanen, ez badira ene ahoco solasetic erorcen. Eta Eliasi atheratu citzaioen Jaunaren hitza, erraten çaroena: Ilki çaite hortic eta çoaz iguzqui-haice alderat; gorde çaite Caritheco errecan, Jordaneco parrean denean, Eta han errecan edanen duçu, eta beleei manatu daroet han haz çaitzaten. Goan cen beraz, eta eguin çuen Jaunaren erranaren arabera; eta goanic jarri cen Caritheco errecan, Jordaneco parrean denean. Beleec ere oguia eta jaquiac ekarcen ciozcaten goicetan, eta orobat oguia eta jaquiac arratsetan, eta errecatic edaten çuen. Bainan egunen buruan, erreca agortu cen; etzen ecic uritu lurraren gainera. Eliasi atheratu citzaioen beraz Jaunaren hitza, erraten çuelaric: Jaiqui çaite; çoaz Sidondarren Sareptara, eta han egonen çare; ecen han haz çaitzan manatu diot emaztequi alhargun bati. Jaiqui eta goan cen Sareptara. Hirico athera ethorri cenean, aguertu citzaioen emaztequi alhargun bat, egur bilcen hari cena; deithu çuen eta erran çaroen: Indaçu unci batean ur xorta bat, edan deçadan. Eta emaztequia bilha cihoalaric, guibeletic oihu eguin çaroen: Ogui ahamen bat ere, othoi ekar darotaçu escuan. Hunec ihardetsi çuen: Bici bedi çure Jainco Jauna, ceren ez baitut oguiric, ahurraz atchic ahala irin baicic pitcher batean eta olio ikin bat olio-uncian; eta orai bilcen ditut bi xixtapur, sar nedin eta hura xuxen deçadan enetzat eta ene semearençat, eta janic hil gaitecen. Eliasec erran çaroen: Ez lotsa, bainan çoaz eta eguiçu erran duçun beçala; lehenic ordean eguiçu enetzat irintto hartaric hautspeco ophil ttipitto bat, eta ekar darotaçu; çuretzat berriz eta çure semearençat eguinen duçu guero. Ecen hau dio Jaunac Israelgo Jaincoac: Pitcher-irinac ez du escas eguinen eta olio-uncia ez da beheitituco, Jaunac lurraren gainera uria emanen duen eguna arteo. Emaztequia goan cen eta Eliasen hitzaren arabera eguin çuen. Eta Eliasec jan çuen, eta harec eta haren etcheac ere bai, eta egun hartaric, Pitcher-irinac etzuen escas eguin eta olio-uncia etzen beheititu, Jaunac Eliasen arartecoz erran çuen hitzaren arabera. Bada, guerthatu cen gueroztic emaztequi familiaco ama haren semea eritu cela, eta gaitza hain cen borthitza, non hatsa ez baitzen muthicoan guelditu. Emaztequiac erran çaroen beraz Eliasi: Cer da çure eta ene artean, Jaincoaren guiçona? ala ethorri çare ni gana ene gaizquien orhoitzapenaren berritzera eta hil deçaçun ene semea? Eta Eliasec ihardetsi çaroen: Indaçu çure semea. Eta hura hartu çuen haren alçotic, eraman çuen bera egoten cen guelara eta bere ohearen gainean eçarri çuen. Eta Jaunari deihadar eguin çaroen eta erran çuen: Ene Jainco Jauna, emaztequi alhargun hau, ceinaren baithan ahal beçala hazten bainaiz, atsecabeztatu othe duçu bada hunen semea hilez? Eta etzan cen eta hiruretan neurtu çuen bere burua haurraren gainean, eta Jaunari oihu eguin çaroen, eta erran çuen: Ene Jainco Jauna, haur hunen arima bihur bedi, othoi, hunen gorphutzera. Eta Jaunac ençun çuen Eliasen minçoa; eta haurraren arima haren baithara itzuli cen eta birphiztu cen. Eliasec hartu çuen haurra, bere guelatic eraman çuen etche beherera, eman çaroen bere amari eta erran çaroen: Horra non duçun çure semea bici. Eta emaztequiac erran çaroen Eliasi: Orai huntan eçagutu dut Jaincoaren guiçona çarela çu, eta Jaunaren hitza eguiazcoa dela çure ahoan. Handic asco egunen buruan, Jauna Eliasi minçatu citzaioen, hirugarren urthean, erraten çaroelaric: Çoaz eta çure burua erakutsoçu Acabi, aria eman deçadan lurraren gainera. Elias goan cen beraz bere burua Acabi erakustera. Bada gosete muthiria cen Samarian. Eta Acabec deithu çuen Abdias, bere etche-arthatzailea. Bada, Abdias Jaunaren beldur handi cen; Ecic noiz-ere Jeçabelec hilcen baitzituen Jaunaren profetac, Abdiasec hartu cituen ehun profeta; gorde cituen bi cilhoquetan, berrogoi eta hamar batean eta berrogoi eta hamar bercean, eta oguiz eta urez haci cituen. Acabec erran çaroen beraz Abdiasi: Çoaz bazterretaco ithur-ur gucietara eta haran gucietara, hean atzeman deçaquegun belharric, eta itzur çaldiac eta mandoac detzazquegun, eta aciendac oro hil ez ditecen. Beren artean bereci cituzten lekuac, hequien inguracatzeco; Acab cihoan bide batez, eta Abdias berce bide batez bere alde. Eta Abdias bidean celaric, Elias ethorri citzaioen aitzinera. Eçagutu çuenean Abdiasec, erori cen ahuspez eta erran çaroen: Çu çare, Elias ene jauna? Hunec ihardetsi çaroen: Ni naiz. Çoaz eta erroçu çure nausiari: Elias hemen da. Eta Abdiasec erran çuen: Cer eguin dut bekatu, ni çure cerbitzaria eçar neçaçun Acaben escuetan, harec ni hilceco? Bici bedi çure Jainco Jauna, ceren ez baita ez jendaquiric, ez erreinuric, ceinetara ene nausiac ez baitu çure bilhatzera igorri; eta oroc ihardestenez: Ez da hemen, errequeitu ditu erregue bakotcha eta populuac, etzinelacotz nihon atzematen. Eta orai diotaçu niri; Çoaz eta erroçu çure nausiari: Elias hemen da. Eta çure ganic urrundu naitequeenean, Jaunaren izpirituac eramanen çaitu nic ez daquidan leku batera; eta Acabi hurbilduric, emanen diot berria, eta nic çu ez kausitzenez, harec hilen nau. Bizquitartean çure cerbitzaria haurretic Jaunaren beldur da. Ez othe çaituzte jaquinsun eguin, çu ene jauna, nic eguin nuenaz Jeçabelec hilcen cituenean Jaunaren profetac, nola gorde nituen Jaunaren profetetaric ehun guiçon cilhoquetan, berrogoi eta hamar batean, eta berrogoi eta hamar bercean, eta nola haci nituen oguiz eta urez? Eta orai dioçu: Çoaz eta erroçu çure nausiari: Elias hemen da, harec guero ni hilceco? Eliasec ihardetsi çaroen: Ala armadetaco Jauna, ceinaren aitzinean bainaiz; egun aguertuco natzaio Acabi. Abdias goan cen beraz Acaben bidera, eta heldu çaroen guerthatu cena. Eta Acab Eliasen bidera ethorri cen. Eta ikustearequin erran çaroen: Çu çare Israel nahasten duçun hura? Eliasec ihardetsi çuen: Ez dut nic Israel nahasi, bainan bai çuc eta çure aitaren etcheac, Jaunaren manamenduac bazterrerat utzi ditutzuenec eta Baali jarraiqui çaretenec. Gucien gatic, igor çaçu orai, eta ene gana, Carmelgo mendira bilaraz çatzu Israel gucia, eta Baalen lau ehun eta berrogoi eta hamar profetac, eta lucuetaco lau ehun profetac, Jeçabelen mahainetic jaten dutenac. Acabec igorri çuen Israelgo seme gucietara, eta bilaraci cituen profetac Carmelgo mendira. Bada, Elias populu guciari hurbilduric, erran çuen: Noiz arteo bi aldeetara eguinen duçue maingu? Baldin Jauna bada Jainco, jarraic çaquiozquite; Baal balin bada ordean jainco, çohazquiote ondotic. Eta populuac etzioen hitz bat ihardetsi. Eta Eliasec populuari berriz erran çaroen: Ni guelditu naiz Jaunaren profeta bakarra; Baalen profetac ordean badira lau ehun eta berrogoi eta hamar. Eman bequizquigu bi idi, eta hequiec berençat bat hauta beçate, eta phuscaturic eçar beçate egurren gainean, bainan ez beçate azpitic suric eman: eta nic phuscatuco dut berce idia eta egurren gainean eçarrico dut, bainan ez dut azpian suric emanen. Çuen jaincoen icenac deith çatzue, eta nic deithuco dut ene Jaunaren icena: eta suaz ençunen gaituen Jaincoa, hura bera Jainco içan bedi. Populu guciac ihardestean erran çuen: Solasa guciz ona da. Eliasec erran çaroeten beraz Baalen profetei: Hauta çaçue idi bat, eta lehenic eguiçue, guehiago çaretelacotz; deith çatzue çuen jaincoen icenac eta suric azpitic ez eman. Hauquiec hartu ondoan eman çaroeten idia, xuxendu çuten, eta goicetic egüerdiraino hari ciren Baalen deitzen, erranez: Baal, ençun gaitzatzu. Bainan etzen minçoric aguercen eta nihorc etzuen ihardesten; eta eguin çuten aldarearen gainetic iragaiten ciren. Eta orduco egüerdi celaric, Eliasec trufatzen cituen, erranez: Gorago oihu eguiçue; ecic jainco da, eta beharbada solasean dago, edo trica-leku cembaitetan, edo bidean, edo lo dago segura, atzarraraci behar da. Deihadarca hari ciren beraz, eta beren azturaren arabera karmitchac eguiten cituzten beren buruei canibetez eta lancetez, odolez eztali arteo. Bainan egüerdi iragan ondoan, eta eguinahalca hari cirenei sacrificioa escaincen ohi den ordua ethorri citzaioten, eta etzen minçoric aditzen, nihorc etzuen ihardesten eta nihorc etzituen othoitz eguileac ençuten. Eliasec erran çaroen populu guciari: Çatozte ene gana. Eta populua hurbilcearequin haren gana, xuxendu çuen urratua içana cen aldarea. Eta hartu cituen hamabi harri Jacoben semeen leinuetaco nombrearen arabera, Jacob ceinari minçatu baitzitzaioen Jauna, cioelaric: Israel içanen da çure icena. Harriequin aldare bat alchatu çuen Jaunaren icenean, eta ixtun bat eguin çuen, bi hildoren çabalean beçala aldarearen inguruan. Egurra xuxendu çuen, idia phuscatu eta egurren gainean eçarri. Eta erran çuen: Urez lau pegar bethe çatzue eta ixur holocaustaren eta egurren gainera. Eta erran çuen berriz: Hori eguiçue bigarren aldico. Bigarrenecoan eguin çutenean, erran çuen: Hirugarren aldico ere hori bera eguiçue. Eta hirugarrenecoan eguin çuten, Eta ura çurruflan cihoan aldare inguruan, eta ixtunaren erreca bethea cen. Eta holocaustaren escainceco ordua ethorri cenean, hurbilduric Elias profetac erran çuen: Abrahamen, eta Isaaquen, eta Israelen Jainco Jauna, erakutsaçu egun Israelen Jaincoa çu çarela, eta ni çure cerbitzaria, eta çure manuen arabera eguin ditudala hauquiec oro. Ençun neçaçu, Jauna, ençun; ikas deçan populu hunec çu çarela Jainco Jauna, eta çuc berritan itzuli ditutzula hauquien bihotzac. Eta Jaunaren sua erori cen, eta erre cituen holocausta, eta egurrac, eta harriac, eta herrautsa ere, edaten çuelaric ixtunean cen ura. Hori ikusi çuenean, populu gucia ahuspez erori cen, eta erran çuen: Jauna bera da Jaincoa, Jauna bera da Jaincoa. Eta Eliasec erran çaroeten: Har çatzue Baalen profetac, eta horietaric bat bakarra itzur ez bedi. Hartu cituzten ondoan, Eliasec eraman cituen Cifongo errecara eta han hil cituen. Eta Eliasec erran çaroen Acabi: Igan çaite, jan eta edan çaçu, ecic bada uri handi baten harrabotsa. Acab igan cen jatera eta edatera. Elias, berriz, igan cen Carmel gainera, eta lurrera gurthuric, beguithartea eçarri çuen bere belhaunen artean. Eta erran çaroen bere muthilari: Igan çaite eta itsas-aldera beguira çaçu. Igan cenean eta beguiratu çuen ondoan, hunec erran çuen: Ez da deusere. Eta? Ciasec erran çaroen berriz: Çazpi aldiz bihar çaite. Eta çazpigarrenean, hara hedoi ttipitto bat guiçonaren oin-hatza iduri igaiten cela itsasotic. Eliasec erran çuen: Igan çaite eta erroçu Acabi: Uztar çatzu çaldiac orga-lasterrari, eta jauts çaite, uriac ez atzemateco. Eta alde batera eta bercera itzulcen celaric, hara non cerua belz-belça eguin cen, eta hedoiac, eta haicea eta uhar handi bat eguin ciren. Acab beraz orga-lasterrera iganic Jezrahelera goan cen; Eta Jaunaren escua Eliasen gainean jarri cen; eta Elias, guerria tincaturic, Acaben aitzinean lasterca cihoan, Jezrahelera heldu cen arteo. Bada, Acabec Jeçabeli erran ciozcan Eliasec eguin cituen guciac eta nola ezpataz profeta guciac hil cituen. Eta Jeçabelec Eliasi guiçon bat igorri çaroen, cioelaric: Jaincoec hau eguin beçadate eta hura gainetic, baldin bihar tenor huntaco hire arima eçarcen ez badiat hequietaric bakotcharen arima beçala. Elias icitu cen beraz, eta xutituric gogoac ematen çaroen toqui gucietara abiatu cen. Ethorri cen Bernabee Judacora eta han utzi çuen bere muthila, Eta egun baten bidean ibili cen mortuan. Eta orre baten azpian jarri ondoan, hil cedin galdatu çaroen bere biciari, eta erran çuen: Asqui dut, Jauna, ene bicia har çaçu, ecen ez naiz ene arbasoac baino hobea. Bere burua arthiqui çuen eta lohacartu cen orrearen itzalpean. Eta hara non uquitu çuen Jaunaren aingueru batec, eta erran çaroen: Jaiqui çaite eta jan çaçu. Eliasec beguiratu çuen, eta hara haren buruaren ondoan hautspeco ogui bat eta unci bat urez bethea. Jan çuen beraz eta edan, eta berriz lokartu cen. Eta bigarrenecotzat itzuliric Jaunaren aingueruac uquitu çuen eta erran çaroen: Jaiqui çaite eta jan çaçu, ecic bide handia eguiteco guelditzen çaitzu. Jaiqui ondoan, jan eta edan çuen, eta hazcurri haren indarrean ibili cen berrogoi gau-egunez Horebeco Jaunaren mendiraino. Eta harat heldu cenean, cilhoca batean egon cen; eta hara non Jauna minçatu citzaioen, eta erran çaroen: Elias, cer hari çare hor? Hunec ihardetsi çuen: karrez gartua naiz armadetaco Jainco Jaunarençat, Israelgo semeec bazterrerat utzi dutelacotz çurequilaco batasuna; hautsi dituzte çure aldareac, ezpataz hil dituzte çure profetac; ni bakarra naiz guelditua, eta ene biciaren ondoan dabilça, hau niri kendu nahiz. Eta Jaunac erran çaroen: Ilki çaite eta xutic çaude mendian Jaunaren aitzinean. Eta hara Jauna iragan cela; eta haice handi muthiri bat jaiqui cen mendiac gainazpicatuz, eta harcadiac phorroscatuz Jaunaren aitzinean, eta Jauna etzen haice hartan; eta haicearen ondotic ethorri cen lur-ikara bat, eta Jauna etzen ikara hartan; Eta ikararen ondotic su bat, eta Jauna etzen su hartan. Suaren ondotic ethorri cen haice mehe baten xixtua. Eliasec aditu çuenean hura, beguithartea capaz estali çuen, eta ilkia cilhocaco ahoan xutic guelditu cen; eta hara minço bat hari erraten çaroena: Cer hari çare hor, Elias? Eta hunec ihardetsi çuen: Armadetaco Jainco Jaunarençat karrez gartua naiz, Israelgo semeec bazterrerat utzi dutelacotz çurelicaco patua; hautsi dituzte çure aldareac, ezpataz çure profetac hil dituzte; ni bakarra naiz guelditua, eta ene biciaren ondotic dabilça, hau niri kendu nahiz. Eta Jaunac erran çaroen: Çoaz eta itzul çaite çure bideaz mortua barna Damasera; eta harat heldu çaretequeenean, Haçael erregue gançu çaçu Siriaren gaineco; Eta Jehu Namsiren semea erregue gançutuco duçu Israelen gaineco; Eliseo, berriz, Saphaten semea, ceina Abelmeulacoa baita, çure orde profeta gançutuco duçu. Eta guerthatuco da, Haçaelen ezpatari itzurico dena, haina Jehuc hilen duela; eta Jehuren ezpatari itzurico dena, haina Eliseoc hilen duela. Eta enetzat beguiratuco ditut Israelen çazpi mila guiçon, ceinen belhaunac Baalen aitzinean gurthu ez baitira, eta hura adoratu ez duten aho guciac escuari musu emanez. Elias handic goan cen beraz, eta atzeman çuen Eliseo Saphaten semea hamabi idi uztarrirequin iraulden hari cela, eta bera cen hamabi idi uztarrirequin iraulden hari cirenetaric bat. Eta Elias haren gana ethorri cenean, bere capa eçarri çuen haren gainean. Idiac berehala utziric, Eliseo goan cen Eliasen ondotic eta erran çaroen: Besarca biatzat, othoi ene ait-amac, eta hala jarraiquico natzitzu. Ihardetsi çaroen: Çoaz eta bihur çaite; ecic eguin darotzut niri çagoquitana. Eliasen ganic itzuliric, Eliseoc idi-pare bat hartu eta hil çuen; idien haraguiac goldearen çurarequin erre cituen, populuari eman ciozcan, eta jan cituzten. Eta xutituric goan cen, eta Eliasi jarraiqui cen eta cerbitzatzen çuen. Bada, Benadadec, Siriaco erreguec, bildu cituen bere armada gucia, eta hogoi eta hamabi erregue bere gana, eta çaldizcoac, eta orga-lasterrac; eta iganic guducatzen eta sethiatzen çuen Samaria. Eta Acabi, Israelgo erregueri, hirira berri-eramaileac igorriric, Erran çuen: Hau dio Benadadec: Hire cilharra eta hire urhea, hire emazteac eta hire seme maiteenac eneac dituc. Israelgo erreguec ihardetsi çuen: Oi erregue ene jauna, dioçun beçala çureac gare ni eta ditudanac oro. Berriquetariac berriz ethorriric, erran çaroten: Hau dio Benadadec, çure gana igorri gaituenac: Emanen daroztac hire cilharra, hire urhea, hire emazteac eta hire semeac. Bihar beraz mugui huntaco bereco hire gana igorrico ditiat ene cerbitzariac, eta ikartuco ditie hire etchea, eta hire cerbitzarien etcheac; escuetara hartuco ditie nahi dituzten guciac eta eramanen ditie. Bada, Israelgo erreguec deithu cituen lurreco çaharrac oro, eta erran çaroeten: Ohartemaçue eta ikusaçue celatac hedatzen darozquigula; ecen igorri içan du ene gana ene emazteen eta ene semeen arietan, eta urhe eta cilharren arietan, eta ez dut ecetzic eman. Eta çaharrec oroc eta populu guciac erran çaroten: Ez ençun, ez onhets haren erranic. Hargatic ihardetsi çaroeten Benadaden bidalquinei: Erroçuete ene erregue jaunari: Ceinen ariaz hastetic igorri baitarotaçu niri çure cerbitzariari, hainac eguinen ditut oro; bainan gauça hau ecin deçaquet. Eta guibelerat goanic, bidalquinec Benadadi heldu çaroten solasa. Hunec igorri cituen berriz eta erran çuen: Jaincoec hau eguin beçadate eta hura gainetic, Samariaco herrautsa asqui içaten bada niri jarraiquitzen çaitan populu guciaren ahurren bethetzeco. Eta ihardestean Israelgo erreguec erran çuen: Erroçuete: Guerricatua denac guerricatua ez denac baino espantu guehiago erabil ez beça. Guerthatu cen bada, Benadadec aditu çuenean solas hori, bera eta erregueac itzalpetan edaten hari cirela, eta bere cerbitzariei erran çaroeten: Ingura çaçue hiria. Eta inguratu çuten. Eta huna profeta batec, Israelgo erregue Acaben gana hurbilduric, erran çaroela: Hau dio Jaunac: Ikusi duçu nasqui oste gaitz hori gucia? huna bada nic egun non arthiquico dudan çure escura, jaquin deçaçunçat ni naicela Jauna. Eta Acabec erran çuen: Nortaz? Profetac ihardetsi çaroen: Hau dio Jaunac: Herrialdetaco aitzindarien oinezco muthilez. Acabec erran çuen: Norc abiatuco du gudua? Eta harec ihardetsi çuen: Çuc. Acabec kondatu cituen beraz herrialdetaco aitzindarien muthilac, eta atzeman cituen berrehun eta hogoi eta hamabi; hequien ondotic kondatu çuen populua, Israelgo seme guciac, çazpi mila. Egüerditan ilki ciren. Bada, Benadad hordia edaten hari cen bere itzalpean, eta harequin hogoi eta hamabi erregueac, haren lagunçara ethorri cirenac. Herrialdetaco aitzindarien muthilac berriz, buru-buruan atheratuac ciren. Hargatic Benadadec igorri çuen ikustera. Ikusleec berria ekarri çaroten, ciotelaric: Samariatic ilkiricaco guiçon batzu dira. Benadadec erran çaroeten: Edo ethor ditecen baque eguiteco ariaz, edo guducatzeco ariaz, biciric atzeman çatzue. Beraz herrialdetaco aitzindarien muthilac ilkiac ciren eta gaineraco armada ondotic cihoan. Bakotchac hil çuen parrera ethorcen citzaioen guiçona; Siriarrec iheseguin çuten, eta Israel jarraiqui citzaioeten. Benadadec ere, Siriaco erreguec, çaldi baten gainean bere çaldizcoequin ihes eguin çuen. Eta atheraturic Israelgo erreguec jo cituen çaldiac eta orga-lasterrac, eta sarrasqui gaitza eguin cioen Siriari. (Bada, profeta hurbilduric Israelgo erregueren gana, erran çaroen: Çoaz eta hazcar çaite, eta jaquiçu, eta ikusaçu cer hari çaren; ecic heldu den urthean Siriaco erregue çure contra iganen da.) Siriaco erregueren cerbitzariec berriz, erran çaroten beren nausiari: Mendietaco jaincoac dira hequien jaincoac, hortaco nausitu çaizquigu; bainan hobe da celhaietan guduca gaitecen hequien contra, eta garhaituco ditugu. Çuc beraz gauça hau eguiçu: Erregue guciac çure armadatic urrun çatzu, eta hequien orde aitzindariac eçar çatzu; Çure soldadoetaric hil direnen nombrea berri çaçu, eta çaldiena leheneco çaldien araura, eta orga-lasterrena lehenago içan ditutzunen araura; eta etsaien contra celhaietan guducatuco gare, eta ikusico duçu garhaituco ditugula. Sinhetsi çuen hequiec errana eta hala eguin çuen. Beraz urthea iragan ondoan, Benadadec kondatu cituen Siriarrac, eta Aphequera igan cen Israeli gudu emateco. Bada, Israelgo semeac ere kondatuac içan ciren, eta jatecoac harturic abiatu ciren beren aldetic, eta campatu ciren etsaien parrean, bi ahunz arthalde ttipitto iduri; Siriarrec berriz, lurra bethetzen çuten. (Eta hurbilduric Jaincoaren guiçon batec erran çaroen Israelgo erregueri: Hau dio Jaunac: Siriarrec erran dutelacotz: Mendietaco Jaincoa da Jauna, ez da haranetaco Jaincoa, oste handi hori gucia arthiquico dut çure escuetara, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.) Batzuec eta berceec çazpi egunez lerroac xuxendu cituzten elkarren parrean; çazpigarren egunean berriz, guduari lothu ciren, eta egun batez Israelgo semeec hil cituzten Siriarretaric ehun mila oinezco. Guelditu cirenec berriz, Aphequera, hirira ihes eguin çuten. Eta harrasi bat erori cen hogoi eta çazpi mila guiçon guelditu cirenen gainera. Bada, Benadad ihes sarthu cen hirira, guela-çoko batean cen gordegailura. Eta bere cerbitzariec erran çaroten: Aditzea dugu Israelgo erregueac barkaçale direla; hargatic çakuac eçar detzagun soinean eta sokac lephoetan, eta ilki gaitecen Israelgo erregueren gana; biciac utzico darozquigu beharbada. Çakuac soinean eçarri cituzten eta sokac lephoetan, ethorri ciren Israelgo erregueren gana eta erran çaroten: Çure cerbitzari Benadadec dio: Bicia utz biaçaçut, othoi. Eta harec ihardetsi çuen: Bici bada oraino, ene anaia da. Guiçonec hori oneco alderat hartu çuten; eta berehala solasa ahotic kendu çaroten eta erran: Benadad çure anaia da. Erreguec ihardetsi çaroeten: Çoazte eta erakar çaçue ene gana. Benadad atheratu citzaioen beraz, eta Acabec bere orga-lasterrera iganaraci çuen. Hunec erran çaroen: Ene aitac çureari hartu diozcan hiriac bihurtuco ditut; plaçac çuretzat Damasen eguizquitzu, ene aitac Samarian eguin içan dituen beçala, eta ni çurequin batasunez josiric goanen naiz çure ganic. Acabec beraz eguin çuen harequin batasun eta utzi çuen goatera. Orduan profeten semeetaricaco guiçon batec bere lagunari erran çaroen Jaunaren icenean: Jo neçaçu. Bainan hunec etzuen jo nahi içan. Erran çaroen: Ceren ez duçun nahi içan ençun Jaunaren hitza, huna non goanen çaren ene ganic eta lehoin batec hilen çaitu. Eta haren ganic urrunduxe cenean, lehoin batec atzeman eta hil çuen. Berce guiçon bat ere atzemanic, erran çaroen: Jo neçaçu. Hunec jo çuen eta sarrasqui eguin. Profeta goan cen beraz eta atheratu cen erregueren bidera, eta herrautsa egarriz gambiatu cituen musua eta beguiac. Eta erregue iragaiten celaric, erregueri oihu eguin eta erran çaroen: Çure cerbitzaria ilki da hurbiletic guducatzera; eta guiçon batec ihes eguiten baitzuen, norbaitec erakarri darot eta erran: Beguira çaçu guiçon hau; hau itzurcen bada, çure biciac ihardetsico du hunenarençat, edo emanen duçu cilharrezco talendu bat. Bada, nahasia içanez, alde batera eta bercera itzulica nindabilalaric, betbetan guiçona ez da aguertu. Eta Israelgo erreguec erran çaroen: Cerorrec eman duçu çure erabaquia. Bainan harec berehala garbitu çuen bere beguitharteco herrautsa, eta Israelgo erreguec eçagutu çuen profetetaric cela. Hunec erran çaroen: Hau dio Jaunac: Heriotzea çure escutic mereci çuen guiçon bat igorri duçulacotz, çure biciac harenarençat ihardetsico du eta çure populuac haren populuarençat. Israelgo erregue itzuli cen beraz bere etcherat, ençutea erdeinatuz, eta hasarre handi ethorri cen Samariara. Horien ondotic, egun hequietan, mahasti bat bacen Naboth Jezraeldarrarena, ceina Jezraelen baitzen, Acab Samariaco erregueren jaureguiaren aldean. Acab Nabothi minçatu cen beraz erraten çaroelaric: Indaçu niri çure mahastia, baratzecariençat enetzat eguin deçadan baratze bat, ceren hurbil baitut eta ene etchearen alde-aldean, eta haren orde emanen darotzut hobea den mahasti bat; edo hobe duçula uste baduçu, cer-ere balio baituque eta hura dirutan emanen darotzut. Nabothec ihardetsi çaroen: Jaunac beguira beneça çuri ematetic ene arbasoenganicaco ondorea. Acab beraz bere etcherat ethorri cen gucia gaitzitua eta horçac carrascatuz Naboth Jezraeldarraren hitzaren gainean, ceren erran çaroen: Ez darotzut emanen: ene arbasoenganicaco ondorea. Eta bere burua arthiquiric bere ohearen gainera, beguithartea çokoco aldera itzuli çuen, eta etzuen jan. Bada, Jeçabel bere emaztea ethorri citzaoien, eta erran çaroen: Cer da hori? nondic heldu çarotzu gogoco belçura hori? certaco ez duçu jaten? Acabec ihardetsi çaroen: Minçatu dut Naboth Jezraeldarra eta erran diot: Indaçu dirutan çure mahastia; edo, nahiago baduçu, horren ordain mahasti hobe bat emanen darotzut. Eta harec erran darot: Ez darotzut ene mahastia emanen. Acabi erran çaroen beraz bere emazte Jeçabelec: Escudancia handitaco çare eta manamendu ederra derabilcaçu Israelgo erresuman. Jaiqui çaite, jan çaçu eta etzaitecela grina; nic emanen darotzut Naboth Jezraeldarraren mahastia. Hargatic gutun batzu iscribatu cituen Acaben icenean eta haren ciguiluaz jo cituen, eta igorri cituen Nabothen hirian harequin egoten ciren çaharrei eta lehembicicoei. Bada, hau cen gutun hequien iharducpena: Barur bat mana çaçue eta Naboth jarraraz çaçue populuco lehembicicoen artean; Haren contra bil çatzue Belialen bi seme, gueçurrezco lekutotasunez erranen dutenac: Nabothec Jaincoa eta erregue burhoztatu ditu. Eta ilkiaraz çaçue eta harrica, eta horreletan hil bedi. Nabothen herritarrec, çaharrec eta lehembicicoec harequin hirian egoten cirenec, eguin çuten Jeçabelec manatzen çaroeten beçala, eta harec hequiei igorri gutunetan iscribatua cen heçala. Barura manatu çuten eta Naboth jarraraci çuten populuco lehembicicoen artean. Eta erakarriric bi guiçon, debruaren bi seme, haren contra jarraraci cituzten; eta hauquiec, erran nahi da debruaren bi guiçonec, Nabothen contra populuaren aitzinean lekucotasun hau atheratu çuten: Nabothec Jaincoa eta erregue burhoztatu ditu. Gauça horren gatic hiritic ilkiaraci eta harrica hil çuten. Jeçabelen gana igorri çuten, gaztiatuz: Naboth harricatua içan da eta hila da. Jeçabelec berriz, aditu çuenean Naboth harricatua eta hila cela, Acabi erran çaroen: Jaiqui çaite eta goça çaçu Naboth Jezraeldarraren mahastia, ceina ez baitarotzu nahi içan onhetsi eta dirutan erran; Naboth ecen ez da bici, bainan hila da. Acabec aditu çuenean hori, erran nahi da Naboth hila cela, jaiqui cen eta jausten cen Naboth Jezraeldarraren mahastira hartaz jabetzecotzat. Beraz Jaunaren hitza heldu citzaioen Elias Thesbearrari, cioelaric: Jaiqui çaite, eta jauts Acab Israelgo erregue Samarian denaren bidera; hara non jausten den Nabothen mahastira, hartaz jabetzeco; Eta huneletan minça çaquizquio: Hau dio Jaunac: Hil duc, eta oraino hilaren onaz jabetu haiz. Eta horren ondotic erranen duçu: Hau dio Jaunac: Çakurrec Nabothen odola milicatu duten toqui hortan, milicatuco dute hire odola ere. Eta Acabec erran çaroen Eliasi: Certan atzeman nauçu çure etsai? Eliasec ihardetsi çuen: Atzeman diat saldua haicela gaizquiaren eguiteco Jaunaren aitzinean. Huna non gaitza hire gainera jautsaracico dudan, eta ebaquico diat hire ondoregoa, eta Acabenganicacoac hilen ditiat harrasiari guernua ixurcen duena, eta maingua, eta azquena Israelen. Eta hire etchea emanen diat, Jeroboam Nabathen semearen etchea beçala, eta Baasa Ahiasen semearen etchea beçala, ceren haritu haicen ene hasarrearaztera, eta bekatu eguinaraci diocan Israeli. Jeçabelez halaber minçatu cen Jauna, cioelaric: Çakurrec janen dute Jeçabel Jezraelgo landan. Baldin hirian hilcen bada Acab, çakurrec janen dute; bainan bazterretan hilcen bada, ceruco hegastinec janen dute. Etzen beraz berce bat içatu Acab beçalacoric, ceina saldua baitzen gaizquiaren eguiteco Jaunaren aitzinean; ecic bere emazte Jeçabelec tarritatu çuen. Eta hambat hatsgarri eguin cen, non Jaunac Israelgo semeen aitzinean xahutu cituen Amorhearrec eguin jaincomoldeei jarraiquitzen baitzen. Hargatic Acabec aditu cituenean hitz horiec, phorroscatu cituen bere soinecoac, çurdatzaz estali çuen bere larrua, barur eguin çuen eta çakuan lo, eta burua aphalduric ibili cen. Eta Jaunaren solasa Elias Thesbearrari atheratu cen, cioelaric. Ez othe duçu Acab ene aitzinean aphaldua ikusi? ceren beraz aphaldua den ene gatic, ez dut haren egunetan jautsaracico gaitza, bainan haren semearen egunetan erorraracico dut gaitza haren etchearen gainera. Iragan ciren beraz hirur urthe guerlaric gabe Siriaren eta Israelen artean. Bainan hirugarren urthean, Josafat Judaco erregue jautsi cen Israelgo erregueren gana. (Eta Israelgo erreguec bere cerbitzariei erran çaroeten: Ez daquiçue gurea dela Erramoth Galaadecoa, eta naguiquerian gaudela hura Siriaco erregueren escutic hartu gabe?) Eta Josafati erran çaroen: Heldu çare enequin guducatzera Erramoth Galaadecora? Josafatec ihardetsi çaroen Israelgo erregueri: Ni naicena çare çu ere; ene populua eta çure populua bat dira; ene çaldizcoac çure çaldizcoac dira. Eta Josafatec erran çaroen Israelgo erregueri: Egun bilha çaite, othoi, cer den Jaunaren solasa. Israelgo erreguec beraz profetac bildu cituen, lau ehun guiçonen ingurua, eta erran çaroeten: Goan behar othe naiz Erramoth Galaadecoan guducatzera, ala gueldiric egon behar naiz? Hauquiec ihardetsi çuten: Igan çaite eta Jaunac hura erregueren escura emanen du. Bainan Josafatec erran çuen: Ez da hemen Jaunaren profeta cembait, haren bidez galda deçagun? Eta Israelgo erreguec Josafati ihardetsi çaroen: Guelditu da guiçon bat, ceinaren bidez Jaunari eguin baitetzozquegu galdeac; bainan higüincetan dut nic, ceren ez baitarot ona profetisatzen bainan bai gaixtoa. Hura da Miqueas, Jemlaren semea. Josafatec erran çaroen: Erregue, ez hola minça. Israelgo erreguec deithu çuen beraz bere ebaquietaric bat, eta erran çaroen: Higui hadi Jemlaren seme Miqueasen erakarcera. Bada, Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue jarriac çauden cein bere tronuan, erreguetasuneco soinecoz jaunciac, Samariaco athe-sarcean den larrainean; eta profeta guciec hequien aitzinean profetisatzen çuten. Eta Sedeciasec Canaanaren semeac eguin cituen burdinazco adar batzu, eta erran çuen: Hau dio Jaunac: Hauquietaz harrotuco duçu Siria, gucia xahutu arteo. Eta profeta guciec orobat profetisatzen çuten, erranez: Igan çaite Erramoth Galaadecora, eta çoaz çorionean; eta Jaunac emanen du erregueren escuetara. Berri-eramailea, berriz, Miqueasen deitzera goan cena, minçatu citzaioen, cioelaric: Huna profeten erranec hitz batean onac aguincen diozcatela erregueri; çure solasa ere içan bedi beraz hequienen iduri, eta onac aguin çatzu. Miqueasec ihardets çaroen: Ala Jauna! Jaunac cer-nahi erran diaçadan niri, hura erranen dut. Hargatic erregueren gana ethorri cen, eta erreguec erran çaroen: Miqueas, goan behar othe gare Erramoth Galaadecoan guducatzera, ala utzi behar dugu? Miqueasec ihardetsi çaroen: Igan çaite, eta çoaz çorionean; eta Jaunac hura erregueren escuetara emanen du. Erreguec ordean erran çaroen: Berriz eta berriz errequeitzen çaitut, Jaunaren icenean, eguia dena baicic ez diaçaçudan erran. Eta Micasec ihardetsi çaroen: Israel gucia ikusi dut mendietan barraiatua, arçainic ez duten ardiac iduri. Eta Jaunac erran du: Horiec nausiric ez dute; cein bere etchera baquean itzul bedi. Israelgo erreguec Josafati erran çaroen beraz: Ez darotzut erran ez darotala niri profetisatzen ona, bainan bethi gaixtoa? Bainan Miqueasec erran çuen gainetic: Hori gatic ençun çaçu Jaunaren solasa: Ikusi dut Jauna bere tronuaren gainean jarria, eta ceruco armada gucia haren aitzinean escuinetic eta ezquerretic. Eta Jaunac erran du: Norc bilduco du Acab igaitera, eta eror dadien Erramoth Galaadecoan? Eta batec erran du hulaco solasa eta berceac halacoa. Bainan izpiritu bat atheratu da, eta xutic jarri da Jaunaren aitzinean, eta erran du: Nic bilduco dut Acab. Jaunac erran dio: Noletan? Eta harec ihardetsi du: Ilkico naiz, eta gueçurrezco izpiritu içanen naiz haren profeta gucien ahoan. Eta Jaunac erran du: Bilduco duçu, nausituco çatzaio; ilki çaite, eta eguiçu horrela. Orai beraz Jaunac gueçurrezco izpiritua eman du hemen diren çure profeta gucien ahoan, eta Jaunac gaixtoa erran du çure contra. Bada, Sedecias Canaanaren semea hurbildu cen, eta Miqueas jo çuen mathelan, eta erran çaroen: Jaunaren izpirituac utzi naic beraz eta hiri minçatu çaic? Eta Miqueasec ihardetsi çaroen: Ikusico duc egun hartan, guela-çokotan ibilico haicenean gorde nahiz. Eta Israelgo erreguec erran çuen: Har çaçue Miqueas, eta egon bedi Amon hirico buruçaguiaren baithan, eta Amelequen seme Joasen baithan, Eta hequiei erroçuete: Hau dio erreguec: Guiçon hau eçar çaçue preso; eta hacico duçue dohacaitzeco oguitic eta atsecabeco uretic, baquean ethor nadin arteo. Eta Miqueasec erran çuen: Baldin baquean itzulcen baçara, Jauna ez da ene ahoz minçatu. Eta erran çuen: Populuac, adi çaçue guciec. Beraz Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue igan ciren Erramoth Galaadecora. Eta Israelgo erreguec Josafati erran çaroen: Harmac har çatzu, jaunz çatzu çure soinecoac eta sar çaiteci gudura. Bainan Israelgo erreguec aldatu çuen bere jaunzcura eta gudura sarthu cen. Bada Siriaco erreguec manu eman çaroeten orga-lasterretaco hogoi eta hamabi aitzindariei, erraten çuelaric: Ez guduca ez ttipi ez handi edoceinen contra, baicic-ere Israelgo erregue bakarraren contra. Orga-laslerretaco aitzindariec ikusi çutenean beraz Josafat, uste içan çuen Israelgo erregue cela, eta oldar eguinic guducatzen ciren haren contra; eta Josafatec oihu eguin çuen. Orga-lasterretaco aitzindariec eçagutu çuten etzela Israelgo erregue eta haren ganic bercetara eguin çuten. Bizquitartean guiçon batec arrambela hedatu çuen, guecia itsura igorcen çuelaric, eta guerthacariz jo çuen Israelgo erregue birien eta urdailaren artean. Eta hunec erran çaroen bere orgaçainari: Itzul çac escua eta armadatic athera neçac, saki gaixto bat hartua bainaiz. Egun hartan eman cen beraz gudua, eta Israelgo erregue bere orga-lasterrean Siriarren contra jarria cen, eta arratsean hil cen, ecen sakitic odolac çarioen orga-lasterraren barnera; Eta cridatzaileac, iguzquia etzan baino lehen, armada gucian turuta jo çuen, erranez: Nor bere hirira eta lurrera itzul bedi. Erregue berriz, hil cen, eta Samariara eraman çuten; eta erregue Samarian ehorci çuten. Haren orga-lasterra eta çaldien hedeac garbitu cituzten Samariaco arrainteguian, eta çakurrec milicatu çuten haren odola, Jaunac erran hitzaren arabera. Eta Acaben gaineraco eguinçac, eta harec eguin cituenac oro, eta harec eguin çuen boliazco etchea, eta alchatu cituen hiri guciac, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Acabec lo eguin çuen beraz bere aitequin, eta Ococias haren semea erreguinatu cen haren orde. Josafat berriz, Asaren semea, Judaren gainean erreguinatzen hasi cen Israelgo erregue Acaben laugarren urthean. Hogoi eta hamaborz urthe cituen erreguinatzen hall cenean, eta hogoi eta borz urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren amaren icena cen Açuba Salaien alaba. Bere aita Asaren bide berberaz ibili cen, hartaric etzen makurtu eta Jaunaren aitzinean çucen cena eguin çuen. Halaric-ere etzituen kendu leku gorac, ecic populuac oraino sacrificatzen çuen eta isensua gainetan erretzen. Josafatec baquea içan çuen Israelgo erreguerequin. Josafaten gaineraco eguinçac berriz, eta harec erabili cituen lanac eta guduac, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Bainan haren aita Asaren egunetan guelditu ciren emaguiçonen ondarrac, lurretic kendu cituen. Eta etzen orduan erregue eçarriric Edomen. Erregue Josafatec berriz, unciac eguin cituen, Ophirrera urhequeta goan citecen; bainan ecin goan ciren, ceren Asiongaberren hautsiac içan baitziren. Orduan Ocofiasec Acaben semeac Josafati erran çaroen: Ene cerbitzariac çureequin itsasoz goan beitez. Eta Josafatec etzuen nahi içan. Eta Josafat bere arbasoequin lokartu cen, eta ehorci çuten bere aita Dabiden hirian. Joram haren semea erreguinatu cen haren orde. Bada Ococias Acaben semea erreguinatzen hasi cen Israelen gainean Samarian, Josafat Judaco erregueren hamaçazpigarren urthean eta bi urthez erreguinatu cen Israelen gainean. Gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, eta ibili cen bere ait-amen bidean, eta Israeli bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamen bidean. Baal cerbitzatu çuen halaber eta Israelgo Jainco Jauna samurraraci çuen, haren aitac eguin cituen gucien arabera. Acab hil ondoan, Moab atheratu cen Israelen azpicotasunetic. Eta Ococias, Samarian bere egoitza eguiten çuen selharuco griletaric erori cen, eta eritu cen; eta meçulariac igorri cituen, erraten çaroetelaric: Çoazte, galda çoçue Beelcebuthi, Acarongo jaincoari, hean biciric itzurico ahal naicen oraico ene eritasun huntaric. Bada, Jaunaren ainguerua Elias Thelbearrari huneltan minçatu citzaioen: Jaiqui çaite, eta çoaz Samariaco erregueren meçularien bidera, eta erroçuete: Jaincoa ez othe da Israelen, çuec goateco Beelcebuthen, Acarongo jaincoaren consultatzera? Horren gatic hau dio Jaunac: Igan haicen ohetic ez haiz jautsico, bainan heriotzez hilen haiz. Eta Elias goan cen. Meçulariac itzuli ciren Ocociasen gana. Hunec erran çaroeten: Certaco bihurtu çarete? Eta hequiec ihardetsi çaroten: Guiçon bat atheratu çaicu aitzinera eta erran darocu: Çoazte eta itzul çaitezte bidali çaituzten erreguearen gana, eta erranen daroçue: Hau dio Jaunac: Jaincoa ez othe cen Israelen, hic igorceco Beelcebuth Acarongo jaincoaren consultatzera? Horren gatic igan haicen ohetic ez haiz jautsico, bainan heriotzez hilen haiz. Erreguec erran çaroeten: Aitzinera atheratu çaitzuen eta solas horiec erran darozquitzuen guiçon harec nolaco beguithartea eta cer jaunzcura cituen? Hauquiec ihardetsi çuten: Guiçon iletsu bat cen eta guerria larruzco uhal batez tincatua çuen. Erreguec erran çuen: Elias Thesbearra da. Eta haren sana igorri cituen berrogoi eta hamar guiçonen aitzindari bat eta hunen azpico ciren berrogoi eta hamar guiçonac. Hau igan cen Eliasen gana, eta Elias mendi gainean jarria çagoelaric, erran çaroen: Jaincoaren guiçona, erreguec jauts çaitecen manatzen darotzu. Eliasec ihardetsi çaroen: Baldin Jaincoaren guiçona banaiz, ceruco sua jauts bedi eta erre betzazte çu eta çure berrogoi eta hamar guiçonac. Hargatic sua jautsi cen cerutic eta iretsi cituen hura eta harequin ciren berrogoi eta hamarrac. Ocociasec berriz igorri çuen berrogoi eta hamar guiçonen berce aitzindari bat, eta berrogoi eta hamar guiçonac harequin. Hunec erran çaroen Eliasi: Jaincoaren guiçona, hau dio erreguec: Jauts çaite eta laster. Eliasec ihardetsi çaroen: Jaincoaren guiçona balin banaiz ni, ceruco sua jauts bedi eta erre betzazte çu eta çure berrogoi eta hamar guiçonac. Cerutic jautsi cen beraz sua eta iretsi cituen hura eta haren berrogoi eta hamar guiçonac. Berriz ere Ocociasec igorri cituen berrogoi eta hamar guiçonen hirugarren aitzindari bat, eta harequin ciren berrogoi eta hamar guiçonac. Hau ethorri cenean, belhaunico jarri cen Eliasen aitzinean, errequeitu çuen eta erran çaroen: Jaincoaren guiçona, urricari içan çatzu othoi ene bicia eta çure berrogoi eta hamar cerbitzari enequin direnenac. Huna non sua cerutic jautsi den eta iretsi dituen lehembicico bi aitzindariac eta hequietaric bakotcharequin ciren berrogoi eta hamar guiçonac. Bainan orai othoizten çaitut urrical çaitecen ene biciari. Bada, Jaunaren ainguerua Eliasi minçatu cen, cioelaric: Jauts çaite horrequin, ez içan beldurric. Jaiqui cen beraz, eta harequin jautsi cen erregueren gana, Eta erran çaroen: Hau dio Jaunac: Ceren bidali ditucan guiçonac Beelcebuth Acarongo jaincoaren consultatzera, Israelen Jainco bat ez balitz beçala hari galde bat eguin ahal içateco; hori gatic igan haicen ohe hortaric ez haiz jautsico, bainan heriotzez hilen haiz. Ococias hil cen beraz Eliasec erran çuen Jaunaren hitzaren arabera, eta Joram haren anaia erreguinatu cen haren orde, Judaco erregue Josafaten seme Joramen bigarren urthean; ecen Ocofiasec etzuen semeric. Ocociasec erabili cituen gaineraco eguinçac berriz, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Bada guerthatu cen, Jaunac Elias xirimola batean cerurat alchatu nahi içan çuenean, Elias eta Eliseo Galgalatic heldu cirela. Eta Eliasec erran çaroen Eliseori: Jar çaite hemen, ceren Jaunac Betheleraino igorri bainau. Eliseoc ihardetsi çaroen: Bici bedi Jauna, eta bici bedi çure arima, eztzaitut utzico. Eta Bethelera jautsi cirenean, Bethelen ciren profeten semeac Eliseori atheratu citzaizcon eta erran çaroten: Ez othe daquiçu Jaunac egun çure nausia alchatuco duela çure ganic? Hunec ihardetsi çaroeten: Bai, badaquit; çaudezte ixil. Eliasec berriz erran çaroen Eliseori: Jar çaite hemen, ceren Jaunac Jericora igorri bainau. Eta hunec ihardetsi çaroen: Bici bedi Jauna, eta bici bedi çure arima, etzaitut utzico. Eta Jericora heldu cirenean, Jericon ciren profeten semeac Eliseori hurbildu citzaizcon eta erran çaroten: Ez othe daquiçu Jaunac egun çure nausia çure ganic alchatuco duela? Eta erran çuen: Bai, badaquit; çaudezte ixil. Eliasec berriz ere erran çaroen Eliseori: Jar çaite hemen, ceren Jaunac Jordaneraino igorri bainau. Hunec ihardetsi çuen: Bici bedi Jauna, eta bici bedi çure arima, etzaitut utzico. Beraz biac elkarrequin goan ciren. Eta profeten semeetaric berrogoi eta hamar guiçon jarraiqui citzaizcoten eta urrunera hequien parrean guelditu ciren; hauquiec berriz, elkarrequin çauden Jordanearen heguian. Eta Eliasec bere capa biribilcatu çuen; hartaz jo cituen urac, ceinac bi aldetara bereci baitziren, eta biac iragan ciren agorretic. Eta iragan cirenean, Eliasec erran çaroen Eliseori: Galda çaçu cer-nahi duçun nic eguin deçaçudan, çure ganic alchatua içan nadien baino lehen. Eta Eliseoc ihardetsi çuen: Çure izpiritu bikuna, othoi, ene baithan eguin bedi. Eliasec erran çaroen: Gauça gaitza galdatzen duçu; bizquitartean ikusten banauçu çure ganic alchatua içaten naicenean, çurea içanen da galdatu duçuna; bainan ikusten ez banauçu, ez duçu içanen. Eta aitzina cihoacelaric eta bidean solasean hari cirelaric, hara non suzco orga batec eta suzco çaldi batzuec bereci cituzten elkar ganic, eta Elias xirimola batean cerura igan cen. Eliseoc berriz, ikusten çuen eta oihu eguiten çaroen: Ene aita! ene aita! çu, Israelgo orga-lasterra eta haren orgaçaina. Eta etzuen guehiago ikusi; eta hartu cituen haren soinecoac eta bi çathitan urratu cituen. Eliasi erori citzaioen capa alchatu çuen; eta guibelerat itzuliric, guelditu cen Jordanearen bazterrean, Eta Eliasi erori citzaioen capaz urac jo cituen; bainan etziren bereci. Eta erran çuen: Orai non da bada Eliasen Jaincoa? Eta jo cituen urac eta alde batera eta bercera bereci ciren, eta Eliseo iragan cen. Berce aldetic Jericon ciren profeten semeec berriz, hori ikusiric, erran çuten: Eliasen izpiritua Eliseoren gainean guelditu da. Eta haren bidera ethorriric, lurrean ahuspez adoratu çuten. Eta erran çaroten: Huna çure cerbitzariequin badira berrogoi eta hamar guiçon hazcarrac, ceinac goan baititazque eta bilha baiteçaquete çure nausia, ceren beharbada Jaunaren izpirituac alchatu baitu mendi baten gainera edo cembait haranetara. Eliseoc erran çaroeten: Ez beçaçue igor. Bainan borchatu çuten onhets ceçan eta erran ceçan arteo: Igorraçue. Eta igorri cituzten berrogoi eta hamar guiçon ceinec hirur egunez bilhatu ondoan, ez baitzuten kausitu. Eta Eliseoren gana bihurtu ciren. Bada, Eliseo Jericon egoten cen, eta erran çaroeten: Ez othe darotzuet erran: Ez beçaçue igor? Hirico guiçonec ere Eliseori erran çaroten: Jauna, hiri huntaco egoitza hainitz ona da, cerorrec ikusten duçun beçala, jauna; bainan urac dira hainitz tzarrac eta lurra agorra. Eta Eliseoc ihardetsi çaroeten: Ekar darotaçue unci berri bat, eta gatza eçar çaçue haren barnean. Hura ekarri çutenean, Goan cen ithurrira, hartara arthiqui çuen gatza eta erran çuen: Hau dio Jaunac: Onthu ditut ur hauquiec eta ez dira hauquietan içanen guehiago ez heriotzea, ez-eta agortasuna. Urac onthuac içan ciren beraz orai arteo beçala, Eliseoc erran çuen hitzaren arabera. Bada, handic Bethelera igan cen. Eta bidea gora cihoalaric, haur ttipiac hiritic atheratu ciren eta trufatzen çuten erranez: Goiti, karçoila; goiti, karçoila. Hunec beguiraturic ikusi cituen, eta Jaunaren icenean madaricatu cituen. Eta bi harz ilki ciren oihanetic, eta phorroscatu cituzten berrogoi eta bi haur. Eliseo berriz, handic goan cen Carmelgo mendira, eta handic Samariara itzuli cen. Bada, Joram Acaben semea Israelen gainean Samarian erreguinatu cen, Judaco erregue Josafaten hemeçorcigarren urthean. Erreguinatu cen hamabi urthez. Eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, ez ordean bere ait-amec beçala; kendu cituen ecic haren aitac eguinicaco Baalen moldeac. Bizquitartean iratchiquia egotu cen Nabathen seme Jeroboamen bekatu, Israeli bekatu eraguin çaroetenei, eta etzen hequietaric aldaratu. Bada, Mesac Moabeco erreguec arthalde hainitz hazten çuen, eta Israelgo erregueri pagatzen ciozcan ehun mila bildots eta ehun mila ahari beren ileequin. Eta Acab hil cenean, hautsi çuen Israel go erreguerequin çuen patua. Orduan erregue Joram ilki cen beraz Samariatic, eta kondatu çuen Israel gucia. Eta Judaco erregue Josafaten gana igorri çuen, cioelaric: Bihurtu çait Moabeco erregue; haren contra gudura çato enequin. Hunec ihardetsi çuen: Ethorrico naiz; enea dena çurea da, ene populua çure populua da, ene çaldiac çure çaldiac dira. Eta erran çuen: Cein bidetaric iganen gare? Eta harec ihardetsi çuen: Idumeaco mortutic. Beraz Israelgo erregue, Judaco erregue eta Edomgo erregue goan ciren, eta çazpi egunez bideaz inguruan jo çuten, eta uric etzen armadarençat eta hequiei jarraiquitzen ciren aciendençat. Eta Israelgo erreguec erran çuen: Ai! ai! ai! Jaunac hirur erregue bildu gaitu, Moaben escuetara arthiquitzeco. Eta Josafatec erran çuen: Ez othe da hemen Jaunaren profetaric, haren bidez Jaunaren errequeitzeco? Eta Israelgo erregueren cerbitzarietaric batec ihardetsi çuen: Hemen da Eliseo, Saphaten semea, ura Eliasen escuetara ixurcen çuena. Eta Josafatec erran çuen: Haren baithan da Jaunaren hitza. Eta harengana jautsi ciren Israelgo erregue, Josafat Judaco erregue eta Edomgo erregue. Eliseoc ordean erran çaroen Israelgo erregueri: Cer ikusteco da çure eta ene artean? çoaz çure aitaren eta amaren profetetara. Eta Israelgo erreguec erran çaroen: Certaco Jaunac bildu gaitu hirur erregue hauquiec, Moaben escuetara arthiquitzeco? Eta Eliseoc ihardetsi çaroen: Bici bedi armadetaco Jauna, ceinaren aitzinean bainaiz. Judaco erregue Josafaten beguitharteari ahalquea ematea içan ez balitz, ez narotzun segur beharria emanen, ez-eta beguiratuco ere ez narotzun. Bainan orai erakar darotaçue maniurrari bat. Eta maniurrariac cantatzen çuelaric, Jaunaren escua Eliseoren gainean jarri cen, eta Eliseoc erran çuen Hau dio Jaunac: Lats agortu hunen errecan eguizquitzue asco cilho. Ecen hau dio Jaunac: Ez duçue ikusico ez haiceric, ez uriric, eta erreca hau urez betheco da, eta edanen duçue, çuec, eta çuen muthilec, eta çuen abereec. Eta hori guti da Jaunaren aitzinean; hortaz berçalde, Moab ere eçarrico du çuen escuetan. Eta xahutuco ditutzue hiri hazcartu guciac, eta hiri hauta guciac; ebaquico ditutzue fruitutaco çuhamu guciac, tapatuco ditutzue ithurriac oro, eta landa on guciac harriz estalico ditutzue. Guerthatu cen beraz biharamun goicean, sacrificioa escaincen ohi den tenorean, urac ethorri cirela Edomgo bideaz, eta urez bethe cen lurra. Moabitar guciec berriz, adituric erregueac igan cirela hequiei gudu ematera, bildu cituzten uhalaz guerricatuac cirenac oro, eta jarri ciren muguetan. Eta goiz lehenean jaiquiric, eta orduco iguzquia atheratua celaric uren parretic, Moabitarrec berce aldetic urac ikusi cituzten odola beçala gorri, Eta erran çuten: Ezpataticaco odola da hori; elkar guducatu eta elkar hil dute erregueec: Moab, orai harrapaquinera hoa. Eta goan ciren Israelgo campetara. Bada Israel jaiqui cen eta Moab jo çuen, eta Moabitarrec Israeldarren aitzinean ihes eguin çuten. Garaitiatrac ethorri ciren beraz, eta xahutu çuten Moab-herria. Herraustu cituzten hiriac; harriac batbederac arthiquiz, landa hoberenac oro bethe cituzten; tapatu cituzten ithurri guciac; ebaqui cituzten fruitutaco çuhamu guciac, halaz non lurrezco harrasiric baicic ez baitzen xutic guelditu; eta hiria inguratua içan cen habalariez, eta çathi handi batean joa. Moabeco erreguec ikusi çuenean hori, erran nahi da etsaiac nausitu cirela, hartu cituen ezpata cerabilcaten çazpi ehun guiçon, Edomgo erregueri jauz citecençat, eta ecin eguin çuten. Orduan harturic bere seme çaharrena, bere ondotic erreguinatzecotan çuena, harrasiaren gainean holocaustetan escaini çuen; eta buhacaizdura handi bat jauci cen Israelen, eta berehala Israeldarrac urrundu ciren haren ganic, eta beren lurrera bihurtu ciren. Bada, emaztequi batec, profeten emazteetaric cenac, Eliseori oihu eguiten çaroen, erranez: Ene guiçona, çure cerbitzaria, hil içan da; eta çuc badaquiçu çure cerbitzaria Jaunaren beldurti içatu dela; eta orai huna haren harcedurua ene bi semeen harcera dathorrela bere gathibu eguitecotzat. Eliseoc erran çaroen: Cer nahi duçu eguin deçaçudan? Erran diçadaçu cer duçun etchean? Eta hunec ihardetsi çuen: Çure nescatoac deusere ez du etchean olio xorta bat baicic, ceintaz gançutzen bainaiz. Eliseoc erran çaroen: Çoaz, maileguz çure hauço guciei galda dioçotzuete unci hutsac, eta ez guti. Eta sar çaite, eta çure athea hers çaçu, çu eta çure semeac barrean çaretequeenean; eta olio hartaric unci hequietan orotan eçar çaçu; eta betheac ditazqueenean, eramanen ditutzu. Hargatic emaztequia goan cen, eta athea hersi çuen bere gainera eta bere semeen gainera; semeec unciac aitzinera ekarcen ciozcaten, eta harec olioa barnera ematen çaroeten. Eta unciac betheac içan cirenean, bere seme bati erran çaroen: Ekar diçadaçu uncia oraino. Eta hunec ihardetsi çaroen: Ez dut. Eta olioa guelditu cen. Bada emaztequia ethorri cen eta Jaincoaren guiçona horietaz jaquinsun eguin çuen: Hunec erran çaroen: Çoaz, olioa sal çaçu, eta çure harceduruari berea bihur çoçu; çu berriz, eta çure semeac gaineracoaz bici çaitezte. Bada, egun batez guerthatu cen Eliseo Sunamen iragaiten cela. Bacen han handietaricaco emaztequi bat, ceinac iduqui baitzuen oguiaren jaten. Eta nola maiz iragaiten baitzen handic, haren gana aldaratzen cen oguiaren jatera. Hunec bere senharrari erran çaroen: Oharcen naiz Jaincoaren guiçon saindu bat dela gure baithan maiz iragaiten den guiçon hori. Eguin dioçogun beraz guela ttipi bat, eta hartan eçar diotzogun ohe bat, mahain bat, alki bat eta ganderailu bat, han egon dadiençat gure gana ethorrico denean. Egun batez beraz Eliseo ethorriric aldaratu cen guela hartara eta han phausatu cen. Eta erran çaroen Jieciri bere muthilari: Deith çaçu sunamtar andre hori. Muthilac deithuric, ethorri cenean Eliseoren aitzinera, Hunec muthilari erran çaroen: Erroçu: Gauça gucietan arthatsuqui cerbitzatu gaituçu, cer nahi duçu eguin deçaçudan? baduçu cerbait eguiteco eta nahi duçu erregueri edo armadaco buruçaguiari minça naquioten? Hunec ihardetsi çuen: Baquean bici naiz ene populuaren erdian. Eta Eliseoc erran çuen: Cer nahi du bada eguin dioçodan? Eta Jiecic ihardetsi çaroen: Ez becedi bilha, ecen haurric ez du eta horren senharra çahartua da. Hargatic Eliseoc manatu çaroen deith ceçan; eta deithua içan cenean eta athearen aitzinean guelditu cenean, Erran çaroen: Oraico urthe mugan eta oraico oren berean, biciac laguncen baçaitu, sabelean içanen duçu seme bat. Bainan harec ihardetsi çuen: Ez, othoi, ene jauna, Jaincoaren guiçona, ez gueçurric erran çure nescatoari. Eta emaztequia haur batez amatu eta erdi cen Eliseoc erran demboran eta oren berean. Bada, haurra tarrotu cen. Eta halaco egun batez, ilki eta goan cen batez bere aita gana, uzta-bilçaileetara, Aitari erran çaroen: Min dut burutic, min dut burutic. Eta hunec muthil bati erran çaroen: Har çaçu eta eraman bere amari. Harec hartu eta eraman çaroenean bere amari, amac bere alçora hartu çuen egüerdi arteo, eta hil cen. Bada, ama igan cen, eta eçarri çuen Jaincoaren guiçonaren ohe gainean, eta athea hersi çuen; eta ilkiric, Bere senharra deithu çuen eta erran çaroen: Muthiletaric bat eta asto bat igor çatzu, othoi, enequin, goan nadien Jaincoaren guiçona ganaraino, eta itzul nadien. Hunec ihardetsi çaroen: Certaco çoaci haren gana? Ez da egun hilabethearen lehena, ez larumbata. Emazteac ihardetsi çuen: Goanen naiz. Astoari harbalda eçarraraci çaroen, eta manatu çaroen muthilari: Eraguioçu eta higui çaite; ez niri astiz egon bidean, eta eguiçu nic manatzen darotzudana. Bideari lothu cen beraz, eta Jaincoaren guiçona gana ethorri cen Carmelgo mendira. Jaincoaren guiçonac ikusi çuenean hari buruz heldu cela, Jieci bere muthilari erran çaroen: Horra sunamtar andre hura. Çoazquio beraz bidera eta erroçu: Gauçac ongui dohaci çure inguruan, çure senharraren eta semearen ingurutan? Emaztequiac ihardetsi çuen: Bai, ongui. Eta Jaincoaren guiçonaren gana mendira ethorri cenean, besarcatu cituen haren oinac; eta Jieci hurbildu cen haren aldaratzeco. Eta Jaincoaren guiçonac erran çuen: Utzaçu; ecen atsecabetan da hunen bihotza, eta Jaunac gorde içan darot eta ez darot aguertu. Emaztequiac erran çaroen: Semeric galdatu içan othe darot ene jaunari? ez othe darotzut erran: Ez nitaz trufa? Eliseoc erran çaroen Jieciri: Tinca çaçu guerria, ene makila escuan har çaçu eta çoaz. Guiçonic buruz-buru eguiten baduçu, ez agurric eguin; eta norbaitec agur eguiten badarotzu, ez bioçoçu ihardets; eta ene makila eçar çaçu haurraren beguithartearen gainean. Bainan haurraren amac erran çuen: Bici bedi Jauna eta bici bedi çure arima, etzaitut utzico. Eliseo jaiqui cen beraz eta jarraiqui citzaioen emaztequiari. Jieci berriz, hequien aitzinean goan cen, eta makila eçarri çuen haurraren beguithartearen gainean; bainan ez minçoa, ez tentua etzitzaizcon bihurtu. Itzuli cen bere nausiaren bidera eta berria ekarri çaroen cioelaric: Haurra ez da birphiztu. Eliseo sarthu cen beraz etchera, eta hara non haurra hila çaroen etzana haren ohean. Sarthuric athea hersi çuen bere gainera eta haurraren gainera, eta othoiztu çuen Jauna. Eta igan eta etzan cen haurraren gainean; eçarri cituen bere ahoa haren ahoaren gainean, bere beguiac haren beguien gainean, bere escuac haren escuen gainean, eta bera makurtu cen haren gainera; eta berotu cen haurraren haraguia. Eta itzuliric, etchean hara-hunaca ibili cen behin, eta igan cen berriz eta etzan haurraren gainean, eta haurrac çazpi harrosin eguin cituen eta beguiac idequi. Eliseoc deithu çuen Jieci eta erran çaroen: Deith çaçu sunamtar andre hori. Deithua içan ondoan, sarthu cen Eliseoren gana. Hunec erran çaroen: Har çaçu çure semea. Goan citzaioen Eliseori, bere burua haren oinetara arthiqui çuen eta lurraren gainean adoratu çuen; eta hartu çuen bere semea eta ilki cen. Eta Eliseo Galgalara itzuli cen. Bada, gosetea cen lurrean eta profeten haurrac Eliseorequin egoten ciren; eta erran çaroen bere muthiletaric bati: Eçar çaçu elce handi bat, eta jatecoa egos çoçute profeta semeei. Eta hequietaric bat ilki cen bazterretara landetaco belharretaric bilcera; atzeman çuen oihanetaco mahats-aihena iduri bat, hartaric bildu cituen basa kuiattoac, bethe çuen bere capa, eta itzuliric xehatu cituen jatecoaren elcera, etzaquien ecic cer ciren. Eman ciozcaten beraz lagunei jatera. Eta dastatu çutenean errequitutic, oihuca hasi ciren erranez: Jaincoaren guiçona, herioa elce huntan da. Eta ecin jan çuten. Eliseoc erran çaroeten: Ekar diçadaçue irina. Eta ekarri çarotenean, eçarri çuen elcean, eta erran çuen: Ixur çaçue orori jan deçaten. Eta etzen guehiago uhertasunic batere içan elcean. Bada, Baalsalisatic norbait ethorri cen, picainetaco oguiac Jaincoaren guiçonari ekarcen ciozcana, hogoi garagar-ogui, eta ogui-bihi berria bere murchilan. Eta Eliseoc erran çuen: Emoçuete populuari jatera. Bere cerbitzariac ihardetsi çaroen: Cer da hori ehun guiçonei aitzinera emateco? Eliseoc berriz, erran çuen: Emoçu populuari jatera, ecic hau dio Jaunac: Janen dute eta soberaquina gueldituco da. Hargatic cerbitzariac aitzinera eman çaroeten; populuac jan çuen, eta Jaunaren hitzaren arabera, soberaquina içan cen. Naaman Siriaco erregueren armadaco buruçaguia, guiçon hainitz handia eta ikusia cen bere nausiaren baithan; hartaz ecic Siria salbatu çuen Jaunac. Bada, guerlaria eta aberatsa cen, bainan leguensua. Eta Siriatic ohoin batzu ilki ciren, eta Israelgo lurretic gathibu eraman çuten nexca gaztetto bat, ceina baitzen Naamanen andrearen cerbitzuan. Hunec erran çaroen bere etchecandreari: Oxala ene nausia goan balitz Samarian den profeta gana! harec laster sendatuco çuen bere leguenetic. Hargatic Naaman sarthu cen bere jaunaren aitzinera eta berri hori eman çaroen, cioelaric: Hula eta hula minçatu da Israelgo lurreco nescatcha bat. Siriaco erreguec erran çaroen: Çoaz eta gutunac igorrico diotzat Israelgo erregueri. Naaman bideari lothu cenean, hamar cilharrezco talendu eta sei mila urhezco diru eta hamar aldagarri berequin hartu cituen. Israelgo erregueri gutunac ekarri ciozcan, hunelaco hitzetacoac: Gutun hau escura hartu duqueçunean, jaquinen duçu Naaman ene cerbitzaria bidali darotzudala bere leguenetic senda deçaçun. Eta Israelgo erreguec gutunac iracurtu cituenean, bere soinecoac urratu cituen eta erran çuen: Jaincoa othe naiz ni, bicia ken eta eman ahal içateco, niri igorri darotanaz gueroz guiçon bat leguenetic sendatzera? ohartemaçue eta ikus ene contra makurbidequeta derabilala. Eliseoc Jaincoaren guiçonac aditu çuenean hori, erran nahi da Israelgo erreguec soinecoac urratu cituela, igorri çaroen erranez: Certaco hautsi ditutzu soinecoac? Siriarra ethor bequit eta jaquin beça Israelen profeta bat badela. Naaman ethorri cen beraz bere çaldi eta orga-lasterrequin eta guelditu cen Eliseoren athe aitzinean. Eliseoc hau gaztiatu çaroen: Çoaz eta çazpitan garbi çaite Jordanean; sasualduco da çure haraguia, eta xahu eguinen çare. Naaman hasarre cihoan guibelerat, cioelaric: Uste nuen ilkico citzaidala, eta gueldituric deithuco çuela bere Jainco Jaunaren icena, bere escuaz uquituco çuela leguenaren toquia eta sendatuco ninduela. Abana eta Pharphar Damasco hibaiac ez othe dira Israelgo ur guciac baino hobeac ni hequietan garbitzeco eta xahu eguiteco? Guibelaz itzuliric beraz, eta gaitzituric cihoalaric, Bere cerbitzariac hurbildu citzaizcoen eta erran çaroten: Aita, baldin profetac gauça gaitz bat erran balarotzu, segur eguin behar içanen cinduen; cembatez beraz hobequi erran darotzunaz gueroztic orai: Garbi çaite eta xahu gueldituco çare? Naaman jautsi eta garbitu cen çazpi aldiz Jordanean Jaincoaren guiçonaren hitzaren arabera, eta haren haraguia bihurtu cen haur ttipi baten haraguia beçala, eta xahutua içan cen. Eta bere inguruco lagun guciequin itzuliric Jaincoaren guiçona gana, ethorri eta eman cen haren aitzinean, eta erran çaroen: Eguiazqui badaquit lur gucian berce Jaincoric ez dela, Israelen dena baicic. Hargatic othoizten çaitut çure cerbitzariari onhets diotzotzun bere esquerrac. Eta Eliseoc ihardetsi çaroen: Bici bedi Jauna ceinaren aitzinean bainaiz; ez baitut deusere hartuco. Eta nola borchatzen baitzuen, etzuen niholere onhetsi. Eta Naamanec erran çaroen: Nahi duçun beçala. Bainan, othoizten çaitut, utz çaçu çure cerbitzaria lur huntaric bi mando carga harcera; ecen hemendic aitzina, çure cerbitzariac ez diote holocaustaric edo bitimaric escainico jainco arrotzei, baicic-ere Jaunari. Ordean huntaz bakarric çure cerbitzariarençat othoitz biaçaçu Jauna; ene nausia adoratzera sarthuco denean Erremonen templora, ene escuaren gainean bermatuz, Erremonen temploan adoratzen badut, hura adoran içanen den leku berean, Jaunac gauça hori barka diçadan niri çure cerbitzariari. Eliseoc erran çaroen: Çoaz baquean. Naaman goan cen beraz haren ganic lurreco aro ederrenean. Eta Jiecic, Jaincoaren guiçonaren muthilac erran çuen: Ene nausiac guphidetsi du Naaman Siriar hori, horrec ekarrietaric ez baitio hartu. Ala Jauna! laster eguinen diot guibeletic, eta cerbait içanen dut horren ganic. Eta Jieci jarraiqui cen Naamanen guibeletic. Harec ikusi çuenean lasterca heldu citzaioela, orga-lasterretic jautsi cen haren bidera, eta erran çaroen: Ongui dohaci oro? Jiecic ihardetsi çuen: Ongui. Ene nausiac igorri nau çure gana, dioelaric: Profeten semeetaric bi guiçon-gazte oranche ethorri çaizquit Efraimgo menditic: emotzute cilharrezco talendu bat eta bi aldagarri. Eta Naamanec erran çuen: Hobe da har detzatzun bi talendu. Eta borchatu çuen, eta bi çakutan lothu cituen bi talendu cilharrezcoac eta bi aldagarriac, eta bizcarrera eman ciozcaten bere bi muthili, ceinec eraman baitzituzten Jieciren aitzinean. Arratsa ethorri cenean, hequien escuetaric hartu eta etchean eçarri cituen; eta utzi cituen guiçonac eta goan ciren. Bera berriz, sarthuric jarri cen bere nausiaren aitzinean. Eliseoc erran çaroen: Nondic heldu çare, Jieci? Hunec ihardetsi çuen: Çure cerbitzaria ez da nihon içatu. Eta Eliseoc erran çaroen: Ez othe cen han ene izpiritua guiçona orga-lasterretic çure bidera itzuli denean? Orai beraz hartu duçu dirua eta hartu ditutzu soinecoac erostecotzat olibadi, mahasti, ardi, idi, muthil eta nescato. Bainan Naamanen leguena lothuco çaitzue çuri, eta çure ondoregoari bethi guciraino. Eta Jieci Eliseoren ganic ilki cen leguenez elhurra beçain çuri. Bada, profeta semeec Eliseori erran çaroten: Huna leku hau, ceinetan çure aitzinean egoten baicare, guretzat hersi da. Goacen Jordaneraino, eta bakotchac oihanetic gueiac har detzagun, guretzat egon-leku baten eguiteco. Eliseoc erran çuen. Çoazte. Eta hequietaric batec erran çaroen: Çu ere çato beraz çure cerbitzariequin. Ihardetsi çuen: Ethorrico naiz. Eta goan cen hequiequin. Jordanera ethorri cirenean, çurac ebaquitzen cituzten. Bada, guerthatu cen, batec gueia ebaqui çuenean, haizcoraco burdina urera erori citzaioela; eta oihu eguin çuen eta erran: Ai! ai! ai! ene jauna, maileguz hartua nuen hori. Eta Jaincoaren guiçonac erran çuen: Norat erori da? Eta berceac erakutsi çaroen lekua. Eliseoc egur bat ebaqui çuen, eta arthiqui çuen harat, eta burdina igueri aguertu cen. Eliseoc erran çuen: Har çaçu. Berceac escua hedaturic, hartu çuen. Bada Siriaco erregue guerlan hari cen Israelen contra, eta bere cerbitzariequin batzarre iduqui çuen, cioelaric: Celatac eçar detzagun hulaco eta halaco toquitan. Hargatic Jaincoaren guiçonac Israelgo erregueri bidali çaroen, cioelaric: Berautzu toqui hortan iragan, Siriarrac celatetan baitaudeci hor. Beraz Israelgo erreguec igorri çuen Jaincoaren guiçonac erran lekura eta hartaz jabetu cen lehembicicoric, eta bere burua Siriarretaric beguiratu çuen behin baino guehiagotan. Horren gatic nahasia içan cen Siriaco erregueren bihotza; eta bere cerbitzariac bilaraciric, erran çaroeten: Certaco ez darotaçuet erakusten nor den Israelgo erregueren baithan salcen nauena? Eta bere cerbitzarietaric batec ihardetsi çaroen: Ene jaun erreguea, ez da holacoric, bainan Israelen den Eliseo profetac arguitzen du Israelgo erregue çure batzarrean eguiten ditutzun solas guciez. Erreguec erran çaroeten: Çoazte eta ikusaçue non den, guiçonac igor ditzadan harat eta atzeman deçadan. Eta berria ekarri çaroten, ciotelaric: Hara, Dothanen da. igorri cituen beraz harat çaldiac, orga-lasterrac eta armadaco biphilenac. Hauquiec gabaz ethorriric, inguratu çuten hiria. Bada, arguitzean jaiquiric eta ilkiric, Jaincoaren guiçonaren cerbitzariac ikusi cituen armada hiriaren inguruan, eta çaldiac, eta orga-lasterrac. Eta berria ekarri çaroen, cioelaric: Ai! ai! ai! nausia, cer eguinen dugu? Bainan Eliseoc ihardetsi çaroen: Ez içan beldurric, guehiago dira gurequilacoac horiequilacoac baino. Othoitzean egonic, Eliseoc erran çuen: Jauna, idecatzu hunen beguiac, ikus deçan. Eta Jaunac idequi cituen muthilaren beguiac, eta ikusi çuen; eta hara mendia çaldiz eta suzco orga-lasterrez bethea Eliseoren inguruan. Bizquitartean etsaiac ethorri citzaizcon, eta Eliseoc Jauna othoiztu çuen erranez: Jauna, itsu çaçu, othoi, jendaia hori. Eta Jaunac itsutasunez jo cituen, ikus etzeçaten, Eliseoren hitzaren arabera. Eliseoc berriz, erran çaroeten: Ez da hau bidea, ez-eta hori hiria; jarraic çaquizquidate, eta erakutsico darotzuet çuec bilhatzen duçuen guiçona. Eraman cituen beraz Samariara; Eta Samarian sarthu cirenean, Eliseoc erran çuen Jauna, idecatzu hauquien beguiac, ikus deçaten. Jaunac idequi cituen hequien beguiac eta ikusi çuten Samariaren erdian cirela. Eta Israelgo erreguec hequiec ikusi cituenean, Eliseori erran çaroen: Ene aita, hilen othe ditut? Eliseoc ihardetsi çuen: Ez, ez hil; ez ditutzu ecen hartu çure ezpata eta arrambelaz, horien hilceco; bainan oguia eta ura emotzuete aitzinera, jan eta edan deçaten eta beren nausia gana goan ditecen. Jateco xuxendu pharrasta handi bat emana içan citzaioeten; jan çuten eta edan çuten; eta erreguec igorri cituen beren nausia gana. Handic harat Siriaco ohoinac etziren guehiago ethorri Israelgo lurrera. Bada, horiez gueroz, guerthatu cen Siriaco erregue Benadadec bildu çuela bere armada gucia, igan cela eta sethiatzen çuela Samaria. Gosete handi bat jarri cen Samarian; eta hain lucez sethiatua içan cen hiria, non asto baten burua salcera ethorri baitzen lau hogoi cilharrezcotan, eta cabo laurden bat uso-ongarri borz cilharrezcotan. Israelgo erregue harrasian iragaiten celaric, emaztequi batec oihu eguin çaroen cioelaric: Salba neçaçu, ene erregue jauna. Erreguec ihardetsi çaroen: Jaunac etzaitu salbatzen; nic nondic salba çaitzaquet? larrainetic, ala dolharetic? Eta erreguec erran çaroen: Cer nahi duçu? Hunec ihardetsi çuen: Emaztequi hunec erran darot: Emaçu çure semea jan deçagun egun, eta bihar janen dugu enea. Erre dugu beraz ene semea eta jan dugu. Eta biharamunean erran diot: Emaçu çure semea, jan deçagunçat. Horrec bere semea gorde du. Erreguec aditu çuenean hori, urratu cituen bere soinecoac, eta iragaiten cen harrasian, eta populu guciac ikusi çuen larruaren gainean jauncia çuen çurdatza. Eta erreguec erran çuen: Jaincoac hau eguin biaçat eta hura gainetic, baldin egun Saphaten seme Eliseoren burua guelditzen bada haren sorbalden gainean. Bada, Eliseo jarria çagoen bere etchean, eta çahar batzu jarriac ciren harequin. Erreguec guiçon bat igorri çuen beraz aitzinean; eta hura ethor çadien baino lehen, Eliseoc erran çaroeten çaharrei: othe daquiçue guiçon hilçailearen seme horrec igorri duela ene buruaren moztera? çaudezte beraz erne; mandataria ethorrico denean, hersaçue athea eta etzaçuela sarcerat utz; ecic horra haren nausiaren oinen harrabotsa haren guibeletic. Oraino minço celaric, aguertu cen haren gana heldu cen mandataria. Eta erran çuen erreguec: Horra cembateco ondicoac ditugun Jauna ganic: cer iguriquico dut guehiago Jauna ganic? Bada, Eliseoc erran çuen: Ençun çaçue Jaunaren hitza. Hau dio Jaunac: Bihar tenore huntaco, gaitzeru bat irin cethabatu estater batean, eta bi gaitzeru garagar estater batean içanen dira Samariaco athean. Aitzindarietaric batec, ceinaren escuaren gainean bermatzen baitzen erregue, ihardetsi çuen Jaincoaren guiçonari eta erran çaroen: Baldin Jaunac cerutic eraunsiac igor baletza eta, içan ahal othe liçate çuc dioçun beçalacoric? Eliseoc ihardetsi çaroen: Çure beguiz ikusico duçu, eta hartaric ez janen. Bada hirico athe sarcean baciren lau guiçon leguensu; elkarri erran çuten: Cer nahi dugu hemen egonic hil gaitecen arteo? Hirira sarthu nahi badugu, gosez hilen gare; hemen balin bagaudeci, hilcea da guretzat; çatozte beraz, iheseguin deçagun Siriarren campetara; urricari içaten bagaituzte, bicico gare; hil nahi bagaituzte ordean, hilen gare ez gutiago ez guehiago. Ilhuncean jaiqui ciren beraz Siriarren campetara goateco. Eta Siriarren campen burura heldu cirenean, nihor etzuten han kausitu. Ecen Jaunac Siriarren campetan adiaraci çuen orga-laster, çaldi eta armada gaitz baten harramança, eta elkarren artean erran çuten: Israelgo erreguec gure contra saritan erakarri ditu Hethearren eta Eguiptoarren erregueac, eta gainera ethorri çarozquigu. Jaiqui ciren beraz eta ilhumpetan ihesari eman ciren; eta campetan utzi cituzten beren olha, çaldi eta astoac, eta ihesari eman ciren, beren bicien bakarric salbatzeco gogoarequin. Leguensu hequiec ethorri cirenean beraz campen burura, olha batean sarthu ciren, eta jan çuten eta edan; hartu cituzten guero urhe, cilhar eta soinecoac; goan ciren eta gorde cituzten; eta berriz ethorri ciren berce olha batera, eta handic ere phuscac eramanic gorde cituzten. Eta elkarri erran çuten: Ez dugu ongui eguiten; ecic egun hau berri oneco eguna da. Ixilic egoten bagare eta goiça ethorri arteo berria ez badugu eman nahi, tzarqueriatzat jaçarria içanen çaicu. Çatozte, goacen, eta berria eraman deçagun erregueren corralera. Eta hirico athera heldu cirenean, han cirenei erran çaroeten: Içatu gare Siriarren campetan, eta han ez dugu guiçon bakar bat kausitu, baicic-ere çaldiac eta astoac estecatuac, eta olhac landatuac. Athal-çainac goan ciren beraz eta berria eraman çuten erregueren jaureguiaren barnera. Erregue jaiqui cen gabaz eta bere cerbitzariei erran çaroeten: Nic dioçuet cer eguin darocuten Siriarrec: Badaquite goseteac hersatzen gaituela, eta hargatic ilki dira campetaric, eta bazterretan gordeac daude, diotelaric: Hiritic atheratu ditazqueenean, biciric hartuco ditugu, eta orduan içanen dugu hirian sarceco ahala. Bainan cerbitzarietaric batec ihardetsi çaroen: Har detzagun hirian guelditu diren borz çaldiac (ecen horiec baicic ez da Israelgo oste gucitic, berceac janac dira), eta atheraturic, ikusquetara goan gaitezque. Erakarri cituzten beraz bi çaldi, eta erreguec igorri cituen guiçonac Siriarren campetara, erraten çaroetelaric: Çoazte eta ikusaçue. Siriarren ondotic goan ciren beraz Jordaneraino; eta hara non bide gucia bethea cen soinecoz eta phuscaz Siriarrec beren asalduan arthiqui cituztenez. Eta guibelerat itzuliric berriquetariec jaquinsun eguin çuten erregue. Eta ilkiric, populuac biphildu cituen Siriarren campac; eta Jaunaren hitzaren arabera, irin cethabatua jarri cen estater batean gaitzerua, eta garagarra estater batean bi gaitzeru. Bada, erreguec hirico athean eçarri çuen aitzindari hura, ceinaren escuaren gainean bermatzen baitzen. Eta jende murruac çango-pean lehertu çuen eta hil cen, Jaincoaren guiçonac erran beçala, erregue haren gana jautsi cenean. Eta guerthatu cen Jaincoaren guiçonac erregueri erran hitzaren arabera, erran çuenean: Bi gaitzeru garagar estater batean içanen dira, eta gaitzeru bat irin cethabatu estater batean, bihar tenore huntan berean Samariaco athean. Eta aitzindari harec ihardetsi çaroenean Jaincoaren guiçonari, eta erran çaroenean: Jauna cerutic eraunsiaca hari balitz ere, çuc dioçunic eguin othe liçate? Eta Jaincoaren guiçonac erran çaroen: Çure beguiz ikusico duçu, eta ez duçu hartaric janen. Guerthatu cen beraz aitzinerat erran içan çaroen beçala, eta populuac hura athean çangoz lehertu çuen, eta hil cen. Bada, Eliseo minçatu cen emaztequi hari ceinaren semea phitzaraci baitzuen, eta erran çaroen: Jaiqui çaite, eta çoazte çu eta çure etchecoac, eta atzemanen duçun lekuan ibil çaite; ecen Jaunac gosetea deithu du, eta çazpi urthez ethorrico da lurraren gainera. Emaztequia xutitu cen eta eguin çuen Jaincoaren guiçonaren hitzaren arabera; eta bere etchecoequin goanic, lucez ibili cen Filistindarren lurrean. Eta çazpi urtheac bethe cirenean, emaztequia bihurtu cen Filistindarren lurretic; eta ilki cen erregueri galdatzera bihur ciotzoten bere etchea eta landac. Erregue orduan minço cen Jiecirequin Jaincoaren guiçonaren muthilarequin, cioelaric: Erran ditzadac Eliseoc eguin dituen sendagaila guciac. Eta harec erregueri kondatzen çaroelaric nola Eliseoc phiztu çuen hil bat, aguertu cen emaztequia, ceinaren semea phiztu baitzuen, erregueri errequeica bere etchearen eta bere landen gatic. Eta Jiecic erran çuen: Ene erregue jauna, hori da emaztequia eta hori da horren semea Eliseoc phiztu duena. Eta erregue galdeca haritu citzaioen emaztequiari, eta hunec kondatu çuen gauça. Erreguec eman çaroen bere ebaqui bat, cioelaric: Emaztequi huni bihur çotzic hunenac diren guciac, eta landetaco mozquin guciac lurra utzi duen egunetic eta orai arteo. Damaserat ere ethorri cen Eliseo, eta eri çagoen Benadad Siriaco erregue; eta berria ekarri çaroten erranez: Hunat ethorria da Jaincoaren guiçona. Eta erreguec Haçaeli erran çaroen: Har çatzu çurequin emaitzac eta çoaz Jaincoaren guiçonaren bidera, eta haren bidez argui çaite Jauna ganic, erranez: Itzur othe naiteque ene eritasun huntaric? Haçael goan cen beraz haren bidera, berequin cituelaric emaitzac eta Damaseco on guciac, berrogoi cameluren haxeac. Eta haren aitzinean baratu cenean erran çaroen: Çure seme Benadadec, Siriaco erreguec, igorri nau çure gana, dioelaric: Sendatuco ahal othe naiz ene gaitz huntaric? Eliseoc ihardetsi çaroen: Çoaz, erroçu: Sendatuco çare. Bada, Jaunac erakutsi darot heriotzez hilen dela. Eta Jaincoaren guiçona tricatu cen Haçaelequin; eta nahasi cen, beguithartean agueri içateraino; eta nigar eguin çuen. Haçaelec erran çaroen: Ene jauna cergatic dago nigarrez? Eta Eliseoc ihardetsi çuen: Ceren baitaquizquit Israelgo semeei eguinen diozcatzuten ondicoac. Suz erreco ditutzu hequien hiri hazcarrac, eta ezpataz hilen ditutzu hequien guiçon-gazteac, eta lehertuco ditutzu hequien haur ttipiac, eta urratuco emaztequi içorrac. Haçaelec erran çuen: Cer naiz bada, ni, çure cerbitzaria, çakur bat, hambateco gauçaren eguiteco? Eta Eliseoc erran çaroen: Jaunac erakutsi darot Siriaco erregue içanen çarela. Haçael itzuli cenean Eliseoren ganic, ethorri cen bere nausia gana. Hunec erran çaroen: Cer erran darotzu Eliseoc? Eta ihardetsi çuen: Erran darot: Osagarrira bihurtuco çare. Biharamuna ethorri cenean, Haçaelec hartu çuen estalgui bat, urez busti eta erregueren beguithartearen gainera hedatu çuen; eta erregue hil cen ondoan, Haçael erreguinatu cen haren orde. Israelgo erregue Acaben seme Joramen borzgarren urthean, eta Josafat Judaco erregueren egunetan, Joram, Judaco erregue Josafaten semea, erreguinatu cen. Hogoi eta hamabi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean eta çorci urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Eta ibili cen Israelgo erregueen bideetan, Acaben etchea ibili cen beçala; ecic Acaben alaba çuen emaztea; eta gaizqui dena eguin çuen Jaunaren aitzinean. Bainan Jaunac etzuen Juda xahutu nahi içan, bere cerbitzari Dabiden cariaz, aguindu çaroen beçala, argui bat emanen çaroetela bethi hari eta haren semeei. Haren egunetan Edom bereci cen, Judaren azpico ez içateco, eta erregue bat eçarri çuen bere gainean. Eta Joram Seirara ethorri cen, eta haren orga-laster guciac harequin. Jaiqui cen gabaz, jo cituen Idumearrac, ceinec inguratu baitzuten, eta jo cituen orga-lasterretaco aitzindariac; populua berriz, bere olhetara ihes goan cen. Edom bereci cen beraz, Judaren azpico ez içateco, gueroztic orai arteo hala ez den beçala. Orduan bereci cen Lobna ere. Bada, Joramen gaineraco eguinçac, eta harec eguin guciac, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta Joram lokartu cen bere arbasoequin; hequiequin ehorcia içan cen Dabiden hirian; eta haren orde erreguinatu cen Ococias haren semea. Israelgo erregue Acaben seme Joramen hamabigarren urthean erreguinatu cen Ococias, Judaco erregue Joramen semea. Ocociasec hogoi eta bi urthe cituen erreguinatzen abiatu cenean, eta urthe batez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Athalia deitzen cen, Israelgo erregue Amriren alaba. Eta Acaben etchearen bideetan ibili cen, eta Jaunaren aitzinean gaizqui dena eguin çuen, Acaben etcheac beçala, ecic Acaben etcheco suhi cen. Halaber goan cen Acaben seme Joramequin, Siriaco erregue Haçaelen contra Erramoth Galaadecoan guducatzera, eta Siriarrec saki bat eguin çaroeten Jorami. Hau sendatzera ethorri cen Jezrahelera, ceren saki bat eguin baitzaroeten Siriarrec Erramothen guducatzen celaric Siriaco erregue Haçaelen contra. Berriz, Ococias, Judaco erregue, Joramen semea, Jezrahelera jautsi cen Acaben semearen, Joramen ikustera, Joram han baitzagoen eri. Bada, Eliseo profetac deithu çuen profeta semeetaric bat, eta erran çaroen: Tinca çaçu guerria, escuan har çaçu olio-unci hau, eta çoaci Erramoth Galaadecora. Eta haran heldu çaretequeenean, ikusiren duçu Jehu, Josafaten semea, Josafat baita Namsiren semea; eta sarthuric, ilkiaracico duçu bere anaien erditic, eta guela baten barnera eramanen duçu. Eta olio-uncia daducaçularic, haren buruaren gainera ixurico duçu, eta erranen duçu: Hau dio Jaunac: Israelen gaineco erregue gançutu çaitut. Eta athea idequico duçu, eta ihes eguinen duçu, eta etzare han egonen. Profeta seme guiçon-gaztea goan cen beraz Erramoth Galaadecora, Eta han sarthu cen. Hara berriz, armadaco aitzindariac jarriac çaudela. Eta Jehuri erran çaroen: Aitzindaria, solas bat dut çuretzat. Eta Jehuc erran çaroen: Gutaric orotaric norençat? Eta harec ihardetsi çuen: Çuretzat, oi aincindaria. Jehu xutitu eta guela batean sarthu cen; eta guiçon-gazteac olioa ixuri çuen haren buruaren gainera, eta erran çuen: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Erregue gançutu çaitut Jaunaren Israelgo populuaren gaineco, Eta joco duçu çure nausi Acaben etchea. Eta aspertuco dut ene cerbitzari profeten odola eta Jaunaren cerbitzari gucien odola, Jeçabelen escutic. Eta galduco dut Acaben etche gucia; eta Acaben ganicacoac hilen ditut harrasiari guernua ixurcen duena, eta maingua eta Israelen azquena. Eta emanen dut Acaben etchea, hala-nola Nabathen seme Jeroboamena, hala-nola Ahiasen seme Baasarena. Halaber çakurrec janen dute Jeçabel Jezrahelgo landan, eta ez da içanen norc ehorcico duen hura. Eta athea idequi çuen eta ihesari eman cen. Jehu berriz, ilki cen bere nausiaren cerbitzarietara. Hauquiec erran çaroeten: Ongui doaci oro? certara ethorri çaitzu çoro hori? Jehuc erran çaroeten: Badaquiçue nor den guiçona eta cer erran duen. Hequiec ihardetsi çuten: Hori ez da eguia, bainan cerorrec erraguçu. Jehuc erran çaroeten: Hau eta hau erran darozquit, eta erran du: Hau dio Jaunac: Erregue gançutu çaitut Israelen gaineco. Xutitu ciren berehala; ceinec bere capa harturic, eçarri çuten Jehuren oinen azpian, juie-alkiaren itchuran, turuta jo çuten eta erran çuten: Erreguetu da Jehu. Beraz Namsiren semearen semea, Jehu, Josafaten semea, cinaz josi cen Joramen contra. Bada, Joramec eta Israel guciac Erramoth Galaadecoa sethiatua çaducaten Siriaco erregue Haçaelen contra. Eta Joram Jezrahelera itzulia cen bere sakietaric sendatzeco, Siriarrec jo çutelacotz guduan hari celaric Siriaco erregue Haçaelen contra. Eta Jehuc erran çuen: Çuen gogaraco bada, nihor ez bedi ihes ilki hiritic, ez dadien goan berriaren ematera Jezraheiera. Eta igan cen, eta Jezrahelgo bideari lothu cen: ecic Joram han eri çagoen, eta Ococias Judaco erregue jautsia cen Joramen ikustera. Jezrahelgo dorrearen gainean jarria cen çainac ikusi çuen beraz Jehuren andana heldu cela, eta erran çuen: Ikusten dut guiçon-mulço bat. Eta Joramec erran çuen: Har çaçu orga-laster bat eta bidera igorraçu, eta goanen denac erran beça: Ongui doaci oro? Orga-lasterrera igan cena goan cen beraz Jehuren bidera eta erran çuen: Hau dio erreguec: Baquetuac dira oro? Eta Jehuc ihardetsi çuen: Cer du baqueac çurequin ikusteco? çoaz aitzina eta guibeletic çatozquit. Çainac halaber berria eman çuen, cioelaric: Berriquetaria goan çaiote, eta ez da guibelerat itzulcen. Joramec igorri çuen bigarren orga-laster bat, eta haren gainean cena heldu cen Jehuren lagunetara, eta erran çuen: Hau dio erreguec: Baquea da? Eta Jehuc ihardetsi çuen: Baqueac cer du çurequin ikusteco? Eguiçu aitzinat eta guibeletic jarraic çaquizquit. Bada, çainac berria eman çuen: Goan da hequietaraino, eta ez da guibelerat itzulcen. Heldu denaren urhatsac berriz, iduri du Jehuren urhatsa, Namsiren semearena, ecic çalhuqui heldu da. Eta Joramec erran çuen: Çaldiac uztar çatzue ene orga-lasterrari. Eta uztartu cituzten, eta Joram Israelgo erregue, eta Ococias Judaco erregue, cein bere orga-lasterretan ilki ciren Jehuren bidera, eta atzeman çuten Naboth Jezraheldarraren landan. Joramec ikusi çuenean Jehu, erran çaroen: Baquea da, Jehu? Eta hunec ihardetsi çaroen: Cer baque? çure ama Jeçabelen lohiqueriac eta sorguinqueria guciac freitetan dira oraino. Joramec berriz, escua itzuli çuen; eta ihes abiatzean, Ocociasi erran çaroen: Celatac, Ococias. Bainan Jehuc arrambela escuaz hedatu çuen, eta Joram jo çuen sorbalden artean, eta guecia ilki cen bihotzetic, eta berehala Joram erori cen bere orga-lasterretic. Eta Jehuc erran çaroen Badacer aitzindariari: Har çaçu eta Naboth Jezraheldarraren landara arthicaçu; orhoit naiz ecen, çu eta ni orga-lasterrean jarriric, horren aita Acaben ondotic guinoacilaric, Jaunac dixidu hau alchatu çuela haren gainera, erranez: Ala! bihurturen baitarozquiat landa hortan berean, dio Jaunac Nabothen odol atzo ikusi dudanaren ordaina, eta haren semeen odolaren ordaina, Jaunac erraten du. Orai har çaçu beraz eta arthicaçu landara, Jaunaren hitzaren arabera. Bada, hori ikusiric, Ococias Judaco erregue etcheco baratzeco bideaz ihes cihoan. Jehu jarraiqui citzaioen eta erran çuen: Hori ere jo çaçue bere orga-lasterrean; eta jo çuten Gabergo patarrean, ceina Jeblaamgo ondoan baita. Ocociasec ihes eguin çuen Maiedora, eta han hil içan cen. Eta bere cerbitzariec eçarri çuten bere orga-lasterrean; Jerusalemera eraman çuten, eta hobian bere arbasoequin ehorci çuten Dabiden hirian. Acaben seme Joramen hamecagarren urthean erreguinatu cen Ococias Judaren gainean. Eta Jehu Jezrahelera ethorri cen. Bada Jeçabelec haren sarcea adituric, sardaz thindatu cituen bethondoac, burua edergailuz bethe çuen, eta beguiratu çuen leihotic Jehu athetic sarcen cenari, eta erran çuen: Baquea içan othe ditaque Çambrirequin, bere nausia hil duenarequin? Eta Jebuc beguiac alchatu cituen leihora, eta erran çuen: Nor da hori? Eta bizpahirur ebaquic gur eguin çaroten. Eta Jehuc erran çaroeten: Arthicaçue gain-behera. Eta arthiqui çuten, eta harrasia odolez fharrastatua içan cen, eta çaldiec lurrean oincatu çuten. Eta Jehu sarthu cenean jatera eta edatera, erran çuen: Çoazte, ikusaçue madaricatu hura, eta ehorçaçue erregue alaba delacotz. Eta haren ehorzteco goan cirenean, etzuten berceric kausitu buru-heçurra, çangoac eta escu-muthurrac baicic. Itzuliric berria ekarri çaroten Jehuri, eta Jehuc erran çuen: Jaunaren hitza da, bere cerbitzari Elias Thesbearren ahoz erran duena, cioelaric: Jezrahelgo bazterrean çakurrec janen dituzte Jeçabelen haraguiac. Jeçabelen haraguiac gorotza lurraren gainean beçala içanen dira Jezrahelgo bazterrean, halaz non iragaiten direnec erranen baitute: Hori da Jeçabel hura? Bada, Samarian baciren Acaben hirur hogoi eta hamar seme. Jehuc iscribatu cituen beraz gutunac eta Samariara igorri cituen hirico lehembicicoei, çaharrei eta Acaben unhidaitei, cioelaric: Gutun hauquiec içanen ditutzuen beçain sarri, çuen nausiaren semeac, orga-lasterrac, çaldiac, hiri hazcarrac eta harmac escuetan ditutzuenec, Çuen nausiaren semeric hobeena eta nahi duçuena hauta çaçue, eta bere aitaren tronuan eçar çaçue, eta çuen nausiaren etchearençat gudu eguiçue. Hequiec icitu ciren handizqui eta erran çuten: Bi erreguec ecin iharduqui dute Jehuren aitzinean, eta gu nola gai içanen gare hari buru eguiteco? Jehuren gana bidali cituzten beraz jaureguico çainac, hirico buruçaguiac, çaharrac eta unhidaitac, cioetelaric: Çure cerbitzari gare; cer-nahi mana diçaguçun, eguinen dugu, eta ez dugu gure gainean erregueric eçarrico. Çure gogaraco den gucia eguiçu. Jehuc berriz iscribatu ciozcaten bigarren gutunac, cioelaric: Ene aldeco baçarete, eta ene manamendua onhesten baduçue, buruac ken çotzuete çuen nausiaren semeei, eta bihar oren huntaco bereco ene gana çatozte Jezrahelera. Bada, erregueren haurrac, hirur hogoi eta hamar seme, hirico lehembicicoen baithan hazten ciren. Eta Jehuren gutunac unhidaitetara ethorri cirenean, hartu cituzten erregueren semeac eta hil cituzten hirur hogoi eta hamarrac, eta hequien buruac sasquitan eçarriric, Jehuri igorri ciozcaten Jezrahelera. Berriaren ekarlea ethorri cen eta Jehu jaquinsun eguin çuen cioelaric: Ekarri dituzte erregueren semeen buruac. Jehuc ihardetsi çuen: Bi murrutan eçar çatzue bihar goiz arteo atheco sarcearen aldean. Eta arguitu çuenean, ilki cen; eta populu guciaren aitzinean jarriric, erran çuen: Çucenac çarete. Baldin nic cin eguin badut lagunequin ene nausiaren contra, eta hil içan badut, norc hil ditu hauquiec oro? Ikusaçue beraz orai ez dela Jaunaren hitzetaric bat lurrerat erori, Jaunac Acaben etchearen gainean erran dituenetaric, eta Jaunac eguin du bere cerbitzari Eliasen ahoz erran içan duena. Jehuc jo cituen beraz Acaben etcheticaco Jezrahelen gueldituac ciren guciac, haren aitzindari burucoac, eçagunac eta apheçac, bat bakarra guelditu etzen arteo. Eta jaiqui cen, eta ethorri cen Samariara; eta bidean arçain-xola batera heldu cenean, Atzeman cituen Judaco erregue Ocociasen anaiac, eta erran çaroeten: Nor çarete çuec? Hauquiec ihardetsi çuten: Ocociasen anaiac gare, eta jautsi gare erregueren semeei eta erreguinaren semeei agur eguitera. Jehuc erran çuen: Biciric har çatzue. Biciric hartu cituztenean arçain-xolaren aldeco urtegui batean cinçurrac eguin ciozcaten hequiei, berrogoi eta bi semeri, eta etzen hequietaric bat bakarra guelditu. Eta handic goan cenean, atzeman çuen Jonadab Errecaben semea, bidera heldu citzaioela, eta agur eguin çaroen. Jehuc erran çaroen: Çure bihotza çucen da, ene bihotza çurearen alderat den beçala? Eta Jonadabec ihardetsi çuen: Bai, hala da. Jehuc erran çaroen: Hala bada, indaçu escua. Hunec escua eman çaroen. Jehuc bere ganat iganaraci çuen orga-lasterrera, Eta erran çaroen: Çato enequin, eta ikusaçu ene karra Jaunaren alderat. Eta bere orga-lasterrean jarraraciric, Samariara eraman çuen. Eta Acab ganicacoetaric Samarian gueldituac ciren guciac jo cituen azquen bakarreraino, Eliasen ahoz Jaunac erran hitzaren arabera. Bada, Jehuc bilaraci çuen populu gucia, eta erran çaroen: Acabec guti bat ohoratu du Baal, bainan nic ohoratuco dut guehiago. Orai beraz ene ganat deith çatzue Baalen profeta guciac, haren cerbitzari guciac, eta apheçac oro; ethorrico ez denic bat bakarra içan ez bedi, ecic sacrificio handi bat dut Baali eguiteco. Edoceinec huts eguin deçan, ez da bicico. Bada, amarruz hola minço cen Jehu, galcecotzat Baalen adoratzaileac. Eta erran çuen: Baali besta-buru bat sainduets çaçue. Deithu cituen guiçonac, Eta igorri cituen Israelgo eremu gucietara, eta Baalen cerbitzari guciac ethorri ciren; ethorri etzenic bat bakarra etzen guelditu. Eta sarthu ciren Baalen temploan; eta Baalen etchea bethea cen buru batetic bercera. Eta aphez-soinecoen artha çutenei erran çaroeten Jebuc: Soinecoac ekar çotzuete Baalen cerbitzari guciei. Eta ekarri ciozcaten soinecoac. Eta Jonadabequin Errecaben semearequin Baalen temploan sarthuric, Jehuc erran çaroeten Baalan adoratzaileei: Bilha çaizte eta ikusaçue çuequin içan ez dedin Jaunaren cerbitzarietaric nihor, bainan Baalen cerbitzariac içan çaitezten bakarric. Sarthu ciren beraz bitimen eta holocausten eguiteco. Bada Jehuc campoan xuxendu cituen laur hogoi guiçon, eta erran çaroeten: Escuetara emanen darozquitzuedan guiçonetaric bat bakarra itzurcen bada, uzlearen bicia içanen da harenaren ordain. Bada holocausta akabatua içan cenean, Jehuc hunela manatu çaroeten soldadoei eta aitzindariei: Sar çaizte, eta jo çatzue, eta bat itzur ez bedi. Soldadoec eta aitzindariec jo cituzten beraz ezpataren ahoaz eta arthiqui cituzten camporat; eta goan ciren Baalen temploco hirira. Baalen moldea templotic atheratu çuten, phuscacatu eta erre çuten. Baalen temploa orobat urratu çuten, eta haren orde priazteguiac eguin cituzten, egun arteo dirautenac. Horreletan Jehuc Baal Israeldic xahutu çuen. Halaric-ere Jehu etzen guibelatu bekatuetaric ceinetaz Jeroboamec Nabathen semeac bekatu eraguin baitzaroen Israeli, eta Bethelen eta Danen ciren urhezco aratcheac etzituen bazterrerat utzi. Bada, Jaunac Jehuri erran çaroen: Ceren arthatsuqui eguin duçun çucen eta ene beguietan gogaragarri cena, eta Acaben etchearen contra eguin dituçulacotz ene bihotzean ciren guciac; çure semeac laugarren belhauneraino jarrico dira Israelgo tronuan. Bainan Jehuc Israelgo Jainco Jaunaren leguean bere bihotz guciaz ibilceco artha etzuen beguiratu; etzuen ecic guibelerat eguin Israeli bekatu eraguin çaroen Jeroboamen bekatuetaric. Jauna orduan Israelez unhatzen hasi cen; eta Haçaelec jo çuen Israel bere muga gucietan. Jordanetic iguzqui-haice alderat jo cituen Galaadeco lurra oro, eta Gaden lurra, eta Errubenena, eta Manaserena, Aroerdic, ceina Arnongo errecaren gainean baita, eta Galaad eta Basan. Bada, Jehuren gaineraco eguinçac, eta harec eguin cituen guciac, eta haren bihotzoitasuna, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta Jehu lokartu cen bere arbasoequin, eta ehorci çuten Samarian; eta Joacaz haren semea erreguinatu cen haren orde. Bada, Jehu Israelen gainean Samarian erreguinatzeco egunac heldu içan ciren hogoi eta çorci urthetara. Athalia berriz, Ocociasen ama, bere semea hila ikustenez, jaiqui cen eta erregue ondorego gucia hil çuen. Bainan Josabac, Joram erreguearen alabac, Ocociasen arrebac, harturic Joas Ocociasen semea, ebatsi cituen hura eta haren unhidea salhatic, hilcen hari cituzten erregueren semeen erditic; eta gorde çuen Athaliaren beguietaric, hila içan etzedinçat. Joas bere unhidearequin sei urthez gordea egotu cen Jaunaren etchean; eta Athalia erreguinatu cen Judaco lurraren gainean. Bada, çazpigarren urthean Joiadac igorri çuen ehuntarien eta soldadoen bilha, eta hequiec harturic Jaunaren temploan sarraraci cituen, eta hequiequin batasun eguin çuen; eta Jaunaren temploan cin-eraguinic, erakutsi çaroeten erregueren semea. Eta manatu çaroeten, cioelaric: Huna cer eguin behar duçuen: Çuetaric heren bat sar bedi asteco eta çain beça erregue-etchea; berce heren bat içan bedi Surreco athean; eta azquen herena erredolarien egoitzaco guibeleco athean içan bedi; eta Mesaren etchea çainduco duçue. Eta çuetaricaco bi andanec, astetic ilkico diren guciec çain beçate Jaunaren etchea erregueren inguruan. Eta harmac escuetan erregue inguratuco duçue; nihor sarcen bada ordean temploco hersgunean, hila içan bedi; eta erregue sarcean eta ilkitzean harequin içanen çarete. Ehuntariec eguin çuten Joiada apheçac manatu çaroezten gucien arabera; eta bakotchac harturic ceinec bere guiçonac asteco sarcen cirenac, astetic ilkitzen cirenequin, ethorri ciren Joiada apheça gana. Hunec eman çaroezten lançac eta temploan ciren erregue Dabiden harmac. Guciac xutic jarri ciren, harmac escuetan, erregueren inguruan, temploaren escuineco aldetic, aldarearen eta temploaren ezquerreco alderaino. Eta Joiadac aguertu çuen erregueren semea, eta haren gainean eçarri cituen diadema eta legueco liburua; eta erregue eguin çuten eta gançutu çuten, eta escuac joz, erran çuten: Bici bedi erregue Bada, Athaliac aditu çuen lasterca heldu cen populuaren haroa, eta Jaunaren temploan sarthu cen jende-murruetara. Ikusi çuen erregue tronuan jarria ohitzaren arabera, eta haren aldean cantariac eta turutariac, eta lekuco populu gucia bozcariotan eta turuta jotzen; eta urratu cituen bere soinecoac eta oihu eguin çuen: Cimarkua! cimarkua! Joiadac berriz, armada manatzen çuten ehuntariei manatu çaroeten eta erran: Eraman çaçue temploco hersguneetaric camporat, eta horri jarraiquico çaioen edocein, ezpataz joa içan bedi. Ecic apheçac erran çuen: Jaunaren temploan hila içan ez bedi. Escua gainean eçarri çaroeten eta herrestatu çuten çaldien sarceco bideaz jaureguiaren ondoan, eta hila içan cen. Joiadac batasun eguin çuen beraz Jaunaren artean, eta erregueren artean, eta populuaren artean, populua Jaunarena içan cedin, eta erregueren eta populuaren artean. Eta populua Baalen temploan sarthu cen, eta eragotzi cituzten haren aldareac, eta itchurac xehacatu; Mathan ere, Baalan apheça, aldarearen aitzinean hil çuten. Eta apheçac Jaunaren etchean çainac eçarri cituen. Hartu cituen ehuntariac eta Ceretheco eta Pheletheco andanac, eta lekuco populu gucia; eta Jaunaren etchetic eraman çuten erregue; eta erredolarien atheco bideaz jaureguira ethorri ciren, eta erregue jarri cen erregueen tronuan. Eta lekuco populu gucia bozcariotan sarthu cen, eta hiria descansatu cen. Athalia berriz, ezpataz hila içan cen erregue-etchean. Joasec çazpi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean. Jehuren çazpigarren urthean erreguetu cen Joas eta berrogoi urthez erreguinatu cen. Haren amaren icena cen Sebia Bersabeecoa. Joasec çucen cena Jaunaren aitzinean eguin çuen Joiada apheçaz irakatsia içan ceno. Etzituen bizquitartean kendu leku gorac; ecic oraino populuac imolatzen eta leku goretan isensua erretzen çuen. Eta Joasec erran çaroeten aphecei: Diru consecratu gucia Jaunaren templora ekarria içanen dena iragaiten direnez, arima-ordain escaincen dena, eta ceinec bere baitharic eta bere bihotzeco oldez ekarcen duena Jaunaren templora; Hura har beçate aphecec, ceinec bere aldian, eta behar den beçala temploa xuxen beçate, cerbait erreberritu beharric ikusten badute. Bainan aphecec Joas erreguearen hogoi eta hirugarren urthea arteo etzituzten eguin temploco erreberripenac. Joas erregueac deithu cituen Joiada aphez-handia eta berce apheçac, eta erran çaroeten: Certaco ez ditutzue temploco erreberripenac eguiten? Ez beçaçue guehiago beraz dirua iduc ceinec çuen aldian, bainan bihur çaçue temploaren erreberritzeco. Aphecei debecatu çaroeten diruric handic harat populuaren ganic harcea, eta temploaren berritzea. Eta Joiada aphez-handiac hartu çuen kutcha bat, gainetic cirritu bat idequi çaroen eta eçarri çuen aldarearen ondoan, Jaunaren etchean sarcen cirenen escuinetic, eta atheac çaincen cituzten aphecec hartan eçarcen çuten Jaunaren templora ekarcen cen diru gucia. Eta ikusten çutenean diru sobera cela kutchan, erregueren iscribaua eta aphez-handia igaiten ciren, eta ixurcen eta kondatzen çuten Jaunaren etchean kausitzen cen dirua. Eta hura bere nombre eta phisu arauca ematen çuten Jaunaren etcheco languileen aitzindariei; hauquiec phartitzen çaroeten hura Jaunaren etchean lanean eta erreberritzen haritzen ciren çur-lançaile eta harguinei, Eta harriac ebaquitzen cituztenei, çuren eta escuairatzen ciren harrien erostecotzat, halai non osa cedin Jaunaren etchearen erreberripena, etchearen xuxenceco behar ciren gauça guciez. Jaunaren temploco pegar, hiruhorceco, isensunci, turuta eta edocein cilharrezco eta urhezco unciac etziren bizquitartean eguiten Jaunaren templora ekarcen cen dirutic. Hura ecic Jaunaren temploaren erreberritzeco ematen cen lana eguiten çutenei. Eta xehetasunic etzitzaioeten galdatzen dirua harcen çutenei languileei phartitzecotzat, bainan erabilcen çuten, beren gaineco sinhestea berme. Aldiz hobenarençateco dirua eta bekatuarençateco dirua etziren templorat ekarcen, aphecençat cirelacotz. Orduan Haçael Siriaco erregue igan cen eta guducatzen çuen Jeth; hiria hartu çuen eta burua itzuli Jerusalemera igaiteco. Horren gatic Joasec Judaco erreguec hartu cituen sainduetsiac ciren guciac, Judaco erregue haren arbasoec, Josafatec, Joramec eta Ocociasec consecratu cituztenac, eta berac escaini cituenac; eta Jaunaren temploco kutchetan eta erregue jaureguian kausitu ahal içan çuen diru gucia; igorri çaroen Haçaeli Siriaco erregueri, eta hunec guibelerat eguin çuen Jerusalemetic. Joasen gaineraco eguinçac berriz, eta eguin cituenac oro, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Bada, haren cerbitzariac jaiqui ciren, elkar hartu çuten cin batean eta Joas hil çuten Meloco etchean, Selaco patarrean. Ecen Josacarrec Semaathen semeac, eta Joçabadec Somerren semeac, haren cerbitzariec, jo çuten, eta hil cen. Dabiden hirian bere aitequin ehorci çuten, eta Amasias haren semea erreguinatu cen haren orde. Judaco erregue Ocociasen Seme Joasen hogoi eta hirugarren urthean, Joacaz Jehuren semea Israelen gainean Samarian erreguinatu cen hamaçazpi urthez. Gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, eta bekatu hequiei jarraiqui cen ceinetaz Nabathen semeac Jeroboamec bekatu eraguin baitzaroen Israeli, eta etzen hequietaric aldaratu. Eta Jaunaren hasarrea phiztu cen Israelen contra, eta arthiqui çuen egun oroz Siriaco erregue Haçaelen escura, eta Haçaelen seme, Benadaden escura. Bainan Joacacec errequeitu çuen Jaunaren beguithartea, eta Jaunac ençun çuen; ikusi çuen ecic Israelen hestura, ceren ehoac eçarri baitzituen Siriaco erreguec. Eta Jaunac salbatzaile bat eman çaroen Israeli, eta Siriaco erregueren escuetaric atheratua içan cen; eta Israelgo semeac, beihala beçala baquean egotu ciren beren olhetan. Halaric-ere, Israeli bekatu eraguin çaroen Jeroboamen etchearen bekatuetaric etziren guibelatu; ecen lucua guelditu cen Samarian. Eta populutic Joacaci etzitzaizcon guelditu berrogoi eta hamar çaldizco baicic, hamar orga-laster eta hamar mila oinezco; ecic Siriaco erreguec xahutu eta ogui-jotzetaco herrautsa beçala eçarri cituen. Joacacen gaineraco eguinçac berriz, eta haren bihotzoitasuna eta harec eguin cituen guciac, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Joacaz bere arbasoequin lokartu cen, eta ehorci çuten Samarian; eta Joas haren semea erreguinatu cen haren orde. Judaco erregue Joasen hogoi eta hamaçazpigarren urthean erreguinatu cen Joas Joacacen semea Israelen gainean Samarian hamasei urthez. Eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean; eta Israeli bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamen bekatuetaric etzen aldaratu, bainan hequietan beretan ibili cen. Joasen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituen guciac, eta haren bihotzoitasuna, eta nola guducatu çuen Amasias Judaco erregue, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta Joas bere arbasoequin lokartu cen. Jeroboam berriz, haren tronuan jarri cen. Eta Joas Samarian ehorcia içan cen Israelgo erregueequin. Bada, Eliseo hilceco gaitzetic eri cen; eta Joas Israelgo erregue jautsi cen haren gana, eta nigar eguiten çuen haren aitzinean, eta erraten çuen: Ene aita! ene aita! Israelgo orga-lasterra! orga-lasterreco çaina! Eta Eliseoc erran çaroen: Ekar çatzu arrambela bat eta gueciac. Eta ekarri ciozcanean arrambela eta gueciac, Erran çaroen Israelgo erregueri: Escua eçar çaçu arrambelaren gainean. Eta escua eçarri çuenean, Eliseoc bere escuac eçarri cituen erregueren escuen gainetic, Eta erran çuen: Idecaçu iguzqui-haiceraco leihoa. Eta idequi çuenean, Eliseoc erran çuen: Igorraçu gueci bat. Eta igorri çuen. Eliseoc erran çuen: Jaunaren salbamenduco guecia, eta Siriarren contra salbamenduco guecia! Siria joco duçu Aphequen, xahu deçaçun arteo. Eta erran çuen: Har çatzu gueciac. Erreguec hartu cituen, eta Eliseoc erran çaroen berriz: Jo çaçu gueciaz lurra. Eta hiruretan joric, guelditu cenean, Jaincoaren guiçona samurtu citzaioen eta erran çaroen: Jo bacindu borz aldiz, edo seiez, edo çazpiz, herrausteraino joco cinduen Siria; bada orai, hiruretan joco duçu. Eliseo hilcen beraz eta ehorci çuten. Urthe berean berriz, ohoin batzu ethorri ciren Moabetic leku hartara. Eta hil baten ehorztera cihoacen guiçonec ikusi cituzten ohoinac, eta hila arthiqui çuten Eliseoren hobira. Gorphutzac uquitu cituenean Eliseoren heçurrac, guiçona phiztu cen, eta çangoen gainera xutitu cen. Beraz Haçaelec Siriaco erreguec Israeli jasaiteco eman çaroen Joacacen egun gucietan. Jauna urricaldu citzaioten Israeldarrei, eta bihurtu cen hequien gana, Abrahamequin, Isaaquequin eta Jacobequin çuen batasunaren gatic. Etzituen nahi içan galdu, ez-eta alde bat iraici oraidinocoan. Bada, Haçael Siriaco erregue hil içan cen, eta Benadad haren semea erreguinatu cen haren orde. Eta Joasec Joacacen semeac Haçaelen seme Benadaden escutic hartu cituen Haçaelec haren aita Joacacen escutic guerlaco çucenez hartu cituen hiriac. Hirur aldiz jo çuen Joasec, eta Israeli hiriac bihurtu ciozcan. Israelgo erregue Joacacen seme Joasen bigarren urthean erreguinatu cen Amasias, Judaco erregue Joasen semea. Hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; hogoi eta bederatzi urthez erreguinatu cen Jerusalemen; haren amaren icena cen Joadan Jerusalemecoa. Çucen cena eguin çuen Jaunaren aitzinean, ez bizquitartean bere aita Dabidec beçala. Bere aita Joasec beçala eguin cituen oro, Lekat hau bakarric, leku gorac etzituela kendu, ecic oraino populuac leku goretan imolatzen çuen eta isensua erretzen çuen. Erreguetasuna ardietsi çuenean, bere aita erreguea hil çaroeten bere cerbitzariac jo cituen. Bainan hilçaile hequien semeac etzituen hil Moisen legueco liburuan iscribatua denaren arabera, eta Jaunac manatu beçala, erran çuenean: Aitac ez dira hilen semeen gatic, eta semeac ez dira aiten gatic hilen; bainan cein bere gaizquia gatic hilen da. Harec jo cituen hamar mila Idumear Gazteguietaco haranean, eta guerlan hartu çuen Petra, eta icena eman çaroen Jectehel, oraidinocoan beçala. Orduan Amasiasec bidalquinac igorri ciozcan Joasi Joacacen semeari, Joacaz baitzen Israelgo erregue Jehuren semea; eta gaztiatu çaroen: Çato eta dugun elkar ikus. Joasec Israelgo erreguec Amasiasi Judaco erregueri hau guibelerat gaztiatu çaroen: Libango astokarloac Liban gaineco cedroari igorri çaroen, cioelaric: Ene semeari çure alaba emaztetzat emoçu. Eta Libanen diren oihan abereac iragan ciren eta astokarloa lehertu çuten. Edom joric nausitu çaizquio eta bihotza hantu çaitzu. Goça çaçu çure ospea eta jar çaite çure etchean; certan çabilça gaitzaren ondoan, lurra jo deçaçun othe, eta Judac ere çurequin batean? Eta Amasiasec etzuen onhetsi; eta Joas igan cen, eta elkar ikusi çuten Joasec eta Amasiasec Judaco erreguec Bethsamesen Judaco hirian. Eta Juda joa içan cen Israelen aitzinean, eta ceinec bere olhara ihes eguin çuen. Joasec berriz, Israelgo erreguec, Bethsamesen hartu çuen Amasias Judaco erregue Joasen semea, Joas Ocociasen semea baitzen, eta eraman çuen Jerusalemera. Lurrerat arthiqui çuen Jerusalemeco harrasia, Efraimgo athetic izquinaco athera, lau ehun besotan. Eta hartu cituen Jaunaren etchean eta erregueren kutchetan kausitu ciren urhe, cilhar eta unci guciac, eta bahiac, eta Samariara itzuli cen. Joasen gaineraco eguinçac berriz, eta bihotzoitasuna ceinarequin guducatu baitzen Judaco erregue Amasiasen contra, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta Joas lokartu cen bere aitequin eta Samarian ehorci çuten Israelgo erregueequin; eta Jeroboam haren semea erreguinatu cen haren orde. Amasias berriz, Judaco erregue, Joasen semea, Joas Israelgo erregue Joacacen semea hil ondoan, bici içan cen hamaborz urthez. Eta Amasiasen gaineraco eguinçac, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta haren contra cin-harce bat eguin cen Jerusalemen; bainan harec Laquisera ihes eguin çuen. Eta haren ondotic Laquisera igorri çuten, eta han hil çuten. Ekarri çuten çaldien gainean, eta Jerusalemen ehorci çuten bere aitequin Dabiden hirian. Bada, Judaco populu guciac Açarias hartu çuen hamasei urthetan, eta erregue eçarri çuten bere aita Amasiasen orde. Harec alchatu eta Judari bihurtu çaroen Elath, bere arbasoequin erregue lokartu cen ondoan. Judaco erregue Joasen seme Amasiasen hamaborzgarren urthean, Jeroboam, Joas Israelgo erregueren semea, Samarian erreguinatu cen berrogoi eta bat urthez. Gaizqui cena eguin çuen Jaunaren aitzinean. Israeli bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamen bekatu gucietaric etzuen guibel eguin. Harec lehen beçala eçarri cituen Israelgo mugac, Ematheco sarcetic mortuco itsasoraino, Israelgo Jainco Jaunac erran çuen hitzaren arabera, Jonas profeta Amathiren semearen ahoz, ceina Jethecoa baitzen, Opherren. Ecen Jaunac ikusi çuen Israelen atsecabe guciz uherra, eta guciac erkituac cirela presondeguian hersiac cirenetaraino, eta populuco azquenetaraino, eta nihor etzela Israeli lagunça ekarcen çaroenic. Eta Jaunac etzuen eguin Israelen icenaren eceztatzera ceruaren azpitic, bainan salbatu cituen Jeroboam Joasen semearen escuz. Jeroboamen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, eta haren bihotzoitasuna guduetan, eta nola Israelera bihurtu cituen Damas eta Emath Judacoac, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta Jeroboam lokartu cen bere arbaso Israelgo erregueequin, eta Çacarias haren semea erreguinatu cen haren orde. Israelgo erregue Jeroboamen hogoi eta çazpigarren urthean erreguinatu cen Açarias, Judaco erregue Amasiasen semea. Hamasei urthetan hasi cen erreguinatzen, eta berrogoi eta hamabi urthez erreguinatu cen Jerusalemen; haren amaren icena cen Jequelia Jerusalemecoa. Jaunaren aitzinean gogaragarri cena eguin çuen, haren aita Amasiasec eguin cituen ororen arabera. Bizquitartean etzituen leku gorac eragotzi; populuac imolatzen çuen oraino eta isensua erretzen leku goretan. Bada, Jaunac jo çuen erregue, eta leguensu içatu cen bere heriotzeco eguna arteo, eta etche huts batean berez egoten cen. Joathanec berriz, erregueren semeac, manatzen çuen jaureguia eta juiatzen erresumaco populua. Açariasen gaineraco eguinçac berriz, eta eguin cituen guciac, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta Açarias lokartu cen bere aitequin, eta Dabiden hirian ehorci çuten bere arbasoequin, eta Joathan haren semea erreguinatu cen haren orde. Judaco erregue Açariasen hogoi eta hemeçorcigarren urthean, Çacarias Jeroboamen semea Israelen gainean erreguinatu cen Samarian sei hilabethez. Gaizqui cena Jaunaren aitzinean eguin çuen, haren arbasoec eguin çuten beçala; Israeli bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamen bekatuetaric etzuen guibel eguin. Bainan Selumec, Jabesen semeac, haren contra cin-harce bat eguin çuen; aguerriqui jo eta hil çuen, eta haren orde erreguinatu cen. Çacariasen gaineraco eguinçac berriz, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Hau da Jaunac Jehuri erran çaroen hitza, cioenean: Çure semeac laugarren belhauneraino jarrico dira Israelgo tronuan. Eta hala eguin cen. Selum, Jabesen semea, Judaco erregue Açariasen hogoi eta hemeretzigarren urthean erreguetu cen, eta hilabethe batez erreguinatu cen Samarian. Eta Manahem, Gadi Thersacoaren semea, igan cen; ethorri cen Samariara, eta jo çuen Selum Jabesen semea Samarian, eta hil çuen, eta erreguinatu cen haren orde. Selumen gaineraco eguinçac berriz, eta haren cin-harce celaten hedatzecoa, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Orduan Manahemec jo cituen Thapsa, eta barnean ciren guciac, eta hango eremuac Thersaco ondotic, ecic etzioten nahi içan idequi; hil eta urratu cituen emaztequi içorra guciac. Judaco erregue Açariasen hogoi eta hemeretzigarren urthean, Manahem Gadiren semea Israelen gainean hamar urthez erreguinatu cen Samarian. Eta Jaunaren aitzinean gaizqui cena eguin çuen; Israeli bere egun gucietan bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamen bekatuetaric, Manahemec etzuen guibel eguin. Phul Asiriarren erregue Israelgo lurrera ethorri cen, eta Manahemec mila cilharrezco talendu eman çarozquien, lagungarri içan çaquionçat eta gogor cioçon bere erreinua. Manahemec Israelen gainean cergatu çuen diru hura ahaldun eta aberats guciei, berrogoi eta hamar cilharrezco siclo cergatu bakoxca, ematecotzat Asiriarren erregueri; eta Asiriarren erregue guibelerat itzuli cen, eta etzen Israelgo lurrean egotu. Manahemen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Manahem lokartu cen bere arbasoequin, eta Phaceia haren semea erreguinatu cen haren orde. Judaco erregue Açariasen berrogoi eta hamargarren urthean, Phaceia Manahemen semea Israelen gainean erreguinatu cen Samarian bi urthez. Eta Jaunaren aitzinean gaizqui cena eguin çuen; etzen guibeldu Nabathen seme Jeroboamen bekatuetaric, ceinac Israeli bekatu eraguin baitzaroen. Bada, haren armadaco aitzindariac, Phaceec, Erromeliaren semeac, cin-harce bat eguin çuen haren contra; Samarian, erregue-etcheco dorrean, Argobeco eta Arieco ondoan, jo cituen hura, eta berrogoi eta hamar guiçon Galaadtarren semeetaric harequin; eta hil çuen Phaceia eta erreguinatu cen haren orde. Phaceiaren gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Judaco erregue Açariasen berrogoi eta hamabigarren urthean, Phacee Erromeliaren semea Israelen gainean erreguinatu cen Samarian hogoi urthez. Eta Jaunaren aitzinean gaizqui cena eguin çuen; Israeli bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamen bekatuetaric etzen guibeldu. Israelgo erregue Phaceen egunetan Theglathphalasar Asurgo erregue ethorri cen; hartu cituen Aion, Abel-Etche Maacarena, Janoe, Cedes, Asor, Galaad, Galilea, eta Nefthaliren lurra oro, eta hango egoiliarrac Asiriara eraman cituen. Bada, Oseec Elearen semeac cin-harce bat eguin çuen, eta celatac hedatu ciozcan Phaceeri Erromeliaren semeari; jo çuen eta hil; eta Ociasen seme Joathamen hogoigarren urthean, erreguinatu cen Phaceen orde. Phaceen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan? Israelgo erregue Phaceen, Erromeliaren semearen bigarren urthean, erreguinatu cen Joatham, Judaco erregue Ociasen semea. Hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hamasei urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren amaren icena cen Jerusa Sadoquen alaba. Jaunaren aitzinean gogaragarri cena eguin çuen; bere aita Ociasec eguin cituen gucien arabera erabili cen. Bizquitartean etzituen kendu leku gorac; populuac oraino imolatzen çuen eta leku goretan isensua erretzen. Joathamec eguin çuen Jaunaren etcheco athe gorena. Joathamen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Egun hequietan hasi cen Jauna Judarat igorcen Errasin Siriaco erregue, eta Phacee Erromeliaren semea. Eta Joatham lokartu cen bere arbasoequin eta hequiequin ehorcia içan cen bere aita Dabiden hirian; eta Acaz haren semea erreguinatu cen haren orde. Phacee Erromeliaren semearen hamaçazpigarren urthean erreguetu cen Acaz, Judaco erregue Joathamen semea. Acacec hogoi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hamasei urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Bere Jainco Jaunaren aitzinean gogaragarri cena etzuen eguin bere aita Dabidec beçala. Bainan Israelgo erregueen bideaz ibili cen; eta guehiago dena, bere semea ere consecratu çuen, sutic iraganaraciz, Jaunac Israelen aitzinean haiçatu cituen jendaien idolatiarqueriaren arabera. Imolatzen cituen halaber bitimac eta isensua erretzen leku goretan, eta munho gainetan, eta edocein çuhaitz hostotsuren azpian. Orduan Errasin Siriaco erregue, eta Phacee Erromeliaren semea, Israelgo erregue, guducatzera igan ciren Jerusalemera; eta sethioan çaducatelatic Acaz, etzuten halere ahal içan xahutu. Errasinec Siriaco erreguec orduan hartu çuen guibelerat Aila Siriacoa, eta Juduac kendu cituen handic; eta Idumearrac ethorri ciren Ailara, eta han eguin çuten beren egoitza egundinocoan. Bada Acacec bidalquinac igorri ciozcan Theglathphalasarri, Asiriarren erregueri, cioelaric: Ni çure cerbitzari eta çure seme naiz; igan çaite eta itzur neçaçu Siriaco erregueren escutic eta Israelgo erregueren escutic, ceren ene contra baitira alchatu. Eta bildu ondoan Jaunaren etchean eta erregue kutchetan aurkitu ahal içan çuen dirua, emaitzac egorri ciozcan Asiriarren erregueri. Theglathphalasar jautsi cen haren nahira; Damasera igan cen, larrutu çuen hiria, eta hango egoiliarrac Cirenera eraman cituen; Errasin ere hil çuen. Acaz erreguea Damasera goan cen Theglathphalas Asiriarren erregueren bidera; eta ikusi çuenean Damaseco aldarea, erregue Acacec Crias apheçari igorri ciozcan haren moldea eta itchura, hartaco languinça guciaren arabera. Eta Urias apheçac aldare bat eguin çuen erregue Acacec Damastic manatu gucien arabera; eta hala eguin çuen Urias apheçac, erregue Acaz Damastic ethor cedin artean. Eta erregue Damasetic ethorri cenean, ikusi çuen aldarea, eta ohoratu çuen; eta igan cen, eta imolatu cituen holocaustac eta bere sacrificioa. Eta libacioneac eguin cituen, eta aldarearen gainean escaini cituen baquezco bitimen odola ixuri çuen. Jaunaren aitzinean cen cobrezco aldarea berriz, kendu çuen temploco aitzindeguitic, eta aldarearen lekutic, eta Jaunaren temploco lekutic, eta eçarri çuen aldare berriaren sahetsetic ipharrerat. Halaber Acaz erregueac Urias apheçari manu eman çaroen, cioelaric: Aldare handienaren gainean escain çatzu goicetaco holocausta eta arratsetaco sacrificioa, erregueren holocausta eta sacrificioa, eta lurreco populu guciaren holocausta, eta hequien sacrificio eta libacioneac; eta aldare horren gainera ixurico duçu holocaustaco odol gucia eta bitimaco odol gucia; cobrezco aldarea berriz, egonen da nic nahico dudaneracoz. Urias apheçac eguin çuen beraz Acaz erregueec manatu gucien arabera. Bada, Acaz erregueac kendu cituen oin lanquetatuac eta hequien gainean ciren unciac; itsasoa jautsi çuen jasaiten çuten idien gainetic, eta eçarri çuen harrizco galçadaren gainean. Larumbateco musaca ere, temploan eguin çuena, eta erregueren campoticaco sarcea, temploaren barnera aldaratu cituen, Asiriarren erregueren gatic. Acacen gaineraco eguinçac berriz, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta Acaz lokartu cen bere aitequin, eta hequiequin ehorci çuten Dabiden hirian; eta Ecequias haren semea erreguinatu cen haren orde. Judaco erregue Acacen hamabigarren urthean, Osee Elaren semea Israelen gainean Samarian erreguinatu cen bederatzi urthez. Gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, bainan ez hura baino lehen içan ciren Israelgo erregueec beçala. Salmanasar Asiriarren erregue igan cen haren contra, eta Osee eguina içan cen harempeco eta cerga pagatzen çaroen. Eta Asiriarren erreguec atzeman çuenean Oseec Suari Eguiptoco erregueri bidalquinac igorri ciozcala, bihurceco oldez, Asiriarren erregueri ez pagatzeco cergac, urthe oroz eguiten ohi çuen beçala, sethiatu eta estecaturic presondeguira igorri çuen. Irauli çuen Israel gucia; eta Samariara iganic sethiotan iduqui çuen hirur urthez. Bada, Oseeren bederatzigarren urthean Asiriarren erreguec hartu çuen Samaria eta Israeldarrac eraman cituen Asiriara, eta eçarri cituen Halan eta Haborren, Goçango hibaia bazterrean, Mediarren hirietan. Eta hori guerthatu cen, Israelgo semeec bekatu eguin çutenean beren Jainco Jaunaren contra, (ceinac atheratu baitzituen Eguiptoco lurretic eta Eguiptoco erregue Faraonen escuetaric,) adoratu cituztelacotz jainco arrotzac. Ibili içan ciren Jaunac Israelgo semeen aitzinean xahutu cituen jendaquien azturen arabera, eta hequien arara eguin çuten Israelgo erregueen manuz. Israelgo semeec damuztatu çuten beren Jainco Jauna beren eguitate tzarrez, eta leku gorac eguin cituzten beren hiri gucietan, çainen dorretic hiri hazcarturaino. Eta jainco-moldeac eta lucuac eguin cituzten munho gora gucietan, eta çuhaitz hostostu gucien azpian. Eta han aldare gainetan isensua erretzen çuten, Jaunac hequien aitzinetic xahutu cituen jendaien arara; eta Jauna samurraraciz, eguiten cituzten tzarqueriaric handienac. Eta adoratu cituzten gauça lohiac, ceinetaric Jaunac manatu baitzioten beguira citecen. Eta Jaunac Israelen eta Judan lekucotasunac hartu cituen profeta eta ikusle guciez, cioelaric: Bihur çaitezte çuen bide galduetaric; beguira çatzue ene manamenduac eta ceremoniac, çuen arbasoei eman diotzatedan legue guciaren arabera, eta gaztiatu darotzuedan beçala ene cerbitzari profetez. Hequiec etzuten ençun, bainan burua gogortu çuten beren aiten arara ceinec ez baitzuten beren Jainco Jaunari nahi içan ethorcortasunic ekarri. Eta arbuiatu cituzten haren legueac, eta hequien arbasoequin eguin içan çuen batasuna, eta Jaunac eguin lekucotasunac; eta çoroqueriei jarraiqui ciren eta çoroqui haritu; eta jarraiqui ciren beren inguruco jendaquiei, ceinetaz Jaunac manatu baitzaroeten etzeçaten eguin hequiec eguiten çuten beçala. Eta bazterrerat utzi cituzten beren Jainco Jaunaren manamendu guciac; eguin cituzten berençat bi aratche urthu eta lucuac; adoratu çuten ceruco içarreria gucia: Baal cerbitzatu çuten; Beren semeac eta alabac suaz consecratu cituzten; aztiqueriac eta asmaguinçac erabili cituzten, eta beren buruac Jaunaren aitzinean gaizqui eguiteari eman cituzten, haren hasarrearaztea gatic. Jauna hasarre gaitzean eman citzaioen Israeli, eta iraici çuen bere beguithartearen aitzinetic, eta etzen guelditu Judaco leinua bera bakarra baicic. Ordean Judac berac ere etzituen beguiratu bere Jainco Jaunaren manamenduac, bainan ibili cen Israelec erabili cituen makurretan. Eta Jaunac bulkatu cituen Israelen odoleco guciac, atsecabetan eçarri cituen, eta larrutzen cituztenen escuetara arthiqui cituen, bere beguithartearen aitzinetic iraiz cetzan arteo. Abiadura içan cen, Israel Dabiden etchetic bereci cen ordutic, eta Jeroboam Nabathen semea bere gainean erregue eçarri çuenetic; Joroboamec ecic aldaratu çuen Israel Jauna ganic eta bekatu handira erorraraci çuen. Israelgo semeac ibili ciren Jeroboamen bekatu gucietan, eta etzuten hequietaric guibel eguin, Jaunac Israel bere beguithartearen aitzinetic iraiz ceçan arteo, bere cerbitzari profeta gucien ahoz erran çuen beçala; eta Israel bere lurretic Asiriara eramana içan da egungo eguna arteo. Bada, Asiriarren erreguec, Babilonatic, Cuthatic, Abactic, Emathetic eta Sepharbaimdic jendeac erakarri cituen; eta Samariaco hirietan eçarri cituen Israelgo semeen orde; Samaria goçatu çuten, eta beren egoitza eguin çuten hango hirietan. Eta han egoten hasi cirenean, etziren Jaunaren beldur; eta Jaunac hequietara igorri cituen lehoinac ceinec hilcen baitzituzten. Eta Asiriarren erregueri berria ekarri içan çaroen, eta erran çaroten: Lekuz aldatu eta Samariaco hirietan egoitzaz eçarri ditutzun jendaquiec ez daquitzate lekuco Jaincoaren legueac; eta Jaunac hequien gainera igorri ditu lehoinac; eta huna non lehoinec hilcen dituzten, ez daquitelacotz lekuco Jaincoaren leguea. Asiriaco erreguec berriz, manatu çuen, cioelaric: Handic gathibu erakarri ditutzuen aphecetaric bat eramaçue harat; bihoa, eta hequiequin egon bedi, eta irakats biotzoztete lekuco Jaunaren legueac. Samariatic gathibu eramanac içan ciren aphecetaric bat ethorri cenean beraz, egoitza Bethelen eguin çuen, eta iracasten çaroeten nola adora Jauna. Jendaqui bakotchac lanthu çuen bere jaincoa eta eçarri cituzten Samaritarrec eguin templo goretan, eta jendaqui bakotchac ceinec bere egoitzaco lekuan. Babilondar guiçonec eguin çuten ecic Socothbenoth; Cutear guiçonec berriz, Nerjel; eta Emathecoec Asima. Bada, Hebearrec eguin cituzten Nebahaz eta Tharthac. Bainan Sepharbaimdarrec suz erretzen çaroezteten beren haurrac Adramelequi eta Anamelequi Sepharbaimgo jaincoei; Eta oro-gatic Jauna adoratzen çuen. Leku goretaco apheçac berriz, populuco azquenetaric eguin cituzten, eta beren templo goretan eçarcen cituzten. Eta Jauna adora ceçaten arren, beren jaincoac ere cerbitzatzen cituzten, cein toquitaric Samariara erakarriac içan baitzien eta hango arara. Ohitza çaharrari jarraiquitzen dira orai arteo; ez dira Jaunaren beldur, eta ez dituzte beguiratzen haren ceremonia, erabaqui, legue eta manamenduac, Jaunac eman çaroeztenac Israel deithu çuen Jacoben semeei, Ceinequin eguin baitzuen batasun, eta ceinei manu eguin baitzaroeten, cioelaric: Ez beçaizte jainco arrotzen beldur içan; ez betzatzue ez adora, ez cerbitza, eta ez beçoçuete imola; Bainan çuen Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic indar handian eta beso hedatuaz ilquiaraci çaituztena, haren içan çaitezte beldur, hura adora eta hari imola çaçue. Halaber, çuençat iscribatu dituen ceremoniac, erabaquiac, leguea eta manamenduac beguira çatzue egun oroz bethetzeco; eta ez içan jainco arrotzen beldur; Eta çuequin jo duen patua ez beçaçue ahanz; ez betzatzue jainco arrotzac cerbitza. Bainan çuen Jainco Jaunarençat içan çaitezte beldur, eta harec atheraturen çaituztete çuen etsai ororen escuetaric. Hequiec ordean etzuten ençun, bainan beren ohitza çaharraren arabera hari ciren. Jendaqui horiec beraz Jaunaren beldur ciren, bainan ez gutiago beren jainco-moldeac cerbitzatuz; ecic hequien semeec eta ilobasoec, nola eguiten baitzuten hequien aitec, hala eguiten dute egungo eguna arteo. Israelgo erregue Elaren seme Oseeren hirugarren urthean, erreguetu cen Ecequias, Judaco erregue Acacen semea. Hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; eta hogoi eta bederatzi urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren amaren icena cen Abi Çacariasen alaba. Jaunaren aitzinean ongui cena eguin çuen, bere aita Dabidec eguin cituen gucien arabera. Harec barraiatu cituen leku gorac, phorroscatu jainco-moldeac, ebaqui lucuac eta xehacatu Moisec eguin çuen cobrezco suguea; ecic ordu arteo Israelgo semeec isensua erretzen çaroten; eta deithu çuen Nohestan. Israelgo Jainco Jauna baithan çuen bere uriquitza; hargatic ez da hartaz gueroz Judaco erregue gucietan haren iduricoric içatu, ez-etare haren aitzinean içan cirenetan. Iratchiqui cen Jaunari eta etzituen utzi haren urhatsitz, eta bethe cituen Jaunac Moisi eman manamenduac. Horren gatic cen Jauna harequin, eta çuhurqui goaten cen eguiten cituen orotan. Asiriarren erregueri ere bihurtu citzaioen, eta etzuen cerbitzatu. Ecequiasec jo cituen Filistindarrac Gaçaraino, eta hequien eremuac oro, çainen dorretic hiri harrasiztaturaino. Ecequias erreguearen laugarren urthean, ceina baitzen Israelgo erregue Elaren seme Oseeren çazpigarrena, Salmanasar Asiriarren erregue igan cen Samariara eta sethiotan eçarri çuen, Eta hartu çuen. Ecic hirur urtheren buruan, Ecequiasen seigarren urthean, hori da Israelgo erregue Oseeren bederatzigarrena, Samaria hartua içan cen. Eta Asiriarren erreguec Israeldarrac eraman cituen Asiriara, eta eçarri cituen Halan eta Haborren, Goçango hibai bazterreau Mediarren hirietan; Ceren ez baitzuten ençun beren Jainco Jaunaren minçoa, bainan bai hautsi harequilaco patua; eta etzutelacoz ez ençun, ez eguin, Moisec Jaunaren cerbitzariac manatu çarozquiten guciac oro. Ecequias erreguearen laugarren urthean, Senaquerib Asiriarren erregue igan cen Judaco hiri hazcar gucietara eta hartu cituen. Orduan Ecequiasec Judaco erreguec Laquisera bidalquinac igorri çarozquien Asiriarren erregueri, cioelaric: Huts eguin dut, urrun çaite ni ganic, eta jasanen dut ene bizcar emanen duçun gucia. Hargatic Asiriarren erreguec hirur ehun cilharrezco talenduz eta hogoi eta hamar urhezco talenduz manatu çuen Ecequias Judaco erregue. Eta Ecequiasec eman çuen Jaunaren etchean eta erregue kutchetan aurkitua içan cen diru gucia. Orduan Ecequiasec hautsi cituen Jaunaren etcheco bi athe-alderdiac, eta berac iratchiqui ciozcaten urhe-xaflac, eta Asiriarren erregueri eman çarozquien. Bainan Asiriarren erreguec Tharthan, Errabsaris eta Errabsaces indar handirequin Laquistic Jerusalemera igorri cituen Ecequiasen gana. Hauquiec igan cirenean, ethorri ciren Jerusalemera baratu ciren Bolaçainaren landaco bidean den gaineco arrainteguico ixtunaren ondoan. Eta deithu çuten erregue. Bada, Eliacim Helciasen semea, erregueren etcheguiçona, Sobna iscribaua, eta Joahe agueriçaina Asaphen semea ilki ciren hequietara. Eta Errabsacesec erran çaroeten Erroçue Ecequiasi: Hau dio erregue handiac, Asiriarren erreguec: Cer da ustequeria hori ceinaren gainean bermatzen baihaiz? Beharbada gudu eguiteco bidetan jarcea amestu duc. Ceri çatchicoc hire phesquiça, bihurcera ausartatzecotzat? Ala duc hire iguriquitza Eguiptoarra baithan, kanaberazco makila hautsi hartan? Haren gainean bermatuco den guiçonari kanabera hautsia sarthuco çaioc escutic eta cilhatuco cioc. Horra cer den Faraon Eguiptoco erregue, haren pesquiçan egoten direnençat. Erraten bacinarotate: Gure Jainco Jaunaren baithan dugu gure ustea ez othe da hura bera ceinaren leku gorac eta aldareac urratu baititu Ecequiasec, Judari eta Jerusalemeri manatuz: Aldare hunen aitzinean adoratuco duçue Jerusalemen? Iragan çaitezte beraz orai Asiriarren erregue ene nausia gana, eta emanen darozquitzuet bi mila çaldi eta ikusaçue ahal dituzquetzuen hequien igaileac. Eta nola buru eguin cineçaquete ene nausiaren cerbitzari ttipienen arteco satrapa baten aitzinean? Ala Eguiptoaren gainean daducaçue çuen pesquiça, hango orga-laster eta çaldizcoen gatic? Jaunaren nahia gabe igan othe naiz leku huntara, hunen xahutzera? Jaunac erran darot: Igan çaite lur hortara eta xahu çaçu. Bada Eliacim Helciasen semeac, Sobnac eta Joahec Errabsacesi erran çaroeten: Othoizten çaitugu minça çaquizquigun guri çure cerbitzariei siriaraz, minçaia hori ongui aditzen baitugu, eta etzaquizquigun juduaraz minça, harrasi gainean den populuac aditzen duelaric. Eta Errabsacesec ihardetsi çaroeten, erranen çuelaric: Hire nausia gana eta hire gana igorri othe naic ene nausiac solas hauquien eguitera, eta ez hobequi harrasi gainean jarriac diren guiçonetara, ceinac çuequin jan beharco baitute beren ongarria eta edan beren guernua? Hargatic Errabsaces xutic jarri cen, juduaraz oihu eguin çuen, eta erran çuen: Adi çatzue erregue handiaren Asiriarren erregueren hitzac. Hau dio erreguec: Berautzue çora cetzazten Ecequiasec, ecic ene escuari ecin itzurraraciren çaituztete. Ez biaçaçuete ustequeriaric eman Jaunaren gainean, erranez: Jaunac atheratuco gaitu athequetaric, eta ez du hiri hau arthiquiren Asiriarren erregueren escura. Berautzue Ecequiasen ençutetic. Ecen hau dio Asiriarren erreguec: Enequin eguiçue çuençat on dena, eta ene ganat ilki çaitezte, eta ceinec bere mahastitic eta bere picotic janen du, eta çuen urteguietaric edanen duçue, Ethor nadien arteo, eta eraman çaitzatedan çuen lurraren idurico berce lur batera, lur aberats eta arnotsu batera, lur oguitsu eta mahastitsua, oliba, olio eta ezti lurrera, eta bicico çarete eta etzarete hilen. Ez beçaçue ençun Ecequias, ceinac enganatzen baitzaituztete, erranez: Jaunac atheraturen gaitu. Jendaietaco jaincoec athera othe dute beren lurra Asiriarren erregueren escutic? Non da Ematheco jaincoa? non da Arphadecoa? non dira Sepharbaimgo, Anaco, Abaco jaincoac? ene escutic atheratu othe dute Samaria? Jendaquietaco jainco gucietan cein dira beren toquia ene escuetaric atheratu dutenac, Jaunac ene escutic Jerusaleme athera ahal içateco? Hargatic populua ixilic egotu cen, eta etzuen deusere ihardetsi; ecic erregueren ganic hartua çuten hari ez ihardesteco manua. Soinecoac hautsiric Ecequiasen gana ethorri ciren beraz Eliacim erregueren etcheguiçona, Sobna iscribaua eta Joahe agueriçaina, Asaphen semea; eta heldu ciozcaten Errabsucesen hitzac. Ecequias erregueac aditu cituenean hequiec, urratu cituen bere soinecoac; estali cen çaku batez eta Jaunaren etchean sarthu cen. Eta igorri cituen Eliacim erregueren etcheguiçona, Sobna iscribaua eta aphecetaricaco çaharrac, çakuz estaliric, Amosen seme Isaias profeta gana. Hauquiec erran çaroten: Hau dio Ecequiasec: Atsecabezco, madaricionezco eta burhozco eguna egun hau! haurra erditzapeneco ordura ethorri, eta minetan denac erditzeco indarric ez Çure Jainco Jaunac aditu ditu nasqui Errabsacesen solas guciac; bere nausiac Asiriarren erreguec bidali du Jainco biciaren burhoztatzera, eta çure Jainco Jaunac aditu dituen hitzez irain eguitera. Othoitz eguioçu beraz aurkitzen diren ondarrençat. Ecequias erreguearen cerbitzariac goan ciren beraz Isaiasen gana. Eta Isaiasec ihardetsi çaroeten: Hau erranen daroçue çuen nausiari: Huna cer dioen Jaunac: Ez ici aditu ditutzen hitzez, ni Asiriarren erregueren muthilec burhoztatu nautenez. Huna non igorrico diodan izpiritu bat, eta adituco du berri bat, eta itzulico da bere lurrera, eta han ezpataren azpira arthiquico dut. Errabsaces itzuli cen beraz, eta Asiriarren erregue atzeman çuen Lobna sethiotan çaducala; ecic aditua cen Laquisetic guibelerat eguin çuela. Eta aditu cituenean Tharacaz Ethiopiaco erreguez erraten çutenac: Huna, ilki da çure contra guducatzera; eta haren contra abiatu cenean, bidalquinac Ecequiasi igorri çarozcan, cioelaric: Hau erroçuete Ecequiasi Judaco erregueri: Ez beheça çora hire Jaincoac, ceinaren baithan baituc hire ustea; eta ez beçac erran: Jerusaleme ez da Asiriarren erregueren escura emana içanen. Herorrec ecen aditu duc Asiriarren erregueec cer eguin daroeten lur guciei, nola larrutu dituzten: hi bakarra içanen othe haiz itzurico haicena? Jendaien jaincoac itzuri othe dituzte ene arbasoec larrutu dituztenac oro, erran nahi Goçan, eta Haran, eta Erreseph, eta Edenen semeac, Thelasarren cirenac? Non dira Ematheco erregue, eta Arphadeco erregue, eta Sepharbaimgo hirico, Abaco eta Anaco erregue? Ecequiasec bidalquinen escutic içatu cituenean gutunac eta iracurtu cituenean, igan cen Jaunaren etchera, eta hedatu cituen Jaunaren aitzinean, Eta haren aitzinean othoitz eguin çuen, cioelaric: Israelgo Jainco Jauna, querubinen gainean jarria çarena, çu çare lurreco erregue gucien Jainco bakarra; çuc eguin ditutzu cerua eta lurra. Ukur çaçu beharria, eta ençun çaçu; Jauna, çabal çatzu beguiac, eta ikusaçu; adi çatzu Senaqueriben solasac oro, igorri içan baitu, gure aitzinean Jainco biciaren burhoztatzera. Eguiazqui, Jauna, Asiriarren erregueec xahutu dituzte jendaiac eta gucien lurrac, Eta surat igorri dituzte hequien jaincoac; ecic etziren jainco, bainan guiçonen escuetaricaco çurezco eta harrizco lanac, eta eceztatu dituzte. Orai beraz, oi gure Jainco Jauna, itzur gaitzatzu haren escuari, deçatençat lurreco erresuma guciec jaquin çu bakarric çarela Jainco Jauna. Bada, Isaiasec Amosen semeac Ecequiasen gana igorri çuen, cioelaric: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Ençun dut Asiriarren erregue Senaqueriben gainean eguin darotaçun othoitza. Hau da Jaunac hartaz erran duen hitza: Escarnio eta irain eguin darozquitzu, Siongo alaba garbia; çure guibeletic burua gorgoinatu du, Jerusalemeco alaba. Nor madaricatu, nori burho arthiqui dioc? noren contra goratu duc minçoa, goititu dituc hire begui ahalquegabeac? Israelgo Sainduaren contra. Hire muthilen ahoz burho arthiqui dioc Jaunari; erran içan duc: Ene orga-lasterrezco elemeniarequin igan naiz mendi gainetara, Libanaren cascora; hango cedro gorac eta içai luceenac ebaqui ditut. Sarthu naiz haren azquen muguetaraino, eta haren carmeleco oihana. Nic ebaqui dut. Edan ditut ur arrotzac, eta ur hersi guciac agortu ditut ene oinen urhatsen azpian. Ez othe duc, bada, ençun nic hastetic eguin dudana? Aspaldico egunetaric eguin nuen asmu hori eta orai dut burutu; eta guerlarien hiri hazcarrac içanen dira munhoac beçala murriztuac. Eta barnean jarriac cirenac, escuac indarric gabe, ikaratu eta nahasi dira, faundu dira bazterretaco belharra beçala, hegazteguietan sorthu belharra, çohitu baino lehen iharcen den beçala. Banaquizquian hire egon-lekua, hire ilkitzea, hire sarcea, hire bidea, hire ene alderaco fhuliac. Erhotu haiz ene contra, eta hire hampurusqueriaren burrumba igan duc ene beharrietara: hargatic eçarrico daiat erreztun bat sudur-mizpiretan eta burdin-ciri bat ahoan, eta ethorri bideaz igorri haut guibelerat. Bainan çuretzat, Ecequias, hau içanen da eçagutzaria: Aurthen jan çaçu atzemanen duçuna; heldu den urthean berriz, bere baitharic ethorrico dena; eta hirugarren urthean erain çaçue eta bil çaçue; mahastiac landa çatzue, eta jan hequietaco mahatsac. Eta Judaco etchetic gueldituco den guciac, erroac beheiti igorriren ditu eta fruituac goiti. Ecic Jerusalemetic camporat hedaturen dira guelditzen direnac, eta Siongo menditic salbatuco direnac: armadetaco Jaunaren karrac eguinen du hori. Hortacotzat hau dio Jaunac Asiriarren erreguez: Hiri huntan ez da sarthuco, gueci bat huntara ez du igorrico, huntan ez da erredola nausituco, trenchadac ez du iguratuco. Ethorri bideaz hura goanen da eta hiri huntan ez da sarthuco, dio Jaunac. Gueriçatuco dut hiri hau eta salbatuco dut ni gatic eta Dabid ene cerbitzaria gatic. Gau hartan guerthatu cen beraz Jaunaren ainguerua ethorri cela, eta Asiriarren campetan hil cituela bederatzitan hogoi eta borz mila guiçon. Eta jaiqui cenean arguitzean, Senaqueribec ikusi cituen hilen gorphutz guciac, eta guibelerat itzuliric goan cen; Eta Senaquerib Asiriarren erregue bihurtu cen eta guelditu cen Niniben. Eta Nefroc bere jaincoa adoratzen çuelaric temploan, Adramelequec eta Sarasarrec bere semeec ezpataz hil çuten, eta Armeniarren lurrera ihes goan ciren, eta Asarhadon haren semea erreguinatu cen haren orde. Orduco egunetan, Ecequias eritu cen hilceco heineraino; eta Amosen semea Isaias profeta ethorri cen haren gana, eta erran çaroen: Hau dio Jaunac: Manatzeco ditutzunac eguizquitzu çure etchean: ecic hilen çare, etzare bicico. Erreguec burua itzuli çuen çokoco alderat, eta Jauna othoiztu çuen, cioelaric: Othoi, Jauna, orhoit çaite othoi, nola çure aitzinean ibili naicen cintasunean eta bihotzeco garbitasunean, eta çure aitzinean gogaragarri cena eguin dudala. Eta-bada, Ecequias nigar uharretan egotu cen. Eta Isaiasec ezcabatzaren erdia iragan gabe, Jaunaren hitza eguin citzaioen, cioena: Bihur çaite eta erroçu Ecequiasi ene populuaren buruçaguiari: Hau dio Dabid çure aitaren Jainco Jaunac: Ençun dut çure othoitza eta ikusi ditut çure nigarrac; eta sendatu çaitut, eta hirur egunen buruco iganen çare Jaunaren templora. Eta çure egunac hamaborz urthez berhatuco ditut; eta oraino atheratuco çaituztet çu eta hiri hau Asiriarren erregueren escutic, eta gueriçatuco dut hiri hau ni gatic eta Dabid ene cerbitzaria gatic. Eta Isaiasec erran çuen: Ekar çaçue çare bat pico. Ekarri çutenean, eçarri çuen erregueren çauriaren gainean, eta sendatua içan cen. Bada, Ecequiasec erran içan çaroen Isaiasi: Cer içanen da eçagutzaria Jaunac sendatuco nauela, eta hirugarren eguneco iganen naicela Jaunaren templora? Isaiasec ihardetsi çaroen: Hau da Jauna ganicaco eçagutzaria, Jaunac eguincetan eçarrico duela erran duen hitza: nahi duçu itzala igan dadien hamar marraz, ala guibela dadien berce haimberce ozcaz? Eta Ecequiasec erran çuen: Errex da itzala hamar marraz aitzina dadien; ez dut hori eguin dadien nahi, bainan bai guibelerat itzul dadien hamar ozcaz. Hargatic Isaias profetac dei eguin çaroen Jaunari, eta hamar ozcaz guibelerat bihurraraci çuen itzala orducoz jautsi cituen hamar marrac gaindi Acacen orenean. Orduco egunetan, Baladanen seme Berodac Baladanec Babilondarren erregueac gutunac eta emaitzac igorri çarozquien Ecequiaci, aditu içan çuen ecic Ecequias eri içatu cela. Ecequias berriz, hequien ethorceaz boztu cen, eta erakutsi çaroezten bere usain-on, urhe, cilhar, eta balsamu guciac; gançugailuac ere eta bere unciac, eta bere kutchetan içan ahal cetzazqueenac oro. Bere etchean eta bere escuan cituenetaric etzen deusere içan hequiei erakutsi etzarotenic. Bada, Isaias profeta ethorri citzaioen erregue Ecequiasi, eta erran çaroen: Cer erran dute guiçon horiec? edo nondic ethorri çaizquitzu? Ecequiasec ihardetsi çaroen: Urrungo lurretic ethorri dira ni gana, Babilonatic. Eta Isaiasec erran çaroen: Cer ikusi dute çure etchean? Ecequiasec ihardetsi çuen: Ene etchean ditudan guciac ikusi dituzte; deusere ez da ene kutchetan erakutsi ez diotzatedanic. Hargatic Isaiasec erran, çaroen Ecequiasi: Adi çaçu Jaunaren hitza: Huna non ethorrico diren egunac, eta Babilonara eramanac içanen dira çure etchean direnac oro eta çure arbasoec egun arteo bildu içan dituztenac; ez da deusere gueldituco, dio Jaunac. Berçalde berriz, çu ganic ilkiricaco semeetaric, çuc bicia emanetaric, eramanac içanen dira, eta ebaqui Babilonaco erregueren jaureguian içanen dira. Isaiasi ihardetsi çaroen Ecequiasec: Çucena da niri erran darotaçun Jaunaren hitza; baqueac eta eguiac iraun beçate ene egunetan. Ecequiasen gaineraco eguinçac berriz, eta haren bihotzoitasun gucia, eta nola eguin cituen arraintegui bat, eta ixtun bat, eta nola sarraraci çuen ura hirira, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta Ecequias lokartu cen bere arbasoequin, eta Manase haren semea erreguinatu cen haren orde. Hamabi urthe cituen Manasec erreguinatzen hasi cenean, eta berrogoi eta hamar urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama deitzen cen Haphsiba. Eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, Jaunac Israelgo semeen aitzinetic xahuta cituen jendaquien jaincordeac adoratuz. Eta bihurtu cen, eta eguin cituen leku gorac haren aita Ecequiasec urratu, cituenac; eta aldareac alchatu çarozquien Baali, eta lucuac eguin cituen, Israelgo erregue Acabec eguin cituen beçala, eta adoratu eta imolatu çuen ceruco içarreria guciari. Eta aldareac eguin cituen Jaunaren etchean, ceintaz Jaunac erran baitzuen: Jerusalemen eçarrico dut ene icena. Eta Jaunaren temploco bi lorioetan aldareac eguin ciozcan ceruco içarreria guciari. Sutic iraganaraci çuen bere semea,! asmaguinçan haritu cen eta hegastin celataquetan, pithonac eguin cituen eta usnaguinac usutu, Jaunaren aitzinean gaizquiaren eguiteco, eta haren hasarrearazteco. Eguina çuen lucuco jainco-moldea eçarri çuen halaber Jaunaren temploan, ceinetaz Dabidi eta Salomoni haren semeari erran baitzaroeten Jaunac: Templo hortan eta Jerusalemen, ceina hautatu baitut Israelgo leinu gucietaric, eçarrico dut ene icena bethi gucicotz; Eta Israeli ez darot guehiago oina higuiaracico horien aitei eman içan darotedan lurretic; baldin bizquitartean beguiratzen badituzte nic manatu daroeztedan guciac, eta ene cerbitzari Moisec eman daroeten leguea osoqui. Hequiec ordean etzuten ençun; bainan Manasec bildu cituen gaizquiaren eguitera Jaunac Israelen aitzinetic xahutu cituen jendaquien gainetic. Eta Jauna minçatu cen bere cerbitzari profeten ahoz, erranez: Ceren Manasec Judaco erreguec eguin dituen tzarqueria nihonereco handien horiec, horrec baino lehen Amorhearrec eguin dituztenez guehiagocoac, eta bere lohiquerietan kutsaraci duelacoz Juda; Horien gatic hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Huna non ondicoac erakarriren ditudan Jerusalemeren eta Judaren gainera, hambatetaraino non ençunen dituzten guciei beharri biac hixtuca harico baitzaizcote. Eta Jerusalemen gainera hedatuco ditut Samariaco soka eta Acaben etchearen carga; eceztatuco dut Jerusaleme, oholetaco iscribua eceztatzen ohi den beçala; eta xahutuz, berriz eta berriz harico naitzaio xahucariaz gainetic. Ene primançaren ondarrac berriz, utzico ditut, eta arthiquico ditut beren etsaien escuetara; eta norc larru eta norc biluz, beren ixterbeguien escuco içanen dira; Ceren ene aitzinean eguin duten gaizquia, eta Eguiptotic horien aitac atheratu diren egunetic hunat, ez diren baratu ene samurraraztetic. Manasec, bere bekatuez berçalde, ceinetaz, Jaunaren aitzinean gaizquiaren eguiteco, Judari bekatu eraguin baitzaroen, gaineraco berriz, hainitz eta hainitz odol hobengabe ixuri içan çuen, Jerusaleme cocorreraino bethe ceçan arteo. Manaseren gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, eta haren bekatua, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta Manase lokartu cen bere arbasoequin eta ehorcia içan cen bere etcheco baratzean, Oçaren baratzean; eta Amon haren semea erreguinatu cen haren orde. Amonec hogoi eta bi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; bi urthez erreguinatu cen Jerusalemen: haren ama deitzen cen Alesalemeth, Jetebaco Harusen alaba. Amonec Jaunaren aitzinean eguin çuen gaizquia haren aita Manasec eguin içan çuen beçala, Eta ibili cen, haren aita ibili cen bide ber-beraz; eta cerbitzatu cituen haren aitac cerbitzatu lohiqueriac, eta adoratu cituen. Bazterrerat utzi çuen bere arbasoen Jainco Jauna, eta etzen ibili Jaunaren bidean. Eta celatac hedatu çaroezten bere cerbitzariec, eta erregue hil çuten bere etchean. Bada, populuac jo cituen erregue Amonen contra cin-harce eguin çuten guciac; eta erreguetzat Josias haren semea eçarri çuten haren orde. Amonen gaineraco eguinçac berriz, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta ehorci çuten bere hobian, Oçaren baratzean; eta Josias haren semea erreguinatu cen haren orde. Josias çorci urthetan hasi cen erreguinatzen, eta hogoi eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama deitzen cen Idida, Besecateco Hadaiaren alaba. Josiasec eguin çuen Jaunaren aitzinean gogaragarri cena, eta ibili cen bere aita Dabiden bide gucietan; etzen ez escuinerat, ez ezquerrerat ceihertu. Bada, Josiasec, bere erreguetasuneco hemeçorcigarren urthean, igorri çuen Saphan, Asliaren semea, Mesulamen ilobasoa, Jaunaren temploco iscribaua, erraten çaroelaric: Çoaz Helcias aphez-handia gana, batera eçar dadien Jaunaren templora ekarria den diru gucia, temploco athalçainec populuaren ganic bildu dutena; Jaunaren etcheco aitzindariez emana içan bedi languile-nausiei, eta hauquiec pharti beçote Jaunaren temploan lanean hari direnei, temploco erreberripenen eguiteco; Hala nola çurguinei eta harguinei eta harrasietaco arrailadurac xuxencen dituztenei; çurac eta harrobietaric harriac eros ditecen Jaunaren etchearen berritzeco. Ez bequiote gucia-gatic harcen duten dirua konda, bainan içan beçate beren escuan eta beren çucentasunaren gain. Bada, Helcias aphez-handiac erran çaroen Saphan iscribauari: Jaunaren etchean aurkitu dut legueco liburua, eta Helciasec liburua eman çaroen Saphani, ceinac iracurtu baitzuen. Saphan iscribaua ethorri cen guero erregueren gana, eta jaquinsun eguin çuen manatu cituenez, eta erran çaroen: Çure cerbitzariec bildu dute Jaunaren etchean aurkitu den dirua; eta eman içan dute lanetaco buruçaguiez phartitua içan dedin languile-nausiei. Saphanec halaber erran çaroen erregueri: Helcias apheçac eman darot liburu bat. Saphanec liburua iracurtu çuenean erregueren aitzinean, Eta erreguec aditu cituenean Jaunaren legueco liburuco hitzac, urratu cituen bere soinecoac: Eta manatu cituen Helcias apheça, Ahicam Saphanen semea, Acobor Micaren semea, Saphan iscribaua eta Asaias erregueren cerbitzaria, cioelaric Çoazte eta consulta çaçue Jauna ene gainean, populuaren gainean eta Juda guciaren gainean, aurkitua den liburu hortaco hitzac daronçotenaz, ecen Jaunaren hasarrea gure contra phiztua da, gure aitec ençun ez dituztelacotz liburu hortaco hitzac, manatua çarocun guciaren eguiteco. Hargatic Helcias apheça, Ahicam, Acobor, Saphan eta Asaias goan ciren Holda profetesa gana, ceina baitzen Selumen emaztea, eta Selum Thecuasen semea eta Araas soineco-çainaren ilobasoa; eta Holda egoten cen Jerusalemen, bigarren hirian; eta minçatu çuten. Holdac ihardetsi çaroeten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Ene gana igorri çaituztetenari erroçue: Hau dio Jaunac: Huna non erakarriren ditudan leku hunen gainera eta hor dagodecenen gainera, Judaco erreguec legueco liburuan iracurtu dituen ondico guciac; Bazterrerat ceren nauten utzi, eta jainco arrotzei imolatu dutelacotz, ni hasarrearaciz beren escuetaco lan orotan, eta ene gaitzidura phiztuco da leku hunen gainera eta ez da iraunguiren. Bainan Judaco erregueri, ceinac bidali baitzaituztete Jaunaren consultatzera, hunela erranen dioçue: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Ençun ditutzulacotz liburuco hitzac, Eta laztu delacotz çure bihotza, eta aphaldu çarelacotz Jaunaren aitzinean, aditu ondoan leku hunen eta huntaco egoiliarren contraco hitzac, erran nahi da ororen harrigarri eta madaricagarri bilhacaturen direla; eta ceren urratu ditutzun çure soinecoac eta nigar eguin duçun ene aitzinean, nic ere ençun çaitut, dio Jaunac; Hargatic bilduco çaitut çure arbasoetara, eta baquean bildua içanen çare çure hobira, çure beguiec ikus ez detzaten leku hunen gainera erorraracico ditudan ondico guciac. Eta erregueri ekarri çaroezten Holdac erranac. Erreguec igorriric, Judaco eta Jerusalemeco çahar guciac bildu ciren haren gana. Eta erregue igan cen Jaunaren templora, eta harequin Judaco guiçon guciac eta Jerusalemen egoten cirenac oro, apheçac, profetac, eta ttipi eta handi populu gucia. Eta guciec aditzen çutelaric, erreguec iracurtu cituen Jaunaren etchean aurkitua içan cen batasuneco liburuco hitzac oro. Eta erregue xutic eman cen mail baten gainean, eta Jaunaren aitzinean patu eguin çuen Jaunaren ondotic ibilceco eta beguiratzeco haren manamenduac, lekucotasunac eta ceremoniac, bihotz guciz eta arima oroz, liburu hartan iscribatuac ciren batasuneco hitzei beren bideac atheraraztecotzat. Eta populuac onhetsi çuen patua. Eta erreguec manatu çaroeten Helcias aphez-handiari, eta bigarren urhatseco aphecei eta athalçainei Jaunaren templotic arthic cetzazten, Baalençat eta lucuco, eta ceruco içarreria guciarençat eguinac içan ciren unciac; eta erre cituen Jerusalemenez campoan, Cedrongo haranean, eta herrautsac Bethelera eraman cituen. Eta Judaco erregueec Judaco hirietan eta Jerusalemeco inguruan leku goretan imolatzen haritzeco eçarri usnaguinac xahutu cituen, eta halaber Baali, iguzquiari, ilharguiari, hamabi eçagutzariei eta ceruco içarreria guciari isensua erretzen çutenac. Eta Jaunaren templotic Jerusalemez camporat, Cedrongo haranera eramanaraci çuen lucua; han erre çuen, herrautsetan eçarri, eta populuaren hobien gainera arthiqui. Urratu cituen halaber Jaunaren etchean ciren emaguiçonen xoxac, ceinençat emaztequiec ehotzen baitzuzten lucucotzat xola iduri batzuec. Bilaraci cituen Judaco hirietaco apheçac oro, eta Gabaatic Bersabeeraino lohitu cituen leku gorac ceinetan aphecec imolatzen baitzuten; eta atheetaco aldareac urratu cituen, hirico buruçagui Josueren athe-sarcean, ceina baitzen hirico athetic ezquerrerat. Bizquitartean leku goretaco apheçac etziren igaiten Jaunaren aldarera Jerusalemen, bainan ogui airisa jaten çuten beren anaiequin. Erreguec lohitu çuen orobat Topheth, Enomen semearen haranean dena, nihorc bere semea edo alaba suaz etzeçon Moloqui consecra. kendu cituen halaber Judaco erregueec iguzquiari eman çaroezten çaldiac, Jaunaren templo sarcean cirenac, Nathanmelec ebaquiaren salharen aldean, ceina Pharurimen baitzen; iguzquiaren orgatzoac berriz suan erre cituen. Aldareac ere, Acacen guelaco hegaztegui gainean cirenac eta Judaco erregueec eguinac, eta Manasec Jaunaren temploco bi lorioetan eguin cituen aldareac, urratu cituen erreguec; eta handic laster eguin çuen, eta hequien hautsac Cedrongo errecan barraiatu cituen. Erreguec lohitu cituen orobat leku gorac, Jerusalemen cirenac Gaizbideco mendiaren escuin alderat, eta Salomon Israelgo erreguec alchatuac Astarothi Sidondarren jaincordeari, eta Camosi Moabeco gaizbideari, eta Melconi Amonen semeen icigarriqueriari. Xehacatu cituen jainco-moldeac eta ebaqui lucuac, eta hequien toquiac hilheçurrez bethe cituen. Berçalde Bethelen cen aldarea ere, eta Israeli bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamec eguin çuen leku gora, aldare hura eta leku gora biac urratu cituen, erre cituen eta herraustu, eta oihana ere erre çuen. Eta itzuliric, Josiasec han ikusi cituen mendian ciren hobiac; eta guiçonac igorri cituen; hartu cituzten heçurrac hobietaric eta aldarearen gainean erre; eta erreguec lohitu çuen aldare hura, Jaunac erran hitzaren arabera Jaincoaren guiçonaren ahoz, ceinac aitzinetic gauça horiec erran baitzituen. Eta erreguec erran çuen: Cer da ikusten dudan hobi hori? Eta hiri hartaco egoiliarrec ihardetsi çaroeten: Hobi hori da Jaincoaren guiçonarena, ceina Judatic ethorri baitzen eta aitzinetic erran baitzituen Betheleco aldarearen gainean eguin ditutzun gauça hauquiec. Eta Josiasec erran çuen: Utzaçue, nihorc ez betza uqui horren heçurrac; eta haren heçurrac uquitugabeac guelditu ciren Samariatic ethorri cen profetaren heçurrequin. Berçalde, Samariaco hirietan ciren leku goretaco templo guciac, Israelgo erregueec Jaunaren ifrenciarazteco eguin cituztenac, Josiasec urratu cituen, eta hequiei eguin çaroezten Bethelen eguin cituen lan berac. Eta hil cituen aldareen arthatzeco ciren leku goretaco aphez guciac; eta guiçon-heçurrac erre cituen aldareen gainean, eta Jerusalemera bihurtu cen. Eta populu gucia manatu çuen, cioelaric: Bazcoa çuen Jainco Jaunari eguioçue, batasuneco liburu huntan iscribatua denaren arabera. Ecic etzen halaco Bazcoric eguin Israel juiatu çuten juieen egunetaric, eta Israelgo eta Judaco erregueen egunetaric, Nola Josias erreguearen hemeçorcigarren urthean Bazco hura Jerusalemen eguina içan baitzitzaioen Jaunari. Josiasec kendu cituen pithonac ere, eta aztiac, eta jaincoaiçunen moldeac, eta lohiqueriac, eta icigarriqueriac, Judaco lurrean eta Jerusalemen içatu cirenac; beren bidea emateco legueco hitzei, Helcias apheçac Jaunaren temploan aurkitu liburuan iscribatuac cirenei. Josiasen aitzinean ez da içatu haren idurico erregueric, Jaunaren gana bihurtu denic bere bihotz oroz, bere arima guciz eta bere ahal osoz, Moisen legue guciaren arabera; eta gueroztic ere ez da jaiqui hura beçalacoric. Gucien-gatic, Jauna etzen aldaratu bere hasarreco hatsetic ceintaz biztu baitzen haren hasarrea Judaren contra, aria hequien gatic ceinetaz tarritatu baitzuen Manasec. Hargatic Jaunac erran çuen: Juda ere kenduco dut ene beguien aitzinetic Israel kendu içan dudan beçala; arbuiatuco ditut Jerusaleme, hautatu dudan hiri hori, eta temploa ceintaz erran içan bainu: Ene icena hor içanen da. Josiasen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituen guciac ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Orduco egunetan, Faraon Necao Eguiptoco erregue igan cen Asiriarren erregueren contra, Ufrataco hibai aldera. Erregue Josias atheratu citzaioen bidera; eta gudu eman çaroenean, hila içan cen Maiedon. Bere cerbitzariec hila eraman çuten Maiedotic, eta ekarri çuten Jerusalemera, eta bere hobian ehorci çuten. Populuac hartu çuen Joacaz Josiasen semea; gançutu eta bere aitaren orde erregue eçarri çuten. Joacacec hogoi eta hirur urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hirur hilabethez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama deitzen cen Amital Lobnaco Jeremiasen alaba. Joacacec gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, haren arbasoec eguin cituzten gucien arabera. Eta Faraon Necaoc Errablan, Ematheco lurrean, lokarriz lothu çuen, Jerusalemen etzedinçat erreguina; eta lurra ehun cilharrezco talenduz eta urhezco talendu batez xedatu çuen. Eta Faraon Necaoc Eliacim Josiasen semea eçarri çuen erregue bere aita Josiasen orde; eta icena aldatuz, Joaquin deithu çuen. Joacaz berriz, hartu eta eraman çuen Eguiptora, eta han hil cen. Joaquinec Faraoni urhea eta cilharra eman çarozquien, lurra cergatu ondoan buruca, Faraoni emateco haren manamenduaren arabera; eta bakotchari bere ahalaren arabera galdatuz, lurreco populua ganic atheratu cituen hala urhea nola cilharra Faraon Necaori emateco. Joaquinec hogoi eta borz urthe cituen hasi cenean erreguinatzen, eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Errumaco Phadaiaren alaba, Cebida cen deitzen. Eta Joaquinec Jaunaren aitzinean gaizquia eguin çuen, haren arbasoec eguin cituzten gucien arabera. Haren egunetan igan cen Nabucodonosor Babilonaco erregue, eta Joaquin azpicotua içan citzaioen hirur urthez, eta guero bihurtu citzaioen. Eta Jaunac igorri çarozquien ohoinac Siriatic, eta ohoinac Moabetic, eta ohoinac Amonen semeetaric; eta Judan sarraraci cituen haren xahutzera, Jaunac bere cerbitzari profetez erran hitzaren arabera. Bada, hori guerthatu cen, Jaunaren manuz Judaren contra, Manasec eguin cituen bekatu gucien gatic, Eta harec ixuri çuen odol hobengabea gatic, eta Jerusalem bethe çuelacotz garbi cirenen odolez; hori gatic Jaunac etzuen nahi içan beguithartez itzuli. Joaquinen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta Joaquin lokartu cen bere arbasoequin. Joaquin haren semea erreguinatu cen haren orde. Eguiptoco erreguec etzuen guehiago eguin bere lurretic ilkitzera; ecic Babilonaco erreguec, Eguiptoco errecatic Ufrataco hibairaino, hartu cituen Eguiptoco erregueren azpico içan ciren guciac. Joaquinec hemeçorci urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hirur hilabethez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Elnathan Jerusalemecoaren alaba, Nohesta deitzen cen. Joaquinec gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, haren aitec eguin çuten gucien arabera. Orduan, Nabucodonosor Babilonaco erregueren cerbitzariac igan ciren Jerusalemera, eta hiria trenchadaz inguratua içan cen. Nabucodonosor Babilonaco erregue hirira bere cerbitzariequin ethorri cen haren harceco. Eta Joaquin Judaco erregue Babilonaco erregueren ganat ilki cen, bera eta bere ama, eta bere cerbitzariac, eta bere aitzindariac, eta bere ebaquiac; eta Babilonaco erreguec hartu çuen bere erreinuco çorcigarren urthean. Eta handic eraman cituen Jaunaren etcheco kutcha guciac eta erregue-etcheco kutchac; eta Salomonec Israelgo erreguec Jaunaren temploan eguin cituen urrezco unci guciac, Nabucodonosorrec hautsi cituen, Jaunaren hitzaren arabera. Eta eraman cituen Jerusaleme gucia, eta aitzindari guciac, eta armadaco guiçon hazcarrac oro, hamar mila gathibutzat, eta oficiale eta cilharguin guciac; eta nihor etzen içan utziric, toquico populuco beharrac baicen. Halaber eraman cituen Babilonara Joaquin erreguea eta erregueren ama, eta erregueren emazteac, eta haren ebaquiac; eta lekuco juieac ere gathibu eraman cituen Jerusalemetic Babilonara. Eta Babilonaco erreguec gathibu eraman cituen Babilonara guiçon hazcarrac oro, çazpi mila, oficialeac eta cilharguinac mila, oro guiçon hazcarrac eta guerlariac. Eta erreguetzat eçarri çuen Joaquinen orde Mathanias haren osaba; eta icena eman çaroen Sedecias. Sedeciasec hogoi eta bat urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Jeremias Lobnacoaren alaba, Amital deitzen cen. Eta Sedeciasec gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, Joaquinec eguin cituen gucien arabera. Eta Jauna hasarretuz cihoan Jerusalemen eta Judaren contra, bere beguithartearen aitzinetic arthic cetzan arteo. Eta Sedecias urrundu cen Babilonaco erregueren ganic. Guerthatu cen bada, haren erreguetasuneco bederatzigarren urthean, hamargarren hilabethean, hilabethearen hamarrean, Nabucodonosor Babilonaco erregue, bera eta bere armada ethorri cirela Jerusalemera eta inguratu çutela hiria; eta trenchadac eguin cituzten haren inguruan. Eta hiria hersia eta trenchadaz inguratua egotu cen Sedecias erreguearen hamecagarren urthea arteo, Hilabetheco bederatzigarren eguna arteo; eta gosetea nausitu cen hirian, eta populuac oguiric etzuen. Eta hirico harrasia alde batetic urratua içan cen; eta guerlaco guiçon guciec gabaz ihes eguin çuten, bi harrasien artean, erregueren baratzearen ondoan den atheco bideaz. Bada, Caldearrec hiria inguruan sethiatzen çuten. Sedeciasec ihes eguin çuen beraz mortuco celhaietara daraman bideaz. Eta Caldearren armadac jo çuen erregueren ondotic, eta Jericoco ordoquian atzeman çuen; eta harequin ciren guerlari guciac barraiatu ciren, eta utzi çuten. Caldearrec atzemanic beraz erregue, Erreblathara eraman çuten Babilonaco erregueren aitzinera. Nabucodonosorrec eman çaroen bere erabaquia. Sedeciasen semeac hilaraci cituen haren aitzinean, eta berari leherraraci çarozquien beguiac; eta burdinaz lothuric, Babilonarat eraman çuen. Borzgarren hilabethean, hilabethearen çazpigarren egunean, hori baita Babilonaco erregueren hemeretzigarren urthean, Nabuçardan armadaco buruçaguia, Babilonaco erregueren cerbitzaria, Jerusalemera ethorri cen. Erre cituen Jaunaren etchea, eta erregue-etchea; eta cer-ere baitzen Jerusalemen etcheric, oro suz erre cituen. Eta armadaco buruçaguiarequin cen Caldearren armada guciac errotic arthiqui cituen Jerusalemen inguruco harrasiac. Eta Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac, eraman cituen hirian guelditu cen populu ondarra, eta Babilonaco erregueren gana ihes eguin çutenac, eta gaineraco jende xehea. Eta lekuco erromesetaric utzi cituen mahastien eta lurren lançaileac. Berriz, Caldearrec hautsi cituzten Jaunaren temploan ciren cobrezco habeac eta hequien oinac, eta Jaunaren temploan cen itsasoa, eta cobrea eraman çuten gucia Babilonara. Eraman cituzten orobat cobrezco duphinac, gatheluac, hirurhorcecoac, edateco unciac, xurruac eta cobrezco tresna temploan cerbitzatzen ciren guciac. Armadaco buruçaguiac eraman cituen halaber isensunciac eta xatac; nola urhezcoac ala cilharrezcoac; Erran nahi da bi habe, oinac eta itsasoa, Salomonec Jaunaren temploan eguinac. Neurrigabecoa cen unci gucien cobrearen phisua. habe bakarrac hemeçorci besoren lucetasuna çuen, eta haren gaineco buruac hirur besoren lucetasuna; eta habe buruco sarea eta mingranac cobrez ciren oro. Bigarren habeac orobateco edergailuac cituen. Armadaco aitzindariac eraman cituen halaber Saraias lehembicico apheça, eta Sophonias bigarren apheça, eta hirur athalçainac; Eta hirico ebaqui bat, guerlaco guiçonen manatzeco cena; eta borz guiçon erregueren aitzinean xutic egoten cirenetaric; eta Sopher, armadaco aitzindari bat, populuticaco soldado gazteac iracasten cituena; eta hirur hogoi guiçon populu xehetic hirian atzemanac içan cirenac. Hequiec harturic, Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac, Babilonaco erregueri eraman çarozquien Erreblathara. Eta Babilonaco erreguec jo eta hil cituen Erreblathan, Ematheco lurrean; eta Juda bere lurretic eramana içan cen. Judaco lurrean guelditu cen populuari berriz, Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec, utzi çuenari, aitzindaritzat eman çaroen Godolias, Ahicamen semea, Saphanen ilobasoa. Eta soldado aitzindari guciec eta hequiequin ciren guiçonec aditu çutenean hori, erran nahi da Babilonaco erreguec Godolias eçarri çuela buruçagui, Ismahel Nathaniasen semea, Johanam Careeren semea, Saraia Thanehumeth Netophatharraren semea, Jeçonias Maacathiren semea, eta beren lagunac ethorri ciren Godoliasen gana Masphara. Godoliasec cin eguin çaroeten berei eta beren lagunei, erranez: Ez beçaizte beldur içan Caldearren cerbitzatzeco; çaudezte lur huntan, cerbitza çaçue Babilonaco erregue, eta ongui atheraco çaitzue. Bainan handic çazpigarren hilabethean guerthatu cen Ismahel Nathaniasen semea, erregue-odoleco cen Elisamaren ilobasoa, ethorri cela hamar guiçonequin; eta jo cituen Godolias, ceina hil baitzen, eta Masphan harequin ciren Juduac eta Caldearrac. Eta ttipi eta handi, populu gucia jaiquiric, eta soldadoen aitzindariac Eguiptora goan ciren, Caldearren beldurrez. Bada, guerthatu cen Joaquin Judaco erregue eramana içan cenetic hogoi eta hamaçazpigarren urthean, hamabigarren hilabethean, hilabethearen hogoi eta çazpigarren egunean, Ebilmerodaquec Babilonaco erreguec, erreguinatzen hasi cen urthean, presondeguitic atheratu çuela Joaquin. Eztiqui minçatu citzaioen, eta haren tronua eçarri çuen, harequin Babilonan ciren erregueen tronuac baino gorago. Eta aldatu ciozcan presondeguian içan cituen soinecoac, eta bethi haren aitzinean jaten çuen oguia bere bicico egun oroz. Bicigarria ere seguratu çaroen, eta hura hutsic gabe erreguez mana citzaioen egun oroz bere bicico egun gucietan. Adam, Seth, Enos, Cainan, Malaleel, Jared, Henoc, Mathusale, Lamec, Noe, Sem, Cam eta Japhet. Japheten semeac: Gomer eta Magog. Madai eta Jaban, Thubal, Mosoc eta Thiras. Gomerren semeac: Ascenez, Erriphath eta Thogorma. Jabanen semeac berriz: Elisa, Thar-sis, Cethim eta Dodanim. Camen semeac: kus eta Mefraim, Phut eta Canaan. Cusen semeac berriz: Saba eta Hebila, Sabatha, Erregma eta Sabathaca. Eta Erregmaren semeac: Saba eta Dadan. Eta Cusec içan çuen Nemrod, eta hau hasi cen lurrean ahaldun içaten. Mefraimec berriz, içan cituen Ludim eta Anamim, Laabim eta Nephthuhim, Eta Phetrusim eta Casluim, ceinetaric ilki baitziren Philisthiim eta Caphtorim. Canaanec berriz, içan cituen Sidon bere seme çaharrena, Hetheo ere, Eta Jebuseo, eta Amorheo, eta Jerjeseo, Eta Hebeo, Araceo eta Sineo, Aradio, Samareo eta Hamatheo. Semen semeac: Elam eta Asur, Arphacsad eta Lud, Aram eta Hus, Hul, Jether eta Mosoc. Arphacsadec berriz, içan çuen Sale, ceinac içan baitzuen Heber. Bada, Heberri sorthu citzaizcon bi seme; baten icena cen Phaleg, lurra haren egunetan çathitua içan celacotz; haren anaiaren icena cen Jectan. Jectanec içan cituen Elmodad eta Saleph, Asarmoth eta Jare, Adoram ere, Huçal eta Decla, Hebal ere bai, eta Abimael, eta Saba, eta oraino Ophir, Hebila eta Jobab: horiec oro Jectanen seme ciren. Sem, Arphacsad, Sale, tieber, Phaleg, Erragau, Serug, Nacor, Thare, Abram, hura bera da Abraham. Abrahamen semeac: Isaac eta Ismahel. Eta huna hequien ondoregoac: Nabaioth Ismahelen Seme çaharrena, eta Cedar, eta Adbeel, eta Mabsam. Eta Masma, Duma, Masa, Hadad, Thema, Jetur, Naphis eta Cedma: horiec dira Ismahelen semeac. Abrahamec Cetura bere ohaidea ganic içan cituen semeac: Çamran, Jecsan, Maelan, Madian, Jefboc eta Sue. Jectanen semeac: Saba eta Dadan. Dadanec semeac: Asurim, Latusim eta Laomim. Madianen semeac: Epha, Epher, Henoc, Abida eta Eldaa: horiec oro Cetura ganicaco semeac. Bada, Abrahamec içan çuen Isaac, ceinaren seme içan baitziren Esau eta Israel. Esauren semeac: Eliphaz, Errahuel, Jehus, Ihelom eta Core. Eliphacen semeac: Theman, Omar, Sephi, Gathan, Cenez, Thamna eta Amalec. Errahuelen semeac: Nahath, Çara, Sama eta Meça. Seirren semeac: Lotan, Sobal, Sebeon, Ana, Dison, Eser eta Disan. Lotanen semeac: Hori eta Homam. Thamna cen berriz, Lotanen arreba. Sobalen semeac: Alian, Manahath, Ebal, Sephi eta Onam. Sebeonen semeac: Aya eta Ana. Anarenac: Dison. Disonen semeac: Hamram, Eseban, Jethran eta Caran. Eserren semeac: Balaan, Çaban eta Jecan. Disanenac, Hus eta Aran. Hauquiec dira erregueac Edomen lurrean manatu dutenac, Israelen semeen gainean erregueric içan cedin baino lehen: Bale Beorren semea; eta cen haren hiriaren icena, Denaba. Bada, Bale hil cen eta haren orde erreguinatu cen Jobab, Çare Bofracoaren semea. Eta Jobab hil içan cenean, haren orde erreguinatu cen Husam Themantarren lurrecoa. Husam ere hil cen, eta erreguinatu cen haren orde Adad Badaden semea. Harec jo çuen Madian Moaben lurrean, eta haren hiriaren icena cen Abith. Eta Adad hil içan cenean, haren orde erreguinatu cen Semla Marescacoa. Semla ere hil içan cen, eta erreguinatu cen haren orde Saul Errohobothecoa, Errohoboth baita hibai-bazterrean. Saul ere hil cen, eta haren orde Balanan Acoborren semea erreguinatu cen. Hau ere hil cen, eta hunen orde erreguinatu cen Adad, ceinaren hiria Phau deitzen baitzen, eta ceinaren emaztea deitzen baitzen Meetabel, Matreden alaba, eta Matred cen Meçaaben alaba. Bada, Adad hil ondoan, Edomen hasi ciren buruçagui içaten erregueen orde: Thamna buruçaguia, Alba buruçaguia, Jetheth buruçaguia, Oolibama buruçaguia, Ela buruçaguia, Phinon buruçaguia, Cenez buruçaguia, Theman buruçaguia, Mabsar buruçaguia, Magdiel buruçaguia, Hiram buruçaguia. Horiec içan ciren Edomen buruçagui. Bada, Israelen semeac ciren: Erruben, Simeon, Lebi, Juda, Isacar, Çabulon, Dan, Josep, Benjamin, Nefthali, Gad eta Aser. Judaren semeac: Her, Onan eta Sela. Horiec hirurac sorthu ciren Sueren alaba Cananear baten ganic. Bada, Judaren seme çaharrena, Her, tzarra içan cen Jaunaren aitzinean eta Jaunac hil çuen. Thamarrec berriz, Judaren erreinac, haren ganic içan cituen Phares eta Çara. Judaren seme guciac beraz içan ciren borz. Pharesen semeac berriz: Hefron eta Hamul. Çararen semeac berriz: Çamri, Ethan, Eman, Calcal eta Dara, orotara borz. Carmiren semeac: Acar ceinac Israel nahasi baitzuen anathemaren ohoinçaz. Ethanen semeac: Açarias. Hefroni sorthu semeac, berriz: Jerameel, Erram eta Calubi. Bada, Erramec içan çuen Aminadab. Aminadabec berriz, içan çuen Nahason Judaren semeen buruçaguia. Nahasonec içan çuen Salma, ceina ganic sorthu baitzen Booz. Boocec berriz, içan çuen Obed, ceinac içan baitzuen Isai. Hunec içan çuen berriz, lehembicico semea Eliab, bigarrena Abinadab, hirugarrena Simaa, Laugarrena Nathanael, borzgarrena Erradai, Seigarrena Asom, çazpigarrena Dabid. Hequien arrebac içatu ciren Sarbia eta Abigail. Sarbiaren semeac: Abisai, Joab eta Asael, hirur. Abigailec içatu çuen Amasa, ceinaren aita Jether Ismaheldarra baitzen. Bada, Calebec Hefronen semeac emazte bat hartu çuen Açuba deitzen cena, ceinaren ganic içan baitzuen Jerioth; eta haren semeac içan ciren Jaser, Sobab eta Ardon. Eta Açuba hil ondoan, Calebec emaztetzat hartu çuen Efratha, ceinac eman baitzaroen Hur. Hurrec berriz, içatu çuen Uri, eta Uric Beseleel. Horiez gueroz Hefron ezcondu cen Maquirren alabarequin, Maquir baitzen Galaaden aita; hirur hogoi urthe cituen hura harcean, eta haren ganic içan çuen Segub. Segubec ere içatu çuen Jair, eta hau hogoi eta hirur hiriren nausi içatu cen Galaadeco lurrean. Jesurrec eta Aramec hartu cituzten Jairgo hiriac; Canath ere eta hango herriac, hirur hogoi hiri; horiec oro Maquirren Galaaden aitaren semeac. Bada, Hefron hil cenean, Calebec emaztetzat hartu çuen Efratha. Hefronec emaztetzat içan çuen Abia ere, ceinac eman baitzaroen Ashur Thecuaren aita. Jerameelen ganic berriz, Hefronen seme çaharrena ganic sorthu ciren Erram haren seme çaharrena, Buna, Aram, Asom eta Aquia. Jerameelec hartu çuen berce emazte bat ere Aura deitzen cena, ceina içan baitzen Onamen ama. Eta Jerameelen seme çaharren Erramen seme içatu ciren Moos, Jamin eta Acar. Onamec berriz, içan cituen semetzat Semei eta Jada. Semeiren semeac berriz, ciren Nadab eta Abisur. Abisurren emaztea berriz, deitzen cen Abihail, ceinac eman baitzarozquien Ahoban eta Molid. Nadaben semeac berriz, içatu ciren Saled eta Aphaim. Saled berriz, hil cen haurric içan gabe. Aphaimec berriz, içan çuen Jesi, Jesic Sesan, eta Sesanec Oholai. Semeiren anaia Jadaren semeac berriz: Jether eta Jonathan. Bainan Jether ere hil cen haurric içan gabe. Jonathanec berriz, içan cituen Phaleth eta Ciça. Horiec içan ciren Jerameelen semeac. Sesanec berriz, etzuen içan semeric, bainan alabac, eta eguiptoar gathibu bat Jeraa deitzen cena. Eta hari emaztetzat eman çaroen bere alaba bat, ceinac eman baitzaroen Ethei. Etheic berriz, içan çuen Nathan eta Nathanec Çabad. Çabadec halaber içan çuen Oflal, eta Malec Obed. Obedec içan çuen Jehu, eta Jehuc Açarias. Açariasec içan çuen Heles, eta Helesec Elasa. Elasac içan çuen Sisamoi, eta Sisamoiec Selum. Selumec içan çuen Icamia eta Icamiac Elisama. Huna berriz, Jerameelen anaia Caleben semeac: Mesa haren seme çaharrena, Cipheco buruçaguia, eta Hebronen aitaren Maresaren semeac. Hebronen semeac berriz: Core, Taphua, Errecem eta Sama. Samac berriz, içan çuen Erraham Jercaamen aita; eta Errecemec içan çuen Samai. Maon Samairen semea cen, eta Maon Bethsurren aita. Ephac berriz, Caleben ohaideac, içan cituen Haran, Mosa eta Jecez. Bada, Hatanec içan çuen Jecez. Berriz, Jahadairen semeac: Erregom, Joathan, Jesan, Phaleth, Epha eta Saaph. Maacac Caleben ohaideac içan cituen Saber eta Tharana. Saaphec berriz, Madmenaren aitac içan çuen Sue Macbenaren aita eta Gabaaren aita. Acsa berriz, Caleben alaba cen. Hauquiec ciren Caleben semeac, Hur Efratharen seme çaharrena ganicacoac: Sobal Cariathiarimen aita, Salma Bethlehemen aita, Hariph Bethgaderren aita. Bada, Sobalec Cariathiarimen aitac, Phausa-lekuren erdiaren gainean ikusteco çuenac, semeac bacituen. Cariathiarimen iraulguitic atheratzen dira Jethritarrac, Aphutharrac, Sematharrac eta Maserarrac. Hauquietaric ilki dira Saraitarrac eta Esthaoldarrac; Salmaren semeac, Bethlehem eta Netophathi, Joaben etcheco koroac; eta Phausa-lekuren erdiaren jabea, Sarai; Jabesen çauden iscribauen ahaidegoac, cantatzen eta musica jotzen çutenac, eta olhetan egoten cirenac. Hequiec dira Cinearrac, ethorriac Caloren ganic, ceina baitzen Errecaben etchearen aita. Hauquiec dira berriz, Dabidi Hebronen sorthu citzaizcoen semeac: çaharrena, Amnon, Aquinoam Jezraeldarra ganicacoa; bigarrena, Daniel, Abigail Carmeldarra ganicacoa; Hirugarrena, Absalom, Maacaren, Jeçurreco erregue Tholmairen alabaren semea; laugarrena, Adonias, Aguithen semea; Borzgarrena, Saphatias, Abitalen semea; seigarrena, Jethraham, bere emazte Eglaren semea. Sei seme sorthu citzaizcoen beraz Hebronen, non erreguinatu baitzen çazpi urthe eta sei hilabethez. Jerusalemen berriz, erreguinatu cen hogoi eta hamahirur urthez. Bada, Jerusalemen ere sorthu citzaizcoen semeac, Simaa, Sobab, Nathan eta Salomon, laurac Betsabee Amielen alaba ganic; Jebaar, Elisama, Eliphaleth, Noie, Nepheg, Japhia, Elisama, Eliada eta Elipheleth, bederatzi; Horiec oro Dabiden semeac, aiphatu gabe ohaideen ganicacoac; arrebetzat içan çuten Thamar. Salomonen seme cen, berriz, Erroboam, ceinaren seme Abiac içan baitzuen Asa. Hunen ganic sorthu cen Josafat, Joramen aita; Joramec içan çuen Ococias, ceina ganic athera baitzen Joas; Eta hunen seme Amasiasec içatu çuen Açarias. Açariasen seme Joathanec Içan çuen Acaz Ecequiasen aita, eta Ecequiasen ganic sorthu cen Manase. Eta Manasec içan çuen Amon, Josiasen aita. Bada, Josiasen semeac içatu ciren Johanan çaharrena, bigarrena Joaquin, hirugarrena Sedecias eta laugarrena Selum. Joaquinen ganic sorthu ciren Jeconias eta Sedecias. Jeconiasen seme içatu ciren Asir eta Salathiel, Melquiram, Phadaia, Seneser, Jecemia, Sama eta Nadabia. Phadaiaren ganic atheratu ciren Çorobabel eta Semei. Çorobabelec içan cituen Mosolam eta Hananias, eta Salomirh hequien arreba; Halaber Hasaban, Ohol, Baraquia, Hasadia eta Josabhesed, borz. Hananiasen seme cen, berriz, Phaltias Jeseiasen aita; Jeseiasen seme cen Erraphaia, eta hunen seme berriz, Arnan, ceinaren ganic sorthu baitzen Obdia Sequeniasen aita. Sequeniasen seme cen Semeia, ceinac baitzituen sei seme: Hatus, Jegaal, Baria, Naaria, Saphat. Naariac bacituen hirur seme: Elioenai, Ecequias eta Ezricam. Elioenaien seme ciren Oduia, Eliasub, Pheleia, Acub, Johanan, Dalaia eta Anani, çazpi. Judaren semeac: Phares, Hefron, Carmi, Hur eta Sobal. Erraiac berriz, Sobalen semeac içan çuen Jahath, ceina ganic sorthu baitziren Ahumai eta Laad. Horiec dira Saratharren ahaidegoac. Etamen ondoregoa ere hau da: Jezrahel, Jesema eta Jedebos; eta hequien arrebaren icena cen Asalelphuni. Phanuel berriz, Jedorren aita cen, eta Ecer Hosarena; horiec dira Hurren semeac, Efratharen seme çaharrenarenac Bethlehemen aitarenac. Asurrec Thecuaren aitac içan cituen bi emazte Halaa eta Naara. Naarac eman çarozquien Ooçam, Hepher, Themantarrac eta Ahastharrac; horra Naararen semeac. Eta Halaaren semeac dira Sereth, Isaar eta Ethnan. Bada, Cosec içan cituen Anob eta Soboba, eta Arumen seme Aharehelen ondocoac. Bada, Jabes bere anaiac baino aiphatuagoa içan cen; bere amac Jabes deithu çuen, cioelaric: Hori ceren oinhacetan içan dudan. Eta Jabesec Israelgo Jainco Jaunari dei eguin çaroen, cioelaric: Balimba, Jauna, çure benedicionez nauçu benedicaturen, eta ene mugac çabalduren ditutzu, çure escua enequin içanen da, eta utziren ez nauçu malçurqueriaren azpian lehercera. Eta Jaunac onhetsi çaroen bere othoitza. Bada, Calebec Suaren anaiac içan çuen Mahir, ceina içan baitzen Esthonen aita. Esthonec berriz, içan cituen Bethrapha, Phese eta Tehina, ceina içan baitzen Naasen hirico aita; horiec dira Errecaco guiçonac. Cenecen seme ciren, berriz, Othoniel eta Saraia. Othonielen semeac berriz, Hathath eta Maonathi. Maonathic içan çuen Ofra; Saraiac berriz Joab, Languileen haraneco aita; ecic han ciren languileac. Jephonen seme Caleben haurrac berriz: Hir, Ela eta Naham. Eta Elaren semea, Cenez. Jaleleelen semeac berriz: Ciph, Cipha, Thiria eta Asrael. Eta Ezraren semeac: Jether, Mered, Epher eta Jalon; berçalde içan cituen Maria, Samai eta Jefba Esthamoren aita. Halaber Judaia haren emaztea erdi cen Jaredez Jedorren aitaz, Heberrez Socoren aitaz, eta Icuthielez Çanoeren aitaz. Bada horiec dira Bethiaren ondocoac, Bethia Faraonen alaba Meredequin ezcondu cenarenac. Eta haren emaztea, Odaia, Ceilaren aita Naham deitzen cenaren arreba, bi semeren ama cen, Garmi eta Esthamo, ceina Macathico baitzen. Simonen semeac berriz: Amnon, Errina Hananen ganic içana, eta Thilon. Eta Jefiren semeac: Çoheth eta Bençoheth. Judaren seme Selaren semeac Her Lecaren aita, eta Laada Maresaren aita, eta Cineco etchean liho hauta lancen çutenen ahaidegoac; Eta Iguzquia gueldiaraci çuena, eta Gueçurraren guiçonac, eta Segura eta Erretzailea, Moaben aitzindari içatu eta Lahemera bihurtu cirenac. Horiec dira beihalaco solasac. Hequiec dira baxereguileac, Landaretan eta Berhoetan çaudecenac, erregueren baithan haren lanetan, eta han beren egoitza eguin içan dutenac. Simeonen semeac: Namuel, Jamin, Jarib, Çara eta Saul, Ceinaren seme baitzen Selum, Selumena Mapfan, eta Mapsamena Masma; Masmaren semeac: Hamuel, Hamuelena Çacur, Çacurrena Semei. Semeic içan cituen hamasei seme eta sei alaba: bainan haren anaiec etzuten içan haur hainitz, eta ahaidego gucia ecin heldu içan cen Judaren haurren bardinera. Bada, beren egoitza eguin çuten Bersabeen, Moladan, Hasarsuhalen, Balan, Asomen, Tholaden, Bathuelen, Horman, Siceleguen, Bethmarcabothen, Hasarsusimen, Bethberain eta Saarimen. Horiec dira hequien hiriac Dabid erreguearen egunetaraino. Hequienac ciren oraino borz hiri edo hirisca, Etam, Aen, Erremon, Thoquen eta Asan, Eta hiri horien inguruetaco herri guciac Baaleraino. Hori da hequien egon-lekua eta egoitzen xehatzapena. Mosobab, Jemlec, Josa Amasiasen semea, Joel, Jehu Josabiaren semea, (Josabia Saranaren semea baitzen eta Saraia Asielena), Elioenai, Jacoba, Isuhaia, Asaia, Adiel, Ismiel, Banaia, Eta Ciça Sepheiren semea baitzen, Sephei Alonena, Alon Idaiarena, Idaia Semrirena eta Semri Samaiarena; Horiec dira aitzindari aiphatuac beren ahaidegotan, eta ezconçaz beren etchea berhatu çuten handizqui. Eta goan ciren Gadorren sarcecotzat, haranaren iguzqui-haice alderaino, eta beren arthaldeençat alhapideac bilhatzeco. Atzeman cituzten alhapide goriac eta hainitz onac, eta bazter bat çabala, descansua eta guicena, ceinetan beihala jarri içan baitziren Camen odolecoac. Gorago beren icenez deithu ditugunac ethorri ciren beraz, Ecequias Judaco erregueren egunetan; jo cituzten han atzeman ciren olhac eta egoiliarrac, eta hil cituzten eta hequien orde egungo eguna arteo han eguin dute beren egoitza, ceren alhapide guciz goriac han atzeman baitzituzten. Simeonen semeetaric halaber borz ehun goan ciren Seirgo mendira, aitzindari cituztelaric Phaltias, Naarias, Erraphaias eta Ociel Jesiren semeac; Eta xahutu cituzten Amalectarretaric itzuri ahal ciren ondarrac, eta hequien orde han eguin dute beren eguinça egungo eguna arteo. Huna Errubenen haurrac, Israelen seme çaharrenarenac (ecic hura cen haren çaharrena; bainan lohitu çutelacotz bere aitaren ohea, haren çucenac emanac içan ciren Israelen seme Josepen haurrei, eta Erruben ez da çaharrençat eçagutua. Bada, Juda cen bere anaien artean guerlariena, haren odoletic ilki ciren aitzindariac; çaharrenaren çucenac ordean Josepi dira eçagutuac). Huna beraz Errubenen haurrac, Israelen seule çaharrenarenac: Enoc, Phalu, Efron eta Carmi. Joelen semea Samaia, Samaiarena Gog, Goguena Semei, Semeirena Mica, Micarena Erreia, Erreiarena Baal, Baalena Beera, ceina gathibu eraman baitzuen Thelgathphalnasarrec Asiriarren erreguec eta aitzindari baitzen Errubenen leinuan. Haren anaiec eta ahaidego guciac berriz, familiaca kondatzean, Jehiel eta Çacarias cituzten aitzindari. Bala Açacen semea (Açaz Samaren semea baitzen eta Sama Joelena), Aroerren jarri cen Neboraino eta Beelmeoneraino. Halaber bere egoitza eguin çuen iguzqui-haiceco aurkinçaren alderat mortuco sarceraino eta Ufrataco hibairaino. Ecic aberequeta gaitzaren jabe cen Galaadeco lurrean. Bada Saulen egunetan Agartarrac guducatu cituzten, eta hequiec hilic hequien orde beren egoitza hequien olhetan eguin çuten, Galaadetic iguzqui-haiceco alderat beguiratzen duen aurkinça gucian. Gaden semeec berriz, hequien lurraren parrean eguin çuten beren egoitza, Basango lurrean Selcaraino. Joel cen buruan eta Saphan ondoco; Janai berriz, eta Saphat Basanen aitzindari. Hequien anaiac berriz, beren ondoregoen etcheen arabera: Micael, Mosolam, Sebe, Jorai, Jacan, Cie eta Heber, çazpi. Hauquiec ciren Abihailen semeac, Abihail baitzen Huriren semea, Huri Jararena, Jara, Galaadeca, Galaad Micaelena, Micael Jesesirena, Jesesi Jedorena, Jedo Bucena. Halaber hequien anaiac ciren Guniren seme Abdielen haurrac, beren etchetaco familietan buruçagui cirenac. Eta beren egoitza eguin çuten Galaaden eta Basanen, eta hango herrietan eta Sarongo hiripe gucietan, muguetaraino. Hequiec oro kondatuac içan ciren Judaco erregue Joathanen egunetan eta Israelgo erregue Jeroboamen egunetan. Errubenen eta Gaden semeac eta Manaseren leinu erdicoac guiçon guerlariac ciren, erredolac eta ezpatac çakarztenac, arrambela hedatzen çutenac eta guducan jaquinac; berrogoi eta laur mila çazpi ehun eta hirur hogoi atheratzen ciren guerlara. Guducatu ciren Agartarren contra; hauquiei berriz, Iturtarrec, Naphisecoec eta Nodabecoec Lagunça eman çaroeten. Eta Agartarrac eta hequiequilaco guciac hequien escuetara arthiquiac içan ciren, ceren Jaunari dei eguin baitzaroeten guduan hari cirelaric; eta Jaunac ençun cituen, haren baithan sinhetsi çutelacotz. Eta hartu cituzten etsaiec goçatu guciac, berrogoi eta hamar mila camelu, berrehun eta berrogoi eta hamar mila ardi, bi mila asto eta ehun mila guiçon. Asco erori ciren oraino sakituric, ecic Jaunaren guerla cen. Hequien orde egotu ciren han, Asiriara eramanac içan ciren arteo. Manaseren leinu erdiac ere lurraren goçamena içan çuen Basango muguetaric Baal-Hermoneraino, Sanirreraino eta Hermongo mendiraino, ceren hainitz baitziren. Eta hauquiec içan ciren hequien etcheco ahaidegoaren buruçaguiac: Epher, Jesi, Eliel, Ezriel, Jeremia, Odoia eta Jehiel, guiçon guciz hazcar eta ahaldunac, aitzindari aiphatuac beren odolecoetan. Bainan utzi çuten beren arbasoen Jaincoa, eta Jaincoac hequien aitzinetic xahutu cituen hango populuen jaincoen ondotic lohitu içan ciren. Eta Israelgo Jaincoac hequien contra phiztu cituen Asiriarren erregue Phulen gogoa eta Asurgo erregue Thelgathphalnasarren gogoa; eta handic kendu cituen Erruben, Gad eta Manaseren leinu erdia, eta eraman cituen Lahelara, Haborrera, Arara, eta Goçango hibaira, egungo eguna arteo. Lebiren semeac: Jerson, Caath eta Merari. Caathen semeac: Amram, Isaar, Hebron eta Ociel. Amramen semeac: Aaron, Moise eta Maria. Aaronen semeac: Nadab, Abiu, Eleaçar eta Ithamar. Eleaçarrec içan çuen Phinees, eta Pquineesec Abisue. Bada, Abisuec içan çuen Bocci, eta Boccic Oci. Ocic içan çuen Çaraias, eta Çaraiasec Meraioth. Berriz, Meraiothec içan çuen Amarias, eta Amariasec Aquitob. Aquitobec içan çuen Sadoc, eta Sadoquec Aquimaas. Aquimaasec içan çuen Açarias: Açariasec Johanan. Johananec içan çuen Açarias: hura bera da apheztasuneco eguimbideac bethe cituena Salomonec Jerusalemen alchatu çuen temploan. Açariasec berriz, içan çuen Amarias, eta Amariasec Aquitob. Aquitobec içan çuen Sadoc, eta Sadoquec Selum. Selumec içan çuen Helcias, eta Helciasec Açarias. Açariasec içan çuen Saraias, eta Saraiasec Josedec. Bada, Josedec ilki cen Jaunac atze-herritara Nabucodonosorren escuz kendu cituenean Judaco eta Jerusalemeco egoiliarrac. Lebiren semeac ciren beraz Jerson, Caath eta Merari. Hauquiec dira Jersonen semeen icenac: Lobni eta Semei. Caathen semeac: Amram, Isaar, Hebron eta Ociel. Merariren semeac: Moholi eta Musi. Hauquiec dira berriz, Lebiren ondoregoac hequien familien arabera: Jerfonen semea Lobni, Lobnirena Jabath, Jabathena Çama, Çamarena Joah, Joahena Ado, Adorena Çara, Çararena Jethrai. Caathen semeac: Aminadab haren semea, Aminadaben semea Core, Corerena Asir, Asirrena Elcana, Elcanarena Abiasaph, Abiasaphena Asir. Asirrena Thahath, Thahathena Uriel, Urielena Ocias, Ociasena Saul. Elcanaren semeac: Amasai, Aquimoth Eta Elcana, Elcanaren semeac: Sophai, Sophairena Nahath, Nahathena Eliab, Eliabena Jeroham, haren semea Elcana. Samuelen semeac: Baseni çaharrena eta Abia. Merariren semeac berriz: Moholi, Moholirena Lobni, Lobnirena Semei, Semeirena Oça, Oçardia Samaa, Samaarena Haguia, Haguiarena Asaia. Horiec dira Dabidec Jaunaren etcheco cantarien gaineco eçarri cituenac, arka han eçarria içan cenetic; Beren eguimbidearen bethetzeco, lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean cantatzen çuten, Salomonec Jerusalemen Jaunaren etchea eguin arteo; eta eguimbidetan sarcen ciren, cein bere lerroan. Hauquiec dira berriz, hequien semeequin içaten cirenac, Caathen semeetaric, Heman cantaria Johelen semea, Johel Samuelena, Samuel Elcanarena, Elcana Jerohamena, Jeroham Elielena, Eliel Thohurena, Thohu Suphena, Suph Elcanarena, Elcana Mahathena, Mahath Amasairena, Amasai Elcanarena, Elcana Johelena, Johel Açariasena, Açarias Sophoniasena, Sophonias Thahathena, Thahath Asirrena, Asir Abiasaphena, Abiasaph Corenena, Core Isaarrena, Isaar Caathena, Caath Lebirena, Lebi Israelena. Haren anaia cen Asaph, haren escuinean jarcen cena; Asaph cen Baraquiasen semea, Baraquias Samaarena, Samaa Micaelena, Micael Basaiasena, Basaias Melquiasena, Melquias Athanairena, Athanai Çararena, Çara Adaiarena, Adaia Ethanena, Ethan Çamarena, Çama Semeirena, Semei Jethena, Jeth Jersonena, Jersun Lebirena. Merariren semeac berriz, hequien anaiac, ezquer alderat ciren, Ethan Cusiren semea, Cusi Abdirena, Abdi Maloquena, Maloc Hasabiasena, Hasabias Amasiasena, Amasias Helciasena, Helcias Amasairena, Amasai Bonirena, Boni Somerrena, Somer Moholirena, Moholi Musirena, Musi Merarirena, Merari Lebirena. Lebitar hequien anaiac halaber eçarriac ciren Jaunaren etcheco tabernacleco eguimbide orotaco. Aaronec ordean eta haren semeec erretzen çuten isensua holocaustetaco aldarearen gainean eta usain-onetaco aldarearen gainean, sainduren sainduco lan orotan; eta Israelençat othoitz eguiteco ciren, Jaincoaren cerbitzari Moisec manatu çuen gucien arabera. Hauquiec dira berriz, Aaronen semeac: Eleaçar haren semea, Phinees Eleaçarren semea, Phineesena Abisue, Abisuerena Bocci, Boccirena Oci, Ocirena Çarahia, Çarahiarena Meraioth, Meraiothena Amarias, Amariasena Aquitob, Aquitobena Sadoc, Sadoquena Aquimaas. Eta hauquiec dira hequien egoitzac herrietan eta herrien muguetan, erran nahi da Aaronen semeenac, Caatharren ahaidegoen arabera; ecen hequiei çorthean guerthatu citzaizcoten. Hequiei eman çaroezten beraz Hebron Judaco lurrean, eta hartaco hiripeac inguruan; Bainan hirico bazterraldeac eta herriac emanac içan ciren Calebi, Jephonen semeari. Bada, Aaronen semeei eman içan çaroezten ihes-lekutaco hiriac, Hebron eta Lobna bere hiripeequin; Jether ere eta Esthemo beren hiripeequin, halaber Helon eta Dabir beren hiripeequin, Asan ere eta Bethsemes beren hiripeequin; Benjamingo leinutic berriz, Gabee eta hango hiripeac, Almath bere hiripeequin, Anathoth ere bere hiripeequin; orotara hamahirur hiri hequien familien arabera. Caathen odoleco gaineraco umeei berriz, Manaseren leinu erditic eman çaroezten hamar hiri. Bada, Jersonen semeec beren familien arauca içan cituzten hamahirur hiri Isacarren leinutic, Aserren leinutic, Nefthaliren leinutic eta Manaseren leinutic Basanen. Merariren semeei berriz, beren familien arauca, çorthean eman çaroezten hamabi hiri Errubenen leinutic, Gaden leinutic eta Çabulonen leinutic. Israelgo semeec lebitarrei eman çaroezten halaber hiriac beren hiripeequin. Hiri hequiec çorthez eman cituzten Judaren semeen leinutic, Simeonen semeen leinutic eta Benjaminen semeen leinutic, eta beren icenez deithu cituzten. Caathen semeen odoleco cirenei ere eman çaroezten, eta baciren hequien cedarrietaco hiriac Efraimen leinutic. Eman çaroezten beraz ihes-lekutaco hiriac, Siquem bere hiripeequin Efraimgo mendian, eta Gacer bere hiripeequin; Jecmaam ere bere hiripeequin, eta Bethoron orobat; Halaber Helon bere hiripeequin, eta Jethremon ara berera. Caathen semeen odoleco gaineracoei eman cituzten oraino Manaseren leinu erditic Aner eta bere hiripeac, Baalam eta bere hiripeac. Jersonen semeei berriz, Manaseren leinu erditic emanac içan ciren Gaulon eta bere hiripeac Basanen, Astharoth eta bere hiripeac; Isacarren leinutic, Cedes eta bere hiripeac, Dabereth bere hiripeequin, Erramoth ere eta bere hiripeac, eta Anem bere hiripeequin; Aserren leinutic berriz, Masal bere hiripeequin, Abdon orobat, Hucac ere eta bere hiripeac, eta Errohob bere hiripeequin; Nefthaliren leinutic berriz, Cedes Galilean eta bere hiripeac, Hamon bere hiripeequin, eta Cariathaim bere hiripeequin. Merariren seme gaineracoei berriz, emanac içan çaroezten Çabulonen leinutic, Erremono eta bere hiripeac, Thabor bere hiripeequin; Jordanez haindian halaber, Jericoren parrean, Jordaneco iguzqui-haice aldetic, Errubenen leinuan, Bosor mortucoa bere hiripeequin, Jasa bere hiripeequin, Cademoth ere bere hiripeequin, eta Mephaat bere hiripeequin; Eta halaber Gaden leinutic Erramoth Galaadecoa eta bere hiripeac, Manaim bere hiripeequin, Eta oraino Hefebon bere hiripeequin, eta Jecer bere hiripeequin. Isacarren semeac berriz: Thola, Phua, Jasub eta Simeron, laur. Tholaren semeac: Oci, Erraphaia, Jeriel, Jemai, Jebsem eta Samuel, beren ondoregoetaco etcheen buruac. Dabiden egunetan, kondatuac içan ciren hogoi eta bi mila eta sei ehun guiçon guciz gothorrac Tholaren odoleticacoac. Ociren semeac: Izrahia, ceinaren ganic sorthu baitziren Micael, Obadia, Johel eta Jesia, borz ahaidego-buru. Eta berequin içan cituzten, beren familien eta haur hainitzen bidez, hogoi eta hamasei mila guiçon gothorrenetaric, guducotzat guerricatuac; ecic asco emazte eta seme içan cituzten. Hauquien anaiac halaber, Isacarren ondorego gucia hartuz, kondatuac içan ciren laur hogoi eta çazpi mila guducatzeco guciz hazcarrac. Benjaminen semeac: Bela, Becor eta Jadihel, hirur. Belaren semeac: Esbon, Oci, Ociel, Jerimoth eta Urai, borz familia-buru, eta guerlari guciz hazcarrac; hauquien nombrea, hogoi eta bi mila eta hogoi eta hamalaur. Becorren semeac berriz: Çamira, Joas, Eliecer, Elioenai, Amri, Jerimoth, Abia, Anathoth eta Almath; horiec oro Becorren semeac. kondatuac içan ciren ahaidegoca familien buruac hogoi mila eta berrehun guerlari guciz hazcarrac. Jedihelen semeac berriz: Balan. Balanen semeac berriz: Jehus, Benjamin, Aod, Canana, Cethan, Tharsis eta Ahisahar. Horiec oro Jadihelen semeac, familia-buruac, guiçon guciz gothorrac, eta hamaçazpi mila eta berrehun guerlaco guiçon. Sepham eta Hapham ciren Hirren semeac, eta Hasim Aherren seme cen. Nefthaliren semeac berriz: Jasiel, Guni, Jefer eta Selum, Balaren semeac. Manaseren seme cen Esriel, eta haren ohaide siriar batec içan çuen Maquir, Galaaden aita. Maquirrec berriz, emazteac hartu çaroezten bere seme Haphimi eta Saphani. Arreba bat içan çuen Maaca deitzen cena. Salphaad deitzen cen berriz, haren ilobasoa, eta Saiphaadi alabac sorthu citzaizcon. Maacac Maquirren emazteac içan çuen seme bat eta deithu çuen Phares; Pharesen anaia berriz, deitzen cen Sares; eta Saresen seme ciren Ulam eta Errecen. Ulamen seme cen berriz, Badan. Horiec dira Galaaden semeac, Galaad baitzen Maquirren semea, eta Maquir Manaserena. Haren arreba Erreguinac berriz, içan cituen Guiçon ederra, Abiecer eta Mohola. Semidaren seme ciren berriz, Ahin, Sequem, Leci, eta Aniam. Efraimen semeac berriz: Suthala, Bared haren semea, Thahath haren semea, Elada haren semea, Thahath haren semea, Çabad hunen semea, Suthala hunen semea, Ecer eta Elad hunen semeac; bainan Jetheco lekuco umeec hil cituzten, hequien onthasunez jabetzera sarthu cirelacotz. Hargatic Efraim hequien aita nigarrez egotu cen asco egunez, eta haren anaiac ethorri ciren haren minaren goçatzera. Eta sarthu cen bere emaztea gana, ceina amatu baitzen eta erdi cen seme batez, eta deithu çuen Beria, bere etcheco ondicoen erdian sorthu celacotz. Berriz, haren alaba içan cen Sara, ceinac alchatu baitzituen Bethoron-behere, Bethoron-garai eta Ocensara. Haren semeac ciren oraino Errapha, Erreseph eta Thale, ceinaren ganic sorthu baitzen Thaan. Thaan içan cen Laadanen aita; Laadan Amiudena, eta Amiud Elisamarena; Elisamaren ganic sorthu cen Nun, eta hunec içan çuen Josue. Hequien goçameneco eta egoitzetaco içan ciren Bethel hari çatchicoztenequin, Noranen iguzqui-haice alderdia, Gaaergo mendebaleco aurkinça eta hari çatchicoztenac, Siquem ere hari çatchicoztenequin Açaraino eta Açari çatchicoztenac. Halaber hequienac ciren Manaseren leinuco alderat, Bethsan eta haren itchiquicoac, Thanac eta haren itchiquicoac, Maiedo eta haren itchiquicoac, Dor eta haren itchiquicoac; leku hequietan egotu içan ciren Israelen seme Josepen urneac. Aserren semeac: Jemna, Jesua, Jesui, Baria eta Sara hequien arreba. Bariaren semeac berriz: Heber eta Melquiel; hura bera cen Barsaithen aita. Heberrec berriz, içan cituen Jeslat, Somer, Hotham eta Suaa hequien arreba. Jeslaten semeac: Phosec, Camaal eta Asoth; horiec dira Jeslaten umeac. Somerren semeac berriz: Ahi, Erroaga, Haba eta Aram. Haren anaia Helemen semeac berriz: Supha, Jemna, Seles eta Amal. Supharen semeac: Sue, Harnapher, Sual, Beri, Jamra, Bosor, Hod, Sama, Salusa, Jethram eta Bera. Jetherren semeac: Jephone, Phaspha eta Ara. Olaren semeac berriz: Aree, Haniel eta Erresia. Horiec oro Aserren umeac, familia-buruac, aitzindarien buruçagui hautac eta guciz gothorrac; guerlan ibilceco adinera helduac cirenac hequien artetic, ciren hogoi eta sei mila. Benjaminec berriz, içan cituen Bale bere çaharrena, Albel ondocoa, Ahara hirugarrena, Nohaa laugarrena, Errapha borzgarrena. Baleren seme ciren Adar, Jera, Abiud, Abisue, Naaman, Ahoe, Berce Jera, Sephuphan eta Huram. Hauquiec dira Ahoden semeac, Gabaan egoten ciren familien buruac, Manahathera eramanac içan cirenenac: Naaman, Aquia eta Jera; hunec berac aldaraci cituen lekuz, eta içan cituen Oça eta Ahiud. Bada, Saharaimec haurrac içan cituen Moab-herrian, bazterrerat utzi ondoan Husim eta Bara bere emazteac; Bere emazte Hodes ganic içan cituen, berriz, Jobab, Sebia, Mosa, Molcom, Jehus, Sequia eta Marma. Horiec dira haren semeac, beren familien buruac. Mehusimec berriz, içan cituen Abitob eta Elphaal. Elphaalen semeac berriz: Heber, Misaam eta Samad; hunec alchatu cituen Ono eta Lod eta hequien itchiquiac. Baria berriz, eta Sama ciren Ayalonen çauden familietaco buruac; hauquiec iraici cituzten Jetharrac. Eta Ahio, Sesac, Jerimoth, Çabadia, Arod, Heder, Micael, Jespha eta Joha ciren Bariaren semeac. Çabadia, Mosolam, Hececi, Heber, Jesamari, Jezlia eta Jobab ciren Ephaalen semeac. Jacim, Cecri, Çabdi, Elioenai, Selethai, Eliel, Adaia, Baraia eta Samarath ciren Semeiren umeac. Jespham, Heber, Eliel, Abdon, Cecri, Hanan, Hanania, Elam, Anathothia, Jephdaia eta Phanuel ciren Sesaquen umeac. Samsari, Sohoria, Otholia, Jersia, Elia eta Cecri ciren Jerohamen umeac. Horiec ciren Jerusalemen bere egoitza eguin çuten familietaco aitac eta buruac. Abigabaonec berriz, Gabaonen eguin çuen bere egoitza, eta haren emaztearen icena Maaca cen. Haren seme ciren Abdon çabarrena, Sur, Cis, Baal, Nadab, Jedor, Ahio, Çaquer eta Maceloth. Macelothec içan çuen Samaa. Beren egoitza Jerusalemen eguin çuten beren anaiequin, beren anaien parrean. Nerrec berriz, içan çuen Cis, Cisec Saul; Saulec içan cituen Jonathas, Melquisua, Abinadab eta Esbaal. Meribaal berriz, Jonathasen semea cen, eta içan çuen Mica. Micaren semeac: Phithon, Melec, Tharaa eta Ahaz. Ahacec içan çuen Joada; Joadac içan cituen Alamath, Azmoth eta Çamri; Çamric berriz, içan çuen Mosa. Mosac içan çuen Banaa, ceinaren seme içan baitzen Errapha; hunen ganic ilki cen Elasa, ceinac içan baitzuen Asel. Hauquiec dira berriz, Acelen sei semeen icenac: Ezricam, Bocru, Ismael, Saria, Obdia eta Hanan; horiec oro Aselen semeac. Haren anaia Esequen semeac berriz: Ulam çaharrena, Jehus ondocoa, Eliphalet hirugarrena. Eta Ulamen semeac ciren guiçon guciz hazcarrac, indar handicoac eta arrambelariac; asco seme eta ilobaso çutenac, çazpitan hogoi eta hamarretaraino. Horiec oro Benjaminen umeac. Horra beraz Israel guciaren xehatzapena, eta guciac cembat ciren iscribatua içan da Israelgo eta Judaco erregueen liburuan; eta Babilonara eramanac içan ciren beren tzarqueria gatic. Bada, beren goçamenetan eta beren hirietan egotera lehembicicoric ethorri cirenac, Israeldarrac, apheçac, lebitarrac eta Nathindarrac ciren. Jerusalemen egotu ciren Judaren semeetaric, Benjaminenetaric, Efraimenetaric ere eta Manaserenetaric: Othei Amiuden semea, Amiud Amriren seme baitzen, Amri Omrairena, Omrai Bonirena, Boni Pharesen semeetaric, eta Phares Judaren semea; Asaia Siloniren seme çaharrena eta bere umeac; Çararen semeetaric berriz, Jehuel eta hequien anaiac, sei ehun eta laur hogoi eta hamar; Benjaminen umeetaric berriz: Salo Mosolamen semea, Mosolam baitzen Oduiaren seme eta Oduia Asanarena; Jobania Jerohamen semea; Ela Ociren semea, Oci baitzen Mocoriren seme; Mosolam Saphatiasen semea, Saphatias baitzen Errahuelen seme, eta Errahuel Jebaniasena; Eta hequien anaiac familiaca, bederatzi ehun eta berrogoi eta hamasei. Hauquiec oro familietaco buruac beren arbasoen etcheetan. Aphecetaric berriz: Jedaia, Joiarib eta Jaquin; Açarias ere Helciacen semea, Helcias baitzen Mosolamen seme, Mosolam Sadoquena, Sadoc Meraiothena, eta Meraioth Aquitob Jaincoaren etcheco aphez-handiarena. Adaias berriz, Jerohamen semea, Jeroham Phasurren seme baitzen, eta Phasur Melquiasena; eta Maasai Adielen semea, Adiel baitzen Jezraren seme, Jezra Mosolamena, Mosolam Mosolamithena, Mosolamith Emerrena; Halaber hequien anaiac, beren familietaco buruac, hamaçazpi ehun eta hirur hogoi, indar handienecoac Jaunaren etcheco eguimbideen bethetzeco. Lebitarretaric berriz, Semeia Hasuben semea, Hasub baitzen Ezricamen seme, Ezricam Hasebiarena, eta Hasebia Merariren semeetaric; Halaber Bakacar çurguina, Galal eta Mathania Mitharen semea, Mitha Cecriren seme baitzen eta Cecri Asaphena; Obdia Semeiasen semea, Semeias Galalen seme baitzen, eta Galal Idithunena; Baraquia Asaren semea, Asa baitzen Netophatico hiripeetan egotu cen Elcanaren seme; Athalçainac berriz, Selum, Acub, Telmon eta Ahimam, eta Selum beren anaia çuten buruçagui. Ordu arteo Lebiren semeetaric aldizca çain egoten ciren erregueren athean iguzqui-haicerat. Selum berriz, Coreren semea, Core baitzen Abiasaphen seme eta Abiasaph Corerena, bere anaia guciequin eta bere aitaren etchearequin: hequiec dira Coretarrac eguimbideetaco lanen artha çutenac, tabernacleco atheetaco çainac; eta hequien familiec aldizca çaincen çuten Jaunaren campetaco sarcea. Bada, Phinees Eleaçarren semea cen hequien buruçagui Jaunaren aitzinean. Berriz, Çacarias Mosolamiaren semea lekucotasuneco tabernaclearen atheco athalçaina cen. Horiec oro, atheen çainceco bereciac, berrehun eta hamabi ciren, beren hirietan iscribuz hartuac. Dabidec eta Samuel ikusteac cargutan eçarriec ciren, beren fedearen ariaz, Hala berac, nola beren semeac, Jaunaren etcheco atheetan eta tabernaclean, cein bere aldico. Athalçainac lau haiceetara jarcen ciren, erran nahi da iguzqui-haicera, mendebalera, ipharrera eta hegoara. Hequien anaiac berriz, beren herrietan çauden, eta cein bere larumbatetan ethorcen ciren, bere aldiaren bethetzera. Lau lebitar hequiec çuten ikusteco athalçain gucien gainean eta Jaunaren etcheco salhen eta kutchen gainean. Eta Jaunaren temploco inguruan cituzten beren egon-lekuac, goicetan atheac beren orduetan idequitzeco. Hequien odoleticacoac ciren hala-ber temploan erabilcen ciren tresnen cargua çutenac; tresnac ecic kondatuz ematen eta bihurcen ciren. Sainduteguico tresnen cargua çutenetaric ciren irinaren, arnoaren, olioaren, isensuaren eta balsamuen artha çutenac. Aphez semeac ciren berriz, balsamuetaric urrin-onac xuxencen cituztenac. Mathathias lebitarra, Selum Coretarraren seme çaharrena cen cargutua paderan erretzen cirenez. Hequien anaietaric Caathen semeetaric ciren berriz, proposicioneco oguien cargua çutenac, bethi berriac larumbat bakotcheco xuxent cetzaten. Horiec ciren cantarien buruçaguiac lebitarren familien arabera templo inguruco salhetan egoten cirenac, gau eta egun noiznahi beren eguimbideac bethe ceçatençat. Lebitarren aitzindariac, beren familietaco buruçaguiac, Jerusalemen egotu ciren. Gabaonen egotu ciren berriz, Jehiel Gabaongo aita, eta haren emaztea Maaca deitzen cena. Abdon haren seme çaharrena, Sur, Cis, Baal, Ner, Nadab, Jedor, Ahio, Çacarias eta Maceloth, (Eta Maceloth Samaanen aita cen); horiec Jerusalemen egotu ciren beren anaiequin, beren anaien parrean. Nerrec berriz, içan çuen Cis, Cisec Saul, Saulec Jonathas, Melquisua, Abinadab eta Esbaal. Meribaal berriz, Jonathasen seme cen, eta Meribaalec içan çuen Mica. Micaren semeac berriz, Phithon, Melec, Tharaa eta Ahaz. Ahacec içan çuen Jara Jarac içan cituen Alamath, Azmoth eta Çamri; Çamric berriz, içan çuen Mosa. Mosac berriz, içan çuen Banaa; hunen seme Erraphaiac içan çuen Elasa, ceina ganic sorthu baitzen Asel. Aselec berriz, içan cituen sei seme hunela deithuac: Ezricam, Bocru, Ismahel, Saria, Obdia, Hanan: horiec dira Aselen semeac. Bada, Filistindarrec gudua çuten Israelequin; Israelgo guiçonec iheseguin çaroeten Filistindarrei eta sarrasquitan erori ciren Jelboeco mendian. Eta Filistindarrec Saulen eta haren semeen ondotic eguitean, hurbildu ciren eta hil cituzten Jonathas, Abinadab eta Melquisua Saulen semeac. Gudua gaiztu cen Saulen contra; arrambelariec atzeman eta gueciz sakitu çuten. Eta Saulec erran çaroen bere ezcutariari: Athera çaçu çure ezpata eta hil neçaçu, beldurrez ethor ditecen ingurebaquigabe horiec eta nitaz trufa ditecen. Haren ezcutaria berriz, beldurrac harritua cen eta etzuen nahi içan hori eguin. Saulec hartu çuen beraz ezpata eta haren gainera arthiqui çuen bere burua. Haren ezcutariac ikusi çuenean hori, erran nahi da Saul hila cela, bera ere bere ezpataren gainera jauci cen eta hil cen. Beraz Saul, haren hirur seme eta haren etche gucia batean hil ciren. Celhaietan egoten ciren Israeldarrec ikusi çutenean hori, ihesari eman ciren; eta Saul eta bere semeac hil ondoan, utzi cituzten beren hiriac eta hor-hemenca barraiatu ciren. Filistindarrac ethorri ciren eta hiri hequietan eguin çuten beren egoitza. Biharamunean beraz, Filistindarrec hilen buluzquinac alchatzen cituztelaric, atzeman cituzten Saul eta bere semeac Jelboeco mendian eroriac. Erregue biluciric, burua moztu eta harmac kendu çarozten; eraman çuten guero beren lurrera, inguruan erabilceco, eta jaincordeen temploetan eta populuei erakusteco. Haren harmac berriz, beren jaincoaren temploan consecratu cituzten, eta burua Dagonen temploan itzatu çuten. Jabes Galaadeco guiçonec aditu çutenean hori, erran nahi da Filistindarrec Saulen gainean eguin cituzten guciac, Guiçonic bihotzoien guciac jaiqui ciren, hartu cituzten Saulen eta haren semeen gorphutzac, ekarri cituzten Jabesera, Jabesen cen haritzaren azpian ehorci cituzten hequien heçurrac, eta çazpi egunez barur eguin çuten. Saul hil cen beraz bere tzarquerien gatic, hautsi çuelacotz eta ez beguiratu Jaunac eman çaroen manamendua, berçalde ere emaztequi pithondun baten consultatzen içan celacotz, Eta Jauna baithan etzuelacotz iduqui bere pesquiça. Horren gatic Jaunac hilaraci çuen, eta haren erresuma eman çaroen Dabidi, Isairen semeari. Israel oucia Dabiden gana Hebronera bildu cen beraz, cioelaric: Çure heçurrac eta haraguia gare. Eta lehenago ere, Saul oraino erregue celaric, çu cinen Israel ilkiarazten eta bihurrarazten cinduena; ecic çuri erran çarotzun çure Jainco Jaunac: Çuc alhatuco duçu Israelgo ene populua, eta çu içanen çare haren gainean buruçagui. Israelgo çaharrenac adinez ethorri ciren beraz guciac erregueren gana Hebronera, eta Dabidec hequiequin batasun eguin çuen Jaunaren aitzinean; eta Israelen gainean erreguetzat gançutu çuten, Jaunac Samuelen arartecoz erran çuen hitzaren arabera. Guero Dabid eta Israel gucia goan ciren Jerusalemera; hura da Jebus, non baitzauden Jebusearrac lekuco egoiliarrac. Eta Jebusen çaudenec erran çaroten Dabidi: Ez haiz hemen sarthuco. Bada, Dabidec hartu çuen Siongo gaztelua, ceina baita Dabiden hiria. Eta erran çuen: Jebusearra lehenic joco duena içanen da aitzindari eta buruçagui. Joab Sarbiaren semea igan cen beraz lehen-lehena eta aitzindari eguina içan cen. Bada, Dabidec gazteluan eguin çuen bere egoitza, eta hargatic da deithua Dabiden hiria. Eta hiri bat eguin çuen inguruan Melotic itzuli gucia eguin arteo. Joabec berriz, hiriaren gaineracoa alchatu çuen. Eta Dabid cihoan aitzinatuz eta berhatuz, eta harequin cen armadetaco Jauna. Hauquiec dira Dabiden guiçon guciz hazcarretan lehembicicoac, Israel guciaren gainean erreguetzen lagundu çutenac, Jaunac Israeli erran içan çaroen hitzaren arabera. Hauquiec ciren Dabiden hazcarrac: Jefbaam, Hacamoniren semea, hogoi eta hamarren aitzindaria; hura cen aldi batez bere lança alchatu çuena hirur ehun guiçonen gainera eta guciac sakitu cituena. Haren ondotic Eleaçar Ahoharra, haren osabaren semea, hirur garaien artean cena. Hura guerthatu cen Dabidequin Pesdomimen Filistindarrac harat bildu cirenean gudura; eta toqui hartaco bazterraldea garagarrez bethea cen, eta populuac ihes eguin çuen Filistindarren aitzinean. Hirur garaiac guelditu ciren bazterraren erdian, eta çaindu çuten; eta Filistindarrac jo cituztenean, Jaunac garhaicia handia eman çaroen bere populuari. Berriz, hogoi eta hamarretaric hirurac jautsi ciren harcadi batera, ceinetan baitzen Dabid Odolamgo cilhoco ondoan, Filistindarrac Erraphaimgo haranean campatu cirenean. Bada, Dabid gazteluan cen, eta Filistindarren guardia Bethlehemen cen. Eta Dabid egarriz çagoen eta erran çuen: Ai! norbaitec eman baleçat Bethlehemgo athean den urteguico uretic! Hirur horiec beraz goan ciren Filistindarren campen erditic, ura hartu çuten Bethlehemgo athean den urteguitic eta Dabidi ekarri çaroten edatera. Dabidec etzuen nahi içan, bainan nahiago içan çaroen Jaunari ixuri, Cioelaric: Urrun ni ganic holacoric eguin deçadan ene Jaincoaren aitzinean, eta edan deçadan guiçon hauquien odola! ecic beren bicien galceco çorian ekarri darotate ur hori. Aria hortaz etzuen nahi içan edan. Horra cer eguin çuten hirur garaiec. Abisai, Joaben anaia, cen hiruretaric lehena; harec bere lança hirur ehunen contra alchaturic sakitu cituen, eta cen hiruren artean aiphu handitan, Eta deithatu hirur bigarrenen artean, eta hequien aitzindaria; halaric-ere etzen heldu hirur; garaietara. Banaias Cabseelgoac, Joiadaren semeac, (Joiada baitzen guiçon guciz hazcarra, asco eguinça eder eguina), hil cituen Moabeco bi Arielac; hura jautsi cen elhurte batez urtegui baten erdira eta han hil çuen lehoin bat. Harec berac hil çuen eguiptoar guiçon bat, borz beso luce cena, eta ceinac baitzuen lança bat ehaileen ceihermena iduri. Cigor batequin jautsi cen haren gana, kendu çaroen escuco lança, eta bere lançaz bil içan çuen. Hori eguin çuen Banaiasec Joiadaren semeac ceina aiphu handitan baitzen hirur hazcarren artean, Eta lehembicicoa hogoi eta hamarren artean. Halaric-ere etzen hirur garaietara heldu içan; bainan Dabidec hartu çuen bere beharrico. Armadan berriz, guiçon bihotzoienac ciren Asael Joaben anaia, eta haren aitaldeco osaba, Elcanan Bethlehemgoa; Samoth Aroritarra eta Heles Phalonitarra; Ira Thecuarra, Accesen semea, eta Abiecer Anathotharra; Sobocai Husathitarra, Ilai Ahoharra, Maharai Netophatharra, Heled Baanaren semea Netophatharra, Ethai Erribairen semea Gabaatharra, Benjaminen semeetaricacoa, Banaia Pharathontarra, Hurai Gaasco errecacoa, Abiel Arbatharra, Azmoth Bauramitarra, Eliaba Salabonitarra; Asem Jeçonarraren semeac, Jonathan Araritarra Saieren semeaz, Ahiam Araritarra Sacarren semea, Eliphal Urren semea, Hepher Mequeratharra, Ahia Phe-lonitarra, Hefro Carmeltarra, Naarai Asbairen semea, Joel Nathanen anaia, Mibahar Agarairen semea, Selec Amonitarra, Naharai Berotharra, Sarbiaren seme Joaben ezcutaria; Ira Jethritarra, Gareb Jethritarra, Urias Hethearra, Çabad Oholiren semea, Adina Errubentarra Siçaren semea, Errubentarren buruçaguia, eta hogoi eta hamar harequin; Hanan Maacaren semea, Josafat Mathanitarra, Ocia Astarotharra, Sama eta Jehiel Aroritarrac, Hothamen semeac; Jedihel Samriren semea eta Joha haren anaia, Thosarrac; Eliel Mahumitarra, Jeribai eta Josaia Elnaemen semeac; Jethma Moabitarra, Eliel, Obed eta Josiel Masobiarrac. Hauquiec ere Dabiden gana Siceleguera ethorri ciren, Saulen, Cisen semearen ihes çabilalaric oraino; eta ciren guerlari hazcarrenetaric eta hoberenetaric, Arrambelan çaquitenac, bi escuez habalarequin harriac, eta arrambelarequin gueciac arthiquitzen cituztenac; Benjamintarrac ciren Saulen anaietaric. Lehembicicoa Ahiecer, eta Joas, Samaaren semeac, Gabaatharrac; Jeciel eta Phalet Azmothen semeac, Baraca, eta Jehu Anathotharrac, Samaias Gabaondarra, hogoi eta hamarren artean bihotzoiena, eta hogoi eta hamarren aitzindaria; Jeremias, Johanan eta Jeçabad Gaderotharrac; Eluçai, Jerimuth, Baalia, Samaria eta Saphatia Haruphitarrac; Elcana, Jesia, Açareel, Joecer eta Jesbaam Carehimarrac; Joela ere eta Çabadia, Jedorreco Jerohameri semeac. Gaditic halaber iragan ciren Dabiden gana, mortuan gordeca çabilanean, guiçon batzu guciz hazcarrac eta guerlari guciz onac, erredola eta lança erabilcen cituztenac; hequien beguitharteac iduri çuen lehoinaren beguithartea, eta çalhuac ciren mendietan orkatzac beçala. Lehena cen Ecer, bigarrena Obdias, hirugarrena Eliab, Laugarrena Masmana, borzgarrena Jeremias, Seigarrena Ethi, çazpigarrena Eliel, Çorcigarrena Johanan, bederatzigarrena Elcebad, Hamargarrena Jeremias, hamecagarrena Makanai. Horiec Gaden semeetaric ciren; aitzindari ciren armadan; ttipienac ehun soldado manatzen cituen eta handienac mila. Horiec dira Jordanea, lehembicico hilabethean, iragan çutenac, bazterretara gaindi eguiten ohi duen mugan; eta ihes igorri cituzten haranetan egoten cirenac iguzqui-haiceco eta mendebaleco aurkincetan. Benjamindic ere eta Judatic ere baciren ethorri cirenac Dabid egoten cen gaztelura. Dabid atheratu cen hequien bidera, eta erran çaroeten: Baquetiarqui heldu baçarete ene gana, ene laguncea gatic, ene bihotza çuei iratchiqui bedi; bainan ene etseiec igorriric, niri celata hedatzera heldu baçarete, tzarqueriaric ene escuetan ez delaric, gure arbasoen Jaincoac ikus eta erabaqui beça. Izpirituac ordean bethe çuen Amasai, hogoi eta hamarren artean buruçagui cena, eta erran çuen: Çureac gare, oi Dabid! çurequilaco gare, Isairen semea! baque, baque çuri, eta baque çure lagunçaileei! ecen çure Jaincoac laguncen çaitu. Dabidec bere ganat hartu cituen beraz eta aitzindari eçarri cituen bere andanetan. Manasetic berriz, Dabiden gana iragan ciren batzu, Filistindarrequin Saulen contra heldu celaric guducatzera. Etzen ordean hequien balsan guducatu; ceren Filistindarren aitzindariec, elkarren artean egonic, guibelerat igorri baitzuten, ciotelaric: Gure buruen galceco çorian itzulico da bere nausi Saul gana. Siceleguera itzuli cenean beraz, Manasetic haren gana iragan ciren Ednas, Joçabad, Jedihel, Micael, Ednas, Joçabad, Eliu eta Salathi, mila guiçonen aitzindari cirenac Manasen. Hauquiec lagunça Dabidi eman çaroten ohoinen contra, ecic oro guiçon biphilenetaric ciren, eta armadan aitzindari eguinac içan ciren. Berçalde, egun oroz baciren Dabiden gana heldu cirenac haren laguncera, jar cedin arteo aralde handi bat, Jaincoaren armada iduri. Hau da Dabiden gana, Hebronen celaric, ethorri ciren armadaco aitzindarien araldea, Saulen erresuma haren escuetara erakarceco, Jaunaren hitzaren arabera: Judaren semeetaric, sei mila eta çorci ehun guiçon, erredola eta lança çakartenac, guduraco hautac; Simeonen semeetaric, çazpi mila eta ehun guiçon guducatzeco hazcarrenetaric; Lebiren semeetaric, lau mila eta sei ehun; Joiada ere, Aaronen odolecoen buruçaguia, eta harequin hirur mila eta çazpi ehun guiçon; Halaber Sadoc, berenez bihotz handico guiçon-gaztea, eta haren aitaren etchea, hogoi eta bi aitzindari; Benjaminen semeetaric berriz, Saulen anaietaric, hirur mila; ecic hequietaric guehienac Saulen etcheari jarraiquitzen ciren oraino; Efraimen semeetaric berriz, hogoi mila eta çorci ehun, indar handieneco guiçonac, haren leinutarretan aiphatuac. Manaseren leinu erditic hemeçorci mila, cein bere icenecoequin ethorri ciren Dabid erregue eçarcera; Isacarren semeetaric ere guiçon arguituac, demborac eçagutzen cituztenac Israeli cer eguin behar çuen manatzeco, berrehun aitzindari; gaineraco hequien leinu gucia berriz, hequien erranari jarraiquitzen cen. Çabulondic berriz, gudura ilkitzen cirenac eta guduco harmez jaunciric lerrotan jarcen cirenac, berrogoi eta hamar mila laguncera ethorri ciren, ez malçurqueriaco bihotzarequin; Nefthalitic berriz, mila aitzindari, eta hequiequin hogoi eta hamaçazpi mila guiçon erredola eta lançarequilacoac; Danetic ere, hogoi eta çorci mila eta sei ehun guiçon, guduraco xuxenduac; Eta Aserdic, berrogoi mila gudurat ilkitzen eta lerroetaric axutza haritzen cirenac; Jordanez handitic berriz, Errubenen eta Gaden semeetaric, eta Manaseren leinu erditic, seietan hogoi mila, guerlaco harmac soinean. Guiçon guerlari horiec oro, gudurat abian Dabiden gana bihotz garbiequin ethorri ciren Hebronera, Dabid erregue eçarcecotzat Israel guciaren gainean; ordean berce Israeldar guciec ere gogo bat çuten Dabid eguin cedinçat erregue. Eta hirur egunez egotu ciren han Dabid baithan, jaten eta edaten çutelaric; ecen beren anaiec behar cirenac xuxendu çarozquiten. Eta hurbilecoec eta urrunagocoec ere Isacarreraino, Çabuloneraino eta Nekaliraino, astotan, camelutan, mandotan, iditan, oguiac ekarcen cituzten jateco; irin, pico, mahats merlatu, arno, olio, idi, ahari, orotaric nasaicia handia ekarcen çuten; ecic bozcalencia cen Israelen. Bada, Dabidec batzarre eguin çuen milatariequin, ehuntariequin eta aitzindari guciequin; Eta erran çaroen Israelgo baldarna guciari: Nic erraten darotzuedana çuen gogaraco balin bada, eta gure Jainco Jauna ganic heldu balin bada, Israelgo bazter gucietara igor dioçoguten gure berce anaiei, aphez eta lebitar hirietaco hiripeetan egoten direnei, bil ditecen gure gana, Gure Jaincoaren arka gutara erakar deçagunçat; ecic hura bilhatu gabe utzi içan dugu Saulen egunetan. Eta oste guciac ihardetsi çuen hala eguin cedin, ecic solasa populu guciaren gogaraco içan cen. Dabidec Israel gucia bildu çuen beraz, Eguiptoco Sihorretic Ematheco sarceraino, Jaincoaren arka Cariathiarimdic erakarceco. Eta Dabid eta Israelgo guiçonac oro igan ciren Cariathiarirngo munhora, ceina Judan baita, handic ekarceco Querubinen gainean jarria den Jainco Jaunaren arka, ceintan deitzen baita haren icena. Jaincoaren arka orga berri batean eçarri çuten Abinadaben etchetic ekarceco. Berriz, Oçac eta haren anaiac eraguiten çaroten orgari. Bada, Dabid eta Israel gucia beren ahal guciaz hari ciren bozcariozco cantiquetan, guitarrac, maniurrac, atabalac, cimbalac eta turutac joz. Bainan Quidonen larrainera heldu içan cirenean, Oçac escua hedatu çuen arkaren atchiquitzeco; ecic idi batec, çalapartaca hasiric, aphur bat makurraraci çuen. Hargatic Jauna hasarretu cen Oçaren contra eta jo çuen, uquitu çuelacotz arka; eta Oça han berean hil cen Jaunaren aitzinean. Dabid atsecabetan guelditu cen, Jaunac Oça hil çuelacotz; eta toqui hura deithu çuen oraidinocoan beçala Oçaren hil-leku. Orduan Jaincoaren beldurrac hartu çuen, eta erran çuen: Nola sarraraz deçaquet ene etchean Jaunaren arka? Aria hortaz etzuen eraman bere egon-lekura, erran nahi da Dabiden hirira, bainan aldaratu çuen Obededom Jetharraren etchera. Jaincoaren arka hirur hilabethez egotu cen beraz Obededomen etchean, eta Jaunac benedicatu cituen haren etchea eta haren içate guciac. Hiramec Tirreco erreguec bidalquinac igorri çarozquien Dabidi, eta cedro çurac, eta harrasi eta çur lançaileac etche baten eguiteco. Dabidec eçagutu çuen Jaunac erreguetzat onhetsi çuela Israelen gainean, eta haren erreguetasuna alchatua cela haren Israelgo populuaren gainean. Dabidec halaber Jerusalemen hartu cituen berce emazte batzu, eta içan cituen semeac eta alabac. Hauquiec dira Jerusalemen sorthu citzaizcon haurren icenac: Samua, Sobab, Nathan, Salomon, Jebahar, Elisua, Eliphalet, Noga, Napheg, Japhia, Elisama, Baaliada eta Eliphalet. Bada, Filistindarrec adituric Dabid Israel guciaren gainean erregue gançutua içan cela, igan ciren guciac haren bilhatzeco. Dabidec aditu çuenean hori, atheratu citzaioeten bidera. Bada, Filistindarrac heldu cirelaric, Erraphaimgo haranean barraiatu ciren. Eta Dabidec Jauna consultatu çuen, erranez: Iganen othe naiz Filistindarretara, eta ene escuetara arthiquico othe ditutzu? Eta Jaunac erran çaroen: Igan çaite, eta escuetaratuco darozquitzut. Eta Baalpharasimera igan cirenean, Dabidec han jo cituen, eta erran çuen: Jaincoac ene etsaiac ene escuz barraiatu ditu, urac barraiatzen diren beçala. Eta aria hortaz leku hura deithua içan cen Baalpharasim. Filistindarrec han utzi cituzten beren jaincoac, eta Dabidec manatu çuen erreac içan citecen. Berce aldi batez orobat Filistindarrac sarthu eta haranean barraiatu ciren. Eta Dabidec berriz ere consultatu çuen Jaincoa, eta Jaincoac erran çaroen: Ez hequien ondotic igan; guibelerat eguiçu hequien ganic, eta udareen parretic goanen çare hequien contra. Udareen gainean dabilanaren harrabotsa adituco duçunean, orduan ilkico çare gudura. Jaincoa ecic çure aitzinean atheratua da, Filistindarren campen jotzeco. Dabidec eguin çuen beraz Jaincoac manatu çaroen beçala, eta Filistindarren campac jo cituen Gabaondic Gaceraraino. Eta Dabiden icena barraiatu cen leku gucietara, aita Jaunac haren beldurra eman çaroeten jendaia guciei. Erreguec halaber beretzat eguin cituen etcheac Dabiden hirian; Jaincoaren arkari xuxendu çaroen leku bat, eta olha bat hedatu çuen harençat. Dabidec erran çuen orduan: Jaincoaren arka erabilcea etzaio cilhegui nihori, baicic-ere lebitarrei, ceinac Jaunac hautatu baititu haren erabilceco eta bere cerbitzatzeco bethi guciraino. Israel gucia Jerusalemera bilaraci çuen Jaincoaren arka erakarcecotzat xuxendu çaroen bere toquira. Ethorraraci cituen halaber Aaronen semeec eta lebitarrac. Caathen semeetaric, Uriel cen buruçagui; haren anaiac baciren sei hogoi; Merariren semeetaric, Asaia buruçagui, haren anaiac hamequetan hogoi; Jersonen semeetaric, Joel buruçagui, haren anaiac seietan hogoi eta hamar; Elisaphanen semeetaric, Semeias buruçagui, haren anaiac berrehun; Hebronen semeetaric, Eliel buruçagui, haren anaiac laur hogoi Ocielen semeetaric, Aminadab buruçagui, haren anaiac ehun eta hamabi. Dabidec deithu cituen Sadoc aita Abiathar apheçac eta Uriel, Asaia, Joel, Semeias, Eliel eta Aminadab lebitarrac, Eta erran çaroeten: Çuec, lebitar-familien buruçaguiac çaretenac, xahu çaitezte çuen anaiequin, eta Israelgo Jainco Jaunaren arka ekar çaçue, harençat aphaindua den lekura Beldurrez-eta, nola Jaunac lehembicico aldian jo baiguintuen han etzineztelacotz, hala oraicoan ere jo gaitzan, haiçu ez den cerbait eguinez. Sainduetsi ciren beraz apheçac eta lebitarrac, Israelgo Jainco Jaunaren arkaren ekarceco. Eta Lebiren semeec arka haguetan soin gainetara hartu çuten, Moisec, Jaunaren hitzaren arabera manatu beçala. Eta Dabidec lebitarren buruçaguiei erran çaroeten, beren anaietaric eçar cetzaten cantatzeco musicaco tresnequin, erran nahi da nabla, lira eta cimbalequin, ceruetaraino helaraztecotzat bozcalencietaco harrabotsac. Eçarri cituzten beraz lebitarrac: Heman Joelen semea; eta haren anaietaric, Asaph, Baraquiasen semea; Merariren seme hequien anaietaric berriz, Ethan Casaiaren semea, Eta hequien anaiac hequiequin; eta bigarren lerroan, Çacarias, Ben, Jaciel, Semiramoth, Jahiel, Ani, Eliab, Banaias, Maasias, Mathathias, Eliphalu, Macenias, Obededom eta Jehiel, athalçainac. Bada, Heman, Asaph eta Ethan cantariec cobrezco cimbalac jotzen cituzten. Çacariasec berriz, Ocielec, Semiramothec, Jehielec, Anic, Eliabec, Maasiasec eta Banaiasec nablen gainean cantatzen cituzten misterioac. Mathathiasec berriz, Eliphaluc, Maceniasec, Obededomec, Jehielec eta Oçaciuc çorci çurdetaco guitarrequin cantatzen cituzten triomphazco cantuac. Conenias berriz, lebitarren aitzindaria, cantarien buruco cen, cantuen abiatzeco; ecic hainitz jaquina cen. Baraquias eta Elcana ciren arkaco athalçain. Sebeniasec berriz, Josafatec, Nathanaelec, Amasric, Çacariasec, Banaiasec eta Eliecer aphecec turutac jotzen cituzten Jaincoaren arkaren aitzinean; eta Obededom eta Jehias ciren arkaco athalçain. Beraz Dabid, Israelgo çaharrac eta armadaco aitzindariac bozcariotan goan ciren Jaunaren batasuneco arkaren eramateco Obededomen etchetic, Eta nola Jaincoac lagundu baitzituen Jaunaren arka çakarten lebitarrac, imolatu cituzten çazpi cecen eta çazpi ahari. Bada, Dabidec, arka çaramaten lebitar guciec, cantariec eta Conenias cantarien nausiac jaunciac cituzten liho hautazco soinac; Dabidec baçuen hala-ber lihozco ephodo bat. Eta Israel guciac bozcariotan çaraman Jaunaren batasuneco arka, adarrac, turutac, cimbalac, nablac eta guitarrac joz. Eta Jaunaren arka Dabiden hirira cenean, Micolec Saulen alabac, leihotic beguira çagoelaric, ikusi çuen Dabid erreguea arkaren aitzinean dançan eta bozcarioz heldu cela, eta bere baithan nardatu citzaioen. Ekarri çuten beraz Jaincoaren arka, eta Dabidec hedatu cioen olharen erdian eçarri çuten, eta Jaincoaren aitzinean imolatu cituzten holocaustac eta baquezco bitimac. Dabidec akabatu çuenean holocausten eta baquezco bitimen escaincea, Jaunaren icenean benedicatu çuen populua. Guciei aldisca, guiçonetic emastequira eman çaroezten ogui-ophil bana, idiqui erre çathi bat eta irin olioan friguitua. Lebitarrac eçarri cituen Jaunaren arkaren aitzinean cerbitzatzeco, Israelgo Jainco Jaunaren eguincez esquerren bihurceco, haren ospatzeco eta haren laudorioen cantatzeco. Asaph cen buruçagui eta Çacarias haren ondoco; guero berriz Jahiel, Semiramoth, Jehiel, Mathathias, Eliab, Banaias eta Obededom; Jehiel maniurren eta liren jotzeco; Asaph berriz cimbalen jotzeco; Banaias eta Jaciel apheçac berriz, Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean baratu gabe turuta jotzeco. Egun hartan, Dabidec eçarri cituen Asaph buruçagui eta haren anaiac Jaunaren ospatzeco. Ospa çaçue Jauna eta dei eguioçueharen icenari; eçagutaraz çatzue populuetan haren eguincariac. Eguizquiotzue cantuac eta maniurra-soinuac; eçagutaraz çatzue haren sendagaila guciac. Gorets çaçue haren icen saindua; bozcariotan jar bedi Jauna bilhatzen dutenen bihotza. Bilha çatzue Jauna eta haren indarra; bilha çaçue bethi haren beguithartea. Orhoit bequizquitzue haren sendagailac, haren eçagutzariac eta haren ahoco erabaquiac, Haren cerbitzari Israelen ondoreac, Jacob haren hautetsiaren umeac. Hura da gure Jainco Jauna; haren erabaquiac lur guciaren gainera hedatzen dira. Orhoit çaitezte bethi gucian harequilaco batasunaz eta harec ondocoen ondocoei bethicotzat eman hitzaz, Abrahamequin hartu içan duenaz, eta Isaaquequilaco haren cinaz. Eta hura leguetan eman dio Jacobi, eta bethiereco patutan Israeli, Cioelaric: Emanen darotzut Canaango lurra; hura içanen da çure primança. Noiz-ere guti, ttipi eta atze baitziren hartan. Eta jendaquitic jendaquira eta erre-suma batetaric berce populu batera ibili ciren; Eta nihor etzuen utzi hequiei bidegabe ekarcera, bainan hequien ariaz erregueac larderiatu cituen. Beguira çaitezte ene cristoric uquitzetic, beguira ene profetei cimarkuric eguitetic. Jaunari canticac diotzotzue canta, lurreco guiçon guciec; egunetic egunera eçagutaraz çaçue haren ganic ethorri çaicun itzurceco çoria. Jendaqui orotan eçagutaraz çaçue haren ospea, populu gucietan haren sendagailac; Ceren handi baita Jauna, guciz goihesgarri, eta jainco gucien gainetic ikaragarri; Ecic jendaqui gucien jaincoac molde batzu dira, bainan Jaunac eguin ditu ceruac. Aitor eta gorespena dira haren aitzinean, indar eta bozcarioa hura den lekuan. Populuzco familiac, Jaunari agur ekar dioçoçue; Jaunari ekar dioçoçue bere ospearen eta indarraren aithorra. Jaunari bihur dioçoçue haren icenari çor çaroen ospea; har çatzue bitimac, çatozte haren aitzinera, gur çaquiozquite Jaunari bere edertasun sainduan. Lurra oro ikara bedi haren aitzinean; ecic harec asentuen gainean jarri du gogor. Goihera beitez ceruac, bozcarioz jauz bedi lurra; populu gucietan erran bedi: Jauna da erreguetu. Itsasoac eta haren barnecoec adiaraz betzate bozcariozco burrumbac; bazterrac eta hequietan direnac atseguinez iharros beitez. Oihanetaco çuhaitzec orduan goretsico dute Jauna, ceren lurraren juiatzera den ethorri. Aithor bihur dioçoçue Jaunari, ceren ona baita, ceren bethi irauten baitu haren urricalpenac. Eta erraçue: Salba gaitzatzu, Jainco gure salbatzailea; batera bil gaitzatzu, athera gaitzatzu jendaietaric, aithor ekar dioçogun çure icen sainduari, boz gaitecen çure cantuetan. Benedica bequio Israelgo Jainco Jaunari bethitic bethiraino; eta populu guciac erran beça: Halabiz, eta Jaunari biotzo canta aheriac. Dabidec han utzi cituen beraz Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean Asaph eta bere anaiac, baratzeric gabe beren eguimbideac bethe cetzatençat arkaren aitzinean, egun oroz, eta ceinec bere aldian. Athalçain eçarri cituen, berriz, Obededom eta haren hirur hogoi eta çorci anaiac, eta Obededom Idithunen semea, eta Hosa. Aldiz, Sadoc aphez-handia eta haren anaia apheçac eçarri cituen Gabaonen cen leku goran, Jaunaren tabernaclearen aitzinean, Holocausten escainceco holocaustetaco aldarearen gainean, guelditu gabe goiz-arrats, Jaunac Israeli eman leguean iscribatuac diren gucien arabera. Haren ondotic ciren Heman, Idithun eta berce hautetsiac, deithuac ciren aldietan Jaunari aithor emateco, cantatuz: Bethicoa baita Jaunaren urricalpena. Hemanec eta Idithunec halaber jotzen cituzten turuta, cimbalac eta berce musicac Jaunaren cantuetan; Idithunen semeac berriz, eçarri cituen athalçain. Guero populua itzuli cen bere etcheetara, eta Dabid bere etchearen benedicatzera. Bada, Dabidec bere jaureguian çuenean bere egoitza, Nathan profetari erran çaroen: Huna non nagoen ni cedrozco jaureguian, eta Jaunaren batasuneco arka berriz larru-olha batean. Eta Nathanec ihardetsi çaroen Dabidi: Bihotzean ditutzun guciac eguizquitzu, ecic çurequin da Jaincoa. Bainan gau hartan Nathani atheratu citzaioen Jaunaren hitza, cioelaric: Çoaz eta erroçu Dabid ene cerbitzariari: Hau dio Jaunac: Ez darotaçu çuc eguinen etcheric ni hartan egoteco. Ecic ez naiz etchetan egotu Israel eraiqui dudan egunetic orai arteo, bainan lekuz aldatuz bethi, olhan egotu naiz ni, Israel guciarequin egonez. Ene populuaren arthatzeaz manatu nituen juieetaric bati ere minçatu othe natzaio, erranez: Certaco ez darotaçue cedrozco etche bat alchatu? Hargatic orai erranen dioçu ene cerbitzari Dabidi: Hau dio armadetaco Jaunac: Arthaldeari alhapideetara jarraiquitzen cinenean, nic hartu içan çaitut, Israelgo ene populuaren buruçagui içan cintecençat. Eta goan içan çaren toqui gucietan ni çurequin içatu naiz; çure etsai guciac hil içan ditut çure aitzinean eta çure icena eguin dut lurraren gainean goresten dituzten handietaric batenaren iduri. Leku bat eman darot Israelgo ene populuari; hartan gogortuco eta egonen da; handic ecin jauçaracico dute, eta gaixtaqueriaco semeec ez dute lehertuco hastetic beçala, Israelgo ene populuari juieac eman diotzadan egunetaric; eta lurreratu ditut çure etsai guciac. Eta çure egunac bethe ditazqueenean, eraiquiren dut çure hacia çure ondotic; hura içanen da çure semeetaric, eta gogorturen dut haren erreinua. Hura içanen da niri etchea alchatuco darotana, eta haren tronua bethico gogorturen dut. Hari aita bat beçala içanen natzaio, eta hura seme bat beçala içanen da enetzat; eta ez dut haren gainetic aldaratuco ene urricalpena, aldaratu içan dudan beçala çure aitzinean içatu denaren gainetic, Eta ene etchean eta ene erreinuan bethi gucico jarriren dut, eta haren tronua menderen mendetan gogor egonen da. Nathan Dabidi minçatu citzaioen hitz horien ororen arabera, eta aguerpen horren guciaren arabera. Eta erregue Dabid ethorri eta jarri cenean Jaunaren aitzinean, erran çuen: Nor naiz ni, Jainco Jauna, eta cer da ene etchea, horrelacoric niri eguiteco? Bainan hori guti çaiote oraino çure beguiei, eta hargatic çure cerbitzariaren etcheaz minçatu çare ethorquiçuneco gaucetan ere, eta guiçon gucien gainetic ikusgarri eguin nauçu, Jainco Jauna. Cer iritchic deçaque guehiago Dabidec, horrela ospatu duçunetic çure cerbitzaria eta horrela orhoitu çarenetic hartaz? Jauna, çure cerbitzariaren ariaz, çure bihotzaren arabera, eguin duçu handiespen hau gucia, eta nahi içan duçu eçagutuac içan citecen hambat sendagaila. Jauna, nihon ez da çure iduricoric, eta ez da çu baicen berce Jaincoric, gure beharriec aiphatzen aditu dituzten gucietan. Ecic cein da çure Israelgo populua beçalaco berce bat, lurrean jendaia bakarra, ceinari goan baitzaio Jaincoa libratzera, hartaric bere populuaren eguiteco, eta bere indarraren handiaz eta icialdurez jendaquiac iraizteco, Eguiptotic atheratu çuen populuaren aitzinetic? Eta Israelgo çure populua çure populutzat eçarri duçu bethico, eta çu, Jauna, jarri çare haren Jainco. Orai beraz, Jauna, çure cerbitzariari eta haren etchearen gainean erran içan duçun hitza, bethico gogor bedi, eta eguiçu minçatu çaren beçala. Iraun beça çure icenac eta goretsia içan bedi menderen mendetan; eta errana içan bedi: Armadetaco Jauna da Israelgo Jaincoa, eta haren cerbitzari Dabiden etchea bethico iraupenetan dago haren aitzinean. Ecic çuc, ene Jainco Jauna, jaquinsun eguin duçu çure cerbitzariaren beharria, alchaturen cinduela haren etchea; eta hori gatic atzeman du çure cerbitzariac çuri othoitz eguiteco gogoa. Orai beraz, Jauna, çu çare Jainco; çuc aguindu darozquitzu çure cerbitzariari hambateco onac. Abiatu çare çure cerbitzariaren etchearen benedicatzen, bethi çure aitzinean içan dadien; ecic, Jauna, çuc benedicatuz, bethi gucico içanen da benedicatua. Bada, horiez gueroz, guerthatu cen Dabidec jo eta aphaldu cituela Filistindarrac, eta Jeth eta hari çatchicoten lekuac kendu cituen Filistindarren escuetaric, Moabitarrac ere jo cituela eta berepeco eçarri, Dabidi cergac pagatuz. Orduco egunetan, jo çuen halaber Adarecer Sobaco erregue, Hematheco aurkincetan, noiz ere goan baitzen bere erreinuaren hedatzera Ufrataco hibaieraino. Dabidec hartu çarozquien beraz mila orga-laster, çazpi mila çaldizco eta hogoi mila oinezco; eta orga-lasterretaco çaldi guciei ebaqui çarozten çainac, lekat ehun orga-lasterretacoei, ceinac beretzat beguiratu baitzituen. Damasco Siriarra berriz, Adarecerri Sobaco erregueri lagunça ematera ethorri cen; bainan Dabidec jo cituen haren hogoi eta bi mila guiçon. Soldadoac eçarri cituen Damasen, Siria guciac ere cerbitza ceçan eta cerga paga ceçonçat. Eta Jaunac lagundu çuen ibili cituen urhats gucietan. Dabidec hartu cituen halaber Adarecerren cerbitzarian urhezco gueci-unciac, eta ekarri cituen Jerusalemera. Thebathetic eta Cunetic Adarecerren hirietaric hartu çuen asco cobre, ceinetaz Salomonec eguin baitzituen cobrezco itsasoa, habeac eta cobrezco unciac. Thouc, Hematheco erreguec aditu çuenean hori, erran nahi da Dabidec jo çuela Adarecerren, Sobaco erregueren armada gucia, Erregue Dabidi igorri çaroen Adoram bere semea baquearen galdeguitera, eta hari erakustera bere bozcarioa, ceren jo eta garhaitu çuen Adarecer; ecic Thou Adarecerren etsai cen. Erregue Dabidec Jaunari consecratu çarozquien urhezco, cilharrezco eta cobrezco unciac, jendaia guciei hartu çaroezten urhe eta cilharrarequin, hala Idumearrei, Moabitarrei eta Amontarrei, nola Filistindarrei eta Amalectarrei. Abisaic berriz, Sarbiaren semeac, hemeçorci mila Idumear jo cituen Gazteguietaco haranean. Idumean çainac eçarri cituen, Idumea Dabiden azpico egon çadiençat, eta Jaunac atheratu çuen Dabid ibili cituen urhats gucietan. Dabid erreguinatu cen beraz Israel guciaren gainean, eta populua çucenqui juiatzen çuen bere erabaquietan. Joab Sarbiaren semea cen armadaco buruçagui, eta Josafat Ahiluden semea agueriçain. Sadoc berriz, Aquitoben semea eta Ahimelec Abiatharren semea ciren aphez-handi, eta Susa iscribau. Banaias aldiz, Joiadaren semea, cen Ceretharren eta Pheletharren aitzindari; bainan Dabiden semeec çuten lehembicico urhatsa erregueren aitzinean. Bada, Naas Amontarren erregue ethorri cen hilcera, eta haren semea haren ondotic erreguinatzera. Eta Dabidec erran çuen: On içanen naiz Hanonen Naasen semearen alderat, ecen ongui eguin içan darot haren aitac. Eta Dabidec bidalquinac igorri çarozquien goçagarri ematera haren aitaren heriotzearen gainean. Bidalquinac Amonen semeen lurrera heldu içan cirenean, Hanoni goçagarri ekarceco, Amonen semeetaco aitzindariec erran çaroten Hanoni: Uste duqueçu beharbada Dabidec çure aitaren ohoretan igorri içan duela çuri goçagarri ematera, eta etzare oharcen haren cerbitzariac çure lurraren ikucatzera, beguiztatzera eta ikarcera ethorri direla. Hanonec beraz Dabiden cerbitzariei ilea eta biçarra murriztu çarozquiten, hequien soinecoac moztu cituen iphurdi-maceletaric çangoetaraino, eta igorri cituen guibelerat. Goan cirenean eta Dabidi gaztiatu çaroetenean hori, erreguec igorri çuen hequien bidera (ecic laido handia jasan çuten), eta manatu çaroeten Jericon gueldi citecen biçarra luça çaquioten arteo, eta orduan ethor citecen. Bada, Amontarrac ikustenez irain eguin çarotela Dabidi, hala Hanonec nola gaineraco populuac mila cilharrezco talendu igorri cituzten, Mesopotamiatic, Maacaco Siriatic eta Sobatic beren gana erakarceco orga-lasterrac eta çaldizcoac. Erakarri cituzten hogoi eta hamabi mila orga-laster eta Maacaco erregue bere populuarequin. Hauquiec ethorri cirenean campatu ciren Medabaco parrean. Amontarrac ere beren hirietaric bilduric, ethorri ciren guerlara. Hori aditu çuenean Dabidec, igorri cituen Joab eta bere guiçon hazcarren armada gucia. Amontarrac atheraturic, lerrotan jarri ciren hirico athearen ondoan, lagunça ematera ethorri ciren erregueac berriz, berez jarri ciren celhaiean. Joabec beraz eçagutuz aitzinetic eta guibeletic içan behar çuela guerla, hautatu cituen Israel gucitic guiçonic hazcarrenac, eta Siriarren contra eguin çuen. Gaineraco populua berriz, bere anaia Abisairen escuan eçarri çuen, eta hauquiec goan ciren Amonen semeen contra. Eta Joabec erran çuen: Siriarrac garhaitzen banau, lagunça eguinen darotaçu; baldin berriz, Amonen semeac nausitzen baçaizquitzu, ni laguncera ethorrico natzaitzu. Eguiçu bihotzetic, eguigun guiçonqui gure populuarençat eta gure Jaincoaren hiriençat; Jaunac eguinen du aldiz haren beguietan ongui dena. Joab eta harequin cen populua goan ciren beraz Siriarren contra gudura, eta ihes igorri cituzten. Bada, Amonen semeec ikustenez Siriarrac ihesi, berac ere Joaben anaia Abisairen ihes eman ciren, eta sarthu ciren hirira. Eta Joab Jerusalemera itzuli cen. Siriarrac ikusiric Israelen aitzinean erori cela, bidalquinac igorri cituen, eta hibaiaz haindico Siriarra erakarri çuen. Sophac, Adarecerren armadaco buruçaguia cen bequien manatzaile. Dabidi ekarri çaroetenean berri hori, bildu çuen Israel gucia, Jordanea iragan çuen, eta jauci cen etsaien gainera, haren contra guducatzen cirenei parrean-par xuxenduric lerroac. Bainan Siriarrac ihes eguin çaroen Israeli: Dabidec hil cituen çazpi mila guiçon orga-lasterretacoac, berrogoi mila oinezco eta Sophac armadaco buruçaguia. Adarecerren cerbitzariec berriz, Israelez garhaituac cirela ikusiric, Dabiden gana iragan ciren eta haren azpico jarri; eta handic-harat Siriarrac etzaroeten guehiago Amontarrei lagunçaric eman nahicatu. Bada, guerthatu cen urthe-buruan, erregueac guerletara abiatzen ohi diren mugan, Joabec bildu cituela armada eta tropetaco indarra; larrutu çuen Amonen semeen lurra, goan eta sethiatu çuen Erraba. Eta Dabid Jerusalemen çagoen, Joabec Erraba hartu eta herrautsi çuenean. Dabidec berriz, Melcomi burutic kendu çaroen koroa, eta hartan aurkitu cituen urrezco talendu bat phisura eta harri guciz baliosac; hequietaz beretzat eguin çuen diadema bat eta berce asco buluzquin ere hiritic eraman cituen. Hirian cen populua ilkiaraci çuen, eta hequien gainetic iraganaraci cituen lera eta orga burdinaztatuac, halai non xehacatuac eta lehertuac içanen baitziren. Dabidec orobat eguin çaroeten Amontarren hiri guciei, eta Jerusalemera bihurtu cen bere populu guciarequin. Guero Gacerren eguina içan cen Filistindarren contra guerla bat, ceintan Sobocai Husathiarrac hil baitzuen Saphai Erraphaimen odoleticacoa, eta aphaldu cituen etsaiac. Filistindarren contra eguin cen berce guerla bat ere, ceintan Bethlehemgo Adeodadoc Oihanaren semeac, hil baitzuen Jetheco Goliathen anaia, ceinaren lançaco çura baitzen ehaileen ceihermena iduri. Guerthatu cen oraino Jethen berce guerla bat, ceintan kausitu baitzen guiçon bat ikaragarri handia, sei erhi cituena, erran nahi da orotara hogoi eta lau. Hura ere Errapharen odolecoa cen. Ahapaldicatu çuen Israel, eta Dabiden anaia Samaaren semeac Jonathanec hil çuen. Horiec dira Jethen Errapharen semeac Dabiden eta haren cerbitzarien escutic goan cirenac. Bada, Satan alchatu cen Israelen contra, eta lehiaraci çuen Dabid cembat Israeldar citaqueen kondaraztera. Eta Dabidec erran çaroeten Joabi eta populuco buruçaguiei: Çoazte eta Israel Bersabeetic Daneraino konda çaçue, eta kondua ekar darotaçue jaquinsun eguin nadiençat. Joabec ihardetsi çuen: Jaunac çure populua orai denetic ehunetan berha beça; ene erregue jauna, ez othe dira guciac çure cerbitzariac? certaco bilhatzen du ene jaunac Israeli bekatutzat iratchiquia içanen çaroena? Bainan erregueren hitza garaiago içan cen; eta Joabec, ilkiric, inguratu çuen Israel gucia eta bihurtu cen Jerusalemera. Dabidi eman çaroen iragan cituen gucien nombrea, eta Israelen nombre gucia atzeman cen hemeca ehun mila guiçon ezpatadunena; Judatic berriz, laur ehun eta hirur hogoi eta hamar mila guerlari. Joabec etzituen Lebi eta Benjamin kondatu, ecic gogo borchara bethetzen çuen erregueren manua. Bada, manatua içan cena Jaincoaren desgogaraco içatu cen, eta jo çuen Israel. Eta Dabidec Jaunari erran çaroen: Hori eguitean bekatu handia eguin dut; aldara çaçu othoi çure cerbitzariaren gaizquia, çoroqui haritu naicelacotz. Eta Jauna Gadi Dabiden ikusleari minçatu cen erranez: Çoaz, minça çaquizquio Dabidi, eta erroçu: Hau dio Jaunac: Ematen darotzut hirur gaucetaric hauta, nahi duçuna hauta çaçu, eta eguinen darotzut. Gad Dabiden gana ethorri cenean, erran çaroen: Hau dio Jaunac: Hauta çaçu nahi duçuna: Edo hirur urthez gosetea; edo çu hirur hilabethez çure etsaien ihes ibilcea, hequien ezpatari ecin itzuriz; edo hirur egunez Jaunaren ezpata eta içurritea lurraren gainera erorcea, eta Jaunaren ainguerua Israelgo eremu gucietan hilca haritzea. Ikusaçu beraz orai cer ihardetsico diodan bidali nauenari. Dabidec erran çaroen Gadi: Athequec hersatzen naute alde orotaric; bainan hobe dut Jaunaren escura erorcea ecenez guiçonenetara, ceren handiac baitira haren urricalpenac. Jaunac içurritea igorri çaroen beraz Israeli, eta Israeldic erori ciren hirur hogoi eta hamar mila guiçon. Aingueru bat Jerusalemero igorri çuen halaber haren jotzera, eta herioaz jotzen hari celaric hiria, Jaunac ikusi çuen, eta urricaldu cen gaitzaren handiaz; eta aingueru joileari erran çaroen: Asqui da, bara bedi çure escua. Bada, Jaunaren ainguerua Ornan Jebusearraren larraineco ondoan cen. Eta Dabidec beguiac alchaturic, ikusi çuen Jaunaren ainguerua xutic ceruaren eta lurraren artean, ezpata bilucia escuan Jerusalemen contra itzulia; eta Dabid eta Israelgo çaharrac, çurdatzac soinean, lurrera ahuspez erori ciren. Eta Dabidec erran çaroen Jaincoari: Ez othe naiz ni populuaren kondatzea manatu dudana? Ni naiz bekatu eguin dudana, nic eguin dut gaizquia; cer merecitu du populu hunec? Ene Jainco Jauna, othoi çure escua bihur bedi ene gainera eta ene aitaren etchearen gainera, bainan çure populua ez bedi içan joa. Orduan Jaunaren aingueruac manatu çaroen Gadi Dabidi erran ceçon igan çadien eta Jainco Jaunari aldare bat alcha ceçon Ornan Jebusearraren larrainean. Dabid igan cen beraz, Gadec Jaunaren icenean erran çaroen hitzaren arabera. Ornanec eta haren lau semeec harequin beguiratu eta ikusi çutenean Jaunaren ainguerua, gorde ciren; ecic orduan ogui jotzen hari ciren larrainean. Dabid Ornanen gana heldu celaric beraz, Ornanec ikusi çuen, larrainetic bidera goan citzaioen, eta lurrean ahuspez adoratu çuen. Eta Dabidec erran çaroen: Indaçu çure larraineco leku hori, hor Jaunari alcha dioçodan aldare bat eta gaitza populutic guibela dadien, eta dirutan har çaçu larrainaren balioa. Ornanec berriz, ihardetsi çaroen Dabidi: Har çaçu, eta hortaz nahi duena eguin beça ene erregue jaunac; ene idiac ere holocaustaraco ematen ditut, lerac egurretaco eta oguia sacrificiotzat; guciac gogo onez emanen ditut. Erregue Dabidec erran çaroen: Ez da horrela içanen, bainan horren balioaren dirua emanen darotzut; ecic ez dut bahar hori çuri kendu, eta horreletan Jaunari holocausta urruac escaini. Dabidec Ornani eman ciozcan beraz lekuarençat sei ehun siclo phisu çucenenecoac, Eta aldare bat alchatu çuen han. Escaini cituen holocaustac eta baquezco bitimac, deithu çuen Jaunaren icena, eta Jaunac ençun çuen, sua cerutic jautsaraciz holocaustaco aldarearen gainera. Jaunac manatu çuen ainguerua, eta hunec ezpata eçarri çuen maguinan. Berehala beraz Dabidec ikusiric Jaunac ençun çuela Ornan Jebusearraren larrainean, bitimac han imolatu cituen. Bada, Moisec mortuan eguin içan çuen Jaunaren tabernaclea eta holocaustetaco aldarea Gabaongo leku goran ciren orduan. Dabid ecin goan cen aldareraino, han Jaunari othoitz eguitera, ecen ikarac harritu çuen ikustean Jaunaren aingueruaren ezpata. Eta Dabidec erran çuen: Hau da Jaunaren etchea, eta hau da Israelen holocaustetaco aldarea. Manatu çuen bil citecen Israelgo lurreco proselita guciac eta hequietaric eçarri cituen harri atheratzen eta aphaincen, Jaunaren etchearen eguiteco. Dabidec halaber burdina hainitz xuxentaraci çuen atheetaco itzetzat, uztardura eta bilguneençat, eta nihonereco cobrequeta bat. Sidondarrec eta Tiriarrec Dabidi ekarcen ciotzaten cedro çuren balioa ere ecin jo citaqueen. Eta Dabidec erran çuen: Ene seme Salomon haurttoa da eta erphila; Jaunari eguin nahi diodan etchea berriz, halacoa içan behar da, non leku orotan aiphatuco baita; xuxenduren darozquiot beraz premia direnac. Hargatic hil baino lehen xuxendu cituen behar ciren guciac. Eta deithu çuen Salomon eta manatu çaroen etche bat eguin ceçon Israelgo Jainco Jaunari. Dabidec erran çaroen Salomoni: Ene semea, ene nahia içan da ene Jainco Jaunaren icenari etche baten alchatzea. Bainan Jauna minçatu içan çait cioelaric: Hainitz odol ixuri duçu, asco guerla erabili duçu; hambat odol ene aitzinean ixuri ondoan, ecin eguinen duqueçu etcheric ene icenari. Sorthuco çarotzun seme bat, içanen da osoqui baquetiarra; ecic eguinen dut bere etsai gucietaric inguruan baquea içan deçan; eta horren gatic deithua içanen da Baquetiarra; eta haren egun orotan, baquea eta phausua emanen ditut Israelen. Harec ene icenari alchatuco dio etchea; hura içanen çait semetzat, eta ni içanen natzaio aitatzat; eta egun eta bethico gogorturen dut haren erreinua Israelen gainean. Orai beraz, ene semea, Jauna çurequin içan bedi, dohatsu eguin beçaitza, eta çure Jainco Jaunari etchea eguioçu, berac çutaz erran içan duen beçala. Jaunac halaber eman biaçatzu çuhurcia eta adimendua, Israel mana eta çure Jainco Jaunaren leguea beguira detzatzunçat. Ecic, baldin beguiratzen baditutzu manamendu eta erabaquiac, Israeli irakastea Jaunac Moisi manatu dituenac, orduan goanen ahal çare aitzinatuz. Indar har çaçu, guiçonqui eguiçu, ez becedi ez ici, ez-eta ikara. Huna non nic ene behartasunean xuxendu ditudan Jaunaren etchearen eguiteco premia direnac; ehun mila urhezco talendu, eta cilharrezcoac miletan mila; cobre eta burdinaqueta bat nihonerecoa, ecic hambatecoa da non ecin baititaque cembat den erran; çurac eta harriac xuxendu ditut behar içanen diren gucietaco. Halaber baduçu languilequeta bat, harguin, harri-picatzaile, çur-lançaile, eta nolanahico lanen ancetsuqui eguiten hobequienic daquiten guiçonac, Urhez eta cilharrez, cobrez eta burdinaz, ceinetaric erran ahal baino guehiago baita. Jaiqui çaite beraz, eta eguiçu, eta Jauna çurequin içanen da. Dabidec halaber Israelgo aitzindari guciei manatu çaroeten lagun cioçoten Salomon bere semea. Ikusten duçue, cioen, çuen Jainco Jauna çuequin dela; phausua eman darotzuela inguruan; çuen etsai guciac çuen escuetara arthiqui dituela, eta lurra hecia dagoela Jaunaren eta haren populuaren aitzinean. Çuen bihotz arimez eguiçue beraz çuen Jainco Jaunaren bilhatzera. Jaiqui çaizte, eta Jainco Jaunari alcha dioçoçue saindutegui bat, hartan sarceco Jaunaren batasuneco arka eta Jaunari consecraturicaco tresnac, Jaunaren icenari eguinen çaroen etchean. Dabid beraz çahartu eta egunez bethe cenean, Israelen gainean erregue eçarri çuen Salomon bere semea. Bilaraci cituen Israelgo aitzindari guciac, apheçac eta lebitarrac. Lebitarrac kondatuac içan ciren hogoi eta hamar urthetaric eta goiti, eta kausitu ciren hogoi eta hemeçorci mila guiçon. Hequietaric hogoi eta lau mila içan ciren hautatuac eta Jaunaren etcheco eguimbideetara phartituac. Cargudun eta juie baciren berriz, sei mila. Aldiz athalçainac ciren lau mila, eta berce haimberce cantari, Jauna cantatzen çutenac, Dabidec cantetaraco eguin içan cituen tresnen gainean. Eta Dabidec eçarri cituen cein bere aldietan Lebiren semeen etcheen arabera, erran nahi da Jersonen etchea, Caathena eta Merarirena. Jersonen semeac: Leedan eta Semei. Leedanen semeac: çaharrena Jahiel, Cethan eta Joel, hirur. Semeiren semeac: Salomith, Hosiel eta Aran, hirur: horiec dira Leedanen familietaco buruçaguiac. Semeiren semeac berriz: Leheth, Ciça, Jaus eta Baria: horiec dira Semeiren umeac, lau. Bada, Leheth cen çaharrena, Ciça bigarrena. Jausec berriz, eta Bariac etzituzten içan hainitz hanr; hargatic içan ciren kondatuac familia eta etche bakar batecu. Caathen semeac: Amram, Isaar, Hebron eta Ociel, lau. Amramen semeac: Aaron eta Moise. Aaron berecia içan cen, sainduren sainduan eguimbideen bethetzeco bethi gucian, berac eta bere semeec, eta isensua erretzeco Jaunari hari cihoaquioen moldean, eta haren icenean bethi eta bethi populuaren benedicatzeco. Jaincoaren guiçon Moisen haurrac ere Lebiren leinuan içan ciren kondatuac. Moisen semeac: Jersom eta Eliecer. Jersomen semeac: Subuel çaharrena. Eliecerren semeac berriz: Errohobia çaharrena, eta Eliecerrec etzuen berce semeric. Errohobiaren semeac berriz, hainitz berhatu ciren. Isaarren semeac: Salontith çaharrena. Hebronen semeac: Jeriau çaharrena, Amarias bigarrena, Jahaciel hirugarrena, Jecmaam laugarrena. Ocielen semeac: Mica çaharrena, Jesia bigarrena. Merariren semeac: Moholi eta Musi. Moholiren semeac: Eleaçar eta Cis. Bada, Eleaçar hil cen; etzuen semeric içan, bainan-bai alabac, eta beren anaiec, Cisen semeec hartu cituzten emaztetzat. Icusiren semeac: Moholi, Eder eta Jerimoth, hirur. Horiec dira Lebiren semeac beren ahaidego eta familien arabera, buruçaguiac, Jaunaren etcheco eguimbideac aldizca bethetzen cituztenac, bakotchac kondatua içan cen lerroan, hogoi urthetaric eta goiti. Ecic Dabidec erran çuen: Israelgo Jainco Jaunac bere populuari bethicotzat eman diozqui phausua eta bere egon-lekua Jerusalemen. Lebitarrec ez dute guehiago tabernaclearen eta hango eguimbideetaco tresna gucian eramateric içanen. Dabiden azquen manamenduen arabera, Lebiren semeac kondatuco dira hogoi urthetaric eta goiti. Aaronen semeen manuco içanen dira Jaunaren etcheco eguimbideetan, temploco sarceetan, salhetan, xahu-lekuetan, sainduteguian eta Jaunaren temploco eguimbideei darraitzoten lan gucietan. Aldiz, aphecec içanen dute artha proposicioneco oguiez, irinezco sacrificioaz, ophil airisez, paderaz, xigorquetaz eta phisu neurri guciez. Lebitarrac berriz, goicetan, eta arratsetan orobat, egon beharco dira Jaunari aithor ematen eta cantuen cantatzen, Nahiz Jaunaren holocausten escaincetan, nahiz larumbatetan, hilabethearen lehen egunean eta berce besta-buruetan, nombre manatuaren eta gauça bakotchari çor çaioen ceremonien arabera, bethi Jaunaren aitzinean. Beguiratuco dituzte batasuneco tabernaclearen gaineco manamenduac, sainduteguico leguea eta Aaronen seme beren anaien alderaco jauspena, Jaunaren etchean beren eguimbideen bethetzeco. Bada, huna nola bereciac içan ciren Aaronen semeac. Aaronen semeac: Nadab, Abiu, Eleaçar eta Ithamar. Bainan Nadab eta Abiu, haurrac gabe hil ciren beren aita baino lehen; eta Eleaçarrec eta Ithamarrec bethe cituzten apheztasuneco eguimbideac. Dabidec bereci cituen beraz cein bere aldi eta eguimbideetaraco Sadoquen familia Eleaçar ganic jautsia, eta Ahimelequen familia Ithamar ganic jautsia. Bainan guiçon buruçaguietan hainitz guehiago kausitu cen Eleaçarren seme ecenez Ithamarrenic. Hargatic Dabidec bereci çaroezten buruçaguiac Eleaçarren semeei hamasei familien araura; eta Ithamarrenei, beren çorci familia eta etcheen araura. Bi aldeetaco familiac berriz, beren artean çortera bereci cituen: ecic sainduteguico aitzindariac eta Jaincoaren gaucetacoac ciren hala Eleaçarren semeetaric, nola Ithamarrenetaric. Nathanaelen semeac, Semeiasec, lebitar iscribauac, iscribuz eman cituen erregueren eta buruçaguien aitzinean, Sadoc apheçaren eta Abiatharren seme Ahimelequen aitzinean, eta aphez-familia eta lebitar-familietaco buruçaguien aitzinean ere; hartuz behin Eleaçarren etchea berceen buruco cena, guero Ithamarren etchea, ceinac berce batzu baitzituen bere azpico. Bada, lehembicico çortea atheratu cen Joiaribena, bigarrena Jedeirena, Hirugarrena Harimena, laugarrena Seorimena, Borzgarrena Melquiarena, seigarrena Maimanena, Çazpigarrena Acosena, çorcigarrena Abiarena, Bederatzigarrena Jesuarena, hamargarrena Sequeniarena, Hamecagarrena Eliasibena, hamabigarrena Jacimena, Hamahirugarrena Hopharena, hamalaugarrena Isbaabena, Hamaborzgarrena Belgarena, hamaseigarrena Emerrena, Hamaçazpigarrena Hecirrena, hemeçorcigarrena Aphsesena, Hemeretzigarrena Pheteiarena, hegoigarrena Hecequielena; Hogoi eta batgarrena Jaquimena, hogoi eta bigarrena Gamulena, Hogoi eta hirugarrena Dalaiaurena, hogoi eta laugarrena Maaciaurena. Horiec ciren hequien aldiac, beren eguitecoen arabera, Jaunaren etchean sarceco eta beren aita Aaronen manuen azpian, ohitzaren arabera eguitecotzat Israelgo Jainco Jaunac manatu beçala. Bada, Lebiren semeetaric guelditu cirenac ciren: Amramen semeetaric, Subael; eta Subaelen semeetaric, Jehedeia. Errohobiaren semeetaric, Jesias cen buruçagui. Isaarren seme cen Salemoth, Salemothena Jahath. Jahathen seme çaharrena cen Jeriau, bigarrena Amarias, hirugarrena Jahaciel, laugarrena Jecmaan. Ocielen seme cen Mica, Micarena Samir. Micaren anaia cen Jefia, Jefiaren seme Çacarias. Merariren semeac: Moholi eta Musi. Ociauren semea, Beno. Merariren seme ciren halaber Ociau, Soam, Çacur eta Hebri. Moholiren seme cen, berriz, Eleaçar ceinac ez baitzuen haurric. Jerameel berriz, Cisen seme cen, Musiren seme ciren Moholi, Eder eta Jerimoth. Horra Lebiren semeac beren familier etcheen arabera. Hauquiec ere çorte eguin çuten beren anaiequin, Aaronen semeequin erregue Dabiden aitzinean, eta Sadoquen, eta Ahimelequen, eta aphez eta lebitar-familietaco buruçaguien aitzinean. Ala çaharrenac ala gazteenac, oro bardin çorteac berezten cituen. Dabidec eta armadaco aitzindariec bereci cituzten beraz Asaphen, Hemanen eta Idithunen semeac cantatzeco guitarren, maniurren, eta cimbalen gainean, beren lerroaren arabera bethez bereciac cituzten eguimbideac. Asaphen semeetaric: Çacur, Josep, Nathania, eta Asarela, Asaphen semeac, buruco çutela Asaph erregueren manuaren arabera cantatzen çuena. Idithunen semeac berriz: Idithun, Godolias, Sori, Jeseias, Hasabiaa eta Mathathias, sei, buruco çutelaric beren aita Idithun, guitarraren gainean cantatzen çuena, eta Jaunari aithor eta laudorio ematen çutenen buruçaguia. Heman ere; Hemanen semeac: Bocciau, Mathanim, Ociel, Subuel, Jerimoth, Hananias, Hanani, Eliatha, Jedelthi, Erromemthiecer, Jesbacafa, Melothi, Othir, Mahacioth. Horien gucien aita cen Roman, erregueren ikustea Jaincoaren solasetan, Jaunaren botherearen goresteco. Eta Jaincoac Hemani eman ciozcan hamalau seme eta hirur alaba. Guciac, erran nahi da Asaphen, Idithunen eta Hemanen semeac ciren bereciac, çain bere aitaren azpian, erregueren manuaren arabera Jaunaren etcheco eguimbideetan, Jaunaren temploan cantatzeco cimbalen, maniurren eta guitarren gainean. Bada, hequiec beren anaiequin, irakaste guciac, Jaunaren canticac irakasten cituztenac, helcen ciren berrehun eta laur hogoi eta çorcitara. Eta çahar edo gazte, jaquinsu edo jaquingabe, oroc bardinetic çortean arthiqui cituzten beren aldiac. Lehembicico çortea atheratu citzaioen. Josepi ceina Asaphen aldeco baitzen; bigarrena Godoliasi eta haren hamabi seme eta anaiei; Hirugarrena Çacurri eta haren hamabi seme eta anaiei; Laugarrena Isariri eta haren hamabi seme eta anaiei; Borzgarrena Nathaniasi eta haren hamabi seme eta anaiei Seigarrena Bocciauri eta haren hamabi seme eta anaiei; Çazpigarrena Isreelari eta haren hamabi seme eta anaiei Çorcigarrena Jesaiari eta haren hamabi seme eta anaiei Bederatzigarrena Mathaniasi eta haren hamabi seme eta anaiei; Hamargarrena Semeiasi eta haren hamabi seme eta anaiei Hamecagarrena Açareeli eta haren hamabi seme eta anaiei Hamabigarrena Hasabiasi eta haren hamabi seme eta anaiei Hamahirugarrena Subaeli eta haren hamabi seme eta anaiei; Hamalaugarrena Mathathias eta haren hamabi seme eta anaiei; Hamaborzgarrena Jerimoxi eta haren hamabi seme eta anaiei, Hamaseigarrena Hananiasi eta haren hamabi seme eta anaiei; Hamaçazpigarrena Jesbacasari eta haren hamabi seme eta anaiei; Hemeçorcigarrena Hananiri eta, haren hamabi seme eta anaiei; Hemeretzigarrena Melothiri eta haren hamabi seme eta anaiei; Hogoigarrena Eliathari eta haren hamabi seme eta anaiei Hogoi eta batgarrena Othirri eta haren hamabi seme eta anaiei; Hogoi eta bigarrena Jedelthiri eta haren hamabi seme eta anaiei; Hogoi eta hirugarrena Mahaciothi eta haren hamabi seme eta anaiei; Hogoi eta laugarrena Erromemthiecerri eta haren hamabi seme eta anaiei. Aldiz, athalçainen berezgoac: Coretarretaric Meselemia, Coreren semea, Asaphen semeetaricacoa; Meselemiaren semeac, Çacarias çaharrena, Jadihel bigarrena, Çabadias hirugarrena, Jathanael laugarrena, Elam borzgarrena, Johanan seigarrena, Elioenai çazpigarrena. Obededomen semeac, Semeias çaharrena, Joçabad bigarrena, Joaha hirugarrena, Sacar laugarrena, Nathanael borzgarrena, Anuel seigarrena, Isacar çazpigarrena, Pholathi çorcigarrena; ecic Jaunac benedicatu çuen. Haren seme Semeiri sorthu citzaizcon semeac, familietaco buruçaguiac; ecic guiçon guciz hazcarrac ciren. Semeiasen seme ciren beraz Othni eta haren anaia guiçon guciz hazcarrac, Erraphael, Obed, Elçabad, Eliu ere eta Samaquias. Horiec oro Obededomen semeetaric; berac, beren seme eta anaiac, guciz hazcarrac lanen eguiteco, hirur hogoi eta bia Obededomen ganicacoac. Meselemiaren semeac berriz, eta anaia guciz hazcarrac, hemeçorci. Aldiz, Hosa ganicacoac, erran nahi da Merariren semeetaric: Semri buruçagui (ecic etzuen içatu seme çaharrenic, eta hargatic bere aitac Semri eçarri çuen buruçagui), Bigarrena Heicias, hirugarrena Tabelias, laugarrena Çacarias; Hosaren seme horiec eta anaiac, orotara hamahirur. Horiec içan ciren bereciac athalçain beçala; çainen aitzindariac, hala nola beren anaiac cerbitza citecençat bethi Jaunaren etchean. Athe bakotchecotzat beraz çortea bardin arthiqui çaroeten nahiz handiei, nahiz ttipiei familiaca. Çorteac beraz Selemiasi eman çaroen iguzqui-haiceco aldea. Ipharreco alderdia berriz, haren seme Çacariasi, guiçon guciz çuhur eta jaquinari erori citzaioen çortean. Obededom eta bere semeac ciren aldiz hegoalderat, eta etcheco aurkinça hartan cen bilçarra. Sephim eta Hosa ciren mendebalerat, goiti goateco biderat daraman athearen ondoan. Eta guardia guardiaren parrean cen. Iguzqui-haiceco alderdian baciren sei lebitar; eta ipharrean lau, egun bakotch; hegoaldean eta bilçarra cen aurkinçan, baciren orobat lau birazca, egun bakotch. Mendebalerat ere athalçainen xoxetan bidearen gainean, baciren lau, birazca xoxetan. Horiec ciren athalçainen berezpenac, Coreren eta Merariren semeenac. Aquias cen, berriz, Jaincoaren etcheco kutchen eta phusca sainduen çainceco. Jersoniren seme Ledanen haurrac: Ledanen ganic heldu ciren familia-buru hauquiec, Ledan, Jersoni eta Jehieli. Jehieliren semeac: Çathan eta haren anaia Joel, Jaunaren etcheco kutcha-çainac, Amramtarrequin, Isaartarrequin, Hebrondarrequin eta Ociheltarrequin. Subaelec berriz, Jersomen semeac, Jersom Moisen seme baitzen, kutchen gainean çuen ikustecoa. Haren anaia Eliecerren seme cen Errahabia, Errahabiarena Isaias, Isaiasena Joram, Joramena Cecri, eta Cecrirena Selemith. Selemithec berac eta bere anaiec çaindu behar cituzten sainduen phuscac, Dabid erregueac, familietaco buruçaguiec, milatariec, ehuntariec eta armadaco buruçaguiec sainduetsiac, Guerletaric eta guduetaco buluzquinetaric temploaren eta hango tresnen eguiteco consecratu cituztenac. Gauça horien sainduesleac ciren Samuel ikuslea, Saul Cisen semea, Abner Nerren semea eta Joab Sarbiaren semea. Halacoric sainduesten cituzten guciec Selemithen eta haren anaien escura çakarzten. Isaartarrec cituzten buruçagui Conenias eta bere semeac, campoco lan Israeli beguiratzen cirenetaco, populuaren arguitzeco eta juiatzeco. Bada, Hasabias Hebrondarra eta haren anaiac, hamaçazpi ehun guiçon guciz hazcarrac ciren Israelen buruco Jordanez haindian mendebaleco alderat, Jaunaren lanetan eta erregueren cerbitzuan. Jeria içan cen Hebrondarren buruçagui hequien familien eta ahaidegoen arabera. Dabiden erreguetasuneco berrogoigarren urthean kondatuac içan ciren eta kausitu ciren Jacer Galaadecoan guiçon guciz hazcarrac, Eta hequien anaia adin hobeenecoac bi mila eta çazpi ehun familia-buruçagui. Bada, Dabid erregueac Errubentarren, Gadarren eta Manaseren leinu erdiaren gaineco eçarri cituen Jaincoaren eta erregueren ikusteco gucietan. Bada, Israelgo semeac nombre-arauca, familia-buruçaguiec, milatariac, ehuntariac, cargudunac erregue cerbitzatzen çutenac andanaca, sarthuz eta ilkiz urthean cein bere hilabethean, hogoi eta lau mila ciren aldian. Lehembicico hilabethean, lehembicico andana manatzen çuen Jesboamec Çabdielen semeac, eta azpico cituen hogoi eta lau mila guiçon. Pharesen iraulguitic cen, eta lehembicico hilabethean armadan aitzindari gucien buruçagui. Dudia Ahoharrac çuen bigarren hilabetheco andana, eta haren ondocoa deitzen cen Maceloth, ceinac manatzen baitzuen hogoi eta lau mila guiçonetaco armadaren çathi bat. Hirugarren hilabethean, hirugarren andanaren buruçagui cen Banaias Joiada apheçaren semea; eta bere andanan bacituen hogoi eta lau mila guiçon. Hura cen hogoi eta hamarren arteco Banaias hazcarren hura, hogoi eta hamarren garaia. Amiçabad haren semeac manatzen çuen haren andanari. Laugarrena cen, laugarren hilabethean, Asahel Joaben anaia, eta ondoco çuen Çabadias bere semea. Haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon. Borzgarren buruçaguia, borzgarren hilabethean, cen Samaoth Jecertarra; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon. Seigarrena, seigarren hilabethean cen Hira Acces Thecuarraren semea; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon. Çazpigarrena, çazpigarren hilabethean, cen Heles Phalonitarra Efraimgo semeetaricacoa; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon. Çorcigarrena, çorcigarren hilabethean, cen Sobocai Husathiarra, Çarahiren odolecoa, eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon. Bederatzigarrena, bederatzigarren hilabethean, cen Abiecer Anathotharra, Jeminiren semeetaricacoa; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon. Hamargarrena, hamargarren hilabethean, cen Marai, Netophatharra berenez, eta Çarairen odolecoa, eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon. Hamecagarrena, hamecagarren hilabethean, cen Banaias Pharathondarra, Efraimgo semeetaricacoa; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon. Hamabigarrena, hamabigarren hilabethean, cen Holdai Netophatharra, Gothonielen odoleticacoa, eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon. Bada, Israelgo leinuen buruetan ciren: Errubentarretan, Eliecer buruçaguia, Cecriren semea; Simeondarretan, Saphatias buruçaguia, Maacaren semea; Lebitarretan, Hasabias, Camuelen semea; Aarondarretan, Sadoc; Judan, Eliu Dabiden anaia; Isacarren, Amri, Micaelen semea; Çabulondarretan, Jesmaias, Abdiasen semea; Nefthalitarretan, Jerimoth, Ozrielen semea; Efraimgo semeetan, Osee, Oçaciuren semea; Manaseren leinu erdian, Joel, Phadaiaren semea; Manaseren leinu erdi Galaadecoan, Jado, Çacariasen semea; Benjaminen berriz, Jasiel, Abnerren semea; Aldiz Danen, Ezrihel, Jerohamen semea. Horiec ciren Israelgo semeen buruçaguiac. Bada, Dabidec etzuen nahi içan hogoi urthez azpicoac kondatzea, Jaunac erran çuelacotz Israel ostecaturen çuela ceruetaco içarrac beçala. Joab Sarbiaren semea hasi cen kondatzen, eta etzuen akabatu, ceren gauça horren gainera Jaunaren hasarrea jauci baitzen Israelen. Hargatic ez da kondatuec içan cirenen nombrea ekarria Dabid erreguearen egunetaco eguincen liburuan. Bada, erregueren kutchen artha Asmothec çuen Adielen semeac; bainan hirietan, herrietan eta dorreetan ciren kutchen gainean Ociasen semeac Jonathanec çuen ikusteco. Ezri Queluben semea cen, berriz, lur-lanetaco eta lurra lancen çuten laborarien gaineco; Semeias Erromathiarra mahastiçainen gaineco; Çabdias Aphoniarra arnoteguien gaineco; Balanan Gadertarra bazterretan ciren olibadien eta picodien gaineco; Joas olioteguien gaineco. Saronen alhatzen ciren arthaldeen gaineco eçarria içan cen Setrai Sarondarra, eta idien gainean haranetan Saphat Adliren semea; Cameluen gaineco berriz, Ubil Ismaeldarra; astoen gaineco Jadias Meronatharra; Ardien gaineco Jaciz Agartarra. Horiec guciac ciren erregue Dabiden içatearen gaineco buruçaguiac. Berriz, Jonathan, Dabiden osaba, guiçon umo eta jaquina, conseiluco cen; hura eta Jahiel Hacamoniren semea ciren erregueren semeequin. Aquitophel ere erregueren conseiluco cen; eta Cusai Araquitarra cen erregueren adisquidea. Joiada Banaiasen semea, eta Abiathar, Aquitophelen ondotic ciren. Erregueren armadaco buruçaguia berriz, Joab cen. Bada, Dabidec Jerusalemera bilaraci cituen Israelgo lehembicicoac, leinuetaco buruçaguiac, tropetaco aitzindariac erregue cerbitzatzen çutenac, milatariac, ehuntariac, erregueren içate eta ontasunen gaineco cirenac, bere semeac ebaquiequin, handiac eta armadaco guiçonic guerlarienac. Erregue jaiqui cen, eta xutic ororen aitzinean, erran çaroeten: Ene anaiac eta ene populua, adi neçaçue: Içatu dut gogoan templo baten eguitea, hartan eçarceco Jaunaren batasuneco arka, gure Jaincoaren oinetaco alkia; eta haren eguiteco xuxendu ditut oro. Bainan Jaunac erran içan darot: Ez daroçu çuc ene icenari alchaturen etcheric, ceren çaren guerla-guiçona, eta odola ixuri duçulacoz. Bainan Israelgo Jainco Jaunac hautatu içan nau ni ene aitaren etche gucitic, bethicotzat Israelen gainean erregue içateco; Judatic ecen hautatu ditu buruçaguiac. Bada, Judaren etchean ene aitaren etchea du hautatu; eta ene aitaren semeetaric ni nahi içan nau bereci Israel guciaren erreguetzat. Berçalde ene semeetaric (ecic Jaunac asco haur eman içan darozquit), ene seme Salomon hautatu du, jarraraztecotzat Jaunaren erresumaco tronuaren gainean Israelen. Eta erran içan darot: Çure seme Salomonec alchaturen ditu ene temploa eta ene phausa-lekua; ecic hura dut ene semetzat hautatu, eta ni aitatzat içanen natzaio. Haren erreinua gogorturen dut bethi guciraino, irauten badu ene manamendu eta erabaquien bethetzen orai beçala. Orai beraz Israelgo baldarna guciaren aitzinean, gure Jaincoac aditzen duelaric, derraçuet: Beguira çatzue eta bilha gure Jainco Jaunaren manamenduac oro, lur gori hau goça deçaçuen, eta çuen ondotic menderen mendetaraino çuen semeei utz deçaçuençat. Eta çuc, Salomon ene semea, eçagut çaçu çure aitaren Jaincoa, eta cerbitza çaçu bihotz xahu eta gogo oso batequin; ecic, Jaunac ikarcen ditu bihotzac, eta badaquizqui gogo gucietaco berriac. Hura bilhatzen baduçu, aurkituren duçu: bainan uzten baduçu, bethico iraiciren çaitu. Orai beraz Jaunac hautatu baitzaitu bere sainduteguico etchearen alchatzeco, loth çaite bihotzequin eta akaba çaçu. Guero Dabidec bere seme Salomoni eman çaroen lorioaren, temploaren, unciteguien, jateco salhen, guela gordeen eta propiciatoriaren xehatzapena; Eta oraino lorio gogoan hartu cituen guciena, kutchateguien eta gauça sainduen lekuen inguruco salhena; Aphecen eta lebitarren berezpenac Jaunaren etcheco lan gucietan eta Jaunaren temploco cerbitzuan erabilceco tresna gucietan; Unci bakotcharen urhea phisura; cilharra ere phisura unciei cihoacotena beren cerbitzuaren arabera; Urhezco ganderailuençat ere eta hequien criseluençat, urhea ganderailu bakotcharen eta criseluen neurriaren arabera. Eman çuen orobat cilharrezco ganderailuençat eta hequien criseluençat, bakotchac behar çuen neurriaren araberaco phisua cilharretan. Halaber eman çuen proposicioneco mahainençat urhea hequien neurrien arabera, eta orobat cilharra cilharrezco berce mahainençat. Bihorcecoençat ere, xatençat eta urhe garbieneticaco isensunciençat, eta urhezco lehointtoençat urhea bereci çuen lehointto bakotchac behar çuen neurriaren arabera. Cilharrezco lehoinençat halaber cilhar-phisua bereci çuen neurri arauca. Eman çuen aldiz isensuaren erretzeco aldarearençat urheric garbiena, hartaric beretic eguinac içan citecen kerubinac orga-laster bat iduri, hegalac hedatuz Jaunaren batasuneco arka estalcen çutela. Eta erran çuen: Horiec oro Jaunaren escuaz iscribatuac ethorri çaizquit, molde horrec irakats cetzaztançat eguiteco diren guciac. Dabidec berriz ere erran çaroen Salomon bere semeari: Guiçonqui hari çaite, emaçu bihotzez eta eguiçu; ez içan beldurric, ez ici; ecen ene Jainco Jauna çurequin içanen da; etzaitu ez igorrico ez utzico, Jaunaren etcheco cerbitzuaren lan gucia akabatu duqueçun arteo. Huna aphecen eta lebitarren andanac; lagunduco çaituzte Jaunaren etcheco cerbitzu gucietan, eta hartara jarriac dira, eta nahiz handiec, nahiz ttipiec, oroc badaquite çuc manatzeco ditutzun gucien eguiten. Eta erregue Dabidec baldarna guciari erran çaroen: Jaincoac ene seme Salomon hautetsi du, haur mamorra celaric oraino; ecic lana handia da, ez da alabainan guiçon batençat eguiteco egoitza, bainan Jaincoarençat. Ni berriz, ene ahal guciez haritu naiz Jaunaren etchecotzat behar diren gucien bilcen, urhea urhezco tresnençat, cilharra cilharrezcoençat, cobrea cobrezcoençat, burdina burdinazcoençat, çurac çurezcoençat, oniz harriac, eta antimonioa beçalacoac, eta asco carancetacoac, eta harri balios orotaric, eta Paroseco marmola nasaiqui. Eta ene Jaincoaren etcheco escaini ditudanez berçalde, ene mozquinetic ematen dut urhea eta cilharra ene Jaincoaren temploa eguiteco, aiphatu gabe etche sainduarençat xuxenduac direnac: Hirur mila urhezco talendu Ophirreco urhetic, eta çazpi mila talendu cilhar frogatuenetic, temploco harrasien ederztatzeco. Eta non-ere lana urhezcoa baita, languileen escuz urhez eguin bedi, eta non-ere cilharrezcoa baita, cilharrez eguin bedi; eta nihor balin bada bere baitharic escaini nahi duenic, bere escua egun bethe beça, eta nahi duena Jaunari escaint bioço. Hargatic familietaco buruçaguiec, Israelgo leinuetaco handiec, milatariec, ehuntariec eta erregueren ontasunetaco aitzindariec eguin cituzten aguinçac. Eta eman cituzten Jaunaren etcheco lanençat borz mila talendu urhezcoac, eta hamar mila solido; hamar mila talendu cilharrezcoac; hemeçorci mila talendu cobrezcoac, eta ehun mila burdinazcoac. Eta ceinac ere baitzuen etchean harri baliosic, hainac eman cituen Jaunaren etcheco kutchetara, Jahiel Jersondarraren escuz. Populu gucia boztu cen aguinçac gogo onez eguitean, ceren bihotz oroz escaincen baitzituzten Jaunari, eta erregue Dabid ere bozcario handitan sarthu cen. Eta Jauna benedicatu çuen oste guciaren aitzinean, eta erran çuen: Benedicatua çare Israelgo Jainco Jauna, gure aita, egundainotic bethi guciraino. Çuri, Jauna, handitasuna; çuri ahal, ospe, garhaiciac; çuri laudorio; ecic ceruan eta lurrean diren guciac çureac dira; çuri, Jauna, erreguetasuna; çu çare handi gucien gainetic handi. Çureac dira aberastasunac, eta çurea ospea; çu çare jaun gucien gainean, çure escuan dira indarra eta ahala, çure escuan handitasuna eta gucien gaineco buruçaguitasuna. Orai beraz, gure Jaincoa, aithor bihurcen darotzugu, çure icen ospetsuari ematen diogu gorespen. Cer naiz ni, eta cer da ene populua, emaitza hauquiec oro guc çuri eguin ahal içateco? çureac dira guciac; çure escutic hartua ematen darotzugu cerorri. Ecic, gure aitzineco guciac beçala, arrotz eta bideant batzu gare çure aitzinean. Gure egunac, itzal bat iduri dohaci lurraren gainean, tricatzeric gabe. Oi gure Jainco Jauna, çure icen sainduari etche baten eguiteco metatu ditugun ontasunce hauquiec, çure escutic heldu dira, eta çureac dira guciac. Badaquit, ene Jaincoa, bihotzac haztatzen ditutzula, eta lainotasuna duçula maite: hargatic ni ere ene bihotzeco lainotasunean boztu naiz hauquien ororen escaincean, eta bozcario handirequin ikusi dut, hemen guerthatu den çure populua, çuri bere emaitzen eguiten. Gure arbaso Abrahamen, Isaaquen eta Israelen Jainco Jauna, menderen mendetaraino hauquien bihotzetan gogor çaçu xede hori, eta hauquien gogoac bethi gucian iraun beça çure ganaco agurrean. Ene seme Salomoni halaber emoçu bihotz bat osoqui garbia, beguira detzan çure manamendu, lekucotasun eta ceremoniac, eta bethe detzan guciac, eta alcha deçan çure temploa, ceinaren gueiac xuxunduac baititut. Guero Dabidec erran çaroen baldarna guciari: Benedica çaçue gure Jainco Jauna. Eta baldarna guciac benedicatu çuen bere arbasoen Jainco Jauna; eta gurthu ciren eta adoratu çuten Jaincoa, eta guero erregue. Jaunari bitimac imolatu çaroezten; eta biharamunean holocaustetan esqueini cituzten mila cecen, mila ahari, mila bildots, beren libacioneequin, ceremonia gucien arabera, Israel guciarençat nasaicia handitan. Eta egun hartan bozcario handirequin jan eta edan çuten Jaunaren aitzinean. Eta bigarren aldico gançutu çuten Salomon Dabiden semea. Salomon erreguetzat gançutu çaroeten Jaunari eta Sadoc aphez-handitzat. Salomon Jaunaren tronuan jarri cen erreguetzat Dabid bere aitaren orde, eta hori gucien gogaraco içatu cen, eta Israel guciac nausitzat eçagutu çuen. Aitzindari guciec halaber, handiec eta Dabid erreguearen seme guciec escua eman çuten, eta Salomon erreguearen-peco jarri ciren. Jaunac beraz Salomon alchatu çuen Israel guciaren gainera, eta haren erreinuari eman çaroen hambateco ospea, non halacoric içatu ez baitzuen lehenago Israelgo erregue batec ere. Dabid Isairen semea erreguinatu cen beraz Israel guciaren gainean. Berrogoi urthez erreguinatu cen Israelen gainean; Hebronen erreguinatu cen çazpi urthez, eta Jerusalemen hogoi eta hamahirur urthez. Eta hil cen çaharce on batean, egunez, ontasunez eta ospez bethea. Salomon haren semea erreguinatu cen haren orde. Bada, Dabid erreguearen eguinçac, hala lehembicicoac nola azquenac, iscribatuac dira Samuel ikuslearen liburuan, Nathan profetaren liburuan eta Gad ikustearen liburuan. Hequietan dira halaber, Israelen eta lurreco erresuma gucietan, Dabid erregue celaric iragan ciren guerthacariac, haren erreinucoac eta demboracoac eta haren garhaiciac. Salomon Dabiden semea gogortu cen beraz bere erreinuan; harequin cen haren Jainco Jauna eta ospe handitan eçarri çuen. Eta Salomonec manatu cituen Israel gucia, milatariac, ehuntariac, aitzindariac, Israel gucico juieac eta familietaco buruçaguiac; Eta oste guciarequin goan cen Gabaongo leku gorara, non ere baitzen Jaincoaren batasuneco tabernaclea, Moisec Jaincoaren cerbitzariac mortuan eguin içan çuena. Bada, Dabidec Cariathiarimdic ekarri içan çuen Jaincoaren arka aphaindu çaroen toquira eta ceintan landatu baitzuen olha bat, hura baitzen Jerusalemen. Beseleelec, Uriren semeac, Hurren ilobasoac eguin cobrezco aldarea ere han cen Jaunaren tabernaclearen aitzinean. Salomon eta baldarna gucia hartara goan ciren. Salomon cobrezco aldarera igan cen Jaunaren batasuneco tabernaclearen aitzinean, eta haren gainean imolatu cituen mila bitima. Hara berriz, non gau berean aguertu citzaioen Jaincoa, erraten çaroelaric: Galda çaçu cer nahi duçun eman deçaçudan. Salomonec ihardetsi çaroen Jaincoari: Urricari handitan içatu duçu ene aita Dabid, eta ni haren orde erregue eçarri nauçu. Orai beraz, Jainco Jauna, bethe bedi ene aita Dabidi eman içan dioçun hitza, çuc ecen erregue eguin nauçu çure populu handiaren gainean, ceina ecin kondatuzcoa baita hala nola lurreco herrautsa. Indatzu niri çuhurcia eta adimendua, sar eta ilki nadien çure populuaren aitzinean, ecic norc behar-beçala juia deçaque çure hunembateco populua? Eta Jaincoac Salomoni erran çaroen: Ceren hori çure bihotzari içan den gogaragarrienic; eta ez ditutzun galdatu aberastasunac, ontasunac eta ospea, ez-eta higüin çaituztenen biciac, ez-etare bicitze dute bat; bainan ciren ditutzun galdatu çuhurcia eta jaquitatea gai içatea gatic juiatzeco ene populua, ceinaren gainean erregue eçarri baitzaitut; Çuhurcia eta jaquitatea emanac çaizquitzu; aberastasunac aldiz, ontasunac eta ospea ere emanen darozquitzut, haletan non ez çure aitzinean, ez çure ondotic erregueetan bakar bat ez baita çure iduricoric içanen. Salomon beraz Gabaongo leku goratic ethorri cen Jerusalemera, batasuneco tabernaclearen aitzinera, eta erreguinatu cen Israelen gainean. Orga-lasterrac eta çaldizcoac bildu cituen; bacituen hamalau ehun orga-laster, eta hamabi mila çaldizco; eta eçarri cituen orga-lasterretaco hirietan eta Jerusalemen erreguerequin. Erreguec urhea eta cilharra Jerusalemen hedatu cituen, içatearen handiz, harriac beçala eta bazterretan sorcen diren cedroac sicomorac beçala. Çaldiac berriz, Eguiptotic eta Coatic erakarriac ciren erregueren tratulariez, ceinac goaten baitziren eta precio batean erosten baitzituzten, Lau çalditaco uztarria sei ehun siclo cilharrezcotan, eta çaldi bakarra çazpitan hogoi eta hamar siclotan; erospenac orobat eguiten ciren Hethearren erresuma gucietan eta Siriaco erregueen baithan. Bada, Salomonec burutan hartu çuen temploa Jaunaren icenari, eta beretzat jauregui baten eguitea. kondatu cituen hirur hogoi eta hamar mila guiçon haxeac soinca ekarceco, laur hogoi mila mendietan harrien xuxenceco, eta hirur mila eta sei ehun hequien manatzeco. Halaber bidalquinac igorri çarozcan Hirami Tirreco erregueri, cioelaric: Nola eguin içan baituçu ene aita Dabidequin, eta igorri baitiozcatzu cedro çurac beretzat alcha ceçan jauregui bat, ceintan baitut nic ere ene egoitza, Hala eguiçu enequin, templo bat alcha dioçodan ene Jainco Jaunaren icenari, hura consecra deçadan, Jaunaren aitzinean erretzeco isensua, ke eraguiteco balsamuei, oguiac bethi escainceco, eta Israeli manatuac diren holocausten eguiteco goiz-arrats, larumbatetan ere, hilabetheetaco lehen egunean eta gure Jainco Jaunaren besta-buruetan menderen mendez. Ecen nic eguin gogo dudan temploa handia da; handi da alabainan gure Jaincoa jainco gucien gainetic. Nor daiteque beraz gai hari dihoaquion templo baten alchatzeco? Baldin ceruac eta ceruetaco ceruac ecin iduc ahal badeçaquete hura, cer naiz ni hari templo baten eguiteco? bainan huntaco bakarric içanen da, isensuaren erretzeco Jaunaren aitzinean. Igor diçadaçu beraz guiçon jaquin bat, urhe, cilhar, cobre, burdina, purpura, escarlata eta moredinezco lanetan eçagutzen dena, eta lanquetaduren cicelatzen daquiqueena, Judean eta Jerusalemen enequin diren languile hauquiequin, ceinac bilaraci baititu ene aita Dabidec. Halaber igor daroztatzu Libango cedro, orre eta pino çurac, badaquit alabainan çure cerbitzariac Libango çuren ebaquitzen jaquinac direla, eta ene cerbitzariac çure cerbitzariequin içanen dira, Çur hainitz xuxencecotzat niri. Ecic nic eguin gogo dudan temploa guciz da handia eta ederra. Ordainez nic çurac ebaquico dituzten languile, çure cerbitzariei emanen diotzotet jateco hogoi mila coro ogui eta berce haimberce coro garagar, hogoi mila metreta arno eta hogoi mila sato olio. Hiramec berriz, Tirreco erreguec Salomoni igorri ciozcan gutunetan erran çuen: Ceren Jaunac maithatu duen bere populua, hargatic erreguinaraci çaitu haren gainean. Eta cioen berçalde: Benedica bedi Israelgo Jainco Jauna, cerua eta lurra eguin dituena, erregue Dabidi seme bat çuhurra, arguitua, adimendutsua eta umoa eman dioena, eguitecotzat templo bat Jaunari eta jauregui bat beretzat. Bidali darotzut beraz Hiram, ene aita; guiçon umoa eta guciz jaquina, Danen leinuco emaztequi baten semea, eta ceinaren aita Tiriarra baitzen; ceinac baitaqui urhez, cilharrez, cobrez, burdinaz, marmolaz, çuhez, purpuraz, moredinez, liho hautaz eta escarlataz laneguiten, eta ceinac baitaqui nola-nahico lanquetaduren eguiten, eta laneco behar diren gucien ancetsuqui asmatzen, çure languileequin haritzeco eta ene jaun Dabid çure aitaren languileequin. Beraz, ene jauna, çure cerbitzariei igor diotzotzute aguindu daroeztetzun ogui, garagar, arno eta olioa. Guc aldiz, Libango çuretaric ebaquico ditugu behar duqueçun gucia, itsasoz uncitan Jopera ekarrico ditugu; çuri içanen çaitzu guero hequiec Jerusalemera eramatea. Salomonec kondatu cituen beraz Israelgo lurrean ciren proselita guciac, haren aita Dabidec athera çuenaz gueroztic hequien kondua, eta aurkitu ciren çazpitan hogoi eta hamahirur mila eta sei ehun. Hequietaric hirur hogoi eta hamar mila eçarri cituen soinca haxe erabilceco, laur hogoi mila harriac mendietan aphainceco, eta hirur mila eta sei ehun populuaren lanei jarraiquitzeco. Salomon hasi cen Jaunaren etchearen eguiten Jerusalemen Moriaco mendian, ceina haren aita Dabidi erakutsia içan baitzitzaioen, Dabidec Ornan Jebusearraren larrainean xuxendu çuen toquian. Bada, eguiten hasi cen bere erreguetasuneco laugarren urthean, bigarren hilabethean. Eta hauquiec dira Salomonec arthiqui cituen asentuac Jaunaren etchearen eguiteco, luçara hirur hogoi beso, lehengo neurriaren arabera, eta çabalera hogoi beso. Berriz, aitzinaldean lorioa, luçara hedatzen cena temploaren çabaltasunaren neurrian, hogoi besotacoa cen; aldiz haren goratasuna sei hogoi besotacoa cen; eta Salomonec barnetic urhe garbienez urheztatu çuen. Etche nausia ere estali çuen içai-oholez, eta orotan iratchiqui cituen urhe garbienezco xaflac; eta hequietan bernuçatu cituen hostadurac eta gathetto batzu beçala bata bercearen barnean sarcen cirenac. Temploaren çola guciz ederqui galçadatu çuen marmola baliosenetic. Bada urhea, ceintaricaco xaflez estali baitzituen etche, laz, habe, harrasi eta atheac, nihon cen garbiena cen; eta harrasietan querubinac bernuçatu cituen. Sainduren sainduco etchea ere eguin çuen; luçara harcen çuen temploaren çabaltasuna, hogoi beso; çabaltasuna orobat hogoi besocoa çuen; eta estali çuen urhe-xaflaz, sei ehun talenduz beçala. Itzeac ere eguin cituen urhez, halaz non itze bakotchac berrogoi eta hamar siclo phisu baitzituen; guelac ere urhez estali cituen. Eguin cituen halaber sainduren sainduco etchean bi querubinen moldeac eta urhez estali cituen. Querubinen hegalac hogoi besotan hedatzen ciren, halaz non hegal batec borz beso baitzituen eta jotzen baitzuen etcheco harrasia; eta berce hegalac baitzituen borz beso eta uquitzen baitzuen bigarren querubinaren hegala. Bigarren querubinaren hegalac orobat borz beso cituen eta jotzen çuen harrasia, haren berce hegalac borz beso cituen eta berce querubinaren hegala uquitzen çuen. Beraz bi querubinen hegalac çabalduac çauden eta hogoi besotan hedatzen ciren; berac aldiz, xutic çauden çangoen gainean eta hequien beguitharteac campoco etcherat itzuliac ciren. Eguin ere çuen moredin, purpura, escarlata eta liho hautazco bela bat, eta querubinac ehoaraci cituen hartan. Temploco athearen aitzinean eguin cituen halaber bi habe hogoi eta hamaborz beso gora cirenac, eta hequien buruec borz beso cituzten. Gathettoac, sainduteguicoac beçala eguin cituen; habeen buruen gainetic eçarri cituen; eta ehun mingrana eguinic, gathettoen arteetan eçarri cituen. Habe hequiec templo-lasean jarri cituen, bat escuinetaric eta bercea ezquerretaric; escuinetaric cena deithu çuen Jaquin, eta ezquerrecoa Booz. Eguin çuen halaber cobrezco aldare bat, hogoi besoz luce cena, hogoi besoz çabal eta hamar besoz gora. Itsaso bat ere urthu çuen, hamar besotacoa ezpainetic ezpainera, inguruz biribila; borz besoren goratasuna çuen, eta hogoi eta hamar besotaco soka batec inguratzen çuen haren itzulia. Haren azpian baciren idi-itchura batzu, eta campotic hamar besotaric hamar besotara lanquetadura batzuec bi lerrotan beçala itsasoaren sabela inguratzen çuten. Bada idiac urthuz eguinac ciren. Eta itsasoa bera jarria cen hamabi idiren gainean, ceinetaric hirurec ipharrera beguiratzen baitzuten, berce hirurec mendebalera, berce hirurec hegoara eta gaineraco hirurec iguzqui-haicera, itsasoa çutelaric gainean eçarria; berriz, idien guibelac barneco alderat çauden itsasoaren azpian. Aldiz haren loditasunac baçuen cehe baten heina, eta haren ezpaina cen edateco unci baten ezpaina beçala edo lili çabaldu batena beçala; hirur mila metreta iduquitzen cituen. Eguin cituen orobat hamar unci; eta eçarri cituen borz escuinetaric eta borz ezquerretaric, hequietan garbitzeco holocaustatzat escainceco ciren guciac; apheçac berriz, itsasoan garbitzen ciren. Hamar urhezco ganderailu ere eguin cituen, manatua içan cen moldearen arabera; eta eçarri cituen temploan, borz escuinetaric eta borz ezquerretaric. Eguin cituen oraino hamar mahain, eta eçarri cituen borz escuinetaric eta borz ezquerretaric; eta eguin cituen ehun gorgoila. Eguin cituen, berriz, aphecen lorioa eta basilica handi bat, eta basilican atheac, cobrez estali cituenac. Itsasoa berriz, escuinaldean eçarri çuen iguzqui-haicetic hegoara buruz. Hiramec eguin cituen berçalde berçac, bihorcecoac eta gorgoilac; eta akabatu çuen erregueren lan gucia Jaincoaren etchean, Erran nahi da bi habe, epistiliac eta buruac, eta sare-iduri batzu buruac estalcen cituztenac epistilien gainetic. Eguin cituen halaber laur ehun mingrana eta bi sare, halaco moldez non bi lerrotan mingranac bata berceari, epistiliac eta buruac estalcen cituzten sareco gatheez iratchiquitzen baitziren. Orobat eguin cituen oinac eta oinen gainean eçarri cituen unciac; Itsaso bat, itsasoaren azpico hamabi idiac ere, Berçac, bihorcecoac eta gorgoilac. Salomoni Hiram haren aitac cobre garbienetic eguin ciozcan Jaincoaren etcheco tresna guciac. Erreguec, Jordaneco ephaitza batean Socoten eta Saredatharen artean, buztin-lurrean urtharaci cituen. Ecin kondatuzcoa cen, berriz, uncien ostea, halai non cobrearen phisua ez baitzen jaquina. Hola Salomonec eguin cituen Jaincoaren etcheco tresna guciac, urhezco aldarea eta mahainac, eta hequien gainean proposicioneco oguiac; Ganderailuac ere beren criseluequin urhe garbienez, oraclearen aitzinean arguitzeco, azturaren arabera; Eta halaco lore-iduri batzu, criseluac eta urhezco suhatsac. Oro urhe garbienetic eguinac ciren. Balsamunciac ere, isensunciac, gorgoilac eta xurruac urhe garbienetic eguin cituen. Barneco temploco atheac, erran nahi da sainduren sainducoac lanquetatuac ciren; eta temploco atheac campotic urhez ciren. Horreletan akabatu cen Salomonec Jaunaren etchean eguin çuen lan gucia. Salomonec ekarri cituen beraz haren aita Dabidec botuz eman guciac; eta cilhar, urhe eta unci guciac Jaincoaren etcheco kutchetan eçarri cituen. Guero Jerusalemera bilaraci cituen Israelgo çaharrac leinuetaco aitzindari guciac eta Israelgo semeen familietaco buruçaguiac, Jaunaren batasuneco arka ekar ceçatençat Dabiden hiritic, ceina baita Sion. Hargatic Israelgo guiçon guciac erregueren gana ethorri ciren çazpigarren hilabetheco besta-egunean. Eta Israelgo çahar guciac ethorri cirenean, lebitarrec hartu çuten arka, Eta ekarri çuten tabernacleari çatcheizcon tresna guciequin. Aphecec berriz, lebitarrequin ekarri cituzten tabernaclean ciren sainduteguico unciac. Aldiz erregue Salomonec, Israelgo bilku guciac eta arkaren aitzinera bildu ciren guciec ahariac eta idiac konda ahal baino guehiago imolatzen cituzten, hambatecoa cen ecic bitimen ostea. Aphecec Jaunaren batasuneco arka eçarri çuten bere toquian, erran nahi da temploco oraclean, sainduren sainduan querubinen hegalen azpian; Halaco moldez non querubinec beren hegalac hedatzen baitzituzten arka phausatua cen lekuaren gainera, eta estalcen baitzuten arka bere haguequin. Eta nola arkaren erabilceco hagac luceguixeac baitziren, hequien muthurrac agueri ciren oraclearen aitzinean; bainan camporatchago cenac ecin ikus cetazqueen. Han içan da beraz arka bethi egungo eguna arteo. Arkan etzen deus berceric bi har-lauçac baicen, Moisec Horeben eçarriac, Jaunac Israelgo semeei leguea eman çaroetenean Eguiptotic ilkitzen cirelaric. Apheçac aldiz ilki cirenean sainduteguitic (ecen han aurkitu ahal içan ciren guciac sainduetsiac içan ciren, eta oraino orduan aldiac eta cerbitzuen itzuliac etziren hequien artean bereciac), Hala lebitarrec nola cantariec, erran nahi da Asaphen azpian, Emanen azpian eta Idithunen azpian cirenec, hequien seme eta anaiec, liho hautez jaunsiric, jotzen cituzten cimbalac, maniurrac eta guitarrac, aldarearen iguzqui-haiceco aldean, eta hequiequin batean ehun eta hogoi aphecec jotzen cituzten turutac. Guciec beraz batean cantatuz turutez, bocez, cimbalez, organoez eta asco musicaco tresnez, eta boçac gora alchatuz, otsac urrunera adiarazten cituzten, halaz non hasi cirenean Jaunaren laudatzen eta erraten: Jaunari aithor bihur dioçoçue, ceren den ona, ceren bethicoa den haren urricalpena; Jaincoaren etchea lanho batez bethe cen, Eta apheçac etzaitezqueen egon eta etzeçazqueten bethe beren eguimbideac lanhoaren gatic; ecic Jaunaren gloriac bethe çuen Jaincoaren etchea. Orduan Salomonec erran çuen: Jaunac aguindu çuen hedoian eguinen çuela bere egoitza. Nic berriz, etche bat eguin diot haren icenari, hartan egon dadiençat bethi gucian. Eta erreguec itzuli çuen beguithartea eta benedicatu çuen Israelgo oste gucia (ecic ostea xutic çagoen beguira); eta erran çuen: Benedica bequio Israelgo Jainco Jaunari, ceinac eguincetan eçarri baitu ene aita Dabidi eman cioen hitza erranez: Ene populua Eguiptoco lurretic atheratu dudan egunetic, ez dut Israelgo leinu gucietan hiri bat hautatu, han etche bat eguin çaquion ene icenari; eta ez dut berce guiçon bat hautatu, ene Israelgo populuan buruçagui içateco; Bainan hautatu dut Jerusaleme, ene icena han içan dadiençat, eta hautatu dut Dabid, hura Israelgo ene populuaren gainean erregue eçarceco. Eta ene aita Dabiden nahia içan cenean Israelgo Jainco Jaunaren icenari etche baten eguitecoa, Jaunac erran çaroen: Ceren hau içan baita çure nahia, ene icenari etche baten alchatzecoa, ongui eguin duçu cinez horrelaco nahia içatea; Bainan ez duçu çuc alchatuco etchea, bai ordean çure Seme çure ganic sorthuco denac; hura içanen da ene icenari etchea alchatuco daroena. Jaunac bethe du beraz eman çuen hitza; eta ni jaiqui naiz ene aita Dabiden orde; jarri naiz Israelgo tronuan, Jaunac erran çuen beçala, eta etchea darot alchatu Israelgo Jainco Jaunaren icenari. Huntan eçarri dut arka, ceinetan baita Jaunarequilaco patua, Israelgo semeequin eguin çuena. Salomon xutic eman cen beraz Jaunaren aldarearen aitzinean, Israelgo populu guciaren parrean, eta hedatu cituen escuac. Ecic Salomonec cobrezco egonleku bat eguin çuen borz beso luçara, borz beso çabalera eta hirur beso gorara cituena, eta basilicaren erdian eçarri çuen. Haren gainean xutic egon cen; eta guero belhaunicaturic, eta escuac cerura alchatuz, Erran çuen: Israelgo Jainco Jauna, ez da çure idurico Jaincoric ez ceruan ez-etare lurrean; çu çare batasun eta urricalpen iduquitzen diotzoçutena çure cerbitzari çure aitzinean beren bihotz oroz ibilcen direnei; Çu, ene aita Dabidi çure cerbitzariari beguiratu diotzotzuna aguindu cinarozquien guciac, eta bethe ditutzuna çure ahoco hitzac, oraico orduac erakusten duen beçala. Orai beraz, Israelgo Jainco Jauna, iduc diotzotzu çure cerbitzari ene aita Dabidi aguindu diotzotzunac erranez: Ez da ene aitzinean escastuco çure odoleco guiçona, Israelgo tronuaren gainean, jarrico dena; baldinetaria bizquitartean çure semeac egoten badira beren bideetan eta ene leguean ibilcen badira, çu ene aitzinean ibili çaren beçala. Eta orai, Israelgo Jainco Jauna, gogor bedi çure cerbitzari Dabidi eman dioçun hitza. Sinhesgarri othe da bada Jaincoa guiçonequin lurraren gainean egoten dela? Baldin ceruac eta ceruetaco ceruec ez baçaituztete iduquitzen, cembatenaz gutiago nic eguin dudan etche hunec! Bainan huntaco bakarric eguina da, beguira dioçoçutençat çure cerbitzariaren othoitzari eta haren errequeiari, ene Jainco Jauna; eta ençun detzatzunçat çure cerbitzariac çure aitzinean ixurcen dituen othoitzac; Gau eta egun beguiac idec detzatzun etche hunen gainera, çure icena deithua içanen dela aguindu duçun lekuaren gainera; Ençun deçaçun çure cerbitzariac huntan eguiten darotzun othoitza; eta ençun detzatzun çure cerbitzariaren eta Israelgo çure populuaren othoitzac. Edoceinec othoitz eguin deçaçun leku huntan, ençun çaçu çure egon-lekutic, erran nahi da ceruetaric, eta beguithartez jar beçaizquio. Baldin norbaitec bere lagunaren alderat eguin baleça bekatu, eta haren contra cin eguitera jarria heldu balitz, eta bere burua etche huntan burhoz hers baleça aldarearen aitzinean; Çuc ençunen duçu cerutic, eta çucena erabaquico daroeçu çure cerbitzariei; gaixtaguinari bihurtuco dioçu bere bidea bere buruaren gainera, eta aspertuco duçu çucena, hari bere çucentasunaren arabera emanez. Baldin Israelgo çure populua bere etsaiez garhaitua balitz (ecic çure alderat bekatu eguinen dute) eta itzuliric penitencia eguiten badute, errequeitzen badute çure icena eta leku huntan othoitz eguiten badute, Çuc ençunen ditutzu cerutic, beguithartez jarrico çaizquio Israelgo çure populuari, eta bihurraracico ditutzu hequiei eta hequien aitei eman daroeçuten lurrera. Baldin cerua hersia içanez, uriric erorcen ez bada populuaren bekatuen ariaz, eta othoizten baçaituzte toqui huntan, çure icenari aithor emanez eta beren bekatuetaric bihurtuz, jo ditutzun ondoan, Ençun çatzu, Jauna, cerutic; çure cerbitzariei eta Israelgo çure populuari barka diotzotzuete beren bekatuac; irakats dioçoçuete bide ona ceintan sarthu behar baitira, eta çure populuari goçatzera eman dioçun lurrari uria emoçu. Lurraren gainera atheratu badira gosetea, içurritea, herdoa, lanhadura, xartalac eta harrac; etsaiec, bazterrac larruturic, sethiatzen badituzte hirico atheac, eta gaitz eta eritasun guciec hersatzen badute populua; Baldin Israelgo çure populutic norbaitec, eçagutuz bere çauria eta eritasuna, othoitz eguiten badu eta escuac etche huntan hedatzen baditu, Çuc ençunen duçu cerutic, erran nahi da çure egoitza goratic; beguithartez jar çaquizquio, eta bakotchari bihur dioçoçu hainaren bihotzean eçagutzen ditutzun bideen arabera, çuc ecen bakarric eçagutzen ditutzu guiçasemeen bihotzac, Çure beldur içan ditecen eta çure bideetan ibil ditecen, gure aitei eman dioçuten lurraren gainean bici diren egun guciz. Israelgo çure populuticacoa ez den arrotz bat urrungo lurretic heldu balin bada, çure icenaren handiaren ariaz, çure escu hazcarraren eta beso hedatuaren ariaz, eta leku huntan adoratzen baçaitu; Çuc ençunen duçu cerutic, çure egoitza guciz sendotic, eta eguinen ditutzu arrotz harec galdatu darozquiquetzun guciac, lurreco populu guciec jaquin deçaten çure icena, çure beldur içan ditecen hala-nola Israelgo çure populua, eta eçagut deçaten çure icena deithua içan dela nic alchatu dudan etche hunen gainera. Baldin çure populua guerlara ilkitzen bada bere etsaien contra çuc bidali duqueçun bideaz, adoratuco çaitu, hautatu duçun hiri hau den alderdirat itzuliz eta nic çure icenari alchatu diodan etcheco alderat, Çuc ençunen ditutzu cerutic hequien othoitzac eta errequeiac, eta asperturen ditutzu. Bainan baldin çure alderat bekatu eguin badute (ecic ez da guiçonic bekatu eguiten ez duenic), eta samurtua baçare hequien contra, eta etsaien escuetara arthiquitzen baditutzu, eta gathibu eramanac badira urrungo edo hurbileco lurrera, Eta gathibu eramanac içan diren lurrean, beren baithan sarthuric, penitencia eguiten badute, beren gathibutasuneco lurrean, erraten dutelaric: Bekatu eguin dugu, tzarqui haritu gare, çucen-contran ibili gare; Eta çuc bidali ditutzun beren gathibutasuneco lurrean, çure gana beren bihotz oroz eta arima guciz bihurturic, adoratzen baçaituzte itzuliz hequien arbasoei eman dioçuten lurreco alderat, hautatu duçun hirico eta nic çure icenari alchatu diodan etcheco alderat; Çuc hequien othoitzac ençunen ditutzu cerutic, erran nahi da çure egonleku sendotic, eta emanen dioçu çucenari bide, eta barkaturen dioçu çure populuari, cembat-nahi den bekatore; Ecic çu çare ene Jaincoa; çabal beitez, othoi, çure beguiac, eta çure beharriac atzarriac egon beitez leku huntan eguiten den othoitzari. Orai beraz, Jainco Jauna, jaiqui çaite çure phausuco lekuan, çu eta çurequin çure indarreco arka; çure apheçac, Jainco Jauna, inguratuac içan beitez çure lagunça beguiragarriaz, eta çure sainduac boz beitez çure onguietan. Jainco Jauna, ez bioçoçu ahalquea eman çure cristoren beguitharteari, orhoit çaiteci çure cerbitzari Dabidi eguin diozcatzun onguiez. Salomonec akabatu çuenean bere othoitza, cerutic jautsi cen sua, eta iretsi cituen holocaustac eta bitimac, eta Jaunaren maiestateac bethe çuen temploa. Eta Jaunaren temploan ecin sar çaitezqueen apheçac, Jaunaren maiestateac bethe çuelacoz Jaunaren temploa. Israelgo seme guciec ere ikusten cituzten sua eta Jaunaren gloria temploaren gainera jausten, eta ahuspez eroriz harrizco galçadaren gainera, adoratu eta laudatu çuten Jauna, ciotelaric: Jauna cein den ona! haren urricalpenac mendeetaraino badirau! Erreguec berriz, eta populu guciac bitimac imolatzen cituzten Jaunaren aitzinean. Erregue Salomonec hil cituen beraz bitimac, idietaric hogoi eta bi mila, aharietaric sei hogoi mila; eta erreguec eta populu guciac eguin çuten Jaincoaren etcheco consecracionea. Apheçac berriz, beren eguimbideetan çauden, eta lebitarrec musicaco tresnen gainean cantatzen çuten erregue Dabidec Jaunaren laudatzeco eguin cantu hau: Ceren bethierecoa den haren urricalmendua. Tresnen gainean cantatzen cituzten Dabiden himnoac; aphecec berriz, hequien aitzinean turutac jotzen cituzten, eta Israel gucia xutic çagoen. Salomonec halaber sainduetsi çuen lorio-erdia Jaunaren temploaren aitzinean, ecic han escaini cituen holocaustac eta baquezco bitimen bilgorrac, eguin içan çuen cobrezco aldareac ecin jasan, cetzazquelacoz holocaustac, sacrificioac eta bilgorrac. Salomonec orduan eguin çuen beraz çazpi egunez besta, eta harequin batean Israel guciac, bilku gaitzac, Ematheco sarcetic Eguiptoco errecarainotic ethorriac. Eta çorcigarren egunean eguin çuen baldarnaren besta, aldarearen consecracionea eguin çuelacoz çazpi egunez, eta çazpi egunez besta-burua celebratu. Beraz çazpigarren hilabetheco hogoi eta hirugarren egunean, populuac igorri cituen beren olhetara, atseguinez eta bozcarioz betheac Jaunac Dabidi, Salomoni eta Israelgo bere populuari eguin ciozcaten onguiez. Salomonec osatu cituen Jaunaren etchea, erregue-etchea eta bere gogoan hartu cituen guciac eguiteco Jaunaren temploan eta bere jaureguian, eta orotan çorion içan çuen. Bada, gabaz Jauna aguertu citzaioen, eta erran çaroen: Ençun içan dut çure othoitza, eta leku hau enetzat hautatu dut sacrificioco etchetzat. Baldin hersten badut cerua eta uriric ez bada erorcen, manatzen eta igorcen baditut xartalac lurraren iresteco, eta ene populura bidalcen badut içurritea; Bainan bere baitharaturic, ene populuac, ceinaren gainera deithua içan baita ene icena, othoizten banau, bilhatzen badu ene beguithartea, eta bere bide guciz tzarretaric guibelatuz, penitencia eguiten badu; nic ere ençunen dut cerutic, barkatiar içanen natzaiote hequien bekatuei, eta sasualduco dut hequien lurra. Ene beguiac halaber idequiac egonen dira eta ene beharriac atzarriac leku huntan othoiztuco nauenaren othoitzari. Ecic leku hau hautatu eta saindutu dut, ene icena hemen egon dadiençat menderen mendetan, ene beguiac eta bihotza hemen egon ditecen ethorcecoac diren egun orotan. Çu ere ene aitzinean ibilcen baçare, Dabid çure aita ibili den beçala; eguiten baduçu nic manatu darozquitzudan gucien arabera, eta beguiratzen baditutzu ene çucenac eta ene erabaquiac; Eraiquiren dut çure erresumaco tronua, çure aita Dabidi aguindu diodan beçala, nioelaric: Çure odolean ez da guiçona escastuco Israelen gainean buruçagui içateco. Bainan baztercen baçarete, uzten baditutzue ene çucenac eta eman darozquitzuedan manamenduac, eta urrunduric cerbitzatzen eta adoratzen baditutzue jainco arrotzac, Iraiciren çaituztet eman içan darotzuedan ene lurretic; ene icenari consecratu diodan etche hau kenduren dut ene beguietaric, eta eçarriren dut populu gucien irrigarri eta iracasbidetzat. Eta etche hau erranquiçunetan içanen da hemen iraganen diren guciençat, eta erranen dute harrituz: Cergatic Jaunac hunela eguin daroete lur huni eta etche huni? Eta ihardetsia içanen çaroete: Ceren utzi duten beren arbasoen Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic erakarri cituena; ceren hartu, adoratu eta cerbitzatu dituzten jainco arrotzac; horren gatic ondico hauquiec oro erori çaizcote gainera. Bada, hogoi urthe bethe ondoan, Salomonec Jaunaren temploa eta bere jaureguia alchatu cituenaz gueroztic, Salomonec berritu cituen Hiramec eman çarozquien hiriac, eta hequietan egoitzaz eçarri cituen Israelgo semeac. Goan cen halaber Emath Subacora eta hartaz jabetu cen. Mortuan alchatu çuen Palmira, eta berce hiri guciz hazcar batzu eguin cituen Emathen. Orobat eguin cituen Bethoron-garai eta Bethoron-behere, hiri harrasiztatuac, athe, haga eta cerrapodunac; Balaath ere, eta Salomonenac ciren hiri guciz hazcarrac oro, eta orga-lasterretaco eta çaldizcoen hiri guciac; Salomonec nahi içan eta burutan hartu cituenac oro eguin cituen Jerusalemen, Libanen eta bere azpico lur gucian. Hethear, Amorhear, Pherecear, Hebear eta Jebusearretaric guelditu ciren guciac, Israelgo odoletic etzirenac, Hequien seme eta ondocoetaric Israeldarrec hil etzituztenac, Salomonec cergaren azpian eçarri cituen, egungo eguna arteo beçala. Aldiz Israelgo semeetaric etzuen eçarri erregueren lanetan cerbitzatzeco; ecic hequiec ciren guerla-guiçonac, lehembicico aitzindariac, orga-lasterretaco eta çaldizcoen buruçaguiac. Berriz, erregue Salomonen armadaco buruçaguiac, populuari manatzen çutenac, hamabitan hogoi eta hamar ciren. Faraonen alaba berriz, Dabiden hiritic harençat eguin çuen jaureguira eraman çuen. Ecic erreguec erran çuen: Ene emaztea ez da egonen Dabid Israelgo erregueren etchean, sainduetsia delacoz etche hura ceren hartan sarthu içan den Jaunaren arka. Orduan Salomonec Jaunari holocaustac escaini çarozquien, lorioaren aitzinean Jaunari alchatu çaroen aldarearen gainean, Hartan sacrificioac escaincecotzat egun oroz, Moisen manamenduaren arabera, larumbatetan, hilabetheen lehembicico egunean, eta besta buruetan urthean hirur aldiz, erran nahi baita Airisen bestan, Asteetaco bestan eta Tabernacletaco bestan. Eta apheçac eçarri cituen beren oimbideetaco cargüetan, haren aita Dabidec manatu beçala; eta lebitarrac, cein bere lerroan Jaunaren laudatzeco, eta aphecen aitzinean cerbitzatzeco, egun bakotcheco ohitzaren arabera; eta athalçainac bereciac ciren beçala, batzu athe batean eta berceac bercean; ecic hala manatu çuen Dabidec, Jaincoaren guiçonac. Hala apheçac, nola lebitarrac etziren urrunago goan erreguec eman çaroezten manamendu gucietaric eta kutchen çainceco eguimbideetaric. Salomonec guei guciac xuxenduac içan cituen, Jaunaren etcheco asentua abiatu çuen egunetic eta hura akabatu çuen eguna arteo. Orduan Salomon goan cen Mongaberrera eta Ailathera, Edomen lurrean den itsaso Gorrico bazterrera. Hiramec berriz, bere cerbitzarien bidez igorri ciozcan unciac eta itsasquetan jaquinac ciren guiçonac. Salomonen cerbitzariequin goan ciren Ophirrera; handic hartu cituzten laur ehun eta berrogoi eta hamar talendu urhezcoac, eta erregue Salomoni ekarri çaroezten. Sabaco erreguinac ere ençun çuenean Salomonen omena, asmacari batzuz haren frogatzera Jerusalemera ethorri cen, ontasun handiequin eta camelu batzuequin, ceinec ekarcen baitzituzten balsamuac, urhe hainitz eta harri baliosac. Eta Salomonen gana ethorri cenean, bihotzean cituen guciac erran ciozcan. Eta Salomonec eman çaroen, erreguinac aitzinera eçarri ciozcan gucien arguitasuna, eta etzen deusere içan hari ecin arguitu çaroenic. Erreguinac ikusi ondoan Salomonen çuhurcia eta harec eguin çuen etchea, Haren mahaineco janhariac, haren cerbitzarien egoitzac, carguac eta soinecoac, haren edaraleac eta hequien soinecoac, eta Jaunaren etchean imolatzen cituen bitimac, etzen, harrituaren handiz, guehiago bere baithan. Eta erregueri erran çaroen: Eguia da ene lekuan çure dohain eta çuhurtasunaz ençun nuen solasa. Erraileac ez nituen sinhesten, nerorri ethorri naicen arteo, ene beguiec ikusi duten arteo, eta frogatu dudan arteo çure çuhurciaren erdia doidoia erran içan çarotedala; çure berthuteez omena garhaitu duçu. Dohatsu çure guiçonac! dohatsu çure cerbitzariac, noiznahiden çure aitzinean bici direnac eta çure çuhurcia ençuten dutenac Benedica bedi çure Jainco Jauna, bere tronuaren gainean çure Jainco Jaunaren erregue eçarri nahi içan çaituena. Ceren Jaunac maite duen Israel eta nahi duen hartaz içan bethi cerbitzatua, hargatic haren gainean eçarri çaitu erregue, çucenari eta çucentasunari beren bideen emateco. Eman çarozquien aldiz erregueri sei hogoi urhezco talendu, balsamuqueta handi bat eta harri guciz baliosac; eta ez da halaco balsamuric içatu, nola Sabaco erreguinac erregue Salomoni eman çarozcanac. Hiramen cerbitzariec Salomonen cerbitzariequin ekarri cituzten halaber Ophirretic urhea, usain oneco çurac eta harri guciz baliosac. Eta hequietaric, erran nahi da çur usaindunetaric erreguec mailac eguin cituen Jaunaren etchean eta erregue-etchean, eta cantariei ere guitarrac eta maniurrac; eta halaco çuhamuric ez da egundaino Judaco lurrean ikusi. Erregue Salomonec berriz, Sabaco erreguinari eman çarozquien nahi içan eta galdatu cituenac oro, eta harec ekarri içan çarozquienac baino hainitz guehiago. Eta erreguina bere cerbitzariequin itzuli cen bere lurrera. Bada, erregue Salomoni urthe oroz ekarcen çaroeten urheac baçuen sei ehun eta hirur hogoi eta sei talendu urhezcoen hazta, Sarthu gabe asco jendaquietaco bidalquinec eta tratulariec ekarcen ohi çarotena, eta Arabiaco erregue guciac eta lurretaco satrapec Salomoni ekarten çarozten urhea eta cilharra. Erregue Salomonec eguin cituen beraz berrehun lança sei ehun siclo urhezcoz, ceinac ematen baitziren lança bakotcheco; Hirur ehun erredola urhezco ere hirur ehun siclo urhezcoz, ceinetaz estalcen baitzen erredola bakotcha; eta erreguec eçarri cituen harmateguian, ceinac baitzuen çuhazti bat inguruan. Erreguec eguin çuen halaber boliazco tronu handi bat, eta hura urhe garbienaz estali çuen, Tronura igaiteco sei mailac ere eta oimpeco urhezco alkia, eta bi aldetaco besoac, eta bi lehoin besoen ondoan çaudenac, Eta berce hamabi lehointto ere, sei mailen gainean bi aldeetaric çaudenac. Ez da halaco tronu bat içan nihongo erresumetan. Erregueren mahaineco unci guciac ere eta Libango oihaneco etchecoac urhe garbienetic ciren. Cilharra ecic orduco egunetan ezdeusençat iduquia cen, Ceren erregueren unciac Hiramen cerbitzariequin Tharsisera goaten baitziren hirur urthetaric behin, eta handic ekarcen cituzten urhea, cilharra, bolia, ximinoac eta paunac. Horreletan erregue Salomon lurreco erregue guciez gorago heldua içan cen ospe eta aberastasunetan. Lurreco erregue guciac lehiatzen ciren Salomonen beguithartearen ikustera, ençutea gatic Jaunac haren bihotzean eçarri çuen çuhurcia; Eta urthe oroz emaitzac ekarcen çarozten, cilharrezco eta urhezco unci, soineco, harma, balsamu, çaldi, eta mandoac. Salomonec bacituen oraino bere çalditeguietan berrogoi mila çamari, hamabi mila orga-laster eta hamabi mila çaldizco, eta hequiec eçarri cituen orga-lasterretaco hirietan, eta erregue cen lekuan Jerusalemen. Haren nausitasuna hedatzen cen erregue gucien gainera Ufrataco ibaietic Filistindarren lurreraino eta Eguiptoco muguetaraino. Eta dirua Jerusalemen harria beçain arront eçarri çuen, eta cedroac, bazterretan sorcen diren sicomorac beçala. Halaber çaldiac erakarcen çarozten Eguiptotic eta leku gucietaric. Salomonen gaineraco eguinçac berriz, nahiz lehenac, nahiz azquenac iscribatuac dira Nathan profetaren erranetan, Ahias Silotarraren liburuetan, eta Ado ikusleac Jeroboam Nabathen semearen contra içan çuen aguerpenean. Aldiz Salomon berrogoi urthez erreguinatu cen Jerusalemen Israel guciaren gainean; Lokartu cen bere arbasoequin, eta ehorci çuten Dabiden hirian. Erroboam haren semea erreguinatu cen haren orde. Bada, Erroboam goan cen Siquemera, ecic Israel gucia harat bildu cen haren eçarcera erregue. Hori aditu çuenean Jeroboamec, Nabathen seme Eguipton cenac (ecic harat ihes eguina cen Salomonen aitzinetic), itzuli cen berehala. Deithu çuten, eta ethorri cen Israel guciarequin, eta Erroboami minçatu ciren ciotelaric: Çure aitac uztarri gogorreguiaren azpian çaphatu gaitu; çuc arinquiago mana gaitzatzu çure aitac baino, ceinac neke gaitza gainera erran baitarocu; arin çaçu aphur bat gure carga, cerbitza çaitzagunçat. Hunec erran çuen: Hirur egunen buruan itzul çaitezte ene gana. Eta populua goan cenean, Bilçar eguin çuen çaharrequin, haren aita Salomon oraino bici celaric haren aitzinera bilcen cirenequin, eta erran çaroten: Cer conseilu ematen darotaçue ihardets dioçodan populuari? Hauquiec erran çaroten: Baldin populu huni aurkitzen badioçu eta solas eztiz goçatzen baditutzu, noiznahiden çure cerbitzuco dirazteque. Bainan harec bazterrerat utzi çuen çaharren errana; eta harequin haciac eta haren lagun bici ciren guiçon-gazteequin abiatu cen hortaz minçatzen. Eta erran çaroeten: Cer iduritzen çaitzue? edo cer ihardetsi behar diot populu horri, ceinac erran baitarot: Arin çaçu çure aitac gure gainean eçarri duen uztarria? Hauquiec ihardetsi çuten guiçon-gazte batzuec eta harequin atseguin-pean haciac içan cirenec beçala, eta erran çuten: Hunela minçatuco çare populu erran darotzunari: Çure aitac dorphetu du gure uztarria, çuc arin çaçu; eta hunela ihardetsico dioçu: Ene erhiric ttipiena ene aitaren guerria baino lodiago da. Ene aitac gainera eman darotzue uztarri dorphea eta nic phisu dorpheagoa eçarrico dut; ene aitac açoteez jo çaituztete, nic berriz, harrobiez joco çaituztet. Beraz Jeroboam eta populu gucia Erroboamen gana ethorri ciren hirugarren egunean, manatu çaroeten beçala. Eta erreguec bazterrerat utziric çaharren errana, ihardetsi çuen gogorqui: Guiçon-gazteen nahiaren arabera erran çuen: Ene aitac uztarri dorphea eman darotzuete, nic dorpheagotuco dut; ene aitac açoteez jo çaituztete, nic berriz, harrobiez joco çaituztet. Eta etzen erori populuaren othoitzetara; ecic Jaunaren nahia cen bethe cedin Jeroboami Nabathen semeari Ahias Silotarraren arartecoz eman çuen hitza. Populu guciac berriz, errer gogorqui minçatzenez, hau erran çaroen: Ez dugu çathiric Dabid baithan, ez-eta ikustecoric Isairen semea baithan Israel, itzul hadi hire olhetara, eta çuc, Dabiden etchea alha çaçu. Eta Israel goan cen bere olhetara. Erroboam erreguinatu cen beraz Judaco hirietan egoten ciren Israelgo semeen gainean. Eta Erroboam erregueac bidali çuen Aduram, cerguen gaineco buruçaguia, eta Israelgo semeec harricatu çuten hura, eta hil cen. Erroboam erreguea berriz, herresaca igan cen bere orga-lasterrera, eta Jerusalemera ihes eguin çuen. Eta Israel Dabiden etchetic bereci cen egungo eguna arteo. Bada, Erroboam ethorri cen Jerusalemera, eta bildu çuen Judaco eta Benjamingo etche gucia, ehun eta laur hogoi mila guiçon guerlari hautac, Israelen guducatzeco, eta bere erreinua bere escuetaratzeco. Bainan Jauna minçatu cen Semeiasi Jaincoaren guiçonari, cioelaric: Erroçute Erroboami, Salomonen seme Judaco erregueri, eta Judan eta Benjaminen den Israel guciari: Hau dio Jaunac: Ez igan eta ez guduca çuen anaien contra; bakotcha bere etchera bihur bedi, ceren hau ene nahitic eguin baita. Aditu çutenean Jaunaren hitza, itzuli ciren eta etziren goan Jeroboamen contra. Erroboamec berriz, Jerusalemen eguin çuen bere egoitza, eta hiri harrasidunac alchatu cituen Judan. Berritu cituen Bethlehem, Etam eta Thecue; Bethsur ere, Soco eta Odolam, Halaber Jeth, Maresa eta Ciph, Aduram ere, Laquis eta Aceca, Orobat Saraa, Ayalon eta Hebron, Judan eta Benjaminen ciren hiri guciz hazcarrac. Eta harrasiz hersi cituenean, aitzindariac eman cituen hequietan eta jatecoteguiac, erran nahi da olioarençat eta arnoarençat. Berçalde hiri bakotchean eguin çuen erredolençat eta lancençat harmategui bat, eta artha handiz hazcartu cituen, eta Judaren eta Benjaminen gainean manatu çuen. Apheçac berriz, eta lebitarrac, Israel gucian cirenac, haren gana ethorri ciren beren egon-leku gucietaric, Beren hiripeac eta goçamenac utziz, eta Judara eta Jerusalemera iragan ciren, Jeroboamec eta haren haurrec iraici cituztelacotz Jaunaren apheztasuneco eguimbideac etzeztzaten bethe. Jeroboamec bere leku goretaco, debruençat eta berac eguin aratcheençat eçarri cituen apheçac. Bainan Israelgo leinu gucietaric ere beren bihotza eman çutenac Israelgo Jainco Jaunaren bilhatzen, Jerusalemera ethorri ciren beren bitimen imolatzera beren arbasoen Jainco Jaunaren aitzinean. Hazcartu çuten Judaco erresuma, eta lagundu çuten Erroboam Salomonen semea hirur urthez, ecic hirur urthez baicen etziren ibili Dabiden eta Salomonen bideetan. Erroboamec berriz, emaztetzat hartu çuen Mahalath Dabiden seme Jerimothen alaba; hartu çuen Abihail ere Eliaben alaba, Eliab Isairen seme baitzen; Abihailen ganic içan cituen hirur seme, Jehus, Somoria eta Çoom. Hunen ondotic hartu çuen Maaca Absalomen alaba, ceina ganic içan baitzituen Abia, Ethai, Ciça eta Salomith. Bada, Erroboamec Maaca, Absalomen alaba, maithatu çuen bere berce emazte eta ohaideen gainetic; ecic hartu cituen hemeçorci emazte, eta ohaideac berriz, hirur hogoi; eta içatu cituen hogoi eta çorci seme eta hirur hogoi alaba. Aldiz aitzineco eçarri çuen Abia Maacaren semea bere anaia gucien buruçagui; ecic hura erregue eguiteco asmua cerabilcan, Ceren çuhurrago eta gaiago baitien bere anaia guciac baino, ceinac barraiatuac baitziren Judaco eta Benjamingo eremu gucietan eta hiri hazcar orotan; eta erreguec eman çaroeten jatecoa nasai eta harraraci çaroezten emazte asco. Erroboamen erresuma hazcartua eta gogortua içan cenean, erreguec Jaunaren leguea utzi çuen eta Israel guciac harequin. Bainan Erroboam erregue cen borzgarren urthean, Sesac, Eguiptoco erregue, Jerusalemera (Jaunaren contra bekatu eguin çutelacotz), igan cen. Hamabi ehun orga-lasterrequin eta hirur hogoi mila çaldizcorequin; eta Eguiptotic harequin ethorri cen populu xehea, erran nahi Libiarrac, Trogloditac eta Ethiopiarrac, ecin kondatuac ciren. Sesaquec Judan hartu cituen hiriric hazcarrenac eta Jerusalemeraino ethorri cen. Bada Semeias profeta Erroboamen aitzinera aguertu cen eta Judaco aitzindariei, ceinac Sesaquen ihes Jerusalemera bilduac baitziren, eta erran çaroeten: Hau dio Jaunac: Çuec utzi nauçue, eta nic ere utzi çaituztet Sesaquen escuetara. Israelgo aitzindariec eta erreguec, lurrera eroriric, erran çuten: Çucena da Jauna. Jaunac ikusi çuenean jautsia cela hequien buruiopea, bere hitza Semeiasi adiaraci çaroen, cioelaric: Ceren aphalduac diren, ez ditut galduco; lagunça aphur bat emanen daroet, eta ene hasarrea ez da Jerusalemen gainera jautsico Sesaquen bidez. Bainan halaric-ere Sesac cerbitzatuco dute, jaquin deçaten cein den urrun ene cerbitzutic lurreco erregueen cerbitzura. Horren gatic Sesaquec Eguiptoco erreec Jerusalemetic guibelerat eguin çuen, Jaunaren etcheco kutchac eta erregue-etchecoac husturic; berequin eraman cituen oro eta Salomonec eguin cituen urhezco erredolac ere. Erreguec hequien orde, cobrezcoac eguin cituen eta eman çaroezten jaureguico sarcea çaincen çuten erredolarien aitzindariei. Eta erregue Jaunaren etchera sarcen cenean, erredolariac ethorcen ciren eta harcen cituzten, eta guero berriz eramaten cituzten harmateguira. Eta nola aphaldu baitziren, Jaunaren hasarrea hequien ganic aldaratu cen eta etziren alde bat xahutuac içan, ceren-eta eguinça onac ere aurkitu baitziren Judan. Erroboam erreguea hazcartu cen beraz Jerusalemen eta erreguinatu cen. Berrogoi eta bat urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hamaçazpi urthez erreguinatu cen Jerusalemen, Jaunac bere icenaren jarceco, Israelgo leinu orotaric hautatu çuen hirian. Haren ama deitzen cen Naama Amontarra. Aldiz gaizquia eguin çuen, eta bere bihotza etzuen aphaindu Jaunaren bilhatzeco. Bada Erroboamen eguinçac, lehenac eta azquenac, iscribatuac eta artharequin xehatuac dira Semeias profetaren eta Ado ikustearen liburuetan. Erroboamec eta Jeroboamec bethi guerla içan çuten elkarren artean. Eta Erroboam bere arbasoequin lokartu cen, eta ehorci çuten Dabiden hirian. Eta Abia haren semea erreguinatu cen haren orde. Jeroboam erreguearen hemeçorcigarren urthean, Abia erreguinatu cen Judaren gainean. Hirur urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Uriel Gabaacoaren alaba, Micaia deitzen cen. Eta guerla cen Abiaren eta Jeroboamen artean. Abiac gudura eguin çuenean, guiçon guerlarienetaric eta hautetaric laur ehun mila cituelaric; Jeroboamec lerrotan eçarri cituen çorci ehun mila guiçon, hequiec ere hautac eta guerletaraco hazcarrenetaric. Abia guelditu cen beraz Semerongo mendian eta erran çuen: Adi çaçue, Jeroboam eta Israel gucia. Ez othe daquiçue Israelgo Jainco Jaunac gatzeco patuz bethicotzat Israelgo erreinua eman duela Dabidi, berari eta bere semeei? Eta Jeroboam Nabathen semea, Salomon Dabiden semearen cerbitzaria, jaiqui eta bihurtu da bere nausiaren contra. Eta haren gana bildu dira nihongo guiçon ezdeusac eta Belialen semeac, eta garhaitiar atheratu dira Salomonen seme Erroboamen contra. Bainan Erroboam guiçon ancegabe eta bihotz beldurticoa cen, eta ecin eguin çaroeten buru. Eta çuec dioçue orai ihardetsico ahal duçuela Jaunaren erresumari, Dabiden semeen bidez goçatzen duenari, ditutzuelacoan populu oste handi bat eta Jeroboamec jaincotzat eguin darozquitzuelacoz urhezco aratcheac. Iraici ditutzue Jaunaren apheçac Aaronen semeac, eta lebitarrac, eta çuençat apheçac eguin ditutzue lurreco jendaia gucien arara. Edocein ethor dadien eta bere escua consecra deçan cecen gazte baten eta çazpi ahariren sacrificioan, jainco ez diren batzuen aphez eguiten da. Bainan gure Jauna, bazterrerat uzten ez duguna, Jaincoa da; Aaronen semeetaricaco aphecec cerbitzatzen dute Jauna, eta lebitarrec beren lerroa daducate. Holocaustac ere goiz-arratz egun oroz escaincen diozcagu; balsamua legueco manamenduen arabera da eguina; oguiac mahain guciz xahu baten gainean dira escainiac; gure baithan dira urhezco ganderailua eta bere criseluac, ilhuncean bizteco bethi; ecen guc gure Jainco Jaun, çuec bazterrerat uzten duçuenaren manamenduac beguiratzen ditugu. Beraz gure armadaco buruçaguia Jaincoa da, eta haren aphez, turutac jotzen dituztenec çuen contra durrundaratzen dituzte. Israelgo semeac, berautzue çuen arbasoen Jainco Jaunaren contra guduca, ceren ez baitzaitzue onsa helduco. Horiec erraten cituelaric Jeroboamec guibelean hedatzen çarozquien celatac. Bera etsaien parrean çagoelaric, Juda bere armadaz oharcabean inguratzen çuen. Eta Judac beguiraturic, ikusi çuen guerla aitzinetic eta guibeletic heldu citzaioela, eta Jaunari oihu eguin çuen; eta apheçac hasi ciren turutez durrundaca. Judaco guiçon guciac abiatu ciren orroaca; eta hara non hequiec oihu eguiten çutelaric, Jaincoac harritu cituen Jeroboam eta Israel gucia, Abiari eta Judari buruz jarriac cirenac. Israelgo semeac Judaren ihes eman ciren, eta Jaunac arthiqui cituen haren escura. Abiac eta haren populuac eguin çuten beraz sarrasqui gaitza, eta Israeldic borz ehun mila guiçon hazcarrec lurra jo çuten fakituric. Israelgo semeac egun hartan aphalduac içan ciren, eta Judaco semeac handizqui hazcartuac, beren arbasoen Jainco Jauna baithan iduqui çutelacotz beren phesquiça. Jeroboam ihes çohalaric, Abia ondotic jarraiqui citzaioen, eta haren hirietaric hartu cituen Bethel bere lekuequin, Jesana bere lekuequin eta Efron ere bere lekuequin. Eta gueroztic Jeroboamec ecin buru eguin çuen Abia bici ceno; Jaunac jo çuen eta hil içan cen. Beraz Abiac, bere erreinua hazcarturic, hartu cituen hamalaur emazte, eta içan cituen hogoi eta bi seme eta hamasei alaba. Berriz, Abiaren urhatsen eta eguincen gaineraco solasac, artha handirequin Ado profetaren liburuan iscribatuac dira. Bada, Abia lokartu cen bere arbasoequin, eta Dabiden hirian ehorci çuten; eta haren orde erreguinatu cen Asa haren semea, ceinaren egunetan lurra baquean egotu baitzen hamar urthez. Asac aldiz eguin çuen ongui eta bere Jaincoaren beguietan gogaragarri cena; herraustu cituen leku gorac eta jainco arrotzen aldareac, Phorroscatu jainco-moldeac eta lucuac ebaqui; Eta Judari manatu çaroen bere arbasoen Jainco Jauna bilha ceçan, eta beguira cetzan leguea eta manamendu guciac; Judaco hiri gucietaric kendu cituen jaincoaiçunen aldareac eta temploac, eta baquean erreguinatu cen. Hiri hazcarrac ere Judan alchatu cituen, descansuan celacotz; eta haren egunetan, Jaunac baquea emanez, etzen batere guerlaric biztu. Horreletan, Judari erran çaroen: Detzagun alcha hiri horiec, ingura detzagun harrasiz, hazcar detzagun dorrez, athez eta cerrapoz, oro guerletaric baquean daudeno, bilhatu dugulacotz gure arbasoen Jainco Jauna, eta inguruan baquea eman daroculacotz. Jo çuten beraz lanari, eta etzen trabaric batere içatu. Bada, Asac bere armadan içan cituen hirur ehun mila guiçon erredola eta lançadunac Judatic; Benjamindic berriz, berrehun eta laur hogoi mila erredolari eta arrambelari, horiec oro guiçon hazcarrenetaric. Bada, Çara Ethiopiarra hequien contra atheratu cen bere armadarequin, hamar ehun mila guiçon eta hirur ehun orga-lasterrequin, eta Maresaraino ethorri cen. Asa berriz, goan citzaioen bidera, eta guerlacotzat lerroac xuxendu cituen Sephataco haranean, ceina Maresaco ondoan baita. Dei eguin çaroen Jainco Jaunari eta erran çuen: Jauna, çuri bardin çaitzu, ala lagunt gutiac, ala hainitzac: lagunt gaitzatzu beraz, gure Jainco Jauna; ecic gure sinhestea çutan eta çure icenean içanez ethorri gure oste hunen contra. Jauna, çu çare gure Jaincoa; guiçona çure contra garai içan ez bedi. Hargatic Jaunac Ethiopiarrac harritu cituen Asaren eta Judaren aitzinean, eta Ethiopiarrac ihesari eman ciren. Asa eta harequin cen populua ondotic jarraiqui citzaizcoten Jeraraino; eta Ethiopiarrac hilac erori ciren, ceren Jaunac sarrasquituz xahutuac içan baitziren, haren armada guduca hari celaric. Judaco semeec hartu çuten beraz buluzquin asco. Jo cituzten Jerararen inguruetaco hiri guciac, ecen ikara handiac hartu cituen oro; larrutu cituzten hiriac eta harrapaquin handia ekarri çuten. Ardien hespilac ere xahuturic, nihonereco acienda eta cameluqueta bat hartu çuten, eta Jerusalemera bihurtu ciren. Bada Açarias Odeden semea, Jaunaren izpiritua haren baithan jauciric, Atheratu cen Asaren bidera eta erran çaroen: Asa, Juda eta çu, Benjamin, adi neçaçue: Jauna çuequin içatu da, çuec harequin içatu çaretelacotz. Baldin hura bilhatzen baduçue, aurkituren duçue, ordean uzten baduçue, utzico çaituzte. Egun asco iraganen dira Israelen eguiazco Jaincoa gabe, aphez irakasleric eta legueric gabe. Eta noiz-ere beren hesturan itzulico baitira Israelgo Jainco Jauna gana eta hura bilhatuco baitute, aurkituren dute. Orduan ez da baqueric içanen ez ilkitzen denarençat, ez sarcen denarençat; bainan alde orotaric laztura sarthuco da lurretaco egoiliarren baithan; Ecic populua populuaren contra, hiria hiriaren contra guerlan harico dira, ceren Jaunac nahasico baititu nihonereco hesturan. Çuec beraz hazcar çaitezte, çuen escuac ez beitez eror; ecen çuen nekearençat içanen da sari. Asac aditu çuenean hori, erran nahi da Odeden seme Açarias profetaren hitzac eta profecia, indar hartu çuen, eta jainco-moldeac kendu cituen Judaco lur orotic eta Benjamingotic, eta Efraimgo mendico hiri hartu cituen gucietaric, eta berriz erabili çuen Jaunaren lorioaren aitzinean cen Jaunaren aldarea. Bilaraci cituen Juda eta Benjamin gucia eta hequiequin Efraimgo, Manaseco eta Simeongo arrotzac; ecic Israeldic ascoc, ikusiric harequin cela haren Jainco Jauna, haren gana ihes eguin çuten. Eta Jerusalemera ethorri cirenean, hirugarren hilabethean, Asaren erreguetasuneco hamaborzgarren urthean, Jaunari egun hartan imolatu çarozten, ekarri içan cituzten buluzquin eta harrapaquinetic çazpi ehun idi eta çazpi mila ahari. Eta erregue, azturaren arabera sarthu cen batasunaren gogorcera, bihotz oroz eta arima guciaz bilha ceçatençat beren arbasoen Jainco Jauna. Eta erran çuen: Baldin norbaitec bilhatzen ez badu Israelgo Jainco Jauna, hil bedi, ttipienetic handieneraino, guiçonetic emaztequiraino. Eta goraqui Jaunari cin eguin çaroten bozcarioz, turuta-durrundaz eta adar-soinuz, Judan ciren guciec burho arthiquiz; ecic beren bihotz oroz cin eguin çuten, eta beren nahi guciz bilhatu çuten Jauna, eta aurkitu çuten; eta Jaunac baquea eman çaroeten inguruan. Asa erregueac halaber bere ama Maaca kendu çuen erreguetasuneco manamendutic, lucu batean eguin çuelacotz Priaporen iduria, ceina phorroscatu baitzuen Asac, eta phusquetan eçarriric Cedrongo errecan erre. Bada, leku gorac utziac içan ciren Israelen oraino; halaric-ere Asaren bihotza garbi içan cen haren bici gucian. Eta haren aitac eta berac botuz eman cituztenac, cilhar, urhe eta asco unci eta tresneria, ekarri cituen Jaunaren etchera. Guerlaric berriz, etzen içatu Asaren erreguetasuneco hogoi eta hamaborzgarren urthea arteo. Bainan haren erreguetasuneco hogoi eta hamaseigarren urthean, Baasa Israelgo erregue Judara igan cen, eta Errama harrasi batez inguratzen çuen, Asaren erresumacoric nihor etzedin segurtasunean ez ilki, ez sar. Asac beraz Jaunaren etcheco kutchetaric eta erregue etcheco kutchetaric hartu cituen cilharra eta urhea, eta Benadad Siriaco erregue Damasen egoten cenari igorri çarozcan, cioelaric: Bada çure eta ene artean batasun, ene aita halaber eta çure aita escuz-escu bici içan dira; hargatic cilhar eta urhe bidali darotzut, arren-eta Israelgo erregue Baasarequin duçun batasuna hautsiric, guibelaraz deçaçun hura ene ganic. Hori jaquinic, Benadadec Israelgo hirietara egorri cituen bere armadetaco buruçaguiac; hauquiec jo cituzten Ahion, Dan, Abelmaim eta Nefthalico hiri harrasidunac oro. Baasac aditu çuenean hori, utzi çuen Erramaren alchatzea, eta lanetic guibelatu cen. Erregue Asac berriz, Juda gucia hartu çuen, eta Erramatic eraman cituzten Baasac hiriaren alchatzeco xuxendu cituen harriac eta çurac, eta Asac hequietaric eguin cituen Gabaa eta Maspha. Orduan ethorri cen Hanani profeta Judaco erregueren gana eta erran çaroen: Ceren sinheste içan duçun Siriaco erregue baithan, eta ez çure Jainco Jaunaren baithan, horren gatic çure escutic itzuri da Siriaco erregueren armada. Ethiopiarrac eta Libiarrac ez othe ciren hainitz guehiago beren orga-laster, çaldizco eta nihonereco osteaz, ceinac, Jaunaren baithan cinduelacotz sinhetsi, escuetaratu baitzarozquitzun? Ecic Jaunaren beguiac lurrari guciari daudeci beguira; eta hainei ematen daroete indar, ceinec bihotz garbiz sinhesten baitute haren baithan. Çoroqui ibili çare beraz, eta horren gatic guerlac çure contra oraidanic biztuco dira. Eta Asa ikuslearen contra samurturic, preso eman ceçaten manatu çuen; ecic borthizqui horren gainean gaitzitua içan cen, eta populutic asco ordu hartan hilaraci cituen. Bada, Asaren lehembicico eta azquen eguinçac, Judaco eta Israelgo erregueen liburuan iscribatuac dira. Asa ere, bere erreguetasuneco hogoi eta hemeretzigarren urthean, oinetaco oinhace guciz borthitz batetaric eritu cen; eta bere gaitzean etzuen Jauna bilhatu, bainan midicuen anceari sinheste guehiago ekarri çaroen. Eta lokartu cen bere arbasoequin, eta hil cen bere erreguetasuneco berrogoi eta batgarren urthean. Eta ehorci çuten, Dabiden hirian eguinaraci çuen hobian; eçarri çuten bere ohearen gainean, ceina bethea baitzen balsamuz eta balsamuguinec ancerequin aphaindu cituzten usain goçoz, eta haren gainean erre çuten faça handitan. Bada, haren orde erreguinatu cen Josafat haren semea, eta Israeli garaia eraman çaroen. Soldadoac eman cituen Judaco hiri harrasiz inguratuac ciren gucietan; eta çainac eçarri cituen Efraimgo mendico hirietan, haren aita Asac hartu cituenetan. Eta Jauna Josafatequin içan cen, bere aita Dabiden lehembicico bideetan ibili celacotz, eta etzuelacotz Baalen baithan eçarri bere phesquiça, Bainan-bai bere aitaren Jaincoa baithan, eta haren manamenduetan ibili celacotz, eta ez Israelen bekatuetan, Jaunac erreguetasuna haren escuetan gogortu çuen; Juda guciac emaitzac eguin çarozcan Josafati, eta nihonereco aberastasunetan eta ospe handitan jarri cen. Eta haren bihotzac Jaunaren bideen ariaz kar bero bat harturic, leku gorac ere eta lucuac Judatic kendu cituen. Bada bere erreguetasuneco hirugarren urthean, igorri cituen bere azpico aitzindarietaric Benhail, Obdias, Çacarias, Nathanael eta Miqueas, Judaco hirietan irakastera; Eta hequiequin lebitarrac, Semeias, Nathanias, Çabadias, Asael, Semiramoth, Jonathan, Adonias, Thobias, eta Thobadonias, lebitarrac, eta hequiequin Elisama eta Joram apheçac. Eta Jaunaren legueco liburua escuan, populuari irakasten haritzen ciren Judan; Judaco hiriac inguratzen cituzten, eta arguitzen çuten populua. Hargatic Jaunaren beldurra, Judaco inguruan ciren lurretaco erresuma gucietan jarri cen, eta etziren Josafati guerla eguitera ausartatzen. Bainan Filistindarrec berec Josafati ekarcen çarozten emaitzac eta diruzco cerga; Arabiarrec halaber ekarcen çarozten aciendac, çazpi mila eta çazpi ehun ahari eta berce haimberce aker. Horreletan Josafat indarretan sarthu cen eta ospe gorenera heldu içan cen. Judan dorre arara etcheac eta hiri harrasiztatuac alchatu cituen. Lan hainitz erabili çuen Judaco hirietan: guiçon guerlari eta hazcarrac baciren halaber Jerusalemen. Hau cen hequien nombrea, bakotcharen etche eta familiaca: Judan armadaco aitzindariac; Ednas buruçagui, eta harequin hirur ehun mila guiçon hazcarrenetaric. Haren ondotic lehembicico, Johanan, eta harequin berrehun eta laur hogoi mila guiçon. Haren ondotic berriz, Amasias Cecriren semea, Jaunari consecratua, eta harequin berrehun mila guiçon hazcar. Haren ondotic heldu cen Eliada, guerlari gaitza, eta harequin berrehun mila guiçon arrambela eta erredoladun. Haren ondotic berriz, Joçabad, eta harequin ehun eta laur hogoi mila soldado biphil. Horiec oro erregueren escupean çauden, berçalde cirelaric Juda gucian harrasidun hirietan eçarri cituenac. Josafat beraz içan cen aberats eta ospe handitan, eta Acabequin batasun eguin çuen. Handic cembait urtheren buruan, haren gana jautsi cen Samariara. Acabec haren ethorceari hil cituen hainitz idi eta ahari harençat eta harequin ethorri cen populuarençat; eta bildu çuen Erramoth Galaadecora igaitera. Eta Israelgo erregue Acabec erran çaroen Josafati Judaco erregueri: Çato enequin Erramoth Galaadecora. Hunec ihardetsi çaroen: Çu eta ni, çure populua eta ene populua, orobat gare; çurequin içanen gare guerlan. Eta Josafatec erran çaroen Israelgo erregueri: Orai berean consulta çaçu othoi Jaunaren nahicaria. Israelgo erreguec bilaraci cituen beraz laur ehun profeta eta erran çaroeten: Erramoth Galaadecora guerla eguitera goan behar othe dugu, ala phausuan egonen gare? Eta hequiec ihardetsi çuten: Çoaz, eta Jaincoac erregueren escuetara emanen du. Eta Josafatec erran çuen: Ez othe da hemen Jaunaren profetaric, haren ganic ere argui gaitecen? Israelgo erreguec Josafati ihardetsi çaroen: Bada guiçon bat, ceinaren bidez galda baiteçaqueguque Jaunaren nahicaria; bainan higüin dut nic, ceren ez baitarot onguiric profetisatzen, baicic-ere gaizquia bethi. Hura da Miqueas Jemlaren semea. Eta Josafatec erran çuen: Ez hola minça, erregue. Israelgo erreguec deithu çuen beraz bere ebaquietaric bat, eta erran çaroen: Berehala deith çaçu Miqueas Jemlaren semea. Bada, Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue, cein bere tronuan jarriac çauden, erregueac beçala jaunciac; eta jarriac ciren Samariaco athearen aldeco larrainean, eta profeta guciac profetisatzen hari ciren hequien aitzinean. Sedeciasec berriz, Canaanaren semeac eguin cituen burdinazco adarrac, eta erran çuen: Hau dio Jaunac: Hauquietaz harrotuco duçu Siria, leher deçaçun arteo. Eta profeta guciec orobat profetisatzen çuten, eta erraten çuten: Igan çaite Erramoth Galaadecora, eta ongui atheraco çare, eta Jaunac erregueren escuetara arthiquiren ditu. Aldiz, Miqueasen deitzera goan cen mandatariac erran çaroen: Huna non profeta gucien erranac hitz batean diren erregueri helcari onez berri emateco; othoizten çaitut beraz çure solasa ere içan ez dadien hequienaz bercelacoa, eta helcari onac aguin detzatzun. Miqueasec ihardetsi çaroen: Ala Jauna! cer-nahi erran diçadan ene Jaincoac, hura erranen dudala. Ethorri cen beraz erregueren gana. Erreguec erran çaroen: Miqueas, Erramoth Galaadecora guerlara goan behar othe dugu, ala phausuan egonen gare? Hunec ihardetsi çaroen: Igan çaitezte, ecic oro ongui helduren çaizquitzuete, eta etsaiac çuen escuetara arthiquiac içanen dira. Eta erreguec erran çaroen: Berriz eta berriz Jaunaren icenean errequeitzen çaitut, ez diçadaçun niri erran eguia bera baicic. Eta Miqueasec erran çuen: Israel gucia ikusi dut mendietan barraiatua, hala nola arçainic ez duten ardiac; eta Jaunac erran du: Horiec nausiric ez dute, cein bere etchera baquean bihur bedi. Eta Israelgo erreguec Josafati erran çaroen: Ez othe narotzun erran etzarodala horrec deus onic profetisatuco, bainan gaixtoac direnac? Aldiz, Miqueasec erran çuen: Adi çaçue Jaunaren hitza: Jauna ikusi dut bere tronuan jarria, eta ceruco armada gucia harequin escuinetic eta ezquerretic. Eta Jaunac erran du: Norc bilduco du Acab Israelgo erregue, Erramoth Galaadecora igan dadien eta han eror? Eta bat hula minço baitzen eta bercea hala, Izpiritua aitzinatu cen; baratu cen Jaunaren aitzinean, eta erran çuen: Nic bilduco dut. Jaunac erran çaroen: Nola bilduco duçu? Izpirituac ihardetsi çuen: Ilkico naiz eta gueçurrezco izpiritu bat içanen naiz haren profeta gucien ahoan. Eta Jaunac erran du: Bilduco duçu eta gaihenduco çare; ilki çaite eta eguiçu hola. Orai beraz, huna non Jaunac gueçurrezco izpiritua eman duen çure profeta gucien ahoan, eta Jaunac çorigaitzac aguindu ditu çuretzat. Sedecias berriz, Canaanaren semea hurbildu cen eta Miqueas mathelan jo çuen, eta erran çuen: Cein bidez Jaunaren izpiritua ene ganic iragan duc hiri minçatzeco? Miqueasec ihardetsi çuen: Cerorrec ikusico duçu egun hartan ceinetan guelaz-guela gorde nahiz ibilico baitzare. Bada Israelgo erreguec manu eman çuen, cioelaric: Miqueas har çaçue, eta eramaçue hirico buruçagui Amonen gana eta Amelequen seme Joasen gana. Eta erranen dioçuete: Hau dio erreguec: Guiçon hau igorraçue preso; ogui izpi bat eta ur xorta bat emanen diozquitzue, baquean bihur nadien artean. Miqueasec erran çuen: Baquean bihurcen baçare, ez da Jauna ene baithan minçatu. Eta erran çuen berriz: Populuac, adi çaçue guciec. Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue Erramoth Galaadecora igan ciren beraz. Eta Israelgo erreguec Josafati erran çaroen: Ene soinecoa aldatuco dut eta hala goanen naiz gudura; çuc berriz, çure soinecoac jaunz çatzu. Eta Israelgo erregue soinecoa aldaturic ethorri cen guerlara. Bada, Siriaco erreguec bere armadaco aitzindariei manu eman çaroten, cioelaric: Ez gudu eguin ttipienaren edo handienaren contra, baicic-ere Israelgo erregue bakarraren contra. Hargatic armadaco aitzindariec, Josafat ikusi çutenean, erran çuten: Israelgo erregue da hori. Eta guducatuz inguratu çuten. Bainan Josafatec oihu eguin çaroen Jaunari, ceinac lagundu baitzuen, eta hequiec urrundu cituen haren ganic; Ecic çaldizcoen aitzindariec utzi çuten ikusi çutenean etzela Israelgo erregue. Guerthatu cen bada, populutic norbaitec gueci bat itsura arthiqui çuela eta Israelgo erregue jo çuela sorbalden eta lepho-çakiaren artean. Eta Acabec bere orga-çainari erran çaroen: Itzulac escua eta gudutic athera neçac, ceren sakitua bainaiz. Eta perla egun hartan akabatu cen. Bada Israelgo erregue bere orga-lasterrean çagoen Siriarrei buruz ilhuncea arteo, eta iguzquia sarceco mugan hil içan cen. Josafat berriz, Judaco erregue, bere etchera baquean itzuli cen Jerusalemera. Bidera ilki citzaioen Jehu Hananiren semea eta erran çaroen: Gaixtaguinari ematen dioçu lagunça eta adisquidançaz batzen çare Jauna higüin dutenequin; horren gatic mereci cinduen Jaunaren sumindura; Bainan eguinça onac aurkitu dira çu baithan, lucuac kendu ditutzulacotz Judaco lurretic, eta çure bihotza aphaindu duçulacotz çure arbasoen Jainco Jaunaren bilhatzeco. Josafat egotu cen beraz Jerusalemen, eta berriz atheratu cen populura Bersabeetic Efraimgo mendiraino eta berriz deithu cituen beren arbasoen Jainco Jauna ganat. Judaco hiri hazcar gucietan, toquico juieac leku bakotchean eçarri cituen. Eta manu ematean juieei, erran çaroeten: Ikusaçue cer hari çareten, ez duçue ecic guiçon erabaquia eguiten, bainan Jaunarena; eta çuec juiatu gucia çuen gain içanen da. Jaunaren beldurra çuequin içan bedi, eta arthatsuqui eguizquitzue oro; ez da ecen gure Jainco Jauna baithan ez cimarkuric, ez nor-nor-den berezgoric, ez emaitza goseric. Jerusalemen ere Josafatec eçarri cituen lebitarrac, apheçac eta familia-buruçaguiac Israeldic, Jaunaren juiamendua eta çucembidea emateco hango egoiliarrei. Eta manatu çaroeten erranez: Horrela eguiçue Jaunaren beldurrean fidelqui eta bihotz osoqui xahuarequin. Çuen anaia beren hirietan daudecenen cerbait gora-behera ahaidegoaren eta ahaidegoaren artean çuetara ethorrico denean, non-nahi iharduquipen cerbait balin bada legueaz, manamendu batez, ceremoniez, garbitzapenez, argui çatzue çuen anaiac, ez deçaten Jaunaren alderat bekatu eguin, eta haren hasarrea ez dedien jauts çuen gainera eta çuen anaien gainera: horrela eguinez beraz ez duçue bekatu eguinen. Bada, Amarias apheça, çuen aphez-nausia, jarrico da Jaincoari dagozquioten gaucetan erabaquitzeco; Çabadias berriz, Ismahelen semea, Judaren etchean buruçagui dena, erregueren alderaco eguimbideari dagozquioten eguitecoen gainean erabaquitzeco içanen da; eta çuen aitzinean içanen ditutzue lebitar irakasleac. Eguiçue bihotzez, ardurarequin hari çaitezte çuen eguimbideetan, eta Jauna çuequin içanen da onguitan. Horiez gueroz, Moaben semeac, Amonen semeac eta hequiequin Amontarretaric bildu ciren Josafaten contra, hari gudu emateco. Berri-ekarleac ethorri ciren eta Josafat jaquinsun eguin çuten, ciotelaric: Oste handi bat çure contra heldu da itsasoz haindico leihorretaric eta Siriatic, eta hara non jarriac dauden Asasonthamarren, ceina Engadicoa baita. Bada, Josafat, beldurrac harritua, eman cen gucia Jaunaren othoiztera, eta Juda guciari barur bat manatu çaroen. Eta Juda gucia bildu cen Jaunaren othoiztera, eta oro beren hirietaric ethorri ciren halaber haren errequeitzera. Eta Josafat xutic jarriric Judaco eta Jerusalemeco baldarnaren erdian, Jaunaren etchean, lorio berriaren aitzinean, Erran çuen: Gure arbasoen Jainco Jauna, çu çare ceruco Jaincoa eta jendaqui gucien erresumetaco nausia; çure escuan dira indarra eta ahala, eta nihorc çuri buru eguin ez deçaque. Gure Jaincoa, ez othe ditutzu çuc Israelgo çure populuaren aitzinean hil lur huntaco egoiliarrac, eta hau bethicotzat eman çure adisquide Abrahamen ondoregoari? Eta huntan egoitza eguin dute, eta hemen çure icenari saindutegui bat alchatu dute, ciotelaric: Baldin gure gainera erorcen badira gaitzac, juiamenduco ezpata, içurritea eta gosetea, çure aitzinean jarrico gare etche huntan, ceinetan çure icena deithua baita; eta gure atsecabeetan çuri eguinen darotzugu deihadar, eta ençunen eta itzurraraciren gaituçu. Huna beraz orai Moaben eta Amonen semeac eta Seirgo menditarrac, ceinetaric ez baitzinduen onhetsi iragan çadien Israel, Eguiptotic ilkitzen cenean, bainan horietaric baztertu cen eta etzituen hil: Horiec bercela hari dira, eta eguin-ahalac daramatzate gure kenceco çuc eman içan darocuçun goçamenetic. Gure Jaincoa, ez othe ditutzu bada juiatuco? Ecic ez da gure baithan indar asqui, oste horri buru eguin ahal içateco. Bainan nola ez baitaquigu cer eguin behar dugun, hau bakarric çaicu guelditzen, gure beguiac çure alderat itzulcea. Bada, Juda gucia Jaunaren aitzinean çaroen beren haur, emazte eta bulharreco umeequin. Han cen, berriz, Jahaciel Çacariasen semea, Asaphen semeetaricaco lebitarra, Çacarias baitzen Banaiasen seme, Banaias Jehielena, Jehiel Mathaniasena; eta ostearen erdian Jaunaren izpiritua jautsi cen Jahacielen gainera; Eta erran çuen: Juda, eta Jerusalemen çaudeztenac, eta çuc, erregue Josafat, oroc adi çaçue: Hau darotzuete Jaunac erraten: Ez içan beldurric, oste hortaz ez beçaiztete ikara, gudu hau ecen ez da çuena, bainan-bai Jaincoarena. Bihar jautsico çarete horien contra, ecic iganen dira Sis deitzen den patarra gora, eta aurkituco ditutzue Jeruelgo mortuco parrean den erreca buruan. Etzarete çuec içanen guducatuco çaretenac; bainan bakarric çaudezte gogor, eta Jaunaren lagunça çuen gainean ikusico duçue, oi Juda eta Jerusalem. Ez içan beldur, ez ikara; bihar ilkico çarete horien contra, eta Jauna çuequin içanen da. Josafat beraz, eta Juda, eta Jerusalemdar guciac ahuspez erori ciren Jaunaren aitzinean eta adoratu çuten. Caathen eta Coreren semeetaricaco lebitarrec goraqui ceruetaraino laudatzen çuten Israelgo Jainco Jauna. Eta biharamunean jaiqui cirenean, ilki ciren Thecueco mortua barna; eta abiatu ciren ondoan, Josafatec, hequien erdian xutic, erran çaroeten: Adi neçaçue, Judaco guiçonac, eta çuec oroc, Jerusalemdarrac, sinheste içan çaçue çuen Jainco Jauna baithan, eta deuseren beldurric ez duqueçue; sinheste içan çaçue haren profetetan, eta oro ongui helduco dira. Populuari conseilu eman çaroen, eta Jaunaren cantatzaileac eçarri cituen, hura lauda ceçaten beren andanetan, eta armadaren aitzinean ibilceco, eta boz batez erran ceçaten: Aithor bihur dioçoçue Jaunari, ceren bethicoa den haren urricalpena. Eta laudorioen cantatzen abiatu cirenean, Jaunac itzuli cituen hequien amarruac hequien beren contra, erran nahi da Amonen, Moaben eta Seirgo mendico umeenac, ceinac ilki baitziren Judari gudu ematera, eta joac içan baitziren. Ecic Amonen eta Moaben semeac jaiqui ciren Seirgo menditarren contra, hequiec hil eta xahutu nahiz; eta lan hori eguin çutenean, elkarren contra ere bihurturic, batac bercea sakica hil çuen. Bada, Juda ethorri cenean mortuari beguira dagoen bizcarrera, urrundic ikusi çuen aurkinça gucia han-harat hilez bethea, eta nihor etzela heriotzeari itzuri ahal içan cenic. Josafat ethorri cen beraz eta populu gucia harequin hilen buluzquinen alchatzera. Asco pusca atzeman çuten hilen artean, soinecoac ere eta unci baliosenac, eta hartu cituzten, halaz non oro ez baitzeçazqueten ekar, ez-etare, harrapaquinaren handiaren handiz, buluzquinac hirur egunez eraman. Laugarren egunean berriz, Benedicioneco haranera bildu içan ciren; ecic, ceren han benedicatu cituen Jaunac, leku hura deithu çuten Benedicioneco harana orai arteo beçala. Eta Jerusalemera bihurtu ciren Judaco guiçon guciac, Jerusalemdarrac eta Josafat hequien buruan, bozcario handitan, Jaunac beren etsaietaric bozcalencia eman çaroetelacotz. Jerusalemera eta Jaunaren etchera sarthu ciren, guitarrequin, maniurrequin eta turutequin. Bada, Jaunaren beldurra erori cen inguruetaco erresuma gucien gainera, aditu çutenean Israelen etsaien contra guducatu cela Jauna. Eta Josafaten erresuma phausuan egotu cen, eta Jaincoac baquea eman çaroen inguruan. Josafat erreguinatu cen beraz Judaren gainean, eta hogoi eta hamaborz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; aldiz, hogoi eta borz urthez erreguinatu cen Jerusalemen; eta haren ama, Selahiren alaba, Açuba deitzen cen. Eta bere aita Asaren bideaz ibili cen, eta etzen hartaric makurtu, Jaunaren aitzinean gogaragarri cena eguiten çuelaric. Halaric-ere etzituen kendu leku gorac, eta populuac etzuen oraino bere bihotza bere arbasoen Jainco Jauna ganat itzuli. Josafaten gaineraco eguinçac berriz, lehenac nola azquenac, iscribatuac dira Jehu Hananiren semearen solasetan, Israelgo erregueen liburuetan sarthu cituenetan. Hequiez gueroz Josafatec Judaco erreguec adisquidançac eguin cituen Israelgo erregue Ocociasequin, ceinaren eguincariac baitziren guciz tzarrac. Eta balsaco içatu cen eguitecotzat unciac Tharsisera, goanen cirenac, eta unciqueta bat eguin çuten Asiongaberren. Bainan Eliecer, Maresaco Dodauren semeac profetisatu çaroen Josafati, cioelaric: Ceren batasun içan duçun Ocociasequin, Jaunac urratu ditu çure lanac; unciac phorroscatuac dira, eta ecin goan dira Tharsisera. Bada, Josafat bere arbasoequin lokartu cen, eta hequiequin Dabiden hirian ehorci çuten; eta Joram haren semea haren orde erreguinatu cen. Hunec anaia cituen Josafaten semeac, Açarias, Jahiel, Çacarias, Açarias, Micael eta Saphatias, horiec oro Judaco erregue Josafaten semeac. Beren aitac emaitza handiac eguin çaroezten urhetan eta cilharretan eta bicitzeco moldeac hiri guciz hazcar batzuequin Judan eman çaroezten; Jorami berriz, çaharrena celacotz, erreinua eman çaroen. Joram beraz bere aitaren tronura igan cen; eta bere burua gogortua ikusi çuenean, ezpataz hil cituen bere anaia guciac eta Israelgo lehembicicoetaric cembait. Joramec hogoi eta hamabi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta çorci urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Israelgo erregueen bideaz ibili cen, Acaben etcheac eguin çuen beçala; ecic Acaben, alaba cen haren emaztea, eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean. Jaunac halere etzuen galdu nahi içan Dabiden etchea, harequin eguin içan çuen batasunaren ariaz, eta aguindu çuelacotz argui bat emanen çaroetela bethi gucian hari eta haren semeei. Orduco egunetan bihurtu cen Edom, Judaren azpico ez içatea gatic; eta erregue bat eçarri çuen bere gaineco. Eta Joram goan cenean bere azpico aitzindariequin eta berequin cituen çaldizco guciequin, jaiqui cen gabaz, eta Edom ceinac inguratu baitzuen, eta haren çaldizcoen aitzindariac oro jo cituen. Halaric-ere Edom egungo eguna arteo bihurtuz egon da, Judaren azpico ez içatea gatic. Lobna ere orduan atheratu cen Joramen escupetic. Ecic Joramec bazterrerat utzi çuen bere arbasoen Jainco Jauna. Berçalde leku gorac ere eguin cituen Judaco hirietan, eta Jerusalemdarrac kutsaraci eta Juda bekatura erorraraci cituen. Bada Elias profeta ganic ekarriac içan citzaizcon gutunac, ceinetan iscribatua baitzen: Hau dio çure aita Dabiden Jainco Jaunac: Ceren ez haicen ibili hire aita Josafaten bideetan eta Asa Judaco erregueren bideetan, Bainan ibili baihaiz Israelgo erregueen bideaz, eta kutsaraci baitituc Juda eta Jerusalemdarrac, Acaben etcheari jarraiquiz; hil baitituc berçalde hire anaiac, hire aitaren etchea, hi baino hobeac cirenac; Huna non Jaunac joco hauen çauri gaitz batez, hire populu, seme, emazte eta içate guciarequin. Hi berriz, eri egonen haiz sabeleco gaitz guciz gaixto batetaric, hire barnecoac emequi emequi egun oroz athera ditecen arteo. Jaunac beraz Joramen contra jaicaraci cituen Ethiopiarren mugakide diren Arabiarren gogoa eta Filistindarrena. Eta igan ciren Judaco lurrera, eta larrutu çuten, eta eraman cituzten erregueren etchean kausitu içan cen içate gucia, eta berçalde haren semeac eta emazteac; eta etzitzaioen semeric guelditu Joacaz baicic, ceina sorcez gazteena baitzen. Eta horien gucien gainera, Jaunac jo çuen sabeleco gaitz ecin sendatuzco batez. Eta eguna egunari jarraiquiz eta dembora goanez, bi urtheren itzulia bethe cen. Eta gaitz luceac hiratuz, halaz non barnecoac ere arthiquitzen baitzituen, gaitzac eta biciac batean escas eguin çaroten. Eta gaitz gaixtoenetic goan cen; eta populuac etzuen ehorci erretzapeneco ohitzaren arabera, haren arbasoei eguin çaroeten beçala. Hogoi eta hamabi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean eta çorci urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Eta makur ibili cen, eta Dabiden hirian ehorci çuten, bainan ez erregueen hobian. Bada, Jerusalemdarrec Ococias haren seme ttipiena erregue eçarri çuten haren orde; ecen campetan sarthu ciren arabiar ohoinec hil cituzten haren anaia çaharren guciac, hura baino lehenago sorthu cirenac; eta Ococias, Judaco erregue Joramen semea, erreguinatu cen. Berrogoi eta bi urthe cituen Ocociasec erreguinatzen hasi cenean, eta urthe batez erreguinatu cen Jerusalemen; eta haren ama, Amriren alaba, Athalia deitzen cen. Bainan hura ere Acaben etchearen bideetaric sarthu cen; ecic bere amac ekarri çuen tzarqui eguitera. Gaizquia eguin çuen beraz Jaunaren aitzinean Acaben etcheac beçala; ecen, bere galpeneco, hequiec içan cituen conseilari, bere aita hil ondoan. Hequien erranetic ibili cen. Eta Israelgo erreguerequin, Acaben seme Joramequin, Erramoth Galaadecota goan cen, Siriaco erregue Haçaeli guerla eguitera; eta Siriarrec sakitu çuten Joram. Hau Jezrahelera itzuli cen sendatzera; ecen saki asco hartu cituen erran den guduan. Beraz Judaco erregue Ococias, Joramen semea, jautsi cen ikustecotzat Joram Acaben semea, Jezrahelen eri çagona. Ecic Ocociasen contra Jaunaren nahia içan cen ethor çadien Joramen ikustera; eta ethorri cenean, harequin bidera ilki çaquion Jehuri Namsiren semeari, ceina gançutu baitzuen Jaunac Acaben etchearen xahutzeco. Beraz Jehuc eceztatzen çuelaric Acaben etchea, atzeman cituen Judaco princeac, Ocociasen anaien semeac, hura cerbitzatzen çutenac, eta hil içan cituen. Ococias bera ere bilhaturic, atzeman çuen Samarian gordea çagoela; eta bere aitzinera erakarri çaroetenean, hil çuen, eta ehorci çuten hura, ceren cen Josafaten semea, bere bihotz oroz Jauna bilhatu çuenarena; eta etzen guehiago cerbait ustequeria içateco, Ocociasen odoleco norbait erreguinatuco cela; Ecic haren ama Athaliac ikusiric bere semea hila çuela, jaiqui cen eta hil cituen Joramen etcheco erregue odolecoac ciren guciac. Bainan Josabethec, erregueren alabac, hartu çuen Joas Ocociasen semea, eta erregueren semeac bilcen hari cituztelaric, ebatsi çuen hequien artetic, eta bere unhidearequin gorde çuen oheetaco guelan; Josabeth aldiz, hura gorde çuena, erregue Joramen alaba cen, Joiada aphez-handiaren emaztea, Ocociasen arreba; eta hargatic Athaliac etzuen hil Joas. Aphecequin Jaunaren etchean gordea içan cen, lekuaren gainean Athalia erreguinatu cen sei urtheetan. Bada, çazpigarren urthean, Joiadac indar harturic, beretu cituen ehuntariac, erran nahi Açarias Jerohamen semea, Ismahel Johananen semea, Açarias Obeden semea, Maasias Adaiaren semea eta Elisaphat Cecriren semea, eta patu bat eguin çuen hequiequin. Eta Juda inguratuz, lebitarrac eta familietaco buruçaguiac bildu cituzten Judaco hiri gucietaric, eta Jerusalemera ethorri ciren. Oste guciac beraz erreguerequin batasun eguin çuen Jaunaren etchean, eta Joiadac erran çaroeten: Huna erregueren semea erreguinatuco dela, Jaunac Dabiden semeen gainean erran içan duen hitzaren arabera. Huna cer eguinen duçuen: Larumbatean çuetaric heldu diren aphez, lebitar eta athalçainen heren bat egonen da atheetan, heren bat berriz, erregueren jaureguico alderat, eta heren bat Asentucoa deitzen den athean; aldiz gaineraco populua egonen da Jaunaren etcheco lorioetan. Eta nor-nahi berceric ez bedi sar Jaunaren etchean, baicic-ere apheçac eta lebitarretaric eguimbideen bethetzen hari direnac; horiec sarthuco dira bakarric, sainduetsiac baitira; eta populuaren gaineraco guciac çainduco du Jaunaren etchea. Lebitarrec berriz, ceinec beren harmequin, ingura beçate erregue, (berce nihor temploan sarcen bada, hila içan bedi), eta içan beitez erregueren inguruan, nahiz sarcen, nahiz ilkitzen denean. Lebitarrec beraz eta Juda guciac eguin çuten, Joiada aphez-handiac manatu gucien arabera; eta ceinec beren guiçonac hartu cituzten, hala larumbaten aldira heldu cirenac, nola astea betheric ilki behar cirenac; ecic Joiada aphez-handiac, elkarri aste bakoxca jarraiquitzen ohi ciren andanac etzituen goaterat utzi. Joiada apheçac ehuntariei eman çaroezten Dabiden lança, erredola eta erredola motchac, Jaunaren etchean consecratu cituenac. Eta populu gucia, ezpatac escuetan, eçarri çuen erregueren inguruan, aldarearen eta temploaren aitzinean, temploco escuin-aldetic ezquerreco alderaino. Eta erakarri çuten erregueren semea; buruan eçarri çaroten diadema eta escura eman çaroten leguea çaducan liburua eta erregue eçarri çuten. Joiada aphez-handiac bere semeequin gançutu çuen halaber; çorion aguiancatu çaroten eta oihu eguin çuten: Bici bedi erregue! Athaliac hori aditu çuenean, erran nahi da lasterca çabilçanen eta erregue laudatzen çutenen haroa, Jaunaren templora populuaren gana sarthu cen. Eta ikusi çuenean erregue templo-sarcean mail baten gainean xutic, eta lekuco populu gucia bozcariotan, turuta durrundaca eta berce asco tresnez jotzen, eta oihuz laudatzen, hautsi cituen bere soinecoac eta erran çuen: Cimarkua! cimarkua! Bada, Joiada aphez-handia ehuntarietara eta armadaco aitzindarietara ilkiric, erran çaroeten: Eramaçue temploco hersguneetaric harat, eta campoan ezpataz hila içan bedi. Eta apheçac manatu çuen etzedin hil Jaunaren etchean. Eta lephotic lothu citzaizcon; eta erregue-etcheco çaldien athetic barnera sarthu cirenean, han hil çuten. Joiadac berriz, bere eta populu guciaren eta erregueren artean batasun eguin çuen, Jaunaren populu içatecotzat. Hargatic populu gucia Baalen temploan sarthu cen eta herraustu çuen; haren aldareac eta itchurac phorroscatu cituen; Mathan ere, Baalen apheça, aldareen aitzinean hil çuten. Aldiz, Joiadac Jaunaren etchean cargudunac eçarri cituen, aphez eta lebitarren escu-peco, ceinac Dabidec Jaunaren etchean berezcatu baitzituen, Jaunari holocausten escainceco, Moisen leguean iscribatua den beçala, bozcarioz eta cantuz, Dabiden manuaren arabera. Jaunaren etcheco atheetan ere athalçainac eçarri cituen, edocein gauçaz lohi cena barnerat sar etzedinçat. Eta hartu cituen ehuntariac eta guiçonic hazcarrenac, populuco lehembicicoac eta lekuco jende xehe gucia, eta Jaunaren etchetic jautsaraci çuten erregue, eta erregue-etchean sarraraci çuten athe nausiaren erditic eta erregue-alkian eçarri çuten. Bozcariotan sarthu cen lekuco populu gucia eta hiria phausuan jarri cen. Athalia berriz, espataz hila içan cen. Joasec çazpi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta berrogoi urthez erreguinatu cen Jerusalemen; haren ama deitzen cen Sebia Bersabeecoa. Eta Jaunaren aitzinean ongui cena eguin çuen Joiada apheça bici içan ceno. Aldiz Joiadac harraraci çarozcan bi emazte, ceinen ganic içatu baitzituen semeac eta alabac. Guero Joasen gogoco içan cen Jaunaren etchean erreberritzapenac eguitea. Apheçac eta lebitarrac bildu cituen, eta erran çaroeten: Ilki çaitezte Judaco hirietara, eta urthe oroz Israel gucia ganic dirua bil çaçue çuen Jaincoaren temploco berritzapenen eguiteco, eta hori eguiçue çalhuqui. Bainan lebitarrac naguiquiegui haritu ciren. Eta erreguec deithu çuen Joiada buruçaguia, eta erran çaroen: Cergatic ez duçu artha içan borchatzeaz lebitarrac Judatic eta Jerusalemetic ekarcera dirua, Moisec Jaunaren cerbitzariac manatu içan duena, Israelgo jende guciac ekar deçan lekucotasuneco tabernaclearençat? Ecic Athaliac, impio tzarrac, eta haren semeec larrutu dute Jaincoaren etchea, eta Jaunaren etchean consecratuac içan ciren gauça gucietaric berreguindu içan dute Baalen temploa. Erreguec beraz manaturic, kutcha bat eguin çuten eta eçarri çuten Jaunaren etcheco athearen ondoan campoco aldetic. Eta Judan eta Jerusalemen oihu eguin içan cen bakotchac Jaunari ekar ceçon, mortuan Moisec Jaincoaren cerbitzariac cergatu dirua. Eta buruçaguiac eta populua bozcariotan jarri ciren guciac; sarthu ciren eta ekarri çuten Jaunaren kutchara dirua, eta hambat eçarri çuten, non bethe baitzuten. Eta erregueren aitzinera lebitarren escuz kutcharen ekarceco ordua ethorcen cenean (ecic diru hainitz bacela ikusten çuten), erregueren iscribaua eta aphez-handiac berezten çuena sarcen ciren eta kutchan cen dirua husten çuten; guero kutcha eramaten çuten bere lekura; horrela egun oroz eguiten çuten, eta bildua içan cen nihonereco dirutzea, Ceina eman baitzaroeten erreguec eta Joiadac Jaunaren etcheco lanen cargua çutenei; eta hauquiec hartaric sariac ematen çaroezten harri-aphainçaileei eta lan bakotchetaco languileei, Jaunaren etchearen berritzeco; eta burdin eta cobre lanetan hari cirenei ere, erorcen hasia cenaren gogorceco. Eta lanean hari cirenec ancetsuqui eguin çuten, eta harrasietaco hirricadurac hequien escuz tapatuac ciren; Jaunaren etchea leheneco heinean eçarri çuten eta gogorqui egonaraci çuten. Eta lanac oro akabatu cituztenean, erregueren eta Joiadaren aitzinera ekarri çuten gaineraco dirua. Hartaric eguinac içan ciren temploco eguimbideetaco tresnac, holocaustetacoac, xatac ere eta urhezco eta cilharezco berce unciac; eta Joiada bici içan cen gucian holocaustac guelditu gabe escaincen ciren Jaunaren etchean. Bada, Joiada çahartu cen egunez bethea, eta seietan hogoi eta hamar urthetan celaric hil içan cen. Dabiden hirian erregueequin ehorci çuten, Israeli eta haren etcheari onguia eguin içan çuelacotz. Aldiz, Joiada hil ondoan, Judaco buruçaguiac sarthu ciren eta adoratu çuten erregue, ceina, hequien agurrec bigüinduric, hequien nahietara erori baitzen. Jaunaren, beren arbasoen Jaincoaren temploa bazterrerat utzi çuten, eta cerbitzatu cituzten lucuac eta jaincomoldeac. Bekatu horren gatic Jaunaren hasarrea biztu cen Judaren eta Jerusalemen contra. Igorcen çaroezten profetac, Jaunaren gana bihur citecen, eta hequien hitzac etzituzten ençun nahi. Horren gatic Jaincoaren izpirituac bethe çuen Çacarias Joiadaren semea; eta populuaren aitzinean jarri cen, eta erran çaroeten: Hau dio Jainco Jaunac. Certaco hausten duçue Jaunaren manamendua? etzaitzue ongui atheratuco. Certaco utzi duçue Jauna, harec ere çuec uzteco? Hauquiec bildu ciren haren contra; Jaunaren etcheco lorioan harricatu çuten erregueren manuaren arabera. Erregue Joas etzen orhoitu Çacariasen aitac, Joiadac harençat içan çuen urricalpenaz, bainan hilaraci çuen haren semea. Eta hunec hilceracoan erran çuen: Ikus eta bilha beça Jaunac. Eta urthea iragan cenean, Siriaco armada igan cen Joasen contra, Judara eta Jerusalemera ethorri cen, hil cituen populuco aitzindariac oro, eta harrapaquin gucia Damasera erregueri igorri çaroen. Eta halere, nahiz Siriar guti ethorri cen, Jaunac hequien escuetara oste gaitz bat arthiqui çuen, ceren bazterrerat utzi çuten beren arbasoen Jainco Jauna; eta Joasen gainean halaber laido handiac erabili cituzten Siriarrec. Eta goatean, hiradura handitan utzi çuten; haren cerbitzariac berriz, haren contra jaiqui ciren, Joiada apheçaren semearen odola nahiz aspertu; bere ohean sakitu çuten, eta hil cen; eta Dabiden hirian ehorci çuten, ez ordean erregueen hobietan. Bada, hari celatac hedatu ciozcatenac ciren Çabad, Semaath Amontarraren semea, eta Joçabad, Semarith Moabitarraren semea. Aldiz, haren semeen eguitecoac, eta haren-pean bildu içan cen dirutze gucia, eta Jaunaren etchearen erreberripena, Erregueen liburuan arthatsuqui iscribatuac dira; Amasias berriz, haren semea, haren orde erreguinatu cen. Amasias hogoi eta borz urthetan cen erreguinatzen abiatu cenean, eta hogoi eta bederatzi urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama deitzen cen Joadan Jerusalemecoa. Onguia eguin çuen Jaunaren aitzinean, ez bizquitartean bihotz osoqui garbiarequin. Eta iduritu citzaioenean bere erreinua gothortua, cinçurrac eguinaraci çaroezten haren aita erreguea hil çuten cerbitzariei. Bainan hequien semeac etzituen hilaraci, iscribatua denaren arabera Moisen legueco liburuan, ceinetan Jaunac manatu baitu, dioelaric: Aitac ez beitez hil semeen gatic, ez-eta semeac beren aiten gatic; bainan bat bedera bere bekatua gatic hil bedi. Amasiasec beraz Juda gucia bilaraci çuen; xuxendu cituen familiaca, eta eçarri cituen ehuntariac eta milatariac Juda gucian eta Benjaminen; hogoi urthetaric eta goiticoac cembat ciren atheratu çuen, eta atzeman cituen hirur ehun mila guiçon-gazte guerlarat ilkitzen cirenac, lança eta erredola çakartenac. Israeldic ere saritan hartu cituen ehun mila guiçon hazcar, ehun talendu cilharrezcotan. Bainan Jaincoaren guiçon bat ethorri citzaioen eta erran çaroen: Oi erregue, ez bedi çurequin ilki Israelgo armada; ecic Jauna ez da Israelequin, ez-eta Efraimgo seme nihorequin. Baldin uste baduçu armaden indarraren gainean daudecila guerlac, Jaunac etsaiez garhaitaracico çaitu, alabainan Jaunari dihoaquio edo laguncea, edo ihes igorcea. Eta Jaincoaren guiçonari erran çaroen Amasiasec: Cer içanen da bada Israelgo soldadoei eman darozcatedan ehun talenduez? Jaincoaren guiçonac ihardetsi çaroen: Jaunac badu nondic çuri eman ahal horiec baino hainitz guehiago. Hargatic Amasiasec bereci çuen Efraimdic ethorri citzaioen armada, bere toquira itzul cedinçat; eta hauquiec Judaren contra samur handi, itzuli ciren beren lekura. Bada, gogoa onduric Amasiasec, eraman çuen bere populua; goan cen Gazteguietaco haranera eta Seirgo hamar mila guiçon jo cituen; Eta berce hamar mila hartu cituzten Judaco semeec; erakarri cituzten harcaitz baten muthurrera, erroiçua behera ambildu cituzten, eta lehertu ciren guciac. Bainan Amasiasec gudura berequin ez eramatecotzat guibelerat igorri çuen armada hura, Judaco hirietara hedatu cen, Samariatic Bethoroneraino, eta hirur mila guiçon hilic, harrapaquin handi bat eguin çuen. Amasiasec berriz, Idumearren sarrasquiaren ondotic, eta Seirgo semeen jaincomoldeac eramanic, beretzat hartu cituen jaincotzat, eta adoratzen cituen eta isensua erretzen çaroeten. Haratic Amasiasen contra samurturic, Jaunac igorri çaroen profeta bat, ceinac erran baitzaroen: Certaco adoratu ditutzu jainco batzu, beren populua çure escutic ecin itzurraraci dutenac? Eta profetac horiec erran ciozcanean, ihardetsi çaroen: Erregueren conseilaria othe çare? çaude phausuan, hilaraz etzaitzadan. Eta profetac guibeleracoan, erran çuen: Badaquit Jaunac çure hilcea hartu duela gogoan, gaizqui hori eguin duçulacotz, eta gaineco, ez duçulacotz ene errana onhetsi. Amasiasec beraz Judaco erreguec, gogoeta tcharrenetaric bat eguinic, igorri çaroen Joasi, Joacacen seme, Jehuren ilobasoari, Israelgo erregueri, cioelaric: Çato, dugun elkar ikus. Eta Joasec berri-emaileac guibelerat bidali cituen, erraten çuelaric: Libanen den astakarloac Libango cedroa gana igorri çuen, cioelaric: Çure alaba ene semeari emaztetzat emoçu. Eta hara non Libango oihanean ciren basabereac iragan ciren eta astakarloa lehertu çuten. Erran duçu: Jo dut Edom. Eta horren gatic çure bihotza hanturaz goititu da. Jar çaite çure etchean; certaco bilha çure gaitza, ala erorceco, çu, eta Juda çurequin? Amasiasec etzuen nahi içan ençun, Jaunaren nahia baitzen hura etsaien escuetara arthiquitzea, Edomen jaincoen ariaz. Joas Israelgo erregue igan cen beraz, eta elkarri jarri ciren bekoz-beko. Amasias berriz, Judaco erregue Bethsamesen cen. Eta Juda erori cen Israelen aitzinean eta ihes eguin çuen bere olhetara. Bada Joasec, Israelgo erreguec, Bethsamesen hartu çuen Amasias, Judaco erregue, Joasen semea, Joacaz baitzen Joasen aita, eta eraman çuen Jerusalemera; urratu çuen hango harrasia Efraimgo athetic Izquinaco atheraino laur ehun besotan. Jaincoaren etchean, Obededomen baithan eta erregue-etcheco kutchetan ere atzeman cituen urhe, cilhar eta unci guciac, eta bahi çaudenen semeac ere Samariara eraman cituen. Bada, Amasias, Joasen semea, Judaco erregue, hamaborz urthe bici içan cen, Joas, Joacacen semea, Israelgo erregue hil ondoan. Amasiasen gaineraco eguinçac berriz, lehenagocoac eta azquenecoac, iscribatuac dira Judaco eta Israelgo erregueen liburuan. Hura Jauna ganic guibelatu cen ondoan, celatac hedatu ciozcaten Jerusalemen. Eta nola Laquisera ihes eguin baitzuen, guiçonac igorriric, han hil çuten. Eta çaldi gainetan guibelerat ekarriric, Dabiden hirian bere arbasoequin ehorci çuten. Bada, Juda guciac hartu çuen Ocias, hamasei urthe cituena, eta bere aita Amasiasen orde erregue eçarri çuen. Harec berritu çuen Ailath eta bihurtu çuen Judaren azpira, erregue lokartu cen ondoan bere arbasoequin. Ociasec hamasei urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta berrogoi eta hamabi urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama deitzen cen Jequelia Jerusalemecoa. Jaunaren beguietan çucen cena eguin çuen, haren aita Amasiasec eguin cituen gucien arara. Eta Jauna bilhatu çuen bici içan ceno Çacarias, arguiduna eta Jaincoaren ikuslea; eta nola Jauna bilhatzen baitzuen, Jaunac orotan bidatu çuen haren urhatsa. Ilki cen beraz eta guducatu cituen Filistindarrac; Jetheco, Jabniaco eta Açoteco harrasiac urratu cituen; eta hiri hazcarrac ere eguin cituen Açoteco eta Filistindarren lurretan Eta Jaincoac lagundu çuen Filistindarren contra, Gurbaalen egoten ciren Arabiarren contra eta Amontarren contra. Eta Amontarrec Ociasi emaitzac ekarcen ciozcaten; eta Eguiptoco bazterreraino hedatu cen haren icena, haren garhaicia usuen ariaz. Ociasec dorreac Jerusalemen alchatu cituen Izquinaco athearen gainean, Haraneco athearen gainean, eta gaineracoac harrasiaren alderdi berean, eta hazcartu cituen dorre hequiec. Dorreac alchatu cituen halaber mortuan, eta urtegui asco eguin cituen, arthalde hainitz çuelacotz, hala bazterraldetan, nola mortuaren hedaduran; mahastiac ere eta mahastiçainac bacituen mendietan eta Carmelen; ecic lurreco lanei emanicaco guiçona cen. Aldiz, haren guerlarien armada, guduetara atheratzen cirenena, Jehiel iscribauaren, Maasias irakaslearen, eta Hananias erregueren azpico buruçaguietaric cenaren manamenduan cen. Eta aitzindari guciac, guiçon hazcarren familiaca, bi mila eta sei ehunetara helcen ciren. Eta hequien azpico armada gucia helcen cen hirur ehun eta çazpi mila eta borz ehun guiçonetara, ceinac guerletaco onac baitziren, eta erreguerençat guducatzen baitziren etsaien contra. Ociasec halaber hequiençat, erran nahi armada guciarençat eguinaraci cituen erredolac, lançac, cascac, bulhar-aitzinecoac, arrambelac eta harri arthiquitzeco habalac. Eta Jerusalemen eguin cituen asco tresna-mota, dorreetan eta harrasi-izquinetan eçarri cituenac, gueci eta harri handi arthiquitzeco; eta haren icena urrunera ilki cen, ceren Jaunac laguncen baitzuen eta eman baitzaroen indar. Bainan indarretan sarthu cenean, bihotza hantu citzaioen bere galgarri, eta utzi çuen bere Jainco Jauna ganaco artha, eta Jaunaren temploan sarthuric, isensua erre nahi içan çuen balsamuetaco aldarearen gainean. Haren ondotic berehala sarthu cen Açarias aphez-handia eta harequin laur hogoi aphez guiçon larderia handienecoac. Erregueri buru eguin eta erran çaroeten: Jaunaren aitzinean isensua erretzea, eguimbide hori etzaitzu emana, Ocias; bainan hori aphecena da, erran nahi da Aaronen seme hortaraco consecratuac içan direnena; ilki çaite sainduteguitic; ez arbuia, ceren Jainco Jaunac ez baitarotzu ospetan erakutsico. Eta Ociasec hasarreturic, escu batez çaducala isensuncia isensuaren erretzeco, apheçac dixidatzen cituen. Eta ordu berean leguena haren belharrean atheratu cen, aphecen aitzinean, Jaunaren temploan, balsamuetaco aldarearen gainean. Eta Açarias aphez-handiac eta gaineraco berce aphez guciec beguiratu çaroetenean, leguena ikusi çuten haren belharrean, eta berehala iraici çuten; bainan berac ere ilkitzera laster eguin çuen, ceren han berean Jaunaren çauriari ohartu baitzen. Erregue Ocias leguensu içatu cen beraz bere heriotzeco eguneraino, eta etche bereci batean egotu cen, Jaunaren etchetic iraiçaraci çuen leguenaz maldatua. Bada, Joatham haren semeac hotseman çaroen erregueren etcheari eta juiatzen çuen lekuco populua. Berriz, Isaias profetac, Amosen semeac iscribatu cituen Ociasen gaineraco eguinçac, nahiz lehenac, nahiz azquenac. Eta Ocias bere arbasoequin lokartu cen, eta erregueen hobietaco landan ehorci çuten, ceren cen leguensua; eta Joatham haren semea erreguinatu cen haren orde. Joathamec hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean eta hamasei urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Sadoquen alaba, Jerusa deitzen cen. Jaunaren aitzinean çucen cena eguin çuen, bere aita Ociasec eguin cituen gucien arara, lekat etzela Jaunaren temploan sarthu, eta populua bekatura limburcen cen oraino Harec alchatu çuen Jaunaren etcheco athe gora, eta lan handiac eguin cituen Ophelgo harrasian. Judaco mendietan eguin cituen hala-ber hiriac, eta oihanetan gazteluac eta dorreac. Gudu eguin çuen Amonen semeen erreguearen contra; garhaitu cituen, eta Amonen semeec orduco egunetan eman çarozten cilharrezco ehun talendu, hamar mila coro ogui eta berce haimberce coro garagar; horiec eman çarozten Amonen semeec bigarren eta hirugarren urthean. Eta Joatham indarretan sarthu cen, bere bideac bere Jainco Jaunaren aitzinean çucen eraman cituelacotz. Joathamen gaineraco eguinçac berriz, haren gudu guciac eta lanac, Israelgo eta Judaco erregueen liburuan dira iscribatuac. Hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hamasei urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Joatham lokartu cen bere arbasoequin; Dabiden hirian ehorci çuten, eta Acaz haren semea erreguinatu cen haren orde. Acacec hogoi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hamasei urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Etzuen bere aita Dabidec beçala çucen cena eguin Jaunaren aitzinean. Bainan Israelgo erregueen bidetan ibili cen, eta berçalde jainco-moldeac urthu cituen Baalençat. Harec erre çuen isensua Benenomgo haranean, eta bere semeac suaz garbitu cituen, Jaunac Israel ethorcean hil cituen jendaien ohitzaren arabera. Imolatzen çuen halaber eta usain onac erretzen cituen leku goretan, munhoetan eta çuhaitz hostotsu gucien azpian. Eta bere Jainco Jaunac arthiqui çuen Siriaco erregueren escuetara, ceinac jo baitzuen, eta haren erresumatic harrapaquin handi bat hartu eta Damaserat eraman baitzuen. Israelgo erregueren escura ere arthiquia içan cen eta çauri handiaz joa. Eta Phaceec, Erromeliaren semeac, Judatic hil cituen egun batez sei hogoi mila, oro guiçon guerlariac, bazterrerat utzi çutelacotz beren arbasoen Jainco Jauna. Orduco egun beretan, Cecric, Efraimgo guiçon ahal handitaco batec, hil cituen Maasias erregueren semea, Ezricam haren etcheco buruçaguia, eta Elcana ere erregueren ondotic bigarren cena. Eta Israelgo semeec beren anaietaric hartu cituzten berrehun mila emaztequi, haur eta nescatcha, eta nihonereco harrapaquina, eta hura Samariara eraman çuten. Egun hequiez han bacen Jaunaren profeta bat Oded deitzen cena, ceina ilki baitzen Samariara heldu cen armadaren bidera, eta erran çaroeten: Huna non çuen arbasoen Jainco Jaunac, Judaren contra hasarrez, arthiqui dituen çuen escuetara, eta latzqui hil ditutzue halaz non ceruetara jo baitu çuen gogorqueriac. Berçalde Judaco eta Jerusalemeco umeac çuen muthil eta nescatotzat nahi ditutzue azpiratu, ez baita hori eguiteco lana; ecic hortan bekatu eguin duçue çuen Jainco Jaunaren alderat. Bainan adi çaçue ene errana eta bihur çatzue çuen anaietaric erakarri ditutzuen gathibuac, ceren Jaunaren hasarre gaitza çuen gainera jaustera baitihoa. Hargatic Efraimgo semeetaric lehembicicoac, Açarias Johananen semea, Baraquias Mosolamothen semea, Ecequias Selumen semea eta Amasa Adaliren semea, jarri ciren gudutic heldu cirenen aitzinean, Eta erran çaroeten: Ez ditutzue hemen sarraracico gathibuac, beldurreceta bekatu eguin deçagun Jaunaren alderat. Certaco nahi ditutzue gure bekatuac berhatu eta gure hoben çaharrac mukurrutu? ecic handia da bekatua, eta Jaunaren hasarreco kea sugarcera dihoa Israelen gainera. Eta guerlaco guiçonec, aitzindarien eta oste guciaren aitzinean, guibelerat igorri cituzten harrapaquina eta hartu cituztenac oro. Eta aixtian aiphatu ditugun guiçonac ethorri ciren, eta gathibuac harturic eta has ciren guciac, buluzquinetaric jaunci cituzten; eta soinecoz eta oinetacoz jaunci, janaz eta edanaz berotu, eta nekearen gatic gançutu eta arthatu cituzten ondoan, ecin ibil citazqueenac eta hebainduac ciren guciac, çamari gainetan eçarri cituzten, eraman cituzten beren anaietara, Jericora, Palmetaco hirira, eta berac Samariara itzuli ciren. Orduco egunetan, erregue Acacec Asiriarren erreguen bidali çaroen lagunça galdez. Eta Idumearrac ethorri ciren, Judatic hainitzac hil cituzten, eta harrapaquin handia hartu çuten. Filistindarrac ere celhaietaco hirietan eta Judaco hegoaldean barraiatu ciren, eta hartu cituzten Bethsames, Ayalon eta Gaderoth, Soco ere, Thamnam eta Gamço beren herriequin, eta hequietan egotu ciren. Ecic Jaunac beheititu çuen Juda, Acacen, Judaco erregueren ariaz, bere lagunçaz gabetu baitzuen erdeinatu çuelacoz Jauna. Eta Jaunac haren contra erakarri çuen Thelgathphalnasar Asiriarren erregue, ceinac eman baitzaroen atsecabe, eta nihoren enferraric gabe larrutu baitzuen lekua. Beraz Acacec biluci cituen Jaunaren etchea, erregueen eta aitzindarien etcheac, eta emaitzac eguin çarozcan Asiriarren erregueri, eta halere etzitzaioen batere baliatu. Eta ororen gainera, bere hesturaco orduan, erregue Acacec berac bere escuz berhatu çuen Jaunaren alderaco erdeinua. Damaseco jaincoei, bere joileei, imolatu çaroezten bitimac eta erran çuen: Asiriarren erregueen jaincoec laguncen dituzte hequiec; nic bitimez jabalduco ditut, eta alde içanen ditut: noiz-ere aitzitic hequiec baitziren haren eta Israel guciaren galgarri. Hargatic Acacec Jaincoaren etcheco unci guciac harturic eta xehacaturic, hersi cituen Jaincoaren temploco atheac, eta aldareac eguin cituen Jerusalemeco izquina gucietan. Judaco hiri gucietan ere aldareac eguin cituen isensuaren erretzeco, eta hasarretzera ekarri çuen bere arbasoen Jainco Jauna. Haren gaineraco eguinçac berriz, haren lehembicico lanac eta azquenac, oro iscribatuac dira Judaco eta Israelgo erregueen liburuan. Eta Acaz bere arbasoequin lokartu cen, eta Jerusalemeco hirian ehorci çuten, ecic etzuten Israelgo erregueen hobietan onhetsi. Eta Ecequias haren semea erreguinatu cen haren orde. Ecequias erreguinatzen hasi cen beraz hogoi eta borz urthetan celaric, eta hogoi eta bederatzi urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Çacariasen alaba, Abia deitzen cen. Jaunaren aitzinean gogaragarri cena eguin çuen, Dabidec, haren aitac eguin cituen gucien arabera. Bere erreguetasuneco lehembicico urthean eta lehembicico hilabethean, idequi eta berritu cituen Jaunaren etcheco atheladac. Eta erakarri cituen apheçac eta lebitarrac, eta bilaraci cituen iguzqui-haiceco plaçara. Eta erran çaroeten: Adi neçaçue, lebitarrac, eta sainduets çaitezte; çuen Jainco Jaunaren etchea xahu çaçue, eta lohiqueria guciac ken çatzue sainduteguitic. Gure aitec bekatu eguin dute, eta gaizquia gure Jainco Jaunaren aitzinean eguin dute, hura bazterrerat utziz; Jaunaren tabernacletic itzuli dituzte beguitharteac eta guibela erakutsi darote. Sarcean ciren atheac hersi dituzte, hil dituzte arguiac, isensua ez dute erre, eta holocaustac ez dituzte Israelgo Jaincoaren sainduteguian escaini. Hargatic Jaunaren hasarrea subermatua içan da Judaren eta Jerusalemen gainera. Eta asalduei, hilcequetei eta trufei eman ditu, cerorrec çuen beguiz ikusten duçuen beçala. Eta tzarqueria horren ariaz, gure aitac ezpataren azpira erori dira, eta gure seme, alaba, emazteac eramanac içan dira gathibu. Orai ene gogaraco da batasun eguin deçagun Israelgo Jainco Jaunarequin, eta gure ganic aldaratuco du bere hasarrearen hatsa. Ene semeac, ez içan axolagabe: Jaunac hautatu çaituztete haren aitzinean egoteco, hari eguimbideen bihurceco, haren cerbitzatzeco eta hari isensuaren erretzeco. Orduan jaiqui ciren lebitarrac: Caathen umeetaric, Mahath Amasairen semea, eta Joel Açariasen semea; aldiz Merariren semeetaric, Cis Abdiren semea, eta Açarias Jalaleelen semea; Jersomen umeetaric berriz, Joah Cemaren semea, eta Eden Joahen semea; Elisaphanen umeetaric berriz, Samri eta Jahiel; Asaphen umeetaric halaber, Çacarias eta Mathanias; Hemanen umeetaric berriz, Jahiel eta Semei; aldiz Idithunen semeetaric, Semeias eta Ociel. Eta bildu cituzten beren anaiac; sainduetsi ciren, eta erregueren manuaren eta Jaunaren manamenduaren arabera, sarthu ciren Jaincoaren etchearen xahutzera. Apheçac ere Jaunaren temploan sarthu ciren haren sainduestera; barnean lohiric aurkitu cituztenac oro, athe-sarcera kendu cituzten, eta lebitarrec camporat Cedrongo errecara eraman cituzten. Bada, lehen hilabetheco lehembicico egunean hasi ciren xahutzen, eta hilabethe bereco çorcigarren egunean sarthu ciren Jaunaren temploco lorioan; çorci egunez temploa xahu eguin çuten, eta hilabethe bereco hamaseigarren egunean, hasi lana akabatu çuten. Guero Ecequias erreguearen aitzinera aguertu ciren, eta erran çaroten: Sainduetsi dugu Jaunaren etche gucia, holocaustetaco aldarea eta hango unciac, proposicioneco mahaina ere eta hartaco tresnac, Eta erregue Acacec bere erreguetasuneco demboran, arnegatu çuen ondoan, likistu cituen puscac oro; eta hara guciac atheratuac daudela Jaunaren aldare aitzinera. Eta Ecequias goicic jaiquiric, hirico buruçaguiac oro bildu cituen, eta Jaunaren templora igan cen. Eta elkarrequin escaini cituzten çazpi cecen, çazpi ahari, çazpi bildots eta çazpi aker bekatuarençat, erresumarençat, sainduteguiarençat eta Judarençat; eta erreguec Aaronen seme aphecei erran çaroeten, Jaunaren aldarearen gainean escaint cetzaztela. Aphecec hil cituzten beraz cecenac; odola hartu eta ixuri çuten aldarearen gainean; hil cituzten ahariac ere, eta hequien odola aldarearen gainean ixuri çuten; eta imolatu cituzten bildotsac, eta ixuri çuten odola aldarearen gainean. Hurbilaraci cituzten bekatuarençateco akerrac erregueren eta oste guciaren aitzinean, eta escuac eman çaroezten gainera; Aphecec imolatu cituzten, eta odolaz ihinztadura eguin çuten aldarearen aitzinean Israel guciaren xahupeneraco; ecic erreguec manatu çuen holocausta Israel guciarençat eta bekatuarençat eguina içan cedin. Lebitarrac eçarri cituen halaber Jaunaren etchean, cimbalequin, maniurrequin eta guitarrequin, Dabidec, Gad ikusleac eta Nathan profetac xedatu çuten beçala; ecic Jaunaren manamendu bat cen, bere profeten arartecoz eguina. Eta lebitarrac eman ciren Dabiden musicaco tresnac escuan, eta apheçac turutequin. Ecequiasec manatu çuen holocausta escaint ceçaten; hasi ciren Jaunaren laudorioen cantatzen, turuten durrundarazten, eta Dabidec Israelgo erreguec xuxendu cituen asco tresnen jotzen. Aldiz oste gucia adoran çagoelaric, cantariac eta turutac cituztenac beren eguimbideetan ciren, holocausta akabatu arteo. Eta escainça akabatu cenean, erregue gurthu cen eta harequin ciren guciac ere, eta adoratu çuten Jauna. Ecequiasec eta buruçaguiac lebitarrei manatu çaroeten Jauna lauda ceçaten Dabiden eta Asaph ikuslearen cantiquequin; eta laudatu çuten bozcalencia handitan, eta belhaunicaturic adoratu çuten. Ecequiasec berriz, hau erran çuen oraino: Jaunarençat bethe ditutzue çuen escuac; hurbil çaizte, eta bitimac eta laudorioac escaint çatzue Jaunaren etchean. Oste guciac beraz, bihotz jaincotiar batequin escaini cituen bitimac, laudorioac eta holocaustac. Bada, hau içan cen osteac escaini cituen holocausten nombrea: hirur hogoi eta hamar cecen, ehun ahari eta berrehun bildots. Eta Jaunari sainduetsi çarozten sei ehun idi eta hirur mila ardi. Apheçac berriz, guti ciren, eta etziren asqui holocausten larrutzeco; hargatic beren anaia lebitarrec lagundu cituzten, lana akabatu eta apheçac sainduetsiac içan citecen arteo: ecic ohitza errexagoz sainduesten dira lebitarrac apheçac baino. Içatu cen beraz hainitz holocausta, baquezcoen bilgor eta holocausten libacione; eta osoan eçarriac içan ciren Jaunaren etcheco ohoreac. Eta Ecequias eta populu gucia boztu ciren, Jaunaren cerbitzua berriz eçarria celacotz; ecic bat-batean hartu çuen horren eguiteco gogoa. Ecequiasec halaber Israel guciari eta Judari bidali çaroeten, eta gutunac iscribatu çaroezten Efraimi eta Manaseri, Jerusalemera ethor citecen Jaunaren etchera, eta Israelgo Jainco Jaunari eguin cioçoten bazcoa. Beraz erreguec, buruçaguiec eta baldarna guciac Jerusalemen bilçar eguinic, erabaqui çuten bazcoa bigarren hilabethean eguinen çutela. Alabainan bere orduan ecin eguin çuten, behar cen becembat aphez etzelacotz içan sainduetsiric, eta populua etzelacotz oraino bildua içan Jerusalemera. Eta solasa erregueren eta oste guciaren gogaraco içan cen. Eta erabaqui çuten meçulariac igorrico cituztela Israel gucira Bersabeetic Daneraino, ethor citecen eta Israelgo Jainco Jaunari bazcoa Jerusalemen eguin cioçoten; ecic ascoc etzuten eguin legueaz manatua den beçala. Eta erregueren eta buruçaguien manuz gutunequin meçulariac goan ciren Israel gucira eta Judara, erreguec manatu çaroeten beçala oihu eguinez: Israelgo semeac, Abrahamen, Isaaquen eta Israelen Jainco Jauna gana bihur çaitezte, eta Asiriarren escuari itzuri diren ondarretara itzuliren da Jauna. Ez beçaçue eguin çuen aita, anaiec beçala, ceinac beren arbasoen Jainco Jauna ganic guibelatu baitira, eta harec, ikusten duçuen beçala, heriotzeari arthiqui ditu. Berautzue gogor çuen buruac çuen aitec beçala; escuac emotzuete Jaunari, eta bethicotzat sainduetsi duen sainduteguira çatozte; cerbitza çaçue çuen arbasoen Jainco Jauna, eta çuen gainetic aldaratuco du bere hasarrearen hatsa. Ecic baldin çuec Jauna gana bihurcen baçarete, çuen anaiec eta semeec urricalpena aurkituren dute gathibu eraman dituzten nausien aitzinean, eta leku huntara itzuliren dira; ecic urricalmendutsu eta barkatiar da çuen Jainco Jauna, eta ez du bere beguithartea çuen ganic aldaratuco, bihurcen baçarete haren gana. Meçulariac arin cihoacen beraz hiritic hirira Efraimgo eta Manaseco lurrac gaindi Çabuloneraino; eta hequiec trufatzen eta escarniatzen cituzten. Bizquitartean Aserretic, Manasetic eta Çabulondic, bakar batzuec onhetsiric errana, Jerusalemera ethorri ciren. Judan aldiz, Jaunaren escua haritu cen hequien baithan, orori bihotz bat emateco, Jaunaren hitza bethe ceçaten, erregueren eta buruçaguien manuaren arabera. Eta populutze handiac bildu ciren Jerusalemera, airisetaco besta-buruaren eguitera bigarren hilabethean. Eta jaiquiric urratu cituzten Jerusalemen ciren aldareac; eta jaincomoldeei isensuaren erretzeco erabilcen cirenac oro phuscaturic, Cedrongo errecara arthiqui cituzten. Bada, bazcoa imolatu çuten bigarren hilabetheco hamalaugarren egunean. Aphecec ere eta lebitarrec, noizbait beren buruac sainduetsiric, Jaunaren etchean escaini cituzten holocaustac. Eta jarri ciren beren lerroan, xedatua cen beçala eta Moise Jaincoaren guiçonaren leguearen arabera; aphecec berriz, lebitarren escutic harcen çuten ihinztaduraren eguiteco odola, Oste handi bat bacelacotz sainduetsia etzena; eta hargatic lebitarrec imolatu çaroeten bazcoa ernatu etzirenei beren buruac Jaunari sainduestera. Efraimdic, Manasetic, Isacarretic eta Çabulondic ethorri populutic ascoc, etzirelaric sainduetsiac, bazcoa jan çuten, ez iscribatua denaren arabera; eta Ecequiasec hequiençat othoitz eguin çuen, erraten çuelaric: Jauna ona da, beguithartez jarrico da Beren arbasoen Jainco Jauna beren bihotz oroz bilhatzen dutenei; eta ez darote jaçarrico ez direla sainduetsiac. Jaunac ençun çuen, eta jabaldu citzaioen populuari. Eta Israelgo seme, Jerusalemen aurkitu cirenec, çazpi egunez eguin çuten airisetaco besta, bozcario handitan eta egun oroz Jauna laudatuz, eta lebitarrec eta aphecec ere bai, hequien carguari cihoacen tresnac joz. Eta Ecequias bihotzera minçatu çaroeten Jaunaren gaineco gaucetan ongui aditzen ciren lebitarrei; eta bestaco çazpi egunetan jan çuten, baquezco bitimac imolatuz eta beren arbasoen Jainco Jauna laudatuz. Eta oste guciaren gogaraco içan cen berce çazpi egun ere bestatzea, eta hala eguin çuten bozcalencia handitan. Ecic Ecequiasec Judaco erreguec populuari eman çarozcan mila cecen eta çazpi mila ardi; buruçaguiec berriz, populuari mila cecen eta hamar mila ardi eman çarozten. Aphecetaric beraz mulço handia içan cen sainduetsia. Eta bozcarioz gainditua içan cen Judaco populu gucia, hala apheçac eta lebitarrac, nola Israeldic ethorri ciren jendetze guciac, Israelgo lurreco proselitac ere eta Judan egoten cirenac. Eta Jerusalemen hambateco besta bat eguin cen, non halacoric ez baitzen hiri hartan içatu Salomon, Israelgo erregue, Dabiden semearen egunez gueroztic. Azquenean, apheçac eta lebitarrac jaiqui ciren populua benedicatzen çutelaric, eta ençuna içan cen hequien boça, eta othoitza heldu içan cen ceruco egoitza sainduraino. Eta bestac, ohitzen arabera eguinac içan ciren ondoan, Judaco hirietan aurkitu cen Israel gucia ilki cen, eta phorroscatu cituzten jaincomoldeac, ebaqui lucuac, urratu leku gorac, herrautsi aldareac, ez bakarric Juda eta Benjamin gucicoac, bainan oraino Efraim eta Manasecoac, errotic arthiqui arteo; eta Israelgo semeac oro bihurtu ciren beren goçamen eta hirietara. Bada, Ecequiasec aphez eta lebitar mulçoac eçarri cituen andanaca, cein bere eguimbidean, erran nahi da hala apheçac nola lebitarrac holocaustetaco eta baquezcoetaco, cerbitza ceçaten, aithor eman eta canta Jaunaren campetaco atheetan. Aldiz erregueri cihoacon, haren beraren içatetic escaint citecen bethi goiz-arrats holocaustac, larumbatetan ere eta hilabetheen lehen egunean eta berce besta-buruetan, Moisen leguean iscribatua den beçala. Halaber manatu çaroen Jerusalemen çaroen populuari, aphecei eta lebitarrei eman cioçoten beren çucena, Jaunaren legueco eguitecoetan alde bat hari ahal citecen. Hori populuaren beharrietara heldu içan cenean, Israelgo semeac asco picain escaini cituzten, ogui, arno eta olioarenic, eztiarena ere; eta lurrac ekarcen dituen gucien hamarrenac escaini cituzten. Halaber Judaco hirietan çauden Israelgo eta Judaco semeec escaini cituzten idien eta ardien hamarrenac, eta beren Jainco Jaunari botuz eman çaroezten gauça sainduetsien hamarrenac; eta oro ekarcearequin, eguin cituzten meta hainitz. Hirugarren hilabethean hasi ciren meten eguiten eta çazpigarren hilabethean akabatu cituzten. Eta Ecequias eta buruçaguiac sarthu cirenean, ikusi cituzten metac, eta benedicatu cituzten Jauna eta Israelgo populua. Ecequiasec aphecei eta lebitarrei galdatu çaroeten, certaco çauden metac hala. Açarias aphez-handiac, Sadoquen odolecoac, ihardetsi çaroen, cioelaric: Picainac Jaunaren etchean escainiac içaten abiatuz gueroztic, jan dugu eta ase gare, eta hainitz guelditu da, Jaunac benedicatu duelacoz bere populua; eta ondarren nasaicia da ikusten duçun hori. Ecequiasec manatu çuen beraz bihiteguiac antola cetzazten Jaunaren etchean. Hori eguin çutenean, Çucenqui sarthu cituzten nahiz picainac, nahiz hamarrenac eta botuz emanac cirenac oro. Hequietaz berriz, içan cen cargutua Conenias lebitarra, eta bigarrençat, Semei haren anaia; Eta hunen ondotic, Jahiel, Açarias, Nahath, Asael, Jerimoth, Joçabad, Eliel, Jesmaquias, Mahath eta Banaias, Coneniasen eta haren anaia Semeiren azpico, Ecequiasen eta Açarias Jaincoaren etcheco aphez-handiaren manuz, hequiec baitzuten orotan ikusteco. Berriz, Core lebitarra Jemnaren semea, iguzqui-haiceco athearen çaina, cen cargutua norc bere oldera Jaunari escaincen cituenez, picainez eta sainduren sainduan consecratzen cirenez. Eta haren azpico ciren Eden eta Benjamin, Jesue eta Semeias, Amarias ere eta Sequenias, aphecen hirietan, çucenqui beren çathiac emateco beren anaiei, ttipiei eta handiei, Berçalde hirur urthetaric goitico muthicoei, Jaunaren temploan sarcen ciren guciei; eta hequien arthaco ciren, cerbitzuco eta berce eguimbideetaco behar cirenac egun oroz eta beren aldietan, Aphecençat familiaca, eta lebitarrençat hogoi urthetaric eta goiti, beren lerro eta andanetan. Eta oste guciari, hala emazteei nola hequien haurrei, muthico edo nesquei, çucen ematen çaroeten jatecoa, sainduetsiac ciren gaucetaric. Aaronen semeetaric ere baciren bazterraldetan eta hiri bakotcheco hiripetan guiçonac eçarriac, aphez eta lebitarretaricaco guiçonqui guciei beren çathiac ematen çarozcatenac. Ecequiasec beraz Juda gucian eguin cituen erran ditugunac oro, eta bere Jainco Jaunaren aitzinean eguin çuen on, çucen eta eguia cena, Jaunaren etcheco cerbitzuco eguitecoetan, legue eta ceremonien arabera, bere Jaincoa nahiz bilhatu bere bihotz oroz; hala eguin çuen eta ongui goan cen. Horien ondoan, eta horrela çucenqui eguin cirenean, ethorri cen Senaquerib Asiriarren erregue; Judan sarthu cen eta hiri hazcartuac sethiatu cituen, hequiec hartu nahiarequin. Ecequiasec ikusi çuenean hori, erran nahi da Senaquerib ethorri cela, eta guerlaco indar gucia Jerusalemen contra bihurcera çohala, Bilçar eguinic aitzindariequin eta guiçonic çuhurrenequin, hea tapatuco cituzten hiriz campoan ciren ithurburuac; eta oro hitz hortaco içanic, Oste handi bat bildu çuen, eta tapatu cituzten ithurri guciac eta aurkinçaren erditic iragaiten cen ur-erreca, ciotelaric: Ethorcen badira Asiriarren erregueac, ur nasaiciaric aurki ez beçate. Alchatu çuen halaber, ancetsuqui hariz, urratua içan cen harrasi gucia; gainean alchatu çarozcan dorreac, eta campotic berce harrasi bat; Dabiden hirian berritu çuen Melo, eta eguin cituen nola-nahico harmac eta erredolac. Armadan guerlariei eman çaroezten aitzindariac; guciac bilaraci cituen hirico atheco plaçara, eta hequien bihotzari minçatu cen, cioelaric: Guiçonqui hari çaitezte, eguiçue hazcarretic; ez ikara; Asiriarren erreguearen eta harequin den oste guciaren beldurric ez içan; ecen harequin baino gurequin hainitz guehiago bada. Ecic harequin haraguizco beso bat da; gurequin, gure Jainco Jauna, ceina baita gure lagunçailea eta gure alde guducatzen dena. Ecequias Judaco erregueren horrelaco solasec hazcartu çuten populua. Horiec eguin ciren ondoan, Senaqueribec Asiriarren erreguec bere cerbitzariac Jerusalemera igorri cituen (ecic berac bere armada guciarequin Laquis sethiatzen çuen), Judaco erregue Ecequiasi eta hirian cen populu guciari, cioelaric: Hau dio Senaqueribec Asiriarren erreguec: Jerusalemen sethiatuac çaretenec noren gainean bermatzen duçue çuen pesquiça? Ecequiasec ez othe çaituzte enganatzen, gosez eta egarriz çuen hilarazteco, jaçarriz çuen Jainco Jaunac Ahriarren erregueren escutic atheratuco çaituztetela? Ez othe da hori Ecequias hura, haren leku gorac eta aldareac urratu dituena; Judari eta Jerusalemeri manu eman daroetena, cioelaric: Aldare bakar baten aitzinean adoratuco duçue eta hartan erreco duçue isensua? Ez othe daquiçue, nic eta ene aitec cer eguin diotegun lurreco populu guciei? jendaietaco jaincoac içatu othe dira beren lekuaren atheratzeco ene escutic? Ene aitec larrutu dituzten jendaqui gucien jaincoetaric cein da bere populua ene escuetaric atheratu ahal içan duena, çuen Jaincoac ere çuec escu huntaric athera ahal içateco? Ecequiasec ez beçaitzate beraz engana; haicezco elhe batzuz ez beçaitzate tutulica, ez sinhets hori. Ecen nihongo jendaqui eta erresumetaco jaincoric ez bada içatu bere populuaren ene escutic eta ene aiten escutaric atheratzeco, holetan çuen Jaincoac ecin atheratuco çaituztete ene escutic. Senaqueriben cerbitzariec berce asco ere erasi çuten Jainco Jaunaren eta haren cerbitzari Ecequiasen contra. Gutunac halaber iscribatu cituen, Israelgo Jainco Jaunaren contra burhoz betheac, eta erran çuen haren gatic: Nola berce jendaien jaincoac ez baitira içatu beren populuaren ene escutic atheratzeco, Ecequiasen Jaincoac ere bere populua ecin atheratuco du escu huntaric. Eta oraino, juduaraz oihu handitan minço citzaioen Jerusalemeco harrasi gainean çagoen populuari, hequien icitzeco eta hiriaren harceco. Jerusalemeco Jaincoaz minçatu cen, hala-nola guiçonen escuzco lanac diren lurreco populuen jaincoez. Beraz Ecequias erregueac eta Isaias profetac, Amosen semeac, othoitz eguin çuten burho horien contra, eta ceruraino heldu çuten beren deihadarra. Eta Jaunac bidali çuen aingueru bat, Asiriarren erregueren armadaco guiçon hazcar, guerlari eta aitzindari guciac jo cituena; eta Senaquerib laidotsuqui bihurtu cen bere lekura. Eta bere jaincoaren temploan sarthu celaric, bere sabeletic ilkiricaco haurrec ezpataz hil çuten. Eta Jaunac Ecequias eta Jerusalemdarrac itzuri cituen Senaquerib Asiriarren erregueren eta berce gucien escutic, eta baquea eman çaroeten inguruan. Ascoc halaber bitimac eta sacrificioac Jerusalemera ekarcen çarozten Jaunari, eta emaitzac Ecequiasi, Judaco erregueri, ceina, horien ondotic, ospetan goratua içan baitzen jendaia gucien beguietan. Egun hequiez, Ecequias eritu cen hilceco heineraino, eta othoitz eguin çaroen Jaunari. Jaunac ençun çuen eta eçagutzari bat eman çaroen. Bainan Ecequiasec içan cituen onguien arabera bihurtu etzuen, ceren hantu baitzen haren bihotza, eta Jaunaren hasarrea biztu cen haren contra, Judaren eta Jerusalemen contra. Guero ordean, nahiz hura, nahiz Jerusalemdarrac, aphaldu ciren, hantu citzaioelacoz bihotza, eta hargatic Jaunaren hasarrea etzen hequien gainera jautsi Ecequiasen egunetan. Bada, Ecequias aberats eta aiphu handitan içan cen; bildu cituen cilhar eta urhequeta handiac, harri baliosac, balsamuac, harma-mota orotaric eta balio handico unciac; Bethe cituen bihiteguiac, arnoteguiac eta olioteguiac; abere guciençat bacituen heiac, eta hespilac arthaldeençat. Beretzat eguin cituen hiriac; ecic nihonereco ardi eta abere arthaldeac bacituen, Jaunac ontasun gaitzac eman çarozcalacoz. Ecequias hura bera da, Jihonen gaineco ithurria tapatu çuena, eta urac lupherat aldaratu cituena Dabiden hirico mendebal-alderat; eta ongui atheratu cen burutan hartu cituen lan gucietan. Bizquitartean igorriac içan citzaizconean Babilonaco lehembicicoetaric bidalquinac, lurraren gainean erthatu cen sendagailaz galdeguitera, Jaincoac utzi çuen, frogatua içan cedin, eta alfer citecençat haren bihotzean ciren guciac. Bada, Ecequiasen gaineraco eguinçac eta haren onguieguinac iscribatuac dira Isaias profeta Amosen semearen ikuspenean, eta Judaco eta Israelgo erregueen liburuan. Eta Ecequias lokartu cen bere arbasoequin, eta Dabiden semeen hobien gaineco aldean ehorci çuten; eta Juda guciac eta Jerusalemdarrec oroc celebratu cituzten haren hilotsac; eta Manase haren semea erreguinatu cen haren orde. Manasec hamabi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean eta berrogoi eta hamaborz urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Bainan gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, Jaunac Israelen aitzinean xahutu cituen jendaien icigarriquerien arabera. Eta Jauna ganic itzuliric, berritu cituen haren aita Ecequiasec urratu cituen leku gorac; Baali aldareac alchatu çarozquien, lucuac eguin, eta ceruco içarreria gucia adoratu eta cerbitzatu çuen. Aldareac eguin cituen halaber Jaunaren etchean, ceintaz Jaunac erran baitzuen: Jerusalemen içanen da bethi gucico ene icena. Bada, aldare hequiec, Jaunaren etcheco bi lorioetan, ceruco armada guciari alchatu çarozquien. Bere semeac ere suan iraganaraci cituen Benenomgo haranean; ametsei beguiratzen cen, jarraiquitzen cen celatei, gaizquinqueriac erabilcen cituen, berequin bacituen magoac eta xarmatzaileac; eta gaizqui hainitz eguin çuen Jaunaren aitzinean, haren samurrarazteco. Jaincomolde bat ere eta itchura urthu bat eçarri cituen Jaincoaren etchean, ceintaz Jaincoa Dabidi eta haren seme Salomoni minçatu baitzen, cioelaric: Etche huntan eta Jerusalemen, ceina Israelgo leinu gucietaric hautatu baitut, bethi gucico eçarrico dut ene icena. Eta Israeli ez darot oina higuiaracico horien arbasoei eman diotedan lurretic; halaz bizquitartean non beguiratuco baitituzte Moisen arartecoz eman daroeztan leguea, ceremoniac eta erabaquiac. Manasec beraz Juda eta Jerusalemdarrac bildu cituen gaizquiaren eguitera, Jaunac Israelgo semeen aitzinean xahutu cituen jendaqui gucien gainetic. Eta Jauna minçatu citzaioeten hari eta haren populuari, eta etzuten ençun nahi içan. Hartaco gaineratu ciozcaten Ahriarren erreguearen armadaco buruçaguiac, eta Manase hartu çuten, eta escuac eta çangoac burdinaztaturic, Babilonara eraman içan çuten. Hesturac atzeman çuen ondoan, othoiztu çuen bere Jainco Jauna, eta handizqui penitencia eguin çuen bere arbasoen Jaincoaren aitzinean. Othoiztu eta minqui errequeitu çuen, eta Jaunac ençun çuen haren othoitza, eta hura Jerusalemera bere erresumara bihurraraci çuen, eta Manasec eçagutu çuen Jauna bera cela Jainco. Horiez gueroz harrasi bat eguin çuen Dabiden hiriaren campotic, Jihonen mendebalerat, haranean, Arrainen athe sarcetic Opheleraino, eta borthizqui goratu çuen hura, eta armadaco aitzindarietaric eçarri cituen Judaco hiri hazcar gucietan. Iraici cituen jainco arrotzac eta Jaunaren etcheco jaincomoldea; Jaunaren etcheco mendian Jerusalemen berac eguin aldareac ere, eta oro hiriz camporat arthiqui cituen. Berritu çuen halaber Jaunaren aldarea, holocaustac eta baquezco bitimac escaini eta esquer onac bihurtu cituen, eta Judari manatu çaroen cerbitza ceçan Israelgo Jainco Jauna. Halaric-ere populuac leku goretan imolatzen çuen oraino bere Jainco Jaunari. Manaseren gaineraco eguinçac berriz, haren othoitza bere Jaincoari, eta ikusleec hari Israelgo Jainco Jaunaren icenean erraten çarozten hitzac ere, Israelgo erregueen eguincetan iduquiac dira. Haren othoitza ere eta nola ençuna içan cen, haren bekatu guciac eta escarnioac, toquiac halaber ceinetan alchatu baitzituen leku gorac eta eguin lucuac eta jaincomoldeac, penitencia eguiteco aitzinean, Hoçairen liburuan iscribatuac dira. Manase lokartu cen beraz bere arbasoequin, eta bere etchean ehorci çuten; eta haren orde erreguinatu cen Amon haren semea. Amonec hogoi eta bi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta bi urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean haren aita Manasec eguin içan çuen beçala; eta Manasec eguinicaco jaincomolde guciei imolatu çaroeten eta cerbitzatu cituen. Eta Jaunaren beguitharteari etzaroen agurric ekarri, haren aita Manasec ekarri çaroen beçala; bainan bekatu hainitz handiagotara erori cen. Eta nola haren cerbitzariec elkarrequin haren contra cin hartu baitzuten, hil içan çuten bere etchean. Bada, populuco oste gaineracoac, Amon sakitu çutenac hilic, Josias haren semea eçarri çuten erregue haren orde. Josiasec çorci urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hogoi eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Jaunaren aitzinean çucen cena eguin çuen eta bere arbaso Dabiden bideetan ibili cen; etzen makurtu ez escuin ez ezquer. Bada, bere erreguetasuneco çorcigarren urthean, haurra celaric oraino, bere arbaso Dabiden Jaincoaren bilhatzen abiatu cen; eta erreguinatzen hasita hamabigarren urthean, Juda eta Jerusaleme garbitu cituen leku gora, lucu, jaincomolde eta itchura cicelatuetaric. Haren aitzinean urratu cituzten Baalen aldareac; eta hequien gainean eçarriac içan ciren itchurac phorroscatuac içan ciren; lucuac ere arthiqui eta jaincomoldeac xehacatu cituen; eta hequiei imolatzen ohi içan çutenen hobien gainera barraiatu cituen puscac. Berçalde aphecen heçurrac erre cituen jaincomoldeen aldareen gainean, eta xahutu cituen Juda eta Jerusaleme. Eta oraino Manaseco, Efraimgo, Simeongo eta Nefthalico hirietan oro urratu cituen. Eta aldareac herrautsi, lucuac eta jaincomoldeac puscacatu eta temploac oro urratu cituenean Israelgo lur gucian, Jerusalemera bihurtu cen. Beraz bere erreguetasuneco hemeçorcigarren urthean, lurra eta Jaunaren temploa orduco xahuturic, igorri cituen Saphan Eseliasen semea, Maasias hirico buruçaguia eta Joha, Joacaz agueriçainaren semea, bere Jainco Jaunaren etchearen berritzera. Hauquiec goan ciren Helcias aphez-handia gana, eta haren escutic harturic Jaunaren etchera ekarria içan cen dirua, eta lebitarrec eta athalçainec Manasetic, Efraimdic eta gaineraco Israel gucitic bildu çutena, eta Juda gucitic, Benjamindic eta Jerusalemdarretaric, Jaunaren etcheco languileen buruçaguiei escuetara eman çaroeten, temploaren berritzeco eta erituac ciren gucien xuxenceco. Eta hauquiec diru hura eman çaroeten languileei eta harguinei, erostecotzat harrobi-harriac eta çurac temploco çureriaco eta Judaco erregueec urratu cituzten etcheen dornaduraco. Hauquiec oro çucenqui eguiten cituzten. Bada, languileen buruçaguiac eta lana hersatzen çutenac, ciren Jahath eta Abdias Merariren semeetaric; Çacarias eta Mosolam Caathen semeetaric; oro musica jotzen çaquiten lebitarrac. Eta asco lanetaco haxequetan hari cirenen gaineco, iscribauac ciren eta athalçain nausiac lebitarretaricacoac. Eta Jaunaren templora ekarria içan cen dirua eramaten çutelaric, Helcias aphez-handiac kausitu çuen Jaunaren legueco liburua, Moisen escuticacoa. Eta Saphan iscribauari erran çaroen: Jaunaren etchean aurkitu dut legueco liburua. Eta eman çaroen. Eta Saphanec liburua erregueri ekarri çaroen, eta lanetaco berriac eman ciozcan, cioelaric: Çure cerbitzariei escuetaratu diozcatzuten lan guciac eguiten hari dira. Jaunaren etchean aurkitu den dirua bildu dute; eta languileen aitzindariei eta asco lanen eguileei emana da. Berçalde Helcias apheçac eman içan darot liburu hau. Hura erregueren aitzinean iracurtu çuenean, Eta erreguec aditu cituenean legueco hitzac, urratu cituen bere soinecoac, Eta manatu cituen Helcias, Ahicam Saphanen semea, Abdon Micaren semea, Saphan iscribaua ere eta Asaas erregueren cerbitzaria, cioelaric: Çoazte eta Jauna othoitz çaçue enetzat eta Israelgo eta Judaco ondarrençat, atzeman den liburu hortaco hitz gucien gainean; ecic Jaunaren hasarre gaitza ixuri da gure gainera, ceren gure aitec beguiratu ez dituzten Jaunaren hitzac, liburu hortan iscribatuac diren gucien eguiteco. Beraz Helcias, eta harequin batean erreguez manatuac içan cirenac, goan ciren Olda profetesa Setumen emaztea gana, Selum baitzen Thecuathen seme eta hecuath Hafra soin-çainarena. Olda Jerusaleme bigarrenean egoten cen, eta erran çarozten hari gorago aiphatu ditugunac. Oldac ihardetsi çaroeten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Erroçue ni gana bidali çaituzteten guiçonari: Hau dio Jaunac: Huna non nic erakarriren ditudan leku horren gainera eta horgo egoiliarren gainera, Judaco erregueren aitzinean iracurtu den liburu hortan iscribatuac diren madaricione guciac; Ceren utzi nauten bazterrerat eta jainco arrotzei sacrificatu duten, ene hasarrearen jauçaraztecotzat beren escuetaco lan guciez: hargatic ene hasarrea leku horren gainera ixurico da eta ez da iraunguico. Judaco erregueri berriz, Jaunaren errequeitzera igorri çaituztetenari, hunela minçatuco çarete: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nola ençun baitituçu liburu hortaco hitzac, Eta beratu baitu çure bihotza, eta Jaincoaren aitzinean aphaldu baitzare leku horren contra eta Jerusalemdarren contra erranac direnen gainean, ene beguitharteari agur ekarri baitioçu, hautsi baitituçu çure soinecoac, eta ene aitzinean nigar eguin baituçu, nic ere ençun çaitut, dio Jaunac. Ecic laster bilduco çaitut çure arbasoetara eta baquean eraman içanen çare çure hobira; eta çure beguiec ez dute ikusico leku horren gainera eta horgo egoiliarren gainera jautsaracico dudan gaitza. Hargatic erregueri heldu çarozten harec erran guciac. Eta erreguec Judaco eta Jerusalemeco çaharrac oro bilaraciric, Igan cen Jaunaren etcheca, eta harequin batean Judaco guiçon guciac eta Jerusalemeco egoiliarrac, apheçac eta lebitarrac, eta populu gucia ttipitic handiraino. Erreguec, hequiec aditzen çutelaric, Jaunaren etchean iracurtu cituen liburuco hitz guciac; Eta bere jar-lekuan xutic, patu jo çuen Jaunaren aitzinean, haren ondotic ibilceco, haren manamendu, lekucotasun eta ceremoniac bere bihotz oroz eta arima guciz beguiratzeco, iracurtu çuen eta liburu hartan iscribatuac cirenen eguiteco. Horren gainean cin-eraguin çaroeten halaber Jerusalemen eta Benjaminen kausituac içan ciren guciei, eta Jerusalemdartec onhetsi çuten beren arbasoen Jainco Jaunarequilaco patua. Josiasec beraz Israelgo semeen leku gucietaric iraici cituen icigarriqueriac oro; eta Israelen guelditu ciren guciei cerbitzaraci çaroeten beren Jainco Jauna. Hura bici içan ceno, etziren aldaratu beren arbasoen Jainco Jauna ganic. Guero Josiasec Jaunari eguin çaroen bazcoa, ceina imolatua içan baitzen lehembicico hilabethearen hamalaugarren egunean. Apheçac eçarri cituen beren cargüetan, eta berotu cituen beren eguimbideac Jaunaren etchean bethetzera. Halaber lebitarrei, ceinen iracaspenetara Israel gucia sainduetsia baitzaioen Jaunari, erran çaroeten: Salomon Israelgo erreguec, Dabiden semeac alchatu içan duen temploco sainduteguian eçar çaçue arka; ez duçue alabainan guehiago erabilico; orai aldiz çuen eguimbideac bethe çotzuete çuen Jainco Jaunari eta Israelgo haren populuari. Çuen etcheca eta ahaidecoca, cein çuen lerroan xuxent çaitezte, Israelgo erregue Dabidec manatu eta Salomon haren semeac iscribatu beçala. Eta sainduteguian lebitar familiaca eta andanaca bethe çatzue eguimbideac. Sainduetsi çareten ondoan, imola çaçue bazcoa; çuen anaiac ere bidetan eçar çatzue, eguin ahal içan deçaten, Jaunac Moisen arartecoz erran hitzen arabera. Josiasec berçalde bazcoco besta-buruan aurkitu cen populu guciari eman çarozquien arthaldeetaric eta gaineraco aciendetaric hogoi eta hamar mila bildots eta pittica eta hirur mila idi ere; horiec oro erregueren ontasunetic. Haren azpico buruçaguiec ere escaini cituzten beren oldez aguindu cituztenac oro, hala populuari, nola aphecei eta lebitarrei. Aldiz Helciasec, Çacariasec eta Jahielec, Jaunaren etcheco buruçaguiec, bazcoaren eguiteco aphecei eman çaroezten nahasteca bi mila eta sei ehun acienda eta borz ehun idi. Coneniasec berriz, eta Semeiasec eta Nathanaelec, haren anaiec, Hasabiasec ere eta Jehielec eta Joçabadec, lebitarren aitzindariec, berce lebitarrei bazcoaren celebratzeco eman çaroezten borz mila acienda xehe eta borz ehun idi. Bestacotzat oro xuxenduac içan ciren eta apheçac jarri ciren beren eguimbideetan; lebitarrac ere andanaca, erregueren manuaren arabera. Bazcoa imolatua içan cen; aphecec beren escuz eguin çuten odolezco ihinztadura, eta lebitarrec larrutu cituzten holocaustac. Eta bereci cituzten ematecotzat etcheca eta familiaca, eta Jaunari escaincecotzat, Moisen liburuan iscribatua den beçala; idietaric ere orobat eguin çuten. Eta bazcoa erre çuten suan, leguean iscribatua den beçala; baquezco bitimac berriz, berz, duphina eta elcetan egosi cituzten, eta çalhuqui çathitu çarozten populu guciari. Aldiz xuxendu cituzten guero berençat eta aphecençat; ecic holocausten eta bilgorren escainceac iduqui cituen ilhundu arteo; hargatic lebitarrec berençat eta Aaronen seme aphecençat azquenic xuxendu cituzten. Asaphen seme cantariac berriz, beren lerroan çaudecen, Dabiden eta erregueren profeta Asaphen, Hemanen eta Idithunen manuaren arabera; athalçainac berriz, athe bakotchean erneric çaudecen, halaz non urhats batez ere ez baitziren beren eguimbidetic aldaratzen; horren gatic beren anaia lebitarrec xuxendu çaroeten jatecoa. Egun hartan beraz, Jaunaren alderaco eguimbidea, ohitzen arabera içan cen bethea, bazcoaren eguitean, eta holocaustac Jaunaren aldare gainean escaincen, erregue Josiasec manatu beçala. Eta Israelgo seme han aurkitu cirenec eguin cituzten orduan bazco eta airisetaco besta çazpi egunez. Etzen hura iduriricaco bazcoric Israelen içatu Samuel profetaren egunez gueroztic; eta Isaelgo erregue gucietaric batec ere etzaroeten bazco bat eguin nola Josiasec aphecei, lebitarrei, Judatic eta Israeldic han aurkitu ciren guciei eta Jerusalemdarrei. Bazco hura Josiasen erreguetasuneco hemeçorcigarren urthean içan cen celebratua. Josiasec temploa erreberritu çuen ondoan, Necao Eguiptoco erregue igan cen Carcamisen, Ufrata-aldean, guerla eguiteco; eta Josias atheratu citzaioen bidera. Bainan Necaoc Josiasi bidalquinac igorriric, erran çaroen: Judaco erregue, cer da çure eta ene arteco? ez naiz egun heldu çure contra, bainan guducatzen dut berce etche bat, ceinaren contra laster goateaz manatu baitarot Jaincoac bara çaite ibilcetic Jaincoaren contra, ceina enequin baita, beldurrez-eta hil çaitzan. Josiasec etzuen nahi içan itzuli, ordean Necaori guerla eguiteco eguimbidetan eman cen; etzituen onhetsi Necaoren ganic Jaincoaren ahoticaco solasac, bainan goan cen Maiedoco celhaiean guducatzera. Eta han arrambelariec joric, erran çaroeten bere muthilei: athera neçaçue gudutic, minqui sakitua bainaiz. Hauquiec orga-laster batetic aldatu çuten berce batera, ceina, erregueen ohitzara, ondotic heldu baitzen; eraman çuten Jerusalemera, eta hil cen. Bere arbasoen hobian ehorci çuten. Juda guciac eta Jerusalemec deithoratu çuten, Eta guehienic Jeremiasec, ceinaren Josiasen gaineco Deithoreac egungo eguna arteo errepicatuac baitira guiçon eta emaztequi cantariez, eta hori legue bat beçala eguin da Israelen. Cantu hura iscribuz ekarria da Deithoreetan. Josiasen gaineraco eguinçac berriz, haren onguieguinac, Jaunaren legueaz manatuac cirenac, Haren lehembicico eta azquen eguinçac ere iscribatuac dira Judaco eta Israelgo erregueen liburuan. Lekuco populuac beraz hartu çuen Joacaz Josiasen semea, eta bere aitaren orde erregue eçarri çuen Jerusalemen. Joacacec hogoi eta hirur urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hirur hilabethez erreguinatu cen Jerusalemen. Bainan Eguiptoco erreguec, Jerusalemera ethorri cenean, kendu çaroen koroa, eta ehun talendu cilharrezcoz eta urhezco talendu batez cergatu çuen lekua. Joacacen orde haren anaia Eliaquim eçarri çuen erregue Judaren eta Jerusalemen gainean, eta icena aldatuz Joaquin deithu çuen. Joacaz berriz, berequin hartu çuen eta eraman çuen Eguiptora. Joaquinec hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen; eta gaizquia eguin çuen bere Jainco Jaunaren aitzinean. Haren contra igan cen Nabucodonosor Caldearren erregue, eta burdinetan eraman çuen Babilonara. Eta harat eraman cituen Jaunaren unciac eta bere temploan eçarri cituen. Joaquinen gaineraco eguinçac berriz, harec erabili cituen tzarqueriac eta haren baithan aurkitu cirenac, Judaco eta Israelgo erregueen liburuan iduquiac dira. Aldiz, Joaquin haren semea erreguinatu cen haren orde. Joaquinec çorci urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; hirur hilabethe eta hamar egunez erreguinatu cen Jerusalemen, eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean. Urtheac bere ingurua eguin ondoan, Nabucodonosor erregueac igorri cituen soldadoac, ceinec Babilonara erakarri baitzuten, hambatean eramaten cituztelaric Jaunaren etcheco unci baliosenac. Aldiz, Judaren eta Jerusalemen gainean Sedecias Joaquinen osaba eçarri çuen erregue. Sedeciasec hogoi eta bat urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Gaizquia eguin çuen bere Jainco Jaunaren aitzinean, eta etzuen ahalcatu Jeremias profetaren beguitharteac, Jaunaren ahotic minço citzaioelaric. Guibelatu cen halaber Nabucodonosor erreguea ganic, ceinac cin eguinaraci baitzaroen Jaincoaz. Bere burua eta bihotza gogortu cituen, Israelgo Jainco Jauna gana ez bihurcea gatic. Eta aphecen buruçagui guciec ere eta populuac leguea tzarqui hautsi çuten, jendaien icigarriqueria guciei jarraiquiz, eta lohitu çuten Jaunac bere buruari Jerusalemen sainduetsi çaroen etchea. Bada, hequien arbasoen Jainco Jaunac meçuac igorcen çaroezten bere profeten arartecoz, gauaz jaiquiz eta egun oroz atzar emanez, populuari eta bere egoitzari barkatzea gatic. Bainan hequiec trufatzen cituzten Jaincoaren mandatariac, erdeinu çuten haren erranez, eta irriz jokatzen cituzten profetac, Jaunaren hasarrea jauts cedin arteo haren populuaren gainera, eta sendagarriric içan etzedin arteo. Ecic hequien gainera erakarri çuen Caldearren erreguea; hequietaco guiçon-gazteac ezpataz hil cituen bere etcheco sainduteguico etchean; etzitzayoten urricaldu ez morroinari, ez nescatchari, ez çaharrari, ez-eta çaharquituari ere, bainan oro Nabucodonosorren escuetara arthiqui cituen. Eta Jaunaren etcheco unci guciac, ttipi eta handi, eta temploco, erregueren eta buruçaguien kutchac, oro Babilonara eraman cituen. Etsaiec erre çuten Jaunaren etchea, urratu Jerusalemeco harrasia, erre dorre guciac, eta xahutu cerbait balio çutenac oro. Norbait balin bacen ezpatari itzuriric, Babilonara eramana cerbitzatu cituen erregue eta haren semeac, Persiarren erreguec manatzeco orduraino, Eta bethe cedin arteo Jaunaren hitza Jeremiasen ahoz errana, eta lurrac celebra ceçan arteo bere larumbata; ecic alfer egotu cen inconiamenduco egun orotan, hirur hogoi eta hamar urtheac bethe arteo. Bainan Ciro Persiarren erregueren lehembicico urthean, bethe cedinçat Jaunaren hitza, Jeremiasen ahoz errana, Jaunac eraiqui çuen Persiarren erregue Ciroren izpiritua. Ciroc bere erre-suma gucian oihu eguinaraci cituen eta iscribuz ere igorri hitz hauquiec: Huna cer dioen Ciroc Persiarren erreguec: Ceruco Jainco Jaunac eman içan darozquit lurreco erresuma guciac, eta berac manatu darot templo bat alcha dioçodan Jerusalemen, ceina Judean baita. Çuetaric nor da haren populuticacoa? hainarequin içan bedi haren Jainco Jauna, eta igan bedi. Persiarren erregue Ciroren lehembicico urthean, bethe cedinçat Jaunac Jeremiasen ahoz erran çuen bitza, Jaunac eraiqui çuen Persiarren erregueren izpiritua. Ciroc bere erresuma gucian oihu eguinaraci eta iscribuz ere igorri cituen hitz hauquiec: Hau dio Ciroc Persiarren erreguec: Ceruco Jainco Jaunac eman içan darozquit lurreco erresuma guciac, eta berac manatu darot templo bat eguin dioçodan Jerusalemen, ceina Judean baita. Çuetan nor da haren populu gucitic? Hainarequin içan bedi haren Jaincoa. Bihoa Jerusaleme Judean denera, eta Israelgo Jainco Jaunari templo bat alcha bioço; Jaincoa da hura, ceina Jerusalemen baita. Eta gaineraco guciec, edocein toquitan egon ditecen, lagunt beçate hura beren lekutic, cilharrez, urhez, ontasunez, aciendaz, beren oldetara ematen dutenaz berçalde Jaincoaren temploco, ceina Jerusalemen baita. Eta Judaco eta Benjamingo aiten buruçaguiac, apheçac, lebitarrac eta Jaincoac izpiritua eraiqui çaroeten guciac jaiqui ciren, goateco Jaunaren templo Jerusalemen cenaren alchatzera. Eta inguruetan ciren guciec lagundu cituzten beren cilharrezco eta urhezco uncitaric, ontasun, acienda eta pusquetaric, beren oldetara escaini cituztenez berçalde. Ciro erregueac ere eman cituen Jaunaren temploco unciac, Nabucodonosorrec Jerusalemetic eraman eta bere jaincoaren temploan eçarri cituenac. Bada, Ciroc Persiarren erreguec hequiec eman cituen Mithridates Gaça-barren semearen escuz, eta hunec kondatu çarozcan Sasabasarri Judaco buruçaguiari. Eta huna cembat ciren: hogoi eta hamar urhezco gorgoila, mila cilharrezco gorgoila, hogoi eta bederatzi canibet; hogoi eta hamar urhezco xata; Cilharrezco xatac bigarren lerrocoac, laur ehun eta hamar; berce uncietaric, mila; Urhezco eta cilharrezco unci guciac, borz mila et laur ehun ciren. Sasabasarrec hartu cituen oro, Babilonaco desterrutic Jerusalemera igaiten cirenequin. Hauquiec dira, berriz, herrico umeac igan cirenac gathibutasunetic, ceinetara Babilonaco erregue Nabucodonosorrec eraman baitzituen Babilonara, eta bihurtu cirenac Jerusalemera eta Judara, cein bere hirira: Çorobabelequin ethorri cirenac: Josue, Nehemias, Saraia, Errahelaia, Mardocai, Belsan, Mesphar, Beguai, Errehum, Baana. Israelgo populuco guiçonen nombrea: Pharosen semeac, bi mila ehun hirur hogoi eta hamabi; Sephatiaren semeac, hirur ehun hirur hogoi eta hamabi; Arearen semeac, çazpi ehun eta hirur hogoi eta hamaborz; Phahath Moaben semeac, Josueren eta Joaben semeetaric, bi muta çorci ehun eta hamabi; Elamen semeac, hamabi ehun berrogoi eta hamalau; Cethuaren semeac, bederatzi ehun berrogoi eta borz; Lacairen semeac, çazpi ehun eta hirur hogoi; Baniren semeac, sei ehun berrogoi eta bia; Bebairen semeac, sei ehun hogoi eta hirur; Azgaden semeac, hamabi ehun hogoi eta bia; Adonicamen semeac, sei ehun hirur hogoi eta sei; Beguairen semeac, bi mila berrogoi eta hamasei; Adinen semeac, laur ehun berrogoi eta hamalaur; Atherren seme Ecequias ganicacoac, laur hogoi eta hemeçorci; Besairen semeac, hirur ehun hogoi eta hirur; Joraren semeac, ehun eta hamabi; Hasumen semeac, berrehun hogoi eta hirur; Jebarren semeac, laur hogoi eta hamaborz; Bethlehemgo umeac, ehun hogoi eta hirur; Netuphaco umeac, berrogoi eta hamasei; Anathotheco umeac, ehun hogoi eta çorci; Azmabethen semeac, berrogoi eta bia; Cariathiarimgo, Cephiraco eta Berotheco umeac, çazpi ehun berrogoi eta hirur; Erramaco eta Gabaaco umeac, sei ehun hogoi eta bat; Macmaseco guiçonac, ehun hogoi eta bia; Bethelgo eta Haico guiçonac berrehun hogoi eta hirur; Neboren semeac, berrogoi eta hamabi; Megbisen semeac, çazpitan hogoi eta hamasei; Berce Elamen semeac, hamabi ehun berrogoi eta hamalaur; Harimen semeac, hirur ehun eta hogoi; Lodeco, Hadideco eta Onoco umeac, çazpi ehun hogoi eta borz; Jericoco umeac, hirur ehun berrogoi eta borz; Senaaren semeac, hirur mila sei ehun hogoi eta hamar; Apheçac: Jadaiaren semeac, Josueren etchecoac, bederatzi ehun hirur hogoi eta hamahirur; Emerren semeac, mila eta berrogoi eta hamabi; Pheshurren semeac, hamabi ehun berrogoi eta çazpi; Harimen semeac, mila eta hamaçazpi; Lebitarrac: Odobiaren seme Josue eta Cedmihelen haurrac, hirur hogoi eta hamalaur; Cantariac: Asaphen semeac, sei hogoi eta çorci; Athalçainen semeac: Selumen, Aterren, Telmonen, Acuben, Hatitaren eta Sobairen haurrac, oro sei hogoi eta hemeretzi; Nathindarrac: Siharen, Hasupharen, Tabaothen semeac; Cerosen, Siaaren, Phadonen semeac; Lebanaren, Hagabaren, Acuben semeac; Hagaben, Semlairen, Hananen semeac; Gadelen, Gaherren, Erraaiaren semeac; Errasinen, Necodaren, Gaçamen semeac; Açaren, Phasearen, Beseeren semeac; Asenaco umeac, Munimen, Nephusimen semeac; Bakuquen, Hacupharen, Harhurren semeac; Besluthen, Mahidaren, Harfaren semeac; Bercosen, Sisararen, Themaren semeac; Nasiaren, Hatipharen semeac; Salomonen muthilen umeac, Sotairen, Sophereten, Pharudaren semeac; Jalaren, Derconen, Jedelen semeac; Saphatiaren, Hatilen, Phoquerethen semeac, ceinac Asebaimgo baitziren, Amiren semeac; Nathindar guciac eta Salomonen muthilen umeac, hirur ehun laur hogoi eta hamabi. Hauquiec ciren Thelmalatic, Thelharsatic, Querubetic, Adondic eta Emerretic ethorri cirenac, eta ecin eçagutaraci cituztenac ez beren aiten etchea, ez beren ethorquia, ez-eta Israeldic cirenetz. Dalaiaren semeac, Tobiaren semeac, Necodaren semeac sei ehun berrogoi eta hamabi; Eta aphez-semeetaric, Hobiaren haurrac, Acosenac eta Bercelairenac, hunec emaztetzat hartu baitzuen Bercelai Galaadarren alabetaric eta hequien icenetic deithua içan baitzen. Horiec bilhatu çuten beren iraulguico agueria; etzuten aurkitu, eta apheztasunetic kenduac içan ciren. Eta Athersathac erran çaroeten sainduren saindutic etzeçaten jan, aphez arguitu eta osoqui garbi bat ilki çadien arteo. Oste hori gucia cen guiçon bakar bat iduri eta helcen cen berrogoi eta bi mila hirur ehun eta hirur hogoi guiçonetara. Berçalde ciren hequien muthilac eta nescatoac, ceinac çazpi mila hirur ehun hogoi eta hamaçazpi baitziren; eta hequietan berrehun cantari guiçon eta emazte. Bacituzten çazpi ehun hogoi eta hamasei çaldi, berrehun berrogoi eta borz mando, Laur ehun hogoi eta hamaborz camelu, sei mila çazpi ehun eta hogoi asto. Eta aiten buruçaguietaric, Jaunaren Jerusalemeco temploan sarthu cirenean, beren oldetara Jaunaren etchean escaini çuten hura certaz alcha bere toquian. Beren ahalen arabera eman çuten lanaren dirua, hirur hogoi eta bat mila solido urhezco, borz mila mina cilharrezco, eta ehun aphez-soineco. Beraz apheçac eta lebitarrac, populuaren artecoac, cantariac, athalçainac eta Nathindarrac egotu ciren cein beren hirietan, eta Israel gucia ere bere hirietan. Eta orducoz ethorria cen çazpigarren hilabethea; Israelgo semeac beren hirietan ciren, eta populua guiçon bakar bat beçala bildu cen Jerusalemera. Eta jaiqui ciren Josue Josedequen semea, eta haren anaia apheçac eta Çorobabel Salathielen semea eta haren anaiac, eta Israelgo Jaincoaren aldarea alchatu çuten, hartan holocausten escainceco, iscribatua den beçala Moisen, Jaincoaren guiçonaren leguean. Bada, Jaincoaren aldarea bere oinen gainean eçarri çuten, inguruco lurretaco populuac hequien icitzera hari cirelaric, eta aldarearen gainean Jaunari goiz-arrats escaini çaroten holocausta. Tabernacletaco besta eguin çuten, iscribatua denaren arabera, eta halaber egun oroz holocausta bere bidean, manamenduaren arabera, egun bakotcheco eguitecoa bere egunean; Eta guero bethico holocausta, hala hilabetheen lehembicico egunean, nola Jaunaren besta-buru consecratuac ciren guciez, eta norc bere oldetara Jaunari emaitzac escaincen ciren orotan. Çazpigarren hilabetheco lehen egunetic hasi ciren Jaunari holocaustaren escaincen. Bada, Jaincoaren temploco asentuac etziren oraino eguinac. Dirua eman çaroeten beraz harguinei eta harri-aphainçaileei; Sidondarrei ere eta Tiriarrei jatecoa, edatecoa eta olioa, Libandic Jopeco itsasora cedro çuren ekarceco, Persiarren erregue Ciroc manatu çaroeten beçala. Bada, Jaunaren templora Jerusalemera ethorri cirenetic bigarren urthean eta bigarren hilabethean, Çorobabel Salathielen semea, Josue Josedequen semea, hequien anaietaricaco gaineraco apheçac, lebitarrac eta gathibutasunetic Jerusalemera ethorri ciren guciac, hasi ciren, eta Jaunaren lanari hotsemateco eçarri cituzten hogoi urthetaric goitico lebitarrac. Eta Josue eta bere semeac eta anaiac, Cedmihel eta bere semeac, Judaco semeac guiçon bakar bat beçala, Henadaden umeac eta hequien seme eta anaia lebitarrac jarri ciren Jaincoaren temploco lanac eguiten cituzten languileen premiatzen. Beraz harguinec asentuen gainean eçarri çutenean Jaunaren temploa, apheçac beren soinecotan eta turutequin, eta Asaphen seme lebitarrac cimbalequin xutic jarri ciren Jaincoaren laudatzeco Israelgo erregue Dabidec eguin cantiquequin. Eta himno eta Jaunaren aithorrean cantatzen çuten: Ceren den ona, ceren bethicoa den Israelen gainean haren urricalpena. Populu guciac halaber burrumba handia eguiten çuen Jauna laudatzean, ceren cen asentatua Jaunaren temploa. Aphez eta lebitarretaric ere ascoc, familietaco buruçagui eta çaharrenec, temploa xutic cenean lehenago ikusi, eta berce temploa hau beren beguien aitzinean çutenec, nigar marrasca eguiten çuten; eta hainitzec bozcariozco oihutan alchatzen çuten boça. Eta nihorc etzeçaqueen eçagut bozcariotan cirenen oihuac eta nigarrez çaudenen oibuac; alabainan populu gucia batean oihuz hari cen eta urrun helcen cen harramança. Bada, Judaren eta Benjaminen etsaiec aditu çuten gathibutasuneco haurrec templo bat alchatzen çaroetela Israelgo Jainco Jaunari. Eta Çorobabeli eta çaharren buruçaguiei hurbilduric, erran çaroeten: Çuequin harico gare eguiten, ecic çuec beçala guc ere çuen Jaincoa bilhatzen dugu; hara non bitimac imolatu diozquigun, hunat erakarri gaituen, Asurgo erregue Asor Hadanen egunez gueroztic. Çorobabelec, Josuec eta çaharren gaineraco buruçaguiec ihardetsi çaroeten: Ez dihoaquigu çuei eta guri elkarrequin gure Jaincoari temploaren alchatzea, bainan guc bakarric gure Jainco Jaunari alchaturen diogu hura, Ciro Petsiarren erreguec manatu beçala. Guerthatu cen beraz lekuco populuac trabatzen çuela Judaco populuaren lana eta asaldatzen cituela temploaren eguitean. Eta hequien contra ibilaraci cituzten bilçarreco cirenac, hequien xedeen urratzeco Persiarren erregue Ciroren bici ucian, erreguina cedin arteo Dario Persiarren erregue. Bada, Asuerusen erreguetasuneco egunetan, haren erreinu bastean, iratchiquipen bat iscribatu çuten Judaco eta Jerusalemeco egoiliarren contra. Eta Artacsercsesen egunetan, Beselam Mithridatesec, Thabeelec eta gaineraco hequien bilçarreco cirenec iscribatu çaroten Artacsercsesi Persiarren erregueri; gutuna aldiz siriaraz cen, eta Siriaco hizcunçan iracurcen cen. Erreum Beelteemec eta Samsai iscribauac Jerusalemez berce gutun bat Artacsercses erregueari iscribatu çaroten huneletan: Erreum Beelteemec, Samsai iscribauac eta bilçarreco berceec, Dinarrec, Apharsathacarrec, Terphaldarrec, Apharsarrec, Ercuarrec, Babilondarrec, Susanecarrec, Diebarrec eta Elamitarrec, Eta gaineraco jendaqui Asenaphar handi eta ospetsuac erakarri eta Samariaco hirietan eta hibaiaz hunaindietaco aurkincetan baquean egonaraci dituenec, (Hau hequiec igorri gutunaren copia da), Artacsercses erregueari, bere cerbitzari, hibaiaz hunaindian diren guiçonec, agur diote: Erregueren eçagutzaco içan bedi, Juduac çure ganic gure gana igan direnac ethorri direla Jerusalemera, hiri bihurri eta guciz gaixtora, berritzen hari dutena, harrasiac alchatuz eta etcheac eguinez. Jaquin beça orai beraz erreguec, nola baldin hiri hori eguina eta hortaco harrasiac berrituac içaten badira, Juduec ez dutela emanen ez cerga, ez figo, ez urthe bakotcheco onetaric, eta erregueen gaineraino helduco da bidegabe hori. Guc aldiz, jaureguian jan içan dugun gatzaz orhoituz, eta iduquiz ez dela cilhegui erregueren bidegabea ikustea, hargatic igorri dugu eta erregue jaquinsun eguiten dugu, Bilha çaitecençat çure arbasoen istorioetaco liburuetan, eta aurkituren duçu aguerietan iscribatua, eta jaquinen duçu nola hiri hori den hiri bihurri, erregueei eta lekuei bidegabe-eguilea, eta behialaco egunetaric horren ganic ilki direla guerlac, aria hortaz hori içan baita eceztatua. Jaquinarazten diogu erregueri, nola hiri hori alchatua eta horren harrasiac berrituac içaten badira, galduco ditutzula hibaiaz hunaindico onac. Erreguec hitz hau bidali çaroeten Erreum Beelteemi, Samsai iscribauari eta Samariaco berce egoiliar bilçarreco cirenei, eta hibaiaz hunaindico gaineracoei, agur eta baque igorriz: Çuec bidali iratchiquipena, gora iracurtua içan da ene aitzinean. Eta nic manaturic bilhatu dira agueriac eta atzeman da hiri hori behialaco egunetaric erregueen contra bihurcen dela, makurrac eta guerlac hortan bizten direla. Ecic erregue guciz hazcarrac içatu dira Jerusalemen, hibaiaz haindico eremu gucian nausi cirenac, eta figoa ere, lurreco goçoac eta cergac içaten cituztenac. Orai beraz adi çaçue ene erabaquia: Ez betzatzue guiçon horiec utz hiri horren alchatzera, nic mana deçadan arteo. Berautzue naguitasunic eman eguimbide horren bethetzen, eta emequi emequi handi dadien erregueen contraco bidegabea. Hargatic Artacsercses erreguearen erabaquia iracurtua içan cen Erreum Beelteemen, Samsai iscribauaren eta hequien bilçarraren aitzinean; eta berehala Jerusalemera goan ciren Juduetara, eta debecatu cituzten borchaz eta indarraz. Orduan baratua içan cen Jaunaren etcheco lana Jerusalemen eta hala-hala guelditu cen Dario Persiarren erreguearen bigarren urthea arteo. Bada Agjeo profetac eta Çacarias Adoren semeac Israelgo Jaincoaren icenean profetisatzen çuten Judean eta Jerusalemen ciren Juduei. Orduan jaiqui ciren Çorobabel Salathielen semea, eta Josue Josedequen semea, eta hasi ciren Jaunaren etchearen alchatzen; eta Jaincoaren profetac hequiequin ciren eta laguncen cituzten. Bainan orduan berean hequietara ethorri ciren Thathanai, hibaiaz hunaindian buruçagui cena, Stharbuçanai eta hequien bilçarrecoac, eta hunela erran çaroeten: Norc berotu çaituzte etche horren alchatzera eta hortaco harrasien berritzera? Horren gainean erran guinaroezten lan hortaco buruçaguien icenac. Bainan Juduetaco çaharren gainean jarri cen hequien Jaincoaren beguia, eta ecin debecatu cituzten. Ongui atzemana içan cen Darioren aitzinera gauçaren ekarcea, eta han ihardetsico çutela jaçargo horri. Thathanai hibaiaz hunaindico lurreco buruçaguiac, Stherbuçanaic eta hequien bilçarreco uraz hunaindico Apharfacarrec Dario erregueari bidali çaroten gutunaren copia. Hari bidali çaroten solasa hunela cen iscribatua: Baque oso Dario erregueari. Erregue jaquinsun içan bedi içatu garela Judeaco herrialdean, Jainco handiaren etchean, ceina harri muguerrez eguiten hari baita, eta çurac harrasien gainean eçarcen dituzte lana agudoqui doha, eta goiti hari da hequien escuetan. Minçatu ditugu beraz hango çaharrac, eta hau erran daroegu: Norc eman darotzuete etche horren alchatzeco eta harrasi horien berritzeco escua? Galdatu ere daroeztegu beren icenac çuri gaztiatzeco, eta iscribatu ditugu hequien artean buruçagui diren guiçonen icenac. Hunelaco solasa ihardetsi darocute, diotelaric: Ceruco eta lurreco Jaincoaren cerbitzariac gare gu; alchatzen dugu templo bat, urthe asco hauquiec baino lehen eguina içan cena, eta Israelgo erregue handi batec eguin eta akabatu çuena. Bainan gure aitec ceruco Jaincoa hasarretzera ekarri çuten ondoan, Jaincoac arthiqui cituen Babilonaco erregue Nabucodonosor caldearraren escuetara. Hunec etche hau urratu eta hemengo populua Babilonara eraman çuen. Ordean Babilonaco erregue Ciroren lehembicico urthean, Ciro erregueac erabaqui bat eman çuen Jaincoaren etche hunen berritzeco. Eta oraino Jaincoaren etcheco unci urhezcoac eta cilharrezcoac, Nabucodonosorrec Jerusalemen cen templotic hartu eta Babilonaco templora eraman cituenac, Ciro erregueac atheratu ditu Babilonaco templotic, eta erran diozca Sasabasar deitzen cen bati, eta buruçagui eçarri du. Eta erran dio: Har çatzu unci hauquiec, çoaz eta eçar çatzu Jerusalemen den temploan, eta Jaunaren etchea berriz içan bedi alchatua bere lekuan. Orduan beraz Sasabasar hori ethorri da eta jarri ditu Jaunaren temploaren asentuac Jerusalemen; eta ordutic hunat temploa eguiten hari da, eta ez da oraino akabatua. Orai beraz erregueri ongui iduritzen baçaio, Babilonan den erregueren liburuteguian ikarraraz beça, hean erregue Ciroc manatu içan duen, Jerusalemen alcha cedin Jaincoaren etchea, eta gauça horren gainean igor biaçagu bere nahicundearen berri. Orduan Dario erregueac manaturic, ikartu çuten Babilonan bilduac ciren liburuen liburuteguia. Eta aurkitu cen Ecbatanan, ceina baita Mediaco gaztelu bat, liburu bat, eta hartan iscribatua cen hulatcheco solasa: Ciro erreguearen lehembicico urthean, Ciro erregueac erabaqui du, alchatua içanen dela Jaincoaren etchea, Jerusalemen dena, bere toquian, han bitimen imolatzeco, eta asentuac jarriac içanen direla, hirur hogoi besoren goratasuna eta hirur hogoi besoren çabaltasuna jasanen dituztenac; Içanen direla harri muguerrezco hirur lerro eta oro bat çur berrizco lerroac: gastuac berriz, erregueren etchetic emanac içanen dira; Jaincoaren temploco urhezco eta cilharrezco unciac ere, Nabucodonosorrec Jerusalemeco templotic hartu eta Babilonara ekarri cituenac, bihurtuac içanen dira eta berriz eramanac Jerusalemeco templora beren lekura, eta eçarriac içan dira Jaincoaren temploan. Orai beraz, Thathanai, hibaiaz haindico eremuco buruçaguia, Stharbuçanai, eta Apharsacar çuen bilçarrecoac, hibaiaz haindian çaretenac, Juduetaric eguiçue urrun guibelerat; Jaincoaren temploa utz çaçue eguina içatera Juduen buruçaguiaz eta hequien çaharrez, Jaincoaren etche hori eguin deçaten bere lekuan. Nitaz manatua da halaber cer içan behar den eguina Juduen aphez hequiez, Jaincoaren etchea eguin dadiençat; erran nahi da erregueren kutchatic, hori da hibaiaz haindico eremuan ematen diren cerguetaric, artharequin emanac içan ditecen gastuac guiçon hequiei, lana ez dadiençat içan trabatua. Eta baldin premia içaten bada, aratcheac, bildotsac, pitticac ceruco Jaincoarençat holocaustetaco, oguia, gatza, arnoa, olioa, Jerusalemen diren aphecen ohitzen arabera emanac içan bequiozquite egun oroz, ez dadien deusetan erratecoric içan. Eta ceruco Jaincoari sacrificioac escaint betzazte, eta erregueren eta haren semeen biciençat othoitz eguin beçate. Eta nitaz eçarria da erabaquia: Edocein guiçonec hauts deçan manu hau, çur bat haren etchetic kendua içan bedi eta xutic landatua, eta hura hartan josia içan bedi; haren etchea berriz, hartua içan bedi. Eta han bere icena egonaraci duen Jaincoac deseguin betza erresuma guciac eta populua, ceinac Jerusalemen den Jaincoaren etche hari contra eguinen baitio eta escua hedatuco baitu haren urratzeco. Nic, Darioc eçarri dut erabaqui hau, ceina nahi baitut arthatsuqui içan dadien beguiratua. Beraz Thathanai uraz hunaindico buruçaguiac, Stharbuçanaic eta hequien bilçarrecoec, nola Dario erregueac manatu, hala eguin çuten artha handiz. Bada, Juduetaco çaharrac lanari hari ciren, eta oro onsa cihoazcoten, Agjeo profetaren eta Çacarias Adoren semearen profeciaren arabera; eta temploa alchatu eta eguin çuten Israelgo Jaincoaren manuz, Ciroren, Darioren eta Artacsercsesen, Persiarren erregueen manuz. Eta Jaincoaren etche hura akabatu çuten adargo hilabethearen hirugarren eguneco, Dario erreguearen erreguetasuneco seigarren urthean. Israelgo semeec berriz, aphecec eta lebitarrec eta gathibutasunetic bihurtu ciren gaineraco umeec, Jaincoaren etcheari bozcalencietan eman çaroten lehen erabilaldia. Jaincoaren etchearen lehen erabilaldico escaini cituzten ehun aratche, berrehun ahari, laur ehun bildots, eta ahuncetaric hamabi aker Israel guciaren bekatuarençat, Israelgo leinuen nombrearen arabera. Apheçac beren lerroetan eta lebitarrac beren aldietan eçarriac içan ciren Jaunaren lanetan Jerusalemen, Moisen liburuan iscribatua den beçala. Israelgo semeec berriz, gathibutasunetic ethorriec, Bazcoa eguin çuten lehembicico hilabetheco hamalaugarren egunean. Ecic apheçac eta lebitarrac guiçon bakar bat beçala garbi eguin ciren; eta oro xahu içanez, Bazcoa imolatu çuten gathibutasuneco ume guciençat, beren anaia aphecençat eta berençat. Eta Israelgo seme gathibutasunetic bihurtu cirenec, eta Israelgo Jainco Jaunaren bilhatzeco, beren buruac lurreco jendaien kutsutic bereci cituztenec, jan çuten. Eta çazpi egunez bozcariotan eguin çuten airisetaco besta-burua, ceren Jaunac boztu baitzituen, eta hequien alde itzuli baitzuen Asurgo erregueren bihotza hequien escuei lagunça eguin cioçoten Israelgo Jainco Jaunaren etcheco lanean. Gauça horiez gueroztic, Artacsercses Persiarren erregue celaric, Esdras Saraiasen semea, Saraias baitzen Açariasen seme, Açarias Helciasena, Helcias Selumena, Selum Sadoquena, Sadoc Aquitobena, Aquitob Amariasena, Amarias Açariasena, Açarias Maraiothena, Maraioth Çarahiasena, Çarahias Ociena, Oci Bocciena, Bocci Abisuena, Abisue Phineesena, Phinees Eleaçarrena, Eleaçar Aaronena, ceina baitzen hastetic aphez; Esdras hura igan cen Babilonatic, eta bere trebe cen Moisen leguean, Israelgo Jainco Jaunac eman çuenean; eta erreguec onhetsi ciozcan bere galde guciac, ceren Jainco Jaunaren escua baitien haren gainean. Eta Israelgo semeetaric, aphecen eta lebitarren semeetaric, cantarietaric, athalçainetaric eta Nathindarretaric, Jerusalemera igan ciren Artacsercses erreguearen çazpigarren urthean. Eta Jerusalemera ethorri ciren borzgarren hilabethean, hura baitzen erregueren çazpigarren urthea. Alabainan Esdras lehen hilabethearen lehembicico egunean Babilonatic abiatu cen igaiten, eta borzgarren hilabetheco lehembicico egunean heldu cen Jerusalemera, haren Jaincoaren escu lagungarria haren gainean baitzen. Ecic Esdrasec bere bihotza aphaindu çuen, Jaunaren leguearen ikarceco, eta bethetzeco, eta Israeli irakasteco Jaunaren manuac eta erabaquiac. Artacsercses erregueac Esdras apheçari, Jaunaren hitzetan eta manamenduetan eta haren ceremonia Israelgoetan jaquina cen iscribauari eman erabaquico gutunaren copia hau da: Artacsercses erregueen erregueac Esdras apheçari, iscribau ceruco Jaincoaren legueaz guciz jaquinari, agur. Nitaz içan da erabaquia, ene erresuman Israelgo populutic, haren aphecetaric eta lebitarretaric nihorc atseguin balin badu Jerusalemera goatea, dihoan çurequin. Ecic erregueren eta haren batzarreco çazpien aitzinean bidalia çare, Judearen eta Jerusalemen beguiztatzeco, çure Jaincoaren legue escuan duçunaren arabera, Eta erreguec eta bere batzarrecoec, Jerusalemen bere tabernaclea duen Israelgo Jaincoari beren oldez escaincen daroeten urhearen eta cilharraren eramateco. Eta Babilonaco herrialdean aurkituco duçun urhe eta cilhar gucia, eta populuac escaini nahico duena, eta aphecen artecoec beren oldez beren Jaincoaren etche Jerusalemen denari escainico daroetena, Lainoqui har çaçu, eta diru hartaric aratcheac, bildotsac, bitimac eta hequien libacioneac arthaz eros çatzu, eta hequiec escaint çatzu çuen Jaincoaren temploco Jerusalemen den aldarearen gainean. Aldiz oraino çuc eta çure anaiec guelditzen diren urhetic eta cilharretic atseguin baduçue berce cerbaiten eguitea, çuen Jaincoaren nahiaren arabera eguiçue. Çure Jaincoaren etcheco cerbitzuco emanac çaizquitzun unciac ere, Jerusalemen eçar çatzu Jaincoaren aitzinean. Eta çure Jaincoaren etchean behar içanen diren gaineracoac ere, cembat-nahi içan dadien premia xahu deçaçun, emana içanen çaitzu erregueren kutchatic eta dirutic, Eta ene ganic. Nic, Artacfercfes erregueac erabaqui eta manatu dut erresumaco kutchaco çainei, Esdras apheçac, ceruco Jaincoaren legueco iscribauac cer-nahi galda deçaçuen, luçamenic gabe eman dioçoçuen, Ehun talendu cilharrezcotaraino, ehun coro oguitaraino, ehun bato arnotaraino, ehun bato oliotaraino, gatza berriz neurriric gabe. Ceruco Jaincoaren cerbitzuari daronçonac oro, arthaz içan beitez ceruco Jaincoaren temploan emanac, beldurrez-eta erregueren eta haren semeen erresumaren contra sumin dadien. Halaber jaquinsun eguiten çaituztegu, aphez guciez, lebitarrez, cantariez, athalçainez, Nathindarrez eta Jaincoaren etche huntaco cerbitzariez denaz becembatean, ez duçuela ahalic hequien gainean eçarceco figo, cerga eta urthesariric. Çuc berriz, Esdras, çure Jaincoaren çuhurcia çure baithan denaren arabera, eçar çatzu juieac eta buruçaguiac, juia deçaten hibaiaz haindico populu gucia, erran nahi da çure Jaincoaren leguea eçagutzen dutenac, eta oraino argui çatzue trabaric gabe jaquitateric ez dutenac. Eta ceinac-ere artharequin beguiratuco ez baititu çure Jaincoaren leguea eta erregueren leguea, haina juiatua içanen da heriotzera, edo desterrura, edo bere ontasunaren galcera, edo bederen presondeguira. Benedica bedi gure arbasoen Jainco Jauna, erregueren bihotzean eçarri duena ospatzea Jaunaren etche Jerusalemen dena, Eta bere urricalpena ene gainera ixuri duena erregueren aitzinean, haren batzarrecoen eta azpico aitzindari botheredun gucien aitzinean. Eta nic, ene baithan cen ene Jainco Jaunaren escuac hazcarturic, Israelgo lehembicicoac bildu ditut, enequin igan ditecençat. Hauquiec dira beraz familietaco buruçaguiac eta Babilonatic enequin ethorri cirenen iraulguiac, Artacsercses erreguearen erreguetasuneco egunetan: Phineesen umeetaric, Jersom; Ithamarren umeetaric, Daniel; Dabiden umeetaric, Hatus; Pharosen semeetaricaco Sequeniasen umeetaric, Çacarias, eta harequin kondatuac içan ciren çazpitan hogoi eta hamar guiçon; Phabath Moaben umeetaric, Elioenai, Çareheren semea, eta harequin berrehun guiçon Sequeniasen umeetaric, Ecequielen semea, eta harequin hirur ehun guiçon; Adanen umeetaric, Abed, Jonathanen semea, eta harequin berrogoi eta hamar guiçon; Alamen umeetaric, Isaias, Athaliasen semea, eta harequin hirur hogoi eta hamar guiçon; Saphatiasen umeetaric, Cebedia, Micaelen semea, eta harequin laur hogoi guiçon; Joaben umeetaric, Obedia, Jahielen semea, eta harequin berrehun eta hemeçorci guiçon; Selomithen umeetaric, Josphiasen semea, eta harequin çorcitan hogoi guiçon; Bebairen umeetaric, Çacarias, Bebairen semea, eta harequin hogoi eta çorci guiçon; Azgaden umeetaric, Johanan, Eccetanen semea, eta harequin ehun eta hamar guiçon; Adonicamen umeetaric, azquen cirenac eta huna hequien icenac: Elipheleth, Jehiel eta Samaias, eta hequiequin hirur hogoi guiçon; Begüiren umeetaric, Uthai eta Çacur, eta hequiequin hirur hogoi eta hamar guiçon; Bada, bilaraci nituen Ahabaco alderat dihoan hibaiera, eta han egotu guinen hirur egun; populuan eta aphecetan bilhatu nuen Lebiren semeetaric, eta hequietaric ez nuen han kausitu. Hargatic igorri nituen Eliecer, Ariel, Semeia, Elnathan, Jarib, berce Elnathan, Nathan, Çacarias, eta Mosolam buruçaguiac, eta Joiarib eta Elnathan guiçon çuhurrac; Igorri nituen Edo gana, ceina lehembicicoa baitzen Casphiaco lekuan, eta ahoan eçarri narozquioten Edori eta haren anaia Nathindarrei erran behar çarozquioten solasac Casphiaco lekuan, gutara erakarceco gare Jaincoaren etcheco cerbitzariac. Eta gure gainean cen gure Jaincoaren escu lagungarriaren bidez, gutara erakarri cituzten guiçon bat guciz jaquina Moholiren semeetaric, Moholi baitzen Lebiren seme eta Lebi Israelena; eta Sarabia eta haren hemeçorci seme eta anaia; Eta Hasabias, eta harequin Isaias Merariren umeetaric eta haren hogoi anaia eta seme; Eta Nathindarretaric, Dabidec eta aitzindariec lebitarren cerbitzuco eman cituztenetaric, berrehun eta hogoi guiçon; hequiec guciac beren icenez deitzen ciren. Eta han, Ahabaco ur-bazterrean, barur bat oihu eguin nuen, atsecabetan eman guintecen gure Jainco Jaunaren aitzinean, eta makurric gabeco bide bat galda guineçan haren ganic guretzat, gure seme eta içate guciarençat. Ecic ahalque içan nincen erregueri lagunça eta çaldizcoac galdeguitea, bidean etsaia ganic gure çainceco, ceren erregueri erran bainaroen: Gure Jaincoaren escua, hura lainoqui bilhatzen dutenen gainean da; eta haren nausitasuna, indarra eta hasarrea, hura bazterrerat uzten duten gucien gainean. Barurtu guinen beraz eta holetan othoiztu guinduen gure Jaincoa, eta ongui heldu citzaicun. Eta aphecen buruçaguietaric bereci nituen hamabi, Sarabia, Hasabias, eta hequiequin hequien anaietaric hamar. Eta phisatu niozcaten cilharra, urhea eta gure Jaincoaren etcheco unci consecratuac, erreguec, haren batzarrecoec eta aitzindariec eta Israeldic kausitu ciren guciec escaini cituztenac. Eta hequien escuetan phisatu nituen sei ehun eta berrogoi eta hamar talendu cilharrezco, ehun cilharrezco unci, ehun talendu urhezco, Hogoi xata urhezco, mila solidoren hazta çutenac, eta bi unci, cobre hauta dirdiragarri batezcoac, urhea beçain ederrac. Eta erran naroten: Jaunaren sainduac çarete, eta sainduac dira unci, cilhar eta urhe, norc bere oldez gure arbasoen Jainco Jaunari escainiac. Çain eta beguira çatzue, phisa detzatzuen arteo aphecen eta lebitarren buruçaguien aitzinean eta Israelgo familietaco buruçaguien aitzinean, Jerusalemen Jaunaren etcheco kutchan. Aphecec eta lebitarrec hartu cituzten guero cilharra, urhea eta unciac phisaturic, Jerusalemera eramateco gare Jaincoaren etchera. Abiatu guinen beraz Ahabaco hibaietic lehembicico hilabethearen hamabigarren egunean, Jerusalemera goateco. Gure gainean içan cen gure Jaincoaren escua, eta bidean itzurraraci guintuen etsaiaren eta celatariaren escuari. Jerusalemera ethorri eta han hirur egunez egotu guinen. Laugarren egunean berriz, cilharra, urhea eta unciac gure Jaincoaren etchean phisatuac içan ciren, Meremoth, Uriasen seme apheçaren escuz; Eleaçar Phineesen semea harequin cen; eta hequiequin Joçabed Josueren semea eta Noadaia Benoiren semea, lebitarrac. Oro beren nombre eta phisuaren arabera emanac içan ciren, eta gucien phisuac iscribatuac içan ciren orduan. Desterruco ume, gathibutasunetic ethorri cirenec Israelgo Jaincoari holocaustetan escaini çaroezten Israelgo populu guciarençat hamabi aratche, laur hogoi eta hamasei ahari, hirur hogoi eta hamaçazpi bildots, eta bekatuarençat hamabi aker: oro holocaustetan Jaunari. Erregueren erabaquiac eman çarozten erregueren aitzinera aguercen ciren satrapei, eta hibaiaz hunaindico aitzindariei; eta populua eta Jaincoaren etchea alchatu cituzten. Bada, horiec eguin ciren ondoan, aitzindariac hurbildu çarozquidan, ciotelaric: Israelgo populua, apheçac eta lebitarrac ez dira bereci lekuco jendaietaric eta hequien itsusquerietaric, erran nahi da Cananear, Hethear, Pherecear, Jebusear, Amontar, Moabitar, Eguiptoar eta Amorhearrenetaric. Ecic berençat eta beren semeençat hartu dituzte hequien alabetaric, eta iraulgui saindua nahastecatu dute lurretaco jendaiequin. Aitzindarien eta cargudunen escua ere lehembicicoa içatu da legue hauste hortan. Solas hori aditu nuenean, urratu nituen ene capa eta soina, atheratu nituen ene buruco eta biçarreco ileac, eta deithoretan jarri nincen. Berriz, Israelgo Jaincoaren hitzaren beldur ciren guciac bildu ciren ene gana, gathibutasunetic ethorri cirenen legue-haustearen ariaz, eta ni goibelic jarria nindagoen arratseco sacrificioa arteo. Eta arratseco sacrificioan atheratu nincen ene atsecabetic; eta ene capa eta soin urratuequin, belhaunico jarri nincen eta ene escuac ene Jainco Jauna ganat hedatu nituen; Eta erran nuen: Ene Jaincoa, urmariatua nago eta ahalque naiz ene beguiac çure gana goititzeco, ceren gure tzarqueriac gure buruen gainean metatu baitira eta gure bekatuen murrua ceruraino igan baita, Gure arbasoen egunac danic: guerorrec ere bekatu latzenac eguin ditugu egungo eguna arteo, eta gure gaizquien gatic arthiquiac gare gu, gure erregueac eta gure apheçac lurreco erregueen escuetara, ezpataren azpira, gathibutasunera, ohoinen escuetara eta beguitharteco ahalquera, egungo egunean beçala. Eta orai gure othoitza, ilhaun bat iduri eta doidoia heldu da gure Jainco Jaunaren aitzinera, ondarrac gueldi daquizquigunçat, eta atherbe bat emana içan daquigunçat leku sainduan, eta gure Jaincoac argui ditzan gure beguiac, eta bici aphur bat eman diçagun gure gathibutasunean; Ceren gathibu baicare, eta gure gathibutasunean ez baicaitu utzi gure Jaincoac, bainan gure gainera ixuraraci baitu Persiarren erregueren urricalpena, eman ceçagunçat bicia, alcha ceçan gure Jaincoaren etchea eta xuti hango harrasi urratuac eta atherbe bat eman ceçagun guri Judan eta Jerusalemen. Eta orai, gure Jaincoa, horien ondotic cer erranen dugu? alabainan utzi ditugu çure manamenduac, Çure cerbitzari profeten arartecoz eman içan ditutzunac, cinioelaric: Lurra, ceinetara sarceta baitzohazte, hartaz goçatzeco, lur lohia da, jendaien eta berce lumen lohitasunaren arabera, jendaiec hura beren tzarqueriaren kutsuaz bethe baitute bazter batetaric bercera. Orai beraz ez eman çuen alabac hequien semeei eta ez har hequien alabac çuen semeençat, eta ez bilha egun eta bician ez hequien baquea ez çoriona, hazcar içan çaiteztençat eta jan detzatzuen lurreco onac, eta bethi guciraino çuen semeac içan detzatzuen çuen ondore. Eta gure gainera erori diren gucien ondoan gure eguitate guciz tzarren gatic eta gure bekatu handia gatic, çuc, gure Jaincoa, gure tzarqueriatic atheratu gaituçu, eta egun guerthatzen den itzurpena eman darocuçu, Ez gaitecençat gaizquirat itzul, alferretara bihur ez detzagun çure manamenduac eta ezconcez ez gaitecençat jos holaco icigarriquerietaco populuequin. Gure eceztatzeraino hasarretua othe çare gure alderat, gutaric ondarrac ere itzurcera ez uzteco? Israelgo Jainco Jauna, çucena çare, ecen itzurcecotzat içatu gare utziac, egun guerthatzen den beçala. Huna non garen gure bekatuan çure aitzinean; ecen çure aitzinean ez daiteque iraun horreletan. Beraz Esdras horrela çagoelaric othoizca, Jaunari errequeica, nigarrez eta Jaincoaren templo aitzinean lurrera eroria, guiçon, emaztequi eta haur oste handi bat bildu cen Israeldic haren gana, eta populua egotu cen nigar uharretan. Eta Sequeniasec, Jehielen seme Ela-men semeac, ihardetsi çuen, eta Esdrasi erran çaroen: Gure Jaincoaren leguea hautsi dugu; emazte arrotz lurreco populuetaricacoac hartu içan ditugu; eta orai Israelen balin bada horren gaineco urriquia, Patu jo deçagun gure Jainco Jaunarequin, iraicico ditugula emazte horiec oro eta horien ganic sorthu direnac, Jaunaren nahiaren arabera eta gure Jainco Jaunaren manamenduaren beldur direnen nahiaren arabera: leguearen arietara eguina içan bedi. Jaiqui çaite; çuri dagoquiçu manatzea, eta gu çurequin içanen gare; har çaçu indar, eta eguiçu. Esdras xutitu cen beraz; errequeitu cituen aphecen eta lebitarren buruçaguiac eta Israel gucia solas horren arabera ceçaten eguin, eta cin eguin çuten. Eta Esdras jaiqui cen Jaunaren etchearen aitzinean eta goan Eliasiben seme Johanaren guelara; han sarthu cen eta etzuen oguiric jan, ez uric edan, ecic gathibutasunetic ethorri cirenen legue hausteaz nigarrez çagon. Eta Judan eta Jerusalemen desterruco ume guciei oihu eguina içan cen, Jerusdemera bil citecela; Eta nor-ere ez baitzen hirur egunic barnean ethorrico aitzindarien eta çaharren erabaquiaren arabera, hainari kenduac içanen citzaizcoela bere içateac oro, eta bera iraicia içanen cela desterrutic ethorri cirenen baldarnatic. Judaco eta Benjamingo guiçon guciac Jerusalemera bildu ciren beraz hirur egunac barnean, hura baitzen bederatzigarren hilabethea eta hilabethearen hogoigarren egunean; eta populua jarri cen Jaunaren etcheco plaçan, oro bekatuaren gatic eta orduco uriteen gatic ikaran. Esdras apheça jaiqui cen eta erran çaroeten: Leguea duçue hautsi, eta emazte arrotzac hartu ditutzue, Israelen bekatuari berhatzeco. Eta orai aithor emoçue çuen arbasoen Jainco Jaunari, eguiçue haren gogaraco dena, berez çaitezte lurreco populuetaric eta emazte arrotzetaric. Eta oste guciac ihardetsi eta goraqui erran çuen: Çuc guri erran hitzaren arabera, hala eguin bedi. Hargatic, nola oste handia baicare, eta urite delacoz, eta campoan ez baicagozque, eta ez baita egun baten edo bien lana (alabainan bekatu gaitza eguin dugu hortan), Atzindariac eçarriac içan beitez oste guciaren gainean; eta gure hirietan emazte arrotzac hartu dituzten guciac ethor beitez ephe xedatuetan, eta hequiequin hiri bakotcheco çaharrac eta juieac, bekatu horren gaticaco gare Jaincoaren hasarrea aldara dadien arteo gure gainetic. Beraz Jonathan Açahelen semea, eta Jaasia Thecueren semea jarri ciren horren gaineco; Mesolam eta Sebethai lebitarrec lagundu cituzten. Eta hala eguin çuten desterruco umeec. Esdras apheça eta familietaco buruçaguiac goan ciren beren arbasoen ganicaco etcheetara, oro beren icenen arabera, eta hamargarren hilabethearen lehembicico egunean jarri ciren gauçaren arguitasunen eguiten. Eta emazte arrotzac hartu cituzten guiçonen eguitecoac xuritu cituzten urthats eguneco. Aphez-semeetaric, emazte arrotzac hartu cituztenac, kausitu ciren: Josueren umeetaric, Josedequen semeac eta haren anaiac, Maasia, Eliecer, Jarib eta Godolia. Eta beren escuac eman cituzten beren emazteen iraizteco, eta arthaldetic ahari bat bekatuarençat escainceco; Emerren umeetaric, Hanani eta Cebedia; Harimen semeetaric, Maasia, Elia, Semeia, Jehiel eta Ocias; Phefhurren umeetaric, Elioenai, Maasia, Ismael, Nathanael, Joçabed eta Elasa; Lebitarren umeetaric, Joçabed, Semei, Celaia, hura bera baita Calita, Phataia, Juda eta Eliecer; Cantarietaric, Eliasib; athalçainetaric, Selum, Telem eta Uri; Eta Israeldic, Pharosen semeetaric, Erremeia, Jecia, Melquia, Miamin, Eliecer, Melquia eta Banea; Elamen semeetaric, Mathania, Çacarias, Tehiel, Abdi, Jerimoth eta Elia; Cethuaren semeetaric, Elioenai, Eliasib, Mathania, Jerimuth, Çabad eta Aciça; Bebairen semeetaric, Johanan, Hanania, Çabai, Athalai; Baniren semeetaric, Mosolam, Meluc, Adaia, Jasub, Saal eta Erramoth; Phahath Moaben umeetaric, Edna, Calal, Banaias, Maasias, Mathanias, Beseleel, Benui eta Manase; Heremen semeetaric, Eliecer, Josue, Melquias, Semeias, Simeon, Benjamin, Maloc, Samarias; Halomen semeetaric, Mathanai, Mathatha, Çabad, Eliphelet, Jermai, Manase, Semei; Baniren semeetaric, Maadi, Antram eta Bel, Baneas, Badaias, Queliau, Bania, Marimuth, Eliasb, Mathanias, Mathanai, Jasi, Bani, Benui, Semei, Salmias, Nathan, Adaias, Mecnedebai, Sisai, Sarai, Ezrel, Selemiau, Semeiaa; Selum, Amaria, Josep; Neboren umeetaric, Jehiel, Mathathias, Çabad, Çabina, Jedu, foel eta Banaia. Horiec oroc hartu içan cituzten emazte arrotzac, eta baciren emaztequiac horien ganic haurrac içan cituztenac. Nehemias Helciasen semearen hitzac. Hau guerthatu cen hogoigarren urthean, casleuco hilabethean, eta ni Susaco gazteluan nincen. Eta Hanani, ene anaietaric bat, bera eta Judaco guiçon batzu ethorri ciren, eta gathibutasunetic guelditu eta bici ciren Juduez eta Jerusalemez berri galdatu naroten. Eta ihardetsi çarotedan: Guelditu direnac eta gathibutasunetic han utziac içan direnac gure herrian, atsecabe handitan eta laidotan daudeci; Jerusalemeco harrasia urratua eta hango atheac suz erreac dira. Eta horrelaco solasac aditu nituenean, jarri nincen, eta nigarrez eta deithorez egotu nincen asco egunez. Barur eta othoitz eguiten nuen ceruco Jaincoaren aitzinean. Eta erran nuen: Errequeitzen çaitut, ceruco Jainco Jaun hazcar, handi eta ikaragarria, batasun eta urricalmendu beguiratzen duçuna çu maithatzen çaituztenequin eta çure manamenduac iduquitzen dituztenequin; Çure beharriac heda eta çure beguiac çabal beitez, ençun deçaçun çure cerbitzariaren othoitza, orai gau eta egun çure aitzinean alchatzen dudana Israelgo seme çure cerbitzariençat; eta aithor darotzut Israelgo semeen bekatuez, ceinetaz çure alderat hobendun eguin baitira; nic eta ene aitaren etcheac bekatu eguin dugu; Erguelqueriac çoratu gaitu eta ez ditugu beguiratu çure manamendu, ceremonia eta erabaqui, Moisi çure cerbitzariari manatu ditutzunac. Orhoit becedi Moisi çure cerbitzariari eman dioçun hitzaz, cinaroelaric: Noiz-etare hautsico baituçue ene leguea, nic barraiatuco çaituztet populuetan; Eta baldin ene ganat bihurcen baçarete eta ene manamenduac beguiratzen eta bethetzen baditutzue; ceruco berce bazterreraino bacinete eramanac ere, handic bilduco eta bihurraracico çaituztet nic ene icena han egon dadiençat hautatu dudan lekura. Eta hauquiec dira çure cerbitzariac eta çure populua, çure indarraren handiaz eta çure escu hazcarraz berrerosi ditutzunac. Othoi, Jauna, çure beharria atzarria egon bedi çure cerbitzariaren othoitzari, eta çure icenaren beldur içan nahi duten çure cerbitzarien othoitzari; bida çaçu egun çure cerbitzaria, eta urricalpen emoçu guiçon hunen aitzinean: ecic erregueren edarale nincen ni. Bada, guerthatu cen nisango hilabethean, Artacsercses erreguearen hogoigarren urthean, arnoa haren aitzinean cela; hartu nuen arnoa eta erregueri eman naroen; eta iraunguia beçala nincen haren aitzinean. Eta erreguec erran çarodan: Nolaz da hire beguithartea goibel, ez hautanean eri ikusten? hori ez da ariaric gabe, bainan etzaquiat hire bihotzeco minaren berri. Eta beldur handi eta gaindizcaco batec hartu ninduen. Eta erregueri erran naroen: Oi erregue, bici çaite egun eta bethi! nolaz ez da ilhun içanen ene beguithartea, mortu eguina denaz gueroz ene arbasoen hobien etcheco hiria, eta suz erreac hango atheac? Eta erreguec erran çarodan: Ceren galdea duc? Othoiztu nuen ceruco Jaincoa, Eta erran naroen erregueri: Baldin erregueri onsa iduritzen baçaio, eta çure cerbitzaria gogaragarri bada çure aitzinean, bidal neçaçu Judeara, ene aitaren hobico hirira, eta alchatuco dut hura. Erreguec eta erreguinac, haren aldean jarria cenac, erran çarotedan: Noiz arteo iraunen du hire bidaiac, eta noiz itzulico haiz? Eta ene solasa erregueren gogaraco içatu cen, eta igorri ninduen, eta xedatu naroen ephea. Eta erran naroen erregueri: Baldin erregueri onsa iduritzen baçaio, gutunac eman biatzat hibaiaz haindico aitzindariençat, iraganaraz neçaten, Judeara hel nadien arteo, Eta gutun bat Asaphençat erregueren oihaneco çainarençat, çurac eman ditzadan estal ahal içan detzadan etcheco dorreco atheac, eta hirico harrasiac, eta ni sarthuco naicen etchea. Eta erreguec eman çarodan Jaincoaren escu lagungarri ene gainean cenaren arabera. Eta ethorri nincen hibaiaz hunaindico eremuco aitzindarietara eta eman narozquioten erregueren gutunac. Bada, erreguec enequin igorri cituen soldado aitzindariac eta çaldizcoac. Sanabalat Oronaimdarrac eta Tobias Amontar cerbitzariac aditu çuten, eta atsecabe handitan sarthu ciren, guiçon bat ethorri celacotz, Israelgo semeen ona bilhatzen çuena. Jerusalemera ethorri nincen, eta han nincen hirur egun hartan; Gauaz jaiqui nincen, eta guiçon guti enequin, eta nihorri ere ez naroen eçagutzerat eman Jaunac ene bihotzean cer eçarri çuen eguin neçan Jerusalemen, eta ez nuen azpico abereric, nerorrec igaiten nuena baicic. Gauaz ilki nincen Haraneco athetic, eta Erainsuguearen ithurri aitzina gaindi, Gorotzeco athearen alderat hartu nuen, eta nindabilan Jerusalemeco harrasi urratuari eta hango athe suz erreei beguira. Eta iragan nincen Ithurrico athera eta Erregueren ixtunera, eta etzen ene azpico aberearençat iragan lekuric. Eta igan nincen gauaz erreca gaindi, eta harrasiari beguira nindabilan; eta itzuliric, ethorri nincen Haraneco athera eta sarthu nincen. Bada, cargudunec etzaquiten norat eguin nuen edo cer hari nincen; Judueri ere, ez aphecei, ez handiei, ez cargudunei, ez lanetan hari ciren berceei ez naroten ordu arteo deusere aguertu. Eta erran naroten: Badaquiçue cer atsecabetan garen; alabainan Jerusaleme mortu eguina da eta hemengo atheac erreac dira. Çatozte, alcha detzagun Jerusalemeco harrasiac, eta ez gaitecen laidotan içan guehiago. Eta aguertu naroten nola laguncen ninduen Jaincoaren escuac, eta erreguec niri erran solasac, eta erraten daroet: Jaiqui gaiten eta loth gaiten lanari. Eta onguian hazcartu ciren hequien escuac. Sanabalat Oronaimdarrac berriz, eta Tobias Amontar cerbitzariac eta Gosem Arabiarrac aditu çuten, eta trufatzen eta erdeinatzen guintuzten, eta erraten çarocuten: Cer da eguiten duçuen lan hori? Erregueren contra bihurcen othe çarete? Eta nic ordainez erran naroten: Ceruco Jaincoac berac laguncen gaitu, eta gu haren cerbitzariac gare. Jaiqui gaiten eta lanari jo deçogun. Çuec aldiz, ez çathiric, ez çucenic, ez orhoitzapenic ez duçue Jerusalemen. Eta Eliasib aphez-handia eta haren anaia apheçac jaiqui ciren eta alchatu çuten Arthaldeco athea; sainduetsi çuten eta hango athe-alderdiac eçarri cituzten; eta sainduespena eguin çuten Ehun besotaco dorreraino eta Hananeelgo dorreraino. Eta haren aldean alchatu çuten Jericoco guiçonec, eta haren aldean alchatu çuen Çacurrec Amriren semeac. Asnaaren semeec berriz, alchatu çuten Arrainen athea; estali çuten eta eçarri cituzten athe-alderdiac, cerrapoac eta hagac. Eta hequien aldean alchatu çuen Marimuthec Uriasen semeac, Urias baitzen Acusen seme. Eta haren aldean alchatu çuen Mosolamec Baraquiasen semeac, Baraquias baitzen Mesecebelen seme; eta haren aldean alchatu çuen Sadoquec Baanaren semeac; Eta hequien aldean alchatu çuten Thecuearrec; hequietaco handiec etzituzten ordean beren buruac gurthu Jaunaren lanean. Joiada Phasearen semeac eta Mosolam Besodiaren semeac alchatu çuten athe Çaharra; berec estali çuten, eta eçarri cituzten athe-alderdiac, cerrapoac eta hagac. Eta hequien aldean alchatu çuten Meltias Gabaondarrac eta Jadon Meronatharrac, Gabaongo eta Masphaco umeec, hibaiaz haindico buruçaguiaren ordainez; Eta haren aldean alchatu çuen Eciel urheguinac Araiaren semeac; eta haren aldean alchatu çuen Ananiasec balsamuguinaren semeac; eta Jerusalemgo lanac heldu cituzten Carrica handico harrasiraino. Eta haren ondoan alchatu çuen Erraphaiac, Hurren seme, Jerusalemen alderdi baten buruçagui cenac; Eta haren ondoan alchatu çuen Jedaiac Haromaphen semeac, bere etcheco parrean; eta haren aldean alchatu çuen Hatusec Haseboniasen semeac. Melquias Heremen semeac, eta Hasub, Phahath Moaben semeac alchatu cituzten carrica baten erdia eta Labeetaco dorrea. Selumec, Alohesen semeac, Jerusalemeco carrica erdi bateco buruçaguiac, berac eta bere alabec alchatu çuten hequien aldean. Hanunec eta Çanoetarrecalchatu çuten Haraneco athea; berec alchatu çuten hura eta eçarri cituzten hartaco athe-alderdiac, cerrapoac eta hagac eta harrasia berritu mila besotan Gorotzeco atheraino. Melquias Errecaben semeac, Bethacaramgo carricaco buruçaguiac, alchatu çuen Gorotzeco athea; berac alchatu çuen hura eta eçarri cituen hartaco athe-alderdiac, cerrapoac eta hagac. Selum Colhoçaren semeac, Masphaco herrico buruçaguiac, alchatu çuen Ithurrico athea; berac alchatu çuen hura eta eçarri cituen hartaco athe-alderdiac, cerrapoac eta hagac, eta berritu Siloeco arrainteguico harrasiac, erregueren baratzean, eta Dabiden hiritic jausten diren mailetaraino. Haren ondotic, Nehemias Azboquen semeac, Bethsurgo herri erdiaren buruçaguiac, alchatu çuen Dabiden hobico parreraino, eta lan handirequin eguina den arrainteguiraino, eta Hazcarren etcheraino. Haren ondotic alchatu çuten lebitarrec; Errehum Beniren semeac, eta haren ondotic, Hasebiasec, Ceilaco carrica erdico buruçaguiac, bere carrican. Haren ondotic alchatu çuten hequien anaiec; Babai Enadaden semeac, Ceilaco carrica erdico buruçaguiac; Haren ondotic alchatu çuen Acerrec, Josueren seme Masphaco buruçaguiac, berce saila Izquina hazcarreco igaitearen parrean; Haren ondotic, Baruc Çacairen semeac mendian alchatu ciren berce saila, izquinatic Eliasib aphez-handiaren etcheco atheraino; Haren ondotic, Merimuth, Uriasen seme Hacusen ilobasoac, alchatu çuen berce saila Eliasiben etcheco athetic Eliasiben etchearen hedadura gucian. Haren ondotic alchatu çuten Jordaneco celhaietaco aphecec; Hequien ondotic alchatu çuten Benjaminec eta Hasubec, ceinec bere etchearen parrean; hequien ondotic alchatu çuen Açariasec, Maasiasen seme Ananiasen ilobasoac, bere etchearen parrean; Haren ondotic, Benui Henadaden semeac alchatu çuen berce saila, Açariasen etchetic bihurguneraino eta izquinaraino; Phalel Ociren semeac bihurgunearen parrean eta erregueren etchetic alchatzen den dorre goraren parrean, erran nahi da presondeguico lorioan; haren ondotic, Phadaiac, Pharosen semeac; Nathindarrac berriz, Ophelen egoten ciren Uretaco atheraino iguzqui-haice alderat eta han alchatzen cen dorreco alderat. Haren ondotic Thecuearrec alchatu çuten berce saila dorre handi eta goratic temploco harrasiraino. Gainean berriz, aphecec, Çaldien athetic hasiric ceinec beren etcheen parrean alchatu çuten. Hequien ondotic, Sadoc Emerren semeac alchatu çuen bere etchearen parrean; eta haren ondotic, Semaia, Sequeniasen seme, iguzqui-haiceco atheco athalçainac. Haren ondotic, Hanania Selemiasen semeac eta Hanun Selephen seigarren semeac, alchatu çuten berce saila; haren ondotic, Mosolam Baraquiasen semeac, alchatu çuen bere kutchateguico parrean; haren ondotic, Melquias urheguinaren semeac alchatu çuen Nathindarren etcheraino eta phuscatzar salçaileetaraino Juieen atheco parrean Izquinaco guelaraino; Eta Izquinaco guelaren artean, Arthaldeco athean alchatu çuten urheguinec eta tratulariec. Bada, guerthatu cen Sanabalatec aditu çuenean harrasia alchatzen guinduela, hasarretu cela hainitz; eta bere sephan, trufatu cituen Juduac, Eta beren anaien eta Samariar ostearen aitzinean erran çuen: Cer hari dira Judu gaiçoac? Jendaiec utzico othe dituzte? Sacrificatuco eta akabatuco othe dute egun batez? Harrasiric eguin othe deçaquete suac herrauts munthoin batzuetara bihurtu dituen harri batzuequin? Haren aldean cen Tobias Amontarrac ere erran çuen: Eguin beçate; haceri bat heldu balin bada, horien harrizco harrasiaren gainetic jauci eguinen du. Adi çaçu, oi gure Jaincoa, nola garen erdeinutara eroriac; laidoa horien buruaren gainera bihurraraz çaçu, eta gathibutasuneco lurrean erran çatzu erdeinagarritzat. Ez biaçaçu itzal horien tzarqueria, eta ez bedi ecezta horien bekatua çure beguithartearen aitzinean, trufatu dituztelacotz çure hiriaren eguileac. Hargatic harrasia alchatu eta berritu guinduen erditaraino; eta populuaren bihotza lanera berotua cen. Bainan noiz-etare Sanabalatec, Tobiasec, Arabiarrec, Amontarrec eta Açotarrec aditu baitzuten Jerusalemeco harrasico urradura tapatua cela eta hauscura gucian bethetzen hasi cirela, hasarre handitan sarthu ciren. Eta guciac elkar gana bildu ciren, ethorceco Jerusalemen guducatzera eta celaten hedatzera. Gure Jaincoari othoitz eguin guinaroen, eta hequien contra gau eta egun çainac eçarri guintuen harrasiaren gainean. Bada, Judac erran çuen: Ahitua da ekarlearen indarra, lurqueta sobera da, eta guc ecin alchatuco dugu harrasia. Eta gure etsaiec erran çuten: Ez beçate deusere jaquin, hequien erdira sar gaitecen arteo; orduan hilen ditugu eta gueldiaracico dugu lana. Bainan guerthatu cen hequien aldean egoten ciren Juduac ethorri cirela, eta hamarretan erran çarocutela gauça, gure gana ethorri ciren leku gucietaric; Eta harrasi guibeleco lekuan populua lerroan eçarri nuen inguruan ezpatequin, lancequin eta arrambelequin. Beguiratu nuen eta jaiqui nincen, eta buruçaguiei, cargudunei eta gaineraco populuari erran naroten: Ez içan hequien beguithartearen beldur. Orhoit çaitezte Jaun handi eta ikaragarriaz, eta guduca çaitezte çuen anaia, çuen seme, çuen alaba, çuen emazte eta çuen etcheençat. Guerthatu cen, berriz, gure etsaiec jaquin çutenean arguituac guinela, Jaunac urmariatu çuela bequien asmua. Eta oro itzuli guinen harrasietara, cein bere lanera. Eta egun hartaric, hango guiçon-gazteen erdia lanean hari cen, eta berce erdia gudura abian çagoen; eta lançac, erredolac, arrambelac, guerrunceac eta aitzindariac hequien guibelean ciren Judaco etche gucian. Harrasian lanean hari cirenec, haxe ekarcen eta gainera ematen hari cirenec, escu batez jotzen çuten lanari, eta ezpata çaducaten bercean. Ecic lanean hari ciren guciec guerrian çuten ezpata. Eta harrasia alchatzen çuten, eta turuta durrundarazten çuten ene manuz. Eta aitzindari eta cargudunei eta gaineraco populuari erran naroten: Handia eta hedatua da lana, eta bat bercea ganic urrun barraiatuac gure harrasian. Non-nahi adi deçaçuen turutaren durrunda, harat laster eguiçue gure gana; gure Jaincoa guducatuco da gure alde. Eta guc, jo deçogun lanari; gutaric erdiec iduc betzazte lançac, argui-cirrintatic içarrac ilki arteo. Orduan halaber erran naroen populuari: Bakotcha bere muthilarequin egon bedi Jerusalemen erdian, eta aldiac içan betzagu gabaz eta egunaz lanean haritzeco. Bada, nic, ene anaiec eta muthilec eta enequilaco çainec ez guintuen soinecoac uzten; bakarric xahupenecotzat biluzten cen bakotcha. Eta populutic eta emazteetaric oihu handi bat atheratu cen, hequien anaia Juduen contra. Eta baciren erraten çutenac: Hainitz dira gure semeac eta alabac; hequien truc oguia har deçagun, eta jan deçagun, eta bici gaitecen. Eta baciren erraten çutenac: Gure landac, mahastiac eta etcheac eman detzagun bahi, eta oguia har deçagun gosete huntan. Eta berceec erraten çuten: Dirua mailega deçagun erregueren cerguetaric, eta eman detzagun gure landac eta mahastiac. Eta orai, nolaco gure anaien haraguia, halaco da gure haraguia; nolaco horien semeac, halaco dira gure semeac ere. Huna non gathibutasunaren azpico eçarcen ditugun gure semeac eta alabac; gathibu dira gure alabac, eta horien berrerostecoric ez dugu; eta berceec goçatzen dituzte gure landac eta mahastiac. Eta gogorqui samurtu nincen aditu nuenean hitz horien araberaco hequien oihua. Ene baithan gogoetan egon nincen; eta larderiatu nituen handiac eta cargudunac, eta erran naroten: Lucurua bakotchac beharcen duçue çuen anaien ganic? Eta bilku handi bat eguinaraci nuen hequien contra. Eta erran naroten: Guc, daquiçuen beçala, gure ahalaren arabera berrerosi ditugu gure anaia Juduac jendaiei salduac içan cirenac; eta çuec beraz salduco ditutzue çuen anaiac, eta guc beharco ditugu berrerosi? Ixilic guelditu ciren, eta etzuten kausitu cer ihardets. Eta erran naroten: Ez da ona çuec eguiten duçuen gauça. Certaco etzarete gure Jaincoaren beldurrean ibilcen, jendaia gure etsaiec ez diaçaguten iroiric eguin? Nic, ene anaiec eta sehiec ascori maileguz eman içan diotegu dirua eta oguia. Oroc hitz batean ez dioçotegun emana guibelerat galda; barka deçagun çor çaicun maileguzco dirua. Bihur çotzuete egun beren landac eta mahastiac, olibadiac eta etcheac; eta hobequi eguiteco ere, horiençat eman çaçue horien ganic beharcen ohi duçuen diruaren, oguiaren, arnoaren eta olioaren ehungarrena. Eta ihardetsi çuten: Bihurtuco ditugu, eta ez daroegu deusere galdatuco; çuc nola erran, hala eguinen dugu. Eta deithu nituen apheçac eta errequeitu nituen erran nuen beçala eguin ceçaten. Eta guero iharrosi nuen ene capaco hegala, eta erran nuen: Jaincoac haina horrela iharros beça bere etche eta lanetaric, ceinac betheco ez batzu hitz hori; horrela içan bedi iharrosia eta erromestua. Eta oste guciac ihardetsi çuen: Halabiz. Eta laudatu çuten Jaincoa. Populuac eguin çuen beraz errana içan cen beçala. Aldiz, erreguec Judaco lurrean buruçagui eçarri ninduen egunetic, Artacsercses erreguearen hogoigarren urthetic hogoi eta hamabigarreneraino ez nic, ez ene anaiec ez ditugu hartu buruçaguiei çor ciren urthe-sariac. Lehembicico buruçaguiec ordean, ene aitzinean içatu cirenec, populua lehertu çuten, haren ganic egun oroz oguitan eta arnotan hartuz berrogoi siclo; eta berçalde hequien azpico cargudunec çaphatu çuten populua. Bainan nic ez nuen hala eguin Jaincoaren beldurrez; Eta oraino hobequi, harrasico lanean haritu naiz, eta ez dut landaric erosi, eta ene muthilac oro lanera bilduac ciren. Juduac halaber eta cargudunac, ehun eta berrogoi eta hamar guiçon, eta gure ingurutan diren jendaietaric gure gana ethorcen cirenac, ene mahainean ciren. Aldiz, egun oroz enetzat xuxencen ciren idi bat, sei ahari hautatu, hegastinac berçalde; eta hamar egunetaric ematen nituen arno asco eta berce hainitz; eta oraino ez ditut galdatu ene carguco urthe-sariac; alabainan populua hainitz cen behartua. Oi ene Jaincoa, ene onetan orhoit çaite nitaz, populu huni eguin içan diodan guciaren arabera. Bada; guerthatu cen, noiz-etare Sanabalatec, Tobiasec, Gosem Arabiarrac eta berce gure etsaiec aditu çutenean nic harrasia alchatu nuela, eta etzela hartan hutsarte gueldituric (ez nituen bada oraino orduan atheetan atheladac eçarri), Sanabalatec eta Gosemec ene gana igorri çutela, ciotelaric: Çato, eta batasun jo deçagun elkarrequin Onoco celhaieco herrietan. Bainan niri gaizquiaren eguiteco asmua cerabilcaten. Mandatariac igorri narozten beraz erratera: Lan handi bat eguiten dut, eta ez naiteque jauts, beldurrez-eta nagui dadien, çuen gana ethorrico eta jautsico naicenean. Bada, lau aldiz gaztiatu çarotedan solas bera; eta nic lehembicico hitzaz ihardetsi naroten. Eta Sanabalatec borzgarren aldian igorri çuen ene gana bere muthil bat lehembicico galdearen arabera, eta escuan baçuen gutun bat huneletan iscribatua: Jendaietan ençuna içan da, eta Gosemec erran du, çuc eta Juduec erregueri bihurcea derabilcaçuela gogoan, eta horren gatic alchatzen duçula harrasia, eta Juduen gainean erregue jarri nahi duçula; aria hortaz Profetac ere eçarri ditutzula, çutaz haro eguin deçaten Jerusalemen, erranez: Erregue bat Judean bada. Erreguec solas horiec adituco ditu; horren gatic orai çato, hortaz elkarren artean egotera. Eta igorri naroen, nioelaric: Hitz horiec ez dira eguiac, bainan çure bihotzetic atheratzen ditutzu. Ecen hequiec oro gure icitzera hari ciren, ustez-eta lanetic baratuco cirela gure escuac, eta gueldiric egonen guinela. Horren gatic ene escuei, indar guehiago eman naroten. Eta sarthu nincen ixilic Semeias Dalaiasen semearen etchean, Dalaias Metabeelen seme baitzen. Harec erran çarodan: Jaincoaren etchean, temploaren erdian, minça gaitecen, eta hers detzagun atheac, ceren çure hilcera ethorcecoac baitira, eta gabaz ethorrico dira çure sarrasquitzera. Ihardetsi nuen: Ni beçalaco guiçon batec ihes eguiten othe du? eta nor da ni beçalacoric temploan sarthuco dena eta bicico dena? Ez naiz sarthuco. Eta eçagutu nuen etzuela Jaincoac igorri, bainan aleguia profetisatuz minçatu citzaidala, eta Tobiasec eta Sanabalatec hortaratu çutela. Ecic saria hartua çuen ene iciarazteco eta niri bekatu eraguiteco, eta içan ceçaten gaizqui bat niri jaçarceco. Orhoit çaite nitaz, Jauna, Tobiasen eta Sanabalaten ariaz, hequien horrelaco eguitateen arabera, eta halaber Noadia profetaren eta berce profeten ariaz, ceinac ene icitzera hari baitziren. Bada, harrasia oso eçarria içan cen berrogoi eta hamabi egunez, eluleco hilabetheco hogoi eta borzgarren egunean. Guerthatu cen beraz gure etsai guciec aditu çutenean hori, gure inguruan ciren jendaiac oro icitu cirela, gogoac erori citzaizcotela, eta baçaquitela lan hori Jaunac eguina cela. Eta oraino egun hequietan, Judu handien asco gutun Tobiasi igorriac ciren, eta Tobiasen ganic ere ethorcen citzaizcoten. Ecic Judean baciren asco harequin cin baçutenic, Arearen seme Sequeniasen suhi celacotz eta haren seme Johananec emaztetzat hartu çuelacotz Baraquiasen seme Mosolamen alaba. Ene aitzinean ere laudatzen çuten hura, eta ene solasac gaztiatzen ciozcaten; eta Tobiasec gutunac igorcen ene icitzeco. Bada, harrasia eguina içan cen ondoan, eta atheladac eçarri nituenean eta beguietan iragan nituenean athalçainac, cantariac eta lebitarrac, Manatu nituen Hanani ene anaia eta Hananias Jerusalemeco etcheco buruçaguia (ecic hura guiçon cin eta berceac baino Jaincoaren beldurragoa iduritzen citzaidan); Eta erran naroten: Iguzquia berotu arteo ez beitez idec Jerusalemeco atheac. Eta oraino han cirelaric, atheac hersiac eta hagatuac içan ciren; eta Jerusalemdarretaric çainac eçarri nituen, cein bere aldian eta bere etchearen parrean. Hiria berriz, hainitz cen çabala eta handia eta populua gucia haren erdian, eta etcheac etziren eguinac. Bainan Jaincoac eçarri çuen ene bihotzean bilaraztea handiac, cargudunac eta jende xehea, hequien kondatzeco; eta lehembicicoric ethorri cirenen konduaren liburua atzeman nuen, eta hartan iscribatua aurkitu cen: Hauquiec dira lekuco umeac, gathibutasunetic bihurtu direnac, eta Nabucodonosorrec Babilonaco erreguec eraman cituenac, eta Jerusalemera, eta Judeara, eta cein bere hirira itzuli direnac: Çorobabelequin ethorriac: Josue, Nehemias, Açarias, Erraamias, Nahatnani, Mardoqueo, Belsam, Mespharath, Begoai, Nahum, Baana. Israelgo populuticaco guiçonen nombrea: Pharosen semeac, bi mila ehun hirur hogoi eta hamabi; Saphatiaren semeac, hirur ehun eta hirur hogoi eta hamabi; Arearen semeac, sei ehun eta berrogoi eta hamabi; Phahat Moaben semeac, Josueren eta Joaben semeetaric, bi mila çorci ehun eta hemeçorci; Elamen semeetaric, hamabi ehun berrogoi eta hamalaur; Cethuaren semeac, çorci ehun berrogoi eta borz; Çacairen semeac, çazpi ehun eta hirur hogoi; Banuiren semeac, sei ehun berrogoi eta çorci; Bebairen semeac, sei ehun hogoi eta çorci; Azgaden semeac, bi mila hirur ehun hogoi eta bia; Adonicamen semeac, sei ehun hirur hogoi eta çazpi; Beguairen semeac, bi mila hirur hogoi eta çazpi; Adinen semeac, sei ehun berrogoi eta hamaborz; Aterren Hececiaren semearen umeac, laur hogoi eta hemeçorci; Hasemen semeac, hirur ehun hogoi eta çorci; Besairen semeac, hirur ehun hogoi eta lau; Harephen semeac, ehun eta hamabi; Gabaongo umeac, laur hogoi eta hamaborz; Bethlehemgo eta Netuphaco umeac, bedereratzitan hogoi eta çorci; Anathotheco guiçonac, seietan hogoi eta çorci; Bethazmotheco guiçonac, berrogoi eta bia; Cariathiarimgo, Cephiraco eta Berotheco guiçonac, çazpi ehun berrogoi eta hirur; Erramaco eta Jebaco guiçonac, sei ehun hogoi eta bat; Macmaseco guiçonac, sei hogoi eta bia; Bethelgo eta Haico guiçonac, sei hogoi eta hirur; Berce Neboren guiçonac, berrogoi eta hamabi; Berce Elamen guiçonac, hamabi ehun berrogoi eta hamalaur; Haremen semeac, hirur ehun eta hogoi; Jericoco umeac, hirur ehun berrogoi eta borz; Lodeco, Hadideco eta Onoco umeac, çazpi ehun hogoi eta bat; Senaaren semeac, hirur mila bederatzi ehun hogoi eta hamar. Apheçac: Idaiaren semeac, Josueren etchean, bederatzi ehun hirur hogoi eta hamahirur; Emerren semeac, mila berrogoi eta hamabi; Phashurren semeac hamabi ehun berrogoi eta çazpi; Aremen semeac, mila eta hamaçazpi. Lebitarrac: Josueren eta Cedmihelen umeac; Oduiarenac, hirur hogoi eta hamalau. Cantariac: Asaphen semeac, çazpitan hogoi eta çorci. Athalçainac: Selumen semeac, Aterren semeac, Telmonen semeac, Acuben semeac, Hatitaren semeac, Sobairen semeac, sei hogoi eta hemeçorci. Nathindarrac: Soharen semeac, Hacupharen semeac, Tebaothen semeac, Cerosen semeac, Siaaren semeac, Phadonen semeac, Lebanaren semeac, Hagabaren semeac, Selmairen semeac, Hananen semeac, Jedelen semeac, Gaherren semeac, Erraaiaren semeac, Errasinen semeac, Necodaren semeac, Jecemen semeac, Açaren semeac, Phasearen semeac, Besairensemeac, Munimensemeac, Nephusimen semeac, Bakuquen semeac, Hacupharen semeac, Harhurren semeac, Beslothen semeac, Mahidaren semeac, Harsaren semeac, Bercosen semeac, Sisararen semeac, Themaren semeac, Nasiaren semeac, Hatipharen semeac, Salomonen cerbitzarien semeac: Sothairen semeac, Sopherethen semeac, Pharidaren semeac, Jahalaren semeac, Darconen semeac, Jedelen semeac, Saphatiaren semeac, Hatilen semeac, Phoquerethen semeac, Phoquerethsorthua baitzen Amonen seme Sabaimen ganic. Nathindar guciac eta Salomonen cerbitzarien semeac, hirur ehun laur hogoi eta hamabi. Hauquiec dira, berriz, igan direnac Thelmelatic, Thelharsatic, Querubetic, Adonetic eta Emerretic, eta ecin eçagutaraci dituztenac ez beren aiten etchea, ez beren ethorquia, ez-eta Israeldic direnetz: Dalaiaren semeac, Tobiaren semeac, Necodaren semeac, sei ehun berrogoi eta bia. Eta aphecetaric, Habiaren semeac, Acosen semeac, Bercelairen semeac, hunec hartu baitzuen Bercelai Galaadarraren alabetaric, eta hequien icenetic deithua içan baitzen. Horiec bilhatu dute beren agueria leheneco icen-harcean, eta ez dute aurkitu, eta apheztasunetic kenduac dira. Eta Athersathac erran daroete ez deçaten jan sainduren saindutic, aphez arguitu eta jaquin bat cargutan sarthu arteo. Oste gucia cen guiçon bakar bat beçala, eta helcen cen berrogoi eta bi mila hirur ehun eta hirur hogoi lagunetara, Hequien muthilac eta nescatoac gabe, ceinac baitziren çazpi mila hirur ehun hogoi eta hamaçazpi, eta hequien artean berrehun berrogoi eta borz guiçon eta emaztequi cantari. Hequien çaldiac ciren çazpi ehun hogoi eta hamasei; mandoac, berrehun berrogoi eta borz; Cameluac, laur ehun hogoi eta hamaborz; astoac, sei mila çazpi ehun eta hogoi. Aldiz, familietaco buruçaguietaric cembaitec lanarençat eman çuten. Athersathac kutcharat eman cituen hogoi mila dracma urhezco, berrogoi eta hamar gorgoila, borz ehun hogoi eta hamar aphez-athorra. Eta familietaco buruçaguietaric cembaitec lanetaco kutcharat eman cituzten hogoi mila dracma urhezco, eta bi mila eta berrehun mina cilharrezco. Eta gaineraco populuac eman çuena cen, hogoi mila dracma urhezco, bi mila mina cilharrezco eta hirur hogoi eta çazpi aphez-athorra. Apheçac berriz, lebitarrac, athalçainac, cantariac eta berce jende xehea, Nathindarrac eta Israel gucia egotu ciren cein beren hiritan. Eta ethorri cen çazpigarren hilabethea. Bada, Israelgo semeac beren hirietan ciren. Eta populu gucia guiçon bakar bat beçala bildu cen Uretaco athearen aitzinean den plaçara, eta Esdras iscribauari erran çaroten ekar ceçala Moisen legueco liburua, Israeli Jaunac manatu içan çuena. Esdras apheçac ekarri çuen beraz leguea çazpigarren hilabetheco lehembicico egunean, guiçonen, emaztequien eta adi ceçaqueten gucien ostearen aitzinera. Eta hartan iracurtu çuen ocenqui Uretaco athearen aitzinean den plaçan, guiçonen, emaztequien eta adimendua çutenen aitzinean, goicetic egüerdiraino; eta populu guciaren beharriac liburura hedatuac çauden. Bada Esdras iscribaua xutic çagoen çurezco mail minçatzeco eguinaraci çuen baten gainean; eta haren aldean escuinetic çauden Mathathias, Semeia, Ania, Uria, Helcia eta Maasia, eta ezquerretic, Phadaia, Misael, Melquia, Hasum, Hasbadana, Çacaria eta Mosolam. Eta Esdrasec populu guciaren aitzinean idequi çuen liburua; ecic populu gucia baino gorago cen; eta liburua idequi çuenean, populu gucia xutic jarri cen. Eta Esdrasec benedicatu çuen Jainco Jaun handia, eta populu guciac ihardetsi çuen, escuac alchatuz: Halabiz, halabiz. Eta gurthu ciren, eta lurrean ahuspez adoratu çuten Jaincoa. Bada, Josue, Bani, Serebia, Jamin, Acub, Septhai, Odia, Maasia, Celita, Açarias, Joçabed, Hanan, Phadaia lebitarrec populua ixiltasunean iduquitzen çuten, leguearen aditzeco; populua berriz, bere lerrotan xutic çagoen. Eta Jaincoaren legueco liburuan iracurtu çuten garbiqui eta ocenqui, oroc adi ceçatençat; eta aditu çuten hequiec iracurtuz. Bada, Nehemiasec (hura bera da Athersatha), Esdras aphez eta iscribauac, eta lebitar populu guciari leguearen gaineco garbitasunac ematen çaroztenec, erran çuten: Egun hau gure Jainco Jaunari sainduetsia da; ez deithora, ez nigarric eguin. Ecic populu gucia nigarrez çagoen legueco hitza aditzearequin. Eta Nehemiasec erran çaroten: Çoazte, jan çatzue haragui goriac, edan çaçue arno eztia, eta berençat jatecoric xuxendu ez dutenei emotzuete beren çathiac, ceren egun hau Jaincoaren egun saindua baita; eta ez betzaiztete jar gogoco ilhunduretan, ecic Jaunaren bozcarioa, gure indarra da. Lebitarrec berriz, populu gucian ixiltasuna iducarazten çuten, erranez: Çaudezte ixilic, egun hau saindua baita, eta ez deithora. Populu gucia goan cen beraz jatera, edatera, etzutenei ematera eta bozcario handiz bestatzera, ceren aditu baitzituzten Esdrasec irakatsi çaroezten legueco hitzac Eta bigarren egunean, populu gucico familietaco buruçaguiac, apheçac eta lebitarrac Esdrasen gana bildu ciren, legueco hitzac xeha cetzotençat. Eta leguean iscribatua aurkitu çuten, Jaunac Moisen arartecoz manatu çuela, Israelgo umeac etcholetan egon ditecen çazpigarren hilabetheco besta-buruz; Eta beren hiri gucietan eta Jerusalemen oihu eguin eta heda deçaten solasa, erranez: Athera çaitezte mendira, eta ekar çatzue oliba-hostoilac, çuhaitz ederrenen hostoilac, arraianen hostoilac, palmen adarrac eta çuhamu hostotsuen hostoilac, etcholen eguiteco iscribatua den beçala. Eta populua ilki cen, eta ekarri citutzen. Eta bakotchac beretzat eguin cituzten etcholac beren etchetaco çabalcetan, lorioetan, Jaunaren etcheco lorioetan, Uretaco atheco plaçan, eta Efraimgo atheco plaçan. Gathibutasunetic itzuli cirenen baldarna guciac eguin cituen beraz etcholac, eta etcholetan egotu ciren; ecen Israelgo semeec holacoric etzuten eguin Josue Nunen semearen egunetaric ordu arteo. Eta bozcalencia handiac içatu ciren. Bada Esdrasec Jaunaren legueco liburuan iracurtu çuen egun oroz, lehembicico egunetic azqueneco eguneraino; eta çazpi egunez eguin çuten besta, eta çorcigarrenean, ohitzaren arabera bilkua eguin çuten. Bada, hilabethe hartaco hogoi eta laugarren egunean, Israelgo semeac bildu ciren barurean, çakuac jaunciric eta buruac lurrez estaliac. Eta Israelgo semeen odola berecia içan cen odol arrotzeco ume gucietaric; eta xutic jarriric aithorcen cituzten beren bekatuac eta beren arbasoen gaizquiac. Eta xutitzeco jaiqui ciren, eta beren Jainco Jaunaren legueco liburuan iracurtu çuten egunean lauretan, eta lauretan aithor ematen çuten eta adoratzen çuten beren Jainco Jauna. Lebitarren mailaren gainean berriz, xutitu ciren Josue, Bani, Cedmihel, Sabania, Boni, Sarebias, Bani eta Canani, eta deihadarca oihu eguin çaroten beren Jainco Jaunari. Eta Josue, Cedmihel, Boni, Hasebnia, Serebia, Odaia, Sebnia, eta Phathahia lebitarrec erran çuten: Jaiqui çaizte, çuen Jainco Jauna benedica çaçue bethitic bethiraino; benedica beçate, Jauna, çure ospezco icen gora benedicione eta laudorio gucitan. Çuc, Jauna, çuc bakarric eguin ditutzu cerua, eta ceruetaco cerua, eta hequietaco armada gucia; lurra, eta hartan direnac oro; itsasoac, eta hequietan direnac oro; eta çuc ematen daroeçu guciei bicia; eta ceruco armadac adoratzen çaitu. Jainco Jauna, çu çare Abram hautatu duçuna, eta Caldearren sutic atheratu duçuna, eta Abrahamen icena eman dioçuna, Eta haren bihotza çure aitzinean cin aurkitu duçuna, eta harequin patu jo duçuna, hari eta haren ondoregoari emateco Cananearren, Hethearren, Amorhearren, Pherecearren, Jebusearren eta Jerjesearren lurra; eta çure hitzac bethe ditutzuna, ceren baitzare çucena. Eta Eguiptoan ikusi duçu gure arbasoen atsecabea, eta hequien marrasca ençun duçu itsaso Gorrico heguian. Eta eman ditutzu eçagutzariac eta sendagailac Faraonen baithan, haren cerbitzari gucien baithan, eta haren lurreco populu gucian; eçagutu duçu alabainan burgoiqui haritu cirela hequien contra; eta çure icena goratu duçu orduan, egungo egunean beçala. Itsasoa urratu duçu hequien aitzinean, eta leihorrez iragan dira itsasoaren erditic; aldiz, hequien ondotic jarraiquitzen cirenac lecera arthiqui ditutzu, harria ur çurrumbilora beçala. Lanhozco habean hequien bidatzaile içatu çare egunaz, eta suzco habean gabaz, agueri içan çaquioten hequiec çabilçan bidea. Halaber jautsi çare Sinaico mendira; hequiequin minçatu çare cerutic, eta eman diozcatzute erabaqui çucenac, eguiazco leguea, ceremoniac eta manamendu onac. Erakutsi dioçute çure larumbataren sainduesten, eta Moise çure cerbitzariaren escuz eman diozcatzute manamenduac, ceremoniac eta leguea. Cerutic ere, beren gosean, oguia eman dioçute, eta ura harri mokorretic atheratu dioçute egarri cirenean, eta erran dioçute sar citecen eta goça ceçaten lurra, ceinaren gainean escua alchatu baitzinduen emanen cinaroetela. Bainan berac eta gure aitac burgoiqui haritu içan dira, gogortu dituzte beren buruac, eta ez dituzte ençun çure manamenduac. Eta ez dute nahi içan aditu, eta ez dira orhoitu hequiençat eguin cintuen sendagailez. Gogortu dituzte beren buruac, eta bihurri eguitea gatic beçala, burua itzuli dute beren gathibutasunera bihurceco. Çu ordean, Jainco lagunça-eguile, barkatiar, eta urricalmendutsua, luçacor eta urricalpen handitacoa, ez ditutzu bazterrerat utzi; Ez-etare berençat aratche urthu bat eguin, eta erran çutenean: Hori duc, Israel, hire Jaincoa, Eguiptotic ilki hauena; eta burho gaitzac arthiqui cituztenean. Çuc ordean, çure urricalpenen handian, ez ditutzu mortuan utzi; lanhozco habea ez da hequien ganic guibelatu egunaz, hequiec beren bidean bidatzeco, ez-etare suzco habea gabaz, hequiei erakusteco bidea ceintaric sarthu behar baitziren. Eta çure izpiritu ona eman daroeçu hequien arguitzeco, eta çure mana ez duçu kendu hequien ahotic, eta ura eman daroeçu egarrian. Berrogoi urthez haci ditutzu mortuan, eta etzaiote deusere escastu; hequien soinecoac ez dira çahartu, eta hequien oinac ez dira lehertu. Eman daroeztetzu erresumac eta populuac, eta çorthean çathitu daroeztetzu; Sehonen lurra, Hefebongo erregueren lurra eta Basango erregue Oguen lurra goçatu dituzte. Hequien semeac berhatu ditutzu ceruco içarrac beçala, eta erakarri ditutzu lur huntara, ceintaz hequien aitei erran baitzinaroeten sarthuco cirela eta goçatuco çutela. Eta hequien semeac ethorri dira eta goçatu dute lurra eta hequien aitzinean aphaldu ditutzu hemen egoten ciren Cananearrac, eta hequietaco erregueac eta lekuco populuac escuetara arthiqui daroeztetzu, hequietaz eguin ceçaten nahi çutena. Hargatic hartu dituzte hiri hazcarrac eta lur gori bat, eta goçatu dituzte etche ontasun orotaric betheac; berceec eguinicaco urteguiac, mahastiac, olibadiac eta fruituac çakarzten çuhaitz asco; eta jan dute, ase eta guicendu dira; eta çure onaren handiaz, goço gucien nasaicia içatu dute. Bainan hasarretzera ekarri çaituzte, çure ganic urrundu dira, eta beren guibelera arthiqui dute çure leguea; eta çure gana bihurceaz jaçarcen cioten profetac hil dituzte, eta burho handiac arthiqui dituzte. Eta çuc arthiqui ditutzu beren etsaien escuetara, eta hequiec atsecabetan eçarri dituzte. Eta beren hesturaco orduan, deihadar çure ganat eguin dute, eta çuc cerutic aditu duçu; eta çure urricalpen handiaren arabera, igorri daroeztetzu salbatzaileac, hequien atheratzeco beren etsaien escuetaric. Eta noiz-etare phausu hartu baitzuten, itzuli dira çure aitzinean gaizquiaren eguitera; eta utzi ditutzu beren etsaien escura, ceinac nausi jarri baitzaizcote. Bihurtu dira çure alderat, deihadar eguin darotzute; eta çuc cerutic ençun eta çure urricalçapenetan ascotan libratu ditutzu. Eta errequeitu ditutzu çure leguerat itzul citecen. Hequiec berriz, burgoiqui haritu dira, eta ez dituzte ençun çure manamenduac, eta bekatu eguin dute çure erabaquien contra, ceinac bethetzen baditu guiçonac, hequien bidez bicico baita; eta guibelaz itzuli dira, gogortu dituzte beren buruac, eta ez dute ençun. Eta hequien gainean asco urthez luçatu duçu, eta çure izpirituaz çure profeten arartecoz errequeitu ditutzu; eta ez dute ençun, eta lurretaco jendaien escuetara arthiqui ditutzu. Bainan çure urricalçapen handietan ez ditutzu alde bat xahutu eta utzi; ceren çu baitzare urricalmenduzco Jainco barkatiarra. Hargatic orai, oi gure Jainco handi, hazcar eta ikaragarria, hitza eta urricalmendua iduquitzen ditutzuna, gu, gure erregueac, gure buruçaguiac, gure apheçac, gure profetac, gure aitac eta çure populu gucia, Asurgo erregueren egunetaric eta orai arteo atzeman gaituzten çorigaitz gucietaric ez aldara çure beguithartea. Eta çucena çare çu gure gainera jautsi diren çorigaitz gucietan, ceren eguiaren arabera eguin baituçu; gu aldiz, tzarquerian ibili gare. Gure erregueec, gure buruçaguiec, gure aphecec eta gure aitec ez dute bethe çure leguea, ez dituzte ençun çure manamenduac ez-eta hequien baithan atheratu ditutzun lekucotasunac. Eta hequiec beren erreinuetan, hequiençat baliaraci duçun çure ontasun handian, eta aitzinera eman daroeçun lur çabal eta gorian etzaituzte cerbitzatu eta beren jaidura guciz tzarretaric bihurtu ez dira. Huna non egun gueroni gathibu garen; eta gure arbasoei eman cinaroeten lurra, jan cetzazten hartaco oguia eta hartan diren onac, eta gu guerorri gathibu gare hartan. Eta gure gainean gure bekatuen gatic eçarri ditutzun erregueençat sorcen dira hartaco fruituac; eta erregueac gure gorphutzen eta gure abereen gainean beren gogara derabilcate nausitasuna, eta hestura handitan gare. Horien gucien gainean beraz, batasun eguiten dugu eta iscribatzen dugu eta sinatzen dute gure buruçaguiec, gure lebitarrec eta gure aphecec. Bada, sinatzaile içatu ciren Nehemias Athersatha, Haquelairen semea, eta Sedecias, Saraias, Açarias, Jeremias, Pheshur, Amarias, Melquias, Hatus, Sebenia, Meluc, Haren, Merimuth, Obdias, Daniel, Jenthon, Baruc, Mosolam, Abia, Miamin, Maacia, Beggai, Semeia: horiec apheçac. Lebitarrac berriz: Josue Açaniasen semea, Benui Henadaden semeetaric, Cedmihel, Eta hequien anaiac, Sebenia, Odaia, Celita, Phalaia, Hanan, Mica, Errohob, Hasebia, Çacur, Serebia, Sabania, Odaia, Bani, Baninu. Populuco aitzindariac: Pharos, Phahath Moab, Elam, Cethu, Bani, Boni, Azgad, Bebai, Adonia, Begoai, Adin, Ater, Hececia, Açur, Odaia, Hasum, Besai, Hareph, Anathoth, Nebai, Mephias, Mosolam, Hacir, Mesiçabel, Sadoc, Jedua, Pheltia, Hanan, Anaia, Osee, Hanania, Hasub, Alohes, Phalea, Sobec, Errehum, Hasebna, Maasia, Ecaia, Hanan, Anan, Meluc, Haran, Baana; Eta populuco gaineracoec, aphecec, lebitarrec, athalçainec, cantariec, Nathindarrec, eta lurreco jendaietaric Jaincoaren leguera aldaratu ciren guciec, hequien emazteec, hequien semeec eta hequien alabec; Eta adimendua çuqueten guciec beren anaiençat ihardesten çuten; eta hequietaco lehembicicoac heldu ciren aguincera eta cin eguitera ibilico cirela Jaincoaren leguean, Jaunac Moisi Jaincoaren cerbitzariari eman içan çaroenean, beguiratuco eta betheco cituztela gure Jainco Jaunaren manamendu guciac, haren erabaquiac eta ceremoniac; Eta gure alabac ez guintuela emanen lurreco jendaquiari, eta hequien alabac ez guintuela gure semeençat hartuco; Halaber lurreco jendaquiaren salcecoac eta cerbitzatzeco gauça guciac, larumbatean salcera ekarcen dituztenac, ez guintuela hequien ganic hartuco larumbatean eta egun sainduetsian; jubilau utzico guinduela çazpigarren urthea, eta çorric nihorri ez guinduela galdatuco; Gure gainean eguimbidea eçarrico guinduela urthean siclo baten herenaren emateco gure Jaincoaren etcheco eguitecoençat, Proposicioneco oguiençat, bethico sacrificioarençat, eta larumbatetaco, hilabetheen lehen eguneco, besta-buruetaco, egun sainduetsietaco eta bekatuarençateco holocaustençat; Israelençat othoitz eguina içan dadiençat eta gure Jaincoaren etcheco behar diren guciençat. Çortheac atheratu ditugu beraz egurren escainçaren gainean, aphecen, lebitarren eta populuaren artean, gure Jaincoaren etchera ekarriac içan ditecen gure aiten etcheca, mugatic mugara, urthe bateco muguetan berce urtheraino, erre ditecen gure Jainco Jaunaren aldarearen gainean, Moisen leguean iscribatua den beçala. Eta aguindu dugu, Jaunaren etchera, urthetic urthera ekarrico ditugula gure lurreco lehen sorthuac eta çuhamu gucietaco fruitu gucien picainac; Gure semeetaricaco eta abereetaco lehen sorthuac, leguean iscribatua den beçala, eta gure idi eta ardietaco lehen sorthuac, gure Jaincoaren etchean escainceco, gure Jaincoaren etchean cerbitzatzen diren aphecen escuetara. Gure jateco eta edatecoetaco picainac, eta çuhamu gucietaco, mahasti eta olibadietacoac ere aphecei ekarrico daroeztegu gure Jaincoaren kutchara, eta gure lurreco hamarrenac lebitarrei. Lebitar berec gure lanetaco hamarrenac hartuco dituzte hiri gucietaric. Eta aphez Aaronen umea lebitarrequin içanen da hamarrenetan, eta lebitarrec beren hamarrenaren hamargarrena escainico dute Jaunaren etchean kutchara, kutchateguico etchean. Ecen Israelgo semeec eta Lebiren umeec kutchara ekarrico dituzte oguiaren, arnoaren eta olioaren picainac, eta han içanen dira unci sainduetsiac, apheçac, cantariac, athalçainac eta cargudunac, eta ez dugu bazterrerat utzico gure Jaincoaren etchea. Bada, populuco aitzindariec Jerusalemen eguin çuten beren egoitza; gaineraco populuac berriz, çorthea arthiqui çuen, atheratzeco hamargarren bat, Jerusalemen, hiri sainduan egotecoa içanen cena, eta aldiz bederatziac berce hirietan. Bada, beren oldetara Jerusalemen egotea escaini çuten guiçon guciac benedicatu cituen populuac. Hargatic beraz Judeaco aitzindariac Jerusalemen eta Judaco hirietan egotu cirenac, hauquiec dira. Bakotcha, berriz, Israeldar, aphez, lebitar, Nathindar eta Salomonen sehien ume, cein bere goçamen eta hirian egotu cen. Eta Jerusalemen egoitza eguin çuten Judaco semeetaric eta Benjamingo semeetaric; Judaco semeetaric: Athaias Aciamen semeac, Aciam baitzen Çacariasen Seme, Çacarias Amariasena, Amarias Saphatiasena, Saphatias Malaleelena; Pharesen umeetaric, Maasia Baruquen semeac, Baruc baitzen Colhoçaren seme, Colhoça Haciarena, Hacia Adaiarena, Adaia Joiaribena, Joiarib Çacariasena, Çacarias Silotar batena. Horiec oro ciren Pharesen Seme Jerusalemen egotu cirenac, laur ehun hirur hogoi eta çorci guiçon hazcar. Hauquiec dira berriz, Benjamingo umeac: Selum Mosolamen seme, Joeden seme, Phadaiaren seme, Colaiaren seme, Masiaren seme, Etheelen Seme, Isaiaren semea, Eta haren ondotic Jebai, Selai, bederatzi ehun hogoi eta çorci guiçon, Eta Joel Cecriren semea, hequien buruçaguia, eta Judas Senuaren semea, hiriaren gainean bigarrena. Aphecetaric guelditu ciren Idaia Joariben semea, Jaquin, Saraia Helciasen seme, Mosolamen seme, Sadoquen seme, Meraiothen seme, Aquitoben seme, Jaunaren etcheco aitzindaria, Eta hequien anaiac, temploco lanac eguiten cituztenac; çorci ehun hogoi eta bia; eta Adaia Jerohamen seme, Pheleliaren seme, Amsiren seme, Çacariasen reine, Pheshurren seme, Melquiasen semea, Eta hequien anaia, çaharretaco buruçaguiac, berrehun berrogoi eta bia; eta Amasai Azreelen seme, Ahaciren seme, Mosolamothen seme, Emerren semea, Eta hequien anaia indar handitacoac, sei hogoi eta çorci; eta hequien buruçaguia, Çabdiel, handi baten semea. Lebitarretaric guelditu ciren Semeia Hasuben seme, Açaricamen Seme, Hasabiaren seme, Boniren semea; Eta Sabathai eta Joçabed, lebitarren buruçaguiez Jaincoaren etchean campoan ciren lanen arthaz cargutuac; Eta Mathania Micaren seme, Cebedeiren seme, Asaphen semea, laudatzeco eta aithor emateco othoitzeco buruçaguia, eta Bekecia, haren anaien arteco buruçagui ondocoa, eta Abda Samuaren seme, Galalen seme, Idithunen semea. Hiri sainduan guelditu lebitar guciac, berrehun laur hogoi eta laur; Eta athalçainac, Acub, Telmon eta hequien anaiac, atheac çaincen cituztenac, çorcitan hogoi eta hamabi. Eta Israelgo berce aphecec eta lebitarrec Judaco hiri gucietan beren egoitza eguin çuten, ceinec bere goçamenean. Eta guelditu ciren Nathindarrac, Ophelen çaudecenac, eta Nathindarren buruçaguiac, Siaha eta Gaspha, Eta lebitarren buruçaguia Jerusalemen, Aci Boniren seme, Hasabiasen seme, Mathaniasen seme, Micaren semea; Asaphen semeetaric, Jaincoaren etcheco eguimbideetan cantatzen çutenac; Ecen erregueren manamendua cen hequien gainean, eta egun orotaco aldiac bereciac ciren cantarien artean. Eta Phathahia Xlesecebelen semea, Judaren seme Çararen umeetaric, erregueren manupecoa populuarequilaco eguiteco gucietan. Eta beren etcheetan, aurkinça gucietan, Judaren umeetaric egotu ciren Cariatharben eta hango herrietan, Dibonen eta hango herrietan, Cabseelen eta hango herrixquetan, Jesuen, Moladan, Bethphalethen, Hasersualen, Bersabeen eta hango herrietan, Siceleguen, Moconan eta hango herrietan, Erremonen, Saraan, Jerimuthen, Çanoan, Odolamen, eta hequietaco herrietan, Laquisen eta hango aurkincetan, Acecan eta hango herrietan. Eta Bersabeen egotu ciren Enomgo haraneraino. Benjaminen umeac berriz, egotu ciren, Jeban hasiric, Mecmasen, Hain, Bethelen, eta hango herrietan, Anathothen, Noben, Ananian, Asurren, Erraman, Jethaimen, Hadiden, Seboimen, Nebalaten, Loden, Eta Onon, languileen haranean. Eta lebitarrez becembatean, beren egon-lekuac cituzten Judan eta Benjaminen. Hauquiec dira apheçac eta lebitarrac Çorobabel Salathielen semearequin eta Josuerequin igan cirenac: Saraia, Jeremias, Esdras, Amaria, Meluc, Hatus, Sebenias, Erheum, Mtilerimuth, Ado, Jenthon, Abia, Miamin, Madia, Belga, Semeia, Joiarib, Selum, Amoc, Helcias, Idaia. Horiec dira aphecen buruçaguiac eta hequien anaiac, Josueren egunetan. Aldiz lebitarrac: Jesua, Benui, Cedmihel, Sarebia, Juda, Mathanias, himnoen gaineco cirenac berac eta beren anaiac; Eta Bekecia, eta Hani, eta hequien anaiac, cein bere carguan. Bada, Josuec içan çuen Joacim, Joacimec Eliasib, Eliasibec Joiada, Joiadac Jonathan, Jonathanec Jedoa. Joacimen egunetan berriz, aphez eta familietaco buruçagui ciren: Saraiarenarena, Maraia; Jeremiasenarena, Hananias; Esdrasenarena, Mosolam; Amariasenarena, Johanan; Milicorenarena, Jonathan; Sebeniasenarena, Josep; Haramenarena, Edna; Maraiothenarena, Helci; Adaiarenarena, Çacaria; Jenthonenarena, Mosolam; Abiarenarena, Cecri; Miaminenarena, eta Moadiarenarena, Phelti; Belgarenarena, Samua; Semaiarenarena, Jonathan; Joiaribenarena, Mathanai; Jodaiarenarena, Aci; Selairenarena, Celai; Amoquenarena, Heber; Helciasenarena, Hasebia; Idaiarenarena, Nathanael. Eliasiben, Joiadaren, Johananen eta Jedoaren egunetan, lebitar-familietaco buruçaguiac eta apheçac iscribuz eçarriac içan dira, Dario Persiaco erregue celaric. Lebiren seme, familietaco buruçaguiac, Eguincetaco liburuan iscribatuac dira Jonathan Eliasiben semearen egunetaraino. Lebitarren buruçaguiac: Hasebia, Serebia eta Josue Cedmihelen semea, eta hequien anaiac ciren beren aldietan laudorio eta aithor emateco, Dabid Jaincoaren guiçonaren manamenduaren arabera, eta beguira egoteco bardin beren lerroan. Mathania, Bekecia, Obedia, Mosolam, Telmon, Acub ciren atheen eta athe aitzinetaco lorioen çainac. Horiec ciren Joacimen egunetan, Joacim baitzen Josueren semea eta Josue Josedequena, eta Nehemias buruçaguiaren eta Esdras aphez eta iscribauaren egunetan. Bada, Jerusalemeco harrasiaren dedicacionearençat, beren egon-leku gucietaric bilhatu cituzten lebitarrac Jerusalemera erakarceco eta dedicacionearen eta bozcalencia baten eguiteco esquer onetan cantica cimbalequin, maniurrequin eta guitarrequin. Cantarien semeac bildu ciren beraz Jerusalemen inguruetaco bazterretaric eta Nethuphatico herrietaric, Galgalgo etchetic, Jebaco eta Azmabetheco aurkincetaric, ciren cantariec berençat herriac eguin baitzituzten Jerusalemeco inguruetan. Apheçac eta lebitarrac xahu eguin ciren eta xahutu cituzten populua, atheac eta harrasia. Judaco buruçaguiac berriz, harrasiaren gainera iganaraci nituen, eta laudorioen cantatzaileac bi molço handitan eçarri nituen. Harrasiaren gainean goan ciren escuin Gorotzeco atheco alderat. Eta hequien ondotic goan ciren Osaias eta Judaco buruçaguian erdiac, Eta Açarias, Esdras, Mosolam, Judas, Benjamin, Semeia eta Jeremias; Eta aphecen semeetaric, turutac durrundatuz, Çacarias Jonathanen seme, Semeiaren seme, Mathaniasen seme, Micaiaren seme, Cecurren seme, Asaphen semea; Eta haren anaiac, Semeia, Açareel, Malalai, Galalai, Maai, Nathanael, Judas eta Hanani, Dabidec Jaincoaren guiçonac manatu tresnac joz; eta Esdras iscribaua hequien aitzinean cen Ithurrico athean. Hequien parrean igan ciren berceac Dabiden hirico mailac gora, Dabiden etche gaineco harrasia gaindi; Uretaco atheraino, iguzqui-haicerat. Eta esquerrac bihurcen cituztenen bigarren andana parretic cihoan, eta ni hequien ondotic, eta populuaren erdia harrasiaren eta Labeetaco dorrearen gainean, harrasi çabaleneraino, Eta Efraimgo athearen, athe Çaharraren, Arrainen athearen, Hananeelgo dorrearen eta Ematheco dorrearen gainean, Arthaldearen atheraino, eta baratu ciren Presondeguico athean; Eta laudorioac cantatzen cituztenen bi andanac guelditu ciren Jaincoaren etchean, eta ni ere bai, eta enequin cargudunen erdiac; Eta apheçac ere, Eliaquim, Maasia, Miamin, Miquea, Elioenai, Çacaria, Hanania turutequin, Eta Maasia, Semeia, Eleaçar, Aci, Johanan, Melquia, Elam, eta Ecer. Eta cantariec eta Jezraia hequien buruçaguiac ocenqui cantatu çuten. Egun hartan bitima handiac imolatu cituzten, eta boztu ciren, ecic bozcario handia eman çaroeten Jaincoac; hequien emazteac eta haurrac ere boztu ciren, eta Jerusalemetic urrunera ençun ciren hequien bozcarioaren otsac. Halaber egun hartan bereci cituzten guiçonac kutchaco salhen çainçat, libacioneen, picainen eta hamarrenen carguarequin, hequien bidez hirico buruçaguiec esquer onezco bestan sarraraz cetzazten apheçac eta lebitarrac, ceren Juda bozcariotan baitzen apheçac eta lebitarrac bilduac ikusteaz. Eta beguiratu cituzten beren Jaincoaren manamendua eta xahupeneco manamendua; eta cantariec eta athalçainec eguin çuten Dabiden eta Salomon haren semearen manamenduaren arabera. Ecen hastetic, Dabiden eta Asaphen egunetan, Jaincoari laudorio eta aithor ematen çaroeten cantarien aitzindariac eçarriac ciren. Eta Israel guciac, Çorobabelen egunetan eta Nehemiasen egunetan cantariei eta athalçainei egun oroz ematen çaroezten beren çathiac, eta sainduesten cituzten lebitarrac, eta lebitarrec sainduesten cituzten Aaronen semeac. Bada, egun hartan populuaren aitzinean iracurtu cen Moisen liburuan, eta hartan iscribatua aurkitu cen, Amontarrac eta Moabitarrac etzirela Jaincoaren baldarnan sarthu behar menderen mendetan; Ceren etziren Israelgo umeei biderat atheratu oguiarequin eta urarequin, eta ceren hequien contra erakarri çuten Balaam hequien madaricatzera; eta gure Jaincoac benedicionetara bihurtu çuen madaricionea. Bada, eguin cen, leguea aditu çutenean, Israeldic bereci cituztela arrotz guciac. Eta horren gainean ikusteco çuen Eliasib apheçac, ceinari gure Jaincoaren etcheco kutcharen gaineco cargua eman baitzioten, eta Tobiasen ahaide hurbila cen. Eguinaraci çuen beraz kutchategui handi bat beretzat, eta haren aitzinean han çauden emaitzac, isensua, unciac; oguiaren, arnoaren eta olioaren hamarrenac; lebitarren, cantarien, eta athalçainen çucenac, eta aphecen picainac. Bada, horietan orotan ez nincen Jerusalemen, ceren Artacsercses Babilonaco erregueren hogoi eta hamabigarren urthean, erregueren gana goan bainincen, eta ene egun azquenetan erregue othoiztu nuen utz ninçan. Eta Jerusalemera ethorri nincen eta eçagutu nuen Eliasibec Tobiasen gatic eguin çuen gaizquia, hari Jaincoaren etcheco atherbeetan egon-leku bat eguinez. Eta gaizquia handia iduritu citzaidan. Eta Tobiasen egoitzaco tresnac arthiqui nituen kutchateguitic camporat; Eta nic manaturic, xahutu çuten kutchateguia, eta harat bihurtu nituen Jaunaren etcheco unciac, sacrificioa eta isensua. Eta jaquin nuen lebitarren çucenac etzirela emanac içan; eta lebitarretaric, cantarietaric eta temploco cerbitzarietaric bakotchac bere herrira ihes eguin çuela. Eta cargudunen contra eraiqui nuen eguitecoa eta erran nuen: Certaco uzten dugu Jaincoaren etchea? Eta bilaraci nituen ihes eguin çutenac, eta beren lekuetan egonaraci nituen. Eta Juda guciac selharura ekarcen cituen oguiaren, arnoaren eta olioaren hamarrena. Eta selharuez cargutu guintuen Selemias apheça, Sadoc iscribaua, eta lebitarretaric Phadaias; eta hequien aldean, Hanan Çakurren semea, Mathaniasen ilobasoa, çucenac içan cirelacotz eçagutuac, eta escuetan utziac içan çaroezten beren anaien çathiac. Nitaz orhoit çaite, ene Jaincoa, horren gatic, eta nic ene Jaincoaren etchean eta haren ceremonietan eguin ditudan onguiac ez betzatzu ecezta. Orduco egunetan, Judan ikusi nituen larumbatez lacotan mahats lehercen hari cirenac, ogui-çama ekarleac; arno, mahats, pico eta edocein haxe asto gainetan eçarcen eta Jerusalemera ekarcen cituztenac larumbatean. Eta jaçarri nuen salceac eguin cetzazten salpenac cilhegui ciren egunetan. Eta hirian baçauden Tiriarrac arrainac eta salceco gucietaric ekarcen cituztenac; eta Jerusalemen larumbatetan salcen cituzten Judaco umeei. Eta larderiatu nituen Judaco buruçaguiac eta erran naroten: Cer da eguiten duçuen gaizqui hori, eta certaco profanatzen duçue larumbata? Ez othe dute hori eguin gure arbasoec, eta guero gure Jaincoac gure gainera eta hiri hunen gainera erakarri baitu çorigaitz hau gucia? Eta çuec, larumbata hautsiz, berhatzen duçue Israelen gainera Jaunaren hasarrea. Bada, Jerusalemeco atheac phausuan sarthu cirenean larumbatez, nic erran eta hersi cituzten atheac, eta manatu nuen etzetzaten idec larumbat biharamuneraino; eta ene cerbitzarietaric eçarri nituen atheetan beguia iduquitzeco nihorc etzeçan haxeric sar larumbatean. Eta tratulariac eta salceco gauçac ekarcen cituztenac, behin edo bietan guelditu ciren Jerusalemetic campoan. Eta larderiatu nituen eta erran naroten: Certan çaudezte harrasiaren parrean? berriz eguiten baduçue hori, escua eçarrico dut çuen gainean. Hargatic etziren gueroztic larumbatetan ethorri. Lebitarrei ere erran naroten, xahu citecen, eta atheen çaincera eta larumbataren sainduestera ethor citecen. Horren gatic beraz, ene Jaincoa, orhoit çaite nitaz, eta barka diçadaçu çure nihonereco urricalpenen arabera. Orduco egunetan halaber ikusi nituen Juduac Açotar, Amontar eta Moabitar emazteac harcen cituztenac. Eta hequien haurrac erdi açotaraz minço ciren; etzaquiten juduaraz minçatzen, eta populu baten eta bercearen hizcuncetan nahasteca minço ciren. Eta larderiatu nituen eta madaricatu. Hequietaric guiçonac jo nituen, buruac murriztu narozten eta Jaincoaz cin-eraguin naroten, beren alabac etzituztela arrotzen semeei emanen, eta beren semeençat eta beren buruençat etzutela hequien alabaric hartuco, nioelaric: Salomon Israelgo erreguec ez othe çuen horrelaco gauçan bekatu eguin? eta segurqui asco eta asco jendaietan etzen haren idurico erregueric, eta maithatua cen bere Jaincoaz, eta Jaincoac Israel guciaren gainean erregue eçarri çuen, eta halere emazte arrotzec bekatura erorraraci çuten hura. Eta guc ere, bihurriarena eguinez, eguinen othe dugu gaizqui handi hau gucia, non gure Jaincoaren leguea hautsico eta emazte arrotzac hartuco baititugu? Bada, Joiada, Eliasib aphez-handiaren semearen umeetaric bat, Sanabalat Horonitarraren suhi cen, eta ene ganic urrun kendu nuen. Ene Jainco Jauna, bici bedi çure orhoitzapena, apheztasuna eta aphez eta lebitar leguea lohitzen dutenen contra. Xahutu nituen beraz emazte arrotz gucietaric, eta eçarri nituen apheçac eta lebitarrac beren lerroetan, cein beren eguimbideetan, Eta egurren escainçaren gainean, ephe berecietan, eta picainen gainean. Ene Jaincoa, nitaz orhoit çaiteci ene onetan. Halabiz. Asueroren egunetan, ceina Indietaric Ethiopiaraino erreguinatu baitzen seietan hogoi eta çazpi herrialderen gainean, Bere erresumaco tronuan jarri cenean, Susango hiria cen haren erresumaco burua. Bere erreguetasuneco hirugarren urthean beraz, besta handi bat eman çaroeten bere aitzinean buruçagui guciei, bere cerbitzariei, Persiar hazcarrenei, Mediar ikusienei, eta herrialdeetaco buruçaguiei, Dembora luce batez, erran nahi bederatzitan hogoi egunez, erakustecotzat bere erreinuco aberastasunac eta ospea, eta bere botherearen handia eta leloa. Eta bestaco egunac akabatzera cihoacelaric, deithu çuen Susanen aurkitu cen populu gucia, handienetic ttipieneraino; eta manatu çuen, çazpi egunez barazcaria aphaint ceçaten bere baratzeco eta erregueec berreguinça handitan beren escuz landatu çuten çuhaztico sarcean. Eta alde orotaric baciren oihaleria batzu, çuriac, moredinezcoac eta cerucaracoac, dilindan iduquiac liho hautazco eta purpurazco lokarri batzuz, ceinac sarthuac baitziren boliazco erreztunetan, eta marmolazco habe batzuec iduquitzen cituzten. Urhezco eta cilharrezco ohe batzu ere lerroca eçarriac ciren esmeraldez eta Parosco marmolaz eguinicaco galçada baten gainean, ceina harrigarri ederqui carançatua baitzen. Deithuac cirenec berriz, urhezco xatetan edaten çuten, eta jaquiac ekarcela cituzten asco moldetaco uncietan. Arnoa ere hoberenetic eta nasaiqui ematen çuten, erregueren handitasunari cihoaquien beçala. Nihorc etzuen edatera hersatzen nahi etzuena; bainan erreguec manatu beçala, mahain-buru bakotchean, eçarria cen haren azpico aitzindarietaric bat, batbederac har ceçan nahi çuqueena. Basthi erreguinac halaber emaztequi barazcari bat eman çuen, Asuero erreguea egoten ohi cen jaureguian. Beraz çazpigarren egunean, nola harrotua baitzen erregue, eta sobera edanic arnoac berotu baitzuen, manatu çaroeten Maumami, Baçathari, Harbonari, Baeathari, Abgathari, Cetharri eta Carcasi, haren aitzinean cerbitzatzen çuten çazpi ebaquiei, Erregueren aitzinera sarraraz ceçaten Basthi erreguina, diadema buruaren gainean eçarriric, populu guciei eta aitzindariei erakustecotzat haren edertasuna, ecic hainitz cen ederra. Hunec etzuen nahi içan, eta nardatu cen ethorceaz erreguec bere ebaquiez bidali cituen manura. Hortaz hasarreturic eta ke handitan jarriric, erreguec Minçatu cituen haren aldean bethi, erregueen azturara egoten ciren çuhurrac, eta ceinen erranetic eguiten baitzituen oro, baçaquitzatelacotz arbasoen legueac eta ohitzac. (Bada, lehenac eta hurbilenac ciren Carsena, Sethar, Adamatha, Tharsis, Mares, Marsana eta Mamucan, Persiarren eta Mediarren çazpi buruçaguiac, erregueren beguithartea ikusten çutenac, eta haren ondotic lehembicicoric jarcen ohi cirenec.) Galdatu çaroeten cer gaztiguren azpira eroria cen Basthi erreguina, ceinac ez baitzuen nahi içan bethe erregue Asueroc ebaquiez igorri manamendua. Eta erreguec eta aitzindariec aditzen çutelaric, Mamucanec erran çuen: Basthi erreguinac damu eguin du, ez ecic erregueri bakarric, bainan oraino populu guciei eta erregue Asueroren bazter orotan diren aitzindariei. Ecen erreguinaren solasa ilkico da emaztequi gucietara, arbuia detzaten beren senharrac eta erran deçaten: Erregue Asueroc manatu dio Basthi erreguinari aguer dadien haren aitzinera, eta harec ez du nahi içatu. Eta irakasbide horren ariaz, Persiar eta Mediar aitzindarien emazte guciec axolaric ez dute iduquico beren senharren manuez: horren gatic bidezcoa da erregueren samurra. Baldin çure gogaraco balitz, çure icenean ilki bedi, eta Persiarren eta Mediarren leguearen arabera iscribatua içan bedi erabaqui bat, ceinaren haustea cilhegui ez baita, Basthi erreguina ez dadien aguer guehiago erregueren aitzinera, bainan hura baino hobea den berce batec har deçan haren erreguinatasuna. Eta hori oihu eguina içan bedi çure erresuma guciz çabaleco herrialde orotan; eta nahiz ttipien, nahiz handien emazte guciec beren senharrei ohore bihur bioçote. Mamucanen solasa erregueren eta aitzindarien gogaraco içan cen; eta erreguec haren erranetic eguin çuen. Gutunac bidali cituen bere erresumaco bazter orotara, hizcunça eta letra berecietan, jendaqui bakotchac adi eta iracur içan ahal ceçan, senharrac buruçagui eta nausi cirela beren etchetan; eta hori oihu eguina içanen cela populu gucietan. Horiec hola guerthatu ondoan, Asueroren hasarrea jabaldu cenean, orhoitu cen Basthiz eta harec eguin edo jasan çuenaz. Eta erregueren sehi eta cerbitzariec erran çuten: Erreguerençat bilha beitez nescatcha doncella eta ederrac, Eta leku gucietara igor beitez guiçonac, nescatcha eder eta doncellac beguiztatuco dituztenac; Susango hirira erakar eta emaztequien etchean eman betzazte Eyeo ebaquiaren escuan, ceina baita erregue andreez cargutua eta çaincen baititu, eta har betzazte emaztequi aphaindura eta berce premiazco direnac. Eta gucien artean erregueren gogaraco içanen dena, hura erreguinatuco da Basthiren orde. Erreguec ongui hartu çuen solasa, eta manatu çuen eguin cedin hequiec erran beçala. Susango hirian bacen guiçon judu bat Mardoqueo deitzen cena, Jairren semea, Jair Semeiren seme baitzen, eta Semei Cis Jeminitarrarena. Hura Jerusalemetic erakarria içan cen, Nabucodonosor erregueac Babilonara erakarri çuenean Jeconias Judaco erregue. Aitordetzat baliatu citzaioen bere anaiaren alabari, ceina deitzen baitzen Edisa edo bercenaz Esther. Hau burhasoz gabetua cen, ederra osoqui eta beguitharte arraiecoa. Eta ait-amac hil citzaizconean, Mardoqueoc alabatzat hartu çuen. Noiz-etare hedatu baitzen erregueren erabaquia, eta haren manuz hainitz nescatcha eder erakarcen baitzituzten Susanera, eta Eyeo ebaquiaren escuetara ematen, Esther ere berce nescatchequin emana içan cen, emaztequien artean beguiratua içateco. Estherrec aurkitu çaroen eta gracia içan çuen haren aitzinean. Eta harec manatu çaroen ebaqui bati laster xuxen ceçan emaztequi aphaindura bat, eta Estherri eman ciotzon behar cituenac, eta çazpi nescatcha guciz ederrac erregueren etchetic, eta aphaint eta artha cetzan hura eta haren ondoco nescatchac. Estherrec etzaroen aguertu nahi içan cein jendaquitaric eta cein herritacoa cen; ceren Mardoqueoc manatu baitzaroen, gauça hortaz niholere ixilic egon cedin. Mardoqueo egun oroz hara-hunaca baçabilan nescatcha hautatuac beguiratzen ciren etche-sarceco aitzinean, Estherren gaineco grinaz, eta cer guerthatuco citzaioen jaquin nahiz. Bada, nescatcha bakotchari lerroan ethorri citzaioeneco erregueren aitzinera aguerceco ordua, emaztequi aphaindurari dihoazquion guciac eguin ondoan, hamabi hilabethe iragaiten ciren, hunela bizquitartean non sei hilabethez mirra-olioz gançutzen baitziren, eta berce seiez cerbitzatzen baitziren asco usain on eta balsamuz. Eta erregueren gana sarceracoan, aphaindurari datchicon edocein gauça galda ceçaten, içaten çuten, eta beren gogara aphainduric iragaiten ciren emaztequien guelatic erreguerenera. Eta arratsean sarthu cena ilkitzen cen goicean, eta handic eramaten çuten berce barne batzuetara, ceinac baitziren erregueren ohaideez artha çuen Susagaci ebaquiaren escupeco; eta haina etzaitequeen guehiago erregueren gana bihur, non etzuen erreguec nahi eta ethor cedin bere icenez manatu. Bada, dembora bethe cenean, ethorri cen eguna non Esther, Mardoqueoren anaia Abihailen alaba, Mardoqueoc bere alabatzat hartu çuena, erregueren gana bere aldian sarthu behar baitzen. Estherrec etzuen galdatu emaztequi edergailuric, bainan Eyeo ebaquiac, nescatchen çainac, aphainceco eman ciozcan berac nahi cituen guciac. Ecic Esther guciz ongui irazquia cen, eta bere ecin sinhetsizco edertasunarequin esquer goçocoa eta maithagarria cen gucien idurira. Erregue Asueroren guelara eramana içan cen beraz, hamargarren hilabethean, ceina deitzen baitzen tebeth, haren erreguetasuneco çazpigarren urthean. Eta erreguec maithatu çuen berce emaztequi guciac baino guehiago; Estherrec haren baithan içan çuen emaztequi gucien gainetic esquer eta beguitharte; Asueroc buruan eçarri çaroen erreguina-diadema, eta erreguinaraci çuen Basthiren orde. Eta barazcari nihonereco bat manatu çuen aphaindua içan cedin aitzindari guciei eta bere cerbitzariei, Estherren ezconçaco eta ezteietaco. Populu guciei eman çaroeten phausua, eta eguin cituen emaitza batzu prince baten biçartasunaren araberacoac. Eta bigarren ezconçacotzat nescatchac bilhatzen eta erakarcen cituztenean, Mardoqueo egoten cen erregueren athean. Haren manuaren arabera, Estherrec etzituen oraino aguertu ez bere sorlekua, ez populua. Ecen Estherrec eguiten cituen harec manatu guciac, eta oro eguiten cituen hala-nola ohi baitzuen haurttoa hazten çuenean. Beraz Mardoqueo erregueren athean egoten cen demboran, Bagathan eta Thares, erregueren bi ebaqui, athalçain eta jaureguico lehembicico sarceaz cargutuac cirenac, samurtu ciren, eta nahi içan çuten erregueri jaçarri eta hura hil. Mardoqueoc etzuen hori gorde, eta berehala jaquinaraci çaroen Esther erreguinari, eta hunec erregueri Mardoqueoren icenean, ceinac arguitu baitzuen gauçaz. Hortaz bilhatu eta eguia atzeman cen ondoan, habe batetic urkatuac içan ciren bi ebaquiac. Eta erregueren manuz, liburuetan eta urtheco istorioan eçarria içan cen hori. Horiez gueroztic, Asuero erregueac alchatu çuen Aman Amadathiren semea, ceina Agaguen odolecoa baitzen; eta haren jarlekua eçarri çuen bere azpian cituen aitzindari guciac baino gorago. Eta jaureguico atheetan ciren erregueren cerbitzari guciec belhaunaz lurrerat eguiten eta Aman adoratzen çuten; ecen erreguec hala manatu çuen; Mardoqueoc bakarric etzuen belhaunaz lurra jotzen ez-eta Aman adoratzen. Jaureguico atheac çaincen cituzten erregueren muthilec Mardoqueori erran çaroten: Cergatic berceec beçala ez duçu beguiratzen erregueren manamendua? Eta nola hori ascotan erran baitzaroten eta harec ez baitzuen nahi ençun, jaquinsun eguin çuten Aman, ikustea gatic hean bere hartan gogortuco cen Mardoqueo; hunec ecic erran çaroeten Juduetaric cela. Amanec hori aditu çuenean eta froga eguin ondoan etzaroela Mardoqueoc belhauna lurreratzen eta etzuela adoratzen, sumindu cen gogorqui, Eta ezdeusençat iduqui çuen bere escuac Mardoqueo bakarraren gainean ematea; ecic aditua cen judu jendaquitic cela; eta nahiago içan çuen galdu Asueroren erresuman ciren Juduen jendaqui gucia. Lehembicico hilabethean (ceina deitzen baita nisan), Asueroren erreguetasuneco hamabigarren urthean, Amanen aitzinean uncira arthiquia içan cen hebraraz phur deitzen den çortea, jaquiteco hean cein egunez eta cein hilabethez behar othe cen heriotzetan eçarri Juduen jendaquia; eta atheratu cen hamabigarren hilabethea, adar deitzen dena. Eta Amanec erran çaroen Asuero erregueari: Bada populu bat çure erresumaco herrialde orotan barraiatua, eta bat bercea ganic berecia, legue eta ceremonia berri batzuz cerbitzatzen dena, eta guehiago oraino, çure manamenduez erdeinu duena. Eta arras ongui badaquiçu çure erresumarençat ez dela on hura oçarcerat utz dadien. Baldin çure gogaraco bada, mana çaçu gal dadien, eta çure kutchaçainei emanen diozcatet hamar mila talendu. Erreguec bere erhitic atheratu çuen beraz cerbitzatzen ohi çuen erreztuna, eta eman çaroen Amani, Amadathiren semeari, Agaguen odolecoari, Juduen etsaiari, Eta erran çaroen: Çurea içan bedi aguincen duçun dirua; populuaz eguiçu nahi duçuna. Eta nisan deitzen den lehembicico hilabethean, hilabethe hartaco hamahirugarren egunean, deithuac içan ciren erregueren iscribauac; eta Amanec manatu beçala, Asuero erreguearen icenean iscribatua içan cen erregueren satrapa guciei, herrialdeetaco eta jendaia berecietaco juieei, beren minçaia berecietan, jendaia bakotchac iracur eta ençun ahal içan ceçançat; eta gutunac, erregueren erreztunaz joac, Herrialde gucietara igorriac içan ciren erregueren lastercariequin, hil eta xahu cetzaten Juduac oro, ttipitic çaharrera, haurrac eta emaztequiac, egun bakar batez, erran nahi baita adar deitzen cen hilabethearen hamahirugarrenean, eta jabe citecen hequien ontasunez. Eta hau cen gutunec çakartena, herrialde guciac jaquinsun eguin eta erran den eguneco abian eman citecençat. Igorriac ciren lasterreguileac, higuitzen ciren erregueren manuaren bethetzera. Eta berehala erabaquia Susanen afixatua içan cen, erreguec eta Amanec barazcari handi bat çutelaric, eta hirian ciren Judu guciac nigarren erdian. Mardoqueoc jaquin çuenean hori, urratu cituen bere soinecoac, eta çaku bat jaunci çuen, burua hautsez estalcen çuelaric; eta hirico plaçaren erdian deihadarca haritzen cen, erakutsiz bere bihotzeco atsecabea, Eta jaureguico atheraino ethorriz marrascaca; ecic etzen haiçu erregueren ezcabatzera sarcea çakua jauncia çuenic. Herrialde gucietan ere, hirietan eta berce lekuetan, ceinetara heldu içan baitzen erregueren manu odolezcoa, heiagora handiac, barurac, marrascac eta nigarrac ciren Juduen artean, eta hainitzec çakua eta hautsa cituzten ohetzat. Bada Estherren nescatchac eta ebaquiac sarthu ciren eta eman çaroten berria. Hori aditzearequin, laztu cen. Aldagarri bat igorri çaroen Mardoqueori, jaunz ceçan çakua kenduric; bainan etzuen nahi içan. Estherrec deithuric Athac ebaquia, erreguec cerbitzaritzat eman çaroena, Mardoqueoren gana goateaz manatu çuen eta haren ganic jaquiteaz certaco eguiten çuen hala. Athac ilkiric goan cen Mardoqueo gana, ceina xutic baitzagoen hirico plaçan, jaureguico athe aitzinean. Mardoqueoc jaquinsun eguin çuen guerthatu ciren guciez, nola Amanec aguindu çuen dirua erregueren kutchetara ekarcea Juduen heriotzearen ordain. Eman çaroen halaber Susanen afixatua cen erabaquiaren copia bat, erakuts ceçon erreguinari eta erran ceçon goan çadien erregueren gana bere populuarençat othoiztera. Guibelerat itzuliric, Athaquec Estherri ekarri çaroen Mardoqueoc erran cituen gucien berria. Estherrec ihardetsi çaroen eta manatu çuen erran ceçon Mardoqueori: Erregueren cerbitzari guciec eta haren azpico herrialde oroc badaquite, nahiz guiçona, nahiz emaztequia, deithua içan gabe sarthuco dena erregueren salha barnecoan, luçatzeric gabe berehala heriotzetan ematen dela, baldin erreguec urhe-çaharoa hedatzen ez badio barkatiartasuneco eçagutgailutzat, eta haletan bici ahal dadien. Ni beraz nola sarthuco ahal naiz erregueren gana, ez nauenaz gueroz bere gana deithu hogoi eta hamar egun hautan? Mardoqueoc aditu çuenean hori, Estherri gaztiatu çaroen berriz, cioelaric: Ez deçaçula uste içan, Juduac oro galcen badira, çure bicia bakarric atheratuco duçula, ceren çaren erregueren etchean. Ecen baldin orai ixilic egoten baçare, Juduac berce cerbait bidez salbatuac içanen dira; eta çu, eta çure aitaren etchea, galduco çarete. Eta norc daqui hean etzaren hortacotzat erreguinatasunera heldu içan, hunelaco orduan baliatzeco? Estherrec berriz gaztiatu çaroen Mardoqueori: Çoaz; bil çatzu Susanen aurkituco ditutzun Judu guciac, eta othoitz eguiçue enetzat. Ez beçaçue ez jan, ez edan hirur gau-egunez; eta nic orobat ene nescatchequin barur eguinen dut, eta orduan erregueren gana sarthuco naiz, leguearen contra goanez, deithua içan gabe, eta ene burua heriotzearen çorian eçarriz. Hargatic goan cen Mardoqueo, eta Estherrec manatu ciozcan guciac eguin cituen. Bada, hirugarren egunean Estherrec jaunci, cituen erreguina-soinecoac, eta xutic eman cen erregue-etcheco barneco salhan, erregueren guelaco parrean; eta erregue bere tronuan jarria çagoen jaureguico çolan, guelaco athearen parrean. Eta xutic ikusi çuenean Esther erreguina haren beguien atseguingarri içan cen, eta hedatu çaroen escuan çaducan urhe-cigorra. Hurbilcean Estherrec musu eman çaroen cigorraren mocoari. Eta erreguec erran çaroen: Cer nahi duçu, Esther erreguina? cer da çure galdea? galda bacineça ere erresumaren erdia, emana içan laquiqueçu. Estherrec ihardetsi çuen: Baldin erregueren gogaraco balitz, othoizten çaitut ene gana ethor çaitecen egun, eta Aman çurequin, nic aphaindu barazcarira. Eta erreguec erran çuen ordu berean: Aman deith çaçue berehala, Estherren nahira jauts dadien. Hargatic erregue eta Aman ethorri ciren erreguinac aphaindu barazcarira. Eta erreguec erran çaroen, arno ausarqui edan ondoan: Cer galdatzen duçu eman daquiçun? eta ceren galdea duçu? galda bacineça ere ene erresumaren erdia, ardiets cineçaque. Estherrec ihardetsi çaroen: Ene galdea eta othoitzac hauquiec dira: Baldin gracia aurkitu badut erregueren aitzinean, eta erregueren gogaraco bada niri ematea galdatzen dudana, eta ene galdea bethetzea, erregue eta Aman ethor beitez hequiençat aphaindu dudan barazcarira, eta bihar aguertuco diot erregueri ene nahicaria. Hargatic egun hartan Aman ilki cen bocic eta arinic. Eta ikusi çuenean Mardoqueo jaureguico atheetan jarria, eta ez ecic etzitzaioela xutitu, bainan higuitu ere etzela jarria çaroen toquitic, gaitzidura minean sarthu cen; Eta bere sumindura itzaliz, sarthu cen etchera, eta bilaraci cituen bere adisquideac eta Çares bere emaztea. Erakutsi ciozcaten bere aberastasun handiac, bere haurren molçoa, eta cer ospe handitan erreguec alchatu çuen aitzindari guciez eta bere cerbitzariez gorago. Eta horien ondotic erran çuen: Esther erreguinac ere nihor ez du nitaz berceric erreguerequin barazcarira galdatu: bihar ere haren baithan erreguerequin barazcaldu behar dut. Eta horiec oro ditudan arren, deusere badudala etzait iduri, Mardoqueo Judua erregueren atheetan jarria ikusico dudano. Eta Çares haren emazteac eta berce adisquideec ihardetsi çuten: Mana çaçu xuxent deçaten urkabe gora bat, berrogoi eta hamar besotan iganen dena, eta bihar goicean erroçu erregueri Mardoqueo haren gainetic urkatua içan dadien, eta hola bocic goanen çare erreguerequin barazcaitera. Solasa haren gogaracoa içan cen, eta manatu çuen xuxent ceçaten gurutze gora bat. Erreguec gau hura iragan çuen loric gabe, eta manatu çuen ekar cetzoten iragan demboretaco istorioac eta urthe-guerthacariac. Haren aitzinean iracurcen cituztelaric, Ethorri ciren leku hartara, ceintan iscribatua baitzen nola Mardoqueoc aguertu cituen Bagathan eta Phares ebaquien celatac, erregue Asuero hil nahi çutenenac. Erreguec aditu çuenean hori, erran çuen: Cer ohore eta sari içan ditu Mardoqueoc horrelaco fideltasunaren ariaz? Bere cerbitzariec eta ministroec ihardetsi çaroten: Ez du sariric batere içatu. Eta erreguec erran çuen berehala: Nor da ezcaratzean? Ecic Aman erregue etcheco ezcaratz barnecoan sarthua cen, erregueri burutan emateco mana ceçan Mardoqueo urkatua içan cedin harençat xuxendua cen habetic. Sehiec ihardetsi çuten: Aman da ezcaratzean. Eta erreguec erran çuen: Sar bedi. Eta Aman sarthu cenean, erran çaroen: Cer eguin behar çaio erreguec ohoratu nahi duen guiçonari? Amanec aldiz, bere bihotzean eguinez eta ustez bera baicic nihor etzela berceric erreguec ohoratu nahi çuqueenic, Ihardetsi çuen: Erreguec ohoratu nahi duen guiçona, Erregue soinecoz içan behar da jauncia, eta eçarria erregueren azpian ibilcen den çaldi baten gainean, burura harturic erregue-diadema; Erregueren aitzindari eta buruçaguietaric lehembicicoac atchic beça haren çaldia, eta hirico plaça gaindi goanez, oihu eguin eta erran beça: Hunela içanen da ohoratua erreguec ohoratu nahico duena. Eta erreguec erran çaroen: Higui çaite, eta soina eta çaldia harturic, erran duçun beçala eguioçu Mardoqueo Juduari, jaureguico athean jarcen denari. Berautzu erran ditutzun gucietaric deusere ahanztetic. Amanec beraz hartu cituen soina eta çaldia, eta Mardoqueori soina hirico plaçan jaunciric eta hura çaldiaren gainean eçarriric, haren aitzinean bacihoan eta oihu eguiten çuen: Ohore hau du mereci, erreguec ohoratu nahico duenac. Eta Mardoqueo bihurtu cen jaureguico athera; eta Aman lehen-bai-lehen goan cen bere etchera nigarrez eta burua estaliric. Eta erran çarozten Çares bere emazteari eta bere adisquideei guerthatu citzaizcon guciac. Bere bilçarrean cituen çuhurrec eta bere emazteac ihardetsi çaroten: Juduen odoleticacoa bada Mardoqueo, ceinaren aitzinean erorcen hasi baitzare, ecin itchiquico dioçu buru, bainan erorico çare horren aitzinean. Oraino minço cirelaric, ethorri ciren erregueren ebaquiac, eta hersatu çuten erreguinac aphaindu barazcarira goatera berehala. Erregue eta Aman sarthu ciren beraz erreguinarequin edatera. Eta bigarren egunean ere, erreguec, arnoac berotu çuen ondoan, erran çaroen erreguinari: Esther, cer galdatzen duçu eman daquiçun? cer nahi duçu eguin dadien? galdatzen bacindu ere ene erresumaren erdia, ardiets cineçaque. Estherrec ihardetsi çaroen: Oi erregue, gracia aurkitu badut çure beguietan, onhets dieçadatzu bicia, ceinarençat, othoitzez bainagoçu, eta ene populua, ceinarençat, errequeitzen baitzaitut. Ecen ni eta ene populua arthiquiac gare lehertuac, sarrasquituac eta galduac içateco. Eta oxala gathibutzat salduac baguindedi! jasanquiçun liçate çorigaitza, eta ixilic niagoque auhenequin; bainan orai etsai bat badugu ceinaren odolguirotasuna erregueren gain bihurcen baita. Eta erregue Asueroc ihardestean erran çuen: Nor da hura, eta cer ahaletacoa da horren eguitera ausartatzeco? Eta Estherrec erran çuen: Gure etsai eta ixterbegui guciz gaixto hura, Aman da. Hori aditzearequin, Aman harritua guelditu cen, ecin jasanez erregueren eta erreguinaren beguitharteac. Erregue berriz, hasarretan jaiqui cen, eta barazcarico toquitic goan cen baratze çuhaitzez bethe batera. Aman ere xutitu cen Esther erreguinaren othoizteco bere biciarençat; eçagutu çuen ecic cer asturu çaducan erreguec harençat. Erregue itzuli cenean baratze çuhaitsutic eta barazcarico lekuan sarthu cenean, atzeman çuen Amanec bere burua arthiqui çuela Esther etzana cen ohearen gainera, eta erran çuen: Cer erreguinari ere ene etchean, ene aitzinean borcha eguin nahi dio! Hitza erregueren ahotic atheratu orduco, Amani berehala estali çaroten beguithartea. Eta Harbonac, erregueren cerbitzuan çaroen ebaquietaric batec erran çuen: Amanen etchean bada berrogoi eta hamar besoz gora den urkabe bat, xuxendu çuena Mardoqueorençat, ceina erregueren onetan minçatu baita. Erreguec ihardetsi çaroen: Hau urka çaçue hartaric. Hargatic Aman urkatua içan cen Mardoqueorençat xuxendu çuen urkabetic, eta jabaldu cen erregueren hasarrea. Egun hartan Asuero erregueac Aman Juduen etsaiaren etchea eman çaroen Esther erreguinari, eta Mardoqueo aguertu cen erregueren aitzinera; ecen Estherrec aithortu çaroen bere osaba çuela. Eta erreguec hartu çuen Amani kenaraci çaroen erreztuna, eta Mardoqueori eman çaroen. Estherrec berriz, Mardoqueo eçarri çuen bere etchearen buruan. Horiec ez asquiz, bere burua nigarrez arthiqui çuen erregueren oinetara, eta minçatu citzaioen othoizca mana ceçan alferretara bihur citecen Aman Agagtarraren gaixtaqueria eta Juduen contra asmatu cituen cimarku tzarrac. Erreguec escuaz hedatu çaroen ohitzaren arabera urhezco erregue-makila, ceintaz eguiten baitzen barkatiartasuneco eçagutzaria. Eta erreguina jaiquiric, xutic eman cen erregueren aitzinean, Eta erran çuen: Erreguec atseguin badu, eta beren beguietan gracia aurkitu badut, eta ene othoitza ez baçaio desgogaraco, errequeiez nago gutun berri batzuz oneratuac içan ditecen Aman Juduen celatari eta etsaiaren lehenagoco gutunac, ceinetaz erregueren herrialde orotara igorri baitzuen Juduen galceco manua; Ecen nola jasanen ahal ditut ene herritarren sarrasquia eta heriotzea? Erregue Asueroc ihardetsi çaroten Esther erreguinari eta Mardoqueo Juduari: Estherri eman diot Amanen etchea, eta manatu dut Aman bera içan çadien gurutzeari lothua, ceren ausartatu den bere escua Juduen gainean eçarcera. Iscriba çaçue beraz Juduei çuen gogoco den beçala erregueren icenean, gutunac joz ene erreztunaz. Ecen hau cen ohitza, erregueren icenean igorriricaco gutunei eta haren erreztunaz joac cirenei nihor ez baitzen enferraric eguitera ausartatzen: Eta erregueren gutun-eguileac eta iscribauac deithuric, (bada, hura cen hirugarren hilabethe, siban deitzen cenaren erditsua), hilabethe haren hogoi eta hirugarren egunean gutunac iscribatuac içan ciren, Mardoqueoc nahi içan çuen beçala, Juduei, eta Indietaric Ethiopiarainoco seietan hogoi eta çazpi herrialdeen buruco ciren buruçagui, aitzindari eta juieei, eta herrialde bakotchari, jendaqui bakotchari eta Juduei, ceini bere minçaia eta letraz, oroc iracur eta adi cetzaztençat. Eta erregueren icenean igorcen ciren gutun horiec haren erreztunaz joac içan ciren eta bidaliac lasterreguile batzuez, ceinec herrialde guciac gaindi laster eguinez, gutun çaharrac aitzin cetzaztençat guerozticaco berriez. Erreguec manatu çaroten Juduen gana goan citecen hiri bakotchean, eta batera bilaraz cetzazten beren bicien çain egoteco, beren etsai gucien hilceco eta xahutzeco hequien emazte, haur eta etcheequin, eta hequien buluzquinez jabetzeco. Eta herrialde gucietan egun bat içan cen eçarria asperraldi horrençat, erran nahi da adar deitzen den hamabigarren hilabetheco hamahirugarren eguna. Eta hau cen gutun harec çaducana, jaquina içan cedin erregue Asueroren azpico ciren lur eta populu gucietan, Juduac beren etsaietaric aspercunde atheratzera abian cirela. Eta lasterreguileac ilki ciren berrien çalhuqui eramatera, eta erregueren erabaquia Susanen afixatua içan cen. Mardoqueoc berriz, jaureguitic eta erregueren aitzinetic ilkiric, distiratzen çuen erregue-soinecoequin, erran nahi da moredin eta ceru-coloreequin, urrezco koro bat çuelaric buruan, eta sedazco eta purpurazco capa bat soinean. Eta hiri gucia bozcarioz jauci cen. Bada, argui berri batec iduri çuen ilkitzen cela Juduen gainera, bozcario, ohore eta bestac. Populu gucien artean, hirietan eta herrialdeetan, erregueren manuac helcen ciren toqui gucietan, harrigarrizco bozcarioa cen; janthordu, barazcari eta bestaric baicen etzen, hambatetaraino non berce jendaqui eta sinhesteco ciren asco bildu baitzien Juduen erliyione eta ceremonietara; ecen judu icenaren beldur handi batec hartu cituen oro. Beraz hamabigarren hilabethean, aitzinean erran dugunaz adar deitzen cenean, hamabirugarren egunean, noiz-etare Juduen hilceco bideac harcen baitzituzten, eta hequien etsaiac odolari hirricatuac baitzauden, Juduac aitzitic hasi ciren nausitzen eta beren ixterbeguietaric aspercen. Eta bildu ciren hiri, herri eta leku gucietan, escuaren hedatzeco beren etsai eta jaçarleen gainera. Eta nihor etzitzaioten buru eguitera ausartatu, ceren hequien handitasunaren beldurrac hartu baitzituen populu guciac; Ecic herrialdeetaco juie, buruçagui, aitzindari, eta lekuetan eta lanetan cerbait cargu çuten guciec alchatzen cituzten Juduac Mardoqueoren beldurrez, Ceina jaureguico buruçagui eta ahal handitan cela eçagutu baitzuten. Haren icenaren aiphua ere egun oroz handituz eta ahotic ahora cihoan. Hargatic Juduec sarrasqui handiz jo cituzten beren etsaiac, eta hil cituzten, hequiei bihurtuz heriotze bat ceina berei emateco bideac hartu baitzituzten; Hambatetaraino non Susanen berean hil baitzituzten borz ehun guiçon, eta berçalde Aman Agagtar Juduen etsaiaren semeac, ceinen icenac hauquiec baitira: Pharsandatha, Delpbon, Esphatha, Phoratha, Adalia, Aridatha, Phermestha, Arisai, Aridai eta Jeçatha. Hequiec hil ondoan, etzuten hequien içanetaric harrapaquinic uquitu nahi içan. Susanen hilac içan cirenen nombrea berehala eramana içan citzaioen erregueri, Ceinac erreguinari erran baitzaroen: Juduec Susango hirian hil dituzte borz ehun guiçon, eta Amanen hamar semeac berçalde. Cembateco sarrasquia daducaçu eguin behar duten herrialde orotan? Cer galdatzen duçu guehiago eta cer nahi duçu mana deçadan eguin dadien? Estherrec ihardetsi çaroen: Erregueren gogaraco bada, Juduei eman bequiote, egun Susanen eguin dutenaren, bihar ere eguiteco escua, eta Amanen hamar semeac içan beitez habetaric urkatuac. Eta erreguec manatu çuen hala eguin cedin. Eta berehala erabaquia içan cen Susanen afixatua, eta Amanen hamar semeac içan ciren dilindan eçarriac. Adarreco hilabethearen hamalaugarren egunean, bilduric, Juduec Susanen hil cituzten hirur ehun guiçon; bainan etzuten hequien onic uquitu. Erregueren azpico ciren herrialde gucietan ere Juduac egotu ciren beren bicien çain, hil ondoan beren etsai eta jaçarleac, haimbercetaraino non hilac heldu baitziren hirur hogoi eta hamaborz miletara, eta nihorc ez baitzuen uquitu hequien onetaric den-gutiena. Bada, adarreco hilabethearen hamahirugarren eguna içan cen orotan sarrasquico lehembicicoa, eta hamalaugarrenean guelditu ciren hilcetic. Egun hura eçarri çuten besta-burutzat, handic harat bethi gucian, bestatzeco janthordu, bozcario eta barazcariz. Bainan Susango hirian hilca haritu cirenec, hilabethe hartaco hamahirugarren eta hamalaugarren egunetan eguin çuten sarrasquia, eta hamaborzgarrenean guelditu ciren hilcetic. Eta hargatic eçarri çuten egun hura barazcari eta bozcariozco bestatzat. Harrasigabeco hirietan eta herrietan egoten ciren Juduec berriz, adarreco hilabethearen hamalaugarren eguna hartu çuten barazcari eta bozcariozco egunçat, orduan eguiteco beren bozcalenciac eta elkarri igorceco barazcari eta jatecoetaric. Mardoqueoc iscribatu cituen beraz horiec oro, eta gutunetan eçarriric Juduei igorri çarozten egoten ciren leku gucietara, nahiz hurbileco, nahiz urruneco toquietara, Bestatzat har cetzazten adarreco hilabetheco hamalaugarren eta hamaborzgarren egunac, eta urthe-buruan, besta cetzazten ohore handitan; Egun hequietan aspertu cirelacotz Juduac beren etsaietaric, eta nigar eta belzturac aldatu cirelacotz irri eta bozcariotara; eta egun hequiec içan citecen barazcari eta bozcariozco egunac, elkarri beren jatecoetaric igor ceçaten, eta beharrei eguin cetzozten emaitza xumeac. Eta Juduec bestatzat hartu cituzten orduan eguiten hasi cituztenac oro, eta Mardoqueoc gutunez gaztiatu çaroztenac eguiteaz. Ecen Amanec, Amadathiren seme, Agaguen odolecoac, Juduen etsai eta ixterbeguiac, gaizquia hequien contra burutan hartu çuen hequien hilceco eta xahutzeco, eta arthiqui çuen phurra, gure minçaian çortea deitzen dena. Bainan guero Esther sarthu cen erregueren aitzinera, othoizten çuelaric Amanen eguinahalac urmariatuac içan citecen erregueren gutun batez, eta Juduen contra asmatu çuen gaizquia bihur cedin haren beraren buruaren gainera. Eta azquenecotz bera eta bere semeac içan ciren gurutzeari lothuac. Eta ordudanic egun hequiec deithuac içan ciren phurim, erran nahi da çortetaco egunac, ceren phurra, erran nahi da çortea, arthiquia içan baitzen uncira. Eta guerthatu ciren guciac dira iduquiac gutunetan, erran nahi da Mardoqueoren liburu huntan. Juduec berençat, beren ondocoençat eta beren erliyioneari batu nahi içan ciren guciençat erabaqui çuten orduan jasan eta guero gambiatuac içan ciren gucien orhoitzapena, nihor etzadiençat haiçu içan egun hequiec bestatu gabe iragaitera, liburu hunec lekucotasun ematen duen beçala, eta urtheac urthea ekarcen duelaric, bethi eguiten den beçala. Hequiec dira egunac behinere orhoitzapenetic galduco ez direnac, eta herrialde guciec, guiçaldi oroz bestatuco dituztenac lurraren hedadura gucian; eta ez da hiriric ceinetan phurimetaco egunac, erran nahi da çortetacoac, beguiratuac ez baitira Juduez eta hequien ondoregoaz, ceina ceremonia hequien eguimbidearen azpian baita. Eta Abihailen alaba Esther erreguinac eta Mardoqueo Juduac bigarren gutun bat ere iscribatu çuten, egun hura artha oso batequin içan cedinçat ondocoen ondoco bestatua. Eta erregue Asueroren sei hogoi eta çazpi herrialdeetan egoten ciren Judu guciei igorri çaroten, içan ceçatençat baquea, eta onhets ceçaten eguia, Çortetaco egunac beguiratuz, eta beren orduan bozcarioz bestatuz. Mardoqueoc eta Estherrec manatu beçala, Juduec eguimbidea hartu çuten berençat eta beren haurrençat beguiratzeco barurac, oihuac eta çortetaco egunac, Eta Estherrena deitzen den liburu huntaco istorioan iduquiac direnac oro. Bada Asuero erregueac cergarempeco eçarri cituen lurra oro eta itsasoco irla guciac. Eta iscribatuac dira Mediarren eta Persiarren liburuetan nolacoac ciren haren ahalac eta erresuma, eta cer cargu eta goratasunetara alchatu çuen Mardoqueo; Eta nola Mardoqueo, Juduen odoleticacoa, içan cen erregue Asueroren ondotic bigarrena, eta handi Juduen artean, eta bere anaien osteaz onhetsia, bere populuaren ona bilhatuz, eta bere odolecoen baquea uquitzen çutenez baicic ez minçatuz. Eta Mardoqueoc erran çuen: Jaincoac eguin ditu horiec. Orhoit naiz ecen amets batez, horiec berac erran nahi cituenaz, eta ez da hartacoric deusere huts guerthatu. Ithurri xume bat, hibai bilhacatu cena, eta argui eta iguzqui batera bihurtu cena, eta ur hainitzetara eraunsi cena, Esther da, ceina erreguec emaztetzat hartu baitzuen, eta nahi içan baitzuen erreguina içan çadien. Bi erainsugueac, ni eta Aman gare. Bildu ciren jendaiac dira Juduen icenaren eceztatzeco eguinahalac eguin dituztenac. Ene herritarrac berriz, dira Israelgoac, ceinec Jaunari deihadar eguin baitute, eta Jaunac salbatu du bere populua, eta atheratu gaitu gaitz gucietaric, eta jendaien artean eguin ditu eçagutzari handiac eta sendagailac; Eta manatu çuen içan citecen bi çorte, bata Jaincoaren populuarena, eta bercea jendaia guciena. Eta bi çorteac Jaunaren aitzinera ethorri ciren, ordudanic jendaia guciei erabaqui egunean; Eta Jauna orhoitu cen bere populuaz, eta urricaldu citzaioen bere primançari. Adarreco hilabethean egun hequiec, hilabetheco hamalau eta hamaborzgarrena beguiratuac içanen dira bozcario eta artha handirequin populu bilduaren baldarnan, Israelgo populuaren gueroco guiçaldi orotan. Huseco lurrean bacen guiçon bat Job deitzen cena; eta guiçon hura cen lainoa, çucena, Jaincoaren beldurti eta gaizquitic urruncen cena. Eta sorthu citzaizcon çazpi seme eta hirur alaba. Eta haren içana cen çazpi mila ardi, hirur mila camelu, borz ehun idi-pare, borz ehun asto urrixa eta sehi hainitz. Eta cen guiçon hura handi iguzqui-aldeco jendaia gucien artean. Eta haren semeac goaten ciren, eta ceinec bere egunean eta bere etchearen aldian, eguiten çuten barazcaria. Eta igorcen çuten beren hirur arreben bilha, hequiei berequin janaraz eta edanarazteco. Eta barazcarico egunen ingurua eguin cenean, Jobec igorcen çuen hequietara, sainduesten cituen; eta arguitzeco jaiquiric, holocaustac escaincen cituen bakotcharençat. Ecic erraten çuen: Ene semeec beharbada bekatu eguin duquete eta beren bihotzetan Jaincoa ez benedicatu. Horrela egun oroz eguiten çuen Jobec. Bada, halaco egun batez, Jaincoaren haurrac ethorri cirelaric Jaunaren aitzinera aguerceco, Satan ere aurkitu cen hequien artean. Jaunac erran çaroen: Nondic heldu haiz? Hunec ihardestean erran çuen: Inguratu dut lurra eta gucia gaindi ibili naiz. Eta Jaunac erran çaroen: Ez duc ikusi Job ene cerbitzaria, haren iduricoric lurrean ez baita, guiçon laino, çucen, Jaincoaren beldurti eta gaizquitic urruncen dena? Satanec Jaunari ihardestean erran çuen: Job alferretan othe da Jaincoaren beldur? Ez othe ditutzu alde orotaric inguratu hura, haren etchea eta içate guciac? Ez othe duçu benedicatu haren escuetaco lana, eta haren ontasuna ez othe da berhatu lurrean? Bainan guti bat heda çaçu escua, uqui çatzu goçatzen dituen guciac, hean benedicatuco çaituen beguithartera. Jaunac erran çaroen beraz Satani: Huna non hire escuan diren harec dituenac oro; bakarric haren gainera ez beçac escua heda. Eta Satan ilki cen Jaunaren aitzinetic. Bada, egun batez, nola Joben seme-alabac jaten hari baitziren eta arnoaren edaten beren anaia çaharrenaren etchean, Jobi ethorri citzaioen berriquetari bat erran çaroena: Idiac iraulden hari ciren, eta astoac alhan çauden hequien aldean, Eta Sabearrac jauci dira, oro eraman dituzte eta muthilac ezpataz jo, eta ni bakarric itzuri naiz çuri berriaren ekarceco. Eta oraino minço celaric, ethorri cen berce bat, eta erran çuen: Jaincoaren sua erori da cerutic, eta ardiac eta muthilac jo eta erre ditu, eta nic bakarric ihes eguin dut çuri berriaren ekarceco. Hura ere minço celaric oraino, ethorri cen berce bat, eta erran çuen: Caldearrac jarri dira hirur andanetan, cameluetara sarthu dira eta eraman dituzte; ezpataz jo dituzte muthilac ere, eta nic bakarric ihes eguin dut çuri berriaren ekarceco. Hura minço cen oraino, eta hara non sarthu cen berce bat, eta erran çuen: Çure semeac eta alabac jaten hari cirelaric eta arnoaren edaten beren anaia çaharrenaren etchean, Haice gaitz bat bat-batean jaiqui da mortuco aurkinçatic, kordocatu ditu etchearen lau izquinac, eta etcheac erorcean lehertu ditu çure haurrac, hil dira, eta ni bakarric itzuri naiz çuri berriaren ekarcera. Orduan Job xutitu çuen, hautsi cituen bere soinecoac, eta burua murrizturic, lurrera eroriz, adoran jarri cen; Eta erran çuen: Buluz ilki naiz ene amaren sabeletic eta buluz itzuliren naiz, harat: Jaunac eman, Jaunac kendu; nola baitzuen Jaunac atseguin, hala guerthatu da. Benedicatua içan bedi Jaunaren icena. Horietan orotan Joben ezpainec etzuten bekaturic eguin, eta etzuen çoroqueria bat atheratu Jaincoaren contra. Bada, Jaincoaren haurrac ethorri ciren egun batez, eta Jaunaren aitzinean çaudecelaric, guerthatu cen Satan ere ethorri cela hequien artera, eta Jaunaren aitzinean çagoela. Eta Jaunac erran çaroen Satani: Nondic heldu haiz? Hunec ihardestean erran çuen: Inguratu dut lurra eta gucia gaindi ibili naiz. Eta Jaunac erran çaroen Satani: Ez duc ikusi Job ene cerbitzaria, haren iduricoric ez baita lurraren gainean, guiçon laino eta çucena, Jaincoaren beldurti, gaizquitic urruncen, eta oraino garbi beguiratzen dena? Hic ordean haren contra abiaraci nauc, hari alferretan atsecabe ematen. Jaunari ihardestean Satanec erran çuen: Guiçonac berceen larrua berearençat eta dituen guciac bere biciarençat emanen ditu; Bercela eçarroçu escua gainean, heçur-haraguietan uqui çaçu, eta orduan ikusiren duçu, hean benedicatuco çaituen beguithartera. Jaunac erran çaroen beraz Satani: Horra non ducan escuan; utzoc hargatic bicia. Satan beraz ilki cen Jaunaren aitzinetic, eta oin-çolatic buru-cascoraino çauriric gaixtoenaz jo çuen Job. Samatsaren gainean jarriric, Jobec elcequi pusca batez kencen çuen çornea. Eta bere emazteac erran çaroen: Egonen çare oraino çure lainoquerian? Jaincoa benedica çaçu eta hil çaiteci. Jobec ihardetsi çaroen: Emaztequi burchoroetaric bat iduri minçatu çare. Baldin Jaunaren escutic onac hartu içan baditugu, cergatic ez ditugu harturen gaixtoac? Horietan orotan Joben ezpainec etzuten bekaturic eguin. Bizquitartean Joben hirur adisquidec ençunic hari guerthatu citzaizcon asturugaitzac oro, ethorri ciren cein bere lekutic, Eliphaz Themandarra, Baldad Suharra eta Sophar Naamatharra; ecic hitzartuac ciren ethorceco batean haren ikustera eta goçacari ekarcera. Eta urrunetic beguiac alchatu cituztenean, etzuten eçagutu; eta aiayaca hasiric, eman ciren nigarrari; soinecoac urratu cituzten, eta herrautsa goiti arthiquiz buruaren gainera erorraraci çuten. Eta harequin lurrean jarriric egotu ciren çazpi gau-egunez, eta nihorc etzaroen solas bat eguin; ikusten çuten ecic borthitza cela haren oinhacea. Guero Jobec idequi çuen ahoa eta madaricatu çuen bere sorth-eguna, Eta erran çuen: Egun hura ilhumbetara aida bedi; Jaincoac hura ceru gainetic ez beça bilha, eta arguiac argui ez beça. Ilhun beçate ilhumbeec eta herioaren itzalac, lanhoac har beça eta kiretsac kirestasunean ingura beça. Xirimola belçac har beça gau hura; ez bedi konda urtheco egunetan, ez-etare sar hilabetheetan: Gau hura egon bedi bakarra, nihorc ez beça laudoriorequin aipha. Madarica beçate, eguna madaricatzen dutenec, Lebiathanen eraiquitzera daudecinec. Hartaco gobelac itsu betza içarrac; iguric beça arguia, eta ikus ez beça ez hura, ez-etare jaiquitzen den arguizcorriaren ilkitzea; Ceren ez duen hersi ni ekarri nauen sabela eta ez dituen ondicoac ene beguietaric kendu. Cenaco ez naiz amaren sabelean hil, edo sabeletic ilkitzean berehala galdu? Certaco hartu naute alçora? certaco haci nau bulharrac? Ecen orai lotan ixil nindagoque, eta ene loan phausu banuque Lurreco erregue eta aitzindari, berençat bakar-lekuac alchatzen dituztenequin, Edo urhea duten eta beren etcheac cilharrez bethetzen dituzten buruçaguiequin; Edo ez nindaite bici, hilori gorde bat edo sorthuric arguia ikusi ez dutenac iduri. Han, gaixtaguinac baratu dira tarrapatatic; han, lanac nekatu dituenec ardietsi dute phausua; Han, elkarri beihala burdinaztatuac cirenac, ez dira guehiago estiratuac, ez dute ençuten laneraco manatzailearen minçoa. Han dira handia eta ttipia, eta gathibua bere nausia ganic libro. Cergatic eman çaiote arguia dohacabeari, eta bicia bihotzeco uherduran daudecinei? Diruaren ondoan lur cilhatzen hari direnac iduri, herioaren beguira daude, eta etzaiote heldu; Eta bozcario handitan dira, aurkitzen dutenean hobia. Certaco eman çaio bicia bere bidea gordea duen guiçonari, Jaincoac ilhumbez inguratu duenari? Auhenca nago jan aitzinean; ene marrumac iduri du ur-uharren orroa; Ceren ethorri baitzait lotsatzen ninduen icialdura, eta beldur nincena guerthatu baitzait. Ez ohartuarena ez dut eguin? ez naiz ixilic eta phausuan egotu? Eta halere ene gainera jautsi da Jaincoaren hasarrea. Orduan Eliphaz Themandarrac ihardestean erran çuen: Abiatzen baguinade çuri minçatzen, etzinduque beharbada ongui hartuco, bainan norc iduc deçaque bururat ethorri solasa? Hainitzen irakaste içatu çare, eta beso nekatuac hazcartu ditutzu; Çure solasec gothortu dituzte kordocan cirenac, eta ikaran çaudecen belhaunac gogortu ditutzu. Orai ordean çure gainera ethorri da çauria, eta ilhaundu çare; jo çaitu, eta asaldutan çare. Non dira bada çure, Jaincoaren alderaco beldurra, çure hazcartasuna, çure jasancortasuna, çure bideen osotasuna? Gogorat ekarçu, othoi, nor egundaino hobengabetaric den galdu, edo noiz xahutuac içan diren çucenac. Bainan hobequi, ikusi dut tzarqueria eguiten dutenac, oinhaceac eraiten eta bilcen dituztenac Galdu direla Jaincoac haice eguinic, eta haren hasarrearen hatsac iraungui dituela. Horreletan lehoin orotsaren marruma eta urrixaren orroa içan dira ithoac, eta lehoincumeen horçac crascatuac. Tigrea da iraungui ez baitzuen cer atzeman, eta lehoinaren umeac haiçatuac içan dira. Bada, hitz bat errana içan çait ixilic, eta ebasca beçala ene beharriac atzeman ditu marmara arin hartaco phiruac, Gauazco ikuspen bateco lazturan, loac guiçona arthiquitzen duen orduan. Icialdurac eta ikarac hartu ninduten, eta ene heçurrac oro harrituac ciren. Eta nola izpiritu bat iragaiten baitzen ene aitzinean, ene haraguico ileac xutu ciren. Halaco itchura bat, ceinaren beguithartea ez bainuen eçagutzen, baratu cen ene beguien aitzinean, eta haren minçoa aditu nuen haice eme baten hatsa iduri. Guiçona, Jaincoari erkatuz, çucençat atheratuco othe da, edo eguin duena baino garbiago içanen othe da guiçona? Hura cerbitzatzen dutenac berac ez dira gothor, eta bere aingueruetan atzeman du galduqueria: Cembatez hobequi, lohizco etchetan bici direnac, lurrezco asentu bat baicic ez dutenac, iretsiac içanen dira har batez beçala. Goicetic arratsera ebaquiac içanen dira; eta bat ez delacotz adimendu duenic, behin-bethico galduco dira. Guelditu ditazqueenac berriz, hequietaric kenduco dira; hilen dira, eta ez çuhurtasunean. Hel eguiçu beraz, nihor balin bada ihardetsico darotzunic, eta sainduetaric norbaiten aldera itzul çaite. Hasarreac segurqui hilcen du çoroa eta bekaizgoac ttipia. Ikusi dut çoroa erro sendoaren gainean, eta ordu berean madaricatu dut haren edertasuna. Haren semeac, salbatzetic urrun, oinez lehertuac içanen dira athean eta nihor ez da hequien atheratzeco içanen. Hamicatuec janen dute haren uzta, guiçon harmatuac borchaz eramanen du bera, eta egarri direnec edanen dituzte haren aberastasunac. Deusic ez da lurrean eguiten erainduraric gabe, eta oinhacea ez da lurretic sorcen. Guiçona sorcen da laneco, eta hegastina hegaldaca ibilceco. Hartacotzat Jaunari igorrico diotzat ene othoitzac, eta ene solasac atheratuco diotzat Jaincoari, Ceinac eguiten baititu gauça handi, ecin barrenduzco, harrigarri eta nombregabecoac; Ceinac igorcen baitu uria lurraren gainera, eta urztatzen baitu mundua; Ceinac goratzen baititu aphalac, eta bozcariarazten atsecabedunac; Ceinac urmariatzen baititu gaixtoen asmuac, hequien escuec hasia ecin deçatençat akaba; Ceinac atzematen baititu jaquinsunac beren amarruez, eta urmariatzen gaixtaguinen xedeac. Egun bethez ilhumbeac-barna dira ibiliren, eta egüerditan haztaca harituren dira nola gau bethean. Jaincoac hequien mihiaren ezpatatic beguiraturen du noharroina eta borchariaren escutic erromesa. Beharrarençat içanen da pesquiça, gaixtaguinac aldiz, josico du bere ahoa. Dohatsu Jaincoaz açurriatua den guiçona! Ez gaitzets beraz Jaunaren jaçargoa; Ceren berac çaurcen eta berac sasualcen baitu; berac du jotzen eta bere escuz sendatzen. Sei hesturetaric atheratuco çaitu, eta çazpigarrenean gaitzac etzaitu uquituren. Gosetean heriotzetic, eta guerlatean ezpataren helmenetic itzurico çaitu. Mihiaren ukaldietaric beguiratua içanen çare; eta asturugaitzac, ethorrico denean, etzaitu icituco. Desmasiaren eta gosetearen erdian irri eguinen duçu, eta lurreco abereec etzaituzte ikaratuco. Bazterretaco harriec ez darotzute minic eguinen, eta çuretzat baquetiar içanen dira lurreco abereac. Eta jaquinen duçu baquea duela çure olhac, eta çure etcheco eguitecoac arthatzean, ez duçu bekaturic eguinen. Ikusiren duçu çure hacia berhatuco dela, eta çure ondoreac lurreco belharra beçala içanen dira. Aberats sarthuco çare bobira, bere aroan bilcen den ogui-çama beçala. Horra, horiec aguertu ditugun beçala eguiac dira; adi çatzu, eta erabil gogoan. Bada, Jobec ihardestean erran çuen: Oxala phisuetara ekarriac balira Jaincoaren hasarrea merecitu darotedan bekatuac, eta egarcen dudan çorigaitza! Hau, itsasoco legarra beçala, phisuago aguer laiteque: horren gatic dira ene solasac minez betheac; Ecen Jaunaren gueciac nitan sarthuac dira, eta hequien erresuminac ahitzen du ene izpiritua, eta Jaunaren lazturac ene contra dira guducatzen. Basastoa orroaz egonen othe da belharra duenean, edo idia marrumaz mainatera bethearen aitzinean? Ala jan ditaque gatzic gabeco janhari gueça? ala norbaitec dasta othe deçaque dastatzaileari herioa ematen dioen gauça? Lehenago uquitu ere nahi ez nituenac dira orai, hesturaren handiz, ene janhari. Norc emanen du onhetsia içan dadien ene othoitza, eta Jaincoac eman deçadan iguriquitzen dudana? Hasi denac berac leher beneça; çabal beça bere escua eta trenca beça ene bicia. Eta hau içan bedi ene goçacari, oinhacez açotatzean ez nauela guphidesten, eta ez naicela ceiherrera jarcen Guciz-Sainduaren manuei. Cer da ecen ene indarra iharduquitzecotzat? Edo nolacoa da ene azquen burua jasancorqui irauteco? Ene gogortasuna ez da harriaren gogortasuna, eta ene haraguia ez da cobrezcoa. Huna non ez dudan lagunçaric ene baithan, eta ene adisquide minenac ere urrundu dira ni ganic. Ceinac-ere bere urricalmendua kencen baitio bere adisquideari, hainac bazterrerat uzten du Jaunaren beldurtasuna. Ene anaiac ene aitzinean iragan dira, haranac behera fharrastan dihoan lats bat beçala. Içotzaren lotsa direnei erorico çaiote elhurra gainera. Latsac iguri, goan orduco agortuco dira; eta berotu orduco, elhurra beçala urthuco dira. Itsutuac dira hequien urhatsetaco bidexcac; larrez-larre bideric gabe dabilça, eta galduco dira. Beguiz har çatzue Themango bidexcac eta Sabaco bideac, eta çaudezte aphur bat iguri. Ahalcatuac dira, ceren ez dudan etsitu; ene ganaraino ere ethorri içan dira, eta ahalqueac estali ditu. Ethorri orduco, ene çauria ikusi beçain laster, icituac çarete. Erran othe darotzuet: Ekar darotaçue cerbait, indaçue çuen onetaric, Athera neçaçue etsaiaren aztaparretic, indardunen escupetic? Argui neçaçue, eta ixilduren naiz; eta balin bada ez naquien cerbait, irakats darotaçue. Certaco çarete gaizqui atheratzen eguiaren solasari, çuetaric nihor etzaretelaric aiher niri estacururic emateco? Erançuquica haritzeco baicic ez ditutzue aphaincen çuen solasac, eta haiceari igorcen ditutzue çuen elheac. Umeçurz baten gainera erorcen çarete, eta çuen adisquidearen ehorcera hari çarete. Gucia gatic abiatu duçuena akaba çaçue; bainan ençun ere neçaçue eta ikusaçue hean gueçurrez naicen minço. Ihardetsaçue, othoi, kimeraco gogoric gabe, eta çucen direnac erranez erabac çaçue. Eta ez duçue tzarqueria ene mihian atzemanen, ez-eta çoroqueriaric ene ahoan. Guiçonaren bicia gudu bat da lurraren gainean, eta haren egunac dira sariçalearen egunen pare. Nola gathibuac baitu itzalaz min, nola sariçalea baitago bere lanaren akabançari beguira; Hala nic ere kondatu ditut hilabethe hutsac eta gau nekatuac. Loac hartuco banau, erranen dut: Noiz jaiquico naiz? eta berriz egonen natzaio arratsari beguira, eta oinhacez betheco naiz ilhundu arteo. Ene haraguia ustelduraz eta herrauts cikinez estalia da; ene larrua idortua eta quizcurtua da. Ene egunac lasterrago iragan dira ehaileac haria ebaquitzen duen baino, eta iraungui dira, deus pesquiçaric utzi gabe. Orhoit çaite, Jauna, ene bicia ufaco bat dela, eta ene beguia ez dela itzulico ordu onen ikustera. Laster guiçonaren beguiac ez nau ikusiren; ecen ene gainean dira çure hasarreco beguiac, eta ecin iraunen dut. Nola eceztatzen baita lanhoa eta iragaiten, hala ifernuetara jausten dena ez da guehiago igaiten. Ez da guehiago bere etcherat itzuliren, eta ez du guehiago bere lekuac eçaguturen. Hargatic ez dut ene mihia gueldiric utzico; minçaturen naiz ene bihotzeco atsecabean, solas eguinen dut ene arimaco uherduran. Itsaso bat othe naiz edo bale bat, çuc ni presondegui batez inguratzeco? Erraten badut: Oheac goçatuco ditu ene minac, arinduco naiz ene buruarequin ene etzaunçan solastatuz: Ametsez icituren nauçu eta ikuspen icigarriz lazturen. Hargatic ene arimac nahiago du urkabea, ene heçurrec heriotzea. Etsia dut, ez naiz guehiago hambat bicico. Barka niri, Jauna; ecen deusic ez dira ene egunac. Cer da guiçona, çuc handiets deçaçunçat? edo cergatic ixur cineçaque çure bihotza haren gainera? Arguitzetic heldu çaizquio ikustera, eta han berean eçarcen duçu froguetan. Noiz arteo ez darotaçu barkatuco, ez nauçu utsico, içan deçadan ahogoçoaren iresteco astia? Eguin dut bekatu; cer eguinen dut çure jabalceco, oi guiçonen beguiralea? Certaco hartu nauçu etsaitzat, eta certaco naiz ene buruaren behargarri? Cergatic ez duçu eceztatzen ene bekatua eta xahutzen ene tzarqueria? Huna non orai herrautsean lokarcera nohan; eta bihar goicean bilhatzen banauçu, orduco ez naiz guehiago içanen. Orduan Baldad Suharrac ihardestean erran çuen: Noiz arteo minçaturen çare horrela, eta çure ahoco solasac içanen dira haice muthiria iduri? Jaincoac çucembideari hobenic eguiten othe dio? Ahalorotacoac çucen dena iraulcen othe du? Baldin çure semeec eguin badute ere haren contra bekatu, eta beren tzarqueriaren azpian utzi baditu; Gucia gatic çu goicetic jaiquitzen baçare Jaincoa gana, eta othoizten baduçu Ahalorotacoa; Baldin garbitasunean eta çucentasunean ibilcen baçare, berehala çutaratuco da eta baquea bihurtuco dio çure etcheari, han bici delacotz çucentasuna. Hambat eguinen du, non çure lehembicico ontasunac ttipiac içan balira ere, azquenac gaindizca ethorrico baitira. Bilha çaite iragan guiçamendeetan, artharequin ikar çaçu gure arbasoen orhoitzapena; (Ecic atzocoac gure munduan eta deus ez daquigunac, ceren gure egunac lurrean baitira itzal bat iduri:) Eta arbasoec arguituco çaituzte; minçatuco çaizquitzu, eta beren bihotzetic atheratuco dituzte solasac. Ihia bici othe daiteque hecetasunic gabe? ezpata-belharra uric ez den toquian? Lorean delaric oraino, eta escuz bildu aitzinean, iharcen da belhar guciac baino lehen. Horiec dira Jaincoa ahanzten dutenen bideac; horrela galduco da itchuraz baicic ona ez denaren phesquiça. Ez da laketuco bere çoroquerian; haren sinhesteac idurico du armiarma-sarea. Bermatuco da bere etchearen gainean, eta etchea ez da gogor egonen; osticoac eçarrico diozca, eta ez da xutic egonen. Iduri du, iguzquia aguertu baino lehen hece den belharra eta hura ilkitzean gandoa atheratzen duena; Harri-metan usutzen çaizco erroac, eta harrien artean dago. Atheratzen badute bere lekutic, lekuac ukatuco du, eta erranen dio: Ez haut eçagutzen. Hori da ecen haren aphur bateco bozcarioa; berce belhar batzu haren orde sorcen dira lurretic. Jaincoac ez du iraiciren guiçon lainoa, ez-eta escua gaixtaguinari hedaturen, Çure beguithartea bozcarioz eta ezpainac arraiciaz bethe ditecen arteo. Orduan higüin cinduztenac, ahalquez estalico dira, eta gaixtaguinen etcheac ez du iharduquiren. Eta Jobec ihardestean erran çuen: Eguiazqui badaquit hala dela hori, eta guiçona, Jaincoaren parrean, ez dela çucena aurkituren. Hari iharduqui nahi balio, ez luque miletaric behin cer ihardets hari. Jaincoa bihotzez çuhur eta indarrez hazcar da; nor enferratu çaio, eta du guero içan baquea? Harec aldaratzen ditu mendiac, eta harec bere hasarrearen hatsean eragozten dituenac oharcen ez dira. Harec higuitzen du lurra bere lekutic, eta lurraren harroinac kordocatuac dira. Harec manatzen dio iguzquiari, eta iguzquia ez da ilkitzen; eta içarrac hersten ditu ciguilu baten azpian beçala. Harec bakarric hedatu ditu ceruac, eta ibilcen da itsasoco uhinen gainean. Harec eguin ditu Xitoiloac, Oriona eta Çazpi-Ohoinac eta hegoaldecoac. Harec eguiten ditu gauça handiac, ecin-adituzcoac, harrigarriac eta nombregabecoac. Ethorcen baçait niri, ez dut ikusico; goaten bada, ez dut adituco. Bat-batean eguiten badu galde bat, norc hari ihardets? Edo norc erran dioçoque: Certaco hari çare horrela? Jainco da, eta nihorc ecin ihardets dioçoque haren hasarreari, eta haren azpian amor eguiten dute lurra jasaiten dutenec. Cer naiz beraz ni, hari ihardesteco, eta ene solasac harequin eguiteco? Çucen cerbait balin balitz ere ene baithan, ez nioçoque ihardets, bainan ene juiea othoizca behar neçaque. Eta deica nagocoelaric ençun banindeça ere, ez nuque usteco ençun duela ene minçoa. Ecic xirimola batean lehertuco nau; eta ez merecituric ere, usutuco ditu ene çauriac. Ez nau uzten hatsaren harcera, eta uherduraz bethetzen nau. Baldin indarra bilhatzen bada haren contra, hura da guciz indarduna; erabaquiaren çucentasuna beharcen bada, nihor ez da ene alde lekucotasun ekarcera ausartatzen. Baldin ene burua garbitu nahi badut, ene ahoac hobendun atheratzen nau; baldin hobengabe erakusten badut ene burua, tzarra naicela frogatzen darot. Garbi eta laino baninz ere, hori bera ez laquique ene arimac, eta unhagarri nuque bicia. Batera heldu dira ene erran guciac: ala hobengabea, ala hobenduna, Jaincoac biac jotzen ditu. Bainan çaurcen badu, hil beça behingoan, eta hobenic ez dutenen oinhaceez irri eguin ez beça. Lurra gaixtaguinaren escuetara da emana; haren juieen beguiac itsutzen ditu Jaincoac; baldin harec ez, norc bada? Ene egunac lastercaria baino çalhuago goan dira, eta ez dute goçoric ikusi. Iragan dira, fruitua daramaten unciac iduri, bazcara hegaldatzen den arranoaren pare. Erraten badut: Ez naiz guehiago horrela minçaturen; ifrenciatzen da ene beguithartea, bihurricatzen naiz oinhacez. Lazten nincen ene eguinça gucietan, bainaquien, Jauna, etzinarodala hutseguiten banuen barkatuco. Baldin halaric-ere gaixtaguin bat banaiz, certaco erabili duquet lan alferra? Baldin garbitua baninz elhur-urez beçala, eta ene escuec xuriz argui baleçate; Cikinez lohi nindeçaqueçu halere, eta ene soinecoec gaitsets ninduquete. Ecic ez nuque ene idurico guiçon bati ihardesteco, ez-etare enequin bardinez bardin juiamendutan ençuna içan daitequeen bati. Ez laiteque nihor bien larderiatzeco, bien artean bere escuaren eçarceco. Ene gainetic ken beça bere cigorra, eta haren beldurrac ez beneça ikara. Minçaturen naiz orduan, eta ez nau lazturen; ecic orai ene beldurrarequin ecin ihardets deçaquet. Unhatua naiz bicitzeaz; erasiren dut ene buruaren contra, minçaturen naiz ene bihotzeco uherduran. Erranen diot Jaincoari: Ez beneçaçu hobendun eçar; erakuts diçadaçu ceren nauçun hunela erabilcen. Belztua eta ehoa banaducaçu, ni çure escuetaco lana, gaixtaguinen asmuari lagunça ematen badioçu, ongui othe da hori çure idurico? Haraguizcoac othe dira çure beguiac, ala guiçonac ikusten duen beçala ikusten duçu çuc ere? Guiçonaren egunac iduri othe dira çure egunac, eta çure urtheac guiçonen urtheac beçalacoac, Çuc bilhatzeco ene gaizquia eta ikarceco ene bekatua, Daquiçularic ez dudala eguin tzarqueriaric batere, eta nihor ez dela çure escutic ni athera neçaqueenic? Çure escuec eguin içan naute, hequiec obratu naute naicen beçalacoa, eta orai hola xahuturen othe nauçu? Orhoit çaite, othoi, buztina beçala orhatu nauçula, eta herrautsetara bihurraraciren nauçula. Ez othe nauçu esnea beçala higuitu eta manthoina beçala gatzaraci? Larruz eta haraguiz jaunci nauçu, heçurrac eta çainac ustartuz eguin nauçu. Bicia eta çure urricalpena eman içan daroztatzu, eta çure ikustateac beguiratu nau biciric. Horiec çure baithan gordeac daduzcatzun arren, halaric-ere badaquit guciez orhoitzen çarela. Baldin bekatu eguin badut, eta orai arteo guphidetsi banauçu, cergatic ez duçu jasanen garbi nadien ene hobenetic? Tzar içatu banaiz, çorigaitz niri; çucena banaiz, ez dut alchatuco burua, ceren naicen nahigabez eta beharreriaz gainditua. Eta ene hampurustasuna gatic lothuco çaizquit lehoin bat beçala, eta itzuliric harrigarrico oinhacetan eçarrico nauçu. Ene contra eraiquitzen ditutzu çure lekucoac, çure hasarrea berhatzen duçu ene contra, eta nahigabeac guduca hari dira ni baithan. Certaco ilkiaraci nauçu ene amaren sabeletic? Oxala urthu baninz beguiac ikus ninçan baino lehen! Amaren sabeletic hobira iraganic, içatu ez baninz beçala içanen nincen. Ene egun aphurrac ez othe dira laster akabatuco? Utz neçaçu beraz ene bihotzmina deithora deçadan guti bat, Itzulceric gabe goan nadien baino lehen leku ilhun eta heriotzearen goibelaz estalia den hartara, Laceriazco eta ilhumbezco leku hartara, non baitaude herioaren itzala, nahasmendua eta bethi dirauen laztura. Aldiz Sophar Naamatharrac ihardestean erran çuen: Hambat erasten duenac, ençunen ere ez othe du? Ala guiçon elhetsua çucençat ilkiren othe da? Çuri bakarric guciac egonen othe dira ixilic? Eta orotaz irri eguin duqueçunean, ez othe da nihor içanen çuri ahalquearen emateco? Erran duçu ecic: Jauna, garbi dira ene solasac eta xahu naiz çure aitzinean. Oxala minçatzen balitzaitzu Jaincoa eta idec baleçaçu bere ahoa, Çuri erakustecotzat bere çuhurciaren itzalpeac eta cembat den hedatua haren leguea, eta guero adi deçaçun haren ganic hainitz gutiago ardiesten duçula çure tzartasunac merecitzen du-en baino! Eçagutzen othe ditutzu bada ceric diren haren bideac? osoqui othe daquiçu haren gucizco ahala? Cerua baino goragoa da, eta çu nola hel? Ifernua baino barnagoa da, eta çu nola sar haraino? Haren hedadurac xitzen ditu lurraren lucetasuna, eta itsasoaren çabaltasuna. Baldin oro eragotz edo batera bil baletza, enferra norc eguin lioçoque? Alabainan eçagutzen du guiçonen ergueltasuna; eta tzarqueria ikusten duenean, ez othe çaio beguira egoten? Guiçon erguela hazten da hampurusquerian, eta uste du libro sorthu dela basastoaren umea beçala. Çuc berriz, gogortu duçu çure bihotza, eta halere Jaincoa gana hedatu ditutzu escuac. Baldin çure ganic iraizten baduçu çure baithan den tzarqueria, eta bidegabequeria ez bada çure olhan egoten; Orduan narrioric gabe goratuco ahal duçu beguithartea, eta içanen çare gothor eta ez duçu beldurric içanen. Ahancico ere duçu çure noharrointasuna, eta hartaz etzare orhoituco, baicic-ere iragan den uhar batez beçala. Arrastirian eguna ilkico çaitzu egüerdico arguitasunarequin beçala; eta noiz-ere galdua çarela usteco baituçu, atheratuco çare artiçarra iduri. Escainia içanen çaitzun iguriquitzaz ardietsiren duçu sinheste descansu bat; eta hobiratu ondoan, lo eguinen duçu beldurrican gabe. Phausuan içanen çare eta ez duçu içanen icitzaileric; eta ascoc othoiztuco çaituzte jar çaquitzoten beguithartez. Aldiz, gaixtaguinen beguiac iraunguiren dira; galduren dituzte itzurpide guciac; eta cer-ere baitzen hequien pesquiça, hura içanen çaio hastiagarri hequien arimari. Jobec aldiz, ihardestean erran çuen: Çuec bakarric çarete beraz guiçon, eta çuequin batean hilen othe da çuhurcia? Nic ere çuec beçala badut bihotz bat, eta ene izpirituac ez du çuenaren minic; nor da ecen çuec daquiçuena ez daquienic? Nic beçala bere adisquidearen iroiac hartuco dituenac deiagora eguinen dio Jaincoari, eta ençuna içanen da; ecen irrigarri dabila çucenaren lainotasuna. Hura da criselu bat erdeinutan dena aberatsen gogocundeetan, bainan arguitzera dagona ordu berecian. Nasaician dira ohoinen olhac, eta oçarqui hari dira Jaincoaren tarritatzen, noiz-etare harec emanac baitituzte guciac escuetara. Çoaz aciendetara, eta irakatsiren darotzute; çoaz ceruco hegastinetara eta arguituren çaituzte. Minça çaquizquio lurrari, eta ihardetsiren darotzu; eta minçaturen çaizquitzu itsasoco arrainec. Nor da ez daquienic Jaunaren escuac eguin dituela horiec oro? Haren escuan da bicia duen guciaren arima, guiçonaren haraguian den izpiritua. Ez othe ditu beharriac berezcatzen hitzac, eta jalearen ahoac jatecoen goçoa? Çaharretan da çuhurcia, bici lucean umotasuna. Bainan Jaincoa baithan datza çuhurcia eta indarra, harec ditu asmua eta eçagutza. Harec hausten duena, nihorc osa ez deçaque; guiçona hersten badu, ez da hari idequico dioenic. Urac iduquitzen baditu, oro agortuco dira; eta uzten baditu, gainazpicatuco dute lurra. Haren baithan dira indarra eta çuhurcia; harec eçagutzen du cein den enganatzaile, eta cein enganatua dena. Conseilu-emaileac çoroqueriara azquenecotz erorrarazten ditu, eta juieac durduçadurara. Erregueei ezpataco uhala kencen, eta guerria soka batez tincatzen daroete. Apheçac aphalcen eta handiac lurrerat arthiquitzen ditu. Eguiatien ahoan aldatzen du solasa, eta çaharrei kencen daroete jaquitatea. Erdeinua buruçaguien gainera ixurarazten du, xutitzen dituelaric lurrean ehoac çaudecenac. Ilhumbeetan barna gordeac cirenac aguercen ditu, eta arguitara ilkiarazten du herioaren itzala. Harec berhatzen, harec galcen ditu jendaiac, eta xahutuac cirenac harec osora bihurrarazten ditu. Lurreco populuco buruçaguien bihotza itzulicatzen du, eta berac enganatzen ditu, urhats alferretan ibil ditecen bideric ez den toquitan. Egunaren erdian haztaca ibilico dira ilhumbeetan beçala, eta andarca hariaracico ditu hordiac iduri. Bada, horiec oro ikusi ditu ene beguiac eta aditu ene beharriac, eta ene izpirituac ardietsi ditu guciac. Çuen jaquitatea beçain urrun hedatzen da ene eçagutza, eta çuen bethe banaiz. Bainan halere minçatuco natzaio Ahalorotacoari, eta Jaincoarequin nahi dut iharduqui; Lehenic erakutsiz gueçur-asmatzaile batzu çaretela eta irakaspen tzarrei çarraiztela. Eta oxala ixilic egoten bacinete, çuhurçat hartuac içan çaiteztençat! Ençun çatzue beraz ene erançuquiac eta beharria emoçue ene ahoco erabaquiari. Jaincoa çuen gueçurraren beharretan othe da, çuec haren alde enganioca minçatzeco? Jaincoaren lagunçara heldu othe çarete, eta haren alde erabaquitzera hari çarete? Ala hori othe da Jaincoaren gogaraco, ceinarençat deusere ez baita gorderic? ala hura engana uste duçue guiçon bat beçala çuen maulez? Berac jaçarrico darotzuete, ceren amarruca baitaducaçue haren alderdia. Higuituco den beçain sarri, asaldutan eçarrico çaituztete; eta çuen gainera erorico da haren ganicaco laztura. Çuen orhoitzapena jarrico da herrautsaren pare, eta çuen buruac lohira bihurtuac içanen dira. Çaudezte aphur bat ixilic, erran detzadan gogoac emanen darozquidanac. Cergatic circicatzen dut horcez ene haraguia eta derabilcat ene bicia escuetan? Hil banindeça ere Jaincoac, haren baithan lagoque ene iguriquitza; eta halaric-ere jaçarrico diot ene bici-moldeari haren aitzinean. Eta bere içanen da ene salbatzailea, ecic haren aitzinera ez da itchura-eguileric aguertuco. Ençun çaçue ene solasa, eta çuen beharriac ardiets betza asmacari hauquiec. Baldin juiatua baninz, badaquit çucena nindaqueela atzemana. Nor da juiamendutara enequin atheraco dena? Ethor bedi; certaco ixilic egonen naiz iraunguitzen? Jauna, bi gauça niri ez eguiteaz çaitut othoizten, eta orduan ez diot çure beguitharteari ene burua gordeco. Urrun çaçu ene gainetic çure escua, eta çure beldurrac ez beneça ikara. Deith neçaçu, eta ihardetsiren darotzut; edo bercela minçaturen natzaitzu, eta çuc ihardets diçadaçu. Cer dira ene gaizquiac eta bekatuac? erakuts daroztatzu ene tzarqueria eta hobenac. Cergatic gordetzen darotaçu çure beguithartea, eta naducaçu çure etsaitzat? Haiceac daraman hosto baten contra erakusten duçu çure indarra, eta lasto ihar baten ondotic çabilça. Ecen garraztasunac iscribatzen ditutzu ene contra, eta ene gaztetasuneco bekatuen gatic nahi nauçu xahutu. Estequetan eçarri ditutzu ene oinac; beguia iduqui dioçute ene bidexca guciei, eta ene oinhatzei beguiz egotu çare; Ni usteldura poci bat beçala eceztatzera nihoalaric eta biphiec jaten duten soineco bat iduri dudalaric. Guiçona emaztequia ganic sorthua, labur delaric bicitzen, asco laceriaz da bethetzen. Ilkitzen da lore bat iduri, eta oimpean lehercen dute, eta itzal bat beçala da eceztatzen, eta behinere ez dago hein berean. Hura den beçalacoaren gainera çure beguiac idequitzeco eta hura çurequin juiamendutara erakarceco doi othe daducaçu? Haci lohitic sorthua norc eguin deçaque xahu? ez othe çuc bakarric, Jauna? Gutiac dira guiçonaren egunac; çure baithan dago cembat diren haren hilabetheac; çuc eçarri diozcatzu haren biciari iragan ez ditazqueen mugarriac. Aphur bat urrun çaite guiçona ganic, phausu har deçan, ethor daquion arteo azquen ordua, sariçalea bere egunaren akabançari dagoen beçala. Çuhaitza ez dago etsian; adaburutzen badute, hostatzen da berriz, eta urthumeac mulçoca heldu çaizco. Haren erroa çahartua balitz ere lurrean, haren ondoa iraunguia balago herrautsean, Musquilduco da uraren usainera eta adaburua eguinen du lehembician landatu çutenean beçala. Guiçona ordean hila, bilucia eta eceztatua denean non othe da? Nola itsasotic urac goaten balira eta hibai bat husturic agorcen balitz; Hala guiçona heriotzeco loan sarcen denean, ez da pizberrituco; cerua urratua içan dadien arteo, ez da ez iratzarrico, ez bere lotic jaiquico. Norc emanen darot gueriça eta gorde neçaçun ene hobian, çure hasarrearen hatsa iragan arteo, eta berez diçadaçun nitaz orhoituco çaren ordua? Uste duçu guiçon hila berriz bici daitequeela? Orai gudutan daramaztan egun guciez ene aldatzapenari beguira nago ethor dadien arteo. Deithuco nauçu eta ihardetsiren darotzut; çure escuetaco lanari hedaturen dioçu çure escuina. Ene urhats guciac kondatuac ditutzu, bainan barka çoçute ene bekatuei. Çaku batean beçala ciguilatu ditutzu ene hobenac, bainan sendatu duçu ene tzartasuna. Mendia lehercen denean urmariatzen da, eta harria bere lekutic eramana da; Urac cilhatzen du harria, eta ur-jotzeac emequi emequi jaten du lurra çuc orobat xahutzen duçu guiçona. Indar aphur bat eman dioçu, guero dadien bethico; aldatzen dioçu itchura eta kencen duçu hemendic. Haren haurrac içan ditecen edo ospetsu, edo arbuiagarri, ez da içanen haren eçagutzaco. Bainan, bici deno, haren haraguia oinhacez, eta arima bere gainean nigarrez egonen dira. Aldiz Eliphaz Themandarrac ihardestean erran çuen: Çuhurrac, haiceari beçala minçatuz, ihardetsiren othe du, eta berotuz bere barnea? Çure solasetan çure bardinetic gorago denari jaçarcen dioçu, eta çuretzat on ez dena erasten duçu. Çure baithan den becembatean haritu çare Jaincoaren beldurraren eceztatzera, eta haren aitzinetic othoitzaren iraiztera. Alabainan çure tzarqueriaren irakaspenac dira çure ahoan, eta burho arthiquitzaileen hatzetan çabilça. Çure ahoac hobendun atheratuco çaitu, eta ez nic; eta çure ezpainec cerorriri ihardetsiren darotzute. Guiçonetaric lehembicicoa sorthu othe çare? aldapac baino lehen içan othe çare eguina? Çure beharria Jaincoaren asmuetan othe cen, eta haren çuhurcia ez othe da çurearen bethe? Cer daquiçu guc ez daquigunic? cer argui duçu guc hartu ez dugunic? Badira guthartean adineco guiçonac, asco urthezcoac, çure aitac baino hainitzez çaharragoac. Çu gogoan eçarcea gaitz othe leiquio Jaincoari? Bainan çure solas tzarrec ez dute aguincen hori. Cerc hancen darotzu bihotza, eta nolaz ditutzu begui harritu horiec, handitasun çoro batzuz iduri amesten duçula? Cerc Jaincoaren contra haçarazten du çure gogoa, çuc ahotic atheratzeco holaco solasac? Cer da guiçona, notha gabe içateco; eta emaztequia ganic sorthua dena, çucençat aguerceco? Huna Jaincoaren sainduac berac ez direla aldacortasunic gabe, eta ceruac haren aitzinean ez direla garbi. Cembatez guiçona, gaizquia ura beçala edaten duena, ez da hastiagarriago eta ezdeusago? Arguituco çaitut, adi neçaçu; ikusi dudana erranen darotzut. Çuhurrec aithorcen dute eta ez gordetzen jaquin dutena beren arbasoetaric, Ceinei bakarric emana içan baitzaroete lur hau, eta arrotza ez dute utzi hemendic iragaitera. Egun oroz gaixtaguina hampurustuz dihoa, eta ez da jaquina cer iraunen duen haren nausitasun gaixtoac. Icialduraco otsac dira bethi haren beharrietan; eta baquea denean, hura bethi celatei nabarmendua dago. Alde orotaric ezpatac ikusten dituela, ez du uste gauetic itzul daitequeela egunera. Bere oguiaren bilhatzera eguiten duenean, uste du bere egun belça gainera ethorria duela. Atsecabeac ikaran iduquiren du, eta grinac inguratuco du, gudurat han den erregue bat beçala. Ecen Jaincoaren contra hedatu du bere escua, eta Ahalorotacoaren contra da gogortu. Burua goraric laster eguin du haren contra, eta burgoitasun gaitzaz harmatu da. Guicenac estali dio beguithartea eta gança dariote haren sabetsei. Hiri debuilatuetan eguin du bere egoitza, eta hobi bilhacatuac diren etche hustuetan. Ez da aberastuco, haren onec ez dute iraunen, eta lurrean ez du eguinen bere erroa. Ilhumbeetaric ez da ilkico, garrac iharraracico ditu haren adarrac, eta Jaunaren ahoco hatsac sunsiaracico du. Ez du, bere burua enganatuz, sinheste alferric erabiliren, nolazbaico preciotan berreroz daitequela. Galduco da bere egunac bethegabetaric, eta ihartuco çaizquio bere escuac. Cirphilduco da, bere mahatsa lehen lorean galcen duen aihena iduri, bere lorea arthiquitzen duen oliba beçala. Alabainan goritasunic gabe içanen dira aleguiacariac bildu onac, eta suac erreco ditu emaitzac gogotic harcen dituztenen olhac. Oinhacearen aita da, gaixtaqueria sorcen da haren ganic, eta haren barnea cimarkuqueta dabila. Jobec aldiz, ihardestean erran çuen: Horrelacoac ardura ditut ençun; çuec oro goçacari-emaile behargarriac çarete. Ez othe dute akabançaric içanen çuen haicezco solasec? Ala gaitz othe da çuretzat hola minçatzea? Nic ere çuei holacoac eras ahal netzazquetzuete; eta oxala çuen anima balitz ene arimaren heinean! Nic ere goça cinçazquetet ene hitzez, eta higui neçaque ene burua çuen gainera. Hazcar cinçazquetet ene solasez, eta çuec guphidetsiz higui netzazque ene ezpainac. Bainan cer eguin? Minçatuco banaiz, ez da jabalduco ene oinhacea; eta ixilduco banaiz, ez da ene ganic urrunduren Orai berriz, hestutzen nau ene oinhaceac, eta ezdeusetaratuac dira ene alderdiac. Ene larruco cimurrec lekucotasun atheratzen dute ene contra, eta gueçurti bat jaiquitzen da ene aitzinera niri jaçarcen darotalaric. Ene gainera bildu du bere errabia; eta dixidatzen nauelaric, horçac carrascatu ditu ene contra; ene etsaiac begui ikaragarri batzuequin beguiratu darot. Ene gainera idequi dituzte beren ahoac; eta irain eguinez, jo naute mathelan; ene atsecabeez ase dira. Jaincoac guiçon tzarren ahalen azpian lothu nau; gaixtaguinen escuetara nau arthiqui. Ni, berce orduz aberats handi nincen hura, bat-batean naiz ehoa. Estecatu du ene lephoa, xehacatu nau, eta bere ukaldien xedetzat nau eçarri. Bere lancez inguratu nau, alde orotaric cilhatu ditu ene sahetsac; ez nau guphide içan, lurrera ixuri ditu ene herceac. Sarrasquia sarrasquiaren gainean eguinez circicatu nau, digante bat iduri jauci çait gainera. Eta nic çaku bat jaunci dut larruaren gainera eta hautsez estali dut ene haraguia. Nigarraren nigarrez hantu da ene beguithartea eta lambroa jautsi da ene bethaçaletara. Jasan ditut horiec tzarqueriaric gabe cirelaric ene escuac, garbiac nituelaric Jaincoa ganaco ene othoitzac. Lurra, ez biaçac estal ene odola, hi baithan ez bedi kausi leku bat ene marrascaren ithotzeco. Ecic hara ceruan ene lekucoa; ceru gorenetan dago ene berri daquiena. Elhetan barraiatzen dira ene adisquideac; eta ene beguiac, Jaincoa ganat ixurcen ditu bere nigarrac. Oxala guiçona Jaincoaren aitzinean hala garbi ahal baledi, nola guiçasemea garbi ahal baititaque bera beçalaco baten aitzinean! Ecen huna ene urthe gutiac laster dihoacela, eta bide bat daramat, ceintaz itzulceric ez baituquet. Ene indarrac iraunguitzen, ene egunac laburcen hari dira, eta hobia bera çait guelditzen. Ez naiz bekatura jautsi, eta halere atsecabeen gainean dago ene beguia. Arguitic urrundu duçu halacoen bihotza; hargatic ospatuac içanen ez dira. Harrapaquina bere lagunei daroete aguindu; bainan haren semeen beguiac iraunguiren dira. Eçarri nau jendearen ahotan erranquiçun bat beçala, eta ikusgarritzat nago gucien aitzinean. Gaitzidurac lambrotu darot beguia, eta ene alderdiac ezdeusetara beçala eguin dira. Çucenac hortaz harrituco dira, eta hobengabea aleguiacariaren contra jaiquico da. Eta çucena bere bideetan da egonen eta escu xahuetan handituco du indarra. Çuec oro beraz, bihur çaitezte, çatozte, eta erakutsiren darotzuet çuhurciaric çuen baithan ez dela batere. Iragan dira ene egunac, ene gogoetac haiçatu dira, erdiratuz ene bihotza. Gaua egun eguin darotade, eta ilhunaren ondotic arguiari nago berriz iguri. Iraun baneça ere, hobia nuque etchetzat, eta ilhumbeetan xuxendu dut ene ohea. Usteldurari erran dio: Hi haiz ene aita; eta harrei: Çuec çarete ene ama-arrebac. Orai non da bada ene iguriquipena, eta norc ikustate harcen du nic jasaiten dudanaz? Ene phesquiça guciac hobiaren çolara enequin dira jautsico. Uste duçu han bederen içanen dela phausuric enetzat? Baldad Suharrac berriz, ihardestean erran çuen: Noizdino erasiari duçu joco? Nabadi çaçu lehenic solasa, eta haletan minça gaitezque guero. Certaco gare ikusiac abereen bardin, eta gaitezque nardagarri çuen aitzinean? Certaco çure hats gaixtoan galcen duçu çure arima? Çure gatic ukatua içanen othe da lurra, eta harcadiac beren toquitaric jauciac içanen othe dira? Ez othe da iraunguico gaixtaguinaren arguia, eta haren suco garra ez othe da belcic egonen? Arguia ilhunduren da haren olhan, eta hilen da haren gaineco criselua. Haren ahalaren urhatsac hestutuac içanen dira, eta bere asmuec berec ambilduren dute. Alabainan sarean sarthu du oina, eta haren uztarrien artean higuitzen da. Oina sarean lothua egonen çaio, eta egarriac kaldan iduquiren du. Haren atzemateco artea lurrean cen gordea, eta bilceco peita bide gainean çuen. Beldurrac alde orotaric ikaratuco du eta inguratuco ditu haren çangoac. Goseac ahituco du haren indarra, eta hagoac hartuco ditu haren sahetsac. Herio garratzac iretsico du haren larruco edertasuna; ahituco ditu, haren besoac. Haren sinhestea iraicia içanen da haren olhatic, eta herioa, erregue bat iduri, oinca ibilico da haren gainean. Cenduaren olhan eguinen dute haren lagunec beren egoitza, eta sufrea ihaurria içanen da haren olhan. Haren beheitico erroac ihartuco dira, eta goitico adarrac içanen dira crascatuac. Haren orhoitzapena galduco da lurretic, eta placetan haren icena ez da aiphamenetan içanen. Iraicia içanen da arguitic ilhumbeetara, eta mundutic campora. Ez du utzico bere odolecoric, ez ondoreric bere populuan; haren ganicacoric ez da içanen haren herrialdean. Haren egunean, gazteac harrituco dira eta çaharrac lazturaz josiac içanen dira. Horra beraz certaratuco diren gaixtaguinaren onac, horra nolacatuco den Jaincoa eçagutzen ez duena. Jobec aldiz, ihardestean erran çuen: Noiz arteo atsecabe emanen dioçue ene arimari, eta ehoa iduquiren nauçue çuen erasiez? Huna hamarretan hari çaretela ni ahalquetara arthiqui beharrez, eta ni gaizqui erabilceaz etzaitzue beguithartea gorritzen. Jaquingabe bat içatu banaiz ere, enetzat içanen da nasqui ene jaquingabetasuna. Çuec berriz, ene contra jaiquitzen çarete eta atzeman nauten laidoez jaçarcen darotaçue. Orai bederen eçagutaçue Jaincoac ez nauela bere erabaqui çucenaren arabera atsecabez eta açotez inguratu. Minaren minez oihu eguinen dut, eta nihorc ez nau ençunen; marrasca eguinen dut, eta ez da içanen çucenari bere bidea emanen daroenic. Jaunac hersi du ene bidea, eta ez naiteque iragan, eta ilhumbeac eçarri ditu ene bidexcan. Biluci nau ene ospetic; kendu darot koroa burutic. Alde orotaric xahutu nau, eta galcen hari naiz; eta kendu darot ene phesquiça gucia, atheratua den çuhaitz bati beçala. Haren hasarrearen hatsa ene contra jauci da, eta horrela nau iduqui etsai baten pare. Harec igorri ohoinac ethorri dira, ene gainera eguin dute beren bidea, eta alde orotaric sethiatu dute ene olha. Ene ganic urrun igorri ditu ene anaiac; eta ene eçagunac, arrotz batzu beçala, guibelatu dira ni ganic. Ene hurbilec bazterrerat utzi naute; eta eçagutzen nindutenec ahanci naute. Ene etchean çaudenec eta ene nescatoec arrotz bat beçala iduqui naute, nombaitzo bideanta beçala içatu naiz hequien beguietan. Deithu dut ene muthila, eta ez darot ihardetsi; eta bada, ene ahoz othoizten nuen. Ene hatsaz nakaiztu da ene emaztea, eta alferretan othoitz eguin diotet ene sabeleticaco umeei. Çoroec berec escamiatzen ninduten, eta urrundu natzaiotenean, enetzat gaizqui erasten hari ciren. Higüindu naute berce orduzco adisquide mamienec, eta guehienic maithatu dudana ene contra atheratu da. Haraguiac goanic, ene heçurrac larruari josi dira, eta ezpainac bakarric guelditu çaizquit horcen inguruan. Urrical çaquizquidate, urrical, çuec bederen, ene adisquideac; ecen uquitu nau Jaunaren escuac. Certaco darotaçue jaçarcen Jaincoac beçala eta ene haraguitic çarete asetzen? Norc emanen darot iscribatuac içan ditecen ene hitzac? norc emanen darot içan ditecen liburu batean eçarriac, Berun-hostoan burdin-çorrotaz, edo harriaren gainean cicelaz bernuçatuac? Badaquit ecen bici dela ene Berreroslea, eta lurretic bizturen naicela azquen egunean; Jaunciren naicela berriz ene larruaz eta ene haraguian ikusiren dudala ene Jaincoa, Ceina ikusiren baitut neronec, eta ez berce batec, eta ene beguiac egonen çaizco beguira. Hori da ene bihotzean jarria den iguriquitza. Certaco dioçue beraz orai: Jaçar dioçogun, lopideac horren contra atzeman detzagun? Ihes eguiçue beraz ezpataren aitzinetic, ceren baita tzarqueriaren asperçaile den ezpata bat; eta jaquiçue badela juiamendu bat. Bada, Sophar Naamatharrac ihardestean erran çuen: Caria hortaz asco gogoeta aldizcatzen dira ene baithan, eta ene gogoa baderamate alde batera eta bercera. Ençunen dut irakaspena, ceintaz baitarotaçu jaçarcen, bainan ene adimenduzco izpirituac bururatuco darot cer ihardets. Hau badaquit, hastapenetic eta guiçona lurraren gainean eçarria içan denetic, Gaixtaguinaren ospea laburra dela, eta aleguia-eguileen bozcarioa beguitzuli baten pare. Haren hampurustasuna ceruraino igan baledi ere, eta haren buruac hedoiac jo baletza, Azquenecotz gorotza beçala gal laiteque; eta hura ikusi çutenec erranen dute: Non da? Histen den amets bat iduri, ez da aurkituren; iraganen da gauazco itchurapen bat beçala. Ikusi çuen beguiac ez du guehiago ikusiren, eta bere lekuac ez du guehiago eçaguturen. Haren semeac beharraren azpian ehoac egonen dira; bere escuec bihurturen diote berceei eguin gaizquia; Haren heçurrac betheco dira haren gaztetasuneco çabarqueriez, eta harequin herrautsean eguinen dute lo. Ecen gaizquia goço içanen çaioenean ahoan, gordeco du bere mihiaren azpian Guphidetsico du, ez du utzico, eta bere cinçurrean gordeco du. Haren oguia sabelean aspicaren minera bihurturen çaio. Goiti eguinen ditu iretsi dituen aberastasunac, eta Jaincoac atheraturen ditu haren sabeletic. Çurgaturen du aspiquen burua eta biperaren mihiac hilaraciren du. (Ez ditu ikusiren hibaieco xirripac, ez-eta ezti eta burrazco latsac.) Eguin dituen guciac ordainez jasanen ditu, eta ez da halere ahitua içanen; bere atzemanqueria gucien arabera, hambat ere içanen du egarceco; Ceren beharrac oimpean erabiliz larrutu baititu; etchea ebatsia baitu, eta ez berac eguina. Ez da haren sabela ase; eta içan duqueenean gura çuen hura, ecin du goçatu. Deusere ez da guelditu haren jatecotic, eta hargatic deus ez da gueldituren haren ontasunetaric. Ase ditaqueenean, hestutzen eta ithotzen egonen da, eta gucizco oinhace bat erorico çaio gainera. Bethe beça bere sabela, Jaincoac igor dioçon bere hasarrearen hatsa eta haren gainera uria beçala erorraraz detzan bere gueciac. Burdinazco harmei itzurico da, eta cobrezco arrambelara da erorico. Ezpata bulucia eta bere maguinatic atheratua da; dirdiratuz sarrasquituco du; ikaragarriqueria batzu harat-hunatza ibilico çaizco gainetic. Ilhumbe guciac bilduac dira haren arimaco çolara; bizten ez den su batec iretsico du; bere olhan orotaz utzia, atsecabetan egonen da. Ceruec arguitaraturen dute haren tzartasuna, eta lurra jaiquiren da haren contra. Haren etcheco haurrac etsaiaren menean içanen dira, eta eramanac içanen dira Jaincoaren hasarreco egunean. Hori da Jaincoac gaixtaguinari daducon çathia, Jaunac haren solas tzarrei emanen daroten primança. Jobec aldiz, ihardestean erran çuen: Ençun çatzue, othoi, ene hitzac eta urriquitan sar çaitezte. Jasan neçaçue, eta minçatuco naiz; eta guero, iduritzen baçaitzue trufatuco çarete ene erranez. Guiçon batequin othe dut ene makurra, atsecabetan sarceco ariaric ez içateco? Çaudezquidate beguira, harri çaitezte eta erhia ezpainen aitzinean iducaçue. Eta ni, orhoitzen naicenean, lazten naiz, eta ikarac jotzen du ene haraguia. Certaco beraz gaixtaguinac dira bici, goratuac eta ontasunez gaindituac? Hequien ondoregoac badirau hequien aitzinean, beren hurbilecoen eta ilobasoen mulçoaz inguratuac dira. Hequien etcheac beldurcecoric gabe eta baquean dira, eta Jaincoaren açotea ez da hequien gainean. Hequien behiac ernalcen dira eta ez dute hilori eguiten, erditzen dira eta ez dute umea galcen. Hequien haurrac arthaldeac beçala ilkitzen dira eta jaucica hari dira beren jostetetan. Escuetan dituzte atabala eta guitarra, eta organo-otsez bozten dira. Ontasunen erdian daramatzate beren egunac, eta aphur batez jausten dira hobira. Jaincoari erran diote: Urrunt hadi gu ganic, ez diagu hire bideez jaquitateric nahi. Nor da Ahalorotacoa, guc hura cerbitzatzeco, eta cer atheratuco dugu hura othoizturic ere? Halaric-ere urrun ni ganic gaixtaguinen asmua, ecen hequien ontasunac ez dira hequien escuco. Cembatetan ez da iraunguitzen gaixtaguinen arguia, uholdea etzaiote gainera heldu, eta Jaincoac ez diozcate igorcen bere hasarrearen oinhaceac? Içanen dira lastoa haicearen aitzinean beçala, eta xirimolac barraiatzen duen hautsa iduri. Jaincoac semeei beguiratuco diote aitaren oinhacea, eta aitac eçagutuco du gaztigatua içan den orduan. Bere beguiz ikusico du bere burua xahutua içaten, eta Ahalorotacoaren hasarreco uretic edanen du. Cer axola luque ecen bere etcheaz bere ondotic, bardin erdiz-erdi gutituac ez balitu bere hilabetheac. Nihor othe da cerbaiten irakasteco Jaincoari, handi-mandi gucien juiatzaileari? Halacoa hilcen da azqueneraino goçaturic indarra, osagarria, ontasunac, çoriona; Haren barnea urinac gori daduca, eta muinac heçatzen diozca heçurrac. Halacoa berria, bere arimaco uherduran hilcen da, eta ontasunac gabe. Eta bizquitartean elkarrequin herrautsean lo eguinen dute, eta harrec bardin estalico dituzte. Garbiqui eçagutzen ditut çuen gogoeta eta ene gainerateco iduripen gaixtoac. Ecen dioçue: Cer eguin da buru-çagui horren etchea? Cer eguin dira gaixtaguinen olhac? Galdeguioçue bideant edoceini, eta ikusico duçue horietaz orotaz jaquinsun dela; Gaixtaguina, galdu behar den eguneco beguiratua dela, eta Jaunaren hasarreco eguneraino osoric dela eramana. Ecen haren aitzinean norc jaçarrico dio bere bide gaixtoaz? norc bihurtuco diozca eguin dituen gaizquiac? Hobira eramanen dute, eta idurico du harec duela hilen baldarnaco manamendua. Eder içan çaio Cocitoco ur-heguiari; nihonereco guiçonqueta eramanen du bere ondotic, eta ecin erran becembat içanen du aitzinean. Certan hari çarete beraz alferretan niri goçagarri eman beharrez, agueri denean çuen erranac ceiher eguiten dioela eguiari. Eta Eliphaz Themandarrac ihardestean erran çuen: Guiçona, çuhurcia oso baten jabe balitz-ere, Jaincoari erkatzeco othe da? Çucena baçare ere certaz oncen da Jaincoa? edo cer ematen dioçu, garbia içanic ere çure bidea? Beldurrez harico othe da çurequin solas xuritzen, eta juiamendutara çurequin atheraco othe da? Ez othe çaitu çafratzen çure malçurqueria handiaren eta nihonereco gaizquien gatic? Alabainan, ariaric gabe çure anaiei kendu dioçute beren bahia, eta buluçac gabetu dituçu beren soinecoetaric. Akitua cenari ez dioçu eman ura, eta oguia gose cenari kendu dioçu. Çure besoco indarraren itzalean goçatzen cinduen lurra, eta hascarrenarena eguinez escuperatzen cinduen. Alhargunac igorri ditutzu escuac hutsic, eta umeçurcei hautsi daroztetzu ukaraiac. Horien gatic çare artez inguratua eta asaldatzen çaitu bat-bateco ikarac. Eta çuc uste cinduen etzinela ilhumbeac ikusi beharra eta ur-uholdeac joric eramatecoa? Ala ez duçu buruan Jaincoa cerua baino goragoa dela eta içarretaric goiti dela alchatzen? Eta dioçu: Cer daqui Jaincoac? Hedoi baten artetic beçala juiatzen du. Hedoi bat gordegarri du; ez dago gure gora-behereei beguira, ceruco buru batetic bercera inguruca dabila. Atchiqui nahi othe duçu mende çaharretaco bidea, guiçon tzarrec cehatu dutena? Ceinac adinic gabe eramanac içan baitira, eta uharrac errotic eragotzi baititu; Ceinec Jaincoari erraten baitzaroten: Urrunt hadi gu ganic; eta ceinec hura baitzaducaten Ahalorotaco Jaunac deusen eguiteco ahalic ez balu beçala, Noiz-ere harec betheac baitzituzten etcheac ontasunez. Urrun ni ganic hequien ustequeriac! Çucenec ikusiren dituzte galcen, eta bozturen dira; irain eguinen daroete hobengabeac. Goratu ciren eta ez othe dira lurrerat eragotziac içan? eta suac ez othe ditu hequien ondarrac iretsi? Jaincoaren nahiari eguioçu beraz amor, eta içan çaçu baquea, eta horreletan çorion guciac içanen ditutzu. Haren ahotic har çaçu leguea, eta haren hitzac çure bihotzean eçar çatzu. Baldin Ahalorotacoa gana itzulcen baçare, berritan eçarria içanen çare çure çorionean, eta gaizquia urrun igorriren duçu çure olhatic. Lur-orde, emanen darotzu harria; eta harri-orde, urhezco uharrac. Ahalorotacoa çure etsaien contra içanen da, eta dirua metatuco da çure etchean. Orduan Ahalorotacoa baithan aurkituren duçu çure gogo gucia, eta Jaincoa ganat alchaturen duçu beguithartea. Othoizturen duçu, eta ençunen çaitu, eta bozcarioz betheco ditutzu haren alderaco çure botuac. Asmu bat eguinen duçunean, gauça escura ethorrico çaitzu, eta arguiac dirdiratuco du çure bideetan. Ecen aphaldua içan dena, ospean içanen da, eta beguiac beheititu dituena, hura salbatuco da. Hobengabea salbatuco da, bere escuen garbitasunaz salbatuco da ordean. Jobec aldiz ihardestean erran çuen: Orai ere uherrez bethea da ene solasa, eta ene çauria eguin duen escua garratzago dago ene auhenac samin diren baino. Norc emanen darot eçagut deçadan ene Jaincoa, aurki deçadan eta goan nadien haren tronuraino? Haren aitzinera athera neçaque ene haucia, eta ene ahoa bethe neçaque ene arrangurez, Jaquin detzadan ihardetsico darozquidan hitzac eta eçagut deçadan erranen darotana. Ez nuque nahi bere indar gaitzarequin iharduc leçan enequin, ez-eta leher ninçan bere handitasun dorphearen azpian. Çucentasuna athera beça ene contra, eta garaitiar ilki bedi ene haucia. Bainan iguzqui-haicera eguiten badut, ez da aguercen; mendebalera banoha, ez dut ardiesten. Ezquer itzulcen banaiz, cer eguinen dut? ez dut atzemanen; escuin eguiten badut, ez dut ikusico. Berac ordean badaqui ene bidea, eta frogatu nau suan iragaiten den urhea beçala. Ene oina haren hatzei jarraiqui da, haren bidea iduqui du, eta ez naiz hartaric makurtu. Haren ahoco manamenduetaric ez dut guibel eguin, ene bihotzean çaindu ditut haren ezpainetaco hitzac. Hura bakarric da alabainan dena, eta nihorc ecin ceiherraraz deçaque haren gogoa; eta haren izpirituac nahi duen gucia eguiten du Bere nahia ene gainean duenean bethe, berce halaco asco escuan ditu. Hargatic nahasten nau haren beguitharteac, eta beguiratzen diodanean, lotzen çait ikara. Jaincoac amor eraguin dio ene bihotzari, eta Ahalorotacoac nau asaldatu. Ilhumbe inguratzen nindutenen gatic ecen ez naiz galdu, eta hedoiac ez du bere lambroaz itsutu ene beguithartea. Demborac etzaizco Ahalorotacoari gordeac; bainan hura eçagutzen dutenac ez daquite haren egunen berri. Batzuec aldaratzen dituzte mugarriac, ebasten dituzte arthaldeac, eta alhara baderamatzate. Harcen dute umeçurcen astoa, eta bahi eramaten dute alhargunaren behia. Iraulcen dituzte beharren bideac, eta batean çaphatzen dituzte lurreco guiçon emeac. Berce batzu, basastoac mortuan iduri, ilkitzen dira beren lanera: harrapaquinari celatan egonez aphaincen dute beren haurren jatecoa. Uztatzen dute berena ez duten landa, indarraren azpian eho dutenaren mahastian eguiten dute arnoa. Guiçonac bulucic igorcen dituzte, soinecoac kencen diozcate, hotzetan estalguiric ez dutenei, Eta hauquiec mendico uriaz bustiac dira, eta estalguiric ez içanez, harri azpiari josten dira. Borcha eguinez, gaixtaguinec larrutu dituzte umeçurçac, eta biluci jende gaixoa. Has eta soinecoric gabe dabilçanei eta gosez daudecinei escutic kendu diozcate ogui-burucac. Hequien karben artean eguin dute egüerdico loa, eta mahatsa dolhareetan lehertu dutenac egarriz daude. Hirietan guiçonac auhenez iduqui dituzte, eta sarrasquitu dituztenen boçac deihadar eguin du, eta Jaincoac ez du jasaiten goan dadien aspertua içan gabe. Arguiari içan dira bihurri; ez daquizcate Jaincoaren bideac, eta ez dira haren bidexquez itzuli. Goiz lehenetic jaiquitzen da guiçon hilçailea, bicia atheraten diote beharrari eta noharroinari; gabaz berriz, ohoina beçala içanen da. Lagunaren emazteari darraicona ilhunari dago beguira, dioelaric: Nihorc ez nau ikusico; eta gordetzen du beguithartea. Gabaz cilhatzen ditu etcheac, egun hitzartuan, eta ez dute arguiarequin, cer ikus. Oharcabean heldu baçaiote argui-cirrinta, iduritzen çaiote herioaren itzala; eta ilhumbeca arguiz beçala dabilça. Halacoa uraren axala baino arinago da. Madaricatua içan bedi lurrean haren çathia, ez bedi mahasquietaco bideaz ibil. Elhur-uretaric bero-kaldara iragan bedi, eta bere bekatuac heriotzera eraman beça. Urricalpenac ahanz beça; harrac içan beitez haren goçotasun; orhoitzapenetan içan ez bedi, bainan çuhaitz alferra beçala ebaquia içan bedi. Haci du ecen amatzen ez den barre-ta, eta onguiric ez dio eguin alhargunari. Bere indar handian eragotzi ditu hazcarrac; eta buru eguin beharco duenean, biciaren gal beldur içanen da. Jaincoac eman dio urriquitzeco astia; eta hura hartaz baliatu da hampurusqueriaco: bainan Jaincoaren beguiac haren urhatsen gainean daude. Halacoac aphur batençat goratu dira; ez dute iraunen; aphalduac içanen dira gauça guciac beçala; eramanac eta lehertuac içanen dira oguien buruac beçala. Hori hala ez bada, norc jaçar diçaquet gueçurtica, eta ene hitzez norc niri iratchic Jaincoaren aitzinean? Baldad Suharrac berriz, ihardestean erran çuen: Ceruco gainetan baquea erreguinarazten dituenaren baithan daude ahala eta larderia. Athera ahal othe daiteque cembat diren haren soldadoac? Eta noren gainera ez da haren arguia ilkitzen? Jaincoaren parrean guiçona çucençat athera othe daiteque, edo emaztequiaren umea garbi aguer othe daite? Ilharguiac berac ez du arguitzen, eta içarrac ez dira xahu haren aitzinean. Cembatez gutiago guiçona, usteldura bat dena, eta guiçasemea har bat baicic ez dena? Jobec aldiz ihardestean erran çuen: Noren laguncera hari çare? herbal norbaiti? indar escas denaren habe jarcen çare? Nor arguitu beharrez hari çare? çuhurciaric gabe den bat othe? eta çure umotasun handia erakutsi othe duçu? Nor nahi içan duçu irakatsi? ala hatsaren emailea? Hara non diganteac eta hequiequin egoten direnac dauden auhenez uren azpian. Haren aitzinean ifernua biluz da, eta leceac estalguiric ez du. Harec hedatu du ipharra hutsaren gainean, eta lurra dilindan eçarri du ezdeusaren gainean. Harec lotzen ditu urac bere hedoietan, guciac ez ditecen batean eror beheiti. Harec iduquitzen du bere tronua estaliric eta hedoiac hedatzen ditu haren gainera. Urei inguruan eman diote mugarri bat, arguia eta ilhuna akaba ditecen arteo. Haren buru higuitze bati ikaratzen eta kordocatzen dira ceruco habeac. Bere indarrean bat-batean bildu ditu itsasoac, eta haren çuhurciac cebatu du hampurutsua. Haren izpirituac berreguindu ditu ceruac, eta haren escuac eraguinez atheratu da sugue bihurgunetsua. Haren bideetaric guti bat baicic ez da erranic; eta haren solasetic izpi bat baicic ez denean guc aditu duguna, norc beguira dioçoque haren ihurçuriaren gaitzari? Job lothuric bere solas idurizcacoari, minçatu cen oraino eta erran çuen: Bici bedi Jaincoa, ene gaineco erabaquia guibelatu duena, eta bici bedi Ahalorotacoa, ene arima uherduran eçarri duena Ceren hatsa ene baithan guelditzen deno, eta ene sudur-mizpiretan Jaincoa ganicaco biciac diraueno, Ene ezpainec ez baitute tzarqueria bat erranen, ez-eta ene mihiac gueçur bat moldatuco. Urrun da uste baitut çucen juiatzen duçuela; hil arteo ez naiz atheratuco hobengabe naicela erratetic. Ez dut utzico hasi dudan ene xuripena, ene bihotzac alabainan ez nerrau ene bici gucian hobendun. Gaixtaguinçat goan bedi ene etsaia, guiçatzarçat niri par eguilea. Cer phesquiça duque aleguiacariac, jaramanqueriaz lotzen bada berceen onari, eta Jaincoac haren arimari ez badio atheric idequitzen? Jaincoac ençunen othe du haren deihadarra, çorigaitza gainera ethorrico çaioenean? Ala bere goçoa aurkituren othe du Ahaloratacoa baithan, eta edocein orduz Jaincoari dei eguinen ahal othe dio? Jaincoaren lagunçarequin arguituren çaituztet Ahalorotacoa baithan denaz, eta ez darotzuet gordeco. Bainan jaquinsun çarete guciac, eta certaco ariaric gabe deratsatzue solas alferrac? Hau da guiçon gaixtoaren çucena Jaincoaren baithan, eta hau muthiriec Ahalorotacoa ganic hartuco duten primança: Baldin seme asco heldu baçaio, ezpataren bazca içanen dira, eta haren ilobasoac ez dira oguiz aseco. Haren ganic gueldituco direnac, hil orduco ehorcico dira, eta beren alhargunec ez darote deithoreric eguinen. Dirua lur-meta beçala bildu balu ere, eta lohia beçala molçatu balitu soinecoac, Lana hartuco du bai, guiçon çucenac ordean jauncico ditu soinecoac, eta hobengabeac eramanen du diruaren çathia. Bere etchea biphiac beçala eguin du, eta etchola bat eguin du abereçainac beçala. Aberatsac bethico loa hartuco duenean, ez du berequin deusere eramanen; idequico ditu beguiac, eta deus ez du atzemanen. Uhar batec beçala hartuco du erromeseriac, phesiac gabaz du lehertuco. Erretzen duen haice bat lothuco çaio, eramanen du, eta xirimola batec beçala jauçaracico du bere toquitic. Jaincoac eçarrico dio escua gainean eta ez du guphidetsico; haren escutic ihes eguin beharrez harico da. Haren lekuari beguiraturic, escu-çaflaca harico dira haren gainean eta hixtuca ondotic. Cilharrac badu lurrean bere adarren sorlekua, eta urheac urcen den toquia; Burdina lurretic atheratzen da; eta harria, beroac urthuric, cobre bilhacatzen da. Guiçonac nahi duen iraupena eman dio ilhunari; bere beguia helcen du gauça gucien akabançara, lupheco ilhumbeetaco harrira, heriotzearen itzalpeetara. Uharrac populu bidaianta ganic berezten ditu guiçon beharraren oinac ahanci dituenac eta helbideric gabe direnac. Lurra, ceintan sorcen baitzen oguia, suaz iraulia içan da. Hartaco harrietan da çafirraren lekua eta hartaco mokorretan urhearena. Xoriac ez daqui hango bidea, eta saiaren beguiac ez du hura ikus. Tratularien umeec ez dute hura oincatu, eta lehoinaren urrixa ez da han gaindi iragan. Guiçonac harriaren gainera hedatu du escua, mendiac erroetaric irauli ditu. Harrietan errecac eguin ditu, eta haren beguiac gauça balios guciac ikusi ditu. Hibaien çolac ere ikartu, eta estaliac cirenac arguiratu ditu. Bainan non atzematen da çuhurcia? Eta cein da adimenduaren lekua? Guiçonac ez daqui haren balioa, eta ez da aurkitzen goçoqui bici direnen lurrean. Leceac erraten du: Ez da ene baithan. Itsasoac dio: Ez da enequin. Ez da urheric ederrenarençat ematen, ez da cilharrean trucatzen. Ez da Indietaco oihal thindatuen aldean eçarceco, ez-eta sardoniz harriaren edo çafirraren aldean. Urhea edo berina ez dira hari bardinceco, eta ez dira urhezco unciac hartan trucatuco. Balio handieneco eta goreneco gauçac ez dira haren aldean aiphatuco; bainan çuhurcia leku gordeetaric atheratzen da. Ethiopiaco topaça ez da haren bardin eçarrico, ez-eta oihal thindatu ederrenac haren aldean. Nondic heldu da bada çuhurcia? Non da adimenduaren lekua? Gordea da bici diren gucien beguiei; ceruco hegastinençat orobat estalia da. Galpenac eta herioac diote: Gure beharriz ençun dugu haren omena. Jaincoac eçagutzen du haren bidea, berac daqui haren lekua. Alabainan bera da munduaren bazterrac ikusten dituena, eta ceruaren azpian diren gauça guciac beguiz daduzcana. Hura da haiceari indarra eman dioena; harec neurritu ditu urac. Leguea ematen çaroetenean uriei eta bidea phesi burrumbatsuei, Orduan ikusi çuen çuhurcia, orduan eçagutaraci, aphaindu eta ikartu çuen. Eta guiçonari erran çaroen: Huna Jaunaren beldurra, hau da çuhurcia, eta gaizquitic guibelerat eguiteco adimendua. Job lothuric bere solas idurizcacoari, minçatu cen oraino, eta erran çuen: Norc emanen darot içan nadien beihala beçala, hala-nola Jaincoac beguiratzen ninduen egunetan, Haren arguiac ene gainera distiratzen çuenean, eta haren arguitara ilhumbetan nindabilanean; Içatu naicen beçala ene gaztetasuneco egunetan, Jaincoa ixilic ene olhan cenean; Ahalorotacoa enequin eta ene haurrac ene inguruan cirenean; Oinac esnean garbitzen nintuenean, eta harria olio-ithurritara urcen citzaitanean; Hirico athera goaten nincenean, eta plaça gainean jarleku bat xuxencen çarotatenean? Guiçon-gazteec ikusten ninduten, eta itzalcen ciren; eta çaharrac jaiquiric, xutic egoten ciren. Aitzindariac solasetic guelditzen ciren eta erhia ahoaren aitzinean eçarcen çuten. Buruçaguiec beren minçoa ithotzen çuten eta hequien mihia cinçurrari josten cen. Aditzen çuen beharriac dohatsu deitzen ninduen, eta ikusten çuen beguiac lekucotasun bihurcen çarodan, Atheratzen nituelacotz marrascaz çagoen beharra eta lagunçaric etzuen umeçurça. Galcera cihoanaren benedicionea, ene gainera heldu cen, eta goçatzen nuen alhargunaren bihotza. Çucentasunaz jaunci dut ene burua; ene çucentasunaz jaunci naiz, aldagarri eta koro batez beçala. Içatu naiz itsuaren beguia eta mainguaren oina. Beharren aita nincen; eta ez naquizquien gaucetan, artha handiz bilhatzen nincen. Gaixtaguinari hausten niozcan haguinac, eta horcetaric kencen nioen phusca. Eta erraten nuen: Ene ohancettoan hilen naiz, eta ene egunac palmac beçala berhaturen ditut. Ene erroa ur-bazterretan hedatzen da, eta ene hostoilan gueldituren da ihinça. Ene ospea bethi berrituz goanen da, eta ene arrambela hazcartuz ene escuan. Ençuten nindutenac, ene erabaquiari beguira egoten ciren; erne eta ixil çauden ene erranari. Etziren ausartatzen ene hitzei deusen iratchiquitzera, eta ene solasa ihinça beçala jausten citzaioeten gainera. Deitzen ninduten lur agorrac uria beçala; ahoac iduquitzen cituzten lur hirricatua udazqueneco eraunsiari dagoen beçala. Irri bat noiz edo noiz eguiten banioten, ecin sinhetsiz egoten ciren, eta ene beguitharteco arguidura etzen lurrera erorcen. Hequien gana goan nahi banuen, buru-buruan jarcen nincen; eta erregue bat bere armadaz inguratua iduri jarcen nincenean, halere nincen atsecabetan cirenen goçatzaile. Eta orai nitaz eguiten dute irri gazteagoec, ceinen aitac ene arthaldeco çakurren artean eçarceaz nardatuco bainincen; Ceinen escuetaco indarra ez-deusençat bainaducan, eta bicia bera hequiençat sobera iduritzen baitzitzaitan. Beharrac eta goseac iretsiac, mortuan ahal çutena carruscatzen çuten, asturugaitzez eta erromeseriaz cikina çariotela; Belharrac eta çuhaitz-açalac jaten cituzten, eta orreen erroz hazten ciren; Errequetara goaten ciren hequien harrapatzera; eta bakar cembait atzeman çuquetenean, izcolaca harat laster eguiten çuten. Mortuco errequetan, lurreco cilhoquetan edo harri gainetan egoten ciren; Horrelaco biciaz ciren boz, eta nihonereco atseguina citzaioten sasipean egotea. Aita çoro eta putrusen seme eta lurrean doidoia baicic agueri ez diren batzu dagozquit escarnioz. Orai hequien cantagailu bilhacatua naiz, eta erranquiçunçat eguina natzaiote. Higüincetan naducate, ene ganic urrun doaci ihesi eta ez dira beldur niri beguithartera thu eguiteco. Jaincoac alabainan idequi du bere gueci-uncia, eta erdiratu nau, eta balaztatu du ene ahoa. Ene çorigaitza hasi denean, jaiqui dira berehala escuin-aldean, behaztoparaci dituzte ene çangoac, eta beren urhatsen azpian hartu naute, itsasoco uhinec beçala. Urratu dituzte ene bideac, hedatu darozquidate celatac, nausitu dira, eta nihor ez da niri langunçaric ekarceco içatu. Harrasi urratu batetic eta athe idequitic beçala jauci çaizquit gainera, eta ene çorigaitzen erdian erori dira ene gainera. Ezdeusetaratua naiz; haiceac beçala eraman darotaçue ene lehia; eta lanho bat iduri goan da ene çoriona. Eta orai ene arima ilhauncen hari da ene baithan, eta atsecabezco egunac hartu nau. Oinhaceac gabaz erdiratzen ditu ene heçurrac, eta jaten hari nautenec ez dute loric eguiten. Hequien molçoac iresten du ene jaunzcura, eta athorraren gaineco buruac beçala hersatzen naute. Eguina naiz lohia iduri, ilhauna eta hautsa beçala naiz bilhacatu. Deihadar darotzut eguiten, Jauna, eta ez nauçu ençuten; çure aitzinean xutic nago, eta ez darotaçu beguiratzen. Muthiritu çaizquit, eta çure escuaren gogortasunean etsai atheratu. Lurretic jauci nauçu; eta haicearen gainean beçala eçarriz, phorrocatu nauçu gucia. Badaquit heriotzera naramaçula, bici diren gucien etchea eçarria den lekura. Gucia gatic ez duçu escua hedatzen hequiec alde bat ahitzeco; eta erorcen badira ere, cerorrec salbaturen ditutzu. Beihala nigar eguiten nuen atsecabetan cenaren gainera, eta ene arima beharrari urricalcen citzaioen. Onari nindagoen beguira, eta gaixtoa çait ethorri; arguia nuen iguriquitzen, eta ilhumbeac dira jauci. Sutan dago ene barnea hatsarteric gabe: atsecabezco egunec ustecabean atzeman Haute. Auhenez nindabilan, sumindu gabetaric; xutituz marrasca eguiten nuen jendeen erdian. Erainsugueen anaia içatu naiz eta ostruquen lagun. Ene gainean belztu da larrua, eta kaldac ene heçurrac kabartu ditu. Deithoretara aldatu da ene guitarra; ene organoac ez du nigar-eguileen boça baicic. Patu eguin dut ene beguiequin, nescatcha bat ere gogoan ez erabilceco. Ecen bercela Jaincoac cer çathi çuqueen cerutic ene baithan, eta Ahalorotacoac cer primança bere egoitza goratic? Galpena ez othe da gaixtaguinarençat, eta hastancea tzarqueria eguiten haritzen direnençat? Jaincoa ez othe dago ene bide guciei beguira, eta ez othe ditu ene urhats guciac kondatzen? Erguelquerian ibili balin banaiz, eta maularacotzat ene oina ernatu balin bada; Jaincoac phisu çucenetan phisa beneça, eta eçagut beça ene lainotasuna. Ene urhatsa bidetic makurtu bada, ene bihotza ene beguiei jarraiqui bada, eta ene escuei notha bat lothu baçaiote; Erain beçat, eta berce batec jan beça nic eraina; ene ganicaco ondoregoa errotic atheratua içan bedi. Baldin ene bihotza limburtu bada emaztequi baten gainean, eta celataric ene adisquide baten athean hedatu içan badut; Berce baten ondar içan bedi ene emaztea, eta berceac makur beitez haren gainera. Ecen hori cilhegui ez dena da, eta tzarqueriaric handiena; Su bat da ahitu arteo erretzen duena, eta ninica guciac errotic daramatzana. Baldin çucembideaz nardatu banaiz ene muthilaren eta nescatoaren alderat, makur cerbait çutenean enequin; Cer eguinen dut arren, Jaincoa juiatzera jaiquico denean? Eta cer ihardetsico diot bilhatzera abiatzen denean? Ez othe nau amaren sabelean eguin ene sehia ere eguin içan duenac? eta ni sabelean irazquitu nauena eta hura eguin duena, ez othe da Jainco bera? Beharrari nahi çuena ez badiot ukatu, eta alhargunaren beguia ez badut iguri egonaraci; Ene ahamena bakarric jan ez badut, eta umeçurçac hartaric jan içan badu; (Ecen ene haurretic urricalmendua enequin handitu, eta ene amaren sabeletic enequin atheratu da;) Erdeinatu badut bideanta has celacotz, eta jende beharra etzuelacotz estalguiric; Baldin haren alderdiec ez banaute benedicatu, eta ene ardien ilearequin ez bada berotu; Baldin escua alchatu badut umeçurçaren gainera, athean hazcarrago nincela ikusten nuenean ere; Sorbalda bere lotgunetic eror bequit, eta ene besoa bere heçurrequin crasca bedi. Ecen bethi Jaincoaren beldur içan naiz, ene gainera hancen diren uhinen beçala; eta egundaino ecin jasan dut haren ahalquesunaren handia. Ez dut uste içan urhea cela ene indarra, eta ez diot urhe ederrenari erran: Hi haiz ene sinhestea. Baldin ene aberastasun handiez, eta ceren ene escuac hainitz atzematen çuen boztu banaiz; Baldin beguiratu badiotet iguzquiari dirdiratzen çuenean eta ilharguiari arguiric cihoanean; Eta ene bihotza ixilic boztu bada, eta ahoz musu eman badiot ene escuari; Hori laiteque tzarqueria gaitzena, eta Jainco guciz goraren alderaco arnegamendua. Higüin ninduenaren gaitzaz ez naiz boztu, eta hura gaixtaquerian atzemanic ez naiz bozcarioz jauci; Ecen ez diot bekatuari eman ene cinçurra, ixterbeguia madaricatuz galdatzeco haren bicia. Ene olhaco guiçonec ez badute erran: Norc emanen darocu horren jaquietaric asetzera? Arrotza ere ez da campoan egon, ene athea idequia içan çaio bideantari. Asco guiçonec beçala estali badut ene bekatua, eta golkoan gorde badut ene tzarqueria; Oste handiac icitu banau, eta ahaideen erdeinuac lotsatu; aitzitic ez banaiz ixildu eta athetic ez ilki; Norc emanen darot ençule bat, Ahalorotacoac ençun deçan ene lehia, eta berac iscriba deçan ene gaineco erabaquia liburu batean, Nic hura ene sorbaldaren gainean erabilceco eta hartaz koro batez beçala ene burua inguratzeco? Urhats oroz erasico dut hura, eta aguertuco dut buruçaguiaren aitzinera beçala. Ene lurrac ene contra deihadar eguiten badu, eta hartaco hildoac harequin batean nigarrez badaude; Diruric eman gabe jan baditut hartaco fruituac, eta atsecabetan eçarri badut hartaco laborarien arima; Ogui-orde eman biaçat lapharra, eta garagar-orde elhorria. Bada, hirur guiçon hequiec utzi çuten Jobi ihardestea, ceren çucençat çaducan bere burua. Eta Baraquel Buztarraren seme Eliu, Erramen odoleticacoa, samurtu eta gaitzitu cen; eta Joben contra hasarretu cen, erraten çuelacotz çucena cela Jaincoaren aitzinean. Gaitzitua cen, berriz, haren adisquideen contra, aria onic etzutelacotz kausitu Jobi ihardesteco, bainan Job hobendun erratea baicic etzutelacotz eguin. Eliu beraz, Job minço celaric beguira egon cen, minço cirenac çaharragoac cirelacotz. Bainan ikusi çuenean hirurec ecin ihardets ceçaquetela, handizqui samurtu cen. Eliu, Baraquel Buztarraren semeac ihardestean erran çuen: Adinez ni naiz gazteena eta çuec aldiz, çaharrenac; hargatic burua beheitituric herabe içan naiz çuei erakusteco cer iduritzen çaitan hiri. Alabainan ene ustequeria cen adina minçaturen cela, eta urtheec irakatsiren çutela çuhurcia. Ordean, ikusten dudan beçala, izpiritua guiçonetan den arren, Ahalorotacoaren ganic heldu da adigarria. Çuhurrenic ez dira bethi adin handicoac, ez-eta çaharrac çucenaren adimendua guehienic dutenac. Hargatic erranen dut: Ençun neçaçue, nic ere daquidana erakutsiren darotzuet. Ecic çuen solasei beguira egon natzaiote; çuen umotasunaren ençuten egotu naiz, hitzez gauçaren xuritzen haritu çareteno; Eta uste içan dudano cerbait erranen cindutela, iguriqui içan dut: bainan ikusten dudan beçala, çuetaric nihor ez da Jobi jaçar eta hunen solasei ihardets deçaqueenic. Ez beçaçue erran: Aurkitu dugu çuhurcia; Jaincoac egotzi du Job, ez guiçonac. Jobec niri ez darot deus erran, eta nic ez diot çuen solasen arabera ihardetsiren. Lotsatuac dira, ez dute guehiago ihardesten, eta hitza beren ahoan tapatu dute. Ceren beraz iguriqui dudan, eta ez diren minçatu; bekoz beko egotu diren, eta ez duten ihardetsi; Ni ere minçaturen naiz ene aldian, eta erakutsiren dut daquidana; Ecen erratecoz bethea naiz eta barneco izpiritu batec hersatzen nau. Ene barnea da hatsbideric ez duen limburreta beçala, ceinac unci berriac çartarazten baititu. Minçaturen naiz, hats aphur baten harceco; idequico ditut ezpainac, eta ihardetsico dut. Nor-nor-den ez naiz beguiratuco eta ez dut Jaincoa guiçonaren kide eçarrico. Ez daquit alabainan cembat naicen bicico, eta hean eguin nauenac laster ez nauen hemendic kenduco. Job, adi çatzu beraz ene hitzac, eta beharria emoçute ene solas guciei. Huna non idequi dudan ahoa, minça dadiençat ene mihia. Bihotz lainotic ilkico dira ene hitzac, eta eguia garbia erranen dute ene ezpainec. Jaincoaren izpirituac eguin nau, eta Ahalorotacoaren hatsac nau biztu. Ihardets diçadaçu, ahal baduçu, eta buruz buru jar çaquizquit. Bai ni, bai çu, Jaincoac eguinac gare, eta lur beretic orhatu gaitu. Arren ene anceac ez beçaitza lotsa, ez-eta ene mihiaren ederrac aspira. Ene beharrietara çuc erran duçu, eta ongui aditu ditut çure solas hauquiec: Garbi naiz eta hobenic gabe; nothagabe naiz eta tzartasuna ez da ene baithan. Ecen Jaincoac ene baithan erratecoac bilhatu ditu, bere etsaitzat nindaucalacoan; Estecan eçarri ditu ene oinac, eta çaindu ditu ene bidexca guciac. Hortan, bada, etzare garbi. Ihardetsiren darotzut, guiçonaz handiagoa dela Jaincoa. Haren contra erasten othe duçu, ihardetsi ez duelacotz çure elhe guciei? Jaincoa minçatzen da behin eta ez du errepicatzen. Ametsez, gauazco aguercuncetan, loa guiçonen gainera erorcen denean, eta lo daudenean ohean; Orduan Jaincoac idequitzen ditu guiçonen beharriac, eta hequiec arguituz irakasten diozcate jaquin behar dituztenac, Guiçona, eguiten dituen gaizquietaric guibelaraztea gatic, eta hura hampurusquerian atheratzeco, Haren arima galduqueriatic iraiciz, eta haren bicia iragan ez dadiençat ezpataren azpira. Oinhaceez halaber larderiatzen du bere ohean, eta maletarazten ditu haren heçur guciac. Guiçona hala denean, oguiac eta lehen barnea lehiatzen cioen jatecoac jotzen diote gogoa. Urcen da haren haraguia; eta estaliac cituen heçurrac, aguerian jarrico çaizco. Hurbildua da ustelduco den ordura, eta haren bicia heriotzeari alderatu çaio. Orduan baldin mila ainguerutaric bat içaten bada haren alde minçatzen dena, guiçonaren çucentasunaz aithor emateco; Hartaz urricalduren da Jaincoa, eta erranen du: Athera çaçu jauts ez dadien lurrean ustelcera; aurkitu dut horri beguithartez jarceco aria. Oinhaceec iretsi dute horren haraguia, bihur bedi bere gaztetasuneco egunetara. Othoiztuco du Jaincoa, eta Jaincoa beguithartetsu içanen çaio; guiçonac bozcariorequin ikusiren du haren beguithartea, eta Jaincoac bihurturen dio bere xuritasuna. Hunec beguiratuco diote berce guiçonei eta erranen du: Bekatu eguin dut, eta cinez hobendun eguin naiz, eta ez dut halere mereci nuena içatu. Horrela bere bicia atheratu du heriotzera goatetic, bainan iraunez oraino, goça deçan arguia. Horra bada, horiec oro Jaincoac hirur aldiz eguiten ditu guiçon bakotchari, Haren bicia heriotzetic bihurrarazteco eta guiçon bicien arguiaz arguitzeco. Job, çaude atzarria eta ençun neçaçu; eta minço naiceno, çaude othoi ixilic. Balin baduçu ordean cer erran, ihardets darotaçu, minça çaite; nahi dut ecen garbi aguer ahal çaitecen, Erratecoric ez baduçu, adi neçaçu; çaude ixil, eta irakatsiren darotzut çuhurcia. Eliu beraz berriz minçatu cen, eta hauquiec ere erran cituen Guiçon çuhurrac, ençun çatzue ene hitzac; jaquinsunac, emadaçue beharria. Ecen beharriac frogan ematen ditu solasac, eta cinçurrac goçotic eçagutzen ditu jaquiac. Berez deçagun cer den çucen, eta gure artean ikus deçagun cer den hoberenic. Alabainan Jobec erran du: Çucena naiz, eta Jaincoac ez dio ene çucenari bere bidea ematen. Ecic gueçurra bada ene gaineco erabaquian: bekaturic batere gabe, gueci muthiriac ditut sarthuac. Nor da guiçona Joben idurico dena, ceinac Jaincoaren alderaco erdeinua iresten baitu ura beçala; Ceina tzarquerian hari direnen urhatsa baitaduca, eta guiçon gaixtoequin baitabila? Erran du ecen: Guiçona ez da Jaincoaren gogaraco içanen, haren bidean ibili balitz ere. Hargatic, guiçon umoac, ençun neçaçue. Jaincoa ganic urrun da tzartasuna, urrun Ahalorotacoa ganic gaixtotasuna. Ecen guiçonari bere eguincen arabera bihurturen dio, eta batbederari bere bideen arabera dio itzuliren. Eguiazqui alabainan ez du nihor hobendunçat ariaric gabe atheratuco, eta Ahalorotacoac ez du çucenaren contra erabaquico. Bere orde lurraz nor cargutu du berceric? edo berac eguin duen munduaren gaineco nor eçarri du? Garraztasunean beguira baleço guiçonari haren gogoac, bicia eta hatsa bere ganat ken letzozque. Guiçon guciac batean ahi eta hauts bilhaca litazque. Baldin beraz çutan bada adimendua, ençun çaçu solasa eta ene hitzei çaude atzarriric. Senda othe daiteque çucentasuna maite ez duena? Eta nolaz çuc hunen oçarqui hobendunçat eguiten duçu guciz çucena dena? Ceinac erregue bati erranen baitio: Arnegatu bat haiz; ceinac handi-mandiac deithuco baititu guiçon tzarrac; Ceinac ez baitu beguiratzen nor diren buruçaguiac; ceinac handitasunic ez batio erregue bati eçagutzen guiçon beharrarequin duenean makurra, ecen oro haren escuz eguinac dira. Erregue edo buruçagui, bat-batean hilen dira; gauaren erdian jaucico da populua, eta eceztatuco dira; eta gaixtoac bicia galduco du nihorc lagundu gabe. Ecen Jaincoaren beguiac guiçonen bideen gainean daude, eta beguiz daduzca hequien urhats guciac. Ez da ilhumberic, ez herioaren itzalic, hequien-pean gordetzeco tzarqueria eguiten dutenac. Ez da alabainan guehiago guiçonaren ahalean Jaincoari goatea çucentasunaren gainean jaçarcera. Xahutuco ditu asco eta asco ecin erran becembat, eta berce batzu eçarrico ditu hequien orde; Ceren baitaquizqui hequien eguitateac, eta hargatic gaua eguinen du hequien gainera, eta xahutuac içanen dira. Guiçon tzar batzu beçala, gucien aitzinean joco ditu hainac, Ceinac berariaz beçala urrundu baitira haren ganic, eta ez baitituzte nahi içan haren bideac eçagutu, Haren gana helarazteco beharraren oihua eta noharroinaren deihadarra. Ecen baquea ematen badu, norc hoben atheraco dio? Eta bere beguithartea gordetzen badu, norc bilhatuco du cer aria duen populuen edo guiçon gucien gainean? Harec populuaren bekatuen gatic erreguinarazten du guiçon aleguiacaria. Ni Jaincoaz minçatu naicenaz gueroztic, çu ere etzaitut debecatuco. Makur banabila, argui neçaçu; tzarqueriaric erran badut, ez naiz guehiago minçatuco. Jaincoac çure gainera ez othe leçaque erorraraz ene solas makurra, çure desgogaraco içan den arren? Ecic çu hasi çare minçatzen, eta ez ni; eta cerbait hoberic balin badaquiçu, minça çaite. Adimendutaco guiçonac minça bequizquit, eta guiçon çuhurrac ençun beneça. Job ordean çoroqui minçatu da, eta hunen solasec ez dute umotasunic aguercen. Ene aita, Job frogatua içan bedi azqueneraino; ez beçaite bara tzarqueriaco guiçonaren gainetic; Ceren duen burhoa bere bekatuen gainera eçarri, gure artean berriz hersatua içan bedi; eta orduan ber: solasez Jaincoa deith beça juiamendutara. Eliu beraz hunela minçatu cen berriz: Job, uste othe duçu çure gogoeta beharbeçalacoa cela erran duçunean: Jaincoa baino çucenagoa naiz ni? Ecen erran duçu: Çucen dena ez da çure gogaraco, edo cer baliatuco çare, nic bekatu eguiten badut? Hargatic ihardetsico diotet nic çure solasei, eta çure adisquideei çurequin batean. Beguiac eman çatzu cerurat, eta ikusaçu; çaudezcote ceruei beguira; cembatez da çutaz gorago! Bekatu eguiten baduçu, cer bidegabe ekarrico dioçu? Eta metaca balira ere çure tzarqueriac, cer cinduque haren contra eguinic? Bada, çucenqui ibiliz ere, cer emanen dioçu, edo cer on duque çure ganic? Çure gaixtaqueriac çure idurico guiçon bati bidegabe ekar dioçoque, eta çucentasunac on eguinen dio guiçaseme bati. Gueçurrez belçatzen hari direnen ostearen gatic, oihuz egonen dira; erregue gaixtoen borchen ariaz harico dira marrascaca; Eta nihorc ez du erran: Non da Jaincoa, ni eguin nauena, gabaz cantuac ematen dituena, Lurreco abereez jaquinsunago eta ceruco hegastinez arguituago eguiten gaituena? Han izcolaz egonen dira, eta Jaincoac ez ditu ençunen, gaixtaguinen hampurusqueriaren gatic. Jaincoac ez du beraz alferretan adituco, eta Ahalorotacoac beguiratuco diote batbederaren ariei. Arren, çuc erran duçunean: Ez du beguiratzen; juia çaiteci haren aitzinean, eta çaudezquio iguri. Ecen ez du oraico orduan igorcen bere hasarrea, ez-etare garrazqui jaçarcen gaizquiari. Jobec beraz alferretan idequi du ahoa, eta elhe huts atheratzen hari da. Solasari oraino jarraiquiz, Eliuc erran cituen hauquiec ere: Ençun neçaçu aphur bat, eta cerbait aguertuco darotzut, ecen badut oraino Jaincoaren alde cer erran. Hastetic lothuco natzaio berritan ene solasari, eta frogatuco dut çucena dela ni eguin nauen Jaincoa. Eguiazqui ecen ez da gueçurric ene hitzetan, eta jaquitate oso batecoac direla frogatua içanen çaitzu. Jaincoac ez ditu botheretsuac iraizten, bere delaric botheretsu. Bainan gaixtaguinac ez ditu salbatzen, eta çucen dena bihurcen diote beharrei. Prestuaren gainetic beguiac ez ditu aldaratzen, eta erregueac bethico eçarcen ditu tronuaren gainean, eta han gogortuac dira. Eta burdinetan içaten badira batzu, eta behartasunaren lokarriz lothuac, Jaincoac erakutsico diozcate beren eguitateac eta tzarqueriac, ceren içatu baitira muthiri. Beharriac halaber arguituco diozcate erançuqui eguitecotzat; eta minçatuco da, bihur ditecençat tzarquerietaric. Baldin ençuten badute eta beguiratzen badira, beren egunac ontasunen erdian eta urtheac ospean betheco dituzte. Bainan ençuten ez badute, ezpatatic iraganen dira eta beren çoroquerian dira galduco. Aleguiacariec eta malçurrec jauçarazten dute Jaincoaren hasarrea, eta deihadar ez dute eguinen, estecan içanen direnean. Adin ederrean eguinen diote arimac eta hequien bicia iraunguiren da emaguiçonena iduri. Jaincoac hesturatic atheraco du beharra, eta atsecabeco orduan arguituco dio beharria. Lece hersi eta ondoric gabecotic çabalerat ilkico çaitu beraz, eta mahainean çure phausua guciz gori içanen da. Çure xuritzecoa gaixtaguinarena beçala juiatua içan da; merecitu duçunaren arabera, çucena bihurtua içanen çaitzu. Ez bequiçu beraz nausi iraquidura, norbaiten çaphatzeco; eta emaitzaqueta batec ez biaçaçu amor eraguin. Atsecaberic gabe beheiti çaçu çure handiqueria, eta muthiriei ken çoçute indarra. Gaua ez beçaçu luça, populuac ethor daquizquitzun hequien contraco erratecoequin. Berautzu gaizquirat makur, ecen haren ondotic abiatu çare beharrera eroriz gueroztic. Huna bada, Jaincoa cein gora den bere indarrean, eta bere iduricoric legueguileetan ez du. Norc ikar detzazque haren bideac, edo norc erran dioçoque: Çucenari bidegabe dioçu eguin? Orhoit çaiteci etzarela jaquinsun haren eguincez, ceinetaz guiçonec eman baitituzte cantuac. Guiçon guciec ikusten dute, batbederac urrundic beguiratzen dio. Huna Jaincoa handi dela, gure jaquitateari garai; haren urtheec cembatic ez dute. Harec goititzen ditu ur-inharrac, eta hibaiac iduri, ixurcen ditu uriac, Hedoietaric jausten eta lurraren gaina estalcen dutenac. Harec nahi duenean, hedoiac hedatzen ditu bere itzalcari beçala; Harec gainetic dirdirarazten ditu bere arguiac; itsasoco ondarrac ere estalcen ditu. Hequien bidez juiatzen ditu populuac, eta hazcurria hainitz guiçoni igorcen diote. Bere escuetan gordetzen du arguia, eta manatzen dio alfer dadien berriz. Maite duenari erakusten dio argui hura dela haren primança eta hartara igan daitequeela. Hortaz lazten da ene bihotza eta bere lekutic eguiten du. Haren minçoac emanen darotzuen ikaran ençun çatzue haren irakaspena eta haren ahotic ilkitzen den burrumba. Beguira dago bera ceru gucien azpira, eta haren arguiac jotzen du lurraren bazter batetic bercera. Haren ondotic burrumbatuco du harrabots lazgarriac, bere orroa handiarequin carrascatuco du; eta orroa ençun denean, nihor ez da ausartatuco cerezcoa den bilhatzera. Gauça handi eta ecin-ikartuzcoac eguiten dituen Jaincoac ikaragarriqui burrumbaraciren du bere boça. Harec manatzen diote jauts ditecen lurrera elhurrari, neguco uriei eta bere hazcartasuneco çophernei; Harec ciguiluaz jotzen ditu guiçon gucien escuac, batbederac eçagut detzan bere eguinçac. Basaberea bere gordegailura sarthuco eta bere cilhoan egonen da. Hegoa beheretic heldu da phecia, eta hotza ipharretic. Jaincoac haice eguin, eta horma gogorcen da; berriz haice eguin, eta ur turrustetan badihoa. Oguiac ur esque daudeci hedoiei, eta hedoiec beren arguia hedatzen dute. Inguruan badoaci hequiec manatzen dituenaren nahiac igorcen dituen edocein toquitara, lurraren hedadura gucian bidalcen dituen leku gucietara, Edo leinu batera, edo lur batera, edo haren urricalmenduco cein-nahi toquitan aurkitzeaz mana deçoten. Oi Job, ençun çaçu hau; bara çaite; beguia emoçute Jaincoaren sendagailei. Othe daquiçu noiz Jaincoac uriei manatu dioqueten erakuts deçaten haren hedoien arguia? Othe daquizquitzu hedoien bide handiac eta Jaincoaren jaquitate osoac? Lure soinecoac ez othe dira bero, lurra hegoaz haiceztatua denean? Çuc beharbada Jaincoarequin lanthu ditutzu ceruac, ceinac cobrez urthu balira beçain sendoac baitira. Irakats diçaguçu cer erranen diogun, ecen gu ilhumbez gare inguratuac. Norc erranen darozquio nic diotzadanac? Baldin guiçon bat minçatzen abia baledi ere, iretsia gueldi laiteque. Bainan orai arguia ikusten ez dute; airea bat-batean hedoi eguiten da, eta iragaiten den haice batec barraiatzen ditu. Ipharretic heldu da urhea, eta ikararequin ospatu behar da Jaincoa. Dagoquion beçala nolacoa den ardiets ez deçaquegu; handi da bere indar, erabaqui eta çucentasunaz; ecin-erranezcoa da. Hargatic guiçonac içanen dira haren beldur, eta beren buruac çuhur daduzcatenetaric nihor ausartaturen ez da hari bekoz beko beguiratzera. Bada, xirimola baten erditic minçatuz, Jaincoac erran çaroen Jobi: Çuhurciaren erranac jaquitategabeco elhetan inguratzen dituen hori nor da? Guiçon batec beçala tinca çaçu guerria; galdeac eguinen darozquitzut, eta ihardetsico darotaçu. Non cinen lurraren asentuac jarcen nituenean? Erradaçu, adimenduric balin baduçu. Erraçu, balin badaquiçu, norc eçarri dituen haren neurriac, edo norc hedatu dioen gainetic haria? Ceren gainean dira gogortuac haren asentuac, edo norc jarri du haren izquinaharria, Arguiçagui goixtiarrec batean laudatzen nindutenean, eta Jaincoaren umeac oro bozcariotan çaudenean? Itsasoa antaperetan norc hersi du, jauzten cenean amaren sabeletic ilkitzen balitz beçala, Hedoi bat ematen naronean estalguitzat, eta gobelaz inguratzen nuenean haurtasuneco xatharrez beçala? Inguruan eçarri diozcat ene cedarriac, haga eta atheac. Eta erran dut: Horraraino ethorrico haiz eta ez duc eguinen aitzinago, eta hor lehertuco dituc hire tirain hantuac. Sorthu çarenaz gueroztic çuc manatzen othe duçu arguidiria, eta arguizcorriari çuc erakusten othe dioçu bere lekua? Çuc iharrosiz iduqui othe ditutzu lurraren buruac eta hartaric eragotzi gaixtaguinac? Itchura berrituco çaio, buztinac hatz bat harcen duen beçala, eta egonen da soineco bat iduri. Gaixtoei beren arguia kendua eta beso gora hautsia içanen çaizcote. Sarthu othe çare itsaso-barneraino eta ibili lecearen ondarretan? Herioaren atheac idequiac içan çaizquitzu? ikusi duçu hango sarce belça? Beguia eman dioçu lurraren çabalari? Erran diçadatzu guciac, balin badaquizquitzu. Non egoten da arguia, eta cein da ilhumbeeen lekua, Bakotcha bere eremura eraman deçaçun eta eçagut detzatzun hequien egoitzetaco bideac? Aitzinetic othe cinaquien sorcecoa cinela, eta eçagutzen othe cinduen çure egunen lucetasuna? Sarthu çare elhurraren bildeguietan? ikusi ditutzu harriaren bildeguiac, Ceinac xuxendu baititut etsaiaren orducotzat, gudu eta guerlaren eguneco? Cein bidetaric arguia hedatzen eta beroa lurraren gainera dira barraiatzen? Norc eman diozcate uhar gaitzari gaia eta ihurçuri burrumbatsuari bides, Erorraraztecotzat uria lurrera, guiçonic gabeco mortuan, nihor-ere egoten ez den lekutan; Toqui basa eta ibilbide ez direnen bethetzeco, belhar ferdeac ekar detzatençat? Nor da uriaren aita, edo norc eguin ditu ihinz-inharrac? Noren sabeletic ilki da horma? norc eguin du ceruticaco içotza? Urac harria beçala mokorcen dira, eta çurrumbiloaren gaina gogorcen da. Gai içanen othe çare Xitoiloen içar dirdirariac elkarganatzeco eta Çazpi-Ohoinac barraiatzeco? Çuc aguerrarazten othe duçu goicean artiçarra bere mugan eta arratsean lurreco umeen gainean jaiquiarazten ilhunceco içarra? Othe daquiçu ceruco antolamendua, eta emanen othe duçu haren aria lurraren gainean? Helduco duçu çure oihua hedoietaino, eta ur-uharrac çurrutaturen othe dira çure gainera? Çuc manatu-eta ozpina goanen othe da, eta guibeleracoan erranen othe darotzu: Huna ni? Norc eçarri du çuhurcia guiçonaren barnean; edo norc eman dio oilarrari eçagutza? Norc erranen du ceruetaco bideen aria? hango itzulien arteco batasuna norc du lohacarraciren? Non cinen herrautsa lurrean herrausten eta mokorrac mokorcen cirenean? Çuc atzematen othe duçu lehoinaren urrixa pusca, eta çuc asetzen othe ditutzu haren umeac, Harpetan etzanac eta cilhoetan celatan daudecinean? Norc aphaincen dio beleari bere jatecoa, haren umeac Jaincoari carrancaz daudecinean, hor-hemenca ibiliz jatecoric ez dutelacotz? Badaquiçu orkatzac noiz erditzen diren harcadietan, edo ikusi ditutzu orenac erditzen? kondatu ditutzu hequiec ernari egoten diren hilabetheac, eta badaquiçu noiz erditzen diren? Makurcen dira umearen eguiteco, erditzen dira eta orroa eguiten dute. Umeac berezten eta alhara goaten dira; ilkitzen dira eta hequien ganat ez bihurcen. Norc utzi du basastoa bere buruaren jabe, eta norc urratu ditu haren lokarriac? Mortuan eman diot etchea, eta gatz-lurrean olhac. Hirico osteaz trufatzen da, nausi baten oihua ez du aditzen. Bere alhapidetaco mendiei beguiratzen diote inguruan eta orotan belhar berdequeta dabila. Errinoceroac nahico othe çaitu cerbitzatu, eta egonen othe da çure heian? Çure hedearequin errinoceroa uztartuco othe duçu lurraren iraulceco, edo çure ondotic lehertuco othe ditu haranetaco mokorrac? Haren indar handiaren gainean fidatuco çare, eta utzico othe diozcatzu çure lanac? Uste duçu bihurturen darotzula eraina, eta bihiac ekarrico dituela çure larrainera? Ostrucaren hegatsac iduri du amiamocoarena eta astorearena. Bere arrolceac lurrean uzten dituenean, çuc othe berotzen ditutzu herrautsean? Ahanzten du oinac azpian hartuco edo lar-abereac lehertuco dituela beharbada. Gogorra da bere umeençat, bereac ez balitu beçala, eta alferretan haritu da lanean deusec etzuelaric borchatzen. Alabainan Jaincoac çuhurciaz gabetu du, eta ez dio eçagutzaric eman. Behar orduan, hegalac goiti alchatzen ditu, eta trufatzen da çaldiaz eta haren gainecoaz. Çuc emanen dioçu çaldiari indarra, edo haren bulharretan eçarrico duçu irrincina? Çuc jauzcaracico duçu xartala beçala? Haren sudur-xixtuac ikara ematen du. Hatz-behatzaz lurra cilhatzen du, susaiqui jauzten da; guiçon harmatuei aitzinera badohaquiote. Nardatzen da beldurraz, ezpatari amorric ez dio eguiten. Haren gainean crincaca hari da gueci-uncia, eta dirdiratzen dute lançac eta erredolac. Iraquiduran, dardaran, lurra jaten du; turutaren durrundac sutan eçarcen du. Aditzen du turuta? erraten du: Aitzina! Urrunetic usnatzen du gudua; aditzen ditu aitzindarien solas berogarriac, eta armadaren marrumac. Çure çuhurciaren bidez lumatzen da astorea, bere hegalac hegoara hedatuz? Çure manura goratuco da arranoa, eta leku gaitzetan cocatzen du bere ohancea? Harrietan dago, guerenda xutetan eta ecin-ardietsizco harcadietan du bere egoitza. Handic beguiztatzen du bere harrapaquina; haren beguiec urrunera ikusten dute. Haren umeec odola edosquitzen dute; eta non-nahi içan dadien hiliquia, han da berehala. Eta Jauna minçatu cen oraino, eta erran cioen Jobi: Jaincoarequin eztabadaca hari dena, hunen errexqui eztitzen othe da? Segurqui, Jaincoari jaçarcen dioenac ihardetsi behar dio. Bainan Jobec Jaincoari ihardestean erran cioen: Arinqui minçatu naiz, eta cer ihardets deçaquet? Escua eçarrico dut ene ahoaren gainean. Hitz bat erran dut, eta oxala atheratu ez banu! berce bat ere erran dut, eta ez darotet berceric ondotic emanen. Bada, Jaunac xirimolatic Jobi ihardestean, erran çuen: Tinca çaçu guerria guiçon batec beçala; galdeac eguinen darozquitzut, eta ihardets darotaçu. Alferretara bihurraraciren othe duçu ene erabaquia, eta hobendun eguinen othe nauçu çure buruaren garbi atheratzeco? Jaincoac beçalaco beso bat othe duçu, eta çure boçac harenac beçala burrumbatzen othe du? Edertasunez ingura çaite, tronu gora batera igan çaite, ospetsu içan çaite eta soinecoric ederrenez aphain çaite. Hampurutsuac çure suminduran herrautsa beçala haiça çatzu; burgoiari beguiratu-eta lurrera herresta çaçu. Hampurutsuac begui ukaldi batez urmaria çatzu, eta gaixtaguinac han berean leher çatzu. Oro batean herrauspean gorde çatzu eta hequien beguithartea hobian itsu çaçu; Eta nic aithorturen dut çure escuina çure salbatzeco gai dela. Huna Behemoth çurequin eguin dudana, belharra idiac beçala janen du. Horren hazcartasuna guerrian da eta sabeleco xilkoan du bere indarra. Horren buztana cedroa beçain laz eguiten da, horren potroetaco çainac gurutzelarcatuac dira. Horren heçurrac cobrezco tutuac beçala dira, horren heçur-lokarriac dira burdinazco çaflac iduri. Hori da Jaincoaren eguincetan lehembicicoa; hori eguin duenac erabilico du horren ezpata. Horrençat mendiec ekarcen dituzte belharrac, eta lar-abereac harat heldu dira dostatzera. Horrec itzalpean, kanaberen arteco gordegailuetan eta leku heceetan eguiten du lo. Itzalec gueriçatzen diote bere itzala, errecaco çumeliquec inguratzen dute. Hara non edanen duen hibai bat, eta ez da harrituco; eta Jordanea bere ahora uste du erorico çaioela. Amuaz beçala guiçonac beguietaric atzemanen du eta hesaulez cilhatuco diozca sudur-mizpirac. Amuaz atheratuco othe duçu Lebiathan, eta sokaz estecatuco othe dioçu mihia? Eçarrico dioçu erreztun bat sudur-mizpiretaric edo muthurra cilhatuco dioçu ustei batez? Bilduco duçu çuri othoitz eguitera eta eztiqueria erratera? Çurequin patu eguinen du eta bethico gathibu hartuco duçu? Xori batez beçala dostatuco çare hartaz, eta çure nescatoei estecatuco dioçute? Phuscatuco dute adisquideec, eta tratulariec çathituco dute? Haren larruaz betheco duçu arrançarien sarea, eta haren buruaz arrainen phutzua? Escua gainean eçar çoçu; orhoit çaiteci guerlaz, eta ez abia guehiago minçatzera. Horra non urmariatuco den haren phesquiça, eta non eragotzia içanen den gucien beguien aitzinean. Ez dut odolcoi batec beçala eraiquiren; ecen norc itchiquico dio ene beguitharteari. Norc lehenic eman darot cerbait, guero berari bihurcecotan? Eneac dira ceruaren azpico guciac. Ez dut guphide içanen; ez dut amorric emanen haren solas hazcar eta othoizteco aphainduei. Norc aguertuco du haren gaineco açala, eta nor sarthuco da haren ahoaren erdira? Norc idequico ditu haren muthurreco atheac? Laztura dago haren horcen inguruan. Haren bizcarra da gucia erredola cobrezcoz beçala, elkar tincatzen duten ezcataz josia. Ezcatac bata berceari lotzen dira, eta hats bat ere ez da artetic sarcen. Bata berceari iritchiquitzen dira, eta elkarri iduquiz ez ditazque nihondic berez. Haren urcinçac iduri du suco garra, haren beguiratzeec arguitzeco dirdirac. Haren ahotic arguiac ilkitzen dira, çuci biztuac iduri. Haren sudur-mizpiretaric atheratzen da kea, suan iraquitzen duen elcetic beçala. Ikatzac bizten ditu haren hatsac, eta garra ilkitzen da haren ahotic. Indarra haren lephaçaquian dago, gosetea haren aitzinean dabila. Haren gorphutzeco alderdiac hazcarqui iratchiquiac dira elkarri; ozpina eror laquioquete gainera, eta nihorat ez laizteque higui. Haren bihotza gogortuco da harria beçala eta harotzaren ingudioa beçala mokortuco da. Jaiquico denean, aingueruac icituco dira, eta beren icialduran, beren buruen xahutzen hasico dira. Ezpata lothuco çaioenean, ez ezpata, ez lança, ez guerrunceric ez da hari ihardetsico ahal dioenic. Ecen burdinaz axola içanen du, nola lastoaz; eta cobreaz, nola çur ustelaz. Arrambelariac ez du ihes igorrico; habalaticaco harriac ez dira harençat cizquirra baino guehiago. Mailua etzaio lasto-cizquirra baino guehiago içanen, eta irri-eguinen du lançaren dixiduaz. Iguzquiaren dirdirac haren azpian dira; urhea lohia beçala çagoen azpian erabilico du. Itsaso-barna elce bat beçala iraquitaracico du, eta eçarrico du balsamuec iraquitzen dutenean beçala. Bidexca argui bat eguinen da haren ondotic, eta çurrumbiloac idurico du guiçon çaharraren buru çuria. Ez da lurraren gainean ahalic harequin erkatzecoric, ecen hura eguina da nihoren beldur ez içateco. Gora derabilca beguia, hura baita hampurustasunaren utne gucien erregue. Orduan Jobec Jaunari ihardestean erran çuen: Badaquit ahal guciac çurequin direla, eta gogoetaric ez dela çuretzat gordea denic. Nor da jaquitateric gabe itsutuco duena Jaincoaren asmua? Hargatic erasi ditut çoroqueriac eta ene jaquitatea iragaiten çuten gauça neurrigabecoac. Adi neçaçu, eta minçatuco naiz; galdeac eguinen darozquitzut, eta ihardets darotaçu. Ençun içan çaitu ene beharriac, bainan orai ene beguiac çaitu ikusten. Horren gatic ene buruari erançuten diot, eta penitencia eguiten dut herrautsean eta hutsean. Jaunac hitz horiec Jobi erran ondoan, Eliphaz Themandarrari erran çaroen: Ene hasarrea çure gainean eta çure bi adisquideen gainean da, ene aitzinean etzaretelacotz çucentasunean minçatu, Job ene cerbitzaria beçala. Har çatzue beraz çazpi cecen eta çazpi ahari, eta çoazte Job ene cerbitzaria gana, eta çuençat holocausta bat escaint çaçue; Jobec berriz, ene cerbitzariac, çuençat eguinen du othoitz; onhetsico dut haren beguithartea, ez daquiçuençat jaçarria içan çuen çoroqueria; ecen etzaizquidate çucentasunean minçatu, Job ene serbitzaria beçala. Eliphaz Themandarra, Baldad Suharra eta Sophar Naamatharra goan ciren beraz eta eguin çuten Jaunac erran çaroetenaren arabera, eta Jaunac onhetsi çuen Joben othoitza. Jauna halaber jabaldua içan cen Joben errequeietara, bere bi adisquideençat othoitz eguiten çuenean; eta Jobi bikunca bihurtu ciozcan lehenago cituen ontasun guciac. Haren anaia guciac berriz, haren arreba guciac eta aitzineco eçagunac oro ethorri ciren haren gana, eta jan çuten haren etchean. Burua urricariz, higuitu çuten haren gainera, eta Jaunac haren gainera erakarri cituen asturugaitz guciez goçacari eman çaroten; eta bakotchac eman çaroten ardi bat eta urhezco beharrietaco bat. Jaunac aldiz guehiago benedicatu çuen Job azquenerat hastapenean baino. Haren arthaldeac ethorri ciren hamalau mila arditara, sei mila camelutara, mila idi-uztarritara eta mila asto urrixetara. Eta içan cituen çazpi seme eta hirur alaba. Eta nescatcha bat deithu çuen Eguna, bigarrena Casia, eta hirurgarrena Antimonio-adarra. Etzen bada, lur guciaren gainean kausitu emaztequiric Joben alabac beçain ederric, eta beren aitac eman çaroeten ontasunetan çucen bera nola hequien anaiei. Horiez gueroztic berriz, Job bicitzan cen ehun eta berrogoi urthe; ikusi cituen bere semeac eta bere semeen semeac laugarren belhauneraino, eta hil içan cen çaharturic eta egunez bethea. Dohatsu guiçona, gaixtaguinen asmuetan sarthu ez dena, bekatoreen bidean guelditu ez dena, içurriaren alkian jarri ez dena: Bainan bere gogoa Jaunaren leguean daducana, eta haren leguean izpiritua gau-egun alhaturen duena. Idurico du uren heguian landatua den çuhaitza, ceinac fruitua emanen baitu bere aroan. Ez da erorico haren hostoa, eta ongui helduco dira haren ganic atheratuco diren gauça guciac. Ez da horrela gaixtaguinaz; ez da horrela, bainan-bai haiceac lurraren gainetic harrotzen duen herrautsaz beçala. Halabada gaixtaguina ez da jaiquiren erabaquico egunean, ez-etare bekatorea çucenen baldarnan. Jaunac ecic eçagutzen du çucenen bidexca; eta gaixtaguinen bidea lecean galcen da. Jendaiac certaco dira iharrosi? populuec certaco dituzte erabili asmaqueta ezdeusac? Jaiqui dira erregueac, eta buruçaguiac bildu dira Jaunaren contra eta haren Cristoren contra: Hauts detzagun hequien lokarriac, ken deçagun gure gainetic bequien uztarria. Bainan ceruetan egoten dena trufatuco çatzoiote, eta Jaunac bere irrigarri içanen ditu. Orduan bere hasarrean, minçatuco çatzaiote; eta bere suminduran, nahasmendutan eçarrico ditu. Ni aldiz, hartaz içatu naiz erregue eçarria Sionen gainean, haren mendi sainduan, erançun deçadan haren leguea. Jaunac erran darot: Ene semea çare, egun aitatu naiz çutaz. Galda darodaçu, eta çure primança emanen darozquitzut jendaiac eta çure goçamenac hedaturen ditut lurraren bazterretaraino. Burdinazco cigorrarequin hotsemanen daroeçu, eta lurrezco unci bat beçala phorroscaturen ditutzu. Eta orai, erregueac, nabari çaçue; argui çaitezte, lurraren juiatzaileac. Beldurrequin cerbitza çaçue Jauna, eta haren baithan boz çaitezte ikararequin. Besarca çaçue leguea, Jauna ez daquiçuen hasarre eta gal etzaiztecen bide çucenetic. Sutu ditaqueenean laster haren hasarrea, dohatsu haren baithan sinheste duten guciac. Dabiden psalmoa, Absalom bere semearen aitzinean ihes cihoanean. Jauna, certaco ostetan igan dira, ni hestutu beharrez hari direnac? Hainitz dira ene contra jaiquitzen direnac. Ascoc erraten diote ene arimari: Salbamenduric ez duque bere Jaincoa baithan. Bainan, Jauna, çu çare ene gueriça, ene ospea, eta ene burua goratzen duçuna. Ene ahoz Jaunari deihadar eguin diot, eta ençun içan nau bere mendi saindutic. Lokartu naiz eta lo onean egotu; eta iratzarri naiz, Jaunac bere gueriçaren azpira bainau hartu. Ez nau icituco ene inguruan den etsai elemeniac. Jaiqui çaite, Jauna; salba neçaçu, ene Jaincoa. Ecen jo ditutzu ene contra ariaric gabe alchatu diren guciac; hautsi ditutzu bekatoreen horçac. Jauna ganic dathor salbamendua; çure benedicionea hedatzen duçu çure populuaren gainera. Azqueneraino, cantatzeco Dabiden psalmoa. Dei eguin diodanean, ençun nau ene çucembideco Jaincoac; hesturan nincen orduan, çabaldu darotaçu bihotza. Urrical çaquizquit, eta ençun çaçu ene othoitza. Guiçasemeac, noiz arteo thoil içanen çarete bihotzez? Certaco maithatzen duçue erguelqueria eta bilhatzen gueçurra? Jaquiçue ederresgarri eguin duela Jaunac bere saindua. Ençunen nau Jaunac, deihadar eguinen diodanean. Samur çaitezte, eta berautzue bekaturic eguin. Çuen bihotzetan derraçuenaz urriquitan sar çaitezte çuen ohetan. Çucentasuneco sacrificioa eguiçue, eta Jauna baithan iducaçue çuen phesquiça. Ascoc erraten dute: Norc guri erakuts ontasunac? Gure gainean jarria da, Jauna, çure beguitharteco arguiaren arrastoa. Bozcarioa eman dioçu ene bihotzari. Goritu dira oguiaren, arnoaren eta olioaren goçotic. Nic baquean içanen ditut loa eta phausua; Ceren iguriquitza bereci bat eçarri baituçu, Jauna, ene bibotzean. Akabançaraino, ondoregoa ardiesten duenaren carietan, Dabiden psalmoa. Jauna, çure beharriac adi betza ene solasac; ençun çaçu ene oihua. Ene othoitzari çaudeci atzarriric, oi ene erregue eta Jaincoa. Ecen, Jauna, othoizturen çaitut, eta goicetic ençunen duçu ene minçoa. Goicetic jarriren naiz çure aitzinean, eta ikusiren dut Jainco bat çarela gaixtaqueria nahi ez duçuna; Malçurrac ez duela çure aldean içanen bere egoitza, eta çucenari hoben eguiten dutenec ez dutela çure beguien aitzinean iraunen. Gaitzets ditutzu tzarqueria-eguileac; galcen ditutzu gueçurrez minço direnac. Jaunac aborritzen du guiçon odolcoi, cimarkutsua; Ni ordean çure urricalpen guciei esquer, Sarthuco naiz çure etchean; çure beldurrean adoratuco çaitut çure templo sainduan. Jauna bida neçaçu çure çucentasuneco bidean; çure aitzinean bida çaçu ene urhatsa ene etsaien ariaz. Ecen eguia ez da hequien ahoan; haiceric baicic ez da hequien bihotzean. Hequien cinçurra hobi çabaldu bat da; hequien mihiac cimarkutan dabilça. Juia çatzu, Jaincoa. Hutseguin beçate beren asmuetan; iraiçatzu beren tzarqueria gucien arabera, ecen sumindu çaituzte, Jauna. Bozcariotan sar beitez beren phesquiça çure baithan dutenac oro; bethi gucian bozturen dira, eta hequien artean eguinen duçu çure egoitza. Çure baithan harturen dute beren ospea çure icena maite duten guciec, Ceren çucenari emanen baitiozcatzu çure benedicioneac. Jauna, çure oneriztea erredola bat beçala atheratu duçu gure buruen gainera. Akabançaraino, cantatzeco, Dabiden psalmoa çorciurruneco. Jauna, ez beçadaçu jaçar çure suminduraren hatsean; ez beneçaçu açurria çure hasarrean. Urrical çaquizquit, Jauna, ceren naicen hebain; senda neçaçu, Jauna, ceren asaldutan baitira ene heçurrac. Asaldu gaitzean da ene arima; bainan çuc, Jauna, noiz arteo utziren nauçu huntan? Ene alderat itzul çaite, Jauna; athera çaçu ene arima; salba neçaçu çure urricalmenduaren ariaz. Alabainan ez da hilez gueroz nihor çutaz orhoit denic; ifernuan berriz, norc aithor bihurturen darotzu? Auhenetan ahituric nago; gau oroz bustico dut ene ohea, nigar-uharrac ixurico ditut ene etzaunçaren gainera. Gaitzidurac nahasi du ene beguia; çahartu naiz ene etsai gucien artean. Urrun çaitezte ni ganic, tzarqueria-eguile guciac, ecen Jaunac ençun du ene nigar-marrasca. Jaunac ençun du ene othoitza, Jaunac onhetsi du ene errequeia. Ahalca beitez ene etsai guciac, eror beitez nahastura gaitzera, ahalque gorritan itzul beitez laster. Dabidec Jaunari cantatu çaroen psalmoa, Jeminiren seme Cusiren solasen ariaz. Ene Jainco Jauna, çutan içan da ene iguriquitza; itzur eta athera neçaçu ene ondoan dabilçan gucien aztaparretaric; Beldurrez-eta egun batez ene etsaiac, lehoin batec beçala, eraman diaçadan bicia, nihor ez dudalaric ene berrerosteco eta salbatzeco. Ene Jainco Jauna, nic eguin badut jaçarcen darotedan gaizquia, ene escuetan balin bada tzarqueria, Bihurtu içan badiotet gaizquia niri eguin darotatenei, hutsic goan benedi, mereci beçala, ene etsaien aitzinetic; Etsaia jarraic bequio ene biciari, atzeman eta lurrean ostica beça, eta ene ospea erabil beça herrauspean. Çure hasarrean alcha çaite, Jauna; aguer çaçu çure indarra ene etsaien eremuetan. Jaiqui çaite, ene Jainco Jauna, cerorrec erabaqui duçunaren eguiteco; Eta populuen baldarna çure ingurura bilduco da. Haren arietan igan çaite çure tronura: Jaunac juiatzen ditu populuac. Juia neçaçu, Jauna, ene çucentasunaren arabera, eta ene baithan den garbitasunaren arabera. Urmariaturen da bekatorearen malçurqueria, eta guiçon çucena bidaturen duçu, oi Jainco, bihotzac eta barneac ikarcen ditutzuna. Bidezcoa da. Ene lagunça Jauna ganicacoa, ecen harec itzurrarazten ditu bihotzez çucen direnac. Jaincoa, juie çucen, indardun eta jasancorra, egun oroz hasarretzen othe da? Haren ganat ez baçarete bihurcen, dardaratuco du bere ezpata; hedatua du bere arrambela, çucendua daduca. Hilceco tresnac hartan xuxenduac ditu; bere gueciac guiçon sucoiençat eguin ditu. Gaixtaguina behartu da bidegabearen eguiteco; oinhaceaz ernaldu da, eta tzarqueriaz erdi. Çuphu bat abiatu eta eguin du, eta berac eguin cilhora da erori. Bere gaixtaqueria bihurturen çaio buruaren gainera; lephora erorico çaio bere tzarqueria. Aithor emanen diot Jaunari bere çucentasunaren arabera, eta canticac cantaturen diozcat Jaun guciz goraren icenari. Akabançaraino, dolhareetaco, Dabiden psalmoa. Jauna, gure Jauna, ceinen den ederresgarri çure icena lurraren hedadura gucian! Ecen çure ospea ceruez gorago helcen da. Haurren eta bulharrean direnen ahotic atheratu duçu çure laudorio osoa, çure etsaien ariaz, etsaiaren eta aihercundetsuaren xahutzeco. Beguiratuco diotedanean çure ceru, çure escuetaco lanei; ilhargui eta içar asentatu ditutzunei; Cer da guiçona, hartaz orhoit içan çaitecençat? cer da guiçaseme bat, haren ikustera çu ethorcecotzat? Aingueruac baino aphur bat beherago eçarri duçu; ospezco eta ohorezco koro bat eguin dioçu, Eta çure escuetaco lanen gaineco eçarri duçu. Haren oinempeco eçarri ditutzu guciac, ardi, idi, eta berçalde larretaco abereac, Ceruco hegastinac eta itsasoco arrainac, itsaspeco bidexquetan ibilcen diren guciac. Jauna, gure Jauna, ceinen den ederresgarri çure icena lurraren hedadura gucian! Azqueneraino, semearen gauça gordeen gainean, Dabiden psalmoa. Certaco, Jauna, urrundu çare? certaco uzten gaituçu gure behar-ordu eta hesturetan? Ene bihotz oroz, Jauna, emanen darotzut aithor; cantaturen ditut çure sendagaila guciac, Gaixtaguina hancen delaric, beharra ehotzen dute; atzemanac içanen dira berec asmatzen dituzten amarruetan. Çure baithan boztuco eta goiheretuco naiz; çure icena cantaturen dut, Jainco guciz gora. Alabainan bekatorea laudatua da bere arimaco lehietan, eta gaixtaguina benedicatua da. Çuc ene etsaia guibelaz itzularaztearequin, herbalduco eta galduco dira çure aitzinetic guciac. Bekatoreac sumindu du Jauna: bere sepharen handiz, ez du hura bilhatuco. Ecen çucembidea eman darocuçu niri eta ene eguitecoari: çure tronuaren gainean jarri çare, Jainco çucenqui juiatzen duçuna. Ez du bere aitzinean Jaincoa: lohituac ditu noiznahiden bere bideac. Çure erabaquiac, Jauna, eceztatzen dira haren beguietan: nausituco çaiote bere etsai guciei. Açurriatu ditutzu jendaiac, eta gaixtaguina galdu da; bethico eta menderen mendetaco eceztatu duçu hequien icena. Ecen bere bihotzean erran du: Ez naiz guiçamendetan kordocatua içanen, etzait asturugaitzic guerthatuco. Etsaiaren ezpatec bethicotzat galdu dute beren indarra; urratu ditutzu hequien hiriac. Harramancequin galdu da hequien orhoitzapena; Madaricionez bethea da haren ahoa, uherduraz eta cimarkuz; nekea eta oinhacea haren mihi azpian daude. Bainan bethi gucian dirau Jaunac. Juiatzecotzat xuxendu du bere tronua; Aberatsequin egoten da celatetan; çokoetan, hobengabearen hilcea gatic. Çucembidean juiaturen du berac lurra; çucenaren arabera juiaturen ditu populuac. Beguia daduco jende beharrari; celatac leku itsuan hedatzen diozca, lehoinac bere cilhoan beçala. Celatac hedatzen ditu beharraren larrutzeco, beharra larrutzeco bereganatzen duelaric. Jauna beharraren ihes-leku eguin da, haren lagunça behar-ordu eta hesturetan. Bere sarean lurrera arthiquico du, makurtuco eta erorico da, noiz-ere nausitua baititaque beharrei. Çure icena eçagutzen dutenec, çure baithan içan beçate beren iguriquitza, ceren ez baititutzu bazterrerat utzi çu bilhatzen çaituztenac, Jauna. Ecen erran du bere bihotzean: ahanci çaio Jaincoari; beguiac aldaratzen ditu, batere ez ikusteco. Canta çaçue Sionen dagoen Jauna; jendaien artean eçagutaraz çatzue haren arthac; Jaiqui çaite, Jainco Jauna, gora bedi çure escua; ez ahanz beharrac. Ecen orhoitu da beharrez, bilhatu du hequien odola, etzaio ahanci hequien oihua. Cergatic gaixtaguinac sumintaraci du Jaincoa? Ceren erran duen bere bihotzean: Ez da bilhatuco. Urrical çaquizquit, Jauna; ikusaçu cer aphaltasunetan eçarri nauten ene etsaiec. Ikusten duçu, Jauna, ecen beguiratzen dioçute neke oinhaceei, çure escuari arthiquitzeco gaixtaguinac. Çure gain da beharra, çu çare umeçurçaren lagunça. Oi çu, heriotzeco atheetaric goititzen nauçuna, çure laudorio guciac eçagutaraz detzadan Siongo alabari hirico atheetan! Hauts çaçu bekatorearen eta gaixtaguinaren besoa. Bilhatua içanen da haren bekatua eta ez da kausituco. Bozturen naiz çuc eman salbamenduan. Jendaiac sarthuac daude beren escuz eguin duten leceari. Hequien çangoa atzemana içan da berec gorde duten artean. Jauna erreguinaturen da bethi eta menderen mendetan: jendaiac, galduren çarete haren lurretic. Eçagutua içanen da Jauna, çucenari bere bidea ematen daroena; bekatorea atzemana içan da bere escuetaco lanetan. Jaunac ençun du beharren nahicaria. Jauna, çure beharriac ençun du hequien bihotzeco aphaindura. Ifernura boaci bekatoreac, Jaincoa ahanzten duten jendaiac oro. Umeçurçaren eta aphalaren alde erabac çaçu, guiçonac bene burua ez deçançat guehiago lurraren gainean espanta. Ecen beharra ez da azqueneraino ahancia içanen, noharroinaren jasancortasuna ez da bethico alferra içanen. Jaiqui çaite, Jauna, gogor ez dadien guiçonaren ahala; jendaiac çure aitzinean juiatuac içan beitez. Hequien gainean eçar çaçu, Jauna, leguemaile bat, jendaiac jaquin deçaten, guiçon direla. X. Psal. Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Jaunaren baithan dut ene fidancia: nolaz dioçue ene arimari erraten: Mendira eguiçac hemendic, etchexoriac beçala? Ecen horra non bekatoreec hedatu duten beren arrambela; beren gueciac xuxendu dituzte gueci-uncian, hequietaz ilhumpean jotzeco bihotzez çucen direnac. Deseguin dute ecen çuc akabatu lana: bainan cer eguin du guiçon çucenac? Jauna bere templo sainduan da; Jaunac ceruetan du bere jarlekua. Haren beguiac beharraren gainera daude; haren bekurundea guiçasemeei galdez dago. Prestua eta gaixtaguina, biac ikarcen ditu Jaunac: gaixtaqueria maite duenac gaitzets du bere arima. Arteac uria beçala erorico dira bekatoreen gainera; sua, eta sufrea eta phesietaco hatsa dira hequiençat, Ceren Jauna çucena baita, eta çucentasuna maite baitu; haren beguia çucentasunaren alderat itzulia dago. Azqueneraino, çorciurrunecotzat, Dabiden psalmoa. Salba neçaçu, Jauna, ceren galdua baita saindua; ceren guiçonen semeec aphurtu baitituzte eguiac. Oro gueçurrez minçatu dira lagunari; ezpain malçurrac dituzte; bihotza alde batera dute eta bercera minçatu dira. Jaunac ecezta betza ezpain malçur guciac eta mihi espantu-eguilea. Erran içan dute: Goretsico dugu gure mihia, gure ezpainen jabe gare; cein da gure Jaun? Noharroinen laceria gatic, beharren auhenen gatic jaiquico naiz orai, dio Jaunac. Itzurraraciren ditut, eta hori eguinen dut ene hitzean. Jaunaren hitzac, hitz garbiac dira, cilhar suaz ikartua, lurrezco uncian frogatua, çazpi aldiz garbitua. Jauna, çuc beguiratuco gaituçu; çuc bethi çainduco gaituçu guiçalde hortaric. Gaixtaguinac inguruca dabilça: çure handitasunaren arabera berhatu ditutzu guiçonen semeac. Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Noiz arteo, Jauna, azqueneraino ahancico othe nauçu? Noiz arteo aldaratuco duçu ene ganic çure beguithartea? Noiz arteo erabiliren ditut ehun asmu ene ariman? Noiz arteo alhaturen dut egunaz ene bihotza atsecabean? Noiz arteo ene etsaia alchaturen da ene gainera? Beira çaçu eta ençun neçaçu, ene Jainco Jauna. Argui çatzu ene beguiac, ez nadien behinere lohacar heriotzean; Ene etsaiac egun batez erran deçan beldurrez: Garai atheratu natzaio. Hestutzen nautenac bozcariotan sarthuco dira kordocatua içaten banaiz; Nic aldiz, çure urricalçapenean eçarri dut ene iguriquitza. Ene bihotza bozcarioz jauciren da çuc nauçulacotz itzuri; cantaturen dut onguiz gainditu nauen Jauna; ospaturen dut Jaun gorenaren icena. Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Çoroac bere bihotzean erran du: Ez da Jaincoric. Galduac dira halacoac eta hatsgarri eguin dira beren laketzuncetan: horietan ez da onguia eguiten duenic, bakar bat ere ez da. Jaunac cerutic beguiratu du ikusteco heia baden adimenducoric edo Jaincoa bilhatzen duenic. Oro ceihertu, oro batean alfer bilhacatu dira; bat ez da onguia eguiten duenic, bakar bat ere ez da. Horien cinçurra hobi idequi bat da; malçurqueriaco erabili dituzte beren mihiac, aspicaren phoçoina dute ezpaimpean. Madaricionez eta uherduraz bethea dute ahoa; odolaren ixurceco arin dute urhatsa. Gogorqueriaric eta çorigaitzic baicen ez da horien ibilbideetan, eta baqueraco bidea ez dute eçagutu; Jaincoaren beldurra ez da horien beguien aitzinean. Ene populua ogui pusca bat beçala iresten duten tzarqueria-eguile horiei guciei ez othe çaiote bada eçagutzaric ethorrico? Deiric Jaunari ez daroete eguin; eta beldurrac ikaratu ditu, beldurcecoric etzen lekuan ere; Alabainan Jauna prestuen araldearequin da; eta çuec, gaixtaguinac, urmariatu ditutzue guiçon beharraren xedeac, Jauna delacotz haren iguriquitza. Siondic norc emanen du Israelen itzurpena? Jaunac hautsico duenean bere populuaren gathibutasuna, atseguinez jaucico da Jacob, bozcariotan sarthuco da Israel. Dabiden psalmoa. Jauna, nor egonen da çure tabernaclean? nor phausatuco da çure mendi sainduan? Notharic gabe dabilana eta çucenari bere bidea ematen daroena; Bere bihotzetic eguiaz minçatzen dena, eta bere mihiaz malçurqueriaric erabilcen ez duena; Bere lagunari gaizquiric eguiten ez dioena, eta bere lagunençat laidoa onhesten ez duena. Ezdeus batençat daduca guiçon malçurra; bainan ospatzen ditu Jaunaren beldur direnac. Harec cin eguiten dio bere lagunari, eta ez du enganatzen; Harec ez du lucurançan ematen bere dirua, eta emaitzaric ez du onhesten, hobenic ez duenari bidegabe ekarceco. Hola eguiten duena ez da behinere kordocatua içanen. Habean Dabidi berari iscribatua. Beguira neçaçu, Jauna, ceren çure baithan içan dudan ene iguriquitza. Erran içan diot Jaunari: Çu çare ene Jaincoa, ecen ene onen beharric ez duçu. Haren lurraren gainean diren sainduei miretsaraci diozcate hequien alderaco ene gogoac. Erreceluz bethe dira, bainan guero lasterrari eman dira. Bilkuetara ez ditut odol ixurcera bilduco eta ez dira ene ezpainac hequien icenen aiphatzera orhoituco. Jauna da ene primançaco çathia, enetzat berecia dena; çu çare ene primança bihurtuco darotaçuna. Sokac enetzat lurric ederrenetan erori dira, ecen ene primança guciz ederra da. Benedicaturen dut Jauna, niri adimendua eman içan darotana; berçalde ilhundu arteo ene barnea deica haritu içan çait. Jauna naducan bethi ene beguien aitzinean, ceren ene escuinean baita ez nadiençat içan kordocatua. Horren gatic boztu da ene bihotza, eta ene mihiac cantatu ditu bozcariozco cantuac; eta berçalde ene haraguia phausatuco da phesquiça ederrean; Ceren ez baituçu ene arima ifernuan utzico, eta ez baituçu nahico çure sainduac ikus deçan usteldura. Eçagutaraci daroztatzu bicitzeco bideac, bozcarioz betheco nauçu çure beguithartea aguertuz: gogo guciac çure escu escuinean dira akabançaraino. Dabiden othoitza. Jauna, bere bidea emoçu ene çucenari; ençun çaçu ene errequeia. Çure beharriac onhets beça ene othoitz, amarruric gabe ene ezpainac eguiten dutena. Çure beguithartetic ilki bedi ene erabaquia; çure beguiec ikus beçate çucena. Frogatu duçu ene bihotza; gauaz ikustera ethorri çaizquit; suaz frogatu nauçu, eta tzarqueriaric ez da ene baithan aurkitu. Ene ahoa ez dadien minça guiçonen eguincen arabera, bide gogorrac iduqui ditut çure ahoco hitzen ariaz. Çure bideetan emoçute ene urhatsei indarra, behaztopa ez ditecen ene oinac. Nic deihadar eguin dut ençun nauçulacotz, ene Jaincoa: ene alderat makur çaçu çure beharria, eta ençun çatzu ene hitzac. Espantagarriqui aguer çatzu çure urricalpenac, çure baithan beren phesquiça daducatenac salbatzen ditutzun Jauna. Begui-ninia beçala çain neçaçu çure escuinari bihurcen diren gaixtaguinetaric. Çure hegalen itzalean gueriça neçaçu Atsecabeztatu nauten gaixtaguinetaric. Ene etsaiec inguratu dute ene arima; Gogortu dituzte beren bihotzac; hequien ahoac ez du içan hampurusqueriaco solasic baicen. Iraici nauten ondoan, orai inguratua naducate: beren beguiac lurrera makurceco asmua dute hartu. Hartu naute, harrapaquinari lotzera dagoen lehoinac beçala, eta çokoetan egoten den lehoincumeac beçala. Jaiqui çaite, Jauna; aitzin çaquizquio ene etsaiari eta eragotz çaçu; itzurraraz çaçu ene arima gaixtaguinaren ganic; çure ezpata ken çoçute Çure escuaren etsaiei. Jauna, lurreco gutietaric berez çatzu beren bician; hequien sabela çure ontasun gordeez bethea da. Badute nahi becembat haur, eta beren ondoregoac uzten dituzte beren haurrei. Ni ordean, ene çucentasunarequin aguertuco naiz çure aitzinera; aseco naiz, çure ospea denean aguertuco. Akabançaraino, Jaunari bere cerbitzari Dabidec cantatu canticaco hitzac, Jaunac bere etsai gucien escuetaric eta Saulen escutic itzurraraci çuen egunean. Eta erran çuen: Maithaturen çaitut, Jauna, çu ene indarra. Jauna da ene habea eta ihes-lekua, ene salbatzailea. Ene Jaincoa da ene lagunça; haren baithan içanen dut ene iguriquitza. Hura da ene gueriça, ene salbamenduco adarra eta ene habea. Jaunari laudatuz dei eguinen diot, eta ene etsaietaric içanen naiz maldatua. Heriotzeco oinhaceec naute inguratu, eta gaixtaqueriaren uharrec asaldatu naute. Inguratu naute ifernuco oinhaceec; herioaren arteec atzeman naute. Ene hesturan Jaunari dei eguin diot, eta deihadar eguin diot ene Jaincoari. Bere templo saindutic ençun du ene minçoa, eta haren aitzinean eguin dudan oihua heldu içan da haren beharrietara. Laztu eta ikaratu da lurra; mendien erroac ikaratu eta kordocatu dira, hasarre dutelacotz Jaincoa. Haren hasarrean kea igan da, haren beguietaric sua biztu da, eta haren ganic ikatzac kaldatu dira. Ezcaili ditu ceruac, eta jautsi da; eta hedoi bat çuen oin-pean. Eta igan da Querubinen gainera, eta hegaldatu da, haiceen hegalen gainean hegaldaca goan da. Ilhumbeac eçarri ditu bere gordegarri; tabernacletzat ditu bere inguruan; aireco hedoietan den ur gobelaz eguinac dira. Haren beguitharteco dirdirac haiçatu ditu lanhoac, harria eta suco ikatzac. Jaunac ceru gainetic carrascaraci du ihurçuria, Guciz-Gorac adiaraci du bere minçoa; arthiqui ditu harria eta ikatz kaldatuac. Eta arthiqui ditu bere gueciac, eta barraiatu ditu ene etsaiac; igorri du ximista ximistaren gainean, eta nahasi ditu. Eta uren ithurburuac aguertu dira, eta lurraren erroac aguerian jarri, Çuc dixidaturic, Jauna, çure hasarrearen hatsa igorriric. Ceru goratic igorri darot lagunça, hartu nau, eta ur-uharren erditic atheratu. Itzuri nau ene etsai guciz hazcarrei eta higüincetan nindutenei, indar ene gainean hartu çutelacotz. Atzeman naute ene hesturaco egunean; bainan Jauna jarri da ene gueriçagarri. Atheratu nau çabalera, salbatu nau, nahi ninduelacotz. Ene çucentasunaren arabera sariztaturen nau Jaunac, eta bihurturen darot ene escuen garbitasunaren arabera; Ceren iduqui ditudan Jaunaren bideac, eta ez naicen gaixtoqui ibili ene Jaincoaren contra; Ceren ene beguien aitzinean iduqui ditudan haren erabaquiac oro, eta ez ditudan haren juiamenduac arbuiatu. Eta garbi içanen naiz haren aitzinean, eta beguiraturen naiz ene tzartasunetic. Eta Jaunac sariztaturen nau ene çucentasunaren arabera eta ene escuen garbitasunaren arabera haren beguien aitzinean. Sainduarequin saindu, garbiarequin garbi içanen çare. Hautetsiarequin hautatua içanen çare, tzarrarequin tzartuco çare. Ecen aphal dena goratuco duçu, eta aphalduco ditutzu hampurutsuen beguiac. Alabainan çuc arguiarazten dioçu ene criseluari, Jauna: ene Jaincoa, argui çatzu ene ilhumbeac; Ceren çure lagunçarequin tentacioneari itzurico bainatzaio; ene Jaincoaren lagunçarequin jaucico dut harrasia. Hura da ene Jaincoa; haren bidea garbia da; Jaunaren hitzac dira suaz garbituac iduri; haren baithan bere iguriquitza daducaten gucien gueriçatzailea da. Alabainan nor da Jainco, ecenetz Jauna? edo nor da Jainco gure Jaincoaz campo? Hura da indarrez jaunci nauen Jaincoa, eta ene bidea kutsuric gabe eçarri duena; Ene oinac orenenac beçala arindu dituena; leku goretan jarcen nauena; Ene escuei guducatzen irakatsi diotena; eta çuc eçarri ditutzu ene besoac cobrezco arrambela iduri. Eman içan darotaçu ene itzupeneco gueriça, eta çure escuinac lagundu içan nau. Çure irakaspenac cridançatu nau bethico, eta çure irakaspenac arguituren nau. Ene oinen azpian luçatu darotaçu urhatsa, eta ene oinac ez dira hebaindu. Ondotic eguinen diotet ene etsaiei, eta atzemanen ditut; ez naiz bihurturen ahi ditecen arteo. Phorroscaturen ditut, eta ecin buru eguinen dute; eta ene oin-pera erorico dira. Guerlacotzat indarrez jaunci nauçu, eta ene azpira eroraraci ditutzu ene contra jaiquitzen cirenac. Ene etsaiac ihes igorri ditutzu ene aitzinean, eta herrautsi ditutzu higüincetan nindaucatenac. Helca haritu dira, eta nihor etzen hequien atheratzeco; Jaunari deihadar eguin diote, bainan ez ditu ençun. Eguinen ditut haiceac daraman herrautsa beçala; carriquetaco lohia beçala eguinen ditut. Atheratuco nauçu populuarequilaco makurretaric; jendaien buruan eçarrico nauçu. Eçagutu ez dudan populu batec cerbitzatu nau; ene hitza aditu beçain sarri, eguin du ene errana. Arrotzaren semeac gueçurrez minçatu çaizquit, arrotzaren semeac çahartu dira, eta kordocatu dira beren bideetan. Bici bedi Jauna, benedica bequio ene Jaincoari, eta goretsia içan bedi ni salbatu nauen Jaincoa. Çu çare Jainco ni aspercen nauçuna, eta populuac ene azpian eçarcen ditutzuna, ene etsai hasarreetaric beguiratzen nauçuna. Ene contra bihurcen direnetaric gorago alchaturen nauçu; guiçon gaixtoaren aztaparretic atheraturen nauçu. Aria hortaz, Jauna, jendaien artean aithor emanen darotzut, eta çure icena cantaturen dut psalmo batean. Erranen dut cer sendagailaz itzuri duen Jaunac bere hautuco erreguea, cer urricalpen içan duen Dabid bere cristoz, eta haren ondoreez bethi eta bethiraino. Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Ceruec derrate Jaincoaren ospea, eta orciac diotza haren escuticaco lanac. Egunac egunari erraten dio solas hori; gauac gaua jaquinsun eguiten du hortaz. Ez da ez minçaia, ez hizcunçaric ceinetan aditzen ez baita hequien minçoa. Lurraren hedadura gucira heldu içan da hequien solasen ocentasuna; lurraren bazter orotan ençuten dira hequien hitzac. Iguzquian eçarri du bere egon-lekua; eta iguzquia, bere ohetic ilkitzen den ezcomberri bat iduri, Digante bat beçala jauci da bere bidearen eguitera; Ceruaren buru batetic ilkitzen da, Eta berce bururaino laster eguiten du, eta deus ez da haren berotasunari gorde daquioqueenic. Nothagabea da Jaunaren leguea, bihurrarazten ditu arimac; cina da Jaunaren lekucotasuna; çuhurcia ematen darote aphalei. Çucenac dira Jaunaren erabaquiac, bozcariotan eçarcen dituzte bihotzac; distiratzen du Jaunaren legueac, arguitzen ditu beguiac. Saindua da Jaunaren beldurra, badirau menderen mendetan: cinac dira Jaunaren erabaquiac, eta berenez çucenac. Lehiaquiçunago dira urhe eta harri balios metac baino; eztia baino, erleen orracea baino goçoago dira. Hargatic beguiratzen ditu çure cerbitzariac; sari handia heldu da hequien beguiratzetic. Norc eçagutzen ditu bere hutsac? ene hoben itsuetaric garbi neçaçu, Ete, arrotzenetaric beguira çaçu çure cerbitzaria. Baldin hequiec ez baçaizquit nausitzen, orduan içanen naiz nothagabe, eta garbituren ere naiz bekatu guciz handi batetaric. Orduan ene ahoco solasac içanen dira çure gogaraco, eta ene bihotzeco gogoetac ere çure aitzinean içanen dira bethi. Jauna, çu çare ene lagunça eta ene berreroslea. Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Jaunac ençun beçaitza hesturaco egunean; gueriça beçaitza Jacoben Jaincoaren icenac. Lagunça igor biaçaçu bere leku saindutic, eta Siondic beguira beçaitza. Orhoit içan bedi çure sacrificio oroz, eta çure holocausta goço içan bequio. Eman biaçaçu çure bihotzeco nahiaren arabera, eta çure xedeac bethearaz betza. Çure itzurpenaz gare bozturen, eta gure Jaincoaren icenaz gare handietsiren. Jaunac bethe betza çure galdeac oro: Jaunac bere Cristo duela itzurraraci, orai dut eçagutu. Jaunac bere ceru saindutic ençunen du; haren besoco indarrean da itzurpena. Etsaiec hotsematen dute beren orga-laster eta çaldietara; guc aldiz, gure Jainco Jaunaren icenari dei eguiten diogu. Hequiec hersatuac içan dira eta erori dira; gu berriz, jaiqui gare eta xut gaudeci. Jauna, salba çaçu erregue, eta ençun gaitzatzu dei eguinen darotzugun egunean. Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Jauna, çure indarraz bozturen da erregue, eta çure ganicaco itzurpenaz bozcario handitan sarturen da. Eman dioçu haren bihotzac nahi çuena, eta ez dioçu hutseguin haren ezpainetaco galdeari. Aitzindu çaizquio alabainan çure eztitasuneco benedicioneez; haren buruaren gainean eçarri duçu harri baliosezco koro bat. Bicia galdatu darotzu, eta çuc menderen mendetaco eman dioçu egunen lucetasuna. Handia da haren ospea çure ganicaco itzurpenean; ospea eta berreguinça handia eçarcen ditutzu haren gainean; Ecen benedicionetan emanen duçu menderen mendetan; bozcarioz betheco duçu çure beguithartea erakutsiz. Ceren erreguec Jauna baithan daducan bere iguriquitza, Guciz-Goraren urricalpenari esquer ez da kordocatua içanen. Çure escuac harrapa betza çure etsai guciac; çure escuinac atzeman betza higüin çaituzten guciac. Labe kaldatua iduri eçarriren ditutzu, çure beguithartea aguertuco duçun orduan; Jaunac lazturen ditu bere hasarrean, eta suac iretsico ditu. Lurretic xahuturen ditutzu hequien haurrac, eta guiçasemeen artetic hequien ondocoac; Ceren çure gainera bihurtu duten gaizquia; asmuac eguin, bainan ecin obratu dituzte. Hargatic ihes igorriren ditutzu, eta çure azquen ukaldietara itzularaciren dioçute beren beguithartea. Çure indarrean alcha çaite, Jauna; cantu eta maniurretan ospaturen dugu çure ahalen handia. Azqueneraino, goiceco lagunçaco, Dabiden psalmoa. Jaincoa, ene Jaincoa, beguira çaçu ene gainera; certaco utzi nauçu bazterrerat? ene bekatuec urrundu dute ni ganic ene itzurpena. Ene Jaincoa, egunaz deihadar eguinen darotzut, eta ez nauçu ençunen; gauaz ere oihuz egonen natzaitzu eta orduan ez da alferretan içanen. Çuc aldiz, leku sainduan duçu egoitza, oi Israelen laudorioen xedea! Gure arbasoec çure baithan iduqui dute beren phesquiça; çure baithan iduqui içan dute, eta hesturetaric atheratu ditutzu. Çuri deihadar eguin, eta itzuriac içan dira; çu baithan iguriqui, eta ahalcatuac içan ez dira. Ni ordean har bat naiz, eta ez guiçon bat; guiçonei laidagarri, jendeari nardagarri natzaiotena. Ikusi nauten guciec irriz jokatu naute; burua dardaratuz, beren ezpainez erasi dute: Jauna ganic du iguriqui, Jaunac athera beça; itzurraraz beça, hori duenaz gueroztic gogoco. Eta çuc atheratu nauçu amaren sabeletic, çu içan çare ene iguriquitza ene amaren bulharretic; Çure escuetan sorcetic içan naiz eçarria; ene amaren sabeletic, çu çare ene Jaincoa; Ez guibela ni ganic; Ecen hurbil da hestura, eta ez dut nihondic lagunçaileric. Cecenco hainitzec inguratu naute; cecen guicenez sethiatua naiz. Ene contra idequi dute beren ahoa, marrumaz heldu den lehoin harrapari batec beçala. Ura beçala ixuria naiz, ene heçur guciac barraiatuac dira. Bihotza ene barnean eguina da urcen den ezcoa iduri. Ene indarra agortu da baxeraquia beçala, eta mihia lothu çait aho-gangari, eta eçarri nauçu hil-herrautsa beçala. Alabainan çakur-mulço batec inguratu nau; malçurquerian dabilçanen batzarrac sethiatu nau. Cilhatu dituzte ene escuac eta ene oinac; kondatu dituzte ene heçur guciac, Beguiztatu eta ikartu naute; Beren artean çathitu dituzte ene soinecoac, eta ene gaineco soina çortera arthiqui dute. Bainan çuc, Jauna, ez beçadaçu urrunt çure lagunça; ene çainceari eguiçu. Athera çaçu ene arima marrauçaren azpitic, ene arima çurça çakurraren menetic. Itzur neçaçu lehoinaren ahotic; ene aphaltasuna beguira çaçu licornaren adarretaric. Eçagutaracico diotet ene anaiei çure icena, eta baldarnaren erdian laudaturen çaitut. Jaunaren beldur çareten guciac, hura lauda çaçue; Jacoben iraulguico guciec ospa çaçue. Israelen odoleco guciac haren beldur içan beitez, ez duelacotz erdeinatu, ez arbuiatu beharraren othoitza; Ez duelacotz ene ganic aldaratu bere beguithartea; eta ençun nauelacotz oihu eguin diodanean. Çure baithan içanen da ene laudorioa baldarna handian; betheco ditut ene botuac Jaunaren beldur direnen aitzinean. Beharrec janen dute, eta aseco dira; laudatuco dute Jauna hura bilhatzen dutenec; hequien bihotzac menderen mendetan bicico dira. Lurreco eremu guciac orhoituren dira, eta Jauna gana dira bihurturen. Eta jendaietaco familia guciac adoratzen jarrico dira haren aitzinean; Ceren Jaunarena baita erreguetasuna, eta bera içanen da jendaqui gucien jaun. Jan dute lurreco handiec eta adoratu dute Jauna; haren aitzinera erorico dira lurrera jausten diren guciac. Eta ene arima harençat bicico da, eta ene ondoregoac cerbitzaturen du. Ethorcecoa den iraulgui bat eçagutaracico du Jaunac; ceruec sorcecoa den populu Jaunac eguinari eçagutaraciren diote haren çucentasuna. Dabiden psalmoa. Jaunac darot hotsematen, etzait deusere escastuco; Non ere baita alhapidea, han nau eçarri. Ur bizcorgarrien aldean haci nau; Bihurraraci du ene arima. Çucembideco bidexquetara erakarri nau, bere icenaren arietan. Ecen ibil banedi ere herioaren itzalpeetan, ez nuque gaitzen beldurric, çu enequin çarelacotz. Çure cigorra eta çure makila dira ene goçagarri. Ene aitzinean xuxendu duçu mahaina, niri indar emateco hestutzen nautenen contra. Olioan gançutu duçu ene burua; ceinen den ederra ene baso hordigarria! Eta çure urricalpena jarraiquiren çait ene bicitzeco egun orotan, Jaunaren etchean eguin deçadan ene egoitza mendeen iraupenean. Astearen lehembicico eguneco, Dabiden psalmoa. Jaunarenac dira lurra, eta hartan direnac oro; lurraren ingurua, eta hartan egoten diren guciac; Ceren harec baitu itsasoen gainean asentatu, eta ibaien gainean xuxendu. Nor içanen da Jaunaren mendira, edo nor egonen ahal da haren leku sainduan? Escuac hobengabe eta bihotza xahu dituena, bere arima alferretan içan ez duena, eta bere lagunari cimarkurequin cin eguin ez dioena. Hainac ardietsiren du Jauna ganic benedicionea eta Jainco bere salbatzailea ganic urricalpena. Hura da Jaincoa bilhatzen dutenen guiçaldia, Jacoben Jaincoaren beguithartea bilhatzen dutenena. Çabal çatzue çuen atheac, oi buruçaguiac; çabal çaitezte, oi athe bethierecoac; eta sarthuren da erregue ospezcoa. Cein da ospezco erregue hori? Jaun hazcar eta ahalduna, Jaun guduetan ahalduna. Çabal çatzue çuen atheac, oi buruçaguiac; çabal çaitezte, oi athe bethierecoac; eta sarthuren da erregue ospezcoa, Cein da ospezco erregue hori? Armadetaco Jauna da ospezco erregue. Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Jauna, çure ganat alchatu dut ene arima; Ene Jaincoa, çutan dut ene sinhestea; ez naiz ahalquetan erorico. Eta ez beneçate trufa ene etsaiec; ecen beren iguriquitza çutan duten guciac, ez dira ahalcatuac içanen. Ahalcatuac içan beitez tzarqueria alfer eguiten hari direnac. Çure bideac erakuts daroztatzu, Jauna; irakats daroztatzu çure bidexcac. Çure eguian bida neçaçu, eta argui neçaçu; ceren çu baitzare Jaincoa, ene salbatzailea, eta iguriqui baitzaitut egun gucian. Orhoit çaiteci, Jauna, çure guphidetasunez; orhoit çaiteci çure urricalmendu, egundainotic dirautenez. Ez beçaite orhoit ene gaztetasuneco hobenez eta jaquin-escasez. Çure urrialmenduaren arabera orhoit çaiteci nitaz, çure ontasunaren ariaz, Jauna. Jauna eztia eta çucena da; horren gatic legueaz arguituren ditu bidean behaztopatzen direnac. Çucembidean ezti direnac bidaturen ditu, emeei bere bideac irakatsiren diozcate. Urricalmendua eta eguia dira Jaunaren bide guciac, haren leguea eta manamenduac bilhatzen dituztenençat. Çure icenaren ariaz, Jauna, jabalduco çaizquio ene bekatuari, ecen handia da. Nor da Jaunaren beldur den guiçona? Jaunac legueaz arguitzen du hura hautatu duen bidean. Hainaren bicia ontasunen erdian iraganen da eta haren umeec lurra içanen dute ondoregoz. Jauna habe bat da haren beldur direnençat, eta haren leguea da hequiei irakatsia içateco. Ene beguiac Jaunari dagozquio bethi, ceren berac atheratuco baititu artetic ene çangoac. Beguia emaçu ene gainera, eta urrical çaquizquit; ceren çurz eta behar bainaiz. Usutu dira ene bihotzeco hesturac; athera neçaçu ene beharduretaric. Ikusaçu nola naicen aphaldua eta nekatua, eta barka darozquidatzu ene hoben guciac. Beguira çoçute ene etsaiei, ceren murrucatu baitira eta higüinçaric tzarrenaz higüincen bainaute. Çaint darotaçu bicia, eta itzurraraz neçaçu, ez naiz ahalquetan erorico, çure baithan iduqui dudalacotz ene iguriquitza. Guiçon prestu eta çucenac ene alde jarri dira, ceren çu iguriqui baitzaitut. Jaincoa, bere hestura gucietaric athera çaçu Israel. Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Juia neçaçu, Jauna, ceren hobenetic garbi ibili bainaiz; Jaunaren baithan dut ene iguriquitza, ez naiz iraunguiduran erorico. Froga neçaçu, Jauna, hazta neçaçu; suaz ikar çatzu ene bihotza eta ene barnea; Ecen ene beguien aitzinean iduqui içan dut çure urricalmendua, eta çure eguian laket içan dut. Ez naiz guiçon erguelen bilkuetan jarri, eta tzarqueria eguiten dutenetara ez naiz sarthuco. Higüindu dut malçurren baldarna, eta ez naiz gaixtaguinequin jarrico. Prestuen artean garbituco ditut ene escuac, eta çure aldarea inguratuco dut, Jauna, Aditzea gatic çure laudorioac cantatzen, eta neronec errateco çure sendagaila guciac. Jauna, maithatu ditut çure temploco berreguindura eta çure ospearen egon-lekua. Jaincoa, ez beçaçu gal ene arima gaixtaguinequin, ez-eta ene bicia guiçon odolcoiequin, Ceinen escuetan baitira tzarqueriac; hequien escuina bethea da hartu dituzten emaitzez. Ni aldiz, ene hobengabetasunean ibili naiz; libra neçaçu, eta urrical çaquizquit. Ene oina bide çucenean egotu da: prestuen baldarnan benedicaturen çaitut. Dabiden psalmoa, gançutua içan cedin aitzinecoa. Jauna da ene arguia, eta ene gueriça; noren beldur içanen naiz? Jauna da ene biciaren çaina: norc ikaratuco nau? Gaixtaguinac ene gainera hurbilcen hari direlaric ene haraguien iresteco, Ni hestutzen nauten etsaiac, berac hebaindu eta erori dira. Campac ene contra jarcen balira ere, ene bihotza ez laiteque ici. Gudua ene contra abia baledi ere, hortan berean nuque phesquiça-bide bat. Gauça bat galdatu diot Jaunari, eta bilhaturen dut ongui; hura da ene bicitzeco egun oroz Jaunaren etchean egotea, Ikus detzadan Jaunaren goçoac, eta ene beguiz ikusca deçadan haren temploa. Alabainan bere tabernaclean gorde içan nau; eta asturugaitzetaco egunean, bere tabernacle xokoan maldatu nau. Harriaren gainean alchatu nau; eta orai ene burua ene etsaien gainetic goratu du. Inguruca ibili naiz, eta haren tabernaclean imolatu dut deihadarreco bitima: cantatuco dut eta psalmoac erranen diozcat Jaunari. Jauna, adi çatzu çu ganat eguiten ditudan oihuac, eta ençun neçaçu. Ene bihotza minçatu çaitzu, ene beguitharteac bilhatu çaitu: bilhaturen dut, Jauna, çure beguithartea. Ez biaçaçu ene ganic aldara çure beguithartea; ez beçaite çure hasarrean aldara çure cerbitzaria ganic. Içan çaite ene lagunçaile, ez beneçaçu bazterrerat utz, ez-eta arbuia, oi ene Jainco salbagarria. Alabainan utzi naute ene ait-amec; Jaunac ordean hartu nau. Çure bidean, Jauna, emadaçu çure leguea; eta ene etsaien aria gatic, bida neçaçu bidexca çucenean. Ez beneçaçu arthic hestutzen nautenen escuetara; ecen gueçurrezco lekucoac ene contra jaiqui dira, eta gaixtaqueriac bere burua du gueçurtatu. Sinheste dut Jaunaren onac ikusiren ditudala bici direnen lurrean. Çaude Jaunaren beguira, emaçu guiçonac beçala, indarzta çaçu çure bihotza, eta iguricaçu Jauna. Dabidi berari psalmoa.       Çure gana deihadar eguinen dut, Jauna, ez beçaizquit ixilic egon; beldurrez-eta ixilic egoten baçare, bilhaca nadien putzura erorcen direnen idurico. Ençun çaçu, Jauna, ene errequeien otsa çuri othoitzez nagoenean, çure templo saindurat hedatzen ditudanean escuac. Ez beneçaçu eraman bekatoreequin batean, ez-eta gal tzarqueria-eguileequin. Hainec baquea aiphatzen diote beren lagunari, bainan gaizquia dute beren bihotzetan. Emoçute beren eguincen arabera eta beren asmuen tzarqueriaren arabera. Eguioçute beren escuetaco eguincen arabera; emoçute beren saria. Ceren ez dituzten eçagutu Jaunaren eguinçac eta haren escuetaco lanac, xahutuco ditutzu, eta ez ditutzu berreguinen. Benedica bequio Jaunari, ceren duen ençun ene errequeiaren otsa. Jauna da ene lagunça eta ene malda; ene bihotzac haren baithan içatu du bere iguriquitza eta lagundua içan naiz. Eta birloratu da ene haraguia; eta ene nahitara aithor emanen diot Jaunari. Jauna da bere populuaren indarra, eta bere cristoren itzurpenac maldatzen dituena. Jauna, benedica çaçu çure populua, benedica çaçu çure primança; çure erreguetasuna erabil çaçu hequien gainean, eta gorets çatzu bethi gucian. Dabiden psalmoa tabernaclea akabatu ceneco.       Jaunari ekar çotzuete, oi Jaincoaren umeac, Jaunari ekar çotzuete aharien umeac. Jaunari ekar çoçue ospe eta ohore; Jaunari ekar çoçue bere icenaren ospea; adora çaçue Jauna bere lorio sainduan. Jaunaren minçoa ençun da uren gainean; ospezco Jaincoac ihurçuria carrascaraci du; Jauna uren hedaduraren gainean da. Indar du Jaunaren minçoac; ederresgarri da Jaunaren minçoa. Jaunaren minçoac phorroscatzen ditu cedroac; Jaunac phorroscaturen ditu Libango cedroac. Xehacaturen ditu hala-nola Libango aratchea, hala-nola licornaren ume maitea. Jaunaren minçoac urratzen du sugarra; Jaunaren minçoac ikaratzen du mortua; Jaunac iharrosiren du Cadesgo mortua, Jaunaren minçoac xuxencen ditu orenac eta aguerturen ditu oihan lodiac, eta guciec ospe bihurturen diote bere temploan. Jaunac uholdearen gainean eçarcen du egoitza; bethi gucico erregue jarrico da Jauna. Jaunac indar emanen dio bere populuari; Jaunac baquean benedicatuco du bere populua. Dabiden etcheco dedicacionecotzat cantatzeco psalmoa. Goretsiren çaitut, Jauna, ceren nauçun hartu, eta ene gainean ez dioçuten ene etsaiei goçoric eman. Ene Jainco Jauna, oihu eguin darotzut, eta sendatu nauçu. Jauna, ene arima atheratu duçu ifernutic, eta aldaratu nauçu putzura jausten direnetaric. Jaunari canticac canta çatzue, Jaunaren sainduac; aithor emoçue haren saindutasunaren orhoitzapenari. Ceren haren gaitziduratic heldu baita haren hasarrea; eta bicia haren nahitic heldu da. Arratsa içanen da nigarreco, eta goiça bozcarioco. Nic ordean erran dut ene nasaician: Ez riait behinere kordocatua içanen. Jauna, çure nahiaren arabera indar eman içan dioçu ene ospeari. Ene ganic aldaratu duçu çure beguithartea, eta asaldutan jarri naiz. Çuri, Jauna, eguinen dut deihadar, eta errequeituco dut ene Jaincoa. Ene odoletic cer on ethor ditaque, ni ustelcera jaustean? Herrautsac aithor emanen othe darotzu, edo oihu eguinen othe du çure eguia? Jaunac aditu du eta urricaldu çait; Jauna eguin da ene lagunçaile. Ene deithorea bozcariotara bihurtu duçu; urratu duçu ene çakua eta bozcarioz inguratu nauçu, Ene ospeac laudorio bihur deçaçun, eta ez nadien ilhunduran eror; ene Jainco Jauna, bethi gucian aithor emanen darotzut. Azqueneraino, estasioco Dabiden psalmoa. Çure baithan, Jauna, içan dut ene iguriquitza, ez naiz bethi ahalcatua içanen; libra neçaçu çure çucentasunaren arabera. Ene alderat makur çaçu beharria; laster eguiçu ni hesturatic atheratzera. Içan çaquizquit Jainco beguirale eta ihes-leku bat, ni salba neçaçunçat; Çu çare alabainan ene indarra eta ihes-lekua, eta çure icenaren gatic bidaturen eta haciren nauçu. Atheraturen nauçu gorde darotedan arte huntaric; ceren çu baitzare ene gueriçatzailea. Çure escuetara bihurcen dut ene arima; berrerosi nauçu, Jauna, eguiazco Jaincoa. Higüin ditutzu gauça huts eta alferretan laket direnac. Bainan nic Jauna baithan eman dut ene phesquiça; Çure urricalpenean naiz jauciren eta bozturen. Ene aphaltasunari beguiratu dioçulacotz, hesturetaric atheratu duçu ene arima. Ez nauçu hersi etsaiaren escuetan, eta bide çabalean gogortu ditutzu ene oinac. Urrical çaquizquit, Jauna, ceren ene beguia, ene arima eta ene barnea hasarreac nahasiac baitira; Ceren bihotzminean ene bicia, eta ene urtheac auhenetan iraunguitu baitira. Beharrerian ahuldua da ene indarra; ene heçurrac asaldatuac dira. Laido bat bilhacatu naiz ene etsai guciençat, eta guciz ene hauçoençat; ene eçagunen lazgarri eguin naiz. Ikusten nindutenec, ene ganic camporat ihes eguin dute; Ahanzpenetan utzia naiz, bihotzetic hil dena beçala. Bilhacatu naiz unci hautsi baten pare; Ençun dut alabainan ene inguruan çauden ascoren erançuquia. Ene contra bilduac cirelaric, bicia niri kenceco asmua eguin dute. Nic ordean, Jauna, çure baithan eçarri dut ene iguriquitza; erran içan dut: Ene Jaincoa çare çu, Çure escuetan da ene çoria.       Athera neçaçu ene etsaien eta ene ondotic dabilçanen escuetaric. Çure beguithartea argui çaçu çure cerbitzariaren gainera, salba neçaçu çure urricalmenduan; Jauna, ez naiz ahalquetan erorico, ceren çuri dei eguin darotzudan. Ahalca beitez gaixtaguinac; hobira eramanac içan beitez; Mutu beitez ezpain malçurrac, Prestuaren contra tzarqueria erasten hari direnac, hampurusqueria eta arbuiotan. Cembat eta cein eztitasun handia beguiratu duçun, Jauna, çure beldur direnençat Guiçonen semeen aitzinean aphaindu dioçute, çure baithan beren phesquiça daducatenei. Çure beguitharteco toqui gordean gordeco ditutzu guiçonen ganicaco asaldutic. Çure tabernaclean gueriçatuco ditutzu mihien jaçarrietaric. Benedicatua Jauna, ceren hiri hazcarrean espantagarriqui erakutsi darotan bere urricalmendua. Nic ordean ene gogo eroriarequin erran içan dut: Eragotzi nauçu çure beguien aitzinetic. Hargatic ençun duçu ene othoitzaren oihua, çuri deihadarrez nindagoçunean. Jauna maitha çaçue, haren saindu guciec, ceren eguia bilhatuco baitu Jaunac, eta sari nasaia emanen baitiote hampurusqueria eguiten hari direnei. Guiçonec beçala eguiçue era hazcar çaçue çuen bihotza, çuen iguriquitza Jaunaren baithan daducaçuenec. Dabidi berari aditza. Dohatsu hainac ceinen gaizquiac baitira barkatuac, eta ceinen bekatuac estaliac baitira. Dohatsu guiçona ceinari Jaunac ez baitio jaçarcen bere bekatua, eta ceinaren izpirituan cimarkuric ez baita. Ixilic egotu naicelacotz, çahartu dira ene heçurrac, egun gucia oihuz nindagoelaric. Ceren gabaz eta egunaz ene gainean dorphetu den çure escua, ihauscatu naiz ene atsecabean, elhorria barna sarcen çarodalaric. Eçagutaraci darotzut ene hobena, ez dut gorde ene bidegabequeria. Erran içan dut: Ene contra Jaunari aithorturen diot ene bidegabequeria; eta çuc barkatu duçu ene bekatuaren tzartasuna. Aria hortaz saindu den guciac othoitz eguinen darotzu behar den orduan. Horren gatic uholdeco ur gaitzac etzaizquio hurbilduren. Inguratzen nauen hesturatic çu çare ene ihes-lekua: ene bozcarioa, inguratzen nautenen artetic athera neçaçu. Adimendua emanen daiat; ibilico haicen bidean arguituren haut; ene beguiac hire gainean fincaturen ditiat. Berautzue bilhaca çaldia eta mandoa beçala, ceinec adimenduric ez baitute. Cabrestuaz eta hedeaz hersa tzac, hurbilcen ez baçaizquic. Açote asco bada bekatorearençat; bainan urricalmenduac inguratuco du bere iguriquitza Jaunaren baithan daducana. Guiçon prestuac, Jaunaren baithan boz eta jauz çaizte; ospa çaitezte, bihotz çucenecoac çareten guciac. Dabiden psalmoa. Prestuac, Jauna baithan bozcaria çaitezte; guiçon çucenei dihoaquiote laudatzea. Jaunari aithor emoçue guitarraren gainean, canta çatzue haren laudorioac hamar çurdetaco maniurraren gainean. Canta çoçue cantica berri bat, bozcariozco otsequin canta çaçue Jaunaren icena; Ceren çucena baita Jaunaren hitza eta cinac baitira haren eguinça guciac. Maite ditu urricalmendua eta çucentasuna; Jaunaren urricalmenduaz bethea da lurra. Jaunaren hitzac fincatu ditu ceruac, haren ahoco hatsac eguin du ceruetaco armada gucia. Çahagui batera beçala bildu ditu itsasoco urac; kutchetan beçala eçarri ditu çurrumbiloac. Jaunaren beldur içan bedi lurra oro; lurreco egoiliar guciac ikara beitez haren aitzinean. Ecen hura minçatu da, eta eguinac içan dira gauça guciac; harec manatu, eta ezdeusetaric atheratu dira. Jaunac urmariatzen ditu jendaien asmuac; hutsalcen ditu, berriz, populuen gogocundeac, eta hutsalcen ditu buruçaguien asmuac. Aldiz, Jaunaren asmua menderen mendetan badago; haren bihotzeco gogocundeec guiçalditic guiçaldira badiraute. Dohatsu jendaquia ceinaren Jainco baita Jauna! dohatsu bere primançatzat hautatu duen populua! Jaunac beguiratu du cerutic; ikusi ditu guiçaseme guciac. Bere egoitza, aitzinean aphaindutic, lurrean egoten diren gucien gainera eman içan du beguia. Harec bederazca eguin ditu hequien bihotzac; harec eçagutzen ditu hequien eguinça guciac. Erregue bat ez da salbatzen bere indar handiari esquer, eta digante bat ez da salbaturen bere indar gaitzaren bidez. Çaldia enganacor da salbatzeco, eta haren indarraren handiac ez du salbatuco. Huna Jaunaren beguiac direla haren beldur direnen gainean, eta haren urricalmenduan beren iguriquitza daducatenen gainean, Heriotzetic iraizteco hequien arimac, eta gosetean hazcurria hequiei emateco. Gure arimac iguriquitzen du Jauna, ceren hura baita gure lagunça eta gueriça; Ceren gure bihotza haren baithan bozcariaturen baita; eta haren icen sainduan iduqui dugu gure phesquiça. Jauna, çure urricalmendua gure gainera jauts bedi, çure baithan gure iguriquitza içan dugun beçala. Dabidi, bere beguithartea aldatu çuenean Aquimelequen aitzinean, ceinac igorri baitzuen, eta goan cen. Edocein orduz benedicaturen dut Jauna; haren laudorioa ene ahoan içanen da bethi. Jauna baithan laudaturen da ene arima; eme direnec ençun beçate eta bozcaria beitez. Enequin handiets çaçue Jauna, eta batean gorets deçagun haren icena. Jauna bilhatu dut, eta ençun içan nau, eta ene hestura gucietaric atheratu nau. Haren gana hurbil eta argui çaitezte; eta çuen beguitharteac ez dira ahalcatuac içanen. Noharroin hunec deihadar dio eguin, eta ençun du Jaunac, eta atheratu du bere hestura gucietaric. Haren beldur diren gucien ingurura ethorrico da Jaunaren ainguerua, eta atheratuco ditu. Dasta çaçue eta ikusaçue cein goçoa den Jauna: dohatsu guiçona haren baithan bere iguriquitza daducana! Jaunaren beldur içan çaitezte, haren saindu guciac; ecen haren beldur direnec ez dute escasic. Aberatsac behartu eta gosez egon dira; aldiz Jauna bilhatzen dutenec ez dute ontasun escasic içanen batere. Çatozte, haurrac, ençun neçaçue; irakatsiren darotzuet Jaunaren beldurra. Cein da guiçona bici nahi dena, egun onac ikustea maite duena? Gaizquitic çain çac hire mihia, eta hire ezpainec cimarkuric ez beçate athera. Aldara hadi gaizquitic, eta eguiçac onguia; baquea bilha çac, eta jarraic haquio. Jaunaren beguiac prestuen gainean, eta haren beharriac hequien othoitzei atzarriac daude. Aldiz, Jaunaren beguithartea çorrotz dago gaizquia eguiten dutenen gainera, eceztatzecotzat hequien orhoitzapena lurraren gainetic. Prestuec deihadar eguin dute, eta ençun ditu Jaunac, eta hestura gucietaric atheratu ditu. Bihotza hestutua dutenen aldean da Jauna; gogoz aphal daudenac salbatuco ditu. Hainitzac dira prestuen hesturac; bainan orotaric atheratuco ditu Jaunac. Jaunac çaincen ditu hequien heçurrac oro; ez da hequietaric bat bakarra içanen hautsia. Bekatoreen heriotzea guciz gaitza da; eta guiçon prestua higüindu dutenac galduco dira. Jaunac berrerosiren ditu bere cerbitzarien arimac, eta haren baithan beren iguriquitza daducaten guciac ez dira galduco. Dabidi berari. Juia çatzu, Jauna, bidegabe eguiten hari çaizquidanac; guduca çatzu ni guducatzen nautenac. Har çatzu harmac eta erredola, eta jaic çaite ene laguncera. Erabil çaçu çure ezpata, bideac hers çatzu ene ondotic dabilçanen contra; erroçu ene arimari: Ni naiz çure salbamendua. Nahasiac eta ahalcatuac içan beitez ene biciaren ondotic dabilçanac. Enetzat gaizquia gogoan dutenac içan beitez guibelerat eragotziac eta ahalquez estaliac. Bilhaca beitez herrautsa haicearen aitzinean beçala, eta Jaunaren aingueruac hersa betza. Hequien bidea gucia ilhumbe eta limburtegui bilhaca bedi, eta Jaunaren aingueruac jo beça hequien ondotic; Ceren duten, ariaric içan gabe, ene hilarazteco beren artea gorde, eta ene arima laidoztatu dutelacotz hartaco bideric etzutenean. Ustecabeco arteac atzeman beça ene etsaia; hedatu duen celatac, bera harrapa beça; bere artean eror bedi bera. Aldiz, ene arima bozturen da Jauna baithan, eta gogo harturen du bere salbatzailean. Ene heçur guciec erranen dute: Jauna, nor da çure iduricoric? Noharroina atheratzen duçu bera baino hazcarragoen escutic; erromesa eta beharra larrutzen dituztenetaric. Gueçurrezco lekuco batzuc, jaiquiric galdatzen çarozquidaten ez naquizquien gauçac. Onguiençat gaizquiac bihurcen çarozquidaten, agorraraci nahi çuten ene bicia. Aldiz, niri bidegabe eguitera hari cirenean, nic çurdatza jaunzten nuen. Ene arima baruraz aphalcen nuen, eta othoitza ene onetara itzulcen çarodan. Hari ninçaioten lagun bati beçala, gure anaia bati beçala atseguin eguitera; nigar eta atsecabetan dagoenac beçala aphalcen nuen ene burua. Eta hequiec ene gainean boztu dira, eta elkar gana bildu dira; açoteac bildu dira ene gainera, eta ez naquien. Barraiatu dira, bainan ez urriquitu; ni certan froga dira ibili; irain eguinez escarniatu naute, eta ene contra carrascatu dituzte horçac. Jauna, noiz beguiraturen duçu? hequien malçurqueriatic itzurraraz çaçu ene arima; lehoinen horcetaric athera çaçu ene arima çurça. Baldarna handi batean aithor emanen darotzut; laudaturen çaitut populu gaitz baten erdian. Ez beitez boz ene gainean, niri gaizqui bihurcen çarozquidanac, ariaric gabe gaitzets naducatenac eta beguiz keinuca hari direnac. Ecen niri baquezco solasac ematen çarozquidaten; eta beren sephan lurrari minçatuz, cimarku asmatzen hari ciren.       Eta ene gainera idequi dute beren ahoa; erran dute: Ederqui! ederqui! gure beguiec ikusi dute nahi çutena. Ikusi duçu çuc ere, Jauna, ez ixilic egon; Jauna, ni ganic ez guibela. Jaic çaite, Jauna; ene çucenaz jabe çaite; ene Jainco eta ene Jauna, ene alde jar çaite. Çure çucentasunaren arabera juia neçaçu, ene Jainco Jauna, eta ez beitez boz ene gainean. Ez beçate erran beren bihotzetan: Ederqui! ederqui! gure arima. Eta ez beçate erran: Iretsi dugu! Ahalquez gaindituac eta urthuac içan beitez ene gaitzez bozcariatzen direnac. Ene gainean gaizqui minço direnac ahalque gorritan gueldi beitez. Ene çucenaren alde direnac bozcaria eta jauz beitez; eta Jaunaren cerbitzariaren baquea nahi dutenec erran beçate bethi: Goretsia içan bedi Jauna! Eta ene mihiac goretsico du çure çucentasuna, egun gucian cantatuco ditut çure laudorioac. Azqueneraino, Dabidi berari, Jaunaren cerbitzariari. Gaixtaguinac erran du bere baithan, gaizquia eguin nahi duela. Jaincoaren beldurric ez da haren beguien aitzinean. Ecen malçurquerian ibili da Jaunaren aitzinean, haren tzarqueria içan dadiençat higüingarri kausitua. Haren ahoco solasac dira guciac tzarqueria eta jocotria; ez du nahi içan adimenduric onguiaren eguiteco. Bere ohean gaixtaqueriaz alhatu du gogoa; bide tzar gucietan baratu da; malçurqueria berriz, ez du higüindu. Jauna, çure urricalmendua ceruan da, eta çure eguia hedoietaraino da helcen. Çure justicia da Jaincoaren mendiac beçain handia; çure juiamenduac dira lecea beçain barrenac. Jauna, salbatuco ditutzu guiçonac eta abereac; Hala-nola, oi Jaincoa, berhatu baituçu çure urricalmendua. Guiçasemeac aldiz, çure hegalen gueriçan egon dira iguri. Hordituren dira çure etcheco ontasun nasaiez, eta çure gogoen uharrean edaranen ditutzu; Ceren den çure baithan bicitzeco ithurria, eta çure arguian arguia ikusico dugun. Eçagutzen çaituztenen gainera heda çaçu çure urricalmendua, eta bihotz çucenecoac diren gainera çure çucentasuna. Hampurusqueriaren oina ez bequit hel, eta bekatorearen escuac ez beneça kordoca. Han erori dira tzarqueria-eguileac; iraiciac içan dira eta xutic ecin dira baratu. Dabidi berari psalmoa. Malçurrençat ez içan bekaizgoric, ez-eta tzarqueria-eguileençat arduraric; Ecen belharra beçala laster idortuco dira; eta hala-nola baratzecariac, goicic dira cimailduren. Jaunaren baithan içan çaçu çure phesquiça, eta eguiçu onguia; eta lurrean eguiçu çure egoitza, eta hango ontasunetaric hacico çare. Çure gogoa Jaunaren baithan har çaçu, eta emanen darozquitzu çure bihotzac galdatu guciac. Çure bicia Jaunari aguer dioçoçu, haren baithan iduc çaçu çure phesquiça, eta berac eguinen ditu oro. Çure çucentasuna arguia beçala aguerraracico du, eta çure çucena egüerdia beçala. Jaunari ethordun içan çaquizquio, eta othoitz eguioçu. Bekaizgoric ez içan bere bidean çorion duenarençat, eta bidegabequeria eguiten hari den guiçonarençat. Bara çaite samurgotaric eta uzquitzu sepha gaixtoac; berautzu gaizquiaren eguiteco bekaizgoric harcetic; Ecen gaizquia eguinen dutenac xahutuac içanen dira: Jaunaren iguri daudenec aldiz, lurra primancetan içanen dute. Oraino aphur bat, eta bekatorea ez da içanen; eta bilhatuco duçu haren toquia, eta ez duçu atzemanen. Emeec berriz, lurra içanen dute primançaz, eta baqueric handienean gogo hartuco dute. Bekatoreac beguiz iduquiren du prestua, eta horçac carrascaturen ditu haren contra. Jaunac ordean hartaz irri eguinen du, ikusten baitu heldu dela haren eguna. Ezpata buluci dute bekatoreec; hedatu dute beren arrambela, Beharraren eta noharroinaren iraizteco, bihotzez çucen direnen hilceco. Beren ezpata berei sar bequiote bihotzetic, eta crasca bedi hequien arrambela. Prestuac hobe du bere gutia, bekatoreen aberastasun handiac baino; Ceren hautsiac içanen baitira bekatoreen besoac; aldiz, Jaunac sendotzen ditu prestuac. Jaunac badaquizqui nothagabe direnen egunac, eta hequien primançac iraunen du bethi. Ordu gaitzean ez dira ahalcatuac içanen, eta gosetean aseac içanen dira: Ecen bekatoreac galduco dira. Jaunaren etsaiac berriz, behin ohoratuac eta goratuac içan ondoan, guero kea beçala iraunguiz, iraunguiren dira. Bekatoreac mailegatuco du, eta ez du bihurtuco: prestua berriz, urricalduco da, eta emanen du; Ceren Jauna benedicatzen dutenec, lurra içanen baitute primançaz; aldiz hura madaricatzen dutenac, galduco dira. Jaunaren baithan guiçon prestuac erabilico ditu bere urhatsac, eta Jaunac onhetsico du haren bidea. Erorcen bada, ez du min-hartuco, Jaunac artera ematen baitu escua. Gazte içanic, çahartu naiz, eta ez dut ikusi guiçon çucena bazterrerat utzia, ez-eta haren haurrac beren oguiaren escatzen. Egun oroz urricalcen çaiote beharrei, eta maileguz ematen hari da; eta benedicionetan içanen da haren odola. Aldara çaite gaizquitic eta eguiçu onguia, eta menderen mendetaco içanen da çure egoitza; Ceren Jaunac maite baitu çucembidea eta ez baititu uzten bere sainduac: bethi gucian içanen dira beguiratuac. Çucembidetic campo dabilçanac gaztigatuac içanen dira, eta gaixtaguinen odola galduco da; Lucenean dabilçanec, berriz, lurra primançaz içanen dute, eta hartan içanen dute menderen mendez beren egoitza. Guiçon çucenaren ahoac asmaturen du çuhurcia, eta haren mihian içanen da çucentasuna. Jaincoaren leguea haren bihotzean da, eta haren oina ez da behaztopaturen. Gaixtaguinac beguiz daduca prestua, eta hura hil nahiz dabila. Bainan Jaunac ez du haren escuetara utzico prestua, eta ez du condenaturen, juiatua içan denean. Jaunari çaudezquio iguri eta beguira çaçu haren bidea, eta aitchaturen çaitu primançaz har deçaçun lurra: bekatoreac galduco direnean, ikusico duçu. Ikusi dut gaixtaguina alchatua eta goratua, Libango cedroac iduri. Iragan naiz, eta hara orducoz etzen, eta bilhatu dut, eta ez dut aurkitu haren toquia ere. Beguira çaçu hobengabetasuna; çucentasunari çarraizquio; ceren guiçon baquezcoac utzico baititu ondoreac. Gaixtaguinac berriz, batean galduco dira, eta herioac eramanen ditu ondoreac. Jauna ganic dathor prestuen salbamendua, hesturaco orduan hura da hequien gueriça. Eta Jaunac lagunduco ditu, eta atheraco ditu; iraicico ditu gaixtaguinen aztaparretic eta salbatuco ditu, ceren haren baithan içan duten beren iguriquitza. Dabiden psalmoa orhoitzapeneco, larumbat-eguneco. Jauna, çure hats gaitzean ez biaçadaçu jaçar, ez beneçaçu açurria çure hasarrean; Ecen ene baithan sarthuac dira çure gueciac, eta ene gainean gogortu duçu çure escua. Çure hasarrearen aitzinean ene haraguiac osasunic ez du; ene heçurrec baqueric ez dute ene bekatuan aitzinean; Ecen ene tzarqueriac buruaz gorago igan çaizquit, eta haxe dorphe batec beçala naute lehercen. Çornatu eta usteldu dira ene çauriac ene çoroquerien ariaz. Lander eguina eta lurreraino makurtua naiz; egun gucian, gogoa ilhunic daramat urhatsa; Ecen ene guelçurrinac liluraqueriaz bethe dira, eta ene haraguian alde sasualic ez da. Guciz atsecabeztatua naiz eta aphaldua; ene bihotzeco auhenac orroaz naduca. Jauna, çure aitzinean dira ene lehia guciac eta ene auhenac etzaizquitzu gordeac. Asalduran da ene bihotza; ene indarrac utzi nau, eta ene beguietaco arguia bere ez da guehiago enequin. Ene adisquideac eta ene ahaideac ene contra hurbildu eta jarri dira. Eta ene aldean cirenac urrunetic guelditu dira, Eta ene biciaren ondotic çabilçanac, muthiritasunean lotzen ciren. Niri bidegabe eguin beharrez çabilçanac gueçurrez minço ciren, eta egun gucian cimarku asmatzen hari ciren. Bainan nic, gorrac beçala ez nituen aditzen, eta mutuac beçala ez nuen ahoa idequitzen. Eta bilhacatu naiz aditzen ez duen guiçon bat beçala, eta cer ihardets ahoan ez duena beçala. Ceren çure baithan içan dudan ene iguriquitza, çuc ençunen nauçu, ene Jainco Jauna. Alabainan erran dut: Ene etsaiac ez beitez bozcaria ene gainean; ene çangoac kordocatu direnean, hequien mihia ene gainean larderia handitan ibili da. Ecen banago açote gucien onhestera, eta ene bihotzmina bethi ene beguien aitzinean dago. Ecen goraqui eguinen dut ene tzarqueriaren aithorra, eta ene bekatuaz egonen naiz gogoetan. Aldiz, ene etsaiac bici dira; ene contra gogortuac dira, eta ni gaixtoqui gaitzirizcotan naducatenac berhatuac dira. Onguiarençat gaizquia bihurcen dutenac, nitaz gaizqui minço ciren, onguiari jarraiquitzen nincelacotz. Ez beneçaçu basterrerat utz, ene Jainco Jauna; ez beçaite ene ganic guibela. Ene salbamenduco Jainco Jauna, laster eguiçu ene laguncera. Azqueneraino, Idithuni berari, Dabiden cantica. Erran içan dut: Çainduco ditut ene bideac, ez nadien ene mihiaz eguin hobendun. Çain bat eçarri diot ene ahoari, bekatorea ene contra jarcen celaric. Ixilic eta aphalic egotu naiz, eta gauça onetan ere ez naiz minçatu, eta erreberritu da ene oinhacea. Ene baithan berotu da ene bihotza, eta ene gogoetetan sua biztu da. Ene mihiz erran içan dut: Jauna, eçaguturaz diçadaçu ene azquen ordua, Eta cembat diren oraino ene bicitzeco egunac, jaquin deçadan cembat dudan escas. Huna non ene egunac eçarri ditutzun kondatzeco errex, eta ene içatea ezdeus bat beçala da çure aitzinean. Eguiazqui, bici den guiçona ongui gauça ezdeusa da. Eguiazqui, iduripen bat beçala iragaiten da guiçona; eta halere grinatzen da alferretan. Hari da diru metatzen, eta ez daqui norençat bilcen dituen. Eta orai ceri nago iguri? Ez othe Jaunari? bai, ene ontasun gucia çure baithan da. Athera neçaçu ene gaizqui gucietatic: laidagarritzat eman nauçu çoroari. Ixilic guelditu naiz eta ez dut ahoa idequi, ceren çuc eguin baititutzu horiec: Ene ganic aldara çatzu çure çauriac. Erançun darotaçunean, çure besoco indarraren azpian erkitua erori naiz; bere tzarqueria gatic açurriatu duçu guiçona; Eta armiarma beçala iharrarazten duçu haren arima; eguiazqui alferretan grinatzen da guiçona. Jauna, ençun çatzu ene othoitz errequeiac; ikusuçu ene nigarrac. Ez egon ixilic, ceren çure aitzinean arrotz eta bidaiari bat bainaiz ni, hala-nola ene arbaso guciac. Hats-harcera utz neçaçu, cerbait indar har deçadan, goan nadien baino lehen, eta cendua içanen naiz guero. Azqueneraino, Dabidi berari psalmoa. Iguriquiz iguriqui dut Jauna, eta beguiratu du ene gainera. Ençun ditu ene othoitzac, eta atheratu nau erromeseriaco putzutic eta lohizco balsatic. Ene oinac harriaren gainean jarri, eta ene urhatsac bidatu ditu. Ene ahoan eçarri du cantica berri bat, gure Jaincoaren ospagarri. Ascoc ikusiren dute, eta beldurrean jarrico dira; eta Jaunaren baithan eçarriren dute beren phesquiça. Dohatsu guiçona, ceinaren phesquiça Jaunaren icena baita, eta ceinac beguiratu ez baitu gauça huts eta çoroqueria gueçurrezcoetara! Ene Jainco Jauna, asco sendagaila eguin içan duçu, eta pareric ez duçu çure asmuetan. Ençunaraci ditut eta minçatu naiz; berhatu dira kondu guciez gorago. Sacrificioric eta escainçaric ez duçu nahi içan; bainan ernatu daroztadatzu beharriac. Bekatuarençat ere holocaustaric ez duçu galdatu: Orduan erran dut: Huna non heldu naicen. Nitaz iscribatua da liburuaren buruan, Çure nahia eguin behar dudala. Ene Jaincoa, nahi içan dut, eta çure leguea eçarri dut ene bihotzaren erdian. Çure çucentasuna eçagutaraci dut baldarna handian; huna non ez ditudan debecatuco ene ezpainac; Jauna, badaquiçu, Ez dut ene bihotzean gorde çure çucentasuna; eçagutaraci ditut çure eguia eta çure ganicaco salbamendua. Çure urricalmendua eta çure eguia ez ditut gorde bilku handiari. Çuc berriz, Jauna, ez ni ganic urrunt çure urricalpenac; çure urricalmenduac eta çure eguiac lagundu naute bethi. Ecen nihonereco gaitzec inguratu naute; lothu çaizquit ene tzarqueriac, eta ecin jasan dut hequien ikustea. Ene buruco ileac baino guehiago eguin dira, eta utzi nau ene bihotzac. Ene atheratzea çure gogaraco içan bedi, Jauna; Jauna, beguira diçadaçu ene lagunceco. Ene biciaren ondotic dabilçanac hura niri kendu beharrez, nahasiac eta ahalquez joac içan beitez oro. Ene gaitza nahi dutenec, guibelerat eguin beçate eta ahalquez urthuac içan beitez. Niri erraten darotadenec: Hor! hor! laster eraman beçate beren ahalquea. Çutan bozcaria eta jauz bitez çu bilhatzen çaituzten guciac; eta çure ganicaco salbamendua maite dutenec erran beçate bethi: Handietsia içan bedi Jauna! Ni ordean escale eta behar naiz: Jaunac du nitaz ardura. Çu çare ene lagunça eta ene gueriça: ene Jaincoa, ez othoi luça. Azqueneraino, Dabidi berari psalmoa. Dohatsu guiçona, beharraren eta noharroinaren gainean erne dagoena? Egun gaitzean Jaunac atheratuco du hura. Jaunac çaint, bicicor eta dohatsu eguin beça hura lurraren gainean, eta haren bicia ez beça arthic haren etsaien escuetara. Jaunac lagunça ekar bioço oinhacezco ohean. Haren eritasunean harrotu dioçu bere etzaunça gucia. Nic erran dut: Jauna, urrical çaquizquit; senda çaçu ene arima, ceren bekatu eguin baitut çure alderat. Ene etsaiec arthiqui daroztate burhoac: Noiz hilen da bada? ez othe da galduco horren icena? Eta bat heldu bacen ene ikustera, itchura ederretan minço citzaitan; tzarqueria bildua çuen haren bihotzac. Camporat ilkitzen cen, eta Bere gogoaren arabera minçatzen cen. Ene etsai guciec ene contra marmaratzen çuten; ene contra gaizqui asmatzen haritzen ciren. Elhe gaixto bat atheratu dute ene contra: lo dagoenac ez othe deçaque jaiquitzerat eguin. Ecen enequin baquean cen guiçonac, ceinaren baithan sinheste bainuen, ene oguia jaten çuenac, ene eragoztera eguin du. Bainan çu, Jauna, urrical çaquizquit; eraic neçaçu, eta bihurturen diotet beren saria. Huntan eçagutu dut nahi ninduçula, ceren ene etsaiac ez baitu bozcarioric ene gainean hartuco. Ni berriz, ene hobengabetasuna gatic onhetsi eta çure aitzinean fincatu nauçu bethi. Benedicatua içan bedi Israelgo Jainco Jauna mendetaric mendetaraino. Halabiz, halabiz. Azqueneraino, Coreren semeen arguitzeco. Nola ithurrietara lehiatzen baita orena, hala ene arima çure gana lehiatzen da, oi Jaincoa. Ene arima Jainco hazcar biciaz egarritu da: noiz goanen eta aguertuco naiz Jaincoaren aitzinera? Gau eta egun nigarrac ditut oguitzat, niri egun oroz erraten darotadenean: Non da hire Jaincoa? Hortaz orhoitu naiz eta ixuri dut ene arima ene baithara, ceren iraganen bainaiz tabernacle miresgarrico lekura, Jaincoaren etcheraino, Bozcario eta aithorretaco cantuetan, bestaliarren otsetan. Oi ene arima, certaco çare ilhun eta cergatic nauçu asaldatzen? Jaincoa baithan içan bedi çure phesquiça, ecen aithor emanen diot oraino, hura baita ene beguitharteco salbagarria Eta ene Jaincoa. Ene arima nahasi da ene baithara; aria hortaz çutaz orhoit içanen naiz Jordaneco lurretic eta Hermondic, mendi ttipitic. Leceac lecea deitzen du, çure ur-uharren harrabotsaren erdian. Çure phesia eta uhinac, oro ene gainetic iragan dira. Jaunac egunaz manatu du bere urricalmendua, eta gabaz cantatuco dut haren cantica. Ene baithan içanen da ene bicico Jaincoaren othoitza, Eta erranen diot Jaincoari: Çu çare ni maldatzen nauçuna. Ceren nauçu ahanci? ceren nabila ilhunic, ene etsaiac atsecabetan naducalaric? Ene heçurrac phorroscatzean, gaizquica hari çaizquit ni hersatzen nauten etsaiac; Egun oroz erraten darotedalaric: Non da hire Jaincoa? Ceren çaude ilhunic, oi ene arima? certaco nauçu asaldatzen? Jaincoari çaudezquio iguri, ecen aithor bihurturen diot oraino: hura da ene beguitharteco salbagarria eta ene Jaincoa. Dabiden psalmoa. Jaincoa, juia neçaçu, eta berez çatzu ene ariac saindua ez den jendaquitic: athera neçaçu guiçon gaixto eta malçurraren escutic. Jaincoa, çu çarenaz gueroztic ene indarra, certaco nauçu iraici? eta certaco ilhunic nabila, ene etsaiac atsecabetan naducanean? Igor çatzu çure arguia eta çure eguia: hekiec erakarri eta eraman naute çure mendi saindura eta çure tabernaclera. Hurbilduco naiz Jaincoaren aldarera, ene gaztetasuna bozcariatzen duen Jaincoa gana. Jainco, ene Jaincoa, aithor bihurturen darotzut guitarraren gainean. Oi ene arima, certaco çare ilhun, eta cergatic nauçu asaldatzen? Jaincoari çaudezquio iguri, ecen aithor bihurturen diot oraino: hura da ene beguitharteco salbagarria eta ene Jaincoa. Azqueneraino, Coreren semeençat, arguitzeco. Jaincoa, gure beharriz aditu dugu: gure arbasoec jaquinsun eguin gaituzte, Hequien demboran eta egun çaharretan eguin içan ditutzunez. Çure escuac jendaiac xahutu ditu, eta hequien orde gure arbasoac eçarri ditutzu; atsecabez jo eta iraici ditutzu populuac. Ecen gure arbasoec ez dute beren ezpatari esquer lur hunen goçamena irabaci, eta ez ditu beren besoac salbatu, Bainan-bai çure escuinac eta çure besoac, çure beguitharteco arguiac, ceren hequiequin laket içan baituçu. Ceror çare ene erreguea eta ene Jaincoa, Jacob salba dadien manatzen duçuna. Çure indarrarequin adarraz bulkaturen ditugu gure etsaiac, eta çure icenaren bidez irri eguinen dugu gure contra jaiquitzen direnez. Ecen ez dut ene arrambelan iduquiren ene phesquiça; eta ez nau ene ezpatac salbatuco. Alabainan atsecabetan guindaduzcatenetaric salbatu gaituçu, eta higüin guintuztenac ahalquetan eçarri ditutzu. Jauna baithan goretsiren gare egun guciz eta çure icenari aithor diogu bihurturen menderen mendetan. Bainan orai iraici eta ahalquetan arthiqui gaituçu; eta, Jaincoa, etzare ilkico gare armadetara. Gure etsaien aitzinean ihesari itzularaci gaituçu, eta higüincetan gaituztenec gure onetaric biluzten gaituzte. Eman gaituçu jateco ardiac beçala, eta jendaietan barraiatu gaituçu. Sariric gabe saldu duçu çure populua, eta jende-osteric etzen hequien sal-erosietan. Laidagarritzat eman gaituçu gure hauçoei, trufa eta irrigarritzat gure inguruetacoei. Erranquiçunetan eta buru-higuigarri eman gaituçu populuetan. Egun gucian aitzinean dut ene ahalquea; eta ene beguitharteco ahalqueac estali nau, Gaizqui-erraile eta erasleen erdian, ene etsaiaren eta gaizqui-eguilearen aitzinean. Horiec oro ethorri dira gure gainera, eta etzaitugu ahanci, eta ez gure tzarqui haritu çurequilaco patuaren contra. Eta gure bihotzac ez du guibelerat eguin, eta gure bidexcac aldaratu ditutzu çure bidetic; Ecen aphaldu gaituçu atsecabezco lekuan, eta herioaren itzalac estali gaitu. Ahanci badugu gure Jaincoaren icena, eta gure escuac Jainco arrotz bati hedatu badiozquigu; Jaincoac ez othe ditu horiec bilhatuco? ecen harec eçagutzen ditu bihotzeco leku gordeac. Holetan egun oroz heriotzearen azpian gure çure gatic; hilceco ardiei beçala beguiratzen darocute. Xuti çaite, Jauna, certaco çaude lo? Xuti çaite eta ez begatzaitzu hastan azqueneraino. Certaco aldaratzen duçu çure beguithartea eta ahanzten ditutzu gure erromeseria eta hestura? Gure arima ceren den herrautsean aphaldua, eta gure sabela lurrari josia; Jaiqui çaite, Jauna; lagunt gaitzatzu eta çure icena gatic berreros gaitzatzu. Azqueneraino, aldatuac içanen direnençat; Coreren semeen adigarri. Maitearençat cantica. Ene bihotzac solas on bat atheratu du; erreguerençat dut ene cantua. Ene mihia çalhuqui iscribatzen duen iscribauaren hegatsaren pare da. Oi guiçasemeetaric ederrena, graciaz betheac dira çure ezpainac; hargatic benedicatu çaitu Jaunac bethico. Oi guciz botheretsu çarena, tinca çaçu guerrian çure ezpata. Alcha çaite çure ospean eta edertasunean; çorionean aitzina çaite eta erreguina, Eguiaren, eztitasunaren eta çucentasunaren ariaz, eta espantagarriqui bidaturen çaitu çure escuinac. Çure gueci çorrotzac sarthuco dira erregueren etsaien bihotzetan; populuac çure azpira erorico dira. Oi Jaincoa, menderen mendetaco da çure jarlekua; çucentasuneco cigorra. Çucembidea maithatu duçu, eta tzarqueria higüindu; hargatic, oi Jaincoa, gançutu çaitu çure Jaincoac bozcariozco olioaz, çure lagunkide gucien artetic. Mirra, aloes eta canela usaina ilkitzen da çure soinecoetaric eta çure boliazco etcheetaric: hequietaz Erregueen alabec eguin dute çure goçoa, çuri ohore ekarceco. Erreguina çure escuinean xutic çagoen, soin urheztatu batequin, asco edergailuz inguratua. Adi eta ikusaçu, ene alaba, emaçu beharria; ahanz çatzu çure herria eta çure aitaren etchea. Eta erregue çure edertasunaz lehiatuco da; ecen bera da çure Jainco Jauna, eta adoratuco dute. Eta Tirreco nescatchac ethorrico dira emaitzequin; populuco aberats guciec errequeituco dute çure beguithartea. Erregueren alabaren ospe gucia barneticacoa da; lits urheztatuz Eta lorecaduraz inguratua da. Haren ondotic nescatchac erakarrico diozcate erregueri; haren lagunac ekarriac içanen dira çure aitzinera. Bozcario gucietan ekarriac içanen dira; erregueren templora erakarriren dituzte. Çure arbasoen orde, semeac sorthu çaizquitzu; lur guciaren gainean buruçagui eçarrico ditutzu. Guiçamende gucietan çure icenaz orhoit içanen dira. Hargatic populuec aithor bihurturen darotzute bethi eta menderen mendetan. Azqueneraino, Coreren semeei, gauça ixilençat. Jaincoa da gure ihes-lekua eta indarra; gure lagunçailea atzeman gaituzten hestura gaitzetan. Hargatic ez gare icituco, noiz-etare lurra asaldutan içanen baita eta mendiac itsaso-çolara arthiquiac içanen baitira. Hango urec harrabots eguin dute eta nahasiac içan dira, eta mendiac haren indarraz kordocatuac. Hibai bateco gaiac bozten du Jaincoaren hiria; Guciz-Gorac sainduetsi du bere tabernaclea. Jaincoa haren erdian da; ez da kordocatuco; hura goiz-goicetic lagunduco du Jaincoac. Jendaiac nahasiac eta erresumac uzcailiac içan dira: Jaincoac adiaraci du bere minçoa, eta lurra ikaratu da. Gurequin da armadetaco Jauna; Jacoben Jaincoa da gure beguirale. Çatozte eta ikusatzue Jaunaren eguinçac, lurrean eguin dituen sendagailac, Guerlac kenduz lurraren berce bururaino. Hautsico du arrambela, harmac puscatuco eta erredolac suz erreco ditu. Bara çaitezte eta ikusaçue ni naicela Jaincoa; goretsia içanen naiz jendaien artean, goretsia içanen naiz lurraren gainean. Gurequin da armadetaco Jauna; Jacoben Jaincoa da gure beguirale. Azqueneraino, Coreren semeençat psalmoa. Populuac, oroc escuac çafla çatzue, Jaunari igor çatzue bozcariozco oihuac; Ceren Jauna baita gora, ikaragarri, lur guciaren gaineco erregue handia. Azpiratu darozquigu populuac, jendaiac eçarri ditu gure çango-petan. Bere primançatzat hautatu gaitu, Jacoben edertasun maithatu duena. Jaincoa igaiten da bozcariozco oihuen erdian, eta Jauna turuta durrundetan. Canta, canta çotzue canticac gure Jaincoari; canta çotzue, canta gure erregueari. Ceren Jaincoa lur gucico erregue baita: canta çaçue jaquinqui. Jaincoa erreguinaturen da jendaien gainean; Jaincoa jarriren da bere alki sainduan. Populuetaco buruçaguiac Abrahamen Jaincoa gana bildu dira, ceren lurreco jainco hazcarrac hainitz içan baitira goratuac. Coreren semeei canticaco psalmoa, astearen bigarren eguneco. Jauna handi eta guciz laudagarri da gure Jaincoaren hirian, haren mendi sainduan. Siongo mendia, erregue handiaren hiria, ipharraldean asentatua da lur gucico bozcarioaren erdian. Jaincoa eçagutua içanen da hango etcheetan, bere gueriçaren azpira hartuco duenean. Ecen huna non lurreco erregueac bildu diren eta bateratu diren. Berec ikusi dutenean, harritu, nahasi, asaldatu dira; Ikarac hartu ditu. Han ciren minac erditzen hari denarenac beçala; Çure hats muthiriaz phorroscaturen ditutzu Tharsiseco unciac. Nola aditu baiquinduen, hala ikusten dugu armadetaco Jaunaren hirian, gure Jaincoaren hirian; Jaincoac asentatu du hura bethico. Jaincoa, çure urricalmendua içan dugu çure temploaren erdian. Jaincoa, nola baitagoquio çure icenari, hala çure laudorioac hedaturen dira lurraren bazterretaraino; çucentasunez bethea da çure escuina. Bozcaria bedi Siongo mendia, jauz beitez Judaco alabac, çure çucentasunaren ariaz, Jauna. Ingura eta besarca çaçue Sion; hango dorreetan minça çaitezte. Çuen bihotzac eçar çatzue haren indarrean, eta berez çatzue hango etcheac, çuen ondocoei errateco, Jaincoa, gure Jaincoa han dela bethi eta menderen mendetaco, hura dela erreguinaturen gure gainean mende gucietan. Azqueneraino, Coreren semeei psalmoa. Hauquiec adi çatzue, populuac; beharria heda çaçue lurrean egoten çareten guciec, Lurraren semeec eta guiçonen semeec, aberats eta behar oroc batean. Ene ahoac erranen du çuhurtasuna, ene bihotzeco gogoetac umotasuna. Parabolara makurtuco dut ene beharria; maniurraren gainean aguertuco dut ene erratecoa. Cer ariaz beldur içanen naiz egun gaitzean? ceren ene urhatsen tzarqueriac inguratuco bainau. Beren indarraren gainean sinheste dutenec eta beren aberastasun handiez sendagaila eguiten dutenec jaquin beçate, Anaiac anaia ez duela berrerosten. Berce guiçon batec berrerosiren othe du? Jaincoari ez dio jabalceco dina eguinen, Ez-eta bere arimaren berrerospeneco saria emanen; lanean harico bada ere bethi Eta bicico bada ere akabançaraino. Ez du heriotzea ikusico, çuhurrac hilcen ikustean: erhoa eta çoroa orobat galduco dira. Berceei utzico diozcate beren aberastasunac, Eta beren hobiac içanen dituzte beren etche bethi gucico. Mendetic mendera hequiec içanen dituzte beren egoitza, beren icenez deithu dituzten ondoan beren lurrac. Eta guiçonac, ohoretan cenean, ez du adimenduric içan; bere burua eguin du abere adimendugabecoen pare eta hequien idurico eguin da. Beren bidea beren behaztopagarri dute; eta halere beren ahoco elheetan içanen dira laket. Ardiac beçala ifernuan eçarriac içan dira; herioac alhatuco ditu. Prestuac goicetic jarrico çaizcote nausi; ospetic lekora, indar guciac iraunguico çaizcote ifernuan. Jaunac ordean ifernuaren ahaletic berrerosico du ene arima, bere escura hartuco nauenean. Ez lotsa, guiçona aberastua eta haren etcheco ospea handitua içanen direnean; Ceren ez baititu hilcean guciac eramanen, eta haren ospea ez baita haren ondotic jarraiquico; Ecen bici deno içanen da çoritsu; ongui eguinen dioçunean, laudatuco çaitu. Sarthuco da bere arbasoac dituen lekuan, eta behinere ez du ikusico arguia. Guiçonac, ohoretan cenean, ez du adimenduric içan, abere adimendugabecoen pare jarri eta hequien idurico eguin da. Asaphençat psalmoa.       Jaincoen Jaincoa, Jauna minçatu da, eta deithu du lurra, Iguzquia sorcen den toquitic etzaten den lekuraino: Siondic ilkico da haren edertasunaren dirdira. Agueriqui ethorrico da gure Jaincoa: gure Jaincoa ethorrico da, eta ez da ixilic egonen. Sua biztuco da haren aitzinean, eta phesia gaitzac inguratuco du. Gainetic cerua, beheretic lurra deithuco ditu bere populuaren berezteco. Bil çotzue bere sainduac, sacrificioen gainean harequin batasun eguin dutenac. Ceruec goraqui erranen dute haren çucentasuna, ceren Jaincoa bera baita juie. Adi çaçu, ene populua, minçatzera noha; adi çaçu, Israel, eta lekucotasun atheraco darotzut: ni naiz Jaincoa, çure Jaincoa. Çure sacrificioen gainean ez darotzut jaçarrico; ecen çure holocaustac ene aitzinean dira bethi. Ez dut aratcheric çure etchetic hartuco, ez-eta akerric çure arthaldeetaric; Ecen eneac dira oihanetaco abereac oro, mendietan diren aciendac eta idiac. Eçagutzen ditut ceruco hegastin guciac, eta bazterren edertasuna ene escuan da. Gosetzen baninz, ez neçaqueçu çuri erran; ecen lurra alde batetic bercera eta harec daduzcan guciac eneac dira. Cecenquitic janen edo aker-odolic edanen othe dut? Laudoriozco sacrificioa imola çoçu Jaincoari, eta çure botuac bihur çotzu Guciz-Gorari. Hesturaco egunean niri dei eguidaçu, eta nic atheratuco çaitut, eta çuc ohoratuco nauçu. Bainan Jaincoac erran dio bekatoreari: Certan hari haiz ene erabaquien erasten eta hire ahoan ene lekucotasunaren erabilcen? Hic berriz, gaitzets duc ene irakaspena, eta guibelerat arthiqui dituc ene hitzac. Ikusten bahuen ohoin bat, harequin laster eguiten huen, eta berceen emazteequin kutsatzen cirenequin iharduquipen harcen huen. Hire ahoari malçurqueria çarion, eta hire mihiac cimarkuac aphaincen citican. Jarriric, hire anaiaren contra minçatzen hincen eta hire amaren semearen contra behaztopagailuac eçarcen hituen: Horiec eguin dituc, eta ixilic egon içan nauc. Bidegabe uste içan duc hire idurico nincela: jaçarrico daiat, eta hire beguithartearen contra jarrico nauc. Adi çatzue horiec, Jaincoa ahanzten duçuenec; beldurrez eta eraman çaitzazten egun batez, eta nihor ez dadien içan çuen itzurrarazteco. Laudoriozco sacrificioac ohoratuco nau; eta hura da bidea ceintaric guiçonari aguertuco baitiot Jaincoaren salbamendua. Azqueneraino, Dabiden psalmoa, Haren gana ethorri cenean Nathan profeta, hura Bethsabeeren gana sarthu cen ondoan. Jaincoa, urrical çaquizquit, çure urricalmendu handiaren arabera. Eta çure urricalpenen ostearen arabera, borra çaçu ene tzarqueria. Gueroago eta guehiago garbi neçaçu ene tzarqueriatic eta xahu ene bekatutic. Alabainan eçagutzen dut ene tzarqueria, eta ene bekatua ene contra dago bethi. Bakarric çure contra eguin dut bekatu, eta çure aitzinean eguin dut gaizquia: haletan çucenac atheratuco dira çure hitzac, eta garaitiar içanen çare juiatzen çaituztenean. Ecen huna non gaizquitic sorthu naicen, eta ene ama bekatuan nitaz amatu den. Alabainan çuc eguia maithatu duçu; aguertu darozquidatzu çure çuhurciaco gauça gorde eta dudacoac. Hisopoaz ihinzta neçaçu, eta garbitua içanen naiz; xahutuco nauçu, eta eguinen naiz elhurra baino xuriago. Bozcarioa eta goiheretasuna emanen diotzatzute ene beharriei, eta jauciren dira ene heçur eroriac. Ene bekatuetaric aldara çaçu çure beguithartea, eta borra çatzu ene tzarqueria guciac. Ene baithan eguiçu, Jaincoa, bihotz xahu bat, eta ene barnean berri çaçu çucentasuneco izpiritua. Ez beneçaçu iraiz çure aitzinetic, eta ez biaçadaçu ken çure izpiritu saindua. Bihur diçadaçu çure salbamenduco bozcarioa, eta izpiritu buruçaguiaz gogor neçaçu. Guiçon tzarrei irakatsiren daroeztet çure bideac, eta gaixtaguinac çure gana bihurturen dira. Jaincoa, ene salbamenduco Jaincoa, athera neçaçu odolpetic, eta ene mihiac goretsiren du çure çucentasuna. Jauna, idequico ditutzu ene ezpainac, eta ene ahoac goraqui adiaracico ditu çure laudorioac. Alabainan sacrificio bat nahi içan bacindu, lehiaz narotzun escainico: bainan etzare holocaustetan laket içanen. Jaincoaren gogaraco sacrificioa, urriquiac hautsi duen izpiritua da. Jaincoa, ez duçu arbuiatuco bihotz bat urriquiac eta beheramenduac joa. Jauna, Sioni ongui eguioçu çure nahicunde onaren arabera, arren alchatuac içan ditecen Jerusalemeco harrasiac. Orduan ditutzu onhetsiren çucembideco sacrificioa, escainçac eta holocaustac; orduan eçarrico dira aratcheac çure aldarearen gainean. Azqueneraino, Dabiden adigarri, Doeg Idumearra ethorri cenean, eta Sauli berria ekarri eta erran çaroenean: Dabid Aquimelequen etchean içatu da. Nolaz espantatzen duc malçurquerian hire burua, oi guiçon gaixtaqueriaco hazcar haicena? Egun oroz hire mihia bidegabequeria asmatzen ibili duc; biçarnabala çorrotzac beçala cimarku eguin duc. Malçurqueria onguia baino maiteago içan duc, makur minçatzea çucen baino. Solas galgarri guciac maithatu dituc, oi mihi malçurra. Hargatic Jaincoac xahutuco hau behin-bethico; kenduco eta iraicico hau hi hire olhatic, eta hire erroa bici direnen lurretic. Prestuec ikusico dute, eta icituco dira; haren gainean irri-eguinen dute, eta erranen: Horra guiçona, Jaincoa bere lagunçailetzat hartu ez-duena; Bainan bere aberastasun handietan eman du bere phesquiça eta bere ahal ezdeusaz buruiope hartu du. Ni ordean, Jaincoaren etchean naiz oliba-ondo fruitutsu baten pare; ene phesquiça Jaincoaren urricalmenduan iduqui dut bethico eta menderen mendetaco. Bethi eta bethi aithor darotzut bihurtuco, horiec eguin ditutzulacotz; eta çure icenari egonen natzaio iguri, ceren den ona çure sainduen aitzinean. Azqueneraino, Maelethençat, Dabiden adigarri. Çoroac bere bihotzean erran du: Ez da Jaincoric. Ustelduac dira eta beren tzarqueriez hasgarri eguinac: bat ez da onguia eguiten duenic. Cerutic guiçonen semeen gainera beguiratu du Jaincoac, ikustecotzat hean batere baden adimendudunic edo Jaincoa bilhatzen duenic. Oro makurtu dira, batean alfer eguin dira; ez da onguia eguiten duenic, ez-eta bakar bat ere. Ez othe dira noizbait ohartuco tzarqueria eguiten hari diren guciac, jateco oguia beçala iresten dutenac ene populua? Jaincoari ez daroete deiric eguin: han beldurrez ikaratu dira, non beldur içatecoric ez baitzen; Ceren Jaincoac guiçonen gogaraco direnen heçurrac ilhaundu baititu: hainac ahalquetara eroriac dira, Jaincoac erdeinatu dituelacotz. Norc emanen du Siondic Israelen itzurpena? Jaincoac bere populua gathibutasunetic bihurraracico duenean, Jacob jaucico eta Israel bozcariatuco dira. Azqueneraino, cantiquetan, Dabiden adigarri, Ciphtarrac ethorri cirenean eta Sauli erran çaroetenean: Dabid ez da gure toquitan gordea? Jaincoa, çure icenaz salba neçaçu, eta çure indarraz erabacaçu ene gainean. Jaincoa, ençun çaçu ene othoitza, çure beharriac ardiets betza ene ahoco hitzac. Ecen ene contra jaiqui dira arrotzac; indar handitaco guiçonec bilhatu dute ene bicia, eta ez dute Jaincoa beren beguien aitzinean eçarri. Eta huna non laguncen nauen Jaincoac, eta Jauna da ene biciaren beguirale. Gaitzac ene etsaien gainera aldara çatzu; çure cintasunaren arabera xahu çatzu. Ene gogara sacrificaturen darotzut, eta çure icenari, Jauna, aithor emanen diot, ceren den ona; Ecen hestura gucietaric atheratu nauçu, eta ene beguiac gain-behera beguiratu diote ene etsaiei. Azqueneraino, cantiquetan, Dabiden adigarri. Jaincoa, ençun çaçu ene othoitza, ez arbuia ene errequeiac; Beguira diçadaçu, eta ençun neçaçu. Ilhun nago ene gogoco alhaduran; asaldatu naute Ene etsaiaren minçoac eta gaixtaguinaren hestutzeac; Ceren ene gain eguin baitituzte gaixtaqueriac, eta beren sephan ene atsecabegarri baitira. Ene bihotza asaldutan dago ene baithan, eta heriotzearen icialdura ene gainera erori da. Beldurra eta ikara ene gainera jautsi dira, eta ilhumbeec estali naute. Eta erran dut: Norc emanen darozquit usoaren hegalac? hegalda nindaite, phausa-leku batera hel nindaite. Huna non ihes-eguinez naicen urrundu, eta bakartasunean naiz guelditu. Izpirituco uzcurreriatic eta phesiatic atheratu nauenaren iguri nindagoen. Eragotz çatzu, Jauna, alde orotara eraguioçute hequien mihiei; ecen tzarqueriaric eta nahasqueriaric baicen ez dut hirian ikusi. Gau eta egun tzarqueriec inguratzen du bere harrasien gainean; borchac Eta bidegabequeriac haren erdian dira; Lucurança eta cimarkua ez dira hango placetaric urrundu. Ecen baldin ene etsaiac madaricatu içan banindu, jasan nuqueen segurqui; Eta gaitzirizcotan nindaucana, ene contra goraqui minçatu içan balitz, gordeco nincen eiqui haren ganic. Bainan çu çare, enequin bat cinena, ene bidaria, ene eçaguna, Enequin batean onthurunça goçoac eguiten cintuena, eta enequin batasunean Jaincoaren etchean ibilcen cinena. Herioa gainera bequiote; ifernura biciric jauts beitez; Gaixtaqueria hequien egoitzetan eta hequien erdian dagoelacotz. Nic aldiz, Jaunari dei eguin diot, eta Jaunac atheraco nau. Goicean, egüerditan, arratsean aithor emanen diot eta aguertuco diozcat ene nahigabeac, eta ençunen du ene minçoa. Baquea emanen dio ene arimari ene contra hurbilcen direnen ganic, ecen hainitz dira ene inguruan. Jaincoac, mendeac baino lehenago danic dirauenac, ençunen nau, eta aphalduco ditu. Ecen ez da nehorceric hequien baithan, eta ez dira Jaincoaren beldur. Jaunac hedatuco du escua, bakotchari bere sariaren emateco. Lohitu dute harequilaco patua; Haiçatuac içan dira haren beguithartearen hasarreaz; haren bihotzac eguin diote gainera. Hainaren solasac olioa baino legunago direlaric, eguiazco gueciac dira. Jaunaren gain utzaçu çure grina, eta berac hacico çaitu: ez du guiçon çucena bethi gora-beheretan utzico. Çuc berriz, Jaincoa, gaixtaguinac arthiquico ditutzu galpeneco putzura. Guiçon odolcoi eta malçurrec ez dituzte erdizcatuco beren egunac; nic aldiz, Jauna, çure baithan iduquico dut ene phesquiça. Azqueneraino, leku sainduetaric urrundua içan den populuarençat, habean Dabidec iscribatua, arrotzec Jethen iduqui çutenean. Jaincoa, urrical çaquizquit, ceren oincatu bainau guiçonac eta egun oroz guduca hestutu. Egun gucian oincatu naute ene etsaiec, hainitz cirelacotz ene contra guducatzen cirenac. Egun betheac lotsatuco nau, bainan çure baithan içanen dut ene iguriquitza. Jaincoa baithan laudatuco dut niri eman hitza, Jaincoa içan dut ene phesquiça: guiçonac eguin diçaquetanaren beldur ez naiz içanen. Egun gucian madaricatzen cituzten ene solasac; ene contra gaizquirat çauden hequien gogoeta guciac. Bilku eguiten harico dira, eta gordeco dira; beguiz iduquico dituzte ene urhatsac. Nola ene biciari aiheri çan baitira, Çuc ere ez ditutzu salbatuco. Çure hasarrean xehacatuco ditutzu populuac.       Jaincoa, Eguin içan darotzut ene biciaren aithorra; ene nigarrac eçarri ditutzu çure aitzinean. Çure aguinçac dakarren beçala, Orduan ene etsaiac bulkatuac içanen dira guibelerat. Edocein egunez dei eguin deçaçudan, hara non eçagutzen dudan ene Jaincoa çarela. Jaincoa baithan laudaturen dut haren hitza; Jauna baithan laudaturen dut haren aguinça; Jaincoa baithan içan dut ene iguriquitza, ez naiz içanen guiçonac eguin diçaquetanaren beldur. Jaincoa, ene baithan bici dira esquer onetan bihurturen darozquitzutan botuac; Ceren atheratu duçun ene bicia herioaren aztaparretic eta ene oinac behaztopatic beguiratu, Jaincoaren gogara eguin deçadan bici direnen arguitara. Azqueneraino. Ez deçaçun gal. Dabidec habean iscribatua, Saulen aitzinetic cilho batera ihes goan cenean. Urrical çaquizquit, Jaincoa, urrical çaquizquit, ceren çuri baitago ene arima. Eta çure hegalen itzalean iguri egonen naiz, gaixtaqueria iragan dadien arteo. Deihadar eguinen diot Jainco guciz gorari, Jainco niri ongui eguin darotanari. Ceru gainetic igorri du, eta atheratu nau; laidagarri eman ditu ni osticatzen nindutenac. Jaincoac bidali ditu bere urricalmendua eta bere eguia, Eta ene arima atheratu du lehoincumeen erditic: asaldutan eguin dut lo. Guiçonen semeec dituzte horçac, harmac eta gueciac iduri; hequien mihia ezpataren pare da. Ceruetaric goiti gora çaite, Jaincoa; eta çure ospeac lur guciaren gainera dirdira beça. Ene oinei hedatu diote arte bat, eta malguaraci dute ene arima. Ene hobia ene aitzinean eguin dute, eta berac harat erori dira. Aphaindua da ene arima, Jaincoa; aphaindua da ene anima; cantatuco çaitut eta psalmo bat erranen darotzut. Jaiqui çaite, ene ospea; atzar çaitezte, maniurra eta guitarra; arguitzetic jaiquico naiz. Populuen erdian aithor bihurturen darotzut, Jauna; eta psalmo bat erranen darotzut jendaien erdian; Ceren ceruetaraino goretsia den çure urricalmendua, eta hedoietaraino çure eguia. Ceruetaric goiti gora çaite, Jaincoa; eta çure ospeac lur guciaren gainera dirdira beça. Azqueneraino. Ez deçaçun gal. Dabidec habean iscribatua. Baldin eguiazqui çucentasuna aiphatzen baduçue, çucen erabacaçue, oi guiçonen semeac. Ecen çuen bihotzean tzarqueriac obratzen ditutzue lurraren gainean, eta çuen escuac bidegabe aphaincen hari dira. Bekatoreac sorcetic baztertu dira, amaren sabeletic makur dabilça, gueçurrez minço dira. Hequien errabia suguearena beçala da; iduri du aspic gor eta bere beharriac tapatzen dituenarena; Ceinac ez baitu aditzen xarmatzaileen eta jaquinqui xarmatzen hari den gaizquinaren boça. Jaincoac horçac hautsico daroezte beren ahoan; Jaunac crascatuco ditu lehoinen haguinac. Ezdeusetaratuco dira, ixurcen den ura beçala; hedatua daduca bere arrambela, iraungui ditecen arteo. Ahituac içanen dira, urcen den ezcoa beçala; sua gainera erori çaiote, eta iguzquia ez dute guehiago ikusi. Çuen arranceec elhorriaren indarra eçagutu baino lehen, bici-biciac beçala, hala Jaincoac iretsico ditu bere hasarrean. Bozturen da guiçon çucena, aspercundea ikustean; bere escuac bekatorearen odolean garbituco ditu. Eta guiçonac erranen du: Baldin eguiazqui çucenac bere sana atheratzen badu, eguiazqui bada beraz Jainco bat guiçonac lurraren gainean juiatzen dituena. Azqueneraino. Ez deçaçun gal. Dabidec habe batean iscribatua, Saulec haren etchearen çaincera igorri çuenean, haren hilarazteco. Ene Jaincoa, athera neçaçu ene etsaien escuetaric, eta itzurraraz neçaçu ene contra jaiquitzen direnei. Athera neçaçu gaixtaqueria eguileen escuetaric; eta guiçon odolcoien ganic beguira neçaçu. Ecen huna non ethorri diren ene biciaren harcera; indarretan jauci dira ene gainera. Eta hori, Jauna, ene aldetic gaizqui eta hobenic gabe; bidegaberic eguin gabe ibili naiz eta bidatu ditut ene urhatsac. Ene bidera jaiqui çaite eta ikusaçu; eta çu, Jauna, armadetaco Jaincoa, Israelgo Jaincoa, Abia çaite jendaqui gucien ikuscatzera; ez urrical tzarqueria eguiten hari diren guciei. Itzulico dira ilhunaldera, eta çakurrec beçala gosea jasanen dute, eta hiriaren inguruan ibilico dira. Hara non beren ahoan erasiaca harico diren; ezpata bat da hequien ezpainetan, eta erran dute: Norc aditu gaitu? Eta çuc, Jauna, irri eguinen duçu hequiez; ezdeusetara ekarrico ditutzu jendaia guciac. Çuri esquer beguiratuco dut ene indarra, ceren Jaincoa baita ene gueriça. Aitzinduco çait ene Jaincoaren urricalmendua. Jaincoac erakutsi darot cer içanen den ene etsaiez: etzatzula hil, othoi, beldurrez-eta orhoitzapen horren galcera ethor ditecen ene populuac. Barraia çatzu çure indarraz, ken çotzute beren escuac, Jauna, ene gueriçatzailea. Gaztiga çaçu hequien ahoco hobena, hequien ezpainetaco solasa, eta beren hampurusquerian atzemanac içan beitez. Aguertuac içanen dira hequien burho eta gueçurrac Xahupeneco egunean, çure hasarreac xahutuco dituenean; eta ez dira içanen guehiago. Eta jaquinen dute Jaincoa erreguinatzen dela Jacoben gainean eta lurraren bazterretaraino. Itzulico dira ilhunaldera, çakurrec beçala jasanen dute gosea, eta hiriaren inguruan ibilico dira. Jan nahiz barraiatuco dira; bainan ez dira aseco eta marmaraca harico dira. Nic aldiz cantatuco dut çure indarra, eta goicetic goretsico dut çure urricalmendua; Ceren ene gueriçatzaile eta ene ihes-leku eguin çaren, ene hesturaco egunean. Ene lagunçailea, maniurraren gainean cantatuco çaitut, ceren çaren ene Jainco beguiralea, ene Jainco ni urricari nauçuna. Akabançaraino, aldatuac içanen direnençat. Dabidec berac habean irakaspenetan iscribatua, Mesopotamia Siriacoa eta Sobal erre cituenean, eta Joabec itzulcean Gazteguietaco haranean jo çuenean Idumea, hamabi mila guiçon xahuturic. Jaincoa, hastandu eta xahutu gaituçu; hasarretu çare, eta guero urricaldu çaizquigu. Ikaratu eta nahasi duçu lurra; osa çatzu hunen phuscac, ecen kordocan dago. Egun gogorrac erakutsi diozcatzu çure populuari, eta urriqui mineco arnoa edanaraci dioçu. Çure beldur direnei seinale eman dioçute, arrambelaren aitzinetic iheseguin ceçaten, Athera citecençat çure maiteac: Salba neçaçu çure escuinaz eta adi neçaçu. Bere sainduteguian minçatu da Jaincoa: bozcariotan sarthuco naiz, çathituco dut Siquemgo lurra eta neurtuco olhetaco harana. Galaad enea da, enea da Manase, eta Efraim ene buruco indarra da;       Juda ene erregue da, Moab ene phesquiçaren uncia.       Idumearen gainera hedatuco dut ene oina; arrotzac ene azpico dira. Norc eramanen nau hiri hazcarraren barnera? norc eramanen nau Idumearaino? Jaincoa, ez othe çare çu gu hastandu gaituçuna? Jaincoa, ez othe çare guehiago gure armadetara ilkico? Iguçu çure lagunça hesturatic atheratzeco; ecen salbatzeco alferra da guiçonaren eguinahala. Jaincoa lagun, garhaicia eramanen dugu; eta harec berac ezdeustuco ditu gure hestutzaileac. Azqueneraino, Dabiden himnoetan. Jaincoa, ençun çaçu ene errequeia; beha çoçu ene othoitzari. Lurraren bazterretic deihadar eguin darotzut: ene bihotza alhaduraz behartua celaric, harriaren gainera goititu nauçu. Bidatu nauçu, Eguin çarelacotz ene iguriquitza, indarraren dorrea etsaiaren aitzinean. Çure tabernaclean mendetaco içanen dut ene egoitza; maldaturen naiz çure hegalen itzalaren azpian, Ene Jaincoa, ençun duçu alabainan ene othoitza; primança eman daroeçu çure icenaren beldur cirenei. Eguna egunaren gainean iratchiquiren dioçu erregueri; haren urtheac berhaturen ditutzu guiçamende gucien iraupenean. Bethi eta bethi egonen da Jaincoaren aitzinean: norc ikarturen ditu haren urricalmendua eta eguia? Horreletan, Jauna, cantaturen dut bethi çure icena, egunetic egunera bihurcecotzat ene botuac. Azqueneraino, Idithunençat, Dabiden psalmoa. Ene arima Jaincoari ez othe çaio ethordun içanen? ecen haren ganic dathorquit ene itzurpena. Alabainan bera da ene Jaincoa, ene salbatzailea, ene gueriça; ez naiz guehiago içanen kordocatua. Noiz arteo jaucico çarete guiçonaren contra; guciac harrasi makurtu bati beçala, etche erori bati beçala, hilcera hari ceraizquiote? Alabainan ene ospearen eragozteco asmua eguin dute; egarriarequin laster eguin dut: ahoz benedicioneca, bihotzez madaricioneca hari ciren. Bainan, oi ene arima, Jaincoari içan çaquizquio ethordun, ecen haren ganic dathor ene jasancortasuna; Ceren hura baita ene Jaincoa, ene salbatzailea; hura da ene lagunça eta ez naiz erorico. Jaincoa baithan dira ene itzurpena eta ene ospea; Jaincoa da ni laguncen nauena, eta Jaincoa baithan datza ene phesquiça. Populuaren bilkua, guciac haren baithan eçar çac hire iguriquimena; haren baithan ixur çatzue çuen bihotzac; Jaincoa da gure lagunçaile bethicotzat. Bainan guiçasemeac ezdeusac dira; guiçasemeac enganatzaile dira balancetan; oro batean enganatzeco baicic ez dira beren ezdeustasunaz. Berautzue gaixtaquerian eçarcetic çuen phesquiça; harrapaqueriara ez lehia; nasai heldu badira aberastasunac, berautzue hequietan eçar bihotza. Jaincoa minçatu da behin; bi solas hauquiec aditu ditut: Jaincoarena dela ahala, Eta çure çurea, Jauna, urricalmendua; çuc bakotchari bere eguinen arabera bihurturen dioçula. Dabiden psalmoa Idumeaco mortuan cenean. Jaincoa, ene Jaincoa, arguitzetic nagoçu atzarria. Çutaz egarritu da ene arima, cembatetan ez da çure gana lehiatu ene haraguia! Toqui huts, ez bideric, ez uric ez duen huntan, çure aitzinera aguertu naiz hala-nola leku sainduan, çure indarraren eta ospearen ikusteco. Çure urricalmendua hobe baita bici guciac baino, laudaturen çaituzte ene ezpainec. Haletan benedicaturen çaitut ene bicitzean, eta çure icenean alchaturen ditut ene escuac. Goçoz eta goritasunez betheco den beçala ene arima, ene ahoac bozcalenciaco cantutan laudaturen çaitu. Baldin çutaz orhoitzen banaiz ene etzaunçan, çu baithan erabilico dut ene gogoa ordu goiztiarretan, Çu içan çarelacotz ene lagunçailea. Çure hegalen itzalean jaucico da ene bozcarioa: Çuri da iratchiqui ene arima: çure escuinac soincatu nau. Aldiz, alferretan ene etsaiec bilhatu dute ene bicia; luphera jautsico dira; Ezpataren ahoari emanac eta hacerien pusca içanen dira. Erregue berriz, Jaincoaren baithan da bozturen: laudatuac içanen dira hartaz cin eguiten duten guciac, ceren tapatua içan baita tzarqueria-erraileen ahoa. Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Errequeica nagoenean, Jauna, ençun çaçu ene othoitza: etsaiaren beldurretic athera çaçu ene arima. Galdatu nauçu gaixtaguinen bilkutic, tzarqueria-eguileen ostetic; Alabainan ezpata bat beçala çorroztu dituzte beren mihiac; hedatu dute arrambela, harma garratza, Itzalpetan sastacatzeco notharic gabe dena. Terrepentean sastacatuco dute, eta ez dira lotsa içanen; gogoeta gaixtoan gogortu dute beren burua. Minçatu dira arteac gorde behar dituztela, eta erran dute: Norc ikusico ditu? Gaixtaqueriaqueta ibili dira, eta bilhatzean lanac ahitu ditu. Guiçona alchatuco da bihotzeco hanturara, Eta Jaincoa garai içanen da. Hequien ukaldiac haurren gueciac iduri bilhacatu dira, Eta beren contra higatu dituzte beren mihiac. Nahasi dira hequien ikusle guciac, Eta guiçonac oro icitu dira. Eta goraqui erran dituzte Jaincoaren eguinçac eta hequien adimenduac ardietsi ditu harec eguinac. Guiçon çucena bozturen da Jauna baithan; haren baithan içanen du bere phesquiça, eta bihotzez çucenac diren guciac içanen dira laudatuac. Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Jeremiasen eta Ecequielen cantica desterruco populuari, goaten abiatu cenean. Jaincoa, çuri dagoquioçu Sionen himnoa, eta çuri içanen çaitzu botua bihurtua Jerusalemen. Ençun çaçu ene othoitza: guiçon guciac çure gana ethorrico dira. Gaixtaguinen solasac nausitu dira gure gainean, bainan barkatuco darozquigutzu gure hobenac. Dohatsu hautatu eta hartu duçuna! çure lorioetan içanen du bere egoitza. Çure etcheco onez betheco gare: saindua da çure temploa, Ederresgarria çucentasunez. Ençun gaitzatzu, Jainco gure salbatzailea, lurreco bazter gucien eta itsaso urrunen iguriquitza. Çure indarrean asentatzen ditutzu mendiac, ahalaz jauncia çare, Lazten ditutzu itsasoaren ondarra eta hango uhinen orroa. Çure sendagailec laztuco Eta ikaratuco dituzte lurraren bazterrac: iguzqui-ilkitzetic sarceco lekuraino hedatuco duçu bozcarioa. Lurrari aguertu çaizquio eta horditu duçu: aberastasunez gainditu duçu. Urez hantua da Jaincoaren hibaia; guiçonei aphaindu daroeçu jatecoa, ecen hartaco aphaincen duçu lurra. Urez ase çatzu hango latsac, berha çaçu haren musquila; musquilcen dena boztuco da hango ihincez. Benedicaturen duçu çure ontasuneco urthearen koroa; eta çure bazterrac goritasunez betheac içanen dira. Guicenduco dira mortuco leku ederrac, eta bozcarioz jaunciac içanen dira aldapac. Ahariac ardiz inguratuac içanen dira eta haranac bihiz gaindituac, ecen ez da alde orotaric içanen oihu eta canturic baicen. Azqueneraino, birphizteco psalmoaren cantica. Oi lurra, alde orotaric bozcariozco oihuac igor çatzic Jaincoari: Psalmotan canta çaçue haren icena: haren laudorioei ospe emoçuete. Jaincoari erroçue: Ceinen lazgarri diren çure eguinçac, Jauna! çure indar gaitzaren aitzinean, uko eguinen dute çure etsaiec. Adora beçaitza lur guciac, canta betza çure laudorioac, psalmotan canta beça çure icena. Çatozte eta ikus çatzue Jaincoaren eguinçac. Ikaragarri da guiçasemeen gaineco asmuetan. Leihorretara harec bihurtu du itsasoa: oinez iragan dira hibaiaren erditic: han boztu gure Jauna baithan. Hura bere indarraz erreguinatzen da bethi gucian: haren beguiac jendaien gainean daude: bihurriarena eguiten dutenac ez beitez hant beren baithan. Jendaiac, benedica çaçue gure Jaincoa, eta orotan ençunaraz çatzue haren laudorioac. Harec beguiratu du ene arima biciric, eta ene oinac ez ditu kordocatzerat utzi. Ecen, oi Jaincoa, frogatu gaituçu: suaz frogatu gaituçu, cilharra frogatzen den beçala. Artean sarraraci gaituçu, gure gainera ekarri ditutzu hesturac, Gure gainean eçarri ditutzu guiçon gogorrac. Sutic eta uretic iragan gare, eta frescalekura erakarri gaituçu. Çure etchera sarthuco naiz holocausten escaincera; bihurtuco darozquitzut Ene ezpainec aguindu botuac;       Ecen ene ahoa minçatu da ene hesturaco orduan. Holocausta goriac escainico darozquitzut, aharien usain onarequin; escainico darozquitzut idiac akerrequin. Çatozte, ençun çaçue, Jaincoaren beldur çareten guciec; erranen ditut nolaco onguiac eguin diozcan ene arimari. Ene ahoz oihu eguin diot eta ene mihiz goretsi dut. Ikusi banu gaixtaqueria ene bihotzean, Jaunac ez ninduen ençunen. Hargatic ençun nau Jaincoac, eta atzarri da ene othoitzari. Benedicatua Jaincoa, bere ganic ene othoitza eta ene ganic bere urricalmendua aldaratu ez dituena. Azqueneraino, himnoetan, Dabiden canticaco psalmoa. Urrical bequigu Jaincoa, eta benedica begaizca; gure gainera arguiaraz beça bere beguithartea, eta urrical bequigu; Lurrean eçagut deçagunçat çure bidea, jendaqui gucietan çu çarela salbatzailea. Oi Jaincoa, populu guciec aithor eman biaçaçute; oroc aithor eman biaçaçute. Jendaiac boz beitez, jauz beitez, ceren populuac çucenqui juiatzen eta lurraren gainean jendaiac bidatzen baititutzu. Oi Jaincoa, populuec aithor eman biaçaçute, aithor eman biaçaçute guciec: Lurrac athera du bere fruitua. Jaincoac, gure Jaincoac benedica begaizca; Benedica begaizca Jaincoac, eta lurraren bazterrac oro haren beldur içan beitez. Azqueneraino, Dabidi berari canticaco psalmoa. Alcha bedi Jaincoa; haiça beitez haren etsaiac; hura higüin dutenec iheseguin beçate haren aitzinetic. Iraungui beitez, kea iraunguitzen den beçala; nola suaren aitzinean urcen baita ezcoa, hala sunsi beitez bekatoreac Jaincoaren aitzinetic. Aldiz, prestuac ase beitez, jauz beitez Jaincoaren aitzinean, eta bozcariotan gogo har beçate. Canta çaçue Jaincoa, psalmo bat canta çoçue haren icenari; bidea aphain çoçue iguzqui-etzitearen gainera igana denari: Jauna da haren icena. Jauz çaitezte haren aitzinean: Nahasico dira haren aitzinean, Umeçurcen aitaren, alhargunen juiearen aitzinean. Jaincoa bere sainduteguian da; Harec etche berean egonarazten ditu aztura bereco guiçonac. Harec atheratzen ditu bere indarraz lokarriz hestuac; eta orobat bihurriarena eguiten dutenac, hobietan daudecenac. Oi Jaincoa, çure populuaren aitzinean cinabilçanean, mortua gaindi iragaiten cinenean, Lurra ikaratu cen, eta ceruac urthu ciren Sinaico Jaincoaren aitzinean, Israelgo Jaincoaren aitzinean. Oi Jaincoa, uri goço bat bereci dioçu çure primançari; ahitua cen, bainan çuc sasualdu duçu. Hartan egonen dira çure abereac: Jaincoa, çure eztitasunean hura aphaindu dioçu beharrari. Jaunac indar handirequin solasa emanen diote berri onaren ekarleei. Armadetaco erreguec maiteari, etcheco maite eta ederrari emanen diozca buluzquinac bereztera. Lokartuac baçarete çuen primancen erdian, idurico duçue uso-hegal cilharreztatua eta ceinaren guibel-aldeac baitu urhearen arguidura eztia. Jaun cerucoac haren gatic juiatuco dituenean erregueac, çurituco dira Selmonen elhurra beçala. Jaincoaren mendia, mendi goria da. Mendi guicena, mendi goria da: Certaco uste duçu halaco mendi guicenic badela? Hura da mendia, ceintan Jaincoac laket baitu egotea; ecen Jauna han egonen da azqueneraino. Jaincoaren orga-lasterra asco hamar milaz inguratua da; milaca dira bozten direnac; Jauna hequien erdian dago leku sainduan, Sinairen gainean beçala. Igan çare leku gorara, gathibuac hartu ditutzu, guiçonetan onhetsi ditutzu emaitzac. Çure escupera hartu ditutzu sinhesteric etzutenac Jainco Jauna gurequin egoten cela. Egun oroz benedica bequio Jaunari: çorionezco bide bat aphainduco darocu; Jaincoa da gu salbatuco gaituena. Gure Jaincoa da Jainco salbatzen duena eta heriotzeco athecaco nausi den Jaun Jauna. Bainan Jaincoac hautsico ditu bere etsaien buruac, beren bekatuetan dabilçanen casco gorac. Jaunac erran du: Atheratuco çaituztet Basandic, atheratuco çaituztet itsaso-barnetic, Etsaien odolean gorri ditecen çuen çangoa eta çuen çakurren mihia. Jaincoa, ikusi dute çure urhatsa, sainduteguian den ene Jaincoaren, ene erreguearen urhatsa. Buruçaguiac cihoacen aitzinean psalmolariequin batean, nescatcha gazte atabalarien erdian. Baldarnetan benedica çaçue Jaincoa, Jauna, Israelgo ithurrietaricacoac çaretenec. Han cen Benjamin gaztettoa, bozcarioz çoratua. Han ciren Judaco buruçaguiac, hequien aitzindariac, Çabulongo buruçaguiac, Nefthalico buruçaguiac. Jaincoa, mana çoçu çure indarrari, Jaincoa, finca çaçu gure baithan eguin duçun hau. Jerusalemen çure templotic erregueec escainiren darozquitzute emaitzac. Larderia çatzu ihitoquietaco basabereac, cecenac beçala bilduac populuen behien erdira, iraizteco cilharra beçala frogatuac içan direnac. Barraia çatzu guerla nahi duten jendaiac; Eguiptotic ethorrico dira bidalquinac; Ethiopiac hedatuco diozca Jaunari escuac. Lurreco erresumac, Jaincoa canta çaçue, Jaunari canta çotzue psalmoac. Iguzqui-sorthaldera ceruco cerugainera igana den Jaincoari canta çotzue psalmoac. Huna non bere minçoari emanen daroen indarraren ocentasuna. Ospe bihur dioçoçue Jaincoari Israelen gainean: hedoietan aguercen dira haren handitasuna eta haren indarra. Miresgarri da Jaincoa bere egoitza sainduan; Israelgo Jaincoac bere populuari emanen diozca indarra eta bihotzoitasuna. Jaincoari benedica bequio. Azqueneraino, aldatuac içanen direnençat, Dabiden psalmoa. Jaincoa, salba neçaçu, ceren ene arimaraino urac sarthu baitira. Ixtilean barna sarthua naiz, eta ondoric ez da. Itsaso-çabalera heldu naiz eta phesiac itho nau. Oihuca ethendu naiz, erlastu da ene cinçurra; iraunguitu dira ene beguiac ene Jaincoaren iguri nagoelaric. Ariaric gabe gaitzirizcotan hartu nautenac, ene buruco ileac baino usuagotu dira. Ene etsai, bidegabezqui niri jarraiqui direnac, hazcartu dira; hartu ez nuena pagatu dut orduan. Jauna, çuc badaquiçu ene jaquin-escasaren berri, eta ene hutsac etzaizquitzu gordeac. Jauna, armadetaco Jauna, çure iguri daudenac ez beitez ene gainean ahalca. Israelgo Jaincoa, çu bilhatzen çaituztenac ez beitez ene gatic içan ahalquetan eçarriac; Ceren çure gatic jasan baitut laidoa, ahalqueac estali baitu ene beguithartea. Arrotz bilhacatua içan natzaiote erre anaiei, atze ene amaren semeei; Ceren erre nauen çure etchearen alderaco karrac, eta çu laidoztatzen cintuztenen irainac ene gainera erori baitira. Eta ene arima baruraren azpian eçarri dut, eta laidotara bihurtua içan çait. Eta çurdatz bat eçarri dut soinecotzat, eta hequiei irrigarri eguin natzaiote. Athean jarcen cirenac, ene contra minçatzen ciren, eta arno edaten hari cirenec ene gainean cantatzen çuten. Nic ordean, Jauna, çuri igorcen darotzut ene othoitza: orai da, Jaincoa, atseguin duqueçunaren erakusteho ordua. Ençun neçaçu çure urricalmendu handian eta çure hitz salbagarriaren cintasunean. Ixtiletic athera neçaçu, eta ez naiz hondatuco; athera neçaçu gaitzets nautenen escuetaric eta uren çolatic. Ureco phesiac itho ez beneça, çurrumbiloac irets ez beneça, eta putzuco ahoa ez bedi hers ene gainera. Ençun neçaçu, Jauna, ceren onguicoi baita çure urricalcortasuna; beguira çaçu ene gainera çure urricalpen handien arabera. Ez beçaçu aldara çure beguithartea çure cerbitzariaren gainetic; laster ençun neçaçu, ecen hesturan nabila. Atzarria çagozquio ene arimari, eta libra çaçu; salba neçaçu ene etsaien gatic. Çuc badaquizquitzu ene laido, deboilamendu, ahalqueriac. Çure aitzinean dira ni hestutzen nauten guciac: ene bihotzac iguriqui ditu laidoa eta beharra. Iguri egon naiz nor sarthuco cen ene atsecabean, eta ez da nihor içan; norc emanen çarodan goçacari, eta nihor ez dut aurkitu. Jatecotzat mina eman darotade; egarrian edaritzat minagrea. Hequien mahaina hequien aitzinean bilhaca bedi arte bat, hequien gaizquien sari, hequiençat behaitopagailu bat. Lambro beitez hequien beguiac, ez deçaten ikus, eta bethi makurtua iduc bioçoçute bizcarra. Hequien gainera ixur çaçu çure hasarrea, eta çure hasarrearen keac atzeman betza. Hequien egon-lekua mortu bilhaca bedi, eta nihor ez bedi içan hequien olhetan egoteco; Jaçarri diotelacotz çuc jaçarri dioçunari, eta berhatu dutelacotz ene çaurietaricaco oinhacearen gainera. Gaizquia eraguioçute beren gaizquiaren gainera, eta ez beitez sar çure çucembidean. Borratuac içan beitez bicien liburutic: eta prestuequin ez beitez iscribatuac içan. Beharrac eta atsecabeac joa naducate ni: bainan, Jaincoa, çure escu salbagarriac eguin darot lagunça. Cantiquequin laudaturen dut Jaincoaren icena, eta goretsiren dut ene laudorioetan. Eta gogaragarriago içanen çaio, ecenetz aratche gazte, adar eta behatz eguiten hari dena. Beharrec ikus beçate, eta bozcaria beitez: bilha çaçue Jaincoa, eta bicico da çuen arima: Ecen Jaunac ençun ditu beharrac, eta ez ditu arbuiatu bere gathibuac. Lauda beçate ceruec eta lurrac, itsasoac eta hequietan diren cierpeec: Ecen Jaincoac salbaturen du Sion: berrituac içanen dira Judaco hiriac. Eta han eguinen dute beren egoitza, eta beren çucenaren bidez ardietsiren dute hura. Eta haren cerbitzarien ondocoec hura goçaturen dute, eta haren icena maite dutenec beren egoitza han eguinen dute. Azqueneraino, Dabiden psalmoa, Jaunac salbatu çuelaco orhoitzapenetan. Jaincoa, çaude atzarria ene laguncera; Jauna, laster eguiçu niri escu ematera. Urmariatuac eta ahalque gorritan içan beitez ene biciaren ondotic dabilçanac. Niri gaizquia nahi dutenac ahalca beitez eta guibelerat eguin beçate. Laster eguin beçate guibelerat niri erraten dutenec: Hor! hor! Bozcariotan jauz beitez çure baithan, çu bilhatzen çaituztenac; eta çure ganicaco salbamendua maite dutenec erran beçate bethi: Handietsia içan bedi Jauna! Ni ordean behar eta erromes naiz; lagun neçaçu, Jaincoa. Çu çare ene lagunçailea eta libratzailea; Jauna, ez luça guehiago. Dabiden psalmoa, Jonadaben semeena eta lehembicico gathibuena. Çure baithan, Jauna, içan dut ene iguriquitza: ez naiz behinere ahalquetan erorico: Ene gana beheiti çaçu beharria eta salba neçaçu. Enetzat içan çaite Jainco gueriçatzaile eta malda-leku hazcar bat, arren eta salba neçaçun: Ceren çu baitzare ene habea eta ihes-lekua. Ene Jaincoa, athera neçaçu bekatorearen escutic, leguearen contra dabilanaren escutic eta gaixtaguinarenetic: Ecen, Jauna, çu çare ene jasancortasunaren aria: Jauna, çu çare ene phesquiça ene gaztetasunetic. Çure gainean bermatu naiz sorcetic: çu çare ene gueriça ene amaren sabeletic. Çutaz içanen dira bethi ene cantuac. Sendagaila bat beçala bilhacatu naiz hainitzençat, eta çu çare ene lagunça hazcarra. Ene ahoa laudorioz bethe bedi, çure ospearen cantatzeco, egun gucian çure handitasunaren goresteco. Ez neçaçula hastan ene çaharceco egunetan: ez neçaçula utz, ene indarra ahitzearequin: Ceren ene etsaiec erran baitarotade, eta ene biciari aiher cirenec elkarren artean asmu bat eguin baitute, Ciotelaric: Jaincoac bazterrerat utzi du: jarraic çaquizquiote eta atzeman çaçue, ecen nihor ez da haren atheratzeco. Oi Jaincoa, ez urrun ni ganic; ene Jaincoa, çaude ene laguncera atzarria. Urmaria eta ecezta beitez ene arimaren belçatzera hari direnac: ahalque gorriac estal betza, niri gaitz bilhatzen dabilçanac. Nic berriz, ez dut ene phesquiça utzico behinere, eta laudorioa laudorioaren gainean eçarrico dut çuretzat. Ene ahoac goraqui eçagutaracico du çure çucentasuna: egun gucian cantatuco dut çure lagunça salbagarria. Nola ez baitut escola jaquitateric, sarthuco naiz Jaunaren bothereetan; Jauna, çu bakarraren çucentasunaz orhoituco naiz. Jaincoa, çuc arguitu nauçu ene gaztetasunetic; eta goraqui erranen ditut çure oraidinoco sendagailac. Jaincoa, ez beneçaçu utz ene çaharce eta azquen egunetaraino, Ethorcecoa den guiçaldi guciari eçagutaraz diotzodan arteo çure besoa, Oi Jaincoa, çure ahala, Çure çucentasuna, eta ceruetaraino eguin ditutzun sendagailac.       Jaincoa, nor da çure iduricoric? Cembat hestura handi eta gaitz erakutsi daroztatzun! eta itzuliric, bicia bihurtu darotaçu eta berriz lurreco lecetaric erakarri nauçu. Berhatu duçu çure ospea, eta itzuli çare, eta sosegatu nauçu. Eta nic musicaco tresnetan goretsico dut çure cintasuna: Jaincoa, Israelgo saindua, guitarraren gainean cantatuco ditut çure laudorioac. Ene ezpainec erranen dute ene bozcarioa, nic çuri psalmoac cantatzean: eta boztuco da ene arima, çuc berrerosi duçuna. Ene mihiac ere egun gucian eçagutaracico du çure çucentasuna, ahalque gorrituta itzulico direnean ene gaitza bilhatzen dutenac. Psalmoa, Salomonen gainean. Jaincoa, erregueri emoçu çure arguigarria, eta erregueren semeari çure çucentasuna: Çucenqui juia deçan çure populua, eta arguituqui çure behar gaixoac. Mendiec populuarençat har beçate baquea, eta aldapec çucentasuna, Populuco beharrac juiatuco eta beharren umeac salbatuco ditu, eta berceen belzten gaizqui hari dena beheratuco du. Mendetic mendera, iguzquiac eta ilharguiac becembat iraunen du. Jautsico da uria ardi-ilera beçala, xortac lurrera erorcen diren beçala. Haren egunetan çucentasuna eta baquearen nasaitasuna ilkico dira lurrera, ilharguia eceztatua içan arteo. Eta erreguinatuco da itsasotic itsasoraino, hibaitic lurraren basterretaraino. Ethiopiarrac haren aitzinean ahuspez erorico dira, eta haren etsaiec milicatuco dute lurra. Tharsiseco eta irletaco erregueec emaitzac escainico daroezte, Arabiaco eta Sabaco erregueec ekarrico daroezte dohainac. Eta erregue guciec adoratuco, jendaqui guciec cerbitzatuco dute; Itzurraracico duelacotz indardunaren escutic beharra eta lagunçaileric ez duen beharra. Guphidetsico ditu beharra eta noharroina, eta salbatuco ditu beharren biciac. Lucurutic eta gaixtaqueriatic berrerosico ditu hequien biciac, eta hequien icena ohoretan içanen da haren aitzinean. Eta bicico da, eta emanen diote Arabiaco urhetic, eta bethi adoratuco dute bere ariaz; egun oroz benedicatuco dute. Bihia nasai içanen da lurrean mendigainetan; Liban gainean oroz gorago helduco da haren fruitua; lurreco belharra beçala jendea hiritic loratuco da. Mende gucietan benedicatua içan bedi haren icena; iguzquiac baino lehenagodanic dirau haren icenac. Eta haren baithan benedicatuac içanen dira lurreco leinu guciec; jendaia guciec handietsico dute. Benedica bequio Israelgo Jainco Jaunari, bakarric sendagailac eguiten dituenari. Eta benedicatua içan bedi bethi gucian haren maiestatearen icena, eta lurra oro haren maiestateaz bethea içan bedi. Biz, biz. Akabo dira Dabid Jeferen semearen laudoriozco cantuac. Asaphen psalmoa. Jaincoa cein ona den Israelençat, bihotz çuceneco direnençat! Ordean ene oinac kordocatzer, ene urhatsac barraiatzer dira; Ceren, bekatoreen baquea ikusiz, suhartu bainaiz gaixtaguinen gainean; Ez dutelacotz beren heriotzeari beguiratzen, eta indar dutelacotz beren çaurietan. Ez dira guiçonen neketan barne, ez-eta guiçonequin açotatuac. Horren gatic daduzca hampurustasunac, beren tzartasun eta gaixtaqueriac estalcen dituzte. Tzarqueria leku goritic beçala atheratzen çaiote; beren bihotzeco lehiei eman dira. Gaizquia asmatu eta erran dute; goraqui erran dute gaixtaqueria. Ahoa ceruaren contra idequi dute, eta hequien mihiac iragan du lurra. Hargatic ene populua horrat itzulico da; eta egun betheac atzemanen dira hequien baithan. Eta erran du: Nolaz daiteque Jaincoa jaquinsun dela; eta Guciz-Gorac othe du horietaz jaquitate? Huna non bekatore horiec nasaician diren beren mendean, eta aberastasunac bildu dituzte. Eta erran dut: Ariaric gabe garbitu dut beraz ene bihotza, eta garbi direnen artean xahutu ditut escuac; Ecen egun gucian açotatua içan naiz, eta goicetic hasi da ene açurrialdia. Erran baneça: Horrela minçatuco naiz, huna non çorotzat athera neçaqueen çure haurren andana gucia. Uste nuen ardietsico nuela hori nola çaitequeen: bainan lan gaitza nuen aitzinean, Jaincoaren sainduteguian sar nindedien eta eçagut neçan arteo gaixtaguinen akabança. Eguia da horrela eçarri ditutzula beren malçurquerien gatic; goratzen cirenean, eragotzi ditutzu. Nola erori dira inconiamendura? bat-batean iraunguitu dira, beren gaixtaqueria gatic galdu dira. Atzarcen direnen ametsa beçala, Jauna, çure hiritic eceztatu duçu hequien iduria. Hargatic sugartu da ene bihotza, eta mudatu dira ene guelçurrinac; Eta ni ezdeustua içan naiz, nola ez daquidala. Abere baten pare eguina naiz çure aitzinean; eta halere çurequin guelditu naiz. Iduqui darotaçu escua, ene escuina; çure gogara eraman nauçu eta ospetsuqui iharduqui; Alabainan cer da enetzat ceruan, eta çutaz berceric cer nahi içan dut lurrean? Iraunguitu dira ene haraguia eta ene bihotza; oi ene bihotzeco Jaincoa, çu çare Jainco ene phartea bethi gucico; Ceren galduco baitira çure ganic urruncen direnac, eta galduco baititutzu, çu utziric berceequin kutsatuco direnac. Bainan enetzat on da Jaincoari iratchiquitzea, Jainco Jauna baithan ene phesquiçaren eçarcea, Goraqui eguin detzadan çure laudorio guciac Siongo alabaren atheetan. Asaphen aditza. Oi Jaincoa, cergatic bethico hastandu gaituçu? çure hasarrea sutan jarri da çure hespileco ardien contra. Orhoit çaiteci, hastetic goçatu duçun çure bilkuaz. Berrerosi duçu çure primançaco makila, Siongo mendia ceintan eguin içan baituçu çure egoitza. Goiti çatzu çure escuac hequien hampurusquerien eragozteco: etsaiac cembat gaixtaqueria ez du eguin çure leku sainduan! Çu gaitzets çaituztenec beren buruac espantatu dituzte çure besta-buruaren erdian. Beren banderac eçagutzaritzat eçarri dituzte haren gainean, Nola ilki-bidean, eta etzaquiten cer hari ciren. Çuhaitz oihanean beçala, haizcoraz Hautsi dituzte han berean hango atheac; haizcoraz eta marteluaz hura lurrerat arthiqui dute. Suz erre dute çure sainduteguia, lurrean lohitu dute çure icenaren tabernaclea. Hequien ahaidegoac batean erran du bere bihotzean: Lurretic gueldiaraz detzagun Jaincoaren besta guciac. Ez dugu guretzateco sendagailaric ikusten, guehiago ez da profetaric eta Jaincoac ez gaitu guehiago eçagutzen. Oi Jaincoa, noiz arteo etsaia iroica harico çaiquigu? noiz arteo azquenecotz ixterbeguiac burhoca hasarrearacico du çure icena? Certaco aldaratzen dituçu çure escua eta çure escuina alde bat çure bulharretic? Bada, Jaincoac, egundainoticaco gure erregueac, salbamendua eguin du lurraren erdian. Çure indarraz fincatu duçu itsasoa; urean hautsi ditutzu erainsugueen buruac. Çuc xehacatu ditutzu erainsuguearen buruac, eta hura jatera eman daroeçu Ethiopiaco populuei. Çuc urratu ditutzu harri cotorrac ilkiarazteco ithurriac eta uharrac; çuc agorraraci ditutzu Ethango hibaiac. Eguna çurea da eta çurea da gaua; çuc eguin ditutzu arguizcorria eta iguzquia. Çuc eguin ditutzu lurreco eremu guciac; çuc eguin ditutzu uda eta primadera. Huntaz orhoit çaite, etsaiac jaçarri dioela Jaunari, eta populu çoro batec burhoztatu duela çure icena. Basabereei ez bequiozquiotzute arthic çuri aithor ematen darotzuten arimac, eta azqueneraino ez betzatzu ahanz çure behar gaixoen arimac. Beguira çoçu çure patuari, ceren gaizqui bilduricaco etchez betheac baitira lurreco guiçonic erdeinagarrienac. Aphaldua dena ez bedi ahalquetan itzul; beharrac eta erromesac laudatuco dute çure icena. Jaiqui çaite, Jaincoa, çure çucenari emoçu bide; orhoit çaiteci çure alderaco irainez, çoroac egun oroz eguiten darozquitzunez. Ez ahanz çure etsaien izcolac; çu higüincen çaituztenen hampurustasuna igaiten hari da bethi. Azqueneraino. Ez deçaçun gal. Asaphen canticaco psalmoa. Aithor bihurturen darotzugu, Jaincoa, aithor bihurturen darotzugu, eta dei eguinen diogu çure icenari. Orotan erranen dituçu çure sendagailac. Astia hartuco dudanean, çucenari emanen diot bere bidea. Urthuac dira lurra eta hartan egoten diren guciac; nic gogortu ditut haren habeac. Gaixtaguinei erran daroet: Gaizquian ez ibil; eta hobendunei: Adarra ez goiti. Berautzue gora alchatzetic çuen adarra; berautzue Jaincoaren contra tzarqueriaric erratetic; Ceren ez baituqueçue lagunçaric ez iguzqui-sorthaldetic, ez etzanaldetic, ez mortu, ez mendietaric; Ecen Jaincoa da juie. Halacoa aphalcen du, halacoa goratzen; Ceren haren escuan baita unci bat arno hazcar, nahastecatuz bethea. Eta hartaric ixurcen du hunat eta harat; halaric-ere hartaco ondaquina ez da akitua; lurreco bekatore guciec edanen dute. Aldiz nic goraqui erranen ditut bethi haren sendagailac; cantatuco ditut Jacoben Jaincoaren laudorioac. Eta hautsico ditut bekatoreen adar guciac, eta goratuac içanen dira prestuaren adarrac. Azqueneraino, laudorioetan, Asaphen psalmoa, Asiriarren gainean cantica. Jaincoa eçagutua da Judean; haren icena handi da Israelen. Haren lekua baque-lekuan jarria da, eta haren egoitza Sionen. Han hautsi ditu arrambelen indarrac, erredola, ezpata, guerlac. Çuc bethiereco mendietaric espantagarriqui dirdiratzean, Nahasi dira bihotzez çoro diren guciac. Beren loaz lohacartu dira, eta guiçon ontasunçale guciec deusere ez dute beren escuetan kausitu. Çure dixidura, oi Jacoben Jaincoa, lo-asman sarthu dira çaldien gainera igaiten cirenac. Ikaragarria çare, eta norc eguinen darotzu buru, çure hasarrea bizten den orduan? Ceru gainetic adiaraci duçu çure erabaquia; lurra ikaratu eta harritua guelditu da, Jaincoa juiatzera jaiqui denean, lurreco guiçon une gucien salbatzecotzat. Hargatic guiçonaren gogoac aithor emanen darotzu, eta gogoeta haren ondorioec besta egun bat atheratuco darotzute. Botuac eguin eta bihur çotzuete çuen Jainco Jaunari, haren ingurura emaitzac ekarcen ditutzuen guciec. Botuac eguizquitzue Jainco ikaragarriari, Eta bicia buruçaguiei kencen diotenari, lurreco erregueei ikaragarri denari. Azqueneraino, Idithunençat, Asaphen psalmoa. Ene ahoz Jaunari deihadar eguin diot; ene ahoz deihadar eguin diot, eta hedatu darot beharria. Ene hesturaco egunean bilhatu dut Jaincoa; gauaz ene escuez hari nindaguiocon, eta ez naiz huts guelditu. Ene arimac ez du nahi içan berce goçacariric; Orhoitu naiz Jaincoaz, eta goçoz bethe naiz, eta alhatu dut gogoa, eta iraunguitu çait izpiritua. Ene beguiec beilac aitzindu dituzte; nahasia içan naiz, eta ez naiz minçatu. Gogoan erabili ditut beihalaco egunac; buruan içan ditut bethiereco urtheac. Ene bihotzean alhatu naiz gauaz; lanean naducan ene burua, eta izpiritua beharcen nuen. Hastancera harico othe da bethi Jaincoa, ala ez othe da oraino jarrico beguithartetsuago içatera? Ala guiçalditic guiçaldira bethicotzat ebaquico othe du bene urricalmendua? Ala Jaincoari urricalcen ahancico çaio, edo bere hasarrean hersico ditu bere urricalmenduac? Eta erran dut: Orai naiz hasten: gambio hau Guciz-Goraren escutic dathor. Jaunaz orhoitu naiz, eta hasteticaco çure sendagaila guciez orhoit içanen naiz. Eta çure eguinça gucietan erabiliren dut ene gogoa, eta alhaturen dut çure asmuez. Oi Jaincoa, sainduac dira çure bideac; cein Jainco da gure Jaincoa beçain handi? Çu çare Jainco sendagaila-eguilea.       Populuetan eçagutaraci duçu çure indarra; Çure besoaz berrerosi duçu çure populua, Jacoben eta Josepen umeac. Oi Jaincoa, urec ikusi çaituzte; urec ikusi eta icitu dira; çurrumbiloac laztu dira. Ur-uhar gaitzac harrabots handitan erori dira; hedoiec ençunaraci dute beren orroa. Çure gueciac ere, iragaiten ciren; Çure ihurçuriaren burrumba inguruan çabilan.       Çure ximistec arguitu dute lurra: lurra ikaratu eta dardaratu da. Itsasoaren erditic eguin duçu çure bidea, urqueta gaitzaren erditic çure bidexcac, eta nihorc ez ditu eçagutuco çure hatzac. Arthalde bat beçala erakarri duçu çure populua Moisen eta Aaronen escuz. Asaphen aditza. Adi çac ene leguea, oi ene populua: ene ahoco hitzetara makur çac hire beharria. Paraboletan idequico dut ene ahoa, eta asmacarica erranen darozquitzuet hasteticaco gauçac. Cer eta cer ez dugu aditu eta eçagutu, eta gure aitec darozquigute erran! Ez dira hequien umeei gordeac guiçaldi batetic bercera. Guciec cantatzen cituzten Jaunaren laudorioac, ahalac eta harec eguin sendagailac. Eta bere lekucotasuna eraiqui du Jacoben baithan, eta legue bat eçarri du Israelen, Gure arbasoei manatu diotzatenac eçagutarazteaz haren semeei, Jaquinac içan citecen ondoco guiçaldian. Sorthuco eta jaiquico diren umeec kondatuco diozcate beren semeei, Jaincoa baithan eçar deçatençat beren phesquiça, ez detzazten ahanz Jaincoaren eguinçac eta bilha detzazten haren manamenduac; Beldurrez-eta bilhaca ditecen beren arbasoac beçala, guiçaldi tzar, Jaincoaren samurrarazle bat; Guiçaldi bat bere bihotza çucen bidatu ez duena, eta ceinaren izpiritua ez baita Jaincoaren baithaco sinhestean egon. Efremen semeec, çaquitelaric arrambelaren hedatzen eta guecien igorcen, guibelaz itzuli dira guerlaco egunean. Ez dute Jaincoarequilaco patua beguiratu, eta ez dira leguean nahi içan ibili. Eta ahanci dituzte haren onguieguinac eta erakutsi diozcaten sendagailac. Hequien arbasoen aitzinean sendagailac eguin ditu Eguiptoco lurrean eta Taniseco celhaiean. Itsasoa urratu du eta iraganaraci diote, eta urac eçarri ditu çahagui batean beçala. Eta egunaz hedoi batez bidatu ditu, eta gabaz su-arguiz. Mortuan urratu du harri cotorra, eta edaran ditu ur-lece batetan beçala. Eta ura atheratu du harritic, eta urac atheratu ditu hibaiac iduri. Eta oraino haren contra bekatu eguitera jarri dira, eta samurcera ekarri dute Guciz-Gora toqui agorrean. Eta beren bihotzetan ibili dira Jaincoa certan froga, jaquiac jateco galdatuz. Eta Jaincoaz gaizqui minçatu dira; erran dute: Jaincoac xuxenduco ahal othe du mahain bat mortuan? Jo duelacotz harria, eta urac atheratu direlacotz, eta turrustaca bazterrac estali dituztelacotz, Bere populuari oguia ere emanen ahal, edo jaquia xuxenduco othe dio? Beraz Jaunac aditu cituen, eta luçatu çuen; eta haren sua biztu cen Jacoben contra, eta haren hasarrea igan cen Israelen gainera, Ceren etzuten sinhetsi Jaincoa baithan, ez-eta iguriqui haren ganic salbamendua. Eta manatu cioten gaineco hedoiei, eta idequi cituen ceruco atheac. Eta mana uritan erori citzaioten jateco, eta ceruco oguia eman cioten. Guiçonac jan çuen aingueruen oguia; hazcurria nasaiqui igorri cioten. Hegoa kendu çuen cerutic eta bere indarraz sarraraci çuen Africaco haicea. Eta hequien gainera herrautsa beçala erorraraci cituen haraguiac, eta itsasoco legarra beçala hegastinac. Eta hegastinac erori ciren hequien campen erdira, olhen ingurura. Eta jan çuten, eta gaindizca ase ciren. Jaincoac iraganaraci çaroeten beren guticia, Eta beren lehia etzitzaioten hutsic guelditu. Haraguiac ahoan cituzten oraino, Eta Jaincoaren hasarrea igan citzaioten gainera. Eta hil cituen hequietaric lehembicicoac, eta arthiqui cituen Israelgo hautac. Horien gucien gatic ere, bekatu eguin çuten oraino, eta etzuten sinhetsi Jaincoaren sendagailetan. Eta hequien egunac iraungui ciren ezdeusquerian, eta hequien urtheac laster iragan ciren. Jaincoac hilcen cituenean, orduan bilhatzen çuten hura; orduan itzulcen eta goicetic haren gana heldu ciren. Orduan orhoitzen ciren Jaincoa cela hequien lagunça, eta Jainco gora cela hequien berreroslea. Eta maite çuten ahoz, eta hequien mihia gueçurrez minço citzaioen. Bainan hequien bihotza etzen haren alderat çucena, eta etzauden fidel harequilaco patuan. Jauna ordean urricalmendutsu cen, barkatzen çaroeten hequien bekatuei eta etzituen alde bat xahutzen. Eta eguiten çuen bere hasarrearen aldaratzera, eta bere hasarrea etzuen gucia bizterat uzten. Eta orhoitzen cen haraguizco guiçon batzu cirela; haice bat, dihoana eta bihurcen ez dena. Mortuan cembat aldiz etzuten gaizcuratu! Cembatetan etzuten hasarretzerat ekarri leku agor hartan! Eta berenera itzulcen ciren, eta froguetan eçarcen çuten Jaincoa, eta uhertarazten çuten Israelgo saindua. Etziren haren escuaz orhoitzen, beren hersarien aztaparretic atheratu cituen egun hartaz; Nola Eguiptoan aguertu cituen bere eçagutzariac, eta Tanisco celhaiean bere sendagailac; Nola odoletara bihurtu cituen hequien hibaiac eta urac, edaterat ez uzteco; Nola igorri çaroezten ulieria bat jaten cituena, eta iguela xahutzen cituena; Nola herdoari eman cituen hequien fruituac, eta xartalari hequien uztac; Nola harriaz hil cituen hequien mahastiac, eta içotzaz hequien marçocac; Nola harriari eman cituen hequien aciendac, eta suari hequien içateac; Nola hequien gainera igorri cituen bere hasarrearen gaitzidura, bere gaitzidura eta hasarrea, eta hestura guciac, aingueru gaixtoen bidez. Bide bat eguin çaroen bere hasarreari, eta etzituen hequien biciac heriotzetic guphidetsi, eta hequien aciendac ere hilaraci cituen. Jo cituen lehen-sorthu guciac Eguiptoco lurrean, hequien lan gucietaco picainac Camen olhetan. Eta arthalde bat beçala atheratu çuen bere populua, eta ardiac beçala eraman mortura. Eta eraman cituen phesquiçaz betheac eta beldurric gabe, eta itsasoaz estali cituen hequien etsaiac. Eta eraman cituen bere sainduespeneco mendira, haren escuina jabetu cen mendira. Eta bere populuaren aitzinetic iraici cituen jendaiac, eta çortera phartitu çaroen lurra, sokaz neurtu ondoan: Eta hequien olhetan Israelgo leinuei eguinaraci çaroeten beren egoitza. Eta hauquiec froguetan eçarri eta uhertaraci çuten Jainco guciz gora, eta etzuten beguiratu haren leguea. Eta makurtu ciren eta etzuten iduqui patua: beren aiten arara, arrambela tzarraren idurico eguin ciren. Hasarretzera ekarri çuten beren munhoequin eta bekaizgo eman çaroten beren jaincomoldeequin. Jaincoac ençun çuen: nardatu cen, eta ezdeustu çuen Israel. Eta arbuiatu çuen Siloco tabernaclea, bere tabernaclea, ceintan eguin baitzuen bere egoitza guiçonen artean. Eta gathibutasunera eman çuen hequien indarra eta etsaien escura hequien edergailua. Ezpaten artean hersi çuen bere populua, eta nardatu cen bere primançaz. Suac iretsi cituen hequien guiçon-gazteac, eta nescatchac etziren deithoratuac içan. Hequien apheçac ezpataren azpira erori ciren, eta hequien alhargunençat etzen nigarric. Eta Jauna atzarri cen lotaric beçala, arnoan balsatu den guiçon hazcarra beçala. Eta bere etsaiac jo cituen guibelean; bethico laidoaz estali cituen. Hastandu çuen Josepen olha, eta etzuen hautatu Efraimen leinua. Bainan hautatu cituen Judaco leinua, Siongo mendi, maithatu duena. Eta licornaren adarra beçala alchatu çuen bere sainduteguia, bethicotzat gogortu çuen lurrean. Eta hautatu çuen Dabid, bere cerbitzaria, ardi-arthaldeen erditic; ardi ernarien ondotic hartu çuen, Alharaz cetzan Jacob, haren cerbitzaria, eta Israel, haren primança. Eta Dabidec alharaci cituen bere bihotzeco garbitasunean, eta erabili cituen bere escuetaco adimenduan. Asaphen psalmoa. Oi Jaincoa, etsaiac ethorri dira çure primançara, lohitu dute çure templo saindua, eta Jerusalem eçarri dute fruitu çainceco etcholatzat. Çure cerbitzarien gorphutz hilac jaterat eman daroezte ceruco hegastinei, eta çure sainduen haraguiac lurreco basabereei. Ura beçala ixuri dute hequien odola Jerusalemen inguruan; eta nihor ez da içan hequien ehorzteco. Bilhacatu gare gure hauçoen laidagarri, gure ingurutan direnen erdeinagarri eta irrigarri. Noiz arteo, Jauna, egonen çare samur? azqueneraino othe? çure karra bethi egonen othe da sua beçala erretzen? Ixuraçu çure hasarrea eçagutzen etzaituzten jendaien gainera, eta çure icena deitzen ez duten erresumetara; Ceren iretsi baitute Jacob, eta desmasiatu haren lekua. Ez beçaiteci orhoit gure bekatu çaharrez; laster aitzin bequizquigu çure urricalmenduac, ceren hainitz behar eguinac baicare. Lagun gaitzatzu, Jaincoa, gure salbatzailea; çure icenaren ospetan libra gaitzatzu, Jauna; gure bekatuei jabal çaquizquiote çure icenaren gatic; Beldurrez-eta jendaietan erran deçaten: Non da horien Jaincoa? eta gure beguien aitzinean jendaietan aguer bedi Çure cerbitzarien odol ixuria içan denaren aspercundea: Gathibuen auhenac hel beitez çure aitzinera. Çure besoaren handitasunaren arabera, jabe çaite hilac içan direnen haurrez. Gure hauçoei bulharretara çazpitan bihur dioçoçute guri eguin darocuten gaizquia: bihur çoçuete, Jauna, berec çuri eguin laidoa. Guc berriz, çure populu, çure bazca-lekuetaco ardiec, aithor bihurturen darotzugu menderen mendetan: Guiçaldi orotan goraqui eguinen ditugu çure laudorioac. Azqueneraino, gambiatuac içanen direnençat, Asaphen lekucotasuna, psalmoa. Ençun çaçu, oi çu, Israeli hotsematen dioçuna, Josep ardi bat beçala bidatzen duçuna. Querubinen gainean jarria çarena, alfer çaite Efraimen, Benjaminen eta Manaseren beguietara. Eraguioçu çure bothereari, eta çato gure salbatzera. Jaincoa, bihurraraz gaitzatzu; erakuts diçaguçu çure beguithartea, eta salbatuac gaitezque. Armadetaco Jainco Jauna, naiz arteo samur egonen çarozquio çure cerbitzariaren othoitzari? Noiz arteo hacico gaituçu nigarrezco oguiaz, eta edatera emanen darocuçu nigarra unci handitic? Gure hauçoen ixterbegui eçarri gaituçu, eta gure etsaiec erdeinatu gaituzte. Armadetaco Jaincoa, bihurraraz gaitzatzu; erakuts diçaguçu çure beguithartea, eta salbatuac gaitezque. Eguiptotic atheratu duçu mahastia, eta jendaiac iraiciric landatu duçu. Bideco buruçagui içatu çare haren aitzinean, eta landatu ditutzu haren erroac, eta bethe du lurra. Haren itzalac estali ditu mendiac, eta haren aihenec Jaincoaren cedroac. Haren gandoac hedatu dira itsasoraino eta haren aldascac hibairaino. Certaco urratu duçu haren harrasia eta larrutzen dute bidean iragaiten diren guciec? Oihanetic basurdeac xahutu du, eta basabere guciec murriztu dute. Armadetaco Jaincoa, itzul çaite; beguira çaçu cerutic, ikus eta ikar çaçu mahasti hau. Gothor çaçu çure escuinac landatu duen mahatsa, eta beguia emoçu guiçonaren semeari, ceina çuretzat fincatu baituçu. Çure mahastia suz errea da eta azpitic joa: çure beguitharteco dixiduac galduco ditu guciec. Çure escua hel bedi çure escuineco guiçonaren gainera eta guiçonaren semearen gainera, ceina çuretzat fincatu baituçu. Eta ez gare çure ganic guibelatuco; eta bizcortuco gaituçu, eta dei eguinen diogu çure icenari. Armadetaco Jainco Jauna, bihurraraz gaitzatzu; erakutsaçu çure beguithartea, eta salbatuac gaitezque. Azqueneraino, dolhareetaco, Asaph beraren psalmoa. Gorets çaçue Jaincoa, gure lagunça; bozcarioz canta çaçue Jacoben Jaincoa. Has çaçue psalmo bat; jo çatzue atabala eta maniurra goçoa guitarrarequin. Durrunda çaçue turutarequin hilabethearen lehenean, çuen besta-buruco egun berecian: Ecen legue bat da Israelen, eta Jacoben Jaincoac eman manamendu bat. Lekucotasun hori eçarri çuen Josep baithan, harec eçagutzen etzuen minçaia bat aditu çuenean Eguiptoco lurretic ilkitzen celaric. Haxeac kendu cituen haren bizcarretic; sasquietan erabili dira haren escuac. Hesturan dei eguin darotaçu, eta libratu çaitut; phesian gordea nincelaric ençun çaitut; jaçargoaco urean frogatu çaitut. Ene populua, adi neçaçu, eta ene lekucotasuna atheratuco darotzut; oi Israel, ençuten banauçu, Jainco berriric ez da çure baithan içanen, eta jainco arrotzic ez duçu adoratuco. Ni naiz alabainan çure Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaitudana: çabal çaçu ahoa, eta nic betheco darotzut. Eta ene populuac ez du ençun ene minçoa, eta Israelec ez darot eman beharria. Eta nic utzi ditut beren bihotzeco lehietara: beren asmuetan ibilico dira. Baldin ençun banindu ene populuac, ene bideetan ibili balitz Israel, Ezdeus batean aphaldu nituqueen hequien etsaiac, eta hestutzen cituztenen gainera eçarrico nuen escua. Jaunari bere etsaiec gueçur eguin diote, eta hequien demborac menderen mendetan iraunen du. Eta haci ditu ogui-bihiaren mamitic, eta harriticaco eztiz ase ditu. Asaphen psalmoa. Jaincoa jarri da jaincoen bilkuan, eta hequien erdian juiatzen ditu jaincoac. Noiz arteo juiatuco duçue çucen-contra, onhetsico ditutzue bekatoreen beguitharteac? Beharrari eta umeçurçari emoçue çucembidea; aphala eta beharra garbi athera çatzue. Athera çaçue noharroina; beharra libra çaçue bekatorearen aztaparretic. Ez dute jaquin, ez endelgutu; ilhumbeetan dabilça: lurraren asentu guciac ikaratuco dira. Nic erran dut: Jainco çarete, eta oro Guciz-Goraren semeac. Bainan guiçonac beçala hilen çarete çuec, eta aitzindarietaric bat beçala erorico çarete. Jaincoa, jaiqui çaite, juia çaçu lurra, ceren jendaia gucietan içanen baitzare premu. Asaphen psalmoco cantica. Oi Jaincoa, nor içanen da çure idurico? Ez beçaite ixilic egon, ez-eta bara, Jaincoa; Ecen huna non çure etsaiac harrabosca hasi diren, eta çure gaitzesleec goratu duten burua. Malçurqueriaco asmuac erabili dituzte çure populuaren gainean, eta çure sainduen contraco gogoac hartu dituzte. Erran dute: Çatozte eta xahu detzagun, eta Israelen horien icenic ez bedi guehiago aipha. Hitz batean ecic jarri dira, çure contra elkar hartu dute Idumearren olhec eta Ismaeldarrec, Moabec eta Agartarrec, Jebalec, Amonec eta Amalequec; arrotzec Tirren egoten direnequin. Asur ere hequien gana ethorri da; Loten semeei bere lagunça eman daroete. Eguioçute hequiei Madiani eta Sisarari beçala, Jabini Cisongo errecan beçala. Endorren galdu ciren; bilhacatu ciren lurreco ongarria beçala. Oreb, Ceb, Cebee eta Salmana beçala eçar çatzu hequien aitzindariac: Hequien aitzindari guciac, Ceinec erran baitute: Jaincoaren sainduteguiaz primança batez beçala jabe gaitecen. Ene Jaincoa, eçar çatzu pirrita bat beçala, eta lastoa haicearen aitzinean beçala. Oihana erretzen duen suac beçala, mendiac erretzen dituen garrac beçala, Hala goanen çaquizquiote ondotic çure phesian, eta çure hasarrean nahasico ditutzu. Laidoz bethe çatzu hequien beguitharteac, eta çure icena bilhatuco dute, Jauna. Ahalca eta nahas beitez menderen mendetan; urmaria eta gal beitez. Eta eçagut beçate Jauna dela çure icena: çu çarela Guciz-Gora lur gucian. Azqueneraino, dolhareetaco, Coreren semeençat psalmoa. Armadetaco Jauna, cein diren maithagarri çure tabernacleac! Ene arima lehiatzen eta iraunguitzen da Jaunaren lorioetan. Ene bihotza eta haraguia bozcariatu dira Jainco bicia baithan; Ecen etchexoriac atzematen du non egon eta ttorttoilac ohance bat, non eçar bere umeac; Eta nic çure aldareac, oi armadetaco Jaincoa, ene erregue eta ene Jaincoa. Dohatsu çure etchean beren egoitza dutenac, Jauna! Menderen mendetan laudatuco çaituzte. Dohatsu guiçona, ceinaren lagunça çure ganic heldu baita! Bere bihotzean aphaindu ditu igambideac, Nigarretaco haran huntan, Jaincoac bereci duen egon-lekura. Ecen legueguileac emanen du bere benedicionea; berthutetic berthutera goanen dira; jaincoen Jaincoa ikusico dute Siongo gainean. Jauna, armadetaco Jaincoa, ençun çaçu ene othoitza; çure beharriz onhets çaçu, Jacoben Jaincoa. Jaincoa, gure gueriça, beguira diçaguçu, eta beguia emaçu çure Cristoren beguithartera; Ceren egun bat çure lorioetan, berce asco mila baino hobe baita. Ene Jaincoaren etchean aphal içatea hautatu dut, bekatoreen olhetan egotea baino lehen. Urricalmendua eta eguia maite dituelacotz Jaincoac, gracia eta ospea emanen ditu Jaunac. Ontasunez ez ditu gabeturen hobenic gabe dabilçanac. Armadetaco Jauna, dohatsu çure baithan bere phesquiça daducan guiçona! Azqueneraino, Coreren semeei psalmoa. Jauna, benedicatu duçu çure lurra; gathibutasunetic atheratu duçu Jacob. Çure populuari barkatu dioçu bere bekatua; estali ditutzu hequien hoben guciac. Eztitu duçu çure hasarre gucia, hequien gainetic aldaratu duçu çure hasarrearen kea. Jaincoa, gure salbatzailea, bihurraraz gaitzatzu, eta gure gainetic aldara çaçu çure hasarrea. Bethiraino hasarre egonen othe gatzaizquigu, edo çure hasarrea guiçalditic guiçaldira hedaturen othe duçu? Jaincoa, itzuliric emanen darocuçu bicia; eta çure populua çure baithan da bozturen. Çure urricalmendua erakuts diçaguçu, Jauna, eta emaguçu çure salbamendua. Ençunen dut Jainco Jaunac ene baithan erranen duena; ecen baquezco solasac içanen ditu bere populuarençat, Eta bere saindu eta bihotzez itzulcen direnençat. Segur da haren beldur direnetaric hurbil dela haren ganicaco salbamendua, ospeac gure lurrean içan deçan bere egoitza. Bide berean batu dira urricalmendua eta eguia; çucentasunac eta baqueac elkarri eman daroete musu. Eguia lurretic atheratu da, eta çucentasunac cerutic beguiratu du; Ecen Jaunac emanen du bere benedicionea, eta lurrac bere fruitua. Çucentasuna ibilico da haren aitzinean, eta bere urhatsac eguinen ditu haren bidean. Dabidi berari othoitza.       Jauna, makur çaçu beharria eta ençun neçaçu, ceren naicen behar eta erromes. Çain çaçu ene arima, saindu naicelacotz; ene Jaincoa, salba çaçu çure cerbitzari, bere iguriquitza çure baithan daducana. Urrical çaquizquit, Jauna, cergatic egun gucian oihuz egon bainarotzu; Bozcaria çaçu çure sehiaren arima, çure gana, Jauna, alchatu dudalacotz ene arima; Alabainan ezti eta goço çare, Jauna, eta urricalmendu handiac ditutzu çuri dei eguiten duten guciençat. Çure beharriz, Jauna, har çaçu ene othoitza, eta atzarria çaudeci ene errequeizco oihuari. Deihadar eguin darotzut ene hesturaco egunean, ceren bainauçu ençun. Jaincoetan çure iduricoric ez da, Jauna, eta ez da çure eguincen araberacoric Çuc eguin ditutzun jendaia guciac ethorrico eta çure aitzinean adoran jarrico dira, Jauna; eta ospaturen dute çure icena; Ceren handi baitzare, çu, eta sendagailac eguiten ditutzuna: çu çare Jainco bakarra. Bida neçaçu, Jauna, çure bidean, eta ibilico naiz çure eguian; bozcaria bedi ene bihotza, çure icenaren beldur içan nadien. Ene bihotz guciaz aithor emanen darotzut, ene Jainco Jauna, eta bethi gucian ospaturen dut çure icena; Ceren handia baita çure urricalmendua ene gainean, eta ene bicia atheratu baituçu ifernuco çolatic. Jaincoa, gaixtaguinac ene gainera jaiqui dira, eta indardunen baldarna ibili da ene biciaren ondoan; eta etzaituzte çu eçarri beren aitzinean, Eta çu, Jainco Jauna, urricalcor eta urricalmendu harçailea çare, jasancorra, urricalmendu handitacoa eta eguiatia. Beguira çaçu ene gainera eta urrical çaquizquit; nausiaraz çaçu çure cerbitzaria, eta salba çaçu çure nescatoaren semea. Ene alde aguerraraz çaçu cerbait eçagutzari, ikus deçaten ni hastiatzen nautenec, eta urth ditecen ahalquez; ceren lagundu bainauçu, Jauna, eta goçacari eman baitarotaçu. Coreren semeei, canticaco psalmoa. Mendi sainduetan jarriac dira haren asentuac; Jaunac maite ditu Siongo atheac Jacoben olha gucien gainetic. Oi Jaincoaren hiria, gauça ospetsuac erran dituzte çutaz. Orhoituren naiz Errahabez eta Babilonaz, ceinec eçagutzen bainaute. Huna arrotzac, eta Tiriarra, eta Ethiopiarren populua; hauquiec han içatu dira. Ez othe da Sionez erranen: Asco guiçon sorthu içan dira han, eta Guciz-Gorac berac asentatu du hura? Jaunac erranen du hori hartan içatu diren populu eta aitzindarien iscribuetan. Çutaco egoitza, bozcarioz betheac diren gucien iduricoa da. Psalmoco cantica Coreren semeei, azqueneraino, Mahelethençat ihardesteco, Eman Ezraharraren adigarria. Ene salbamenduco Jainco Jauna, gau eta egun deihadarrez egotu naiz çure aitzinean. Ene othoitza hel bedi çure aitzinera; ene errequeiari beheiti dioçoçu çure beharria; Ceren gaitzez bethea baita ene arima, eta ene bicia heriotzera hurbildua. Iduquia naiz putzura jausten direnequilaco; eguina naiz lagunçaric gabeco guiçon, Hilen artean libro dena beçala; Sarrasquituac içan ondoan, hobietan lo daudenac beçala, ceinetaz ez baitzare guehiago orhoitzen, eta çure escuz hastanduac baitira. Eçarri haute putzuaren çolan, leku ilhumbetsuetan eta herioaren itzalpean. Ene gainean jarri da çure hasarrea, eta ene gainera igorri ditutzu çure uhar guciac. Ene ganic urrundu ditutzu ene eçagunac; hartu naute beren hatsgarri. Etsaiari arthiquia içan naiz, eta ecin ilki naiteque; Beharrez iraungui dira ene beguiac. Çuri oihu eguin darotzut, Jauna; egun gucian çure gana hedatu ditut escuac. Sendagailac eguinen othe ditutzu hilençat; edo midicuec bizturic, aithor emanen othe darotzute? Hobian norbait minçatuco othe da çure urricalmenduaz, eta galpenean çure eguiaz? Ilhumbeetan eçagutuac içanen othe dira çure sendagailac, eta ahanzpeneco lurrean çure çucentasuna? Eta nic, Jauna, çure gana eguin dut oihu, eta goicetic helduco çaitzu ene othoitza. Certaco, Jauna, hastancen duçu ene othoitza, eta ene ganic baztercen duçu çure beguithartea? Ni naiz behar eta ene gaztetasunetic nekeen erdian; berriz, goratua içan ondoan, aphaldua eta nahasia naiz. Ene gainetic iragan dira çure hasarreac, eta çure icialdiec nahasi naute. Egun gucian inguratu naute urac beçala, eta oroc batean naute inguracatu. Ene gatic beharraz urrundu ditutzu ene adisquide, ahaide eta eçagunac. Ethan Ezraharraren adigarria. Bethi eta bethi cantaturen ditut Jaunaren urricalmenduac. Ene ahoac guiçamende gucietan goraqui erranen du çure eguia; Ceren erran baituçu: Bethi gucian urricalmendua alchatua içanen da ceruetan; han gogortuco da çure eguia. Batasun eguin dut ene hautetsiequin; cin eguin içan diot ene cerbitzari Dabidi: Menderen mendetaraino iraunaracico diot çure odolari. Alchatuco dut çure tronua guiçamende orotaco. Jauna, ceruec aithor emanen daroete çure sendagailei; goretsico dute çure eguia sainduen baldarnan; Ecen hedoietan nor içanen da Jaunaren bardin? Jaincoaren haurretan nor içanen da haren idurico? Jaincoa, ceina ospatua baita sainduen baldarnan, handi eta ikaragarri da haren inguruan diren gucian gainetic. Jauna, armadetaco Jaincoa, nor da çure iduricoric? ahaldun çare, Jauna, eta bethi çure eguiaz inguratua. Nausitzen çatzaizquio itsasoaren indarrari; çuc eztitzen duçu, berriz, haren uhinen oldarra. Çuc aphaldu duçu hampurutsua, sarrasquitua den guiçona beçala; çure besoco indarraz barraiatu ditutzu çure etsaiac. Çureac dira ceruac eta çurea da lurra; çuc asentatu ditutzu lurra eta hunec daduzcanac; Çuc eguin ditutzu ipharra eta itsasoa. Çure icenari bozcarioz jaucico dira Thabor eta Hermon; Çure besoan da ahala. Çure escua ez bedi kordoca eta goretsia içan bedi çure escuina. Çure alkia çucembidearen eta çucentasunaren ganiean jarria da. Urricalmendua eta eguia ibilico dira çure aitzinean. Dohatsu bozten daquien populua!       Jauna, çure beguitharteco arguitara dira ibilico, Eta çure icenari jaucico dira egun gucian, eta çure çucentasunean içanen dira goratuac; Ceren çu baitzare hequien indarraren ospea, eta çure nahitic goratua içanen da gure adarra; Ecic Jaunac gaitu hartu, Israelgo sainduac, gure erregueac. Orduan ikuspenetan minçatu çare çure sainduei eta erran duçu: Indardunari eman diot lagunça, eta goratu dut ene populuticaco hautetsia. Aurkitu dut Dabid ene cerbitzaria, gançutu dut ene olio sainduaz; Ecen ene escuac lagunduco du eta ene besoac hazcartuco. Etsaiac ez du deusic irabacico haren gainean, eta tzarqueriaco umea ez da hari bidegabe ekarceco gai içanen. Haren etsaiac xehacatuco ditut haren aitzinean, eta ihes igorrico ditut hura hastio dutenac. Harequin içanen dira ene eguia eta ene urricalmendua, eta ene icenean goratua içanen da haren adarra. Itsasoaren gainera hedatuco dut haren escua, eta hibaien gainera haren escuina. Berac dei eguinen darot huneletan: Ene aita çare çu, ene Jaincoa, ene itzurpeneco gueriça. Eta nic ene lehen umetzat hartuco dut hura, lurreco erregueez gorago dut eçarriren. Bethi gucian beguiratuco diot ene urricalmendua, eta enequin eguin patua cin egonen çaio. Eta haren odola eçarrico dut menderen mendetaco, eta haren tronuac iraunen du ceruco arguiac becembat. Bainan baldinetaria haren umeec bazterrerat uzten badute ene leguea, eta ez badira ibilcen ene manamenduen arabera; Baldin profanatzen badituzte ene erabaquiac, eta çaincen ez badituzte ene manamenduac; Açotearequin ikartuco ditut hequien tzarqueriac, eta cigorrarequin bekatuac. Bainan ez dut haren gainetic kenduco ene urricalmendua, eta ez diot hobenic eguinen ene aguinçari. Ez dut hautsico enequilaco patua, eta ez ditut hutsalduco ene ahoticaco hitzac. Cin eguin dut behin ene saindutasunaz, ez diodala gueçur eguinen Dabidi; Haren odolac iraunen du menderen mendetan. Eta haren tronua ene aitzinean içanen da bethi iguzquia beçala, ilhargui bethea beçala, eta lekuco cin ceruan. Çuc ordean hastandu, erdeinatu eta urrundu duçu çure Cristo. Hautsi duçu çure cerbitzariarequilaco patua, lurrean profanatu duçu haren sainduteguia. Urratu ditutzu haren inguruco hesiac; icialdura eçarri duçu haren hazcargailuetan. Larrutu dute bidean iragaiten ciren guciec; laidagarri eguin da bere hauçoençat. Goratu duçu hura çaphatzen dutenen escuina; bozcariotan eçarri ditutzu haren etsai guciac; kendu dioçu bere ezpataren lagunça, eta ez duçu guerlan lagundu; kendu duçu bere distiratic, eta lurrean phorroscatu duçu haren alkia; Gutitu ditutzu haren iraupeneco egunac; ahalquez estali duçu. Noiz arteo, Jauna, azqueneraino aldaratzen othe duçu beguithartea? noiz arteo sua beçala ketan egonen da çure hasarrea? Orhoit çaiteci cer den ene içatea; ecen alferretan eguin othe ditutzu guiçaseme guciac? Cein da guiçona biciric gueldituco dena eta herioa ikusiren ez duena? norc atheratuco du bere bicia herioaren escutic? Jauna, non dira çure beihalaco urricalmenduac, Dabidi çure cintasunean cin eguin cinaroen beçala? Jauna, orhoit çaiteci çure cerbitzariec asco jendaien ganic jasan laidoaz, ceina iduqui baitut ene golkoan; Ceinarequin iroica hari baitira çure etsaiac, Jauna, iroica çure Cristoren aldatzeaz. Bethi gucian benedicatua içan bedi Jauna: halabiz, halabiz. Moise, Jaincoaren guiçonaren othoitza. Jauna, gure ihes-leku eguina çare guiçalditic guiçaldira. Mendetic eta mendetaraino, mendiac baino lehenagodanic, lurra eta mundua aphainduac içan diren aitzinetic, Jaincoa çare çu. Aphaltasunera ez beçaçu arthic guiçona. Çuc erran duçu: Itzul çaitezte, guiçasemeac. Ecen mila urthe çure beguietan hala dira nola atzoco egun goan dena Eta gabazco beila bat beçala; Guiçonen urtheac dira ezdeusençat iduquiac diren gaucen pare. Guiçona da hala nola goicean iragaiten den belharra; goicean loratzen eta iragaiten, arratsaldean ebaquitzen, quizcorcen eta idorcen: Ecen çure hasarreac iraungui gaitu eta çure hats gaitzac nahasi. Gure tzarqueriac eçarri ditutzu çure aitzinean, eta gure mendea çure beguitharteco arguian. Hargatic iraungui dira gure egun guciac, eta iraungui gare çure hasarrean. Gure urtheac badoaci armiarma beçala; Gure urtheetaco egunac hirur hogoi eta hamar urthetara helcen dira. Bainan hazcarrec ardiesten badituzte laur hogoi urthe, gaineraco hori ez da hequiençat neke eta oinhace baicic. Guero dathor eztitasuna, eta eramanac gare hemendic. Norc eçagutzen du çure hasarrearen gaiztasuna, eta norc beldurra gatic jo deçaque Cembatecoa den çure hasarrea? Horreletan erakuts diçaguçu çure escuina, eta eguin gaitzatzu çuhurcian argui bihotzez. Itzul çaite, Jauna; noiz arteo içanen çare samur? othoitzac bera beçaitza çure cerbitzarien alderat. Goicetic betheac içan gare çure urricalmenduaz, eta bozcarioz jauci gare, eta goçoz betheac içan gare gure egun orotan. Bozcariotan gare, aphaldu gaituçun egunen ordainez, ikusi ditugun urthe gaitzen ordainez. Beguia eman çaçu çure cerbitzarien eta çure lanen gainera, eta bida çatzu hequien haurrac. Gure Jainco Jaunaren arguia içan bedi gure gainean; gure gainetic bida çatzu gure escuetaco eguinçac, eta hotsemoçu gure escuetaco lanari. Dabiden canticaco laudorioac. Guciz-Goraren lagunçaren azpian egonen dena, ceruco Jaincoaren gueriçan gueldituco da. Jaunari erranen dio: Çu çare ene gueriça, ene ihes-lekua. Ene Jaincoa da, haren baithan içanen da ene iguriquitza; Ecen harec atheratu nau ihiztarien arteetaric eta solas gaixtoetaric. Bere soinaz itzal eguinen darotzu, eta haren hegalpean egonen çare phesquicetan. Haren eguiac inguratuco çaitu erredola batez; etzare beldur içanen ez gabazco lazturaren, Ez egunaz dihoan gueciaren, ez ilhumbeetan dabilan eguitecoaren, ez oldarraldien, ez-eta egüerdico debruaren. Çure ezquerrean erorico dira mila, eta escuinean hamar mila; ez da ordean bat hurbilduco çuri. Bainan beguiratuco duçu çure beguiz, eta ikusico duçu bekatoreen saria; Ecen, Jauna, çu çare ene iguriquitza; Guciz-Gora hartu duçu çure ihes-lekutzat. Gaitza ez da çure gana helduco, eta açotea ez da hurbilduco çure olhara. Ecen bere aingueruei eman diote çutaz cargu, çaint cetzaten çure bide gucietan. Ekarrico çaituzte beren escuetan, beldurrez oinaz jo deçaçun harria. Aspicaren eta basilicaren gainean ibilico çare, eta osticaturen ditutzu lehoina eta erainsuguea. Ceren ene baithan iduqui duen bere phesquiça libratuco dut; gueriçatuco dut, ceren eçagutu duen ene icena. Niri eguin darot oihu, eta ençunen dut nic; harequilaco içanen naiz hesturetan; atheratuco dut eta ospatuco. Betheco dut egunen lucetasunaz, eta erakutsico diot ene salbamendua. Canticaco psalmoa larumbat-eguneco. Goço da Jaunari aithor ematea, eta çure icenari psalmoen cantatzea, oi Guciz-Gora, Çure urricalmendua goicetic eçagutaraciz, eta gabaz çure eguia, Hamar çurdetaco maniurran, cantiquequin guitarraren gainean; Ceren goço eman baitarotaçu, Jauna, çure eguinduran; eta bozcariatuco naiz çure escuetaco lanetan. Ceinen handi diren, Jauna, çure eguinçac! Guciz dira barrenac çure gogocundeac. Erhoac ez ditu eçagutzen, ez-eta çoroac ardiesten. Belharra beçala atheratuco direnean bekatoreac, eta tzarqueria-eguile guciac aguertuco direnean, Menderen mendetaco galduco dira; Çu ordean, Jauna, bethi gucian içanen çare Guciz-Gora. Ecen huna çure etsaiac, Jauna, huna non galduco diren çure etsaiac, eta barraiatuac içanen diren tzarqueria-eguile guciac. Eta ene adarra goratua içanen da licornarena beçala, eta urricalpen nasaian içanen da ene çaharcea. Eta ene beguiac beguiratu diote ene etsaiei, eta ene beharriac adituco du ene contra jaiquitzen diren gaixtaguinen gaineco erabaquia. Prestua palma beçala loratuco da; berhatuco da Libango cedroa beçala. Jaunaren etchean landatuac loratuco dira gure Jaincoaren etcheco lorioetan. Çaharce on batean berhatuco dira oraino; eta onez betheac içanen dira, Goraqui eçagutaraz deçaten, Gure Jainco Jauna çucena dela, eta tzarqueriaric haren baithan ez dela. Dabidi berari canticaco laudorioac larumbat-bezperaco, ceintan asentatua içan baita lurra. Jauna erreguinatu da, ospez jauncia da; indarrez jauncia da Jauna, eta tincatu du guerria; Ecen fincatu du lurra, ceina ez baita içanen kordocatua. Ordudanic aphaindua da çure jarlekua; bethidanic baçare. Hibaiec alchatu dute, Jauna, hibaiec alchatu dute beren minçoa. Hibaiec alchatu dituzte beren uhinac Ur hainitzen orroequin. Ederresgarri dira itsasoaren goititzeac, ederresgarri da Jauna bere leku goretan. Guciz sinhesgarri dira çure lekucotasunac; çure etcheari, Jauna, dagoquio saindutasuna egunen hedadura gucian. Dabidi berari psalmoa astearen laugarren eguneco. Jauna asperceetaco Jaincoa da; aspercundeetaco Jaincoa trabaric gabe hari da. Gora çaite, Jauna, lurra juiatzen duçuna; hampurutsuei bihur dioçoçute beren saria. Bekatoreac noiz arteo, Jauna, noiz arteo bekatoreac içanen dira ospatuac? Noiz arteo espantuca ibilico dira eta tzarqui minçatuco? noiz arteo haro eguinen dute bidegabe-eguile guciec? Jauna, aphaldu dute çure populua, eta larrutu çure primança. Hil dituzte alharguna eta arrotza; hil dituzte umeçurçac. Eta erran içan dute: Jaunac ez du ikusico, ez da ohartuco Jacoben Jaincoa. Populuco çoroac, adimendutan sar çaitezte; oi erhoac, çuhur çaitezte noizbait. Beharria bere lekuan eçarri duenac, ez othe du adituco, edo beguia eguin duenac ez othe du ikusico? Populuac açurriatzen dituenac, ez othe du jaçarrico? ez othe ditu harec irakasten guiçonac? Jaunac eçagutzen ditu guiçonen gogoetac, badaqui haicezcoac direla. Dohatsu guiçona çuc irakatsiren duçuna, Jauna, eta çure legueaz arguituren duçuna! Ezti diotzotzu egun gaitzac, hobia bekatoreari idequia içan daquioen arteo: Ecen Jaunac ez du hastanduco bere populua, eta bere primança ez du bazterrerat utzico, Juiamendua bihur daquioen arteo çucembideari, eta hunen aldera bil ditecen arteo bihotz çucenecoac diren guciac. Nor atheratuco da ene alde malçurquerian dabilçanen contra, edo nor jarrico da enequin tzarqueria-eguileen contra? Baldin ez banindu Jaunac lagundu, guti batequin ene arima hilen egoitzan citaqueen. Erraten banuen: kordocatua da ene oina; çure urricalmenduac, Jauna, laguncen ninduen. Bihotzean jasaiten nituen nihonereco oinhaceen arabera, çure goçacariec eman diote bozcario ene arimari. Tzarqueriaren alkia iratchiquia othe da bada çuri, ceinac nekea manamendutan ematen baituçu? Gaixtaguinec arteac hedatuco diozcate prestuaren biciari, eta condenatuco dute odol hobengabea. Bainan Jauna jarri çait ihes-leku, ene Jaincoa ene phesquiçaren lagunça. Eta bihurtuco diote beren gaixtaqueria, eta beren malçurqueriaz galduco ditu; gure Jainco Jaunac galduco ditu. Dabidi berari canticaco laudorioac. Çatozte, bozcarioz canta deçogun Jaunari, bozcarioz lauda deçagun salbatzen gaituen Jaincoa. Aithor ematera laster eguigun haren aitzinera eta bozcarioz canta diotzogun psalmoac; Ceren Jauna baita Jainco handia, eta jainco gucien gaineco erregue handia; Ceren haren escuan baitira lurreco eremu guciac, eta harenac baitira mendien bizcarrac. Ceren harena baita itsasoa, eta berac eguin baitu hura, eta haren escuec eguin baitute leihorra. Çatozte, adora deçagun, eta ahuspeca gaitecen, eta gaudecen nigarrez gu eguin gaituen Jaunaren aitzinean; Ceren bera baita gure Jainco Jauna, eta gu baicare haren alhapideco populua eta haren escupeco ardiac. Egun aditzen baduçue haren minçoa, berautzue gogor çuen bihotzac, Hasarretu nincenean beçala, frogapeneco egunean mortuan, non bilhatu baininduten çuen arbasoec, frogatu baininduten, eta ikusi baitzituzten ene eguinçac. Berrogoi urthez gaitzez egon natzaio guiçalde hari, eta erran içan dut: Horiec bethi ceiherrerat hari dira bihotzez. Eta hequiec ez dituzte eçagutu ene bideac: hargatic ene hasarrean cin eguin dut, etzirela ene phausuan sarthuco. Dabidi berari cantica, Jaunaren etchea alchatzen çutenean, gathibutasunaren ondotic. Jaunari canta dioçoçue cantica berri bat; Jaunari canta dioçoçue lurreco populu guciec. Canta dioçoçue Jaunari, eta benedica çaçue haren icena; egunetic egunera eçagutaraz çaçue haren ganicaco itzurpena. Jendaien artean oihu eguiçue haren ospea, populu gucietan haren sendagailac Ceren Jauna handi baita eta guciz goihesgarri, jainco gucien gainetic ikaragarri, Ecic debru dira jendaien jainco guciac; bainan Jaunac eguin ditu ceruac. Haren aitzinean dira aithorra eta edertasuna; haren sainduteguian, saindutasuna eta handitasuna. Bihur dioçoçue Jaunari, oi jendaien herriac, bihur dioçoçue Jaunari ospe eta ohore; Bihur dioçoçue Jaunari bere icenaren ospea. Har çatzue bitimac eta sar çaitezte haren lorioetan; Adora çaçue Jauna bere lorio sainduan. Lurra oro ikara bedi haren aitzinean: Erraçue jendaietan, Jauna erreguetu dela. Ecen çucendu du lurraren ingurua, ceina ez baita kordocaturen; populuac çucentasunean juiatu ditu. Goihera beitez ceruac, eta bozcarioz jauz bedi lurra; iharros beitez itsasoa eta haren barnecoac; Boz beitez bazterrac eta hequietan direnac oro. Orduan oihanetaco çuhamu guciac bozcarioz jaucico dira Jaunaren aitzinean, ceren heldu den, ceren heldu den lurraren juiatzera. Lurra juiatuco du çucentasunean; populuac juiatuco ditu bere eguiaren arabera. Dabidi berari psalmoa, bere lurra bihurtua içan citzaioenean.       Erreguetu da Jauna: lurra bozcarioz jauz bedi, boz beitez irla guciac. Hedoia eta lambroa haren inguruan dira: çucembidea eta juiamendua dira haren alkiaren asentuac. Sua goanen da haren aitzinean, eta garretan eçarrico ditu haren etsaiac. Lurraren inguru gucian dirdiratu dute haren ximistec, lurrac ikusi ditu eta ikaratu da. Mendiac Jaunaren aitzinean ezcoa beçala urthu dira; Jaunaren aitzinean urthu da lur gucia. Ceruec oihu eguin dute haren çucentasuna, eta populu guciec ikusi dute haren ospea. Urmaria beitez escuz eguinicaco lanac adoratzen dituztenac, eta beren jaincomoldeez espantatzen direnac. Adora çaçue, haren aingueru guciec; Sionec aditu du, eta bozcariotan sarthu da. Jauna, Judaco alabac çure juiamenduen bozcarioz jauci dira. Çu çare ecen lurraren gaineco Jaun guciz gora, jainco gucien gainetic hainitzez gorago çarena. Jauna maite duçuenec hastia çaçue gaizquia: Jaunac çaincen ditu bere sainduen biciac; gaixtaguinaren escutic atheraco ditu. Arguia ilki çaio prestuari, eta bozcarioa bihotzez çucenac direnei. Prestuac, Jauna baithan har çaçue bozcario, eta aithor emoçue haren saindutasunaren orhoitzapenari. Dabidi berari psalmoa. Jaunari canta dioçoçue cantica berri bat, ceren sendagailac eguin baititu. Berac, bere escuinaz, bere beso sainduaz du salbatu. Jaunac eçagutaraci du bere ganicaco salbamendua; jendaien aitzinean aguertu du bere çucentasuna. Orhoitu da bere urricalmenduaz eta cintasunaz Israelen etchearen alderat. Lurreco bazter guciec ikusi dute gure Jaincoa ganicaco salbamendua. Lurra oro bozcariotan jar bedi Jaunaren aitzinean; canta çaçue, jauz çaitezte, jo çaçue musicaco tresnac. Jaunari jo dioçoçue guitarra, guitarraren gainean cantatuz psalmoac; Jo çatzue cobrezco eta adarrezco turutac. Bozcaria çaitezte gure erregue Jaunaren aitzinean; Iharros beitez itsasoa eta hartan direnac, lurreco inguruac eta han egoten diren guciac. Hibaiac escu-çaflaca harico dira, mendiac batean jaucico dira Jaunaren aitzinean, ceren heldu baita lurraren juiatzera. Çucenqui juiatuco du lurraren ingurua, eta populuac çucembidean. Dabidi berari psalmoa. Erreguetu da Jauna, sumin beitez populuac; querubinen gainean jarri da, dardara bedi lurra. Jauna Sionen handi eta populu gucien gainetic gora da. Aithor eman bioçote çure icen handiari, ceren den ikaragarri eta saindu: Eta erregueren ohoreac laket du çucentasuna. Çuc aphaindu ditutzu çucembideac; çure juiamendu eta erabaquiac atheratu ditutzu Jacoben etchean. Gorets çaçue gure Jainco Jauna, eta adora çaçue haren oimpeco alkia, ceren saindua baita. Haren aphecetan ciren Moise eta Aaron, eta haren icenari dei eguiten çarotenen arteco cen Samuel; Deitzen çuten Jauna, eta harec ençuten cituen; Hedoiezco habetic minçatzen çatzaioeten. Beguiratzen cituzten haren manamenduac, eta harec eman çaroeten leguea. Gure Jainco Jauna, çuc cintuen ençuten; Jaincoa, beguithartez egon çatzaiote, aspercen cinenean ere hequien asmu makur guciez. Gorets çaçue gure Jainco Jauna, eta adora çaçue bere mendi sainduan; ecen saindua da gure Jainco Jauna. Aithorreco psalmoa. Lurra oro, bozcarioz ospa çac Jaincoa; bozcalencian cerbitza çaçue Jauna. Bozcariozco jaucitan aguer çaitezte haren aitzinean. Jaquiçue Jauna bera dela Jaincoa; harec eguin gaituela, eta ez gueronec gueronen buruac. Jaunaren populua, haren alhapideco ardiac, Sar çaitezte haren atheetan aithor ematera, haren lorioetan himnoac cantatuz; aithor bihur dioçoçue. Lauda çaçue haren icena, Ceren eztia baita Jauna, bethi baitirau haren urricalmenduac, guiçamende orotara hedatzen baita haren eguia. Dabidi berari psalmoa. Jauna, cantaturen ditut çure urricalmendua eta çucentasuna. Psalmotan cantatuco dut, Eta erne egonen naiz nothagabeco bidean, ethorrico çarenean ni gana. Bihotzeco garbitasunean nindabilan ene etchearen erdian. Ez nuen gauça tzarric ene beguien aitzinean eçarcen; higüindu ditut leguea hausten çutenac; Bihotz galduric etzait iratchiqui niri; Ez nuen eçagutzen ene ganic baztercen cen guiçon gaixtoa; Guibeletic bere laguna jaten çuenaren contra jarraiquitzen nincen; Begui hampurutsuco eta ecin-asezco bihotzeco guiçonarequin ez nuen jaten. Ene beguiac lurreco guiçon fidelen alderat itzulcen ciren, hequiec enequin jarrarazteco; cein-ere baitzabilan nothagabeco bidean, hainac cerbitzatzen ninduen. Hampurusquerian hari dena, ez da ene etche barnean egonen; tzarqui minçatzen denac ez du ene beguien aitzinean eguin bere bidea. Goicetic hilcen nituen lurreco bekatore guciac, gaizqui-eguile gucien xahutzeco Jaunaren hiritic. Beharraren othoitza, gogo-behartua ditaqueenean, eta Jaunaren aitzinean bere othoitza ixurcen duenean. Jauna, ençun çaçu ene othoitza eta hel bequiçu ene deihadarra. Ez beçaçu ene ganic aldara çure beguithartea, eta edocein orduz eror nadien hesturan, ene alderat makur çaçu çure beharria. Edocein orduz dei eguin deçaçudan, ençun neçaçu laster; Ceren kea beçala iraungui baitira ene egunac, eta xixquila beçala idortu ene heçurrac. Ihartu naiz belharra beçala, eta kabartu da ene bihotza, ceren ene oguiaren jatea ahanci baitut. Ene auhenen auhenez, ene heçurra bat eguin da ene haraguiarequin. Eguin naiz mortuco pelicanoaren idurico, eta bilhacatu naiz hunça bere cilhoan beçala. Loa galdu dut eta eguin naiz etchexori bakarra hegazteguian beçala. Egun gucian erançunca hari çarozquidan ene etsaiac, eta laudatzen nindutenec, ene contra cin eguiten çuten. Hautsa jaten nuen oguia beçala, eta ene nigarrarequin nahastecatzen nuen ene edaria, Çure gaitziduraren hasarrea gatic; ceren goratu nauçun ondoan, eragotzi bainauçu. Ene egunac beheititu dira itzala beçala, eta neroni belharra beçala naiz ihartu. Çuc ordean, Jauna, badirauçu bethi gucian, eta çure omena hedatzen da guiçamende orotara. Jaiquico çare, Jauna; urricalduco çaizquio Sioni; ceren ethorria baita ordua, hartaz urricalceco ordua; Alabainan çure cerbitzariec maithatu dituzte hartaco harriac, eta urricari içanen dute hango lurra. Jendaiac, Jauna, çure icenaren, eta lurreco erregue guciac çure ospearen beldur içanen dira; Jaunac berritu duelacotz Sion, eta aguerturen baita bere ospearen erdian. Beguiratu dio aphalen othoitzari eta ez du erdeinatu hequien errequeia. Iscribatuac içan beitez horiec berce guiçaldiarençat, eta sorthuco den populuac laudatuco du Jauna; Ceren bere leku saindu goratic arthiqui baitu beguia; Jaunac cerutic beguiratu dio lurrari, Gathibuen auhenen ençuteco, hilac içan direnen umeen libratzea gatic; Sionen oihu eguin deçaten Jaunaren icena, eta haren laudorioac canta Jerusalemen, Populuac eta erregueac, Jaunaren cerbitzatzeco, batera bilduco direnean. Jaunari ihardetsi dio bere indarric handienean: Erradaçu laburrac içanen diren ene orduarterainoco egunac. Ez neçaçula deith ene egunen erdian: çure urtheac menderen mendetan hedatzen dira. Çuc, Jauna, hastapenean asentatu duçu lurra; ceruac çure escuetaco lana dira. Galduco dira hequiec, bainan çuc iraunen duçu, eta oro soineco bat beçala ihetchetuco dira. Eta aldatuco ditutzu estalgui bat beçala, eta aldatuac içanen dira; Çu ordean bethi bera çare, eta çure urtheac ez dira iraunguico. Çure cerbitzarien umeec bethico egoitza bat içanen dute, eta hequien ondocoec bide ederrean iraunen dute bethi gucian. Dabidi berari. Ene arima, benedica çaçu Jauna, eta ene barnean diren guciec benedica beçate haren icen saindua. Ene arima, benedica çaçu Jauna, eta ez bequizquitzu ahanz haren onguieguin guciac. Hura jabalduco çaioete çure gaixtaqueria guciei; harec sendatzen ditu çure hebaindura guciac. Heriotzetic harec berrerosten du çure bicia; harec koroatzen çaitu bere urricalcortasunean eta urricalpenetan. Bethetzen çaitu nahi ditutzun onez; çure gaztetasuna erreberrituco da arranoarena beçala. Jaunac urricalmenduac harcen ditu, eta çucembidea bihurcen daroete bidegabea jasaiten dutenei. Moisi eçagutaraci diozca bere bideac, Israelgo semeei bere nahiac. Jauna da urricalmendutsu eta urricalcor, luçacor eta guciz urricalçale. Ez da bethi samur egonen, ez-eta bethi dixiduca harico. Ez darocu gure bekatuen arabera eguin, ez-etare gure tzarquerien araberaco saria bihurtu; Ecic cembat-ere cerua lurraz gorago baita, hambat hazcartu du bere urricalmendua haren beldur direnen gainean. Cembat-ere iguzqui-ilkitzea etzitetic urrun baita, hambat-ere urrun eguin ditu gu ganic gure gaixtaqueriac. Nola aita bat urricalcen baitzaiote bere haurrei, hala urricaldu da Jauna haren beldur direnen alderat, Eçagutzen çuelacotz nolaco orhez garen eguinac. Orhoitu da herrautsez eguinac garela; Guiçonaren egunac belharraren pare dira; bazterretaco lorea nola, hala loratzen da; Ecen bicia haren baithan iraganen da, eta ez egonen; eta guero ez du bere lekua guehiago eçagutuco. Bainan Jaunaren urricalmenduac egundainotic eta bethiren bethi du iraunen haren beldur direnen gainean; Eta semeen semeetara hedatuco da haren çucentasuna, Haren leguea beguiratzen dutenen       Eta haren manamenduen bethetzeaz orhoit direnençat. Jaunac ceruan xuxendu du bere alkia, eta ororen gainera hedatuco da haren erreguetasuna. Jauna benedica çaçue, haren aingueru guciec, indarrez ahaldun çaretenec, haren errana eguiten duçuenec, haren ahoco manuen bethetzeco. Jauna benedica çaçue, haren armada guciec, haren manu-bethetzaile, haren nahia eguiten duçuenec. Jauna benedica çaçue, haren eguinça guciec, haren jauntasuneco leku orotan; ene arima, benedica çaçu Jauna. Dabidi berari. Ene arima, benedica çaçu Jauna. Jainco Jauna, handizqui çare goretsia. Ospez eta edertasunez inguratu çare; Arguiz jauncia çare soineco batez beçala. Cerua larru-olha bat beçala hedatu duçu; Haren gain-aldeac urez estali ditutzu; Hedoiaren gainera igaiten çare; ibilcen çare haiceen hegalen gainean; Çure aingueruac eguiten ditutzu haicearen pare, eta çure manu-bethetzaileac su erregarria beçala; Lurra asentatu duçu bere asentuaren gainean, eta ez da menderen mendetan makurtuco. Lecea çuen jauncitzat soineco baten pare; urec estalcen cituzten mendiac. Ihes eguin dute çure larderiaren aitzinean; çure ihurçuriaren burrumbac ikaratu ditu. Mendiac igaiten eta celhaiac jausten dira bereci dioçuten lekuan. Urei eçarri dioçute iraganen ez duten mugarria, eta ez dira lurraren estalcera bihurtuco. Ithurriac igorcen ditutzu haranac gaindi, eta urac iragaiten dira mendi artetaric. Bazterretaco abere guciec hetaric edaten dute; basastoac, beren egarrian, hequien beguira daude. Ceruco hegastinac hequien gainean egoten dira; harrien erditic cantatzen dute. Mendiac urztatzen ditutzu beren gain-aldeetaric; lurra asetzen da çure escuetaricaco fruituz. Sorhoa sorrarazten duçu aciendençat eta belharrac guiçonaren cerbitzuco; Lurretic atheratzen ditutzu oguia, Eta arnoa, guiçonaren bihotza harrotzen duena; Olioa beguithartea arraitzen duena, eta oguia, guiçonaren bihotza hazcarcen duena. Bazterretaco çuhaitzac eta Libango cedroac, çuc landatu ditutzunac, nasaiqui hacico dira; Xoriec hequietan eguinen dituzte ohanceac. Amiamocoaren etchea da orotaric gorena. Mendi gorac orenençat dira, harriac sagarroien ihes-lekuac. Ilharguia eguin duçu, demboren erakusteco; iguzquiac badaqui noiz etzan. Ilhumbeac eçarri ditutzu, eta gaua eguin da; gauaz dabilça oihaneco abere guciac; Lehoincumeac orroaz daude beren pusca beharrez, eta Jaincoari galdatzen diote jatecoa. Iguzquia ilkitzen da; bilcen dira eta beren etzan-lekuetan jarcen. Guiçona orduan atheratzen da bere lanera eta eguitecora arrats arteo. Ceinen diren ederresgarri, Jauna, çure obrac! Çuhurciarequin eguin ditutzu guciac: lurra bethea da çure onguiez. Hori da itsasoaren handia eta çabala! Hortan daude nihonereco cierpequetac, Abere xeheac handiequin; Hor iragaiten dira unciac; Hor dabila erainsugue hura, ceina hor dostatzeco eguin içan baituçu. Oro beguira daude eman dioçoçuten bere orduan jatecoa. Çuc emanez, bilduco dute; çuc escua çabalduz, ontasunez oro betheco dira. Berriz, aldaratzen baduçu beguithartea, nahasmendutan jarrico dira; kenduco dioçute hatsa, eta iraunguico dira eta beren herrautsera bihurtuco. Igorrico duçu çure izpiritua eta creatuac içanen dira, eta berrituco duçu lurraren gaina. Jaunaren ospeac birau menderen mendetan! Jaunac goço hartuco du bere eguincetan. Harec beguiratzen dio lurrari, eta ikararazten du; uquitzen ditu mendiac, eta ketan jarcen dira. Jauna cantaturen dut ene bici gucian; bicico naiceno, psalmotan ospaturen dut ene Jaincoa. Gogaraco içan bequizquio ene hitzac; nic berriz, Jauna baithan hartuco dut ene goçoa. Lurretic sunsi beitez bekatoreac eta gaixtaguinac, guehiago ez diren beçala; ene arima, benedica çaçu Jauna. Lauda Jauna. Aithor emoçue Jaunari, eta dei eguioçue haren icenari; populuetan eçagutaraz çatzue haren eguincariac. Gorets çaçue çuen cantu musicaco tresnetan; eçagutaraz çatzue haren sendagaila guciac. Lauda çaçue haren icen saindua; goihera bedi Jauna bilhatzen dutenen bihotza. Bilha çaçue Jauna, eta indar har çaçue; bilha çaçue bethi haren beguithartea. Orhoit çaitezte eguin dituen gauça ederresgarriez, haren sendagailez eta haren ahoco erabaquiez, Haren cerbitzari, Abrahamen haurrac; haren hautetsi, Jacoben umeac. Hura da gure Jainco Jauna; haren erabaquiac lur guciaren gainera hedatzen dira. Orhoitu da bethi bere batasunaz, mila guiçalditan bethetzeco eman duen hitzaz; Abrahami eguin aguinçaz, eta Isaaquequilaco bere cinaz. Eta hura leguetan eman dio Jacobi, eta bethico patutan Israeli, Cioelaric: Emanen darotzut Canaango lurra, çure primança içanen da hura; Noiz-ere molcho ttipian, hainitz guti eta hango arrotz baitziren. Eta jendaqui batetic bercera ibili ciren, eta erresuma batetic berce populu batera. Etzuen guiçon bat utzi hequiei bidegabe eguitera, eta hequien ariaz açurriatu cituen erregueac. Berautzue ene cristoric uqui; berautzue ene profeten gainean malçurqueriaric erabilcetic. Eta gosetea deithu çuen lurraren gainera, eta oguiari kendu çaroen bere indarra. Hequien aitzinean igorri çuen guiçon bat: Josep gathibutzat içan cen saldua. Gatheetan hestutuac içan ciren haren oinac, eta burdinac cilhatu cioen arima, Haren hitza bethetzera ethor cedin arteo. Jaunaren solasac sutu çuen; Erreguec bidali çuen haren gana eta libratu çuen; populuen buruçaguiac camporat atheratu çuen. Eçarri çuen bere etcheco nausi, eta bere içate gucien buruco, Erresumaco aitzindariac argui cetzan bera beçala, eta çaharrei umotasuna irakats cioçoten. Eta Eguipton sarthu cen Israel, eta Jacob Camen lurrean arrotz içan cen. Eta Jaincoac bere populua handizqui berhatu çuen, eta bere etsaien gainean hazcartu. Itzuli çuen Eguiptoarren bihotza, higüin ceçaten haren populua, eta maula eguin cioçoten haren cerbitzariei. Igorri cituen Moise, bere cerbitzaria, eta Aaron, ceina baitzuen hautatu. Hequien baithan eçarri çuen eçagutzarien eta sendagailen eguiteco ahala Camen lurrean. Ilhumbeac igorri eta bazterrac ilhundu cituen, eta etzituen garraztu bere solasac. Hequien urac odoletara aldatu eta arrainac hilaraci cituen. Hequien lurrac eman cituen iguelac hequien erregueen guela barneenetaraino. Minçatu cen, eta uli eta ulitcheria bat ethorri cen hequien eremu gucietara. Uritzat eman çaroeten harria, eta su bat oro erretzen cituena hequien lurrean. Jo cituen hequien mahastiac eta picoac, eta phorroscatu cituen hequien eremuco çuhaitzac. Minçatu cen, eta ethorri ciren harra eta xartala, ceinen elemenia nihonerecoa baitzen. Belhar guciac iretsi cituzten hequien lurrean, eta jan cituzten hequien lurreco fruitu guciac. Jaunac jo cituen hequien lurrean lehen-sorthuac oro eta hequien lan gucietaco picainac. Eta Israeldarrac atheratu cituen urhe eta cilharrez betheric, eta hebaindu bat etzen hequien leinuetan. Eguiptoa boztu cen hequien goatez, ceren hequien beldurra jarria baitzen haren gainean. Jaunac hedoi bat hedatu çuen hequien gueriçatzeco, eta su bat hequiei gabaz argui eguiteco. Galdatu çuten, eta igorri çaroeten caila eta ceruco oguitic ase cituen. Urratu çuen harria, eta urac çurrustan atheratu ciren, eta hibaiac goan ciren mortua barna; Ceren orhoitu baitzen bere cerbitzari Abrahami eman çaroen bere hitz sainduaz. Bere populua bozcariotan eta bere hautetsiac goihereric atheratu cituen. Eta eman çarozten jendaien herrialdeac, eta goçatu cituzten populuen lanac; Haren ceremoniac beguira, eta haren leguea bilha cetzaztençat. Lauda Jauna.       Aithor emoçue Jaunari, ceren den ona, ceren mendetan baitirau haren urricalmenduac. Norc erran Jaunaren ahalac eta adiaraz haren laudorio guciac? Dohatsu beguiratzen dutenac çucentasuna, eta çucenari bere bidea noiz-nahi ematen darotenac! Gutaz orhoit çaiteci, Jauna, çure populuari daducoçun beguitharte onean; çato gure ikustera salbamenduzco gogoan, Ikus detzagun çure hautetsien onac, boz gaitecen çure populuaren bozcarioan, laudatua içan çaitecen çure primançan. Bekatu eguin dugu gure arbasoequin, gaizqui ibili gare, tzarqueriac eguin ditugu. Gure arbasoec Eguipton ez dituzte beren baithan ardietsi çure sendagailac, ez dira orhoitu çure urricalmendu nihonereco guciez; Hasarrearaci çaituzte, itsasora, itsaso Gorrira igaitean. Eta Jaunac salbatu cituen bere icenaren ariaz, eçagutaraztecotzat bere ahala. Eta dixidatu çuen itsaso Gorria, eta agortu cen; eta eraman cituen leceac barna, hala-nola mortuco celhaietic. Atheratu cituen hastio cituztenen escutic, eta etsaiaren escutic berrerosi cituen. Eta urez estali cituen hequien hestutzaileac, eta bat bakarra hequietaric etzen guelditu. Eta Israeldarrec sinheste hartu çuten haren hitzetan eta cantatu cituzten haren laudorioac. Laster makurtu ciren, ahanci cituzten haren eguinçac, eta etzuten iguriqui bere asmua bethe arteo. Eta mortuan çalequeriari eman ciren, eta Jaincoa froguetan eçarri çuten toqui agor hartan. Eta eman çaroten galdatzen çutena, eta igorri çuen hequien lehien asetzecoa. Eta campetan hasarrearaci cituzten Moise eta Aaron Jaunaren saindua. Lurra iduqui cen, eta iretsi çuen Dathan, eta estali çuen Abironen bilkua. Eta sua biztu cen hequien bilguman; garrac erre cituen bekatu-eguileac. Eta Horeben eguin çuten aratche bat, eta adoratu çuten escuz eguinicaco molde bat. Eta belharra jaten duen aratche baten itchurara trucatu çuten beren ospea. Ahanci çuten Jaincoa, hequiec salbatu cituena, Eguipton gauça handiac, Ederresrarriac Camen lurrean eta ikaragarriac itsas Gorrian eguin cituena. Eta erran çuen xahutuco cituela, baldin Moise haren hautetsia haren aitzinean jarri ez balitz haren hausteco, Aldararaztea gatic haren hasarrea, arren-eta etzetzan xahu; Eta hequiec ezdeusençat iduqui çuten lehiagarrizco lurra. Haren hitzari etzaroten sinhesteric eman, Eta marmaraca haritu ciren beren olhetan; etzuten ençun Jaunaren minçoa. Eta hequien gainera goititu çuen bere escua, hequien xahutzeco mortuaren erdian, Hequien odola iraizteco jendaien aitzinean, eta hequien barraiatzeco bazter orotan. Eta Beelphegorri consecratu ciren, eta hilen sacrificioetaric jan çuten. Eta samurraraci çuten beren asmuez, eta xahutzeac berhatu ciren hequien artean. Eta Jaunaren alde jarri cen Phinees, eta jabaldu çuen, eta xahutzea guelditu cen. Eta hori eguitate çucençat aiphatua içan çaio guiçaldi orotan mendeetaraino. Eta samurraraci çuten Jauna Jaçargoaco uretan; eta Moise gaztigatua içan cen hequien gatic, Ceren uhertu baitzuten haren gogoa, Eta kordocatu baitzen bere ahoco solasetan. Etzituzten xahutu Jaunac erran jendaiac; Eta nahastecatu ciren jendaiequin, eta ikasi çuten hequiec beçala eguiten, Eta cerbitzatu cituzten hequien jaincomoldeac, eta hori içan cen hequien behaztoparazteco; Eta debruei imolatu çarozten beren seme-alabac; Eta ixuri çuten hobengabeco odola, beren seme-alaben odola, ceinac sacrificatu baitzituzten Canaango jaincomoldeei. Eta lurra odolez usteldua içan cen, Eta kutsatu çuten beren eguincariez, eta lohitu ciren beren asmu tzarretan. Eta Jauna hats gaixtoan hasarretu cen bere populuaren contra, eta gaitzetsi çuen bere primança. Eta arthiqui cituen jendaien escuetara; eta nausitu citzaizcoten hequiec hastio cituztenac. Eta hestutu cituzten beren etsaiec, eta hequien escuaren azpian aphalduac içan ciren. Jaunac maiz libratu cituen. Bainan hequiec karmindu çuten beren gogoeta tzarrez, eta aphaldu cituen beren gaixtaquerien ariaz. Eta beguiratu çaroeten hestutuac çabilçanean, eta ençun çuen hequien othoitza. Eta orhoitu cen bere patuaz, eta urriquitu citzaioen bere urricalmendu nihonerecoaren arabera. Eta urricalmendutara eman cituen, hequiec gathibu hartu cituztenen gucien aitzinean. Gure Jainco Jauna, salba gaitzatzu, eta bil jendaien erditic; Aithor bihur dioçogun çure icen sainduari, eta gorets gaitecen çure laudorioetan. Benedica bequio Israelgo Jainco Jaunari mendetic mendeetaraino; eta populu guciac erranen du: Halabiz, halabiz. Lauda Jauna. Jaunari aithor emoçue, ceren den ona, ceren mendetan baitirau haren urricalmenduac. Minça beitez Jaunac berrerosi dituenac, etsaiaren escutic berrerosi eta herrialde orotaric bildu dituenac, Iguzqui-sorcetic etzateco lekuraino, ipharretic itsasoraino. Mortuan, toqui agorretan bazterrez bazter ibili dira; egoitzazco hiri bateraco bidea ez dute aurkitu içan. Gosez eta egarriz, hequien arima iraungui da hequien baithan. Eta beren hesturan deihadar eguin diote Jaunari, eta beren beharren azpitic atheratu ditu. Eta bide çucenera eraman ditu, goan citecen egoitzazco hirira. Jaunari aithor bihur bequio bere urricalmenduez, eta haren sendagailez guiçonen semeençat; Ceren duen are arima iraunguia, eta ontasunez gainditu goseac çaducana, Ilhumbeetan eta herioaren itzalean jarriac cirenac, erromeserian eta burdinen lokarrietan çaudecenac, karmindu cituztelacotz Jaunaren solasac, eta hasarrearaci Guciz-Goraren gogoa. Eta nekeen erdian beheratua içan da hequien bihotza; hebainduac içan dira, eta ez da nihor içan lagunça emateco. Eta beren hesturan Jaunari deihadar eguin diote, eta beren beharren azpitic atheratu ditu. Eta ilki ditu ilhumbeetaric eta herioaren itzaletic, eta trencatu ditu hequien lokarriac. Jaunari aithor bihur bequio bere urricalmenduez, eta guiçonen semeençateco haren sendagailez, Ceren phorroscatu dituen cobrezco atheac eta crascatu burdinazco hagac. Atheratu ditu beren tzarqueriaco bidetic; ecen beren gaixtaquerien gatic ciren beheratuac. Hequien arimac gaitzets çuen edocein janhari, eta herioaren atheetaraino ciren hurbilduac. Eta beren hesturan Jaunari deihadar eguin diote, eta beren beharren azpitic atheratu ditu. Igorri diote bere hitza eta sendatu ditu, eta heriotzetic atheratu ditu. Jaunari aithor bequizquio bere urricalmenduac, eta guiçonen semeençateco haren sendagailac. Eta laudoriozco sacrificioa sacrifica bioçote, eta bozcarioz oihu eguin betzazte haren eguincariac. Unciz itsasoaren gainean dabilçanec, uren çabaltasunean lanean hari direnec, Hequiec ikusi dituzte Jaunaren eguinçac eta sendagailac leceen erdian. Jauna minçatu, eta aguertu da phesiaren hatsa, eta jauci dira itsasoco uhinac; Ceruraino igaiten dira, eta leceondora jausten; gaitzaren gaitzez itsasguiçonei iharcen çaiote bihotza. Nahasiac eta kordocan dabilça hordia beçala, eta sunsitu da hequien çuhurcia gucia. Eta beren hesturan, Jaunari deihadar eguin diote, eta beren athequetaric atheratu ditu. Eta phesiatic haice ezti bat eguin du, eta ixildu dira itsasoco uhinac. Eta hequien ixilceaz boztu dira, eta Jaunac eraman ditu berec nahi çuten portura. Jaunari aithor bequizquio bere urricalmenduac, eta guiçonen semeençateco haren sendagailac; Eta gorets beçate populuaren baldarnan, eta lauda beçate çaharren bilkuan. Hibaiac eçarri ditu mortua beçala, eta uren iragan-bideac egarriz hilceco toquiac beçala, Lur gori bat gatz-toqui bat beçala, han egoten cirenen gaixtaqueria gatic. Ur-osinetara aldatu du mortua, eta uric gabeco leihorra ur-maeletara. Eta han eçarri ditu gose cirenac, eta hiri bat eguin dute egon-lekutaco. Eta landac erain dituzte, eta mahastiac landatu; eta fruitua nasai eman dute. Jaunac benedicatu ditu, eta handizqui berhatu dira; eta ez ditu hequien aciendac gutitu. Eta gutitara ethorri dira, eta gaitz eta nahigabe ascoz joac içan dira. Erdeinua ixuria içan da aitzindarien gainera, eta Jaunac erabili ditu bideric gabeco toquitan, eta ez bidean. Eta beharretic atheratu du noharroina, eta ardiac beçala berhatu ditu haren haurrac. Prestuec ikusico dute, eta boztuco dira; eta gaixtaguin guciec tapatuco dute beren ahoa. Nor da çuhur, eta hainac beguiratuco ditu gogoan horiec, eta içaten du Jaunaren urricalpenen adimendua? Dabidi berari psalmoco cantica. Jaincoa, ene bihotza aphaindua da, aphaindua da ene bihotza.       Cantatuco dut, musicaco tresnac joco dut ene ospearen erdian. Atzar çaite, ene ospea; atzar, maniurra eta guitarra: goiz-goicetic atzarrico naiz ni ere. Populuen aitzinean aithor emanen darotzut, Jauna, eta psalmoac cantaturen darozquitzut jendaien erdian; Ceren çure urricalmendua ceruac baino handiago baita, eta hedoietaraino helcen baita çure eguia. Ceruen gainera alcha çaite, Jaincoa, eta çure ospeac dirdira beça lur guciaren gainera, Athera ditecençat çure maiteac: Çure escuinac libra beneça, eta ençun neçaçu; Jauna minçatu da bere leku sainduan. Bozcarioz jaucico naiz: phartituco dut Siquem eta olhetaco harana neurtuco. Galaad enea da, eta enea da Manase; eta Efraim da ene buruaren gueriça. Juda ene erregue da; Moab ene phesquiçaren uncia.       Idumean hedatuco dut ene oina; arrotzac ene adisquide eguin dira. Norc eramanen nau hiri hazcartura? norc eramanen nau Idumearaino? Ez othe çuc, Jaincoa, ceinac hastandu baiquintutzun, eta ez baitzinen, oi Jaincoa, gure armadetara aguercen? Hesturatic ilkitzeco lagunça iguçu, ecen salbatzeco alferra da guiçonaren eguinahala. Jaincoa baithan eguinen dugu indar, eta harec ezdeusetara ekarrico ditu gure etsaiac. Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Jaincoa, ez beçaçu ixil ene laudorioa, bekatorearen ahoa eta malçurrarena ene gainera idequi direlacotz. Malçurquerian minçatu dira ene contra, eta herrazco solasez inguratu naute, eta ariaric gabe jaçarri darotade. Maithatu behar orde, enetzat gaizquica hari ciren; ni aldiz othoitzean nindagoen. Gaizquiac onguiençat, eta herra ene amodioaren ordain bihurtu daroztade. Gaixtaguina eçar çaçu ene etsaiaren nausi, eta bethi haren escuinean içan bedi debrua. Juiatua içaten denean, condenaturic ilki bedi, eta bere othoitza bekatutzat athera bequio. Gutituac içan beitez haren egunac, eta berce batec har beça haren cargua. Haren semeac umeçurz eguin beitez, eta haren emaztea alhargun. Haren haurrac lekuz leku erabiliac içan beitez, escale, eta beren egoitzetaric iraiciac. Luculariac bilha beça haren içate gucia, eta arrotzec larru betzazte haren nekeetaricaco onac. Harençat lagunçaileric içan ez bedi, ez-eta haren umeçurcez urricalduco denic. Haren ganicaco umeac içan beitez herioaren bazca, eta haren icena guiçaldi bakar batean gal bedi. Haren arbasoen gaixtaqueria Jaunaren aitzinean orhoitzapenetara bihur bedi, eta haren amaren bekatua ez bedi içan eceztatua. Jaunaren aitzinean iraun beçate bethi, eta lurretic sunsi bedi hequien orhoitzapena, Ceren ez den urricalmendu harceaz orhoit içan; Eta ceren hilaraci beharrez jaçarri dioen guiçon buluz, erromes eta atsecabetan cenari. Madaricionea du maithatu, eta madaricionea çaio ethorriren; benedicioneaz etzen gura, eta benedicionea haren ganic urrunduren da. Madaricionea jaunci du hala-nola soineco bat, eta ura beçala sarthu da haren barnean, eta olioa beçala haren heçurretan. Içan bequio estalcen duen soinecoa beçala, tincatzen duen guerricoa beçala. Horra cer saria içanen duten Jaunaren baithan ene belzten eta ene arimaren contra gaizqui erraten hari direnec. Eta çuc, Jauna, Jauna, enequin eguiçu çure icenaren ariaz, ceren goçoa baita çure urricalmendua. Libra neçaçu, Ceren naicen behar eta escasian, eta nahasia den ene barnean ene bihotza. kendua naiz erorcen den itzala iduri, eta iraicia xartalac beçala. Baruraz herbalduac dira ene belhaunac, eta ene haraguia olio escasez iraunguia da. Eta hequien laidagarri bilhacatu naiz: ikusi naute, eta dardaratu dituzte buruac. Lagunt neçaçu, ene Jainco Jauna, eta salba çure urricalmenduaren arabera. Eta jaquin beçate çure escutic heldu direla hauquiec oro, eta hau çuc eguina dela, Jauna. Hequiec madaricatzen harico dira, eta çu benedicatzen; urmariatuac içan beitez ene contra jaiquitzen direnac; aldiz, bozcariotan içanen da çure cerbitzaria. Ahalqueaz jaunciac içan beitez ene belzten hari direnac, eta beren ahalqueac estal betza gaineco soinac beçala. Ene ahoac Jaunari aithor goraqui emanen dio, eta ostearen erdian laudaturen dut; Ceren egotu den beharraren escuinean, ene arimaren beguiratzeco jaçarleen ganic. Dabiden psalmoa. Jaunac ene Jaunari erran dio: Jar çaite ene escuinean, Çure etsaiac eçar detzadan arteo çure oimpeco alki. Jaunac Siondic ilkiaracico du çure indarreco makila: erreguina çaite çure etsaien erdian. Çure indarreco egunean, saindutasuneco ospearen erdian çure baithan da çure hastea; ene galçarretic atheratu çaitut artiçarra baino lehen. Jaunac cin eguin içan du, eta etzaio urriquituren: Bethico çu çare aphez, Melquisedequen arara. Jauna çure escuinean da; bere hasarreco egunean phorroscatu ditu erregueac. Jendaien erdian juiatzen harico da; xahutuco ditu bazterrac; lehertuco ditu ascoren buruac lurrean. Bidean errecatic edanen du; hargatic goratuco du burua. Lauda Jauna.       Jauna, ene bihotz oroz aithor bihurturen darotzut prestuen baldarna, bilkuetan. Handiac dira Jaunaren escuco lanac, bere nahi gucien arabera bereciac. Aithor eta gorespen atheratzen diote bere lanec, eta menderen mendetan iraunen du haren çucentasunac. Jaun urricalcor eta urricalmendutsuac bere sendagailen orhoitzapen bat eman du: Jatecoa eman diote haren beldur direnei. Bere patuaz orhoituco da bethi gucian; Bere populuari eçagutaracico dio bere eguincen indarra, Hari emanez jendaien primança; eguia eta çucentasuna haren escuetaco eguinçac dira. Cinac dira haren legue guciac eta bethiren bethico gogortuac, cintasunean eta çucentasunean eguinac. Jaunac berrerospena igorri dio bere populuari; bethicotzat eguin du harequin batasun. Saindua eta ikaragarria da haren icena: Jaunaren beldurra da çuhurciaren hastapena. Hura çaincen duten gucietan da adimendu ona: haren laudorioec iraunen dute menderen mendetan. Lauda Jauna, Agjeoren eta Çacariasen bihurpenaz. Dohatsu Jaunaren beldur den guiçona! Haren manamenduetan guciz laket dena. Lurraren gainean ahaldun içanen da haren ganicaco ondoregoa: benedicatuac içanen dira prestuen umeac. Ospea eta aberastasunac haren etchean içanen dira, eta menderen mendetan iraunen du haren çucentasunac. Ilhumbeetan prestuei argui bat ilki çaiote: Jauna urricalcor, urricalmendutsu eta çucena da. Dohatsua da urricalcen eta maileguz ematen duen guiçona! Bere solas guciac adimendurequin aphaincen ditu; Hargatic ez da behinere kordocatua içanen. Prestua bethi gucian içanen da orhoitzapenetan; gaizqui ençute beldurric ez du içanen. Jaunaren baithan iguriquitzera dago haren bihotza; Haren bihotza gothortua da; ez da kordocatuco bere etsaiac heciac ikusi arteo. Barraiatu, beharrei eman du bere içana; haren çucentasunac menderen mendetan du iraunen; haren adarra ospetara içanen da goratua. Gaixtaguinac ikusico du eta hasarretuco da; carrascatuco ditu horçac eta ihartuco da: galduco da bekatoreen lehia. Lauda Jauna.       Haurrac, lauda çaçue Jauna, lauda çaçue Jaunaren icena. Benedica bequio Jaunaren icenari oraidanic eta mendeetaraino. Iguzquiaren ilkitzetic etziten den lekuraino laudatzeco da Jaunaren icena. Jauna jendaia guciez gorago da, eta ceruan gainetic gorago da haren ospea. Nor da gure Jainco Jaunaren iduricoric, ceinac hergoretan baitu bere egoitza, Eta ceruan eta lurrean diren aphalei beguiratzen baitiote; Ceinac beharra lurretic jaicarazten baitu, eta erromesa samatsetic goratzen, Hura jarrarazteco aitzindariequin, bere populuco buruçaguiequin; Ceinac agor cen emaztequia eçarcen baitu bere etchean haur-molçoaren ama bozcariotsu? Lauda Jauna.       Israel ilki cenean Eguiptotic, Jacoben etchea erdaldun hequien artetic, Ez guri, Jauna, ez guri, bainan çure icenari eman eçoçu ospe, Judea bilhacatu cen Jaunaren saindutegui eta Israel haren erreinu. Çure urricalmendu eta eguiaren ariaz, beldurrez-eta jendaiec noizbait erran deçaten: Non da horien Jaincoa? Itsasoac ikusi eta ihes goan cen; Jordaneac guibelerat eguin çuen. Gure Jaincoa ordean ceruan da; bere gogoco cituen guciac eguin ditu. Mendiac jauci ciren ahariac beçala, eta mendixcac ardien bildotsac iduri. Jendaien jainco-itchurac dira cilhar eta urhe, guiçonen escuetaco lanac. Itsasoa, cer duc ihes goateco; eta hic, Jordanea, cergatic eguin duc guibelerat? Ahoa badute, eta ez dira minçatzen; badituzte beguiac, eta ez dute ikusten. Mendiac, certaco jauci çarete ahariac beçala, eta çuec, mendixcac, bildotsac iduri? Beharriac içan, eta ez dute aditzen; sudur-mizpirac içan, eta ez dute usnatzen. Lurra ikaratu da Jaunaren aitzinean, Jacoben Jaincoaren aitzinean. Badituzte escuac, eta ez dute haztatzen; oinac ere, eta ez dira ibilico; beren cinçurretic ez dute oihuric eguinen. Harec aldatzen du harria ur-maeletara, eta cotorra ithur-uretara. Hequien idurico bilhaca beitez hequien eguileac, eta hequietan sinheste duten guciac. Israelen etcheac Jauna baithan iduqui du bere phesquiça: hura da haren lagunça eta gueriça. Aaronen etcheac Jauna baithan iduqui bere phesquiça: hura da haren lagunça eta gueriça. Jaunaren beldur direnec Jauna baithan iduqui dute beren phesquiça: hura da hequien lagunça eta gueriça. Jauna orhoit içan da gutaz eta benedicatu gaitu. Benedicatu du Israelen etchea, benedicatu du Aaronen etchea. Ttipi eta handi, benedicatu ditu Jaunaren beldur diren guciac. Jaunac guehiago eguin beça çuençat, çuençat eta çuen semeençat. Benedica beçaitzazte Jaunac, ceru-lurrac eguin dituenac. Jaunarena da ceruco cerua; lurra aldiz, guiçonen semeei eman içan daroete. Hilec etzaituzte laudaturen, Jauna, ez-eta ifernura jausten diren guciec. Bainan guc, bici garenec, benedicatzen dugu Jauna, oraidanic eta mendeetaraino. Lauda Jauna. Maithatu dut, ceren Jaunac ençunen baitu ene othoitzaren oihua; Ceren ene alderat makurtu baitu bere beharria; eta nic dei eguinen diot ene egun orotan. Heriotzeco oinhaceec inguratu naute, eta ifernuco athequec atzeman haute. Hestura eta oinhacea aurkitu ditut, Eta dei eguin diot Jaunaren icenari. Oi Jauna, athera çaçu ene arima: Urricalmendutsua da Jauna eta çucena, eta urricalcen da gure Jaincoa. Jaunac beguiratzen ditu ttipiac: aphaldu naiz eta atheratu nau. Oi ene arima, itzul hadi hire phausura, ceren benedicatu baihau Jaunac; Ecen kendu ditu heriotzeari ene bicia, nigarrei ene beguiac, eroricoari ene oinac. Jaunaren gogaraco içanen naiz bici direnen toquian. Lauda Jauna.       Sinhetsi dut; hargatic minçatu içan naiz: bainan ni hainitz aphaldua içan naiz. Ene asalduan erran içan dut: Guiçon guciac gueçurtiac dira. Cer bihurtuco diot Jaunari niri eguin darozquidan guciençat? Hartuco dut salbamenduco uncia, eta dei eguinen diot Jaunaren icenari. Jaunari bere populu guciaren aitzinean bihurtuco diozcat ene botuac: Jaunaren aitzinean preçagarri handi da haren sainduen heriotzea. Oi Jauna, ceren naicen çure cer-bitzaria, çure cerbitzaria eta çure nescatoaren umea, Hautsi ditutzu ene lokarriac: Escainico daretzut laudoriozco sacrificio bat, eta dei eguinen diot Jaunaren icenari. Jaunari bihurtuco diozcat ene botuac bere populu guciaren aitzinean, Jaunaren etcheco lorioan, çure erdian, oi Jerusaleme. Lauda Jauna. Lauda çaçue Jauna, jendaia guciec; hura lauda çaçue, populu guciec; Ceren gure gainean fincatu baita haren urricalmendua, eta Jaunaren cintasunac baitirau menderen mendetan. Lauda Jauna. Jaunari aithor bihur dioçoçue, ceren den ona, ceren mendetan hedatzen den haren urricalmendua. Orai Israelec erran beça ona dela, haren urricalmenduac mendetan badirauela. Orai erran beça Aaronen etcheac, haren urricalmenduac mendetan badirauela. Orai erran beçate Jaunaren beldur diren guciec, haren urricalmenduac mendetan badirauela. Jaunari ene hesturatic dei eguin diot, eta Jaunac ençun nau çabalera atheratuz. Jauna da ene lagunça, ez naiz guiçonac eguin deçaquedanaren beldur içanen. Jauna da ene lagunça, eta ni nardatuco naiz ene etsaiez. Hobe da Jaunaren baithan fidatzea guiçonetan baino. Hobe da Jaunaren baithan uste içatea aitzindarietan baino. Jendaqui guciec inguratu naute, eta Jaunaren icenean hequien ganic içan naiz aspertua. Inguratuz inguracatu naute, eta Jaunaren icenean içan naiz hequien ganic aspertua. Inguratu naute erleec beçala, sutan jarri dira sua lapharretan beçala, eta Jaunaren icenean içan naiz hequien ganic aspertua. Bulkatua içan naiz, erorcerat abian, eta Jaunac soincatu nau. Jauna da ene indarra, ene ospea, eta ene salbatzaile jarri da. Bozcariozco eta esquer onezco otsac dira prestuen olhetan. Jaunaren escuinac eguin du indar; Jaunaren escuinac goititu nau; Jaunaren escuinac eguin du indar. Ez naiz hilen, bainan-bai bicico, eta goraqui erranen ditut Jaunaren eguinac. Jaunac gogorqui nau cehatu, ez nau ordean heriotzearen escuetarat eman. Çabal daroztatzue çucembideco atheac; hequietan sarthuric aithor Jaunari diot bihurturen. Hau da Jaunaren athea, huntaric sarthu dira prestuac. Aithor darotzut bihurturen, ceren nauçun ençun eta jarri çaren ene salbatzaile. Etche-eguileec ez onhetsi harria, hura bilhacatu da izquina-harri. Jaunac eguin du hori, eta gure beguiençat da miresgarri. Hau da Jaunac eguin duen eguna; bozcarioz jauz gaitecen egun. Oi Jauna, salba neçaçu! Oi Jauna, eguiçu onduz nohan! Benedica bequio Jaunaren icenean heldu denari! Benedicatu çaituztegu Jaunaren etchetic: Jauna da Jainco, eta arguia eman darocu. Besta handi bat eguiçue abar hostotsuequin aldareco adarretaraino. Çu çare ene Jaincoa eta çuri darotzut aithor bihurturen; çu çare ene Jaincoa, eta çu çaitut goretsiren. Aithor darotzut bihurturen, ceren nauçun ençun eta jarri çaren ene salbatzaile. Aithor bihur dioçogun Jaunari, ceren den ona, ceren bethi dirauen haren urricalmenduac. Lauda Jauna. Dohatsu bidean nothagabe, Jaunaren leguean dabilçanac! Dohatsu haren manamenduac ikarcen dituztenac, eta hura bihotz oroz bilhatzen dutenac! Ecen gaixtaqueria eguiten dutenac, haren bideetan ez dabilça. Çuc duçu manatu çure manamenduac hersiqui beguiratzea. Oxala ene urhatsec har baletzate çure manamenduen beguiratzeco bideac! Ez nintaque orduan ahalquez joa, çure manu gucietara beguia ematean. Aithor bihurturen darotzut bihotzeco cintasunean, ceren ikasi baitut çure erabaquien çucentasuna. Çure manamenduac çainduco ditut; ez neçaçula alde bat utz bazterrerat. Gazteac nola xuxen deçaque bere bidea? Çure erranac beguiratuz. Bilhatu çaitut ene bihotz oroz: ez neçaçula urrunt çure manamenduetaric. Bihotzaren barnean iduqui ditut çure erranac, çure alderat bekaturic ez eguitea gatic. Benedicatua çare, Jauna: irakats diçadatzu çure manamenduac. Ene ezpainetan derabilzcat çure ahoco erabaqui guciac. Çure lekucotasunen bidean dut laket, aberastasun gucietan beçala. Çure manamenduetan alhatuco dut gogoa, eta çure bideei beguira egonen naiz. Çure manamenduetan alhatuco dut gogoa, çure erranac ez ditut ahancico. Dohain emoçu çure cerbitzariari, bizcor neçaçu, eta beguiratuco ditut çure erranac. Argui çatzu ene beguiac eta çure legueco miresgarritasunac beguietsiren ditut. Ni arrotz bat naiz lurraren gainean: ez biatzatzu gorde çure manamenduac. Çure leguean lehiaz bethi hurrandua da ene arima. Açurriatu ditutzu hampurutsuac; madaricatuac, çure manamenduetaric makurcen direnac. Laidoa eta erdeinua ken çatzu ene gainetic, bilhatu ditudalacotz çure lekucotasunac; Ecen buruçaguiac jarri eta ene contra minçatu dira; aldiz çure cerbitzaria, çure legueetan alhatzen cen; Alabainan çure lekucotasunac dira ene gogo-erabilquetac, eta çure legueac ene bidari. Lurrari eroria dago ene arima: bizcor neçaçu çure hitzaren arabera. Erakutsi darozquitzut ene bideac, eta ençun nauçu: irakats diçadatzu çure legueac. Irakats diçadaçu çure legueen bidea; eta çure sendagailez alhatuco dut ene gogoa. Unhaduraz lo-asmara erori da ene arima, hazcar neçaçu çure aguincen arabera. Tzarqueriaco bidetic aldara neçaçu, eta çure leguearen arietan urrical çaquizquit. Eguiaren bidea dut hautatu, eta çure erabaquiac ez ditut ahanci. Jauna, çure lekucotasunei naiz eratchiqui; ez beneçaçu arthic ahalquetara. Çure manamenduen bideaz lastereguin dut, çabaldu duçunean ene bihotza. Leguetzat emadaçu, Jauna, çure manamenduen bidea, eta hura bilhaturen dut bethi. Emadaçu eçagutza, eta ikartuco dut çure leguea eta ene bihotz oroz beguiratuco dut. Eraman neçaçu çure manamenduen bideaz, ceren hura nahi içan baitut. Ene bihotzari ixuria emoçu çure lekucotasunetara, eta ez jaramanqueriara. Bazter çatzu ene beguiac, ez detzazten gauça hutsalac ikus; çure bidean bizcor neçaçu. Çure hitza jar çaçu çure cerbitzariaren baithan, egon dadiençat çure beldurrean. Ene ganic ken çaçu lotsatzen nauen laidoa, ecen goçoz betheac dira çure erabaquiac. Huna non çure leguearen lehiaz nagon erretzen; çure çucentasunaren arabera biciaraz neçaçu. Çure urricalmendua, Jauna, ene gainera jauts bedi, eta çure ganicaco salbamendua çure hitzaren arabera. Eta hitz bat ihardetsico diotet jaçarrica hari çaizquitanei, çure solasetan daducadala ene iguriquimena. Eta ez biaçaçu nihoiz-ere ahotic ken eguiaren hitza, ceren çure solasetan baitut ene phesquiça. Eta bethi beguiraturen dut çure leguea, bethi eta bethiren bethi. Bide çabalaz nindabilan, çure manamenduac bilhatu nituelacotz. Çure lekucotasunez erregueen aitzinean minçatzen nincen, eta ez nincen ahalquetara erorcen. Eta çure manamendu maithatu nituenetan alhatzen nuen gogoa. Eta ene escuac alchatu ditut çure manamendu maithatu ditudanei, eta çure legueetan nincen alhatzen. Orhoit çaiteci çure cerbitzariari eman hitzaz, ceintaz niri eman baitarotaçu ene phesquiça. Hartaric içatu dut ene sosegua ene beheramenduan, ceren çure solasac bainau bizcortu. Hampurutsuac alde orotaric gaixtaquerian hari citaizquidan: bainan ni ez naiz çure leguetic makurtu. Çure erabaqui egundainoticacoez orhoit içan naiz, Jauna, eta sosegu hartu dut. Erkidura nausitu çait, bekatoreec uzten çutelacotz çure leguea.       . Ene desterruco lekuan çure erabaqui çucenac ciren ene cantuen bide. Gabaz çure icenaz orhoit içan naiz, Jauna, eta beguiratu içan dut çure leguea. Çure erabaquiac bilhatu ditudalacotz guerthatu çait hori. Oi Jauna, ene çathia, erran dut çure leguea iduquiren dudala. Çure beguithartea othoiztu dut ene bihotz guciaz; urrical çaquizquit çure hitzaren arabera. Ene bideez gogoeta eguin içan dut, eta oinac itzuli ditut çure legueetara. Abian naiz, eta ez lotsa çure manamenduen beguiratzera. Bekatoreen lokarriec inguratu naute, eta ez dut halere ahanci çure leguea. Gau minean jaiquitzen nincen çuri aithor bihurcera çure legueco erabaqui çucenen gainean. Phartedun naiz çure beldur diren guciequin eta çure manamenduac çaincen dituztenequin. Çure urricalmenduaz lurra bethea da, Jauna; çure legueac irakats diçadatzu. Çure cerbitzariari onguia eguin dioçu, Jauna, çure hitzaren arabera. Irakats diçadatzu ontasuna, çuhurtasuna, jaquitatea, ceren sinheste içan dudan çure manamenduetan. Beheratua içan nindadien aitzinean, hobendun erori nincen: hargatic çaindu dut çure leguea. Ona çare çu, eta çure ontasunean irakats diçadatzu çure legueac. Hampurutsuen gaixtaqueria metatua da ene gainean: nic orduan ene bihotz guciaz ikarturen ditut çure manamenduac. Esnea beçala manthoindua da hequien bihotza, nic aldiz çure leguean alhatu dut ene gogoa. Enetzat on da ceren beheratu nauçun, ikas detzadan çure legueac. Çure ahoco leguea enetzat hobe da, urhe eta cilhar metac baino. Çure escuec eguin eta orhatu naute: indaçu adimendua ikas ditzadan çure manamenduac. Çure beldur direnec ikusico naute eta boztuco dira, çure hitzetan eçarri dudalacotz ene iguriquimen gucia. Eçagutzen dut, Jauna, çure erabaquiac çucenezcoac direla, eta çucenqui beheratu nauçula. Çure urricalmendua ethor bedi ene sosegatzera, çure cerbitzariari eman dioçun hitzaren arabera. Ethor bequizquit çure urricalçapenac, eta bicico naiz, ceren çure legueaz baitira ene gogo-erabilquetac. Ahalquez estaliac içan beitez hampurutsuac, ene gainean bidegabequi erabili dutelacotz gaixtaqueria: nic aldiz, çure manamenduetan alhatzen nuen gogoa. Ene alde itzul beitez çure beldur direnac, eta çure lekucotasunan berri daquitenac. Ene bihotza nothagabe bilhaca bedi çure legueetan biciz, ez nadiençat içan ahalquetara arthiquia. Ene arima iraungui da çure ganicaco salbamenduaren iguri, eta çure hitzean eçarri dut ene phesquiça gucia. Ene beguiac iraungui dira çure aguincen ondoreen iguri, ciotelaric: Noiz emanen darotaçu sosegu? Ecen bilhacatu naiz çahagui bat içotzean beçala: ez ditut halere ahanci çure manamenduac. Cembat egun ditu çure cerbitzariac, çucenari bidea eman dioçoçun arteo ene jaçarleen gainean? Gaixtaguinec erasi darozquidate elhe huts asco, bainan ez çure leguearen iduricoric. Çure manamendu guciac eguia fiera dira: ene etsaiec bidegabequi jaçarri darotade: lagun neçaçu. Xahutzer naute lurrean: nic ordean ez ditut bazterrerat utzi çure manamenduac. Bizcor neçaçu çure urricalmenduaren arabera, eta beguiratuco ditut çure ahoco lekucotasunac. Çure hitzac, Jauna, bethiren bethi dirauca ceruan. Çure eguiac dirauca mendetic mendera: çuc asentatu duçu lurra, eta badirau. Egunac iharduquitzen du çuc manatu urhatsean, ceren oroc cerbitzatzen baitzaituzte. Çure legueaz içan ez balira ene gogoco erabilquetac, orduan beharbada galduco nincen ene beheramenduan. Behinere ez ditut ahancico çure manamenduac, ceren hequien bidez bainauçu bizcortu. Çurea naiz, salba neçaçu, ecen çure manamenduac bilhatu ditut. Gaixtaguinec iguriqui naute, ni galdu nahiz; bainan eçagutu ditut çure lekucotasunac. Gauça akabatu gucien akabança ikusi dut; bainan çure leguea guciz da hedatua. Nola maithatu dudan, Jauna, çure leguea! Hartan alhatzen dut egun gucian ene gogoa. Ene etsaiac baino umoago eguin nauçu çure legueaz, ceren hari bainago bethi iratchiquia. Adimendu handiagoa içatu dut ene irakasle guciec baino, ceren çure lekucotasunac içatu baitira bethi ene gogoaren alhabide. Adimenduz gainditu ditut çaharrac, ceren çure manamenduac ditudan bilhatu. Ene oinac bide tzar gucitaric debecatu ditut, çure hitzaren beguiratzea gatic. Çure erabaquietaric ez naiz makurtu, ceren çuc eman içan darotaçun leguea. Ceinen goço çaizquidan çure solasac! Eztia ene ahoari baino guehiago. Çure manamenduez içatu naiz arguitua: hargatic higüindu ditut tzarqueriaco bide guciac. Çure hitza criselu bat da ene urhatsençat, eta argui bat ene ibilbideençat. Cin eguin eta burutan hartu dut çure çucentasuneco erabaquien çaincea. Alde orotaric beheratua naiz, Jauna; bizcor neçaçu çure hitzaren arabera. Beguitharte eguioçute, Jauna, ene ahoac bere nahitara eguin botuei, eta irakats diçadatzu çure erabaquiac. Ene arima ene escuen menturan da bethi, eta ez dut ahanci çure leguea. Artea hedatu darotade gaixtaguinec, eta ez naiz çure manamenduetaric baztertu. Bethico primancetan ardietsi ditut çure lekucotasunac, ceren baitira ene bihotzaren bozcarioa. Ene bihotzari ixuria eman diot çure legueen beguiratzera, sariaren arietan. Gaixtaguinac hastio içan ditut, eta maithatu dut çure leguea. Ene lagunça eta ene habea çare çu, eta çure hitzean içatu dut ene iguriquitza handia. Urrun çaitezte, gaixtaguinac, ni ganic; eta ikarturen ditut ene Jaincoaren manamenduac. Escu emadaçu, çure hitzaren arabera, eta bicico naiz, eta ez biaçadaçu urmariaraz ene phesquiça. Lapin neçaçu eta salbatua içanen naiz, eta çure legueac gogoan erabiliren ditut bethi. Arbuiatzen ditutzu çure erabaquietaric guibelatzen direnac, tzarrac direlacotz hequien gogoetac. Legue-hauste batzuençat iduqui ditut lurreco bekatore guciac; hargatic maithatu ditut çure lekucotasunac. Çure beldurraz alderen-berce iragan çaçu ene haraguia; ecen çure erabaquien beldur naiz. Çucentasunean ibili naiz eta çucenari eman diot bere bidea: ez beneçaçu arthic ene belzten hari direnen escuetara. Oneraco lagunça eguin dioçoçu çure cerbitzariari: ez beneçate belz hampurutsuec. Çure ganicaco salbamenduaren eta çure çucentasuneco aguinçaren iguri, ene beguiac iraunguitu dira. Çure cerbitzariarequin eguiçu çure urricalmenduaren arabera, eta irakats diçadatzu çure legueac. Çure cerbitzaria naiz ni: indaçu adimendua, ardiets detzadan çure lekucotasunac. Ordu da eguiteco, Jauna; eceztatu dute çure leguea; Hargatic maithatu ditut çure manamenduac, urhea eta topaça baino guehiago; Hargatic naramanzcan ene urhatsac çure manamendu gucien arabera, eta higüin içan ditut tzarqueriaco bide guciac. Ederresgarri dira çure lekucotasunac: aria hortaz ikartu ditu ene arimac. Çure solasen aguerpenac arguitzen du, eta xumeei adimendua ematen. Idequi içan dut ahoa eta eneganatu dut çure hatsa, ceren bainindagoen çure manamenduen lehiaz. Beguira diçadaçu, eta urrical çaquizquit, çure icenaren beldur direnei eguiten ohi çaren beçala. Çure manamenduen arabera bidatu ditut ene urhatsac, eta tzarqueriaric ez bequit behinere nausi. Çure cerbitzariaren gainera arguiaraz dioçoçu çure beguitharteari, eta irakats diçadaçu çure leguea. Ene beguiec ixuri dituzte nigar-ithurriac, ceren ez duten çure leguea beguiratu. Çucena çare, Jauna, eta çucena da çure erabaquia. Manatu duçu beguira detzagun çucentasuna, çure lekucotasunac eta çure eguia. Iharraraci nau ene karrac, ene etsaiec ahanci dituztelacotz çure hitzac. Çure solasa borthizqui kaldatua da, eta çure cerbitzariac maithatu du hura. Haur gazte bat naiz eta erdeinatua: ez dut ahanci çure leguea. Çure çucentasuna, bethiereco çucentasuna da, eta çure leguea eguia bera da. Hestura eta athequec atzeman naute: çure manamenduac dira ene gogoaren alhabideac. Çure lekucotasunac bethiereco çucentasuna dira; emadaçu adimendua, eta bicico naiz. Ene bihotz oroz eguin dut oihu: Ençun neçaçu, Jauna: bilhatuco ditut çure legueac. Çuri eguin dut oihu: Salba neçaçu; beguiratuco ditut çure manamenduac. Goiz lehenetic abiatu naiz, eta deihadar eguin dut, ceren çure hitzetan eçarri baitut ene iguriquimen gucia. Arguia baino lehen çure gana goititu ditut beguiac, çure solasez alhatzeco ene gogoa. Ene minçoa adi çaçu, Jauna, çure urricalmenduaren arabera; eta çure çucentasunaren arabera hazcar çaçu ene bicia. Ene jaçarleac gaizquiari hurbildu çaizco; urrundu dira, berriz, çure leguetic. Hurbil çare, Jauna; eta çure bide guciac eguia bera dira. Hastetic eçagutu dut çure lekucotasunetaric, bethicotzat asentatu ditutzula. Ikusaçu ene beheramendua, eta athera neçaçu, ceren ez baitut ahanci çure leguea. Juia çaçu ene eguitecoa eta berreros neçaçu: bicia bihur diçadaçu çure hitzaren gatic. Bekatoreetaric urrun dago salbamendua, ez dituztelacotz çure legueac bilhatu. Handiac dira, Jauna, çure urricalpenac: biciaraz neçaçu çure erabaqui çucenaren arabera. Hainitz dira niri jaçarcen eta ene hestutzera hari direnac: çure lekucotasunetaric ez naiz makurtu. Ikusi ditut leguea hausten çutenac, eta ihartu naiz ceren etzituzten çure hitzac beguiratzen. Jauna, ikusaçu nola maithatu ditudan çure manamenduac çure urricalpenean emadaçu bicia. Eguia da çure hitz gucien erroa; çure çucentasunaren erabaquiec menderen mendetan dute iraunen. Ariaric gabe jaçarri darotet buruçaguiec, eta ene bihotza çure solasen beldurrez egon da. Çure hitzen gainean bozcariotan sarthuco naiz, buluzquin handi batzu atzeman dituena iduri. Higüincetan içatu dut eta gaitzetsi gaixtaqueria; aldiz çure leguea maite içan dut. Egunean çazpitan laudorioac cantatu darozquitzut çure çucentasuneco erabaquien gainean. Baque handi bat da çure leguea maite dutenençat, eta behaztopagailuric hequiençat ez da. Çure ganicaco salbamenduaren beguira nindagoen, Jauna, eta maithatu ditut çure manamenduac. Ene arimac beguiratu eta biciqui maithatu ditu çure lekucotasunac. Çaindu ditut çure manamendu eta lekucotasunac, ecen ene bide guciac çure aitzinean ciren. Çure aitzinera, Jauna, aguer bedi ene othoitza: adimendua emadaçu çure hitzaren arabera. Çure aitzinera sar bedi ene galdea: athera neçaçu çure hitzaren arabera. Ene ahoac ocenqui cantaturen darotzu himno bat, irakatsi darozquiquetzunean çure legueac. Ene mihiac errepicaturen ditu çure hitzac, ceren çure manamendu guciac çucentasuna bera baitira. Çure escuac eguin beça ene salbatzera, ceren naicen çure manamenduez hautatu. Çure ganicaco salbamenduaren lehia hartu dut, Jauna, eta çure leguea içatu da ene gogoaren alhabidea. Bici bedi ene arima, eta laudaturen çaitu; eta çure erabaquiec emanen darotade lagunça. Galdu den ardia beçala errebelatu naiz: bilha çaçu çure cerbitzaria, ez dituelacotz ahanci çure manamenduac. Mailetaco cantica. Jaunari deihadar eguin diot hesturan nincenean, eta ençun içan nau. Jauna, ene arima athera çaçu gaixtaguinen ezpainetaric eta mihi malçurretic. Cer emanen, edo cer ekarrico daie hire mihi malçurrarençat? Hazcarraren gueci çorrotzac ikatz erregarriequin. Çorigaitz niri, ceren luceac içatu diren ene arroztasuneco egunac! Cedarren daudecenequin eguin içan dut ene egoitza; Lucez içatu da arrotz ene anima. Baquea hastio çutenequin baquetiar içatu naiz: minçatzen natzaiotenean, ariaric gabe jaçarcen çarotedan. Mailetaco cantica. Beguiac goititu ditut mendietara, nondic ethorrico baitzait lagunça. Ene lagunça ethorrico da Jauna ganic, ceinac eguin baititu ceru-lurrac. Çu çaincen çaituenac ez beça utz kordocatzera çure oina, eta ez bedi lohakar. Huna non ez den, ez kuman, ez lotan sarthuco Israel çaincen duena. Jaunac çaincen çaitu; Jauna, çure gueriça, çure escu escuinaren gainean dago. Egunaz etzaitu iguzquiac erreco, ez-etare gabaz ilharguiac. Jaunac çaincen çaitu gaitz gucietaric; Jaunac çain beça çure arima. Jaunac çain betza çure sar-ilkiac oraidanic bethi guciraino. Mailetaco cantica. Boztu naiz erran daroztedan solas hauquietan: Goanen gare Jaunaren etchera. Gure oinac çure lorioetan baratuac çaudecen, oi Jerusaleme. Jerusaleme, ceina alchatzen baitute hiri bat beçala, eta ceintan norc berac içanen baitu bere çathia. Alabainan hunat igan dira leinuac, Jaunaren leinuac, Israelen lekucotasuna, Jaunaren icenari aithor bihurceco. Ecen hemen jarri dituzte justiciaco alkiac, Dabiden etchearen gainean asentatu alkiac. Galda çatzue, Jerusalemen baquearen onetan direnac, eta nasaiciaren erdian içan beitez çu maite çaituztenac. Baquea içan bedi çure hazcargailuetan eta nasaicia çure dorreetan. Ene anaia eta hurbilen gatic aiphatzen dut baquea çuretzat. Gure Jainco Jaunaren etchea gatic, çuretzat bilhatu ditut onac. Mailetaco cantica. Çure gana goititu ditut beguiac, oi ceruetan çaudecena. Huna bada, nola muthilen beguiac baitaudeci beren nausien keinuei, Nola nescatoaren beguiac baitaudeci haren etchecandrearen keinuei, hala gure beguiac ere gure Jainco Jaunari daudeci, urrical daquigun arteo. Urrical çaquizquigu, Jauna, urrical çaquizquigu, ceren gaudecen erdeinu ascoz betheac; Gure arima hainitz bethea da; aberatsen laidagarri eta hampurutsuen erdeinagarri gare. Mailetaco cantica. Baldin gure baithan içan ez bacen Jauna, Israelec orai erran beça: Baldin gure baithan içan ez bacen Jauna, Guiçonac gure gainera jaiquitzen cirenean, Biciric beharbada iresten guintuzten. Gure contra bizten cenean hequien hasarrea, Urac beharbada iresten guintuen. Gure arima uharretic iragan da; beharbada iragan citaqueen ecin jasanen çuen ur batetic. Benedica bequio Jaunari, ceinac ez baigaitu eman atzematera hequien horcei. Gure arima, etchexoria iduri, atheratua içan da ihiztarien artetic. Artea hautsia, eta gu libratuac içan gare. Ceru-lurrac eguin dituen Jaunaren icenean da gure lagunça. Mailetaco cantica. Jaunaren baithan fidatzen direnac, Siongo mendia beçala dira: behinere ez da kordocatua içanen, Jerusalemen egoten dena. Mendiac dira haren inguruan, eta Jauna bere populuaren inguruan oraidanic eta mendeetaraino; Ecen Jaunac ez du bekatoreei utzico manamendua prestuen primançaren gainean, prestuec gaixtaqueriara heda ez detzazten beren escuac. Jauna, onguia eguioçute prestuei eta bihotzez çucenac direnei. Bainan bide bihurrietara makurcen direnac, Jaunac eramanen ditu tzarqueria-eguileequin. Baquea içan bedi Israelen gainean. Mailetaco cantica. Jaunac gathibutasunetic bihurraraztean Sion, sosegatuac direnac beçala eguinac içan guinen. Orduan bozcarioz bethea içan da gure ahoa eta arinduraz gure mihia. Orduan jendaien artean erranen dute: Jaunac ospe atheratu du horien alde eguin duenaz. Guretzat eguin duenaz ospe atheratu du Jaunac, eta gu bozcariotan jarri gare. Ur-uharra hegoa denean beçala, bihurraraz gaitzatzu, Jauna, gure gathibutasunetic. Nigarretan eraiten dutenec, bozcariotan biduco dute. Haciac arthiquiz baçoacen haratecoan, eta nigar eguiten çuten. Bainan guibeleratecoan bozcariotan ethorrico dira beren karbac soinean. Salomonen mailetaco cantica. Jaunac eguiten ez badu etchea, alferretan nekatu dira haren eguiten hari direnac. Jaunac çaincen ez badu hiria, alferretan beilatzen du haren çain dagoenac. Alfer duçue arguiaren aitzin jaiquitzea: jarri ondoan xuti çaitezte, atsecabezco oguiaren jaten hari çaretenac. Loa bere maiteei eman dioquetenean, Huna Jaunaren primança, semeac; saria, sabeleco fruitua. Hazcarraren escuan nola gueciac, hala içanen dira iharrosiac direnen semeac. Dohatsu guiçona hequiez ikusico duena bere lehia bethea! Ahalquetara ez da erorico, athean bere etsaiei minçatuco denean. Mailetaco cantica. Dohatsu Jaunaren beldur diren guciac, haren bideetan dabilçanac! Çorion duçu, ceren hacico baitzare çure escuetaco lanetic, eta ongui helduco çaitzu. Çure emaztea, mahats-aihen gori bat iduri içanen da çure etchearen aldamenetan. Çure semeac, olibaren urthumeac iduri içanen dira çure mahainaren inguruan. Horra nola benedicatua içanen den Jaunaren beldur den guiçona. Sion gainetic benedica beçaitza Jaunac, eta Jerusalemeco onac ikusiren ditutzu balin ba çure bicico egun orotan. Eta ikusiren ditutzu balin ba çure semeen semeac, Israelen gainean baquea. Mailetaco cantica. Orai erran beça Israelec: Ardura jaçarri darotade ene gaztetasunetic. Ardura jaçarri darotade ene gaztetasunetic, eta halere deus ecin eguin darotade. Gaixtaguinac ene bizcarraren gainean haritu dira beren lanean; iraunaraci diote beren tzarqueriari. Jainco çucenac lehertuco ditu gaixtaguinen buruac. Sion gaitzetsi duten guciac ahalcatuac içan beitez eta guibelerat eguin beçate. Bilhaca beitez hegazteguietaco belharra iduri, ceina iharcen baita kendu baino lehen, Ceintaz ez baitu uztaçaleac bere escua betheco, ez-eta bere baphoa escumenen bilcen hari denac. Eta bideantec ez diote erran: Jaunaren benedicionea içan bedi çuen gainean: Jaunaren icenean benedicatzen çaituztegu. Mailetaco cantica. Jauna, lece beheretaric çure gana arthiqui dut deihadar: Jauna, ençun çaçu ene minçoa. Çure beharriac atzarriac içan beitez ene othoitzaren deiari. Gaizquiac beguietan iduquitzen baditutzu, Jauna; Jauna, norc iraunen ahal du? Çure baithan delacotz barkatiartasuna eta çure leguearen gatic iguriqui çaitut, Jauna. Çure hitzean iguriqui du ene arimac; Ene arimac Jaunaren baithan içan du bere phesquiça. Goiceco beilatic arratseraino, Israelec Jauna baithan iduc beça bere phesquiça; Ceren Jaunaren baithan baitira urricalmendua eta berrerospen nasaia, Eta harec berac berrerosico baitu Israel bere gaizqui gucietaric. Dabiden mailetaco cantica.       Jauna, ez da hantu ene bihotza, eta ez dira goratu ene beguiac. Jauna, ez naiz handiarena eguinez ibili, ez-eta nitaz gorago diren sendagailetan. Ene gogoetac ez baciren aphalac, bainan hantu badut ene bihotza; Nola baita amaren bulharretic higüindu haurra, hala içan bedi sariztatua ene arima. Israelec Jauna baithan iduc beça bere phesquiça orai eta guero guciraino. Mailetaco cantica. Jauna, orhoit bequiçu Dabid eta haren eztitasun gucia, Nola cin eguin dioen Jaunari eta botu Jacoben Jaincoari. Ez ahal naiz ene etche-barnera sarthuco, ez ahal naiz ene etzateco ohera iganen, Ez ahal diotet emanen loric ene beguiei, ez-eta kumaric ene bethaçalei, Ez-etare phausuric ene oloei, atzeman dioçodan arteo leku bat Jaunari, tabernacle bat Jacoben Jaincoari. Ençutez daquigu Efratan cela; oihaneco celhaietan aurkitu dugu. Haren tabernaclean sarthuco gare; haren oinac baratu diren toquian adoratuco dugu. Jaiqui çaite, Jauna, çure phausa-lekura, çu eta çure saindutasuneco arka. Çure aphecec çucentasuna jaunz beçate, eta bozcarioz jauz beitez çure sainduac. Çure cerbitzari Dabiden cariaz ez beçaçu aldara çure Cristoren beguithartea. Jaunac Dabidi eguia batez cin eguin dio, eta ez du hutsic igorrico; erran içan dio: Çure sabeleticaco umea eçarrico dut çure tronuaren gainean. Baldin çure semeec beguiratzen badituzte enequilaco patua eta ene manamendu irakatsico diozcatedan hauquiec, Eta hequien semeec ere bethi guciraino; jarrico dira çure tronuan; Ecen Jaunac hautatu du Sion, hura hautatu du bere egon-lekutzat. Hura da menderen mendetaco ene phausa-lekua; han eguinen dut ene egoitza, ceren hura baitut hautatu. Benedicionez benedicaturen dut hango alharguna, eta hango beharrac oguiz ditut aseco. Salbamenduaz jauncico ditut hango apheçac, eta çure sainduac bozcarioz jaucico dira. Han aguertuco dut Dabiden adarra: argui bat aphaindu diot ene Cristori. Ahalquez estalico ditut haren etsaiac; aldiz haren gainera loratuco da ene saindutasuna. Dabiden mailetaco cantica. Huna cein on eta goço den anaiac elkarrequin egotea! Hala-nola buruaren gainean gançugailua, biçarrera jautsi cena, Aaronen biçarrera; Haren soinecoaren bazterrera jautsi cena; Hala-nola Hermongo ihinça, Siongo mendira jausten dena. Ecen batasunaren gainera igorcen ditu Jaunac benedicionea eta bicia bethi guciraino. Mailetaco cantica. Orai benedica çaçue Jauna, Jaunaren cerbitzari guciec. Jaunaren etchean, gure Jaincoaren temploco lorioetan çaudeztenec, Gabaz çuen escuac haren sainduteguira heda çatzue, eta benedica çaçue Jauna. Siondic benedica beçaitza Jaunac, ceru-lurrac eguin dituenac. Lauda Jauna. Lauda çaçue Jaunaren icena; lauda çaçue Jauna, haren cerbitzariec. Jaunaren etchean, gure Jaincoaren temploco lorioetan çaudeztenec, Lauda çaçue Jauna, ceren Jauna ona baita; psalmoac canta çatzue haren icenari, ceren goçoa baita. Alabainan Jaunac beretzat hautatu du Jacob, bere-beretzat Israel. Ecen neronec eçagutu dut Jauna handia dela, eta gure Jaincoa jainco gucien gainecoa. Nahi içan dituen guciac eguin ditu Jaunac ceru-lurretan, itsaso eta ondar-leceetan. Harec erakarcen ditu hedoiac lurraren berce burutic, eguiten ditu ximistac uharrean, Atheratzen ditu haiceac bere kutchetaric, Jo içan ditu Eguiptoco lehen-sorthuac guiçonetic abereetaraino, Eta igorri ditu, oi Eguiptoa, eçagutzariac eta sendagailac hire erdira, Faraonen eta haren cerbitzarien gainera. Harec jo içan ditu asco jendaia, eta hil erregue indar handitacoac, Sehon Amorhearren erregue, Og Basango erregue, eta Canaango erresuma guciac; Eta hequien lurra eman du primancetan, primancetan Israelgo bere populuari. Jauna, çure icenac iraunen du bethi gucian; Jauna, çure orhoitzapena iraganen da guiçaldira eta guiçaldira; Ecen Jaunac juiatuco du bere populua, eta hautsia içanen da bere cerbitzarien othoitzez. Jendaien jainco-itchurac dira cilhar eta urhe, guiçonen escuetaco lanac. Ahoa badute, eta ez dira minçatuco; beguiac badituzte, eta ez dute ikusico; Beharriac badituzte, eta ez dute adituco, ecen-eta hatsic ez da hequien ahoan. Hequien eguileac hequien idurico eguin beitez, eta hequietan sinheste harcen duten guciac ere. Israelen etchea, benedica çaçu Jauna; Aaronen etchea, benedica çaçu Jauna; Lebiren etchea, benedica çaçu Jauna; Jaunaren beldur çaretenac, benedica çaçue Jauna. Sion gainetic benedicatua içan bedi Jauna, bere egoitza Jerusalemen duena. Lauda Jauna.       Jaunari aithor dioçoçue bihur, ceren den ona; ceren bethirainocoa den haren urricalmendua. Jaincoen Jaincoari aithor dioçoçue bihur, ceren bethirainocoa den haren urricalmendua. Jaunen Jaunari aithor dioçoçue bihur, ceren bethirainocoa den haren urricalmendua. Harec sendagaila handiac eguin ditu berac, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Adituqui eguin ditu ceruac, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Harec gogortu du lurra uren gainean, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Harec eguin ditu arguiçagui handiac, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Harec eguin du iguzquia egunaren escuco, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Harec gauaren escuco eguin ditu ilharguia eta içarrac, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Harec jo du Eguiptoa hango lehen-sortuequin, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Harec erakarri du Israel Eguiptoarren erditic, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Escu indardun eta beso goraz erakarri du, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Harec bi aldetara urratu du itsaso Gorria, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Eta erakarri du Israel haren erditic, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Eta itsaso Gorrira eragotzi ditu Faraon eta haren armada, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Harec erakarri du bere populua mortua barna, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Harec jo ditu erregue handiac, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Eta erregue hazcarrac hil ditu, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Hil du Sehon, Amorhearren erregue, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Eta hil du Og, Basango erregue, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Eta primancetan eman du hequien lurra, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Primancetan eman dio bere cerbitzari Israeli, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Beheramendutan guinelacotz orhoitu da gutaz, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Eta gure etsaietaric berrerosi gaitu, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Harec ematen du jatecoa haraguizco guciei, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Aithor ceruco Jaincoari dioçoçue bihur, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Jaunaren Jaunari aithor dioçoçue bihur, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua. Dabiden psalmoa Jeremiasi. Babilonaco hibaien bazterretan, han jarri gare eta nigarrari eman Sionez orhoitzean. Haren erdian sahatsetaric dilindan eçarri ditugu gure musicaco tresnac, Ceren han, gu gathibu eraman gaituztenec galdeguin baitarozquigute gure cantuetaco hitzac. Eta gu erakarri gaituztenec erran darocute: canta diçaguçue Siongo cantiquetaric himno bat. Lur atzean nola cantatuco dugu Jaunaren cantica? Ahanzten baçaitut, oi Jerusaleme, ene escuina ahancia içan bedi. Ene mihia ene aho gainari josia gueldi bedi, çutaz ez banaiz orhoitzen, Ez balin badut Jerusaleme eçarcen ene bozcarioaren hastapençat. Orhoit çaite, Jauna, Edomen semeez, Jerusalemen xahutzeco egunean. Hequiec cioten: Ecezta, ecezta çaçue hortan azquen asenturaino. Babilonaco alaba çorigaixtocoa, dohatsu hiri bihurturen dainana hic guri eguin gaizquiac! Dohatsu hartuco dituena hire haur xeheac eta harriaren gainean phorroscatuco dituena! Dabidi berari. Ene bihotz guciz, Jauna, darotzut aithor bihurtuco, ceren ene ahoco hitzac ditutzun ençun. Aingueruen aitzinean cantatuco darozquitzut psalmoac; Adoran egonen naiz çure templo sainduan eta çure icenari diot bihurturen aithor, Çure urricalmenduaren eta çure eguiaren gainean, ceren duçun guciez gorago handietsi çure icen saindua. Edocein egunez dei eguin deçaçudan, ençun neçaçu; indarra berhatuco duçu ene ariman. Lurreco erregue guciec aithor eman biaçaçute, Jauna, ceren aditu baitituzte çure ahoco hitz guciac. Eta Jaunaren bideetan canta beçate, Jaunaren ospea ceinen den handia; Jauna gora dela, eta halere beguiratzen diotela aphaleco gaucei, eta gorac urrundanic eçagutzen dituela. Hesturaren erdian ibilcen banaiz, bizcorturen nauçu; ene etsaien sepharen gainera hedatu duçu escua, eta çure escuac salbatu içan nau. Jaunac aspercunde atheratuco du ene orde: Jauna, bethirainocoa da çure urricalmendua; ez beçaçu arbuia çure escuetaco lana. Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Jauna, frogatu eta eçagutu nauçu; Jaquin duçu noiz jarri eta noiz jaiqui naicen. Urrundic eçagutu ditutzu ene gogoetac; ene ibilbide eta itzul-inguruac ikartu ditutzu; Eta aitzinetic ikusi ditutzu ene urhadac, solasa ene mihian içan dadien baino lehen. Horra, Jauna, gauça guciac jaquin ditutzu, berriac eta çaharrac; çuc eguin nauçu, eta ene gainean eçarri duçu çure escua. Nitaz gorago harrigarriqui helcen da çure jaquintasuna; hedadura handia du eta ecin helduco naiz hartara. Norat goanen naiz çure izpirituaren aitzinetic, eta norat ihes eguin dut çure beguietaric? Cerura igaiten banaiz, çu han çare; ifernura jausten banaiz, orobat han çare. Goicetic harcen baditut ene hegalac, eta itsasoaren berce bazterrera balin banoha egotera, Harat ere çure escuac eramanen nau, eta çure escuinac iduquico nau. Eta erran içan dut: Beharbada ilhumbeec gordeco naute. Eta gaua ene arguigarri da ene atseguimpetan; Ceren ilhumbeec goibelduraric ez baituquete çuretzat, eta gaua eguna beçala arguituco baita: gauaren ilhuna çuretzat da hala-nola egunazco arguia. Ceren baitzare ene guelçurrinen jabe, gueriçatu nauçu ene amaren sabeletic. Aithor bihurtuco darotzut, Jauna, ceren harrigarri den beçala aguertu baituçu çure handitasuna: ederresgarriac dira çure eguinçac, eta ongui badaqui ene arimac. Etzaizquitzun gordeac ene heçurrac, ceronec gordequi eguin ditutzunac, eta ene içatea lurraren barnean eguin duçuna. Çure beguiec ikusi naute oso ez nincenean oraino, eta guiçon guciac çure liburuan iscribatuac dira; hequien egunac eguinen dira, eta bizquitartean hequietaric nihor ez da oraino. Bada, Jaincoa, çure adisquideac hainitz ohoratuac çaizquit; hequien buruçaguitasuna hainitz hazcartua da. kondatuco ditut, eta legar-izpiac gaindituco dituzte; atzarri naiz, eta çurequin naiz oraino. Bekatoreac hilcen baditutzu, Jaincoa, urrun çaquizquidate, guiçon odolcoiac; Ceren erraten baituçue çuen gogoan: Alferretan hartuco dituzte haren hiriac. Ez othe ditut hastiatu, Jauna, çu higüindu çaituztenac, eta ez othe naiz ihartu çure etsaiac ikusiz? Higüinça osoaz higüindu ditut, eta ene etsai eguin dira. Froga neçaçu, Jaincoa; ene bihotzaz jaquinsun içan çaiteci; eguin diçadatzu galdeac eta eçagut çatzu ene bidexcac. Eta ikusaçu hean baden ene baithan tzarqueriaco bideric, eta eraman neçaçu bethiereco bidera. Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Athera neçaçu, Jauna, guiçon gaixtoaren escutic; athera neçaçu gaixtaguinaren aztaparretic. Horiec gaixtaqueriac asmatu dituzte beren bihotzean; egun gucian guerla bizten hari ciren. Çorroztu dituzte beren mihiac sugueac iduri; aspicaren phoçoina ezpaimpean dute. Çain neçaçu, Jauna bekatorearen escutic, eta athera neçaçu guiçon gaixtoen aztaparretic. Ni ene bidean eragozteco asmua hartu dute; Hampurutsuec artea gorde darotade. Eta sokac hedatu dituzte artean; behaztopagailua eçarri darotade bide-heguian. Jaunari erran diot: Çu çare ene Jaincoa; ençun çaçu ene othoitzaren oihua. Jauna, Jauna, ene salbamenduco indarra, ene buruaren gainera gueriça eguin duçu guerla-egunean. Jauna, ez beneçaçu arthic, ene desgogara, bekatorearen escuetara: ene contra asmatzen haritu dira; ez neçaçula utz, hant ez ditecençat. Hequien itzul-inguruetaco asmu berecia, hequien ezpainetaco malçurqueria hequien gainera erorico da. Ikatzac erorico dira hequien gainera; sutara arthiquico ditutzu; oinhacez ecin iraunen dute. Guiçon mihitsuac ez du lurrean urhats onic eguinen; heriotzeco orduan gaitz guciec hartuco dute guiçon tzarra. Badaquit Jaunac çucembidea atheratuco duela beharrençat, eta aspercundea nohorroinençat. Prestuec aldiz, aithor bihurturen darotzute, eta çucenec çure aitzinean içanen dute beren egoitza. Dabiden psalmoa. Jauna, çuri eguin darotzut deihadar, ençun neçaçu; atzarriric çaude ene minçoari, oihu eguinen darotzudanean. Ene othoitza çure aitzinera hel bedi isensua beçala; ene escuen alchapena arratseco sacrificioa beçala içan bedi. Jauna, çain bat eçar dioçoçu ene ahoari, eta ene ezpainei athe bat inguratuco dituena. Ez beçaçu utz ene bihotza malçurqueriaco solasetara, ene bekatuac aitzaquiaca ederceco, Gaixtaqueria eguiten hari diren guiçonequin; eta ez dut iharduquimenic içanen hequien guiçon hautequin. Prestuac erançuquico darot urricalmendurequin, eta erranen darozquit gaizquiac: bainan bekatorearen olioac ez du gançutuco ene burua, Ceren ene othoitza alchatuco baita oraino hequien gogaraco atseguinen erditic ere: Hequien juieac harriari josiric iretsiac içan dira. Adituco dituzte ene hitzac, ahala badutelacotz. Nola lur-hildoa lurraren gainera iraulia baita, Hala gure heçurrac barraiatuac dira hobi-sarcean: Jauna, ene beguiac çure ganat itzuliac direlacotz, çure baithan içan dudalacotz ene iguriquimena, ez diçadaçula ken bicia. Beguira neçaçu hedatu darotedan artetic eta gaixtaqueria-eguileen behaztopagailuetaric. Bekatoreac erorico dira gaixtaqueriaren sarean; ni bakarric egonen naiz iragan nadien arteo. Dabiden adigarri, harpean çagoeneco othoitza. Ene ahoac deihadar eguin dio Jaunari, ene ahoac Jaunari heldu dio ene othoitza: Haren aitzinean ixurcen dut ene othoitza, haren aitzinean derrat ene hestura, Bicia ni ganic eceztatzen delaric, eta çuc badaquizquitzu ene bidexcac.       Nindohan bide huntan gorde darotade artea. Beguiratzen nuen escuin, eta ikusten nuen, eta nihor etzen ni eçagutzen ninduenic. Ene ihesbideac galduac dira, eta nihor ez da ene biciaren beguiratzera harico denic. Çuri oihu eguin darotzut, Jauna; erran dut: Çu çare ene phesquiça, ene çathia, bici direnen lurrean. Çaude atzarria ene othoitzari, ecen beheramendu handian naiz. Ene jaçarleen artetic athera neçaçu, ceren indarrez nausituac baititut. Iduquia den lekutic, ilkiaraz çaçu ene arima, çure icenari aithor bihurceco: guiçon prestuac iduri daude, ene saria eman diçadaçun arteo. Dabiden psalmoa, bere seme Absalom ondotic çabilcoenean. Jauna, ençun çaçu ene othoitza; çure cintasunean onhets beçate çure beharriec ene errequeia; ençun neçaçu çure çucentasunean. Eta ez becedi sar juiamendutan çure cerbitzariarequin, ceren ez baita guiçon biciric çure aitzinean garbi içanen denic. Ençun neçaçu, ceren etsaiac jaçarri baitio ene arimari, eta lurreraino aphaldu baitu ene bicia. Ilhumbeetan eçarri nau, aspaldico hilac iduri, Eta ene izpiritua ene gainean grinatua da; bihotza asaldutan dut ene barnean. Orhoitu naiz behialaco egunez; ene gogoa erabili dut çure eguinça gucien gainean; alhatzen nincen çure escuetaco lanez. Hedatu darozquitzut escuac; ene arima deiez dagoquiçu uric gabeco lur bat iduri. Laster ençun neçaçu, Jauna; iraungui da ene izpiritua. Ez biaçaçu aldara çure beguithartea, ecen eguin nintaque putzura jausten direnen idurico. Goicetic adiaraz diçadaçu çure urricalmendua, ceren içan dudan çure baithan ene iguriquitza. Eçagutaraz diçadaçu ibili behar naicen bidea, ceren çure ganat alchatu dudan ene arima. Jauna, çure ganat ihes eguin dut, athera neçaçu ene etsaien aztaparretic; Irakats diçadaçu çure nahiaren eguiten, ceren çu baitzare ene Jaincoa. Çure izpiritu onac eramanen nau çucentasuneco lurrera; çure icenaren gatic, Jauna, biciaracico nauçu çure çucentasunaren arabera; Hesturatic atheratuco duçu ene arima; Eta ene ganateco çure urricalmenduan, xahutuco ditutzu ene etsai guciac. Eta galduco ditutzu ene arima hestutua daducatenac oro, ceren naicen ni çure cerbitzaria. Dabiden psalmoa Goliathen contra. Benedica bequio ene Jainco Jaunari, ceinac irakasten baitiote ene escuei guducatzen eta ene erhiei guerla eguiten. Hura da ni urricari nauena, hura da ene ihes-lekua, ene habea, ene salbatzailea; Hura da ene gueriça eta haren baithan iduqui dut ene phesquiça; harec ene-escupecotzen du ene populua. Jauna, cer da guiçona çuc hari eçagutaraci içateco çure burua, edo cer da guiçasemea çuc horrela esquerretan baitaducaçu? Guiçona ezdeusaren pare da eguina; haren egunac itzala iduri dira iragaiten. Jauna, makur çatzu çure ceruac, eta jauts çaite; uqui çatzu mendiac, eta ketan goanen dira. Dirdiraraz çaçu ximista, eta urmariaracico ditutzu; igor çatzu çure gueciac, eta gainazpicatuco ditutzu. Ceru gainetic heda çaçu escua; athera eta libra neçaçu uharren erditic eta arrotzen umeen escuetaric, Ceinen ahoac gauça hutsic baicic ez baitu erasi, eta ceinen escuina tzarqueriaco escuina baita. Jaincoa, cantica berri bat darotzut cantaturen; hamar çurdetaco maniurran cantaturen darotzut psalmo bat. Oi çu, erregueac salbatzen ditutzuna, Dabid çure cerbitzaria gaixtaguinaren ezpatatic beguiratu duçuna, Itzurraraz neçaçu, Eta athera neçaçu arrotzen semeen escutic, ceinen ahoac elhe hutsa erasi baitute, eta ceinen escuina tzarqueriaco escuina baita. Hequien semeac dira landare gazteac beren gaztetasunean beçala. Hequien alabac aphainduac eta edergailuz inguratuac dira, templo bat beçala. Hequien selharuac betheac dira; batetic bercera goitia igorcen dute; Hequien ardiac ernariac, molçoca beren ilkibideetan; Hequien behiac guicenac dira. Hequien carriquetan ez da ez harrasi leherturic, ez urraduraric, ez marrumaric. Errana da: Dohatsu horiec dituen populua! Dohatsu populua, ceinac Jauna baitu bere Jainco! Laudamena Dabidi berari. Jaincoa, ene erreguea, goretsico çaitut eta benedicatuco dut çure icena orai eta menderen mendetan. Egun oroz benedicatuco çaitut eta laudatuco dut çure icena orai eta menderen mendetan. Handia da Jauna, eta guciz laudagarria, eta mugarriric ez du haren handitasunac. Guiçaldi guciec laudatuco dituzte çure eguincariac, eta goraqui aiphatuco dute çure botherea. Çure saindutasunaren handiestasun ospetsuaz minçatuco dira, eta erranen dituzte çure sendagaila espantagarriac. Erranen dute çure eguincari lazgarrien indarra, eta hequien ahoan içanen da çure handitasuna. Aiphamenetan eçarrico dute çure eztitasuneco nasaiciaren orhoitzapena, eta çure çucentasunaz bozcariotan ibilico dira. Urricalcor eta urricalmendutsu da Jauna, jasancor eta hainitz urricalmendutsu. Jauna guciençat ezti da, eta haren urricalpenac hedatzen dira haren eguincunde gucien gainera. Çure eguincari guciec aithor eman biaçaçute, Jauna, eta benedica beçaitzazte çure sainduec. Erranen dute çure erreinuco ospea, eta çure ahalaren handiaz minçatuco dira, Guiçasemeei eçagutarazteco çure ahala eta çure erreinuco ospearen handitasuna. Çure erreguetasunac menderen mendetan badirau eta çure nausitasuna guiçaldi gucien gainera da hedatzen. Jauna fidel da bere hitz gucietan, eta saindu bere eguinça orotan. Jaunac xutitzen ditu erorcen diren guciac, eta jaiquitzen eroriac direnac. Begui guciac çuri daude, Jauna, eta çuc behar den mugan ematen duçu hequien hazcurria. Çabalcen duçu escua eta benedicionez bethetzen ditutzu abere guciac. Jauna çucena da bere bide gucietan, eta saindua bere eguinça orotan. Jauna hurbil dago dei eguiten daroeten gucien ganic, cintasunean dei eguiten daroetenen ganic. Haren beldur direnen nahia eguinen du, eta ençunen du hequien othoitza, eta salbatuco ditu. Jaunac beguiratzen ditu hura maite duten guciac, eta galduco ditu bekatoreac oro. Ene ahoac eguinen ditu Jaunaren laudorioac; guiçon guciec benedica beçate haren icen saindua orai eta menderen mendetan. Lauda Jauna, Agjeo eta Çacariarena. Ene arima, lauda çaçu Jauna; ene bician laudatuco dut Jauna; psalmoac cantatuco diotzat ene Jaincoari içanen naiceno. Ez beçaçue çuen sinhestea eman aitzindarietan, Ez-eta guiçasemeetan, ceinetan ez baita salbamendua. Goanen çaiote bicia eta bihurtuco dira beren lurrera; egun hartan sunsituren dira hequien gogorapen guciac. Dohatsu haina ceinaren lagunçaile baita Jacoben Jaincoa! Bere iguriquitza duduca bere Jainco Jauna baithan, Ceinac eguin baititu cerua, lurra, itsasoa eta hequietan direnac oro. Harec beguiratzen du bethi cintasuna; çucena bihurcen diote makurra jasaiten dutenei; jatecoa ematen diote gosez daudenei. Jaunac libratzen ditu burdinetan direnac; Jaunac arguitzen ditu itsuac.       Jaunac xutitzen ditu eroriac; Jaunac maithatzen ditu prestuac. Jaunac çaincen ditu arrotzac; lagunduco ditu umeçurça eta alharguna, eta xahutuco bekatoreen bideac. Jauna erreguinatuco da mendeetan; çure Jainco içanen da, oi Sion, guiçaldi orotan. Lauda Jauna. Lauda çaçue Jauna, ceren on baita psalmoa: gure Jaincoari goço eta eder içan bequizquio gure laudorioac. Jaunac berritzean Jerusaleme, bilduco ditu Israelgo ume barraiatuac. Harec sendatzen ditu bihotzac hautsiac dituztenac, eta lotzen ditu hequien çauriac. Harec kondatzen du içarren ostea, eta deitzen ditu cein bere icenaz. Handia da gure Jauna, eta handia haren indarra; ecin-neurtuzcoa da haren çuhurcia. Jaunac soincatzen ditu ezti direnac; eta berriz, lurreraino aphalcen bekatoreac. Abia çatzue, aithor bihurcean, Jaunaren laudorioac; guitarraren gainean psalmoac canta dioçotzue gure Jaincoari. Harec estalcen du cerua hedoiez eta lurrari xuxencen dio uria. Harec eraguiten ditu belharra mendietan eta landareac guiçonen cerbitzuco. Harec jatecoa ematen daroete abereei eta belearen ume hari deiez daudecinei. Ez du nahicunderic içanen çaldiaren indarrean eta haren gogoa ez da içanen guiçonaren çangarretan. Jaunac duduca bere gogoa haren beldur direnençat, eta haren urricalmenduaren gainean beren phesquiça dutenençat. Lauda Jauna. Oi Jerusaleme, lauda çaçu çure Jauna; çure Jaincoa lauda çaçu, oi Sion; Ceren harec baititu çure atheetaco cerrapoac hazcartu, eta çure semeac benedicatu çure barnean. Baquea harec eçarri du çure eremuetan, eta asetzen çaitu oguiaren irinic hobeenaz. Harec bere solasa igorcen dio lurrari, eta laster doha haren hitza. Harec ematen du elhurra ardi-ilea beçala eta hedatzen lanhoa hautsa beçala. Igorcen du bere horma ahamenac beçala: norc iraun haren hotzaren aitzinean? Igorrico du bere hitza, eta urtharacico ditu; haren hatsac joco du, eta urac turrustan goanen dira. Harec eçagutarazten ditu bere hitza Jacobi, bere erabaqui eta juiamenduac Israeli. Ez du horrela eguin edocein jendaquiri, eta ez diozcate bere erabaquiac aguertu.       Lauda Jauna. Lauda Jauna. Oi cerutarrac, lauda çaçue Jauna; lauda çaçue, hergoretan çaudeztenec. Lauda çaçue, haren aingueru guciec; Lauda çaçue, haren-peco bothereec. Iguzquia eta ilharguia, lauda çaçue; içarrac eta arguia, lauda çaçue. Ceruetaco ceruac, lauda çaçue; eta ceruen gainean diren ur guciec Lauda beçate Jaunaren icena. Ceren harec erran eta eguinac içan baitira, harec manatu eta creatuac içan baitira. Eçarri ditu bethico eta menderen mendeco; manua eman içan du, eta ez da iraganen. Lurtarrac, erainsugueac eta lece barrenac, oroc lauda çaçue Jauna. Sua, harria, elhurra, horma, phesietaco hatsa, haren errana eguiten duçuenac; Mendiac eta munho guciac, çuhaitz fruitudunac eta cedro guciac, Basabere eta acienda guciac, sugueac eta hegastin hegaldunac, Lurreco erregue eta populu guciac, aitzindari eta lurreco juie guciac, Guiçon-gazte eta nescatchac, çahar-gazteac, lauda çaçue Jaunaren icena; Ecic haren bakarraren icena da goresgarri. Ceru-lurren gainean da haren aithorra, eta harec goratu du bere populuaren adarra. Himno bat içan beçate beraz haren saindu guciec, Israelgo umeec, hari hurbilcen çaioen populuac.       Lauda Jauna. Lauda Jauna. Cantica berri bat Jaunari canta dioçoçue; haren laudorioa sainduen baldarnan içan bedi. Israel haren baithan, eguin duenaren baithan bozcaria bedi; eta Siongo umeac jauz beitez beren erreguearen baithan. Cantari-andanan lauda beçate haren icena; jo betzozte atabala, maniurrac; Ceren Jaunac bere gogoa baitaduca bere populuan, eta salbamendura goratuco baititu emeac. Ospearen erdian jaucico dira sainduac, beren oheetan boztuco dira. Jaincoaren gorespenac içanen dira bethi hequien ahoan, eta escuetan iduquico dituzte bi ahotaco ezpatac, Aspercunde jendaien gainean atheratzeco, eta populuen açurriatzeco; Hequien erregueen çangoac eta hequien aitorensemeen escuac burdinaz estecatzeco; Hequien gainean bethe deçaten iscribatua den erabaquia. Horrelacoa da haren saindu gucien ospea.       Lauda Jauna. Lauda Jauna.       Lauda çaçue Jauna bere sainduteguian, lauda çaçue bere botherearen hedaduran. Lauda çaçue bere ahaletan; lauda çaçue bere handitasun gaitzaren arabera. Lauda çaçue turuta-otsez, lauda çaçue maniurra eta guitarraren gainean. Lauda çaçue atabala, cantari-andanequin; lauda çaçue çurda, organoequin. Lauda çaçue cimbala ocenequin; lauda çaçue bozcariozco cimbalequin; Hatsa duten guciec lauda beçate Jauna.       Lauda Jauna. Salomonen parabolac, Israelgo erregue Dabiden semearenac, Çuhurciaren eta prestutasunaren jaquiteco; Umotasunaren solasen ardiesteco, eta harceco irakasmenaren jaquitatea, çucembidea, juiamendua eta çucentasuna; Xumeei emateco xothiltasuna, jaquitatea eta adimendua gazteei. Adituz çuhurra çuhurragoturen da, eta adimendutsuac manatzen ikasico du. Ohartuco dira parabolari eta arguitasunari, çuhurren erranei eta hequien asmacariei. Jaunaren beldurra, çuhurtasunaren hastea da; çoroec arbuio dute çuhurciarençat eta irakasmenarençat. Ene semea, adi çaçu çure aitaren irakaspena, eta ez utz çure amaren leguea, Edergailu bil deçan çure buruac, eta gathe aberats bat çure lephoac. Ene semea, baldin amainatzera hari baçaizquitzu bekatoreac, berautzu hequietara erorcetic. Erran baleçaçute: Çato gurequin, celatac heda detzagun odolaren ixurceco; deusic eguin ez darocun hobengabeari arteac heda diotzogun; Biciric irets deçagun, ifernuac beçala, eta osoric putzura erorcen dena beçala; Cer-nahi gauça balios atzemanen dugu; gure etcheac buluzquinez betheco ditugu; Çorthe eguiçu gurequin; molsa bat içan deçagun oroc. Ene semea, ez hequiequin ibil; çure oina çain çaçu hequien bidexquetaric; Ecen hequien çangoec gaizquira laster eguiten dute, eta odolaren ixurcera higuitzen dira. Bainan alferretan sarea arthiquitzen da hegalac dituztenen beguien aitzinean. Beren odolaren contra ere hedatzen dituzte celatac, beren arimen contra hari dira cimarku eguiten. Holacoac dira jaramanaren bidexcac; atzematen dituzte aberatsen arimac. Campoan minço da çuhurcia, placetan atheratzen du bere hitza. Osteen aitzinean oihuz dago; hirico atheen campoco aldean atheratzen ditu bere solasac, dioelaric: Haurrac, noiz arteo maithatuco duçue haurtasuna, eta çoroec noiz arteo içanen dute caltecor dituzten gaucen guticia, eta umotasunic ez dutenec higüinduco dute jaquintasuna? Ene cridançamendura, itzul çaitezte; huna non aguertuco darotzuedan ene izpiritua, eta adiaracico ene hitzac. Ceren nic deithu, eta çuec ez duçuen nahi içan; nic escua hedatu, eta nihor etzen beguiratzeco; Ene erran on guciac erdeinatu eta ene gaizquiac axolaric gabe utzi ditutzuen: Nic ere çuen heriotzeco orduan irri eguinen dut, eta trufatuco naiz, beldur cinetena guertatuco çaitzuetenean; Çorigaitza bat-batean jaucico denean; herioac, phesiac beçala jaçarrico darotzuenean; hesturac eta athecac ethorrico direnean çuen gainera. Orduan deithuco naute, eta ez dut ençunen; goicetic jaiquico dira, eta ez naute atzemanen; Ceren hastio içan duten irakaspena, eta ez duten hartu Jaunaren beldurra. Ceren ene erran ona ez duten onhetsi, eta erdeinatu dituzten ene cridançamendu guciac. Janen dute beraz beren bideco fruitua eta beren asmuez aseco dira. Haurren makurceac hilen ditu, eta çoroen onguitzeac galduco. Ni ençunen nauena ordean, icialduraric gabe phausatuco da, eta nasiciciaz goçatuco, gaitzen beldurra kenduric. Ene semea, onhesten baditutzu ene solasac eta çure baithan gordetzen baditutzu, Çure beharriac ençun deçan çuhurcia; bil çaçu çure bihotza umotasunaren eçagutzera; Ecen baldin çuhurcia deitzen baduçu, eta çure bihotza umotasunaren azpira gurcen baduçu; Hura bilhatzen baduçu, eta dirutze baten atzemateco beçala harençat cilhatzen hari baçare; Orduan adituco duçu Jaunaren beldurra, eta aurkituco duçu Jaincoaren jaquinça. Alabainan Jaunac ematen du çuhurcia, eta haren ahotic dathorci umotasuna eta jaquitatea. Salbamendua beguiratzen du çucenençat, eta gueriçatzen ditu lainoqui dabilçanac, Çucentasuneco bidexcac iduquiz, eta sainduen bideac beguiratuz. Orduan eçagutuco ditutzu çucembidea, juiamendua eta çucentasuna, eta bidexca on guciac. Baldin çuhurcia sarcen bada çure bihotzean, eta jaquitatea çure arimaren gogaraco bada, Asmuac beguiratuco çaitu eta umotasunac çainduco, Itzur çaitecençat bide gaixtoari eta gauça tzarrac erraten dituen guiçonari; Ceinac uzten baitu bide çucena, eta bide ilhunetaric ibilcen baita; Ceina bozten baita gaizquia eguin duqueenean, eta gauçaric tzarrenetan bozcarioz jauzten baita; Ceinaren bideac galduqueriacoac baitira, eta hequien urhatsac tzarqueriacoac; Itzur çaitecençat emaztequi atzeari, eta bere solasac lecatzen dituen arrotzari, Ceinac uzten baitu bere gaztetasuneco bidaria, Eta ahancen Jaincoarequilaco batasuna; ecic haren etchea heriotzearen alderat makurtua da, eta ifernura doaci haren bidexcac. Haren gana sarcen direnac oro, ez dira bihurturen eta ez dituzte harturen bicitzeco bidexcac. Çaiten ibil bide onean, eta iducatzu prestuen bidexcac. Alabainan çucenac direnac egonen dira lurrean, eta lainoac han gueldituco dira; Bainan gaixtaguinac lurretic galduac içanen dira, eta tzarquerian hari direnac handic kenduac dira içanen. Ene semea, ez beçaçu ahanz ene leguea, eta çure bihotzac çain betza ene manamenduac; Ecen ekarriren darozquitzute egunen lucetasuna, bicitzeco urtheac eta baquea. Urricalcortasuna eta eguia ez beitez urrun çu ganic; eçar çatzu çure lephoaren inguruan, eta çure bihotzaren gainean iscriba çatzu. Eta aurkituren ditutzu gracia eta eguiteco molde on bat Jaincoaren eta guiçonen aitzinean. Çure bihotz guciaz Jaunaren baithan fida çaite, eta ez berma çure umotasunaren gainean. Çure hara-huna gucietan hura içan çaçu gogoan, eta berac bidaturen ditu çure urhatsac. Çuhurçat ez iduc çure burua; içan çaite Jaincoaren beldur, eta guibel eguioçu gaizquiari; Ecen horrela çure barnea sasual eta çure heçurrac heçatuac içanen dira. Çure içatetic ohora çaçu Jauna, eta emotzu çure uzta gucien picainac, Çure selharuac ontasunez betheco, eta çure dolhareac arnoz gaindituco dira. Ene semea, ez egotz Jauna ganicaco cridançamendua, etzaitecela erki gaztigatzen çaituenean. Ecen maite duena gaztigatzen du Jaunac, eta laket da harequin, aita bat bere semearequin beçala. Dohatsu guiçona çuhurcia aurkitu duena, eta umotasunez nasai dena! Haren bilcea hobe da asco diruz jabe eguitea baino, eta urhe ederrenac eta garbienac ez ditu haren fruituac balio. Aberastasun guciac baino baliosago da; eta galda ditazqueen gauça guciac, ez dira hari erkatzeco gai. Haren escuinac daduca egunen lucetasuna, eta ezquerrac aberastasunac eta ospea. Haren bideac oro ederrac dira eta haren bidexca guciac baquezcoac. Hura besarcatzen dutenençat da bicitzeco çuhaitza, eta dohatsu hari iritchiquia dagoena. Jaunac çuhurtasunaz asentatu du lurra, eta umotasunaz jarri ditu ceruac. Haren çuhurciaren bidez ondarrac gaindica goan dira eta lanhoac ihincetara loditzen dira. Ene semea, horiec ez beitez çure beguietaric athera; iduc çatzu leguea eta ene errana; Eta hori içanen da çure arimaco bicia eta çure ahoco berreguindura. Orduan gogoa onic ibilico çare çure bidean, eta çure oina ez da behaztopatuco. Lo eguiten baduçu, beldurric gabe eguinen duçu; phausu hartuco duçu, eta goçoa içanen da çure loa. Ez har tupuzteco ikaraduraric eta ez ici çure gainera jaucico diren gaixtaguinen indarrez; Ecen Jauna çure sahetsean içanen da, eta çure oina çainduco du, etzedinçat içan atzemana. Onguiaren eguitetic, ahala duena berautzu guibela; eta cerorrec eguiçu onguia, ahala balin baduçu. Ez erran çure adisquideari: Çoaz, eta çato berriz, bihar emanen darotzut, berehala eman deçaqueçunean. Ez hari escupeca gaizquiaren eguiten çure adisquideari, noiz-etare harec çure baithan baitu bere fidancia. Ariaric gabe escatimaric ez har guiçonarequin, noiz-etare berac ez baitarotzu gaizquiric deusere eguin. Ez bekaizgoric ekar makurrean dabilanari, eta ez jarraic haren bideei; Ceren Jaunac hastio baititu enganatzaile guciac, eta lainoequin baititu bere solasac. Jaunac igorcen du beharra gaixtaguinaren etchera; bainan prestuen egoitzac benedicatuac içanen dira. Harec trufatuco ditu trufariac, eta graciaz betheco ditu ezti direnac. Çuhurrec goçatuco dute ospea; çoroen goratzea ahalquetara bihurtuco da. Ene haurrac, ençun çaçue aitaren irakaspena, eta erne çaudezte umotasunaren ikasteco. Dohain on bat eguinen darotzuet; ez beçaçue bazterrerat utz, ene leguea; Ecic neroni nincen ene aitaren seme maitea, eta ene amaren ume bakarra; Eta aitac irakasten eta erraten çarotan: Çure bihotzac onhets betza ene solasac; beguira çatzu ene manamenduac, eta bicico çare. Içan çaçu çuhurcia, içan çaçu umotasuna; ez ahanz ene ahoticaco solasac, eta hequietaric ez makur. Ez utz çuhurcia, eta çainduco çaitu; maitha çaçu, eta beguiraturen çaitu. Çuhurciaren hastapena da haren bilcera haritzea; çure berce içate gucien erdian, umotasuna bil çaçu. Hura ardiets çaçu, eta alchaturen çaitu; haren bidez içanen çare ospatua, hura besarcatu duqueçunean. Graciazco berhatzapen bat emanen dio çure buruari, eta koro eder batec gueriçaturen çaitu. Adi çaçu, ene semea, eta onhets çatzu ene solasac, luça ditecen çure bicitzeco urtheac. Erakutsiren darotzut çuhurciaco bidea; çucentasuneco bidexquez eramanen çaitut: Hequietan sarthu çaitequeenean, çure urhatsac ez dira hersatuac içanen, eta lasterca cihoaçalaric ez duçu behaztopagailuric içanen. Irakasmenari çatchizquio, ez utz hura; çain çaçu, ceren hura baita çure bicia. Ez bequizquitzu laket içan guiçon tzarren bidexcac, eta ez bequiçu atseguingarri içan gaixtaguinen bidea. Ihes eguioçu, ez hartaric iragan; aldara çaite eta bazterrerat utz çaçu; Ecen loric ez duquete, non ez duten gaizqui cerbait eguin; eta loa galcen dute, non ez duten norbait eragotzi. Tzarqueriaco oguia jaten dute, eta bidegabequeriaco arnoa edaten. Aldiz, prestuen bidexca, argui distiragarri bat iduri, ilkitzen da eta handitzen egun betheraino. Gaixtaguinen bidea ilhuna da: ez daquite norat erorcen diren. Ene semea, ençun çatzu ene solasac, eta beharria emoçute ene erranei. Çure beguietaric ez beçate guibelerat eguin; çain çatzu çure bihotzaren minean; Ecen hequiec dira aurkitzen dituztenen bicitzea, eta gorphutz ororen osagarria. Artha gucirequin çain çaçu çure bihotza, ceren handic ilkitzen baita bicia. Hastan çaçu çure ganic aho gaixtoa, eta ezpain gaizqui-erraileac urrun içan beitez çure ganic. Çure bequiec çucen ikus beçate, eta çure bekurustec aitzin betzate çure urhatsac. Çure oinez hazta çaçu çure bidea, eta horrela çure ibilbide guciac segurtuco dira. Ez becedi makur ez escuin, ez ezquer; gaizquitic aldara çaçu çure oina; ecic Jaunac eçagutzen ditu escuinerat diren bideac; bainan ezquerreratecoac tzarrac dira. Berriz, harec berac xuxenduco ditu çure lasterrac, eta çure urhatsac baquezco bideetara atheratuco ditu. Ene semea, atzarria çaudezquiote ene solas çuhurrei, eta beharria emoçute ene hitz umoei; Çain detzatzun çure gogoetac, eta çure ezpainec beguira deçaten irakasmena. Berautzu emaztequiaren balacaqueriari beharria ematetic; Ecen eztia darioten bresca iduri dute lilitchoaren ezpainec, eta haren cinçurrac olioz arguitzen du; Bainan haren ondorio azquenac uher dira ciçari-belharra beçala, eta çorrotz hala-nola bi ahotaco ezpata. Heriotzera jausien dira haren oinac, eta ifernuetara sarcen dira haren urhatsac. Ez dabilça bicitzeco bideaz; haren urhatsac dira barraiatuac eta ecin-eçagutuzcoac. Orai beraz, ene semea, adi neçaçu, eta ene ahoco hitzetaric ez beçaite guibela. Lilitchoaren ganic urrun çatzu çure bideac, eta ez becedi haren etcheco athetic hurbil. Ez eman arrotzei çure ohorea, ez-eta odolguiro bati çure urtheac, Arrotzac ez ditecen bethe çure onez, eta çure nekeen saria ez dadien gueldi etche atzean; Beldurrez-eta azquenecotz auhenetan egon çaitecen, çure haraguiac eta gorphutza ahitu ditutzun ondoan, eta erran deçaçun: Certaco hastiatu dut cridançamendua, eta ene bihotzac ez du onhetsi erançuquia? Certaco ez othe dut ençun arguitzen nindutenen minçoa, eta ene nausietara ez othe dut makurtu ene beharria? Gaizqui gucietan hurran sarthu naiz, baldarnaren eta sinagogaren erdian. Edan çaçu çure urteguico uretic eta çure ithurrico xirripetaric: Camporat ilki beitez çure ithurriac, eta carriquetara barraia çatzu çure urac. Çure-çureac içan çatzu, eta arrotzac içan ez beitez çurequin phartedun. Çure çaina bedi benedicatua, eta boz çaiteci çure gaztetasuneticaco emaztearequin. Hura içan bequiçu hala-nola oren ama maite-maitea, hala-nola oren ume gogocoena: noiz-nahi hordi betzazte haren bulharrec; haren amodioan bethi har betzatzu çure gogo guciac. Cergatic, ene semea, emazte atzeaz utzico duçu balacatzera çure burua, eta goço hartuco duçu çurea ez denaren bulharren artean? Jaunac beguiratzen du guiçonaren bideetara, eta beguiaz daduzca haren urhatsac oro. Bere tzarqueriec atzematen dute gaixtaguina, eta bere bekatuen lokarriez hestutua da. Hilen da hura, ceren ez den nehortu, eta enganatua gueldituco da bere nihonereco çoroquerietan. Ene semea, çure adisquidearençat berme sarthu baçare, arrotzari eman dioçu bahi çure escua. Çure ahoco hitzez sareratu, eta solas çure-çureez atzeman çare. Diodana eguiçu beraz, ene semea, eta çure burua athera çaçu, erori çarelacotz çure lagunaren escura. Laster eguiçu, higui çaite, atzarraraz çaçu çure adisquidea; Loric ez eman çure beguiei, ez utz lohakarcera çure bethaçalac. Itzur çaiteci orkatza escutic beçala, xoria ihiztariaren escutic beçala. Çoaz, oi naguia, xinhaurria gana; ikusatzu haren bidexcac, eta ikasaçu çuhurcia. Ez duen arren ez aitzindari, ez irakaste, ez buruçaguiric, Udan xuxencen du bere hazcurria, eta uztaroan bilcen du cer jan. Oi naguia, noiz arteo egonen çare lo? noiz atzarrico çare çure lotic? Aphur bat lotan, aphur bat lo-asman egonen çare, aphur bat bilduco ditutzu escuac, lo eguitea gatic: Eta beharra gainera ethorrico çaitzu bidaiari bat beçala, eta erromeseria hala-nola guiçon harmatu bat. Bainan languile baçare, çure uzta ethorrico da ithurria beçala, eta beharrac urrun çuganic ihes eguinen du. Guiçon arnegatua, guiçon alfer bat da; elhe malçurrez bethea dabila; Hari da beguiz keinuca, çangoz joca; erhiz minço da. Bere bihotz galduan gaizquiaren aphaincen hari da, eta noiz-nahi escatima eraiten dabila. Bat-batean ethorrico çaio bere galpena, eta tupustean lehertua içanen da; harençat ez da guehiago sendagailuric. Sei gauça dira Jaunac higüin dituenac, eta hatsgarri daduca haren arimac çazpigarrena: Begui goratiac, mihi gueçurtia, escu hobengabeco odolaren ixurleac, Bihotz asmu tzar eguilea, gaizquirat laster eguiteco çalhu diren oinac, Lekuco falsu gueçurrez minço dena, eta anaien artean makur phizten haritzen dena. Beguira çatzu, ene semea, çure aitaren manamenduac, eta ez utz çure amaren leguea. Iduc çatzu bethi çure bihotzean lothuac, eta ingura çatzu çure lephoan. Bidean çoacinean, ibil beitez çurequin; lo çaudenean, çaint beçaitzate; eta atzarcen çarenean, hequiequin eguiçu solas: Ceren manamendua criselu bat baita, leguea argui bat, eta irakaspenaren cridança biciaren bidea; Çure beguiratzeco ema tzarra ganic, eta emazte arrotzaren mihi legunetic. Halacoaren edertasunaz ez bedi guticia çure bihotza, eta çure burua ez utz haren jestuez atzematera; Ecen lilitchoaren saria, doi-doia da ogui bakar bat; bainan emaztequiac guiçonari balio handitaco arima atzematen dio. Guiçonac bere golkoan gorde othe deçaque sua, haren soinecoac erreco ez diren beçala? Edo ikatzen gainean ibil othe ditaque, haren oin-azpiac erreco ez diren beçala? Hala bere lagunaren emaztea ganat sarcen dena, ez da garbi içanen hura uquitu ondoan. Ez da hoben handia, norbaitec ebasgo bat eguin duenean, ecen ebasten du bere gosearen asetzeco. Atzeman dutenean ere, çazpitan bihurtuco du ebatsia, eta emanen ditu bere etcheco içate guciac. Bainan berceen emaztearequin kutsutan denac, bihotzeco çoroqueria baten gatic galduco du bere arima. Itsusqueria eta ahalquea bilcen ditu bere gainera, eta haren laidoa ez da eceztatuco, Ceren guiçonaren bekaizgoac eta sephac ez baitute guphidetsico asperceco egunean. Nihorren othoitzic ez du onhetsico, eta ez du barkatzeco harturen emaitza asco ere. Ene semea, iducatzu ene solasac; eta bil çatzu çure baithan, haurra, ene manamenduac. Beguira çatzu ene erranac eta bicico çare, çaint çaçu ene leguea çure begui-ninia beçala; Loth çaçu çure erhiei eta iscriba çaçu çure bihotzeco plametan. Çuhurciari erroçu: Ene arreba çare, eta umotasuna deith çaçu çure adisquidea; Çaint çaitzan emazte arrotza ganic, eta bere solasac ezti eguiten dituen atzea ganic; Beguia ecen eman dut ene etcheco leihotic, xareten artetic: Ikusten ditut gazteac, beguira nago guiçon-gazte burçoro bati, Ceina iragaiten baita carricatic, emazte haren etche izquinatic, eta harateco bideaz baitabila, Ilhunean, eguna arrasten denean, gabazco ilhumbe eta gobelarequin. Eta hara non lilitchoaren aphainduran atheratzen çaioen emaztequi, arima harrapatzera jarria, gucia solas, çoko gucietan dabilan bat, Sesua ecin jasan deçaqueena, eta bere oinac etchean iduquitzeco gai ez dena; Orai athean, guero carriquetan, guero izquinetan barrandan dagoena. Eta guixon-gaztea atzemanic, musucatzen du, eta ahalquegabeco beguitharte batequin balacuca hari çaio, dioelaric: Bitimac aguindu ditut çorion içateco; egun bethe ditut ene botuac: Horren gatic ilki naiz çure bidera, çu ikusi nahiz, eta atzeman çaitut. Soketan hedatu dut ene ohea, Eguiptoticaco kurchoin thindatuequin moldatu dut. Mirra, aloesa eta cinamoma birbiratu ditut ene etzaunçan. Çato, hordi gaiten gure bulharrez, goço har deçagun gure guticiaco besarcaldietan, egunac argui deçan arteo; Ecen senharra ez dut etchean; bide luceari lothua da. Diru-çakuto bat hartu du berequin; ilhargui betheco egunean itzulcecoa da etcherat. Asco solasez biribilcatu du, eta bere ezpainetaco lausengüez bildu du. Jarraiquitzen çaio berehala, bitimatzat daramaten idia beçala, eta jaucica dohan bildotsa beçala; eta çoroac ez daqui estecara dela herrestatua, Gueci batec cilha dioçon arteo bihotza; badoha hala-nola xori batec segadara hegaldaca eguin baleça, eta ez daqui haren biciaz dihoala. Orai beraz, ene semea, adi neçaçu; atzarriric çaude ene ahoco solasei. Çure gogoa ez bedi herrestatua içan emazte haren bideetara, ez becedi errebela haren bidexquetan; Ecen asco sakituric eragotzi eta hazcarrenac ere hilaraci ditu. Haren etchea da ifernuco bidea, herioaren egoitzaco çolaraino jausten dena. Çuhurcia oihuz ez othe dago, eta umotasunac ez othe du deihadar eguiten? Jarriric bide gaineco bizcar handi eta goretan, bidexquen erdian, Hirico atheen ondoan, atheetan beretan, minço da, dioelaric: Oi guiçonac, çuei nago oihuz, eta guiçasemeençat da ene deihadarra. Gazteac, eçagutaçue çuhurcia; çoroac, ohart çaitezte. Adi çaçue, ecen gauça handiz minçatzera noha, eta ene ezpainac idequico dira gauça çucenen errateco. Ene ahoac erabilico du eguia, eta ene ezpainec higüinduco dute tzarqueria. Bidezcoac dira ene solas guciac; hequietan ez da deusere gaixtoric, ez tzarric. Çucenac dira adimendutsuençat, eta errexac jaquitatea aurkitu dutenençat. Onhets çaçue ene irakaspena, eta ez dirua: hauta çaçue irakasmena urhea baino hobequi; Alabainan gauça baliosenac baino hobea da çuhurcia; eta lehia eman deçaqueten guciac ez dira haren erkide. Ni, çuhurcia, asmuan egoten naiz, eta gogocunde arguituen artean naiz. Jaunaren beldurrac higüin du gaizquia; hastio ditut oçartasuna, hampurusqueria, bide galdua eta bi hitzetaco ahoa. Ni ganicacoac dira asmu ona eta çucentasuna; ni ganicacoac umotasuna eta indarra. Ene bidez erregueac erreguinatzen dira eta legue-eguileec erabaquitzen dute çucen dena. Ene bidez manatzen dute buruçaguiec, eta justicia bihurcen dute ahala escuan dutenec. Ni maite nautenac maithatzen ditut nic, eta goicic ene ganat ernatzen direnec aurkitzen naute. Enequin dira aberastasunac eta ospea, ontasun ederrenac eta çucentasuna; Ecen urhea eta harri baliosa baino hobea da ene fruitua, eta ni ganic sorcen dena cilhar hauta baino hobea. Çucenaren bideetan nabila, adimenduaren bidexquen erditic, Ni maite nautenen aberasteco eta hequien kutchen bethetzeco. Jauna ene jabe da bere bidean hastetic, abiaduratic, deusere eguin aitzinetic. Egundainotic eçarria naiz, eta aspalditic, lurra eguina içan cedin baino lehenagodanic. Ondarrac etziren oraino, eta orducoz eguina nincen; ithur-urac etziren oraino jauzten; Mendiac etziren oraino beren bulto gaitzean jarriac; mendixcac baino lehen jaioa nincen; Jaunac etzituen oraino eguin lurra, hibaiac eta lurraren erroac; Ceruac aphaincen cituenean, han nincen; legue ecin-hautsizco batez eta antapera batez inguratzen cituenean ondarrac; Orcia gogorcen çuenean gainean, eta ithur-urac beren neurritan eçarcen cituenean; Itsasoa bere cedarriez inguratzen çuenean, eta urei legue bat ematen çarotenean, etzetzazten beren mugac iragan; lurraren asentuac airetan jarcen cituenean; Harequin nincen gucien xuxencen; eta egun oroz goço harcen nien, bethi haren aitzinean dostatuz; Dostatuz munduaren hedaduran; eta ene goçoa cen guiçasemeequin içatea. Orai beraz, ene haurrac, ençun neçaçue; dohatsu ene bideac çaincen dituztenac. Adi çaçue ene irakaspena; içan çuhur, eta ez hastan hura. Dohatsu ni ençuten nauen guiçona, eta ene ilkibideetan atzarria, eta ene sarceco athean erne dagoena! Ni atzemanen nauenac aurkituren du bicia, eta Jauna ganic ilkiren du salbamendua. Bainan ene alderat hobendun eguinen denac, çaurthuco du bere arima; ni higüincen nauten guciec maite dute heriotzea. Çuhurciac eguin du beretzat etche bat; çazpi habe irazqui ditu; Imolatu tutu bere bitimac; nahastecatu du arnoa, eta xuxendu du bere mahaina. Bere nescatoac igorri ditu deitzera gaztelura eta hirico harrasietara: Lainoric nihor balin bada, ethor bedi ene gana. Eta çoroei erran diote: Çatozte, jan çaçue ene oguia eta edan çaçue çuençat xuxendu dudan arnoa. Utz çaçue haurtasuna, eta bici çaitezte; eta ibil çaitezte umotasunaren bideetaric. Trufariaren irakasten hari denac, bere buruari eguiten dio irain; eta gaixtaguinari erançuten dioenac, bere burua nothatzen du. Ez bioçoçu trufariari erançun, beldurrez-eta hastia çaitzan: çuhurrari erançun dioçoçu, eta maite içanen çaitu. Bidea emoçu çuhurrari, eta çuhurragoturen da; çucena irakatsoçu, eta hartara lehen-bai-lehen eguinen du. Jaunaren beldurra da çuhurciaren hastapena, eta umotasuna da sainduen jaquitatea. Alabainan ene bidez luçatuco dira çure egunac eta berhatuco çure bicitzeco urtheac. Baldin çuhur içaten baçare, çuretzat içan çare hala; aldiz, trufari baçare, cerorrec jasanen duçu bidegabea, Emaztequi çoro, harotsu, amainaqueriaz bethe eta deusere ez daquiena. Bere etcheco athean jarria dago alki baten gainean, hirico leku goran, Handic iragaiten eta beren bidean dihoacenen deitzeco. Laino dena bazter bedi ene alderat. Eta çoroari erran dio: Ebatsizco urac eztiago dira, eta gordecaco oguia goçoago. Eta hunec etzaquien han cirela diganteac, eta harequilaco barazcaltiarrac ifernuco çolara dihoacela. Aitaren bozgarri da seme çuhurra; seme çoroa, berriz, bere amaren hiragarri. Tzarqueriaticaco aberastasunac ez dira deusetaco baliaturen; çucentasunac aldiz, heriotzetic libraturen du. Jaunac ez du goseteaz hagoranduren prestuaren arima, eta eragotziren ditu gaixtaguinen malçurqueriac. Escu naguiac dakar erromestasuna aldiz, bicitorearen escuac bilcen ditu aberastasunac. Gueçurraren gainean bermatzen dena, haicez hazten da; haina, berriz, hegaldaca dihoacen xorien ondotic jarraiquitzen da. Uztaroan bilcen hari dena, ume çuhurra da; bainan udan lo dagoena, ahalqueriaren umea da. Jaunaren benedicionea prestuaren buruaren gainean da; tzarqueriac aldiz, estalcen du gaixtaguinen beguithartea. Laudoriorequin aiphatuco da prestuaren orhoitzapena, eta gaixtaguinen icena ustelduco da. Bihotzez çuhur denac onhesten ditu berceen erranac; çoroa ahotic galcen da. Lainoqui dabilana, gogoa çabalic ibilcen da; bainan bere bideac makurreratzen dituena, agueri içanen da. Begui-keinuca hari denac oinhace emanen du; eta ezpainez içanen da çaurthua. Prestuaren ahoa, biciaren ithurria da; eta gaixtaguinen ahoac gordetzen du tzarqueria. Herrac bizten ditu escatimac, eta caritateac itsutzen hoben guciac. Jaquitatea aurkitzen da çuhurraren ezpainetan, eta çaharoa adimenduz escas denaren bizcarrean. Çuhurrec gordetzen dute jaquitatea; aldiz, çoroen ahoa ahalcamenduari hurbil dago. Aberatsarençat ontasunac gaztelu beharrarençat gabea lotsamendu. Prestuaren lanac, bicitzerat; gaixtaguinen eguinçac aldiz, bekaturat. Irakasmena çaincen duenarençat, bicico bidea; erançuquia bazterrerat uzten duenarençat, errebelatzea. Ezpain gueçurtiec gordetzen dute herra; irainca hari dena, çoro bat da. Elhe hainitzei etzaiote bekatua escastuco; bainan bere ezpainac neurritan daduzcana, guciz da umoa. Prestuaren mihia da cilhar hauta; aldiz, gaixtaguinen bihotza deusetaco ez da. Prestuaren ahoac asco ditu arguituren; ikasigabeac berriz, bihotzeco landerrerian dira hilen. Jaunaren benedicioneac eguiten ditu aberatsac, eta atsecabea ez da hequiei batuco. Irri eguiteco beçala çoroac eguiten du gaixtaqueria; çuhurcia da aldiz, guiçonaren umotasuna. Ceren-ere baita beldur gaixtaguina, hura ethorrico çaio gainera; prestuari emana içanen çaio bere nahicariaren arabera. Iragaiten den phesia bat iduri gaixtaguina sunsituren da; prestua berriz, bethico asentu bat beçala egonen da. Nola baitira minagrea horcen eta kea beguien, hala da alferra igorri dutenen alderat. Jaunaren beldurrac luçatzen ditu egunac, eta laburtuac içanen dira gaixtaguinen urtheac. Prestuen iguriquitza bozcario da; aldiz, gaixtaguinen phesquiça galduco da. Jaunaren bidea da lainoaren indarra eta gaizquia eguiten dutenençat da beldurra. Prestua ez da behinere kordocatua içanen; gaixtaguinac aldiz, ez dira lurraren gainean egonen. Prestuaren mihiac arguitaraturen du çuhurcia; gaixtaguinen mihia galduco da. Prestuaren ezpainac beguiratzen dira atseguingarri denari, eta gaixtaguinen ahoa cimarkuari. Balença enganagarria da Jaunaren beguira hatsgarri; eta phisu çucena, haren nahicari. Non-ere baita hampurusqueria, han ere içanen da ahalqueria; aldiz, non içanen da aphalguratasuna, han ere çuhurtasuna. Prestuen lainotasuna, hequien bide; aldiz, gaixtaguinen malçurtasuna, hequien galbide. Aberastasunac aspercundezco egunean deusetaco ez dira içanen; çucentasunac aldiz, heriotzetic du libraturen. Çucentasunac lainoa lagunduco du bere bidean, eta gaixtaguina erorico da bere tzarquerian. Çucentasunac çucenac ditu atheratuco, eta beren arteetan gaixtaguinac dira erorico. Guiçon gaixtoa hil ondoan, phesquiçaric ez da guehiago batere içanen, eta eguitecotsuen iguriquimena gucia da galduren. Prestua hesturatic içan da atheratua, eta gaixtaguina haren ordain içanen da sarthua. Aleguiacariac elhez enganatzen ditu bere adisquideac; prestuac aldiz, libratzen ditu beren jaquitateac. Hiria bozcariotan içanen da prestuen onceaz, eta laudoriozco cantuac içanen dira gaixtaguinen galceaz. Prestuen benedicioneac du hiria goretsico, eta gaixtaguinen ahoac eragotzico. Bihotzez lander da bere adisquidearençat erdeinu duena; aldiz, ixilic egonen da guiçon umo dena. Ixileco gauçac aguercen ditu, malçurquerian dabilanac; bihotzez fidel denac aldiz, gordetzen ditu adisquideac fidatu diozcanac. Manatzaileric ez den lekuan, populua galcen; conseilu hainitz den toquian aldiz, da salbatzen. Gaitzac joco du berme sarcen dena arrotzaren gatic; aldiz, arteetaric beguiratzen dena, egonen da seguretic. Ospe içanen du emaztequi esquer-ondunac, eta aberats içanen dira guiçon indardunac. Bere arimari on eguiten dio guiçon urricalmendutsu denac, guiçon gogorrac aldiz, bulkatzen ditu orobat ahaide hurbilenac. Gaixtaguinac eguiten du lan iraun ez deçaquena; aldiz, çucentasma eraiten duenac, alchatuco du bere sari xuxena. Barkatiartasunac aphaincen ditu bicitzeco bideac; eta eriotzearena, gaizquiari jarraiquitzeac. Bihotz galdua Jaunarençat hatsgarri, eta ongui nahi dio lainoqui dabilanari. Gaixtaguina, baladuzca ere escuac gurutzatuac, ez da hobengabe içanen; bainan prestuen odola da salbaturen. Emaztequi eder eta burçoroa, ahardiaren muthurrean erreztun urhezcoa. Prestuen lehia doha onguirat; gaixtaguinen iguriquitza, hasarrerat. Batzuec berenetic ematen dute, eta aberatsagotzen dira; berceec harcen dute berena ez dutena, eta bethi beharretan dira. Arima-emailea içanen da goritua; eta hordiarazlea, bera ere horditua. Bihia gordetzen duena, madaricatua içanen da populuen artean; aldiz, benedicionea da salcen dutenen buruaren gainean. Goicetic çorionean jaiquitzen da onguia bilhatzen duena; gaizquiquetaria berriz, gaizquiaz içanen da lehertua. Bere aberastasunetan fidatzen dena, erorico da; prestuac aldiz, hosto ferdea beçala gorituco dira. Bere etchea nahasten duenac içanen du haicea, eta çoro dena içanen da çuhurraren muthil. Bicitzeco çuhaitza da prestuaren sari, eta norc-ere arimac laguncen baititu, haina çuhurra da. Prestua lurrean cehatua bada, cembatenaz hobequi gaixtaguina eta bekatorea! Cridança maite duenac, maite du çuhurcia; erançuquiac higüin dituena, berriz, çoro bat da. Ona denac, gracia ardietsico du Jauna ganic; bere buruari fida dena, berriz, gaixtoqui dabila. Guiçona ez da tzarqueriatic hazcartuco, eta prestuen erroa ez da higuituco. Emazte bicitorea bere senharrarençat koro bat da; eta ahalcatzeco gauçac eguiten dituena, senharraren heçurren ustelgarri da. Prestuen gogoetac çucentasunez betheac dira; eta gaixtaguinen asmuac, cimarkuz. Gaixtaguinen hitzac odolari celata eguiten dabilça; prestuac beren ahoaz libratuco dira. Jo çatzu gaixtaguinac, eta sunsituco dira; ordean prestuen etcheac iraunen du. Bere arguitasunetic eçagutuco da guiçona; bainan erguel eta çoro dena erdeinuari bidean jarcen çaio. Berez bere doitzen den gaixoac, guehiago balio du, ecenetz harro eta oguiz escas denac. Prestuac bere abereen biciaz ardura badu; aldiz, gaixtaguinen barneac gogorrac dira. Bere lurra lancen duena aseco da oguiz; aldiz, alferquerian laket dena guciz da çoroa. Arnozco bestetan goçoqui egoten denac, ahalcagarriqueriac utzico ditu bere hazcargailuetan. Gaixtaguinaren lehia da gaixtoenen hazcargailua; bainan prestuen erroa gorituz goanen da. Bere ezpainetaco bekatuen gatic xahupena hurbilcen çaio guiçon gaixtoari; prestua ordean atheratuco da hesturatic. Norc-berac bere ahoco fruituetaric bilduco du bere ona, eta bere escuetaco eguincen arabera emana içanen çaio. Çoroari bere bidea çucena çaio bere beguietan; aldiz, çuhurra denac ençuten ditu berceen erranac. Erguelac berehala aguercen du bere samurra; berriz, içan hidoia norc-ere gordetzen baitu, hura xothila da. Daquienaren errailea, lekuco çucena da; aldiz, gueçurrez minço dena, lekuco maulatia da. Bada aguincen duenic eta concienciaren ezpataz beçala sistatua denic; bainan çuhurraren mihia haren osagarria da. Eguiaz minço den ahoa, bethi gogor egonen da; aldiz, harramascan minço den lekucoac aphaincen du mihi gueçurtia. Cimarkua da gaizqui asmaquetan hari direnen bihotzean; bozcarioa jarraiquitzen çaiote, ordean, baquezco asmuen eguiten hari direnei. Cer-nahi guertha daquioqueen, prestua ez da ilhunduran jarrico; aldiz, gaitzac betheco ditu gaixtaguinac. Ezpain gueçurtiac hatsgarri çaizco Jaunari; cintasunean dabilçanac, berriz, haren gogoco dira. Guiçon xothilac gordetzen du bere jaquintasuna; eta çoroaren bihotza bere erhoqueriaren aguercera hari da. Hazcarren escua nausi içanen da; aldiz, naguia dena, cerga pagatzen harico da. Bihotzeco ithundurac beheratuco du guiçona, bainan solas on batec goiheretuco du. Bere adisquidearen cariaz, bidegabe batez axola ez daducana, guiçon prestua da; beren bideac, ordean, enganatuco ditu gaixtaguinac. Maulatiac ez du irabaciric atzemanen, eta prestuaren ontasunac içanen du urhearen balioa. Çucembidean da bicitzea; bide ceiherrac, berriz, heriotzera darama. Seme çuhurrac aditzen du aitaren irakaspena; bainan irri-eguile denac ez du ençuten cridançatua denean. Guiçon prestua ontasunez betheco da bere ahoco fruitutic; ordean legue-hausleen arima tzarra da. Bere ahoa çaincen duenac çaincen du bere arima; aldiz, bahascaqui minçatzen denac jasanen ditu gaitzen uquiac. Naguiac du nahi eta ez nahi; languile direnac, berriz, gorituco dira. Prestuac hastiatuco du gueçurrezco solasa; gaixtaguinac aldiz, ahalcatzen du eta ahalcatua içanen da. Prestutasunac çaincen du hobengabearen bidea; tzarqueriac ordean, eragozten du bekatorea. Hulacoac iduri du aberats, ceinac deusic ez baitu; eta halacoac iduri du behar, ceina aberastasunen erdian baita. Aberatsac bere aberastasunez berrerosten du bicia; bainan beharrac ecin jasan deçaque larderia. Prestuen arguiac bozten du; aldiz, gaixtaguinen criselua hilen da. Hampurutsuen artean badira bethi kimerac; aldiz, gauça guciac umotasunequin eguiten dituztenei hotsematen diote çuhurciac. Ontasun herresaca metatua gutituco da; bainan aphurca escuz bildua berhatuco da. Guerorat dagoen phesquiçac ilhuncen du arima; nahicari bethetzen dena, bicitzeco çuhaitza da. Gauça cerbaitençat erdeinu atheratzen duenac, bere burua lotzen du guerocotzat; bainan manamenduaren beldur dena, baquean egonen da. Arima amarrutsuac bekatutan inguruca dabilça; aldiz, prestuac dira urricalcor eta urricalcen. Çuhurraren leguea da bicitzeco ithurria, heriotzeco çorigaitzetic bazterceco. Irakasmen onac dakar gracia; trufatzaileen bidean da çurrumbiloa. Xothilac umotasunequin eguiten ditu guciac; erguelac berriz, aguercen du bere çoroqueria. Gaixtaguinaren mandataria çorigaitzera erorico da; aldiz, mandatari cinac osagarria dakar. Irakasmena bazterrerat uzten duenarençat erromestasuna eta laidoa; aldiz, cridançatzaileari ethordun denarençat ospea. Nahicaria bethetzen bada, arimac goço harcen du: çoroec higüin dituzte gaizquiari ihes eguiten diotenac. Çuhurrequin dabilana, çuhur içanen da; çoroen adisquidea, hequien idurico eguinen da. Gaitza bekatoreen ondotic dabila; eta onac prestuei emanac içanen çaroezte. Guiçon onac ondoretzat semeac eta ilobasoac uzten ditu; eta gaixtoaren ontasunac prestuarençat beguiratuac dira. Arbasoen ganicaco lurrean ontasun handia alchatzen da; eta berceetan bilcen da adimenduric gabe. Cigorra guphidesten duenac higüin du bere semea; aldiz, bere haurra maite duenac, artharequin cridançatzen du. Prestuac jaten du eta bethetzen bere barnea; berriz, gaixtaguinen sabela ecin-asezcoa da. Emaztequi çuhurrac eguinen du bere etchea; çoroac eragotzico du eguina dena ere. Bide çucenaz dabilana eta Jaincoaren beldur dena, arbuiatua da bide tzarraz ibilcen denaz. Hampurusqueriaca cigorra çoroaren ahoan da; aldiz, beren ezpainec beguiratzen dituzte çuhurrac. Idiric ez den toquian, bihiteguia hutsa da; bainan uzta hainitz den lekuan, han agueri da idiaren indarra. Lekuco cinac ez dio gueçurric; gueçur barraiatzen hari da lekuco maulatia. Trufariac bilhatzen du çuhurcia eta ez du aurkitzen; umoac errexqui arguitzen dira. Par eguioçu guiçon çoroari, eta ikusico duçu ez daquiela umotasuneco solasic. Xothilaren çuhurcia da bere bidearen eçagutzea; eta çoroen umogabequeria nihon ez da baratzen. Bekatuaz trufatzen da çoroa; eta prestuen artean egonen da gracia. Bihotzac daqui bere arimaco uherdura; haren bozcarioan ere ez da sarthuco arrotza. Xahutuac içanen dira gaixtaguinen etcheac; aldiz, prestuen olhac gorituco dira. Bada bidea guiçonari çucena iduritzen çaioena; haren buruac ordean, heriotzera darama. Irria atsecabez nahastecatzen da, eta deithoreac harcen du bozcarioaren azquen burua. Çoroa bere bideez aseco da, eta hura baino hobequi guiçon ona. Gaiçoac sinhesten du edocein solas; xothilac beguiratzen diete bere urhats guciei. Deus onic ez da içanen haur amarrutsuarençat; bainan cerbitzari çuhurrari ongui atheraco çaizco eguiten dituen guciac, eta çucen goanen da bere bidean. Çuhurra beldur da, eta aldaratzen da gaizquitic; çoroa aitzina dihoa eta gogoa sendoric. Pairugabeac eguinen du çoroqueria; eta guiçon amarrutsua hastiagarri da. Adimendu ttipicoac çoroqueriaren jabe dira; eta xothilac jaquitatearen beguira egonen dira. Gaixtaguinac onen aitzinean, eta tzarrac prestuen atheetan lurrean egonen dira. Erromesa bere ahaideari berari higüin içanen çaio; aberatsac, berriz, içanen du adisquide asco. Gure laguna arbuiatzen duenac, bekatu eguiten du, bainan beharraz urricalcen dena, dohatsu içanen da. Jaunaren baithan sinheste duenac maite du urricalmendua. Makur dabilça gaizquiaren eguileac; urricalmenduac eta cintasunac ontasunei bidea idequitzen diote. Lan hainitz den toquian içanen da nasaicia; aldiz, elhe hainitz den toquian, ardura escasia. Aberastasunac çuhurrençat koro; çoroen ergueltasuna, umogabaqueria. Lekuco cinac arimac libratzen ditu, eta alde orotara minço denac gueçurrac barraiatzen. Jaunaren beldurrean datza gogoaren sendotasuna, eta beldur hura duenaren haurrec phesquiça içanen dute. Jaunaren beldurra bicitzeco ithurria, guiçonei bazter eraguiteco heriotzeco galpenetic. Populuaren handian erreguerençat ospe, eta gutian buruçaguinarençat laido. Pairuduna umotasun handiaren arabera ibilcen da; aldiz, pairugabeac, aguercen du bere çoroqueria. Bihotzaren sasualtasuna da haraguiaren bicigarri; bekaizgoa, heçurren ustelgarri. Guiçon beharrari bidegabe ekarcen dioenac, haren eguileari irain ekarcen dio; aldiz, ohore demo, beharrez urricalcen denac. Bere malçurquerian gaixtaguina hastandua içanen da; prestuac, berriz, bere heriotzetic iguriquitzen du. Guiçon umoaren bihotzean datza çuhurtasuna, eta arguituco ditu jaquitateric ez dutenac ere. Çucentasunac goratzen du jendea; bekatuac aldiz, lander eguiten ditu populuac. Erreguez onhetsia da cerbitzari oharduna; hutsalac jasanen du haren hasarrea. Eztiqui ihardesteac samurra hausten du; hitz gogorrac sulia jauçarazten. Çuhurren mihiac aphaincen du jaquintasuna; erguelen ahoan iraquitzen hari da çoroqueria. Jaunaren beguiac leku gucietan beguira daude onei eta gaixtoei. Baquezco mihia bicitzeco çuhaitza da; bainan neurriric ez duena, gogo lehergarri da. Çoroa trufatzen da bere aitaren cridançamenduaz; aldiz, erançuquiac beguiratzen dituena çuhurragoturen da. Çucentasun nasaian da indarric handiena; bainan gaixtaguinen gogoetac errotic atheratuac içanen dira. Indar handia da prestuaren etchean; eta nahasmendua gaixtaguinaren eguincarietan. Çuhurren ezpainec jaquitatea erainen dute; bercelacoa içanen da çoroen bihotza. Jaunari hatsgarri çaizco gaixtaguinen bitimac, eta gogaragarri prestuen botuac. Gaixtaguinaren bidea hatsgarri çaio Jaunari; hartaz maithatua da çucentasunari jarraiquitzen dena. Irakasmen tzarra, bicitzeco bidea uzten duenarençat da; cridança higüin duena hilen da. Ifernua eta galpena aguerian daude Jaunaren aitzinean; cembatez hobequi guiçasemeen bihotzac! Içurridunac ez du maite erançuten dioena; haren urhatsac ez doaci çuhurren ganat; Bozcariotan den bihotzac arraitzen du beguithartea; arimaco ilhunduran, gogoa erorcen da. Çuhurraren bihotza ikastera hari da; ezjaquinaz hazten da çoroen ahoa. Beharraren egunac, oro gaixtoac dira; gogo descansuac iduri du bethi dirauen barazcari bat. Guti, Jaunaren beldurrarequin, hobe da, ecenetz dirutze handi eta ecin-asezcoac. Hobe da baratzecari jatera deithua içatea maitez, ecenetz aratche guicendura gogo gaitzez. Guiçon hasarrecorrac phizten ditu kimerac; jasancor denac jabalcen ditu phiztuac direnac. Alferren bideac iduri du elhorrizco hesia, behaztopagailuric ez da prestuen bidean. Aita bozten du seme çuhurrac; guiçon çoroac arbuiatzen du bere ama. Çoroqueria da çoroaren bozcarioa, eta guiçon umoac beguiratuz darama urhatsa. Conseiluric ez den lekuan gogocundeac urmariatzen dira; gogorcen dira, berriz, conseilu-emaile asco den toquian. Bere ahoco errana eder çaio guiçonari; hobea da ordu onean ethorri solasa. Bicitzeco bidexca guiçon arguituaren gaineco aldean da, hura aldara dadiençat ifernuco ondarretaric. Jaunac lurrerat eragotzico ditu hampurutsuen etcheac, eta gogortuco ditu alhargunaren mugarriac. Gogoeta tzarrac hatsgarri çaizco Jaunari; eta guciz eder çaio solas garbia. Jaramanqueriari jarraiquitzen denac nahasten du bere etchea; aldiz, emaitzen içatea higüin duena, bicico da. Urricalmenduaz eta sinhesteaz garbitzen da bekatua; berriz, Jaunaren beldurraren ariaz aldaratzen da guiçona gaizquitic. Prestuaren gogoac ethorduntasunaz du asmu; gaixtaguinaren ahoa tzarqueriaz da gaindi. Jauna urrun dago gaixtaguinetaric, eta ençunen ditu prestuen othoitzac. Beguietaco arguiac goiheretzen du arima; omen onac goritzen ditu heçurrac. Bicitzera daraman cridança ençuten duen beharria, çuhurren artean egonen da. Irakasmena hastancen duenac arbuiatzen du bere arima; aldiz, cridançaren onheslea bere bihotzaren jabe da. Jaunaren beldurra da çuhurciaren irakaslea, eta aphalguratasuna ospearen aitzinean dabila. Guiçonari çaio arimaren aphaincea, eta Jaunari mihiaren bidatzea. Guiçonaren bide guciac agueri dira haren beguiençat; Jauna da gogoen phisatzailea. Jaunari aguer dioçotzu çure eguincariac, eta harec bidaturen ditu çure gogoetac. Jaunac beretzat eguin ditu gauça guciac; gaixtaguina ere egun gaixtoco. Oçar dena hatsgarri çaio Jaunari; escua escuarequin tincatua baladuca ere, ez da hobengabe içanen. Bicitze onaren hastapena da çucenari bere bidea ematea; eta onhetsiagoa da Jauna baithan, ecenetz bitimen imolatzea. Urricalpenaz eta cintasunaz berrerosten da bekatua, eta Jaunaren beldurrean guiçona baztercen da gaizquitic. Jaunaren gogaraco içanen direnean guiçonaren bideac, baquera bihurraracico ditu haren etsaiac ere. Hobe da guti çucembidean, ecenetz ontasun hainitz bidegabean. Guiçonaren bihotzac aphaincen du bere bidea; bainan Jaunari çaio haren urhatsen bidatzea. Asmua erregueren ezpainetan da; haren ahoa ez da erabaquian makur goanen. Phisu eta balancez juiatzen du Jaunac, eta haren eguinça guciac dira çakuco harriac iduri. Tzarquerian hari direnac hatsgarri çaizco erregueri, ceren çucentasunac gogorcen baitu tronua. Ezpain çucenac dira erregueen nahiaren araberaco; çucen minço dena içanen da maithatua. Erregueren hasarrea da herioaren mandataria; eta guiçon çuhurrac jabalduco du. Erregueren beguitharteco arraician datza bicia, eta haren barkatiartasuna da berantaroco uria iduri. Içan çaçu çuhurcia, ceren urhea baino hobea baita; umotasuna bil çaçu, cilharra baino baliosago baita. Prestuen bidexca gaizquitic baztercen da; bere arima çaincen duenac iduquitzen du bere bidea. Hampurusqueria xahutzearen aitzin dabila, eta galpenaren aitzinean hancen da gogoa. Hobe da aphaldua içatea eme direnequin, ecenetz buluzquin berezten haritzea hampurutsuequin. Sola huntaz arguitua denac aurkituren ditu onac, eta bere iguriquitza Jaunaren baithan daducana, haina dohatsu da. Bihotzez çuhur dena, umoa deithuco dute; eta aho eztia duenac guehiagocoac ardietsico ditu. Arguitasuna, haren jabe denarençat, biciaren ithurri da; çoroen jaquitatea, erguelqueria da. Çuhurraren bihotzac irakatsico dio haren ahoari, eta esquer eder bat emanen daroete haren ezpainei. Solas aphaindua, ezti-bresca bat da; arimaco goçotasuna, heçurren osagarria da. Bide bat bada, guiçonari çucena dirudiena, eta haren azquen buruac heriotzera darama. Beretzat hari da lanean nekatzen denaren arima, ceren borchatzen baitu bere ahoac. Guiçon tzarra cilhatzen hari da gaizquiaren atzemateco, eta sua erretzen hari da haren ezpainetan. Guiçon galduac phizten ditu escatimac, eta elhetsuac makurcen ditu buruçaguiac. Guiçon gaixtoac amainatzen du bere adisquidea, eta ona ez den bidetic eramaten du. Begui landatuequin gaixtaqueria asmatzen duenac, ezpainac asiquiz eguiten du gaizquia. Çaharcea ospezco koro bat da, çucentasuneco bideetan atzematen dena. Guiçon jasancorra hobe da bihotzoia baino; eta bere gogoaren nausi dena, hiri-harçailea baino. Çortheac uncira arthiquitzen dira, bainan Jaunac xuxencen ditu. Ahamen idor bat hobe da bozcarioarequin, ecenetz etche bitimaz bethe bat aharrarequin. Sehi çuhurra haur çoroei nausituco çaiote, eta anaien artean çathituco du ondoregoa. Suaz cilharra, suteguian urhea frogatzen diren beçala, hala Jaunac frogatzen ditu bihotzac. Gaixtaguinac eguiten du mihi gaixtoaren nahia, eta malçurrac ezpain gueçurtiena. Guiçon beharra arbuiatzen duenac, haren eguilea du laidatzen; eta berceen galceaz bozten dena, ez da gaztigatua içan gabe egonen. Haurren haurrac dira çaharren koro, eta aitac dira semeen ospe. Solas aphainduac ez dagozquio çoroari, ez-eta gueçurra buruçaguiaren ezpainei. Harri balios bat da, beguira dagoenaren iguriquitza; nora-nahi itzul dadien, umoqui aditzen du. Huts-estalçailea, adisquidequeta dabila; salhatariac, bat cirenac berezten ditu. Erançun bat guehiago baliatzen da umoaren baithan, ecenetz ehun ukaldi çoroaren baithan. Bethi aharraqueta dabila gaixtoa; bainan aingueru gogorra igorria içanen da haren contra. Hobe da umeac ebatsi çaizcon harz ama bat buruz buru eguitea, ecenetz bere çoroquerian sinheste harcen duen erguel bat. Norc-ere onguiarençat gaizquia bihurtuco baitu, asturugaitza ez da haren etchetic urrunduco. kimera-abiatzaileac iduri du urari bide ematen dioena, eta gaizquia jasan baino lehen, bazterrerat uzten du çucembidea. Gaixtaguinaren garbitzailea, eta çucena condenatzen duena, bata eta bercea hatsgarri dira Jauna baithan. Çoroarençat cer du balio aberastasunen içatea, ez deçaqueenean eros çuhurcia? Etche gora eguin duenac, haren urrança bilhatzen du; eta ez ikastera hari dena, asturugaitzetara erorico da. Adisquide denac noiznahiden maite içaten du; eta anaia, hesturaco orduan da eçagun. Guiçon çoroa escu-çaflaca harico da, bere adisquidearen berme sarthu ondoan. Makurbideez gogoa alhatzen duenac maite ditu kimerac; eta bere athea goratzen duena, bere galcearen ondotic dabila. Barne tzarrecoa denac ez du onguia aurkituren; eta bi aldetara minço dena, asturugaitzera erorico da. Bere laidagarri sorthu da çoroa; eta aita bat ere ez da bere haur erguelaz boztuco. Arima goihereac adin loredun bat atheratzen du; gogo ilhunac iharcen ditu heçurrac. Gaixtaguinac golkotic emaitzac harcen ditu, çucembidearen makurcea gatic. Umoaren beguithartean arguitzen du çuhurciac; çoroaren beguiac lurraren berce buruan daude. Çoroa da bere aitaren hasarregarri, eta jaio duen amaren hiragarri. Ez da on prestuari bidegabe ekarcea, ez-eta çucen erabaquitzen duen buruçaguiaren jotzea. Norc-ere beguiracorqui atheratzen baititu solasac, haina umoa da eta jaquina; eta guiçon arguitua izpiritu gurbilecoa da. Çoroa ere, ixilic balin badago, çuhurçat aiphatua da; eta adimendutsutzat, ezpainac tincatzen baditu. Adisquidearen ganic guibelatu nahi dena, hartaco bidequeta dabila; bethi arbuiagarri içanen da. Çoroac ez ditu onhesten umotasunezco solasac, non etzitzaizquion minçatzen bihotzean duenaren arabera. Gaizqui gucien ondarrera jautsi ditaqueenean gaixtaguina, orotaz trufatzen da; bainan ondotic ditu hidoi eta laidoac. Guiçonaren ahoticaco hitzac dira ur barna bat iduri; eta çuhurciaren ithurria, gaindica dihoan lats bat beçala. Ez da on gaixtaguinari nor den beguiratzea, erabaquiaren çucentasunetic makurceco. Çoroaren ezpainac escatimetan nahastecatzen dira, eta haren ahoac kimerac ilkiarazten ditu. Çoroaren ahoa da haren lehergarri, eta haren ezpainac haren arimaren galgarri. Bi mihi dituenaren solasec iduri dute lainoac; eta hequiec sarcen dira sabel-ondoraino. Lanac lotsatzen du alferra; bihotzez faun direnac gosez egonen dira. Lanean beratz eta malet dena, barraiariaren anaia da. Dorre guciz hazcarra da Jaunaren icena; prestuac hartara laster eguiten du, eta alchatua içanen da. Aberatsaren ontasunac dira haren indarren hiri, eta haragui hazcar bat haren inguruan beçala. Guiçonaren bihotza goititzen da, lehertua içan dadien aitzinean; eta aphaldua içanen da, ospatua den baino lehen. Aditu aitzinean ihardesten duenac, çoro bat dela erakusten du, eta ahalquea mereci duela. Guiçonaren gogoac jasaiten du bere erphiltasuna; norc jasanen ahal du ordean izpiritu samur-errexa? Bihotz umoa içanen da jaquitatearen jabe, eta çuhurren beharria ikasi beharrez dabila. Emaitzec çabalcen diote bidea guiçonari, eta leku eguiten diote buruçaguien aitzinean. Prestua lehembicicoa da bere buruari jaçarceco; heldu da haren adisquidea, eta hunec du haztatuco. Çortheac hausten ditu makurrac, eta handien artean ere hura da juie. Anaiaz lagundua den anaiac hiri hazcar bat iduri du, eta hequien erabaquiac dira hirietaco athe-hagac beçala. Guiçonaren ahoco fruitutic betheco da haren sabela, eta haren ezpainetaric sorcen denetic aseco da hura. Bicitzea eta heriotzea mihiaren escuco dira; hura maite dutenec, haren fruituetaric janen dute. Emazte on bat atzeman duenac, ontasun bat aurkitu du, eta Jauna ganic ardietsco ditu goçoac. Emazte on bat iraizten duenac, ontasun bat hastancen du; bainan berce baten emazte lohia daducana, çoroa eta tzarra da. Othoizca minçatuco da beharra; eta aberatsa çorrozqui. Bilkuetan maithagarri den guiçona, adisquideago içanen da ecenetz anaia bat. Bere lainotasunean dabilan beharra hobea da, ecenetz aberats çoro eta bere ezpainac bihurricatzen dituena. Arimaco jaquitateric ez den lekuan, onic ez da; eta oinez çalhu dabilana, behaztopatuco da. Guiçona bere çorotasunac erorrarazten du, eta Jaincoaren contra kaldan dago bihotzez. Aberastasunec ematen dute adisquide asco; aldiz, beharraren ganic urruncen dira aitzinean içan dituenac ere. Lekuco falsua ez da gaztiguric gabe egonen; eta gueçur-errailea ez da itzurico. Hainitzec ohore ekarcen diote ahaldunaren jauntasunari, eta emailearen emaitzen adisquide dira. Guiçon beharra higüin dute bere anaiec; eta guehiagoric, adisquideec urruneguiten diote. Elheen ondotic baicic ez dabilanac, ez du deusic içanen; Aldiz, bere gogoaren jabe denac maite du bere arima, eta umotasunaren çainçaileac aurkituren ditu onac. Lekuco falsua ez da gaztigatua içan gabe egonen; eta gueçurrez minço dena, galduco da. Goçoqueriac ez dihoazquio çoroari, ez-eta gathibuari buruçaguien gaineco nausitasuna. Guiçonaren arguitasuna haren jasancortasunetic da eçagun; eta haren ospea da bidegabeen gainetic iragaitea. Nola lehoinaren orroa, hala ere da erregue baten hasarrea; eta nola ihinça belharraren gainean, hala ere da haren boztasuna. Seme çoroa, aitaren atsecabea da; eta emazte casailaria, bethi darioen hegaztegui bat. Burhasoec demate etche eta ontasun; Jaunac dema ordean garbiqui emazte umoa. Alferqueriac ekarcen du kuma, eta arima naguia gosez egonen da. Manamendua çaincen duenac, çaincen du bere arima; aldiz, bere bideaz arduraric ez daducana, heriotzera erorico da. Beharraz urricalcen denac, irabacitara Jaunari maileguz ematen dio, eta Jaunac bihurtuco dio ordaina. Argui çaçu çure semea, ez etsi; bainan hilceraino ez ekar haren bicia. Jauzcor denac, caltea jasanen du; eta bat hartu duqueenean, bia ekarrico ditu. Ençun çaçu errana eta onhets irakasmena, azquenean çuhur içan çadiençat. Guiçonaren bihotzean asco gogoeta badabila; bainan Jaunaren nahiac berean dirau. Guiçon beharra urricalcor da, eta erromesa hobea da guiçon gueçurtia baino. Jaunaren beldurrac bicitzera darama; nasaician egonen da eta asturugaitzic gabe. Alferrac galçarpean gordetzen du escua, eta ez da ahorat haren ekarceco. Guiçon tzarra gaztigatua denean, çoroa çuhurrago içanen da; baldin, berriz, çuhurra cridançatzen baduçu, cridança adituco du. Aitari atsecabe ematen dioena eta ama ihes igorcen duena, laidotsu eta dohacabe da. Semea, ez bara irakasmenaren ençutetic, eta ez içan arguitasuneco solasac jaquin gabe. Lekuco gaixtoa çucembideaz trufatzen da; eta gaixtaguinen ahoac iresten du tzarqueria. Aphainduac daude trufarien juiamendua eta çoroen gorphutzen jotzeco mailuac. Arnoa limburcoi, eta hordiqueria harramanztsu; hequietan laket dena, ez da çuhur içanen. Nola baita lehoinaren orroa, hala ere da erregueren laztura; hura jauçarazten duenac, bere arimaren contra bekatu eguiten du. Guiçonarençat ohoragarri da escatimetaric bereztea bere burua; bainan çoro guciac laidagarriquerietan sarcen dira. Naguiac hotzaren gatic ez du nahi içan irauli; udan esque ibilico da beraz, eta ez diote emanen. Gogocundea guiçonaren bihotzean ur barna bat beçala; bainan guiçon çuhurra hara goanen çaio harcera. Asco guiçon deitzen dituzte urricalmendutsu; norc atzemanen du ordean guiçon segurqui hala dena? Bere lainotasunean dabilan guiçon prestuac, haurrac bere ondotic utzico ditu çoriondun. Juiatzeco alkian jarria den erregueac, bere bekoquiaz sunsiarazten du gaizquia. Norc erran deçaque: Xahua da ene bihotza; bekatutic garbi naiz? Phisu bi eta neurri bi, Jaunaren aitzinean dira hatsgarri. Haur baten jaiduretaric eçagutzen da, hein haren eguincariac xahuac eta çucenac içanen diren. Aditzen duen beharria eta ikusten duen beguia, Jaunac eguin ditu bat eta bercea. Ez maitha loa, beharrac ehoa iduc çaitzan beldurrez; idecatzu beguiac, eta oguiz ase çaite. Ez da ona, ez da ona, diote erosle guciec; eta etcheratu direnean, orduan içanen dute espantu. Bada urhe eta harri balios asco; bainan unci cinez baliosa, aho çuhurra da. Arrotzaren berme sarthu denari har dioçoçu soinecoa; eta arrotzen arietan, ken dioçoçu bahia. Guiçonari goço çaio gueçurraren oguia, eta guero legarrez betheco çaio ahoa. Conseiluec gogorcen dituzte gogoetac eta guerlac behar dira umotasunequin erabili. Gauça gordeac salhatzen, jocotriac erabilcen eta ezpainac çabalcen dituenaren balsaco ez becedi sar. Bere ait-amac madaricatzen dituena, hainari ilhumbeen erdian hilen çaio bere arguia. Ondorego bat ceinaren bilcera hastetic nihor lehiaca hari baita, benedicioneric gabe içanen da azquenean. Ez erran: Bihurturen dut gaizquia; iguricaçu Jauna, eta harec atheratuco çaitu. Phisua eta phisua hatsgarri dira Jaunaren beguietan; balança enganatzailea ez da ona. Jaunaz bidatuac dira guiçonaren urhatsac; nor da ordean guiçonetaric bere bidea eçagut deçaqueena? Galpena da guiçonarençat sainduen irestea, eta botuac eguin ondoan, hequien ukatzea. Erregue çuhurrac sunsiarazten ditu gaixtaguinac, eta hequien gainera jautsarazten du bobeda. Jaunaren hatsa guiçonaren baithan argui bat da barneco çoko guciac ikarcen dituena. Urricalmenduac eta eguiac çaincen dute erregue, eta barkatiartasunac gogorcen du haren tronua. Indarra da gazteen bozcarioa, eta ile xuriac çaharren ohorea. Sakiaren ubeldurac eta çauriec sabel-barnean garbitzen dituzte minac. Nola ur-xirripac, hala erregueren bihotza Jaunaren escuan da; nahi duen alderdira makurrarazten du hura. Guiçonari bere bide guciac çucenac iduritzen çaizco; Jaunac ordean haztatzen ditu bihotzac. Jaunac bitimac baino laketago ditu urricalpen harcea eta çucenari bere bidea ematea. Bihotzeco hanturac larritzen ditu beguiac; gaixtaguinen arguia, bekatu bat da. Hazcarraren asmuec nasaicia dakarte; aldiz, naguia bethi beharretan da. Mihi gueçurtiaz diru bilcen hari dena, tuta eta çoroa da, eta herioaren sarean da sarthuco. Gaixtaguinen harrapaqueriac içanen dira hequien galgarri, ez diotelacotz eman nahi içan çucenari bere bidea. Guiçonaren bide tzarra, bide arrotza da; aldiz, garbi denac, eguitate çucenac ditu. Hobe da selharu-çoko batean egotea, ecenetz balsaco etchean emazte mococariarequin. Gaixtaguinaren arima gaizqui-gura da; ez du urricari içanen bere laguna. Gaixtoa joa denean, çuhurrago içanen da lainoa; eta badin çuhurrari badarraiquio, çuhurciaren jabe eguinen da. Prestuac gaixtaguinaren etcheaz gogoeta baderabilca, gaizquitic atheratzeco gaixtaguinac. Beharraren oihuari bere beharria tapatzen duena, bera ere oihuz egonen da, eta ez da ençuna içanen. Emaitza ixil batec iraunguitzen ditu hasarredurac; eta golkora sarthu dohainac, sepharic handiena. Prestuaren bozcarioa da çucenari bere bidea ematea, eta tzarqueria-eguileençat da ikara. Irakasmeneco bidetic makurtuco den guiçona, diganteen bilkuan egonen da. Aseac maite dituena, beharrean gueldituco da; arnoa eta poxi onac maite dituena, ez da aberastuco. Prestuaren orde emanen da gaixtaguina, eta makur dabilana çucenen orde. Mortuan egotea hobe da, ecenetz emazte mococari eta sephatiarequin. Lehiatzeco ontasuncea eta olioa badira prestuaren egoitzan, eta umo ez den guiçonac oro haiçatzen ditu. Çucembideari eta urricalmenduari jarraiquitzen denac kausituco ditu bicia, çucena eta ospea. Çuhurra hazcarren hirira igan da, eta hautsi du haren sinhesteco indarra. Bere ahoa eta mihia çaincen dituenac, hesturetaric çaincen du bere arima. Oçar hampurutsua, ikasigabe bat deitzen dute, bere hasarrean hamphurusquerian dabilalacotz. Nahicariec hilcen dute naguia; ecen haren escuec ez dute deusere eguin nahi. Egun gucian guraz eta lehiaz dago; prestu denac ordean, emanen du, eta ez da lanetic baratuco. Hatsgarri dira gaixtaguinen bitimac, ceren gaixtaqueriatic atheratzen baitituzte. Lekuco gueçurtia galduco da; guiçon ethorcorra garhaiciaz minçatuco da. Guiçon tzarrac ahalquegabequeriaco itzulia ematen dio bere bekoquiari; prestua, berriz, bere bidearen xuxencera hari da. Ez da çuhurciaric, ez da umotasunic, ez da asmu onic Jaunaren contra. Gudu egunecotzat xuxencen da çaldia, Jaunac ordean ematen du itzurpena. Aiphamen ona hobe da ontasun asco baino; esquer ona cilhar eta urhearen garai da. Aberatsac eta beharrac buruz buru eguin dute. Jauna da bien eguilea. Xothilac ikusten du asturugaitza eta gordetzen da; gaiçoa aitzina dihoa, eta jasaiten du caltea. Modestiaren ondorioac dira Jaunaren beldurra, ontasunac, ospea eta bicitzea. Harmac eta ezpata gaixtaguinaren bidean dira; aldiz, bere arima beguiratzen duenac hequietaric urrun eguinen du. Erran bat da: Guiçon-gaztea sarthu bidetic ez da, çahartu ondoan ere ilkico. Aberatsac beharrari manatzen dio, eta mailegatzailea, maileguz emailearen muthil da. Tzarqueria eraiten duenac, asturugaitzac bilduco ditu, eta bere hasarrearen cigorrac phorroscatuco du. Urricalmendura ekarria dena, benedicatua içanen da, bere oguietaric eman dioelacotz beharrari. Emaitza-eguileac ardietsico du garhaicia eta ohore; bainan harçaileari arima kencen dio. Iraiçaçu trufaria, eta harequin goanen da aharra, eta baratuco dira makur eta irainac. Bihotzeco garbitasuna maite duenac, bere ezpainetaco esquer ederra gatic içanen du adisquidetzat erregue. Jaunaren beguiec çaincen dute jaquintasuna; eta hutsalcen dira gaixtaguinaren solasac. Dio alferrac: Lehoina campoan da, hil nindeçaque carriquen erdian. Emaztequi arrotzaren ahoa cilho barna bat da; haina harat erorico da, ceinaren contra samur baita Jauna. Çorotasuna haurraren bihotzean lothua da, eta cridançamenduaren cigorrac haiçatuco du. Beharra çaphatzen duenac bere aberastasunen handitzeco, aberatsago bati emanen dio berac, eta escasian gueldituco da. Makur çaçu beharria, eta adi çatzu çuhurren hitzac, eta çure bihotza iratchic dioçoçu ene irakaspenari. Ederra içanen çaitzu, çure barnean beguiratuco duçunean; eta çure ezpainetan gaindi eguinen du, Eure sinhestea Jauna baithan içan dadien; hargatic egun erakutsi darotzut hori. Huna non hiruretan xehatu darotzudan asmu eta jaquitaterequin, Çuri erakusteco eguiaren segurtasuna eta erranac, igorri çaituztenei ihardets ahal deçaçunçat. Borcharic ez eguin beharrari, ceren den behar; eta ez çapha erromesa athean; Ceren Jaunac juiatuco baitu haren eguitecoa, eta cilhatuco baititu haren arima cilhatu dutenac. Ez içan guiçon hasarrecorraren adisquide, eta guiçon suliatsuarequin ez ibil; Beldurrez-eta ikas detzatzun haren bidexcac, eta behaztopagailu bat eman dioçoçun çure arimari. Ez becedi içan escuan jotzen eta çorren berme beren buruac escaincen dutenequilaco; Ecen bihurceco abalic ez baduçu, ez othe litaque aria bat çure ohetic estalguia eraman deçaçuten? Ez iragan çure arbasoec eçarri mugarri çaharretaric haratago. Ikusi duçu guiçon bat bere lana arin daramana? erregueen aitzinean egonen da, eta ez da jende xeheen aitzinean gueldituco. Buruçaguiarequin jateco jarri çaitequeenean, artharequin beguira çaçu çure aitzinean emanac diren gaucei; Eta canibeta eçar çaçu çure cinçurrean, baldin bizquitartean çure ahalean baduçu çure arima. Ez becedi guticia hainaren jatecoetaric, ceinaren baithan gueçurraren oguia kausitzen baita. Aberasteco ez becedi neka; bainan neurri bat emoçu çure umotasunari. Beguiac ez goiti ecin içan detzazquetzun ontasunetara, ceren eguinen baitituzte hegalac arranoarenac beçalacoac, eta cerura hegaldatuco baitira. Guiçon bekaiztiarequin ez jan, eta ez guticia haren jatecoetaric; Ceren azti eta aiherucari batec beçala, ez daquienaz ustequeriac harcen baititu. Erranen darotzu: Jan eta edan çaçu; bainan haren gogoa ez da çurequilaco. Jan içan dituzquetzun jaquiac goiti eguinen eta çure solas ederrac galduco ditutzu. Ez minça çoroen beharrietara, ceren arbuiatuco baitute çure solasen irakaspena. Ez uqui jende ttipien mugarriei, eta ez sar umeçurcen landan; Ecen botheretsu da hequien hurcoa, eta bera jabetuco da hequien çucenaz çure contra. Çure bihotzac irakasmenera eta çure beharriec jaquintasunezco solasetara eguin beçate. Ez guphidets haurrari cridança; ecen cigorraz jotzen baduçu ere, ez da hilen. Hura cigorraz joco duçu, eta haren arima ifernutic atheratuco. Ene haurra, çuhurra bada çure arima, çurequin boztuco da ene bihotza, Eta bozcarioz jaucico da ene barnea, solas çucenac atheratuco dituztenean çure ezpainec. Çure bihotzac ez beça bekatoreençat har bekaizgoric, bainan egun gucian içan çaite Jaunaren beldurrean; Ceren azquen orduan phesquicetan içanen baitzare, eta iguriquitzen duçuna etzaitzu içanen kendua. Ençun çaçu, ene haurra, eta içan çaiteci çuhur, eta bide çucenaz erabil çaçu çure arima. Ez becedi kausi edaleen apairuetan, ez-eta haraguiac jateco ekarcen dituztenen aseetan; Ecic edanean daudecenec eta xahutzen hari direnec erreca joco dute, eta puscaz jaunzten da lo-eguilea. Ençun çaçu bicia eman darotzun aita, eta ez erdeina çure ama çahartu ditaqueenean. Erosaçu eguia, eta berautzu sal çuhurcia, irakasmena eta adimendua. Bozcarioz jauzten da prestuaren aita; eta ume çuhurrari bicia eman dioena, haren baithan da boztuco. Boz beitez çure aita eta çure ama, eta bozcarioz jauz bedi jaio çaituen emaztea. Ene haurra, indaçu çure bihotza, eta çure beguiec çaint betzazte ene bideac. Alabainan lilitchoa, cilho barna bat da; eta emazte atzea putzu hersi bat. Ohoina beçala celatan dago bidean, eta erne ez direla ikusten dituenac hilen ditu. Norençat çorigaitz? noren aitarençat çorigaitz? norençat aharrac? norençat leceac? norençat ariagabeco sarrasquiac? norençat beguietaco itsudura? Ez othe arnoan daudenençat eta baso husten laket dutenençat? Ez arnoari beguira horitzen denean, basoan haren itchurac arguitzen duenean: goçoqui sarcen da, Bainan azquenecotz asiquico çaitu sugueac beçala; eta basilicac beçala sarthuco darotzu phoçoadura. Çure beguiec ikusico dituzte emazte atzeac, eta çure bihotzac tzarqueriac erranen ditu; Eta içanen çare itsasoaren erdian lo dagoena beçala, eta lema galdu duen lemaçain lohakartuaren idurico; Eta erranen duçu: Jo naute, bainan ez dut minic hartu; herrestatu naute, bainan ez naiz ni ohartu; noiz atzarrico naiz eta kausituco dut berriz arnoa? Guiçatzarrez ez içan bekaizti, eta ez lehia hequiequilaco içatera. Ceren hequien gogoac harrapaqueriaz baitu amets, eta hequien ezpainec malçurqueriac baiteratsazte. Çuhurciaz alchatzen da etchea, eta umotasunaz gogorcen. Jaquitateac betheco ditu selharuac gauça baliosenez eta ederrenez. Guiçon çuhurra hazcar da; eta guiçon jaquinsuna indardun eta bizcor da; Ceren neurriac hartuz eguiten baita guerla, eta salbamendua conseilu hainitz den toquian baita. Çoroarençat gora dago çuhurcia; athean ez du ahoa idequico. Gaizquiaren eguitea gogoan erabilcen duena deitzen da çoroa. Çoroaren gogoeta bekatu bat da, eta gaizqui-minçatzailea hatsgarri çaiote guiçonei. Hesturaco egunean, ahituric etsitzen baduçu, gutituco da çure indarra. Itzurraraçatzu hilcera daramatzatenac, eta heriotzera eramaten dituztenen atheratzetic ez bara. Erran bacineça: Indarrec ez naute laguncen, bihotzen ikarleac berac eçagut leçaque; deusec ez du enganatzen çure arimaren beguiralea, eta guiçonari bere eguincen arabera dio bihurturen. Ene semea, jan çaçu eztia ona delacotz, eta bresca, çure ahoari guciz goço çaioelacotz. Hala-hala çuhurciaren irakasmena içanen çaio çure arimari; aurkitu duqueçunean hura, phesquiça içanen duçu çure azquen orenean, eta çure phesquiça ez da galduco. Ez heda celataric, gaizquia ez bilha prestuaren etchean, eta ez asalda haren phausua; Ecen çazpitan erorico da prestua, eta jaiquico da; gaixtaguinac ordean tzarquerian ithoco dira. Bozcarioric ez har çure etsaia erori ditaqueenean, eta ez jauz xahutu delacotz; Beldurrez-eta Jaunac ikus deçan, gaitzi daquioen, eta haren gainetic ken deçan bere hasarrea. Ez hari cein-guehiagoca gaixtaguinequin, eta ez ekar bekaizgoric guiçatzarrei; Ecen gaixtoec ez dute guerocoaren phesquiçaric, eta gaixtaguinen arguia hilen da. Ene semea, Jaunaren eta erregueren beldur içan çaiteci, eta ez beçaite nahas gaizqui-erraileequin; Ceren batbatean alchatuco baita hequien galpena; eta norc eçagutzen du nolacoa içanen den bataren eta bercearen xahupena? Hauquiec ere çuhurrençat: Juiamendutan ez da on beguiratzea nor nor den. Gaixtaguinari erraten diotenac: Prestua çare, populuec hainac madaricatuco eta leinuec hastiatuco dituzte. Hura açurriatuco dutenac içanen dira laudatuac, eta benedicionea ethorrico çaroete gainera. Solas çucenac ihardesten dituenac, musu ematen du ezpainetan. Çure lana aphain çaçu campoan, eta artharequin lant çaçu çure lurra, guero alcha deçaçun çure etchea. Çure lagunaren contra ez becedi athera gueçurrezco lekuco, eta ez balaca nihor çure ezpainez. Ez erran: Nola eguin baitarot, hala eguinen diot nic ere; ceini bere lanaren arabera bihurtuco diot. Alferraren landatic eta çoroaren mahastitic iragan naiz; Eta hara non hausinec bethe çutela gucia, eta lapharrec estali çutela haren gaina, eta lurrean cela inguruco harrasia. Hori ikusi dudanean, alchatu dut bihotzean, eta ikuscari hortaz arguitu naiz. Erran dut: Aphur bat lo eguinen duc, aphur bat culuscan egonen haiz, aphur bat bilduco dituc escuac lo eguiteco; Eta lastercari bat iduri, ethorrico çaic erromeseria, eta escaletasuna, guiçon harmatu bat iduri. Salomonenac dira parabola hauquiec ere, Judaco erregue Ecequiasen guiçonec alchatuac. Jaincoaren ospea da bere hitzaren gordetzea, eta erregueen ospea da haren bilhatzea. Cerua gainean, lurra beherean, eta erregueen bihotza, ecin-barrenduzcoac dira. Cilharrari ken çoçu herdoila, eta atheratuco da unci bat guciz garbia. Gaixtaqueria ken çaçu erregueren beguithartetic, eta çucentasunaz gogortuco da haren tronua. Hantua ez aguer erregueren aitzinera, eta ez jar handien jarlekuan; Hobe da ecic erran deçaçuten: Igan çaite hunat, ecenetz-eta aphaldua içan çaitecen erregueren aitzinean. Escatima batean ez berehala aguer çure beguiec ikusi dutena, beldurrez-eta guero ecin medea deçaçun çure adisquideari eman dioçun laidoa. Çure eguitecoaz iharduc çaçu çure adisquidearequin, eta çure barneco gauça ez aguer arrotzari, Beldurrez-eta iroi eguin deçaçun, aditu duqueenean, eta guero erançutetic ez dadien bara. Esquerra eta adisquidetasuna salbagarri dira; beguira çatzu çurequin, etzadiençat erdeinagarri bilhaca. Bere mugan erraten den solasa da urrezco sagarrac cilharrezco ohean beçala. Çuhurrari eta beharri ethordunari eguiten den cridançac, iduri du urrezco beharrietacoa, eta arguitzen duen perla. Nola uztaroan elhurraren hozcura, hala da bidalquin fidela bidali duenarençat; phausu ematen dio haren arimari. Guiçon espantutsuac eta bere aguinçac bethetzen ez dituenac, iduri du hedoi eta haice uriric ondotic ez dutenac. Pairuac ematuco du buruçaguia, eta mihi goçoac hautsico du gogortasuna. Atzeman baduçu eztia, jan çaçu çure doia, beldurrez-eta aseric goiti eguin deçaçun. Aldara çaçu oina çure lagunaren etchetic, beldurrez-eta egun batez aseric higüincetan har çaitzan. Sastacai, ezpata eta gueci çorrotz bat da, bere lagunaren contra gueçurrezco lekucotasuna ekarcen duen guiçona. Horz ustelaren eta oin nekatuaren gainean bermatzen da, fidel ez denaren gainean bere phesquiça ematen duena hesturaco egunean; Eta hotz deneco uzten du capa.       Bihotz tzarrari canticac cantatzea, minagrea gatzuan eçarcea da. Nola cerrenac oihala eta biphiac çura, hala goibeldurac jaten dio guiçonari bihotza. Çure etsaia gose bada, ase çaçu; egarriz badago, emoçu ura edatera; Ecen ikatz biciac bilduco ditutzu haren buruaren gainera, eta Jaunac bihurtuco darotzu. Ipharrac haiçatzen ditu uriac, eta beguitharte ilhunac mihi gaizqui-minçatzailea. Etche gaineco selharu-çokoan egotea hobe da, ecenetz etche-barnean emazte mococariarequin batean. Urrungo lekutic berri ona, ur hotza egarri denarençat beçala da. Gaixtaguinaren aitzinean erorcen den prestuac, iduri du ithurri çangoz nahasia, edo xirripa usteldua. Nola eztia ez baita on hainitz jaten duenarençat, hala maiestatearen ikarle dena, lehertua içanen da haren ospeaz. Nola baita hiri idequi eta inguruan harrasi gabe den bat, orobat da minçatzean bere gogoa ecin hez deçaqueen guiçona. Nola udari elhurra eta neguari uritea, hala dihoa ospea çoroari. Nola bercetara hegaldatzen den xoria eta norapait goaten den etchexoria, hala cein beraren gainera jausten da, ariaric gabe arthiqui madaricionea. Açotea çaldiari, muthurrecoa astoari, eta çaharoa çoroen bizcarrari. Çoroari ez ihardets haren çorotasunaren arabera, haren idurico bilhaca çaitecen beldurrez. Çoroari bere çoroqueriaren arabera ihardetsoçu, uste içan ez deçan çuhurra dela. Çangoetaric maingutzen da, eta gaitza hurrupatzen du, bere berriac mandatari çoroarequin igorcen dituenac. Nola mainguac alferretan baititu çangar ederrac, hala çoroen ahoan egoqui ez dira parabolac. Çoroari ohore ekarcen dioenac, hala eguiten du nola Mercurioren metara harri bat ekarcen duenac. Nola bailiçate elhorri bat sorcen balitz hordiaren escuan, hala liçate parabola çoroen ahoan. Erabaquiac trencatzen ditu hauciac, eta çoroa ixilarazten duenac, hasarredurac jabalarazten ditu. Hala eguiten du bere çoroqueria berritzen duen erguelac, nola bere goiti-eguinera itzulcen den çakurrac. Ikusi duçu bere burua çuhur daducan guiçona? haren ganic baino guehiago iguriquitzeco da çoroaren ganic. Naguiac erraten du: Lehoina bidean da, eta lehoin urrixac bazterrac daduzca. Nola athe bat bere erroaren gainean bihurcen baita, hala naguia itzulcen da bere ohean. Naguiac galçarpean gordetzen du escua, eta lan çaio ahora goititzen badu. Naguiac bere burua çuhurrago uste du, solas çuhurrac iharduquitzen dituzten çazpi guiçon baino. Iragaitean berotzen eta berceen aharra uquitzen ez den batean nahastatzen denac, iduri du çakurra beharrietaric hartuco duena. Nola hobendun baita gueciac eta sastacaiac hil nahiz arthiquitzen dituena, Orobat da guiçona malçurqui bere adisquideari calte eguiten daroena; eta atzemana ditaqueenean, erraten duena: Dostatzean eguin dut. Egurrac escas eguin duqueenean, hilen da sua; salhataria ken eta gueldituco dira escatimac. Ikatz hila biciari beçala, eta egurra suari, orobat da guiçon jauzcorra aharra bizteco. Salhatariaren solasec lainoac iduri dute, eta hequiec sarcen dira barneco mineraino. Cilhar cephatsuarequin aphaindu nahi bacindu beçala lurrezco unci bat, orobat dira ezpain hampurutsuac bihotz galdu bati iritchiquiac. Bere ezpainetaric eçagutzen da etsaia, cimarkuac derabilzcanean bihotzean. Bere minçoa ezti athera baleça ere, ez biaçaçu sinhets, ceren baitira çazpi malçurqueria haren bihotzean. Itchura ederraren azpian gordetzen duenac herra, bilkuan ikusico du aguercen bere malçurqueria. Cilhoaren eguilea, hartara erorcen da; eta harria bihurtuco da ambilcen duenaren gainera. Mihi enganariac ez du eguia maite, eta aho legunac xahutzeac dakarzca. Ez eguin biharamunecotzat espanturic, ez daquiçunean cer guerthacari atheratuco duen egun harec. Berce batec lauda beçaitza, eta ez çure ahoac; atzeac, eta ez çure ezpainec. Harria dorphea da, phisua da legarra; bainan biac baino dorpheagoa da çoroaren hasarrea. Hasarreac urricalmenduric ez du, ez-eta sulia jauzten denac; eta norc jasan cantitua denaren oldarra? Cridança agueria hobe da amodio ixila baino. Maite duenac eguin uspela hobe da herradunaren musu malçurra baino. Asea denac osticatuco du ezti-bresca, eta gose denac kiretsa ere goço kausituco du. Nola xori bere ohancetic urrun dohana, hala guiçon bere toquia uzten duena. Balsamuac eta berce usain onac dira bihotzaren atseguingarri, eta adisquide baten erran onac dira arimaren goçagarri. Ez utz bazterrerat çure adisquidea ez-eta çure aitaren adisquidea, eta ez sar çure anaiaren etchean çure atsecabeco egunean. Hobe da hauço hurbilecoa, ecenetz anaia urrunecoa. Ene haurra, berma çaquizquio çuhurciari eta goihere çaçu ene bihotza, içan ahal deçaçun cer ihardets gaizquica minço çaitzunari. Ikustenez asturugaitza, xothila gorde da; burchoroec iragaitean jasan dituzte calteac. Arrotzarençat berme sarthu denaren soinecoa eraman çaçu; eraman dioçoçu arrotzarençateco bahia. Gautic lekora jaiquitzean, bere lagunaren goraqui laudatzen hari dena, gaizqui minço denaren idurico içanen da. Hegaztegui egun hotzean ura dariotenac eta emazte mococaria bata berceari dira erkatzen. Hura atchiqui nahi duenac iduri du haicea iduqui nahi duena eta olioa escura bilduco duena. Burdinac burdina çorrozten, eta guiçonac bere adisquidearen beguithartea ernarazten. Picoa çaincen duenac janen du haren fruitutic, eta bere nausiaren çain dagoena ospetan içanen da goratua. Nola urera beguira daudenen beguitharteec han arguitzen baitute, hala guiçonen bihotzac agueri dira umoençat. Ifernua eta galpeneco lecea ez dira bethetzen behinere, orobat ecin-asezcoac dira guiçonen beguiac ere. Nola frogatzen baita cilharra urceco uncian, eta urhea labean, hala guiçona frogatua da laudatzen duenaren ahoaz. Gaixtaguinaren bihotza gaizqui bilha dabila; prestuarena, berriz, çuhurciaren bilha. Çoroa xurruan xehaca bacineça ere garagar-bihia marteluaz joz beçala, ez leiquioque ken bere çoroqueria. Artharequin ikusaçu çure abereen heina eta ongui beguira dioçoçute çure ardiei; Ecic etzare bethi ahaletan içanen, bainan koroa menderen mendetaco içanen çaitzu emana. Sorhoac idequiac dira, aguertu da belhar berria, eta mendietan belharrac bilduac dira. Bildotsac çure jauncico, eta pitticac landaren saritaco. Ahuncen esnea asqui içan bequiçu çure jaquitaco, çure etcheco beharretaco eta çure nescatoen hazteco. Gaixtaguina ihes dihoa, nihor ondotic gabe; prestua aldiz, gogoa hazcarric lehoina beçala, beldurric gabe içanen da. Lurrac bere bekatuen gatic badu asco buruçagui; eta guiçonaren çuhurcia gatic eta arguituac direnen jaquitateagatic, nausiaren bicia luceagoa içanen da. Beharren çaphatzaile den guiçon beharrac, iduri du gosetea dakarren eraunsia gaitza. Leguea bazterrerat uzten dutenac laudatzen dute gaixtaguina; çaincen dutenac bizten dira haren contra. Guiçon gaixtoec ez derabilcate çucembidea burutan; bainan Jauna bilhatzen dutenac, orori oharcen dira. Hobea da bere lainotasunean dihoan erromesa, ecenetz bide galduetan dabilan aberatsa. Leguea beguiratzen duena, ume çuhurra da; aldiz, cinçurcoien asetzen hari denac ahalquea arthiquitzen dio bere aitari. Intresez eta lucuruz ontasun bilcen hari denac, beharren alderat biçar içanen denarençat bilcen ditu. Norc-ere leguearen ez aditzeco makurtuco baitu beharria, hainaren othoitza gaitzetsgarri içanen da. Bide tzarrean prestuen enganatzen hari dena, bera erorico da berac eguin lecera, eta lainoec goçatuco dituzte haren onac. Guiçon aberatsac çuhurra dela uste du; umoa den beharrac ordean haztatuco dio bihotza. Prestuen gorapenean ospe handi bat bada; gaixtaguinac erreguinatzen direnean, guiçon-xahutzeac. Bere gaixtaquerien gordetzen hari denac ez du bururatuco; aldiz, aithorcen eta uzten dituenac ardietsico du urricalmendua. Dohatsu bethi lotsa den guiçona! Bihotz gogorrecoa dena, berriz, gaitzera erorico da. Marrumaz hari den lehoin, gosez jana den harz bat da buruçagui gaixto bat populu gaixoaren gainean. Umotasunez escas den buruçagui batec asco çaphatuco ditu maulaz; aldiz, jaramanqueria higüin duenac luçatuco ditu bere bicitzeco egunac. Hobengabearen odolaren ixurçailea, putzuraino ihes baloha ere, nihorc ez du iduquico. Lainoqui dabilana salbo içanen da; bide galduetan ibilcen dena, erorico da behin bethico. Lurra lancen duena aseco da oguiz; aldiz, alferqueriari darraiquioena, beharrez betheco da. Hainitz laudatuco da guiçon fidela; bainan lehen-bai-lehen aberastera hari dena, ez da hobengabe içanen. Erabaquitzean nor nor den beguiratzen duenac ez du ongui eguiten; halacoac ogui-ahamen baten gatic ere bazterrerat utzico du eguia. Lehen-bai-lehen aberastera hari den guiçonac, eta berceez bekaitz denac, ez daqui erromeseria tupustean erorico çaroela gainera. Guiçon bat cridançatzen duenac esquer aurkituren du ondoan haren baithan, mihico legunqueriez enganatzen duenac baino hobequi. Bere ait-amei cerbait ebasten duena, eta ez dela bekatu erraten duena, guiçon hilçailearequin barne da. Espantuca haritzen eta hancen denac kimerac bizten ditu; bainan Jauna baithan bere phesquiça daducana, sendatua içanen da. Bere bihotzaren gainean bere sinhestea bermatzen duena, çoro bat da; aldiz, çuhurqui dabilana, salbatua içanen da. Beharrari ematen duenac ez du escasic içanen; bainan othoitzlea arbuiatzen duenac jasanen du beharra. Guiçonac gordeco dira gaixtaguinac jaiquico direnean; hequiec galcean, prestuac berhatuco dira. Norc-ere cridançatzailea buru-gaixtoqueriaz arbuiatuco baitu, hainari erorico çaio tupusteco asturugaitza, eta ondotic eçar sendatzeric jarraiquico. Prestuac berhatzeaz boztuco da jendea; gaixtaguinec nausitasuna harcean, auhenez abiatuco da populua. Çuhurcia maite duen guiçonac boztuco du bere aita; aldiz, lilitchoac hacico dituenac galduco du bere içatea. Erregue prestuac goratu lurra, guiçon cekenac xahutuco du. Bere adisquideari solas legun eta aleguiazcoez minço denac, sarea hedatzen dio aitzinean. Arteac atzemanen du bekatu eguiten hari den guiçon gaixtoa; eta prestua bozcarioz eta lauduriozco cantuz egonen da. Prestuac eçagutzen du beharraren çucena; gaixtaguinac ez daqui deusere. Guiçon galduec xahutzen dute hiria; çuhurrec, berriz, aldaratzen dute sulia. Guiçon çuhurra, aharratzen bada çoroarequin, edo samur dadien, edo irri eguin deçan, ez du phausiric aurkituco. Guiçon odolcoiec higüin dute lainoa; prestuec, berriz, beguiratu nahi diote bicia. Çoroac atheratzen du gogoan duen gucia; çuhurra ephez dago, eta gueroraco goaitatzen da. Solas gueçurtiac gogotic aditzen dituen buruçaguiac, gaixtoac içanen ditu cerbitzari guciac. Beharrac eta harceduruac buruz buru eguin dute; Jauna da bien arguitzailea. Beharrac cintasunean juiatzen dituen erreguea, hainaren tronua bethicotzat da gogortuco. Çaharoac eta cridançac ematen dute çuhurcia; aldiz, bere nahitara uzten den haurrac ahalcatuco du bere ama. Gaixtaguin guehiago, eta gaixtaqueria guehiago içanen da; eta prestuac içanen dira hequien xahupenaz lekuco. Irakats çaçu ongui çure semea, eta çure goçagarri içanen da, eta atseguinen nasaicia emanen dio çure arimari. Profeciaric ez denean guehiago içanen, populua barraiatuco da; leguea çaincen duena ordean, dohatsu da. Gathibua ez daiteque hitzez irakats; ecic aditzen du çuc dioçuna, eta ihardesteaz ez da axoladuru. Ikusi duçu guiçon bat minçatzera çalhu? haren ganic medeança baino çoroqueria guehiago uste içateco da. Guriqui bere sehia haurretic hazten duenac, guerorat oçar atzemanen du. Hasarrecor denac kimerac bizten ditu; eta gaitzicor dena, bekatura erorcorrago içanen da. Hampurutsuari darraiquio beheramendua, eta ospetara goratua içanen da bihotzez aphal dena. Uhoinarequin barne eguiten denac hastio du bere arima; aditzen du nola deitzen duten cin eguitera, eta ez du aguertuco hura. Guiçonaren beldur dena laster erorico da; Jaunaren baithan bere iguriquimena daducana içanen da goratua. Asco dabilça buruçaguiaren ganic beguithartequeta; bainan Jauna ganic atheraco çaio batbederari çor çaioena. Prestuec gaixtaguina higüin dute, eta gaixtaguinec hastio dituzte bide çucenaz dabilçanac. Hitza çaincen duen umea, galpenetic salbo içanen da. Bilarazlearen hitzac, eguiaren hedatzailearen semearenac. Jaincoa berequin duen guiçon batec erran ikuspena; eta Jaincoa haren baithan içanez indar harturic, erran du: Guiçonetaric çoroena naiz, eta guiçonen çuhurcia ez da ene baithan. Ez dut ikasi çuhurcia, ez-etare eçagutu sainduen jaquitatea. Nor cerurat igan eta jautsi da? norc bere escuetan iduqui du izpiritua? norc urac bildu ditu hala-nola saihal batera? leihorrari norc eçarri diozca bere mugarri guciac? cer icen du, eta cer da haren semearen icena, balin badaquiçu? Jaincoaren hitzac oro kaldatuac dira. Erredola bat da haren iguriqui daudecenençat. Ez berba batere haren hitzei, beldurrez-eta jaçarria içan daquiçun eta gueçurretan aurkitua içan çaitecen. Bi galde eguin içan darozquitzut, ez uka niri hil nadien baino lehen. Erguelqueria eta gueçurrezco hitzac urrun eguizquitzu ni ganic; Ez niri eman ez behartasuna, ez-etare aberastasuna; emadaçu bakarric bicitzeco premia dena; Beldurrez-eta ase ondoan lerra nadien ukatzera, eta erran deçadan Nor da Jauna? edo beharrac hartaraturic, ebats deçadan, eta ene Jaincoaren icena arnega. Ez jaçar sehiari bere nausiaren aitzinean, madarica çaitzan eta eror çadien beldurrez. Ethorqui batec madaricatzen du bere aita, eta ez du bere ama benedicatzen. Ethorqui batec bere burua garbi daduca, eta bizquitartean ez da bere lohiquerietaric xahutua. Ethorqui batec begui gorac eta bekoqui goitituac daduzca. Ethorqui batec, horcen orde, ezpatac ditu; eta xehacatzen du bere horcez, irestecotzat lurreco beharrac eta guiçonen arteco erromesac. Odoledaleac baditu bi alaba, diotenac: Ekar, ekar. Hirur gauça dira ecin-asezcoac, eta laugarrenac behinere ez dio: Asqui. Ifernua, ume-unciaren ahoa, urez asetzen ez den lurra; sua, berriz, behinere ez dioena: Asqui. Aitari irain eguiten, eta bere amaren haur eguimpenari escarnio eguiten dioen beguia iraicia içan bedi errequetaco beleez, eta arranoaren umeec jan beçate bera. Hirur gauça çaizquit gaitzac, eta laugarrena ez daquit batere: Arranoaren bidea ceruan, suguearen bidea harriaren gainean, unciaren bidea itsasoaren erdian, eta guiçonaren bidea gaztetasunean. Hala-halacoa da berceequin kutsatu den emaztearen bidea ere; hainac jaten du, eta ahoa xukatzean, erraten: Ez dut gaizquiric eguin. Hirur gauçaz nahasia da lurra eta ecin jasan deçaque laugarrena: Gathibuaz, erreguetua denean çoro batez, jatecoz ase denean; Emaztequi hastiagarri batez, ezconçaz hartua denean; eta nescato batez, bere etchecandrearen ondore eguin denean. Lurreco lau gauça dira guciz ttipiac, eta hainac dira çuhurrac baino çuhurragoac: Xinhaurriac, populu xehe, uztaroan bere jatecoa aphaincen duena; Erbiac, populu indargabe, harrian bere ohancea eçarcen duena; Xartalac, erregueric ez dutenac, eta oro beren molçoetan goaten direnac; Estelioac, escuen gainean dabilçanac, eta erregueren etchetan egoten direnac; Hirur gauça dira ongui direnac ibilcen, eta laugarrena osperequin dabila: Lehoina, basaberetaric hazcarrena, bidean guerthatzen çaioen nihoren beldur içanen ez dena; Oilarra, susaiqui dabilana; aharia; eta erregue bat, ceinari enferratzen ez baita nihor. Bada çoro aguertu dena, gain gainera goratua içan den ondoan; ecen adimenduric içatu balu, escua bere ahoaren gainean eçarri çuqueen. Berriz, dithia hazcarqui tincatzen duenac esnearen edosquitzeco, gaina atheratzen du; borthizqui cinçatzen denac, odola ilkitzen du; eta hasarrea tarritatzen duenac, aharrac sorrarazten ditu. Lamuel erreguearen hitzac. Bere amac irakatsi dioen ikuspena. Cer erranen darotzut, ene maitea? cer, ene sabeleco ume maitea? cer, ene botuetaco haur maitea? Emaztequiei ez eman çure ontasuna; eta erregueen xahutzeco, ez eman çure aberastasunac. Ez eman erregueei, oi Lamuel, erregueei ez eman arnoa; ceren hordiqueria nausi dagoen toquian, ez baita deusere gorderic; Edan deçaten beldurrez, ahanz deçaten çucembidea, eta hoben eguin dioçoten beharraren haurren çucenari. Edaria emoçute atsecabetan direnei, eta arnoa bihotza uher dutenei. Edan beçate eta ahanz beren behartasuna, eta beren minai guehiago orhoit ez beitez. Idecaçu çure ahoa mutuarençat, eta iragaiten diren haur gucien alde. Idecaçu çure ahoa, çucen dena mana çaçu, eta çucenqui juia çatzu beharra eta errromesa. Norc atzemanen du emazte indarduna? urrungo eta lurraren berce bazterreco gauça baino baliosago da. Haren baithan fidatzen da haren senharraren bihotza, eta buluzquin escasic ez du içanen. Bere bicitzeco egun orotan senharrari onguia bihurturen dio, eta ez gaizquia. Bilhatu ditu ilea eta lihoa, eta lanean haritu da bere escuetaco ancearequin. Eguin da tratulariaren unciaren idurico, ceinac urrundanic ekarcen baitio bere oguia. Eta gabaz jaiqui da, eta harrapaquina eman daroete bere muthilei eta jatecoa nescatoei. Beguiztatu du landa bat, eta erosi du; eta bere escuetaco irabacitic landatu du mahasti bat. Indarraz guerricatu du bere guerruncea, eta hazcartu du bere besoa. Dastatu eta ikusi du ona dela haren eguincaria: gabaz ez da hilen haren arguia. Gauça hazcarretan eçarri du escua eta haren erhiac ardatzari lothu dira. Bere escua erromesari çabaldu dio, eta ahurrac beharrari hedatu. Bere etcheco ez da, ez hotzaren, ez elhurraren beldur; ecen haren sehi guciec soineco bikunac dituzte. Beretzat eguin du egunazco eta gabazco estalguia; liho hautaz eta purpuraz jauncia da. Haren senharra atheetan ikusia içanen da, toquico çaharrequin jarrico denean. Mihise bat eguin eta saldu du, eta guerrico bat eman dio Cananearrari. Indarrez eta edertasunez jauncia da, eta azquen egunean irria içanen du. Çuhurciari idequi dio bere ahoa, eta barkatiartasuneco leguea haren mihian da. Beguia eman diote bere etcheco bidexquei, eta ez du alferric jan bere oguia. Haren haurrac jaiqui dira, eta çorionezcoa dela aithor gora eman diote; haren senharra ere jaiqui da eta laudatu du. Asco nescatchec bildu dituzte ontasunac; çu, gucien gainetic goan çare. Esquerra enganagarri eta edertasuna hutsal da; Jaunaren beldur den emaztequia, haina içanen da laudatua. Emoçue bere escuco fruitutic, eta bere eguincec lauda beçate atheetan. Eclesiastesaren hitzac, Jerusalemeco erregue Dabiden semearenac. Hutsalqueriaren hutsalqueria, dio Eclesiastesac: hutsalqueriaren hutsalqueria, eta oro hutsalqueria. Guiçonac cer du guehiago bere lanetic, iguzquiaren azpian daraman neketic? Guiçaldi bat badoha, guiçaldi bat heldu da; bainan lurra hala-hala dago bethi. Iguzquia jaiquitzen eta etzaten da, eta bere lekura itzulcen; eta han berriz jaiquiric, Ingurua eguiten du egüerdia gaindi, eta ipharrera itzulcen da. Haicea badoha oro itzulica iraganez, eta bere inguruequin bihurcen da. Hibai guciac itsasora sarcen dira, eta itsasoac ez du gaindi eguiten: hibaiac ilki diren toquira bihurcen dira, berriz ere turrustaca goateco. Gauça guciac gaitzac dira: guiçonac hitzez ecin eman deçaque hequien xehetasuna. Beguia ikusteaz ez da asetzen, ez-eta beharria aditzeaz bethetzen. Cer da içan denic? içatecoa den hura bera. Cer da eguin denic? eguitecoa den hura bera. Deus ez da berriric iguzquiaren azpian, eta nihor ez da gai errateco: Huna hau berria da: ecen jadanic içatu da gu baino lehenagoco mendeetan. Ez da lehembicico gaucen orhoitzapenic, eta guerorat guerthatzecoac direnez ere ez dira orhoituco azquenqui içatecoac diren guiçonac. Ni, Eclesiastesa, Israelgo erregue içatu naiz Jerusalemen; Eta ene buruan eçarri dut bilhatzea eta ikarcea çuhurqui, iguzquiaren azpian guerthatzen diren guciac. Jaincoac lan gaitz hori eman diote guiçonen semeei, hortan hari ditecençat. Ikusi ditut iguzquiaren azpian eguiten direnac oro, eta huna hutsalqueria eta gogoco behardura direla guciac. Çabartuac nequez dira nehorcen, eta çoroen ostea nihonerecoa da. Minçatu naiz ene bihotzean, nioelaric: Huna non handi bilhacatua naicen, eta çuhurtasunean aitzindu ditut, ni baino lehen Jerusalemen içatu diren guciac; eta ene gogoac çuhurqui beguietsi ditu hainitz gauça, eta arguitu naiz. Umotasuna eta jaquitatea, errebelamenduac eta çoroqueria cer diren ikastera eman içan dut ene bihotza; eta eçagutu dut horietan ere bacela lan eta gogoco behardura; Ceren çuhurtasun handian baitago gaitzidura handia, eta bere jaquitatea berhatzen duenac berhatzen baitu behardura ere. Ene bihotzean erran içan dut: Goanen naiz, atseguinetan ibilico naiz igueri, ontasunen gogoac hartuco ditut; eta ikusi dut hori ere gauça huts bat cela. Eçagutu dut irria enganio bat dela, eta bozcarioari erran diot: Certan habila enganio alfer ematen? Ene bihotzean gogo hartu dut behar naicela arnotic beguiratu, ene arima ekarceco çuhurciara, eta çoroqueriari ihes eguiteco, ikusi arteo cer den on guiçasemearençat, cer eguin behar duen iguzquiaren azpian haren bicitzeco egunec dirauteno. Lan handiac erabili ditut; alchatu ditut etcheac eta landatu mahastiac. Baratzeac eta sagardiac eguin ditut, eta han çuhamu orotaric eçarri içan dut. Urençat ezteinuac eguin ditut, çuhaitz gazteetaco oihanaren urztatzeco. Içatu dut muthil, nescato eta sehi hainitz, abereac ere eta ardi-arthalde handiac, ene aitzinean Jerusalemen içan diren guciec baino guehiago. Metatu ditut urhea eta cilharra, erregueen eta lekuetaco içateac, enetzat bereci ditut guiçon eta emaztequi cantariac, eta guiçasemeen atseguingarri direnac oro, xatac eta unciac arnoaren husteco. Eta aberastasunez gainditu ditut ene aitzinean Jerusalemen içan diren guciac; çuhurciac ere enequin iraun du. Eta ene beguiac tirriatu diren gucietaric ez diotet deusere guphidetsi; eta ene bihotzari ez diot debecatu goçatzea edocein atseguin, eta goço harcea aphaindu nituen gaucetan, eta uste içan dut emana citzaitala ene lanez horreletan goçatzea. Eta itzuli naicenean ene escuec eguinicaco obra gucien alderat, eta icerdi alferrac atheratu darozquidaten lanen alderat, orotan ikusi ditut hutsalqueria eta gogoco behardura, eta deusec ere ez dirauela iguzquiaren azpian. Iragan naiz çuhurciaren, errebelamenduen eta çoroqueriaren beguiestera. Cer da, nioen, guiçona, jarraic ahal dadiençat erregue bere eguileari? Eta ikusi dut çuhurcia hambat aitzincen dela çoroqueriari, cembat arguia urruncen baita ilhumbeetaric. Çuhurrac beguiac ditu buruan, çoroa ilhumbeca dabila, eta eçagutu dut heriotze bat dela biençat. Eta ene bihotzean erran dut: Baldin heriotze bera bada enetzat eta çoroarençat, cer baliatzen çait çuhurciari eman diodan lan handiagoa? Eta ene buruarequin iharduqui ondoan, ohartu naiz hori ere hutsilqueria bat dela. Ez da ecen bethico orhoitzapenic çuhurrarençat, çoroarençat baino guehiago, eta ethorquiçunac oro bardin ahanzpenaz estalico ditu; guiçon jaquina hilcen da hala-nola ezjaquina. Eta horren gatic unhatu naiz ene biciaz, ikustenez gaitzic baicic ez dela iguzquiaren azpian, eta oro hutsalqueria eta gogoco atsecabe direla. Guero hastiatu dut ene ance gucia ceinarequin hain arduratsuqui lanari haritu bainatzaio iguzquiaren azpian, ene ondotic utzi behar baitut ondore bat, Ceina ez baitaquit içanen den çuhurra ala çoroa, eta hura içanen baita ni icertaraci eta grinatu nauten ene lanetan nausi; eta othe da deusere hunembat hutsalic? Horren gatic baratu naiz eta ene bihotzac uko eguin du iguzquiaren azpian lanean haritzeari. Alabainan, guiçon batec, çuhurcia, argui eta ardura handirequin lanean haritu denean, berce alfer bati uzten dio bildua. Eta beraz hori da hutsalqueria bat eta gaizqui handi bat. Ecen guiçonac cer atheratuco du bere lan gucietaric eta gogoco beharduratic, ceinac hiratu baitu iguzquiaren azpian? Haren egun guciac atsecabez eta minez dira betheac, eta gabaz ere ez du gogoco phausuric. Eta ez othe da hori hutsalqueria? Ez othe da hobe jatea, edatea eta bere arimari erakustea bere lanetaricaco onac? Eta hori Jaincoaren escutic dathor. Norc horrela iretsico du eta ni beçala atseguinetan igueri ibilico da? Jaincoac eman dio, haren aitzinean ona den guiçonari çuhurtasun, jaquitate, bozcario; bekatoreari aldiz, nahigabe eta grina alferrac, hari dadiençat berhatzen eta bilcen eta oro utz detzan Jaincoaren gogoco den bati. Bainan hori hutsalqueria da eta gogoco behardura alferra. Gauça guciec beren muga badute, eta ceruaren azpian oro beren ephetan iragaiten dira. Muga bada sorceco, muga hilceco; Muga landatzeco, eta muga landatuaren atheratzeco. Bada muga hilarazteco, eta muga sendarazteco; Muga urratzeco, eta muga alchatzeco; Muga nigarraren, eta muga irriaren;       Muga deithoratzeco, eta muga jauzcatzeco; Muga harri arthiquitzeco, eta muga bilceco; Muga besarcatzeco, eta muga besarcaldietaric urrun eguiteco; Muga irabazteco, eta muga galceco; Muga çainceco, eta muga uzteco; Muga hausteco, eta muga osatzeco; Muga ixilceco, eta muga minçatzeco; Muga maithatzeco, eta muga higüinceco; Muga guerlaraco, eta muga baqueraco. Bere lanetic guiçonac cer du guehiago? Ikusi dut Jaunac guiçasemeei eman daroeten nekea, hartan berma ditecençat. Gauça guciac onac eguin ditu beren orduco, eta mundua guiçonen eztabadei eman daroete, guiçonac ez deçan ardiets Jaincoac hastetic azquenerainocotzat eguin duen lana. Eta eçagutu dut ez dela deusere hoberic boztea baino eta bere bician ongui eguitea; Ecen guciec, jaten, edaten eta beren lanetic ona ikusten dutenec, Jaincoaren dohainez dute hori. Ikas dut Jaunac eguin dituen lan guciec iraunen dutela bethi: ecin deçaquegu deusere ez berha, ez guti, Jaunac bere beldurraren emateco eguin dituen gaucei. Eguina içan denac badirau; ethorcecoac direnac, jadanic içatuac dira, eta Jaincoac berritzen du iragan dena. iguzquiaren azpian ikusi ditut tzarqueria juiamenduaren orde, eta bidegabequeria çucembidearen orde. Eta erran içan dut ene bihotzean: Jaincoac juiatuco ditu prestua eta gaixtaguina, eta hura içanen da gauça gucien ordua. Guiçasemeez erran dut ene bihotzean: Jaincoac frogatzen dituela, eta erakusten duela abereen pare direla. Hargatic guiçona eta acienda bardin hilcen dira, eta bardina da bataren eta bercearen içatea; nola hilcen baita guiçona, hala-hala hilcen da aberea; oroc bardin hatsa harcen dute, eta guiçonac deusere ez du aciendac baino guehiago: oro hutsalqueriaren azpico dira. Eta oro leku berera dihoaci: oro lurretic eguinac dira, eta orobat lurrera bihurcen dira. Norc daqui hean Adamen semeen izpiritua goiti igaiten den, eta abereen izpiritua beheiti jausten den? Eta kausitu dut deusere ez dela guiçonarençat hoberic bere lanean boztea baino, eta hori dela hari eroria çaioen çathia. Alabainan norc helaracico du eçagutzera haren ondotic guerthatzecoac direnac? Berce batzuetara itzuli dut ene izpiritua, eta ikusi ditut iguzquiaren azpian eguiten diren çaphatzeac, eta hobengabeen nigarrac, eta nihor ez dela goçacari emateco; eta nihondic lagunçaric gabe, ecin iharduc dioçoquetela gaixtaguinen muthiriqueriei. Eta erran dut hilac biciac baino hobequi direla; Eta ustea hartu dut batzuec eta berceec baino çori hobea duela oraino sorthu ez denac, eta iguzquiaren azpian eguiten diren gaizquiac ikusi ez dituenac. Berriz eman diotet beguia guiçonen lan guciei, eta ohartu naiz anceac lagunaren bekaizgoari çabalduac daudecela; eta hortan ere hutsalqueria eta behargabeco grina. Çoroac bilcen ditu escuac eta jaten bere haraguiac, dioelaric: Ahurtara bat hobe da descansurequin, ecenetz bi escuen bethea neke eta gogoco behardurarequin. Beguiratuz, berce hutsalqueria bat ere aurkitu dut iguzquiaren azpian: Halacoa pacant da, eta ez du berequin, ez semeric, ez anaiaric, eta halere ez da lanetic baratzen, era haren beguiac ez ditazque diruz ase; eta ez du gogoeta eguiten, erraten duelaric: Norençat hari naiz lanean, eta gabetzen dut ene bicia ene ontasunen goçotic? Hortan ere hutsalqueria eta behardura gaixtoena. Hobe da beraz, pacant baino, bia elkarrequin içatea; ecic probetchu atheratzen dute beren pharçunergotic. Batec erorcera eguin badu, berceac soincaturen du. Çorigaitz bakarrari! Ecen erori ditaqueenean, nihor ez du alchatuco duenic. Eta bia balin badira lotan, elkar berotuco dute; nola berotuco da bakarra? Eta baldin hequietaric bati nausitzen baçaio norbait, biec huni buru eguinen daroete; nekez trencatzen da hirur phirutaco soka. Haur behar eta çuhur bat hobe da erregue çahar eta çoro bat baino, ceinac ez baitaqui aitzinetic gueroan ikusten. Ecen batzutan bada presondeguitic eta burdinetaric, erregue içateco ilkitzen dena; eta berce bat, erregue sorthua, beharraren azpian higatzen dena. Ikusi ditut bici diren guciac, dabilçala iguzquiaren azpian guiçon-gazte ondocoarequin, ceina erregueren ordain jaiquico baita. Haren aitzinean içatu diren guciec eguiten dute nihonereco populu oste bat; eta guero ethorcecoac direnac, ez dira haren baithan boztuco. Bainan hori are hutsalqueria eta gogoco behardura. Çure oina çain çaçu Jaunaren etchean sarcean, eta ençutera hurbil çaite; ecic hainitzez hobe da ethorcortasuna, gaizqui eguiten dutena eçagutzen ez duten çoroen bitimac baino. Ez minça nola-nahica, eta çure bihotza Jaincoaren aitzinean solasaren atheratzera ez bedi laster içan; ecen Jaincoa ceruan da, eta çu lurrean; horren gatic eguiçu solas guti. Hainitz grinari jarraiquitzen dira ametsac, eta solas hainitzetan aurkitzen da çoroqueria. Cerbait botu eguin badioçu Jaincoari, bihurcea ez luça; ecen desgogaraco çaio aguinça gueçurti eta çoroa; bainan cer-ere botu eguin baituçu, bihur çaçu. Hainitzez hobe da boturic ez eguitea, ecenetz aguindu botua ez bihurcea. Çure ahoaz ez bekaturic eraguin çure haraguiari; eta ez erran aingueruaren aitzinean: Ez da probidenciaric; beldurrez-eta çure solasen contra hasarreturic, Jaincoac urmaria detzan çure escuetaco lan guciac. Amets hainitz den toquian bada asco hutsalqueria eta solas elemenia bat: çu ordean içan çaiteci Jaincoaren beldur. Ikusten baditutzu noharroinac çaphatuac, juiamendu borchatiarrac eta çucembidea osticatua herrialde batean, ez hortaz harri; ecen gora dena baino goragoco berce bat bada, eta hequiec baino handiago diren berceac ere badira; Eta berçalde erregue batec manatzen dio bere azpico lur guciari. Jaramana ez da diruz aseco, eta aberastasunac maite dituenac ez du hequietaric probetchuric atheratuco: hutsalqueria bat da beraz hori. Ontasun hainitz den toquian, jale hainitz ere bada; eta jabeac cer du berce probetchuric, aberastasun hequiec bere beguiz ikusten dituela baicic? Jan deçan guti edo hainitz, lanean hari denari loa goço çaio; bainan asetasunac ez du aberatsa lo eguitera uzten. Bada berce gaitz bat ere guciz gaixtoa iguzquiaren azpian ikusi dudana: aberastasun beguiratuac beren jabearen caltetan; Ecic atsecabe gaitzaren erdian galcen dira: jaio du seme bat, behartasun handian içanen dena. Buluz ilki den beçala bere amaren sabeletic, buluz itzulico da, eta bere lanetic deusere ez du eramanen berequin. Gaitz guciz urricalcecoa! Nola ethorri, hala itzulico da. Cer baliatuco da beraz haicearençat nekaturic? Bere bicitzeco egun guciez jan du ilhumbeetan, grina hainitzen erdian, atsecabe eta gogoco ilhunduran. Hargatic hau on iduritu çait niri, norc jan eta dan deçan, eta bozcarioz goça dadien bere lan, iguzquiaren azpian berac jasan duenaz, Jaincoac eman diozcan bere bicico egun lerroan; eta hori dela haren çathia. Eta guiçon guciençat, ceinei Jaincoac eman baitiozcate aberastasunac eta ontasunac, eta hequietaric jateco ahala, beren çathiaz goçatzecoa, eta beren lanetic bozcario atheratzecoa; hori Jaincoaren dohain bat da. Alabainan guti orhoituco da bere bicitzeco egunez, ceren Jaincoac goçoz betheco baitu haren bihotza. Bada berme gaitz bat ere iguzquiaren azpian ikusi dudana, eta guiçonen artean arduracoa: Guiçon bat ceinari Jaincoac eman içan baitiozca aherastasun, ontasun, ohoreac; eta haren arimac deusere ez du escas lehia duenetaric; eta Jaincoac ez dio eman hequiez goçatzeco ahala, bainan guiçon atze batec iretsico ditu: hori da hutsalqueria eta deithoragarritasun handia. Norbaitec içan balitu ere ehun haur, bici içan balitz asco urthez eta adin handia ardietsi balu; baldin bere bician goçatzen ez baditu bere içançaco ontasunac eta ehorci gabe guelditzen bada; hortaz nic diot, hura baino hilori bat hobe dela. Alabainan alferretan ethorri da, eta ilhumbeetara dihoa, eta ahanzpenac histuco du haren icena. Iguzquia ez du ikusi, eta ez du eçagutu onguitic gaizquira nolaco artea den. Eta bici içan balitz ere bi mila urthez, eta ontasunez goçatu ez balitz, ez othe doaci lasterrez oro leku berera? Ahoarençat da guiçonaren lan gucia, bainan ez da betheco haren arima. Çuhurrac cer du çoroac baino guehiago? eta cer du beharrac, ecenetz badohala bicia den toquira? Nahi duçunaren ikustea hobe duçu, ez daquiçunaren lehia harcea baino: bainan hori ere hutsalqueria bat da eta gogo sendotasun bat. Içan beharra dena, jadanic bere icenaz deithua da: jaquina da guiçon bat dela, eta hazcarragoarequin juiamendutan ecin iharduc deçaqueela. Erabilcen da elhe asco, eta asco solaz eztabadetan, oro hutsalqueriaz betheac. Cer premia da guiçonarençat bere baino goragoco gauçac bilha detzan, ez daquienean cer duen on bere bician, bere arrozgoaco egunetan, eta itzala-iduri iragaiten den demboran? Edo norc eçagutaraz dioçoque, haren ondotic cer guerthatuco den iguzquiaren azpian? Hobe da omen ona gançugailu baliosac baino, eta hilceco eguna sorceco eguna baino. Deithorea den etchera hobe du goatea, ecenetz barazcaria den etchera: alabainan, hartan ohartarazten da guiçon gucien akabançaz, eta bici denac gogoetac eguiten ditu guerthatzecoa denaz. Irria baino hobe da hasarrea, ceren hobendun jarcen denaren arima cridançatzen baita beguitharteco ilhunduraz. Çuhurren bihotza ilhundura den toquian da, eta çoroena bozcalencia den lekuan. Hobe da çuhurraz içatea cridançatua, ecenetz çoroen balacuz enganatua; Ceren duphinaren azpian erretzen hari diren elhorrien harrabotsa nolaco, çoroaren irria halaco: bainan hori ere hutsalqueria. Calomniac nahasten du çuhurra eta ilhauncen haren bihotzeco indarra. Solasaren akaboa hobea da hastea baino; guiçon jasancorra hobea da oçarra baino. Ez içan jauzcor, ceren hasarrea çoroaren golkoan baitago. Ez erran: Çure ustez, cergatic ciren lehengo demborac hobeac oraicoac diren baino? çoroa da ecen horrelaco galdea. Çuhurcia aberastasunequin baliosago da eta iguzquia ikusten dutenei probetchagarriago; Ecen nola maldatzen baitu çuhurciac, hala maldatzen du diruac ere: bainan hau guehiago dute jaquintasunac eta çuhurciac, bicia ematen baitiote hequien jabe direnei. Beguia emoçute Jaincoaren eguincei; ikusaçu nihorc ez deçaqueela cridança harec arbuiatu duena. Onez goça çaite egun onean, eta berautzu egun gaixtoari; alabainan hura beçala hau ere Jaincoac eguin du, guiçonac ez deçan içan haren contra arrangurabide çucenic. Hau ere ikusi içan dut ene hutsalqueriaco egunetan: prestua galcen da bere prestutasunean, eta gaixtaguina lucez bicitzen bere gaixtaquerian. Ez içan prestuegui, ez-eta premia den baino çuhurrago, gaiçoqueriara eror çaitecen beldurrez. Ez erabil tzarqueria hainitz, eta berautzu çoro içatetic, beldurrez-eta hil çaitecen çurea ez den orduan. Ongui da prestuari hel çaquizquion; bainan bercearen ganic ere ez guibela çure escua; ceren Jaincoaren beldur denac deus ez baitu arthagabe uzten. Çuhurciac çuhurra hazcarragotzen du hirico hamar aitzindari baino; Lurrean alabainan ez da guiçon presturic, ceinac onguia eguiten baitu eta bekaturic ez baitu eguiten. Bainan çuc ere ez iratchic çure bihotza erasten diren elhe guciei, beldurrez-eta ençun deçaçun çure sehia çutaz gaizqui minçatzen; Badaqui alabainan çure barneac ceroni maiz gaizqui minçatu çarela berceez. Çuhurciaren bilceco ez da nic erabili ez dudanic. Erran içan dut: Çuhurtuco naiz; eta harec ene ganic urrun eguin du Lehen cen baino hainitz guehiago; eta haie barnatasun handian datza! Norc atzeman hura? Gogoaz iragan ditut oro, jaquiteco, beguiztatzeco, eta çuhurciaren eta ariaren bilhatzeco, eta eçagutzeco çoroaren tzarqueria eta umogabeen errebelamenduac. Eta kausitu dut emaztequia heriotzea baino uherragoa dela, ihiztarien artea dela, haren bihotza sare bat, haren escuac gathe batzu. Jaincoaren gogaraco denac, emaztequiari ihes eguinen dio; aldiz, bekatore dena, hartaz içanen da atzemana. Horra cer aurkitu dudan, dio Eclesiastesac, gauça bat berceari hurbildu dudanean, aria bat nahiz atzeman, Ene arimac oraino bilhatzen duena, eta ez dut kausitu. Mila guiçonetan, bat atzeman dut; eta emaztequi bat ez dut kausitu orotan. Bakarric hau dut aurkitu, çucena eguin duela Jaincoac guiçona, eta guiçonac bere burua nihonereco iharducarietan coropilatzen duela. Nor da halaco, non çuhur baita? eta norc eçagutu du solasaren garbitasuna? Çuhurciac içarniatzen du guiçonaren ahurpeguian, eta Ahalorotacoac mudatzen dio beguithartea. Nic çaincen ditut erregueren ahoco hitzac eta Jaincoaren cineco manamenduac. Ez guibela herresacaz haren aitzinetic, eta ez iraun tzarqueriaco lanean, ceren nahico dituen guciec eguinen baititu. Ahalez bethea da haren hitza, eta nihorc ecin erran dioçoque: Cergatic eguiten duçu hola? Manamendua beguiratzen duenac ez du gaitzic batere jasanen. Çuhurraren bihotzac eçagutzen du noiz eta cer ihardets. Eguiteco guciec badute beren ordua eta ongui-ethorria, eta guiçonac asco atsecabe; Ceren ez baitaquizqui gauça iraganac, eta ethorcecoez ez baitute niholazco berriric. Ez da guiçonaren ahalean bicia goatetic debecatzea; ahalic ez du heriotzeco egunaren gainean, eta phausuric etzaio uzten, jauzten denean guerla; gaixtaguina ere ez du gaixtaqueriac salbatuco. Beguietsi ditut horiec oro, eta iritchiqui dut ene bihotza iguzquiaren azpian eguiten diren gauça guciei. Batzutan guiçonac guiçonaren gainean bere çorigaitzetan nausitasun badu. Ikusi ditut gaixtaguinac ehorciac, ceinac oraino bici cirenean ere, leku sainduan baitzauden, eta laudatzen cituzten hirian hequien eguinçac, prestuen eguincen iduricoac içan balira beçala; bainan hori ere hutsalqueria; Ecen, erabaquia ez delacoan gaixtaguinen contra berehala ekarcen, guiçasemeec beldurric batere gabe eguiten dituzte gaizquiac. Eta bizquitartean ceren bekatoreac ehunetan eguin duen gaizquia, eta jasancorqui egarria den, hortaric eçagutu dut nic çoriona içanen dela Jaincoaren beldur direnençat eta haren beguitharteac larderiatzen dituenençat. Onic içan ez bedi gaixtaguinarençat, aien egunac ez beitez içan luçatuac; bainan itzala beçala iragan beitez Jaunaren beldur ez direnac. Bada berce hutsalqueria bat ere lurraren gainean guerthatzen den: prestuac badira, ceinei asturugaitzac helcen baitzaizcote, gaixtaguinen eguincetan ibili balire beçala; eta badira gaixtaguinac, descansua dutenac, prestuen eguinçac balituzte beçala. Bainan hori ere daducat hutsalqueria guciz handitzat. Laudatu dut beraz bozcarioa, guiçonac iguzquiaren azpian ez duelacotz berce onic, baicic-ere jaten eta edaten duela eta bozten dela; eta berequin hori bakarric eramanen baitu bere lanetic, Jaincoac iguzquiaren azpian eman diozcan bere bicico egunetan. Eta iratchiqui dut ene bihotza çuhurciaz jaquinsun eguiteari eta lurraren gainean dagoen saxeriaren eçagutzeari; bada guiçonic ceinaren beguiec ez egunaz, ez gauaz loric atzematen ez dutenic. Eta eçagutu dut, Jaincoaren eguinça iguzquiaren azpian guerthatzen diren gucien ariaric batere ez deçaqueela kausi guiçonac, eta cembatenaz ere guehiago harico baita haren bilhatzen, hambatenaz gutiago kausituco duela. Çuhurrac erran baleça ere eçagutzen duela, ecin atzeman leçaque. Horiec oro ene bihotzean erabili ditut, çucenqui eçagutu nahiz. Badira prestuac eta çuhurrac, eta hequien eguinçac Jaincoaren escuetan dira; eta halere guiçonac et daqui ala duen mereci onhirizcoa, ala gaitzirizcoa: Bainan oro mentura batean ethorquiçunecotzat beguiratuac dira, ceren oro bardin guerthatzen çaizcoten prestuari eta gaixtaguinari, onari eta gaixtoari, xahuari eta lohiari, bitimac imolatzen dituenari eta sacrificioac arbuiatzen dituenari. Nola baita ona, hala-hala bekatorea ere; gueçurrez cin eguiten duena beçala da eguiaz eguiten duena ere. Hori da areenic iguzquiaren azpian eguiten diren orotan, ceren guciei gauça berac guerthatzen baitzaizcote. Hortaric dathor guiçasemeen bihotzac tzarqueriaz eta arbuioz bethetzen direla beren bician; eta guero ifernuetara eramanac içanen dira. Ez da nihor bethi bici denic eta horren ustequeria duenic: çakur bicia hobe da lehoin hila baino. Alabainan bici direnec badaquite hilcecoac direla; hilec ordean deusic ez daquite guehiago, eta guehiago ez dute sariric, ceren hequien orhoitzapena ahanzpenari utzia baita. Maithatze, higüince, bekaizteac ere batean iraungui dira; eta ez dute guehiago ikustecoric, ez mende huntan, ez iguzquiaren azpian eguiten diren gaucetan. Çoaz beraz, eta bozcarioz jan çaçu çure oguia, eta arraiqui edan çure arnoa, ceren Jaincoaren gogaraco baitira çure eguinçac. Ordu oroz çure soinecoac içan beitez xuriac eta çure burucotzat olioac ez beça escas eguin. Maite duçun emaztearequin goça çaite biciaz, iguzquiaren azpian çure hutsalqueriaco demboran emanac içan çaizquitzun çure bicitze iragancorreco egun oroz; ecen hori da çure çathia bician, eta iguzquiaren azpian derabilcaçun lanean. Laster eguiçu çure escuac eguin deçaqueen gucia; ceren ez baita, ez lan, ez aria, ez çuhurcia, ez jaquitateric hilen baithan, ceinen gana çalhuqui baitzoaz. Itzuli naiz berce alde batera, eta iguzquiaren azpian ikusi dut ez dela çalhuençat lastercan irabacia, hazcarrençat garhaicia, çuhurrençat oguia, jaquinençat aberastasuna, ancetsuençat esquerra; bainan ordua eta guerthacaria direla orotan. Guiçonac ez du eçagutzen bere akabança; bainan nola arraina amuan atzematen baita eta xoria segadan, guiçonac ere hala harrapatzen dira oren gaitzean, tupustean gainera heldu çaiotenean. Çuhurcia hau ere ikusi dut iguzquiaren azpian, eta frogatu içan dut guciz handitzat: Hiri bat bacen ttipia, eta guiçon guti hartan; haren contra ethorri cen erregue handi bat, inguratu çuen, hazcargailuac inguruan alchatu eta alde orotaric sethiatu. Eta hartan kausitu cen guiçon bat beharra eta çuhurra, eta bere çuhurtasunaz libratu çuen hiria, eta guero nihor etzen orhoitu guehiago guiçon, behar hartaz. Eta nic erraten nuen çuhurcia indarra baino hobea dela. Nola beraz guiçon behar haren çuhurtasuna erdeinatua içan da, eta haren solasac ez dira ençunac içan? Ixiltasunean ençuten dira çuhurren solasac, çoroen artean aitzindariaren oihua baino hobequi. Guerlaco harmac baino hobe da çuhurcia; eta batean huts eguiten duenac, hainitz ontasun galduco du. Uliec hilcean gançugailuari galarazten diote bere goçotasuna; çoroqueria aphurrac eta iraupengabeac garaitzen ditu çuhurcia eta ospea. Çuhurraren bihotza haren escu escuinean da, eta çoroaren bihotza hunen escu ezquerrean. Eta oraino çoroac, bere bidean dihoanean, nola adimendugabea baita, guciac çoro daduzca. Ahala duenaren izpiritua igaiten baçaitzu gainera, ez utz çure toquia, ceren sendagailuac baratuco baititu bekaturic handienac. Gaizqui bat bada, iguzquiaren azpian ikusi dudana buruçaguiaren ganic atheratzen errebelamendu baten bidez beçala: Çoroa cargu handira goratua, eta aberatsac behereco aldean jarriac. Ikusi ditut gathibuac çaldiz, eta aitzindariac lurrean oinez gathibuac beçala. Cilhoaren eguilea hartara erorico da; eta norc-ere urratuco baitu hesia, hura asiquico du sugueac. Harriac larrutuco du harriquetan hari dena, eta egur arrailcen hari denac hequietan min hartuco du. Burdina kamustua balin bada, eta hura ez lehen beçala, bainan guehiago kamusten bada, neke handirequin çorroztuco da; eta çuhurcia bermatzeari jarraiquitzen çaio. Sugueac ixilic asiquitzen badu, harec baino deusere ez du gutiago gordeca belzten hari denac. Çuhurraren ahoco solasac esquer ederrecoac dira, eta çoroa bere ezpainec erorraracico dute. Haren elheen hastapena çoroqueria bat da; eta haren ahotic ilkitzen den azquena, errebelamenduric tzarrena. Çoroac metaca ditu eiheac. Guiçonac ez daqui cer içan den haren aitzinean; eta norc erakuts dioçoque cer içanen den haren ondotic? Beren lanac xahutuco ditu çoroac, ceinec ez baitaquite hirira goaten. Çorigaitz hiri, lurra, ceinaren erreguea haur baita, eta ceinetaco buruçaguiac goicetic hari baitira jaten Dohatsu lurra, ceinaren erreguea deithatua baita, eta ceinetaco buruçaguiec tenorean jaten baitute, barnearen hazteco eta ez çalequeriaz! Alferqueriac erorraracico du etchegaineco çureria eta escuen naguitasunac betheco du etchea citaitzez. Guiçonac eguiten dituzte oguia eta arnoa irriz egoteco, beren bicia asetan iragan deçatençat; eta gauça guciac diruaren manuco dira. Çure gogoan ez erran erreguerençat gaizquiric, eta çure guela çokoan ez madarica aberatsa, ceren ceruco xoriec berec eramanen baitituzte çure hitzac, eta hegalac dituenac barraituco baitu çuc errana. Arthicaçu çure oguia iragaiten diren uren gainera, ceren asco demboren buruan atzemanen baituçu. Ematzu çazpi çathi eta çorci ere, ceren ez baitaquiçu cer gaitz guerthatu behar den lurrean. Hedoiac betheac badira, uria ixurico dute lurraren gainera; çuhaitza erorcen bada hegoara edo ipharrera, edocein toquitara eror dadien, han egonen da. Haiceari beguira dagoenac ez du eraiten, eta hedoiei beguira dagoenac ez du behinere uztaric bilduco. Hala-nola ez baituçu eçagutzen biciaren bidea ez-eta nola heçurrac elkarri iratchiquitzen diren emaztequi içorraren sabelean; hala-hala ez daquizquitzu Jaincoaren obrac, hura baita gauça gucien eguilea. Goicetic erain çaçu hacia, eta arratsean ez bedi çure escua gueldi, ceren ez baitaquiçu cein, hura ala hau sorthuco den lehenic; eta baldin biac bardin eguiten badira, hobe içanen da. Beguiei arguia goço eta iguzquiaren ikustea laket çaiote. Guiçona asco urthez bici içatu bada, eta hequietan orotan bozcariotan içan bada, orhoitu behar da ilhumbeetaco demboraz, eta egunqueta handi hartaz; ceinac, behin ethorri direnean, iraganari frogatuco baitiote bere hutsalqueria. Guiçon-gaztea, beraz boz çaite çure gaztetasunean, bozcariotan içan bedi çure bihotza çure gaztaroco egunetan; ibil çaite çure bihotzaren bideetan eta çure beguien arguitara; eta jaquiçu Jaincoac horietaz orotaz juiamendutara galdatuco çaituela. Iraiçatzu hasarrea çure bihotzetic eta gaixtaqueria çure haraguitic; ecen gaztetasuna eta atseguina bardin hutsalac dira. Çure creatzaileaz orhoit çaite çure gaztaroco egunetan, atsecabearen ordua ethorri baino lehen eta hurbil ditecen aitzinean urtheac ceinetaz erranen baituçu: Ez dira ene gogaraco; Goibel ditecen baino lehen iguzquia eta arguia, ilharguia eta içarrac, eta hedoiac itzul ditecen uriaren ondotic; Laztuco direnean etchearen çainac, eta kordocatuco guiçonic hazcarrenac; ehaileac alfer eta gutituac içanen direnean, eta cirrituetaric ikusten dutenac lambrotuco direnean; Carrican atheac hersico dituztenean, ehailearen minçoaren ahiduran; hegastinaren carrancara jaiquico direnean; cantuaren alabac gortuco direnean guciac; Leku gorac ere lotsagarri içanen direnean, eta icialdurac bidean jaucico direnean; amanda-hondoa loratuco da, xartala guicenduco, eta caprac ezdeustuco direnean; ceren guiçona baitoha bere bethico etchera, eta carrican ingurua eguinen baitute deithoratzaileec; Cilhar-haria trenca, eta urhezco hedea guibelerat bil dadien baino lehen; pegarra ithurriaren gainean hautsi, eta pirrita urteguiaren gainean xehacatu aitzinean; Herrautsa bihur dadien baino lehen lurrera, ceintaric atheratua baitzen; eta izpiritua itzul dadien baino lehen Jaincoa gana, ceinac eman baitzuen. Hutsalquerien hutsalqueria, dio Eclesiastesac, eta oro hutsalqueria. Eta nola Eclesiastesa guciz baitzen çuhurra, irakatsi çuen populua, eta erran cituen eguin cituenac, eta ikartuz xuxendu cituen parabola hainitz. Bildu cituen cerbaitetaco hitzac, eta iscribatu cituen solas guciz çuhurrac eta eguiaz betheac. Akuloac iduri, eta itze barna sarthuac beçala dira çuhurren hitzac, arçain bakarrac nausten conseiluz emanac. Hequiez berceric ez bilha, ene semea. Asco liburu eguinez, akabatzeric ez daite; eta gogoa ardura alhatzea, haraguiaren erkitzea da. Batean ençun deçagun guciec solasaren ondarra: Içan çaiteci Jaincoaren beldur, eta beguira çatzu haren manamenduac; ecen hortan da guiçona oso. Eta Jaincoac juiamendutara erakarrico ditu eguiten direnac oro nolanahico hutsaren ariaz, hori içan dadien edo onezco edo gaixtozcoa. Musu eguidaçu çure ahoco musuaz ecen çure bulharrac arnoa baino goçoagoac dira, Usainez balsamuric hobeenen garai. Çure icena da olio ixuria iduri horren gatic nescatcha gasteec maithatu çaituzte çu. Çurequin eraman neçaçu: çure ondoan laster eguinen dugu çure balsamuen usainera. Erreguec sarraraci nau bere guela-barnetan: jausico gare eta bozcariaturen çu baithan, orhoituric çure bulharrac arnoa baino goçoagoac direla: bihotz-çucenec maite çaituzte. Oi Jerusalemeco alabac, belça naiz, bainan ederra, Cedarreco xolac beçala, Salomonen larru-olhac beçala. Ez deçaçuen beguira belçarana naicela, ceren histu bainau iguzquiac jaçarri darotet ene amaren semeec, eçarri haute mahastien çain, eta ene mahastia ez dut çaindu. Oi ene arimac maite çaituena, erakuts diçadaçu nongo ahapidetan ibilcen çaren, non eguiten duçun egüerdico loa, ez nadiençat bazterrez-bazter abia çure lagunen arthaldeen ondotic. Jaquinsun ez baçare, oi andreetaric ederrena, ilki çaite, eta çoaci arthaldeen hatzen ondotic, eta alha çatzu çure pitticac arçainen etcholen ondoan. Ene maitea, aguertu çaizquit ene çaldiaren idurico, Faraonen urka-lazterretan. Çure bi mathelac ederrac dira hala-nola uso ttorttoilaren baphoa: çure lephoa, lepho-gathea beçala. Eguinen darozquitzugu urhezco gatheac, arteac cilharrez berreguinduric. Erregue bere etzaunçan çagoelaric, ene nardoac hedatu du bere usaina. Ene bihotzecoa, mirrazco floca bat da enetzat, egonen da ene bi bulharren artean. Ene bihotzecoa da enetzat Cipreco mahats-molko bat beçala, Engadico mahastietan. Ai cein ederra çaren, ene maitea, cein ederra çaren! Usoaren beguiac ditutzu. Ai cein ederra çaren, ene bihotzecoa, eta berreguina! Gure ohea gucia loreztatua da. Cedroz dira gure etcheco çurac, gure bobedac ciprez. Ni naiz bazterretaco lorea, eta haranetaco lilia. Nola lilia lapharren artean, hala ene maitea aguercen da berce nescatchen erdian. Nola sagarrondoa oihaneco çuhaitzen artean, hala ene bihotzecoa aguercen da guiçasemeen artean. Min nuenaren itzalean jarri naiz: eta goço da haren fruitua ene ahoco. Sarraraci nau bere arnoteguian, amodioa eçarri du ene bihotzean. Lorez hazcar neçaçue, ingura neçaçue sagarrez: ecen amodioz iraunguitzen nago. Escu ezquerra eçarrico du ene buruaren azpian, eta escuinaz besarcaturen nau. Othoizten çaituztet, oi Jerusalemeco alabac, orkatzez eta oihanetaco orenez, ez deçaçuen asalda, ez-etare atzarraraz ene maitea, berac nahi duen arteo. Ene bihotzecoaren minçoa! Huna bera non heldu den mendietan jaucica, bizcarrac iraganez. Ene bihotzecoac iduri du orkatza eta orenaren umea. Huna non dagoen gure harrasiaren ondoan, leihoetaric beguira, xareten artetaric barrandan. Huna ene bihotzecoac non erraten darotan: Jaiqui çaite, eguiçu laster, ene maitea, ene usoa, ene ederra, eta çato. Ecen oraicotz iragan da negua, uria goan eta itzuri da. Loreac aguertu dira gure lurrean, ethorri da ephai-aroa: ttorttoilaren curruca ençun da gure lurrean. Picondoac ekarri ditu bere picoac: loretan mahastiec hedatu dute beren usaina. Jaiqui çaite, ene maitea, ene ederra, eta çato. Ene maitea, har-arteetan, harrasico cilhoan, eracuts diçadaçu çure beguithartea, çure minçoac jo beça ene beharria, ecen goçoa da çure minçoa, ederra çure beguithartea. Atzeman ditzagutzue mahastiac xahutzen dituzten haxeri ttipittoac: ecen loratu da gure mahastia. Enea da ene bihotzecoa, eta ni harena, lilien artean alhatzen denarena, Eguna çabal, eta itzalac eror ditecen arteraino. Bihur çaite; ene bihotzecoa, içan çaiteci orkatzaren eta orencumearen idurico Bethergo mendien gainean. Ene ohean, gauen minean, bilhatu içan dut ene arimac maithatzen duena: bilhatu içan dut, eta ez dut aurkitu. Jaiquico naiz, eta itzulicatuco dut hiria: carriquetan eta plaçac gaindi bilhatuco dut ene arimac maithatzen duena: bilhatu dut, eta ez dut aurkitu. Atzeman naute hiria çaincen duten beilariec: Ikusi duçue ene arimac maithatzen duena? Hequietaric haratchago iragan naicenean, aurkitu dut ene arimac maithatzen duena: atchiqui dut; eta ez dut utziren sarraraz deçadan arteo ene amaren etchean, eta ene burhasoaren guelan. Othoizten çaituztet, oi Jerusalemeco alabac, orkatzez eta oihanetaco orenez, ez deçaçuen asalda, ez-etare atzarraraz ene maitea, berac nahi duen arteo. Cein da mortuaren erditic igaiten den hau, mirraz, isensuz, eta balsamuguinaren herrauts guciez eguin balsamuetaric ilkitzen den lanho-adarra iduri? Huna non Salomonen etzaunça inguratzen duten hirur hogoi hazcarrec Israelgo hazcarrenetaricacoec: Guciac ezpatequin, eta guerletan guciz jaquinac: batbederac sahetsean du ezpata, gabazco icialduren ariaz. Libango çuhamuz soin-carrosa bat eguin içan du Salomon erregueac. Habeac eguin ditu cilharrez, etzin-lekua urhez, igan-toquia purpuraz: erditan hedatu du onhirizgoa, Jerusalemeco alaben ariaz. Ilki çaitezte, Siongo alabac, eta ikusaçue erregue Salomon, buruan bere belharrecoa, ceintaz bere amac koroatu baitzuen ezconceco egunean, eta haren bozcarioco egunean. Ceinen çaren ederra, oi ene maitea, ceinen çaren ederra! Usoaren beguiac ditutzu, barnean gordea denic aiphatu gabe. Çure ileac dira Galaadeco menditic igan diren ahunz-arthaldeac iduri. Çure horçac dira ardi murriztuac iduri, ithurrian garbituric mendirat igan direnean, guciac ume biritchiequin, eta ançuric ez da hequietan; Çure ezpainac escarlatazco xingola bat iduri; çure minçoa eztia da. Nolacoac baitira mingranaren bi erdiac, halacoac dira çure bi mathelac, barnean gordea denic aiphatu gabe. Çure lephoac iduri du Dabiden dorrea, hazcargailuequin eguina: mila erredola dilindan daude hartaric, eta hazcarren harmagailu gucia. Çure bi bulharrac dira lilien artean alhatzen diren orkatzaren bi ume biritchiac iduri. Eguna argui, eta ilhuna sunsi dadien arteraino, goanen naiz mirraco mendira eta isensuco aldapara. Gucia çare ederra, oi ene maitea, eta itzalic ez da çu bait han. Çato Libanetic, ene andre-beharra, çato Libanetic, çato; koroatua içanen çare: çato Amanaco cascotic, Sanir eta Hermongo gainetic, lehoinen etzan-lekuetaric, lehoi-nabarren mendietaric. Eritu duçu ene bihotza, oi ene arreba, ene esposa, çure begui batez eta çure lephoco ile-cuscula batez. Cein ederrac diren çure bulharrac, oi ene arreba, ene esposa! Arnoa goço den baino ederrago dira, eta çure balsamuen usaina, berce usain on guciac baino goçoagoa da. Oi ene esposa, çure ezpainac dira eztia darioen bresca beçala, eztia eta esnea dira çure mihiaren azpian: çure soinecoen usaina da isensuaren usaina beçala. Baratze hersi bat çare, ene arreba, ene esposa, baratze hersi bat, ithurri ciguilatu bat. Çure hats-egotzaldiec iduri dute mingranazco baratze bat sagarren fruituequin, cipreco nardoarequin; Nardoa eta safrana, kana usain onaren eta cinamoma Libango çuhamu guciequin, mirra eta aloesa balsamu goçoen guciequin. Baratzetaco ithurria çare; Libanetic thurrustaca jausten diren ur bicietaco ithurburua. Jaiqui çaite, ipharra; çato, hegoa; haice emaçue ene baratzera, eta heda beitez hango usain goçoac. Bethor, ene bihotzecoa bere baratzera, eta jan beça bere sagarretaco fruitua. Ethorri naiz ene baratzera, ene arreba, ene esposa: bildu içan dut ene mirra ene balsamuequin: jan dut bresca ene eztiarequin: edan dut ene arnoa ene esnearequin: jan çaçue, adisquideac, eta edan çaçue, eta hordi çaitezte, ene bihotzecoac. Lotan naiz, eta ene bihotza atzarria dago: ai! ene bihotzecoaren minçoa! Berac jotzen darot athea, dioelaric: Idequi diçadaçu, ene arreba, ene maitea, ene usoa, ene nothagabea; ecen burua dut ihincez bethea, eta ileac gauetaco ur-xortez. Eraunci içan dut ene soina, nola jaunciren dut berriz? Garbitu içan ditut çangoac, nola lohi berriz? Ene bihotzecoac escua cirritutic sarthu du, eta ene barnea laztu du haren uquitzeac. Jaiqui naiz ene bihotzecoari idequitzera: ene escuei çarioten mirra, eta usain goçoenac ene erhiei. Idequi içan diot ene bihotzecoari ene atheco crisqueta: hura ordean aldaratua cen eta aitzina iragana. Ene arima urthu da hura minçatu içan deneco: bilhatu dut, eta ez dut aurkitu: deithu dut, eta ez darot ihardetsi. Hirian inguruca dabilçan çainec atzeman naute; jo eta uspelcatu naute; harrasi-çainec eraman darotade ene capa. Othoizten çaituztet, Jerusalemeco alabac, baldin aurkitzen baduçue ene bihotzecoa, erroçue amodioz ahiduran nagoela. Cer du bada çure maitheac berce batec ez duenic, oi andreetaric ederrena? Cer du çure maitheac berce batec ez duenic, huneletan othoizteco gu? Ene bihotzecoa xuri-gorria da, asco milen artean berecia. Haren burua da urhe ederrena iduri: haren ileac, belea bera beçain belçac, palmondoaren gandoac iduri. Haren beguiec iduri dute uso esnean garbituac ur-xirripen bazterretan, eta ur lasterren heguietan egoten direnac. Haren mathelac dira balsamuzco larraintto bat beçala, balsamuguinec xuxendua: haren ezpainac iduri dute mirra hautena dakarreten liliac. Haren escuac urhezcoac dira, thornuan thornatuac eta moredinez betheac. Haren sabelac iduri du bolia çafirrez berreguindua. Haren çangarrac dira marmolazco habeac beçala, urhezco asentuen gainean. Ederra da Libango mendia beçala, berecia cedroa beçala. Haren minçoa ecin-guehiago eztia da, eta bera osoqui guragarria: horra nolacoa den ene bihotzecoa, eta bera da ene adisquidea, oi Jerusalemeco alabac. Nora goan da çure bihotzecoa, oi andreetaric ederrena? nora baztertu da çure bihotzecoa? erraguçu, eta bilhaturen dugu çurequin. Ene bihotzecoa jautsi içan da bere baratzera balsamuetaco larrainera, baratzetan harceco bere janharia, eta lilien bilceco. Ni ene bihotzecoarena naiz, eta enea da ene bihotzecoa, lilien artean hazten dena. Ederra çare, ene maitea, goçoa eta berreguina Jerusalem beçala: lazgarri çare lerrotan pharatua den armada beçala. Bazter çatzu beguiac ni ganic, ceren ene baitharic jauçaraci bainaute. Çure ileac dira Galaadetic aguertu den ahunz-arthaldea iduri. Çure horçac dira garbitzeco lekutic igan diren ardiac beçala, guciac ume biritchiequin, eta ez da hequietan ançuric. Nola mingranaren axala, hala dira çure mathelac, çutan gordeac direnac aiphatu gabe. Hirur hogoi dira erreguinac, eta laur hogoi ohaideac, eta erran ez-daiteque cembat diren nescatcha gazteac. Bainan bat da ene usoa, itzalgabea; bakarra da bere amarena, bere burhasoaren escutic hautatua. Nescatchec ikusi içan dute eta goraqui deithu guciz dohatsua: erreguinec eta ohaideec goretsi içan dute. Cein da andre heldu den hau, argui-urratzea heldu den beçala, ederra nola ilharguia, çoragarria nola iguzquia, lazgarri nola armada lerroca pharatua? Jautsi naiz helçaurretaco baratzera, ikustecotzat haranetaco sagardiac, beguiratzecotzat hea loratu diren mahastiac, eta musquildu mingranac. Ez dut jaquin: ene arimac nahasi nau, Aminadaben urka-lasterren ariaz. Bihur çaite, bihur, Sulamdarra; bihur çaite, bihur, beguira deçaçugun. Cer ikusiren duçu Sulamdarra baithan, ezpada guerlari-molçoac campetan? Çure urhatsac ceinen diren ederrac, erregue alaba, çure oinetacoetan! Çure ixterretaco guilcec iduri dute oficialearen escuz eguinac diren lepho-gatheac. Çure xilkoac iduri du thornuan eguinicaco xata, edariz escas ez dena. Çure sabela da ogui-murru liliz inguratua beçala. Çure bi bulharrac dira orkatzaren bi une biritchiac beçala. Çure lephoac iduri du bolizco dorrea. Çure beguiec iduri dute Hefebongo arrainteguiac, oste-alabaren athean direnac. Çure sudurra dago nola Damas-aldera beguiratzen duen Libango dorrea. Çure burua da Carmela beçala; eta çure buruco ilaiac iduri du erregueren purpura errequetan lothua. Ceinen çaren ederra, eta ceinen berreguina, oi ene maitena, ene goçagarria! Çure irazquiac iduri du palmaren irazquia, eta çure bulharrec mahats-molkoac. Eta erran içan dut: Iganen naiz palma-hondora, eta hartuco ditut haren fruituac: eta çure bulharrac içanen çaizquit mahatsaren molkoac beçala, eta çure ahoco hatsa sagarraren usaina beçala. Çure cinçurra arnoric hautena iduri, ene bihotzecoac edateco; bere ezpainez eta horcez goçatzeco gai da. Ene bihotzecoarena naiz ni, eta bera ixuria dago ni gana. Çato, ene bihotzecoa, ilki gaitecen bazterretara; bici gaitecen bazter-aldeetan. Goicic jaiqui gaitecen mahastietara: dugun ikus hea loratu den mahastia, hea loreac bihitzen diren, hea loratu diren mingranac: han emanen darozquitzut ene bi bulharrac. Urriloec hedatu dute beren usaina: gure athirian dira fruitu guciac: berriac eta çaharrac, oi ene bihotzecoa, oro çuretzat ditut beguiratu. Norc emanen darot içan çaitecen ene anaia, ene amaren bulhar bera edosquia, aurki çaitzadan campoan eta musu eman diçaçudan, eta gueroz nihoren nardagarri içan ez nadien? Lothuco natzaitzu, eta eramanen çaitut ene amaren etchera: han jaquinsun eguinen nauçu, eta nic emanen darotzut arno balsamuztatu batetic, eta ene mingranen limurreta edatera. Escu ezquerra eçarrico du ene buru-pean, eta escuinaz besarcaturen nau. Othoizten çaituztet, oi Jerusalemeco alabac, asalda ez deçaçuen nic maite dudana, eta ez deçaçuen atzarraraz ere, berac nahi duen arteo. Nor da mortutic igaiten den hau, dena goçotasunez bethea, eta bere bihotzecoaren gainean bermatuz? Sagarrondoaren azpian atzarraraci çaitut: han kutsatua içatu da çure ama, çure burhasoac han galdu du bere lorea. Çure bihotzaren gainean eçar neçaçu ciguilu bat beçala, ciguilu bat beçala çure besuan: ceren amodioa hazcar baita herioa beçain; amodioaren eraguindura gogor ifernua beçain, eta haren lamec erretzen baitute su eta gar lamec beçala. Ur handiec ecin iraungui dute amodioa, hibaiec ez dute ithoco: guiçonac amodioa gatic eman baletza ere bere etcheco ontasun guciac, uste luque oraino deusguti eguin luqueela. Gure ahizpa ttipia da, eta bulharric ez du: Cer eguinen diogu gure ahizpari, solaseco adina ethorria daitenean? Harrasia balin bada, eguin diotzogun cilharrezco dorreac gainean: athea balin bada, estalico dugu cedrozco oholez. Ni harrasia naiz: eta ene bulharrac dorrea beçala dira, aguertu naicenaz gueroztic baquea ardiesten duena beçala ene senharraren aitzinean. Mahasti bat içan du baquetiarrac, jendaiac daduzcan hartan: çainçaileei eman içan diote eta mahastiçainac fruituençat çor ditu mila cilharrezco. Ene mahastia ene aitzinean dago. Baquetiarrac içanen ditu bere mila cilharrezcoac, eta çainçaileec berrehun. Oi çu, baratzetan çaudecena, adisquideac barrandan daude, adiaraz diçadaçu çure minçoa. Ihes-eguiçu, ene bihotzecoa; eguiçu orkatzac eta orencumeac beçala balsamuetaco mendien gainean. Amosen seme, Isaiasen ikuspena, Judaren eta Jerusalemen gainean, Judaco erregue Ocias, Joathan, Acaz eta Ecequiasen egunetan ikusi duena. Ceruac, adi çaçue; lurra, emac beharria; ceren Jaincoa baita minçatu. Haci eta alchatu ditut haurrac; hequiec aldiz nardatu dira nitaz. Idiac eçagutzen du bere jabea, eta astoac bere nausiaren heia: Israelec ordean ez nau eçagutu, eta ene populuac ez du aditzaric. Çorigaitz jendaqui bekatoreari, populu tzarqueriac thoilduari, iraulgui gaixtoari, ume galduei! Bazterrerat utzi dute Jauna, burhoztatu dute Israelgo saindua, atzetu dira guibelerat eguinez. Gaurguero non joco çaituztet, leguearen hausten berhatuz cihoztenac? Buru guciac hagoranduac, bihotz guciac eroriac dira. Oin-çolatic buru-cascora, hequietan nihon ez da aurkinça sasual bat; sarrasqui, uspel, çauri hantu, ez dira ez lothuac, ez erremedioz gançutuac, ez olioz goçatuac. Çuen lurra mortu eguina da, çuen hiriac suz erreac; arrotzec çuen aitzinean iresten dute çuen herria, eta desmasiatua içanen da hala-nola guerlateco xahupenean. Siongo alaba içanen da trebes utzia hala-nola mahastian etchola, concombre-alhorrean xolopioa, eta xahutzen hari den hiria beçala. Armadetaco Jaunac utzi ez balerocu hacia, Sodoma beçala eta Gomorharen idurico içanen guinen. Jaunaren hitza adi çaçue, Sodomaco buruçaguiac; Gomorhaco populua, beharriaz ardietsac gure Jaincoaren leguea. Cer çait niri çuen bitimaqueta? dio Jaunac. Bethea naiz; ez dut nahi çuen aharien holocaustaric, ez abereen bilgorric, ez aratcheen odolic, ez-eta bildots eta akerrenic. Ene aitzinera ethorri çaretenean, norc halacoric galdatu içan du çuen escuetaric, çuec ibilceco ene lorioetan? Guehiago ez escaint sacrificio alferric; hatsgarri çait isensua; ecin jasan detzazquet ilhargui berri, larumbat eta berce bestac; tzarqueriaz betheac dira çuen bilkuac. Ene arimac hastiatu ditu çuen hilabetheco lehen egunac eta çuen besta-buruac; gaitzigarri çaizquit bilhacatu; lan içatu dut hequien jasaiten. Eta escuac hedatuco ditutzuenean, çuen ganic bazterturen ditut beguiac; eta othoizca harico çaretenean, ez dut ençunen; ecen çuen escuac odolez dira betheac. Garbi, xahu çaitezte; ene beguien aitzinetic ken çaçue çuen gogoeten tzarra; bara çaitezte gaixtoqui ibilcetic. Ikasaçue ongui eguiten, bilha çaçue çucentasuna, ehoa dagoenari lagunça ekarroçue, umeçurçari çucembidea bihur, çaint alharguna. Eta guero çatozte, aria galda diaçaçute, dio Jaunac; escarlata beçala balira ere çuen bekatuac, elhurra beçala xurituco dira, eta purpura beçain gorri balira ere, ilea beçain xuri dira eguinen. Nahi baduçue, ençuten banauçue, lurreco onez goçaturen çarete. Nahi ez baduçue, eta hasarrera tarritatzen banauçue, ezpatac iretsiren çaituztete; ecen Jaunaren ahoa da minçatu. Nola da lilitcho eguin hiri fidel, çucentasunez bethea? Çucembidea han egotu da, orai aldiz guiçon-hilçaileac. Hire cilharra cephara bihurtua eta hire arnoa urarequin nahastecatua dun. Hire buruçaguiac fedegabeac, ohoin-lagunac ditun; guciac emaitza-çale dira, sarien ondotic dabilça. Umeçurçarençat ez diote çucenari bere bidea ematen, eta alhargunaren xuritzecoac ez du hequien aitzinera sarbideric. Aria hortaz, dio armadetaco Jainco Jaun, Israelgo hazcarrac: Baiqui! sosegu emanen diot ene buruari ene etsaien gainean, asperturen naiz ene etsaiez. Eta çure gainera itzuliren dut escua, eta çure cepha kenduren dut xahu-xahua eguin arteo, eta edequiren dut çutan den ezteinu gucia. Eta çure juieac berriz jarriren ditut lehen ciren beçala, eta bilçarlariac beihala beçala; guero deithuco çare prestuaren hiria, hiri fidela. Juiamenduaz berrerosico da Sion, eta çucentasunac bihurraracico du. Jaincoac batean lehertuco ditu gaixtaguinac eta bekatoreac, eta iraunguiac içanen dira Jauna bazterrerat utzi dutenac. Ahalquetara arthiquiac içanen dira idolez, ceinei sacrificatu baitute; eta ahalquez gorrituco çarete hautatu ditutzuen baratzeen ariaz; Hostoac erorcen çaizcon haritza beçala eta uric gabeco baratze bat iduri içaten çaretenean. Eta çuen indarra içanen da su duen arcola iduri; eta çuen lana, hala-nola phindar bat; eta biac batean errequei dira, eta nihor ez da içanen suaren hilceco. Cer ikusi çuen Isaiasec, Amosen semeac, Judaren eta Jerusalemen gainean. Eta azquen egunetan, Jaunaren etcheco mendia mendien cascoan içanen da xuxendua, eta mendixquez gorago helduco da, eta jendaiac hartara fharrastan ethorrico dira. Eta asco populu ethorrico dira, eta erranen dute: Çatozte eta igan gaitecen Jaunaren mendira eta Jacoben Jaincoaren etchera; eta irakatsiren darozquigu bere bideac, eta haren bidexquetan ibilico gare; ecen Siondic ilkico da leguea, eta Jerusalemdic Jaunaren hitza. Eta Jaunac juiaturen ditu jendaiac eta açurriaturen asco populu; eta beren ezpatetaric eguinen dituzte goldeac eta beren lancetaric segac; jendaiac jendaiaren contra ez du alchaturen ezpata, eta ez dira guehiago guduca harico. Jacoben etchea, çato, eta ibil gaitecen Jaunaren arguitara. Alabainan, Jauna, hastandu duçu çure populua, Jacoben etchea, beihala beçala betheac direlacotz, eta Filistindarrec beçala asmaguinac içan dituztelacotz eta ume arrotzei iratchiqui baitira. Hequien lurra urhez eta cilharrez bethea da, eta hequien ontasunceac ez du ondarric. Eta hequien lurra bethea da çaldiz eta ecin-kondatuzco orga-lasterrez, eta bethea da idolaz; adoratu dute beren escuetaco lana; beren erhiz eguin içan dutena. Eta guiçona gurtu, guiçona aphaldu da; ez bioçoçu beraz barka. Harrian sar çaitezte, cilhoetan lurraz gorde çaitezte Jaunaren hasarreari eta haren maiestatearen ospeari. Guiçonaren begui goratiac aphalduac eta guiçonen burgoitasuna beheititua içanen dira; Jauna aldiz egun hartan bakarric içanen da goretsia; Ecen armadetaco Jaunaren eguna ilkitzera dihoa hampurutsu, burgoi eta oçar gucien gainera, eta aphalduac içanen dira; Eta atheraturen da Libango cedro handi eta gora gucien gainera, eta Basango haritz gucien gainera, Eta mendi handi gucien gainera, eta mendixca gora gucien gainera, Eta dorre gora gucien gainera, eta harrasi gora gucien gainera, Eta Tharsiseco unci gucien gainera, eta beguico eder diren gauça gucien gainera. Eta guiçonen burgoitasuna beheititua içanen da, eta guiçonen handigoa aphaldua içanen da, eta Jauna egun hartan bakarric içanen da goretsia; Eta idolac arraseraino içanen dira xahutuac. Eta guiçonac har-cilhoetan eta lurreco leceetan sarthuco dira Jaunaren beldurraren eta haren ospeco maiestatearen ihes, jaiquico denean lurraren jotzera. Egun hartan guiçonac bere ganic urrun arthiquiren ditu bere cilharrezco idolac eta bere urhezco itchurac, sathor eta gau-ainhara, adoratzeco eguin cituenac. Eta har-artequetan eta guerenda-cilhoetan sarthuco da Jaunaren beldurraren eta haren ospeco maiestatearen ihes, jaiquico denean lurraren jotzera. Bara çaitezte beraz guiçonaren ganic, ceinac sudur-mizpiretan baita hatsa, ecen Guciz-Gora da bakarric ahaldun. Alabainan huna non Jaunac, armadetaco Jaunac Jerusalemdic eta Judatic kenduco dituela ahala eta kabua, oguiaren indar gucia eta uraren indarra oro, Bihozduna eta guiçon guerlaria, juguea eta profeta, aztia eta çaharra, Berrogoi eta hamar guiçonen aitzindaria, eta beguitharte ahalquesuneco guiçona, eta conseilu-emailea, eta etcheguinetaric jaquinena, eta legueco hitzetan arguitua dena. Eta buruçaguitzat emanen ditut haur batzu, eta emaguiçon batzu içanen dituzte nausi. Eta populua jaucico da, guiçona guiçonaren gainera, eta bakotcha bere lagunaren contra; haurrac jaçarrico dio çaharrari, jende xeheac handiei; Ecen guiçonac hartuco du bere anaia, bere aitaren sehia, erranez: Baduçu aldagarria, içan çaite gure buruçagui; aldiz asturugaitz huntan har çaçu manamendua. Hunec ihardetsico du egun hartan, dioelaric: Ez naiz medeatzeco gai, eta ene etchean ez da ez oguiric ez soinecoric; ez beneçaçue eçar populuco buruçagui. Alabainan Jerusaleme egozten da eta Juda erorcen, ceren hequien mihia eta asmuac Jaunaren contra alchatu diren, haren maiestatearen hequien hasarrearazteco. Hequien beguitharteco ahalquegabetasunac ihardetsi du hequiençat; Sodomac beçala oihu eguin dute beren bekatua eta ez dute gorde: çorigaitz hequien biciari! ceren gaizquia ordainez bihurtua baitzaiote. Erroçute prestuari, ongui eguin duelacotz, janen duela bere asmuen frututic. Çorigaitz gaixtaguinari gaizquipean! ecen bere eguincen sana çaio emanen. Cerga-bilçaileec larrutu dute ene populua, eta emaztequiac cituzten nausi. Oi ene populua, dohatsu erraten çaituztenec, hequiec berec enganatzen çaituzte, eta çure aitzineco bidea dute urratzen. Juiatzeco jarria da Jauna, eta populuen juiatzera dihoa. Jauna juiamendutan sarthuco da bere populuco çaharrequin eta buruçaguiequin; çuec ecen alhatu duçue mahastia, eta çuen etcheac, beharrari kendu puscaz betheac dira. Certaco derabilcaçue oin-pean ene populua, eta uspelcatu ditutzue beharren beguitharteac? dio Jaunac, armadetaco Jaincoac. Eta Jaunac erran du: Siongo alabac ceren diren hantu, ceren buruac goraric diren ibili, ceren begui keinuca çabilçan, ceren escu-çaflaca hari ciren, ceren haiçatuqui diren ibili, ceren aphainduz eguin duten urhatsa, Jaunac karçoilduren du Siongo alaben cascoa, Jaunac biphilduco du hequien ilea. Egun hartan Jaunac kenduco diozcate oinetacoen edergailuac eta ilharguixcac, Gatheac, sareac, escumuturrecoac eta burucoac, Ileetaco eta çangarretaco lokarriac, gathetto eta balsamunciac, eta beharrietacoac, Erreztunac eta belharraren gainera dilindan dituzten harri baliosac, Aldatzeco soinac, soingainecoac, belac eta orratzac, Mirailac, athorrac, xingolac eta capac; Eta usain goxoaren orde, urrin tzarra içanen dute; eta hequien guerricoaren orde, soka bat; eta ile cuscuilatuen orde, karçoiltasuna; eta bulhargainecoaren orde, çurdatza. Çuen guiçonic ederrenac ere ezpataren azpira, eta hazcarrac guduan erorico dira. Eta Siongo atheac auhen eta nigarretan egonen dira, eta Sion inconiamendutan lurrean egonen da jarria. Eta egun hartan çazpi emaztequic guiçon bat hartuco dute, diotelaric: Gure oguia janen dugu eta gure soinecoz estalico gare; bakarric çure icena gure gainera deithua içan bedi, ken darocuçu, gure laidoa. Egun hartan içanen dira, Jaunaren hacia ospe eta handiespenetan; lurreco fruitua goretsia; eta Israeldic salbatuac içan cirenac, bozcariotan. Eta Sionen guelditu direnac eta Jerusalemeco ondarrac saindu içanen dira deithuac, bicitzeco liburuan Jerusalemen iscribatuac diren guciac; Jaunac garbitu duqueenean Siongo alaben lohia, eta xahutu duqueenean Jerusalemen odola haren erditic çucentasuneco izpirituaz eta karrezco izpirituaz. Eta Jaunac Siongo mendico leku orotan eta hura deithua içan den toquian, eguinen ditu hedoi bat egunaz, eta gabaz ke bat eta su-garrezco arguidura bat; ecen atde orotaric haren ospea gueriçan içanen da. Eta tabernaclea içanen da itzalcari baten azpian egunazco beroaren contra, eta segurean eta maldan xirimola eta uriaren contra. Cantatzera noha ene bihotzecoari ene cusiaren cantica bere mahastiari. Ene bihotzecoaren mahastia eguina da bizcar gori batean. Eta berroz hersi du, eta harriac kendu diozca, eta landare hautaz eguin du; haren erdian dorre bat alchatu du eta laco bat eguin; guero iguriqui mahatsac onac athera cetzan, eta basac atheratu ditu. Orai beraz, oi Jerusalemdarrac eta Judaco guiçonac, juia çaçue ene artean eta ene mahastiaren artean. Cer cen guehiago ene mahastiari eguin behar nioenic eta eguin ez diodanic? ez othe nuen iguriquitzeco eman cetzan mahats onac, eta basac ekarri ditu? Eta orai erakutsiren darotzuet cer eguinen diodan ene mahastiari. kenduco diot hesia, eta egonen da nahi duenac larru; urratuco diot harrasia eta egonen da helcen denac oinca. Eta mortu eraguinen dut; ez da içanen ez moztua, ez haitzurtua; lapharrac eta elhorriac iganen dira, eta hedoiei manaturen daroet ez dioçoten gainera uriric eguin. Armadetaco Jaunaren mahastia, Israelen etchea da, eta Judaco guiçona iguriqui dut haren ganic eguitate çucena, eta huna tzarqueria; iguriqui dut çucembidea, eta huna deihadarrac. Çorigaitz hari çaretenei etchea etcheari uztarcen, landa landari eratchiquitzen toquia escastu arteo! Çuec bakarric içan behar othe çarete lurraren erdian egoteco? Horiec ene beharrietara dira, dio armadetaco Jaunac: Etche elemenia hori ez bada mortu eguiten...! etche handi eta eder horiec ez badira nihor gabe guelditzen...! Ecen hamar golde mahastic emanen dute pegar bat arno; eta hogoi eta hamar gaitzeru hacic, hirur gaitzeru bihi. Çorigaitz goicetic hordiqueriaco jaiquitzen, eta mozcortu arteo edaten arratseraino haritzen çaretenei! Non da guitarra, lira, atabala, xirola, arno, çuen barazcarietan baicic; eta ez duçue ikusten Jaunaren lana, eta ez dioçuete beguiratzen haren escuetaco eguincei. Hargatic ene populua gathibu içan da eramana, ez duelacotz adimenduric içan; eta handi-mandiac gosez hil dira, eta jendea egarriz ihartu. Hargatic çabaldu du ifernuac bere barnea, eta neurriric gabe idequi bere ahoa; eta hazcarrac, eta populua, eta handiac eta ospedunac harat jautsico dira. Eta makurtu beharco da guiçona, beheratua içanen da indarduna, eta aphalduac içanen dira handien beguiac. Eta goretsia içanen da armadetaco Jauna bere juiamenduaz, eta Jainco saindua saindu içanen da erakutsia çucenari emanen dioen bideaz. Eta bildotsac alhatuco dira nahi duten beçala; eta mortu hequiec, berriz gorituac, arrotzen içanen dira haztoqui. Çorigaitz gaixtaqueria hutsalqueriaco lokarriequin, eta bekatua orguetaco hedeac beçala herrestatzen ditutzuenei! Ceinec erraten baituçue: Higui bedi, eta laster ethor bedi eguin gogo duena, ikus deçagunçat; hurbil bedi, ethor bedi Israelgo sainduaren asmua, eta jaquinen dugu cerica den. Çorigaitz gaizquia onguitzat eta onguia gaizquitzat deitzen, ilhumbeac argui orde eçarcen, kiretsa goçoarençat eta goçoa kiretsarençat harcen ditutzuenei! Çorigaitz ceronen beguietan çuhur eta ceronen idurira gurbil çaretenei! Çorigaitz arno edateco botheretsu eta hordiqueriaco hazcar çaretenei; Emaitzen ariaz gaixtaguina garbi atheratzen eta prestuari bere çucena kencen dioçuenei! Horren gatic, nola su-lamac iresten baitu lastoa eta garraren beroac erretzen, hala hequien erroa hauts bilhacaturen da, eta hequien ganicaco hacia ilhaunac beçala içanen. Alabainan oin-pera arthiqui dute armadetaco Jaunaren leguea, eta burhoztatu Israelgo sainduaren hitza. Aria hortaz Jaunaren hasarrea biztu da haren populuaren contra; eta haren gainera hedatu du bere escua, eta jo du; eta mendiac ikaratu dira, eta jende hilac lohia beçala placen erdian guelditu dira. Horietan orotan haren hasarrea ez da jabaldu, bainan haren escua hedatua da oraino. Eta goratuco du bandera urruneco jendaien beguietara, eta bati xixtu eguinen dio lurraren berce bazterrera: eta huna non hau higuitzen den eta laster eguiten duen. Haren baithan ez da ez akitzen, ez nekatzen denic; ez da lohakarturen, ez du loric eguinen; ez du kenduren guerrico uhala, eta haren oinetacoen lokarria ez da trencaturen. Haren gueciac çorrotzac, haren arrambela guciac hedatuac dira; haren çaldien behatzac iduri du harria, haren arrodec phesiaren oldarra. Haren orroac iduri du lehoinarena; marruma eguinen du lehoincumeac beçala; eta gurguratuco du, eta harrapatua atchiquico du, eta tincatuco, eta nihorc ecin kenduco dio. Eta egun hartan Israelen gainera orroa eguinen du, itsasoaren orroa iduri: beguiratuco diogu lurrari; eta huna hesturaco ilhumbeac, eta arguia belztua da haren hedoiean. Ocias erreguea hil den urthean, ikusi dut Jauna jarleku gora-gora batean jarria, eta haren azpian ciren gaucec bethetzen çuten temploa. Jarlekuaren gainaldean xutic çauden serafinac: batec bacituen sei hegal, berceac berce sei; bi hegalez itzalcen çuten Jaunaren beguithartea, eta berce biez gueriçatzen haren oinac, eta berce biez hegaldacan çauden. Eta batac berceari oihu eguiten çuten, eta erraten çuten: Saindu, saindu, saindua, armadetaco Jainco Jauna; haren ospeaz lurra bethea da gucia. Eta oihu hortara, atheac gain-behera dardaratu dira, eta kez etchea bethe. Eta erran içan dut: Çorigaitz niri ceren ixilic naicen egon; ceren naicen guiçon bat ezpainez lohia; eta ezpainac lohituac dituen populu baten erdian nago, eta armadetaco erregue Jauna ikusi dut ene beguiz. Eta serafinetaric bat hegaldatu da ene gana, eta escuan çuen ikatz gorri bat, aldaretic suhatsequin hartu çuena. Eta uquitu du ene ahoa eta erran: Huna non ikatzac uquitu darozquitzun ezpainac, eta içanen dira çure gaizquia kendua eta çure bekatua garbitua. Eta aditu dut Jauna erraten: Cein igorriren dut? nor goanen çaicu? Eta ihardetsi dut: Huna ni, bidal neçaçu. Eta erran darot: Çoaz, eta erroçu populu horri: Ençun çaçue ongui, eta ez adi; ikusaçue beguiz, eta eçagut ez. Itsu çaçu populu horren bihotza, gor çatzu horren beharriac, eta hersatzu horren beguiac, beldurrez-eta ikus deçaten horren beguiec, ençun horren beharriec, adi horren bihotzac, eta bihur dadien, eta senda deçadan. Eta nic erran dut: Noiz arteo, Jauna? Eta ihardetsi du: Hiriac deboilatuac eta egoiliarric gabe, etcheac guiçon bat gabe, lurra mortu guelditu arteo. Jaunac urrunera haiçaturen ditu guiçonac, eta berhaturen da lurraren erdian utzia içan dena. Eta xahupena ethorriren da oraino haren gainera, eta hura Jaunaren gana bihurturen da, eta erakuspenetan içanen da hala-nola tirrimintin-ondoa, hala-nola bere adarrac hedatzen dituen haritza; eta haren baithan guelditu ditaqueena, haci saindua içanen da. Judaco erregue Ociasen seme, Joathanen seme, Acacen egunetan, guerthatu cen Errasin Siriaco erregue, eta Phacee Erromeliaren semea, Israelgo erregue, Jerusalemera igan cirela hiriaren guducatzera, eta ecin hartu çuten. Eta Dabiden etcheari berria ekarri çaroten, erranez: Siria Efraimen gainean bermatu da. Eta erregueren bihotza eta populuarena ikaratu ciren, hala-nola oihanetaco çuhaitzac dardaratzen baitira haiceac iharrosten dituenean. Eta Jaunac erran çaroen Isaiasi: Çu eta Jasub, seme guelditu çaitzuna, çohazte Acacen bidera, gaineco arrainteguico ixtun burura, bolaçainaren landaco bidean. Eta erranen dioçu: Çaude ixilic; beldurric ez içan, eta çure bihotza ez bedi ikara kea darioten bi itchindi muthur horien gatic; Siriaco erregue Errasinen eta Erromeliaren semearen iraquidura hasarreaz ez lotsa; Ceren çure contra, çu galdu beharrez, batzarre eguin duten Siriac, Efraimec eta Erromeliaren semeac, diotelaric: Igan gaitecen Judeara, jaçar dioçogun Acaci, hartaz nausi gaitecen, eta Judaren erdian Tabeelen semea eçar deçagun erreguetzat. Hau dio Jainco Jaunac: Hequien asmua erorico da, ez da holacoric içanen. Bainan Damas Sirian buruçagui eta Errasin Damasco buruçagui, hirur hogoi eta borz urthe oraino eta Efraim ez da guehiago populu bat içanen. Eta Samaria içanen da Efraimen buruçaguia, Erromeliaren semea Samariaco buruçaguia. Ez balin baduçue sinhesten, erorico çarete. Eta Jauna Acaci minçatu citzaioen oraino, cioelaric: Çure Jainco Jaunari eçagutzari bat galda dioçoçu edo ifernu-çolan, edo ceru gainean. Eta Acacec ihardetsi çuen: Ez dut galdeguinen, eta ez naiz harico Jaunaren frogatzen. Eta Isaiasec erran çuen: Adi çaçu beraz, Dabiden etchea: Guti othe çaitzu guiçonei jasangaitz içatea, ecen ene Jaincoari ere jasangaitz çare? Horren gatic Jaunac eçagutzari bat emanen darotzu berac: Birjina bat amatuco eta seme batez erdico da, eta haurra deithuco da Emanuel. Burraz eta eztiz hacico da, jaquin deçan tzarraren hastancen eta onaren berezten; Ecen tzarraren hastancen eta onaren hautatzen haurrac jaquin deçan baino lehen, çuc higüincen duçun lurra utzia içanen da bere bi erregueez. Jaunac çure gainera, eta çure populuaren gainera, eta çure aitaren etchearen gainera Asiriarren erreguearequin erakarriren ditu egun batzu nolacoric ethorri ez baita Efraim Juda ganic bereci den egunetaric hunat. Eta egun hartan içanen da, Jaunac xixtu eguinen diotela Eguiptoco hibaien berce buruan den uliari, eta Asurren lurrean den erleari. Eta ethorrico dira, eta guciac baratuco haranetaco errequetan, eta harpeetan, eta çuhamuxca gucietan, eta cilho orotan. Eta egun hartan Jaunac, hibaiaz haindian direnen eta Asiriarren erregueren escuz, maileguzco biçar-nabala batez beçala murrizturen ditu burua, oinetaco ileac eta biçar gucia. Eta egun hartan içanen da, guiçon batec hacico dituela behi bat eta bi ardi: Eta esnearen nasaitusunaren ariaz, burraz bicico da; ecen lurraren erdian guelditu ditazqueen guciec burra eta eztia janen dute. Eta egun hartan içanen da, mila aihen-ondo mila cilharrezcorençat içatu ciren toqui guciac elhorri eta laphar içanen direla. Han gueci, arrambelequin sarthuco dira; ecen lurra oro, laphar eta elhorri içanen da. Eta mendi, jorraiaz jorratuac içanen diren gucietara, ez da hurbilduco elhorri eta laphar beldurric; eta içanen dira idien alhapidetzat eta arthaldeec oincatzeco. Eta Jaunac erran çarotan: Har çaçu liburu handi bat, eta hartan iscriba çaçu guiçonec daquiten arara: Eraman laster buluzquinac, bil berehala harrapaquina. Eta hartu ditut lekuco cinac, Urias apheça eta Çacarias Baraquiaren semea. Eta hurbildu natzaio profetesari, eta amatu da, eta seme batez erdi. Eta Jaunac erran darot: Haurrari icençat emoçu: Laster eguic buluzquinen harcera, higui harrapaquinaren bilcera; Ecen haurrac bere ait-amen deitzen jaquin deçan baino lehen, indarra kendua içanen da Damasetic eta Samariatic, buluzquinac eramanac Asiriarren erregueren aitzinean. Eta Jauna minçatu çait oraino dioelaric: Ceren populu horrec arbuiatu dituen Siloeco urac, ixil-ixila dihoacenac, eta nahiago içan dituen hartu Errafin eta Erromeliaren semea, Horien gatic huna non Jaunac erakarrico dituen horren gainera, Asiriarren erreguea eta haren armada gucia, hala-nola hibai bateco urqueta gaitz eta muthiria, ceina igaiten baita hegui gucien gainera, eta fharrastaca baitoha haren bazter gucien gainetic. Eta Judea gaindi goanen da oro estaliz, eta iragaitean ura lephoraino ekarriz; eta bere hegalac hedaturen ditu çure lurraren çabaltasunaren bethe, oi Emanuel. Bil çaitezte, populuac, eta garhaituac içanen çarete; urruneco lur guciac, adi çaçue, hazcar çaitezte eta garhaituac içanen çarete; har çatzue soinera harmac, eta garhaituac içanen çarete; Asmuac eguizquitzue, eta eceztatuac içanen dira; erraçue hitz bat, eta ez da eguinen; ceren gurequin baita Jaincoa; Ecen huna cer erran darotan Jaunac, bere escu hazcarraz banindaduca beçala irakatsi darot ez nindadien goan populu horren bideaz, cioelaric: Ez beçaçue erran: Cinharcea! Alabainan populu horrec derabilzcan elhe guciac dira cinharce bat. Cerc-ere icitzen baitu hori, ez içan beldur beraz joa, eta ez lotsa. Armadetaco Jaunari bakarric bihur dioçoçue saindutasuneco aithorra; hura bakarric içan bedi çuen lotsagarri, eta bakarric çuen lazgarri. Eta hura çuençat içanen da sainduesgarri; aldiz Israelgo bi etcheençat, behaztopa-harri eta trebuca-harri; eta Jerusalemen daudenençat, arte bat eta hequien xahugarri. Eta hequietaric asco behaztopatuco, eta erorico, eta phorroscatuco dira; eta artean sarthuco, eta atzemanac içanen dira. Loth çaçu ene errana, eta ene leguea ciguilatua iducaçu ene dicipuluetan. Eta nic iguriquiren dut Jauna, bere beguithartea Jacoben etcheari gordetzen dioena, eta egonen naiz haren beguira. Huna ni eta ene haurrac, Jaunac eman darozquidanac, içan gaitecen, Siongo mendian dagoen armadetaco Jaunaren manuz, eçagutzari eta sendagaila batzu Israelen. Eta errana içanen çaitzuenean: Argui çaitezte pithon eta aztietan, ceinec gurguriatzen baitute beren aztiquerietan: Populu bakotchac ez othe du bere Jaincoari galdatzen bicidunençat hilen ganic? Çoazte hobequi leguera eta lekucotasunera. Ez badira solas horren arabera minçatzen, ez da hequiençat içanen goiceco arguia. Eta hura iraganen da handic; eta jendea erorico da, eta goseteac hartuco du; eta gosetean, sephac hartuco du; eta madaricaturen ditu bere erreguea eta bere Jaincoa; eta beguiac emanen ditu goiti, Eta beguiratuco du lurrera, eta huna atsecabe eta ilhumbeac, erkidurac eta hesturac, eta gau belça orotan, eta ecin itzurico da bere hesturari. Abiaduratic, arinduac dira Çabulonen lurra eta Nefthaliren lurra, eta azquenerat dorphetua da itsasoco bidea, Jordanez haindian, jendaien Galileacoa. Ilhumbeetan çabilan populuac argui handi bat ikusi du: herioaren itzaleco ephaitzetan egoten cirenei atheratu çaiote argui bat. Berhatu duçu populua; eta handitu ez duçu bozcarioa. Çure aitzinean dira bozturen, uztan boztuco direnac, hala-nola bozcarioz baitira jauzten garhailariac, harrapaquina eguinic bereztean buluzquinac. Alabainan hautsi ditutzu populua lehercen çuen uztarria, eta haren bizcarra larrutzen çuen açotea, eta cerga-bilçailearen makila, hala-nola Madianen egunean. Ecen borchacaco eta tarrapata batean eguin harrapaquina eta odolez kutsatu soinecoa, erretzera arthiquiac eta suaren bazca içanen dira; Ecen haur bat sorthu çaicu, eta seme bat emana içan çaicu; eta buruçaguitasuna haren sorbalden gainean jarria içan da; eta deithua içanen da, Ederresgarria, Conseilaria, Jaincoa, Hazcarra, dathorren mendearen Aita, baquezco Buruçaguia. Haren jauntasuna hedaturen da, eta baqueac akabançaric içanen ez du; Dabiden tronuan eta haren erreinuaren gainean da jarriren, hura finca eta hazcar deçan çucentasunean eta çucembidean ordutic eta bethi guciraino: armadetaco Jaunaren karrac eguinen du hori. Jaunac hitza igorri dio Jacobi, eta Israelen baithan bethe içan da. Eta jaquinen dute Efraimgo populu guciac eta Samariaco egoiliarrec, ceinec baitiote beren bihotzeco buruiope eta hampurusquerian: Erori dira adrailuac; bainan harri picatuz eguinen ditugu etcheac; sicomorac ebaqui dituzte, bainan cedroac emanen ditugu ordain. Eta Jaunac populu horren gainera jaicaraciren ditu Errafinen etsaiac, eta tarrapatan eracarriren ditu haren etsaiac, Siriarrac iguzqui-haicetic eta Filistindarrac mendebaletic; eta aho betheca iretsiren dute Israel. Horiec oroc ez dute jabaldu Jaunaren hasarrea, bainan hedatua da oraino haren escua. Eta populua, jotzen çuenaren gana ez da bihurtu; eta armadetaco Jauna ez dute bilhatu. Eta Jaunac Israeldic egun batez ebaquiren ditu burua eta buztana; manupecoa eta aitzindaria. Çahar eta ohoratzeco dena, hura da burua; eta profeta gueçur-irakaslea, hura da buztana. Eta populu hura dohatsu derratenac, enganatzaile batzu içanen dira; eta dohatsu aiphatuac, hondatuac içanen dira. Hargatic Jauna ez da arraituren Israelgo gazteriaren gainean; eta urricalduren etzaiote hango umeçurz, alhargunei; ceren diren oro aleguiacari tzar batzu, eta çoroqueriaric baicen ez derasatelacotz aho guciec. Horiec oroc ez dute jabaldu, Jaunaren hasarrea, bainan oraino hedatua dago haren escua. Alabainan tzarqueria sua beçala da biztu, laharrac eta elhorriac iretsiren ditu; eta oihana barna oro errez goanen da, eta xirimolaca igorriren du kea. Armadetaco Jaunaren hasarrera, ikaraturen da lurra, eta populua içanen da suaren pusca iduri: guiçonac ez du guphidetsiren bere anaia. Eta escuinerat eguinen du, eta gosez egonen da; eta ezquerrean janen du, eta ez da aseco; bakotchac iretsico du bere besoco haraguia; Manasec Efraim, Efraimec Manase, eta biec Juda. Horiec oroc ez dute jabaldu Jaunaren hasarrea, eta hedatua dago oraino haren escua. Çorigaitz legue gaixto eguileei eta çucen contraco gauçac iscribatzatzen dituztenei, Beharren çaphatzeco juiamenduan, borcha eguiteco ene populuco jende xeheari, alhargunac beren puscatzat nahiz eta umeçurçac larrutu beharrez Cer eguinen duçue, Jauna ikustera eta ondicoac urrundic ethorrico çaizquitzuenean? Nori eguinen dioçue hel, eta non utzico duçue çuen ospea, Burdinen azpian makurtuac ez içateco, eta hilac içan direnequin ez erorceco? Horiequin ororequin Jaunaren hasarrea ez da jabaldua, bainan hedatua da oraino haren escua. Çorigaitz Asurri! Hura da ene sepharen cigorra eta makila; haren escuan da ene asperra. Jendaia malçur baten gana bidaliren dut; ene hasarrean ikusten dudan populu baten contra meçuturen dut, eraman detzan buluzquinac, bil deçan harrapaquina, eta jendaia hura oin-petara arthic deçan carriquetaco lohia beçala. Harec ordean, ez holacoric burutan, ez horrelaco asmuric bihotzean ez du içanen; bainan haren bihotza xahutzera, eta jendaia ez gutiren hilcera baicic ez da harico. Erranen du ecic: Ene aitzindariac ez othe dira hambatean erregue batzu? Ez othe da ene-peco nola Carcamis, hala Calano; nola Arphad, hala Emath? Samaria ez othe Damas beçala? Nola ene escuac atzeman baititu idolen erresumac, hala eramanen ditu Jerusalemdic, eta Samariatic hango jaincomoldeac. Samariari eta haren idolei eguin diotedana, ez othe diotet eguinen Jerusalemeri eta haren jaincomoldeei? Bainan Jaunac bere eguitecoac akabatu dituqueenean Siongo mendian eta Jerusalemen, hau içanen da: Asurgo erregueren bihotz hantuaren fruitua ikusiren dut; ethorriren naiz haren begui harroen buruiopearen gainera; Erran du ecen: Ene besoaren indarraz eguin dut; ene çuhurciaz arguitu naiz; populuen artetic kendu ditut mugac; larrutu ditut hequien buruçaguiac; eta gora jarcen cirenac, ene ahalaz beheiti herrestatu ditut. Ene escuac populuen indarra atzeman du xori ohance bat beçala; eta nola bilcen baitira nombait utziac diren arrolceac, hala bildu dut nic batera lurra oro; eta nihor ez da içan hegal bat higuitu, ahoa idequi, heiagora bat eguin duenic. Haizcora handitzen othe da hartaz ebaquitzen hari denaren contra, edo cerra alchatzen othe da hura erabilcen duenaren contra? Orobat laiteque baldin cigorra jaiquitzen balitz hura alchatzen duenaren contra, edo makila jaiquitzen balitz, nahiz ez den egur bat baicic. Hargatic Jaunac, armadetaco Jaincoac ihardura igorriren du Asurren gorietara; eta haren ospearen azpian biztuco da su bat suco garra beçala erretzen harico dena. Eta su hartan içanen da Israelgo arguia, eta garrean Israelgo saindua; eta sutan jarrico eta iretsiac içanen dira egun batez Asurren elhorriac eta laharrac. Eta haren oihaneco eta haren Carmeleco ospea, arimatic heçurretaraino iretsia içanen da, eta bera ikara gorrian ihes ibilico. Eta haren oihaneco egur-ondarrac, beren gutiaren gatic kondaturen dira, eta haur batec iscribatuco ditu. Eta guerthatuco da egun hartan, Israeldic guelditu eta Jacoben etchetic itzuri direnec ez dutela bermatzerat eguinen beren joilearen gainean, bainan cinqui bermaturen direla Jaunaren, Israelgo sainduaren gainean. Ondarrac bihurturen dira, Jacoben ondarrac, diot, Jainco hazcarra gana. Ecen baldin çure populua, oi Israel, itsasoco legarra beçala balitz ere, hartaco ondarrac dira bihurturen; eta ondar guti harec jabalduren du Jaincoaren justicia. Alabainan Jaunac, armadetaco Jaincoac lurraren erdian eguinen du xahupen eta gutitze handi bat. Horren gatic hau dio armadetaco Jainco Jaunac: Ene populu Sionen çaudecena, ez içan Asurren beldur; çaharoaz joco çaitu, eta Eguiptoco bidean bere makila alchatuco du çure gainera. Oraino aphur bat, oraino guti bat, eta ene gaitzidurac eta ene sephac gaindi eguinen dute haren gaixtaquerien gainera. Armadetaco Jaunac haren gainera alchaturen du açotea, hala-nola Madiani eguin içan baitzaroen Orebeque harrian, eta bere çaharo hura alchaturen du Eguiptoco bidean, beihala itsasoaren gainera eguin çuen beçala. Eta hau guerthaturen da egun hartan: Asurren hazta kendua içanen da çure sorbaldetaric, eta haren uztarria çure lephotic, eta uztarria ustelduren da olioric gabe. Aiathera ethorriren da, Magronen iraganen da, Macmasen utzico ditu bere puscac. Laster iraganen dira; Gaba da gure jartoquia: harritu da Errama; Gabaath Saulena ihesari eman da. Galimgo alaba, eguiçan marruma; atzar, Laisa, eta hi, Anathoth gaixoa. Medemenac ihesari jo du: Gabimdarrac, eguiçue bihotzez. Eguna da oraino Nobera helceco: dardaraturen du bere escua Siongo alabaren mendiaren eta Jerusalemgo munhoaren gainera. Bainan Jaunac, armadetaco Jaincoac puscaturen du lurrezco uncia lazturaren erdian; larria içanen da arraildua, handia aphaldua. Haizcoraz ebaquiac içanen dira oihan belçac, eta Liban erorico da bere çuhaitz luceequin. Jeferen errotic ilkiren da gando bat, eta haren errotic alchaturen da lore bat. Eta haren gainean phausaturen da Jaunaren izpiritua, çuhurciazco eta adigarrizco izpiritua, conseiluzco eta indarrezco izpiritua, jaquitatezco eta jaincotiartasunezco izpiritua; Eta Jaunaren beldurrezco izpirituac betheco du. Ez du juiatuco beguien ikusiaren arabera, ez-eta jaçarrico beharrien adituaren arabera; Bainan çucembidean juiatuco ditu beharrac, eta çucentasunean jaçarrico du lurreco gaixoen alde; eta bere ahoco cigorraz joco du lurra, eta bere ezpainetaco hatsaz hilen du gaixtaguina. Çucentasuna içanen da haren guerrunce eta fedea haren guerrico. Otsoa egonen da bildotsarequin; lehoinabarra pitticarequin etzanen da; aratchea, lehoina eta ardia elkarrequin egonen dira, eta haur batec eraguinen daroete. Aratchea eta harça batean alhatuco dira; hequien umeac elkarrequin etzanen dira, eta lehoinac idiac beçala janen du lastoa. Bulharretic lekora haurra dostatuco da aspicaren cilhoaren gainean, eta higüindua denac bere escua eçarrico du basilicaren harpean. Cierpe horiec ez dute dainuric eguinen ez-eta hilen ene mendi saindu gucian, ceren Jaunaren jaquitateaz bethea baita lurra, itsasoco urec estalcen duten beçala. Egun hartan, jendaiec errequeituren dute Jeferen gandoa; ceina populuen eçagutzari, gora egonen baita, eta ospetsu içanen da haren hobia. Eta egun hartan hau guerthatuco da: Jaunac bigarren aldico hedaturen du bere escua goçatzecotzat bere populuaren ondarra, itzuria Asiriarrei, Eguiptoari, Phetrosi, Ethiopiari, Elami, Senaarri, Emathi eta itsasoco irlei. Eta eçagutzari bat alchaturen du jendaien erdian, eta bilduren ditu Israelgo ihesliarrac, eta lurraren lau izquinetaric elkarganaturen ditu Judatic barraiatuac cirenac. Eta Efraimen bekaizgoa kendua içanen da, eta Judaren etsaiac galduac içanen dira; eta Efraim ez da Judaren bekaitz içanen, eta Juda ez da Efraimen contra guducatuco. Itsasoz hegaldaca joco dute Filistindarren gainera, batean larrutuco dituzte iguzqui-aldeco umeac; Idumeac eta Moab-herriac eçagutuco dute hequien manamendua, eta Amonen umeec amor eguinen daroete. Jaunac deboilaturen du Eguiptoco itsasoaren mihia, eta alchaturen du bere escua hibaiaren gainera bere hatsaren indarrean, eta joco du bere çazpi errequetan, haletan non oinetacoequin iraganen baita hartan gaindi. Eta ene populu ondar Asiriarrei itzuriarençat bide bat içanen da, hala-nola içatu baitzen Israelençat Eguiptoco lurretic igan cen egun hartan. Eta erranen duçu orduan: Aithor bihurturen darotzut, Jauna, ceren hasarre içatu baitzare ene contra, eta aldaratu da çure sepha, eta eman darotaçu sosegu. Huna non Jaincoa den ene salbatzaile; fede çabalean ibilico naiz eta ez naiz beldur içanen; ceren Jauna baita ene indarra eta ene ospea, eta hura ilki baita ene salbatzera. Salbatzailearen ithurrietaric bozcarioz atheraturen ditutzue urac; Eta egun hartan erranen duçue: Jaunari aithor bihur eta haren icenari dei eguin dioçoçue; populuetan eçagutaraz çatzue haren eguinçac; orhoit bequiçue haren icena ceinen den handia. Canta çaçue Jauna, ceren dituen eguin sendagailac; lur gucian heda çaçue hori. Gorets eta lauda çaçu, oi Siongo etchea; ceren handiac, Israelgo sainduac çure erdian duen egoitza berea. Babilonaren desmasia, Isaiasec, Amosen semeac ikusia. Mendi hedoitsuaren gainean gora çaçue eçagutzaria; alcha çaçue minçoa, gora escua, eta atheetan sar beitez aitzindariac. Manatu ditut ene sainduetsiac, eta ene sephan deithu ditut ene hazcarrac, bozcarioz ene ospean jauzten direnac. Mendietan agueri da ostearen haroa, populu-murruen burrumba iduri: hori da erregueen eta jendaia bilduen harramança. Armadetaco Jaunac manatu ditu guerlaco guiçonac, Urrungo lurretaric, orciaren berce burutic heldu direnac. Huna Jauna eta haren hasarrearen tresnac, lur guciaren xahutzerat abian. Marruma eguiçue; ecen hurbil da Jaunaren eguna; heldu da, desmasia Jauna ganic beçala. Hargatic beso guciac erkituren dira, guiçonaren bihotza iharturen Eta xehaturen da. Minez eta oinhacez bihurricaturen dira; cuintaz egonen dira, erditzen dena iduri; bat berceari harritua gueldituren da eta hequien beguitharteec idurico dute xigortuac. Huna non dathorren Jaunaren eguna, egun gogor, asper, sepha, hasarrez bethea, lurraren mortu eguitera, eta gaixtaguinen handic herraustera. Ecen ceruco içarrec eta hequien dirdirac ez dute emanen beren arguia; iguzquia sorthu orduco ilhunduren da, eta ilharguiac ez du arguituren bere distiraduraz. Eta ethorriren naiz ikarcera lurreco gaizquiac, eta gaixtaguinen contra, hequien tzarqueriac, eta baraturen dut leguegabecoen hampurusqueria, eta aphalduren dut hazcarren oçartasuna. Guiçona bakanago içanen da urhea baino, urhe garbiena baino. Hortaz guehiago, iharrosiren dut cerua; eta lurra bere toquitic aldaraturen da, armadetaco Jaunaren gaitzidura gatic, eta haren hasarrearen iraquiduraco egunaren ariaz. Eta Babilona içanen da orkatz ume ihes dihoana iduri, eta ardia beçala; eta bilceco nihor ez da içanen; batbederac bere herritarretara eguinen du, bakotcha bere lurrera ihes goanen da. Atzeman gucia hila içanen da; eta ethorcera guerthaturen dena ezpataren azpira erorico da. Beguien aitzinean phorroscaturen diozcate beren haurrac; biluciren diozcate etcheac, eta borchaturen emazteac. Huna non hequien gainera eraiquiren ditudan Mediarrac, ceinec ez baitute cilharric bilhatuco, ez-eta urheric nahico; Bainan gueciz hilen dituzte haurttoac, eta sabelean hazten hari direnei ez dira urricalduco, eta hequien beguiac haurric ez du guphidetsico. Eta Babilona, erresumen arteco erreguina ospetsu hura, Caldearren hampurustasuneco lilia, xahutua içanen da, Jaunac Sodoma eta Gomorha urratu cituen beçala. Menderen mende ez du egoiliarric içanen; Arabiarrac ere ez ditu han jarrico bere larru-olac, eta arçainac ez dira han phausatuco. Bainan basabereec içanen dute han beren phausa-lekua; eta erainsuguez betheco dira hango etcheac; eta ostruquec içanen dute han beren egoitza; basakerrec eguinen dute han jauci; Eta huncec hango jaureguietan elkarri uhuria eguinen dute, eta fedenac egonen dira limburqueriaco temploetan. Babilonaren ordua ethorri hurran da, eta ez dira urrun haren egunac; ecen Jacobi urricalduren çaio Jauna, eta Israeldic bereciren ditu oraino bere hautuzcoac, eta phausaraciren ditu beren lurrean; arrotza hequiei batuco eta Jacoben etcheari iritchiquico da. Eta populuec hartuco eta beren toquira erakarrico dituzte; eta Israelen etcheac içanen ditu hequiec muthil eta nescatotzat Jaunaren lurrean; bere atzemaileac içanen ditu gathibutzat; eta bere nausiac, azpico. Eta hau guerthatuco da egun hartan, Jaincoac phausua eman daroqueçunean çure neke, çaphadura eta gathibutasun gogor aitzinean jasan ditutzunetaric: Babilonaco erregueren contra hartuco duçu parabola hau, eta erranen duçu: Nola guelditu da çaphatzailea? nola baratu da cerga? Jaunac hautsi ditu gaixtaguinen makila, nausi çabilçanen cigorra, Populuac bere aiherrean jotzen cituena ecin-sendatuzco çauriaz, jendaiac bere errabian azpicotzen cituena, eta gogorqui jaçarcen ciotena. Lur gucia phausuan jarri eta ixildu da; goiheretu eta bozcarioz jauci da, Içaiac ere eta Libango cedroac boztu hire gainean dituc, diotelaric: Hi lokartu haicenaz gueroztic, nihor ez duc igaiten gare ebaquitzera. Ifernu-beherea builan jarri duc hire helceari, eraiqui darozquic diganteac. Lurreco erregue guciac, jendaietaco buruçaguiac oro jaiqui dituc beren tronuetaric. Oroc ihardetsico eta erranen daie: Eta hi ere sakitua içan haiz gu beçala, gure idurico eguina haiz hi ere. Ifernuetara arthiquia içan duc hire hampurusqueria, lurrerat erori duc hire hiliquia; harrac içanen dituc ohetzat, eta ciçariac estalgui. Nola erori haiz cerutic, Lucifer, goicetan goicic ilkitzen hincena? Erori haiz lurrera, jendaien çaurçailea? Hi, hire bihotzean erraten huena: Iganen naiz cerura, alchaturen dut ene tronua Jaincoaren içarrez gorago, jarrico naiz lekucotasuneco mendiaren gainean, ipharraren aldean; Iganen naiz hedoi gorenen gainera, içanen naiz Guciz-Goraren idurico; Ororen gatic arthiquia içanen haiz ifernura, phutzu beherera. Ikusico hautenec, hire aldera makurtuz, beguiratuco daie, eta erranen die: Hau othe da lurra nahasi eta erresumac kordocatu dituen guiçon hura; Lurra mortu eguin eta hiriac herraustu dituena, bere gathibuei presondeguia idequi ez diotena. Jendaietaco erregue guciac ospetan lohakartu dira eta bakotcha bere azquen etchean da. Hi ordean, hire hobitic urrun arthiquia içatu haiz, deusetaco ez den ombor bat beçala, lohiz cikindua, eta nahas-mahas ezpataz hilac içan eta putzu-çolara jautsi direnequin, hiliqui usteldu bat iduri. Lagunkidetasunic ez duc içanen, ez-eta hequiequin ere hobian; ecen hire lurra xahutu eta hire populua hil duc: gaixtaguinen hacia ez da lucez aiphaturen. Heriotzeco aphain çatzue haren haurrac beren aiten tzarqueria gatic: ez dira alchaturen, lurra ez dute ondoregoz içanen, mundu gaina ez dute hiriz estaliren. Eta ni jaiquico natzaiote gainera, dio armadetaco Jaunac; eceztaturen ditut Babilonaren icena eta hango ondar, haci, iraulguiac, dio armadetaco Jaunac. Eta sagarroiaten aztaparraren-peco eçarriren dut, eta ur-aincira bilhacaraciren dut, eta erhaztaturen dut erhatzaz fharrastatuz, dio armadetaco Jaunac. Armadetaco Jaunac cin eguin içan du, erranez: Bai! nic burutan hartua hala içanen da; eta nic nola gogoan iragan, Hala guerthaturen da. Ene lurrean herrausturen baitut Asiriarra, eta oincaturen dut ene mendietan; eta haren ustarria kenduco dut Israelgo umeen gainetic, eta hauquien sorbaldetaric egotzia içanen da haren dorphetasuna. Horra lur guciaren gainean hartu dudan xedea, eta huna populu gucien gainera ene escua hedatua. Armadetaco Jaunac hartu du ecen xede hori, eta nor da hutsalaracico duena? Hedatu du escua, eta norc aldaraturen du? Erregue Acaz hil den urthean eguina içan da profecia hau: Filistin-herria, ez sar gucia bozcariotan, ceren den hautsia çafratzen hinduenaren cigorra; ecic suguearen errotic ilkiren duc basilica, eta haren umeec iretsiren ditiztec xoriac. Eta beharren haur lehenac haciac içanen, eta beharrac grina gabe phausaturen dituc; eta goseteaz hilaraciren diat hire erroa, eta xahuturen ditiat hire ondarrac. Athea, eguiçac orrobia; hiria, eguiçan deihadar; Filistin-herria herraustua da gucia; ecen ipharretic ethorriren da kea, eta nihor ecin itzurico da haren armadari. Eta cer içanen çaiote ihardetsia populuaren berriac ekarrico dituztenei? Jaunac eguin dituela Siongo asentuac, eta haren beraren baithan haren populuac iduquiren duela bere phesquiça. Moaben desmasia. Gabaz xahutua içan da Ar Moabena, eta ixildu da; gabaz eragotzia içan da Moaben harrasia, eta ixildu da. Etchea eta Dibon-munhoetara igan dira, Naboren eta Medabaren gainean deithoratzeco. Moabec eguin du marrasca; haren baithan, buru guciac larrutuac, biçar guciac murriztuac dira. Çakuac soinean dabilça hango carriquetan; hango hegaztegui gainetan eta placetan, marruma nigarretara jausten da. Hefebonec eta Elealec eguinen dute heiagora, Jasaraino agueri da hequien marrasca. Moaben guerlariac hortaz egonen dira orrobiaca, eta haren arimac bere buruari eguinen dio orrobia. Ene bihotza oihuz dago Moabi; ihes doha Segorreraino, hirur urthetaco miga hartaraino; Luitheco patarra nigarrez igaiten du, eta Oronaimgo bidean arthiquitzen ditu atsecabezco marrascac. Mortu eguinen dira Nemrimgo urac, ceren ihartu baita belharra, iraungui sorhoa, hil berdagailu gucia. Hequien tzarqueriaren handitasunaren arabera da, hequien gaztigua ere; Sahatsetaco errecaraino eramanac içanen dira. Heiagorac eguin du Moaben muguen ingurua; haren orrobia heldu içan da Galimeraino, haren marrasca Elimgo putzuraino. Dibongo urac odolez betheac dira; ecen igorriren dut Dibonen gainera guehiagocoric; lehoin bat Moabeco ihesliarrei eta lur hartaco ondarrei. Jauna, bidal çaçu bildots lurreco nausia, mortuco harritic, Siongo alabaren mendira. Eta hau içanen da: Nola ihes dihoan xoria eta ohancetic hegaldatzen diren umeac, hala içanen dira Moabeco alabac Arnongo iragaitzan. Moab, har çac conseilu, bilçar eguic; gaua beçala eçar çac hire itzala egüerditan; itzuri direnac gorde çatzic, eta ez sal ihesca dabilçanac. Ene ihesliarrac hire baithan egonen dituc. Moab, içan hadi hequien gordegailu xahutzailearen aitzinetic; herrautsa iraungui, gaixtaguina eceztatu eta lurraren oincatzailea sunsitu da. Eta aphainduco da tronu bat urricalmenduan, eta haren gainean jarriren da cintasunean Dabiden olhan erregue bat, juie ernea, çucembidea bilhatuco eta çucena laster bihurtuco duena. Nabaritu dugu Moaben hampurustasuna; hainitz da hampurutsua; haren hampurusqueria, haren burgoiqueria eta haren hisia handiagoac dira haren indarra baino. Hargatic Moabec Moabi eguinen dio orrobia; orrobiaz egonen da gucia: adrailu errezco harrasien gainean bozten direnei erroçuete nolacoac içanen diren hequien çauriac. Ecen Hefebongo hiripeac mortu bilhacatuac dira, eta jendaietaco buruçaguiec ebaqui dute Sabamaco mahastia: hartaco aihenac Jacerteraino helduac dira, mortuan barraiatuac dira; hartaco gandoac utziac içan dira, iragan dute itsasoa. Hargatic Jacerrequin nigarretan deithoratuco dut Sabamaco mahastia; ene nigarrez mainhaturen çaituztet, Hefebon eta Eleale, ceren çuen mahasti eta uzten gainera atheratu baita oincatzaileen izcola. Jauci, bozcarioac iraicico dira Carmeldic; bozcario, jauciric ez da mahastietan içanen; mahatsa lehercen ohi çuenac ez du lacoan arnoric oincaturen: oincatzaileei kendu diotet oihua. Hargatic ene barneac Moaben gainean adiaracico ditu guitarraren crincac beçala, eta ene bihotzac deithoraturen du adrailu errezco harrasia. Eta hau guerthaturen da: eçagun içanen denean Moab nekatu dela bere leku goretan, othoitz eguitera sarthuren da bere sainduteguietara; eta baliaturen ez da. Horra Jaunac Moabi aspalditic erran içan daroen hitza. Eta orai Jauna minçatu da, dioelaric: Sariçaleac urthe-burua berecia duen beçala, hirur urthuren buruan Moaben ospea kendua içanen da haren populu handiaren gainetic, eta gueldituren da aphur eta ttipi, eta ez da berhaturen. Damasen desmasia. Huna non Damas guelditzera dihoan hiri içatetic; eta harri deseguinezco munthoin bat içanen da. Aroergo hiriac arthaldeei utziac içanen dira, eta hauquiec han phausatuco dira, eta nihorc ez ditu icituco. Lagunça guibelatuco da Efraimdic eta erreinua Dantastic; eta Siriaco ondarrez içanen da Israelgo umeen ospeaz beçala, dio armadetaco Jaunac. Eta hau guerthatuco da egun hartan: Jacoben ospea gobelduren da, eta haren haraguico guicena urthuren. Eta içanen da, uzta-ondoan ondar-bilçailea iduri, eta haren escuac bilduco ditu burucac; eta içanen da hala-nola Erraphaimgo haranean burucaqueta dabilana; Eta Israelen gueldituco da molko bakarra mahastian beçala, eta olibac bilcean bi edo hirur oliba adar baten mocoan, edo lau edo borz ondoaren cascoan guelditu direnac iduri, dio Israelgo Jainco Jaunac. Egun hartan, guiçona gurthuco da bere eguilearen aitzinean, eta haren beguiec beguiratuco diote Israelgo sainduari. Eta ez da guehiago gurthuren bere escuz eguin cituen aldareen aitzinean, eta ez diote beguiratuco bere besoz eguinicaco lucu eta temploei. Egun hartan, haren indarra eguiten çuten hiriac utziac içanen dira, hala-nola içan baitziren utziac golde-nabarrac eta uztac Israelgo semeen aitzinean, eta mortu gueldituco çare. Ceren duçun ahanci Jainco çure salbatzailea, eta orhoitu etzaren çure lagunçaile hazcarraz; hori gatic landaturen ditutzu landare ederrac, eta erainen haci arrotza. Eta landatu ondoan, çure landareac basac içanen dira; goicetic loratuco da çure hacia, eta goçatu behar duçun egunean, galdua da uzta, eta bihotzmin handia içanen duçu. Çorigaitz populuqueta gaitzaren osteari, orroaz dagoen itsasoa iduri duenari! Çorigaitz guiçon elemenia horri, ceinaren harramançac iduri baitu urqueta gaitz baten burrumba! Populuec harrabots eguinen dute, bazterretara gaindica dihoacen uharren harrabotsa iduri eta Jaunac larderiatuco ditu, eta urrun ihes eguinen dute, eta eramanac içanen dira hala-nola mendietaco herrautsa haicearen aitzinean, hala-nola xirimola phesiaren aitzinean. Arratsean, huna cer buila! Goiceco, iraungui du. Hori da gure desmasiatzaileen çathia, gure larrutzaileen çortea. Çorigaitz lurrari, hegalez harrabots eguiten duenari, ceina Ethiopiaco ibaiaz haindian baita, Ceinac igorcen baititu bidalquinac itsasuz, eta uren gainean ihizco uncitan! Çoazte, aingueru çalhuac, ethendua eta erdiratua den jendaqui baten gana; populu ikaragarri baten garna, hura baino lazgarriagoric ez baita; iguri dagoen eta oincatua den jendaia baten gana, ceinaren ibaiec larrutu baitute haren lurra. Munduco egoiliar, lurrean çaudezten guciac, eçagutzaria alchatua içanen denean mendien gainean, ikusiren duçue, eta ençunen turutaren durrundac; Ceren hau baiterrat Jaunac: Phausaturen naiz, eta ene lekuan beguira egonen, egüerdico argui çoharra iduri, eta ihincezco lanhoa uztaroan beçala. Alabainan aroa baino lehen loratu da mahats gucia; cirthoinduco da, eta ez onduco; pudac ebaquiren ditu aihenac; eta utzi dituzqueenac, moztuac eta arthiquiac içanen dira. Eta mahastia egonen da mendietaco hegastinençat utzia, eta batean lurreco basabereençat; eta uda gucian han egonen dira ihiciac, eta neguan lurreco basabereac oro. Orduan, armadetaco Jaunari emaitza bat ekarria içanen çaio ethendua eta erdiratua den populuaz; populu ikaragarriaz, ceina baino lazgarriagoric ez baita; jendaia iguri dagoen, iguri eta oincatua dagoenaz, ceinaren ibaiec larrutu baitute haren lurra; ekarria içanen da Siongo mendira, armadetaco Jaunaren icena deithua den toquira. Eguiptoaren desmasia. Huna non Jauna iganen den hedoi arin baten gainera, eta Eguiptoan sarthuco da, eta Eguiptoco jaincomoldeac ikaratuco dira haren aitzinean, eta Eguiptoaren bihotza urthuco da haren barnean. Eta jauçaracico ditut Eguiptoarrac Eguiptoarren contra; eta guiçona guducaturen da bere anaiaren contra, eta guiçona bere adisquidearen contra, hiria hiriaren contra, erresuma erresumaren contra. Eta Eguiptoaren izpiritua nahasico da haren baithan eta galaracico dut haren asmua; eta galdeca harico dira beren jaincorde, beren azti, pithon eta asmaguinei. Eta nausi gogorren escura arthiquiren dut Eguiptoa; eta erregue muthiria içanen dute nausi, dio armadetaco Jainco Jaunac. Agorturen da itsasotic ura, eta hibaia idor eta leihor bilhacaturen da. Eta hibaiac eceztaturen dira; ttipituco eta idortuco dira antaperetaco errecac; kanabera eta ihiac ihartuco dira; Eta hibaiaren erreca, ithurburuan hasiric, aguerian gueldituco da, eta eraincetaco ixtun guciac idortuco, agortuco eta eceztatuco dira. Cuintaz egonen dira arrançariac, eta nigarrez hibaira amua arthiquitzen çuten guciac, eta sareac uren gainean hedatzen cituzten guciac erkituco dira. Lihoa lancen dutenac, xarranchari eta ehaileac, ahalquetan erorico dira. Urztatzeco errecac ahituco, eta arrain atzemateco cilho-eguileac etsian içanen dira. Çoroac dira Taniseco buruçaguiac: Faraonen conseilari çuhurrec adimendugabeco conseilu bat eman dute. Nola erraten ahal dioçue Faraoni: Çuhurren semeac, beihalaco erregueen semeac gare gu? Non dira orai hire çuhurrac? erran eta eçagutaraz biaçatec cer gogo duen armadetaco Jaunac Eguiptoaren gainean. Erhotu dira Taniseco buruçaguiac ilhaundu dira Memphistar aitzindariac enganatu dute Eguiptoa, hango populuen izquina-harria. Jaunac hequien erdian hedatu du çoramenduzco izpiritua; Eguiptoa makur igorri dute bere eguinça gucietan, hala-nola andarca dihoan hordia eta goiti eguiten duena. Eta Eguiptoac ez du jaquinen cer eguin, ez ttipiac, ez handiac, ez aitzindariac, ez manupecoac. Egun hartan Eguiptoa içanen da emaztequia iduri; harrituco da eta icituco armadetaco Jaunac escua iharrostean, ecen berac iharrosico du haren gainera. Eta Judaco lurra içanen da Eguiptoaren lazgarri; hartaz orhoituco diren guciac laztuco dira, armadetaco Jaincoac haren gainean hartu duen xedearen aitzinean. Egun hartan, Eguiptoco lurrean içanen dira borz hiri Canaango hizcunçan minçatuco direnac, eta armadetaco Jaunaz cin eguinen dutenac. Bat deithuco da Iguzqui-hiri. Egun hartan, Eguiptoco lurraren erdian içanen da Jaunaren aldare bat, eta hango mugaren ondoan Jaunaren orhoitgailu bat. Hura içanen da Eguiptoco lurrean Jaunaren eçagutzari eta lekucotasun; ecen hestutzailearen aitzinetic Jaunari deihadar eguinen diote, eta Jaunac igorrico diote salbatzaile eta guducatzaile bat libratuco dituena. Eta Eguiptoaz eçagutua içanen da Jauna, eta Eguiptoarrec Jauna eçagutuco dute egun hartan; eta ohoratuco dute, bitimac eta emaitzac escainiz; eta botuac Jaunari eguinen eta bihurtuco diozcate. Jaunac Eguiptoa joco du çauri batez, ceina berac sendatuco baitu; eta Eguiptoarrac itzulico dira Jaunaren gana, eta Jauna jabalduco çatzaiote eta sendaturen ditu. Egun hartan, bide bat içanen da Eguiptotic Asiriarren gana, eta Asiriarra sarthuco da Eguipton, eta Eguiptoarra Asirian; eta Eguiptoarrec cerbitzatuco dute Asur. Egun hartan, Israel hirugarrençat içanen da Eguiptoarrarequin eta Asiriarrarequin: benedicionea içanen da lurraren erdian, Ceina benedicatu baitu armadetaco Jaunac, erranez: Benedicatua içan bedi Eguiptoco ene populua, eta Asiriarra ene escuetaco lana; bainan Israel da ene primança. Thartan Açoten sarthu cen urthean, Sargon Asiriarren erreguec bidaliric, Açot guducatu eta hartu çuenean; Ordu hartan, Amosen seme Isaiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric: Çoaz eta soinetic ken çaçu çure çakua, eta çangoetaric çure oinetacoac. Eta hala eguin çuen, eta goan cen bulucic eta oinetacoric gabe. Eta erran, aroen Jaunac: Isaias ene cerbitzaria bulucic eta oinetacoric gabe ibili den beçala, hirur urtherençat içanen baita eçagutzaritan eta sendagailetan Eguiptoaren eta Ethiopiaren gainean; Hala Asiriarren erreguec aitzinean eramanen du Eguiptoarra gathibu eta Ethiopiarra bere lekuetaric, çahar-gazteac bulucic eta oinetacoric gabe, guibeleco aldea agueri Eguiptoaren laidotan. Eta icituac içanen eta ahalcatuco dira Ethiopiaz beren phesquiçaz, eta Eguiptoaz beren gogoco ospeaz. Eta irla hartaco egoiliarrac erranen du egun hartan: Horra horiec ciren gure phesquiça, ceinen gana lagunça esque ihes eguin baitugu Asiriarren erregueren aitzinetic: eta nola itzurico dituquegu gure buruac? Mortuco itsasoaren desmasia. Hegoatic xirimolac heldu diren beçala, heldu da mortutic, lur icigarri batetaric. Ikuspen gogorra içan çait igorria. Sinhetsgogor dena, tzarqui dabila; eta demasiatzaile dena, bere lanean hari da. Igan hadi, Elam; Mediarra, sethia: itho ditut heren auhenac. Hargatic oinhacez bethe dira ene guibel-erraiac; hesturac naduca, hestura erditzen hari denarena beçalacoac; aditzearequin erori, ikustearequin nahasi naiz. Ahitu da ene bihotza, ilhumbeec harritu naute; Babilona, ene maitea, eguina da ene harrigarri. Eçar çac mahaina, atalaitic beguira çac jaten eta edaten hari direnei. Jaiqui, aitzindariac; loth erredolari. Ecen hau erran darot Jaunac: Çoaz, eta eçar çaçu atalari bat; ez cer-nahi ikus deçan, ethor bedi erratera. Eta ikusi du bi guiçonequilaco orga-laster bat; bat cen asto baten gainean, eta bercea camelu baten bizcarrean; eta artharequin eta atzarriqui beguira egotu cen. Eta lehoinac beçala oihu eguin çuen: Ni naiz Jaunaren atalaiaren gainean, bethi xutic egunaz; eta ene goaitean nago ni, gau guciz. Huna non ethorri den bi çalditaco orga-lasterrari eraguiten çaroen guiçon hura, eta ihardetsi, eta erran du: Erori da, erori Babilona, eta haren jaincomolde guciac phorroscatuac dira lurrean. Ene bihi joa, ene larraineco hibia, erran darotzut armadetaco Jauna ganic, Israelen Jaincoa ganic aditu dudana. Dumaren desmasia. Seirdic oihu eguiten darotade: Çaina, cer berri gauaz? çaina, cer berri gauaz? Çainac erran du: Ethorri da goiça, heldu da arratsa; bilhatzen baçarete, bilha ongui; itzul çaitezte, çatozte. Arabian desmasia. Ilhuncean lo eguinen duçue oihanean, Dedanimgo bidexquetan. Hegoaldeco lurrean egoten çaretenac, egarri denari quiderat atheratuz ekarreçoçue ura; oguiarequin çoazquiote ihesliarrari bidera. Alabainan ihes eguin dute ezpaten aitzinetic, dixidatzen cituenaren ezpataren aitzinetic, arrambela hedatuaren aitzinetic, gudu gogorraren aitzinetic. Alabainan hau erran darot Jaunac: Oraino urthe bat, sehiaren urthea beçala neurtua, eta Cedarren ospea oro kendua içanen da. Eta Cedarren semeen arteco arrambelari hazcarren ondarrac ere gutituac içanen dira; ecen minçatu da Jauna, Israelgo Jaincoa. Ikuspeneco haranaren desmasia. Cer dun hic ere, hegazteguietara gucia igaiteco? Hiri oihuz eta jendez bethea, hiri bozcariotsua: hire hilac, ez ditun ezpataz hilac, ez ditun guerlan hil. Hire buruçagui guciec batean iheseguin diten; gogorqui estecatuac içan ditun; atzemanac içan diren guciac, elkarrequin estecatuac eta urrun eramanac içan ditun. Hargatic erran dut: Guibela çaitezte ni ganic, ixurico ditut nigar minac; ez abia niri sosegu eman beharrez ene populuco alabaren xahupenaren gainean. Hau da ecen hilcequetaco, eta oincapenetaco, eta nigarretaco eguna, Ikuspeneco haranera armadetaco Jainco Jaunac igorria, urratzen duelaric harrasia eta ikaragarri aguercen mendi gainean. Eta Elamec hartu du gueci-uncia, çaldizcoaren orga-lasterra, eta erredolac biluci du harrasia. Eta hire haran hautac orga-lalerrez içanen dira betheac, eta hire athean jarrico ditun çaldizcoac. Aguertua içanen da Judaren gueriça, eta egun hartan ikusiren duçu harmateguia, oihaneco etchea. Ikusiren ditutzue Dabiden hirico urradurac cembat diren uso; eta bilduren ditutzue behereco arrainteguico urac. Eta kondatuco ditutzue Jerusalemgo etcheac, eta etche urratzen harico çarete harrasiaren hazcarceco. Eta osin bat eguinen duçue bi harrasiren artean, arraintegui çaharraren ondoan; eta hura eguin çuenaren gainera ez duçue beguiric emanen, eta haren eguilea urrundic ere ez duçue ikusico. Egun hartan armadetaco Jainco Jaunac bere populua deithuco du nigar-deithoreetara, ileen murriztera eta çakuaren jaunztera. Eta huna bozcario eta jauciac, aratche eta ahari hilceac, haragui jateac eta arno edateac. Jan eta edan deçagun, ecen hilen gare bihar. Eta armadetaco Jaunaren minçoa aguertu da ene beharrietara: Barkatzen badarotzuet tzarqueria hori hil çaitezten arteo, dio armadetaco Jainco Jaunac. Hau dio armadetaco Jainco Jaunac: Çoaz, sar çaite tabernaclean egoten dena gana, Sobna gana, ceina temploaz baita cargutua, eta erranen dioçu: Cer hari çare hemen, edo nor beçala çare hemen, çuc hemen eguin baituçu çuretzat hobi bat, leku goran artharequin harguindu baituçu orhoitgailu bat, eta harrian hobi bat çuretzat? Huna non Jaunac eramanaciren çaituen, oilar bat eramaten den beçala, eta eramanen çaitu hala-nola aldagarri bat. Hesturaz koroaturen du, çure burua; pilota bat beçala arthiquiren çaitu lur çabal eta hedatu batera; han hilen çare, eta han akabaturen dira çure ospearen leloac, oi guiçon çure Jaunaren etcheco laidoa. Çauden toquitic iraiciren çaitut eta çure cargutic kenduco. Eta hau içanen da egun hartan, deithuco baitut ene cerbitzari Eliacim, Helciasen semea. Eta jaunciren diot çure soinecoa, eta hazcarturen dut çure guerricoaz, eta haren escuetan eçarrico dut çure ahala; eta aita bat beçala içanen da Jerusalemgo egoiliarrençat eta Judaren etchearençat. Eta haren soingainean eçarriren dut Dabiden etcheco gakoa; eta idequiren du, eta nihorc ecin hersico; eta hersiren du, eta nihorc ecin idequico. Eta ciri bat beçala sarthuren dut hura toqui segurean, eta bere aitaren etchearençat içanen da ospezco tronu bat beçala. Eta haren gainean eçarrico dute haren aitaren etcheco ospe gucia, eta hartaric dilindan unci mota guciac, unci ttipiac oro, edateco uncietaric musicaco tresnetaraino. Halaco egun batez, dio armadetaco Jaunac, toqui segurean sarthua içan cen ciria, atheratua içanen da, eta hautsico da, eta erorico; eta hartaric dilindan cirenac xahuturen dira, ceren Jauna minçatu baita. Tirren desmasia. Orrobiaz abia çaitezte, itsasoco unciac, ceren lekua ceintaric heldu ohi baitziren unciac xahutua baita: Cethimgo lurretic ethorri çaiote berria. Ixil çaitezte, irlan çaudeztenac: Sidoneco tratulariac itsasoa iraganez ethorcen ciren hire bethetzera. Tirrençat ciren Nilac bere ur handiequin sorrarazten cituen haciac, eta hibaieco uzten fruituac; Tir bilhacatua cen jendaqui gucien merkatua. Ahalquez urth hadi, Sidon; minçatu da ecen itsasoa, itsasoco indarra, dioelaric: Ez naiz erdi, eta ez dut haurric eguin; ez dut haci ez muthil, ez nescatcharic. Deithore minetan egonen dira Eguipton, adituco dituztenean Tirreco berriac. Iragan çatzue itsasoac, eguiçue orrobia, irlan egoten çaretenec. Ez othe da hori çuen hiri hura, ceinac berce orduz beihalaco bere egunez espantu baitzuen? Orai bere oinec urrun eramanen dute arrotz bicitzera. Norc atheratu du asmu hori Tirren gainean, ceina baitzen beihala korodun, ceinetaco tratulariac prince baitziren, eta mercatariac lurreco handi? Armadetaco Jaunac eguin du asmu hori eragoztecotzat ospedun gucien hampurustasuna, eta laidotara arthiquitzeco lurreco handi-mandiac. Çoaz çure lurretic hibaia iragaiten den beçala, oi itsasoaren alaba; ez duçu guehiago guerricoric. Jaunac itsasoaren gainera hedatu du bere escua, iharrosi ditu erresumac; Canaanen contra eman ditu manuac, çathicatzeco hango hazcarrac. Eta erran du: Sidonen alaba, nescatcha desohoratua, ez dun guehiago hire buruaz espanturic erabilico; jaiquiric iragan çan itsasoa Cethimeraino; han ere ez dun hiretzat içanen phausuric. Horra Caldearren lurra; ez da içatu holaco populuric; Asurrec arthiqui cituen horgo asentuac; gathibu eraman dituzte horgo hazcarrac, jauçaraci dituzte horgo etcheac, eta bere lurrera dute eragotzi. Orrobia eguiçue, itsasoco unciac, ceren xahutua baita çuen indarra. Eta hau içanen da egun hartan: Ahancia içanen haiz, oi Tir, hirur hogoi eta hamar urthez, erregue baten egunac neurtuac diren beçala; aldiz hirur hogoi eta hamar urtheren buruan, Tirrençat içanen du lilitchoaren cantua beçalaco bat. Har çan guitarra, eguiçan hirico ingurua, lilitcho ahanzterat utzia; canta çan ongui, errepica cantua, hitaz orhoit dadien norbait. Eta hau içanen da hirur hogoi eta hamar urtheren buruan: Jauna ethorriren da Tirren ikustera, eta bere irabacietara bihurraracico du; eta Tir berritan limburturen da ororen aitzinean lurreco erresuma guciequin. Eta haren tratu, irabaciac Jaunari içanen çaizco sainduetsiac; ez dira beguiratuac eta çainduac içanen; ceren haren tratua içanen baita Jaunaren aitzinean egoten direnençat, jan deçaten ase arteo, eta jauncia içan deçaten azquen çaharceraino. Huna non Jaunac xahutuco duen lurra, eta bulucico du, eta gainazpicatuco du, eta barraiatuco ditu hango egoiliarrac. Eta nola içanen baita populua, hala apheça; nola muthila, hala nausia; nola nescatoa, hala etchecandrea; nola erostea, hala salçailea; nola maileguz harçailea, hala emailea; nola guibelerat galdatzen duena, hala çor duena. Xahupenez xahutua içanen da lurra, eta harrapaquerian larrutua; hori da ecen Jaunac atheratu duen hitza. Lurra nigarretan da; iraungui, erkitu da; iraungui da mundua, erkitu da lurreco populuaren goratasuna. Eta lurra içurriztatua da hartan daudecenez; ceren hautsi baitituzte legueac, çucena aldatu, urratu bethiereco patua. Hargatic madaricioneac iretsico du lurra, eta bekatuan pulumpatuco dira hartan daudecenac; hargatic çoratuco dira hura lancen dutenac, eta gueldituco da guiçon guti. Mahatsa nigarrez dago; mahastia erkitua da; bihotzez bozten ciren guciac auhenetan daude. Baratu da atabalen harrabotsa, guelditu bozten cirenen oihua, ixildu guitarraren ots goçoa. Ez dute guehiago cantuz edanen arnoric; edaria karats içanen da edanen dutenençat. Herraustua da erguelquerietaco hiria; hersiac daude etcheac oro, eta nihor ez da sarcen. Arnoaren gainean cuinta içanen da carriquetan; galdu da bozcario gucia; arraicia goan da lurretic. Hirian guelditu da bakartasuna, çorigaitzac joco ditu atheac; Ecen lurraren erdian, populuaren erdian gueldituco direnac içanen dira hala-nola oliba bakarrac, ondoa bildu ondoan gueldituac, hala-nola mahats gutiac, bilcea akabatu den ondocoac. Hequiec alchaturen dute boça eta cantaturen dituzte laudorioac; Jauna goretsia içanen denean, irrincinaca joco dute itsasotic. Hargatic ospa çaçue Jauna çuen çuhurtasunaz; gorets çaçue itsasoco irletan Israelgo Jainco Jaunaren icena. Lurraren berce burutic ençun ditut laudorioac, prestuaren ospea. Eta erran dut: Ene segretua enetzat, ene segretua enetzat. Çorigaitz niri! Leguea dute gaixtoqui hautsi, legue-hausleec beçala hautsi dute. Laztura, cilhoa eta artea hiretzat, lurrean hagoena. Eta hau guerthaturen da: beldurraren lotsaz ihes-goailea cilhora erorico da; eta cilhotic itzurico dena, artean içanen da atzemana; ceren ceru goretaric idequiac baitira ur-jauciac eta iharrosiac içanen baitira lurraren asentuac. Lurra joca içanen da urratua, lurra carrascaca içanen da lehertua, lurra dardaraca içanen da iharrosia. Lurra hordia beçala andarca kordocan ibilico da; eta kendua içanen da, gau batençat hedatzen den olha iduri; eta bere tzarqueriac lehertuco du; erorico da, eta ez du jaiquitzera eguinen. Eta hau içanen da: Egun hartan Jauna aguertuco da ceruco armadaren ikustera hergoretan, eta lurreco erregue lurrean direnen ikustera. Eta molço batera putzuan içanen dira bilduac, eta han presondeguian hersiac; eta asco egunen buruan ikartuac içanen dira. Eta ilharguia ahalquez gorrituco eta urthuco da, armadetaco Jauna erregue jarrico denean Sionen eta Jerusalemen, eta ospatua içanen denean bere çaharren aitzinean. Jauna, ene Jaincoa çare çu; goretsiren çaitut, eta aithor bihurturen diot çure icenari; ceren ditutzun eguin sendagailac, aspaldidanicaco asmu cinac. Halabiz. Alabainan hiritic eguin duçu hobi bat, hiri hazcarretic harri murru bat; erabaqui duçu arrotzen egon-lekua ez dadien guehiago içan hiri, ez-eta menderen mendetan berritua. Horren gatic laudaturen çaitu populu hazcarrac, eta çure beldur içanen da jendaqui hazcarren hiria; Ceren eguin çaren beharraren indar, noharroinaren indar haren hesturaco orduan, haren phesquiça phesiaco mugan, itzala berotean, ecen hazcarren hatsac iduri du harrasi bat jotzen duen phesia. Beroac egarriaz beçala, hecico duçu arrotzen oldarra; eta iharraracico duçu hazcarren gandoa, hedoi erretzen duen baten azpian beroaz beçala. Eta armadetaco Jaunac mendi haren gainean populu guciei eguinen diote barazcari goço bat, arnozco besta bat, haragui gori eta guicen, arno iragacizco besta bat. Eta mendi hartan trencaturen du populu gucien gainera estecatua den gathea, eta jendaia gucien gainera irazquia den sarea. Herioa bulkaturen du behin-bethico; Jainco Jaunac nigarra kenduco du beguitharte gucietaric, lur gucitic kenduco du bere populuaren laidoa; ecen Jauna da minçatu. Eta egun hartan erranen du haren populuac: Huna gure Jainco hura; iguriqui dugu, eta salbaturen gaitu; hau da gure Jaun hura; iguriqui dugu, eta bozturen eta jaucico gare hunen ganicaco salbamenduan; Ecen mendi haren gainean phausaturen da Jaunaren escua; eta haren azpian lehertua içanen da Moab, lastoa orguen azpian xehatzen den beçala. Eta haren azpitic hedaturen ditu escuac, iguericariac ericatzeco hedatzen dituen beçala; Jaunac aphalduren du haren ospea, bere escuetan purçupilatuz beçala. Eta hire harrasi goretaco hazcargailuac erorico dituc; arthiquiac eta lurrerat eragotziac içanen dituc herraustuac içan arteo. Cantica hau egun hartan Judaco lurrean içanen da cantatua: Sion da gure indarreco hiria; salbatzailea jarriren da hartan harrasi eta harrasi-aitzineco. Çabal çatzue atheac, eta sar bedi jendaqui çucen, eguiaren beguiralea. Goan da errebelamendu çaharra; beguiraturen duçu baquea; baquea, Jauna, ceren dugun çure baithan iduqui phesquiça gurea. Jauna baithan eçarri duçue bethicotzat çuen iguriquitza, Jainco Jaun hazcarraren baithan bethi gucico; Ceren aphalduco baititu gora çaudenac; beheitituco baitu hiri hampurutsua; aphalduco du lurreraino, jautsaracico du herrautseraino. Azpian erabilico du oinac, beharraren oinac, noharroinen çangoac. Prestuaren bidexca çucena da; çucena da ibilceco prestuaren bidea. Eta çure manamenduetaco bidexquetan iguriqui çaitugu, Jauna; gure arimaco lehian çauden çure icena eta çure orhoitzapena. Gau gucian çure lehiaz egotu da ene arima; eta oraino ene izpirituaz eta ene bihotz guciaz goicetic çure ganat egonen naiz atzarria. Çure erabaquiac lurrean betheco ditutzunean, munduan daudecenec ikasiren dute çucentasuna. Urrical gatzaizquion gaixtaguinari; ez du ikasico çucentasuna: sainduen lurrean eguin ditu tzarqueriac, eta ez du ikusico Jaunaren ospea. Jauna, alcha bedi çure escua, eta ez beçate ikus: ikus beçate populu bekaiztiec, eta ahalquez urth beitez; eta suac irets betza çure etsaiac. Jauna, emanen darocuçu baquea, ecen çuc eguin darozquigutzu gure eguinça guciac. Jauna, gure Jaincoa, çutaz berce nausiric içatu da gure gainean: çure icenaz bakarric orhoit begaitez çu baithan. Hilcen direnac ez beitez bici, diganteac ez beitez bicira bihur: horren gatic ethorri çaizquiote ikustera, eta phorroscatu ditutzu, eta eceztatu duçu hequiezco orhoitzapen gucia. Ongui eguin dioçu, Jauna, populu huni, ongui eguin dioçu: ospe bihurtua içan othe çaitzu? Urrundu ditutzu hunen lurreco muga guciac. Jauna, beren hesturan bilhatu çaituzte; hesturaco auhenetan eçagutaracico dioçute çure irakaspena. Nola içorra den emaztequia, heiagoraca baitago oinhaceen erdian, erditzeco ordua hurbildu çaionean; hala gare, Jauna, çure aitzinean bilhacatuac. Ernaldu eta erdi beçala gare, eta haicea ilki da gu gatic; lurrean ez dugu salbamenduzco fruituric atheratu; hargatic ez dira erori lur huntaco egoiliarrac. Çuc hilac bicico dira; ene hilac bizturen dira. Atzar çaitezte eta laudorioac canta çatzue, herrautsean egoten çaretenac; ecen arguizco ihinça da, Jauna, çure ihinça, eta xahutuco duçu diganteen lurra. Çoaz, ene populua, sar çaite çure gueletan; atheac hersatzu çure gainera; çaude aphur bat gorderic, gaitzidura iragan dadien arteo. Ecen huna non bere toquitic ilkitzera dohan Jauna, ikarceco lurrean dagoenac haren contra eguin tzarqueria; eta lurrac aguertuco du gainera ixuri dioten odola, eta ez ditu guehiago estalico hartan gorde dituzten hilac. Egun hartan Jauna bere ezpata gogor, handi eta hazcarrarequin ethorrico da Lebiathanen gainera, sugue hagaren gainera, Lebiathanen gainera, sugue carabilcatsuaren gainera; eta hilen du itsasoan den balea. Egun hartan arno oneco mahastiac cantaturen ditu Jaunaren laudorioac. Ni naiz Jauna, hura çaincen dudana; maiz urztatuco dut; beldurreceta bidegaberic eguin dioçoten, çaincen dut gau eta egun. Sepharic ez da ene baithan: nor abiatuco da elhorria eta lapharra beçala ene sistatzen? Oinen azpian ibilico dut eta hambatequin su emanen diot. Ala hobequi iduquiren du ene indarra? Baquea eguin beça enequin, baquea enequin eguin beça. Jacobi oldar eguitera heldu direnen gatic, Israel loratuco da eta aldascatuco, eta haren haciaz betheco dute lurraren gaina. Jaincoac jo othe du hura etsaiac jotzen çuen beçala? edo Israel hila içan othe da, hari hilca hari citzaioena beçala? Çutaz iraicia içan denean, Jauna, neurriz bere hobenen arabera juiatu duçu. Bere sepha gogorraren eztitzera hari cen Jauna, su guehienic çuen orduan ere. Horreletan aria hortaz Jacoben etcheari barkatua içanen çaio bere bekatua; eta hori gucia içanen da haren bekatuaren kenceco, aldareco harri guciac eçarrico dituenean herrausten den harria beçala xehacaturic, lucuac eta temploac lurrerat arthiquiac içanen direnean. Alabainan hiri hazcarra urratua içanen da, hiri ederra utzia eta mortu beçala igorria içanen da; han alhatuco eta han etzanen da erguia, eta janen du hango musquila. Agorteac xahutuco ditu hango uztac; emaztequiac ethorrico dira haren arguitzera; ecen hango populua ez da çuhurra; hargatic hura eguin duena etzaio urricalduren, eta hura jarri duenac ez dio barkaturen. Eta hau guerthatuco da: egun hartan Jaunac joco du hibaiaren errecatic Eguiptoco uharreraino, eta çuec, Israelgo semeac, bat-banazca bilduac içanen çarete. Eta hau guerthatuco da: egun hartan turuta handiac durrundaturen du, eta Asiriarren lurrean galduac cirenac eta Eguiptoco lurrera iraiciac cirenac ethorrico dira, eta adoratuco dute Jauna mendi sainduan Jerusalemen. Çorigaitz hampurusqueriaco koroari, Efraimgo hordiei, lore erorcen denari, ceina baita hequien bozcariozco sendagaila! Çorigaitz haran goriaren buruan egoten, eta arnoac kordocan erabilcen dituenei! Huna Jaun botheretsu eta hazcarra; iduri du harri abarraren oldarra, xirimola phorroscatzailea; iduri du bazterrac harcen eta eremu çabaletara gaindica hedatzen diren uhar gaitzen oldarra. Efraimgo hordien hampurusqueriazco koroa oin-pean osticatua içanen da. Eta lore erorcen dena, ceina baita haran goriaren buruan dagoenaren bozcariozco sendagaila, içanen da hala-nola fruitu oncen dena udazqueneco çohitasuna baino lehen; ikusico duenac, escura hartu orduco, iretsiren du. Egun hartan armadetaco Jauna içanen da ospezco koro bat eta bozcariozco floca bat bere populu ondarrarençat, Çucentasuneco izpiritua çucenaren gainean jarcen denarençat, eta indarra guerlatic hirico athera bihurcen direnençat. Bainan hauquiec ere, arnotuac içanez burua galdu dute, eta hordiaren hordiz andarca ibili dira; apheçac eta profetac, mozcorrac içanez galdu dute burua, arnoac beretu ditu, hordiac andarca erabili ditu, ez dute eçagutu ikuslea, ez dute adimenduaren jaquitateric içatu; Ecen mahain guciac betheac dira goiti eguinez eta cikinqueriaz, halaz non toqui garbiric ez baita guehiago. Nori erakutsico dio Jaunac jaquitatea? nori ardietsaraciren dio bere hitza? Esnetic higüindu berriei, bulharretic higüindu haurrei. Irakats, irakats berriz; irakats, irakats oraino; çaude, çaude oraino; iguri, oraino iguri; aphur bat hemen, aphur bat hemen. Alabainan berce moldez, berce hizcunça batean minçatuco da Jauna populu harri, Ceinari erran içan baitio: Hau da ene phausua; medearaz çaçue nekatua, eta hau da ene sosegua; eta ez du nahi içan ençun. Eta hau içanen da hequiençat Jaunaren hitza: Irakats, irakats berriz; irakats, irakats oraino; çaude, çaude oraino; iguri, oraino iguri; aphur bat hemen, aphur bat hemen; arren-eta goan ditecen, eta guibelaren gainera eror ditecen, eta lehertuac içan ditecen eta artean sar eta atzemanac içan ditecen. Hargatic adi çaçue Jaunaren hitza, guiçon trufari, Jerusalemeco ene populuaren gainean nausi çabilçatenac. Erran duçue ecen: Batasun eguin dugu herioarequin, patu hartu dugu ifernuarequin. Uharra beçala iraganen denean içurria, ez da gure gainera helduco; ceren gueçurraren gainean eçarri baitugu gure phesquiça, eta gueçurraren maldan gare. Horren gatic hau dio Jainco Jaunac: Huna non Sionen asentuetan eçarcera nohan harri bat, harri frogatua, izquina harria, baliosa, asentuan asentatua. Sinhetsico duena, ez bedi lasterrez abia. Eta phisu çucenean eçarrico dut ene juiamendua, neurri çucenean ene justicia; eta harriac xahutuco du gueçurraren gaineco phesquiça, eta uharrac goanen dira haren gueriçaren gainetic. Eta iraunguico da çuen batasun herioarequilacoa, eta ifernuarequilaco çuen patuac ez du iraunen; uharra beçala iraganen denean içurria, haren azpian ambilduac içanen çarete. Noiz-nahi iragan dadien, eramanen çaituztete; ecen goicean goicic iraganen da, gau eta egun baratu gabe; eta gaztigua içanen da bakarric aditua ardietsaracico darotzuena; Ecen ohea hain da hersia, non bi guiçonetaric bat erorico baita, eta estalguia hain laburra non bia ecin estal baitetzazque. Alabainan Jauna jarrico da beihala barraiamenduco mendian beçala; samurtuco da hala-nola berce orduz Gabaonen den haranean; eguitecotzat bere lana, bere lan arrotza; eguiteco bere lana, arrotz çaioen lana. Eta orai berautzue trufa, beldurrez-eta tinca ditecen çuen lokarriac; ecen armadetaco Jainco Jauna ganic ençun dut, mozquin eta xahupen baten eguitera dihoala lur guciaren gainean. Beharria emoçue ene minçoari eta adi çaçue; çaudezte erne eta ençun çaçue ene solasa. Egun gucian laboraria iraulcen hari othe da eraitecotzat? bethi mokor jotzen eta haitzurcen hari othe da bere lurrean? Haren gaina bardindu duenean, ez othe du eraiten sugue-ilharra, eta cumina ixurcen; eta ez othe ditu aldizca eta cein bere toquian eçarcen oguia, garagarra, artho-xehea eta xinguila? Jaincoac ematen dio jaquitatea, eta harec arguitzen du. Ecen sugue-ilharra ez da burdinazco horcequin bihitzen, eta orga-arroda ez da cuminaren gainean inguruca ibilcen; bainan sugue-ilharra çaharoarequin jotzen da, eta cumina makilarequin. Oguia ordean xehatzen da; bainan bihitzaileac ez du bethi bihituco, ez-eta orgac arroden azpian erabilico, ez-etare bere burdin horcequin xehatuco. Eta hori armadetaco Jainco Jauna ganic atheratu da, ederretsarazteco haren asmuac eta handietsarazteco haren çuhurcia. Çorigaitz Arieli, Arielgo hiri Dabidec hartu duenari! Urtheac urthea eraman du; besta ederrac goan dira. Ariel inguratuco dut hersgailuz, eta ilhun eta deithoretan içanen da, eta içanen da Ariel iduri. Eta inguru gucian ustei batez beçala inguratuco haut, eta tranchada bat alchatuco dut hire aitzinean, eta hazcargailuac eçarriren ditut hire sethiatzeco. Eta aphaldua içanen haiz, luphetic minçatuco haiz, eta luphetic ençunen da hire solasa; eta hire minçoa içanen da pithonarena luphetic iduri, eta hire solasa içanen da lupheticaco gurgura bat beçala. Eta hi haiçatuco hautenen ostea içanen da herrauts xehea iduri, eta hire contra nausitu direnen ostea içanen da hala-nola haiceac daramatzan ilhaunac; Eta hori içanen da batbateco tarrapata bat. Armadetaco Jauna Arielen ikustera ethorrico da, ihurçuri, lur-ikaren erdian; xirimola, phesia eta su iresle baten garraren burrumba lazgarriarequin. Eta Arielen contra guducatu diren jendaqui gucien ostea, eta Arieli guerla eguin, et hura sethiatu, eta haren contra nausitu direnac oro içanen dira ametsetaco gabazco itchurapen bat iduri. Eta nola gose denac ametsetaric jaten baitu, eta atzarcen denean sabela huts baitu; eta nola egarri denac, ametsetaric edaten baitu, eta atzarcen denean, oraino egarriz ahitua eta barnea hutsic baitago; hala-hala içanen da Siongo mendiaren contra gudu eguin duten jendaia gucien ostea. Harri eta baldi çaitezte, kordocan eta andarca ibil çaitezte; hordi çaitezte, bainan ez arnoz; canti çaitezte, ez ordean hordi içanez; Ecen Jaunac çuen gainera buhatuco du lo hatsa; hersico ditu çuen beguiac, itsutuco ditu çuen profeta eta buruçagui ikuspendunac. Eta profeta gucien ikuspenac çuençat içanen dira, iracurcen daquien bati ematen den liburu ciguilatu batetaco hitzac beçala. Erranen diote: Iracur çaçu hau. Eta ihardetsico dut: Ecin dirot, ciguilatua baita. Eta liburua emanen çaio iracurcen ez daquien bati, eta erranen diote: Iracur çaçu. Eta ihardetsico du: Ez daquit iracurcen. Eta Jaunac erran du: Populu hori ahoz hurbilcen çaitalacoz eta ezpainez handiesten nauelacoz, bainan horren bihotza ene ganic urrun baita, eta guiçonen legue eta irakasmenen araberacoa baita horrec enetzat duen beldurra; Horren gatic huna non, populu hori hobequi harriaraciren dudan berce sendagaila gaitz eta espantagarri batez ecen çuhurcia galduco da horren guiçon çuhurren baitharic, eta itsutuco da horren umoen adimendua. Çorigaitz çuei ceinac çuen bihotzen barnean sarthuac baitzaudezte, Jaunari gorde nahiz çuen xedea; ceinen eguinçac ilhumbetacoac baitira, eta erraten baituçue: Norc ikusten gaitu, eta norc daqui gure berri? Tzarra da çuen gogoeta hori, hala-nola buztina baxereguilearen contra asmutan sar baledi, eta lanac erran baleço lanthu duenari: Ez nauc hic eguin; eta baxerac erran baleço eguin duenari: Etzaic aditzen. Ez othe da oraino ephe guti laburric barnean Liban aldatuco Carmelera, eta Carmel ez othe da oihan batençat hartuco? Eta egun hartan gorrec adituco dituzte liburuco hitzac, eta itsuen beguiec ikusico dute ilhumbeen eta lambroaren artetic. Eta guiçon eztien bozcarioa handituco da Jauna baithan, eta beharrac bozcarioz jaucico dira Israelgo sainduaren baithan; Ceren erori baita nausi çabilana, xahutu baita trufaria, eta eragotziac baitira gaizquirat atzarriac çaudenac; Guiçonei beren solasez bekatu eraguiten çaroetenac, eta baldarnaco cridançatzailea amarruca erorrarazten çutenac, eta çucembidetic ariaric gabe ceihercen cirenac. Horren gatic, Jacoben etcheari hau dio Jaunac, Abraham berrerosi duenac: Jacob ez da guehiago ahalcatua içanen, ez-eta haren beguithartea ez da guehiago gorrituren; Bere umeac ordean, erre escuetaco lanac, ikusico dituenean bere erdian ene icenari ospe ekarcen; oroc batean ospaturen dute Jacoben saindua, eta goraqui aithor bihurturen diote Israelen Jaincoari, Eta izpirituz basatuac cirenec ardietsiren dute adigarria, eta marmara-eguileec eçaguturen dute leguea. Çorigaitz, dio Jaunac, çorigaitz çuei ume makurtu çaretenac asmu harceco eta ez ene ganicacoa, eta oihalaren irazquitzeco eta ez ene izpirituaren arabera, bekatua bekatuaren gainean murrucatzeco! Çorigaitz çuei bideari lotzen çaretenac Eguiptora jausteco eta ene ahoari galderic eguiten ez duçuenac, lagunça bat ustez kausitu Faraonen indarrean, eta Eguiptoaren itzalaren gainean sinheste içanez! Eta Faraonen indarra içanen da ahalquetara çuen arthiquitzeco, eta Eguiptoaren itzalaren gaineco sinhestea laidotara çuen erorrarazteco. Çuen aitzindariac Tanisen ciren eta çuen berriquetariac Haneseraino heldu içan dira. Oro ahalquetara dira erori ikusiric populu bat ecin balia çaquioquetena; etzaiote ez lagungarri, ez cerbaitetaco içatu, bainan-bai ahalcagarri eta laidagarri. Hegoaco abereen desmasia. Badoaci atsecabe eta hesturetaco lurrera, lehoin urrix eta orots, bipera eta basilica hegaldunen toquietara, abereen bizcarrean daramatzatelaric beren onac, eta cameluen concorraren gainean beren urhe-cilharrac; badoaci ecin baliatuco çaioten populu baten gana. Alabainan Eguiptoaren lagunça alferra eta hutsa içanen da. Horren gatic oihu eguin dut horren gainean: Ez da hor hampurusqueriaric baicen; çaudezte gueldiric. Çoazquiote beraz orai, eta iscriba dioçuçuete ezpelaren gainean, eta liburu batean arthatsuqui hau iscriba çaçu; eta azquen egunean bethicotzat içanen da lekucotasunetan. Alabainan hori da populu hasarretzera tarritatzen duena, ume gueçurti, ume Jaincoaren leguea ençun nahi ez dutenac; Ceinec baitiote ikusleei: Ez ikus; eta beguiratzaileei: Guretzat ez beguira çucenac diren gaucei; erragutzue gure gogaraco gauçac; guretzat hala ez diren beçala ikusatzue gauçac. Aldara çaçue gure ganic bidea, makur çaçue gure ganic bidexca; Israelgo saindua gueldi bedi gure aitzinetic. Horren gatic hau dio Israelgo sainduac: Ceren duçuen gaitzetsi ene hitza, eta duçuen eçarri çuen phesquiça gueçurrezco solas eta haroetan eta hequien gainean çareten bermatu; Horien gatic tzarqueria hori içanen da çuençat hala-nola urradura, harrasi handi batean dixidatzen çuena eta erorcen dena, ecen bat-batean eta gutien ustean ethorrico baita harrasia lehercera. Eta xehatuco da, hala-nola lurrezco pegar bat çathicatzen baita hazcarqui joz, eta haren pusquetaric ez da casco bat kausituco ceintan sutic inhar bat eramanen baita, edo putzutic ur xorta bat atheratuco. Alabainan hau erran du Jainco Jaunac, Israelgo sainduac: Bihurcen eta baquean egoten baçarete, içanen çarete salbatuac; ixiltasunean eta iguriquimenean içanen da çuen indarra. Eta ez duçue nahi içan; Eta erran duçue: Batere; çaldietara ihes eguinen dugu. Horren gatic goanen çarete ihes. Çaldi çalhuen gainera iganen gare. Horren gatic ondotic jarraiquico çaizquitzuenac içanen dira çalhuago oraino. Çuetaric mila guiçon, baten beldurrez ihes goanen dira; eta borcen beldurrez oroc ihes eguinen duçue, gueldi çaitezten arteo unci masta bat beçala mendi bizcarrean, eta munho gainean eçagutgailua iduri. Hargatic iguri dagoquiçue Jauna çuei urricalceco, eta horren gatic ospe atheratuco du çuei barkatuz; ecen Jauna Jainco çucentasunecoa da; dohatsu haren iguri daudecen guciac Ecen Siongo populuac Jerusalemen içanen du bere egoitza; etzare bethi nigarretan egonen, Jaunac çutaz harturen du urricalpen; çure oihura, ençun beçain laster ihardetsiren darotzu. Eta Jaunac emanen darotzu oraino oguia xuhur eta ur guti, bainan ez du guehiago çure ganic hastanduren çure irakaslea, eta çure beguiec ikusiren dute çure arguitzailea. Eta çure beharriec atzar-emailearen guibeletic ençunen dute haren hitza, erraten: Hau da bidea, huntaric ibil çaitezte, eta ez makur ez ezquerrerat, ez escuinerat. Eta lohira arthiquiren ditutzu çure jaincomoldeen cilharrezco xaflac, eta çure urhezco jaincomoldearen aldagarria, eta arthiquiren ditutzu hala-nola astagaizdunaren cikinqueria. Erranen dioçute: Eguiçue camporat. Eta Jaunac uria emanen diote çure eraincei, edocein lurretan eguin dituzquetzun; eta lurreco fruituetaricaco oguia içanen da guciz nasai eta goria; eta egun hartan bildotsa çabalean alhaturen da çure ontasunean. Eta çure cecen eta çure astocume lurra lancen dutenec çaldarea nahasiric janen dute larrainean haiçatuac içan diren beçala. Eta mendi gora eta munho gora gucien gainean içanen dira ur bicizco errecac, hilcequeta handico egunean, dorreac erorico direnean. Eta ilharguiaren arguia içanen da iguzquiaren arguia iduri, eta iguzquiaren arguia çazpitan handiagoa çazpi egunen arguia beçala, Jaunac bere populuaren çauria lothu eta çauriaren sakia sendatu dituqueenean. Huna Jaunaren icena urrundic heldu dela; sutan da haren sepha, eta gaitz jasaiteco; haren ezpainac gaitziduraz dira betheac, eta haren mihiac su erregarria du iduri. Haren hatsac iduri du gaindica lepho erditaraino igaiten den uharra, jendaien xahutzeco, eta populuen ahoan cen errebelamenduzco muthurrecoaren trencatzeco. Orduan cantica bat emanen duçue hala-nola besta sainduetsico gauean, eta çuen bihotzeco bozcalencia içanen da hala-nola Jaunaren mendira Israelgo hazcarraren gana xirola soinuz dohanaren bozcarioa. Eta Jaunac adiaracico ditu bere minçoaren ospezco otsac, eta bere besoaren lazgarritasuna erakutsiren du sepharen dixiduetan, eta su erregarriaren garrac oro xahuturen ditu xirimola eta harri abarren erdian. Cigorrac uquituric, Asur ikaran egonen da Jaunaren solasari. Eta cigorra haren gainean gogortuco da; haren gainean baratuco du Jaunac atabala eta guitarra otsez; eta guerla handitan xahutuco ditu Asiriarrac. Aspaldi du ecen Topheth xuxendua dagoela; erreguec xuxendu du, barna eta çabalic. Sua eta egurqueta handi bat içanen da haren hazcurria; Jaunaren hatsac kaldatuco du sufrezco uharrac beçala. Çorigaitz Eguiptora lagunçaqueta jausten direnei, çaldien gainean iduquiz beren phesquiça, eta orga-lasterretan içanez beren sinhestea, hainitz badutelacoan, eta çaldizcoetan guciz hazcarrac direlacoan! Çorigaitz Israelgo sainduaren gainean sinheste hartu ez dutenei eta Jauna bilhatu ez dutenei Bainan Jaun çuhurrac erakarri du gaitza, eta ez da bere hitzetaric guibelatu eta jaiquico da gaixtaguinen etchearen contra, eta tzarqueria-eguileen lagunçaren contra. Eguiptoarra guiçona da, eta ez Jaincoa; eta haren çaldiac dira haragui, eta ez izpiritu; eta Jaunac makurtuco du escua, eta lagunçailea erorico da, eta lagunça-harçailea lurrera goanen da, eta guciac batean xahutuco dira. Jaunac ecen hau erran içan darot Nola lehoina edo lehoincumea marrumaz jauzten baçaio bere harrapaquinari, eta arçain-molçoa ethorcen çaioenean, ez baita icituco hequien oihuez, eta hequien osteac ez baitu lotsatuco hala jautsico da armadetaco Jauna, Siongo mendian eta haren munhoan guducatzera. Nola hegastina hegaldaca, hala armadetaco Jauna ethorrico da Jerusalemen gueriçatzera; gueriçaturen eta libraturen du; iraganen da, eta salbatuco du. Israelgo umeac, urrun guibelatu cineten beçala, bihur çaitezte Jauna gana. Alabainan egun hartan batbederac arthiquico du bere cilharrezco jaincomoldea, eta bere urhezco jaincomoldea, çuen escuz bekatutan eguin içan ditutzuenac. Eta Asur erorico da, ez guiçonaren ezpataren azpira; eta ez du guiçonaren ezpatac xahutuco, eta ez da ezpataren ihes goanen; eta haren gazteria cergaren azpico içanen da. Eta icialdurac galaracico dio bere indarra, eta haren aitzindariec ikaran ihes, eguinen dute, dio Jaunac, ceinaren sua Sionen baita, eta suteguia Jerusalemen. Huna non erregue bat çucenqui erreguinatuco den, eta buruçaguiez çucentasunean erabiliren dute manamendua. Eta guiçona içanen da haice-maldan eta phesiatic gueriçan jarcen dena iduri; eta erregue içanen da hala-nola ithur-urac egarrian eta guerenda gora baten itzala mortuan. Ikusten dutenen beguiac ez dira lambrotuco, eta aditzen dutenen beharriac ernequi egonen dira ençuten. Eta çoroen bihotza adimenduz betheco da, eta mothelen mihia çalhuqui eta garbiqui minçatuco. Çoroa dena ez da guehiago deithuco buruçagui, eta jocotriatsua ez da deithuco handi. Alabainan çoroac erguelqueriac erranen ditu, eta haren bihotza tzarquerian sarthuco da, malçurqueriaren bururatzeco, eta Jaunari jocotriatsuqui minçatzeco, eta gosez dagoenari jatecoaren, eta egarri denari edatecoaren kenceco. Maulatiaren tresnac tzarrenetaric dira; ecen asmu aphaincen hari da, gueçurrezco solasez prestuen galceco, noiz-etare gaixoa çucentasunean minço baita. Bainan buruçaguiaren asmuac içanen dira buruçaguiari dihoazquionetaric, eta cargudunen gainean jarrico da. Emaztequi aberatsac, jaiqui çaitezte, eta adi çaçue ene minçoa; nescatcha gogo sendocoac, beharrietara har çaçue ene solasa. Urthe eta cembait egunen buruan, asaldutan içanen çarete, çuec, gogo sendocoac; ecen akabo dira mahats-bilceac, uzta-bilceric ez da guehiago ethorrico. Baldi çaitezte, andre aberatsac; asalda çaitezte, gogo sendocoac; biluz çaitezte, eta ahalquez estal; tinca çuen guerriac. Deithora çaitezte çuen haurren, çuen lur maitearen, çuen mahasti gorien gainean. Elhorriac eta lapharrac içanen dira ene populuaren lurraren gainean; cembatez hobequi hiri bozcariotsuco etche atseguinezcoetan! Ecen etcheac utziac dira, osteac hustu du hiria, ilhumbe belçac bethico jarri dira har-cilhoen gainean. Han hartuco du basastoac atseguin, han alhaturen dira arthaldeac, Goratic izpiritua gure gainera jauts dadien arteo; eta mortu bat içanen da Carmelen, eta Carmel oihan batençat hartuco da. Eta mortuan egonen da çucentasuna, eta Carmelen gainean jarrico çucembidea. Eta baquea çucentasunaren lana içanen da, eta descansua eta beldurgabea bethicotzat çucentasunetic ethorrico dira. Eta ene populua jarrico da baquearen goçoan, descansuzco olhetan eta phausu gorian. Bainan harria erorico da oihanaren gainera, eta hiria beheramendu handitara içanen da aphaldua. Dohatsu, ur gucien gainean eraiten duçuenac, idia eta astoa nahi duten toquira alhara igorcen ditutzuenac! Çorigaitz hiri, harrapacaria! Ez othe haiz heror larrutua içanen? eta hi, arbuiaria, ez othe haiz heror ere arbuiatua içanen? Hire harrapaqueriac akabatu ditucanean, heror larrutua içanen haiz; arbuiatzen unhatu haiceneco, arbuiatua içanen haiz. Jauna, urrical çaquizquigu; ecen iguriqui çaitugu; goicetic içan çaite gure besoa, eta hesturaco orduan, gure salbamendua. Aingueruaren oihura ihesari jo dute populuec, eta çure alchatzeari alde orotara itzuri dira jendaiac. Eta çuen buluzquinac bilduac içanen dira, hala-nola bilcen baitira brucoac, brucoz cilhoac bethetzen direnean beçala. Goretsia da Jauna, ceren leku goran dagoen; Jaunac Sion bethe du çucenaz eta çucentasunaz. Eta fede ona içanen da çure egunetan; çuhurcia eta jaquitatea içanen dira salbamenduco aberastasunac; Jaunaren beldurra da haren ontasuna. Huna non ikusleac campoetan heiagoraz abiatuco diren, eta baquezco bidalquinac nigarrez egonen diren minqui. Bideac galduac dira; nihor ez da bidexquetan iragaiten; hautsi du batasuna, herrautsi ditu hiriac, guiçonez ez daduca esquerric. Nigarrez eta iraunguia dago lurra; Liban ahalquetan, eta itsustua da; Saron mortua iduri eguina da; Basan eta Carmel herrautsiac dira. Jaiquico naiz orai, dio Jaunac; orai aguertuco dut ene goratasuna, orai erakutsico dut ene indarra. Suz ernalduren çarete, lastoz erdico; çuen izpirituac suac beçala iretsico çaituztete. Eta suac bazterrac erre ondoan, guelditzen diren hautsac iduri içanen dira jendaiac, elhorri bilduac erretzen ohi diren beçala. Urrun çaretenec, adi çaçue cer eguin dudan; eta hurbilecoec eçagutaçue ene indarra. Gaixtaguinac Sionen laztuac içan dira, ikarac hartu ditu aleguiacariac. Çuetaric nor egonen ahal da su erregarriarequin? çuetaric nor dagoque bethirainoco kalden erdian? Nor-ere baitabila çucembidean eta eguiaz minço baita; norc-ere hastandu baitu bide makurreco ontasuna, eta escuac iharrosi baititu dohain tzar orotaric; norc-ere tapatzen baititu beharriac ez aditzea gatic solas odolcoiac, eta beguiac hersten baititu gaizquiaren ez ihcusteco; Baina egonen da leku goretan; guerenden gaineco hazcargailuetan içanen du bere egoitza gora; hari oguia emana çaio, haren urac xuxen ethorrico dira. Haren beguiec ikusiren dute erregue bere edertasunean eta lurrari beguiraturen diote urrundic. Lure bihotza beldurrean alhaturen da: non da guiçon escolatua? non da legueco hitzac pilatzen cituena? non da haurren irakaslea? Ez duçu ikusico populu ahalquegabe, populu hizcunça gaitzecoa; haletan non ecin ardiets baiteçaçuque haren minçaia limicatua ceintan çuhurciaric ez baita. Beguira çaçu Sioni, gure besta-buruetaco hiriari; çure beguiec ikusiren dute Jerusalem, egoitza aberatsa, berce nihorat ecin-eramanezco olha; eta haren ciriac ecin atheratuco dira behinere, eta haren socac ez dira trencatuco; Ceren gure Jaunac han bakarric baitu erakusten bere ospagarritasuna; han, hibaien lekuac bazterrac ditu guciz çabal eta idequiac; arraularien uncia ez da handic iraganen, eta hirur lerrotaco pinaça handiac ez du trebesatuco; Ecen Jauna da gure juiea, Jauna da gure leguemailea, Jauna gure erreguea: berac salbaturen gaitu. Hire soquec amor eman die, eta ez dira on içanen: hire masta haletan duc, min eçagutgailua heda ez baiteçaquec. Orduan çathituco dira harrapaquin handietaco buluzquinac; mainguac lothuco dira harrapaquinari. Eta hurbilean dagoenac ez du erranen: Ahitua naiz; eta Jerusalemen egoten den populua bekatutic xahutua içanen da. Jendaiac, hurbil çaitezte eta adi çaçue; populuac, çaudezte erre; adi beçate lurrac eta harec daducanac, munduac eta harec dakarren guciac. Ecen Jaunaren gaitzidura jendaqui gucian gainean da, haren sepha armada gucien gainean: oro hilcen, oro heriotzeari ematen ditu. Hequien hilac arthiquiac egonen dira, hiliquietaric iganen da urrin gaitza; hequien odola mendietaric çurrutaca goanen da. Eta ceruetaco içarreria gucia iraunguia egonen da, eta ceruac liburu bat beçala bilduco dira, eta hango içarreria gucia erorico da, hostoa mahastitic edo picotic erorcen den beçala. Ecen ceruan horditu da ene marrauça: huna non Idumearen gainera jautsico den, ene justiciaren aguerceco heriotzeari eman dudan populuaren gainera. Jaunaren marrauça odolez bethea da, guicendu da bilgorrez, bildotsen eta akerren odolez, ahari-guicenen odolez; Bofran da ecen Jaunaren bitima, eta heriotzequeta handia Edomen lurrean. Eta licornac jautsico dira hequiequin, eta cecenac botheretsuequin; lurra hordituco da hequien odolaz, eta çothala hequien urinaz; Ecen hau da Jaunaren aspercundeco eguna eta Sionen sari çucembidecoen urthea. Edomgo ur-errecac biketara eta hango çothala sufretara bihurturen dira; eta hango lurra bike kaldatua içanen da. Ez gau, ez egun ez da iraunguituren, bethi gucian iganen da handic kea; guiçalditic guiçaldira desmasian egonen da, menderen mendetan ez da içanen han gaindi iraganen denic. Pelicanoa eta sagarroia içanen dira hango nausi; ibisac eta beleac han eguinen dute beren egoitza; haria haren gainera hedatua içanen da haren eceztatzeco, eta beruna haren desmasatzeco. Hango handiac ez dira han içanen; erregue bat nahiz, galdeca harico dira, eta hango buruçagui guciac eceztatuac içanen dira. Elhorriac eta hausinac sorthuco dira hango etcheetan, laharrac hango hazcargailuetan, eta hura içanen da erainsugueen etzan-leku eta ostruquen alhapide. Eta debruac eta guiçastoac han batuco dira, eta iletsuac bata berceari oihuca harico dira; emasugueac han içanen du bere ohancea eta aurkituren phausua. Han eguinen du sagarroiac bere cilhoa, eta harico ditu umeac, eta inguru-inguru cilhoa eguinic haren gueriçan beroqui iduquiren ditu; han, bat bercea gana bilduco dira miruac. Arduratsuqui bilha çaitezte Jaunaren liburuan, eta iracur çaçue: nic erran hauquietaric bakar batec ez du hutseguinen, ez dira bat bercearen gogait egonen; ceren ene ahotic atheratzen dena, Jaunac da manatua, eta haren izpirituac eçarri ditu batera. Eta harec berac eguin diotzate beren çathiac, eta haren escuac bereci diote Idumea neurrica; behin bethico dute goçaturen, menderen mendetan hura içanen dute egoitzatzat. Toqui mortu eta bideric gabeac bozcariotan içanen dira; eremua bozcarioz jaucico da, eta lilia beçala loratuco. Alde orotara musquilduren da, eta bozcarioz jaucico da, eta canticac ditu cantaturen; emana içanen çaio Libanen ospea, Carmelen eta Saronen edertasuna; berec ikusico dituzte Jaunaren ospea eta gure Jaincoaren ederra. Hazcar çatzue escu ethenduac eta indar emoçuete belhaun herbalei. Bihotz ilhaunac dituztenei erroçuete: Har çaçue indar, eta ez içan beldurric: huna non dakarren çuen Jaincoac merecimenduaren araberaco aspercundea; Jaincoa heldu da bera, eta salbaturen çaituztete. Orduan idequiren dira itsuen beguiac eta çabalduren gorren beharriac. Orduan maingua jauciren da orena beçala, eta idequiren da mutuaren mihia, ceren ithurriac ilki baitira mortuan eta uharrac eremuan. Eta leihor cen toquia ur-maeletara aldatuco da, eta agor cena ithur-uretara. Erainsugueac lehen egoten ciren ohancetan ilkico da kanabera eta ihiaren hosto berdea. Eta han içanen da bidexca bat, eta bide bat bide saindua deithuco dena: kutsatua ez da hartaric iraganen, eta hura içanen da çucençat bide çucena, haletan non çoroac hartan gaindi ibilico ez baitira. Ez da han içanen lehoinic, eta basabere gaixtoa ez da hartaric iganen, ez-eta hartan kausituco; eta hartan ibilico dira libratuac içan direnac; Eta Jaunac berrerosi dituenac bihurturen dira eta Sionera laudoriozco cantutan ethorriren, eta bethi iraunen duen bozcario bat içanen da hequien buruaren gainean; boscalenciaren eta goiheretasunaren jabe içanen dira, eta oinhaceac eta auhenac ihes eguinen dute. Eta Ecequias erreguearen hamalaugarren urthean guerthatu cen Senaquerib, Asiriarren erregue, Judaco hiri hazcar gucietara igan cela eta hartu cituela. Eta Asiriarren erreguec Errabsaces igorri çuen indar handitan Laquistic Jerusalemera Ecequias erreguearen gana; eta Errabsaces baratu cen gaineco arrainteguico ixtunean, bolaçainaren landaco bidean. Eta haren gana ilki ciren Eliacim, Helciasen semea, erregueren etcheguiçona, eta Sobna iscribaua, eta Joahe, Asaphen semea, agueriçaina. Eta Errabsacesec erran çaroeten: Hau dio erregue handiac: Cer da ustequeria hori ceinaren gainean baihaiz bermatzen? Cer asmuc, edo cer indarrec ekarcen hau bihurcera? noren gainean daducac hire phesquiça, ene ganic guibelatu baihaiz? Huna non Eguiptoaren gainean, kanaberazco makila hautsi horren gainean daducacan hire ustea; horren gainean bermatzen bada guiçona, escutic sorthuren çaioc eta cilhatuco cioc: horra cer den Faraon, Eguiptoco erregue, haren gainean sinheste daducaten guciençat. Eta baldin ihardesten balerotac: Gure Jainco Jaunaren baithan ematen dugu gure phesquiça: ez othe da hura bera, ceinaren leku gorac eta aldareac eragotzi baititu Ecequiasec, Judari eta Jerusalemeri erranez: Berce aldare hunen aitzinean adoratuco duçue? Eta orai emahadi Asiriarren erregue ene nausiaren escuetara, eta emanen darozquiat bi mila çaldi, eta hequien igaileric ecin atheratuco duc hire populutic. Eta ene nausiaren cerbitzari xumeentaricaco juie leku bakar batecoaren beguithartea nola jasanen duc? Baldin Eguiptoaren gainean bahago, orga-laster eta çaldizcoen gainean; Jaunaren manua gabe igan othe naiz lur huntara, hunen xahutzera? Jaunac erran içan darot: Igan çaite lur hortara eta xahu çaçu. Eta Eliacimec, eta Sobnac, eta Joahec erran cioten Errabsacesi: Çure cerbitzariei siriaraz minça çaite, ecen aditzen dugu: juduaraz ez minça guri, harrasi gainean dagoen populuac aditzen duelaric. Eta Errabsicesec ihardetsi çaroeten: Hire nausiaren gana eta hire gana igorri othe naic ene nausiac, solas hauquien gucien eguitera; eta ez lehenago harrasi gainean jarriac dauden guiçon horietara, jan deçaten beren ongarria eta çuequin edan oinen azpitic beren guernua? Eta Errabsaces xutic jarri cen, eta juduaraz minçoa goratuz, oihu eguin çuen, eta erran: Adi çatzue erregue handiaren, Asiriarren erregueren hitzac. Hau dio erreguec: Ez beçaitzazte çora Ecequiasec, ceren ecin itzurraracico baitzaituztete. Eta Ecequiasec ez biaçaçuete ustequeriaric eman Jaunaren gainean, erranez: Jaunac atheraturen gaitu athequetaric, eta hiri hau ez da emana içanen Asiriarren erregueren escura. Berautzue Ecequiasen ençutetic; ecen hau dio Asiriarren erreguec: Eguin diçadaçute onguiethorria, eta ilki çaitezte ene gana, eta jan çaçue ceinec bere mahastitic, eta bere picotic, eta edan çaçue ceinec bere urteguico uretic, Ethor nadien arteo eta eraman çaitzaiztadan çuen lurraren idurico berce lur batera, ceina baita çuena beçala ogui eta arno lurra, bihi eta mahasti lurra. Eta Ecequiasec ez beçaitzazte nahas, erranez: Jaunac atheratuco gaitu. Jendaietaco Jaincoec atheratu othe dute ceinec bere lurra Asiriarren erregueren escutic? Non da Ematheco eta Arphadeco jaincoa? non da Sepharbaimgo jaincoa? Atheratu othe dute Samaria ene escutic? Cein da lur horietaco jainco gucietaric bere lurra ene escutic atheratu duena, Jaunac Jerusaleme atheratzeco ene escutic? Eta oro ixilic egotu ciren, eta etzioten hitz bat ihardetsi; ecen erreguec manu eman çuen, erranez: Ez bioçoçuete ihardets. Eta soinecoac hautsiric, Ecequiasen gana ethorri ciren Eliacim, Helciasen semea, erregueren etcheguiçona, eta Sobna iscribaua, eta Joahe, Asaphen semea, agueriçaina, eta ekarri ciozcaten Errabsacesen hitzac. Eta guerthatu cen, Ecequias erregueac aditu çuenean hori, urratu cituela bere soinecoac, eta çaku batez inguratu eta Jaunaren etchean sarthu cela. Eta igorri cituen Eliacim, bere etcheguiçona, eta Sobna iscribaua, eta aphecetaric çaharrenac, çakuz estaliric, Amosen seme Isaias profeta gana. Eta hauquiec erran çaroten Isaias: Hau dio Ecequiasec: Atsecabezco, eta açurriazco, eta burhozco eguna egun hau! Ecen haurrac ethorri dira sorceco heinera, eta minetan denac ez du erditzeco indarric. Çure Jainco Jaunac nolazbait aditu ahal ditu Errabsacesen solasac, Asiriarren erregue bere nausiac, Jainco biciaren burhoztatzera igorri duenarenac, eta çure Jainco Jaunac aditu dituen hitzez irain eguitera. Alcha çaçu beraz çure othoitza kausitzen diren ondarrençat. Eta erregue Ecequiasen cerbitzariac ethorri ciren Isaiasen gana. Eta Isaiasec erran çaroeten: Hau erranen dioçuete çuen nausiari: Hau dio Jaunac: Ez ici aditu ditutzun hitzez, Asiriarren erregueren muthilec ni burhoztatu nautenez. Huna non hats bat emanen diodan gainera, eta adituco du berri bat, eta itzulico da bere lurrera, eta bere lurrean erorraracico dut ezpataren azpira. Errabsaces aldiz itzuli cen, eta atzeman çuen Asiriarren erregue Lobnaren guducatzen hari cela; aditu çuen ecic Laquistic goana cela. Eta Asiriarren erreguec aditu çuen Tharacaz, Ethiopiaco erreguez, erraten çutela: Ilki da çuri gudu ematera. Hori aditu çuenean, berri-eramaileac igorri ciozcan Ecequiasi, cioelaric: Hau erranen dioçue Judaco erregue Ecequiasi: Ez beheça engana hire Jaincoac, ceinaren baithan baitaducac hire phesquiça, erraten ducalaric: Ez da Asiriarren erregueren escura arthiquia içanen Jerusaleme. Huna, aditu dituc Asiriarren erregueec eguin diozcatenac oro, xahutu dituzten lur guciei; eta hi itzuriren ahal haiz? Jendaietaco jaincoec atheratu othe dituzte ene arbasoec xahutu dituztenac, Goçam, eta Haram, eta Erreseph, eta Edenen ume Thalasarren cirenac? Non dira Ematheco erregue, eta Arphadeco erregue, eta Sepharbaimgo hirico, eta Anaco, eta Abaco erregue? Eta Ecequiasec barri-ekarleen escutic hartu cituen gutunac, eta iracurtu cituen, eta igan cen Jaunaren etchera; eta Ecequiasec hedatu cituen Jaunaren aitzinean. Eta Ecequiasec Jaunari othoitz eguin cioen, erraten çuelaric: Armadetaco Jauna, Israelgo Jaincoa, querubinen gainean jarria çaudena; çu çare lurreco erresuma orotaco Jainco bakarra; çuc eguin ditutzu ceru-lurrac. Ukur-çaçu, Jauna, çure beharria, eta adi çaçu; çabal çatzu, Jauna, çure beguiac, eta ikusaçu; eta adi çatzu Senaqueribec Jainco biciaren burhoztatzeco igorri solasac guciac. Alabainan eguia da, Jauna, Asiriarren erregueec mortu eguin dituztela lurrac, eta hequietaco herrialdeac. Eta suari eman diozcate hequietaco jaincoac; alabainan etziren jainco, bainan-bai çur eta harri, guiçonen escuetaco lanac; eta puscacatu dituzte. Eta orai, gure Jainco Jauna, salba gaitzatzu haren escutic; eta lurreco erresuma guciec eçagut beçate, çu bakarra çarela Jauna. Eta Amosen seme Isaiasec Ecequiasen gana bidali çuen, cioelaric. Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Asiriarren erregue Senaqueriben gainean çuc othoiztuaz, Hitz hau erran du Jaunac Senaqueribez: Escarnio eta irain eguin darozquitzu, Siongo alaba garbia; çure ondotic burua gorgoinatu du, Jerusalemeco alaba. Nori arthiqui dioc escarnio? nori arthiqui burho? noren contra alchatu duc minçoa, goititu hire beguietaco hampurusqueria? Israelgo sainduaren contra. Hire muthilen ahoz escarnio Jaunari dioc arthiqui, eta erran içan duc: Ene orga-lasterren ostearequin igan naiz mendien bizcarrera, Libanen cascoetara: ebaquiren ditut hango cedro gorac eta hango içai hautac, eta sarthuren naiz haren muthurraren gain-gainera, haren Carmeleco oihanera. Nic eguin dut cilhoa, eta nic edan ura; eta ene oinaren hatzac agortu ditu ixtunetaco erreca guciac. Ez othe duçu aditu cer eguin diodan beihala? Aspaldico egunetaric nic erabaqui dut hori, era orai burutu dut, eta hori eguina da guerlarien munhoen eta hiri hazcarren eragozteco. Eta hango egoiliarrac, escuac eroriac, ikaran jarri dira eta ahalquez urthu; eguin dira bazterretaco belharra eta alhapidetaco sorhoa iduri, eta hegazteguietaco belhar çohitu baino lehen iharcen dena beçala. Banaquizquian hire egon-leku, hire sar-ilki, hire sepha çoroac ene contra. Fhuliaca hindabilanean ene contra, hire hampurusqueriaren burrumba igan duc ene beharrietara. Eçarrico daiat beraz muthurreco bat sudur-mizpiretan, cabrestua ahoan, eta ethorri haicen bideaz eramanen haut guibelerat. Bainan çuretzat, Ecequias, hau içanen duçu eçagutzari: Aurthen jan çaçu bere baitharic sorcen dena, heldu den urthean fruituetaric bici çaite; hirugarren urthean, berriz, erain çaçue eta uzta, landa çatzue mahastiac eta jan hequien fruituetaric. Judaren etchetic salbatu ditaqueenac eta guelditu denac, erroac arthiquiren ditu beherean eta fruituac ekarrico ditu gainean; Ecen Jerusalemetic ilkico dira ondarrac, eta Siongo menditic salbamenduco adarra: armadetaco Jaunaren karrac eguinen du hori. Horren gatic, Jaunac hau dio Asiriarren erreguez: Ez da hiri huntara sarthuco, eta ez du hunat gueci bat arthiquico, eta erredola ez da huntaz nausituco, eta hunen inguruan hersgailuric ez du alchatuco. Cein bidez ethorri, hartaz itzulico da, eta hiri huntan ez da sarthuco, dio Jaunac. Eta gueriçaturen dut hiri hau, salba deçadan ene gatic eta ene cerbitzari Dabiden gatic. Bada, Jaunaren ainguerua ilki cen, eta Asiriarren campetan jo cituen bederatzitan hogoi eta borz mila guiçon. Eta goicean jaiquitzean, hara guciac gorphutz cirela. Eta Senaquerib Asiriarren erregue ilki cen eta goan, eta bihurtu cen eta Niniban egotu cen. Eta guerthatu cen, temploan adoratzen çuelaric Nesroc bere jaincoa, Adramelequec eta Sarasarrec, bere semeec, jo çutela ezpataz; eta Ararateco lurrera ihes eguin çuten; eta haren orde, erreguinatu cen Asarhadon haren semea. Orduco egunetan, Ecequias eritu cen hilceco heineraino, eta Isaias profeta, Amosen semea, ethorri cen haren gana, eta erran çaroen: Hau dio Jaunac: Antola çatzu çure etcheco eguitecoac; ecen hilen çare eta etzare bicico. Eta Ecequiasec burua itzuli çuen çokoco alderat, eta Jaunari othoitz eguin cioen, Eta erran çuen: Othoi, Jauna, orhoit çaite othoi, nola çure aitzinean ibili naicen cintasunean eta bihotzeco garbitasunean, eta çure beguietan on dena eguin içan dudala. Eta Ecequias nigar-uharretan egotu cen. Eta Isaiasi atheratu citzaioen Jaunaren hitza, cioena: Çoaz, eta Ecequiasi erroçu: Hau dio Jaunac, Dabid çure aitaren Jaincoac: Ençun dut çure othoitza eta ikusi ditut çure nigarrac: huna non nic çure egunen gainera berhatuco ditudan hamaborz urthe. Eta Asiriarren erregueren escutic atheratuco çaituztet çu eta hiri hau, eta nic gueriçatuco dut hau. Berriz, hau içanen da çuretzat Jauna ganicaco eçagutzaria, Jaunac obratuco duela erran duen hitza: Huna non nic itzala, ceina Acacen erloian iguzquitan marrac behera jautsi baita, hamar marraz bihurraracico dudan guibelerat. Eta iguzquia itzuli cen hamar marraz, jautsi cituen ozcac gora. Judaco erregue Ecequiasen cantica, eritu eta bere gaitzetic sendatu cenean. Nic erran dut: Ene egunen erdian jautsico naiz hobico athera.       Bilhatu dut ene urtheen ondarra. Erran dut: Bicidunen lurrean ez dut ikusico Jainco Jauna. Ez dut guehiago ikusiren guiçona, ez-eta phausuan bici dena. Ene bicia kendua çait, eta ene ganic bilduac da, arçainen olha bilcen den beçala.       Ene bicia ebaquia da, ehaileac haria ebaquitzen duen beçala. Jaunac ebaqui nau, irazquitzen hari nincenean oraino: goicetic arratsa artean akabaturen nauçu. Bihar goiça arteo uste nuen iraun; lehoinac beçala carrascatu ditu ene heçurrac:       Goicetic arratsa artean akabaturen nauçu. Marrasca eguinen dut ainhararen umeac beçala; cuintaz egonen naiz usoa beçala.       Goiti beguira ethenduac dira une beguiac;       Jauna, borroca jasaiten nago, iharducaçu enetzat. Cer erranen dut, edo cer ihardetsiren darot harec, bera hari denaz gueroztic?       Çure aitzinean gogoz iraganen ditut ene urthe guciac ene bihotzeco uherduran. Jauna, horrela bicitzen bada, eta horrelacoetan badatza une biciaren hatsa. açurriaturen eta biciaraciren nauçu oraino. Huna non baquera bihurcen den uhertasun guciz uherra.       Çuc aldiz atheratu duçu ene arima, gal etzadiençat; çure guibelerat arthiqui ditutzu une bekatu guciac. Alabainan hobiac ez darotzu aithorric bihurturen, eta heriotzeac etzaitu laudaturen; putzura jausten direnac ez dira çure cintasunaren iguri egonen. Bicidunac, bicidunac bakarric emanen darotzu aithor, nic egungo egunean beçala; aitac bere haurrei eçagutaracico daroete çure cintasuna. Itzurraraz neçaçu, Jauna, eta gure bicitzeco egun gucietan Jaunaren etchean cantaturen ditugu gure psalmoac. Eta Isaiasec manatu çuen ekar cieçaten pico çaretara bat, eta hequietaz lothura eguin ceçaten erregueren çauriaren gainean, eta senda cedin. Eta Ecequiasec erran çuen: Cer içanen da eçagutzaria iganen naicela oraino Jaunaren etchera? Orduco egunetan, Merodac Baladan, Baladanen semeac, Babilonaco erreguec, gutunac eta emaitzac igorri ciozcan Ecequiasi; aditu çuen ecic eri içanic sendatua cela. Ecequias, berriz, boztu cen bidalquinen ethorceaz, eta erakutsi çaroezten balsamu, cilhar, urhe, usain goço eta gançugailu hoberenac çaduzcan toquia, eta bere tresnac çaduzcan lekuac, eta kutchetan aurkitzen cirenac oro. Etzen gauçaric Ecequiasec bere etchean eta bere ahalean çuenic, eta hequiei erakutsi etziotenic. Aldiz Isaias profeta sarthu cen Ecequias erreguea gana, eta erran çaroen: Cer diote guiçon horiec, eta nondic ethorri dira çure gana? Eta Ecequiasec ihardets çuen: Urrungo lurretic, Babilonatic ethorri çaizquit. Eta Isaiasec erran çuen: Cer ikusi dute çure etchean? Eta Ecequiasec ihardetsi çuen: Ene etchean diren gauça guciac ikusi dituzte; ene kutchetan ez da içan gauçaric horiei erakutsi ez daroeztedanic. Eta Isaiasec erran çaroen: Adi çaçu armadetaco Jaunaren hitza: Huna non ethorrico diren egunac, aita çure etchean diren gauça guciac, eta çure arbasoec orai arteo bildu dituztenac Babilonara eramanac içanen dira: ez da deusere gueldituren, dio Jaunac. Eta çure ganic ilkico diren, çuc bicia emanicaco semeetaric eramanac içanen dira, eta ebaqui Babilonaco erregueren jaureguian içanen dira. Eta Ecequiasec ihardetsi çaroen Isaiasi: Çucena da erran duçun Jauna ganicaco hitza. Eta erran çuen oraino: Ene egunetan bederen iraun beçate baqueac eta eguiac. Sosega çaite, sosega, ene populua, dio çuen Jaincoac. Minça çaitezte Jerusalemen bihotzari, eta Jerusaleme deith çaçue bere icenaz; ecen akabo dira haren gaitzac, barkatua çaio bere bekatua, bikun içatu du Jauna ganic bere bekatu gucien ordain. Mortuan oihuz dagoenaren minçoa: Aphain çaçue Jaunaren bidea, çucent çatzue mortuan gure Jaincoaren bidexcac. Edocein haren goratua içanen da, edocein mendi eta munho beheratua; eta makurrac içanen dira xuxenduac, eta malkarrac bardinduac. Eta aguerturen da Jaunaren ospea; eta edocein guiçonec ikusiren du Jaunaren ahoa dela minçatu. Dioenaren minçoa: Oihu eguic. Eta ihardetsi dut: Cer eguinen dut oihu? Edocein haragui belhar dela, eta haren ospea landetaco lore bat. Belharra ihartu da eta lorea erori, ceren Jaunaren hatsac gainera buhatu baitu. Populua da cinez belharra; Belharra ihartu eta lorea erori da. Bainan gure Jaunaren hitzac bethiren bethi du iraunen. Mendi gora baten gainera igan çaite, oi çu, Sioni berri ona ekarcen dioçuna hazcarqui eguiçu oihu, oi çu, Jerusalemeri berri ona ekarcen dioçuna; eguiçu oihu, ez içan beldur; Judaco hiriei erroçute: Huna çuen Jaincoa! Huna çuen Jainco Jauna bere indarrean heldu dela, aita haren besoa nausi içanen da. Huna bere saria berequin, eta bere eguincaria bere aitzinean. Arçainac beçala alhaturen du bere arthaldea, besoetan bilduren ditu bildotsac, eta bere galçarrera hartuco ditu; berac ekarrico ditu ardi ernariac. Ahurraz norc neurtu ditu urac, eta escuaz norc haztatu ditu ceruac? Norc hirur erhiz airean daduca lurraren bultoa, eta phisatu ditu mendiac, eta balancetan eçarri munhoac? Norc lagundu du Jaunaren izpiritua? edo nor içatu da haren conseilari, eta irakatsi dio? Norequin egotu da asmutan? norc arguitu du, eta norc erakutsi dio çucembidea, era irakatsi jaquitatea, eta erakutsi umotasuneraco bidea? Jendaiac xorta suilan beçala ikusiac dira, izpia balancetan beçala huna irlac herrauts xehea iduri. Eta Liban gucia ez laite asqui haren sacrificioaren erretzeco, eta abere guciac ez laizteque asqui holocaustacotzat. Jendaia guciac, nola ez balira hala dira haren aitzinean, eta ezdeusa eta hutsa beçala dira haren beguietan. Ceren idurico eguiten duçue beraz Jaincoa? edo cer itchuren azpian erakutsiren duçue? Oficialeac ez othe du urcen moldea? edo urheguinac ez othe du haren itchura urhez eguiten, eta cilharguinac cilhar-xaflaz? Oficiale jaquinac hautatzen du çur hazcar eta ecin-ustelduzcoa, eta bilhatzen du itchura xutic ematera kordocatuco ez den beçala. Ez othe duçu jaquin? ez othe duçu aditu? hastetic ez othe çaitzue berria emana içan? ez othe duçue endelgatu norc asentatu duen lurra? Hainac mundua du jar-leku, eta hango egoiliarrac dira xartalac iduri: harec barraiatu ditu ceruac bela bat iduri eta hedatu hala-nola olha bat, hartan egoteco; Hainac, ez balira beçala eçarcen ditu gauça estalien bilhatzaileac, eta ezdeusa beçala eguiten lurreco juieac. Halabadere, etzen hequien ondoa lurrean içan ez landatua, ez eraina, ez erroztatua: bat-batean haice eguin daroete, eta ihartu dira, eta eraman ditu xirimolac lastoa beçala. Eta noren idurico, noren bardin eguin nautzue? dio Sainduac. Beguiac goiti ematzue, eta ikusaçue norc eguin dituzqueen ceruac; norc daraman molçoan hequietaco armada, eta guciac deitzen dituen beren icenez, bakar bat guibelerat guelditu gabe haren ahal, indar, berthuteen handitasunaren ariaz. Nolaz dioçu, Jacob, nolaz erasten duçu, Israel: Ene bicia gordea da Jaunarençat, eta ene Jaincoac ez daduca ene juiatzeaz arduraric? Ez othe daquiçu, edo ez othe duçu aditu? Jauna da egundainoticaco Jaincoa, lurraren eremuac eguin dituena; ez nekatzen, ez beharcen ez dena, eta haren çuhurcia ecin-barrenduzcoa da. Harec ematen dio nekatuari calipu, eta ahituac direnei berhatzen dute bihotza eta indarra. Nekatuco dira haurrac eta akituco, eta gazteac herbalduretan erorico dira. Bainan beren phesquiça Jaunaren baithan daducatenec, berrituren dute indarra; arranoac beçala harturen dituzte hegalac; lasterca goanen dira, eta ez nekatuco; ibilico dira, eta ez hebainduco. Irlac ixil beitez ene ençuteco; jendaiec berri beçate beren indarra; eta hurbil beitez, eta orduan minça; juiamendutara sar gaitecen elkarrequin. Norc eraiqui du prestua iguzqui-aldetic, eta norc deithu du bere ondotic? Haren aitzinean populuac eman eta erregueac azpiratu, populuac haren ezpatari herrautsa beçala eman eta erregueac haiceac derabilan lastoa beçala haren arrambelari azpiratu ditu. Eta hequiei jarraiquitzean, iragan da, haren oinec eguin bidexcaric ez baita agueri. Norc eguin eta obratu ditu horiec, guiçaldiac hatsarritic deithuz? Nic, Jaunac; ni bainaiz lehena, eta ni azquena. Irlec ikusi eta icitu dira; lurraren lau izquinac harritu dira; jendeac hurbildu eta elkarganatu dira. Lagunduco du batbederac bere laguna, eta bere anaiari erranen dio: Emoc bihotzari! Cobreguinac, mailuaz hari celaric, harequin ingudioan orduan joca hari cena berotu du erranez: Lotzeco ona da; eta lana itzez gogortu du, higui etzadien. Eta çu, Israel, ene cerbitzaria; Jacob, hautatu çaitudana, Abraham ene adisquidea ganicaco iraulguia; Haren baithan hartu çaitudana lurraren berce bazterretic, eta hango leku urrunetaric deithu; eta erran içan darotzudana: Çu çare ene cerbitzaria, çu hautatu çaitut, eta etzaitut iraici; Ez içan beldurric, ceren çurequin bainaiz; ez ceiher, ceren ni bainaiz çure Jaincoa; hazcartu çaitut eta lagundu, eta ene prestuac bere escuinaz hartu çaitu. Huna, ahalcaturen eta gorrituren dira çuri gudu ematen darotzuten guciac; eta jaçarcen darotzuten guiçonac, ez balira beçala eguinen eta galduco dira. Bilhatuco ditutzu çuri bihurcen çaizquitzun guiçonac, eta ez ditutzu kausituco: ez balira beçala eta xahutuac beçala içanen dira guiçon çuri guerla eguileac; Ceren ni bainaiz çure Jainco Jauna, escutic harcen çaitudana eta erraten darotzudana: Ez içan beldur, nic laguncen çaitut. Ez içan beldur, Jacob, harra beçala jarria çarena, eta çuec, Israelgo ume hilac beçala çaretenac; nic lagundu çaitut, Israel, dio Jaunac; eta çure berreroslea, Israelgo saindua da. Nic eguin çaitut orga berri bat beçala, oguiac jotzen dituena eta bihitzeco horçac daduzcana; mendiac joco eta xehatuco eta munhoac herrautsa beçala eçarrico ditutzu. Haiçaturen ditutzu, eta haiceac eramanen ditu, eta xirimolac barraiatuco; eta çu, Jauna baithan boztuco, eta Israelgo saindua baithan jaucico çare. Noharroin eta beharrac ur esque dabilça, eta ez dute aurkitzen; egarriac iharcen hari du hequien mihia. Nic, Jaunac, ençunen ditut; nic, Israelgo Jaincoac, ez ditut bazterrerat utzico. Ibaiac idequiren ditut mendixquen maceletan eta ithurriac landen erdian, mortuac eçarriren ditut ur-maeletan, eta bideric gabeco lurra ur-errequetan. Eremuan emanen ditut cedroa, elhorria, arraiana, olibondoa; mortuan, içaia, çuharra eta ezpela elkarrequin; Ikus deçaten, eta jaquin, eta gogoan erabil, eta adi batean, Jaunaren escuac eguin duela hori, eta Israelgo sainduac creatu duela. Athera çaçue juiamendura çuen çucena, dio Jaunac; aguer çaçue, baldin guerthuz bacindute cerbait, dio Jacoben erreguec. Hurbil beitez eta erran biaçagute cer den guerthatu behar; beihala içatu diren gauçac eçagutaraz detzagutzue; eta bihotza horri emanic, eçaguturen dugu hequien akabança; erraguçue cer den guerthatu behar. Erraguçue ethorquiçunean guerthatu behar dena, eta jaquinen dugu jainco çaretela; eguiçue halaber onguia edo gaizquia, ahal badeçaçue, eta guciac ikusiren dugu eta minçaturen gare. Huna, ezdeusetaric eguinac çarete; etzeneticacoa da çuen eguinça; hatsgarriqueriac hautatu çaituztete. Eraiqui dut ipharretic, eta iguzqui-sorcetic da ethorriren; deithaturen du ene icena, eta handi-mandiac lohia beçala, baxeriguileac buztina oinaz orhatzen duen beçala ditu erabiliren. Cein çarete hatsarritic ethorquiçunaren errailea, arren-eta eçagut deçagun? cein da hastapenetic minçatu dena, erran dioçogun: Eguiatia çare? Bainan ez da çuetan berri-ekarleric, ez aitzinetic erraileric, ez-eta nihorc ez du çuen solasic aditu. Jaunac lehembicicoric erranen du: Huna non diren; eta Jerusalemeri emanen diot berri onaren ekarlea. Eta beguiratu dut, eta hequietaric etzen bat bakarra ere asmu baten atheratzeco, ez-eta galdearen gainean hitz baten ihardesteco. Huna guciac gueçurti eta hequien eguinçac hutsal direla; hequien itchurac haice eta ezdeusqueria dira. Huna ene cerbitzaria; nic lagunduren dut: huna ene hautetsia; hunen baithan du laket ene arimac; hunen gainean eçarri dut ene izpiritua; çucembidea ekarriren du jendaietara. Ez du oihuric eguinen, nor-nor-den ez da beguiratuco, eta haren minçoa ez da campoetan ençunen. kanabera hautsia ez du lehertuco, eta ketan den mitcha ez du iraunguico; cintasunean emanen dio çucenari bere bidea. Ez da içanen ez gobel, ez nahasi, çucentasuna lurraren gainean jar deçan arteo; eta irlac haren leguearen iguri egonen dira. Hau dio Jainco Jaunac, ceruac creatu eta hedatu, lurra eta hartan sorcen direnac fincatu dituenac; lurraren gainean den populuari hatsa, eta lurra oinaz çaphatzen dutenei bicia eman diotenac: Nic, Jaunac, deithu çaitut çucentasunean, eta hartu dut çure escua, eta çaindu çaitut; eta eman çaitut populuarequilaco batasunçat, eta jendaien arguitzat; Idec detzatzun itsuen beguiac, estecatic athera lothua dena eta presondeguitic ilhumbeetan jarriac direnac. Jauna naiz ni, hori da ene icena ez diot berce bati emanen ene ospea, ez-eta idolei enetzateco laudorioa. Huna non guerthatu diren erranac içan ciren lehembicicoac; berriac ere eçagutarazten ditut nic, adiaracico darozquitzuet guertha ditecen baino lehen. Jaunari canta dioçuçue cantica berri bat; haren laudorioa lurraren lau izquinetaric ilkiaraz çaçue, oi itsasora jausten çaretenac eta haren hedaduran çabilçatenac; irlac, eta hequietaco egoiliarrac. Jaic beitez mortua eta hango hiriac: Cedarrec etcheetan eguinen du bere egoitza. Petrarrac, lauda çaçue Jauna; mendi-cascoetaric harico dira oihuca. Jaunari bihurturen diote ospe, eta haren laudorioa goraqui erranen dute irletan. Guerlari hazcarra iduri ilkiren da Jauna; guduco guiçonac beçala beroturen du bere karra, oihuz hasico da, deihadar eguinen du; bere etsaien gainean indar hartuco du. Ixilic egotu naiz bethi, ez dut hitzic erran, jasancor içatu naiz; orai erditzen hari dena beçala minçatuco naiz; xahutuco, hondatuco ditut oro batean. Mortu eguinen ditut mendiac eta munhoac, iharraracico ditut hequietaco sorho guciac, eta hibaietaric eguinen ditut irlac, eta agortuco ditut ur-maelac. Itsuac eramanen ditut ez daquiten bide batetic, eta ibilaraciren ditut eçagutu ez dituzten bidexca batzuetaric; ilhumbeac hequien aitzinean arguitara aldaturen ditut, eta makurrac xuxenetara: hitz horiec eman diozcatet, eta berac ez ditut bazterrerat utzi. Guibelerat itzuli dira; ahalque gorriz ahalca beitez molde bernuçatuetan beren sinhestea daducatenac, molde urthu batzuei erraten dutenac: Çuec çarete gure jaincoac. Gorrac, adi; itsuac, beguira çaçue ikusteco. Nor da itsu, ez bada ene cerbitzaria? eta nor da gor, ez bada haina ceinari igorri baitiozcat ene meçulariac? Nor da itsu, ez bada saldua içan dena? eta nor da itsu, ez bada Jaunaren cerbitzaria? Çuc, hainitz ikusten duçunac, ez othe duçu cerbait iduquitzen? beharriac idequiac ditutzunac, ez othe duçu aditzen? Eta Jaunac hau nahi içan du hunen sainduesteco, leguearen handiesteco eta goresteco. Bainan populu hau larrutua eta deboilatua da; gazte guciac artean atzemanac aita presondeguietan sarthuac dira; arthiquiac dira norc biluz, eta nihor ez da horien atheratzeco; arthiquiac dira norc larru, aita nihor ez da errateco: Utzatzue. Nor da çuen artean hau ençuten duenic, atzarria dagoenic eta beharria ematen duenic ethorcecoac diren gaucei? Norc eman du Jacob larrutzera, Israel arthiqui deboilarien aztaparretara? Ez othe da Jauna bera, ceinaren alderat eguin içan baitugu bekatu? Eta ez dute nahi içan haren bideetan ibili, eta ez dute haren leguea ençun. Eta Jaunac horien gainera hustu ditu bere sepharen gaitzidura eta guerla gogorra; eta inguru gucian erre du Israel, eta Israelec ez du eçagutu; aita su eman dio, eta ez da ohartu. Eta orai hau dio Jaunac, çu creatu çaituenac, Jacob; çu moldatu çaituenac, Israel: Ez içan beldur, ceren berrerosi aita çure icenaz deithu baitzaitut; enea çare çu. Urac iragaiten baditutzu, çurequin içanen naiz, eta hibaiec etzaituzte estaliren; suan ibilcen baçare, etzare erreco, aita suac ez du çuretzat kaldaric içanen; Ceren ni naicen çure Jainco Jauna, Israelgo saindua, çure salbatzailea; çure barkamenduarençat eman ditut Eguiptoa, eta Ethiopia, aita Saba. Ohoragarri eta ospetsu ene beguietan eguina çarenaz gueroztic, maithatu çaitut, eta guiçonac emanen ditut çure ordain, eta populuac çure biciarençat. Ez içan beldurric, ceren çurequin bainaiz ni; iguzqui-haicetic erakarriren ditut çure haurrac, eta mendebaletic bilduco çaitut çu. Ipharrari erranen diot: Emac; eta hegoari: Berauc debeca; ekarzquic ene semeac urrungo eremuetaric, eta ene alabac lurraren berce bazterretic. Ene icenari dei eguiten duena, ene ospagarri dut creatu, moldatu aita eguin. Camporat athera çaçu populu itsua, eta beguiac dituelaric; gorra, eta beharriac badituelaric. Jendaia guciac elkargana bilduac dira eta leinuac batuac. Çuetaric norc goraqui erranen du hori, eta adiaraciren datozquigu lehembicitic guerthatu direnac? Eman betzazte beren lekucoac, eguiati athera betzazte; eta ençunac içanen dira eta erranen da: Eguia diote. Çuec çarete, dio Jaunac, ene lekucoac aita nic hautatu cerbitzariac; jaquin, sinhets eta endelga deçaçuen, ni neroni naicela. Ni baino lehen ez da jaincoric eguin, eta ene ondotic ez da berceric içanen. Ni naiz, ni naiz Jauna, eta ez da nitaz berce salbatzaileric. Aitzinerat nic erran darozquitzuet gauçac, eta nic salbatu çaituztet; nic adiaraci darotzuet ethorquiçuna, eta jainco arrotzic çuetan ez da içatu; çuec çarete ene lekucoac, dio Jaunac, eta Jaincoa ni naiz. Eta hatsarritic ni neroni naiz, eta gauça niri escutic atheratuco darotadanic ez da. Cerbait eguinen dut, eta norc debecaturen du? Hau dio Jaunac, çuen berrerosleac, eta Israelgo sainduac: Çuen gatic igorri içan dut Babilonara; eta traba guciac, eta Caldearrac, beren unciez espantu çutenac erorraraci ditut. Ni naiz çuen Jaun saindua, Israelen creatzailea, çuen erregue. Horra cer dioen Jaunac, itsasoan eman duenac bide bat, eta ur-uharretan bidexca bat. Hura da itsasora eraman cituena Eguiptoco orga-laster, çaldi, armada eta indar guciac, elkarrequin oro lokartu baitira, eta ez baitira atzarrico; lihoa beçala xehacatuac dira, eta iraunguituac baitira. Lehembicicoez ez orhoit, beihalacoei ez beguira. Huna non berrien eguitera nohan, eta oraietan ilkitzera dohaci; eçagutuco ditutzue beraz; bide bat eçarriren dut mortuan, eta hibaiac ecin-iraganezco toquian. Larreco abereec, erainsugueec eta ostruquec goresten naute, ceren urac eman ditudan mortuan eta hibaiac ecin-iraganezco toquietan, ene populuari, ene hautatuari edatera ematea gatic. Populu hori enetzat eguin dut; ene laudorioa goraqui du eguinen. Jacob, ez darotaçu dei eguin; Israel, etzare enetzat lanean haritu. Ez darotaçu escaini holocaustaco aharia, eta ez nauçu çure bitimez goretsi; escaincez ene cerbitzatzera etzaitut behartu, eta isensuquetan lanic ez darotzut eman. Ez duçu çure diruz enetzat kanabera usaindunic erosi, eta ez nauçu çure bitimen bilgorrez horditu. Bainan çure bekatuez gathibu bat beçala erabili nauçu, eta çure tzarqueriez hestutu nauçu. Ni naiz, neroni naiz, çure tzarqueriac ene buruaren ariaz eceztatzen ditudana; eta ez naiz çure bekatuez orhoituren. Cerbait ahanci badut, orhoitaraz neçaçu, en biac juiamendutan sar gaitecen; balin baduçu cerbait çure buruaren garbitzeco, erraçu. Çure arbaso lehenac bekatu eguin du, eta ene legueaz arguitzen cintuztenec ene leguea hautsi dute. Eta nic desohorea eman diotet sainduteguico buruçaguiei; arthiqui dut Jacob ezpataren ahora, eta Israel burhoaren azpira. Eta orai adi çaçu, Jacob, ene cerbitzaria; eta çuc, Israel, hautatu çaitudanac. Hau dio Jaunac, çu eguin, moldatu eta çure amaren sabeletic lagundu çaituenac: Ez içan beldurric, Jacob, ene cerbitzaria, eta çu, guiçon guciz çucen nic berecia. Ecen urac ixurico ditut egarri denaren gainera, eta uharrac lur agorrera ene izpiritua ixurico dut çure ondocoen gainera, eta ene benedicionea çure iraulguiaren gainera. Eta belharren artean musquilduren dira, hala-nola sahatsac ur lasterren heguian. Hunec erranen du: Jaunarena naiz horrec Jacoben icenaz aiphatuco du harec bere escuz iscribatuco du: Jaunarena; eta Israelen icenaz edertuco du berea. Hau dio Jaunac, Israelgo erreguec, eta haren berrerosle armadetaco Jaunac Ni naiz lehena, eta ni azquena; eta Jaincoa ez da nitaz landan. Nor da ene iduricoric? Minça bedi eta aguer beça bere burua; eta populu çaharra jarri dudanaz guerozticaco gauçac lerroan aitzinera athera biatzat; ethorquiçuna eta guerthatuco direnac oraidanic erran betza. Ez ici, ez ikara; hau azpalditic adiaraz, eta erran darotzut: Çuec çarete ene lekuco. Nitaz landan othe da Jaincoa, eta nic eçagutzen ez daquedan creatzaile bat? Idola moldatzaile guciac deusic ez dira, eta beren obra maiteenac etzaizcote baliaturen; berac beren ahalquetaco lekuco dira, idolec deus ez dutela ez ikusten ez endelgatzen. Cein da jainco moldatzailea eta deusetaco on ez den itchura bat urthu duena? Huna non ahalquez estalico diren harequin phartedun direnac oro: guiçonetaric dira ecen moldatzaile hequiec: bilduco dira guciac, aguertuco eta icituco eta ahalquez batean estalico dira. Burdina lancen duenac karraca erabilcen du; ikatzarequin eta mailuarequin moldatzen du idola, eta bere besoco indar guciarequin lancen du; gosetuco da eta ahituco; uric ez du edanen, eta akituco da. Çurguinac escuaira hedatzen du arrabotaz aphaincen du idola; escuairatu eta compasaz neurriac hartu ditu eta eguin du guiçon itchura bat bere etchean dagoen guiçon eder bat iduri. Ebaquitzen ditu cedroac, harcen ditu oihaneco çuhamuen erdian çaudecen artea eta haritza; landatzen du pinoa, mina uriac hazten baitu. Guiçonen sucotzat heldu da: çuhamu hequietaric harcen du guiçonac eta berotzen da; kaldatzen ditu eta oguiac erretzen; gaineracoaz, berriz, eguiten du jainco bat eta adoratzen du; itchura bat eguin, eta haren aitzinean ahuspecatzen da. Çuraren erdia suan eçarri du, eta haren erdiarequin xuxendu haraguiac jan ditu; erre du jaquia eta ase da; eta berotu da, eta erran du: Ongui berotu naiz, ikusi dut su ona. Gaineracoaz, berriz, jainco bat, itchura bat beretzat eguin du; haren aitzinean ahuspecatzen da; adoratzen eta othoizten du, dioelaric: Libra neçaçu, çu baitzare ene jaincoa. Deus ez daquite, eta ez dute aditzen; hequien beguiac dira lanhatuac, ez uzteco ikustera eta bihotzez aditzera. Deus ez dute gogoan iragaiten ez dute ez eçagutzen, ez hautematen, errateco: Çur horren erdiaz sua eguin dut; hortaricaco ikatzen gainean erre dut oguia; erre ditut haraguiac, eta jan eta gaineraticoaz eguinen dut idola bat? çur muthur baten aitzinean naiz belhaunicaturen? Çuraren çathi bat hauts eguina da, eta bihotz çoroac adoratzen bercea eta ez du libratuco bere arima, eta ez du erranen: Gueçur bat da beharbada ene escuan. Horietaz orhoit çaite, Jacob, eta çu, Israel, ceren ene cerbitzaria baitzare. Nic eguin çaitut; ene cerbitzaria çare, Israel, ez beneçaçu ahanz. Eceztatu ditut çure tzarqueriac hedoi bat beçala, çure bekatuac lanho bat beçala; bihur çaite ene gana, ceren nic baitzaitut berrerosi. Ceruac, lauda çaçue Jauna, ceren duen urricalpen atheratu; lurraren bazterrac, bozcarioz jauz çaitezte; mendiac, oihanac eta hango çuhaitzac, ocenda çatzue laudoriozco canticac, ceren Jacob berrerosi baitu Jaunac eta Israelen baithan eçarri baitu bere ospea. Huna cer diren Jaunac, çure berrerosleac, eta çure amaren sabeladanic eguin çaituenac: Ni naiz Jauna, oro eguiten ditudana; nic bakarric ditut hedatu ceruac; nic jarri dut lurra, eta nihor etzen enequin. Nic hutsalcen ditut asmaguinen sendagailac, eta erhoarazten aztiac; nic kencen diotet tentua çuhurrei eta nic çoro atheratzen dut hequien jaquitatea. Nic dut ene cerbitzariaren baitharic eraiquitzen hitza, eta bethetzen ene meçularien ahoco aguinça; nic diot Jerusalemeri: Egoiliarrez betheco çare; eta Judaco hiriei: Alchatuac içanen çarete berriz, eta eraiquiren ditut çuen mortuac. Nic diot ondar-leceari: Huts hadi, eta agorturen ditiat hire leceac. Nic diot Cirori: Çu çare ene arçaina, eta çuc betheco duçu ene nahicunde gucia. Nic diot Jerusalemeri: Berrituco çare; eta temploari: Berriz jaiquico çare çure asentuen gainean. Hau dio Jaunac ene cristo Cirori, ceinaren escuina hartu baitut, haren escupean eçarceco jendaiac, eta ihes erregueac igorceco, eta atheac haren aitzinean çabalceco, eta ez ditecen atheac hers. Ni goanen naiz haren aitzinean eta aphalduren ditut lurreco handi-mandiac; urraturen ditut cobrezco atheac eta çathicaturen burdinazco hagac. Emanen darozquitzut gordeac diren aberastasunac, eta ixilicacoac aguertuco, jaquin deçaçun ni naicela Jauna, Israelgo Jainco, çu çure icenaz deithu çaitudana. Eta deithu çaitut, Jacob ene cerbitzaria gatic, eta Israel ene hautetsia gatic; deithu çaitut çure icenaz; berce bat ere eman darotzut, eta ez ninduçun eçagutzen. Ni Jauna naiz, eta ez da berceric; nitaz landan ez da Jaincoric; nic guerricatu çaitut, eta ez ninduçun eçagutzen; Jaquin deçaten iguzquia jaiquitzen den toquitic etzaten den lekuraino bici direnac ez dela ni baicen Jaincoric. Ni naiz Jauna, eta berceric ez da. Nic eguiten dut arguia, nic ilhuna; nic eguiten dut baquea, nic sorrarazten gaitza; ni naiz Jauna, horiec oro eguiten dituena. Ceruac, gain-behera igorraçue ihinça; hedoiec uria beçala jautsaraz beçate prestua; idec bedi lurra, eta salbatzailea belharra beçala athera beça, eta çucentasuna sor bedi harequin; hura nic, Jaunac, eguin içan dut. Çorigaitz bere eguileari jaçarcen dioenari! lurrezco baxera pusca! Buztinac baxereguileari erraten othe dio: Cer hari haitz, hire lanac ez dic plantaric? Çorigaitz bere aitari erraten dioenari: Certaco aitatzen çare? eta bere amari: Certaco amatzen çare?! Hau dio Jaunac, Israelgo saindu haren eguileac: Galda daroztatzue guertatuco direnac; bilha neçaçue ene haurrez eta ene escuetaco eguincez. Nic eguin içan dut lurra, eta haren gainean guiçona nic creatu dut; ene escuec hedatu dituzte ceruac, eta nic eman ditut manuac hango armada guciari. Nic eraiquiren dut hura, çucenari eman dioçon bere bidea, eta aphainduren ditut haren bide guciac; harec berrituren du ene hiria, eta gathibutasunetic igorriren ditu ene haurrac, ez dirutan, ez emaitza truc, dio armadetaco Jainco Jaunac. Hau dio Jaunac: Eguiptoco languilea, eta Ethiopiaco tratularia, eta Sabaco guiçon handiac iraganen dira çure gana, eta çureac içanen dira: Çure ondotic ibilico dira, escu-burdinaz lothuric dira ibilico; eta ahuspecaturen çaizquitzu eta othoizturen çaituzte, diotelaric: Çure baithan bakarric da Jaincoa, eta çutaric campoan Jaincoric ez da. Çu çare eguiazqui Jainco gordea, Israelgo Jaincoa, salbatzailea. Gueçur-orhatzaileac ahalquetan eta gorrituric erori dira guciac; ahalquea soinean goan dira batean. Jaunac Israel salbatu du bethirainoco salbamenduz; etzarete menderen mendetaraino ahalquez gorrituren. Ecen hau dio Jaunac, ceruac creatu dituenac, lurra moldatu eta eguin duen Jaincoac berac, eta haren obratzaileac; hura ez baitu alferretan eguin, eta jendeac egoteco moldatu baitu: Ni naiz Jauna, eta berceric ez da. Ez naiz minçatu gordeca, lurreco toqui ilhun batean; ez daroet alferretan erran Jacoben umeei: Bilha neçaçue. Ni naiz Jauna, çucenaren arabera minço naicena, gauça çucenac irakasten ditudana. Bil çaitezte, eta çatozte, eta batean hurbil çaitezte, jendaietaric salbatuac içan çaretenac; jaquingabeac dira çurezco molde eguiten, eta salbatzen ez duen jainco bati othoizca hari direnac. Minça çaitezte, çatozte eta elkarren artean conseilu har çaçue norc hastapenetic adiaraci du hau? norc orduan aitzinetic erran içan du? Ez othe nic, Jaunac, eta ez da guehiago nitaz landan Jaincoric? Jainco çucen, salbatzen duenic, ez da ni baicic. Lurraren bazterrac oro, ene gana bihur çaitezte, eta salbatuac içanen çarete, ceren ni bainaiz Jaincoa, eta berceric ez baita. Cin eguin dut ene buruaz; çucembideco hitza ilki da ene ahotic, eta bihurturen ez da, Belhaunac ene aitzinean lurra joco duela, mihiac ene icenaz duela cin eguinen. Erranen du beraz: Jauna baithan dira ene çucentasuna eta ene ahala. Populuac haren ganat ethorrico dira, eta hari bihurri eguiten ciotenac ahalquetara içanen dira arthiquiac. Israel ganicaco iraulgui gucia Jauna baithan içanen da çucençat atheratua eta laudatua. Bel puscatua içan da, Nabo xehacatua: hequien itchurac basabereen eta acienden itchurara eguinac dira; çuen haxeac phisu dorphecoac dira, leherceraino. Erori eta çathicatu dira batean: eramailea ecin salbatu dute, eta hequien adoratzaileac gathibu goan dira. Adi neçaçue, Jacoben etchea, eta çuec, Israelen etcheticaco ondar guciec, ceinac ene galçarrean jasan eta ene bihotzean ekarri baitzaituztet. Çahartu arteo eta ileac çuritu arteo ekarriren çaituztet neronec; nic eguin eta nic jasanen çaituztet; ekarrico çaituztet eta salbatuco. Noren idurico, noren bardin, noren erkide; nor beçalaco eguin nauçue? Oi çuec, molsatic atheratzen eta cilharra balancetan phisatzen duçuenac, urheguina erakarriz jainco bat eguin deçan; eta ahuspecatzen eta adoratzen jarcen çarete. Ekarcen dute, soinen gainean eçarriric, eta eçarcen dute bere toquian; eta han egonen da xutic, eta ez da bere lekutic cantituco. Oihu eguinen diotenean ere, ez du adituco; hesturatic ez ditu ilkico. Hortaz orhoit çaitezte eta ahalquetan gueldi; bihur çaitezte çuen baithara, legue-hausleac. Orhoit bequizquitzue mende iraganac, ni naicela Jaincoa, ez dela berce Jaincoric, ez-eta ene iduricoric ez dela; Ni banaiz hatsarritic eçagutarazten dudana azquenean guerthaturen dena; eta hastapenetic, oraino eguina ez dena, diodalaric: Ene gogoco gauça gogor egonen da, eta ene nahiac oro eguinen dira; Iguzqui-haicetic deithuren baitut hegastin bat, eta urrungo lurretic ene nahicundeco guiçona: eta minçatu naiz, eta eguinen dut; asmua atheratu dut, eta obraturen dut. Adi neçaçue, bihotz gogorrecoac, çucembidetic urrun çaretenac. Hurbilaraci dut ene justiciaren orena, ez du luçaturen, eta ene ganicaco salbamenduac ez du beranduren. Sionen eçarriren dut ene salbamendua eta Israelen ene ospea. Jauts hadi, jar hadi herrautsean, donceila, Babilonaco alaba; jar hadi lurrean; ez dun tronuric guehiago Caldearren alabarençat; ecen ez haiz guria eta samurra deithuren guehiago. Har çan ihara, eta eho çan irina; aguer çan hire itsusqueria, aguer sorbalda, aguer ixterrac, iragan hibaiac. Aguertua içanen dun hire hidoia; ikusico diten hire laidoa: harturen dut aspercunde, eta ez da guiçonic niri itchiquico darotanic. Gure berreroslea deitzen da armadetaco Jauna, Israelgo saindua. Jar hadi ixil-ixila, eta ilhumbeetan sar hadi, Caldearren alaba; ecen ez haute guehiago deithuren erresumetaco erreguina. Hasarretu içan naiz ene populuaren contra; gaitzetsi dut ene primança lohitua; arthiqui ditinat hire escuetara: ez ditun içan urricari; çaharren gainean gogorqui dorphetu dun hire uztarria. Eta erran dun: Erreguinaturen naiz egun eta bethi; ez ditun hire bihotzari eman gauça hauquiec, eta ez haiz orhoitu hire azquen urhatsaz. Eta orai hau adi çan, mimbera, eta gogoa çabalic bici hincena, hire bihotzari, erraten huena: Banaiz, eta nitaz berceric ez da; ez naiz alhargun jarrico, eta agortasuna ez dut eçaguturen. Agortasuna eta alharguntasuna, horiec biac terrepentean eta egun batez ethorriren çaizquin gainera. Oro gainera erorico çaizquin, hire gaizquinquerien elemenia gatic, eta hire xarma-eguileen gogortasun gaitza gatic. Hire tzarquerietan bahuen sinheste; erran dun: Ez da nihor ikusten nauenic. Hire çuhurciac eta jaquitateac, horiec haute enganatu. Eta hire bihotzean erran dun: Ni banaiz, eta nitaz landan ez da berce bat. Gaitza ethorriren çain gainera, eta ez dun jaquinen nondic ilkitzen den; eta gainera erorico çain ecin jabalduco dunan çorigaitza; terrepentean ethorrico çain, eçagutu ez dunan erromeseria. Athera hadi hire xarma-eguileequin eta hire gaizquinqueria gaztedanic erabili ditunan guciequin, ikusteco hean cerbait baliatuco çaizquinan, edo hean hazcarrago eguin haitaqueen. Hire conseilu murruaren azpian erori haiz; aguer beitez eta salba beheçate ceru-usnaguinec, ceinac içarrei bera baitzauden eta hilabetheac kondatzen baitzituzten, hequien bidez errateco cer guerthatuco citzaunan. Huna non eguinac diren lastoa iduri; suac erre ditu; beren arima ecen itzurraracico diote garrei, ez dira ikatzac, hequiez berotzeco, ez su bat, haren aitzinean jarceco. Horra cer bilhacatu çaizquinan bermatu haicen gauça guciac; gaztedanic laket hintuen tratulari hequiec, errebelatu ditun cein bere bidean; bat ez dun hire salbatzeco. Hau adi çaçue, Jacoben etchea, Israelen icenaz deitzen çaretenac, eta Judaren uretaric ilkitzen çaretenac, Jaunaren icenaz cin eguiten duçuenac, eta Israelen Jaincoaz orhoitzen çaretenac, ez eguiaren, ez-eta çucenaren bidean; Alabainan hiri sainduaren icenetic dakarte beren icena, eta bermatzen dira Israelgo Jaincoaren gainean, armadetaco Jauna baita haren icena. Lehembicico gauçac ordudanic aitzinerat erran ditut, eta ene ahotic ilki dira, eta adiaraci ditut: bat-batean eguin ditut, eta ethorri dira. Banaquien ecic mokorra çarela, çure lephoa burdinazco ciri bat dela eta çure copeta cobrezcoa. Ordudanic aitzinerat erran darozquitzut gauçac, guerthatu diren baino lehen erakutsi darozquitzut, beldurraz-eta erran cineçan: Ene idolec eguin dituzte horiec; molde bernuçatu eta urthuec dituzte manatu horiec. Aditu cintuen, ikusatzu guciac. Eta çuec, eçagutaraci ditutzue? Ordutic gauça berriac aitzinerat erran darozquitzut; eta badira oraino beguiratuac ez daquizquitzunac. Orai dira eguinac, eta ez lehendanic; ez egun hau baino lehen, eta ez ditutzu aditu, beldurrez-eta erran cineçan: Huna nic eçagutzen nituela. Ez ditutzu, ez aditu, ez eçagutu, ez-eta çure beharria etzen ordutic idequia; badaquit ecen hautsico duçula leguea, eta legue-hauslea çaitut çure amaren sabeletic deithu. Ene icenaren ariaz urrunduren dut ene sepha, eta ene ospea gatic balaztaturen çaitut, gal çaitecen beldurrez. Suaz çaitut garbitu, bainan ez cilharra beçala; beharraren labean çaitut bereci. Ene gatic, ene gatic eguinen dut, ez nadiençat içan burhoztatua; eta ez diot berce bati ene ospea utzico. Adi neçaçu, Jacob, eta çuc, Israel, deitzen çaitudana: ni neroni, ni naiz lehena, ni azquena. Ene escuac halaber asentatu du lurra, eta ene escuinac neurtu ditu ceruac; nic deithuco ditut, eta batean aguertuco dira. Bil çaitezte guciac, eta adi çaçue: Idoletaric ceinec aitzinetic eçagutaraci ditu gauça hauquiec? Jaunac maithatu du Ciro; haren nahia Babilonan eguinen da, eta haren beso içanen da Caldean. Ni, ni minçatu naiz, eta deithu dut hura; erakarri dut eta çucendua da haren bidea. Hurbil çaquizquidate, eta hau adi çaçue: Ez naiz hastetic ixilca minçatu; gauça guerthatu baino lehenagodanic, han nincen; eta orai Jainco Jaunac eta haren izpirituac igorri naute. Hau, dio Jaunac, çure berrerosleac, Israelgo sainduac: Ni naiz çure Jainco Jauna çuretzat on direnac irakasten darotzquitzudana, çabilçan bidean hotsematen darotzudana. Oxala atzarria egotu bacine ene manamenduei! Çure baquea bilhacatua citaqueen hibai baten pare, eta çure prestutasuna itsasoco çurrumbiloac beçain barna. Çu ganicaco iraulguia içanen cen legarra beçala eta çure sabeleticaco ondoregoa legarreco harrittoac iduri; haren icena etzen hilen eta eceztatua içanen ene aitzinean. Ilki çaitezte Babilonatic, ihes eguioçuete Caldearrei; bozcariozco oihutan jaquinaraz çaçue çuen librança; adiaraz çaçue berria, eta lurraren buruetaraino heda çaçue; erraçue: Jaunac berrerosi du Jacob bere cerbitzaria. Eguiptotic erakarcen cituenean, mortuan etzuten egarria jasan; harritic atheratu cioten ura, eta urratu çuen harria, eta turrustaca goan ciren urac. Gaixtaguinençat ez da baqueric, dio Jaunac. Irlac, adi çaçue; urrungo populuac, çaudezte atzarriac: Jaunac deithu nau sorthu naicen aitzinetic; ene amaren sabeletic orhoitu da ene icenaz. Eta eçarri du ene ahoa ezpata çorrotza iduri; bere escuco itzalaren azpian gueriçatu nau; eta iduqui nau gueci hautatu bat beçala; bere gueci-uncian gorde nau. Eta erran darot: Ene cerbitzaria çare çu, Israel, ceren çutan ospaturen baitut ene icena. Eta nic erran dut: Alferretan haritu naiz lanari; ariaric gabe eta hutsalquerian ahitu dut ene indarra; Jaunarequin dut beraz ene ikustecoa, eta ene Jaincoaren escuan da ene lana. Eta orai Jaunac, bere cerbitzari ene amaren sabeletic eguin nauenac, erran du haren gana bihurraraz deçadan Jacob; eta Israel ez da bilduco; eta ni Jaunaren beguietan goretsia naiz, eta ene Jaincoa bilhacatu da ene indar. Eta Jaunac erran du: Deus guti da ene cerbitzari içan çaitecen Jacoben leinuen eraiquitzeco eta Israelen ondarren bihurrarazteco: huna non eçarri çaitudan jendaien argui; içan çaitecençat ene ganicaco salbamendua lurraren buruetaraino. Hau dio Jaunac, Israelen berrerosleac, haren sainduac, arbuiatua içan denari, populu gaitzetsiari, nausi direnen gathibuari: Erregueec ikusico çaituzte, buruçaguiac jaiquico dira eta adoratuco çaituzte Jauna gatic, ceren den cin bere aguincetan, eta Israelgo saindua gatic, ceinac baitzaitu hautatu. Hau dio Jaunac: Ene gogaraco orduan ençun çaitut, eta salbamenduco egunean lagundu; çaindu çaitut eta eman populuarequilaco batasunaren ararteco, eraicaraz deçaçun lurra, eta goça primança irigoanac; Eta estecan daudecenei erran dioçoçuten: Ilki çaitezte; eta ilhumbeetan direnei: Aguer çaitezte. Bide gaine-lan alhaturen dira, eta celhai gucietan içanen dira hequien alhapideac. Ez dira ez goseturen, ez-eta egarrituren; beroac eta iguzquiac ez dituzte joco; ceren urricari dituenac hotsematen baitiote, eta ithur-uretan edaranen baititu. Eta ene mendi guciac eçarrico ditut bide ordoqui, eta celhaituco ditut ene bidexca guciac. Huna non heldu diren urrundic, eta huna batzu ipharretic eta itsasotic, eta berceac hegoaldeco lurretic. Ceruac, lauda çaçue Jauna; lurra, bozcarioz jauz hadi; mendiac, errepica çatzue laudoriozco cantuac; ceren Jaunac goçacari ekarri dioen bere populuari, eta urricalduco çaioten bere behar gaixoei. Eta Sionec erran du: Bazterrerat utzi nau Jaunac; Jaunac ahanci nau. Ama batec ahanz othe deçaque bere haurra, ez içateco urricari bere sabeleticaco umea? eta harec ahanz baleça ere, nic halaric-ere çu etzaitut ahanciren. Huna non itchuratu çaitudan ene escuen gainean; çure harrasiac ene beguien aitzinean daude bethi. Ethorri dire berritzaileac; urratzen eta xahutzen cintuztenac ilkico dire çure erditic. Inguruan goiti çatzu beguiac, eta ikusaçu; hauquiec oro bildu dire, ethorri dire çu gana; ene buruaz cin eguiten dut, dio Jaunac, horiez guciez aphainduco çarela edergailu batez beçala, eta andre espos batec beçala çure inguruan eçarrico ditutzula. Ecen çure mortuac, eta eremuac, eta lur deboilatua, orai hestuegui içatera doaci egoiliarren ostearen handiz, eta çu iresten cintuztenac ihes urrun goanen dire. Çure agortasunetic lekoraco semeec erranen dute oraino çure beharrietara: Enetzat hersieguia da toquia; leku eguidaçu, egon ahal nadiençat. Eta çuc çure bihotzean erranen duçu: Norc amatu nau haur hauquiez, ni agor bilhacatua eta haurric eguiten ez nuena; ni ene herri aldetaric eramana eta gathibu? Norc haci ditu, ni utzia eta çurz içan-eta; eta non ciren hauquiec? Hau dio Jainco Jaunac: Huna non jendaietara hedaturen dudan escua; populuen beguietara goraturen dut ene eçagutzaria; eta çure semeac besoetan eta alabac soin gainean ekarriren dituzte. Eta erregueac içanen dira çure unhidaita, eta erreguinac çure unhide; beguithartea lurrerat beheitituz, adoraturen çaituzte, eta çure oinetaco herrautsa milicaturen dute. Eta jaquinen duçu ni naicela Jauna, ceinaren ariaz ez baitira ahalquetan erorico ene iguri daudecenac. Indardunari harrapaquina ken othe daquioque, edo hazcarraren escutaric itzurraraz othe daiteque atzeman duena? Bainan hau dio Jaunac: Bada, indardunari kenduren çaio atzeman duena, eta itzurico da hazcarrari kendua: aldiz nic juiaturen ditut çu juiatu çaituztenac, eta nic salbaturen ditut çure semeac. Çure etsaiei janaracico daroet ber-beren haraguia, eta limurretaz beçala hordituco dira beren odolaz; eta jaquinen du guiçonac ni naicela Jauna çu salbatzen çaituena, eta çure berreroslea, Israelgo hazcarra. Hau dio Jaunac: Non da çuen amaren agueria, ceinarequin igorri baitut? edo cein da ene harcedurua, ceinari saldu baitzaituztet? Huna çuen gaizquien gatic salduac içan çaretela, eta çuen tzarquerien gatic igorri dudala çuen ama; Ceren ethorri bainaiz, eta guiçon bat ez dut aurkitu; oihu eguin dut, eta nihor etzen ençuteco. Ene escua laburtu eta ttipitu othe da, berrerosteco ahalic ez içateco? edo libratzeco indarric ez othe dut? Huna non ene dixidu batez agorturen dudan itsasoa, leihor eguinen ditut hibaiac; arrainac ur escasez ustelduco eta egarriz hilen dira. Ceruac ilhumbez itsuturen ditut, eta saku batez estaliren. Jaunac eman darot mihi arguitu bat akitua denaren ene hitzaz hazcarcen jaquiteco; goicetic ernatzen du, goicetic ernatzen ene beharria, ençun deçadançat nausi bat beçala. Jainco Jaunac idequi içan darot beharria; ni aldiz ez naiz enferratzen ez dut guibelerat eguin. Ene gorphutza utzi daroet jotzen çutenei, ene mathelac biçarra atheratzen çarotadenei, eta ene beguithartea ez diotet aldaratu niri irain eta thu-eguileei. Jainco Jauna da ene lagunçailea; hargatic ez naiz ahalquetan erori; hargatic aguertu dut ene beguithartea harri guciz gogor bat beçala, eta badaquit ez naicela ahalquetan erorico. Aldean da ni garbi atheratzen nauena; nor da jaçarriren darotana? Biac aguer gaitecen; nor da ene partida? hurbil bequit. Huna, Jainco Jauna ene lagunçailea dela; norc condenaturen nau? Huna non guciac soineco bat beçala puscacaturen direla; biphiec janen dituzte. Cein da çuetan Jaunaren beldur dena, haren cerbitzariaren minçoa ençuten duena? Ilhumbeetan dabilanac eta arguiric ez duenac, Jaunaren icenean eçar beça phesquiça berea, eta bore Jaincoaren gainean bedi berma. Huna, çuec oro su-bizleac, garrez inguratuac, ibil çaitezte çuen suaren arguitara eta biztu ditutzuen garretara; ene escutic eguina çaitzue hori, oinhacetan lohacarturen çarete. Ençun neçaçue, çucentasunari jarraiquitzen çaretenac, eta Jauna bilhatzen duçuenac, gogora ekar çatzue harria ceintaric içan baitzarete ebaquiac, eta hobi barrena, ceintaric ebaquiac baitzarete. Gogora ekar çatzue Abraham çuen aita, eta Sara mundura eman çaituztena; gogora bequiçue bakar cenean deithu nuela Abraham, benedicatu nuela, eta ondore hainitz eman niozquiela. Jaunac beraz goçacari emanen dio Sioni, goçacari emanen diote haren ondarrei; eta eçarriren du haren mortua atseguinezco leku bat iduri, eta haren eremua Jaunaren baratze bat beçala; haren erdian aurkituren dire bozcario goiheretasunac, esquer onezco eta laudoriozco cantuac. Çaudezquit atzarria, ene populua; ene leinua, adi neçaçu; ecen ene ganic ilkiren da leguea eta ene justicia jarrico da populuen argui. Ene prestua hurbil da; ilki da ene salbatzailea, eta ene besoec juiaturen dituzte jendaiac; irlac beguira egonen dire, ene besoaren iguri. Beguiac cerura goiti çatzue, eta gain-behera lurrera beguira çaçue; ecen ceruac kea beçala urmariaturen dire, eta lurra soineco bat beçala xehacaturen, eta hango egoiliarrac hura beçala galduren dire; aldiz ene ganicaco salbamendua bethirainocoa içanen da, eta ene justicia ez da ahituren. Adi neçaçue çucena eçagutzen duçuenec, ene populua, ene leguea bihotzean dakarçuna; ez içan guiçonen ganicaco laidoaren beldur, eta hequien burhoec ez beçaitzazte lotsa; Ecen soineco bat nola, harrec hala janen dituzte; ilequia nola, cerrenec hala iretsico dituzte; aldiz ene ganicaco salbamendua bethirainocoa içanen da, eta ene justiciac menderen mendetan du iraunen. Alcha çaite, alcha, indarra jaunçaçu, oi Jaunaren besoa; alcha çaite hala-nola beihalaco egunetan, mendeetaco goiçaldietan. Ez othe duçu çuc herrautsi hampurutsua, sakitu erainsuguea? Ez othe ditutzu çuc agortu itsasoa eta lece gaitzeco ura, eta bide bat eguin itsasoaren çolan, handic iragan citecen libratzen cintuenac? Eta orai Jaunaz berrerosiac direnac bihurturen dira eta Sionera ethorrico laudoriozco cantutan, eta bethi iraunen duen bozcarioa içanen da hequien buruen gainean; iduquiren dituzte goiheretasuna eta bozcarioa; oinhacea eta auhenac ihes goanen dira. Nic, nic neronec emanen darotzut goçacari; nor çare çu beldur içateco guiçon hilquiçun, guiçaseme belharra beçala ihartuco den baten beldur içateco? Eta ahanci duçu Jauna, çure eguilea, ceruac hedatu dituena eta lurra asentatu; eta bethi, egun gucian beldurrez ibili çare hestutzen cintuenaren eta çu galdu beharrez çabilararen sephari ihesca: non da orai çure hestutzailearen sepha? Idequitzera heldu dena, laster ethorriren da; ez du hilceraino çaurcen, eta haren oguiac ez du escas eguiten. Ni naiz ecic çure Jainco Jauna, itsasoa nahasten dudana, eta jauzten dira haren uhinac; armadetaco Jauna da ene icena. Çure ahoan eçarri ditut ene hitzac, eta ene escuco itsasoaren azpian gueriçatu çaitut, ceruac jar cinetzan eta lurra asenta, eta Sioni erran cineçon: Çu çare ene populua. Jaiqui, jaiqui; xuti, Jerusaleme, ceinac Jaunaren escutic edan baituçu haren hasarrezco uncia; ondoraino hustu duçu loasmaco uncia; edan ditutzu ondaquinac eta oro. Sorthu dituen ume gucietaric bat ez da hari lagunça emateco, eta haci dituen ume gucietaric batec ez du harcen escutic. Gainera bi içurri jautsi çaizquitzu; nor egonen da minez çure gainean? Desmasia, xahupenac, gosete, ezpatac; norc sosega çu? Çure haurrac iraiciac içan dira carrica buru gucietan etzanac daude, hala-nola oriz sarean eroria; Jaunaren gaitziduraren, çure Jaincoaren dixiduen azpian daude. Hau adi çaçu beraz, gaixottoa, eta hordia, ez arnoz. Hau dio çure nausi Jaunac eta çure Jaincoac, bere populuarençat guducatuco denac: Huna non çure escutic kendu dudan lo-asmaco uncia, ene gaitziduraren uncico ondaquina: etzare guehiago hortaric edaten jarrico. Eta eçarriren dut çu aphaldu çaituztenen escuetan, eta ceinec erran baitiote çure arimari: Etzan hadi, iragan gaitecen; eta çuc eçarri duçu çure gorphutza lur bat beçala eta bide beçala iragaileençat. Jaiqui çaite, jaiqui, çure indarraz jaunz çaite, oi Sion; çure ospezco soinecoac jaunçatzu, oi Jerusaleme, ceren gaurgueroz ez baita ingurebaquigaberic eta kutsudunic çutan gaindi iragaitera abiatuco. Higui çaite herrautsetic; jaiqui, jar çaite, oi Jerusaleme; ken çaçu lephoco lokarria, oi gathibu Siongo alaba! Ecen hau dio Jaunac: Urruric salduac içan çarete, eta diruric gabe içanen çarete berrerosiac. Hau dio ecen Jainco Jaunac; Hastean Eguiptora jautsi içan da ene populua, arrotz han bicitzeco; eta ariaric batere gabe Asurrec ehoa iduqui du. Eta orai cer heldu çait eguiteco, dio Jaunac, ene populua ariaric gabe eramana denaz gueroz? Haren nausiac tzarqui haritu dire, dio Jaunac, eta egun gucian ez dire baratu ene icenaren burhoztatzetic. Horren gatic ene populuac halaco egun batez jaquinen du ene icena; ecic minço nincen hura bera, huna non naicen. Mendi gainean ceinen diren eder baquearen berriac ematen eta baquea predicatzen duenaren oinac; oneco berriac ematen eta salbamendua predicatzen duenarenac, erraten dioelaric Sioni: Erreguinatzera dihoa çure Jaincoa! Adituren ditutzu çure beguiralarien oihuac; oihuca abiatuco dire; laudorioac cantatuco dituzte guciec batean, ceren beren beguiz ikusico baitute, Jaunac bihurraracico duenean Sion. Bozcaria çaitezte Jerusalemgo mortuac, eta batean canta çatzue laudoriozco cantuac; ceren Jaunac oçacari eman baitio bere populuari eta berrerosi baitu Jerusaleme. Jaunac aguertu du bere beso saindua jendaqui gucien beguietara, eta lurreco eremu guciec ikusiren dute gure Jaincoa ganicaco salbatzailea. Guibelerat! guibelerat! ilki çaitezte hortic, ez uqui lohitua; Jaunaren unciac ekarcen ditutzuenac, ilki çaitezte horren erditic, xahu çaitezte Ceren ez baitzarete harramascan ilkico, ez-eta eguinahalca ihes goanen; ecic Jauna çuen aitzinean ibiliren da, eta Israelen Jaincoac bilduren çaituztete. Huna non ene cerbitzaria adigarriz içanen den bethea; handi, goretsi, guciz ospetsu içanen da. Nola içan baitzare hainitzençat baldigarri, hala ospegabecoa içanen da guiçonen artean haren itchura, eta guiçasemeen artean haren ara. Asco jendaqui urztaturen ditu erregueec haren aitzinean iduquiren dute beren ahoa; ecen haren berria içan ez dutenec ikusiren dute; eta hartazco aiphuric aditu ez dutenec, beguira egonen çaizco. Norc gure erranean hartu du sinheste, eta ceini aguertua içan çaio Jaunaren besua? Eta çuhamuxca bat beçala, eta lur agorreticaco ondo bat beçala iganen da haren aitzinean; ez du itchuraric, ez edertasunic; eta ikusi dugu, eta etzen beguicoa, eta haren irritsean guelditu gare. Arbuiagarri eta guiçonetaric azquena, guiçon oinhacetsu eta gaitzaren berri çaquiena iduritu çaicu; eta haren beguithartea estalia beçala cen eta arbuiatua cen, eta hargatic ez dugu cerbaitençat iduqui. Eguiazqui berac hartu ditu gure erkidurac, eta gure oinhaceac ekarri; eta guc iduqui dugu leguensu bat beçala, Jaincoac jo eta aphaldu duen bat beçala. Hura aldiz gure tzarquerien gatic içan da çaurthua, gure gaixtaquerien gatic içan da phorrocatua; baquea ekarri behar çarocun gaztigua haren gainera da orori, eta haren uspelcadurac gaitu sendatu. Gu guciac ardiac beçala errebelatu guinen, cein bere bidera ceihertu guinen; eta Jaunac gu gucien tzarqueria haren gainean eçarri du. Sacrificiotan escainia içan da, berac hala nahi baitzuen, eta ez du idequi ahoa. Ardi bat beçala hilcera eramama içanen da, eta bildotsa iduri moztailearen aitzinean ixilic eta ahoa idequi gabe egonen da. Hesturaz hil da, eta juiamenduz. Norc aiphaturen du haren ganicaco iraulguia? Ecen bicidunen lurretic içan da ebaquia. Ene populuaren gaixtaqueria gatic jo içan dut. Eta emanen diozca gaixtaguinac hobiaren ordain, eta aberatsa haren heriotzearen sari; ceren ez baitu gaixtaqueriaric eguin, eta cimarkua ez baitzen haren ahoan. Eta Jaunac nahi içan du bere herbalduran trencatu; baldin bekatuarençat eman içan badu bere bicia, mendeetan ikusiren du bere ondoregoa bicitzen; eta Jaunaren nahia haren escuz eguinen da. Cer-ere haren arimac bilhatu baitu bere nekeaz, ikusiren du hura eta aseco da. Ene cerbitzari prestuac asco bere jaquitatearen bidez prestu atheraturen ditu, eta berac ekarriren ditu hequien bekatuac. Hargatic bere çathitzat emanen diozcat hainitz guiçon; eta hazcarren buluzquinac bereciren ditu, ceren dioen heriotzeari eman bere bicia, eta içan den gaixtaguinequin ekarria, eta jasan dituen hainitzen bekatuac eta othoitz eguin leguea hausten çutenençat. Bozcaria çaite, haurric eguiten ez duçun agorra; canta çatzu laudorioac eta eguizquitu bozcariozco oihuac, oi amatzen etzinena; ceren utzia denac haur asco içanen baitu, senharra duenac baino guehiago, dio Jaunac. Çabal çaçu çure olha-toquia, eta heda çatzu çure etcholetaco larruac, ez guphidets; luça çatzu çure sokac, eta gogor çure ciriac; Ecen escuin eta ezquer hedatuco çare; çure ondoregoac populuac içanen ditu primancetan eta betheco ditu egoiliarrez hiri mortu eguinac. Ez içan beldur, ceren ez baitzare ahalcatuco, ez-eta gorrituco; ecen ez duçu ahalcatzequeric içanen, ahanciren baituçu çure gaztetasuneco ahalquiçuna, eta ez baitzare guehiago orhoituren çure alharguntasuneco laidoaz. Alabainan çu eguin çaituena içanen da çure Jaun; haren icena da armadetaco Jaincoa; eta çure berreroslea, Israelgo saindua, deithuren da lur gucico Jaincoa. Jaunac deithu, çaitu emaztequi bazterrerat utzi eta gogoco behardurac hiratzen duen bat beçala, eta emazte gazte danic iraici bat beçala, dio çure Jaincoac. Aphur bat, guti batençat utzi çaitut, eta urricalmendu handitan bilduren çaitut. Gaitzidurazco ordu batez, aphur bat baztertu dut ene beguithartea çu ganic; eta bethirainoco urricalmenduz urricaldu natzaitzu, dio çure berrerosle Jaunac. Hori da enetzat hala-nola Noeren egunetan; Noeri cin eguin bainioen haren orduco beçalaco uric ez nuela guehiago lurraren gainera erakarriren; orobat cin eguin dut ez natzaitzula guehiago hasarreturen eta etzaitudala gaurgueroz açurriaturen. Ecen dardaraturen dire mendiac, ikaraturen munhoac, bainan ene urricalmendua ez da çutaric guibelaturen, eta ene baquezco patua ez da kordocaturen, dio çure Jaun urricalmendutsuac. Gaixottoa, phesiac ambildua, eta goçacariric gabea; huna non lerroca xuxenduren ditudan çure harriac, eta çafirren gainean jarriren ditut çure asentuac. Jaspez eguinen ditut çure hazcargailuac, harri cicelatuz çure atheac, eta harri hautaz çure inguru gucia. Jaunac arguituren ditu çure ume guciac, eta baqueric handienaz goçaturen dira çure semeac. Çucenaren gainean jarriac içanen dira çure asentuac; urrun utzico ditutzu malçurqueria ceinaren beldurric ez baituçu içanen, eta icialdura mina hurbilduren ez baitzaitzu. Huna non ethorriren çaitzun egoiliar enequin etzena; beihala çuretzat arrotz cena, çuri eratchiquiren da. Huna, nic creatua da oficialea suan ikatzei haiceca eta bere oficioan tresna eguiten hari dena; eta nic creatu dut guiçon-hilçailea xahutzeco. Edocein tresna çure contra eguina, ez da xuxen goanen; eta edocein mihi juiamendutan jaçarcen darotzuna, çuc juiaturen duçu hura. Horra, Jaunaren cerbitzarien çathia, eta hequien çucena ene baithan, dio Jaunac. Egarri çareten guciac, çatozte uretara; eta diruric ez duçuenec, laster eguiçue, eros eta jan çaçue; çatozte, erosaçue arno eta esne diruric gabe eta trucadaric batere gabe. Certaco igorcen duçue dirua, ez oguitan, eta çuen lana, ez asetzeco? Ençun neçaçu eta adi; hazcurri ona har çaçue, eta goritasunean çuen arimac goço hartuco du. Emadaçue beharria, eta çatozte ene gana; adi çaçue, eta bicico da çuen arima, eta çuequin joco dut bethico patua, Dabidi aguindu urricalmenduaren cinceco. Huna non hura jendaiei eman diotedan lekuco, buruçagui eta irakasletzat. Huna non deithuco duçun eçagutzen ez duçun jendaqui bat, eta eçagutzen etzintuzten jendaiec çure gana laster eguinen dute çure Jainco Jauna gatic, Israelgo saindua gatic, ceren çaituen ospatu. Aurki daitequeeno, bilha çaçue Jauna; dei eguioçue, hurbil deno. Guiçon tzarrac utz beça bere bidea, eta gaixtaguinac bere gogoetac, eta bihur bedi Jauna gana, eta urricalduren çaio Jauna; eta gure Jaincoa gana itzul bedi, ceren den guciz barkatiar. Ecen, dio Jaunac, ene gogoetac ez dira çuen gogoetac, ene bideac ez dira çuen bideac. Alabainan lurretic cembat gora baitire ceruac, hambat ene bideac çuen bideetaric gora daude, eta ene gogoetac çuen gogoetetaric. Eta nola uria eta elhurra cerutic jausten baitire, eta harat ez baitire guehiago itzulcen, bainan lurra urztatzen eta horditzen baitute, eta eraguiten baitiote, eta eraileari hacia eta jaleari oguia ematen; Hala içanen da ene hitza, ene ahotic ilkico dena; ez da ene gana bihurturen hutsic, bainan eguinen du nic nahi içan dudan gucia eta bereaz atheraturen da nic igorcen dudan gaucetan; Ecen bozcariotan ilkico çarete, eta baquean içanen çarete bidatuac; mendiec eta aldapec çuen aitzinean laudorioac dituzte cantaturen, eta toquico çuhamu guciac escu-çaflaca harico dire. Içaia ethorriren da belhar-xutaren orde, eta arraiana handituren hausinaren orde; eta Jauna deithua içanen da hala-nola kenduco ez den bethirainoco eçagutzari bat. Hau dio Jaunac: Çucentasuna beguira çaçue, eta çucenari emoçue bere bidea; ceren ene ganicaco salbamendua hurbil baita ethorceco, eta ene justicia aguerceco. Dohatsu guiçona, hori eguiten duena eta horri iratchiquitzen dena guiçasemea, larumbata beguiratuz, ez lohitzea gatic hura; bere escuac beguiratuz, gaizquiaren ez eguiteco Eta Jaunari iratchiqui den arrotz-semeac ez beça erran: Jaunac bereciz hastancen nau bere populutic. Eta ebaquiac ez beça erran: Huna çur ihar bat naicela. Ecen hau dio Jaunac ebaquiençat: Beguiratzen badute larumbata, eta nic nahi dudanaz hautatzen badira, eta iduquitzen badute enequilaco patua, Emanen diotet ene etchean eta ene harrasien barnean leku bat, eta icen bat seme-alabac baino hobeac: bethiren bethico icen bat emanen diotet, galduco ez dena. Eta arrotz-semeac, Jaunari iratchiquitzen direnac haren adoratzeco, eta haren icena maithatzen dutenac, haren cerbitzari jarceraino; ene larumbata beguiratuco duen edocein, ez haren lohitzeco, eta enequilaco patua daducana; Hainac eramanen ditut ene mendi saindura, eta bozcarioz betheco ditut ene othoitzeco etchean; hequien holocaustac eta bitimac ene aldarearen gainean gogaragarri içanen çaizquit, ceren ene etchea deithua içanen baita populu guciençateco othoitzeco etchea. Dio Jainco Jaunac, Israeldic barraiatuac cirenac bilcen dituenac: Bilduco ditut oraino Israelen gana hari batu nahico direnac. Larreco abereac, oihaneco abereac, çatozte guciac puscaren irestera. Israelgo atalariac guciac dira itsuac, nihorc ez daqui deusere; çakur mutuac dira, saingatzeco on ez direnac, iduripen alferric baicic ikusten ez dutenac, lo daudecenac, eta ametsac laket dituztenac. Eta dira çakur ahalqueric batere gabeac, asea eçagutzen ez dutenac; arçainec berec adimendua cer den ez daquite; guciac ceihertu dira cein bere alde, bakotcha bere jaramanqueriari jarraiquiz, lehembicicotic azqueneraino. Çatozte, har deçagun arnoa, gaiten bethe horditu arteo, eta nola baita egun, bihar ere hala içanen da, eta hainitz guehiago. Prestua badihoa, eta nihorc ez du bere bihotzean hortaz gogoetaric eguiten; urricalpenezco guiçonac mundutic bilduac dire, nihor ez baita aditzadunic, ecen prestua malçurren artetic bildua da. Baquea ethor bequio; bere ohean phausa bedi, bere bide çucenean ibili dena. Bainan çuec hurbil çaitezte, emacelatari semeac, tzarqueriaco guiçonaren eta lilitchoaren ganicaco iraulguia. Noren gainean dostatu çarete? noren gainera idequi duçue ahoa eta arthiqui mihia? Ez othe çarete ume gaixtaguin batzu, iraulgui arnegatua, Çuen goçacariac harcen ditutzuenac çuen jaincoen baithan, çuhaitz hostotsu gucien azpian, haurttoa errequetan eta guerenda gora gucien azpian imolatuz? Errequetaco pharteetan dun hire phartea, hura dun hire çathia; eta ixuri diozcan libacioneac, escaini sacrificioac; ez othe naiz horietaz gaitzituren? Mendi xut eta gora baten gainean eçarri dun hire ohea, eta harat igan haiz bitimen imolatzeco. Athe guibelean, habearen guibelean eçarri dun hire orhoitgailua; ene aitzinean alchatu dun hire estalguia eta hire ganat hartu lohiqueriaco guiçona; çabaldu dun hire ohea; eta halacoequin eguin dun batasun; hequien ohea maithatu dun, eta ez dun gorde. Erreguerençat hire burua gançugailuz aphaindu dun, eta usain goçoz bethe haiz; hire bidalquinac urrunera igorri ditun, eta aphaldu haiz ifernuetaraino. Bidez-bide nekatu haiz; ez dun erran: Phausatuco naiz; hire eguincariez aurkitu dun bicitzecoa, eta ez dun othoitzic eguin. Cer grinac joric beldurtu haiz? gueçur eguin baitun, ez baihaiz nitaz orhoitu, hire bihotzean gogoeta bat eguin ez baitun? Ahanci naun ceren nindagoen ixilic eta ikusten ez banu beçala. Nic orotan eçagutaraciren dinat hire çucentasuna, eta etzaizquin baliatuco hire eguincariac. Deihadar eguinen dunanean, hire gana bilduac ditunanec athera beheçate; eta haiceac eramanen ditu guciac, hats batec bolatuco ditu; aldiz ene baithan bere sinhestea duenac, içanen du lurreco primança, eta goraturen du ene mendi saindua. Eta erranen dut: Eguiçue bide, emaçue bide, aldara çaitezte bidexcatic, poxeluac ken çatzue ene populuaren bidetic. Ecen hau dio Guciz-Gorac, bethian egoten den Jainco handiac, saindua deitzen denac, leku gora eta sainduan dagonac, eta bihotz hautsi eta aphalarequin, bihotz aphalari eta bihotz hautsiari biciaren emateco: Ez naiz bethi gathascan harico eta ez naiz azqueneraino samurrean egonen; ecen nic kencen dut bicia, nic ematen hatsa. Ene populuac, bere jaramanqueriaren tzarraz hasarrearaci nau, eta jo içan dut; gorde diot ene beguithartea, eta guelditu naiz gaitziduran; eta hura goan da bere bihotzeco bideetan curri. Ikusi ditut haren bideac, eta sendatu dut, eta guibelerat erakarri eta sosegua bihurtu diotet hari eta hura deithoratzen çutenei. Eta nic atheratu dut baquea, ene ahoco fruitua, baquea urrun denari eta hurbil denari, dio Jaunac, eta sendatu dut haina. Gaixtaguinac dire ordean itsaso hasarre bat beçala, ceina jabal ez baititaque, eta haren uhinac lohiari çaflaca hari dire. Gaixtaguinençat ez da baqueric, dio Jainco Jaunac. Oihu eguiçu, ez bara; turuta beçala alcha çaçu boça; ene populuari eçagutaraz dioçotzu bere tzarqueriac, eta Jacoben etcheari bere bekatuac; Ecic egunetic egunera bilhatzen naute, eta nahi dituzte ene bideac jaquin, çucenari bere bidea eman dioen, eta bere Jaincoaren leguea utzi ez duen populu batec beçala; galdatzen darozquidate çucenaren erabaquia eta Jaincoari nahi dute hurbildu. Cergatic eguin dugu barur, eta çuc ez beguiratu? beheratu ditugu gure arimac, eta çuc ez jaquinarena eguin? Huna çuen barureco egunean aurkitzen dela çuen oldea, eta bilhatzen ditutzuela çuen çorduru guciac. Huna barur eguiten duçuela hauci eta escatima emateco eta ukarai-muloaz gogorqui hari çarete joca. Ez eguin baruric egungo eguna arteo beçala, çuen izcolac helaraciz gaineraino. Nic nahi dudan barura hau othe da, guiçonac egun bat iduquitzea bere arima hestutua? burua pirrita bat beçala bihurricatzea? çakua eta hautsa bere gainean eçarcea? Hori deitzen duçue barura, eta Jaincoaren gogaraco eguna? Nic nahi dudan barura ez othe da hau hobequi? Hautsatzu tzarqueriaren estecac, ken haxe lehergarriac, libro igor uztarriaren azpian ehoac daudicenac, eta sortha guciac hauts. Çure oguitic hautsoçu gose denari; beharrac eta norat bil ez dutenac sarrarazquitzu çure etchean; norbait ikusico duçunean bilucic, estal çaçu; ez erdeina çure haraguia. Orduan ilkiren da çure arguia hala-nola goiztiria; laster atheraturen da çure osagarria, eta çure çucentasuna çure aitzinean da ibiliren, eta Jaunaren ospeac çaitu bilduren. Orduan eguinen dioçu dei Jaunari, eta Jaunac ençunen du; oihu eguinen duçu, eta erranen du: Huna non naicen. Çaphac kencen baditutzu çurequilacoen erditic, uzten dixiduzco erhi hedatzeac eta on ez diren hitz atheratzeac; Gose denaren gainera ixurico duçunean çure bihotza, eta atsecabetan den arima escas duenaz betheco duçunean, çure arguia ilkico da ilhumbeen erdian, eta ilhumbeac içanen dire hala-nola egüerdi bethea. Eta Jaunac emanen darotzu phausua bethi, eta bere dirdirez betheco du çure arima, eta libraturen ditu çure heçurrac; eta içanen çare baratze urztatu bat iduri, eta hala-nola ithurri bat, ceinaren urec ez baitute escas eguinen. Eta çure toquietan asco mendez mortu egon lekuac etchez dira betheco, asco mendez ahanciricaco asentuac goitituren ditutzu, eta deithua içanen çare hesi-berritzailea, bidexquei baque-bihurçailea. Baldin larumbat egunean bidaietaric beguiratzen baduçu çure oina; beguiratzen baçare ene egun sainduan çure nahicariaren eguitetic; larumbata deitzen baduçu egungoço, Jaunaren egun saindu eta ospetsua, eta ospatzen baduçu, çure urhatsac ez ditutzularic erabilcen, eta çure lehia ez delaric elhequetaco aurkitzen: Orduan goço harturen duçu Jauna baithan, eta goraturen çaitut lurreco goratasunetaric goiti, eta haciren çaitu çure aita Jacoben primançaz; ecen Jaunaren ahoa da minçatu. Huna non Jaunaren escua ez den laburtua, salba ahal ez içateco; eta haren beharria ez da gortua, ez aditzeco. Bainan çuen gaizquiec berezgoa bat eguin dute çuen artean eta çuen Jaincoaren artean; eta çuen bekatuec gorde darotzuete haren beguithartea, ençun ez deçançat. Alabainan kutsatuac dire çuen escuac odolez, eta çuen erhiac tzarqueriaz; çuen ezpainac gueçurrez minçatu dire, eta çuen mihiac tzarqueria derasa. Nihor ez da çucembideari dei eguiten daroenic, ez-eta eguiaren arabera juiatzen duenic; bainan ezdeusquerian daducate beren sinhestea, eta hutsalqueriac dituzte erasten; gaitzaz ernaldu, tzarqueriaz erdi dire. Aspicaren arrolceac atheratu eta armiarma-sareac eho dituzte; hilen da hequien arrolceetaric janen duena; eta hequietaric xitatzen bada, basilica sorthuco da. Beren ehoquina ez dute soineco içanen, eta ez dire beren lanetic estalico; hequien lanac, lan alferrac dire, eta tzarqueriaco eguincaria da hequien escuetan. Hequien oinec gaizquira laster eguiten dute, eta odol hobengabearen ixurcera higuitzen dire; hequien asmuac, asmu alferrac; xahupen eta çaphatzeac dire hequien bideetan. Ez daquite baqueraco bidea, eta çucentasuna ez da hequien urhatsetan; makurcatuac dituzte beren bidexcac, eta bide hequien çaphatzen dabilanac ez daqui cer den baquea. Horren gatic, urrundu da gutaric çucentasuna, eta çucembideac ez gaitu atzematen; arguia iguriquitzen, eta huna ilhumbeac; çohardura uste, eta ilhumbeetan gabilça. Harrasia uquitu dugu itsuac iduri, eta haztaca haritu gare beguiric ez duena beçala; behaztopaca egüerditan haritu gare ilhumbeetan beçala; toqui ilhunetan gare hilac beçala. Guciac gaudez harçac beçala marrumaz, usoac beçala currucaz; iguriquitzen guinduen çucembidea, eta ez da ethorri; salbamendua, eta urrundu da gutaric. Alabainan gure tzarqueriac murrucatu dire çure aitzinean, eta gure bekatuec ihardetsi darocute; ceren gure gaixtaqueriac gurequin baitire; eta eçagutzen ditugu gure tzarqueriac, Jaunaren contra eguin bekatu eta gueçurrac; eta ceihertu gare, gure Jaincoaren ondotic ez goateco, calomnia eta leguearen contraco eraunsen erabilceco; gueçurrezco solasac asmatu eta gure bihotzetic atheratu ditugu. Eta adimenduac guibelerat eguin du, eta çucentasuna urrun baratu da; ceren eguia erori baita carrican, eta çucentasuna ecin sarthu baita. Eta eguia ahancia guelditu da, eta gaizquitic guibelatu dena, harrapariari aguerian guelditu çaio; eta Jaunac ikusi du, eta gaizquia haren beguietara aguertu da, çucentasunic ez baita guehiago. Eta guiçonic ez dela ikusi du; eta balditua nihor ez helduz, bere besoari dio lagunça galdatu, eta bere çucentasunac indar eman dio. Çucentasuna jaunci du erredola beçala, eta salbamenduco casca haren buruan da; jaunci ditu aspercundeco soinecoac, eta bere gaitziduraz estali da capa batez beçala. Aspercera abian da, bere etsaiei hasarrezco sariaren ematera, bere ixterbeguiei ordainaren eguitera; irlei ordaina diote bihurturen. Eta mendebalecoac Jaunaren icenaren beldur içanen dire, eta iguzqui-sorthaldecoac haren ospearen, ethorrico denean hala-nola hibai muthiria, Jaunaren hatsac bolatzen duena; Eta berrerosle bat ethorrico çaiotenean Sioni, eta tzarqueriatic bihurcen diren Jacoben umeei, dio Jaunac. Hau da hequiequin eguinen dudan batasuna, dio Jaunac: Ene izpiritu çu baithan dena, eta ene hitz çure ahoan eçarri ditudanac, ez dire ilkico çure ahotic, ez-eta çure haurren ahotic, ez-etare çure haurren ganicaco haurren ahotic, dio Jaunac, oraidanic eta bethi guciraino. Jaiqui, oi Jerusaleme, arguiz bethe çaite, ceren ethorri baita çure arguia, eta Jaunaren ospea ilki baita çure gainera. Ecen huna non ilhumbeec estalico duten lurra, eta gobelac populuac; çure gainera ordean Jauna da jaiquico, eta haren ospea çure erdian da aguerturen. Eta jendaiac çure arguitara ibilico dira, eta erregueac, çure gainera ilki distirara. Beguiac ingurura alcha çatzu, eta ikusaçu: horiec oro bildu dira, çure gana heldu dira; çure semeac urrundic ethorrico dira, eta çure alabac aldean jaiquico çaizquitzu. Orduan ikusiren duçu, eta goçoz betheco çare, eta çure bihotzac ederretsico du eta çabalduren da; itsasoticaco osteac çutara itzulico direnean, çure gana ethorriren da jendaien indarra. Cameluec, Madiango eta Ephaco dromedarioec, uholdeac beçala çaituzte estaliren; Sabatic ethorriren dira guciac, urhea eta isensua ekarcen dituztelaric, eta orotan hedatzen Jaunaren laudorioac. Cedarreco arthalde guciac bilduco dira çuretzat, Nabaiotheco ahariac çure cerbitzuco içanen dira; jabalpeneco ene aldarearen gainean escainiren dituzte, eta ospaturen dut ene maiestatearen etchea. Cein dira dihoacen horiec hedoiac iduri, eta usoac beren cirrituetara beçala? Ecen aspalditic ene iguri daude irlac eta itsasoco unciac, çure umeac urrundic erakar detzadan, hequien urhe-cilharrac hequiequin, çure Jainco Jaunaren icenari, Israelgo sainduari, ceinac baitzaitu ospez bethe. Arrotzen semeec alchaturen dituzte çure harrasiac, eta hequien erregueec cerbitzaturen çaituzte; ecic ene gaitziduran jo çaitut, eta baquetzean urricaldu naiz çutaz. Eta çabalduac egonen dira bethi çure atheac; ez egunaz, ez gauaz ez dira hersico; ekar deçaçuten jendaien indarra, eta erakar hequien erregueac. Ecen cerbitzatuco etzaituzten jendaquia eta erresuma galduco dira; eta mortu eguinac içanen dira jendaqui hequien lekuac. Libanen ospea ethorrico çaitzu; içaia, ezpela eta pinoa ethorrico dira ene sainduteguiaren ederztatzera; eta ospe emanen diot ene oinen-peco lekuari. Eta çu aphaldu çaituztenen umeac gurthuz ethorriren çaizquitzu, eta çuretzat gaizqui minço cirenec adoraturen dituzte çure oin-hatzac, eta deithuren çaituzte Jaunaren hiria, Israelgo sainduaren Sion. Ceren içatu çaren utzia eta gaitzirizcotan iduquia, eta nihor etzelacotz çutan gaindi iragaiten, eguinen çaitut mendeetaco lili, guiçaldi gucietaco bozcariagarri. Baaturen duçu jendaien esnea, eta edosquiren erregueen bulharra; eta jaquinen duçu ni naicela Jauna, çure salbatzailea, eta çure berrerosle Jacoben hazcarra. Cobre orde, ekarriren darotzut urhea; eta burdina orde, ekarriren darotzut cilharra; cobrea çur orde, burdina harri orde; eta emanen darozquitzut arçain baquetiarrac, eta çucena maite duten cargudunac. Ez dira guehiago ençunen çure lurrean gaixtaqueria, çaphatze-xahutzeac çure muguen barnean; salbamendua jabetuco da çure harrasiez, eta laudorio-otsac içanen dira çure atheetan. Ez duçu guehiago iguzquia içanen argui emateco egunaz, ez-eta ilharguiaren distiradura çure arguitzeco; bainan Jauna içanen duçu bethiereco arguitzat, eta çure Jaincoa çure ospetzat. Çure iguzquia ez da guehiago etzanen, ez-eta ttipituco çure ilharguia; ceren Jauna içanen baituçu çure bethiereco arguitzat, eta betheco baitira çure deithore egunac. Çure populua, berriz, prestuzco populu bat içanen da, nic landatu gandoa, ospe atheratzeco eguin dudan obra, bethi gucico lurra primancetan içanen duena. Aphurrena berhaturen da miletaraino, eta xumeena populu guciz hazcar batera: nic, Jaunac, ordua ethorri ditaqueenean, bat-batean eguinen dut hori. Jaunaren izpiritua ene gainean da, ceren gançutu bainau Jaunac; igorri nau emeei berri onaren ekarcera, loth detzadan bihotz çaurthuac, gathibuei eman dioçotedan graciaren berria, preso direnei librançarena; Oihu eguin detzadan Jaunaren jabalpeneco urthea, eta gure Jaincoaren aspercundeco eguna; goçacari ekar dioçotedan nigarrez daudecen orori; Sionen deithoretan daudecinei eçar dioçotedan eta eman koroa hautsaren orde, bozcarioaren olioa nigarren orde, ospezco capa atsecabezco izpirituaren orde; eta Sionen deithuac içanen dire çucenaren habeac, Jaunac landatuac hari ospe bihurceco. Eta mende hartan mortu ciren lekuac etchez betheco dituzte, eta eroriac alchatuco eta hiri mortu eguinac, mende hequietan urratuac, berrituco dituzte. Eta arrotzac ethorriren dire, eta alhaturen dituzte çuen arthaldeac; eta arrotz-semeac içanen dire çuen lurren lanceco eta çuen mahastiçain. Çuec, berriz, Jaunaren apheçac deithuac içanen çarezte: Gure Jaincoaren ministroac; erranen darotzuete: Jendaien ontasunetaric hacico çarezte, eta hequien ospetic atheraturen duçue lelo. Çuen ahalcatze bikun eta gorritzearen orde, bakotchac bere çathiaz eguinen du laudorio; horren gatic bere lurrean içanen du goçamen bikuna, eta bethiraino iraunen du hequien bozcarioac. Alabainan ni naiz Jauna çucentasuna maite eta harrapaqueriaticaco holocausta higüin dudana, eta eguiaren gainean fincaturen ditut ene populuaren eguinçac, eta harequin joco dut bethirainoco batasun bat. Eta jendaien erdian eçaguturen dute haren ganicaco iraulguia, eta populuen erdian haren ganicaco odola; ikusico dituzten guciec eçaguturen dituzte, ceren hequiec içanen baitire Jaunac benedicatu iraulguicoac. Bozcario handitan bozturen naiz Jauna baithan, eta ene arima goiherez jauciren da ene Jaincoa baithan; ceren nauen jaunci salbamenduco soinecoz, eta çucentasunezco jaunciaz nauen inguratu, hala-nola jaun espos koroaz aphaindua; hala-nola andre espos bere urheriez berreguindua. Ecen nola lurrac ekarcen baitu ninica, nola baratzeac ninicarazten baitu hacia; hala Jainco Jaunac ere jendaqui gucien aitzinean lorarazten ditu bere çucentasuna eta bere ospea. Sionen cariaz ez naiz ixilduren; Jerusalemen cariaz ez dut phausuric hartuco, haren prestua ilki dadien arteo argui bat beçala, eta haren salbatzailea bitz dadien arteo çuci bat beçala. Jendaiec ikusiren dute çure prestua, eta erregue guciec çure salbatzaile ospetsua, eta deithuren çaituzte Jaunaren ahoac emanicaco icen berri batez. Eta içanen çare Jaunaren escuan ospezco koro bat, eta çure Jaincoaren escuan erregue diadema bat. Etzare guehiago deithuco Bazterrerat-utzia, eta çure lurra ez da guehiago deithuco Desmasiatua; bainan deithuco çare Ene-nahicaracoa, eta çure lurra Egoiliarduna; ceren Jaunac laket içan duen çure baithan, eta çure lurra egoiliarrez betheco baita. Guiçon-gaztea egonen da ecen nescatcha gaztearequin, eta çure umeac çu baithan egonen dira; eta senharrac bozcario içanen du bere andreaz, eta çure Jaincoac bozcario içanen du çutaz. Çainac eçarri ditut, oi Jerusaleme, çure harrasien gainean; egun gucian eta gau gucian ez dira behinere ixilduren. Oi çuec, Jaunaz orhoitzen çaiteztenac, ez beçaiztete ixil, ez beçaçue ixilic utz, gogor deçan arteo Jerusaleme, eta lurrean eçar deçan laudagarri. Jaunac cin eguin du bere escuinaz eta bere besoco indarraz: Ala! ematen badiotet guehiago çure oguia hazcurri çure etsaiei, eta arrotz-semeec edaten badute çure nekeetaricaco arnoa! Ecen oguia uztatzen dutenec, janen dute hura, laudatuz Jauna; eta arnoa eguiten dutenec, edanen dute ene lorio sainduetan. Iragan çaituzte, iragan atheetaric, bidea populuari aphain dioçoçuete, celhai dioçoçuete bidea, ken harriac, eta populuei alcha eçagutzaria. Huna Jaunac lurraren bazterretaraino adiaraci duela: Erroçue Siongo alabari: Huna çure salbatzailea heldu dela; huna bere saria berequin, eta bere eguincaria bere aitzinean. Eta deithuco dituzte Populu saindua, Jaunac berrerosia. Çu aldiz deithuco çaituzte: Hiri errecastatua, eta behinere ez Utzia. Cein da Edometic heldu den hau, Bofratic soineco thindatuequin; bere soinaren barnean eder den hau, bere indarraren handian ibilcen delaric? Ni naiz çucentasunezco hitzen errailea, eta salbatzecotzat guducatzen naicena. Nolaz bada çure jauncia gorria da, eta çure soinecoac, lacoan mahats lehercen hari direnena iduri? Bakarric haritu naiz lacoan lehercen, eta jendaietaric guiçon bat etzen enequin; oincatu ditut ene gaitziduran, eta lehertu ene hasarrean; eta hequien odola hedatu da ene soinecoetan, eta lohitu du ene jauncia oro. Ecen gogoan dut aspercundeco eguna, ethorri da ene berrerospeneco urthea. Ingurura beguiratu dut, eta lagunceco nihor etzen; bilhatu naiz, eta lagundu nauenic ez da içatu; bainan asqui cen ene besoa, eta ene gaitzidurac lagundu nau. Ene iraquiduran oinen azpian erabili ditut populuac; ene gaitziduran hordiaraci ditut, eta lurrerat arthiqui hequien indarrac. Orhoituren naiz Jaunaren urricalmenduez; Jaunaren laudorioac cantaturen ditut Jaunac bihurtu darozquigun gucien gainean eta bere beraztasunaren eta urricalpen handi gucian arabera Israelen etcheari eguin diozcan nihonereco onguien gainean. Eta erran du: Gucia gatic populu hau enea da, ukatzen ez nauten umeac dire: eta hequien salbatzaile eguin da. Hequien hestura gucietan, ez du uko eguin, eta haren aitzineco aingueruac salbatu ditu; bere maithacundean eta bere beraztasunean berac ditu berrerosi, eta soinean ekarri eta jasan ditu mendeco egun oroz. Hequiec ordean hasarrera ekarri dute, eta atsecabe eman diote haren sainduaren izpirituari; eta hura etsai bihurtu çaiote, eta berac herrautsi ditu. Eta orhoitu da Moisen mendeco egunez eta bere populuaz: Non da horiec itsasotic atheratu dituena bere arthaldeco arçainequin? non da horien erdian bere sainduaren izpiritua eçarri duena; Ceinac bere beso ospetsuaz escuin eraman baitu Moise; ceinac urratu baititu urac, bethico gogorcea gatic bere icena; Ceinac eraman baititu ondar-leceac barna, hala-nola mortua gaindi çaldi bat behaztopatzen ez dena? Celhaiera jausten den çaldia iduri, eta Jaunaren izpiritua içatu da haren bidari; hala erakarri duçu çure populua, çure icena ospetsu eguitea gatic. Beguira çaçu cerutic, eta ikusaçu çure egoitza saindu eta çure ospearen erditic; non dire çure karra eta çure indarra, çure barne samur eta urricalmenduac oro? Baratu dire ene gainetic. Alabainan çu çare gure aita; Abrahamec ez gaitu eçagutzen; Israelec ez daqui nor garen: çu çare, Jauna, gure aita, gure berrerostea, eta egundainoticacoa da çure icena. Cergatic ceiherraraci gaituçu, Jauna, çure bideetaric; gogorraraci duçu gure bihotza, ez gaitecen içan çure beldur? Bihur çaite çure cerbitzari, çure primançaco leinuen cariaz. Guti citzaioten çure populu sainduaz nausi içatea; gure etsaiec çango-pean ibili dute oraino çure sainduteguia. Eguinac gare hatsarrian guinen beçala, gure Jaun etzinenean oraino, eta çure icena gure gainera deitzen etzenean. Balin ba urraturen ditutzu ceruac eta jautsico çare! Mendiac urth laizteque çure aitzinean. Ihar laizteque suac erreac beçala, galgaran iraquit leçaquete urec, çure icena eçagutua içan dadien çure etsaien artean; çure aitzinean ikara laizteque jendaiac. Sendagailac eguiten ditutzunean, ecin detzazquegu jasan: jautsi çare, eta çure aitzinean urmariatu dira mendiac. Mendearen hastapenetic guiçonac ez du ençun, beharriac ez du aditu, beguiac ez du ikusi, çutaz landan, oi Jaincoa, cer daducaçun aphainduric çure iguri daudenençat. Bozcariotan denaren eta çucenari bere bidea ematen dioenaren aitzinera atheratu çare; çure bideetan orhoituren dira çutaz: samurtu çare; bekatu eguin guinduen; bethi bekatuan guinen, eta salbaturen gare. Guiçon lohiac beçala eguinac gare guciac, eta gure eguinçac astagaizdunaren oihalac beçala dira; eta guciac erori gare hostoa iduri, eta gure tzarqueriec haiceac beçala eraman gaituzte. Nihor ez da çure icenari dei eguiten daroenic, jaiquitzen eta çuri iritchiquitzen denic; gorde darocuçu çure beguithartea, eta çathicatu gaituçu gure tzarquerien indarraren azpian. Eta orai, Jauna, çu çare gure aita; gu aldiz, lohi poci bat; çu çare gure eguilea, eta gu guciac çure escuetaco lanac. Jauna, ez becedi borthizquieei samur, eta ez orhoit guehiago gure gaixtaqueriez; huna, beguira çaçu, çure populua gare guciac. Çure sainduaren hiria mortu eguina da; Sion mortu eguina da, Jerusaleme deboilatua. Gure sainduespeneco eta gure ospeco temploa, ceintan gure arbasoec laudatu baitzaituzte su-garren ondar eguina da, eta gure jauregui ederrenac pusquetan eroriac. Horien gainean, çure burua iduquiren othe duçu, Jauna? ixilic egonen othe çare? atsecabe gogorrean utziren othe gaituçu? Bilhatu naute nitaz lehenago galdatzen etzutenec; atzeman naute bilhatu ez nautenec; ene icenari dei eguiten etzuen jendaqui bati erran diot: Huna ni, huna. Egun gucian escuac hedatu diozcat populu sinhestegabeco bati, ceina baitabila bere asmuen ondotic bide ez onean. Populu, samurcera ene beguien aitzinean tarritatzen nauena; baratzeetan imolatzen, adrailuen gainean sacrificatzen duena; Egoitza hobietan, eta lo jaincordeen temploetan eguiten duena, urdequia jaten eta salda lohia bere uncietara ixurcen duena; Erraten duena: Urrunt hadi, ez niri hurbil, ez baihaiz xahua: hainac ene sephaco orduan içanen dira ke, egun gucian erreco den su bat. Iscribatua da ene aitzinean: ez naiz ixilic egonen, bainan eguinen diotet ordaina, bulharretara sariztaturen ditut, Dio Jaunac, hequien tzarqueriec, eta batean hequien arbaso mendien gainean sacrificatzen eta munhoen gainean niri irain eguiten haritu direnen tzarqueriac eta hequien eguinça çaharraren saria pagaturen diotet bulharretara. Hau dio Jaunac: Hala-nola bihi bat aurkitzen bada mahats-molko batean, erraten baita: Ez xahu, Jaunaren benedicionetic delacotz; orobat eguinen dut ene cerbitzarien cariaz, ez baitut Israel gucia xahutuco. Eta Jacoben ganic eta Judatic eraiquiren dut iraulgui bat, ene mendiac goçaturen dituena; eta ene hautetsiec primançaz içanen dute lur hori, eta ene cerbitzariec hor içanen dute beren egoitza. Eta ni bilhatzen nauen populuac içanen ditu celhaiac arthaldeen hespilçat eta Acorreco harana abereen heitzat. Eta çuec, Jauna bazterrerat utzi duçuenac, ene mendi saindua ahanci duçuenac, Çoriari mahaina aphaincen eta haren gainean libacioneac eguiten ditutzuenac, Ezpataz kondutaco çaituztet, eta oro sarrasqui batean erorico çarete ceren nic deithu eta ez duçuen ihardetsi, ni minçatu eta ez duçuen ençun, eta gaizquia ene beguien aitzinean eguiten cinduten, eta nic nahi ez nuena duçuen hautatu. Hargatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene cerbitzariec janen duten, eta çuec gosez egonen çarete; huna ene cerbitzariec edanen dutela, eta çuec egarriz egonen çarete. Huna bozcariotan içanen direla ene cerbitzariac, eta çuec ahalquez urthuac; huna, ene cerbitzariec bihotzeco goiheretasunaren ariaz, laudoriozco canticac cantatuco dituzte; eta çuec bihotzeco minez, oihuz egonen çarete, eta izpirituco hesturaren ariaz marrumaca harico çarete. Çuen icena burhozco hitz bat eguinen duçue ene hautetsiençat; eta Jainco Jaunac hilen çaituztete, eta bere cerbitzariac berce icen batez deithuco ditu. Icen hartan benedicatua dena lurrean, eguiazco Jaincoaz içanen da benedicatua; era lurrean cin eguiten duenac, eguiazco Jaincoaz cin eguinen du; ceren leheneco atsecabeac ahanciac baitira, eta ene beguietaric itzaliac. Ecic huna non creatzen ditudan ceru berriac eta lur berri bat; eta beihalacoac ez dira orhoitzapenetan içanen, eta ez dira gogorat içanen. Banian bethi guciraino çare bozturen eta jauciren nic creatzen ditudan hauquiez; ecen huna non eguiten dudan Jerusaleme goiheretasunezco hiri bat eta hango populua bozcariozco populu bat. Eta goihereturen naiz Jerusalemen, eta bozcariaturen ene populuaren baithan; eta haren erditic ez da guehiago ençunen ez nigar-marrascaric, ez oihu deihadarric. Ez da handic goanen haur gazteric, ez-eta guiçon-çahar bere urtheac bethe gabecoric; ceren haurra ehun urthetan hilen baita, eta ehun urthetaco bekatorea madaricatua içanen da. Eta etcheac eguinen dituzte, eta hequietan egonen dira; eta mahastiac landatuco dituzte, eta hequien fruituac janen. Eguinen duten etchea ez da berceen egoitza içanen; landatuco duten mahastico fruitua, ez dute berceec janen; ecen çuhaitzaren egunen araberacoac içanen dira ene populuaren egunac, eta haren escuetaco lanac iraupen handicoac içanen dira. Ene hautetsiec ez dira alferretan harico lanean, eta haurrac etzaizcote asalduen erdian sorthuco; ceren hura baita Jaunac benedicatu dituenen ganicaco iraulguia, eta hequien ilobasoac hequiequin. Eta guerthaturen da, oihu eguinen duten baino lehen ençunen dudala; oraino minço direlaric, aditua duquedala. Otsoa eta bildotsa batean alhatuco dira, lehoinac eta idiac lastoa janen dute, eta herrautsa içanen da suguearen hascurria; ez dute calteric eguinen, ez-eta hilen ene mendi saindu gucian, dio Jaunac. Hau dio Jaunac: Cerua dut jarleku, lurra berriz oin-alki: nolacoa da niri alchatuco darotadaçuen etchea? cer toqui da ene phausa-lekua? Ene escuac eguinac dire horiec oro, eta horiec guciac eguinac dire, dio Jaunac. Aldiz nori beguiratuco diot, ez bada behar gaixoari, bihotz çaurthuari, ene hitzac ikaratzen duenari? Idi bat imolatzen duena, guiçon bat hilcen duena beçala da; acienda xuri bat sacrificatzen duena, çakur bati burua lehertuco dioena beçala; escainça bat eguinen duena, urde odola escaincen duena beçala; isensu erretzeaz orhoitzen dena, idolari esquer ematen hari dena beçala. Horiec oro dituzte hautatu beren bideetan, eta hequien arimac goço hartu du bere icigarriquerietan. Aria hortaz ni ere hequiec beçala trufaz hautatuco naiz; eta ceren-ere beldurra baitzuten, hura erakarriren diotet gainera; nic deithu, eta nihor etzelacotz ihardesteco; ni minçatu, eta ez dutelacotz ençun; eta gaizquia eguin dutelacotz ene beguien aitzinean, eta nic nahi ez nuenaz direlacotz hautatu. Adi çaçue Jaunaren solasa, haren hitzera ikaratzen çaretenac: çuen anaia gaitzerizcotan çaduzcatenec, eta ene icenaren ariaz iraizten çaituztenec, erran dute: Jaunac aguer beça bere ospea, eta gu ere sarthuco gare çuen bozcarioan. Hainac ordean ahalquearen azpira arthiquiac içanen dire. Hiritic populuaren oihua, templotic oihua; Jaunaren minçoa, bere etsaiei merecitu saria bihurcen duenarena. Erdi-minac içan baino lehen, Sion erdi da; erditzeco muga baino lehen, seme batez erdi da. Norc egundaino holacoric aditu du? norc ikusi du holacoric? Lurrac egun bakar batez ekarriren othe ditu gainean dituen fruituac? populu bat aldian sorthuren othe da osoric? ecen Sion minetan jarri eta betan sorthu ditu bere semeac. Ni, berceac erdiarazten ditudana, ez othe naiz erdico neroni? dio Jaunac; nic berceei ematen badiotet iraulguia, neroni agor içanen othe naiz? dio çure Jainco Jaunac. Goihere çaitezte Jerusalemequin, atseguinez jauz çaitezte harequin, hura maite duçuen guciac; bozcarioz harequin boz çaitezte, nigarrez haren gainean çaudeten guciac, Edozqui deçaçuen eta ase çaitezten haren goçacarien bulharretic; hartaric edan deçaçuen, eta haren nihonereco ospetic athera deçaçuen goço gucien nasaicia. Ecen hau dio Jaunac. Huna non Jerusalemen gainera jautsaraciren ditudan baquea hibai bat beçala, eta jendaien ospea, gaindica dihoan uharra iduri; hura edosquiren duçue; bulharrera ekarriac eta belhaunen gainean lausengatuac içanen çarete. Nola ama batec lausengatzen baitu bere haurra, hala goço emanen darotzuet, eta sosegu hartuco duçue Jerusalemen galçarrean. Ikusico duçue, eta boztuco da çuen bihotza, eta çuen heçurrac belharra beçala hacico dira; eta aguerico dira Jaunaren escua haren cerbitzarien gainean, eta haren gaitzirizcoa etsaien gainean. Ecen huna non ethorrico den Jauna suaren erdian, eta haren orga-lasterrac iduri du xirimola; bere hasarrearen iraquiduran heldu da sari bihurcera, su-garren erdian gaztigatzera; Ceren Jaunac suarequin eta bere ezpatarequin arthiquiren baitu bere juiamendua haraguidun ororen gainera, eta Jaunac herrautsiren dituenac murruca içanen dire. Sainduetsi nahi cirenac eta baratze barnetan athe-guibeiean beren burua xahu uste çutenac, urdequia, gauça lohia eta arratoinquia jaten cituztelaric batean içanen dira xahutuac, dio Jaunac. Ni ordean heldu naiz hequien eguinça eta gogoeten ondoan; bilduco ditut leku gucietaco eta minçaia gucietaco jendaquiequin, eta ethorrico dire eta ikusico dute ene ospea. Hequien erdian eçarrico dut eçagutzari bat; era hequietaric salbatuac ditazqueenac igorrico ditut itsasoa barna jendaietara, Africara, eta Lidiara, arrambela hedatzen dutenetara; Italiara eta Greciara, urrungo irletara, nitaz aditu eta ene ospea ikusi ez dutenetara; eta jendaiei eçagutaracico diote ene ospea. Eta jendaqui gucietaric Jaunari emaitzetan erakarriren diozcate çuen anaia guciac çalditan, orga-lasterretan, soin-carrosetan, mandotan eta orguetan, Jerusalemeco ene mendi saindura, dio Jaunac, hala-nola Israelgo umeec unci xahuan emaitza bat ekarcen balute Jaunaren etchera. Eta hequietaric hartuco ditut, dio Jaunac, apheztzat eta lebitar orde. Ecen nola nic eguin ceru berriac eta lur berria ene aitzinean egonen baitire bethi, dio Jaunac; hala egonen dire çuen ganicaco iraulguia eta çuen icena. Eta hilabethetic hilabethera, eta larumbatetic larumbatera içanen da, haraguidun guciac ethorrico direla ene aitzinera ene adoratzera, dio Jaunac. Eta ilkico dire eta hilac ikusico dituzte ene leguea hautsi duten guiçonac: hequien harra ez da hilen eta hequien sua ez da iraunguico, eta içanen dire bici diren gucien hequien icigarri. Jeremiasen hitzac, Helciasen semearenac, Helcias baitzen Anathothen, Benjamingo lurrean egonen ciren aphecetaric. Jaunaren hitza ethorri citzaioen Josiasen, Amon, Judaco erregueren semearen egunetan, hamahirugarren urthean erregue celaric. Eta ethorri citzaioen Judaco erregue Josiasen seme Joaquinen egunetan, Sedeciasen hamecagarren urtheco ondarreraino, (Sedecias baitzen Judaco erregue Josiasen semea,) Jerusalemgo desherripeneraino, borzgarren hilabethean. Eta Jaunac eguin çarodan solas, cioelaric: Çure amaren sabelean eguin cinçadan baino lehen, eçagutzen cintudan; eta sabeletic ilki çaren baino lehen, sainduetsi çaitut eta profetatzat eman jendaien artean. Eta ihardetsi nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna! Huna, ez daquit minçatzen, ecen haur gazte bat naiz oraino. Eta Jaunac erran çarodan: Ez erran: Haur bat naiz; goanen çare ecen nic igorrico çaitudan toqui gucietara; eta edocein gauça mana deçaçudan, guciac erranen ditutzu. Ez içan guiçonen aitzinean beldur, ceren çurequin bainaiz çure atheratzeco, dio Jaunac. Eta Jaunac hedatu çuen escua eta uquitu çuen ene ahoa; eta erran çuen Jaunac: Huna non eman ditudan ene hitzac çure ahoan; Huna non eçarri çaitudan egun jendaquien gainean eta erresumen gainean, errotic atheratzeco eta xahutzeco, galceco eta eceztatzeco, alchatzeco eta landatzeco. Eta Jauna minçatu citzaitan, cioelaric: Cer ikusten duçu, Jeremias? Eta ihardetsi nuen: Atzarria dagoen cigor bat ikusten dut. Eta Jaunac erran çarodan: Ongui ikusten duçu, ecen ni ene hitzaren gainean egonen naiz atzarria, haren bethetzeco. Eta Jauna bigarren aldico minçatu citzaitan, cioelaric: Cer ikusten duçu? Eta ihardetsi nuen: Berz bat ikusten dut sutan, eta ipharretic dago itzulia. Eta Jaunac erran çarodan: Ipharretic jaucico dira asturugaitzac lurreco egoiliar gucien gainera. Ecen, dio Jaunac, huna non deitzera nohan ipharreco erresumetaco jendaqui guciac; eta ethorrico dire, eta eçarriren dute ceinec bere tronua Jerusalemeco athe-sarceetan, eta hango harrasi gucien gainean inguru-inguru, eta Judaco hiri gucietan. Eta atheraturen ditut hequiequin ene juiamenduac, ni utzi, jainco arrotzei sacrificatu eta beren escuetaco lana adoratu duten gucien malçurqueriaren contra. Çuc beraz tinca çaçu guerria, jaiqui çaite eta erran diotzotzuete nic manatzen darozquitzudan guciac. Ez lotsa içan hequien aitzinera aguerceco, ecen nic eguinen dut ez duçula hequien aitzinean beldurric içanen. Alabainan eçarri çaitut egun hiri hazcar bat beçala, burdinazco habe bat beçala, cobrezco harrasi bat beçala, lur guciaren gainean, Judaco erregueen contra, hango buruçaguien eta lur hartaco aphez eta populuaren contra. Eta çure contra eguinen dute gudu, eta ez dire nausituren; ceren çurequin bainaiz, dio Jaunac, çure libratzeco. Eta Jaunaren hitza atheratu citzaitan, cioelaric: Çoaz eta Jerusalemeri beharrietara oihu eguioçu, erranez: Hau dio Jaunac: Orhoitu naiz çutaz, urricalduz çure gaztetasunari eta çure ezconçaco amodioari, mortua barna, eraina etzen lurra gaindi niri jarraiquitzen cinen or-duan. Israel Jaunari saindu citzaioen; hura cen haren fruituetaco picaina; hobendun jarcen dira hura iresten duten guciac; asturugaitzac erorico dira hequien gainera, dio Jaunac. Jacoben etchea, eta Israelen etcheticaco ahaidego guciec adi çaçue Jaunaren hitza. Hau dio Jaunac: Cer bidegabequeria aurkitu dute çuen arbasoec ene baithan, ene ganic urrundu baitira eta hutsalqueriaren ondotic ibili eta hutsal bilhacatu? Eta ez dute erran: Non da Jauna, Eguiptoco lurretic iganaraci gaituena, bidatu gaituena mortua gaindi, nihor ecin-egonezco eta ibilquiçun ez den lurra barna, lur agor eta heriotzea iduri duenaren erditic, guiçona ibili eta egon ez den lurra gaindi? Eta erakarri çaituztet Carmel lur batera, jan cinetzaten hango fruitac eta goça hango onac; eta sarthu ondoan, kutsatu duçue ene lurra, eta hatsgarriqueria bat eguin duçue ene primançaz. Aphecec ez dute erran: Non da Jauna? eta legueçainec ez naute eçagutu; eta arçainec hautsi dute ene leguea; eta profetec Baalen icenean profetisatu dute, eta idolei jarraiqui dira. Hargatic sarthuren naiz oraino çuequin juiamendutan, dio Jaunac, eta jaçarriren dut çuen umeen contra. Çoazte Cethimgo irletara eta ikusaçue; igorraçue Cedarrera; eta çorrozqui beguira çaçue eta ikusaçue, hean guerthatu den han holacoric; Hean populuac aldatu dituen bere jaincoac; eta-bada ez dira segurqui hequiec jainco. Aldiz ene populuac bere ospea aldatu du idolarençat. Ceruac, harri çaitezte hortaz; ceruco atheac, minqui deithora çaçue, dio Jaunac. Ecen bi gaizqui eguin ditu ene populuac; ni, ur biciaren ithurria, utzi nau bazterrerat, eta lurrean cilhatu ditu urteguiac, urtegui hirricatuac, uric ecin iduc deçaquetenac. Israel gathibua ala gathibu semea othe da? Cergatic da beraz harrapariaren pusca bilhacatua? Lehoinec orroaz jaçarri diote eta marrumaca abiatu çaizco; lurra mortu eraguin dute; erreac dira hango hiriac eta nihor ez da hequietan egoten. Memphistar eta Taphnestar umeec ere içurriztatu çaituzte buru-cascoraino. Hori ez othe çaitzu guerthatu, bazterrerat utzi duçulacotz çure Jainco Jauna, noiz-eta-ere berac bidatzen baitzintuen bidean? Eta orai cer nahi duçu Eguiptoco bidetic, ur cikin edatera goateco? eta cer duçu Asiriarren bidearequin, hango ibaiaco uretic edatera goateco? Çure malçurqueriac jaçarriren darotzu eta çure guibelceac erançunen darotzu. Jaquin çaçu eta ikus ceinen den gaizqui eta uher çure Jainco Jauna bazterrerat utzi içatea, eta ene beldurra guehiago çure baithan ez içatea, dio armadetaco Jainco Jaunac. Hastetic phorroscatu duçu ene uztarria, hautsi ditu, çu ene lokarriac eta erran duçu: Ez dut cerbitzaturen. Ecen, munho gora gucien gainean, çuhaitz hostotsu gucien azpian etzaten cinen, lilitchoa. Nic aldiz landatu cintudan mahasti hauta bat beçala, gucia landare onez. Nola beraz aldatu çaizquit tzarrera, oi mahasti arrotza? Garbi bacindedi ere gatzuarequin eta borith belharrez bethe, çure bekatuetan nothatua gueldi cintazque ene aitzinean, dio Jainco Jaunac. Nolaz dioçu: Ez naiz lohitua, ez naiz Baalen ondotic ibili? Ikusatzu çure urhatsac haranean; jaquiçu cer eguin duçun, lastercari arina, bide çaphatzen çabilçana. Mortuan laket den basastoa, bere barneco çalequerian; guiriaren usainac bildu du; nihorc ez du makurraracico; atzeman nahi dutenec ez dute hutseguinen; bere hilabetheetaco mugan atzemanen dute. Beguira çaçu çure oina buluztasunetic, eta çure cinçurra egarritic. Eta erran duçu: Etsitu dut; ez dut egonen; alabainan arrotzac ditut maithatu, eta hequien ondotic naiz ibiliren. Nola ahalcatzen baita ohoina, atzemana denean, hala ahalquetara erori dira Israelen etchea, bera eta bere erregue, aphez eta profetac, Çurari erranic: Hi haiz ene aita; eta harriari: Hic eman darotan bicia. Itzuli çaizquit guibelaz, eta ez aitzinaz; eta beren hesturaco orduan erranen dute: Jaiqui çaite, eta libra gaitzatzu. Non dira çure jainco, çuretzat eguin içan ditutzun hequiec? Jaiqui beitez, eta çure hesturaco orduan libra beçaitzate; ecen, oi Juda, cembat baitziren çure hiriac, hambat ciren çure jaincoac. Cer nahi duçu enequin juiamendutan sarthuric? Oroc utzi nauçue, dio Jaunac. Alferretan jo ditut çuen haurrac, cridança ez dute hartu; çuen ezpatac iretsi ditu çuen profetac, lehoin xahutzaile bat beçala da Çuen ganicaco iraulguia. Adi çaçue Jaunaren hitza: Israelençat bilhacatu othe naiz mortu bat, edo lur berantiar bat? Cergatic erran du beraz ene populuac: Guibelerat eguin dugu, ez gare guehiago çure ganat ethorrico? Nescatcha batec ahancico othe du bere aphaindura, edo andre espos batec bere lephocoa? Ene populuac, bada, ahanci nau konda ecin ditaqueen becembat egunez. Certan çabilça çure bidea ona erakutsi beharrez, ene onhirizcora heldu nahiz, noiz-eta-ere çure tzarquerien gaineco, çure bide gaixtoen irakasten haritu baitzare, Eta çure petrailetan aurkitu baita arima behar eta hobengabeen odola? Ez ditut hequiec atzeman cilhoetan luphean, bainan lehenago aiphatu ditudan toqui gucietan. Eta erran duçu: Bekaturic gabe eta garbi naiz, eta horren gatic çure hasarrea aldara bedi ni ganic. Huna non juiamendutan sarcera nohan çurequin, erran duçulacotz: Ez dut bekatu eguin. Ceinen eguin çaren erdeinagarri, çure bideetara itzuliz! Eguiptotic atheratuco duçu hambat ahalque, nola atheratu baituçu Asurretic; Ecen handic ere ilkico çare, eta escuac buruaren gainean içanen ditutzu; ceren Jaunac hautsico baitu çure sinhestea duen habea, eta hartaric ez baituçu deus onic içanen. Erraten ohi da: Guiçon batec uzten badu bere emaztea, eta hau, haren ganic urrunduric, ezconcen bada berce batequin; lehembicico senharra itzulico othe da andre haren gana? emaztequi hura ez othe da kutsatua eta liçundua? eta çu, lohitu çare çure asco galaiequin: bihur çaite halere ene gana, dio Jaunac, eta nic onhetsiren çaitut. Alcha çatzu beguiac goiti, eta ikusaçu hean non den toquia ceintan ez baituçu çure burua lohitu: bide-bazterretan jarcen ciren, galaien beguira, ohoina mortuan beçala; eta lurra lohitu duçu çure liçunqueria eta malçurqueriez. Horren gatic debecatuac içan dire uri goçoac, eta udazqueneco uria ez da içatu: emazte lilitchoaren copeta eguin çaitzu, ez duçu nahi içan gorritu. Orai bederen dei eguin diçadaçu erranez: Ene aita, garbi nincenean bidatu nauçuna çu çare: Samur egonen othe çare bethi, edo azqueneraino iraunen othe du çure hasarreac? Hola minçatu, eta gaizqui eguiten haritu çare, eta eguin duçu ahal becembat. Eta Jaunac erran çarodan Josias erreguearen egunetan: Ez duçu ikusi cer eguin duen Israel bihurriac? Goan da mendi gora gucietara eta çuhaitz hostotsu gucien azpira, eta han lohiqueriari eman du bere burua. Eta horiec guciac eguin dituen ondoan, erran içan diot: Itzul çaite ene gana. Eta ez da itzuli. Eta horren ahizpa Juda legue-hausleac ikusi du, Israel bihurria utzi nuela, berceequin kutsatu celacotz; eta eman nioela uzteco agueria; eta haren ahizpa Juda legue-hauslea ez da lotsatu, bainan goan da, eta bera ere lohitu. Eta lohiqueriaraco bere lerracortasunaz likistu du lurra, eta kutsatu da harriarequin eta çurarequin. Eta horietan orotan haren ahizpa Juda legue-hauslea ez da ene ganat itzuli bere bihotz guciaz, bainan aleguiaca, dio Jaunac. Eta Jaunac erran çarodan: Israel bihurriac garbi eguiten du, Juda legue-hauslearen aldean. Çoaz eta solas hauquiec oihu eguizquitzu ipharralderat, eta erraçu: Itzul çaite, Israel bihurria, dio Jaunac, eta ez dut çuen ganic aldaraturen ene beguithartea; ceren saindu bainaiz, dio Jaunac, eta ez naiz bethi hasarre egonen. Bainan eçagutaçu çure gaizquia, ecen hautsi duçu çure Jainco Jaunaren leguea; eta çure urhatsac jainco arrotzetara barraiatu ditutzu, çuhaitz hostotsu gucien azpian, eta ez duçu ençun ene minçoa, dio Jaunac. Itzul çaitezte, itzul, ene haurrac, dio Jaunac, ceren ni içanen bainaiz çuen senhar; eta hartuco çaituztet bat hiri batetic eta bia ahaidego batetic, eta sarraracico çaituztet Sionen. Eta emanen darozquitzuet ene bihotzaren araberaco arçainac, eta hequiec hacico çaituztete jaquitateaz eta irakasmenaz. Eta populatuco çaretenean eta lurraren gainean berhatuco egun hequietan, dio Jaunac, ez dute guehiago erranen: Jaunaren batasuneco arka. Eta etzaitzue guehiago gogorat ethorrico, eta etzarete hartaz orhoituco; eta nihor ez da haren ikustera ethorrico eta ez da guehiago içanen. Orduan Jerusaleme deithuren dute Jaunaren tronua, eta harat bilduren dira jendaqui guciac Jaunaren icenera Jerulalemen, eta ez dira ibiliren haren bihotz galduco tzarquerien ondotic. Egun hequietan Judaco etchea hurbilduren çaio Israelgo etcheari, eta biac batean ethorriren dire ipharraldetic, nic çuen arbasoei emanicaco lurrera. Aldiz nic erran dut: Nola eçarriren çaitut ene umeen artean, eta emanen darotzut lur lehiagarria, jendaietaco armaden primança ederra? Eta erran dut: Deithuco nauçu aita, eta ene ondotic ibilcetic etzare baratuco. Bainan emaztequi batec erdeina baleça bere maithatzailea, hala arbuiatu nau Israelgo etcheac, dio Jaunac. Marrasca bat ençun da bideetan, Israelgo umeen nigar eta orrobiac; ceren tzartu duten beren bidea, eta ahanci beren Jainco Jauna. Itzul çaitezte, haurrac, itzul, eta nic eceztaturen ditut çuen gaizquiac. Huna non heldu garen çure gana; çu çare alabainan gure Jainco Jauna. Eguiazqui gueçurtiac ciren munho eta mendi guciac; eguiazqui gure Jainco Jauna baithan da Israelen salbamendua. Gure haurtasunetic, ahalcagarriqueria batec iretsi ditu gure aiten lanac, hequien ardiac eta abereac, hequien seme-alabac. Gure ahalcagarritasunean lo eguinen dugu, eta gure laidoac estaliren gaitu; ceren gure Jainco Jaunaren contra eguin baitugu bekatu, guc eta gure arbasoec, gure haurtasunetic eta egun hau arteo; eta ez baitugu ençun gure Jainco Jaunaren minçoa. Itzulcen baçare, Israel, dio Jaunac, bihur çaite ene ganat; ene aitzinetic kencen baditutzu çure behaztopagailuac, etzare kordocaturen. Eta eguian, çucentasunean eta çucembidean cin eguinen duçu erranez: Bici bedi Jauna! Eta jendaiec hura benedicaturen eta laudaturen dute. Ecen Jaunac hau dio Judaco eta Jerusalemeco guiçonei: Lant çaçue lur berri bat çuençat, eta ez erain elhorrien gainera. Jaunaren ingurephaitzaz ingurebac çaiteztete; bihotza ingurebacaçue, Judaco guiçonac, eta Jerusalemeco egoiliarrac; beldurrez-eta su bat iduri jauz eta kalda dadien ene gaitzidura, çuen asmuetaco malçurqueria gatic, eta nihor ez dadien içan haren hilceco. Berriz heda çaçue Judan eta adiaraz çaçue Jerusalemen; minça çaitezte eta bazterretan durrundaraz çaçue turuta; oihu eguiçue hazcarqui eta erraçue: Bil çaitezte, hiri hazcartuetara sar gaiten. Bandera alcha çaçue Sionen; eguiçue indar, ez trica, ceren ipharretic erakarcen baititut gaitza eta xahupen handia. Bere etzan-lekutic igan da lehoina, eta jaiqui da jendaquien larrutzailea; ilki da bere toquitic, çure lurraren mortu eguiteco; xahutuac içanen dira çure hiriac, eta nihor gabe gueldituco dira. Hargatic jaunçatzue çurdatzac, deithore eta orrobia eguiçue; ceren Jaunaren hasarrearen iraquidura ez baita gure gainetic aldaratua. Eta içanen da egun hartan, dio Jaunac, urthuco direla erregueren bihotza Eta aitzindarien bihotza; apheçac harrituac eta profetac lurrerat eroriac gueldituco direla. Eta erran dut: Ai! ai! ai! Jainco Jauna Populu hau eta Jerusaleme enganatu othe ditutzu bada erranez: Baquea içanen duçue; eta huna arimaraino helcen hari dela ezpata? Ordu hartan erranen diote populu huni eta Jerusalemeri: Haice erregarri batec jotzen du bideetan, ene populuco alabaren bideco mortuan direnetan, ez haiceztatzeco eta bihiaren garbitzeco. Phesia gaitza handic heldu çait ene etsaien contra; orai xurituco ditut ene erabaquiac hequiequin. Huna non populu bat heldu den hedoiac iduri, haren orga-lasterrac phesia beçala dira, haren çaldiac arranoac baino çalhuago. Çorigaitz guri, xahutuac baicare Oi Jerusaleme, salbatua içateco, malçurqueriatic garbi çaçu çure bihotza: noiz arteo gogoeta galgarriac egonen dira çure bihotzean? Ecen huna Danetic berriac ekarcen dituenaren minçoa, eta Efraimgo menditic idolarenac eçagutarazten dituenarena. Jendaiei erroçuete: Huna Jerusalemen ençun dela urrungo lurretic çainac heldu direla eta beren oihuac adiarazten dituztela Judaco hirietan. Landaçainec beçala inguratua daducate Jerusaleme, ceren hasarretzera tarritatu bainau, dio Jaunac. Çure eguitateec eta asmuec ekarri darotzute hori; horra çure malçurqueriaren ondoreac, ceren uherra baita hura, ceren jo baitu çure bihotza. Barnetic, barnetic minez nago; ene bihotza nahasia da ene baithan, ez naiz ixilduco, ceren ene arimac aditu baititu turutaren durrunda eta guduco oihua. Xahutzea xahutzearen gainera deithua içan da; desmasian eçarria da lurra oro; une etcholac terrepentean, ene larru-olhac bat-batean xahutuac içan dira. Noiz arteo ikusiren dut jendea ihes? adituren dut turutaren durrunda? Horiec oro, ene populu çoroac ez nauelacotz eçagutu; ume adimendugabeac eta erhoac dira; gaizquiaren eguiteco jaquinsun dira, aldiz onguiaren eguiten ez daquite. Beguiratu dut lurrera, eta hara hutsa eta ezdeustua cela; beguiratu dut ceruetara, eta argui bat etzen han ere. Ikusi ditut mendiac, eta kordocan çabilçan; eta munho guciac ikaratuac dira. Beguia eman dut, eta nihon etzen guiçon bat; eta hegastin guciac norapait eguin çuten. Beguiratu dut, eta hara Carmela mortu eguina, eta hango hiri guciac xuhutuac Jaunaren beguithartearen aitzinean eta haren hasarrearen iraquiduraco hatsaz. Ecen hau dio Jaunac: Lurra oro mortu içanen da; ez dut hargatic xahutze oso bat eguinen. Lurra nigarrez eta ceruac gainetic atsecabez egonen dira, nic erran dudana gatic; gogo hori hartu dut, eta etzait urriquitu, eta ez naiz hortaric aldaratu. Çaldizcoaren eta gueci-igorlearen oihura ihez dihoa hiri gucia; lece gaitzetara sarcen dira, harcadietara igaiten; hiri guciac utziac dira, eta guiçon bat ez da hequietan dagoenic. Eta çu, Siongo alaba xahutua, cer harico çare? Escarlatazco soinac jaunz bacinetza ere, har urhezco edergailuac, eta antimonioz tinda çure bethondoac, alferretan aphaint cintazque; erdeinatu çaituzte çure galaiec, çure biciaren ondotic dabilça. Ecen aditu ditut cuintac erditzen hari denarenac iduri, haur-minetan denaren beçalaco hesturac; Siongo alabaren minçoa; hilcen hari delaric eta besoac hedatuz erraten du: Çorigaitz niri, arimac eguiten baitarot hilcequeta hauquien gatic! Ingura çatzue Jerusalemeco carricac; beguira çaçue, ikusatzue bazterrac, bilha çaitezte horgo placetan, hean aurkituren duçuen guiçon bat çucenari bere bidea ematen dioena, cintasunari darraiona, eta hiriari barkaturen diot. Eta balira ere erraten dutenac: Ala Jauna! Cin hori halaber gueçurca eguin leçaquete. Çure beguiac, Jauna, cintasunari beguiratzen dire; jo ditutzu, eta ez dute minic erakutsi; xehacatu ditutzu, eta gaztigua ez dute nahi içan onhetsi; harria beçala gogortu dituzte belharrac, eta ez dute nahi içan bihurtu. Nic, berriz, erran dut: Erromesac dira beharbada eta çoroac, Jaunaren bidea eta beren Jaincoaren leguea ez daquitenac. Goanen naiz beraz handietara, eta minçatuco natzaiote; hequiec ecen eçagutzen dituzte Jaunaren bidea eta beren Jaincoaren leguea. Eta huna hequiec oraino hobequi batean hautsi dutela uztarria eta trencatu lokarriac. Horren gatic lehoinac oihanetic sarrasquituren ditu, otsoac ilhuncean xahuturen ditu, lehoinabarra erne egonen da hequien hirien gainera; handic ilkico den gucia, harrapatua içanen da; ceren murrucatu baitire hequien legue-hausteac, eta gogortu baitire makurrean. Certaz eztituco ahal natzaitzu? Çure semeec bazterrerat naute, eta jainco ez direnez cin eguiten dute; ase ditut eta berceen emazteequin kutsatu dire, eta lilitchoaren etchean lohiquerian ibili. Çaldi berotuac eta garainoac iduri bilhacatu dire; bakotcha bere lagunaren emazteari irrincinaz dago. Tzarqueria horiec ikartu gabe utzico othe ditut, dio Jaunac; eta holaco jendaquitic ez othe du ene arimac aspercunde atheratuco? Igan çaitezte horren harrasien gainera eta urra çatzue; etzaçuela hargatic arras xahu; errotic athera çatzue horren ganicaco gandoac, ceren ez baitire Jaunarenac. Alabainan Israelgo etcheac eta Judacoac gaixtoqui hautsi dute ene leguea, dio Jaunac. Ukatu dute Jauna, eta erran dute: Ez da Jaincoa, eta etzaicu asturugaitzic ethorriren; ez ditugu ikusiren ezpata eta gosetea. Airera minçatu dire profetac, eta etzen hequietan Jaincoaren hitza. Hau guerthaturen çaiote beraz. Hau dio armadetaco Jainco Jaunac: Hitz hori atheratu duçuelacotz, huna non nic ere suzco ematen ditudan çure ahoan ene hitzac, eta populu hori eçarcen dut egur eta suac erreco du. Huna non, Israelgo etchea, urrundanic erakarriren dudan çuen gainera, jendaqui bat, jendaqui hazcar, jendaqui çahar, jendaqui bat, ceinaren minçaia ez baituçu jaquinen, eta ez baituçu adituco cer erraten duen, dio Jaunac. Haren gueci-uncia hobi çabaldu bat beçala içanen da; haren guerlariac oro hazcarrac içanen dire. Eta janen ditu çure bihiac eta çure oguia; iretsico ditu çure semeec eta alabac; janen ditu çure ardiac eta idiac, çure mahatsac eta picoac; eta ezpatarequin herrautsico ditu çure hiri hazcarrac, ceinetan baitzinaducan çure sinhestea. Halaric-ere, dio Jaunac, egun hequietan etzaituztet alde bat xahuturen. Erran baleçate: Certaco gare Jainco Jaunac eguin darozquigu hauquiec guciac? ihardetsiren dioçute: Nola bazterrerat utzi bainauçue eta çuen lurrean cerbitzatu baituçue jainco arrotza, hala cerbitzaturen ditutzue arrotzac çuena ez den lurrean. Berri hau eramaçue Jacoben etcheari, eta adiaraz çaçue Judaren etcheari, erraten duçuelaric: Adi çac, populu çoro, bihotzic ez ducana; beguiac içaqui, eta ikusten, beharriac içaqui, eta aditzen ez ducana. Ez othe çarete bada ene beldur içanen, dio Jaunac; eta ez othe çarete lotsatuco ene aitzinean? Nic itsasoari eman diot legarra mugarri, bethicotzat legue hautsico ez duena; eta tirainac jokatuco dire eta ecin gaindituco dute; hantuco dire, bainan ez dute iraganen. Populu horri ordean bihotz bat eguin çaio sinhetsgogor eta bihurria; guibelerat eguin dute eta goan dire. Eta ez dute beren baithan erran: Beldur içan gaitecen gure Jainco Jaunarençat, ceinac ematen baitarocu goiçaroco eta berantaroco uria bere ordutan, ceinac urtheco usten nasaicia ematen baitu. Çuen gaixtaqueriec irakurraraci dituzte horiec; eta çuen bekatuec debecatu dute onguia çuen ganic; Ceren ene populuan kausitu baitire gaixtaguinac xoriquetariac beçala celatan egoten direnac, arteac eta segadac hedatzen dituztenac guiçonen atzemateco. Sarea xoriz bethea den beçala, hequien etcheac betheac dire jocotriaca bildu gaucez; horreletan handi eta aberats eguin dire. Guicenduac eta gorituac dire gaixtoqui bazterrerat ematen dituzte ene erranac; ez dute juiatu alhargunaren çucenaren alde, ez dute umeçurçaren çucena bide onean bidatu, beharrei ez diote justicia bihurtu. Gaixtaqueria horiec ez othe ditut ikarturen, dio Jaunac, ala ene arima holaco jendaquiaren gainean aspertu gabe egonen da? Harritzeco eta balditzeco gauçac eguin dire lurraren gainean. Profetec gueçurrez profetisatzen çuten, eta aphecec escuac jotzen cituzten, eta ene populuac holaco gauçac ditu maithatu: cer guerthatuco çaio bada azquenean? Eguiçue bihotzez, Benjaminen umeac, Jerusalemen erdian; Thecuan durrundaraz çaçue turuta, eta Bethacaremen gainean alcha çaçue bandera; ceren ipharretic aguertu baitira gaitz eta sarrasqui handiac. Siongo alaba andre eder eta samur baten erkide eguin dut. Haren gana ethorriren dira arçainac eta hequien arthaldeac; haren inguruan landatu dituzte olhac; bakotchac manaturen ditu escupean dituzqueenac. Guerla sainduetsaçue haren contra; jaiqui, igan gaitecen egüerdi bethean çorigaitz guri, ceren beheititu baita eguna, luçatu baitira arratseco itzalac. Jaiqui, içan gaitecen gabaz eta urra detzagun horgo etcheac; Ceren hau baitio armadetaco Jaunac: Ebacatzue haren oihanac eta tranchadaz ingura çaçue Jerusaleme hori da ene aspercundeco hiria, cer-nahi gaixtaqueria bada horren erdian. Nola urteguiac hotzarazten baitu bere ura, hala Jerusalemec hoztasunean eguiten du malçurqueria; hor ez da gaixtaqueriaric eta harrapaqueriaric baicic aditzen; hortic ukaldi eta sarrasqui berriac ene aitzinera igaiten dira bethi. Argui çaiteci, oi Jerusaleme, beldurrez-eta çutaz eguin deçadan mortu eta nihor ecin-egonezco toqui bat. Huna cer dioen armadetaco Jaunac: Israelgo ondarrac hartuac içanen dira, hala-nola mahasti batean bilcen baita azquen molkoraino; mahats-bilçaileac sasquira beçala, itzul çaçu escua. Nori minçaturen naiz? nor errequeituren dut adi neçan? Horra horien beharriac ingurebaquigabeac direla, eta ecin deçaquete adi; horra laidaquiçun eguin çaiotela Jaunaren hitza, eta ez dute onhesten. Horren gatic Jaunaren ariazco suminduraz bethea naiz; lan içan dut jasaiten; ixur çaçu çure hasarrea haurren gainera carriquetan eta batean gazte-mulçoen gainera; ecen senharra emaztearequin hartua içanen da, çaharra çaharquituarequin. Horien etche, landa eta emazteac orobat berce batzuen escuetara goanen dira; ceren ene besoa lurreco egoiliarren gainera hedaturen baitut, dio Jaunac; Ecen ttipienetic handieneraino, oro jaramanqueriari emanac dira; eta profetatic apheceraino, guciac cimarku eguiten hari dira. Eta beren laidotara goçatzen çuten ene populuco alabaren asaldua, erranez: Baquea, baquea. Eta baqueric etzen. Ahalquearen azpian dira, hatsgarriqueria eguin dutelacotz; edo hobequi errateco ahalqueac berac ez ditu ahalcatu, eta gorritzen ez daquite; horren gatic erorcen direnequin lurra joco dute, açurrialdico egunean erorico dira, dio Jaunac. Hau dio Jaunac: Çaudezte bideen gainean; ikusaçue, eta galda çaçue bidexca çaharrez, cein den bide ona, eta hartaric ibil çaitezte, eta çuen arimençat aurkituren duçue phausua. Eta ihardetsi dute: Ez gare ibilico. Atalariac eçarri ditut çuen çain. Adi çaçue turutaren otsa. Ez ihardetsi dute: Ez dugu adituco. Horren gatic, adi çaçue, jendaiac; eçagutaçu, baldarna, cembatecoac eguinen diozcatedan. Adi çac, lurra: Huna nic populu horren gainera erakarriren ditudan gaitzac, horren asmuen fruituac; ceren ez dituzten ençun ene hitzac eta hastandu duten ene leguea. Certaco ekarcen daroztatzue Sabaco isensua eta urrungo lurretic kanabera usain goçocoa? Çuen holocaustac ez dira onhetsiac, eta çuen bitimac ez dira ene gogaraco. Aria hortaz, hau dio Jaunac: Xahupena igorriren dut populu horren gainera; burhasoac erorico dira umeequin batean; hauço eta hurco, guciac galduco dira. Hau dio Jaunac: Hara non ipharreco lurretic ethorrico den populu bat; eta jendaia handi bat jaiquico da lurraren burutic. Guecia eta ezpata hartuco ditu; odolcoia da eta urricalcen ez dena; haren boçac burrumba eguinen du itsasoac beçala; iganen dira çaldietara, hala-nola guduraco aphaindu den guiçona, çure contra, Siongo alaba. Aditu dugu haren omena eta gure escuac ilhaunduac dira; hesturac eta oinhaceec hartu gaituzte, erditzen hari dena beçala. Ez ilki landetara, ez jo bideari, ceren etsaiaren ezpatac bazterrac ikaran baitaduzquitza. Ene populuco alaba, çurdatza jaunçaçu, hautsez estal çaite; eguiçu nigar, deithore min, seme bakarrarençat beçala; ceren terrepentean ethorrico baita xahutzailea gure gainera. Frogatzaile hazcar çaitut ene populuaren gainean eçarri; eta jaquinen eta frogaturen duçu horien bidea. Aitzindari horiec oroc makurrera eguin dute, cimarkuz cimarku dabilça; cobre eta burdina dira; guciac galdu-çabartuac dira. Hauscoa ethendu da, beruna suan iraunguitu; urçailea alferretan haritu da urcen; ecen horien malçurqueriac ez dira iraunguitu. Deith çatzu cilhar aiçuna, ceren iraici baititu Jaunac. Jauna minçatu citzaioen Jeremiasi, cioelaric: Çaude Jaunaren etcheco athean, eta han goraqui athera çaçu solas hau, eta erraçu: Adi çaçue Jaunaren hitza, Judaco guiçonac, athe hauquietaric sarcen çaretenac Jaunaren adoratzeco. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: onerat ematzue çucembideac eta çuen lehiac, eta çuequin eguinen dut ene egoitza leku huntan. Ez fida gueçurrezco elheetan dioçuelaric: Jaunaren temploa, Jaunaren temploa, Jaunaren temploa, da hau. Ecen çuen bideac eta lehiac oneco alderat bidatzen baditutzue; guiçonaren eta bere lagunaren artean çucenari bere bidea ematen badioçue; Arrotzari, umeçurçari eta alhargunari ez badioçuete bidegaberic eguiten; odol hobengabea leku huntan ez baduçue ixurcen, eta jainco arrotzen ondotic ez baçarete cerorren gaitzetan ibilcen; Ene egoitza çuequin eguinen dut leku huntan, mendetic mendetaco çuen arbasoei eman içan diotedan lurrean. Huna ordean çuec ematen duçuela çuen sinhestea deusere baliatuco etzaizquitzuen elhe gueçurrezcoetan: Hari çarete ebasten, hilcen, berceen emasteequin lohitzen, gueçurrez cin eguiten, Baali libacione eguiten, eta jainco arrotz eçagutu ez ditutzuenen ondotic çabilçate. Eta ethorri eta ene aitzinean jarri çarete etche huntan, ceintan deithua içan baita ene icena; eta erran duçue: Salbatuac gare, tzarqueria horiec oro eguin ditugun arren. Ohoin cilho bat bilhacatua othe da bada etche hori, ceintan deithua içan baita ene icena çuen aitzinean? Ni naiz, ni; nic ikusi çaituztet, dio Jaunac. Çoazte Silora, ene lekura, ene icena hastetic egotu den toquira; eta ikusaçue cer eguin diodan Israelgo ene populuaren malçurqueriaren ariaz. Eta orai, lan horiec oro eguin içan ditutzuelacoz, dio Jaunac, goicetic jaiquiz, eta minçatuz, minçatu natzaitzue, eta ez duçue ençun; nic deithu, eta ez duçue ihardetsi. Etche huni, ceintan deithua içan baita ene icena eta ceinaren gainean alhatzen baituçue çuen phesquiça, eta çuei eta çuen arbasoei eman darotzuedan lekuari eguinen diotet Silori eguin içan diodana. Eta ene aitzinetic iraiciren çaituztet; çuen anaiac oro, Efraim ganicaco iraulgui gucia iraici dudan beçala. Çuc beraz ez eguin othoitzic populu horren alde; horiençat ez erabil aheriaric ez-eta errequeiric; eta ez eguin niri ceiherric, ceren ez baitzaitut ençunen. Ez othe duçu ikusten cer eguiten duten horiec Judaco hirietan eta Jerusalemeco placetan? Haurrec egurrac bilcen dituzte, aitec sua bizten eta emaztequiec orhatzen dute irina urinarequin, ophilen eguiteco ceru co erreguinari, jainco arrotzei sacrificioen eguiteco, eta ni hasarrera deitzeco. Ni samurrarazten othe naute? dio Jaunac; ala beren buruac beguitharteco ahalquean eçarcen dituzte? Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene iraquidura eta ene gaitzidura su-garretan jarcen diren leku horren gainera, guiçon, abere, lekuco çuhaitz eta lurreco fruituen gainera, eta lothuco da sua aita ez da hilen. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çuen holocaustac eçar çatzue çuen bitimen gainera, aita jan çatzue haraguiac; Ceren ez baitut çuen arbasoequin holocaustez eta bitimez iharduqui eta ez baitiozcatet manatu, Eguiptoco lurretic erakarri ditudan egunean. Bainan hau da nic manatu diotedan gauça, nioelaric: Ençun çaçue ene hitza, eta ni içanen naiz çuen Jaincoa, eta çuec içanen çarete ene populua; eta ongui athera çaiteztençat, nic manatu bide gucietaric ibil çaitezte. Eta ez dute ençun, aita ez dute beharria eman, bainau goan dira beren oldeetara, eta beren bihotz makurreco tzarquerietara; guibelatu dira, aita ez aitzinatu, Horien arbasoac Eguiptoco lurretic ilki diren egunetic eta egun hau arteo. Eta çuen gana igorri ditut une cerbitzari profeta guciac, egun oroz, argui-hastean jaiquiz eta igorriz. Eta ez naute ençun, eta ez dute eman beharria; bainan burugogortu dira eta beren arbasoec baino tzarquiago eguin dute. Eta erranen diozcatzute solas hauquiec oro, eta etzaituzte ençunen; deithuco ditutzu, aita ez darotzute ihardetsico. Eta erranen dioçute: Hau da jendaquia, bere Jainco Jaunaren minçoa aditu ez duena, eta irakasmena onhetsi ez duena; galdu da cintasuna eta hauquien ahotic kendua da. Murritz eta arthicaçu çure ilea, aita goiti eguiçu deithore; ceren Jaunac hastandu eta utzi baitu begui hasarrez ikusten duen iraulguia; Ecen Judaco umeec gaizquia eguin dute ene beguien aitzinean, dio Jaunac; behaztopagailuac eçarri dituzte ene icena deithua içan den etchean, haren liçuncea gatic. Tophethen, ceina Enomen semeen haranean baita, eguin dituzte leku gorac, suan erretzeco beren semeac eta alabac, holacoric ez baitut manatu ez-eta ene gogoan iragan. Horren gatic, dio Jaunac, huna non heldu diren egunac, eta ez da guehiago erranen Topheth eta Enomen umeen harana, bainan Sarrasquico harana; aita hilac Tophethen ehorcico dituzte, berce lekuric ez içanez. Eta populu hortaricaco hiliquia ceruco hegastinen eta lurreco basabereen bazca içanen, eta ez da içanen hequiec haiçatuco dituenic. Eta Judaco hirietaric eta Jerusalemeco carriquetaric gueldiaracico ditut atseguinezco oihuac eta bozcariozco irrincinac, jaun esposaren cantuac eta andre esposarenac; ecen desmasian içanen da lurra. Eta egun hequietan, dio Jaunac, beren hobietaric arthiquiac içanen dire Judaco erregueen heçurrac, aita hango buruçaguienac, eta aphecenac, aita profetenac, eta Jerusalemen egotu direnenac. Eta hedatuco dituzte iguzquira, ilharguira eta ceruco içarreria gucira, ceinac baitituzte maithatu eta cerbitzatu, ceinen ondotic baitire ibili, ceinac baitituzte bilhatu eta adoratu: eta ez dire bilduac aita ehorciac içanen; ongarri pusca bat beçala lurraren gainean egonen dire. Eta iraulgui guciz tzar hortaric guelditu ditazqueenac, oro nic barraiatu ditudan toqui gucietan utziac direnac, herioaz hautatuco dire biciaz baino lehen, dio armadetaco Jaunac. Eta erranen daroeçu: Hau dio Jaunac: Erorcen dena ez othe da xutitzen? eta bidetic makurtu dena ez othe da bihurcen? Cergatic beraz Jerusalemen populua makurtu da hain hisia gaixtoan? Gueçurrari iratchiqui dire eta ez dute itzuli nahi. Beguia eman dut, eta eman dut beharria: nihor ez da ona den gauçaz minçatzen; batec ez du bere bekatuaz penitencia eguiten, erranez: Cer eguin dut? Beren tarrapatari bihurtuac dohaci guciac, oldarrean gudurat eguiten duen çaldia iduri. Miruac ceruan eçagutzen du bere muga; usoac, ainharac, cicoinac iduquitzen dute beren ethorceco muga: ene populuac ordean ez du eçagutu Jaunaren erabaquia. Nolaz dioçue: Çuhurrac gare, eta Jaunaren leguea gurequin da? Eguiazqui iscribauen escu gueçurtiac gueçurra iscribatu du. Çuhurrac, ahalquez estaliac, icituac, atzemanac dire; ecen eragotzi dute Jaunaren hitza, eta çuhurciaric hequien baithan ez da batere. Hargatic emanen ditut bequien emazteac atzeei, hequien landac berce premu batzuei, ceren ttipienetic handieneraino guciac jaramanqueriari jarraiquitzen baitire; profetatic apheceraino, oro gueçurrez minço dire. Eta beren laidotara goçatzen çuten ene populuco alabaren asaldua, erranez: Baquea, baquea; noiz-etare baqueric ez baitzen. Ahalquetan dire, tzarqueria eguin dutelacoz; guehiago dena, ahalqueac ez ditu ahalcatu, eta gorritzen ez daquite. Horren gatic erorcen direnen artean erorico dire, açurrialdico egunean lurrera goanen dire, dio Jaunac. Oro batera bilduco ditut, dio Jaunac: mahatsic ez da mahastian, picoric ez da picodian; hostoa erori da, eta nic eman naroezten guciac goan çaizcote. Certan gaude jarriric? Bil çaitezte, sar gaiten hiri hazcar batean, eta gauden han ixilic, ecen gure Jainco Jaunac ixilaraci gaitu, eta edatera eman darocu minarequilaco ura; alabainan Jaunaren contra eguin dugu bekatu. Baquea iguriqui dugu, eta deus etzen onic; goçoa uste, eta huna ikara. Danetic ençun da etsaiaren çaldien tarrapata; gudularien marrumec ikaratu du lur gucia; eta ethorri dire, eta iretsi dituzte lurra eta hartan cirenac oro, hiria eta hartaco egoiliarrac. Ecen igorrico darozquitzuet sugue basilicac, ceinen contra xarmaric ez baita; eta asiquico çaituztete, dio Jaunac. Ez da minic enea beçalacoric; bihotza hiratzen hari çain barnean. Huna urrungo lurretic ene populuco alabaren marrasca: Jauna ez othe da Sionen, edo ez othe da Sionen hango erregue? Certaco samurraraci naute bada beren jaincomolde eta hutsalqueria arrotzez? Uztaroa goan, uda akabatu, eta gu ez gare salbatuac. Ene populuco alabaren oinhaceac oinhacetan naduca; belcic nago eta icialdurac josia. Galaaden ez othe da sendacariric, edo sendatzaileric? Certaco bada ene populuco alabaren çauria dago idequiric? Norc eçar ene buruan ura, eta nigarrezco ithurri bat ene beguietan, gau eta egun nigarrez banindagoque ene populuco alabaren hilez? Norc eman niri mortuan bideanten etchola bat, utz ninçazque ene herritarrac eta urrun nindaite hequien ganic? Ecen guciac berceen emazteequin kutsatuac, legue-hausle bilduma bat dira. Mihia hedatzen dute arrambela beçala, gueçurraren eta ez eguiaren igorceco; indar hartu dute lurrera, gaizquitic gaizquira iraganez, eta ez naute eçagutu, dio Jaunac. Batbederac bere burua çain beça bere lagunaren ganic, eta ez bedi fida bere anaia edoceinen baithan; ceren anaia, anaia galdu beharrez baitabila eta adisquidea cimarkuzco urhatsetan. Bakotcha bere anaiaz trufatzen da, eta ez du eguiaric erraten; ecen beren mihiei irakatsi diote gueçurrez minçatzen; bidegabe eguiten bermatu dira. Cimarkutsuen erdian da çure egoitza, eta beren cimarkuen ariaz ez naute nahi içan eçagutu, dio Jaunac. Horren gatic, hau dio armadetaco Jaunac: Huna labean urthuco eta frogatuco ditudala; ecen berceric cer eguinen dut ene populuco alabaren ariaz? Hequien mihia, cilhatzen duen guecia da, maulazco solasac ditu; baquea dute ahoan adisquidearequin, eta ixilic celatac hedatzen diozcate. Horien gainean ez othe naiz ikartuco? dio Jaunac; ala horrelaco jendaquiaz ez da aspertuco ene arima? Mendiez nigar-marrascac arthiquiren ditut, eta deithoratzen egonen naiz oihanetaco leku ederrez; ceren erreac baitira, nihor ez baita guehiago handic iragaiten eta ez baitute ençuten jabearen minçoa; ceruco hegastinetaric abereetaraino, handic oro aldatu eta urrundu dira. Jerusalemez eguinen ditut legar-metac eta erainsugueen ohanceac, eta desmasiari arthiquiren diozcat Judaco hiriac, nihor ez baita hequietan egonen denic içanen. Cein da guiçon çuhurra hau ardiesten duena, eta ceinari adiaraz baitaquioque Jaunaren ahoco hitza, berceei errateco ceren ariaz den galdua lur hau, eta den errea mortu bat beçala, nihor ez baita guehiago hemen gaindi iragaiten? Eta Jaunac erran du: Hori da ceren utzi duten nic eman leguea, ez duten ençun ene minçoa eta ez diren ene manamenduetan ibili; Ceren goan diren beren bihotzeco tzarqueriaren ondotic eta Baalen ondotic, beren aitetaric ikasi dutenaren arabera. Hargatic hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non populu hori hacico dudan ciçari-belharrez, eta min-ura emanen diot edatera. Ez horiec, ez horien arbasoec eçagutu ez dituzten jendaqui batzuetan barraiaturen ditut; eta ezpata emanen daroet ondotic, xahutuac içan ditecen arteo. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Beguira çaçue alde orotara; deith çatzue emaztequi deithoratzaileac, eta ethor beitez; jaquinac direnetara igorraçue, eta higui beitez. Laster eguin beçate eta deithorea gure gainean abia; gure beguiec athera betzate nigarrac, eta uharretan urth beitez gure bethaçalac; Ceren oihu min bat ençun baita Siondic: Nola erori gare desmasa eta ahalque gaitzaren azpira, utzi baitugu gure lurra eta eragotziac baitira gure olhac? Emaztequiac, adi çaçue beraz Jaunaren hitza, eta çuen beharriec ardiets beçate haren ahoco solasa; eta irakatsoçue çuen alabei deithore eguiten, eta norc-berac bene hauçoari hil-kexuen eguiten. Ceren herioa gure leihoetaric igan eta gure etcheetan sarthu baita, xahutzecotzat haurrac carriquetan eta gazteria placetan. Erroçute: Huna cer dioen Jaunac: Eta lurraren gainera guiçon hilac erorico dira gorotza beçala eta belharra ephailearen guibelean beçala, eta nihor ez da içanen bilduco dituenic. Hau dio Jaunac: Çuhurra bere çuhurciaz ez bedi espanta, hazcarra bere indarraz, aberatsa bere aberastasunez. Bainan huntaz sendagaila içan beça, ene eçagutzeaz, eta jaquiteaz ni naicela Jauna, urricalmendu harcen dudada, çucena eta çucembidea lurraren gainean bihurcen ditudana; horiec dira ecen ene gogaraco, dio Jaunac. Huna egunac heldu direla, dio Jaunac; eta ikarqueta eguinen dut ingurebaquiac diren gucien gainean; Eguiptoaren, Judaren, Edomen, Amonen semeen eta Moaben gainean, eta buru murritz, mortuan egoten diren gucien gainean; ceren jendaia guciac ingurebaquigabeac baitira gorphutzez; aldiz Israelgo etche gucia bihotzez. Israelgo etchea, adi çaçu Jaunac çure gainean erran duen hitza. Hau dio Jaunac: Ez beçaitezte jaquinsun eguin jendaien bideez, eta jendaiac icitzen dituzten ceruetaco ikuscariençat ez beldur içan; Ecen hutsalac dire populuen legueac: oihaneticaco çura haizcorac ebaqui, eta lanthu du oficialeac; Urhez eta cilharrez berreguindu du; mailuarequin itzez josi du, ez dadiençat urra. Halaco idolac palmondoac iduri lanthuac dire, eta ez dire minçatzen; soinean eramaten dituzte, ez direlacotz ibilceco gai. Ez içan beraz hequien beldur, ceren ez baiteçaquete eguin ez onguiric ez gaizquiric. Çure iduricoric ez da, Jauna: handia çare, eta çure icena bere indarrean handi da. Nor ez da çure beldur içanen, oi populuen erregue? ecen çurea da ospea; populuetaco çuhur gucien artean, eta erresuma gucietan, bat et da çu beçalacoric. Çoro erguel batzu direla frogatuco çaiote, eta hequien froga çur-pusca hura da. Cilharra hostotan ekarcen da Tharsisetic eta urhea Ophaztic; oficialeac eta urheguinac lancen dituzte; moredinez eta purpurazcoa da hequien jauncia; horiec oro oficialearen lanac. Jauna da ordean eguiazco Jaincoa; hura da Jainco bicia eta bethiereco erreguea; haren hasarreac ikaratzen du lurra, eta jendaiec ecin jasan deçaquete haren larderia. Hau erranen dioçute beraz: Ceru-lurrac eguin içan ez dituzten jaincoac gal beitez lurraren gainetic eta ceruaren azpitic. Bere ahalaz lurra eguin duenac, aphaindu du mundua bere çuhurciaz eta cerua hedatu bere gurbiltasunaz. Hitz batez ceruetaric jautsarazten ditu ur-uharrac, eta hedoiac alcharazten ditu lurraren bazterretaric: uriaren erdian eguiten ditu ximistac, eta haicea ilkiarazten bere gordegailuetaric. Guiçona bere jaquitateaz çoro bat eguin da; oficialea ahalquetara arthiquia da bere jaincomoldeaz; gueçurrezcoa eta biciric gabea baita haren lana. Lan ezdeus, lan irrigarriac dire; sunsituren dire Jaunac ikusico dituen egunean. Ez da hequien idurico Jaincoa, Jacoben çathia; harec berac eguin ditu gauça guciac, eta Israel da haren primançaco gandoa; armadetaco Jauna da haren icena. Sethioco toquian hagoena, bazterretaric bil çatzic hire ahalquetzeco gauçac. Ecen hau dio Jaunac: Oraicoan urrun arthiquiren ditut lur huntaco egoiliarrac; eta hersaturen ditut, atzemanac içan ditecen. Ene dohacabea ene asturugaitzean! Ene çauria guciz da gaixtoa. Bainan nic erran dut: Neronec eguin dut ene çurigaitza, eta neronec jasanen dut. Ene olha eragotzia da, ene soka guciac trencatuac dire, ene semeac goan dire ene ganic eta hilac dire; nihor ez da guehiago ene olharen hedatzeco eta ene larruen alchatzeco. Ceren arçainec çoroqui eguin duten, eta ez duten Jauna bilhatu; horren gatic ez dute aditzaric içan, eta barraiatua da hequien arthalde gucia. Huna non harramanz handi eta icialdura lazgarri bat heldu diren ipharreco lurretic, Judaco hiriez eguiteco mortu bat eta erainsugueen egoitza. Jauna, badaquit guiçona ez dela bere bideaz nausi, eta guiçonac ez duela bere escuan ibilceco eta bere urhatsen bidatzeco ahala. Açurria neçaçu, Jauna, bainan çure çucentasunean eta ez çure hasarrean, arras ecezta neçaçun beldurrez. Ixur çaçu çure gaitzidura eçagutzen etzaituzten jendaquien gainera, eta çure icenari dei eguiten ez dioten herrialdeen gainera, ceren larrutu, iretsi, ahitu duten Jacob, eta sunsiaraci haren ospea. Jeremiasec içatu duen solasa Jaunaren ganic, ceinac erran baitio: Adi çatzue patu huntaco hitzac, eta minça çaitezte Judaco guiçonei eta Jerusalemdarrei; Eta erroçute: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Madaricatu guiçona adituco ez dituena patu huntaco hitzac; Ceinac manatu baitiozcatet çuen arbasoei, Eguiptotic, burdin-labetic atheratu nituen egunean, niotelaric: Adi çaçue ene minçoa eta eguizquitzue nic manatzen darozquitzuetan guciac, eta çuec içanen çarete ene populua, eta ni çuen Jaincoa; Obra deçadan çuen aitei eguin cina, emanen niotela esnea eta eztia çarioen lurra, egungo egunean den beçala. Eta ihardetsi diot eta erran: Biz, Jauna. Eta Jaunac erran içan darot: Oihu eguizquitzu hitz hauquiec guciac Judaco hirietan eta Jerusalemeco bazterretan, erranez: Adi çatzue patu huntaco hitzac, eta bethe çatzue; Ecen hersatuz errequeitu ditut çuen arbasoac, Eguiptotic atheratu ditudan egunetic egungo eguna arteo; goicean jaiquiz errequeitu ditut, eta erran diotet: Adi çaçue ene minçoa. Eta ez dute aditu, eta ez dute eman beharria; bainan goan dire cein bere bihotz gaixtoco tzartasunean; eta nic bethetzeco manatu eta bethe ez duten patuco hitz guciac obretara atheratu ditut hequien gainera. Eta Jaunac erran içan darot: Cin-harce bat aurquitu da Judaco guiçonetan eta Jerusalemdarretan. Ene hitzac aditu nahi içan ez dituzten beren arbaso çaharrenen gaixtaquerietara itzuli dire; hauquiec ere goan dire jainco arrotzen ondotic hequien cerbitzatzeco; Israelgo etcheac eta Judaco etcheac alfer eraguin dute horien arbasoequin eguin nuen patua. Horren gatic, hau dio Jaunac: Gainera arthiquiren diozcatet gaitz batzu, ceintaric ecin ilkico baitire; oihu eguinen darotet, eta ez ditut ençunen. Eta Judaco hiriac eta Jerusalemdarrac goanen dire, eta deihadar eguinen diote jaincoei ceinei eguinen baitiozcate sacrificioac, eta hequiec ez dituzte hesturaco orduan salbatuco. Ecen, Juda, cembat hiri, hambat jainco bahintuen; eta hic, Jerusalem, cembat carrica, hambat ahalcapenezco aldare eçarri ditun, Baali sacrificio eguiteco aldareac. Jeremias, ez beraz çuc othoitzic eguin populu horrençat; horrençat ez abia ez aheriaric ez-eta errequeiric; ceren gor içanen bainaiz niri deihadar eguinen darotedan orduan, beren hesturaco mugan. Nolaz ene maiteac ene etchean ditu eguin hambat gaixtaqueria? Haragui sainduetsiec garbituco othe çaituzte malçurquerietaric, ceinetan baitzinen espantatzen? Jaunac deithu cintuen olibondo gori, eder, fruitutsu, beguicoa: harec erran hitz batera su handi bat biztu da olibondoan, eta erreac içan dire haren aldascac. Armadetaco Jaunac, ceinac landatu baitzintuen, hitz batez igorri darotzu gaitza, Israelgo etcheac eta Judaco etcheac, Baali sacrificatuz ene samurrarazteco eguin dituzten gaizquien gatic. Çuc orduan, Jauna, arguitu nauçu, eta eçagutza ethorri çait, eta orduan aguertu daroztadatzu hequien asmuac. Eta ni bitintatzat daramaten bildots eme baten pare nincen, eta ez nuen eçagutzen ene gainean atheratu cituztela asmuac, ciotelaric: Çotza eçar deçagun horren oguian, errotic ken deçagun bicien lurretic, eta horren icena ez bedi aipha guehiago. Oi bainan, armadetaco Jauna, çucenqui juiatzen duçuna, bihotza eta barnea ikarcen ditutzuna, eguiçu ikus deçadan hequietaric atheratuco duçun aspercundea; ecen çure aitzinera aguertu dut ene çucena. Horren gatic hau dio Jaunac Anathotheco guiçonei, ceinec bilhatzen baitute ene bicia, eta erraten baitute: Ez beçac profetisa Jaunaren icenean, eta ez haiz gure escutic hilen. Horren gatic, hau dio armadetaco Jaunac: Hara non goanen natzaioten ikustera; ezpatac hilen ditu gazteac; hequien semeac eta alabac gosez hilen dire. Eta hequietaric ez da ondarric gueldituren; ecic Anathotheco guiçonen gainera erakarriren dut gaitza, hequien gaztiguco orduan. Jauna, iharduquitzen badarotzut, ez etzarelacoan eguiazqui çucena: gucia gatic eguinen darozquitzut ene arrangura bidezcoac: Certaco gaixtaguina ongui helcen da bere bidean? Certaco dute çorion legue-hausleec eta gaizqui-eguileec? Çuc landatu ditutzu, eta erroa eguin dute; handitzen dira, eta fruitua atheratzen dute: hequien ahotic hurbil çare eta bihotzetic urrun. Eta çuc, Jauna, eçagutu nauçu, ikusi nauçu, frogatu duçu çurequilaco dela ene bihotza; hequiec, berriz, bil çatzu hala-nola hil behar den arthalde bat, eta berez çatzu hilceco egunecotzat. Noiz arteo lurra egonen da nigarrez, eta lekuco belhar gucia iharcen, han daudecenen malçurqueriaren gatic? Ez da guehiago abereric, ez hegastinic, erran dutelacoz: Jaunac ez du ikusico gare akabança. Oinezcoequin lasterca lanac içan baditutzu, nola iharduquico ahal dioçute çaldiei? Baquezco lurra behar bacinduen descansuz bicitzeco, cer eguinen duçu Jordanea fharrastan atheraco denean? Alabainan çure anaiac berac eta çure aitaren etchea çure contra guducatu dira, eta guibeletic haritu çaizquitzu oihu-marrumaca; ez detzatzula beraz sinhets solas onac emanen darozquitzutenean ere. Utzi dut ene etchea, utzi dut ene primança, bere etsaien escuetara eman dut ene bihotzecoa. Ene primança jarri çait lehoina oihanean beçala; marruma eguin du ene contra: hargatic dut hastiatu. Ene primança ez othe da hegastin carançacatu bat iduri? Ez othe da hegastin bat orotan carançatua? Çatozte, bil çaitezte, lurreco basabere guciac, laster eguiçue irestera. Arçain molço batec xahutu du ene mahastia, oincatu dute ene çathia; ene primança lehiagarritic eguin dute mortu icigarri bat. Xahutzera eman dute, eta nigarrez dago ene minez; desmasiaren desmasian da lur gucia, ceren nihorc ez duen gogoeta on bat eguiten. Mortuco bide gucietaric heldu dira xahutzaileac, ceren Jaunaren ezpatac irestera baiterama buru batetic helcera; bici denarençat ez da baqueric. Oguia erran, eta elhorriac bildu dituzte; primança hartu dute, eta etzaiote baliaturen; çuen fruituec ahalquetara arthiquiren çaituztete, Jaunaren hasarreco hatsaren ariaz. Israelgo ene populuari çathitu diodan primançari uquitzen duten ene hauço gaixtaguin gucien contra hau dio Jaunac: Huna non beren lurretic iraiciren ditudan nic, eta Judaren etchea ilkiren dut hequien erditic. Eta atheratu ondoan, bihurturen naiz, eta urricalduren natzaiote, eta itzularaciren ditut, cein bere primançara eta cein bere lurrera. Eta baldin arguituric ikasten badituzte ene populuaren, ideac, ene icenaz hula cin eguiteco: Ala Jauna Ene populuari Baalez cin eguiten irakatsi dioten beçala; guerthaturen da ene populuaren erdian jarriac içanen direla. Baldin ordean ençuten ez badute, iraiciren dut jendaqui hura errotic atheratuz eta xahutuz, dio Jaunac. Hau derrat Jaunac: Çoaz, erosaçu liho harizco guerrico bat, eta eçarrico duçu guerrian, eta ez duçu urean garbituco. Eta erosi dut guerricoa, Jaunaren hitzaren arabera, eta eçarri dut guerrian. Eta bigarren aldico minçatu çait Jauna, dioelaric: Har çaçu erosi duçun guerricoa eta guerrian duçuna, eta jaiquiric çoaz Ufratara, han har cilho batean gorde çaçu. Eta goan naiz, eta gorde dut hura Ufratan, Jaunac manatu çarodan beçala. Eta guerthatu da asco egunen buruan, Jaunac erran darotala: Jaiqui çaite, çoaz Ufratara, eta har çaçu handic, nic han gordetzeco manatu darotzudan guerricoa. Eta goan naiz Ufratara, cilhatu dut lurra, eta bere toquitic hartu dut nic han gorde nuen guerricoa; eta hara guerricoa hain usteldu cela, non ez baitzen deusetaco. Eta minçatu çait Jauna, cioelaric: Hau dio Jaunac: Horrela ustelaraciren ditut Judaren hampurusqueria eta Jerusalemen hampurusqueria handia: Populu guciz tzar hori, ene hitzac aditu nahi içan ez dituena, bere bihotzeco tzarquerian dabilana, eta jainco arrotzen ondotic goan dena hequien cerbitzatzeco eta adoratzeco, deusetaco ez den guerrico hori beçala içanen da. Alabainan nola guerricoa guiçonaren guerriari lotzen baita, hala neroniri iratchiqui ditut Israelgo etche gucia eta Judaco etche gucia, dio Jaunac, içan çaquizquidan ene populu, ene icen, ene laudorio eta ene lelo; eta ez dute ençun. Çuc beraz solas hau erranen daroeçu: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Gorgoilac arnoz betheco dire. Eta erranen darotzute: Ez othe daquigu gorgoila arnoz betheco dela? Eta ihardetsico dioçute: Hau dio Jaunac: Huna non nic horditasunez betheco ditudan lur huntaco egoiliar guciac, eta Dabiden odoleco erregueac, haren tronuan jarcen direnac, eta apheçac, eta profetac eta Jerusalemdar guciac. Eta barraiaturen ditut, anaia anaiaren ganic urrunduz, eta burhasoac orobat beren haurren ganic, dio Jaunac; ez dut guphideric içanen eta ez dut amor eguinen, eta ez naiz urricalduren hequien ez barraiatzera. Adi çaçue, eta emaçue beharria ez beçaitezte hant, ecen Jauna da minçatu. Çuen Jainco Jaunari ospe bihur dioçoçue ilhundu baino lehen, çuen oinac mendi lanhotsuetan behaztopatu baino lehen: arguia iguriquico duçue, eta Jaunac hura aldaturen du heriotzeco itzal eta ilhumbeetara. Baldin hau ez baduçue ençuten, ene arimac ixilic nigar eguinen du çuen hampurusqueriaren gainean; nigarrari emanen da eta ene beguiac nigar-uharrac ixuriren ditu, atzemana delacoz Jaunaren arthaldea. Erregueri eta erreguinari erroçute: Aphal çaitezte lurreraino eta han jar, ceren burutic erori baitzaitzue çuen ospearen koroa. Hegoaldeco hiriac hersiac daude, eta ez da norc idec: Juda gucia alde bat eramana da atze-herritara. Goiti çatzue beguiac, eta ikusaçue, ipharretic heldu çaretenac: non da çuri emana içan çaitzun arthaldea, çure arthalde guciz ederra? Cer erranen duçu Jauna ikustera ethorrico çaitzunean? Ecen cerorrec arguitu ditutzu etsaiac çure contra, eta çure buruaren contra jaquinsun eguin ditutzu: ez othe çaituzte oinhaceec harturen, erdi-minetan den emaztequia iduri? Çure bihotzean eguiten baduçu Nola ethorri dire gaitz hauquiec? Çure tzartasunaren handia gatic içan dire aguertuac çure alderdi ahalquecorrenac, liçunduac çure oin çolac. Ethiopiarrac aida balin badeçaque bere larrua, edo lehoinabarrac bere carançadurac; çuec ere onguia eguin deçaqueçue, gaizquiaren eguiten ikasi duçuen ondoan. Eta barraiaturen ditut, haiceac mortua barna daraman lastoa beçala. Hori da hire çorthea, ene ganic içanen dunan çathiaren neurria, dio Jaunac; ceren ahanci naunan, eta gueçurraren gainean eman dunan hire sinhestea. Hargatic buluci ditinat hire ixterrac hequien gainera, eta aguertu dire hire laidoa, Hire liçunqueriac, hire irrincinac eta hire kutsatze tzar guciac. Munhoen gainetan, landen erdian ikusi ditinat hire icigarriqueriac. Çorigaitz hiri, Jerusaleme! Niri jarraiquitzeco ez othe haiz xahuturen? noiz arteo oraino? Jaunac Jeremiasi agortearen gainean erran cioen hitza. Judea nigarretan da; Jerusalemeco atheac erori dira eta belcic daude lurrean; Jerusalemen marrasca igan da. Handienec urqueta igorri dituzte berac baino aphalagoac; ithurrira ethorri, eta uric ez dute kausitu; unciac hutsic guibelerat eraman dituzte; ahalquez eta atsecabez, estali dituzte beren buruac Lurraren desmasia gatic, ceren lurrera uriric ez baidathor, laborariec ahalquetan, estali dituzte beren buruac. Orena ere larrean erdi da eta umea utzi du, belharric ez baitzen. Basastoac harcadietan baratu dira, hatsa aho çabalca bilduz erainsugueec beçala; hequien beguiac iraungui dira, belharric ez baitzen. Gure gaizquiac gure contra minço badira, Jauna, çure icenaren ariaz eguiçu; ecen hainitzetan ceihertu gare, bekatu eguin dugu çure contra. Oi Israelen iguriquimena, haren salbatzailea hesturaco orduan, certaco nahi duçu içan lur huntan arrotz bat beçala, tricatzeco hunat makurcen den bideant bat beçala? Certaco içanen çare ibildaun bat iduri, edo ecin salba deçaqueen guiçon hazcar bat beçala? Çu ordean, Jauna, gure erdian çare; çure icena gure gainera deithua içan da; ez gaitzatzula utz bazterrerat. Hau dio Jaunac populu horri, ceinac oinen higuitzea laket baitu, nihon sesuric ez baitu eta Jaunaren gogara ez baitu eguin: Jauna horien gaixtaqueriez orai da orhoituren eta ikarturen ditu horien bekatuac. Eta niri Jaunac erran darot: Ez eguin othoitzic populu horren onetan. Barur eguinen dutenean, ez ditut ençunen horien othoitzac; eta escaincen badituzte holocaustac eta bitimac, ez ditut onhetsico; ceren ezpataz, goseteaz eta içurriteaz xahutuco baititut. Eta ihardetsi diot: Ai! ai! ai! Jainco Jauna! Profetec erraten daroete: Ez duçue ikusico ezpata, eta gosetea ez da çuetaraco, bainan eguiazco baquea emanen darotzue Jaunac toqui huntan. Eta Jaunac erran darot: Profetec gueçurrez profetisatzen dute ene icenean ez ditut nic igorri, ez diotet meçuric eman, ez natzaiote minçatu; gueçurrezco ikuspenac, asmaguinqueriac, maulac eta beren bihotzeco liluraqueriac profetisatzen darozquitzuete. Aria hortaz hau dio Jaunac ene icenean minço diren profetez, ceinac ez baititut nic igorri erratera: Ezpata eta gosetea ez dire lur huntan içanen: Ezpatac eta goseteac xahuturen dituzte profeta hequiec. Gosetez eta ezpataz Jerusalemeco carriquen erdian erorico dire populuac, ceinei profetisatzen baitute, eta nihor ez da içanen ehorzteco hequiec, eta hequien emazte, seme eta alabac: eguin duten gaizquia arthiquiren daroet gainera. Eta erranen dioçute hitz hau: Nigarra gau eta egun ixur beçate ene beguiec, eta ez beitez bara; ceren nescatcha, ene populuco alaba, desmasia handiaren, sarrasqui guciz gogorraren azpian ehoa içan baita. Baldin bazterretara ilkitzen banaiz, hara ezpatac hil dituenac; eta hirira sarcen banaiz, hara goseteac ahitu dituenac: profeta ere eta apheça goanac dira eçagutzen etzuten lur batera. Jauna, aldebat iraici duçu Juda? Çure arimac bethico hastiatu du Sion? Certaco jo gaituçu beraz, sendagarriric ez den beçala? Baquea iguriqui dugu, eta deus onic ez da agueri; iguriqui dugu sendatzeco eguna, eta huna nahasmendua. Jauna, eçagutzen ditugu gure tzarqueriac eta gure arbasoen tzarqueriac, ecen bekatu eguin dugu çure contra. Çure icenaren ariaz ez begaitzatzu arthic laidotara; ahalquetara ez begaitzuçu arthic gu eta çure ospearen tronua; orhoit çaite, eta alferretara ez bihur gurequin eguin içan duçun batasuna. Jendaien jaincoaiçunetan othe da uria eguiten duenic, ala ceruec eman deçaquete uria? Ez othe çare çu iguriquitzen dugun Jainco Jauna? ecen çuc eguiten ditutzu horiec oro. Eta Jaunac erran çarodan: Moise eta Samuel errequeica ene aitzinean jar baleitez ere, ene arima ez liçate populu horren alderat itzulico: iraiçatzu ene aitzinetic eta ilki beitez. Baldin erraten badarotzute: Norat eguinen dugu? ihardetsico daroeçu: Hau dio Jaunac: Hilceraco denac, hilcera; ezpataraco denac, ezpatara; goseteraco denac, gosetera; eta gathibutasuneraco denac gathibutasunera. Eta igorrico diozcatet gainera lau gaitz-mota, dio Jaunac: Ezpata hilceco, çakurrac circicatzeco, ceruco hegastinac eta lurreco basabereac iresteco eta xahutzeco. Eta arthiquiren ditut lurreco erresuma gucien errabiari, Manaseren gatic, Judaco erregue Ecequiasen semearen gatic, Jerusalemen erabili dituen tzarqueria gucien ariaz. Nor urricalduren çaitzu, oi Jerusaleme, edo nor egonen da çure minez, edo nor goanen da çuretzat othoiztera? Hic utzi naun, dio Jaunac; guibelerat eguin dun: eta nic escua hedatuco dinat hire gainera, eta hilen haut: othoizca nekatua naun. Bahearequin haiçatuco ditut lurraren bazterretaraino; hil eta xahutu dut ene populua, eta halere ez dira beren bideetaric bihurtu. Itsasoan legar-izpi den baino alhargun guehiago eguin çait hequien artean; egüerdi bethean erakarri diotet xahutzailea guiçon-gaztearen amaren gainera; laztura bat-batean igorri dut hirien gainera. Çazpitan erdi dena hebaindu da, ahitu da haren arima; harençat iguzquia etzan da, egun argui celaric oraino; ahalcatu eta gorritu da; eta haren ganic guelditu diren umeac, beren etsaien aitzinean emanen ditut ezpataren ahoari, dio Jaunac. Çorigaitz niri, oi ene ama Certaco eguin nauçu, oi kimeretaco guiçona, makurretaco guiçona lur guciaren gainean? Lucuruzco maileguric ez dut ez eguin, ez hartu, eta oroc madaricatzen naute. Jaunac dio: Ala! Çutaric guelditzen direnec çorion içanen dutela, atsecabearen orduan laguncera ethorriren natzaitzula, eta hesturaco orduan çure etsaiaren contra ilkiren naicela. Burdina eta cobrea ipharraldeco burdinari iratchiquiren othe dire? Çure bekatu gucien gatic, harrapacara urruric emanen ditut çure ontasun eta aberastasunac çure eremu gucietan. Eta eçagutzen ez duçun lur batetaric erakarriren ditut çure etsaiac; ceren ene iraquiduran sua biztu baita, eta çuen gainera garturen da. Çuc eçagutzen nauçu, Jauna; orhoit çaite nitaz, eta ikustera çatozquit, eta ondotic ditudan ixterbeguietaric malda neçaçu; ez içan nagui ene laguncera; badaquiçu çure gatic jasaiten dudala laidoa. Aurkitu ditut çure hitzac eta hequietaz haci naiz; eta çure solasa eguin da ene bihotzaren goiheregarri eta bozcariagarri; ceren ene gainera deithua içan baita çure icena, oi armadetaco Jainco Jauna. Ez naiz dostatzen cirenen bilkuan jarri; ez dut espanturic atheratu çure mandatari naicelacoz: bakartasunean jarri naiz, ceren dixiduz bethe baituçu ene ahoa. Bethicoa certaco eguin da ene oinhacea, eta certaco ene çauri etsigarriac ez du sendatu nahi? Enetzat bilhacatu da hala-nola gutien-ustean agor aurkitzen den ura. Aria hortaz, hau erran darot Jaunac: Itzulcen baçare, itzuliren çaitut, eta ene aitzinean kordocaric gabe egonen çare; eta balios dena putrus denetic berezten baduçu, içanen çare ene ahoa beçala; populua itzuliren da çure gana, eta ez çu populuaren gana. Eta populu horri emanen çaitut cobrezco harrasi hazcar bat beçala; eta çure contra eguinen dute guerla, eta ez dira nausituco; ceren ni çurequin bainaiz çure salbatzeco eta çure libratzeco, dio Jaunac. Eta libraturen çaitut gaixtaguinen escutic, eta hazcarren escutic atheraturen çaitut. Eta Jauna minçatu çait, cioelaric: Ez duçu emazteric hartuco, eta semeric ez alabaric ez duçu toqui hortan içanen. Ecen hau dio Jaunac toqui huntan sorcen diren seme-alabez, eta hequiei bicia eman dioten amez, eta aitez, ceinen odoletic sorthu baitire lur huntan: Eritasun hilgarritaric hilen dire; ez dire, ez deithoratuac, ez ehorciac içanen; gorotza beçala lurraren gainean egonen dire; ezpatac eta goseteac xahutuco dituzte; eta hequien hiliquiac içanen dire ceruco hegastinen eta lurreco basabereen bazca. Ecen hau dio Jaunac: Ez sar barazcari bat den etchean; ez goan deithoratzera, ez hangoei goçacari ematera; ceren populu hortaric kendu baititut ene baquea, ene urricalpen eta urricalcortasunac. Eta handi-ttipiac hilen dire lur hortan; ez dire içanen ez ehorciac, ez deithoratuac, eta nihorc ez du hequien gatic bere burua sarrasquituco, ez-eta ilea murriztuco. Eta horien artean deithoratzaileari ez diote oguia hautsiren, hil denaz goçacari emateco, eta edatera ez diote emanen bere ait-amen minaren eztitzeco. Ez sar barazcarico etchera, hangoequin jarceco, jateco eta edateco; Ceren hau baitio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Hara non çure egunetan, eta çure beguien aitzinean toqui hortaric quenduco ditudan atseguinezco oihuac eta bozcariozco irrincinac, jaun esposaren cantuac eta andre esposarenac. Eta solas hauquiec oro populu horri eramanen ditutzunean, eta ihardetsico darotzutenean: Cer ariaz Jaunac erabaqui du gure gainera çorigaitz handi hori gucia? cer da gure gaizquia? cer da gure bekatua, gure Jainco Jaunaren contra eguin duqueguna? Erranen daroeçu: Çuen aitec bazterrerat utzi bainaute, dio Jaunac; eta jainco arrotzen ondotic goan baitire, eta cerbitzatu eta adoratu baitituzte; eta ni utzi bainaute, eta ene leguea ez baitute beguiratu. Bainan çuec gaizqui guehiago eguin duçue çuen aitec baino; ecen huna non batbedera dabilan bere bihotzeco tzartasunari jarraiquiz, ni ez ençutea gatic. Eta lur hortaric kenduco çaituztet çuec eta çuen aitec eçagutzen ez duçuen lur batera; eta han gau eta egun cerbitzatuco ditutzue jainco arrotzac, ceinec ez baitauçuete phausuric emanen. Horren gatic, dio Jaunac, hara non heldu diren egunac, eta ez da guehiago erranen: Bici bedi Jauna, Israelgo umeac Eguiptoco lurretic atheratu dituena; Bainan: Bici bedi Jauna, Israelgo umeac atheratu dituena ipharraldeco lurretic, eta lur gucietaric ceinetara iraici baititut; eta guibelerat erakarriren ditut beren lurrera, hequien arbasoei nic emanera. Hara non igorriren ditudan nic arrançari asco, dio Jaunac, eta hainec arrançaturen dituzte; eta guero igorriren diozcatet ihiztari asco, eta hainec ihiztaturen dituzte mendi, munho, har-cilo gucietan. Alabainan ene beguiac hequien bide gucien gainean daude; ez dire enetzat gordeac, eta ene populuaren tzarqueriac ez dire ene beguiençat içan estaliac. Eta lehembicicoric bihurturen diotet beren gaixtaqueria eta bekatuen sari bikuna; ceren duten kutsatu ene lurra beren idolençat ixuri odolaz, eta icigarriqueriaz duten bethe ene primança. Jauna, ene sendotasuna, ene indarra, ene ihes-lekua hesturaco orduan; lurraren buruetaric çure gana ethorrico dire jendaiac, eta erranen dute: Eguiazqui gure arbasoac gueçurraren, eta baliatu etzaioten hutsalqueriaren jabe içatu dire. Guiçonac bere buruari eguin othe deçoque jaincoric? halacoac ez dire jaincoac. Horren gatic, huna non erakutsiren diotedan oraicoan, erakutsiren diozcatet ene escua eta ene ahala; eta jaquinen dute Jauna dela ene icena. Judaren bekatua burdin-xiriaz eta diamantaren mocoaz iscribatua da, hequien bihotzaren çabaltasunean eta hequien aldareetaco adarretan bernuçatua. Hequien semeac orhoituco direnean mendi goretaco beren aldare, lucu eta çuhaitz hostotsuez, Bazterretan sacrificioac eguiten dituztelaric; harrapacara emanen ditinat hire bekatuen gatic hire eremu gucietan hire ahal, aberastasun eta leku gorac. Eta gueldituren haiz nic eman primançatic gabetua, eta hire etsaiac cerbitzaraciren darozquinat eçagutzen ez dunan lurrean; ceren ene hasarreari eman dinonan su, bethi gucian harico dun erretzen. Hau dio Jaunac: Madaricatua guiçona bere sinhestea guiçonaren gainean duena, eta haraguizco besoaren gainean bermatzen dena, eta ceinaren bihotzac Jauna ganic guibelerat eguiten baitu. Ecen mortuan tamarisca beçala içanen da, eta ona ez du ikusiren ethorrico denean; bainan mortuan egonen da agorrerian, gatz-lur nihor ecin-egonezcoan. Dohatsu guiçona Jaunaren baithan daducana bere sinhestea! Jauna içanen da haren iguriquitza. Eta içanen da uren bazterrean landatzen den çuhamua iduri, ceinac hecetasuneco alderat hedatzen baititu erroac; eta beroa ethorrico denean, ez da haren beldur içanen. Haren hostoa berde egonen da; agorteco orduan ez da grinan içanen, eta ez da fruitu ekarcetic behinere baratuco. Guiçonaren bihotza tzarra eta ecin-ikartuzcoa da; norc eçagut hura? Ni naiz Jauna, bihotz-ikarlea eta barneac frogatzen ditudana, batbederari bere bidearen eta bere asmuetaco fruituen arabera emanen diodana. Epherrac xitatzen ditu eguin ez dituen arrolceac: guiçonac bilcen ditu aberastasunac, eta ez çucembidean; bere egunen erdian utzico ditu, eta haren azquen orenean aguerico da haren erhoqueria. Ospearen tronua ceru goretan da hastetic; hura da gure sainduespeneco lekua. Jauna, çu çare Israelen iguriquimena; çu uzten çaituzten guciac ahalquetara erorico dira; çure ganic guibelerat eguiten dutenac lurrean içanen dira iscribatuac, ceren duten utzi Jauna, ur bicien ithurria. Senda neçaçu, Jauna, eta sendaturen naiz; salba neçaçu, eta salbatua içanen naiz, ceren çu baitzare ene leloa. Huna non erraten darotedan: Non da Jaunaren hitza? Aguer bedi. Eta ni ez naiz nahasi, çuri, ene arçainari jarraiquiz; eta nic ez dut, daquiçuna aguiançatu guiçonaren eguna. Ene ahotic ilkia, çure aitzinean çucena içatu da. Ez içan lazgarri niri, çu, ene phesquiça atsecabeetaco egunean. Ahalquetara eror beitez niri jaçarcen darotatenac, eta neror ez benedi ahalca; hequiec ikara beitez, eta ni ez benedi ikara; erakar dioçoçute gainera atsecabezco eguna, eta leher çatzu leherpen bikunaz. Hau erran darot Jaunac: Çoaz, eta çaude populuco umeen athean, ceintaric sarcen eta ilkitzen baitira Judaco erregueac; çoaz Jerusalemeco athe gucietara, Eta erroçute: Judaco erregueac, Juda gucia, Jerusalemdar guciac, athe hauquietaric sarcen çaretenac, adi çaçue Jaunaren hitza. Hau dio Jaunac: Çain çatzue çuen arimac, haxeric ez erabil larumbatean, haxeric ez ekar Jerusalemeco atheac gaindi. Çuen etcheetaric haxeric ez athera larumbatean, eta lanic batere ez eguin; sainduetsaçue larumbata, çuen arbasoei manatu diotedan beçala. Eta ez dute ençun, eta ez dute eman beharria; bainan gogortu dituzte beren buruac, ni ez nahiz aditu eta ene irakasmena ez nahiz onhetsi. Eta hau guerthaturen da, dio Jaunac, baldin ençuten banauçue, haxeric ez ekarceco larumbatean hiri huntaco atheetaric, eta baldin sainduesten baduçue larumbata, lanic batere ez eguinez. Hiri huntaco atheetaric sarthuren dira erregueac eta buruçaguiac, jarcen direlaric Dabiden tronuan eta igaiten orga-lasterren eta çaldien gainera, berac eta beren-peco aitzindariac, Judaco guiçonac eta Jerusalemeco egoiliarrac; eta bethi gucian hiri huntan içanen dira jendeac. Eta Judaco hirietaric, eta Jerusalemeco inguruetaric, eta Benjamindic, eta celhaietaric, eta mendietaric, eta hegoaldetic ethorriren dira holocausta, bitima, sacrificio eta isensu ekarleac, eta escainçac ekarriren dituzte Jaunaren etchera. Baldin ordean ez banauçue ençuten larumbataren sainduesteco, eta haxeric ez erabilceco, eta Jerusalemeco atheetaric ez ekarceco larumbatean; horgo atheetan bizturen dut sua, eta erreco ditu Jerusalemeco etcheac, eta ez da hilen. Jaunac Jeremiasi erran hitza, cioelaric: Jaiqui çaite eta jauts baxereguilearen etchera, eta han adituren ditutzu ene solasac. Eta jautsi naiz baxereguilearen etchera, eta hara non lanean hari cen hura bere pirritan. Eta escuz buztinetic eguiten çuen uncia hautsi cen; eta itzuliric hartaric eguin çuen berce unci bat, berac eguin nahi çuen beçalacoa. Eta Jauna minçatu citzaitan huneletan: Israelgo etchea, baxereguile horrec beçala, nahi dudana ez othe dut bada eguinen çuetaric? dio Jaunac. Huna buztina baxereguilearen escuan beçala, çuec ene escuan çaretela, Israelgo etchea. Bat-batean minçaturen naiz jendaqui baten contra eta erresuma baten contra, errotic haren arthiquitzeco, xahutzeco, eta urratzeco. Jendaqui hura bere gaizquiaz urriquitan jarcen bada, haren contra minçatu naicelacoz; niri ere urriquituren çait hari eguiteco burutan hartu dudan gaizquia. Eta bat-batean jendaqui batez eta erresuma batez minçaturen naiz, haren alchatzeco eta gogorceco. Baldin gaizquia eguin badu ene aitzinean, ez aditu nahiz ene hitza, urriquituren çait hari eguinen diodala erran dudan onguia. Orai beraz minça çaite Judaco guiçonari eta Jerusalemdarrei, erraten daroeçularic: Hau dio Jaunac: Huna non çuen contra asturugaitz aphaincen eta asmu eguiten hari naicela; nor-bera bere bide gaixtotic itzul bedi; çucen çatzue çuen bideac eta lehiac. Eta hauquiec ihardetsi dute: Etsitu dugu; gure gogoei jarraiquiren gare, eta batbederac eguinen dugu gure bihotz tzarrac aguincen daroen gaizquia. Hau dio beraz Jaunac: Galda çaçue jendaietan: Norc aditu du icigarriqueriaric Israelgo nescatchac eguin duena beçalacoric? Libango elhurra galduren othe da hango harri-muthurretaric, edo agorraraz othe ditazque handic jausten diren ur-turrusta hotzac? Eta ahanci nau ene populuac, sacrificio alferrac eguinez, eta bere bideetan behaztopatuz, mendeco bidexquetan, hequietaric ibili nahiz cehatua etzen bideaz, Beren lurra desmasian eçarceco eta bethico trufagailu bilhacarazteco. Edocein iragan dadien hortan gaindi, harrituren da, eta dardaratuco du burua. Haice erregarriac beçala barraiaturen ditut beren etsaiaren aitzinean guibela erakutsiren diotet eta ez beguithartea beren xahupeneco egunean. Eta erran dute: Çatozte, eta asmu cerbait athera deçagun Jeremiasen contra; ecen ez da galduco leguea apheçaren ganic, umotasuna çuhurraren ganic, Jaincoaren hitza profetaren ganic çatozte jarraic gatzaizquion gure mihiaz, eta horren elhe guciei ez gaitecen beguira. Jauna, ene gainera çaude atzarria, eta adi çatzu ene ixterbeguien solasac. Onguiarençat gaizquia bihurcen othe da? ecen ene biciari artea hedatu diote. Orhoit çaite çure aitzinean egotu naicela, horien onarençat othoizca, eta horien gainetic aldaratu nahiz çure hasarrea. Aria hortaz arthicatzu horien umeac goseteari, eta berac ezpataren azpira; horien emazteac eguin beitez haurrac gabe eta alhargun; heriotzez hilac içan beitez hequien senharrac; horietaco gazteria guduan içan bedi ezpataz sakitua. Horien etcheetaric adi bedi marrasca; ecen horien gainera terrepentean erakarriren duçu ohoina, ceren eguin duten cilho bat ene atzemateco, eta sareac gorde dituzten ene oinen aitzinean. Çuc, berriz, Jauna, badaquizquitzu horien heriozco asmuac ene contra; ez jabal horien bekatuari, eta horien bekatua ez bedi ecezta çure aitzinetic lurrera bihoaci çure aitzinean, eta çure iraquiduraco egunean, aspercunde athera çaçu horien gainean. Hau dio Jaunac: Çoaz, eta baxereguilearen ganic har çaçu lurrezco unci bat, populuco çaharrequin eta aphecetaricaco çaharrequin batean; Eta ilki çaite Enomen semearen haranera, ceina buztinezco athearen sarcean baita, eta han atheratuco ditutzu nic erranen darozquitzudan hitzac. Eta erranen duçu: Judaco erregueac eta Jerusalemdarrac, adi çaçue Jaunaren hitza: hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non atsecabea erakarriren dudan leku hunen gainera; haletan non, adituco duten guciei beharriac hixtuca abiatuco baitzaizcote; Ceren bazterrerat utzi bainaute, eta berceei eman dioten leku hau; eta sacrificioac eguin dituzten hemen jainco arrotzei, berec, beren arbasoec eta Judaco erregueec eçagutzen etzituztenei; eta leku hau bethe dute hobengabecoen odolez. Eta Baali alchatu diozcate leku gorac, beren haurrac Baali holocaustetan erretzeco; holacoric ez baitut manatu, ez erran, eta ez baitzait gogorat ethorri. Horren gatic, dio Jaunac, huna non heldu diren egunac, eta leku hau ez da guehiago deithuco Topheth eta Enomen semearen harana, bainan-bai Sarrasquico harana. Eta toqui huntan eceztaturen ditut Judaren eta Jerusalemen asmuac, eta berac erorraraciren ditut beren etsaien aitzinean ezpataren azpira, eta hequien bicien ondotic dabilçanen escuetara; eta hequien gorphutzac emanen diozcatet ceruco hegastinei eta lurreco basabereei jatera. Eta eçarriren dut hiri hau gucien harrigarri eta irrigarri; hemendic iraganen diren guciac harrituco baitire eta hixtuz egonen hunen desmasia guciaren gainean. Eta Jerusalemdarrac hacico ditut beren semeen eta beren alaben haraguiz; eta bakotchac janen du bere adisquidearen haraguitic sethioco egunetan, eta hesturan ceintan hersico baitituzte beren etsaiec eta hequien bicia beharrez dabilçanec. Eta guero uncia lehertuco duçu çurequin goanen diren guiçonen beguietara. Eta erranen daroeçu: Hau dio armadetaco Jaunac: Hola leherturen ditut populu hau eta hiri hau, nola lehercen baita lurrezco unci hau, ceina guehiago ecin osa baititaque; eta hilac Tophethen ehorcico dire, ehorzteco berce toquiric ez içanez. Horrela eguinen daroet toqui huni eta hemengo egoiliarrei, dio Jaunac; eta hiri hau eçarriren dut Tophethen bardin. Eta Jerusalemeco etcheac, eta Judaco erregueen jaureguiac, Tophetheco lekua beçala, içanen dire lohi; eta halaber etche guciac ceinen gainetan sacrificioac eguin baitituzte ceruco içarreria guciari, eta libacioneac escaini jainco arrotzei. Bada, Jeremias ethorri cen Tophethetic, ceinetara igorri baitzuen Jaunac profetisatzeco; eta jarri cen Jaunaren etcheco lorioan, eta erran cioen populu guciari: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non ekarcera nohan hiri hunen gainera, eta hunempeco hiri gucien gainera, hunen contra erran ditudan asturugaitzac oro; ceren dituzten beren buruac gogortu, ene solasac ez nahiz ençun. Eta Phasur apheçac, Emerren semeac, ceina buruçagui Jaunaren etchean eçarria baitzen, aditu çuen Jeremias hitz horien profetisatzen. Eta Phasurrec jo çuen Jeremias profeta eta eçarri çuen Benjaminen gaineco athean cen presondeguian, Jaunaren etchean. Biharamunean, arguitu çuenean, Phasurrec atheratu çuen Jeremias presondeguitic, eta Jeremiasec erran çaroen: Jaunac etzaitu guehiago deitzen Phasur, bainan Orotaric-beldur. Ecen hau dio Jaunac: Huna non emanen çaituztedan beldurrari, hi, eta hire adisquide guciac; eta hequiec erorico dira beren etsaien ezpataren azpira, eta hire beguiec ikusico dute; eta Juda gucia arthiquiren dut Babilonaco erregueren escuetara; eta harec eramanen ditu Babilonara eta ezpataz joco ditu. Eta emanen ditut hiri huntaco ontasunac oro, eta hunen lan gucia eta baliostasun guciac, eta Judaco erregueen kutchetaco aberastasunac oro; emanen ditut hequien etsaien aztaparretara; eta harrapaturen dituzte; eta hartuco eta Babilonara eramanen dituzte. Hi berriz, Phasur, eta hire etcheco guciac, gathibu goanen çarete; eta goanen çarete Babilonara; eta hi eta hire adisquide guciac, ceinei gueçurra profetisatu baitiotec, han hilen eta han ehorcico çarete. Escuratu nauçu, Jauna, eta ethorri natzaitzu; hazcarrago içan çare, eta nausitu çare; egun gucian irrigarri ibili naiz; oroc escarniatu haute; Ceren aspaldidanic minço bainaiz, ixtaqueriaz oihu, eta xahupenaz deihadar eguinez; eta enetzat Jaunaren hitza bilhacatu da laido eta escarnio bide egun gucian. Eta erran dut: Ez naiz Jaunaz orhoituco, eta ez naiz guehiago haren icenean minçaturen: eta ene bihotzean eguin da hala-nola su bat erretzen duena, eta ene heçurretan sarthua; eta ecin jasanez, iraungui naiz. Ecen aditu ditut hainitzen irainac, eta ikusi laztura inguruan. Eta guiçon gucietaric, enequin baquean bici eta ene aldaquetan çaudecenetaric, aditu dut: Eguioçue ondotic eta jarraiquico gatzaizquio; hean nolazbait enganatuco den, hean nausituco aren horren contra eta hortaric ardietsuco dugun aspercunde. Jauna ordean enequin da, guerlari hazcar bat iduri; horren gatic hiri ondotic eguiten darotatenac erorico dira; hebain içanen dira; ahalque gaitzaz dira estalico, ceren adimenduz ez baitute ardietsi nolacoa den bethirainoco laido behinere eceztatzen ez dena. Eta çuc, armadetaco Jauna, prestuaren frogatzailea, bihotzac eta barneac ikusten ditutzuna; eguiçu, othoi, ikus deçadan çure aspercundea hequien gainean; ecen çure aitzinean aguertu dut ene çucena. Jaunari canta diotzotzue canticac, lauda çaçue Jauna, ceren gaixtaguinen aztaparretic atheratu duen beharraren bicia. Madaricatua ni sortu naicen eguna; ene amac mundurat eman nauen eguna ez bedi içan benedicatua. Madaricatua guiçona, ene aitari berria ekarri içan dioena, erranez: Muthico bat sorthu çaitzu; eta bozcarioz beçala bethe duena. Guiçon hura içan bedi Jaunac xahutu dituen hiriac beçala, eta ez baitzaio urriquitu: Adi beça goicean marrasca, eta egüerditan orrobia; Ceren ez nauen amaren sabelean hil, ene amaren sabela içan çadiençat ene hobia, eta gueldi çadien bethiraino içorra. Certaco ilki naiz ene amaren sabeletic, neke eta oinhace ikusteco, eta ahalquepean ene egunen higatzeco? Jaunaren ganicaco solasa Jeremiasi, Sedecias erregueac hunen gana igarri cituenean Phasur, Melquiasen semea, eta Sophonias apheça: Maasiasen semea, cioelaric: Nola Nabucodonosor, Babilonaco erregue, gure contra guducatzen baita, galda dioçoçu Jaunari, hean gure alde ez duen eguinen ohico bere sendagaila gucien arabera, eta etsaia gutaric guibelatuco denez. Eta Jeremiasec erran cioten: Hunela minçatuco çarete Sedeciasi: Hau dio Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non bihurturen ditudan nic çuen escuetan diren guerlaco tresnac, ceinequin guducatzen baitzarete Babilonaco erregueren contra, eta çuen harrasien inguruan sethiatzen çaituzten Caldearren contra; eta harma horiec bilduco ditut hiri hunen erdira. Eta nic guducaturen çaituztet escu hedatuaz eta beso hazcarraz, ene iraquiduran, ene gaitziduran eta ene hasarre handian. Eta joco ditut hiri huntaco egoilarrac; guiçonac eta abereac içurrite gaitzaz hilen dire. Eta horien ondotic, Jaunac dio: Arthiquiren ditut Sedecias, Judaco erregue, eta haren cerbitzariac, eta haren populua, eta içurriteac, ezpatac eta goseteac utzi dituzquetenac, Babilonaco erregue Nabucodonosorren escura, eta beren etsaien escura, eta bicia kendu nahiz darraizcotenen escura; Nabucodonosorrec ezpataren ahotic iraganen ditu, eta ez da hautsico, ez du guphidetsico eta ez da urricalduco. Eta populuari hau erroçu: Huna cer dioen Jaunac: Huna non ematen ditudan çuen aitzinean bicitzeraco bidea eta heriotzeraco bidea. Hiri huntan egonen dena hilen da ezpatatic, gosetetic edo içurritetic ilkico dena, berriz, eta sethiatzen çaituzteten Caldearren gana ihes goanen dena, bicico da, eta bere bicia içanen du, gauça harrapatu bat beçala. Ecen ene beguiac hiri hunen gainean eçarri ditut gaixtoraco, eta ez oneraco, dio Jaunac; arthiquia içanen da Babilonaco erregueren escura, eta harec suz erreco du. Eta Judaco erregueren etcheari erroçu: Adi çaçu Jaunaren hitza, Dabiden etchea; hau dio Jaunac: Goicetic emoçue çucenari bere bidea, eta çaphatzailearen aztaparretic athera çaçue çaphatua dena; ene gaitzidura ilki dadien beldurrez su bat beçala, eta garretan jar dadien, eta nihor hura iraunguituren duenic içan ez dadien beldurrez, çuen asmuen malçurraria gatic. Huna non heldu natzainan, haran hazcar eta celhaiaren gainean hagoen hiria, dio Jaunac. Baderraçue: Norc gu jo, eta nor sar gure etcheetara? Eta ni ethorriren natzaitzue çuen asmuen sariaren ematera, dio Jaunac Jerusalemgo oihanean bizturen dut sua, eta oro erreco ditu haren inguruan. Hau dio Jaunac: Jauts çaite Judaco erregueren etchera, eta han atheratuco duçu solas hau; Erranen duçu: Judaco erregue, Dabiden tronuan jarcen çarena, adi çaçue Jaunaren hitza çuc eta çure cerbitzariec, eta çure populuac, athe hauquietaric sarcen çaretenec. Hau dio Jaunac: Çucenari emoçue bere bidea, çucentasunean ibil çaitezte, eta indarrac çaphatua daducana çaphatzailearen escutic athera çaçue ez eman atsecaberic arrotzari, umeçurçari eta alhargunari, eta ez çapha bidegabezqui, eta ez ixur toqui huntan odol hobengabea. Ecen baldin gauça hori eguiten baduçue, etche huntaco atheetaric sarthuren dire Dabiden odoleco erregueac, haren tronuan jarrico, orga-laster eta çaldien gainera iganen direnac, berac eta beren cerbitzariac eta populua. Baldin ez bacintuzte solas hauquiec ençuten, ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac, jauregui hau mortu içanen dela. Ecen hau dio Jaunac Judaco erregueren jaureguiaz: Ene aitzinean hincen Galaad beçala, Libanen cascoa beçala: ez bahaut mortu eguiten... nihor egon ez daitequeen beçala ez baditut hiriac eçarcen... Sainduetsiren ditut hire contra hilca harico den guiçona eta haren harmac; arthiquico dituzte hire cedro hautac eta surat ambilduco. Eta asco jendaqui hiri huntaric iraganen dire, eta batac berceari erranen dio: Cergatic Jaunac eguin dio hula hiri handi huni? Eta ihardetsico dute: Ceren utzi duten beren Jainco Jaunarequilaco patua, eta jainco arrotzac dituzten adoratu eta cerbitzatu. Hil denaren gainean nigarric ez eguin, haren gainean ez eguin deithoreric; ilkitzen denari eguiozquitzue auhenac, ceren ez baita guehiago bihurturen, guehiago ez baitu bere sor-lekua ikusiren. Ecen hau dio Jaunac Selumi, Josiasen seme Judaco erregueri, bere aita Josiasen ondotic erreguinatu denari, eta toqui huntaric ilki denari: Ez da gaurguero hunai itzuliren; Bainan cein lekutara ere eramanaraci baitut, han hilen da, eta lur hau ez du guehiago ikusico. Çorigaitz bere etchea bidegabean eta bere selharuac makurrean alchatzen dituenari; ariaric gabe bere adisquidea çaphatzen duenari, eta haren saria hari bihurcen ez dioenari! Dio: Alchaturen ditut etche bat çabala eta selharu nasaiac. Eguiten ditu leiho asco, eta cedroz bobedac, eta escarlataz gorritzen ditu. Erreguinaturen othe haiz, cedroz ducalacoz hire burua inguratzen? Hire aitac ez othe dic jan eta edan, çucenari eman bere bidea eta çucentasuna iduqui, orotan orduan ongui atheratzen baitzen? Bere onetan, beharraren eta buluçaren alde juiatu du; eta hori, ez othe eçagutzen ninduelacoz? dio Jaunac. Hire beguiac aldiz, jaramanqueriara itzuliac dituc, hobengabeco odolaren ixurcera, çaphaquetara, eta gaixtaqueriaco urhatsetara. Horren gatic hau dio Jaunac Judaco erregue Joaquinez Josiasen semeaz: Ez dute deithoratuco, hunela minçatuz: Çorigaitz! anaia; çorigaitz! arreba; çorigaitz! jauna; çorigaitz! guiçon ospetsua. Usteldua eta Jerusalemgo atheetaric camporat arthiquia, astoa ehorzten den beçala ehorciren dute. Siongo alaba, igan hadi Liban gainera eta eguiçan deihadar: Basan gucian adiaraz çan hire marrasca, iragaiten direnei eguioten heiagora, ceren maite hindutenac xehacatuac baitire oro. Minçatu natzain hire nasaiciaco egunetan, eta erran dun: Ez dut ençunen. Hori dun hire bidea hire gaztarotic, ez baitun nahi içan ene minçoa aditu. Haicez hacico ditun hire arçain guciac, eta hire maithatzaileac gathibu goanen; eta orduan ahalcatua gueldituren haiz; gorriaracico hau hire malçurqueria guciac. Libanen gainean jarria haicena, ohancea cedroetan eguiten dunana, nolaco incirinac eguinen ditunan ethorrico çaizquinean oinhaceac, erditzen hari denaren oinhaceac beçalacoac? Cin eguiten dut, dio Jaunac. Jeconias, Judaco erregue Joaquinen semea, balitz ere erreztun bat ene escu escuinean, kenduco dudala handic. Eta arthiquiren haut hire biciaren bilha dabilçanen escuetara, eta hainen escuetara ceinen beguitharteac latzen baihau, eta Babilonaco erregue Nabucodonosorren escuetara, eta Caldearren escuetara. Eta igorrico çaituztet, hi eta hire ama bicia eman darocana, lur arrotz batera, ceinetan ez baitzarete sorthu, eta han hilen çarete. Eta beren arimaz deitzen duten lurrera, harat bihurtu nahiz, ez dire behinere bihurturen. Jeconias hori ez othe da lurrezco unci hautsi bat? ez othe da deusetaco on ez den utzi bat? Certaco dire iraiciac hori eta horren ganicacoac eçagutzen etzuten lur batera? Lurra, lurra, lurra, adi çaçu Jaunaren hitza. Hau dio Jaunac: Iscriba çaçu guiçon hori agor içanen dela, guiçon bat bere bician çorionic içanen ez duena; ecen horren ganic ez da atheratuco guiçonic, Dabiden tronuan jarrico denic, eta Judean guehiago manamendua içanen duenic. Çorigaitz arçainei, ceinec galcen eta xahutzen baitute ene alhapideco arthaldea! dio Jaunac. Horren gatic, ene populua alhatzen duten arçainei hau diote Israelgo Jainco Jaunac: Barraiatu duçue ene arthaldea, iraici duçue, eta etzaizcote goan ikustera; huna non ethorrico naicen ni çuen asmuen malçurqueriaren ikarcera, dio Jaunac. Eta ene arthaldearen ondarrac bilduco ditut lur gucietaric, ceinetara iraici baititut; eta itzularacico ditut beren landetara, eta berhatuz eta murrucatuz goanen dira. Eta hequien gainera eraiquiren ditut arçainac, eta alhaturen dituzte; ez dira guehiago icialduran eta ikaran içanen; eta molçotic bat ez da bilhatu beharco, dio Jaunac. Hara non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta Dabidi eraiquiren diot ondoco prestu bat; eta erregue bat erreguinaturen da, eta çuhurra içanen da; eta lurraren gainean çucenari emanen dio bere bidea eta çucentasima beguiratuco du. Egun hequietan salbatua içanen da Juda, eta Israel descansu bethean egonen da; eta hau da erregue hari emanen dioten icena: Jauna gure çucena. Horren gatic, huna, dio Jaunac, heldu dira egunac, eta ez da guehiago erranen: Bici bedi Jauna, Israelgo umeac Eguiptoco lurretic atheratu dituena Bainan: Bici bedi Jauna, Israelen etcheco umeac atheratu eta erakarri dituena ipharreco lurretic, eta lur gucietaric, ceinetara iraici bainituen! Eta beren lurrean egonen dira. Profetei: Ene bihotza trencatua da ene baithan; ikaratu dira ene heçurrac; eguina naiz guiçon hordi baten pare, eta arnoac nahasi duen guiçona iduri, Jaunaren aitzinean eta haren hitz sainduen aitzinean. Ecen liçunqueriaz bethea da lurra; burhoen gatic nigarrez dago lurra, mortuco celhaiac agor eguinac dira; eta hequien urhatsa gaixtoa içan da eta hequien indarra behar ez-beçalacoa. Ecen lohitu dira profeta eta apheça, eta hequien tzarqueriac aurkitu ditut ene etchean, dio Jaunac. Horren gatic hequien bidea içanen da limburtegui bat beçala ilhumbean; ecen bulkaturen dituzte eta han erorico dira; asturugaitzac ecen ekarriren diozcatet gainera, ikustera goanen natzaiotenean, dio Jaunac. Eta Samariaco profetetan ikusi dut erhoqueria; Baalen icenean profetisatzen, eta Israelgo ene populua enganatzen çuten. Eta Jerusalemeco profetetan ikusi ditut berceen emazteequin kutsatzen direnen aztura berac eta gueçurreraco urhatsac; eta gaixtaguinen escuac hazcartu dituzte, nihor etzadien bere gaixtaqueriatic bihur: ene beguietan guciac bilhacatu dira Sodoma iduri eta Jerusalemdarrac Gomorha beçala. Aria hortaz, dio armadetaco Jaunac profetei: Huna non emanen diotedan ciçari-belharra jatera, eta mina edatera; ecen Jerusalemgo profetetaric galduqueria ilki da lur guciaren gainera. Hau dio armadetaco Jaunac: Çuei profetisatzen eta çuen enganatzen hari diren profeten solasac ez betzatzue ençun; erasten darozquitzuete beren bihotzeco iduriqueriac, eta ez Jaunaren ahoticaco hitzac. Ni burhoztatzen nautenei erraten diote: Jaunac erran du: Baquea içanen duçue; eta beren bihotzeco tzartasunean dabilçanei, erran diote: Etzaitzue gaitza ethorrico gainera. Bainan cein da Jaunaren conseiluan içatu dena, eta ikusi duena eta haren solasa aditu duena? Norc ikusi du minçatzen eta norc aditu du? Hara non ilkico den Jaunaren hasarreco xirimola; eta phesiac, jauztean leher eguinen du gaixtaguinen buruaren gainera. Jaunaren hats gogorrac ez du guibelerat eguinen, eguin eta bethe deçan arteo haren bihotzeco asmua: azquen egunetan eçaguturen duçue haren xedea. Ez nituen nic igorcen profeta hequiec, berec laster eguiten çuten; ez ninçaioten minçatzen, berec profetisatzen çuten. Baldin ene conseiluan aurkitu içan balire, eta baldin ene populuari ene hitzac eçagutaraci baliozcate, ilkiaraciren nituen segurqui beren bide tzarretic, eta beren gogoeta guciz gaixtoetaric. Uste duçue Jainco naicela hurbiletic, dio Jaunac, eta ez naicela Jainco urrundic? Guiçona çoko itsuetan gordetzen bada, ez othe dut ikusico nic? dio Jaunac; nic ez othe ditut ceru-lurrac bethetzen? dio Jaunac. Aditu ditut profeta hequiec erasi dituztenac, ene icenean gueçurra profetisatuz, eta erranez: Amets eguin dut, amets eguin dut. Noiz arteo holacoac içanen othe dira gueçurra eta beren bihotzeco liluramenduac profetisatzen dituzten profeten bihotzean? Ene populuari hequiec ahançaraci nahi diote ene icena beren ametsez, ceinac bakotchac bere hurbilecoari erasten baitiozca; hala-nola Baalec hequien arbasoei ahançaraci baitzaroeten ene icena. Amets bat duen profeta, amets erraten hari bedi; eta ene hitza duenac, ene hitza cintasunean erran beça; lastoac cer ikusteco du oguiarequin? dio Jaunac. Ene hitzac ez othe dire sua beçalacoac, dio Jaunac, eta harria xehacatzen duen mailu bat iduri? Horren gatic, dio Jaunac, huna non bihurcen natzaioten profetei, ceinec beren hurbilecoei estalcen baitiozcate ene hitzac. Huna non, dio Jaunac, bihurcen natzaioten beren mihiac erabilcen dituzten profetei, eta erraten dutenei: Jauna da minçatu. Huna non, dio Jaunac, bihurcen natzaioten profeta gueçur amesten hari direnei, hequien barraiatzen eta beren gueçur eta sendagailez ene populuaren çorarazten hari direnei, nic igorri ez ditudalaric eta ez diotedalaric deusere manatu, eta ceinac ez baitire deusetaco baliatu populu huni, dio Jaunac. Baldin beraz populu horrec, edo profeta batec, edo aphez batec eguiten badarotzu galde hau: Cer çaio Jaunari sorta? ihardetsiren dioçute: Çuec çaizcote sorta: aria hortaz, dio Jaunac, iraiciren çaituztet ene ganic. Eta profeta, eta apheça, eta populua erranen duena: Jaunaren sorta, hainaren, eta haren etchearen ikarcera goanen naiz. Hau erranen dioçute bakotchac çuen lagunari eta çuen anaiari: Cer ihardetsi du Jaunac? cer erran du Jaunac? Eta ez da guehiago aiphaturen Jaunaren sorta; ceren bakotchac sortatzat içanen baitu bere solasa; eta gaizquiraco baliatu baituçue Jainco biciaren, armadetaco Jaunaren, gure Jaincoaren hitza. Hau erranen dioçu profetari: Cer ihardetsi du Jaunac? cer erran du Jaunac? Erraten baduçue ordean: Jaunaren sorta; horren gatic, hau dio Jaunac: Erran duçuelacotz hitz hau: Jaunaren sorta; nic çuetara igorri ondoan nioelaric: Etzaçuela erran Jaunaren sorta; Aria hortaz, huna non eramanen çaituztedan sorta bat beçala, eta ene aitzinetic bazterrerat arthiquiren çaituztet çuec eta hiria, çuei eta çuen arbasoei eman içan darotzuedana. Eta eçarrico çaituztet bethico laidotan, bethico hidoi, orhoitzapenetic behinere eceztaturen ez denean. Jaunac eman çarodan ikuspen bat; eta hara bi otharre picoz betheac, Jaunaren templo aitzinean phausatuac, Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec, eramanez gueroztic Jerusalemetic Babilonara Jeconias, Joaquinen semea, Judaco erregue, eta haren-peco aitzindariac, eta oficiale eta inguinadoreac. Otharre batec cituen pico hainitz onac, lehembicico aroco picoac içaten ohi diren beçala; berce otharreac cituen pico hainitz tzarrac, jan etzitazqueenac beren tzartasunaren ariaz. Eta erran çarodan Jaunac: Cer ikusten duçu, Jeremias? Eta ihardetsi nuen: Picoac, pico onac, hainitz onac; eta pico tzarrac, hainitz tzarrac, jan ez ditazqueenac beren tzarrez. Eta Jauna minçatu citzaitan, cioelaric: Hau dio Jaunac, Israelgo Jaincoac: Pico hauquiec onac diren beçala, onguitan eçaguturen ditut orobat Judaco desherrituac, toqui huntaric Caldearren lurrera igorri ditudanac. Eta ene beguiac onez eçarrico ditut hequien gainean, eta bihurraracico ditut toqui huntara; eta hazcartuco ditut, eta ez xahutuco; eta landatuco ditut, eta ez atheratuco. Eta emanen diotet bihotz bat ene eçagutzeco, ni Jauna bainaiz; eta içanen dire ene populu, eta ni içanen naiz horien Jainco; ecen ene gana bihurturen dire beren bihotz oroz. Eta nola beren tzarrez jan ez baititazque berce pico guciz tzar horiec, dio Jaunac; hala emanen ditut Sedecias, Judaco erregue, eta haren-peco aitzindariac, eta berce Jerusalemdar hiri huntan guelditu direnac eta Eguiptoco lurrean daudecenac. Eta lurreco erresuma guciei emanen ditut jaçar eta jasanaraz dioçoten; laido, irribide, erranquiçun eta madaricionetan içanen dire leku gucietan, ceinetara nic baititut iraici. Eta gainera igorriren diozcatet ezpata, gosetea eta içurritea xahutuac içan ditecen arteo hequiei eta hequien arbasoei eman içan diotedan lurretic. Jeremiasi errana içan çaioen hitza Judaco populu guciaz, Josiasen seme, Judaco erregue Joaquinen laugarren urthean, hura baita Nabucodonosor Babilonaco erregueren lehembicico urthea. Jeremias profetac erran içan daroete hitz hura Judaco populu guciari, eta Jerusalemgo egoiliarrei orori, cioelaric: Amonen seme Josias, Judaco erregueren hamahirugarren urthetic eta egungo eguna arteo, urthe hau hogoi eta hirugarrena da: ilki çait Jaunaren hitza, eta erran darotzuet, gauaz jaiquiz eta minçatuz, eta ez nauçue ençun. Eta Jaunac igorri darozquitzuete profeta bere cerbitzari guciac, goicic jaiquiz eta bidaliz; eta ez duçue ençun, eta ençuteco ez ditutzue beharriac makurtu, Cioenean: Batbedera itzul çaitezte çuen bide tzarretic eta çuen gogoeta gaixtoetaric; eta menderen mendetan egonen çarete Jaunac çuei eta çuen arbasoei eman lurrean. Eta ez goan jainco arrotzen ondotic, hequien cerbitzatzeco eta adoratzeco; eta ez beneçaçue hasarretzera ekar çuen escuetaco eguincariez, eta etzaituztet atsecabetan eçarrico. Eta ez nauçue ençun, dio Jaunac, ni hasarretzera ekarceco çuen escuetaco eguincariez, çuen gaitzetan. Aria hortaz dio armadetaco Jaunac: Ceren ez ditutzuen ençun ene hitzac, Huna non hartuco eta igorrico ditudan, dio Jaunac, ipharreco jendaqui guciac, eta Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ene cerbitzaria; eta erakarriren ditut lur hunen gainera, eta hemengo egoiliarren gainera, eta hunen inguruan diren jendaia gucien gainera, hilen ditut eta eçarriren hauquiec gucien harrigarri eta irrigarri, eta bethicotzat mortu. Eta horien ganic galaracico ditut atseguinezco oihuac eta bozcariozco irrincinac, jaun esposaren cantua eta andre esposarena, ihara-harriaren harrabotsa eta criseluaren arguia. Eta lur hau gucia içanen da mortu eta ororen lazgarri, eta jendaia horiec guciec hirur hogoi eta hamar urthez cerbitzaturen dute Babilonaco erregue. Eta hirur hogoi eta hamar urtheac betheac ditazqueenean, beguiac ekarriren ditut, dio Jaunac, Babilonaco erregueren gainera, eta populu haren gainera, hequien gaixtaqueriaren gainera, eta Caldearren lurraren gainera; eta hura eguinen dut bethicotzat mortu. Eta lur haren gainera eraiquiren ditut haren contra erran ditudan hitz guciac eta liburu huntan iscribatua dena oro, Jeremiasec jendaien contra profetisatu dituen guciac; Alabainan jendaia asco eta erregue handiac ciren arren, cerbitzatu dituzte Caldearrac; eta bihurturen diotet beren eguincarien eta beren escuetaco lanen arabera. Ecen han dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ene escutic har çaçu ene hasarrearen arnoaz bethea den unci hau; eta huntaric edanaraciren dioçute jendaqui guciei, ceinetara igorrico baitzaitut. Eta edanen dute, eta nahasico dira; eta hequien erdira igorriren dudan ezpataren aitzinean burutic jaucico dira. Eta Jaunaren escutic hartu nuen uncia, eta edanaraci nioten jendaia guciei, ceinetara igarri baininduen Jaunac; Jerusalemeri, Judaco hiriei, hango erregue eta buruçaguiei; hequiec eçarceco mortu eta gucien lazgarri, irrigarri eta madaricagarri, egungo egunean diren beçala; Faraoni, Eguiptoco erregueri, haren cerbitzari eta aitzindariei eta populu guciari; Eta arrontean guciei; Ausit-herrico erregue guciei, Filistin-herrico erregue guciei, Ascaloni, Gaçari, Acaroni, eta Açotar ondarrei; Idumeari, Moabi eta Amonen umeei; Tirreco erregue guciei, Sidongo erregue guciei, eta itsasoz haindian diren irletaco erregue guciei; Dedani, Themari, Buci eta buruac murriztuac dituzten guciei; Eta Arabiaco erregue guciei, eta mendebaleco erregue mortuan egoten diren guciei; Eta Çambrico erregue guciei, Elamgo erregue guciei eta Mediarren erregue guciei; Ipharreco erregue guciei ere, dela hurbilecoac, dela urrungoac, bakotchari bere anaiaren contra; eta lurraren gaineco erregue guciei; eta Sesaqueco erreguec edanen du hequien ondotic. Eta erranen daroeçu: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Edaçue, eta hordi çaitezte, eta goiti eguiçue; eta eror çaitezte, eta ez jaiqui, nic çuen erdira igorrico dudan ezpataren aitzinean. Eta çure escutic ez balute hartu nahi uncia edateco, erranen daroeçu: Hau dio armadetaco Jaunac: Çancaca edanen duçue; Ecen huna non abiatuco dudan atsecabea ene icena deithua den hirian eta çuec, hobengabeac iduri, salbu cintazquete? Etzarete salbu içanen; ecen deitzen dut ezpata lurreco egoiliar gucien gainera, dio armadetaco Jaunac. Ela profetisaturen diozcatzute horiec oro, eta erranen dioçute: Jaunac orroa eguinen du ceru-goratic, eta bere egoitza saindutic adiaracico du bere minçoa; orroaz abiatuco da bere ospeco temploaren gainera; eta marruma bat, lacoco leherçaileena iduri, jaucico da lurreco egoiliar gucien contra. Harrabotsa helduco da lurraren bazterretaraino, Jauna juiamendutan sarcen delacotz jendaiequin; berac juiatuco ditu guiçon guciac. Ezpatari eman diozcat gaixtaguinac, dio Jaunac. Hau dio armadetaco Jaunac: Huna non atsecabea atheraco den jendaiatic jendaiara, eta xirimola gaitz bat ilkico da lurraren buruetaric. Eta egun hartan Jaunaren hilac içanen dire lurraren buru batetic berce bururaino; ez dire deithoratuac içanen, ez bilduac, ez ehorciac; gorotza beçala lurraren gainean etzanac egonen dire. Arçainac, eguiçue oihu eta orrobia; arthaldeco buruçaguiac, hautsez estal çaitezte; ceren betheac baitira çuen egunac, hilac içateco; betheac, çuen barraiatzeco egunac; eta erorico çarete hala-nola unci balios baitzu. Eta ihesbidea galduco da arçainençat, itzurpidea arthaldeco buruçaguiençat. Arçainen deihadarra, arthaldeco buruçaguien orrobia; ceren Jaunac xahutu dituen hequien alhapideac. Baquezco landac ixil guelditu dire Jaunaren hasarreco iraquiduraren aitzinean. Lehoin batec beçala utzi du bere itzalpea; ecen usoaren hasarreac eta Jaunaren ephaco iraquidurac desmasian eçarri dute hequien lurra. Joaquin, Josiasen semea, Judaco erregue, erreguinatzen hasi cenean, Jaunac solas hau atheratu çarodan, cioelaric: Hau dio Jaunac: Jar çaite Jaunaren etcheco lorioan, eta Judaco hirietaric Jaunaren etchean adoratzera heldu diren guciei errotzute nic hequiei errateaz manatu darozquitzudan solas guciac; hitz bakar bat ez gorde; Hean guerthacariz ençunen duten, eta itzulico diren cein bere bide tzarreric; eta beren asmuetaco malçurqueriaren gatic hequiei eguiteco burutan derabiladan gaizquia urriqui daquidan. Eta erranen daroeçu: Hau dio Jaunac: Ez banauçue aditzen, ene legue eman darotzuedanean ibilceco; Aditzeco ene cerbitzari profeten solasac, gauaz jaiquiz eta bidatuz igorri baitarozquitzuet, eta ez baititutzue ençun; Silo beçala emanen dut etche hau, eta hiri hau madaricionetan emanen diotet lurreco jendaia guciei. Eta aphecec, eta profetec, eta populu guciac aditu çuten Jeremias solas horien erraten Jaunaren etchean. Eta Jeremiasec akabatu cituenean Jaunac populu guciari errateaz manatu ciozcanac oro, apheçac, profetac eta populu gucia lothu citzazcon, ciotelaric: Heriotzez hil bedi. Certaco profetisatu du Jaunaren icenean, erranez: Etche hau Silo beçala içanen da; eta hiri hau desmasiatua içanen da, egoiliar bat ez duqueen beçala? Eta populu gucia Jeremiasen contra bildu cen Jaunaren etchera. Eta Judaco buruçaguiec gauça horiec adituric, erregueren etchetic Jaunaren templora igan ciren, eta jarri ciren Jaunaren temploco athe berriaren sarcean. Eta apheçac eta profetac buruçaguiei eta populu guciari minçatu ciren, ciotelaric: Heriotzezco juiamendua mereci du guiçon hunec, ceren hiri hunen contra profetisatu baitu, çuen beharriz aditu duçuen beçala. Eta Jeremiasec, aitzindari guciei eta populu guciari minçatuz, erran çuen: Jaunac igorri nau etche huni eta hiri huni profetisatzera aditu ditutzuen hitzac oro. Orai beraz ont çatzue çuen bideac eta çuen lehiac, eta ençun çaçue çuen Jainco Jaunaren minçoa; eta Jaunari urriquituren çaio çuen contra dixidatu duen gaitza. Ni aldiz, huna çuen escuetan naiz; eguiçue çuen beguietan ongui eta çucen dena. Jaquiçue bizquitartean eta eçagutaçue, ni hilcen banauçue, hobengabeco odola emanen duçuela çuen buruen contra, hiri hunen contra eta huntan daudecenen contra. Ecen eguiazqui Jaunac igorri nau çuen gana, çuen beharrietara helceco hitz hauquiec oro. Eta aitzindariec eta populu guciac erran cioten aphecei eta profetei: Guiçon hau ez da heriotzezco juiamenduaz merezdun, ceren gure Jainco Jaunaren icenean minçatu baitzaiquigu. Jaiqui ciren beraz toquico çaharretaric guiçon batzu, eta populuco bilku guciari minçatuz, erran çuten: Judaco erregue Ecequiasen egunetan, Miqueas Morasthicoa profeta cen, eta Judaco populu guciari minçatu cen, cioelaric: Hau dio armadetaco Jaunac: Sion iraulia içanen da landa bat beçala, eta Jerusaleme harri murru bat içanen da, eta temploco mendia oihan gora bat. Heriotzera condenatu othe çuten Judaco erregue Ecequiasec eta Juda guciac? ez othe ciren Jaunaren beldur içan, eta ez othe çuten Jaunaren beguithartea errequeitu? eta Jaunari urriquitu citzaioen hequien contra atheratu çuen dixidua. Horreletan beraz guc gaizqui handi bat eguiten dugu gure arimen contra. Bacen berce guiçon bat ere, Urias, Semeiren semea, Cariathiarimgoa, Jaunaren icenean profetisatzen çuena. Profetisatu içan çuen hiri hunen eta lur hunen contra, Jeremiasen hitz gucien arabera. Joaquin erregueac, eta handi guciec, eta haren-peco aitzindariec aditu içan cituzten solas hequiec; eta erreguec bilhatu çuen haren hilcea. Eta Uriasec aditu çuen, eta icitu cen; ihes eguin çuen eta Eguiptoan sarthu cen. Eta Joaquin erregueac guiçonac igorri cituen Eguiptora; Elnathan, Acoborren semea, eta guiçonac harequin igorri cituen Eguiptora. Eta Eguiptotic atheratu çuten Urias, eta Joaquin erreguearen aitzinera erakarri çuten; erreguec sarthu cioen ezpata, eta arthicaraci çuen haren gorphutza jende xehearen hobietara. Saphanen seme Ahicamen escua Jeremiasen alde alchatu cen beraz, etzadiençat içan populuaren escuetara emana, eta hila. Joaquin, Josiasen semea, Judaco erregue, abiatu cenean erreguinatzen, Jaunac hitz hau atheratu çaroen Jeremiasi, cioelaric: Hau derrat Jaunac: Eguizquitzu estecac eta gatheac, eta eçarriren ditutzu çure lephoan. Eta igorriren ditutzu Edomgo erregueri, Moabeco erregueri, Amonen umeen erregueri, Tirreco erregueri eta Sidongo erregueri; Jerusalemera, Judaco erregue Sedeciasen gana ethorri diren bidalquinen arartecoz. Eta manaturen dioçute erran dioçoten beren nausiei: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Hau erranen dioçuete çuen nausiei: Nic eguin ditut lurra, guiçonac eta lurraren gainean diren abereac, ene indar handiaz eta ene beso hedatuaz; eta ene beguien gogaraco cenari eman içan diot lurra. Eta hargatic orai lur hauquiec oro eçarri ditut Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ene cerbitzariaren escuetan; berçalde bazterretaco abereac ere eman diozcat, cerbitza deçaten. Eta jendaia guciec cerbitzatuco dute hura, eta haren semea, eta semearen semea, haren eguna eta haren lurraren eguna ethor dadien arteo; eta asco jendaquic eta erregue handic cerbitzatuco dute. jendaquia berriz, eta erresuma cerbitzatuco ez dutena Nabucodonosor, Babilonaco erregue, eta Babilonaco erregueren uztarriaren azpira lephoa makurtuco ez duten guciac, ezpataz, goseteaz eta içurriteaz ikuscaturen dut jendaqui hura, dio Jaunac, Nabucodonosorren escuz iraungui deçadan arteo. Çuec beraz ez ençun çuen azti, amets-eguile, celatari eta gaizquinac, ceinec erraten baitarotzuete: Ez duçue cerbitzatuco Babilonaco erregue; Ecen gueçurra profetisatzen darotzuete, çuen urrunceco eta iraiçarazteco çuen lurretic eta çuen galarazteco. Aldiz jendaquia, ceinac burua beheitituco baitu Babilonaco erregueren uztarriaren azpira, eta hura cerbitzatuco baitu, haina utzico dut, dio Jaunac, bere lurrean, eta lanthuco du eta hartan egonen da. Judaco erregue Sedeciasi ere hitz horien ororen arabera minçatu natzaio, erranez: Aphal çatzue lephoac Babilonaco erregueren uztarriaren azpira, cerbitza çaçue hura eta haren populua eta bicico çarete. Certaco hilen çarete çu eta çure populua ezpataz, goseteaz eta içurriteaz, Jaunac erran duen beçala Babilonaco erregue cerbitzatu nahico ez duen jendaiaz? Ez ençun profeta erraten darotzuetenac: Ez duçue cerbitzatuco Babilonaco erregue; ecen gueçurrez minço çaizquitzue. Ez ditut nic igorri, dio Jaunac, berac hari dira gueçurrez ene icenean profetisatzen, çuen iraiçarazteco eta galarazteco, hala çuec nola çuei profetisatzen duten profetac. Aphecei ere eta populu huni minçatu natzaiote, niotelaric: Hau dio Jaunac: Ez ençun çuen profetac, ceinec profetisatzen baitarotzuete, erranez: Huna non Jaunaren unciac bihurtuco diren orai laster Babilonatic; ecen gueçurra profetisatzen darotzuete. Ez beraz ençun hequiec, bainan cerbitza çaçue Babilonaco erregue, bici çaiteztençat, certaco eman hiri hau mortu eguitera? Eta profetac balin badira hequiec, eta Jaunaren hitza hequien baithan balin bada; armadetaco Jaunari trebesera ilki bequizquio, ez ditecen Babilonara eramanac içan Jaunaren etchean eta Judaco erregueren etchean utziac içan diren unciac. Ecen hau diote armadetaco Jaunac habeei, itsasoari, habe-oinei eta gaineraco tresna hiri huntan guelditu direnei; Ceinac ez baitzituen hartu Babilonaco erregue Nabucodonosorrec, Jerusalemdic Babilonara eraman cituenean Jeconias, Joaquinen semea, Judaco erregue, eta Judaco eta Jerusalemeco handiac; Ecen hau erraten diote armadetaco Jaun, Israelgo Jaincoac, Jaunaren etchean, Judaco erregueren etchean eta Jerusalemen utziac içan diren tresnei: Babilonara eramanac içanen dira eta han egonen dira beren ikarpeneco eguna arteo, dio Jaunac; eta guibelerat ekarraracico eta toqui huntan berriz eçarraracico ditut. Eta urthe hartan, Judaco erregue Sedeciasen erreinu-hastean, laugarren urthean, borzgarren hilabethean guerthatu cen minçatu citzaitala Hananias, Açurren semea, Gabaondar profeta, Jaunaren etchean, aphecen eta populu guciaren aitzinean, cioelaric: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Trencatu dut Babilonaco erregueren uztarria. Oraino bi urthe, eta nic toqui huntara bihurraracico ditut Jaunaren etcheco unci guciac, Nabucodonosor, Babilonaco erreguec leku huntaric hartu eta Babilonara eraman dituenac. Eta Jeconias, Joaquinen semea, Judaco erregue, eta Judaco desherritu guciac, Babilonan sarthu direnac, nic leku huntara bihurraraciren ditut, dio Jaunac; trencaturen dut ecic Babilonaco erregueren uztarria. Eta Jeremias profetac Hananias profetari ihardetsi cioen Jaunaren etchean çauden aphez eta populu guciaren aitzinean; Eta Jeremias profetac erran çuen: Halabiz; hola eguin beça Jaunac; Jaunac eraic betza çuc profetisatu hitzac, Babilonatic guibelerat leku huntara erakarriac içan ditecen unciac, eta desherritu guciac. Gucia gatic adi çaçu hitz hau, çure beharrietara eta populu guciaren beharrietara erraten dudana: Çu eta ni baino lehen hastapenetic içatu diren profetec ere lur ascorençat eta erresuma handiençat profetisatu dituzte gudu, atsecabe eta içurriteac. Baquea profetisatzen duen profeta, haren hitza bethetzen denean jaquinen da hean den profeta, eguiazqui Jaunac igorria. Eta Hananias profetac Jeremias profetaren lephotic hartu çuen gathea eta trencatu çuen. Eta Hananias profetac erran çuen populu guciaren aitzinean: Hau dio Jaunac: Bi urtheren buruan, jendaia gucien lephotic horrela trencaturen dut Babilonaco erregue Nabucodonosorren uztarria. Eta Jeremias profeta goan cen bere bidean. Eta Jaunaren hitza ilki citzaioen Jeremiasi, Hananias profetac Jeremias profetaren lephotic gathea hautsi çuen ondoan; eta erran cioen: Çoaz eta erroçu Hananiasi: Hau dio Jaunac: Hautsi dituc çurezco gatheac, eta horien ordain eguinen dituc burdinazcoac. Ecen hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Burdinazco uztarri bat eçarri dut jendaia horien ororen lephoan, cerbitza deçaten Nabucodonosor, Babilonaco erregue, eta cerbitzatuco dute: berçalde oraino eman diozcat lurreco abereac. Eta Jeremias profetac erran cioen Hananias profetari: Adi çaçu, Hananias: Etzaitu Jaunac igorri çu, eta populu huni gueçurrean harraraci dioçu sinheste. Aria hortaz hau dio Jaunac: Huna non kenduco çaitudan lurraren gainetic; urthe huntan hilen çare, Jaunaren contra çarelacoz minçatu. Eta Hananias profeta hil içan cen urthe hartan, çazpigarren hilabethean. Hauquiec dira hitzac, Jeremias profetac Jerusalemdic igorri gutunecoac, desherrituen arteco çaharondarrei, aphecei eta profetei, eta Nabucodonosorrec Jerusalemdic Babilonara eraman çuen populu guciari; Jeconias erreguea, erreguina, ebaquiac, Judaco eta Jerusalemgo aitzindariac, oficiale eta inguinadoreac Jerusalemdic ilki ciren ondoan. Nabucodonosor, Babilonaco erregueri, Judaco erregue Sedeciasec Babilonara igorri ciozcan Elasa, Saphanen semea, eta Gamarias, Helciasen semea, eta hequien escuz Jeremiasec bidali gutunac cioen: Hau dio Jaunac, Israelgo Jaincoac, desherritu guciei, Jerusalemdic Babilonara nic eramanei: Eguizquitzue etcheac, eta hequietan çaudezte; eguizquitzue baratzeac, eta jan çatzue hequietaco fruituac. Har çatzue emazteac, içan çatzue semeac eta alabac, çuen semeei emotzuete emazteac, eta çuen alabei senharrac, eta içan betzazte semeac eta alabac; eta berha çaitezte hor, eta etzaiteztela içan molço aphurra. Eta baquea bilha çaçue hiriarençat, ceintara nic herraldatu baitzaituztet; eta harençat othoitz eguioçue Jaunari, ceren haren baquean içanen baita çuen baquea. Ecen hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ez beçaitzazte escura çuen profeta, çuen artean direnec, eta çuen aztiec, eta betzaizte beguira eguiten ditutzuen ametsei; Ceren gueçurrez profetisatzen baitaroçuete ene icenean çuen profetec, eta ez baititut nic igorri, dio Jaunac. Alabainan hau dio Jaunac: Hirur hogoi eta hamar urthe bethetzen hasico direnean Babilonan, ethorrico natzaitzue ikustera; eta çuen gainera eraiquiren dut ene hitz ona, çuen bihurrarazteco leku huntara. Ecen, dio Jaunac, nic badaquizquit çuen gainean derabilzcadan asmuac, baquezco asmuac, eta ez atsecabezcoac, çuei emateco akabança eta jasancortasuna. Eta dei eguinen darotaçue, eta herrira bihurturen çarete; othoitz eguinen darotaçue, eta nic ençunen çaituztet. Bilhaturen nauçue; eta atzemanen nauçue, çuen bihotz oroz bilhatuco nauçuenean. Eta çuetaz aurkitua içanen naiz, dio Jaunac; eta bihurraraciren çaituztet çuen gathibutasunetic, eta bilduren çaituztet jendaia gucien artetic eta leku gucietaric, ceinetara iraici baitzaituztet, dio Jaunac; eta bihurraraciren çaituztet herraldaraci çaituztedan toquitic, Ceren erran duçuen: Jaunac eraiqui darozquigu profetac Babilonan. Ecen hau dio Jaunac Dabiden tronuan jarria den erregueari, eta hiri huntan dagon populu guciari, çuen anaia çuequin herraldara ilki ez direnei: Hau dio armadetaco Jaunac: Huna non igorriren diozcatedan ezpata, gosetea, içurritea; eta tzarraren tzarrez jan ez ditazqueen pico gaixtoen pare eçarriren ditut. Eta jarraiquiren natzaiote ezpatarequin, gosetearequin eta içurriarequin; eta lurreco erresuma guciei emanen diozcatet calica erabilcera; eta jendaia guciei, ceinetara iraici baititut, emanen diozcatet madaricagarri, lazgarri, trufagarri eta laidagarri; Ceren ez duten ençun ene hitza, dio Jaunac, ene cerbitzari profetez igorri diotedana gauaz jaiquiz eta bidaliz; eta ez baitute ençun, dio Jaunac. Çuec beraz, Jerusalemdic Babilonara igorri çaituztedan herraldatu guciec adi çaçue Jaunaren hitza. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac, Acabi, Coliasen semeari, eta Sedeciasi, Maasiasen semeari, ceinac gueçurrez ene icenean profetisatzen baitarotzuete: Huna non arthiquiren ditudan Babilonaco erregue Nabucodonosorren escuetara, eta harec hilaracico ditu çuen beguien aitzinean. Eta Babilonan diren Judaco desherritu guciec hequietaric hartuco dute burho bat, erranez: Jaunac eguin beçala Sedecias eta Acab beçala, ceinac suan quiscaildu baitzituen Babilonaco erreguec; Ceren erhoquerian haritu ciren Israelen, eta kutsatu ciren beren adisquideen emazteequin, eta gueçurrez ene icenean erran çuten nic manatu ez naroeten solasa: ni naiz juie eta lekuco, dio Jaunac. Eta erranen dioçu Semeias Nehelamdarrari: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ceren gutunac hire icenean igorri ditucan Jerusalemen den populu guciari, eta Maasiasen Seme Sophonias apheçari, eta aphez guciei, hinioelaric: Jaunac eçarri çaitu aphez, Joiada apheçaren lekuan, Jaunaren etchean mana deçaçun guiçon jauci eta profetisatzen duen edoceinen gainean, haren igorceco burdinetara eta presondeguira. Eta orai cergatic ez duçu larderiatu Jeremias Anathotarra, çuei profetisatzen duena? Ecen Babilonara igorri darocu solas hunen gainean, dioelaric: Lucez etzarete itzuliren: eguizquitzue etcheac, eta hequietan çaudezte; eguizquitzue baratzeac, eta jan çatzue hequietaco fruituac. Sophonias apheçac beraz gutun hori iracurtu çuen Jeremias profetaren aitzinean: Eta Jaunaren hitza Jeremiasi ilki citzaioen, cioelaric: Bidalaçu desherritu guciei, erranez: Hau dio Jaunac Semeias Nehelamdarrari: Ceren Semeiasec profetisatu darotzueten, nic igorri gabe, eta gueçurrean harraraci darotzueten sinheste; Hargatic hau dio Jaunac: Ikarturen dut Semeias Nehelamdarra eta haren ganicaco odola; ez da guiçonic haren ganic içanen populu hunen erdian jarrico denic, eta ez du ikusico nic ene populuari eguinen diodan onguia, dio Jaunac; ceren gueçurrez minçatu den Jaunaren contra. Jaunac solas hau eman çaroen Jeremiasi, cioelaric: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Liburu batean iscriba çatzu nic erran darozquitzudan hitz guciac. Ecen, dio Jaunac, huna non heldu diren egunac; eta bihurraraciren dut Israelgo eta Judaco ene populua, dio Jaunac, eta bihurraraciren ditut hequien arbasoei eman içan diotedan lurrera, eta hartaz goçaturen dire. Eta hauquiec dire hitzac Jaunac Israeli eta Judari erran daroeztenac: Ecen hau dio Jaunac: Ençun dugu icialdurazco deihadarra: lazdura da, eta ez baquea. Galda eta ikusaçue hean guiçona erditzen den; certaco, bada, ikusten ditut, erdi-minetan dena beçala, beren sahetsei lothuac, eta beguitharte guciac ubeldurara itzuliac? Çorigaitz! Ecen handia da egun hura, eta haren iduricoric ez da; eta da Jacoben hesturaco eguna, eta hartaric ere salbaturen da. Eta hau içanen da egun hartan, dio armadetaco Jaunac: çathicaturen dut çuen lephotic etsaien uztarria, eta trencaturen ditut haren estecac, eta arrotza ez da guehiago çuen gainean nausi içanen. Bainan cerbitzaturen dute beren Jainco Jauna, eta Dabid, beren erreguea, nic orduan eraiquiren diotedana. Ez beraz beldur içan çu, Jacob, ene cerbitzaria, dio Jaunac; ez ici, Israel; ecen huna nic atheraturen çaitudala urrungo lurretic, eta çure umeac ere beren gathibutasuneco lurretic; eta Jacob itzuliren da; phausaturen da, eta ontasun gucien erdian içanen da igueri, eta nihor ez da içanen haren icitzeco; Ceren, dio Jaunac, çurequin bainaiz çure salbatzeco; ecic xahuturen ditut jendaia guciac, ceinen erdian barraiatu baitzaitut; çu ordean etzaitut xahuturen; bainan açurriaturen çaitut çucentasunean, uste içan ez deçaçun hobengabe çarela. Ecen hau dio Jaunac: Çure hauscura ecin-sendatuzcoa da, çure çauria guciz gaixtoa. Haren behar-beçala lotzen nihorc ez daqui; sendacariec çuretzat indarric ez dute. Maite cintuztenec ahanci çaituzte guciec, eta etzaituzte guehiago bilhatzen; alabainan etsai baten sakiaz, gaztigu gogorraz jo çaitut; çure tzarqueria nihonerecoen gatic, gogor eguin dira çure bekatuac. Certan çaude arkumaca çure phorrocaduraz? Ecin-sendatuzcoa da çure oinhacea: çure tzarqueria nihonerecoen gatic, çure bekatu gaitzen ariaz eguin darotzut hori. Hargatic jaten hari çaituzten guciac iretsiac içanen dira, eta çure etsaiac oro gathibu eramanac; çu desmasiatzen çaituztenac desmasiatuac içanen dira; eta çure larrutzaile guciac larrutzera emanen ditut. Ecen hersico dut çure orbaina, eta sendatuco çaitut çure çaurietaric, dio Jaunac; ceren deithu çaituzten iraicia, oi Sion, diotelaric: Hori da nihorc bilhatzen ez duen hura. Hau dio Jaunac: Huna guibelerat erakarriren ditudala nic Jacoben olhetaco desherrituac, eta urricalduren natzaiote haren atherbeei, eta hiria berriz içanen da alchatua bere mendiaren gainean, eta temploa asentatua lehen cen beçala. Hequien ahoetaric ilkico dira laudoriozco eta bozcariozco cantuac; eta berhaturen ditut, eta ez dira gutituco; eta goretsiren ditut, eta ez dira aphurtuco. Eta Jacoben umeac hastetic beçala içanen dire, eta haren bilkuac iraunen du ene aitzinean; eta ni bilhaturen naiz haren hersari gucien contra. Eta haren buruçaguia haren ganicacoa içanen da; eta deithuren dut, eta hurbilduco da ene gana; ecen cein da hura, niri hurbilceari bere bihotza demana? dio Jaunac. Eta ene populua içanen çarete, eta ni çuen Jaincoa içanen naiz. Huna Jaunaren xirimola, hasarre jauzten dena, phesia iraulcen dena, jausten dela gaixtaguinen buruaren gainera. Jaunac ez du aldaratuco bere hasarrearen hatsa, eguin eta bethe detzan arteo bere bihotzeco xedeac: azquen egunean ardietsiren ditutzue. Orduco egun batez, Jaunac erran çuen: Israelgo ahaidego gucien Jaincoa içanen naiz, eta hequiec içanen dire ene populua. Hau dio Jaunac: Mortuan gracia aurkitu du ezpatari itzuri cen populuac; Israel goanen da bere phausuco lekura. Jauna aguercen çait aspaldidanic. Eta bethico amodioz çaitut maithatu; hargatic, çutaz urricalduz, bildu çaitut ene gana. Eta berriz alchaturen çaitut, eta alchatua içanen çare, oi Israelgo nescatcha; aguerturen çare oraino çure atabalequin eta ilkico çare musicarien erdian. Landaturen ditutzu oraino mahastiac Samariaco mendietan; landatzen harico dire, bainan mahatsic ez dute bilduco, ordua ethorri arteo; Ecic egun bat içanen da, ceintan çainec Efraimgo mendian oihu eguinen baitute: Xuti çaitezte eta Sionera igan gaitecen gure Jainco Jaunaren gana. Ecen hau dio Jaunac: Bozcarioz jauz çaitezte, Jacoben umeac; irrincinac eguizquitzue jendaien aitzinean; eguiçue harramanz, canta çaçue eta erraçue: Salba çaçu, Jauna, çure populua, Israelgo ondarrac. Huna non erakarriren ditudan ipharreco lurretic, eta bilduren ditut lurraren buruetaric; hequien artean içanen dire itsua eta maingua, içorra eta erditzen dena elkarrequin, hunat bihurcen direnen bilku handia. Nigarrez ethorrico dire, eta ene urricalmenduan erakarrico ditut guibelerat; ur-errecac gaindi bide çucenaz erakarrico ditut, eta ez dire hartan behaztopatuco, ceren Israelen aita bilhacatu bainaiz, eta Efraim baita ene ume lehena. Jendaiac, adi çaçue Jaunaren hitza, eta berria eremoçuete urrungo irlei, eta erroçuete: Israel barraiatu duenac bildu du, eta çainduco du, arçainac bere arthaldea beçala. Alabainan Jaunac berrerosi du Jacob, eta atheratu du hazcarragoaren escutic. Eta ethorrico dire, eta laudorioac cantatuco dituzte Siongo mendian; eta alde orotaric bilduco dire Jaunaren ontasunetara, ogui, arno, olio, arthaldeen eta abereen umeen erdira; eta hequien arima içanen da baratze urztatu bat iduri, eta ez dute guehiago ikusiren gosea. Orduan nescatcha bozturen da dancetan, guiçon-gaztea eta çaharra elkarrequin; hequien nigarra bozcariotara dut aldaturen; eta goçacari, eta atsecabetic lekora bozcario diotzatet emanen. Nasaiciaz hordituren dut aphecen arima, eta ene onthasunez bethea içanen da ene populua, dio Jaunac. Hau dio Jaunac: Mendian ençun da deihadar bat, marrasca, deithore eta nigarrezcoa, Erraquelen ganic, ceina nigarrez baitago bere semeen gainean, eta hequietaz goçacariric ez du nahi, ceren ez diren guehiago. Hau dio Jaunac: Bara beitez çure ahoa auhenetic eta çure beguiac nigarretaric; ceren içanen baitu çure nekeac bere saria, dio Jaunac; eta etsai-lurretic bihurturen baitire çure umeac. Azquenean betheco da çure iguriquitza, dio Jaunac; eta çure semeac bihurturen dire beren aurkincetara. Ençun, aditu dut Efraim herraldatzean, cioela: Açurriatu nauçu, eta irakatsia naiz hala-nola ergui hezgaitza: bihurraraz neçaçu, eta bihurturen naiz ceren çu baitzare ene Jainco Jauna. Ecen bihurraraci nauçun ondoan, eguin dut penitencia; eta arguitu nauçun ondoan, jo dut ene ixterra. Ahalcatu eta gorritu naiz, ceren jasan behar içan baitut ene gaztetasuneco laidoa. Efraim ez othe da ene seme ohoragarri, ene ume maitea? Hargatic haren contra minçatu içan naicen arren, orhoituco naiz hartaz oraino. Aria hortaz ene barnea grinatu da haren gainean; urricalduz urricalduren natzaio, dio Jaunac. Jar çaite atalai batean, hequien aitzinean har çatzu çure uherdurac; lehen ibili çaren bide çucenean bida çaçu çure bihotza: bihur çaite, Israelgo alaba, bihur çure hiri hauquietara. Noiz arteo atseguin-pean barraiatuco çare, nescatcha sesu gabea? Ecen Jaunac lurraren gainean eguin du sendagaila berri bat: Emaztequi batec inguraturen du guiçon bat. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Hitz hau erranen dute oraino Judaco lurrean eta hango hirietan, bihurraracico ditudanean hango gathibuac: Jaunac benedica beçaitza, mendi saindua, çucentasunez arguitzen duçuna. Eta Judac eta hango hiriec batean, lurra lancen dutenec eta arthaldeac alhatzen dituztenec, han eguinen dute beren egoitza. Ecen horditu dut egarriz çagoena, eta ase gosez çagoena. Hortan iratzarri naiz lotaric beçala; eta arguitu ditut beguiac, eta goço içan çait ene loa. Huna non heldu diren egunac, dio Jaunac; eta hacia arthiquiren dut, guiçon-hacia eta acienda-hacia, Israelgo etchearen eta Judaco etchearen gainera. Eta nola hequien gainera egotu bainaiz atzarria atheratzeco, urratzeco, barraiatzeco, xahutzeco eta atsecabeztatzeco; hala egonen naiz hequien gainera atzarria alchatzeco eta landatzeco, dio Jaunac. Ordu hequietan ez da guehiago erranen: Aitec mahats minkorrac dituzte jan, eta semeen horçac hosquindu dire. Batbedera ordean bere tzarquerian hilen da; mahats minkorra janen dutenen horçac dire hosquinduren. Huna non heldu diren egunac, dio Jaunac; eta batasun berri bat eguinen dut Israelgo etchearequin eta Judaco etchearequin; Ez horien arbasoequin eguin nuen patuaren arabera, escua hartu niotenean Eguiptoco lurretic hequien erakarceco: patu hura alfertu dute, eta heci ditut, dio Jaunac. Bainan hau içanen da Israelgo etchearequin joco dudan patua egun hauquien ondotic, dio Jaunac: Horien barnean sarthuco dut ene leguea, eta bihotzean iscribatuco daroet; eta ni içanen naiz horien Jaincoa, eta horiec ene populua. Eta guiçonac ez du guehiago arguituco ez bere laguna, ez bere anaia, erranez: Eçagut çaçu Jauna; ecen guciec eçagutuco naute, horietaric ttipienetic handieneraino, dio Jaunac; ecen jabalduco natzaio horien gaizquiari, eta horien bekatuaz ez naiz guehiago orhoituco. Hau dio Jaunac, ematen dituenac egun arguitzat iguzquia, eta gau arguitzat ilharguia eta içarrac; itsasoa jaucica eta haren tirainac burrumbaca erabilcen dituenac, armadetaco Jauna deitzen denac: Baldin legue horiec urmariatzen badira ene aitzinean, dio Jaunac, orduan Israel ganicaco iraulguia ere urmariaturen da, ez dadiençat nihoizco egunetan populu bat içan ene aitzinean. Hau dio Jaunac: Baldin ceruac neur  baditazque gainean, eta lurraren asentuac ikar beherean; nic ere hastanduren dut Israel ganicaco iraulgui gucia, eguin dituzten gucien gatic, dio Jaunac. Huna non dathorcen egunac, dio Jaunac; eta hiri hau Jaunarençat içanen da berritua Hananeelgo dorretic Izquinaco atheraino. Eta neurceco haria ilkico da oraino haren aitzinean Garebeco munho gainera, eta inguratuco ditu Goatha, Hilen eta hautsaren haran gucia, eta herioaren ephaitza gucia Cedrongo errecaraino, eta çaldien iguzqui-aldeco athe izquinaraino, Jaunaren leku sainduetsia; eta ez da guehiago behinere içanen eragotzia eta xahutua. Jaunac Jeremiasi erran çaroen hitza, Judaco erregue Sedeciasen hamargarren urthean, hura baita Nabucodonosorren hemeçorcigarren urthea. Babilonaco erreguec sethiatzen çuen orduan Jerusaleme; eta Judaco erregueren etchean den presondeguico lorioan hersia cen Jeremias profeta. Alabainan Sedeciasec, Judaco erreguec hersi çuen, cioelaric: Certaco profetisatzen duçu, erranez: Hau dio Jaunac: Huna hiri hunen ematera nola-hala Babilonaco erregueren escuetara, eta harec hartuco du; Eta Sedecias Judaco erregue ecin itzurico çaio Caldearren escuari, bainan Babilonaco erregueren escuetara arthiquia içanen da, eta ahoz aho da hari minçaturen eta beguiz begui du hura ikusiren; Eta Nabucodonosorrec Babilonara eramanen du Sedecias, eta hau han egonen da, ikustera goan naquioen arteo, dio Jaunac; baldin beraz Caldearren contra guducatzen baçarete, deus onic etzaitzue helduco. Eta Jeremiasec erran çuen: Jaunaren hitza ethorri çait, cioena: Huna ethorrico çaitzula Hanameel, Selumen semea, aita-aldeco çure cusi propia, dioelaric: Eros diçadaçu ene landa Anathothen dena; ecen hurcotasunez çuri dagoquiçu haren erostea. Eta Jaunaren hitzaren arabera, Hanameel, ene osabaren semea, ethorri citzaitan presondeguico sarcera, eta erran çarodan: Har çaçu ene landa, Anathothen dena, Benjamingo lurrean, çuri dagoquiçulacoz ondoretasuna, eta ahaide hurbilena çarelacoz haren goçatzeco. Eçagutu nuen bada Jaunaren hitza çabilala. Eta ene osabaren seme Hanameelen ganic erosi nuen Anathothen cen landa; eta phisatu nioen dirua, çazpi estatera eta hamar cilharrezco. Eta iscribatu nuen aguerian eta sinatu, eta lekucoac eguin nituen, eta balancetan dirua phisatu. Eta hartu nuen erospeneco agueria, sinatua, legueac eta ohitzac manatzen çuten beçala, eta ciguiluz campotic joa. Eta erospeneco agueria eman nioen Baruqui, Neriren semeari, Maasiasen arresemeari, ene cusi Hanameelen, eta erospeneco aguerian iscribatuac ciren lekucoen, eta presondeguico lorioan jarriac çauden Judu gucien aitzinean. Eta Baruc hequien aitzinean manatu nuen, nioelaric: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Har çatzu agueri hauquiec, erospeneco agueri idequia den hau, eta ciguilatua den berce hau; eta lurrezco unci batean eçar çatzu, lucez iraun ahal deçatençat. Alabainan hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Etche, landa, mahasti erosteac içanen dire oraino lur huntan. Eta erospeneco agueria erran ondoan Baruqui, Neriren semeari, Jaunari othoitzean jarri ninçaioen, nioelaric: Ai! ai! ai! Jainco Jauna, huna çuc eguin ditutzu ceru-lurrac çure ahal handi eta çure beso hedatuaz; çuri etzaitzu deusere gaitzic; Çuc urricalmendu harmen duçu mila guiçaldiren buruan, eta aiten gaixtaqueria bihurcen duçu hequien ondotic semeen gainera; oi Jainco guciz hazcar, handi, botheretsua, armadetaco Jauna da çure icena. Handi çare çure conseiluan, ecin-ardietsizcoa çure gogoetan; çure beguiac idequiac daude Adamen semeen urhats gucien gainean, batbederari bihurceco bere bideen arabera eta bere asmuen fruituen arabera. Egungo eguna arteo çuc eguin ditutzu eçagutzari eta sendagailac Eguiptoco lurrean, eta Israelen, eta guiçonen erdian, eta çure icena eguin duçu egun den beçalacoa. Eta Israelgo çure populua Eguiptoco lurretic erakarri duçu eçagutzariz, sendagailaz, çure escu hazcar eta beso hedatuaz, eta larderia gaitzaz. Eta lur hau eman dioçute, hauquien arbasoei cin eguin cinaroeten beçala, emanen cinaroetela lur bat esne eta ezti çariona. Eta huntan sarthu dire, eta goçatu dute; eta çure hitzari ez dire ethordun içatu, ez çure leguean ez dire ibili: ez dituzte eguin çuc manatu cinaroezten guciac, eta gaitz hauquiec oro guerthatu çaizcote. Horra hazcargailuac hiriaren contra alchatuac, hunen harceco; eta hiria emana da Caldearren escura; guducatzen dute ezpataz, gosete eta içurriteaz; eta çuc erran guciac guertatu dire, cerorrec ikusten duçun beçala. Eta çuc, Jainco Jauna, derrataçu: Landa bat dirutan erosaçu, eta lekucoac har çatzu; noiz-etare hiria Caldearren escura emana baita. Eta Jeremiasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cioena: Huna ni guiçon gucien Jainco Jauna; othe da deusere enetzat gaitz içanen denic? Hargatic hau dio Jaunac: Huna non hiri hunen arthiquitzera nohan Caldearren escuetara eta Babilonaco erregueren escura, eta hartuco dute. Eta guducatuz Caldearrac ethorrico dire hiri hunen contra, eta su emanen diote, eta erreco dituzte hau eta huntaco etcheac ceinen gainean sacrificioac eta libacioneac eguiten baitzituzten Baali, ni samurraraztecotzat. Ecen beren gaztetasunetic, baratu gabe ene beguien aitzinean gaizqui eguiten hari ciren Israelgo eta Judaco umeac; Israelgo umeac, ceinec orai arteo beren escuetaco eguincariez sumintaraci bainaute, dio Jaunac. Alabainan ene hasarrearen eta gaitziduraren jauzgarri bilhacatu da hiri hori, eguina içan den egunetic, eta ene aitzinetic kendua içanen den egun hau arteo, Israelgo umeec eta Judaco umeec, ni hasarretzera deithuz, berec eta beren erregue, beren aitzindari, beren aphez, beren profetec, Judaco guiçonec eta Jerusalemdarrec erabili duten gaixtaqueriaren ariaz. Eta guibelaz itzuli çaizquit, eta ez beguithartez, noiz-eta-ere goiz-goicetic irakasten eta arguitzen bainituen, eta cridançaren onhesteric ez baitzuten ençun nahi. Eta beren jaincomoldeac eçarri dituzte ene icena deithua cen etchean, haren lohitzecotzat. Eta leku gorac Baali eguin diozcate Enomen semeen haranean, Moloqui beren seme, alaben imolatzeco; nic ez diotet holacoric manatu, eta etzait gogorat ere ethorri, holaco icigarriqueriaric eguin eta Juda bekatura erorraraz ceçaten. Eta orai horien gatic, hau dio Israelgo Jainco Jaunac hiri huni, ceintaz baitioçue, arthiquia içanen dela Babilonaco erregueri, ezpatari, gosete eta içurriteari: Hara nic bilduco ditudala lur gucietaric, ceinetara iraici baititut ene iraquiduran, ene hasarrean eta gaitzidura handian, eta guibelerat erakarriren ditut leku huntara, eta hemen egonaraciren ditut descansu goçoan. Eta içanen dire ene populua, eta ni içanen naiz horien Jaincoa. Eta bihotz bat eta bide bat emanen diozcatet, egun oroz içan ditecen ene beldur, eta ongui hel daquioten berei eta beren umeei beren ondotic. Eta horiequin joco dut bethirainoco patua, eta ez naiz baratuco horiei ongui eguitetic; eta ene beldurra emanen diotet horien bihotzei, ez deçaten guibelerat eguin ene ganic. Eta horien baithan bozturen naiz, horiei ongui eguinez, eta lur huntan gogorturen ditut cintasunean, ene bihotz oroz eta grima guciaz; Ecen hau dio Jaunac: Nola populu horren gainera erakarri baitut ondico handi hau gucia, hala erakarriren ditut aguincen diozcatedan onguiac oro. Eta landa-erosteac içanen dire lur huntan, ceintaz baiterraçue mortu eguina dela, ceren ez den huntan ez guiçon, ez aciendaric guelditu, eta ceren emana den Caldearren escuetara. Landac dirutan erosico dire; agueriac iscribatuco dire, eta ciguiluaz joco; eta lekucoac hartuco dire Benjamingo lurrean, Jerusalemgo inguruan, Judaco hirietan, mendietaco eta celhaietaco hirietan, eta hegoaldera direnetan, ceren itzularaciren baititut hequietaricaco gathibuac, dio Jaunac. Eta Jeremias presondeguico lorioan hersia celaric oraino, Jaunaren hitza bigarren aldico eguin citzaioen, cioelaric: Hau dio Jaunac, ceinac derrana eguinen, moldatuco eta aphainduco baitu, eta Jauna baita haren icena. Ene ganat eguiçu deihadar eta ençunen çaitut, eta eçagutaracico darozquitzut çuc ez daquizquitzun gauça handi eta segurac. Ecen hau derrote Israelgo Jainco Jaunac hiri huntaco etche, eta Judaco erregueen etche, urratuac direnei, eta hazcargailuei eta ezpatari, Ceina baitakarte heldu direnec Caldearren guducatzera, eta etcheen bethetzera jo ditudan gorphutzez ene hasarre eta gaitziduran, ene beguithartea gordez hiri huni, horien tzarqueria gucien gatic. Huna nic hersico eta orbainduco ditudala horien çauriac, eta sendatuco ditut berac; eta emanen diotet galdatu baquea eta cintasuna. Bihurraraciren ditut Judaco eta Jerusalemgo desherrituac; eta antolaturen ditut hastapenetic beçala. Eta garbituren ditut beren tzarqueria gucietaric, ceintaz ene contra eguin baitute bekatu; eta jabalduren natzaiote gaizqui guciei, ceinetaz bazterrerat utzi eta erdeinatu bainaute. Eta horrec barraiaturen ditu ene icena, eta bozcario, cantu eta jauciac lurreco jendaia gucietan ceinec adituco baitituzte nic horiei egonen daroeztedan onguiac; eta horiei emanen daroeztedan baque handi eta ontasun guciec lotsaturen eta nahasiren dituzte hequiec. Hau dio Jaunac: Leku hortan, ceina mortu baiterraçue, ez delacotz hor ez guiçonic, ez abereric; Judaco hiri eta Jerusalemeco inguru, egoiliarric eta aciendaric gabe larrutuac daudecenetan ençunen dire oraino Atseguinezco eta bozcariozco oihuac, jaun esposaren eta andre esposaren cantuac, eta erranen dutenac: Aithor dioçogun bihur armadetaco Jaunari, ceren ona den Jauna, ceren bethi gucian dirauen haren urricalmenduac; ençunen dire, botuzco escainçac Jaunaren etchera ekarrico dituztenen oihuac; ecen lur huntaco desherrituac guibelerat ekarriren ditut eta jarriren ditut hastapenean ciren beçala, dio Jaunac. Hau dio armadetaco Jaunac: Mortu, guiçon eta abere gabe den leku huntan, eta huntaco hirietan içanen da oraino arthaldeac phausaracico dituzten arçainen egoitza. Mendietaco eta celhaietaco hirietan eta hegoalderat diren hirietan, Benjaminen lurrean, Jerusalemeco inguruan eta Judaco hirietan, arthaldeac iraganen dire oraino kondatzaileen escuen azpian, dio Jaunac. Huna non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta betheco dut Israelgo etcheari eta Judaco etcheari eman içan diotedan hitz ona. Egun hequietan eta ordu hartan, Dabiden ganic ilkiaracico dut çucentasuneco gandoa, eta lurraren gainean çucenari çucentasunean emanen dio bere bidea. Eta egun hequietan Juda salbatua içanen da, eta Jerusaleme descansu bethean egonen da; eta icen huntaz deithuco dute haina: Gure Jaun çucena. Ecen hau dio Jaunac: Ez da Dabiden ganic escasturen guiçona, Israelgo etcheco tronuaren gainean jarrico dena; Eta aphecetaric eta lebitarretaric ez da ene aitzinean escasturen guiçona, holocaustac escainico, sacrificioa erreco eta bitimac hilen dituena menderen mendetan. Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric: Hau dio Jaunac: Alfer bilhacaraz balin badaite egunarequilaco ene patua, eta gauarequilaco ene patua, eguna eta gaua ez ditecençat içan, cein bere orduan; Dabid ene cerbitzariarequilaco patua ere alfer içanen ahal da, haren ganic ez dadien ilki seme bat, haren tronuan erreguinatuco dena, ez-eta lebitar eta aphecic ni cerbitzatuco nautenic içan ez dadien. Nola ez baititazque konda ceruco içarrac, ez-eta neur itsasoco legarra; hala berhaturen ditut Dabid ene cerbitzariaren ganicaco iraulguia, eta lebitarrac, eta apheçac ene ministroac. Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric: Ez othe duçu ikusi cer cerasan populu horrec, erraten çuenean: Jaunac hautatu cituen bi ahaidegoac hastanduac dire, eta erdeinatu dute ene populua, etzelacoan guehiago jendaia bat hequien beguira? Hau dio Jaunac: Ene patua egunarequin eta gauarequin, eta ceruari eta lurrari eman daroeztedan legueac ez badaude sendo; Orduan hastanduren dut Jacoben eta Dabid ene cerbitzariaren odola, ez harceco hunen odoletic Abrahamen, Isaaquen eta Jacoben erroticaco buruçaguiric; ecen bihurraraciren ditut hequien desherrituac eta urricalduren natzaiote. Nabucodonosor, Babilonaco erregue, eta haren armada gucia, eta lurreco erresuma haren escupeco ciren guciac, eta populuac oro guerlan hari cirenean Jerusalemeren contra eta haren hiri gucien contra, Jeremiasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cerrana: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Çoaz eta minça çaquizquio Sedeciasi, Judaco erregueri, eta erranen dioçu: Hau dio Jaunac: Huna non hiri hunen ematera nohan Babilonaco erregueren escuetara, eta suz erreco du. Eta herori ez haiz itzurico haren escuari; bainan atzemanic eta harturic, haren escuetara emanen haute; eta bekoz beko ikusiren duc Babilonaco erregue, eta ahotic ahora minçaturen hatzaio, eta Babilonan sarthuco haiz. Gucia gatic adi çaçu Jaunaren hitza, Sedecias, Judaco erregue: Hau derraçu Jaunac: Ez haiz ezpatatic hilen, Bainan baquean hilen haiz, eta hire arbaso hire aitzinean erregue içatu dirençat eguin diren errepenen arabera, orobat eguinen dute hiretzat; eta deithoraturen haute, ai Jaunca hariz; nic erran baitut hori, dio Jaunac. Eta Jeremias profetac hitz horiec guciac erran ciozcan Sedecias, Judaco erregueri, Jerusalemen. Eta Babilonaco erregueren armada guducatzen cen Jerusalemeren contra, eta Judaco hiri guelditzen ciren gucien contra, Laquisen eta Acecaren contra; ecen Judaco hirietaric, hauquiec ciren, hiri hazcar guelditzen cirenac. Jaunaren ganic Jeremiasi ethorri hitza, Sedecias erregueac Jerusalemen populu guciarequin patu jo ondoan, oihu eguinarazten çuelaric, Batbederac bere sehiac, Hebrear muthil eta nescatoac, libroric igor cetzan; eta etzeçaten behinere hequien gainean jauntasunic erabil, erran nahi da gainean jauntasunic eta bere anaiaren gainean. Beraz aitzindariec oroc eta populu guciac ençun çuten eta patu bat eguin, batbederac libroric igorceco bere muthila eta bere nescatoa, eta guehiago hequien gainean ez erabilceco nausitasunic: aditu çuten beraz eta sehiac libroric igorri. Bainan bihurtu ciren guero; libro utzi cituzten muthil, nescatoac, berriz hartu eta sehitasunera borchatu cituzten. Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic çuen arbasoequin batasun eguin içan dut, Eguiptoco lurretic, gathibutasuneco etchetic atheratu çaituztedan egunean, nioelaric: Çazpi urthe betheco direnean, batbederac utz beça bere anaia Hebrearra, saldua içan çaioena; eta sei urthez cerbitzaturen çaitu, eta guero çure ganic igorriren duçu libro; eta çuen arbasoec ez naute ençun, eta ez dute makurtu beren beharria. Eta çuec bihurtu cineten egun, eta eguin cinduten ene beguietan çucen dena, bakotchac libertate oihu eguinez bere adisquidearençat; eta ene aitzinean eguin cinduten patua, ene icenaz deithua den etchean. Eta guibelerat eguin, eta ene icena laidatu duçue; eta bihurraraci ditutzue, ceinec çuen muthila, ceinec çuen nescatoa, libro eta beren buruen nausi igorri cintuzten ondoan; eta azpicotu ditutzue, çuen muthil eta nescato içan ditecen. Aria hortaz hau dio Jaunac: Ez nauçue ençun, ceinec bere anaiari, ceinec bere adisquideari libertatearen emateco; huna non ematen darotzuedan nic çuen libertatea ezpataren, içurrite eta gosetearen azpian erorcecoa, dio Jaunac; eta lurreco erresuma guciei emanen çaituztet, asaldutan biciaraz çaitzazteten. Eta emanen ditut guiçonac, enequilaco batasuna hautsi dutenac, eta beguiratu ez dituztenac patuco hitzac, ceinetaz hitzartuac baitziren ene aitzinean, hala-nola bi erdi eguin duten erguia eta ceinaren çathien artetic iragan baitire; Judaco buruçaguiac eta Jerusalemgoac, ebaquiac eta apheçac eta lurreco populu gucia, erguiaren bi erdien artetic iragan direnac; Eta arthiquiren ditut beren etsaien escuetara, bicia kendu nahiz bilhatzen dituztenen escuetara; eta hequien gorphutzac içanen dire ceruco hegastinen eta lurreco basabereen hazcurri. Eta Sedecias, Judaco erregue, eta haren azpico aitzindariac emanen ditut beren etsaien escuetara, bicia kendu nahiz bilhatzen dituztenen escuetara, eta Babilonaco erregueren armaden escuetara, ceinec çuen ganic guibelerat eguin baitzuten. Huna nic manatzen dudala, dio Jaunac; eta nic bihurraraciren ditut armada hequiec hiri huntara, hunen contra dire guducaturen; hartuco dute eta suz erreco; eta Judaco hiriac mortu eguinen ditut, ez baita nihor egonen horietan. Joaquin, Josiasen seme, Judaco erregueren egunetan Jeremiasi ethorri citzaioen hitza Jauna ganic, erranez: Çoaz Errecabarren etchera; minça çaquiozquite, eta sarraraz çatzu Jaunaren etchean, kutchateguico salha batera, eta emanen dioçute arnoa edatera. Eta hartu nituen Jeçonias, Jeremiasen seme, Habsaniasen arresemea, eta haren anaiac, eta haren seme guciac, eta Errecabarren etchea oro; Eta sarraraci nituen Jaunaren etchean, Hananen semeen kutchateguira, (Nanan baitzen Jeiedebasen, Jaincoaren guiçonaren semea); eta salha hura cen buruçaguien kutchateguiaren aldean, eta Selumen seme Maasiasen kutchateguiaren gainean; Maasias baitzen ezcaratzaina. Eta Errecabarren etcheco umeen aitzinean eçarri nituen xatac eta basoac arnoz betheric, eta erran nioten: Edan çaçue arnoa. Ihardetsi çuten: Ez dugu arnoric edanen, ceren Jonadabec, Errecaben semeac, gure aitac, manatu baicaitu, cioelaric: Ez çuec, ez çuen umeec ez duçue arnoric edanen egun-eta-iguzqui; Ez duçue, ez etcheric eguinen, ez haciric erainen, ez mahastiric landatuco, ez-eta içanen; bainan çuen bici gucian olhetan içanen duçue çuen egoitza, lucez bici çaitezten çuen erromeria daramaçuen lurrean. Gure aita Jonadab Errecaben semearen hitzari ethordun içatu gare beraz manatu darozquigun gauça gucietan, haletan non ez baitugu arnoric edan gure bici gucian, ez guc, ez gure emazteec, ez gure seme-alabec. Eta etcheric ez dugu eguin egoteco; eta ez dugu içatu ez mahasti, ez landa, ez erainçaric; Bainan egotu gare olhetan, eta gure aita Jonadabec manatu darozquigun gucietan ethordun içan gare. Nabucodonosor, Babilonaco erregue, igan denean ordean gure lurrera, erran içan dugu: Çatozte, sar gaitecen Jerusalemen, Caldearren armadaren eta Siriaco armadaren ihes; eta Jerusalemen gaudeci. Eta Jaunaren hitza Jeremiasi ilki citzaioen, cioelaric: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çoaz eta erroçute Judaco guiçonei eta Jerusalemdarrei. Ez othe duçue behinere cridança onhetsiren, ene hitzei ethordun içateco? dio Jaunac. Jonadab, Errecaben semearen solasac garai atheratu dire: bere semeei manatu cioten etzeçaten arnoric edan; eta orai arteo ez dute edan, ceren ethordun içan baitire beren aitaren manuari; ni berriz, minçatu natzaitzue, goicetic jaiquiz eta minçatuz, eta etzaizquidate ethordun içatu. Eta igorri darozquitzuet ene cerbitzari guciac, profetac, goicetic jaiquiz, bidaliz eta erranez: Bihur çaitezte, cein çuen bide tzarretic; ont çatzue çuen lehiac, ez jarraic jainco arrotzei, eta ez beçatzue cerbitza; eta egonen çarete, çuei eta çuen arbasoei eman darotzuedan lurrean; eta ez duçue eman beharria, eta ez nauçue ençun. Jonadaben, Errecabaden semearen umeec gothorqui beguiratu dute beraz beren aitac manatu ciotena; aldiz populu hori etzait ethordun içatu. Aria hortaz dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non Judaren eta Jerusalemdar gucien gainera erakarriren dudan, hequien contra erran dudan atsecabe gucia; ceren minçatu bainatzaiote, eta ez baitute ençun; deithu baititut, eta ez baitute ihardetsi. Errecabarren etcheari berriz, erran çaroen Jeremiasec: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo erreguec: Çuen aita Jonadaben manamenduari ethordun içatu çaretelacotz, eta haren manu gucia beguiratu, eta harec manatu guciac eguin ditutzuelacotz; Aria hortaz hau dio Jaunac, armadetaco Jaincoac: Errecaben seme Jonadaben errotic ez da nihoizco egunetan escasturen guiçona, ene aitzinean egonen dena. Eta Joaquin, Josiasen seme, Judaco erregueren laugarren urthean, guerthatu cen Jeremiasi ilki citzaioela Jauna ganic hitza hau, cioelaric: Har çaçu liburu bat, eta hartan iscriba çatzu nic çuri Israelen contra, Judaren contra eta jendaqui gucien contra erran içan darozquitzudan hitz guciac, ni minçatu natzaitzun egunetic, Josiasen egunetaric eta egungo eguna arteo; Hean, Judaco etcheac adituric hequiei eguin gogo diozcatedan gaizqui guciac, norbera itzulico den bere bide guciz tzarretic, eta ene beguithartea ont dioçotedan hequien gaixtaqueriari eta bekatuari. Jeremiasec deithu çuen beraz Baruc, Neriasen semea; eta Baruquec liburu batean iscribatu cituen Jeremiasen ahotic, Jaunac hari erran solas guciac. Eta Jeremiasec manatu çuen Baruc, erraten cioelaric: Ni hersia naiz eta ez naiteque sar Jaunaren etchean. Sar çaite çu beraz eta liburutic iracur çatzu ene ahotic iscribatu ditutzun Jaunaren hitzac, populuac aditzen duelaric Jaunaren etchean, barur egun batez; berçalde, Juda guciac aditzen duelaric, iracur çatzu hango hirietaric ethorrico direnei; Hean othoitz bat hequien ahotic erorico den Jaunaren aitzinean, eta batbedera itzulico den bere bide guciz tzarretic; ceren gaitzac baitira iraquidura eta sepha, ceinequin Jauna minçatu baita populu horren contra. Eta Baruquec, Neriasen semeac, eguin çuen Jeremias profetac manatu gucien arabera, Jaunaren etchean liburutic iracurtuz Jaunaren hitzac. Bada, Joaquin, Josiasen semea, Judaco erregueren borzgarren urthean, bederatzigarren hilabethean, guerthatu cen barur bat oihu eguin çutela Jaunaren aitzinean Jerusalemen populu guciari, eta Judaco hirietaric Jerusalemera murruca ethorri cen oste guciari. Eta Baruquec liburutic iracurtu cituen Jeremiasen hitzac Jaunaren etchean, Saphanen seme Gamarias iscribauaren kutchateguian, gaineco ezcaratzean, Jaunaren etcheco athe berrico sarcean, populu guciac aditzen çuelaric. Eta Miqueasec, Gamariasen seme Saphanen arresemeac, aditu cituenean liburutic Jaunaren hitz guciac, Jautsi cen erregue-etchera, iscribauaren kutchateguira; eta hara buruçagui guciac han çaudela jarriac: Elisama iscribaua; Dalaias, Semeiasen semea; Elnathan, Acoborren semea; Gamarias, Saphanen semea; Sedecias, Hananiasen semea, eta aitzindari guciac. Eta Miqueasec erran çaroezten aditu cituen solas guciac, Baruquec liburutic iracurcen cituenean populuaren beharrietara. Hargatic buruçagui guciec Baruqui igorri cioten Judi, Nathaniasen semea, (Nathanias baitzen Selemiasen semea, eta Selemias Cusirena), ciotelaric: Har çaçu escuan liburua, ceintaric iracurcen haritu baitzare populuaren aitzinean, eta çato. Baruquec, Neriasen semeac, liburua hartu çuen beraz escuan, eta goan cen hequien gana. Eta hequiec erran çaroten: Jar çaite, eta iracur çatzu horiec gure aitzinean. Eta Baruquec iracurtu ciozcaten. Aditu cituztenean beraz hitz guciac, harrituac elkarri guelditu ciren, eta erran cioten Baruqui: Erregueri eçagutaraci behar diozcagu solas horiec oro. Eta galdeca haritu citzaizcoten, ciotelaric: Erraguçu nola iscribatu ditutzun haren ahotic solas horiec oro. Baruquec aldiz ihardetsi cioten: Ahoz, iracurcen balitu beçala, erraten çarozquidan hitz horiec guciac, eta nic thinduz iscribatzen nituen. Eta aitzindariec erran cioten Baruqui: Çoaz, eta gorde çaitezte çu eta Jeremias, eta nihorc ez beça jaquin non çareten. Eta loriora sarthu ciren erregueren gana. Bada, liburua phausatu çuten Elisama iscribauaren kutchateguian; eta erregueren aitzinera ekarri çuten solas horien berria. Erreguec igorri çuen Judi liburuaren harcera. Hunec hura ekarriric Elisama iscribauaren kutchateguitic, iracurtu çuen erregueren eta haren inguruan xutic çauden aitzindari gucien aitzinean. Erregue berriz, jarria cen bere negu-etchean, bederatzigarren hilabethean; eta su-unci bat ikatzez bethea phausatua cen haren aitzinean. Eta Judic iracurtu cituenean hirur edo laur plama, erreguec ebaqui çuen liburua iscribauaren canisaz eta su-uncico sura arthiqui çuen, uncian cen suan erre arteo liburu gucia. Eta erregue eta haren cerbitzari guciac, solas hequiec oro aditu cituztenac, etziren lotsatu eta etzituzten beren soinecoac phorroscatu. Gucia gatic Elnathanec, Dalaiasec eta Gamariasec ceiher eguin cioten erregueri, liburua etzeçan erre; eta harec etzituen ençun. Eta erreguec manatu cituen Jeremiel, Amelequen semea; Saraias, Ezrielen semea, eta Selemias, Abdeelen semea, har cetzazten Baruc iscribaua eta Jeremias profeta; bainan Jaunac gorde cituen. Eta erreguec erre çuen ondoan liburua eta Baruquec Jeremiasen ahotic iscribatu solasac, Jaunac hitz eguin çaroen Jeremias profetari, cioelaric: Har çaçu berriz berce liburu bat, eta iscriba çatzu hartan aitzineco solas guciac, Joaquinec, Judaco erreguec erre duen lehembicico liburuan cirenac. Eta Joaquini, Judaco erregueri, erranen dioçu: Hau dio Jaunac: Hic erre duc liburu hura, hinioelaric Certaco iscribatu duçu hortan berri hau: Babilonaco erregue çalhuqui ethorriren da, eta lur hau xahuturen du, eta huntaric gueldiaraciren ditu guiçona eta acienda? Aria hortaz, hau dio Jaunac Judaco erregue Joaquinen contra: Dabiden tronuaren gainean ez da içanen horren ganic ilkico denic, eta horren hiliquia arthiquia egonen da egunaz beroari eta gabaz hormari. Horren gaixtaqueriac bilhaturen ditut horren contra, horren ganicaco umeen contra eta horren cerbitzarien contra; eta hequien gainera, eta Jerusalemdarren gainera, eta Judaco guiçonen gainera erakarriren ditut, ençun nahi ez nindutelaric aguindu diozcatedan gaitz guciac. Jeremiasec hartu çuen beraz berce liburu bat, eta eman çaroen Baruqui, Neriasen seme iscribauari, ceinac hartan Jeremiasen ahotic iscribatu baitzituen, Joaquinec, Judaco erreguec, suan erre çuen liburuco hitz guciac; eta berçalde berhatuac içan ciren berce asco solas lehenago iscribatuac içan etzirenac. Sedecias erreguea, Josiasen semea, erreguinatu cen, Jeconias, Joaquinen semearen orde; Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec, hura eçarri baitzuen Judaco lurrean erregue. Eta, ez hura, ez haren cerbitzariac, ez lurreco populua, etziren ethordun içatu, Jaunac, Jeremias profetaren arartecoz, erran ciozcaten solasei. Eta Sedecias erregueac bidali cituen Jucal, Selemiasen semea, eta Sophonias, apheça, Maasiasen semea, Jeremias profeta gana, cioelaric: Guretzat othoitzaçu gure Jainco Jauna. Bada, Jeremias libroqui çabilan populuaren erdian, ecic etzuten oraino preso eçarri. Beraz, Faraonen armada ilki cen Eguiptotic; eta holaco berria aditzearequin, Jerusaleme sethiatzen çuten Caldearrac goan ciren Jerusalemetic. Eta Jaunaren hitza Jeremias profetari ilki citzaioen, cioelaric: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac Hau erranen dioçue Judaco erregueri, ceinac niri galdeca igorri baitzaituztete: Huna Faraonen armada, çuei lagunça eguitera ilki dena, Eguiptora bere lurrera bihurtuco dela. Eta Caldearrac itzulico eta guducatuco dira hiri hunen contra, eta hartuco eta suz erreco dute. Hau dio Jaunac: Ez betzatzue çuen buruac engana, erranez: Caldearrac goanen dira eta gutaric guibelerat eguinen dute; ecen ez dira goanen. Bainan jo bacineçate ere çuen contra guducatzen den Caldearren armada gucia, eta hequietaric ez baleitez gueldi ere sarrasquiz estaliricaco bakar batzu baicen; batbedera ilki laiteque bere olhatic, eta hiri hau suz erre leçaquete. Caldearren armadac Jerusalemetic guibelerat eguin çuenean beraz, Faraonen armadaren ariaz, Jeremias ilki cen Jerusalemetic, Benjamingo lurrera goateco, han bere ontasunaren çathitzera hirico guiçonen aitzinean. Eta Benjamingo athera heldu içan cenean, han bere aldian athe-çain çagoena deitzen cen Jerias, Selemiasen semea, Hananiasen arresemea, eta hartu çuen Jeremias profeta, erraten cioelaric: Caldearren gana hoa ihes. Eta Jeremiasec ihardetsi çuen: Ez da hala; ez noha Caldearren gana ihes. Eta Jeriasec etzuen ençun bainan Jeremias hartu eta aitzindarietara eraman çuen. Aria hortaz aitzindariec, samurrean Jeremiasen contra, joric igorri çuten Jonathan iscribauaren etchean cen presondeguira; ecen Jonathanec çuen presondeguico cargua. Jeremias sarthua içan cen beraz çupu-cilhoan eta burdinetan; eta Jeremias han egotu cen asco egun. Bada, Sedecias erregueac igorriric, ilkiaraci çuen, eta ixilic bere etchean galdeca haritu citzaioen, cioelaric: Uste duçu baden Jauna ganicaco solasic? Eta Jeremiasec ihardetsi çuen: Bai bada. Eta erran cioen: Babilonaco erregueren escuetara arthiquia içanen çare. Eta Jeremiasec erran cioen Sedecias erregueari: Cer hoben eguin darotzuet çuri, çure cerbitzariei eta çure populuari, preso ene eçarceco? Non dira çuen profeta, profetisatzen çarotzuetenac, eta erraten çutenac: Ez da ethorrico Babilonaco erregue gure contra eta lur hunen contra? Orai beraz ençun çaçu, othoi, erregue ene Jauna: Balia bedi ene othoitza çure aitzinean, eta ez beneçaçu bihurraraz Jonathan iscribauaren etchera, han hil nadien beldurrez. Sedecias erregueac manatu çuen beraz eçar ceçaten Jeremias ezcaratzeco presondeguian, eta egun oroz eman cioçoten ogui ophil bat eta jaquia berçalde, hirico ogui guciac akaba citecen arteo; eta Jeremias guelditu cen ezcaratzeco presondeguian. Bada, Saphatiasec, Mathanen semeac, eta Jedeliasec, Phasurren semeac, eta Jucalec, Selemiasen semeac, eta Phasurrec, Melquiasen semeac, aditu cituzten Jeremiasec populu guciari erran ciozcan solasac, cioenean: Hau dio Jaunac: Nor-ere hiri huntan egonen baita, hilen da ezpatatic, gosete edo içurritetic; aldiz Caldearren gana ihes eguinen duena bicico da eta bere burua içanen du oso eta biciric. Hau dio Jaunac: Hiri hau arthiquia içanen da Babilonaco erregueren escuetara, eta hartuco du. Eta buruçaguiec erran cioten erregueri: Othoizten çaitugu hilaraz deçaçun guiçon hori; ecen berariaz hari da besoen haustera, hiri huntan guelditu diren perla-guiçonei eta populu guciari, horrelaco solasac horiei erranez: Guiçon horrec eguiazqui ez du bilhatzen populu hunen ona, bainan hunen gaitza. Eta Sedecias erregueac ihardetsi çuen: Horra çuen escuetan da; ez da çucen erreguec cerbaitetan ecic eman deçaçuen. Hartu çuten beraz Jeremias, eta arthiqui çuten, Melquias, Amelequen semearen putzura, ceina baitzen presondeguico ezcaratzean; eta sokaz lothu çuten Jeremias putzuan, ceintan uric ez baitzen, bainan lohia: aria hortaz Jeremias jautsi cen ixtilera. Bada, Abdemelec, ebaqui Ethiopiar, erregueren etchean cenac, aditu çuen Jeremias eçarri çutela putzuan; arren, erregue Benjamingo athean jarria çagoen. Eta Abdemelec ilki cen erregueetchetic, eta erregueri minçatu cen, cioelaric: Erregue, ene jauna, guiçon horiec Jeremias profetaren contra eguin dituzten guciac, hura putzu batean eçarriz, han gosez hil dadiençat, hainitz gaizqui eguin dituzte; ez da ecen guehiago hirian oguiric. Hargatic erreguec manatu çuen Abdemelec Ethiopiarra, cioelaric: Har çatzic hirequin hemendic hogoi eta hamar guiçon, eta putzutic athera çac Jeremias profeta, hil dadien baino lehen. Berequin guiçonac harturic beraz, Abdemelec sarthu cen erregue-etchean, kutchateguiaren azpico aldean cen toqui batean; hartu cituen handic philda çahar ustelduac ciren batzu, eta sokaz putzura jautsi ciozcan Jeremiasi. Eta Abdemelec Ethiopiarrac Jeremiasi erran cioen: Eçar çatzu philda çahar, eta pusca hautsi, ustel horiec galçar-azpietan eta soken gainean. Jeremiasec hala eguin çuen beraz. Eta soketan goititu çuten Jeremias ere putzutic atheratu çuten: bada, Jeremias presondeguico ezcaratzean egotu cen. Eta erregue Sedeciasec norbait igorri çuen, eta ekarraraci çuen Jeremias profeta Jaunaren etcheco hirugarren athera; eta erreguec erran cioen Jeremiasi: Gauça bat galdeguiten darotzut; ez biaçaçu deusere gorde. Jeremiasec berriz, erregueri ihardetsi cioen: Baldin erraten badarotzut, ez nauçu hilen? eta conseilu bat eman baneçaçu, ez nindeçaqueçu ençun. Sedecias erregueac Jeremiasi cin eguin çaroen beraz ixilic, erranez: Ala Jauna, arma hau gutan eguin duena, hilcen baçaitut, eta çure bicia bilhatzen duten guiçon horien escuetan eçarcen baçaitut! Eta Jeremiasec erran cioen Sedeciasi: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Baldin jaiquiric ilkitzen baçare Babilonaco erregueren aitzindarietara, çure arima bicico da, eta hiri hau ez da suz errea içanen; eta çu, eta çure etchea, salbatuac içanen çarete. Ez baçare ordean Babilonaco erregueren aitzindarietara ilkitzen, hiri hau emana içanen da Caldearren escuetara, eta suz erreco dute; eta çu, etzare hequien escuei itzurico. Eta Sedecias erregueac Jeremiasi erran çaroen: Caldearren alderat iragan diren Juduen gatic naiz gogoan behar; ez nadien bedere emana içan hequien escuetara, eta nitaz dosta ez ditecen. Jeremiasec berriz, ihardetsi çuen: Etzare emana içanen: adi çaçu, othoi, Jaunaren hitza, nic erraten darotzudana, eta ongui helduco çaitzu, eta bicico da çure arima. Baldin ez baduçu ilki nahi, huna cer erakutsi darotan Jaunac: Huna, Judaco erregueren etchean guelditu diren emaztequi guciac eramanac içanen dire Babilonaco erregueren aitzindarietara, eta erranen dute: Tutulicatu çaituzte, eta çure contra nausitu dire çure guiçon baque-aguinçaile hequiec; lohian eta ixtilean sarthu dituzte çure çangoac, eta guero çure ganic guibelerat eguin dute. Eta çure emazteac, eta çure haurrac Caldearretara eramanac içanen dire; eta ceroni etzare hequien escuei itzurico; bainan Babilonaco erregueren escuac harrapatuco çaitu, eta suz erreco du hiri hau. Sedeciasec erran cioen beraz Jeremiasi: Nihorc ez betza jaquin solas hauquiec, eta etzare hilen. Aitzindariec ordean adi baleçate çurequin minçatu naicela, eta ethor baleitez çure gana, eta erran baleçaçute: Erraguçu cer erran dioçun erregueri eta cer erran darotzun erreguec; ez gorde guri, eta etzaitugu hilen; Erranen daroeçu: Ene othoitzac eçarri ditut erregueren oinetan, etzeçan mana bihurtua içan nindadien Jonathanen etchera, eta han hil ez nadien. Aitzindari guciac ethorri ciren beraz Jeremiasen gana, eta galdeca haritu citzaizcon; eta Jeremias minçatu citzaioten erreguec manatu solas gucien arabera; eta baratu ciren haren ganic; ecen etzen deusere içan adituric. Jeremias berriz, presondeguico ezcaratzean egotu cen, Jerusaleme hartu içan cen eguneraino; eta guerthatu cen Jerusaleme hartua içan cela. Sedecias, Judaco erregueren bederatzigarren urthean, hamargarren hilabethean, Nabucodonosor, Babilonaco erregue, eta haren armada gucia ethorri ciren Jerusalemera, eta sethiatu çuten. Berriz, Sedeciasen hamecagarren urthean, laugarren hilabethean, hilabethearen borcean, hiria idequia içan cen. Eta sarthu eta arteco athean jarri ciren Babilonaco erregueren aitzindariac oro, Nereiel, Sereser, Semegarnabu, Sarsaquim, Errabsares, Nereiel, Sereser, Errebmag, eta Babilonaco erregueren bene aitzindari guciac. Sedecias, Judaco erreguec, eta guerlaco guiçon guciec ikusi cituztenean, ihesari eman çuten; ilki ciren gabaz erregueren baratzeco bideaz, bi harrasien arteco athetic, eta jo çuten mortuco bidera. Caldearren armada berriz, goan citzaioten ondotic; atzeman çuten Sedecias Jericoco mortuco celhaian, eta harturic erakarri cioten Nabucodonosorri, Babilonaco erregueri, Erreblathara, ceina Ematheco lurrean baita; eta Nabucodonosorrec eman cioen bere erabaquia. Babilonaco erreguec Erreblathan hil cituen Sedeciasen semeac haren beguien aitzinean; eta Babilonaco erreguec hil cituen Judaco handi-mandi guciac. Sedeciasi halaber iragaci ciozcan beguiac; eta burdinaz lotharaci çuen Babilonara eramana içan çadiençat. Caldearrec erre cituzten halaber erregueren jaureguia eta populuaren etcheac, eta eragotzi çuten Jerusalemgo harrasia. Nabuçardan, soldadoen buruçaguiac, Babilonara eraman cituen hirian guelditu populu ondarrac, eta ihes, haren gana iragan cirenac, eta gaineraco guelditu cen jende xehea. Eta populuco erromesetaric, deusere etzutenac, Judaco lurrean utzi cituen Nabuçardanec, soldadoen buruçaguiac; eta egun hartan eman çaroezten hequiei mahastiac eta urteguiac. Bada, Nabucodonosor, Babilonaco erreguec, Jeremiasez manatu çuen Nabuçardan, soldadoen buruçaguia, cioelaric: Har çaçu, beguiac eçar çatzu haren gainean, eta ez hari eguin gaizquiric den-gutiena; bainan eguioçu berac nahi duen beçala. Beraz Nabuçardanec, soldadoen buruçaguiac, eta Nabusezbanec, Errabsaresec, Nereielec, Sereserrec, Errebmaguec eta Babilonaco erregueren handi guciec Igorriric guiçonac, atheratu çuten Jeremias presondeguico ezcaratzetic, eta eman cioten Godoliasi, Ahicamen seme, Saphanen arresemeari, sarraraz ceçan Jeremias etche batean, populuaren erdian egoteco. Bada, presondeguico ezcaratzean hersia cenean oraino, Jeremiasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cerralaric: Çoaz, eta minça çaçu Abdemelec Ethiopiarra, dioçularic: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna beraz non bethetzera daramatzadan ene hitzac hiri hunen gainera, gaitzetan eta ez onetan; eta egun huntan guerthaturen dire çure beguien azpian. Eta egun libraturen çaitut, dio Jaunac, eta lazten çaituzten guiçonen escuetara etzare emana içanen. Bainan itzurraraciz libraturen çaitut, eta etzare ezpataren azpira erorico; bainan segurean içanen da çure bicia, ceren ene baithan içan duçun sinheste, dio Jaunac. Jauna ganic Jeremiasi ethorri citzaioen solasa, Erramatic libro igorria içan cen ondoan Nabuçardanez, soldadoen buruçaguiaz, burdinaz lothua hartu çuenean, Jerusalemdic eta Judatic herraldatzen eta Babilonara eramaten cirenen gucien erdian. Soldadoen buruçaguiac harturic beraz Jeremias, erran cioen: Leku hunen contra çure Jainco Jaunac çorigaitz hau erran du. Eta erakarri, eta Jaunac erran çuen beçala eguin du, ceren Jaunaren contra eguin duçuen bekatu, eta ez duçuen ençun haren solasa; eta bethe da haren hitza çuen gainean. Orai beraz libratu çaitut escuetan cintuen burdinetaric; eta çure gogoco balin bada enequin Babilonara ethorcea, çato, eta eçarrico ditut ene beguiac çure gainean; ordean çure desgogara bada enequin Babilonara ethorcea, çaude: huna, çure aitzinean da lurra oro: cer-ere hautatuco baituçu, eta norat-ere goateco gogoa baituçu, çoaz harat. Ez ethor enequin; bainan, çaude Godoliasequin, Ahicamen seme, Saphanen arresemearequin, ceina Judaco hirien buruçagui eçarri baitu Babilonaco erreguec; çaude beraz harequin populuaren erdian, edo çoaz goateco gogoa duqueçun edocein toquitara. Soldadoetaco buruçaguiac eman ciozcan halaber jatecoac eta emaitzac, eta igorri çuen. Jeremias berriz, Godoliasen gana, Ahicamen semearen gana, ethorri cen Masphathera, eta lekuaren gainean utzia içan cen populuaren erdian egotu cen. Eta bazterretan barraiatuac içan ciren armadaco aitzindari guciec, berec eta beren lagunec aditu çutenean, Babilonaco erreguec lekuco buruçagui eguin çuela Godolias, Ahicamen semea, eta haren gomendioco utzi cituela guiçon, emaztequi, haur eta toquico erromesetaric Babilonara eramanac içan etzirenac; Godoliasen gana ethorri ciren Masphathera, eta Ismahel, Nathaniasen semea, eta Johanan, eta Jonathan, Careeren semeac, eta Sareas Thanehumethen semea, eta Ophiren semeac, ceinac Netophathico baitziren, eta Jeçonias, Maacathiren semea, berac eta beren guiçonac. Eta Godoliasec, Ahicamen semeac, Saphanen arresemeac, cin eguin cioten hequiei eta hequien lagunei, cioelaric: Ez içan Caldearren cerbitzatzeco lotsa; çaudezte toquiaren gainean, cerbitza çaçue Babilonaco erregue, eta ongui helduco çaitzue. Huna ni Masphathen nagoela Caldearrec gure gana igorcen dituzten manuei ihardesteco: çuec aldiz, bil çatzue mahatsac, bihiac, olioa; eçar çatzue çuen uncietan, eta çaudezte daduzcatzuen çuen hirietan. Eta Moaben, eta Amonen semeetan, eta Idumean, eta toqui gucietan ciren Juduec ere adituric Babilonaco erreguec Judean eman cituela populu ondarrac, eta hequien gaineco buruçagui eçarri çuela Godolias, Ahicamen semea, Saphanen arresemea; Itzuli ciren, diot, Judu guciac, ihes eguin çuten bazter gucietaric, eta ethorri ciren Judaco lurrera Godoliasen gana Masphathera; eta bildu çuten arno eta bihi hainitz. Johanan, Careeren semea, eta armadaco aitzindari, bazterretan barraiatuac ciren guciac, Masphathera ethorri ciren beraz Godoliasen gana. Eta erran çaroten: Jaquiçu Baalisec, Amontarren erreguec, igorri duela Ismahel, Nathaniasen semea, çure hilcera. Eta Godoliasec, Ahicamen semeac, etzituen sinhetsi. Berriz, Johananec, Careeren semeac Godoliasi ixilic erran cioen: Goanen naiz, eta joco dut Ismahel, Nathaniasen semea, nihorc jaquin gabe, beldurreceta ken deçaçun bicia, eta barraiatuac içan ditecen çure gana bilduac diren Judu guciac, eta gal ditecen Judaco ondarrac. Eta Godoliasec, Ahicamen semeac ihardetsi cioen Johanani, Careeren semeari: Berautzu holacoric eguin; ecen çuc Ismahelez dioçuna ez da eguia. Eta çazpigarren hilabethean, guerthatu cen Ismahel, Nathaniasen semea, Elisamaren arresemea, erregue odoleticacoa, eta harequin erreguerequilaco handiac eta hamar guiçon Masphathera ethorri cirela Godolias, Ahicamen semea gana; eta Masphathen elkarrequin jan çuten. Bada, Ismahel, Nathaniasen semea, eta harequin ciren hamar guiçonac xutitu ciren, eta ezpataz jo çuten Godolias, Ahicamen semea, Saphanen arresemea, eta hil çuten Babilonaco erreguec lurreco buruçagui eçarri çuena. Ismahelec jo cituen halaber Godoliasequin Masphathen ciren Judu guciac, han kausitu ciren Caldearrac eta guerlaco guiçonac. Berriz, Godolias hil çuenetic biharamunagoan, nihorc etzaquielaric oraino, Siquemdic, Silotic eta Samariatic ethorri ciren laur hogoi guiçon, biçarrac moztuac, soinecoac phorroscatuac, hautsez estaliac; eta escuan bacituzten emaitzac eta isensua Jaunaren etchean escainceco. Ismahel, Nathaniasen semea, ilki citzaioten beraz aitzinera, eta bidean cihoan nigarrez; eta buruz buru eguin cituenean, erran cioeten: Çatozte Godolias, Ahicamen semea gana. Hauquiec hiriaren erdira heldu içan cirenean, Ismahelec, Nathaniasen semeac, eta harequin ciren hamar guiçonec hil cituzten erreca baten erditic hurbil. Bada, hequien artean kausitu ciren hamar guiçon Ismaheli erran ciotenac: Ez gaitzatzula hil, ceren gure lurretan baititugu oguizco, garagarrezco, oliozco eta eztizco ontasunceac. Eta Ismahel guelditu cen eta etzituen hil beren anaiequin. Erreca berriz, ceinetara Ismahelec arthiqui baitzituen Godoliasen gatic jo cituen guiçonen gorphutzac, hura cen Asa erregueac eguin çuen bera, Baasa, Israelgo erregueren ariaz: Ismahel, Nathaniasen semeac hilez bethe çuen hura. Eta Ismahelec preso eraman cituen Masphathen ciren populuco ondar guciac, erregueren alabac eta Masphathen guelditu populua oro; ceinac Godoliasen, Ahicamen semearen gomendioco eçarri baitzituen Nabuçardanec, soldadoen buruçaguiac. Eta Ismahelec, Nathaniasen semeac, hartu cituen eta goan cen, Amonen semeetara iragaiteco. Bada, Johananec, Careeren semeac, eta harequin ciren soldado aitzindari guciec, aditu çuten Ismahel, Nathaniasen semeac eguin gaixtaqueria gucia. Eta harturic guiçon guciac, goan ciren gudu ematera Ismaheli, Nathaniasen semeari; eta atzeman çuten Gabaongo ur handien aldean. Ismahelequin cen populuac ikusi cituenean Johanan, Careeren semea, eta harequin ciren soldado aitzindari guciac, bozcariotan sarthu cen. Eta Ismahelec Masphathen hartu populua oro itzuli cen; eta bihurturic goan cen Johanan, Careeren semea gana. Ismahelec berriz, Nathaniasen semeac, Johananen aitzinetic ihes eguin çuen çorci guiçonequin, eta Amontarretara goan cen. Johananec beraz, Careeren semeac, eta harequin ciren soldado aitzindari guciec hartu cituzten populu ondarrac oro, Ismahel Nathaniasen semearen escuetaric atheratu cituztenac, hunec Masphathic çaramatzalaric, hil çuen ondoan Godolias, Ahicamen semea; hartu cituzten guerlaco on ciren guiçonac, emaztequiac, haurrac, ebaquiac, eta bihurraraci cituzten Gabaondic. Eta goan ciren, eta bidean tricatu ciren Camaamen, ceina Bethlehemgo ondoan baita, aitzina goateco, eta Eguipton sarceco gogoz, Caldearren ihes; ecen hequien beldur ciren, Ismahelec, Nathaniasen semeac, hil çuelacoz Godolias, Ahicamen semea, Babilonaco erreguec Judaco lurrean buruçagui eçarri çuena. Eta soldado aitzindari guciac, eta Johanan Careeren semea, eta Jeçonias, Osaiasen semea, eta gaineraco jende xehea, ttipi-handiac, hurbildu ciren, Eta erran cioten Jeremias profetari: Gure othoitza çure aitzinera eror bedi: çure Jainco Jaunari guretzat othoitz eguioçu, ondar hauquiençat guciençat; ecen hainitzetaric guti gare guelditu, çure beguiec ikusten gaituzten beçala; Çure Jainco Jaunac eçagutaraz diaçagun cer bidez ibili behar garen, eta cer eguin behar dugun. Aldiz, Jeremias profetac ihardetsi cioten: Aditu dut; huna non çuen Jainco Jaunari othoitz eguiten diodan çuen erranaren arabera; edocein gauça ihardets diaçadan, erranen darotzuet, eta ez darotzuet deusere gordeco. Eta Jeremiasi erran cioten: Gure artean Jauna içan bedi eguiaren eta cintasunaren lekuco, çure Jainco Jaunac çure arartecoz igorrico darocun nolanahico hitzaren arabera ez badugu eguiten. Içan dadien ona, içan dadien tcharra, ethordun içanen gare igorcen çaitugun gure Jainco Jaunaren hitzari; ongui hel daquigun, gure Jainco Jaunaren hitza ençunic. Bada, hamar egun bethe cirenean, Jaunaren hitza ilki citzaioen Jeremiasi. Eta Jeremiasec deithu cituen Johanan, Careeren semea, eta harequin ciren soldado aitzindariac, eta ttipi eta handi, populu gucia. Eta erran çaroeten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac, ceinaren gana igorri bainauçu, haren oinetan çuen othoitzen eçarcera: Baldin soseguz guelditzen baçarete lur huntan, alchaturen çaituztet, eta ez eragotzico; landaturen çaituztet, eta ez errotic atheraco; ecen jadanic eguin darotzuedan gaizquiaz jabaldua naiz. Ez içan beldur çuec ikaran eçarcen çaituzten Babilonaco erregueren beguithartearençat; ez içan haren lotsa, dio Jaunac; ceren çuequin bainaiz, çuen salbatzeco; eta haren escuetaric atheratuco çaituztet. Ene urricalmendua ixurico dut çuen gainera; urricalduco natzaitzue, eta lur huntan egonaracico çaituztet. Erran balin bacineçate ordean: Ez gure lur huntan egonen, ez dugu ençunen gure Jainco Jaunaren hitza, Dioçuelaric: Ez holacoric, bainan Eguiptoco lurrera eguinen dugu; han ez dugu guerlaric ikusico, ez turuta durrundarric adituco, ez-eta goseteric jasanen; eta han egonen gare: Aria hortaz, adi çaçue orai Jaunaren hitza, Judaco ondarrac: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Baldin itzulcen baduçue çuen beguithartea Eguiptoan sarceco, eta sarcen baçarete, han egoteco; Çuec icitzen çaituzteten ezpatac, han, Eguiptoco lurrean atzemanen çaituztete; eta gosetea, ceinaren grina baituçue, Eguipton lothuco çaitzue, eta han hilen çarete. Eta beren beguitharteac itzulico dituzten guciac Eguiptoan sarceco, han egoteco gogoz, hilen dira ezpatatic, gosete eta içurritetic; hequietaric bat ez da gueldituco, ez-eta nic hequien gainera erakarriren dudan gaitzari itzurico. Alabainan hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Nola ene hasarrea eta gaitzidura biztu baitira Jerusalemdarren contra, orobat biztuco da ene gaitzidura çuen contra, Eguipton sarthu çaitezquetenean, eta içanen çarete burhoztagarri eta lotsagarri, madaricionetan eta laidotan; eta ez duçue guehiago ikusiren lur hau. Huna Jaunaren hitza çuen gainean, Judaco ondarrac: Eguiptorat ez sar; jaquiçue ongui, egun lekucotasun eguin darotzuedala, Çuen buruac ditutzuela enganatu; ecen bidali nauçue gure Jainco Jauna gana dioçuelaric: Guretzat othoitz eguioçu gure Jainco Jaunari, eta edocein gauça erran deçaçun gure Jainco Jaunac, hala-hala erraguçu gucia, eta eguinen dugu. Eta erran darotzuet egun, eta ez duçue ençun çuen Jainco Jaunaren minçoa, çuen gana igorri nauen gauça gucien gainean. Orai beraz jaquinen duçue ongui, ezpatatic, gosete eta içurritic hilen çaretela, egoteco gogoz sarthu nahi içan duçuen toquian. Bada, hau guerthatu cen, Jeremiasec akabatu cituenean Jainco Jaunaren solas guciac, ceinen ariaz hequien gana bidali baitzuen hequien Jainco Jaunac: Açarias, Osaiasen semeac, eta Johanan Careeren semeac, eta guiçon hantustedun guciec erran çuten, Jeremiasi minçatuz: Gueçurra dioc; ez hau gure Jainco Jaunac bidali erratera: Eguipton ez sar han egoteco gogoz. Bainan Baruquec, Neriasen semec, herabilca gure contra, gu Caldearren escuetara arthiqui beharrez, hil gaitzaten, eta gu Babilonara desherriaraci nahiz. Eta Johananec, Careeren semeac, eta soldado aitzindari guciec, eta populu guciac etzuten ençun Jaunaren hitza, Judaco lurrean egoteco. Bainan Johananec, Careeren semeac, eta soldado aitzindariec harturic Judaco ondar guciac, jendaia gucietaric, ceinetan barraiatuac baitziren, itzuli cirenac, Judaco lurrean egoteco; Guiçonac, emaztequiac, haurrac, erregueren alabac, eta Nabuçardanec soldadoen buruçaguiac Godoliasequin, Ahicamen seme Saphanen arresemearequin, utzi cituenac, eta Jeremias profeta, eta Baruc Neriasen semea; Sarthu ciren Eguiptoco lurrean, ez baitziren Jaunaren hitzari ethordun içatu; eta heldu içan ciren Taphniseraino. Eta Taphnisen Jeremiasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cerralaric: Escuan har çatzu harri handi batzu eta gorde çatzu adrailuzco harrasiaren azpian den bobedan, Faraonen jaureguico athean, Taphnisen, Judu-guiçonec ikusten dutelaric; Eta erranen daroeçu: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non hartuco dudan Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ene cerbitzaria; eta igorrico dut; eta gorde ditudan harri horien gainean eçarrico dut haren tronua, eta harec harri horien gainean eçarrico du bere jarlekua. Eta ethorriric joco du Eguiptoco lurra; hilceco direnac hilez, gathibu eramatecoac gathibu eramanez, ezpatarençatecoac ezpatan iraganez. Sua biztuco du Eguiptoco jaincoen temploetan, eta erreco ditu, eta jaincoac eramanen ditu gathibu; eta Eguiptoco lurra erabilico du, arçainac bere capa soinean beçala; eta baquean ilkico da hemendic. Eta xehacatuco ditu iguzquiaren temploco jaincomolde Eguiptoco lurrean direnac; eta Eguiptoco jaincoen temploac suz erreco ditu. Jeremiasec eguin solasa Eguiptoco lurrean egoten ciren Judu guciei; Magdalon, Taphnisen, Memphisen eta Phaturesgo lurrean çaudecenei, cerralaric: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ikusten duçue çuec Jerusalemeren gainera eta Judaco hiri gucien gainera jautsaraci dudan çorigaitz hau gucia; eta hara egun non dauden mortu, eta egoiliar bat ez da hequietan; Eguin duten tzarqueriaren ariaz, ni hasarrearazteco, eta ez hequiec, ez çuec, ez çuen arbasoec eçagutzen etzintuzten jainco arrotzei sacrificatzeco eta hequien adoratzeco. Eta çuen gana bidali ditut profeta ene cerbitzari guciac, gauaz jaiquiz, igorriz, eta erranez: Hastio dudan horrelaco icigarriqueriaric ez eguin. Eta ez dute ençun, ez dute beharria makurtu, beren gaizquietaric bihurceco, eta jainco arrotzei ez sacrificatzeco. Eta biztu dira ene gaitzidura eta ene iraquidura; eta gartu dira Judaco hirietan eta Jerusalemeco carriquetan; eta hauquiec bihurtu dira mortu eta desmasietara, egun agueri den beçala. Eta orai dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Certaco eguiten duçue gaizqui handi hau çuen buruen contra, xahuarazteco Judaren erditic çuetaricaco guiçon, emaztequi, haur eta bulharrean dena, eta çuetaric ez dadien gueldi ondar bat ere; Tarritatzen nauçuelaric çuen escuetaco eguincariez, jainco arrotzei sacrificatuz Eguiptoco lurrean, ceintara sarthu baitzarete hemen egoteco, eta galceco, eta lurreco jendaia gucien madaricagarri eta laidaquiçun içateco? Ahanci othe ditutzue çuen arbasoen gaizquiac, eta Judaco erregueen gaizquiac, eta hequien emazteen gaizquiac; eta ceronen gaizquiac, eta çuen emazteen gaizquiac, Judaco lurrean eta Jerusalemeco eremuetan eguinac? Egun huntaraino nihor ez da garbituric; eta ez dire beldurtu, eta ez dire ibili Jaunaren leguean, eta çuen aitzinean eta çuen arbasoen aitzinean eman ditudan ene manamenduetan. Hargatic hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non çuetara itzulico dudana ene beguithartea aldegaitzez, eta xahutuco dut Juda gucia. Eta hartuco ditut Judaco ondarrac, beren beguitharteac itzuli dituztenac Eguiptoco lurrean sarceco eta han egoteco, eta oro Eguiptoco lurrean xahutuac içanen dire; ezpataren eta gosetearen azpian erorico dire, eta ttipienetic handieneraino xahutuac; ezpatatic eta gosetetic hilen dire, eta içanen dire burhotan, eta sendagailetan, eta madaricionetan, eta laidotan. Eta Eguiptoarren ikustera goanen naiz, Jerusalemeren ikusten içatu naicen beçala, ezpataz, gosete eta içurriteaz. Eta Eguiptoco lurrera egotera dihoacinetaric nihor ez da itzurico, eta Judu-ondarretaric bat ez da gueldituco, ez-eta itzulico Judaco lurrera, ceinaren alderat alchatzen baitire hequien arimac, han egoteco irritsez: ez da itzulico ihes eguiten duena baicic. Bada, guiçonec, ceinec baitzaquiten hequien emazteec sacrificatzen çutela jainco arrotzei, eta emaztequi guciec, ceinetaric han molço handi bat baitzen, eta Phaturesen Eguiptoco lurrean egoten cirenen populuac, oroc ihardetsi çaroten Jeremias, ciotelaric: Ez dugu çure ganic ençunen Jaunaren icenean erasi darocuçun solasa; Bainan betheco dugu gure ahotic ilkico den hitza, ceruco erreguinari sacrificioen eta libacioneen eguiteco, guc eta gure aitec, gure erregueec eta buruçaguiec Judaco hirietan eta Jerusalemeco placetan eguin içan dugun beçala; eta orduan asetzen guinen oguiz, eta oro ongui helcen citaizquigun, eta ez guinduen ikusi çorigaitza. Aldiz guelditu garen ordutic sacrificioen eta libacioneen eguitetic ceruco erreguinari, orotaz escasia dugu; ezpatac eta goseac xahutzen hari gaitu. Eta baldin sacrificioac eta libacioneac ceruco erreguinari escaincen badiozcagu, gure senharren nahia gabe eguiten othe ditugu ophilac haren ohoratzeco, eta libacioneac hari escainceco? Eta Jeremiasec ihardetsi cioen populu guciari, guiçonen contra, eta emaztequien contra, eta populu guciaren contra, ceinec solas hori ihardetsi baitzioten, cerralaric: Judaco hirietan eta Jerusalemeco placetan, çuec, eta çuen aitec, çuen erregue eta buruçaguiec, eta lurreco populuac escaini sacrificioez ez othe da orhoitu Jauna, eta ez othe çaizquio bihotzaren gainera igan? Eta Jaunac etzeçaqueen guehiago iharduc çuen lehien tzartasuna gatic, eta eguiten cintuzten hatsgarriquerien gatic; eta çuen lurra arthiquia içan da desmasietara, gucien lazgarri eta madaricagarri, holetan non ez baita han nihor egoten, egun huntan den beçala. Ceren jaincomoldeei duçuen sacrificatu, Jaunaren contra bekatu eguin; Jaunaren minçoa ez ençun, eta etzareten haren legue, manamendu eta erabaquietan ibili; horien gatic guerthatu çaizquitzue ondico hauquiec, egun huntan den beçala. Bada, Jeremiasec erran cioten populu guciari eta emaztequi guciei: Adi çaçue Jaunaren hitza, Judatic Eguiptoco lurrean çareten guciec: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çuec eta çuen emazteac minçatu çarete çuen ahoz, eta çuen escuz obratu ditutzue çuen hitzac, cinerratelaric: Ceruco erreguinari sacriscatzeco eta libacioneen escainceco eguin ditugun botuac bethe detzagun. Bethe ditutzue çuen botuac, eta obraz ditutzue obratu. Horren gatic adi çaçue Jaunaren hitza, Judatic Eguiptoco lurrean çareten guciec: Huna non cin eguin dudan nic ene icen handiaz, dio Jaunac, Eguiptoco lur gucian ene icena ez dela guehiago deithua içanen cein-nahi guiçon Juduren ahotic, erranez: Bici bedi Jainco Jauna! Huna non hequien gainera atzarria egonen naicen ni gaizquico eta ez oneco; eta Eguiptoco lurrean diren Judu-guiçonac oro xahutuac içanen dire ezpataz eta goseteaz, arras xahu ditecen arteo. Eta ezpatari itzurico diren guiçon bakarrac, Eguiptoco lurretic bihurturen dire Judaco lurrera; eta Eguiptoco lurrera, han egoteco gogoz sarthu diren Judaco ondar guciec jaquinen dute noren hitza den betheco, ala enea, ala hequiena. Eta hau içanen duçue eçagutzari, dio Jaunac, çuen gainean ikarturen naicela toqui huntan, jaquin deçaçuen ene hitzac eguiazqui betheco direla çuen çorigaitzetan. Hau dio Jaunac: Huna non arthiquico dudan Faraon Efree, Eguiptoco erregue bere etsaien escuetara, eta haren biciaren ondoan dabilçanen escura; Sedecias, Judaco erregue, arthiqui dudan beçala bere etsai Nabucodonosor, Babilonaco erregueren escura, ceinac bilhatzen baitzuen haren bicia. Baruqui, Neriasen semeari, Jeremias profetac erran cioen hitza, Jeremiasen ahotic solas horiec liburu batean iscribatu cituenean, Judaco erregue Joaquin, Josiasen semearen laugarren urthean. Jeremiasec erran cioen: Israelgo Jainco Jaunac hau derraçu, Baruc: Erran duçu: Ene dohacabea! Ceren Jaunac oinhacea berhatu baitu ene oinhacearen gainera; ethendu naiz auhenez, eta phausua ez dut aurkitu. Hau dio Jaunac: Hunela erranen dioçu: Huna non alchatu ditudanen eragoztera nohan; landatu ditudanen, errotic atheratzera, eta lur hunen guciaren xahutzera. Eta çu, gauça handiqueta çabilça çuretzat? Ez bilha; ecen huna non gaitza eracarriren dudan nic haraguidun ororen gainera, dio Jaunac; eta çuri beguiraturen darotzut bicia, goanen çaren toqui gucietan. Cer solas iduqui çaroen Jaunac Jeremias profetari jendaien contra, Eguiptoaren gainean, Faraon Necao Eguiptoco erregueren armadaren contra, Necao baitzen Ufrataco ur-heguian, Carcamisen, eta Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec jo baitzuen, Judaco erregue, Joaquin, Josiasen semearen laugarren urthean: Xuxent çatzue harmac eta erredolac, eta abia çaitezte guerlara. Çaldizcoac, uztar çatzue çaldiac, eta igan çaitezte; jaunçatzue cascac, dirdiraraz lançac, soinera guerrunceac. Bainan cer! Ikusten ditut ikaratuac, eta guibelaz itzulcean, hequietaric hazcarrenac hilac; herresacan ihes eguin dute eta ez dute guibelerat beguiratu; alde orotaric icialdura, dio Jaunac. Çalhuac ez beça ihesari jo, eta hazcarrac ez beça içan itzurceco usteric; ipharraldean, Ufrataco ur-heguian içan dire garhaituac eta jo dute lurra. Cein da, ibaia beçala eta ibaietaco turrustac hancen diren beçala, igaiten den hori? Eguiptoa igaiten da ibaia iduri; ibaiec beçala daramazqui bere uhinac, eta erraten du: Iganez estaliren dut lurra, galduco ditut hiria eta hiritarrac. Igan çaitezte çaldietara, jauz orga-lasterretara; aitzina, hazcarrac, Ethiopiarrac, Libiar erredoladunac, eta Lidiar, gueci harcen eta arthiquitzen daquiçuenac. Egun hau ordean armadetaco Jainco Jaunaren eguna da, aspercundeco eguna, bere etsaietaric aspercunde harcecoa; ezpatac iretsico ditu, aseco eta hordituco da hequien odolez; ecen armadetaco Jainco Jaunaren bitima ipharraldeco lurrean da, Ufrataco ur-heguian. Galaadera igan hadi eta har çan balsamua, Eguiptoar nescatcha gaztea; alferretan erabiliren ditun asco sendacari; sendatzeric hiretzat ez dun. Jendaiec ençun dine hire laidoa, eta hire orrobiec bethe dine lurra; ceren hazcarrac hazcarrari jaçarri baitio eta biec batean jo baitute lurra. Jaunac Jeremias profetari erran solasa, noletan Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ethorcecoa cen eta jo behar çuen Eguiptoco lurra. Eremoçue Eguiptoari berria, adiaraz çaçue Magdalon, eta ençunaraz Memphisen eta Faphnisen eta erraçue: Ilki hadi eta buruz jar, ceren ezpatac iretsi baititu hire inguruan oro. Cergatic usteldu da hire hazcarra? ecin ihardetsi du, Jaunac eragotzi baitu. Murruca eragotzi ditu; guiçona erori da bere lagunaren aldean, eta erran dute: Jaiqui, eta bihur gaitecen gure herritarretara, gure sort-lekura, usoaren ezpataren aitzinetic. Icen hau emoçue Faraoni, Eguiptoco erregueri: Demborac-asaldu. Ala ni! (Dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena), Nabucodonosor ethorriren dela Thabor iduri mendien artean, Carmel itsasoaren aitzinean beçala. Eguiptoan hagoen nescatcha, xuxent çatzin herraldatzeco puscac; ecen Memphis mortu eguinen dun, utzia eta ecin-egonezco toqui bat bilhacaturen dun. Eguiptoac iduri du miga propi, lerdena; akulatzailea ipharretic ethorriren çaio. Haren sariçaleac ere, haren erdian çatzanac, aratche guicenduac beçala bilhacatu dira; batean ihes eguin dute; buru ecin eguin dute; ceren ethorri baita hequien hilceco, hequien ikarpeneco eguna. Etsaien oihuac durrundatzen du hala-nola cobrezco turutac; ecen harmetan laster eguinen dute, eta haizcorequin ethorrico dira, egur-ephaileac iduri. Ecin-kondatuzcoac dire, dio Jaunac; ebaquiren dute haren oihana; xartalac beçala dire berhatu, eta nihorc ez derraque cembat diren. Ahalquez urthua da Eguiptoco alaba, eta ipharreco populuaren escuetara arthiquia da. Armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac erran du: Nic ikarturen ditut Alexandriaco biahorea, eta Faraon, eta Eguiptoa, eta haren jaincoac, eta haren erregueac, Faraon eta haren gainean sinheste daducatenac. Eta arthiquiren ditut hequien bicien ondotic dabilçanen escuetara, Babilonaco erregue Nabucodonosorren eta haren cerbitzarien escuetara; eta guero Eguiptoa egoiliarrez betheco da beihalaco egunetan beçala, dio Jaunac. Eta çu, Jacob, ene cerbitzaria, ez ici; eta çu, Israel, ez lotsa; ecen huna non atheratuco çaitudan urrungo toquitaric, eta erakarriren ditudan çure umeac beren gathibutasuneco lurretic; eta Jacob itzulico da, eta phausatuco, eta onduz goanen da; eta nihor ez da içanen hura icituco duenic. Eta çu, Jacob, ene cerbitzaria, ez ici, dio Jaunac; ceren çurequin bainaiz ni, ceren nic xahutuco baititut populu guciac, ceinetara iraici baitzaitut: çu aldiz, etzaitut xahutuco, bainan çucenqui açurriaturen çaitut, eta garbi bacine beçala guphidetsi gabe. Jaunac cer solas iduqui cioen Jeremias profetari Palestindarren contra, Faraonec Gaça hartu aitzinean: Hau dio Jaunac: Huna non ipharretic igaiten diren urac, eta orotara hedatzen diren uharrac beçala içanen dire, eta estaliren dituzte lurra eta haren çabaltasuna, hiria eta hiritarrac. Guiçonec oihu eguinen dute; orrobiaca egonen dire lurrean daudecenac oro; Harmen eta etsaiaren guerlarien harramanz ocenaren ariaz, haren orga-lasterren ariaz, haren arroden elemeniaren ariaz. Aitec beren haurrei ez diote beguiratu, besoac ethenduac içanez, Ethorri baita eguna, ceintan larrutuac içanen baitira Filistindar guciac, eta xahutuac Tir eta Sidon, beren lagunça ondar guciequin; ecen Jaunac xahutu ditu Palestindarrac eta Capadociaco irlaco ondarrac. Gaça karçoildu, Ascalon eta haren haraneco ondarrac ixildu dire. Noiz arteo harico haiz hire buruaren sarrasquitzen? Oi Jaunaren marrauça, noiz arteo etzare gueldituren? Bihur çaite çure maguinara; hotz eta gueldi çaite. Nola dagoque gueldiric, Jaunac manatu duenaz gueroztic Ascalonen contra, eta haren aurkirça itsas-bazterrecoen contra, eta han eman dioenaz gueroztic bere lana? Moabi hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çorigaitz Naboren gainean, ceren larrutua eta ahalquetara arthiquia baita! Hartua da Cariathaim; ahalquetan da hiri hazcarra, eta ikaratu da. Hefebonez ez da guehiago Moaben keric içanen. Etsaiec asmu eguin dute haren gaitzetan: Çatozte, cioten, xahu deçagun populuen erditic. Ixilic beharco çare beraz guelditu, eta ezpata jarraiquiren çaitzu ondotic. Deihadar-otsac Oronaimdic: xahutze eta hilcequeta handiac! Herrautsia da Moab; marrasca eguiten irakats dioçoçuete haren haurrei; Ecen Luitheco patarra gora, nigarrez eta marrascaz igan da, ceren etsaiec Oronaimgo jaustean aditu baitituzte xahupeneco orrobiac. Ihes! Salba çuen biciac! Tamariscac mortuan beçala içanen çarete. Ceren çure sinhestea duçun iduqui çure hazcargailu eta aberastasunetan, çu ere hartua içanen çare; eta Camos goanen da atze-herrira; eta batean haren apheçac eta aitzindariac. Eta harrapacaria hiri orotara da ethorriren, eta hiri bat bakarra ez da itzuriren; eta haranac galduco eta celhaiac xahutuco dire; ecen Jaunac erran du. Loreac emotzue Moabi, lorez estaliric goan dadien; eta haren hiriac mortu eta nihor ecin-egonezcoac içanen dire. Madaricatua, Jaunaren lana cimarkuca daramana! Madaricatua, bere ezpata odoletic guibelatzen duena Gaztedanic gori içan da Moab, eta bere laparen gainean phausatu da; ez da unci batetic bercera aldaratua içan, eta ez da goan gathibu; hargatic guelditu çaio bere goçoa, eta etzaio aldatu bere usaina. Aria hortaz, huna non dathorcen egunac, dio Jaunac; eta igorrico diozcat gorgoila xuxençaileac eta antolatzaileac; eta lurrerat arthiquico dute, eta hustuco dituzte haren unciac, eta gorgoilac xehacatuco. Eta Camosec ahalquea emanen dio Moabi, hala-nola Israelgo etcheari eman içan baitio Bethelec, ceintan baitzuen bere sinhestea. Nolaz dioçue: Hazcarrac gare eta guducatzeco guiçon sendoac? Moab xahutua, eta haren hiriac erreac, eta haren guiçon-gazte hautac heriotzearen azpira jautsiac dire, dio erreguec, armadetaco Jauna deitzen denac. Heldu da, hurbil da Moaben xahupena; laster handitan dathor haren desmasia. Goçacari emoçue, haren ingurutan çareten guciec; eta haren icena daquiçuen guciec erraçue: Nola haute da horren cigor hazcarra, horren makila lelo handicoa? Jauts hadi hire ospetic, eta egarrian jar hadi, Dibongo alabaren egoitza; ecen Moaben xahutzailea igaiten hari dun hire gana eta urratuco ditu hire hazcargailuac. Aroertarra, jar hadi bidean eta beguira çac; ihes dihoanari galdeguioc eta itzurcen denari erroc: Cer guerthatu da? Ahalquearen azpian da Moab, ceren garhaitua içan baita: eguiçue orrobia eta heiagora; Arnongo bazterretan heda çaçue berria, xahutua dela Moab. Erabaquia jautsi da lur celhaierat Helonen, Jafaren eta Mephaathen gainera; Dibonen, Naboren eta Deblathaimgo etchearen gainera; Cariathaimen, Bethgamulen eta Bethmaonen gainera; Cariothen, Bofraren eta Moaben lurreco hiri, urrungo edo hurbileco gucien gainera. Hautsia içan da Moaben adarra, eta trencatua haren besoa, dio Jaunac. Hordiaraz çaçue hura, ceren Jaunaren contra jaiqui den; eta Moabec çainhartaturen du escua bere goiti eguinaren gainean, eta bere gucien irrigarri içanen da. Ecen hire irrigarri erabili duc Israel, ohoinen artean atzeman bahu beçala; eta haren contra atheratu ditucan elheen ariaz, gathibu içanen haiz eramana. Utzatzue hiriac; harcadiac içan betzatzue egoitza, Moabitarrac; eta içan çaitezte usoa iduri, ceinac bere ohancea eguiten baitu cilho goretaco ahoan. Adituac gare Moaben hampurusqueria; hainitz da hampurutsu; eçagutzen ditugu haren burgoitasuna eta bihotzeco ausarcia, hampurustasun eta harroqueriac. Nic badaquizquit haren keac, dio Jaunac; eta haren indarra ez dela hequien araberacoa, eta haren ahala xit-tzen çuten gauçac eguin beharrez erabili dituela asco borroca. Hargatic auhendatuco naiz Moaben gainean, oihuz egonen natzaiote Moab guciari, adrailuzco harrasietaco guiçon deithoretan daudecenei. Sabamaco mahastia, deithoratuco çaitut, Jacer deithoratu dudan beçala; çure gandoec iragan dute itsasoa; Jacerreco itsasoraino heldu içan dire; ohoina jauci da çure uzta eta mahatsen gainera. Jauci, bozcarioac kenduac dire Carmeldic eta Moaben lurretic, eta lacoetaric gueldiaraci dut arnoa; mahats-leherçaileac ez du cantatuco ohico cantua. Hefebondic deihadarra aditu da Elealera eta Jafaraino; beren marrasca ençunaraci dute Segordic Oronaimera, hirur urthetaco migac beçala; Nemrimgo urac ere tzartuco dire. Eta Moabetic, dio Jaunac, kenduco ditut leku goretan escaincen duena, eta bere jaincoei sacrificatzen hari dena. Horren gatic ene bihotza cuintaz egonen da Moaben gainean, xirola bat iduri; ene bihotzac xirolaren ots minac emanen ditu adrailuzco harrasico guiçonen gainera: ceren eguin duten ahal çuten baino guehiago, hargatic dire galdu. Içanen dire buru guciac karçoil, biçar guciac murritz, escu gucietan lokarriac, bizcar orotan çurdatzac. Moaben hegaztegui gucietan eta haren carriquetan ez da deithoreric baicic, ceren deusetaco ez den unci bat beçala phorroscatu baitut Moab, dio Jaunac. Nola içan da garhaitua Moaben hiria, eta orrobiaca dire egotu? Moabec nola du burua aphaldu, eta ahalquetan da guelditu? eta Moab içanen da irrigarri eta ikusgarri guciençat bere inguruan. Hau dio Jaunac: Etsaia, arranoa iduri, hegaldaturen da, eta bere hegalac Moaben gainera hedaturen ditu. Carioth hartua da, hartuac dire haren hazcargailuac; eta egun hartan Moabeco hazcarren bihotza içanen da erditzen hari den emaztequiaren bihotza iduri. Eta Moab ez da guehiago içanen populu bat, ceren Jaunaren contra den handitu. Ikara, cilhoa eta artea daude hire gainean, oi Moabitarra, dio Jaunac. Beldurrac ihes igorrico duena, cilhora da erorico; eta cilhotic ilkico dena, artean içanen da atzemana; ecen Moaben gainera erakarrico dut haren ikarpeneco urthea, dio Jaunac. Artetic ihes cihoacenac, Hefebonen itzalean dire baratu; bainan sua da ilki Hefebondic, eta garra Sehonen erditic; eta iretsi ditu Moaben çathi bat eta haren ume harramanz eguileetaric lehembicicoac. Çorigaitz hiri, Moab! Galdua haiz, Camosen populua; ecen hire seme-alabac gathibu dituc eramanac. Eta azquen egunetan, dio Jaunac, bihurraraciren ditut horren gathibuac. Hunaraino dire Moaben gainera erabaquiac. Amonen semeençat. Hau dio Jaunac: Israelec ez othe du haurric? ez othe du ondoreric? Cergatic beraz Melcom jabetu da Gadez, ondorego batez beçala, eta jarri da haren populua Gaden hirietan? Aria hortaz, dio Jaunac, ethorrico dire egunac, eta Amonen semeen Errabathen gainera adiaracico dut guduetaco harramança, eta tarrapata hartan urratua içanen da, eta haren alabac suan erreac içanen dire, eta Israel nausituco da oraico bere nausiei, dio Jaunac. Hefebon, eguiçan orrobia, ceren Hai xahutua baita; Errabatheco alabac, eguiçue marrasca, jaunçatzue çurdatzac, deithora çaitezte, çoazte inguruca berroac gaindi; ceren Melcom gathibu içanen baita eramana, eta harequin batean haren aphez eta buruçaguiac. Certaco hindabilan handiric hire haranetan? Urthu dun hire harana, nescatcha mimbera, hire aberastasunetan fida hincena, erraten huelaric: Nor niri hurbil? Huna non icialdura jautsaraciren dudan hire gainera, hire inguruan dioen gucien ganic, dio armadetaco Jainco Jaunac; eta bat bercearen ganic oro barraiatuac içanen çarete, eta ez da içanen ihesliarren bilarazteco nihor. Eta horien ondoan, guibelerat itzularaciren ditut Amonen umeetaricaco gathibuac, dio Jaunac. Idumearençat. Hau dio armadetaco Jaunac: Çuhurciaric Themanen ez othe da guehiago? Conseilua galdu da hango semeetaric, alfer bilhacatu da hequien çuhurcia. Ihes, Dedandarrac! Itzul guibelaz, eta lecera jauts çaitezte; ecen Esauren gainera erakarri ditut haren galpena, haren ikarceco eguna. Mahats-ebasleac ethorri balire hire gainera, ez othe leçaquete utz cembait molko? Ohoinac ethorri balire gabaz, beren doia eraman çuqueten. Nic ordean aguerian eçarri dut Esau; gordeac cituenac aguertu ditut, eta ecin itzaliren ditu; larrutuac dire haren umeac, haren anaiac eta hauçoac, eta bera ez da guehiago içanen. Utzatzic hire umeçurçac, nic biciaracico ditut; eta hire alhargunec ene baithan içanen dute beren phesquiça. Ecen hau dio Jaunac: Huna non uhertasuneco uncitic edatera juiatuac etzirenec, hartaric edanen duten nasai; eta hi, garbi bahinz beçala, utzia içanen othe haiz? ez haiz hobengabea beçala gueldituco, bainan edanen dun hazcarqui; Ecen ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac, Bofra mortu eta eremu içanen dela, laidotan eta madaricionetan; eta behin-bethico mortu içanen dire hango hiri guciac. Aditu dut Jauna minçatzen, eta jendaiei igorria içan çaiote bidalquin bat erratera: Bil çaitezte, eta çatozte haren contra, eta goacen gudura. Ecen huna non ttipi eguin hautan jendaien artean eta nardagarri guiçonen erdian. Hire burgoiqueria eta hampurustasunac çoratu haute, har-cilhoetan hagoena, eta eguinahalac badabilzcac munho gainaren ardiesteco; alcha baheça ere arranoac beçala hire ohancea, ken neçaquec handic, dio Jaunac. Eta mortu içanen da Idumea; hartan gaindi iraganen direnac harrituco dire, eta xixtu eguinen dute haren çauriez. Eragotzia içanen da Sodoma, Gomorha eta hequien inguruco hiriac beçala, dio Jaunac; ez du guiçonac han eguinen bere egoitza, eta ez da guiçasemeric han egonen denic. Huna non etsaia içanen den lehoina iduri, Jordane-muthiritic leku eder eta hazcarraren contra; ecen batbatean jauçaracico dut haren gainera; eta cein da guerlari hauta buruz igorrico diodana? Ecic cein da ene iduricoric? eta norc jasanen du ene oldarra? eta cein da ene beguitharteari ihardetsico dioen arçain hura? Aria hortaz adi çatzue Jaunac Edomen contra atheratu duen asmua, eta Themandarren contra eguin dituen gogoetac: Ala! Osteco xumeenec ihes igorrico, eta xahuco dituztela berac eta beren egoitzac. Hequien eragozpeneco harrabotsac ikaratu du lurra, hequien orroac ençun dire itsaso Gorrian. Huna non etsaia igaitera dohan arranoa iduri, hegaldatuco da eta bere hegalac Bofraren gainean hedatuco ditu; eta egun hartan Idumeaco hazcarren bihotza içanen da erditzen hari den emaztequiarena iduri. Damasençat. Asaldutan dira Emath eta Arphad, ceren berri gaixto bat aditu baitute: itsasoan, nahasiac dire, grinaren ariaz ecin içan dute phausuric. Damas erkitu da, ihesari jo du, ikara lothu çaio; hesturac eta oinhaceec daducate erdi-minetan dena beçala. Nola utzi dute hiri ederresgarri, hiri bozcariozcoa? Hango guiçon-gazteac erorico dire hango placetan, eta gudutaco guiçon guciac ixilduco dire egun hartan, dio armadetaco Jaunac: Eta Damasco harrasiari su emanen diot eta Benadadeco harrasiac iretsico ditu. Cedarrençat eta Asorgo erresumençat, ceinac jo baititu Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec. Hau dio Jaunac: Jaiqui eta igan çaitezte Cedarrera, eta larru çatzue iguzqui-aldeco umeac. Harturen diozcate beren olhac eta arthaldeac; eramanen dituzte berençat hequien larru-olhac, eta pusca guciac, eta cameluac, eta inguruan hequien gainera deithuco dute icialdura. Ihes! Laster eguiçue, leceetan gorde çaitezte, Asortarrac, dio Jaunac; ecen Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec, çuen contra asmu eguin du, çuen contraco xedeac burutan hartuac ditu. Jaiqui çaitezte, dio Jaunac; descansu goço eta çabalean bici den populu horren contra igan çaitezte; ez dute ez atheric, ez hagaric; bakarric daude. Hurapariaren pusca içanen dire hequien camelu eta abere-elemeniac; eta haice gucietara barraiaturen ditut buru murritz horiec, eta beren muga gucietaric jauçaraciren diotet herioa gainera, dio Jaunac. Eta Asor içanen da erainsugueen egoitza, mortu içanen da bethi gucico; han ez da guiçonic gueldituren, eta guiçasemeric ez da han egotera ethorrico denic. Cer solas iduqui cioen Jaunac Jeremias profetari Elamen contra, Sedecias, Judaco erregue, hasi cenean erreguinatzen. Hau dio armadetaco Jaunac: Huna non hautsico ditudan Elamen arrambela eta haren indar handia. Lau haiceac ceruco lau izquinetaric erakarrico ditut Elamen contra, eta haiçatuco ditut haice gucietara, eta jendaiaric ez da içanen ceinetara helduco ez baitire Elamgo ihesliarrac. Ikaran eçarrico dut Elam bere etsaien aitzinean eta Elamdarren biciac bilhatzen dituztenen aitzinean; eta hequien gainera jautsaracico dut çorigaitza, ene hasarrearen hatsa, dio Jaunac, eta hequien ondotic igorrico dut ezpata, oro xahu detzadan arteo. Eta ene tronua jarrico dut Elamen; eta handic xahutuco ditut erregueac eta buruçaguiac, dio Jaunac. Azquen egunetan berriz, dio Jaunac, guibelerat itzularacico ditut Elamgo gathibuac. Babilonaz eta Caldearren lurraz, Jeremias profetaren arartecoz Jaunac erran solasa. Jendaietan berria heda eta adiaraz çaçue; alcha çaçue bandera; goraqui erraçue, eta ez gorde; erraçue: Hartua da Babilona; Bel ahalquearen azpian da, garhaitua da Merodac; hequien itchura cicelatuac ahalquetan dire, hequien idolac garhaituac. Ecen ipharretic Babilonaren contra igaiten da jendaqui bat, haren lurra mortu eguinen duena; eta guiçonetic aciendaraino ez da içanen hartan egonen denic; icitu eta goan dire. Egun hequietan eta ordu hartan, dio Jaunac, ethorrico dire Israelgo semeac, berac eta hequiequin batean Judaco umeac; eta bidean nigarrez higuituco dire, eta bilhatuco dute beren Jainco Jauna. Siongo bidea galdatuco dute; harat egonen dire hequien beguitharteac. Ethorrico dire eta Jaunari iratchiquico bethirainoco batasun batez, ahanzpenic ez baita içanen hura eceztatuco duenic. Ene populua arthalde galdu bat eguina da; beren arçainec errebelaraci dituzte; erabili dituzte mendiz mendi; menditic munhora jautsi dire, ahanci dute beren etzan-lekua. Atzeman dituzten guciac iretsi dituzte, eta hequien etsaiec erran dute: Ez gare hobendun bilhacatu, ceren bekatu eguin baitute Jaunaren alderat, ceina baita çucembidearen edertasuna, hequien arbasoen iguriquimena. Ilki çaitezte Babilonaren erditic, ilki Caldearren lurretaric, eta çoazte pitticac arthaldearen aitzinean beçala. Ecen huna non ipharreco lurretic eraikitzen dudan eta Babilonaren gainera erakarrico dudan populu handizco bilku bat; eta haren contra eguimbidetan jarrico dire, eta horreletan hartua içanen da; hequien gueciac içanen dire guiçon hazcarren escutic dihoan eta huts eguiten ez duen guecia beçala. Eta Caldea norc larru egonen da; haren larrutzaile guciac buluzquinez betheco dire, dio Jaunac. Ceren bocez etzinauzqueten eta hampurutsuqui çareten minçatu ene primançaren larrutzean; ceren erguiac sorhoan beçala çareten barraiatu, eta cecenac beçala orroaz egon çareten; Çuen ama ahalque handitara erorico da, eta herrautsarequin bardin eçarria içanen da çuei bicia eman içan darotzuena; huna non jendaietan azquena içanen den, mortu, bideric gabe eta agor. Jaunaren hasarreac egoiliarrez gabeturen, eta gucia mortu eraguinen du: nor-nahi iragan dadien Babilonatic, harrituco da eta xixtu eguinen du horren çaurien gainean. Arrambela hedatzen duçuen guciac, Babilonaren contra jar çaitezte inguruan; guduca çaçue, ez guphidets gueciac, ceren Jaunaren contra eguin baitu bekatu. Marruma eguiçue haren contra: alde orotara hedatzen ditu escuac; haren asentuac lurrera dihoaci, urratuac dire haren harrasiac, ecen Jaunaren aspercundea dabila; aspercunde har çaçue Babilonaz; nola eguin baitu berac, hala eguioçue. Babilonatic xahu çatzue erailea eta uztaroan ihiteguia iduquitzen duena; usoaren ezpataren aitzinean bakotcha bere populura bihurturen da, bakotchac bere lurrera ihes eguinen du. Arthalde barraiatu bat da Israel; lehoinec iraici dute; Asurgo erreguec iretsi du lehembicicoric; azquen horrec, Nabucodonosor Babilonaco erreguec hautsi diozca heçurrac. Aria hortaz, dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac, huna non ikuscaturen ditudan Babilonaco erregue eta haren lurra, hala-nola eguin baitut Asurgo erregue; Eta bihurraraciren dut Israel bere egoitzara; eta alhaturen da Carmelen eta Basanen; eta Efraimgo mendian eta Galaaden aseco da haren arima. Egun hequietan eta ordu hartan, dio Jaunac, bilhatuco da Israelen gaizquia, eta ez da aguerico; bilhatuco da Judaren bekatua, eta ez da atzemanen; ceren beguithartez jarrico bainatzaiote utzi dituquedanei. Igan çaite nausien lurrera eta ikar çatzu hango egoiliarrac; haiça eta hil çatzu hequiei jarraiquitzen direnac, dio Jaunac; eta eguiçu manatu darozquitzudan gucien arabera. Guerla-harrabotsac lurrean eta xahutze handiac Nola içatu da çathicatua eta herrautsia lur gucico mailua? nola jendaien artean mortu eguina içan da Babilona? Artean sarthu eta atzeman haut, Babilona, eta ez hincen oharcen; atzemana eta harrapatua içan haiz, tarritatu dunalacotz Jauna. Jaunac idequi du bere harmateguia eta atheratu ditu bere hasarrearen harmac, ceren armadetaco Jainco Jaunac hequien beharra baitu Caldearren lurraren contra. Çatozte haren contra lurraren bazterretaric; idec, ilki ditecen hura oimpean lehertu behar dutenac; ken çatzue bidetic harriac eta metaca eçar çatzue; hil çatzue guciac han, ez dadien bat gueldi biciric. Xahu çatzue hango guiçon hazcarrac oro, jauts beitez herioaren azpira; çorigaitz hequiei Ceren ethorri baita hequien eguna, hequien ikarpeneco ordua. Ihesliarren oihuac, eta Babilonaco lurretic itzuri direnenac, Sioni ekarceco gure Jainco Jaunaren aspercundearen berria, temploaren ariazco aspercundearena. Arrambela hedatzen duten guciei albiste emoçuete molço handitan ethor ditecen Babilonara; haren contra jar çaitezte inguruan; eta nihor ez, bedi itzur: bihur dioçoçue bere eguincen arabera; eguin dituen gucien arabera eguioçue, ceren Jaunaren contra den jaiqui, Israelgo sainduaren contra. Horren gatic hango guiçon-gazteac hango placetan erorico dire; eta guerlari guciac ixilduren dire egun hartan, dio Jaunac. Huna non heldu natzaian, hampurutsua, dio Jaunac, armadetaco Jaincoac; ceren ethorri baita hire eguna, hire ikarpeneco ordua. Eta erorico da hampurutsua, eta joco du lurra, eta nihor ez da içanen haren alchatzeco, eta haren hirietan biztuco dut sua eta erreco ditu haren inguruco gauça guciac. Hau dio armadetaco Jaunac: Bidegabea jasaiten dute Israelgo semeec eta Judaco umeec batean: hartu dituzten guciec iduquitzen dituzte, eta ez dituzte utzi nahi. Indarduna da hequien berreroslea; haren icena da armadetaco Jauna; juiatzean jabeturen da hequien çucenaz, lurraren ikaratzeco eta Babilondarren arthiquitzeco asaldura. Ezpata Caldearrençat, dio Jaunac, eta Babilondarrençat, eta hequien buruçagui eta çuhurrençat; Ezpata haren aztiençat, ceinac çoro aguertuco baitire; ezpata haren guiçon hazcarrençat, ceinac ikaran egonen baitire; Ezpata haren çaldi eta orga-lasterrençat, eta haren erdian den jende xehe guciarençat, eta emaztequiac beçala içanen dire, ezpata haren aberastasunençat, eta harrapaca eramanac içanen dire. Agortea jautsico da haren uren gainera, eta agortuco dire; ceren den lur hura jaincomoldeena, eta icigarriquerietan laket diren. Hargatic han eguinen dute beren egoitza erainsugueec fauno pico-jaleequin, eta han egonen dire ostrucac; eta ez da guehiago han nihor egonen bethi guciraino, eta ez da berritua içanen menderen mendetan. Herrautsiren dut, dio Jaunac, hala-nola Jaunac herrautsi baititu Sodoma eta Gomorha eta hequien hauço hiriac; ez da han guiçonic egonen, eta guiçasemeric ez da han egoitza eguinen duenic. Huna non ipharretic heldu den populu bat, eta jendaia handi bat, eta erregue asco jaiquico dire lurraren buruetaric. Hartuco dituzte arrambela eta erredola; odolcoiac dire eta urricalmendugabeac; hequien minçoac idurico du itsasoaren orroa, eta çaldietara iganen dire, hala-nola hire contra gudurat abian den guiçona, oi Babilonaco alaba. Babilonaco erreguec aditu du hequien omena, eta erkitu dire haren besoac; hesturac hartu du, eta oinhaceac erditzen hari dena beçala. Huna non lehoina iduri etsaia iganen den Jordane-muthiritic leku eder eta hazcarraren contra; ecen bat-batean jauçaracico dut haren gainera; eta cein da guerlari hauta buruz igorrico diodana? Ecen nor da ni beçalacoric? eta norc jasan ene oldarra? eta cein da ene beguitharteari ihardetsico dioen arçaina? Aria hortaz, adi çaçue Jaunaren asmua, Babilonaren contra gogoan hartu duena; adi çatzue Caldearren lurraren contra buruan hartu dituen xedeac: Ala! Osteco ttipienec ihes igorrico dituztela, eta hequiequin hequien hiria xahutuco dutela. Babilonaren gathibutasunaren berriac ikaratu du lurra, eta heiagora ençun da jendaien artean. Hau dio Jaunac: Huna non Babilona eta Babilondar, ene contra alchatu direnen gainera jauçaracico dudan içurrizco haice bat beçala. Eta Babilonara igorrico ditut bahatzaileac; eta bahatuco dute hura eta xahutuco dute haren lurra, ceren alde orotaric gainera ethorrico baitzaizco bere atsecabetaco egunean. Arrambela hedatzen duenac ez beça heda, eta guerrunceduna ez bedi igan: ez guphidets hango gazteac; hil çatzue hango guerlari guciac. Eta hilac erorico dire Caldearren lurrean, eta sakituac hango ephaitzetan; Ceren Israel eta Juda ez baitire alhargundu beren Jaincoaz, armadetaco Jaunaz, eta hequien lurra bethea içan baita Israelgo sainduaren contraco bekatuz. Ihes eguiçue Babilonaren erditic, eta bakotchac bere biciaren salbatzera eguin beça; ez utz ixilean haren gaixtaqueria; ceren Jaunaren aspercundeco ordua baita, eta berac bihurturen dio ordaina. Babilona Jaunaren escuan da urhezco unci bat, lurra oro horditzen duena; haren arnotic edan dute jendaiec, eta hargatic kordocan dabilça. Tupustean erori da Babilona, eta xehacatu da; orrobia eguiçue haren gainean; har çaçue balsamua haren oinhacearençat, hean senda daitequeen. Lothu dugu Babilona, eta ez da sendatu; utz deçagun eta goacen cein gure lurrera; ceren haren gaineco erabaquia heldu baita ceruetaraino, eta igan baita hedoietaraino. Jaunac alchatu ditu gure çucenac: çatozte, eta Sionen erdian erran detzagun gure Jainco Jaunaren eguinçac. Çorrotz gueciac, bethe gueci-unciac: Jaunac eraiqui du Mediarren erregueen izpiritua; haren gogoa Babilonaren contra jarri da, haren galceco; ecen Jaunaren aspercundea dabila, temploaren gaticaco aspercundea. Bandera goiti çaçue Babilonaco harrasien gainean; berha çatzue çainac, eçar beguiratzaileac, heda celatac; ceren Jaunac gogo bat hartu baitu, eta eguinen baititu Babilondarren contra erran dituen guciac. Hi, ur handien gainean hagoena, aberastasunez okatua, ethorri dun hire akabança, errotic ebaquia içanen haicen ordua. Armadetaco Jaunac bere buruaren gainean eguin du cin hau: Ala Guiçonez estaliren haudala brucoz beçala, eta guduco cantua cantatua içanen dela hire gainean. Jaunac bere ahalaz eguin du lurra, bere çuhurciaz xuxendu du mundua, eta bere anceaz hedatu ditu ceruac. Haren hitz batera, urac bilcen dira cerura; harec alcharazten ditu hedoiac lurraren berce burutic, ximistetaric eguiten du uria, eta haicea atheratzen du bere kutchetaric. Jaquitateac çoro bilhacatu du guiçona; idolac bere urçailea ahalquetara arthiqui du, ceren gueçurrezcoa baita haren lana, eta bicia ez baita halacoetan. Lan hutsal eta irrigarriac dira; ikarpeneco egunean galduco dira. Jacoben çathia ez da hequien idurico; ecen hura da gauça gucien eguilea, eta Israel da haren primançaco makila; armadetaco Jauna da haren icena. Guerlaco tresnac hausten daroztatzu, eta nic çutaz hautsico ditut jendaiac, çutaz xahutuco ditut erresumac; Eta çutaz phorroscatuco ditut çaldia eta çaldi gainecoa; eta çutaz phorroscatuco ditut orga-lasterra eta haren gainecoa: Eta çutaz çathicatuco ditut guiçona eta emaztequia; eta çutaz çathicatuco ditut guiçon-çaharra eta haurra; eta çutaz çathicatuco ditut muthila eta nescatcha; Eta çutaz xehacatuco ditut arçaina eta haren arthaldea; eta çutaz xehacatuco ditut laboraria eta haren uztarrico idiac; eta çutaz xehacatuco ditut buruçaguiac eta cargudunac. Eta çuen beguien aitzinean bihurtuco diotet Babilonari eta Caldear guciei berec Sionen eguin duten gaizquia oro, dio Jaunac. Huna heldu natzaicala mendi içurri-emailea, lur gucia içurriztatzen ducana, dio Jaunac; eta hedatuco diat hire gainera ene escua, eta jauçaracico haut harcadien artetic, eta hitaric eguinen diat erretzen hari den mendi bat. Eta hitaric ez die alchatuco ez izquina-harriric, ez asentu-harriric; bainan behin-bethico içanen haiz galdua, dio Jaunac. Lurraren gainean heda çaçue bandera, jendaietan durrundaraz çaçue turuta; Babilonaren contra sainduets çatzue populuac; deith çatzue haren contra Ararateco, Menico eta Ascenececo erregueac; haren contra bil çaçue Taphsar, erakar çatzue çaldiac, bruco eztendunac beçala. Haren contra sainduets çatzue jendaiac, Mediaco erregueac, aitzindariac eta cargudun guciac, eta harempeco lur gucia. Eta lurra laztuco eta ikaratuco da, ceren Jaunaren gogoa atzarria baita Babilonaren contra, eçarcecotzat Babilonaco lurra mortu eta ecin-egonezco leku bat. Babilonaco hazcarrec utzi dute gudua, hazcargailuetan daude; ahuldua da hequien indarra, eta emaztequien idurico eguin dire; erreac dire hequien olhac; hequien habeac crascatuac dira. Lastercaria lastercariari, berriquetaria berriquetariari bidera goanen çaio, Babilonaco erregueri berriaren eramateco, haren hiria alderen-berce hartua dela; Hubiac hartuac direla, aincirac suz erreac, eta guerlaco guiçonac asaldu gorrian. Ecen hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Babilonaco alaba larrain bat beçala da; huna haren oincatzeco ordua; oraino aphur bat, eta haren uztatzeco eguna heldu da. Jan, iretsi nau Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec; unci huts bat beçala eguin nau; erainsugueac beçala iretsi nau; ene haragui samurrenetic bethe du bere sabela, eta iraici nau. Ene gainean eguin gaizquia eta sarrasquia Babilonaren gain! Dio Siongo alabac; ene odola Caldearren gain! Dio Jerusalemec. Hargatic hau dio Jaunac: Huna nic emanen diodala çure çucenari bere bidea, nic atheratuco dut aspercunde çuretzat; eta mortu eguinen dut haren itsasoa eta agortuco ditut haren urac. Eta Babilona harri-murru bat içanen da, erainsugueen egoitzi, gucien harrigarri eta trufagarri, ez duetacotz egoiliar bat guehiago. Batean orroa eguinen dute lehoinec beçala, lehoincumeec beçala ihanusiren dituzte ilaiac. Beren kaldan emanen diotet edatecoa, eta hordituren ditut, kumara eror eta bethico loan sar ditecen, eta guehiago ez iratzar, dio Jaunac. Eramanen ditut bildotsac bitimatzat beçala, ahariac pittiquequin beçala. Nola hartua içan da Sesac? nola içan da hartua lur gucico hiriric ederrena? nola Babilona bilhacatu da jendaien artean gucien harrigarri? Babilonaren gainera igan da itsasoa, uharca estali dute haren uhinec. Lazgarri eguin dira hango hiriac, nihor ecin-egonezco toqui eta mortu hango lurra, lur-egoiliarric gabe egonen dena, eta ceintan gaindi guiçasemeric ez baita iraganen. Eta Babilonan ikarturen dut Bel, eta iretsi çuena atheratuco diot ahotic, eta ez dire guehiago alde orotaric haren gana jendaiac ethorrico, ecen lehertuco dire Babilonaco harrasiac. Ene populua, ilki çaite haren erditic; bakotchac bere bicia salba deçan Jaunaren hasarrearen hatsetic. Eta çuen bihotzac amorric eguin ez beça, eta ez lotsa lurrean adituco den haroaz; urthe batez içanen da haro bat, berce urthean berce haro bat; gaixtaqueria lurraren gainean içanen da, nausia nausiaren gainean. Hargatic huna non heldu diren egunac, eta ikarturen ditut Babilonaco jaincomoldeac; eta hango lur gucia nahasturan içanen da, eta hango umeac hilac erorico dire haren erdian. Eta ceru-lurrec, eta hequietan diren guciec laudoriozco cantuac atheratuco dituzte Babilonaren gainean, ceren ipharretic ethorrico çaizcon larrutzaileac, dio Jaunac. Eta nola Babilonac hilac erorraraci baititu Israelen, hala Babilonatic hilac erorico dire lur gucian. Ezpataren ihes cihoaztenac, çatozte, ez gueldi; urrundic orhoit çaitezte Jaunaz, eta Jerusalem igan bequiçue bihotzera. Ahalquearen azpian gare, ençun dugulacoz laidoa; hidoiac estali ditu, ceren arrotza igan baita jaunaren etcheco sainduteguiaren gainera. Aria hortaz huna non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta ikarturen ditut Babilonaco jaincomoldeac, eta hango lur gucian marrumaz egonen dire guiçon sakituac. Babilona igan balitz ere ceruraino, eta gain gainean gogortu balu bere indarra; ene ganic jautsico dire haren xahutzaileac, dio Jaunac. Babilonatic deihadar-otsac! Caldearren lurretic leherce handi bateco harrabotsa! Ecen Jaunac xahutu du Babilona, eta handic ixilaraci du jendeen haro handia. Etsaien builec harramanz eguiten dute ur handiec beçala; adiaraci dute beren minçoa; Ecen haren gainera, Babilonaren gainera heldu da xahutzailea; hango hazcarrac hartuac dire; ethendu da hequien arrambela, ceren Jaunac, asperçaile hazcarrac bihurturen baitio merecitu saria. Eta hordituren ditut hartaco buruçagui, çuhur, aitzindari, cargudun eta hazcarrac, eta lokarturen dire bethico loaz, eta ez dire iratzariren dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena. Hau dio armadetaco Jaunac: Babilonaco harrasi çabal hori azpitic eragotzia, eta horgo athe gorac suz erreac, eta populuen eta jendaien lanac ezdeusetara ekarriac içanen dire, eta sunsituren dire. Jeremias profetac eman manua Saraiasi, Neriasen semeari, Maasiasen arresemeari, Sedecias erreguearequin Babilonara cihoalaric, Sedeciasen erreguetasuneco laugarren urthean. Bada, Saraias cen profetetan lehembicicoetaric. Jeremiasec liburu batean iscribatu cituen Babilonaren gainera ethorcecoac ciren çorigaitz guciac, Babilonaren contra iscribatuac diren solas hauquiec oro. Eta Jeremiasec erran cioen Saraiasi: Heldu çaretequeenean Babilonara, eta ikusi, eta iracurtu dituzquetzunean solas hauquiec guciac, Erranen duçu: Jauna, çu çare minçatu toqui hunen contra, hunen xahutzeco, içan ez dadien ez guiçon ez acienda huntan egonen denic, eta hau behin-bethico içan dadien mortu. Eta liburu hau iracurcen akabatu duqueçunean, estecatuco dioçu harri bat, eta Ufrataren erdira arthiquico duçu; Eta erranen duçu: Horrela ithoco da Babilona, eta nic horren gainera jautsaracico dudan desmasiatic ez da ilkico. Hunaraino dire Jeremiasen hitzac. Hogoi eta bat urthetaco guiçon-gaztea cen Sedecias, erreguinatzen hasi cenean; eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Jeremias Lobnacoaren alaba, deitzen cen Amital. Eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, Joaquinec eguin içan cituen gucien arara. Hargatic cen Jaunaren hasarrea Jerusalemeren eta Judaren gainean, iraici cituen arteo bere aitzinetic; eta Sedecias guibelatu cen Babilonaco erregueren ganic. Bada, haren erreguetasuneco bederatzigarren urthean, hamargarren hilabethean, hilabethearen hamarrean, Nabucodonosor, Babilonaco erregue, bera eta bere armada gucia, ethorri ciren Jerusalemeren contra; sethiatu çuten, eta inguruan hazcargailuac alchatu cituzten haren contra. Hiria sethiatua egon cen Sedecias erreguearen hamecagarren urthea arteo. Bainan laugarren hilabethean, hilabethearen bederatzian, gosetea jabetu cen hiriaz, eta hango populuac etzuen jatecoric. Hirico harrasia urratua içan cen; guerlaco guiçon guciec ihes eguin çuten; hiritic ilki ciren gabaz bi harrasien artean cen atheco bideaz, ceinac baiterama erregueren baratzera; eta goan ciren mortura daraman bideaz, Caldearrec hiria inguruan sethiatzen çutelaric. Caldearren armada berriz, erregueri ondotic jarraiqui citzaion; eta Jericoco ondoan den mortuan atzeman çuten Sedecias; eta haren lagun guciec ihes eguin çuten haren ganic. Eta erregue atzeman çutenean, eraman çuten Babilonaco erregueren aitzinera, Erreblathara, ceina Ematheco lurrean baita; eta Nabucodonosorrec eman cioen bere erabaquia. Babilonaco erreguec hilaraci cituen Sedeciasen semeac haren beguien aitzinean; Judaco aitzindariac ere, oro hilaraci cituen Erreblathan. Sedeciasi atheratu ciozquien beguiac, eta burdinaztaturic Babilonaco erreguec Babilonara eraman çuen, eta presondeguico etchean eçarri çuen bere heriotzeco eguna arteo. Aldiz, borzgarren hilabethean, hilabethearen hamarrean, hura baitzen Nabucodonosor, Babilonaco erregueren hemeretzigarren urthea; Nabuçardan, armadaco buruçaguia, ceina egoten baitzen Babilonaco erregueren aitzinean, ethorri cen Jerusalemera. Su eman cioten Jaunaren temploari eta erregueren jaureguiari, eta erre cituen Jerusalemeco etche guciac, eta sua eçarri çuen etche handi gucietan. Eta buruçaguiarequin cen Caldear armada guciac inguruan eragotzi çuen Jerusalemeco harrasia oro. Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac, eraman cituen berequin populuco beharretaric eta gaineraco jende xeheetaric hirian guelditu cirenac; eta ihesliarretaric Babilonaco erregueren gana iragan cirenac, eta gaineraco populua. Beharretaric aldiz, Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac, utzi cituen mahastiçainac eta laborariac. Caldearrec halaber haute cituzten Jaunaren etchean ciren cobrezco habeac eta oinac, eta cobrezco itsasoa, Jaunaren etchean cena, eta Babilonara eraman çuten hequietaricaco cobre gucia. Eta eraman cituzten berz, çartaguina, maniurra, xata, xurrutto eta Jaunaren cerbitzuco unci cobrezco guciac; eta Armadaco buruçaguiac eraman cituen pegarrac, isensunciac, gorgoilac, azpilac, gainderailuac, xurruac eta xatac; urhezcoac baciren, urhezcoac; cilharrezcoac baciren, cilharrezcoac. Eta hartu cituen bi habeac, itsasoa eta haren azpico hamabi idi cobrezcoac, Salomon erregueac Jaunaren etchean eguinaraci cituenac: ecin jo citaqueen unci hequietaric orotaricaco cobrearen hazta. Habeetaric bakarrac bacituen bada, hemeçorci beso gora, eta inguratua cen hamabi besoco soka batez; lodi cen, berriz, lau erhiz, eta barnez hutsa cen. Bi habeen gainean baciren cobrezco buruac; buru bakarraren goratasuna borz besocoa cen; eta sareac eta mingranac inguruan koroaren gainean, oro cobrezcoac ciren. Bigarren habearenac eta mingranac orobat ciren. Laur hogoi eta hamasei mingrana çauden dilindaca; eta mingranac, sarez inguratuac, ehun ciren. Armadaco buruçaguiac hartu cituen Saraias, lehembicico apheça, Sophonias, bigarren apheça, eta templo-sarceco hirur çainac. Eta hiritic eraman cituen, guerlaco guiçonac manatzen cituen ebaqui bat; eta çazpi guiçon, erregueren beguithartea ikusten çutenetaric, ceinac hirian atzemanac içan baitziren; eta soldadoetaco aitzindari iscribaua, soldado berriac frogatzen cituena; eta hango populuticaco hirur hogoi guiçon, hiriaren erdian atzemanac içan cirenac. Bada, Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac, hartu eta eraman cituen Babilonaco erregueren aitzinera, Erreblathara. Eta Babilonaco erreguec jo eta hilaraci cituen Erreblathan, Ematheco lurrean; eta Juda eramana içan cen bere lurretic. Hau da Nabucodonosorrec desherritu çuen populutzea: Çazpigarren urthean hirur mila hogoi eta hirur Judu Hemeçorcigarren urthean, Nabucodonosorrec eraman cituen Jerusalemdic çorci ehun hogoi eta hamabi arima. Nabucodonosorren hogoi eta hirugarren urthean, Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac eraman cituen çazpi ehun berrogoi eta borz Judu. Beraz eramanac içan ciren guciac helcen ciren lau mila eta sei ehun arimetara. Eta guerthatu cen, Joaquin, Judaco erregue, herraldatua içan cenetic hogoi eta hamaçazpigarren urthean, hamabigarren hilabethean, hilabethearen hogoi eta borcean, Babilonaco erregue Ebilmerodaquec, erreguetu cen urthe berean, burua alcharaci cioela Joaquini, Judaco erregueri, eta ilkiaraci çuela presondeguico etchetic. Eta eman ciozcan solas goçoac, eta eçarraraci çuen haren tronua, Babilonan bere ondotic cituen erregueen tronuen gaineco aldean. Aldaraci ciozcan presondeguico soinecoac eta bere aitzinean janaraci cioen bethi bici içan ceno. Babilonaco erreguec ematen ciozcan bethi jatecoac egun bakotchecotzat esleituac, haren hilceco eguneraino haren bicico egun oroz. Nolaz dago bakarric jarria populuz bethea cen hiria jendaietaco erreguina alhargun bat iduri eguina da; herrialdeen burua cergaren azpian da. Nigarrez urthu da gauaz, eta nigarrac dihoazco mathelac behera; maite cituen gucietaric batec ez dio ematen goçacariric; bere adisquide guciac escarniatu dute, eta etsai eguin çaizquio. Juda bercetara goan da atsecabearen handiz, hesturaren gaitzez; jarri da jendaien artean eta ez du phausiric aurkitu; bere jaçarle guciac lothu çaizco bere oinhaceen erdian. Nigarrez daude Siongo bideac, ceren nihor ez den heldu haren bestetara; haren athe guciac urratuac daude, apheçac auhenetan, nescatchac hautsez estaliac, eta bera uhertasun minean. Bere etsaiec buruaren gainean jarri çaizco; hari jaçarcen cioetenac aberastu dire; ceren Jauna baita haren contra minçatu haren tzarquerien elemenia gatic; haren haurttoac gathibu eramanac içan dire hersatzailearen aitzinean. Siongo alabari goan çaio bere edertasun gucia; haren buruçaguiac bilhacatu dire alhapideric kausitzen ez duten ahariac beçala, eta ahituac goan dire eraguilearen aitzinean. Jerusaleme orhoitu da bere atsecabezco egunez eta beihalaco egunetaric cituen ontasun gucien narriapenaz, haren populua etsaiaren escuaren azpian erorcen cenean eta nihorc etzuenean laguncen: ikusi dute etsaiec, eta haren larumbatez irriz egotu dire. Bekatu belçaz hobendun eguin da Jerusaleme, hargatic erorcor bilhacatu da: espantatzen çuten guciec arbuiatu dute, ceren ikusi baitute haren laidoa; berac aldiz, auhenetan guibelerat eguin du. Oinen gainean ditu bere lohiqueriac, eta ez da bere akabançaz orhoitu; muthiriqui eragotzia içan da, goçacari-emaileric gabe. Jauna, ikusaçu ene atsecabea, ceren goititu den etsaia. Haren gauça lehiagarri gucien gainera etsaiec ekarri dute beren escua; ecen leku sainduan ikusi ditu sarcen jendaiac, ceinetaz manatu baitzinuen etzitecela sar çure baldarnan. Haren populu gucia auhenez eta ogui esque dabila; eman dituzte gauça balios guciac jateco truc, beren biciaren mantenatzeco: ikusaçu, Jauna, eta beguiets cembat naicen putrustua. Oi çuec bidean iragaiten çareten guciac, ohartemaçue eta beguira çaçue hean baden atsecaberic enea beçalacoric; ecen nola Jaunac erran, hala biluci bainau bere hasarreco egunean. Su bat igorri du gainetic ene heçurretara, eta açurriatu nau; sarea hedatu diote ene oinei, eta guibelerat erorraraci nau; egun gucian inconiatua eta atsecabez hiratua eçarri nau. Erne egotu da ene gaixtaquerietaco uztarria; haren escuan inguratuac eta ene lephoaren gainean eçarriac dire; ethendua da ene indarra Jaunac eçarri nau escu batean, ceintaric ecin ilkico bainaiz. Jaunac ene erditic kendu ditu ene guiçon hazcar guciac; ene contra deithu du ordu gaitza, ene guiçon hauten xahutzeco; Jaunac lacoa oincatu dio Judaco alaba gazteari. Hargatic nago nigarrez, eta uharrac ixurcen dituzte ene beguiec ceren ene ganic urrundu baita, bicia bihurcen çarodan goçacari-emailea galduac dira ene umeac, nausitu delacotz etsaia. Sionec hedatu ditu escuac; ez du goçacari-emaileric; Jaunac Jacoben contra manatu ditu inguruan haren etsaiec; Jerusaleme hequien artean eguin da astagaitzez lohitua dena beçala. Jauna çucena da, ecen hasarretzera ekarri dut haren ahoa adi çaçue othoi populu guciec, eta ikusaçue ene atsecabea; gathibu goan dire ene nescatcha eta guiçon-gazteac. Deithu ditut ene adisquideac, eta berec enganatu naute; ene apheçac eta çaharrac hirian iraunguitu dire, jateco cerbait bilhatzen çutelaric beren bicien mantenatzeco. Ikusaçu, Jauna, cer hesturac nabilan; ene barnea nahasia, ene bihotza ene baithan iraulia da; ceren uherduraz bethea bainaiz; campoan ezpatac hilcen du, eta barnean heriotzeac atzematen du orobat. Aditu dute auhenetan nagoela, eta nihor ez da niri goçacari emateco; ene etsai guciec aditu dute ene çorigaitza; boztu dire, çuc eguin duçulacotz; bainan erakarriren duçu goçacarietaco eguna, eta hequiec bilhacaturen dire ni beçala. Hequien gaizqui guciac çure aitzinera aguer beitez; larru çatzu mahasti bat beçala, hala-nola larrutu bainauçu ene tzarquerien gatic; ecen auhen hainitz dut arthiquitzen, eta minez dago ene bihotza. Nola Jaunac bere hasarrean hedoi batez estali du Siongo alaba? nola cerutic lurrera arthiqui du Israelgo alaba ederresgarria, eta bere hasarrean ez da guehiago orhoitu bere oinetaco alkiaz? Jaunac eragotzi ditu eta ez guphidetsi Jacoben edergailu guciac; bere iraquiduran, urratu eta lurrerat arthiqui ditu Judaco alabaren hazcargailuac; arrotzen escuetara arthiqui ditu erresuma eta hartaco buruçaguiac. Bere hasarrearen sephan phorroscatu du Israelen adarra; etsaiaren aitzinetic guibelerat eraman du bere escuina, eta Jacoben baithan biztu du garrezco su bat beçala, oro inguruan erretzen dituena. Bere arrambela hedatu du etsaiac beçala; etsaiac beçala gogortu du bere escuina, eta xahutu ditu Siongo alabaren olhan ciren gauça ederrac oro: sua beçala hedatu du bere gaitzidura. Jauna bilhacatu da etsai bat beçala; eragotzi du Israel; eragotzi ditu haren harrasi guciac, urratu ditu haren hazcargailuac; eta Judaco alabaren baithan aphaletsi ditu guiçona eta emaztequia. Biluci du bere tabernaclea, larrutzen den baratze bat beçala; urratu du bere tabernaclea; Jaunac ahanzpenera eman ditu Sionen bestac eta larumbatac, eta laidoaren eta bere gaitziduraco sepharen azpira arthiqui ditu erregue eta apheça. Jaunac hastandu du bere aldarea eta madaricatu bere sainduteguia; hartaco dorreen harrasiac arthiqui ditu etsaien escuetara; eta Jaunaren etchean bozcariozco oihutan ibili dira, hala-nola berce orduz besta-egunetan. Jaunac burutan hartu du Siongo alabaren harrasiaren urratzea; hedatu du bere haria, eta xahutu arteo ez du guibelatu bere escua; carrascan erori da aitzin-harrasia, eta harrasia orobat urratua da. Luphean sarthuac dire hango atheac; crascatu eta xahutu ditu hango hagac; hango erregue eta buruçaguiac barraiatu ditu jendaien erdian; ez da guehiago legueric eta hango profetec ez dute guehiago Jaunaren ganic aguerpenic içatu. Siongo alabaren çaharrac lurrean jarri eta ixilic baratu dira; hautsez estali dituzte beren buruac eta jaunci dituzte çurdatzac; Jerusalemeco nescatchec lurrerat arthiqui dituzte beren buruac. Nigar eguinaren eguinez iraunguitu dire ene beguiac; ene barnea ikaratu, ene guibel-erraiac lurrera ixuri dire, ikustean ene populuco alabaren desmasia, haur xumeac eta bulharrecoac hirico carriquetan iraunguitzen. Beren amei cerraten: Non dire oguia eta arnoa? hirico carriquetan sakituac içan balire beçala erorcen cirenean, eta arimac eguiten ciotenean beren amen alçoan. Nori erkaturen, edo noren idurico aiphaturen çaitut, Jerusalemeco alaba? noren bardin eçarriren çaitut eta cer goçacari emanen darotzut, Siongo alaba garbia? ecen çure mina itsasoa beçain handi da; norc deçaque senda? Çure profetec çuretzat içan dituzte ikuspen gueçurrezcoac eta çoroac; etzarotzuten çure gaizquia aguercen, urriquitara çure deitzeco; bainan çuretzat ikusten cituzten gueçurrezco garhaiciac eta etsai-iraizteac. Çure contra escuac jo dituzte bideco iragaile guciec; hixtuca haritu dire, eta Jerusalemeco alabaren contra dardaratu dute burua, ciotelaric: Hori othe da edertasun osoco hiri hura, lur gucico bozcarioa cena? Çure etsai guciec çure contra idequi dute ahoa; hixtuca haritu dire, carrascatu dituzte horçac eta erran dute: Iretsico dugu; huna guc iguriqui dugun egun hura; aurkitu dugu, ikusi dugu. Jaunac eguin du buruan hartu çuena; azpaldidanic eman çuen erabaquia obratu du; xahutu du eta ez guphidetsi; etsaia bozcariatu du çure gainean; eta goratu du çure etsaien adarra. Hequien bihotzac Jaunari oihu eguin dio Siongo alabaren harrasien contra: gau eta egun nigarrac ixur çatzu uharra beçala; ez eman çure buruari phausuric, eta ez bedi ixil çure begui-ninia. Jaiqui çaite, deithora çaite gau lehenetic; ura beçala ixur çaçu çure bihotza Jaunaren aitzinean; haren ganat alcha çatzu escuac carrica-buru gucietan gosez hil diren çure haur xumeen arimençat. Ikusaçu, Jauna, eta beguira nor larrutu duçun horrela; emaztequiec janen othe dituzte bada beren fruituac, ukumiloa beçalaco haurrac? apheça eta profeta hilac içanen othe dire Jaunaren sainduteguian? Haurra eta guiçon-çaharra campoan etzanac daude lurraren gainean; ene nescatcha eta guiçon-gazteac erori dire ezpataren azpira; hil ditutzu çure iraquiduraco egunean; jo ditutzu, eta etzare urricaldu. Besta batera beçala deithu ditutzu etsaiac alde orotaric ene icitzera; eta Jaunaren hasarreco egunean ez da içan itzuri eta guelditu denic; etsaiac iretsi ditu haci eta alchatu ditudan haurrac. Ni naiz guiçon bat, ene laceria ikusten dudana Jaunaren hasarreco cigorraren azpian. Eraguin darot eta eraman nau ilhumbeac barna, eta ez arguitic. Egun gucian ez du berceric eguin bere escua ene gainera itzulcea eta arreitzulcea baicic. Çaharraraci ditut ene larrua eta haraguia, eta hautsi ditu ene heçurrac. Hersi nau alde orotaric harrasiz, eta inguratu nau minez eta nekez. Toqui ilhunetan eçarri nau, bethicotzat hilac direnac beçala. Inguruan harrasi bat eguin du ene contra, ilki ez nadiençat; dorphetu ditut ene oinetaco burdinac. Deihadar eta othoitz eguiten nuelaric ere, arbuiatu du ene othoitza. Harri picatuz hersi ditu ene bideac, eta ene bidexcac hautsi ditu. Enetzat bilhacatu da celatan jarria den harz bat, gordegailuetaric dagoen lehoin bat. Hautsi ditu ene bidexcac eta phorrocatu nau neroni, inconiatua eçarri nau. Hedatu du bere arrambela, eta guecien xedetzat hartu nau. Ene sahetsetan sarthu ditu bere gueci-uncico alabac. Ene herritar guciençat irrigarri bilhacatu naiz eta hequien cantagailu egun gucian. Uhertasunez bethe, ciçari-belharrez horditu nau. Eta horz guciac arront hautsi darozquit, eta hautsez haci nau. Eta baquetic kendua içan da ene arima; cer den ona ahancia naiz. Eta erran dut: Eneac eguin du; akabo da Jaunaren baithan nuen iguriquimena. Orhoit çaite ene laceriaz, nola naicen ehoa eta ciçari-belharrez eta minez bethea. Orhoituco naiz orhoituco, eta ene arima ene baithan ihartuco da. Horiec iraganen ditut ene bihotzean eta horrec emanen darot phesquiça. Jaunaren urricalmenduei esquer, ez gare alde bat xahutuac içan, ceren haren urricalpenac ez baitira ahituac. Goicetic eçagutu dut, handia dela çure cintasuna. 24. Jauna da ene çathia, dio ene arimac, hargatic iguriquiren dut. Jauna ona da haren baithan daducatenençat beren iguriquimena, hura bilhatzen duen arimarençat. Çorion Jaunaren ganicaco salbamendua ixiltasunean iguriquitzen duenarençat. Çorion gaztedanic uztarria ekarcen duenarençat. Jarrico da bakarric eta ixilic egonen da, ceren bere gainean eçarri baitu uztarri hura. Herrautsean eçarrico du bere ahoa, gothor baitago haren iguriquimena. Jotzen duenari hedatuco dio mathela; iretsico ditu laidoac. Jaunac ez du nihor bethicotzat hastancen. Hastandu bagaitu, urricalduren da bere urricalpen handien arabera; Ecen ez ditu aphaldu eta iraici guiçonen semeac bihotzeco oldez: Lurreco gathibuen oimpean lehercen, Guiçonari çucembidearen kencen Guciz-Goraren beguien aitzinean, Bere çucenean guiçon baten galcen, horrelacoric ez daqui Jaunac. Cein da, Jaunac manatu gabe erran duena, gauça bat eguin çadien? On-gaitzac ez othe dire Guciz-Goraren ahotic ilkitzen? Certaco gurguriatzen du guiçon biciac, bere bekatuençat açurriatua den guiçonac? Ikar detzagun gure bideac; bilha gaitecen, eta Jaunaren gana bihur. Goiti detzagun bihotzac escuequin Jauna gana ceruetara. Tzarquerian ibili gare, eta hasarretzera deithu çaitugu; hargatic çaude çu gogorretic. Çure hasarreaz inguratu çare, eta jo gaituçu; hilca haritu çaizquigu, eta ez gaituçu guphidetsi. Hedoi bat eçarri duçu çure aitzinean, othoitza etzadien iragan. Errotic atheratua eta arthiquia utzi nauçu populuen erdian. Gure etsai guciec gure contra idequi dute ahoa. Profecia bilhacatu da gure icialdura, gure artea eta xahupena. Nigar-uharrac ixuri ditu ene beguiac ene populuco alabaren xahupenaren gainean. Ene beguia atsecabetan egotu da eta ez da ixildu, phausuric ez baitzen, Jaunac ceruetaric beguira eta ikus ceçan arteo. Ene beguiac xahutu du ene bicia, ene hirico alaba gucien ariaz. Aria gabeco ene etsaiec hartu naute xori bat ihician beçala. Putzura erori da ene bicia, eta harri bat eçarri dute ene gainean. Ur-uharrac erori dire ene buruaren gainera, eta erran dut: Galdua naiz. Çure icenari dei eguin diot, Jauna, putzuaren ondotic. Aditu duçu ene minçoa, ez urrunt çure beharria ene cuinta eta marrasquetaric. Hurbildu çare, dei eguin darotzudan egunean; erran duçu: Ez içan beldur. Juiatu duçu ene arimaren çucena, oi Jauna, ene biciaren berreroslea. Oi Jauna, ikusi duçu hequien gaixtaqueria ene alderat; juia çaçu ene çucena. Ikusi ditutzu hequien sepha, hequien asmu guciac ene contra. Aditu ditutzu, Jauna, hequien irain, hequien asmu guciac ene contra; Jaçarcen çarotadenen ahapaldi eta gogoetac egun gucian elle contra. Ikusatzu hequien jarce xutitzeac: ni naiz hequien cantagailu. Jauna, ordaina bihurturen daroeçu beren escuetaco eguincen arabera. Oinhacez hestuturen duçu hequien bihotza erredola batez beçala. Jarraiquiren çatzaizcote çure sephan, Jauna, eta xahuturen ditutzu ceruen azpitic. Nola gobeldu da urhea? nola da aldatu haren arguidura ederrena? sainduteguico harriac nola dire carrica-buru gucietan barraiatuac? Siongo umeac eder ciren, urhe lehenezco edergailuac soinean: nola içan dire erabiliac baxereguileac eguin duen lurrezco uncia iduri? Lamiec berec dithia aguertu dute eta esnea eman diote beren umeei: ene populuco alaba gogorra da mortuco ostruca beçala. Bulharreco haurraren mihia aho gainari lothu da egarriz; haur ttipiec galdatu dute oguia eta emaileric etzen. Goçoquerietan bici cirenac, carrica-bazterretan hil dire; purpuraren erdian bici cirenec, cikinqueria besarcatu dute. Ene populuco alabaren tzartasuna gaitzagoa eguin da Sodomaren bekatua baino, Sodoma, ceina aphur batez herrautsia içan baitzen, eta guiçonaren escuric etzen haren xahutzean. Haren Naçarearrac, esnea baino, elhurra baino xuriagoac ciren, boli çaharra baino gorriagoac, çafirra baino ederragoac. Orai hequien beguithartea ikatza baino belçagoa eguina da, eta placetan ez dire eçagutzen; larrua heçurrei josia dute; idortu eta çura beçala eguin da. Çori hobea içatu dute ezpatatic hil direnec, gosetic goan direnec baino; ceren hauquiec ihartu baitira lurraren agortasunaren ariaz. Bihotz samurraco emaztequiec errearaci dituzte beren haurrac; haurrac içan dire amen janhari ene populuco alabaren desmasian. Jaunac ase du bere sepha, ixuri du bere hasarrearen sumindura, eta Sionen biztu du su bat asentuetaraino erre duena. Lurreco erregueec eta munduco egoiliar guciec, etzuten usteco etsaiac Jerusalemeco atheetaric sarthuco cirela. Eguin dire, haren profeten bekatuen gatic, eta haren aphecen tzarquerien gatic, hequiec prestuen odola hiriaren erdian baitute ixuri. Itsuac beçala ibili dire carriquetan gaindi; odolean cikindu dire; eta ecin iragan citazqueenean, goititzen cituzten beren petrailac. Eta oihu eguiten çaroeten: Guibelerat! Çoazte guibelerat, lohiac; ez uqui gu! Ecen aharratu dire, eta nahasturan jarri, eta jendaien artean erran dute: Jauna ez da guehiago hurbilduren, horiequin egoteco. Jaunaren beguitharteac barraiatu ditu; ez da hurbilduren horiei beguiratzeco; aphecen beguitharteençat ez dute ahalqueric, ez-eta çaharrençat urricalmenduric. Irauten guinduenean oraino, gure beguiac ahitu dire lagunça alfer bati iguri, ecin salba guinçazquen jendaia bati arduratsuqui beguira guinaudecenean. Gure oinac lerratu dire gure carriquen gainean, hurbildu da gure akabança; betheac dire gure egunac, ecen heldu da gure azquen orena. Ondotic jarraiquitzen citzaizquigunac, ceruco arranoac baino çalhuago içan dire; mendietara jarraiqui çaizquigu, mortuan celatac hedatu darozquigute. Gure ahoco hatsa, Cristo Jauna, hartua çan da gure bekatuen gatic; erran içan guinaroen: Çure itzalean bicico gare jendaien artean. Boz eta jauz hadi Edomen alaba, Huseco lurrean hagoena, hiri ere ethorrico çain karminduraco uncia; horditua eta bilucia içanen haiz. Iraunguitua da çure gaizquia, oi Siongo alaba; Jauna ez da guehiago abiaturen çure desherritzera: bainan ikartu ditin hire tzarqueriac, Edomen alaba, aguertu ditin hire bekatuac. Orhoit çaite, Jauna, guri guerthatu çarocunaz; beguira çaçu eta ikus gure laidoa. Gure primança arrotzetara, gure etcheac atzeetara dire iragan. Umeçurz, aitaric gabe direnac beçala eguinac gare, eta gure amac alhargunac iduri. Dirutan edaten dugu gure ura; erosiz dugu gure egurra. Dixiduca aitzinean eraman gaituzte; nekatuençat phausatzeric etzen. Eguiptoarrei eta Asiriarrei hedatu diotegu escua, oguiz bethetzea gatic sabela. Gure aitec bekatu eguin dute, eta ez dire guehiago; eta guc jasan ditugu hequien gaizquiac. Gathibuac nausitu çaizquigu, eta nihor etzen hequien escuetaric gure libratzeco. Gure bicien menturan, ezpaten artetic gure oguia harcen guinduen mortuan. Gosearen hesturec kaldatu dute gure larrua labe bat beçala. Ahalquea eman diote Sionen emaztequiei, eta nescatchei Judaco hirietan. Beren escuz urkatu dituzte buruçaguiac, çaharren beguitharteac ez ditu ahalcatu. Lohiqueriaco erabili dituzte guiçon-gazteac, eta haurrac makilaren azpian erori dire. Çaharrac galdu dire atheetaric, eta guiçon-gazteac eresia cantatzaileetaric. Sunsitu da gure bihotzeco bozcarioa, eta deithoretara bihurtu dire gure cantuac. Gure burutic erori da koroa; çorigaitz guri, ceren eguin dugun bekatu! Aria hortaz gobeldu da gure bihotza, ilhundu gure beguia; Ecen herrautsia da Siongo mendia eta han dabilça haceriac. Çuc ordean, Jauna, egundainotic badirauçu, eta menderen mendetan iraunen du çure tronuac. Cergatic ahanciren gaituçu bethico, eta bazterrerat utziren gaituçu mendeen lucetasunean? Çure gana bihurraraz gaitzatzu, Jauna, eta bihurturen gare; berri çatzu gure egunac, hastetic ciren beçala. Bainan hastandu eta iraici gaituçu; hasarre gaitzean sarthu çare gure contra. Eta guerthatu cen hogoi eta hamargarren urthean, laugarren hilabetheco borzgarren egunean, gathibuen erdian Cobarreco ibaiaren bazterrean nincelaric, ceruac idequi cirela, eta ikusi nituen Jaincoa ganicaco ikuspenac. Hilabetheco borcean, Joaquin erreguearen desherripenetic borzgarren urthean, Jauna minçatu citzaioen Ecequiel apheçari, Buciren semeari, Caldearren lurrean, Cobarreco ur-heguian, eta han Jaunaren escua jarri cen Ecequielen gainean. Eta ikusi nuen, eta hara haice xirimola bat heldu cela ipharretic, eta hedoi handi bat, eta su bat trumbilca, eta haren inguruan dirdira bat, electroa iduri suaren erditic; Eta suaren erdian lau abere-itchura; eta beguira, guiçon-iduria çuten. Bakarrac bacituen lau ahurpegui eta lau hegal. Çangoac xuxenac cituzten, eta oin-azpiac aratchearenac beçalacoac, eta içarniatzen çuten cobre arguiac beçala. Eta lau aldetan hegatsen azpian bacituzten guiçon-escuac; eta lau aldetan bacituzten hegatsac eta beguitharteac. Hegalez uquitzen çuten batac bercea; etziren itzulcen ibilcean, bainan bakotcha aitzinaz cihoan. Hequien beguitharteen itchura cen, guiçon itchura bat, eta lauec escuinetic lehoin itchura bat, eta lauec ezquerretic idi itchura bat, eta lauec gorago arrano itchura bat. Hequien beguitharteac eta hegalac goiti çauden; bi hegalez elkar uquitzen çuten, eta berce biez beren gorphutzac estalcen. Eta hequietaric bakotcha aitzinaz cihoan; non-ere baitzen izpirituaren oldarra, harat cihoacen; eta ibilcean etziren itzulcen. Eta abere-iduri hequien itchura cen ikatz gorriena eta çuci biciena beçalacoa. Ikuspen bat baçabilan abereen erdian, suzco arguidura bat, eta sutic simista atheratzen cen bat. Eta abereac harat eta hunat baçabilçan, dirdiratzen duen simista iduri. Eta abereei beguira nindagoelaric, lurrean aguertu cen pirrita bat abereen ondoan eta bacituen lau aurki. Eta pirriten itchura eta hequien eguindura, itsasoaren ikuspen bat beçala ciren, eta lauec iduri bera çuten; eta hequien itchurac eta eguindurac ciren, pirrita bat bercearen barnean balitz beçala. Lauac baçabilçan cein bere aldera; eta ibilcen cirenean, etziren bihurcen. Pirritac çabal eta handiac ciren eta ikusteco icigarriac, eta lauec compasu gucia çuten inguruan beguiz bethea. Abereac ibilcen cirenean, pirritac ere orobat baçabilçan hequien ondoan; eta abereac alchatzen cirenean lurretic, pirritac ere batean alchatzen ciren. Nora-nahi goan cedin izpiritua, non-nahi alcha cedin, pirritac ere orobat alchatzen ciren, hari jarraiquiz; ecen bicico izpiritua pirritetan çatzan. Abereac ibilcean, pirritac baçabilçan; abereac guelditzean, pirritac guelditzen ciren; abereac lurretic alchatzean, pirritac ere alchatzen ciren orobat, hequiei jarraiquiz; ceren bicico izpiritua pirritetan baitzen. Abereen buruen gaineco aldean bacen orcia beçalaco bat, beguira iduri baitzuen cristail ikaragarri bat, hequien buruen gainean hedatua. Orciaren azpian berriz, hequien hegaiac xutuac çauden bata bercearen parrean; batec bi hegalez estalcen çuen bere gorphutza, eta bercea ere orobat estalia çagoen. Eta aditzen nuen hegalen harrabotsa, ur-uhar gaitzen harrabotsa iduri, Jaincoac gain-behera eguiten duen harrabotsa beçala; ibilcean harrabots eguiten çuten oste batec beçala, armada batec beçala; eta guelditzen cirenean, beheititzen cituzten hegalac. Ecen hequien buruen gaineco orcian harrabots eguiten cenean, baratzen ciren eta beheititzen cituzten hegalac. Eta hequien buruen gaineco aldean cen orcian bacen tronua beçalaco bat, çafir harrizcoa iduri; eta tronu itchura haren gainean bacen guiçona beçalaco bat. Eta haren barnean inguruan ikusi nuen electroa beçalaco bat, sua iduri baitzuen; haren guerritic goiti eta guerritic beheiti, ikusi nuen sua beçalaco bat, inguruan arguitzen çuena, Iduri orçadarra, hedoi batean eguiten denean uria den egun batez. Halacoa cen inguruco arguiduraren itchura. Horra nolacoa cen Jaunaren ospearen itchura. Eta ikusi nuen, eta erori nincen ahuspez, eta aditu nuen boz bat minçatzen. Eta erran çarotan: Guiçasemea, jaiqui çaite oinen gainera, eta minçaturen naiz çurequin. Eta izpiritua minçatu citzaitan ondoan, sarthu cen ene baithan, eta xutitu ninduen ene çangoen gainera, eta aditu nuen niri minçatzen, Eta erraten: Guiçasemea, bidalcen çaitut Israelgo umeetara, populu arnegatu, ene ganic guibelatu denaren gana; egungo eguna arteo berec eta beren auec hautsi dute enequilaco patua. Bekoqui gogorreco eta bihotz hezgaitzeco umeac dire hainac ceinen gana bidalcen baitzaitut, eta erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Hean ençunen othe duten, hean baratuco othe diren, ecen jendaqui kexagarria da; jaquinen dute bederen profeta bat içatu dutela beren erdian. Çu beraz, guiçasemea, ez içan hequien beldur, eta hequien solasec ez beçaitzate lotsa; ceren sinhets-gogorrac eta makurrac baitire çurequin, eta harrobiequin baituçu çure egoitza. Ez ici hequien solasez, ez beçaitza ikara hequien beguitharteac, ceren jendaqui kexagarri bat baita. Erranen daroeztetzu beraz ene hitzac, hean ençunen duten eta baratuco diren, ecen sumingarriac dire. Çuc ordean, guiçasemea, adi çatzu nic erraten darozquitzudan guciac, eta ez içan kexagarri, jendaqui kexagarri horren idurico; idecaçu ahoa eta jan çatzu nic ematen darozquitzudan guciac. Eta ikusi nuen, eta hara hurbildu citzaitala escu bat, ceintan baitzen liburu bat biribilcatua; iscribatua cen barnetic eta campotic, eta hedatu çuen ene aitzinean; eta hartan baciren iscribatuac kexuac, arrangurac eta dixiduac. Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, atzeman gucia jan çaçu; jan çaçu liburu hau, eta goanic minça çaquizquiote Israelgo umeei. Eta idequi nuen ahoa, eta janaraci çarotan liburu hura, Eta erran çarotan: Guiçasemea, ematen darotzudan liburu hau iretsico du çure sabelac eta hunec betheco du çure barnea. Eta jan nuen, eta ene ahoan eguin cen eztia beçain goço. Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, çoaz Israelgo umeen gana, eta erran diotzotzuete ene hitzac. Ecen igorria çare, Israelgo umeetara, ez populu minçaia gaitz eta hizcunça eçagutugabeco baten gana, Ez-eta asco populu minçaia gaitz eta hizcunça eçagutugabecoetara, ceinen solasac ecin adi baitzinetzazque; eta halacoetara igorria bacina ere, ençun cinçazquete. Israelgo umeec ordean etzaituzte ençun nahi, ni ençun nahi ez nautelacotz; ecen copeta ahalquegabecoa eta bihotz gogorrecoa da Israelgo etche gucia. Huna non eguin dudan çure beguithartea hequienac baino hazcarrago eta çure belharra hequienac baino gogorreco. Eguin dut çure belharra diamanta beçala eta harria beçala: ez içan hequien beldur, eta ez lotza hequien aitzinean, ceren ume kexagarri batzu baitire. Eta erran çarotan oraino: Guiçasemea, beharriz har eta bihotzean sar çatzu nic erraten darozquitzudan solas guciac. Eta çoaz, sar çaite gathibuen erdira, çure herrico umeetara; minça çaquizquiote, eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac; hean ençunen duten eta gueldituco diren. Eta izpirituac hartu nituen, eta ene guibeletic aditu nuen harrabots handico minço bat: Benedicatua Jaunaren ospea bere lekutic. Eta aditu nuen abereen harrabotsa, hegalac elkarri joz eguiten çutena, eta pirrita abereei jarraiquitzen cirenen harrabotsa, eta iharrosdura handi bateco harrabotsa. Izpirituac halaber alchatu eta eraman ninduen, eta goan nincen uherric ene izpirituco gaitziduran; alabainan Jaunaren escua enequin cen, hazcarcen ninduelaric. Eta ethorri nincen gathibuen gana, uzta berrietaco metara, Cobarreco hibai-bazterrean egoten cirenen gana; eta jarri nincen hequiec jarriac çauden toquian, eta han egotu nincen çazpi egunez atsecabetan. Çazpi egunac iragan ondoan berriz, Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, atalaritzat eman çaitut Israelgo etcheari; eta ençunen duçu ene ahoticaco hitza, eta erranen daroeçu ene icenean. Nic erraten dudanean gaixtaguinari: Heriotzez hilen haiz, çuc ez badioçu eçagutarazten, eta ez baçaizquio minçatzen, bere bide gaixtotic aldarazteco, hura bere tzarquerian hilen da; bainan çure escuan bilhaturen dut haren odola. Aldiz, eçagutarazten badioçu gaixtaguinari, eta hura ez bada bihurcen bere gaixtaqueriatic eta bere bide tzarretic, haina bere tzarquerian hilen da; çuc ordean libratu duqueçu çure arima. Berriz, baldin prestua bere prestutasunetic makurturic, tzarqueriari lotzen bada, behaztopagailu bat eçarriren dut haren aitzinean; hura hilen da, ez dioçulacoz eçagutaraci ene hitza; hura bere bekatuan hilen da eta haren eguinça prestuez orhoitzapenic ez da içanen; bainan çure escuan bilhaturen dut haren odola. Prestuari ordean arguitasuna eman balin badioçu, ez dadiençat prestua bekatura eror, eta hura ez bada erori, eguiazco bicitzeaz da bicico, eta çuc libratu duqueçu çure arima. Eta Jaunaren escua jarri cen ene gainean, eta erran çarotan: Jaiquiric ilki çaite bazterretara, eta han minçatuco naiz çurequin. Eta jaiquiric ilki nincen bazterretara; eta hara Jaunaren ospea han çagoela, Cobarreco ur-heguian ikusi nuen beçala, eta erori nincen ahuspeca. Eta izpiritua sarthu cen ene baithan, eta xutiaraci ninduen ene çangoen gainera, eta minçatu cen enequin, eta erran çarotan: Sar eta hers çaite çure etchearen erdian. Eta çu, guiçasemea, huna non burdinac emanac diren çure gainera, eta hequietan estecaturen çaituzte, eta etzare ilkiren hequien erditic. Eta çure aho gainari lotharaciren dut çure mihia; eta içanen çare mutu, eta ez açurriatzen duen guiçona beçala; ecen Israelgo etchea ene sumintarazten hari da. Bainan minçatu naquiqueçunean, idequiren dut çure ahoa, eta erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Ençuten duenac ençun beça, eta phausuan dagoena phausa beça, ecen Israelgo etchea ene sumintarazten hari da. Eta çuc, guiçasemea, har çaçu adrailu bat, eçar çaçu aitzinean, eta haren gainean eguiçu Jerusalemeren itchura. Eta haren contra xuxenduco duçu sethioa, alchatuco hazcargailuac, eguinen hersgailuac, jarrico campac, eta inguruan eçarrico ahariac. Eta çuc har çaçu burdinazco padera bat, eta eçar çaçu hura çure artean eta hiriaren artean burdinazco harrasi bat beçala; eta hiriaren contra gogortuco duçu beguia, eta sethiotan içanen da, eta inguratuco duçu. Hori da Israelgo etchearençat eçagutzari bat. Eta çuc lo eguinen duçu ezquerreco sahetsaren gainera, eta alderdi hartan eçarrico ditutzu Israelgo etchearen bekatuac, haren gainera lo eguinen duçun egun guciez, eta çure gain hartuco duçu hequien gaizquia. Nic berriz, hequien bekatuen urtheençat eman darozquitzut hirur ehun laur hogoi eta hamar egun; eta jasanen duçu Israelgo etchearen gaizquia. Eta hori eguin duqueçunean, lo eguinen duçu berriz escuineco sahetsaren gainera, eta jasanen duçu Judaco etchearen gaizquia berrogoi egunez, eguna urtheco, diot, eguna eman darotzudala urtheco. Eta itzuliren duçu beguithartea Jerusalemgo sethioco alderat, eta hedatuco duçu besoa eta profetisatuco duçu Jerusalemeren contra. Huna non burdinaz inguratu çaitudan, eta etzare itzulico sahets baten gainetic bercera, bethe detzatzun arteo çure sethioco egunac. Eta har çatzu oguia, garagarra, baba, dilista, artho-xehea eta xinguila; eçarrico ditutzu unci batean, eta çuretzat eguinen ditutzu oguiac, sahetsaren gainera lo eguinen duçun egunetaco; janen ditutzu hirur ehun laur hogoi eta hamar egunez. Aldiz janen duçun hazcurriac, egunean içanen du hogoi estateren hazta; janen duçu muga batetic berceraino. Eta ura edanen duçu neurtuz, hin baten seigarrena; hura edanen duçu muga batetic berceraino. Eta çure laborea janen duçu hautsean errericaco garagar-oguia beçala; eta jende ongarriz estalico duçu hura populuaren aitzinean. Eta Jaunac erran çuen: Beren oguia horrela janen dute cikinduric Israelgo umeec, nic iraicico ditudan jendaien artean. Eta erran nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna, huna ene arima kutsatu içan gabea dela; haurretic orai arteo ez dut jan haragui bera hilic ez-eta basabereec xehacaturic; haragui lohiric batere ez da ene ahoan sarthu. Eta ihardetsi çarotan: Huna non ematen darotzudan idi-gorotza jende ongarriaren orde, eta hartan erreco duçu çure oguia. Eta erran çarotan: Guiçasemea, huna non hautsico dudan Jerusalemen oguiaren makila; oguia phisatuz eta asaldutan janen dute, eta ura edanen dute neurtuz eta hesturetan; Haletan non, ogui eta ur escasez batbedera erorico baita bere anaiaren gainera, eta beren tzarquerian iharturen dire. Eta çuc, guiçasemea, har çaçu nabala çorrotz bat, ileac ebaquitzen dituena; hartuco duçu eta iraganen çure burutic eta biçarretic; eta hartuco duçu hequien phisatzeco balança bat, eta hirur çathitan eçarrico ditutzu. Heren bat suz erreco duçu hiriaren erdian, sethioco egunac bethetzen diren arabera; berce heren bat hartuco duçu eta ezpatarequin ebaquico hiriaren inguruan; azquen herena berriz, haiceari emanen dioçu, eta nic ezpata biluciren dut hequian ondotic. Eta hequietaric guti bat hartu eta çure caparen izquinan estecatuco duçu. Eta hauquietaric hartuco ditutzu berriz cembait eta suan erreco, eta handic ilkico da su bat Israelgo etche guciaren gainera. Hau dio Jainco Jaunac: Hori da Jerusaleme; eçarri dut jendaien erdian, eta lurrac haren inguruan. Eta erdeinatu ditu ene erabaquiac, jendaiac baino tzarrago bilhacatzeraino; eta ene manamenduac, haren inguruan diren lurrec baino guehiago; ecen osticatu ditu ene erabaquiac, eta ez da ene manamenduetan Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ceren gainditu ditutzuen çuen inguruco jendaiac, eta etzareten ene mandamenduetan eta ez ditutzuen ene erabaquiac bethe, eta ez duçuen eguin çuen inguruan diren jendaiec ere beçain çucenqui; Hau dio beraz Jainco Jaunac: Jerusaleme, huna non heldu natzainan, eta neronec hire erdian obraturen ditinat ene erabaquiac jendaien beguietan. Eta hire icigarriqueria gucien ariaz, hire baithan eguinen dinat egundaino eguin ez dudana eta halacoric ez baitut eguinen guehiago. Aitec beraz janen ditine hire erdian beren semeac, eta semeec beren aitac; ene erabaquiac betheco ditinat hire baithan, eta haice gucietara barraiaturen ditinat hire ondarrac. Horren gatic, dio Jainco Jaunac: Ala ni! ceren lohitu dunan ene sainduteguia hire tzarqueria guciez eta icigarriqueria guciez, ez bahaut nic ere phorroscatzen; eta ez hau guphidetsico ene beguiac, eta ez naun urricalduco. Hire hiruretaric bat hilen dun içurritetic, eta goseteac iharraracico din hire erdian; berce hirugarrena ezpataren azpira erorico dun hire inguruan; berce hirugarrena berriz, haice gucietara barraiatuco dinat, eta ezpata bilucico dinat hequien guibeletic. Eta ene sepha betheco eta ene gaitzidura aseco dut hequien gainean, eta hartuco dut sosegu; eta ene iraquidura asquietsi duquedanean hequien gainean, jaquinen dute ni naicela Jauna, ene karrean minçatu naicena. Eta eçarrico haut mortu, eta hire inguruan diren jendaien laidagarri, iragarle gucien aitzinean. Eta içanen haiz laidagarri eta burhoztagarri, ikusgarri eta lazgarri hire inguruan diren jendaietan, ene erabaquiac obratu dituquedanean, ene sepha, ene gaitzidura eta ene hasarrearen jaçarraldietan. Ni Jauna minçatu naiz, erran dudanean hequien gainera igorrico ditudala gosetearen gueci guciz gaixto, hilgarriac içanen direnac, ceinac igorrico baititut çuen xahutzecotzat; eta gosetea bilduco dut çuen gainera, eta hautsico dut çuetan oguiaren makila. Eta çuetara igorriren ditut gosetea eta basabere gaixtoenac, çuec hilaraci arteo; eta içurritea eta odola hire gainetic iraganen ditun, eta ezpata erakarriren dinat hire gainera. Ni Jauna naiz minçatu. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, beguithartea eçar çaçu Israelgo mendietara, eta profetisa dioçoçute, Eta erroçute: Israelgo mendiac, adi çaçue Jainco Jaunaren hitza. Jainco Jaunac hau diote mendiei eta munhoei, harcadiei eta haranei: Huna non erakarriren dudan ezpata çuen gainera, eta herrautsiren ditut çuen leku gorac; Eta urraturen ditut çuen aldareac, eta xehacaturen çuen jaincomoldeac, eta çuen hilac arthiquiren çuen idolen aitzinean. Eta Israelgo umeen hiliquiac eçarriren ditut çuen jaincomoldeen aitzinean, eta çuen heçurrac barraiaturen ditut çuen aldareen inguruan; Çuen egon-leku gucietan hiriac mortu içanen dire, leku gorac urratuac eta herrautsiac içanen dire, çuen aldareac erorico eta phorroscatuco dire; çuen idolac eceztatuac, çuen temploac lehertuac, eta çuen lanac xahutuac içanen dire. Çuen erdian erorico dire hilac, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna. Çuetaric utzico ditut jendaien artean ezpatari itzuri ditazqueenac, barraiatuco çaituztedanean bazterretan. Eta çuetaric libratuac nitaz orhoituren dire jendaien artean, ceinetara gathibu eramanac baititazque; ceren nic hautsico baitut hequien bihotz lohitu eta ene ganic urrundua, eta idequico ditut hequien begui jaincomoldeequin lohituac; eta beren icigarriqueria gucietan eguin dituzten gaizquien gainean berec harturen dute beren buruençat gaitzirizco. Eta jaquinen dute, nic Jaunac, ez nuela alferretan erran gaitz horiec eguinen naroeztela. Hau dio Jainco Jaunac: Jo çaçu escuaz, jo çaçu çangoaz, eta erraçu: Çorigaitz Israelgo etchearen gaizquien icigarriqueria guciençat! Ceren ezpataz gosete eta içurriteaz xahutzera baitoha. Urrun dena, içurritic hilen da; hurbil dena berriz, ezpatac arthiquiren du; eta guelditua eta sethiatua dena, goseac hilen du; eta aseco dut ene hasarrea hequien gainean. Eta ni naicela Jauna jaquinen duçue, çuen hilac içanen direnean çuen jaincomoldeen erdian, çuen aldareen inguruan, munho gora gucien gainean, eta mendi-casco gucietan, eta çuhaitz adarsu gucien azpian, eta haritz hostotsu gucien azpian, çuen idolençat isensu usaina igan içan den lekuetan. Eta hequien gainera hedaturen dut ene escua; eta hequien egon-leku gucietan, Deblathaco mortutic hasiric, lurra desmasian eta larrutua eçarriren dut; eta jaquinen dute ni naicela Jauna. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Eta çu, guiçasemea, huna cer dioen Jaunac, Israelgo lurreco Jaincoac: Heldu da akabança, akabança heldu da lurraren lau aurkincen gainean. Huna orai akabança hire gainean hire gainera ixurico dinat ene hasarrea, eta juiatuco haut hire bideen arabera, eta jaçarrico darozquinat hire icigarriqueria guciac. Eta ez hau guphidetsico ene beguiac, eta ez naun urricalduco; bainan hire gainera erorraracico ditinat hire gaixtaqueriac, eta hire itsusqueriac hire erdian gueldituco ditun; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna. Hau dio Jainco Jaunac: Hestura bat, huna non heldu den hestura bat. Akabança heldu da, heldu da akabança; atzarria egotu dun hire contra; huna non dathorren. Xahupena gainera heldu çaic, oi lur hortaco egoiliarra; heldu duc ordua, hurbil duc sarrasquico eguna, eta-ez mendien ospecoa. Oi lurra, orai hurbildic hire gainera ixuriren dinat ene hasarrea, eta ene sepha aseco dinat hire gainean; eta hire bideen arabera haut juiaturen, eta hire gaixtaqueria guciac darozquinat gainera emanen; Eta ene beguiac ez din guphideric içanen, eta ez naun urricalduren; bainan hire tzarqueria guciac hire gainean eçarriren ditinat, eta hire erdian egonen ditun hire itsusqueria guciac; eta jaquinen duçue ni naicela jotzen dudan Jauna. Huna eguna, huna non heldu den ilki da xahupena, cigorra loratu da, musquildu da hampurusqueria; Gaixtaqueria tzartasunaren cigorraren gainean jaiqui da; ez hequietaric, ez populutic, ez-eta hequien harramancetic; eta hequien baithan ez da phausuric içanen. Ethorri da muga, hurbildu da eguna: eroslea ez bedi boz, salçailea ez bedi uher, ceren sepha horgo populu guciaren gainera hedaturen baita. Ecen salçaileari, oraino bici balitz ere, etzaio saldu duen gauça bihurturen alabainan ikuspen populu guciarençateco hau, ez da alferric bihurturen, eta guiçona ez da hazcarturen bere bicitzeco tzartasunean. Jo çaçue turuta, phara çaitezte oro; eta ez da nihor gudura goanen ecic horgo populu guciaren gainean da ene hasarrea. Ezpata campoan, içurritea eta gosetea barnean; landan dena, ezpatatic hilen da; hirian direnac içurriteaz eta goseteaz içanen dire iretsiac. Hequien ganic ihes eguinen dutenac, salbatuac içanen dire; eta mendietan egonen dire, haranetaco usoac iduri, oro ikaran, batbedera bere bekatuan. Escu guciac erkituco eta belhaun guciac ura beçala itzurico dire. Eta jauncico dituzte çurdatzac, eta icialdurac estalico ditu, eta ahalquea içanen da beguitharte gucietan eta karçoildura buru gucien gainean. Hequien cilharra camporat arthiquia, eta hequien urhea ongarria beçala içanen da. Hequien cilharra eta urhea ez dire baliaturen hequien libratzeco Jaunaren hasarreco egunean. Ez dute aseco beren barnea, hequien sabelac ez dire betheco, ceren dirua içanen den hequiençat gaizquiraco behaztopagailu. Beren lephoco gatheen edergailua hampurusqueriaco baliatu dute; hartaric eguin dituzte beren tzarquerietaco itchura eta moldeac; horren gatic eguin dut hartaric gauça lohi bat; Eta hura escu arrotzei emanen diotet harrapacara, eta hura eguinen dut lurreco gaixtaguinen pusca, eta lohituren dute. Eta beguithartea itzuliren dut hequien ganic; borchaturen dute ene sainduteguico leku gordea; ohoinac hartan sarthuren dire, eta lohituren dute. Akabança bat athera çaçu, ceren lurra odolezco juiamenduz eta hiria tzarqueriaz betheac baitire. Eta erakarriren ditut jendaietaric gaixtoenac, eta jabeturen dire hequien etcheez; eta ixilaraciren dut botheretsuen hampurustasuna, eta etsaia nausituren da hequien sainduteguiez. Hestura jaustean, bilhaturen dute baquea, eta baqueric ez da içanen. Afaldua asalduaren gainera ethorrico da, haroa haroaren gainera; eta profeten ikuspen bilha ibilico dire, eta leguea galduco da apheçaren baitharic eta conseilua çaharretaric. Erregue auhenez egonen da, atsecabeac inguratuco du buruçaguia, eta ikaran içanen dire populuaren escuac. Eguinen daroet eguin dutenaren arabera, juiaturen ditut juiatu dutenaren arabera, eta jaquinen dute ni naicela Jauna. Eta seigarren urthean, seigarren hilabetheco, borzgarren egunean, jarria nincen ene etchean, eta Judaco çaharrac jarriac çauden ene aitzinean, eta han Jainco Jaunaren escua erori cen ene gainera. Eta ikusi nuen, eta hara itchura bat suaren iduria beçala; guerritic beheiti sua çuen iduri, eta guerritic goiti iduri çuen arguidura bat, electroa ikusten balitz beçala. Eta escua beçalaco bat hedatu cen eta lothu citzaitan buru-karcetatic; eta izpirituac alchatu ninduen ceruaren eta lurraren artera, eta Jaincoaren ganicaco ikuspen batean eraman ninduen Jerusalemera, ipharrera beguira çagoen barneco athearen ondora, non baitzagoen xutic bekaizgoco idola, bekaizgoaren jauçarazteco. Eta hara Israelgo Jaincoaren ospea han aguertu citzaitala, landan içatu nuen ikuspena beçala. Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, alcha çatzu beguiac ipharreco alderat. Eta ipharreco alderat alchatu nituen beguiac, eta hara aldareco athearen ipharretic, sarcean berean çagoela bekaizgoco idola. Eta erran çarotan Jaunac: Guiçasemea, baduçu uste? ikusten duçu cer hari diren horiec, Israelgo etcheac hor eguiten dituen icigarriqueria gaitzac, ni ene sainduteguitic urruntaraci beharrez? Eta oraino itzuliz ikusiren ditutzu icigarriqueria handiagoac. Eta eraman ninduen lorio-sarcera; eta ikusi nuen xilo bat bacela harrasian. Eta erran çarotan: Guiçasemea, cilha çaçu harrasia. Eta harrasia cilhatu nuenean, aguertu cen athe bat. Eta erran çarotan: Jar çaite eta ikusatzu horiec hor eguiten dituzten icigarriqueria guciz tzarrac. Eta sarthuric ikusi nuen, eta hara cer-nahi cierpe eta abere itchura, icigarriqueria eta Israelgo etchearen idola guciac thindatuac cirela inguruan harrasi gucian. Eta itchura hequien aitzinean çauden Israelgo etcheco çaharretaric hirur hogoi eta hamar guiçon, eta hauquien erdian Jeçonias, Saphanen semea; eta baçuten bakotchac isensunci bana escuan, eta isensutic alchatzen cen lanhozco bafada. Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, ikusten duçu ongui, ilhumbeetan cer eguiten duten Israelgo etcheco çaharrec, batbederac cer eguiten duen bere guela çokoan; ecen diote: Jaunac ez gaitu ikusten, Jaunac utzi du lurra. Eta erran çarotan: Oraino itzuliz ikusiren ditutzu, horiec eguiten dituzten icigarriqueria handiagoac. Eta sarraraci ninduen Jaunaren athe-sarce, ipharrera beguiratzen duenetatic; eta hara emaztequi batzu han jarriac Adonisen deithoratzen. Eta erran çarotan: Ikusi duçu ongui, guiçasemea; eta oraino itzuliz ikusiren ditutzu horiec baino icigarriqueria handiagoac. Eta sarraraci ninduen Jaunaren etcheco lorio barnecoan; eta hara Jaunaren templo sarcean, ezcaratzaren eta aldarearen artean, hogoi eta borz guiçon beçala, guibelaz Jaunaren temploco harrasiari çaudela, eta aitzinaz iguzqui-sorthaldera; eta iguzqui-ilkitzea adoratzen çuten. Eta erran çarotan: Ikusi duçu ongui, guiçasemea; hori guti othe da Judaco etchearençat hor eguin dituzten icigarriqueria horien eguitea; ecen lurra gaixtaqueriaz bethez, itzuli dire ene sumintaraztera? Eta horra non adar bat hurbilcen duten beren sudurretara. Ni ere beraz harico naiz ene sephan; ene beguiac ez du guphidetsiren, ez naiz urricalduco; eta oihuca deihadar eguinen dutenean ene beharrietara, ez ditut ençunen. Eta hazcarqui oihu eguin çuen ene beharrietara, cioelaric: Hurbil dire hiriaren ikarleac, eta bakotchac escuan daduca hilcaco tresna bat. Eta hara sei guiçon heldu cirela ipharrera dagoen gaineco atheco bideaz, eta bakotcharen escuan bacen hilcaco tresna; hequien erdian ere bacen guiçon bat liho-oihalez jauncia, eta thindunci bat baçuen guerrian: eta sarthu, eta xutic jarri ciren cobrezco aldarearen ondoan. Eta Israelgo Jaunaren ospea ilki cen querubinetic, ceinaren gainean baitzagoen templo-sarcean; eta deithu çuen lihoz jauncia cen guiçona, thinduncia guerrian çuena. Eta Jaunac erran çaroen: Iragan çaite hiria barna Jerusalemeren erditic, eta horren erdian eguiten diren icigarriqueria guciez auhen eta atsecabetan dauden guiçonen belharretan eguiçu thau baten hatza. Eta berceei erran çaroeten, nic aditzen nuelaric: Huni jarraiquiz iragan çaitezte hiria gaindi; eta jo çatzue jendeac; çuen beguiac ez betza içan guphide, ez beçaitezte urrical. Çaharra, muthil eta nescatcha gazte, haur eta emaztequi, oro heriotzez hil çatzue; bainan thaua ikusico dioçuenetaric nihor ez hil; eta has çaitezte ene sainduteguitic. Hasi ciren beraz temploaren aitzinean ciren guiçon-çaharretaric. Eta erran çaroeten: Lohi çaçue temploa, eta hilez bethe çatzue lorioac; ilki çaitezte. Eta ilki ciren eta jotzen cituzten hirian cirenac. Eta sarrasquia akabatu cenean, ni guelditu nincen han; eta erori nincen ahuspez, marrascaca nioelaric: Ai! ai! ai! Jainco Jauna; xahuturen othe ditutzu bada Israelgo ondarrac oro, çure sepha ixuriz Jerusalemeren gainera? Eta ihardetsi çarotan: Israelgo eta Judaco etchearen gaizquia hainitz da handieguia; lurra odolez bethea dago eta hiria bihurriqueriaz; erran dute ecen: Jaunac utzi du lurra, eta Jaunac ez du ikusten. Ez du beraz ene beguiac guphideric içanen, eta ez naiz urricalduco; bihurtuco diotet beren bidearen arabera. Eta huna lihoz jauncia cen guiçonac, thinduncia guerrian çuenac, hitz hau ihardetsi çuen cioelaric: Manatu darotaçun beçala eguin dut. Eta ikusi nuen, eta hara querubinen gainean cen orcian, hequien gainean aguertu cela çafir harria beçalaco bat, tronua iduri çuen itchura bat. Eta minçatu cen lihoz jauncia cen guiçonari, eta erran cioen: Querubinen azpian diren pirriten artera sar çaite, eta querubinen erdian diren ikatz bicietaric bethe çaçu escua, eta ixuratzu hiriaren gainera. Eta sarthu cen ene aitzinean. Bada, querubinac etchearen escuinetaric çauden goan cenean guiçona; eta hedoi batec bethe çuen lorio-barnea. Eta Jaunaren ospea querubinen gainetic ilki cen temploco sarcera; eta hedoiac bethe çuen etchea, eta Jaunaren ospearen dirdirac bethe çuen lorioa. Eta querubinen hegalen harrabotsa aditzen cen campoco lorioraino, iduri Jainco ahalorotacoaren minçoaren otsa. Eta liho-oihalez jauncia cen guiçona manatu çuenean, erranez: Querubinen erdian diren pirriten artetic har çaçu sua; sarthu cen eta guelditu cen pirrita baten ondoan. Eta querubin batec querubinen erditic hedatu çuen escua querubinen artean cen sura; eta hartaric hartu eta eman çuen lihoz jauncia cenaren escura; hunec hartu çuen eta ilki cen. Eta querubinetan aguertu cen guiçon-escua beçalaco bat hequien hegalen azpian. Eta ikusi nuen; eta hara lau pirrita querubinen ondoan; pirrita bat querubin baten ondoan, bercea berce erubinaren ondoan; pirriten itchura berriz, crisolit harriarena beçalacoa cen. Eta lauec bat iduri çuten, pirrita pirritaren barnean içan balitz beçala. Eta ibilcen cirenean, lauac lau aldetara çabilçan; eta ibilcean etziren guibelerat bihurcen; bainan lehembicico cenac leku batera eguiten çuenean, berceac ere jarraiquitzen ciren eta ez bihurcen. Eta hequien gorphutz gucia, lephoac, escuac, hegalac eta usteiac beguiz betheac ciren lau pirriten inguruan. Eta nic aditzen nuelaric, pirrita hequiec deithu cituen çalhuac. Bakarrac berriz, bacituen lau beguitharte; beguitharte bat, querubin-beguithartea; bigarren beguithartea, guiçon-beguithartea; hirugarren beguithartea, lehoin-beguithartea; eta laugarrena, arrano-beguithartea. Eta querubinac goititu ciren; hequiec ciren Cobarreco ur-heguian ikusi nituen abere berac. Querubinac ibilcen cirenean, pirritac ere orobat ibilcen ciren hequien aldean; eta querubinec hegalac alchatzen cituztenean lurretic goititzeco, pirritac etziren egoten, bainan hequiec ere querubinen aldean içaten ciren. Guelditzen ciren, querubinac guelditzean; eta goititzen ciren, hequiec goititzean; ecen bicitzeco izpiritua hequietan cen. Eta Jaunaren ospea temploco sarcetic ilkiric, jarri cen querubinen gainean. Eta querubinec hedaturic beren hegalac, lurretic alchatu ciren ene aitzinean; eta hequiec goatearequin, pirritac ere jarraiqui ciren; eta baratu ciren Jaunaren etcheco athe iguzqui-aldecoaren sarcean; eta Israelgo Jaincoaren ospea hequien gainean cen. Cobarreco ur-heguian Israelgo Jaincoaren azpian ikusi nituen abere berac ciren, eta eçagutu nuen querubinac cirela. Bakarrac bacituen lau beguitharte eta lau hegal; eta guiçon-escua beçalaco bat bacen hequien hegalen azpian. Hequien beguitharteetaco itchura, eta beguiratzea eta bakotcharen oldarra aitzinerat eguiteco, Cobarreco ur-heguian ikusi nituen ber-berac ciren. Eta izpirituac alchatu nituen eta eraman Jaunaren etcheco athe iguzqui-aldecora, ceina iguzqui-sorceari baitago; eta hara athe-sarcean hogoi eta borz guiçon; eta hequien erdian ikusi nituen Jeçonias Açurren semea eta Pheltia Banaiasen semea, populuaren buruçaguiac. Eta erran çarotan: Guiçasemea, horiec dire gaizquia asmatzen dutenac, eta hiri huntan asmuric tzarrenac derabilzcatenac, Diotelaric: Gure etcheac ez othe dire aspaldi eguinac? hiria da berça, gu berriz, haraguiac. Aria hortaz profetisa çaçu horien gainean, guiçasemea, profetisa çaçu. Eta Jaunaren izpiritua ene gainera jauci cen eta erran çarotan: Minça çaite: Hau dio Jaunac: Horrela minçatu haiz, Israelgo etchea, eta eçagutzen ditut çuen bihotzeco gogoetac. Asco hil ditutzue hiri huntan, eta hilez bethe ditutzue hemengo carricac. Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Çuec hil eta hiriaren erdian hedatu ditutzuenac, hequiec dire haraguiac, eta hau berça da; eta çuec hunen erditic kenduco çaituztet. Ezpataren beldur çarete, eta ezpata erakarriren dut çuen gainera, dio Jainco Jaunac. Eta iraiciren çaituztet hiri hunen erditic, eta emanen çaituztet etsaien escuetara, eta çuen gainean obraturen ditut ene erabaquiac. Ezpataren azpira erorico çarete; Israelgo muguetan juiatuco çaituztet, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna. Hiri hau ez da çuençat içanen berz, eta çuec etzarete hunen erdian içanen haragui: Israelgo muguetan çaituztet juiaturen. Eta jaquinen duçue ni naicela Jauna; ceren ez baitzarete ene manamenduetan ibili, eta ene leguea ez baituçue bethe, bainan eguin baituçue çuen inguruco jendaien legueen arabera. Eta guerthatu cen, profetisatzen hari nincelaric, hil cela Pheltia, Banaiasen semea. Eta ahuspez erori nincen, oihu handi bat eguiten nuelaric, eta erran nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna; Israelgo ondarren xahutzen hari othe çare? Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, çure anaiac, çure anaiac, çure ahaideac eta Israelgo etchea oro, guciac ceinei Jerusalemdarrec erran baitiote: Jaunaren ganic çoazte urrun; guri darocu lurra goçamenetan eman. Hargatic, hau dio Jainco Jaunac: Ceren jendaietan urrun eçarri eta bazterretara barraiatu ditudan; saindutegui xume bat içanen naiz hequiençat goan diren lurretan. Aria hortaz erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Populuen artetic bilduco çaituztet, eta bateratuco çaituztet barraiatuac çareten lurretaric, eta emanen darotzuet Israelgo lurra. Eta hartara sarthuco dire, eta hartaric kenduco dituzte hango behaztopagailu eta icigarriqueria guciac. Eta emanen diotet bihotz bakar bat, eta izpiritu berri bat eçarriren dut hequien barnean, eta hequien haraguitic kenduren dut harrizco bihotza, eta emanen diotet bihotz haraguizcoa; Ibil ditecen ene manamenduetan, eta çaint eta bethe detzaten ene erabaquiac; eta içan ditecen ene populu, eta ni içan nadien hequien Jainco. Ceinen bihotza behaztopagailuen eta beren icigarriquerien ondotic baitabila, hainei beren buruaren gainera eçarrico daroet beren bidea, dio Jainco Jaunac. Eta querubinec goititu cituzten hegalac, eta pirritac alchatu ciren hequiequin batean, eta hequien gainean cen Israelgo Jaincoaren ospea. Eta hiriaren erditic Jaunaren ospea igan cen eta baratu hiriaren iguzqui-aldean den mendiaren gainean. Eta izpirituac alchatu eta erakarri ninduen Caldeara gathibuen gana, ikuspenez eta Jaincoaren izpirituaren ahalez; eta içatu nuen ikuspena sunsitu cen ene ganic. Eta gathibuei erran niozcaten Jaunac erakutsi çarozquitan gauça guciac. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, populu kexagarri baten erdian egoten çare; horiec badituzte beguiac ikusteco, eta ez dute ikusten; beharriac badituzte aditzeco, eta ez dute aditzen; ceren populu sumintarazle bat baita. Çuc beraz, guiçasemea, eguizquitzu desherritzeco behar ditutzun tresnac, eta desherrituco çare egunaz horien aitzinean; desherrituco çare, berriz, leku batetaric bercera, ikusten çaituztelaric, hean bederen beguiratuco duten, ecen jendaqui kexagarri bat da. Eta camporat atheratuco ditutzu çure tresnac, desherripeneraco tresnac beçala, egunaz, hequien aitzinean; çu berriz, arratsean ilkico çare hequien aitzinean, desherritzen dena ilkitzen den beçala. Hequien beguien aitzinean cilha çaçu çure etcheco harrasia eta handic athera çaite. Hequien aitzinean gain gainetan eramana içanen çare, ilhun nabarrean eramanen çaituzte; estalico duçu çure beguithartea, eta ez duçu ikusico lurra; ecen eçagutzaritzat eman çaitut Israelgo etcheari. Eguin nuen beraz Jaunac manatu içan çarotan beçala; egunaz atheratu nituen ene puscac desherritzen denaren puscac beçala; arratsean ene escuz cilhatu nuen ene etcheco harrasia, eta ilhun nabarrean ilki nincen, soin gainetan eramana, populuaren aitzinean. Eta goicean Jauna minçatu citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, Israelgo etcheac, etche kexagarri horrec ez othe darotzu erran: Cer hari çare? Erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitzezco profecia hau, Jerusalemen den buruçaguiarençat, eta hequien erdian den Israelgo etche guciarençat. Erraçu: Ni naiz çuençateco eçagutzaria: nola nic eguin baitut, hala guerthaturen çaiote hequiei; desherrituac içanen eta gathibu goanen dire. Eta hequien erdian den buruçaguia, soin gainetan eramana içanen da, ilhumbean ilkico da; harrasia cilhatuco dute haren eramateco; haren beguithartea estalia içanen da, beguiz ez deçan ikus lurra. Eta arthiquiren dut ene sarea haren gainera, eta ene artean harrapatua içanen da; eta eramanen dut Babilonara, Caldearren lurrera; eta ez du hura ikusico, eta han hilen da. Eta haren inguruan diren guciac, haren çainac eta haren soldadoac, barraiatuco ditut atde orotara; eta bilucico dut ezpata hequien ondotic. Eta jendaietan barraiatu eta lurretan barbanacatu dituquedanean, eçaguturen dute ni naicela Jauna. Eta hequietaric guiçon bakar batzu ezpatari, gosete eta içurriteari itzurraraciren ditut, hequien gaixtaqueria guciac erran detzazten sarthuco diren jendaietan, eta eçagut deçaten ni naicela Jauna. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, ikaran jan çaçu çure oguia, eta ura ere herresaca eta atsecaberequin edan çaçu. Eta erranen dioçu lurreco populuari: Hau derrote Jainco Jaunac, Jerusalemen, Israelgo lurrean egoten direnei: Asaldutan janen dute beren oguia, eta inconiamendutan edanen dute beren ura, lurra bere ostetic gabe dadiençat, hartan egoten diren gucien gaixtaqueriaren gatic. Eta orai jendez betheac diren hiriac hustuac, eta lurra mortu içanen dire; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, cer duçue Israelgo lurrean derasaçuen erran hau: Egunac urrun daude, eta ikuspen guciac iraunguico dire? Erroçute beraz: Hau dio Jainco Jaunac: Ixilaracico dut erran hori; eta Israelen ez du guehiago jendeac aiphatuco. Eta erroçute, hurbil direla egunac eta ikuspen gucien obratzeac. Ecen ez da guehiago ikuspen alferric eta profecia guerthugabecoric içanen Israelgo semeen artean; Ceren ni naiz minço Jauna; eta edocein gauça erran deçadan, guerthaturen da, eta ez da guehiago luçatzeric içanen; bainan çuen egunetan, populu kexagarria, erranen dut gauça bat, eta hura eguinen dut, dio Jainco Jaunac. Eta ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric: Guiçasemea, huna non Israelgo etcheac dioen: Hunec ikusten duen ikuspena, egun ascoren burucotzat da, eta ephe luce baten guerocotzat profetisatzen du hunec. Aria hortaz, erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Ene edocein hitz ez da guehiago luçamendutan goanen; nic atheratu solasa, obraturen da, dio Jainco Jaunac. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, profetisa dioçoçute Israelgo profeta profetisatzen hari direnei; eta beren baitharic profetisatzen dutenei erroçute: Adi çaçue Jaunaren hitza; Hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz profeta çoro, beren izpirituari jarraiquitzen, eta deusere ikusten ez dutenei Oi Israel, hire profetac dituc mortuco haceriac iduri. Etzarete igan etsaiaren contra, ez duçue harrasi bat ceiherrera alchatu Israelgo etchearen alde, guduan gogor eguiteco Jaunaren egunean. Hutsalqueriac dituzte ikusten eta gueçurrezco asmuac atheratzen, erranez: Jaunac erran du, noiz-eta-ere Jaunac ez baititu igorri; eta thematzen dire beren hitzean. Çuen ikuspenac ez othe ciren hutsalac, eta çuec eguin profeciac gueçurrezcoac? eta dioçue: Jaunac erran du, ni ez naicelaric minçatu. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ceren hutsalqueriac ditutzuen erran, eta gueçurrezco ikuspenac içatu, eta horren gatic huna non heldu natzaitzuen, dio Jainco Jaunac. Eta ene escua içanen da profeta hutsalqueria ikusle eta gueçur-asmatzaileen gainean; ez dire ene populuaren baldarnan içanen, ez-eta Israelgo etcheco liburuan iscribatuac, eta ez dire Israelgo lurrean sarthuren, eta jaquinen duçue ni naicela Jainco Jauna; Ceren enganatu duten ene populua, erranez: Baquea, eta baqueric etzen; eta populuac eguiten çuen harrasi bat; hequiec ordean lurrez embocatzen çuten lastoric gabe. Erroçute embocatzen nahastecaric gabe hari direnei, harrasia erorico dela; ecen içanen da uria eraunsiaca, eta igorriren ditut harri gaitzac, oldarrean jautsico direnac, eta haice-phesia oro urratuco duena. Eta harrasia erori balin bada, ez othe darotzuete erranen: Non da çuec eguin embocadura? Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ene gaitziduran jauçaracico dut haice-phesia, eta ene iraquiduran uri-eraunsia, eta ene hasarrean harri handiac oro ahitzeraino. Eta nahastecaric gabe embocatu duçuen harrasia urratuco eta lurraren bardin eçarrico dut, eta aguertuco da haren asentua; eta embocatzailea erorico eta xahutuco da haren erdian; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna. Eta asquiestera emanen diot ene sephari harrasiaren gainean, eta hura nahastecaric gabe embocatzen dutenen gainean, eta erranen darotzuet: Ez da guehiago harrasia, haren embocatzaileac ere ez dire. Ez dire guehiago Israelgo profeta hequiec, Jerusalemeri profetisatzen hari cirenac eta baquezco ikuspenac harençat ikusten cituztenac; eta baqueric ez da, dio Jainco Jaunac. Eta çuc, guiçasemea, itzul çaçu beguithartea beren baitharic profetisatzen hari diren çure populuco alaben contra; profetisa çaçu hequien gainean, Eta erroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz hainei, ceinac ukondo gucien azpico hari baitire ukondopeco eguiten, eta bururdi eguiten adin orotaco buruen azpico, arimen harrapatzea gatic; eta ene populuco arimac harrapatu dituztenean, baiterrote bicia eman diotela Eta narriatzen çuten ene hitza ene populuaren beharrietan ahur bat garagarrençat eta ogui pusca batençat, hilaraci nahiz bici ciren arimac, eta biciaraci nahiz hilac cirenac, gueçurrez minçatuz ene populu gueçur-sinhesteari. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Huna non goanen naicen çuen ukondopecoetara, ceinen bidez harrapatzen baititutzue hegaldaca dabilçan arimac, eta phorroscaturen ditut çuen besoetan, eta libraturen ditut çuec harrapatu arimac, arima hegaldaca ibilceco direnac. Eta xehacaturen ditut çuen bururdiac, eta çuen escuetaric libraturen dut ene populua, eta ez da guehiago harrapacara çuen escuetan içanen; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna. Ceren çuen gueçurrez dioçuen eman atsecabe nic behartu ez nuen prestuaren bihotzari, eta ditutzuen hazcartu gaixtaguinaren escuac, etzeçan guibelerat eguin bere bide gaixtotic, eta etzadien bici; Aria hortaz ez duçue içanen guehiago çuen ikuspen hutsaletaric eta ez duçue deusere atheratuco çuen aztiquerietaric, eta ilkico dut populua çuen aztaparretic; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna. Eta ene gana ethorri ciren Israelgo çaharrac, eta jarri ciren ene aitzinean. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, guiçon horiec beren bihotzetan sarthu dituzte beren lohiqueriac, eta beren aitzinean eçarri dute beren tzartasuneco gaizbidea; eta horiec niri galda, eta nic ihardetsico othe diotet? Horren gatic minça çaquizquiote eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Guiçona, Israelgo etcheticaco guiçona, ceinac bere lohiqueriac bere bihotzean sarthu eta bere tzartasuneco gaizbidea bere aitzinean eçarri baitu, eta profetaren gana ethorrico baita haren arartecoz niri cerbaiten galdatzera, hainari nic Jaunac ihardetsico diot bere lohiquerien murruaren arabera; Israelgo etchea içan dadiençat atzemana, ene ganic bere idola gucietara guibelaraci duen bere bihotzean. Hargatic erroçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Bihur eta guibela çaitezte çuen idoletaric, eta çuen kutsapen gucietaric aldara çatzue çuen beguitharteac. Ecen baldin guiçona, Israelgo etcheticaco guiçona, edo cein-nahi arrotz proselitetaric Israelen çagoena, atzetu balitzait, eta bere idolac bere bihotzean eçarri, eta bere tzartasuneco gaizbidea bere aitzinean jarri balu, eta profetaren gana heldu balitz, haren arartecoz niri galde baten eguitera; nic Jaunac neronec ihardetsiren diot. Eta guiçon haren contra itzuliren dut ene beguithartea eta emanen dut ikusquiçun eta erranquiçunetan, eta xahuturen dut ene populuaren erditic; eta jaquinen duçue Jauna ni naicela. Eta profeta bat mukur minçatuco denean, nic Jaunac enganatu duquet profeta hura; eta escua hedaturen dut haren gainera, eta xahuco dut Israelgo ene populuaren erditic. Eta biec jasanen dute beren tzarqueria; nolacoa galdeguilearen tzarqueria, profetaren tzarqueria halacoa içanen da; Israelgo etchea ez dadiençat guehiago ceiher ene ganic, ez-eta lohi ene leguearen hauspen eguiten dituen guciez; bainan içan dadien ene populua eta ni içan nadiençat haren Jaincoa, dio armadetaco Jaunac. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, lur batec ene alderat bekatu eguin duqueenean, ene leguea gaixtoqui hautsiz, escua hedaturen dut haren gainera, kenduren diot oguiaren lagunça, harat igorriren dut gosetea, eta hilen ditut hango guiçon eta aciendac. Eta hartan balire hirur guiçon hauquiec, Noe, Daniel eta Job, beren prestutasunaz athera letzazquete beren biciac, dio armadetaco Jaunac. Eta abere basa gaixtoac lur hartara igor banetza haren xahutzera, eta ecin-hurbilduzcoa eguin baledi, nihor ez delacoz hartan gaindi iragaiten basabereen gatic; Hirur guiçon horiec han balire; ala ni! dio Jainco Jaunac, ez leçaquetela libraturen ez seme, ez alabaric, bainan berac bakarric libratuac içan litazqueela; lurra ordean desmasiatua liçate. Edo lur hartara ezpata bidal baneça, eta erran baneço ezpatari: Hoa lur hortan gaindi, eta hilen ditiat horgo guiçon eta aciendac; Eta hirur guiçon horiec haren erdian balire, ala ni! dio Jainco Jaunac, ez leçaquetela libra ez semeric, ez alabaric, bainan berac bakarric içan litazqueela libratuac. Baldin ordean içurritea igor baneça lur hartara, eta ene gaitzidura haren gainera ixur baneça odoletan, hartaric eceztatzeco guiçon eta aciendac; Eta haren erdian balire ere Noe, Daniel eta Job; ala ni! dio Jainco Jaunac, ez leçaquetela libra ez semeric, ez alabaric, bainan beren prestutasunaz beren buruac libra letzazquetela. Halere Jainco Jaunac hau dio: Baldin arthic banetza ere Jerusalemeren gainera lau erabaqui guciz gaitz horiec, ezpata, gosetea, basabereac, içurritea, hango guiçon eta acienden hilceco; Gucia gatic hartan gueldi litazque cembait salbaturic, athera letzazquetenac beren seme-alabac. Hara non hainac çuen gana ilkico diren, eta ikusico ditutzue hequien bidea eta hequien asmuac, eta goçacari hartuco duçue, nic Jerusalemeren gainera erakarri gaitzaz, nic haren gainean manatu gauça gucietan. Eta goçacari içanen duçue, ikusiren ditutzuenean hequien bidea eta hequien asmuac; eta eçaguturen duçue ez ditudala alferretan eguin nic Jerusalemen eguin ditudan guciac, dio Jainco Jaunac. Eta Jauna minçatu citzaitan, cioelaric: Guiçasemea, certaco da mahatsaren çura, oihanetaco çuhamu gucien aldean? Hartaric hartuco othe da lan cerbaiten eguiteco gueia, edo hartaric eguinen othe da tresna cerbaiten dilindan eçarceco ciria? Suari jatera ematen çaio; suac erretzen diozca bi muthurrac, eta erdia ikazten da; cerbait lanetaco on othe da? Oso cenean ere, deusetaco etzen; cembat gutiago suac iretsi eta erre ondoan, hartaric lan cerbait eguinen da? Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Nola oihanetaco çuhamuen artean mahats-çura baita suari eman dudana, hala emanen ditut Jerusalemdarrac. Itzuliren dut hequien contra ene beguithartea; sutic ilkico dire, eta suac erreco ditu; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna, hequien contra beguithartea itzuli dudana; Eta nic eguin dudala lurra ecin-hurbilduzcoa eta desmasiatua, ene leguearen hausleac direlacoz, dio Jainco Jaunac. Eta Jauna minçatu citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, Jerusalemeri bere icigarriqueriac eçagutaraz dioçotzu. Eta erroçu: Hau dio Jainco Jaunac Jerusalemeri: Hire erro eta ethorquiac Canaango lurreticacoac ditun; aita Amorhearra eta ama Cethearra hintuen. Sorthu haicen egunean, hire sort-egunean, ez daine xilkoa ebaqui; ez haute hire salbamendutan urez garbitu, ez gatzez gacitu, ez xatharrez inguratu. Beguiac ez hau guphide içan, horietaric bat eguiteco hiri, ez haute içan urricari; bainan hire sort-egunean, lurraren gainera arthiqui haute, hire biciaren axolagabez. Nic ordean, hire ondotic iragaitean, oin-pean osticatua ikusi hintudan hire odolean; eta erran nainan, hire odolean hindagoelaric: Bici hadi! diot hiri erran naunala: Hire odolean haicen arren, bici hadi! Handiaraci haut sorhoetaco belharra beçala, eta handitu eta larritu haiz, adinetara heldu içan haiz eta emaztequien lerrora; hampatu dire hire bulharrac eta ilea sorthu çain, eta buluça eta ahalquez estalia hincen. Eta iragan nincen hire aldetic, eta ikusi hintudan; eta hara hire adina, galai adina çunala, eta hire gainera hedatu ninan ene soinecoa, eta estali ninan hire laidoa, eta cin eguin nainan, eta patutan sarthu nindunan hirequin, dio Jainco Jaunac, eta eguin hinçan enea. Eta urez garbitu hindutan, eta gainetic xahutu nainan hire odola, eta olioz gançutu hindutan. Jaunci hindutan soineco carançatuz eta gorrimorezco oinetacoz; tincatu hindutan liho hautazco guerricoz, eta estali soineco finenez. Aphaindu hindutan edergailuz; escuetan eçarri narozquinan escumuthurretacoac, eta lephoan gathea. Urrezco usteia eçarri nainan beguithartean, beharrietacoac beharrietan, eta koro ederra buruan. Urhez eta cilharrez içatu haiz aphaindua, liho hauta lorecatuz eta carançatuz jauncia; haci haiz irin-lorez, eztiz eta olioz; ederra eguin haiz ororen gainetic, eta igan haiz tronura. Jendaquien artera ilki içan dun hire icena hire beguitharteco distiraren ariaz, ceren osoqui baihincen ederra, nic hire baithan eçarri nuen edertasunean, dio Jainco Jaunac. Eta hire edertasunaz hanturic, lohitu dun hire icena; eta hire lohiqueria erakutsi dioten iragaile guciei, hequiena bilhacatzea gatic. Eta hire soinecoetaric hartuz, hequietaric hiretzat josi ditun liçunqueriaco itzalpeac, eta han lohitu haiz egundaino nihor eguin eta eguinen ez den beçala. Eta hartu ditun ene urhe eta cilharreticaco edergailu nic emanac, eta eguin ditun guiçon-itchurac eta lohitu haiz hequiequin. Eta hequiec estali ditun harturic hire soineco carançatuac; eta ene olioa eta ene usain goçoac eçarri ditun hequien aitzinean. Eta ene ogui eman naronana, irin-lorea, olioa eta eztia ceinetaz baihaut haci, eçarri ditun usain goçotan hequien aitzinean; eta eguin ditun horiec oro, dio Jainco Jaunac. Eta hartu ditun hire seme eta alaba enetzat eguin hintuenac; eta iresteco imolatu diozcaten. Hire lohitzea ez othe da guciz tzarra? Hire umeac ditun imolatu eta eman, hequiei consecratuz. Eta icigarriqueria eta lohitze horien gucien ondoan, ez haiz orhoitu hire gaztetasuneco egunez, noiz baihincen buluz, ahalqueaz estalia, hire odolean osticatua. Eta guerthatu dun hire tzarqueria gucien buru, (çorigaitz! çorigaitz hiri! dio Jainco Jaunac). Hiretzat alchatu dunala liçuntegui bat, eta plaça gucietan eguin ditunala lohiqueriaco toquiac. Eta carrica-buru gucietan eçarri dun liçunqueriaco eçagutzaria; gohaingarri eguin dun hire edertasuna; çangoac çabaldu diozcan edocein iragaileri, eta murrucatu ditun hire lohialdiac. Haragui handitaco hauçoequin, Eguiptoco umeequin kutsatu haiz; eta ni hasarrearazteco eguin dun lohiqueria lohiqueriaren gainean. Huna non hire gainera hedatuco dinatan ene escua, eta kenduco dainat hire lagunça gucia; hi hastio hauten eta hire urhats gaixtoez ahalcatzen diren palestindar nescatchen aiherrari utzico haut. Eta lohitu haiz Asiriarren muthilequin, ez baihincen oraino asea; eta lohitu ondoan; ez hincen hala ere asea. Eta lohiqueriaz lohiqueria ibili haiz Canaango lurrean Caldearrequin; eta hala ere ez hincen asea. Nola xahutuco dinat hire bihotza, dio Jainco Jaunac, emaztequi lilitcho eta ahalquegabe baten eguinça guciac eguiten ditunanean? Ecen liçunteguiac hiretzat eguin ditun carrica-buru gucietan, eta lohiqueriaco itzalpeac plaça gucietan; escainiaz nardatuz bere saria handitzen duen lilitchoaren idurico ez haiz bilhacatu; Bainan-bai hala-nola bere senharraz berçalde atzeac bilcen dituen emazte lohia. Lilitcho guciei ematen çaiote beren saria; hic ordean herorrec ematen hiotzaten sariac hire galai guciei; emaitzac eguiten hiotzaten, alde orotaric ethor citecen hirequin lohitzera. Hire lohiquerietan guerthatu çain emaztequiei ohi ez beçala, eta hire lohitzea beçalacoric ez dun; ecen saria emanez eta ez hartuz, hire baithan guerthatu dun nihon ez beçala. Hargatic, lilitchoa, adi çan Jaunaren hitza. Hau cion Jainco Jaunac: Ceren içan diren hire dirua xahutua eta hire laidoa aguertua hire galaiequilaco lohitzeetan, eta idolequilaco icigarriquerietan, hire haurren odolean, hire haurrac emanez idolei; Huna non bilduco ditudan hire galai guciac, ceinequin baihaiz kutsatu, eta maithatu ditunan guciac gaitzetsi ditunanequin; eta alde orotaric bilduco ditinat hire gana; eta hequien aitzinean artuco dinat hire laidoa, eta oroc ikusico dine hire gohaingarriqueria gucia. Juiaturen haut emazte lohiac beçala eta odola ixuri dutenac beçala; eta ene hasarrean eta karrean ixuraraciren dinat hire odola. Arthiquiren haut hire etsaien aztaparretara, eta urraturen dine hire liçunteguia eta eceztaturen hire lohiqueriaco itzalpea; biluciren haute hire soinecoetaric eta eramanen ditine hire aphainceco edergailuac, eta utzico haute bulucic eta laidoz bethea. Oste bat erakarrico dine hire gainera, eta harriequin harricatuco haute eta ezpatequin sarrasquituco. Eta suz erreco ditine hire etcheac, hire contraco erabaquiac betheco ditine hire gainean hainitz emaztequiren beguien azpian, eta baratuco haiz hire lohitzeetaric, eta ez dun guehiago sariric emanen. Guero baratuco dun hire alderateco ene sumindura; kenduco dinat hire gainetic ene karra, jabalduco naun eta guehiago ez hasarretuco. Ceren ez haicen orhoitu hire gaztetasuneco egunez, eta horietaz orotaz naunan tarritatu; aria hortaz nic ere hire buruaren gainera ditinat hire eguinçac erorraraci, dio Jainco Jaunac, eta oraino ez dainat eguin hire gaixtaquerien eredura hire icigarriqueria gucietan. Errana dun: Nolaco ama, halaco alaba. Huna non guciec hiretzat hartuco duten erranquiçun hori. Hi haiz bere senharra eta haurrac utzi dituen amaren alaba; eta beren senharrac eta haurrac utzi dituzten ahizpen ahizpa haiz hi; Cethearra çunan hire ama eta Amorhearra hire aita. Hire ahizpa çaharrena dun Samaria bere alabequin, ceinac hire ezquerrean baitaude; hire ahizpa gazteena berriz, hire escuinean dagoena, Sodoma dun bere alabequin. Eta ez-ecic ibili haiz hequien urhatsetan, eta ez dun hequiec baino gaixtaqueria gutixago eguin; hequien tzarqueria gucietan eguin ditun hurran hequiec baino tzarragoac. Ala ni! dio Jainco Jaunac, hire ahizpa Sodomac, berac eta bere alabec ez dutela eguin, hic eta hire alabec eguin duçuen becembat. Hau içatu dun hire ahizpa Sodomaren gaizquia; hampurustasuna, janean asea, ontasunetan gaindia, eta bere alfertasuna eta bere alabena; eta etziotenan beharrari eta erromesari escua hedatzen. Eta hantu citunan eta icigarriqueriac eguin cituzten ene aitzinean; eta xahutu ditinat ikusi dunan beçala. Samariac ere ez din eguin hire gaizquien erdia; bainan biac gainditu ditun hire gaixtaqueriez; eta erabili ditunan icigarriqueria guciez, garbi aguerraraci ditun hequiec. Beraz jasan çan hire ahalquea hic ere, ceinac hire bekatuez gaina eraman baitioten hire ahizpei, hequiec baino tzarquiago eguinez; ecen garbi atheratuac ditun hitaz; hi ere beraz ahalquez urth hadi, eta jasan çan hire laidoa hic, ceinac garbi atheratu baititun hire ahizpac. Eta berriz jarrico ditut beren lekuetan guibelerat itzularaciz Sodomaren eta haren alaben gathibuac, Samariaren eta haren alaben gathibuac: eta hire gathibuac ere bihurraracico ditinat hequien erdira; Jasan deçanan hire laidoa, eta ahalquez urth hadien hequiei goçacari emateco eguin ditunan guciez. Eta Sodoma, hire ahizpa, eta bere alabac bihurturen dire beren beihalaco heinera; eta Samaria eta bere alabac bihurturen dire beren beihalaco heinera; eta hi eta hire alabac bihurturen çarete çuen beihalaco heinera. Hire ahizpa Sodomaren aiphua etzunan hire ahoan ençuten, hire hampurustasuneco egunetan, Hire gaixtaqueria aguer çadien aitzinean; hala-nola eguin baita ordu huntan, Siriaco alaben eta hire inguruan Palestinaco alaba alde orotaric itzulian ditunan gucien laidagarri bilhacatu haicenean. Jasan ditun hire gaixtaqueria eta hire laidoa, dio Jainco Jaunac. Ecen Jainco Jaunac hau dio: Eta eguinen dainat, cina arbuiatu dunanan erdura, patua alfer eraguitea gatic; Eta ni orhoituren naun ene patu hirequin eguinaz hire gaztaroco egunetan; eta hirequin eguinen dinat bethico patu bat. Eta orhoituren haiz hire urhats gaixtoez eta ahalcaturen haiz ethorrico çaizquinean hire ahizpa hitaz çaharragoac gazteagoequin; eta emanen darozquinat alabatzat, bainan ez hire ganicaco patu baten ariaz. Eta orduan eguinen dinat hirequin ene patua, eta jaquinen dun ni naicela Jauna; Orhoit hadien eta ahalca, eta ez dagoquinan guehiago ahoaren idetquitzea ahalquearen ahalquez, jabaldua içanen naicenean hire alderat, nic eguin ditunan gauça gucien gainean, dio Jainco Jaunac. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, asmacari bat eta parabola bat athera dioçotzu Israelgo etcheari, Eta erroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Arrano bat gaitza, hegal handi batzuequin, eta irazqui luce batequin, hegats hainitz eta carançatuac cituena, ethorri cen Libanera, eta eraman çuen cedro baten bihotza. kendu ciozcan adar-mocoac, eta eraman cituen Canaango lurrera eta eçarri tratulari hiri batean. Eta hartu çuen hango hacitic, eta lurrean eçarri çuen erainçatzat, erroaren lotharazteco ur handien gainean; lurraren axalean eçarri çuen. Eta musquildu cenean, çabaldu cen mahats-ondo aphal bat, ceinaren adarrac baitzauden arranoari beguira, eta erroac hunen azpian baitziren. Mahastu cenean beraz, fruituac atheratu cituen aihenetan, eta aldascac arthiqui cituen. Eta aguertu cen berce arrano bat, hegal handi batzuequin eta hainitz hegatsequin; eta hara non mahats-ondo harec, iduri erroac haren alderat hedatzen cituela, bere adarrac haren ganat çabaldu cituen, urzta ceçan bere ur guicenetaric. Landatua cen lur onean, ur hainitzen lekuan, ekar ceçan hostoila eta fruitu, eta eguin çadien mahats-ondo handi bat. Erraçu: Hau dio Jainco Jaunac: Ongui atheratuco othe da bada? Lehembicico arranoac ez othe diozca iraicico erroac eta eragotzico fruituac, eta idorraracico gandoac, eta ez othe du iharraracico; behartu gabe bere indarraren handitasuna eta guiçon oste bat, errotic haren atheratzeco? Horra non den landatua; ongui atheraco othe da? Haice erregarriac uquituco duenean, ez othe da ihartuco, eta musquilarazten çuten ur-errequequin ez othe da idortuco? Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Erroçu populu kexagarri horri: Ez daquiçue cer erran nahi duen horrec? Erroçu: Hara non heldu den Babilonaco erregue Jerusalemera, eta hartuco ditu erregue eta harequilaco aitzindariac, eta bere ganat eramanen ditu Babilonara. Eta erregue odoletic hartuco du buruçagui berri bat, eta harequin joco du patu bat, eta cina hartuco du haren ganic; bainan lurreco guiçon hazcarrac eramanen ditu, Erresuma gueldi dadien aphal eta ez dadien goiti, bainan iduc eta cerbitza deçan harequilaco patua. Erregue berriac, haren ganic urrunduric, bidalquinac igorri ditu Eguiptora, eman diotzotençat çaldiac eta armada handi bat. Horien eguilea ongui atheraturen othe da, edo salbatzera helduren othe da? eta bere patua hautsi duena itzuriren othe da? Ala ni! dio Jainco Jaunac, hilen dela Babilonaren erdian, erregue eguin duenaren lekuan, eta ceinaren cina hutsaldu, eta ceinarequilaco patua hautsi baitu. Eta Faraon ez da Babilonaco erregueren contra armada handi eta populuqueta gaitz batequin abiatuco gudura, ez hersgailu alchatzera eta tranchada eguitera, jende hainitzen hilceco. Ecen erregue berriac arbuiatu du cina patuaren hausteco, eta etsaiari eman dio escua; eta horiec oro eguin ondoan, ez da itzurico. Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Ala ni! haren buruaren gainean eçarriren ditudala arbuiatu duen cina eta hautsi duen patua. Eta hedaturen diot ene artea eta atzemanen dut ene sarean; eramanen dut Babilonara, eta han juiaturen dut patu hauspenaz, ceintaz bainau arbuiatu. Eta haren alderat iragan direnac oro haren armada guciarequin ezpataren azpira dire erorico; ondarrac berriz, haice gucietara dire barraiatuco, eta jaquinen duçue, ni Jauna naicela minçatu. Hau dio Jainco Jaunac: Eta cedro handienaren bihotzetic hartuco eta landatuco dut; haren adaburuaren capetatic berecico dut gando guri bat, eta landatuco dut mendi gora eta alde orotaric agueri den baten gainean. Israelgo mendiric gorenean landatuco dut hura, eta musquilduco da, eta emanen du fruitua, eta cedro handi bat da ilkico; eta haren azpian egonen dire hegastin guciac, eta haren hostaiaren itzalean ohanceac eguinen dituzte xori guciec. Eta aurkinçaco çuhamu guciec jaquinen dute, nic Jaunac aphaldu dudala çuhaitz gora, eta goratu çuhaitz aphala; iharraraci dudala çuhaitz hostoduna, eta hostaraci çuhaitz iharra. Ni Jauna naiz minçatu, eta nic dut eguin. Eta ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric: Nolaz çuen artean parabola erran-çahar huntara bihurtuz, erraten duçue Israelgo lurrean: Aitec jan dute mahats minkorra, eta semeei hosquindu çaizcote horçac? Ala ni! dio Jainco Jaunac, parabola hori erran-çaharretan içaten baduçue guehiago Israelen. Huna, arima guciac eneac dire; aitaren arima beçala, semearen arima ere enea da: bekatura erorico den arima, hura bera da hilen. Eta guiçon bat içaten bada çucena; çucenean eta çucentasunean ibilcen bada; Mendietan jaten ez badu, eta beguiac alchatzen ez baditu Israelgo jaincomoldeetara; borchatzen ez badu bere lagunaren emaztea, eta astagaizdunari hurbilcen ez baçaio; Nahigaberic guiçonari ematen ez badio; çorduruari bahia badio bihurcen; borcharen bidez deusic eramaten ez badu; bere oguitic gose denari badio ematen, eta buluça estalcen badu; Ez badu lucurutan maileguz ematen, eta emana baino guehiago ez badu guibelerat harcen; gaixtaqueriatic aldaratzen badu bere escua, eta bi guiçonen artean erabaqui çucena badu ematen; Ene manamenduetan ibilcen bada, eta ene leguea beguiratzen badu, cintasunari bere bidearen emateco; haina prestua da, cinezco biciaz da bicico, dio Jainco Jaunac. Seme bat içaten badu ohoina, odol-ixurlea eta gaizqui horietaric cerbaiten eguilea; Horiec oro ez baditu eguiten ere, bainan mendietan jaten badu, eta lagunaren emaztea lohitzen, Beharrari eta erromesari atsecabe ematen, ohorgoac eguiten, bahiac ez bihurcen, jaincomoldeetara beguiac goititzen, icigarriqueria eguiten, Lucurutan ematen, eman baino guehiago guibelerat harcen; haina bicico othe da? Gaitzesgarriqueria horiec oro eguin dituenean, ez da bicico; heriotzez hilen da, eta haren odola, haren gain içanen da. Hainac içaten badu seme bat, ceinac ikustenez bere aitaren bekatu guciac, icialdura harcen badu, eta halacoric ez eguiten, Mendien gainean ez jaten, Israelgo etchearen jaincomoldeetara beguiric ez goititzen, lagunaren emaztea ez borchatzen, Guiçonari atsecaberic ez ematen, bahiric ez iduquitzen, ohoinçaric ez eguiten, bere oguitic goseari ematen, buluça estalcen, Beharraren alderaco bidegabetic escua urruncen, lucururic eta emana baino guehiagocoric guibelerat ez harcen, ene leguea bethetzen, eta ene manamenduetan ibilcen; haina ez da bere aitaren tzartasuna gatic hilen, bainan eguiazco biciaz da bicico. Haren aita, ceren cen bidegabezqui minçatu, ceren eguin çuen bere anaiari borcha, eta bere herritarren erdian gaizquia, hara non hil den bere bekatuan. Eta dioçue: Cergatic semeac ez du jasan aitaren gaizquia? Ceren semea çucenean eta çucentasunean den ibili, ene manamenduac dituen beguiratu eta bethe, aria hortaz da eguiazco biciaz bicico. Norc-ere eguinen baitu bekatu, haina da hilen; semeac ez du jasanen aitaren bekatua, ez-eta aitac semearena; prestuaren prestutasuna haren gainean da içanen, eta gaixtoaren gaixtaqueria haren gainean içanen da. Gaixtaguina berriz, eguin dituen bekatu guciez urriquitan sarcen bada, eta beguiratzen baditu ene manamendu guciac, çucenean eta çucentasunean ibilcen bada, eguiazco biciaz da bicico eta ez da hilen. Ez naiz orhoituco eguin dituen gaizqui guciez; eguin dituen çucentasuneco obretan bicico da. Ene nahiticacoa othe da gaixtaguinaren heriotzea, dio Jainco Jaunac; eta ene nahia ez othe da bihur dadien bere bide galduetaric, eta bici dadien? Baldin ordean prestua bere prestutasunetic makurcen bada, eta gaixtaguinac eguiten ohi dituen icigarriqueria gucien arabera eguiten badu gaizquia, bicico othe da? Eguin dituen obra on gucien orhoitzapenic ez da içanen; bere legue-hauspenetan eta eguin dituen bekatuetan, hequietan hilen da. Eta dioçue: Jaunaren bidea ez da çucena. Israelgo etchea, adi çaçu beraz: Ene bidea ez othe da çucena; eta lehenago, çuenac ez othe dire tzarrac? Alabainan prestua bere prestutasunetic makurtu ditaqueenean, gaizqui eguin duqueenean, eta hala hil ditaqueenean; eguin duen tzarquerian hilen da. Eta gaixtaguina aldaratu ditaqueenean eguin içan duen gaixtaqueriatic, eta çucena çucentasunean eguin duqueenean; hainac bicia bihurturen dio bere arimari. Alabainan gogoetac eguin dituen ondoan, eta urrundu denean eguin dituen gaizquietaric, eguiazco bicitzez da bicico eta ez da hilen. Eta Israelgo semeec derrate: Jauna ez dabila çucen. Israelgo etchea, ez othe dire çucenac ene bideac; eta lehenago, çuenac ez othe dire tzarrac? Aria horiez, oi Israelgo etchea, nor bere bideen arabera juiaturen dut, dio Jainco Jaunac. Bihur çaitezte eta sar çuen tzarqueria guciez urriquitan, eta çuen gaizquia ez da çuen galgarri içanen. Hastan çatzue çuen ganic çuen legue-hauspenac, ceinetaz eguin baitzarete hobendun, eta çuen baithan eguiçue bihotz bat berria eta izpititu berri bat: ecen certaco hil, oi Israelgo etchea? Alabainan ez dut nahi hilcen denaren heriotzea, dio Jainco Jaunac; bihur çaitezte eta bici. Eta çuc, abia çaçu Israelgo buruçaguien gaineco deithorea, Eta erraçu: Çure ama lehoinaren urrixa certaco da lehoinen artean etzan, eta bere umeac certaco ditu haci lehoincumeen erdian? Bere lehoincumeetaric bat erakarri du, eta lehoin bilhacatu da; eta ikasi du harrapaquinaren atzematen eta guiçon iresten. Eta jendeec hartaz ençun dute, eta atzeman dute, ez sakiric içan gabe; eta burdinaztaturic eraman dute Eguiptoco lurrera. Amac bere burua ikusiric hebaindua, eta galdua çuela bere iguriquitza, bere umeetaric hartu çuen berce bat, eta eçarri çuen lehoin. Hau lehoinequin çabilan eta bilhacatu cen lehoin; ikasi çuen harrapaquin atzematen eta guiçon iresten. Ikasi çuen alhargun eguiten, eta hirien mortu bilhacarazten; eta haren marrumetara, desmasian çaudecen lurra eta lurrecoac. Eta herrialde orotaric jendaiac bildu ciren haren contra, eta sarea arthiqui cioten gainera, eta harrapatua içan cen, ez sakiric hequiei eguin gabe. Eta caiola batean eçarri çuten; burdinaztaturic eraman cioten Babilonaco erregueri, eta presondegui batean eçarri çuten, haren marruma ençun etzadien guehiago Israelgo mendietan. Çure ama, hala-nola aihen bat çure odolean, ur-heguian landatua cen; fruituac eta gandoac ilki ciren ur nasaietaric. Haren adar hazcarrac bilhacatu ciren buruçagui makila, eta adarren artean goratu cen haren irazquia, eta bere goratasuna ikusi çuen bere gandoen ostearen erdian. Eta hasarrean errotic atheratua eta lurrerat arthiquia içan da, eta haice erregarriac idortu du haren fruitua; haren adar hazcarrac erkitu eta ihartu dire; suac iretsi du. Eta orai berriz landatua da mortuan, lur agor eta ecin-hurbilduzcoan. Eta haren aihenetaco çuretic ilki da sua, eta suac iretsi du haren fruitua; eta haren baithan ez da guehiago içatu adar hazcarric buruçagui makiletaco. Hau da deithorea, eta deithoratzeco behartuco da. Eta çazpigarren urthean, borzgarren hilabetheco hamargarren egunean guerthatu cen hau: Israelgo çaharretaric ethorri ciren guiçonac Jaunari galde eguitera, eta jarri ciren ene aitzinean. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, minça çaquizquiote Israelgo çaharrei eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Niri galdeca haritzera ethorri othe çare? Ala ni! ez darotzuedala ihardetsiren, dio Jainco Jaunac. Juiatzen badituçu, juiatzen, guiçasemea, erakuts diotzotzuete beren aiten icigarriqueriac; Eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Israel hautatu nuen egunean, Jacoben etcheticaco iraulguiaren alde alchatu nuenean escua, Eguiptoco lurrean aguertu ninçaiotenean, eta hequien alde goititu nuenean escua, nerralaric: Ni naiz çuen Jainco Jauna; Egun hartan goratu nuen escua hequiençat, hequien erakarceco Eguiptoco lurretic hautatu nioten lur batera, ceinari esne eta ezti baitzarion, ceina lur gucien artean hauta baita. Eta erran nioten: Norc bere beguietaric ken betza behaztopagailuac, eta berautzue Eguiptoco idoletan kutsa; ni naiz çuen Jainco Jauna. Eta sumindu naute, eta ez naute ençun nahi içan; batbederac icigarriqueriac bere beguietaric ez ditu kendu, eta ez dituzte utzi Eguiptoco jaincomoldeac. Eta erran nuen ene gaitzidura hequien gainera ixurico nuela, eta ene hasarrea Eguiptoco lurrean asquietsiren nuela hequien gainean. Eta eguin dudana eguin dut ene icenaren ariaz, ene icenac etzeçan arbuioric içan jendaien aitzinean ceinen erdian baitziren, eta ceinen artean aguertu bainitzaioten Eguiptoco lurretic ilkiarazteco. Atheratu ditut beraz Eguiptoco lurretic, eta eraman ditut mortura. Eta eman diozcatet ene manamenduac eta erakutsi ene erabaquiac, ceinac bethez guiçona bicico baita hequien bidez. Berçalde eman diozcatet ene larumbatac, hequien eta ene arteco eçagutzari içateco, eta jaquin ceçaten ni naicela hequiec sainduesten nituen Jauna. Eta Israelgo umeec sumindu naute mortuan; ez dire ene manamenduetan ibili; eta hastandu dituzte ene erabaquiac, ceinac bethez guiçona bicico baita hequien bidez; eta bihurriqui hautsi dituzte ene larumbatac. Erran dut beraz ene iraquidura mortuan ixurico nuela hequien gainera eta xahutuco nituela. Eta eguin dudana eguin dut ene icenaren ariaz, arbuioric etzeçan içan jendaien aitzinean, ceinen erditic eta ceinen beguien azpian ilkiaraci baititut. Escua hequien gainera goratu dut beraz mortuan, ez netzan sarraraz eman nioten lurrean, esne eta ezti çarioen lur, berce gucien bitorean; Hastandu cituztelacotz ene erabaquiac, ene manamenduetan etzirelacotz ibili eta hautsi cituztelacotz ene larumbatac; ecen jaincomoldeen ondotic çabilan hequien bihotza. Eta ene beguiac hequien gainean guphide hartu du, ez netzan hil, eta mortuan ez ditut xahutu. Hequien semeei aldiz erran diotet mortuan: Ez ibil çuen aiten irakascuncetan, ez iduc hequien azturac, ez beçaitezte kutsa hequien idoletan. Ni naiz çuen Jainco Jauna; ibil çaitezte ene manamenduetan, iduc eta bethe çatzue ene erabaquiac. Sainduets çatzue ene larumbatac, çuen eta ene arteco eçagutzari içan ditecen, eta jaquin deçaçuen ni naicela çuen Jainco Jauna. Eta semeec sumintaraci naute; ene mamenduetan ez dire ibili; ene erabaquiac ez dituzte iduqui, hequien bethetzeco, (hequiec bethez guiçona bicico baita hequien bidez), eta hautsi dituzte ene larumbatac. Eta dixidatu ditut ene iraquidura ixurico niotela gainera, eta mortuan ene hasarrea asquietsico nuela hequien gainean. Aldaratu dut ordean ene escua, eta eguin dudana eguin dut ene icenaren ariaz, arbuioric etzeçan içan jendaien aitzinean, ceinen erditic eta ceinen beguien azpian atheratu baititut. Eta mortuan berriz goratu dut escua hequien gainera, jendaietan hequien barraiatzeco, eta lurretan haiçatzeco; Ceren etzituzten ene erabaquiac bethe, arbuiatu cituzten ene manamenduac, eta hautsi ene larumbatac, eta hequien beguiac aiten idolei cirelacotz iratchiqui. Nic ere beraz eman diozcatet manamendu ez onac, eta erabaqui batzu, ceinen bidez ez baitziren bicico. Eta lohitu ditut beren emaitzetan, beren bekatuençat escaincen çutenean ume-uncia lehen aldico idequitzen duen gucia; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna. Hargatic, guiçasemea, minça çaquizquio Israelgo etcheari eta erroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Oraino eta hortan burhoztatu naute çuen arbasoec, irain eguinez arbuiatu nautenean, Eta sarraraci nituen ondoan lur huntan, ceintaz escua alchatu bainuen emanen niotela; tzarquerian ikusi dituzte munho gora guciac eta çuhaitz adarsuac, eta han imolatu dituzte beren bitimac, han sumindu naute beren escaincez, han erre dituzte beren balsamu goçoenac eta ixuri beren libacioneac. Eta erran diotet: Cer da çuec çohazten leku gora hori? Eta leku goraren icenaz deithua içan da egungo eguna arteo. Hargatic erroçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Çuen arbasoen bidean limburcen çarete, eta hequien behaztopagailuetan behaztopatzen; Eta çuen emaitzen esqueinçan, çuen haurrac sutic iraganaraztean, egungo eguna arteo çuen jaincomolde gucietan lohitzen çarete; eta nic ihardets neçaqueçue, Israelgo umeac? Ala ni! dio Jainco Jaunac, ez darotzuedala ihardetsiren. Eta ez da eguinen çuen gogoac derabilcana, dioçuenean: Jendaiac beçala eta lurreco populuac beçala içanen gare, çuren eta harrien adoratzeco. Ala ni! dio Jainco Jaunac, escu hazcarraz, eta beso hedatuaz eta ene sepha ixuriz erreguinaturen naicela çuen gainean. Eta atheraturen çaituztet populuetaric, eta bilduren çaituztet barraiatuac çareten lurretaric; eta escu hazcarraz, eta beso hedatuaz, eta ene sepha ixuriz erreguinaturen naiz çuen gainean. Eta eramanen çaituztet populu gabeco mortura, eta han bekoz beko çuequin juiamendutan sarthuco naiz. Nola juiamendutan çuen arbasoequin sarthu bainaiz Eguiptoco lurreco mortuan, hala juiatuco çaituztet, dio Jainco Jaunac. Eçarriren çaituztet ene manamenduco makilaren azpian eta ene batasunaren estecan. Eta çuetaric berecico ditut legue-hausleac eta gaixtaguinac; kenduco ditut beren egoitzaco lurretic, eta Israelen lurrean ez dire sarthuco; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna. Eta çuec, Israelen umeac, hau dio Jainco Jaunac, çoazte cein çuen idolen ondotic eta cerbitza çatzue. Hortan ere ez banauçue ençuten, eta çuen emaitzez eta çuen jaincomoldeez likisten baduçue guehiago ene icena; Ene mendi sainduan, Israelgo mendi goran, dio Jainco Jaunac, han cerbitzaturen nau Israelgo etche guciac; oroc, diot, ene gogaraco içanen diren lurrean; eta han onhetsiren ditut çuen sainduespen gucietan çuen picainac eta çuen hamarrenen escainça. Usain goçotan hartuco çaituztet, populuetaric erakarri eta barraiatuac çareten lurretaric bildu çaituztequedanean, eta çuen erdian sainduetsia içanen naiz jendaien aitzinean. Eta jaquinen duçue ni naicela Jauna, noiz-eta-ere eraman baitzatuztequet Israelgo lurrera, lur hartara ceina gatic alchatu baitut escua çuen arbasoei emanen niotela. Eta han orhoituren çarete çuen bide eta çuen gaixtaqueria guciez, ceinetaz baitzarete lohitu; eta çuen buruac etzaizquitzue çuen beguietan eder içanen, eguin ditutzuen tzarqueria gucien ariaz. Eta, Israelgo etchea, jaquinen duçue ni naicela Jauna, benedicatu çaituztequedanean ene icenaren arietan, eta ez çuen bide tzar eta çuen gaixtaqueria ecin-guehiagocoen arabera, dio Jainco Jaunac. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, hegoarat itzul çaçu beguithartea, eta Africaco haicearen alderat igor çatzu çure hitzac, eta hegoaldeco oihanerat profetisa çaçu. Eta erroçu hegoaldeco oihanari: Adi çan Jaunaren hitza; hau dio Jainco Jaunac: Huna non bizturen dinatan sua nic hire erdian: eta hire çuhaitzac, ala hostodunac, ala iharrac, erreren ditinat guciac; suco garra ez da iraunguico, eta hegoatic ipharrera beguitharte guciac hartan quiscailduco dire. Eta bici direnec oroc ikusiren dute, nic Jaunac biztu dudala hura, eta nihorc ez du hilen. Eta erran nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna; hauquiec nitaz erraten dute: Ez othe çaicu bethi paraboletan minço? Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, Jerusalemgo alderat emaçu beguithartea, eta sainduteguico alderat igor çatzu çure hitzac, eta Israelgo lurraren contra profetisa çaçu. Eta erroçu Israelgo lurrari: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan ni, eta ene ezpata ilkico dinat bere maguinatic, eta hire erdian hilen ditinat prestua eta gaixtaguina. Eta nola hilcera baitaramatzat hire erdian prestua eta gaixtaguina, hargatic ilkico dun ene ezpata bere maguinatic guiçon gucien contra hegoatic ipharrera; Oroc jaquin deçaten, nic Jaunac atheratu dudala bere maguinatic ene ecin-bihurraracizco ezpata. Eta çu, guiçasemea, leherceraino auhenda çaite, eta uherdura gucietan auhenda çaite hequien aitzinean. Eta erranen darotzutenean: Cergatic çare auhendatzen? ihardetsico duçu: Aditzen baitut heldu dela; eta bihotz guciac ihartuco, eta besoac erkituco, eta izpirituac hutsalduco, eta belhaun gucietaric urac jautsico dire; huna non heldu den, eta hori guerthatzera dihoa, dio Jainco Jaunac. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, profetisa eta erran çaçu: Hau dio Jainco Jaunac: Erraçu: Ezpata, ezpata çorroztua eta legundua da, Bitima hilceco çorroztua da; legundua da argui deçan; oi ene semeari manamenduco makila kencen dioçuna, çuc ebaqui ditutzu çuhaitzac oro. Mehatzera eman dut, escua loth daquioen; çorroztua da ezpata hori, legundua da, hilçaileac har deçan escura. Oihu eta orrobia eguiçu, guiçasemea, ceren ezpata hori emana baita ene populuaren gainera, Israelgo aitzindari iheseguin çuten gucien gainera; ene populuarequin ezpatari emanac dire; jo çaçu beraz ixterra, Ceren den oneritsia; eta hori, hausten ere duenean manamenduco makila, eta makila ez da guehiago içanen, dio Jainco Jaunac. Çuc beraz, guiçasemea, profetisa çaçu, eta escuac jo çatzu elkarri; eta bikunduco eta hirurkunduco da hilçaileen ezpata; hori da sarrasqui handico ezpata, hequiec harrituco dituena, Bihotzac iharraracico eta xahupenac xahupenaren gainean eçarrico dituena. Hequien athe gucietan eçarri dut ezpata çorrotzaren ikara, ezpata arguitzeco legundua eta sarrasquitzeco mehatua denarena. Ezpata, çorrotz hadi; habil escuin edo ezquer, hire lehiac haraman edocein aldetara. Eta nic escuac joco ditut bata berceari, eta aseco dut ene hasarrea; ni Jauna naiz minçatu. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Eta çuc, guiçasemea, gogoan har çatzu bi bide; Babilonaco erregueren ezpata ethor dadien; leku beretic ilkico dire biac; eta erreguec atheratuco du çorthea; hirico bide buruan arthiquico du çorthea. Bide bat eçarrico duçu, ezpata ethor dadien Amonen semeen Errabathera, eta bide bat Judeara, Jerusaleme guciz hazcarrera. Ecen Babilonaco erregue guelditua da bide-juntan, bi bideen buruan, asmaguinçan eta gueci nahasten hari delaric; idolei galdeca eta bitima-barneen ikarcen haritu da. Çorthea escuinerat erori da Jerusalemeren gainera, eçar detzan ahariac, haren ahoac mana deçan sarrasquia, guduco orroetan alcha deçan minçoa, ahariac eçarraraz detzan atheen contra, eguinaraz detzan hersgailuac eta hazcargailuac. Eta Jerusalemdarren beguietan, hura içanen da oraclequeta alferretan dabilana beçala, eta larumbatetaco phausua imitatzen duena iduri; hura ordean atzemateco orhoituren da tzarqueriaz. Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Ceren orhoitu çareten çuen gaixtaqueriaz, eta aguertu ditutzuen çuen legue-hausteac, eta çuen gogoeta gucietan aguertu diren çuen tzarqueriac; diot, ceren çareten orhoitu, etsaien aztaparraz atzemanac içanen çarete. Hi berriz, profanoa, Israelgo buruçagui gaixtoa, ceinaren eguna muga berecian ethorri baita tzarquerien akabançaraco; Hau cioc Jainco Jaunac: ken çac burucoa, ken koroa: ez othe da koro hori, aphala goratu eta gora cena aphaldu duena? Erakutsico dut haren tzar, tzar, tzartasuna; eta hori ez da guerthatuco ethorri arteo haina ceinari baitagoquio erabaquia, eta hari emanen diot. Eta çuc, guiçasemea, profetisa çaçu eta erraçu: Hau dio Jainco Jaunac Amonen umeençat eta hequien laidotan; eta oihu eguinen duçu: Marrauça, marrauça, hilceco ilki hadi maguinatic; legunt hadi sarrasquitzeco eta dirdiratzeco, Ikuspen hutsalic eta gueçurrezco asmaguinçaric baicic hitaz ez duten orduan; arthiquia içan hadien gaixtaguin sarrasquituen lephoetara, bereci mugan ethorri baita eguna tzarquerien akabançaraco. Bihur hadi hire maguinara, eguina içan haicen toquira; hire sor-lekuan haut juiatuco, Eta hire gainera ixurico diat ene gaitzidura; ene iraquiduraco suan haice eguinen diat hire gainera; eta arthiquico haut guiçon çoro eta heriotze-eguileen escuetara. Içanen haiz suaren hazcurri, hire odola egonen duc lurraren gainean, ahanzpenari emana içanen haiz; ecen ni Jauna naiz minçatu. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Eta çuc, guiçasamea, ez othe duçu juiatuco, ez othe duçu juiatuco, hiri odolcoia? Eta erakutsico diozcatzu bere icigarriqueria guciac, eta erranen dioçu: Hau derra Jainco Jaunac: Horra hiria, odola bere erdian, ixurcen duena, ethor daquioen bere ordua; eta lohiquerian ibilceco, jaincomoldeac eguin dituena bere buruaren contra. Hire odol, hitaz ixuria içan denaz hobendun eguin haiz; eguin ditunan hire idolez lohitu haiz; eta hurbilaraci ditun hire egunac, eta erakarri dun hire urtheen azquen ordua: horren gatic jendaiei laidagarri, lur guciari irrigarri haut arthiqui. Hire aldean direnec eta hitaric urrungoec lelo atheratuco dine hire gainean, lohia, hire tzarqueriez aiphatua, eragozpen lazgarrico hiria. Horra Israelgo buruçaguiac beren besoaren gainean bermatu direla, hire erdian odolaren ixurceco. Hire erdian irainez erdiratuac içan ditun aita eta ama, hire erdian jaçarri cioten arrotzari, hire erdian atsecabe eman alhargunari eta umeçurçari. Arbuiatu dun ene sainduteguia eta lohitu ditun ene larumbatac. Mihi gaixtoco guiçonac içan ditun hire erdian odolaren ixurceco; eta mendien gainean jan dine hire erdian; gaixtaqueria hire erdian eguin dine. Aitaren ahalcagarriqueria aguertu dine hire erdian; astagaizdunaren lohitasuna ahalcatu dine hire erdian. Eta hire erdian bakotchac tzarqueria eguin din bere lagunaren emaztearen gainean, eta aitaguinarrebac itsusqui lohitu din bere erreina; anaiac bere arreba, bere aitaren alaba, borchatu din hire erdian. Hire erdian emaitzac hartu ditine odolaren ixurceco; hartu dun lucurua, guibelerat hartu dun eman huen baino guehiago; diru-irritsez bidegabe ekarri dioten hire lagunei; eta ahanci naun ni, dio Jainco Jaunac. Hara nic escuac elkarri jo ditut hic erabili dunan jaramanqueriaren gainean, eta hire erdian ixuria içan den odolaren gainean. Hire bihotzac ihardetsiren othe du, eta hire besoac nausituren othe dire, nic eguinen darozquinatan egunetan? Ni Jauna naiz minçatu, eta nic eguinen dut. Eta jendaietan barraiaturen eta lurren hedaduran haut haiçaturen, eta hire ganic galaraciren dinat hire lohiqueria. Eta jendaien aitzinean hire nausi jarrico naun; eta jaquinen dun ni naicela Jauna. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, cephetara bihurtu çait Israelgo etchea; horiec oroc iduri dute cobrea, ezteinua, burdina eta beruna labearen erdian; cilhar-cepha dire bilhacatu. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Cephetara çaretelacoz bihurtu guciac, horren gatic hara non bilduco çaituztedan nic Jerusalemeren erdira, Cilharra, cobrea, ezteinua, burdina eta beruna bilcen diren beçala labearen erdira; hartan bitz deçadan sua çuen urtharazteco. Horrela bilduco çaituztet ene suminduran eta ene hasarrean, eta asquietsico dut ene burua, eta urtharacico çaituztet. Eta bilduco çaituztet, eta kaldatuco çarete ene hasarrearen suan, eta urthuco çarete haren erdian. Nola baita cilharra labearen erdian, hala içanen çarete Jerusalemeren erdian; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna, çuen gainera ixuri duquedanean ene sumindura. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, erroçu Jerusalemeri: Lur lohia haiz, eta uriac heçatu gabea ene suminduraco egunean. Profetec cinhartu dute horren erdian; lehoin, marrumaca harrapaquina daramana iduri, arimac dituzte iretsi, ontasunac eta saria hartu, eta horren erdian alhargunac berhatu. Horgo aphecec erdeinatu dute ene leguea eta lohitu ene sainduteguia; saindutic profanora arteric ez dute içatu; lohiaren eta xahuaren artean berezcunçaric ez dute eçagutu; ene larumbatetaric baztertu dituzte beguiac, eta desohoratua nincen hequien erdian. Jerusalemgo aitzindariac haren erdian ciren harrapaquina daramaten otsoac iduri, odolaren ixurceco, arimen galceco, eta jaramanqueriaz irabacien ondoan ibilceco. Hango profetec harrasiac embocatzen cituzten nahastecaric gabe, beren ikuspen hutsal eta gueçurrezco asmaguincequin, cerratelaric: Hau dio Jainco Jaunac; noiz-eta-ere Jauna ez baitzen minçatu. Lurreco populuac bidegabe eguiten hari ciren; bercerena borchaz çaramaten; atsecabe ematen çaroeten beharrari eta erromesari, eta arrotza çaphatzen çuten bidegabezqui eta çucenic gabe. Eta hequietan bilhatu dut guiçon bat, lur horren eta ene artean trabac eçarrico cituena; eta horren alde, ez neçan xahu, ceiherrera atheraco citzaitana; eta ez dut kausitu. Eta ixuri dut ene gaitzidura horien gainera; erre ditut ene hasarrearen suan, eta beren buruen gainera bihurtu diozcatet beren eguinçac, dio Jainco Jaunac. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, baciren bi emaztequi, ama baten alabac, Eta Eguipton lohitu ciren; lohitu ciren beren gaztaroan; hequien bulharrac çaphatuac eta hequien loreac histuac içan ciren. Bada, çaharrena Oola deitzen cen, eta ahizpa gazteena Ooliba; eta biac içatu nituen, eta eman çarozquidaten semeac eta alabac. Bada, Oola deitzen cena, Samaria da; eta Ooliba, Jerusaleme. Oola lohitu da nitaz bercerequin; erhotu da bere galai, Asiriar hauçocoen gainean, Ceinac baitziren moredinez jaunciac, aitzindari eta buruçaguiac, gazte lehiagarriac, oro çaldunac, eta çaldia ederqui cerabilatenac. Eta bere besarcaldi lohiac, guiçon hautatu, Asiariarren seme hequiençat guciençat cituen, eta erhotuqui maithatu cituen; hequien ororen likisquerietan kutsatu du bere burua. Hortaz berçalde, etzituen utzi Eguipton erabili cituen lohiqueriac; ecen Eguiptoarrec ere harequin lo eguin dute haren gaztaroan, eta haren lorea histu, eta harequin atseguin hartu içan dute. Aria hortaz arthiqui dut bere galaien escuetara, Asurren semeen escuetara, ceinen gainean erhoaraci baitzuen likisqueriac. Hequiec aguertu dute haren laidoa, eraman dituzte haren semeac eta alabac, eta bera hil dute ezpataz; eta orotan aiphatua içan da haren asturugaitza, eta erabaqui çucenac bethe dituzte haren gainean. Hori ikusi ondoan, Ooliba haren ahizpa, hura baino guehiago erhotu da oraino bere lohiquerian; eta bere ahizpac baino liçunqueria handiagoac, Ahalqueric gabe escaini daroezte Asiriarren semeei, haren ganat soineco carançatuequin heldu ciren aitzindari eta cargudunei, çaldiz heldu ciren çaldunei, eta guiçon-gazte eder guciei. Eta ikusi dut bide lohi batez cihoacela biac. Eta berhatu ditu oraino bere likisqueriac; eta ikusi dituenean guiçonac harrasietan thindatuac, Caldearren itchurac carancequin atheratuac, Ezpata-uhalac guerrian, buruco thindatuac buruan, guciec iduri aitzindariac, Babilonaco eta Caldearren lurreco umeac, sorcez hangoac baitziren, Bere begui guticitsuec erhotu dute hequien gainean, eta hequiei Caldeara igorri diozcate bidalquinac. Eta Babilonaco umeac haren gana ethorri cirenean lohiqueriaco ohera, liçundu çuten beren uquiez, eta hequiez liçundua içan cen eta haren arima hequiez içan cen asea. Aguerian eçarri ditu bere lohiqueriac, eta aguertu du bere laidoa; eta ene arimac urrun eguin du haren ganic, haren ahizparen ganic urrundu cen beçala; Alabainan lohiqueria lohiqueriaren gainean eçarri du, orhoituz bere gaztaroco egunez, ceinetan liçundu baitzuen bere burua Eguiptoco lurrean. Eta bere likisquerietan erhotu da hequien besharcaldiençat, hequien haraguiac baitire astoenac iduri eta hequien cirristac çaldienac beçalacoac. Eta berritu ditun hire gaztaroco tzarqueriac, hire bulharrac Eguipton çaphatuac, eta hire lorea histua içan cirenecoac. Aria hortaz, Ooliba, hau cion Jainco Jaunac: Huna non hire contra jauçaraciren ditudan hire galai guciac, ceinetaz ase baita hire arima, eta hire contra inguruan bilduren ditinat oro, Babilonaco umeac, eta Caldear guciac, aitorensemeac, erregueac eta buruçaguiac, Asiriaco ume guciac, irazqui ederreco guiçon-gazteac, aitzindariac eta cargudun guciac, aitzindarien buruçaguiac eta çaldun aiphatuac. Eta populu oste handia ethorriren çain orga-laster eta arrodequin; alde orotaric hire contra harturen ditine guerrunceac, erredolac eta cascac; eta ahala emanen ciotenat hire gainean, eta berei çaioten beçala haute juiaturen. Eta eçarriren dinat hire contra ene karra, ceinari errabian emanen baitiote hire gainean bide; ebaquiren darozquine sudurra eta beharriac; eta hitaric guelditzen dena arthiquiren dine ezpataren azpira; harturen ditine hire seme-alabac; eta suaz iretsiac içanen dire hire azquen ondarrac. Biluciren haute hire soinecoetaric, eta eramanen ditine hire sendagailazco edergailuac. Eta hire ganic gueldiaraciren ditinat hire tzarqueria, eta Eguiptoco lurreticaco hire lohiqueriac; eta ez ditun guehiago hequien gainera goitituren hire beguiac, eta ez haiz guehiago Eguiptoaz orhoituren. Ecen hau dio Jainco Jaunac Huna non arthiquitzera hoatan higüin ditunanen escuetara, hainen escuetara, ceinetaz asea baita hire arima. Eta gaitzirizcorequin lothuco çaizquin, eta eramanen ditine hire onac, eta igorriren haute bulucic eta laidoz estalia; eta aguertuac içanen ditun hire lohiqueria ahalcagarriac, hire tzarqueria eta hire liçunqueriac. Hori eguinen daine, ceren haicen lohitu jendaien arara, ceinen erdian hire burua kutsatu baitun hequien jaincomoldeetan. Hire ahizparen bideaz haiz eta haren edateco uncia dainat escura emanen. Hau cion Jainco Jaunac: Hire ahizparen unci çabal eta barnatic dun edanen; irrigarri eta erdeinagarri ibilico haiz; ecen gaitza dun uncia. Hordituren haiz eta oinhacez betheco, atsecabezco eta hiradurazco uncitic, hire ahizpa Samariaren uncitic. Eta hartaric edanen dun, eta ondaquineraino hustuco dun, eta iretsico ditun haren puscac, eta aztaparca larrutuco ditun hire bulharrac; ecen ni naun minçatu, dio Jainco Jaunac. Aria hortaz hau cion Jainco Jaunac: Ceren ahanci naunan eta hire guibelerat arthiqui, hic ere jasançan hire tzarqueria eta hire lohiqueriac. Eta Jaunac hau erran çarodan: Guiçasemea, ez othe ditutzu juiaturen Oola eta Ooliba, eta ez othe diozcatzute erranen beren tzarqueriac? Ecen berceequin kutsatu dire, odola badute escuetan, eta jaincomoldeequin lohitu dire; eta guehiago dena, enetzat eguin cituzten haurrac hequiei escaini diozcate iresteco. Hau ere eguin darotade oraino: egun hartan lohitu dute ene sainduteguia eta profanatu ene larumbatac. Eta beren jaincomoldeei imolatzen cituztenean beren haurrac, eta ene sainduteguian, haren lohitzeco sarcen ciren egun hartan, hau ere eguin darotade ene temploaren erdian: Bilharaci dituzte urrundanic heldu ciren guiçon hequiec, ceinei igorri baitzaroezten bidalquinac. Hara beraz ethorri direla; hequien ariaz garbitu haiz, antimonioz thindatu ditun hire bethondoac, eta aphaindu haiz hire edergailu guciez. Ohe guciz ederrean jarri haiz, eta mahain berreguindua hire aitzinean; ene balsamu eta usain goçoac eçarri ditun hequien aitzinean. Eta han agueri cen bozcariotan cen ostearen haroa; eta mortutic heldu eta ostetic erakarriac ciren guiçonei ematen çaroezten escuetan escumuthurrecoac eta buruan koro ederrac. Eta berceequin lohiquerian higatua cen emaztequi hari erran nioen: Hori ere bere liçunquerian liçunduren da oraino! Eta haren gana sarthu dire hala-nola emaztequi lilitchoaren gana; horrela sarcen ciren, Oola eta Ooliba emazte galdu horien gana. Çucenaren aldeco guiçonac dire beraz; hequiec emanen daroete emazte lohituen juiamendua eta odol-ixurleen juiamendua; ceren lohitu baitire eta odola baitute escuetan. Hau dio ecen Jainco Jaunac: Oste bat erakar dioçoçute gainera, eta arthicatzu builari eta harrapacari.. Populuec harriequin harrica betzazte, eta ezpatez jo alderen-berce; hil betzazte horien semeac eta alabac eta suz erre etcheac. Eta lurretic iraiciren dut gaixtaqueria, eta emaztequi guciec ikasiren dute eguiten, ez horien tzarqueriaren arabera. Eta çuen gaixtaqueria erorico da çuen gainera, eta jasanen duçue çuen jaincomoldeen gaticaco bekatua; eta jaquinen duçue ni naicela Jainco Jauna. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan bederatzigarren urthean, hamargarren hilabetheco, hamargarren egunean, cerralaric: Guiçasemea, iscriba çaçu egun hunen icena, Babilonaco erregue egun gogortu baita Jerusalemeren contra. Eta itchurapenetan parabola bat erranen dioçu etche kexagarri horri, eta hula minçaturen çatzaio: Hau dio Jainco Jaunac: duphina bat eçar çaçu suan; eçar çaçu, diot, eta emoçu ura barnera. Bethe çaçu haraguiz; eçar çatzu aurkinça hoberen guciac, azpia, sorbalda, pusca hauta eta heçursuac. Acienda gorienetic har çaçu; heçurrac molçoan xuxen çatzu duphinaren çolan. Iraquitu du, eta heçurrac egosi dire haren erdian. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz hiri odolcoiari, duphina herdoila barnean duenari eta ceintaric herdoila ez baita ilki! Hartaco haraguiac arthicatzu pusca pusca camporat; ez da haren gainean çortheric atheratu. Haren odola haren erdian dago; harri legunenen gainera ixuri du; ez du lurrera ixuri, herrautsac estal ahal ceçan. Ene gaitzidura haren gainera erorrarazteco eta aspercundez asperceco, haren odola ixuri dut harri legunen gainera, estal ez dadiençat. Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz hiri odolcoiari, ceinaren erretzeco egur-meta eguinen baitut handia! Eguiçu heçur murru bat, ceina nic erreco baitut; haraguiac ahituco dire, pusca guciac erreco eta heçurrac iraunguico. Eçar çaçu halaber duphina hutsa ikatzen gainean, kalda dadien, urth ditecen hartaco cobrea eta çolda, eta erre herdoila. Neke handirequin haritu dire haren garbitzen, eta herdoil gaitzeguia ez da ilki, ez-eta suan ere. Gorrotagarria dun hire lohitasuna, ceren nic garbitu nahi hi, eta hi ez baihaiz hire cikinetaric garbitu; bainan ez haiz garbituren nic hire gainera ene gaitzidura jautsaraz deçadan baino lehen. Ni Jauna naiz minçatu: Ethorriren da ordua; eta abiatzera noha; ez naiz goanen, ez dut guphideric içanen, ez naiz jabalduco; juiaturen haut hire bideen eta hire asmuen arabera, dio Jaunac. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, huna non kencen darotzudan çure beguiençat lehiagarri dena, eta çauritara dudan bihurcen; eta çu etzare deithoraturen, ez duçu nigarric eguinen, ez duçu nigarric ixurico. Ixilic auhenda çaite, ez duçu hil otsic eguinen; çure koroa buruari eratchiquia egon bedi, eta çure oinetacoac oinetan içanen dire, ez duçu beguithartea estalico, ez-eta deithoratzaileen araco hazcurriric janen. Minçatu nincen beraz goicean populuari, eta arratsean hil cen ene emaztea; eta biharamun goicean eguin nuen Jaunac manatu çarotana. Eta populuac erran çarotan: Cergatic ez darocuçu aguercen cer erran nahi duten çuc eguinen ditutzun horiec? Eta ihardetsi nioten: Jaunaren hitza ilki çait, cerralaric: Erroçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non nerorrec liçuntaracico dudan ene sainduteguia, çuen erresumaco leloa, çuen beguien lehiagarria, eta ceinaren gainean beldurcen baita çuen arima; çuen seme-alaba, utzi ditutzuenac, ezpataren azpira dire erorico. Eta eguinen duçue nic eguin dudana: Beguitharteac ez ditutzue estalico eta ez duçue janen deithoretan daudecenen hazcurriric. koroac içanen ditutzue buruan, eta oinetacoac oinetan; etzarete deithoratuco eta ez duçue nigarric eguinen; bainan egonen çarete çuen tzarquerietan iharcen, eta auhenez, norc bere anaia ikustean. Eta Ecequiel içanen duçue eçagutzaritzat; hunec eguin duen gucia eguinen duçue, ethorri ditaqueenean ordua; eta jaquinen duçue ni naicela Jainco Jauna. Eta çu, guiçasemea, huna, beren indarra, beren goihendeco bozcarioa, eta beren beguien lehiagarria, ceinaren gainean phausatzen baitire hequien arimac, eta beren seme-alabac kenduco diozcatedan egunean; Egun hartan ihesliar bat ethorrico çaitzunean berrien ematera; Egun hartan, diot, çure ahoa ihesliarrari idequico çaio; minçatuco çare, eta etzare guehiago ixilic egonen; eta içanen çare eçagutzaritzat, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, Amontarren alderat itzul çaçu beguithartea, eta profetisatuco duçu hequien gainean; Eta erranen dioçu Amoni: Adi çaçue Jainco Jaunaren hitza. Hau dio Jainco Jaunac: Ceren erran duçuen: Hola! hola! ene sainduteguiaren contra, lohitua celacoz; Israelgo lurraren contra, desmasiatua celacoz; Judaco etchearen contra, gathibu cirelacoz eramanac; Aria hortaz, goçatzera emanen haut iguzqui-aldeco umeei; hire erdian eçarrico dituzte beren hespilac; hire erdian alchatuco dituzte beren olhac; hequiec janen dituzte hire fruituac; hequiec edanen dute hire esnea. Eta cameluteguitzat emanen dut Errabath, eta Amonen lurra arthaldeen etzaunçatzat; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna. Ecen hau dio Jainco Jaunac: Escu-çaflaca haritu haicelacoz eta çangoz joca, eta hire gogo guciaz boztu haicelacoz Israelgo lurraren gaitzaz; Aria hortaz, huna non escua hedaturen dudan hire gainera, eta jendaiei emanen haut larrutzera, eta populuei hilcera, eta lurretic galaraciren eta eceztaturen haut; eta jaquinen dun ni naicela Jauna. Ecen hau dio Jainco Jaunac: Moabec eta Seirrec erran dutelacoz: Horra berce jendaia guciac beçala dela Judaco etchea; Hargatic huna nic Moabi aguerturen diodala sorbalda; idequiren ditut haren hiriric, haren hiriric, diot, eta haren eremuric, lekuco aiphatuenac, Bethiesimoth, eta Beelmeon eta Hariathaim, Iguzqui-aldeco umeei; eta hambatean Amonen semeen lurra, eta hau emanen dut primancetan, ez dadien guehiago içan Amonen semeen aiphuric jendaietan. Eta atheraturen ditut ene erabaquiac Moaben gainean, eta jaquinen du ni naicela Jauna. Hau dio Jainco Jaunac: Idumeac aspercunde atheratu duelacoz, Judaco semeen ganic asperceco, eta gaizqui handira erori delacoz, eta aspercunde egarri içan delacoz; Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Idumearen gainera hedaturen dut ene escua, eta handic eceztaturen ditut guiçonac eta abereac, eta hura hegoaldetic eguinen dut mortu, eta Dedanen direnac erorico dire ezpataren azpira. Eta Idumearen gainean atheraco dut ene aspercundea Israelgo ene populuaren escuz; eta Edomi eguinen diote ene hasarrearen eta ene iraquiduraren arabera; eta eçaguturen dute ene aspercundea, dio Jainco Jaunac. Hau dio Jainco Jaunac: Ceren Palestindarrec aspercunde duten atheratu, eta beren bihotz oroz diren aspertu, hilez, eta beren aiherrari bide emanez; Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Huna non hedaturen dudan ene escua Palestindarren gainera, eta hilen ditut hilçaileac, eta xahuturen ditut itsas-ephaitzetaco ondarrac. Eta jaçarriz ene suminduran, aspercunde handiac atheraco ditut; eta ene aspercundea atheratu duquedanean hequien gainean, jaquinen dute ni naicela Jauna. Eta hamecagarren urthean, hilabethearen lehenean, guerthatu cen Jaunaren hitza ilki citzaitala, cerralaric: Guiçasemea, ceren Tirrec erran duen Jerusalemez: Hola! hautsiac dire populuen atheac, itzuli da ene alderat; betheco naiz, hura mortu eguina baita; Hargatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan, Tir; eta hire contra iganaraciren ditinat asco jendaqui, itsasoac tirainac iganarazten dituen beçala. Eta urraturen dituzte Tirreco harrasiac, eta arthiquiren dituzte hango dorreac; eta hartaric haiçaturen dut hango herrautseraino, eta hura eguinen dut harri legunena beçain biphil. Itsasoaren erdian içanen da sare idorleku, ceren ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac; eta jendaiec içanen dute ceinec larru. Haren alaba, landetan direnac ere, ezpataz hilac içanen dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna. Ecen hau dio Jainco Jaunac: Hara non ipharretic erakarriren dudan nic Nabucodonosor, Babilonaco erregue, erregueen erreguea, çaldiequin eta orga-lasterrequin, eta çaldizcoequin, oste eta populu gaitzarequin. Hire alaba landetan direnac hilen ditin ezpataz; inguraturen hau hazcargailuz, eta itzulian eguinen din hersgailu bat, eta hire contra alchaturen din erredola. Çurgueriçac eta ahariac jokaraciren ditin hire harrasien contra, eta bere tresnez eragotziren ditin hire dorreac. Haren çaldi ostearen herrautsac estalico hau; çaldizcoen, arroden eta orga-lasterren tarrapatac ikaraturen ditin hire harrasiac, hire atheetaric sarthuco denean, hiri eragotzi bateco urraduratic beçala. Haren çaldien behatzec oincaturen ditine hire plaça guciac; ezpatatic iraganen din hire populua, eta lurra joco dine hire guiçamolde eder guciec. Larruturen haute hire aberastasunetaric, harrapaca eramanen ditine hire tratuco gauçac, urraturen hire harrasiac, eragotziren hire etche ederrac, eta uraren erdian eçarriren hire harri, çur, herrautsac. Ixilaraciren ditinat hire cantu-errepicac; eta ez da guehiago ençunen hire guitarren otsa. Eçarriren haut harri legunena beçala, çare idor-leku içanen haiz, eta ez haiz guehiago berrituren, ceren ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac. Tirreri hau dio Jainco Jaunac: Irlac ez othe dire lazturen hire eragozpeneco harrabotsera eta hire erdian hilen dituztenen marrascara? Eta itsasoco buruçagui guciac jautsico dire beren jarlekuetaric; eta kenduco dituzte beren aphaingailuac, eta erauncico beren soineco carançatuac, eta lazturaz jauncico dire, jarrico dire lurrean; eta hire terrepenteco eragozpenaz harrituac, miresten egonen dire. Eta hire gainean deithorea hasiric, erranen deraine: Nola çare galdu, çu, itsasoan cinaudecena, hiri aiphatu, itsasoan hazcar cinena çure egoiliarrequin, ceinen beldur baitziren guciac? Orai unciac harrituren ditun hire lazturaco egunean, eta itsasoco irlac asaldutan içanen ditun, nihor ez delacoz hitaric ilkitzen. Ecen hau dio Jainco Jaunac: Hiri desmasiatu bat eguinen hautanean, egoiliarric ez duten hiriac beçala; ondar-lecea hire gainera erakarrico dudanean eta ur-uharrec estalico hautenean; Putzura, bethico populura jausten direnequin ambilduco hautanean; eta putzura jausten direnequin luphe beherenetan mortu çaharrac beçala eçarrico hautanean, ez deçanan guehiago egoiliarric içan; ene ospea berriz, bicidunen lurraren gainean hedatu duquedanean, Eceztaturen haut, eta ez haiz guehiago içanen; eta bilhaturen haute, eta ez haute nihoiz-ere guehiago aurkituren, dio Jainco Jaunac. Eta ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric: Çuc beraz, guiçasemea, Tirren gainean abia çaçu deithorea; Eta erranen dioçu Tirreri, itsaso-sarcean dagoenari, asco irletara populuequin tratu eguiten dabilanari: Hau dio Jainco Jaunac: Oi Tir, hic erran içan dun: Osoqui naiz ederra Eta itsasoaren erdian jarria. Hi alchatu hauten hire mugaquideec, edertasunez haute bethe. Sanirgo içaiquiz eguin haute uncico selharu guciequin; Libandic hartu dine cedro bat hiri masta baten eguiteco. Basango haritza aphaindu dine hire arrautzat; Indietaco boliz eguin ditine hire alkiac, eta Italiaco irletaco çurez hire guelac. Eguiptoco liho fin carançatua dun ehoa hire belatzat, mastan eçarceco; hire itzalcaria eguina dun moredinez eta Elisaco irletaco purpuraz. Sidondarrac eta Aradarrac hituen arraulari; hire guiçon çuhurrac, oi Tir, eguin dire hire lemaçain. Guiblostar çaharrec eta hango guiçon ancetsuec içatu dituzte itsasturuac hire tresna gucien erabilceco; itsasoco unciac oro eta hequietaco itsasturuac baliatu ditun hire tratuco. Persiarrac, Lidiarrac eta Libiarrac hire armadan ciren hire guerlari; erredola eta casca hire erdian eçarri ditine dilindan hire edergailu. Aradar gazteac hire armadarequin ciren inguruan hire harrasien gainean; hire dorreetan ciren Pigmearrec ere beren gueci-unciac dilindan eçarri dituzte inguruan hire harrasietaric; hequiec osatu dute hire ederçapena. Hire tratulari Cartagotarrec gaindica bethe dituzte hire merkatuac aberastasun guciez, cilhar, burdina, ezteinu eta berunez. Grecia, Thubal eta Mosoc çabilçan hire tratuco muthil, eta hire populuari ekarcen ciozcatenan gathibuac eta cobrezco tresnac. Thogormaco lurretic hire placetara erakarcen ciztenan çaldiac eta çaldizcoac eta mandoac. Dedango umeac hirequilaco tratulariac ciren; asco irla sarcen ciren hire tratuan; hire sariarençat ematen çarozquitenan boli-horçac eta çurbelcezcoac. Siriarra huen tratukide, hire salerosi handien ariaz, eta hire merkatuetara atheratu ditin harri baliosa, purpura, oihal lorecatuac, liho ederrenac, seda eta gauça balios mota gucia. Juda eta Israelgo lurra ere hire tratukide citunan; ogui ederrena, balsamua, eztia, olioa eta arraxina atheratu ditine hire merkatuetara. Damas çunan hirequin tratuan hire nihonereco obretan, nihonereco aberastasun ascotan, arno goçoan, ile carança ederrenecoetan. Danec, Greciac eta Moselec atheratu ditine burdina lanthuac hire merkatuetara, estactea eta kanabera usainduna hirequilaco tratura. Dedanarrac hire tratukide citunan jarceco saihaletan. Arabia eta Cedarreco aitzindari guciac, hire escuco tratulariac hintuen; bildotsequin, ahariequin eta pittiquequin heldu ciren hire gana hire tratulariac. Sabaco eta Erreemaco salçaileac hire tratulariac citunan, beren usain goço hautequin, beren harri baliosequin eta urhearequin, ceina hire merkatuetara atheratzen baitzuten. Haran, Quene eta Eden hire tratulariac ciren; Saba, Asur eta Quelmad hire salçaileac ciren. Hequiec hire tratulariac citunan beren moredin-sakequin, beren oihal lorecatu eta tresna baliosequin, ceinac estalguiz inguratuac eta sokaz estecatuac baitziren; cedroac ere bacituzten hire tratuetan. Itsasoco unciec cerabilaten hire tratu nausia; ontasunez eta ospe handiz içatu haiz bethea itsasoaren bihotzean. Ur handietara eraman haute hire arraulariec; hegoac hau phorroscatu itsasoaren erdian. Hire aberastasun, dirutze eta nihonereco gauça ederrac, hire ontasunac erabilcen eta hire populuari manatzen cioten itsasturu eta lemaçainac, hire barnean hituen guerlariac ere, hire erdian den oste guciarequin, itsaspera erorico ditun hire eragozpeneco egunean. Hire lemaçainen oihu-marrascac lazturen ditin uncidiac. Arraua çaducaten guciac jautsico dire beren uncietaric; itsasturuac eta itsasoco lemaçainac lurrean egonen dire. Marrumaz egonen dire hitaz; oihu minac eguinen dituzte; herrautsa arthiquiren dute beren buruen gainera, eta hautsez estalico dire. Hire gatic murristuren dituzte ileac; jaunciren dituzte çurdatzac; eta beren arimaco uherduran, hire gainean nigarrez egonen dire, nigarric minenetan. Hire gainean abiatuco dute kexuetaco cantua, eta deithoraturen haute, erranez: Cein içan da Tirren, itsasoaren erdian mututu denaren pare? Hire tratuac erabiliz itsasoa gaindi, ontasunez bethe ditun asco populu; hire aberastasun handiez eta hire populuqueta gaitzaz aberastu ditun lurreco erregueac. Eta orai itsasoac xahutu hau; eta uren çolara erori ditun hire ontasunac eta hire erdian cen oste gucia. Irletaco egoiliarrac oro harritu ditun hire gainean; eta phesiac joric, hango erregueei ifrenciatu çaiote beguithartea. Populuetaco tratulariec xixtu eguin dine hire gainean; ezdeusetara ekarria haiz, eta ez haiz içanen guehiago eguneta-iguzqui. Eta ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric: Guiçasemea, erroçu Tirreco buruçaguiari: Hau dio Jainco Jaunac: Hantu delacoz hire bihotza, eta erran içan baituc: Jainco naiz ni; eta Jaincoaren jarlekuan jarri baihaiz itsasoaren erdian, guiçon bat haicelaric, eta ez Jaincoa; eta hire bihotzari eraguin baitioc, Jaincoaren bihotza balitz beçala; Huna non Daniel baino çuhurrago haicen; ez duc hiretzat gauça gorderic; Hire çuhurciaz eta umotasunaz eguin duc hire indarra; bildu içan duc urhe eta cilhar hire kutchetara, Hire çuhurciaren handiz eta hire tratuz berhatu duc hire indarra, eta hire bihotza hantua duc hire indarraz. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Hantu delacoz hire bihotza, Jaincoaren bihotza içan balitz beçala; Horren gatic, huna non erakarriren ditudan nic hire gainera arrotzac, jendaietaric hazcarrenac; eta biluciren dituzte beren ezpatac hire çuhurciaren edertasunaren gainera, eta lohituren die hire edertasuna. Hilen eta herrestaturen haute, eta sarrasquituen heriotzez hilen haiz itsasoaren erdian. Hire hilçaileen aitzinean erranen othe duc oraino: Jainco naiz; guiçon bat haicelaric, eta ez Jainco, hire sarrasquitzaileen escuan. Arrotzen escutic, ingurebaquigabeen heriotzez hilen haiz, ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, deithore bat alcha çaçu Tirreco erregueren gainean; Eta erranen dioçu: Hau dio Jainco Jaunac: Hi hincen iduriaren ciguilua, çuhurciaz bethea eta osoqui ederra; Jaincoaren pharabisuco goçoen erdian içatu haiz; harri balios guciez estalia hincen; sardioa, topaça, jaspea, crisolita, oniça, beriloa, çafirra, escarbucla, esmeralda, urhea, ciren hire edertasunaren berreguingarri; eta xirolac aphainduac ciren hi sorthu haicen eguneco. Hegalac hedatuac daduzcan eta gueriçatzen dagoen querubin bat hincen; eçarri içan haut Jaincoaren mendi sainduan; suac beçala arguitzen çuten harrien erdian ibili haiz. Itzalgabea hincen hire bideetan, eguina içatu haicen egunetic, gaixtaqueria hire baithan aurkitua içan den arteo. Hire tratuqueta handian, hire barnea bethe dic tzarqueriac, eta bekatu eguin duc; eta iraici haut Jaincoaren menditic, eta galdu haut, oi querubin gueriçatzailea, haran dirdiragarrien erditic. Hire bihotza hantu duc hire edertasunean; hire edertasunean galdu duc çuhurcia; arthiqui haut lurrera, eta eçarri haut erregueen aitzinean beguira ciaçaiaten. Lohitu duc hire saindutasuna hire gaixtaquerien osteaz eta hire tratuetaco tzarqueriaz. Hire erditic atheraco diat beraz su bat, iretsico hauena; eta hautsetan eçarriren haut lurraren gainean, ikusten hauten gucien aitzinean. Jendaietaric ikusico hauten guciac harrituac egonen dituc hire gainean; ezdeusetara haiz ekarria, eta egun-eta-iguzqui ez haiz guehiago içanen. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, itzul çaçu beguithartea Sidongo aldera, eta profetisa çaçu haren gainean, Eta erran çaçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan, oi Sidon, eta goretsia içanen naun hire erdian; eta hor çucen dena eguin eta ene saindutasuna arguiaraci duquedanean, jaquinen dute ni naicela Jauna. Eta içurritea eta sarrasquia igorriren ditut horgo placetara; eta inguruan ezpatac hilic horren erdian erorico dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna. Eta Sidon ez da guehiago Israelgo etchearençat içanen uhertasunezco behaztopagailu bat, eta alde orotaric oinhacea ematen duen arrance bat ceiher eguiten diotenen inguruan; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna. Hau dio Jainco Jaunac: Bilaraci dituquedanean Israelgo umeac populuetaric ceinen erdian barraiatuac baitire, hequien baithan sainduetsia içanen naiz jendaien beguien aitzinean; eta beren lurrean, Jacob ene cerbitzariari eman içan diotan lurrean eguinen dute beren egoitza. Eta han egonen dire beldurric gabe; eguinen dituzte etcheac, landatuco mahastiac, eta gogoa çabalic egonen dire, ene juiamenduac bethe dituquedanean, hequien contra inguruan atheratzen diren gucien gainean; eta jaquinen dute ni naicela hequien Jainco Jauna. Hamargarren urthean, hamargarren hilabetheco hamecagarren egunean, Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, emaçu beguithartea Eguiptoco erregue Faraonen contra, eta profetisa çaçu hartaz eta Eguipto guciaz. Minça çaite eta erraçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzaican Faraon, Eguiptoco erregue, erainsugue handi, hire ibaien erdian etzaten haicena, eta diocana: Enea da ibaia, eta neronec eguin dut ene burua. Muthurreco bat eçarrico diat hire ahoan; eta hire ezcatei iratchiquiren ditiat hire ibaietaco arrainac; eta atheraturen haut hire ibaien erditic, eta hire arrain guciac hire ezcatei lothuac egonen dituc. Eta mortura arthiquiren çaituztet hi eta hire ibaieco arrain guciac; lurraren gainera erorico haiz; ez haute alchatuco ez-eta ehorcico; lurreco basabereei eta ceruco hegastinei jatera eman haut. Eta Eguipton daudecen guciec jaquinen die, ni naicela Jauna; ceren kanaberazco makila bat içatu haicen Israelgo etchearençat. Escuz hiri lothu direnean, hautsi haiz, eta sarrasquitu diotec sorbalda gucia; eta noiz-etare hire gainean bermatu baitire, pusquetan goan haiz, eta ethendu diozcatec guerrunceac. Horren gatic cioc Jainco Jaunac: Huna non nic hire gainera erakarriren dudan ezpata, eta hitaric hilen ditiat guiçonac eta abereac. Eta Eguiptoco lurra içanen duc mortu eta eremu; eta jaquinen die ni naicela Jauna, ceren erran ducan: Ibaia enea da, eta nic eguin dut hau. Aria hortaz, huna non heldu naicen hire gana eta hire ibaietara; eta ezpatac xahutu duqueen ondoan Eguiptoco lurra, hura eguinen dut mortu Sienesco dorretic eta Ethiopiaco muguetaraino. Guiçonaren oina ez da han iraganen, eta aberearen oina ez da han ibiliren, eta berrogoi urthez ez du egoiliarric içanen. Mortu eçarriren dut Eguiptoco lurra lur mortuen erdian, eta hango hiriac hiri eragotzien erdian; eta desmasiatuac egonen dire berrogoi urthez; eta jendaietara barraiaturen ditut Eguiptoarrac, eta haiçaturen ditut lurretara. Ecen hau dio Jainco Jaunac: Berrogoi urtheac bethe ondoan, Eguiptoarrac bilduco ditut populuetaric ceinetan barraiatuac içan baitziren. Eta bihurraracico ditut Eguiptoco gathibuac, eta eçarrico ditut Phaturesgo lurrean, haren sorceco lurrean, eta han içanen dire erresuma xume bat. Eta berce erresumen artean xumeena içanen da, eta ez da guehiago goraturen jendaien artean, eta aphurturen ditut, ez dioçoten jendaiei mana. Eta ez dire guehiago sinhestetan içanen Israelgo etchean, gaizquia irakatsiz, ihes eguin diaçatedan niri, eta jarraic hequiei; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna. Eta hogoi eta çazpigarren urthean, lehembicico hilabethearen lehen egunean, ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric: Guiçasemea, Nabucodonosor, Babilonaco erreguec cerbitzu handian erabili du bere armada Tirren contra; buru guciac karçoildu, sorbalda guciac ilegabetu dire; eta ez hari, ez haren armadari, etzaiote Tirren ariatic sariric bihurtu içan, haren contra eguin darotedan cerbitzuarençat. Horren gatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna non nic emanen diodan Eguiptoco lurra Nabucodonosorri, Babilonaco erregueri; eta jabeturen da osteaz, eta harturen ditu haren puscac eta eramanen haren buluzquinac; eta hola içanen da sariztatua armada, Eta harec eguin cerbitzua Tirren contra; eman diot Eguiptoco lurra enetzat haritu delacoz lanean, dio Jainco Jaunac. Egun hartan musquilduren da Israelgo etchearen adarra, eta ahoa idequiren darotzut hequien erdian; eta jaquinen dute ni naicela Jauna. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, profetisa çaçu, eta erraçu: Hau dio Jainco Jaunac: Eguiçue orrobia: Çorigaitz! çorigaitz egun huni! Ecen aldean da eguna, eta hurbilcen hari da Jaunaren eguna: hura içanen da hedoien eguna, jendaien ordua. Eta ezpata jautsico da Eguiptoaren gainera, eta Ethiopian içanen da icialdura, sarrasquituac Eguipton erorico direnean, eta hango ostea gathibu eramana eta haren asentuac urratuac içanen direnean. Hequiequin ezpataren azpira erorico dire Ethiopia, Libia, Lidiarrac, eta gaineraco populu xehe gucia, kub eta batasuneco lurreco umeac. Hau dio Jainco Jaunac: Eta erorico dire Eguiptoaren lagunçaileac, eta haren erreinuco hampurustasuna eceztatua içanen da; Sienesgo dorretic hasiric, han erorico dire ezpataren azpira, dio armadetaco Jainco Jaunac. Eta hango lurrac eçarriac içanen dire lur desmasiatuen arteco, eta hango hiriac, hiri mortu eguinen arteco. Eta jaquinen dute ni naicela Jauna, sua eçarri duquedanean Eguipton, eta xehacatuac içanen direnean haren lagunçaileac. Egun hartan mandatariac ilkico dire ene aitzinetic uncitan, leherceco Ethiopiaren gogo sendoa; eta icialdura Ethiopiarretan içanen da Eguiptoaren egunean; ecen segurqui ethorrico da hura. Hau dio Jainco Jaunac: Babilonaco erregue Nabucodonosorren escuz galaraciren dut Eguiptoco jende-ostea. Hura eta haren populua harequin, jendaiaric hazcarrenac, erakarriac içanen dire lurraren xahutzera; ezpatac biluciren dituzte Eguiptoaren gainera, eta hilez betheco dute lurra. Eta agorraracico ditut ibaien errecac, eta arthiquico dut lurra guiçon gaixtoenen escuetara; eta arrotzen escuz xahutuco dut lurra eta hartan direnac oro. Ni Jauna naiz minçatu. Hau dio Jainco Jaunac! Xahuturen ditut jaincomoldeac, eta Memphistic galaraciren ditut idolac, eta Eguiptoco lurretic ez da guehiago buruçaguiric içanen, eta laztura eçarriren dut Eguiptoco lurrean. Eta xahuturen dut Phaturesgo lurra, eta sua eçarriren dut Taphnisen, eta ene erabaquiac betheco ditut Alexandrian. Eta ene gaitzidura ixurico dut Pelusioren, Eguiptoco idarraren gainera, eta hilen dut Alexandriaco jende ostea, Eta sua eçarrico dut Eguiptoan; erditzen hari denac beçala, Pelusioc eguinen du incirin, eta Alexandria eceztatua içanen da, eta Memphis egun oroz hesturan. Heliopoliseco eta Bubastoco guiçon-gazteac ezpataren azpira erorico dire, eta nescatchac gathibu eramanac içanen. Eta Taphnisen ilhunduco da eguna, han hautsico dudanean Eguiptoaren manamenduco makila, eta han iraunguico denean haren ahalaren hampurustasuna; hedoi batec estalico du hura; hango nescatchac berriz, gathibu eramanac içanen dire. Eta Eguipton betheco ditut ene erabaquiac; eta jaquinen dute ni naicela Jauna. Eta hamecagarren urthean, lehembicico hilabethearen çazpigarren egunean, guerthatu cen ilki citzaitala Jaunaren hitza, cerralaric: Guiçasemea, Eguiptoco erregue Faraonen besoa hautsi dut; eta hara ez dela lothua osagarriaren bihurrarazteco; ez da xerrendaz içan tincatua, ez-eta oihalez inguratua, indarra bihurturic iduc ahal deçan ezpata. Horren gatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna banohaquiola Eguiptoco erregue Faraoni, eta phorroscaturen dut haren beso hazcarra, bainan hautsia; eta ezpata kenduco dut haren escutic. Eta Eguiptoarrac ditut jendaietan barraiatuco eta lurretan haiçatuco. Eta hazcarturen ditut Babilonaco erregueren besoac, eta ene ezpata eçarriren dut haren escuan; eta hautsico ditut Faraonen besoac, eta heiagoraca harico dire haren aitzinean hilac içanen direnac. Eta hazcarturen ditut Babilonaco erregueren besoac, eta Faraonenac erorico dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna, ene ezpata eman duquedanean Babilonaco erregueren escuan, eta hura luçatuco duenean Eguiptoco lurraren gainera. Eta Eguiptoarrac barraiaturen ditut jendaietan, eta lurretan haiçaturen ditut; eta jaquinen dute ni naicela Jauna. Eta hamecagarren urthean, hirugarren hilabethearen lehembicico egunean, guerthatu cen ilki citzaitala Jaunaren hitza, cerralaric: Guiçasemea, erroçute Faraoni eta haren populuari: Noren idurico eguin haiz hire handitasunean? Hara Asur; iduri çuen Libango cedroa, adarrez ederra, hostoz itsutua, ondoa gora, eta adar lodien erdian gora helcen cen haren cascoa. Urec haci çuten; lupheco indarrac goitiaraci çuen; haren ibaiec baçarioten haren erroen inguruan, eta bere xirripac igorcen çaroezten aurkinçaco çuhamu guciei. Horren gatic haren goratasuna alchatu cen aurkinçaco çuhamu gucien gainetic; eta berhatu ciren haren aldascac eta handitu ciren haren adarrac uren nasaiciaren ariaz. Eta hedatu çuenean bere itzala, ceruco hegastin guciec haren adarretan eguin cituzten ohanceac, eta oihaneco basabereec haren hostopean eguin cituzten umeac, eta haren itzalpean egoten ciren jendaqui asco. Eta guciz ederra cen bere handitasunean, eta bere gandoen hedaduran; ecen haren erroa ur hainitzen aldean cen. Cedroac, Jaincoaren baratzean, etziren hura baino handiagoac içatu; alboac etziren haren cascoaren bardinera; Jaincoaren baratzeco çuhamuric etzen haren iduricoric, eta haren edertasunecoric. Ceren eguin nuen ederra, eta adaburu handi eta usuarequin, hartaz bekaiztu ciren Jaincoaren baratzean ciren çuhamu atseguinezco guciac. Hargatic, hau erran çuen Jainco Jaunac: Ceren hantu den bere goratasunaz, eta goititu dunen bere casco berde eta lodia, eta bere goratasunaz harrotu çaioen bihotza; Arthiqui dut jendaietaric hazcarrena denaren escura, ceinac gogorqui baitu erabilico: bere tzartasunaren arabera dut hastandu. Arrotzec eta jendaquiric gogorrenec ebaquiren dute, eta mendia behera arthiquiren, eta haran guciac barna erorico dire haren adarrac; eta haren gandoac hautsico dire lurreco harcadi gucien gainean; eta lurreco populu guciac goanen dire haren itzalpetic eta han utzico dute. Ceruco hegastin guciac haren pusquetan egonen dire, eta aurkinçaco basabereac haren adarretan. Aria hortaz, uretaco çuhaitzac ez dire guehiago hacico beren goratasunean, eta ez dute harrotuco beren cascoa adaburu lodi eta usuaren erdian; urez heçatuac diren guciac ez dire burgoi egonen beren goratasunean; ceren heriotzeari arthiquiac baitire guciac lurraren ondarrean, guiçasemeen erdian, putzura jausten direnetara. Hau dio Jainco Jaunac: Ifernuetara jautsi den egunean, eçarri dut deithorea; leceaz estali dut; debecatu ditut haren ibaiac eta borchatu ur handiac; Liban atsecabetan sarthu da haren gainean, eta çuhaitz guciac ikaratu dire. Haren eragozpeneco harrabotsaz laztu ditut jendaia guciac, ifernuetara baneramanean putzura jausten cirenequin; eta luphean goçacari hartu dute çuhaitz atseguinezco guciec, Libango çuhaitz handi eta ederrec, urez heçatzen ciren guciec. Ecen hequiec ere harequin ifernuetara jautsico dire, ezpataz hilac içan direnen gana; eta bakotcharen besoa haren itzalpean jarrico da jendaien erdian. Ceinen idurico haiz, oi atseguinezco çuhaitzetaric aiphatuena eta gorena? Huna non luphera eramana haicen atseguinezco çuhaitzequin; ingurebaquigabeen erdian lo eguinen duc, ezpataz hilac içan direnequin: haina da Faraon eta haren populu gucia, dio Jainco Jaunac. Eta hamabigarren urthean, hamabigarren hilabethearen lehembicico egunean, guerthatu cen ilki citzaitala Jaunaren hitza, cerralaric: Guiçasemea, deithorea abia çaçu Faraon Eguiptoco erregueren gainean, eta erroçu: Iduri huen jendaietaco lehoina eta itsasoan den erainsuguea, eta firrindatzen huen adarra hire hibaietan, eta urac nahasten hituen hire çangoez, eta oincatzen hituen hibaiac. Hargatic hau cioc Jainco Jaunac: Jendaia asco bilduric, sarea arthiquico diat hire gainera, eta hartaz atheratuco haut. Eta lurrera arthiquico, eta landen erdira egotzico haut; hire gainean egonaracico ditiat ceruco hegastin guciac, eta hitaz aseco ditiat lur gucico basabereac. Eta hire haraguiac hedatuco ditiat mendietan, eta hire munhoac betheco hire lerçoaz. Eta mendien gainean bustico diat lurra hire odol usainduaz, eta hire pusquez betheco dituc haranac. Eta iraunguitua içanen haicenean, estalico diat cerua, ilhuntaracico ditiat hango içarrac, hedoi batez itsutuco diat iguzquia, eta ilharguiac ez dic emanen bere arguia. Ceruco arguiçagui guciac jarraracico ditiat hire minduru; eta ilhumbeac hedatuco ditiat hire lurraren gainera, cioc Jainco Jaunac, hire guiçonac sarrasquituac erorico direnean lurraren erdian, cioc Jainco Jaunac. Laztuco diat asco populuren bihotza, jaquinaracico dudanean hire xahupena jendaietan, eçagutzen ez ditucan lurretan. Eta hire gainean harriaracico ditiat asco populu; eta hequien erregueac icialdura gaitzaz ikaratuco dituc hire gainean, ene ezpata firrindatzen abiatuco denean hequien buruen gainetic; eta bakotcha batbatean bere biciarençat ikaran jarrico duc hire eragozpeneco egunean. Ecen hau cioc Jainco Jaunac: Babilonaco erregueren ezpata ethorriren çaic; Arthiquiren diat hire ostea hazcarren ezpaten azpira; ecin-garhaituzcoac dituc jendaia hequiec oro; xahutuco die Eguiptoaren hampurustasuna, eta sunsiaracico hango ostea. Eta galaraciren ditut hango acienda, ur handien bazterretan ciren guciac; eta guiçonaren oinac ez ditu guehiago ur hequiec nahasico, ez-etare acienden behatzac uhartuco. Orduan guciz garbi eguinen ditut hequien urac eta olioaren pare hequien hibaiac, dio Jainco Jaunac, Desmasian eçarri duquedanean Eguiptoco lurra; lurra berriz, daduzcan gucietaric gabetua içanen da, jo dituquedanean hango egoiliarrac oro; eta jaquinen dute ni naicela Jauna. Horra deithorea, eta deithore hori eguinen dute; jendaietaco alabec cantatuco dute; deithore hori eguinen dute Eguiptoaren eta hango ostearen gainean, dio Jainco Jaunac. Eta hamabigarren urthean, hilabethearen hamaborzgarrenean, guerthatu cen ilki citzaitala Jaunaren hitza, cerralaric: Guiçasemea, deithorea canta çaçu Eguiptoco ostearen gainera; eta hura eta jendaqui hazcarrenen alabac, putzura jausten direnequin, eragotz çatzu luphe beherera. Nolaz haiz ederrago? Jauts hadi eta eguic lo ingurebaquigabeequin. Ezpatac erorraraciren ditu bilen erdira; igorria da ezpata; Eguiptoac eta hango populu guciec joco dute lurra. Ifernuaren erditic Faraoni minçaturen çaizco hazcarretaric botheretsuenac, ceinac haren lagunçaileequin jautsi, eta ezpatac joric, ingurebaquigabe lokartu baitire. Han daude Asur eta haren populu gucia; inguruan ditu bere hobiac; oro hilac dire; ezpataren azpira dire erori. Putzuaren ondarretan eçarriac dire hequien hobiac; Asurren hobiaren inguruan da etzana haren populua, oro hilac, ezpataren azpira eroriac, beihala bicidunen lurrean larderia eman içan çutenac. Han da Elam, eta haren hobiaren inguruan haren populu gucia; hauquiec oro hilac eta ezpataren azpira eroriac; luphe beherera ingurebaquigabe jautsiac; bicidunen lurrean beren larderia eçarri çutenac, eta beren laidoa eraman dutenac putzura jausten direnequin. Hilen erdian eçarri dute haren etzaunça haren populu gucien erdian; haren inguruan dute hobia; hequiec oro ingurebaquigabeac, eta ezpataren azpira erori direnac; ecen beren larderia eman dute bicidunen lurrean, eta eraman dute beren laidoa putzura jausten direnequin; hilen erdian daude etzanac. Han dire Mosoc eta Thubal eta beren populu guciac, beren inguruan hequien hobiac; hequiec oro ingurebaquigabeac, hilac eta ezpataren azpira eroriac, ceren eman çuten beren beldurra bicidunen lurraren gainean. Eta ez dire etzanac içanen hazcarrequin, erori direnequin, ingurebaquigabeequin, ifernura beren harmequin jautsi direnequin eta ceinac beren ezpatac beren buruen azpian eçarri baitituzte; eta beren gaixtaqueriac heçurretan barna baitzituzten sarthuac; ceren bicidunen lurrean ciren hazcarren lazgarri bilhacatu. Eta hi beraz ingurebaquigabeen erdian içanen haiz çathicatua, eta ezpataz hilac direnequin eguinen duc lo. Han daude Idumea, bere erregue eta aitzindari guciac, ceinac beren armadarequin eçarriac baitire ezpatac hil dituenequin, eta etzanac baitaude ingurebaquigabeequin eta putzura jausten direnequin. Han dire ipharreco buruçagui guciac, eta ihiztari guciac, ceinac ikaran eta beren indarrean ahalcatuac, eramanac içan baitire hilac içan direnequin; ingurebaquigabe lokartu dire ezpatac hil dituenequin, eta beren ahalquea eraman dute putzura jausten direnequin. Faraonec ikusi ditu, eta sosegatu da bere oste, ezpatac hil dioen guciaz, Faraon eta bere armada gucia, dio Jainco Jaunac; Ceren laztura eçarri baitut bicidunen lurrean; eta Faraon eta bere populu gucia, ingurebaquigabeen erdian eta ezpatac hil dituenequin lokartu dire, dio Jainco Jaunac. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, minça çaite çure populuco umeei eta erraten daroeçu: Erakarriren dudanean ezpata lur baten gainera, eta lur hartaco populuac hartu duqueenean guiçon bat aphalenetaric eta eçarri bere çainceco beguiralari; Eta hunec ezpata ikusiric lurraren gainean heldu dela, turuta jo badu eta populuari albistea eman; Turutaren durrunda ençuten duena, nor-nahi içan dadien, ez badago erne; eta ezpata ethorriric, eramaten badu, haren odola haren buruaren gain içanen da. Aditu du turutaren durrunda, eta ez da erne egotu: bere odola bere gain içanen du; ordean erne egotu bada, atheraturen du bere bicia. Baldin beguiralariac ikusten badu ezpata ethorcen, eta turuta jo ez badu; eta populuac ez badu çaindu bere burua; eta ezpata heldu bada, eta bicia kencen badio populuari; hau atzemana da bere bekatuan; bainan hunen odola beguilariaren escuan dut bilhatuco. Eta çu, guiçasemea, beguiralaritzat eman çaitut Israelgo etcheari: beraz ene ahotic ençunic hitza, eramoçute ene ganic hequiei. Nic gaixtaguinarençat erraten badut: Gaixtaguina, heriotzez hilen haiz eta çu ez baçare minçatzen, gaixtaguina beguira dadien bere bidetic; gaixtaguin hura hilen da bere tzartasunean bainan haren odola çure escuan dut bilhatuco. Çuc ordean gaixtaguinari atzar emanic, bere bideetaric bihur dadien, hau ez bada bihurcen, bere tzartasunean hilen da; eta çuc libratu duqueçu çure arima. Çuc beraz, guiçasemea, erroçu Israelgo etcheari: Hunela çarete minçatu, derraçuelaric: Gure gaizquiac eta gure bekatuac gure gainean dire, eta hequietan iharcen hari gare; nola beraz bicico ahal gare? Çuc erroçute: Ala ni! dio Jainco Jaunac, ez dudala nahi gaixtaguinaren heriotzea, bainan gaixtaguina bere bidetic bihur eta bici dadien. Bihur çaitezte beraz, bihur çuen bide guciz tzarretaric; certaco çare hilen, Israelgo etchea? Hargatic çuc, guiçasemea, erroçute çure populuco umeei: Prestutasunac ez du prestua atheraco, edocein egunez bekatu eguiten badu; eta gaixtaqueriac ez dio gaixtaguinari hoben ekarriren, edocein egunez bihur dadien bere tzarqueriatic; eta prestua bere prestutasunean ecin da bicico, edocein egunez eguin deçan bekatu. Erran baneço ere prestuari bicico dela; eta hura bere prestutasunari fidaturic, eror baledi bekatura; haren eguincari prestu guciac ahanztera utziac litazque, eta eguin duen tzarquerian hil laiteque. Nic ordean gaixtaguinari erran baneço: Heriotzez hilen haiz; eta hura bere bekatuaz urriquitan sar baledi, eta çucentasuneco eta prestutasuneco eguincariac eguin baletza; Eta gaixtaguin harec bahia bihur, eta ebatsia itzul baletza; eta bicitzeraco manamenduetan ibil baledi, eta bidegabequeriaric batere eguin ez baleça; bicitzez bici laiteque, eta ez laiteque hil. Eguin içan dituen bekatu guciez etzaio jaçarrico; çucentasunezco eta prestutasunezco eguincariac ditu erabili, eta bicitzez da bicico. Eta çure populuco umeec ihardetsi dute: Ez da çucena Jaunaren bidea; eta beren bidea dute makurra. Alabainan prestua bere prestutasunetic guibelatu ditaqueenean, eta eguin dituqueenean gaixtaqueriac, hequietan hilen da. Eta gaixtaguina bere gaixtotasunetic guibelatu ditaqueenean, eta çucentasunezco eta prestutasunezco eguincariac eguin dituqueenean, hequiez da bicico. Eta dioçue: Jaunaren bidea ez da çucena. Israelgo etchea, çuetaric batbedera bere bideen arabera dut juiaturen. Eta gure desherripeneco hamabigarren urthean, hamargarren hilabetheco borzgarren egunean, guerthatu cen Jerusalemdic itzuri cen guiçon bat ethorri citzaitala, cioelaric: Xahutua da hiria. Bada, Jaunaren escua arratsean jarri cen ene gainean, itzurlea ethor çadien baino lehen; eta hau goicean ethorri ceneco, idequi çarotan ahoa; eta ene ahoa idequia içan eta ez nincen ixilic egotu guehiago. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, etche urratu hequietan egoten direnac Israelgo lurrean minço dire, erranez: Bakarra cen Abraham, eta primançaz goçatu du lur hau: gu berriz, hainitz gare; goçatzera guri emana da lurra. Hargatic erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Haraguiac odolarequin jaten ditutzuenec eta beguiac çuen cikinquerietara alchatzen, eta odola ixurcen, primançaz goçaturen othe duçue lurra? Ezpatac escuetan cinaudezten, icigarriqueriac eguin ditutzue, eta ceinec bere lagunaren emaztea lohitu; eta lurra goçaturen duçue primançaz? Hau erranen daroeçu: Hunela dio Jainco Jaunac: Ala ni! etche urratuetan daudecenac ezpataren azpira direla erorico; eta basabereei irestera emana içanen dela bazterretan dena; hazcargailuetan eta har-ciloetan direnac berriz, içurritetic hilen dire. Eta lurra eçarriren dut eremu eta mortu; eta hango indar hampurutsua iraunguiren da; eta inconiaturen dire Israelgo mendiac, nihor ez delacoz guehiago hequietan gaindi iragaiten. Eta jaquinen dute ni naicela Jauna, lurra eçarri duquedanean desmasian eta mortutan, erabili dituzten icigarriqueria gucien gatic. Eta çu, guiçasemea, çure populuco ume, çutaz harrasi-ondoetan eta etcheetaco atheetan minço direnec batac berceari eta lagunac lagunari erraten dute: Çatozte, eta dugun adi cerica den Jauna ganic ilkitzen den solasa. Eta heldu çaizquitzu, oste bat sarcen denean beçala; eta çure aitzinean jarcen dire ene populua balire beçala; eta aditzen dituzte çure solasac, eta ez dute hequien arabera eguiten, ceren hequien ahoac copletara itzulcen baititu, eta hequien bihotza bere jaramantasunari jarraiquitzen baita. Eta çu hequiençat çare hala-nola musicaco cantu, aire ezti eta goçoan cantatzen dena: aditzen dituzte çure solasac, eta ez obratzen. Eta profetisatua dena guerthatuco denean (ecen huna non guerthatzera dohan), orduan eçagutuco dute, hequien artean profeta bat bacela. Eta Jaunaten hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, Israelgo arçainez profetisa çaçu; profetisa çaçu, eta erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz Israelgo arçainei, beren buruac alhatzen dituztenei! Arçainec ez othe dituzte arthaldeac alhatzen? Esnea jaten cinduten eta ileaz estalcen cineten, eta guicen cena hilcen cinduten; etzinduten ordean ene arthaldea alhatzen. Herbal cena, ez duçue hazcarraraci; eta eri cena, ez duçue sendaraci; hauscura çuena, ez duçue lothu; eroria, ez alchatu; galdua, ez bilhatu; bainan garrazqui eta larderiarequin manatzen cinaroeten. Eta barraiatuac içan dire ene ardiac, arçainic etzelacoz; eta larretaco basabere gucien pusca bilhacatu dire, eta barraiatuac dire. Ene arthaldeac basatu dire mendi guciac gaindi eta munho gora gucietan; eta lurraren hedadura gucian barraiatuac ciren ene arthaldeac, eta nihor etzen bilhatzen; etzen, diot, nihor bilhatzen. Hargatic, arçainac, adi çaçue Jaunaren hitza: Ala ni! dio Jainco Jaunac; ene arthaldeac harrapacara utziac içan direlacoz, eta ene ardiac larreco basabereen pusca, ceren ez baitzen arçainic; eta ene arçainec ecen ez dutelacoz bilhatu ene arthaldea; bainan beren buruac dituztelacoz alhatu, eta ez ene arthaldeac; Aria horietaz, arçainac, adi çaçue Jaunaren hitza: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non neroni heldu naicen arçainen gainera; bilhaturen dut ene arthaldea hequien escuetaric, eta kenduco diotet cargua, arthaldea ez deçaten alha guehiago, eta ez detzazten alha beren buruac; eta atheraco diotet ene arthaldea horcetaric, eta ez da guehiago hequien hazcurri içanen; Ecen hau dio Jainco Jaunac: Huna non bilhaturen ditudan neronec ene ardiac, eta goanen natzaiote ikustera. Nola arçain batec ikarcen baitu bere arthaldea, bere ardi barraiatuen erdian içaten den egunean; hala ikarturen ditut ene ardiac, eta lanhozco eta gobelezco egunean barraiatu diren leku gucietaric atheraco ditut. Eta eramanen ditut populuetaric, eta bilduco ditut lurretaric, eta erakarriren ditut beren lurrera; eta alhatuco ditut Israelgo mendietan, ur-beguietan eta lurreco hespil-toqui gucietan. Alhaturen ditut alhapide gorienetan, eta Israelgo mendi goretan içanen dire hequien alhapideac; han descansaturen dire belhar berdeetan, eta alhaturen dire alhapide guicenetan Israelgo mendien gainean. Neronec alhaturen ditut ene ardiac, eta neronec bilduren ditut hespilera, dio Jainco Jaunac. Galdua bilhaturen dut, eroria alchaturen, hauscura duena lothuren, herbalari indar emanen, guicena eta hazcarra beguiraturen, eta alhaturen ditut çucentasunean. Çuec berriz, ene arthaldeac, hau dio Jainco Jaunac: Huna non neroni nathorren juiatzera aciendaren eta aciendaren artean, aharien eta akerren artean. Ez othe cen çuençat asqui alhapide onac alhatzea? hortaz berçalde, çuen oinez oincatzen cintutzen çuen gaineraco alhapideac, eta ur garbienetic edan ondoan, gaineracoa çuen oinez nahasten cinduten. Eta ene ardiec, çuec oinez oincatua alhatzen çuten, eta çuec nahasia edaten. Hargatic, hau derraçue Jainco Jaunac: Huna non juiatzera daramadan acienda guicenaren eta mehearen artean; Ceren sorca eta soinca jotzen cintuzten acienda herbal guciac, eta çuen adarrez haiçatzen, campoan barraiatuac içan citecen arteo. Salbaturen dut ene arthaldea, eta ez da guehiago egonen harraparien meiorian, eta juiaturen dut aciendaren eta aciendaren artean. Eta hequien gainera eraiquiren dut arçain bakar alhatuco dituena, Dabid ene cerbitzaria; harec alhatuco ditu eta hura içanen dute arçain. Ni berriz, Jauna, içanen naiz hequien Jaincoa, eta Dabid ene cerbitzaria hequien erdian buruçagui: ni Jauna naiz, minçatu. Eta hequiequin eguinen dut baquezco patua, eta lurretic gueldiaraciren ditut basabere guciz gaixtoac; eta mortuan egoten direnec, beldurric gabe eguinen dute lo. Eta benedicionetan eçarriren ditut ene munhoaren inguruan; eta uria erakarriren dut bere mugan; uriac benedicionezcoac içanen dire. Eta bazterretaco çuhaitzac emanen du bere fruitua, eta lurrac emanen du: bere musquila; eta ene ardiac beldurric gabe içanen dire beren lurrean; eta jaquinen dute ni naicela Jauna, hautsi dituzquedanean hequien uztarrico gatheac, eta atheratu dituzquedanean berac, gogorqui manatzen diotenen escutic. Eta ez dire guehiago jendaien meiorian norc harrapa içanen; eta lurreco basabereec ez dituzte iretsico; bainan beren egoitzetan içanen dire gogoa çabalic eta beldurric batere gabe. Eta ilkiaraciren diotet aiphu handitaco belhar bat; eta goseteac ez ditu guehiago lurrean gutituco, eta ez dute guehiago jasanen jendaien laidoa. Eta jaquinen dute hequiequin naicela ni, hequien Jainco Jauna, eta berac direla ene populu Israelgo etchea, dio Jainco Jaunac. Çuec berriz, oi ene arthaldeac, ene alhapidetaco arthaldeac, guiçonac çarete; eta çuen Jainco Jauna naiz ni, dio Jainco Jaunac. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, beguithartea itzul çaçu Seirgo mendiaren contra, eta profetisatuco duçu haren gainean, eta erranen dioçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzaican, Seirgo mendia, eta ene escua hire gainera diat hedaturen, eta eçarriren haut desmasian eta mortutan. Hire hiriac ditiat urraturen, eta hi içanen haiz mortu; eta jaquinen duc ni naicela Jauna. Ceren içatu haicen Israelgo umeen egundainoco etsaia, eta ezpataz ditucan hersatu beren hesturaco orduan, tzarqueria gaitzeneco mugan; Aria hortaz, ala ni! dio Jainco Jaunac, sarrasquiari haudala arthiquiren, eta odola jarraiquiren çaicala; eta odola hastio içan ducalacoz, odolac dauc ondotic jaçarrico. Desmasian eta mortu eçarriren dut Escirgo mendia; eta handic kenduren ditut haran eta hunat çabilçanac. Eta hilez betheco ditut hango mendiac: eta hire munho, haran eta errequetan hilac ezpataren azpira dire erorico. Bethi gucico eçarriren haut mortu, eta nihor ez duc egonen hire hirietan; eta jaquinen duçue Jainco Jauna naicela ni. Erran ducalacoz: Bi jendaiac eta bi lurrac eneac dire, eta primançaz goçaturen ditut; noiz-etare Jauna han baitzen; Aria hortaz, ala ni! dio Jainco Jaunac, harico naicela hire sepha eta hire becaizgoaren arabera, ceinei bide eman baitiotec, Israelgo umeei ekarcen hioten gaitziricoz; eta juiatuco hautanean, eçagutaracico diat hequietaz ene burua. Eta jaquinen duc, nic Jaunac aditu ditudala Israelgo mendiez erabili ditucan elhe laidotsu guciac, erranez: Mortu eguinic irestera emanac çaizquigu. Çuen ahoaz jaiqui çarete ene contra, eta çuen solasez erasi duçue ene contra; aditu dut nic. Hau dio Jainco Jaunac: Lurra oro bozcariotan içanen delaric, hi mortu haut eguinen. Nola boztu baihaiz Israelgo primançaren gainean, xahutu içan delacoz; hala eguinen daiat hiri ere; xahutuac içanen çarete, Seirgo mendia eta Idumea gucia; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna. Çuc berriz, guiçasemea, profetisa çaçu Israelgo mendien gainean, eta erranen daroeçu: Israelgo mendiac, adi çaçue Jaunaren hitza: Hau dio Jainco Jaunac: Etsaiac çuetaz erran içan duelacoz: Hola! Bethico bizcarrac primançaz emanac çaizquigu; Hargatic erraçu: Hau dio Jainco Jaunac: Ceren çareten desmasan, eta inguruan çango-petan erabiliac, eta berce jendaquien primança bilhacatuac, eta çareten aho-mihitan erabiliac eta populuen laidagarri; Hargatic, Israelgo mendiac, adi çaçue Jainco Jaunaren hitza: Jainco Jaunac hau diote mendiei eta munhoei, errequei, haranei eta mortuei, harrasi urratu eta hiri hustu, berce jendaiac inguruan desmasatu eta escarniatu dituztenei; Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Nola ene karraren suan minçatu bainaiz berce jendaien eta Idumea guciaren contra, ceinec ene lurra beren buruari primancetan eman baitiote bozcariorequin, eta bihotz eta arima guciz; eta haren larrutzeco, egoiliarrac iraici baitituzte; Hargatic profetisa çaçu Israelgo mendien gainean, eta erranen dioçute mendi, munho, bizcar, haranei: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene karrean eta iraquiduran minçatu naicen ni, jasan behar içan duçuelacoz jendaien ganic ahalquea. Hau dio beraz Jainco Jaunac: Nic goititu dut ene escua, inguruan diren jendaiec berec jasan deçaten beren ahalquea. Çuec aldiz, Israelgo mendiac, eguizquitzue çuen adarrac eta Israelgo ene populuari ekarroçue çuen fruitua; ecen hurbil da ethorrico den ordua; Alabainan huna non heldu natzaitzuen, eta bihurturen naiz çuetara, eta irauliac içanen çarete, eta hartuco duçue hacia. Eta çuen gainean berhaturen ditut guiçonac eta Israelgo etche gucia; hiriac egoiliarrez betheco dire, eta urratuac berrituco. Eta betheco çaituztet guiçon eta aciendaz, eta ostetan iganen eta berhaturen dire; eta hastetic beçala egoiliarrez betheco çaituztet, eta hastetic içan ditutzuen baino ontasun handiagoac emanen darozquitzuet; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna. Eta çuen gainera erakarriren ditut guiçonac, Israelgo ene populua, eta primançaz goçaturen çaituztete, eta içanen çarete hequien primança, eta etzarete guehiago egonen hequietaz gabeturic. Hau dio Jainco Jaunac: Ceren dioten çuetaz: Lur guiçon-ireslea haiz, eta hire jendearen ithotzailea; Hargatic ez duçu guehiago guiçonic janen, eta ez duçu guehiago hilen çure populua, dio Jainco Jaunac. Eta ez dut guehiago çure erdian adiaraciren jendaien ganicaco ahalqueria, eta ez duçu jasanen populuen ganicaco laidoa, eta ez duçu guehiago galduren çure jendea, dio Jainco Jaunac. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, Israelgo umeac beren lurrean egotu dire, eta hura lohitu dute beren eguincez eta lehiez; hequien bidea ene aitzinean eguina da astagaizdunaren lohiqueriaren idurico. Eta hequien gainera ixuri dut ene hasarrea, lurraren gainera ixuri duten odolaren ariaz, eta beren idolez liçundu dutelacoz lurra. Eta jendaietan barraiatu eta lurretan haiçatu ditut; juiatu ditut beren eguinça eta asmuen arabera. Eta goan dire jendaietara, eta sarthu dire, eta ene icen sainduaren laidagarri ciren, hequiez erraten cenean: Hori da Jaunaren populua, eta ilki dire haren lurretic. Eta guphidetsi dut ene icen saindua, ceinaren laidagarri baitziren Israelgo umeac, sarthu ciren jendaien erdian. Aria hortaz, erranen dioçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Nic ez dut çuen gatic eguinen, Israelgo etchea, bainan-bai ene icen saindua gatic, ceinaren laidagarri içatu baitzarete sarthu çareten jendaietan. Eta sainduetsiren dut ene icen handia, ceina laidatua baita jendaien artean, ceina laidatu baituçue hequien erdian; jendaiec jaquin deçaten, dio armadetaco Jaunac, ni naicela Jauna, çuen baithan sainduetsia içanen naicenean hequien aitzinean. Ecen atheratuco çaituztet jendaietaric, eta bilduco lur gucietaric, eta erakarrico çuen lurrera. Eta ur garbia lohurico dut çuen gainera, eta garbituac içanen çarete çuen kutsapen gucietaric, eta garbituco çaituztet çuen idola gucietaric. Eta bihotz berri bat emanen darotzuet, eta izpiritu berri bat eçarriren dut çuetan; eta harrizco bihotza kenduren dut çuen haraguitic, eta emanen darotzuet haraguizco bihotza. Eta ene izpiritua eçarriren dut çuen erdian, eta eguinen dut ibilico çaretela ene manamenduetan, çainduco eta betheco ditutzuela ene erabaquiac. Eta çuen egoitza eguinen duçue nic çuen arbasoei eman içan diotedan lurrean; eta çuec içanen çarete ene populua, eta ni içanen naiz çuen Jaincoa. Eta atheratuco çaituztet çuen kutsapen gucietaric; eta oguia deithuco eta ilkiaracico dut murruca; eta ez darotzuet gainera igorrico gosetea. Eta çuhaitzac brocaturen ditut fruituz, eta landac uztaz, eta ez duçue guehiago jendaietan jasanen gosearen laidoa. Eta orhoituren çarete çuen bide guciz tzarrez eta çuen lehia gaixtoez; eta çuen desgogaraco içanen dire çuen tzarqueriac eta çuen gaixtaqueriac. Ez dut hori çuen gatic eguinen, dio Jainco Jaunac, jaquiçue: ahalca eta gorri hadi hire bideez, Israelgo etchea. Hau dio Jainco Jaunac: Egun hartan ceintan xahutuco baitzaituztet çuen gaizqui gucietaric, eta hirietan eguinaracico baitarotzuet çuen egoitza, eta berrituco baititut leku eragotziac; Eta lur mortu eguina, berce orduz desmasian çagoena bideant gucien beguietan, berriz lanthua içanen denean; Erranen dute: Lur larre goan hori, atseguinezco baratze bat iduri eguina da; eta hiri mortu eguinac, jendez gabetuac eta urratuac, hazcargailuz berriz inguratu dire. Eta çuen inguruco jendaia guelditu ditazqueen guciec eçaguturen dute, ni naicela Jauna, urratua alchatu eta larre goana lanthu ditudana, ni naicela Jauna, minçatu naicena eta eguin dudana. Hau dio Jainco Jaunac: Huntan oraino Israelgo umeec atzemanen naute hequiei eguitera ekarria: Berhaturen ditut guiçonezco arthalde bat beçala, Hala-nola arthalde saindua, Jerusalemgo arthaldea hango besta-buruetan: hiri mortu eguinac horrela içanen dire guiçonezco arthaldez betheac, eta jaquinen dute ni naicela Jauna. Jaunaren escua jarri cen ene gainean; eta Jaunaren izpirituac eraman ninduen, eta utzi ninduen, heçurrez bethea cen celhai batean; Eta eraman ninduen hequietan gaindi inguruan: bada, hainitz ciren celhaiaren hedaduran eta arras idortuac. Eta erran çarotan: Guiçasemea, uste duçu heçur horiec bici direla? Eta ihardetsi nuen: Çuc daquiçu, Jainco Jauna. Eta erran çarotan: Profetisa çaçu heçur horien gainean, eta erranen dioçute: Heçur iharrac, adi çaçue Jaunaren hitza. Heçur horiei hau derrote Jainco Jaunac: Huna çuetan izpirituaren sarcera nohala, eta bicico çarete. Eta çainac emanen ditut çuen gainean, eta sorraracico ditut çuen gainean haraguiac, eta çuen gainean hedatuco dut larrua; eta emanen darotzuet izpiritua, eta bicico çarete, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna. Eta manatu çarotan beçala profetisatu nuen; bada, nic profetisatzearequin, harrabots bat eguin cen; eta hara higuidura bat; eta hurbildu ciren heçurrac heçurrei, eta cein bere guilçari. Eta ikusi nuen, eta hara hequien gainean jarri cirela çainac eta haraguiac; eta hequietan gainetic hedatu cen larrua, eta izpiritua etzuten. Eta Jaunac erran çarotan: Izpirituari profetisa dioçoçu, profetisa, guiçasemea, eta erranen dioçu izpirituari: Hau dio Jainco Jaunac: Lau haiceetaric athor, izpiritua, eta hil horien gainera buha çac, eta berriz bitz beitez. Eta profetisatu nuen manatu çarotan beçala; eta heçurretan sarthu cen izpiritua, eta biztu ciren; eta jarri ciren oinen gainean armada bat ikaragarri handia. Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, heçur horiec guciac Israelgo umeac dire; hauquiec diote: Gure heçurrac ihartu dire; galdu da gure iguriquitza, eta ebaquiac gare. Horren gatic profetisa çaçu, eta erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Ene populua, huna nic idequiren ditudala çuen hobiac, eta atheraturen çaituztedala çuen ehorz-lekuetaric, eta erakarriren çaituztet Israelgo lurrera. Eta eçaguturen duçue ni naicela Jauna idequico ditudanean çuen hobiac eta ilkiaracico çaituztedanean çuen ehorz-lekuetaric, oi ene populua; Eta ene izpiritua eçarrico dudanean çuetan, eta biztu çaitezquetenean, eta phausu harraracico darotzuedanean çuen lurrean; eta jaquinen duçue orduan ni naicela Jauna, minçatu naicena eta eguin dudana, dio Jainco Jaunac. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Eta çuc, guiçasemea, har çaçu çur pusca bat, eta haren gainean iscriba çaçu: Judarena, eta haren lagun Israelgo semeena. Eta har çaçu berce çur bat, eta haren gainean iscriba çaçu: Josepen, Efraimen eta hequien lagun Israelgo etche guciaren çura. Eta bata berceari iratchic çatzu çur pusca baten eguiteco; eta çure escuan batuac içanen dire. Çure populuco umeec berriz, erranen darotzutenean: Ez darocuçu erakusten cer erran nahi duçun horietaz? Erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Josepen çura, Efraimen escuan dena, eta Israelgo leinu hari iratchiquiac direnac hartuco ditut; eta oro batean eçarrico ditut Judaren çurarequin, eta çur bat eguinen dut biez; eta bat içanen da hunen escuan. Çur hequiec berriz, ceinen gainean iscribatu baituçuque, escuan iduquico ditutzu hequien aitzinean; Eta erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non hartuco ditudan Israelgo umeac jendaien erditic, ceinetara goanac baitire; eta alde orotaric bilduco ditut eta beren lurrera erakarrico. Eta populu bakar bat eguinen dut hequiez beren lurrean, Israelgo mendietan; eta erregue bakar bat içanen da, orori manatuco duena; eta ez dire guehiago içanen bi populu, eta ez dire guehiago bi erresumetan berecico. Eta ez dire guehiago lohituco beren idolez, beren gaitzigarriqueria eta tzarqueriez; eta atheratuco ditut toqui gucietaric, ceinetan eguin baitute bekatu, eta xahutuco ditut; eta içanen dire ene populua, eta ni içanen naiz hequien Jaincoa. Eta Dabid ene cerbitzaria içanen da hequien gainean erregue; eta arçain bakar bat içanen da hequien guciençat; ene erabaquietan ibilico dire, eta ene manamenduac dituzte çainduco eta betheco. Eta beren egoitza eguinen dute ene cerbitzari Jacobi eman içan diodan lurrean, ceintan egotu baitire çuen arbasoac; eta hartan eguinen dute beren egoitza berec eta beren umeec eta umeen umeec bethi guciraino; eta Dabid ene cerbitzaria içanen da hequien buruçagui behin-bethico. Eta hequiequin eguinen dut baquezco batasuna; hequiençat içanen da bethirainoco patua; eta asentaturen eta berhaturen ditut, eta mendeetaco eçarriren dut hequien erdian ene sainduteguia. Eta ene tabernaclea hequien erdian içanen da; eta ni içanen naiz hequien Jaincoa, eta hequiec ene populua. Eta jendaiec jaquinen dute ni naicela Jauna, Israelen saindueslea, ene sainduteguia hequien erdian içanen denean behin-bethico. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, beguithartea itzul çaçu Goguen alderat, Magoguen lurreco alderat, Mosoquen eta Thubalen buruco aitzindariaren alderat; eta haren gainean profetisa çaçu, Eta erranen daroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzaican, Gog, Mosoquen eta Thubalen buruco aitzindaria; Eta itzulica erabiliren haut, eta muthurreco bat eçarriren diat hire ahoan; eta ilkiaraciren haut, hi eta hire armada gucia, çaldiac eta çaldizcoac, oro guerrunceac soinean, lança, erredola eta ezpata darabilcatenen oste gaitza. Persiarrac, Ethiopiarrac eta Libiarrac hequiequin içanen dire, oro guerrunceequin eta casquequin. Gomer eta bere armada gucia, Thogormaren etchea ipharraldetic eta haren indar gucia, eta populu asco hirequin içanen dire. Xuxent hadi, antola hadi, hi eta hire gana murruca bildua den oste gucia; eta içan hadi hequien buruçagui. Asco eta asco egunen buruan içanen haiz ikartua: urtheen ondarrean ethorriren haiz ezpatatic beguiratua içan den lur batera, asco populuren artetic bildua içan dena Israelgo mendi, egundainotic mortu cirenetara: hau içan da populuetaric atheratua, eta hartan guciac descansuz dire egonen. Aldiz, hi eta hire armada guciac eta asco populu hirequin, iganez ethorrico çarete phesia beçala eta hedoiac iduri, lurraren estalceco. Hau dio Jainco Jaunac: Gogoetac egun hartan ethorrico çaizquic bihotzera, eta asmu bat eguinen duc guciz tzarra; Eta erranen duc: Iganen naiz harrasi gabeco lurrera; goanen naiz, phausuan eta beldurric gabe bici direnetara; horiec oro harrasiric gabe bici dire; ez dute ez hagaric, ez atheric. Burutan içanen duc buluzquin atzematea, harrapaquinari jauztea, eta hire escua eçarcea, behin utziac içan eta guero berriz alchatuac direnen gainera, eta jendaietaric bildua içan den populuaren gainera, ceina hasi baita goçatzen eta lurraren erdian egoten. Sabac, Dedanec, Tharsisgo tratulariec eta hango lehoin guciec erranen daie: Ez othe haiz buluzquinqueta heldu? Huna non hire ostea bildu ducan harrapaquin eguiteco, urhe-cilharren harceco, pusca eta gaucen eramateco, eta nihonereco buluzquinen atzemateco. Aria hortaz, profetisa çaçu, guiçasemea, eta erranen dioçu Gogui: Hau ederra Jainco Jaunac: Egun hartan ez othe haiz jaquinsun içanen, descansuan bici dela Israelgo ene populua? Eta hire lekuetatic, ipharraldetic, ethorrico haiz hi eta asco populu hirequin, oro çaldiz, oste handi bat, eta armada muthiria. Eta jaucico haiz Israelgo ene populuaren gainera, hedoiac beçala, lurraren estalceco. Azquen egunetan içanen haiz, eta ene lurraren gainera erakarriren haut, jendaiec eçagut neçaten, ene ahala hire baithan erakutsi duquedanean, oi Gog, hequien beguien aitzinean. Hau dio Jainco Jaunac: Hi haiz beraz nic beihalaco egunetan aiphatu dudana, ene cerbitzari Israelgo profeten arartecoz, ceinec orduco egunetan profetisatu baitute, hequien gainera erakarrico hindudala. Eta egun hartan, Gog Israelgo lurrera ethorrico den egunean, ene aitzidura errabiaraino iganen da, dio Jainco Jaunac. Eta minçaturen naiz ene karrean eta ene hasarrearen suan, ceren egun hartan asaldu handi bat içanen baita Israelgo lurrean. Eta itsasoco arrainac, ceruco hegastinac, larreco basabereac, lurraren gainean higuitzen diren cierpeac oro eta lurraren gainean diren guiçon guciac laztuco dire ene beguithartearen aitzinean; eta gainazpicaturen dire mendiac, erorico hesiac eta lehertuco harrasiac. Eta mendi gucietan Goguen contra deithuco dut ezpata, dio Jainco Jaunac; bakotchac bere anaiaren contra bihurturen du ezpata. Eta juiaturen dut Gog içurriteaz, sarrasquiaz, uri muthiriez eta harri mokor gaitzez; suzco eta sufrezco uria eguinen dut haren gainera, haren armadaren eta harequilaco populu gucien gainera. Eta handietsiren eta sainduetsiren dut ene burua; eta eçagutua içanen naiz jendaia hainitzen beguietan, eta jaquinen dute ni naicela Jauna. Çuc aldiz, guiçasemea, profetisa çaçu Goguen contra, eta erranen dioçu: Hau derra Jainco Jaunac: Huna non heldu natzaican gainera, Gog, Mosoquen eta Thubalen buruco aitzindaria; Eta inguruca erabiliren, eta eramanen, eta ipharraldetic iganaraciren haut; eta erakarriren haut; Israelgo mendien gainera. Eta hire escu ezquerrean trencaturen diat hire arrambela, eta hire escu escuinetic arthiquiren ditiat hire gueciac. Israelgo mendien gainean erorico çarete, hi eta hire armada guciac eta hirequin diren populuac; basabereei, xoriei eta hegastin guciei, eta lurreco ihiciei eman haut jatera. Lurraren gainera haiz erorico; ceren ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac. Eta sua igorriren dut Magoguen gainera, eta irletan gogoa çabalic beren egoitza eguiten dutenen gainera; eta jaquinen dute ni naicela Jauna. Eta eçagutaraciren dut ene icen saindua Israelgo ene populuaren erdian, eta ez dut guehiago utziren laidoztatzera ene icen saindua; eta jendaiec jaquinen dute ni naicela Jauna, Israelgo saindua. Huna, heldu da: eguina da, dio Jainco Jaunac; hau da nic aiphatu dudan eguna. Eta Israelgo hirietaric atheraturen dire egoiliarrac, eta sutan eçarriren dituzte eta herrautsiren harmac, erredola eta lança, arrambela eta gueciac, escuetaco makilac eta sastacaiac, eta çazpi urthez bequietaz eguinen dute su. Eta bazterretaric ez dute ekarriren egurric, eta ez dute ebaquiren oihanetaric; ceren harmez eguinen baitute sua; eta larruturen dituzte beren larrutzaileac, eta biluciren dituzte beren biluztaileac, dio Jainco Jaunac. Eta egun hartan hau içanen da: Gogui Israelen emanen diot ehorz-leku aiphatu bat, itsasotic iguzqui-alderat Iragaileen harana, ceinac harriaraciren baititu han iraganen direnac; eta han ehorciren dituzte Gog eta bore oste gucia, eta lekua deithuco da Goguen ostearen harana. Israelgo etcheac ehorcico ditu çazpi hilabethez, lurraren xahutzeco. Eta lekuco populu guciac ehorcico du Gog; eta eguna, ceintan ospaturen bainaiz, aiphu handitacoa içanen da hequien artean, dio Jainco Jaunac. Eta eçarrico dituzte guiçonac lekuen ikarceco, lurraren gainean gueldituen bilhatzeco eta ehorzteco, lurraren xahutzea gatic; eta çazpi hilabetheren buruan abiatuco dire bilhatzen. Eta inguratuco dute currituz lurra; eta guiçon heçur bat ikusi duquetenean, haren aldean landatuco dute ohartgailu bat, ehorzleec hura ehorz deçaten arteo Goguen ostearen haranean. Hiriaren icena berriz, içanen da Amona, eta xahutuco dute lurra. Hau da bada, guiçasemea, Jainco Jaunac dioena: Erroçute hegastin eta xori guciei, eta bazterretaco basabere guciei: Hunat oro, higui çaitezte, laster eguiçue alde orotaric, ene bitima çuençat imolatzen dudanera, Israelgo mendien gaineco bitima handira; jan deçaçuen haraguia eta edan odola. Janen ditutzue hazcarren haraguiac, eta edanen lurreco buruçaguien odola; aharienac, bildotsenac, akerrenac, cecenenac, oiloenac eta acienda guicen gucienac. Eta nic çuençat imolatuco dudan bitimatic janen duçue bilgorra ase arteo, eta odola edanen horditu arteo; Eta ene mahainean aseco çarete çalditic eta çaldizco hazcarretic eta guerlaco guiçon gucietaric, dio Jainco Jaunac. Eta jendaietan eçarriren dut ene ospea; eta jendaia guciec ikusiren dute hequien gainean bethe dudan juiamendua, eta hequien gainean phausatu dudan escua. Eta Israelgo umeec jaquinen dute ni naicela egun hartaric eta guerorat hequien Jainco Jauna. Eta jendaiec jaquinen dute Israelgo umeac gathibu içan direla beren tzarqueria gatic, ceren bazterrerat utzi içan nauten, eta hequien ganic gorde içan dudan ene beguithartea, eta arthiqui ditudan etsaien escura, eta guciac erori diren ezpataren azpira. Eguin içan diotet beren lohitasunaren eta beren gaixtaqueriaren arabera, eta hequien ganic gorde dut ene beguithartea. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Orai bihurraraciren ditut Jacoben gathibuac, eta urricalduren natzaio Israelgo etche guciari; eta harturen nau ene icen sainduarençateco karrac. Eta jasanen dute beren ahalquea eta legue-hauste guciac, ceinetaz ene alderat hobendun eguin baitire, beren lurrean egonen direnean descansuz, nihoren beldurric gabe; Bihurraraci dituquedanean populuetaric, eta bilaraci beren etsaien lurretaric, eta hequien erdian sainduetsia içanen naicean, asco jendaien beguietara. Eta jaquinen dute ni naicela hequien Jainco Jauna, ceren desherritu ditudan jendaietara, eta guero bildu beren lurrera, hequietaric han bat bakarra utzi gabe. Eta ez daroet guehiago ene beguithartea gordeco, ceren Israelgo etche guciaren gainera ixurico baitut ene izpiritua, dio Jainco Jaunac. Gure desherripeneco hogoi eta borzgarren urthean, urthe-hastean, hilabethearen hamarrean, hiria eragotzia içan cenetic hamalaugarren urthean; egun hartan berean Jaunaren escua jarri cen ene gainean, eta eraman ninduen Jerusalemera. Jaincoa ganicaco ikuspenez eraman ninduen Israelgo lurrera, eta utzi ninduen mendi guciz gora baten gainean, ceinaren gainean baitzen hiri molde bat beçala, hegoarat hedatzen cena. Eta hartara sarraraci ninduen; eta hara non cen guiçon bat ceinaren beguitharteac arguitzen baitzuen cobreac beçala; eta lihozco soka bat baçuen escu batean, eta neurceco haga bat bercean: eta athean çagoen xutic. Eta guiçon harec erran çarotan: Guiçasemea, ikusaçu çure beguiz eta adi çure beharriz, eta eçar çaçu çure bihotza nic erakutsico darozquitzudan gucietan; ceren hunat erakarria içan baitzare, hauquien çuri erakusteco: ikusten ditutzun guciez jaquinsun eguiçu Israelgo etchea. Eta hara etchearen inguru gucian harrasi bat campoco aldetic; eta guiçonac escuan çaducan neurceco haga bat, sei beso eta cehe bat luce cena; eta neurtu çuen harrasiaren çabaltasuna, ceina baitzen haga bat, eta goratasuna ere haga bat. Eta ethorri cen iguzqui-aldera beguiratzen çuen athera, eta hango mailetan gora igan cen; eta neurtu çuen athelasaren çabaltasuna haga bat, erran nahi da athelasac haga baten çabaltasuna çuela. Eta neurtu cituen guelac haga bat luçara, eta haga bat çabalera; eta guelen artean borz beso. Eta arthelasac, etche-sarcean, athearen barneco aldean, haga bat çuen. Eta athe ondoco sarcea neurtu çuen çorci beso, eta aitzinaldeac bi haga cituen; atheco sarcea berriz, barneco aldean cen. Bada, atheco guelac iguzqui-alderat, hirur ciren alde batetic eta hirur bercetic; eta neurri bat çuten hirurec, eta neurri bat aitzinaldeec, athearen bi aldeetan. Eta neurtu çuen athelasaren çabaltasuna, hamar beso; eta athearen lucetasuna, hamahirur beso. Eta guelen aitzinean neurtu çuen heguia, beso bat; eta beso bat çuen akabançac bi buruetan; guelac berriz, sei besocoac ciren bi aldeetara. Eta neurtu çuen athea guela baten hegazteguitic bercearen hegazteguiraino, hogoi eta borz beso çabalera: athea athearen parrean cen. Eta aitzinaldeac neurtu cituen hirur hogoi beso; eta aitzinalderat atheco lorioa atde orotaric inguruan. Eta athe aitzinetic barneco athe-sarcearen aitzinera baciren berrogoi eta hamar beso. Eta baciren gueletan eta hequien aitzinaldeetan leiho ceiherrac, ceinac baitziren atheaz barnean alde orotaric inguruan; sarceetan ere baciren orobat barnean leihoac inguruan, eta aitzinaldeetan palma-itchurac thinduz. Eta eraman ninduen campoco ezcaratzera, eta hara guela batzu, eta harrizco lauçada bat lorioan inguru gucian; hogoi eta hamar guela ciren lauçadaren inguruan. Eta lauçada athe aitzinetan beherago cen athren lucetasunaren arabera. Eta neurtu çuen campotic çabaltasuna behereco athe aitzinetic, barneco ezcaratz aitzineraino, ehun beso iguzqui-aldera eta ipharrera. Campoco ezcaratzeco athea ipharrerat çagoena neurtu çuen halaber, bai luçara, bai-eta çabalera; Eta hartaco guelac, hirur alde batetic eta hirur bercetic; eta haren aitzinaldea lehembicico athearen neurriaren arabera; eta haren berrogoi eta hamar beso luçara, eta hogoi eta borz çabalera. Hartaco leihoac berriz, eta sarcea eta bernuçadurac, iguzqui-alderat çagoen athearen neurricoac ciren; eta baciren çazpi mail haran igaiteco eta sarce bat aitzinean. Eta barneco ezcaratzaren athea cen ipharreco athearen eta iguzqui-aldecoaren parrean; eta neurtu cituen athe batetic berce atheraino, ehun beso. Eta eraman ninduen ipharreco aldera; eta hara athe bat hegoara çagoena, eta neurtu cituen haren aitzina eta haren sarcea goragoco neurrien arabera; Eta haren leihoac eta sarceac inguruan berce leihoac beçala, berrogoi eta hamar beso luçara, eta hogoi eta borz beso çabalera. Eta harat igaiteco baciren çazpi mail, eta sarcea athearen aitzinean cen; eta haren aitzinaldean baciren palma bernuçatuac, bat atde batetic, eta berce bat bercetic. Eta barneco ezcaratzeco athea hegoarat çagoen; eta neurtu çuen athetic hegoaldeco athera, ehun beso. Eta sarraraci ninduen barneco ezcaratzean hegoaldeco athera; eta neurtu çuen athea, ceina baitzen goragocoen neurrien arabera. Neurtu cituen hango guela, haren aitzinaldea eta sarcea, haren leihoac eta sarcea inguruan, ceinec baitzituzten neurri berac, berrogoi eta hamar beso luçara, eta hogoi eta borz beso çabalera. Eta sarceac inguruan hogoi eta borz beso cituen luçara eta borz beso çabalera. Eta sarcea cihoan campoco ezcaratzera, eta palmac bacituen aitzinaldean, eta baciren çorci mail harat igaiteco. Eta barneco ezcaratzera sarraraci ninduen iguzqui-aldetic; eta neurtu çuen athea leheneco neurri beretan; Guela, aitzinaldea eta sarcea, gorago beçala; leihoac eta sarceac inguruan berrogoi eta hamar beso luçara, eta hogoi eta borz beso çabalera. Eta neurtu çuen hango sarcea, erran nahi da campoco ezcaratzecoa; eta baciren palma bernuçatuac haren aitzinaldean, alde batetic eta bercetic; eta harat igaiteco baciren çorci mail. Eta sarraraci ninduen ipharrari beguiratzen çuen athera, eta neurtu çuen, aitzinean erran diren neurri beretan. Hango guelac, aitzinaldeac, sarceac eta leihoec inguruan, berrogoi eta hamar beso cituzten luçara eta hogoi eta borz beso çabalera. Eta hango sarcea campoco ezcaratzari çagoen; eta palma bernuçatuac baciren haren aitzinean alde batetic eta bercetic, eta çorci mail harat igaiteco. Eta kutchateguico guelec aitzinaldean baçuten athe bana; han garbitzen ciren holocaustac. Eta athe-sarcean baciren bi mahain, bat alde batetic eta bercea bercetic, hequien gainean imolatzeco holocausta eta bekatuarençateco eta hobenarençateco bitimac. Eta campoco aldean, ceina igaiten baitzen ipharrerat dagoen athera, baciren bi mahain; eta berce alderdian athe-sarcearen aitzinean, berce bi mahain; Lau mahain atde batean eta lau bercean; athearen sahetsetan çorci mahain, ceinen gainean imolatzen baitzen. Holocaustarençateco lau mahainac berriz, lau izquinetaco harriz ciren eguinac; beso bat eta erdi luçara, beso bat eta erdi çabalera eta beso bat gorara çuten; eta hequien gainean ematen ciren holocausten eta bitimen imolatzeco tresnac. Eta cehe batecoac ciren hequien ezpainac, inguruan barnera bilduac; escainçaco haraguiac berriz, mahainen gainean eçarcen ciren. Eta barneco athearen campoco aldean ciren cantarien guelac barneco ezcaratzean, ceina baitzen ipharrera beguiratzen çuen athearen sahetsean; eta hequien aitzina hegoara çagoen; iguzqui-aldeco athearen sahetsetic batec ipharrari beguiratzen cioen. Eta guiçonac erran çarodan: Hegoara dagoen guela hori da, templo-çain beilatzen egonen diren aphecena. Ipharrera dagoen guela berriz, aldareco cerbitzuan dauden aphecençat içanen da; horiec dire Sadoquen semeac, Lebiren umeetaric Jaunaren gana hurbilcen direnac, haren cerbitzatzeco. Eta neurtu çuen ezcaratza ehun beso lusara eta ehun beso çabalera lau aldeetaric; eta aldarea temploaren aitzinean. Eta sarraraci ninduen templo-sarcera, eta neurtu çuen sarcea borz beso alde batera eta borz beso bercera, eta athearen çabaltasuna hirur beso alde batera eta hirur beso bercera. Lorioac berriz, hogoi beso cituen luçara eta hameca çabalera, eta çorci mail gora igaiten cen hartara. Eta aitzinaldean baciren habeac, bat alde batetic, eta berce bat bercetic. Eta sarraraci ninduen temploan, eta neurtu cituen aitzinac, çabalera sei beso alde batean eta sei beso bercean, tabernaclearen çabaltasuna. Eta athearen çabaltasuna cen hamar beso, eta athe-sahetsec borz beso cituzten alde batean eta borz beso bercean. Eta neurtu cituen hango lucetasuna berrogoi beso eta çabaltasuna hogoi beso. Eta barrera sarthuric neurtu cituen bi beso athe aitzinean, eta sei beso athearen goratasuna, eta çazpi beso çabaltasuna. Eta neurtu cituen hango lucetasuna hogoi beso, eta hango çabaltasuna hogoi beso, temploaren aitzinaldean; eta erran çarotan: Hau da sainduren saindua. Eta neurtu cituen temploaren harrasia sei beso, eta sahetsaren çabaltasuna lau beso alde orotaric temploaren inguruan. Sahetsac berriz, çauden sahetsez sahets, bi aldiz hogoi eta hamahirur; eta baciren muthur batzu temploco harrasitic sahetsetara inguruan sarcen cirenac, hequien jasaiteco, temploco harrasiari lothu gabe. Eta leku bat bacen birundaca, goiti igaiten cena caracoilca mail bat gora, eta inguruca eramaten çuen temploco salhara; hargatic temploa çabalago cen gainez; eta horrela beheretic gainera igaiten cen arteco selharua gaindi. Eta ikusi nuen temploraren gainaldea inguruan: sahetsen asentuec baçuten sei besotaco haga baten neurria. Eta campoco harrasiaren çabaltasuna sahets gucietan borz besocoa cen, eta barneco etchea, etche-sahetsen barnean cen. Eta temploaren inguruan alde orotaric eta guelen artean bacen hogoi besoren çabaltasuna. Eta sahetsen atheac othoitzeco lekura çauden, batzu ipharrera eta berceac hegoara; eta othoitzeco lekuaren çabaltasuna borz besocoa cen inguruan. Eta leihor bereciac, itsas-alderaco bideari çagoenac, bacituen hirur hogoi eta hamar beso çabalera; leihorraren inguruco harrasiac berriz, borz beso cituen çabalera, eta lau hogoi eta hamar beso luçara. Eta neurtu çuen etchearen lucetasuna ehun beso; eta berecia cen leihorrac eta haren harrasiec ehun beso cituzten luçara. Temploaren aitzinean berriz, eta leihor bereçaren aitzinean, iguzqui-alderat, çabaltasuna ehun beso cen. Eta neurtu cituen temploaren lucetasuna, guibeletic çuen leihor bereçaren parrean, campoco lorioac, barneco temploa eta ezcaratz-sarceac, ehun beso. Neurtu cituen atheac, leiho ceiherrac, eta inguruan hirur aldetaric ciren lorioac, athe bakotcharen parrean eta inguruan çurez dornatua cen gucia. Lurra berriz, leihoetaraino cihoan, eta atheen gaineco aldean leihoac hersiac ciren; Eta barneco etcheraino eta campoco harrasi gucian inguruan barnetic eta campotic, oro neurri berean. Eta baciren querubin eta palma lanthuac, palma querubin bakotcharen artean, eta querubin bakotchac bi beguitharte cituen. Alde batetic guiçon beguitharte bat palmara itzulia, eta bercetic lehoin beguitharte bat berce palmari buruz, eta hori etche gucian inguru-inguru. Querubinac eta palmac temploco harrasian bernuçatuac ciren lurretic athe gainen heineraino. Temploco athea cadroa cen; eta sainduteguiaren aitzindeguia parrez par temploaren aitzindeguiarequin. Çurezco aldarearen goratasuna cen hirur beso, lucetasuna bi beso; haren izquinac, gaina eta alderdiac çurezcoac ciren. Eta guiçonac erran çarotan: Hau da Jaunaren aitzineco mahaina. Eta athe bikunac ciren temploan eta sainduteguian. Eta bi atherdiec bacituzten alde bakotchean athetto bikunac, ceinen alderdiac bata bercearen gainera hersten baitziren, ecen bikunac ciren atherdi bakotcheco athettoac. Eta temploco atheetan beretan baciren querubinac, eta palma bernuçatuac ere, harrasietan beçala; hargatic lodiagoac ciren çurac lorio aitzinean campoco aldetic. Hequien gaineco aldean ciren leiho ceiherrac; eta palma-itchurac alde bakotchetic lorioco habeetan, hala-nola temploaren sahetsetan eta harrasien hedaduran. Eta guiçonac eraman ninduen campoco ezcaratzera, ipharrera daraman bideaz, eta sarraraci ninduen kutchateguian, ceina baita leihor bereçaren parrean, eta ipharrera dagoen etchearen parrean. Aitzinaldean baçuen, ipharreco athetic hasiric, ehun besoren lucetasuna; eta çabaltasuna çuen berrogoi eta hamar beso. Barneco lorio hogoi besotacoaren parrean cen eta campoco ezcaratz harriz lauçatuaren parrean, ceintan baitzen lorio, berce hirur lorioei iratchiquitzen cena. Eta guelen aitzinean bacen hamar beso çabal cen ibiltoqui bat, barneetara çagoena, beso bateco bide bati buruz, eta hequien atheec ipharrari beguiratzen cioten. Guelac ciren toquian, gainecoac ciren aphalenac, jasanac cirelacoz lorioez, ceinec hequietaric camporat eguiten baitzuten, behereco eta arteco selharuetaric iraganez. Ecic baciren hirur selharu, eta etzuten lorioec beçalaco haberic; aria hortaz habeac igaiten ciren behereco eta arteco selharuac gaindi, lurretic berrogoi eta hamar beso gora. Eta campoco ezcaratzera beguira çauden guelen inguruco herscura campocoac, guelen aitzinean baçuen berrogoi eta hamar besoren lucetasuna; Ceren campoco ezcaratzeco guelen lucetasuna berrogoi eta hamar beso baitzen; eta lucetasuna ehun beso cen temploaren aitzinean. Eta guela hequien azpian bacen iguzqui-aldetic sarce bat, campoco ezcaratzetic harat sarcen cirenençat. Iguzqui-aldeco bidearen parrean cen ezcaratzeco herscuraren çabaltasunean baciren guelac, leihor bereçaren aitzinean, eta leihorraren aitzinean. Eta hequien aitzinean bacen bide bat, ipharreco alderdico guelec çuten beçala; lucetasun bera çuten beçala, çabaltasuna ere bardina çuten, eta sarceac ere, eta moldeac, eta atheec. Hegoara çagoen bidearen gainean ciren gueletaco atheen idurico athe bat bacen bide buruai, sarce bereciaren aitzinean baitzen bide hura, iguzqui-aldeco bidetic sarcen cirenençat. Eta guiçonac erran çarotan: Leihor bereçaren aitzenean diren ipharreco guelac eta hegoaco guelac, horiec dire guela sainduac, ceinetan janen baitute, sainduteguian Jaunari hurbilcen diren aphecec; hor eçarriren dituzte sainduren saindua, eta bekatuarençateco escainça eta hobenarençatecoa; ecen lekua saindua da. Apheçac berriz, sarthu ditazqueenean, ez dire campoco ezcaratzera ilkico leku saindutic, eta han utzico dituzte soinecoac, ceinequin eguiten baitute beren cerbitzua, saindu direlacoz; eta jauncico dituzte berce soinecoac, eta hala atheraco dire populuaren gana. Eta guiçonac akabatu çuenean barneco etchearen neurcea, ilkiaraci ninduen iguzqui-alderat çagoen atheco bideaz, eta hura neurtu çuen atde orotaric inguruan. Neurceco hagaz neurtu çuen beraz iguzqui-haicera çagoen alderdia, borz ehun haga, neurceco hagaz inguruan. Eta neurtu çuen ipharrerat çagoen aldea, borz ehun haga, neurceco hagaz inguruan. Eta neurtu çuen hegoara çagoen aldea, borz ehun haga, neurceco hagaz inguruan. Eta neurtu çuen mendebalera çagoen aldea, borz ehun haga, neurceco hagaz inguruan. Lau haiceetaric neurtu çuen haren harrasia alde orotaric inguruan, borz ehun beso luçara, eta borz ehun beso çabalera; harrasi hura baitzen sainduteguia berezten çuena populuarençateco lekutic. Eta eraman ninduen iguzqui-alderat çagoen athera; Eta hara Israelgo Jaincoaren ospea iguzqui-aldetic sarcen cela; eta haren harrabotsa cen ur-uharren harrabotsa beçala, eta lurra arguitua cen haren maiestateaz. Eta hiriaren xahutzera ethorri cenean beçalaco ikuspen bat içatu nuen, eta Coborreco hibaiaren bazterrean ikusi beçalacoa; eta ahuspeca erori nincen. Eta Jaunaren maiestatea temploan sarthu cen iguzqui-alderaco athetic. Eta izpirituac alchatu ninduen eta barneco ezcaratzean sarraraci; eta hara etche gucia Jaunaren ospeaz bethea cela. Eta aditu nuen niri etchetic minçatzen; eta ene aldean xutic cen guiçonac Erran çarotan: Guiçasemea, hau da ene tronuaren lekua, eta ene oinetaco hatzen toquia, ceintan egonen bainaiz bethi gucian Israelgo umeen erdian; eta Israelgo etcheac ez du guehiago lohituco ene icen saindua, ez berac ez-eta beren erregueec beren kutsapenez, eta beren erregueen gorphutz hilez, eta beren leku gorez. Hequiec beren athea eguin dituzte ene athearen ondoan, eta beren habeac ene habeen aldean; eta harrasi bat cen hequien eta ene artean; eta ene icen saindua lohitu dute eguin dituzten icigarriqueriez; aria hortaz xahutu ditut ene hasarrean. Orai beraz ene ganic urrun hastan betzazte beren kutsapenac eta beren erregueen gorphutzac, eta hequien erdian eguinen dut bethi ene egoitza. Çuc berriz, guiçasemea, Israelgo etcheari erakutsoçu temploa; eta ahalca beitez beren gaizquiez, eta har betzazte hunen moldearen neurriac. Eta gorri beitez eguin dituzten guciez. Eta erakutsotzute etchearen itchura eta moldea, sar-ilkiac eta xehetasun gucia, eta arrimuac oro, eta huntaco legueac; eta iscriba çatzu hequien aitzinean, beguira detzazten eta obra huntaco xehatzapen eta manamenduac. Hau da mendi gaineco temploaren leguea: hunen eremu gucia inguruan guciz saindu içanen da; hori da beraz etchearençateco leguea. Bada, huna aldarearen neurriac neurri cinenaz, ceinac baitzuen beso bat eta cehe bat: haren sabelac baçuen beso bat, eta çabal cen beso batez, eta akabançac ezpaineraino eta inguruan baçuen cehe bat. Horra beraz nolacoa cen aldarearen erreca. Eta behereco lurretic bazter aphaleneraino bi beso, eta çabaltasuna beso bat; eta bazter xumeenetic handieneraino lau beso, eta çabaltasuna beso bat. Arielec berriz, berac bacituen lau beso; Arieletic goiti baciren lau adar. Arielec bacituen hamabi beso luçara eta hamabi beso çabalera; lau izquinetacoa cen sahets bardinequin. Haren heguiac bacituen hamalau beso luçara, eta hamalau beso çabalera lau izquinetan; eta koroac inguruan baçuen beso erdi bat, eta haren sabelac beso bat inguruan. Hartaco mailac berriz, iguzqui-aldera ciren itzuliac. Eta guiçonac erran çarotan: Guiçasemea, hau dio Jainco Jaunac: Edocein egunez eguin dadien aldarea, huna hortaco ceremoniac, horren gainean holocausta içan dadien escainia eta odola ixuria. Eta emanen daroeztetzu Sadoquen odoleticaco aphez eta lebitar ene gana hurbilcen direnei, arthaldeticaco aratche bat escain diaçatedan bekatuarençat. Eta haren odoletic harturic, eçarrico duçu aldarearen lau adarretan, eta bazterraren lau izquinetan, eta koroaren gainean inguruan, eta xahutuco eta sainduetsico duçu aldarea. Eta eramanen duçu bekatuarençat escainiricaco aratchea, eta erreco duçu sainduteguitic campo, temploco leku bereci batean. Eta bigarren egunean escainico duçu bekatuarençat aker bat narriogabea; eta xahutuco dute aldarea, aratcheaz xahutua içan den beçala. Eta xahupena akabatu duqueçunean, escainiren ditutzu abereetaricaco aratche narriogabe bat eta arthaldeticaco ahari narriogabe bat. Eta hequiec escainiren ditutzu Jaunaren aitzinean; eta aphecec gainera ixurico diote gatza, eta Jaunari escainico diozcate holocaustetan. Çazpi egunez, egun oroz bekatuarençat escainico duçu akerra; eta abereetaric aratchea eta ardietaric aharia escainico dituzte narriogabeac. Çazpi egunez xahutuco eta garbituco dute aldarea, eta escainçaz estalico dute. Berriz, çazpi egunac bethe ondoan, çorcigarrenean eta handic harat, aphecec aldarearen gainean eguinen dituzte çuen holocaustac, eta baquearençat escaincen diren bitimac; eta jabaldua içanen naiz çuen alderat, dio Jainco Jaunac. Eta itzularaci ninduen campoco sainduteguico athearen alderat, ceina iguzqui-haicerat baitzagoen eta hersia baitzen. Eta Jaunac erran çarotan: Athe hori hersia egonen da; ez da idequico, eta nihor ez da hortaric iraganen; ceren hortaric den sarthu Israelgo Jainco Jauna, eta hersia egonen da Princearençat. Princea hortan jarrico da, Jaunaren aitzinean oguiaren jateco; lorioco atheco bideaz sarthuco eta hartaz beraz ilkico da. Eta eraman ninduen ipharreco atheco bideaz temploaren aitzinera; eta ikusi nuen, eta hara Jaunaren ospeac bethe çuela Jaunaren etchea; eta erori nincen ahuspeca. Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, emaçu bihotza, eta ikusaçu çure beguiez, eta çure beharriez ençun çaçu nic erraten darotzudan gucia Jaunaren etcheco ceremonia guciez eta legue guciez; eta emaçu çure bihotz gucia temploco bideetan eta sainduteguiticaco ilkitzeetan. Eta ene samurrarazten hari den Israelgo etcheari erroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Israelgo etchea, çuen gaizqui guciac asqui içan bequizquitzue; Ecen sarraraci ditutzue arrotzac, bihotzez eta haraguiz ingurebaquigabeac, egon citecen ene sainduteguian eta lohi ceçaten ene etchea; eta escaincen ditutzue ene oguiac, bilgorra eta odola, eta çuen tzarqueria guciez hausten duçue enequilaco patua. Eta ez ditutzue beguiratzen ene sainduteguico manamenduac, eta ene sainduteguian beguiratzeco eman ditudan legueen çainac eçarri ditutzue çuen burutaric. Hau dio Jainco Jaunac: Edocein arrotz, bihotzez eta haraguiz ingurebaquigabea denic; edocein arrotz seme, Israelgo umeen artean dagoenic, ez da ene sainduteguian sarthuren. Lebitarrac ere, ene ganic urrundu direnac Israelgo umeen makurrean, eta ene ganic ceihertu direnac beren jaincomoldeen ondotic, eta beren gaizquia jasan dutenac, Ene sainduteguian içanen dire kutchaçain, athalçain, eta etcheco cerbitzari; hequiec hilen dituzte holocaustetaco abereac eta populuaren bitimac; eta populuaren aitzinean egonen dire, haren cerbitzatzeco. Hura cerbitzatu dutelacoz bere jaincomoldeen aitzinean, eta Israelgo etchearençat eguin direlacoz gaizquiraco behaztopagailu, hargatic alchatu dut ene escua hequien gainera, dio Jainco Jaunac, eta jasanen dute beren gaizquia. Eta ez dire ene gana hurbilduren apheztasuneco eguimbideen niri bihurceco, eta sainduren sainduaren ondoan diren ene sainduteguiei ez dire hurbilduren; bainan jasanen dituzte beren ahalquea eta eguin dituzten tzarqueriac. Eta emanen ditut temploco athalçain, temploco cerbitzu gucietan eta han eguiten diren orotan. Aldiz, aphez eta lebitar Sadoquen umeac, ene sainduteguico ceremoniac beguiratu dituztenac, noiz-etare Israelgo semeac ene ganic makurcen baitziren, hequiec hurbilduren dire ene gana, ene cerbitzatzeco; eta ene aitzinean egonen dire, bilgorraren eta odolaren niri escainceco, dio Jainco Jaunac. Hequiec sarthuco dire ene sainduteguian, eta hequiec hurbilduco dire ene mahainetic ene cerbitzatzeco eta ene ceremonien beguiratzeco. Eta barneco ezcaratzeco atheetan sarthuco direnean, lihozco soinecoac jauncico dituzte; eta ilezcoric ez dute batere eçarrico, barneco ezcaratzeco atheetan eta barnean cerbitzua eguitean. Lihozco xerrendac içanen dituzte buruan, eta lihozco galçac soinean, eta ez dute icerceco jaunzcuraric içanen. Eta campoco ezcaratzera populuaren gana ilkico direnean, aldatuco dituzte soinecoac ceinequin cerbitzatu baitute, eta utzico dituzte sainduteguico kutchateguian, eta berce soinecoac jauncico dituzte, eta ez dute populua sainduetsico beren barneco soinecoequin. Burua berriz, ez dute murriztuco, ez-eta ile gucia hacico; bainan noicetic noicera laburtuco dute. Eta aphecetaric nihorc ez du arnoric edanen barneco ezcaratzera sarcecoa denean. Eta ez dute ez alhargunic, ez berceec utzi emazteric hartuco, bainan-bai Israelgo etcheco odoleticaco nescatcha gazteac; har deçaquete ordean aphez baten ganic alhargundua den alharguna. Eta ene populuari irakatsico diote cer den saindu eta cer kutsatu; eta erakutsico diote cer den xahu eta cer lohi. Eta cerbait makur içanen denean, beguiratuco dire ene juiamenduei eta juiatuco dute. Ene legueac eta manamenduac iduquico dituzte ene besta-buru gucietan, eta sainduetsico dituzte ene larumbatac. Ez dire sarthuco guiçon hil bat den toquira, lohi ditecen beldurrez, non ez duten aita edo ama, semea edo alaba, anaia edo arreba bigarren senharric içan ez duqueena; bercela kutsa laizteque. Eta sarthu dena xahutu den ondoan, kondatuco diozcate çazpi egun. Eta ene sainduteguian barneco ezcaratzera sarthuco den egunean, ene cerbitzatzeco sainduteguian, escainça bat bere bekatuarençat eguinen du, dio Jainco Jaunac. Berriz, ez dute primançaric içanen, ni naiz hequien primança; eta ontasunic ez dioçute emanen Israelen, ecen ni haiz hequien ontasuna. Bekatuarençateco bitima eta hobenarençatecoa janen dituzte, eta Israelen eguinen diren botu guciac hequiençat içanen dire. Lehen-sorthu gucien picainac, eta eguiten diren escainça gucietaric libacioneac aphecençat içanen dire; eta çuen jatecoen picainac ere apheçari emanen diozcatzue, benedicionea jautsaraz deçan çuen etcheen gainera. Ez hiliquitic, ez ihiciec atzeman hegastin edo aberetic batere ez dute janen aphecec. Eta çorthera lurraren phartitzen hasico çaretenean, berez dioçotzue Jaunari picainac, lurretic leku sainduetsi bat, hogoi eta borz mila haga luçara eta hamar mila çabalera; sainduetsia içanen da bere eremu gucian inguru inguru. Eta aurkinça gucitic sainduetsia içanen da çathi bat, borz ehun haga lau aldeetara içanen dituena inguruan, eta berrogoi eta hamar beso hiripeençat itzulian. Neurri hortaz neurtuco ditutzu hogoi eta borz mila hagaren lucetasuna eta hamar milen çabaltasuna, eta han içanen dire temploa eta sainduren saindua. Lurretic sainduetsi eremua içanen da sainduteguian cerbitzatzen eta Jauna gana hurbilcen diren aphecençat; eta leku hura hequien etcheençat eta sainduteguiarençat içanen da. Berriz, temploan cerbitzatzen diren lebitarrençat içanen da hogoi eta borz mila hagaren lucetasuna eta hamar milen çabaltasuna; hequiec içanen dituzte temploan hogoi guela. Eta hiriaren eremua eçarrico duçue, borz mila haga çabal eta hogoi eta borz mila luce, sainduteguiarençateco berezcunçaren arabera, Israelgo etche guciarençat. Princearençat ere eçarrico duçue çathia buru batean eta bercean, sainduteguiarençateco berezcunçaren eta hiritoquiaren bazterraz, sainduteguiarençateco berezcunçaren eta hiri-toquiaren parrean, itsas hegui batetic bercera, eta iguzqui-aldetic iguzqui-aldera; haren çathiaren lucetasuna berriz, berce çathi bakotcharen arabera, mendebaleco mugatic iguzqui-aldeco mugara. Israelen içanen du lurretic bere çathia; eta princeec ez dute guehiago larruturen ene populua, bainan lurra emanen diote Israelgo etcheari, ceini bere leinuaren arabera. Hau dio Jainco Jaunac: Asqui içan bequiçue, Israelgo princeac; uzquitzue çuen tzarqueria eta harrapaqueriac; çucentasunean eta çucembidean ibil çaitezte; berez çatzue çuen eremuac ene populuaren lurretaric, dio Jainco Jaunac. Çuen balança, ephia eta batoa çucenac içanen dire. Ephia eta batoa bardinac eta neurri batecoac içanen dire; batoac iduc deçan coroaren hamargarrena, eta ephiac halaber coroaren hamargarrena; coroaren neurriaren arabera bardina içanen da hequien hazta. Sicloac berriz, hogoi obola ditu. Bada, hogoi sicloc, eta hogoi eta borz sicloc, eta hamaborz sicloc mina bat eguiten dute. Hauquiec dire ekarrico ditutzuen picainac: ephiaren seigarrena coro oguitic, eta ephiaren seigarrena coro garagarretic. Olioaren neurria ere, bato olioa, coroaren hamargarrena da; eta hamar batoc coro bat eguiten dute, ceren hamar batoc coroa bethetzen baitute. Eta ahari bat emanen da berrehun burutaco arthaldetic, Israelec hazten dituenetaric, sacrificioco, holocaustaco eta baquezco bitimetaco, Israelgo etchearençat garbitzeco bekatua, dio Jaunac. Lurreco populu guciac picain horiec çor içanen diozca Israelgo buruçaguiari. Eta buruçaguiaten gain içanen dire holocausta, sacrificio, libacioneac besta-buruetan, hilabethe-lehenetan, larumbatetan eta Israelgo etchearen besta-buru gucietan; berac escainico ditu bekatuarençat sacrificioa; holocausta eta bitima baquezcoac, Israelgo etchearençat xahupenaren eguiteco. Hau dio Jainco Jaunac: Lehembicico hilabethean, lehengo egunean, aratche narriogabe bat hartuco duçue arthaldetic, eta xahutuco duçue sainduteguia. Eta apheçac hartuco du bekatuarençat içanen den odoletic, eta eçarrico temploco atheen habeetan, aldareco bazterraren lau izquinetan, eta barneco ezcaratzeco athearen habeetan. Eta orobat eguinen duçue hilabethearen çazpian, jaquin gabez edo enganaturic huts eguin duenarençat, eta eguinen duçue temploaren xahupena. Lehembicico hilabethean, eta hamalaugarren egunean içanen duçue Bazco-besta; airisac janen dire çazpi egunez. Eta egun hartan buruçaguiac eguinen du beretzat eta lurreco populu guciarençat aratche baten sacrificioa bekatuarençat. Eta çazpi egunetaco besta-buruan, Jaunari escainiren diozca holocaustetan çazpi aratche eta çazpi ahari narriogabeac, egun oroz çazpi egunez; eta bekatuarençat aker bat egun oroz. Eta aratche bakoxca escainiren du ephi bat irin, eta berce ephi bat ahari bakoxca, eta hin bat olio ephi bakoxca. Çazpigarren hilabethean, hamaborzgarren egunean, besta-buruan, çazpi egunez eguinen ditu gorago erranac, hala bekatuarençat, nola holocaustarençat, sacrificioarençat eta olioarençat. Hau dio Jainco Jaunac: Barneco ezcaratzeco athe iguzqui-aldera dagoena hersia egonen da laneco sei egunetan, bainan idequico da larumbatetan; eta hilabethe-lehenetan ere idequico da. Eta campoco atheco sarcetic ethorriren da princea, eta athelasean da gueldituren; eta aphecec harençat escainiren dituzte holocausta eta baquezco bitimac; eta athelasean egonen da adoran, eta ilkiren da; athea berriz, arratseraino ez da hersiren. Eta lurreco populuac ere athe haren aitzinean adoraturen du Jauna larumbatetan eta hilabethe-lehenetan. Princeac berriz, holocausta hau escainiren dio Jaunari: larumbatean, sei bildots narriogabe, eta ahari narriogabe bat, Eta ephiaren escainça aharico; bildotsençat berriz, berari iduritzen çaioena, eta hin bat olio ephi bakotcharençat. Aldiz, hilabethe-lehenetan, içanen dire abereetaric aratche bat nothagabea, eta sei bildots, eta sei ahari narriogabe; Eta eguinen du ephi baten escainça aratcheco, eta ephi batena halaber aharico; bildotseco berriz, escura heldu çaioena, eta hin bat olio ephico. Eta princea ethorcecoa denean, sar bedi iguzqui-aldeco athe-sarcetic, eta handic beretic ilki. Eta besta-buruetan, lurreco populua Jaunaren aitzinera ethorrico denean, adoratzera ipharreco athetic sarcen dena, ilki bedi hegoaco athetic; berriz, hegoaco athetic sarcen dena, ilki bedi ipharraldeco athetic; ez bedi bihur sarthu den atheco bideaz, bainan haren parrecoaz ilki bedi. Princea berriz, hequien erdian, sarcen direnequin sarthuco da, eta ilkitzen direnequin ilkico. Eta ferietan eta besta-buruetan, eguinen da ephi baten escainça aratcheco eta ephi batena aharico; bildotseco berriz, escainça içanen da escura heldu dena; eta hin bat olio ephico. Aldiz, princeac bere oldetara Jaunari escainico dituenean holocausta edo baquezco bitimac, idequico çaio iguzqui-aldera. dagoen athea; escainico ditu bere holocausta eta baquezco bitimac, larumbat-egunean eguiten ohi diren beçala; eta ilkico da, eta ilki den ondoan athea hersico da. Eta Jaunari egun oroz eguinen dio urthe bereco bildots narriogabe baten escainça; hori goicean eguinen du bethi. Eta bildotsarequilaco, goiz oroz eguinen du ephi baten seigarrenaren escainça, eta oliotic hinaren hirugarrena, irinarequin nahastecatzeco; hori da Jaunari çor çaioen egun orozco eta bethirainoco sacrificioa. Escainiren ditu beraz bildotsa, sacrificioa eta olioa goiz oroz, bethirainoco holocausta. Hau dio Jainco Jaunac: Princeac bere semeetaric bati eguiten badio emaitza bat, hunençat eta hunen semeençat içanen da primancetan, eta ondoregoz goçaturen dute. Emaitza ordean, bere primançatic eguiten badu bere cerbitzarietaric bati, hainarena içanen da bihurpeneco urthea dino, eta princeari bihurturen çaio; hunen ondoregoa berriz, hunen haurrena içanen da. Buruçaguiac ez du borchaca populuaren primançatic eta içanetic hartuco; bainan bere içanetic primançac eguinen daroezte bere semeei, ene populuan nihor içan ez dadien bere ontasunetic kendua. Eta athearen aldean cen sarbide batetic sarraraci ninduen sainduteguico aphecen guela, ipharrari çaudenetara; eta han bacen toqui bat mendebalerat itzulia. Eta erran çarotan: Hau da toquia ceintan aphecec erreco baitituzte bekatuarençateco eta hobenarençateco bitimac; ceintan erretzen baitute sacrificioa, ez detzaten eraman campoco ezcaratzera, eta populua ez dadien sainduets. Eta eraman ninduen campoco ezcaratzera, eta inguraraci çarozquidan ezcaratzaren lau çokoac; eta hara ezcaratz çokoan bacela ezcaraztto bat, ezcaraztto bakotcha ezcaratz çoko bakotchean. Lau ezcaratz çokoetan xuxenduac ciren ezcarazttoec baçuten berrogoi beso luçara eta hogoi eta hamar çabalera; lauac neurri batecoac ciren. Eta bacen harrasi bat lau ezcarazttoac inguratzen cituena birundan; eta sukaldeac baciren lorio-azpietan eguinac inguruan. Eta erran çarotan: Hau da sukaldeteguia ceintan Jaunaren etcheco cerbitzariec errearacico baitituzte populuaren bitimac. Eta bihurraraci ninduen temploco athera, eta hara ur batzu ilkitzen cirela etcheco athelasaren-petic iguzqui-aldera; ecen etche aitzinac iguzqui-sorceari beguiratzen cioen. Urac berriz, temploaren escuineco alderdira jausten ciren, aldarearen hegoaldera. Eta ipharreco athetic ilkiaraci ninduen eta itzularaci ninduen campoco athetic haratago cen bideaz iguzqui-aldeari beguira çagoen bidera; eta hara escuineco alderditic urac fharrastan heldu cirela. Guiçonac, iguzqui-aldera goatean, escuan baçuen soka bat, eta neurtu cituen mila beso; eta eraman ninduen ura gaindi, ceina bainuen haxoineraino. Eta neurtu cituen berriz, mila beso, eta eraman ninduen ura gaindi, ceina bainuen belhauneraino. Eta neurtu cituen berce mila beso, eta eraman ninduen ura gaindi, ceina bainuen guerriraino. Eta neurtu cituen oraino mila beso, uhar bat ecin iragan nuena, ceren urac hantu baitziren uhar barna hartan, ecin iragan baitzitaqueen oinez. Eta erran çarotan: Guiçasemea, ongui ikusi duçu. Eta eraman eta uharraren bazterrera bihurraraci ninduen. Eta itzuli nincenean, hara uharraren heguian bi aldeetaric nihonereco çuhamuqueta. Eta erran çarotan: Iguzqui-aldeco legar-murruetara ilkitzen eta mortuco celhaietara jausten diren ur horiec itsasoan sarthuco dire, eta ilkico dire, eta urac gueçatuac içanen dire. Eta nora-nahi goan dadien uharra, edocein acienda bici herrestatzen denic, bicico da, eta ur horiec sarcen diren toquietan içanen da arrain asco, eta uharra ethorcen çaioten guciac sasualduco eta bicico dire. Eta arrançariac ur horien gainean egonen dire; Engaditic Engalimera çare idorleku bat içanen da. Asco arrain mota içanen da elemeniaca, itsaso handian beçala. Bainan horren bazterretan eta ainciretan, urac ez dire gueçatuco, ceren gazteguitzat emanac içanen baitire. Eta uharraren heguietan bi aldeetaric sorthuco da cer-nahi çuhaitz fruitudun; hequien hostoa ez da erorico, eta fruitua etzaiote escastuco; hilabethe oroz ekarrico dute berria, ceren horgo urac sainduteguitic ilkitzen baitire; eta hequien fruituac içanen dire hazcurritzat eta hostoac sendacaritzat. Hau dio Jainco Jaunac: Hori da muga ceinaren barnean Israelgo hamabi leinuec goçatuco baituçue lurra; ecen Josepec çathi bikuna du. Bada, goçatuco duçue, bakotchac bardin bere anaiac beçala, lur hori ceinaren gainean alchatu baitut escua, çuen arbasoei emanen niotela; eta lur hori erorico çaitzue goçamenetara. Hauquiec dire, berriz, lur hortaco mugac: ipharreco ephaitzara, itsaso handitic Hethalongo bidea, Sedadara goatean, Emathera, Berothara, Sabarimera, ceina baita Damasco mugaren gainean eta Ematheco mugaquide, Ticongo etchera, ceina baita Aurango mugaren ondoan. Eta muga içanen da itsasotic Enongo corralera, ceina baita Damasco muga; eta ipharretic ipharrera, Emath içanen da muga ipharreco aurkinçan. Aldiz iguzqui-aldeco alderdia içanen da Aurango erditic, Damasco erditic, Galaadeco erditic eta Israelgo lurraren erditic, Jordanea delaric muga iguzqui-aldeco itsasoraino: neurtuco duçue halaber iguzqui-aldeco aurkinça. Hegoaldeco aurkinça berriz, içanen da Thamarretic Cadeseco Jaçargoaco uretaraino, eta errecaz itsaso handiraino; eta hori da hegoarat hegoaldeco aurkinça. Eta itsasoco aurkinça içanen da itsaso handia xuxenca buru batetic Emathera ethorri arteo; hori da itsasoco aurkinça. Eta lur hori çuen arthean çathituco duçue, Israelgo leinuen arabera; Eta primancetan hartuco duçue çuençat, eta çuetara bilduco eta çuen artean haurrac içanen dituzten arrotzençat; eta hauquiec içanen çaizquitzue hala-nola toquicoac Israelgo umeen artean; çuequin çathituco dute lurra Israelgo leinuen erdian. Aldiz, edocein leinutan guertha dadien arrotza, han emanen dioçue, bere çathia, dio Jainco Jaunac. Hauquiec dire leinuen icenac ipharreco muguetaric, Hethalongo bideaz Emathera goatean; Enango corrala içanen da Damasco muga ipharrerat Ematheraco bideaz; eta handic iguzqui-aldeticaco aurkinça itsasoraino içanen da lehembicico çathia, Danençat. Berce çathi bat Danen muga gainean, iguzqui-aldeticaco aurkinçatic itsasoco aurkinçaraino, Aserrençat. Berce çathi bat Aserren muga gainean, iguzqui-aldeticaco aurkinçatic itsasoco aurkinçaraino, Nefthalirençat. Berce çathi bat Nefthaliren muga gainean, iguzqui-aldeticaco aurkinçatic itsasoco aurkinçaraino, Manaserençat. Berce çathi bat Manaseren muga gainean, iguzqui-aldeticaco aurkinçatic itsasoco aurkinçaraino, Efraimençat. Berce çathi bat Efraimen muga gainean, iguzqui-aldeticaco aurkinçatic itsasoco aurkinçaraino, Errubenençat. Berce çathi bat Errubenen muga gainean, iguzqui-aldeticaco aurkinçatic itsasoco aurkinçaraino, Judarençat. Eta Judaren muga gainean, iguzqui-aldeticaco aurkinçatic itsasoco aurkinçaraino içanen dire picainac, ceinac berecico baititutzue hogoi eta borz milaren lucetasunean eta çabaltasunean, berce çathi guciac beçala iguzqui-aldeticaco aurkinçatic itsasoco aurkinçaraino, eta sainduteguia çathi haren erdian içanen da. Jaunarençat berecico ditutzuen picainec içanen dute hogoi eta borz mila luçara eta hamar mila çabalera. Berriz, aphecen sainduteguiarençateco picain horiec içanen dire ipharrerat hogoi eta borz mila luce, eta itsasorat hamar mila çabal, eta iguzqui-alderat ere hamar mila çabal, eta hegoarat hogoi eta borz mila luce; eta Jaunaren sainduteguia çathi horren erdian içanen da. Sainduteguia içanen da Sadoquen semeen ganicaco aphecençat, ceinec beguiratu baitituzte ene ceremoniac, eta ez baitire ceihertu, Israelgo umeac ceihertu direnean, hala-nola lebitarrac berac ceihertu içan baitire. Eta lurreco picainetaric, lebitarren mugaren aldean içanen dute sainduren saindua picain. Lebitarrec ere orobat içanen dituzte aphecen muguen aldean hogoi eta borz mila luçara eta hamar mila çabalera. Lucetasun gucia hogoi eta borz mila, eta çabaltasuna hamar mila. Eta hartaric ez dute ez salduco, ez aldacunçaric eguinen, eta lurreco picainac ez dire bercetaratuco, ceren Jaunari baitire sainduetsiac. Çabalera guelditzen diren borz milac berriz, eta luçara hogoi eta borz milac, arronteco içanen dire, hirico egon lekuarençat eta hiripeençat; eta hiria erdian içanen da. Eta hauquiec dire haren neurriac: ipharraldeco aurkinçara, lau mila eta borz ehun; hegoacora, lau mila eta borz ehun; iguzqui-aldeco aurkinçara, lau mila eta borz ehun; eta mendebalecora, lau mila eta borz ehun. Hirico hiripeec berriz, ipharrerat içanen dituzte hamabitan hogoi eta hamar haga; hegoarat, hamabitan hogoi eta hamar haga; iguzqui-alderat, hamabitan hogoi eta hamar haga; eta mendebalerat, hamabitan hogoi eta hamar haga. Berriz, sainduteguico picainen aldean gueldituco dena, hamar mila iguzqui-alderat eta hamar mila mendebalerat, sainduteguico picainac beçala içanen dire; eta hequietaricaco fruituac oguitaco içanen dire hiria cerbitzatzen dutenençat. Aldiz, Israelgo leinu gucietaric içanen dire hiria cerbitzatuco duten guiçonac. Hogoi eta borz milaco picain guciac, hogoi eta borz mila lau aldeetara dutenac bereciac içanen dire sainduteguiarençateco picainçat eta hiriarençateco goçamençat. Gueldituco dena berriz, princearençat içanen da sainduteguico picainen eta hiriaren onen alderdi gucietan, hogoi eta borz mila haga picainen parretic iguzqui-aldeco mugaraino; eta oraino itsas-alderat, hogoi eta borz milen parretic itsas-mugaraino, princearen çathi içanen dire halaber; eta sainduteguico picainac eta temploco leku saindua erdian içanen dire. Lebitarren goçamenaz eta hiriaren goçamenaz berçalde, erdian gueldituco dena, berriz, princearena içanen da, Judaren mugaren eta Benjaminen mugaren artean, eta princea içanen da haren jabe. Eta gaineraco leinuençat, iguzqui-aldeco aurkinçatic mendebaleco aurkinçaraino, çathi bat Benjaminençat. Eta Benjaminen mugaren aldean, iguzqui-aldeco aurkinçatic mendebaleco aurkinçaraino, çathi bat Simeonençat. Eta Simeonen muga gainean, iguzqui-aldeco aurkinçatic mendebaleco aurkinçaraino, çathi bat Isacarrençat. Eta Isacarren muga gainean, iguzqui-aldeco aurkinçatic mendebaleco aurkinçaraino, çathi bat Çabulonençat. Eta Çabulonen muga gainean, iguzqui-aldeco aurkinçatic mendebaleco aurkinçaraino, çathi bat Gadençat. Eta Gaden muga gainean hegoaco aurkinçara, hegoaldean içanen da akabança, Thamarretic Cadeseco Jaçargoaco uretaraino: primança itsaso handiaren parrean içanen da. Hari da lurra, Israelgo leinuei çorthera emanen dioçuena, eta horiec dire hequien berezpenac, dio Jainco Jaunac. Eta hauquiec dire hirico ilkibideac: ipharraldeco aurkinçan neurtuco ditutzu lau mila eta borz ehun haga. Eta hirico atheac deithuco dire Israelgo leinuen icenetaric; hirur athe ipharrerat, Errubenen athea bat, Judaren athea berce bat, Lebiren athea berce bat. Eta iguzqui-alderat lau mila eta borz ehun haga, eta hirur athe, Josepen athea bat, Benjaminen athea berce bat, Danen athea berce bat. Eta hegoaldeco aurkinçarat lau mila eta borz ehun haga neurtuco ditutzue; eta içanen dire hirur athe, Simeonen athea bat, Isacarren athea berce bat, Çabulonen athea berce bat. Eta mendebaleco aurkinçarat lau mila eta borz ehun haga, eta hirur athe han: Gaden athea bat, Aserren athea berce bat, Nefthaliren athea berce bat. Inguruan, içanen dire hemeçorci mila haga; eta egun hartaric hiriaren icena içanen da: Hor da Jauna. Udaco erregue Joaquinen erreguetasuneco hirugarren urthean, Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ethorri cen Jerusalemera, eta sethiatu çuen. Eta Jaunac haren escuetara arthiqui cituen Joaquin Judaco erregue eta Jaincoaren etcheco uncietaric pharte; eta Nabucodonosorrec eraman cituen Senaarreco lurrera, bere jaincoaren etchera, eta eçarri cituen bere jaincoaren etcheco kutchateguian. Eta erreguec erran cioen Aspheneci, ebaquiez cargutua cenari, erakar cetzan Israelgo umeetaric, erregueen eta buruçaguien odoleticaco Guiçon-gazte cembait, estacururic batere gabeac, gorphutzez ederrac, çuhurcian arguituac, anceetan trebeac eta jaquitateetan ikasiac, eta erregueren jaureguian egon citazqueenac, hequiei irakastecotzat caldearaz iscribatzen eta minçatzen. Eta erreguec eman çaroeten egun bakotcheco bicigarria bere jatecoetaric eta berac edaten çuen arnotic, arren-eta hirur urthez haciac içan ondoan, guero egon citecençat erregueren aitzinean. Beraz, hequietan guerthatu ciren Judaco umeetaric, Daniel, Ananias, Misael eta Açarias. Eta ebaquien buruçaguiac eman çaroezten icenac, Danieli Baltasarrena, Ananiasi Sidraquena, Misaeli Misaquena, eta Açariasi Abdenagorena. Bada, Danielec bere baithan gogoa hartu çuen, etzela lohitu behar erregueren mahaineco jatecoez eta harec edaten çuen arnoaz, eta othoiztu çuen ebaquien buruçaguia utz ceçan kutsutic bere buruaren beguiratzera. Jaincoac berriz, Danieli eman ciozcan ebaquien buruçaguiaren beguithartea eta esquer ederra. Eta ebaquien buruçaguiac erran cioen Danieli: Beldur naiz ni ene erregue jaunarençat, ceinac bereci baitarozquitzuete jatecoa eta edatecoa; harec ikusten baditu çuen beguitharteac meheago çuen adineco berce guiçon-gazteenac baino, erregueri emanen dioçue ene burua. Eta Danielec erran cioen Malasarri, ceina Danielez, Ananiasez, Misaelez eta Açariasez cargutu baitzuen ebaquien buruçaguiac: Froga gaitzatzu, othoi, gu çure cerbitzariac hamar egunez, eta eman bequizquigu baratzecariac jatera eta ura edatera; Eta guero beguira dioçute gure beguitharteei eta erregueren jatecotic hazten diren berce guiçon-gazteenei; eta ikusten duçunaren arabera eguinen duçu çure cerbitzariequin. Hunec horrelaco solasac ençunic, frogatu cituen hamar egunez. Hamar egunen buruan berriz, hequien beguitharteac aguertu ciren hobeac eta guicenagoac erregueren jatecotic hazten ciren berce guiçon-gazte gucienac baino. Malasarrec eramaten cituen beraz hequien jatecoac eta edateco arnoa, eta ematen ciozcaten baratzecariac. Jaincoac berriz, guiçon-gazte hequiei eman ciozcaten jaquitatea eta arguitasuna liburu gucietan eta çuhurcian; Danieli aldiz eman cioen ikuspen eta ametsen adigarria. Bethe cirenean egunac ceinen buruan erregueren aitzinera, harec erran beçala, sarthu behar baitziren guiçon-gazteac, ebaquien buruçaguiac aguerraraci cituen Nabucodonosorren aitzinera. Eta minçatu citzaiotenean erregue, berce gucietan etzen kausitu Daniel, Ananias, Misael eta Açarias beçalacoric; eta erregueren aitzinean egotu ciren. Eta edocein gauça galda cioçoten çuhurciaren eta adimenduaren gainean, erreguec hequien baithan atzeman çuen hamarretan arguitasun guehiago, bere erreinu gucian cituen azti eta magoetan baino. Bada, Daniel han egotu cen Ciro erreguearen lehembicico urthea arteo. Nabucodonosorren erreguetasuneco bigarren urthean, Nabucodonosorrec içatu çuen amets bat eta laztu cen haren izpiritua, eta burutic goan citzaioen bere ametsa. Bada, erreguec manatu çuen, bilaraz cetzazten aztiac, magoac, gaizquinac eta Caldearrac, erregueri errateco cer amets içan çuen. Hauquiec ethorri cirenean, aguertu ciren erregueren aitzinera. Eta erreguec erran çaroten: Ikusi dut amets bat, eta izpiritua nahasia içanez, ez daquit cer ikusi dudan. Eta Caldearrec siriaraz ihardetsi cioten erregueri: Oi erregue, menderen mendez bici çaite; çure cerbitzariei erroçute çure ametsa, eta emanen dugu haren arguipena. Eta ihardestean erreguec erran cioten Caldearrei: Gauça burutic goan çait; baldin ez badarotaçue erraten cer amets içan dudan eta cer erran nahi duen, galduco duçue bicia, eta çuen etcheac salceco oihu eguinac içanen dire. Baldin ordean erraten badarotaçue ametsa eta harec erran nahi duena, ene ganic içanen ditutzue sari, emaitza eta ohore handiac: erran diçadatzue beraz ametsa eta haren arguitasuna. Caldearrec bigarren aldico ihardetsi çuten, eta erran: Erreguec bere cerbitzariei erran bioçote ametsa, eta guc emanen dugu haren arguitasuna. Erreguec ihardetsi eta erran çuen: Eçagutzen dut ongui luçamenqueta çabilçatela, burutic goan çaitalacotz ametsa. Baldin beraz ez baduçue erraten ametsa, gauça bat da çuetaz uste içateco, gueçurrezco eta enganioz bethericaco arguipen cerbait xuxenduco duçuela, niri elhe xuritzen haritzeco dembora goan dadien arteo. Erradaçue, bada, ametsa, jaquin deçadan hean eguiazcoa emanen duçuen haren arguitasuna. Caldearrec beraz erregueren aitzinean ihardestean, erran çuten: Erregue, lurraren gainean ez da guiçonic, çuc galdatzen duçuna eguin deçaqueenic, ez-etare erregueetan hain handi eta ahalsuric horrelaco gauça egundaino galdatu duenic azti, mago edo Caldear bati; Alabainan, erregue, çuc galdeguiten duçuna gaitza da, eta ez da kausituco guiçonic hori erregueren aitzinean erranen duenic, lekat jaincoec, ceinec guiçonequin ez baitute iharduc-menduric. Hari adituric, erregue sulian sarthu cen, eta bere hasarre handian manatu çuen hilaraz cetzazten Babilonaco çuhurrac oro. Eta erabaquia ilki cen ondoan, hilcen hari cituzten çuhurrac, eta galduac içateco bilhatzen cituzten Daniel eta bere lagunac. Orduan Danielec legue eta erabaqui hori cer ciren galdatu çaroen Arioqui, armadaco buruçaguiari, ceina ilkia baitzen Babilonaco çuhurren hilaraztera. Eta hura baitzen erregueren ganic escu hori içatu çuena, Danielec galdeguin çaroen cer ariaz erregueren ahotic ilki citaqueen erabaqui bat horrembat dorphea. Beraz Arioquec Danieli erran cionean gauça, Daniel aguertu cen erregueren aitzinera, eta othoiztu çuen eman cioçon astia arguitasunaren eguiteco. Eta bere etchera sarthuric, eguitecoa erran cioten bere lagunei, Ananiasi, Misaeli eta Açariasi, Ceruco Jaincoaren ganic urricalpen escatzeco gauça itsu horren gainean, eta Daniel eta bere lagunac etzitecen gal Babilonaco berce çuhurrequin. Orduan misterio hori gauaz aguertua içan citzaioen Danieli ikuspen batez; eta Danielec benedicatu çuen ceruco Jaincoa, Eta hunela minçatu cen: Benedicatua içan bedi Jaunaren icena egundainotic eta egundainora, ceren çuhurcia eta indarra harenac baitire. Harec aldatzen ditu demborac eta mendeac, kencen eta eçarcen erresumac, çuhurrei ematen çuhurcia, eta arguituac direnei jaquitatea. Harec aguercen ditu gauça barrenac eta gordeac, eta eçagutzen ilhumbeetan daudecenac, eta harequin da arguia. Çuri, gure arbasoen Jaincoa, darotzut aithor bihurcen, eta laudatzen çaitut, ceren daroztatzun eman çuhurcia eta indarra, eta orai daroztatzun erakutsi galdatu darozquitzugunac, ecen aguertu darocuçu erreguec nahi duen gauça. Guero Daniel goan cen Arioquen gana, ceina Babilonaco çuhurren galarazteco manatua baitzen erreguez, eta hunela minçatu citzaioen: Ez betzatzu gal Babilonaco çuhurrac; sarraraz neçaçu erregueren aitzinera, eta nic erregueri emanen diot bilhatzen duen arguitasuna. Orduan berehala Arioquec sarraraci çuen Daniel erregueren aitzinera, eta erran cioen erregueri: Aurkitu dut guiçon bat Judaco gathibuen umeetaric, erregueri behar den arguitasuna emanen dioena. Erreguec ihardetsi çuen, eta erran cioen Danieli, ceina deitzen baitzuten Baltasar: Uste duçu eguiazqui erran ahal ditzaqueçudala ikusi dudan ametsa eta haren arguitasuna? Eta erregueren aitzinean ihardestean, Danielec erran çuen: Çuhurrec, magoec, aztiec, usnaguinec ecin aguer dioçoquete erregueri erreguec galdatzen duen misterioa. Bainan ceruan bada Jainco bat, misterioac aguercen dituena, ceinac çuri, erregue Nabucodonosor, erakutsi baitarozquitzu azquen demboretan ethorcecoac diren gauçac. Hunelacoac dire çure ametsa eta çure buruco ikuspen ohean içan ditutzunac: Çu, oi erregue, çure ohean gogoeta abiatu çare, oraico gauça hauquien ondoan cer den guerthatuco; eta misterioac aguercen dituenac erakutsi darozquitzu ethorcecoac diren gauçac. Niri ere segretu hori aguertua içan çait, ez çuhurciaz, hura ene baithan handiagoa delacoan bici diren berce gucietan baino; bainan segretu horren arguitzapena, gauça agueria eguin dadien erreguerençat, eta eçagut detzatzun çure izpirituco asmuac. Çuc, oi erregue, ikusten cinduen, eta hara guiçamolde handi bat beçala; guiçamolde handi eta irazqui gaitzeco hura xutic çagoen çure aitzinean, eta lazgarria cen haren beguiratzea. Guiçamolde haren burua cen urhe ederrenetic; bulharrac berriz eta besoac cilharrez; aldiz, sabela eta ixterrac cobrez; Çangarrac berriz, burdinaz; oinen pharte bat cen burdinaz, berce bat berriz, buztinez. Horrela ikusten cinduen, harri bat menditic ambildu cen arteo nihoren escuac igorri gabe; eta guiçamoldea jo çuen burdinazco eta buztinezco oinetan, eta xehacatu cituen. Orduan bardin phorroscatuac içan ciren burdina, buztina, cobrea, cilharra eta urhea, eta herraustuac lastoa udan larrainean beçala; haiceac eraman cituen eta nihon etzen kausitu hequietaric; guiçamoldea jo çuen harria mendi handi bat bilhacatu cen, eta bethe çuen lurra oro, Hori da ametsa; arguipena ere erranen dugu çure aitzinean, oi erregue. Çu çare erregueen erregue; eta ceruco Jaincoac eman içan darozquitzu erresuma, indarra, nausitasuna eta ospea, Eta guiçonen umeac eta lurreco abereac daudecen toqui guciac; ceruco hegastinac ere escura eman darozquitzu, eta çure nausitasunaren azpian eçarri ditu gauça guciac: çu çare beraz urhezco burua. Eta çure ondotic jaiquico dire berce erresuma bat, çurea baino xumeagoa, cilharrezcoa; eta hirugarren erre-suma bat, cobrezcoa, lur guciari manatuco duena. Eta laugarren erresuma bat içanen da burdina iduri. Nola burdinac oro xehatzen eta cebatzen baititu, hala xehaturen eta herrausturen ditu guciac. Bada, ikusi ditutzun beçala oinac eta erhiac, pharte baxera lurrez eta pharte burdinaz; erresuma ere erdizcacoa içanen da, nahiz burdin ethorquitic den ilkitzen, ikusi duçunaren arabera burdina, baxera lurrarequin nahasia. Eta ikusi ditutzun beçala oinetaco erhiac, pharte burdinaz eta pharte baxeraz; erresuma ere içanen da pharte gothorra eta pharte hauscorra. Eta nola ikusi baituçu burdina baxera lurrarequin nahasia, erresumac ere elkarri loturen dire guiçonen arteco arrimuz; bainan ez dire elkarri iratchiquiren, burdina baxeraquiaren ecin nahasteca ditaqueen beçala. Ceruco Jaincoac berriz, erresuma hequien egunetan eraiquiren du erreinu bat, nihoiz-ere xahutuco ez dena, eta haren erresuma ez da berce populu bati içanen emana; aldiz, herraustuco eta eceztatuco ditu erresuma horiec oro, eta berac du menderen mendetan iraunen. Ikusi duçunaren arabera, harri bat içan baita menditic escuaren lagunça gabe iraulia, eta phorrastatu baititu baxera, burdina, cobrea, cilharra eta urhea, Jainco handiac erregueri erakutsi içan diozca, guerorat guerthatu behar direnac; eta ametsa eguiazcoa da eta haren arguipena cina. Orduan Nabucodonosor erreguea erori cen ahuspeca, eta adoratu çuen Daniel, eta manatu cituen bitimac eta isensua, hari sacrifica cioçotençat. Beraz Danieli minçatuz erran çaroen: Çure Jaincoa eguiazqui jaincoen Jaincoa da, eta erregueen Jauna, eta misterioen arguitzailea, segretu hori aguertu ahal içan duçunaz gueroztic. Orduan erreguec alchatu çuen Daniel carguric gorenera, eta eguin ciozcan emaitza handiac eta hainitz; eçarri çuen Babilonaco herrialde gucien gainean buruçagui, eta aitzindarien aitzindari Babilonaco çuhur gucien gainean. Danielec berriz, erregueri galdaturic, erreguec eman çaroten Sidraqui, Misaqui eta Abdenagori Babilonaco herrialdeco eguitecoen cargua; aldiz, Daniel bera cen erregueren athean. Nabucodonosor erregueac eguin çuen guiçamolde bat urhezcoa, hirur hogoi beso gora eta sei beso çabal cena; eta eçarri çuen Duraco celhaiean, Babilonaco herrialdean. Nabucodonosor erregueac beraz igorri çuen satrapen, cargudunen, juieen, tropetaco buruçaguien, herrialdetaco buruçagui eta aitzindarien, eta erresumaco handien bilaraztera, ethor citecençat guciac, erregue Nabucodonosorrec alchatu guiçamoldearen dedicacionera. Orduan bildu ciren satrapac, cargudunac, juieac, tropetaco buruçaguiac eta herrialdetaco aitzindariac, cargutan eçarriac ciren jaunac eta erresumaco handimandiac oro, ethorceco erregue Nabucodonosorrec alchatu guiçamoldearen dedicacionera. Jarri ciren beraz, erregue Nabucodonosorrec alchatu guiçamoldearen aitzinean. Eta erançuleac hazcarqui oihu eguiten çuen: Populu, leinu eta minçaia gucietaco guiçonei erraten çaitzue, Turuta, xirola, guitarra, sambuca, maniurra, tuntuna eta musica mots gucien otsa adituco duçuen orduan, lurrerat eroriz adora çaçue Nabucodonosor erregueac alchatu duen urhezco guiçamoldea. Aldiz, baldin norbaitec ez badu, lurrerat eroriz adoratzen, ordu berean içanen da labe gorritu batera arthiquia. Guero beraz populu guciec aditu çuten beçain laster turuta, xirola, guitarra, sambuca, maniurra, tuntuna eta musica mota gucien otsa, populu, leinu eta minçaia gucietaco guiçonec adoratu çuren Nabucodonosor erregueac eçarri çuen urhezco guiçamoldea. Eta orduan berean Caldear guiçon batzuec, berehala hurbilduric, jaçarri çuten Juduen contra; Eta Nabucodonosor erregueari erran çaroten: Oi erregue, menderen mendez bici çaite. Çuc erabaquia eman duçu, oi erregue, guiçon guciac lurrerat erorico cirela adituco çutenean turuta, xirola, guitarra, sambuca, maniurra, tuntuna eta musica mota gucien otsa, eta adoratuco çutela urhezco guiçamoldea; Aldiz, baldin norbaitec ez baçuen lurrerat eroriric adoratzen, labe gorritura içan çadien arthiquia. Badire beraz Judu guiçon batzu, ceinei eman baitioçute Babilonaco herrialdeco eguitecoen cargua, Sidrac, Misac eta Abdenago; guiçon horiec erdeinatu dute, oi erregue, çure erabaquia; ez dituzte ohoratzen çure jaincoac, eta ez dute adoratzen çuc alchatu duçun urhezco guiçamoldea. Orduan, hasarrez eta iraquiduraz betheric, Nabucodonosorrec manatu çuen erakar cetzazten Sidrac, Misac eta Abdenago, ceinac içan baitziren berehala erregueren aitzinera erakarriac. Eta Nabucodonosor erregueac, hunela minçatuz erran çaroeten: Sidrac, Misac eta Abdenago, eguia othe da ez ditutzuela ohoratzen ene jaincoac eta ez duçuela adoratzen nic eçarri dudan guiçamoldea? Orai beraz ene manuaren bethetzera balin baçaudezte, adituco duçuen beçain sarri turuta, xirola, guitarra, sambuca, maniurra, tuntuna eta musica nola gucien otsa, lurrerat eror çaitezte, eta adora çaçue nic eguin dudan guiçamoldea; baldin ez baduçue adoratzen ordu berean içanen çarete labe gorritura arthiquiac. Eta cein da jaincoa ene escutic atheraco çaituztetena? Sidraquec, Misaquec eta Abdenagoc ihardestean erran cioten Nabucodonosor erregueari: Gauça hortaz ihardets deçaçugun ez da premia; Alabainan huna, oi erregue, gure Jainco ohoratzen dugunac, athera gaitzazque labe gorritutic, eta libra çure escuetaric. Baldin ez balu ere nahi, jaquiçu, oi erregue ez ditugula ohoratzen çure jaincoac, ez-eta adoratzen alchatu duçun urhezco guiçamoldea. Orduan Nabucodonosor errabiaz bethe cen, eta haren beguitharteco itchura ifrenciatu cen Sidraquen, Misaquen, eta Abdenagoren gainean, eta manatu çuen bero ceçaten labea, berotzen ohi cenetic çazpitan guehiago. Eta bere armadaco guiçonic hazcarrenei manatu cioten, arthic cetzazten Sidrac, Misac eta Abdenago, çangoac estecaturic labe gorritura. Eta berehala guiçon horiec labe gorritura arthiquiac içan ciren beren galça, buruco, oinetaco eta soinecoequin; Ecen premiacorra cen erregueren manua; labea berriz, gogorqui cen kaldatua. Hargatic Sidrac, Misac eta Abdenago arthiqui cituzten guiçon hequiec, hilac içan ciren suco garraz. Hirur guiçon hauquiec berriz, erran nahi da Sidrac, Misac eta Abdenago, estecatuac erori ciren labe gorrituaren erdira. Eta garraren erdian baçabilçan, Jaincoa laudatuz eta benedicatzen çutelaric Jauna. Açariasec berriz, xutic gueldituric, hunela othoitz eguin çuen, eta suaren erdian ahoa idequiric erran çuen: Benedicatua çare, gure arbasoen Jainco Jauna, eta çure icena laudagarria eta ospetsua da menderen mendetan; Ceren çucena baitzare guri eguin darozquigutzun gucietan, eta cinac baitire çure eguinça guciac, eta çucenac çure bideac, eta eguiazcoac çure erabaquiac oro. Alabainan erabaqui bidezcoac bethe ditutzu, gure gainera eta gure arbasoen hiri saindu Jerusalemeren gainera jautsaraci ditutzun gaitz gucietan; ecen eguian eta çucembidean erakarri ditutzu hequiec oro gure bekatuen ariaz. Alabainan bekatu eguin dugu, eta tzarqui ibili gare çure ganic urrunduz, eta orotan huts eguin dugu; Eta çure manamenduac ez ditugu ençun, ez-eta beguiratu, ez-etare bethe, manatu cinarocun beçala, guretzat içan çadien ongui. Gure gainera jautsaraci ditutzun gaitz guciac beraz, eta guri eguin darozquigutzunac oro, eguiazqui çucembidean eguin ditutzu, Eta arthiqui gaituçu gure etsai gaixto, guciz tzar eta legue-hausleen escuetara, eta lur guciaren gainean den erregueric makurrenaren eta gaixtoenaren escuetara. Eta orai ecin idec deçaquegu ahoa, eta bilhacatu gare çure cerbitzarien eta adoratzen çaituztenen ahalquea eta laidoa. Othoi, çure icenaren ariaz ez begaitzatzu etsaiari bethicotzat arthic, eta ez urra çurequilaco batasuna. Gutaric ez ken çure urricalmendua Abraham çure maitea gatic, Isaac çure cerbitzaria gatic eta Israel çure saindua gatic, Ceinei minçatu baitzare aguinduz hequien umeac berhaturen cintuela ceruco içarrac beçala eta itsas-bazterrean den legarra iduri; Ecen, Jauna, jendaia guciac baino gutituagoac gare, eta egun lur gucian beheratuac gare gure bekatuen ariaz. Eta egungo egunean ez da ez buruçagui, ez aitzindari, ez profeta, ez holocausta, ez sacrificio, ez escainça, ez isensu, ez çure aitzinean picainen lekuric, Ardiets ahal deçagunçat çure urricalmendua; bainan onhetsiac içan begaitez gure arimaco urriquian eta izpirituco beheramenduan. Nola aharien eta cecenen holocaustan, nola mila bildots guicenen holocaustan, hala eguin bedi egun gure buruen sacrificioa çure aitzinean, içan dadiençat çure gogaraco, ceren ahalcamenduric ez baita çure gaineco sinhestean bici direnençat. Eta orai bihotz oroz çuri jarraiquitzen eta çure beldur gare eta çure beguithartea bilhatzen dugu. Ez begaitzatzu ahalquetarat utz; bainan gure alderat eguiçu çure eztitasunaren eta çure nihonereco urricalmenduaren arabera. Eta athera gaitzatzu çure sendagailez, eta çure icenari ospe eman bioçoçu, Jauna. Eta çure cerbitzariei ordu gaitzac erakusten diozcatenac, ahalquetara içan beitez arthiquiac, çure ahal guciaz içan beitez urmariatuac, eta hautsia içan bedi hequien indarra; Eta jaquin beçate çu çarela bakarric Jainco Jauna eta ospeduna lurraren hedadura gucian. Eta erregueren cerbitzariac, hequiec surat arthiqui cituztenac, etziren baratzen labearen kaldatzetic naslicaz, arcolaz, bikez eta aihenez; Eta garra labetic goiti igaiten cen berrogoi eta bederatzi beso; Eta bazterretara jauci cen, eta erre cituen labearen ondoan atzeman cituen Caldearrac. Bada, Jaunaren ainguerua labera jautsi cen Asariasen eta haren lagunen gana, eta aldaratu çuen labeco suaren garra, Eta labearen erdia eguin çuen ihinz-haiceac ematen bacioen beçala; eta suac etzituen batere uquitu eta etzioten minic eguin, ez-eta den-gutieneco bidegaberic ekarri. Urduan equiec hirurac aho bakar batez beçala labean laudatzen, gordien eta benedicatzen çuten Jaincoa, cerratelaric: Benedicatua çare, gure arbasoen Jainco Jauna; laudagarria eta ospetsua, eta ororen gainetic goretsia çare mendeetan; benedicatua da çure ospearen icen saindua; laudagarria da eta ororen gainetic goretsia mende gucietan. Benedicatua çare çure ospearen templo sainduan; oroz gainetic laudagarria, oroz gainetic goretsia mendeetan. Benedicatua çare çure erresumaco tronuan; oroz gainetic laudagarria, oroz gainetic goretsia mendeetan. Benedicatua çare, ondar-leceac ikusten ditutzuna, eta querubinen gainean jarria çarena; oroz gainetic laudagarria, oroz gainetic goretsia mendeetan. Benedicatua çare ceruco orcian, eta laudagarria eta ospagarria mendeetan. Jaunaren lan guciec benedica çaçue Jauna; lauda eta gorets çaçue oroz gainetic mendeetan. Jaunaren aingueruac, benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Ceruac, benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Ceruen gainean çareten ur guciec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Jaunaren berthute guciec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Iguzqui-ilharguiec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Ceruco içarrec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Uri eta ihinz guciec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Jaincoaren haice guciec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Suac eta beroac benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Hotz-beroec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Ihinz-içotzec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Hormate eta hotsac benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Horma-elhurrec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Gau-egunec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Arguiac eta ilhumbeec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Simista-hedoiec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Lurrac benedica beça Jauna; lauda eta oroz gainetic gorets beça mendeetan. Mendi-munhoec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Lurrean ninicatzen çareten guciec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Ithurriec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Itsaso-hibaiec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Bale eta uretan higuitzen çareten guciec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Ceruco hegastin guciec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Basabere eta acienda guciec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Guiçasemeec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Israelec benedica beça Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets beça mendeetan. Jaunaren aphecec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Jaunaren cerbitzariec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Prestuen izpiritu-arimec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Saindu eta bihotzez aphalec benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan. Ananias, Açarias, Misael, benedica çaçue Jauna; lauda eta ororen gainetic gorets çaçue mendeetan; Ceren gaituen hobitic atheratu, herioaren escuetaric salbatu, gar bicietaric libratu eta suaren erditic ilki. Aithor bihur dioçogun Jaunari, ceren den ona, ceren haren urricalmenduac dirauen menderen mendetan. Jaincotiarrac çareten guciec benedica çaçue jaincoen Jainco Jauna; lauda çaçue eta aithor dioçoçuen bihur, ceren mende gucietan dirauen haren urricalcortasunac. Orduan Nabucodonosor erreguea harritu cen, eta brastacoan xutitu cen, eta bere handi-mandiei erran çaroten: Ez ditugu surat arthiqui hirur guiçon estecatuac? Hauquiec erregueri ihardestean, erran cioten: Eguia da, erregue. Eta ihardetsi eta erran çaroeten: Hara, nic ikusten ditut lau guiçon lokarriric gabe, eta suaren erdian dabilçala, eta andeamenduric batere ez da horietan, eta laugarrenaren itchurac iduri du Jaincoaren semearena. Orduan Nabucodonosor hurbildu cen labe gorrituaren athera, eta erran çuen: Sidrac, Misac eta Abdenago, Jainco goraren cerbitzariec, ilki çaitezte eta çatozte. Eta berehala Sidrac, Misac eta Abdenago atheratu ciren suaren erditic; Eta satrapac, cargudunac, juieac eta erresumaco handi-mandiac, bilduac beguira çauden guiçon hequiei, ceren suac etzuen içan hequien gorphutzen gainean deusere indarric, eta hequien buruco ile bat etzen erreric, hequien soinecoec etzuten gambioric, eta suaren usaina bera etzen hequietan iragan. Orduan, bere baitharic jauciric, Nabucodonosorrec erran çuen: Benedicatua içan bedi horien Jaincoa, erran nahi da Sidraquena, Misaquena eta Abdenagorena, ceinac igorri baitu bere ainguerua eta libratu baititu bere cerbitzariac, hauquiec içan dutelacoz haren baithan sinheste, gogor eguin diotelacoz erregueren hitzari, eta beren gorphutzac eman dituztelacoz, ez cerbitzatzea gatic eta ez adoratzea gatic berce jaincoric batere beren Jaincoa baicic. Nic eçarri dut beraz erabaqui hau: Edocein populu, leinu eta minçaietaco guiçon, burho bat athiqui duqueena Sidraquen, Misaquen eta Abdenagoren Jaincoaren contra, galdua içan bedi, eta hainaren etchea xahutua, ecen ez da berce Jaincoric hola salba deçaqueenic. Orduan erreguec cargutan aitzinatu cituen Sidrac, Misac eta Abdenago Babilonaco herrialdean. Nabucodonosor erreguea, lur guciaren gainean egoten diren populu, jendaia eta minçaia orotaco guiçonei: Berha bequiçue baquea. Jainco guciz gorac ene aitzinean eguin ditu eçagutzariac eta sendagailac. Ene gogaraco içatu da beraz erançutea Haren eçagutzariac, ceren handiac baitire, eta haren sendagailac, ceren gaitzac baitire; eta haren erreinua, bethirainoco erreinua da, eta haren ahala guiçaldietaric guiçaldietara hedatzen dena. Ni Nabucodonosor, descansuz nindagoen ene etchean, eta çorionean ene jaureguian: Içatu dut laztu nauen amets bat; eta ene gogoetec ene ohean, eta ene buruco ikuspenec nahasi içan naute. Eta erabaqui bat eçarri içan dut, ene aitzinera aguer citecen Babilonaco çuhur guciac, eta niri eman ceçatedan ametsaren arguitasuna. Orduan sarthu dire aztiac, magoac, Caldearrac eta usnaguinac; erran diotet ene ametsa, eta ez darotade eman haren arguitasuna, Ene aitzinera sar çadien arteo Daniel ene laguna, ceina Baltasar deitzen baita ene Jaincoaren icenaren arabera, eta ceinac bere baithan baitu jainco sainduen izpiritua; eta haren aitzinean erran dut ametsa. Baltasar, asmaguinen buruçaguia, nola baitaquit nic çure baithan duçula jainco sainduen izpiritua, eta çuretzat ez dela ecin-barrenduzco segreturic; erradaçu cer diren nic ametsetan ikusi ditudan ikuspenac, eta cer erran nahi duten. Ene buruco iduripena ene ohean: Ikusten nuen, eta hara çuhaitz bat lurraren erdian, eta gaitza cen haren goratasuna. Çuhaitza handia eta hazcarra cen, eta haren lucetasunac uquitzen çuen cerua, eta iduri çuen hedatzen cela lur gucico bazterretaraino. Hostoac cituen guciz ederrac, eta fruituz estalia cen; oroc jatecoa aurkitzen çuten hartan; haren azpian egoten ciren aciendac eta lar-abereac, eta haren adarretan çauden ceruco hegastinac, eta hartaric hazten ciren haraguidun guciac. Ene izpirituco ikuspenean ikusten nuen ene ohearen gainean; eta hara beguirale bat, saindu bat jautsi cela. Hazcarqui oihu eguin çuen eta hunela minçatu cen: Ebacaçue çuhaitza eta motzatzue horren adarrac; iharrosatzue horren hostoac eta barraia fruituac; horren azpian diren abereec ihes eguin beçate, eta adarretaric hegastinac itzur beitez. Guciagatic, lurrean utzoçuete horren erroei hazteco çaina; burdinazco eta cobrezco lokarriz içan bedi amarratua, bazterretan diren belharren erdian, eta ceruco ihinçaz içan bedi bustia, eta basabereequin içanen du lurreco belharra bere hazcurri. ken bequio bere guiçon-bihotza, eta abere-bihotza eman bequio; eta çazpi ephe iragan beitez horren gainetic. Hori beguiraleen erabaquian da manatua, hori da sainduen hitza eta galdea, bicidunec eçagut deçaten arteo Guciz-Gora dela nausi guiçonen erresuman; nahi duenari ematen dioela hura, eta guiçonic aphalena eçarrico duela nahi badu haren gainean erregue. Nic, Nabucodonosor erregueac içatu dut amets hori: çuc beraz, Baltasar, laster emadaçu horren arguitasuna; ecen ene erresumaco çuhur guciac ecin eman diaçaquetet garbitasunic; çuc ordean ahala baduçu, çure baithan delacoz jainco sainduen izpiritua. Orduan Daniel, ceina deitzen baitzuten Baltasar, ixil-ixila abiatu cen bere baithan gogoetaca, oren baten heina beçala; eta bere gogoetec nahasten çuten. Aldiz erreguec erran çaroen: Baltasar, ametsac eta horren arguitzeac ez beçaitzate nahas. Baltasarrec ihardetsi eta erran çuen: Ene Jauna, ametsa gaitzirizcotan çaduzcatenen gainera, eta horren arguitasuna çure etsaien gainera bihur beitez. Çuhaitz handi eta hazcar ikusi duçuna, ceinaren goratasuna helcen baitzen ceruraino, eta ceinac iduri baitzuen lur guciaren gainera hedatzen cela; Eta haren hostoac guciz ederrac, eta fruituac mulkoca baitziren, eta oroc hartan aurkitzen baitzuten jatecoa, haren azpian egoten cirelaric bazterretaco basabereac, eta haren azpian çaudecelaric ceruco hegastinac; Erregue, çu çare hura, çu handitu eta orotan nausitu çarena; eta çure handitasuna berhatuz goan da, eta heldu içan da ceruraino, eta çure ahala hedatu içan da lur guciaren bazterretara, Guero erreguec ikusi duena, beguirale bat, saindu bat jausten cerutic eta erraten: Ebac eta urra çaçue çuhaitza; gucia gatic lurrean utzaçue horren erroco çaina; burdinaz eta cobrez içan bedi amarratua campoco belharretan, eta ceruco ihinçaz içan bedi bustia, eta basabereequin alha bedi, çazpi ephe horren gainean aida ditecen arteo; Hau da Guciz-Gorac ene erregue jaunaren gainera arthiqui erabaquiaren garbitasuna: Guiçonen artetic iraiciren çaituzte, eta aciendequin eta basabereequin içanen da çure egoitza, eta idiac beçala janen duçu belharra, eta ceruco ihinçaz bustico çare; çazpi ephe halaber aldatuco dire çure gainean, eçagut deçaçun arteo Guciz-Gora dela guiçonen erresumaren gainean nausi, eta nahi duqueenari ematen duela hura. Aldiz manatua içan dena, lurrean utzia içan dadiela haren erroetaco çaina, erran nahi da çuhaitzarena; hori da çure erresuma gueldituco çaitzula, eçagutu duqueçun ondoan, ceruticacoa dela ahala. Aria hortaz, erregue, çure gogaraco içan bedi ene errana: amoinez berreros çatzu çure bekatuac, eta beharren alderaco urricalpenez çure gaizquiac; Jaincoac beharbada barkaturen darozquitzu çure hobenac. Horiec oro guerthatu citzaizcon Nabucodonosor erregueari. Hamabi hilabetheren buruan, pasaieta çabilan Babilonaco jaureguian, Eta erraten abiatu cen: Ez othe da hau Babilona handia, nic eguin dudana ene erresumaco jar-lekutzat, ene ahalaren indarrean eta ene ospearen distiragarri? Eta hitza oraino erregueren ahoan celaric, minço bat jautsi cen cerutic: Nabucodonosor erreguea, hau çaic erraten: Hire erresuma berce baten burura iraganen duc hire ganic. Eta guiçonen artetic iraiciren haute, eta aciendequin eta basabereequin içanen duc hire egoitza, eta idiac beçala janen duc belharra; eta çazpi ephe aldaturen dituc hire gainean, eçagut deçacan arteo, Guciz-Gora dela guiçonen erresuman nausi, eta berac nahi duenari emanen dioela hura. Oren berean hitza bethe cen Nabucodonosorren gainean; eta guiçonen artetic iraicia içan cen, eta belharra jan çuen idiac beçala, eta ceruco ihinça çarioen haren gorphutzari, luçatu citzaizquioen arteo ileac arrano-hegatsac beçala eta behatzac hegastinenac iduri. Egunac iragan ciren ondoan beraz, nic Nabucodonosorrec goititu nituen beguiac cerura, eta bihurtua içan citzaitan adimendua: eta benedicatu nuen Guciz-Gora, eta laudatu eta ospatu nuen bethi eta bethi bici dena, ceren bethirainoco baita haren ahala eta guiçamendeetaric guiçamendeetara hedatzen baita haren erreguetasuna. Eta lurrean bici diren guciac ezdeusençat iduquiac dire haren aitzinean; ecen bere nahiaren arabera eguiten du, hala ceruco berthuteen gainean, nola lurrean bici direnen gainean; eta ez da haren escuari ihardetsico dioenic, ez-eta erranen dioenic: Certaco eguin duçu hori? Orduan berean itzuli citzaitan adimendua, eta berriz heldu nincen ene erreguetasuneco ohore eta ospera; eta bihurtu çait lehengo ene itchura; eta handiec eta cargudunec bilhatu naute, eta berriz jarria naiz ene erreguetasunean, eta lehengo handitasuna berhatu çait. Orai beraz, nic Nabucodonosor erregueac laudatzen, handiesten eta goresten dut ceruco erregue; ceren haren eguinça guciac cinac, haren bide guciac çucenac baitire; eta aphal baitetzazque hampurusquerian dabilçanac. Baltasar erregueac barazcari handi bat eman cioten bere handi-mandietaric milari, eta bakotchac edan çuen bere adinaren arabera. Erreguec beraz (orducoz arnotua cen) manatu çuen ekar cetzazten, Jerusalemen içan cen templotic haren aita Nabucodonosorrec ekarri urhezco eta cilharrezco unciac, erreguec eta haren emazteec eta ohaideec hequietan edateco. Orduan ekarri cituzten, Jerusalemen içan cen templotic hartu urhezco eta cilharrezco unciac; eta hequietan edan çuten erreguec eta haren handi-mandiec eta haren emazte eta ohaideec. Arnoa edaten çuten, eta beren jainco urhezco, cilharrezco, cobrezco, burdinazco, çurezco eta harrizcoac laudatzen cituzten. Oren berean aguertu ciren erhi batzu, erregue-salhaco harrasian, ganderailuaren parrean iscribatzen çuen guiçon baten escua iduri; eta erregue beguira çagoen iscribatzen hari cen escuco erhiei. Orduan erregueren beguithartea itchuragaiztu cen, eta bere gogoetac asaldutan eçarcen çuten; eta haren guerrunceco guilçac malgutzen ciren, eta haren belhaunac elkarri joca hari ciren. Hargatic erreguec hazcarqui oihu eguin çuen sarraraz cetzazten magoac, Caldearrac eta usnaguinac. Eta Babilonaco çuhurrei minçatuz, erreguec erran çuen: Edoceinec iracur deçaçuen iscribu hori eta eman diaçadan horren arguitasuna, purpuraz jauncico da, urhezco gathe bat içanen du lephoan, eta hirugarren içanen da ene erresuman. Orduan erregueren çuhur sarthuac ciren guciec ecin iracurtu çuten iscribua, eta erregueri ecin eman cioten arguitasunic. Horrec guehiago nahasi çuen Baltasar erreguea, eta aldatu citzaioen beguithartea, eta harequilaco handiac ere nahasten hari ciren. Erreguina berriz, erregueri eta harequilaco handiei guerthatu citzaiotenaren ariaz, sarthu cen barazcarico salhara, eta erran çuen: Erregue, bici çaite bethi; çure gogoetac ez beitez nahas, eta çure beguithartea ez bedi deseguin. Çure erresuman bada guiçon bat, jainco sainduen izpiritua berequin duena; eta çure aitaren egunetan, jaquitatea eta çuhurcia aurkitu dire haren baithan; ecen Nabucodonosor erregueac, çure aitac, eçarri ere çuen magoen, xarmatzaileen, Caldearren eta usnaguinen buruçagui; çure aitac, diot, oi erregue; Ceren izpiritu hedatuagoa, gurbiltasuna, adigarria, ametsen arguitzeco ancea, segretuen aguercecoa, gauça coropilatuen çabalcecoa atzeman baitziren haren baithan, erran nahi da Danielen baithan, ceinari erreguec eman baitzaroen Baltasarren icena. Hargatic orai Daniel deithua içan bedi, eta harec emanen du arguitasuna. Beraz erregueren aitzinera sarraraci çuten Daniel. Erreguec erran cioen lehenic: Çu çare Daniel Judaco ume gathibuetaricacoa, ene aita erreguec Judeatic hunat ekarria? Çutaz aditua naiz, jaincoen izpiritua baduçula; eta jaquitatea, aditza eta çuhurcia çutan berceetan baino hedatuagoac aurkitu direla. Eta orai ene aitzinera sarraraci dituzte mago jaquinsunac, iscribu horren iracurcera eta horren arguitasunaren ematera niri; eta hitz horien garbitasunic ecin atheratu dute. Bainan çutaz aditu dut gauça itsuac argui eta coropilatuenac çabal detzazquetzula; baldin beraz gai baçare iscribu horren iracurceco eta horren garbitasunaren niri emateco, purpuraz jauncico çare, eta urhezco gathe bat içanen duçu lephoan, eta ene erresuman hirugarren aitzindari içanen çare. Solas horiei ihardestean, Danielec erran çuen erregueren aitzinean: Çure emaitzac çuretzat, eta berce bati emotzu çure etcheco onac; gucia gatic iracurtuco darotzut iscribu hori, erregue, eta erakutsico darotzut cer erran nahi duen. Oi erregue, Jainco guciz gorac çure aita Nabucodonosorri eman ciozcan erreguetasuna, handitasuna, ospea eta ohorea; Eta hari erran cioen ahal handia gatic, populu, leinu eta minçaia orotaco guiçonac ikaran eta haren beldurrez çauden; hilarazten cituen nahi cituenac, nahi cituenac jotzen, alchatzen nahi cituenac, nahi cituenac aphalcen. Bainan haren bihotza hantu cenean, eta haren izpiritua hampurusqueriari erran, kendua içan cen bere erresumaco tronutic eta iraici citzaioen bere ospea; Eta guiçasemeen artetic kendua içan cen; haren bihotza ere lar-abereequilaco eçarria içan cen, eta basastoequin çuen bere egoitza; belharra halaber idiac beçala jaten çuen, eta haren gorphutzari ceruco ihinça çarion, eçagutu çuen arteo Guciz-Gorac duela ahala guiçonen erresuman, eta nahi duena eraiquitzen duela haren gainera. Çuc ere, Baltasar, haren semeac, ez duçu beheratu çure bihotza, horiec oro cinazquien arren; Bainan ceruco nausiaren contra alchatu çare; eta haren templeco unciac çure aitzinera ekarriac içan dire, eta hequietan edan duçue arnoa, çuc, çure handiec, çure emazte eta ohaideec; laudatu ditutzu halaber çure jainco cilharrezco, urhezco, cobrezco, burdinazco, çurezco eta harrizcoac, ceinec ez baitute ez ikusten, ez aditzen, ez hautematen; ez dioçu, berriz, ospe bihurtu Jaincoari, ceinac bere escuan baitaduzca çure hatsa eta çure bide guciac. Hargatic harec igorri du escua ceinaren erhiac iscribatu baitu hatz horietan dena. Hau da, berriz, hor xuxendua den iscribua: MANE, THECEL, PHARES. Eta huna hitz horien arguipena: MANE: Jaincoac kondatu ditu çure erreguetasuneco egunac, eta azquena bethe da. THECEL: Balançan eçarria içan çare eta phisuz escas atzemana. PHARES: Çure erresuma bi çathi eguina, Mediarrei eta Persiarrei emana da. Orduan, erregueren manuz, Daniel purpuraz jauncia içan cen, urhezco gathe bat inguratu cioten lephoan, eta oihu eguina içan cen, harec çuela erresuman hirugarren aitzindariaren escua. Gau berean hila içan cen Baltasar Caldearren erregue. Eta erresuman haren ondoco içan cen Dario Mediarra, ceinac baitzituen hirur hogoi eta bi urthe. Darioc bere erresuman nahi içan eta eçarri cituen sei hogoi satrapa, erresuma guciaren gainean manatzeco. Eta hequien gaineco eçarri cituen hirur buruçagui, ceinetaric bat baitzen Daniel, satrapec hequiei emateco beren ariac, eta erreguec etzeçan içan gogobeharduraric jasaiteco. Danielec, bada, satrapa eta buruçagui guciac xitzen cituen, ceren Jaincoaren izpiritua nasaiago baitzen haren baithan. Bada, erreguec burutan cerabilan hura erresuma guciaren gainean eçarcea; hargatic buruçaguiac eta satrapec ariaqueta çabilçan, Danielençat cerbait estacuru atzeman beharrez erregueren alderaco eguimbideetan; eta ecin aurkitu ahal içan çuten ez ariaric, ez-eta nabarmenceco bideric batere, fidela celacoz, eta den-gutieneco hutsic, ez-eta hutsaren aiheruric etzelacoz haren baithan atzematen. Guiçon hequiec erran çuten: Daniel horri ez diogu cerbait aitzaquia kausituco, non-ez beharbada horren Jaincoaren leguean. Orduan buruçaguiec eta satrapec malçurqui amainatu çuten erregue, eta hunela minçatu citzaizcon: Dario erreguea, menderen mendez bici çaite. Batzarre iduqui dugu çure erresumaco aitzindari guciec, cargudunec, satrapec, bilçarrecoec eta juieec, athera dadiençat erregueren icenean erabaqui eta manamendu bat, nor-nahic eguiten badu cerbait galde hogoi eta hamar egunic barnean edocein jainco edo guiçoni, çuri ez bada, oi erregue, lehoinen cilhora içan dadien arthiquia. Hargatic orai gogor çaçu erabaqui hori, eta iscriba çaçu manamendua, arren-eta Mediarrec eta Persiarrec eçarri leguea ez dadien içan aldatua, eta norinahiri haustea ez daquioen içan haiçu. Beraz Dario erregueac eçarri eta atheratu çuen erabaquia. Danielec hori jaquin çuen ondoan, erran nahi da legue eçarria cena, sarthu cen bere etcherat, eta bere salhaco leihoac Jerusalemeco alderat idequiric, egunean hirur aldiz, belhaunicatzen cen, adoratzen çuen bere Jaincoa eta aithor bihurcen çuen haren aitzinean, lehen eguiten ohi çuen beçala. Beraz, ardurarequin bilhatzen ciren guiçon horiec atzeman çuten Daniel bere Jaincoari hari citzaioela othoizca eta errequeica. Eta erregueren gana iganic, bere erabaquiaren gainean erran cioten: Oi erregue, ez othe duçu manatu edocein guiçonec othoitz deçan jaincoetaric edo guiçonetaric norbait hogoi eta hamar egunic barnean, çu ez bada, oi erregue, arthiquia içanen dela lehoinen cilhora? Hequiei ihardestean, erreguec erran çuen: Solas hori eguia da Mediarren eta Persiarren erabaquiaren arabera, ceina haustea ez baita cilhegui. Orduan ibardetsiz, erran çuten erregueren aitzinean: Judaco gathibuen umeetaric batec, Danielec, ez du axolaric iduqui çure legueaz eta atheratu duçun erabaquiaz, bainan egunean hiruretan egoten da othoitzean. Solas hori aditu çuenean, erreguec atsecabe handia içan çuen; eta Danielen alde eçarri çuen bihotza, haren salbatzeco, eta iguzquia sarthu arteo haritu cen hura atheratu beharrez. Bainan guiçon hequiec eçagutzen baitzuten erregueren gogoa, erran çaroten: Jaquiçu, erregue, Mediarretan eta Persiarretan legue dela, erreguec atheratu erabaqui baten mudatzea ez dela cilhegui. Orduan erreguec manatu, eta erakarri çuten Daniel, eta lehoinen cilhora arthiqui çuten. Eta Danieli erran cioen erreguec: Çure Jainco bethi adoratzen duçunac, berac libraturen çaitu. Eta ekarri çuten harri bat, eta eçarri çuten cilhoaren gainean, eta erreguec bere ciguiluaz eta bere handien ciguiluaz jo çuen, etzedinçat Danielen contra deusere eguin. Eta erregue goan cen bere etcherat, eta etzan cen afaldu gabe; haren aitzinera jatecoric etzuten ekarri, eta berçalde loac ihes eguin cioen. Orduan erregue, arguiaren lehembicico cirrintan jaiquiric, çalhuric goan cen lehoin-cilhora. Eta cilhora hurbilcean, doiamenezco minço batequin oihu eguin çuen, eta Danieli minçatu citzaioen: Daniel, Jainco biciaren cerbitzaria, çure Jainco bethi cerbitzatzen duçunac atheratu ahal othe içan çaitu lehoinen horcetaric? Eta Danielec erregueri ihardestean, erran çuen: Oi erregue, menderen mendez bici çaite. Ene Jaincoac igorri du bere ainguerua, hersi dituena lehoinen ahoac, eta ez darotade minic eguin; ceren haren aitzinean çucentasuna aurkitu baita ene baithan; eta çure aitzinean ere, oi erregue, gaizquiric ez dut eguin. Orduan erregue bozcario handitan sarthu cen horren ariaz, eta manatu çuen, cilhotic athera ceçaten Daniel; eta Daniel atheratua içan cen cilhotic, eta dainuric batere etzen haren baithan aurkitu içan, sinheste içan çuelacoz bere Jaincoaren gainean. Aldiz, erreguec manaturic, erakarri cituzten Danieli jaçarri cioten guiçon hequiec; eta lehoinen cilhora arthiquiac içan ciren berac eta beren haur eta emazteac; eta cilho-behereraino utzi gabe, lehoinec harrapatu cituzten, eta xehacatu cituzten hequien heçur guciac. Orduan Dario erregueac iscribatu cioten haren erresuma gucian egoten ciren populu, leinu eta minçaia gucietaco guiçonei: Baquea berha eta berha bequiçue. Nic emana da erabaquia, ene erre-suma eta manamenduco lurretan oro bici ditecen Danielen Jaincoaren ikaran eta beldurrean. Hura da ecen Jainco bicia eta bethierecoa menderen mendetan; eta haren erreguetasuna ez da eceztaturen eta haren ahalac iraunen du bethiraino. Hura da libratzailea eta salbatzailea, eçagutzariac eta sendagailac ceruan eta lurrean eguiten dituena, lehoin-cilhotic Daniel libratu duena. Bada, Danielec cargutan iraun çuen Darioren erreguetasunac becembat eta Ciro Persiarra erregatu arteo. Babilonaco erregue Baltasarren lehembicico urthean, Danielec içatu çuen amets bat; eta bere ohean ilki citzaioen bere buruco ikuspena; eta ametsa iscribatzean, hitz gutitan eçarri çuen, eta laburzqui hersiz, erran çuen: Gabaz ene ikuspenean ikusten nuen, eta hara ceruco lau haiceac itsaso handian guducatzen cirela. Eta lau basabere handi, bata bercea-ez-beçalacoa, igaiten ciren itsasotic. Lehembicicoac lehoin urrixa bat çuen iduri, eta bacituen arrano-hegalac. Beguira egon ninçaioen, hegalac atheratuac içan çatzaizcoeneraino; eta jaiqui cen lurretic, eta guiçona beçala oinen gainera jarri cen, eta eman cioten guiçon-bihotza. Eta hara berce basabere bat, harça iduri, aldean jarri cela; eta haren ahoan eta horcetan hirur lerro ciren; eta hula erraten cioten: Jaic hadi eta jan çac haragui hainitz. Guero beguira nindagoen, eta bara berce bat lehoinabarra iduri, eta hegalac bacituen hegastinac beçala, lau gaineco aldetic; eta basabere hartan baciren lau buru, eta ahala emana içan citzaioen. Guero beguira nindagoen gabazco ikuspen hortan, eta hara laugarren basabere bat, ikaragarria, harrigarria eta indar gaitzecoa; burdinazco horz handi batzu bacituen; jaten çuen eta phorroscatzen, eta ondarrac çangoen azpian oincatzen cituen; hura baino lehen ikusi nituen berce basabereac ez-beçalacoa cen, eta bacituen hamar adar. Adarrei beguira nindagoen, eta hara hequien erditic berce adar ttipi bat sorthu cela; eta lehembicico adarretaric hirur atheratuac içan citzaizcon aitzinetic eta hara adar hartan bacirela beguiac, guiçon-beguiac iduri, eta aho bat gauça handiac erraten cituena. Beguira nindagoen, tronuac eçarri cituzten arteraino; eta egunetaco çaharra jarri cen; haren jauncia xuria cen elhurra beçala, eta haren buruco ileac ardi-ile garbiena beçala; su garrezcoa cen haren tronua, eta hartaco arrodac su kaldatuzcoac. Suzco hibai bat fharrastaca ilkitzen cen haren beguithartetic; aingueruec miliunca cerbitzatzen çuten, eta hamar ehun miliunca çauden haren aitzinean juiea alkian jarri cen, eta liburuac idequiac içan ciren. Beguira nindagoen adar harec erraten cituen solas handiac gatic, eta ikusi nuen basaberea hila içan cela, eta haren gorphutza xahutua eta surat arthiquia cela errea içateco; Berce basabereen ahala ere kendua cela, eta hequien bicico iraupena xedatua cela ephe batera eta ephe bateraino. Gabazco ikuspen batean nindagoen beraz beguira, eta hara guiçonaren semea beçala çathorla ceruco hedoiequin, eta egunetaco çaharraren gana heldu içan cen; eta haren aitzinera erakarri çuten. Eta egunetaco çaharrac eman ciozcan ahala, ohorea eta erreguetasuna; eta populu guciec, leinu eta minçaia gucietaco guiçonec cerbitzaturen dute; haren ahala da bethirainoco ahala, eta kendua içanen etzaiona; eta haren erreguetasuna ez da galduco. Laztu cen ene barnea; ni, Daniel, icitu nincen horietaz, eta nahasi ninduten ene buruco ikuspenec. Han çaudenetaric baten gana hurbildu nincen, eta haren ganic eguia jaquin nahi nuen horien gucien gainean. Harec erran çarotan cer erran nahi çuten gauça horiec eta arguitu ninduen: Lau basabere handi horiec dire lau erresuma, lurraren gainean alchatuco direnac. Bainan Jainco guciz goraren sainduec hartuco dute nausitasuna; eta menderaino eta mendeetaco menderaino ardietsiren dute erreguetasuna. Guero nahi içan nuen ardurarequin arguitu laugarren basabereaz, ceina baitien arras berceac-ez-beçalacoa eta guciz lazgarria; burdinazco horçac eta aztaparrac cituen; jaten eta phorroscatzen eta ondarrac çangoen azpian osticatzen cituen. Eta nahi içan nuen arguitu buruan cituen hamar adarrez, eta sorthu citzaion berceaz, ceinaren aitzinean erori baitziren hirur adar; eta beguiac eta aho gauça handi errailea cituen adar hartaz, ceina berceac baino handiagoa baitzen. Beguira nindagoen, eta hara adar harec sainduen contra guerla eguiten çuela eta nausitzen citzaiotela, Egunetaco çaharra ethorri içan cen arteo; eta Guciz-Goraren sainduen alde erabaquia eman çuen; eta ethorri cen muga, eta sainduec ardietsi çuten nausitasuna. Eta hunela minçatu cen: Laugarren basaberea, lurraren gainean içanen den laugarren erresuma da, erresuma guciac baino handiagoa içanen dena; eta lur gucia iretsico, eta osticatuco, eta xehacatuco du. Aldiz, erresuma haren hamar adarrac, hamar erregue içanen dire; eta hequien ondotic jaiquico da berce bat, eta hura ahaldunagoa içanen da lehenecoac baino, eta aphalduco ditu hirur erregue. Eta Guciz-Goraren contra minçatuco da hampurutsuqui, eta xahutuco ditu Guciz-Goraren sainduac, eta usteco du aida detzazqueela demborac eta legueac; eta haren escura emanac içanen dire ephe bateraino, bi ephe eta ephe baten erdia. Eta juiea jarrico da hari ahalaren kenceco, eta hura xahutua eta galdua içan dadien akabançaraino; Aldiz, erreguetasuna, ahala eta ceru guciaren azpian den erresumaren handitasuna emanac içan daquizquion Guciz-Goraren sainduen populuari; ceinaren erreguetasuna bethicoa baita; eta erregue guciec cerbitzatuco dute, eta ethordun içanen çaizquio. Huntan akabatu cen solasa. Ni Daniel hainitz nahasten ninduten ene gogoetec, eta ene beguithartea gambiatu cen ene baithan; bainan solasa beguiratu nuen ene bihotzean. Baltasar erreguearen erreguetasuneco hirugarren urthean, niri aguertu citzaitan ikuspen bat, nic Danielec hastean içan nuenaz gueroztic. Ikusi içan nuen ene ikuspenean, Susaco campan nincelaric, Elamgo herrialdean baita hura; ikusi nuen beraz ene ikuspenean Ulaico athean nincela. Eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen, eta hara ahari bat aincira baten aitzinean çagoela; bacituen adar handi batzu, eta bat bercea baino handiagoa eta handituz cihoana cen. Guero Ikusi nuen aharia, mendebalerat, ipharrerat eta hegoarat adar-ukaldica hari cela; eta basabere guciec ecin cioçoqueten buru eguin, ez-eta haren ganic itzur beren buruac; eta nahi çuena eguin çuen, eta handi bilhacatu cen. Eta ni erneric nindagoen: hara berriz, ahuncetaricaco aker bat mendebaletic heldu cela lurraren hedadura gucian, eta etzuen uquitzen lurra; bada, akerrac baçuen bi beguien artean adar bat gaitza. Eta athean xutic ikusi nuen ahari adarduneraino ethorri cen, eta gainera laster eguin cioen bere indarraren oldarrean. Eta ahariari hurbildu cenean, jauci citzaioen gainera, jo çuen eta hautsi ciozcan bi adarrac, eta ahariac ecin ihardets cioçoqueen; eta lurrerat arthiqui çuenean, osticatu çuen, eta nihorc etzeçaqueen haren azpitic athera. Akerra berriz, ikaragarri handi eguin cen; eta hala handitu cenean, hautsi cen haren adarra, eta haren azpitic ilki ciren lau adar, ceruco lau haiceetara çaudecenac. Aldiz, hequietaric batetaric ilki cen adar xume bat, eta handitu cen hegoalderat eta iguzqui-alderat eta indarraren contra; Eta alchatu cen ceruetaco armadaraino; eta armadatic eta içarretaric asco arthiqui eta oin-pean erabili cituen. Eta armadaco buruçaguiraino alchatu cen eta kendu çaroen bere egundainoco sacrificioa eta eragotzi bere sainduespeneco toquia. Berriz, indarra emana çaio bethico sacrificioaren contra bekatuen ariaz, eta eguia lurrerat arthiquia içanen da. Eguinen du nahi duena eta ongui atheratuco çaio. Eta aditu nuen minçatzen sainduetaric bat; eta saindu batec erran çaroen berce minço cen bati, ez daquit ceini: Noiz arteo egonen dire hola ikuspen hau, bethico sacrificioa eta eguin den inconiamenduaren bekatua? noiz arteo oin-petan erabilico dire sainduteguia eta Jaincoaren armada? Eta ihardetsi çaroen: Arratseraino eta goiceraino, bi mila eta hirur ehun egunez, eta guero sainduteguia içanen da garbitua. Nic berriz, Danielec ikusten nuelaric ikuspen hori, eta bilhatzen nincelaric cer erran nahi çuen, hara guiçon itchura bat beçala jarri cela xutic ene aitzinean. Eta aditu nuen Ulai erditic guiçon minço bat, eta oihu eguin çuen eta erran: Gabriel, ardietsaraz dioçoçu ikuspen hau. Eta ethorri cen, eta ni nincen toquiaren ondoan jarri cen; eta ethorri cenean, ahuspez erori nincen ikaran; eta erran çarotan: Adi çaçu, guiçasemea, ceren ephearen buruan betheco baita ikuspen hau. Eta niri minço celaric, erori nincen ahuspez lurrera; eta uquitu ninduen eta xutic eçarri ene oinen gainean. Eta erran çarotan: Nic erakutsiren darozquitzut madaricionearen buruan guerthatzecoac direnac; ecen epheac badu bere akabança. Adarrac cituela ikusi duçun aharia, Mediarren eta Persiarren erregue da. Akerra berriz, Greciarren erregue da; eta haren beguien artean cen adar handia, lehembicico erreguea da. Aldiz, adar hura hautsi den ondoan, haren orde ilki dire lau; lau erregue ilkico dire haren jendaquitic, bainan ez haren indarrarequin. Eta hequiec erreguinatu ondoan, tzarqueriac berhatu ditazqueenean, jaiquico da erregue bat, beguithartez ahalquegabea eta gauça gordeac aditzen dituena. Eta haren ahala hazcarturen da, bainan ez haren indarrei esquer: eta sinhets ditaqueenaz gaindi, xahuturen ditu bazter guciac; eta gurenduz goanen da, eta nahi duena eguinen du. Eta hilen ditu hazcarrac eta sainduen populua Nahi duenaren arabera. Eta haren escuan cimarkua berearequin atheratuco da; eta hantuco çaio bihotza; eta gauça gucien nasaician, hilen ditu asco; eta alchaturen da buruçaguien buruçaguiaren contra; eta guiçonaren escua gabe, lehertua içanen da. Eta errana den goiceco eta arratseco ikuspena, eguia da; çuc beraz ciguila çaçu ikuspena, asco egunen buruan guerthatu beharra delacoz. Eta ni Daniel, hiratu eta asco egunez eri egon nincen; eta jaiqui ondoan, eguiten nituen erregueren lanac; eta harritzen nincen ikusipen hortaz; eta nihor etzen horren arguitzeco gai. Darioren lehembicico urthean, Dario baitzen Asueroren semea, Mediarren odoleticacoa, eta erreguinatu baitzen Caldearren erresumaren gainean; Haren erreguetasuneco lehen urthean, nic Danielec liburuetan ardietsi nuen cembat ciren urtheac, Jaunac Jeremias profetari aiphatu cituenac, Jerusalemeren inconiamenduco hirur hogoi eta hamar urtheen bethetzeco. Eta ene Jainco Jaunaren alderat itzuli nuen ene beguithartea othoizteco eta errequeitzeco baruretan, çakuan eta hautsean. Eta othoiztu nuen ene Jainco Jauna, eta aithortu nituen ene bekatuac, eta erran nuen: Çuri nago othoizca, Jainco Jaun handi eta ikaragarria, batasuna eta urricalmendua beguiratzen daroeztetzuna maite çaituztenei eta çure manamenduac çaincen dituztenei. Bekatu eguin dugu, gaixtaqueria eguin dugu, tzarqui ibili gare, çure ganic guibelatu, eta çure manamendu eta erabaquietaric ceihertu gare. Ez gatzaizquiote ethordun içatu çure cerbitzari profetei, ceinac çure icenean minçatu baitire gure erregueei, gure buruçaguiei, gure aitei eta lurreco populu gucian. Çuri, Jauna, çucentasuna; guri aldiz, beguitharteco ahalquea, egun guerthatzen çaioten beçala Judaco guiçonari, Jerusalemdarrei eta Israel gucian; hurbil direnei eta urrun direnei toqui gucietan ceinetara iraici baitituçu, beren gaixtaqueria, çure alderat hobendun jarri dituztenen gatic. Jauna, ahalquea gure beguitharteari, gure erregue, buruçagui eta aita bekatu-eguileei. Çuri aldiz, gure Jainco Jauna urricalmendua eta barkatiartasuna, ceren çu ganic baicare guibelatu. Eta ez dugu ençun gure Jainco Jaunaren minçoa, ibilceco haren leguean, bere cerbitzari profeten arartecoz eman içan darocunean. Eta Israel guciac hautsi du çure leguea, eta ceihertu da, çure minçoa ez aditu nahiz, eta Jaincoaren cerbitzari Moisen liburuan iscribatuac diren madaricionea eta hatsgarritasuna erori dire gure gainera, Jaunaren contra eguin dugulacoz bekatu. Eta obratu ditu, gure gainean eta juiatu gaituzten buruçaguien gainean erran cituen hitzac, gure gainera erakarriren çuela gaitz handi bat, nolacoric egundaino ez baitzen ikusi ceruaren azpian, Jerusalemen guerthatu den beçala. Moisen liburuan iscribatua denaren arabera, gaitz hori gucia ethorri da gure gainera; eta ez dugu othoiztu çure beguithartea, gure Jainco Jauna, bihur guintecençat gure tzarquerietaric, eta gogoan erabil guindeçan çure eguia. Eta Jauna atzarria egotu çaio tzarqueriari, eta bihurraraci du gure gainera. Çucena da gure Jainco Jauna erabili dituen eguinça gucietan, ecen ez dugu ençun haren minçoa. Eta orai, gure Jainco Jauna, çure populua Eguiptoco lurretic çure escu hazcarraz erakarri duçuna, eta çure icena egun den beçalacoa eguin duçuna, bekatu eguin dugu, gaixtaquerian haritu gare. Jauna, çure çucentasun guciaz othoizten çaitut, aldara beitez çure hasarrea eta çure iraquidura Jerusalemgo çure hiriaren eta çure mendi sainduaren gainetic; ecen gure bekatuen gatic eta gure aiten tzarquerien gatic, Jerusaleme eta çure populua laidotan dire gucien aitzinean gure inguruan. Orai beraz, gure Jaincoa, ençun çatzu çure cerbitzariaren othoitz-errequeiac; eta çure buruaren ariaz, erakutsaçu çure beguithartea çure saindutegui mortu dagoenaren gainera. Makur çaçu, ene Jaincoa, çure beharria, eta ençun çaçu; idecatzu beguiac, eta ikusatzu gure inconiamendua eta hiria ceinaren gainera deithua içan baita çure icena; ez ditugu ecen gure othoitzac çure oinetan ixurcen gare çucenen bidez, bainan-bai çure urricalcortasun nihonerecoaren ariaz. Ençun gaitzatzu, Jauna; jabal çaite, Jauna; beguira çaçu, eta eguiçu; ez luça çure buruaren ariaz, ene Jaincoa, ceren çure icena deithua içan baita çure hiriaren eta çure populuaren gainera. Eta oraino minço nincelaric eta othoizca nindagoelaric, eta aithorcen nituelaric ene bekatuac eta Israelgo ene herritarren bekatuac, eta ene Jaincoaren aitzinean haren oinetara ixurcen nituelaric ene othoitzac ene Jaincoaren mendi sainduarençat; Oraino othoitzean minço nincelaric, hara Gabriel, guiçon-itchuran hastetic ikuspenetan ikusi içan nuena, batbatean hegaldaca ethorriric, uquitu ninduen arratseco sacrificioaren tenorean. Eta irakatsi ninduen, eta minçatu citzaitan, eta erran çarotan: Daniel, orai ilki naiz çuri irakasteco, eta adigarria deçaçun ardiets. Çure othoitzen hastetic ilki da manua; ni berriz, çure arguitzera heldu naiz, lehietaco guiçona çarelacoz; çaude beraz solasari erne, eta adi çaçu ikuspena. Hirur hogoi eta hamar asteac laburtuac dire çure herritarren eta hiri sainduaren gainean, gal dadiençat legue-hauspena, akaba bekatua, eta ecezta tzarqueria; ethor dadien çucentasun bethierecoa, bethe ditecen ikuspen eta profeciac, eta sainduren saindua içan dadien gançutua. Jaquiçu beraz eta ohartemaçu: Jerusalemeren berritzeco manua ilki denetic, Cristo buruçaguiraino içanen dire çazpi aste eta hirur hogoi eta bi aste; eta demboretaco hesturen erdian berrituac içanen dire plaça eta harrasiac. Eta hirur hogoi eta bi asteren buruan, hilen dute Cristo; eta hura ukatu behar duen populua, ez da guehiago haren populua içanen. Eta populu batec, ethorcecoa den buruçagui batequin, urraturen ditu hiria eta sainduteguia; eta xahupena içanen eta guerla akabatu ondoan içanen da erabaquia den desmasia. Aste batez Cristoc ascorequin gogorturen du bere batasuna; eta astearen erdian galduren dire bitimac eta sacrificioa; eta desmasiaren hatsgarriqueria içanen da temploan; eta akipeneraino eta akabançaraino iraunen du desmasiac. Persiarren erreggue Ciroren hirugarren urthean, Danieli, icengoitiaz Baltasarri, aguertua içan citzaioen solas bat, solas eguiazco eta indar handicoa. Eta ardietsi çuen solasa, ecen ikuspenean aditza behar da. Egun hequietan, ni Daniel nigarrez egon nincen hirur astez. Ez nuen jan goçoa çuen oguiric; eta etzen ez haraguiric ez arnoric ene ahoan sarthu, eta gançugailuz ere ez nincen gançutu, hirur asteetaco egunac bethe arteo. Bada lehen hilabetheco hogoi eta laugarren egunean, Tigrisa deitzen den hibai handiaren bazterrean nincen. Eta beguiac goititu, eta ikusi nuen: eta hara guiçon bat liho-oihalez jauncia, eta urhe ederreneticaco guerrico batez tincatua çuen guerria. Eta haren gorphutza crisolita beçalacoa cen, eta haren beguitharteac simistaren itchura çuen, eta haren beguiec argui bicia iduri çuten; eta haren beloec eta beheiti oinetarainocoec cobre kaldatuaren itchura beçala çuten; eta haren hitzetaco minçoac iduri çuen oste baten burrumba. Bada, nic Danielec bakarric ikusi nuen ikuspena; enequin ciren guiçonec berriz, etzuten ikusi, bainan laztura gaitza jauci citzaioten, eta gordegailu batera ihes eguin çuten. Ni aldiz, bakarric utzi ninduten, eta ikusi nuen ikuspen handi hura; eta etzen ene baithan indarric guelditu, eta ene beguithartea ere itchuragaiztu ene baithan, eta alditchartu nincen, eta ez nuen indarric den gutiena. Eta aditu nuen haren solasetaco minçoa, eta aditzearequin, lurrera ahuspeca eroria nindagoen, eta ene beguithartea lurrari josia cen. Eta hara escu batec uquitu ninduela, eta jaiqui ninduen ene belhaunen eta escuen gainera. Eta erran içan çarotan: Daniel, lehietaco guiçona, ardietsatzu nic erraten darozquitzudan hitzac, eta çaude xutic; ecen orai çure gana igorria naiz. Eta solas hori erran çarotanean, xutitu nincen ikaran. Eta erran çarotan: Ez ici, Daniel; ceren lehembicico egunetic, ceintaric çure bihotza aditzeari eman baituçu, çure Jaincoaren aitzinean atsecabetan sarthuz, ençunac içan dire çure hitzac, eta çure solasen gatic naiz ethorria. Bada Persiarren erresumaco buruçaguiac gogor eguin darot, hogoi eta bat egunez; eta hara Mixel, lehembicico aitzindarietaric bat, ethorri dela ene laguncera; eta ni hor guelditu naiz Persiarren erreguearen aldean. Ethorri naiz, berriz, çure arguitzera çure populuari azquen egunetan guerthatu behar çaioenaz; ecen ikuspen hau oraino urrungo egunençat da. Eta horrelaco solasac erraten çarozquidanean, beguithartea lurrari erran nioen, eta ixilic nindagoen. Eta hara guiçaseme-itchurac uquitu cituela ene ezpainac; eta ahoa idequiz, minçatu nincen, eta ene aldean çagoenari erran nioen: Ene Jauna, çu ikustearequin ene çainec amor eguin dute eta ene baithan ez da indarric batere guelditu. Eta nola ene Jaunaren cerbitzaria minçaturen ahal da ene Jaunarequin? ecen ez da ene baithan guelditu indarric batere, eta hatsa ere ithotzen hari çait cinçurrean. Berriz uquitu ninduen beraz guiçon-itchura beçalaco harec, eta hazcartu ninduen, Eta erran çarotan: Lehietaco guiçona, ez ici; baquea çuri; indar har çaçu, eta içan çaite hazcar. Eta enequin minço celaric, bizcortu nincen, eta erran naroen: Minça çaite, ene Jauna, ceren hazcartu bainauçu. Eta ihardetsi çarotan: Ez othe daquiçu certara ethorri naicen çure gana? Eta orai itzulico naiz Persiarren erreguearen contra guducatzera. Ilkitzen nincelaric aguertu çait Greciarren buruçaguia bidean heldu dela. Gucia gatic eçagutaraciren darotzut cer den xedatua eguiazco iscribuan; eta horietan orotan nihor ez da ene lagunçaile, baicic-ere Mixel, çuen aitzindaria. Bada, ni, Dario Mediarraren lehembicico urthetic, banindagoen laguncen, haren gogorceco eta hazcarceco. Eta orai eçagutaraciren darotzut eguia. Hara hirur erregue jarrico direla oraino Persian, eta laugarrenac bilduco ditu gucien gainetic aberastasun gaitzac; eta bere aberastasunez garai içanen denean, subermaturen ditu guciac Greciarren erresumaren contra. Bainan jaiquiren da erregue bat hazcarra, eta bothere handirequin nausituren da, eta gogaraco dituenac eguinen ditu. Eta noiz-etare nausi jarriren baita, urratua içanen da haren erresuma eta lau haiceetara berecia, bainan ez haren ganicaco ondoreençat, ez-etare nausi egon deneco bere botherearen arabera; ecen haren erresuma çathicatua içanen da atzeen artean ere, aiphatuez landa. Eta hegoaldeco erreguea hazcarturen da, eta hunen garai içanen da haren azpico aitzindarietaric bat, eta botherez guehiago içanen da; ecen haren nausitasuna hedadura gaitzecoa içanen da. Eta cembait urtheren buruan batasun eguinen dute; eta hegoaldeco erregueren alaba ethorrico da ipharreco erreguearequin ezconcera, eta ez du ardietsico besoco hazcartasuna, eta haren odolac ez du iraunen; eta bera, eta bera erakarri çuten eta berari ordu arteo indar ematen cioten berarequilaco guiçon-gazteac, etsaien escuetara içanen dire arthiquiac. Eta haren erroetaric ilkico da gando bat; eta armada batequin ethorriren da, eta ipharreco erregueren lurretan sarthuren da; eta hequiei nahi duena eguinen diote, eta nausituren da. Eta berçalde Eguiptora preso eramanen ditu hango jaincoac eta guiçamoldeac, eta cilharrezco eta urhezco unci baliosac ere: hura gaihenduren çaio ipharreco erregueari. Eta hegoaldeco erreguea sarthuren da erresuman, eta bere lurrera bihurturen da. Berriz, ipharreco erreguearen semeac suminduren dire; eta osteca bilduco dituzte asco armada; eta hura laster eguinez ethorriren da, eta bazter guciac estaliz; eta itzuliren eta suharturen da, eta gudutan lothuren da haren armadarequin. Eta hegoaldeco erreguea hicitatua ilkico da, eta gudu emanen dio ipharreco erregueari; eta xuxenduco du armada bat gaitza, eta oste handi bat arthiquia içanen da haren escuetara. Eta ostea hartuco du, eta hantuco çaio bihotza, eta asco mila erorraracico ditu ezpataren azpira; bainan ez da nausituco. Ecen itzuliren da ipharreco erregue, eta xuxenduren du oste bat, lehenecoa baino hainitz handiagoa; eta epheen eta urtheen buruan laster eguinen du armada handiarequin eta dirutze gaitzequin. Eta egun hequietan asco dire jaiquiren hegoaldeco erreguearen contra; çure populuco legue-hausleen semeac ere alchaturen dire, bethe dadiençat profecia, eta erorico dire. Eta ethorriren da ipharreco erreguea; eguinen ditu tranchadac eta hartuco hiriric hazcarrenac; eta hegoaldeco besoec ecin jasanen dute, eta hango hautac jaiquico dire, buru eguiteco, eta ez dute indarric içanen. Eta ipharreco erregueac hegoaldecoaren gainean eguinen du atseguin duqueena, eta hari buru eguinen dioenic ez da içanen, eta jarriren da lur ospatuan, ceina iretsia içanen baita haren escuaren azpian. Eta harec beguithartea itzuliren du hegoaldeco erreguearen erresuma guciaz jabetzeco; eta çucentasuneco itchurac erabiliren ditu harequin; eta bere alabaric ederrena emanen dio ezconçaz, haren erresumaren eragozteco gogoz; bainan ez da bere xedeetara helduren, eta alaba ez du atde içanen. Eta irlen contra itzuliren du beguithartea, eta harturen ditu asco; eta gueldiaraciren du ahalquea ematen cion aitzindaria; eta bere gainera bihurturen çaio lehen berceei ematen cioten ahalquea. Eta itzuliren du beguithartea bere erresumaco lurrera; eta behaztopaturen da, eta erorico da, eta ez da guehiago aurkituren. Eta haren orde jarriren da guiçonic putrusena, eta erreguetasuneco ohoreari gutienic egoquia; eta egun laburric barnean xahutua içanen da, eta ez guerlaco suan ez-eta gudutan. Haren orde jarriren da guiçon erdeinatu bat, eta ez diote emanen erreguetasuneco ohorea; bainan ethorriren da icilca, eta cimarkuz ardietsiren du erreguetasuna. Eta haren contra guducatuco denaren besoac, haren aitzinean içanen dire garhaituac eta trencatuac, eta oraino batasuneco buruçaguia ere bai. Eta adisquidançac eguin ondoan, cimarkua erabiliren du haren contra; eta iganen da, eta armada xumearequin garhaituren du. Eta hiriric aberatsenetan eta gorienetan sarthuren da, eta eguinen du haren aitec eta aiten aitec eguin içan ez dutena; eramanen ditu hango harrapaquin, buluzquin, aberastasunac; hiri hazcarrenen contra erabiliren ditu bere asmuac, eta hori muga bateraino. Eta haren indarra eta haren bihotza hegoaldeco erreguearen contra bizturen dire armada handi batequin; eta asco lagunçaz eta hainitz hazcarrez guerlara hicitatua içanen da hegoaldeco erreguea; eta ez dire gogorretic egonen, ceren asmuac erabilico baitire haren contra. Eta harequin oguia jaten dutenec xahuturen dute, eta haren armada lehertua içanen da, eta asco hilac dire eroriren. Bi erregueen bihotza ere gaizqui eguitera atzarria içanen da; eta mahain berean minçaturen dire gueçurca, eta ez dire baliaturen, ceren akabança oraino berce muga bateco içanen baita. Eta ipharraldeco erreguea bere lurrera aberastasun handiequin bihurturen da; eta haren bihotza legue sainduaren contra içanen da; eta eguinen du bidegabe, eta bere lurrera itzuliren da. Eta muga berecian bihurtuco eta hegoaldera ethorrico da; eta azquen aldia ez da lehembicicoa iduri içanen. Eta haren gainera ethorrico dire unciac eta Erromarrac; eta joa içanen da, eta bihurtuco da, eta gaitzirizcotan sarthuco da sainduteguico leguearen contra, eta eguinen du bidegabe; eta itzulico da, eta asmuqueta harico da sainduteguico leguea utzi dutenen contra. Eta haren ganic ethorrico dire guiçonac eta lohituco dute Jainco hazcarraren sainduteguia; eta kenduco dute bethico sacrificioa eta eçarrico desmasiaco hatsgarriqueria. Impioec maulaz erabiliren dituzte aleguiac leguearen gainean: ordean bere Jaincoa eçagutzen duen populuac leguea iduquiren eta haren arabera eguinen du. Eta populuaren arteco guiçon arguituec arguituren dituzte berce asco, eta eroriren dire ezpataren, garraren, gathibutasunaren eta orduco harrapaquerien azpira. Eta erori ondoan, alchaturen dire lagunça xume baten bidez, eta asco hequiei malçurquerian iratchiquiren dire. Eta arguituetaric içanen dire erorico direnac suan garbi ditecençat; hauts bilhaca, eta xuri ditecen muga berecia ethorri artean, ceren oraino berce ordu bat içanen baita. Eta erreguec nahi duena eguinen du; eta goitituren eta jainco gucien contra alchaturen da; eta buruiopez minçaturen da jaincoen Jaincoaren contra; bere asmuetan aitzinatuz goanen da, Jaincoaren hasarrea bethe dadien arteo; erabaquia ecen emana da. Eta bere arbasoen Jaincoarençat ez du ikustateric içanen; eta emacoitasunean sarthua egonen da, eta edocein jaincoz axolaric ez du içanen; ecen gauça gucien contra alchatuco da. Aldiz, agur ekarriren dio Maocim jaincoari bere toquian; eta urheaz, cilharraz, harri eta gauça baliosez ohore emanen dio haren arbasoec eçagutu ez duten jainco bati. Eta harico da Moacimi indar ematen eçagutu duen jainco arrotzarequin; eta hura adoratzen dutenen ospea berhaturen du, eta escu emanen diote hainitzen gainean, eta urruric bereciren diote lurra. Eta ordu esleituan haren contra guducaturen da hegoaldeco erreguea; eta ipharrecoa phesia beçala goanen çaio contra orga-lasterrequin, çaldizcoequin eta unciqueta handi batequin; eta haren lurretan sarthuren da, eta oro xahutuz iraganen da. Eta ospezco lurrean sarthuren da, eta lur hainitz içanen dire herrautsiac; aldiz haren escuari itzurico diren bakarrac, Edom, Moab eta Amonen semeen buruçaguien lurrac içanen dire. Eta escua hedaturen du lurren gainera, eta Eguiptoco lurra ez da itzuriren. Eta urhe eta cilhar murruez eta Eguiptoco gauça balios guciez nausi eguinen da, eta Libia eta Ethiopia gaindi ere iraganen da. Eta iguzqui-aldetic eta ipharretic berriec asaldutan emanen dute; eta oste handi batequin ethorriren da, oro xahutu eta asco hil beharrez. Eta bere olha landaturen du Apadnon itsasoen artean, mendi ospedun eta sainduaren gainean; eta içanen da mendi gainera, eta nihorc ez baitio lagunçaric emanen. Ordu hartan berriz, jaiquico da Mixel, buruçagui handia, çure populuco umeen beguiratzeco dena; eta ethorriren da ordu bat halacoric ez baita içatu jendaquiac içaten hasi diren dembora hartaric hunat. Eta ordu hartan salbaturen da çure populua, liburuan iscribatua atzemanen den gucia. Eta lurreco herrautsean lo daudecen hainitz iratzarriren dire, batzu bethirainoco bicitzeraco, eta berceac laidoraco, hura ikus deçaten bethi. Arguituac içatu direnec aldiz, distiraturen dute orcico dirdiradurac beçala; eta ceinec-ere çucenaren bidean ibilcen irakatsi baitiote ascori, hainec içarrec beçala dute bethico mendeetan içarniaturen. Çuc berriz, Daniel, hersatzu hitz hauquiec, eta liburua ciguilatua iducaçu ordu esleituraino; ascoc ikarturen dute eta jaquitate handiac içanen dire. Eta nic Danielec ikusi nuen, eta hara iduri berce bi guiçon xutic, bat hunainditic ur-heguian, eta bercea hainditic berce ur-heguian. Eta erran nioen liho-oihalez jauncia cen guiçonari, ceina hibaico uren gainean baitzagoen: Noiz içanen da sendagaila hauquien akabança? Eta aditu nuen lihoz jauncia cen guiçona, hibaico uren gainean xutic çagoena, escu escuina eta ezquerra cerura goitituz eta bethi bici denaz cin eguinez erraten, ephe baten buruan eta bi epheren eta ephe baten erdiaren buruan içanen cela. Eta populu sainduaren baldarna osoqui içanen denean barraiatua, betheco dire hauquiec oro. Eta nic aditu nuen, eta ez ardietsi. Eta erran nuen: Ene Jauna, cer içanen da guero? Eta ihardetsi çuen: Çoaz, Daniel; ceren solas hauquiec hersiac eta ordu esleituraino ciguilatuac baitire. Eta hainitzac içanen dire hautatuac, eta xuri eguinac eta suaz beçala frogatuac; eta gaixtaguinac gaixtaquerian harico dire; eta gaixtaguin guciec ez dute adituco; bainan prestuec adituco dute. Eta bethico sacrificioa kendua eta demasiaco hatsgarriqueria eçarria içanen diren ordutic, goanen dire hamabi ehun lau hogoi eta hamar egun. Dohatsu iduri dagoena, eta hamahirur ehun hogoi eta hamaborz egunetaraino helcen dena! Çu aldiz, çoaz muga bereciraino, eta phausua içanen duçu, eta çure heinean egonen çare çure egunen akabançaraino. Jaunac eguin solasac Oseeri, Beeriren semeari, Ociasen, Joathanen, Acacen, Ecequielen, Judaco erregue cirenen egunetan, eta Israelgo erregue Jeroboamen Joasen semearen egunetan. Jaunac Oseeren bidez erran cituenen hastapena: eta Jaunac erran cioen Oseeri: Çoaz, har çaçu galduquerietaco emazte bat, eta içan çatzu galduquerietaco haurrac; ceren galduquerian sarthuz, Jauna ganic urrunduren baita lurra. Eta goan cen Osee, eta emaztetzat hartu çuen Gomer, Debelaimen alaba; eta Gomer içorra guerthatu cen, eta eman cioen seme bat. Eta Jaunac erran cioen: Deith çaçu Jezrahel; ceren aphur bat oraino, eta Jehuren etchean bilhaturen baitut Jezrahelen ixuri odola, eta galaraciren dut Israelgo etchearen erreguetasuna. Eta egun hartan Jezrahelgo haranean crascaturen dut Israelen arrambela. Eta Gomer içorra guerthatu cen oraino, eta alaba batez erdi cen. Eta Jaunac erran cioen Oseeri: Deith çaçu Urricarigabea; ceren ez bainatzaio guehiago urricalduren Israelgo etcheari, bainan ahanzpenez baitut ahanciren. Eta Judaco etcheari urricalduren natzaio, eta salbaturen ditut beren Jainco Jaunaz, eta ez arrambelaz, ezpataz eta guerlaz, ez-etare çaldiez eta çaldizcoez. Eta Oseec bulharretic higüindu çuen bere alaba, Urricargabea deitzen cena. Eta amatu eta seme batez erdi cen. Eta Jaunac erran cioen Oseeri: Deith çaçu Ez-ene-populua; ceren ez baitzarete guehiago içanen ene populua, ez-eta ni ere çuen Jaincoa. Eta Israelgo umeen nombrea içanen da itsasoco legarra beçala, ceina ez baititaque ez neurt, ez konda. Eta non-ere erran baitzaiote: Etzarete çuec ene populua; erranen çaiote: Jainco bici aren umeac çarete. Eta Judaco eta Israelgo umeac batera bilduren dire; eta beren gainean buruçagui bakar bat eçarriren dute, eta lurretic alchaturen dire; ceren handia baita Jezrahelgo eguna. Erroçuete çuen anaiei: Ene populua; eta çuen arrebari: Urricalpen ardietsia. Juia çaçue, juia çuen ama; ceren ez baita hura ene emaztea guehiago, ez-eta ni ere haren senharra. Bere beguithartetic ken betza bere lohiqueriac, eta bercerequilaco kutsapenac bere bulharren erditic; Beldurrez-eta larruraino biluz, eta bere sort-egunean beçala eçar deçadan; eta eguin deçadan mortua eta bideric gabeco lurra iduri, eta hilaraz deçadan egarriz. Haren semeei ez natzaiote urricalduren, galduqueriaren umeac direlacoz. Hequien ama bercerequin kutsatu baita, hequiez amatu dena ahalquez estalia da, ceren erran içan duen: Ene oguia, ene ura, ene ilea, ene lihoa, ene olioa, ene edaria ematen darotedan ene galaien ondotic goanen naiz. Aria hortaz, huna non nic elhorriz hersiren diodan bere bidea, eta harrasiz hersiren diot, eta bere bidexcac ez ditu aurkituren. Eta jarraiquiren da bere galaiei, eta ez ditu atzemanen; eta bilhaturen ditu eta ez ditu kausituren, eta erranen du: Goanen naiz, eta bihurturen naiz ene lehembicico guiçona ganat; ceren ongui bainincen orduan, orai baino hobequi. Eta ez du jaquin hau, nic eman niozquiela oguia, arnoa eta olioa; eta nic aberastu dudala cilharraz eta urheaz, ceinetaric eguin içan baitute Baal. Hargatic, bercela eguinen dut; harturen dut ene oguia bere mugan, eta ene arnoa bere mugan; eta atheraturen ditut ene ilea eta ene lihoa, haren itsusqueria estalcen dutenac. Eta orai haren galaien beguietara aguerturen dut haren çoroqueria, eta guiçonac ez du ene escutic atheratuco. Eta gueldiaracico ditut haren bozcario besta-buru, ilhargui berrico egun, larumbat, besta eta muga hartu guciac. Eta galaracico ditut haren mahastiac eta picoac, ceinetaz erran içan baitu: Hauquiec dire ene sariac, ene galaiec eman içan darozquidatenac. Eta bera eçarriren dut oihanetan, eta lar-abereec iretsico dute. Eta haren baithan bilhaturen ditut Baalen egunac, ceinetan igaiten baitzen isensua, eta eçarcen baitzituen bere beharrietacoac eta lephoco gatheac, eta goaten baitzen bere galaien ondotic, eta ahanzten baininduen ni, dio Jaunac. Bainan bere urriquizco solasa gatic, huna nic bilduren dudala eztiqui, eta eramanen dut bakartasunera, eta minçaturen natzaio bihotzera. Eta emanen diozcat bere mahastiçainac toquitic beretic, eta Acorreco harana, phesquiçari bidea idequitzeco: eta han cantaturen du bere gaztetasuneco egunetan beçala, eta Eguiptoco lurretic igan cen egunetan beçala. Eta egun hartan guerthatuco da, dio Jaunac, deithuco nauela: Ene senharra; eta ez nau guehiago deithuco Baali. Eta haren ahotic kenduco dut Baalen icena, eta ez da guehiago haren icenaz orhoituco. Eta egun hartan adisquidançac eraguinen diozcatet hequiei lar-abere, ceruco hegastin eta lurreco cierpeequin; eta lurreuc kenduco ditut arrambela, eta ezpata, eta perla; eta descansu çabalean eguinaracico diotet lo. Eta emaztetzat hartuco çaitut behin-bethico; eta ene emazte eguinen çaitut çucenaz eta çucembideaz, urricalcortasunaz eta urricalmenduaz. Eta fedeaz eguinen çaitut ene emazte, eta jaquinen duçu ni naicela Jauna. Eta han egun hartan guerthatuco da: Ençunen ditut, dio Jaunac, ençunen ceruac, eta ceruec ençunen dute lurra. Eta lurrac ençunen ditu oguia eta arnoa, eta olioa; eta hequiec ençunen dute Jezrahel. Eta lurrean enetzat erainen dut hura, eta urricalduren natzaio Urricarigabea deithua içan denari. Eta Ez-ene-populua cenari erranen diot: Ene populua çare çu; eta berac erranen darot: Çu çare ene Jaincoa. Eta Jaunac erran içan çarotan: Çoaz oraino, eta maitha çaçu emaztequi bat adisquide batez maithatua eta senharraz bercerequin kutsatua; hala-nola Jaunac maite baititu Israelgo umeac, eta hequiec jainco arrotzei beguiratzen baitiote, eta mahatsetan lapa baitute maite. Eta emaztea erosi nuen hamaborz cilharrezcotan, eta coro bat eta erdi garagarretan. Eta erran nioen: Asco egunez iguriquiren nauçu, eta etzare liçunduren, ez-eta guiçonquiarequin kutsaturen; aldiz nic ere iguriquiren çaitut. Ecen Israelgo semeac asco egunez içanen dire erregueric eta buruçaguiric gabe, sacrificioric eta aldareric gabe, ephodoric eta theraphimic gabe. Eta guero Israelgo umeac itzuliren dire, eta bilhaturen dituzte beren Jainco Jauna eta Dabid beren erreguea; eta egunen ondarrean ikararequin beguiraturen diote Jaunari, eta haren ganicaco onguiari. Adi çaçue Jaunaren hitza, Israelgo umeac; ceren Jauna juiamendutan sarcera baitoha lurreco egoiliarrequin; ecen lurrean ez da ez eguiaric, ez urricalmenduric, ez Jaincoaren eçagutzaric. Burho, gueçur, guiçon-hilce, ohoinça, lohiqueriec estali dute, eta odolac jo du odolera. Hargatic nigarrez egonen da lurra, eta iraunguiren dire hartan daudecen guciac, lar-abereetaraino eta ceruco hegastinetaraino; eta arrainac ere hilen dire. Ez bedi halere nihor abia açurriatzen; nihor ez bedi has erançuqui eguiten; ceren apheçari jaçarcen daroetenen idurico baita çure populua. Egun erorico çare, eta profetac ere çurequin joco du lurra; gau latzaz ixilaraci dut çure ama. Ixildu du ene populua, jaquintasunic ez duelacoz içatu. Ceren duçun jaquitatea arbuiatu, nic ere arbuiaturen çaitut, apheztasuneco eguimbideric ez diçadaçun bethe; ahanci duçu çure Jaincoaren leguea, eta nic ere ahanciren ditut çure haurrac. Berhatu direnaren arabera, ene contra berhatu dituzte beren bekatuac; laidotara aldaturen dut hequien ospea. Jaten dituzte ene populuaren bekatuençat escaini bitimac, eta haren bekatuez hazten dituzte beren biciac. Eta içanen da, nola populua, hala apheça; eta haren baithan bilhaturen ditut haren bideac, eta haren asmuac bihurraraciren ditut haren gainera. Eta janen dute, eta ez dire aseco; erori dire lohiqueriara, eta ez dire baratu; ceren utzi baitute Jauna, ez beguiratuz haren leguea. Lohiqueriac, arno eta hordiqueriac kencen dute adimendua. Ene populuac çurari galdatu dio ethorquiçunaz, eta bere makilac erran dio gueroa: alabainan lohiqueriaco izpirituac enganatu ditu, eta beren Jaincoa utziric, berceequin kutsatu dire. Mendi-cascoetan eguiten cituzten sacrificioac, eta isensua erretzen çuten munho gainetan, haritzen, çurxurien eta tirrimintinen azpian, ceren goço baitzitzaioten hequien itzala: horren gatic lohiquerian ibilico dire çuen alabac, eta berceequin kutsatuco dire çuen emazteac. Ez naiz bilhaturen çuen alaben gainean, lohiquerian sarthu ditazqueenean, ez-eta çuen emazteen gainean berceequin kutsatu ditazqueenean; ceren cerorrec lilitchoequin balsatzen, eta emaguiçonequin sacrificio eguiten hari baitzarete. Populu burugabea, çafratua içanen da. Çu, Israel, lohiquerian ibilcen baçare, Juda bederen ez bedi limbur; ez goan Galgalara, ez igan Bethabenera, eta ez cin eguin: Ala Jauna! Ceren Israel, behi susara beçala ceihertu baita; orai Jaunac utzico ditu, bildotsa bazter çabaletan beçala alhatzera. Efraim idolequin kutsatzen da: bego bazterrerat. Hequien barazcaria bereça da; liçunquerian pulumpatu dire; haren gueriçatzeco cirenec laket içan dute hura laidoz estalcea. Haiceac bere hegalen gainean estecatu du, eta beren sacrifiçoac içanen dituzte beren ahalcagarri. Hau adi çaçue, apheçac; Israelgo etchea, çaude erne; erregueren etchea, emaçu beharria; ceren juiamenduco ordua baita çuençat, çaindu behar cintuztenençat bilhacatu baitzarete arte bat, eta Thabor gainean sare hedatu bat. Eta bitimac aldaratu ditutzue lecera: eta ni nincen hequien gucien irakaslea. Eçagutzen dut Efraim, eta Israel ez da enetzat gordea; ecen Efraim lohiquerian sarthua da orai; kutsatua da Israel. Ez dituzte beren gogoetac emanen beren Jaincoa gana bihurceari; ceren lohiqueriaco izpiritua hequien erdian baita, eta ez baitute Jauna eçagutu. Israelen oçartasuna haren beguithartean aguerturen da; eta Israel eta Efraim, biac erorico dire beren bekatuaz: Juda ere hequiequin erorico da. Beren ardiac eta abereac sacrificatuz harico dire Jaunaren bilhatzen; eta ez dute aurkituren: urrundua da hequien ganic. Hautsi dute Jaunaren leguea; ceren ume arrotzez baitire aitatu: orai hilabethe batec iretsiren ditu beren içancequin. Adarra jo çaçue Gabaan, turuta Erraman; orrobia eguiçue Bethabenen, çure guibeletan, oi Benjamin. Efraim inconiamendutan içanen da açurrialdico egunean: ene cintasuna erakutsi dut Israelgo leinuetan. Judaco buruçaguiac bilhacatu dire mugarria atheratzen dutenac iduri: hequien gainera ura beçala ixurico dut ene hasarrea. Gaitza jasaiten du Efraimec, juiamenduac hautsi du; ceren cikinquerien ondotic abiatu baita. Eta ni, biphia beçala naiz Efraimençat, eta usteldura beçala Judaco etchearençat. Eta Efraimec ikusi du bere erkidura, eta Judac bere esteca; eta Efraim goan da Asurren gana, eta bidali du erregue asperçailearen gana; eta harec ecin sendaturen çaituztete, eta ecin urraturen darotzuete esteca; Ceren ni lehoin urrixa bat beçala içanen bainatzaio Efraimi, eta lehoincume bat beçala Judaco etcheari: nic, nic harrapaturen ditut, eta goanen naiz; nic harturen ditut, eta nihorc ecin kenduco darozquit. Goanen naiz, itzuliren naiz ene egon-lekura, ahi çaitezten eta ene beguithartea bilha deçaçuen arteo. Beren hesturan goicetic ene ganat ernaturen dire, diotelaric: Goacen eta itzul gaiten Jaunaren gana; Ceren berac hartu eta berac libraturen baicaitu; berac jo, eta berac sendaturen gaitu. Bicia emanen darocu bi egunen buruan, eta hirugarrenean eraiquiren gaitu, eta haren aitzinean bicico gare. Hartaz jaquinsun eguin gare, eta jarraiquiren gatzaizquio, eçagut deçagunçat Jauna. Haren ilkitzea, argui-urratzea beçala aphaindua dago, eta etorriren çaicu hala-nola uri goiztiarra, eta uri berantiarra lurrari beçala. Cer eguinen darotzut, Efraim? cer eguinen darotzut, Juda? Çuen urricalcortasunac goiceco lanhoa du iduri, goiceco ihinz iragancorra beçala da. Aria hortaz açurriatu çaituztet ene profetez, heriotzez dixidatu çaituztet ene ahoco hitzetan; eta çuen gaineco erabaquiac, arguia iduri dire ilkico; Ceren nahi içan baitut urricalmendua, eta ez sacrificioa; eta Jaincoaren eçagutza, holocausta baino guehiago. Hequiec ordean, Adamec beçala hautsi dute batasuna, han arnegatu dute ene leguea. Galaad da idola-eguileen hiria, odolac ithoa. Eta ohoin-cilhoa iduri, phartedun da aphecequin; Siquemen gaindi goaten direnac bidean hilcen dituzten ohoinen cilhoac beçala da; ecen gaixtaquerian bici dire. Lazteco gauça ikusi dut Israelgo etchean; han ikusi ditut Efraimen lohiqueriac; kutsatua da Israel. Eta çuc ere, Juda, uzta çuretzat eguiçu, ene populuco gathibuac bihurraracico ditudan artean. Noiz-etare nahi bainuen sendatu Israel, Efraimen tzarqueria eta Samariaren malçurqueria aguertu dire; ecen gueçurrezco lanac eguin dituzte; eta ohoinac sarthu çaizcote biluztera, eta harrapacariec larrutu dituzte campoan. Eta beren bihotzetan erran ez beçate, gogoan daduzcadala hequien gaixtaqueria guciac: oraico beren asmuec dituzte hersatzen; ene aitzinean dire eguinac. Beren tzarqueriaz boztu dute erregue, eta beren gueçurrez beren buruçaguiac. Oro lohiquerian hari ciren, okinac kaldatzen duen labea iduri; aphur bat phausatu da hiria, alchagarria nahasia içan denetic orhe gucia alchatu arteo. Hau da gure erregueren eguna; arnoac abiatu ditu buruçaguiac erhotzen; erreguec çoroequin nahasi ditu escuac. Ecen noiz-etare hequiei arte hedatzen hari baitzen, beren bihotza iratchiqui diote labe bat beçala; hequiec erretzen cituelaric lo eguin du gau gucia, eta bera goiceco su-garra beçala kaldatua cen. Labea beçala kaldatu dire guciac, eta iretsi dituzte beren juieac; hequien erregue guciac erori dire; hequietan ez da ene gana deihadar eguin duenic. Efraim bera populuequin nahastecatzen cen; Efraim bilhacatu da itzulcen ez den hautspeco ogui bat. Arrotzec iretsi dute haren indarra; eta berac ez du eçagutu; ile çuriac ere hedatu dire haren baithan, eta ez da ohartu. Eta Israelec bere burgoiqueria içanen du bere beguien aitzinean beheititua; eta horien gucien gatic, ez dire beren Jainco Jauna gana bihurtu, eta ez dute hura bilhatu. Efraim bilhacatu da uso xoro, bihotzgabe baten idurico: deithu du Eguiptoa, Asiriarretara goan da. Eta goan direneco, hequien gainera hedaturen dut ene sarea; eragotziren ditut ceruco xori bat beçala; joco ditut, hequien baldarnac aditu dixiduen arabera. Çorigaitz hequiei, ceren urrundu diren ene ganic; larrutuac içanen dire, ceren ene contra eguin baitute bekatu; eta nic berrerosi ditut; eta hequiec, gueçurrac erabili dituzte ene contra. Ez dute ene gana oihu eguin beren bihotzean, bainan orroaz çauden beren oheetan: Arnoz eta oguiz çuten amets, urrundu dire ene ganic. Eta nic arguitu ditut, eta besoac hazcartu diozcatet; eta ene alderat malçurqueriazco gogoetac erabili dituzte. Itzuli dire uztarriric gabe nahi içatera; eta eguin dire enganatzeco baicic ez den arrambela iduri; ezpataren azpira erorico dire hequien buruçaguiac, beren mihico errabia gaixtoa gatic. Hori içanen da hequien burlabide Eguiptoco lurrean. Turuta içan bedi çure ahoan arranoac beçala Jaunaren etchearen gainean; ceren hautsi baitute enequilaco patua, eta hautsi baitute ene leguea. Dei eguinen darotade, erranez: Ene Jaincoa, eçagutzen çaitugu, guc, Israelgo umeec. Israelec arbuiatu du ona; etsaia jarraiquiren çaio ondotic. Berez bere dire erreguinatu, eta ez ene bidez; buruçagui egotu dire, eta ez naiz ohartu; beren urhe-cilharretaric eguin dituzte idolac, beren hilgarri. Samaria, lurra jo din hire aratcheac; ene hasarrea biztu da horien gainera. Noiz arteo egonen ahal dire garbitu gabe? Israelen ganicaco asmua da idola hori; oficialeac eguina da, eta ez da Jainco; ecen Samariaco aratchea armiarma sareen pare içanen da. Erain dute haicea, bilduco dute phesia: ogui lasto bat han ez da xutic içanen; bihiac ez du irinic emanen; eta ematen badu, arrotzec janen dute. Israel iretsia da; orai jendaien erdian eguina da unci lohi bat beçala. Ecen goan dire, Asurren gana bakarric bici den basasto haren gana: Efraimec sariac eman diozcate bere galaiei. Bainan noiz-ere saritan erakarri baitituzte jendaiac, bilduco ditut orai, eta aphur batençac kenduco diotet erregueren eta buruçaguien cerga. Alabainan Efraimec orotan alchatu ditu bekatu eguiteco aldareac; aldare hequiec hobenetan jaçarriac çaizco. Hequiençat iscribatu ditut asco legue, ceinei beguiratu baitiote berceençat balire beçala. Escainico dituzte bitimac, imolatuco eta janen haraguiac, eta Jaunac ez ditu onhetsiren hequien sacrificioac; orai orhoituren da hequien tzarqueriaz, eta ikarturen ditu hequien bekatuac; hequiec Eguiptora bihurturen dire. Israelec ahanci du bere eguilea, eta alchatu dute temploac; eta Juda haritu da asco hiriren hazcarcen. Eta nic igorriren dut sua haren hirietara; eta suac iretsico ditu Israelen etcheac. Ez boz, Israel; ez jauz populuac beçala; ceren lohiqueriac urrundu baitzaitu çure Jaincoaren ganic; sariaren irritsac erabili çaitu, çure larrainac gaindituren cirelacoan oguiz. Larrainac eta lacoac ez dituzte hacico, eta guetur eguinen diote arnoac. Ez dire Jaunaren lurrean egonen: Eguiptora itzuli da Efraim; eta Asiriarren erdian janen ditu haragui lohiac. Jaunari ez diote arnozco libacioneric eguinen, eta ez dire haren gogaraco içanen; hequien sacrificioac içanen dire deithoraçaleen oguia iduri; hartaric janen duten guciac kutsutan sarthuco baitire; ecen bicitzeco dute beren oguia eta hartaric ez da Jaunaren etchean sarthuren. Cer eguinen duçue besta-buru egunean, Jaunaren besta-egunean? Ecen huna non desmasiaren ihes goan diren; Eguiptoac bilduco ditu, Memphisec ehorcico; hain lehiagarri citzaioten cilharra, hausinençat gueldituren da; karlotchac nausituren dire hequien etcheetan. Ethorri dire ikarpeneco egunac; sari bihurceco egunac ethorri dire. Jaquiçu, oi Israel, çoratuac direla çure profetac, burutic jauciac çure guiçon arguituac, çure tzarquerien elemenia gatic eta çure erhoqueriaren gaiztasunagatic. Profetac Efraimen ene Jaincoaren beguiralari içan behar citazqueenean, galpeneco arte bilhacatu dire hango bide gucietan, erhoqueriara hicitagarri beren jaincoaren temploan. Bekatu latzera erori dire, Gabaaco egunetan beçala: hequien tzarqueriaz orhoituren da Jauna; ikarturen ditu hequien bekatuac. Aurkitu nuen Israel hala-nola mahatsac mortuan, hala-nola lehembicico fruituac picoaren adar-mocoetan; hequiec ordean Beelphegorren gana goan dire; ene ganic atzetu dire beren ahalcamendutan, eta hatsgarri eguin dire, maithatu dituzten gauçac beçala. Efraimen ospea goan da xori bat hegaldaca beçala; galdu da sorthu beçain laster, amaren sabeletic, sabelean gatzatu denetic: Eta beren umeac haci balituzte ere, haurric gabe eçarriren ditut guiçonen erdian; eta oraino çorigaitz hequiei, hequien ganic guibelatu naitequeenean. Efraim cen, ikusi dudan beçala, Tir bigarrena, bere edertasunaren gainean jarria; eta Efraimec eramanen ditu bere semeac hilen dituenaren escuetara. Emoçute, Jauna. Cer emanen daroeçu? Emotzute ume-uncia haurric gabe, eta bulhar agorrac. Galgalan aguertu da hequien tzartasun gucia; hargatic han hartu ditut gaitzirizcotan; beren asmuetaco malçurqueriaren gatic, iraiciren ditut ene etchetic; ez ditut guehiago maithaturen; hequien buruçagui guciac ene ganic guibelatzen hari dire. Joa da Efraim; ihartua da hequien erroa; ez du guehiago fruituric emanen. Ekar baletzate ere, hil netzazque hequien sabeleco fruitu maiteenac. Ene Jaincoac iraiciren ditu, ceren ez duten ençun; eta jendaien erdian ibildaun dire içanen. Aihen ederretaco mahasti bat cen Israel; adarren bardin, bethetzen cen mahatsez; bere fruituqueta gaitzaren arabera, bethe da aldarez; bere lurreco goritasunaren neurrira, goritu da jaincomoldez. Erdizcatua da hequien bihotza; orai dire galduco. Jaunac xehacaturen ditu hequien jaincomoldeac; eragotziren ditu hequien aldareac. Orai erranen dute: Erregueric ez dugu; ez gare ecen Jaunaren beldur içatu; eta cer eguinen darocu erregue batec? Erabil çatzue ikuspen alfer batzuetaco solasac, eta patuac jo çatzue: Jaunaren juiamendua çuen landetaco hildoetan ilkico da belhar karatsa beçala. Samariarrec adoratu dute Bethabengo behia; populua nigarrez guelditu da bere behiaren minez, ceren haren ganic bercetara duten eraman behi hura, ceinaren gainean bozten baitziren haren çainçaileac, harec çuen ospea gatic. Ecen Asiriara eramana içan da hura, erregue asperçaileari emaitzetan; ahalqueac atzemanen du Efraim, eta Israelec ahalque gorria atheraturen du bere nahiquerietaric. Samariac sunsiaraci du bere erreguea, harrapoa uraren gainean beçala. Eta xahutuac içanen dire idolençateco leku gorac, Israelen bekatua. karlotchac eta astakarloac iganen dire hequien aldare gainetan, eta berec erranen diote mendiei: Estal gaitzatzue; eta munhoei: Eror çaitezte gure gainera. Gabaaco egunetaric, bekatuan ibili da Israel; han guelditu dire: ez da, Gabaan eguin cen beçala, gudua erorico tzarqueriaco umeen gainera. Açurriaturen ditut ene lehien arabera; populuac bilduco dire hequien contra, noiz-etare açurriatuac içanen baitire beren bi gaixtaquerien gatic. Efraim da miga bat jaquinqui bihi jotzen laket duena; eta nic escua eçarri dut haren lepho ederraren gainean; iganen naiz Efraimen gainera; Juda iraulcen harico da, eta Jacob mokor jotzen. Çucembidean eguizquitzue çuen erainçac, eta urricalpeneco bidean çuen uztac; aphain çatzue çuen lur berriac; aldiz Jaunaren bilhatzeco ordua içanen da, çucentasuna irakatsico darotzuena ethorriren denean. Lanthu duçue tzartasuna, bildu duçue tzarqueria; jan duçue gueçurraren fruitua; ceren fidatu baitzarete çuen bideetan, çuen guerlarien ostearen gainean. Biahorea jaucico da çure populuaren erdian, eta xahutuac içanen dire çure hazcargailu guciac, hala-nola xahutua içan baitzen Salmana hainaren armadaz, ceina aspertu baitzen Baalez guduco egunean, ama bere umeen gainean çathicatu çuenean. Horrela eguinen darotzuete Bethelec çuen gaixtaquerien tzartasunaren ariaz. Nola iragaiten baita goiça, hala iraganen da Israelgo erregue. Haurra cen Israel, eta maithatu içan dut; eta Eguiptotic deithu dut ene semea. Cembatenaz deitzen, hambatenaz urruncen ciren; Baali imolatzen eta jaincomoldeei sacrificatzen çuten. Eta ni Efraimen unhidaita beçala nincen; ene besoetan erabilcen nituen, eta ez dute eçagutu nic nuela hequiez artha. Ene gana bilcen nituen Adamen lokarriez, amodioaren estequez, eta ni hequiençat içatu naiz ustarria eta ahotic muthurrecoa kencen duena beçala; eta makurtu naiz hequiei jatera emateco. Ez dire Eguiptoco lurrera bihurturen, eta Asur bera içanen dute erregue; ceren ez duten nahi içan ene ganat itzuli. Ezpata abiatu da hequien hirietan; iretsico ditu hequien guiçon hautac, eta xahutuco hequien buruçaguiac. Ene populua ene itzulpenari beguira egonen çaio; bainan guciei batean gainera eçarria içanen çaiote uztarri bat, quendua içanen etzaiotena. Nola eçarriren çaitut, Efraim? ene gueriçaren azpira harturen othe çaitut, Israel? Eçarriren othe çaitut hala-nola Adama? emanen othe Seboin beçala? Ene bihotza urriquitu da ene baithan, ene urricalcortasuna ere iharrosia da. Ez dut eguinen ene hasarrearen iraquiduraren arabera; ez naiz bihurturen Efraimen galcera, Jaincoa naicelacoz eta ez guiçona; ni naiz çure erdian egotu saindua, eta ez naiz hirira sarthuren. Jaunaren ondotic ibiliren dire; Jaunac, lehoinac beçala orroa eguinen du; berac eguinen du orroa, eta itsasoaren semeac lastuco dire. Xoria beçala Eguiptotic, eta usoa beçala Asiriarren lurretic hegaldaca dire goanen; eta beren etcheetan eçarriren ditut, dio Jaunac. Efraimec ukoac, Israelec cimarkuac eçarri dituzte ene inguruan; Juda ordean, lekuco cin guelditu da Jaincoaren eta haren sainduen aitzinean. Haicez hazten da Efraim, eta beroari darraiquio; egun gucian gueçurrac eta desmasiac ditu murrucatzen; Asiriarrequin patu eguin du, eta Eguiptora eramaten çuen olioa. Jauna juiamendutan sarcera dihoa beraz Judarequin, eta Jacoben gainean bere ikarpenaren eguitera: bihurturen dio bere bide eta bere asmuen arabera. Sorcetic bere anaiari hartu cioen urhatsa; eta bere indarraz aingueruari borrocan eguin cioen. Eta aingueruari nausitu citzaion, eta gaina hartu cioen: guero nigar eguin çuen eta oithoiztu çuen benedica ceçan: Bethelen aurkitu çuen, eta han minçatu cen gurequin. Eta armadetaco Jainco Jauna içan cen gueroztic haren orhoitzapeneco Jauna. Eta çu, itzul çaite çure Jaincoa gana; beguira çatzu urricalcortasuna eta çucentasuna, eta iducaçu bethi çure phesquiça çure Jaincoaren baithan. Canaanec escuan enganatzeco balança daduca; bidegabequerian da laket. Eta Efraimec erran içan du: Ororen gatic aberastu naiz ni, atzeman dut nahi nuen idola: ene lan gucietan ez da aurkituren nic eguin dudalaco tzarqueria bat. Eta ni naiz çure Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaitudana; jarraraciren çaitut oraino etcholen itzalean, tabernacletaco besta-egunetan beçala. Eta ni minçatu içan naiz profetei, eta nic igorri daroztet ikuspen asco, eta nic erakutsi dut ene burua profeten bidez. Galaadeco idola, idola alfer bat balin bacen, alferretan hari ciren Galgalaco idiei imolatzen; ecen hequien aldareac ere dire hala-nola harri-metac landetaco hildoen gainean. Jacobec ihes eguin içan du Siriaco aurkinçara, eta Israel egotu da sehi emazte baten içateco; eta ardi çaincen bercearen içateco. Aldiz, profeta baten bidez Jaincoac atheratu du Israel Eguiptotic; eta profeta baten bidez çaindu içan du. Efraimec hasarretzera ekarri nau eman darozquidan uherdurez; eta gainera jautsico çaio ixuri duen odola, eta bere Jaunac bihurturen dio bere laidoa. Efraimien solasera, lazturac hartu du Israel, eta Baalen baithan eguin du bekatu, eta hil içan da. Eta orai bekatua bekatuaren gainera eguin dute, eta beren cilharrarequin urthu dute idolen itchuraco molde bat, gucia oficialeen lana: eta populuari erraten diote: Aratche-adoratzaileac, imola çatzue guiçonac. Hargatic içanen dire goiceco lanhoaren eta goicean sunsitzen den ihinçaren idurico; xirimolac larrainetic eramaten duen herrautsaren, eta kecilhotic daraman kearen pare. Ni naiz ordean çure Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaitudana; eta nitaz berce Jaincoric ez duçu eçaguturen, eta salbatzaileric nitaz landan ez da. Nic eçagutu çaitut mortuan, eremuco lurrean. Beren alhapidetaco goritasunaren arabera bethe dire, eta ase dire; eta hartu çaiote bihotza, eta ahanci naute. Eta ni içanen natzaiote lehoin urrixa beçala, Asiriaco bidean lehoinabarra iduri. Goanen natzaiote, umeac galdu dituen harz ama iduri; eta phorroscaturen diozcatet guibel-erraiac; eta iretsiren ditut lehoinac beçala, eta basabereec çathicaturen dituzte. Çure galcea, Israel, cerorren ganic dathor; bakarric ene baithan da çure lagunça. Non da çure erregue? garaitiarqui orai çure hiri guciequin salba beçaitza; non dire çure juieac, ceinetaz erran baituçu: Erregue bat eta aitzindariac igutzu? Erregue bat emanen darotzut ene sephan, eta kenduco darotzut ene gaitziduran. Efraimen gaixtaqueriac lokarriz batean bilduac eta haren bekatuac alchatuac dire. Erditzen hari denaren minac ethorriren çaizco: haur bat da çuhurcia gabea; orai ecic ez du iraunen bere umeen sarrasquiaren erdian. Herioaren escutic atheraturen ditut; heriotzetic berrerosiren ditut. Oi herioa, ni içanen nauc hire heriotzea; oi ifernua, ni içanen nauc hire asiquia: bainan goçacaria oraino ene beguietaric gordea dago. Ecen berac berezten ditu anaiac beren artean. Jaunac erakarriren du, mortutic içanen den haice erregarria; eta idorturen ditu haren çainac eta agorturen haren ithurriac, eta berac larruturen du haren unci balios gucien bildeguia. Honda bedi Samaria, ceren uhercera ekarri duen bere Jaincoa; ezpatatic goan beitez Samariarrac, lehertuac içan beitez hequien haur xumeac, eta urratuac emazte içorrac. Oi Israel, bihur çaite çure Jainco Jaunaren gana, çure tzarqueriac erorraraci çaituenaz gueroztic. Eremotzue çuen hitzac, bihur çaitezte Jaunaren gana eta erroçue: Ecezta çaçu gaizquia oro, onhets onguia, eta guc bihurturen darozquitzugu aratcheac, gure ezpainetaco escainuac. Asurrec ez gaitu salbaturen, çaldien gainera ez gare içanen, eta ez dugu erranen guehiago: Gure escuetaco lanac dire gure jaincoac; ceren urricalduren baitzare çuri diagoçun umeçurçari. Sendaturen ditut horien sakiac, ene ariatic maithaturen ditut; ecen horien gainetic aldaratu da ene hasarrea. Ni içanen naiz hala-nola ihinça; Israel hostaturen da lilia iduri, eta haren errotic gandoa alchaturen da Libangoac beçala. Goraturen dire haren adarrac, haren edertasuna içanen da olibondoarena iduri, eta haren usaina Libangoa beçala. Bihurturen dire eta ene itzalean jarrico; oguiz bicico eta mahats-ondoa beçala aihendaturen dire, eta haren icena içanen da Libango arnoaren pare. Efraimec erranen du: Gaurgueroz cer dut idolequin ikusteco? Eta nic ençunen dut, eta nic handiaraciren dut hostatzen den içaia beçala; ene ganic ilkiren da çure fruitua. Nor da çuhur, eta norc solas hauquiec adituco ditu? norc du adigarria, eta hauquiec jaquinen ditu? Alabainan çucenac dire Jaunaren bideac, eta hequietaric dabilça prestuac; legue-hausteac aldiz, hequietan erorico dire. Jaunaren hitza, Joeli, Phatuelen semeari eguna. Adi çaçue hau, çaharrac, eta beharriez ardietsaçue lurreco egoiliar guciec. Holacoric guerthatu othe da çuen egunetan, edo çuen aiten egunetan? Hunen gainean minça çaitezte çuen semeei, eta çuen semeac beren semeei, eta hequien semeac berme ondoticacoei. Xartalac jan du harraren ondarra, eta brucoac xartalaren ondarra, eta herdoac brucoarena. Iratzar, hordiac; nigar eta orrobia eguiçue arnoa goçoqui edaten duçuen guciec; ceren kendua içanen baita çuen ahotic. Ecen jendaqui bat igaiten hari da ene lurrera; hazcarra da eta ecin-kondatuzcoa; haren horcec iduri dute lehoin-horçac, eta haren haguinec lehoincumearenac. Mortu eraguin du erre mahastia; açala kendu dio ene picoari; biluci eta larrutu du; lurrerat arthiqui du, eta çuritu dire haren adarrac. Deithora çaite hala-nola nescatcha çakua jautzi duena, bere gaztaroco senharra galdu baitu. Sacrificioa eta libacionea galduac dire Jaunaren etchetic; nigarretan daude apheçac, Jaunaren ministroac. Desmasiatua da lekua; nigarrez dago lurra, ceren xahutua den oguia, bilucia mahastia, olibondoa iraunguia. Minez dago laboraria eta orrobiaz mahastiçaina, oguiaren eta garagarraren xahupenaz, eta galdua delacoz landetaco uzta. Larrutua da mahastia eta iraunguitzen hari da picoa; mingrana, palma, sagarra eta bazterretaco çuhamu guciac ihartu dire; ecen guiçasemeetaric galdu da bozcarioa. Çurdatzac jaunçatzue, eta nigarretan çaudezte, apheçac; orrobia eguiçue, aldareco ministroac; sar çaitezte barnera, çakuen gainean etzan çaitezte, ene Jaincoaren ministroac; ceren çuen Jaincoaren etchetic galdu baitire sacrificioa eta libacionea. Sainduetsaçue barur bat, deith çaçue baldarna, çuen Jaincoaren etchera bilaraz çatzue çaharrac eta lurreco egoiliar guciac, eta Jaunari eguioçue deihadar. Ai! ai! ai! hau eguna! Ecen hurbil da Jaunaren eguna, eta Ahalorotacoaren ganic ethorriren da desmasia beçala. Ez othe dire gure beguien aitzinean galdu hazcurriac, eta gure Jaincoaren etchetic bozcario eta jauciac? Aciendac beren gorotzean usteldu dire; urratuac dire bihiteguiac, bildeguiac lurrean daude; ecen galduac dire oguiac. Cergatic arthiquitzen dute abereec incirina, idi-arthaldeec marruma? Ceren hequiençat alhapideric ez den; eta ardi-arthaldeac ere galdu dire. Çuri, Jauna, igorriren darotzut ene deihadarra, suac xahutu baititu mortuco leku ederrac, eta garrac erre bazterretaco çuhamu guciac. Lar-abereec ere çure gana goititzen dituzte beguiac, uri esque daudecen erainçac iduri; ceren ithur-urac agortuac baitire, eta suac iretsi baititu mortuco leku ederrac. Sionen durrundaraz çaçue turuta, ene mendi sainduan arthicatzue orrobiac; asaldutan jar beitez lurreco egoiliarrac oro; ecen heldu da, hurbii da Jaunaren eguna, Ilhumbe eta gobeletaco eguna, hedoi eta xirimoletaco eguna; goiceco arguia mendien gainera hedatzen den beçala, hedaturen da populu handi eta hazcar bat; haren pareric egundaino içan ez baita, eta haren ondotic menderen mendetan ez baita içanen. Haren aitzinean heldu da iresten duen su bat, eta haren ondotic gar erregarri bat; haren aitzinean lurrac iduri çuen atseguinetaco baratze bat, eta haren ondotic mortuco hustasuna, eta hari itzurcen çaioenic ez da nihor. Çaldien itchura beçalacoa da hequien itchura, eta nola çaldizcoec, hala laster eguiten dute. Mendi-bizcarretan jauzten dire, orga-lasterrec beçalaco harrabotsa eguinez, lastoa erretzen duen su garraren harrabotsa iduri, gudura abian den armada hazcarra beçala. Hequien aitzinean populuac oinhacetan içanen dire; beguitharte guciac duphina beçain belz eguinen dire. Hazcarrec beçala laster eguiten dute, guerlariac beçala harrasi gainera jauzten dire; guiçonac beçala lerroan dihoaci beren bideetan eta beren bidexcac ez dituzte hausten. Bakotchac ez du bere anaia hersaturen, batbedera bere sailean goanen da; leihoetaric ere erorico dire eta ez dute min hartuco. Hirian sarthuco dire eta harrasi gainera laster eguinen dute; etcheetara iganen dire leihoetaric sarthuco ohoina beçala. Hequien aitzinean ikaratu da lurra, kordocatu dire ceruac; iguzquia eta ilharguia ilhundu dire, eta içarrec itsutu dute beren arguia. Jaunac bere armadaren aitzinean adiaraci du bere minçoa; ceren gaitza baita haren armada; hazcarra da eta haren erranac eguiten ditu; handia da alabainan Jaunaren eguna, eta guciz ikaragarria; eta norc hura jasan? Orai beraz, dio Jaunac, itzul çaitezte ene gana çuen bihotz guciaz, barur, nigar eta deithore eguinez. Urra çatzue çuen bihotzac, eta ez çuen soinecoac, eta bihur çaitezte çuen Jainco Jaunaren gana; ceren den onguicoia, urricalcor eta jasancorra, urricalmendu hainitz duena eta hasarreari garaitzen dena. Norc daqui hean ez den itzulico, hean ez duen barkatuco, eta ez dituen bere ondotic utzico benedicionea, sacrificioa eta libacionea çuen Jainco Jaunarençat? Turuta durrundaraz çaçue Sionen, sainduetsaçue barur bat, deith çaçue baldarna. Bilaraz çaçue populua, sainduetsaraz baldarna, bilaraz çatzue çaharrac, ethorraraz haurttoac eta bulharra edosquitzen dutenac; senharra ilki bedi bere etzaunçatic eta emaztea bere ohetic. Ezcaratzaren eta aldarearen artean nigar eguinen dute aphecec, Jaunaren ministroec, eta erranen dute: Barka, Jauna, barka çure populuari; ez arthic çure primança laidoaren azpira, jendaiac ez ditecen nausi çure haurrei. Certaco derrate populuen artean: Non da horien Jaincoa? Jauna berotu da bere lurraren alde, eta guphidetsi du bere populua. Eta Jaunac ihardetsi du, eta erran dio bere populuari: Huna non igorriren darozquitzuedan nic oguia, arnoa eta olioa, eta aseco çarete, eta etzaituztet guehiago laidotara emanen populuen erdian. Eta çuen ganic urrun igorriren dut ipharretic heldu dena, eta iraiciren dut lur mortu eta bidegabeco batera, burua iguzqui-aldeco itsasoaren parrera eta buztana azquen itsasora; eta haren usaina eta haren ustel urrina iganen dire, ceren burgoiqui den ibili. Lurra, ez içan beldurric; boz çaite, eta jauz çaite; ceren gauça handien eguitera baitoha Jauna. Bazterretaco abereac, ez içan beldurric; ceren mortuco ederrac belharrez estali baitire, ceren çuhaitzec eman baitute beren fruitua; picoac eta mahastiac ematen dute beren goçoa. Siongo alabac, boz çaitezte eta jauz çuen Jainco Jauna baithan; ceren eman baitarotzuete çucentasunaren irakaslea, eta çuen gainera jautsaraciren baitu hastetic beçala uri goiztiarra eta berantiarra. Larrainac betheco dire oguiz, arnoa eta olioa nasai içanen da lacoetan. Xartala, bruco, herdo eta harrec, içurri gaitz nic çuen gainera igorriec xahutu dituzten uzten ordainac bihurturen darozquitzuet. Hequietaric janez hacico eta aseco çarete; laudaturen duçue çuen Jainco Jaunaren icena, çuençat hambat sendagaila eguin içan duenaren icena; eta egun-eta-iguzqui ez da ene populua ahalquetara erorico. Eta eçaguturen duçue ni naicela Israelen erdian nagoena; eta ni naicela çuen Jainco Jauna, eta berceric ez dela; eta ene populua ez da nihoiz-ere ahalquetara erorico. Eta horien ondotic içanen da, ene izpiritua ixurico dudala guiçon gucien baithara; eta profetisatuco dute çuen seme-alabec; çuen çaharrec ametsac içanen dituzte, eta ikuspenac çuen gazteec. Ene muthil eta nescatoen gainera ere egun hequietan ixurico dut ene izpiritua. Eta ceru-lurretan aguerraracico ditut sendagailac, odola, eta sua, eta ke-lanhoa. Ilhumbetara aldatuqui da iguzquia, eta odoletara ilharguia Jaunaren egun handi eta lazgarria ethor dadien aitzinean. Eta içanen da, Jaunaren icenari dei eguinen dioten guciac salbatuac içanen direla; ecen, Jaunac erran beçala, Siongo mendian eta Jerusalemen, eta Jaunac deithu dituen ondarretan içanen da salbamendua. Ecen hara egun hequietan eta ordu hartan, bihurraraci dituzquedanean Judaco eta Jerusalemgo gathibuac, Bilduco ditut jendaia guciac, eta eramanen ditut Josafateco haranera, eta han juiamendutan sarthuco naiz ene populu eta Israelgo ene primança, jendaietan barraiatu dituztenen gainean, eta beren artean çathitu duten ene lurraren gainean. Çorthea arthiqui içan dute ene populuaren gainera; liçunteguian eçarri dituzte muthicoac, eta arno truc saldu dute nescatcha, edaten haritzeco. Bainan cer ikusteco da çuen eta ene artean, Tir, Sidon eta Palestindarren eremuac? Aspercunde bihurcen othe darotaçue niri? Eta ene ganic aspercera hari baçarete, ordu berean çuen buruen gainera bihurturen darotzuet ordaina. Ecen eraman ditutzue ene urhe-cilharrac; eta ene gauça lehiagarrienac eta ederrenac çuen temploetara eraman ditutzue. Greciarren semeei saldu ditutzue Judaco eta Jerusalemgo umeac, hequiec urrun beren eremuetaric igorcea gatic. Eta nic, saldu ditutzuen toquietaric eraiquiren ditut; eta çuen buruaren gainera bihurturen dut gaizquiaren saria. Eta çuen seme-alabac emanen ditut Judaco umeen escuetara, eta salduco dituzte Sabearrei, urrungo jendaia bati, ecen Jaunac erran du. Hori oihu eguiçue jendaietan, sainduetsaçue guerla, alcharaz çatzue hazcarrac; hurbil eta igan beitez guerlariac oro. Hautsatzue çuen goldeac ezpata eguiteco eta picotchac lancetaco. Herbalac erran beça: Hazcar naiz. Jauz çaitezte eta çatozte populu guciac alde orotaric, eta bil çaitezte; Jaunac çuen hazcarrei hor joaracico diote lurra. Jendaiac jaiqui eta Josafateco haranera igan beitez; ceren han jarrico bai naiz jendaia gucien juiatzen inguruan. Loth ihiteguiei, onthua baita uzta; çatozte eta jauts çaitezte, bethea baita lacoa; gaindi dohaci lacoac, mukurru baita hequien gaixtaqueria. Populuac, populuac, sarrasquico haranera Ceren hurbil baita Jaunaren eguna sarrasquico haranean. Gobeldu dire iguzquia eta ilharguia; içarrec itsutu dute beren arguia. Jaunac Siondic eguinen du orroa, eta Jerusalemetic adiaraciren du bere minçoa; eta ikaraturen dire ceru-lurrac; eta Jauna içanen da bere populuaren phesquiça eta Israelgo haurren indarra. Eta jaquinen duçue ni naicela çuen Jainco Jauna, Siongo ene mendi sainduan egoten naicena; eta saindu içanen da Jerusaleme, eta arrotzac ez dire guehiago hartan gaindi iraganen. Eta egun hartan guerthaturen da eztia jautsico dela mendietaric, eta esnea munhoetaric; ur biciac goanen dire Judaco lats gucietaric; eta Jaunaren etchetic ilkico da ithurri bat, eta urztaturen du Elhorrietaco erreca. Eguiptoa desmasian içanen da, eta Idumea mortu hilgarri bat; ceren gaizqui erabili baitituzte Judaco umeac, eta beren lurrean ixuri baitute odol hobengabea. Eta Judeac bethi gucian içanen ditu egoiliarrac eta Jerusalemec menderen mendetan. Eta garbi eraguinen dut aitzinean garbitu ez nuen odola; eta Sionen egonen da Jauna. Amosen hitzac, Amos Thecueco arçainetaric baitzen, Israelen gainean içatu çuen ikuspenaz, Judaco erregue Ociasen egunetan, eta Israelgo erregue Jeroboam Joasen semearen egunetan, bi urthe lur-ikara baino lehen. Eta erran çuen: Siondic orroa eguinen du Jaunac, eta Jerusalemetic adiaracico du bere minçoa; nigarrez baratu dire arçainen alhapide ederrac, eta agortu da Carmelen cascoa. Hau dio Jaunac: Damasec eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut aldatuco ene erabaquia; ceren burdinazco orguen azpian xehacatu baitute Galaad. Eta sua bidalico dut Açaelen etchera, eta erreco ditu Benadaden etcheac. Eta trencaturen dut Damasco haga, eta iraiciren ditut hango egoiliarrac Idolaren celhaietic, eta manamenduco makila daducana atseguinetaco etchetic; eta Siriaco populua desherritua içanen da Cirenera, dio Jaunac. Hau dio Jaunac: Gaçac eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut aldatuco ene erabaquia; ceren oro gathibu eraman eta Idumean hersi baitituzte. Eta bidalico dut sua Gaçaco harrasien barnera, eta erreco ditu hango etcheac. Eta egoiliarrac iraiciren ditut Açotetic, eta manamenduco makila daducana Ascalondic; eta escua itzuliren dut Acaronen gainera, eta galduco dire Filistindar ondarrac, dio Jainco Jaunac. Hau dio Jaunac: Tirrec eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut aldatuco ene erabaquia; ceren gathibuac oro hersi dituzten Idumean eta ez diren orhoitu anaiequilaco batasunaz. Eta bidalico dut sua Tirreco harrasien barnera, eta erreco ditu hango etcheac. Hau dio Jaunac: Edomec eguin dituen hirur eta laur gaixtaquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren ezpatarequin jarraiqui baitzaio bere anaiari, çaurthu baitute hequien alderaco urricalmendua, sobraniozqui iduqui beren sepha, eta azqueneraino beguiratu beren gaitzidura. Sua igorrico dut Themanera, eta erreco ditu Bosraco etcheac. Hau dio Jaunac: Amonec eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren sabelac urratu diozcaten Galaadeco emazte içorrei, bere muguen çabalcea gatic. Eta sua biztuco dut Errabaco harrasien barnean, eta hango etcheac iretsico ditu, orrobien erdian, guerla-egunean, eta xirimolen erdian, asaldu-egunean. Eta Melcom gathibu goanen da, bera eta bere aitzindariac, oro batean, dio Jaunac. Hau dio Jaunac: Moabec eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren Idumeaco erregueren heçurrac erre dituen herrausteraino. Eta sua igorrico dut Moabera, eta erreco ditu Cariotheco etcheac; eta Moab hilen da harramancen eta turuta durrunden erdian. Eta haren erditic galduco dut juiea, eta haren aitzindariac hilen ditut harequin, dio Jaunac. Hau dio Jaunac: Judac eguin dituen hirur eta lau tzarquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren Jaunaren leguea baitute arnegatu, eta haren manamenduac ez çaindu; alabainan enganatu dituzte beren jaincoaiçunec, ceinen ondotic ibili içan baitire hequien arbasoac. Eta sua igorrico dut Judara, eta erreco ditu Jerusalemgo etcheac. Hau dio Jaunac: Israelec eguin dituen hirur eta lau tzarquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren prestua duten saldu dirutan, eta beharra oinetaco truc. Hequiec lurreco herrautsean lehercen dituzte beharren buruac, eta makurcen dute xumeen bidea; semea eta aita nescatcha ber-baten gana ibili dire, ene icen sainduari laido eguiteco. Aldare gucien ondoan etzan dire soineco bahituen gainean; eta condenatuen arnoa edan dute beren Jaincoaren etchean. Nic xahutu nuen bada hequien aitzinetic Amorhearra, ceinaren irazquia cedroaren goratasunaren bardin, eta bera haritza beçain hazcarra baitzen; eta nic lehertu nituen haren gaineco fruituac eta haren behereco erroac. Ni naiz çuec Eguiptoco lurretic iganaraci eta mortuan berrogoi urthez bidatu çaituztedana, goça cineçaten Amorhearraren lurra. Nic eraiqui ditut çuen semeetaric profetac eta çuen gazteetaric Naçarearrac. Ez othe da hola, Israelgo haurrac? dio Jaunac. Eta çuec arnoa ematen cinaroeten Naçarearrei edatera; eta profetac manatzen cintuzten erranez: Ez profetisa. Huna nic carrasca eguinen dut çuen gainean, hala-nola orga belharrez sorthatuac eguiten baitu carrasca. Ihesbideac escas eguinen dio çalhuari, guerlaria ez da bere bihotzaz nausi içanen, hazcarrac ez du bere bicia salbaturen. Arrambela daducana ez da gogor egonen, bere oinec ez dute itzurraraciren çalhua, eta çaldi gainera igaiten denac ez du salbaturen bere bicia; Eta hazcarren artean, bihotzez hazcar denac, bulucic egun hartan ihes eguinen du, dio Jaunac. Israelgo umeac, adi çaçue Jaunac erran hitza çuen gainean, Eguiptoco lurretic atheratu dudan ahaidego guciaren gainean, erranez: Lurreco ahaideeria gucietaric, çuec bakarric eçagutu içan çaituztet; hargatic çuetan bilhaturen ditut çuen tzarqueriac oro. Bi guiçon elkarrequin ibilico othe dire, baldin ez baçaiote ongui heldu? Lehoinac oihanean orroa eguinen othe du harrapaquinic ez badu? Lehoincumeac bere etzan-lekutic marruma arthiquiren othe du, ez balin badu cerbait atzeman? Xoria erorico othe da lurrean den artera, hedatzaileric ez bada? Artea lurretic alchaturen da othe, cerbait atzeman baino lehen? Turutac hirian durrundaturen othe du, eta populua ez icituco? Hirian asturugaitz cerbait içanen othe da, non ez duen Jaincoac igorri? Ecen Jainco Jaunac ez du deusere eguin, non ez dioten bere cerbitzari profetei aguertu bere segretua. Lehoinac marruma eguinen du, nor ez da ikaratuco? Jainco Jauna minçatu da, norc ez du profetisatuco? Hau adiaraz çaçue Açoteco etcheetan eta Eguiptoco lurreco etcheetan, eta erraçue: Bil çaitezte Samariaco mendietara eta ikusatzue hango erhoqueriaqueta eta hango çokoloetan jasaiten diren bidegabequeriac. Eta ez dute jaquin çucen cenaren eguiten, dio Jaunac, beren etcheetan molçatzen cituztelaric gaixtaqueria eta ohoinqueriac. Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Lurra hersatua eta inguratua içanen da; kendua içanen çaitzu çure indarra, eta larrutuac içanen dire çure hiriac. Hau dio Jaunac: Nola arçain batec lehoinaren ahotic athera bailetzazque bi ixter edo beharri moca bat, hain nequez atheraco dire Israelgo semeac, Samarian daudenac ohe-çokoan, edo Damasco-etzauncetan. Adi çaçue eta lekucotasun athera Jacoben etchean, dio armadetaco Jainco Jaunac; Israelen legue-hauspenen bilhatzen abiatuco naicenean, ikarturen naicela haren baithan eta Bethelgo aldareetan; ebaquiac içanen direla aldarearen adarrac, eta lurrera erorico direla. Eta joco ditut negu-etchea eta udaco etchea, eta erorico dire bolizco jaureguiac, eta urratua içanen da etchequeta gaitza, dio Jaunac. Hitz hau adi çaçue, Samariaco mendian çareten behi guicenac, beharrari bidegabe eguileac, eta erromesen oincatzaileac, çuen nausiei erraten duçuenac: Ekarçue eta edanen dugu. Jainco Jaunac cin eguin du bere icen sainduaz, çuen gainera heldu direla egunac, eta laçafrinetan alchatuac içanen çaretela, eta çuen ondarrac berz iraquituetara arthiquiac. Eta harrasietaco urraduretaric ilkico çarete bat bercearen ondotic, eta Armonera içanen çarete arthiquiac, dio Jaunac. Çoazte Bethelera, eta eguiçue gaizquia; çoazte Galgalara, eta murruca çatzue çuen legue-hausteac; goicetic eraman çatzue çuen bitimac eta hirur egunez çuen hamarrenac. Eguizquitzue ophil alchatuzco escainçac; espantu eguiçue çuen oldezco escaincez, eta orotan erançun çatzue; hola nahi içan duçue ecen, Israelgo semeac, dio Jainco Jaunac. Horren gatic nic ere eman darotzuet horcetaco hosquindura çuen hiri gucietan, eta ogui escasia çuen toquietan orotan; eta halere etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac. Nic halaber çuetaric debecatu dut uria, hirur hilabethe guelditzen cirelaric oraino uztarora; eta hiri baten gainera uria eguin dut, eta bercearen gainera ez; aurkinça bat bustia içan da; eta uriztatu ez dudan ephaitza, agortu içan da. Bi eta hirur hiri berce batera ethorri dire ur edatera, eta ez dire ase; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac. Jo içan çaituztet haice erregarriaz eta herdoaz; çuen baratzequeta handia, çuen mahastiqueta, çuen olibadiqueta, çuen picodiqueta harraz içan dire iretsiac; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac. Çuen gainera heriotzea bidali dut Eguiptoco bidean; ezpataz jo dut çuen gazteria, çaldiac etsaiari atzemanarazteraino; çuen sudurretara iganaraci dut çuen campetaco ustel-urrina; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac. Herrauts çaituztet, Jaincoac Sodoma eta Gomorha herrautsi cituen beçala; eta bilhacatu çarete sualde batetic eraman itchindia iduri; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac. Aria hortaz, hau eguinen darotzut, Israel; eguin içan darotzuquedan ondoan, berriz, abia çaite, Israel, çure Jaincoaren bidera. Ecen huna mendien eguilea, haicearen eguilea, bere hitza guiçonari eçagutarazten dioena, goiceco lanhoen eguilea, eta lurreco bizcar goretan ibilcen dena; armadetaco Jainco Jauna da haren icena. Adi çatzue hitz hauquiec, nic çuen gainean alchatzen dudan deithorea: Erori da Israelgo etchea, eta ez du jaiquitzerat eguinen. Lurrean arthiquia dago Israelgo nescatcha, eta nihorc ez du eraiquitzen. Alabainan hau. dio Jainco Jaunac: Israelgo etchean, hiri batetaric ilkitzen baciren mila, hartan ez da ehun baicic gueldituren; eta ceinetic ehun ilkitzen baitziren, hainean baraturen dire hamar. Ecen hau dio Jaunac Israelgo etcheari: Bilha neçaçue, eta bicico çarete. Eta ez bilha Bethel, eta ez sar Galgalan, eta etzarete Bersabeen iraganen; ceren içanen baitire, Galgala gathibu eramana eta Bethel ezdeustua. Bilha çaçue Jauna eta bici çaitezte, beldurrez-eta sua beçala erre dadien Josepen etchea; eta suac iretsico du Bethel, eta nihorc ecin hilen du. Çucena ciçari-belharrera bihurcen eta çucentasuna lurrean bazterrerat uzten duçuenac. Bilha çaçue Çazpi-Ohoinen eta Orionaren eguilea, ilhumpeac arguitara eta eguna gauera aldatzen dituena, itsasoco urac deitzen eta lurraren gainera ixurcen dituena: Jauna da haren icena. Irriz beçala xahutzen du hazcarra, eta desmasia ekarcen dio ahaldunari. Higüincetan hartu dute, athean erançuten ciotena, eta gaitzirizcotan garbiqui minço cena. Beraz, larrutzen cindutelacoz beharra, eta eramaten cinaroztelacoz gauça hautenac; lau izquinetaco harriz eguinen ditutzue etcheac, eta etzarete hequietan egonen; landaturen ditutzue mahasti maithagarrienac, eta ez duçue hequietaricaco arnoa edanen. Eçagutzen ditut ecen çuen gaizqui murruac eta çuen bekatu dorpheac; prestuaren etsai, emaitza-harçaile, eta athean beharraren çaphatzaile çarete. Aria hortaz, horrelaco orduan guiçon umoa ixilic dago, gaixtoa delacoz ordua. Bilha çaçue onguia eta ez gaizquia, bici çaiteztençat; eta çuequin içanen da armadetaco Jainco Jauna, hala etzelaric eraunsi duçuen beçala. Hastia çaçue gaizquia eta maitha onguia, eta athean eçar çaçue çucentasuna; hean beharbada Josepen ondarrei urricalduren den armadetaco Jainco Jauna. Hargatic hau dio armadetaco Jainco Jaun, ororen nausiac: Plaça gucietan içanen dire deithoreac, eta campo bacietan erranen da: Çorigaitz çorigaitz! Eta kexuetara deithuco da laboraria, eta deithorera deithoratzen daquitenac. Eta mahasti gucietan içanen da deithorea, ceren iraganen bainaiz çure erditic, dio Jaunac. Çorigaitz Jaunaren egunaren irritsean daudecenei! Certaco baliaturen çaitzue hura? Jaunaren egun hura ilhumbezcoa da eta ez arguizcoa. Hura içanen da hala-nola lehoinaren ihes dohan guiçonari, aitzinera heldu çaioen harça; hala-nola guiçona etchean sar baledi eta escua harrasiaren gainean berma baleça, eta sugue batec asiquitzen balu. Jaunaren eguna ez othe da ilhumbezcoa içanen, eta ez arguizcoa; gobelezcoa, eta ez dirdirazcoa? Higüincen eta buhakaizten ditut çuen bestac eta ez dut onhetsiren çuen bilkuetaco bitimen usaina. Baldin escaincen badaroztatzue çuen holocaustac eta emaitzac, ez ditut onhetsiren; eta çuen bitima guicenen botuei ez diotet beguiraturen. ken çatzue ene aitzinetic çuen cantu calapitac; eta ez ditut ençunen çuen lirequilaco canticac. Juiamendua aguerturen da ura beçala, eta justicia uhar hazcarra iduri. Israelgo etchea, mortuan niri escaini othe daroztatzu berrogoi urthez bitimac eta sacrificioa? Ekarri ditutzue çuen Moloquen tabernaclea, çuen idolen itchurac eta çuen jaincoaren içarra, çuençat eguin cintuztenac. Eta nic Damasez haindira herraldaracico çaituztet, dio Jaunac, armadetaco Jaincoa deitzen denac. Çorigaitz çuei, Sionen aberats bici çaretenei, eta Samariaco mendiaren indarrean sinheste daducaçuenei, handi-mandi, populuen buruçagui, burrumba handitan Israelgo bilkura sarcen çaretenac! Iragan çaitezte Calanera, eta ikusaçue; handic çoazte Emath handira, eta jauts çaitezte Palestindarren Jethera, eta hequien erresuma ederren gucietara; hean hequien eremuac çuenac baino çabalagoac othe diren. Çorigaitz çuei, egun gaixtoraco bereciac çaretenei, eta tzarqueriaco tronuari hurbilcen çaretenei; Bolizco oheetan lo eguiten duçuenei, eta çuen etzauncetan goçoqui çabalcen çaretenei; arthaldetic bildotsa eta abereetaric aratche goria jaten duçuenei; Maniurrarequin batean cantuz çaudeztenei; çuen buruac, Dabid beçain musicari ederrac daduzcatzuenei; Arnoa basoca edaten, eta çuen buruac gançugailu hoberenez gançutzen ditutzuenei, eta Josepen hesturari sorhaio çaudeztenei! Aria hortaz desherrituren dire orai desherritzera dihoacenen buruan, eta atseguinquerietan balsatzen cen andana kendua içanen da. Jainco Jaunac cin eguin du bere buruaz, armadetaco Jainco Jaunac erran du: Hastio dut Jacoben hampurustasuna, higüin ditut haren jaureguiac, eta hiria bere egoiliarrequin etsaiari arthiquiren diot. Hamar guiçon guelditu balire etche batean, hequiec ere hil laizteque. Eta hauçoac hartuco ditu eta erreco, etchetic heçurren eramatecotzat. Eta etche-çokoan guelditu denari erranen dio: Bada oraino çutaz berceric? Eta ihardetsiren du: Akabo da. Eta berceac erranen dio: Çaude ixilic eta ez orhoit Jaunaren icenaz. Ecen huna Jauna manatzera dihoala, eta etche handiari joaraciren dio lurra, eta arrailaraciren du etche ttipia. Çaldiec laster eguin othe deçaquete harsuetan, edo iraulden hari othe daiteque bafidiequin? ecen uherdurara bihurtu dituçue juiameuduac, eta ciçari-belharrera justiciaren fruituac. Hutsalquerian bozten çaretenec dioçue: Ez othe ditugu gure indarraz goratu gure adarrac? Israelgo etchea, huna beraz çuen contra eraiquiren dudala jendaqui bat, dio armadetaco Jainco Jaunac; eta xahuturen çaituztete Ematheco sarcetic mortuco errecaraino. Hau erakutsi içan darot Jainco Jaunac, eta hara xartalaren eguilea, uri berantecoac belharra sorrarazten abiatzen duenean; eta hara uri berantiarra erreguerençateco ephai-aldiaren ondotic. Eta guerthatu cen, xartalac belharra jaten akabatu çuenean, erran nuela: Jainco Jauna, beguitharte eguiçu othoi; norc alchaturen du Jacob, ecen aphurtua da? Jauna urricaldu cen horren gainean, eta erran çuen: Ez da holacoric içanen. Hau erakutsi çarotan Jaunac: eta hara Jainco Jaunac deitzen çuela suzco juiamendua; eta suac iretsi çuen çolagune handi bat eta gainetaric çathi bat jan çuen. Eta erran nuen: Jainco Jauna, bara çaite othoi; norc alchaturen du Jacob, ecen aphurtua da? Jauna urricaldu cen horren gainean: Hori ere ez da içanen, erran çuen Jainco Jaunac. Hau erakutsi çarodan Jaunac: Hara Jauna xutic çagoela harrasi embocatu baten gainean, eta harguin phalote bat cen haren escuan. Eta Jaunac erran çarodan: Cer ikusten duçu, Amos? Eta ihardetsi nuen: Harguin phalote bat. Eta Jaunac erran çuen: Huna nic utzico dudala phalotea Israelgo ene populuaren erdian; ez naiz guehiago haren embocatzen harico. Idolaren leku gorac urratuac eta Israelec sainduetsi toquiac desmasatuac içanen dire; eta ezpatarequin jaiquico naiz Jeroboamen etchearen gainera. Eta Amasias, Bethelgo apheçac igorri çuen Israelgo erregue Jeroboamen gana, cerralaric: Amos çure contra bihurtu da Israelgo etchearen erdian; lurrac ecin egarrico ditu haren solas guciac. Ecen hau dio Amosec: Ezpatatic hilen da Jeroboam, eta Israel bere lurretic gathibu eramana içanen da. Eta Amasiasec erran cioen Amosi: Habil, ikuslea; ihes-eguic Judaco lurrera; han janen duc oguia, eta han harico haiz profetisatzen. Ez behedi guehiago Bethelen profetisatzen abia; ceren hemen baitire erregueren leku sainduetsia eta erresumaco jaureguia. Eta Amosec ihardetsi eta erran cioen Amasiasi: Ez naiz ez profeta, ez profeta-semea; bainan ni naiz unha bat, sicomora-ximicatzailea. Eta Jaunac hartu nau, arthaldearen ondotic nindabilaric, eta Jaunac erran içan darot: Çoaz, profetisa dioçoçu Israelgo ene populuari. Eta orai adi çaçu Jaunaren hitza: Çuc dioçu: Ez duçu Israelen gainean profetisatuco, ez-eta idolaren temploaren gainera eraunsiaric eguinen. Hori gatic hau dio Jaunac: Hire emaztea lilitcho ibiliren duc hirian; hire semeac eta hire alabac ezpataren azpira erorico dituc; hire lurra hariaz içanen duc neurtua; eta hi, lur lohian hilen haiz, eta Israel bere lurretic gathibu eramana içanen duc. Hau erakutsi çarotan Jaunac: eta hara fruitu maco bat. Eta erran çarotan: Cer ikusten duçu, Amos? Eta ihardetsi nuen: Fruitu maco bat. Eta Jaunac erran çarotan: Israelgo ene populuaren gainera heldu da akabança; ez natzaio barkatzen guehiago harico. Eta egun hartan temploco atheetaco erroac carrancaz harico dire, dio Jainco Jaunac; asco hilen dire, eta ixiltasuna arthiquia içanen da toqui gucietara. Hau adi çaçue, erromesaren leherçaileac, lurreco beharra abiarazten duçuenac, Dioçuelaric: Noiz iraganen da hilabethea, eta salduco ditugu gure salgueiac? Noiz goanen larumbata, eta atheratuco ditugu oguiac; ttipituco dugu neurria, handituco sicloaren phisua, eta erabilico balança aiçunac, Diruaren bidez jabe gaitecen beharrez, eta oinetaco truc erromesez, eta sal diotzoguten ogui-aphainquinac? Jaunac cin eguin du Jacoben hampurusqueriaren contra: Ala! ez ditudala azqueneraino ahanciren horien eguitate guciac. Horren ondotic, lurra ez othe da gainazpicatuco? Nigarretan egonen dire hor daudecenac oro; iganen dire hala-nola hibai bat gucia; eta iraiciac içanen dire, eta urthuco dire Eguiptoco hibaia beçala. Eta egun hartan guerthaturen da, dio Jainco Jaunac, iguzquia etzanen dela egüerdi bethean, eta egun-argui delaric ilhuntaraciren dudala lurra. Eta çuen besta-buruac aldaturen ditut deithoretara, eta çuen cantica guciac kexuetara; çakua ekarriren dut çuen bizcarretara eta karçoiltasuna buru gucien gainera; eta lurra eçarriren dut, bere haur bakarraz nigarrez dagoen ama bat iduri, eta haren azquen orduac emanen ditut karmindurazco egun bat beçala. Huna heldu direla egunac, dio Jaunac, eta gosetea bidaliren dut lurrera, ez oguizco gosetea, ez-eta ur-egarria, bainan-bai Jaunaren hitzaren ençutecoa. Eta asaldutan içanen dire itsaso batetic bercera eta ipharretic iguzqui-aldera; inguruca ibiliren dire Jaunaren hitzaren bilha, eta aurkituren ez dute. Egun hartan, egarriac ahituric erorico dire nescatcha ederrac eta guiçon-gazteac ere, Ceinec Samariaco bekatuaz cin eguiten baitute, eta erraten: Dan, ala hire Jaincoa! eta, ala Bersabeeco bidea! Eta erorico dire, eta ez dire guehiago jaiquico. Ikusi nuen Jauna aldarearen gainean xutic, eta erran çuen: Jo athe-erroa, eta kordoca beitez athaburuac; ecen oroc buruan dute jaramanqueria, eta ezpataz hilen dut horietaric azquena; ez da horiençat ihesbideric. Goanen dire ihes, eta ihes eguinen dutenetaric, bat ez da itzurico. Ifernuraino jauts baleitez ere, handic ene escuac athera letzazque; eta ceruraino igan baleitez, handic beheiti herresta netzazque. Eta Carmelgo cascoan gordeac balaudeci, bilhaturic athera netzazque handic; eta ene beguietaric itsas-ondarretan gorde baleitez, han mana nioçoque sugueari eta asic letzazque. Eta beren etsaien aitzinean gathibu goan baleitez, han ezpatari mana niotzoque eta hil letzazque; eta ene beguiac hequien gainean eçarriren ditut hequien gaitzetan, eta ez onetan. Eta minço dena, armadetaco Jainco Jauna da, ceinac uquitzen baitu lurra, eta lurra urcen baita; eta hartan dauden guciac nigarrez egonen dire; eta iganen da hibai bateco uharrac beçala, eta sunsituren da Eguiptoco hibaia iduri. Bere tronua ceruetan alchatu, eta bere bilduma lurraren gainean jarri duena; itsasoco urac deitzen, eta lurraren gainera ixurcen dituena, hainac Jauna du icena. Israelgo umeac, ez othe çarete ene aitzinean Ethopiarren semeac beçala? dio Jaunac. Ez othe ditut nic Eguiptoco lurretic iganaraci Israeldarrac, Capadociatic Palestindarrac, Cirenetic Siriarrac? Huna Jainco Jaunaren beguiac edocein erresuma bekatu eguiten duenaren gainean daudecela, eta lurraren gainetic xahuturen dut hura; gucia gatic ez dut alde bat xahuturen Jacoben etchea, dio Jaunac. Ecen huna non manaturen dudan nic, eta jendaia gucietan iharrosia içanen da Jacoben etchea, bihia bahean iharrosten den beçala, eta harritto bat ere ez da lurrera erorico. Ezpatatic hilen dire ene populuco bekatu-eguile erraten dutenac: Gaitza ez da hurbilduco, ez da gure gainera ethorrico. Egun hartan eraiquiren dut Dabiden etchea, lurrerat erori dena; osaturen ditut haren harrastetaco urradurac; alchaturen ditut erori direnac, eta berrituren dut hura, beihalaco egunetan cen beçala; Goça detzazten Idumeaco ondarrac eta jendaqui guciac, ceren ene icena hequien gainera deithua baita, dio Jaunac, horiec eguinen dituenac. Huna heldu direla egunac, dio Jaunac, eta iraulçaileac atzemanen du uztatzailea, eta mahats-leherçaileac hacia arthiquitzen duena; mendietaric jautsico da eztia eta munhoac lanthuac içanen dire. Eta bihurraraciren ditut Israelgo ene populuco gathibuac, eta berrituren dituzte hiri mortu eguinac eta hequietan eguinen dute beren egoitza; eta landaturen dituzte mahastiac, eta edanen dute hequietaco arnoa; eta eguinen dituzte baratzeac, eta janen dituzte hequietaco fruituac. Jarrico ditut beren lurrean, eta ez ditut guehiago beren eremu eman diozcatenetaric atheratuco, dio çure Jainco Jaunac. Abdiasen ikuspena. Edomi hau derro Jainco Jaunac: Jaunaren ahotic aditu dugu erraten, eta bidalquin bat igorri du jendaietara; eta erraten dute: Jaiqui jaiqui gaitecen oro Edomi gudu ematera. Huna aphurric eçarri hindudala jendaien erdian: guciz haiz erdeinagarri. Hire bihotzeco hampurusqueriac handitu hau; harcaitzen cilhoetan hagoelacoz, mendietan gora jarri haicelacoz, hire bihotzean erraten duc: Norc jautsaraz ni beheiti? Arranoa beçala goiti bahindedi ere, eta içarren artean coca baheça hire ohancea, beheiti hinçaquet handic, dio Jaunac. Ebasleac sarthu balire hire etchean, ohoinac gabaz ethorri balire, ez othe hindaite ixilttoric egonen? Beren dina baino guehiago eraman othe leçaquete? Mahats-harçaileac hire mahastira sar baleitez, mulkotto bat bederen ez othe liaçaquetec utz? Nola ikartu dute Esau? nola bilhatu dire haren çokoetan? Hire muga bururaino iraici haute; hirequin batasun çuten guciec jokatu haute; hire contra nausitu dituc hire baquezco guiçonac; hirequin jaten çutenec arteac hedatu darozquie azpian. Umotasunic ez da Edomen baithan. Ez othe ditut, dio Jaunac, egun hartan galduren Idumeatic çuhurrac, eta Esauren menditic umotasuna? Eta hegoaldetic ikaran egonen dire hire hazcarrac, Esauren menditic xahutzen hari delacoz guiçona. Hire anaia Jacoben gainean eguin içan ditucan heriotze eta gaixtaquerien gatic, ahalqueac estaliren hau, eta galduren haiz behin bethico. Haren contra atheratua hincen egunean, arrotzec harcen çutenean haren armada, atzeac sarcen cirenean haren atheetan, eta çortea arthiquitzen çutenean Jerusalemeren gainera, hi ere orduan hequietaric bat beçala hincen. Ez duc guehiago erdeinuric arthiquiren hire anaiaren egunean, haren desterruco egunean; ez haiz bozcarioz ibiliren haren galpeneco egunean; eta hire ahoa ez duc espantuz betheren hesturaco egunean. Eta ez haiz ene populuaren athean sarthuren haren xahupeneco egunean; eta ez duc hic ere erdeinua arthiquiren haren desmasiaco egunean; eta ez haiz haren armadaren contra içanen bidalia haren xahupeneco egunean. Eta ez haiz athequetan jarriren ihes eguinen dutenen hilceco; eta ez dituc haren ondarrac hersiren egun gaitza dathorrenean. Ecen jendaqui gucien gainean hurbil da Jaunaren eguna: nola eguin baituc, hala eguinen çaic; hire saria bihurturen çaic hire buruaren gainera. Ecen ene hasarrea edan duçuen beçala ene mendi sainduaren gainean, jendaia guciec edanen dute baratu gabe; eta edanen dute eta iretsico, eta ez balire beçala içanen dire. Eta Siongo mendian içanen da salbamendua eta hura içanen da saindua; eta Jacoben etchea nausituren da lehenago bere nausi cituenei. Eta Jacoben etchea içanen da sua, eta Josepen etchea garra, eta Esaurena lastoa, eta hequiez errea içanen da; eta iretsico dute; eta Esauren etchetic ondarric ez da gueldituco, ecen Jauna da minçatu. Eta hegoaldean direnec primancetan içanen dute Esauren mendia, eta celhaitarrec Filistin-herria; eta jabetuco dire Efraimen eremuaz eta Samariaren eremuaz, eta Benjaminec goçatuco du Galaad. Eta Israelgo semeetaric desherritua içan den armada harec goçaturen ditu Sareptaraino Canaandarren toqui guciac; eta Jerusalemgo desherritu Bosphoroan direnec goçaturen dituzte hegoaldeco hiriac. Eta silbatzaileac Siongo mendira iganen dira, Esauren mendiaren juiatzera, eta Jaunac içanen du erreguetasuna. Jaunaren hitza Jonasi, Amathiren semeari ilki citzaioena, cerralaric: Jaiqui çaite eta çoaz Ninibaco hiri handira, eta erançun çaçu han, ene aitzinera igan dela hango tzarqueria. Eta Jonas jaiqui cen, Jaunaren aitzinetic Thatsisera ihes eguiteco. Jopera jautsi cen eta atzeman çuen Thatsisera cihoan unci bat; eman çuen bidaiaco behar cen dirua, eta uncian sarthu cen, hartan cirenequin Tharsisera goateco Jaunaren ihes. Jaunac ordean itsasora igorri çuen haice handi bat, eta phesia gaitza eguin cen itsasoan, eta leherceco çorian çabilan uncia. Itsasturuac icituac ciren; cein bere jaincoari deihadarca çauden, eta itsasora arthiqui cituzten uncian ciren puscac, hequietaz içan çadien arindua; Jonas berriz, unci barnera jautsia cen, eta lo gogor batean çagoen. Eta lemaçaina hurbildu citzaion eta erran cioen: Certan çaude lo hortan? Jaiqui çaite eta dei eguioçu çure Jaincoari, hean çure Jaincoa orhoituco den gutaz, eta gal ez gaitecen. Eta han cirenec batac berceari erran çuten: Çatozte eta arthic detzagun çorteac, eta jaquin deçagun certaco dathorquigun çorigaitz hau. Eta arthiqui cituzten çorteac, eta çortea Jonasen gainera erori cen. Eta erran cioten: Aguer diçaguc cer ariaz den çorigaitz hau gure gainean. Cer oficio duc? Nongoa haiz eta norat hoa? edo cein jendaquitaric haiz? Jonasec ihardetsi cioten: Hebrearra naiz ni, eta itsasoa eta leihorra eguin dituen Jainco Jaun cerucoaren beldurrean bici naiz. Eta icialdura handia lothu citzaioten guiçon hequiei, eta erran cioten Jonasi: Certaco eguin duc hori? (ecen berac erranic baçaquiten, Jaunaren aitzinetic ihes cihoala.) Eta erran cioten: Cer eguinen deraiagu, itsasoa bara dadien gure ganic? Ecen goitituz eta hantuz cihoan itsasoa. Eta Jonasec ihardetsi çuen: Har neçaçue eta arthic itsasora, eta itsasoa baraturen da çuen ganic; nic badaquit alabainan phesia gaitz hau ene gatic ethorri dela çuen gainera. Eta guiçonac arrau-indarca hari ciren, leihorrera bihurtu nahiz, bainan etziren nausitzen, itsasoa goitituz eta hantuz cihoalacoz. Eta Jaunari oihu eguin eta erran cioten: Othoi, Jauna, ez beguedi gal guiçon hunen heriotzearen ariaz, eta ez beçaçu gure gain eçar odol hobengabea; ceren, Jauna, nahi duçun beçala eguiten baituçu. Eta hartu çuten Jonas eta itsasora arthiqui çuten, eta itsasoa jabaldu cen bere iraquiduratic. Eta guiçon hequiec beldur handia hartu çuten Jaunarençat; eta bitimac imolatu ciozcaten Jaunari, eta botuac eguin cituzten. Eta Jaunac han eçarri çuen arrain handi bat Jonasen iresteco; eta Jonas arrainaren sabelean egotu cen hirur gau-egunez. Eta bere Jainco Jaunari othoitz eguin cioen arrainaren sabeletic, Eta erran cioen: Ene hesturaco lekutic Jaunari eguin diot deihadar, eta ençun nau; hobiaren ondotic oihu eguin dut, eta aditu duçu ene minçoa. Arthiqui nauçu lecera, itsasoaren barnera, eta urec inguratu naute; çure tirain eta uhinac oro iragan çaizquit gainetic. Eta nic erran dut: Iraicia naiz çure beguien aitzinetic; berriz ikusiren dut halere çure templo saindua. Urec inguratu naute, bicia kenceco heineraino; leceac birundan hartu nau, itsasoac estali darot burua. Mendien behereco erroetara jautsi naiz; lurreco hersgailuec guilçatu naute bethico; eta çuc, ene Jainco Jauna, galcetic beguiraturen duçu ene bicia. Ene arima hestutua cenean ene baithan, çutaz orhoitu naiz, Jauna; hel çadien ene othoitza çure gana, çure templo saindura. Hutsalqueria alfer batzuei jarraiquitzen direnec uko eguiten diote beren alderaco urricalmenduari. Bainan nic laudoriozco cantuequin imolaturen darozquitzut bitimac; eta ene salbatzeco, Jaunari bihurturen diozcat eguin diozcadan botu guciac. Eta Jaunac arrainari erran, eta arrainac goiti eguin çuen Jonas leihorrera. Eta bigarrera aldico Jonasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cerralaric: Jaiqui çaite, eta çoaz Ninibaco hiri handira, eta han erançun çaçu nic erraten darotzudan erançuquia. Eta jaiqui cen Jonas, eta, Jaunaren hitzaren arabera, Ninibara goan cen; eta Niniba hain cen hiri handia, non baitzuen hirur egunen bidea. Eta Jonasec, sarcen abiatu cenetic, eguin çuen egun baten bidea, eta oihu eguiten çuen eta erraten: Oraino berrogoi egun, eta hiria xahutua içanen da. Eta Ninibarrec sinhetsi çuten Jaincoa baithan; erançun çuten barura, eta handienetic ttipieneraino çakuz jaunci ciren guciac. Eta berria heldu içan citzaioen Ninibaco erregueri, eta jaiqui cen bere tronutic, eta arthiqui cituen bere soinecoac, eta jaunci çuen çaku bat, eta jarri cen hautsaren erdian. Eta Niniban oihu eguin eta erançun çuten erregueren eta buruçaguien manamenduz, erranez: Guiçonec, çaldiec, idiec, ardiec ez beçate den-gutiena dasta; ez beitez alha, eta ez beçate uric edan. Çakuz estal beitez guiçonac eta aciendac; beren indar guciaz deihadareguin bioçote Jaunari; eta batbedera bihur bedi bere bide gaixtotic eta escuen gainean duen tzarqueriatic. Norc daqui hean ez den itzulico Jaincoa, eta hean ez duen barkatuco; hean ez den bihurco bere hasarrearen iraquiduratic, eta hala ez baicare galduco? Eta Jaincoac ikusi cituen hequien eguinçac, itzuli cirela beren bide tzarretic; eta Jaincoa urricaldu cen hequiei eguinen ciotela erran çuen gaizquiaren gainean, eta etzioten eguin. Eta Jonas hestutu cen hestura handi batez, eta minkaiztu cen. Eta othoitz eguin cioen Jaunari, eta erran: Othoi, Jauna, ez othe da hau ene solasa, ene herrian oraino egoten nincenecoa? aria hortaz aitzindu naiz Tharsisera ihes goatera. Badaquit ecen çu çarela Jainco barkatiar, urricalmendutsu, jasancor, urricalpen handitacoa, eta gaizquia barkatzen duçuna. Eta orai, Jauna, athera çaçu othoi ene arima ene baitharic; ceren enetzat heriotzea bicitzea baino hobea baita. Eta Jaunac erran cioen: Uste duçu aria onez hasarretzen çaren? Eta Jonas Ninibatic ilki cen eta jarri hiritic iguzqui-alderat; eta beretzat eguin çuen han itzalpe bat, eta jarria çagoen haren azpian itzalean, ikusi arteo cer guerthaturen citzaioen hiriari. Eta Jainco Jaunac sortaraci çuen hunz-ondo bat, eta igan cen Jonasen buru gainera, itzala içan çadien haren buruaren gainean, eta gueriça ceçan hura, beroaz kexatua celacoz; eta bozcario handiaz boztu cen Jonas hunz-ondoaren ariaz. Eta biharamun argui-hastean Jaincoac igorri çuen har bat, eta jo çuen hunz-ondoa, eta ihartu cen. Eta iguzquia ilki cenean, Jaunac manatu çuen haice bero eta erregarri bat; eta iguzquiac jo çuen Jonasen burua, eta saphac ithotzen çuen Jonas; eta bere biciari galdatu cioen hilic utz ceçan, eta erran çuen: Bicitzea baino hobe nuque hilcea. Eta Jaunac erran cioen Jonasi: Uste duçu ongui samurcen çaren hunz-ondoaren ariaz? Eta ihardetsi çuen: Aria dut samurceco heriotzeraino. Eta Jaunac erran cioen: Minkaitz çare hunz-ondo baten ariaz, ceinaren ethorrarazteco ez baitzare behartu, eta ceinaren handiarazten ez baitzare haritu; ceina gau batez sorthu eta bercean hil baita; Eta nic ez othe diot barkaturen Ninibaco hiri handiari, ceintan baitire ehun eta hogoi mila guiçon baino guehiago, beren escuina eta ezquerra eçagutzen ez dituztenac, eta acienda elemenia bat? Miqueas Morasthiarrari Jaunac eguin solasa, Judaco erregue Joathamen eta Acacen eta Ecequiasen egunetan; Miqueasec içatu ikuspena Samariaren eta Jerusalemeren gainean. Adi çaçue populu guciec, eta atzarriac egon beitez lurra eta hartan direnac oro; eta Jainco Jauna çuen contra lekuco içan bedi, Jauna bere templo saindutic. Ecen huna bere lekutic ilkitzera dihoala Jauna; eta jautsiren da, eta oina eçarriren du lurreco bizcar gucien gainean. Eta haren azpian eceztaturen dire mendiac, eta haranac urthuren ezcoa suaren aitzinean beçala, eta çurrumbilora jausten diren urac beçala. Jacoben gaixtaqueriaren eta Israelen bekatuen gatic guerthatuco da hori gucia. Cer da Jacoben tzarqueria? ez othe da Samaria? eta nondic dathorci Judaco leku gorac? ez othe Jerusalemdic?, Eta eçarriren dut Samaria hala-nola landan harri murru bat mahastia landatzean; eta haranera ambilduren ditut hartaco harriac, eta aguerturen ditut haren asentuac. Çathicatuac içanen dire haren jaincomoldeac, eta haren irabaciac oro suz erreac içanen dire, eta herrausturen ditut haren idola guciac; ceren lilitcho-sarietaric bilduac baitire, eta lilitcho-saritara baitire bihurturen. Horren gainean naiz deithoraturen eta orrobiaz egonen; goanen naiz biluz eta has; uhuria eguinen dut erainsugueac beçala, eta carranca ostrucac beçala; Ceren etsitua baita haren çauria, ceren ethorri baita Judaraino, jo baitu ene populuaren athea Jerusalemeraino. Jetherat ez hel berria; ez eguin marrascaca nigarric. Herrautsaren etchean herrautsez estal çaitezte. Leku ederreco egoiliarrac, çoazte laidoz estaliac; ez da atheratu ilkibidean dagoena; hauçoco etcheac, bere hazcartasunac xutic daducanac, çuetaric harturen ditu deithore-ariac; Ceren oneraco ecindua baita uherduretan bici dena, Jauna ganic Jerusalemgo atheetara jautsi delacoz gaitza. Orga-lasterren harramançac laztu du Laquiseco egoiliarra: hi haiz Siongo alabaren bekatuaren ithurburua, ecen hire baithan aurkitu dire Israelen tzarqueriac. Hargatic Jethen primançara igorriren ditu bidalquinac; gueçurrezco etchea içanen da Israelgo erregueen enganagarri. Maresan hagoena, ondore bat igorriren derainat oraino; Odolamera helduren da Israelgo ospea. karçoil eta murritz hadi hire bihotzeco haur maiteen ariaz; biphil hadi arranoa beçala, gathibu eramanac direlacoz hire ganic. Çorigaitz hutsalqueriaco gogoetac erabilcen, eta çuen oheetan asmu gaixtoac eguiten ditutzuenei! Goiz-goicetic obratzen dituzte, ceren hequien escua Jaincoaren contra goititua baita. Eta lehiatu dituzte landac, borchaca hartu dituzte, eta ebatsi dituzte etcheac; gueçurrez belçatzen çuten guiçon bat, haren etchearen irritsean; berce bat berriz, haren lurren lehian. Aria hortaz hau dio Jaunac: Huna non jendaqui horrençat gaitza derabilcadan burutan; hartaric ez ditutzue çuen lephoac itzurico, eta etzarete burgoiric ibilico, latzeguia içanen baita dembora. Orduan erranquiçun bat atheratuco dute çuen gainean, eta goçoqui cantatuco dute cantu hau: Desmasiaz gare xahutuac; ene populuaren çathia berce batzuetara da aldatua: nola urrunduren da ene ganic, guibelerat heldu denaz gueroztic gure eremuen çathitzailea? Horren gatic ez da guehiago çuetan içanen çortheco haria hedatuco duenic Jaunaren baldarnan. Ez beçaitezte minça, erranez: Ez da hauquien gainera jautsico çorigaitza, ahalquea etzaiote iratchiquico. Jacoben etcheac dio: Laburtua othe da Jaunaren izpiritua, edo horrelacoac othe dire haren asmuac? Ene hitzac ez othe dire onac çucen dabilanarequin? Eta aitzitic ene populua ceiherrera jaiqui da; athorraz berçalde, capa ere kendu dioçue beharrari, eta perla eman dioçuete beren bidean iragaiten cirenei. Beren atseguinezco etcheetaric iraici ditutzue ene populuco emaztequiac; hequien haurttoen ahotic bethico kendu duçue ene laudorioa. Jaiqui, çoazte, ceren ez baituqueçue phausuric lur huntan, ceren bere lohitasunaren ariaz andeaturen baita usteldura icigarrienaz. Oxala izpiritugabeco guiçon bat baninz, eta gueçurrac balire ene erranac! Çuen gainera ixurico dut karastasuneco arnoa, eta hordiaraciren çaituztet; eta haina hura ceinaren gainera ixurico baita, populu hau içanen da. Gucia batera bilduco çaitut, Jacob; molçora bilduco ditut Israelgo ondarrac; batean eçarrico dut ene populua ardi-bordan beçala, arthaldea hespilen erdian beçala; guiçonen ostearen handiz, harramascan egonen dire. Ecen hequien aitzinean içanen da bide-idequitzailea; molçoca ethorrico dire eta athetic sarthuco; eta hequien erregue hequien aitzinean iraganen da, eta hequien buruan içanen da Jauna. Eta erran dut: Adi çaçue Jacoben buruçaguiec eta Israelen etcheco aitzindariec: Ez othe dagoquiçue çuei cer den çucen jaquitea, Onguia gaitzets eta gaizquia maite duçuenac; beharrei borchaca larrua bizcarretic eta haraguia heçurren gainetic kencen duçuenac? Horiec jan dute ene populuaren haraguia, eta kendu diote soinetic larrua; eta hautsi diozcate heçurrac; eta xehacatu dituzte duphinaraco beçala; eta haraguia elceraco beçala. Egun batez eguinen diote Jaunari oihu, eta ez ditu ençunen; eta orduan gordeco diote bere beguithartea, tzarqui beren asinuetan ibili diren beçala. Hau dio Jaunac profeta hainen gainean, ceinec enganatzen baitute ene populua; ceinec horcez asiquitzen baitute, eta baquea erançuten; eta norbaitec ez badiote ahora cerbait arthiquitzen, haren contra sainduesten dute gudua. Hargatic gaua içanen da çuençat ikuspen, eta ilhumbeac çuençat asmacari; eta profeta horien gainera itsuturen da iguzquia, eta horien gainera ilhunduren eguna. Eta ahalquetara erorico dire ikuspen ikusleac, eta ahalquetara goanen dire asmaguinac; eta oroc estaliren dituzte beguitharteac, ceren ez baitiote ihardetsiren Jaunac. Ni ordean bethea naiz Jaunaren izpirituaren indarraz, adigarriz eta ahalez, Jacobi erançuteco bere gaizquia eta Israeli bere bekatua. Hau adi çaçue, Jacoben etcheco buruçaguiac eta Israelen etcheco juieac; ceren gaitzets baituçue çucentasuna, eta eragozten baititutzue çucenac oro. Odolez alchatzen duçue Sion, eta gaixtaqueriaz Jerusaleme. Horgo aitzindariec emaitza truc atheratzen dituzte beren erabaquiac, aphecec saritan beren irakaspenac, profetec dirutan beren asmaguinçac; eta guero Jaunaren gainean daudeci, derratelaric: Jauna ez othe da gure erdian? Ez da gure gainera asturugaitzic ethorrico. Horren gatic eta çuen tzarquerien gatic, irauliren da Sion landa bat beçala, eta harri murru bat iduri içanen da Jerusaleme, eta oihan gora bat temploco mendia. Eta azquen egunetan Jaunaren etcheco mendia içanen da mendi-cascoen gainean xuxendua, eta munhoetaric gorago; eta populuac fharrastan ethorriren dire harat. Eta asco jendaqui lehiaca dire ethorriren, eta erranen dute: Çatozte, igan gaitecen Jaunaren mendira eta Jacoben Jaincoaren etchera; eta irakatsiren darozquigu bere bideac, eta haren bidexquetan gare ibiliren; ceren Siondic ilkico baita leguea, era Jerusalemdic Jaunaren hitza. Populu hainitzen artean emanen ditu bere erabaquiac, eta leku urrunenetaraino açurriaturen ditu jendaiac; eta golde eguiteco hautsiren dituzte beren ezpatac eta picotch eguiteco beren lançac; jendaiac jendaiaren contra ez du guehiago harturen ezpata, eta ez dire guduca ikasten harico. Eta guiçona bere mahats-ondoaren eta bere picoaren azpian jarriric egonen da, eta nihor etzaio icialdura ematera ethorrico; ecen armadetaco Jaunaren ahoa da minçatu. Populu guciac ibil beitez, cein bere Jaincoaren icenean; gu aldiz, gure Jainco Jaunaren icenean ibilico gare menderen mendetan, eta handic harat. Egun hartan, dio Jaunac, bilduco dut mainguca çabilana, eta ene ganat hartuco dut iraici eta hestutu nuena. Eta ondarrequin eçarrico dut mainguca çabilana; eta jendaqui hazcar batequin behartua cena, eta Jauna erreguinaturen da hequien gainean Siongo mendian oraidanic eta bethi guciraino. Eta çu, Arthaldeco dorre hedoitsua, Siongo alaba, çutaraino ethorriren da; eta ethorriren da lehembicico botherea, Jerusalemgo alabaren erreguinatasuna. Orai cergatic bihotzminac hari çaitu hiratzen? ala ez duçu erregueric, ala galdu othe da çure conseilaria, ecen lothu çaitzu oinhacea erditzen hari denari beçala? Erditzen hari denac beçala eguiçu incirina eta çalaparta, Siongo alaba, ceren orai baitzare hiritic ilkiren, eta atze-herritan egonen çare, eta Babilonaraino joco duçu; han içanen çare libratua, han çure etsaien escuetaric berrerosiren çaitu Jaunac. Eta orai asco jendaia dire çure contra bilduac, ceinec baiterrate: Harricatua içan bedi, eta gure beguiac beguira beça Siongo barneetara. Bainan hequiec ez dituzte eçagutu Jaunaren asmuac, ez dute ardietsi haren xedea, ecen bildu ditu lastoa larrainera beçala. Jaiqui, Siongo alaba; abia çaite xehacatzen; ecen eguinen dut burdinaz çure adarra, eta cobrez çure behatzac; eta porroscaturen ditutzu asco populu, eta Jaunari imolaturen diozcatzu hequien harrapaquinac, eta hequien onac sainduetsiren diozcatzu lur gucico Jaunari. Orai xahutzera çaramatzate, ohoin-alaba; sethioa eçarri dute gure contra, eta cigorraz macelan joco dute Israelgo juiea. Eta çu, Bethlehem Efrata, xumetto çare Judaco milen artean; çutaric atheraturen da Israelen jaun içanen dena; eta haren ilkipena dathor hatsarritic eta egundainoco mendeetaric. Hargatic utzico da Juda bazterrerat, amatzecoa dena ama dadien arteo; eta orduan haren anaia ondarrac bihurturen dire Israelgo umeen gana. Eta sendo da egonen, eta alhaturen du bere arthaldea Jaunaren indarrarequin, bere Jainco Jaunaren icenaren ahal handiarequin; eta oro itzuliren dire, ceren orduan handietsia içanen baita lurraren bazterretaraino. Eta hura içanen da baquea. Asiriarra ethorrico denean gure lurrera, eta haren oinac çaphatuco dituenean gure etche barneac, haren contra eraiquiren ditugu çazpi arçain eta çorci aitzindari. Eta ezpatarequin hotsemanen daroete Asurren lurrari, eta lancequin Nemroden lurrari; eta Asurren ganic libraturen gaitu, hura gure lurrera ethorrico denean, eta gure eremuac oincatuco dituenean. Eta Jacoben ondarrac bainitz populuren erdian içanen dire, hala-nola Jauna ganicaco ihinça, eta ur-nigarra belharrean beçala, ceina ez baitago guiçonaren iguriqui ez-eta guiçasemeen goait. Eta Jacoben ondarrac jendaietan eta populu gucien erdian içanen dire hala-nola lehoma oihanetaco abereen erdian, hala-nola ardi-arthaldeetan lehoincumea, ceinari nihorc ez baitio pusca kenduco iraganen denean, oincatuco eta harrapatuco duenean. Çure escua goitituren da çure etsaien gainera, eta hilen dire çure etsai guciac. Eta hau guerthaturen da egun hartan, dio Jaunac: Çure çaldiac kenduco ditut çure erditic, eta xehacatuco ditut çure orga-lasterrac. Eta xahutuco ditut çure lurreco hiriac, eta urratuco ditut çure hazcargailuac oro; gaizquinqueriac kenduco ditut çure escutic, eta aztiric ez da guehiago içanen çure baithan. Çure jaincomoldeac eta idolac galaraciren ditut çure erditic, eta ez duçu guehiago adoraturen çure escuetaco lanic. Eta çure lucuac atheraturen ditut çure erditic, eta herrausturen ditut çure hiriac. Eta ene hasarre gaitziduretan, aspercundea eguinen dut ençun ez nauten jendaqui gucien gainean. Adi çaçue cer dion Jaunac: Jaiqui çaite, eta çucenaren aldea iharducaçu mendien contra, eta munhoec adi beçate çure minçoa. Mendiec eta lurraren asentu hazcarrec adi beçate Jaunaren xuripena, ecen Jaunaren xuritzecoa xuritzera doha populuarequin eta Israelequin. Ene populua, cer eguin darotzut, edo certan içan natzaitzu jasangaitz? ihardets diçadaçu. Ceren atheratu çaitudan Eguiptoco lurretic eta libratu gathibu-etchetic, eta çure aitzinean igorri ditudan Moise, Aaron eta Maria? Ene populua, orhoit çaite othoi nolaco asmutan çabilan Balac Moabeco erregue, eta cer ihardetsi çaroen Balaamec, Beorren semeac, Sethimdic Galgalaraino, eta eçagutaçu Jaunaren çucentasuna. Cer escainiren diot Jaunari haren dina denic? Jainco guciz goraren aitzinean joco dut belhaunaz lurra? escainiren othe diozcat holocaustac eta aratche urthumeac? Jabalaraz othe daiteque Jauna mila aharirequin, edo asco mila aker guicendurequin? emanen othe dut ene tzarqueriarençat ene seme lehena, ene arimaco bekatuarençat ene sabeleco fruitua? Oi guiçona, erakutsiren darotzut cer den on, eta cer galdeguiten duen Jaunac çu ganic: çucenari bere bidea ematea, urricalcortasuna maithatzea, eta çure Jaincoaren larderiarequin haren aitzinean ibilcea. Jaunaren ahoa hiriari oihuz dagoco; eta salbatzea, çure icenaren beldur direnençat içanen da. Adi çaçue, leinuac; bainan norc onhetsiren du solas hori? Tzarqueriac bildu diruac gaixtaguinaren etchean daude oraino su bat iduri, eta neurri tcharreguia Jaunaren hasarrez bethea dago. Nic garbi atheraturen othe ditut balança tzarrac eta çakuco phisu enganiozcoac? Hequien bidez bethe dire tzarqueriaz hiri hortaco aberatsac, eta gueçurra cerasaten horgo egoiliarrec eta mihi jocotriatsua çuten beren ahoan. Eta ni beraz abiatu natzain galpenez jotzen hire bekatuen ariaz. Janen dun, eta ez haiz aseco; hire beheramendua hire erdian içanen dun; lothuco haiz gauçari, eta ez dun salbaturen; eta salbatuco ditunanac, ezpatari arthiquiren cioizquinat. Erainen dun, eta ez bilduco; leherturen ditun olibac, eta ez haiz olioz gançutuco; limurreta eguinen dun, eta arnoric ez edanen. Beguiratu ditutzue Amriren manamenduac eta Acaben etchearen eguinçac oro, eta ibili çarete hequien gogara, nic xahupenera arthic heçadan eta hitaco egoiliarrac eçar detzadan gucien irrigarri; eta jasanen dun ene populuaren laidoa. Çorigaitz niri! Ceren naicen eguin hala-nola udazquenean mahasqueta dabilana, mahastiac bildu diren ondoan molko bat ez da jateco, eta alferretan pico goiztiarrez guticiatu da ene arima. Saindua lurretic galdu da; guiçonetan çucenic ez da; guciac odolaren ixurceco celatetan dabilça; heriotzearen emateco, guiçonac ihiztatzen du bere anaia. Onçat deitzen dute berec eguin gaizquia; galdea du buruçaguiac ahoan, eta sariari beguira dago juiea; handiec goraqui derrate beren arimaco lehia, eta nahasten dute lurra. Horietaric hobeena elhorria beçala da, eta çucenenac iduri du berroco arrancea. Heldu da bilhatuac içanen çareten eguna, ikartuac içanen çaretena; orduan içanen da horien desmasia. Sinhesteric ez har adisquidearen baithan, ez fida aitzindariari; çure ahoa tapatua iducaçu çure sahetsean lo eguiten duen emaztearençat ere. Ecen semeac aitari eguinen dio laido, alaba jaiquico da amaren contra, erreina amaguinarrebaren contra, guiçonac bere etchecoac içanen ditu etsai. Nic ordean Jaunari diot beguiraturen, ene Jainco salbagarria dut iguriquiren, ene Jaincoac nau ençunen. Ene etsaia, erori naicelacoz ez boz ene gainean; jaiquico naiz, eta ilhumbeetan jarrico naicenean, Jauna içanen da ene arguia. Bekatu eguin dudalacoz Jaunaren contra jasanen dut haren hasarrea, juia deçan arteo ene ikustecoa, eta ene çucenari bide eman dioçon arteo; atheraturen nau arguira, ikusiren dut haren justicia. Eta beguiraturen du ene etsaiac, eta ahalquez da estaliren, niri derrana: Non da hire Jainco Jauna? Ene beguiec ikusiren dute ene etsaia lurrean orduan oin-petan içanen da, carriquetaco lohia iduri. Badathor eguna, çure harrasi urratuen goititzecoa; egun hartan urrun iraiciren da arrotzaren leguea. Egun hartan Asurdic ethorriren çaizquitzu çure umeac; ethorriren dire hiri hazcartuetara, eta hiri hazcartuetaric hibairaino, eta itsasotic itsasora, eta menditic mendira. Eta lurra desmasian içanen da han daudecenen ariaz eta hequien asmu tzarren gatic. Jauna, çure çaharoarequin alha çaçu çure populua, çure primançaco arthaldea, bakarric oihanean, Carmelen erdian egoten dena; Basanen eta Galaaden alhaturen da beihalaco egunetan beçala. Eguiptoco lurretic ilki cinen egunean beçala, sendagailac erakutsiren diozcat ene populuari. Jendaiec ikusiren dute, eta ahalquetara erorico dire haren indarraren handitasunaz; escua eçarriren dute ahoaren gainean, eta gor içanen dire hequien beharriac. Sugueec beçala milicaturen dute herrautsa, lurreco cierpeac beçala asaldaturen dire beren egoitzetan; ikaraturen ditu gure Jainco Jaunac, eta çure beldurrez egonen dire. Nor da çure iduricoric, oi Jaincoa, ceinac eceztatzen baituçu gaizquia, eta bazterrerat uzten çure primançaco ondarren bekatua? Ez du guehiago bidaliren bere hasarrea, ceren urricalcea baitu atseguin. Itzuliren da eta urricalduren çaicu; bihotzaren gainetic kenduren ditu gure tzarqueriac, eta itsaso-çolara arthiquiren ditu gure bekatuac oro. Cintasuna emanen dioçu Jacobi, urricalmendua Abrahami, aspaldico egunetaric gure arbasoei cin eguin içan dioten beçala. Ninibaren sortha. Nahum Elcestarraren ikuspeneco liburua. Jauna da Jainco bekaizcor aspercen dena; Jaun aspercen dena eta hasarreduna, Jaun bere etsaien gainean aspercen, eta bere ixterbeguien contra hasarretzen dena. Jauna da jasancor, eta indarrez handi, eta hobengabetzat hobenduna utzico ez duena. Phesia xirimolen erdian dire haren bideac, eta hedoiac dire haren çangoetaco herrautsa. Larderiatzen eta agorcen du itsasoa, eta mortu eguiten ditu hibai guciac. Erkiduran daude Basan eta Carmel, iraungui da Libango lorea. Jaunac iharrosi ditu mendiac eta desmasian eçarri munhoac; haren aitzinean ikaran daude lurra, eta mundua, eta hartan daudecen guciac. Norc iraun haren gaitziduraren aitzinean? norc ihardets haren hasarrearen oldarrari? Gaitzidura hedatu da sua beçala, eta urratu ditu harriac. Ona da Jauna, eta indar ematen du hesturaco egunean, eta eçagutzen ditu haren baithan beren phesquiça daducatenac. Eta toqui hunen xahupena eguinen du iragaiten den uholde batez; eta ilhumbeec joco dute haren etsaien ondotic. Cer asmu derabilcaçue Jaunaren contra? berac xahuturen çaituzte; bigarren hestualdiric ez da jaiqui beharco. Ecen lapharrec nola baitute elkarren artean sasi bat eguiten, hala-hala da elkarrequin edaten dutenen bilkua. Lasto idorra beçala erreac içanen dire. Hitaric ilkico da guiçon bat, Jaunaren contra malçurqueria asmatzen, gogoz tzarqueria eguiten harico dena. Hau dio Jaunac: Içan beitez nahi becembat eta nahi beçain hazcar, halaric-ere murriztuac içanen dire eta murriztailea iraganen da. Çuri berriz, eman darotzut atsecabe, bainan ez darotzut guehiago emanen. Eta orai çure bizcarretic xehaturen dut haren cigorra, eta trencaturen ditut çure estecac. Eta Jaunac emanen ditu hire gainean bere manuac: ez dut guehiago hire icenetic haciric ilkico; hire jaincoaren etchetic eceztaturen ditiat molde urthu eta cicelatuac eta etche hura eçarriren diat hire hobi, desohoratua haicelacoz. Hara mendien gainean, berri ona, baque berria ekarcen duenaren urhatsa. Oi Juda, besta çatzu çure besta-buruac, eta bihur çatzu çure botuac; ceren Belial ez baita guehiago çutan gaindi iragaitera abiaturen; cen gucia galdu da. Heldu da bazterrac hire aitzinean xahutuco dituena, sethiatua iduquico hauena; ago bideei beguira, bil çatzin indarrac, hazcarqui eraguioçon bihotzari. Ecen Jaunac bihurtuco darozquin Jacoben gainean erabili ditunan larderiac, Israelen gainean erabili ditunanac beçala; xahutzaileec itsarasi dituztelacoz eta xahutu baitituzte hequien gandoac. Haren hazcarren erredolac arguitzen du suac beçala; purpurazco soinecotan dire armadaco guiçonac; gudura dohan egunean suscoac iduri dute orga-lasterretaco hedeec; eta loasman daude eraguileac. Nahastura da bideetan, orga-lasterrec elkar jotzen dute placetan; hequien beguitharteec iduri dute çuciac, simista dirdiratzen dutenac. Orhoituren da bere hazcarrez; trumbilca goanen dire bideetan; çalhuqui iganen dire Ninibaco harrasietara, eta gueriça xuxendua içanen da. Çabalduac dire hibaien atheac, eta erroraino herrautsia da temploa. Gathibu eramana da soldadoa; eta hango nescatchac, usoac beçala inciraca, beren bihotzetan auhendatuz dihoaci eraguileen aitzinean. Ninibaco urec iduri dute arrainteguico urac; bainan hango jendeac ihes eguin du: gueldi, gueldi, eta nihor ez da bihurcen. Harrapa çaçue cilharra, harrapa urhea; unci balios gucietaricaco aberastasunac ecin akabatuzcoac dire. Eroria da Niniba, urratua, xehacatua; bihotzac iraunguituac, belhaunac kordocan, barne guciac ethenduac dire, eta hequien ororen beguitharteac duphina beçain belz daude. Non dire lehoinen cilhoa, eta lehoincumeen alhapidea, ceintara goaten baitzen lehoina, guero cilhora bihurceco bere umeequin, eta nihor ez baitzen icituco cituenic? Lehoinac harrapatzen çuen bere umeec behar çutena, hilcen çuen bere urrixen asetzecoa; bere cilhoac harrapaquinez eta bere etzaunça puscaz bethetzen cituen. Huna non heldu natzainan, dio armadetaco Jaunac; eta erreco ditinat hire orga-lasterrac, oro ketan igorri arteo; eta ezpatac iretsico ditin hire lehoincumeac; eta hire lurretic kenduco dinat hire harrapaquina, eta ez da guehiago ençunen hire berriquetarien minçoric. Çorigaitz, hiri odolcoi, gucia gueçurrez eta gaixtaqueriaz bethea! Harrapaqueria ez dun hitaric galduco. Hara açote-çartac, carrascaca heldu diren arroden harrabotsac, çaldi-suharrena, orga-lasterrena, igaiten diren çaldizcoena, Dirdiratzen duten ezpatena, phindarra darioten lancena, hilcen dituztenen ostearena, eta eragozpen gaitzarena; sarrasquia ez da baratzen, hila hilaren gainera doha. Çorigaitz, hire limburqueria nihonerecoen gatic, lilitcho eder eta çoragarria, sorguinqueriac erabilcen ditunana, populuac hire limburqueriez eta jendaquiac hire gaizquinqueriez saldu ditunana! Huna non heldu natzainan, dio armadetaco Jaunac, eta hire beguien aitzinean aguerturen ditinat hire ahalcagarriqueriac, eta jendaiei erakutsiren ciotenat hire buluztasuna, eta erresumei hire laidoa. Hire gainera arthiquiren ditinat hatsgarriqueriac, eta hidoiez estaliren haut eta ikusgarritzat emanen. Eta guerthaturen dun, edoceinec ikus heçan, guibelerat eguinen duela, eta erranen: Xahutua da Niniba! Nor grinaturen da hire gainean? nondic hiri bilha goçacari emaile bat? Hobea othe haiz populuetaco Alexandria baino, ceina baitago hibaien erdian, urez inguratua; itsasoa haren aberastasun eta urac haren harrasi baitire? Ethiopia çuen bere indarra, Eguiptoa ere bai; eta etzen hequietan akabo; Africa eta Libia hintuen lagunça emateco. Halaric-ere atze-herritara hura ere gathibu eramana içan da; haren haur xumeac phorroscatuac içan dire carrica-buru gucietan; haren guiçon aiphudunen gainera arthiqui dute çortea, eta haren handi-mandi guciac oin-burdinequin lothuac içan dire. Hi ere beraz hordituren haiz eta arbuiatua içanen haiz, eta etsaiaren ganic escaturen dun lagunça. Hire hazcargailuac oro ditun hala-nola picondoa bere picoequin; norbaitec higuitzen badu, jalearen ahora erorico baitire. Horra hire populua hire erdian dela emaztequi batzu iduri; hire lurreco atheac çabal-çabalac egonen çaizcoten hire etsaiei; suac iretsico ditin hire athe-hagac. Bil çan ura sethioco, sar hadi lohian, eta oinca çan, eta orhaturic eguinçan adrailuac. Han ahituren hau suac; ezpatatic goanen haiz eta iretsiren hau brucoac beçala; brucoa beçala bil hadi, xartala beçala berha hadi. Ceruan içar den baino tratu guehiago eguin içan dun: brucoac estali ditin bazterrac, eta hegaldaca goan dun. Hire çainac ditun xartalac iduri, eta hire haurrac xartalacumeac beçala, çainac egun hotzean hesi-petan baitire maldatzen; iguzquia aguertu da, eta hegaldatu dire, eta ez da eçagun cein den hequiec ciren toquia. Oi Asurgo erregue, lohacartu dituc hire arçainac, ehorcico dire hire aitzindariac; hire populua mendietan gorde da, eta ez da hura bilduco duenic. Hire sakia ez duc itzalecoa; gaixtoenetaric duc hire çauria: hire berriac aditu dituzten guciac escu-çaflaca abiatu dituc hire gainean; ecen nor da haina ceinaren gainean ez baita noizbait iragan hire malçurtasuna? Habacuc profetac ikusi sortha. Jauna, noiz arteo egonen naiz oihuz, eta çuc ez ençunen? noiz arteo borcharen azpian harico naiz deihadarca, eta çuc ez salbaturen? Certaco erakutsi daroztadatzu gaixtaqueria eta behardura, beguien aitzinera eman daroztadatzu harrapaqueria eta bidegabea? Eman da erabaquia, eta makurra atheratu da nausi. Aria hortaz da leguea osticatua, eta çucena ez da bere bidean burura helcen; ecen gaixtoa prestuari nausitzen çaio, erabaqui tzarrac direlacoz ilkitzen. Beguia emaçue populuen gainera eta ikusaçue: harri eta baldi çaitezte; ecic guerthaturen da çuen egunetan lan bat, nihorc sinhetsiren ez duena aiphatuco denean. Ecen huna non eraiquiren ditudan nic Caldearrac, jendaqui gogor eta çalhua, lurraren hedaduran dabilana berceen etcheez jabetzeco. Icigarria eta ikaragarria da; bere oldea du legue, eta haren sortha ilkico da. Haren çaldiac lehoinabarrac baino arinagoac dire, eta gabaz dabilçan otsoac baino çalhuagoac; haren çaldizcoac hedaturen dire; ecen urrundic ethorriren dire hegaldaca, jatera laster eguiten duen arranoa iduri. Oro harrapaquinera ethorriren dire; hequien beguithartea haice erregarri bat da, eta gathibuac bilduco dituzte legar-murrua iduri. Populu hura erregueei nausituren da; haren irrigarri içanen dire erregueac; bera hazcargailu guciez trufaturen da: sethiatu eta harturen ditu. Orduan nahasiren çaio izpiritua; iraganen eta erorico da: horrelacoa da harec bere jaincoaren ganic duqueen indarra. Ene Jainco Jauna, ene saindua, ez othe çare çu hatsarritic Jainco ahalorotacoa, eta gu ez baicare hilen? Jauna, hura eçarria duçu, haren escuz justiciaren eguiteco; indarrean gogortu duçu, haren escuz açurriatzeco. Çure beguiac garbieguiac dire gaizquiari beguira egoteco; ecin beguira dioçoqueçu gaixtaqueriari; cergatic beguiratzen dioçute tzarquerian hari direnei? nolaz çaude ixilic, gaixtaguinac bera baino prestuagoa iresten duen orduan? Guiçonac eguiten ditutzu itsasoco arrainac beçala, eta buruçaguiric ez duen cierpea iduri. Harec alchatzen ditu amuaz, eramaten ditu bere sareaz, bilcen ditu bere gormetara. Horren gainean bozturen da eta jauciren. Horren gatic imolaturen diozca bitimac bere sareari, sacrificioac eguinen bere gormei; hequiequin handitu içan duelacoz bere çathia, eta bildu janhari hauta. Aria hortaz daduca beraz hedatua bere sarea, eta jendaien hilcetic ez da baraturen. Erneric egonen naiz ene atalaian, gogorric hazcargailuaren gainean; eta beguira egonen naiz, ikusteco cer erranen darotedan eta cer behar diodan ihardetsi jaçarrico darotanari. Eta Jaunac ihardets eta erran çarotan: Ikusia iscriba çaçu, eta oholen gainean garbiqui eçar çaçu, iracurtuco duenac iragan deçan errexqui Ceren ikusi duçuna urrun baita oraino; eta aguertuco da azquenean, eta ez du hutseguinen: luçatzen badu, iguricaçu; ethorrico da segurqui, eta ez du beranduco bere tenorean. Huna, sinhesgaitz denac ez Juda çucentasunic bere ariman; çucena ordean, bere sinhesteac biciaraciren du. Nola arnoac enganatzen baitu edalea, orobat içanen da guiçon burgoiaz, eta ez da ohoretan içanen; harec çabaldu du arima ifernua beçain; eta bera, herioa iduri, ez da aseco; bere azpira bilcen ditu jendaqui guciac, eta bere azpian metatzen ditu populuac oro. Hequiec guciec ez othe dute haren gainetic harturen erranquiçun bat, eta haren asmacarietaric hizcunça bat, erranen baita: Çorigaitz berceen ontasunen bilcen hari denari! noiz arteo harico da bere contra lohi murrucatzen? Ez othe dituc bat-batean jaiquiren asiquico hautenac; eta ez othe dire jauciren, circicatuco hautenac; eta harrapacara egonen baihatzaiote? Ceren larrutu ditucan asco populu, populuetaric guelditu diren guciac larruturen haute hi, ixuri ducan odolaren ariaz; lurrari, hiriari eta han çaudecenei eguin diotecan gaizquiaren ariaz. Çorigaitz jaramanqueria tzar batez bere etchea bethetzen duenari, bere ohancea gora cocatu beharrez, eta gaitzari itzurico dela ustez Ahalquea duc hire etchearençat asmatu; populu asco xehacatu dituc, eta bekatura erori duc hire arima. Ecen harriac harrasitic oihu eguinen dic, eta etche-trencadetaco çurec ihardetsico die. Çorigaitz odolean hiria alchatzen eta gaixtaqueriaren gainean asentatzen duenari Horrelacoac ez othe dire heldu armadetaco Jauna ganic? Ecen populuac su handi batençat eta jendaiac hutsarençat dire nekatzen, eta iraunguico dire guciac. Ecen betheco da lurra, urec itsasoa estalcen duten beçala, oroc eçagut deçaten Jaunaren ospea. Çorigaitz edaria bere adisquideari minarequin nahasiz ematen duenari, eta hordiarazten duenari haren buluztasunaren ikusteco Ospe orde, laidoz haiz bethea; edaçac hic ere eta lohacar hadi Jaunaren escuco edari-unciac atzemanen hau hi ere, eta laidoa goiti eguinen duc hire ospearen gainera. Libango hire gaixtaqueriec estaliren haute; eta abereen desmasiac lazturen ditu, ixuri içan duten odol guciaren ariaz; lurrari, hiriari eta hartan çaudenei eguin daroezten gaizqui gucien ariaz. Cer baliatzen da oficialeac cicelatu edo urthu duen molde eta itchura gueçurtia? eta halere oficialeac bere lanean sinheste badu, itchura mutu eguiten haritzeco. Çorigaitz hainari ceinac çurari erraten baitio: Atzar çaite! eta ixilic dagoen harriari: Jaic çaite! Harri harec argui othe deçaque? Hara non den urhez eta cilharrez estalia; bainan den-gutieneco hatsic ez da haren sabelean. Jauna ordean bere templo sainduan da; lurra oro haren aitzinean ixil egon bedi. Habacuc profetaren othoitza jaquingabequeriençat. Jauna, ençun dut çure errana, eta laztu naiz. Jauna, urtheen erdian eçagutaraz çaçu: hasarretua çaitequeenean, orhoituren çare çure urricalcortasunaz. Hegoatic ethorriren da Jaincoa, eta Pharango menditic saindua; Haren ospeac estali ditu ceruac, eta haren laudorioz bethea da lurra. Haren distirac idurico du iguzqui-arguia; indarra eta ahala haren escuetan dire; Hequietan da gordea haren botherea. Herioa haren aitzinean ibilico da; Eta debrua ilkico da haren oinen aitzinera. Guelditu da, eta neurtu du lurra; Jendaiei beguiratu diote, eta urtaraci ditu; herraustuac dire mendeco mendiac; Lurreco munhoac aphaldu dire haren bethicotasunaren urhatsen azpian. Tzarqueriaren ariaz Ethiopiaco olhac lazturan ikusi ditut; Madiango lurreco larru-olhac asaldutan içanen dire. Hibaien contra othe çare samur, Jauna? edo hibaien contra jauzten othe da çure hasarrea? edo itsasoaren gainera çure gaitzidura? Çu igaiten çare çure çaldietara, eta çure orga-lasterrec demate salbamendua. Atzarri duçu çure arrambela; eraiqui ditutzu leinuei eguin cinarozten cinac. Bi aldetara bereciren ditutzu lurreco hibaiac; Mendiec ikusi çaituzte, eta minetan guelditu dire; ur-uharrac sunsitu dire. Leceac arthiqui du orroa bat; tirainac alchatu ditu escuac. Iguzquia eta ilharguia baratu dire beren toquian; beren bideari eguinen diote çure guecien arguitara, çure lança dirdiragarriaren garretara. Çure hasarrean oincaturen duçu lurra, çure iraquiduran lazturen ditutzu jendaiac. Ilki çare çure populuaren salbatzeco, çure Cristorequin gure salbatzeco. Gaixtaguinaren etchean jo duçu burua, haren asentuac aguertu ditutzu gainetic beherera. Madaricatu ditutzu haren manamenduco makila, haren guerlarien buruçaguia, xirimola beçala ene xahutzera heldu cirenac. Haren bozcarioac iduri çuen, çokoan guiçon beharra iresten hari duenaren bozcarioa. Çure çaldiei itsasoa barna eguin dioçute bidea, ur handietaco lohiaren erditic. Aditu dut, eta nahasi da ene barnea; çure minçoac ikaran eçarri ditu ene ezpainac. Usteldura sar bedi ene heçurretan, eta çornetan bihoa ene azpitic, Phausu har deçadan ene hesturaco egunean, igan nadien ene populu, guerria tincaturic dagoenaren gana. Alabainan picoa ez da loraturen, eta mahatsac ez du ninicaric içanen; Olibac gueçur eguinen du, eta landec ez dute ekarrico bihiric; Arditeguitic kenduco da acienda, eta heian ez da abereric içanen. Ni ordean ene Jauna baithan naiz bozturen, Jesus ene Jaincoa baithan naiz jauciren. Jainco Jauna da ene indarra, eta ene oinac eçarriren ditu orenen oinen pare. Eta ene munho gainetara eramanen nau garaitiarrac, psalmoac cantatzen ditudalaric. Jaunac erran solasa Sophoniasi, ceina baitzen Cusiren semea, eta Cusi Godoliasena, eta Godolias Amariasena, eta Amarias Ecequiasena, Jonas Amonen seme, Judaco erregueren egunetan. Lurra, gainean dituen gucietaric biluciren dut, dio Jaunac, kenduz guiçona eta acienda, kenduz ceruco hegastinac eta itsasoco arrainac; eta gaixtaguinac xahutuac içanen dire, eta lurraren gainetic eceztaturen ditut guiçonac, dio Jaunac. Eta Judaren gainera eta Jerusalemen daudecen gucien gainera hedaturen dut escua; eta toqui hortaric xahuturen ditut Baalen ondarrac, eta templo-çainen icenac aphecequin batean, Eta hegaztegui gainetan ceruco içarreria adoratzen dutenac; eta Jauna adoratzen eta Jaunaren icenaz eta Melcomen icenaz cin eguiten dutenac; Eta Jaunaren urhatsetic makurcen direnac, eta Jauna bilhatzen ez dutenac, eta haren ondoan ibilcen ez direnac. Jainco Jaunaren aitzinean çaudezte ixil, ceren hurbil baita Jaunaren eguna; ecic Jaunac aphaindu du bitima, deithu ditu bere barazcaltiarrac. Eta hau içanen da: Jaunaren sacrificioco egunean ikarcera goanen natzaiote buruçaguiei, erregue-semeei, eta soineco arrotzez jaunciac diren guciei; Eta egun hartan ikarturen ditut burgoiric temploco athelasean sarcen diren guciac, eta beren Jainco Jaunaren etchea cimarkuz eta gaixtaqueriaz bethetzen dutenac. Eta egun hartan, dio Jaunac, alchaturen dire oihu-marrascac Arrainathetic, eta Bigarrenetic orrobiac, eta munho gainetaric sarrazqui gaitz bateco tarrapatac. Eguiçue orrobia, Pilatarrac; ixildu da Canaango populu gucia, galdu dire cilharrez estalcen cirenac oro. Eta hau guerthaturen da orduan: Arguiequin ikarturen dut Jerusaleme; eta ikarturen ditut beren ongarrian sarthuac dauden guiçonac, ceinec baiterrate: Ez onic, ez gaitzic ez du eguinen Jaunac. Eta hequien içateac harrapacara eta hequien etcheac mortu egonen dire; eta eguinen dituzte etcheac, eta ez dire hequietan egonen; landatuco dituzte mahastiac, eta ez dute hequietaric arnoric edanen. Hurbil da Jaunaren egun handia, hurbil da, eta guciz çalhu dathor; harrabots latzecoa da Jaunaren eguna, ceintan hazcarrac berac hestutuac içanen baitire. Hasarrezco eguna egun hura, atsecabe eta hesturetaco eguna, ondico eta beharduretaco eguna, ilhumbe eta gobeletaco eguna, hedoi eta xirimoletaco eguna, Turutetaco eta durrundetaco eguna hiri hazcarren eta dorre goren gainera. Eta hesturetan eçarrico ditut guiçonac, eta itsuac iduri dire ibilico, Jaunaren contra eguin dutelacoz bekatu; herrautsa beçala ixurico da hequien odola, eta ongarria beçala çangoen azpian içanen dire hequien gorphutzac. Beren urhe-cilharrec ere ecin itzurraraciren dituzte Jaunaren hasarreco egunean; haren hasarreco suan iretsia içanen da lurra oro, ceren lehiaca akabaturen baitu hango egoiliar gucien ahipena. Çatozte, bil çaitezte, populu higüingarria, Jaunaren manuac ilkiaraz deçan baino lehen egun hura, haiceac daraman herrautsa beçala; Jaunaren hasarreco hatsa çuen gainera ethor dadien aitzinean, Jaunaren egun gaitzidurazcoa çuen gainera jautsi baino lehen. Jauna bilha çaçue, lurreco emeac, haren leguea beguiratu duçuenac; çucentasuna bilha çaçue, bilha çaçue emetasuna, hean nolazbait gueriçatuco çareten Jaunaren hasarreco egunean. Ecen içanen dire, Gaça urratua eta Ascalon mortu eçarria; egüerdi bethean herrautsiren dute Açot, eta Acaron errotic içanen da eragotzia. Çorigaitz, itsas-cerrendan çaudeztenac, guiçon galduzco jendaquia! Hire gainera ciagoc Jaunaren hitza, Canaan, Filistindarraren lurra; eta xahuturen haut, haletan non egoiliar bat ez baita gueldituren. Eta arçainen phausa-leku eta ardien hespil içanen da itsasoco cerrenda. Eta hura içanen da Judatic guelditu direnençat; han alhaturen dituzte ardiac, eta arratsean Ascalongo etcheetan phausaturen dire; ceren beren Jainco Jauna goanen baitzaiote ikustera, eta atheraturen baititu beren gathibutasunetic. Aditu ditut Moaben irainac eta Amonen semeen burhoac, ceinetaz ene populuari hidoica haritu baitire, eta çabaldu dire haren eremuen gainera. Aria hortaz, Ala ni! dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac, Moab Sodoma beçala içanen dela, eta Amonen semeac Gomorha beçala. Hequien lurra elhorri iharra beçala, gatz-munthoin eta mortu içanen da bethiren bethico; ene populuco ondarrec larruturen dituzte, eta ene jendaquitic guelditu direnec azpiraturen dituzte. Beren hampurusqueria gatic guerthatuco çaiote hori; ceren burhoca haritu eta burgoiqui diren jaiqui armadetaco Jaunaren populuaren gainera. Lazgarri içanen da Jauna hequien gainean, eta aphalduren ditu lurreco jainco guciac; eta guiçonec adoraturen dute, ceinac bere toquitic, eta jendaien irla guciec ere bai. Eta çuec ere, Ethiopiarrac, ene ezpatac hilen çaituztete. Eta Jaunac hedaturen du escua ipharraldearen gainera, eta galduren du Asur eta eçarriren du hiri ederra jenderic ez bideric gabe, eta mortu bat beçala. Eta haren erdian etzanen dire ardiac eta bazterretaco basabereac; haren athelasetan egonen dire pelicanoa eta sagarroia; ihiciec cantatuco dute haren leihoetan, beleec athaburuetan; ceren eceztatuco baitut haren indarra. Horta hiri ospetsu hura, beldurric gabe bici cena, eta erraten çuena bere bihotzean: Ni banaiz, eta nitaz landara berceric ez da. Nola eguin da mortu, lar-aberearen ohance? Handic iraganen diren guciec eguinen dute xixtu eta dardaratuco dute escua. Çorigaitz, hasarrearazlea, hiri berrerosi, uso burchoroa! Ez du ençun Jaunaren minçoa; irakaspena ez du onhetsi; Jaunari ez dio bere sinhestea iduqui; bere Jaincoari etzaio hurbildu. Haren buruçaguiac haren erdian dire, marrumaz dauden lehoinac iduri; haren juieec iduri dute otsoac, arratsean atzemana iresten dutenac, eta goiceco ez usten. Haren profetac erhoac dire, guiçon malçurrac; haren aphecec lohitu dituzte gauça sainduac, tzarqui eguin dute leguearen contra. Haren erdian Jauna da çucena, bidegabequeriaric ez du eguinen; goiz-goicetic arguira atheraturen du bere erabaquia; bainan gaixtaguinac ez du eçagutzen ahalqueric. Xahutu ditut jendaiac, eta urratuac daude hequien dorreac; mortu eguin ditut hequien bideac, handic nihor iraganen ez den beçala; desmasiatuac daude hequien hiriac, guiçon bat gabe, egoiliar bat gabe. Erran içan dut: Noizbait içanen çare bederen ene beldur, noizbait onhetsiren duçu irakaspena; eta horren egoitza ez da galduco bere eguitate gaixtoen gatic, ceinen ariaz açurriatu baitut. Gucia gatic, goicetic jaiquiz galduqueriari arthiqui diozcate beren gogoeta guciac. Horren gatic iguric neçaçu, dio Jaunac, ethorquiçunean berriz jaiquico naicen eguneraco; ceren ene erabaquia baita, bilduco ditudala jendaiac eta batera ekarrico erresumac; eta hequien gainera ixurico dut ene gaitzidura, ene hasarre guciaren garra; ecen ene gaitzirizcoaren suaz iretsia içanen da lurra oro. Alabainan orduan bihurturen diotet populuei ezpainetaco garbitasuna, Jaunaren icenean dei eguin deçaten oroc, eta gogo batez cerbitza. Ethiopiaco hibaiez hainditic ethorriren dire ene errequeiçaleac; ene populu bazterretan barraiatuen umeec ekarriren darozquidate beren emaitzac. Egun hartan etzare ahalcatua içanen çure asmu gucien ariaz, ceinetaz ene leguea hautsi baituçu; ceren orduan çure erditic kenduco baititut, beren espantuz çure burgoitasuna hancen dutenac, eta ez baitzare hampurusturen guehiago ene mendi sainduaz. Eta çure erdian utzico dut populu bat beharra eta buluça, eta Jaunaren icenean içanen du bere phesquiça. Israelgo ondarrac ez dire tzarquerian harico, ez-eta gueçurrez minçatuco; mihi cimarkutsua ez da hequien ahoan aurkituco; ceren hequiec baquean baitire alhatuco eta etzanen, eta nihor ez baita içanen hequien icitzeco. Siongo alaba, canta çatzu laudoriozco cantuac; bozcariotan sar çaite, Israel; boz çaite eta çure bihotz oroz jauz çaite, Jerusalemgo alaba. Jaunac hautsi du çure contraco erabaquia; iraici ditu çure etsaiac: Israelgo erregue, Jauna çure erdian dago, ez duçu guehiago gaitzaren beldurric içanen. Egun hartan erranen çaio Jerusalemeri: Ez içan beldurric; eta Sioni: Ez beitez erki çure escuac. Çure Jainco Jauna hazcarric dago çure erdian; berac salbaturen çaitu: bozcarioz da bozturen çure gainean; çure amodioan du goço harturen; çure gainean çure esquer onetaco cantuen atseguinez da jauciren. Bilduren ditut leguetic urrundu diren çoroac, ceren çure haurretaric baitziren, ez deçaçun guehiago hequien ariaz içan laidoric. Huna non hilen ditudan orduan atsecabe eman içan darotzuten guciac; eta salbaturen dut maingu eguiten duena, eta bilduren dut iraicia içan cena; eta laudoriotan eta ospetan eçarriren dut ene populua bere ahalcamenduco toqui gucietan. Ecen çuec erakarrico çaituztedan ordu hartan, eta bilduco çaituztedan mugan, ospetan eta laudoriotan eçarrico çaituztet lurreco populu gucien aitzinean, guibelerat çuen beguietara erakarri dituquedanean çuetaricaco gathibuac, dio Jaunac. Dario erreguearen bigarren urthean, seigarren hilabetheco lehen egunean, Jaunaren hitza Agjeo profetaren arartecoz ilki citzaioen Çorobabeli, Salathielen semeari, Judaco buruçaguiari; eta Jesusi, Josedequen semeari, aphez-handiari, cerralaric: Hau dio armadetaco Jaunac Populu horrec erraten du: Ez da oraino ethorri Jaunaren etchearen berritzeco ordua. Eta Jaunaren hitza Agjeo profetaren arartecoz ilki cen, cerralaric: Çuençat ethorri othe da etche bobedatuetan egoteco muga, ene etchea mortu delaric? Eta orai hau dio armadetaco Jaunac: Eçar çatzue çuen bihotzac çuen bideen gainean. Erain duçue hainitz, eta guti bildu; jan duçue, eta etzarete ase; edan duçue, eta egarria ez kendu; estali çarete, eta ez berotu; eta diru bildu duenac molsa cilhatuan eçarri du. Hau dio armadetaco Jaunac: Çuen bihotzac eçar çatzue çuen bideen gainean. Mendira igan çaitezte, ekar çatzue çurac, eguiçue etchea, eta ene gogaraco içanen da, eta aguerturen dut erre ospea, dio Jaunac. Gauça hainitzen irritsa içatu duçue, eta deus-gutitara itzuli dire; çuec etcherat ekarri, eta nic hura hats batez haiçatu: cer ariaz? dio armadetaco Jaunac. Ceren ene etchea mortu dagoen, eta çuec bakotcha bere etchearençat çareten lehiatu. Horren gatic debecatu ditut ceruac ez deçaten çuen gainera eman ihincic, eta lurra debecatua da ez detzan eman bere fruituac; Eta deithu dut agortea lurraren gainera, eta mendien gainera, eta oguiaren gainera, eta mahastiaren gainera, eta olibadiaren gainera, eta lurrac ekarcen dituen gucien gainera, eta guiçonen gainera, eta acienden gainera, eta escuetaco lanen gainera. Eta Çorobabelec, Salathielen semeac, eta Jesusec, Josedequen semeac, aphez-handiac, eta populuco gaineraco guciec ençun cituzten beren Jainco Jaunaren minçoa eta Agjeo profetaren hitzac, hequien Jainco Jaunac hequien gana igorri çuen beçala, eta populua ikaratu cen Jaunaren aitzinean. Eta Jaunaren profetac, Agjeoc, Jaunaren bidalquinetaric cenac, erran cioen populuari: Çuequin naiz ni, dio Jaunac. Eta Jaunac berotu cioten gogoa Çorobabeli, Salathielen seme Judaco buruçaguiari, eta Jesusi, Josedequen seme aphez-handiari, eta gaineraco populu guciari; eta sarthu ciren temploan, eta armadetaco beren Jainco Jaunaren etcheco lanean hari ciren. Hasi ciren seigarren hilabethearen hogoi eta laurean, Dario erreguearen bigarren urthean. Çazpigarren hilabethearen hogoi eta batean, Agjeo profetaren arartecoz ilki cen Jaunaren hitza cerralaric: Minça çaquizquiote Çorobabeli, Salathielen seme, Judaco buruçaguiari, eta Jesusi, Josedequen seme, aphez-handiari, eta populuco gaineracoei, derraçularic: Çuetaric cein da çaharretaric guelditua, etche hau bere lehembicico ospean ikusi duena, eta cer plantetan ikusten duçue orai? Çuen beguietan ez othe da ez balitz beçala? Eta orai, Çorobabel, eguioçu bihotzari, dio Jaunac; bihotzari eguioçu, Jesus, Josedequen semea, aphez-handia; bihotzari eguioçuete, lur huntaco populu gucia, dio armadetaco Jaunac; eta beguira çaçue (ecen ni çuequin naiz, dio armadetaco Jaunac) Çuequin eguin dudan patua Eguiptoco lurretic ilki çaretenean eta çuen erdian içanen da ene izpiritua: ez lotsa. Ecen hau dio armadetaco Jaunac: Oraino aphur bat, eta nic iharrosiren ditut ceru-lurrac, leihor-itsasoac. Iharrosiren ditut jendaiac; eta ethorriren da jendaia guciec Aguiançatua, eta ospez betheren dut etche hau, dio armadetaco Jaunac. Cilharra enea da, enea da urhea, dio armadetaco Jaunac. Azquen etche hunen ospea handiagoa içanen da lehembicicoarena baino, dio armadetaco Jaunac; eta leku huntan emanen dut baquea, dio armadetaco Jaunac. Darioren bigarren urthean, bederatzigarren hilabetheco hogoi eta laugarren egunean, Jaunac Agjeo profetari solas eguin cioen, cerralaric: Hau dio armadetaco Jaunac: Leguearen aria aphecei galda dioçoçute huneletan Guiçon batec haragui sainduetsitic eraman baleça bere soinecoaren petrailean, eta pusca hartaz uqui baleça oguia, edo jaquia, edo arnoa, edo olioa, edo jateco cerbait, sainduetsia othe liçate hura? Aphecec aldiz ihardetsi çuten: Ez. Eta Agjeoc erran çuen: Baldin hiliquiaz lohitua denac uqui baleça aiphatu horietaric cerbait, kutsatua liçate othe? Eta aphecec ihardetsi eta erran çuten: Bai, kutsua baluque. Eta Agjeoc ihardetsi eta erran çuen: Orobat da populu hau ene aitzinean; hala-hala da jendaqui hau, dio Jaunac, eta halaber horien escuetaco lan guciac; eta hor escaini dituzten guciac kutsatuac dire. Eta orai çuen orhoitzapena bihurraraz çaçue egungo egunetic goitirat, Jaunaren temploan harria harriaren gainean eçarri denetic aitzinago. Hogoi erregutaco ogui-murrura, hurbilcen cinetenean, hamarrecora bilhacatua cen; eta lacora cinhoaztenean, berrogoi eta hamar gorgoila arnoren eraustera, hogoietara urthuac ciren. Jo çaituztet haice erregarriaz; herdoaz eta harriaz jo ditut çuen escuetaco lan guciac; eta çuetan ez da içatu ene gana bihurtu denic, dio Jaunac. Eratchicatzue çuen bihotzac egun huntaric eta ethorquiçunari, bederatzigarren hilabetheco hogoi eta laugarren egunetic; Jaunaren temploco asentuac arthiquiac içan ciren eguneticaco guerthacariac eçar çatzue çuen bihotzaren gainean. Haciac belhartu othe dire oraicoz, eta mahastiac, eta picodiac, eta mingranadiac eta olibadiac loratu othe dire oraino? egun huntaric ixurico dut ene benedicionea. Eta bigarren aldico, hilabetheco hogoi eta laugarren egunean, Agjeori solas eguin cioen Jaunac, cerralaric: Minça çaquizquio Çorobabeli, Judaco buruçaguiari, erraten dioçularic: Nic iharrosiren ditut batean cerua eta lurra. Eta eragotziren dut erreinuetaco tronua, eta leherturen dut jendaien erreinuco indarra, eta uzcailiren ditut orga-lasterra eta haren gainecoa; eta lurra joco dute çaldiec eta çaldizcoec, eta guiçona erorico da bere anaiaren ezpataren azpira. Eta egun hartan, dio armadetaco Jaunac, hartuco çaitut çu, Çorobabel, Salathielen semea, ene cerbitzaria, dio Jaunac; eta eçarrico çaitut ene ciguilua beçala, ceren çu baitzaitut hautatu, dio armadetaco Jaunac. Çorcigarren hilabethean, Dario erreguearen bigarren urthean, Jaunaren hitza ilki citzaioen Çacarias profetari, Baraquiasen semeari, Adoren arresemeari, cerralaric: Hasarre gaitzaz hasarretu içan da Jauna çuen aiten contra. Eta hau erranen dioçu populuari: Hau dio armadetaco Jaunac: Bihur çaitezte ene gana, dio armadetaco Jaunac; eta ni bihurturen naiz çuen gana, dio armadetaco Jaunac. Ez içan çuen arbasoac beçala, ceinei oihu eguiten baitzaroten aitzineco profetec, cerratelaric: Hau dio armadetaco Jaunac: Bihur çaitezte çuen bide tzarretaric eta çuen asmu guciz gaixtoetaric. Eta ez dute ençun, eta etzaizquit beguiratu, dio Jaunac. Non dire çuen arbasoac? eta profetac bicico dire bethi? Bizquitartean ene hitzac eta ene erabaquiac, ene cerbitzari profeten bidez gaztiatu ditudanac, ez othe çaizcote heldu içan çuen arbasoei? eta hequiec ez othe dire itzuli, ciotelaric: Armadetaco Jaunac eguin darocu burutan hartu çuena guri eguiteaz gure bide eta asmuen arabera? Eta Darioren bigarren urthean, hamecagarren hilabethean, ceina Sabath deitzen baita, hogoi eta laugarren egunean, Jaunac solas eguin cioen Çacarias profetari, Baraquiasen semeari, Adoren arresemeari, cerralaric: Gabaz içan nuen ikuspen bat, eta hara guiçon bat çaldi gorrast baten gainera igana, eta hura çagoen, çolagune batean ciren arraiandien erdian; eta haren ondotic baciren çaldi gorrastac, nabarrac eta çuriac. Eta erran nuen: Nor dire horiec, ene Jauna? Eta ene baithan minço cen aingueru batec erran çarodan: Nic erakutsico darotzut cer diren horiec. Eta arraiandien erdian çagoen guiçonac ihardetsi eta erran çuen: Horiec dire Jaunac lurraren curritzera bidali dituenac. Eta hequiec ihardetsi cioten Jaunaren aingueru arraiandien erdian çagoenari, eta erran çuten: Curritu dugu lurra, eta hara lurrac orotan egoiliarrac badituela, eta phausuan da. Eta Jaunaren aingueruac ihardetsi eta erran çuen: Armadetaco Jauna, noiz arteo etzaquizquiote urricalduren Jerusalemeri eta Judaco hiriei, ceinen contra samur baitzare? Oraicoz urthe hau hirur hogoi eta hamargarrena da. Eta ene baithan minço cen aingueruari Jaunac ihardetsi ciozcan solas onac, solas goçagarriac. Eta ene baithan minço cen aingueruac erran çarodan: Oihu eguiçu erranez: Hau dio armadetaco Jaunac: kar handiac nerakarca Jerusalemeren eta Sionen alde. Eta hasarre handiaz hasarretzen natzaiote jendaia indardunei ceren ni guti bat samur bainincen; eta hequiec berriz, gaizqui eguiteraino eman baitute escu. Aria hortaz, dio Jaunac: Urricalmenduz betheric bihurturen naiz Jerusalemera; eta haren erdian alchaturen da ene etchea, dio armadetaco Jaunac; eta haria hedaturen da Jerusalemeren gainera. Eguiçu oraino oihu, erranez: Hau dio armadetaco Jaunac: Ontasunac ene hirietara gaindica ethorriren dire oraino; eta Jaunac goçacari emanen dio oraino Sioni, eta Jerusaleme hautaturen du oraino. Eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen; eta hara lau adar. Eta erran nioen ene baithan minço cen aingueruari: Cer dire horiec? Eta ihardetsi çarodan: Horiec dire adarrac, Juda, eta Israel, eta Jerusaleme haiçatu dituztenac. Eta Jaunac erakutsi çarozquidan lau harotz. Eta erran nuen: Certara dathorci horiec? Eta ihardetsi çuen erranez: Horra adarrac, Juda haiçatu dutenac gucia guiçonez guiçon eta hequietaric batec ez baitu goititu burua; eta harotzac heldu dire adarren icitzera, adarren hausteco jendaiei, ceinec goratu baitute besoa Judaco lurraren gainera, ene populuaren barraiatzeco. Eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen; eta hara guiçon bat, eta haren escuan neurçaileen haria. Eta erran nuen: Norat hari çare? Eta ihardetsi çarodan: Jerusalemeren neurcera, eta ikustera cer othe den haren çabaltasuna, eta cer haren lucetasuna. Eta hara ilki cela ene baithan minço cen ainguerua; eta berce aingueru bat atheratu citzaioen bilera, Eta erran cioen: Laster eguiçu, minça çaquizquio guiçon-gazte horri, derroçularic: inguruan harrasiric gabe içanen dire Jerusalemen egonen direnac, hango guiçon eta acienden ostearen ariaz. Eta neroni içanen natzaio, dio Jaunac, suzco harrasi bat inguruan, eta ospetan içanen naiz haren erdian. Oi! oi! ihes eguiçue ipharreco lurretic, dio Jaunac; ecen lau haiceetara barraiatu çaituztet, dio Jaunac. Ihes! oi Sion, Babilonaco alabaren baithan egoten çarena; Ceren hau erran baitu armadetaco Jaunac: Ospezco egunen ondoan, bidali nau çuec larrutu çaituzten jendaien contra; ecen çuec uquitu çaituztenac, ene begui-ninia du uquitu. Hargatic huna nic escua goititzen dudala bequien gainera, eta içanen dire harrapacara, lehen berac cerbitzatzen cituztenen escuetan; eta eçaguturen duçue armadetaco Jaunac nauela bidali. Laudoriozco cantuac canta çatzu eta boz çaiteci, Siongo alaba; ceren huna non heldu naicen ni, eta çure erdian eguinen dut ene egoitza, dio Jaunac. Eta egun hartan asco jendaqui eratchiquiren dire Jaunari, eta ene populu dire bilhacaturen, eta çure erdian eguinen dut ene egoitza, eta eçaguturen duçu, çure gana armadetaco Jaunac nauela bidali. Eta Jaunac bere primança beçala goçaturen du Juda lur sainduetsian, eta Jerusaleme du oraino hautaturen. Ixil egon bedi guiçona Jaunaren aitzinean, ceren ilki baita bere egoitza saindutic. Eta Jaunac erakutsi çarodan Jesus, aphez-handia, Jaunaren aingueruaren aitzinean xutic; eta haren escuinetic çagoen Satan, hari ceiher eguiteco. Eta Jaunac erran cioen Satani: Jaunac bere larderia eraic beça hire gainera, Satan; eta bere larderia hire gainera eraic beça Jaunac, Jerusaleme hautatu duenac: ez othe da hori sutic atheratu itchindi hura? Eta Jesus cen soineco cikinez jauncia; eta aingueruaren aitzinean çagoen xutic. Ainguerua minçatu cen eta erran cioten bere aitzinean xutic cituenei: ken dioçotzue soineco cikinac. Eta hari erran cioen: Huna non kendu darotzudan çure tzarqueria, eta aldagarritan jaunci çaitut. Eta erran çuen: Buruco xahua eçar çaçue hunen buruaren gainean. Eta buruco xahua eçarri çuten haren buruan, eta jaunci ciozcaten soinecoac. Eta xutic çagoen Jaunaren ainguerua. Eta Jaunaren aingueruac lekucotasun atheratu cioen Jesusi, cerralaric: Hau dio armadetaco Jaunac: Ene bideetan ibilcen baçare eta ene leguea çaincen baduçu; çuc ere juiaturen duçu ene etchea, eta çainduren ditutzu ene lorioac, eta çurequin ibilceco emanen darozquitzut orai hemen direnetaric. Adi çaçue, Jesus, aphez-handia, çuc eta çure adisquide aitzinean ditutzunec, ceren guiçon profetisatzaileac baitire. Erakarriren dut ene cerbitzaria, Iguzqui sorcen dena. Ecen huna harria, Jesusen aitzinean eçarri dudana. Harri bakarraren gainean badire çazpi begui. Huna neronec bernuçaturen dudala horren ciceladura, dio armadetaco Jaunac; eta egun batez kenduren dut gaixtaqueria lur hunen gainetic. Egun hartan, dio armadetaco Jaunac, guiçonac bere adisquidea deithuren du mahatsaren azpira eta picoaren azpira. Eta bihurtu cen ene baithan minçatzen cen ainguerua eta atzarri ninduen, bere lotic iratzarcen den guiçona beçala. Eta erran çarodan: Cer ikusten duçu? Eta ihardetsi nuen: Ikusten dut, eta hara ganderailu bat gucia urhezcoa, eta olio-uncia haren buru buruan, eta çazpi criselu haren adarretan, eta haren gaineco criseluetara daude çazpi tutu olio-emaile; Eta gaineco aldean bi olibondo, bat olio-unciaren escuinetaric, eta bercea haren ezquerretaric. Eta ene baithan minço cen aingueruari ihardestean erran nioen: Ene Jauna, cer dire horiec? Eta ene baithan minço cen aingueruac ihardetsi eta erran çarodan: Ez daquiçu cer diren horiec? Eta erran nuen: Ez, Jauna. Eta ihardetsi eta erran çarodan Hori da Jaunaren hitza, Çorobabeli derrana: Ez armadez, ez indarrez, bainan ene izpirituaz, dio armadetaco Jaunac. Cer haiz, mendi handia, Çorobabelen aitzinean? Celhai eguinen hau, eta ekarriren dic izquina-harria, eta oraico temploa eguinen du berreguintasunez lehenecoaren bardin. Eta Jaunac solas eguin çarodan, ciodalaric: Çorobabelen escuec arthiqui dituzte etche hunen asentuac eta haren escuec akabaturen dute; eta jaquinen duçue armadetaco Jaunac nauela çuen gana bidali. Norc daduzca erdeinutan egun hitz hauquiec? eta bozturen dire, eta ezteinu-harria Çorobabelen escuan ikusiren dute. Lur gucia iragaiten duten çazpi begui horiec Jaunarenac dire. Eta ihardetsi eta erran nioen: Cer dire bi olibondo horiec ganderailuaren escuinetic eta ezquerretaric? Eta bigarren aldian erran nioen Cer dire bi oliba-floca horiec, urhezco tutuac daduzcaten urhezco bi adarren ondoan? Eta erran çarodan: Ez daquiçu cer diren horiec? Eta ihardetsi nuen: Ez, Jauna. Eta erran çuen: Horiec dire olioaren bi semeac, lur gucico Nausiaren aitzinean daudecenac. Eta itzuli nincen, eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen, eta hara liburu bat hegaldaca cihoala. Eta aingueruac erran çarodan: Cer ikusten duçu? Eta ihardetsi nuen: Ikusten dut liburu bat hegaldaca; badu hogoi besoren lucetasuna eta hamarren çabaltasuna. Eta erran çarodan: Hori da lur guciaren gainera atheratzen den madaricionea; ecen ohoin guciac, hor iscribatua denaren arabera içanen dire juiatuac, eta cin gaixto eguile guciac orobat hortaric juiaturen dire. Eta atheraturen dut hori, dio armadetaco Jaunac; eta sarthuren da ohoinaren etchean eta gueçurrez ene icenean cin eguiten duenaren etchean; eta haren etchean egonen da, eta erreco ditu etchea eta hartaco çur eta harriac. Eta ene baithan minço cen ainguerua ilki cen, eta erran çarodan: Goiti çatzu beguiac, eta ikusaçu cer den atheratzen hari den hau. Eta galdeguin nuen: Cer da? Eta ihardetsi çuen: Hori da pitcher bat ilkitzen dena. Eta erran çuen: Hori da hequien beguia lur gucian. Eta hara berun mokor bat çakartela, eta hara emaztequi bat pitcherraren barnean jarria. Eta aingueruac erran çuen: Tzarqueria da hau. Eta arthiqui çuen emaztequia pitcherraren erdira, eta berun-mokorra eçarri çuen unci haren ahoan. Eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen; eta hara ilkitzen cirela bi emaztequi, eta haicea hegaletan çuten, eta hegalac cituzten miru-hegalac iduri; eta alchatu çuten pitcherra lurraren eta ceruaren artera. Eta erran nioen ene baithan minço cen aingueruari: Norat daramate horiec pitcherra? Eta ihardetsi çarodan: Badaramate etche bat eguina içan daquioen Senaargo lurrean, eta gogortua eta bere oinaren gainean eçarria içan dadiençat. Eta itzuli nincen, eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen: eta hara lau orga-laster bi mendiren artetic ilkitzen cirenac; eta mendiac cobrezco mendiac ciren. Lehembicico orga-lasterrean, çaldiac gorrastac ciren; eta bigarren orga-lasterrean, çaldi belçac; Eta hirugarren orga-lasterrean, çaldiçuriac; eta laugarren orga-lasterrean, çaldi nabarrac eta hazcarrac. Eta ene baithan minço cen aingueruari erran nioen: Cer dire horiec, Jauna? Eta aingueruac ihardetsi eta erran çarodan: Horiec dire ceruco lau haiceac, ilkitzen direnac lur gucico Nausiaren aitzinean egoteco. Bigarren orga-lasterrean ciren çaldi belçac, ipharreco lurrera ilkitzen ciren; hequien ondotic atheratu ciren çuriac; eta nabarrac hegoaco lurrera goan ciren. Hazcarrenac ilki ciren eta bilhatzen çuten goatea eta lur gucia iragaitea. Eta aingueruac erran çuen: Çoazte, iragan çaçue lurra; eta lurra iragan çuten. Eta deithu ninduen, eta minçatu citzaitan, cerradalaric: Huna ipharreco lurrean dabilçanec jabalaraci dutela ipharreco lurraren contra nuen hasarrea. Eta Jaunac solas eguin çarodan, cerralaric: Desherrituetaric, Holdai, Tobias eta Idaia ganic har çatzu emaitzac; eta egun hartan goanen eta sarthuco çare Sophoniasen seme Josiasen etchera; horiec oro Babilonatic ethorriac baitire; Eta hartuco duçu urhea eta cilharra, eta eguinen ditutzu koroac; eta Jesus, Josedequen seme aphez-handiaren buruan eçarrico ditutzu. Eta minçatuco çaquizquio, erraten dioçularic: Huna Iguzqui-sorcea deitzen den guiçona; eta hunen azpitic sorthuco da populu berri bat, eta Jaunari eguinen dio temploa. Eta harec eguinen dio Jaunari temploa, eta harec ekarriren du ospea, eta jarriren da, eta bere tronuaren gainetic jaun içanen da; eta apheça bere tronuan içanen da, eta hequien bien artean içanen da baquezco batasuna. Eta Helemec, Tobiasec, Idaiac eta Hemec Sophoniasen semeac eman koroac, bethico orhoitzapenetan egonen dire Jaunaren temploan. Eta urrun direnac ethorrico eta Jaunaren temploaren eguiten harico dire; eta jaquinen duçue armadetaco Jaunac igorri nauela çuetara. Hau guerthatuco da ordean, baldin ençunez aditzen baduçue çuen Jainco Jaunaren minçoa. Eta Dario erreguearen laugarren urthean, bederatzigarren hilabethean, ceina baita Casleua, laugarren egunean, Jauna minçatu cen Çacariasi. Jaunaren etchera igorri çuten Sarasarrec eta Erro omelequec eta hunequin ciren guiçonec, Jaunaren beguithartearen errequeitzera; Eta armadetaco Jaunaren temploco aphecei eta profetei erratera: Borzgarren hilabethean deithoratu edo ene burua sainduetsi behar othe dut, asco urthez jadanic eguin içan dudan beçala? Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Minça çaquizquiote lur huntaco populu guciari eta aphecei, erranez: Borzgarren eta çazpigarren hilabethean barurtu eta deithoratu çaretenean hirur hogoi eta hamar urthe hauquiez, enetzat barurtu othe duçue çuen barura? Eta jan eta edan duçuenean, ez othe duçue çuençat jan eta çuen buruençat edan? Ez othe dire horiec Jaunac erran içan dituen hitzac aitzineco profeten arartecoz, Jerusaleme bere egoiliarrequin cenean oraino, aberats cirenean hura eta haren inguruco hiriac, eta hegoaldea eta celhaiac egoiliarrez betheac cirenean? Eta Jauna Çacariasi minçatu citzaioen, cioelaric: Hau dio armadetaco Jaunac: Çucenari cintasunean emoçuete bere bidea, eta batbedera urricalcor eta urricalmendutsu içan bedi bere anaiaren alderaco eguincetan. Gaizquiric ez eguin alhargunari, umeçurçari, arrotzari eta beharrari; guiçonac ez beça bere anaiaren contra tzarqueriaric asma bere bihotzean. Eta oharric ez dute ekarri nahi içan, eta urrunduz itzuli dute guibela, eta ez aditzeco, gortu dituzte beharriac. Eta beren bihotza eguin dute diamanta beçain gogor, ez aditzea gatic leguea, eta armadetaco Jaunac bere izpirituaz, aitzineco profeten arartecoz igorri solasac; eta gaitzidura handia jauci da armadetaco Jaunaren gatic. Eta nola hura minçatu, eta ez baitute ençun; hala-hala oihu eguinen dute, eta ez ditut ençunen, dio armadetaco Jaunac. Barraiatu ditut eçagutzen etzituzten erresuma guciac barna, eta hequien ariaz desmasiatua da lurra, nihor ez baita han gaindi iragaiten, ez alde batera, ez bercera, eta mortu eguin dute lur lehiagarria. Eta armadetaco Jaunac solas eguin çarodan, erranez: Hau dio armadetaco Jaunac: Onhirizco handiz onhetsi dut Sion, eta gaitzirizco handiz gaitzetsi dut hura. Hau dio armadetaco Jaunac: Itzuli naiz Sionen gana, eta Jerusalemeren erdian eguinen dut ene egoitza; eta Jerusaleme deithua içanen da eguiaren hiria; eta armadetaco Jaunaren mendia, mendi sainduetsia. Hau dio armadetaco Jaunac: Oraino ere Jerusalemgo placetan ikusiren dire guiçon-çaharra eta atsoa, eta adinaren handiz makila escuan dabilan guiçona. Eta hirico plaçac betheco dire hango placetan dosteta harico diren mutticottoz eta nexcaz. Hau dio armadetaco Jaunac: Baldin populu hunen ondarren beguiei gaitz iduritzen baçaiote hori egun hequietaco, gaitz içanen othe çaiote ene beguiei? dio armadetaco Jaunac. Hau dio armadetaco Jaunac: Huna non itzurraraciren dudan nic ene populua iguzquia ilkitzen den lurretic eta etzaten den lurretic. Eta erakarriren ditut, eta Jerusalemeren erdian egonen dire; eta içanen dire ene populua, eta ni içanen naiz hequien Jaincoa, eguian eta çucentasunean. Hau dio armadetaco Jaunac: Oi çuec, profeten ahotic aguinça hauquiec egun hequietacotzat aditzen ditutzuenac, armadetaco Jaunaren etcheco asentuac arthiquiac diren egunean, emoçuete çuen escuei, eguin dadiençat temploa. Ecen baldin egun hauquiec baino lehen sariric gabe baciren guiçonen eta acienden lanac; ez sarcen cenac ez ilkitzen cenac baqueric ez baçuten hesturaren ariaz; eta guiçon guciac utzi baditut, bat berceari jaçarca; Ez diotet ordean populu hunen ondarrei leheneco egunen arabera eguinen, dio armadetaco Jaunac. Bainan hequien erdian içanen da baquezco hacia; mahastiac emanen du bere fruitua eta lurrac bere uzta; ceruec emanen dute beren ihinça, eta populu hunen ondarrei goçaraciren diozcatet ontasun horiec oro. Eta hau guerthaturen da: Judaco etchea, eta Israelgo etchea, madaricionetan içatu çareten beçala jendaietan, hala-hala salbaturen çaituztet, eta içanen çarete benedicionetan; ez içan beldurric, indar emoçuete çuen escuei. Ecen hau dio armadetaco Jaunac: Nola gogoan hartu baitut çuei atsecabe ematea, çuen aitec hasarretzera hicitatu nautenean, dio Jaunac, Eta ez bainaiz urricaldu; hala-hala itzuliric gogoan hartu dut egun hauquietan Judari eta Jerusalemeri ongui eguitea. Ez içan beldurric. Huna beraz cer egonen duçuen: Eguiaz minça çaitezte cein çuen lagunari; cintasuna eta baquezco erabaquiac athera çatzue çuen atheetan. Çuen bihotzetan ez beçaçue gaizquiric asma ceinac çuen adisquidearen contra, eta ez beçaçue gueçurrezco cina maitha; ecen horiec oro nic hastio ditudanac dire, dio Jaunac. Eta ilki citzaitan armadetaco Jaunaren hitza, cerralaric: Hau dio armadetaco Jaunac: Laugarren hilabetheco barura, borzgarrenecoa, çazpigarrenecoa eta hamargarrenecoa, bozcario eta jaucitara eta besta-buru ederretara bihurturen çaizquio Judaco etcheari: bakarric maitha çatzue eguia eta baquea. Hau dio armadetaco Jaunac: Içanen da ordua, ceintan ethorriren baitire populuac eta egoiliarrez betheco baitituzte hiri hainitz. Eta egoiliarrac bat bercea gana goanen dire, diotelaric: Goacen eta errequei deçagun Jaunaren beguithartea, eta bilha deçagun armadetaco Jauna. Eta berceac ihardetsico du: Heldu naiz ni ere. Eta hainitz populu eta jendaqui hazcarrac Jerusalemera ethorrico dire armadetaco Jaunaren bilhatzera eta Jaunaren beguithartearen errequeitzera. Hau dio armadetaco Jaunac: Hori içanen da, noiz-etare hamar guiçonec, jendaien minçaia gucietaricacoec, hartuco baitute Judu baten petraila, diotelaric: Çuequin goanen gare, ençun dugu ecen çuequin dela Jaincoa. Jaunaren hitzaren sortha, Hadraqueco eta Damasco lurraren gainera jautsico dena; ceren Jaunaren beguia guiçonaren eta Israelgo leinu gucien gainean baitago. Emath ere, eta Tir, eta Sidon barne dire hortan, çuhurcia handiaren keac dituelacoz hartu. Hazcargailuac alchatu ditu Tirrec bere inguruan, eta metatu du cilharra lurra beçala, eta urhea carriquetaco lohia beçala. Huna hartaz nausitzera dohala Jauna, eta itsasoan joco du haren indarra, eta suz içanen da errea. Ascalonec ikusico du, eta icituco da; Gaçac ere, eta oinhace minetan egonen da; eta Acaron ere bai, ceren urmariatua baita haren phesquiça; eta Gaçatic galduco da erregue, eta Ascalonen nihor ez da egonen. Berezlea jarrico da Açoten eta urmariaturen dut Filistindarren hampurustasuna. Eta ahotic kenduco diot odola, eta horcen artetic hatsgarriqueriac, eta bera gure Jaincoari gueldituco çaio, eta Judan içanen da buruçagui beçala, eta Acaron Jebusearra beçala içanen da. Eta ene etchea inguraturen dut hainetaric, ceinac harat eta hunat baitabilça ene alde guducatzen; eta ez da guehiago hequien baitharic iraganen cerga-bilçailea, ceren orai baititut ene beguiz ikusi. Goiherez jauz çaite, Siongo alaba; boz çaite, Jerusalemeco alaba; ecen huna çure Erregue çucen eta salbatzailea ethorriren çaitzula; beharra da, eta astoaren eta astocumearen gainera igana. Eta Efraimdic eceztaturen dut orga-lasterra, eta Jerusalemetic çaldia, eta guerlaco arrambela hautsia içanen da; eta baquea diote jendaiei erançunen; eta haren ahala hedaturen da itsasotic itsasora eta hibaietaric lurraren bazterretaraino. Çuc halaber çure batasuneco odolaz atheratu ditutzu çure gathibuac ur gabeco putzutic. Hazcargailura bihur çaitezte, phesquiçaren gathibuac; bihurturen darozquitzuet egun bikunca aguincen darozquitzuedan onac. Ceren arrambela beçala ene escuan hedatu dut Juda, eta bethe dut Efraimen arrambela; eta, oi Sion, çure semeac jauçaraciren ditut hire semeen gainera, oi Grecia; eta eçarriren çaitut hala-nola hazcarren ezpata. Eta hequien gainera aguerturen da Jainco Jauna, eta simista beçala ilkiren da haren guecia; eta Jainco Jaunac durrundaraciren du turuta, eta hegoa-xirimolan goanen da. Armadetaco Jaunac gueriçaturen ditu; eta iretsiren dituzte etsaiac, eta habalaco harriez cebaturen dituzte; eta hequien odolaz arnoz beçala dire hordituren, eta betheco dire hala-nola sacrificioetaco xatac eta aldareco adarrac. Eta beren Jainco Jaunac salbaturen ditu egun hartan bere populuco arthaldea beçala; aria hortaz harri sainduac landatuac içanen dire haren lurrean. Ecen cer da haren ona, eta cer da haren ederra, baicic-ere hautetsien oguia, eta birjinac sorrarazten dituen arnoa? Jaunari berantaroan galda dioçoçue uria, eta Jaunac eguinen ditu elhurrac, eta emanen darozquitzuete uri eta urixcac eta ceini bere landan belharra. Alabainan hutsalqueriac erran dituzte jaincomoldeec, gueçurrac ikusi dituzte aztiec, eta elhe alferrac erabili dituzte amets-eguileec; goçacari hutsalac ematen cituzten; hargatic ene populua içatu da arthalde bat beçala eramana; eta atsecabeac jasanen ditu, ceren ez baitu arçainic. Arçainen contra biztu da ene hasarrea, akerren gainean eguinen dut ene ikarpena; ceren Jauna goan baita bere arthaldearen, Judaco etchearen ikustera, eta hura hartu du bere ospezco çalditzat guerlaraco. Hartaric ilkiren da izquina-harria, hartaric habea, hartaric guduco arrambela, hartaric cargudun guciac. Eta içanen dire, etsaia guduan carriquetaco lohia beçala oincatzen duten guerlari hazcarren idurico; eta guducaturen dire, ceren hequiequin içanen baita Jauna; eta çaldien gainera igaiten direnac ahalquez içanen dire estaliac. Eta hazcarturen dut Judaco etchea, eta salbaturen dut Josepena, eta bihurraraciren ditut, ceren urricalduren bainatzaiote; eta içanen dire hala-nola hastandu ez nituenean oraino; ni naiz ecen hequien Jainco Jauna, eta ençunen ditut nic. Eta içanen dire hala-nola Efraimgo hazcarrac, eta bozturen da hequien bihotza arnoz beçala; eta hequien semeec ikusiren dute, eta bozturen dire; eta hequien bihotza jauciren da Jauna baithan. Eguinen daroet hixtu, eta bilduren ditut, ceren nic baititut berrerosi; eta berhaturen ditut lehen berhatuac içan ciren beçala. Eta populuen erdian erainen ditut, eta handic ere orhoituren dire nitaz; eta beren haurrequin bicico dire, eta bihurturen dire. Eta bihurraraciren ditut Eguiptoco lurretic, eta Asiriatic bilduren ditut; eramanen ditut Galaadeco eta Libango lurrera, eta hequiençat lekuac ez dire oraino asqui çabal içanen. Israelec iraganen du itsas-atheca; eta Jaunac joco ditu itsasoan uhinac, eta hibaico osin guciac agorturen dire; eta Asurren burgoitasuna aphaldua içanen da, eta Eguiptoaren manamenduco makilac guibelerat eguinen du. Hazcarturen ditut Jauna baithan, eta ene icenean ibilico dire, dio Jaunac. Çabal çatzic, Liban, hire atheac, eta suac ires betza hire cedroac. Içaia, eguic orrobia, ceren erori baita cedroa, ceren xahutuac baitire gora cirenac; orroa eguiçue Basango haritzac, ceren ebaquia baita oihan hazcarra. Arçainen orrobiazco deihadarra; ceren xahutua den hequien berreguingarria, lehoinen marrumaren otsa; ceren xahutua den Jordanearen hampurusgarria. Hau dio ene Jainco Jaunac: alha çatzu ene acienda hil beharrac; Beren jabeec hilcen cituzten, eta bihotzminic etzuten; eta salcen cituzten, ciotelaric: Benedica bequio Jaunari, aberats eguinac gare; eta arthaldeac arçainec berec etzituzten guphide. Eta nic ere ez ditut guehiago guphidetsiren lur huntaco egoiliarrac, dio Jaunac; huna non arthiquiren ditudan guiçonac, cein bere lagunaren escura eta bere erreguearen escura: eta xahuturen dute lurra, eta nic ez dut hequien escutic atheraturen. Eta hargatic, oi arthaldeco beharrac, nic alhaturen dut hilceco den acienda. Eta hartu nituen bi cigor, eta bat deithu nuen Edertasuna, eta bercea Lokarria: eta alhatu nuen arthaldea. Eta hilabethe batez hilaraci ditut hirur arçain, eta ene bihotza hersi da hequien gainean; ecen hequien bihotza ere aldatu da ene gainean. Eta erran nuen: Etzaituztet guehiago alhaturen: hilen dena, hil bedi; hilcen dutena, hil beçate; eta gaineracoec elkar jan beçate. Eta hartu nuen ene cigor, Edertasuna deitzen cens; eta hautsi nuen, populu guciequin jo nuen patuaren hausteco. Eta patua hautsia içan cen egun hartan; eta holetan, arthaldeco behar niri beguiratzen cirenec eçagutu çuten, Jaunaren solasa cela. Eta erran nioten: Çuen beguietan ongui bada, indaçue ene saria; bercela, çaudezte. Eta ene saritaco phisatu cituzten hogoi eta hamar cilharrezco. Eta Jaunac erran çarodan: Moldeguinari arthicoçu sari eder hori, ceinaren bethe preçatua bainaiz horietaz. Eta hartu nituen hogoi eta hamar cilharrezcoac eta moldeguinari arthiqui niozcan Jaunaren etchean. Eta hartu nuen ene bigarren cigorra, Lokarria deitzen cena, anaiatasunaren urratzeco Judaren eta Israelen artean. Eta Jaunac erran çarodan: Har çatzu oraino arçain çoroaren tresnac. Ecen hura non eraiquiren dudan lurrean arçain bat, ceina ez baita goanen ardi utziaren ikustera, barraiatuaren bilhatzera; ceinac ez baitu sakitua sendaturen, ez-eta guelditzen çaizconac haciren; eta janen baititu guicenenac eta hautsico baitiozcate hatz-behatzac. Oi arçaina, eta arçain-aiçun arthaldea trebes uzten duena! Ezpata dago haren besoaren gainera eta haren escuineco beguira; iharturen da haren besoa, eta ilhumbeac harturic itsuturen haren escuineco beguia. Jaunaren hitzaren sortha Israelen gainera. Dio Jaunac, cerua hedatu, lurra asentatu eta guiçonaren izpiritua haren baithan eguin duenac: Huna non eçarcera daramadan Jerusaleme hordiqueriaco athaburu populu guciençat inguruan; eta Juda ere sethioan içanen da Jerusalemeren contra. Eta egun hartan içanen da, populu guciei emanen diotedala Jerusaleme sortha harritzat; eta hura alchatuco duten guciac sarrasquiz larruturen dire; eta haren contra bilduren dire lurreco erresuma guciac. Egun hartan, dio Jaunac, harriduraz joco dut çaldia eta buruco jauzcuraz haren gainecoa; eta Judaco etchearen gainera çabalduren ditut beguiac, eta itsuturen ditut populuen çaldi guciac. Eta Judaco buruçaguiec beren bihotzean erranen dute: Jerusalemdarrec indar aurki beçate armadetaco Jauna baithan, beren Jaincoa baithan. Egun hartan eçarriren ditut Judaco buruçaguiac, hala-nola su-uncia egur-pean, hala-nola çuci bicia belhar-pean; eta ezquerrerat eta escuinerat iretsico dituzte populu guciac inguruan; eta Jerusaleme berriz betheco da egoiliarrez, bere leheneco toqui berean. Eta Jaunac salbaturen ditu Judaco olhac hastapenean beçala; Dabiden etcheac ez deçan bere buruaz espanturic erabil, ez-eta Jerusalemdarrec Judaren contra. Egun hartan Jaunac gueriçaturen ditu Jerusalemdarrac; eta egun hartan hequietaric tcharrena Dabid beçala içanen da; eta Dabiden etchea içanen da Jaincoaren etchearen pare, Jaunaren ainguerua iduri hequien aitzinean. Eta egun hartan içanen da, Jerusalemeren contra ethorri jendaquien lehercera harico naicela. Eta Dabiden etchearen eta Jerusalemdarren gainera ixurico dut graciazco eta othoitzezco izpiritua; eta beguiraturen darotade niri, itzatu dutenari, eta itzatu dutena deithorez deithoraturen dute haur bakar baten gainera deithoratzen denean beçala, eta minez egonen dire lehen-sorthu bat hilcen denean eguiten ohi den beçala. Deithore handia içanen da egun hartan Jerusalemen, Maiedongo celhaian Adadremongo deithorea beçala. Eta deithoretan içanen da lurra; familia familiatic berez, Dabiden etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac ere berez; Nathanen etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac ere bai; Lebiren etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac halaber; Semeiren familiac berez, eta hequietaco emaztequiac orobat; Gaineraco familia guciac, familia familiatic berez, eta hequietaco emaztequiac berez. Eta egun hartan içanen çaiote ithurri bat idequia Dabiden etcheari eta Jerusalemdarrei bekatorearen eta astagaizdunaren xahutzeco. Eta egun hartan içanen da, dio armadetaco Jaunac, lurretic eceztaturen ditudala idolen icenac, eta ez dela içanen guehiago hequien orhoitzapena; eta lurretic iraiciren ditut profetaiçunac eta izpiritu lohia. Eta guerthaturen da, norbait profetisatzen abiatuco denean oraino, erranen diotela bere ait-ama, bicia eman diotenec: Ez haiz bicico, ceren gueçurrez minçatu haicen Jaunaren icenean. Eta profetisatu duqueenean, bere ait-amec, bere burhasoec sarrasquituren dute. Eta egun hartan guerthaturen da, profetac ahalquetara erorico direla, cein bere ikuspenaren ariaz, profetisatu duquetenean; eta ez dire çakuzco capaz estaliren gueçur errateco. Bainan bakotchac erranen du: Ez naiz profeta, lur lanetaco guiçon bat naiz, Adam içan baitut gaztedanic ikuscaritzat. Eta erranen çaio: Cer dire escuen erdian ditutzun çauri horiec? Eta ihardetsiren du: Maite nindutenen etchean içatu naiz hunela çaurthua. Ezpata, jaic hadi ene arçainaren gainera eta niri eratchiquitzen den guiçonaren gainera, dio armadetaco Jaunac; jo çac arçaina, eta barraiatuac içanen dire ardiac; eta xumeetara hedaturen dut escua. Eta lur gucian içanen dire, dio Jaunac, hirur escuaralde; bia barraiaturen dire eta iraunguiren, eta hirugarrena gueldituren da lurraren gainera. Eta hirugarren araldea iraganen dut sutic; eta urthuren dut, cilharra urcen den beçala; eta frogaturen dut, urhea frogatzen den beçala. Harec eguinen dio ene icenari dei, eta ençunen dut nic. Erranen dut: Çu çare ene populua; eta harec erranen du: Ene Jainco Jauna çare çu. Huna non heldu diren Jaunaren egunac, eta hire erdian çathituren ditine hire buluzquinac. Eta gudura bilduco ditut jendaia guciac Jerusalemera, eta hartua içanen da hiria; etcheac xahutuac eta emaztequiac borchatuac içanen dire; eta hiriaren erdia gathibu goanen da, eta gaineraco populua ez da hiritic kendua içanen. Eta ilkiren da Jauna eta guducaturen da jendaia hequien contra, lehen gudu egunean guducatu içan den beçala. Eta haren oinac egun hartan phausaturen dire Olibetaco mendian, ceina baita Jerusalemeren parrean iguzqui-alderat; eta erditic urratuco da Olibetaco mendia iguzqui-aldetic mendebalera, erreca handi bat utziz, eta mendiaren erdia berecico da ipharrerat, eta berce erdia hegoarat. Eta ihes eguinen duçue bi mendien arteco errecara, ceren mendietaco erreca iratchiquiren baita hurbileco mendiraino; eta ihes eguinen duçue, hala-nola lur ikararen ihes goan baitzinetan Judaco erregue Ociasen egunetan; eta ene Jainco Jauna ethorriren da, eta saindu guciac harequin. Eta egun hartan guerthaturen da, ez dela arguiric içanen, bainan-bai hotza eta horma. Eta Jaunac daquien egun bat içanen da, ez egun, ez gau; eta arrats-aldera aguerturen da arguia. Eta egun hartan guerthaturen da, Jerusalemdic ur bici batzu ilkico direla, erdia iguzqui-haiceco itsasoaren alderat, eta erdia mendebaleco itsas-alderat; iraunen dute uda eta negu. Eta Jauna içanen da lur guciaren gainean erregue; eta egun hartan Jaun bakarra içanen da, eta haren icena bakarra içanen da. Eta lur gucia bihurturen da aitzineco heinera morturaino, Erremongo munhotic Jerusalemeren hegoalderat; eta Jerusaleme bozturen da eta bere leheneco toquian jarriren Benjamingo athetic athe çaharreco lekuraino eta Izquinetaco atheraino, eta Hananeelgo dorretic erregueren lacoetaraino. Eta hartan egonen dire jendeac, eta ez da guehiago içanen anathema; bainan Jerusaleme jarrico da descansu çabalean. Eta hau içanen da içurria, ceintaz joco baititu Jaunac Jerusalemeren contra guducatu diren jendaia guciac: beren çangoen gainean xutic dauden gucien haraguia ustelduz erorico da, beguiac beren cilhoetan urthuco eta mihiac ahoan ihartuco çaizcote. Egun hartan Jauna ganicaco asaldu handia içanen da hequien baithan; eta guiçona escutic lothuco çaio lagunari, eta haren escua lothua egonen da lagunaren escuaren gainean. Judac ere gudu emanen dio Jerusalemeri; eta inguruco jendaia gucien aberastasunac, urhe, cilhar eta asco soineco pusca, bilduac içanen dire. Eta xahupen hori nola, hala içanen da çaldi, mando, camelu, asto eta etsaien campetan içanen diren acienda gucien xahupena. Eta Jerusalemeren contra ethorri içan diren jendaia gucietaric guelditu ditazqueenac oro iganen dire urthetic urthera, armadetaco erregue Jaunaren adoratzera, eta tabernacleetaco besta-buruaren beztatzera. Eta guerthaturen da, ceina ere lurreco familietaric Jerusalemera iganen ez baita, armadetaco erregue Jaunaren adoratzera, uriric ez dela haren gainera erorico. Eta baldin Eguiptoco familietaric iganen eta ethorrico ez direnic içaten badire, hequien gainerat ere ez da jautsico uria, bainan-bai xahupena ceintaz joco baititu Jaunac tabernacleetaco besta-buruaren bestatzera iganen ez diren jendaqui guciac. Hori içanen da Eguiptoaren gaztigua, eta tabernacleetaco besta-buruaren bestatzera iganen ez diren jendaia gucien gaztigua. Eta egun hartan çaldiaren hedeetan içanen dena Jaunari içanen çaio sainduetsia, eta duphinac sainduetsiac içanen dire Jaunaren etchean, xatac aldare aitzinean beçala. Eta Jerusalemen eta Judan guciec içanen dute beren duphina armadetaco Jaunari sainduetsia; eta guciac ethorrico dire bitima imolatzera, eta hequietaric hartuco eta beren duphinetan egosico dute; eta egun hartan ez da guehiago armadetaco Jaunaren etchean tratulariric içanen. Jaunaren hitzaren sortha Israeli, Malaquiasen arartecoz. Maithatu çaituztet, dio Jaunac; eta çuec erran duçue: Certan maithatu gaituçu? Esau ez othe cen Jacoben anaia? dio Jaunac, eta Jacob dut maithatu. Esau berriz, hastio içatu dut, eta haren mendiac eçarri ditut jenderic gabe, eta haren primança erainsugueen mortutan. Baldin Idumeac erran baleça: Urratuac dire ene etcheac, bainan itzuliric urratua dena berrituren dut; hau dio armadetaco Jaunac: Horiec eguinen dute, eta nic deseguinen; eta leku hori deithuco da tzarqueriaco lurra, eta populu hori, Jauna bethicotzat samur duen populua. Çuen beguiec ikusiren dute, eta çuec erranen duçue: Handietsia içan bedi Jauna Israelgo eremuetan. Semeac ohoratzen du aita, sehiac bere nausia. Aita ni balin banaiz, non da enetzateco ohorea? eta ni balin banaiz Jauna, non da ene alderaco beldurra? dio armadetaco Jaunac. Çuei nago, oi apheçac, ene icena erdeinatzen duçuenac, eta derraçuenac: Certan dugu çure icena erdeinatzen? Ene aldarearen gainean escaincen duçue ogui lohia, eta dioçue: Certaz lohitzen çaitugu? Erraten duçuen hitz huntan: Erdeinatua da Jaunaren mahaina. Baldin imolatzeco, escaincen baduçue itsua, ez othe da gaizqui? eta maingua eta eria escaincen baditutzue, ez othe da gaizqui? Escaint dioçoçue hura çuen buruçaguiari, hean haren gogaraco içanen othe den, edo hean onhetsico duen çuen beguithartea, dio armadetaco Jaunac. Eta orai Jaincoaren beguithartea errequei çaçue urrical dadien çuetaz (ecen çuen escuz eguin duçue hori), hean nolazbait onhetsiren dituen çuen beguitharteac, dio armadetaco Jaunac. Çuetan cein da urruric hari denic atheen hersten eta ene aldarean su eguiten? Ez da çuequin ene bihotza, dio armadetaco Jaunac; eta çuen escutic ez dut emaitzaric onhetsiren. Iguzquia ilkitzen den lekutic sarcen den toquiraino, ene icena handi da ecen populuen erdian; eta toqui orotan ene icenari sacrificatzen eta escaincen da escainça xahua, ceren jendaietan handia baita ene icena, dio armadetaco Jaunac. Eta çuec desohoratu duçue hura, derraçuen solas huntaz: kutsatua da Jaunaren mahaina; eta erdeinagarria da gainean eçarcen çaiona eta hura erretzen duen sua. Eta erran duçue: Hau gure nekeen saritic da; eta haice eguin dioçue, dio armadetaco Jaunac; eta çuen harrapaqueriatic erakarri duçue maingua eta eria, eta escainça eguin duçue: hura çuen escutic harturen othe dut nic? dio Jaunac. Çorigaitz jocotriatsuari, ceinac bere arthaldean acienda ederra içan, eta botu eguinez tcharra Jaunari imolatzen baitio! Ecen erregue handia naiz, dio armadetaco Jaunac, eta jendaiei lazgarri çaiote ene icena. Eta orai, oi apheçac, hau çaitzue gaztiatua: Ez baduçue ençun nahi, eta ez baduçue çuen bihotzaren gainean eçarri nahi, ene icenari ospe bihurcea, dio armadetaco Jaunac; çuetara igorriren dut beharreria, eta madaricaturen ditut çuen benedicioneac; eta madaricaturen ditut, ceren ez ditutzuen ene hitzac bihotzaren gainean eçarri. Huna nic arthiquiren darotzuedala çuen bitimen sorbalda eta beguithartera fharrastaturen çuen bestetaco gorotza, eta berequin eramanen çaituztete. Eta jaquinen duçue nic bidali darotzuedala manamendu hau, iraun deçan Lebirequilaco ene patuac, dio armadetaco Jaunac. Ene patua harequin, bicitzezco eta baquezco patua içatu da; eta hari eman içan diot beldurcundea, eta beldur içatu da, eta icitzen cen ene icenaren aitzinean. Legue eguiazcoa içatu da haren ahoan, eta tzarqueria ez da haren ezpainetan aurkitu; baquean eta çucentasunean ibili da enequin, eta asco aldaratu ditu gaixtaqueriatic. Alabainan apheçaren ezpainec çainduren dute jaquitatea, eta haren ahotic bilhaturen da leguea, armadetaco Jaunaren ainguerua delacoz. Çuec ordean bidetic makurtu çarete, eta legueaz behaztoparaci ditutzue hainitz; hutsaldu duçue Lebiren patua, dio armadetaco Jaunac. Hargatic nic ere erdeinagarri eta putrus eçarri çaituztet populu gucien aitzinean, ene bideac iduqui ez ditutzuen beçala, eta nor-nor-cen beguiratu çareten beçala leguearen aitzinean. Ez othe dugu guciec aita bakar bat? ez othe gare guciac Jainco batec eguinac? Cergatic beraz, gure arbasoen patua hautsiz, gutaric bakotchac erdeinatzen du bere anaia? Leguea hautsi du Judac, eta hatsgarriqueria eguina içan da Israelen eta Jerusalemen; ecen Judac kutsatu du Jaunaren sainduespena, Jaunac maite çuena, eta emaztetzat hartu du jainco arrotzaren alaba. Jaunac Jacoben olhetaric xahuturen du hori eguin duqueena, nahiz nausia, nahiz muthila, nahiz armadetaco Jaunari escainça-eguilea. Eta oraino hau ere eguin duçue: Ene aldarea estalcen cinduten nigarrez, marrascaca eta orroaca, haletan non ez baitiot guehiago beguiraturen sacrificioari, eta ez baitut çuen escutic onhetsiren jabalgarriric den-gutiena. Eta erran duçue: Cergatic hori? Ceren Jauna içatu baita lekuco çure artean eta çure gaztaroco emaztearen artean, eta hura erdeinatu baituçu eta hura baitzen çure lagunquidea eta çure batasuneco emaztea. Hura eta çu ez othe çaituztete batec eguin, eta hura ez othe da haren hatsetic guelditua? Eta eguile harec cer galdatzen du berceric baicic-ere Jaincoaren umeac? Beguira çaçue beraz çuen izpiritua, eta ez erdeina çuen gaztaroco emaztea. Higüincetan duqueçuenean, igorraçue, dio armadetaco Jaiuco Jaunac; bainan tzarqueriac estalico du haren soinecoa, dio armadetaco Jaunac; beguira çaçue çuen izpiritua, eta ez erdeina çuen emazteac. Çuen solasez jasanaraci dioçue Jaunari, eta erran duçue: Certan jasanaraci diogu? Erraten duçuen solas huntan: Gaizquia eguiten duten guciac prestu dire Jaunaren aitzinean, eta halacoac ditu gogaraco; edo hala ez bada, non da Jainco juiea? Huna non igorcen dudan ene ainguerua eta ene aitzinean aphainduren du bides, eta berehala bere templora ethorriren da çuec bilhatzen duçuen Nausia, eta çuec nahi duçuen batasuneco ainguerua. Huna non den heldu, dio armadetaco Jaunac. Eta norc gogoan erabil haren ethorceco eguna, eta norc jasan haren ikuspena? Ecen hura da mia urcen duen sua iduri, eta bolaçainen belharra beçala. Eta jarrico da urcen eta cilharraren garbitzen, eta garbituren ditu Lebiren semeac, eta iragaciren ditu urhea eta cilharra beçala, eta hequiec Jaunari çucentasunean harico çaizco sacrificio escaincen. Eta Judaren eta Jerusalemeren sacrificioa Jaunaren gogaraco içanen da, hala-nola mendeco egunetan eta beihalaco urtheetan. Eta egun batez ethorriren natzaitzue juiatzera, eta lekuco çorrotza içanen natzaiote gaizquinei, berceen emazteequin kutsatu direnei, eta bidegabe languilearen sariari, alhargun eta umeçurcei eguiten, arrotza çaphatzen dutenei, eta ene beldur içan ez direnei, dio armadetaco Jaunac. Ecen ni naiz Jauna, eta ni ez naiz aldatzen; eta çuec, Jacoben umeac, etzarete oraino xahutuac, Nahiz ene legueetaric urrundu çareten eta ez ditutzuen beguiratu çuen arbasoen egunac danic. Bihur çaitezte ene gana, eta ni çuetara bihurturen naiz, dio armadetaco Jaunac. Eta erran duçue: Certan dugu bihurceco? Guiçonac Jaincoari irain eguin behar othe dio çuec niri eguin darotadaçuen beçala? Eta erran duçue: Certan eguin darotzugu irain? Hamarrenetan eta picainetan. Eta erromeserian madaricatuac içan çarete, eta irainztatu nauçue jendaqui guciac. Hamarrenac ekar çatzue guciac bihiteguira, eta jatecoa içan bedi ene etchean, eta guero froga neçaçue, dio Jaunac, hean çuen gainera ez ditudan idequiren ceruco uharren ahoac, eta ez darotzuedan nasaiciaraino ixuriren benedicionea. Çuen ariaz larderiaturen dut har jalea, eta ez ditu xahuturen çuen lurreco fruituac; eta çuen bazterretan mahastia ez da agor egonen, dio armadetaco Jaunac. Eta dohatsu deithuren çaituztete jendaqui guciec; ecen çuen lurra, lur lehiagarria içanen da, dio armadetaco Jaunac. Gaindi eguin dute çuen elheec ene gainera, dio Jaunac. Eta erran duçue: Cer erasi dugu çure contra? Erran duçue: Çoro, Jauna cerbitzatzen duena! Eta cer baliatu gare haren manamenduac beguiraturic, eta armadetaco Jaunaren aitzinean ilhunic ibiliric? Eta orai oçarrac deithuren ditugu dohatsu, ecen tzarquerian hari baciren ere, goratu dituzte beren etcheac; eta hurriatu dute Jaincoa, eta gaitzac huts eguin diote. Orduan Jaunaren beldur direnac minçatu dire, cein bere lagunari; eta atzarria egotu da Jauna, eta ençun du; eta orhoitzapeneco liburua haren aitzinean iscribatua içan da Jaunaren beldur direnez eta haren icena gogoan alhatzen dutenez. Eta ene mozquin içanen ditut, dio armadetaco Jaunac, ene escuei eraguinen diotedan egunean, eta guphidetsiren ditut, hala-nola guiçonac guphide baitu bere seme baliatzen çaioena. Eta itzuliren da çuen ustea, eta ikusiren duçue cer aria den prestuaren eta gaixtaguinaren artean, Jaincoa cerbitzatzen duenaren eta eguiten ez duenaren artean. Ecen huna non ethorrico den egun bat, labea beçala kaldan; eta burgoi guciac, eta tzarqueria-eguile guciac, lasto içanen dire orduan; eta, dio armadetaco Jaunac, sutan eçarriren ditu egun heldu denac, ez baitiote utziren ez erro ez ninica. Eta çuençat, ene icenaren beldur çaretenençat ilkiren da çucenaren iguzquia, eta haren hegalen azpian içanen da salbamendua; eta ilkico çarete, eta jauzcatuco çarete arthalde bateco aratcheac beçala. Eta oincaturen ditutzue gaixtaguinac, hautsa beçala içanen direnean çuen çangoen azpian, ene escuei eraguinen diotedan egunean, dio armadetaco Jaunac. Orhoit çaitezte ene cerbitzari Moisen legueaz, Horeben eman nioenaz ene manamendu eta erabaquiequin Israel guciarençat. Huna non bidaliren darotzuedan Elias profeta, ethor dadien baino lehen Jaunaren egun handi eta lazgarria. Eta itzularaciren du aiten bihotza semeetara, eta semeena aitetara, beldurrez-eta ethor nadien, eta anathemaz jo deçadan lurra. IESVS CHRIST Dauid-en semearen, Abrahamen semearen generationeco Liburuä. Abrahamec engendra ceçan Isaac. Eta Isaac-ec engendra ceçan Iacob. Eta Iacob-ec engendra citzan Iuda eta haren anayeac. Eta Iudac engendra citzan Phares eta Zara Thamarganic. Eta Pharesec engendra ceçan Esrom. Eta Esromec engendra ceçan Aram. Eta Aramec engendra ceçan Aminadab. Eta Aminadab-ec engendra ceçan Naasson. Eta Naassonec engendra ceçan Salmon. Eta Salmonec engendra ceçan Booz Rachabganic. Eta Boozec engendra ceçan Obed Ruthganic. Eta Obed-ec engendra ceçan Iesse. Eta Iessec engendra ceçan Dauid reguea. Eta Dauid regueac engendra ceçan Salomon Vriasen emazte içanaganic. Eta Salomonec engendra ceçan Roboam. Eta Roboamec engendra ceçan Abia. Eta Abiac engendra ceçan Asa. Eta Asac engendra ceçan Iosaphat. Eta Iosaphatec engendra ceçan Ioram. Eta Ioramec engendra ceçan Ozias. Eta Oziasec engendra ceçan Ioatham. Eta Ioathamec engendra ceçan Achaz. Eta Achazec engendra ceçan Ezechias. Eta Ezechiasec engendra ceçan Manasse. Eta Manassec engendra ceçan Amon. Eta Amonec engendra ceçan Iosias. Eta Iosiasec engendra ceçan Iacim. Eta Iacimec engrendra citzan Iechonias eta haren anayeac, Babylonerat eraman içan ciradenean. Eta Babylonerát eraman içan ciraden ondoan, Iechoniasec engendra ceçan Salathiel. Eta Salathielec engendra ceçan Zorobabel. Eta Zorobabelec engendra ceçan Abiud. Eta Abiud-ec engendra ceçan Eliacim. Eta Eliacimec engendra ceçan Azor. Eta Azorec engendra ceçan Sadoc. Eta Sadoc-ec engendra ceçan Achim. Eta Achimec engendra ceçan Eliud. Eta Eliud-ec engendra ceçan Eleazar. Eta Eleazarec engendra ceçan Mathan. Eta Mathanec engendra ceçan Iacob. Eta Iacob-ec engendra ceçan Ioseph Mariaren senharra, ceinaganic iayo içan baita Iesus, cein erraiten baita Christ. Bada Abrahamganic Dauidgananoco generatione guciac, dirade hamalaur generatione. Eta Dauidganic Babylonerat eraman içan ciraden arteranocoac, hamalaur generatione. Eta Babylonerat eraman içan ciradenetic Christgananocoac, hamalaur generatione. Bada Iesus Christen sortzea hunela içan da. Ecen Maria haren ama Iosephequin fedatua cela, hec elkargana gabe, içorra eriden cedin Spiritu sainduaganic. Orduan bere senhar Iosephec, ceren iusto baitzen eta ezpaitzuen hura diffamatu nahi, secretuqui vtzi nahi vkan çuen. Baina gauça hauc gogoan cerabiltzala, huná, Iaunaren Aingueruä aguer cequion ametsetaric, cioela, Ioseph Dauid-en semeá, ezaicela beldur eure emazte Mariaren hartzera: ecen hartan concebitu dena, Spiritu sainduaganic duc. Eta erdiren duc seme batez eta deithuren duc haren icena Iesus. Ecen harc saluaturen dic bere populua hayen bekatuetaric. Bada haur gucia eguin içan da, Iaunac Prophetáz erran vkan çuena compli ledinçát, cioela, Huná, virginabat içorra içanen da, eta erdiren da seme batez, eta deithuren duté haren icena Emmanuel, cein erran nahi baita hambat nola, Iaincoa gurequin. Lotaric iratzarturic bada Iosephec eguin ceçan Aingueruäc manatu ceraucan beçala, eta har ceçan bere emaztea. Eta etzeçan hura eçagut, bere lehen semeaz erdi cedino: eta deiceçan haren icena Iesus. Iayo cenean bada Iesus Bethlehem Iudeacoan regue Herodesen demborán, huná, Çuhurrac Orientetic ethor citecen Ierusalemera, Cioitela, Non da Iuduén regue iayo dena? ecen ikussi dugu haren içarra Orientean, eta ethorri gara hura adora deçagunçat. Bada regue Herodes ençunic hori trubla cedin, eta Ierusaleme gucia harequin. Eta bilduric Sacrificadore principal guciac eta populuaren Scribác, informa cedin hetaric non Christ sortzeco cen. Eta hec erran cieçoten, Bethlehem Iudeacoan, ecen hunela scribatua duc Prophetáz, Eta hi Bethlehem Iudaco lurrá, ezaiz Iudaco gobernadorén arteco chipiena, ecen hireganic ilkiren duc, Israel ene populua bazcaturen duen gobernadorea. Orduan Herodes secretuqui Çuhurrac deithuric informa cedin hetaric diligentqui, içarra aguertu içan çayen demboráz: Eta hec Bethlehemerat igorriric, erran cieçén, Ioanic informa çaitezte diligentqui haourtchoaz: eta eriden duqueçuenean, iaquin eraci ieçadacue, nic-ere ethorriric adora deçadan hura. Hec bada reguea ençunic parti citecen: eta huná, Orientean ikussi vkan çuten içarra hayén aitzinean ioaiten cen, haourtchoa cen lekuaren gainera ethorriric gueldi cedino. Eta içarra ikussiric bozcario handiz boz citecen haguitz. Eta etchera sarthuric eriden ceçaten haourtchoa bere ama Mariarequin: eta ahozpez adora ceçaten hura, eta bere thesaurac desplegaturic presenta cietzoten estrenác, vrrhe, encensu, eta myrrha. Eta diuinoqui ametsetan aduertitu içanic ezlitecen Herodesgana itzul, berce bidez retira citecen bere comarcarát. Bada hec retiratu eta, huná, Iaunaren Aingueruä aguertzen çayó Iosephi, dioela, Iaiquiric har itzac haourtchoa eta haren ama, eta ihes eguic Egyptera: eta aicén han nic darraqueadano: ecen Herodesec bilhaturen dic haourtchoa hiltzeco. Iosephec bada iratzarri eta, har citzan haourtchoa eta haren ama gauaz, eta retira cedin Egyptera. Eta egon cedin han Herodesen finerano, Iaunac Prophetáz erran çuena compli ledinçát, cioela Egyptetic deithu vkan dut neure Semea. Orduan Herodesec ikussiric nola Çuhurréz enganatu içan cen, asserre cedin haguitz: eta bere gendea igorriric hil citzan Bethlehemen eta haren aldiri gucietan ciraden haour bi vrthetaco eta behereco guciac, Çuhurretaric diligentqui informatu içan cen demboraren araura. Orduan compli cedin Iaunac Hieremias Prophetáz erran vkan çuena, cioela, Voza Rhaman ençun içan da, deithore eta nigar eta auhen handi. Rachel bere haourracgatic nigarrez egon, eta ezta consolatu nahi içan, ceren eztiraden. Baina Herodes hil eta, huná, Iaunaren Aingueruä aguer cequión ametsetan Iosephi Egypten, Cioela, iaiquiric har itzac haourtchoa eta haren ama eta ioan adi Israeleco lurrerát, ecen haourtchoaren arimaren ondoan çabiltzanac hil içan dituc. Harc bada iratzarri eta, har citzan haourtchoa eta haren ama, eta ethor cedin Israeleco lurrera. Baina ençunic ecen Archelausec regnatzen çuela Iudean bere aita Herodesen lekuan, beldur cedin hara ioaitera: eta ametsetan diuinoqui aduertituric retira cedin Galileaco bazterretarát. Eta hara ethorriric habita cedin Nazareth deitzen den hirian: Prophetéz erran içan cena compli ledinçat, ecen Nazareno deithuren cela. Bada dembora hartan ethor cedin Ioannes baptista, predicatzen çuela Iudeaco desertuan: Eta cioela, Emenda çaitezte: ecen ceruètaco resumá hurbil da. Ecen haur da Esaias Prophetáz erran içan cena, cioela, Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, çucen itzaçue haren bidescác. Ioannes hunec bada çuen bere abillamendua camellu biloz, eta larruzco guerricoa bere guerruncean inguru: eta haren viandá cen othiz eta bassa eztiz. Orduan ethor cedin harengana Ierusaleme eta Iudea gucia, eta Iordanaren inguruco comarca gucia. Eta batheyatzen ciraden harenganic Iordanean, bere bekatuac confessatzen cituztela. Ikussiric bada anhitz Phariseuetaric eta Sadduceuetaric ethorten ciradela haren baptismora, erran ciecén, Vipera castá, norc auisatu çaituzte hira ethortecoari ihes daguioçuen? Eguin itzaçue bada fructuac emendamenduaren digneac. Eta ezteçaçuela presumi ceuroc baithan erraitera, Abraham dugu aita: ecen badiotsuet, Iaincoac harri hautaric-ere Abrahami haour suscita ahal dieçaqueola. Bada ia aizcorá arborén errora eçarria da: beraz arbore fructu onic eguiten eztuen gucia piccatzen da eta sura egoizten. Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez emendamendutara: baina ene ondoan ethorten dena, ni baino borthitzago da, ceinen çapatén ekarteco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzté Spiritu sainduaz eta suz. Bere bahea bere escuan du, eta garbituren du bere larraina: eta bilduren du bere oguibihia granerera: baina lastoa choil erreren du behinere hiltzen ezten suan. Orduan ethor cedin Iesus Galileatic Iordanera Ioannesgana, harenganic batheya ledinçát. Baina Ioannesec haguitz empatchatzen çuen hura, cioela, Nic behar diat hireganic batheyatu, eta hi ethorten aiz enegana? Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, Vtzac oraingotz: ecen hunela complitu behar diagu iustitia gucia. Orduan vtzi ceçan eguitera. Eta Iesus batheyatu cenean, bertan ilki cedin vretic: eta huná, irequi içan çaizcan ceruäc, eta ikus ceçan Iaincoaren Spiritua vsso columba baten guissán iausten eta haren gainera ethorten Eta huná vozbat cerutic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut. Orduan Iesus eraman cedin Spirituaz desertura, deabruaz tenta ledinçát. Eta barurtu cituenean berroguey egun eta berroguey gau, finean gosse cedin. Eta ethorriric harengana tentaçaleac erran ceçan, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, errac harri hauc ogui eguin ditecen. Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Scribatua duc, Ezta guiçona ogui beretic vicico, baina Iaincoaren ahotic ilkiten den hitz orotaric. Orduan hura du eramaiten deabruac Ciuitate saindura, eta du eçarten templeco pinacle gainean. Eta diotsó, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buruä beherera: ecen scribatua duc, Ecen cargu emanen drauèla hiçaz bere Aingueruèy, eta bere escuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ezadinçát. Erran cieçon Iesusec, Berriz scribatua duc, Eztuc tentaturen eure Iainco Iauna. Berriz hura du eramaiten deabruac gucizco mendi gora batetara, eta eracusten drautza munduco resuma guciac eta hetaco gloriá: Eta diotsó, Hauc gucioc emanen drauzquiat, baldin ahozpez adora baneçac. Orduan diotsó Iesusec, Habil Satan, ecen scribatua duc: Eure Iainco Iauna adoraturen duc, eta hura bera cerbitzaturen duc. Orduan vtziten du hura deabruac: eta huná, Aingueruäc ethor citecen, eta cerbitzatzen çuten hura. Eta ençun vkan çuenean Iesusec, ecen Ioannes presonér cela, retira cedin Galileara. Eta vtziric Nazareth, ethor cedin eta habita Capernaum itsas aldecoan, Zabulongo eta Nephthalingo bazterretan: Compli ledinçát Esaias Prophetáz erran içan cena, cioela, Zabulongo lurrá eta Nephtalingo lurrá itsassorraco bide aldean Iordanaz berce aldetic, Gentilén Galileá: Populu ilhumbean cetzanac argui handi ikussi vkan du: eta herioaren regionean eta itzalean ceunçaney argui altchatu içan çaye. Orduan-danic has cedin Iesus predicatzen, eta erraiten, Emenda çaitezte: ecen hurbil da ceruètaco resumá. Eta Iesusec Galileaco itsas aldean çabilala, ikus citzan bi anaye, Simon, Pierris erraiten dena, eta Andriu haren anayea, egoizten çutela sarea itsassora (ecen pescadore ciraden.) Eta dioste, Çatozte ene ondoan, eta eguinen çaituztet guiça pescadore. Eta hec bertan vtziric sareac iarreiqui içan çaizcan. Eta handic aitzinago iraganic, ikus citzan berceric bi anaye, Iaques Zebedeoren semea, eta Ioannes haren anayea, vnci batetan bere aita Zebedeorequin, bere sarén adobatzen ari ciradela: eta dei citzan. Eta hec bertan vncia eta bere aita vtziric iarreiqui içan çaizcan. Eta inguratzen çuen Galilea gucia Iesusec, hayén synagoguetan iracasten ari cela, eta resumaco Euangelioa predicatzen çuela, eta sendatzen çuela eritassun mota gucia, eta langore mota gucia populuaren artean. Orduan io ceçan haren famác Syria gucia: eta presenta cietzoten gaizqui ceuden guciac, eritassun diuersez eta tormentaz eduquiac, eta demoniatuac, eta lunaticoac, eta paralyticoac: eta sendatzen cituen. Eta gendetze handi iarreiqui cequión Galileatic, eta Decapolistic, eta Ierusalemetic, eta Iudeatic, eta Iordanaz berce aldetic. Iesus bada ikussiric gendetzeac, igan cedin mendi batetara: eta iarri cenean hurbildu içan çaizcan bere discipuluac. Eta bere ahoa irequiric iracasten cituen, erraiten çuela, Dohatsu dirade spirituz paubreac: ceren hayén baita ceruètaco resumá. Dohatsu dirade nigarrez daudenac: ceren hec consolaturen baitirade. Dohatsu dirade emeac: ceren hec lurra heretaturen baitute. Dohatsu dirade iustitiaz gosse eta egarri diradenac: ceren hec asseren baitirade. Dohatsu dirade misericordiosoac: ceren hæy misericordia eguinen baitzaye. Dohatsu dirade bihotzez chahu diradenac: ceren hec Iaincoa ikussiren baituté. Dohatsu dirade baquea procuratzen dutenac: ceren hec Iaincoaren haour deithuren baitirade. Dohatsu dirade iustitiagatic persecutatzen diradenac: ceren hayén baita ceruètaco resumá. Dohatsu içanen çarete nehorc iniuria erran drauqueçuenean, eta persecutatu çaituqueztenean, eta hitz gaichto gucia erran duqueitenean çuen contra, gueçurrez ene causaz. Boz eta aleguera çaitezte, ceren çuen saria handi baita ceruètan: ecen hala persecutatu vkan dituzté çuen aitzineco Prophetác. Çuec çarete lurreco gatza: eta baldin gatza gueçat badadi, cerçaz gacituren da? ezta guehiagoric deusgay camporat iraizteco eta guiçonéz ohondicatu içateco baicen. Çuec çarete munduco arguia. Ecin estal daite ciuitate mendi gainean iarria. Eta eztute iraichequiten candelá eta hura eçarten gaitzurupean, baina candelerean, eta argui eguiten draue etcheco guciey. Hala argui begui çuen arguiac guiconén aitzinean, çuen obra onac ikus ditzatençat, eta glorifica deçaten çuen Aita ceruètan dena. Eztuçuela vste ecen Leguearen edo Prophetén abolitzera ethorri naicela: eznaiz ethorri abolitzera, baina complitzera. Ecen eguiaz diotsuet, iragan daiteno ceruä eta lurra, iotabat edo punctu hutsbat ezta Leguetic iraganen, gauça guciac eguin diteno. Norc-ere beraz hautsiren baitu manamendu chipién hautaric bat, eta iracatsiren baititu hunela guiçonac, chipién deithuren da hura ceruètaco resumán: baina norc-ere eguinen baititu eta iracatsiren, hura handi deithuren da ceruètaco resumán. Ecen erraiten drauçuet, baldin abundosago ezpada çuen iustitiá Scribena eta Phariseuena baino, çuec etzaretela sarthuren ceruètaco resumán. Ençun vkan duçue nola erraniçan içan çayen lehenagocoey, Eztuc hilen: eta norc-ere hilen baitu, hura iudicioz punitu içateco digne date. Baina nic erraiten drauçuet, ecen nor-ere asserretzen baitzayo bere anayeri causa gabe, iudicioz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erranen baitrauca bere anayeri, Raká, hura conseilluz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erranen baitrauca, Erhoá, suzco gehennaz punitu içateco digne datela. Beraz baldin eure oblationea eramaiten baduc aldarera, eta han orhoit bahadi ecen hire anayeac baduela cerbait hire contra, Vtzi eçac han eure oblationea aldare aitzinean, eta habil: lehen appointadi eure anayerequin, eta orduan ethorriric presenta eçac eure oblationea. Aicén adisquide eure partida contrastarequin fitetz, harequin bidean aiceno, ezemón eure partida contrastac iugeari, eta iugeac ezemón sargeantari, eta presoinean eçar ezadin. Eguiaz erraiten drauat, ezaiz ilkiren handic, renda diroano azquen pelata. Ençun vkan duçue ecen lehenagocoéy erran içan çayela, Eztuc adulterioric iauquiren. Baina nic erraiten drauçuet, Norc-ere beguiesten baitu emazteric, hura guthicia deçançat, hambatez adulteratu duqueela harequin bere bihotzean. Bada baldin eure begui escuinac trebuca eraciten bahau, idoqui eçac hura, eta iraitzac eureganic: ecen hobe duc hiretaco, gal dadin hire membroetaric bat, eta eztadin hire gorputz gucia egotz gehennara. Eta baldin eure escu escuinac trebuca eraciten bahau, trenca eçac hura, eta iraitzac eureganic: ecen hobe duc hiretaco, gal dadin hire membroetaric bat, eta eztadin hire gorputz gucia egotz gehennara. Halaber erran içan da, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, bemó separationeco letrá: Baina nic diotsuet, ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, salbu paillardiçaren causaz, adulterio eguin eraciten draucala: eta nor-ere vtziarequin ezconduren baita, harc adulterio iauquiten duela. Berriz ençun vkan duçue, ecen lehenagocoey erran içan çayela, Ezaiz desperiuraturen, baina rendaturen drautzac Iaunari eure iuramendu promettatuac. Baina nic diotsuet ezteçaçuen iura batre, ez ceruäz, ecen Iaincoaren thronoa da. Ezeta Lurraz, ecen haren oinetaco alkia da: ezeta Ierusalemez, ecen regue handiaren ciuitatea da. Halaber eure buruäz eztuc iuraturen, ecen bilobat churi ezpa beltz ecin daidic. Baina biz çuen hitza bay, bay: ez, ez: eta hauçaz goiticoa, gaichtotic da. Ençun vkan duçue, ecen erran içan dela, Beguia beguiagatic, eta hortza hortzagatic. Baina nic erraiten drauçuet, Eztieçoçuela resisti gaizquiari: baina baldin norbeitec io baheça eure escuineco mathelán, itzul ieçóc bercea-ere. Eta hiri auci eguin nahi drauanari, eta eure iaccá edequi, vtzi ieçoc mantoa-ere. Eta norc-ere nahi vkanen baihau bortchatu lecoa baten eguitera, albeitindoa harequin biga. Escatzen çayanari emóc: eta hireganic maillebatu nahi duena ezteçála iraitz. Ençun vkan duçue ecen erran içan dela, On eritziren draucac eure hurcoari, eta gaitz eritziren draucac eure etsayari. Baina nic erraiten drauçuet, Onhets itzaçue çuen etsayac, benedicaitzaçue maradicatzen çaituztenac, vngui eguieçue gaitz daritzuèney: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic, eta persecutatzen çaituztenacgatic. Çuen Aita ceruètan denaren haour çaretençat: ecen harc ilki eraciten du bere iguzquia gaichtoén eta onén gainera, eta igorten du vria iustoén eta iniustoén gainera. Ecen baldin çuey on daritzueney on badarizteçue, cer sari vkanen duçue? eztute publicanoéc-ere hori bera eguiten? Eta baldin çuen anayey solament beguitharte eguiten badraueçue, cer guehiago eguiten duçue? eztute publicanoec-ere horrela eguiten? Çareten bada çuec perfect, çuen Aita ceruètan dena perfect den beçala. Beguirauçue çuen elemosyná eztaguiçuen guiçonén aitzinean heçaz ikus çaiteztençát: ezpere sariric eztuçue vkanen çuen Aita ceruètan dena baithan. Bada elemosyna eguiten duanean, ezteçála trompettá io eraci eure aitzinean, hypocritéc eguiten duten beçala synagoguetan eta carriquetan, guiçonéz estima ditecençát: eguiaz diotsuet recebitzen dutela bere saria. Baina hic elemosyna eguiten duanean, ezalbeilequi hire ezquerrac, cer eguiten duen hire escuinac. Hire elemosyná secretuan dençat: eta eure Aita secretuan dacussanac, rendaturen drauc aguerrian. Eta othoitz eguiten duanean, ezaicela hypocritác beçala: hæy laket ciayec congregationetan eta carrica cantoinetan çutic daudela othoitz eguitea, guiçonéz ikus ditecençat: eguiaz erraiten drauçuet ecen recebitzen dutela bere saria. Baina othoitz eguiten duanean, sar adi eure gamberatchoan, eta eure borthá ertsiric, othoitz eguióc eure Aita secretuan denari: eta eure Aita secretuan dacussanac rendaturen drauc aguerrian. Bada othoitz eguiten duçuenean, ezteçaçuela anhitz edas Paganoéc beçala: ecen vste dute bere anhitz edasteaz ençunen diradela. Etzaretela beraz hetarát irudi: ecen badaqui çuen Aitac ceren behar çareten, esca çaquizquioten baino lehen. Hunela beraz çuec othoitz eguiçue, Gure Aita ceruètan aicena, sanctifica bedi hire icena: Ethor bedi hire resumá. Eguin bedi hire vorondatea ceruän beçala lurrean-ere. Gure eguneco oguia iguc egun. Eta quitta ietzaguc gure çorrac, nola guc-ere gure çordunéy quittatzen baitrauegu. Eta ezgaitzála sar eraci tentationetan, baina deliura gaitzac gaichtotic. Ecen hirea duc resumá, eta puissancá, eta gloriá seculacotz. Amen. Ecen baldin barka badietzeçue guiçoney bere faltác, barkaturen drauçue çuey-ere çuen Aita cerucoac. Baina baldin barka ezpadietzeçue guiçoney bere faltác, çuen Aitac-ere eztrauzquiçue barkaturen çuen faltác. Guehiago, barur daguiçuenean, etzaretela itchura tristetaco hypocritác beçala: ecen desguisatzen dituzté bere beguitharteac, barur diradela guiçoney agueri diradençat: eguiaz erraiten drauçuet, ecen recebitzen dutela bere saria. Baina hic barur eguiten duanean vncta eçac eure buruä, eta ikuz eçac eure beguithartea: Guiçoney barur aicela agueri ezaquiençát, baina eure Aita secretuan denari: eta eure Aita secretuan dacussanac rendaturen drauc aguerrian. Eztitzaçuela eguin çuen thesaurac lurrean, non cerrenac eta herdoillác goastatzen baititu, eta non ohoinéc çulhatzen eta ebaisten baitituzté. Baina eguin itzaçue çuen thesaurac ceruän, non ez cerrenec ez herdoillac ezpaitu goastatzen, eta non ohoinéc ezpaitute çulhatzen ez ebaisten. Ecen non baita çuen thesaura, han içanen da çuen bihotza-ere. Gorputzaren arguia da beguia, beraz baldin hire beguia simple bada, hire gorputz gucia argui datec: Baina baldin hire beguia gaichto bada hire gorputz gucia ilhun datec: beraz baldin hitan den arguia ilhumbe bada, ilhumbe hura cein handi date? Nehorc bi nabussi ecin cerbitza ditzaque: ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaqueçue Iainçoa eta abrastassunac. Halacotz erraiten drauçuet, eztuçuen artharic çuen vicitzeaz, cer ianen duçuen eta cer edanen: ezeta çuen gorputzaz, cerçaz veztituren çareten: ezta vicia viandá baino guehiago, eta abillamendua baino gorputza? Confideraitzaçue ceruco choriac, ecen eztute ereiten, ez errequeitatzen, ezeta graneretara biltzen, eta çuen Aita cerucoac hatzen ditu hec: etzarete çuec anhitzez hec baino excellentago? Eta norc çuetaric artha vkanez eratchequi, ahal dieçaqueo bessobat bere handitassunari? Eta veztiduráz cergatic çarete arthatsu? ikas eçaçue nola landaco floreac handitzen diraden: ez nekatzen dirade, ez iruten duté. Baina erraiten drauçuet are Salomon-ere bere gloria guciarequin eztela veztitu içan hetaric bat beçala. Bada baldin landaco egun belhar dena, eta bihar labean eçarten dena, Iaincoac hala inguru veztitzen badu: eza çuec anhitzez areago, fede chipitacoac? Eztuçuela beraz artharic erraiten duçuela, Cer ianen dugu, edo cer edanen dugu, edo cerçaz veztituren gara? (Ecen gauça hauc guciac Paganoéc bilhatzen dituzté) ecen badaqui çuen Aita cerucoac, ecen gauça hauen gución beharra baduçuela. Baina bilha eçaçue lehenic Iaincoaren resumá eta haren iustitiá, eta gauça hauc guciac emanen çaizquiçue gaineraco. Etzaretela bada arthatsu biharamunaz: ecen biharamunac beretaco artha vkanen du: egunac asco du bere afflictioneaz. Ezteçaçuela iudica, iudica etzaiteztençát. Ecen cer iugemenduz iudicaturen baituçue, iudicaturen çarete: eta cer neurriz neurthuren baituçue, aldiz neurthuren çaiçue. Eta cergatic behatzen duc eure anayeren beguico fitsera, eta eure beguico gapirioari ezatzayo ohartzen? Edo, nola diotsóc eure anayeri, Vztac idoqui deçadan fitsa hire beguitic, eta horrá, gapirioa hire beguian? Hypocritá, idocac lehenic gapirioa eure beguitic, eta orduan behaturen duc, idoqui deçán fitsa eure anayeren beguitic. Ezteyeçuela gauça saindua orey, eta eztitzaçuela egotz, çuen perlác vrdén aitzinera: bere oinéz ohondica eztitzaten, eta itzuliric çathica etzaitzaten çuec. Esca çaitezte eta emanen çaiçue: bilha eçaçue, eta eridenen duçue: bulka eçaçue, eta irequiren çaiçue. Ecen escatzen den guciac, recebitzen du: eta bilhatzen duenac, erideiten du: eta bulkatzen duenari, irequiren çayó. Ecen nor da çuetaric guiçona, baldin bere semea ogui esca badaquió, harri emanen draucana? Eta, baldin arrain esca badaquió, ala suguebat emanen drauca? Beraz çuec gaichto çaretelaric baldin badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten: cembatez areago çuen Aita ceruètan denac emanen drauzte gauça onac escatzen çaizquioney? Bada guiçonéc çuey eguin dietzaçuen nahi dituçuen gauça guciac, eguin ietzeçue çuec-ere hæy halaber: ecen haur da Leguea eta Prophetác. Sar çaitezte bortha herssitic: ecen bortha largoa eta bide çabala da perditionetara irioiten duena, eta anhitz dirade hartaric sartzen diradenac. Ecen bortha herssia da eta bide herssia vicitzera eramaiten duena: eta guti dirade hura erideiten dutenac. Beguirauçue bada propheta falsuetaric, cein ethorten baitirade çuetara ardi abiturequin: baina barnean otso harrapari dirade. Bere fructuetaric eçaguturen dituçue hec. Ala biltzen duté elhorrietaric mahatsic, edo karduetaric ficoric? Hala arbore on guciac fructu onac eguiten ditu, eta arbore gaichtoac fructu gaichtoac eguiten ditu. Arbore onac fructu gaichtoric ecin daidi, eta arbore gaichtoac fructu onic ecin daidi. Fructu onic eguiten eztuen arbore gucia piccatzen da eta sura egoizten. Bere fructuetaric beraz eçaguturen dituçue hec. Niri Iauna, Iauna, erraiten drautan gucia ezta sarthuren ceruètaco resumán, baina ene Aita ceruètan denaren vorondatea eguiten duena. Anhitzec erranen draut egun hartan, Iauna, Iauna, eztugu hire icenean prophetizatu, eta eztitugu hire icenean deabruac egotzi campora, eta eztugu hire icenean verthute anhitz eguin? Eta orduan erranen drauet claroqui, Egundano etzaituztet eçagutu: parti çaitezte eneganic iniquitate eguiten duçuenóc. Norc-ere bada ençuten baititu ene hitz hauc, eta hec eguiten, hura dut comparaturen guiçon çuhur bere etchea arroca gain batetan edificatu duenarequin: Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta eraunsi vkan duté haicéc, eta io vkan duté etchearen contra: eta ezta erori içan: ecen arroca gainean fundatua cen. Eta norc-ere ençuten baititu ene hitz hauc, eta ezpaititu eguiten, comparaturen da guiçon erho bere etchea sable gainean edificatu duenarequin. Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta haicéc eraunsi vkan duté, eta io vkan duté etche haren contra, eta erori içan da, eta haren deseguitea handi içan da. Eta guerta cedin propos hauc acabatu cituenean Iesusec, populua miraz baitzegoen haren doctrináz. Ecen iracasten cituen authoritate çuenac beçala, eta ez Scribéc beçala. Eta menditic iautsi cenean gendetze handi iarreiqui cequión. Eta huná, sorhayo batec ethorriric adora ceçan hura, cioela, Iauna, baldin nahi baduc, chahu ahal niroc. Eta escua hedaturic hunqui ceçan hura Iesusec, cioela, Nahi diat, aicén chahu. Eta bertan chahu cedin haren sorhayotassuna. Orduan diotsó Iesusec, Beguirauc nehori ezterroán: baina habil, eta eracuts ieçoc eure buruä Sacrificadoreari, eta presenta eçac Moysesec ordenatu duen oblationea, hæy testimoniagetan dençát. Eta sarthu cenean Iesus Capernaumen, ethor cedin harengana Centenerbat othoitz eguiten ceraucala, Eta cioela, Iauna, ene muthilla diatzac etchean paralytico, gaizqui tormentatua. Eta diotsó Iesusec, Nic ethorriric sendaturen diat hura. Eta ihardesten çuela Centenerac erran ceçan, Iauna, eznauc digne ene atharbean sar adin: baina errac solament hitza, eta sendaturen baita ene muthilla. Ecen ni-ere guiçon nauc berceren meneco, ditudalaric neure azpico gendarmesac, eta erraiten diarocat huni, Oha, eta ioaiten duc: eta berceari, Athor, eta ethorten duc: eta neure cerbitzariari, Eguic haur, eta eguiten dic. Eta haur ençunic Iesusec mirets ceçan: eta dioste çarreizconey, Eguiaz erraiten drauçuet, eztudala Israelen-ere hain fede handiric eriden. Baina badiotsuet ecen anhitz Orientetic eta Occidentetic ethorriren diradela, eta iarriren diradela Abrahamequin Isaac-equin eta Iacob-equin ceruètaco resumán: Eta resumaco semeac egotziren diradela campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots. Eta erran cieçón Iesusec Centenerari, Ohá eta sinhetsi duán beçala eguin bequic. Eta senda cedin haren muthilla ordu hartan berean. Eta Iesusec Pierrisen etchera ethorriric, ikus ceçan haren ama-guinharreba ohean cetzala, eta helgaitzac çaducala. Eta hunqui ceçan haren escua, eta vtzi ceçan helgaitzac, eta iaiqui cedin, eta cerbitza citzan. Eta arratsa ethorri cenean, presenta cieçoten anhitz demoniatu: eta egotz cietzen campora spirituac hitzaz, eta gaizqui ceuden guciac senda citzan: Compli ledinçát Esaias prophetáz erran içan cena, cioela, Harc gure langoreac hartu vkan ditu, eta gure eritassunac ekarri vkan ditu. Eta ikussiric Iesusec gendetze handi bere inguruän, mana citzan discipuluac ioan litecen berce aldera. Eta hurbilduric Scriba batec erran cieçon, Magistruá, iarreiquiren natzaic hiri, norat-ere ioanen baitaiz. Eta diotsó Iesusec, Aceriec çulhoac citié eta ceruco choriéc ohatzeac, baina guiçonaren Semeac eztic non bere buruä reposa deçan. Guero bere discipuluetaric, berce batec erran cieçon, Iauna, permetti ieçadac behin ioan nadin neure aitaren ohorztera. Eta Iesusec erran cieçon, Arreit niri, eta vzquic hilac bere hilén ohorztera. Eta vncian sarthu cenean iarreiqui içan çaizcan bere discipuluac. Eta huná, tormenta handibat altcha cedin itsassoan, hambat non vncia bagaz estaltzen baitzen: baina bera lo cetzan. Eta hurbilduric bere discipuluéc iratzar ceçaten, ciotela, Iauna, beguira gaitzac, galdu guihoaçac. Eta dioste, Cergatic çarete ici fede chipitacoac? Orduan iaiquiric mehatcha citzan haiceac eta itsassoa: eta sossagu handia eguin cedin. Orduan gendéc mirets ceçaten, ciotela, Ceric da haur, non haicec-ere eta itsassoac obeditzen baitute? Eta iragan cenean berce aldera, Gergesenén regionera, aitzinera ethorri içan çaizcan bi demoniatu thumbetaric ilkiric, gucizco terribleac, hambat non nehor ecin iragan baitzaiten bide hartaríc. Eta huná, heyagora eguin ceçaten, cioitela, Cer da gure eta hire artean, Iesus Iaincoaren Semea? ethorri aiz huna ordu baino lehen gure tormentatzera? Eta cen hetaric vrrun vrdalde handibat alha cenic: Eta deabruäc othoiztez çaizcan, cioitela, Baldin campora egoizten bagaituc, permetti ieçaguc vrdalde hartara ioaitera. Eta dioste, Çoazte. Hec bada ilkiric ioan citecen vrdaldera: eta huná, vrdalde hura gucia oldar cedin garaitic behera itsassora, eta hil citecen vretan. Orduan vrdainéc ihes eguin ceçaten: eta ethorriric hirira, conta citzaten gauça guciac, eta cer demoniatuey heldu içan çayen. Eta huná, hiri gucia ilki cequión Iesusi aitzinera: eta ikussi çutenean hura, othoitz eguin cieçoten retira ledin hayen comarquetaric. Orduan sarthuric vncira iragan cedin berce aldera, eta ethor cedin bere hirira. Eta huná, presenta cieçoten paralyticobat ohean cetzanic: eta ikussiric Iesusec hayén fedea, erran cieçón paralyticoari, Auc bihotz on, semé, barkatu çaizquic eure bekatuac. Eta huná, Scribetaric batzuc erraiten çuten bere baithan, Hunec blasphematzen du. Eta ikussiric Iesusec hayén pensamenduac, erran ceçan, Cergatic gaichtoqui pensatzen duçue çuen bihotzetan? Ecen cein da erratchago, erraitea, Barkatu çaizquic eure bekatuac: ala erraitea, Iaiqui adi eta ebil adi? Daquiçuençat bada ecen guiçonaren Semeac baduela authoritate lurrean bekatuén barkatzeco (orduan diotsó paralyticoari) Iaiqui adi, har eçac eure ohea, eta habil eure etcherát. Orduan iaiquiric ioan cedin bere etcherát. Eta gendetzéc hori ikussiric mirets ceçaten, eta glorifica ceçaten Iaincoa, ceinec eman vkan baitraue halaco authoritatea guiçoney. Eta handic iragaiten cela Iesusec ikus ceçan guiçombat peage lekuan iarria Mattheu deitzen cenic, eta diotsó, Arreit niri. Eta iaiquiric iarreiqui cequión: Eta guertha cedin Iesus haren etchean mahainean iarriric cegoela, huná, anhitz publicano eta vicitze gaichtotacoric ethorriric, iar baitzitecen mahainean Iesusequin eta haren discipuluequin. Eta hori ikussiric Phariseuéc erran cieçén haren discipuluey, Cergatic publicanoequin eta vicitze gaichtotacoequin iaten du çuen magistruac? Orduan Iesusec hori ençunic erran ciecén, Osso diradenéc eztute medicuren beharric, baina eri diradenéc. Baina çoazte, eta ikas eçaçue cer den, Misericordia nahi dut eta ez sacrificio. Ecen eznaiz ethorri iustoén deitzera, baina bekatorén, emendamendutara. Orduan ethor citecen harengana Ioannesen discipuluac, cioitela, Cergatic guc eta Phariseuéc barur eguiten dugu maiz, eta hire discipuluéc ezpaitute baruric eguiten? Eta erran ciecen Iesusec, Ezconduaren gamberaco gendéc doluric ekar ahal dirote, ezcondua hequin deno? Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua eta orduan barur eguinen baituqueite. Halaber nehorc eztrauca eratchequiten oihal pedaçu latzbat abillamendu çar bati: ecen compligarri eratchequiac edequiten du abillamendutic, eta gaizquitzenago da ethendurá. Eta eztute eçarten mahatsarno berria çahagui çarretan: ezpere lehertzen dirade çahaguiac, eta mahatsarnoa issurten, eta çahaguiac galtzen: baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarten duté, eta biac beguiratzen dirade. Gauça hauc hæy erraiten cerauztela, huná, iaun batec ethorriric adora ceçan hura, cioela, Ene alaba orain hil içan duc: baina ethorriric eçarrac eure escua haren gainean, eta vicico baita. Eta iaiquiric Iesus iarreiqui cequión, eta haren discipuluac. (Eta huná, hamabi vrthez odol iariatzez eri cen emazte batec guibeletic ethorriric hunqui ceçan haren abillamendu ezpaina. Ecen erraiten çuen bere baithan, Baldin solament hunqui badeçat haren abillamendua, sendaturen naiz. Orduan Iesusec itzuliric eta hura ikussiric erran ceçan, Aun bihotz on, alabá, eure fedeac saluatu au. Eta senda cedin emaztea ordu berean). Eta Iesusec ethorriric iaun haren etchera eta ikussiric soinulariac, eta gendetzea tumultu ari cela, Dioste, Retira çaitezte, ecen ezta hil nescatchá: baina lo datza. Eta truffatzen ciraden harçaz. Eta idoqui içan cenean gendetzea, sarthuric, har ceçan haren escua: eta iaiqui cedin nescatchá. Eta laster ceguian fama hunec lur hartan gucian. Eta Iesus handic iragaiten cela, iarreiqui içan çaizcan bi itsu oihuz ceudela, eta cioitela, Auc pietate guçaz, Dauid-en semeá. Eta ethorri cenean etchera, ethor citecen harengana itsuoc, eta dioste Iesusec, Sinhesten duçue hori ahal daididala? Diotsote, bay Iauna. Orduan hunqui citzan hayén beguiac, cioela, Çuen fedearen araura eguin bequiçue. Eta irequi citecen hayén beguiac, eta debeta citzan mehatchurequin Iesusec, cioela, Beguirauçue nehorc eztaquian. Baina hec ilkiric barreya ceçaten haren famá herri hartan gucian. Eta hec ilkiten ciradela, huná, presenta cieçoten guiçon mutu demoniatubat. Eta deabrua campora egotzi içan cenean, minça cedin mutua: eta mirets ceçaten gendetzéc, cioitela, Egundano ezta aguertu hunelaco gauçaric Israelen. Baina Phariseuéc erraiten çuten, Deabruén princearen partez campora egoizten ditu deabruac. Eta inguratzen cituen Iesusec hiri eta burgu guciac, iracasten ari cela hayén synagoguetan, eta predicatzen çuela resumaco Euangelioa eta sendatzen çuela eritassun mota gucia eta langore mota gucia populuan. Eta ikussiric Iesusec gendetzeac, compassione har ceçan heçaz, ceren baitziraden errebelatuac eta barreyatuac ardi artzainic eztutenac beçala. Orduan dioste bere discipuluey, Segur vztá handi da, baina languile guti. Othoitz eguioçue bada vzta Iabeari, irion ditzan languileac bere vztara. Orduan bere hamabi discipuluac beregana deithuric, eman ciecen bothere spiritu satsuén contra, hayén campora egoizteco, eta eritassun mota guciaren eta langore mota guciaren sendatzeco. Bada hamabi Apostoluén icenac dirade hauc: lehena, Simon erraiten dena Pierris, eta Andriu haren anayea: Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes haren anayea. Philippe eta Bartholomeo: Thomas eta Mattheu publicanoa: Iacques Alpheoren semea eta Lebeo, icen goiticoz Thaddeo. Simon Cananeoa, eta Iudas Iscariot, hura traditu-ere çuena. Hamabi hauc igor citzan Iesusec, eta eman ciecén manamendu, cioela, Gentiletarát etzoaztela, eta Samaritanoén hiritan etzaiteztela sar: Bainaitzitic çoazte Israeleco etcheco ardi galduetara. Bada partitu eta, predica eçaçue, erraiten duçuela, Ceruètaco resumá hurbil da. Eriac senda itzaçue, sorhayoac chahu itzaçue, hilac resuscita itzaçue, deabruac campora egotz itzaçue: dohainic recebitu duçue, eta dohainic emaçue. Eztaguiçuela prouisioneric vrrhez, ez cilharrez, ez cobrez çuen guerricoetan: Ezeta maletaz bidecotzát, ez birá arropaz, ez çapataz, ez vhez, ecen languilea bere viciaren digne da. Eta cein-ere hiritan edo burgutan sarthuren baitzarete, informa çaitezte nor den hartan digneric, eta çaudete han parti çaitezteno. Eta cembeit etchetan sarthuren çaretenean, saluta eçaçue hura. Eta baldin etchea digne bada, ethor bedi çuen baquea haren gainera: baina baldin digne ezpada, çuen baquea çuetara itzul bedi. Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, eta ez çuen hitzey behaturen, etche edo hiri hartaric ilkitean iharros albeitzineçate çuen oinetaco errhautsa. Eguiaz erraiten drauçuet, emequiago tractaturen diradela Sodomaco eta Gomorrhaco lurrecoac iudicioco egunean, ecen ez hiri hura. Huná, nic igorten çaituztet çuec, ardiac otsoén artera beçala: çareten bada çuhur sugueac beçala, eta simple vsso columbác beçala. Eta beguira çaitezte guiçonetaric: ecen liuraturen çaituzte consistorioetara, eta bere synagoguetan açotaturen çaituzte. Eta gobernadoretara eta reguetara eramanen çarete ene causaz, hec eta Gentiléc testimoniage haur dutençat. Baina liura çaiteztenean, eztuçuela artharic nola edo cer minçaturen çareten: ecen ordu hartan berean emanen çaiçue cer minça çaitezqueten. Ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina çuen Aitaren Spiritu çuetan minço dena. Eta liuraturen du anayeac anayea heriotara, eta aitác haourra: eta altchaturen dirade haourrac aita-amén contra, eta hil eraciren dituzté. Eta guciéz gaitzetsiac içanen çarete, ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano hura saluaturen da. Eta persecutaturen çaituztenean hiri hartan, ihes eguiçue berce batetara: ecen eguiaz erraiten drauçuet, eztituçue inguraturen Israeleco hiri guciac, non ethor eztadin guiçonaren Semea. Ezta discipulua magistruaren gaineco, ezeta cerbitzaria bere iaunaren gaineco. Asco du discipuluac bere magistrua beçala den: eta cerbitzariac, bere iauna beçala: baldin Aitafamiliá bera Beelzebub deithu baduté, cembatez guehiago haren domesticoac? Etzaretela beraz hayén beldur: ecen ezta deus estaliric aguerturen eztenic, ezeta deus secreturic iaquinen eztenic. Ilhumbean erraiten drauçuedana, erraçue arguian: eta beharrira ençuten duçuena, predica eçaçue etche gainetan. Eta etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenén, eta arimá ecin hil deçaquetenen: bainaitzitic çareten beldur arimá eta gorputza gehennán gal ahal ditzaquenaren. Bi parra-chori eztirade dirutcho batetan saltzen? eta hetaric bat ezta lurrera eroriren, çuen Aita gabe. Etare çuen buruco bilo guciac contatuac dirade. Etzaretela beraz beldur: parra-choriéc baino çuec guehiago valio duçue. Bada norc-ere aboaturen bainau guiçonén aitzinean, aboaturen dut nic-ere hura ene Aita ceruètan denaren aitzinean. Baina norc-ere vkaturen bainau guiçonén aitzinean, vkaturen dut nic-ere hura ene Aita ceruètan denaren aitzinean. Eztuçuela vste ecen baquearen eçartera, ethorri naicela lurrera: eznaiz ethorri baquearen eçartera, baina ezpataren. Ecen ethorri naiz guiçonaren bere aitaren contra gudutan eçartera, eta alabáren bere amaren contra, eta errenaren bere ama-guinharrebaren contra. Eta guiçonaren etsay beraren domesticoac içanen dirade. Aita edo ama ni baino maiteago duena, ezta ene digne: eta semea edo alabá ni baino maiteago duena, ezta ene digne. Eta bere crutzea hartzen eztuena, eta niri ondotic eztarreitana, ezta ene digne. Bere vicia beguiraturen duenac, galduren du hura: eta bere vicia galduren duenac ene causaz, beguiraturen du hura. Çuec recebitzen çaituztenac, ni recebitzen nau: eta ni recebitzen nauenac, ni igorri nauena recebitzen du. Prophetaren icenean Prophetabat recebitzen duenac, Prophetaren saria recebituren du: eta iustoaren icenean iustobat recebitzen duenac, iustoren saria recebituren du. Eta norc-ere edatera emanen baitrauca beirebat vr hotz huts chipi hautaric bati discipuluren icenean: eguiaz diotsuet, eztuela bere saria galduren. Guero guertha cedin Iesusec bere hamabi discipuluey manamendu emaitea acabatu çuenean, parti baitzedin handic iracats eta predica leçançat hayén hirietan. Eta Ioannesec presoindeguian ençunic Christen obrác, igorriric bere discipuluetaric biga, Erran cieçon, Hi aiz ethorteco cen hura, ala berce baten beguira gaude? Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Çoazte eta conta ietzoçue Ioannesi, ençuten eta ikusten dituçuen gauçác: Itsuéc ikustea recrubatzen duté, eta mainguäc badabiltza, sorhayoac chahutzen dirade, eta gorréc ençuten duté, hilac resuscitatzen dirade, eta Euangelioa paubrey denuntiatzen çaye. Eta dohatsu da scandalizaturen eztena nitan. Eta hec ioaiten ciraden beçala, has cedin Iesus erraiten populuari Ioannesez, Ceren ikustera ilki içan çarete desertura? haiceaz erabilten den canabera baten? Baina ceren ikustera ilki içan çarete? guiçon abillamendu preciosoz veztitu baten? huná, abillamendu preciosoac ekarten dituztenac, reguén etchetan dirade. Baina ceren ikustera ilki içan çarete? Propheta baten? bay diotsuet eta Propheta bainoagoaren. Ecen haur da ceinez scribatua baita, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec hire bidea appainduren baitu hire aitzinean. Eguiaz erraiten drauçuet, ezta ilki emaztetaric iayo diradenén artean nehor, Ioannes Baptista baino handiagoric: guciagatic-ere ceruètaco resumaco chipiena hura baino handiago da. Eta Ioannes Baptistaren egunetaric oraindrano, ceruètaco resumari bortha eguiten çayo, eta keichuéc harrapatzen dute hura. Ecen Propheta guciéc eta Legueac Ioannesganano prophetizatu vkan duté. Eta, baldin nahi baduçue recebitu, haur da Elias ethorteco cena. Ençuteco beharriric duenac, ençun beça. Baina norequin comparaturen dut generatione haur? Merkatuan iarriric dauden, eta bere laguney oihuz dagozten haourtchoac beçalaco da, Ceinéc baitioite, Chirula soinu eguin drauçuegu, eta etzarete dançatu: eressiz cantatu drauçuegu, eta eztuçue deithoreric eguin. Ecen ethorri da Ioannes iaten ez edaten eztuela, eta erraiten duté, Deabrua du. Ethorri da guiçonaren Semea iaten eta edaten duela, eta dioite, Horra, guiçon gormanta eta hordia, publicanoén eta vicitze gaichtotacoén adisquidea. Baina iustificatu içan da sapientiá bere haourréz. Orduan has cequién hunela reprochatzen haren verthuteric anhitz eguin içan cen hiriey, ceren emendatu etziraden: Maledictione hiri Corazin, maledictione hiri Bethsaida: ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin içan balirade çuec baithan eguin içan diraden verthuteac, aspaldi çacurequin eta hautsequin emendatu ciratequeen. Etare diotsuet, Tyr eta Sidon iudicioco egunean çuec baino emequiago tractatuac içanen diradela. Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena iffernurano beheraturen aiz: ecen baldin Sodoman eguin içan balirade hi baithan eguin içan diraden verthuteac, egungo egunerano egon çateán. Etare badiotsuet, ecen Sodomacoac hi baino emequiago tractatuac içanen diradela iudicioco egunean. Dembora hartan ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Aitá, ceruco eta lurreco Iauná, esquerrac rendatzen drauzquiát, ceren estali baitrauztec gauça hauc çuhurréy eta adituey, eta manifestatu baitrauztec haour chipiey. Bay Aitá, ceren hala içan baita hire placer ona. Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit: eta nehorc eztu eçagutzen Semea Aitác baicen: ezeta Aita nehorc eztu eçagutzen Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca. Çatozte enegana fatigatuac eta cargatuac çareten guciác, eta nic paussu emanen drauçuet çuey. Har eçaçue ene vztarria çuen gainera, eta ikas eçaçue eneganic ecen eme naicela eta bihotzez humil: eta çuen arimençát paussu eridenen duçue. Ecen ene vztarria aisit da, eta ene cargá arin. Dembora hartan ioaiten cen Iesus ereincetan gaindi Sabbath egun batez: eta haren discipuluac ciraden gosse, eta has citecen buruca idoquiten, eta iaten. Eta Phariseuec ikussiric erran cieçoten, Horrá, hire discipuluéc eguiten dié Sabbathoan eguin sori eztena. Baina harc erran ciecén, Eztuçue iracurri Dauid-ec gossez eguin çuena eta harequin ciradenec? Nola sarthu içan cen Iaincoaren etchean, eta propositionezco oguiac ian cituen: hetaric iatea ez haren, ez harequin ciradenén, Sacrificadorén baicen sori etzelaric? Edo eztuçue iracurri Leguean, nola Sabbath egunetan Sacrificadoréc templean Sabbath eguna hausten dutén, eta hoguen-gabe diraden? Bada erraiten drauçuet, ecen templea baino handiagobat hemen dela. Eta baldin bacinaquite cer den, Misericordia nahi dut eta ez sacrificio, etzintuquezten condemnatu hoguen-gabeac. Ecen Sabbathoaren-ere Iaun da guiçonaren Semea. Eta handic partituric hayén synagogara ethor cedin. Eta huná, cen han guiçombat escua eyhar çuenic: eta interroga ceçaten, ciotela, Sori da Sabbath egunean sendatzea? haur cioiten, hura accusa leçatençat. Eta harc erran ciecén, Nor içanen da çuetaric guiçona, ardibat duenic: eta, baldin hura Sabbathoan lecera eror badadi, harturen eta altchaturen eztuena? Eta cembatez da guiçona ardia baino guehiago? Beraz sori da Sabbathoetan vngui eguitea. Orduan diotsó guiçon hari, Heda eçac eure escua. Eta heda ceçan, eta bercea beçain senda cedin. Eta Phariseuéc ilkiric har ceçaten conseillu, haren contra, nolatan hura hil leçaqueten. Baina Iesusec hori eçaguturic leku eguin ceçan handic: eta iarreiqui cequión gendalde handia, eta hec guciac senda citzan. Eta mehatchurequin debeta citzan ezleçaten manifesta. Compli ledinçát Esaias prophetáz erran içan cena, cioela, Huná, ene cerbitzari elegitu dudana, ene maitea, ceinetan hartzen baitu bere atseguin ona ene arimác: eçarriren dut neure Spiritua haren gainean, eta iugemendu Gentiley predicaturen draue. Eztu iharduquiren, ezeta oihuric eguinen, eta nehorc eztu carriquetan haren voza ençunen. Canabera çarthatua eztu chehaturen, eta kea darión lihoa eztu iraunguiren: iugemendua victoriatan ilki eraci diroeno. Eta haren icenean Gentiléc sperança vkanen dute. Orduan presentatu içan çayó demoniatu itsu eta mutubat: eta senda ceçan hura, halaco maneraz non itsu eta mutu cena minço baitzen eta ikusten baitzuen. Eta spanta cedin populu gucia, eta erraiten çuen, Ezta haur Dauid-en semea? Baina Phariseuéc hori ençunic, erraiten çuten: Hunec eztitu deabruac campora egoizten Beelzebub deabruén princearen partez baicen. Baina Iesusec eçaguturic hayén pensamenduac, erran ciecén, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguinen da: eta bere contra partitua den hiric edo etchec, eztu iraunen. Eta baldin Satanec Satan campora egoizten badu, bere contra partitua da: nolatan beraz iraunen du haren resumác? Eta baldin nic Beelzebub-en partez campora egoizten baditut deabruac, çuen seméc noren partez campora egoizten dituzte? Halacotz hec çuen iuge içanen dirade. Baina baldin nic Iaincoaren Spirituaz campora egoizten baditut deabruac, beraz ethorri da çuetara Iaincoaren resumá. Ezpa nolatan nehor sar ahal daite borthitz baten etchera, eta haren ostillamendua pilla, baldin lehen esteca ezpadeça borthitza? eta orduan haren etchea pillaturen duque. Enequin eztena ene contra da, eta enequin biltzen ari eztena barreyatzen ari da. Halacotz erraiten drauçuet, bekatu eta blasphemio gucia barkaturen çaye guiçoney: baina Spirituaren contretaco blasphemioa barkaturen etzaye guiçoney. Eta nor-ere minçaturen baita guiçonaren Semearen contra, barkaturen çayo hari: baina nor-ere minçaturen baita Spiritu sainduaren contra, etzayo barkaturen hari ez secula hunetan, ez ethorteco denean: Edo eguiçue arbore ona, eta haren fructua on: edo eguiçue arbore vstela, eta haren fructua vstel: ecen fructutic arborea eçagutzen da. Viperén castá, nolatan vngui minça ahal çaitezquete gaichto çaretelaric? ecen bihotzeco abundantiatic ahoa minço da. Guiçon onac bihotzeco thesaur onetic idoquiten ditu gauça onac: eta guiçon gaichtoac thesaur gaichtotic idoquiten ditu gauça gaichtoac. Baina badiotsuet, eçen guiçonéc erran duqueiten hitz alfer guciaz, contu rendaturen dutela iudicioco egunean. Ecen eure hitzetaric iustificaturen aiz, eta eure hitzetaric condemnaturen aiz. Orduan ihardets ceçaten Scribetaric eta Phariseuetaric batzuc, cioitela, Magistruá, nahi guendiquec hireganic cembeit signo ikussi. Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Natione gaichtoa eta adulteroa signo esquez dago: baina signoric etzayo emanen, Ionas prophetaren signoa baicen. Ecen hala nola Ionas balenaren sabelean hirur egun eta hirur gau içan baitzén: hala içanen da guiçonaren Semea lurraren bihotzean, hirur egun eta hirur gau. Niniuaco guiçonac iaiquiren dirade iudicioan natione hunequin, eta condemnaturen dute haur: ceren hec emendatu baitziraden Ionasen predicationera, eta huna, Ionas bainoagoa hemen. Egu-erdico reguiná iaiquiren da iudicioan natione hunequin, eta harc condemnaturen du haur: ceren ethor baitzedin lurraren bazterretic Salomonen sapientiaren ençutera, eta huná, Salomon bainoagoa hemen. Bada spiritu satsua ilki denean guiçonaganic, leku leihorréz dabila, paussu bilha, eta eztu erideiten. Orduan erraiten du, Itzuliren naiz neure ilki naicen etchera. Eta ethorri denean, erideiten du hutsa, escobaturic eta appainduric. Orduan ioaiten da, eta hartzen ditu berequin berceric çazpi spiritu bera baino gaichtoagoac, eta sarthuric habitatzen dirade han, eta guiçon haren fina hatsea baino gaichtoago da: hala natione gaichto huni-ere helduren çayó. Eta hura oraino populuari minço çayola, huná, haren ama eta anayeac ceuden lekorean, harequin minçatu nahiz. Eta cembeitec erran cieçón, Hará, hire ama eta hire anayeac lekorean diaudec, hirequin minçatu nahiz. Baina harc ihardesten çuela erran cieçón hura erran cionari, Nor da ene ama, eta nor dirade ene anayeac? Eta hedaturic bere escua bere discipuluén gainera, erran ceçan, Huná ene ama eta ene anayeac. Ecen norc-ere eguinen baitu ene Aita ceruètan denaren vorondatea, hura da ene anaye, eta arreba, eta ama. Egun hartan berean Iesus etchetic ilkiric, iar cedin itsas costán. Eta bil cedin harengana gendetze anhitz, hambat non vnci batetara sarthuric iar baitzedin: eta gendetze gucia itsas costán cegoen. Eta erran cieçén anhitz gauça comparationez, cioela, Huná, ereillebat ilki cedin ereitera. Eta ereitean hacitic batzu eror citecen bide bazterrera: eta choriac ethorri içan dirade, eta iretsi vkan dituzte hec. Eta batzu erori içan dirade leku harriçuetara, non ezpaitzuten heuragui lurric: eta bertan ilki citecen, ceren ezpaitzuten lur barneric. Guero iguzquia goratu eta, erre içan dirade, eta ceren ezpaitzuten erroric, eyarthu içan dirade. Eta batzu erori içan dirade elhorri artera: eta handitu içan dirade elhorriac, eta itho vkan dituzte hec. Eta batzu erori içan dirade lur onera: eta fructu renda ceçaten, batac ehun, berceac hiruroguey, eta berceac hoguey eta hamar. Ençuteco beharriric duenac, ençun beça. Orduan hurbilduric discipuluéc erran cieçoten, Cergatic comparationez minço atzaye? Eta harc ihardesten çuela, erran ciecén, Ceren çuey eman baitzaiçue ceruètaco resumaco secretuén eçagutzea, baina hæy etzaye eman. Ecen norc-ere baitu, hari emanen çayó, eta hambatez guehiago vkanen du: baina norc-ere ezpaitu, hari duena-ere edequiren çayó. Halacotz comparationez minço natzaye: ceren dacussatelaric ezpaitute ikusten, eta ençuten dutelaric ezpaitute ençuten, ez aditzen. Hala complitzen da hetan Esaiasen prophetiá, ceinec baitio, Ençutez ençunen duçue, eta ez adituren: eta dacussaçuela ikussiren duçue eta etzaizquiote oharturen. Ecen guicendua da populu hunen bihotza, eta beharriéz gogorqui ençun vkan duté, eta beguiac ertsi vkan dituzté: beguiez ikus, eta beharriéz ençun, eta bihotzaz adi ezteçaten, eta conuerti ez titecen, eta senda ez titzadan. Bada dohatsu dirade çuen beguiac, ecen ikusten duté: eta çuen beharriac, ecen ençuten duté. Ecen eguiaz erraiten drauçuet, anhitz Prophetac eta iustoc desiratu vkan dutela ikustera çuec ikusten dituçuen gaucén, eta ezpaitituzte ikussi: eta ençutera, ençuten dituçuen gaucén, eta ezpaitituzte ençun. Çuec bada ençuçue ereillearen comparationea. Noiz-ere nehorc ençuten baitu resuma hartaco hitza, eta ez aditzen, ethorten da Gaichto hura, eta harrapatzen du haren bihotzean erein cena: haur da bide bazterrean hacia recebitu duena. Eta leku harriçuetara hacia recebitu duena, haur da, hitza ençuten, eta hura bertan bozcariorequin recebitzen duena: Baina eztu erroric bere baithan, halacotz da iraute gutitaco: eta tribulationeric edo persecutioneric hitzagatic heltzen denean, bertan scandalizatzen da. Eta elhorri artera hacia recebitu duena, haur da hitza ençuten duena, baina mundu hunetaco arthác, eta abrastassunezco enganioac ithotzen duté hitza, eta fructuric eztu eguiten. Baina lur onera hacia recebitu duena, haur da hitza ençuten eta aditzen duena, ceinec fructu ekarten baitu eta eguiten, batac ehun, eta berceac hiruroguey, eta berceac hoguey eta hamar. Berce comparationebat proposa ciecén, cioela, Comparatu da ceruètaco resumá haci ona bere landán erein duen guiçonarequin. Baina guiçonac lo ceunçala, ethor cedin haren etsaya, eta erein ceçan hiraca, ogui artean: eta ioan cedin. Eta handitu cenean belharra, eta fructu eguin çuenean, orduan aguer cedin hiraca-ere. Orduan ethorriric aitafamiliaren cerbitzariéc erran cieçoten, Iauna, eztuc haci ona erein eure landan? nondic du beraz hiraca? Eta harc erran ciecén, Guiçon etsayac hori eguin du. Eta cerbitzariéc erran cieçoten, Nahi duc bada goacen eta bil deçagun hura? Eta harc erran ciecén, Ez: hiracaren biltzean oguia-ere idoqui ezteçaçuen harequin batean. Vtzitzaçue biac elkarrequin handitzera vzta-arterano: eta vzta demborán, erranen drauet biltzaley, Bil eçaçue lehenic hiracá, eta hers eçaçue açautoz erratzecotzat: baina oguia bil eçaçue ene granerera. Berce comparationebat proposa ciecén, cioela, Comparatu da ceruètaco resumá, mustarda bihi guiçon batec harturic bere landán erein duenarequin. Cein baita haci gucietaco chipiena, baina handitu denean, berce belharrac baino handiago da: eta arbore bilhatzen da, hambat non ethorten baitirade ceruco choriac, eta ohatzeac eguiten baitituzte haren adarretan. Berce comparationebat erran ciecén, cioela, Comparatu da ceruètaco resumá altchagarriarequin, cein emazte batec harturic hirur neurri irinen barnean gorde vkan baitu, gucia altcha dadin arterano. Gauça hauc guciac erran cietzén Iesusec comparationez gendetzey, eta comparatione gabe etzayen minçatzen. Compli ledinçát Prophetáz erran içan dena, cioela, Irequiren dut comparationez neure ahoa: declaraturen ditut munduaren fundatzetic gorderic egon içan diraden gauçác. Orduan vtziric populua ethor cedin etchera Iesus: eta ethorri içan çaizcan bere discipuluac, cioitela, Declara ieçaguc landaco hiracaren comparationea. Eta harc ihardesten çuela érran ciecén, Haci ona ereiten duena da guiçonaren Semea. Eta landá da mundua: eta haci ona, resumaco haourrac dirade: eta hiracá, Gaichtoaren haourrac dirade: Eta hura erein duen etsaya, da deabrua: eta vztá, munduaren fina da: eta vzta biltzaleac, Aingueruäc dirade. Bada hala nola biltzen baitute hiracá, eta suan erratzen, hala içanen da mundu hunen finean. Igorriren ditu guiçonaren Semeac bere Aingueruäc, eta bilduren dituzte haren resumatic scandalo guciac, eta iniquitate eguiten dutenac. Eta egotziren dituzte labe daichecanera: han içanen da nigar eta hortz garrascots. Orduan iustoéc arguituren duqueite iguzquiac beçala, bere Aitaren resumán. Ençuteco beharriric duenac ençun beça. Berriz comparatu da ceruètaco resumá thesaur landa batetan gorderic dagoenarequin, hura eridenic guiçon batec estali vkan du: eta harçazco bozcarióz ioaiten da, eta duen gucia saltzen du, eta landa hura erosten. Berriz comparatu da ceruètaco resumá guiçon marchant perla ederrén bilha dabilanarequin Ceinec precio handitaco perlabat eriden çuenean, ioanic sal baitzeçan çuen gucia, eta eros baitzeçan hura. Berriz comparatu da ceruètaco resumá sare itsassora egotzi batequin, eta gauça mota gucietaric biltzen duenarequin: Cein bethe içan cenean idoqui baitzeçaten vr ezpondara: eta iarriric bil citzaten onac vncietara, eta gaichtoac camporát iraitz citzaten. Hala içanen da munduaren finean: ethorriren dirade Aingueruäc, eta separaturen dituqueizte gaichtoac iustoén artetic. Eta egotziren dituqueizte labe daichecanera: han içanen da nigar eta hortz garrascots. Erraiten draue Iesusec, Aditu dituçue gauça hauc guciac? Diotsate, Bay Iauna. Eta harc erran ciecén, Halacotz Scriba ceruètaco resumán iracatsia den gucia, comparatu da cembeit aitafamilia bere thesauretic gauça berriric eta çaharric idoquiten duen batequin. Eta guertha cedin comparatione hauc acabatu cituenean, Iesus iragan baitzedin handic. Eta ethorri cenean bere herrira, iracasten cituen hec berén synagoguetan: hámbat non spantatuac baitzeuden, eta erraiten baitzuten, Nondic huni sapientia haur eta verthuteac? Ezta haur charpanter-seme? ezta horren ama Maria deitzen, eta horren anayeac Iacques eta Ioses eta Simon eta Iuda? Eta horren arrebác eztirade guciac gu baithan? nondic bada huni gauça hauc gucioc? Eta scandalizatzen ciraden hartan. Eta Iesusec erran ciecén, Ezta Prophetaric ohore gabe bere herrian eta bere etchean baicen. Eta etzeçan eguin han verthute anhitzic, hayén incredulitatearen causaz. Dembora hartan ençun ceçan Herodes Tetrarchac Iesusen famá: Eta erran ciecen bere cerbitzariey, Haur Ioannes Baptistá da, hura resuscitatu içan da hiletaric, eta halacotz verthutéc obratzen duté hunetan. Ecen Herodesec hatzamanic Ioannes esteca ceçan, eta presoindeguian eçar, Herodias haren anaye Philipperen emaztearen causaz. Ecen erraiten ceraucan hari Ioannesec, Eztuc sori hori duán. Eta hura hil nahi çuelaric populuaren beldur cen, ceren Propheta beçala baitzaducaten hura. Bada Herodesen sor eguneco bestá eguiten cenean, dança cedin Herodiasen alabá artean: eta Herodesen gogara eguin ceçan. Nondic iuramendurequin prometta baitzieçon, emanen ceraucala cer-ere esca bailedi. Harc bada aitzinetic amáz instruitu içanic, Indac (dio) hemen platean Ioannes Baptistaren buruä. Eta triste cedin regue: baina cinaren, eta harequin mahainean iarriric ceudenén causaz, mana ceçan eman lequión. Eta igor ceçan Ioannesi presoindeguian buruären edequi eracitera. Eta ekarri içan da haren buruä platean, eta eman cequión nescatchari, eta harc presenta cieçón bere amari. Guero ethor citecen haren discipuluac, eta eraman ceçaten haren gorputza, eta ohortz ceçaten: eta ioanic conta cieçoten Iesusi. Eta hori ençunic Iesus parti cedin handic vnci batetan leku desertu batetara appart: eta ençunic gendetzeac oinez iarreiqui içan çaizcan hirietaric. Eta ilkiric Iesusec ikus ceçan gendetze handibat eta compassione har ceçan heçaz, eta hayén arteco eriac senda citzan. Eta arrats aldean ethorri içan çaizcan bere discipuluac, cioitela, Leku desertua duc haur, eta ordua ia iragan, eyec congit gendetzey, burguètarát ioanic iateco eros deçatençat. Baina Iesusec erran ciecén, Eztute ioaiteco mengoaric, eyeçue ceuroc iatera. Eta hec diotsote, Eztiagu hemen borz ogui eta bi arrain baicen. Eta harc erran ciecen, Ekaztaçue huna. Eta populua belhar gainean iartera manaturic, eta borz oguiac eta bi arrainac harturic, beguiac cerurat goitituric, gratiác renda citzan, eta hautsiric eman cietzen discipuluey oguiac, eta discipuluéc gendetzey. Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen: eta goiti citzaten çathi soberatuetaric hamabi sasqui betheric. Eta ian çutenac ciraden borz milla guiçonen inguruä, emazteac eta haourrac gabe. Eta bertan Iesusec bortcha citzan bere discipuluac vncian sartzera, eta haren aitzinean berce aldera iragaitera: populuari congit lemon bizquitartean. Eta congit emanic populuari, igan cedin mendira bereciqui, othoitz eguin leçançát. Eta arrastu cenean ber-bera cen han. Eta vncia ia itsassoaren artean cen, baguéz tormentatua: ecen haice contra cen. Eta gauären laurgarren veillán ioan cedin hetara Iesus, itsas gainez çabilala. Eta hura ikussiric itsas gainez çabilala, discipuluac trubla citecen, erraiten çutela, Fantosmabat da, eta beldurtiz oihu eguin ceçaten. Baina bertan minça cequién Iesus, cioela, Sporça çaitezte: ni naiz etzaretela beldur. Eta ihardesten ceraucala Pierrisec erran ceçan, Iauna, baldin hi bahaiz, mana neçac hiregana ethortera vr gainez. Bada harc erran ceçan, Athor. Eta iautsiric vncitic Pierris ioan cedin vr gainez, Iesusgana ethor ledinçát. Baina haicea sendo ikussiric, icit cedin: eta hundatzen hassi cenean oihu eguin ceçan, cioela, Iauna, salua neçac. Eta bertan Iesus escua hedaturic lot cequión, eta diotsó, O fede chipitacoá, cergatic dudatu duc? Eta sarthu ciradenean vncira, sossega cedin haicea. Orduan vncian ciradenéc ethorriric adora ceçaten hura, cioitela, Eguiazqui Iaincoaren Seme aiz. Eta berce aldera iraganic ethor citecen Genesaretco lurrera. Eta hura eçagutu vkan çutenean leku hartaco guiçonéc, igor ceçaten inguruco aldiri gucietara, eta presenta cietzoten eri ciraden guciac. Eta othoitz eguiten ceraucaten solament hunqui leçaten haren abillamendu ezpaina, eta hunqui vkan çuten guciac, senda citecen. Orduan ethorten dirade Iesusgana Ierusalemetar Scriba eta Phariseu batzu, dioitela, Cergatic hire discipuluéc iragaiten dute aitzinecoen ordenança? ecen eztitie ikutzen bere escuac oguia iaten dutenean. Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Eta çuec cergatic iragaiten duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançaz? Ecen Iaincoac manatu vkan du, dioela, Ohoraitzac eure aita eta ama. Eta, Aita edo ama maradicaturen duena, herioz hil bedi. Baina çuec dioçue, Norc-ere erranen baitrauca aitari edo amari, Eneganic den dono gucia probetchaturen çaic: ohora ezpadeça-ere bere aita edo bere ama hoguen gabe date. Eta ezdeustu vkan duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançáz. Hypocritác, vngui prophetizatu vkan du çueçaz Esaiasec, dioela, Populu haur ahoz hurbiltzen çait, eta ezpainéz ohoratzen nau: baina hauén bihotza vrrun da eneganic. Baina alferretan ohoratzen naute, iracasten dituztela doctrinatzát guiçonén manamenduac. Eta populua beregana deithuric erran ciecén, Ençun eçaçue eta adi eçaçue. Eztu ahoan sartzen denac satsutzen guiçona: baina ahotic ilkiten denac satsutzen du guiçona. Orduan hurbilduric bere discipuluéc erran cieçoten, Eçagutu duc nola Phariseuac propos hori ençunic scandalizatu içan diraden? Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ene Aita ceruètacoac landatu eztuen landare gucia erroetaric idoquiren da. Vtzitzaçue, itsuric itsuén guidari dirade: baldin itsuac itsua guida badeça, biac hobira eroriren dirade. Orduan ihardesten çuela Pierrisec erran cieçon, Declara ieçaguc comparatione hori. Eta Iesusec erran ceçan, Oraino çuec-ere adimendu gabe çarete? Oraino eztuçue aditzen ecen ahoan sartzen den gucia, sabelera ioaiten dela, eta retreitera egoizten dela? Baina ahotic ilkiten diradenac, bihotzetic partitzen dirade, eta hec satsutzen dute guiçona. Ecen bihotzetic partitzen dirade pensamendu gaichtoac, hiltzecác, adulterioac, paillardiçác, ohoinqueriác, testimoniage falsuac, gaitzerraitecác. Hauc dirade guiçona satsutzen dutenac: baina escuac ikuci gaberico iateac, eztu guiçona satsutzen. Eta ilkiric handic Iesus ioan cedin Tyreco eta Sidongo comarquetarat. Eta huná, emazte Chananeabat aldiri hetaric ilkiric, oihuz iar cedin, ciotsola, Auc pietate niçaz Dauid-en seme Iauná, ene alaba duc deabruaz gaizqui tormentatua. Baina harc etzieçon ihardets hitzic. Orduan hurbilduric bere discipuluéc othoitz ceguioten, cioitela, Emóc congit: ecen oihuz diaoc gure ondoan. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eznaiz igorri Israeleco etcheco ardi galduetara baicen. Eta harc ethorriric adora ceçan hura, cioela, Iauna, aiuta neçac. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztun gauça bidezcoa haourrén oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea. Baina harc erran ceçan, Hala duc, Iauna, baina chakurrec-ere bere nabussién mahainetic erorten diraden appurretaric iaten dié. Orduan ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, O emaztea, handi dun hire fedea: eguin bequin nahi dunán beçala. Eta senda cedin haren alabá orduandanic. Eta partituric handic Iesus ethor cedin. Galileaco itsas aldera: eta iganic mendira, iar cedin han. Orduan ethor cedin harengana anhitz gendetze, çutela berequin mainguric, itsuric, muturic, hebainic eta anhitz berceric: eta eçar citzaten Iesusen oinetara, eta senda citzan. Hala non populuac mirets baitzeçan çacusquianean mutuac minçatzen, hebainac sendaturic, mainguäc çabiltzala, itsuéc ikusten çutela: eta glorifica ceçaten Israeleco Iaincoa. Orduan Iesusec beregana deithuric bere discipuluac erran ceçan, Compassione dut populu huneçaz: ecen ia hirur egun du enequin dagoela, eta eztute cer ian deçaten: eta eztitut baruric igorri nahi, bidean flaca eztitecençat. Eta bere discipuluéc diotsote, Nondic guri hambat ogui desertuan hunambat genderen ressasiatzeco? Eta dioste Iesusec, Cembat ogui dituçue? Eta hec erran cieçoten, Çazpi, eta arraintcho batzu. Orduan mana ceçan populua lurrean iartera. Eta harturic çazpi oguiac eta arrainac, gratiac rendaturic hauts citzan, eta eman cietzén bere discipuluey: eta discipuluéc populuari. Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen: eta goiti citzaten çathi soberatuetaric çazpi sasqui betheric. Eta ian çutenac ciraden, laur milla guiçon, emazteac eta haourrac gabe. Orduan congit emanic gendetzeari, igan cedin vnci batetara: eta ethor cedin Magdaleco bazterretara. Eta ethorriric Phariseuéc eta Sadduceuéc, tentatzen çutela requiri ceçaten cembeit signo cerutic eracuts liecén. Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Arratsean, erraitten duçue, Dembora eder eguinen du: ecen gorri da ceruä. Eta goicean dioçue, Egun tempestate eguinen du: ecen ceruä orzgorri gaitz da. Hypocritác, ceruären irudiaz, iugeatzen daquiçue, eta demboretaco signoéz ecin diroçue? Generatione gaichtoa edo adulteroa signo esquez dago, eta signoric etzayo hari emanen Ionas prophetaren signoa baicen. Eta hec vtziric ioan cedin. Eta ethorri ciradenean haren discipuluac berce aldera, ahanz cequién ogui hartzera. Eta Iesusec erran ciecen, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén eta Sadduceuén altchagarritic. Eta hec iharduquiten çutén bere artean, cioitela, Hori dio, ceren oguiric hartu eztugun. Eta Iesusec eçaguturic erran ciecén, Cer diharducaçue ceurón artean, fede chipitacoác, ceren oguiric hartu eztuçuen? Oraino eztuçue aditzen, eta etzarete guehiagóric orhoit borz milla guiçonén borz oguiéz, eta cembat sasqui goititu cintuzten? Ezeta laur milla guiçonén çazpi oguiéz, eta cembat sasqui goititu cintuzten? Nola eztuçue aditzen ecen eztrauçuedala oguiz erran, beguira cindeizten Phariseuén eta Sadduceuén altchagarritic? Orduan adi ceçaten ecen etzuela erran, beguira litecen ogui altchagarritic, baina Phariseuén eta Sadduceuén doctrinatic. Eta ethorri cenean Iesus Cesareaco bazter Philipperenetara, interroga citzan bere discipuluac, erraiten çuela, Ni nor naicela dioite guiçonéc, guiçonaren Semea? Eta hec erran ceçaten, Batzuc, Ioannes Baptista: eta bercéc, Elias: eta bercéc, Hieremias, edo Prophetetaric bat. Dioste, Eta çuec nor naicela dioçue? Ihardesten çuela Simon Pierrisec erran ceçan, Hi aiz Christ Iainco viciaren Semea. Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón hari, Dohatsu aiz Simon Ionaren semeá: ecen haraguiac ez odolac eztrauc hori reuelatu, baina ene Aita ceruètan denac. Baina are nic erraiten drauat, ecen hi aicela Pierris, eta Harri hunen gainean edificaturen dudala neure Eliçá: eta iffernuco borthác etzaizcala hari garaithuren. Eta hiri emanen drauzquiat ceruètaco resumaren gakoac, eta cer-ere lothuren baituc lurrean, lothua içanen duc ceruètan: eta cer-ere lachaturen baituc lurrean, lachatua içanen duc ceruètan. Orduan mana citzan expressuqui bere discipuluac nehori ezlerroten, hura cela IESVS CHRIST. Orduandanic has cedin Iesus bere discipuluey declaratzen, ecen behar çuela ioan Ierusalemera, eta anhitz suffritu Ancianoetaric eta Sacrificadore principaletaric, eta Scribetaric, eta heriotara eman behar cela, eta hereneco egunean, resuscitatu. Eta hura appartaturic has cequión Pierris reprotchatzen, cioela, Eurorçaz auc pietate, Iauna: etzaic hiri hori helduren. Eta harc itzuliric erran cieçón Pierrisi, Guibelerat adi eneganic Satan, empatchu atzait: ecen eztituc aditzen Iaincoaren diraden gauçác, baina guiçonén diradenac. Orduan Iesusec erran ciecén bere discipuluey, Baldin nehor ene ondoan ethorri nahi bada, renuntia beça bere buruäz, eta har beça bere crutzea, eta berrait niri. Ecen norc-ere nahi vkanen baitu saluatu bere vicia, galduren du hura: eta norc-ere galduren baitu bere vicia ene causaz, eridenen du hura. Ecen cer probetchu du guiçonac baldin mundu gucia irabaz badeça, eta bere arima gal badeça? edo cer emanen du guiçonac bere arimaren recompensamendutan? Ecen guiçonaren Semea ethorriren da bere Aitaren glorián bere Aingueruèquin: eta orduan rendaturen drauca batbederari bere obrén araura. Eguiaz diotsuet, badirade hemen present diradenetaric batzu, herioa dastaturen eztutenic, guiçonaren Semea bere resumara ethorten ikus diroiteno. Eta sey egunen buruän, har citzan Iesusec Pierris eta Iacques eta Ioannes haren anayea, eta eraman citzan appart mendi gora batetara. Eta transfigura cedin hayén aitzinean, eta argui cedin haren beguithartea iguzquia beçala, eta haren abillamenduac churi citecen arguia beçala. Eta huná, ikus citzaten Moyses eta Elias harequin minço ciradela. Eta ihardesten çuela Pierrisec erran cieçón Iesusi, Iauna, on duc gu hemen garén: nahi baduc, eguin ditzagun hemen hirur tabernacle, bat hire, eta bat Moysesen, eta bat Eliasen. Oraino hura minço cela, huná, hodey argui batec estal citzan hec: eta huná vozbat hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut: huni beha çaquizquiote: Eta hori ençunic discipuluac eror citeçen, bere beguithartén gainera, eta icit citecen haguitz. Orduan ethorriric Iesusec hunqui citzan hec, eta erran ciecén, Iaiqui çaitezte, eta etzaretela beldur. Eta goitituric bere beguiac nehor etzeçaten ikus Iesus bera baicen. Eta menditic iausten ciradela, mana citzan Iesusec, cioela, Nehori ezterroçuela visionea, guiçonaren Semea hiletaric resuscita daiteno. Eta interroga ceçaten bere discipuluéc, cioitela, Cergatic beraz Scribéc erraiten dute ecen Elias behar dela lehen ethorri? Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Elias ethorriren bada lehen, eta bere staturaco ditu gauça guciac: Baina erraiten drauçuet ecen Elias ia ethorri dela, eta hura eztute eçagutu vkan, baina eguin dute harçaz nahi vkan duten gucia: hala guiçonaren Semeac-ere suffrituren du hetaric. Orduan adi ceçaten discipuluéc ecen Ioannes Baptistáz erran cerauela. Eta ethorri ciradenean populuagana, ethor cedin harengana guiçombat, haren aitzinean belhauricatzen cela, Eta cioela, Iauna, auc pietate ene semeaz, ecen lunatico duc eta gaizqui tormentatzen: ecen maiz erorten duc sura, eta maiz vrera. Eta presentatu diraueat hura hire discipuluey, eta ecin sendatu dié. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, O natione sinheste gabea eta bihurriá, noizdrano finean çuequin içanen naiz? noizdrano finean suportaturen çaituztet? ekardaçue hura huna. Eta mehatcha ceçan deabrua Iesusec, eta ilki cedin harenganic: eta senda cedin muthilla orduandanic. Orduan ethorriric Iesusgana appart discipuluéc erran cieçoten, Cergatic guc ecin campora egotzi vkan dugu hura? Eta Iesusec erran ciecen, Çuen sinheste gabeagatic: ecen eguiaz diotsuet, baldin mustarda bihibat den becembat fede baduçue, erranen draucaçue mendi huni, Iregan adi hemendic hara: eta iraganen da, eta etzaiçue deus impossibleric içanen. Baina deabru mota haur ezta ilkiten orationez eta barurez baicen. Eta hec Galilean vsatzen çutela, erran ciecén Iesusec, Içanen da, guiçonaren Semea liuraturen baita guiçonen escuetara: Eta hilen dute hura: baina hereneco egunean resuscitaturen da: eta triste citecen haguitz. Eta ethorri içan ciradenean Capernaumera, ethor citecen Pierrisgana didrachmác recebitzen cituztenac, eta erran cieçoten, Çuen magistruac didrachmác eztitu pagatzen? Dio, Bay. Eta etchean sarthu içan cenean, aitzin cequión IESVS, cioela, Simon, cer irudi çaic? Lurreco reguéc norenganic hartzen dituzté tributac eta taillac? beré haourretaric, ala bercetacoetaric? Diotsa Pierrisec, Bercetacoetaric. Diotsa Iesusec, Beraz libre dituc haourrac. Baina scandaliza eztitzagunçát, itsassora ioanic, egotzac amuä: eta lehen iganen den arraina har eçac, eta haren ahoa irequiric eridenen baituc staterabat: harturic hura eman iecéc enegatic eta hiregatic. Ordu hartan berean ethor citecen Iesusgana discipuluac, cioitela, Nor da handiena ceruètaco resuman? Eta deithuric haourtchobat beregana Iesusec, eçar ceçan hura hayén artean. Eta erran ceçan, Eguiaz erraiten drauçuet, baldin conuerti ezpaçaitezte, eta haourtchoac beçalaca ezpaçaitezte, etzarete sarthuren ceruètaco resumán. Norc-ere bada bere buruä humiliaturen baitu haourtcho haur den beçala, hura da handiena ceruètaco resumán? Eta norc-ere recebituren baitu hunelaco haourtchobat ene icenean, ni recebitzen nau. Baina norc-ere scandalizaturen baitu ni baithan sinhesten duten chipi hautaric bat, harc hobe luque vrka lequión bere leppoan asto-errota harribat, eta hunda ledin itsas hundarrean. Maledictione munduari scandaloén causaz: ecen necessario da scandaloac datocen, badaric-ere maledictione guiçon hari, ceinez scandalo ethorten baita. Baldineta eure escuac edo eure oinac trebuca eraciten bahau trenca eçac hura eta iraitzac eureganic, hobe duc hire, mainguric edo escubakoitzdun vicitzean sar adin, ecen ez bi escuac edo bi oinac dituála suco gehennara iraitz adin. Eta baldin eure beguiac trebuca eraciten bahau, idocac hura, eta iraitzac eureganic: hobe duc hire, begui batarequin vicitzean sar adin, ecen ez bi beguiac dituala suco gehennara iraitz adin. Beguirauçue menosprecia ezteçaçuen chipi hautaric bat: ecen erraiten drauçuet hauen Aingueruèc bethiere dacussatela ene Aita ceruetan denaren beguithartea. Ecen ethorri içan da guiçonaren Semea galdu cenaren saluatzera. Cer irudi çaiçue? baldin guiçon batec ehun ardi baditu, eta hetaric bat errebela badadi, eztitu lauroguey eta hemeretziac vtziten, eta mendietara ioanic eztu errebelatu cena bilhatzen? Eta baldin guertha badadi eriden deçan hura, eguiaz erraiten drauçuet ecen bozcario guehiago duela harçaz, ecen ez lauroguey eta hemeretzi errebelatu etziradenez. Halaber ezta çuen Aita ceruètan denaren vorondatea chipi hautaric bat gal dadin. Eta baldin hire anayec hire contra faltatu badu, oha eta reprehendi eçac hura, hire eta haren beraren artean: baldin behatzen baçaic, irabaci duc eure anayea. Baina baldin behatzen ezpaçaic, har itzac eurequin oraino bat edo biga: biga edo hirur testimonioren ahoan hitz gucia fermu dençat. Eta baldin hæy behatzen ezpaçaye, erróc Eliçari: eta baldin Eliçari behatzen ezpaçayó, albeiheduca pagano eta publicano beçala. Eguiaz erraiten drauçuet, cer-ere lothuren baituçue lurrean, lothua içanen da ceruän: eta cer-ere lachaturen baituçue lurrean, lachatua içanen da ceruän. Berriz diotsuet ecen baldin çuetaric biguec consenti badeçate lurraren gainean, esca ditecen gauça gucia eguinen çayela ene Aita ceruetan denaz. Ecen non baitirade biga edo hirur bilduric ene icenean, han naiz hayén artean. Orduan harengana hurbilduric Pierrisec erran ceçan, Iauna, cembatetarano bekatu eguinen du ene contra ene anayec, eta barkaturen draucat? ala çazpitarano? Diotsó IESVSEC, Eztiossát çazpitarano, baina çazpitan hiruroguey eta hamarretarano. Halacotz da comparatu ceruètaco resumá beré cerbitzariequin contu eguin nahi vkan duen regue batequin. Eta contu eguiten hassi cenean, presenta cequión bat, hamar-milla talent hari çor ceraucanic. Eta ceren harc ezpaitzuen nondic paga, mana ceçan haren iaunac sal ledin hura, eta haren emaztea, eta haourrac, eta cituen gauça guciac: eta çorra paga ledin. Halacotz cerbitzari hunec bere buruä lurrera egotziric supplicatzen çuen hura, cioela, Iauna, auc patientia enegana, eta gucia pagaturen drauát. Orduan compassione harturic cerbitzari haren iaunac, vtzi ceçan, eta çorra quitta cieçon. Baina ilkiric cerbitzari hunec eriden ceçan bere cerbitzari quidetaric bat, ehun dinero çor ceraucanic: eta hura hatzamanic ithotzen çuen, cioela, Paga neçac çor duanaz. Eta bere cerbitzari-quideac haren oinetara bere buruä egotziric othoitz eguiten ceraucan, cioela, Auc patientia enegana, eta gucia pagaturen drauat. Baina harc etzuen eguin nahi vkan, aitzitic ioanic eçar ceçan hura presoinean, çorra paga liroeno. Bada ikussiric haren cerbitzari-quidéc cer eguin içan cen, triste citecen haguitz: eta ethorriric declara cieçoten bere iaunari eguin içan cen gucia. Orduan hura deithuric bere iaunac diotsa, Cerbitzari gaichtoá, çor hura gucia quittatu drauat, ceren othoitz eguin baitrautac: Ez-auena hic-ere eure cerbitzari-quideaz pietate vkan behar, nic-ere hiçaz pietate vkan dudan beçala? Orduan asserreturic bere iaunac sargeantey hura eman ciecén, hari çor ceraucan gucia paga lieçaqueono. Hala ene Aita ceruètan denac-ere eguinen drauçue çuey, baldin batbederac bere anayeri gogotic faltác barka ezpadietzoçue. Eta guertha cedin, Iesus propos hauc acabaturic parti baitzedin Galileatic, eta ethor baitzedin Iudeaco bazterretara, Iordanaren berce aldeaz. Eta iarreiqui cequión gendetze handi, eta senda citzan han. Orduan ethor citecen harengana Phariseuac tentatzen çutela, eta ciotsatela, Vtzi ahal diro guiçonac bere emaztea eceinere causagatic? Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Eztuçue iracurri ecen Creaçaleac hatsetic eguin cituela arra eta emea? Eta erran çuela, Halacotz vtziren ditu guiçonac aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari, eta içanen dirade biac haraguibat. Bada guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat. Beraz Iaincoac iunctatu duena, guiçonac ezteçala separa. Diotsate, Cergatic beraz Moysesec manatu vkan du separationeco letraren emaitera, eta haren vtzitera? Dioste, Moysesec çuen bihotzeco gogortassunagatic permettitu drauçue çuen emaztén vtzitera: baina hatsetic etzén hala. Eta erraiten drauçuet ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, paillardiçagatic baicen, eta berce batequin ezconduren baita, adulterio iauquiten duela: eta vtzi denarequin ezconduren datenac adulterio iauquiten duqueela. Diotsate bere discipuluéc, Baldin horlaco bada guiçonaren emaztearequilaco beharquia, eztuc on ezconcea. Baina harc erran ciecén, Eztute guciéc ardiesten hitz haur, baina eman içan çayenéc. Ecen badirade chikiratuac amaren sabeletic hala iayo içan diradenac: eta badirade chikiratuac, guiçonéz chilkiratu içan diradenac: eta badirade chikiratuac ceruétaco resumagatic bere buruäc chikiratu vkan dituztenac. Har ahal deçanac, har beça. Orduan haourtchoac presentatu içan çaizcan escuac gainean eçar lietzençat eta othoitz leguiançat: eta discipuluec mehatcha citzaten. Baina Iesusec dioste, Vtzitzaçue haourtchoac, eta enegana ethortetic eztitzaçuela empatcha: ecen hunelacoén da ceruètaco resumá. Eta escuac gainean eçarri cerauztenean, parti cedin handic. Eta huná, cembeitec hurbilduric erran cieçón, Magistru oná, cer vngui eguinen dut vicitzé eternala dudançat? Eta harc erran cieçón, Cergatic deitzen nauc on? eztuc nehor onic bat baicen, eta hura, Iaincoa: baldin vicitzean sarthu nahi bahaiz, beguiraitzac manamenduac. Diotsó, Cein? Eta Iesusec erran ceçan Eztuc hilen, Eztuc adulteraturen, Eztuc ebatsiren, Eztuc testimoniage falsuric erranen. Ohoraitzac aita eta ama. Eta, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala. Diotsó guiçon gazteorrec, Horiac guciac beguiratu citiat neure gaztetassunetic: cer oraino falta çait? Diotsó Iesusec, Baldin perfect içan nahi bahaiz, oha, sal eçac duana, eta eman iecéc paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri. Eta ençun çuenean guiçon gazteorrec hitz hori, ioan cedin tristeric: ecen on handiac cituen. Orduan Iesusec erran ciecén bere discipuluey, Eguiaz erraiten drauçuet, ecen abratsa nequez sarthuren dela ceruètaco resumán. Eta berriz diotsuet, errachago dela cablebat orratzaren chulhotic iragan dadin, ecen ez abratsa Iaincoaren resumán sar dadin. Gauça hauc ençunic haren discipuluac spanta citecen haguitz, cioitela, Nor da beraz salua ahal daitenic? Eta Iesusec hetarat behaturic, erran ciecén, Guiçonac baithan hori impossible da: baina Iaincoa baithan gauça guciac possible dirade. Orduan ihardesten çuela Pierrisec erran cieçón, Huná, guc vtzi citiagu gauça guciac, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri: cer içanen da beraz gure? Eta Iesusec erran ciecén, Eguiaz diotsuet, ecen çuec niri iarreiqui çaizquidatenóc, regenerationean iarriren denean guiçonaren Semea bere maiestatearen thronoan, iarriren çaretela çuec-ere hamabi thronoén gainean, iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinnuac. Eta norc-ere vtzi baituque etcheric, edo anayeric, edo arrebaric, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haourric, edo landaric ene icenaren causaz, ehunetan hambat recebituren duela, eta vicitze eternala heretaturen. Baina anhitz lehen diradenac, içanen dirade azquen: eta azquenac, lehen. Ecen, comparatu da ceruètaco resumá aitafamilia batequin, cein ilki içan baita arguiaren beguian languile alocatzera bere mahasticotzat. Eta languilequin accordaturic dinero batetan eguneco, igor citzan bere mahastira. Eta ilkiric hirur orenén inguruän, ikus citzan berce alfer ceuden batzu plaçán. Eta erran ciecén, Çoazte çuec-ere ene mahastira, eta bide datena emanen drauçuet. Eta hec ioan citecen. Berriz ilkiric sey eta bedratzi orenén inguruän, eguin ceçan molde berean. Eta hameca orenen inguruän ilkiric, eriden citzan berce alfer ceuden batzu, eta dioste, Cergatic hemen çaudete egun gucian alfer? Diotsate, Ceren nehorc ezpaiquaitu alocatu. Dioste, Çoazte çuec-ere ene mahastira, eta bide datena recebituren duçue. Eta arrastu cenean, erran cieçón mahasti iabeac bere recebidoreari. Dei itzac languileac, eta paga iecéc alocairuä, hassiric azquenetaric lehenetarano. Eta ethorri ciradenean hameca orenen inguruän alocatuac recebi ceçaten dinero bana. Eta ethorriric lehenéc-ere, vste vkan dute guehiago recebituren çutela: baina recebi ceçaten hec-ere dinero baná. Eta recebitu çutenean, murmuratzen çuten aitafamiliaren contra, Cioitela, Azquen hauc orembat eguin dié lanean, eta gure bardin eguin dituc, ekarri baitugu egunaren cargá, eta beroa. Eta harc ihardesten çuela hetaric bati erran cieçón, Adisquideá, eztrauät hiri bidegaberic eguiten: ez aiz dinero batetan enequin accordatu? Har eçac hire dena, eta habil: baina nahi diarocat azquen huni eman, hiri bay becembat. Ala eznaiz haiçu nahi dudanaren eguitera neure onéz? ala hire beguia gaichto da, ceren ni on bainaiz? Hala içanen dirade azquenac, lehen: eta lehenac, azquen: ecen anhitz dirade deithuac, baina guti elegituac. Eta Iesusec Ierusalemera igaitean, har citzan hamabi discipuluac appart bidean, eta erran ciecén, Huná, igaiten gara Ierusalemera, eta guiçonaren Semea liuraturen çaye Sacrificadore principaley eta Scribey, eta hura condemnaturen dute hiltzera: Eta hura dute liuraturen Gentiley, escarnia, eta açota, eta crucifica deçatençat: baina hereneco egunean resuscitaturen da. Orduan ethor cedin harengana Zebedeoren semen amá bere semequin, gurtzen, eta cerbait escatzen çayola. Eta harc erran cieçón, Cer nahi dun? Diotsó, Ordena eçac iar ditecen ene bi seme hauc, bata hire escuinean, eta bercea ezquerrean, hire resumán. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Eztaquiçue ceren esquez çaudeten: edan ahal diroçue nic edateco dudan copa? Eta batheya ahal çaitezquete ni batheyaturen naicen baptismoaz? Diotsote, Bay. Orduan dioste, Ene copá edanen baduçue, eta ni batheyaturen naicén baptismoaz batheyaturen baçarete: baina ene escuinean edo ezquerrean iartea, ezta ene emaiteco, baina emanen çaye ene Aitaz appainduric dauèney. Eta hura ençunic berce hamarrac bekaitz citecen bi anayéz. Iesusec bada hec beregana deithuric, dio, Badaquiçue ecen nationetaco princiéc seignoriatzen dutela hayen gainean: eta handiéc authoritatez vsatzen dutela hayén gaynean. Ordea ezta hala içanen çuen artean: baina nor-ere handi nahi içanen baita çuen artean, biz çuen muthil: Eta nor-ere nahi içanen baita çuen artean lehen içan, biz çuen cerbitzari. Hala nola guiçonaren Semea ezpaita ethorri cerbitzatu içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren rançoinetan anhitzengatic emaitera. Eta hec Iericotic partitzen ciradela, gendetze handi iarreiqui cequión. Eta huná, bi itsu bide bazterrean ceudenec, ençunic ecen Iesus iragaiten cela, oihu eguin ceçaten, cioitela, Auc pietate guçaz Dauid-en seme Iauná. Eta gendetzeac mehatchatzen cituen hec ichil litecençát, baina hec oihu guehiago eguiten çuten, cioitela, Auc pietate guçaz Dauid-en seme Iauná. Eta gueldituric Iesusec dei citzan, eta erran ceçan, Cer nahi duçue daguiçuedan? Diotsote, Iauna, gure beguiac irequi ditecen. Eta compassione harturic Iesusec hunqui citzan hayén beguiac: eta bertan ikustea recebi ceçaten hayén beguiéc, eta hari iarreiqui cequizquión. Eta Ierusaleme aldera ciradenean, eta ethor citecenean Bethphagera, Oliuatzetaco mendi aldera, orduan Iesusec igor citzan bi discipulu, Erraiten cerauela, Çoazte çuen aurkaco burgura, eta bertan eridenen duçue asto emebat estecatua, eta vmebat harequin: lachaturic ekar ietzadaçue. Eta baldin nehorc deus badarraçue, erraçue ecen Iaunac behar dituela: ecen bertan igorriren ditu hec. Bada haur gucia eguin içan da Prophetáz erran cena compli ledinçát, cioela, Erroçue Siongo alabari, Huná, eure reguea ethorten çain mansoric, eta asto emearen, eta vztarricoaren vme arraren gainean iarria. Discipuluac bada ioan citecen, eta eguin ceçaten Iesusec ordenatu cerauèn beçala. Eta ekar citzaten astoa eta vmea, eta eçar citzaten hayén gainean bere abillamenduac, eta iar eraci ceçaten hayén gainean. Eta gendetze handic heda citzaten bere abillamenduac bidean, eta bercéc adarrac piccatzen cituzten arboretaric, eta bidean hedatzen. Eta aitzinean ioaiten eta iarreiquiten cen populua oihuz cegoen, cioela, Hosanna Dauid-en semeá: benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena, Hosanna leku gorenetan aicená. Eta sarthu cenean hura Ierusalemen, ciuitate gucia moui cedin, cioela, Nor da haur? Eta populuac erraiten çuen, Haur da Iesus Prophetá Galilean den Nazareteco. Eta sar cedin Iesus Iaincoaren templean, eta egotz citzan campora templean saltzen eta erosten ari ciraden guciac: eta cambiadorén mahainac itzul citzan, eta vsso colombác saltzen cituztenen cadirác. Eta dioste, Scribatua da, Ene etchea, orationetaco etche deithuren da: baina çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue. Orduan ethor citecen harengana itsuac eta mainguäc templean: eta senda citzan hec. Baina ikussiric Sacrificadore principaléc eta Scribéc harc eguin cituen miraculuac, eta haourraco oihuz ceudela templean, eta erraiten çutela, Hosanna Dauid-en semeá: gaitzi cequién. Eta erran cieçoten, Badançuc hauc cer dioitén? Eta Iesusec erran ciecén, Bay: eztuçue egundano iracurri, Haourrén eta edosquiten dutenén ahotic complitu vkan duc laudorioa. Eta hec vtziric, ilki cedin hiritic campora Bethaniarat: eta ostatu har ceçan han. Eta goicean hirirát itzultzen cela, gosse cedin. Eta ikussiric ficotzebat bidearen gainean, ethor cedin hartara, eta etzeçan deus hartan eriden hostoric baicen: eta diotsa, Guehiago fructuric hireganic sor eztadila seculan. Eta eyhar cedin bertan ficotzea. Eta hori ikussiric discipuluéc mirets ceçaten, cioitela, Nolatan bertan eyhartu içan da ficotzea? Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Eguiaz erraiten drauçuet, baldin fede baduçue, eta duda ezpadeçaçue, ez solament ficotzeari eguin içan çayona eguinen duçue, baina are baldin mendi huni badarroçue, Khen adi, eta iraitz adi itsassora eguinen da. Eta cerere galde eguinen baituçue orationean sinhesten duçuela, recebituren duçue. Eta ethorri cenean templera, Sacrificadore principalac eta populuco Ancianoac, hura iracasten ari cela, ethor citecen harengana, cioitela, Cer authoritatez gauça horiac eguiten dituc? eta norc hiri eman drauc authoritate hori? Ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez, cein badarradaçue nic-ere erranen drauçuet, cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan. Ioannesen Baptismoa nondic cen? cerutic ala guiçonetaric? Eta hec baciharducaten berac baithan, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen draucu, Cergatic bada hura eztucue sinhetsi? Eta baldin badarragu, Guiçonetaric: beldur gara communaren: ecen guciéc daducate Ioannes Prophetatan. Eta ihardesten ceraucotela Iesusi, erran ceçaten, Etzeaquiagu. Erran ciecén harc-ere, Eztrauçuet nic-ere erraiten cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan. Baina cer irudi çaiçue, Guiçon batec cituen bi seme: eta hurbilduric lehenagana, erran ceçan, Semé habil, egun trabailla adi ene mahastian: Harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztiat nahi: baina guero vrriquituric, ioan cedin. Guero hurbilduric berceagana, erran cieçón halaber. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ni nihoac iauna, Eta etzedin ioan. Bi hautaric ceinec eguin çuen bere aitaren vorondatea? Diotsate, Lehenac. Dioste Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet ecen publicanoac eta paillardác aitzincen çaizquiçuela Iaincoaren resumara. Ecen ethorri da Ioannes çuetara iustitiazco bideaz, eta eztuçue hura sinhetsi: baina publicanoéc eta paillardéc sinhetsi vkan dute: eta çuec hori ikussiric, etzarete emendatu guero, haren sinhestera. Berce comparationebat ençuçue. Cen aitafamiliabat, ceinec landa baitzeçan mahastibat, eta hura hessiz ingura baitzeçan, eta hartan hobibat eguin ceçan lacotzát, eta edifica ceçan dorrebat, eta aloca ciecén laborariey: eta camporat ioan cedin. Bada fructuén sasoina hurbildu cenean, igor citzan bere cerbitzariac laborarietara, fructuén recebitzera. Eta laborariéc harturic haren cerbitzariac, bata çaurt ceçaten, eta bercea hil, eta bercea lapida. Berriz igor ceçan berce cerbitzariric lehenac baino guehiago, eta hæi halaber eguin ciecén. Azquenean igor ceçan hetara bere semea, erraiten çuela, Ondraturen dute ene semea. Baina laborariéc ikussiric semea erran ceçaten bere artean, Haur da primua, çatozte, hil deçagun haur, eta gatchetzan hunen heretageari. Eta harturic hura iraitz ceçaten mahastitic campora, eta hil ceçaten. Dathorrenean bada mahasti iabeac cer eguinen drauè laborari hæy? Diotsate, Gaichto hec gaizqui deseguinen: eta bere sasoinean fructuac renda dietzoyoten berce laborariri bere mahastia alocaturen. Dioste Iesusec, Egundano eztuçue iracurri Scripturetan, Edificaçaléc arbuyatu duten harria cantoin buru eguin içan da: Haur Iaunaz eguin içan da, eta da gauça miragarria gure beguién aitzinean? Halacotz diotsuet ecen edequiren çaiçuela Iaincoaren resumá, eta emanen çayola, hartaco fructuac eguinen dituen populuari. Eta harri haren gainera eroriren dena, çathicaturen da: eta noren gainera eroriren baita, hura du chehaturen. Eta ençun citzatenean Sacrificadore principaléc, eta Phariseuéc haren comparationeac, eçagut ceçaten ecen heçaz minço cela. Eta hatzaman nahi çutelaric, populuaren beldur içan ciraden, ceren Propheta beçala hura baitzaducaten. Orduan Iesus ihardesten çuela, berriz minça cequién comparationez, cioela. Comparatu da ceruètaco resumá, bere semearen ezteyac eguin cituen regue batequin. Eta igor citzan bere cerbitzariac ezteyetara gomitatuén deitzera: baina etziraden ethorri nahi içan. Berriz igor ceçan berce cerbitzariric, cioela, Erreçue gomitatuey, Huná, apprestatu dut neure barazcaria, ene cecenac eta haraquey guicenduac haraqueitatu dirade, eta gucia prest da: çatozte ezteyetara. Baina hec conturic eguin gabe ioan citecen: bata bere bordarat, eta bercea bere merkatalgoarát. Eta bercéc hatzamanic haren cerbitzariac iniuria eta hil citzaten. Eta regue ençunic hori asserré cedin: eta igorriric bere gendarmesac, deseguin citzan guicerhaile hec, eta hayen hiria erra ceçan. Orduan dioste bere cerbitzariey, Ezteyac prest badirade, baina gomitatu ciradenac, eztirade digne içan. Çoazte bada bide cantoinetara, eta eridenen dituçuen guciac dei itzaçue ezteyetara. Eta cerbitzari hec ilkiric bidetara, bil citzaten eriden cituzten guciac, hambat gaichtoac nola onac: eta bethe cedin ezteyén lekua, mahainean iarriric ceudenéz. Eta sarthu cenean regue mahainean iarriric ceudenén ikustera, ikus ceçan han guiçombat eztey arropaz veztitua etzenic. Orduan diotsa, Adisquideá, nola huna sarthu aiz eztey arropá eztuala? Eta ahoa boça cequión. Orduan erran ciecén reguec cerbitzariey, Oinetan eta escuetan estecaturic, ken eçaçue, eta egotzaçue campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots. Ecen anhitz dirade deithuac, eta guti elegituac. Orduan appartaturic Phariseuéc conseillu har ceçaten nola hura hatzaman liroiten hitzean. Eta igorten dituzte harengana bere discipuluac Herodianoequin, dioitela, Magistruá, baceaquiagu eguiati aicela, eta Iaincoaren bidea eguiazqui iracasten duála, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara behá: Erraguc bada, cer irudi çaic? bidezco da Cesari tributaren emaitea, ala ez? Eta eçaguturic Iesusec hayen malitiá, dio, Cergatic tentatzen nauçue hypocritac? Eracustaçue tributeco monedá. Eta hec presenta cieçoten dinerobat. Eta erraiten draue, Norena da imagina haur eta scribua? Diotsate, Cesarena. Orduan erraten draue, Renda ietzoçue beraz Cesaren diradenac, Cesari: eta Iaincoaren diradenac, Iaincoari. Eta hori ençunic, mirets ceçaten: eta hura vtziric ioan citecen. Egun hartan ethor citecen harengana Sadduceuac, resurrectioneric eztela dioitenac, eta interroga ceçaten, Cioitela, Magistruá, Moysesec erran dic, Baldin norbeit hil bada haourric vkan gabe, haren anayeac aliançagatic harturen du haren emaztea, eta leinu eguinen drauca bere anayeri. Eta cituán gure artean çazpi anaye: eta lehena ezconduric hil ciedián: eta leinuric etzuenaren gainean, vtzi cieçoan bere emaztea bere anayeri. Eta halaber bigarrenac eta hirurgarrenac, çazpigarrenerano. Eta gucién ondoan hil ciedián emaztea-ere. Resurrectionean bada, çazpietaric ceinen emazte içanen da? ecen guciéc vkan dié hura. Eta ihardesten duela Iesusec dioste, Huts eguiten duçue Scripturác eta Iaincoaren verthutea iaquin gabez. Ecen resurrectionean eztu nehorc emazteric hartzen ez emaiten ezconçaz: baina dirade Iaincoaren Aingueruäc ceruän beçala. Eta hilén resurrectioneaz den becembatean, eztuçue iracurri cer Iaincoaz erran içan çaiçuen, dioela, Ni naiz Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa? Iaincoa, ezta hilén Iaincoa, baina viciena. Eta hori ençunic gendetzeac spanta citecen haren doctrináz. Phariseuac bada, ençunic ecen Sadduceuac ichildu cituela, bil citecen elkargana. Eta interroga ceçan hetaric batec, Legueco doctorac, tentatzen çuela hura, eta cioela, Magistruá, cein da manamendu handia Leguean? Eta Iesusec erran cieçón, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz. Haur duc manamendu lehena eta handia. Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala. Bi manamendu hautaric Legue gucia eta Prophetác dependitzen dituc. Eta bildu ciradenean Phariseuac, interroga citzan Iesusec, Cioela, Cer irudi çaiçue Christez? noren seme da? Diotsate, Dauid-en. Eta dioste, Nola beraz Dauid-ec Spirituz deitzen du hura Iaun? dioela, Erran drauca, Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella. Beraz baldin Dauid-ec deitzen badu hura Iaun, nola da haren seme? Eta nehorc ecin ihardets cieçoyon hitzic: ez nehor etzequión ventura guehiagoric egun harçaz harat interrogatzera. Orduan Iesus minça cequien gendetzey eta bere discipuluey. Cioela, Moysesen cadirán iarten dirade Scribác eta Phariseuac: Cerere bada erranen baitrauçue beguira deçaçuen, beguira eçaçue eta eguiçue: baina hayén obrén araura eztaguiçuela: ecen erraiten duté, eta ez eguiten. Ecen carga piçuac eta iassan ecin daitezquenac biltzen dituzté, eta eçarten guiçonén soinetara: baina bere erhiaz hunqui nahi eztituzté. Eta bere obra guciac eguiten dituzté guiçonéz ikus ditecençát: ecen çabaltzen dituzté bere philacterioac, eta luçatzen dituzté bere veztimendetaco bazterrac. Eta on darizté lehen placey banquetetan, eta lehen cadirey synagoguetan, Eta salutationey merkatuetan, eta guiçonéz deithu içateari Magistruá, Magistruá. Baina çuec etzaiteztela dei Magistru: ecen bat da çuen doctora, Christ: eta çuec gucioc, anaye çarete. Eta çuen aita ezteçaçuela nehor dei lurrean: ecen bat da çuen Aita, ceruètan dena. Eta etzaiteztela dei doctor: ecen bat da çuen doctora, Christ. Baina çuen artean handién dena, biz çuen cerbitzari. Ecen bere buruä goraturen duena, beheraturen da: eta bere buruä beheraturen duena, goraturen da. Baina maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ceren ersten baituçue ceruètaco resumá guiçonén aitzinean: ecen çuec etzarete sartzen, eta sartzen diradenac eztituçue vtziten sartzera. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen iresten dituçue ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: halacotz duçue condemnatione handiagoa recebituren. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen itsassoa eta leihorra inguratzen dituçue, proselytobat daguiçuençát, eta eguin denean, gehennaco seme eguiten duçue dobláz ceuroc baino areago. Maledictione çuen gainean guidari itsuác, ceinéc baitioçue, Norc-ere iuraturen baitu templeaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu templeco vrrheaz, çordun da. Erhoác eta itsuác, cein da handiago vrrhea, ala vrrhea sanctificatzen duen templea? Eta erraiten duçue, norc-ere iuraturen baitu aldareaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu haren gainean den oblationeaz, çordun da. Erhoác eta itsuác, cein da handiago oblationea, ala oblationea sanctificatzen duen aldarea? Beraz aldareaz iuratzen duenac, iuratzen du harçaz, eta haren gainean diraden gauça guciéz. Eta norc-ere iuratzen baitu templeaz, iuratzen du harçaz, eta hartan habitatzen denaz. Eta iuratzen duenac ceruäz, iuratzen du Iaincoaren thronoaz eta haren gainean iarriric dagoenaz. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen detchematzen dituçue menta eta anisa eta cuminoa, eta vtziten dituçue Legueco gauça piçuagoac, hala nola, iugemendua eta misericordia eta leyaltatea: gauça hauc eguin behar ciraden, eta hec ez vtzi. Guidari itsuác, eltzoa irazten duçue: eta camelua iresten. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina barnetic dirade arrauberiaz, eta eccessez betheac. Phariseu itsuá, chahu eçac lehenic coparen eta plataren barnecoa, hayén campocoa-ere chahu dadinçát. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen sepulchre churituac irudi duçue, hec campotic eder eracusten dirade: baina barnetic hilén heçurrez eta satsutassun oroz betheac dirade. Halaber çuec-ere campotic guiçoney eracusten çarete iusto, baina barnean hypocrisiaz eta iniquitatez betheac çarete. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen Prophetén sepulchreac edificatzen dituçue, eta iustoén monumentac ornatzen. Eta dioçue, Baldin gure aitén egunetan içan baguina, ezquinén hayén lagun içanen Prophetén odolean. Halatan testificatzen duçue ceurón buruén contra, ecen Prophetác hil dituztenén seme çaretela. Çuec-ere betha eçaçue çuen aitén neurria. Sugueác, vipera castác, nola itzuriren çaizquiote gehennaco iugemenduari? Halacotz huná, nic igorten ditut çuetara Prophetác eta Çuhurrac eta Scribác eta hetaric batzu hilen dituçue eta crucificaturen: eta hetaric batzu açotaturen dituçue çuen synagoguetan, eta persecutaturen hiritic hirira: Dathorrençát çuén gainera lurraren gainean issuri içan den odol iusto guçia, Abel iustoaren odoletic, Zacharia Barachiaren semearen odoleranocoa, cein hil vkan baituçue templearen eta aldarearen artean. Eguiaz diotsuet, ethorrico dirade gauça hauc guciac natione hunen gainera. Ierusalem, Ierusalem, Prophetác hiltzen eta hiregana igorriac lapidatzen dituaná, cembatetan bildu nahi vkan ditut hire haourrac, oilloac bere chitoac hegalen azpira biltzen dituen beçala, eta ezpaituc nahi vkan? Horrá, guelditzen çaiçue çuen etchea desert. Ecen badiotsuet, eznauçue ikussiren hemendic harát derraqueçueno, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena. Eta templetic ilkiric Iesus retiratzen cen: eta hurbildu içan çaizcan bere discipuluac templeco edificioén hari eracustera. Eta Iesusec erran ciecén, Eztacusquiçue gauça hauc guciac? eguiaz erraiten drauçuet, ezta gueldituren hemen harria harriaren gainean, deseguin eztadin. Eta hura iarriric cegoela Oliuatzetaco mendi gainean, ethor cequizquión discipuluac appart, cioitela, Erraguc, noiz gauça hauc içanen dirade? eta cer signo hire ethortearenic eta munduaren finarenic içanen da? Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Beguirauçue nehorc seduci etzaitzaten. Ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, erraiten dutela, Ni naiz Christ: eta anhitz seducituren duté. Eta ençunen dituçue guerlác eta guerla hotsac: beguirauçue trubla etzaitezten: ecen gauça hauc guciac eguin behar dirade, baina ezta oraino içanen fina. Ecen altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra: eta içanen dirade içurriteac, eta gosseteac, eta lur ikaratzeac lekutic lekura. Baina hauc guciac dolore hatseac dirade. Orduan liuraturen çaituzte afflictionetara, eta hilen çaituzte, eta gende guciéz gaitz etsiac içanen çarete ene icenagatic. Eta orduan scandalizaturen dirade anhitz, eta batac bercea tradituren du, eta batac bercea gaitzetsiren du. Eta anhitz propheta falsu altchaturen dirade eta seducituren dute anhitz. Eta ceren multiplicaturen baita iniquitatea, hozturen da anhitzen charitatea. Baina norc perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da. Eta resumaco Euangelio haur predicaturen da mundu vniuersoan, natione guciey testimoniagetan: eta orduan ethorrico da fina. Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel prophetáz erran içan dena, leku sainduan dagoela (iracutzen duenac adi beça) Orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát: Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts deusen bere etchetic eramaitera: Eta landán datena, ezalbeiledi guibelerat itzul bere abillamenduén hartzera. Dohain-gaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan. Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän, ezeta Sabbath egunean. Ecen tribulatione handia orduan içanen da, nolacoric ezpaita içan munduarén hatsetic oraindrano, ez içanen. Eta baldin laburtu içan ezpalirade egun hec nehor salua ezlaite, baina elegituacgatic, egun hec laburturen dirade. Orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo han: ezalbeitzineçate sinhets. Ecen altchaturen dirade christ falsuac, eta propheta falsuac, eta eguinen duté signo handi eta miraculu: bay possible baliz, eleguituen-ere seducigarri. Huná, aitzinetic erran drauçuet. Beraz baldin nehorc erran badieçaçue, Hará, desertuan da, etzaiteztela ilki, Hará, gambratchoetan da: ezteçaçuela sinhets. Ecen hala nola chistmista ilkiten baita Orientetic, eta eracusten Occidenterano: hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere. Ecen non-ere içanen baita sarrasquia, hara bilduren dirade arranoac-ere. Eta bertan egun hetaco tribulationearen ondoan, iguzquia ilhunduren da, eta eztu emanen ilharguiac bere erguia, eta içarrac eroriren dirade cerutic, eta ceruètaco verthuteac ikaraturen dirade. Eta orduan aguerturen da guiçonaren Semearen signoa ceruän: eta orduan plaignituren dirade lurreco leinu guciac, eta ikussiren dute guiçonaren Semea datorquela ceruco hodeyetan bothere eta gloria handirequin. Eta igorriren ditu bere Aingueruäc trompetta soinu handirequin, eta bilduren dituzte haren elegituac laur haicetaric, ceruèn bazter batetic hayén berce bazterrererano. Bada ficotzétic ikas eçaçue comparationea, ia haren adarra ninicatzen denean eta hostatzen, badaquiçue vdá hurbil dela. Hala çuec-ere dacusquiçuenean gauça hauc guciac, albeitzinequite écen borthan hurbil datela. Eguiaz erraiten drauçuet, eztela iraganen mende haur, gauça hauc gucioc eguin daitezqueno. Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen. Baina egun harçaz eta orenaz den becembatean, nehorc eztaqui, ez ceruètaco Aingueruèc-ere, ene Aitac berac baicen. Baina nola baitziraden Noeren egunac, hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere. Ecen hala nola dilubioaren aitzineco egunetan iaten baitzuten eta edaten, ezconcen baitziraden eta ezconçaz emaiten, Noe arkán sar cedin egunerano. Eta ezpaitzeçaten eçagut dilubioa ethor cedino, eta guciac eraman citzaqueeno: hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere. Orduan biga içanen dirade landán: bata recebituren da, eta bercea vtziren. Biguec ehoren dute errotán: bata recebituren da, eta bercea vtziren. Veilla eçaçue bada, ecen eztaquiçue cer orduz çuen Iauna ethorteco den. Eta hura iaquiçue, ecen baldin baleaqui aitafamiliác cein goait aldiz ohoina ethor leiten, veilla liroela, eta ezliroela bere etchea çulhatzera vtzi. Halacotz çuec-ere çaudete prest: ecen vste eztuçuen orduan guiçonaren Semea ethorriren da. Eta cein da cerbitzari leyala eta çuhurra, nabussiac muthillén compainiaren gaineco eçarri duena, hæy demborán vitança deyençat? Dohatsu da cerbitzari hura bere nabussiac dathorrenean, hala eguiten eridenen duena. Eguiaz erraiten drauçuet, ecen bere on gucién gaineco hura eçarriren duela. Bada baldin erran badeça cerbitzari gaichto harc bere bihotzean, Luçatzen du ene nabussiac ethortera: Eta has badadi cerbitzari lagunén cehatzen, eta iaten eta edaten hordiequin: Cerbitzari haren nabussia ethorriren da harc vste eztuen egunean, eta eztaquian orenean: Eta bereciren du hura, eta hypocriten contuan eçarriren: han içanen da nigar eta hortz garrascots. Orduan comparaturen da ceruètaco resumá hamar virgina bere lampác harturic sposoaren aitzinera ilki diradenequin: Eta hetaric borçac ciraden çuhur, eta borçac erho. Erhoéc, bere lampén hartzean, etzeçaten har olioric berequin. Baina çuhurréc har ceçaten olio bere vncietan bere lampequin. Eta nola sposoac ethortera berancen baitzuen, guciac logale citecen, eta loac har citzan. Eta gau-herditan oihu eguin cedin, Huná, sposoa heldu da, ilki çaitezte haren aitzinera. Orduan iaiqui citecen virgina hec guciac, eta appain citzaten bere lampác. Eta erhoéc çuhurrey erran ciecén, Iguçue çuen oliotic: ecen gure lampác iraunguiten dirade. Baina ihardets ceçaten çuhurrec, cioitela, Ez, beldurrez asco eztugun gure eta çuen: baina aitzitic çoazte saltzen dutenetara, eta erossaçue ceurondaco. Eta hec erostera ioaiten ciradela, ethor cedin sposoa: eta prest ciradenac sar citecen harequin ezteyetara, eta erts cedin borthá. Guero bada ethorten dirade berce virginac-ere dioitela, Iauna, iauna, irequi ieçaguc. Baina harc ihardesten duela, dio, Eguiaz diotsuet, etzaituztet eçagutzen. Veilla eçaçue bada: ecen eztaquiçue guiçonaren Semea ethorriren den eguna ez orena. Ecen gauça haur guiçombat beçala da, ceinec lekorerat ioaitean dei baitzitzan bere cerbitzariac, eta bere onac eman baitzietzén. Eta batari eman cietzón borz talent, eta berceari biga, eta berceari bat: batbederari bere anciaren araura: eta ioan cedin lekorrerat bertan. Eta ioan cedin borz talentac recebitu cituena, eta traffica ceçan heçaz, eta eguin citzan berce borz talent. Halaber biga recebitu cituenac-ere, irabaz citzan berce biga. Baina bat recebitu çuenac ioanic aitzur ceçan lurrean, eta gorde ceçan bere nabussiaren diruä. Eta dembora handiaren buruän ethorten da cerbitzari hayén nabussia, eta contu eguiten du hequin. Orduan ethorriric borz talentac recebitu cituenac presenta cietzón berce borz talent, cioela, Nabussiá, borz talent eman drauzquidac, huná, berce borz talent irabaci citiat heçaz. Erran cieçón bere nabussiac, Vngui, cerbitzari oná eta leyalá: gauça gutian içan aiz leyal, anhitzaren gaineco eçarriren aut: sar adi eure nabussiaren alegrançan. Guero ethorriric bi talentac recebitu cituenac-ere diotsa, Nabussiá, bi talent eman drauzquidac, huná, berce biga irabaci citiat heçaz. Erran cieçón bere nabussiac, Vngui, cerbitzari oná eta leyalá, gutiaren gainean içan aiz leyal, anhitzaren gaineco eçarriren aut: sar adi eure nabussiaren alegrançán. Baina ethorriric talentbat recebitu çuenac-ere diotsa, Nabussiá, eçagutzen nián ecen guiçon gogorra incela, erein eztuán lekuan biltzen duala, eta barreyatu eztuán lekuan elkarganatzen duala. Hunegatic beldurrez ioanic gorde diát hire talenta lurrean: huná, baduc eurea. Eta ihardesten çuela bere nabussiac erran cieçón, Cerbitzari gaichtoá eta lachoá, bahaquian ecen biltzen dudala erein eztudan lekuan: eta elkarganatzen dudala barreyatu eztudan lekuan. Beraz behar erauèn eman ene diruä cambiadorey, eta ethorriric nic recebitu bainuqueen neurea lucururequin. Edequi eçoçue bada huni talenta, eta emoçue hamar talentac dituenari. Ecen duen guciari emanen çayó, eta hambat guehiago vkanen du: baina deus eztuenari, duena-ere edequiren çayó. Eta cerbitzari alferra egotzaçue lekoreco ilhunbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots. Bada guiçonaren Semea dathorrenean bere glorián, eta Aingueru saindu guciac harequin, orduan iarriren da bere gloriaren thronoan. Eta bilduren dirade haren aitzinera natione guciac, eta bereciren ditu batac bercetaric, artzainac ardiac akerretaric beretzen dituen beçala. Eta eçarriren ditu ardiac bere escuinean, eta akerrac bere ezquerrean. Orduan erranen draue Reguec bere escuinecoey Çatozte ene Aitaren benedicatuác, hereta eçaçue munduaren fundationetic preparatu çaiçuen resumá. Ecen gosse içan naiz eta eman drautaçue iatera: egarri içan naiz, eta eman drautaçue edatera: arrotz nincen, eta recebitu nauçue, Billuci, eta veztitu nauçue: eri, eta visitatu nauçue: presoindeguian nincén, eta enegana ethorri içan çarete. Orduan ihardetsiren draucate iustoéc, dioitela, Iauna, noiz ikussi augu gosseric, eta bazcatu augu: edo egarriric eta edatera eman drauagu? Eta noiz ikussi augu arrotz, eta recebitu augu? edo billuci, eta veztitu augu? Edo noiz ikussi augu eri, edo presoindeguian eta ethorri gara hiregana? Eta ihardesten duela Reguec erranen draue, Eguiaz diotsuet, ene anaye chipién hautaric bati eguin draucaçuen becembatean niri eguin drautaçue: Orduan erranen draue ezquerrecoy-ere, Maradicatuác, parti çaitezte eneganic seculaco sura, deabruari eta haren aingueruèy preparaturic dauenera. Ecen gosse içan naiz, eta eztrautaçue eman iatera: egarri içan naiz, eta eztrautaçue eman edatera. Arrotz nincén, eta eznauçue recebitu: billuci, eta eznauçue veztitu: eri eta presoindeguian, eta eznauçue visitatu. Orduan hec-ere ihardetsiren draucate, erraiten dutela, Iauna, noiz ikussi augu gosse edo egarri, edo arrotz, edo billuci, edo eri, edo presoindeguian, eta ezaugu cerbitzatu? Orduan ihardetsiren draue, erraiten duela, Eguiaz diotsuet chipien hautaric bati eguin eztraucaçuen becembatean, niri-ere eztrautaçue eguin. Eta ioanen dirade hauc tormenta eternalera: baina iustoac vicitze eternalera. Eta guertha cedin acabatu cituenean Iesusec propos hauc guciac, erran baitziecén bere discipuluey. Badaquiçue ecen bi egunen buruän Bazco eguiten dela, eta guiçonaren Semea tradituren dela crucifica dadinçat. Orduan bildu içan dirade Sacrificadore principalac eta Scribác eta populuco Ancianoac Sacrificadore principal Caiphas deitzen denaren salara. Eta conseillu eduqui ceçaten fineciaz Iesusen hatzamaiteco eta hiltzeco. Baina erraiten çuten, Ez bestán, tumultoric eztençát populuaren artean. Eta Iesus Bethanian Simon sorhayoaren etchean cela, Ethor cedin harengana emaztebat, boeytabat vnguentu precio handitacoric çuela, eta huts ceçan, hura iarriric egon eta, haren buru gainera. Eta hori ikussiric, haren discipuluey gaitzi cequién cioitela, Certaco da goastu haur? Ecen vnguentu haur precio handitan saldu ahal çatequeen, eta eman paubrey. Eta hori eçaguturic Iesusec dioste, Cergatic fatigatzen duçue emazte haur? ecen obra ombat enegana obratu du. Ecen bethiere paubreac vkanen dituçue çuequin: baina ni eznauçue bethi vkanen. Ecen hunec vnguentu hunen ene corputz gainera hustea ene ohorztecotzát eguin du. Eguiaz erraiten drauçuet, non-ere predicaturen baita Euangelio haur mundu gucian, hunec eguin duena-ere contaturen da hunen memoriotan. Orduan ioan içan da hamabietaric bat Iudas Iscariot deitzen cena, Sacrificadore principaletara. Eta dioste, Cer eman nahi drautaçue, eta nic hura çuey liuraturen baitrauçuet? Eta hec assigna cietzóten hoguey eta hamar diru peça. Eta gueroztic aicina bilha çabilan, hura tradi leçançat. Eta altchagarri gaberico oguién bestaco lehen egunean ethor citecen discipuluac Iesusgana, ciotsatela, Non nahi duc appain diaçágun iatera Bazcoa? Eta harc erran ciecen, Çoazte hirira edoceingana, eta erroçue, Magistruac cioc, Ene demborá hurbil duc, hi baithan eguinen diat Bazcoa neure discipuluequin, Eta discipuluéc eguin ceçaten Iesusec ordenatu cerauen beçala, eta appain ceçaten Bazcoa. Bada arrastu cenean, iar cedin mahainean hamabiequin. Eta hec alha ciradela, erran ceçan, Eguiaz erraiten drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela. Orduan triste citecen haguitz, eta has cequión hetaric batbedera erraiten, Ala ni naiz, Iauna? Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Norc eçarten baitu enequin escua trempatzeco platean, harc tradituren nau. Segur, guiçonaren Semea badoa harçaz scribatua den beçala: baina maledictione guiçon haren gainean ceinez guiçonaren Semea traditzen baita: on çuqueen guiçon harc baldin sorthu içan ezpaliz. Eta ihardesten çuela Iudasec, ceinec hura traditzen baitzuen, erran ceçan, Magistruá, ni naiz? Diotsa, Hic erran duc. Eta hec alha ciradela har ceçan Iesusec oguia, eta gratiác rendaturic, hauts ceçan, eta eman ciecén bere discipuluey, eta erran, Har eçaçue, ian eçaçue, haur da ene gorputza. Eta harturic copá, eta gratiac rendaturic, eman ciecén, erraiten çuela, Edan eçaçue hunetaric gucióc. Ecen haur da ene odol Testamentu berricoa anhitzengatic issurten dena bekatuén barkamendutan. Eta badiotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harát aihen fructu hunetaric, çuequin berriric neure Aitaren resumán hura edanen dudan egunerano. Eta canticoa erranic ioan citecen Oliuatzetaco mendirát. Orduan dioste Iesusec, Çuec gucióc gau hunetan scandalizaturen çarete nitan: ecen scribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreyaturen dirade arthaldeco ardiac. Baina resuscita nadin ondoan, çuen aitzinean ioanen naiz Galileara. Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Guciac hitan scandaliza baditez-ere, ni iagoitic ezniaitec scandaliza. Diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, ecen gau hunetan oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauäla. Diotsa Pierrisec, Are baldin hirequin hiltzera behar badaquit-ere, ez aut vkaturen. Halaber discipulu guciec-ere erran ceçaten. Orduan ethor cedin Iesus hequin Gethsemane deitzen den leku batetara: eta dioste discipuluey, Iar çaitezte hemen, harache ioanic othoitz daididano. Eta harturic Pierris eta Zebedeoren bi semeac, has cedin tristetzen eta guciz keichatzen. Orduan dioste Iesusec, Alde gucietaric triste da ene arima heriorano: çaudete hemen, eta veilla eçaçue enequin. Eta aitzinachiago ioanic, ahozpez iar cedin, othoitz eguiten çuela, eta cioela, Ene Aitá, baldin possible bada, iragan bedi eneganic copa haur: guciagatic-ere ez nola nic nahi baitut, baina nola hic. Guero ethorten da discipuluetara, eta erideiten ditu lo daunçala: eta diotsa Pierrisi, Horrela orembat ecin veillatu duçue enequin? Veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: ecen spiritua prompto da, baina haraguia flacu. Berriz bigarren aldian ioan cedin, eta othoitz eguin ceçan, erraiten çuela, Ene Aitá, baldin possible ezpada copa haur iragan dadin eneganic, hura edaten dudala baicen: eguin bedi hire vorondatea. Guero itzuliric erideiten ditu berriz lo daunçala: ecen hayen beguiac sorthatuac ciraden. Eta vtziric hec, berriz ioan cedin, eta othoitz eguin ceçan heren aldian, hitz berac erraiten cituela. Orduan ethorten da bere discipuluetara, eta dioste, Lo eguiçue gaurguero, eta reposa çaitezte: huná, hurbildu da orena, eta guiçonaren Semea liuratzen da gaichtoén escuetara. Iaiqui çaitezte, goacen: huná, hurbildu da ni traditzen nauena. Eta hura oraino minço cela, huná, Iudas hamabietaric bat, ethor cedin, eta harequin gendetze handia ezpatequin eta vhequin, Sacrificadore principalén eta populuco Ancianoén partez. Eta hura traditzen çuenac, eman cerauen seignale, cioela, Nori-ere pot eguinen baitraucat, hura da: çatchetzate hari. Eta bertan hurbilduric Iesusgana, erran ceçan, Magistruá, Vngui hel daquiala. Eta pot eguin cieçón. Orduan Iesusec erran cieçón Adisquideá, certan aiz hemen? Orduan hurbilduric eçar citzaten escuac Iesusen gainean, eta lot cequizquión. Eta huná, Iesusequin ciradenetaric batec, auançaturic escua, idoqui ceçan bere ezpatá, eta ioric Sacrificadore principalaren cerbitzaria, edequi cieçón beharria. Orduan diotsa Iesusec, Itzul eçac eure ezpatá bere lekura: ecen ezpata harturen duten guciac, ezpataz hilen dituc. Vste duc ecin othoitz daidiodala orain neure Aitari, eta baitinguzquet bertan hamabi legione baino guehiago Aingueru? Nolatan beraz compli litezque Scripturác, diotenean, ecen hunela behar dela eguin? Ordu hartan berean erran ciecén Iesusec gendetzey, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki içan çarete ezpatequin eta vhequin, ene hatzamaitera: egun oroz çuen artean iarten nincén, iracasten ari nincela templean, eta eznauçue hatzaman. Baina haur gucia eguin içan da, compli litecençat Prophetén Scripturác. Orduan discipulu guciéc, hura abandonnaturic, ihes eguin ceçaten. Baina Iesus, hatzaman çutenéc, eraman ceçaten Caiphas Sacrificadore subiranoagana, non Scribác eta Ancianoac bilduac baitziraden. Eta Pierris iarreiquiten çayón vrrundanic Sacrificadore subiranoaren salarano, eta barnera sarthuric, iar cedin cerbitzariequin, fina ikus leçançát. Eta Sacrificadore principalac eta Ancianoac eta conseillu gucia testimoniage falsu bilha çabiltzan Iesusen contra, hil eraci leçatençát: Eta etzeçaten eriden: eta anhitz testimonio falsu ethorri bacen-ere etzeçaten eriden moldezcoric. Baina finean ethorriric bi testimonio falsuc erran ceçaten, Hunec erran du, Deseguin ahal dirot Iaincoaren templea, eta hirur egunez hura reedifica. Orduan iaiquiric Sacrificadore subiranoac erran cieçón, Eztuc deus ihardesten? cer da hauc hire contra testificatzen dutena? Eta Iesus ichilic cegoen. Orduan ihardesten duela Sacrificadore subiranoac diotsa, Adiuratzen aut Iainco viciaren partez, erran dieçaguán, eya hi aicenez Christ Iaincoaren Semea. Diotsa Iesusec, Hic erran duc: baina are diotsuet, Hemendic harat ikussiren duçue guiçonaren Semea iarriric dagoela Iaincoaren botherearen escuinean, eta ceruco hodeyetan ethorten dela. Orduan Sacrificadore subiranoac erdira citzan bere abillamenduac, erraiten çuela, Blasphematu du, cer guehiago testimonio behar dugu? huná, orain ençun vkan duçue hunen blasphemioa. Cer irudi çaiçue? Eta hec ihardesten çutela, erran ceçaten. Hil mereci du. Orduan thu eguin cieçoten beguithartera, eta buffeta ceçaten, eta bercéc cihorréz vkaldi eman cieçoten, Cioitela, Christ, prophetiza ieçaguc, nor den io auena. Eta Pierris iarriric cegoén lekorean salán: eta ethor cequión nescatobat, cioela, Hi-ere Iesus Galileanoarequin incén. Baina harc vka ceçan gucién aitzinean, cioela, Etzeaquinat cer dionán. Eta hura corralerat ilkiten cela ikus ceçan berce nescato batec: eta erran ciecén han ciradeney, Haur-ere Iesus Nazarenorequin cen. Eta berriz vka ceçan iuramendurequin, cioela, Ezteçagut guiçona. Eta appur-baten buruän ethor citecen present içan ciradenac, eta erran cieçoten Pierrisi, Eguiazqui hi-ere hetaric aiz: ecen eure minçatzeac-ere declaratzen au. Orduan has cedin maradicatzen eta arnegatzen, cioela, Ezteçagut guiçona. Eta bertan oillarrac io ceçan. Orduan orhoit cedin Pierris Iesusec erran ceraucan hitzaz, ceinec erran baitzeraucan, Oillarrac io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauc. Eta camporat ilkiric nigar eguin ceçan mingui. Guero goiça ethorri cenean, conseillu eduqui ceçaten Sacrificadore principal eta populuco Anciano guciéc Iesusen contra, hura heriotara eman leçatençat. Eta estecaturic eraman ceçaten, eta liura cieçoten Pontio Pilate gobernadoreari. Orduan Iudasec, hura traditu çuenac, çacussanean hura condemnatu cela vrriquituric, itzul cietzén hoguey eta hamar diruäc Sacrificadore principaley eta Ancianoey. Cioela, Bekatu eguin dut, odol innocentaren traditzeaz. Baina hec erran ceçaten, Cer dohacu guri? hic dacussála. Eta diruäc iraitziric templean, retira cedin, eta ioanic, vrka ceçan bere buruä. Orduan Sacrificadore principalec diruäc harturic erran ceçaten, Ezta sori hauc thesaurean eçar ditecen, ecen odol precioa da. Eta conseillu harturic, eros ceçaten heçaz topinaguile baten landá estrangeren ohortz leku. Halacotz deithu içan da landa hura, odol-landa, egungo egunerano. Orduan compli cedin Hieremias prophetáz erran içan cena, cioela, Eta hartu vkan dituzté hoguey eta hamar diruäc, estimatu içan denaren precioa, cein estimatu içan baita Israeleco haourréz: Eta eman dituzte hec tupinaguile baten landaren erosteco, Iaunac niri ordenatu cerautan beçala. Eta Iesus eraman cedin Gobernadorearen aitzinera, eta interroga ceçan Gobernadoreac, cioela, Hi aiz Iuduén Reguea? Iesusec erran cieçón, Hic dioc. Eta accusatu içanic Sacrificadore principaléz eta Ancianoéz, deus etzeçan ihardets. Orduan diotsa Pilatec, Eztançuc cembat gauça hire contra testificatzen duten? Eta etzieçón ihardets hitz batetara-ere: hala non miresten baitzuen Gobernadoreac haguitz. Bada bestán costumatu çuen Gobernadoreac populuari beréc nahi çutén presoner baten largatzera. Eta orduan baçutén presoner notablebat, Barabbas deitzen cenic. Bildu ciradenean bada hec, erran ciecén Pilatec, Cein nahi duçue larga dieçaçuedan? Barabbas, ala Iesus, deitzen dena Christ? Ecen baceaquian inuidiaz hura liuratu çutela. Eta hura alki iudicialean iarriric cegoela, igor cieçón bere emazteac, cioela, Eztuála hic deus iusto horrequin, ecen anhitz iragan diat egun ametsetaric horrengatic. Orduan Sacrificadore principaléc eta Ancianoéc burutan eman cieçoten populuari Barabbasen esca litecen, eta Iesus hil eraci leçaten. Eta ihardesten çuela Gobernadoreac erran ciecén, Biotaric cein nahi duçue larga dieçaçuedan? Eta hec erran cieçoten, Barabbas. Erran ciecén Pilatec, Cer eguinen dut beraz Iesusez Christ deitzen denaz? Diotsate guciéc, Crucifica bedi. Eta Gobernadoreac dioste, Baina cer gaizqui eguin du? Orduan hec ohiu guehiago eguiten çutén, erraiten çutela, Crucifica bedi. Eta ikussiric Pilatec ecen etzuela deus probetchatzen, baina tumultoa handitzenago cela, vr harturic ikuz citzan escuac populuaren aitzinean, cioela, Innocent naiz ni iusto hunen odoletic: çuec ikussaçue. Eta ihardesten çuela populu guciac erran ceçan, Horren odola dela gure gainean eta gure haourren gainean. Orduan larga ciecén Barabbas: eta Iesus açotaturic liura ciecén crucifica ledinçát. Orduan gobernadorearen gendarmeséc eramanic Iesus pretoriora, bil ceçaten haren aitzinera banda gucia. Eta billuci çutenean eman cieçoten soinera escarlatazco mantobat. Eta elhorrizco coroabat plegaturic eçar ceçaten haren buru gainean, eta canaberabat haren escuinean: eta haren aitzinean belhauricatuz truffatzen ciraden harçaz erraiten çutela, Vngui hel daquiala, Iuduen Regueá. Eta thu eguinic haren contra, har ceçaten canabera hura, eta haren buruäri ceraunsaten. Guero harçaz truffatu ciradenean, eraunz cieçoten mantoa, eta vezti ceçaten bere abillamenduez: eta eraman ceçaten crucificatzera. Eta ilki ciradenean eriden ceçaten guiçon Cyreniano Simon deitzen cembat: haur bortcha ceçaten haren crutzearen eramaitera. Eta ethorri ciradenean Golgotha deitzen den lekura (cein erran nahi baita hambat nola bur-heçur lekua) Eman cieçoten vinagre edatera behaçunarequin nahastecaturic: eta dastatu çuenean etzuen edan nahi vkan. Eta crucificatu çutenean parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric: compli ledinçát Prophetáz erran cena, Partitu vkan dituzte ene abillamenduac, eta ene arroparen gainean çorthe egotzi vkan duté. Eta iarriric ceudela beguiratzen çutén hurá han. Eta eçar ceçaten haren buru garayan haren causá scribaturic, HAVR DA IESVS IVDVEN REGVEA. Orduan crucificatu içan dirade harequin bi gaichtaguin bata escuinetic eta bercea ezquerretic. Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten hura, bere buruäc higuitzen cituztela, Eta cioitela, Hic templea deseguiten duanorrec, eta hirur egunez edificatzen, empara eçac eure buruä: baldin Iaincoaren Semea bahaiz, iauts adi crutzetic. Halaber Sacrificadore principaléc-ere truffatzen ciradela Scribequin eta Ancianoequin, erraiten çutén. Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara diro: baldin Israeleco Regue bada, iauts bedi orain crutzetic, eta sinhetsiren dugu hori. Fida da Iaincoa baithan, empara beça orain, baldin haren gogaraco bada: ecen erran du, Iaincoaren Semea naiz. Hura bera, harequin crucificatu ciraden gaichtaguinec-ere reprotchatzen ceraucaten. Baina sey orenetaric bedratzi orenetarano lur guciaren gainean ilhumbe eguin cedin. Eta bedratzi orenén inguruän oihuz iar cedin Iesus ocengui, cioela, Eli, Eli, lama sabachthani? erran nahi baita, Ene Iaincoa, Ene Iaincoa, ceren abandonnatu nauc? Eta han present ciradenetaric batzuc hori ençunic, cioiten, Elias deitzen du hunec. Eta bertan laster eguinic hetaric batec, eta spongiabat harturic vinagrez betheric, eta eçarriric canabera baten inguruän, edatera eman cieçón. Eta bercéc erraiten çuten, Vtzac, dacussagun, eya ethorriren denez Elias horren emparatzera. Eta orduan Iesusec berriz ocengui oihu eguinic, spiritua renda ceçan. Eta huná, templeco velá erdira cedin bi çathitara, garaitic behererano, eta lurra ikara cedin, eta harriac, erdira citecen. Eta monumentac irequi citecen, eta anhitz Saindu lo ceunçanén gorputzac iaiqui citecen. Eta monumentetaric ilkiric haren resurrectione ondoan, sar citecen ciuitate saindura, eta aguer cequizquien anhitzi. Eta Centenera, eta harequin Iesusen beguirale ceudenac, lur ikaratzea eta eguin içan ciraden gauçác ikussiric, ici citecen haguitz, erraiten çutela, Eguiazqui Iaincoaren Semea cen haur. Han ciraden halaber anhitz emazte vrrundanic beha ceudela, cein iarreiqui içan baitzaizcan Iesusi Galileatic, hura cerbitzatzen çutela. Hetaric cen, Maria Magdalena, eta Maria Iacquesen eta Iosesen ama, eta Zebedeoren semen amá. Eta arrastu cenean, ethor cedin guiçon abratsbat Arimathiatic, Ioseph deitzen cenic, hura-ere Iesusen discipulu içan cen. Haur ethor cedin Pilatgana, eta esca cequión Iesusen gorputzaren: orduan mana ceçan Pilatec renda ledin gorputza. Eta gorputza harturic Iosephec mihisse churi batetan barna eçar ceçan. Eta eçar ceçan bere monument berri arroca batetan ebaquia çuenean: eta harri handibat monument borthara itzuliric, ioan cedin. Eta Maria Magdalena eta Maria bercea ciraden han iarriac sepulchre aurkán. Eta biharamunean, cein baita Sabbathoaren preparatione ondoan, bil citecen Sacrificadore principalac, eta Phariseuac Pilatgana. Erraiten çutela, Iauna, orhoitu gaituc nola abusari harc vici cela erran ceçan, Ondoco heren egunean resuscitaturen naiz. Mana eçac bada beguira dadin sepulchrea heren egunerano, haren discipuluéc gauäz ethorriric, hura ebats ezteçaten, eta populuari derroten, Resuscitatu da hiletaric: eta halaz baitate azquen errorea lehena baino gaichtoago. Eta erran ciecén Pilatec, Badituçue goardac: çoazte, segura çaitezte daquiçuen beçala. Hec bada ioanic segura ceçaten sepulchrea, harria ciguilaturic, goardequin. Eta Sabbath azquencean asteco lehen arguitu behar cen egunean, Maria Magdalena eta Maria bercea ethor citecen sepulchrearen ikustera. Eta huná, lur ikaratze handibat eguin cedin: ecen Iaunaren Aingueruä iauts cedin cerutic, eta ethorriric aldara ceçan harria borthatic, eta iarriric cegoen haren gainean. Eta cen haren ikartzea chistmista beçala, eta haren abillamendua churi elhurra beçala. Eta haren beldurrez, ici citecen goardác, eta hilac beçalaca citecen. Baina ihardesten çuela Aingueruäc erran ciecén emaztey, Çuec eztuçuela beldurric: ecen badaquit Iesus crucificatu içan denaren bilha çabiltzatela: Ezta hemen: ecen resuscitatu içan da, erran çuen beçala: çatozte ikussaçue Iauna eçarri içan cen lekua. Eta bertan ioanic erreçue haren discipuluey, ecen resuscitatu dela: eta huná, çuen aitzinean doa Galileara: han hura ikussiren duçue. Huná, erran drauçuet. Eta bertan partituric monumentetic iciapen eta bozcario handirequin, laster eguin ceçaten haren discipuluey declaratzera. Baina hec haren discipuluey declaratzera cioacela, huná, Iesus aitzinera ethor cequien, cioela, Vngui hel daquiçuela. Eta hec hurbilduric lot cequiztén haren oiney, eta adora ceçaten hura. Orduan dioste Iesusec, Eztuçuela beldurric: çoazte, declara ieceçue ene anayey, doacen Galileara: eta han ikussiren nauté. Hec partitu eta, huná, goardetaric batzu ethor citecen hirira, eta declara cietzén Sacrificadore principaley eguin içan ciraden gauça guciac. Orduan bilduric Ancianoequin, eta conseillu harturic, diru somma ona eman ciecén gendarmesey: Cioitela, Erraçue, Haren discipuluéc gauaz ethorriric, hura ebatsi vkan duté gu lo gaunçala. Eta baldin hori gobernadoreac ençun badeça, guc sinhets eraciren draucagu, eta eguitecotaric idoquiren çaituztegu. Eta hec diruä harturic eguin ceçaten iracatsi içan ciraden beçala: eta publicatu içan da propos haur Iuduén artean egungo egunerano. Baina hameca discipuluac ioan citecen Galilearát, mendira, non ordenatu baitzarauen Iesusec. Eta hura ikussiric adora ceçaten: eta batzuc duda ceçaten. Eta hurbilduric Iesus minça cequién, cioela, Eman içan çait niri bothere gucia ceruän eta lurrean. Çoazte bada eta iracats itzaçue gende guciac: batheyatzen dituçuela Aitaren eta Semearen eta Spiritu sainduaren icenean: Iracasten dituçuela nic manatu drauçuedan guciaren beguiratzen: eta huná, ni çuequin naiz bethiere munduaren finerano. Amen. IESVS CHRIST Iaincoaren Semearen Euangelio hatsea: Scribatua den beçala Prophetetan, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec appainduren baitu hire bidea hire aitzinean Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, plana itzaçue haren bidescác. Batheyatzen ari cen Ioannes desertuan, eta predicatzen çuen emendamendutaco baptismoa bekatuén barkamendutan. Eta ioaiten cen harengana Iudeaco herri gucia eta Ierusalemecoac: eta batheyatzen ciraden guciac harenganic Iordaneco fluuioan, bere bekatuac confessatzen cituztela. Eta cen Ioannes veztitua camelu biloz, eta larruzco guerrico batez bere guerruncean inguru, eta othi eta bassezti iaten çuen. Eta predicatzen çuen, cioela, Ethorten da ni baino borthitzago dena ene ondoan, ceinen çapatetaco hedearen beheitituric ezpainaiz lachatzeco digne. Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez, baina harc batheyaturen çaituzte Spiritu sainduaz. Eta guertha cedin egun hetan, Iesus ethor baitzedin Nazareth Galileacotic, eta batheya baitzedin Ioannesganic Iordanean. Eta bertan ilkiten cela vretic, ikus citzan ceruäc erdiratzen, eta Spiritu saindua vsso columbabat beçala haren gainera iausten. Eta voz-bat eguin cedin ceruètaric, cioela, Hi aiz ene Seme maitea ceinetan hartzen baitut neure atseguin ona. Eta bertan Spirituac irion ceçan hura desertura. Eta egon cedin han desertuan berroguey egun, tentatzen cela Satanez: eta cen bassa bestiequin, eta Aingueruèc cerbitzatzen çuten. Eta Ioannes hatzaman ican cenean, ethor cedin Iesus Galileara, predicatzen çuela Iaincoaren resumaren Euangelioa: Eta cioela, Complitu da demborá, eta hurbil da Iaincoaren resumá: emenda çaitezte, eta sinhets eçaçue Euangelioa. Eta Galileaco itsas bazterrean çabilala ikus citzan Simon eta Andriu haren anayea, sareac itsassora egoizten cituztela (ecen pescadore ciraden) Eta erran ciecen Iesusec, Çatozte ene ondoan eta eguinen çaituztet guiça pescadore. Eta bertan vtziric bere sareac iarreiqui içan çaizcan. Eta handic aitzinachiago ioanic, ikus citzan Iacques Zebedeoren semea eta Ioannes haren anayea, hec-ere vncian bere sareac adobatzen cituztela. Eta bertan dei citzan hec: eta bere aita Zebedeo vncian vtziric languilequin, iarreiqui içan çaizcan. Guero sartzen dirade Capernaum-en, eta bertan Sabbath egunean sarthuric synagogán, iracasten ari cen. Eta spantaturic ceuden haren doctrináz, ecen iracasten cituen authoritate çuenac beçala, eta ez Scribéc beçala. Eta cen hayén synagogán guiçombat spiritu satsua çuenic, eta oihuz iar cedin, Cioela, Ah, Cer da hire eta gure artean Iesus Nazarenoa? gure deseguitera ethorri aiz? ba ceaquiat nor aicen, hi aiz Iaincoaren saindua. Eta mehatcha ceçan hura Iesusec, cioela, Ichil adi, eta ilki adi horrenganic. Eta spiritu satsua hura çathituric, eta ocengui oihuz iarriric, ilki cedin harenganic. Eta spanta citecen guciac, hala non bere artean galdez baitzeuden, cioitela, Cer da haur? cer doctrina berri da haur? authoritatez spiritu satsuac-ere manatzen baititu eta obeditzen baitute? Eta io ceçan haren famác bertan Galilea inguruco comarca gucia. Eta bertan synagogatic ilkiric, ethor citecen Simonen eta Andriuen etchera Iacquesequin eta Ioannesequin. Eta Simonen ama-guinharreba cetzan helgaitzarequin: eta bertan minçatu içan çaizcan harçaz. Orduan hurbilduric goiti ceçan hura escutic harturic, eta bertan vtzi ceçan helgaitzac: eta harc cerbitza citzan. Eta arratsean, iguzqui sartzean, ekarten cerautzaten gueizqui ceuden guciac eta demoniatuac. Eta hiri gucia borthara bildua cen. Eta senda citzan erharçun diuersez eri ciraden guciac: eta anhitz deabru campora egotz ceçan, eta etzituen deabruac minçatzera vtziten nola hura eçagutu vkan lutén. Guero goicean oraino ilhun handia cela iaiquiric ilki cedin, eta ioan cedin leku desertu batetara, eta han othoitz eguiten çuen. Eta iarreiqui içan çaizcan Simon eta harequin ciradenac. Eta eriden çutenean, erran cieçoten, Guciac hire bilha diabiltzac. Orduan dioste Goacen hurbilengo burguètara: han-ere predica deçadançat: ecen hartacotzat ilki içan naiz. Eta predicatzen çuen hayén synagoguetan, Galilea gucian: eta deabruac campora egoizten cituen. Eta ethor cedin harengana sorhayobat, othoitz eguiten ceraucala, eta hari belhauricaturic ciotsala, Baldin nahi baduc chahu ahal neçaquec. Orduan Iesusec compassione harturic eta escua hedaturic, hunqui ceçan hura, eta erran cieçón, Nahi diat, aicén chahu, Eta hori erran çuenean, bertan ioan cedin harenganic sorhayotassuna, eta chahu cedin. Eta hura mehatchaturic bertan igor ceçan camporát: Eta erran cieçón, Beguirauc nehori deus ezterroan: baina ohá, eta eracuts aquio Sacrificadoreari, eta presenta itzac eure garbitzeagatic Moysesec manatu dituen gauçác hæy testimoniagetan. Baina hura ilkiric has cedin anhitz gauçaren publicatzen, eta beharquiaren manifestatzen, hala non guehiagoric aguerriz Iesus ecin sar baitzaiten hirira, baina lekorean leku desertuetan cen, eta ethorten ciraden harengana alde gucietaric. ETa berriz sar cedin Capernaumen cembeit egunen buruan, eta ençun içan da ecen etchean cela. Eta bertan anhitz bildu içan dirade hambat non bortha aldiriéc-ere ecin eduqui baitzitzaqueizten: eta declaratzen cerauen hitza. Orduan ethor citecen batzu herengana, ekarten çutela laurez eramaiten cen paralyticobat. Eta ceren ecin hurbil baitzaquidizquion gendetzearen causaz, aguer ceçaten Iesus cen etche gaina, eta hura çulhaturic, erauts ceçaten paralyticoa cetzan ohea. Orduan Iesusec hayén fedea ikussiric, erran cieçón paralyticoari, Semé, barkatu çaizquic eure bekatuac. Eta Scribetaric batzu ciraden han iarriac, eta iharduquiten çuten bere bihotzetan, hunela, Cergatic haur hunela blasphemio erraiten ari da? Norc bekatuac barka ahal ditzaque Iaincoac berac baicen? Eta bertan eçaguturic Iesusec bere spirituaz, ecen hala ciharducatela berac baithan, erran ciecen, Cergatic horrelaco gaucez diharducaçue çuen bihotzetan. Cein da erratchago, erraitea paralyticoari, Barkatu çaizquic bekatuac, ala erraitea, Iaiqui adi, eta har eçac eure ohea, eta ebil adi? Daquiçuençat bada ecen guiçonaren Semeac baduela bothere bekatuén barkatzeco lurrean (diotsa paralyticoari) Hiri diossat, Iaiqui adi, eta har eçac eure ohea, eta habil eure etcherát. Eta bertan iaiqui cedin, eta ohea harturic, ilki cedin gucién presentian: hala non guciac spantatuac baitzeuden, eta glorificatzen baitzuten Iaincoa, erraiten çutela, Egundano hunelaco gauçaric eztugu ikussi. Eta ilki cedin berriz itsas alderat: eta populu gucia ethorten cen harengana, eta iracasten cituen hec. Eta vrruti iragaiten cela, ikus ceçan, Leui Alpheoren semea peage lekuan iarriric, eta erran cieçón, Arreit niri. Eta iaiquiric iarreiqui cequión. Eta guertha cedin, Iesus haren etchean mahainean iarriric cegoela, anhitz publicano eta gende vicitze gaichtotaco iar baitzedin Iesusequin eta haren discipuluequin, ecén anhitz ciraden eta iarreiqui içan çaizcan. Eta Scribéc eta Phariseuéc ikussiric publicanoequin eta gende vicitze gaichtotacoequin iaten çuela, erran ciecén haren discipuluey, Cergatic publicanoequin eta vicitze gaichtotacoequin iaten du eta edaten? Eta haur ençunic Iesusec dioste, Osso diradenéc eztute medicuren beharric: baina eri diradenéc: ecen ez naiz ethorri iustoén deitzera: baina bekatoren, emendamendutara. Eta Ioannesen eta Phariseuén discipuluéc barur eguiten çutén: eta hec ethorten dirade eta diotsate, Cergatic Ioannesen eta Phariseuen discipuluéc barur eguiten dute, eta hire discipuluéc ezpáitute baruric eguiten? Eta erraiten draue Iesusec: Ezteyetaco gendéc baruric ahal daidite ezcondua hequin deno? ezcondua berequin duteno baruric ecin daidite. Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua, eta orduan barur eguinen duté egun hetan. Eta nehorc oihal pedaçu latz-bat eztu iosten abillamendu çar batetan, ezpere haren compligarri berri harc edequiten drauca çarrari, eta gaizcoatzenago da ethendurá. Halaber nehorc eztu eçarten mahatsarno berria çahagui çarretan: ezpere mahatsarno berriac lehertzen ditu çahaguiac eta mahatsarnoa issurten da, eta çahaguiac galtzen dirade baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarri behar da. Eta guertha cedin hura iragaiten baitzen Sabbath egun-batez ereincetan gaindi, eta has citecen haren discipuluac bidean cioacela buruca idoquiten. Eta Phariseuéc erran cieçoten, Horrá, cergatic eguiten duté Sabbathoan eguin sori eztena? Eta harc erran ciecén, Eztuçue egundano iracurri vkan, cer eguin çuen Dauid-ec necessitate çuenean, eta gossetu cenean bera eta harequin ciradenac? Nola sarthu içan cen Iaunaren etchean Abiathar Sacrificadore principalaren demborán: eta propositioneco oguiac ian vkan cituen, Sacrificadorén baicen iateco sori etziradenac, eta nola harequin ciradeney-ere eman cerauen? Guero erran ciecén: Sabbathoa guiçonagatic eguin içan da, ez guiçona Sabbathoagatic. Bada guiçonaren Semea Sabbathoaren-ere iabe da. Guero sar cedin berriz synágogán, eta cen han guiçombat escua eyhartua çuenic. Eta gogoatzen çutén eya Sabbathoan sendaturen çuenez accusa leçatençat. Eta diotsa guiçon escu eyhartua çuenari, Iaiqui adi artera. Guero dioste, Sabbathoan vngui eguitea da sori, ala gaizqui eguitea? persona baten emparatzea, ala hiltzea: baina hec ichilic ceuden. Eta hetarát inguru behaturic asserrerequin, eta hayén bihotzeco obstinationeaz contristaturic, diotsa guiçonari, Heda eçac eure escua: Eta heda çeçan, eta haren escua, bercea beçain senda cedin. Orduan ilkiric Phariseuéc, bertan Herodianoequin conseillu eduqui ceçaten haren contra, hura hil lecatençat. Baina Iesus bere discipuluequin retira cedin itsas alderát: eta iarrequi cequión gendetze handia Galileatic eta Iudeatic. Eta Ierusalemetic, eta Idumeatic, eta Iordanaz berce aldetic: eta Tyreco eta Sydoneco inguruètan habitatzen ciradenetaric gendetze handi, ençunic cein gauça handiac eguiten cituen, ethor citecen harengana. Eta erran ciecén bere discipuluey vncichobat bethi prest eduqui lequión, gendetzearen causaz, hers ezleçatençát. Ecen anhitz sendatu vkan çuen, hala non afflictionetan ciraden guciac oldartzen baitziraden harengana hunqui lecatençat. Eta spiritu satsuéc hura ikusten çutenean, haren aitzinera bere buruäc egoizten cituztén, eta oihu eguiten çuten, cioitela, Hi aiz Iaincoaren Sem 12 Bain Baina harc haguitz mehatchatzen cituen, manifesta ez leçatençat. Guero igan cedin mendi batetara, eta dei citzan beregana nahi cituenac: eta ethor citecen harengana. Eta ordena citzan hamabi harequin içateco, eta predicatzera igorteco: Eta lutén bothere eritassunén sendatzeco, eta deabruén campora egoizteco. Lehenic Symon, (ceini icen eman baitzieçon Pierris:) Eta Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes Iacquesen anayea, (eta hæy icen eman ciecén Boanerges, erran nahi baita, igorciri semeac) Eta Andriu eta Philippe, eta Bartholomeo, eta Mattheu, eta Thomas, eta Iacques Alpheoren semea, eta Thaddeo, eta Simon Cananeoa, Eta Iudas Iscariot, ceinec bera traditu-ere baitzuen. Eta ethor citecen etchera: eta berriz gendetze handibat bil cedin, hala non oguiaren iateco artea -ere ecin har baitziroiten. Eta haur ençun çutenean haren ahaideac ilki citecen hatzaman leçatençat: ecen erraiten çuten, çoratu cela. Eta Ierusalemetic iautsi içan ciraden Scribéc erraiten çutén, ecen Beelzebub çuela, eta deabruén princearen partez deabruac campora egoizten cituela. Eta hec beregana deithuric, erran ciecén comparationez, Nolatan Satanec Satan campora egotz ahal deçaque. Ecen baldin resumabat bere contra partitua bada, ecin dauque resuma hura. Eta baldin etchebat bere contra partitua bada, ecin dauque etche hura. Hala baldin Satan-ere altcha badadi eta partitua bada bere contra, ecin dauque, baina fin du. Ecin nehorc borthitz baten ostillamenduac, haren etchera sarthuric, pilla ahal ditzaque, baldin lehen borthitza esteca ezpadeça: eta orduan haren etchea pillaturen du. Eguiaz erraiten drauçuet, ecen bekatu guciac guiçonén seméy barkaturen çaiztela, eta blasphematu dituqueizten blasphemio guciac: Baina norc-ere blasphematuren baitu Spiritu sainduaren contra eztu barkamenduric vkanen seculan, baina içanen da condemnatione eternalaren hoguendun. Ecen erraiten çuten, Spiritu satsua du. Ethorten dirade bada haren anayeac eta haren ama: eta lekorean ceudela igor citzaten batzu harengana, haren deitzera. Eta iarriric cegoen haren inguruän gendetzea, eta hec erran cieçoten, Huná, hire amac eta hire anayéc lekorean galdeguiten aute. Orduan ihardets ciecén, cioela, Nor da ene ama, edo ene anayeac? Eta inguru behatu çuenean haren inguruän iarriric ceuden discipuluetara, dio, Huná ene ama, eta ene anayeac. Ecen norc-ere eguine baitu Iaincoare vorondatea, hura da ene anaye eta ene arreba, eta ama Guero berriz has cedin iracasten itsas bazterrean: eta bil cedin harengana gendetze handi, hala non bera vncira sarthuric, iarriric baitzegoen itsassoan: eta populu gucia itsas costan leihorrean cen. Eta iracasten cerauen comparationez anhitz gauça, eta erraiten cerauen bere doctrinán, Ençun eçaçue, Huná, ereillebat ilki cedin ereitara. Eta guertha cedin ereitean, partebat eror baitzedin bide bazterrera, eta ethor citecen ceruco choriac, eta irets ceçaten hura. Eta berce partebat eror cedin leku harriçuetara, non ezpaitzuen lur anhitzic: eta bertan ilki cedin, ceren ezpaitzuen lur barnetassunic. Baina iguzquia goratu cenean, erre cedin: eta ceren erroric ezpaitzuen, eyhar cedin. Eta berce partebat eror cedin elhorri artera, eta elhorriac handi citecen, eta itho ceçaten hura, eta etzeçan fructuric eman. Eta bercea eror cedin lur-onera, eta eman ceçan fructu goratzen eta handitzen cenic, eta ekar ceçan bihi batac hoguey eta hamar, eta berceac hiruroguey, eta berceac ehun. Orduan erran ciecén, Ençuteco beharriric duenac, ençun beça. Eta bera cela, interroga ceçaten haren inguruän hamabiequin ciradenéc, comparationeaz. Eta erran ciecén, Çuey eman çaiçue Iaincoaren resumaco secretuaren eçagutzea: baina lekorean diradeney comparationez gauça guciac tractatzen çaizte: Dacussatela ikus deçatençat, eta eztaquizquión ohart: eta dançutela ençun deçaten, eta adi ezteçaten: conuerti eztitecen eta bekatuac barka ez taquizquién. Eta erran ciecen, Eztaquiçue comparatione haur? Eta nolatan comparatione guciac eçagutiren dituçue? Ereilleac hitza ereiten du. Bada hauc dirade bide bazterrera hacia recebitzen dutenac, ceinétan ereiten baita hitza: baina ençun dutenean, bertan ethorten da Satan, eta kencen du hayen bihotzetan erein cen hitza. Eta hauc dirade halaber leku harriçuetara hacia recebitzen dutenac: eta ençun dutenean hitza, bertan bozcariorequin recebitzen dute hura. Eta eztute erroric berac baithan, baina iraute gutitaco dirade: guero heltzen denean tribulationeric edo persecutioneric hitzagatic, bertan scandalizatzen dirade. Eta hauc dirade elhorri artera hacia recebitzen dutenac, hauc dirade, diot, hacia ençuten dutenac: Baina mundu hunetaco ansiéc, eta abrastassunezco enganioac, eta berce gaucetaco guthiciéc barneraric ithotzen dute hitza, eta fructu gabetzen da. Eta hauc dirade lur onera hacia recebitu dutenac, ceinéc hitza ençuten baitute, eta recebitzen, eta fructu ekarten, batac hoguey eta hamar, eta berceac hiruroguey, eta berceac ehun. Erran ciecén halaber, Ala candela ekarten da gaitzurupean, edo ohapean eçar dadinçat? eza candelerean eçar dadinçat? Ecen ezta deus secreturic aguerturen eztenic, edo estal ahal daitenic: baina campora ethorri behar da. Baldin nehorc ençuteco beharriric badu, ençun beça. Guehiago erran ciecén, Gogoauçue cer ençuten duçuen: cer neurriz neurturen baituçue, neurturen çaiçue, eta emendaturen çaiçue, çuey ençuten duçuenoy. Ecen duenari, emanen çayó: eta deusic eztuenari, duena-ere edequiren çayó. Guehiago erraiten çuen, Iaincoaren resumá da, guiçón hacia lurrera egotziric gau eta egun lo etzaten eta iaiquiten liçaten baten ançora. Eta hacia ilkiten eta hatzen licén, harc ezlaquiala nola, Ecen bere buruz lurrac fructu ekarten du, behin belhar, guero buru, guero ogui bihi bethea buruän. Eta aguertu denean fructua, bertan guiçonac du eçarten iguiteyá: ceren prest baita vztá. Guero cioen, Cer irudi duela erranen dugu Iaincoaren resumác? edo cer comparationez comparaturen dugu hura? Hura da mustarda haci bihibat beçala, cein lurrean ereiten denean, baita lurrean diraden haci gucietaco chipiena: Baina erein den ondoan, goratzen da, eta berce belhar gucietaco handiena eguiten da: eta adar handiac eguiten ditu hala non ceruco choriec ohatzeac eguin ahal baititzaqueizte haren itzalean. Eta anhitz hunelaco comparationez tractatzen cerauen hitza, ençun ahal ciroitenaren araura. Eta comparatione gabe etzayen minçatzen: baina appartean bere discipuluey declaratzen cerauzten gauça guciac. Eta erran ciecén egun hartan, arrastu cenean, Iragan gáitecen vraren berce aldera. Eta populua vtziric har ceçaten hura vncian cen beçala: baina berce vncitchoac-ere baciraden harequin. Orduan altcha cedin haice buhumba handibat, eta bagác sartzen ciraden vncira, hala non ia bethatzen baitzén. Eta hura vnciaren guibeleco aldean cetzan lo bururdi baten gainean: orduan iratzartzen dute, eta diotsate, Magistruá, eztuc ansiaric ceren galduac goacen? Eta iratzarri cenean mehatcha ceçan haicea, eta erran cieçón itsassoari, Ichil adi, eta gueldi adi. Orduan cessa cedin haicea, eta tranquilitate handi eguin cedin. Eta erran ciecén Cergatic çarete horrela icior? nola eztuçue federic? Eta ici citecen icidura handiz: eta erraiten çuten elkarren artean, Baina nor da haur, haiceac eta itsassoac, ere obeditzen baitute? Eta ethor citecen itsassoaren berce aldera, Gadarenoén comarcara. Eta ilki cenean vncitic, bertan aitzinera ethor cequión thumbetaric spiritu satsua çuen guiçombat: Ceinec bere egoitea baitzuen thumbetan, eta cadenaz-ere nehorc ecin esteca ciroen. Ceren anhitzetan cepoz eta cadenaz estecatu içan cenean hauts baitzitzan cadenác, eta çathica cepoac: eta nehorc ecin ceba ceçaqueen. Eta bethiere egun eta gau mendietan eta thumbetan cen oihuz cegoela, eta bere buruäri harriz ceraunsala. Eta ikussi çuenean Iesus vrrundanic, laster eguin ceçan eta gur cequión: Eta oihuz voz goraz erran ceçan, Cer da hire eta ene artean, Iesus Iainco subiranoaren Semea? adiuratzen aut Iaincoaren partez ezneçan tormenta. (Ecen erraiten ceraucan, Ilki adi spiritu satsuá, guiçon horrenganic) Orduan interroga ceçan hura, Nola da hire icena? Eta ihardets ceçan, cioela, Legio diat icen: ecen anhitz gaituc. Eta othoitz handi eguiten çeraucan, ezlitzan igor comarca hartaric campora. Eta cen han mendi aldean vrdalde handibat alha cenic. Eta othoitz eguin cieçoten deabru hec guciéc, cioitela, Igor gaitzac vrdetara, hetara sar gaitecençat. Eta permetti ciecén bertan Iesusec. Eta ilkiric spiritu satsuac lar citecen vrdetara, eta oldar cedin vrdaldea gainetic behera itsassora (eta baciraden bi millaren inguruä) eta itho citecen itsassoan. Eta vrdeac bazcatzen cituztenéc ihes eguin ceçaten, eta ekar citzaten berriac hirira eta campocoetara: Orduan ilki citecen ikustera cer eguin içan cen. Eta ethorten dirade Iesusgana, eta ikusten dute demoniatu içan cena iarriric eta veztituric eta cençaturic, legionea vkan çuena diot: eta ici citecen. Eta haur ikussi çutenéc erran ciecén hæy, nola demoniatuari heldu içan çayon, eta vrdéz. Orduan hec has cequizquión othoitz eguiten parti ledin hayén comarquetaric. Eta hura sarthu cenean vncira, othoiztez çayon demoniatu içan cena harequin licén. Ioan cedin bada, eta has cedin predicatzen Decapolisen cein gauça handiac eguin cerautzan Iesusec: eta guciéc miresten çuten. Eta iragan cenean Iesus vncian berriz berce aldera, populu handi bil cedin harengana, eta cen itsas bazterrean. Eta huná, ethor cedin synagogaco principal Iairus deitzen cembat, eta ikussi çuenean hura, egotz ceçan bere burua haren oinetara. Eta othoitz handi eguiten ceraucan, cioela, Ene alabatchoa hurrenean duc: othoitz eguiten drauat, ethor adin, eta eçar ditzán escuac haren gainean, senda dadinçát eta vici den. Eta ioan cedin Iesus harequin, eta populu handi çarreyón, eta hertsen çuten. Eta emaztebat cen odol iariatzea hamabi vrthe hetan çuenic: Eta anhitz suffritu vkan çuen anhitz medicutaric, eta berea gucia despendatu çuen, eta etzén deus probetchatu, baina gaizcoatuago içan cen. Hura Iesusez minçatzen ençunic, ethor cedin gendetzean guibeletic, eta hunqui ceçan haren arropá. Ecen erraiten çuen, Baldin haren abillamenduac hunqui baditzat ber, sendaturen naiz Eta bertan agor cedin haren odol ithurria: eta sendi ceçan bere gorputzean sendatu cela plaga hartaric. Eta bertan Iesusec bere baithan eçaguturic harenganic ilki içan cen verthutea, itzuliric gendetzean, erran ceçan, Norc hunqui ditu ene abillamenduac? Eta erran cieçoten bere discipuluec, Badacussac gendetzeac hertsen auela, eta dioc, Norc hunqui nau? Eta inguru behatzen çuen, haur eguin çuena ikus leçançat. Eta emaztea beldurric eta ikararic, nola baitzaquian hura baithan eguin içan cena, ethor cedin, eta egotz ceçan bere buruä haren aitzinera, eta erran cieçón eguia gucia. Eta harc erran cieçón, Alabá, eure fedeac saluatu au, habil baquerequin, eta aicén sendo eure plagatic. Oraino hura minço cela ethor citecen batzu synagogaco principalarenetic, cioitela, Hire alabá hil duc, cergatic fatigatzen duc Magistrua? Eta Iesusec erraiten cen hitz haur ençun çuen beçain sarri, diotsa synagogaco principalari, Eztuála beldurric, sinhetsac solament. Eta etzeçan permetti nehor iarreiqui lequión Pierris, eta Iacques, eta Ioannes Iacquesen anayea baicen. Guero ethor cedin synagogaco principalaren etchera, eta ikus citzan tumultoa, eta nigarrez ceudenac, eta dolu handi ekarten çutenac. Eta sarthuric dioste, Cergatic tormentatzen çarete, eta nigarrez çaudete? nescatchá ezta hil, baina lo datza. Eta irriz ceuden harçaz: baina harc guciac idoquiric campora, har citzan nescatcharen aitá eta amá, eta harequin ciradenac, eta sartzen da nescatchá cetzan lekura. Eta harturic nescatcharen escua, diotsa, Talitha-cumi: erran nahi baita, Nescatchá (hiri diosnat) iaiqui adi. Eta bertan iaiqui cedin nescatchá, eta baçabilan: ecen hamabi vrthetacoa cen: eta spantamendu handiz spanta citecen. Eta haguitz manatu vkan ditu, nehorc haur ezlaquian: eta erran ceçan iatera nescatchari eman lequión. Guero parti cedin handic, eta ethor cedin bere herrira, eta baçarreitzan bere discipuluac. Eta ethorri cenean Sabbathoa, has cedin synagogán iracasten, eta ençuten çutenetaric anhitzec miresten çuten, cioitela, Nondic huni gauça hauc? eta ceric da huni eman içan çayon sapientia haur, eta are hunelaco verthuteac hunen escuz eguiten baitirade? Ezta haur charpanter? Mariaren seme, Iacquesen eta Iosesen eta Iudaren eta Simonen anaye? eztirade hunen arrebac-ere hemen gu baithan? Eta scandalizatzen ciraden hartan. Eta erraiten cerauen Iesusec, Ezta Prophetabat desohoratzen bere herrian, eta ahaidén artean, eta bere etchean baicen. Eta ecin eguin çuen han verthuteric batre, cembeit eri bakoitz, escuac hayén gainean eçarriric, senda baitzitzan baicen. Eta miraz cegoén hayéc incredulitateagatic, eta inguratzen cituen burguäc inguru, iracasten ari cela. Orduan dei citzan hamabiac, eta has cedin hayén igorten birá: eta eman ciecén bothere spiritu satsuén gainean. Eta mana citzan ezleçaten deus har bidecotzat, makila hutsa baicen: ez maletaric, ez oguiric, ez diruric guerricoan. Baina sandaleac iaunciac lituzten eta birá arropaz ezlitecen vezti. Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, eta çuec ez ençunen, handic partitzean, iharros eçaçue çuen oinén azpico errhautsa, testimoniagetan hayén contra. Eguiaz diotsuet, emequiago tractatuac içanen diradela Sodomacoac eta Gomorrhacoac iudicioco egunean, ecen ez hiri hura. Eta hec partituric predicatzen çuten batbedera emenda ledin. Eta deabru anhitz campora egoizten çutén: eta vnctatzen çutén olioz anhitz eri, eta sendatzen cituzten. Eta ençun ceçan regue Herodesec minçatzen (ecen haren icena cen famatua) eta erran ceçan, Ioannes batheyatzen ari cena, resuscitatu içan da hiletaric, eta halacotz verthutéc obratzen duté hartan. Bercéc cioiten, Elias da: Eta bercéc cioiten, Prophetada, edo Prophetetaric bat beçalaco. Bada hori ençunic Herodesec dio, Haur da Ioannes nic buruä edequi draucadana, hura resuscitatu da hiletaric. Ecen Herodes hunec gende igorriric har ceçan Ioannes, eta esteca ceçan presoindeguian, Herodias bere anaye Philipperen emaztearen causaz, ceren hura emazte hartu baitzuen. Ecen erraiten ceraucan Ioannesec Herodesi, Eztuc sori euri anayeren emaztea duán. Halacotz Herodias ayher çayón, eta hil eraci nahi çuen, baina ecin ceçaqueen. Ecen Herodes beldur çayón Ioannesi, eçaguturic ecen hura cela guiçon iustoa eta saindua, eta ohore ekarten ceraucan: eta hura ençunic anhitz gauça eguiten çuen, eta gogotic hura ençuten çuen. Bada egun carazcoa ethorri cenean, Herodesec bere sor eguneco banqueta eguiten cerauenean princiey eta capitainey eta Galileaco principaley: Eta sarthuric Herodiasen alabá dançatu cenean, eta Herodesi eta harequin mahainean iarriric ceudeney atseguin eguin cerauenean, Reguec diotsa nescatchari, Esca aquit cer-ere nahi baitun, eta emanen draunat. Eta cin eguin cieçón: Escaturen aitzaitadan gucia emanen draunat, neure resumaren erdirano. Eta harc ilkiric erran cieçón bere amari, Cer escaturen naiz? Eta harc erran ceçan, Ioannes Baptistaren buruären. Eta bertan sarthuric affectionatuqui Reguegana, esca cequión, cioela, Nahi diat orain bertan eman dieçadán platean Ioannes Baptistaren buruä. Eta Reguec haguitz tristeturic, cinagatic eta harequin mahainean iarriric ceudenacgatic, eztu iraitzi nahi vkan. Eta bertan Reguec, igorriric borreroa, mana ceçan ekar ledin haren buruä: harc bada ioanic edequi cieçón buruä presoindeguian. Eta ekar ceçan haren buruä platean, eta eman cieçón hura nescatchari, eta nescachác eman cieçón bere amari. Eta hori ençunic haren discipuluac ethor citecen, eta eraman ceçaten haren gorputza, eta eçar ceçaten thumbán. Eta bil citecen Apostoluac Iesusgana, eta conta cieçoten eguin eta iracatsi çuten gucia. Eta erran ciecén, Çatozte ceuróc appart leku desertu batetara, eta reposa çaitezte gutibat: ecen anhitz ciraden ethorten eta ioaiten ciradenac: eta iateco aicinaric-ere etzutén. Ioan citecen bada leku desertu batetara vncian appart: Baina ikus citzan populuac ioaiten, eta eçagut ceçaten hura anhitzec: eta oinez hiri gucietaric laster eguin ceçaten hara, eta aitzin cequizten hæy, eta bil citecen harengana. Orduan ilkiric ikus ceçan gendetze handia Iesusec, eta compassione har ceçan heçaz: ecen ardi artzain gabeac beçala ciraden: eta has cequién anhitz gauçaren iracasten. Eta nola ia berandua baitzén, ethorri içan çaizcan bere discipuluac, erraiten çutela, Desertu duc leku haur, eta ia berandua duc: Eyec congit, inguruco herrietarát eta burgüetarat ioanic, berén ogui eros deçatençát: ecen cer ian deçaten eztié. Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Eyeçue çuec iatera. Orduan diotsate, Ala ioanic erossiren dugu ber-ehun dineroren oguia, eta emanen drauegu iatera? Eta harc dioste, Cembat ogui dituçue? çoazte eta ikar eçaçue. Eta iaquin dutenean dioite, Borz, eta bi arrain. Orduan mana citzan, iar eraci litzaten guciac mahaintaraz belhar pherde gainean. Eta iar citecen arencaz, ehuná, eta berroguey eta hamarná. Eta borz oguiac eta bi arrainac hartu cituenean, beguiac cerurát altchaturic, gratiác renda citzan, eta hauts citzan oguiac: eta eman cietzén bere discipuluey, hæy aitzinera eçar lietzençat: eta bi arrainac parti cietzén guciey. Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen. Eta goiti ceçaten çathietaric hamabi sasquitara, eta arrainetaric cerbait. Eta ian çutenac ciraden borz milla guiçonen inguruä. Guero bertan bere discipuluac sar eraci citzan vncira, eta aitzinean ioan eraci itsassoaren berce aldera Bethsaida alderát, berac populuari congit lemon bizquitartean. Eta hec igorri cituenean, mendira ioan cedin othoitz eguitera. Eta arrastu cenean, vncia cen itsassoaren erdian, eta hura bera leihorrean. Eta ikus ceçan pena çutela, aurthiquiten: (ecen haice-contra çutén) eta gauären laurgarren veilla irian ethor cedin hetara, itsas gainez çabilala: eta nahi cituen hec iragan. Baina hec hura ikussiric itsas gainez çabilala, vste çuten fantosmabat cela: eta oihu eguin ceçaten, Ecen guciéc ikusten çuten hura, eta trubla citecen: baina bertan minça cequién, eta erran ciecén, Sporça çaitezte, ni naiz, etzaretela beldur. Orduan igan cedin hetara vncira: eta sossega cedin haicea: non are tinquetz spantago baitzitecen berac baithan, eta mirets ceçaten. Ecen etzutén aditu oguiéz eguin içan cena: ceren hayén bihotza gogortua baitzén. Eta berce aldera iragan ciradenean, ethor citecen Genesarethco lurrera, eta portu har ceçaten. Eta vncitic ilki ciradenean, bertan eçagut ceçaten hura. Eta laster eguin çutenean inguruco comarca hura gucia, has citecen ohetan erién ekarten, non cela hura ençuten baitzuten, hara. Eta nora-ere sar baitzedin burguètara, edo hirietara, edo parropioetara, placetan eçarten cituzten eriac, eta othoitz eguiten ceraucaten haren arropa ezpaina berere hunqui leçaten: eta hunquitzen çutén guciac sendatzen ciraden. Orduan bil citecen harengana Phariseuac, eta Ierusalemetic ethorri içan ciraden Scriba batzu. Eta hec ikussi çutenean haren discipuluetaric batzuc escu communez (erran nahi baita, ikuci gabéz) iaten çutela oguia, arrangura citecen. Ecen Phariseuéc eta Iudu guciéc, maiz escuac ikuciric baicen, eztute iaten, aitzinecoen ordenançác eduquiten dituztela. Eta merkatutic itzultzen, diradenean, ikuciac ezpadirade, eztuté iaten. Anhitz berce gauçaric-ere bada beguiratzeco hartu dutenic, nola baitirade goporrén ikutzeac, eta cubenac, eta cobrezco vncienac, eta ohenac. Guero interrogatzen dute Phariseuéc eta Scribéc, Cergatic hire discipuluac eztabiltza aitzinecoen ordenancén araura, baina escuac ikuci gabe iaten dute oguia? Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Segurqui vngui prophetizatu vkan du Esaiasec çueçaz hypocritoz, scribatua den beçala, Populu hunec ezpainez ohoratzen nau, baina hayén bihotza vrrun da eneganic. Baina alferretan cerbitzatzen naute, iracasten dituztela doctrinatzat guiçonén manamenduac. Ecen Iaincoaren manamendua vtziric, guiçonen ordenançá eduquiten duçue, hala nola, cubén eta goporrén ikutzeac: eta hunelaco berce gauçaric anhitz eguiten duçue. Erraiten cerauen halaber, Vngui nombait iraizten duçue Iaincoaren manamendua, çuen ordenançá beguira deçacuençát. Baina çuec dioçue, Baldin norbeitec aitari edo amari baderró, Eneganic içanen den corbana (erran nahi baita donoa) probetchaturen çaic, hoguen gabe date hura. Eta eztuçue permettitzen harc deus guehiagoric eguin dieçón bere aitari edo bere amari: Ezdeusten duçuela Iaincoaren hitza ceuroc ordenatu duçuen ordenançáz: eta hunelaco berce gauçaric anhitz eguiten duçue. Guero deithuric populu gucia beregana, erran ciecén, Beha çaquizquidate guciac, eta adi eçaçue. Ezta deus guiçonaren campotic, hura baithan sartzen denic, hura satsu ahal deçaquenic: baina harenganic ilkiten diraden gauçác dirade, guiçona satsutzen dutenac. Nehorc ençuteco beharriric badu ençun beça. Guero etchean sarthu cenean populutic retiraturic interroga ceçaten bere discipuluéc comparationeaz. Eta dioste, Horrela çuec-ere adimendu gabe çarete? Eztuçue aditzen, ecen campotic guiçona baithan sartzen diradenetaric deusec, ecin hura satsu deçaquela? Ecen ezta sartzen haren bihotzera, baina sabelera, eta ilkiten da campora retreitera, chahutzen dituela vianda guciac. Ciosten bada, Guiçonaganic ilkiten dena da, guiçona satsutzen duena. Ecen barnetic, guiçonén bihotzetic ilkiten dirade pensamendu gaichtoac, adulterioac, paillardiçác, hiltzecác, Ohoinqueriác, auaritiác, gaichtaqueriác, enganioa, insolentia, bekaizteria, gaitzerraitea, superbiá, erhotassuna: Gaichtaqueria hauc guciac barnetic ilkiten dirade, eta satsutzen dute guiçona. Eta handic iaiquiric ioan cedin Tyreco eta Sidongo comarquetarát: eta etche batetan sarthuric, etzuen nahi nehorc iaquin leçan: baina ecin estali içan da. Ecen harçaz ençunic emaztebatec, ceinen alabatchoac baitzuen spiritu satsua, ethorriric egotz ceçan bere buruä haren oinetara, (Eta emaztea cen Grec, nationez Syrophenissiana) eta othoitz eguiten ceraucan campora egotz leçan deabrua haren alabaganic. Eta Iesusec erran cieçón, Vtzan behin haourrac ressasia ditecen: ecen eztun gauça bidezcoa haourrén oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea. Eta harc ihardets ceçan, eta erran cieçón, Hala duc Iauna: badaric-ere chakurréc iaten dié mahain azpian haourrén appurretaric. Orduan erran cieçón, Hitz horrengatic ohá, ilki dun deabrua hire alabaganic. Eta ioan içan cenean bere etchera, eriden ceçan deabrua ilki cela, eta alabá ohe gainean cetzala. Guero partituric Tyreco eta Sidongo quoarteretaric, ethor cedin Galileaco itsassora, Decapolisco comarquén arteaz. Orduan presentatzen draucate gor nequez minço cembat, eta othoitz eguiten escua gainean eçar lieçón. Eta hura gendetzetic appart harturic, eçar citzan bere erhiac haren beharrietan: eta thu eguinic, hunqui ceçan haren mihia. Guero cerurat beguiac altchaturic suspirio eguin ceçan, eta erran cieçón Ephphata, erran nahi baita, Irequi adi. Eta bertan irequi citecen haren beharriac, eta lacha cedin haren mihico etchequidurá, eta minço cen claroqui. Eta mana citzan nehori ezlerroten: baina cembat-ere harc defenda baitziecén, vnguiz guehiago publicatzen çutén. Eta guciz miraculu esten çutén, cioitela, Vngui gauça guciac eguin ditu: gorrey ençun eraciten draue, eta mutuac minça eraciten ditu. Egun hetan, gucizco gendetze handia cen becala, eta ezpaitzuten cer ian leçaten, dei citzan beregana Iesusec bere discipuluac, eta erran ciecen, Compassione dut populuaz: ecen ia hirur gun du enequin daudela, eta eztuté cer ian deçaten. Eta baldin igor baditzat baruric cein bere etcherat, flacaturen dirade bidean: ecen horietaric batzu vrrundanic ethorri içan dirade. Eta ihardets cieçoten bere discipuluéc, Nondic hauc hemen nehorc ressasia ahal litzaque oguiz desertuan? Eta interroga citzan, Cembat ogui dituçue? Eta hec erran ceçaten, Çazpi. Orduan mana ceçan populua iar ledin lurrean: eta harturic çazpi oguiac, gratiác rendatu eta, hauts citzan, eta eman cietzen bere discipuluey, presenta litzatençat: eta presentatu cituzten populuaren aitzinean. Bacituzten halaber arrain guti batzu, eta gratiác rendaturic, erran ceçan hec-ere presenta litzaten. Ian ceçaten bada, eta ressasia citecen: eta altcha citzaten çathi soberatuetaric çazpi sasquitara. Eta ian çutenac ciraden laur millaren inguruä, guero eman ciecén congit. Eta bertan uncira sarthuric bere discipuluequin, ethor cedin Dalmanutha bazterretara. Eta ethor citecen Phariseuac, eta has citecen harequin iharduquiten, hari cembeit signoren cerutic galdez caizcala, hura tentatzen çutela. Orduan barnadanic bere spirituan suspirio eguinic, erran ceçan, Cergatic generatione haur signo galdez dago? eguiaz diotsuet generatione huni signoric etzayola emanen. Eta hec vtziric, vncian berriz sarthuric iragan cedin berce aldera. Eta ogui hartzera discipuluey ahanz cequién: eta oguibat baicen etzutén berequin vncian. Eta mana citzan, cioela, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén altchagarritic, eta Herodesen altchagarritic. Eta baciharducaten elkarren contra, cioitela, Ceren oguiric eztugun da hori. Eta hori eçagutu çuenean Iesusec, erran ciecen, Cer diharducaçue, ceren oguiric eztuçuen? oraino eztuçue consideratzen ez aditzen? oraino gogortua duçue çuen bihotza. Beguiac dituçuelaric, eztacussaçue? eta beharriac dituçuelaric, eztançuçue? eta etzarete orhoit? Eta çazpiac laur milla guiçoney hautsi nerauztenean cembat sasqui çathiz betheric altchatu centuzten? Eta hec erran cieçoten, Çazpi. Eta erran ciecén, Nola eztuçue aditzen? Eta ethor cedin Bethsaidara: eta presenta cieçoten itsubat, eta othoitz ceguioten, hura hunqui leçan. Orduan itsuaren escua harturic, eraman ceçan burgutic campora: eta haren beguietara thu eguinic, eta escuac haren gainean eçarriric, interroga ceçan, deus balacussanez. Eta harc beguiac altchaturic erran ceçan, Badiacusquiat guiçonac, ecen ohartzen nitziayec arboreac diruditela dabiltzala. Guero berriz eçar citzan escuac haren beguién gainean, eta berriz goiti beha eraci cieçón: eta senda cedin, eta ikusten cituen vrrundanic-ere claroqui guciac. Orduan Iesusec igor ceçan hura bere etcherát, cioela, Ezadila burgura sar, eta nehori ezterroala burguän. Eta Iesus eta haren discipuluac handic ilkiric ethor citecen Philipperen Cesarea deitzen deneco burguètara: eta bidean interroga citzan bere discipuluac, ciostela, Nor naicela ni dioite guiçonéc? Eta hec ihardets ceçaten, Ioannes Baptista, eta bercéc Elias, eta bercéc Prophetetaric bat. Orduan harc dioste, Eta çuec ni nor naicela dioçue? Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Hi aiz Christ. Orduan debeta citzan mehatchurequin nehori hura ezlerroten harçaz. Eta has cedin hayén iracasten, ecen behar cela guiçonaren Semeac anhitz suffri leçan, eta reproba ledin Ancianoéz, eta Sacrificadore principaléz, eta Scribéz, eta hil ledin, eta hereneco egunean resuscita ledin. Eta claroqui propos hunez minçatzen cen. Orduan apparta ceçan Pierrisec, eta has cequión reprotchatzen. Eta harc itzuliric, eta bere discipuluetarat behaturic reprotcha ceçan Pierris, cioela, Guibelerat adi eneganic Satan: ecen eztituc aditzen Iaincoaren diraden gauçác, baina guiçonén diradenac. Guero populua beregana deithuric bere discipuluequin, erran ciecén, Norc-ere nahi baitu ene ondoan ethorri, renuntia beça bere buruäz, eta har beça bere crutzea, eta berrait niri. Ecen norc-ere nahi vkanen baitu bere vicia saluatu, galduren du hura: baina norc-ere galduren baitu bere vicia enegatic eta Euangeliogatic, saluaturen du hura. Ecen cer probetchu du guiçonac, baldin mundu gucia irabaz badeça, eta bere arimá gal badeça? Edo cer emanen du guiçonac bere arimaren recompensamendutan? Ecen norc-ere ahalque içanen baita niçaz eta ene hitzéz generatione adultera eta bekatore hunetan, guiçonaren Semea-ere ahalque içanen da harçaz, dathorrenean bere Aitaren glorián Aingueru sainduequin. Erraiten cerauen halaber, Eguiaz erraiten drauçuet, ecen badiradela hemen present diradenotaric batzu, herioa dastaturen eztutenic, Iaincoaren resumá bothererequin ethorriric dacusqueiteno. Eta sey egunen buruän har citzan Pierris, eta Iacques eta Ioannes, eta eraman citzan mendi gora batetara appart hec berac, eta transfigura cedin hayén aitzinean. Eta haren abillamenduac argui citecen, eta haguitz churit elhurra beçala, halaca non bolaçalec lurraren gainean ecin hain churi eguin baileçaque. Guero aguer cequién Elies Moysesequin, eta minço ciraden Iesusequin. Orduan Pierrisec hitza harturic diotsa Iesusi, Magistruá, on duc gu hemen garén: eguin ditzagun bada hirur tabernacle, bat hire, eta bat Moysesen, eta bat Eliasen. Eta cer minço cen etzaquian: ecen icituac ciraden. Eta eguin cedin hodeybat hec estali cituenic: eta ethor cedin vozbat hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea: huni beha çaquizquiote. Eta bertan inguru behaturic, etzeçaten ikus nehor guehiagoric, Iesus bera baicen berequin Eta hec menditic iausten ciradela, mana citzan, nehori ezlietzoten erran ikussi cituzten gauçác, guiçonaren Semea hiletaric resuscitatu licenean baicen. Eta hec erran haur eduqui ceçaten berac baithan, elkarri galde eguiten ceraucatela, cer erran nahi çuen, hiletaric resuscitatze harc. Guero interroga ceçaten, ciotela, Cergatic dioite Scribéc ecen Elias lehen ethorri behar dela? Eta harc ihardesten çuela erran ciecen, Segur Eliasec lehen ethorriric bere staturaco ditu gauça guciac: eta scribatua den beçala guiçonaren Semeaz, behar da anhitz suffri deçan, eta ezdeusetan eduqui dadin. Baina erraiten drauçuet ecen Elias ethorri içan dela, eta hari eguin nahi ceraucaten gucia, eguin draucatela, harçaz scribatua den beçala. Eta discipuluetara ethorriric, ikus ceçan gendetze handibat hayén inguruän, eta Scribéc hequin ciharducatela. Eta bertan gendetze gucia, hura ikussiric, spanta cedin: eta harengana laster eguinez saluta ceçaten. Orduan interroga citzan Scriba hec, Cer diharducaçue çuen artean? Eta ihardesten çuela gendetzecoetaric batec, erran ceçan, Magistruá, ekarri diat neure semea hiregana, ceinec baitu spiritu mutubat. Eta non-ere har baiteça, çathicatzen dic: eta orduan haguna diarioc, eta garrascots bere hortzez eguiten dic, eta eyarthu dihoac: eta erran diraueat hire discipuluey egotz leçaten campora, eta ecin eguin dié. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, O natione sinheste gabea, noizdrano finean çuequin içanen naiz? noizdrano finean supportaturen çaituztet? ekarçue hura enegana. Orduan ekar ceçaten harengana: eta ikussi çuenean, bertan spirituac çathica ceçan hura, eta lurrera eroriric iraulzcatzen cen haguna lariola. Orduan interroga ceçan Iesusec haren aita, Cembat dembora du haur heldu çayola? Eta harc diotsa, Haourra-danic. Eta anhitzetan sura egotzi dic eta vrera, deseguin leçançat: baina deus ahal badaguic, hel aquigu, guçaz compassione harturic. Eta Iesusec erran cieçón, Baldin hori sinhets ahal badeçac, gauça guciac dituc possible sinhesten duenaren. Eta bertan haour aitác oihuz cegoela nigarrequin erran ceçan, Sinhesten diat, Iauna, hel aquio ene incredulitateari. Eta ikussiric Iesusec ecen populua lasterca elkarganatzen cela, mehatcha ceçan spiritu satsua, ciotsala, Spiritu mutuá eta gorrá, nic aut manatzen, Ilki adi horrenganic, eta guehiagoric ez adila sar hori baithan. Eta spiritua oihu eguinic eta hura gaizqui çathicaturic, ilki cedin: eta haourra hila beçalaca cedin, hala non anhitzec erraiten baitzuten ecen hil cela. Baina Iesusec harén escua harturic, chuchent ceçan hura, eta iaiqui cedin. Eta etchean sarthu cenean, bere discipuluéc interroga ceçaten appart, Cergatic guc hura ecin campora egotzi dugu? Eta erran ciecén, Deabru mota hura bercela ecin ilki daite orationez eta barurez baicen. Eta handic ilkiric, elkarrequin çabiltzan Galilean gaindi: eta etzuen nahi nehorc iaquin leçan. Ecen iracasten cituen bere discipuluac, eta ciosten, Guiçonaren Semea liuraturen da guiçonén escuetara, eta hilen duté: baina hilic, hereneco egunean resuscitaturen da. Baina hec erran haur etzuten aditzen, eta beldur ciraden haren interrogatzera. Eta hec ichil citecen: ecen elkarren contra iharduqui çutén bidean, cein cen berceac baino handiagoa. Eta iarri cenean, dei citzan hamabiac, eta erran ciecén, Baldin nehor lehen içan nahi bada, gucietaco azquenén içanen da, eta gucien cerbitzari. Eta haourtchobat harturic eçar ceçan hayen artean, eta hura bessoetara harturic, erran ciecén, Norc-ere hunelaco haourtchoetaric bat recebituren baitu ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebitzen bainau, eznau ni recebitzen, baina ni igorri nauena. Eta ihardets cieçón Ioannesec, cioela, Magistruá, ikussi diagu cembeit hire icenean deabruac campora egoizten cituenic, cein ezpeitarreicu guri: eta debetatu diagu hura, ceren ezpetarreicu guri. Eta Iesusec dio, Ezteçaçuela hura debeta: ecen ezta nehor ene icenean verthuteric eguiten duenic, eta bertan niçaz gaizqui minça ahal daitenic. Ecen gure contra eztena, gure alde da. Eta norc-ere scandalizaturen baitu ni baithan sinhesten duten chipi hautaric bat, hobe luque errota harribat haren leppoaren inguruän eçar ledin, eta itsassora egotz ledin. Eta baldin eure escuac trebuca eraciten bahau, trenca eçac hura: hobe duc hire, escu bakoitzdun vicitzean sar adin, ecen ez bi escuac dituala: gehennara ioan adin, behin-ere iraunguiten ezten sura. Non hayén harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten. Eta baldin eure oinac trebuca eraciten, bahau, trenca eçac hura, hobe duc hire, mainguric vicitzean sar adin, ecen ez bi oinac dituala gehennara egotz adin, behin-ere iraunguiten ezten sura. Non hayen harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten. Eta baldin eure beguiac trebuca eraciten bahau, idocac hura, hobe duc hire, begui bakoitzdun Iaincoaren resumán sar adin, ecen ez bi beguiac dituala suco gehennara egotz adin: Non hayén harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten. Ecen batbedera suz gacituren da: eta sacrificio gucia gatzez gacituren da. Gauça ona da gatza, baina baldin gatza gueçat badadi cerçaz hura gacituren duçue? Auçue ceuróc baithan gatz, eta baque auçue elkarren artean. Guero handic partituric, ethor cedinIudeaco aldirietara Iordanaren berce aldeaz: eta berriz gendetze bil cedin harengana: eta ohi beçala berriz iracasten cituen. Orduan ethorriric Phariseuéc interroga ceçaten tentatzen çutela, Sori da guiçonac bere emaztea vtzi deçan? Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Cer manatu drauçue Moysesec? Eta hec erran ceçaten, Moysesec permettitu dic separationeco letraren scribatzera, eta emaztearen vtzitera. Eta ihardiesten çuela Iesusec erran ciecén, Çuen bihotzeco gogortassunagatic scribatu drauçue manamendu hori. Baina creatione hatsetic, arra eta emea eguin cituen Iaincoac. Hunegatic, vtziren ditu guiçonac bere aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari. Eta biac içanen dirade haraguibat. Beraz guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat. Bada Iaincoac iunctatu duena guiçonac ezteçala separa. Eta etchean berriz discipuluéc gauçá harçaz beraz interroga ceçaten. Eta harc erran cieçen, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, eta bercebat emazte harturen, adulterio iauquiten du haren contra. Eta baldin emazteac vtzi badeça bere senharra, eta berce batequin ezcon badadi, adulterio iauquiten du. Orduan presenta cietzoten haourtcho batzu, hec hunqui litzançat: baina discipuluéc mehatchatzen cituzten, hec presentatzen cituztenac. Eta hori ikus ceçanean Iesusec, fascha cedin eta erran ciecén, vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitzaçuela empatcha: ecen horlacoén da Iaincoaren resumá. Eguiaz erraiten drauçuet, norc-ere ezpaitu recebituren Iaincoaren resumá haourtcho anço, ezta hartan sarthuren. Eta hec bessoetara harturic, escuac hayén gainean eçarriric, benedica citzan. Eta hura ilkiten cela bideari lequionçat, norbeitec harengana laster eguinic, eta haren aitzinean belhauricaturic, interroga ceçan, Magistru oná, cer eguinen dut vicitze eternala hereta deçadançat? Eta Iesusec erran cieçon, Cergatic deitzen nauc on? eztuc nehor onic bat baicen, eta hura, Iaincoa. Manamenduac badaquizquic, Ezteçala adultera, Ezteçala hil, Ezteçala ebats, Ezteçala testimoniage falsuric erran, Damuric eztaguioala nehori, Ohoraitzac eure aita eta ama: Eta harc ihardesten çuela erran cieçon, Magistruá, horiac guciac beguiratu citiat neure gaztetassunetic. Eta Iesusec harenganat behaturic, onhets ceçan, eta erran cieçón, Gauça baten peitu aiz, habil, dituanac sal itzac, eta eman ietzéc paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri, crutzea harturic. Eta hura faschaturic hitz hunez, ioan cedin tristeric: ecen on handiac cituen. Orduan inguru behaturic Iesusec dioste bere discipuluey, O cein nequez onhassundunac, Iaincoaren resumán sarthuren diraden! Eta discipuluac spanta citecen hitz hauçaz. Baina Iesusec berriz ihardesten çuela erran ciecén, Haourrác, cein gaitz den abrastassunetan fida diradenac, Iaincoaren resumán sar ditecen. Errachago da cablebat orratzaren çulhotic iragan dadin, ecen ez abratsa Iaincoaren resumán sar dadin. Baina hec are spantago citecen, bere artean cioitela, Eta nor salua ahal daite? Baina hetarat behaturic Iesusec dio, Guiçonac baithan impossible da, baina ez Iaincoa baithan: ecen gauça guciac possible dirade Iaincoa baithan. Orduan Pierris has cedin hari erraiten, Huná, guc vtzi citiagu gauça guciac, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri. Eta ihardesten duela Iesusec dio. Eguiaz diotsuet, nehor ezta vtzi duenic etchea, edo anayeac, edo arrebác, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haourrac, edo landác, ene eta Euangelioaren amorecatic. Recebi ezteçan orain demborá hunetan ehunetan hambát, etche eta anaye, eta arreba, eta ama, eta haour, eta landa, persecutionequin, eta secula ethortecoan vicitze eternala. Baina anhitz lehen diradenac, içanen dirade azquen: eta azquenac lehen. Eta ciraden bidean igaiten ciradela Ierusalemera: eta hayén aitzinean ioiten cen Iesus, eta spantatzen ciraden, eta çarreitzola ciraden beldur. Eta harturic berriz hamabiac, has cequien ethorri behar çaizcan gaucén erraiten: Cioela, huná, igaiten gara Ierusalemera: eta guiçonaren Semea liuraturen da Sacrificadore principalén eta Scribén escuetara, eta hiltzera condemnaturen duté, eta Gentilén escuetaraco duté: Eta hec escarniaturen dute hura, eta açotaturen, eta thu eguinen draucate, eta hilen duté: baina hereneco egunean resuscitaturen da. Orduan ethorten dirade haregana Iacques eta Ioannes Zebedeoren semeac, dioitela, Magistruá, nahi guendiquec cer-ere escaturen baicara, eguin ieçagun. Eta harc erran ciecén, Cer nahi duçue daguiçuedan? Eta hec erran cieçoten, Eman ieçaguc, bata hire escuinean, eta bercea hire ezquerrean iar gaitecen hire glorián. Eta Iesusec erran ciecén, Eztaquiçue ceren esquez çaudeten: edan ahal diroçue nic edaten dudan copá, eta ni batheyatzen naicen baptismoaz batheya ahal çaitezquete? Eta hec erran cieçoten, Bay. Eta Iesusec erran ciecén, Nic edaten dudan copá edanen baduçue, eta ni batheyatzen naicen baptismoaz batheyaturen baçarete: Baina ene escuinean edo ene ezquerrean iartea, ezta ene emaiteco, baina emanen çaye preparatu içan çayeney. Eta hori ençunic hamarrac has citecen faschatzen Iacquesez eta Ioannesez. Baina Iesusec hec beregana deithuric dioste Badaquiçue ecen nationén gainean seignoriatzea laket çayenéc, hayén gainean seignoriatzen dutela, eta hayén artean handi diradenéc authoritatez vsatzen dutela hayen gainean. Baina ezta hala içanen çuen artean: aitzitic nor-ere nahi içanen baita handiena içan çuen artean, içanen da çuen cerbitzari. Eta nor-ere nahi içanen baita çuen artean içan ehen, içanen da gucién cerbitzari. Ecen guiçonaren Semea-ere ezta ethorri cerbitzatu içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren anhitzengatic rançoinetan emaitera. Orduan ethorten dirade Iericora: eta hura Iericotic ilkiten cela, eta haren discipuluac eta gendetze handia, Bartimeo Timeoren seme itsua cegoen iarriric, bide bazterrean, esquez: Eta ençunic ecen Iesus Nazareno cela, has cedin oihu eguiten eta erraiten, Iesus Dauid-en semeá, auc pietate niçaz. Eta mehatchatzen çuten anhitzec ichil ledin: baina harc vnguiz oihu guehiago eguiten çuen, Dauid-en semeá, auc pietate niçaz. Orduan Iesusec gueldituric, mana ceçan, dei ledin. Eta dei ceçaten itsua, ciotsatela, Sporça adi, iaiqui adi: deitzen au. Eta hura, bere mantoa egotzi çuenean, iaiquiric ethor cedin Iesusgana. Eta ihardesten çuela erran cieçón Iesusec, Cer nahi duc daguiadan? Eta itsuac diotsa, Magistruá, ikustea recebi deçadan. Eta Iesusec erran cieçón, Oha, eure fedeac saluatu au. Eta bertan recebi ceçan ikustea, eta iairreiquiten çayón Iesusi bidean. Eta Ierusalemera, Bethphage eta Bethania Oliuatzetaco mendi aldecoetara hurbiltzen ciradenean, igor citzan bere discipuluetaric biga, Eta erran ciecén, Çoazte çuen aurkán den burgura: eta hartan sarthuren çareten beçain sarri, eridenen duçue asto vmebat estecatua, nehor oraino gainean iarri içan etzayonic: lachaturic hura ekardaçue. Eta baldin nehorc badarraçue, Cergatic hori eguiten duçue? erraçue ecen Iaunac duela haren beharra: eta bertan hura igorriren du huna. Parti citecen bada, eta eriden ceçaten asto vmea estecaturic, bortha aldean campotic bi bideren artean: eta lacha ceçaten hura. Eta han ceudenetaric batzuc erran ciecén, Cer ari çarete, lachatzen baituçue asto-vmea? Eta hec erran ciecén, Iesusec manatu cituen beçala: eta ioaitera vtzi citzaten. Eta ekar ceçaten asto-vmea Iesusgana, eta eçar cietzoten berén abillamenduac gainean, eta iar cedin haren gainean. Eta anhitzec berén abillamenduac heda citzaten bidean: eta bercéc adarrac ebaquiten cituzten arboretaric eta bidean hedatzen. Eta aitzinean cioacenéc, eta iarreiquiten ciradenéc, oihu eguiten çuten, cioitela, Hosanna, benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena. Benedicatu dela gure aita Dauid-en resuma Iaunaren icenean ethorten dena: Hosanna leku gorenetan aicená. Eta sar cedin Ierusalemen Iesus, eta templean: eta gauça gucietara inguru behaturic, eta ia berandua cela ilki cedin Bethaniarát hamabiequin. Eta biharamunean ilki içan ciradenean Bethaniatic, gosse cedin. Eta vrrundanic ikussiric ficotze hostodunbat, ethor cedin eya deus hartan eriden ceçaquenez: eta hartara ethorriric, etzeçan deus eriden hostoric baicen: ecen etzén fico demborá. Orduan ihardesten çuela Iesusec erran cieçón ficotzeari, Hemendic harát hireganic seculan fructuric nehorc ian ezteçala. Eta haur ençun ceçaten haren discipuluéc. Eta ethorten dirade Ierusalemera: eta Iesus templean sarthuric, has cedin saltzen eta erosten ari ciradenén campora egoizten, eta cambiadoren mahainac, eta vsso columba saltzalen cadirác itzul citzan. Eta etzuen permettitzen nehorc vnciric erabil leçan templetic. Eta iracasten ari cen, ciostéla. Ezta scribatua, ecen Ene etchea orationetaco etche deithuren dela natione gucietan? baina çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue. Eta haur ençun ceçaten Scribéc eta Sacrificadore principaléc, eta bilha çabiltzan nolatan hura hil leçaqueten: ecen beldur çaizcan, ceren populu gucia miraculuz baitzegoen haren doctrináz. Eta arratsa ethorri cenean, ilki cedin Iesus hiritic. Eta goicean aldetic iragaiten ciradela ikus ceçaten ficotzea erroetarano eyhartua. Orduan orhoituric Pierrisec erran cieçón, Magistruá, huná, hic maradicatu duán ficotzea eyhartu duc. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Auçue Iaincoaren fedea. Eguiaz erraiten drauçuet, norc-eré erranen baitrauca mendi huni, Ken adi, eta iraitz adi itsassora: eta ezpaitu dudaric eguinen bere bihotzean, baina sinhetsiren baitu ecen erraiten duena eguinen dela, cer-ere erranen baituque eguinen çayó. Halacotz erraiten drauçuet, ceren-ere othoitz eguiten duçuela escaturen baitzarete, sinhetsaçue ecen recebituren duçuela: eta eguinen çaiçue. Baina othoitz eguiten iar çaiteztenean, barka eçaçue baldin deus baduçue nehoren contra: çuen Aita ceruètacoac-ere, çuey barka dietzaçuen çuen faltác. Ecen baldin çuec barka ezpadeçaçue: çuen Aita ceruètan denac-ere eztrauzquiçue barkaturen çuen faltác. Orduan ethorten dirade berriz Ierusalemera: eta templean çabilala, ethor citecen harengana Sacrificadore principalac, eta scribác, eta Ancianoac Eta erran cieçoten, Cer authoritatez gauça horiac eguiten dituc? eta norc eman drauc authoritate hori gauça horiac eguin ditzán? Eta Iesusec ihardesten çuela erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez: eta ihardestaçue, eta erranen drauçuet cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan. Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala guiçonetaric? ihardestaçue. Eta baciharducaten elkarren artean, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen du Cergatic beraz eztuçue sinhetsi hura? Baina baldin erran badeçagu, Guiçonetaric populuaren beldur gara: ecen guciéc çaducaten Ioannes eguiazco Propheta içan cela. Eta ihardesten çutela erran cieçoten Iesusi, Etzeaquiagu. Eta Iesusec ihardesten duela dioste, Nic-ere eztrauçuet erranen cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan. Guero has cequién comparationez erraiten, Mahastibat landa ceçan guiçon-batec, eta ingura ceçan hessiz, eta eguin ceçan hobibat lacotaco, eta edifica ceçan dorrebat, eta aloca ciecén laborariey, eta camporat ioan cedin. Eta igor ceçan laborarietara sasoinean cerbitzaria, laborarietaric recebi leçançát mahastico fructutic. Baina hec hura harturic çaurt ceçaten, eta igor ceçaten hutsic. Eta berriz igor ceçan hetara berce cerbitzaribat eta harri vkaldiz hauts cieçoten buruä, eta igor ceçaten desonestqui tractaturic. Eta berriz bercebat igor ciecén, eta hura hil ceçaten: eta anhitz berceric, batzu cehatzen eta berceac hiltzen cituztela. Oraino bada bere seme maitebat vkan eta, hura-ere igorri vkan du hetara azquenic, cioela, Ahalque içanen dirade ene semearen. Baina laborari hec erran ceçaten bere artean, Haur da primua: çatozte hil deçagun haur, eta gure içanen da heretagea. Eta harturic hura hil ceçaten, eta iraitz ceçaten mahastitic campora. Cer eguinen du bada mahasti iabeac? Ethorriren da, eta deseguinen ditu laborariac, eta emanen du mahastia berceri. Eta Scriptura haur-ere eztuçue iracurri? Edificaçaléc arbuyatu duten harria, cantoin buru eguin içan da: Iaunaz eguin içan da haur, eta da gauça miragarria gure beguién aitzinean? Ayher ciraden bada haren hatzamaitera, baina populuaren beldur ciraden: ecen eçagutu çuten hayén contra comparatione haur erran çuela: eta hura vtziric ioan citecen. Guero igor citzaten harengana Phariseuetaric eta Herodianoetaric batzu, hura hatzaman leçatençát hitzean. Eta hec ethorriric diotsate, Magistruá, bacequiagu ecen eguiati aicela, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara beha, baina eguiazqui Iaincoaren bidea iracasten duc: Bidezco da tributaren Cesari emaitea, ala ez? emanen dugu, ala eztugu emanen? Eta harc, eçaguturic hayén hypocrisiá, erran ciecén, Cergatic tentatzen nauçue? ekardaçue dinerobat, ikus deçadançat. Eta hec presenta cieçoten: orduan dioste, Norena da imagina haur eta scribua? Eta hec erran cieçoten, Cesarena. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Renda ietzoçue Cesarenac Cesari: eta Iaincoarenac Iaincoari. Eta mirets ceçaten haren gainean. Orduan ethor citecen harengana Sadduceuac, ceinéc erraiten baitute eztela resurrectioneric, eta interroga ceçaten, cioitela, Magistruá, Moysesec scribatu vkan diraucuc, baldin cembeiten anayea hil bada, eta vtzi badu emaztea, eta haourric vtzi ezpadu, har deçan haren anayac haren emaztea, eta eguin dieçón leinu bere anayeri. Cituán bada çazpi anaye: eta lehenac har cieçán emazte, eta hiltzean etzieçán leinuric vtzi. Eta bigarrenac har cieçán hura, eta hil ciedián, eta harc-ere etzieçán leinuric vtzi: eta hirurgarrenac halaber. Eta har cieçateán hura çazpiéc, eta leinuric etzieçateán vtzi: gucietaco azquenenic hil ciedián emaztea-ere. Resurrectionean bada, resuscitatu diratenean hetaric ceinen emazte içanen da? Ecen çazpiéc hura emazte vkan dié. Orduan ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Eztuçue halacotz huts eguiten ceren ezpaitaquizquiçue Scripturác, ezeta Iaincoaren verthutea? Ecen hiletaric resuscitatu diratenean, eztu nehorc emazteric harturen, ez emanen ezconçaz: baina içanen dirade ceruètaco Aingueruäc beçala. Eta hiléz den becembatean, ecen resuscitatzen diradela, eztuçue iracurri Moysesen liburuan, nola berroan hari minçatu içan çayón Iaincoa, cioela, Ni naiz Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa? Ezta hilén Iaincoa, baina vicién Iaincoa: çuec beraz haguitz enganatzen çarete. Eta ethor cedin Scribetaric cembeit, hec disputatzen ençunic, eta ikussiric ecen vngui ihardetsi cerauela, harc interroga ceçan, Cein da manamendu gucietaco lehena? Eta Iesusec ihardets cieçón. Manamendu gucietaco lehena duc, Behadi Israel, gure Iainco Iauna, Iaun bakoitzbat duc. Onhetsiren duc bada eure Iainco Iauna, eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz, eta eure ahal guciaz: haur duc lehen manamendua. Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala: hauc baino berce manamendu handiagoric eztuc. Orduan erran cieçón Scriba harc, Vngui, Magistruá, eguiazqui erran duc, ecen Iaincobat dela eta harçaz berceric eztela: Eta haren onhestea bihotz guciaz, eta adimendu guciaz, eta arima guciaz, eta indar guciaz: eta hurcoaren onhestea bere buruä beçala, guehiago dela ecen ez holocausta eta sacrificio guciac. Eta Iesusec ikussi çuenean ecen harc çuhurqui ihardetsi çuela, erran cieçón, Ezaiz vrrun Iaincoaren resumatic. Eta nehor guehiagoric etzayón ausart interrogatzera. Eta ihardesten çuela Iesusec erraiten çuen, templean iracasten ari cela, Nola dioite Scribéc ecen Christ Dauid-en seme dela? Ecen Dauid-ec berac erran du Spiritu sainduaren inspirationez, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar-adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella. Beraz Dauid-ec berac deitzen du hura Iaun: nondic da beraz haren seme? Eta gendetze anhitzec ençuten çuen hura gogotic. Eta erraiten cerauen bere doctrinán, Beguirauçue Scriba arropa lucequin ebili nahi diradenetaric, eta salutationey merkatuetan on dariztenetaric, Eta lehen cadirey synagoguetan, eta lehen placey banquetetan: Iresten dituztela ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: hauc recebituren duté condemnatione handiagoa. Eta Iesusec truncoaren aurkán iarriric cegoela, gogoatzen çuen nola populuac diru emaiten çuen truncora, eta anhitz abratsec emaiten çutén anhitz. Eta ethorriric emazte alhargun paubre batec eman citzan bi peça chipi, baitziraden quadrantbat. Orduan bere discipuluac beregana deithuric erran ciecén, Eguiaz diotsuet, ecen alhargun paubre hunec guehiago eman duela ecen ez truncora eman duten guciéc. Ecen guciéc soberaturic çutenetic eman vkan duté, baina hunec eman du bere paubreciatic çuen gucia bayeta, bere sustantia gucia. Eta ilkiten cela templetic, erran cieçón bere discipuluetaric batec, Magistruá, ikusquic cer harriac eta cer edificioac diraden hauc. Orduan Iesusec ihardesten çuela erran cieçón, Badacusquic edificio handi hauc? eztuc gueldituren harria harriaren gainean deseguin eztadin. Eta iarriric cegoela Oliuatzetaco mendian templearen aurkán, interroga ceçaten appart Pierrisec eta Iacquesec, Ioannesec eta Andriuec, Cioitela, Erraguc noiz gauça horiac içanen diraden, eta cer signo içanen den gauça horiac guciac complituren diradenean. Eta Iesus, ihardesten cerauela, has cedin erraiten, Beguirauçue nehorc seduci etzaitzaten: Ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela, Ni naiz Christ: eta anhitz seducituren duté. Baina dançuzquiçuenean guerlác eta guerla famác, etzaiteztela trubla: ecen gauça hauc eguin behar dirade: baina ezta oraino içanen fina. Ecen altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra: eta içanen dirade lur ikaratzeac lekutic lekura, eta gosseteac eta nahastecamenduac: dolorén hatseac, hauc. Baina beguira eieçue çuec ceuron buruèy: ecen liuraturen çaituzte consistorioetara eta synagoguetara: açotaturen çarete, eta gobernadorén eta reguén aitzinera eramanen çarete ene causaz, hæy testimoniagetan. Eta natione gucietan behar da lehenic predicatu Euangelioa. Eta hatzamanic eramanen çaituztenean etzaretela aitzinetic ansiatan cer erranen duçuen, eta ezalbeitzineçate medita: baina cer-ere emanen baitzaiçue ordu hartan, hura albeitzinarrate: ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina Spiritu saindua. Orduan liuraturen du anayeac anayea heriotara, eta aitác haourra: eta altchaturen dirade haourrac aita-amén contra, eta hil eraciren dituzté. Eta gaitzetsiac içanen çarete guciéz, ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da. Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel Prophetáz erran içan dena, behar eztén lekuan dagoela (iracurtzen duenac adi beça) orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát: Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts etcherát, eta ezalbeiledi sar deusen bere etchetic eramaitera. Eta landán datena ezalbeiledi guibelerat itzul, bere abillamenduaren hartzera. Baina dohaingaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan. Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän. Ecen içanen dirade egun hec halaco tribulatione, nolacoric ezpaita içan Iaincoac creatu dituen gaucén creatze hatsetic oraindrano, eta ezpaita içanen. Eta baldin Iaunac laburtu ezpalitu egun hec, nehor ezlaite salua: baina elegitu dituen elegituacgatic, laburtu ditu egun hec. Eta orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo, Hará han: ezalbeitzineçate sinhets. Ecen altchaturen dirade Christ falsuac, eta propheta falsuac: eta eguinen dituzte signoac eta miraculuac seducitzeco, baldin possible baliz, elegituen-ere. Baina çuec beguirauçue. Huná, aitzinetic erran drauzquiçuet gauça guciac. Halaber egun hetan tribulatione haren ondoan, iguzquia ilhunduren da: eta ilharguiac eztu bere arguia emanen. Eta ceruco içarrac eroriren dirade, eta ceruètan diraden verthuteac ikaraturen dirade. Eta orduan ikussiren duté guiçonaren Semea datorquela hodeyetan bothere eta gloria handirequin. Eta orduan igorriren ditu bere Aingueruäc, eta bilduren ditu bere elegituac laur haicetaric, lur bazterretic ceru bazterrerano. Bada ficotzetic ikas eçaçue comparationea. Haren adarra ia vstertzen eta hostatzen denean, badaquiçue ecen vdá hurbil dela. Hala çuec-ere ikus deçaçuenean gauça hauc eguiten diradela, iaquiçue ecen hurbil datela borthán. Eguiaz erraiten drauçuet, ecen eztela iraganen mende haur, gauça hauc guciac eguin diteno. Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen. Baina egun harçaz eta orenaz nehorc eztaqui, ez eta ceruän diraden Aingueruèc-ere, ez eta Semeac-ere, Aitac berac baicen. Beguirauçue, veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, ecen eztaquiçue demborá noiz daten. Hala da nola camporat ioan licén guiçon batec, bere etchea vtziric, eta emanic bere cerbitzariey authoritate: eta ceini bere lana, borthal-çainari veilla leçan manatu balerauca. Veilla eçaçue beraz: ecen eztaquiçue noiz etzcheco iauna ethorriren den, arratsean, ala gauherditan, ala oillaritean, ala goicean: Vstegaberic dathorrenean, lo çaunçatela eriden etzaitzaten. Eta çuey erraiten drauçuedana, guciey erraiten drauet, Veilla eçaçue. Cen bada Bazcoaren eta ogui altchagarri gabecoen bestá bi egunen buruän: eta Sacrificadore principalac eta Scribác çabiltzan bilha nolatan hura fineciaz hatzamanic hil leçaqueten. Eta cioiten, Ez bestán, populuan tumultoric eztençát. Eta Iesus Bethanian Simon sorhayoaren etchean cela eta mahainean iarriric cegoela, ethor cedin emaztebat aspic garbizco vnguentu precio handitaco boeitabat çuela: eta hautsiric boeitá, huts ceçan haren buru gainera. Eta ciraden batzu berac baithan gaitzi çayenic, eta erraiten çutenic, Certaco vnguentu goastatze haur eguin içan da? Ecen haur hirur-ehun dinero baino guehiagotan saldu ahal çaten, eta eman paubrey. Eta baçadassaten haren contra. Baina Iesusec dio, Vtzaçue hori, cergatic faschatzen duçue? obra ombat enegana eguin du. Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin, eta noiz-ere nahi vkanen baituçue, hæy vngui ahal daidieçue: baina ni eznauçue bethi vkanen. Hunec ahal duena eguin du: auançatu da ene gorputzaren vnctatzera ene ohorztecotzat. Eguiaz erraiten drauçuet, non-ere predicaturen baita Euangelio haur mundu gucian, hunec eguin duena-ere contaturen da hunen memoriotan. Orduan Iudas Iscariot hamabietaric bat ethor cedin Sacrificadore principaletara, hura liura liecençat. Eta hec hori ençunic aleguera citecen, eta prometta cieçoten diru emaitera: eta bilha çabilan nolatán hura dembora moldezcoz tradi leçaqueen. Eta altchagarri gabeco oguién lehen egunean, Bazcoa sacrificatu behar çutenean, erran cieçoten bere discipuluéc, Non nahi duc ioanic appain deçagun ian deçánçat Bazcoa? Orduan igor citzan bere discipuluetaric biga, eta erran ciecén, Çoazte hirira, non bathuren baitzaiçue guiçombat, pegar-bat vr daramala: çarrcitzate hari. Eta nora-ere sarthuren baita, erroçue aitafamiliari: Magistruac cioc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua? Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat paratua eta appaindua: han appain ieçaguçue. Parti citecen bada haren discipuluac, eta ethor citecen hirira: eta eriden ceçaten erran cerauen beçala, eta appain ceçaten Bazcoa. Eta arrastu cenean, ethor cedin hamabiequin. Eta hec mahainean iarriric ceudela, eta alha ciradela, dio Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet, çuetaric batec tradituren nau, ceinec iaten baitu enequin. Eta hec has citecen tristetzen: eta hari erraiten bata bercearen ondoan, Ni naiz? eta berceac, Ni naiz? Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Hamabietaric batec, enequin platean trempatzen duenec tradituren nau. Segur guiçonaren Semea badoa, harçaz scribatu den beçala: baina maledictione guiçon haren gainean, ceinez guiçonaren Semea tradituren baita: on çuqueen guiçon harc baldin iayo ezpaliz. Eta hec alha ciradela, har ceçan Iesusec oguia eta gratiác rendaturic hauts ceçan: eta eman cieçén, eta dio, Har eçaçue, ian eçaçue: haur da ene gorputza. Eta copá hartu çuenean, gratiác rendaturic, eman ciecén: eta edan ceçaten hartaric guciéc. Eta dioste, Haur da ene odol Testamentu berricoa, anhitzengatic issurten dena. Eguiaz diotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harat aihenaren fructutic, hura berriric Iaincoaren resumán edanen dudan egunerano. Eta canticoa erranic ioan citecen Oliuatzetaco mendirát. Orduan dioste Iesusec, Guciac scandalizaturen çarete nitan gau hunetan: ecen scribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreyaturen dirade ardiac. Baina resuscita nadinean aitzinduren natzaiçue Galileara. Eta Pierrisec erran cieçón, Baldin guciac scandaliza baditez-ere, ni ez ordea. Orduan diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat ecen egun, gau hunetan biguetan oillarrac io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauála. Baina harc vnguiz haguitzago erraiten çuen, Baldin hirequin hil behar banu-ere, ezaut vkaturen. Eta halaber guciec-ere erraiten çutén. Guero ethorten dirade Gethsemane deitzen den leku batetara: eta dioste bere discipuluey, Iar çaitezte hemen, othoitz daididano. Eta hartzen ditu Pierris eta Iacques eta Ioannes berequin, eta has cedin icitzen, eta guciz keichatzen. Eta dioste, Alde gucietaric triste da ene arimá heriorano: çaudete hemen, eta veilla eçaçue. Eta aitzinachiago ioanic, bere buruä lurrera egotz ceçan, eta othoitz eguin ceçan, baldin possible baliz iragan ledin harenganic oren hura: Eta erran ceçan, Abba, Aitá, gauça guçiac possible dituc hire: transporta eçac eneganic copa haur: badaric-ere ez nic nahi dudana, baina hic nahi duana. Guero ethor cedin, eta eriden citzan lo ceunçala: eta diotsa Pierrisi, Simón lo atza? orembat ecin veillatu duc? Veilla eçaçue, eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: spiritua prompto da, baina haraguia flacu. Eta berriz ioanic othoitz eguin ceçan, eta propos bera erran ceçan. Guero itzuliric eriden citzan berriz lo ceunçala: ecen hayén beguiac cargatuac ciraden, eta etzaquiten cer ihardets ceçaqueoten. Eta ethor cedin herén aldian, eta dioste, Lo eguiçue gaurguero, eta reposa çaitezte: asco da, ethorri da orena: huná, liuratzen da guiçonaren Semea gaichtoén escuetara. Iaiqui çaitezte, goacen: huná, ni traditzen nauena hurbildu da. Eta bertan, hura oraino minço cela, ethor cedin Iudas, baitzén hamabietaric bat, eta harequin gendetze handia ezpatequin eta vhequin, Sacrificadore principalén, eta Scribén, eta Ancianoén partez. Eta eman cerauen, hura traditzen çuenac elkarren artean seignale, cioela, Nori-ere pot eguinen baitraucat, hura da, hari çatchetzate, eta eramaçue segurqui. Eta ethorri cenean, bertan harengana hurbilduric diotsá, Magistruá, Magistruá, eta pot eguin cieçón. Orduan hec eçar citzaten bere escuac haren gainean, eta hatzaman ceçaten. Eta han ciradenetaric cembeitec, ezpatá idoquiric io ceçan Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cieçón beharria. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki çarete ezpatequin eta vhequin ene hatzamaitera? Egun oroz çuen artean nincén templean iracasten ari nincela, eta ez nauçue hartu. Baina behar da compli ditecen Scripturác. Orduan hura vtziric haren discipulu guciéc ihes ceguitén. Eta guiçón gaztebat iarreiqui içan çayón gorputz billuciaren gainean inguru mihisse batez estaliric, eta hatzaman ceçaten hura guiçon gazte batzuc. Baina hura, vtziric mihissea, billuzgorriric itzur cequién. Orduan eraman ceçaten Iesus Sacrificadore subiranoagana: eta bil citecen harequin. Sacrificadore principal guciac, eta Ancianoac, eta Scribác. Eta Pierris vrrundanic iarreiqui cequión Sacrificadore subiranoaren sala barnerano: eta cegoen iarriric cerbitzariequin, berotzen cela su bazterrean. Eta Sacrificadore principalac, eta consistorio gucia Iesusen contra testimoniage bilha çabiltzan, hura hil eraci leçatençát: eta etzutén erideiten. Ecen anhitzec falsuqui testificatzen çutén haren contra: baina etziraden conforme hayén testimoniageac. Orduan batzuc iaiquiric falsuqui testifica ceçaten haren contra, cioitela, Guc ençun dugu hori erraiten, Nic deseguinen dut temple escuz eguin haur, eta hirur egunez berce escuz eguin eztembat edificaturen dut. Baina hala-ere hayén testimoniagea etzén conforme. Orduan Sacrificadore subiranoac artera iaiquiric interroga ceçan Iesus, cioela, Eztuc deus ihardesten? cer da hauc hire contra testificatzen dutena? Baina hura ichilic cegoen, eta etzeçan deus ihardets. Berriz Sacrificadore subiranoac interroga ceçan hura, eta erran cieçón, Hi aiz Christ Iainco Benedicatuaren Semea? Eta Iesusec erran cieçón, Ni nauc, eta ikussiren duçue guiçonaren Semea iarriric dagoela Iaincoaren botherearen escunean, eta ethorten dela ceruco hodeyetan. Orduan Sacrificadore subiranoac bere arropác erdiraturic erran ceçan, Cer guehiago testimonio behar dugu? Ençun duçue blasphemioa: cer irudi çaiçue? Eta hec guciéc haren contra iugea ceçaten, hil mereci cuela. Eta has citecen batzu haren contra thu eguiten: eta haren beguithartearen estaltzen, eta haren buffetatzen: eta hari erraiten, Prophetiza eçac. Eta officieréc cihor vkaldi emaiten ceraucaten. Eta Pierris behereco salán cegoela, ethor cedin Sacrificadore subiranoaren nescatoetaric bat: Eta ikussi çuenean Pierris berotzen cegoela, hari beguira iarriric erran ceçan, Eta hi Iesus Nazarenorequin incén. Baina harc vka ceçan, cioela, Eztinát eçagutzen, ez etzeaquinat hic cer dionán. Eta ilki cedin corralerat, eta oillarrac io ceçan. Eta nescatoa berriz hura ikussiric, has cedin han ciradeney erraiten, Haur hetaric da. Baina harc berriz vka ceçan. Eta appurbaten buruän berriz han ciradenéc erran cieçoten Pierrisi, Eguiazqui hetaric aiz, ecen Galileano aiz, eta hire lengoageac irudi dic. Orduan hura has cedin maradicatzen eta arnegatzen, cioela, Eztut eçagutzen çuec dioçuen guiçon hori. Eta berriz oillarrac io ceçan: eta orhoit cedin Pierris Iesusec erran ceraucan hitzaz, Oillarrac biguetan io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauc. Eta camporat ilkiric nigar eguin ceçan. Eta bertan goicean conseillu eduquiric Sacrificadore principaléc Ancianoequin eta Scribequin eta consistorio guciarequin, estecaturic Iesus eraman ceçaten, eta liura cieçoten Pilati. Orduan interroga ceçan, hura Pilatec, Hi aiz Iuduen Reguea? Eta harc ihardesten çuela erran cieçón, Hic dioc. Eta anhitz gauçaz accusatzen çutén hura Sacrificadore principaléc. Eta Pilatec berriz interroga ceçan, cioela, Eztuc deus ihardesten? huná, cembat gauçaz hire contra testificatzen dutén. Baina Iesusec deus etzeçan guehiagoric ihardets: hala non miresten baitzuen Pilatec. Eta bestan largatzen ohi cerauen presonerbat, ceinen-ere esca bailitez. Eta cen Barabbas deitzen cembat presonér seditioneco lagunequin, heriotze mutinationez eguin çuenic. Eta oihuz iarriric populua has cedin escatzen eguin liecén bethiere eguin vkan cerauen beçala. Eta Pilatec ihardetsi cerauen, cioela, Nahi duçue larga dieçaçuedan Iuduén Regueá? (Ecen baceaquian nola hura inuidiaz liuratu çutén Sacrificadore principaléc) Eta Sacrificadore principaléc incita ceçaten populua lehen Barabbas larga liecén. Eta Pilatec ihardesten çuela, berriz erran ciecén, Cer bada nahi duçue daguiodan Iuduén Regue deitzen duçuen huni? Eta hec berriz oihu eguin ceçaten, Crucifica eçac. Eta Pilatec erraiten cerauen, Baina cer gaizqui eguin du? Eta hec hambat oihu guehiago eguin ceçaten, Crucifica eçac. Pilatec bada populuaren gogara eguin nahiz, larga ciecen Barabbas, eta Iesus açotaturic liura ciecén crucifica ledinçat. Orduan gendarmesec eraman ceçaten hura sala barnera, cein baita pretorioa, eta dei ceçaten banda gucia. Eta vezti ceçaten hura escarlataz, eta inguru eçar cieçoten buruan elhorri plegatuzco coroabat. Eta has citecen haren salutatzen, cioitela, Vngui hel daquiala, Iuduen Regueá. Guero harçaz truffatu ciradenean, eraunz cieçoten escarlatazcoa, eta vezti ceçaten bere abillamenduéz: eta camporat eraman ceçaten crucifica leçatençat. Eta bortcha ceçaten bideazco Simon Cyreniano deitzen cembat, landetaric heldu cela, (cein baitzén Alexandreren eta Ruforen aita) haren crutzea eraman leçançat. Guero eraman ceçaten Golgothaco lekura, cein erran nahi baita, Bur-heçur lekua. Guero eman cieçoten edatera mahatsarno myrrharequin nahasteca, baina harc etzeçan har Eta crucificatu çutenean, parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric hayén gainean, norc cer ioan leçaqueen. Ciraden bada hirur orenac hura crucificatu çutenean. Eta cen haren causaren inscriptionea hunela scribatua, IVDVEN REGVEA. Eta harequin crucifica citzaten bi gaichtaguin: bata haren escuinean, eta bercea ezquerrean. Eta compli cedin Scriptura dioena, Eta gaizquiguilequin estimatu içan da. Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten bere buruac higuitzen cituztela, eta cioitela, He, templea deseguiten eta hirur egunez edificatzen duaná. Empara eçac eure buruä, eta iautsi adi crutzetic. Halaber Sacrificadore principalec-ere escarnioz elkarri erraiten ceraucaten Scribequin, Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara deçaque. Christ Israeleco Reguea iauts bedi orain crutzetic, ikus eta sinhets deçagunçat. Harequin crucificatu içan ciradenec-ere iniuriatzen çutén. Baina sey orenac ciradenean, ilhumbe eguin cedin lur guciaren gainean bedratzi orenetarano Eta bedratzi orenetan oihu eguin ceçan Iesusec ocengui, Eloi, Eloi, lammasabachthani? erran nahi baita, Ene Iaincoa, Ene Iaincoa, ceren abandonnatu nauc? Eta han ciradenetaric batzuc ençun çutenean, cioiten, Huná, Elias deitzen du. Laster eguin ceçan bada batec, eta spongiabat betheric vinagrez, eta eçarriric canabera baten inguruän, eman cieçón edatera, cioela, Vtzaçue: dacussagun eya ethorriren denez Elias horren kencera. Eta Iesusec oihu handibat eguinic, spiritua renda ceçan. Eta templeco velá erdira cedin bi çathitara garaitic behererano. Eta ikus ceçanean haren aurkan cegoen Centenerac, ecen hala oihu eguinic spiritua rendatu çuela, erran ceçan, Eguiazqui guiçon haur Iaincoaren Semea cen. Eta baciraden emazteac-ere vrrundanic beha ceudela, ceinén artean baitzen Maria Magdalena, eta Maria Iacques chipiaren eta Iosesen amá, eta Salome. Eta hec, Galilean cenaz gueroztic iarreiqui içan çaizcan eta cerbitzatu vkan çuten: eta anhitz berce emazte harequin batean Ierusalemera igan içan ciradenic. Eta arrastu cenean (ceren Sabbathoaren aitzinetic den preparationeco eguna baitzén) Ethorriric Ioseph Arimatheacoa, conseillér ohoratua, hura-ere Iaincoaren resumaren beguira cegoena, ausart cedin Pilatgana sartzera, eta esca cequión Iesusen gorputzaren. Eta Pilatec miresten çuen baldin ia hil baliz: eta Centenera deithuric, interroga ceçan hura, eya baçuenez heuraguiric hil cela. Eta gauçá eçaguturic Centeneraganic, eman cieçón gorputza Iosephi. Eta harc mihissebat erossiric, eta hura erautsiric estal ceçan mihisseaz: eta eçar ceçan arroca batetan ebaquia cen monumentean: eta itzuliz eçar ceçan harribat monument borthán. Eta Maria Magdalena eta Maria Iosesen ama, beha ceuden non eçarten cen. Eta Sabbathoa iragan cenean, Maria Magdalenac eta Maria Iacquesen amác eta Salomec eros citzaten vnguentu aromaticoac, ethorriric hura embauma leçatençat. Eta guciz goiz astearen lehen egunean ethorten dirade monumentera, iguzquia ia ilki cenean Eta erraiten çuten elkarren artean, Norc aldaraturen draucu harria monument borthatic? Eta miratu çutenean, ikus ceçaten harria aldaratua cela: ecen guciz handia cen. Guero monumentera sarthuric, ikus ceçaten lagun gaztebat escuineco aldean iarria, abillamendu churi luce batez veztitua: eta ici citecen Baina harc dioste, Etzaiteztela ici: Iesus Nazareth crucificatu içan denaren bilha çabiltzate, resuscitatu da: ezta hemen, huná lekua non eçarri vkan çutén. Baina çoazte, erran ieceçue haren discipuluey eta Pierrisi, ecen çuen aitzinean ioaiten dela Galileara: han hura ikussiren duçue, erran drauçuen beçala. Eta hec bertan partituric ihes eguin ceçaten monumentetic: ecen ikarac eta iciapenec har citzan: eta nehori deus etzeraucaten erraiten: ecen beldur ciraden. Eta Iesus resuscitatu cenean, asteco lehen egun goicean, aguer cequión lehenic Maria Magdalenari, ceinetaric çazpi deabru campora egotzi baitzituen. Harc ioanic conta ciecén, Iesusequin içan ciradeney, ceinéc dolu ekarten baitzuten eta nigar eguiten. Eta hec ençun ceçatenean ecen vici cela, eta harc ikussi cuela, etzeçaten sinhets. Guero gauça hauén ondoan hetaric bi ioaiten ciradeni aguer cequién berce formatan, camporat partitzen ciradela. Eta hec itzuli ciradenean conta ciecen bercéy: baina etzitzaten hec-ere sinhets. Azquenic, elkarrequin iarriric ceudela hamequey aguer cequién, eta reprotcha ciecen hayén incredulitatea, eta bihotz gogortassuna: ceren hura resuscitaturic ikussi vkan çutenac ezpaitzituzten sinhetsi. Eta erran ciecén, Çoazte mundu orotara, eta predica ieçoçue Euangelioa creatura guciari Sinhetsiren duena eta batheyaturen dena saluaturen da: baina sinhetsiren eztuena condemnaturen da Eta signo hauc sinhetsi duqueiteney iarreiquiren caizté Ene icenean deabruac campora egotziren dituzté, lengoage berriz minçaturen dirade: Sugueac kenduren dituzté: eta baldin cerbait heriotaracoric edan badeçate, eztraue calteric eguinen: erien gainean escuac eçarriren dituzté, eta sendaturen dirade. Eta Iauna gauça hauçaz hæy minçatu içan çayenean, goiti cerurát altcha cedin, eta iar cedin Iaincoaren escuinean. Hec-ere partituric predica ceçaten leku gucietan, Iaunac hequin obratzen çuela, eta hitza confirmatzen çuela iarreiquiten ciraden signoéz. CEREN anhitzec escu eçarri baitu narratione baten scribatzera complituqui gure artean certificatu içan diraden gaucéz, Eçagutzera eman draucuten beçala lehen hatsetic ikussi dituztenéc eta hitzaren ministre içan diradenéc. Niri-ere on iruditu içan ciaitadac gucia hatsetic finerano diligentqui comprehendituric, hiri punctuz punctu heçaz scribatzera, o Theophile gucizco excellenteá: Hobequi eçagut deçánçat ikassi dituán gaucén eguiá. HERODES Iudeaco regueren egunetan cen Zacharias deitzen cen Sacrificadorebat, Abiaren araldetic: eta haren emaztea cen Aaronen alabetaric, eta haren icena Elisabeth. Biac ciraden iusto Iaincoaren aitzinean, Iaunaren, manamendu eta ordenança gucietan reprochuric gabe çabiltzanac. Eta haourric etzutén, ceren Elisabeth steril baitzen, eta biac baitziraden adinez aitzinaratuac. Guertha cedin bada, harc Iaincoaren aitzinean bere aldian sacrificadoregoa exercitzen çuenean, Sacrificadoregoaren officioco costumaren araura, çorthea eror baitzequión Iaunaren templean sarthuric encensamenduaren eguiteco. Eta populu guciac campoan othoitz eguiten çuen encensamendua eguiten cen orduan. Eta aguer cequión Iaunaren Aingueruä, cegoela encensamenduco aldarearen escuinean. Eta Zacharias trubla cedin hura ikussiric, eta icidurabat eror cedin haren gainera. Orduan erran ciecón Aingueruäc, Eztuala beldurric Zacharias: ecen ençun içan duc hire othoitzá, eta Elisabeth eure emaztea erdiren çaic seme batez: eta hari icen emanen draucac Ioannes Eta bozcario eta alegrança vkanen duc, eta anhitz haren sortzearen gainean alegueraturen dituc, Ecen handi içanen duc Iaunaren aitzinean, eta mahatsarnoric ez berce arnoric eztic edanen: eta Spiritu sainduaz betheren datec bere amaren sabeleandanic. Eta anhitz Israeleco haourretaric conuertituren dic berén Iainco Iaunagana. Eta hura ioanen duc haren aitzinean Eliasen spiriturequin eta verthuterequin, conuerti ditzançat aitén bihotzac semetara eta desobedientac iustoén çuhurtassunera: Iaunari populu vngui instruitubat appain dieçonçat. Orduan erran cieçon Zachariasec Aingueruäri, Nolatán hori eçaguturen dut? ecen ni nauc çahar, eta ene emaztea duc bere egunetan aitzinaratua. Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçon, Ni nauc Gabriel Iaincoaren aitzinean assistitzen naicena, eta igorri içan nauc hirequin minçatzera, eta berri on hauen hiri declaratzera. Eta horrá, mutu içanen aiz eta ecin minçaturen aiz, gauça hauc eguin ditecen egunerano: ceren ezpaitituc sinhetsi ene hitz bere demborán complituren diradenac. Eta populua cegoen Zachariasen beguira, eta miresten çuen nola harc hambat berancen çuen templean. Eta ilki cenean ecin minça cequidien, eta eçagut ceçaten ecen cembeit visione ikussi çuela templean: ecen keinuz aditzera emaiten cerauen, eta mutu guelditu ican cen. Eta guertha cedin, haren officioco egunac acabatu ciradenean, bere etcherát itzul baitzedin. Eta egun hayén ondoan haren emazte Elisabethec concebi ceçan: eta estal cedin borz hilebethez, cioela, Segur, hunela eguin vkan draut Iaunac, visitatu nauen egunetan, ene laidoa guiçonén artetic ken leçançat. Eta seigarren hilebethean igor cedin Gabriel Aingueruä Iaincoaz Galileaco hiri Nazareth deitzen denera: Dauid-en etchetico Ioseph deitzen cen guiçon-batequin fedatua cen virgina batgana: eta virginaren icena cen Maria. Eta Aingueruäc hura baithara sarthuric, erran ceçan, Salutatzen aut gratia eguin çainaná: Iauna dun hirequin, benedicatua hi emaztén artean. Eta hura, Ainguerua ikussiric trubla cedin haren erranaren gainean, eta pensatzen çuen ceric licén salutatione hura. Orduan diotsa Aingueruäc, Mariá, eztunala beldurric, ecen eriden dun gratia Iaincoa baithan. Eta horrá, concebituren dun eure sabelean, eta erdiren aiz seme batez eta deithuren dun haren icena Iesus. Hura içanen dun handi, eta eritziren ciayón Subiranoaren Semé: eta emanen diraucan Iainco Iaunac bere aita Dauid-en thronoa. Eta regnaturen din Iacob-en etchearen gainean eternalqui, eta haren resumaren finic eztun içanen. Erran ciecón orduan Mariac Aingueruäri, Nola içanen da hori, guiçonic eçagutzen eztudanaz gueroz. Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçón, Spiritu saindua hire gainera ethorriren dun eta Subiranoaren verthuteac itzal eguinen draun eta halacotz hitaric sorthuren den saindua, Iaincoaren Seme deithuren dun. Eta hará, Elisabeth hire lehen gussua, harc-ere concebitu din semebat bere çahartzean, eta hil haur din seigarrena steril deitzen cenac. Ecen eztun deus impossibleric içanen Iaincoa baithan. Eta erran ceçan Mariac, Huná Iaunaren nescatoa: eguin bequit hire hitzaren araura. Eta parti cedin harenganic Aingueruä. Eta iaiquiric Maria egun hetan ioan cedin mendietara lehiatuqui Iudaco hiri batetara. Eta sar cedin Zachariasen etchera, eta saluta ceçan Elisabeth. Eta guertha cedin, ençun ceçanean Elisabethec Mariaren salutationea, iauz baitzedin haourra haren sabelean, eta bethe cedin Spiritu sainduaz Elisabeth: Eta oihuz iar cedin voz handiz, eta erran ceçan, Benedicatua hi emaztén artean, ecen benedicatua dun hire sabeleco fructua. Eta nondic haur niri, ethor dadin ene Iaunaren ama enegana? Ecen huná, hire salutationearen voza ene beharrietara heldu içan den beçain sarri, iauci içan dun bozcarioz haourra ene sabelean. Eta dohatsu aiz sinhetsi baitun, ceren complituren baitirade Iaunaz erran çaizquinan gauçác Eta dio Mariac, Magnificatzen du ene arimác Iauna. Eta alegueratu da ene spiritua Iainco ene Saluadorea baithan. Ceren behatu vkan baitu bere nescatoaren beheratassunera: ecen huná, hemendic harat dohatsu erranen naute generatione guciéc. Ecen gauça handiac eguin drauzquit botheretsu denac: eta haren icena saindu da: Eta haren misericordia da generationetaric generationetara haren beldurra dutenetara. Botheretsuqui eguin vkan du bere bessoaz: deseguin ditu superboac berén bihotzeco pensamenduan. Egotzi ditu botheretsuac thronoetaric, eta goratu ditu chipiac. Gosse ciradenac bethe ditu onez: eta abratsac igorri ditu hutsic Sustengatu vkan du Israel bere haourra, bere misericordiáz orhoit içanez. Gure aitey minçatu çayen beçala, Abrahami eta haren haciari iagoiticotz. Eta egon cedin Maria harequin hirur hilebetheren inguruä: guero itzul cedin bere etcherát. Eta compli cedin Elisabethen ertzeco demborá: eta erdi cedin seme batez. Eta ençun ceçaten haren auçoéc eta ahaidéc, nola frangoqui Iaunac bere misericordia declaratu çuen harengana, eta alegueratzen ciraden harequin. Eta guertha cedin, çortzigarreneco egunean ethor baitzitecen haourtchoaren circonciditzera, eta deitzen çuten hura bere aitaren icenaz, Zacharias. Baina ihardesten çuela haren amac erran ceçan, Ez, baina deithuren da Ioannes. Eta erran cieçoten, Eztun nehor hire ahaidetan icen horrez deitzen denic. Orduan keinu eguin cieçoten haren aitari, nola nahi luen hura dei ledin. Eta harc tableta batzuren escaturic scriba ceçan, cioela, Ioannes da horren icena. Eta mirets ceçaten guciéc. Eta irequi cedin bertan haren ahoa, eta haren mihia lacha cedin: eta minço cen laudatzen çuela Iaincoa. Eta icidura ethor cedin aldiri hetaco gucién gainera, eta Iudaco herri mendiçu orotan publica citecen hitz hauc guciac. Eta ençun cituzten guciéc, eçar citzaten bere bihotzean, erraiten çutela, Nor haourtcho haur içanen da? Eta Iaunaren escua cen harequin. Orduan haren aita Zacharias bethe cedin Spiritu sainduaz: eta prophetiza ceçan, cioela, Laudatu dela Israeleco Iainco Iauna, ceren visitatu eta redemitu baitu bere populua. Eta alchatu baitraucu saluamendutaco adarra Dauid bere cerbitzariaren etchean. Nola minçatu içan baita bere Propheta saindu bethidanic içan diradenen ahoz. Salbu içanen guinela gure etsayetaric eta guri gaitz çarizcuten gucién escutic. Gure aitey misericordia leguiençat, eta orhoit licén bere alliança sainduaz: Eta gure Aita Abrahami eguin ceraucan iuramenduaz: Ecen emanen ceraucula, beldur gabe gure etsayén escuetaric deliuraturic, hura cerbitza guineçan, Saindutassunetan eta iustitiatan haren aitzinean, gure vicico egun gucietan. Eta hi haourtchoá, Subiranoaren Propheta deithuren aiz: ecen ioanen aiz Iaunaren beguitharte aitzinean, haren bideac appain ditzançat, Eta eman dieçoançat saluamenduco eçagutzea haren populuari, hayén bekatuén barkamenduaz. Gure Iaincoaren affectione misericordiosoaz, ceinez visitatu vkan baiquaitu, Orientac garaitic: Argui daguiençat ilhumbean eta herioaren itzalean iarriric daudeney, gure oinen baquezco bidera chuchenceagatic. Eta haourtchoa handitzen eta spirituz fortificatzen cen: eta egon cedin desertuetan Israeli manifestatu behar içan çayón egunerano. Eta guerta cedin egun hetan ethor baitzedin ordenança-bat Cesar Augustoren partez, scribuz iar ledin mundua oro. (Lehen descriptione haur eguin cedin Cyrenius Syriaco gobernadore cenean) Eta ioaiten ciraden guciac scributan iartera, batbedera cein bere hirirát. Igan cedin bada Ioseph-ere Galileatic, Nazaretheco hiritic, Iudeara, Dauid-en ciuitate Bethlehem deitzen denera (ceren baitzén Dauid-en etchetic eta arraçatic) Scributan iar ledinçát Maria emaztetan eman içan çayonarequin, cein baitzén içorra. Eta guertha cedin hec han ciradela, compli baitzitecen haren ertzeco egunac. Eta erdi cedin bere seme lehen iayoaz, eta bandatoz trocha ceçan hura, eta eçar ceçan mangederán, ceren ezpaitzén hayendaco lekuric ostalerián. Eta ciraden comarca berean artzain campoetan ceunçanac, eta gauazco veillác bere arthaldearen gainean beguiratzen cituztenac. Eta huná, Iaunaren Aingueruä vstegaberic ethor cequién, eta Iaunaren gloriác argui ceçan hayén inguruän, eta icidura handiz ici citecen. Ecen Dauid-en ciuitatean iayo çaiçuela Saluadorea, cein baita Christ Iauna. Eta haur vkanen duçue seignale, eridenen baituçue haourra bandatoz trochatua, mangederán eçarria. Eta bertan Aingueruärequin eguin cedin armada celestial multzobat, laudatzen çutela Iaincoa, eta cioitela, Gloria ceru guciz goretan Iaincoari, eta lurrean baque, guiçonac baithara vorondate ona. Eta guertha cedin, hetaric Aingueruäc cerurat ioan ciradenean, erran baitzeçaten artzainec elkarren artean, Goacen bada Bethlehemerano, eta dacussagun eguin içan den gauça haur, cein Iaunac iaquin eraci baitraucu. Eta ethor citecen lehiatuqui, eta eriden citzaten Maria eta Ioseph, eta haourtchoa mangederán eçarria. Eta ikussi vkan çutenean, publica ceçaten haourtchoaz erran içan çayena. Eta ençun vkan cituzten guciéc mirets ceçaten hæy artzainéz erran içan çaizten gaucén gainean. Eta Mariac beguiratzen cituen gauça hauc guciac, bere bihotzean ehaiten cituela. Eta itzul citecen artzainac, glorificatzen eta laudatzen çutela Iaincoa, ençun eta ikussi vkan cituzten gauça guciéz, erran içan cayen beçala. Eta complitu içan ciradenean haourtchoaren circonciditzeco çortzi egunac, orduan deithu içan da haren icena Iesus, nola deithu içan baitzén Aingueruäz, sabelean concebi cedin baino lehen. Eta complitu içan ciradenean Mariaren purificationeco egunac Moysesen leguearen arauez, eraman ceçaten haourtchoa, Ierusalemera, Iaunari presenta lieçotençát. (Nola baita scribatua Iaunaren Leguean, Ar vme-vncia irequiten duen gucia, saindu Iaunari deithuren çayó) Eta eman leçatençát oblationea, Iaunaren Leguean erran denaren araura, turturela pare-bat, edo bi vsso columba vme. Eta huná, cen guiçombat Ierusalemen Simeon deitzen cenic: eta cen guiçon haur iusto eta Iaincoaren beldur, Israeleco consolationearen beguira cegoena: eta Spiritu saindua cen haren gainean. Eta denuntiatu içan çayón diuinoqui Spiritu sainduaz, etzuela herioric ikussiren, non lehen ikus ezleçan Christ Iaunarena. Hura bada ethor cedin Spirituaz mouituric templera: eta sartzen çutela Iesus haourra bere aita-améc, haren causaz eguin leçatencát Legueco costumaren araura: Harc orduan har ceçan hura bere bessoetara, eta lauda ceçan Iaincoa, eta erran ceçan, Iauna, orain vtziten duc eure cerbitzaria, eure hitzaren araura baquez. Ecen ikussi dié ene beguiéc hire saluagarria, Cein preparatu baituc populu gucién beguitharte aitzinean. Argui Gentiley arguitzecoa, eta Israeléco hire populuaren gloriá. Eta haren aita eta ama miraz ceuden harçaz erraiten ciraden gaucéz. Eta benedica citzan Simeonec, eta erran cieçón haren ama Mariari, Huná, eçarri içan dun haur anhitzen destructionetan, eta anhitzen resurrectionetan Israelen, eta signotan ceini nehor contrastaturen baitzayo: Are eurorren arima-ere iraganen din ezpata batec, aguer ditecençát anhitz bihotzetaco pensamenduac. Bacén prophetessabat-ere Anna deitzen cenic Phanuel-en alaba, Aser-en leinuco, cein baitzén ia adin handitacoa, eta vici içan cen senharrarequin çazpi vrthez bere virginitateaz gueroztic. Eta lauroguey eta laur vrtheren inguruco alharguna celaric, etzen partitzen templetic, barurez eta orationez cerbitzatzen çuela Iaincoa gau eta egun. Hunec-ere bada ordu berean ethorriric, laudatzen çuen Iauna, eta harçaz minço çayen redemptionearen beguira Ierusalemen ceuden guciey. Eta acabatu çutenean gucia Iaunaren Leguearen araura, itzul citecen Galileara, bere Nazaretheco hirira. Eta haourtchoa handitzen cen eta spirituz fortificatzen, eta bethatzen cen sapientiaz: eta Iaincoaren gratiá cen haren gainean. Eta ioaiten ciraden haren aita-amác vrthe oroz Ierusalemera Bazco bestán. Eta hamabi vrthetara heldu cenean, igan citecen hec Ierusalemera bestaco costumaren arauez: Eta hartaco egunac complitu ciradenean, hec itzultzen ciradela, azquen cedin Iesus haourra Ierusalemen: eta etzaquión ohart Ioseph, ez bere ama: Baina vstez hura compainian cen, ioan citecen egun baten bidean: eta haren bilha çabiltzan ahaidén eta eçagunén artean. Eta erideiten etzutenean, bihur citecen Ierusalemera, haren bilha çabiltzala. Eta guertha cedin, hirur egunen buruän eriden baitzeçaten hura templean, iarriric cegoela doctoren artean, hæy behatzen çayela eta hec interrogatzen cituela. Eta spantatzen ciraden hura ençuten çutén guciac, haren iaquinaren eta respostuén gainean. Eta hura ikussiric spanta citecen: eta erran cieçón bere amác, Semé, cergatic horrela eguin draucuc? huná, hire aita eta ni keichuric hire bilha guiniabiltzán. Orduan dioste, Cergatic da ene bilha baitzinabiltzaten? etzinaquitén ecen neure Aitaren eguitecoetan occupatua behar dudala içan? Baina hec etzeçaten adi erran cerauen hitza. Orduan iauts cedin hequin, eta ethor cedin Nazarethera: eta cen hayen suiet: eta haren amac beguiratzen cituen hitz hauc gucioc bere bihotzean. Eta Iesus auançatzen cen sapientiaz eta handitzez, eta gratiaz Iaincoa baithan eta guiçonac baithan. Eta Tiberio Cesaren emperadoregoaren hamaborzgarren vrthean, Pontio Pilate Iudeaco gobernadore cenean, eta Herodes Galileaco tetrarcha, eta harén anaye Philippe halaber Iturea eta Trachonite comarcaco tetrarcha, eta Lisania Abilineco tetrarcha, Eta Annas eta Caiphas Sacrificadore subirano ciradenean: eman cequión Iaincoaren hitza Ioannes Zachariasen semeari desertuan. Eta ethor cedin Iordanaren inguruco comarca gucira, predicatzen çuela emendamendutaco Baptismoa bekatuén barkamendutan: Nola baita scribatua Esaias prophetaren hitzén liburuän, dioela, Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, plana itzaçue haren bidescác. Haran gucia betheren da, eta mendi eta mendisca gucia beheraturen da, eta makur diraden gauçác chuchenduren dirade, eta bide ikeçuac planaturen, Eta ikussiren du haragui guciac Iaincoaren saluagarria. Erraiten cerauen bada harenganic batheya litecençat ethorten ciraden gendetzey, Vipera castá, norc auisatu çaituzte ethorteco den hirari ihes eguiten? Eguin itzaçue bada fructu emendamenduaren digneac: eta etzaiteztela has erraiten ceuroc baithan, Abraham dugu aita: ecen badiotsuet, Iaincoac harri hautaric-ere Abrahami haour suscita, ahal dieçaqueola. Bada ia aizcora-ere arborén errora eçarria da: beraz arbore fructu on eguiten eztuen gucia piccatzen da, eta sura egoizten. Orduan interroga ceçaten gendetzéc, cioitela, Cer eguinen dugu beraz? Eta ihardesten çuela erran ciecén, Bi arropa dituenac eman bieço eztuenari: eta iatecoric duenac, halaber eguin beça. Ethor cedin publicanoetaric-ere batheya litecençat: eta erran cieçoten, Magistruá, cer eguinen dugu? Eta harc erran ciecén, Deus ordenatu çaiçuen baino guehiago ezteçaçuela erekar. Interroga ceçaten gendarmesec-ere, cioitela, Eta guc cer eguinen dugu? Eta dioste, Nehor ezteçaçuela tormenta, ez iniuria: eta contenta çaitezte çuen gagéz. Eta populua beha cegoela, eta guciéc bere bihotzetan pensatzen çutela Ioannesez, eya hura liçatenez Christ, Ihardets ceçan Ioannesec, erraiten cerauela guciey, Eguia da nic batheyatzen çaituztet vrez: baina heldu da ni baino borthitzago dena, ceinen çapatetaco hedearen lachatzeco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzte Spiritu sainduaz eta suz. Ceinen bahea haren escuan içanen baita, eta garbituren du chahu bere larraina: eta bilduren du bihia bere granerera: baina lastoa choil erreren du bihinere hiltzen ezten suan. Bada anhitz berce gauçaz-ere exhortatzen çuela euangelizatzen ceraucan populuari. Baina Herodes tetrarcha harçaz reprehenditzen cenean, Herodias bere anaye Philipperen emazteagatic, eta berac eguin cituen gaichtaqueria guciacgatic, Eratchequi ceçan haur-ere berce gucién gainera, eçar baitzeçan Ioannes presoindeguian. Eta guertha cedin populu gucia batheyatzen cela, eta Iesus batheyaturic othoiztez cegoela, irequi baitzedin cerua: Eta iauts baitzedin Spiritu saindua forma visibletan vsso columba baten guissán, haren gainera, eta vozbat cerutic eguin baitzedin, cioela, Hi aiz ene Seme maitea, hitan hartzen diat neure atseguin ona. Eta Iesus bera hatsen cen hoguey eta hamar vrtheren inguruco içaten, seme (estimatzen çuten becembatean) Iosephen, Ioseph cen Heliren seme: Heli Matthaten: Matthat, Leuiren: Leui, Melchiren: Melchi, Iannaren: Ianna, Iosephen: Ioseph, Matthatiaren: Matthatia, Amosen: Amos, Nahumen: Nahum, Esliren: Esli, Naggeren: Nagger, Maathen: Maath, Mattathiaren: Mattathia, Semeiren: Semei, Iosephen: Ioseph, Iudaren: Iuda, Iohannaren: Iohanna, Rhesaren: Rhesa, Zorobabelen: Zorobabel, Salathielen: Salathiel, Neriren: Neri, Melchiren: Melchi, Addiren: Addi, Cosamen: Cosam, Elmodamen: Elmodam, Eren: Er, Ioseren: Iose, Eliezeren: Eliezer, Ioramen: Ioram, Matthaten: Matthat, Leuiren. Leui, Simeonen: Simeon, Iudaren: Iuda, Iosephen: Ioseph, Ionamen: Ionam, Eliacimen: Eliacim, Melearen: Melea, Mainanen: Mainan, Mattatharen: Mattatha, Nathanen: Nathan, Dauid-en: Dauid, Iesseren: Iesse, Obed-en: Obed, Boozen: Booz, Salmonen: Salmon, Naassonen: Naasson, Aminadab-en: Aminadab, Aramen: Aram, Esronen: Esron, Pharesen: Phares, Iudaren: Iuda, Iacob-en: Iacob, Isaac-en: Isaac, Abrahamen: Abraham, Thararen: Thara, Nachoren: Nachor, Saruch-en: Saruch, Ragauren: Ragau, Phalec-en: Phalec, Heberen: Heber, Saleren: Sale, Cainanen: Cainan, Arphaxad-en: Arphaxad, Semen: Sem, Noeren: Noe, Lamech-en: Lamech, Mathusalaren: Mathusala, Henoch-en: Henoch, Iared-en: Iared, Mahalaleel-en: Mahalaleel, Cainanen: Cainan, Henosen: Henos, Seth-en: Seth, Adamen: Adam, Iaincoaren. Eta Iesus Spiritu sainduaz bethea parti cedin Iordanetic, eta eraman cedin Spiritu beraz desertura, Eta han tenta cedin deabruaz berroguey egunez: eta etzeçan deus ian egun hec cirauteno, baina hec iragan eta, guero gosse cedin. Orduan erran cieçón deabruac, baldin Iaincoaren Semea bahaiz, erróc harri huni ogui bilha dadin. Eta ihardets cieçón Iesusec, cioela, Scribatua duc, ecen eztela ogui berez vicico guiçona, baina Iaincoaren hitz guciaz. Orduan eramanic hura deabruac mendi gora batetara, eracuts cietzon munduco resuma guciac dembora moment batez. Eta diotsa deabruac, Emanen drauat bothere hori gucia, eta resuma horien gloriá: ecen niri eman içan ciaitadac, eta nahi dudanari emaiten diarocat. Hic bada baldin adora baneçac, hire içanen dituc guciac. Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, Guibelerat adi eneganic Satán: ecen scribatua duc, Adoraturen duc eure Iainco Iauna, eta hura bera cerbitzaturen duc. Orduan eraman ceçan Ierusalemera, eta eçar ceçan templeco pinacle gainean: eta erran cieçón, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buruä hemendic beherera. Ecen scribatua duc, bere Ainguèruey cargu emanen drauela hiçaz, hire beguiratzeco: Eta escuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ezadinçát. Baina ihardesten duela Iesusec diotsa, Errana duc, Eztuc tentaturen eure Iainco Iauna. Guero tentatione gucia acabatu eta, deabrua parti cedin harenganic dembora batetaranocotz. Eta itzul cedin Iesus Spirituaren verthutez Galileara: eta haren famá ioan cedin inguruco comarca orotara. Eta hura ari cen iracasten hayén synagoguetan, guciéc ohoratzen çutela. Ethor cedin bada Nazarethera non haci içan baitzén: eta sar cedin bere costumaren araura Sabbath egunean synagogán: eta iaiqui cedin iracurtzera. Eta eman cequión Esaias prophetaren liburuä: eta desplegatu çuenean liburuä, eriden ceçan lekua, non scribatua baitzén, Iaunaren Spiritua da ene gainean, ceren vnctatu bainau: paubrey euangelizatzera igorri nau, bihotzez hautsien sendatzera, Captiuoey largançaren, eta itsuey ikustearen recubramenduaren predicatzera, eta çaurthuén deliurançatan eçartera, eta Iaunaren vrthe bozcariotacoaren predicatzera. Eta plegaturic liburuä rendatu ceraucanean ministreari, iar cedin: eta synagogaco gucién beguiac haren gainera fincatuac ciraden. Orduan has cequién erraiten, egungo egunean complitu da Scriptura haur çuen beharrietan. Eta guciéc testimoniage emaiten ceraucaten, eta miraz ceuden haren ahotic ilkiten ciraden hitz gratiazcoéz, eta erraiten çuten, Ezta haur Iosephen semea? Eta erran ciecén, Frangoqui erranen drautaçue comparatione haur, Medicuá, senda eçac eure buruä: cerere gauça ençun baitugu eguin içan diradela Capernaum-en, eguin itzac hemen-ere eure hirian. Eta dioste, Eguiaz diotsuet, ecen Prophetaric batre eztela gogaracoric bere herrian. Baina eguiaz erraiten drauçuet, anhitz ema alhargun cen Eliasen egunetan Israelen, ceruä ertsi içan cenean hirur vrthe eta sey hilebethetacotz, hala non eguin baitzedin gossete handia lur guciaren gainean. Baina hetaric batetara-ere etzén igorri içan Elias, Sarepta Sidoniaco hirira baicen, emazte alhargun batgana. Eta anhitz sorhayo cen Israelen Eliseo prophetaren demborán, baina hetaric batre etzén chahutu içan Naaman Syriacoa baicen. Orduan bethe citecen guciac asserretassunez synagogán, gauça hauc ençuten cituztenean. Eta iaiquiric egotz ceçaten hura hiritic campora, eta eraman ceçaten mendi gainera (ceinen gainean hayen hiria edificatua baitzen) gainetic behera egotz leçatençat. Baina hura hayén artetic iraganic, ioan cedin. Eta iauts cedin Capernaum Galileaco hirira, eta han iracasten cituen Sabbathoetan. Eta spantatuac ceuden haren doctrinaren gainean: ecen authoritaterequin cen haren hitza. Eta cen synagogán guiçombat deabru satsuaren spiritua çuenic, eta iar cedin oihuz ocengui, Cioela, Ah, cer da hire eta gure artean, Iesus Nazarenoa? gure deseguitera ethorri aiz? baceaquiat nor aicen: hi aiz Iaincoaren saindua. Eta mehatcha ceçan hura Iesusec, cioela, Ichil adi, eta ilki adi horrenganic. Eta deabrua, hura artera egotziric, ilki cedin harenganic, eta calteric batre etzieçon eguin. Eta spantamendu iar cedin gucietan, eta minço ciraden elkarren artean, cioitela, Cer hitz da haur, authoritaterequin eta bothererequin manatzen baititu spiritu satsuac, eta ilkiten baitirade? Eta io citzan haren famác herriaren inguruco comarca guciac. Eta iaiquiric Iesus synagogatic, sar cedin Simonen etchean: eta Simonen ama-guinharreba eduquiten cen helgaitz handi batez: eta othoitz ceguioten harengatic. Eta haren garaitic cegoela mehatcha ceçan helgaitza: eta vtzi ceçan hura helgaitzac: eta harc bertan iaiquiric cerbitza citzan. Eta iguzqui sartzean, anhitz eritassun motaz eriric çuten guciéc ekar citzaten harengana: eta harc escuac hetaric batbederari gainera eçarriric senda citzan. Deabruac-ere ilkiten ciraden anhitzenganic, oihuz ceudela, eta cioitela, Hi aiz Christ Iaincoaren Semea. Baina harc mehatchatzen cituela, etzituen vtziten erraitera, ecen baceaquitela hura cela Christ. Eta arguitu cenean ilkiric ioan cedin leku desertu batetara, eta gendetzeac haren bilha çabitzan, eta ethor citecen hura baitharano: eta baçaducaten hura hetaric parti ezledinçát. Baina harc erran ciecén, Berce hiriey-ere euangelizatu behar drauet Iaincoaren resumá: ecen hartacotzat igorri içan naiz. Eta predicatzen çuen Galileaco synagoguetan. Eta guertha cedin, populuac hura hertsen çuela Iaincoaren hitzaren ençuteagatic, bera Genesarethco lac bazterrean baitzegoen: Eta ikus citzan bi vnci lac bazterrean ceudela: eta hetaric ilkiric arrançalec sareac ikutzen cituzten: Eta sarthuric vnci hetaric batetara, cein baitzén Simonena, othoitz ceguión lurretit retira leçan appurbat: guero iarriric vncitic iracasten cituen gendetzeac. Eta minçatzetic ichildu cen beçala, erran cieçón Simoni, eramac barnago, eta largaitzaçue çuen sareac hatzamaitera. Orduan ihardesten duela Simonac diotsa, Magistruá, gau gucian nekaturic eztiagu deus hartu: baina hire hitzera largaturen diat sarea. Eta hori eguin çutenean, enserra ceçaten arrain mola handibat: eta ethencen cen hayén sarea. Eta keinu eguin ciecén berce vncico laguney, ethorriric lagun lequiztén: eta ethor citecen, eta bethe citzaten bi vnciac hundatzerano. Eta hori ikussiric Simon Pierrisec egotz ceçan bere buruä Iesusen belhaunetara, cioela, Parti adi eneganic, Iauna, ecen guiçon bekatorea nauc ni. Ecen icidura batec har ceçan hura eta harequin ciraden guciac, hartu cituzten arrain hatzamaitearen gainean, halaber Iacques eta Ioannes Zebedeoren seme Simonen lagun ciradenac-ere. Orduan erran cieçón Simoni Iesusec, Eztuála beldurric, oraindanic guiçon hatzamaile içanen aiz. Eta vnciac leihorrera cituztenean gucia vtziric, hari iarreiqui içan çaizcan. Eta guertha cedin hura hiri batetan cela, huná, guiçon sorhayotassunez bethebat ethor baitzedin: eta ikussi çuenean Iesus, bere buruä beguitharte gainera egotziric othoitz ceçan hura, cioela, Iauna, baldin nahi baduc, chahu ahal neçaquec. Eta Iesusec escua hedaturic hunqui ceçan hura, cioela, Nahi diat, aicén chahu. Eta bertan sorhayotassuna parti cedin harenganic. Eta harc mana ceçan nehori ezlerrón: baina ohá, diotsa, eracuts ieçoc eure buruä Sacrificadoreari, eta presenta eçac eure chahutzeagatic Moysesec ordenatu duen beçala hæy testimoniagetan. Eta harçazco proposa gueroago aitzinago hedatzen cen, eta gendetze handiac biltzen ciraden ençutera, eta bere eritassunetaric harçaz senda litecençát. Baina bera retiratua cegoen desertuetan, eta othoitz eguiten çuen. Eta guertha cedin egun batez hura iracasten ari cela, phariseuac eta Legueco doctorac baitzeuden iarriric, cein ethor baitzitecen Galileaco eta Iudeaco eta Ierusalemeco burgu gucietaric: eta Iaunaren verthutea cen hayén sendatzeco. Orduan huná batzu, dacarqueitela ohean guiçon-bat cein baitzén paralytico: eta çabiltzan hura barnera ekarri nahaiz, eta haren aitzinean eçarri nahiz. Eta erideiten etzutenean nondic hura barnera liroiten, gendetzearen causaz, iganic etche gainera, teuletaric erauts ceçaten ohetchoarequin artera, Iesusen aitzinera: Eta hayén fedea ikussi çuenean, erran cieçón, Guiçoná, barkatu çaizquic eure bekatuac. Orduan has citecen pensatzen Scribác eta Phariseuac, cioitela, Nor da blasphemioac erraiten dituen haur? Norc barka ahal ditzaque bekatuac Iaincoac berac baicen? Eta Iesusec eçaguturic hayén pensamenduac, ihardesten çuela erran ciecén, Cer pensatzen duçue çuen bihotzetan? Cein da errachago, erraitea, Barkatu çaizquic eure bekatuac: ala erraitea, Iaiqui adi eta ebil adi? Daquiçuençat bada ecen guiçonaren Semeac baduela authoritate lurrean bekatuén barkatzeco (diotsa paralyticoari) Hiri erraiten drauat iaiqui adi, eta eure ohetchoa harturic habil eure etcherát. Eta bertan iaiquiric hayén aitzinean, eta altchatu çuenean bera cetzan ohetchoa, ioan cedin bere etcherát, glorificatzen çuela Iaincoa. Eta icidura batec har citzan guciac, eta glorificatzen çutén Iaincoa: eta bethe citecen beldurtassunez, erraiten çutela, Segur ikussi ditugu egun nehorc vste etzituqueen gauçác. Eta gauça hayen buruän ilki cedin, eta ikus ceçan publicano Leui deitzen cembat, peage lekuan iarriric, eta erran cieçón, Arreit niri. Eta hura gauça guciac vtziric iaiqui cedin, eta iarreiqui içan çayón. Eta eguin cieçón banquet handibat Leuic bere etchean, eta cen publicanoezco eta berce hequin mahainean iarriric ceudenezco compainia handibat. Eta hetaric Scriba eta Phariseu ciradenéc murmuratzen çuten haren discipuluen contra, cioitela, Cergatic publicanoequin eta gende vicitze gaichtotacoequin iaten eta edaten duçue? Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Osso diradenéc eztute medicuren beharric: baina gaizqui daudenéc. Eznaiz ethorri iustoén deitzera, baina bekatorén, emendamendutara. Eta hec erran cieçoten, Cergatic Ioannesen discipuluéc barur eguiten dute maiz eta othoitz eguiten, halaber Phariseuenec-ere: baia hiréc iaten eta edaten dute? Eta harc erran ciecén, Barur eraci ahal ditzaqueçue ezconduaren gamberaco gendeac ezcondua hequin deno? Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua, orduan barur eguinen duté egun hetan. Guero comparationebat-ere erran ciécen, Nehorc eztrauca eratchequiten abillamendu berri baten pedaçua abillamendu çar bati: ezpere berriac ethencen du: eta çarrarequin ezta accordatzen berritic den pedaçua. Eta nehorc eztu eçarten mahatsarno berria çahagui çarretan, ezpere mahatsarno berriac çathituren ditu çahaguiac eta bera issuriren da, eta çahaguiac galduren dirade: Baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarteco da: eta biac beguiratzen dirade. Eta ezta nehor çaharretic edaten duenic, bertan berritic nahi duenic: ecen erraiten du, Çaharra hobe da. Guertha cedin bada Sabbath egun bigarren lehenean, hura iragaiten baitzén ereincetan gaindi: eta buruca idoquiten ari baitziraden haren discipuluac, eta iaten escuez bihituric. Eta Phariseuetaric batzuc erran ciecén, Cergatic eguiten duçue Sabbathoan eguin sori eztena? Orduan ihardesten çuea Iesusec erran ciecén, Eztuçue haur-ere iracurri cer eguin çuen Dauid-ec gossetu cenean bera eta harequin ciradenac? Nola sarthu içan cen Iaincoaren etchean eta propositioneco oguiac hartu cituen, eta ian cituen, eta eman ciecén harequin ciradeney-ere: hetaric iatea Sacrificadorén baicen sori eztelaric. Guero erraiten cerauen, Guiçonaren Semea iabe da Sabbathoaren-ere. Eta guertha cedin berce Sabbath batez-ere hura sar baitzedin synagogara, eta iracasten baitzuen: eta cen han guiçon-bat eta haren escu escuyna cen eyhar. Eta gogoatzen çuten hura Scribéc eta Phariseuéc eya Sabbathoan senda leçaqueenez, accusatione eriden leçatençat haren contra. Baina baceaquizquian hayén pensamenduac, eta diotsa guiçon escu eyharra çuenari, Iaiqui adi, eta ago çutic artean. Eta hura iaiquiric egon cedin çutic. Erran ciecén bada Iesusec, Interrogaturen çaituztet gauça batez, Sabbathoetan vngui eguitea da sori ala gaizqui eguitea? persona baten emparatzea ala galtzea? Eta hetara gucietara inguru behaturic, diotsa guiçonari, Hedeçac eure escua: eta harc eguin ceçan hala: eta senda cedin haren escua bercea beçain. Eta bethe citecen eraucimenduz, eta elkarrequin minço ciraden, cer leidioten Iesusi. Eta guertha cedin egun hetan, ioan baitzedin mendira othoitz eguitera, eta gau gucia han iragan ceçan Iaincoari othoitz eguiten ceraucala. Eta arguitu cenean dei citzan bere discipuluac, eta hetaric hauta citzan hamabi, cein Apostolu-ere dei baitzitzan, (Simon, Pierris-ere deithu çuena, eta Andriu haren anayea: Iacques eta Ioannes: Philippe eta Bartholomeo: Mattheu eta Thomas: Iacques Alpheoren semea, eta Simon Zelotes deitzen dena, Iudas Iacquesen anayea: eta Iudas Iscariot, traidore-ere içan cena) Eta iautsiric hequin, gueldi cdin leku plano batetan, bere discipuluzco companiarequin, eta populu mulço handirequin Iudea gucitic, eta Ierusalemetic, eta Tyrco eta Sidongo itsas bazterretic, cein ethorri baitziraden hura ençun leçatençat, eta bere eritassunetaric senda litecençat: Eta spiritu satsuéz tormentatzen ciradenac: eta senda citecen. Eta populu gucia hura hunqui nahiz çabilan: ecen verthute harenganic ilkiten cen: eta sendatzen cituen guciac. Orduan harc bere beguiac discipuluetarat altchaturic, erraiten çuen, Dohatsu çarete paubreác: ceren çuen baita Iaincoaren resumá. Dohatsu çarete orain gosse çaretenoc: ceren asseren baitzarete. Dohatsu çarete orain nigarrez çaudetenoc: ceren irri eguinen baituçue. Dohatsu içanen çarete, guiçonéc gaitzetsiren çaituztenean, eta iraitziren eta iniuriaturen çaituztenean, eta çuen icena gaichto beçala iraitziren dutenean, guiçonaren Semearen causaz. Aleguera albeitzinteizte egun hartan, eta bozcarioz iauz: ecen huná, çuen saria handi da ceruètan: ecen halaber eguiten cerauecen prophetey hayén aitec. Baina maledictione çuey abratsoy: ecen baduçue çuen consolationea. Maledictione çuey betheac çaretenoy: ecen gosse içanen çarete. Maledictione çuey orain irriz çaudetenoy: ecen auhen eta nigar eguinen duçue, Maledictione çuey, guiçon guciéc onherranen çaituztenean: ecen molde berean eguiten cerauecen propheta falsuey hayén aitéc. Baina çuey diotsuet dançuçuenoy, Onhets itzaçue çuen etsayac: vngui eguieçue gaitzesten çaituzteney. Benedicaitzaçue çuec maradicatzen çaituztenac: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic. Eta mathela batean ioiten auènari, para ieçóc bercea-ere: eta eure mantoa edequiten drauanari, iacca-ere eztieçoala debeta. Escatzen çauán guciari emóc, eta eurea edequiten drauanari, ezaquiola haren esca. Eta nola nahi baituçue eguin dieçaçuen çuey guiçonéc, çuec-ere eguieçue hæy halaber. Ecen baldin onhesten badituçue çuec onhesten çaituztenac, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere bere onhesleac onhesten dituzté. Eta baldin vngui badaguieçue çuen vnguiguiley, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere hura bera eguiten duté. Eta baldin presta badieceçue rendaturen drauçuela sperança duçueney, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere vicitze gaichtotacoey prestatzen draue, ordaina recebi deçatençat. Bada onhets itzacue çuen etsayac, eta vngui eguieçue: eta presta eçaçue, deus handic sperança gabe: eta çuen saria içanen da handi, eta içanen çarete Subiranoaren seme: ecen hura benigno da ingratetara eta gaichtoetara. Çareten beraz misericordioso, çuen Aita ere misericordioso den beçala. Ezteçaçuela iudica, eta etzarete iudicaturen: ezteçaçuela condemna eta etzarete condemnaturen: barka eçaçue, eta barkaturen çaiçue. Emaçue eta emanen çaiçue: neurri ona galkatua, eta higuitua, eta mucurru doana emanen çaiçue çuen golkora: ecen neurtzen duçuen neurri beraz, neurthuren çaiçue çuey-ere aldiz. Halaber erraiten cerauen comparationebat, Possible da itsuac itsua guida ahal deçan? eztira biac hobira eroriren? Ezta discipulua bere magistruaren gaineco: baina nor-ere içanen baita discipulu perfect, içanen da magistru beçala. Eta, cergatic dacussac eure anayeren beguico fitsa, eta eure beguico, gapirioari ez atzayo ohartzen? Edo nola ahal derraqueoc eure anayeri, Anayé, vtzi neçac idoqui deçadan hire beguian den fitsa, eurrorrec hire beguian den gapirioa ikusten eztuanean? Hypocritá, idocac lehenic gapirioa eure beguitic: eta orduan ikussiren duc idoqui deçán eure anayeren beguico fitsa. Segur ezta arbore ona, fructu gaichtoa eguiten duena: ez eta arbore gaichtoa, fructu ona eguiten duena. Ecen arbore gucia fructutic eçagutzen da. Ecen elhorrietaric eztute biltzen ficoric, ezeta saparretaric, mendematzen mahatsic. Guiçon onac bere bihotzeco thesaur onetic idoquiten du gauça ona: eta guiçon gaichtoac bere bihotzeco thesaur gaichtotic idoquiten du gauça gaichtoa: ecen bihotzeco abundantiatic haren ahoa minço da. Baina cergatic deitzen nauçue Iauna, Iauna: eta ez eguiten, nic erraiten ditudanac? Enegana ethorten den gucia, eta ene hitzac ençuten eta hec eguiten dituena: eracutsiren drauçuet nor irudi den. Irudi du etchebat edificatzen duen guiçona, ceinec aitzurtu eta barna irequi baitu, eta eçarri fundamenta arroca baten gainean: eta soberná ethorriric, fluuioac ereçarri vkan drauca etche hari, eta ecin higuitu du: ecen arroca gainean fundatua cen. Baina ençun vkan dituenac, eta ez eguin, irudi du fundament gabe bere etchea lur gainean edificatu duen guiçona: ceini ereçarri baitrauca fiuuioac, eta bertan erori içan da, eta etche haren deseguitea handi içan da. Eta acabatu cituenean bere hitz guciac populuac çançuela, sar cedin Capernaumen. Eta Centener baten cerbitzaria eri içanez hiltzera çohian, cein baitzuen guciz maite. Eta harc ençun çuenean Iesusez, igor citzan harengana Iuduén Ancianoac, othoiztez çayola, ethorriric senda leçan haren cerbitzaria. Eta hec ethorri ciradenean Iesusgana, othoitz ceguioten affectionatuqui, cioitela, ecen digne cela nehorc hura aithor lieçón. Ecen maite dic, cioiten, gure nationea eta synagogabat harc edificatu diraucuc. Iesus bada ioan cedin hequin. Baina ia etchetic vrrun handi etzela, Centenerac igor citzan adisquideac harengana, ciotsala, Iauna, ezadila neka: ecen eznauc digne ene atharbe pean sar adin. Halacotz neure buruä-ere eztiat digne estimatu hiregana ethorteco: baina errac hitza, eta sendaturen baita ene muthilla. Ecen ni nauc berceren meneco guiçon, ditudalaric neure meneco gendarmesac: eta huni erraiten diarocat, oha, eta badihoac: eta berceari, Athor, eta ethorten duc: eta neure cerbitzariari Eguic haur, eta eguiten dic. Eta gauça hauc ençunic Iesusec mirets ceçan harçaz: eta itzuliric erran cieçon berari çarreican companiari, Erraiten drauçuet, Israelen-ere eztudala hain fede handiric eriden. Eta igorri içan ciradenéc, etchera itzuli ciradenean, eriden ceçaten cerbitzari eri içana sendoric. Eta guertha cedin biharamunean Iesus ioaiten baitzen Naim deitzen cen hirira: eta ioaiten ciraden harequin haren discipuluetaric vnguisco, eta gendetze handia. Eta hirico portaleari hurbildu çayon beçala, huná, eramaiten çuten hilbat, bere ama alhargunaren seme bakoitza, eta hiritic compania handia cen harequin. Eta alhargun hura ikussi çuenean Iaunac, compassione har ceçan haren gainean, eta erran cieçon, Eztaguinala nigarric. Eta hurbilduric hunqui ceçan kutchá, (orduan gorputza çaramatenac gueldi citecen) eta erran ceçan, Guiçon gazteá, hiri diossat, iaiqui adi. Eta iar cedin hil içana, eta has cedin minçatzen. Eta eman cieçon hura bere amari. Eta har citzan guciac beldur batec, eta glorificatzen çuten Iaincoa, erraiten cutela, Segur Propheta handibat iaiqui içan da gure artean, eta segur Iaincoac visitatu du bere populua. Eta io ceçan harçazco fama hunec Iudea gucia eta inguruco comarca gucia. Eta conta cietzoten Ioannesi bere discipuluec gauça hauc guciac. Eta deithuric bere discipuluetaric biga Ioannesec igor citzan Iesusgana, cioela, Hi aiz ethorteco cen hura, ala berce baten beguira gaude? Eta ethorriric harengana guiçon hec erran ceçaten, Ioannes Baptistac igorri guiaitic hiregana, dioela, Hi aiz ethorteco cena, ala berce baten beguira gaude? Eta ordu berean anhitz senda ceçan eritassunetaric, eta plaguetaric, eta spiritu gaichtoetaric eta anhitz itsuri ikustea eman ciecén. Guero ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Ioannic conta ietzoçue Ioannesi ikussi eta ençun dituçuen gauçác: ecen itsuéc ikustea dutela recebitzen, mainguäc diradela ebilten, sorhayóac diradela chahutzen gorréc dutela ençuten, hilac diradela resuscitatzen, paubrey çayela Euangelioa predicatzen. Eta dohatsu da scandalizaturen eztena nitan. Eta partitu ciradenean Ioannesen mandatariac, has cequión, Ioannesez populuari erraiten, Ceren ikustera ilki içan çarete desertura? canabera haiceaz erabilten den baten? Baina ceren ikustera ilki içan çarete? guiçon abillamendu preciosoz veztitu baten? huná, abillamendu preciosoetan, eta delicioetan diradenac, reguén palacioetan dirade. Baina ceren ikustera ilki içan çarete? Propheta baten? bay diotsuet eta Propheta bainoagoaren. Haur da ceinez scribatua baita, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec hire bidea appainduren baitu hire aitzinean. 28 Ecen erraiten drauçuet, emaztetaric iayó diradenén artean eztela Prophetaric batre Ioannes Baptista baino handiagoric: badaric-ere Iaincoaren resumán chipién dena hura baino handiago da. Orduan populu guciac hori ençunic eta publicanoéc iustifica ceçaten Iaincoa, batheyatu içanic Ioannesen baptismoaz. Baina Phariseu eta Legueco doctor harenganic batheyatu etziradenéc Iaincoaren conseillua arbuya çeçaten bere buruén contra. Orduan erran ceçan Iaunac, Norequin bada comparaturen ditut generatione hunetaco guiçonac? eta cer irudi dute? Merkatuan iarriric dauden, eta bata berceari oihuz dagozcan haourtchoac beçalaco dirade ceinéc baitioite, Chirula soinu eguin drauçuegu, eta etzarete dançatu: eressiz cantatu drauçuegu eta eztuçue nigarric eguin. Ecen ethorri da Ioannes Baptista, oguiric iaten eztuela, ez mahatsarnoric edaten, eta dioçue, Deabrua du. Ethorri da guiçonaren Semea iaten eta edaten duela: eta dioçue, Huná guiçon gormanta eta hordia, eta publicanoén eta vicitze gaichtotacoen adisquidea. Baina iustificatu içan da sapientiá bere haour guciéz. Eta othoitz eguin cieçon Phariseu batec harequin ian leçan, eta sarthuric Phariseuaren etchean, iar cedin mahainean. Eta huná, hirian emazte vicitze gaichtotaco cen-batec iaquin çuenean, ecen hura Phariseuaren etchean mahainean iarria cela, ekar ceçan boeitabat vnguentu, Eta guibeletic haren oinetara cegoela, has cedin nigarrez cegoela haren oinén nigar vriz arregatzen: eta ichucatzen cerauzcan bere buruco adatsaz, eta pot eguiten cerauen haren oiney, eta vnguentuz vnguenstatzen cituen. Orduan hori ikussiric hura gomitatu çuen Phariseuac erran ceçan bere baithan, cioela, Hunec, baldin Propheta baliz balaquique segur nor eta nolacoa den haur hunquitzen duen emaztea: ecen vicitze gaichtotacoa da. Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, Simon, badiat cerbait hiri erraitecoric. Eta harc dio, Magistruá, errac. Hartzedun batec citián bi çordun, batac cián çor borz-ehun dinero, eta berceac berroguey eta hamar. Eta hec ez vkanez nondic paga, quitta cieceán biey. Hautaric bada, errac, ceinec hura maiteago vkanen du? Eta ihardesten çuela Simonec erran ceçan, Vste diat ecen guehiago quittatu içan çayonac. Eta harc erran cieçon, Bidezqui iugeatu duc. Eta emazteaganat itzuliric erran cieçón Simoni, Badacussac emazte haur? hire etchean sarthu içan nauc, vric ene oinetara eztuc eman: baina hunec ene oinac nigar vriz arregatu citic, eta bere buruco adatsaz ichucatu. Potbat niri eztrautac eman, baina haur, sarthu naicenaz gueroztic, eztuc ene oiney pot eguitetic guelditu. Olioz ene buruä eztuc vnctatu: baina hunec vnguentuz vnctatu citic ene oinac. Halacotz erraiten drauat barkatu çaizcala bere bekatu anhitzac, ecen haguitz onhetsi dic: eta gutiago barkatzen çayonac gutiago onhesten dic. Guero emazteari erran cieçón, Barkatu çaizquin eure bekatuac. Eta has citecen elkarrequin mahainean iarriric ceudenac, bere artean erraiten, Nor da haur bekatuac-ere barkatzen baititu? Baina emazteari erran cieçón, Eure fedeac saluatu au: oha baquerequin. Eta guero guertha cedin hura ioaiten baitzen hiriz hiri, eta burguz burgu, predicatzen eta euangelizatzen çuela Iaincoaren resumá eta hamabiac ciraden harequin: Eta emazte batzu harçaz spiritu gaichtoetaric, eta eritassunetaric sendatuac, Maria deitzen cena Magdalena, ceinaganic çazpi deabru ilki içen baitziraden, Eta Ioanna Herodesen procuradore. Chuz deitzen cenaren emaztea, eta Susanna, eta berceric anhitz bere onetaric hura aiutatzen çutenic. Eta nola gendetze handia biltzen baitzen, eta hiri gucietaric anhitz harengana ioaiten, erran ceçan comparationez, Ilki cedin ereillebat bere haciaren ereitera: eta ereitean partebat eror cedin bide bazterrera: eta aurizqui içan cen, eta ceruco choriéc irets ceçaten hura. Eta berce partebat eror cedin harri gainera, eta sorthuric eyhar cedin, ceren ezpaitzuen hecetassunic: Eta berce partebat eror cedin elhorri artera: eta harequin batean sorthuric elhorriéc itho ceçaten hura. Eta bercea eror cedin lur onera: eta sorthuric eguin ceçan fructu ehunetan hambat. Hauén erraitean oihuz cegoen, Ençuteco beharriric duenac, ençun beça. Eta interrogatzen çuten bere discipuluéc erraiten çutela, ceric cen comparatione hura. Eta harc erran ciecén, Çuey eman çaiçue Iaincoaren resumaco mysterioén eçagutzea: baina bercey comparationez, dacussatelaric ikus ezteçaten, eta dançutelaric adi ezteçaten. Haur da bada comparationea, Hacia da Iaincoaren hitza. Eta bide bazterrecoac dirade, ençuten dutenac: guero ethorten da deabrua, eta kencen du hitza hayén bihotzetic, sinhetsiric salua eztitecençát. Eta harri gainecoac dirade, ençun dutenean bozcariorequin recebitzen dutenac hitza: baina hauc erroric eztute, hauc demboratacotz sinhesten duté, eta tentationeco demborán retiratzen dirade. Eta elhorri artera erori dena, hauc dirade ençun dutenac: baina partitu eta, ansiéz eta abrastassunéz eta vicitze hunetaco voluptatéz ithotzen dirade, eta eztuté fructuric ekarten. Baina lur onera erori dena, hauc dirade bihotz honestean eta onean hitz ençuna eduquiten dutenac eta fructu patientiatan ekarten dutenac Eta nehorc arguia viztu duenean, eztu hura vnci batez estaltzen, edo ohe azpian eçarten: baina candeler gainean eçarten du, sartzen diradenéc arguia ikus deçatençát. Ecen ezta secreturic, aguerturen eztenic: ez estaliric, eçaguturen, eta arguira ethorriren eztenic. Ikus-açue bada nola ençuten duçuen: ecen norc-ere baitu hari emanen çayo: eta norc-ere ezpaitu, duela vste duena-ere edequiren çayo hari. Orduan ethor citecen harengana haren ama eta haren anayeac, eta gendetzearen causaz ecin hers cequidizquion. Eta declara cequión, erraiten ceraucatela, Hire ama, eta hire anayeac lekorean diaudec, hi ikussi naiz. Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Ene ama eta ene anaye dirade Iaincoaren hitza ençuten eta eguiten dutenac. Eta guertha cedin egun batez, hura sar baitzedin vncian eta haren discipuluac: eta erran ciecén, Iragan gaitecen lacaren berce aldera. Eta parti citecen. Eta vncian hec ioaiten ciradela, loac har ceçan: eta iauts cedin haicezco tormentabat lacera: eta vrez bethatzen ciraden, eta peril çutén. Orduan hurbilduric iratzar ceçaten hura, cioitela, Magistruá, Magistruá, galdu guihoaçac. Eta harc iratzarriric mehatcha citzan haicea eta vraren tempestá: eta cessa citecen, eta sossagu handia eguin cedin. Eta erran ciecén, Non da çuen fedea? Hec icituric ceudela mirets ceçaten, cioitela elkarren artean, Baina nor da haur, haiceac eta vra manatzen baititu eta obeditzen baitute? Guero tira ceçaten Gadarenoen comarcarát, cein baita Galilearen aurkaz aurk. Bada hari lurrera ilki eta, bat cequión hiri hartaco guiçon dembora lucez gueroz deabrua çuen-bat: eta abillamenduz etzén veztitzen, eta etchetan etzen egoiten, baina thumbetan. Eta harc ikussi çuenean Iesus, heyagoraz cegoela, egotz ceçan bere buruä haren aitzinera, eta ocengui erran ceçan, Cer da hire eta ene artean, Iesus Iainco subiranoaren Semeá? othoitz eguiten drauat, ezneçála, tormenta. Ecen manatzen çuen spiritu satsua guiçonaganic ilki ledin: ecen dembora lucez eduqui çuen hura: eta estecaturic cadenaz eta cepoez beguiratzen cen: baina estecailluac çathituric eramaiten cen deabruaz desertuetara. Orduan interroga ceçan hura Iesusec, cioela, Nola duc icen? Eta harc erran ceçan, Legione. Ecen anhitz deabru sarthu ciraden hura baithan. Eta othoitz eguiten ceraucaten, ezlitzan mana abysmora ioaitera. Eta cen han vrdalde handibat alha cenic mendian: eta othoitz eguiten ceraucaten permetti liecén hetara sartzera: eta permetti ciecén. Ilkiric bada deabruac guiçónaganic sar citecen vrdetara: eta vrdaldea oldar cedin gainetic behera lac-era, eta itho cedin. Eta vrdainéc ikussi çutenean cer eguin içan cen, ihes eguin ceçaten: eta partituric conta ceçaten hirian eta campoetan. Orduan gendeac ilki citecen eguin içan cenaren ikustera, eta ethor citecen Iesusgana, eta eriden ceçaten guiçona ceinetaric deabruac ilki içan baitziraden, veztitua, eta cençatua, iarriric cegoela Iesusen oinetara: eta ici citecen. Eta conta ciecen hæy ikussi vkan çutenec-ere, nola sendatu içan cen demoniatu içana. Orduan othoitz eguin cieçoten Gadarenoén aldiri inguruco gendetze guciac, parti ledin hetaric: ecen icidura handic hartu cituen: eta hura vncira sarthuric, itzul cedin. Eta othoitz ceguión guiçon harc, ceinaganic ilki içan baitziraden deabruac, harequin licén: baina Iesusec igor ceçan, cioela, Itzul adi eure etchera, eta conta eçac cein gauça handiac eguin drauzquián Iaincoac. Ioan cedin bada hiri gucitic predicatzen cituela Iesusec eguin cerauzcan gauça guciac: Eta guertha cedin itzuli cenean Iesus, recebi baitzeçan gendetzeac: ecen guciac haren beguira ceuden. Orduan huná, ethor cedin Iairus deitzen cen guiçombat, eta hura cen synagogaco principal: eta egotzi çuenean bere buruä Iesusen oinetara, othoitz eguin cieçon sar ledin haren etchera: Ecen alaba bakoitzbat çuen hamabi vrtheren ingurucoa, eta hura çohian hiltzera. Eta ioaitean gendetzeac hertsen çuen. Eta hamabi vrthez gueroztic odola baratzen etzayon, eta medicuetan bere sustantia gucia despendatu çuen, eta batez-ere ecin sendatu içan cen emaztebatec, Hurbilduric guibeletic hunqui ceçan haren arropa ezpaina eta bertan gueldi cedin haren odol iariatzea. Orduan dio Iesusec, Nor da ni hunqui nauena? Eta guciéc vkatzen çutenaren gainean, erran ceçan Pierrisec, eta harequin ciradenéc, Magistruá, gendetzéc hertsen eta aurizquiten aute, eta dioc, Nor da ni hunqui nauena? Baina Iesusec dio, Norbaitec hunqui nau ecen eçagutu dut verthute eneganic ilki içan dela. Emazte hura bada ikussiric ecen etzayola estali içan, ethor cedin ikara çabilala: eta bere buruä haren aitzinera egotziric declara cieçón populu guciaren aitzinean cer causaz hura hunqui çuen, eta nola sendatu içan cen bertan. Eta harc erran cieçón, Alabá aun bihotz on eure fedeac sendatu au: oha baquerequin. Oraino hura minço cela, ethor cedin cembeit synagogaco principalarenetic, hari ciotsala, Hil içan duc hire alabá: ezteçala fatiga Magistrua. Baina Iesusec ençunic ihardets cieçón nescatcharen aitári. Ezaicela beldur, sinhets eçac solament, eta hura sendaturen baita. Eta etchera sarthuric, etzeçan nehor sartzera vtzi Pierris eta Iacques eta Ioannes eta nescatcharen aita eta ama baicen, Eta nigarrez ceuden guciac, eta lamentatzen çutén: baina harc erran ceçan, Eztaguiçuela nigarric: ezta hil, baina lo datza. Eta truffatzen ciraden harçaz, hil cela iaquinez. Eta harc, guciac campora iraitziric, eta haren escua harturic, oihu eguin ceçan, cioela, Nescatchá, iaiqui adi. Eta itzul cedin haren spiritua, eta iaiqui cedin bertan: eta mana ceçan eman lequión iatera. Eta spanta citecen haren aita-amác: baina harc mana citzan nehori ezlerroten eguin içan cena. Guero deithuric elkarrequin bere hamabi discipuluac, eman ciecén bothere eta authoritate deabru gucién gainean, eta eritassunén sendatzeco. Eta igor citzan hec Iaincoaren resumaren predicatzera, eta erién sendatzera. Eta erran ciecén, Ezteçaçuela deus eraman bidecotzát, ez vheric, ez maletaric, ez oguiric, ez diruric, eta eztuçuela birá arropa. Eta cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, han çaudete, eta handic ilki albaitzindezte. Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, ilkiric hiri hartaric, çuen oinetaco errhautsa-ere iharros eçaçue testimoniagetan hayén contra. Hec bada ilkiric ioaiten ciraden burguz burgu, euangelizatzen eta sendatzen çutela leku gucietan. Eta ençun citzan Herodes tetrarchac, harc eguiten cituen gauça guciac: eta dudatzen çuen, ceren batzuc erraiten baitzutén, ecen Ioannes hiletaric resuscitatu cela. Eta batzuc Elias aguertu cela: eta bercéc, cembeit lehenagoco Prophetaric resuscitatu cela. Orduan dio Herodesec, Ioannesi nic buruä edequi draucat: nor da bada haur, ceinez nic baitançuzquit hunelaco gauçac? Eta hura ikussi nahiz çabilan. Eta itzuliric Apostoluéc conta cietzoten Iesusi, eguin cituzten gauça guciac. Orduan hec harturic retira cedin Iesus appart. Bethsaida deitzen den hirico leku desertu batetara. Eta gendetzeac hori iaquinic, iarreiqui çaizcan, eta recebitu cituenean, minçatzen çayen Iaincoaren resumáz: eta sendatu behar çutenac, sendatzen cituen. Eta eguna has cedin beheratzen: eta hurbilduric hamabiéc erran cieçoten, Eyéc congit gendetzey, ioanic inguruco burguètara eta parropioetara, retira ditecen, eta eriden deçaten iateco, ecen hemen leku desertuan gaituc. Baina erran ciecén, Eyeçue çuec iatera. Eta hec erran ceçaten, Eztitiagu borz ogui eta bi arrain baina guehiago: Baldin guc ioanic populu hunen guciaren eros ezpadeçagu iateco. Ecen baciraden borz milla guiçonetarano. Orduan dioste bere discipuluey, Iar eraci itzaçue mahaindaraz berroguey eta hamarná. Eta hala eguin ceçaten, eta iar citecen guciac. Orduan harturic borz oguiac eta bi arrainac, cerurat beha cegoela benedica citzan hec: eta hauts citzan, eta eman cietzén discipuluey, populuaren aitzinean eçar litzatençát. Ian ceçaten bada guciéc, eta ressasia citecen: eta goititu içan dirade soberatu içan çaizten çathietaric hamabi sasquitara. Eta guertha cedin, hura appart othoitz eguiten cegoela, discipuluac harequin baitziraden eta interroga baitzitzan hec, cioela, Ni nor naicela dioite gendec? Eta hec ihardesten çutela erran ceçaten, Ioannes Baptista: eta bercéc, Elias: eta bercéc, ecen cembeit Propheta lehenagocoetaric resuscitatu içan dela. Eta erran ciecén, Eta çuec nor naicela ni dioçue? Ihardesten çuela Simon Pierrisec erran ceçan, Christ Iaincoarena. Orduan harc mehatchatzen cituelaric mana citzan nehori haur ezlerroten: Cioela, Behar da guiçonaren Semeac anhitz suffri deçan, eta reproba dadin Ancianoéz eta Sacrificadore principaléz, eta Scribez, eta hil dadin, eta hereneco egunean resuscita dadin. Guero erraiten cerauen guciey. Baldin nehor hor ene ondoan ethorri nahi bada, renuntia beça bere buruaz, eta har beça bere crutzea egun oroz, eta berrait niri. Ecen norc-ere nahi vkanen baitu saluatu bere vicia: galduren du hura: baina norc-ere galduren baitu bere vicia ene causaz, saluaturen du hura. Ecen cer probetchu du guiçonac baldin mundu gucia irabaz badeça, eta bere buruä destrui deçan, eta gal dadin? Ecen nor-ere ahalque içanen baita niçaz eta ene hitzéz, harçaz ahalque içanen da guiçonaren Semea, dathorrenean bere maiestatean, eta Aitarenean eta Aingueru sainduenean. Eta erraiten drauçuet eguiaz, badirade hemen present diradenotaric batzu, herioa dastaturen eztutenic Iaincoaren resumá ikus deçaqueteno. Eta guertha cedin, hitz hauçaz gueroztic quasi çortzi egunen buruän, har baitzitzan Pierris eta Ioannes eta Iacques, eta igan baitzedin mendi batetara othoitz eguitera. Eta othoitz eguiten cegoela, haren beguitharteco formá mutha cedin, eta haren abillamendua churit eta chist-mista beçain arguit. Eta huná, bi guiçon minço ciraden harequin, cein baitziraden Moyses eta Elias: Hauc aguerturic gloriarequin, erraiten çutén, harc Ierusalemen complitzeco çuen fina. Eta Pierris, eta harequin ciradenac, ciraden logalez cargatuac: eta iratzartu ciradenean, ikus ceçaten haren maiestatea, eta harequin ceuden bi guiçonac. Eta guertha cedin, hec partitu ciradenean harenganic: Pierrisec erran baitzieçón Iesusi, Magistruá, on duc gu hemen garen, eguin ditzagun bada hirur tabernacle, bat hire, eta bat Moysesen, eta bat Eliasen: Etzaquiala cer minço cen. Eta harc gauça hauc erraiten cituela, eguin cedin hodeybat, eta estal citzan hec: eta ici citecen hodeyean sartzen ciradenean. Orduan vozbat eguin cedin hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea, huni beha çaquizquiote. Eta voz hura eguiten cela, eriden cedin Iesus bera: eta hec ichilic egon citecen, eta egun hetan etzieçoten nehori deus erran ikussi cituzten gaucetaric. Eta guertha cedin ondoco egunean, hec menditic iautsi ciradenean, gendetze handibat encontrura ilki baitzequion hari. Eta huná, compainiaco guiçombat oihuz iar cedin, cioela, Magistruá, othoitz eguiten drauat beha-eçac ene semeaganát: ecen haur bera baicen eztiat. Eta huná, spirituac hartzen dic, eta bertan heyagoraz iarten duc, eta çathicatzen dic haguna dariola, eta huneganic nequez partitzen duc, haur hausten duela. Eta othoitz eguin diraueat hire discipuluey, egotz leçaten hura campora: baina ecin eguin dié. Eta ihardesten duela Iesusec dio, O natione incredula eta gaichtoá, noizdrano finean çuequin içanen naiz eta supportaturen çaituztet? Ekarrac huna eure semea. Eta oraino hurbiltzen cela hauts ceçan hura deabruac eta çathica: eta mehatcha ceçan Iesusec spiritu satsua, eta senda ceçan haourra, eta renda cieçón bere aitari. Eta spanta citecen guciac Iaincoaren verthute gucizco handiaren gainean. Eta guciac miraculuz ceudela, eguiten cituen gauça gucién gainean, erran ciecén bere discipuluey, Eçar itzaçue çuec hitz hauc çuen beharrietan: ecen içanen da guiçonaren Semea liuraturen baita guiçonén escuetara. Baina hec hitz haur etzuten aditzen, eta hetaric estalia cen, hala non ezpaitzutén hura senditzen: eta beldur ciraden haren interrogatzera hitz huneçaz. Guero sar citecen elkarrequin dispután, eya hetaric cein cen handiena. Eta Iesusec hayén bihotzeco pensamendua ikussi çuenean, haourtchobat harturic eçar ceçan bere aldean: Eta erran ciecén, Norc-ere recebituren baitu haourtcho haur ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebituren bainau, ni igorri nauena recebitzen du: ecen nor baita chipiena çuen gucion artean, hura içanen da handi. Eta ihardesten çuela Ioannesec erran ceçan, Magistruá, ikussi diagu norbeit hire icenean deabruac campora egoizten cituenic: eta debetatu diagu hura, ceren ezpaitarreic gurequin hiri. Orduan erran cieçón Iesusec, Ezteçaçuela debeta, ecen gure contra eztena gure alde da. Eta guertha cedin, haren goiti altchatzeco egunac complitzen ciradenean, orduan chuchent baitzeçan bere beguithartea gogo eguinic Ierusalemera ioaitera. Eta igor citzan mandatariac bere aitzinean, eta ioanic sar citecen Samaritanoén burgu batetan, ostatu appain lieçotençát: Baina etzeçaten recebi, ceren haren beguithartea baitzén Ierusalemerat ioiten cenarena. Eta hori ikussiric haren discipulu Iacquesec eta Ioannesec erran ceçaten, Iauna, nahi duc derragun sua iauts dadin cerutic, eta deseguin ditzan, Eliasec-ere eguin çuen beçala? Baina itzuliric Iesusec mehatcha citzan hec, cioela, Eztaquiçue cer spiritutaco çareten. Ecen guiçonaren Semea ezta ethorri guiçonén vicién galtzera, baina saluatzera. Eta ioan citecen berce burgu batetara. Guero guertha cedin, hec bideaz ioaiten ciradela, erran baitzieçón norbeitec, Iauna, iarreiquiren natzaic norat-ere ioanen baitaiz. Eta Iesusec erran cieçon. Aceriéc çulhoac citié, eta ceruco choriéc ohatzeac: baina guiçonaren Semeac eztic non bere buruä paussa deçan. Baina erran cieçón berce bati, Arreit niri. Eta harc erran ceçan, Iauna, permetti ieçadac behin ioan nadin neure aitaren ohorztera. Eta erran cieçón Iesusec, Vtzitzac, hilac bere hilén ohorztera: baina hi habil eta denuntia eçac Iaincoaren resumá. Orduan erran ceçan berce batec-ere, Iauna, Iarreiquiren natzaic hiri: baina permetti ieçadac behin etchecoetaric congit har deçadan. Eta erran cieçón Iesusec, Eztuc nehor bere escua goldean eçarten eta guibelerat behatzen duenic propio denic Iaincoaren resumacotzat. Gauça hauen ondoan ordena citzan Iaunac berce hiruroguey eta hamar-ere, eta igor citzan hec birá bere beguitharte aitzinean, bera ethorteco cen hiri eta leku gucietara. Eta erraiten cerauen, Vztá handi da, baina languile guti: othoitz eguioçue bada vzta Iabeari, irion ditzan languileac bere vztara. Çoazte, huná nic igorten çaituztet çuec bildotsac otsoén artera beçala. Eztramaçuela ez mulsaric, ez maletaric, ez çapataric: eta nehor bidean ezteçaçuela saluta. Cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, lehenic erraçue, Baquea dela etche hunetan. Eta baldin han baquezco semeric batre bada, paussaturen da çuen baquea haren gainean: ezpere çuetara itzuliren da. Eta etche hartan berean çaudete, iaten eta edaten duçuela aitzinera emanen çaiçuenetic: ecen languilea bere sariaren digne da. Etzaiteztela iragan etchetic etchera. Baina are cein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta recebituren baitzaituzte, ian eçaçue aitzinera eçarten çaizquiçuenetaric: Eta sendaitzaçue hartan diraten eriac, eta erreçue, Hurbildu da çuetara Iaincoaren resumá. Baina cein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta ezpaitzaituzte recebituren, ilkiric hango carriquetara, erraçue, Çuen hiritic lothu çaicun errhautsa-ere iharrosten dugu çuen contra: guciagatic-ere haur iaquiçue, ecen hurbildu dela çuetara Iaincoaren resumá. Baina badiotsuet ecen Sodomacoac egun hartan hiri hura baino emequiago tractatuac içanen diradela. Maledictione hiri Chorazin, maledictione hiri Bethsaida, ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin içan balirade çuec baithan eguin içan diraden verthuteac, aspaldi çacurequin eta hautsequin iarriric emendatu ciratequeen. Halacotz Tyr eta Sidon emequiago tractatuac içanen dirade iudicioan ecen ez çuec. Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena, iffernurano beheraturen aiz. Çuec ençuten çaituztenac, ni ençuten nau: eta çuec iraizten çaituztenac, ni iraizten nau: eta ni iraizten nauenac, ni igorri nauena iraizten du. Eta itzuli içan dirade hiruroguey eta hamarrac bozcariorequin, cioitela, Iauna, deabruac-ere suiet eguiten ciaizquiguc hire icenean: Eta erran ciecén, Ikusten nuen Satan chistmista beçala cerutic erorten. Huná, badrauçuet bothere suguén eta scorpionén gainean ebilteco, eta etsayaren puissança guciaren gainean: eta deussec eztrauçue calteric eguinen. Ordea harçaz etzaiteztela aleguera, ceren spirituac suiet eguiten çaizquiçuen: baina aitzitic aleguera çaitezte, ceren çuen icenac scribatuac baitirade ceruètan. Ordu hartan berean aleguera cedin Iesus spirituz, eta erran ceçan, Aitá, ceruco eta lurreco Iauná, esquerrac rendatzen drauzquiat, ceren estali baitrauztec gauça hauc çuhurréy eta adituey, eta manifestatu baitrauztec haour chipiey: bay Aitá, ceren hala içan baita hire placer ona. Orduan discipuluetarat itzuliric erran ceçan, Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit, eta nehorc eztaqui nor den Semea, Aitác baicen: eta nor den Aita, Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca. Eta discipuluetarat itzuliric, appart erran ciecén, Dohatsu dirade çuec dacusquiçuen gauçac dacusquiten beguiac. Ecen erraiten drauçuet, anhitz Prophetac eta reguec desiratu vkan dutela çuec ikusten dituçuen gaucén ikustera, eta ezpaitituzte ikussi: eta ençuten dituçuen gaucén ençutera, eta ezpaitituzte ençun. Orduan huná, Legueco doctorbat iaiqui cedin, hura tentatzen çuela, eta cioela, Magistruá, cer eguinez vicitze eternala heretaturen dut? Eta harc erran cieçón, Leguean cer da scribatua? nola iracurtzen duc? Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure indar guciaz, eta eure pensamendu guciaz: eta eure hurcoa eure buruä beçala. Orduan erran cieçón, Vngui ihardetsi duc: hori eguic eta vicico aiz. Baina harc bere buruä iustificatu nahiz, erran cieçón Iesusi, Eta nor da ene hurcoa? Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Guiçombat iausten cen Ierusalemetic Iericora, eta eror cedin gaichtaguinén artera, eta hec hura billuciric, eta çaurthuric ioan citecen, hura erdi hilic vtziric. Eta encontruz Sacrificadorebat iauts cedin bide harçaz beraz: eta hura ikussiric berce aldetic iragan cedin. Halaber Leuitabat-ere leku hartara helduric eta hura ikussiric, berce aldetic iragan cedin. Baina Samaritanobat bere bidea iragaiten çuela, ethor cedin harengana, eta hura ikussiric compassione har ceçan. Eta hurbilduric lot citzan haren çauriac, emanic olio eta mahatsarno, eta hura eçarriric bere abrearen gainean, eraman ceçan ostaleriara, eta pensa ceçan. Biharamunean partitzean idoquiric bi dinero eman cietzón ostatuari, eta erran cieçón, Errequeitu emóc huni, eta cer-ere guehiago despendaturen baituc, nic itzul nadinean rendaturen drauat. Cein bada hirur hautaric irudi çaic gaichtaguinetara erori içan denaren hurco içan dela? Eta harc erran cieçón, Hari misericordia eguin vkan draucana. Diotsa bada Iesusec, Oha, hic-ere eguic halaber. Eta guertha cedin hec ioaiten ciradela, hura sar baitzedin burgu batetan: eta emazte, Martha deitzen cen batec recebi ceçan hura bere etchera. Eta hunec çuen ahizpabat Maria deitzen cenic, harc-ere Iesusen oinetara iarriric cegoela, haren hitza ençuten çuen. Baina Martha eguitecotan cen anhitz cerbitzuren eguiten: eta gueldituric erran ceçan, Iauna, eztuc hic ansiaric ceren neure ahizpác neuror cerbitzatzera vtziten nauen? erroc bada ni aldiz aiuta neçan. Eta ihardesten çuela erran cieçón Iesusec, Martha, Martha, arrangura dun, eta tormentatzen aiz anhitz gauçaren ondoan: Ordea gauçabat dun necessarió. Baina Mariac parte ona hautatu din, cein ezpaitzayo edequiren. Guertha cedin halaber leku batetan othoitz eguiten cegoela, cessatu cenean, erran baitzieçón bere discipuluetaric batec, Iauna, iracats ieçaguc othoitz eguiten, Ioannesec-ere bere discipuluey iracatsi drauen beçala. Eta erran ciecén, Othoitz eguiten duçuenean, erran eçaçue, Gure Aita ceruètan aicena, Sanctifica bedi hire icena, Ethor bedi hire resumá, Eguin bedi hire vorondatea, ceruän beçala, lurrean-ere. Gure eguneco oguia iguc egunecotzat. Eta barka ietzaguc gure bekatuac: ecen guc-ere barkatzen dirauèagu guri çor draucuten guciey. Eta ezgaitzala sar eraci tentacionetan, baina deliura gaitzac gaichtotic. Eta erran ciecén, Cein da çuetaric vkanen duena adisquidebat, eta ioanen dena harengana gau-erditan eta erranen draucana, Adisquideá, presta ietzadac hirur ogui: Ecen ene adisquidebat ethorri içan duc bidetic enegana, eta eztiát cer aitzinean eçar dieçodan. Eta harc barnetic ihardesten duela erran deçan, Ezneçála fascha: ia borthá ertsia duc, eta ene haourtchoac enequila dituc ohean: ecin iaiqui niaitec hiri emaitera. Erraiten drauçuet, baldin iaiquiric eman ezpadieço-ere, ceren haren adisquide den: halere haren muthiritassunagatic iaiquiric emanén drauca cembat-ere behar baitu. Eta nic erraiten drauçuet, Esca çaitezte, eta emanen çaiçue: bilhaeçaçue, eta eridenen duçue: bulka eçaçue eta irequiren çaiçue. Ecen escatzen den guciac recebitzen du: eta bilhatzen duenac erideiten du: eta bulkatzen duenari, irequiren çayo. Eta cein da çuetaric aitá, semea ogui esca badaquió, harribat emanen draucana? edo baldin arrain esca badaquio, ala arrainaren lekuan suguebat emanen drauca? Edo baldin arraultze baten esca badadi, ala scorpiona emanen drauca? Beraz çuec baldin gaichto çaretelaric, badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten, cembatez guehiago çuen Aita celestialac emanen draue Spiritu saindua escaturen çaizconey. Orduan egotz ceçan campora deabrubat, eta hura cen mutu: eta guertha cedin, deabrua ilki cenean, minça baitzedin mutua: eta mirets ceçaten gendetzéc. Eta hetaric batzuc erran ceçaten, Beelzebub deabruén princearen partez egoizten ditu campora deabruac. Eta berceac tentatzen çutela, signo cerutic esquez çaizcan. Baina harc nola baitzequizquian hayén pensamenduac, erran ciecén, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguiten da: eta etche bere contra partitua erorten da. Eta baldin Satan-ere bere contra partitua bada, nolatan haren resumá egonen da? ecen badioçue Beelzebub-en partez campora egoizten ditudala nic deabruac. Eta baldin nic Beelzebub-en partez campora egoizten baditut deabruac, çuen seméc noren partez campora egoizten dituzte? halacotz hec içanen dirade çuen iuge. Baina baldin Iaincoaren erhiaz campora egoizten baditut deabruac, segur heldu içan da çuetara Iaincoaren resumá. Guiçon borthiz harmatu batec beguiratzen duenean bere iaureguia, baquean dirade harc dituen gauçác. Baina bera baino borhitzago batec acomettaturic garait badeça, haren harmadura gucia, ceinetan fida baitzén, edequiten du, eta haren ostillamendua distribuitzen. Enequin eztena ene contra da: eta enequin biltzen ari eztena barreyatzen ari da, Spiritu satsua ilki denean cembeit guiçonaganic leku leihorréz dabila, paussu bilha: eta erideiten eztuenean, dio, Itzuliren naiz neure etchera nondic ilki içan bainaiz. Eta ethorriric erideiten du hura escobatua eta appaindua. Eta orduan ioaiten da, eta hartzen ditu berceric çazpi spiritu bera baino gaichtoagoac: eta sarthuric habitatzen dirade han: eta eguiten da guiçon haren azquen conditionea lehena baino gaichtoago. Eta guertha cedin gauça hauc erraiten cituela, altchaturic voza emazte batec populuaren artetic, erran baitzieçón, Dohatsu dituc hi egari auen sabela, eta hic edosqui dituán vgatzac. Eta harc erran ceçan, Baina aitzitic dohatsu dirade Iaincoaren hitza ençuten, eta hura beguiratzen dutenac. Eta gendetzeac biltzen ciradela, has cedin erraiten, Generatione haur gaichtoa da: signo esquez dago: baina signoric etzayó emanen Ionas prophetaren signoa baicen. Ecen nola Ionas Niniuacoey signo içan baitzayen, hala içanen çayó guiçonaren Semea-ere generatione huni. Egu-erdi aldeco reguina iaiquiren da iudicioan generatione hunetaco guiçonequin, eta condenaturen ditu: ceren ethor baitzedin lurraren bazterretic Salomonen sapientiaren ençutera: eta huná, Salomon bainoagoa leku hunetan: Niniuaco guiçonac iaiquiren dirade iudicioan generatione hunequin, eta condemnaturen duté: ceren Ionasen predicationera emenda baitzitecen: eta huná, Ionas bainoagoa leku hunetan. Eta nehorc candela irachequia eztu leku estalian eçarten, ez gaitzurupean: baina candelerean, sartzen diradenéc arguia ikus deçatençat. Gorputzaren candelá, beguia da: beraz baldin hire beguia simple bada, hire gorputz gucia ere argui duquec: baina gaichto bada, hire gorputza-ere ilhun duquec. Considera eçac bada hitan den arguia ilhumbe eztén. Beraz baldin hire gorputz gucia argui bada, parteric batre ilhunic eztuela: argui içanen duc gucia, candelác bere claretateaz arguitzen auènean beçala. Eta minçatu cenean, othoitz eguin cieçon Phariseu batec barazcal ledin hura baithan, eta Iesus sarthuric iar cedin mahainean. Baita Phariseuac hori ikussiric mirets ceçan ceren lehenic ezpaitzedin ikuz barazcal aitzinean. Eta erran cieçón Iaunac, Baina çuec Phariseuoc coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina çuen barnean dena, bethea da harrapaqueriaz eta gaichtaqueriaz. Adimendu gabeác, campocoa eguin duenac eztu barnecoa ere eguin? Aitzitic duçuenetic emaçue elemosynatan: eta huna, gauça guciac chahu dituqueçue. Baina maledictione çuen gainean Phariseuác: ecen detchematzen dituçue menthá eta rutá, eta baratze belhar gucia, baina vtziten dituçue guibelera Iaincoaren iugemendua eta charitatea: hauc eguin behar ciraden, eta hec ez vtzi. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen monument agueri eztiradenac beçala çarete, eta hayén gainean dabiltzan guiçonéc ezpaitaquizquite. Orduan ihardesten duela Legueco doctoretaric batec diotsa, Magistrua, gauça horién erraitean gu-ere iniuriatzen gaituc. Eta harc dio, Maledictione çuen gainean-ere Legueco doctorác, ecen cargatzen dituçue guiçonac carga iassaiteco nequezcoez: baina ceuroc çuen erhietaric batez eztituçue cargác hunquitzen. Maledictione çuen gainean, ecen edificatzen dituçue Prophetén thumbác, eta çuen aitéc hil vkan dituzte hec. Segurqui testificatzen duçue ceuroc çuen aiten obretan consentitzen duçuela: ecen hec hil dituzte, eta çuec edificatzen dituçue hayén thumbác. Halacotz Iaincoaren sapientiac-ere erran du, Igorriren ditut hetara Prophetác eta Apostoluac, eta hetaric hilen duté eta persecutaturen. Natione huni galdeguin daquionçat, munduaren creationeaz gueroztic issuri den Propheta gucién odola: Abelen odoletic Zachariasen odolerano, cein hil vkan baitzutén aldareari eta templeari artean: are diotsuet, galde eguinen çayola natione huni. Maledictione çuen gainean Legueco doctorác: ecen eçagutzearen gakoa kendu duçue: ceuroc etzarete sarthu içan, eta sartzen ciradenac beguiratu dituçue. Eta gauça hauc hæy erraiten cerauztenean, has cequitzon Scribác eta Phariseuac haguitz hertsen, eta propos iradoquiten anhitz gauçaz. Celatan ceudela, eta cerbait haren ahotic hatzaman aiherrez çabiltzala, accusa leçatençat. Bizquitartean bildu içanic gendetze mulço handiac hambat non elkar aurizquiten baitzutén, has cequién erraiten bere discipuluey, Lehenic beguira çaitezte Phariseuén altchagarritic, cein baita hypocrisiá. Ecen ezta deus estaliric aguerturen eztenic: ezeta deus secreturic iaquinen eztenic. Halacotz ilhumbean erran dituçuen gauçác, arguian ençunen dirade: eta beharrira gamberetan erran duçuena, predicaturen da etche gainetan. Eta diotsuet çuey neure adisquideoy, Etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenén, eta guero ezpaitute cer guehiagoric eguin deçaten. Baina eracutsiren drauçuet noren beldur behar çareten: çareten beldur, hil duqueenean gehennara egoiztecó authoritatea duenarén: are diotsuet, haren beldur çareten. Eztira borz parra-chori bi dirutchotan saltzen, eta hetaric bat ezpaita ahanciric Iaincoaren aitzinean? Baina çuen buruco bilo guciac-ere contatuac dirade etzaretela beraz beldur: parra-chori araldeac baino guehiago balio duçue çuec. Badiotsuet bada, Norc-ere ni aithorturen bainau guiçonen aitzinean, guiçonaren Semeac-ere aithorturen du hura Iaincoaren Aingueruén aitzinean. Baina ni guiçonén aitzinean vkaturen nauena, vkatua içanen da Iaincoaren Aingueruén aitzinean. Eta norc-ere erranen baitu hitzic guiçonaren Semearen contra barkaturen çayó hari: baina Spiritu sainduaren contra blasphematuren duenari, etzayó barkaturen. Eta eramanen çaituztenean synagoguetara, eta magistratuetara, eta potestatetara, eztuçuela ansiaric, nola edo cer ihardetsiren duçuen edo cer erranen. Ecen Spiritu sainduac iracatsiren çaituzte ordu hartan berean, cer erran behar daten. Eta erran cieçón gendetzecoetaric batec, Magistruá, erróc ene anayeri parti deçan enequin heretagea. Baina harc erran cieçón, Guiçoná, norc eçarri nau ni iuge, edo partitzale çuen gainean? Guero erran cieçón, Ikussaçue, eta beguira çaitezte auaritiatic: ecen cembeitec onhassunez abundantia badu-ere, bere vicia eztu bere onetaric. Eta erran ciecén comparationebat, cioela, Guiçon abrats baten landéc abundantqui fructu ekarri vkan duté: Eta gogueta eguiten çuen bere baithan, cioela, Cer eguinen dut? ecen eztut nora bil ditzadan neure fructuac. Eta erran ceçan, Haur eguinen dut: deseguinen ditut neure granerac, eta handiagoac eguinen ditut: eta hara bilduren ditut neure fructu guciac, eta neure onac. Eta erranen draucat neure arimari, Arimá, badituc on handiac anhitz vrthetacozat bilduac: reposa adi, ian eçac, edan eçac, eta atseguin har eçac. Baina erran cieçón Iaincoac, Erhoá, gaurco gauèan eure arimá edequiren çaic: eta dituán gauçác, noren içanen dirade? Hala da onhassun handiac beretaco biltzen dituena, eta Iaincoa baithan abrats eztena. Orduan erran ciecén bere discipuluey, Halacotz diotsuet, eztuçuen artharic çuen vicitzeaz, cer ianen duçuen: ez eta gorputzaz cerçaz veztituren çareten. Vicia vianda baino guehiago da, eta gorputza abillamendua baino. Considera itzaçue beleac, ecen eztutela ereiten ez biltzen, eta hec eztuté sotoric ez graneric, eta Iaincoac hatzen ditu hec, cembatez çuec choriéc baino guehiago balio duçue? Eta norc çuetaric artha vkanez eratchequi ahal dieçaqueo bessobat bere handitassunari? Bada baldin chipién dena-ere ecin badaguiçue, cer goiticoéz arthatsu çarete? Consideraitzaçue floreac, nola handitzen diraden: eztirade nekatzen, eta eztute iruten: baina badiotsuet, are Salomon-ere bere gloria guciarequin eztela veztitu içan hetaric bat beçala. Bada baldin egun landán belhar dena, eta bihar labean eçarten dena Iaincoac hala inguru veztitzen badu, cembatez areago çuec fede chipitacoac Çuec beraz eztaguiçuela galderic cer ianen duçuen edo cer edanen: eta etzaiteztela dudán iar Ecen gauça hauc guciac munduco gendéc bilhatzen dituzté: baina çuen Aitac badaqui, ecen hauèn beharra baduçuela. Bainaitzitic bilha eçaçue Iaincoaren resumá, eta gauça hauc guciac emanen çaizquiçue gaineraco. Ezaicela beldur tropel chipiá, ecen çuen Aitaren placer ona içan da çuey resumaren emaitera. Sal itzaçue çuen onac, eta eman itzaçue elemosynatan. Eguin itzaçue ceurondaco çahartzen eztiraden mulsác, ceruètan thesaur nehoiz-ere falta eztaitembat: nora ohoinic ezpaita hurbiltzen, eta non cerrenec ezpaitu deseguiten. Ecen non baita çuen thesaura, han içanen da çuen bihotza-ere. Bira çuen guerrunceac guerricatuac, eta çuen candelác irachequiac. Eta çuec çareten noiz hayén nabussia ezteyetaric itzul daiten beguira dauden guiçonetarát irudi: dathorrenean, eta borthá bulka deçanean, bertan irequi deçotençát. Dohatsu dirade cerbitzari hec, cein dathorrenean nabussiac eridenen baititu iratzarriac: eguiaz diotsuet guerricaturen dela bera, eta mahainean iar eraciren dituela, eta aitzinaraturic cerbitzaturen dituela. Eta baldin badathor bigarren veillán, eta heren veillán badathor, eta hala eriden ditzan: dohatsu dirade cerbitzari hec. Eta haur iaquiçue, ecen baldin baleaqui aitafamiliác cer orduz ohoina ethorteco licén, veilla leçaqueela, eta ezleçaqueela vtzi çulhatzera bere etchea. Çuec-ere bada çareten prest, ecen vste eztuçuen orduan guiçonaren Semea ethorriren da. Orduan erran cieçón Pierrisec, Iauna, guri erraiten draucuc comparatione hori ala bay guciey-ere? Eta erran ceçan Iaunac, Cein da despensér leyala eta çuhurra, nabussiac bere familiaren gaineco ordenatu duena, demborán ordinarioa deyençát? Dohatsu da cerbitzari hura, dathorrinean nabussiac hala eguiten eridenen duena. Eguiazqui erraiten drauçuet, ecen duen guciaren gaineco eçarriren duela hura. Eta baldin erran badeça cerbitzari harc bere bihotzean, Berancen du ene nabussiac ethortera: eta has badadi cehatzen muthillén eta nescatoén, eta iaten eta edaten eta horditzen: Ethorriren da cerbitzari haren nabussia, harc vste eztuen egunean, eta eztaquian orenean: eta bereciren du hura, eta haren partea infidelequin eçarriren. Eta bere nabussiaren vorondatea eçagutu duen cerbitzaria, eta ezpaita preparatu, eta ezpaitu haren vorondatearen araura eguin, cehaturen da anhitz vkaldiz: Baina eçagutu eztuena, eta cehatu içateco mereci duqueen gauçac eguin dituena, cehaturen da vkaldi gutiz. Bada anhitz eman içan çayon guciari, anhitz galde eguinen çayó: eta beguiratzera anhitz eman içan çayonari, hambat guehiago galde eguinen çayó. Suaren emaitera ethorri naiz lurrera: eta cer nahi dut guehiago baldin ia irachequia bada? Baina baptismo batez batheyatzeco naiz, eta nola hertsen naiz haur compli daiten artean? Vste duçue ecen lurrean baquearen eçartera ethorri naicela? ez, diotsuet, baina diuisionearen. Ecen hemendic harát içanen dirade borz etche batetan diuisionetan diratenic, hirurac bién contra, eta biac hirurén contra. Diuisionetan içanen da aitá semearen contra, eta semea aitaren contra: amá alabaren contra, eta alabá amaren contra: ama-guinharrebá bere errenaren contra, eta errena bere ama-guinharrebaren contra. Guero erraiten cerauen gendetzey-ere, Ikus deçaçuenean hodeybat altchatzen dela Occidentetic, bertan dioçue, vria heldu da: eta hala guerthatzen da. Eta hegoác draunsanean, erraiten duçue, ecen bero eguinen duela: eta hala guerthatzen da. Hypocritác, ceruären eta lurraren itchuraren iugeatzen daquiçue: eta dembora hunez nola eztuçue iugeatzen? Eta nola ceuron buruz-ere eztuçue iugeatzen bide dena? Bada ioaiten aicenean eure partida contrastarequin magistratuagana, enseya adi bidean haren menetic ilkiten: tira ezeçançat iugeagana, eta iugeac eman ieçon sargeantari, eta sargeantac eçar ezeçan presoindeguian. Erraiten drauat, ezaiz ilkiren handic azquen pelata-ere renda diroqueano. Eta baciraden batzu dembora hartan berean hari contatzen ceraucatenic Galileanoéz, ceinén odola Pilatec nahassi vkan baitzuen hayén sacrificioequin. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Vste duçue ecen Galileano hauc berce Galileano guciac baino bekatoreago ciradela, ceren halaco gauçác suffritu baitituzte? Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte guciac halaber galduren çarete. Ezpa, Siloeco dorreac gainera eroriric hil vkan cituen hemeçortzi hec, vste duçue Ierusalemeco habitant guciac baino hoguendunago ciradela? Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte, guciac halaber galduren çarete. Erraiten çuen comparatione haur-ere, ficotzebat çuen edocein-batec landatua bere mahastian: eta fructu bilha ethor cedin hartara: eta etzeçan eriden. Eta erran cieçón mahasti çainari, Huná, hirur vrthe dic ethorten naicela fructu bilha ficotze hunetara, eta eztiat erideiten: picca eçac: certaco lurra-ere empatchatzen du? Eta harc ihardesten çuela erran cieçón, Iauna, vtzi eçac are vrthe hunetan, inguru aitzurtu duquedano, eta vngarri eman deçaqueodano. Eta baldin ekar badeça fructuric, vngui, ezpere, guero piccaturen duquec. Eta iracasten ari cen synagoga batetan Sabbathoan. Eta huná, emaztebat ethor cedin eritassunezco spiritua çuenic ia hemeçortzi vrthez: eta cen crocatua, eta neholetan-ere ecin chuchent ceiten. Eta hura ikussi çuenean Iesusec dei ceçan beregana, eta erran cieçón, Emaztea, lachatu aiz eure eritassunetic. Eta gainean eçar cietzón escuac, eta bertan chuchent cedin, eta glorificatzen çuen Iaincoa. Baina ihardesten çuela synagogaco principalac, gaitzituric ceren Sabbathoan sendatu çuen Iesusec, erran cieçon populuari, Sey egun dirade ceinetan lan eguin behar baita, hetan badaçatozte eta senda çaitezte, eta ez Sabbath egunean. lhardets cieçón bada Iaunac, eta erran ceçan, Hypocritá, çuetaric batbederac Sabbathoan eztu lachatzen bere idia edo bere astoa mangederatic, eta eramaiten ederatera? Eta Abrahamen alaba haur, cein estecatu baitzuen Satanec, huná, hemeçortzi vrthe duela, etzén estecadura hunetaric lachatu behar Sabbath egunean? Eta gauça hauc harc erraiten cituenean, confunditzen ciraden hari contrastatzen çaizquion guciac: baina populu gucia alegueratzen cen harçaz eguiten ciraden gauça glorioso guciéz. Orduan erraiten çuen Iesusec, Cer irudi du Iaincoaren resumác? eta cerequin comparaturen dut hura? Mustarda bihia irudi du, cein harturic guiçon batec eçar baitzeçan bere baratzean, eta haz cedin eta arbore handia eguin cedin eta ceruco choriéc ohatzeac eguin dituzte haren adarretan. Eta berriz erran ceçan, Cerequin comparaturen dut Iaincoaren resumá? Altchagarria irudi du, cein harturic emazte batec eçar baitzeçan hirur neurri irinetan, gucia altchatu liçateno. Guero iragaiten cen hirietan eta burguètan, iracasten çuela, eta Ierusalemeratco bidea eguiten çuela. Eta erran cieçón norbeitec, Iauna, gutiac dira saluatzen diradenac? Eta harc erran ciecén, Enseya çaitezte sartzen bortha herssitic: ecen anhitz, erraiten drauçuet, sarthu nahiz ebiliren diradela, eta ecin sarthuren baitirade. Eta aitafamilia iaiqui datenean, eta borthá ertsi duqueenean, eta has çaiteztenean campoan egoiten, eta bortharen bulkatzen, erraiten duçuela, Iauna, Iauna, irequi eçaguc: eta ihasderten duela erranen drauçue, Eztaquit çuec nongo çareten. Orduan hassiren çarete erraiten, Ian diagu hire presentián, eta edan diagu, eta gure carriquetan iracatsi duc hic. Eta erranen du, Erraiten drauçuet eztaquit çuec nongo çareten: parti çaitezte eneganic iniquitate eguiten duçuen guciác. Han içanen da nigar eta hortz garrascots: ikus ditzaçuenean Abraham, eta Isaac, eta Iacob eta Propheta guciac Iaincoaren resumán, eta çuec campora iraizten çaretela. Orduan ethorriren dirade Orientetic, eta Occidentetic: Aquilonetic, eta Egu-erditic: eta iarriren dirade mahainean Iaincoaren resumán. Eta huná, dirade azquen, lehen içanen diradenac: eta dirade lehen, azquen içanen diradenac. Egun hartan berean hurbil citecen Phariseuetaric batzu, erraiten ceraucatela, Ilki adi, eta oha hemendic: ecen Herodesec hil nahi au. Eta erran ciecén, Çoazte eta erroçue aceri hari, Huná, egoizten citiát deabruac campora, eta sendatzea acabatzen diát egun eta bihar, eta hereneco egunean fin hartzen diat. Baina bide eguin behar diat egun eta bihar eta etzi: ecen eztuc guerthatzen Prophetaric batre hil dadin Ierusalemetic lekora. Ierusaleme, Ierusaleme, ceinec hiltzen baitituc Prophetác, eta lapidatzen hiregana igorri diradenac, cembat aldiz nahi vkan ditut bildu hire haourrac, oilloac bere chito aldea bere hegalén azpira beçala, eta ezpaituçue nahi vkan? Horrá vtziten çaiçue çuen etchea desert. Baina eguiaz diotsuet, ecen eznauçuela ikussiren, guertha daiteno darraçuen, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena. Guertha cedin halaber hura ethorri cenean Phariseuetaco principal baten etchera Sabbathoan bere refectionearen hartzera, hec gogoa emaiten baitzeraucaten. Eta huná, guiçon hydropicobat cen haren aitzinean. Orduan ihardesten çuela Iesusec erran ciecén Legueco doctorey eta Phariseuey, cioela, Sori da Sabbathoan sendatzea? Eta hec ichilic egon citecen, Eta harc hura harturic senda ceçan, eta igor ceçan. Eta ihardesten cerauela, erran ceçan, Ceinec çuetaric astoa edo idia putzura eror badaquió, eztu bertan hura idoquiren Sabbath egunean? Eta ecin gauça hauén gainean ihardets ceçaqueoten. Erraiten cerauen halaber gomitatu içan ciradeney comparationebat, gogoatzen çuela nola lehen iarlekuéz hautatzen ciraden, ciostela, Norbeitec dei açanean ezteyetara, ezadila iar lehen lekuan, guertha eztadin, hi baino ohoratuagobat harc deithu duen: Eta ethorriric hura eta hi deithu çaituztenac erran dieçán, Emóc huni lekua: eta orduan has ezadin ahalquerequin azquen lekuaren eduquiten. Baina gomitatu aicenean, habil, iar adi azquen lekuan: dathorrenean hi gomitatu auenac erran dieçançat, Adisquideá, igan adi gorago: orduan duquec ohore hirequin mahainean iarriric daudenén aitzinean. Ecen bere buruä goratzen duen gucia, beheraturen da: eta bere buruä beheratzen duena, goraturen da. Eta bera gomitatu çuenari-ere erraiten ceraucan, Eguiten duanean barazcaribat edo affaribat, eztitzala dei eure adisquideac, ez eure anayeac, ez eure ahaideac, ez auço abratsac, hec ere aldiz bere aldetic gomita ezeçatençát, eta ordaina renda eztaquián. Baina eguiten duanean banquetbat, dei itzac paubreac, impotentac, mainguäc, itsuac: Eta dohatsu içanen aiz: ceren ezpaitute nondic hiri ordaina renda: ecen hiri rendaturen çaic ordaina iustoén resurrectionean. Eta gauça hauc ençunic harequin mahainean iarriric ceudenetaric batec erran cieçón, Dohatsu duc Iaincoaren resumán ogui ianen duena. Eta harc erran cieçón, Guiçon batec eguin ceçan affari handibat, eta dei ceçan anhitz: Eta igor ceçan bere cerbitzaria affal ordutan, gomitatuey erraitera, Çatozte, ecen gauça guciac prest dirade. Baina guciac has citecen consentimendu batez excusatzen. Lehenac erran cieçón, Possessionebat erossi diat, eta haren ikustera ilki behar diat: othoitz eguiten drauat, eduqui neçac excusatutan. Eta berceac erran ceçan, Borz idi vztarri erossi citiat, eta banihoac hayén phorogatzera: othoitz eguiten drauat eduqui neçac excusatutan. Eta berceac erran ceçan, Emazte hartu diat, eta halacotz ecin niathorrec. Eta itzuliric cerbitzari harc conta cietzón gauça hauc bere nabussiari. Orduan asserreturic aitafamiliác erran cieçón bere cerbitzariari, Habil fitetz placetara, eta hirico carriquetara, eta paubreac eta impotentac, eta mainguäc eta itsuac huna barnera erekar itzac. Eta erran ceçan cerbitzariac, Nabussiá, eguin içan duc, manatu duán beçala eta oraino baduc leku. Orduan erran cieçón nabussiac cerbitzariari, Oha bidetara eta berroetara, eta bortchaitzac, sartzera bethe dadinçát ene etchea. Ecen erraiten drauçuet, guiçon deithu içan ciraden hetaric batec-ere eztuela ene affaritic dastaturen. Eta gendetze handiac ioaiten ciraden harequin: eta itzuliric erran ciecén. Baldin nehor enegana ethorten bada eta gaitzesten ezpaditu bere aita eta amá, eta emaztea eta haourrac, eta anayeac eta arrebác, etare guehiago bere arima-ere, ecin date ene discipulu. Eta norc-ere ezpaitacarque bere crutzea, eta ene ondoan ethorten ezpaita, ecin date ene discipulu. Ecen cein da çuetaric dorrebat edificatu nahi duenic, lehen iarriric gostuac contatzen eztituena, eya acabatzeco baduenez? Fundamenta eçarri duqueen ondoan, eta ecin acabatu duqueenean, ikussiren duten guciac harçaz truffatzen has eztitecençát, dioitela, Guiçon hunec hassi du edificatzen eta ecin acabatu du. Edo cein da reguea berce regue baten contra batailla emaitera abiatzen dena, lehen iarriric consultatzen eztuen, eya hamar millarequin aitzinera ilki ahal daquidionez, hoguey millarequin haren contra ethorten denari? Bercela hura oraino vrrun deno, embachadore igorriric baque esquez iarten da. Hala beraz, norc-ere çuetaric bere on guciac ezpaititu renuntiatzen hura ecin date ene discipulu. On da gatza: baina baldin gatza gueçat badadi, cerçaz gacituren da? Ezta lurrecotzat, ez ongarricotzat deusgay: baina camporat egoizten da hura. Ençuteco beharriric duenac, ençun beca. Eta hurbiltzen ciraden harengana publicano eta gende vicitze gaichtotaco guciac, hura ençun leçatençát. Eta murmuratzen çutén Phariseuéc eta Scribéc, cioitela, hunec gende vicitze gaichtotacoac recebitzen ditu, eta iaten du hequin. Baina harc erran ciecén comparatione haur, cioela, Cein guiçonec çuetaric ehun ardi dituela eta hetaric bat galtzen duela, eztitu vtziten lauroguey eta hemeretziac desertuan eta ezta ioaiten galduaren ondoan, hura eriden deçaqueno? Eta eriden duenean eçarten du bere sorbaldén gainean alegueraric. Guero ethorriric etchera, deitzen ditu adisquideac eta auçoac, diostela, Aleguera çaitezte enequin: ecen eriden dut neure ardi galdua. Erraiten drauçuet ecen hala bozcario içanen dela ceruän bekatore emendatzen den baten Edo cein emazte hamar drachma dituenec, baldin gal badeça drachmabat, eztu arguia vizten eta etchea escobatzen, eta bilhatzen diligentqui hura eriden deçaqueno? Eta eriden duenean, deitzen ditu emazte adisquideac eta auçoac, dioela, Aleguera çaitezte enequin: ecen eriden dut galdu nuen drachmá. Hala, diotsuet, bozcario içanen dela Iaincoaren Aingueruén aitzinean, bekatore emendatzen den baten gainean. Halaber erran ceçan, Guiçon batec cituen bi seme: Eta hetaric gaztenac erran cieçón aitári, Aitá, indac onhassunetic niri heltzen çaitadan partea. Eta parti cietzén onac. Eta egun gutiren buruän, guciac bilduric seme gaztenor ioan cedin herri vrrun batetara: eta han irion ceçan bere onhassuna, prodigoqui vici içanez. Gucia despendatu vkan çuenean, eguin içan cen gossete gogorbat herri hartan, eta hura has cedin behar içaten: Eta ioanic leku hartaco burgés batequin iar cedin, eta harc igor ceçan bere possessionetara vrdén bazcatzera. Eta desir çuen vrdéc iaten çuten maguinchetaric bere sabelaren bethatzera: eta nehorc etzeraucan emaiten. Eta bere buruäri ohart cequionean, erran ceçan, Cembat alocacer diraden ene aitaren etchean oguia frango dutenic, eta ni gossez hiltzen bainaiz! Iaiquiric ioanen naiz neure aitagana, eta erranen draucat, Aitá, huts eguin diat ceruären contra, eta hire aitzinean. Eta guehiagoric eznauc digne hire seme deitzeco: eguin neçac eure alocaceretaric bat beçala. Iaiquiric bada ethor cedin bere aitagana. Eta hura oraino vrrun cela, ikus ceçan bere aitac, eta compassione har ceçan, eta laster eguinic egotz ceçan bere buruä haren leppora, eta pot eguin cieçon. Eta erran cieçón semeac, Aitá, huts eguin diat ceruären contra, eta hire aitzinean, eta guehiagoric eznauc digne hire seme deitzeco. Orduan erran ciecén aitác bere cerbitzariey, Ekarçue arropa principalena, eta iaunz eçoçue: eta emoçue erhaztumbat bere escura, eta çapatac oinetara: Eta ekarriric aretze guicena, hil eçaçue: eta iaten dugula atseguin har deçagun. Ecen ene seme haur hil cen, eta harçara viztu da: galdu cen, eta eriden da. Eta has citecen atseguin hartzen. Eta cen haren seme çaharrena landán, eta ethorten cela etcheari hurbildu çayonean, ençun citzan melodiá eta dançác. Eta deithuric cerbitzarietaric bat, interroga ceçan hura cer cen. Eta harc erran cieçón, hire anaye ethorri içan duc, eta hil vkan dic hire aitac aretze guicembat, ceren ossoric hura recebitu duen. Eta asserre cedin: eta etzén sarthu nahi içan: bere aitác bada ilkiric othoitz eguin cieçon. Baina harc ihardesten çuela erran cieçón bere aitari, Huná, hambat vrthe dic cerbitzatzen audala, eta egundano hire manuric eztiat iragan, eta egundano pitinabat eztrautac eman neure adisquidequin atseguin hartzeco. Baina hire seme haur, ceinec iretsi vkan baitu hire onhassun gucia putéquin, ethorri içan denean, hil vkan draucac huni aretze guicena. Eta harc erran cieçón, Semé, hi bethi enequin aiz, eta ene gucia hire duc: Eta atseguin hartu behar çuán eta alegueratu, ceren hire anaye haur hil baitzén, eta viztu baita, galdu baitzén, eta eriden baita. Eta erran ciecén bere discipuluey- ere, Guiçon abratsbat cen despenserbat çuenic, haur accusa cedin hura baithan, haren onén irioile beçala: Eta hura deithuric erran cieçón, Cer dançut haur hiçaz? renda eçac eure despensaren contua: ecen guehiagoric ecin aiçate despensér. Orduan erran ceçan bere baithan despenserac, Cer eguinen dut, neure nabussiac despensaren carguä edequiten drautanaz gueroz? aitzurreric ecin daidit, esque ebiltera ahalque naiz. Badaquit cer eguinen dudan, despensergoatic kendu naicenean recebi neçatençát batzuc bere etchetara. Orduan deithuric bere nabussiaren çordunetaric batbedera, erran cieçón lehenari, Cembat çor draucac ene nabussiari? Eta hunec erran ceçan, Ehun barril olio: eta harc erran cieçón, Har eçac eure cedulá, eta iarriric fitetz, scriba eçac berroguey eta hamar Guero berce bati erran cieçón, Eta hic cembat çorduc? eta harc erran ceçan, Ehun neurri ogui. Orduan harc erran cieçón, Har eçac eure cedulá, eta scriba eçac lauroguey. Eta lauda ceçan nabussiac despenser gaichtoa, ceren çuhurqui eguin vkan baitzuen: hunegatic mundu hunetaco haourrac çuhurrago dirade, ecen ez arguico haourrac bere generationean Eta nic erraiten drauçuet, Eguin itzaçue çuendaco adisquideac abrastassun iniquoéz falta çaiteztenean recebi çaitzatençat tabernacle eternaletara. Gauça chipienetan leyal dena, handian-ere leyal da: eta gauça chipian iniusto dena, handian-ere iniusto da. Bada baldin abrastassun iniquoetan leyal içan ezpaçarete, abrastassun eguiazcoetan nor fidaturen çaiçue? Eta baldin berceren gauçán leyal içan ezpaçarete, çuen dena norc emanen drauçue? Cerbitzaric batec-ere ecin bi nabussi cerbitza ditzaque: ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaqueçue Iaincoa, eta abrastassunac Eta gauça hauc guciac ençuten cituzten Phariseuec-ere, cein baitziraden auaritioso: eta harçaz truffatzen ciraden Eta erran ciecén, Çuec çarete çuen buruäc iustificatzen dituçuenac guiçonén aitzinean: baina Iaincoac badaçaguzqui çuen bihotzac: ecen guiçoney gora çayena, abominatione da Iaincoaren aitzinean. Legueac eta Prophetéc iraun duté Ioannesganano: dembora harçaz gueroztic Iaincoaren resumá euangelizatzen da, eta batbederac hura du bortchatzen. Errachago da ceruä eta lurra iragan ditecen, ecen ez Leguearen punctu hutsbat eror dadin. Norc-ere vtziten baitu bere emaztea, eta berce batequin ezconcen baita, adulterio iauquiten du: eta senharrac vtzi duenarequin ezconcen denac, adulterio iauquiten du. Cen bada guiçon abratsbat, eta veztitzen cen escarlataz eta cetaz, eta egun oroz tractatzen cen vngui eta magnificoqui. Cen halaber paubrebat Lazaro deitzen cenic, cein baitzetzan haren borthán, çauriz bethea: Eta çuen desir abratsaren mahainetic erorten ciraden appurretaric assetzeco, baina are orac ethorten ciraden eta haren çauriac limicatzen cituztén. Guertha cedin bada hil baitzedin paubrea, eta eraman baitzedin Aingueruéz Abrahamen bulharrera: hil cedin bada abrats hura-ere, eta ohortze içan cen. Eta iffernuetan bere beguiac goiti altchaturic tormentetan cela, ikus ceçan Abraham vrrundanic, eta Lazaro haren bulharrean: Orduan harc oihuz cegoela erran ceçan, Aita Abrahám, auc misericordia niçaz, eta igor eçac Lazaro, busta deçan bere erhi mocoa vrean, eta refresca dieçadan mihia, ecen tormentatzen nauc gar hunetan. Eta erran ceçan Abrahamec, Semé, orhoit adi ecen eure onac eure vician recebitu dituala, eta Lazaroc halaber gaitzac: eta orain haur consolatzen duc, eta hi tormentatzen aiz. Eta berce alde, gure eta çuen artean abysmo handibat duc: hala non hemendic çuetarát iragan nahi diradenac, ecin baititezque, ezeta hortic hunát iragan. Eta erran ceçan harc, Othoitz eguiten drauat beraz, Aitá, igor deçán hori ene aitaren etchera. Ecen bacitiat borz anaye, hæy testifica diecençát, hec-ere eztatocençat tormentazco leku hunetara. Diotsa Abrahamec, Bacitié Moyses eta Prophetác: ençun bitzate hec. Baina harc erran ceçan, Ez, aita Abrahám: baina baldin hiletaric cembeit ioan badadi hetara, emendaturen dituc. Eta Abrahamec erran cieçón, Baldin Moyses eta Prophetác ençuten ezpadituzte, ezeta baldin cembeit hiletaric resuscita badadi-ere, eztié sinhetsiren. Guehiago dioste bere discipuluey, Impossible da scandaloac eztatocen: baina maledictione hari, norçaz ethorten baitirade. Harc hobe luque baldin errota harribat haren leppoaren inguruan eçar baledi, eta egotz ledin itsassora, ecen ez chipi hautaric bat scandaliza deçan. Beguira çaitezte, Baldin hire anayec hire contra faltatu badu, reprehendi eçac hura, eta baldin emenda badadi barka ieçóc. Eta baldin çazpitan egunean faltatzen badu hire contra, eta çazpitan egunean itzultzen bada hiregana, dioela, Dolu diát: barkaturen draucac. Orduan erran cieçoten Apostoluéc Iaunari, Augmenta ieçaguc fedea. Eta erran ceçan Iaunac, Baldin fede bacindute mustarda bihibat den becembat, erran ahal cineçaqueote marçucér huni, Erroetaric ilki adi, eta landa adi itsassoan: eta obedi cinçaqueizte. Baina ceinec çuetaric, cerbitzaribat duenean laboratzen edo abrén bazcatzen ari denic, landatic itzuli denean erraiten drauca bertan, Auançadi, eta iar adi mahainean. Bainaitzitic eztrauca erraiten, Appain ieçadac affaria, eta guerricaturic cerbitza neçac, ian eta edan duquedano: eta guero ian eta edan eçac hic? Esquerric othe drauca cerbitzari hari, ceren eguin baititu manatu içan çaizcan gauçác? Eztut vste. Hala çuec-ere, eguin dituqueçuenean manatu içan çaizquiçuen gauça guciac, erraçue, Cerbitzari inutilac gara: eguin behar guenduena eguin vkan dugu. Eta guertha cedin hura Ierusalemerat ioaitean iragaiten baitzen Samariaco eta Galileaco artetic. Eta hura burgu batetan sartzen cela, bathu içan çaizcan hamar guiçon sorhayo, eta gueldi citecen vrrun: Eta altcha ceçaten voza, cioitela, Iesus magistruá, auc misericordia guçaz. Eta ikussi citunean erran ciecén, Çoazte, eracuts ietzeçue çuen buruäc Sacrificadorey. Eta guertha cedin, ioaiten ciradela chahu baitzitecen. Eta hetaric batec ikussi çuenean, ecen sendatu cela, itzul cedin, glorificatzen çuela Iaincoa ocengui: Eta egotz ceçan bere buruä ahozpez haren oinetara, esquerrac emaiten cerauzcala, eta haur cen Samaritano. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Eztirade hamarrac chahutu içan? Bedratziac bada non dirade? Batre ezta eriden içan itzuli denic, Iaincoari gloria emaitera, arrotz haur baicen. Eta erran cieçón hari, Iaiquiric oha, eure fedeac saluatu au. Eta interrogatu içanic Phariseuéz noiz ethorteco cen Iaincoaren resumá: ihardets ciecén, eta erran, Ezta ethorriren Iaincoaren resumá paradarequin: Eta eztute erranen, Huná hemen, edo, hará han: ecen huná, Iaincoaren resumá barnean duçue. Halaber erran ciecén discipuluey, Ethorriren dirade egunac desiraturen baituçue guiçonaren Semearen egunetaric baten ikustera, eta ezpaituçue ikussiren. Eta erranen çaiçue çuey, Huna hemen, edo, hara han: baina etzoaztela, eta etzarreiztela. Ecen nola chistmistac argui eguiten baitu ceruären azpian den bazter batetic, eta arguitzen berce bazter ceruären azpian denerano: hala içanen da guiçonaren Semea-ere bere egunean. Baina lehen behar da anhitz suffri deçan harc, eta reproba dadin natione hunez. Eta nola eguin baitzedin Noeren egunetan, hala içanen da guiçonaren Semearen egunetan-ere. Iaten çutén, edaten çutén, emazte hartzen çutén eta ezconçaz emaiten, Noe arkán sar cedin egunerano: eta ethor cedin dilubioa, eta gal citzan guciac. Halaber Lot-en egunetan-ere eguin içan cen beçala: iaten çutén, edaten çutén, erosten çutén, saltzen çutén, landatzen çutén, edificatzen çutén: Baina Lot Sodomatic ilki cen egunean, suz eta suphrez vri eguin ceçan cerutic, eta guciac deseguin citzan: Halaber içanen da guiçonaren Semea declaraturen den egunean. Egun hartan etche gainean datena, eta bere ostillamendua etchean badu, ezalbeiledi iauts haren eramaitera: eta landán dena, halaber ezalbeiledi itzul guibelecoetara. Orhoit çaitezte Lot-en emazteaz. Nor-ere enseyaturen baita bere viciaren saluatzen, harc du galduren hura: eta norc-ere galduren baitu, viuificaturen du hura. Erraiten drauçuet, gau hartan biga içanen dirade ohe batetan: bata harturen da, eta bercea vtziren. Biga içanen dirade elkarrequin errotan ehaiten duqueitenic: bata harturen da, eta bercea vtziren. Biga içanen dirade landán: bata harturen da, eta bercea vtziren. Orduan ihardesten dutela, erraiten draucate, Non Iauna? Eta harc erran ciecén, Non-ere içanen baita gorputza, hara bilduren dirade arranoac-ere. Eta erran ciecen comparationebat-ere fin hunetaracotz ecen bethi othoitz eguin behar dela, enoyatu gabe: Cioela, Iugebat cen hiri batetan Iaincoaren beldur etzenic, eta nehorçaz conturic eguiten etzuenic: Eta cen hiri hartan emazte alhargumbat, eta ethor cedin harengana, cioela, Eguidac iustitia neure partida contrastaz. Eta harc etzuen deus eguin nahi vkan dembora lucez: baina guero erran ceçan bere baithan, Iaincoaren beldur ezpanaiz-ere eta nehorçaz conturic ez eguitenagatic: Badaric-ere ceren fascheria emaiten baitraut alhargun hunec, iustitia eguinen draucat, finean-ere ethorriz buruä hauts eztieçadan. Eta dio Iaunac, Ençuçue cer iuge gaichto harc erraiten duen: Bada Iaincoac eztraue iustitia eguinen bere elegitu gau eta egun hari oihuz dagozcaney, hayén alde asserretzera luçatzen badu-ere? Erraiten drauçuet, ecen hayén mendequioa eguinen duela sarri. Baina guiçonaren Semea dathorrenean, eridenen othe du federic lurrean? Eta erran ciecén bere buruètan iusto ciradela fida ciraden batzuey, eta berceac deus-ere estimatzen etzituzteney, comparatione haur: Bi guiçon igan içan ciraden templera othoitz eguitera, bata Phariseu eta bercea publicano: Phariseuac cegoela gauça hauçaz bere baithan othoitz eguiten çuen, Iaincoá, esquerrac emaiten drauzquiat ceren ezpainaiz berce guiçon harrapariac, iniustoac, adulteroac beçala: edo publicano haur beçala-ere. Astean biguetan eguiten diat barur, posseditzen ditudan gauça guçietaric hamarrenac emaiten citiát. Eta publicanoac vrrun cegoela, etzituen are beguiac-ere cerurat altchatu nahi: baina bere bulharrari ceraunsón, cioela, Iauna, amatiga aquit, othoi niri bekatoreoni. Badiotsuet, iautsi içan dela haur iustificaturic bere etcherat, eta ez bercea: ecen bere buruä goratzen duen gucia, beheraturen da: eta bere buruä beheratzen duena, goraturen da. Eta ekarten cituzten harengana haour chipiac-ere, hec hunqui litzançat: eta hori ikus ceçatenean discipuluéc, mehatcha citzaten. Baina Iesusec haourtchoac beregana deithuric, erran ceçan, Vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitzaçuela empatcha: ecen hunelacoén da Iaincoaren resumá. Eguiaz erraiten drauçuet, norc-ere ezpaitu recebituren Iaincoaren resumá haourtchoac beçala, eztela sarthuren hartan. Orduan interroga ceçan cembeit iaunec, cioela, Magistru oná, cer eguinez, vicitze eternala possedituren dut? Eta erran cieçon Iesusec, Cergatic deitzen nauc ni on? nehor eztuc onic bat baicen, eta hura, Iaincoa. Manamenduac badaquizquic, Eztuc adulteraturen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc testimoniage falsuric erranen, Ohoraitzac eure aita eta eure ama. Eta harc erran ceçan, Horiac guciac beguiratu citiát neure gaztetassunetic. Eta Iesusec hori ençunic erran cieçón, Oraino gauçabat falta çaic: duán gucia sal eçac eta eman iecec paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri. Eta hura gauça horiac ençunic, triste cedin: ecen guciz abratsa cen. Eta ikussiric Iesusec hura haguitz tristetu cela, erran ceçan, Cein gaitz den onhassundunac Iaincoaren resumán sar ditecen! Ecen errachago da cablebat sar dadin orratzaren çulhotic, ecen ez abratsa sar dadin Iaincoaren resumán. Eta haur ençun vkan çutenéc erran ceçaten, Eta nor salua ahal daite? Eta harc erran ceçan, Guiçonac baithan impossible diraden gauçác, possible dirade Iaincoa baithan. Eta erran ceçan Pierrisec, Huná, guc vtzi citiagu gauça guciác, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri. Eta harc erran ciecén, Eguiaz erraiten drauçuet, nehor eztela vtzi duenic etchea, edo aitamác, edo anayeac, edo emaztea, edo haourrac Iaincoaren resumaren causaz, Non vnguiz guehiago recebi ezteçan dembora hunetan, eta ethorteco den seculán vicitze eternala. Eta harturic hamabiac erran ciecen, Huná, igaiten gara Ierusalemera, eta complituren çaizquió, guiçonaren Semeari Prophetéz scribatu içan diraden gauça guciac. Ecen Gentiley liuraturen çaye, eta escarniaturen eta iniuriaturen eta thustaturen da. Eta açotatu duqueitenean, hilen duté: baina hereneco egunean resuscitaturen da. Eta hec gauça hautaric etzeçaten deus adi: eta ciraden hitz hauc hetaric estaliac, eta erraiten ciradenac etzituzten aditzen. Eta guertha cedin hura Iericorát hurbiltzen cela, itsubat baitzén iarria bide bazterrean esque cegoela. Eta harc ençun ceçanean populua iragaiten, galde eguin ceçan, hura cer cen. Eta erran cieçoten ecen Iesus Nazareno iragaiten cela. Orduan oihu eguin ceçan, cioela, Iesus Dauid-en semeá, auc pietate niçaz. Eta aitzinean ioaiten ciradenéc mehatchatzen çutén ichil ledinçát: baina harc vnguiz oihu guehiago eguiten çuen, Dauid-en semea, auc pietate niçaz. Eta Iesusec gueldituric mana ceçan ekar lequion beregana, eta hura hurbildu içan cenean, interroga ceçan, Cioela, Cer nahi duc daguiadan? Eta harc erran ceçan, Iauna, vistá recebi deçadan. Eta Iesusec erran cieçón, recebi eçac vistá: eure fedeac saluatu au. Eta bertan ikus ceçan, eta hari iarreiquiten çayón, glorificatzen çuela Iaincoa: Eta populu guciac hori ikussiric eman cieçon laudorio Iaincoari. Eta sarthuric Iericon, iragaiten cen. Eta huná, Zaccheo deitzen cen guiçombat, eta hura cen publicano principal, eta abrats: Eta ikussi nahiz çabilan, cein cen Iesus: eta ecin ceçaqueen gendetzearen causaz: ecen thaillu chipitaco cen. Eta aitzinera laster eguinic igan cedin bassa ficotze batetara, hura ikus leçançat: ecen handic iragan behar çuen. Eta leku hartara ethor cedin beçala goiti behaturic Iesusec ikus ceçan hura: eta erran cieçon, Zaccheo, haitsa lehiatuqui: ecen egun hire etchean egon behar diat. Orduan haur iauts cedin lehiatuqui, eta recebi ceçan hura alegueraqui. Eta hori ikussiric guciéc murmuratzen çuten, cioitela, Ecen guiçon vicitze gaichtotaco batenean sarthu cela, alogea ledinçát. Eta han cegoela Zaccheoc erran cieçón Iaunari, Huná, neure onén erdiac, Iauna, emaiten diraizteat paubrey: eta baldin deus nehori bidegabequi edequi badraucat, rendatzen diat halaco laur. Orduan Iesusec erran cieçón, Egun saluamendua etche huni eguin içan ciayóc, ceren haur-ere Abrahamen seme baita. Ecen ethorri içan da guiçonaren Semea galdu içan cena bilha eta salua leçançat. Eta hec gauça hauc ençuten cituztela, continuatzen çuen, eta erran ceçan comparationebat, ceren baitzén Ierusalemeco aldean, eta ceren vste baitzutén bertan Iaincoaren resumá manifestaturen cela. Erran ceçan bada, Guiçon noblebat parti cedin leku vrrun batetara, resuma baten conquestatzera, guero itzultzecotán. Eta deithuric hamar cerbitzari bereric, eman cietzén hamar marco, eta erran ciecén, Traffica eçaçue nathorren artean. Eta bere ciuitatecoéc çaritzoten gaitz, eta igor cieçoten embachadorebat guibeletic, cioitela, Eztugu nahi horrec regna deçan gure gainean. Eta guertha cedin itzuli cenean resumá conquestaturic, mana baitzeçan dei lequizquion diruä eman cerauen cerbitzariac, laquiançat norc cer traffica eguin çuen. Ethor cedin bada lehena, cioela, Iauna, hire marcoac hamar marco irabaci citic. Eta harc erran cieçón, Vngui duc cerbitzari oná: ceren gauça chipian leyal içan baitaiz, auc bothere, hamar hiriren gainean. Eta bercea ethor cedin, cioela, Iauna, hire marcoac eguin citic borz marco. Eta harc huni-ere erran cieçón, Hi-ere aicén borz hiriren gaineco. Eta bercea ethor cedin, cioela, Iauna, huná hire marcoa, cein eduqui baitut gorderic oihal batetan: Ecen hire beldur içan nauc, ceren baitaiz guiçon gogorra: hartzen duc eçarri eztuana, eta biltzen duc erein eztuana. Orduan harc erran cieçón, Eure ahotic iugeaturen aut, cerbitzari gaichtoá: bahaquian ecen guiçon gogorra naicela, hartzen dudala eçarri eztudana, eta biltzen dudala erein eztudana: Nola beraz eztuc ene diruä banquean eman, eta nic hura lucuruarequin erekarri bainuqueen? Eta present ciradeney erran ciecen, Edequi eçoçue marcoa, eta emoçue hamar dituenari. Eta hec erran cieçoten, Iauna, bacitic hamar marco. Hala diotsuet, ecen duen guciari emanen çayola, eta eztuenari, duena-ere edequiren çayola. Guehiago, ene etsay nic hayén gainean regna neçan nahi vkan eztuten hec, ekatzue huna eta hil itzaçue ene aitzinean. Eta gauça hauc erranic, aitzinean ioaiten cen Ierusalemerat igaiten cela. Eta guertha cedin, hurbildu cenean Bethphagera eta Bethaniara, Oliuatzetaco deitzen den mendi aldera, igor baitzitzan bere discipuluetaric biga, Erraiten çuela, Çoazte çuen aurkaco burgura: hartan sarthu eta, eridenen duçue asto-vme arbat estecatua, egundano nehor gainean iarri etzayonic: hura lachaturic ekardaçue. Eta baldin nehorc galde badaguiçue, Cergatic lachatzen duçue? Hunela erranen draucaçue, Ceren Iaunac hunen beharra baitu. Eta ioanic igorri içan ciradenec eriden çuten erran cerauen beçala. Eta hec asto-vmea lachatzen çutela, erran ciecen haren iabéc, Cergatic lachatzen duçue asto-vmea? Eta hec erran ceçaten, Ceren Iaunac hunen beharra baitu. Eta eraman ceçaten hura Iesusgana, eta eçarriric berén abillamenduac asto-vme gainean, eçar ceçaten gainean Iesus. Eta hura cioala, hedatzen cituzten berén abillamenduac bidean. Eta ia Oliuatzetaco mendi ondora hurbiltzen cela, has cedin discipulutze gucia alegueraz Iaincoaren laudatzen ocengui, ikussi vkan cituzten verthute guciacgatic, Erraiten çutela, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten den Reguea: baquea dela ceruän eta gloria leku gorenetan. Orduan gendetzeco Phariseuetaric batzuc erran cieçóten, Magistruá, mehatcha itzac eure discipuluac. Eta harc ihardesten cuela erran ciecén, Erraiten drauçuet, baldin ichil baditez hauc, bertan harriéc oihu eguinen dutela. Eta hurbildu cenean, ikussiric hiria, nigar eguin ceçan haren gainean, cioela, O baldin hic berere eçagutu vkan bahitu eure iornata hunetan berere, eure baquearen gauçác! Baina orain estaliac diaudec hire beguietaric Ecen ethorriren dituc egunac hire gainera, eta eure etsayéc assetiaturen auté trancheaz, eta inguraturen, eta hersturen alde gucietaric. Eta arrasaturen auté hi, eta hire haour hitan barna diradenac: eta eztié vtziren hitan harria harriaren gainean: ceren ezpaituc eçagutu eure visitationearen demborá. Eta sarthuric templean, has cedin, hartan saltzen eta erosten ari ciradenén campora egoizten. Ciostela, Scribatua da, Ene etchea orationetaco etchea da, eta çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue. Eta iracasten ari cen egun oroz templean: eta Sacrificadore principalac eta Scribác eta populuco principalac hura hil eraci nahiz çabiltzan. Baina etzutén erideiten cer eguin ahal leçaqueoten: ecen populu gucia cen attento haren ençutera. Eta guertha cedin egun hetataric batez, harc populua iracasten çuela templean, eta euangelizatzen cegoela, ethor baitzitecen Sacrificadore principalac eta Scribác, Ancianoequin, Eta erran cieçoten, Erraguc cer authoritatez gauça horiac eguiten dituán, edo nor den hiri authoritate hori eman drauana. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez: erradaçue bada niri, Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala guiçonetaric? Eta hec baciharducaten berén artean, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen du, Cergatic beraz eztuçue sinhetsi hura? Eta baldin badarragu, Guiçonetaric: populu guciac lapidaturen gaitu: ecen segur daducate, Ioannes Propheta cela. Ihardets ceçaten bada, etzaquitela nondic cen. Orduan Iesusec erran ciecén, Nic-ere eztrauçuet erranen cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan. Orduán has cedin populuari comparatione hunen erraiten, Guiçon batec landa ceçan mahastibat, eta aloca ciecén hura laborariey, eta dembora lucez campoan egon cedin. Eta sasoinean igor ceçan laborari hetara cerbitzaribat, mahastico fructutic lemotençat: baina hec hura cehaturic igor ceçaten hutsic. Eta continua ceçan berce cerbitzari baten igortera: baina hec haur-ere cehaturic eta gaizqui tractaturic igor ceçaten hutsic. Eta continua ceçan herenaren igortera: baina hec haur-ere çaurthuric egotz ceçaten campora. Orduan erran ceçan mahasti iabeac, Cer eguinen dut? igorriren dut neure seme maitea: aguian haur dacussatenean ohoraturen duté: Baina hura ikussiric laborariéc propos eduqui ceçaten, cioitela, Haur da primua: çatozte, hil deçagun haur, heretagea gure dençat. Eta egotziric hura mahastitic campora, hil ceçaten. Cer bada eguinen draue hæy mahasti iabeac? Ethorriren da eta deseguinen ditu laborari hec, eta emanen draue mahastia berce batzuey. Eta haur ençun çutenean erran ceçaten, Hala guertha eztadila. Harc orduan hetarat behaturic dio, Cer da bada scribatua den hura, Edificaçaléc arbuyatu duten harria cantoin buru eguin içan da? Harri haren gainera eroriren den gucia, çathicaturen da: eta noren gainera eroriren baita, hura du chehecaturen. Orduan aiher ciraden Sacrificadore principalac eta Scribac haren gainean escuén eçartera ordu hartan berean: baina populuaren beldur citecen: ecen eçagutu vkan çutén hayén contra erran çuela comparatione haur. Eta hura gogoatzen çutela, igor citzaten espiác iusto ciradela irudi eguiten çutela, hura hitzean hatzaman leçatençat, Gobernadorearen seignorián eta botherean eçar leçatençat. Eta hec interroga ceçaten hura, cioitela, Magistruá, baceaquiagu vngui erraiten eta iracasten duala, eta ezagoela personara behá, baina Iaincoaren bidea eguiazqui iracasten duala. Bide dugu eman tributic Cesari, ala ez? Eta adituric hayén fineciá, erran ciecén, Cergatic tentatzen nauçue? Eracustaçue dinerobat: norenac ditu imagina eta scribua? Eta ihardesten çutela erran ceçaten, Cesarenac. Orduan erran ciecén, Renda ietzoçue beraz Cesaren diradenac, Cesari: eta Iaincoaren diradenac, Iaincoari. Eta ecin haren hitza reprehenditu vkan duté populuaren aitzinean: eta miraz iarriric haren repostaren gainean ichil citecen. Orduan hurbil cequizquion Sadduceu batzu (ceinéc vkatzen baituté resurrectionea) eta interroga ceçaten. Cioitela, Magistruá, Moysesec scribatu diraucuc, Baldin cembeiten anayea hil badadi emazte duelaric, eta haourric gabe hil badadi, har deçan haren anayeac haren emaztea, eta eguin dieçón leinu bere anayeri. Bada çazpi anaye içan dituc, eta hetaric lehena emazte harturic hil içan duc, haourric gabe. Eta har ciecán hura bigarrenac, hura-ere hil cidian haourric gabe. Guero herenac har cieçán hura, eta halaber çazpiec-ere: eta etzeçatean haourric vtzi, eta hil cituán. Eta gucién ondoan hil ciedián emaztea-ere. Resurrectionean bada hetaric ceinen emazte içanen da? ecen çazpiéc vkan dié hura emazte Orduan ihardesten çuela erran ciecén Iesusec, Mundu hunetaco haourréc hartzen duté ezconçaz eta hartzen dirade. Baina secula haren, eta hiletaco resurrectionaren vkaiteco digne eridenen diradenéc, eztuté harturen ezconçaz, ez eztirade harturen. Ecen guehiagoric ecin hil daitezque: ecen Aingueruèn pare dirade: eta Iaincoaren seme dirade, resurrectionezco seme diradenaz gueroz. Eta hilac resuscitatzen diradela, Moysesec-ere eracutsi vkan du berro aldean, dioenean Iauna dela Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa. Bada Iaincoa ezta hilena, baina viciena: ecen guciac hari vici çaizquio. Eta ihardesten çutela Scribetaric batzuc erran ceçaten, Magistruá, vngui erran duc. Eta guehiagoric etziraden ausartzen deusez haren interrogatzera. Eta erran ciecén, Nola erraiten duté Christ Dauid-en seme dela? Ikussiric ecen Dauid-ec berac dioela Psalmuén liburuän, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean, Eçar ditzaquedano hiré etsayac hire oinén scabella. Dauid-ec beraz Iaun hura deitzen du, eta nola da haren semé? Eta populu guciac ençuten çuela, erran ciecén bere discipuluey. Beguirauçue Scriba arropa lucequin ebili nahi diradenetaric, eta on dariztenetaric salutationey merkatuetan, eta lehen cadirey synagoguetan, eta lehen placey banquetetan. Ceinéc iresten baitituzte ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: hec recebituren duté damnatione handiagoa. Eta behatu çuenean ikus citzan abratsac eçarten cituztela bere donoac truncora. Eta ikus ceçan emazte alhargun paubrebat ere bi peça chipi eçarten cituela. Eta erran ceçan, Eguiazqui diotsuet, ecen alhargun paubre hunec berce guciéc baino guehiago eçarri vkan duela. Ecen hauc guciéc soberaturic dutenetic eçarri vkan duté Iaincoaren oblationetara: baina hunec bere paubreciatic bere sustantia çuen gucia eçarri vkan du. Eta batzuc erraiten çutenean templeaz, ecen harri ederrez eta emaitzaz ornatua cela, erran ceçan. Hauc dirade miratzen dituçuenac? ethorriren dirade egunac ceinetan ezpaita gueldituren harria harriaren gainean deseguin eztadin. Orduan interroga ceçaten hura, cioitela, Magistruá, noiz bada horiac içanen dirade? eta cer signo içanen da horiac ethorri behar diradenean? Eta harc erran ceçan, Beguirauçue seduci etzaitezten: ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela, Ni naiz Christ: eta dembora hure hurbiltzen da: etzoaztela bada hayén ondoan. Eta ençun ditzaçuenean guerlác eta seditioneac ezalbeitzinteizte icit: ecen gauça hauc lehen ethorri behar dirade: baina ezta bertan fina içanen. Orduan erran ciecén, Altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra: Eta lur ikaratze handiac içanen dirade lekutic lekura, eta gosseteac eta içurriteac, eta icidurác: eta signo handiac içanen dirade, cerutic. Baina gauça hauen gucion aitzinetic bere escuac eçarriren dituzte çuen gainean, eta persecutaturen çaituzte, liuratzen çaituztela synagoguetara eta presoindeguietara, eramanic Reguetara eta Gobernadoretara, ene icenagatic. Eta horiac helduren çaizquiçue testimoniagetan. Eçarçue bada çuen bihotzetan, aitzinetic ez pensatzera nola ihardetsiren duçuen. Ecen nic emanen drauçuet aho, eta iaquite ceini ecin contrastaturen baitzaizquio, ezeta resistituren çuey contrastaturen çaizquiçuen guciéc. Halaber liuraturen çarete aitéz eta améz eta anayéz eta ahaidéz eta adisquidéz: eta çuetaric hil eraciren duté: Eta guciéz gaitzetsiac içanen çarete ene icenaren causaz. Baina çuen buruco bilobat ezta galduren. 19 Çuen patientiáz posseditzaçue çuen arimác. Eta ikus deçaçuenean Ierusaleme gendarmeriaz inguratua, orduan albeitzinequite ecen hurbil datela haren destructionea. Orduan Iudean diradenéc ihes albeileguite mendietarát: eta haren artecoac retira albeilitez: eta campoetan diradenac ezalbeilitez hartan sar. Ecen mendequiozco egunac dirade hauc, scribatuac diraden gauça guciac compli ditecençat Eta dohain gaiz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan, ecen necessitate handia içanen da lur haren gainean, eta hira populu hartan. Eta eroriren dirade ezpataren ahoz, eta captiuo eramanen dirade natione gucietara, eta Ierusaleme aurizquia içanen da Gentiléz, Gentilén demborác compli daitezqueno. Orduan içanen dirade signoac iguzquian eta ilharguian eta içarretan: eta lurrean afflictione nationetan ez iaquinez cer eguin, orroaz daudela itsassoa eta bagác: Hala non guiçonac hilac beçalacaturen baitirade iciduraren handiz, eta mundura ethorriren diraden gaitzén beguira egoitez: ecen ceruètaco verthuteac ikaraturen dirade. Eta orduan ikussiren duté guiçonaren Semea ethorten dela hodey batetan bothere eta gloria handirequin. Eta gauça hauc eguiten has ditecenean, chuchent albeitzinteizte, eta goiti albeitzinçate çuen buruäc, ecen hurbiltzen da çuen redemptionea. Eta erran ciecén comparatione haur, Ikusquiçue ficotzea eta arbore guciac. Ia hostatzen diradela dacussaçuenean, ceuron buruz eçagutzen duçue ecen ia hurbil dela vdá. Halaber çuec-ere ikussiren duqueçuenean gauça hauc eguiten diradela, eçagut albeitzineçate ecen hurbil dela Iaincoaren resumá. Eguiaz erraiten drauçuet ecen eztela iraganen mende haur, gauça hauc gucioc eguin daitezqueno. Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen. Gogoa eyeçue bada çuen buruèy, çuen bihotzac sortha eztitecen gormandiçaz, eta hordiqueriaz, eta vicitze hunetaco ansiéz: eta subitoqui gainera ethor eztaquiçuen egun hura. Ecen laço batec beçala attrapaturen ditu lur guciaren gainean habitatzen diraden guciac. Veilla eçaçue bada, dembora gucian othoitz eguiten duçuela, ethorteco diraden gauça guciey itzurteco digne eguin çaiteztençat, eta guiçonaren Semearen aitzinean egon ahal çaiteztençat. Eta egunáz templean iracasten ari cen, eta gauaz Oliuatzetaco deitzen den mendian egoiten cen. Eta populu gucia goicean ethorten cen harengana, templean hura ençun leçançat. Eta cen hurbiltzen altchagarri gaberico oguién bestá, Bazco erraiten dena: Eta çabiltzan Sacrificadore principalac eta Scribác nolatan hura hil ahal leçaqueten: ecen populuaren beldur ciraden. Baina Satan sar cedin Iudas icen goiticoz Iscariot deitzen cenera cein baitzén hamabién contuco. Eta hura ioanic minça cedin Sacrificadore principalequin eta capitainequin nola hura liura lieçaqueen. Eta aleguera citecen, eta accorda citecen hari diru emaitera. Eta harc prometta ceçan: eta gendetzeric ezlicenean haren hæy liuratzeco dembora propiren bilha çabilan. Ethor cedin bada altchagarri gaberico oguién eguna, ceinetan hil behar baitzen Bazcoa. Eta igor citzan Pierris eta Ioannes, cioela, Ioanic appain ieçaguçue Bazcoa ian deçagunçat. Eta hec erran cieçoten, Non nahi duc appain deçagun? Harc erran ciecén, Huná, hirian sarthu eta, bathuren çaiçue guiçombat, pegarbat vr daramala: hari çarreitzate sarthuren den etchera: Eta erroçue etcheco aitafamiliari, Magistruac erraiten drauc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua? Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat apprestatua: han appain eçaçue Bazcoa. Orduan ioanic eriden citzaten gauça guçiac erran cerauen beçala: eta appain ceçaten Bazcoa. Bada ordu hura ethorri eta, iar cedin mahainean, eta hamabi Apostoluac harequin. Eta erran ciecén, Desirez desiratu vkan dut Bazco hunen çuequin iatera, nic suffri deçadan baino lehen. Ecen erraiten drauçuet, guehiagoric eztudala ianen hunetaric, compli daiteno Iaincoaren resumán. Eta copa harturic gratiác rendatu cituenean erran ceçan, Har eçaçue haur, eta parti eçaçue çuen artean. 18 Ecen erraiten drauçuet eztudala edanen aihenaren fructutic, Iaincoaren resumá ethor daiteno. Eta harturic oguia, gratiác rendatu cituenean, hauts ceçan: eta eman ciecén, cioela, Haur da ene gorputza çuengatic emaiten dena: haur eguiçue ene memoriotan. Halaber copa-ere eman ciecén, affal ondoan cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean, cein çuengatic issurten baita. Badaric-ere huná, ni traditzen nauenaren escua, enequin da mahainean. Eta segur guiçonaren Semea, ordenatu içan den beçala badoa: guciagatic-ere maledictione guiçon hari, ceinez traditzen baita. Orduan hec has cequizquión bata berceari galde eguiten elkarren artean, eya cein cen hetaric hura eguinen luena. Eta guertha cedin contentionebat-ere hayén artean, cein hetaric estimaturen cen guehien. Baina harc erran ciecén, Nationén reguéc seignoriatzen dute hayén gainean, eta hayén gainean authoritate dutenac, vnguiguile deitzen dirade. Baina çueçaz ezta hala: aitzitic çuen arteco handiena biz chipién beçala: eta gobernatzen duena, cerbitzatzen duena beçala. Ecen cein da handiago, mahainean iarriric dagoena, ala cerbitzun ari dena? eza mahainean iarriric dagoena? Bada ni naiz çuen artean cerbitzatzen ari dena beçala. Eta çuec çarete enequin iraun duçuenac ene tentationétan. Nic bada disposatzen drauçuet resumá, niri neure Aitac disposatu vkan drautan beçala. Ian deçaçuençat eta edan ene mahainean ene resumán, eta iar çaitezten thronoén gainean iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinuac. Erran ceçan halaber Iaunac, Simon, Simon, huná, Satanec bihiaren ançora çuen bahatzeco desira dic: Baina nic othoitze eguin diat hiregatic, falta eztadin hire fedea: hic bada noizpait conuertituric confirmaitzac eure anayeac. Eta harc erran cieçón, Iauna, prest nauc hirequin eta presoindeguira eta heriora ioaitera: Baina Iesusec erran ceçan, Hiri diossat Pierris, eztic ioren egun oillarrac, hiruretan ni neçaguála vka deçaqueán baino lehen. Guero erran ciecén, Çuec igorri çaituztedanean mulsa eta maleta eta çapata gabe, deusen falta içan çarete? Eta hec erran ceçaten, Deusen-ere. Erran ciecén bada, Baina orain mulsa duenac, har beça, halaber maleta-ere: eta eztuenac, sal beça bere arropá, eta eros beça ezpatabat. Ecen erraiten drauçuet oraino behar dela nitan complitu scribaturic dagoen haur, Eta gaichtoequin contatu içan da. Ecen segur niçazco gaucéc fin hartzen duté. Eta hec erran ceçaten, Iauna, huná bi ezpata hemen. Eta harc erran ciecén, Asco da. Guero ilkiric parti cedin costumatu beçala Oliuatzetaco mendirát: eta iarreiqui içan çaizcan bere discipuluac-ere. Eta leku hartara ethorri cenean, erran ciecén, Othoitz eguiçue sar etzaitezten tentationetan. Orduan hura vrrund cedin hetaric harri iraitzi baten inguruä, eta belhauricaturic othoitz eguiten çuen, Cioela, Aitá, baldin nahi baduc iragan eçac copa haur eneganic: badaric-ere ez ene vorondatea baina hirea eguin bedi. Eta aguer cequión Aingueruä cerutic hura confortatzen çuela. Eta hersturatan iarriric othoitze eguiten çuen cineçago, eta cen haren icerdia odol chorta gatzatu lurrera erorten diradenac beçala. Guero orationetic iaiquiric ethor cedin bere discipuluetara, eta eriden citzan tristez lo ceunçala. Eta erran ciecén, Cergatic lo çaunçate? iaiqui çaitezte, eta othoitz eguiçue sar etzaitezten tentationetan. Eta hura oraino minço cela, huná, compainiabat, eta Iudas deitzen cena, hamabietaric bat, hayén aitzinean ethorten cen, eta hurbil cequion Iesusi pot leguionçát. Eta Iesusec erran ciecón, Iudas, pot batez guiçonaren Semea traditzen duc? Orduan haren aldean ciradenéc ikussiric cer ethorteco cen, erran cieçoten, Iauna, ioren dugu ezpataz? Eta io ceçan hetaric batec Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cieçon escuineco beharria. Baina ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Vtzitzaçue eguitera hunadrano. Eta haren beharria hunquiric, senda ceçan hura. Guero erran ciecén Iesusec harengana ethorri ciraden Sacrificadore principaley, eta templeco capitainey, eta Ancianoey, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki içan çarete ezpatequin eta vhequin? Egun oroz çuequin nincela templean, eztituçue escuac hedatu ene gainera: baina haur da çuen oren hura, eta ilhumbearen botherea. Orduan hatzamanic hura eraman ceçaten, eta sar eraci ceçaten Sacrificadore subiranoaren etchean. Eta Pierris iarreiquiten çayón vrrundanic. Eta sua viztu çutenean salaren erdian, eta elkarrequin iarri ciradenean, iar cedin Pierris-ere hayén artean. Eta ikussi çuenean hura nescato batec su bazterrean iarria, hari begui eratchequiric erran ceçan, Haur-ere harequin cen: Baina vka ceçan harçaz, cioela, Emazteá, eztinat eçagutzen hura. Eta appur baten buruän bercebatec hura ikussiric erran ceçan, Hi-ere hetaric aiz. Baina Pierrisec diotsa, Guiçoná, ez nauc. Eta quasi oren baten buruän, berce batec seguratzen çuen, cioela, Segurqui haur-ere harequin cen: ecen Galileano da. Eta Pierrisec dio, Guiçoná, etzeaquiat cer erraiten duán. Eta bertan oraino hura minço cela, io ceçan oillarrac. Orduan itzuliric Iaunac Pierrisganat beha ceçan: eta orhoit cedin Pierris Iaunaren hitzaz, nola erran vkan ceraucan, Oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauc. Eta camporat ilkiric Pierrisec nigar eguin ceçan mingui. Eta Iesus çaducaten guiçonac, truffatzen ciraden harçaz, eta cehatzen çutén: Eta hura inguru estaliric haren beguitharteari ceraunsaten, eta interrogatzen çuten, cioitela, Prophetiza eçac nor den hi io auena. Eta anhitz berce gauçaric erraiten çutén haren contra desondratzen çutela. Eta arguitu cenean bil citecen populuco Ancianoac, eta Sacrificadore principalac, eta Scribác, eta eraman ceçaten hura bere conseillu barnera Cioitela, Hi aiz Christ? erran ieçaguc. Eta erran ciecén, Baldin erran badieçaçuet, eztuçue sinhetsiren: Eta baldin interroga baçaitzatet-ere, eznauçue ihardetsiren, ezeta ioaitera vtziren. Hemendic harát guiçonaren Semea iarria içanen da Iaincoaren verthutearen escuinean. Orduan erran cieçoten guciéc, Hi aiz bada Iaincoaren Semea? Eta harc erran ciecén, Çuec dioçue ecen ni naicela. Eta hec erran ceçaten, Cer guehiago testimoniage falta gara? ecen gueuroc ençun dugu beraren ahotic. Guero altcha cedin hayén gendetze gucia, eta eraman ceçaten hura Pilatgana. Eta has citecen haren accusatzen, cioitela, Eriden vkan dugu haur populuaren corrumpitzen, eta tributén Cesari emaitetic debetatzen ari dela, dioela, bera dela Christ Reguea. Orduan Pilatec interroga ceçan hura, cioela, Hi aiz Iuduén Reguea? Eta harc ihardesten ceraucala, erran ceçan, Hic dioc. Eta erran ciecén Pilatec Sacrificadore principaley eta gendetzey, Hoguenic batre eztut erideiten guiçon hunetan. Eta hec hambat gortzenago ciraden, cioitela, Mouitzen dic populua, iracasten ari dela Iudea gucian, Galilean hassiric hunadrano. Eta Pilatec Galileaz minçatzen ençun çuenean, interroga ceçan, eya Galileano cenez guiçona. Eta eçaguturic ecen hura Herodesen iurisdictioneco cela, igor ceçan Herodesgana, hura-ere Ierusalemen cen egun hetan. Eta Herodes Iesus ikussiric aleguera cedin haguitz: ecen aspaldi çuela, haren ikusteco desira çuen, ceren anhitz gauça ençuten baitzuen harçaz: eta sperança çuen cembeit signo ikussiren çuela harçaz eguiten. Eta interroga ceçan anhitz hitzez: baina harc etzieçon deus ihardets. Eta Sacrificadore principalac eta Scribác ceuden han arrogantqui hura accusatzen çutela. Baina Herodesec bere gendearequin hura menospreciaturic, eta escarniaturic, abillamendu churi batez veztituric, harçara igor ceçan Pilatgana. Eta egun hartan berean adiquisde citecen elkarren artean Pilate eta Herodes: ecen lehen etsay ciraden elkarren artean. Orduan Pilatec, deithuric Sacrificadore prinpalac, eta Gobernadoreac, eta populua, erran ciecén, Presentatu drautaçue guiçon haur populuaren nahatsale beçala: eta huná, nic çuen aitzinean interrogaturic, hoguenic batre eztut eriden guiçon hunetan, çuec accusatzen duçuenetaric: Baina ez Herodesec-ere: ecen igorri vkan çaituztet harengana, eta huná, herio mereci duen gauçaric eztrauca eguin. Beraz gaztigatu eta, largaturen dut. Eta behar cerauen bat largatu bestán. Bada iar cedin oihuz elkarrequin gendetze gucia, cioela, Ken ieçaguc haur, eta larga ieçaguc Barabbas, Cein baitzén, hirian eguin içan cen cembeit mutinationegatic eta heriotzegatic presoindeguian eçarria. Berriz bada Pilate minça cequién, Iesus largatu nahiz. Baina hec heyagoraz iarten ciraden, erraiten çutela, Crucifica eçac, crucifica eçac hori. Eta harc heren aldian erran ciecén, Baina cer gaizqui eguin du hunec? hiltzeco hoguenic eztut erideiten haur baithan: gaztigaturic beraz largaturen dut. Baina hec hertsen çutén oihu handiz requeritzen çutela, crucifica ledin: eta hayén heyagorác eta Sacrificadore principalenac renforçatzen ciraden. Orduan Pilatec iugea ceçan eguin lequién galde eguiten çutena. Eta larga ciecén mutinationeagatic eta heriotzeagatic presoindeguian eçarri içan cena, ceinen escatu içan baitziraden: eta eman ciecén Iesus, nahi lutena leguiten. Eta hura eramaiten çutela, harturic Simon Cyreneano landetaric heldu cen-bat, hari crutzea gainean eçar cieçoten Iesusen ondoan eramaiteco. Eta iarreiquiten çayón gendetze handia populutic eta emaztetaric, hura plaignitzen eta lamentatzen çutela. Baina itzuliric hetarát Iesusec erran ceçan, Ierusalemeco alabác, eztaguiçuela nigarric ene gainean: baina ceuron buruén gainean eguiçue nigar, eta çuen haourrén gainean. Ecen huná, ethorriren dirade egunac ceinétan erranen baitute, dohatsu dirade sterilac, eta engendratu eztuten sabelac, eta eredosqui eztuten vgatzac. Orduan hassiren dirade erraiten mendiey, Eror çaitezte gure gainera: eta mendisquey, estal gaitzaçue. Ecen baldin egur hecean gauça hauc eguiten badituzte, eyharrean cer eguinen da? Eta eramaiten ciraden berceric bi gaizquiguile-ere harequin hil eraciteco. Ethorri içan ciradenean bada Bur-heçur deitzen den lekura, han crucifica ceçaten hura, eta gaizquiguileac: bata escuinean eta bercea ezquerrean. Eta Iesusec erraiten çuen, Aitá, barka iecec: ecen etzeaquie cer eguiten dutén. Guero haren abillamenduac partituric, çorte egotz ceçaten. Eta populua han egoiten cen beha cegoela: eta truffatzen ciraden harçaz Gobernadoreac-ere hequin, cioitela, Berceac emparatu vkan ditu, empara beça bere burua, baldin haur bada Christ Iaincoaren elegitua. Eta truffatzen ciraden harçaz gendarmesac-ere, hurbiltzen çaizcala eta vinagre presentatzen ceraucatela: Eta erraiten çutela, Baldin hi bahaiz Iuduén Reguea empara eçac eure buruä. Eta cen scributobat-ere haren garayan, letra Grec-ez eta Latinez eta Hebraicoz scribatua, hitz hautan, HAVR DA IVDVEN REGVEA. Eta gaizquiguile vrkatuetaric batac blasphematzen çuen hura, cioela, Baldin hi bahaiz Christ, empara eçac eure buruä eta gu. Baina ihardesten çuela berceac reprotcha ceçan hura, cioela, Ezaiz Iaincoaren berere beldur, ikussiric ecen condemnatione berean aicela? Eta gu behinçat iustoqui: ecen eguin ditugunén merecituac recebitzen citiagu: baina hunec eztic deus gaizquiric eguin. Eta erran cieçón Iesusi, Orhoit albeitendi niçaz, Iauna, ethor adinean eure resumara. Orduan erran cieçón Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, egun enequin içanen aicela paradisoan. Eta cen sey orenen inguruä, eta ilhumbe eguin cedin lur guciaren gainean bedratzi orenetarano. Iguzquia-ere ilhund cedin, eta templeco velá erdira cedin artetic. Eta oihu eguinic voz handiz Iesusec dio, Aitá, hire escuetan eçarten diat neure spiritua. Eta haur erranic renda ceçan spiritua. Eta ikussiric Centenerac cer eguin içan cen, glorifica ceçan Iaincoa, cioela, Eguiazqui guiçon haur iusto cen. Eta spectacle hartara bildu içan ciraden gendetze guciac, ikussiric eguin içan ciraden gauçác bere bulharrey ceraunstela itzultzen ciraden. Eta ceuden haren eçagunac guciac vrrun, eta emazte elkarrequin hari Galileatic iarreiqui içan çaizcanac, gauça hauc ikusten cituztela. Eta huna, Ioseph çaritzan guiçombat, conseiller, guiçon ona eta iustoa: (Hunec etzuen consentitu hayén conseilluan ez eguitatean) Iuduén Arimathea hirico, eta hura-ere Iaincoaren resumaren beguira cegoen: Hura ethorriric Pilatgana, esca cedin Iesusen gorputzaren. Eta hura erautsiric estal ceçan mihisse batez, eta eçar ceçan monument batetan cein baitzén arroca batetan ebaquia, ceinetan oraino nehor ezpaitzén eçarri içan. Eta cen preparationeco eguna, eta Sabbath eguna haren ondoan heldu cen. Eta iarreiquiric harequin Galileatic ethorri içan ciraden emaztec-ere mira ceçaten monumenta, eta nola eçarri içan cen haren gorputza. Guero itzuli ciradenean appresta citzaten vssainac eta vnguentuac, eta Sabbathoan reposa citecen, manamenduaren araura. Baina asteco lehen egunean, guciz goiz ethor citecen monumentera, ekarten cituztela appaindu cituztén vssain onac: eta cembeit emazte hequin. Eta eriden ceçaten harria monumentetic aldaratua. Eta sarthu ciradenean etzeçaten eriden Iesus Iaunaren gorputza. Eta guertha cedin hec halacotz duda handitan ciradela, huná bi guiçon eriden baitzitecen han, chistmist ançora arguitzen çuten abillamendutan. Eta nola icituac baitziraden, eta beheititzen baitziraden beguithartez lurrera guicon hec erran ciecén, Cergatic hilén artean bilhatzen duçue vici dena? Ezta hemen, baina resuscitatu da: orhoit çaitezte nola erran cerauçuen oraino Galilean cela, Cioela, Behar da guiçonaren Semea liura dadin vicitze gaichtotacoen escuetara, eta crucifica dadin: eta hereneco egunean resuscita dadin. Eta orhoit citecen haren hitzéz. Eta monumentetic itzuli ciradenean, conta cietzén gauça hauc guciac hamequey, eta berce guciey. Eta ciraden Maria Magdalena eta Ioanna eta Maria Iacquesen ama, eta berce hequin ciradenac, gauça hauén Apostoluey erraileac. Eta irudi cequiztén erguelqueria beçala hayén hitzac, eta etzitzaten sinhets. Baina Pierrisec iaiquiric laster ceguian monumentera, eta ikartzera beheitituric ikus citzan mihisse hutsac bere gain eçarriac: guero ioan cedin bere baithan miresten çuela eguin içan cenaz. Eta huná, hetaric biga ioaiten ciraden egun hartan berean burgu batetara hiruroguey stadio Ierusalemetic vrrun, Emaus deitzen cenera: Eta minço ciraden elkarren artean heldu içan ciraden gauça hauçaz guciéz. Guertha cedin bada hec minço ciradela eta ciharducatela, Iesus-ere hæy hurbilduric ioan baitzedin hequin batean. Baina hayen beguiac luluratuac ceuden hura eçagut ezleçatençát. Eta erran ciecén, Ceric dirade ioaiten çaretela çuen artean compartitzen dituçuen hitz horiac, eta cergatic çarete triste? Eta ihardesten çuela batac Cleopas deitzen cenac, erran cieçón, Hi euror aiz Ierusalemen arrotz, eta eztaquizquic hartan egun hautan eguin içan diraden gauçac? Eta harc erran ciecén, Cer gauça? Eta erran cieçoten, Iesus Nazarenoaz, cein içan baita guiçon Propheta, eguinez eta erranez botheretsua, Iaincoaren eta populu guciaren aitzinean. Eta nola hura liuratu vkan dutén Sacrificadore principaléc eta gure Gobernadoréc herioaren condemnationera, eta crucificatu vkan dutén. Eta guc sperança guendián hura cela Israel redemitu behar çuena: badaric-ere horién gucion gainera, egun duc herén eguna gauça hauc eguin içan diradela. Baina gure arteco emazte batzuc-ere icitu guiaitié, cein guciz goiz monumentean içan baitirade: Eta eriden eztutenean haren gorputza, ethorri içan dituc, dioitela visionebat-ere Aingueruènic ikussi vkan dutela, hura vici dela dioitenenic Eta ioan içan dituc gurequin ciradenetaric batzu monumentera, eta hala eriden dié nola emaztéc erran baitzuten: baina bera eztié ikussi. Orduan harc erran ciecen, O adimendu gabeac, eta Prophetéc erran dituzten gauça gucién sinhestera bihotz berantcorretacoac! Etzena behar Christec gauça horiac suffri citzan, eta bere glorian sar ledin? Guero hassiric Moyses baitharic eta Propheta gucietaric, declaratzen cerauzten Scriptura gucietan harçaz beraz ciraden gauçác. Eta hurbil citecen ioaiten ciraden burgura, eta harc vrrunago ioaitera irudi eguiten çuen. Baina bortcha ceçaten, cioitela, Ago gurequin: ecen arratsa duc, eta eguna duc beheratu. Sar cedin bada hequin egoitera. Eta guertha cedin hequin mahainean iarriric cegoela, oguia harturic gratiác renda baitzitzan, eta hautsiric eman baitziecén. Orduan irequi citecen hayén beguiac, eta eçagut ceçaten hura: baina hura ken cedin hayén aguerritic. Eta erran ceçaten elkarren artean, Etzena gure bihotza erratzen gutan, minço çaicunean bidean, eta declaratzen cerauzquigunean Scripturác? Eta iaiquiric ordu hartan berean itzul citecen Ierusalemera, eta eriden citzaten elkargana bilduac hamecác, eta hequin ciradenac: Erraiten çutela, Resuscitatu da Iauna eguiazqui, eta aguertu içan çayó Simoni. Hec-ere conta citzaten bideco gauçác, eta nola heçaz eçagutu içan cen oguiaren haustean. Eta gauça hauçaz minço ciradela, presenta cedin Iesus bera hayén artean, eta erran ciecén, Baquea dela çuequin. Baina hec trublaturic eta icituric, vste çutén spiritubat çacussatela. Orduan erran ciecén, Cergatic trublatu çarete, eta cergatic pensamenduac igaiten dirade çuen bihotzetara? Ikus itzaçue ene escuac eta ene oinac: ecen hura bera naiz ni, hazta neçaçue, eta mira: ecen spirituac haraguiric ez heçurric eztu, nola nic dudala baitacussaçue. Eta gauça hauc erran cituenean, eracuts cietzén escuac eta oinac. Baina oraino hec alegueraz sinhesten etzutela, eta miraz ceudela, erran ciecén, Baduçue hemen deus iatecoric? Orduan hec presenta cieçoten arrain erre çathibat, eta ezti orrace batetaric. Eta harturic hayén aitzinean ian ceçan. Eta erran ciecén, Hauc dirade erraiten nerauzquiçuen hitzac, oraino çuequin nincela, ecen behar ciradela complitu niçaz Moysesen Leguean, eta Prophetetan, eta Psalmuetan scribaturic dauden gauça guciac. Orduan irequi ceçan hayén adimendua, Scripturén aditzeco. Eta erran ciecén, Hala da scribatua eta hala behar cen Christec suffri leçan, eta resuscita ledin hiletaric hereneco egunean. Eta predica ledin haren icenean penitentiá eta bekatuén barkamendua natione gucietan, hassiric Ierusalemetic. Eta çuec çarete testimonio gauça hauçaz: eta huná nic igorriren dut neure Aitaren promessa çuen gainera: Baina çuec çaudete Ierusalemeco hirian verthutez garaitic vezti çaitezqueteno. Guero eraman citzan camporát Bethaniarano eta bere escuac altchaturic, benedica citzan. Eta guertha cedin hec benedicatzen cituela, appartaturic hetaric, goiti altcha baitzedin cerurát. Eta hec hura adoraturic itzul citecen Ierusalemera, bozcario handirequin. Eta ciraden bethi templean, laudatzen eta benedicatzen çutela Iaincoa. Amen. HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan, eta Iainco cen Hitza. Hitz haur cen hatsean Iaincoa baithan. Gauça guciac Hitz harçaz eguin içan dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguin denic. Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonén Arguia: Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu. Içan da guiçon-bat Iaincoaz igorria, Ioannes deitzen cenic. Haur ethor cedin testimoniage ekartera Arguiaz testifica leçançat, guciéc harçaz sinhets leçatençat. Etzén hura Arguia, baina igorri cen Arguiaz testifica leçançát. Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den guiçon gucia arguitzen duena. Munduan cen, eta mundua harçaz eguin içan da, eta munduac eztu hura eçagutu. Beretara ethorri içan da, eta beréc eztute hura, recebitu. Baina hura recebitu duten guciey, eman draue priuilegio Iaincoaren haour içateco, haren icenean sinhesten duteney: Cein ezpaitirade iayo odoletaric, ez haraguiaren vorondatetic, ez guiçonaren vorondatetic: baina Iaincoaganic. Eta Hitza haragui eguin içan da, eta habitatu içan da gure artean, (eta contemplatu vkan dugu haren gloriá, gloriá diot Aitaganic engendratu bakoitzarena beçala) gratiaz eta eguiaz bethea Ioannesec testificatu vkan du harçaz, eta oihu eguin, cioela, Haur da ceinez erraiten-bainuen, Ene ondoan ethorten dena, ni baino aitzinecoago da: ecen ni baino lehen cen. Eta haren abundantiatic guciéc recebitu v kan dugu, eta gratia gratiagatic. Ecen Leguea Moysesez eman içan da, baina gratiá eta eguiá Iesus Christez eguin içan da. Iaincoa nehorc eztu ikussi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakoitzac berac declaratu draucu. Eta haur da Ioannesen testimoniage, Iuduéc Ierusalemetic Sacrificadoreac eta Leuitác igorri cituztenecoa, hura interroga leçatençat, Hi nor aiz? Eta aithor ceçan, eta etzeçan vka: eta aithor ceçan, cioela, Eznaiz ni Christ. Orduan interroga ceçaten, Cer beraz? Elias aiz hi? Eta erran ceçan, Eznaiz. Propheta aiz hi? Eta ihardets ceçan, Ez. Erran cieçoten bada, Nor aiz? respostu deyegunçát igorri gaituzteney: cer dioc eurorrez? Dio, Ni naiz desertuan oihuz dagoenaren voza, Plana eçaçue Iaunaren bidea, Esaias Prophetác erran çuen beçala. Eta igorri içan ciradenac Phariseu ciraden. Eta interroga ceçaten hura, eta erran cieçoten. Cergatic beraz batheyatzen ari aiz, baldin hi Christ ezpahaiz, ez Elias, ez Propheta? Ihardets ciecén Ioannesec, cioela, Ni batheyatzen ari naiz vrez, baina çuen artean da bat çuec ecagutzen eztuçuenic: Hura da ene ondoan ethorten dena, cein ni baino aitzinecoago baita, ceinen çapataco hedearen lachatzeco ezpainaiz ni digne. Gauça hauc Bethabaran eguin içan ciraden Iordanaz berce aldean, non Ioannes batheyatzen ari baitzén. Biharamunean ikusten du Ioannesec Iesus harengana ethorten dela, eta dio, Huná Iaincoaren Bildotsa munduaren bekatuac kencen dituena. Haur da ceinez erraiten bainuen, Ene ondoan ethorten da guiçon-bat, cein ni baino aitzinecoago baita, ecen ni baino lehen cen. Eta nic eznuen hura eçagutzen: baina Israeli manifesta daquionçát, halacotz ethorri naiz ni vrez batheyatzera. Orduan bada testifica ceçan Ioannesec, cioela, Ikussi dut Spiritua iausten dela vsso columba baten guissán cerutic eta egon -ere bacedin haren gainean. Eta nic eznuen eçagutzen hura: baina vrez batheyatzera igorri nauenac, erran cerautan, Noren gainera ikussiren baituc Spiritua iausten, eta egoiten haren gainean, hura duc Spiritu sainduaz batheyatzen duena. Eta nic dut ikussi, eta dut testificatu ecen haur dela Iaincoaren Semea. Biharamunean berriz bacegoen Ioannes, eta harenic bi discipulu: Eta ikussiric Iesus ebilten, erran ceçan, Hará Iaincoaren Bildotsa. Eta ençun ceçaten hura bi discipuluéc minçatzen, eta iarreiqui içan çaizcan Iesusi. Eta itzuliric Iesusec, eta ikussiric hec çarreitzala, dioste hæy, Ceren bilha çabiltzate? Eta hec erran cieçoten, Rabbi (erran nahi baita hambat nola Magistrua) non egoiten aiz? Dioste, Çatozte eta ikussaçue. Ethor citecen eta ikus ceçaten non egoiten cen: eta hura baithan egon citecen egun hartan: ecen hamar orenén inguruä cen. Cen Andriu Simon Pierrisen anayea, Ioannes minçatzen ençun çuten bietaric eta hari iarreiqui çaizconetaric bata. Hunec eriden ceçan lehenic Simon bere anayea, eta erran cieçón, Eriden diagu Messias, (erran nahi baita hambat nola Christ.) Eta eraman ceçan hura Iesusgana. Eta Iesusec harenganat behaturic erran ceçan, Hi aiz Simon Ionaren semea: hi deithuren aiz Cephas (hambat erran nahi baita nola harria) Biharamunean Iesus ioan nahi içan cen Galileara eta eriden ceçan Philippe, eta erran cieçon, Arreit niri. Eta Philippe cen Bethsaidaco, Andriuen eta Pierrisen hirico. Erideiten du Philippec Nathanael, eta diotsa, Eriden diagu Iesus Nazarethecoa, Iosephen semea, ceinez scribatu baitu Moysesec Leguean eta Prophetéc. Eta erran cieçón Nathanaelec, Nazarethetic deus onic ahal date? Diotsa Philippec, Athor eta ikussac. Ikus ceçan Iesusec Nathanael harengana ethorten cela, eta erran ceçan harçaz, Huná eguiazco Israelitabat ceinetan enganioric ezpaita. Diotsa Nathanaelec, Nondic naçaguc? Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçón, Philippec dei ençan baino lehen, ficotze azpian incenean ikusten indudan. Ihardets ceçan Nathanaelec, eta erran cieçón, Magistruá, hi aiz Iaincoaren Semea: hi aiz Israeleco Reguea. Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Ceren erran drauadan, Ikussi aut ficotze azpian, sinhesten duc? gauça hauc baino handiagoric ikussiren duc. Halaber erran cieçón, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Hemendic harat ikussiren duçue ceruä irequiric, eta Iaincoaren Aingueruac igaiten eta iausten diradela guiçonaren Semearen gainera. Eta hereneco egunean ezteyac eguin citecen Cana Galileacoan: eta Iesusen ama cen han Eta deithu içan cen Iesus-ere, eta haren discipuluac ezteyetara. Eta faltatu cenean mahatsarnoa, bere amác diotsa, Iesusi, Mahatsarnoric eztié. Diotsa Iesusec, Cer dut nic hirequin emaztea? oraino eztun ethorri ene orena. Dioste haren amac cerbitzariey, Cer-ere erran baitieçaçue, eguiçue. Eta ciraden han sey kuba harrizcoric eçarriac Iuduén purificationearen araura, çaducatenic batbederac birá edo hirurná neurri. Dioste Iesusec, Bethaitzaçue kubác vrez. Eta bethe citzaten garairano. Orduan dioste, Eraitsaçue orain, eta ekarroçue mestedostalari. Eta ekar cieçoten: Eta dastatu çuenean mestedostalac vr mahatsarno eguin içan cena (eta etzaquian nondic cen: baina vra karreatu çuten cerbitzariéc baçaquiten) deitzen du sposoa mestedostalac, Eta diotsa, Guiçon guciac lehenic mahatsarno ona eçarten dic, guero vngui edan duqueiten orduan, gaichtoena: baina hic beguiratu vkan duc mahatsarno ona oraindrano. Signo hatse haur eguin ceçan Iesusec Cana Galileacoan, eta manifesta ceçan bere gloriá: eta sinhets ceçaten hura baithan haren discipuluéc Guero iauts cedin Capernaumera, bera eta haren amá eta haren anayeac eta haren discipuluac: eta egon citecen han, ez anhitz egun. Ecen hurbil cen Iuduén Bazcoa. Igan cedin bada Iesus Ierusalemera. Eta eriden citzan templean idi eta ardi eta vsso columba salçaleac, eta cambiadoreac iarriric ceudela. Eta eguinic açotebat kordatoz, guciac egotz citzan templetic, eta ardiac eta idiac: eta cambiadorén monedá issur ceçan, eta mahainac itzul citzan. Eta vsso columba salçaley erran ciecén, Ken itçaçue gauça hauc hemendic: eta eztaguiçuela ene Aitaren etcheaz merkatalgoataco etche. Orduan orhoit citecen haren discipuluac ecen scribatua dela, Hire etcheazco zeloac ni ian niauc. Ihardets ceçaten bada Iuduéc eta erran cieçoten, Cer signo eracusten draucuc gauça horiac eguin ditzán? Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Deseguin eçaçue temple haur, eta hirur egunez dut altchaturen: Erran ceçaten bada Iuduéc, Berroguey, eta sey vrthez edificatu içan duc temple haur, eta eta hic hirur egunez altchaturen duc? Baina hura minço cen bere gorputzazco templeaz. Bada resuscitatu cenean hiletaric, orhoit citecen haren discipuluac, nola haur erran vkan cerauen: eta sinhets ceçaten Scripturá, eta Iesusec erran çuen hitza. Eta Ierusalemen cenean Bazco bestán, anhitzec sinhets ceçaten haren icenean, ikussiric harc eguiten cituen signoac. Baina Iesus bera etzayen fida, ceren harc eçagutzen baitzituen guciac: Eta ceren ezpaitzuen mengoaric nehorc testifica leçan guiçonaz: ecen berac baçaquian cer cen guiçonean. Cen bada Phariseuetaric edoceimbat Nicodemo deitzen cenic, Iuduén arteco principaletaric bat: Haur ethor cedin Iesusgana gauaz, eta erran cieçón, Magistruá, baceaquiagu ecen Iaincoaganic magistru ethorria aicela: ecen nehorc ecin eguin citzaquec hic eguiten dituán signo hauc, Iaincoa harequin ezpada. Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçón, Eguiaz eguiaz erraiten drauat, berriz iayo içanen eztenec, ecin ikus deçaquela Iaincoaren resumá Erran cieçón Nicodemoc, Nolatan guiçona iayo ahal daite çahar denean? ala berriz bere amaren sabelean sar eta iayo ahal daite? Ihardets ceçan Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauát, vrez eta Spirituz iayo eztena, ecin sar daitela Iaincoaren resumán. Haraguitic iayo dena haragui duc: eta Spiritutic iayo dena, spiritu duc. Ezteçála mirets ceren erran drauadan, Berriz iayo behar çarete. Haiceac nahi duen lekura diraunsac: eta haren hotsa ençuten duc: baina eztaquic nondic heldu den ez norat ioaiten den: hala duc spiritutic iayo den gucia. Ihardets ceçan Nicodemoc, eta erran cieçon, Nolatan gauça hauc eguin ahal daitezque? Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Hi aiz Israeleco doctor, eta gauça hauc eztituc eçagutzen? Eguiaz eguiaz erraiten drauat, ecen daquigun gauçá erraiten dugula, eta ikussi dugun gauçáz testificatzen dugula: baina gure testimoniagea eztuçue recebitzen. Baldin lurreco gauçác erran badrauzquiçuet, eta sinhesten ezpadituçue? nolatan baldin ceruco gauçác erran badietzaçuet sinhetsiren duçue? Ecen nehor ezta igan cerura, cerutic iautsi dena baicen, cein baita guiçonaren Seme ceruän dena. Eta nola Moysesec altcha baitzeçan suguea desertuan, hala altcha dadin behar da guiçonaren Semea: Hura baithan sinheste duenic batre gal eztadin, baina vicitze eternala duençát. Ecen hala Iaincoac onhetsi vkan du mundua, non bere Seme bakoitza eman vkan baitu, hura baithan sinhesten duenic gal eztadin, baina vicitze eternala duençát. Ecen eztu igorri Iaincoac bere Semea mundura, mundua condemna deçançát, baina mundua harçaz salua dadinçát. Hura baithan sinhesten duenic, ezta condemnatzen: baina sinhesten eztuena ia condemnatua da: ecen eztu sinhetsi Iaincoaren Seme bakoitzaren icenean. Haur da bada condemnationea, ecen Arguia ethorri da mundura, baina onhetsiago dute guizonéc ilhumbea ecen ez Arguia: ceren hayen obrác gaichtoac baitirade. Ecen gaizqui ari den guciac, gaitz daritza arguiari: eta ezta arguira ethorten, haren obrác reprehendi eztitecençat. Baina bidezqui ari dena, ethorten da arguira, haren obrác manifesta ditecençat: ceren Iaincoaren araura eguinac baitirade. Guero ethor cedin Iesus bere discipuluequin Iudeaco lurrera: eta han egoiten cen hequin, eta batheyatzen ari cen. Eta Ioannes-ere batheyatzen ari cen Enonen Salimgo aldean, ceren anhitz vr baitzén han: eta ethorten ciradén gendeac eta batheyatzen ciraden. Ecen oraino etzén eçarri içan Ioannes presoindeguian. Altcha cedin bada questionebat Ioannesen discipuluetaric Iuduequin purificationeaz. Eta ethor citecen Ioannesgana, eta erran cieçoten, Magistruá, Iordanaz berce aldean hirequin cena, ceinez hic testificatu baituc, hará, batheyatzen ari duc, eta guciac ethorten dituc harengana. Ihardets ceçan Ioannes-ec eta erran ceçan, Ecin guiçonac recebi deçaque deus, baldin eman ezpadaquio cerutic. Çuec ceuroc çaituztet testimonio nola erran dudan, Ez naiz ni Christ, baina igorri içan naiz haren aitzinean. Sposa duena sposo da: baina sposo denaren adisquide han dena eta hura ençuten duena, haguitz alegueratzen da sposoaren vozagatic: beraz ene alegrançá complitu da. Harc behar du handitu, eta nic chipitu. Garaitic ethorri dena, gucién gaineco da: lurretic dena, lurreco da, eta lurreco gaucéz minço da: cerutic ethorri dena gucién gaineco da. Eta cer ikussi eta ençun baitu hura testificatzen du: baina haren testimoniagea nehorc eztu recebitzen. Haren testimoniagea recebitu duenac ciguilatu du ecen Iaincoa eguiati dela. Ecen Iaincoac igorri duena Iaincoaren hitzéz minçatzen da, ecen Iaincoac eztrauca neurriz emaiten Spiritua. Aitác maite du Semea, eta gauça guciac eman ditu haren escura. Sinhesten duenac Semea baithan, badu vicitze eternala: baina Semea obeditzen eztuenac, eztu ikussiren vicitzea, baina Iaincoaren hirá dago haren gainean. Bada eçagutu çuenean Iaunac nola ençun çuten Phariseuéc ecen Iesusec discipulu guehiago eguiten çuela eta batheyatzen, ecen ez Ioannesec: (Iesus bera batheyatzen ari ezpacen-ere, baina haren discipuluac) Vtzi ceçan Iudea, eta ioan cedin berriz Galilearát. Eta harc behar çuen iragan Samariatic. Ethorten da bada Samariaco hiri Sichar deitzen den batetara cein baita Iacob-ec bere seme Iosephi eman ceraucan possessionearen aldean. Eta cen han Iacob-en ithurria: Iesus bada bidean vnhatua berehala iar cedin ithur bazterrean: ecen bacén sey orenén inguruä. Ethor cedin emazte Samaritanabat vr idoquitera: erran cieçón hari Iesusec, Indan edatera. Ecen haren discipuluac ioan içan ciraden hirira iateco erostera. Diotsa bada hari emazte Samaritana hunec, Nola hi Iudu aicelaric, edatera niri esquez aut, bainaiz emazte Samaritana? ecen eztié conuersationeric Iuduéc Samaritanoequin. Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Baldin bahaqui Iaincoaren dohaina, eta nor den hiri erraiten draunana, Indan edatera, hi escatu inçayqueon hari, eta eman baitzerauquenán vr vicitic. Diotsa emazteac, Iauna, eztuc cerçaz idoqui deçán, eta putzua duc barna: nondic duc beraz vr vici hori? Ala gure aita Iacob baino handiago aiz hi, ceinec eman baitraucu putzu haur, eta berac hunetaric edan baitu, eta haren haourréc, eta haren abréc? Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Vr hunetaric edaten duen gucia egarrituren dun berriz: Baina norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic, eztun egarrituren seculan: baina nic emanen draucadan vra, eguinen dun hura baithan vr iauzten denezco ithurri, vicitze eternalecotzat. Diotsa emazteac, Iauna, indac vr horretaric, egarri eznadin, eta ethor eznadin huna idoquitera. Diotsa Iesusec, Habil dei eçan eure senharra, eta athor huna. Ihardets ceçan emazteac eta erran cieçón, Eztiát senharric. Diotsa Iesusec, Vngui erran dun, Eztiát senharric. Ecen borz senhar vkan ditun, eta orain dunana, eztun hire senhar: hori eguiaz erran dun. Diotsa emazteac, Iauna, badiacussát ecen Propheta aicela hi. Gure aitéc mendi hunetan adoratu vkan dié: eta çuec dioçue ecen Ierusalemen dela lekua non adoratu behar baita. Diotsa Iesusec, Emazteá, sinhets neçan ni, ecen ethorten dela orena noiz ezpaituçue mendi hunetan ez Ierusalemen adoraturen Aita. Çuec adoratzen duçue eztaquiçuena, guc adoratzen dinagu daquiguna: ecen saluamendua Iuduetaric dun. Baina ethorten dun orena, eta orain dun, noiz adoraçale eguiazcoéc adoraturen baitute Aita spirituz eta eguiaz: ecen Aita-ere halaco adoraçalén galdez diagon. Iaincoa dun Spiritu: eta hura adoratzen dutenéc, spirituz eta eguiaz adoratu behar diné. Diotsa emazteac, Baceaquiat ecen Messiasa ethorteco dela, Christ deitzen dena, harc dathorrenean declaraturen dirauzquiguc gauça guciac. Diotsa Iesusec, Ni naun hura, hirequin minço naicena. Eta bizquitartean ethor citecen haren discipuluac, eta mirets ceçaten nola emazte batequin minço cen: badaric-ere nehorc etzieçón erran, Ceren galdez ago? edo, Cer minço aiz horrequin? Vtzi ceçan bada bere vncia emazteac, eta ioan cedin hirira, eta erran ciecén leku hartaco gendey. Çatozte, ikussaçue guiçon-bat ceinec erran baitrauzquit eguin ditudan gauça guciac: ezta haur Christ? Ilki citecen bada hiritic, eta ethor citecen harengana. Eta bizquitartean othoitz eguiten ceraucaten discipuluéc, cioitela, Magistrua, ian eçac. Baina harc erran ciecén, Nic viandabat dut iateco, çuec eztaquiçuenic. Erraiten çuten bada discipuluéc elkarren artean, Nehorc ekarri othe drauca iatera? Dioste Iesusec, Ene viandá da eguin deçadan ni igorri nauenaren vorondatea, eta acaba deçadan haren obrá. Eztuçue çuec erraiten, Oraino laur hilebethe dirade, eta vztá ethorriren da? Huná, erraiten drauçuet, goititzaçue çuen beguiac, miraitzaçue bazterrac, ecen ia churitu dirade vztaren biltzeco. Eta vztá biltzen duenac, sari recebitzen du, eta biltzen du fructua vicitze eternaleracotzát: ereiten duenac bozcario duençát, bayeta biltzen duenac-ere. Ecen hunetan erran haur eguiazco da, Bat da ereiten duena, eta bercebat biltzen duena. Nic igorri çaituztet nekatu etzaretenaren biltzera: berceac nekatu içan dirade, eta çuec hayén trabailluan sarthu içan çarete. Eta hiri hartaco Samaritanoetaric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan, emazte testificatu çuenaren erranagatic, cioela, Eguin dudan gucia erran draut. Ethorri ciradenean bada Samaritanoac, othoitz eguin cieçoten hequin egon ledin: eta egon cedin han bi egun. Eta anhitzez guehiagoc sinhets ceçaten beraren hitzagatic. Eta emazteari erraiten ceraucaten, Eztinagu goitiric hire erranagatic sinhesten: ecen gueuroc ençun dinagu, eta baceaquinagu ecen haur dela eguiazqui Christ munduaren Saluadorea. Eta bi egunen buruän parti cedin handic, eta ioan cedin Galilearát. Ecen Iesusec berac testifica ceçan, ecen Propheta batec bere herrian ohoreric eztuela. Bada ethorri içan cenean Galileara, recebi ceçaten Galileanoec, bestán Ierusalemen eguin cituen gauça guciac ikussiric: ecen hec-ere ethorri içan ciraden bestara. Ethor cedin bada Iesus berriz Cana Galileaco hirira, non eguin vkan baitzuen vra mahatsarno. Eta cen gorte iaun-bat, ceinen semea baitzén eri Capernaumen. Haur, encunic ecen Iesus ethorri cela Iudeatic Galileara, ioan cedin harengana, eta othoitz eguin cieçon iauts ledin, eta senda lieçón bere semea: ecen hiltzera cioan. Erran cieçón orduan Iesusec, Signoac eta miraculuac ikus ezpaditzaçue, ezteçaqueçue sinhets. Diotsa gorte iaun harc, Iauna, iautsi adi ene semea hil dadin baino lehen. Diotsa Iesusec, Habil: hire semea vici duc. Eta sinhets ceçan guiçonac Iesusec erran ceraucan hitza eta ioan cedin. Eta ia hura iausten cela bere cerbitzariac bat cequizquion, eta conta cieçoten, cioitela, Hire semea vici duc. Orduan galdeguin ciecén, cer orenez hobequi eriden içan cen: eta erran cieçoten, Atzo çazpi orenetan vtzi cian helgaitzac. Eçagut ceçan bada aitác ecen oren hartan cela Iesusec erran ceraucana, Hire semea vici duc. Eta sinhets ceçan berac, eta haren etche guciac. Bigarren signo haur berriz eguin ceçan Iesusec ethorri içan cenean Iudeatic Galileara. Gauça hauen ondoan, Iuduén bestabat cen, eta igan cedin Iesus Ierusalemera. Eta da Ierusalemen ardi plaçán ikuzgarribat Hebraicoz Beth-esda deitzen denic, borz galeria dituenic. Hetan cetzan eri, itsu, maingu, membro eyhardun mulço handia, vraren higuitzearen beguira ceudela. Ecen Ainguerubat iausten cen ordu iaquinez ikuzgarrira, eta vra vherritzen çuen: eta vraren vherritze ondoan lehen hartara iausten cena sendatzen cen, cer-ere eritassunec baitzaducan. Eta cen guiçon-bat han hoguey eta hemeçortzi vrthez erharçunac çaducanic. Haur ikus ceçanean Iesusec cetzala, eta eçaguturic ecen ia dembora lucea çuela, diotsá, Nahi aiz sendatu? Ihardets cieçón eriac, Iauna, eztiat norc, vra vherritu denean, eçar neçan ikuzgarrira: baina ni ethorten naicen bizquitartean, bercebat ene aitzinean iausten duc. Diotsa Iesusec, Iaiqui adi, altcha eçac eure ohea, eta ebil adi. Eta bertan senda cedin guiçon hura: eta altcha ceçan bere ohea, eta baçabilan: eta cen Sabbathoa egun hartan. Erran cieçoten bada Iuduéc sendatu içan cenari, Sabbathoa duc, eztuc sori ohea eraman deçán. Ihardets ciecén, Norc ni sendatu bainau, harc erran draut, Altcha eçac eure ohea eta ebil adi. Orduan interroga ceçaten, Nor da hiri erran drauan guiçon hura, Altcha eçac eure ohea eta ebil adi? Eta sendatu içan cenac, etzaquian nor cen: ecen Iesus apparta cedin leku hartan cen gendetzetic. Guero eriden ceçan hura Iesusec templean, eta erran cieçón, Huná, sendatu aiz: guehiago bekaturic eztaguiala, cerbait gaizquiago hel eztaquián: Ioan cedin guicon haur, eta conta ciecén Iuduey ecen Iesus cela hura sendatu vkan çuena. Eta halacotz persecutatzen çutén Iuduéc Iesus, eta hura hil nahiz çabiltzan, ceren gauça hauc eguin baitzituen Sabbathoan. Baina Iesusec ihardets ciecén, Ene Aitac oraindrano obratzen du, eta nic-ere obratzen dut. Halacotz bada Iuduac hura hil nahiz haguitzago çabiltzan, ez solament ceren Sabbathoa hautsi çuen, baina are ceren haren Aita Iaincoa cela erran baitzuen, bere buruä Iaincoaren bardin eguinez. Ihardets ceçan bada Iesusec, eta erran ciecén, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecin daidi Semeac bere buruz deus, erran nahi da, baldin ikussi ezpadu Aitá obratzen: ecen cer-ere harc eguiten baitu, hura Semeac-ere halaber eguiten du. Ecen Aitác maite du Semea, eta berac eguiten dituen gauça guciac eracusten drauzca, eta hauc baino obra handiagoac eracutsiren drauzca hari, çuec mirets deçaçuençát. Ecen nola Aitac resuscitatzen baititu hilac eta viuificatzen, halaber Semeac-ere nahi dituenac viuificatzen ditu. Ecen Aitac eztu iugeatzen nehor, baina iugemendu gucia eman drauca Semeari: Guciéc Semea ohora deçatençát, Aita ohoratzen duten beçala: Semea ohoratzen eztuenac, eztu ohoratzen Aita, ceinec igorri baitu hura. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ene hitza ençuten, eta ni igorri nauena sinhesten duenac, baduela vicitze eternala, eta haina ezta condemnationetara ethorriren: baina iragan da heriotic vicitzera. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ethorten dela orena, eta orain dela, noiz hiléc ençunen baitute Iaincoaren Semearen voza, eta ençunen dutenac vicico dirade. Ecen nola Aitac baitu vicitze bere baithan, hala eman drauca Semeari-ere bere baithan vicitzearen vkaitea. Eta bothere eman drauca iugemendu-ere eguiteco, guiçonaren Seme den becembatean. Ezteçaçuela mirets haur: ecen ethorriren da orena ceinetan monumentetaco guciéc ençunen baitute haren voza. Eta ilkiren dirade vngui eguin duqueitenac, vicitzeco resurrectionera: baina gaizqui eguin duqueitenac, condemnationeco resurrectionera. Ecin daidit nic neure buruz deus: dançudan beçala iugeatzen dut: eta ene iugemendua iusto da: ecen eznabila neure vorondatearen ondoan: baina ni igorri nauen, Aitaren vorondatearen ondoan. Baldin nic testificatzen badut neure buruäz, ene testimoniagea ezta sinhesteco. Bercebat da testificatzen duenic niçaz, eta badaquit ecen eguiazco dela niçaz testificatzen duen testimoniagea. Çuec igorri vkan duçue Ioannesgana, eta harc testimoniage eman drauca eguiari. Baina nic eztut guiçonaganic testimoniageric recebitzen: baina gauça hauc erraiten ditut çuec salua çaiteztençát. Hura cen candela çachecana eta argui eguiten çuena: eta çuec nahi içan çarete appur-batetacotz alegueratu haren arguian. Baina nic Ioannesena baino testimoniage handiagoa dut: ecen niri Aitac compli ditzadançat eman drauzquidan obréc, nic eguiten ditudan obra beréc testificatzen duté niçaz ecen Aitac igorri vkan nauela. Eta ni igorri nauen Aitac berac testificatu du niçaz. Eztuçue haren voza egundano ençun, ezeta haren irudia ikussi. Eta eztuçue haren hitza çuec baithan egoiten dela: ecen nor harc igorri baitu, hura çuec eztuçue sinhesten. Informa çaitezte diligentqui Scripturetaric; ecen çuec vste duçue hetan vicitze eternala duçuela: eta hec dirade niçaz testificatzen dutenac. Eta etzarete ethorri nahi enegana, vicitzea duçuença. Gloriaric guiçonetaric eztut hartzen. Baina eçagutzen çaituztet ecen Iaincoaren amorioa eztuçuela çuec baithan. Ni ethorri naiz neure Aitaren icenean, eta eznauçue recebitzen: baldin bercebat ethor badadi bere icenean, hura recebituren duçue. Nolatan çuec sinhets ahal deçaqueçue, batac berceaganic gloria recebitzen duçuelaric, eta Iaincoaganic beraganic heldu den gloriá ezpaituçue bilhatzen? Eztuçuela vste ecen nic accusaturen çaituztedala çuec Aita baithan: bada norc accusa çaitzaten, Moyses, ceinetan çuec sperança baituçue. Ecen baldin Moyses sinhesten bacindute, sinhetz nindiroqueçue ni: ecen niçaz harc scribatu vkan du. Baina baldin haren scribatuac sinhesten ezpadituçue, nolatan ene hitzac sinhetsiren dituçue. Guero ioan cedin Iesus Galileaco itsassoaz berce aldera, Tiberiacora. Eta iarreiquiten çayón gendetze handia, ceren ikusten baitzituzten harc erién gainean eguiten cituen signoac. Orduan igan cedin mendi batetara Iesus, eta han iar cedin bere discipuluequin. Eta hurbil cen Bazco, Iuduen bestá. Bada beguiac altchatu cituenean Iesusec eta ikussi çuenean ecen gendetze handia ethorten cela harengana, diotsa Philipperi, Nondic erossiren dugu ogui, hauc ian deçatençat? (Baina haur erraiten çuen haren enseyatzeagatic, ecen berac baçaquian, cer eguiteco çuen) Ihardets cieçón Philippec, Ber-ehun dineroren oguiaz ezliqueye asco, den gutiena batbederac har leçan. Diotsa bere discipuluetaric batec, Andriu Simon Pierrisen anayeac. Baduc hemen muthilcobat, dituenic borz ogui garagarrezcoric, eta bi arrain: baina hauc cer dirade hambaten arteco? Eta erran ceçan Iesusec, Iar eraci eçaçue gendea. Eta cen belhar handi leku hartan. Iar citecen bada borz milla guiçonen contuaren inguruä. Eta har citzan Iesusec oguiac: eta gratiac rendaturic parti cietzén discipuluey: eta discipuluéc iarriric ceudeney: halaber arrainetaric-ere nahi çuten becembat. Eta ressasiatu içan ciradenean erran ciecén bere discipuluey, Bil itzaçue soberatu diraden çathiac, deus gal eztadin. Bil citzaten bada, eta bethe citzaten hamabi sasqui çathiz, borz ogui garagarrezcoetaric, ian çuteney soberaturic. Gende hec bada ikussi çutenean Iesusec eguin çuen miraculua, erraiten çutén, Haur da eguiazqui mundura ethorteco cen Propheta hura. Iesusec bada eçaguturic ecen haren harrapatzera ethorteco ciradela hura regue eguin leçatençát, retira cedin berriz mendira ber-bera. Eta arratsa ethor cedinean, iauts citecen haren discipuluac itsassora. Eta sarthuric vncira, ioaiten ciraden itsassoaz berce aldera Capernaum alderát: eta ia ilhuna cen, eta etzén Iesus hetara ethorri. Eta itsassoa, haice handic erauntsiz altchatzen cen. Bada hoguey eta borz, edo hoguey eta hamar stade beçala abiroina tiratu ondoan, ikusten dute Iesus itsas gainez dabilala, eta vnciari hurbiltzen çayola, eta ici citecen. Eta harc erran ciecén, Ni naiz, etzaretela beldur. Nahi vkan çutén bada hura vncira recebitu: eta bertan vncia arriba cedin ioaiten ciraden lekura. Biharamunean itsassoaren berce aldetic gueldituric cegoen gendetzeac ikussi duenean ecen berce vncitchoric etzela han bat baicen, ceinetara haren discipuluac sarthu içan baitziraden, eta etzela sarthu bere discipuluequin Iesus vncitchora, baina haren discipuluac berac ioan içan ciradela: Eta Tiberiadetic berce vncitchoric ethorri cela leku haren aldera non oguia ian vkan baitzutén, gratiac rendaturic Iaunac. Ikus ceçanean bada gendetzeac ecen Iesus etzela han, ez haren discipuluac, sar citecen hec-ere vncietara, eta ethor citecen Capernaumera, Iesus bilhatzen çutela. Eta hura eridenic itsassoaren berce aldean, erran cieçoten, Magistruá, noiz huna ethorri aiz? Ihardets ciecén Iesusec, eta erran ceçan, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ene bilha çabiltzate, ez ceren miraculuac ikussi dituçuen, baina ceren ian baituçue oguietaric, eta ressasiatu içan baitzarete. Trabailla çaitezte ez vianda galtzen denagatic, baina vicitze eternalecotzat irauten duenagatic, cein guiçonaren Semeac emanen baitrauçue: ecen Seme haur Iainco Aitac ciguilatu vkan du. Erran cieçoten bada, Cer eguinen dugu eguin ditzagunçat Iaincoaren obrác? Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Haur da Iaincoaren obrá, sinhets deçaçuen harc igorri duena baithan. Orduan erran cieçoten, Cer signo bada hic eguiten duc, dacussagunçát eta hi sinhets eçagun? cer obra eguiten duc? Gure aitéc ian vkan dié manná desertuan: scribatua den beçala, Cerutico oguia eman draue iatera. Erran ciecén bada Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, eztrauçue Moysesec eman cerutico oguia: baina ene Aitac emaiten drauçue cerutico ogui eguiazcoa. Ecen Iaincoaren oguia da cerutic iautsi dena, eta munduari vicitze draucana. Erran cieçoten bada, Iauna, eman ieçaguc bethiere ogui hori. Eta erran ciecén Iesusec, Ni naiz vicitzeco oguia: enegana ethorten dena, ezta gosseturen: eta ni baithan sinhesten duena, ezta egarrituren iagoitic. Baina erran drauçuet, ecen ikussi-ere banuçuela, eta eztuçue sinhesten. Aitac emaiten drautan gucia, enegana ethorriren da, eta enegana ethorten dena, eztut campora iraitziren. Ecen cerutic iautsi içan naiz eguin deçadençát ez neure vorondatea, baina ni igorri naueuaren vorondatea. Eta haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Aitarena, cerere eman baitraut, ezteçadan gal hartaric, baina resuscita deçadan hura azquen egunean. Halaber haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Semea ikusten eta hura baithan sinhesten duen guciac, duen vicitze eternala, eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean. Murmuratzen çutén bada Iuduéc harçaz, ceren erran baitzuen, Ni naiz cerutic iautsi naicen oguia. Eta erraiten çutén, Ezta haur Iesus, Iosephen semea, ceinen aita eta ama guc eçagutzen baititugu? Nola dio bada hunec, Cerutic iautsi naiz? Ihardets ceçan bada Iesusec eta erran ciecén, Ezteçaçuela murmura çuen artean. Nehor ecin dathor enegana, baldin ni igorri nauen Aitac tira ezpadeça: eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean. Scribatua da Prophetetan, Eta içanen dirade guciac Iaincoaz iracatsiac. Norc-ere beraz ençun baitu Aitaganic eta ikassi, hura ethorten da enegana. Ez Aita ikussi duenez nehorc, Iaincoaganic denac baicen: harc ikussi du Aita. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ni baithan sinhesten duen guciac badu vicitze eternala. Ni naiz vicitzeco oguia. Çuen aitéc ian vkan duté manná desertuan, eta hil içan dirade. Haur da oguia cerutic iautsi dena, hunetaric ianen duena hil eztadinçát. Ni naiz ogui vicia cerutic iautsi naicena: nehorc ian badeça ogui hunetaric, vicico da eternalqui, eta nic emanen dudan oguia, ene haraguia da, nic munduaren vicitzeagatic emanen dudana. Baciharducaten bada Iuduéc elkarren artean, erraiten çutela, Nolatan hunec guri bere haraguia eman ahal dieçaquegu iatera? Orduan erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ian ezpadeçaçue guiçonaren Semearen haraguia, eta edan ezpadeçaçue haren odola, eztuçue vicitzeric çuec baithan. Iaten duenac ene haraguia, eta edaten ene odola, badu vicitze eternala: eta nic dut resuscitaturen hura azquen egunean. Ecen ene haraguia eguiazqui da vianda, eta ene odola eguiazqui da edari. Ene haraguia iaten duena, eta ene odola edaten, nitan egoiten da, eta ni hartan. Nola ni igorri bainau Aita vici denac, eta ni vici bainaiz neure Aitaz: hala ni ianen nauena ere, vicico da hura-ere niçaz. Haur da ogui cerutic iautsi içan dena: ez çuen aitéc manná ian duten beçala, eta hil içan dirade: ogui haur ianen duena vicico da eternalqui. Gauça hauc erran citzan synagogán iracasten ari cela Capernaumen. Haren discipuluetaric bada anhitzec gauça hauc ençunic erran ceçaten, Gogor da hitz haur: norc ençun ahal deçaque? Çaquialaric bada Iesusec bere baithan ecen haren discipuluec huneçaz murmuratze çutela, erran ciecén, Hunec scandalizatzen çaituzte? Cer date bada baldin ikus badeçaçue guiçonaren Semea igaiten lehen cen lekura? Spiritua da viuificatzen duena, haraguiac eztu deus probetchatzen: nic erraiten drauzquiçuedan hitzac spiritu dirade eta vicitze. Baina badirade batzu çuetaric sinhesten eztutenic. Ecen baçaquian hatseandanic Iesusec cein ciraden sinhesten etzutenac, eta cein cen hura tradituren çuena. Eta erraiten çuen, Halacotz erran drauçuet ecen nehor ecin dathorrela enegana, baldin ene Aitaz eman ezpaçayo. Orduandanic haren discipuluetaric anhitz guibelerat citecen: eta guehiagoric etzabiltzan harequin. Erran ciecén bada Iesusec hamabiey, Ala çuec-ere ioan nahi çarete? Ihardets cieçón bada Simon Pierrisec, Iauna, norengana ioanen gara? vicitze eternalezco hitzac dituc hic: Eta guc sinhetsi eta eçagutu diagu ecen, hi aicela Christ Iainco viciaren Semea. Ihardets ciecén Iesusec, Etzaituztet nic hamabi elegitu, eta çuetaric bat deabru baita? Eta haur erraiten çuen Iudas Iscariot Simonen semeaz: ecen haur cen hura traditu behar çuena, hamabietaric bat bacen-ere. Eta guero baçabilan Iesus Galilean: ecen etzén Iudean ebili nahi, ceren Iuduac baitzabiltzan hura hil nahiz. Eta hurbil cen Iuduén bestá tabernaclén deitzen cena. Erran cieçoten bada bere anayéc, Parti adi hemendic eta habil Iudearát, hire discipuluec-ere ikus ditzatençát hire obra eguiten dituanac. Ecen nehorc eztic deus secretuan eguiten, estimationetan içan nahiz dabilanec, baldin gauça hauc eguiten badituc, manifesta ieçoc eure buruä munduari. Ecen are haren anayec-ere etzuten sinhesten hura baithan. Dioste bada Iesusec, Ene demborá ezta oraino ethorri: baina çuen demborá bethi da prest. Ecin munduac gaitzets çaitzaquezte çuec: baina niri gaitz darizt: ceren nic testificatzen baitut harçaz, ecen haren obrác gaichto diradela. Çuec igan çaitezte besta hunetara: ni eznaiz oraino igaiten besta hunetara, ceren ene demborá ezpaita oraino bethe. Eta gauça hauc erran cerauztenean egon cedin Galilean. Eta igan ciradenean haren anayeac, orduan hura-ere igan cedin bestara, ez aguerriz, baina ichilic beçala. Iuduéc bada bilhatzen çuten hura bestán, eta erraiten çuten, Non da hura? Eta murmuratione handia cen populuaren artean harçaz: ecen batzuc erraiten çuten Guiçon ona da: eta bercéc erraiten çutén, Ezta: baina seducitzen du populua. Badaric-ere nehor frangoqui etzén minço harçaz, Iuduén beldurrez. Eta besta ia erdi iragan cenean, igan cedin Iesus templera, eta iracasten ari cen. Eta miraz ceuden Iuduac, cioitela, Nolatan hunec letrác daquizqui, ikassi gabe? Ihardets ciecén Iesusec, eta erran ceçan, Ene doctriná ezta enea, baina ni igorri nauenarena. Baldin nehorc nahi badu haren vorondatea eguin, eçaguturen du doctrináz, eya Iaincoaganic denez, ala ni neure buruz minço naicenez. Eztrauçue Moysesec eman Leguea? eta ezpaitu çuetaric batec-ere obratan eçarten Leguea? Cergatic çabiltzate ni hil nahiz? Ihardets ceçan populuac eta erran, Deabrua duc hic: nor dabila hi hil nahiz? Ihardets ceçan Iesusec eta erran ciecén, Obrabat eguin dut, eta guciac miraz çaudete. Baina halere Moysesec eman drauçue Circoncisionea, (ez Moysesganic denez, baina Aitetaric) eta Sabbathoan circonciditzen duçue guiçona. Baldin Circoncisionea recebitzen badu guiçonac Sabbathoan, Moysesen Leguea hauts eztadinçát: asserre çarete ene contra ceren guiçon-bat ossoqui sendatu dudan Sabbathoan? Ezteçaçuela iugea apparentiaren araura, baina iugemendu bidezco batez iugea eçaçue. Erraiten çutén bada Ierusalemetar batzuc, Ezta haur hiltzeco bilhatzen dutena? Eta huna, frangoqui minço da, eta eztraucate deus eguiten: ala eguiazqui eçagutu othe luqueite Gobernadoréc, ecen haur dela eguiazqui Christ? Baina haur badaquigu nondic den: baina Christ dathorrenean, nehorc eztu iaquinen nondic daten. Oihuz cegoen bada Iesus templean, iracasten çuela eta erraiten, Eta ni nauçue eçagutzen, eta nondic naicén badaquiçue, eta neure buruz eznaiz ethorri, baina da eguiati ni igorri nauena, cein ezpaituçue çuec eçagutzen. Baina nic eçagutzen dut hura, ceren harenganic bainaiz, eta harc igorri bainau. Orduan hura hatzaman nahiz çabiltzan: baina nehorc etzitzan escuac eçar haren gainean, ecen etzén oraino ethorri haren orena. Eta gendetzecoataric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan, eta erraiten çutén, Christec dathorrenean guehiago miraculu eguinen othe du, hunec eguiten dituenac baino? Ençun ceçaten Phariseuéc gendetzea hauén gainean harçaz murmuratzen: eta igor citzaten Phariseuéc eta Sacrificadore principaléc officierac hura hatzaman leçatençát. Erran ciecén bada Iesusec, Oraino dembora gutibatetacotz çuequin naiz, guero banoa igorri nauènaganát. Bilhaturen nauçue eta ez eridenen: eta non ni içanen bainaiz, hara çuec ecin ethor çaitezquete. Erran ceçaten bada Iuduéc elkarren artean, Norat haur ioaiteco da, guc ezpaitugu eridenen? ala Grecoén artean barreyatuac diradenetarat ioaiteco da, eta Grecoén iracastera? Ceric da erran duen propos haur, Bilhaturen nauçue, eta ez eridenen: eta non ni içanen bainaiz, hara çuec ecin ethor çaitezquete? Eta bestaco azquen egun handian eriden cedin Iesus han, eta oihuz cegoen, cioela, Baldin nehor egarri bada, bethor enegana eta edan beça Ni baithan sinhesten duenari, Scripturác dioen beçala, vr vicizco fluuioac iariaturen çaizca bere sabeletic. (Eta haur erraiten çuen hura baithan sinhesten çutenéc recebitzeco çuten Spirituáz: ecer oraino Spiritu saindua etzén eman, ceren Iesus oraino ezpaitzén glorificatu) Anhitzec bada gendetzecoetaric propos haur ençun çutenean, erraiten çuten, Haur da eguiazqui Propheta hura. Bercéc erraiten çutén, Haur da Christ. Eta batzuc erraiten çutén, Alabaina Galileatic ethorriren da Christ? Eztu Scripturac erraiten, ecen Dauid-en hacitic, eta Bethlehemgo Dauid egoiten cen burgutic Christ ethorriren dela? Dissensione eguin cedin bada populuaren artean harengatic. Eta hetaric batzuc nahi çuten hatzaman, baina nehorc etzitzan eçar haren gainea escuac Ethor citecen bada officierac Sacrificadore principaletara eta Phariseuetara, eta hec erran ciecén, Cergatic eztuçue hura ekarri? Ihardets ceçaten officieréc, Egundano ezta hala minçatu guiçonic, nola guiçon haur. Halacotz ihardets ciecen Phariseuéc, Ezothe cinatezte çuec-ere seducitu? Ala Gobernadoretaric edo Phariseuetaric batec-ere sinhetsi du hura baithan? Baina populu Leguea cer den eztaquian haur, maradicatua da. Dioste Nicodemo harengana gauaz ethorri içan cenac, cein baitzén hetaric bat, Ala gure Legueac condemnatzen du nehor, bera behin ençun gabe, eta cer eguin duen eçagutu gabe? Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Ezaiz hi-ere Galileaco? informadi, eta iaquic ecen Galileatic Prophetaric eztela ilki. Eta itzul cedin batbedera cein bere etcherát. Baina Iesus ioan cedin Oliuatzetaco mendirát. Eta arguiaren beguian berriz ethor cedin templera, eta populu gucia ethor cedin harengana: eta iarriric cegoela iracasten cituen hec. Orduan duté ekarten harengana Scribéc eta Phariseuéc emazte adulterioan hatzaman-bat: eta hura artean eçarriric, Diotsate, Magistruá, emazte haur hatzaman içan duc adulterioco eguitate berean. Eta Leguean Moysesec manatu diraucuc hunelacoac lapida ditecen: hic bada cer dioc? Eta haur erraiten çuten hura tentatzen çutela, hura cerçaz accusa lutençát. Baina Iesusec beheiti gurthuric erhiaz scribatzen çuen lurrean. Eta haren interrogatzez perseueratzen çutela, chuchenduric erran ciecén, Çuetaric bekatu gabe denac, lehenic horren contra harria aurdigui beça. Eta berriz gurthuric scribatzen çuen lurrean. Bada hori ençun çutenean, conscientiac accusatzen cituela, bata bercearen ondoan ilkiten ciraden çaharrenetaric hassiric azquenetarano: eta Iesus bera gueldi cedin, eta artean cegoen emaztea Eta chuchendu cenean Iesusec nehor etzacussanean emaztea baicen, erran cieçón hari, Emazteá, non dirade hire accusaçaleac? nehorc ezau condemnatu? Eta harc erran ceçan, Ez nehorc, Iauna. Eta erran cieçón Iesusec, Ezaut nic-ere condemnatzen: oha, eta guehiago bekaturic eztaguinala. Berriz bada Iesus minça cequien, cioela, Ni naiz munduaren arguia: niri darreitana ezta ilhumbean ebiliren, baina vkanen du vicitzeco arguia. Erran cieçoten bada Phariseuéc, Hic eure buruäz testificatzen duc, hire testimoniagea eztuc sinhesteco. Ihardets ceçan Iesusec eta erran ciecén, Nic neurorçaz testificatzenagatic sinhesteco da ene testimoniagea: ecen badaquit nondic ethorri naicén, eta norat ioaiten naicen: baina çuec eztaquiçue nondic ethorten naicen, ez norat ioaiten naicén Çuec haraguiaren arauez iugeatzen duçue, nic eztut iugeatzen nehor. Eta baldin iugea badeçat-ere nic, ene iugemendua eguiazco da: ecen eznaiz neuror, baina ni eta ni igorri nauen Aita. Baina çuen Leguean-ere scribatua da, ecen bi guiçonen testimoniagea sinhesteco dela. Ni naiz neurorçaz testificatzen dudana, eta testificatzen du niçaz ni igorri nauen Aitac. Erraiten ceraucaten bada, Non da hire Aita? Ihardets ceçan Iesusec, Ez ni nauçue eçagutzen, ez ene Aita: baldin ni eçagutzen baninduçue, ene Aita-ere eçagut cindeçaquete. Hitz hauc erran citzan Iesusec thesaurerian, iracasten ari cela templean: eta nehor etzaquión lot, ceren oraino ezpaitzén ethorri haren orena Erran ciecén bada berriz Iesusec, Ni banoa eta bilhaturen nauçue, eta çuen bekatuan hilen çarete: norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin çatozquete. Erraiten çuten bada Iuduéc, Berac hilen othe du bere buruä? erraiten baitu, Norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin çatozquete. Orduan erran ciecén, çuec beheretic çarete, ni garaitic: çuec mundu hunetaric çarete, ni ez naiz mundu hunetaric. Halacotz erran drauçuet ecen çuen bekatuetan hilen çaretela. Ecen baldin sinhets ezpadeçaçue ni naicela hura, çuen bekatuetan hilen çarete. Erran cieçoten bada, Hi nor aiz? Orduan erran ciecén Iesusec, Hatseandanicoa, badiotsuet. Anhitz gauça dut çueçaz minçatzeco eta iugeatzeco: baina ni igorri nauena eguiati da: eta nic harenganic ençun ditudan gauçác munduari erraiten drauzquiot. Etzeçaten eçagut ecen Aitaz minço çayela. Erran ciecén bada Iesusec, Altchatu duqueçuenean guiçonaren Semea, orduan eçaguturen duçue ecen ni naicela hura, eta neure buruz eztudala deus eguiten, baina Aitac iracatsi nauen, beçala gauça hauc erraiten ditudala. Ecen ni igorri nauena enequin da: eznau vtzi neuror Aitac, ceren nic haren gogaraco gauçác eguiten baititut bethiere. Gauça hauc harc erraiten cituela, anhitzec sinhets ceçaten hura baithan. Orduan erraiten cerauen Iesusec hura sinhetsi vkan çuten Iuduey, Baldin çuec perseuera badeçaçue ene hitzean, eguiazqui ene discipulu içanen çarete. Eta duçue eçaguturen Eguiá, eta Eguiác çuec libre eguinen çaituzte. Ihardets cieçoten, Abrahamen hacia gaituc, eta nehor eztiagu cerbitzatu egundano: nola dioc hic gu libre içanen garela? Ihardets ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet ecen bekatua eguiten duen gucia bekatuaren cerbitzari dela. Eta cerbitzaria ezta egoiten bethierecotz etchean, semea dago bethierecotz. Bada baldin Semeac çuec libre eguin baçaitzate, eguiazqui libre içanen çarete. Badaquit ecen çuec Abrahamen hacia çaretela: baina ni hil nahiz çabiltzate, ceren ene hitzac ezpaitu lekuric çuec baithan. Nic erraiten dut neure Aita baithan ikussi dudana: eta çuec eguiten duçue çuen aita baithan ikussi duçuena. Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Gure aita, Abraham duc. Dioste Iesusec, Baldin Abrahamen haour bacinete, Abrahamen obrác eguin cinçaqueizte. Orain bada ni hil nahiz çabiltzate, bainaiz, Iaincoaganic ençun dudan eguia erran drauçuedan guiçona: hori Abrahamec eztu eguin. Çuec eguiten dituçue çuen aitaren obrác. Eta erran cieçoten, Gu ezgaituc paillardiçataric iayo: aitabat diagu, baita Iaincoa. Erran ciecén bada Iesusec, Baldin Iaincoa çuen aita baliz, maite ninduqueçue ni: ecen ni Iaincoaganic partitu eta ethorri naiz: eta eznaiz neure buruz ethorri, baina harc igorri nau. Cergatic ene lengoagea eztuçue aditzen? ceren ecin ençun baitiroqueçue ene hitza. Çuec, aita deabruaganic çarete, eta çuen aitaren desirac eguin nahi dituçue: hura guicerhaile cen hatseandanic, eta eguián eztu perseueratu: ecen eguiaric ezta hartan. Noiz-ere erraiten baitu gueçurra, bere propritic minço da: ecen gueçurti da eta gueçurraren aita. Eta ceren nic eguia erraiten baitut, eznauçue sinhesten. Norc çuetaric reprehenditzen nau ni bekatuz? eta baldin eguiá erraiten badut, ceren çuec eznauçue sinhesten? Iaincoaganic denac, Iaincoaren hitzac ençuten ditu: halacotz çuec eztituçue ençuten, ceren ezpaitzarete Iaincoaganic. Ihardets ceçaten orduan Iuduéc eta erran cieçoten, Eztugu vngui erraiten guc, ecen Samaritano aicela hi, eta deabrua duala? Ihardets ceçan Iesusec, Eztut nic deabrua: baina dut ohoratzen, neure Aita, eta çuec desohoratzen nauçue ni. Eta nic eztut neure gloriá bilhatzen: bada bilhatzen duenic, eta iugeatzen duenic. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nehorc ene hitza beguira badeça, herioa eztu ikussiren seculan. Orduan erran cieçoten Iuduéc, Orain eçagutu diagu ecen deabrua duala: Abraham hil içan duc eta Prophetác: eta hic dioc, Baldin nehorc ene hitza beguira badeça, eztu dastaturan herioa seculan. Ala hi gure aita Abraham baino handiago aiz, cein hil içan baita? Prophetac-ere hil içan dituc: nor hic eure buruä eguiten duc? Ihardets ceçan Iesusec, Baldin nic glorificatzen badut neure buruä, ene gloria ezta deus: ene Aita da ni glorificatzen nauena, ceinez erraiten baituçue çuec ecen çuen Iainco dela. Eta eztuçue eçagutzen hura: baina nic eçagutzen dut hura: eta baldin erran badeçat ecen eztudala hura eçagutzen, içanen naiz çuec irudi, gueçurti: baina badaçagut hura, eta haren hitza beguiratzen dut. Abraham çuen aita aleguera cedin ikus leçançát ene egun haur: eta ikussi vkan du, eta alegueratu içan da. Erran cieçoten bada Iuduéc, Berroguey eta hamar vrthe oraino eztituc, eta Abraham ikussi duc? Erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Abraham cedin baino lehen, ni naiz. Har ceçaten orduan harri: haren contra aurthiteco: baina Iesus gorde cedin, eta ilki cedin templetic. Eta iragaiten cela Iesusec ikus ceçan guiçon sortzetic itsubat. Eta interroga ceçaten bere discipuluéc. erraiten cutela. Magistruá, Ceinec bekatu eguin du, hunec ala hunen aitaméc, hunela itsu sor ledin? Ihardets ceçan Iesusec, Ez hunec bekatu eguin du, ez hunen aitaméc: baina itsu iayo da, Iaincoaren obrác manifesta litecençat hunetan. Ni igorri nauenaren obrác eguin behar ditut, eguna deno: badatorque gaua noiz nehorc ecin obraric baitaidi. Munduan naiceno, munduaren Arguia naiz. Haur erran çuenean thu eguin ceçan lurrera, eta eguin ceçan lohi thutic, eta lohi harçaz frota citzan itsuaren beguiac: Eta erran cieçon, Oha garbitzera Siloe, igorria erran nahi deneco ikuzgarrira. Ioan cedin bada, eta garbi cedin, eta itzul cedin ikusten çuela. Bada auçoéc, eta lehen ikussi çutenéc ecen itsu cela, erraiten çutén, Ezta haur iarriric ohi cegoena eta escatzen cena? Batzuc erraiten çutén, Haur da: eta bercéc, Hura dirudi, Baina berac erraiten çuen, Ni naiz hura. Erran cieçoten bada, Nolatan irequi içan dirade hire beguiac? Ihardets ceçan harc, eta erran ceçan, Iesus deitzen den guiconac lohi eguin du, eta frotatu ditu ene beguiac, eta erran draut, Oha Siloeco ikuzgarrira, eta garbi adi. Bada ioanic eta garbituric ikustea recebitu dut. Orduan erran cieçoten, Non da hura? Dio, Eztaquit. Eramaiten dute itsu ohi cen hura Phariseuetara. Eta cen Sabbathoa Iesusec lohia eguin çuenean eta haren beguiac irequi cituenean. Berriz bada interroga ceçaten hura Phariseuéc-ere nolatan ikustea recebitu çuen. Eta harc erran ciecén, Lohi eçarri vkan draut neure beguién gainera, eta garbitu naiz, eta ikusten dut. Erraiten çuten bada Phariseuetaric batzuc, Guiçon haur ezta Iaincoaganic: ecen Sabbathoa eztu beguiratzen. Bercéc erraiten çuten, Nolatan guiçon vicitze gaichtotaco batec sign hauc eguin ahal ditzaque? Eta dissensione cen hayén artean. Erraiten draucate itsuari berriz, Hic cer dioc harçaz, ceren beguiac irequi drauzquian? Eta harc erran ceçan, Propheta dela. Baina etzeçaten sinhets Iuduéc harçaz, ecen itsu içan cela, eta ikustea recebitu çuela, ikustea recebitu çuenaren aitamác dei litzaqueteno: Eta interroga citzaten hec, cioitela, Haur da çuen seme çuec itsu iayo cela dioçuena? nolatan bada orain dacussa? Ihardets ciecén haren aitaméc, eta erran ceçaten, Badaquigu ecen haur dela gure semea, eta itsu iayo içan dela: Gauça hauc erran citzaten haren aitaméc, ceren beldur baitziraden Iuduén: ecen ia ordenatu çuten Iuduéc, baldin nehorc aithor baleça hura licela Christ, synagogatic iraitz ledin. Halacotz haren aitaméc erran ceçaten, Adin du, bera interroga eçaçue. Dei ceçaten bada bigarren aldian guiçon itsu içana, eta erran cieçoten, Emóc gloria Iaincoari: guc bacequiagu ecen guiçon hori gaichtoa dela. Ihardets ceçan bada harc, eta erran ceçan, Gaichto denez eztaquit: gauçabat badaquit, ecen itsu nincelaric orain badacussadala. Eta erran cieçoten berriz, Cer eguin drauc? nolatan irequi ditu hire beguiac? Ihardets ciecén, Ia erran drauçuet, eta eztuçue ençun: cergatic berriz ençun nahi duçue? ala çuec-ere haren discipulu eguin nahi çarete? Orduan iniuria ceçaten hura, eta erran ceçaten, Aicén hi haren discipulu: guçaz den becembatean, Moysesen discipulu gaituc. Guc baceaquiagu ecen Moysesi minçatu içan çayola Iaincoa: baina haur nondic den etzeaquiagu. Ihardets ceçan guiçonac eta erran ciecén, Segur, hunetan da miraculua, ceren çuec ezpaitaquiçue nondic den, eta irequi baititu ene beguiac. Eta badaquigu ecen Iaincoac vicitze gaichtotacoac eztituela ençuten: baina baldin norbeit Iaincoaren cerbitzari bada, eta haren vorondatea eguiten badu, hura ençuten du. Egundano ençun içan ezta ecen nehorc irequi duela itsu sorthuren beguiric. Baldin ezpaliz haur Iaincoaganic, deus ecin laidi. Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Hi bekatutan sorthua aiz guciori, eta hic iracasten gaituc gu? Eta iraitz ceçaten hura campora. Ençun ceçan Iesusec nola egotzi vkan çuten hura campora: eta eriden çuenean hura, erran cieçón, Sinhesten duc hic Iaincoaren Semea baithan? Ihardets ceçan harc eta erran ceçan, Eta nor da, Iauna, sinhets deçadan hura baithan? Eta erran cieçon Iesusec, Eta ikussi duc hura, eta hirequin minço dena duc hura. Eta harc dio, Sinhesten diat, Iauna. Eta adora ceçan hura. Eta erran ceçan Iesusec, Iugemendu eguitera ni mundu hunetara ethorri naiz: ikusten eztutenéc, ikus deçatençát: eta ikusten dutenac itsu ditecençat. Eta ençun ceçaten hori, Phariseuetaric harequin ciraden batzuc, eta erran cieçoten, Ala gu-ere itsu gara? Erran ciecén Iesusec, Baldin itsu bacinete, etzinduqueite bekaturic: baina orain erraiten duçue, Badacussagu: beraz çuen bekatua badago. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, borthatic ardién artheguira sartzen eztena, baina da igaiten bercetaric, hura ohoin da eta gaichtaguin. Baina borthatic sartzen dena, da ardien artzaina. Huni borthalçainac irequiten drauca, eta ardiéc haren voza ençuten duté: eta bere ardiac deitzen ditu cein bere icenez, eta eramaiten ditu camporat. Eta bere ardiac idoqui dituenean, hayén aitzinean ioaiten da: eta ardiac hari iarreiquiten çaizca, ecen eçagutzen dute haren voza. Eta arrotz bati etzaizca iarreiquiren, baina ihes eguinen draucate: ceren ezpaitute eçagutzen arrotzén voza. Comparatione haur erran ciecén Iesusec: baina hec etzeçaten eçagut cer cen hæy erraiten cerauena. Erran ciecén bada berriz Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ni naicela ardién borthá. Guciac cembat-ere ene aitzinean ethorri baitirade ohoin dirade eta gaichtaguin: baina ardiéc eztituzte hec ençun vkan. Ni naiz borthá, nitaric baldin nehor sar badadi saluaturen da: eta sarthuren da eta ilkiren da, eta bazca eridenen du. Ohoina ezta ethorten ardiac ebats eta hil eta deseguin ditzançat baicen: ni ethorri naiz vicitze dutençat, eta abundantia dutençát. Ni naiz artzain ona: artzain onac bere vicia eçarten du bere ardiacgatic: Baina mercenarioac, eta artzain eztenac, ceinenac ezpaitirade ardiac, dacussanean otsoa heldu dela, vtziten ditu ardiac, eta ihes eguiten du: eta otsoac harrapatzen eta barreyatzen ditu ardiac. Eta mercenarioac ihes eguiten du, ceren mercenario baita, eta ezpaitu ardién ansiaric. Ni naiz artzain ona, eta eçagutzen ditut neure ardiac, eta eçagutzen naiz neure ardiéz. Aitac ni eçagutzen nauen beçala, nic-ere eçagutzen dut Aita: eta neure vicia eçarten dut neure ardiacgatic. Berce ardiric-ere badut cein ezpaitirade arthegui hunetaco: hec-ere ekarri behar ditut: ecen ene voza ençunen duté, eta eguinen da artheguibat eta artzaimbat. Halacotz maite nau ni Aitac, ceren nic eçarten baitut neure vicia, berriz hura har deçadançat. Nehorc eztraut hura edequiten, baina nic dut eçarten hura neure buruz: bothere dut haren eçarteco, eta bothere dut berriz haren hartzeco. Manamendu haur recebitu dut neure Aitaganic. Orduan berriz dissensione eguin cedin Iuduén artean propos haucgatic. Eta erraiten çuten hetaric anhitzec, Deabrua du, eta erhotu doa: cergatic horri behatzen çaizquiote? Bercéc erraiten çutén, Hitz hauc eztirade deabrua duenarenac: ala deabruac itsuén beguiac irequi ahal ditzaque? Orduan Dedicationearen bestá eguin cedin Ierusalemen, eta neguä cen. Eta passeatzen cen Iesus templean Salomonen galerian. Ingura ceçaten bada hura Iuduéc, eta erran cieçoten, Noizdrano gure arimá daducac dudatan? baldin hi bahaiz Christ, erran ieçaguc frangoqui. Ihardets ciecén Iesusec, Erran drauçuet, eta eztuçue sinhesten: nic neure Aitaren icenean eguiten ditudan obréc niçaz testificatzen duté. Baina çuec eztuçue sinhesten: ecen etzarete ene ardietaric, nola erran baitrauçuet. Ene ardiéc ene voza ençuten duté, eta nic ecagutzen ditut hec, eta iarreiquiten çaizquit niri. Eta nic vicitze eternala emaiten drauet hæy: eta eztirade galduren seculan: eta eztitu harrapaturen hec nehorc ene escutic. Ene Aita niri hec eman drauzquidana, guciac baina handiago da, eta nehorc ecin harrapa ditzaque hec ene Aitaren escutic. Ni eta Aita bat gara. Har ceçaten bada berriz harri Iuduéc haren lapidatzeco. Ihardets ciecén Iesusec, Anhitz obra onic eracutsi vkan drauçuet neure Aitaganic: obra hetaric ceinagatic lapidatzen nauçue? Ihardets cieçoten Iuduéc, cioitela, Obra onagatic ezaugu lapidatzen, baina blasphemioagatic, eta ceren hic guiçon aicelaric eguiten baituc eure buruä Iainco. Ihardets ciecén Iesusec, Ezta scribatua çuen Leguean, Nic erran dut, Iainco çarete? Baldin hec deithu baditu Iainco, ceinetara Iaincoaren hitza eguin içan baita, eta ecin hauts baitaite Scripturá: Ni Aitac sanctificatu eta mundura igorri bainau, çuec dioçue ecen blasphematzen ari naicela, ceren erran dudan, ecen Iaincoaren Semea naicela? Baldin neure Aitaren obrác eguiten ezpaditut, ezneçaçuela sinhets: Baina baldin eguiten baditut, eta baldin ni sinhetsi nahi ezpanauçue, obrác sinhets itzaçue: eçagut eta sinhets deçaçuen ecen Aita nitan dela eta ni hartan. Berriz bada hura hartu nahiz çabiltzan: baina itzur cedin hayén escuetaric. Eta ioan cedin berriz Iordanaz berce aldera, lehen Ioannes batheyatzen ari cen lekura: eta egon cedin han. Eta anhitz ethor cedin harengana, eta erraiten çutén, Ioannesec eztu signoric batre eguin vkan: baina Ioannesec huneçaz erran dituen gauça guciac, eguiazcoac ciraden. Eta anhitzec han sinhets ceçaten hura baithan. Cen bada Lazaro deitzen cen guiçombat eri, Bethaniaco, Mariaren eta Martha haren ahizparen burguco. (Eta Maria haur cen Iauna vnguentuz vnctatu çuena, eta haren oinac bere adatseco biloez ichucatu cituena: ceinen anaye Lazaro baitzen eri) Igor ceçaten bada hunen arrebéc harengana, cioitela, Iauna, huná, hic maite duana, eri duc. Eta hori ençunic Iesusec erran ceçan, Eritassun hori ezta heriotara, baina Iaincoaren gloriatan, eritassun harçaz Iaincoaren Semea glorifica dadinçat. Eta cituen maite Iesusec Martha, eta haren ahizpá, eta Lazaro. Bada ençun çuenean ecen eri cela, bi egun egon cedin, orduan non baitzén leku hartan. Guero horren ondoan erran ciecén discipuluey, Goacen Iudearát berriz. Diotsate discipuluéc, Magistruá, orain ciabiltzan Iuduac hi lapidatu nahiz, eta berriz hara ioaiten aiz? Ihardets ceçan Iesusec, Egunean eztira hamabi oren? baldin nehor egunaz ebil badadi, ezta behaztopatzen: ecen mundu hunetaco arguia ikusten du. Baina baldin nehor ebil badadi gauaz, behaztopatzen da: ecen arguiric ezta hura baithan. Gauça hauc erraiten ditu, eta guero dioste, Lazaro gure adiquisdea lo datza, baina banoa iratzar deçadan. Erran cieçoten bada bere discipuléc, Iauna, baldin lo badatza sendaturen duc. Eta haur erran ceçan Iesusec haren herioaz: eta hec vste çuten lozco lokartzeaz erraiten çuela. Orduan bada erran ciecén Iesusec claroqui, Lazaro hil da: Eta aleguera naiz çuengatic (sinhets deçaçuençat) ceren ezpainincén han: baina goacen harengana. Erran ciecén bada Thomas Didymus deitzen denac discipulu laguney, Goacen gu-ere horrequin hil gaitecençát. Ethor cedin bada Iesus, eta eriden ceçan hura ia laur egun çuela monumentean cela. Cen bada Bethania hurbil Ierusalemeren hamaborz stadioren inguruä: Eta Iuduetaric anhitz ethor citecen Marthagana eta Mariagana, hec consola litzatençát bere anayeaz. Marthac bada ençun ceçanean Iesus ethorten cela, aitzinera ilki cequión: eta Maria etchean iarriric cegoen. Erran cieçón bada Marthac Iesusi, Iauna, baldin içan bahinz hemen, ene anaye etzuqueán hil: Baina orain-ere baceaquiat ecen cer-ere galde eguinen baitraucac Iaincoari, emanen drauala hiri. Diotsa Iesusec, Resuscitaturen dun hire anaye. Diotsa Marthac, Baceaquiat ecen resuscitaturen dela resurrectionean, azquen egunean. Erran cieçón Iesusec, Ni naun resurrectionea eta vicitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil içan badere vicico dun: Eta nor-ere vici baita, eta sinhesten baitu ni baithan, seculan eztun hilen. Sinhesten dun haur? Erraiten drauca, Bay, Iauna, nic diat sinhesten ecen hi aicela Christ Iaincoaren Seme mundura ethorteco cena. Eta haur erranic, ioan cedin, eta secretuqui dei ceçan Maria bere ahizpá, cioela, Magistrua dun hemen, eta deitzen au. Hura, hori ençun duenean, iaiquiten da fitetz, eta ethorten da harengana. Ecen oraino etzén ethorri Iesus burgura: baina cen Marthac encontratu çuen lekuan. Orduan harequin etchean ciraden Iuduac, eta hura consolatzen çutenac, ikussiric ecen Maria hain fitetz iaiqui, eta ilki cela, iarreiqui cequizquion hari, cioitela, Monumentera ioaiten da, han nigar daguiançat. Bada Mariac, ethor cedinean Iesus cen lekura, hura ikussiric, egotz ceçan bere buruä haren oinetara, ciotsala, Iauna, baldin içan bahinz hemen, etzuqueán hil ene anaye. Iesusec bada ikus ceçanean hura nigarrez legoela, eta harequin ethorri ciraden Iuduac nigarrez leudela, spirituz mouituric trubla ceçan bere buruä: Eta erran ceçan, Non eçarri duçue? Erraiten draucate, Iauna, athor eta ikussac. Eta nigar eguin ceçan Iesusec. Erran ceçaten bada Iuduéc, Horra nola maite çuen. Eta hetaric batzuc erran ceçaten, Ecin eguin ciroqueen itsuaren beguiac irequi dituen hunec, haur-ere hil ezladin? Iesus bada berriz bere baithan mouitzen cela, ethorten da monumentera, eta lecea cen, eta harribat haren gainera, eçarria. Dio Iesusec, Altcha eçaçue harria. Diotsa Marthac, hil içan cenaren arrebác, Iauna, kirestu duc gaurguero: ecen laur egunetacoa duc. Diotsa Iesusec, Eztraunat erran, ecen baldin sinhets badeçan ikussiren dunala Iaincoaren gloria? Ken ceçaten bada harria, hila eçarri içan cen lekutic. Orduan Iesusec altchaturic goiti beguiac, erran ceçan, Aitá, esquerrac emaiten drauzquiat, ceren ençun bainauc: Eta nic baniaquián ecen bethi ençuten nauala: baina inguru dagoen gendetzeagatic erran diát, sinhets deçatençat ecen hic igorri nauala. Eta hauc erranic, voz goraz oihu eguin ceçan, Lazaro, athor campora. Eta hil içan cena ilki cedin, escuac eta oinac lothuraz lothuac cituela: eta haren beguithartea crobitchet batez cen estalia. Dioste Iesusec, Lacha eçaçue eta vtzi eçaçue ioaitera. Bada Iudu Mariagana ethorri ciradenetaric, eta Iesusec eguin cituen gauçác ikussi cituztenetaric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan. Baina hetaric batzu ioan citecen Phariseuetara, eta erran cietzen hæy Iesusec eguin cituen gauçác. Orduan bil ceçaten Sacrificadore principaléc eta Phariseuéc conseillua, eta erraiten çuten, Cer eguiten dugu, ecen guiçon hunec anhitz signo eguiten du. Baldin hunela vtzi badeçagu, guciéc sinhetsiren duté hori baithan: eta ethorriren dirade Romanoac, eta arrasaturen duté bay gure lekua, bay nationea. Orduan hetaric batec, Caiphasec, cein baitzén vrthe hartaco Sacrificadore subirano, erran ciecén, Çuec eztaquiçue deus: Eta eztuçue pensatzen ecen probetchu dugula, guiçombat hil dadin populuagatic, eta natione gucia gal eztadin. Eta haur bere burutic etzeçan erran: baina nola baitzén vrthe hartaco Sacrificadore subirano, prophetiza ceçan ecen Iesusec hil behar luela nationeagatic. Eta ez solament natione harengatic, baina are Iaincoaren haour barreyatuac bil litzançát batetara Bada egun harçaz gueroztic consultatzen çutén elkarrequin hura hil leçatençát. Iesus bada guehiagoric etzabilan aguerriz Iuduén artean: baina ioan cedin handic desertuaren aldeco comarcarát, Ephraim deitzen den hirira: eta han egoiten cen bere discipuluequin. Eta cen hurbil Iuduén bazcoa, eta igan cedin anhitz Ierusalemera comarca hartacoric bazco aitzinean, purifica litecençat. Bada Iesusen bilha çabiltzan, eta elkarren artean erraiten çutén, templean leudela, Cer irudi çaiçue, ecen eztela ethorriren bestara? Eta eman ceçaten Sacrificadore principaléc eta Phariseuéc manamendu, baldin nehorc eçagutzen balu non licén, eracuts leçan, hatzaman leçatençát. Bada Iesus sey egun bazcoren aitzinetic ethor cedin Bethaniara, non baitzén Lazaro hil içan cena, cein resuscitatu baitzuen hiletaric. Eguin cieçoten bada hari affaribat han, eta Marthac cerbitzua eguiten çuen: eta Lazaro cen harequin mahainean iarriric ceudenetaric bat. Orduan Mariac harturic liberabat vnguentu aspic finez precio handitacoric, vncta citzan Iesusen oinac, eta ichuca citzan bere adatsaz: eta etchea bethe cedin vnguentuaren vrrinez. Orduan erran ceçan haren discipuluetaric batec, Iudas Iscariot Simonen semeac, hura tradituren çuenac. Ceren vnguentu haur ezta saldu içan hirurehun dinerotan, eta eman paubrey? Eta haur erran ceçan, ez paubrez harc ansiaric çuenez: baina ceren ohoin baitzen,eta mulsá baitzuen, eta eçarten ciradenac harc ekarten baitzituen. Erran ceçan bada Iesusec, Vtzi eçac, ene sepultura eguneco hori beguiratu dic. Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin: baina ni eznauçue bethiere vkanen. Orduan eçagut ceçan Iuduetaric gendetze handic, ecen han cela: eta ethor citecen ez Iesusgatic solament, baina are Lazaro ikus leçatençat, cein harc hiletaric resuscitatu baitzuen. Eta consulta ceçaten Sacrificadore principalec Lazaro-ere hil leçatençát. Ecen Iuduetaric anhitz haren causaz ioaiten ciraden, eta sinhesten çuten Iesus baithan. Biharamunean bestara ethorri içan cen gendetze handic, ençunic ecen Iesus ethorten cela Ierusalemera, Har citzaten palma adarrac, eta ilki cequizquion aitzinera, eta oihu eguiten çutén, Hosanna, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten den Israeleco reguea. Eta eriden ceçan Iesusec asto-vme arbat, eta iar cedin haren gainean, scribatua den beçala, Ezaicela beldur Siongo alabá: huná, hire Regue ethorten dun iarriric dagoela asto-vme ar-baten gainean. Eta gauça hauc etzitzaten eçagut haren discipuluéc lehenetic: baina Iesus glorificatu içan cenean, orduan orhoit citecen ecen gauça hauc harçaz scribatuac ciradela, eta hari gauça hauc eguin cerautzatela. Eta testificatzen çuen harequin cen gendetzeac, ecen Lazaro deithu çuela monumentetic, eta hura resuscitatu çuela hiletaric. Halacotz atzinera ethorri-ere içan çayón gendetzea, ecen ençun çuten, harc miraculu haur eguin çuela. Eta Phariseuéc erran ceçaten bere artean, Eztacussaçue ecen etzaretela deus probetchatzen? horrá, mundua haren ondoan ioan da. Eta baciraden Grec batzu igaiten ohi ciradenetaric adoratzera bestán: Hauc bada ethor citecen Philippegana cein baitzén Bethsaidaco Galilean, eta othoitz eguin cieçoten, cioitela, Iauna, nahi guendiquec Iesus ikussi. Ethorten da Philippe eta erraiten drauca Andriui, Andriuèc berriz eta Philippec erraiten draucate Iesusi. Eta Iesusec ihardets ciecén, cioela, Ethorri da ordua guiçonaren Semea glorificaturen baita. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ogui bihia lurrera eroriric hil ezpadadi, hura bera dago: baina baldin hil badadi fructu anhitz ekarten du. Bere viciari on daritzanac galduren du hura: eta bere viciari gaitz daritzanac mundu hunetan, vicitze eternalecotzat beguiraturen du hura. Baldin ni cembeitec cerbitzatzen banau, niri iarreiqui bequit: eta non ni içanen bainaiz, han ene cerbitzaria-ere içanen da: eta baldin cembeitec ni cerbitza baneça, ohoraturen du hura ene Aitac. Orain ene arimá trublatua da: eta cer erranen dut? Aitá, empara neçac oren hunetaric: baina halacotz ethorri nauc oren hunetara. Aitá, glorifica eçac eure icena. Ethor cedin orduan vozbat cerutic, cioela, Eta glorificatu diat, eta berriz glorificaturen. Eta gendetze han cenac, eta ençun çuenac, cioen, igorciribat eguin çuela. Bercéc cioiten, Aingueruä minçatu içan çayo. Ihardets ceçan Iesusec eta erran, Ezta enegatic voz haur eguin içan, baina çuengatic. Orain da mundu hunen iugemendua: orain mundu hunetaco princea egotziren da campora. Eta nic, baldin goititua banaiz lurretic, guciac tiraturen ditut neuregana. (Eta haur erraiten çuen, aditzera emaiten çuela cer herioz hil behar çuen) Ihardets cieçón gendetzeac, Guc ençun diagu Leguetic, ecen Christ badagoela eternalqui: eta nola hic erraiten duc ecen behar dela goiti dadin guiçonaren Semea? nor da guiçonarenSeme hori? Erran ciecén orduan Iesusec, Oraino dembora guti batetacotz Arguia çuequin da: ebil çaitezte Arguia duçueno, ilhumbeac ardiets etzaitzatençát: ecen ilhumbean dabilanac, eztaqui norat ioaiten den. Arguia duçueno sinhets eçaçue. Arguia baithan, Arguiaren seme çaretençat. Gauça hauc erran citzan Iesusec: guero ioanic gorde cedin hetaric. Eta hambat miraculu eguin baçuen-ere hayén aitzinean, etzuten sinhesten hura baithan: Esaias prophetaren hitza compli ledinçát, cein erran vkan baitu, Iauna, norc sinhetsi vkan du gure hitza, eta Iaunaren bessoa nori reuelatu içan çayo? Halacotz ecin sinhets ceçaqueten, ceren berriz erran baitu Esaiasec, Itsutu vkan ditu hayén beguiac, eta gogortu vkan du hayén bihotza: beguiz ikus ezteçatençat, eta bihotzez adi ez teçaten, eta conuerti ez titecen, eta senda ez titzadan. Gauça hauc erran citzan Esaiasec, haren gloriá ikussi çuenean, eta minçatu içan da harçaz. Badaric-ere principaletaric-ere anhitzec hura baithan sinhets ceçaten: baina Phariseuacgatic etzuten aithortzen, synagogatic campora egotz litecen beldurrez. Ecen maiteago vkan dute guiçonén gloriá, ecen ez Iaincoaren gloriá. Orduan oihu eguin ceçan Iesusec, eta erran ceçan, Ni baithan sinhesten duenac, eztu sinhesten ni baithan, baina ni igorri nauena baithan. Eta ni ikusten nauenac, ikusten du ni igorri nauena. Ni Argui mundura ethorri naiz, ni baithan sinhesten duenic batre, ilhumbean eztagoençát Eta baldin nehorc ençun baditza ene hitzac, eta ez sinhets, nic eztut condemnatzen hura: ecen eznaiz ethorri mundua condemna deçadançát, baina mundua salua deçadançat. Ni iraizten nauenac, eta ez recebitzen ene hitzac, badu norc hura condemna deçan: ni minçatu naicen hitzac condemnaturen du hura azquen egunean, Ecen ni neure burutic eznaiz minçatu: baina ni igorri nauen Aitac berac manamendu eman draut, cer erran deçaquedan eta cer minça naiten. Eta badaquit ecen haren manamendua vicitze eternal dela: bada nic erraiten ditudan gauçác, nola Aitac eman baitrauzquit, hala erraiten ditut. Eta bazco besta aitzinean, çaquiala Iesusec ecen ethorri cela haren orena iragan ledinçat mundu hunetaric Aitaganát, nola maite vkan baitzituen bereac, munduan ciradenac, finerano maite vkan ditu hec. Eta affal ondoan (deabruac ia eçarri çuenean Iudas Iscarioten, Simonen semearen bihotzean, hura tradi leçan) Daquialaric Iesusec gauça gucia eman drauzcala hari Aitác escuetara, eta bera Iaincoaganic ilki dela, eta Iaincoganat ioaiten dela: Iaiquiten da affaritetic, eta vtziten du arropá: eta harturic longerabat, guerrica cedin harçaz. Guero eçar ceçan vr bacin batetara, eta has cedin discipuluen oinén ikutzen, eta guerricatua cen oihalaz ichucatzen. Ethor cedin bada Simon Pierrisgana: eta harc erran cieçon, Iauna, hic niri oinac ikutzen drauzquidac? Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Nic eguiten dudana, hic eztaquic orain: baina guero eçaguturen duc. Diotsa Pierrisec, Eztituc ikuciren ene oinac seculan. Ihardets cieçón Iesusec, Baldin ikuz ezpaheçat, eztuc vkanen parteric enequin. Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, ez ene oinac solament, baina escuac-ere eta buruä. Diotsa Iesusec, Ikucia denac, eztic mengoaric oinac ikuz ditzan baicen, baina duc chahu gucia: eta çuec chahu çarete, baina ez gucioc. Ecen baçaquian cein cen hura traditzen çuena: halacotz erran ceçan, Etzarete chahu gucioc. Bada ikuci cituenean hayén oinac, eta bere arropac harçara hartu cituenean, berriz mahainean, iarriric erran ciecén, Badaquiçue cer eguin drauçuedan? Çuec deitzen nauçue, Magistrua eta Iauna, eta vngui dioçue: ceren bainaiz. Baldin beraz nic ikuci baditut çuen oinac Iauna eta Magistrua naicelaric, çuec-ere behar drauzteçue elkerri oinac ikuci. Ecen exemplu eman vkan drauçuet, nic çuey eguin drauçuedan beçala, çuec-ere daguiçuen. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Cerbitzaria ezta bere nabussia baino handiago, ezeta embachadorea hura igorten duena bainoa handiago. Baldin gauça hauc badaquizquiçue, dohatsu içanen çarete baldin eguin baditzaçue. Eznaiz çueçaz gucioz minço: nic badaquit cein elegitu ditudan: baina behar da compli dadin Scripturá, Enequin oguia iaten duenac, altchatu du ene contra bere oindogorá. Oraindanic erraiten drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean, sinhets deçaçuençát ecen ni naicela. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nic norbeit igor badeçat, norc-ere hura recebitzen baitu, ni recebitzen nau: eta ni recebitzen nauenac, recebitzen du ni igorri nauena. Gauça hauc erran cituenean Iesus trubla cedin spirituan, eta testifica ceçan, eta erran, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela ni. Orduan discipuluéc batac berceaganat behatzen çutén, ceinez minço cen dudatan içanez. Eta cen Iesusen discipuluetaric bat mahainean haren bulharrera iarria, cein maite baitzuen Iesusec: Eta keinu eguin cieçón huni Simon Pierrisec, galde leguión, cein cen harc erraiten çuena. Bada harc Iesusen stomaquera beheraturic, diotsa, Iauna, cein da? Ihardets ceçan Iesusec, Hura duc nic ahamen trempatua emanen draucadana. Eta busti çuenean ahamena, eman cieçón Iudas Iscariot Simonenari. Eta ahamenaren ondoan sar cequión Satan. Eta diotsa Iesusec, Eguiten duana eguic fitetz. Baina mahainean ciradenetaric batec-ere etzuen aditzen certara hura erran ceraucan. Ecen batzuc vste çuten, ceren mulsá baitzuen Iudasec, ecen erran ceraucala Iesusec, Eros itzac bestacotzát behar ditugun gauçác: edo paubrey cerbait eman liecén. Hura bada ahamena harturic, bertan ilki cedin, eta cen gauä. Eta ilki cenean, erran ceçan Iesusec, Orain glorificatu da guiçonaren Semea, eta Iaincoa glorificatu da hartan. Baldin Iaincoa glorificatu bada hartan, Iaincoac-ere glorificaturen du hura bere baithan, eta bertan glorificaturen du hura. Haourtoác, oraino appurbat çuequin naiz: bilhaturen nauçue: baina Iuduey erran drauedan beçala, Norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin ethor çaitezquete: hala çuey-ere erraiten drauçuet orain. Manamendu berribat emaiten drauçuet, batac berceari on daritzoçuen, nic çuey on eritzi drauçuedan beçala, çuec -ere elkarri on daritzoçuençat. Hunetan eçaguturen dute guciéc ecen ene discipulu çaretela, baldin charitate baduçue batac berceagana. Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, norat ioaiten aiz? Ihardets cieçón Iesusec, Norat ni ioaiten bainaiz, ecin orain iarreiqui aquidit: baina iarreiquiren atzait guero. Diotsa Pierrisec, Iauna, ceren ecin iarreiqui naquidic orain? neure arima hiregatic eçarriren diát. Ihardets cieçón Iesusec, Eure arimá enegatic eçarriren baituc? eguiaz eguiaz erraiten drauat, eztic ioren oillarrac vkatu nuqueano hiruretan. Eztadila trubla çuen bihotza: sinhesten duçue Iaincoa baithan, ni baithan-ere sinhets eçaçue. Ene Aitaren etchean egoitzác anhitz dirade: baldin bercela baliz erran nerauqueçuen, Banoa çuey leku appaincera. Eta ioan naiçatenean, eta leku çuey appaindu drauqueçuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen çaituztet neuregana: non bainaiz ni, çuec-ere çaretençát. Eta norat ni ioaiten naicen badaquiçue, eta bidea badaquiçue. Diotsa Thomasec, Iauna, etzeaquiagu norat ioaiten aicen: eta nolatan bidea ahal daquiquegu? Diotsa Iesusec, Ni naiz bidea eta eguia eta vicitzea: nehor ezta ethorten Aitagana niçaz baicen. Baldin eçagutzen baninduçue ni, ene Aita-ere eçagut cineçaquete: eta oraindanic eçagutzen duçue hura, eta ikussi duçue hura. Diotsa Philippec, Iauna, eracuts ieçaguc Aita, eta asco ciaicuc, Diotsa Iesusec, Hambat demboraz çuequin nauc, eta eznauc eçagutu ni? Philippé, ikussi nauenac ni, ikussi dic Aita: eta nola hic erraiten duc, Eracuts ieçaguc Aita? Eztuc sinhesten ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela? Nic çuey erraiten drauzquiçuedan hitzac, neurorganic eztitut erraiten: baina nitan dagoen Aitac eguiten ditu obrác. Sinhets neçaçue ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela: ezpere obra beracgatic sinhets neçaçue. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, norc ni baithan sinhesten baitu, nic eguiten ditudan obrác, harc-ere eguinen ditu, eta hauc baino handiagoac eguinen ditu: ecen ni Aitaganat ioaiten naiz. Eta cer-ere escaturen baitzarete ene icenean, hura dut eguinen: glorifica dadinçat Aita Semean. Baldin cerbait esca baçaitezte ene icenean, nic dut eguinen. Baldin niri on badariztaçue, ene manamenduac beguiraitzaçue. Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consolaçalebat emanen drauçue, dagoençat çuequin eternalqui: Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi deçaquena diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez eçagutzen: baina çuec badaçaguçue hura, ceren çuec baithan egoiten baita, eta çuetan içanen da. Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara. Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete. Egun hartan çuec duçue eçaguturen ecen ni naicela neure Aita baithan, eta çuec ni baithan eta ni çuec baithan. Ene manamenduey datchetena, eta hec beguiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia içanen da: eta nic hari on eritziren draucat, eta manifestaturen draucat hari neure buruä. Diotsa Iudasec, ez Iscariotec, Iauna, nondic da ceren guri eure buruä manifestaturen baitraucuc, eta ez munduari? Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Baldin norbeitec on badarizt niri, ene hitza beguiraturen du: eta ene Aitac onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eguinen dugu. Niri on eztariztanac, ene hitzac eztitu beguiratzen: eta ençuten duçuen hitza, ezta enea, baina ni igorri nauen Aitarena. Gauça hauc erran drauzquiçuet, çuequin nagoela. Baina Consolaçaleac, Spiritu sainduac, cein igorriren baitu Aitac ene icenean, harc iracatsiren drauzquiçue gauça guciac, eta orhoit eraciren drauzquiçue erran drauzquiçuedan gauça guciac Baquea vtziten drauçuet, neure baquea emaiten drauçuet: eztrauçuet munduac emaiten duen beçala, nic emaiten çuey. Eztadila trubla çuen bihotza, eta eztadila icit. Ençun duçue ecen erran drauçuedala, Banoa, eta itzuliren naiz çuetara. Baldin on bacindarizté, segur aleguera cintezquete ceren erran baitut, banoa Aitaganát: ecen Aita ni baino handiago da. Eta orain erran drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean sinhets deçaçuençát. Eznaiz guehiagoric çuequin anhitz minçaturen: ecen ethorri da mundu hunetaco princea, eta nitan eztu deus. Baina haur eguiten da, eçagut deçançát munduac: ecen on daritzadala Aitari: eta nola manatu bainau Aitac, hala eguiten dut. Iaiqui çaitezte, goacen hemandic. Ni naiz aihen eguiazcoa, eta ene Aita da mahastiçaina Nitan fructu ekarten eztuen chirmendu gucia, kencen du: eta fructu ekarten duen gucia, chahutzen du, fructu guehiago ekar deçançát. Ia çuec chahu çarete nic erran drauçuedan hitzagatic. Çaudete nitan eta ni çuetan: chirmenduac berac fructuric bereganic ecin ekar deçaqueen beçala, baldin aihenean ezpadago: ezeta çuec-ere baldin nitan ezpaçaudete. Ni naiz aihena, çuec chirmenduac: nor baitago nitan, eta ni hartan, harc ekarten du fructu anhitz: ecen ni gabe deus ecin daidiçue. Baldin norbeit nitan ezpadago, egotzia da campora chirmendua beçala, eta eihartzen da: guero biltzen, eta sura egoizten, eta erratzen. Baldin baçaudete nitan, eta ene hitzac çuetan badaude, cer-ere nahi baituçue esca çaitezte, eta eguinen çaiçue. Hunetan da glorificatu ene Aita, fructu anhitz daccarraçuen: eta içanen çarete ene discipulu. Ni Aitac maite vkan nauen beçala, nic-ere maite vkan çaituztet çuec: çaudete ene charitatean. Baldin ene manamenduac beguira baditzaçue, egonen çarete ene charitatean: nic-ere neure Aitaren manamenduac beguiratu ditudan beçala, eta egoiten bainaiz haren amorioan. Gauça hauc erran drauzquiçuet çuey, ene alegrançá çuetan dagoençat, eta çuen alegrançá bethé dadinçát. Haur da ene manamendua, batac bercea maite duçuen, nic maite vkan çaituztedan beçala Haur baino amorio handiagoric nehorc eztu, norbeitec bere arimá bere adisquideacgatic eman deçan. Çuec ene adisquide içanen çarete, baldin eguin badeçaçue cer-ere nic manatzen baitrauçuet Guehiagoric etzaituztet cerbitzari deithuren, ecen cerbitzariac eztaqui haren nabussiac cer eguiten duen: baina çuec deithu çaituztet adisquide, ceren neure Aitaganic ençun dudan gucia, eçagut eraci baitrauçuet. Eznauçue çuec ni elegitu, baina nic elegitu çaituztet çuec, eta ordenatu çaituztét, ioan çaiteztençat eta fructu ekar deçaçuen, eta çuen fructua dagoen: cer-ere esca baitzaquizquiote ene Aitari ene icenean, eman dieçaçuençat. Gauça hauc manatzen drauzquiçuet, elkar maite duçuençát. Baldin munduac gaitzesten baçaituzté, badaquiçue ecen ni çuec baino lehen gaitzetsi vkan nauela. Orhoit çaitezte nic erran drauçuedan hitzaz Ezta cerbitzaria bere nabussia baino handiago: baldin ni persecutatu banauté, çuec-ere persecutaturen çaituzte: baldin ene hitza beguiratu baduté, çuena-ere beguiraturen duté. Baina gauça hauc guciac eguinen drauzquiçue ene icenagatic, ceren ezpaituté ni igorri nauena eçagutzen. Baldin ethorri ezpaninz, eta berey minçatu ezpaninçaye, bekaturic ezluquete: baina orain excusaric eztuté bere bekatuaz. Niri gaitz dariztanac, ene Aitari-ere gaitz daritza. Baldin hayén artean nehorc bercec eguin eztituen obrác eguin ezpanitu, bekaturic ezluquete: baina orain ikussi dituzté, eta gaitz eritzi draucute niri eta ene Aitari. Baina haur da hayén Leguean scribatua dagoen hitza compli dadinçát, dioela, Hoguen gabe gaitz eritzi draudate. Baina nic neure Aitaganic igorriren drauçuedan Consolaçalea dathorrenean, Spiritu eguiazcoa diot cein ene Aitaganic proceditzen baita, harc testificaturen du niçaz. Baina çuec-ere testificaturen duçue, ecen hatseandanic enequin çarete. Gauça hauc erran drauzquiçuet scandaliza etzaiteztençát: Egotziren çaituzte synagoguetaric: baina ethorriren da demborá non norc-ere hilen baitzaituzte vste vkanen baitu cerbitzu eguiten draucala Iaincoari. Eta gauça hauc eguinen drauzquiçue, ceren ezpaitute eçagutu Aita, ez ni. Baina gauça hauc erran drauzquiçuet cuey, ordu hura ethorri datenean, orhoit çaiteztençat heçaz, ecen nic erran drauzquiçuedala: badaric-ere gauça hauc hatseandanic eztrauzquiçuet erran, ceren çuequin bainincén. Baina orain banoa ni igorri nauenaganát, eta çuetaric nehorc eznau interrogatzan, Norat oha? Baina ceren gauca hauc erran drauzquiçuedan, tristitiác bethe du çuen bihotza, Baina nic eguia erraiten drauçuet, behar duçue ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consolaçalea ezta ethorriren çuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura çuetara. Eta dathorrenean harc vençuturen du mundua bekatuz eta iustitiaz eta iugemenduz. Bekatuz diot, ceren ezpaitute ni baithan sinhesten. Eta iustitiaz, ceren neure Aitaganát ioaiten bainaiz, eta guehiagoric eznauçue ikussiren. Eta iugemenduz, ceren mundu hunetaco princea condemnatu baita. Oraino anhitz gauça dut çuey erraiteco, baina ecin egar ditzaqueçue orain. Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot, harc guidaturen çaituzte eguia gucitara: ecen ezta minçaturen bere buruz, baina cer-ere ençun baituque erranen du: eta ethorteco diraden gauçác declaraturen drauzquiçue. Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta declaraturen drauçue. Aitac dituen gauça guciac, ene dirade: halacotz erran drauçuet ecen enetic harturen duela eta declaraturen drauçuela. Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: ecen ni banoa Aitaganát. Erran ceçaten bada haren discipuluetaric batzuc elkarren artean, Cer da erraiten draucun haur, Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: eta, Ecen ni banoa Aitaganát. Erraiten çuten bada, Cer da erraiten duen haur dembora gutibat? eztaquigu cer erraiten duen Eçagut ceçan bada Iesusec ecen interrogatu nahi çutela, eta erran ciecén, Elkarren artean huneçaz galdez çaudete, ceren erran baitut, Dembora gutibat eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat eta ikussiren nauçue. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, nigar eta lamentatione eguinen duçue çuec, eta mundua bozturen da: eta çuec triste içanen çarete, baina çuen tristitiá conuertituren da bozcariotara. Emazteac, ertzen denean dolore du, ceren haren ordua ethorri baita: baina erdi denean haourtcho batez, guehiagoric ezta doloreaz orhoit, bozcarioz ceren guiçombat mundura iayo daten. Çuec-ere bada orain tristitia duçue: baina harçara ikussiren çaituztet, eta çuen bihotza alegueraturen da, eta çuen alegrançá eztu nehorc edequiren çuetaric. Eta egun hartan eznauçue deusez interrogaturen. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet ecen cer-ere escaturen baitzaizquiote ene Aitari ene icenean, emanen drauçuela. Oraindrano etzarete deus escatu ene icenean: esca çaitezte, eta recebituren duçue, çuen alegrançá complitua dençát. Gauça hauc comparationez erran drauzquiçuet: baina ethorten da ordua ezpainaitzaiçue guehiagoric comparationez minçaturen, baina claroqui neure Aitaz minçaturen bainaitzaiçue. Egun hartan ene icenean escaturen çarete, eta eztrauçuet erraiten ecen nic othoitz eguinen draucadala Aitari çuengatic. Ecen Aitac berac maite çaituzte, ceren çuec ni maite vkan bainauçue, eta sinhetsi baituçue ecen Iaincoaganic ilki naicela. Ilki naiz Aitaganic, eta ethorri naiz mundura: harçara vtziten dut mundua, eta banoa Aitaganát. Diotsate bere discipuluéc, Huná, orain claroqui minço aiz, eta comparationeric batre eztuc erraiten. Orain baceaquiagu ecen badaquizquiala gauça guciac, eta eztuc mengoa nehorc interroga açan: huneçaz diagu sinhesten ecen Iaincoaganic ilki aicela. Ihardets ciecen Iesusec, Orain sinhesten duçue? Huná, ethorten da ordua, eta ia ethorri da, barreyaturen baitzarete batbedera cein çuenetarát, eta ni neuror vtziren bainauçue: baina eznaiz neuror: ecen Aita enequin da. Gauça hauc erran drauzquiçuet, nitan baque duçuençat: munduan afflictione vkanen duçue: baina auçue bihotz on, ni munduari garaithu natzayo. Gauça hauc erran citzan Iesusec, eta goiti citzan beguiac cerurát, eta erran ceçan, Aitá, ethorri duc orena, glorifica eçac eure Semea, eure Semeac-ere hi glorifica eçançát. Nola eman baitraucac bothere haragui guciaren gainean, hari eman drauzquioán guciey, vicitze eternala eman diecençát. Eta haur duc vicitze eternala, hi euror eçagut eçaten Iainco eguiazco, eta Iesus Christ hic igorri duana. Nic glorificatu aut lurraren gainean: acabatu diat eguiteco eman draután obrá. Eta orain glorifica neçac hic Aitá, euror baithan, gloria harçaz cein vkan baitut hirequin mundu haur eguin cedin baino lehen. Manifestatu diraueat hire icena hic niri mundutic eman drauztán guiçoney: hireac cituán, eta niri hec eman drauzquidac, eta hire hitza beguiratu dié. Orain eçagutu dié, ecen niri eman drauzquidán gauça guciac hireganic diradela. Ecen niri eman drauzquidán hitzac hæy eman dirauzteat: eta hec recebitu citié, eta eçagutu dié eguiazqui ecen ni hireganic ilki naicela, eta sinhetsi dié ecen hic igorri nauala. Nic hecgatic othoitz eguiten diat: eztiat munduagatic othoitz eguiten, baina hic niri eman drauzquidanacgatic, ecen hiriac dituc. Eta ene gauça guciac hire dituc, eta hireác ene, eta glorificatu içan nauc hetan. Eta guehiagoric eznauc munduan, baina hauc munduan dituc, eta ni hiregana ethorten nauc. Aita sainduá, beguiraitzac eure icenean, niri eman drauzquidanac, bat diradençat, gu beçala. Hequin munduan nincenean, nic beguiratzen nitián hec hire icenean: niri eman drauzquidanac, nic beguiratu citiat, eta hetaric batre eztuc galdu içan, perditionezco semea baicen: Scripturá compli ledinçát. Eta orain hiregana ethorten nauc, eta gauça hauc erraiten citiat munduan, dutençát ene alegrança complitua berac baithan. Nic eman diraueat hæy hire hitza, eta munduac hec gaitzetsi vkan citic, ceren ezpaitirade mundutic, nola ni-ere ezpainaiz mundutic. Eztiat othoitz eguiten ken ditzán hec mundutic, baina beguira ditzán gaichtotic. Eztituc mundutic, nola ni-ere ezpainaiz mundutic. Sanctificaitzac hec eure eguiáz: hire hitza duc eguiá. Nola ni igorri bainauc mundura, nic-ere igorri citiat hec mundura. Eta hecgatic sanctificatu diát neure buruä hec-ere sanctificatuac diradençát eguiáz. Eta eztiat hecgatic solament othoitz eguiten, baina hayén hitzaz ni baithan sinhetsiren dutenacgatic-ere bay: Guciac bat diradençát, nola hi Aita baitaiz nitan, eta ni hitan, hec-ere gutan bat diraden: sinhets deçançat munduac ecen hic ni igorri nauäla. Hic niri eman drautan gloriá, nic-ere eman diraueat hæy: bat diradençát gu-ere bat garen beçala. Ni nauc hetan, eta hi nitan, perfecto diradençát bat berean, eta eçagut deçan munduac ecen hic ni igorri nauala, eta maite dituala hec ni maite vkan nauán beçala. Aitá, niri eman drauzquidanac, nahi diat non bainaiz ni, hec-ere diraden enequin: contempla deçatençát ene gloria hic niri eman drautána, ecen maite vkan nauc mundua funda cedin baino lehendanic. Aita iustoá, munduac hi ezau eçagutu, baina nic hi eçagutu aut, eta hauc eçagutu dié ecen hic ni igorri nauäla. Eta eçagut eraci diraueat hire icena, eta eçagut eraciren: hic niri on eritzi draután onheriztea, hetan dençát, eta ni hetan. Gauça hauc erran cituenean, ilki cedin Iesus bere discipuluequin Cedrongo torrentaz berce aldera, non baitzén baratzebat, ceinetan sar baitzedin hura eta haren discipuluac Eta baçaquian leku hura Iudasec-ere, ceinec traditzen baitzuen hura: ecen anhitzetan Iesus bildu içan cen hara bere discipuluequin. Iudas bada harturic soldadozco bandabat, eta Sacrificadore principaletaric eta Phariseuetaric officierac, ethor cedin hara lanternequin eta torchoequin eta harmequin. Iesusec bada çaquizquialaric haren gainera ethorteco ciradenen gauça guciac, aitzinaraturic erran ciecén, Noren bilha çabiltzate? Ihardets cieçoten, Iesus Nazarenoren. Dioste Iesusec, Ni naiz. Eta hequin cegoen Iudas-ere ceinec traditzen baitzuen hura. Bada erran cerauenean, Ni naiz, guibelerat citecen, eta eror citecen lurrera. Orduan berriz interroga citzan, Noren bilha çabiltzate? Eta hec erran ceçaten, Iesus Nazarenoren. Ihardets ceçan Iesusec, Erran drauçuet ecen ni naicela: bada baldin ene bilha baçabiltzate, vtzitzaçue hauc ioaitera. Erran çuen hitza compli ledinçát, Niri hic eman drauzquidanetaric, eztiát galdu batre. Eta Simon Pierrisec nola baitzuen ezpatá, idoqui ceçan hura, eta io ceçan Sacrificadore subiranoaren cerbitzaria, eta ebaqui cieçón escuineco beharria: eta cerbitzariaren icena cen Malchus. Erran cieçón bada Iesusec Pierrisi, Eçarrac eure ezpatá maguinán: ala eztut edanen Aitac niri eman drautan copa? Orduan bandác eta capitainac eta Iuduen officieréc elkarrequin hatzaman ceçaten Iesus, eta esteca ceçaten. Eta eraman ceçaten lehenic Annasgana: (ecen Caiphasen guinharreba cen, cein baitzén vrthe hartaco Sacrificadore subirano) eta harc igor ceçan hura estecaturic Caiphas Sacrificadore subiranoagana. Eta Caiphas cen conseillu eman cerauena Iuduey ecen probetchu cela guiçombat hil ledin populuagatic. Eta iarreiquiten çayón Iesusi Simon Pierris, eta berce discipulubat, eta discipulu hura cen Sacrificadore subiranoaren eçaguna, eta sar cedin Iesusequin batean Sacrificadore subiranoaren salán Baina Pierris borthaldean campotic cegoen. Ilki cedin bada berce discipulu Sacrificadore subiranoaren eçaguna, eta minça cequión nescato borthalçainari, eta sar eraci ceçan Pierris. Eta erran cieçón Pierrisi nescato borthalçainac. Ez othe aiz hi-ere guiçon hunen discipuluetaric? Dio harc, Ez naun. Eta ceuden han cerbitzariac eta officierac ikatz kamborra eguinic, ecen hotz ari cen, eta berotzen ciraden: eta cen hequin Pierris-ere eta berotzen cegoen. Sacrificadore subiranoac bada interroga ceçan Iesus bere discipuluéz eta bere doctrináz. Ihardets cieçón Iesusec, Ni publicoqui minçatu içan natzayóc munduari, nic bethiere iracatsi vkan diat synagogán eta templean, nora Iuduac alde gucietaric biltzen baitirade, eta secretuan eznauc minçatu deus. Cergatic interrogatzen nauc ni? interrogaitzac ni cer minçatu natzayen ençun dutenac: hará, hec ciaquié cer erran dudan nic. Eta gauça hauc harc erran cituenean, present ciraden officieretaric batec cihor colpebat eman cieçón Iesusi, cioela, Horrela ihardesten draucac Sacrificadore subiranoari? Ihardets cieçón Iesusec, baldin gaizqui minçatu banaiz, testifica eçac gaizquiaz: eta baldin vngui erran badut, cergatic ioiten nauc? Orduan igor ceçan hura Annasec estecaturic Caiphas Sacrificadore subiranoagana. Eta cegoen han Simon Pierris, eta berotzen cen: erran cieçoten bada hari, Ez othe aiz hi-ere haren discipuluetaric? vka ceçan harc, eta erran ceçan, Ez naiz. Diotsa hari Sacrificadore subiranoaren cerbitzarietaric cembeitec, Pierrisec beharria ebaqui ceraucanaren ahaide batec, Ez aut nic hi ikussi baratzean harequin? Orduan berriz vka ceçan Pierrisec, eta bertan oillarrac io ceçan. Guero eraman ceçaten Iesus Caiphasganic Pretoriora: eta cen goiça, eta berac etzitecen sar Pretoriora, satsu ezlitecençat, baina Bazcoa ian leçatençat. Ilki cedin bada Pilate hetara campora, eta erran ceçan, Cer accusatione daccarqueçue guiçon hunen contra? Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Baldin hori gaizqui-eguile ezpaliz, ezquindrauqueán hiri liuratu. Dioste orduan Pilatec, Har eçaçue haur çuec, eta çuen Leguearen arauez condemna eçaçue. Orduan erran cieçoten Iuduéc, Eztuc sori guretzát nehoren hiltzea. Haur cen Iesusen hitza compli ledinçát, cein erran baitzeçan aditzera emaiten çuela cer herioz hil behar luen. Sar cedin bada berriz Pretoriora Pilate, eta dei ceçan Iesus, eta erran cieçón, Hi aiz Iuduen Reguea? Ihardets cieçon Iesusec, Eurorren burutic hic hori erraiten duc, ala bercéc erran draue niçaz? Ihardets ceçan Pilatec, Ala ni Iudu naiz? eure nationeac eta Sacrificadore principaléc liuratu arauté: cer eguin duc? Ihardets ceçan Iesusec, Ene resumá eztuc mundu hunetaric: baldin mundu hunetaric baliz ene resumá, ene gendeac combati litezquec Iuduey liura eznendinçát: baina orain ene resumá eztuc hemengo. Erran cieçón orduan Pilatec, Regue aiz bada hi? Ihardets ceçan Iesusec, Hic dioc ecen Regue naicela ni. Ni hunetacotzát iayo içan nauc, eta hunetacotzát ethorri içan nauc mundura, testimoniage demodançát eguiari. Eguiatic den guciac, ençuten dic ene voza. Diotsa Pilatec, Cer da eguia? Eta haur erran çuenean, berriz ilki cedin Iuduetara, eta dioste, Nic eztut erideiten haur baithan causaric batre. Eta costumabat baituçue bat larga dieçaçuedan Bazcoz: nahi duçue bada larga dieçaçuedan Iuduen Reguea? Oihuz iar citecen bada berriz guciac, cioitela, Ez hori, baina Barabbas: eta cen Barabbas gaichtaguin-bat. Orduan bada har ceçan Pilatec Iesus, eta açota ceçan. Eta gendarmeséc plegaturic coroabat elhorriz eçar ceçaten haren buru gainean, eta escarlatazco abillamendu batez vezti ceçaten. Eta erraiten çutén, Vngui hel daquiala Iuduen Regueá. Eta cihor vkaldiz ceraunsaten. Ilki cedin bada berriz Pilate campora, eta erran ciecén, Huná, ekarten drauçuet campora, eçagut deçaçuençat ecen eztudala hunetan hoguenic batre erideiten. Ilki cedin bada Iesus campora, elhorrizco coroá çacarquela, eta escarlatazco abillamendua. Eta dioste Pilatec, Huná guiçona. Baina ikussi çutenean hura Sacrificadore principaléc eta officieréc, oihu eguin ceçaten, cioitela, Crucifica eçac, crucifica eçac. Dioste Pilatec, Har eçaçue ceuroc, eta crucifica eçaçue: ecen nic eztut erideiten haur baithan hoguenic. Ihardets cieçoten Iuduéc, Guc Leguea diagu, eta gure Leguearen arauez hil behar dic, ecen Iaincoaren Seme bere buruä eguin dic. Ençun çuenean bada Pilatec hitz haur, beldurrago cedin. Eta sar cedin Pretoriora berriz, eta erran cieçón Iesusi, Nongo aiz hi? Eta Iesusec repostaric etzieçón eman. Diotsa bada Pilatec, Niri ezatzait minço? Eztaquic ecen bothere dudala hire crucificatzeco, eta bothere dudala hire largatzeco? Ihardets ceçan Iesusec, Ezuque bothereric batre ene contra, baldin eman ezpalitzaic gainetic: halacotz, ni hiri liuratu narauanac, bekatu handiagoa dic. Handic harat baçabilan Pilate hura largatu nahiz: baina Iuduac heyagoraz ceuden, Baldin hori larga badeçac, ezaiz Cesaren adisquide: ecen bere buruä regue eguiten duen gucia contrastatzen ciayóc Cesari. Pilatec bada ençunic hitz haur, eraman ceçan campora Iesus, eta iar cedin alki iudicialean, Pabadura, eta Hebraicoz Gabbatha deitzen den lekuan. Eta cen orduan Bazcoco preparationea, eta sey orenén inguruä: orduan dioste Pilatec Iuduey, Huná çuen Reguea. Baina hec oihu ceguiten, Ken, ken, crucifica eçac. Dioste Pilatec, çuen Reguea crucificaturen dut? Ihardets çaçaten Sacrificadore principaléc, Eztiagu regueric Cesar baicen. Orduan bada eman ciecén crucifica ledinçát. Eta har ceçaten Iesus, eta eraman ceçaten. Eta hura bere crutzea çacarquela ethor cedin Bur-heçur plaça deitzen denera, eta Hebraicoz Golgotha. Non crucifica baitzeçaten hura, eta harequin berceric biga, alde batetic eta bercetic, eta Iesus artean. Eta scriba ceçan titulubat Pilatec, eta eçar ceçan haren crutze gainean: eta cen scribatua, IESVS NAZARENO IVDVEN REGVEA. Titulu haur bada Iuduetaric anhitzec iracurt ceçaten: ecen ciuitate aldean cen Iesus crucificatu cen lekua: eta cen scribatua Hebraicoz, Grecquez, eta Latinez. Ciotsaten bada Pilati Iuduén Sacrificadore principaléc, Ezteçála scriba Iuduén Regue: baina berac erran duela, Iuduén Reguea naiz. Ihardets ceçan Pilatec, Scribatu dudana, scribatu dut. Bada gendarmeséc Iesus crucificatu çutenean har citzaten haren abillamenduac, (eta eguin citzaten laur parte, gendarmesetaric batbederari ceini bere partea) iaca-ere har ceçaten: eta iacá cen iostura gabe gainetic gucia ehoa. Erran ceçaten bada bere artean, Ezteçagula hura erdira, baina daguigun harçaz çorthe ceinen içanen den: eta haur, Scriptura compli ledinçát, dioela, Ene abillamenduac partitu vkan dituzté bere artean, eta ene abillamenduaren gainean çorthe egotzi vkan duté. Bada gendarmeséc gauça hauc eguin citzaten. Eta ceuden Iesusen crutzearen aldean, haren ama eta haren amaren ahizpá, Maria Cleopasena eta Maria Magdalena. Ikus citzanean bada Iesusec bere ama, eta maite çuen discipulua han cegoela, diotsa bere amari, Emazteá, horrá hire semea. Guero diotsa discipuluari, Horrá hire ama. Eta orduandanic recebi ceçan hura discipuluac beregana. Guero nola baitzaquian Iesusec ecen berce gauça guciac ia complitu ciradela, compli ledinçát Scripturá, erran ceçan, Egarri naiz. Eta vncibat cen han vinagrez betheric eçarria. Eta hec bethe ceçaten spongiabat vinagrez, eta hissopoaren inguruän eçarriric, presenta cieçoten ahora. Eta hartu çuenean Iesusec vinagrea, erran ceçan, Gucia complitu da: eta buruä beheraturic renda ceçan spiritua. Orduan Iuduéc ezlaudençat crutzean gorputzac Sabbathoan, ceren orduan baitzén preparationeco eguna: (ecen Sabbath hartaco egun handia cen) othoitz ceguioten Pilati hauts litecen hayén çangoac, eta ken litecen. Ethor citecen bada gendarmesac, eta hauts citzaten lehenaren çangoac, eta berce harequin crucificatu cenarenac. Baina Iesusgana ethor citecenean, ikussiric ia hura hil cela etzitzaten hauts haren çangoac. Baina gendarmesetaric batec dardoaz haren seihetsa iragan ceçan, eta bertan ilki cedin odol eta vr. Eta ikussi duenac testificatu vkan du, eta eguiazcoa da haren testimoniagea: harc badaqui ecen eguiác erraiten dituela, çuec-ere sinhets deçaçuençát. Ecen gauça hauc eguin içan dirade Scriptura compli ledinçát, Ezta hautsiren haren heçurric. Eta berriz berce Scriptura batec erraiten du, Ikussiren duté nor çulhatu dutén. Gauça hauen ondoan othoitz eguin cieçön Pilati Ioseph Arimatheacoac (cein baitzén Iesusen discipulu, baina ichilizco, Iuduén beldurrez) ken leçan Iesusen gorputza: eta permetti cieçón Pilatec. Ethor cedin bada eta ken ceçan Iesusen gorputza. Eta ethor cedin Nicodemo-ere (ethorri içan cena Iesusgana gauaz lehenic) ekarten çuela myrrhazco eta aloesezco quasi ehun liberataco mixtionebat. Har ceçaten orduan Iesusen gorputza, eta lot ceçaten hura mihistoihalez aromatezco vssainequin, nola costuma baitute Iuduéc ohorzteco. Eta hura crucificatu içan cen leku hartan cen baratzebat, eta baratzean monument berribat, ceinetan oraino ezpaitzén nehor eçarri içan. Han bada, Iuduén preparationeco egunaren causaz, ceren hurbil baitzén monumenta, eçar ceçaten Iesus. Eta Sabbathoén lehen egunean Maria Magdalena ethorten da goicean, oraino ilhun celaric monumentera: eta ikusten du harria monumentetic aldaratua. Orduan laster eguiten du eta ethorten da Simon Pierrisgana, eta berce discipulu Iesusec maite çuenagana, eta dioste, Kendu duté Iauna monumentetic, eta eztaquigu non eçarri dutén. Ilki cedin bada Pierris, eta berce discipulu hura, eta ethor citecen monumentera. Eta lasterca cioacen biac elkarrequin: baina berce discipulu hura aitzin cequión Pierrisi, eta lehen ethor cedin monumentera. Eta beheitituric ikus citzan oihalac aldaratuac: badaric-ere etzedin sar. Ethorten da orduan Simon Pierris hari darreicola, eta sar cedin monumentera, eta ikus citzan oihalac han eçarriac: Eta haren buru gainean içan cen crobitcheta, ez oihalequin eçarria, baina appart biribilgatua leku batetara. Orduan bada sar cedin berce discipulu monumentera lehenic ethorri içan cen hura-ere, eta ikus ceçan, eta sinhets ceçan. Ecen oraino etzaquiten Scripturá, ecen behar cela hura hiletaric resuscita ledin. Itzul citecen bada discipuluac beretarat. Baina Maria cegoen monumentaren aldean campotic, nigarrez: bada nigarrez cegoela, beheiti cedin monumentera: Eta ikus citzan bi Aingueru churiz veztituac, iarriric ceudela, bata burura eta bercea oinetara, Iesusen gorputza etzan içan cen lekuan. Eta hec erran cieçoten, Emazteá, cergatic nigarrez ago? Dioste, Ceren kendu baitute ene Iauna, eta ezpaitaquit non eçarri dutén. Eta haur erran çuenean itzul cedin guibelerat, eta ikus ceçan Iesus han cegoela, eta etzaquian Iesus cela. Diotsa Iesusec, Emazteá, cergatic nigarrez ago? noren bilha abila? Harc vstez ecen baratzeçaina cela, diotsa, Iauna, baldin hic eraman baduc hura, erradac non eçarri duán: eta nic kenduren diat. Diotsa Iesusec, Mariá: Itzuliric harc diotsa, Rabboni, erran nahi baita, Magistrua. Diotsa Iesusec, Ezneçanala hunqui: ecen oraino eznaun igan neure Aitagana: baina habil ene anayetara, eta erran iecén, Igaiten naiz neure Aitagana, eta çuen Aitagana, eta neure Iaincoagana eta çuen Iaincoagana. Ethor cedin Maria Magdalena contatzen cerauela discipuluey ecen ikussi çuela Iauna, eta harc gauça hec erran cerautzala. Eta arrastu cenean Sabbathoén asteco lehen egun hartan, eta borthác ertsiac ceudela, non bilduac baitziraden discipuluac Iuduén beldurrez, ethor cedin Iesus eta gueldi cedin hayén artean, eta dioste, Baquea dela çuequin. Eta haur erran çuenean, eracuts cietzén escuac eta bere seihetsa: eta aleguera citecen discipuluac ikussiric Iauna. Eta erran ciecén berriz, Baquea dela çuequin: ni Aitac igorri nauen beçala, nic-ere igorten çaituztet çuec. Eta haur erran çuenean, hats eman ciecén eta erran, Recebi eçaçue Spiritu saindua. Noren-ere bekatuac barkaturen baitituçue, barkatzen çaizte hæy: eta norenac-ere eduquiren baitituçue, eduquiac dirade. Eta Thomas, hamabietaric bat, Didymus deitzen dena, etzén hequin Iesus ethorri cenean. Erran cieçoten bada hari berce discipuluéc, Ikussi diagu Iauna. Eta harc erran ciecén, Baldin ikus ezpadeçat haren escuetan itzén seignalea, eta eçar ezpadeçat neure erhia itzén lekuan, eta eçar ezpadeçat neure escua haren seyhetsean, eztut sinhetsiren. Eta çortzi egunen buruän berriz ciraden haren discipuluac barnean, eta Thomas hequin: ethor cedin Iesus borthác ertsiac ceudela, eta gueldi cedin hayén artean, eta erran ceçan, Baquea dela çuequin. Guero diotsa Thomasi, Eçarrac eure erhia hemen, eta ikus itzac ene escuac: eta heda eçac eure escua, eta eçarrac ene seihetsean: eta ezaicela sinheste-gabe, baina sinheste-dun. Eta ihardets ceçan Thomasec: eta erran cieçón, Ene Iauna eta ene Iaincoá. Diotsa Iesusec, Ceren ikussi bainauc, Thomas sinhesten duc: dohatsu dituc ikussi ez, eta sinhetsi dutenac. Bada anhitz berce signoric-ere eguin ceçan Iesusec bere discipuluén aitzinean, cein ezpaitirade scribatuac liburu hunetan. Baina gauça hauc scribatu içan dirade, sinhets deçaçuençát ecen Iesus dela Christ Iaincoaren Semea, eta sinhesten duçuela vicitzea duçuençát haren icenean. Guero manifesta cequién berriz Iesus discipuluey Tiberiaco itsas aldean, manifesta cedin bada hunela: Ciraden elkarrequin Simon Pierris, eta Thomas Didymus deitzen dena, eta Nathanael, cein baitzén Cana Galileaco, eta Zebedeoren semeac, eta haren discipuluetaric berceric biga. Dioste Simon Pierrisec, Banoa arrainçara. Diotsate, Baguioaçac gu-ere hirequin. Parti citecen, eta igan citecen vncira bertan: eta gau hartan etzeçaten deus har. Baina goiça ethorri cenean, eriden cedin Iesus vr bazterrean: badaric-ere etzeçaten eçagut discipuluéc Iesus cela. Dioste bada Iesusec, Haourrác, iaquiric batre baduçue? Ihardets cieçoten, Ez. Eta harc dioste, Egotzaçue sarea vnciaren escuineco aldera, eta eridenen duçue. Egotz ceçaten bada, eta guehiagoric ecin hura tira ceçaqueten arrainén anhitzez. Diotsa bada Iesusec maite çuen discipulu harc Pierrisi, Iauna duc. Simon Pierris bada, ençun çuenean ecen Iauna cela, bere iuppáz ingura cedin (ceren billuzgorria baitzén) eta egotz ceçan bere buruä itsassora. Eta berce discipuluac vncian ethor citecen, (ecen etziraden lurretic vrrun, baina ber-ehun bessoren inguruä) tiratzun çutela sarea arrainez bethea. Eta lurrera iautsi ciradenean ikus citzaten ikatzac eçarriac, eta arraina gainean eçarria eta oguia. Dioste Iesusec, Ekarçue orain hartu dituçuen arrainetaric. Igan cedin Simon Pierris, eta tira ceçan sarea lurrera, ehun eta berroguey eta hamairur arrain handiz bethea: eta hambat bacen-ere, etzedin ethen sarea. Dioste Iesusec, Çatozte barazcal çaitezte. Eta discipuluetaric batre etzayón venturatzen interrogatzera, Hi nor aiz? çaquitelaric ecen Iauna cela. Ethorten da bada Iesus eta hartzen du oguia eta emaiten draue, eta arrainetic halaber. Haur cen ia heren aldia Iesus bere discipuluey manifestatu içan çayena hiletaric resuscitatuz gueroztic. Bada barazcaldu ciradenean, diotsá Simon Pierrisi Iesusec, Simon Ionaren semeá, hauc baino hobe dariztac? Diotsa, Bay Iauna: hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa, Bazcaitzac ene bildotsac. Diotsa are berriz, Simon Ionaren semeá, on dariztac niri? Diotsa, Bay Iauna, hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa, Bazcaitzac ene ardiac. Erraiten drauca herenean, Simon Ionaren semeá, on dariztac niri? Triste cedin Pierris ceren erran baitzieçón herenean, On dariztac niri? Eta erran cieçón, Iauna, hic gauça guciac badaquizquic, hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa Iesusec, Bazcaitzac ene ardiac. Eguiaz eguiaz erraiten drauat, gazteago incenean, guerricatzen incén, eta bahindoan norat nahi baihincén: baina çahar adinean, hedaturen dituc eure escuac, eta bercec guerricaturen au, eta eramanen au nahi eztuquean lekura. Eta haur erran ceçan, aditzera emaiten çuela cer herioz glorificaturen çuen Iaincoa. Eta haur erran çuenean, diotsa, Arreit niri. Itzuliric Pierrisec ikus ceçan Iesusec maite çuen discipulu hura, iarreiquiten cela, cein sustengatu-ere baitzén affarian haren estomac gainera, eta erran baitzeçan, Iauna, nor da hi traditzen auena? Haur bada ikussi çuenean Pierrisec, diotsa Iesusi, Iauna, eta haur cer? Diotsa Iesusec, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, cer mengoa duc hic? hi arreit niri. Eta ilki cedin hitz haur anayén artean ecen discipulu hura etzela hilen: baina etzeraucan erran Iesusec, eztuc hilen: baina, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, cer mengoa duc hic? Haur da discipulu hura ceinec testificatzen baitu gauça hauçaz, eta gauça hauc harc scribatu ditu: eta badaquigu ecen eguiazco dela haren testimoniagea. Baina bada anhitz berce gauçaric-ere Iesusec eguinic, cein baldin scribatuac balirade punctuz punctu, munduac-ere eztut vste eduqui litzaqueela scriba litezquen liburuäc. LEHENIC minçatu içan nauc, Theophile, Iesus eguiten eta iracasten hassi içan cen gauça guciéz. Elegitu cituen Apostoluey Spiritu sainduaz manamenduac emanic, goiti recebitu cen egunerano. Ceiney eracutsi-ere baitu bere buruä viciric bere passioneaz gueroztic anthitz seignale segurez, berroguey egunez hæy eracusten eta Iaincoaren resumáz minçatzen çayela. Eta bildu cituenean, mana citzan ezlitecen parti Ierusalemetic, baina iguriqui leçaten Aitaren promessa, Cein, dio, ençun baituçue eneganic. Ecen Ioannesec batheyatu du vrez, baina çuec batheyaturen çarete Spiritu sainduaz anhitz egun gabe. Hec bada bildu ciradenean interroga ceçaten hura, cioitela, Iauna, dembora hunetan bere staturaco draucac resumá Israeli? Eta erran ciecén, Ezta çuey eman Aitac bere bothere proprian eçarri dituen demborén edo sasoinén eçagutzea. Baina recibituren duçue çuen gainera ethorriren den Spiritu sainduaren verthutea, eta içanen çaizquidate testimonio Ierusalemen, eta Iudea gucian, eta Samarian, eta lurraren bazterrerano Eta gauça hauc erran cituenean, hec çacussatela altcha cedin: eta hodey batec harturic eraman ceçan hayén beguietaric. Eta cerurat beguiac fincatuac çadutzatela hura ioaten cenean, huná, bi guiçon presenta citecen hayén aitzinean veztidura churitan: Ceinéc erran-ere baitzeçaten, Galileaco guiçonác, cergatic zaudete, cerurat beha çaudetela? goiti çuetaric cerurat recebitu den Iesus haur, hala ethorriren da nola ikussi baituçue cerurat ioaiten. Orduan itzul citecen Ierusalemera Oliuatzetaco deitzen den menditic, cein baita Ierusalemeco aldean, Sabbath baten bidean. Eta sarthu içan ciradenean, igan citecen gambera gora batetara non baitzeuden Pierris eta Iacques, Ioannes eta Andriu, Philippe eta Thomas, Bartholomeo eta Mattheu, Iacques Alpheoren semea eta Simon Zelotes, eta Iuda Iacquesen anayea. Hauc guciéc perseueratzen çutén gogobatez othoitzatan eta orationetan emaztequin, eta Iesusen ama Mariarequin, eta haren anayequin, Eta egun hetan iaiquiric Pierrisec discipuluen artean, erran ceçan (eta cen han berean compainiabat seioguey personaren ingurucoric) Guiçon anayeác, complitu behar cen Scriptura haur, cein aitzinetic erran baitu Spiritu sainduac Dauid-en ahoz, Iudasez, cein içan baita Iesusen hatzamailén guidari: Ecen contuco cen gurequin, eta recebitu vkan çuen administratione hunetaco portionea. Harc bada acquisitu du landabat iniquitatezco alocairutic, eta bere buruä egotziric erditic leher eguin vkan du, eta vrratu içan dirade haren halsar guciac. Eta gauça haur eçagutu içan da Ierusalemeco habitant guciéz: hala non deithu içan baita landa hura hayén lengoage propriz, Haceldama: erran nahi baita, odol landa. Ecen scribatua da Psalmuen liburuän, Eguin bedi haren habitationea desert, eta eztén han habita dadinic. Eta, Haren administrationea har deçan berce batec. Behar da beraz gurequin bildu içan diraden guiçon hautaric, Iesus Iauna gure artean ioan eta ethorri içan den dembora gucian, Hassiric Ioannesen Baptismotic, gureganic goiti recebitu içan den egunerano, bat eguin dadin haren resurrectionearen testimonio gurequin. Presenta citzaten bada biga, Ioseph Barsabas deitzen cena, cein icen goiticoz Iusto deithu içan baita, eta Matthias. Eta othoizte eguiten çutela erran ceçaten, Hic Iauna gucien bihotzac baiteçaguzquic, eracutsac cein elegitu duán bi hautaric, Har deçançát ministerio hunetaco eta Apostolutassuneco, portionea, ceinetaric erauci içan baita Iudas, ioan ledinçat bere lekurát. Eta egotz citzaten hayén çortheac, eta eror cedin çorthea Matthiasen gainera, eta consentimendu batez eçar cedin hameca Apostoluen contuan Eta ethorri cenean Mendecoste eguna, guciac ciraden gogo batez leku batetan berean. Eta eguin cedin subitoqui cerutic soinubat botheretsuqui heldu den haice baten ançora, eta bethe ceçan etche gucia non baitzeuden iarriric: Eta aguer cequizquien suaren ançoco mihi partituac, eta paussa cedin hetaric batbederaren gainean. Eta bethe citecen guciac Spiritu sainduaz, eta has citecen minçatzen lengoage arrotzez, Spirituac minçatzera emaiten cerauen beçala. Eta bacén Ierusalemen egoiten ciraden Iudu Iaincoaren beldurra çuten guiçonetaric, ceruaren azpico natione orotaric. Bada hots haur eguin cenean, bil cedin gendaldebat, eta trubla cedin, ceren batbederac ençuten baitzituen bere lengoage propriz hec minçatzen. Eta spantatuac ceuden guciac, eta miresten çutén elkarri ciotsatela, Huná, minço diraden hauc gucioc, eztirade Galileano? Nolatan bada guc dançuzquigu batbedera iayo içan garen lengoage propriaz minçatzen? Parthianoéc eta Medianoéc eta Elamitéc, eta Mesopotamian egoiten diradenéc, eta Iudean, eta Cappadocian, Ponten, eta Asian, Phrygian eta Pamphylian, Egypten, eta Lybia bazterretan, baita Cyreneco aurkán, eta Roman daudenéc, eta Iuduéc eta Proselytoéc, Cretianoéc eta Arabianoéc: Ençuten ditugu hauc gure lengoagez minço diradela Iaincoaren gauça magnificoez. Eta spantatuac ceuden guciac, eta etzaquitén cer pensa, elkarri ciotsatela, Cer erran nahi da haur? Baina çutic cegoela Pierrisec hamequequin, altcha ceçan bere voza, eta minça cequién, cioela, Guiçon Iuduác eta Ierusalemen habitatzen çareten guciác, haur iaquiçue, eta beharriez har itzaçue ene hitzac. Ecen eztirade, çuec vste duçuen beçala hauc hordi, ikussiric ecen egunaren heren orena dela Baina haur da Ioel prophetáz erran içan dena. Eta içanen da, azquen egunetan (dio Iain-coac) erautsiren baitut neure Spiritutic haragui guciren gainera: eta prophetizaturen dute çuen seméc eta çuen alabéc, eta çuen gaztéc visioneac ikussiren dituzte, eta çuen çaharréc ametsez amets eguinen duté. Eta segur neure muthilén eta neure nescatoen gainera egun hetan erautsiren dut neure Spiritutic, eta prophetizaturen duté. Eta eguinen ditut gauça miraculuzcoac ceruän garayan, eta signoac lurrean beherean, odol eta su eta kezco vapore. Iguzquia cambiaturen date ilhumbetara, eta ilharguia odoletara, Iaunaren egun handia eta notablea dathorren baino lehen. Eta içanen da norc-ere inuocaturen baitu Iaunaren icena, saluaturen baita haina. Israeltar guiçonác, ençun itzaçue hitz hauc: Iesus Nazarenoa, guiçon Iaincoaz approbatua çuec baithan obra excellentez eta miraculuz eta signoz, cein eguin baititu Iaincoac harçaz çuen artean, ceuroc-ere daquiçuen beçala: Haur, Iaincoaren confeillu arrastatuz eta prouidentiaz emana hartu cindutenean, gaichtoén escuz crucificaturic hil vkan duçue. Cein Iaincoac resuscitatu baitu, herioaren doloreac lachaturic, ceren ezpaitzén possible hura harçaz, eduqui ledin. Ecen Dauid-ec erraiten du harçaz, Contemplatzen nuen Iauna neure aitzinean bethiere: ecen neure escuineco aldean daut higui eznadin Halacotz alegueratu da ene bihotza, eta boztu da ene mihia, eta are guehiago ene haraguia paussaturen da sperançatan. Ecen eztuc vtziren ene arimá sepulchrean, eta eztuc permettituren hire Sainduac corruptioneric sendi deçan. Eçagut eraci drauzquidac vicitzearen bideac, betheren nauc bozcarioz eure beguitharte aitzinean. Guiçon anayeác, frangoqui erran ahal deçaqueçuet Dauid patriarcház, ecen hura hil içan dela eta ohortze içan dela, eta haren sepulchrea gure artean dela egungo egunerano. Bada Propheta nola baitzén, eta baitzaquian ecen iuramenduz iuratu ceraucala Iaincoac ecen haren guerrunceco fructutic, haraguiaren arauez, Christ suscitaturen çuela, haren throno gainean iar eraciteco. Aitzinetic ikussiric minçatu içan da Christen resurrectioneaz, ecen eztela vtzi içan haren arima sepulchrean, eta haren haraguiac eztuela ikussi corruptioneric. Iesus haur resuscitatu vkan du Iaincoac, eta gauça hunez gu gucioc gara testimonio. Bada Iaincoaren escuinaz altchatu içan denean eta Spiritu sainduaren promessa Aitaganic recebitu duenean, erautsi vkan du çuec orain dacussaçuen eta dançuçuen haur. Ecen Dauid ezta igan ceruètara: baina dio berac, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean, Eçar ditzaçuedano hire etsayac hire oinén scabella. Segur iaquin beça bada Israeleco etche guciac, ecen hura Iaun eta Christ eguin duela Iaincoac: Iesus çuec crucificatu duçuen haur diot. Eta gauça hauc ençunic bihotz-chimico har ceçaten, eta erran cieçoten Pierrisi eta berce Apostoluey, Cer eguinen dugu guiçon anayeác? Eta Pierrisec dioste, Emenda çaitezte eta batheya bedi çuetaric batbedera Iesus Christen icenean bekatuén barkamendutan: eta recebituren duçue Spiritu sainduaren dohaina. Ecen çuey eguin çaiçue promessa eta çuen haourrey, eta vrrun diraden guciey, cembat-ere deithuren baititu gure Iainco Iaunac. Eta anhitz berce hitzez testificatzen çuen, eta exhortatzen cituen, cioela, Salua çaitezte natione gaichto hunetaric. Bada gogotic haren hitza recebitu çutenac, batheya citecen, eta augmenta citecen egun hartan hirur milla arimaren inguruäz. Eta perseueratzen çuten Apostoluén doctrinán, eta communicationean, eta oguiaren haustean, eta orationétan. Eta arima guciari beldurtassun lot cequion, eta anhitz gauça miraculuzco eta signo Apostoluez eguiten cen. Eta sinhesten çuten guciac-ere elkarrequin ciraden, eta gauça guciac commun cituztén. Possessioneac eta onhassunac saltzen cituzten, eta partitzen cerezten guciey batbederac beharra çuenaren araura. Eta egun oroz perseueratzen çutén gogo batez templean, eta hausten çutela oguia etchez etche, hartzen çuten bere othorançá alegrançarequin eta bihotzezco simplicitaterequin: Laudatzen çutela Iaincoa, eta gratia çutela populu gucia baithan. Eta Iaunac eratchequiten ceraucan gende saluatu içatecoric egun oroz Eliçari. Bada Pierris eta Ioannes elkarrequin igaiten ciraden templera othoitz ordutan, baitzén bedratzi orenetan. Eta guiçon bere amaren sabeleandanic maingu cembat ekarten cen: cein eçarten baitzutén egun oroz templeco bortha Ederra deitzen denean, elemosyna esca lequiençát templean sartzen ciradeney. Harc ikus citzanean Pierris eta Ioannes templean sartzera cioacela, othoitz eguin ciecen elemosynabat luençát. Baina harenganat beguiac çorrozturic Pierrisec Ioannesequin erran ceçan, Beheçac gureganat. Eta hura beguira çayen çorrozqui, hetaric cerbait recebitu vstez. Orduan Pierrisec erran ceçan, Cilharric ez vrrheric eztiát: baina cer baitut hura emaiten drauat: Iesus Chrift Nazarenoren icenean iaiqui adi eta ebil adi. Eta hura escu escuinetic harturic, goiti ceçan, eta bertan erscont citecen haren oin çolác eta aztalac. Eta iauciric gueldi cedin çutic, eta baçabilan: eta sar cedin hequin templean, ebilten eta iauzten cela eta laudatzen çuela Iaincoa. Eta ikus ceçan hura populu guciac çabilala, eta laudatzen çuela Iaincoa. Eta eçagut ceçaten, hura ecen hura cela elemosyna esquez templeco bortha Ederrean iarten cena: eta bethe citecen iciapenez eta spantamenduz hari heldu içan çayón gauçaren gainean. Eta maingu sendatu içanac Pierris eta Ioannes çadutzala, laster eguin ceçan hetara populu guciac Salomonen deitzen den galeriara, spantaturic. Hori ikussiric Pierrisec ihardets cieçón populuari, Israeltar guiçonác, cergatic miraculuz çaudete huneçaz? edo cergatic guregana beguiac çorrozturic çaudete, gure verthutez edo saindutassunez haur ebil eraci baguindu beçala? Abrahamen eta Isaac-en eta Iacob-en Iaincoac, gure aiten Iaincoac glorificatu du Iesus bere Semea, çuec liuratu eta vkatu duçuena Pilaten aitzinean, harc largatzeco cela iugeatu baçuen-ere. Baina çuec saindua eta iustoa vkatu duçue, eta requeritu duçue guicerhailebat eman lequiçuen: Eta vicitzearen princea hil vkan duçue, cein Iaincoac hiletaric resuscitatu baitu: eta gauça hunez testimonio gara gu. Eta haren icena baithango fedeaz, ikusten eta eçagutzen duçuen haur, fortificatu vkan du haren icenac: eta harçaz den fedeac bere membro gucietaco dispositione haur huni eman drauca çuen gución presentián. Eta orain, anayeác, badaquit ecen ignorantiaz eguin vkan duçuela, çuen Gobernadorec-ere beçala. Baina Iaincoac aitzinetic bere Propheta gucién ahoz erran cituen gauçác, Christec suffrituren çuela, hala complitu vkan ditu. Emenda çaitezte bada, eta conuerti çaitezte, ken ditecençát çuen bekatuac. Refrigeramendutaco demborác ethorri diratenean Iaunaren presentiatic, eta igorri duqueenean çuey aitzinetic erran içan çaiçuena, Iesus Christ: Cein ceruäc eduqui behar baitu, Iaincoac, munduaren hatseandanic Propheta saindu gucién ahoz erran dituen gauça gucién restaurationeco demboretarano. Ecen Moysesec aitey erran vkan draue, Prophetabat suscitaturen drauçue çuen Iainco Iaunac çuen anayetaric ni beçalacoric: ençunen duçue hura minçaturen çaiqueçuen gauça gucietan. Eta içanean da, nor-ere Propheta hari behaturen ezpaitzayo, deseguinen baita populuaren artetic. Etare Samuelez guerozco Propheta guciéc, eta gueroz prophetizatu duten guciéc aitzinetic erran-ere badituzte egun hauc. Çuec çarete Prophetén, eta Iaincoac gure aitey ordenatu drauen aliançaren seme, ciotsala Abrahami, Eta hire hacian benedicatuac içanen dituc lurreco familia guciac. Çuey lehenic Iaincoac suscitaturic Iesus bere Semea igorri vkan drauçue, harc benedica cinçatençat, çuetaric batbedera çuen gaichtaquerietaric conuertituz. Baina hec populuari minço çaizcala, ethor cequiztén Sacrificadoreac eta templeco Capitaina, eta Sadduceuac, Gaitzituric ceren iracasten baitzutén populua, eta predicatzen baitzutén Iesusen icenean hiletarico resurrectionea. Eta escuac egotz citzaten hayén gainera, eta eçar citzaten presoindeguian biharamunerano. Ecen ia arratsa cen. Eta hitza ençun çutenetaric anhitzec sinhets ceçaten: eta guiçonén contua eguin cedin borz millatarano. Eta guertha cedin biharamunean bil baitzitecen hayén Gobernadoreac eta Ancianoac eta Scribác Ierusalemera: Eta Annas Sacrificadore subiranoa, eta Caiphas eta Ioannes, eta Alexander, eta Sacrificadorén arraçatic ciraden guciac. Eta artean eçarri cituztenean, interroga citzaten, Cer botherez edo noren icenean gauça haur eguin duçue çuec? Orduan Pierrisec Spiritu sainduaz hetheric, erran ciecen, Populuaren Gobernadoreác eta Israeleco Ancianoác, Egungo egunean guiçon impotent bati eguin içan çayón vnguiaz examinatzen garenaz gueroz, cer moienez haur sendatu içan den: Iaquiçue çuec gucioc eta Israeleco populu guciac, ecen Iesus Christ Nazarenoren icenean cein çuec crucificatu baituçue, cein Iaincoac resuscitatu baitu hiletaric, harçaz guiçon haur dagoela sendoric çuen aitzinean. Haur da harri çueçaz edificaçaleoz arbuyatu içan den hura, cein eguin içan baita cantoin buru. Eta ezta bercetan batetan-ere saluamenduric: ecen berce icenic ezta ceruären azpian guiçoney eman çayenic, ceinez saluatu behar garén. Orduan ikussiric Pierrisen minçatzeco hardieçá eta Ioannesena, eta eçaguturic ecen guiçon letra-gabeac eta idiotac ciradela, miresten çutén, eta eçagutzen çutén hec Iesusequin içanac ciradela. Eta çacussatenean sendatu içan cen guiçona hequin present cela, ecin deusetan contrasta ahal citaqueen. Orduan hec conseillutic campora ilkitera manaturic: compartitzen çutén elkarren artean, Cioitela, Cer eguinen drauègu guiçon hoey? ecen signo clarobat hauçaz eguin içan dela, manifest da Ierusalemeco habitant guciey, eta ecin vka deçaquegu. Baina guehiagoric publica eztadin populuaren artean, defenda diecegun mehatchuz, eztaquizquión guehiagoric minça icen horretan nehori-ere. Bada hec deithuric mana citzaten neholetan-ere ezlitecen minça, eta ezleçaten iracats Iesusen icenean. Baina Pierrisec eta Ioannesec ihardesten çutela erran ciecén, Eya Iaincoaren aitzinean gauça iustoa denez lehen çuey obeditzea ecen ez Iaincoari, iugea eçaçue. Ecen segur, ecin daidiquegu ençun eta ikussi ditugun gauçác erran eztitzagun. Orduan hec mehatchurequin vtzi citzaten ioaitera, ez eridenez nolatan puni ahal litzaqueizten, populuaren causaz, ceren guciéc Iaincoa glorificatzen baitzutén eguin içan cenaz. Ecen berroguey vrthe baino guehiago cituen guiçonac, ceinen gainean sendatzeco signo haur eguin içan baitzén. Eta ioaitera vtzi cituztenean ethor citecen bere gendetara, eta conta ciecén cer-ere Sacrificadore principaléc eta Ancianoéc erran baitzerauècén. Eta hec ençun cituztenean gogo batez altcha ceçaten voza Iaincoagana, eta erran ceçaten, Iauna, hi aiz ceruä eta lurra, itsassoa eta hetan diraden gauça guciac eguin dituán Iaincoa, Dauid eure cerbitzariaren ahoz erran duana, Cergatic mutinatu içan dirade gendeac, eta populuéc pensatu vkan dituzté gauça vanoac? Bildu içan dirade lurreco regueac, eta princeac elkarrequin bathu içan dirade Iaunaren eta haren Christen contra. Ecen bildu içan dituc eguiaz hire seme saindu Iesusen contra, cein vnctatu baituc, Herodes eta Ponce Pilate Gentilequin eta Israeleco populuarequin. Eguin leçatençát cer-ere hire escuac eta hire conseilluac lehenetic eguitera determinatu baitzuen. Orain bada Iauna, beha eçac hayén mehatchuetara, eta eman iecéc eure cerbitzariey libertate gucirequin hire hitzaz minça ditecen: Eure escua hedaturic ossassun emaitera, signoac eta miraculuac eguin ditecen Iesus hire Seme Sainduaren icenean. Eta othoitz eguin çutenean, ikara cedin lekua ceinetan bilduac baitziraden: eta bethe citecen guciac Spiritu sainduaz, eta minçatzen ciraden Iaincoaren hitzaz hardieçarequin. Eta aralde sinhetsi vkan çutenén bihotza eta arimá cen bat: eta nehorc posseditzen cituen gaucetaric etzuen erraiten deus bereric çuela, baina gauça guciac cituztén commun. Apostoluec-ere verthute handitan testificatzen çutén Iesus Iaunaren resurrectioneaz, eta gratia handia cen bayen gucién gainean. Ecen nehorc deusen beharric etzuen hayén artean: ceren landaric edo etcheric çuten guciéc saltzen baitzituztén, eta saldu içan ciraden gaucén precioa ekarten baitzutén Eta eçarten Apostoluén oinetara: eta partitzen çayón batbederari, beharra çuenaren araura. Iosesec bada, cein icen goiticoz dei baitzedin Apostoluéz Barnabas (erran nahi baita consolationezco semea) Leuitác, nationez Cyprianoac, Possessionebat nola baitzuen sal ceçan hura, eta ekarriric diruä eçar ceçan Apostoluén oinetara. Baina Ananias deitzen cen guiçon batec, Sapphira bere emaztearequin sal ceçan possessionebat: Eta apparta ceçan preciotic partebat, haren emazteac-ere çaquialaric: eta cembeit parte ekarriric, Apostoluén oinetara eçar ceçan. Eta erran ceçan Pierrisec, Ananias, cergatic bethe du Satanec hire bihotza Spiritu sainduari gueçur erraitera, eta landaren preciotic appartatzera? Baldin beguiratu bahau etzena hire guelditzen? eta salduric hire botherean etzena? cer cen cergatic gauça hori gogoan eçarri behar auen? eztrauec guiçoney gueçur erran, baina Iaincoari. Eta Ananias hitz hauc ençunic, eror cedin, eta renda ceçan spiritua: eta beldurtassun handia iar cedin gauça hauc ençuten cituzten gucién gainean. Eta iaiquiric lagun gazte batzuc har ceçaten hura, eta camporat eramanic ohortz ceçaten. Eta guertha cedin quasi hirur orenen buruän, haren emaztea-ere, cer eguin cen etzaquialaric, sar baitzedin: Eta erran cieçón Pierrisec, Erran ieçadan hambatetan landá saldu duçue? Eta harc erran ceçan, Bay, hambatetan. Orduan Pierrisec diotsa, Cer da iunctatu içan baitzarete çuen artean Iaunaren spirituaren tentatzera? horrá, hire senharra ohortze dutenén oinac borthán, eta eramanen aute hi. Eta bertan eror cedin haren oinetara eta renda ceçan spiritua. Eta sarthuric lagun gaztéc eriden ceçaten hura hila, eta camporat eramanic ohortz ceçaten bere senharraren aldean. Eta beldurtassun handia eguin cedin Eliça guciaren gainean, eta gauça hauc ençuten cituzten gucién gainean. Eta Apostoluén escuz eguiten cen anhitz signo eta miraculu populuan: (eta ciraden guciac gogo batetaco Salomonen galerián. Eta bercetaric batre etzén venturatzen hequin nahastecatzera: baina magnificatzen cituen hec populuac. Eta emendatzenago cen Iaunean sinhesten çutenen compainiá, hambat guiçonez nola emaztez) Hambat non karriquetara ekarten baitzituztén. eriac, eta ohetan eçarten eta licteretan, Pierris ethor ledinean haren itzala berere hetaric cembeiten gainetic iragan ledinçát. Eta biltzen cen hiri hurbiletaco communa-ere Ierusalemera, ekarten cituztela eriac eta spiritu satsuez tormentatuac: eta guciac sendatzen ciraden. Orduan iaiquiric Sacrificadore subiranoa, eta harequin ciraden guciac (cein baita Saddu-ceuen sectá) inuidiaz bethe citecen. Eta egotz citzaten escuac Apostoluén gainera, eta eçar citzaten presoindegui publicoan. Baina Iaunaren Aingueruäc gauaz irequi citzan presoindeguico borthác: eta hec campora idoquiric, erran ceçan, Çoazte, eta templean çaudetela declaira ietzoçue populuari vicitze hunetaco hitz guciac. Eta hec haur ençunic far citecen arthatsean templean, eta iracasten ari ciraden. Eta ethorriric Sacrificadore subiranoac, eta harequin ciradenéc bil ceçaten conseillua eta Israeleco haourrén Anciano guciac: eta igor ceçaten presoindeguira erekar litecençát. Baina ethorriric officieréc etzitzaten eriden presoindeguian, eta itzuliric conta ceçaten, Cioitela, Presoindeguia behinçát eriden dugu ertsia diligentia gucirequin, eta goardác campotic borthén aitzinean ceudela: baina irequi dugunean, nehor eztugu barnean eriden. Hitz hauc ençun eta, Sacrificadore subiranoa eta templeco Capitaina, eta Sacrificadore principalac, dudán ceuden heçaz cer içanen cen. Baina ethorriric cembeitec erran ciecén, Hará, presoindeguian eçarri cintuzten giçonac templean dirade, eta iracasten dute populua. Orduan templeco Capitainac ioanic officierequin ekar citzan bortcha gabe: (ecen po-puluaren beldur ciraden lapida ezlitecen) Eta ekarriric hec presenta citzaten conseilluan: eta interroga citzan Sacrificadore subiranoac, Cioela, Eztrauçuegu manamendu expressez defendatu etzineçaten iracats icen horretan? eta huná, bethe duçue Ierusaleme çuen doctrináz, eta nahi duçue gure gainera erekarri guiçon horren odola. Orduan ihardesten çuela Pierrisec eta berce Apostoluéc erran ceçaten, Lehen obeditu behar da Iaincoa ecen ez guiçonac. Gure Aitén Iaincoac resuscitatu vkan du Iesus, cein çuec çurean vrkaturic hil vkan baituçue. Haur Iaincoac prince eta saluadore goratu vkan du bere escuinaz, eman lieçonçat emendamendua Israeli eta bekatuén barkamendua. Eta guc ekarten draucagu testimoniage erraiten ditugun gauça hauçaz: bay eta Spiritu sainduac, cein eman baitraue Iaincoac hura obeditzen duteney. Eta hec haur ençunic despitez leher eguiteco ceuden, eta consultatzen çuten hayén hiltzera. Orduan iaiquiric conseilluan Phariseu Gamaliel deitzen cen Legueco doctor batec, cein populu guciac ohoratzen baitzuen, mana ceçan lekorerat appurbat retira litecen Apostoluac: Guero erran ciecén, Israeltar guiçonác, gogoauçue ceurotara, guiçon hauçaz cer eguinen duçuen. Ecen dembora hauc baino lehen altcha cedin Theudas, cioela tiere buruäz cerbait cela, ceini lagund baitzequión guiçon araldebat, laur ehunetarano: cein hil baitzeçaten, eta hari behatu, içan çaizcan guciac hautsi içan dirade eta ezdeus bilhatu. Haren ondoan altcha cedin Iudas Galileanoa descriptioneco demboretan, eta erauz ceçan populu handi bere ondoan: gal cedin hura-ere, eta hari behatu içan çaizcan guciac deseguin citecen. Eta orain diotsuet, parti çaquiztez guiçon horiey, eta vtzitzaçue: ecen baldin guiçonetaric bada conseillu edo obra hori, deseguinen da: Baina baldin Iaincoaganic bada, ezteçaqueçue deseguin, beguirauçue etzaitezten Iaincoagana contrariant eriden. Eta haren opinioneco içan ciraden. Orduan deithuric Apostoluac, açotatu ondoan mana citzaten ezlitecen minça Iesusen icenean, eta vtzi citzaten ioaitera. Hec bada ioan citecen alegueraric conseilluaren aitzinetic, ceren Iesusen icenean iniuria suffritzeco ohore hura eguin içan baitzayen. Eta egun guciaz templean eta etchean etziraden guelditzen iracastetic eta Iesus Christen predicatzetic. Eta egun hetan nola discipuluac multiplicatzen baitziraden, eguin cedin Grecoén murmuratzebat Hebraicoén contra ceren menospreciatzen baitziraden cerbitzu ordinarioan hayén emazte alhargunac. Halacotz hamabiéc discipuluzco compainiá deithuric, erran ceçaten, Ezta raçoin guc Iaincoaren hitza vtziric mahainac cerbitza ditzagun. Hautaitzaçue beraz, anayeác, çuetaric çazpi guiçon testimoniage onetacoric, Spiritu sainduaz eta sapientiaz betheac, eta cargu haur emanen baitrauègu. Eta guçaz den becembatean orationeari eta hitzaren administrationeari iarreiquiren gniaizquió. Eta propos haur compainia guciaren gogaraco içan cen: eta elegi citzaten Esteben, guiçon fedez eta Spiritu sainduaz bethea, eta Philippe, eta Prochoro, eta Nicanor, eta Timon, eta Parmenas, eta Nicolas proselyto Antiocheanoa: Hauc presenta citzaten Apostoluén aitzinera, eta hec othoitze eguinic escuac gainean paussa cietzén. Eta Iaincoaren hitza aitzinaratzen cen, eta haguitz multiplicatzen cen discipuluén contua Ierusalemen: Sacrificadoretaric-ere tropel handiac fedea obeditzen çuen. Eta Estebenec betheric fedez eta botherez, eguiten çuen miraculu eta signo handiric populuan. Eta altcha citecen batzu, Libertinén, eta Cyreneanoén eta Alexandrianoén, eta Ciliciaco eta Asiaco diradenén deitzen den synagogatic, disputatzen ciradela Estebenequin. Eta ecin resisti ceçaqueoten sapientiari eta hura minça eraciten çuen Spirituari. Orduan suborna citzaten guiçon batzu erraiten çutenic, Ençun dugu hori erraiten hitz blasphemiotacoric Moysesen eta Iaincoaren contra. Eta moui citzaten populua eta Ancianoac eta Scribác: eta oldarturic harrapa ceçaten hura, eta eraman ceçaten conseillura. Eta presenta citzaten testimonio falsuac erraiten çutenic, Guiçon haur ezta ichiltzen blasphemiotaco hitz erraitetic leku saindu hunen, eta Leguearen contra. Ecen ençun vkan dugu haur erraiten, ecen Iesus Nazareno horrec deseguinen duela leku haur, eta muthaturen dituela Moysesec eman drauzquigun ordenançác. Eta beguiac harenganat egotziric, conseilluan iarriric ceuden guciéc ikus ceçaten haren beguithartea quasi Aingueru baten beguithartea beçalaco. Orduan erran ceçan Sacrificadore subiranoac, Gauça horiac horrela othe dirade? Eta harc erran ceçan, Guiçon anayeác eta aitác, ençuçue, Gloriazco Iaincoa aguer cequión gure aita Abrahami Mesopotamian cenean, Charranen habita cedin baino lehen: Eta erran cieçón, Ilki adi eure herritic, eta eure ahaidetaric, eta athor nic eracutsiren drauädan lurrera. Orduan ilkiric Chaldeoén herritic habita cedin Charranen. Eta handic, haren aita hil cenean Iaincoac eraman ceçan hura çuec habitatzen çareten lur hunetara. Eta etzieçón heretageric eman hartan, ez are oinaren bethea-ere: possessionetan hura emanen ceraucala promettatu baceraucan-ere, eta haren haciari haren ondoan, haourric ezpaçuen-ere. Baina hunela erran ceçan Iaincoac, Habitaturen duc hire hacia berceren lurrean: eta han hura suiectionetaco eguinen dié, eta gaizqui tractaturen laur ehun vrthez. Baina hec cerbitzatu duqueiten gendea punituren diat nic, dio Iaincoac: eta guero ilkiren dituc, eta cerbitzaturen nié leku hunetan. Eta eman cieçón Circoncisionezco alliançá: eta hunela Abrahamec engendra ceçan Isaac, eta circoncidi ceçan hura çortzigarreneco egunean: eta Isaac-ec engendra ceçan Iacob, eta Iacob-ec hamabi Patriarchác. Eta Patriarchéc inuidiaz mouituric, sal ceçaten Ioseph Egypterát eraman ledinçat: baina Iaincoa cen harequin: Eta idoqui ceçan hura bere tribulatione gucietaric, eta eman cieçón gratia eta sapientia Egypteco regue Pharaoren aitzinean, ceinec ordena baitzeçan hura Egypteco eta bere etche gucico gobernadore. Eta ethor cedin gossetebat Egypteco herri gucira, eta Chanaan-era, eta herstura handia: eta etzutén erideiten iatecoric gure Aitéc. Baina ençun ceçanean Iacob-ec bacela ogui Egypten, igor citzan gure Aitác lehenic. Eta bigarren aldian eçagut cedin Ioseph bere anayéz, eta declara cequion Pharaori Iosephen leinua. Orduan mandatariac igorriric Iosephec erekar ceçan bere aita Iacob, eta bere ahacoa gucia, baitziraden hiruroguey eta hamaborz persona. Iauts cedin bada Iacob Egyptera, eta hil cedin hura, eta gure Aitác. Eta eraman içan ciraden Sichemera, eta eçarri içan ciraden sepulchrean, cein erossi baitzuen Abrahamec diruren preciotan Emor Sichemeco semearen semetaric. Baina Iaincoac Abrahami iuratu ceraucan promessaren dembora hurbiltzen cela, augmenta cedin populua eta multiplica Egypten: Berce reguebat Ioseph eçagutu etzuenic altcha cedino. Hare gure nationearen contra fineciaz vsatzen çuela, gaizqui tracta citzan gure aitác, bere haourrén heriotara abandonna eraciterano, arraçá falta ledinçát. Dembora hartan sor cedin Moyses, eta cen Iaincoaren gogaraco: cein hirur hilebethez haci içan baitzén bere aitaren etchean. Guero hura abandonnatu içan cenean, era-man ceçan Pharaoren alabác, eta haz ceçan beretaco semetan. Eta instruitu içan cen Moyses Egyptecoen sapientia gucian, eta cen botheretsu erranetan eta eguinetan. Baina bethe çayonean berroguey vrtheren demborá, igan cequión bihotzera bere anayén Israeleco semén, visitatzera ioan ledin: Eta ikussiric iniuria hartzen çuembat, defenda ceçan eta mendeca bidegabe hartzen çuena, Egyptianoa ioric. Eta vste çuen aditzen çutela haren anayéc ecen Iaincoac haren escuz deliurança eman behar cerauela: baina hec etzeçaten adi. Eta biharamunean hec guducatzen ciradela, eriden cedin hayén artean, eta enseya cedin hayén baquetzen, cioela, Guiçonác, anaye çarete çuec: cergatic batac berceari gaizqui eguiten draucaçue? Baina hurcoari gaizqui eguiten ceraucanac bulka ceçan hura, cioela, Norc ordenatu au gure gaineco prince eta iuge? Ala ni hic nahi nauc hil, atzo Egyptianoa hil auen beçala? Orduan ihes eguin ceçan Moysesec hitz hunegatic, eta arrotz eguin cedin Madiango lurrean, non engendra baitzitzan bi seme. Eta berroguey vrthe complitu cituenean aguer cequión Sinaco mendico desertuan Iaunaren Aingueruä, berro batetaco su-garrean. Eta Moyses hori ikussiric miraz iar cedin visioneaz: eta consideratzera hurbiltzen cela eguin cedin harengana Iaunaren voza, Cioela, Ni nauc hire aitén Iaincoa, Abrahamen Iaincoa., eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa. Eta Moyses ikara çabilala etzén consideratzera venturatzen. Orduan erran cieçon Iaunac, Eraunzquic eure oinetaco çapatác: ecen hi aicen lekua lur saindua duc. Ikussi diat, ikussi diat neure populu Egypten denaren afflictionea, eta hayén suspirioa ençun diat, eta iautsi içan nauc hayén idoquitera, orain bada athor, igorriren aut Egyptera. Moyses arnegatu çutén haur, cioitela, Norc hi ordenatu au prince eta iuge? haur bada Iaincoac prince eta liberaçale igor çeçan, Aingueru berroan aguertu içan çayonaren escuz. Hunec campora idoqui citzan hec, miraculuac eta signoac eguinez Egypten, eta itsasso gorrian, eta desertuan, berroguey vrthez. Moyses haur da erran cerauena Israeleco haourrey, Prophetabat suscitaturen drauçue çuen Iainco Iaunac çuen anayetaric ni beçalacoric: hari beha çaquizquiote. Haur da congregationean desertuan içan cena, Aingueruärequin, cein minçatzen baitzayón Sinaco mendian, eta gure Aitequin içana, ceinec recebitu baititu hitz viciac guri emaiteco. Ceini ezpaitzaizca behatu nahi içan gure Aitác, baina refusatu vkan duté, eta itzuli içan dirade bere bihotzez Egypterát: Ciotsatela Aaroni, Eguin ietzaguc gure aitzinean dohazquen Iaincoac: ecen Moysesi, ceinec Egypteco lurretic campora eraman baiquaitu, etzeaquiagu cer heldu içan çayón. Eta aretzebat eguin ceçaten egun hetan, eta offrenda cieçoten sacrificio idolari: eta delectatzen ciraden bere escuezco obra eguinetan. Orduan guibelaz itzul cequién Iaincoa, eta abandonna citzan ceruco gendarmeriaren cerbitzatzera: Prophetén liburuän scribatua den beçala, Israeleco etcheá, ala offrendatu drauzquidaçue niri oblationeac eta sacrificioac berroguey vrthez desertuan? Aitzitic hartu vkan duçue Moloch-en tabernaclea, eta çuen Iainco Remphamen içarra, eta figura hec adoratzeco eguin dituçue: hunegatic irionen çaituztet Babylonez alde hartara. Testimoniageco tabernaclea gure aitequin içan da desertuan, nola ordenatu baitzuen Moysesi erran ceraucanac, hura eguin leçan ikussi çuen formaren ançora. Tabernacle hura-ere gure Aitéc recebituric eraman ceçaten Iosuerequin Gentilén possessionera, cein iraitzi vkan baititu Iaincoac gure Aitén aitzinetic Dauid-en egunetarano. Ceinec eriden baitzeçan gratia Iaincoaren aitzinean, eta esca cedin eriden leçan tabernaclebat Iacob-en Iaincoarendaco. Eta Salomonec edifica cieçón etchebat. Baina Subiranoa ezta escuz eguin templetan habitatzen nola Prophetác erraiten baitu, Ceruä da ene thronoa, eta lurra ene oinén scabellá. Cer etche edificaturen drautaçue niri? dio Iaunac: edo cein da ene repausatzeco lekua? Ala eztitu ene escuac eguin gauça horiac guciac? Gende garhondo gogorrác, eta bihotz eta beharri circonciditu gabeác, çuec bethi Spiritu sainduari contrastatzen çaizquiote, çuen aitác beçala, çuec-ere. Prophetetaric cein eztute persecutatu çuen aitéc? hil-ere badituzte Iustoaren aduenimendua aitzinetic erran dutenac, ceinen tradiçale eta erhaile orain çuec içan baitzarete. Ceinéc recebitu baituçue Leguea Aingueruén ministerioz, eta ezpaituçue beguiratu. Eta gauça hauén ençutean, leher eguiten çuten bere bihotzetan eta hortz garrascotsez ceuden haren contra. Baina nola baitzén Spiritu sainduaz bethea, cerurát beguiac altchaturic ikus ceçan Iaincoaren gloria, eta Iesus Iaincoaren escuinean cegoela. Eta dio, Huná, ikusten ditut ceruäc irequiac. eta guiçonaren Semea Iaincoaren escuinean dagoela. Orduan hec oihu handiz iarriric bere beharriac boça citzaten, eta gogo batez oldar citecen haren contra. Eta hiritic campora iraitziric lapidatzen çuten: eta testimonioec eçar citzaten bere abillamenduac Saul deitzen cen guiçon gazte baten oinetara. Eta lapidatzen çutén Esteben, inuocatzen eta erraiten çuela, Iesus Iauná, recebi eçac ene spiritua. Eta belhaurico iarriric oihu eguin ceçan ocengui Iauna, eztieceala imputa bekatu haur, Eta haur erran çuenean lokar cedin. Eta Saul consent cen haren hiltzean. Eta eguin cedin dembora hartan persecutione handi Ierusalemen cen Eliçaren contra: eta guciac barreya citecen Iudeaco eta Samariaco comarquetarát, salbu Apostoluac. Eta eraman ceçaten Esteben ohorztera Iaincoaren beldurra çuten guiçon batzuc, eta nigar handi eguin ceçaten haren gainean. Eta Saulec deseguiten çuen Eliçá, etchez etche sartzen cela: eta tiratuz bortchaz guiçonac eta emazteac presoindeguian eçarten cituen. Bada barreyatu içan ciradenac baçabiltzan hara huna, Iaincoaren hitza denunciatzen çutela. Eta Philippec iautsiric Samariaco hiri batetara, predica ciecén Christ. Eta populua gogo batez behatzen çayon Philippec erraiten çuenari, ençuten eta ikusten cituztela eguiten cituen signoac. Ecen spiritu satsuác, heçaz eduquiten ciradenetaric anhitzetaric ilkiten ciraden, ocengui oihuz ceudela: eta anhitz paralytico eta maingu senda cedin. Eta alegrança handi eguin cedin hiri hartan. Eta Simon deitzen cen guiçombat cen, lehendanic hirian encantamenduz vsatzen çuenic, eta Samariaco populua encantatu çuenic, cioela bere buruäz cembeit personage handi cela. Ceini behatzen baitzaizquión chipienetic handieneranoco guciac, cioitela, Haur da Iaincoaren verthute handi hura. Eta hari beha çaizcan ceren dembora lucez encantamenduz adimendutaric erauci baitzituen. Baina Philippe sinhetsi çutenean, ceinec denuntiatzen baitzituen Iaincoaren resumari eta Iesus Christen icenari appertenitzen çaizcan gauçác, batheyatzen ciraden bay guiçonac bay emazteac. Eta Simonec berac-ere sinhets ceçan, eta batheyatuz gueroztic Philipperen aldetic etzén higuitzen: eta eguiten ciraden signoac eta verthuteac ikusten cituenean, spantatzen cen. Eta ençun çutenean Ierusalemen ciraden Apostoluéc, nola Samariac recebitu çuen Iaincoaren hitza, igor citzaten hetara Pierris eta Ioannes. Hauc hara iautsi içan ciradenean othoitz eguin ceçaten hecgatic, recebi leçatençát Spiritu saindua. (Ecen oraino hetaric batetara-ere etzén iautsi içan, baina solament batheyatuac ciraden Iesus Iaunaren icenean) Guero paussa citzaten escuac hayén gainean, eta recebi ceçaten Spiritu saindua. Orduan ikussiric Simonec ecen Apostoluen escuen paussatzez emaiten cela Spiritu saindua, diru presenta ciecén. Erraiten çuela, Indaçue niri-ere bothere hori, nori-ere escuac gainean paussaturen baitrautzat, recebi deçan Spiritu saindua. Baina Pierrisec erran cieçón, Hire diruä hirequin gal dadila, ceren estimatu baituc Iaincoaren dohaina dirutan conquestatzen dela. Eztuc hic parteric ez heretageric eguiteco hunetan: ecen hire bihotza eztuc chuchen Iaincoaren aitzinean. Emendadi bada eure malitia horretaric, eta Iaincoari othoitz eguióc, eya, aguian barka lequidianez eure bihotzeco pensamendua. Ecen behaçun gucizco karminean, eta iniquitatezco estecailluan aicela badiacussát. Orduan ihardesten çuela Simonec erran ceçan, Othoitz eguioçue çuec enegatic Iaunari, erran dituçuen gaucetaric batre guertha eztaquidançát, Hec bada testificaturic eta denuntiaturic Iaunaren hitza, itzul citecen Ierusalemera, eta anhitz Samaritanoén burgutan Euangelioa predica ceçaten. Guero Iaunaren Aingueruä minça cequión Philipperi, cioela, Iaiqui adi, eta habil Egu-erdi alderát, Ierusalemetic Gazara iausten den bidera: hura duc desert: Eta iaiquiric ioan cedin, eta huná, guiçon Ethiopiano Eunuchobat, Ethiopianoén reguina Candaceren azpian manamendu gucia çuenic, cein baitzén haren onhassun guciaren gaineco: eta ethorri içan cen adoratzera Ierusalemera: Eta itzultzen cen iarriric cegoela bere carriot gainean, eta iracurtzen çuen Esaias prophetá. Orduan erran cieçón Spirituac Philipperi, Hurbil adi, eta hers aquio carriot horri. Eta Philippec laster eguinic ençun ceçan hura, iracurtzen çuela Esaias prophetá: eta erran cieçón, Baina aditzen duc iracurtzen duana? Eta harc dio, Eta nola ahal neçaque, baldin norbeitec guida ezpaneça? Eta othoitz eguin cieçon Philipperi iganic iar ledin harequin. Eta Scripturaco passage iracurtzen çuena, haur cen, Ardibat beçala heriotzera eraman içan da: eta nola bildots-bat motzen duenaren aitzinean mutu baita, hala eztu irequi vkan bere ahoa Haren beheratzean haren iugemendua goratu içan da: baina haren irautea norc contaturen du? ecen altchatzen da lurretic haren vicia. Eta ihardesten ceraucala Eunuchoac Philipperi, erran ceçan, Othoitz eguiten drauat, norçaz Prophetác erraiten du haur? bere buruäz, ala cembeit bercez? Orduan irequiric Philippec bere ahoa eta hassiric Scriptura hunetaric denuntia cieçon Iesus. Eta bidean ioaiten ciradela, ethor citecen vr batetara: orduan dio Eunuchoac, Huna vra: cerc empatchatzen nau batheyatu içatetic? Eta erran ceçan Philippec, Baldin sinhesten baduc eure bihotz guciaz, ahal aite. Eta ihardesten çuela harc erran ceçan, Sinhesten diat Iaincoaren Semea dela Iesus Christ. Eta mana ceçan carriota gueldin ledin: eta iauts citecen biac vrera, Philippe eta Eunuchoa: eta batheya ceçan hura. Eta igan ciradenean vretic, Iaunaren Spirituac harrapa ceçan Philippe, eta guehiagoric etzeçan ikus hura Eunuchoac: eta bere bideaz ioaiten cen alegueraric. Baina Philippe eriden cedin Azot-en: eta iragaitean predica ceçan Euangelioa hiri gucietan Cesareara hel leiteno. Eta Saul enflambaturic oraino mehatchuz eta hiltzecaz Iaunaren discipuluén contra, ethor cedin Sacrificadore subiranoagana. Eta letra esca cequión Damascera synagoguetara ioaiteco: baldin nehor erideiten balu secta hunetacoric, guiçonac eta emazteac estecaturic eraman litzançat Ierusalemera. Eta ioaiten cela, guertha cedin hurbil baitzedin Damascera: eta subitoqui haren inguruän argui cedin chistmist baten ançora cerutic. Eta lurrera eroriric ençun ceçan vozbat ciotsala, Saul, Saul cergatic ni persecutatzen nauc? Eta erran ceçan, Nor aiz Iauna? Eta Iaunac erran ceçan, Ni nauc Iesus hic persecutatzen duana: gogor duc hiretaco akuloén contra ostico eguitea. Eta harc ikaraturic eta icituric erran ceçan, Iauna, cer nahi duc daguidan? Orduan Iaunac hari, Iaiqui adi eta sar adi hirian, eta erranen çaic cer eguin behar duán. Eta harequin ioaiten ciraden guiçonac, gueldi citecen icituric, haren voza bay ençuten, baina nehor ikusten etzutela. Eta iaiqui cedin Saul lurretic, eta bere beguiac irequiric nehor etzuen ikusten: eta escutic guidatzen çutela, eraman ceçaten Damascera. Non egon baitzedin hirur egun ikusten etzuela: eta etzeçan ian ez edan. Eta cen Damascen Ananias deitzen cen discipulubat, eta erran cieçon hari Iaunac visionez, Ananias. Eta dio harc, Huná ni, Iauna. Orduan Iaunac hari erran cieçon, Iaiquiric oha Çucena deitzen den karricara, eta bilha eçac Iudaren etchean Saul deitzen den Tharsianobat: ecen hará, othoitzetan diagoc. (Eta ikus ceçan visionez Ananias deitzen cen guiçon-bat sartzen cela eta haren gainean escua eçarten çuela, ikustea recebi leçançat) Eta ihardets ceçan Ananiasec, Iauna, ençun diat anhitzetaric guiçon hunez, cembat gaitz eguin drauen hire sainduey Ierusalemen. Etare hemen badic authoritate Sacrificadore principaletaric, hire icena inuocatzen duten gucién estecatzeco. Eta erran cieçon Iaunac, Habil: ecen ene vnci electionezcobat duc hura ekar deçançát ene icena Gentilen, eta reguén, eta Israeleco haourrén aitzinera. Ecen nic eracutsiren diarocat cembat behar duen ene icenagatic suffritu. Ioan cedin bada Ananias eta sar cedin etche hartan: eta escuac haren gainean eçarriric, erran ceçan, Saul anayé, Iaunac igorri niauc ( cein baita Iesus hiri ethorten aincen bidean aguertu çayana) ikustea recebi deçançat, eta Spiritu sainduaz bethe adinçat. Eta bertan eror citecen haren beguietaric quasi ezcatác beçalacoac, eta ikustea recebi ceçan bertan: guero iaiquiric batheya cedin. Eta ian çuenean indar har ceçan. Eta egon cedin Saul Damascen ciraden discipuluequin cembeit egun. Eta bertan synagoguetan predica ceçan Christ ecen hura cela Iaincoaren Semea. Eta icitzen ciraden hura ençuten çutén guciac, eta erraiten çutén, Ezta haur deseguin dituena Ierusalemen icen haur inuocatzen çutenac, eta hartara huna ethorri baita, hec estecaturic eraman litzançat Sacrificadore principaletara? Baina Saul gueroago fortificatzenago cen, eta confunditzen cituen Damascen habitatzen ciraden Iuduac, confirmatuz ecen haur cela Christ. Eta dembora luceren buruän eduqui ceçaten Iuduéc elkarren artean conseillu haren hiltzeco, Baina Saulen eçagutzera ethor citecen hayen celatác: eta beguiratzen cituzten borthác egun eta gau, hura hil leçatençát. Baina harturic hura discipuluec gauaz murraillatic erauts ceçaten cordaz sasquian eçarriric. Eta Saul ethorri cenean Ierusalemera, discipuluequin lagundu nahiz çabilan: baina guciac haren beldur ciraden, ez sinhetsiz hura discipulu cela. Baina Barnabasec harturic hura eraman ceçan Apostoluetara, eta conta ciecén nola bidean ikussi çuen Iauna, eta hari minçatu içan çayón, eta nola Damascen frangoqui minçatu içan cen Iesusen icenean. Eta cen hequin ioaiten eta ethorten cela Ierusalemen. Eta frangoqui Iesus Iaunaren icenean minçatzen eta disputatzen cen Grecoén contra: baina hec hura hil nahiz çabiltzan. Hori eçaguturic anayéc eraman ceçaten hura Cesareara, eta igor ceçaten Tarsera. Elicéc bada Iudea gucian eta Galilean eta Samarian baque çutén, eta edificatzen ciraden, Iaincoaren beldurréan ebiliz, eta Spiritu sainduaren consolationez multiplicatzen ciraden. Guertha cedin, Pierris gucietarat iragaiten cela, ethor baitzedin Lyddan habitatzen ciraden sainduetara-ere. Eta eriden ceçan han Eneás deitzen cen guiçon-bat ia çortzi vrthez ohean cetzanic, cein baitzén paralytico: Eta diotsa Pierrisec, Eneás, sendatzen au Iesus Christec: iaiqui adi, eta eure ohea accotra eçac eurorren. Eta bertan iaiqui cedin. Eta ikus ceçaten hura Lyddan eta Saronan habitatzen ciraden guciéc, eta conuerti citecen Iaunagana. Ioppen-ere bacén discipulussa Tabitha deitzen cembat, erran nahi baita Dorcas: haur cen bethea obra onez eta elemosyna eguiten cituenéz. Eta guertha cedin egun hetan erituric hil baitzedin: eta ikuci çutenean, eçar ceçaten gambera gora batetan. Eta ceren Lydda baitzen Iopperen aldean, discipuluec ençunic ecen Pierris han cela, igor citzaten bi guiçon harengana, othoizten çutela ez leçan beránt hetarano ethortera. Eta iaiquiric Pierris ethor cedin hequin: eta arribatu cenean, eraman ceçaten gambera gorara: eta presenta cequizquión emazte alhargun guciac nigarrez ceudela, eta eracusten cerautzatela Dorcasec hequin cenean eguiten cituen arropác, eta veztidurac. Baina guciac campora idoquiric Pierrisec eta belhaurico iarriric othoitz eguin ceçan, eta itzuliric gorputzerát, erran ceçan, Tabitha iaiqui adi, eta harc irequi citzan bere beguiac, eta Pierris ikussiric iarri cedin. Orduan Pierrisec escua hari emanic. eraiqui ceçan: guero deithuric sainduac eta emazte alhargunac presenta ciecén hura viciric. Eta haur eçagut cedin Ioppe gucian eta sinhets ceçaten anhitzec Iauna baithan. Eta guertha cedin, egon baitzedin anhitz egun Ioppen Simon deitzen cen larru appainçale batenean. Eta guiçon-bat cen Cesarean, Cornelio deitzen cenic, Italiano deitzen cen bandaco centener, Deuota, eta Iaincoaren beldurra çuena bere etche guciarequin. eta elemosyna anhitz eguiten ceraucana populuari, eta Iaincoari othoitz eguiten ceraucana ordinarioqui. Harc ikus ceçan visionez claroqui egunaren bedratzi orenén inguruän, Iaincoaren Ainguerubat harengana ethorten cela, eta ciotsala. Cornelio Eta harc beguiac harenganat chuchenduric eta icituric erran ceçan, Cer da Iauna? Eta erran cieçón, Hire orationeac eta elemosynác igan dituc memoriotan Iaincoaren aitzinera. Orain bada igor itzac batzu Ioppera, eta erekar eçac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena. Hura duc ostatuz Simon larru appainçalebat baithan, ceinec baitu etchea itsas aldean: haic erranen drauc cer hic eguin behar duán. Eta partitu cenean Corneliori minço çayón Aingueruä, dei citzan bere cerbitzarietaric biga, eta harequin ardura ciradenetaric hommedarmes deuotbat. Eta hæy gucia contatu cerauenean, igor citzan Ioppera. Biharamunean hec bidean cioacela, eta hirira hurbiltzen ciradela, igan cedin Pierris etche gainera othoitz eguitera sey orenén inguruän. Eta guertha cedin, gossetu cenean, refectionea hartu nahi vkan baitzuen, eta appaincen ceraucatela eror cedin haren gainera spirituzco transportamendubat. Eta ikus ceçan ceruä irequia, eta iausten çayola beregana vncibat, mihisse handibat beçala, laur cantoinetan lothua, lurrera iausten cela. Ceinetan baitzén lurreco animal laur oindun gucietaric, eta bassa bestietaric eta herrestez dabiltzanetaric, eta ceruco chorietaric. Eta ethor cedin harengana vozbat, Iaiqui adi Pierris, hil eçac eta ian eçac. Orduan dio Pierrisec, Ez Iauna: ecen egundano eztiát ian gauça communic edo satsuric. Eta vozac berriz hari bigarren aldian erran cieçon, Iaincoac purificatu duena hic ezteçála communetan eduqui. Eta haur eguin cedin hirur aldiz: guero harçara retira cedin vncia cerurát. Eta Pierrisec bere baithan dudatzen çuen beçala ceric licén ikussi çuen visionea, huná, Cornelioz igorri içan ciraden guiçonac, Simonen etchea galde eguinic ethor citecen borthara. Eta cembeit deithuric, galde eguin ceçaten eya Simon icen goiticoz Pierris deitzen cena han cenez ostatuz, Eta Pierris gogueta cegoela visioneaz, erran cieçón Spirituac,Huná, hirur guiçon hire galdez diaudec. Iaiquiric bada iautsi adi eta habil hequin deus dudatu gabe: ecen nic igorri citiát. Pierrisec bada iautsiric Cornelioz harengana igorri içan ciraden guiçonetara, erran ceçan, Huná, ni naiz çuec galdez çaudetena: cer da causá ceinagatic hemen baitzarete? Eta hec erran ceçaten, Cornelio centenera, guiçon iustoa eta Iaincoaren beldurra duena, eta Iuduén natione guciaz testimoniage duena, diuinoqui Aingueru saindu batez aduertitu içan duc erekar ençan hi bere etchera, eta minçatzen ençun ençan. Barnera deithuric bada recebi citzan hec ostatuz eta biharamunean Pierris ioan cedin hequin, eta Ioppeco anayetaric batzuc compainia eguin cieçoten. Eta biharamunean sar citecen Cesarean. Eta Cornelio hayén beguira cegoen, bere ahideac eta adisquide familiarac deithuric. Eta guertha cedin Pierris sartzen cen beçala, Cornelio aitzinera ilki baitzequión, eta bere buruä haren oinetara egotziric, adora ceçan. Baina Pierrisec goiti ceçan hura, cioela, Iaiqui adi neuror-ere guiçon nauc. Eta harequin minço cela sar cedin, eta eriden ceçan anhitz gende hara bilduric: Eta erran ciecén, Çuec badaquiçue eztela permettitzen guiçon Iudubat iuncta edo hurbil daquión estranger bati: baina niri eracutsi draut Iaincoac guiçonic batre commun edo satsu ezteçadan erran. Eta halacotz duda gabe ethorri içan naiz deithuric. Galdez nauçue bada cer causaz ni erekarri nauçuen. Orduan Cornelioc dio, Laur egun dic ordu hunetarano bainincen barur, eta bedratzi orenetan niangoán, othoizte eguiten neure etchean: eta huná, guiçombat presenta ciedián ene aitzinean, arguitzen çuen veztiduratan: Eta erran cieçán, Cornelio, ençun içan duc hire orationea, eta hire elemosynác memoriotan dituc Iaincoaren aitzinean. Igorrac bada Ioppera, eta dei eraci eçac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena: hura duc ostatuz Simon larru appainçalearen etchean itsas aldean: hura dathorrenean minçaturen çaic hiri Halacotz bertan hiregana igorri diat, eta hic vngui eguin duc ceren ethorri aicén. Orain bada gu gucioc gaituc hemen Iaincoaren aitzinean Iaincoaz manatu içan çaizquián gauça guciac ençun ditzagunçát. Orduan irequiric Pierrisec bere ahoa, erran ceçan, Eguiaz erideiten dut ecen Iaincoa eztagoela personén apparentiara beha. Baina natione gucietan hari beldur çayona, eta iustitia eguiten duena, dela haren gogaraco. Gauça haur igorri vkan draue Iaincoac Israeleco haourrey, denuntiatzen çuelaric baquea Iesus Christez, cein baita gucién Iauna. Çuec badaquiçue cer eguin içan den Iudea gucian, hassiric Galilean, Ioannesec predicatu vkan duen Baptismoaren ondoan: Nola Iesus Nazareno vnctatu duen Iaincoac Spiritu sainduaz eta verthutez, cein ebili içan baita vngui eguiten çuela eta deabruaz tormentatu ciraden guciac sendatzen cituela: ecen Iaincoa cen harequin Eta gu gara testimonio Iuduén eta Ierusalemeren comarcán eguin dituen gauça guciéz. Cein hil vkan baitute çurean vrkaturic, eta hura Iaincoac resuscitatu vkan du hereneco egunean, eta eman manifestatu içateco, Ez populu guciari, baina lehendanic Iaincoaz ordenatu ciraden testimonioey, guri diot ceinéc ian eta edan baitugu harequin hura hiletaric resuscitatu içan den ondoan. Eta manatu gaitu predicatzera populuari eta testificatzera ecen hura dela vicién eta hilén iuge içateco Iaincoaz ordenatua. Huni Propheta guciec-ere testimoniage ekarten draucate, ecen haren icenean bekatuén barkamendua recebituren dutela hura baithan sinhetsiren duten guciéc. Oraino Pierrisec propos hauc eduquiten cituela, iauts cedin Spiritu saindua hitz haur ençuten çuten gucién gainera. Eta mirets ceçaten Circoncisioneco fidel Pierrisequin ethorriéc, ceren Gentilén gainera-ere Spiritu sainduaren dohaina erautsi içan baitzen. Ecen ençuten cituzten hec lengoagez minçatzen eta Iaincoaren laudatzen. Orduan ihardets ceçan Pierrisec, Ala nehorc vra empatcha ahal deçaque batheya eztitecen guc beçala spiritu saindua recebitu duten hauc? Eta mana ceçan batheya litecen Iaunaren icenean. Orduan othoitz eguin cieçoten cembeit egunetacotz egon ledin. Ençun ceçaten bada Apostoluéc eta Iudean ciraden anayéc ecen Gentilec-ere recebitu çutela Iaincoaren hitza. Eta igan cenean Pierris Ierusalemera iharduqui ceçaten haren contra circoncisionecoéc, Cioitela Circonciditu eztiraden guiçonetara sarthu içan aiz, eta hequin ian vkan duc. Orduan hassiric Pierrisec declara cietzen gauça guciac bata bercearen ondoan, cioela, Ni nincén Ioppeco ciuitatean othoitz eguiten nengoela: eta adimenduz transportaturic ikus neçan visionebat, baitzen, iausten cen vncibat mihisse handibat beçalacoric, laur cantoinetan lothua, beheititzen, cela cerutic, eta ethor cedin eneganano. Hartara beguiac eçarriric gogoa eta ikus neçan lurreco animal laur oindunetaric, eta bassa bestietaric, eta herrestez dabiltzanetaric, eta ceruco chorietaric: Eta ençun neçan vozbat niri erraiten cerautala, Iaiqui adi Pierris, hil eçac eta ian eçac. Eta erran neçan, Ez Iauna: ecen gauça communic edo satsuric eztuc egundano sarthu ene ahoan. Eta ihardets cieçadan vozac berriz cerutic, Iaincoac purificatu duena, hic ezteçála satsu. Eta haur eguin cedin hiruretan: eta harçara retira citecen gauça hauc guciac cerurát. Guero huná, moment berean hirur guiçon presenta citecen ni nincen etchera, Cesareatic enegana igorriac. Eta erran cieçadan Spirituac hequin ioan nendin, dudaric eguin gabe. Eta ethor citecen enequin sey anaye hauc-ere, eta sar guentecen guiçonaren etchean: Eta conta cieçagun nola ikussi çuen Ainguerubat bere etchean, presentatzen çayola eta ciotsala, Igorrac cembaterebeit gende Ioppera, eta erekarrac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena. Harc erranen drauzquic hitzac, ceinéz saluaturen baitaiz, eta hi eta hire etche gucia. Eta minçatzen has nendinean, iauts cedin Spiritu saindua hayén gainera, hatsean gure gainera-ere iautsi cen beçala. Orduan orhoit nendin Iaunaren erranaz, nola cioen, Ioannesec batheyatu vkan du vrez baina çuec batheyaturen çarete Spiritu sainduaz. Bada guri bay dohain bera Iaincoac eman drauenaz gueroz, guc Iesus Christ Iauna baithan sinhetsi vkan baitugu: ni nor nincén empatcha neçan Iaincoa? Orduan gauça hauc ençunic amatiga citecen, eta glorifica ceçaten Iaincoa, erraiten çutela, Beraz Gentiley-ere Iaincoac eman draue emendamendua vicitze vkaiteco. Bada Estebenen causaz ethorri içan cen tribulationeagatic barreyatu ciradenac-ere ioan citecen Phenicerano eta Cyprerano eta Antiocherano, nehori declaratzen etzeraucatelaric Iaincoaren hitza, Iuduey berey baicen. Baina hetaric batzu ciraden Cypriano, eta Cyreniano, cein Antiochen sarthuric Grecoey minço baitzaizten denuntiatzen çutela Iesus Iauna. Eta Iaunaren escua cen hequin: eta gende aralde handibat sinhetsiric conuerti cedin Iaunagana. Eta hel cedin famá Ierusalemen cen Eliçaren beharrietara: eta igor ceçaten Barnabas ioan ledin Antiocherano: Eta arriuatu cenean, eta ikussi çuenean Iaincoaren gratiá aleguera cedin, eta exhortatzen cituen guciac, bihotzeco fermutassun batez perseueratzera Iaunarequin. Ecen guiçon ona cen eta Spiritu sainduaz eta fedez bethea: eta gendetze handia augmenta cequion Iaunari. Guero ioan cedin Barnabas Tarsera, Saulen bilha: Eta hura eridenic eraman ceçan Antiochera: eta guertha cedin vrthe gucian Eliçarequin conuersa baitzeçaten, eta populu handi iracats baitzeçaten, eta discipuluac lehenic Antiochen Christino dei baitzitecen. Eta egun hetan iauts citecen Ierusalemetic Propheta batzu Antiochera. Eta hetaric Agabus deitzen cen batec iaiquiric declara ceçan Spirituaz, gossete handia içanen cela mundu orotan: eta haur hala guertha cedin Claudio Cesaren demborán. Eta discipuluetaric batbederac bere ahalaren arauez, delibera ceçaten aiutatan cerbaiten igortera Iudean habitatzen ciraden anayey. Eta hala eguin ceçaten, Ancianoey igorriz Barnabasen eta Saulen escuz. Eta dembora berean iar cedin regue Herodes Eliçaco batzuén affligitzen. Eta hil ceçan Iacques Ioannesen anayea, ezpataz. Eta ikussiric hori laket çayela Iuduey, auança cedin Pierrisen-ere hatzamaitera: (eta ciraden altchagarri gaberico oguién egunac) Eta hatzamanic eçar ceçan presoindeguian, eta eman ciecén laur laurnazco gendarmesi beguiratzera: bazco ondoan hura populuari presentatu nahiz. Pierris bada beguiratzen çutén presoindeguian: baina Eliçác harengatic ardura Iaincoari othoitz eguiten ceraucan. Eta Herodesec hura presentatzeco çuenean, gau hartan lo cetzan Pierris bi gendarmesen artean, bi cadenaz estecatua, eta goardéc borthaitzinean beguiratzen çutén presoindeguia. Eta huná, Iaunaren Ainguerubat ethor cedin, eta arguibatec argui ceçan presoindeguian, eta ioric Pierrisen seihetsa, iratzar ceçan, cioela, Iaiqui adi fitetz, eta eror cequizquión cadenác escuetaric. Eta erran cieçón Aingueruäc, Guerricadi, eta iaunz itzac eure sandaleac. Eta eguin ceçan hala. Guero erran cieçón, Har eçac eure arropá, eta arreit niri. Eta ilkiric Pierris iarreiqui cequión, eta etzaquian eguia cenez Aingueruäz eguiten cena: baina vste çuen cembeit visione ikusten çuela. Eta iraganic lehen goardia eta bigarrena, ethor citecen burdinazco borthara, ciuitatera daramanera, cein bere buruz irequi baitzequién, eta ilkiric iragan ceçaten karricabat, eta bertan parti cedin Aingueruä harenganic. Orduan Pierrisec accordaturic erran ceçan, Orain daquit eguiazqui ecen Iaunac igorri vkan duela bere Aingueruä, eta idoqui nauela Herodesen escutic, eta Iuduén populuaren vstecari gucitaric. Eta gauçá consideraturic ethor cedin Maria Ioannesen, icen goiticoz Marc deitzen cenaren amaren etchera, non baitziraden anhitz bilduac eta othoitze eguiten ceudela. Eta bulkatu çuenean Pierrisec etche aitzineco borthá, ilki cedin nescatobat behatzera, Rhode deitzen cenic. Eta eçaguturic Pierrisen voza, bozcarioz etzeçan irequi etche aitzineco borthá, baina barnera laster eguinic declara ciecén, Pierris borthaitzinean cegoela. Eta hec erran cieçoten, Erhoa aiz. Baina harc seguratzen çuen hala cela: eta hec cioiten, Haren Aingueruä dun. Baina Pierrisec bulkatzez perseueratzen çuen: eta irequiric, ikus ceçaten hura, eta spanta citecen. Eta hæy keinu eguinic escuaz ichil litecen, conta ciecén nola Iaunac idoqui çuen presoindeguitic: eta erran ciecén, Conta ietzeçue gauça hauc Iacquesi eta anayey. Eta ilkiric ioan cedin berce leku batetara. Baina arguitu cenean gudu handia cen gendarmesén artean eya Pierris cer eguin cen. Eta Herodesec hura galdeguinic eriden etzuenean, goardez informatione eguinic, mana ceçan punitzera eraman litecen: eta iautsiric Iudeatic Cesareara, han egon cedin. Eta Herodesec çuen guerla eguiteco gogo Tyrianoén eta Sidonianoén contra: baina hec gogo batez ethor citecen harengana, eta irabaciric Blasto, cein baitzén regueren gamberaco guehién, baque esquez ceuden: ceren hayén comarcá reguerenetic entretenitzen baitzen. Eta egun assignatu batez, Herodesec regue arropaz veztituric, iudicioco iar lekuan iarriric, harengabat eguin ciecén. Eta populua oihuz iar cedin, Iaincoaren voza, eta ez guiçonarena! Eta bertan io ceçan hura Iaincoaren Aingueruäc, ceren ezpaitzeraucan Iaincoari gloria eman: eta harabarturic hil cedin. Baina Iaincoaren hitza auançatzen cen eta multiplicatzen. Barnabas-ere eta Saul itzul citecen Ierusalemetic, carguä complituric, berequin harturic Ioannes-ere icen goiticoz Marc deitzen cena. Eta ciraden, Antiochen cen Eliçán Propheta eta doctor batzu, Barnabas, eta Simon Niger deitzen cena, eta Lucio Cyreneanoa, eta Manahen, Herodes tetrarcharequin haci içan cena, eta Saul. Hec bada Iauna ministerioan cerbitzatzen çutela eta barur ciradela, erran ceçan Spiritu sainduac, Separa ietzadaçue Barnabas eta Saul deithu ditudan obracotzat. Orduan barur eta othoizte eguinic, eta escuac hayén gainean eçarriric, igor citzaten. Hec bada igorriric Spiritu sainduaz, iauts citecen Seleuciara: eta handic embarca citecen Cyprera. Eta ethorri ciradenean Salaminara denuntia ceçaten Iaincoaren hitza Iuduén synagoguetan: eta baçutén Ioannes-ere lagun. Guero Islá Paphorano trebessatu çutenean, eriden ceçaten Iudu propheta falsu encantaçalebat, Bariesu deitzen cenic, Cein baitzén Sergio Paul proconsularequin. guiçon çuhurrarequin. Hunec deithuric Barnabas eta Saul, Iaincoaren hitzaren ençuteco desira çuen. Baina resistitzen cerauen Elymas encantaçaleac, (ecen hala erran nahi du haren icenac) Proconsula fedetic erauci nahiz. Baina Saulec (Paul-ere deitzen denac) betheric Spiritu sainduaz, harengana beguiac chuchenduric, Erran ceçan, O enganio eta finecia guciaz betheá, deabruaren semeá, iustitia guciaren etsayá, ez aiz Iaunaren bide chuchenén makurtzetic gueldituren? Orain bada huná, Iaunaren escua hire gainean, eta içanen aiz itsu, ikusten eztuala iguzquia dembora batetarano, Eta bertan eror cedin haren gainera lanho eta ilhumbe: eta inguru çabilan norc escutic guida leçaqueen bilha. Orduan Proconsulac ikussiric cer eguin içan cen, sinhets ceçan, miraz iarriric Iaunaren doctrináz. Eta Paphotic partitu ciradenean Paul eta harequin ciradenac, ethor citecen Pergera Pamphiliaco hirira: orduan Ioannes hetaric partituric, itzul cedin Ierusalemera. Eta hec Pergetic partituric ethor citecen Antioche Pisidiacora, eta sarthuric synagogán Sabbath egunean, iar citecen. Orduan Leguearen eta Prophetén iracurtzearen ondoan, igor ceçaten synagogaco principaléc hetara, cioitela, Guiçon anayeác, baldin çuetan bada cembeit hitz populuaren exhortationetacoric, erraçue. Iaiquiric bada Paulec, eta escuaz ichil litecen keinu eguinic, dio, Israeltar guiçonác, eta Iaincoaren beldurra duçuenác, ençuçue: Israeleco populu hunen Iaincoac elegitu vkan ditu gure aitác, eta populu haur goratu vkan du, Egypteco lurrean ceudenean, eta besso gora batez idoqui citzan hec hartaric. Eta berroguey vrtheren demboraren inguruän hayén conditioneac suffritu vkan ditu desertuan. Guero deseguenic çazpi natione Chanaango lurrean, çorthez parti ciecén hayén lurra. Eta guero guti gora, guti behera laur ehun eta berroguey eta hamar vrthez eman cietzén iugeac Samuel prophetaganano. Guero esca citecen regue baten, eta eman ciecén Iaincoac Saul Cis-en semea, Ben-iamin leinuco guiçona, berroguey vrthez. Eta hura kenduric, eman ciecén Dauid reguetan: hari-ere testimoniage emanic, erran ceçan, Eriden dut Dauid Iesseren semea, neure gogaraco guiçona, ceinec eguinen baititu ene nahi guciac. Hunen hacitic Iaincoac bere promessaren araura suscitatu vkan drauca Israeli Saluadorea, baita, Iesus: Aitzinetic Ioannesec emendamendutaco Baptismoa Israeli predicatu vkan ceraucanean haren ethorteracoan. Eta acabatzen çuenean Ioannesec bere cursua, erran ceçan, Nor naicela vste duçue? ez naiz hura ni, baina huná, ethorten da ene ondoan, ceinen oinetaco çapatá ezpainaiz digne lacha deçadan. Guiçon anayeác, Abrahamen arraçaco semeác, eta çuen artean Iaincoaren beldurra dutenác, çuey saluamendu hunetaco hitza igorri içan çaiçue. Ecen Ierusalemeco habitantéc eta hayén gobernadoréc hura eçagutzen etzutelaric condemnaturic, Prophetén hitz Sabbath guciaz iracurtzen diradenac complitu vkan dituzté. Eta eceinere heriotaco causaric hartan eriden gabe Pilate requeritu vkan duté hura hil leçan. Eta complitu cituztenean harçaz scribatu ciraden gauça guciac, çuretic kenduric, eçar ceçaten monument batetan. Baina Iaincoac resuscitatu vkan du hura hiletaric. Eta ikussi içan da anhitz egunez, harequin batean Galilearic Ierusalemera igan içan ciradenéz, eta dirade haren testimonio populua baithara. Guc-ere denuntiatzen drauçuegu çuey gure Aitéy eguin içan çayen promessaz den becembatean: Ecen hura Iaincoac complitu drauela hayen haourrey, cein baicara gu, Iesus resuscitaturic, bigarren Psalmuan-ere scribatua den beçala, Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi. Eta eracusteco resuscitatu duela hura hiletaric guehiagoric sepulchrera ez itzultzecotan, hunela erran vkan du, Emanen drauzquiçuet çuey Dauid-en saindutassun segurac. Eta halacotz berce leku batetan-ere erraiten du, Eztuc permettituren hire Sainduac corruptioneric ikus deçan. Ecen segur Dauid bere demborán Iaincoaren conseillua cerbitzaturic, lokartu içan da, eta bere aitequin eçarri içan da, eta ikussi vkan du corruptione. Baina Iaincoac resuscitatu duenac eztu ikussi vkan corruptioneric. Iaquiçue bada guiçon anayeác, ecen huneçaz bekatuén barkamendua declaratzen çaiçuela: Eta Moysesen Legueaz iustificatu ecin içan çareten gauça gucietaric, huneçaz, sinhesten duen gucia iustificatzen dela. Gogoauçue bada Prophetetan erran içan dena guertha eztaquiçuen. Ikussaçue menospreçatzaleác, eta mirets eçaçue, eta vrt çaitezte, ecen obrabat eguiten dut nic çuen egunetan, obrabat diot cein ezpaituçue sinhetsiren baldin nehorc conta badieçaçue. Guero ilki ciradenean Iuduén synagogatic, othoi citzaten Gentiléc hurreneco Sabbathoan hitz hauc hæy declara lietzén. Eta congregationea barreyatu cenean, iarreiqui cequién Iuduetaric eta Iaincoa cerbitzatzen çuten proselytoetaric anhitz Pauli eta Barnabasi: eta hauc hæy minçatzen çaiztela, Iaincoaren gratian perseueratzera exhortatzen cituztén. Eta hurrenengo Sabbath egunean quasi hiri gucia bil cedin Iaincoaren hitzaren ençutera. Baina Iuduac populua ikussiric inuidiaz bethe citecen, eta contrastatzen çaizten Paulec erraiten cituen gaucey, contrastatzen ciradela eta blasphematzen çutela. Orduan constantqui Paulec eta Barnabasec erran ceçaten, Çuey behar çaiçuen lehenic denuntiatu Iaincoaren hitza: baina hura arbuyatzen duçuenaz gueroz, eta vicitze eternalaren vkaiteco indigne çuen buruäc iugeatzen dituçuenaz gueroz, huná, itzultzen gara Gentiletarát. Ecen hala manatzen draucu Iaunac, dioela, Ordenatu aut hi Gentilén argui içateco, saluamendu aicençat lurraren bazterrerano. Eta Gentilac haur çançutenean aleguera citecen, eta glorifica ceçaten Iaunaren hitza: eta sinhets ceçaten vicitze eternalecotzat ordenatu ciraden guciéc. Eta auançatzen cen Iaincoaren hitza comarca hartan gucian. Eta Iuduéc incita citzaten emazte deuot eta honest batzu, eta hirico principalac, eta eraguin ceçaten persecutione Paulen eta Barnabasen contra, eta egotz citzaten bere comarquetaric campora. Baina hec berén oinetaco errhautsa inharrossiric hayén contra, ethor citecen Iconiora. Eta discipuluac bethatzen ciraden bozcarioz eta Spiritu sainduaz. Eta guertha cedin Iconion elkarrequin sar baitzitecen Iuduén synagogara, eta minça baitzitecen hala non sinhets baitzeçan Iuduetaric eta Grecoetaric mulço handiac. Baina sinhesteric etzuten Iuduéc incita eta corrumpi citzaten Gentilén bihotzac anayén contra. Bada dembora lucez han egon citecen constantqui minçatzen ciradela, Iaunaren gorthassunez, ceinec testimoniage ekarten baitzaraucan bere gratiazco hitzari, eta emaiten çuen signo eta miraculu eguin ledin hayén escuz. Eta parti cedin hirico gendea bi aldetara, eta batac ciraden Iuduequin, eta berceac Apostoluequin. Baina altchatu ciradenean Gentilac eta Iuduac bere Gobernadorequin hayén iniuriatzera eta lapidatzera: Adituric gauçá, ihes eguin ceçaten Lycaoniaco hirietara, hala nola, Lystrara eta Derbera, eta inguruco comarquetara: Eta han predicatzen çutén Euangelioa. Eta Lystraco guiçon oinez impotentbat cegoen iarriric bere amáren sabeleandanic maingu, egundano ebili etzembat: Hunec ençun ceçan Paul minçatzen, ceinec, hari begui eratchequiric, eta ikussiric ecen fede baçuela sendatu içateco, erran baitzieçon ocengui, Iaiqui adi eure oinén gainera çutic. Orduan hura iauz cedin eta ebil cedin. Eta gendetzéc ikussiric Paulec eguin çuena, altcha ceçaten bere voza, Lycaonico lengoagez, erraiten çutela, Iaincoac guiçonac beçalacaturic iautsi dirade guregana! Eta Barnabas deitzen çutén Iupiter: eta Paul, Mercurio: ceren harc hitza ekarten baitzuen. Eta Iupiter-en sacrificadoreac (cein baitzén hayén hiri aitzinean) cecen coroatuac borthaitzinerano ekarriric, nahi çuen populuarequin sacrificatu. Baina hori ençunic Apostoluac, Barnabas eta Paul, bere arropác çathituric oldar citecen populuaren artera, oihuz ceudela. Eta erraiten çutela, Guiçonác, cergatic gauça horiac eguiten dituçue? çuec çareten affectione beren suiectioneco guiçonac gara, declaratzen drauçuegula, horrelaco gauça vanoetaric conuerti çaitezten Iainco viciagana, ceruä eta lurra eta itsassoa, eta hetan diraden gauça guciac eguin dituenagana: Ceinec iragan demboretan Gentil guciac berén bidetan ebiltera vtzi vkan baititu. Badaric-ere bere buruä eztu testimoniage gabe vtzi, guri vngui eguinez, emaiten drauzquigula cerutic vriac eta sasoin abratsac, eta bethatzen dituela viandaz eta alegrançaz gure bihotzac. Eta gauça hauc erraiten cituztela, nequez amatiga citzaten gendetzeac sacrifica ezliecén. Orduan ethor citecen Antiochetic eta Iconiotic Iudu batzu, hec populua irabaciric eta Paul lapidaturic, herresta ceçaten hiritic campora, vstez hila cen. Baina discipuluac haren ingurura bildu ciradenean, iaiquiric sar cedin hirian: eta biharamunean ioan cedin Derbera Barnabasequin Eta hiri hartan euangelizatu çutenean, eta anhitz iracatsiric itzul citecen Lystrara eta Iconiora eta Antiochera: Confirmatzen cituztela discipuluén gogoac, eta exhortatzen cituztela fedean perseueratzera, eta erraiten çutela, anhitz tribulationez Iaincoaren resumán sarthu behar garela. Eta compainiaren abisuz Elicetaric batbederatan Ancianoac ordenatu ondoan, barurequin othoitz eguinic, gommenda cietzoten hec Iaunari, cein baithan sinhetsi vkan baitzutén. Guero Pisidia iraganic, ethor citecen Phamphyliara. Eta Pergen Iaincoaren hitza denuntiaturic, iauts citecen Attaliara. Eta handic embarca citecen Antiochera, nondic gommendatu içan baitziraden Iaincoaren gratiari, complitu çuten obracotzat. Eta ethorri içan ciradenean eta bildu çutenean Eliçá, conta citzaten Iaincoac heçaz eguin cituen gauça guciac, eta nola irequi cerauen Iaincoac Gentiley fedearen borthá. Eta egon citecen han dembora lucez discipuluequin. Eta Iudeatic iautsi içan ciraden batzuc, iracasten cituztén anayeac, cioitela, Baldin circoncidi ezpaçaiteztez Moysesen maneraren araura, ecin salua çaitezquete. Eta gudu eta disputa handi Pauli eta Barnabasi helduric hayén contra, ordena ceçaten igan litecen Paul eta Barnabas eta cembeit berceric Apostoluetara eta Ancianoetara Ierusalemera questione hunegatic. Hec bada igorriric Eliçáz, iragan citzaten Pheniça eta Samaria, Gentilén conuersionea contatzen çutela: eta eman ciecén bozcario handi anaye guciey. Guero Ierusalemera arriuaturic, recebitu içan ciraden Eliçáz eta Apostoluéz eta Ancianoéz, eta conta citzaten Iaincoac heçaz eguin vkan cituen gauça guciac. Baina ( cioiten ) altchatu içan dirade Phariseuén sectaco sinhetsi çuten batzu, cioitela, ecen circonciditu behar çutela, eta manatu Moysesen Leguearen beguiratzera. Orduan bil citecen Apostoluac eta Ancianoac eguiteco hunez consideratzera. Eta disputa handiren ondoan, Pierrisec iaiquiric erran ciecén, Guiçon anayeác, çuec badaquiçue ecen haraitzinadanic Iaincoac gure artean elegitu vkan nauela, ene ahoz ençun leçaten Gentiléc Euangelioco hitza, eta sinhets leçaten. Eta Iaincoac eçagutzen baititu bihotzac, testificatu draue, hæy Spiritu saindua emanez guriere beçala. Eta eztu differentiaric batre eguin gure eta hayén artean, fedez purificaturic hayén bihotzac Orain bada cergatic tentatzen duçue Iaincoa, discipuluén leppo gainean vztarriaren eçartera, cein ez gure aitéc ez guc ecin ekarri vkan baitugu? Baina Iesus Christ Iaunaren gratiaz sinheften dugu saluaturen garela, hec-ere beçala. Orduan ichil cedin compainia gucia, eta beha çaizten Barnabasi eta Pauli, ceinéc contatzen baitzuten cer signo eta miraculu eguin çuen Iaincoac heçaz Gentilén artean. Eta ichildu ciradenean, ihardets ceçan Iacquesec, cioela, Guiçon anayeác, ençun neçaçue ni, Simonec declaratu vkan du nola lehenic Iaincoac visitatu dituen Gentilac hetaric populubat bere iceneco har leçançat. Eta hunequin accordatzen dirade Prophetén hitzac: scribatua den beçala. Guero itzuliren naiz, eta berriz edificaturen dut Dauid-en tabernacle eroria, eta haren ruinác berriz edificaturen ditut, eta berriz altchaturen dut hura. Requeri deçatençát goitico guiçonéc Iauna, eta Gentil guciéc, ceinén gainean inuocatu içan baita ene icena: dio gauça hauc guciac eguin dituen Iaunac. Bethidanic Iaincoac badaçaguzqui bere obra guciac. Harren nic dut estimatzen eztituela nehorc faschatzeco Gentiletaric Iaincoagana conuertitzen diradenac: Baina scribatzeco çayela beguira ditecen idolén satsutassunetaric, eta paillardiçataric, eta gauça ithotic, eta odoletic. Ecen Moysesec haraitzinadanic baditu hirietaric batbederatan hura predicatzen dutenac, synagoguetan Sabbath guciaz iracurtzen denaz gueroz. Orduan nahi vkan dute Apostoluéc eta Ancianoéc Eliça guciarequin, beren artetic guiçon elegituac igor litecen Antiochera Paulequin eta Barnabasequin, hala nola, Iuda icen goiticoz Barsabas deitzen cena, eta Silas, guiçon principalac anayén artean. Hayén escuz scribatzen çutela seguitzen dena, Apostoluéc eta Ancianoéc eta anayéc Antiochen eta Syrian eta Cilician Gentiletaric diraden anayey, salutatione. Ceren aditu baitugu ecen gutaric ilki diraden batzuc, cembeit proposez trublatu vkan çaituztela, çuen arimác erauciz eta circoncidi çaitezten eta Leguea beguira deçaçuen manatuz, ceiney ezpaiquendrauen carguric eman: Gure irudia içan da consentimendu batez bildu garenona, elegitu ditugun guiçonén çuetara igortera, Barnabas eta Paul gure maitequin, Baitirade Iesus Christ gure Iaunagatic bere viciac abandonnatu dituztén guiçonac, Igorri ditugu bada Iuda eta Silas, hec-ere gauça berac ahoz contaturen drauzquiçue. Ecen on iruditu çayó Spiritu sainduari eta guri, ez eçartera carga handiagoric batre çuen gainera gauça necessario hauc baicen: Baitirade, Beguira çaitezten idoley sacrificatu diraden gaucetaric, eta odoletic, eta ithotic, eta paillardiçataric, baldin gauça hautaric çuen buruäc beguira baditzaçue, vngui eguinen duçue. Vngui duçuela. Hec bada congit harturic ethor citecen Antiochera: eta compainiá bilduric eman citzaten letrác. Eta iracurri cituztenean consolationearen gainean aleguera citecen. Halaber Iudac eta Silasec, nola hec-ere Propheta baitziraden, anhitz hitzez exhorta citzaten anayeac eta confirma. Eta han cerbait dembora eguin çutenean, igorri ican ciraden anayéz baquerequin Apostoluetarát, Guciagatic-ere Silasi on irudi cequion han egoitera. Eta Paul eta Barnabas-ere egon citecen Antiochen, iracasten eta euangelizatzen çutela anhitz bercerequin-ere, Iaunaren hitza. Eta cembeit egunen buruän erran cieçón Paulec Barnabasi, Itzuliric visita ditzagun gure anayeac Iaunaren hitza denuntiatu dugun hiri gucietan, eya nola dauden. Eta Barnabasec conseillatzen çuen berequin har leçaten Ioannes, Marc deitzen cena: Baina Pauli etzayón bidezco iruditzen hetaric ia Pamphiliatic bereci cena, eta obra hartara lagundu etzituena berequin har leçaten Hala iharduqui ceçaten bada, non bata berceaganic separa baitzitecen: eta Barnabas Marc harturic embarca baitzedin Cyprerat. Baina Paul Silas elegituric parti cedin, anayéz Iaincoaren gratiari gommendaturic. Eta iragan citzan Syria eta Cilicia, confirmatzen cituela Eliçác. Guero arriua cedin Derbera eta Lystrara: eta huná, discipulubat cén han Timotheo deitzen cenic, emazte fidel baten seme, baina, aita Grec-baten. Huni testimoniage on ekarten ceraucaten Lystran eta Iconion ciraden anayéc. Haur nahi vkan du Paulec harequin ioan ledin, eta harturic circoncidi ceçan hura leku hetan ciraden Iuduacgatic: ecen baçaquiten guciéc haren aita nola Grec cen. Eta hirietan iragaiten ciradela iracasten cituzten hetangoac Ierusalemen ciraden Apostoluéz eta Ancianoéz eguin içan ciraden ordenancén beguiratzen. Bada Eliçác fedean confirmatzen ciraden, eta contua egun guciaz emendatzen cen. Guero iraganic Phrygia eta Galatiaco comarcá, debetatu içan ciraden Spiritu sainduaz hitzaren Asian predicatzetic: Ethorri ciradenean Mysiara, enseyatzen ciraden Bithiniara ioaiten: baina etziecén permetti Spirituac. Baina Mysia iraganic iauts citecen Troasera. Eta visionebat gauaz aguer cequión Pauli, baitzen hunela, Macedoniaco guiçon-bat presenta cedin haren aitzinean othoitz eguiten ceraucala eta erraiten, Iragan adi Macedoniarat eta aiuta gaitzac. Eta visionea ikussi vkan çuenean, bertan enseya guentecen Macedoniara ioaiten, seguratzen guenela ecen Iaunac deithu guentuela hæy euangelizatzera. Partituric bada Troastic, chuchen ethor guentecen Samothracera, eta biharamunean Neapolisera. Eta handic Philipposera, cein baita Macedonia quoartereco lehen hiria, eta da colonia. Eta egon guentecen hiri hartan cembatrebeit egun Eta Sabbath egunean ilki guentecen hiritic campora fluuio bazterrera, non içaten ohi baitzén othoitzá: eta iarriric minça guenquinztén hara bildu içan ciraden emaztey. Eta Lydia deitzen cen Thiatira hirico emazte escarlata saltzale Iaincoa cerbitzatzen çuen batec ençun guençan: ceinen bihotza Iaunac irequi baitzeçan, Paulez erraiten ciraden gaucén gogoatzeco: Eta batheyatu içan cenean bera eta haren familia, othoitz ceguigun, cioela, Baldin estimatu baduçue Iaunagana fidel naicela, sarthuric ene etchean, çaudete. Eta bortcha guençan. Eta guertha cedin gu othoitzara guendoacela, nescato Pythonen spiritua çuembat aitzinera ethor baitzequigun: ceinec irabaci handia emaiten baitzerauen bere nabussiey, asmatzez. Haur Pauli eta guri iarreiquiric, oihuz cegoen, cioela, Guiçon hauc Iainco subiranoaren cerbitzari dirade, ceinéc saluamenduco bidea denuntiatzen baitraucute. 18 Eta haur eguin ceçan anhitz egunez: baina gaitzituric Paulec, eta itzuliric erran cieçón spirituari, Manatzen aut Iesus Christen icenaren partez horrenganic ilki adin. Eta ilki cedin ordu berean. Orduan haren nabussiéc çacussatenean ecen hayén irabaci sperancá galdu cela, hatzamanic Paul eta Silas, eraman citzaten merkatuco plaçara Magistratuetara. Eta hec presentaturic Gobernadorey, erran ceçaten, Gende hauc trublatzen duté gure hiria Iudu diradelaric: Eta denuntiatzen dituzté recebi ez beguira ditzagun sori eztiraden ordenançác, ikussiric ecen Romano garela. Eta oldar cedin communa hayén contra: eta Gobernadoréc hayén arropác çathituric mana ceçaten, açota litecen. Eta anhitz çauri eguin cerauecenean eçar citzaten presoindeguian, manamendu eguinic geolerari, segurqui hec beguira litzan: Ceinec halaco manamendua harturic eçar baitzitzan presoindegui çolán, eta hayén oinác hers citzan cepoaz. Eta gauaren erdian Paulec eta Silasec othoizten eta laudatzen çuten Iaincoa: eta ençuten cituzten estecaturic ceudenéc. Eta subitoqui lur ikaratze handibat eguin cedin, hala non iharros baitzitecen presoindegui fundamentac: eta bertan irequi citecen bortha guciac, eta gucién estecailluac lacha citecen. Orduan iratzarturic geolerac çacusquianean presoindegui borthác irequiac, ezpatá idoquiric bere buruä hil nahi çuen, vstez presoneréc ihes eguin çutén: Baina Paulec oihu eguin ceçan ocengui, cioela, Eztaguioala deus minic eure buruäri: ecen guciac hemen gaituc. Orduan hura argui galdeguinic oldar cedin barnera, eta ikara çabilala egotz ceçan bere buruä Paulen eta Silasen oinetara. Eta hec campora idoquiric dio, Iaunác, cer eguin behar dut saluatu içateco? Eta hec erran cieçoten, Sinhets eçac Iesus Christ Iauna baithan eta saluaturen aiz hi eta hire etchea. Eta minça cequizquión Iaincoaren hitzaz hari, eta haren etchean ciraden guciey. Eta harc hec harturic gauaren ordu hartan berean ikuz cietzén çauriac: eta batheya cedin hura eta harenac guciac bertan. Eta bere etchera eramanic, mahaina eçar ciecén: eta aleguera cedin, ceren bere etche guciarequin sinhetsi vkan baitzuen Iaincoa baithan. Eta eguna ethorri içan cenean Gobernadoréc igor citzaten sargeantac, erran leçaten, Eyec congit guiçon horiey. Orduan geolerac conta cietzon hitz hauc Pauli, cioela, Igorri dié Gobernadoréc erraitera, congit eman daquiçuen: orain beraz ilkiric çoazte baquerequin. Baina Paulec erran ciecén, Publicoqui açotatu gaituzten ondoan, iugemendu formaric gabe, Romano garelaric, egotzi vkan gaituzte presoindeguira: eta orain ichilic campora egoizten gaituzte? ez balimba: baina beréc ethorriric idoqui gaitzate. Eta repporta cietzén sergeantéc Gobernadorey hitz hauc: eta beldur citecen, ençunic ecen Romano ciradela. Eta ethorriric othoitz citzaten, eta idoquiric supplica cequiztén ilki litecen hiritic. Orduan ilkiric presoindeguitic sar citecen Lydia baithan: eta ikussiric anayeac, consola citzaten hec, eta parti citecen. Guero iraganic Amphipolian eta Apollonian, ethor citecen Thessalonicara, non baitzen Iuduén synagogabat. Eta costumatu çuen beçala Paul sar cedin hetara, eta hirur Sabbathoz disputa cedin hequin Scripturetaric. Declaratzen eta proposatzen cerauela, ecen behar içan dela Christec suffri leçan eta resuscita ledin hiletaric: eta ecen haur cela Iesus Christ cein dio, nic predicatzen baitrauçuet. Eta hetaric batzuc sinhets ceçaten, eta Paulen eta Silasen compainiaco eguin citecen, eta Iaincoa cerbitzatzen çutén Grecoetaric compainia handia, eta emazte ohoraturic ez guti. Baina bekaizteriaz mouituric Iudu rebelléc, eta harturic hara huna çabiltzan guiçon gaichto batzu, eta populua bilduric, trubla ceçaten hiria: eta Iasonen etchea iauquiric, hec populura eraman nahiz çabiltzan. Eta eriden etzituztenean, tira citzaten Iason eta anayetaric batzu hirico Gobernadoretara, oihuz ceudela. Hauc mundu gucia erauci vkan duten ondoan, huna-ere ethorri içan dirade: Eta Iasonec beregana recebitu vkan ditu: eta guciec Cesaren ordenancen contra eguiten dute, dioitela berce Reguebat badela, Iesus. Tharrita ceçaten bada populua eta hirico Gobernadoreac gauça hauc çançuzquitenean. Baina fiadoregoa recebituric Iasonganic eta goiticoetaric, vtzi citzaten ioaitera. Eta hauc ciraden Thessalonicaco noblenetaric, ceinéc hitza recebi baitzeçaten alegrança gucirequin, egun oroz Scripturác bilhatzen cituztela, eya gauça hauc hala liradenez. Eta hetaric anhitzec behinçát sinhets ceçaten, eta emazte Grec honestetaric, eta guiçonetaric ezgutic. Baina iaquin ceçatenean Thessalonicaco Iuduéc ecen Beroen-ere Iaincoaren hitza Paulez denuntiatu içan cela, ethor citecen hara-ere, populua tharritatzen çutela. Baina bertan Paul igor ceçaten camporát anayéc, ioan ledinçát itsas alderat beçala: baina Silas eta Timotheo egon citecen han. Eta Paulen salbura heltzeco carguä hartu çutenéc, eraman ceçaten hura Atheneserano: eta hec harenganic manamendu recebituric Silasgana eta Timotheogana, guciz bertan ethor litecen hura Baithara, parti citecen. Eta Paul Athenesen hayén beguira cegoela keichatzen cen haren spiritua hura baithan, çacussanean hiria idolatriari emana. Disputatzen cen bada synagogán Iuduequin, eta Iaincoa cerbitzatzen çutenequin, eta merkatuco plaçán egun oroz batzen cenequin Orduan Epicuriano eta Stoiciano philosopho batzu disputatzen ciraden harequin: eta batzuc erraiten çutén, Cer erran nahi du edasle hunec? Eta bercéc cioiten, Iainco arrotzén eracusle dela dirudi: ceren Iesus denuntiatzen baitzerauen eta resurrectionea. Eta hatzamanic hura eraman ceçaten Marsen karricara, cioitela, Iaquin ahal deçaquegu ceric den hiçaz erraiten den doctrina berri hori? Ecen gauça arrotz batzu gure beharrietara ekarten dituc: nahi diagu bada iaquin gauça horiac cer erran nahi diraden. (Ecen Atheniano guciac eta han egoiten ciraden arrotzac eçeinere berce gauçatara etziraden applicatzen, cembeit berriren erraitera edo ençutera baicen) Orduan Paulec Marsen karricaren erdian cegoela, erran ceçan, Athenesco guiçonác, gauça gucietan deuotegui beçala ikusten çaituztet çuec. Ecen iragaiten naicela eta çuen deuotioneac contemplatzen ditudala eriden-ere badut aldarebat, ceinetan scribatua baitzén, Iaincoa eçagun gabeari. Bada eçagutu gaberic ohoratzen duçuen hura nic denuntiatzen drauçuet: Mundua eta hartan diraden gauça guciac eguin dituen Iaincoa, ceruären eta lurraren Iaun delaric, ezta escuz eguin templetan habitatzen. Eta ezta guiçonén escuz cerbitzatzen deusen behar beçala, ikussiric ecen berac emaiten drauztela guciey vicia eta respirationea eta gauça guciac. Eta eguin vkan du natura humano gucia odol batetaric: lurraren hedamen gauciaren gainean habita litecençat, lehenetic sasoin ordenatuac determinaturic, eta hayén habitationearen mugarriac eçarriric: Iauna bilha leçatençát, aguian haztatuz hura eriden leçaquetenez gure batbederaganic vrrun ezpadere. Ecen harçaz vicitzen eta higuitzen eta içaten gara: çuen poetetaric-ere batzuc erran dutén beçala, Ecen haren leinu-ere bagara. Beraz Iaincoaren leinu garenaz gueroz, eztugu estimatu behar Diuinitateac vrrhea edo cilharra edo harria guiçonen artez edo inuentionez moldatua irudi duela. Iaincoac bada ignorantiazco demborác dissimulaturic, orain denuntiatzen draue guiçon guciey leku gucietan emenda ditecen. Ceren ordenatu baitu mundua iustoqui iugeaturen duen eguna determinatu duen guiçonaz, guciey eçagutzera emanic, hura hiletaric resuscitaturic. Eta ençun çutenean hilén resurrectionea, batzu truffatzen ciraden, eta bercéc erraiten çutén, Ençunen augu berriz horren gainean. Eta hunela Paul ilki cedin hayén artetic. Batzuc halere, hari iunctaturic, sinhets ceçaten: ceinetaric baitzén Dionysio Areopagita-ere, eta Damaris deitzen cen emaztebat, eta berceric hequin. Gauça hauen ondoan Paul partituric Athenestic, ethor cedin Corinthera. Eta eridenic Aquila deitzen cen Ponte nationeco Iudubat, cein aitzinchetic ethorri baitzén Italiatic, eta Priscilla haren emaztea (ceren Claudec ordenatu baitzuen Iudu guciac Romaric parti litecen) retira cedin hetara. Eta ceren officio bereco baitzén, hequin egoiten cen, eta languiten ari cen. Eta hayen officioa cen tabernacle eguitea. Eta disputatzen cen synagogán Sabbath guciaz, eta exhortatzen cituen hambat Iuduac nola Grecoac. Eta ethorri ciradenean Macedoniaric Silas eta Timotheo, Paulec Spirituaz hersturic testificatzen cerauen Iuduey Iesus cela Christ. Eta hec contrastatzen eta blasphematzen ari ciradela, abillamenduac iharrossiric erran ciecén, Çuen odola çuen burun gain: chahu naiz ni, oraindanic Gentiletarat ioanen naiz. Eta handic partituric sar cedin Iustoa deitzen cen eta Iaincoa cerbitzatzen çuen baten etchean, ceinen etchea baitzatchecan synagogari. Eta Crispec synagogaco principalac sinhets ceçan Iauna baithan bere etche guciarequin: Corinthianoetaric-ere anhitzec ençunic sinhets ceçaten, eta batheya citecen. Orduan erran cieçon Iaunac gauaz visionez Pauli Ezaicela beldur, baina minçadi eta ezadila ichil. Ecen ni nauc hirequin, eta nehorc eztrauc escuric eçarriren hiri gaizqui eguitera: ecen populu handia diat hiri hunetan. Eta egon cedin han vrthebat eta sey hilebethe, iracasten çuela hayén artean Iaincoaren hitza. Baina Gallion Achaiaco Proconsul cenean, altcha citecen gogo batez Iuduac Paulen contra, eta eraman ceçaten iudicioco iar lekura. Erraiten çutela, Leguearen contra hunec incitatzén ditu guiçonac Iaincoaren cerbitzatzera. Eta Paulec ahoa irequi nahi çuen beçala, erran ciecén Gallionec Iuduey, Baldin cembeit bidegabe, edo gaichtaqueria baliz, o Iuduac, çucenac emaiten duen lekurano sustenga cinçaqueiztet: Baina baldin questione bada hitzaz eta icenéz eta çuen Legueaz ceuroc ikussiren duçue ecen gauça horién iuge ni ez naiz nahi. Eta ken citzan hec iudicioco iar lekutic. Orduan Grec guciéc hatzamanic Sosthenes synagogaco principala cehatzen cutén iudicioco iar leku aitzinean: eta Gallionec ansiaric batre etzuen. Baina Paul oraino dembora lucescoz han egonic, anayetaric congit harturic, embarca cedin Syriarát (eta harequin Priscilla eta Aquila) buruä arradaturic Cenchren: ecen vot çuen. Guero arriua cedin Ephesera, eta hec han vtzi citzan: baina bera synagogara sarthuric, disputa cedin Iuduequin. Eta hec othoiztez çaizcala dembora luciagoz hequin egon ledin, etziecén accorda. Baina congit har ceçan hetaric, cioela, Necessarioqui behar dut hurrenengo bestá Ierusalemen eguin: baina harçara itzuliren naiz çuetara, Iaincoac placer badu: eta parti cedin Ephesetic. Eta Cesareara iautsi cenean, igan cedin Ierusalemera: eta Eliçá salutaturic iauts cedin Antiochera. Eta cerbait dembora han egonic, ioan cedin chuchen chuchena Galatiaco eta Phrygiaco comarcá trebessaturic, confirmatzen cituela discipulu guciac. Baina Iudu nationez Alexandriano Apollos deitzen cen-bat, guiçon eloquenta, Scripturetan botheretsua, ethor cedin Ephesera. Haur cen Iaunaren bidean instruitzen hassia, eta spiritu beroz minçatzen cen, eta iracasten cituen diligentqui Iaunaren diraden gauçác, eçagutzen çuela solament Ioannesen Baptismoa Eta has cedin frangoqui minçatzen synagogán. Haur ençun ceçatenean Priscillac eta Aquilac berequin har ceçaten, eta aitzinago declara cieçoten Iaincoaren bidea. Eta Achaiarát iragan nahi cenean, hura exhortaturic anayéc scriba ceçaten discipuluetara recebi leçaten hura: ceinec arriuatu cenean hara, probetchu handi eguin baitziecén gratiaz sinhetsi vkan çuteney. Ecen viciqui garaitzen çayen Iuduey publicoqui, Scripturéz eracusten çuela ecen Iesus cela Christ. Apollos Corinthen cela guertha cedin, Paul garaico bazter guciac iraganic ethor baitzedin Ephesera: eta han discipulu batzu eridenic erran ciecén, Ala recebitu duçue Spiritu saindua sinhetsi vkan duçuenean? Eta hec erran cieçoten, Are Spiritu saindua denez-ere, eztiagu ençun. Orduan dioste, Certan bada batheyatu içan çarete? Eta hec erran ceçaten, Ioannesen Baptismoan. Orduan Paulec erran ceçan, Ioannesec batheyatu vkan du emendamenduco Baptismoaz, ciotsala populuari, haren ondotic ethorteco cena baithan sinhets leçaten, erran nahi baita, Iesus Christ baithan. Gauça hauc ençunic bada, batheya citecen Iesus Iaunaren icenean. Eta escuac gainean eçarri cerauztenean Paulec, ethor cedin Spiritu saindua hayén gainera, eta minçatzen ciraden lengoagez, eta prophetizatzen çutén. Eta guiçon hauc gucioc ciraden hamabitarano. Guero bera sarthuric synagogán, Frangoqui minçatzen cen, hirur hilebethez disputatzen eta exhortatzen ari cela Iaunaren resumari dagozcan gaucéz. Eta nola batzu gogortzen baitziraden eta ezpaitzuten obeditu nahi, gaizqui Iaunaren bideaz minçatzen ciradela populuaren aitzinean, hetaric bera partituric, separa citzan discipuluac, egun oroz disputatzen ari cela Tyranno baten escholán. Eta haur eguin içan cen bi vrthez: hala non Asian habitatzen ciraden guciéc, ençuten baitzutén Iesus Iaunaren hitza, hambat Iuduéc nola Grecoéc. Eta costumatu etziraden verthuteac eguiten cituen Iaincoac Paulen escuz: Hala non are erién gainera ekarten baitzituzten haren gorputz gainetic crobitchetac eta conciertoac, eta ioaiten baitziraden hetaric eritassunac, eta spiritu gaichtoac hetaric ilkiten baitziraden. Orduan enseya citecen hara huna ebilten ciraden Iudu exorcista batzu spiritu gaichtoac cituztenén gainean Iesus Iaunaren icenaren inuocatzen, erraiten çutela, Coniuratzen çaituztegu Paulec predicatzen duen Iesusen partez. (Eta ciraden Sceua Iudu Sacrificadore principalarenic çazpi seme, haur eguiten çutenac) Baina ihardesten çuela spiritu gaichtoac, erran ceçan, Iesus eçagutzen diat, eta Paul baceaquiat nor den: baina çuec nor çarete? Eta oldarturic hetara spiritu gaichtoa çuen guiçonac, eta hæy garaithuric, bortcha eguin ceçan hayén contra: hala non biluzgorriric eta çaurthuric ihes eguin baitzeçaten etche hartaric. Eta haur ethor cedin gucién eçagutzera hambat Iuduen nola Greco Ephesen habitatzen ciradenénera: eta eror cedin beldurra hayen gucien gainera, eta magnificatzen cen Iesus Iaunaren icena. Eta sinhetsi çutenetaric anhitz ethorten ciraden confessatzen eta declaratzen cituztela bere eguinac. Arte curiositatezcoz vsatu vkan çutenec-ere, anhitzec bere liburuäc ekarriric erre citzaten gucién aitzinean: eta hayén valioa estimaturic eriden ceçaten berroguey eta hamar milla dinerorena. Hala botheretsuqui augmentatzen cen Iaunaren hitza eta confirmatzen. Gauça hauc hunela complitu ciradenean delibera ceçan Paulec Spirituaz, Macedonia eta Achaia iraganic Ierusalemera ioaitera, cioela, Han içan ondoan, Roma-ere ikussi behar dut. Eta igorriric Macedoniara aiutatzen çutenetaric biga baitziraden Timotheo eta Erasto, bera gueldi cedin dembora batetacotz Asian. Baina eguin cedin dembora hartan truble handibat doctrinaren causaz. Ecen Demetrius deitzen cen cilharguile, Dianaren cilharrezco templetchoguile batec, anhitz irabaz eraciten cerauen officiocoey: Hec bilduric, eta halaco gaucetaco officier ciradenac, erran ceçan, Guiçonác, badaquiçue ecen officio hunetaric heldu diradela gure onac: Eta badacussaçue eta badançuçue nola ez Ephesen solament, baina quasi Asia gucian Paul hunec sinhets eraciric itzuli duela populu handi, erraiten duela, ecen eztiradela iainco escuz eguiten diradenac. Eta peril da ez solament gure gauça descrida dadin, baina are Diana handiaren templea guehiagoric deus estima eztadin, eta deseguin eztadin haren maiestate Asia guciac eta munduac ohoratzen dutena. Eta gauça hauc ençunic, eta hiraz betheric oihuz iar citecen, Ephesianoen Diana handiá! Eta bethe cedin hiri gucia confusionez, eta oldar citecen gogo batez theatrera, harturic Gayo eta Aristarche Macedonianoac, Paulen bideco lagunac. Eta Paul populua baithara sarthu nahi cenean, etzeçaten vtzi discipuluéc. Baina Asiaco principaletaric batzuc-ere, nola baitziraden haren adisquide, harengana igorriric othoitz ceguioten, ez ledin theatrera presenta. Bada batzu bataz oihuz ceuden, eta berceac berceaz: ecen confus cen compainiá, eta anhitzec etzaquiten cergatic bildu içan ciraden. Orduan gendetzetic campora auança ceçaten Alexandre, Iuduéc hura bulkatzen çutela. Eta Alexandrec, ichil litecen escuaz keinu eguinic, nahi ceraucan causá allegatu populuari. Baina eçagutu çutenean ecen hura Iudu cela, altcha cedin gucietaric vozbat, quasi bi orenez oihu eguiten çutela, Ephesianoén Diana handiá! Orduan scribariac gendetzea appacegaturic, erran ceçan, Epheseco guiçonác, cein da guiçona eztaquiana ecen Epheseco hiria dedicatua dela Diana handiaren, eta Iupiterganic iautsi içan den imaginaren cerbitzura? Nehor bada gauça hautan contrasta ecin daitenaren gainean, appacega çaitezten beharda, eta deus desordenatuqui eztaguiçuen. Ecen ekarri vkan dituçue guiçon hauc ezpaitirade ez sacrilege, ez ezpaitute çuen iaincossá diffamatzen. Beraz baldin Demetriusec eta harequin diraden officieréc eguitecoric baduté cembeiten contra, gorte eduquiten da, eta badirade Proconsulac, elkar accusa beçate. Eta baldin berce gauçaz deus galdeguiten baduçue, congregatione bidezqui bilduan concludi ahal daite. Ecen peril da seditionez accusa ezgaitecen, egungo egunagatic, truble huneçaz raçoin eman ahal deçaquegun causaric eztenaz gueroz. Eta gauça hauc erran cituenean biltzarreari congit eman cieçón. Bada tumultoa appacegatu cenean, Paul discipuluac beregana deithuric eta bessarcaturic, parti cedin Macedoniarát ioaiteco. Eta comarca hetan ebili cenean, eta exhortatu cituenean hitz anhitzez, ethor cedin Greciara. Eta han hirur hilebethe eguinic, ceren Iuduéc celata eguiten baitzeraucaten Syriarat embarcatu içan baliz: haren abisua içan cen Macedonian gaindi itzultzera. Eta lagund ceçan hura Sopater Beroenesac Asiarano: eta Thessaloniceanoetaric, Aristarquec eta Secondec, eta Gaio Derbianoac, eta Timotheoc: eta Asianoetaric, Tychiquec eta Trophimec. Hauc aitzinerát ioanic iguriqui guençaten Troasen. Eta gu embarca guentecen altchagarri gaberico oguien egunén ondoan Philippestic, eta ethor guentecen hetara Troasera, borz egunen buruan: non egon baiquentecen çazpi egun. Eta asteco lehen egunean oguiaren haustera discipuluac bilduac içan eta, Paul minço cen hequin (ceren biharamunean partitzeco baitzén) eta iraun ceçan haren proposac gauherdi arterano. Eta cen anhitz lampa gambera gorán, non bilduac baiquinaden. Eta iarriric cegoela guiçon gaztebat Eutyche deitzen cenic leiho gainean, logale handi batec harturic, Paul luçaqui minço cela, loa garaithuric eror cedin hirurgarren soillerutic beherera, eta hila altcha ceçaten. Baina iautsiric Paul behera cedin haren gainera, eta bessarcaturic erran ceçan, Etzaiteztela trubla ecen hunen arimá haur baithan da. Guero iganic eta oguia hautsiric eta ianic, eta luçaqui minçaturic arguirano, hala parti cedin. Eta guiçon gazteor viciric ekar ceçaten, eta haguitz consola citecen. Eta gu vncira ethorriric embarca guentecen Assoserat, handic hartzeco guenduen Paul: ecen hala ordenatu çuen, berac bide hura oinez eguin gogoz. Bada Asson gurequin bathu cenean, hura harturic ethor guentecen Mitylenera. Eta handic embarcaturic, biharamunean ethor guentecen Chiosen aurkara: eta hurrenengo egunean arriua guentecen Samosera: eta Trogillen egonic, ondoco egunean ethor guentecen Miletera. Ecen deliberatu çuen Paulec Ephesez aitzinago iragaitera, demboraric gal ezleçançát Asian: ecen lehiatzen cen baldin possible balitzayo Mendecoste egunean Ierusalemen içatera. Eta Miletetic meçu igorriric Ephesera, dei citzan Eliçaco Ancianoac. Eta harengana ethorri ciradenean erran ciecén, Çuec badaquiçue, Asian sar nendin lehen egunaz gueroztic, nola çuequin dembora gucian içan naicén: Iauna cerbitzatzen nuela humilitate gucirequin eta anhitz nigar chortarequin, eta Iuduén celata egoitetaric ethorri içan çaizquidan tentationéquin: Nola çuen probetchutaco gaucetaric eztrauçuedan deus estali, çuey declaratu eta iracatsi gabe publicoqui eta etchez etche: Testificatzen nerauela hambat Iuduey nola Grecoey Iaincoa baitharatco emendamendua, eta Iesus gure Iauna baitharatco fedea. Eta orain huná, ni Spirituaz estecatua, banoa Ierusalemera, hartan heltzeco çaizquidan gauçác eztaquizquidalaric: Salbu Spiritu sainduac hiriz hiri testificatzen baitraut, dioela ecen estecadurác eta tribulationeac ene beguira daudela. Baina eztut deusen ansiaric, eta neure vicia etzait precioso, acaba deçadançát neure cursua bozcariorequin, Iesus Iaunaganic recebitu dudan carguä, Iaincoaren gratiaren Euangelioa testifica dadinçát. Eta orain huná, nic badaquit ecen guehiagoric eztuçuela ikussiren ene beguithartea çuetaric batec-ere, ceinén artetic iragan bainaiz Iaincoaren resumá predicatzen nuela. Halacotz testificatzen drauçuet egungo egunean, ecen chahu naicela ni gucien odoletic. Ecen eztut dissimulatu çuey denuntia eznieçaçuen Iaunaren conseillu gucia. Gogoa eieçue bada çuen buruèy, eta arthalde guciari, ceinetan Spiritu sainduac eçarri baitzaituzte Ipizpicu, Iaincoaren Eliçaren bazcatzeco, cein conquestatu baitu bere odol propriaz. Ecen nic badaquit haur, sarthuren diradela ene ioan ondoan otso dorpeac çuen artera, guppida eztutelaric arthaldea. Eta ceuron artetic iaiquiren dirade guiçonac denuntiatzen dituztela gauça gaichtoac, discipuluac bere ondoan erekar ditzatençát. Halacotz veilleçaçue, orhoit çaretelaric ecen hirur vrthez gau eta egun eznaicela cessatu nigar chortarequin çuetaric batbederaren aduertitzetic. Eta orain-ere, anayeác, gommendatzen cerauzquiotet Iaincoari eta haren gratiaren hitzaric, cein baita botheretsu çuen edificatzen acabatzeco, eta çuey saindu guciequin heretagearen emaiteco. Berceren vrrhea ez cilharra ez arropá eztut guthiciatu. Baina ceuroc badaquiçue nola ene, eta enequin ciradenén behar ciraden gauçác fornitu vkan dituztén escu hauèc. Gucietan eracutsi drauçuet ecen hunela trabaillatuz behar diradela flacuac supportatu, eta Iesus Iaunaren hitzéz orhoit içan: ecen berac erran du, Gauça dohatsuagoa dela emaitea ecen ez hartzea. Eta hitz hauc erran cituenean belhaurico iarriric eguin ceçan othoitze hequin guciequin. Orduan nigar handi guciéz eguin cedin: eta Paulen leppora bere buruäc egotziz pot eguiten ceraucaten: Triste ciradelaric principalqui erran vkan çuen hitzagatic, ecen guehiagoric haren beguithartea ezlutela ikussiren. Eta vncira lagundu çaizcan. Eta embarcatu guenenean, hetaric separaturic, chuchen-chuchena ethor guentecen Cosera, eta biharamunean Rhodesera, eta handic Patrasera. Eta han eridenic vnci Phenicerát trebessatzen çuen-bat hartara iganic parti guentecen. Guero Cypreren aguerrira guenenean, hura vtziric ezquér, Syria alderát vela eguin gueneçan, eta arriua guentecen Tyrera: ecen han vnciac behar çuen cargá descargatu. Eta discipuluac eridenic egon guentecen han çazpi egun: hec Pauli erraiten ceraucaten Spirituaz, ezledin igan Ierusalemera. Baina egun hec complitu ciradenean parti guentecen, guciéc emaztequin eta haourrequin laguncen guentuztela hiri lekorerano: eta belhaurico iarriric vr bazterrean othoitze eguin gueneçan. Guero elkar bessarcaturic, vncira igan guentecen, eta berceac beretarát itzul citecen. Eta gu biagea acabaturic arriua guentecen Tyretic Ptolemaidara: eta anayeac salutaturic, egon guentecen egun-bat hequin. Eta biharamunean ilkiric Paul eta harequin guenenac ethor guentecen Cesareara: eta sarthuric Philippe Euangelistaren etchean (cein baitzén çazpietaric bat) egon guentecen hura baithan. Eta hunec cituen laur alaba virgina prophetizatzen çutenic. Eta han dembora vnguisco egon guenenean, ethor cedin Iudeatic Agabus deitzen cen Prophetabat. Eta guregana ethorriric eta Paulen guerricoa harturic eta harçaz bere oinac eta escuac estecaturic, erran ceçan, Gauça hauc erraiten ditu Spiritu sainduac, Guerrico hunen iabe den guiçona, hunela estecaturen dute Ierusalemen Iuduéc, eta liuraturen duté Gentilén escuetara. Eta gauça hauc ençun guentuenean, othoitz eguin gueneçón guc eta leku hartan ciradenéc, ezledin igan Ierusalemera. Orduan ihardets ceçan Paulec, Cer ari çarete nigarrez çaudetela, eta ene bihotza erdiratzen duçuela? Ecen ni ez estecatu içatera solament, baina Ierusalemen hiltzera-ere prest naiz Iesus Iaunaren icenagatic. Bada, hari burutan ecin eman gueneçaqueonaren gainean, vtzi gueneçan, erraiten guenduela, Iaunaren vorondatea eguin dadila. Eta cembeit egunen buruän gure hatuac harturic igan guentecen Ierusalemera. Eta ethor citecen discipuluetaric-ere batzu Cesareatic gurequin çacarqueitela berequin Mnason Cypriano iaquin-bat, discipulu ancianoa, cein baithan ostatuz behar baiquenen. Bada ethorri guenenean Ierusalemera, gogotic recebi guençaten anayéc. Eta biharamunean sar cedin Paul gurequin Iacques baithara, eta Anciano guciac hara bil citecen. Eta hec bessarcaturic, conta citzan punctuz punctu Iaincoac Gentilén artean haren ministerioz eguin cituen gauçác. Eta hec ençun citzatenean, glorifica ceçaten Iauna, eta erran cieçoten, Anayé, badacussac cembat milla diraden Iudu sinhetsi dutenac: eta guciey baitacheté Iaincoaren zeloa. Eta ençun dié erraiten hiçaz, ecen hic Moysesen vtzitera iracasten dituala Gentilen artean diraden Iudu guciac, erraiten duála, ecen eztituztela haourrac circonciditu behar, eta eztutela ordenancén araura ebili behar. Cer eguiteco da bada? ossoqui populuac bildu behar dic: ecen ençunen dié nola ethorri aicén. Eguic bada guc erraiten drauäguna. Laur guiçon citiagu vot eguin dutenic: Hec harturic purificadi hequin, eta contribui eçac hequin, buruäc arrada ditzatençát: eta daquitén guciéc ecen hiçaz ençun dituztén gaucetaric deus eztela: baina euror-ere Leguea beguiratuz abilala. Baina Gentil sinhetsi dutenez den becembatean, guc scribatu diagu, eta ordenatu deus halacoric beguira ezteçaten, baina beguira litecen idoley sacrificatuetaric, eta odoletic, eta ithoetaric, eta paillardiçataric. Orduan Paul guiçon hec berequin harturic, eta biharamunean hequin purificaturic sar cedin templean denuntiatzen çuela purificationeco egunén complimendua, hetaric batbederagatic oblationea offrenda ledin artean. Eta nola çazpi egunac ia hurren iragan baitziraden, Asiaco Iudu batzuc hura ikussi çutenean templean, moui ceçaten populu gucia, eta eçar citzaten escuac haren gainean: Heyagoraz ceudela, Israeltar guiçonác, hel çaquizquigute: haur da guiçona populuaren eta Leguearen eta leku hunen contra guciac leku gucietan iracasten dituena: are guehiago Grecoac-ere erekarri ditu temple barnera, eta prophanatu du leku saindu haur. (Ecen lehen ikussi vkan çutén Trophime Ephesianoa hirian harequin, cein vste baitzutén Paulec temple barnera eraman vkan çuela.) Eta moui cedin hiri gucia, eta oldar cedin populua: eta Paul hatzamanic templetic campora idoquiten çutén: eta bertan borthac erts citecen. Baina hec hura hil nahiz çabiltzala, hel cedin famá garniçoinaren bandaco Capitainagana, ecen Ierusaleme gucia nahassi cela. Ceinec ordu berean gendarmesac eta Centenerac harturic laster eguin baitzeçan hetara: eta hec ikussi cituztenean Capitaina eta gendarmesac gueldi citecen Paulen cehatzetic. Orduan hurbilduric Capitainac har ceçan hura, eta mana ceçan esteca ledin bi cadenaz: eta interroga ceçan nor licén, eta cer eguin çuen. Eta batzu bataz ceuden oihuz gendetzean eta berceac berceaz: eta nahastecamenduaren causaz deus seguric ecin eçagutuz, mana ceçan fortaleçara eraman ledin. Eta ethorri cenean gradoetara, guertha cedin gendarmeséz eramaiten baitzén gendetzearen boaldaren causaz. Ecen iarreiquiten çayón populuco gendetzea heyagoraz, Ken eçac hori. Eta Paulec fortaleçán sartzeracoan diotsa Capitainari, Hauçu naiz hirequin minçatzera? Harc erran cieçón, Grecquic badaquic? Ezaiz hi Egyptiano iragan egun hautan seditionebat viztu duana, eta laur milla gaichtaguin desertura retiratu dituana? Eta erran ceçan Paulec, Ni segur guiçon Iudua nauc Tarsen, Ciliciaco hiri famatuan burgés iayoa: othoitz eguiten drauat bada, permetti ieçadac minça naquión populuari. Eta harc permettitu ceraucanean, Paulec, gradoetan cegoela, ichilcera escuaz keinu eguin cieçón populuari, eta silentio handi eguin içanic, minça cedin Hebraicoén lengoagez, erraiten çuela. Guiçon anayeác eta aitác, ençuçue orain çuec baithan emaiten dudan defensá. (Eta ençun vkan çutenean ecen Hebraicoén lengoagez minço litzayela, hambat silentio handiago eguin ceçaten: eta erran ceçan,) Ni naiz guiçon Iudua, Tarse Ciliciacoan iayoa, baina hacia hiri hunetan berean Gamalielen oinetan, aitén Leguearen perfectionean instruitua, Iaincogana zelotaco nincela, egun çuec guciac-ere çareten beçala: Doctrina haur persecutatu vkan dudana heriorano, estecatuz eta presoindeguietara eçarriz hambat guiçonac nola emazteac: Sacrificadore subiranoa-ere testimonio dudan beçala, eta Ancianoén compainia gucia: are hetaric guthunac anayetara harturic, Damascerat ioaiten nincén, han ciradenac estecaturic Ierusalemera ekartera, puni litecençát. Eta guertha cedin bidean ioaiten eta Damascera hurbiltzen nincela egu-erdi irian, subitoqui cerutico chistmist ançoco argui handi batec ingura bainençan: Eta eror nendin lurrera, eta ençun neçan voz-bat, ciostala, Saul, Saul, cergatic ni persecutatzen nauc? Eta nic ihardets neçan, Nor aiz Iauna? Eta Iaunac erran cieçadan, Ni nauc Iesus Nazareno hic persecutatzen duana. Eta enequin ciradenéc, arguia ikus ceçaten, eta icit citecen, baina enequin minço cenaren voza etzeçaten ençun. Orduan erran neçan, Cer eguinen dut Iauna? Eta Iaunac erran cieçadan, Iaiquiric oha Damascera, eta han erranen çaizquic, eguin ditzán ordenatu çaizquian gauça guciac. Eta ceren deus ezpainuen ikusten argui haren claretatearen causaz, enequin ciradenéz escutic eraman içanic Damascera ethor nendin. Gueroztic Ananias Leguearen araura Iaincoaren beldur cen guiçombat, han egoiten ciraden Iudu gucietaric testimoniage ona çuena, enegana ethor cedin. Eta ene aldean cegoela erran cieçadan, Saul anayé, recebi eçac ikustea. Eta nic ordu hartan berean harenganat beha neçan: Eta harc erran ceçan, Gure aitén Iaincoac elegitu au hi bere vorondatearen eçagutzeco eta Iustoaren ikusteco, eta haren ahotic vozaren ençuteco. Ecen testimonio içanen atzayo guiçon guciac baithara, ikussi eta ençun dituan gaucéz. Orain bada cer berancen duc? Iaiqui adi eta batheyadi, eta chahu itzac eure bekatuac, Iaunaren icena inuocaturic. Guero guertha cequidan, ni Ierusalemera bihurtu nincenean, eta templean othoitz eguiten nengoela transporta bainendin spirituz. Eta ikus baineçan ciostana, Lehiadi eta ilki adi fitetz Ierusalemetic, ecen eztié recebituren hic niçaz emanen drauean testimoniagea. Eta nic erran neçan, Iauna, hec baceaquié ecen ni presoindeguira eçarten ari nincela eta açotatzen nituela synagoga gucietan hi baithan sinhesten çutenac. Eta issurten cenean Esteben hire martyraren odola, ni-ere present ninduán, eta consentitzen nián haren hiltzean, eta beguiratzen nitián hura hiltzen çutenén arropác. Eta harc erran cieçadan, Habil: ecen nic Gentiletara vrrun igorriren aut. Eta ençuten çutén hura hitz hunetarano: orduan altcha ceçaten bere voza, erraiten çutela, Ken eçac lurretic horrelacoa: ecen eztuc raçoin hori vici den. Eta hec heyagoraz ceudela, eta bere arropác iharrosten eta airerat errhautsa iraizten çutela. Mana ceçan Capitainac hura fortaleçara eraman ledin, eta ordena ceçan açoteaz examina ledin, iaquin leçançát cer causagatic hala oihuz leuden haren contra. Bada hedéz estecatu çuten ondoan, erran cieçón aldean çayón Capitainari Paulec, Hauçu çarete Romaco den baten eta condemnatu eztenaren açotatzera? Eta haur ençun çuenean Centenerac ioanic Capitainagana, conta cieçón hari, cioela, Ikussac cer eguiteco duán: ecen guiçon haur Romaco burgés duc. Eta capitainac ethorriric harengana, erran cieçón, Erran ieçadac, eya hi Romaco burgés aicenez. Eta harc erran ceçan, Bay. Eta ihardets ceçan Capitainac, Nic somma handitan burgesia hori acquisitu diat. Eta Paulec dio, Eta ni iayo-ere burgés nauc. Bertan orduan retira citecen harenganic hura examinatu behar çutenac: eta Capitaina-ere beldur cedin, eçaguturic ecen Romaco burgés cela, eta ceren estecatu baitzuen. Eta biharamunean segura iaquin nahiz cer causagatic accusatzen licén Iuduéz, lacha ceçan estecaduretaric: eta mana ceçan, Sacrificadore principalac bil litecen, eta hayén conseillu gucia: eta ekarriric Paul presenta ceçan hayén aitzinean. Eta beguiac conseillua baitharát chuchenduric Paulec erran ceçan, Guiçon anayeác, nic conscientia on gucitan cerbitzatu vkan dut Iaincoa egun hunetarano. Orduan Ananias Sacrificadore subiranoac mana citzan aldean çaizconac, hura muthurrean io leçaten. Orduan Paulec erran cieçón, Cehaturen au hi Iaincoac, paret churituá: eta hi baihago Leguearen arauez ene iugeatzeco, eta Leguearen contra manatzen duc ni ceha nadin? Eta present ciradenéc erran ceçaten, Iaincoaren Sacrificadore subiranoa iniuriatzen duc? Eta erran ceçan Paulec, Anayeác, ez naquian Sacrificadore subirano cela: ecen scribatua da, Eure populuaren princeaz eztuc gaizqui erranen. Eta iaquin çuenean Paulec ecen partida bata cela Sadduceuetaric, eta bercea Phariseuetaric, oihuz iar cedin conseilluan, Guiçon anayeác, ni Phariseu naiz, Phariseu seme: hilén sperançáz eta resurrectioneaz ni accusatzen naiz. Eta haur erran çuenean, eguin cedin seditione Phariseuén eta Sadduceuén artean: eta çathi cedin biltzarrea. Ecen Sadduceuéc erraiten dute eztela resurrectioneric, ez Aingueruric ez spirituric: baina Phariseuéc bata eta bercea aithor dituzté. Eta eguin içan cen heyagora handibat: orduan Phariseuén alde ciraden Scribác iaiquiric baciharducaten, erraiten çutela, Eztugu deus gaitzic eriden guiçon hunetan, baina baldin spiritubat edo Ainguerubat minçatu baçayó ezgaitecela Iaincoaren contra batailla. Eta seditione handi eguin içanic, Capitainac beldurturic, heçaz Paul çathica ledin, mana ceçan gendarmesac iauts litecen hayén artetic haren harapatzera eta fortaleçara eramaitera. Eta ondoco gauèan Iaunac, hari presentatzen çayola, erran cieçón, Paul, auc bihotz on: ecen nola testificatu baituc niçaz Ierusalemen, hala behar duc Roman-ere testificatu. Eta arguitu cenean, Iuduetaric batzuc eguinic biltzarre eta vot maledictionerequin, lioitela, ezlutela ianen ez edanen Paul hil leçaqueteno. Eta berroguey baino guehiago ciraden coniuratione haur eguin çutenac. Hec ethorriric Sacrificadore principaletara eta Ancianoetara, erran ceçaten, Vot eguin dugu maledictionerequin, deus eztugula dastaturen Paul hil duqueguno. Orain bada çuec iaquin eraci ieçoçue Capitainari, conseilluaren vorondatetic bihar hura erekar dieçaçuela, harçaz cerbait hobequi eçagutu nahi bacinduté beçala: eta gu hura hurbil dadin baino lehen, prest gara haren hiltzera. Baina Paulen arrebaren semea ençunic celatác, ethor cedin, eta sarthuric fortaleçara conta cieçón Pauli. Eta Paulec Centeneretaric bat beregana deithuric, erran cieçón, Guiçon gazte haur eramac Capitainagana, ecen badic cerbait hari erran beharric. Harc bada hura harturic eraman ceçan Capitainagana, eta erran ceçan, Paul presonerac beregana deithuric othoitz eguin dirautac, guiçon gazte haur hiregana ekar neçan, ceinec baitu cerbait hiri erran beharric. Eta Capitainac hura escutic harturic, eta appart retiraturic galde eguin cieçón, Cer duc niri erran beharric? Eta harc erran ceçan, Iuduéc ordenatu dié hiri othoitz eguitera, bihar Paul conseillura igorri deçán, hobequiago cerbaitez informatu nahi balirade beçala harçaz: Baina hic eztieceala accorda: ecen hayén artecoric berroguey guiçon baino guehiago haren celata diaudec: vot eguinic maledictionezco penán, eztutela ianen ez edanen hura hil duqueiteno: eta orain prest diaudec, hic cer promettaturen drauèan beguira. Capitainac bada igor ceçan guiçon gaztea, hari manaturic, nehori ezlerron nola gauça hauc hari dclaratu cerauzcan. Eta deithuric bi Centenér erran ciecén, Eduquitzaçue prest ber-ehun gendarmés Cesarearano ioaiteco, eta hiruroguey eta hamar çamaldun, eta ber-ehun archer, gauaren heren oreneco. Eta den abre prestic, igan eraciric Paul salburic eraman deçatençát Felix gobernadore handiagana. Eta scriba cietzon letra batzu tenor hunetacoric, Claude Lysiasec Felix gobernadore gucizco excellentari, salutatione. Guiçon haur Iuduéz hatzamana, eta ia heçaz hiltzeco cegoela, ethorriric garniçoinarequin edequi diraueat, eçaguturic ecen Romaco burgés cela. Eta iaquin nahiz cer causagatic accusatzen lutén, eraman vkan diat hayén conseillura. Cein eriden baitut accusatzen cela berén Legueco questionéz, eta herioric edo presoinic mereci luen hoguenic batre etzuela. Eta aduertitu içanic guiçon huni Iuduéz eguiten çaizcan celatéz, bertan igorri vkan diát hiregana: manamendu eguinic accusaçaley-ere, hunen contretaco dituzten gauçác hire aitzinean erran ditzaten. Vngui aicela. Gendarmeséc bada hæy manatu içan çayen beçala, Paul harturic eraman ceçaten gauaz Antipatrisera. Eta biharamunean vtziric çamaldunac harequin loacençát, itzul citecen fortaleçara. Eta hec Cesareara ethorriric eta Gobernadore handiari letrác emanic, Paul-ere haren aitzinera presenta ceçaten. Eta iracurri cituenean Gobernadore handiac letrác, eta cer prouinciataco cen hura interrogatu çuenean, eta eçaguturic ecen Ciliciaco cela: Ençunen aut dio, hire accusaçaleac-ere ethorri diratenean. Eta mana ceçan Herodesen palatioan beguira ledin. Eta borz egunen buruän iauts cedin Ananias Sacrificadore subiranoa Ancianoequin, eta Tertulle deitzen cen orator batequin: hec compari citecen Gobernadore handiaren aitzinean Paulen contra. Eta Paul deithu içanic, Tertulle has cedin accusatzen, cioela, Felix gucizco excellenteá eçagutzen diagu esquer gucirequin gauça gucietan eta leku gucietan, ecen guc ardietsi dugula baque handia hiçaz, eta eure prouidentiaz populu hunetan eguin dituan ordenança onéz. Baina luçaquiago eduqui ezeçadan, othoitz eguiten drauat ençun gaitzán gutibat eure ontassunagatic. Ecen eriden diagu guiçon pestilentioso haur seditione altchatzen drauela Iudu guciey mundu orotan, eta Nazarenoén sectaren buru dela: Cein templearen profanatzen-ere enseyatu içan baita, eta hatzamanic nahi vkan diagu gure Leguearen arauez iugeatu. Baina ethorriric Lysias capitainac bortcha handirequin edequi vkan diraucuc gure escuetaric. Haren accusaçaleac hiregana ethor litecen manaturic: beraganic eurorrec informatione eguinic iaquin ahal ditzaquec gauça guciac, ceineçaz guc hori accusatzen baitugu. Eta consenti ceçaten Iuduec-ere, erraiten çutela, gauça hauc hala liradela. Baina ihardets ceçan Paulec, Gobernadore handiac minça ledin hari keinu eguinic, Ceren baitaquit anhitz vrthe duela natione hunen iuge aicela, gogoticago neure buruäz ihardestén diát: Ikussiric ecen hic eçagut ahal decaqueala nola hamabi egun baino guehiago eztiraden, igan mincenetic Ierusalemera, adoratzera. Eta eznié templean eriden nehorequin disputatzen ari naicela, edo gende biltzen, ez synagoguetan, ez hirian: Eta ecin phoroga citzaqueé ni orain accusatzen nauten gauçác. Baina haur aithortzen drauät, ecen secta deitzen duten bide haren arauez, hunela dudala neure aitén Iaincoa cerbitzatzen, sinhesten ditudalaric Leguean eta Prophetetan scribatuac diraden gauça guciac. Eta sperança dudalaric Iaincoa baithan, içanen dela hilén resurrectionea, hambat iustoena nola iniustoena, ceinen beguira berac-ere baitaude. Halacotz pena-ere eçarten diát, conscientiá dudan Iaincoagana eta guiçonetara trebucu gabe bethiere. Eta anhitz vrtheren buruän, ethorri içan nauc neure nationera elemosyna eta oblatione eguitera. Ordu hartan eriden nié purificatua templean, ez ordea gendetzerequin, ezeta tumulturequin, Asiaco Iudu batzuc. Ceinéc behar baitzutén hire aitzinean comparitu, eta ni accusatu, baldin deus ene contra baçutén. Edo hauc beróc erran beçate baldin cerbait gaichtaqueria eriden baduté nitan, ni conseilluan presentatu içan naicenean. Hayén artean nengoela oihu eguin nueneco voz bakoitz haur baicen, Hilén resurrectioneaz ni accusatzan naiz egun çueçaz. Gauça hauc ençunic, Felixec igor citzan hec berce aldi batetarano, cioela, Secta horrez cer den diligentquiago eçagutu duquedanean, Lysias capitaina iautsi datenean, ossoqui eçaguturen duquet çuen eguitecoa. Eta mana ceçan Centenerbat, beguira ledin Paul eta largoan eçar ledin, eta nehor ez leçan empatcha haren eçagunetaric haren cerbitzatzetic edo harengana ioaitetic. Eta cembaitrabeit egunean buruän, Felixec ethorriric Drusilla bere emaztearequin, cein baitzén Iudaca, erekar ceçan Paul, eta ençun ceçan hura minçatzen Christ baithango fedeaz. Eta nola hura disputatzen baitzén iustitiáz, eta temperantiáz, eta içateco den iudicioaz, spantaturic Felixec ihardets ceçan, Oraingotz habil, eta aicinaric dudanean deithuren aut. Berahala escun gainean sperança çuelaric ecen Paulec cerbait diru emanen ceraucala, larga leçançat halacotz-ere maiz erekarten çuen eta minçatzen cen harequin. Eta bi vrtheac complitu ciradenean, har ceçan successor Felixec Porcius Festus: eta placer eguin nahiz Iuduey Felixec vtzi ceçan Paul presonér. Festus bada prouincian sarthuric hirur egunen buruän ioan cedin Ierusalemera Cesarearic. Eta compari citecen haren aitzinean Sacrificadore subiranoa eta Iuduén arteco principalenac Paulen contra, eta othoitz eguiten ceraucaten. Fauore esquez ceudela haren contra, hurá erekar leçançát Ierusalemera: celata çaizcolaric hura bidean hil leçatençat. Eta Festusec ihardets ceçan, vngui beguiratua içanen cela Paul Cesarean, eta bera sarri haraco licela. Bada çuetaric (dio) ahal ditecenac, elkarrequin iauts bitez, eta baldin cembeit hoguen guiçon haur baithan bada accusa beçate. Eta hamar egun baicen hayén artean egon gaberic, iauts cedin Cesareara: eta biharamunean iarriric iudicioco alkian, mana ceçan Paul erekar ledin. Hura hara ethorri cenean ingura ceçaten Ierusalemetic iautsi içan ciraden Iuduéc accusatione anhitz eta piçuric ekarten çutela Paulen contra, cein ecin phoroga baitzitzaqueizten: Ihardesten çuelaric Paulec, ecen deusetan ezluela faltatu Iuduén Leguearen contra, ez templearen contra, ez Cesaren contra. Baina Festusec atseguin eguin nahiz Iuduey, ihardesten ceraucala Pauli, erran ceçan, Nahi aiz Ierusalemera igan eta han gauça hauçaz iugeatu ene aitzinean? Eta erran ceçan Paulec Cesaren iudicioco alki aitzinean niagoc, non behar bainaiz iugeatu. Iuduey deusetan eztiraueat iniuriaric eguin, hic-ere vngui daquián beçala. Ecen baldin gaizquiric eguin badut, edo deus herio mereci duenic accommettitu badut, eztiát hiltzera refusatzen: baina baldin horiéc accusatzen nautenetaric deus ezpada, nehorc horiéy ecin eman nieçaqueec: Cesargana appellatzen nauc. Orduan Festusec conseilluarequin minçaturic, ihardets ceçan, Cesargana appellatu aiz? Cesargana ioanen aiz. Eta cembeit egunen buruän Agrippa reguea eta Bernice iauts eitecen Cesareara Festusen salutatzera. Eta anhitz egun han egonic Festusec Regueri aippa cieçón Paulen eguitecoa, erraiten çuela, Guiçon-bat vtzi içan duc Felixez presonér: Ceinen causaz, ethorri nincenean Ierusalemera, compari baitzitecen Sacrificadore principalac eta Iuduén Ancianoac, haren contra condemnatione requeritzen çutela. Eta ihardetsi diraueat, eztutela Romanoéc costuma nehoren heriotara liuratzeco, accusatzen denac bere accusaçaleac aitzinean dituqueeno, eta defendatzeco leku har deçaqueeno hoguenaz. Bada huna ethorri ciradenean, luçamenduric batre gabe, biharamunean iudicioco alkian iarriric, mana nieçán ekar ledin guiçona. Haren accusaçaleac han present ciradela, etzeçateán hoguenic batre ekar, nic vste nuenaren gainean. Baina questione batzu citiztean haren contra berén superstitioneaz, eta edocein Iesus hilic vici licela Paulec seguratzen çuen batez. Eta nic, halaco questioneaz eguitecotan içanez, erran nieçoán, eya nahi licenez Ierusalemera ioan, eta han iugea ledin gauça hauçaz. Baina ceren appella baitzedin reserua ledinçát Augustoren eçagutzera, mana nieçan beguira ledin hura igor neçaqueno Cesargana. Agrippac orduan erran cieçón Festusi, Nahi niquec neurorrec-ere guiçona ençun. Eta harc, Bihar, dio, ençunen duc. Bada biharamunean ethorri ciradenean Agrippa eta Bernice pompa handirequin, eta sarthu ciradenean audiencián capitainequin eta hirico gendé authoritatezcoequin: Festusen manamenduz erekar cedin Paul. Eta Festusec dio, Regue Agrippá, eta hemen gurequin çareten guciác, badacussaçue guiçon haur, hunez Iuduén compainia gucia minçatu içan çait hambat Ierusalemen nola hemen, heyagoraz, hunec eztuela guehiagoric vici behar. Baina nic eriden dut, deus hunec eztuela eguin herio mereci duenic: badaric-ere bera Augustogana appellatu denaz gueroz, deliberatu dut harengana igortera. Huneçaz cer seguric scriba dieçodan iaunari eztut. Halacotz ekarri vkan dut çuetara, eta principalqui hiregana, regue Agrippá, informatione eguinic cer scriba dudançát. Ecen eztela raçoinic irudi daut, presonér baten igortea, eta haren contrataco hoguenac eztitecen notifica. Agrippac orduan Pauli erran cieçón, Permettitzen çaic eure buruägatic minçatzea. Orduan Paul escua hedaturic has cedin raçoin emaiten, cioela, Regue Agrippá, dohatsu neure buruä estimatzen diat ceren egun hire aitzinean ihardetsi behar baitut, Iuduez accusatzen naicen gauca guciez Principalqui ceren baitaquit eçagutzen dituala Iuduén artean diraden costuma eta questione guciac: halacotz othoitz eguiten drauat, patientqui ençun néçan. Bada ene vicitze gaztetassunetic eraman dudanaz den becembatean, eta ceric lehen hatsetic içan den ene nationean Ierusalemen, badaquite Iudu guciéc: Lehendanic eçaguturic (baldin testificatu nahi baduté) nola neure aitzinecoacdanic gure religioneco secta gucizco excellentaren arauez vici içan naicen Phariseu. Eta orain Iaincoaz gure aitey eguin içan çayen promesseco sperançaren causaz, iudicioan accusaturic nago. Promes hartara gure hamabi leinuéc ardura gau eta egun Iaincoa cerbitzatzén dutela helduren diradela sperança duté, cein sperançaz (o Regue Agrippá) Iuduéc ni accusatzen bainaute. Cer? sinhets ecin daitenetan daducaçue çuec baithan, Iaincoac hilac ressuscitatzen dituela? Eta niçaz den becembatean irudi içan çait ecen Iesus Nazarenoren icenaren contra resistentia handi eguin behar nuela: Eta eguin-ere badut Ierusalemen: eta anhitz saindu nic presoindeguietan enserratu vkan dut, Sacrificadore principaletaric bothere vkanic: eta nehorc hiltzen cituenean neure sententiá emaiten nuen. Eta synagoga gucietan maiz punitzen nituela bortchatzen nituen blasphematzera: eta sobera minthuric hayén contra, persecutatzen nituen hiri arrotzetarano. Dembora hartan Damascerat-ere ioaiten nincela Sacrificadore principalén botherearequin eta commissionearequin. Egunaren erdian, o Regué, bidean ikus nieçán cerutico arguibat iguzquiarena baino claroagoric, arguitzen guentuela ni eta enequin bidean ioaiten ciradenac. Eta gu guciac eroriric lurrera, ençun nieçán vozbat niri minço çaitadala, eta ciostala Hebraicoén lengoagez, Saul, Saul, cergatic ni persecutatzen nauc? gogor duc hiretaco akuloén contra ostico eguitea. Nic orduan erran nieçán, Nor aiz Iauna? Eta harc erran cieçadán, Ni nauc Iesus hic persecutatzen duana. Baina iaiqui adi, eta ago çutic eure oinén gainean: ecen hunegatic aguertu natzaic, ordena ençadançat ministre eta ikussi dituán eta aguerturen natzayán gaucen testimonio: Idoquiten audalaric populu horretaric eta Gentiletaric, ceinetara orain igorten baihaut, 18 Irequi ditzançat hayén beguiac, conuerti ditecençát ilhumbetic arguira, eta Satanen botheretic Iaincoagana, recebi deçatençát bekatuen barkamendua, eta çorthea sanctificatuén artean, ni baithango fedeaz. Hunegatic, o Regue Agrippá, eznitzayoc desobedient içan cerutico visioneari. Baina Damascen ciradeney lehenic, eta Ierusalemen, eta Iudeaco comarca gucian ciradeney, guero Gentiley-ere predicatu diraueat emenda litecen eta conuerti Iaincoagana, obrác eguiten lituztelaric emendamendutaco digneac. Causa hunegatic Iuduac ni templean hatzamanic enseyatu içan dituc ene hiltzen: Baina Iaincoaren aiutaz aiutatu içanic iraun diát egungo egunerano, testificatzen drauèdala hambat chipiey nola handiéy, eta deus erraiten eznuela Prophetéc eta Moysesec ethorteco ciradela aitzinetic erran dutén gauçaric baicen: Ecen behar cela Christec suffri leçan, eta hilén resurrectioneco lehena licén, ceinec populu huni eta Gentiley arguia denuntiatu behar baitzerauen. Eta gauça hauc bere defensatan erraiten cituela Festusec ocengui erran ceçan, Çoratu aiz Paul, letretaco iaquin handiac çoratzen au. Eta Paulec, Eznauc çoratzen, dio, Festus gucizco excellentea, baina eguiazco eta adimendu onetaco hitzac erraiten citiát. Ecen baceaquizquic gauça hauc Reguec, ceinen aitzinean minço-ere bainaiz frangoqui: ceren estimatzen baitut gauça hautaric eztela deus harc eztaquianic: ecen gauça haur eztuc çokoan eguin içan. O regue Agrippá, sinhesten dituc Prophetac? baceaquiat ecen sinhesten dituala. Eta Agrippac erran cieçón Pauli, Hurrensu gogatzen nauc Christino eguin nadin. Orduan Paulec erran ceçan, Iaincoa baithan desir niquec bay hurrensu bay choil, ez hi solament, baina ni egun ençuten nauten guciac-ere eguin cindeizten halaco, nolaco ni bainaiz, estecaillu hauc salbu. Eta gauça hauc harc erran cituenean, iaiqui cedin Regue, eta Gobernadorea, eta Bernice, eta hequin iarri içan ciradenac. Eta appartatu ciradenean bere artean minço ciraden, cioitela, Deus herio edo presoindegui mereci duen gauçaric eztu eguiten guiçon hunec. Eta Agrippac Festusi erran cieçón, Larga ahal cieitean guiçon haur baldin appellatu içan ezpaliz Cesargana. Ordenatu içan cenean gu Italiarát embarcaturen guenela, eman cietzoten bay Paul bay berce presonér batzu Iulio deitzen cen Centener Augustoren bandaco bati. Eta iganic Adramytteco vnci batetara, Asiaco comarquetara ioaitera parti guentecen, eta gurequin cen Aristarche Macedo Thessaloniceanoa. Eta ondoco egunean arriua guentecen Sidonera, eta Iulioc humanoqui Paul tractaturic, permetti ceçan adisquidetarat ioanic, heçaz tracta ledin. Guero handic partituric Cypre beherera io gueneçan, ceren haice contreac baitziraden. Eta Ciliciaren eta Pamphyliaren aurkan den itsassora iraganic, ethor guentecen Myra Lyciaco hirira. Eta han Centenerac eridenic Alexandriaco vnci Italiarát ioaiten cen-bat, hartara sar eraci guençan Eta anhitz egunez baratch ioaiten guenela, eta nequez Gnidaco aurkara helduric, haiceac permettitzen etzeraucularic, iragan guentecen Creta beherera Salmonen aurkán. Eta nequez hura iragaiten guenduela, ethor guentecen Portu-ederrac deitzen den leku batetara, ceinen aldean baitzén Laseaco hiria. Eta ceren anhitz dembora iragan baitzén, eta ia vrean ioaitea perilós, ceren ia barura-ere iragan baitzén, conseillatzen cituen Paulec, Ciostela, Guiçonác, badacussat ecen itsassoan ioaitea ez solament cargaren eta vnciaren, baina gure vicién-ere peril eta calte handirequin içanen dela. Baina Centenerac sinhestenago çuen gobernaçalea eta pilotua, ecen ez Paulec erraiten cituen gauçác. Eta ceren portua ezpaitzen leku onean neguären iragaiteco, guehiagoac opinionetaco ciraden handic-ere partitzera, neholere Phenicera arriua ahal litezquenez, han neguären iragaiteco, cein baita Africaco eta Choroco haiceari dagocan Cretaco portubat. Orduan egu-erdi haicea emequi altchatzen hassiric, bere intentionearen complimenduan ciradela vstez, partituric, costabazterca ceçaten aldetsuaz Creta. Baina handic sarrisco altcha cedin harenganaco aldetic haice tempestateçu Euroclydon deitzen den-bat. Eta vncia haiceaz eraman içan cenean, hala non contra ecin ioan baitzaiten, haiceari vncia abandonnaturic eramaiten guenén. Eta Clauda deitzen den islato baten beherera iragan guenenean, nequez batelaren iabe içan ahal guenen. Hura tiraturic marineréc remedio guciac bilhatzen cituztén, vncia beheretic hersturic: eta Syrtera eror beldurrez, velác erautsiric, berahala eramaiten ciraden. Eta ceren tempestate handiz tormentatzen baiquenén biharamunean egoizte eguin ceçaten Guero hereneco egunean gueuroc gure escuz vncico apparaillua egotz gueneçan. Eta nola ez iguzquiric ez içarric anhitz egunez ezpaitzequigun aguer, eta tempestate handiac hertsen baiquentuen guehiagoric salua ahal guentezquelaco sperança gucia gal gueneçan. Baina dembora lucez ian gaberic egon içan ciradenean, orduan çutic Paulec hayén artean, erran ceçan, O guiçonác, behar çatequeen ni sinhetsiric Cretatic ezquinén partitu, eta ihes eguin peril eta calte huni. Baina orain exhortatzen çaituztét çareten bihotz onetaco, ecen çuetaric baten-ere galtzeric ezta içanen, vnciarenic baicen. Ecen presentatu içan da ene aitzinean gau hunetan Iaincoaren Aingueruä, ceinena bainaiz ni, eta cein cerbitzatzen baitut, Ciostala, Paul, eztuala beldurric, Cesari presentatu behar atzayó: eta horrá, eman drauzquic Iaincoac hirequin vncian diraden guciac. Hunetacotz bihotz on auçue, guiçonác: ecen sinhesten dut Iaincoa, nola niri erran içan baitzait hala içanen dela. Baina cembeit islatara egotzi behar gara. 27 Bada hamalaurgarren gauä ethor cedinean, hara huna erabilten guenela itsas Adriaticoan, gauären erditsuan, estima ceçaten marineréc, ecen hurbiltzen litzeyela cembeit comarca. Baina plomua hundarrera egotziric, eriden ceçaten hoguey braça, eta handic appurbat guibeleraturic, eta berriz plomua hundarrera egotziric, eriden ceçaten hamaborz braça. Eta beldurrez leku gaitzetara eror litecen laur angura vnci guibeletic egotziric, desiratzen çutén eguna ethor ledin. Eta marinerac vncitic ihes eguin nahiz çabiltzala, batela itsassora erautsiric, aleguia hec angurác vnci aitzinetic hedaturen. Erran ciecén Paulec Centenerari eta gendarmesey, Baldin hauc vncian ezpadaude, çuec ecin salua çaitezquete. Orduan gendarmeséc ebaqui citzaten batelaren kordác, eta vtzi ceçaten beherera erortera. Eta arguiaren gainera exhortatzen cituen Paulec guciac, ian leçaten, cioela, Egun haur da hamalaurgarrena, baruric beha çaudetela eta deus hartu eztuçuela. Hunegatic exhortatzen çaituztet har deçaçuen iatera: ceren haur çuen emparatzeari appertenitzen baitzayó: ecen çuetaric baten-ere burutic bilobat ezta galduren. Eta gauça hauc erranic, eta oguia harturic gratiác renda cietzón Iaincoari gucién aitzinean: eta hautsiric, has cedin iaten. Eta guciéc bihotz harturic, har ceçaten hec-ere iateco. Eta baguinén arima guciac vncian, ber-ehun eta hiruroguey eta hamassey. Eta viandaz ressasiaturic, arind ceçaten vncia, ogui-bihia itsassora egoizten lutela. Eta eguna ethorri cenean, herria etzeçaten eçagut: baina portu itsas adar çuen bati ohart cequizquión, hartara, eguin albalute, vncia egotzi aiher ciraden. Eta angurác altchaturic itsassoari vncia abandonna cieçoten, gobernaillén iunctadurac-ere lachaturic, eta haiceari vela altchaturic, tiratzen ari ciraden costara. Baina eroriric bi vr lasterrec encontru eguiten çuten leku batetara, trebuca cequién vncia: eta vnci aitzinea landaturic tinc cegoen: eta vnci guibela hausten cen baguén botherez. Orduan gendarmesén conseillua cen presonerén hiltzera, beldurrez cembeit igueri saluaturic itzur ledin. Baina Centenerac Paul emparatu nahiz, harçara citzan conseillu hartaric, eta mana ceçan igueri ahal laiditenac, bere buruäc egotziric lehenic, lurrera empara litecen: Eta berceac, batzu taula gainetan, batzu vnci çapoetan: eta halatan eguin cedin guciac salburic empara baitzitecen lurrera. Eta salburic emparatu ciradenean, eçagut ceçaten orduan ecen islá Malte deitzen cela. Eta Barbaroéc humanitate handi eguin cieçagutén: ecen sua vizturic recebi guençaten gu guciac, gaineancen çaicun vriagatic, eta hotzagatic. Bildu çuenean bada Paulec cembeit sirmendu appur, eta eçarri cituenean sura, viperabat beroaren causaz ilkiric lot cequión escutic. Eta ikussi vkan çutenean Barbaroéc dilindoca bestiá haren escutic, elkarri ciotsaten, Falta gabe guiçon haur guicerhaile da, cein itsassotic, emparaturic mendequioac ezpaitu permettitzen vici den. Baina harc bestiá sura iharrossiric etzeçan minic har. Eta hec beha ceuden noiz hant leiten, edo subitoqui hilic eror leiten: baina luçaqui beha egon içan ciradenean, eta çacussatenean calteric batre etzayola ethorten, proposa cambiaturic erraiten çutén, Iainco cela hura. Eta ciraden leku hartan islaco principal Publio deitzen cenaren possessioneac, ceinec gu recebituric, hirur egunez benignoqui logea baiquençan. Eta guertha cedin Publioren aita baitzatzan helgaitzéc eta sabeldarçunac çaducatela: hura baithara Paul sar cedin, eta othoitz eguinic, eta escuac haren gainean eçarriric senda ceçan. Bada haur eguin eta, islaco berce eritassunic çutenac-ere ethorten ciraden eta sendatzen. Hec-ere ohore handi eguin cieçagutén, eta embarcatzeracoan behar cenaz forni guençaten. Eta hirur hilebetheren buruän embarca guentecen Alexandriaco vnci islán neguä iragan çuen batetan, ceinec baitzituen enseignatzat Castor eta Pollux. Eta Syracusara arriuaturic, han egon guentecen hirur egun. Handic inguru eguinic arriua guentecen Rhegera: eta egun-baten buruän egu-erdi haicea iaiquiric, bigarren egunean ethor guentecen Puzolera: Han anayeac eridenic, othoiztu içan guenén egoitera hequin çazpi egun: eta hala ethor guentecen Romara. Handic anayeac gure berriac ençunic bidera ilki cequizquigun Appioren merkaturano, eta Hirur botiguetarano: hec ikussi cituenean Paulec, Iaincoari esquerrac rendaturic courage har ceçan. Eta ethorri içan guenenean Romara, Centenerac eman cietzón capitain generalari presonerac: baina permetti cequión Pauli bere gain egoitera, hura beguiratzen çuen gendarmesarequin. Hirur egunen buruän dei citzan Paulec Iudu principalac: eta bildu ciradenean erran ciecén, Guiçon anayeác, nic deus eguin ezpadut-ere populuaren contra edo aitén costumén contra, Ierusalemen presonér eguin içanic liuratu içan naiz Romanoén escuetara: Ceinéc examinatu nendutenean largatu nahi vkan bainendutén, ceren heriotaco hoguenic batre nitan etzén. Baina Iuduac contrastatzen ciradenaren gainean, ecin bercez Cesargana appellatu içan naiz: ez neure nationea cerçaz accusa deçadan dudalacotz. Causa hunegatic bada deithu çaituztet, ikus cinçatedan eta minça nenguiçuençát: ecen Israeleco sperançaren causaz cadena hunez inguratua nago. Eta hec erran cieçoten, Guc ez letraric recebitu diagu hiçaz Iudeatic: ez ethorriric anayetaric nehorc denuntiatu dic edo erran deus hiçaz gaizquiric. Baina nahi diagu hireganic ençun cer irudi ceyán: ecen secta horrez den becembatean, baceaquiagu ecen leku gucietan nehor contrastatzen çayola. Eta assignatu vkan ceraucatenean eguna, ethor citecen harengana ostatura anhitz: eta testificationerequin declaratzen cerauen Iaincoaren resumá, eta eracusten cerauztén Iesusez diraden gauçác, hambat Moysesen Leguetic nola Prophetetaric goicetic arratserano. Eta batzuc sinhesten cituztén erraiten ciraden gauçác, baina bercéc etzituzten sinhesten. Eta elkarren artean accord etziradenaren gainean, parti citecen, Paulec hitz haur erran eta, Segurqui vngui Spiritu saindua minçatu içan çaye Esaias prophetáz gure Aitey, Cioela, Habil populu horrengana, eta errac, Ençutez ençunen duçue eta eztuçue adituren: eta dacussaçuela ikussiren duçue eta etzaizquiote oharturen. Ecen guicendu da populu hunen bihotza, eta beharriez gothorqui ençun vkan duté, eta bere beguiac ertsi vkan dituzté: beguiéz ikus, eta beharriez ençun, eta bihotzez adi ez teçatençát, eta conuerti ez titecen, eta senda ez titzadan. Iaquiçue bada çuec ecen Gentiley igorri içan çayela saluagarri haur, eta hec ençunen dutela. Eta gauça hauc erran cituenean, ilki citecen Iuduac, bere artean disputa handi çutela. Baina egon cedin Paul bi vrthe complituric bere ostatu alocatuan: eta recebitzen cituen harengana ethorten ciraden guciac: Predicatzen çuela Iaincoaren resumá, eta iracasten cituela Iesus Christ Iaunaz diraden gauçác, minçatzeco hardieça gucirequin, nehorc empatchuric eguin gabe. PAVLEC Iesus Christen cerbitzariac Apostolu içatera deithuac, Iaincoaren Euangelioaren predicatzeco bereciac. (Cein lehendanic bere Prophetéz Scriptura sainduetan Iaincoac promettatu vkan baitzuen) Bere Seme haraguiaz den becembatean Dauid-en hacitic eguinaz, Sanctificationetaco Spirituaz den becembatean hiletarico resuscitatzez Iaincoaren Seme botheretsuqui declaratuaz, Iesus Christ gure Iaunaz: Ceinaganic recebitu baitugu gratia eta Apostolutassuna fedea obedi dadinçát, Gentil guciac baithan haren icenean: Ceinén artean çuec-ere deithu içan baitzarete Iesus Christgana. Roman çareten guciey, Iaincoaren onhetsiey, saindu içatera deithuey: Gracia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. Lehenic behinçát esquer draucat neure Iaincoari Iesus Christez çuen guciocgatic, ceren çuen fedea famatzen baita mundu orotan. Ecen Iaincoa dut testimonio (cein cerbitzatzen baitut neure spirituan bere Semearen Euangelioan) ecen paussu gabe çueçaz memorio eguiten dudala: Bethiere neure orationetan othoitz eguinez, baldin cerbait maneraz noizpait-ere bide moldezcoric eman badaquit Iaincoaren vorondatez, çuetara ethor nadin. Ecen çuen ikusteco desir handia dut, cembeit dohain spirituál parti dieçaçuedançát, çuen confirmatzeco: Erran nahi dut, çuen eta ene elkarrequilaco fedeaz consola nadinçát. Eztut bada nahi ignora deçaçuen, anayeác, ecen anhitzetan çuetara ethortera deliberatu dudala (baina empatchatu içan naiz oraindrano) cembeit fructu nuençát çuetan-ere, berce Gentiletan-ere beçala. Çordun naiz hambat Grecoetara nola Barbaroetara, hambat çuhurretara nola ignorantetara. Bada, nitan den becembatean prest naiz çuey Roman çaretenoy-ere euangelizatzera. Ecen eznaiz ahalque Christen Euangelioaz: ceren Iaincoaren botherea baita, sinhesten duen guciaren saluamendutan, Iuduaren lehenic eta guero Grecoaren. Ecen Iaincoaren iustitiá hartan eracusten da fedetic federa: scribatua den beçala, Iustoa fedez vicico da. Ecen Iaincoaren hirá claroqui eracusten da cerutic, eguiá iniustitiatan daducaten guiçonén infidelitate eta iniustitia ororen contra: Ceren Iaincoaz eçagut ahal daitena manifest baita hetan: ecen Iaincoac hæy manifestatu vkan draue. Ecen haren gauça inuisibleac (hala nola haren bothere eternala eta diuinitatea) munduaren creationetic ikusten dirade, gauça creatu hautaric consideratzen diradenean: excusa gabe diradençát. Ceren Iaincoa eçagutu vkan dutenaren gainean, ezpaitute Iainco beçala glorificatu, ez regratiatu: baina vano eguin içan dirade bere discursuetan, eta hayén bihotz adimendu gabea ilhumbez bethe içan da. Bere buruäc çuhur eguiten cituztelaric erho eguin içan dirade. Ecen cambiatu vkan duté Iainco incorruptiblearen gloriá, guiçon corruptiblearen imaginatara, eta hegaztinén, eta laur oinetaco bestién, eta herrestez ebilten diradenén imaginatara. Halacotz Iaincoac-ere abandonnatu vkan ditu hec berén bihotzetaco guthicietara, satsutassunera, bere gorputz propriey itsusgoa eguitera elkarren artean: Nola Iaincoaren eguiá gueçurretara cambiatu vkan baituté, eta adoratu baitituzté eta cerbitzatu creaturác, vtziric Creaçalea cein baita eternalqui benedicatua, Amen. Halacotz bada abandonnatu vkan ditu Iaincoac itsusgoataco affectionetara: ecen hayén emaztec-ere cambiatu vkan duté vsança naturala natura contra denera: Eta halaber arrac-ere, vtziric emaztén vsança naturala, berotu içan dirade bere guthicián bata berceagana, arrac arrarequin infamiataco gauçác eguiten cituztela, eta berac baithan recebitzen lutela bere hoguenaren recompensa behar cen beçalacoa. Eta nola ezpaituté conturic eguin Iaincoaren eçagutzetan eduquitera: hala abandonnatu vkan ditu Iaincoac iugemendu guciren falta den spiritu batetara: bide eztiraden gaucén eguitera: Iniustitia guciaz betheac, paillardiçaz, gaichtaqueriaz, auaritiaz, malitiaz: inuidiaz betheac, guicerhaitecaz, guduz, enganioz, conditione gaichtoz: Rapportari, gaitzerraile, Iaincoaren gaitzesle, iniuriaçale, vrgulutsu, vantari, gaitz-erideile, aitamén desobedient: Adimendu gabe, pactoén hautsle, affectione natural gabe, appacega ecin daitezquen beçalaco, misericordia gabe. Ceinéc Iaincoaren çucena eçagutu badute-ere (nola halaco gauçác eguiten dituztenéc, herio mereci dutén) eztituzté eguiten solament, baina are halacoric eguiten dutenac fauoratzen dituzté. Halacotz excusa gabe aiz o guiçoná, nor-ere baitaiz berceac iugeatzen dituana: ecen hunez beraz ceren iugeatzen baituc bercea, eure buruä condemnatzen duc: ikussiric ecen iugeatzen ari aicenorrec, gauça bérac eguiten dituála. Eta badaquigu ecen Iaincoaren iugemendua eguiaren araura dela halaco gauçác eguiten dituztenén gainean. Eta vste duc, o guiçon halaco gauçac eguiten dituztenac iugeatzen dituaná, eta eurorrec hec eguiten, ecen hi itzuriren atzayola Iaincoaren iugemenduari? Ala haren benignitatearen eta patientiaren eta iguriquite lucearen abrastassuna menospreciatzen duc: eçagutzen eztualaric ecen Iaincoaren benignitateac emendamendutara deitzen auèla? Baina eure gogortassunaren eta bihotz vrriquimendu gabearen araura, hiraz thesaur eguiten draucac eure buruäri hiraren eta Iaincoaren iugemendu iustoaren declarationeco egunecotzat. Ceinec rendaturen baitrauca, batbederari ceini bere obrén araura: Hala nola, vngui eguitezco irauterequin gloria eta ohore eta immortalitate bilhatzen duteney, vicitze eternala: Baina reuoltari diradeney, eta eguiari behatzen etzaizconey, baina iniustitia obeditzen duteney, rendaturen çaye indignatione eta hira. Tribulatione eta herstura gaichtaqueria eguiten duen guiçon guciaren arimaren gainera, Iuduarenera lehenic, guero Grecoarenera-ere. Baina gloria eta ohore eta baque vngui eguiten duen guciari, Iuduari lehenic, guero Grecoari-ere. Ecen ezta personén acceptioneric Iaincoa baithan. Ecen Leguea gabe bekatu eguin duten guciac, Leguea gabe galduren-ere dirade: eta Leguean bekatu eguin duten guciac, Legueaz iugeaturen dirade. (Ecen eztirade Leguea ençuten dutenac iusto Iaincoa baithan: baina Leguea eguiten dutenac iustificaturen dirade. Ecen ikussiric ecen Gentiléc Leguea eztutelaric, naturalqui Legueari dagozcan gauçác eguiten dituztela, hec Leguea eztutelaric, bere buruençát berac dirade Legue: Ceinéc eracusten baituté Leguearen obrá scribatua bere bihotzetan, berén conscientiác halaber testimoniage rendatzen drauelaric, eta hayén pensamenduéc elkar accusatzen dutelaric, edo excusatzen-ere.) Iaincoac guiçonén secretuac iugeaturen dituen egunean, ene Euangelioaren araura, Iesus Christez. Huná, hi icen goiticoz deitzen aiz Iudu, eta reposatzen aiz Leguean, eta gloriatzen aiz Iainco Iaunean. Eta eçagutzen duc haren vorondatea, eta badaquic contrario denaren beretzen, Legueaz instruitu içanic. Eta fida aiz itsuén guidari aicela, ilhumbean diradenén argui, Ignorantén instruiçale, haourrén iracasle, ceren baituc eçagutzearen eta eguiaren formá Leguean. Hic bada bercea iracasten duanorrec, eure buruä eztuc iracasten: predicatzen baituc eztela ebatsi behar, ebaisten duc: Erraiten baituc eztela adulterioric iauqui behar, adulterio iauquiten duc: idolác abominationetan baitadutzac, eurorrec sacrilegio eguiten duc. Eta Leguean gloriatzen baitaiz, Leguea hautsiz Iaincoa desohoratzen duc. Ecen Iaincoaren icena çuen causaz blasphematzen da Gentilén artean: scribatua den beçala. Ecen eguia duc, circoncisionea probetchable dela, baldin Leguea beguira badeçac: baina baldin Leguearen hautsle bahaiz, hire circoncisionea preputio bilhatzen duc. Bada baldin preputioac Leguearen ordenançác beguira baditza, haren preputioa ezta circoncisionetan estimaturen? Eta naturaz den preputioac baldin Leguea beguira badeça, ezau iugeaturen hi, letraz eta circoncisionez Leguearen hautsle aicenor? Ecen ezta hura Iudu, gainetic dena: ezeta gainetic haraguian eguiten dena circoncisione. Baina hura da Iudu, barnetic dena: eta circoncisionea da, bihotzetic dena, spirituan ez letrán: cein Iuduren laudorioa ezpaitatorque guiçonetaric baina Iaincoaganic. Ceric da bada Iuduaren abantailla, edo ceric da circoncisionearen probetchua? Handia manera orotara: eta gucién gainetic ceren Iaincoaren declarationeac cargutan eman baitzaizte. Ecen cer da baldin batzuc sinhetsi ezpadute? ala hayén incredulitateac Iaincoaren fedea ezdeusturen du? Guertha eztadila: aitzitic biz Iaincoa eguiati,eta guiçon gucia gueçurti, scribatua den beçala, Eure hitzetan iusto eriden adinçát, eta hiçaz iugemendu eguiten denean garaita duançát. Eta baldin gure iniustitiác Iaincoaren iustitiá lauda eraciten badu, cer erranen dugu? ala iniusto da Iaincoa punitzen duenean? (guiçon beçala minço naiz) Guertha eztadila: bercela, nola iugeaturen du Iaincoac mundua? Ecen baldin Iaincoaren eguiá abundosago bada ene gueçurraz haren gloriatan, cergatic ni goitiric bekatore beçala condemnatzen naiz? Eta (guçaz gaizqui minço diraden beçala, eta batzuc guc erraiten dugula dioiten beçala) ceren eztugu gaizqui eguiten, vnguia ethor dadinçát? ceinén damnationea iusto baita. Cer bada? excellentago gara? Eceinere maneraz: ecen aitzinetic raçoinac emanic eracutsi dugu, ecen guiciac hambat Iuduac nola Grecoac, bekatuaren azpian diradela. Scribatua den beçala, Ezta iustoric, ezeta bakoitzic. Ezta aditzen duenic ezta Iaincoa bilhatzen duenic. Guciac aldaratu içan dirade, eta guciac elkarrequin inutil eguin içan dirade: ezta ontassunic eguiten duenic, ez batetarano. Sepulchre irequibat da hayén eztarria: bere mihiéz enganiotara vsatu vkan duté: sugue aspic-aren poçoina da hayén ezpainetan. Hayén ahoa maledictionez eta karminduraz bethea da. Arin dirade hayén oinac odol issurtera. Destructione eta miseria hayén bidetan. Eta bide baquezcoa eztute eçagutu vkan. 18 Ezta Iaincoaren beldurra hayen beguién aitzinean. Eta badaquigu ecen cerere Legueac erraiten baitu, Leguean diradeney erraiten drauela: aho gucia boça dadinçát, eta mundu gucia hoguendun dençát Iaincoaren aitzinean. Hunegatic Leguearen obréz ezta iustificaturen haraguiric batre haren aitzinean: ecen Legueaz da bekatuaren eçagutzea. Baina orain Leguea gabe Iaincoaren iustitiá manifestatu içan da, Leguearen eta Prophetén testimoniagea duela. Bada Iaincoaren iustitiá, Iesus Christen fedez sinhesten duten gucietara eta gucién gainera: ecen ezta differentiaric batre: ikussiric ecen guciéc bekatu eguin dutela, eta Iaincoaren gloriaren falta diradela. Eta iustificatzen dirade dohainic haren gratiaz, Iesus Christ Iaunean eguin içan den redemptioneaz: Cein ordenatu baitu Iaincoac fedeazco appacegagarri haren odolean, bere iustitiaren declaratzeco, aitzineco bekatuén barkamenduagatic, Iaincoaren patientiáz: Diot bere iustitiaren declaratzeco dembora hunetan: bera iusto dencát, eta Iesusen fedeco denaren iustificaçale. Non da beraz vantationea? iraitzi içan da. Cein leguez? obrenaz? Ez: baina fedearen legueaz. Concluditzen dugu beraz, fedez iustificatzen dela guiçona Leguearen obrác gabe. Ala Iuduén ber da Iaincoa? ala ez Gentilen-ere? guerthuqui Gentilen-ere. Ecen bat da Iaincoa, ceinec iustificaturen baitu circoncisionea fedetic, eta preputioa fedeaz. Leguea bada ez deus bilhatzen dugu fedeaz? Guertha eztadila: aitzitic Leguea confirmatzen dugu. Cer beraz erranen dugu gure aita Abrahamec eriden duela haraguiaren arauez? Ecen baldin Abraham obréz iustificatu içan bada, badu cerçaz gloria dadin, baina ez Iaincoa baithan. Baina cer dio Scripturác? Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu içan çayó iustitiatara. Baina obratzen duenari alocairua etzayó gratiatan contatzen baina hartzetan: Ordea obratzen eztuenari, baina gaichtoa iustificatzen duena baithan sinhesten duenari, bere fedea iustitiatan contatzen çayó. Nola Dauidec-ere declaratzen baitu Iaincoac obrác gabe iustitiá imputatzen draucan guiçonaren dohain-ontassuna, dioela, Dohatsu dirade ceinén iniquitateac quittatu içan baitirade eta ceinén bekatuac estali içan baitirade. Dohatsu da Iaunac bekatua imputatu eztrauqueon guiçona. Bada dohain-ontassun haur, circoncisionean da solament ala bay preputioan-ere? Ecen erraiten dugu imputatu içan çayola Abrahami fedea iustitiatan. Nola bada imputatu içan çayo? circoncisionean cela, ala preputioan? ez circoncisionean, baina preputioan. Guero recebi ceçan circoncisionearen seignalea, fedealen iustitiataco cigulutan cein baitzen preputioan: preputioan diradela sinhesten duten gucién aita licençát, hæy-ere iustitiá imputa lequiençát: Eta circonsionearen aita, erran nahi da, ez circoncisionecoén solament, baina gure aita Abrahamen fede preputioan çuenaren hatzari darreizconen-ere. Ecen promessa etzayó Legueaz heldu içan Abrahami, edo haren haciari, munduaren heredero içateco, baina fedeazco iustitiáz. Ecen baldin Leguetic diradenac, heredero badirade ezdeus bilhatu da fedea, eta iraungui da promessa. Ceren Legueac hirá engendratzen baitu: ecen non ezpaita legueric, han ezta transgressioneric Harren fedez da heretagea, gratiaz dençát, promessa haci guciaren fermu dençát: ez Leguetic den haciaren solament, baina Abrahamen fedetic denaren-ere, cein baita gure gución aita, (Scribatua den beçala, Anhitz nationeren aita ordenatu vkan aut) Iaincoaren aitzinean, cein sinhetsi vkan baitu: ceinec hiley vicitze emaiten baitraue, eta deitzen baititu eztiraden gauçác balirade beçala. Ceinec sperançaren contra sperançaz sinhets baitzeçan, anhitz nationeren aita içanen cela: erran içan çayonaren araura, Hala içanen duc hire hacia. Eta fedean flaccu ez içanez, etzeçan behá bere gorputz ia hilera, ehun vrtheren inguruä baçuen-ere: ezeta Sararen vmunci ia hilera. Eta Iaincoaren promessaren gainean etzeçan duda incredulitatez: baina fortifica cedin fedez Iaincoari gloria emanic: Eta frangoqui seguraturic, ecen hari promes eguin ceraucana, botheretsu cela eguiteco-ere. Halacotz haur -ere iustitiatan imputatu içan çayo. Eta ezta scribatu içan harengatic solament, ecen haur iustitiatan imputatu içan çayola: Baina guregatic-ere, ceini imputaturen baitzaicu, Iesus gure Iauna hiletaric resuscitatu duena baithan sinhesten dugunoy, Cein heriotara liuratu içan baita gure bekatuacgatic, eta resuscitatu gure iustificationeagatic. Iustificaturic bada Fedez, dugu baque Iaincoa baithara Iesus Christ gure Iaunaz. Ceinez are vkan baitugu sartze haur fedez gratia hunetara, ceinetan fermu baicaude, eta gloriatzen baicara Iaincoaren gloriaren sperançán. Eta ez haur solament, baina are gloriatzen gara tribulationetan, daquigularic ecen tribulationeac patientia ekarten duela. Eta patientiác experientia, eta experientiac sperançá. Eta sperançác eztu confunditzen, ceren Iaincoaren amorioa eraitsia baita gure bihotzetan eman içan çaicun Spiritu sainduaz. Ecen Christ, oraino indar gabe guinela, bere demborán infidelacgatic hil içan da. Ecen miraz iustoagatic nehor hiltzen da: baina aguian norbeit ventura leite cembeit vnguieguilegatic hiltzera. Baina certificatzen du bere charitatea gu baithara Iaincoac, ceren oraino bekatutara abandonnatuac guinela, Christ guregatic hil içan baita. Anhitzez areago beraz orain haren odolaz iustificaturic, harçaz salbu içanen gara hiratic. Ecen baldin etsay guinela reconciliatu içan bagara Iaincoagana haren Semearen herioaz, anhitzez areago reconciliaturic saluaturen gara haren viciaz. Eta ez haur solament baina gloriatzen-ere bagara Iaincoa baithan Iesus Christ gure Iaunaz, ceinez orain reconciliatione recebitu baitugu. Halacotz, nola guiçon-batez bekatua mundura sarthu içan baita, eta bekatuaz herioa: eta halaz guiçon gucietara herioa heldu içan da, ceren guciéc bekatu eguin baituté. Ecen Leguerano bekatua munduan cen, baina bekatua ezta imputatzen legueric eztenean Baina regnatu vkan du herioac Adamganic Moysesganano, bekaturic eguin eztutenén gainean-ere Adamen transgressionearen façoinera cein baita ethorteco cenaren figura. Baina dohaina ezta offensá beçala: ecen baldin baten offensáz anhitz hil içan badirade, anhitzez areago Iaincoaren gratiá, eta guiçon-batez den gratiaren dohaina, cein baita Iesus Christ anhitzetara abondatu içan da. Eta ezta dohaina bekatu eguin duen batez sarthu içan den gaucá beçala: ecen hoguena offensa batetaric sarthu içan da condemnationetan: baina dohaina, da anhitz offensataric iustificationetan. Ecen baldin baten offensaz herioac regnatu vkan badu, anhitzez areago iustitiazco gratiaren eta dohainaren abundantiá recebitzen dutenéc vicitzetara regnaturen duté Iesus Christ batez. Bada nola offensa batez hoguena ethorri baita guiçon gucietara condemnationetan: hala iustificatzen gaituen iustitia batez ethorri da dohaina -ere guiçon gucietara vicitzezco iustificationetan. Ecen nola guiçon baten desobedientiáz, bekatore anhitz eguin içan baitirade, hala baten obedientiáz iusto anhitz eguinen dirade. Eta Leguea berçalde sarthu içan da handi ledinçat offensá: baina non handitu içan baita bekatua, han abundosago içan da gratiá: Nola regnatu baitu bekatuac heriotara, hala gratiác-ere regna leçançát iustitiaz vicitze eternaletara, Iesus Christ gure Iaunaz. Cer erranen dugu beraz? egonen gara bekatutan, gratiá abunda dadinçát? Guertha eztadila. Ecen bekatuari hil içan gaizquionac, nola hartan oraino vicico gara? Ala eztaquiçue ecen Iesus Christ Iaunean batheyatu içan garen gucioc, haren herioan batheyatu içan garela? Ohortze içan gara bada harequin batean Baptismoaz haren herioan: nola resuscitatu içan baita Christ hiletaric Aitaren gloriaz, hala gu-ere vicitze berritan ebil gaitecençát. Ecen baldin harequin chartatuac bagara haren hiltzearen conformitatez, haren resurrectionearen conformitatez- ere içanen gara. Haur daquigularic ecen gure guiçon çaharra harequin crucificatu içan dela, deseguin dadinçát bekatuaren gorputza, guehiagoric bekatua cerbitza ezteçagunçát. Ecen hil dena libre da bekatutaric. Eta baldin hil bagara Christequin, sinhesten dugu vicico-ere harequin garela: Daquigularic ecen Christ hiletaric resuscitaturic, eztela guehiagoric hiltzen, herioac eztuela haren gainean guehiago dominationeric. Ecen hil içan dena, bekatuari hil içan çayó behingotz: baina vici dena, Iaincoari vici çayó. Hala çuec-ere estima eçaçue bekatuari hil çaizquiotela, baina Iaincoari vici çaizquiotela Iesus Christ gure Iaunaz. Ezteçala bada regna bekatuac çuen gorputz mortalean, haren guthicietan bekatua obedi deçaçuençát. Eta eztietzoçuela applica çuen membroac iniquitatezco harma içateco bekatuari: baina applica ietzoçue çuen buruäc Iaincoari, hiletaric viztu anço: eta çuen membroac iustitiataco harma içateco Iaincoari. Ecen bekatuac eztu çuen gainean dominationeric vkanen: ecen etzarete Leguearen azpian, baina gratiaren azpian. Cer bada? eguinen dugu bekatu, ceren Leguearen azpian ezgarén, baina gratiaren azpian? Guertha eztadila. Ala eztaquiçue ecen noren-ere obeditzera cerbitzari iarten baitzarete, obeditzen duçuenaren cerbitzari çaretela: edo bekatuaren heriotara, edo obedientiaren iustitiatara? Bada esquer Iaincoari ceren bekatuaren cerbitzari içan baitzarete, baina bihotzetic obeditu baituçue doctrinaren formá, ceinetara eman içan baitzarete: Eta bekatuaren azpitic ilkiric, iustitiaren cerbitzari eguin içan baitzarete. Guiçonén ançora minço naiz çuen haraguiaren infirmitatearen causaz. Bada nola applicatu baitituçue çuen membroac cerbitzatzeco satsutassunari eta iniquitateari iniquitate eguitera: hala orain applicaitzaçue çuen membroac cerbitzatzeco iustitiari saindutassunetara Ecen bekatuaren cerbitzari cinetenean: libré cineten iustitiaz den becembatean. Cer fructu cenduten bada orduan orain ahalque çareten gauça hetaric? ecen hayén fina, herioa da. Baina orain bekatuaren azpitic libreturic, eta Iaincoaren cerbitzari eguinic, baduçue çuen fructua saindutassunetan: eta fina, vicitze eternala. Ecen bekatuaren gageac, herioa: eta Iaincoaren dohaina da vicitze eternala Iesus Christ gure Iaunaz. Ala eztaquiçue, anayeác, (ecen Leguea eçagutzen duteney minço natzaye) nola Legueac dominatione duen guiçonaren gainean vici den artean? Ecen emazte ezcondua, senharra vici dueno obligatua da Legueaz: baina baldin senharra hil badadi, libre da senharraren leguetic. Beraz senharra vici deno adultera deithuren da, berce senhar baten emazte eguin badadi: baina senharra hil badadi legue hartaric libre da: hala non ezpaitate adultera baldin berce senhar baten emazte eguin badadi. Bada, ene anayeác, çuec-ere Legueari hil çaizquiote Christen gorputzean: berce, hiletaric resuscitatu den baten çaretençát: Iaincoari fructifica dieçogunçat. Ecen haraguian guinenean, bekatuén affectione Legueaz ciradenéc indar çuten gure membroetan, herioari fructificatzeco. Baina orain Leguetic libre gara, hari hil içanic ceinetan hatzamanac baiquineunden: spirituzco berritassunetan cerbitza deçagunçát, eta ez letrazco çahartassunetan. Cer erranen dugu beraz? Leguea bekatu da? Guertha eztadila. Aitzitic bekatua eztut eçagutu vkan Legueaz baicen. Ecen eznuqueen eçagutu guthiciá baldin legueac erran ezpalu, Eztuc guthiciaturen. Baina bekatuac occasione harturic manamenduaz engendratu vkan du nitan guthicia gucia. Ecen Leguea gabe, hila da bekatua. Ecen ni vici nincén Leguea gabe noizpait: baina manamendua ethorri denean, bekatua berriz vitzen hassi içan da. Eta ni hil içan naiz: eta eriden içan da vicitzetaco ordenatu ceitadan manamendua, heriotara itzultzen çaitadala. Ecen bekatuac occasione harturic, seducitu nau manamenduaz eta harçaz hil vkan nau. Bada Legueaz den becembatean hura saindu da, eta manamendua saindu eta iusto eta on. Beraz on den gauçá herio eguin içan çait? Guertha eztadila: aitzitic bekatuac, bekatu cela aguer ledinçát, on den gauçáz herioa engendratu vkan draut, bekatua excessiuoqui bekatore eguin ledin manamenduaz. Ecen badaquigu Leguea spiritual dela: baina ni carnal naiz, bekatuaren azpira saldua. Ecen eguiten dudana, etzait on: ecen eztut cer nahi baitut, hura eguiten: baina ceri gaitz baitaritzat, hura eguiten dut. Bada baldin cer nahi ezpaitut, hura eguiten badut, consentitzen draucat Legueari, ecen ona dela. Bada orain guehiagoric eznaiz ni hura eguiten dudana, baina nitan habitatzen den bekatua. Ecen badaquit eztela habitatzen nitan (erran nahi baita, ene haraguian) onic: ecen nahia bada nitan, baina onaren complitzea, eztut erideiten. Ecen nahi dudan vnguia eztut eguiten: baina nahi eztudan gaizquia eguiten dut. Bada baldin cer nic nahi ezpaitut hura eguiten badut, eznaiz guehiagoric ni, hura eguiten dudana, baina nitan habitatzen den bekatua. Erideiten dut beraz legue haur nitan, vnguia eguin nahi dudanean, ecen gaizquia datchetala niri. Ecen atseguin hartzen dut Iaincoaren Leguean barneco guiçonaz den becembatean: Baina badacussat berce leguebat neure membroetan, ene adimenduco leguearen contra bataillatzen denic, eta ene membroetan den bekatuaren legueari gathibatzen nerauconic. Helas guiçon miserablea ni, norc idoquiren nau herio hunetaco gorputzetic? Esquerrac emaiten drautzat Iaincoari Iesus Christ gure Iaunaz. Bada nic neurorrec adimenduaz cerbitzatzen dut Iaincoaren Leguea, baina haraguiaz bekatuaren leguea. Beraz orain ezta condemnationeric batre Iesus Christean diradenençát: erran nahi da, haraguiaren araura ebilten eztiradenen, baina spirituaren araura. Ecen Iesus Christ Iaunean den vicitzetaco Spirituaren Legueac libre eguin nau bekatuaren eta herioaren leguetic. Ecen Leguearen impotentiác deus ecin çaidianean haraguian, Iaincoac igorriric bere Seme propria bekatutaco haraguiaren formán, eta bekatuagatic, condemnatu vkan du bekatua haraguian. Leguearen iustitiá compli dadinçát gutan, haraguiaren araura ezgabiltzanotan, baina Spirituaren araura. Ecen haraguiaren arauezco diradenac haraguiaren gaucetara dirade affectionatu: baina Spirituaren arauezcoac, Spirituaren gaucetara. Eta haraguiaren affectionea, herio da: baina Spirituaren affectionea, vicitze eta baque: Ceren haraguiaren affectionea etsaigoa baita Iaincoaren contra: ecen Iaincoaren Leguearen ezta suiet: eta ecin-ere daite. Beraz haraguian diradenac, Iaincoari placent ecin dirateque. Ordea çuec etzarete haraguian, baina Spirituan: baldin behinçát Iaincoaren Spiritua habitatzen bada çuetan: baina baldin edoceinec Christen Spiritua ezpadu, haina ezta haren. Eta baldin Christ çuetan bada, gorputza behinçát hil da bekatuaren causaz: baina Spiritua da vicitzea iustitiaren causaz. Bada baldin Iesus hiletaric resuscitatu duenaren Spiritua habitatzen bada çuetan, Christ hiletaric resuscitatu duenac, viuificaturen ditu çuen gorputz mortalac-ere bere Spiritu çuetan habitatzen denaren causaz. Halacotz bada, anayeác, çordun gara, ez haraguiagana, haraguiaren araura vicitzeco, baina Spirituagana. Ecen baldin haraguiaren araura vici baçarete, hilen çarete: baina baldin Spirituaz gorputzaren eguitateac mortificatzen badituçue, vicico çarete. Ecen Iaincoaren Spirituaz gobernatzen diraden guciac, Iaincoaren haour dirade. Ecen eztuçue suiectionetaco spiritubat recebitu, berriz beldurretan içateco: baina recebitu duçue adoptionezco spiritua, ceinez oihu eguiten baitugu Abba, erran nahi baita, Aita. Spiritu hunec berac testificatzen du gure spirituarequin batean, ecen Iaincoaren haour garela. Eta baldin haour bagara, bayeta heredero: heredero, diot, Iaincoaren, eta Christen herederoquide, baldin ordea harequin batean suffritzen badugu, harequin batean glorifica gaitecençat. Ecen estimatzen dut dembora hunetaco suffrimenduac eztiradela comparatzeco ethorteco den gloria gutan manifestaturen denarequin. Ecen creaturác desir handiz beguira daude noiz Iaincoaren haourrac manifesta daitezqueen. Ecen creaturác vanitatetara suiet dirade, ez bere nahiz, baina sperançaren azpian suiectionetan eçarri dituenaren causaz, hec-ere deliuraturen diradela corruptionearen suiectionetic, Iaincoaren haourrén gloriaren libertatean içateco. Ecen badaquigu creatura guciac suspirioz elkarrequin daudela, eta penatan diradela oraindrano. Eta ez hec solament, baina gu-ere Spirituaren primitiác ditugula, gueuroc gure baithan suspirioz gaude, adoptionearen beguira gaudela, gure gorputzaren deliurançaren diot. Ecen sperançaz saluatu içan gara. Eta ikusten den sperançá, ezta sperança: ecen nehorc ikusten duena, certaco spera leçaque? Baina baldin ikusten eztugunaz sperança badugu, patientiaz iguriquiten dugu. Eta halaber Spirituac-ere arincen ditu gure infirmitateac, ecen cerçaz othoitz eguin behar dugun bide beçala, eztaquigu: baina Spiritua bera othoiztez dago guregatic erran ecin daitezqueen suspirioz. Baina bihotzac examinatzen dituenac badaqui, ceric den Spirituaren affectionea: ecen Iaincoaren araura othoitz eguiten du sainduacgatic. Badaquigu halaber ecen Iaincoari on daritzoteney gauça guciac elkarrequin aiutatzen çaiztela onetara, iaquiteco da, haren ordenançaren araura deithu diradeney. Ecen lehenetic cein eçagutu baititu hec predestinatu-ere ditu bere Semearen imaginaren conforme içateco, hura dençát lehen iayoa anhitz anayeren artean. Eta cein predestinatu baititu, hec deithu-ere ditu: eta cein deithu baititu, hec iustificatu-ere ditu: eta cein iustificatu baititu hec glorificatu-ere ditu. Cer bada erranen dugu gauça hautara? Baldin Iaincoa gure alde bada, nor içanen da gure contra? Ceinec bere Seme propria ezpaitu guppida vkan, baina gure guciongatic eman vkan baitu, nola eztrauzquigu gauça guciac-ere harequin emanen? Norc produituren du accusationeric Iaincoaren elegituén contra? Iaincoa da iustificatzen duena. Nor da condemnaturen duena? Christ da hil içan dena, baina are resuscitatu-ere dena: Iaincoaren escuinean-ere dena, eta guregatic othoitz eguiten duena. Norc separaturen gaitu gu Christen amoriotic? ala tribulationec, ala hersturac, ala persecutionec, ala gossetec, ala billuci içatec, ala perilec, ala ezpatac? Scribatua den beçala, Hire causaz hiltzen gaituc egun oroz: estimatu içan gaituc haraquinçaco ardién pare. Baina gauça hautan guciotan victorioso bainoago gara, gu onhetsi gaituenaren partez. Ecen segur naiz ecen ez herioc, ez vicitzec, ez Aingueruèc, ez principaltassunéc, ez botheréc, ez presenteco gaucéc, ez ethortecoéc: Ez goratassunec, ez barnatassunec, ez berce creaturac batec-ere ecin separaturen gaituela Iaincoaren amorio Iesus Christ gure Iaunean ekarri draucunetic. Eguia diot Christean, eztiot gueçurric, neure conscientiác halaber testificatzen drautalaric Spiritu sainduaz, Ecen tristitia handia, eta tormenta ardurazcoa dudala neure bihotzean. Ecen desir nuque ni neuror Christganic separatua nincén neure anayeacgatic, cein baitirade ene ahaide haraguiaren arauez: Cein baitirade Israeltár: ceinena baita adoptionea, eta gloriá, eta alliançác, eta Leguearen ordenançá, eta cerbitzu diuinoa eta promessac: Ceinenac baitirade Aitác, eta hetaric da Christ haraguiaren arauez, cein baita gauça gucién gaineco Iainco, eternalqui benedicatua. Amen. Badaric-ere ecin date Iaincoaren hitza erori den: ecen eztirade Israeleco diraden guciac, Israel. Eta ceren Abrahamen haci diraden eztirade halacotz guciac haour, baina Isaactan haci deithuren çaic hiri. Erran nahi da, eztiradela haraguiaren haour diradenac, ha1acotz Iaincoaren haour: baina promessaren haour diradenac estimatzen diradela hacitan. Ecen promessaren hitza haur da, Dembora hunetan ethorriren naiz, eta Sarac vkanen du semebat. Eta ez haur solament, baina Rebeccac-ere batganic concebitu çuenean, baitzén, gure aita Isaacganic. Ecen oraino haourrac sorthu gabe, eta hec vnguiric ez gaizquiric eguin gabe (Iaincoaren ordenançá electionearen araura legoençát, Ez obrén baina deitzen duenaren partez) erran içan çayon hari, Guehienac cerbitzaturen din chipiena. Scribatua den beçala, Iacob onhetsi dut eta Esau gaitzetsi. Cer beraz erranen dugu? Ala da iniustitiaric Iaincoa baithan? Guertha eztadila. Ecen Moysesi erraiten drauca, Pietate vkanen diát pietate eguin nahi vkanen draucadanaz, eta misericordia eguinen diarocat misericordia eguin nahi vkanen draucadanari. Halacotz beraz electionea ezta nahi duenaren, ez laster eguiten duenaren, baina Iainco misericordia eguiten duenaren. Ecen badiotsa Scripturác Pharaori, Hunetacotz ber suscitatu aut, eracuts deçadançát hitan neure botherea, eta denuntia dadinçát ene icena lur gucian. Beraz nahi duenari misericordia eguiten drauca, eta nahi duena gogortzen du. Erranen drautac bada niri, Cergatic oraino arranguratzen da? ecen nor da haren vorondateari resisti ahal dieçaqueona? Bainaitzitic, o guiçoná, hi nor aiz Iaincoaren contra replicatzen duana? Ala erranen drauca gauça moldatuac hura moldatu duenari, Cergatic hunelaco eguin nauc? Ala eztu lur-tupinaguileac orhe ber batetaric eguiteco bothere, vnci bataren ohoretaco, eta bercearen desohoretaco? Eta cer da, baldin eracutsi nahiz Iaincoac hirá, eta eçagut eraci nahiz bere botherea, suffritu baditu patientia handitan hirazco vnci galtzecotzat apprestatuac? Eta bere gloriazco abrastassunén eçagut eraciteco misericordiazco vnci gloriataco apprestatu dituenetara? Cein deithu-ere baititu diot gu, ez solament Iuduetaric, baina Gentiletaric-ere. Nola Osea baithan-ere erraiten baitu, Deithuren dut ene populu etzena, neure populu: eta niçaz onhetsi etzena, neure onhetsi. Eta içanen da, erran içan çayen lekuan, Etzarete ene populu çuec, han deithuren baitirade Iainco viciaren haour. Esaias-ere oihuz dago Israelen gainean, Israeleco haourrén contua itsassoco sablea beçala licen orduan, restançác dirade saluaturen Ecen Iaunac acabatzen eta laburtzen du beharquia iustitiarequin: ceren beharqui laburtubat eguinen baitu Iaunac lurraren gainean. Eta lehen Esaiasec erran çuen beçala, Baldin armadén Iaunac vtzi ezpaleraucu hacia, Sodoma beçalacatu guinatequeen, eta Gomorrha irudi vkan guenduqueen. Cer beraz erranen dugu? Ecen Gentil iustitiari etzarreitzanéc, iustitia ardietsl vkan dutela: etare iustitia fedezcoa: Baina Israel, iustitiazco Legueari çarreicalaric, iustitiazco Leguera eztela heldu içan. Cergatic? ceren ezpaita haur içan fedez, baina Legueco obréz beçala: ecen behaztopatu içan dirade behaztopagarrico harrian. Scribatua den beçala, Huná, eçarten dut Sionen behaztopagarrico harria, eta trebucagarrico harria: eta nor-ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta confus içanen. Anayeác, ene bihotzeco affectione ona eta Iaincoagana Israelgatic eguiten dudan othoitzá da salua ditecen. Ecen testimoniage ekarten drauet, nola Iaincoaren zeloa badutén, baina ez scientiaren araura. Ecen Iaincoaren iustitiá eçagutzen eztutelaric, eta bere iustitia fundatu nahiz dabiltzalaric, Iaincoaren iustitiari etzaizca susmettitu. Ecen Leguearen fina Christ da, sinhesten duen guciaren iustitiatan. Ecen Moysesec- ere scribatzen du Leguetic den iustitiáz, Ecen gauça hec eguinen dituen guiçona, heçaz vicico dela. Baina fedez den iustitiác, hunela erraiten du, Ezterrála eure bihotzean, Nor iganen da cerura? hori duc Christen garaitic erekartea. Edo, nor iautsiren da abysmera? hori duc Christen hiletaric harçara erekartea. Baina cer erraiten du? Hire hurbil duc hitza hire ahoan eta hire bihotzean. Haur da fedeazco hitz predicatzen duguna. Ecen baldin confessa badeçac eure ahoz Iesus Iauna, eta eure bihotzean sinhets badeçac, ecen Iaincoac hura hiletaric resuscitatu duela, saluaturen aiz. Ecen bihotzez sinhesten da iustificatu içateco, eta ahoz confssione eguiten saluatu içateco. Ecen erraiten du Scripturác, Nor-ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta confus içanen. Ecen ezta differentiaric Iuduaren eta Grecoaren artean: ecen gucién Iaun bera da abrats, hura inuocatzen duten gucietara. Ecen norere baita Iaunaren icena inuocaturen duena, saluaturen da. Nolatan bada inuocaturen duté hura baithan sinhetsi vkan eztutenéc: eta nolatan sinhetsiren duté harçaz ençun vkan eztutenéc? eta nolatan ençunen duté predicaçaleric gabe? Eta nolatan predicaturen duté baldin igor ezpaditez? scribatua den beçala, O cein eder diraden baquea euangelizatzen dutenén oinac, gauça onac euangelizatzen dituztenenac! Baina guciac etzaizquio behatu içan Euangelioari, ecen Esaiasec erraiten du, Iauna, norc sinhetsi du gure predicationea? Beraz fedea ençutetic da: eta ençutea Iaincoaren hitzaz. Baina galdez nago, ala eztute ençun vkan? Bainaitzitic lur orotara ilki içan da hayen soinuä, eta munduaren bazterretarano hayén hitzac. Baina galdez nago, ala Israelec eztu Iaincoa eçagutu vkan? Lehenic Moysesec erraiten du, Nic ielosgoatara prouocaturen çaituztét gende gende-eztenaz, gende adimendu gabe batez asserre eraciren çaituztét. Eta Esaiasec hardieça hartzen du, eta erraiten, Eriden içan naiz bilhatzen eznindutenéz, eta claroqui aguertu içan natzaye ene galderic eguiten etzuteney. Baina Israelez den becembatean erraiten du, Egun gucian hedatu vkan ditut neure escuac populu desobedientagana eta contrastatzen denagana. Galdez nago bada, Ala iraitzi vkan du Iaincoac bere populua? Guertha eztadila: ecen ni-ere Israeltár naiz, Abrahamen hacitic, Beniaminen leinutic. Eztu iraitzi Iaincoac bere populu lehenetic eçagutua. Ala eztaquiçue Eliasez cer erraiten duen Scripturác? nola requesta eguiten draucan Iaincoari Israelen contra, dioela, Iauna hire Prophetác hil citié, eta hire aldareac deseguin citié, eta ni azquendu içan nauc neuror, eta ene arimaren ondoan diabiltzac. Baina cer diotsa hari reposta diuinoac? Reseruatu citiát neurorrendaco çazpi milla guiçon belhaunic Baalen imaginari plegatu eztraucatenic. Hala bada dembora hunetan-ere, reseruatione gratiazco electionearen arauez eguin içan da. Eta baldin gratiaz, ez guehiagoric obréz: bercela gratiá guehiagoric ezta gratia: baina baldin obréz bada, guehiagoric ezta gratia: bercela obrá guehiagoric ezta obra. Cer beraz? Bilhatzen çuena Israelec eztu ardietsi: eta electioneac ardietsi vkan du, eta goiticoac gogortu içan dirade, Scribatua den beçala, Eman vkan draue Iaincoac spiritu ithobat: eta begui, ikus ezteçatençát: eta beharri, ençun ezteçatençát egungo egunerano. Eta Dauid-ec erraiten du, Berén mahaina arte bilha bequié, eta laço eta trebucamendu, eta haur pagamendutan. Ilhun bitez hayén beguiac, ikus ezteçatençát: eta hayén bizcarra bethiere makur eçac. Galdez nago bada, ala trebucatu içan dirade eror litecençat? Guertha eztadila: baina hayén erorteaz saluamendua Gentiletara ethorri içan da, hæy iarreiquitera incitatzeco. Eta baldin hayén erortea munduaren abrastassun bada, eta hayén diminutionea Gentilén abrastassun: cembatez areago hayén abundantia? Ecen çuey Gentiloy diotsuet, ni Gentilén Apostolu naicen becembatean, neure ministerioa ohoratzen dut: Eya nolazpait neure ahaideac ielos eraci ahal ditzaquedanez, eta hetaric batzu salua. Ecen baldin hayén iraiztea munduaren reconciliatione bada, ceric içanen da receptionea, hiletaric vicitze baicen? Eta baldin primitiác saindu badirade, bayeta orhea: eta baldin erroa saindu bada, bayeta adarrac. Eta baldin adarretaric batzu hautsi içan badirade, eta hi bassa oliua incelaric, charthatu içan bahaiz hayén orde, eta oliua erroan eta vrinean participant eguin bahaiz, Ezadila gloria adarrén contra: eta baldin gloriatzen bahaiz, eztuc hic erroa egarten, baina erroac hi. Erranen duc bada, Hautsi içan dirade adarrac, ni chartha nendinçát. Vngui: hec infidelitatez hautsi içan dituc, eta hi fedez çutic ago: ezadila vrguluz hant, baina aicén beldur. Ecen baldin Iaincoac adar naturalac guppida vkan ezpaditu, beguirauc hi-ere guppida ezauèn. Ikussac beraz Iaincoaren benignitatea eta seueritatea: trebucatuetara, seueritatea: eta hiregana, benignitatea, baldin perseuera badeçac benignitatean: ezpere hi-ere ebaquiren aiz. Eta hec-ere baldin perseuera ezpadeçate infidelitatean, charthaturen dituc, ecen Iaincoa botheretsu duc harçara hayén charthatzeco. Ecen baldin hi naturaz bassa cen oliuatic ebaqui içan bahaiz, eta natura contra oliua onean charthatu bahaiz: cembatez areago natural diradenac charthaturen dirade bere oliua proprian? Ecen eztut nahi ignora deçaçuen, anayeác, secretu haur, (ceuroc baithan arrogant etzaretençat) ecen gogortassuna parte Israeli ethorri içan çayola, Gentilén complimendua sar leiteno. Eta hala Israel gucia saluaturen da, scribatua den beçala, Ethorriren da Siondic liberaçalea, eta aldaraturen ditu infidelitateac Iacobganic. Eta alliança haur eneganic vkanen duté, Kendu dituquedanean hayén bekatuac. Euangelioaz den becembatean, bay etsay dirade çuen causaz, baina electioneaz den becembatean, onhetsiac, Aitén causaz. Ecen dolu gabe dirade Iaincoaren dohainac eta vocationea. Ecen nola çuec-ere noizpait Iaincoagana desobedient içan baitzarete: baina orain misericordia ardietsi baituçue hayén desobedient içanez: Hala hauc-ere orain eztuté obeditu vkan, çuey eguin çaiçuen misericordiaz hauc-ere misericordia ardiets deçatençát. Ecen Iaincoac ertsi vkan ditu guciac desobedientiatan, guciey misericordia leguiençát. O Iaincoaren sapientiaren eta eçagutzearen abrastassunen barná! ala haren iugemenduac baitirade comprehendi ecin daitezqueen beçalacoac, eta haren bideac erideiteco impossibleac! Ecen norc eçagutu vkan du Iaunaren gogoa? edo nor içan da haren conseillari? Edo norc lehenic eman drauca hari, eta rendaturen baitzayo? Ecen harenganic, eta harçaz, eta harengatic dirade gauça guciac: hari gloria seculacotz. Amen. Othoitz eguiten drauçuet bada, anayeác, Iaincoaren misericordién partez, offrenda ditzaçuen çuen gorputzac sacrificio vicitan, saindutan, Iaincoaren gogaracotan, cein baita çuen cerbitzu raçoinezcoa. Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma çaiteztez çuen adimenduaren arramberritzez, phoroga deçaçuençát ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa. Ecen niri eman içan çaitadan gratiáz, erraiten draucat çuen artecoetaric batbederari, ezteçan presumi iaquitera iaquin behar den baino guehiago, baina den çuhur sobrietatera: Iaincoac batbederari fedearen neurria repartitu draucan beçala. Ecen nola gorputz batetan anhitz membro baitugu, eta membro guciéc ezpaitute operationebat bera: Hala anhitz garelaric gorputzbat gara Christ baithan eta batbedera gara bata bercearen membro. Eta ditugula dohain diuersac, eman içan çaicun gratiaren araura, edo prophetia, deçagun prophetiza fedearen proportionearen arauez: Edo ministerio, garen administrationean: edo iracasten ari dena, den instructione emaile. Edo exhortatzen ari denac, exhorta deçan: distribuitzen ari denac, distribui deçan simplicitatetan: presiditzen duenac daguian diligentqui: misericordia eguiten duenac, daguian alegueraqui. Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac. Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela. Cerbitzu eguitera ez nagui, spirituz ardént, Iauna cerbitzatzen duçuela. Sperançaz aleguera çaretelaric, tribulationean patient, orationean perseueratzen duçuela. Sainduén necessitatetara communicatzen duçuela: hospitalitateari iarreiquiten çaitzatela. Benedicaitzaçue çuec persecutatzen çaituztenac: benedicaitzaçue, diot, eta ez maradica. Aleguera çaitezte aleguera diradenequin, eta nigar eguiçue nigarrez daudenequin. Gogo batez bata berceagana affectionatuac çaretelaric: gauça gorác affectatzen eztituçuelaric, baina beheretara accommodatzen çaretelaric. Etzaretela çuhur ceuroc baithan. Ezteçoçuela nehori gaitza gaitzagatic renda. Procuraitzaçue gauça honestac guiçon gucién aitzinean. Eguin albadadi, çuetan den becembatean, guiçon guciequin baquea duçuen. Etzaiteztela ceuroc mendeca, ene maiteác, baina leku emoçue hirari: ecen scribatua da, Niri mendequioa: nic dut rendaturen, dio Iaunac. Bada baldin gosse bada hire etsaya, emóc iatera: baldin egarri bada, emóc edatera: ecen hala eguiten duála suco ikatzac bere buru gainera bilduren drautzac. Ezadila gaizquiaz garait, baina garait eçac vnguiaz gaizquia. Persona gucia potestate goragoén suiet biz, ecen ezta potestateric Iaincoaganic baicen: eta diraden potestateac, Iaincoaz ordenatuac dirade. Halacotz, potestateari resistitzen draucanac, Iaincoaren ordenançari resistitzen drauca: eta resistitzen dutenéc, bere buruén gainera damnatione erekarriren duté. Ecen magistratuac eztirade icigarri, obra onacgatic, baina gaichtoagatic. Bada nahi duc potestatearen beldur ez içan? eguic vngui, eta recebituren duc laudorio harenganic. Ecen Iaincoaren cerbitzari duc hire onetacotz: baina gaizquiric badaguic, aicén beldur: ecen eztic causa gabe ezpatá ekarten: ecen Iaincoaren cerbitzari duc, mendecari hiratan, gaizqui eguiten duenaren gainean. Harren behar da içan suiect ez hiragatic solament, baina conscientiagatic-ere. Ecen halacotz tributac-ere pagatzen dituçue: ecen Iaincoaren ministre dirade, hunetara berera emplegatzen diradela. Renda ieceçue bada guciey çor draueçuena: nori tributa, tributa: nori peagea, peagea: nori beldurra, beldurra: nori ohorea, ohorea. Etzaretela nehorengana deusez çordun: elkarri on daritzoçuen baicen: ecen berceri on daritzanac, Leguea complitu du. Ecen haur,Ezaiz adultero içanen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc falsu testimoniageric erranen, Eztuc guthiciaturen: eta baldin cembeit berce manamenduric bada, hitz hunetan sommarioqui comprehenditzen da, Onhetsiren duc eure hurcoa eure burua beçala. Charitateac hurcoari gaizquiric eztrauca eguiten. Beraz Leguearen complimendua, charitatea da. Principalqui ikussiric sasoina, ecen ia ordu dela lotaric iratzar gaitecen: ecen orain hurbilago daucu saluamendua, ecen ez sinhetsi vkan dugunean. Gauä iragan da eta eguna hurbildu. Iraitz ditzagun bada ilhumbearen obrác, eta vezti gaitecen arguiari dagocan abillamenduz. Egunáz anco honestqui ebil gaitecen: ez gormandicetan eta hordiquerietan, ez ohatzetan eta insolentietan, ez gudutan eta inuidiatan. Baina vezti çaiteztez Iesus Christ Iaunaz, eta haraguiaz artharic eztuçuela haren guthicién complitzeco. Eta fedez infirmo dena recebi eçaçue, baina ez disputationez iharduquitera. Batac sinhesten du gauça gucietaric ian ahal deçaquela: eta berce infirmo denac belhar iaten du. Iaten duenac, iaten eztuena ezteçan menosprecia: eta iaten eztuenac, iaten duena ezteçan iudica. Ecen Iaincoac hura bere recebitu vkan du. Hi nor aiz berceren cerbitzaria iudicatzen duana? bere Iaunari fermu egoiten edo erorten ciayóc: baina fermaturen dic: ecen botheretsu duc Iaincoa haren fermatzeco. Batac estimatzen du egun bata bercea bainoago, eta berceac estimatzen du bardin cein egun nahi den: batbedera biz segur bere conscientián. Egunera behatzen duenac, Iaunagana behatzen du: eta egunera behatzen eztuenac, Iaunagana eztu behatzen. Iaten duenac, Iaunari iaten du: ecen regratiatzen du Iaincoa: eta iaten eztuenac, Iaunari eztu iaten, eta regratiatzen du Iaincoa. Ecen ezta gutaric nehor bere buruäri vici, eta ezta nehor bere buruäri hiltzen. Ecen edo dela vici garén, Iaunari vici gara: edo dela hiltzen garén, Iaunari hiltzen gara. Beraz nahi bada vici garén, nahi bada hiltzen garén, Iaunaren gara Ecen hunetacotzát Christ hil, eta resuscitatu, eta vicitara itzuli içan da, hambat hilén nola vicién gainean dominatione duençát. Baina hic cergatic iudicatzen duc eure anayea? edo hic-ere cergatic menospreciatzen duc eure anayea? Ecen guciac comparituren gara Christen iudicioco throno aitzinean. Ecen scribatua da, Vici naiz ni, dio Iaunac, ecen niri gurthuren çait belhaun gucia: eta mihi oroc laudorio emanen drauca Iaincoari. Bada segur gutaric batbederac bere buruaz contu rendaturen drauca Iaincoari. Ezteçagula beraz guehiagoric elkar iudica, bainaitzitic hunetan iugemenduz vsat eçaçue, behaztopagarriric batre edo trebucagarriric çuen anayeri eçar ezteçoçuen. Badaquit, eta segur naiz Iesus Iaunaren partez, eztela deus satsuric bere berez: salbu, cerbait satsu dela estimatzen duenaren, hura harendaco satsu baita. Baina baldin viandagatic hire anayea tristetzen bada, ezabila ia charitatearen araura: ezteçála eure viandagatic hura gal, ceinagatic Christ hil içan baita. Eztadila beraz çuen vnguia gaitz erran. Ecen Iaincoaren resumá ezta ianhari ez edari: baina iustitia eta baque eta bozcario Spiritu sainduaz. Ecen gauça hautan Christ cerbitzatzen duena, Iaincoaren gogaraco da, eta laudatua da guiçonéz. Iarreiqui gaquiztén beraz baqueari dagozcan gaucey, eta elkarren edificationetaco diradeney. Ezteçála hic viandaren causaz Iaunaren obra deseguin: eguia duc gauça guciac chahu diradela, baina gaizquia duc scandalorequin iaten duen guiçonaren. On duc haraguiric ez iatea, eta mahatsarnoric ez edatea, eta hire anaye behaztopatzen edo scandalizatzen, edo infirmo eguiten den gauçaren ez eguitea. Hic fede duc? auc euror baithan Iaincoaren aitzinean. Dohatsu da bere buruä iudicatzen eztuena laudatzen duen gauçän. Baina scrupulo eguiten duena, baldin ian badeça, iudicatua da: ecen eztu fedez iaten: eta fedetic eztén gucia bekatu da. Eta behar ditugu fermu garenóc, infirmoén flaccatassunac supportatu, eta ez gure buruey complacitu. Bada gutaric batbederac complaci beça bere hurcoa vnguira edificationetan. Ecen Christec-ere eztu bere buruä complacitu nahi vkan, baina, scribatua den beçala, Hiri iniuria erraiten drauèanén iniuriác ene gainera erori içan dituc. Ecen aitzinetic scribatu diraden gauça guciac, gure doctrinatan scribatu içan dirade, Scripturetaco patientiaz eta consolationez sperança dugunçát. Bada patientiataco eta consolationetaco Iaincoac diçuela elkarren artean gauça ber baten pensatzeco gratia Iesus Christen araura: Gogo batez eta aho batez glorifica deçaçuençát Iaincoa, cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita. Halacotz recebi eçaçue elkar, Christec-ere gu recebitu gaituen beçala Iaincoaren gloriatan. Bada erraiten dut, Iesus Christ circonsionearen ministre içan dela, Iaincoaren eguiagatic, Aitey eguin çaizten promessac confirma litzançát: Eta Gentiléc Iaincoa bere misericordiagatic glorifica deçaten: scribatua den beçala, Halacotz laudorio emanen drauat hiri Gentilén artean, eta hire icenari cantaturen diarocát. Eta berriz dio, Aleguera çaiteztez Gentilác haren populuarequin. Eta berriz, Lauda eçaçue Iauna Gentil guciéc eta elkarrequin lauda eçaçue hura populu guciéc. Eta berriz Esaiasec erraiten du, Içanen da Iesserenic çain-bat, eta, Gentilén gobernatzera altchaturen den-bat: Gentiléc hartan sperança vkanen duté. Sperançazco Iaincoac bada compli çaitzatela bozcario guciaz eta baquez sinhetsiz, sperançaz abundos çaretençát Spiritu sainduaren verthutez. Bada segur naiz, ene anayeác, ni neuror-ere çueçaz, ecen çuec cueróc ontassunez betheac çaretela, eçagutze guciaz betheric: etare elkar admonesta ahal baiteçaqueçue. Eta, anayeác, ausartquichiago scribatu drauçuet partez, çuec orhoit eraciten bacintuztét beçala, Iaincoaz niri eman içan çaitadan gratiagatic, Iesus Christen ministre naicençát Gentilac baithan, emplegatzen naicela Iaincoaren Euangelio sainduan, Gentilén oblationea placént dençát, Spiritu sainduaz sanctificaturic. Badut beraz cerçaz gloria nadin Iesus Christez, Iaincoazco gaucetan. Ecen ez ninçande, Christec niçaz eguin eztuen gauçaren erraitera ausart, Gentilén obedientiatara erekarteco, hitzez eta eguinez: Signoén eta miraculuén verthutez, Iaincoaren Spirituaren verthutez: hambat non Ierusalemetic eta aldirietaric Illyriquerano abunda eraci vkan baitut Christen Euangelioa: Hala Euangelioaren predicatzen enseyatzen nincela, ez Christ aippatu içan cen lekutan, berceren fundament gainean edifica ezneçançát. Baina scribatua den beçala, Harçaz denuntiatu içan etzayenéc, ilkussiren duté: eta ençun eztutenéc, adituren duté. Eta halacotz empatchatu içan naiz anhitzetan ethortera çuetara. Baina orain guehiago lekuric comarca hautan eztudanaz gueroz, eta ia anhitz vrthez gueroztic çuetara ethortera desir dudanaren gainean: Parti nadinean Espaigniarát, ethorriren naiz çuetara: ecen sperança dut iragaitean ikussiren çaituztedala, eta çueçaz hara guidaturen naicela: baldin lehen çuequin içatez sasituche banaiz. Bada orain banoa Ierusalemerát, sainduey administratzera. Ecen Macedoniacoén eta Achaiacoén placera içan da Ierusalemen diraden sainduetaco paubrey cerbaiten partitzera. Ecen hala placer vkan duté, eta çordun-ere badirade hetara: ecen baldin hayén on spiritualetan participant içan badirade Gentilac, hec-ere carnaléz den becembatean aiutatu behar dituzté. Bada haur acabatu duquedanean eta hæy fructu haur consignatu drauqueedanean, Espaigniarát ioanen naiçate çuec baitharic. Eta badaquit ecen çuetara ethor nadinean, Christen Euangelioco benedictionearen abundantiarequin ethorriren naicela. Halaber anayeác, othoitz eguiten drauçuet Iesus Christ gure Iaunaz, eta Spirituaren charitateaz, enequin emplega çaitezten, enegatic Iaincoari eguinen drautzaçuen othoitzéz: Iudean diraden desobedientetaric deliura nadinçát, eta Ierusalemen eguiteco dudan administratione haur, sainduén gogaraco dençát: Iaincoaren vorondatez çuetara bozcariorequin ethor nadinçát, eta çuequin batean recrea nadinçát. Bada baquezco Iaincoa dela çuequin gucioquin, Amen. Gommendatzen drauçuet bada gure arreba Phebe, Cenchreco Eliçaren nescato dena: Hura gure Iaunean recebi deçaçuençát sainduey dagoten beçala, eta assisti çaquizquioten çuen behar içanen den gauça gucietan: ecen hura anhitzen ostatessa içan da, eta neurorren-ere. Salutaitzaçue Priscilla eta Aquila, ene aiutariac Iesus Christ Iaunean. Ceinéc ene viciagatic bere leppoac susmettitu baitituzté: hæy eztrauztet nic neurorrec esquerrac emaiten, baina Gentilén Eliça guciéc-ere bay. Saluta eçaçue hayén etchean den Eliçá-ere Saluta eçaçue Epenet ene maitea, cein baita Achaiaco primitiá Christean. Saluta eçaçue Maria guregana anhitz trabaillatua. Salutaitzaçue Andronic eta Iunia ene lehen gussuac, eta ene presonerquideac, Apostoluén artean notable diradenac, eta ni baino lehen içan diradenac Christean. Saluta eçaçue Amplia ene maitea gure Iaunean. Saluta eçaçue Vrban, gure aiutaria Christean eta Stachys ene maitea. Saluta eçaçue Apelles, Christean approbatua. Salutaitzaçue Aristobulorenecoac. Saluta eçaçue Herodion ene lehen gussua. Salutaitzacue Narcisse baithaco gure Iaunean diradenac. Salutaitzaçue Tryphena eta Tryphosa, gure Iaunean trabaillatzen diradenac. Saluta eçaçue Persida, nic maite dudana eta anhitz trabaillatu dena, gure Iaunean. Saluta eçaçue Rufo berecia gure Iaunean, bayeta haren eta ene ama. Salutaitzaçue Asyncrito, Phlegon, Hermas, Patrobas, Hermes, eta hequin diraden anayeac. Salutaitzaçue Philologo, eta Iulia, Nereo, eta haren arrebá, eta Olympa, eta hequin diraden saindu guciac. Saluta eçaçue elkar pot eguite saindu batez Christen Elicéc salutatzen çaituztez. Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, gogoa ditzaçuen, çuec recebitu duçuen doctrinaren contra partialitateac eta scandaloac eguiten dituztenac: eta apparta çaitezten hetaric. Ecen halacoéc Iesus Christ gure Iauna eztuté cerbitzatzen, baina bere sabela: eta hitz eztiz eta lausenguzcoz simplén bihotzac seducitzen dituzté. Ecen çuen obedientiá batbederaz eçagutua da: Aleguera naiz bada çueçaz den becembatean: baina nahi dut çuhur çareten onean eta simple gaitzean. Eta baquezco Iaincoac deseguinen du Satan çuen oinén azpian sarri. Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela, çuequin. Amen. Salutatzen çaituztez Timotheo ene aiutariac, eta Lucioc, eta Iasonec, eta Sosipaterec ene lehen gussuéc. Salutatzen çaituztét gure Iaunean nic Tertiusec, epistola haur scribatu dudanac. Salutatzen çaituztez Gaius-ec, ene eta Eliça guciaren ostatuac. Salutatzen çaituztez Eraste hirico procuradoreac, eta Quart anayeac. Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin gucioquin. Amen. Bada çuec confirma ahal çaitzaqueztenari, ene Euangelioaren eta Iesus Christen predicationearen araura, hambat demboraz gueroztic mysterio estaliric egon den reuelationearen araura: Baina, oráin manifestatu denaren, eta Propheten Scripturéz Iainco eternalaren manuz fedearen obedientiatan natione gucietan declaratu denaren araura: Iaincoari, bada, çuhur bakoitzari dela gloria Iesus Christez eternalqui. Amen. Paulec Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostolu içatera deithuac, eta gure anaye Sosthenesec, Iaincoaren Eliça Corinthen denari, Iesus Christez sanctificatuey, saindu içatera deithuey, Iesus Christ gure Iaunaren icena leku orotan inuocatzen duten guciequin, cein baita, hambat hayén nola gure Iaun: Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. Esquerrac emaiten drauzquiót neure Iaincoari bethi çueçaz, Iesus Christ Iaunean çuey eman içan çaiçuen Iaincoaren gratiagatic: Ceren gauça gucietan abrastu içan baitzarete hartan, eloquentia eta eçagutze gucian: Iesus Christen testimoniage çuetan confirmatu içan denaren araura: Hala non ezpaitzarete falta eceinere dohainen, Iesus Christ gure Iaunaren reuelationearen beguira çaudetela. Ceinec confirmaturen-ere baitzaituztéz finerano irreprehensible içateco Iesus Christ gure Iaunaren egunecotzat. Fidel da Iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera. Bada othoitz eguiten drauçuet anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren icenaz, gauça berbat erran deçaçuen guciéc, eta eztén çuen artean targoaric: baina çareten iunctatuac adimendu batetan eta gogo batetan. Ecen, ene anayeác, declaratu draudate çueçaz Chloes baithacoéc, ecen discordiác diradela çuen artean. Bada haur diot, ecen çuetaric batbederac erraiten duela, Ni behinçát Paulen naiz, eta ni Apolloren, eta ni Cephasen, eta ni Christen. Ala çathitua da Christ? Ala Paul crucificatu içan da çuengatic, edo Paulen icenean batheyatu içan çarete? Esquerrac emaiten drauzquiot Iaincoari ceren ezpaitut çuetaric nehor batheyatu, Crispo eta Gaio baicen: Nehorc erran ezteçan ecen neure icenean batheyatzen ariçan naicela. Batheiatu vkan dut Estebenen familia-ere: gaineracoz eztaquit berceric batre batheyatu vkan dudanez. Ecen eznau igorri Christec batheyatzera, baina euangelizatzera: ez hitzezco çuhurtziatan, Christen crutzea ezdeusetara eztadinçát. Ecen crutzezco hitza, galtzen diradeney behinçát, erhogoa çaye: baina guri saluatzen garenoy, Iainçoaren verthute da. Ecen scribatua da, Galduren dut çuhurren çuhurtziá, eta adituén adimendua kenduren dut. Non da çuhurra? non da Scriba? non da secula hunetaco disputaria? eztu erho eguin Iaincoac mundu hunetaco sapientia? Ecen Iaincoaren sapientian munduac Iaincoa eçagutu eztuenaz gueroz haren sapientiatic, Iaincoaren placera içan da predicationearen erhogoaz sinhesten dutenén saluatzera. Ecen Iuduac-ere signo esquez daude, eta Grecoéc sapientia bilhatzen duté: Baina guçaz den becembatean predicatzen dugu Christ crucificatua, Iuduey behinçát scandalo, eta Grecoey erhogoa çayena. Baina deithu diradeney hambat Iuduey nola Grecoey predicatzen drauegu Christ Iaincoaren verthutea eta Iaincoaren sapientiá. Ecen Iaincoaren erhogoá guiçonac baino çuhurrago da: eta Iaincoaren flaqueçá guiçonac baino borthitzago da. Ecen badacussaçue çuen vocationea, anayéac, ecen etzaretela çuhurrac anhitz haraguiaren arauez, ez borthitzac anhitz, ez nobleac anhitz. Baina munduco gauça erho diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát çuhurrac: eta munduco gauça flaccu diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát gauça borthitzac: Eta munduco gauça noble eztiradenac, eta menospreciatuac elegitu vkan ditu Iaincoac, eta gauça eztiradenac, diradenac deseguin ditzançát Glorifica eztadinçat haraguiric batre haren aitzinean. Baina harenganic çuec çarete Iesus Christean, cein eguin içan baitzaicu Iaincoaz sapientia eta iustitia eta sanctificatione eta redemptione: Scribatua den beçala, Gloriatzen dena, Iaunean gloria dadinçát. Eta ni ethorri içan naicenean çuetara, anayeác, eznaiz ethorri eloquentiazco edo sapientiazco excellentiarequin, Iaincoaren testimoniagea denuntiatzen nerauçuela. Ecen eztut deliberatu vkan deus çuen artean iaquitera, Iesus Christ baicen, hura-ere crucificatua. Eta ni infirmitaterequin eta beldurrequin eta ikara halldirequin içan naiz çuec baithan. Eta ene minçatzea eta ene predicationea ezta içan sapientia humanoren hitz gogagarritan: baina spirituren eta verthuteren eracustetan. Çuen fedea eztençát guiçonén sapientiatan, baina Iaincoaren potentiatan. Eta sapientiá denuntiatzen dugu perfectoén artean: eta sapientiá diot ez mundu hunena, ezeta mundu hunetaco prince deseguinen diradenena: Baina denuntiatzen dugu Iaincoaren sapientia mysteriotan dena, diot estalia, Iaincoac ia dembora gucién aitzinetic gure gloriatan determinatu vkan çuena: Cein mundu hunetaco princietaric batec-ere ezpaitu eçagutu vkan: ecen baldin eçagutu vkan baluté, gloriazco Iauna etzuqueten crucificatu. Baina predicatzen ditugu, scribatua den beçala, Beguic ikussi eztituen, eta beharric ençun eztituen gauçác, eta guiçonén bihotzetara igan içan eztiradenac, cein Iaincoac hari on daritzoteney appaindu baitrauzté. Baina guri Iaincoac reuelatu vkan drauzquigu bere Spirituaz: ecen Spirituac gauça guciac penetratzen ditu, báy Iaincoaren gauça barnác-ere. Ecen guiçonetaric ceinec daquizqui guiçonaren gauçác, guiçonaren spiritu hura baithan denac baicen? Halaber Iaincoaren gauçac-ere eztitu nehorc eçagutu vkan, Iaincoaren Spirituac baicen. Bada guc eztugu munduaren spiritua recebitu vkan: baina Iaincoaganico Spiritua: Iaincoaz guri eman içan caizquigun gauçác eçagut ditzagunçát: Cein denuntiatzen-ere baititugu, ez sapientia humanoac iracasten dituen hitzéz, baina Spiritu sainduac iracasten dituenéz, gauça spiritualac spiritualetara appropriatuz. Baina guiçon naturalac eztitu comprehenditzen Iaincoaren Spirituaren gauçác: ecen erhogoa çaizquio, eta ecin adi ditzaque, ceren spiritualqui iugeatzen baitirade. Baina guiçon spiritualac iugeatzen ditu gauça guciac, eta bera ezta nehorçaz iugeatzen. Ecen norc eçagutu du Iaunaren intentionea, hura instrui deçan? baina guc Christen intentionea badugu. Eta ni anayeác, ecin minçatu natzayçue çuey spiritualey anço, baina carnaley anço, diot, haourrey anço Christ Iaunean. Ezne edatera emaitez haci çaituztet, eta ez viandaz, ceren oraino ecin baitzineçaqueten, baina orain-ere oraino ecin deçaqueçue: ceren oraino carnal baitzarete. Ecen inuidia eta gudu eta targoa çuen artean denean, etzarete carnal, eta etzabiltzate guiçonaren araura? Ecen erraiten duenean batac, Ni Paulen naiz: eta berceac, Ni Apolloren, etzarete carnal? Nor da bada Paul, eta nor Apollo, cerbitzari baicen, ceinéz sinthetsi vkan baituçue, eta batbederari Iaunac eman draucan beçala? Nic landatu vkan dut, Apolloc arregatu: baina Iaincoac eman du handitzea. Halacotz beraz landatzen ari dena ezta deus, ezeta arregatzen ari dena: baina handitzea emaiten duen Iaincoa. Eta landatzen ari dena eta arregatzen ari dena, bat dirade: eta batbederac recebituren du bere saria bere trabailluaren araura. Ecen gu Iaincoarequin languile gara, çuec Iaincoaren laborançá, Iaincoaren edificio çarete. Iaincoaren gratia niri eman çaitadanaren araura, nabussi iaquinsu batec beçala fundamenta eçarri vkan dut, eta berce batec gainean edificatzen du: baina batbederac becussa nola gainean edificatzen duen. Ecen berce fundamentic nehorc ecin eçar deçaque eçarri denaz berceric, cein baita Iesus Christ. Eta baldin nehorc edificatzen badu fundament hunen gainean vrrhe, cilhar, harri preciatu, egur, belhar, lasto: Batbederaren obrá manifestaturen da: ecen egunac declaraturen du: ceren suaz manifestaturen baita: eta batbederaren obrá nolaco daten, suac phorogaturen du. Baldin cembeit gainean edificatu duenen obrá badago, sari recebituren du. Baldin cembeiten obrá erra badadi, galtze eguinen du: baina bera saluaturen da, badaric-ere suz beçala. Eztaquiçue ecen Iaincoaren temple çaretela, eta Iaincoaren Spiritua habitatzen dela çuetan? Baldin norbeitec Iaincoaren templea deseguin badeça, deseguinen du hura Iaincoac: ecen Iaincoaren templea saindu da, cein baitzarete çuec. Ezteçala nehorc bere buruä seduci: baldin cembeitec vste badu çuen artean çuhur dela mundu hunetan, erho eguin bedi, çuhur dadinçát. Ecen mundu hunetaco çuhurtziá, erhogoa da Iaincoaren aitzinean: ecen scribatua da, Hatzamaiten ditu çuhurrac hayén finecian. Eta berriz, Iaunac ezagutzen du ecen çuhurrén pensamenduac vano diradela. Bada, eztadila nehor gloria guiçonétan: ecen gauça guciac çuen dirade: Bada Paul, bada Apollo, bada Cephas, bada mundua, bada vicitzea, bada herioa, bada presenteco gauçaric, bada ethorthecoric, guciac dirade çuen: eta çuec Christen, eta Christ Iaincoaren. Estima beça guçaz guiçonac Christen ministréz, eta Iaincoaren secretuén dispensaçaléz beçala. Baina gaineracoaz, necessario da dispensaçaletan leyal batbedera eriden dadin. Niçaz den becembatean, ansia guti dut çueçaz edo iugemendu humanoz iudicatu içatearen: are neure buruä-ere eztut iudicatzen. Ecen deusetan eztut neure buruä hoguendun senditzen: ordea huneçaz eznaiz iustificatu: baina ni iudicatzen nauena, Iauna da. Halacotz, ezteçaçuela dembora baino lehen iudica, Iauna dathorreno, ceinec ilhumbeco gauça estaliac-ere arguituren baititu, eta bihotzetaco conseilluac manifestaturen: eta orduan laudorio vkanen du batbederac Iaincoaganic. Bada anayác, gauça hauc minçatzeco manera batez itzuli vkan ditut neure eta Apolloren gainera, çuen causaz: gutan ikas deçaçuençát, scribatua den baino guehiago ez presumitzera: bata bercearen contra hant etzaiteztençát berceren contra. Ecen norc hi reputationetan eçarten au? eta cer duc recebitu vkan eztuanic? eta baldin recebitu vkan baduc, cergatic gloriatzen aiz recebitu ezpahu beçala? Ia asse çarete, ia abrastu çarete, gu gabe reguetu çarete: eta aitzineçate regna, guc-ere çuequin batean regna deçagunçát. Ecen badaritzat Iaincoac gu monstrança eçarri gaituela, baicara, azquen Apostoluac, heriotara condemnatuac beçala: ecen beguietaco miragarri eguin içan gaitzaizte munduari eta Aingueruey eta guiçoney. Gu erho Christgatic, eta çuec çuhur Christ Iaunean, gu flaccu, eta çuec sendo: çuec noble, eta gu bilaun. Ordu hunetarano eta gosse gara eta egarri gara, eta billuci gara, eta buffetatzen gara, eta leku batetic bercera errebelatuac gabiltza: Eta trabaillatzen gara, gure escu propriéz lan eguinez. Iniuriatzen gara, eta vngui erraiten dugu: persecutatzen gara, eta suffritzen dugu: Diffamatzen gara, eta othoitz eguiten dugu, munduco scobaquin beçala eguin içan gara, eta gucién karracaquin beçala oraindrano. Eztrauzquiçuet gauça hauc scribatzen ahalque çaitzatedançát, baina neure haour maite anço auisatzen çaituztet. Ecen hamar milla pedagogo bacintuzte-ere Christean, ez ordea anhitz aita: ecen Iesus Christean, Euangelioaz nic engendratu vkan çaituztet. Othoitz eguiten drauçuet bada, ene imitaçale çareten. Halacotz igorri drauçuet Timotheo, cein baita ene seme maitea eta fidela gure Iaunean, harc orhoit eraciren drauzquiçue ceric diraden ene bideac Christean, leku gucietan Eliça orotan iracasten dudan beçala. Ni çuetara ethorteco ezpaninz beçala, batzu hantuac içan dirade. Baina ethorriren naiz sarri çuetara, baldin Iaunac nahi badu: eta eçaguturen dut, ez hantu içan diraden horién hitza, baina verthutea. Ecen Iaincoaren resumá ezta hitzean, baina verthute spiritualean. Cer nahi duçue? cihorrequin ethorriren naiz çuetara, ala charitaterequin eta emetassunezco spiriturequin? Guciz ençuten da çuen artean paillardiça badela, eta halaco paillardiça cein Gentilén artean aippatzen-ere ezpaita: ecen cembeitec bere aitaren emaztea entretenitzen duela. Eta çuec hantuac çarete, eta eztuçue nigar lehen eguin, ken ledinçát çuen artetic eguitate haur eguin duena. Nic behinçát gorputzez absent beçala, baina present spirituz, ia deliberatu dut present beçala, haur hala eguin duenaren, (Çuec eta ene spiritua Iesus Christ gure Iaunaren icenean bildurric, Iesus Christ gure Iaunaren botherearequin.) Halacoaren Satani liuratzera haraguiaren destructionetan, spiritua salbu dençát Iesus Iaunaren egunean. Çuen gloriatzea ezta ona: Eztaquiçue ecen altchagarri gutibatec orhe gucia altcha eraciten duela? Purga eçaçue bada altchagarri çaharra, orhe berri çaretençát, altchagarri gabe çareten beçala: ecen gure Bazcoa guregatic sacrificatu içan da, cein baita Christ. Bada eguin deçagun besta, ez altchagarri çaharrez, ezeta malitiataco eta gaichtaqueriataco altchagarriz, baina altchagarri gaberico oguiz, diot puritatezcoz eta eguiazcoz. Scribatu drauçuet epistolán, nahasta etzaitezten paillartequin: Eta ez guciz mundu hunetaco paillartequin, edo auaritiosoequin, edo harrapariequin, edo idolatrequin: ezpere segur behar cenduquete mundutic ilki. Baina orain scribatu drauçuet etzaitezten nahasta, baldin cembeit anaye deitzen denic paillard bada, edo auaritioso, edo idolatre, edo gaitzerraile, edo hordi, edo harrapari: halacoarequin ian-ere ezteçaçuen. Ecen cer iudicatzeco dut nic campoco diradenez-ere? eztuçue barneco diradenéz çuec iudicatzen? Baina campocoac Iaunac iudicatzen ditu. Ken eçaçue bada gaichto hori ceurón artetic. Hauçu da çuetaric cembeit, eguitecoric duenean berce baten contra, iugemendutara ioaitera iniustoén aitzinera, eta ez sainduén aitzinera? Eztaquiçue ecen sainduéc mundua iugeaturen dutela? eta baldin çueçaz mundua iugeaturen bada, indigne çarete gauça chipienén iugeatzeco? Eztaquiçue ecen Aingueruäc iugeaturen ditugula? cembatez areago vicitze hunetaco gauçac? Halacotz bada baldin vicitze hunetaco gaucéz gorteac badituçue, Eliçán estima chipitacoen diradenac eçar itzaçue iar-lekuan. Çuen ahalquetan, haur erraiten drauçuet. Horrela da çuen artean çuhurric eztén, ez are bat, bere anayén artean iugea ahal deçaquenic? Baina anayeac anayearen contra auci du, eta are infidelén aitzinean. Ia segur guciz falta da çuetan, ceren auci baituçue ceurón artean: ceren eztuçue lehen iniuria suffritzen? ceren eztuçue lehen calte recebitzen? Baina çuec iniuria eguiten duçue eta calte: eta are anayey. Ala eztaquiçue ecen iniustoéc eztutela Iaincoaren resumá heretaturen? Etzaiteztela engana, ez paillartéc, ez idolatréc, ez adulteroéc, ez malguèc, ez bugréc, ez ohoinéc, ez auaritiosoéc, ez hordiéc, ez gaitzerrailéc, ez harrapariéc, eztute Iaincoaren resumá heretaturen. Eta halaco gauça cinetén batzu: baina ikuci çarete, baina sanctificatu çarete, baina iustificatu çarete, Iesus Iaunaren icenean, eta gure Iaincoaren Spirituaz. Gauça guciac permettitzen çaizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gauça guciac permettitzen çaizquit, baina ni eznaiz deusen botherearen suiectioneraco. Viandác sabelaren, eta sabela viandén: baina Iaincoac haur eta hec deseguinen ditu: baina gorputza ezta paillardiçataco, baina Iaunarendaco, eta Iauna gorputzarendaco. Eta Iaincoac gure Iauna-ere resuscitatu du, eta gu-ere resuscitaturen gaitu bere bothereaz. Eztaquiçue ecen çuen gorputzac Christen membro diradela? edequiric beraz Christen membroac paillarda baten membro eguinen ditut? Guertha eztadila. Ala eztaquiçue ecen paillarda bati iunctatzen çayona, gorputzbat harequin eguiten dela? Ecen eguinen dirade, dio, biga haraguibat. Baina Iaunari iunctatzen çayona, spiritubat da. Ihes eguioçue paillardiçari: ecen guiçonac daguian bekatu gucia gorputzetic campoan da, baina paillardiça eguiten duenac, bere gorputz proprira bekatu eguiten du. Ala eztaquiçue ecen çuen gorputza temple dela çuetan den Spiritu sainduaren, cein baituçue Iaincoaganic, eta etzaretela ceuron buruèn? Ecen erossiac çarete precioz: glorifica eçaçue bada Iaincoa çuen gorputzean, eta çuen spirituan, cein baitirade Iaincoarenac. Eta scribatu drautaçuen gaucéz den becembatean, on da guiçonaren emazteric ez hunquitzea. Baina paillardiçari ihes eguiteagatic, batbederac bere emaztea biu, eta batbederac bere senharra biu. Emazteari senharrac çor draucan onheriztea renda bieçó: eta halaber emazteac-ere senharrari. Emazteac bere gorputza eztu bere bothereco: baina senharrac: eta halaber senharrac-ere bere gorputza eztu bere bothereco, baina emazteac. Ezteçaçuela defrauda batac bercea cembeit demboratacotz consentimendu batez ezpada, baruretan eta orationetan emplega çaiteztençát: eta harçara elkargana itzul çaitezte, Satanec tenta etzaitzatençát çuen incontinentiagatic Baina haur erraiten dut permissionez, ez manamenduz. Ecen nahi nuque guiçon guciac liraden ni beçala: baina batbederac bere dohain propria du Iaincoaganic, batac hunela eta berceac hala. Bada erraiten drauet ezcondu-gabey eta alharguney, on dela hayençat, baldin badaudez ni beçala. Baina baldin continent ezpadirade, ezcon bitez: ecen hobe da ezconcea ecen ez erre içatea. Eta ezconduey denuntiatzen drauet, ez nic baina Iaunac, Emaztea senharraganic eztadin parti. Baina bercey nic erraiten drauet, ez Iaunac, Baldin cembeit anayec emazte infidela badu, eta emazteac consentitzen badu harequin habitatzera, ezteçan hura vtzi. Eta baldin cembeit emaztec senhar infidela badu, eta senharrac consentitzen badu harequin habitatzera, ezteçan hura vtzi. Ecen sanctificatu da senhar infidela emazteaz, eta sanctificatu da emazte infidela senharraz: bercela çuen haourrac satsu lirateque: baina orain saindu dirade. Eta baldin infidela partitzen bada, parti dadin ecen ezta suiet anayea edo arrebá halaco gaucetan: baina baquera deithu gaithu Iaincoac. Ecen cer daquin emazteá, eya senharra saluaturen dunanez? edo cer daquic senharrá, eya emaztea saluaturen duanez? Baina nola batbederari dohaina partitu baitrauca Iaincoac, nola batbedera deithu baitu Iaunac, hala ebil bedi: eta hunela Eliça gucietan ordenatzen dut. Circoncidituric norbeit deithu içan da? ezterakarran preputioa: preputioan norbeit deithu içan da? eztadila circoncidi. Circoncisionea ezta deus, eta preputioa ezta deus: baina Iaincoaren manamenduén beguiratzea. Batbedera cer vocationetan deithu içan baita hartan bego. Sclabo deithu aiz? eztuála arranguraric: baina baldin are libre eguin ahal bahadi, harçaz lehen vsat eçac. Ecen Iaunean deithu içan den sclaboa, Iaunaren libre da: eta halaber libre dethua, Christen sclabo da. Precioz erossiac çareté, etzaretela guiçonén sclabo. Batbedera certan deithu içan baita, anayeác, hartan bego Iaincoa baithan. Eta virginéz den becembatean Iaunaren manamenduric eztut: baina coseillu emaiten drauçuet, Iaunaganic fidel içatera misericordia vkan dudanac beçala. Estimatzen dut bada haour on dela presenteco necessitateagatic, ecen on dela guiçonarendaco hunela içatea. Emazterequin lothua aiz? ezteçála bilha separationeric: emazteaganic lachatu aiz? ezteçála bilha emazteric. Bada baldin ezcon bahadi-ere, eztuc bekaturic eguin: eta baldin ezcon badadi virginá, eztu bekaturic eguin: baina halacoéc tribulatione vkanen duté haraguian: baina nic guppida çaituztet. Baina haur erraiten drauçuet, anayeác, ecen demborá labur dela hemendic harát, emaztedunac-ere, emazteric ezpalute beçala diraden: Eta nigarrez daudenac, nigarrez ezpalaude beçala: eta aleguera diradenac, aleguera ezpalirade beçala: eta erosten dutenac, posseditzen ezpaluté beçala: Eta mundu hunez vsatzen dutenac, vsatzen ezpaluté beçala: ecen mundu hunen figurá iragan doa. Eta nahi nuque çuec arrangura gabe cineten. Emazte gabe denac, artha du Iaunaren gaucéz, nolatan Iaunaren gogaraco daten: Baina emaztedunac, artha du munduco gaucéz, nolatan emaztearen gogaraco daten. Diuers dirade emazte ezcondua eta virginá: emazte ezcondu gabeac, artha du Iaunaren diraden gaucéz, gorputzez eta spirituz sainda dençát: baina emazte ezconduac, artha du munduco gaucéz, nolatan senharraren gogaraco daten. Eta haur çuen probetchutan erraiten dut, ez laçoa eçar dieçaçuedençát: baina carazqui eta moldez Iaunari iuncta çaquizquiotençát empatchuric batre gabe. Baina baldin edoceinec vste badu ecen desohore duela haren virginác bere adin florea iragan deçan, eta hala eguin behar dela: nahi duena begui, eztu bekaturic eguiten: ezcon bitez. Baina bere bihotzean fermu dagoenac, necessitateric eztuela, baina du bere vorondate propriaren gainean puissança, eta haur deliberatu bere bihotzean, bere virginaren beguiratzera, vngui eguiten du. Bada, bere virginá ezconcen duenac, vngui eguiten du: baina ezconcen eztuenac, hobequi eguiten du. Emaztea lothua da legueaz haren senharra vici den dembora gucian: baina haren senharra hil badadi, libre da norequin nahi den ezconceco, solament gure Iaunean. Baina dohatsuago da baldin hala badago, ene conseilluaren araura: eta estimatzen dut nic-ere Iaincoaren Spiritua badudala. Eta idoley sacrificatzen diraden gaucéz den becembatean, badaquigu ecen guciéc eçagutze badugula: eçagutzeac hancen du, baina charitateac edificatzen. Eta baldin edoceinec vste badu cerbait badaquiala, eztu oraino eçagutu deus eçagutu behar den beçala. Baina baldin cembeitec Iaincoari on badaritza, hura harçaz iracatsi içan da. Bada idoley sacrificatzen diraden gaucén iateaz den becembatean, badaquigu ecen deus eztela idolá munduan, eta eztela berce Iaincoric bat baicen. Ecen iainco deitzen diradenac badirade-ere, bada ceruän bada lurrean (nola anhitz iainco baita, eta anhitz iaun ) Baina guc Iainco Aitabat dugu, ceinaganic baitirade gauça guciac, eta gu hartan: eta Iaun-bat, Iesus Christ, ceinez baitirade gauça guciac, eta gu harçaz. Baina ezta gucietan eçagutzea, ecen batzuc idolaren conscientiarequin oraindrano, idoley sacrificatutic beçala iaten duté: eta hayén conscientiá nola ezpaita fermu, satsutzen da. Bada viandác ezgaitu Iaincoaren gogaracotzenago: ecen ian badeçagu-ere, ezgara vkansuago: eta ian ezpadeçagu-ere, eztugu gutiago. Baina beguirauçue çuen puissança hori infirmo diradeney nolazpait scandalotan eztén. Ecen baldin norbeitec ikus baheça hi eçagutze duanor, iarriric agoela idolén templeco mahainean, infirmo denaren conscientiá ezta instruituren idolari sacrificatu diraden gaucetaric iatera? Eta hire eçagutze horreçaz galduren da anaye infirmo dena, ceinagatic Christ hil içan baita? Bada hunela anayén contra bekatu eguiten duçuenean, eta hayén conscientia infirmoa çaurtzen duçuenean, Christen contra bekatu eguiten duçue. Halacotz, baldin viandác ene anayea scandalizatzen badu, eztut ianen haraguiric seculan, neure anayea scandaliza ezteçadançát. Eznaiz Apostolu? eznaiz libre? eztut Iesus Christ gure Iauna ikussi? etzarete çuec ene lana gure Iaunean? Baldin bercén Apostolu ezpanaiz, çuen berere banaiz: ecen ene Apostolutassunaren cigulua çuec çarete gure Iaunean. Ene defensá examinatzen nautenac baithara, haur da: Ala extugu bothere iateco eta edateco? Ala eztugu bothere emazte arreba baten gucietan erabilteco, berce Apostoluéc, eta Iaunaren anayéc, eta Cephasec beçala? Edo, nic neurorrec eta Barnabasec eztugu bothere lanic ez eguiteco? Norc guerlaric eguiten du bere despendioz behinere? norc landatzen du mahasti, eta haren fructutic eztu iaten? edo norc bazcatzen du arthaldea, eta arthaldearen eznetic eztu edaten? Ala guiçonaren arauez gauça hauc erraiten ditut? ala Legueac-ere eztitu gauça hauc erraiten? Ecen Moysesen Leguean scribatua da, Eztraucac ahoa lothuren idi bihitzen ari denari. Ala artha du idiéz Iaincoac? Ala haur guciz guregatic erraiten du? segur haur guregatic scribatua da: ecen sperançatan behar du laboratzen duenac, laboratu: eta bihitzen duenac participant içateco sperançatan. Baldin guc çuey gauça spiritualac erein badrauzquiçuegu, gauça handia da çuen carnalac biltzen baditugu? Baldin berceac bothere hunetan çuen artean participant badirade, ceren ez cineçago gu? baina eztugu bothere hunez vsatu vkan: aitzitic gauça guciac suffritzen ditugu, Christen Euangelioari empatchuric batre eztemogunçát. Eztaquiçue ecen sacrificioac eguiten dituztenéc, gauça sacrificatuetaric iaten dutela? eta aldarean emplegatzen diradenéc, aldarearequin perticipatzen dutela? Hala gure Iaunac-ere ordenatu vkan draue Euangelioa predicatzen duteney, Euangeliotic vici diraden. Badaric-ere nic gauça hautaric batez-ere eztut vsatu vkan. Eta gauça hauc eztitut scribatu, hala niri eguin daquidançat: ecen hobe nuque hil nendin ecen ez nehorc ene glorificamendua ezdeusetara deçan. Ecen Euangelizatzen badut-ere, eztut ceren gloria nadin: ecen necessitateac eraguiten draut: eta maledictione niri-baldin euangeliza ezpadeçat. Ecen baldin gogotic haur eguiten badut, sari dut: baina baldin gogoz garaitic eguiten badut, dispensationea eman içan çait. Cer sari dut beraz? Euangelioa predicatzen dudanean, Christen Euangelioa deus hartu gabe predica deçadan, ezteçadan gaizqui vsat neure bothereaz Euangelioan. Ecen gucietaric libre banaiz-ere, gucien suiectioneco neure buruä eguin vkan dut, gende guehiago irabaz deçadançát. Eta eguin içan natzaye Iuduey Iudu beçala, Iuduac irabaz ditzadançát: Leguearen azpico diradeney, Leguearen azpico baninz beçala, Leguearen azpian diradenac irabaz ditzadançát. Legue gabey Legue gabe baninz beçala, (Legue gabe ezpanaiz-ere Iaincoagana, baina Christen Leguearen azpico) Legue gabeac irabaz ditzadançát. Eguin içan natzaye infirmoey infirmo beçala, infirmoac irabaz ditzadançát: guciey eguin içan natzaye gauça gucia, guciz batzu salua ditzadançat. Eta haur eguiten dut Euangelioagatic, çuequin batean participant hartan eguin nadinçát. Eztaquiçue ecen stadioan laster eguiten dutenéc, guciéc laster eguiten badutela, baina batec precioa hartzen duela? hala laster eguiçue non har baiteçaqueçue. Eta combatitzen den gucia, regimenduz gauça gucietan vici da: eta hec eguiten duté coroa corrumpituren den baten vkaiteagatic: baina guc corrumpituren eztenagatic. Nic bada hala laster eguiten dut, ez eztaquidala nola: hala bataillatzen naiz, ez aireari baneraunsa beçala. Baina gaztigatzen dut neure gorputza, eta suiectionetara erekarten: eceinere maneraz bercey, predicatu ondoan, neuror reprobatu eriden eznadinçát. Nahi dut bada daquiçuen anayeác, ecen gure Aitác oro hodey azpian içan diradela, eta guciac itsassoaz iragan içan diradela: Eta guciac Moysestan batheyatu içan diradela hodeyean eta itsassoan. Eta guciéc vianda spiritual ber batetaric ian dutela. Eta guciéc edari spiritual-ber batetaric edan dutela: ecen edaten çutén iarreiquiten çayen Harri spiritualetic: eta Harria cen Christ. Baina hetaric anhitzen gainean eztu placer hartu vcan Iaincoac: ecen deseguin içan dirade desertuan. Eta gauça hauc gure exemplutan içan dirade, guthicia eztitzagunçat gauça gaichtoac, nola hec guthiciatu baitituzté. Eta etzareten idolatre, hetaric batzu leguez, scribatua den beçala, Iarri içan da populua iatera eta edatera, eta iaiqui içan dirade dostetara. Eta ezteçagun paillarda, hetaric batzuc paillardatu vkan dutén beçala, eta hil içan baitirade egun batez hoguey eta hirur milla. Eta ezteçagun tenta Christ, hetaric batzuc tentatu vkan dutén beçala, eta suguéz deseguin içan baitirade. Eta ezteçaçuen murmura, hetaric batzuc murmuratu vkan dutén beçala, eta deseguin içan baitirade deseguileaz. Eta gauça hauc gucioc exemplutan heltzen çaizten hæyr: eta scribatu içan dirade gure admonitionetan, ceinetara demborén finac heldu içan baitirade. Hunegatic bada çutic dagoela vste duenac, beguira biu error eztadin. Tentationec etzaituztez hartu humanoc baicen: eta fidal da Iaincoa, ceinec ezpaitu permettituren tenta çaitezten egar ahal deçaque çuen baino guehiagoz: baina emanen du tentationearequin batean ilkitbidea-ere sustenga ahal deçaçuençát. Hunegatic, ene maiteác, ihes eguiçue idolatriatic. Adituey beçala minço natzaiçue: ceuroc iugea eçaçue erraiten dudanaz. Benedictionezco copa benedicatzen duguna, ezta Christen odolaren communionea? eta hausten dugun oguia ezta Christen gorputzaren communionea? Ecen gu baicara anhitz, oguibat gara eta gorputzbat: ceren guciac ogui batetan participant baicara. Ikussaçue Israel haraguiaren arauez dena: sacrificioac iaten dituztenac, eztirade aldarean participant? Cer erraiten dut beraz? idola cerbait dela? edo idolari sacrificatu çayona, cerbait dela? ez. Aitzitic diot, ecen Gentiléc sacrificatzen ditutzen gauçác, deabruey sacrificatzen drauztela, eta ez Iaincoari: eztut bada nahi çuec participant çareten deabruén. Ecin Iaunaren copá edan deçaqueçue, eta deabruaren copá: ecin Iaunaren mahainean participant çaratezte: eta deabruén mahainean. Ala nahi dugu asserre eraci Iauna? ala hura baino borthitzago gara? Gauça guciac permettitzen çaizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gauça guciac permettitzen çaizquit, baina gauça guciéc eztute edificatzen. Nehorc ezteçala bere propria bilha, baina batbederac bercerena. Haraquinçán saltzen den orotaric, ianagaçue: deus galdeguin gabe conscientiagatic. Ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua. Eta baldin infideletaric cembeitec gomitatzen baçaituztez, eta ioan nahi baçarete: aitzinera eçarten çaiçuen orotaric ianagaçue, deus galdeguin gabe conscientiagatic. Baina baldin cembeitec erran badieçaçue, Haur idoley sacrificatua da, ezteçaçuela ian, auertitu çaituztenagatic, eta conscientiagatic: ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua. Baina conscientiá erraiten diat, ez hirea, baina bercearena: ecen cergatic ene libertatea iudicatzen da berceren conscientiaz? Eta baldin nic gratiaz viandán participatzen badut, cergatic gaichto iudicatzen naiz nic esquerrac emaiten ditudan gauçagatic? Bada, edo iaten baduçue, edo edaten baduçue. edo cerbait berceric eguiten baduçue, gucia Iaincoaren gloriatan eguiçue. Çareten scandalo gabe eta Iuduetara eta Grecoetara eta Iaincoaren Eliçagana. Ni-ere gauça gucietan gucién gogaraco naicen beçala, bilhatzen eztudala neure probetchu propria: baina anhitzena, salua ditecençat. Çareten ene imitaçale, ni-ere Christen beçala. Bada laudatzen çaituztet, anayeác, ceren ene gauça guciez orhoit baitzarete, eta ceren eman drauzquiçuedan beçala, ordenançac eduquiten baitituçue. Baina nahi dut daquiçuen, ecen guiçon guciaren buruä Christ dela: eta emaztearen buruä, guiçona: eta Christen buruä, Iaincoa. Guiçon buruä estaliric othoitz eguiten, edo prophetizatzen duen guciac, desohoratzen du bere buruä. Baina emazte buruä estali gaberic othoitz eguiten edo prophetizatzen duen guciac, desohoratzen du beré buruä: ecen hambat da nola arradatua baliz. Ecen baldin estaltzen ezpada emaztea, motz-ere bedi: eta baldin deshonest bada emaztearen moztu edo arradatu içatea, estal bedi. Ecen guiçonac eztu estali behar buruä, Iaincoaren imaginá eta gloriá denaz gueroz: baina emaztea, guiçonaren gloriá da. Ecen guiçona ezta emaztetic, baina emaztea guiçonetic. Ecen are ezta guiçona creatu içan emazteagatic, baina emaztea guiçonagatic. Hunegatic vkaiteco du emazteac buruän seignalea suiectionetan dela, Aingueruäcgatic. Guciagatic-ere ez guiçona emaztea gabe, ezeta emaztea guiçona gabe, gure Iaunean. Ecen nola emaztea guiçonetic, baita, hala guiçona-ere emazteaz: baina gauça guciac Iaincoaganic. Ceuroc baithan iugea eçaçue, Honest da emazteac estali gaberic Iaincoari othoitz daguion? Ala naturác berac-ere etzaituztez iracasten ecen guiçonac adatsdun içatea desohore duela? Baina emazteari adatsdun içatea gloria çayola? ceren adatsa estalguitzat eman içan baitzayó. Eta baldin cembeitec iharduquiçale dela irudi badu, guc halaco costumaric eztugu, ez Iaincoaren Elicéc-ere. Bada haur hala declaratzen drauçuet non ezpaitzaituztet, laudatzen, ceren ezpaitzarete emendiotan biltzen, baina desemendiotan. Ecen lehenic, biltzen çaretenean Eliçán, ençuten dut diuisione dela çuen artean: eta parte sinhesten dut. Ecen behar da heresiac-ere çuen artean diraden, phorogatuac manifest eguin ditecençat çuen artean. Bada elkargana biltzen çaretenean, ezta hori Iaunaren Cenaren iatea. Ecen batbedera auançatzen da bere affariaren hartzera iateracoan: eta bata da gosse, eta bercea da hordi. Ala eztituçue etcheac hetan iateco eta edateco? ala Iaincoaren Eliçá menospreciatzen duçue, eta ahalquetzen dituçue eztutenac? Cer erranen drauçuet? Laudaturen çaituztet hunetan? etzaituztet laudatzen. Ecen nic recebitu vkan dut Iaunaganic eman-ere drauçuedana: nola Iesus Iaunac, traditu içan cen gauean, hartu çuen oguia: Eta gratiác rendaturic, hauts ceçan, eta erran ceçan, Har eçaçue, ian eçaçue: haur da ene gorputza çuengatic hausten dena: haur eguiçue ene memoriotan. Halaber copa-ere har ceçan affaldu cenean, cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean: haur eguiçue, noiz-ere edanen baituçue, ene memoriotan. Ecen noiz-ere ianen baituçue ogui haur, eta copa haur edanen, Iaunaren herioa denuntiaturen duçue, dathorreno. Halacotz, norc-ere ianen baitu ogui haur, edo edanen Iaunaren copá indignoqui, hoguendun içanen da Iaunaren gorputzaren eta odolaren Phoroga beça bada batbederac bere buruä, eta hunela ogui hartaric ian beça, eta copá hartaric edan. Ecen iaten eta edaten duenac indignoqui, bere condemnationea iaten eta edaten du, discernitzen eztuelaric Iaunaren gorputza. Halacotz da çuen artean anhitz infirmoric, eta eriric, eta lo daunça anhitz. Ecen segur baldin gure buruäc iugea baguinça, ezguintezque puni. Baina punitzen garenean, Iaunaz instruitzen gara: munduarequin condemna ezgaitecençát. Bada, ene anayeác, biltzen çaretenean iatera batac bercea iguriqui eçaçue. Eta baldin nehor gosse bada, etchean ian beça: condemnationetan bil etzaiteztençát. Eta garaitico gaucéz, nathorrenean ordonaturen duquet. Dohain spiritualez den becembatean, anayeác, eztut nahi ignora deçaçuen. Badaquiçue ecen Gentil içan çaretela, eta idola mutuén onduan guidatzen cineten beçala lasterca cinabiltzatela. Halacotz iaquin eraciten drauçuet, ecen Iaincoaren Spirituaz minço denec batec-ere, eztuela erraiten Iesus maledictione dela: eta nehorc ecin derraqueela Iesus dela Iaun, Spiritu sainduaz baicen. Eta dohainén differentiác badirade, baina Spiritu ber-bat da: Administrationén differentiac-ere badirade: baina Iaun ber-bat: Operationén differentiác-ere badirade: baina Iainco ber-bat da, ceinec eguiten baitu gucia gucietan. Baina batbederari emaiten çayó spirituaren manifestationea probetchatzeco. Ecen batari spirituaz emaiten çayó sapientiataco hitza, eta berceari eçagutzetaco hitza, spiritu beraren arauez: Eta berceari fedea, Spiritu harçaz beraz: eta berceari sendatzeco dohainac Spiritu harçaz beraz. Eta berceari, verthutén operationeac: eta berceari prophetiá: eta berceari, spirituen discretioneac: eta berceari, lengoagén diuersitateac: eta berceari, lengoagén interpretationea. Baina gauça hauc guciac eguiten ditu, Spiritu bat harc eta berac, distribuituz hec particularqui batbederari, nahi duen beçala. Ecen gorputza bat den beçala, eta baitu anhitz membro, baina gorputz batetaco membro guciac, anhitz diradelaric, gorputzbat dirade: hala da Christ-ere. Ecen Spiritu batez gu gucioc batheyatu içan gara gorputzbat içateco, bada Iuduric, bada Grecoric, bada sclaboric, bada libreric: eta guciac edaran içan gara Spiritu ber batez. Ecen gorputza-ere ezta membrobat, baina anhitz. Baldin erran badeça oinac, Eznaiz escua, eznaiz gorputzeco: ezta halacotz gorputzeco? Eta baldin erran badeça beharriac, Eznaiz beguia, eznaiz gorputzeco: ezta halacotz gorputzeco? Baldin gorputz gucia beguia bada, non içanen da ençutea? baldin gucia ençutea bada, non içanen da senditzea? Baina orain eçarri vkan du Iaincoac membroetaric batbedera gorputzean, nahi vkan duen beçala. Ecen baldin guciac membrobat balirade non liçateque gorputza? Baina orain anhitz dirade membroac, badaric-ere gorputzbat. Eta ecin beguiac derraqueo escuari, Hire beharric eztiat: edo berriz buruäc oiney, Çuen beharric eztut. Baina are guehiago dena gorputzeco membro infirmoen irudi dutenac, necessarioenac dirade. Eta gorputzeco membro deshonestén diradela vste dugunac, ohoratuquienic estaltzen ditugu: eta gure membro deshonestenéc, ornamendu guehienic duté. Eta gutan honest diraden partéc ornamendu beharric eztute: baina Iaincoac moderatu vkan du gorputza batean, falta çuenari ohore guehienic emanez: Gorputzean diuisioneric eztençát, baina membroéc batac berceagatic ansia berbat dutén. Eta den membro batec cerbait suffritzen duen, membro guciéc harequin suffritzen duté: edo den membrobat ohoratzen den, membro guciac alegueratzen dirade elkarrequin. Bada çuec çarete Christen gorputz, eta membro partez. Eta batzu eçarri vkan ditu Iaincoac Eliçán, lehenic Apostoluac, guero Prophetác, herenean Doctorac: eta guero verthuteac: guero sendatzeco dohainac, aiutác, gobernamenduac, lengoagén diuersitateac. Ala guciac dirade Apostolu? ala guciac Propheta? ala guciac doctor? ala guciac verthutedun? Ala guciéc badute sendatzeco dohaina? ala guciac lengoage diuersez minço dirade? ala guciéc interpretatzen dute? Baina çareten dohain excellentenén guthicioso: eta oraino bide excellentagobat eracutsiren drauçuet. Baldin guiçonén eta Aingueruen lengoagez minça banadi, eta charitateric eztudan, eguin naiz cobre soinu eguiten duenaren, edo cymbala dindatzen duenaren pare. Eta baldin banu prophetiazco dohaina, eta naquizquian mysterio guciac eta scientia gucia: eta nuen fede gucia, hambat non mendiac transporta nitzan, eta charitateric eztudan, deus eznaiz. Eta baldin distribui baditzat neure on guciac paubrén hatzeco, eta baldin eman badeçat neure gorputza erre içateco, eta charitateric eztudan, etzait deus probetchatzen. Charitatea patient da, benigno da, charitatea ezta inuidioso: charitateac eztu insolentiaric, eta ezta hancen: Eztu deshonestateric eguiten, eztabila bere probetchuén ondoan, ezta despitatzen: eztu gaitzic pensatzen: Ezta bidegabeaz alegueratzen, baina alegueratzen da eguiaz. Gauça guciac pairatzen ditu, gauça guciac sinhesten ditu, gauça guciac speratzen ditu, gauça guciac suffritzen ditu. Charitatea nehoiz-ere ezta erorten: baina are prophetiác abolituren dirade, eta lengoagéc fin harturen duté, eta scientiá abolituren da. Ecen partez eçagutzen dugu eta partez prophetizatzen. Eta perfectionea ethorri datenean, orduan partez dena abolituren date. Haourra nincenean, haour anço minço nincén, haour anço iugeatzen nuen, haour anço pensatzen nuen: baina guiçon eguin naicenean, abolitu vkan ditut haourtassuneco manerác. Ecen orain mirail batez ikusten dugu ilhunqui: baina orduan beguithartez beguitharte ikussiren dugu: orain eçagutzen dut partez, baina orduan eçaguturen dut eçagutu-ere naicén beçala. Bada orain badaude hirur gauça hauc, fedea, sperançá, charitatea: baina hautarico handiena charitatea da. Çarreitzate chariteari, eta çareten dohain spiritual guthicioso, baina guehienic prophetiza deçaçuen. Ecen lengoage arrotzez minço dena etzaye guiçoney minço, baina Iaincoari: ecen nehorc eztu ençuten, eta spirituz mysterioac erraiten ditu. Baina prophetizatzen duena, guiçoney minço çaye edificationetan, eta exhortationetan, eta consolationetan. Lengoage arrotzez minço denac, bere buruä edificatzen du: baina prophetizatzen duenac, Eliçá edificatzen du. Nahi dut bada çuec gucioc lengoage diuersez minça çaitezten, baina nahiago prophetiza deçaçuen ecen handiago da prophetizatzen duena ecen ez lengoage diuersez minço dena, baldin interpretatzen ezpadu, Eliçác edificatione har deçançát. Bada orain, anayeác, baldin banathor çuetara lengoage arrotzez minço naicela, cer probetchu eguinen drauçuet: baldin minça ezpanaquiçue edo reuelationez, edo scientiaz, edo prophetiaz, edo doctrinaz? Eta gauça arima gabe soinu emaiten dutenec- ere edo den chirula, edo harpa, baldin cerbait differentia tonuz ezpademate, nolatan eçaguturen da chiruláz edo harpáz ioiten dena? Ecen baldin soinu iaquin-bat eman ezpadeça trompettác, nor preparaturen da bataillara? Hala çuec-ere baldin adi daitequeen hitza mihiaz pronuntia ezpadeçaçue, nolatan adituren da erraiten dena? ecen airera minçaçale içanen çarete. Hambat (heltzen ohi den beçala) soinu mota da munduan, eta batre ezta muturic. Beraz baldin ezpadaquit vozaren verthutea, içanen natzayó minço denari barbaro: eta minço çaitadana barbaro içanen çait. Hala çuec-ere dohain spiritual guthicioso çaretenaz gueroz, çarreitzate hetan abundoso içateari Eliçaren edificationetan. Halacotz lengoage arrotzez minço denac othoitz begui interpreta ahal deçançát. Ecen baldin lengoage arrotzez othoitz eguiten badut, ene spirituac othoitz eguiten du: baina ene adimendua fructu gabe da. Cer bada? othoitz eguinen dut spirituz, baina othoitz eguinen dut adimenduz-ere: cantaturen dut spirituz, baina cantaturen dut adimenduz-ere. Bercela, baldin benedica badeçac spirituz, ignorantaren lekua daducanac nolatán erranen du Amen hire remerciamenduaren gainera? ecen hic cer erraiten duan etzeaquic. Ecen hic bay esquerrac emaiten dituc, baina bercea eztatec edificatzen. Esquerrac emaiten drauzquiot neure Iaincoari, ceren çuec gucioc baino guehiago lengoagez minço bainaiz. Baina Eliçán nahiago naiz borz hitz neure adimenduz minçatu, berceac-ere instrui ditzadançát, ecen ez hamar milla hitz lengoage arrotzez. Anayeác, etzaretela adimenduz haour: baina çareten malitiaz haour, eta adimenduz çareten guiçon eguinac. Leguean scribatua da, Halacotz berce lengoagetaco gendez, eta ezpain arrotzez minçaturen natzayo populu huni: eta are halatan eznaute ençunen, dio launac. Bada lengoage arrotzac dirade seignaletan, ez sinhesten duteney, baina infideley: baina prophetiá, ez infideley, baina sinhesten duteney. Bada baldin Eliça gucia bil badadi batetara, eta guciac lengoage arrotzez minça ditecen, eta ignorantac, edo infidelac sar ditecen: eztuté erranen, ecen erhotzen çaretela? Baina baldin guciéc prophetizatzen baduté, eta sar dadin cembeit infidel edo ignorant, vençutzen da guciéz, eta iugeatzen da guciéz. Eta halatan haren bihotzeco secretuac manifestatzen dirade: eta hala ahoz beheraturic adoraturen du Iaincoa, declaratzen duela ecen Iaincoa eguiazqui çuetan dela. Cer da bada anayeac? biltzen çareten oroz, çuetaric batbederac psalmu du, doctrina du, reuelatione du, lengoage du, interpretatione du, gauça guciac edificationetan eguin bitez. Ezpa lengoage arrotzez edocein minço bada, biguez edo gorena hirurez eguin bedi, eta aldizca: eta batec interpreta beça. Eta baldin interpretaçaleric ezpada, ichil bedi Eliçan lengoage arrotzez minço dena, eta bere buruäri minça bequió eta Iaincoari. Eta biga edo hirur Propheta minça bitez, eta bercéc iugea beçate. Eta baldin cerbait berce iarriric dagoen bati reuelatu içan baçayó, lehena ichil bedi. Ecen guciéc bata bercearen ondoan prophetiza ahal deçaqueçue, guciéc ikas deçatençát, eta guciac consola ditecençát. Eta Prophetén spirituac Prophetén suiet dirade. Ecen Iaincoa ezta confusionezco Iainco, baina baquezco, sainduén Eliça gucietan agueri den beçala. Çuen emazteac Elicetan ichilic beude: ecen etzaye permettitzen minçatzera: baina bire suiet, Legueac-ere erraiten duen beçala. Eta baldin cerbait ikassi nahi baduté, etchean bere senharrac interroga bitzate: ecen deshonest da emaztén Eliçán minçatzea. Ala çuetaric Iaincoaren hitza ilki içan da? ala çuetara beretara heldu içan da? Baldin cembeitec vste badu Propheta dela, edo spiritual, eçagut beça ecen scribatzen drauzquiçuedan gauçác Iaincoaren manamendu diradela. Eta ignorant dena, ignorant biz. Halacotz, anayeác, çareten prophetizatzera guthicioso, eta lengoage arrotzez minçatzea ezteçaçuela empatcha. Baina gauça guciac bidezqui eta ordenançaz eguin bitez. Bada auisatzen çaituztet, anayeác, declaratu drauçuedan Euangelioaz, cein recebitu baituçue, ceinetan egoiten-ere baitzarete. Ceinez saluatzen-ere baitzarete, baldin orhoit baçarete cer maneraz hura denuntiatu drauçuedan: baldin alfer sinhetsi vkan ezpaduçue. Ecen eman drauçuet recebitu-ere vkan nuena: nola Christ hil içan den gure bekatuacgatic, Scripturén araura: Eta nola ohortze eta resuscitatu içan den hereneco egunean, Scripturén araura: Eta nola ikussi içan den Cephasez, eta guero hamabiéz. Gueroztic ikussi içan da borz ehun anayez baina guehiagoz aldi batez: ceinetaric anhitz vici baitirade oraindrano, eta batzu lokartu-ere içan dirade: Gueroztic ikussi içan da Iacquesez: eta guero Apostolu guciez. Eta gucietaco azquenenic, aburtoin ançocoaz ikussi içan da niçaz-ere. Ecen ni naiz Apostoluetaco chipiena, Apostolu deithu içateco digne eznaicenor, ceren persecutatu vkan baitut Iaincoaren Eliçá. Baina Iaincoaren gratiaz naiz naicena: eta haren ni baitharaco gratiá, ezta vano içan, aitzitic hec guciac baino guehiago trabaillatu içan naiz: badaric-ere ez ni, baina Iaincoaren gratia enequin dena. Beraz, bada nic, bada hec, hunela predicatzen dugu, eta hunela sinhetsi vkan duçue. Eta baldin Christ predicatzen bada ecen hiletaric resuscitatu içan dela, nola erraiten dute batzuc çuen artean, ecen hilén resurrectioneric eztela? Ecen baldin hilén resurrectioneric ezpada, Christ-ere ezta resuscitatu içan. Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, beraz vano da gure predicationea, eta çuen fedea-ere vano da. Eta erideiten-ere bagara Iaincoaren testimonio falsu: ecen testificatu vkan dugu Iaincoaz, nola resuscitatu vkan duen Christ, cein ezpaitu resuscitatu, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade. Ecen baldin hilac resuscitatzen ezpadirade, Christ-ere ezta resuscitatu içan. Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, vano da çuen fedea: oraino çuen bekatuetan çarete. Beraz Christan lokartu diradenac-ere, galdu içan dirade. Baldin vicitze hunetan solament Christ baithan sperança badugu, guiçon gucietaco miserablenac gu gara. Baina orain, Christ resuscitatu içan da hiletaric: eta lokartu içan diradenén primitia eguin içan da. Ecen herioa guiçon batez denaz gueroz, hilén resurrectionea-ere guiçon-batez da. Ecen nola guciac Adamtan hiltzen baitirade, hala Christan-ere viuificaturen dirade guciac. Baina batbedera bere ordenançán: primitia Christ, guero Christen diradenac, haren aduenimenduan. Guero içanen da fina, eman drauqueonean resumá Iainco Aitari: abolitu duqueenean principaltassun gucia, eta puissança eta bothere gucia. Ecen behar du harc regnatu, etsay guciac bere oinén azpian eçarri dituqueeno. Eta azquen etsay deseguinen dena herioa da. Ecen gauça guciac suiet eguin vkan ditu haren oinén azpico (baina erraiten duenean, ecen gauça guciac haren suiet eguin içan diradela, agueria da ecen gauça guciac haren suiet eguin dituena reseruatua dela.) Eta gauça guciac hari suiet eguin çaizqueonean, orduan Semea bera-ere suiet eguinen çayó gauça guciac hari suiet eguin drauzquionari, Iaincoa dençat gucia gucietan. Bercela cer eguinen duté hiltzat batheyatzen diradenéc, baldin guciz hilac resuscitatzen ezpadirade? eta cergatic batheyatzen dirade hiltzat? Eta cergatic gu periletan gara ordu oroz? 31 Egunetic egunera hiltzen naiz, gure gloria Iesus Christ gure Iaunean dudanaz. Baldin guiçonaren arauez bestién contra bataillatu içan banaiz Ephesen, cer probetchu dut, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade? Ian deçagun eta edan deçagun: ecen bihar hilen gara. Etzaiteztela seduci. Propos gaichtoéc corrumpitzen dituzte conditione onac. Iratzar çaiteztez iustoqui vicitzera, eta bekaturic eztaguiçuela: ecen batzuc Iaincoaren eçagutzea eztuté: çuen ahalquetan erraiten drauçuet. Baina erranen du cembeitec, Nola resuscitatzen dirade hilac? eta nolaco gorputzetan ethorriren dirade? Erhoá, hic ereiten duána, eztuc viuificatzen, baldin hil ezpadadi. Eta ereiten duána, eztuc gorputz sorthuren dena ereiten, baina bihi hutsa, nola heltzen baita, oguiarena, edo cembeit berce bihirena. Baina Iaincoac emaiten diraucac gorputza nahi duen beçala, eta hacietaric batbederari ceini bere gorputz propria. Haragui gucia ezta haragui ber-bat: baina berce da guiçonén haraguia, eta berce, abren haraguia: eta berce arrainena: eta berce choriena. Eta badirade gorputz cerucoac, eta badirade gorputz lurrecoac: baina berce da cerucoén gloriá, eta berce lurrecoena. Berce da iguzquiaren gloriá, eta berce ilharguiaren gloriá, eta berce içarren gloriá: ecen içarra içarraganic different da gloriatan. Hala içanen da hilén resurrectionea-ere: gorputza ereiten da corruptionetan, resuscitatzen da incorruptionetan. Ereiten da desohorezco, resuscitatzen da glorioso: ereiten da infirmo, resuscitatzen da botheretsu. Ereiten da gorputz sensual, resuscitatzen da gorputz spiritual: bada gorputz sensuala, eta bada gorputz spirituala. Scribatua-ere den beçala, Eguin içan da Adam lehen guiçona arima vicitan: Adam guerocoa spiritu viuificaçaletan. Baina spiritual dena ezta lehen, baina sensual dena: guero spiritual dena. Lehen guiçona lurretic, lurreco: eta bigarren guiçona, cein baita Iauna, cerutic. Lurrecoa nolaco, halaco lurreco diradenac-ere: eta cerucoa nolaco, halaco cerucoac-ere. Eta lurrecoaren imaginá ekarri vkan dugun beçala, ekarriren dugu cerucoaren imagina-ere. Huná cer diodan, anayeác, ecen haraguiac eta odolac Iaincoaren resumá hereta ecin deçaquetela: eta corruptioneac eztuela incorruptionea heretatzen. Huná, mysteriobat erraiten drauçuet, Guciac behinçat lokarturen ez gara, baina guciac bay muthaturen: Moment batez eta begui keinu batez, azquen trompettán (ecen ioren du trompettác) eta hilac resuscitaturen dirade incorruptible, eta gu muthaturen gara. Ecen behar da corruptible haur vezti dadin incorruptionez, eta mortal haur vezti dadin immortalitatez. Bada corruptible haur veztitu datenean incorruptionez, eta mortal haur veztitu datenean immortalitatez, orduan eguinen da scribatu dena, Iretsi içan da herioa victoriatara. O herioá, non da hire victoria? o sepulchreá, non da hire eztena? Bada herioaren eztena, bekatua da: eta bekatuaren botherea, Leguea. Baina esquer Iaincoari, ceinec victoria eman baitraucu Iesus Christ gure Iaunaz. Halacotz, ene anaye maiteác, çareten fermu, constant, abundoso Iaunaren obrán bethiere, daquiçuelaric ecen çuen trabaillua eztela vano gure Iaunean. Sainduendaco eguiten diraden collectéz den becembatean, nola Galatiaco Elicey ordenatu baitrauet, hala çuec-ere eguiçue. Asteco lehen egun oroz çuetaric batbederac bere baithan eçar deçan appart, Iaincoaren benignitatez ahal deçana gordatzen duela: nathorren orduan collectác eguin eztitecençát. Eta guero arriua nadinean, nor-ere çuec letraz approbaturen baitituçue, hec igorriren ditut çuen liberalitatearen eramaitera Ierusalemera. Eta baldin premiaric bada neuror-ere ioan nadin, enequin ioanen dirateque. Ethorriren naiz bada çuetara, Macedonia iragan duquedanean (ecen Macedonian iraganen naiz.) Eta çuec baithan aguian egonen naiz, edo neguä iraganen-ere: çuec guida neçaçuençát norat-ere ioanen bainaiz. Ecen etzaituztet orain iragaitez ikussi nahi: baina sperança dut cerbait dembora egonen naicela çuec baithan, baldin Iaunac permetti badeça. Baina egonen naiz Ephesen Mendecoste arteno. Ecen bortha handibat eta efficaciotacobat irequi içan çait, baina etsay anhitz. Eta baldin ethor badadi Timotheo, gogoauçue segur den çuec baithan: ecen Iaunaren obrá obratzen du nic-ere beçala. Bada nehorc ezteçala hura menosprecia, baina guida eçaçue baquerequin, dathorrençát enegana, ecen haren beguira nago anayequin. Eta anaye Apolloz den becembatean, anhitz othoitz eguin draucat ioan ledin çuetara anayequin: baina neholetan-ere eztu vkan vorondateric orain ioaiteco: baina ethorriren da opportunitatea duenean. Veilla eçaçue, çaudete fedean fermu, valentqui perporta çaitezte, fortifica çaitezte. Çuen eguiteco guciac charitaterequin eguin bitez. Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, badaquiçue Estebenen familiá Achaiaco primitién artean dela, eta sainduén cerbitzura bere buruäc eman dituztela: Çuec-ere çareten suiet halacoén, eta gurequin languiten eta trabaillatzen ari den guciaren. Boz naiz bada Estebenen eta fortunaten eta Achaicoren ethorteaz, ceren çuen absentiá hec supplitu vkan baituté. Ecen recreatu vkan dituzte ene spiritua eta çuena. Eçagut itzaçue bada halaco diradenac. Salutatzen çaituztez Asiaco Elicéc. Salutatzen çaituztez gure Iaunean anhitz, Aquilac eta Priscillac, bere etcheco Eliçarequin. Salutatzen çaituztez anaye guciéc. Saluta eçaçue elkar pot saindu batez. Ene Paulen escuazco salutationea. Baldin cembeit bada Iesus Christ Iaunari on eztaritzanic, biz anathema, maran-atha. Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin. Ene charitatea çuequin gucioquin Iesus Christ Iaunean, Amen. PAVLEC Iesus Christen Apostolu Iaincoaren vorondatez denac, eta Timotheo anayeac, Iaincoaren Eliça Corinthen denari, Achaia gucian diraden saindu guciequin: Gratia dela çuequin eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, misericordién Aita eta consolatione guciaren Iaincoa, Gure tribulatione gucian consolatzen gaituena: consola ahal ditzagunçát cer-ere tribulationetan diradenac, gueuroc Iaincoaz consolatzen garen consolatione beraz. Ecen nola Christen suffrimenduac gutan abundatzen baitirade, hala gure consolationea-ere abundatzen da Christez. Eta edo affligitzen bagara, çuen consolationeagatic da, eta guc-ere suffritzen ditugun molde bereco suffrimenduén patientián eguiten den saluamenduagatic: edo consolatzen bagara, çuen consolationeagatic da eta saluamenduagatic. Eta gure sperança çueçaz duguna fermu da, daquigularic ecen nola suffrimenduetan participant baitzarete, hala consolationean-ere içanen çaretela. Ecen nahi dugu daquiçuen, anayeác, gure afflictione Asian heldu içan çaicunaz, ecen cargatu içan garela excessiuoqui ahalaz garaitic, hambat non hersturatan içanez etsi baiquenduen viciaz-ere. Baina gueuroc gure baithan heriotaco sententia vkan dugu: gure baithan fida ezquentecençát, baina hilac resuscitatzen dituen Iaincoa baithan: Ceinec hain herio handitaric deliuratu baiquaitu, eta deliuratzen: cein baithan sperança baitugu ecen oraino-ere deliuraturen gaituela. Çuec-ere aiutatzen gaituçuelaric guregatic eguinen duçuen orationeaz: anhitz personaren respectuz eguin çaicun dohainaz, anhitzez guregatic esquerrac renda ditecençát. Ecen gure gloriatzea haur da, gure conscientiaren testimoniagea ecen Iaincoaren simplicitaterequin eta puritaterequin, ez haraguiaren sapientiarequin, baina Iaincoaren gratiarequin conuersatu vkan dugula munduan, eta principalqui çuec baithan. Ecen scribatzen drauzquiçuegun gauçác, eztirade iracurtzen edo eçagutzen-ere dituçuenez berce: eta sperança dut finerano-ere eçaguturen dituçuela. Nola eçagutu-ere baiquaituçue parte, ecen çuen gloriatze garela, çuec-ere gurea beçala Iesus Iaunaren egunecotzat. Eta confidança hunetan nahi nincén lehen çuetara ethorri, gratia doblea cindutençát: Eta çuetaric Macedoniarat iragan, eta harçara Macedoniaric ethorri çuetara, eta çueçaz guida nendin Iudeara. Bada haur deliberatzen nuenean arintassunez vsatu vkan dut? ala deliberatzen ditudan gauçác, haraguiaren arauez deliberatzen ditut, hala non ni baithan den Bay eta Ez? Aitzitic Iainco fidelac badaqui ecen ene çuetaratco hitza eztela içan Bay eta Ez. Ecen Iaincoaren Seme Iesus Christ guçaz çuen artean predicatu içan dena, niçaz eta Syluanoz eta Timotheoz, ezta içan Bay eta Ez, baina Bay hartan içan da: (Ecen Iaincoaren promes guciac hartan Bay dirade, eta hartan dirade Amen) Iaincoaren gloriatan guçaz. Bada confirmatzen gaituena çuequin Christ Iaunean eta vnctatu gaituena Iaincoa da: Ciguilatu-ere gaituena, eta Spirituaren errésac gure bihotzetan eman drauzquiguna. Nic bada Iaincoa dut testimonio deitzen neure arimaren gain, ecen çuen guppidaz, oraino eznaicela ethorri Corinthera. Ez dominatzen dugulacotz çuen fedearen gainean, baina çuen bozcarioaren aiutaçale garelacotz: ecen fedez çutic çaudete. Baina haur neuror baithan deliberatu vkan dut, çuetara tristitiarequin berriz ez ethortera. Ecen baldin nic contrista baçaitzatet, nor da ni aleguera nençaqueenic, niçaz contristatu liçatequeen bera baicen? Eta haur bera scribatu vkan drauçuet, ethor nadinean tristitiaric eztudançát alegueratu behar nincenetaric: çueçaz gucioz fidaz ecen ene alegrançá, çuen guciona dela. Ecen afflictione eta bihotz herstura handitan scribatu drauçuet, anhitz nigar chortarequin: ez contrista cindeiztençát, baina eçagut cineçatençát çuetara dudan charitate gucizco abundanta. Eta baldin norbeit tristitiaren causa içan bada, eznau ni contristatu, baina aldez ( hura cargago ezteçadan) çuec gucioc. Asco du harc anhitzez eguin içan çayon reprotchu hunez. Hala non contrariora barka diecoçuen aitzitic, eta consola deçaçuen, tristitiaren handieguiz irets eztadinçát hura. Harren othoitz eguiten drauçuet, confirma deçaçuen hura baithara charitatea. Ecen fin hunetacotz scribatu-ere drauçuet, eçagut neçançát çuen experientiá, eya gauça gucietara obedient çaretenez. Eta cerbait barkatzen draucaçuenari, nic-ere barkatzen draucat: ecen nic-ere baldin cerbait barkatu badut, barkatu draucadanari çuengatic eguin draucat Christen beguitharte aitzinean, Satanez ardiets ezgaitecençát. Ecen haren entrepresác badaquizquigu. Goiticoz, ethorriric Troasera Christen Euangelioagatic, borthá irequi baçaitadán-ere Iaunaz: Eztut vkan paussuric neure spirituan, ceren ezpaineçan eriden Tite neure anayea: baina hetaric congit harturic, ioan nendin Macedoniarát. Esquer bada Iaincoari bethi Christean triumpha eraciten draucunari: eta bere eçagutzearen vssaina eçagut eraciten draucunari leku gucietan. Ecen Christen vssain ona gara Iaincoagana, saluatzen diradenetan, eta galtzen diradenetan: Iaquiteco da, hautan, herio vssain heriotaracotz: eta hetan, vicitze vssain vicitzetaracotz: eta gauça hautacotzat nor da sufficientic? Ecen eztugu, anhitzec beçala, traffiquic eguiten Iaincoaren hitzaz, aitzitic integritatez beçala, aitzitic Iaincoaganic beçala Iaincoaren aitzinean, Christez minço gara. Hatsen gara berriz gure buruén gommendatzen? ala behar dugu batzuc beçala, epistola gommendagarriric çuetara, edo çuetaric gommendagarriric? Gure epistolá çuec çarete, gure bihotzetan scribatua, cein eçagutzen eta iracurtzen baita guiçon guciéz. Agueri den becembatean ecen Christen epistola guçaz administratua çaretela, scribatua ez tintaz, baina Iainco viciaren Spirituaz: ez harrizco tauletan, baina bihotzeco taula haraguizcoetan. Eta halaco confidança dugu Christez Iaincoa baithan. Ez sufficient garelacotz gure buruz cerbaiten pensatzeco, gueurorganic beçala: baina gure sufficientiá Iaincoaganic da. Ceinec Testamentu berrico ministre sufficient-ere eguin baiquaitu, ez letraren, baina Spirituaren: ecen letrác hiltzen du, baina Spirituac viuificatzen du. Eta baldin heriotaco ministerioa letraz harrietan moldatua içan bada glorioso, hambat non Israeleco haourréc ecin behá baitzeçaqueten Moysesen beguithartera, haren beguitharteco gloria fin vkan behar çuenagatic: Nolatan ezta Spirituaren ministerioa gloriosoago içanen? Ecen baldin condemnationetaco ministerioa glorioso içan bada: iustitiataco ministerioac anhitzez iragaitenago du gloriaz. Ecen baldin fin hartu behar çuena glorioso içan bada, vnguiz gloriosoago da dagoena. Beraz hunelaco sperançá dugunaz gueroz, minçatzeco libertate handiz vsatzen dugu. Eta ez gara Moysez beçala ceinec estalquia emaiten baitzuen bere beguitharte gainean, Israeleco haourréc abolitu behar cenaren finera beha ezleçatençát. Bada, hayén adimenduac gogortu içan dirade: ecen egungo egunerano estalqui bera dago Testamentu çaharreco lecturán kendu gabea (cein Christez kencen baita) Baina egungo egun hunetarano Moyses iracurtzen denean, estalquia hayén bihotz gainean dago. Baina Iaunagana conuertitu datequeenean kenduren da estalquia. Eta Iauna Spiritu da: eta Iaunaren Spiritua non, libertatea han. Bada gu gucioc beguithartea aguerturic Iaunaren glorián miratzen garela, imagina berera transformatzen gara gloriataric gloriatara, Iaunaren Spirituaz beçala. Halacotz, ministerio haur dugularic recebitu dugun misericordiaren arauez, ezgara naguitzen. Aitzitic iraitzi ditugu ahalquezco estalquiac, ebilten garela ez fineciarequin, eta ez Iaincoaren hitza falsificatzen dugula, baina eguiaren declarationez approba eraciten ditugula gure buruäc guiçonén conscientia gucia baithan, Iaincoaren aitzinean. Eta baldin gure Euangelioa estalia bada, galtzen diradenén da estalia: Ceinétan mundu hunetaco iaincoac itsutu vkan baititu adimenduac, diot, infideletan, Christ Iaincoaren imagina denaren gloriaren Euangelioco arguiac hæy arguiric eztaguiençát. Ecen eztitugu gure buruäc predicatzen, baina Iesus Christ Iauna: eta gu, çuen cerbitzari garela Iesusgatic. Ecen arguiac ilhumbetic argui leguian erran duen Iaincoac, argui eguin du gure bihotzetan, Iesus Christen beguithartean Iaincoaren gloriaren eçagutzera illuminatzeco. Baina thesaur haur lurrezco vncietan dugu, verthute hunen excellentiá Iaincoaren dençát, eta ez gutaric: Gucietan affligitzen gara, baina ez hertsen: behartzen gara, baina ez vtziten: Persecutatzen gara, baina ez abandonnatzen: iraizten gara, baina ez galtzen. Leku gucietan bethiere Iesus Iaunaren mortificationea gorputzean ekarten dugula Iesusen vicitzea-ere gure gorputzean manifesta dadinçát. Ecen gu vici garenoc, bethi heriotara liuratzen gara Iesusgatic, Iesusen vicitzea-ere gure haragui mortalean manifesta dadinçát. Hunegatic herioac gutan lan eguiten du, eta vicitzeac çuetan. Eta ceren fedearen Spiritu ber-bat baitugu, scribatua den beçala, Sinhetsi vkan dut, eta halacotz minçatu içan naiz: guc-ere sinhesten dugu, eta halacotz minço gara. Daquigularic ecen Iesus Iauna resuscitatu duenac gu-ere Iesusez resuscitaturen gaituela, eta ethor eraciren gaituela bere presentiara cuequin batean. Ecen hauc gucioc çuengatic dirade, gratia gucizco handi haur, anhitzen remerciamenduz redunda dadinçát Iaincoaren gloriatan. Halacotz, ezgara naguitzen: baina are baldin gure guiçon campocoa corrumpitzen bada-ere: barnecoa ordea arramberritzen da egunetic egunera. Ecen gure afflictione arin artegutitacoac eraguiten du gutan gloriataco piçu excellent excellentqui eternalbat. Gauça visibleac consideratzen eztitugunean, baina inuisibleac: ecen visibleac demboratacotz dirade: baina inuisibleac, seculacotz. Ecen badaquigu baldin gure lurreco habitatione hunetaco tabernaclea deseguin badadi, edificiobat Iaincoaganic badugula, etche escuz eguin eztén eternalbat ceruètan. Ecen suspirioz-ere halacotz gaude, gure habitatione cerutic denaz veztitu içatera desir dugula. Badaric-ere baldin veztituac ez billuciac eriden bagaitez. Ecen tabernacle hunetan garenoc, cargaturic suspirioz gaude: ceren desir baitugu ez billuci içatera, baina arreueztitu içatera, iretsi dadinçát mortal dena vicitzeaz. Eta hartara berera gu formatu gaituena Iaincoa da, Spirituaren errésac eman-ere drauzquiguna. Confidança dugularic bada bethiere eta daquigularic ecen arrotz garela gorputz hunetan, absent gara Iaunaganic. (Ecen fedez gabiltza ez ikustez) Baina confidança dugu, eta nahiago gara gorputzetic ilki, eta Iaunarequin habitatzera ioan. Eta halacotz dugu desiratzen, bay present bagara, bay absent bagara, haren gogaraco içatera. Ecen guciéc comparitu behar dugu Christen tribunal aitzinean, batbederac gorputzean recebi deçançat eguin duqueenaren araura, edo vngui edo gaizqui. Daquigularic bada Iaunazco iciapena cer den guiçonac ditugu federa erekarten, eta Iaincoagana manifestatuac gara: eta sporçu dut, çuen conscientietara-ere manifestatuac garela. Ecen eztrauzquiçuegu gure buruäc berriz laudatzen, baina occasione emaiten drauçuegu guçaz gloriatzeco: duçuençát cer ihardets apparentiaz eta ez bihotzez gloriatzen diradenén contra. Ecen adimenduz erautzen bagara Iaincoari erautzen guiaizquio: edo adimendu onetaco bagara, çuén gara. Ecen Christen charitateac hertsen gaitu: hunez guerthu garelaric, ecen baldin bat guciacgatic hil içan bada, beraz guciac hil içan diradela. Eta hura guciacgatic hil içan da, vici diradenac guehiagoric bere buruèy vici eztiradençát, baina hecgatic hil eta resuscitatu içan denari. Halacotz, guc hemendic harát nehor eztugu eçagutzen haraguiaren arauez: eta baldin Christ haraguiaren arauez eçagutu badugu-ere, orain ordea eztugu guehiagoric eçagutzen. Beraz baldin cembeit, bada Christ Iaunean, biz crearura berri: gauça çaharrac iragan dirade, huná, gauça guciac berri eguin dirade. Eta hauc gucioc Iaincoaganic dirade, ceinec reconciliatu baiquaitu berequin Iesus Christez, eta eman baitraucu reconciliationezco ministerioa: Ecen Iaincoa Christean cen, mundua berequin reconciliatzen çuela, hæy imputatzen etzerauztela berén bekatuac: eta eçarri vkan du gutan reconciliationezco hitza. Harren, Christen icenean embachadore gara, Iaincoac guçaz othoitz eguiten balerauçue beçala: othoitz eguiten drauçuegu Christen icenean, reconcilia çaquizquioten Iaincoari. Ecen bekaturic eçagutu eztuena, guregatic bekatu eguin vkan du: hartan gu Iaincoaren iustitia eguin guentecençát. Bada haren languile garelaric, othoitz eguiten-ere badrauçuegu, eztuçuen, alfer Iaincoaren gratiá recebitu. Ecen dio Iaincoac, Dembora gogaracoan exauditu vkan aut, eta saluamendutaco egunean aiutatu vkan aut. Huná orain dembora gogaracoa, huná orain saluamendutaco eguna. Scandaloric batre deusetan emaiten eztugularic, gure ministerioa vitupera eztadinçát: Baina gauça gucietán approbatu eracusten ditugularic gure buruäc Iaincoaren cerbitzari anço, patientia handiz tribulationetan, necessitatetan, hersturétan, Çauriétan, presoindeguiétan, tumultuoétan, trabailluétan, veillatzétan, barurétan. Puritatez, eçagutzez, spiritu patientez, ontassunez, Spiritu sainduaz, hypocrysia gaberico charitatez, Eguiazco hitzez, Iaincoaren botherez iustitiazco harma escuinez eta ezquerrez. Ohorez eta desohorez, fama gaitzez eta fama onez. Seduciçale beçala, eta alabaina eguiati: ez eçagunac beçala, eta alabaina eçagunac: hiltzen baguina beçala, eta huna vici gara: gaztigatzen garenac beçala, eta alabaina ez hilac: Triste beçala, baina bethi aleguera: paubre beçala, baina anhitzen abratsale: deus gabe beçala, eta alabaina gauça gucien possediçale. O Corinthianoác, gure ahoa irequia da çuetara, gure bihotza largatua da. Etzarete herssiqui habitatzen gutan: baina enserratuac çarete ceuron halsarretan. Bada neure haourrey anço recompensa beraz minço natzaiçue: larga çaiteztez çuec-ere. Etzaiteztela infidelequin vztár: ecen cer participatione du iustitiác iniustitiarequin? eta cer communicatione arguiac ilhumbearequin. Eta cer concordia du Christec Belialequin? eta cer parte fidelac infidelarequin? Eta cer consentimendu du Iaincoaren templeac idolequin? ecen çuec Iainco viciaren temple çarete: Iaincoac erran duen beçala Habitaturen naiz hetan eta ebiliren: eta içanen naiz hayén Iainco eta hec içanen dirade ene populu. Harren, ilki çaiteztez hayén artetic, eta separa çaiteztez, dio Iaunac: eta gauça cithalic hunqui ezteçaçuela, eta nic recebituren çaituztet. Eta içanen natzaiçue çuey Aita, eta çuec içanen çaizquidáte seme eta alaba, dio Iaun bothere gucitacoac. Beraz, ene maiteác, promessac ditugunaz gueroz, haraguiaren eta spirituaren satsutassun orotaric chahu ditzagun gure buruäc: acabatzen dugularic sanctificationea, Iaincoaren beldurrequin. Recebi gaitzaçue gu: nehor eztugu iniuriatu, nehor eztugu corrumpitu, nehor eztugu pillatu. Eznaiz çuen condemnationetan minço: ecen lehen erran dut gure bihotzetan çaretela, elkarrequin hiltzeco eta elkarrequin vicitzeco. Minçatzeco libertate handia dut çuec baithan: çueçaz gloriatzeco materia handia dut: consolationez complitu naiz, bozcarioz hambat eta guehiago bethe naiz, gure tribulatione gucian. Ecen Macedoniara ethorri eta, eztu vkan gure haraguiac paussuric batre, baina gucietan affligitu içan gara: campotic bataillác, barnetic icidurác. Baina abatituac consolatzen dituen Iaincoac consolatu vkan gaitu Titeren ethorteaz. Eta ez solament haren ethorteaz, baina hura çueçaz consolatu içan den consolationeaz-ere, contatzen ceraucunean çuen desir handia, çuen nigarra, çuen eneganaco affectione handia, hala non alegueratuago içan bainaiz. Ecen baldin tristetu baçaituztet-ere epistolaz, eztut vrriqui, vrriquitu içan baçaitadan-ere, ecen badacussat epistola harc, demboratacotz badere, tristetu vkan çaituztela. Orain aleguera naiz, ez ceren tristetu içan çareten, baina ceren tristetu içan çareten penitentiatara: ecen tristetu içan çarete Iaincoaren araura, hala non deusetan ezpaitzaiçue calteric eguin içan gure aldetic. Ecen Iaincoaren arauezco tristitiác, penitentia obratzen du, vrriquimendu gaberico saluamendutara: baina munduco tristitiác herioa obratzen du. Ecen horrá, Iaincoaren arauez tristetu içate horrec berac, cein artha handia çuetan obratu vkan du: aitzitic cer satisfactionea, aitzitic indignationea, aitzitic beldurra, aitzitic desir handia, aitzitic affectione handia, aitzitic mendequioa? gauça gucietan eracutsi içan çarete nola chahu çareten eguiteco hunetan. Bada baldin scribatu badrauçuet-ere, eztrauçuet scribatu iniuria eguin vkan duenaren causaz, ezeta iniuriatu içan denaren causaz, baina çuec baithan manifesta ledinçát guc çueçaz dugun arthá Iaincoaren aitzinean. Causa hunegatic consolatu içan gara çuen consolatu içanaz: baina haguitzez alegueratuago içan gara Titeren alegrançáz, ceren recreatu içan baita haren spiritua çueçaz gucióz. Eta baldin cerbaitetan çueçaz hura baithan gloriatu içan banaiz, eztut ahalqueric recebitu: baina nola gauça guciac eguiaz erran baitrauzquiçuegu, hala gure gloriatzea-ere, ceinez vsatu vkan baitut Tite baithara, eguiá eriden içan da. Eta haren affectionea handiago da çuetara, orhoitzen denean çuen gucion obedientiáz, eta nola hura recebitu vkan duçuen beldurrequin eta ikararequin Aleguera naiz bada ceren guça gucietan çueçaz assegura ahal bainaite. Iaquin eraciten drauçuegu bada, anayeác, Macedoniaco Elicey eman içan çayen Iaincoaren gratiá: Nola afflictionezco phorogança handitan hayén alegranciázco abundantiá, eta hayén paubrecia beherá abundant içan den hayén prompt içatearen abrastassunetan: Ecen testificatzen dut, ahalaren arauez, eta ahalaz garaitic, gogatsu içan diradela: Othoitz handirequin othoitz eguiten ceraucutela, sainduey eguiten, çayen aiutaren gratiá eta communicationea, recebi gueneçan. Eta eztute sperança guenduen beçala eguin, baina bere buruäc eman drautzate lehenic Iaunari, eta guero guri, Iaincoaren vorondatez. Tite exhorta gueneçançát, nola lehenetic hassi vkan baitu, hala acaba-ere leçan çuec baithan gratia haur-ere. Bada gauça gucietan abundos çareten beçala fedez, eta hitzez, eta eçagutzez, eta diligentia oroz, eta çuen gureganaco charitatez, eguiçue gratia hunetan-ere abundos çareten. Eztut manamenduz erraiten, baina bercén diligentiáz çuen charitateco leyaltatearen-ere phorogatzeagatic. Ecen eçagutzen duçue Iesus Christ gure Iaunaren gratiá, nola çuengatic paubre eguin içan den abrats celaric: haren paubreciáz çuec abrats cindeiztençát. Eta gauça hunetan conseillu emaiten dut: ecen haur çuen probetchutaco da, chazdanic hassi içan cinetenón, éz solament eguiten, baina nahi vkaiten-ere. Orain bada eguite bera-ere acaba eçaçue, nolaco içan baita nahiaren gogo presta, halaco biz acabatzea-ere vkanaren arauez. Ecen baldin aitzinetic bada gogo prest içatea, nehor duenaren arauez gogaraco da, eta ez eztuenaren arauez. Ecen ezta haur bercéc solagemendu dutençát, eta çuec aurizqui çaiteztençát, baina egoalqui dembora hunetan çuen abundantiác suppli beça hayén peitutassuna. Hayén abundantiác-ere çuen peitutassuna suppli deçançát, egoaltassun eguin dadinçát. Scribatua den beçala, Anhitz bildu çuenac, eztu deus vkan soberaturic: eta guti çuenac, eztu vkan gutiegui. Ceren ene exhortationea gogaraco içan baitzayó, eta affectionatuago içanez bere buruz çuetara ethorri içan baita. Eta igorri vkan-dugu harequin batean anayea, ceinen laudorioa baita Euangelioan Eliça gucietan: (Eta ez solament laudatu, baina elegitu-ere içan da Elicéz gure bidageco lagun, guçaz administratzen den gratia hunequin Iaun beraren gloriatan eta çuen gogo prestaren cerbitzutan) Ihes eguiten draucagula huni, nehorc vitupera ezgaitzan guçaz administratzen den abundantia hunetan: Eta procuratzen dugula on dena, ez Iaunaren aitzinean solament, baina guiçonén aitzinean-ere. Eta igorri dugu hequin gure anayea, cein experimentatu baitugu anhitzetan anhitz gauçatan diligent, eta orain vnguiz diligentago çuetan dudan confidança handiagatic. Bada Titez den becembatean ene lagun da eta çuec baithan aiutaçale: eta gure anayéz den becembatean, Elicén embachadore dirade eta Christen gloria. Bada, çuen charitatearen eta gure çueçazco gloriatzearen phorogançá eracutsaçué hetara Elicén aitzinean. Eta sainduey eguiten çayen aiutáz den becembatean, çuey scribatzea soberancia çayt. Ecen badaquit çuen gogo presta, ceinagatic çueçaz gloriatzen bainaiz Macedoniacoac baithan, ecen Achaia prest dela chazdanic: eta çuetaric heldu den zeloac anhitz persona incitatu vkan du. Igorri vkan ditut bada anaye hauc, gure çueçazco gloriatzea alde hunez vano eztén: erran dudan beçala, prest çaretençát: Baldin Macedoniacoac enequin ethor baditez, eta prestatu gabeac eriden baçaitzatez, ahalque iragan ezteçagun (ezterradançát çuéc) çueçaz gloriatu gareneco segurança hunetan. Bada necessario estimatu vkan dut othoitz eguitera anayey, lehenic çuetara datocen, eta lehen acaba deçaten çuen liberalitate aitzinetic declaratua: hura prest dençát liberalitate anço, eta ez cekentassun anço. Eta haur erraiten dut, Cekenqui ereiten duenac cekenqui bilduren-ere du: eta liberalqui ereiten duenac, liberalqui bilduren-ere du. Batbederac bere bihotzean proposatzen duen beçala, begui: ez tristitiarequin edo bortchaz: ecen alegueraqui emaiten duenari on daritza Iaincoac. Eta botheretsu da Iaincoa gratia guciaren çuetan abunda eraciteco: gauça gucietan bethiere sufficientia gucia duçuelaric, obra on orotara abundos çaretençát: Scribatua den beçala, Distribuitu eta eman vkan draue paubrey: haren iustitiá dago seculacotz. Bada hacia ereilleari fornitzen draucanac, ogui-ere iateco diçuela, eta multiplica deçala çuen hacia, eta çuen iustitiaren fructuac augmenta ditzala: Gauça gucietan abrasturic abundos çaretençát simplicitate orotara, ceinec eguiten baitu guçaz esquerrac eman daquizquión Iaincoari. Ecen oblatione hunen administrationeac eztu sainduén necessitatea supplitzen solament, baina abundatzen-ere badu anhitzec Iaincoari esquerrac drauzquioten becembatean: (Aiuta hunen phorogança hunez Iaincoa glorificatzen dutela çuen gogo batetaco suiectionearen gainean Christen Euangeliora, eta çuen hetaraco eta gucietaraco communicatione promptoaren gainean) Eta çuengatic othoitz eguiten duten becembatean çuen desira dutelaric, Iaincoaren gratia çuetan abundatzen denagatic. Esquer bada Iaincoari haren dohain erran ecin daitenaz. Gainerocoaz, othoitz eguiten drauçuet Christen emetassunaz eta clementiáz, nic neurorrec Paulec, presentián çuen artean chipi, baina absentián çuetara hardit naicenac. Othoitz eguiten drauçuet bada present niçatequeenean eznaicén hardit hardieça batez, ceinez deliberatzen baitut hardit içatera haraguiaren araura ebilten baguinade beçala estimatzen gaituzten batzutara. Ecen haraguian ebilten garelaric, ez gara haraguiaren araura bataillatzen: (Ecen gure guerlaco harmadurác eztirade carnal, baina botheretsu Iaincoaz, fortalecén deseguiteco.) Deseguiten ditugularic conseilluac, eta Iaincoaren eçagutzearen contra altchatzen den goratassun gucia: eta eramaiten dugularic captiuo beçala adimendu gucia Christen obedientiara: Eta prest dugu nondic mendeca gaitecen desobedientia oroz, çuen obedientiá complitu datequeenean. Beguién aitzinean dituçuen gaucetara beha çaudete? baldin edoceinec bere baithan confidança badu Christena dela, aldiz pensa beça bere baithan, ecen hura Christena den beçala, halaber gu-ere Christenac garela. Ecen baldin are guehiago cerbait gloriatu nahi banaiz gure puissançáz, cein Iaunac eman baitraucu çuen edificationetan, eta ez çuen destructionetan, eznaiz ahalqueturen: Irudi eztudançát epistolaz icitu nahi çaituztedala. Ecen epistolác (dioite) graue dirade eta borthitz, baina gorputzaren presentiá flaccu, eta hitza gaichto. Haur estima beça hainac, ecen nolaco baicara hitzez epistoletan absentián, halaco içanen garela presentian-ere eguinez. Ecen ezgara venturatzen gure buruén bardin eçartera edo comparatzera bere buruäc laudatzen dituzten batzuequin: baina eztute aditzen hec bere buruäc bere buruèquin neurtzen dituztela, eta bere buruäc bere buruèquin comparatzen dituztela. Baina gu ezgara gloriaturen gure neurrico eztiraden gaucéz: aitzitic Iaincoac partitu draucun neurri reglatuaren arauez, gloriaturen gara çuetarano-ere heldu içan garela. Ecen çuetarano heldu içan ezpaguina beçala, ezgara hedatzen behar den baino guehiago: ecen çuetarano-ere heldu içan gara Christen Euangelioan: Ez gure neurrico etzén gauçaz gloriatzen guinadelaric, erran nahi dut, berceren trabailluetan: baina sperança dugularic ecen çuen fedea handi dadinean, gu-ere frangoqui handituren garela assignatu içan çaicun neurrian. Hala non çuec baino aitzinago diraden lekuetan euangeliza deçadan eta ezgaitecen gloria berceri assignatu içan çayón neurrian, erran nahi dut, gauça ia preparatuetan. Baina gloriatzen dena Iaunean gloria bedi. Ecen berac bere buruä preçatzen duena ezta approbatua, baina Iaunac preçatzen duena. Ainençaçue supporta appurbat neure erhogoán, baina aitzitic supporta neçaçue. Ecen ielossi naiz çueçaz Iaincoaren ielosgoaz: ecen preparatu cerauzquiotet senhar bati (virgina castabat beçala) Christi, presenta çaitzatedançát: Baina beldur naiz nolazpait, nola sugueac Eua seducitu vkan baitu bere fineciaz, hala çuen pensamenduac-ere corrumpi eztitecen Christean den simplicitatetic. Ecen baldin norbeit ethor baledi guc predicatu eztugun berce Iesusbat predica lieçaçuenic, edo baldin berce spiritubat recebitzen bacinduté recebitu eztuçuenic, edo berce Euangeliobat recebitu eztuçuenic, hura vngui paira cineçaquete. Ecen badaritzat eznaicela deusetan Apostolu excellentenac baino mendreago içan. Eta baldin idiot banaiz-ere minçoan, ez ordea eçagutzean: aitzitic guciz gauça gucietan manifestatu içan gara çuetara. Ala falta eguin dut neure buruären beheratzean, çuec altcha cindeiztençat? eta ceren dohainic Iaincoaren Euangelioa predicatu baitrauçuet? Berce Eliçác billuci vkan ditut, hetaric sari hartuz, çuec cerbitza cinçatedançát. Eta çuequin nincenean, eta beharra nuenean eznaiz nagui içan eguitecoan nehoren caltetan: ecen ni falta nincena supplitu vkan dute Macedoniaric ethorri içan ciraden anayéc, eta beguiratu içan naiz eta beguiraturen deusetan-ere çuen carga içatetic. Christen eguiá da nitan, ecen gloriatze haur eztela boçaturen enetzat Achaiaco regionétan. Cergatic? ala ceren çuey on eztaritzuedan? Iaincoac badaqui. Baina eguiten dudana eguinen-ere badut: occasione bilha dabiltzaney occasionea trenca diecedançát: gloriatzen diraden gauçán gu bay beçalaco eriden ditecençat. Ecen halaco apostolu falsuac, obrari sotil dirade, Christen Apostolutara transformaturic. Eta ezta miresteco, ecen Satan bera -ere transformatzen da arguico Ainguerutara. Ezta beraz gauça handia baldin haren ministreac-ere iustitiataco ministretara transformatzen badirade: ceinén fina hayen obrén araura içanen baita. Berriz diot, nehorc ezteçan estima erhoa naicela: ezpere erho anço-ere recebi neçaçue, ni-ere appurbat gloria nadinçát. Erraiten dudana, eztut Iaunaren arauez erraiten, baina erhogoaz beçala, gloriatzeco segurança hunetan. Haraguiaren arauez anhitz gloriatzen diradenaz gueroz, ni-ere gloriaturen naiz. Ecen gogotic suffritzen dituçue erhoac, çuhur çaretelaric. Ecen suffritzen duçue baldin nehorc suiectionetan eçarten baçaituztez, baldin nehorc iresten baçaituztez, baldin nehorc çuena edequiten badrauçue, baldin nehor gaineancen bada, baldin nehorc beguithartean ioiten baçaituztez. Desohoreren araura diot, gu indar gabe içan baguinade beçala, aitzitic certan-ere nehor hardit baina (erhoqui minço naiz) hardit naiz ni-ere. Hebraico dirade? ni-ere: Israeltar dirade? ni-ere: Abrahamen haci dirade? ni-ere: Christen ministre dirade? (erho anço minço naiz) areago ni: nequetan, guehiago: çauritan hec baino guehiago: presoindeguitan, guehiago: heriotan, anhitz aldiz. Iuduetaric recebitu vkan dut borz aldiz berrogueirá colpe, bat guti aldian. Hiruretan cihorrez açotatu içan naiz, behin lapidatu içan naiz: hiruretan naufragio eguin vkan dut: gau eta egun itsas hundarrean içan naiz. Bidetan anhitz aldiz, fluuioén periletan, gaichtaguinén periletan, neure nationecoetaric periletan, Gentiletaric periletan, hirian periletan, desertuan periletan, itsassoan periletan, anaye falsuén artean periletan. Trabaillutan eta nequetan, veillatzetan maiz, gossetan eta egarritan, barurétan maiz, hotzean eta billuci içatean. Campotico gauçác daudela bada egun oroz assetiatzen nauenic, cein baita, Eliça guciéz dudan arthá, Nor affligitzen da, eta ni eznaicén affligitzen? nor scandalizatzen da, eta ni eznaicen erratzen? Baldin gloriatu behar bada, neure infirmitatezco gaucéz gloriaturen naiz. Iaincoac, cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita seculacotz benedicatua, badaqui ecen eztiodala gueçurric. Damaseco hirian regue Aretasen icenean cen gobernadoreac, eçarri vkan çuen goaita Damasecoen hirian, ni hatzaman nahiz. Baina leiho batetaric sasquian erautsi içan nencen murrutic: eta halatan haren escuey itzur. nenguién. Segur ezta mengoa gloria nadin: ecen ethorriren naiz visionetara eta Iaunaren reuelationetara. Badaçagut guiçon-bat Christ Iaunean hamalaur vrthe baino lehen (ala gorputzetan, eztaquit: ala gorputzetic lekora, eztaquit: Iaincoac daqui) hirurgarren cerurano harrapatu içan denic. Eta badaquit, halaco guiçona (ala gorputzetan, ala gorputzetic lekora, eztaquit: Iaincoac daqui) Ecen harrapatu içan dela Paradisura, eta ençun vkan dituela erran ecin daitezqueen hitzac, erraiteco guiçonaren impossibleac. Halacoaz gloriaturen naiz: baina neure buruäz eznaiz gloriaturen, neure infirmitatetan baicen. Ecen baldin gloriatu nahi banaiz, eznaiz erhoa içanen, ecen eguia erranen dut: baina iragaiten naiz, nehorc niçaz estima ezteçan nitan ikusten, edo eneganic ençuten duen baino guehiago. Eta reuelationearen excellentiagatic altchegui eznendinçát, eman içan çait escardabat haraguian, eta Satanen aingueruä ene buffetatzeco, altchegui eznendinçát. Gauça hunen gainean hiruretan Iaunari othoitz eguin draucat hura eneganic parti ledinçát. Eta erran vkan draut, Asco duc ene gratiáz ecen ene puissançá infirmitatean acabatzen duc. Beraz guciz gogotic lehen gloriaturen naiz neure infirmitatetan, Christen puissançá nitan habita dadinçát. Halacotz dut atseguin hartzen infirmitatetan, iniurietan, necessitatetan, persecutionetan, Christengatico hersturetan: ecen noiz bainaiz impotent, orduan naiz botheretsu. Erho içan naiz neure gloriatzean: çuec bortchatu nauçue: ecen ni behar nincén çueçaz laudatu, ikussiric ecen eznaicela deusetan Apostolu excellentac baino mendreago içan, deus ezpanaiz-ere. Segur ene Apostolutassunaren seignaleac complitu içan dirade çuetan patientia gucirequin eta signorequin eta miraculurequin eta verthuterequin. Ecen certan berce Eliçác baino mendreago içan çarete? ni neuror çuen caltetan nagui içan eznaicena baicen? bidegabe haur barka ieçadaçue. Huná, herenci prest naiz çuetara ethortera: eta eznaiz çuen caltetan nagui içanen: ecen eznabila çuen diraden gaucén ondoan, baina ceurón ondoan: ecen haourréc eztute aitendaco thesaurizatu behar, baina aitéc haourrendaco. Eta niçaz den becembatean guciz gogotic despendaturen dut eta despendaturen naiz çuen arimacgatic: çuec hambat eta guehiago maite çaituztedalaric, gutiago onhetsia banaiz-ere. Baina biz, nic etzaituztedan cargatu vkan: ordea sotil içanez, fineciaz hartu vkan çaituztet. Çuetara igorri vkan ditudanetaric batez-ere pillatu vkan çaituztet? Othoitz eguin draucat Titeri, eta harequin igorri vkan dut anayebat: ala pillatu vkan çaituztez Titec? ezgara Spiritu batez ebili ican? ezgara hatz ber-batez ebili içan? Berriz vste duçue ecen gure buruäc excusatzen ditugula çuec baithara? Iaincoaren aitzinean, Christean minço gara: baina gauça hauc gucioc, gucizco maiteác, çuen edificationeagatic. Ecen beldur dut guertha eztadin, ethor nadinean, nahi etzintuqueiztedan beçalaco eriden etzaitzatedan, eta ni eriden eznadin çueçaz nahi eztuçuen beçalaco: nolazpait eztiraden guduac, inuidiác, asserretassunac, liscarrac, gaizquierraiteac, chuchurlác, vrguluac, seditioneac: Eta berriz nathorrenean abacha ezneçan neure Iaincoac çuec baithan, eta nigar eztaguidan lehen bekatu eguin duten anhitzez, eta emendatu eztiradenéz cithalqueriataric, paillardiçataric eta eguin vkan duten insolentiatic. Haur da çuetara ethorten naicén heren aldia Biga edo hirur testimonioren ahoan fermu içanen da hitz gucia. Aitzinetic erran vkan dut, eta berriz aitzinetic diot, present baninz beçala, eta absent naicelaric orain scribatzen drauet lehen bekatu eguin duteney, eta goitico guciey, ecen berriz banathor eztudala nehor guppida vkanen. Christ nitan minço denaren experientiaren ondoan çabiltzatenaz gueroz, cein ezpaita infirmo çuetara, baina da botheretsu çuetan. Ecen crucificatu içan bada-ere infirmitatez, alabaina vici da Iaincoaren verthutez: ecen gu-ere infirmo gara harequin, baina vici gara harequin Iaincoaren verthutez çuec baithara. Çuen buruäc experimentaitzaçue eya fedean çaretenez, çuen buruäc phorogaitzaçue: ala eztituçue çuen buruäc eçagutzen, ecen Iesus Christ çuetan dela? baldin reprobo ezpaçarete. Baina sperança dut eçaguturen duçuela ecen gu ezgarela reprobo. Eta othoitz eguiten draucat Iaincoari, deus gaizquiric eguin ezteçaçuen: ez gu approbatu eriden gaitecençát, baina çuec vngui daguiçuençát, eta gu reprobo beçala garençát. Ecen deus ecin daidiquegu eguiaren contra, baina eguiaren alde. Ecen alegueratzen gara gu flaccu garen, eta çuec erscon çareten: eta haur-ere desiratzen dugu, diot, çuen perfectionea. Halacotz gauça hauc absent naicela scribatzen ditut, present içanen naicenean seueritatez vsat ezteçadançát, Iaunac edificationetacotz eta ez destructionetacotz eman drautan botherearen araura. Gaineracoaz, anayeác, aleguera çaiteztez, auança çaiteztez perfect içatera, consola çaiteztez, çareten consentimendu batetaco, çareten vici baquean, eta charitatezco eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin. Elkar saluta eçaçue pot saindu batez. Salutatzen çaituztez saindu guciéc. Iesus Christ Iaunaren gratiá, eta Iaincoaren charitatea, eta Spiritu sainduaren communicationea dela çuequin gucioquin. Amen. PAVL Apostoluac (ez guiçonéz ezeta guiçonen partez, baina Iesus Christen eta Iainco Aita hura hiletaric resuscitatu duenaren partez.) Eta enequin diraden anaye guciéc, Galatiaco Elicey: Gratia dela çuequin eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic. Ceinec bere buruä eman vkan baitu gure bekatuacgatic, idoqui guençançát secula gaichto hunetaric, gure Iainco eta Aitaren vorondatearen araura. Hari dela gloria secula seculacotz. Amen. Miraz nago nola horrein sarri, Christen gratiara deithu vkan cenduztena vtziric transportatu içan çareten berce Euangeliotara: Berceric batre eztelaric: baina batzuc trublatzen çaituztéz, eta nahi duté erauci Christen Euangelioa: Baina baldin guc-ere, edo Aingueru batec cerutic euangelizatzen badrauçue, euangelizatu drauçuegunaz berceric, maradicatu biz. Lehen erran dugun beçala, orain-ere berriz diot, Baldin norbeitec euangelizatzen badrauçue recebitu duçuenaz berceric, maradicatu biz. Ecen orain guiçonéz predicatzen dut ala Iaincoaz? ala guiçonén gogara eguin nahiz nabila? Segur baldin oraino guiçonén gogaraco baninz, Christen cerbitzari ezninçande. Iaquin eraciten drauçuet bada, anayeác, niçaz predicatu içan den Euangelioa, eztela guiçonaren araura. Ecen eztut hura guiçonganic recebitu ez ikassi: baina Iesus Christen reuelationez. Ecen ençun duçue nola conuersatu vkan dudan Iudaismoan, nola terriblequi Iaincoaren Eliçá persecutatzen eta deseguiten nuen: Eta nola probetchatzen nincén Iudaismoan, ene quidetaric anhitz baino guehiago, neure nationean, neure aitén ordenancetara affectione guehienduna nincelaric. Baina Iaincoaren placera içan denean (ceinec neure amaren sabeleandanic appartatu baininduen eta deithu bainau bere gratiaz) Bere Semearen reuelatzera nitan, hura euangeliza neçançát Gentilén artean, eznaiz bertan conseillatu içan haraguiarequin eta odolarequin: Eta eznaiz Ierusalemera itzuli içan ni baino lehen Apostolu ciradenetara: baina ioan nendin Arabiara: eta harçara itzul nendin Damascera. Gueroztic hirur vrtheren buruän itzul nendin Ierusalemera Pierrisen visitatzera: eta egon nendin harequin amorz egun. Eta berce Apostoluetaric ezneçan ikus Iacques Iaunaren anayea baicen. Baina çuey scribatzen drauzquiçuedan gaucetan, huná, badiotsuet Iaunaren aitzinean, ecen eztiodala gueçurric. Guero ethor nendin Syriaco eta Ciliciaco herrietara. Eta nincen beguithartez eçagun gabea Iudeaco Eliça Christean ciradeney: Baina solament ençun vkan çuten erraiten cela, Gu berce orduz persecutatzen guentuenac, orain predicatzen du berce orduz deseguiten çuen fedea. Eta glorificatzen çuten Iaincoa nitan. Guero hamalaur vrtheren buruän, berriz igan nendin Ierusalemera Barnabasequin, eta Tite-ere harturic. Eta igan nendin reuelationez, eta hæy communica niecén Gentilén artean predicatzen dudan Euangelioa, baina particularqui estimatan diradeney, neholere alfer laster aznaguian edo eguin eznuen. Baina Tite-ere, cein baitzén enequin, Grec bacen-ere, etzedin bortcha circonciditu içatera. Anaye falsu Eliçán bere buruz nahastecatuén causaz, cein sar baitzitecen gure libertate Iesus Christean dugunaren espia içatera, gu suiectionetara erekar guençatençát. Eta suiectionez ezquitzaizte susmettitu momentbat-ere, Euangelioco eguiác çuetan iraun leçançát. Eta eztut deus ikassi cerbait diradela irudi dutenetaric (nolaco noizpait içan diraden, etzait deus hunquitzen: ecen Iaincoac eztu guiçonaren campoco apparentiá hartzen) ecen estimatan diradenéc eztraudaté deus guehiagoric communicatu. Baina contrariora, ikussi vkan çutenean ecen Preputioco Euangelioaren predicationea niri eman içan çaitadala, Circoncisionecoa Pierrisi beçala: (Ecen Pierris baithan obratu vkan duenac Circoncisioneco Apostolutassunera, obratu vkan du ni baithan-ere Gentiletara.) Eta eçagutu çutenean niri eman içan çaitadan gratiá, Iacquesec eta Cephasec eta Ioannesec (habe diradela estimatuéc) lagunçazco escuinac eman drauzquigute niri eta Barnabasi: gu Gentiletarát guendoacençát eta hec Circoncisionecoètarat: Solament auisatu gaituzte paubréz orhoit guentecen: eta haren beraren eguitera arthatsu içan naiz. Eta ethorri, içan cenean Pierris Antiochera, bekoquiz resisti nieçon hari, ceren reprehenditzeco baitzén. Ecén Iacquesganic batzu ethor citecen baino lehen, Gentilequin batean iaten çuen: baina ethorri içan ciradenean, retira eta separa cedin hetaric Circoncisionecoén beldurrez. Eta simulationez vsatzen çuten harequin batean berce Iuduec-ere: hala non Barnabas-ere erekarri içan baitzén hayén simulationera. Baina ikussi vkan nuenean ecen etzabiltzala oin chuchenez, Euangelioco eguiaren araura, erran nieçón Pierrisi gucien aitzinean, Baldin hi Iudu aicelaric Gentil anço vici bahaiz, eta ez Iudu anço, cergatic Gentilac bortchatzen dituc iudaizatzera? Gu baicara naturaz Iudu, eta ez Gentiletaric bekatore. Daquigularic ecen eztela guiçona iustificatzen Legueco obréz, baina Iesus Christen fedeaz: guc-ere Iesus Christ baithan sinhetsi vkan dugu, iustifica guentecençát Christen fedeaz, eta ez Legueco obréz: ceren haraguiric batre ezpaita iustificaturen Legueco obréz, Eta baldin Christez iustificatu nahiz gabiltzalaric, erideiten bagara gueuror-ere bekatore, Christ halacotz bekatuaren ministre da? Guertha eztadila. Ecen baldin deseguin ditudan gauçác harçara edificatzen baditut, transgressor neure buruä eguiten dut. Ecen ni Legueaz Legueari hil içan nazayó, Iaincoari vici nequionçat, Christequin batean crucificatu içan naiz. Bada vici naiz, ez guehiagoric ni, baina vici da nitan Christ eta orain haraguian vici naicen vicitzeaz Iaincoaren Semearen fedeaz vici naiz, ceinec onhetsi vkan bainau, eta eman vkan baitu bere buruä enegatic. Eztut abolitzen Iaincoaren gratiá: ecen baldin iustitiá Legueaz bada, beraz Christ mengoa gabe hil içan da. O Galatiano çoroác, norc encantatu çaituztéz eguia obedi ezteçaçuen? ceiney beguién aitzinean lehenetic representatu içan baitzaiçue Iesus Christ, çuen artean crucificatua? Haur solament iaquin nahi dut çuetaric, Legueco obréz Spiritu saindua recebitu vkan duçue, ala fedearen predicationeaz? Hain çoro çarete, Spirituaz hassiric, orain haraguiaz acaba deçaçuen? Alfer hambat suffritu vkan duçue? baldin alfer-ere bada. Bada, Spiritua çuey fornitzen drauçuenac, eta verthuteac çuetan obratzen dituenac, Legueco obréz eguiten du, ala fedearen predicationeaz? Eta Scripturác aitzinetic ikussiric ecen fedeaz Iaincoac iustificatzen dituela Gentilac, aitzinetic euangelizatu vkan drauca Abrahami, cioela, Benedicatuac içanen dituc hitan Gende guciac. Bada, fedezcoac benedicatzen dirade Abraham fidelarequin. Ecen norere Legueco obretaric baitirade, maledictionearen azpian dirade: ecen scribatua da, Maradicatua da norere ezpaita egonen Legueco liburän scribatuac diraden gauça gucietan, hec eguin ditzançát. Eta Legueaz nehor eztela iustificatzen Iaincoa baithan, gauça claroa da: ecen iustoa fedez vicico da. Eta Leguea ezta fedetic: baina gauça hec eguinen dituen guiçona, vicico da hetan. Baina Christec redemitu vkan gaitu Leguearen maledictionetic, bera guregatic maledictione eguin içanic: (ecen scribatua da, Maradicatua da çurean vrkatua den gucia) Abrahamen benedictionea Gentiletara hel ledinçát Iesus Christez, eta Spirituaren promessa fedez recebi deçagunçát. Anayeác, guiçonén ançora minço naiz, Appoinctamendubat guiçon-batena badere, authoritatez confirmatua bada, nehorc eztu hausten ez emendatzen. Abrahami bada promessac erran içan çaizquio, eta haren haciari. Eztu erraiten, Eta haciey, anhitzez minço baliz beçala: baina batez beçala, Eta hire haciari, cein baita Christ. Haur bada diot, lehenetic Iaincoaz Christen respectuz confirmatu içan den alliançá, laur-ehun eta hoguey eta hamar vrtheren buruän ethorri içan den Legueac eztuela hausten, promessa aboli deçançát. Ecen baldin heretagea Leguetic bada, ez ia promessetic: baina Abrahami promessetic eman vkan drauca Iaincoac. Certaco da beraz Leguea? Transgressionén causaz eratchequi içan da, ethor leiteno haci hura ceini promessa eguin içan baitzayó, eta Leguea ordenatu içan da Aingueruéz, Ararteco baten escuz. Eta Arartecoa ezta batena: baina Iaincoa bat da. Leguea beraz Iaincoaren promessén contra eratchequi içan da? Guertha eztadila. Ecen eman içan baliz Leguea ceinec viuifica ahal leçan, segur Leguetic liçate iustitiá. Baina ertsi vkan du Scripturác gucia bekatuaren azpian, promessa Iesus Christen fedeaz eman lequiençát sinhesten duteney. Bada fedea ethor cedin baino lehen, Leguearen azpian beguiratzen guinen ertsiac reuelatzeco cen federa heltzeco. Bada, Leguea gure pedagogo içan da Christgana, fedez iustifica guentecençát. Baina fedea ethorriz gueroztic, ezgara guehiagoric pedagogoren azpian. Ecen guciác Iaincoaren haour çarete Iesus Christ baithango fedeaz. Ecen batheyatu içan çareten guciéc Christ iaunci vkan duçue. Ezta Iuduric ez Grecquic, ezta sclaboric ez libreric, ezta arric ez emeric: ecen çuec gucioc bat çarete Iesus Christean. Eta baldin çuec Christenac baçarete, beraz Abrahamen haci çarete, eta promessaren arauez heredero. Eta haur erraiten dut, Herederoa haour deno, ezta different deusetan cerbitzariaganic, gauça gucien iabe badere: Baina tutorén eta curatorén azpico da aitáz ordenatu içan çayón demborarano Hala gu-ere haourrac guinenean munduco elementén azpiratuac guinén suiectionetan: Baina ethorri içan denean demboraren complimendua, igorri vkan du Iaincoac bere Semea emaztetic eguina, eta Leguearen azpico eguina: Leguearen azpico ciradenac redemi litzançát, haourrén adoptionea recebi gueneçançát. Eta ceren haour baitzarete, igorri vkan du Iaincoac çuen bihotzetara bere Semearen Spiritua, oihuz dagoela, Abba, erran nahi baita, Aita. Bada guehiagoric ezaiz sclabo, baina semé: eta baldin seme bahaiz, Iaincoaren heredero-ere Christez. Baina Iaincoa eçagutzen etzendutenean cerbitzatzen centuzten naturaz iainco eztiradenac. Baina orain Iaincoa eçagutzen duçuenaz gueroz, baina aitzitic Iaincoaz eçagutu çaretenaz gueroz, nola conuertitzen çarete harçara element infirmoetara eta paubretara, cein ohi beçala cerbitzatu nahi baitituçue? Egunac beguiratzen dituçue eta hilebetheac, eta demborác eta vrtheac. Beldurra dut çueçaz, alfer trabaillatu naicén çuec baithan. Çareten ni beçala: ecen ni-ere çuec beçala naiz: anayeác, othoitz eguiten drauçuet: ni deusetan eznauçue iniuriatu vkan. Eta badaquiçue nola haraguiaren infirmitaterequin euangelizatu vkan drauçuedan lehen. Eta niçaz ene haraguian eguiten cen experientiá eztuçue menospreciatu ez arbuiatu vkan, aitzitic Iaincoaren Ainguerubat beçala recebitu vkan nauçue, bayeta Iesus Christ beçala. Ceric cen bada çuen dohainontassuna? ecen testificatzen drauçuet, baldin possible içan albaliz, çuen beguiac idoquiric eman cendrauzquedetela. Etsay eguin natzaiçue eguia erraiten drauçuedanean? Çueçaz ielossi dirade, ez onetacotz baina aitzitic idoqui nahi çaituztéz berac desira ditzaçuençát. Baina on da anhitz onhestea gauça onean bethiere, eta ez solament çuec baithan present naicenean. Neure haourtoác, ceinéz berriz ertzeco penatan bainaiz, Christ forma daiteno çuetan. Nahi nuque orain çuequin içan, eta cambiatu neure voza: ecen dudatan naiz çueçaz. Erradaçue Leguearen azpico içan nahi çaretenéc, Leguea eztuçue ençuten? Ecen scribatua da Abrahamec bi seme vkan cituela: bat nescatoaganic, eta bat libreaganic. Baina nescatoaganicoa haraguiaren arauez iayo içan cen, eta libreaganicoa, promessaren partez. Gauça hauc comparationez erraiten dirade. Ecen hauc dirade bi alliançác, bata da Sinaco menditic Agar, suiectionetara engendratzen duena: (Ecen Sina mendibat da Arabian Ierusaleme oraingoari ihardesten draucanic) eta bere haourrequin cerbitzutan dena: Baina Ierusaleme gorá, libre da, cein baita gure gución ama. Ecen scribatua da, Alegueradi steril ertzen ezaicená: dendadi eta heyagora eguin ertzeco penan ezaicená: ecen guehiago ditun vtziaren haourrac ecen ez senhardunarenac. Gu bada, anayeác, Isaac beçala promessezco haour gara. Baina nola orduan haraguiaren arauez sorthuac persecutatzen baitzuen Spirituaren arauez sorthua, hala orain-ere. Baina cer dio Scripturac? Egotzquic campora nescatoa eta haren semea: ecen eztic heretaturen nescatoaren semeac librearen semearequin. Bada, anayeác, ezgara nescatoaren haour baina librearen. Beraz Christec libre eguin gaituen libertatean, çaudete fermu, eta berriz etzaiteztela eduqui suiectionezco vztarriaz. Huná, nic Paulec erraiten drauçuet ecen baldin circoncidi baçaiteztez Christ etzaiçuela deus probetchaturen. Eta testificatzen draucat berriz circonciditzen den guiçon guciari, ecen hura Legue guciaren beguiratzera çordun dela. Christez gabetu çarete Legueaz iustificatu nahi çareten gucioc: eta gratiatic erori çarete. Ecen gu fedetic den Spirituaz iustitiazco sperançaren beguira gaude: Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deus balio, ezeta preputioac: baina charitatez obratzen duen fedeac. Vngui laster eguiten cenduten, norc empatchatu çaituztéz, eguia obedi etzeneçaten? Persuasione hori ezta çuec deitzen çaituztenaganic. Altchagarri appurbatec orhe gucia mincen du Ni seguratzen naiz çueçaz gure Iaunean, ecen eztuçuela berce sendimenduric vkanen: baina çuec trublatzen çaituztenac, ekarriren du condemnationea, norere baita hura. Bada niçaz den becembatean, anayeác, baldin are circoncisionea predicatzen badut, cergatic are persecutatzen naiz? beraz abolitu da crutzeazco scandaloa. Ailitez trenca çuec trublatzen çaituztenac. Ecen, anayeác, çuec libertatera deithu içan çaréte: solament beguirauçue, libertatea eztén haraguiari occasionetan: baina elkar charitatez cerbitza eçaçue. Ecen Legue gucia hitz batetan complitzen da, cein baita, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala. Baldineta elkar aussiquiten eta iresten baduçue: beguirauçue bata berceaz consumi etzaitezten. Eta haur erraiten drauçuet, Spirituaren araura ebil çaiteztez: eta haraguiaren guthiciac eztitzaçuela compli. Ecen haraguiac guthiciatzen du Spirituaren contrá, eta Spirituac haraguiaren contra: eta gauça hauc elkarren contra dirade: hala non nahi dituçuen gauça guciac ezpaitituçue eguiten. Baldineta Spirituaz guidatzen baçarete, etzarete Leguearen azpico. Bada, çogueriac dirade haraguiaren obrác, cein baitirade, adulterioa, paillardiçá, satsutassuna, insolentiá, Idolatriá, poçoinqueriá, etsaigoác, bekaizteriác, asserretassunac, liscarrac, diuisioneac, heresiác, Inuidiác, guiça-erhaitecác, hordiqueriác, gormandiçác, eta hauc irudiac, gauça hauc aitzinetic erraiten drauzquiçuet, lehen- ere erran dudan beçala: ecen halaco gauçác eguiten dituztenéc Iaincoaren resumá heretaturen eztutela. Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá. Hunelacoén contra legueric ezta. Ecen Christen diradenéc haraguia crucificatu duté affectionéquin eta guthiciéquin. Baldin vici bagara Spirituz, Spirituz ebil-ere gaitecen. Ezgaitecela vana-gloria guthicioso eguin, elkar tharritatuz, elkargana inuidia vkanez. Anayeác, baldineta erori içan bada guiçon-bat cembeit faltatan, çuec spiritual çaretenoc goiti eçaçue haina emetassunetaco spiriturequin: consideratzen dualaric eure buruä, hi-ere tenta ezadin. Elkarren cargác egar itzaçue: eta halaz compli eçaçue Christen Leguea. Ecen baldin norbeitec vste badu cerbait dela, deus eztelaric, harc bere fantasiaz bere buruä enganatzen du. Bada bere obrá experimenta beça batbederac: eta orduan bere baithan gloria vkanen du, eta ez berceric baithan. Ecen batbederac bere cargá ekarriren du. Bada communica bieçó hitzean iracasten denac, bere iracasleari, on gucietaric. Etzaiteztela engana: Iaincoa ecin escarnia daite: ecen cer-ere ereinen baitu guiçonac, hura bilduren-ere du. Ecen bere haraguiaren ereiten duenac, haraguitic bilduren du corruptione: baina Spirituaren ereiten duenac, Spiritutic bilduren du vicitze eternala. Bada vnguiguitez ezgaitecela enoya: ecen bere sasoinean bilduren dugu, baldin lacho bilha ezpagaitez. Bada dembora duguno, daguiegun vngui guciey, baina principalqui fedeco domesticoey. Badacussaçue cein letra lucez scribatu drauçuedan neure escuz. Nor-ere nahi baitirade apparent eracutsi haraguian, hec bortchatzen çaituztez circonciditu içatera: solament Christen crutzeagatic persecutioneric suffri ezteçatençát. Ecen circonciditzen diradenéc berec-ere eztute Leguea beguiratzen: baina nahi duté çuec circoncidi çaitezten, çuen haraguian gloria ditecencát. Baina niri guertha eztaquidala gloria nadin Iesus Christ gure Iaunaren crutzean baicen: ceinez mundua niri crucificatu baitzait, eta ni munduari. Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deusbalio, ez preputioac, baina creatura berriac Eta nor-ere regla hunen araura ebilten baitirade, baquea içanen da hayén gainean eta misericordia, eta Iaincoaren Israelen gainean. Hemendic harát nehorc enoyuric eztidala: ecen nic Iesus Iaunaren mercác dacazquet neure gorputzean. Anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela, çuen spirituarequin. Amen. Paul Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostoluac Iesus Christ Iaunean Ephesen diraden sainduey eta fideley: Gratia dela çuequin eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec benedicatu baiquaitu benediçoin spiritual gucian, ceruètan Christ baithan: Nola elegitu vkan baiquaitu hartan mundua funda cedin baino lehen, saindu guinençat eta irreprehensible haren aitzinean charitatez: Ceinec predestinatu vkan baiquaitu bere baithan adopta guençançát Iesus Christez, bere vorondatearen placer onaren araura, Bere gratiazco gloriaren laudoriotan, ceinez bere gogaraco eguin baiquaitu bere maitean. Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, cein baita bekatuén barkamendua haren gratiazco abrastassunaren araura: Ceinetaric gaindi eraguin baitu abundosqui gure gainera sapientia eta intelligentia gucitan: Guri eçagut eraciric bere vorondatearen mysterioa, bere placer onaren araura, cein lehendanic ordenatu baitzuen bere baithan: Demborén complimenduaren dispensationean gucién elkargana biltzera Christean, hambat ceruètan diradenén nola lurrean, hura bera baithan: Ceinetan eguin-ere baicara haren heretage, predestinatu içanic, haren ordenançaren araura, ceinec gauça guciac eguiten baititu bere vorondateco conseilluaren araura. Haren gloriaren laudoriotaco garençát, lehenetaric Christ baithan sperança vkan dugunoc. Ceinetan çuec-ere sperança vkan baituçue eguiazco hitza ençun vkanic, cein baita, çuen saluamendutaco Euangelioa: ceinetan sinhetsi-ere vkanic, ciguilatu içan baitzarete promessaren Spiritu sainduaz: Cein baita gure heretagearen errésa, haren possessione conquestatuaren redemptionerano haren gloriaren laudoriotan. Halacotz ni-ere ençunic Iesus Iaunean duçuen fedea, eta saindu gucietaraco charitatea, Eznaiz guelditzen çuengatic gratién rendatzetic, mentione çueçaz eguiten dudala neure othoitzetan. Iesus Christ gure Iaunaren Iaincoac, Aita gloriazcoac diçuençát sapientiataco eta reuelationetaco Spiritua, haren eçagutzearen vkaiteco: Çuen adimenduco beguiac illuminaturic: daquiçuençát ceric den haren vocationearen sperançá, eta ceric den haren heretageco gloriaren abrastassuna sainduetan: Eta ceric den haren botherearen handitassun excellenta sinhesten dugunotara, haren bothere borthitzaren operationez, Cein eracutsi vkan baitu Christ baithan, hura hiletaric resuscitaturic eta iar eraciric bere escuinean ceruètan, Principaltassun, eta puissança, eta verthute, eta dominatione ororen garayan, eta ez solament secula hunetan baina ethortecoan-ere aippatzen den icen ororen garayan. Eta gauça guciac haren oinén azpico suiet eguin vkan ditu, eta bera eçarri vkan du gauça ororen garayan Eliçaren buru içateco: Cein baita haren gorputz, eta gauça guciac gucietan complitzen dituenaren complimendu. Eta çuec viuificatu çaituzte hilac cinetelaric faltetan eta bekatuetan: Ceinétan noizpait ebili içan baitzarete mundu hunen cursuaren araura, airearen bothereco princearen araura, cein baita desobedientiazco haourretan orain obratzen duen spiritua: Ceinén artean guc guciec-ere noizpait conuersatu vkan baitugu gure haraguiaren guthicietan eguiten guentuela, haraguiaren eta gure pensamenduén desirac: eta naturaz hiraren haour guinén berceac-ere beçala. Baina Iainco misericordiaz abratsac bere charitate handi gu onhetsi gaituenagatic, Eta bekatuz hilac guinelaric, elkarrequin, Christez viuificatu vkan gaitu, ceinen gratiaz saluatu içan baitzarete: Eta resuscitatu vkan gaitu elkarrequin eta iar eraci ceruètan Iesus Christean. Eracuts leçançát ethorteco diraden seculetan bere gratiaren abrastassun abundanta bere gureganaco benignitateaz Iesus Christean. Ecen gratiaz saluatu içan çarete fedearen moienez: eta hori ez çuetaric: Iaincoaren dohaina da: Ezobréz, nehor gloria eztadinçát. Ecen haren obrá gara Iesus Christean creatuac obra onetara, cein preparatu baititu Iaincoac hetan ebil guentecençát. Halacotz, orhoit çaitezte nola çuec noizpait Gentilac haraguian, Preputio deitzen baitzineten, haraguian Circoncisione deitzen denaz eta escuz eguiten denaz, Baitzineten dembora hartan Christ gabe, Israeleco republicarequin deus communic etzindutelaric, eta promessaren alliancetaric estranger, sperançaric etzindutelaric, eta Iainco gabe munduan cinetelaric: Baina orain Iesus Christean, çuec noizpait baitzineten vrrun, hurbildu içan çarete Christen odolaz. Ecen hura da gure baquea, biac bat eguin dituena, eta bién arteco paretaren cerraillua hautsi duena: Bere haraguiaz abolituric etsaigoá, cein baita, manamenduetaco leguea, ordenancetan consistitzen dena, biéz bere baithan guiçon berribat eguin leçançát, baquea eguiten luela. Eta biac gorputz batetan reconcilia lietzonçat, Iaincoari crutzeaz, hartan etsaigoá deseguinic. Eta ethorriric euangelizatu vkan drauçue baquea, çuey vrrungoey, eta hæy hurbilecoey. 18 Ecen harçaz dugu biéc Spiritu batetan sartze Aitagana. Etzarete beraz guehiagoric estrangér eta campoco, baina sainduén burgesquide, eta Iaincoaren domestico: Apostoluén eta Prophetén fundament gainean edificatuac, ceinen har cantoin principala baita Iesus Christ bera: Ceinetan edificio gucia elkarri eratchequiric, handitzen baita, temple saindu içateco Iaunean: Ceinetan çuec-ere elkarrequin edificatzen baitzarete Iaincoaren tabernacle çaretençát, Spirituaz. Causa hunegatic ni Paul Iesus Christen presonér naiz çuengatic, baitzarete Gentil. Baldin behinçat ençun vkan baduçue çuec baithara eman içan çaitadan Iaincoaren gratiaren dispensationea. Nola Iaincoac reuelationez eçagut eraci drautan mysterioa (lehen hitz gutitan scribatu drauçuedan beçala: Haren iracurtzetic eçagut ahal deçaqueçue ceric den ene eçagutzea Christen mysterioan.) Cein ezpaita eçagutu içan guiçonén seméz iragan generationetan, orain reuelatu içan çayen beçala haren Apostolu eta Propheta sainduey Spirituaz: Ecen Gentilac diradela herederoquide eta gorputz batetaco bereco eta haren promessean participant Christean Euangelioaz. Ceinen ministre eguin içan bainaiz Iaincoaren gratiaren dohainaren arauez, cein eman içan baitzait haren botherearen operationearen arauez. Niri bada saindu gucietaco chipienari eman içan çait gratia haur, Gentilén artean Christen abrastassun comprehendi ecin daitenaren euangelizatzeco, Eta guciey manifestatzeco ceric den mysterio bethidanic Iaincoa baithan estalia cenaren communionea, ceinec gauça guciac creatu baithitu Iesus Christez: Orain maniferta daquiençat Eliçáz ceruètaco principaltassuney eta botherey Iaincoaren sapientia anhitz maneraz diuersa: Iesus Christ gure Iaunean eguin vkan duen ordenança eternalaren araura: Ceinez baitugu libertate eta sartze confidançarequin, hura baithan dugun fedeaz. Halacotz, nago requerimenduz etzaitezten enoya ene çuengatico afflictioneacgatic, cein baita çuen gloriá. Causa hunegatic gurtzen ditut neure belhaunac Iesus Christ gure Iaunaren Aitagana, Ceinaganic ahaidetassun gucia ceruètan eta lurrean deitzen baita, Eman dieçaçuençát, bere gloriaren abrastassunaren arauez, indarrez fortifica çaitezten haren Spirituaz barneco guiçonean: Eta habita dadin Christ fedez çuen bihotzetan: Charitatean erro eguinic eta fundaturic, comprehendi ahal deçaçuen saindu guciequin ceric den çabaltassuna eta lucetassuna, barnatassuna eta goratassuna: Eta eçagut deçaçuen Christen amorio eçagutze gucia iragaiten duena: compli çaiteztençát Iaincoaren complimendu gucian. Bada gutan obratzen duen bothereaz gauça gucién eguitera, escatzen garen edo pensatzen dugun baino abundantquiago botheretsu denari, Dela gloria Eliçán Iesus Christez, generatione gucietan secula seculacotz. Amen. Othoitz eguiten drauçuet bada nic, bainaiz presoner gure Iaunean, ebil çaitezten deithu içan çareten vocationeari dagocan beçala, Humilitate eta emetassun gucirequin, spiritu patient batequin, elkar supportatzen duçuelaric charitatez: Arthatsu çaretelaric Spirituaren vnitatearen beguiratzera baquezco lotgarriaz. Gorputzbat da eta Spiritubat, deithu-ere içan çareten beçala çuen vocationearen sperança batetara: Iaunbat, Fedebat, Baptismobat: Gucién Iainco eta Aitabat, cein baita gucién gainean, eta gucién artean, eta çuetan guciotan. Baina gutaric batbederari gratia eman içan çayó Christen dohainaren neurriaren araura. Halacotz dio, Goiti iganic captiuo eraman vkan du captiuitatea, eta eman drauzte dohainac guiçoney. Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen? Iautsi içan den hura bera da igan-ere dena ceru gucién garaira, gauça guciac bethe litzançát. Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco, Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan. Guciac rencontra gaitezqueno fedearen, eta Iaincoaren Semearen eçagutzearen vnitatean, guiçon perfectotan, Christen adin perfecteco neurrira: Guehiagoric haour ezgarençát balençán ebilteco, eta doctrinataco haice oroz hara huna guiçonén enganioz, eta hayén finecia cautelosqui enganagarrizcoz erabili içateco. Baina eguiari garreitzalaric charitaterequin, gucietan handi gaitecen hartan, cein baita buruä, Christ: Ceinetaric gorputz guciac vngui iunctaturic, eta forniduraren iunctura guciéz elkarrequin iossiric, membroetaric batbederaren neurrico indarraren araura hartzen baitu gorputzeco hacitze, bere buruären edificationetan charitatez. Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz requeritzen çaituztet, guehiagoric etzaitezten ebil berce Gentilac dabiltzan beçala berén adimenduco vanitatean, Adimenduz ilhunduac diradelaric eta Iaincoaren vicitzetic appartatuac, hetan berén bihotzeco gogortassunetic den ignorantiaren causaz: Eta sendimendu gabeturic, bere buruac abandonnatu vkan dituzté dissolutionetara, cithalqueria ororen eguitera, appetitu desordenaturequin. Baina çuec eztuçue hala ikassi vkan Christ: Baldin behinçát hura ençun vkan baduçue, eta harçaz iracatsiac baçarete, eguiá Iesus baithan den beçala: Ken deçaçuen leheneco conuersationeaz den becembatean guiçon çaharra, enganagarrizco guthicién araura corrumpitzen dena: Eta arramberri çaitezten çuen adimenduco spirituan: Eta iaunz deçaçuen guiçon berria, cein Iaincoaren araura creatu içan baita iustitiatan eta eguiazco saindutassunetan. Halacotz, gueçurra kenduric, minça çaiteztez eguiaz batbedera cein çuen hurcoarequin: ecen elkarren membro gara. Asserre çaiteztez, eta bekaturic eztaguiçuela: iguzquia eztadila etzin çuen asserretassunaren gainean: Eta lekuric eztemoçuela deabruari. Ebaisten çuenac ezteçala guehiagoric ebats: baina aitzitic trabailla bedi on daten gauçaric eguiten duela, beharra duenari emaiteco duençát. Hitz corrumpituric batre çuen ahotic ilki eztadila, baina cembeit bada, edificationearen vsançaco on datenic, ençuten duteney gratia eman diecençát. Eta ezteçaçuela contrista Iaincoaren Spiritu saindua, ceinez ciguilatuac baitzarete redemptioneco egunecotzát. Samindura eta colera, eta hira, eta oihu, eta gaitzerraite gucia çuetaric ken bedi, malitia gucirequin. Baina çareten elkargana benigno, misericordioso eta elkarri barkaçale, Iaincoac Christez barkatu vkan drauçuen beçala. Çareten bada Iaincoaren imitaçale haour maite anço: Eta ebil çaitezte charitatean Christec-ere onhetsi vkan gaituen beçala, eta liuratu vkan baitrauca bere buruä guregatic oblatione eta sacrificio Iaincoari, vssain onezco vrrinetan Bada, paillardiça eta cithalqueria gucia, edo auaritiá aippa-ere eztadila çuen artean, nola appartenitzen baitzaye sainduey: Edo gauça deshonestic, edo hitz erhoric, edo burlaqueriaric, baitirade gauça vngui eztaudenac, baina aitzitic gratién rendatzeric. Ecen badaquiçue haur, ecen ecein ere paillartec, edo cithalec, edo auaritiosoc, cein baita idolatre, eztuela heretageric Christen eta Iaincoaren resumán. Nehorc etzaitzatela hitz vanoz engana: ecen gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera. Etzaretela bada hequin parçonér. Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte: (Ecen Spirituaren fructua consistitzen da ontassun eta iustitia eta eguia gucitan) Experimentatzen duçuelaric Iaunari placent çayona cer den. Eta ezteçaçuela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itzaçue. Ecen heçaz ichilic eguiten diraden gaucén erraitea-ere deshonestate da. Baina gauça guciac, camporatzen diradenean arguiaz, manifestatzen dirade: ecen gucia manifestatzen duena, arguia da. Halacotz erraiten du, Iratzar adi lo atzaná, eta iaiqui adi hiletaric, eta arguituren au Christec. Gogoauçue bada nola çuhurqui ebil çaitezqueten, ez erho anço, baina çuhur anço: Recrubatzen duçuelaric demborá: ecen egunac gaitz dirade. Halacotz, etzaretela çuhurtzia gabe, baina aditzale ceric den Iaunaren vorondatea. Eta etzaiteztela hordi mahatsarnoz, ceinetan dissolutione baita: baina bethe çaitezte Spirituaz: Minçatzen çaretela çuen artean psalmuz, laudorioz eta cantu spiritualez: cantatzen eta resonatzen draucaçuela Iaunari çuen bihotzean. Gratiac-ere rendatzen drautzaçuela bethiere gauça guciéz, Iesus Christ gure Iaunaren icenean, gure Iainco eta Aitari: Elkarren suiet çaretelaric Iaincoaren beldurrequin. Emazteác, çuen senharrén çareten suiet, Iaunaren beçala: Ecen senharra da emaztearen buru, Christ-ere Eliçaren buru den beçala, eta hura da gorputzaren saluadorea. Bada, nola Eliçá baita Christen suiet, hala emazteac-ere diraden bere senharrén suiet gauça gucietan. Senharrác, çuen emaztey on erizteçue, Christec-ere Eliçari on eritzi draucan beçala, eta bere buruä eman vkan baitu harengatic: Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz. Hura beretaco Eliça glorioso eguin leçançát, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gauçaric: baina licén saindu eta irreprehensible. Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza. Ecen nehorc egundano bere haraguiari eztrauca gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunac-ere bere Eliçá beçala: Ecen haren gorputzeco membro gara, haren haraguitic eta haren heçurretaric. Halacotz, vtziren ditu guiçonac aita eta ama eta iunctaturen çayó bere emazteari: eta biac haraguibat içanen dirade. Mysterio haur handia da: baina ni Christez minço naiz eta Eliçáz. Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz. Haourrác, obeditzáçue Iaunean çuen aita eta ama: ecen haur gauça iustoa da. Ohoraitzac eure aita eta eure ama (cein baita lehen manamendua promessequin) Vngui hel daquiançát eta vicitze lucetaco aicençát lurraren gainean. Eta çuec aitéc eztitzaçuela prouoca despitetara çuen haourrac, baina haz itzaçue instructionetan eta Iaunazco remonstrationetan. Cerbitzariác, obeditzaçue haraguiaren arauez çuen nabussi diradenac, beldurrequin eta ikararequin, çuen bihotzeco simplicitaterequin, Christ beçala. Ez beguicotzat cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacendute beçala, baina Christen cerbitzari beçala, eguiten duçuelaric Iaincoaren vorondatea gogotic. Affectione onequin cerbitzatzen duçuelaric Iauna, eta ez guiçonac: Daquiçuelaric haur, ecen batbederac cerere vngui eguin baituque, hura recebituren duqueela, ala den sclaboc ala librec. Eta çuec nabussiéc, hura bera eguiçue hetara, vtziric mehatchuac: daquiçuelaric ecen hayén eta çuen Iauna ceruètan dela, eta personén acceptioneric eztela hura baithan. Gaineracoaz, ene anayeác, fortifica çaitezte gure Iaunean, eta haren indarraren botherean. Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát. Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra. Harren, har eçaçue Iaunaren harmadura gucia, resisti ahal deçaçuençát egun gaitzean, eta guciey garaithuric fermu çaudeten. Çareten bada fermu, çuen guerrunceac eguiáz guerricaturic, eta iustitiazco halacreta iaunciric: Oinetan iaunciric baquezco Euangelioaren preparationea. Gucién gainetic fedezco broquela harturic, ceinez Gaichtoaren gueci suz eraichequi guciac iraungui ahal ditzaçuen. Saluamendutaco casqueta-ere har eçaçue, eta Spirituaren ezpatá, cein baita Iaincoaren hitza. Oratione mota oroz eta supplicationez othoitz eguiten duçuela dembora gucian spirituz, eta hartara iratzarri çaudetela perseuerança gucirequin eta supplicationerequin, saindu guciagatic, Eta enegatic, minçatzea eman daquidançát neure ahoaren irequiteco libertaterequin, notifica deçadançát Euangelioaren mysterioa, Ceinen causaz bainaiz embachadore cadenán, harçaz frangoqui minça nadinçát, minçatu behar dudan beçala. Eta daquizquiçuençát çuec-ere ene eguitecoac, eta ni cer ari naicén, Tychique gure anaye maiteac eta gure Iaunean ministre fidelac, gauça guciac notificaturen drauzquiçue: Cein harengatic beragatic igorri vkan baitut çuetara, iaquin ditzaçuençát gure eguitecoac, eta consola ditzançát çuen bihotzac. Baquea dela anayeoquin, eta charitatea federequin Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic. Gratia dela Iesus Christ gure Iaunari puritatetan on daritzaten guciequin. PAVLEC eta Timotheoc Iesus Christen cerbitzariéc Iesus Christ Iaunean Philippesen diraden saindu guciey Ipizpicuequin batean eta Diacrequin, Gratia dela çuequin eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. Esquerrac emaiten drauzquiot neure Iaincoari çueçazco orhoitzapen handirequin, (Bethiere neure oratione gucietan çuen guciongatic bozcariorequin othoitze eguiten dudala) Ceren Euangelioren communionera ethorri içan çareten, lehen egunetic oraindrano: Huneçaz seguratzen naicela, ecen obra ona çuetan hassi vkan duenac acabaturen duela Iesus Christen egunerano: Nola raçoina baita nic haur estima deçadan çueçaz gucioz, ceren bihotzean baitzadutzatet, eta ene estecaduretan, eta defensionean eta Euangelioaren confirmationean çuec gucioc enequin baitzarete participant ene gratian. Ecen Iaincoa dut testimonio cein cinez desiratzen çaituztedan çuec gucioc Iesus Christen affectione cordialez: Eta hunez othoiztez nago, çuen charitatea oraino guehiago eta guehiago abunda dadin eçagutzerequin eta iugemendu gucirequin: Gauça contrarioac discerni ditzaçuençát: pur eta trebucu gabe çaretençát Iesus Christen egunerano: Iesus Christez Iaincoaren gloriatan eta laudoriotan diraden fructuz betheac çaretelaric. Eta nahi dut daquiçuen, anayeác, ecen niri heldu çaizquidan gauçác Euangelioaren auançamendutarago ethorri içan diradela: Hambat non ene estecadurác famatu içan baitirade Christ Iaunean Pretorio gucian eta berce leku gucietan: Eta anayetaric anhitz gure Iaunean ene estecaduréz asseguraturic, ausartquiago hitzaz minçatzera hauçu baitirade. Eta batzuc behinçát inuidiaz eta contentionez, eta bercéc vorondate onez-ere Christ predicatzen duté: Batzuc, diot, contentionez Christ denuntiatzen duté ez purqui, ene estecadurác afflictionez emendatu vstez: Baina bercéc charitatez, daquitelaric ecen Euangelioaren defensionetan eçarri içan naicela. Cer bada? nola-ere baita, bada fictionez, bada eguiaz, Christ predicatzen da: eta hunetan alegueratzen naiz, eta alegueraturen-ere. Ceren baitaquit, ecen haur ethorriren çaitadala saluamendutara çuen orationéz, eta Iesus Cristen Spirituaren aiutáz, Ene iguriquite fermuaren eta sperançaren araura, ecen deusetan eznaicela confus içanen, aitzitic libertate gucirequin bethiere beçala, orain-ere magnificaturen dela Christ ene gorputzean, vicitzez bada hiltzez bada. Ecen niri Christ irabaizte çait vicitzera eta hiltzera. Ala haraguian vicitzera probetchu dudanez, eta cer hauta deçaquedan, eztaquit. Ecen hertsen naiz alde bietaric, desir dudalaric partitzera eta Christequin içatera: ecen haur vnguiz hobeago dut: Baina haraguian egon nadin necessarioago da çuengatic. Eta haur seguratuqui badaquit, ecen egonen naicela eta perseueraturen dudala çuequin gucioquin çuen auançamendutan, eta çuen fedearen bozcariotan. Abunda dadinçát çuen gloriationea Iesus Christean niçaz, ene berriz çuetaraco ethorteaz. Solament Christen Euangelioari dagocan beçala conuersa eçaçue, bada ethor nadin eta ikus çaitzatedan, bada absent naicén, adi deçadan çuen eguitecoez, ecen perseueratzen duçuela spiritu batetan, gogo batez elkarrequin Euangelioaren fedeaz combatitzen çaretelaric, eta contrastez deusetan icitzen etzaretelaric: Cein baita hayén perditionetaco seignale, eta çuen saluamendutaco, eta haur Iaincoaganic. Ecen çuey eman içan çaiçue Christgatic, ez solament hura baithan sinhestea, baina harengatic suffritzea-ere: Nitan ikussi duçuen, eta orain ençuten duçuen combat bera duçuela. Bada baldin consolationeric batre bada Christean, baldin charitatezco solageamenduric batre, baldin spirituzco communioneric batre, baldin affectione cordialic eta misericordiaric batre bada, Compli eçaçue ene bozcarioa, sendimendu ber-bat duçuelaric, charitate ber-bat duçuelaric, gogo ber-batetaco eta consentimendu ber-batetaco çaretelaric. Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça. Etzaudetela batbedera cein çuen commoditatetara behá, baina bercerenetara-ere. Bada biz çuetan Iesus Christ baithan-ere içan den affectionea. Ceinec Iaincoaren formán celaric ezpaitu estimatu harrapatze Iaincoaren bardin içatea: 7 Badaric-ere bere buruä ezdeustu vkan du, cerbitzari forma harturic, guiçonén irudico eguin içanic, eta formaz eriden içanic guiçon beçala: Bere buruä beheratu vkan du obedient eguin içanic heriorano, are herio crutzecorano. Halacotz Iaincoac-ere hura subiranoqui goratu vkan du, eta icen-bat eman vkan drauca icen gucién gaineco denic: Iesusen icenean ceruètacoén eta lurrecoén eta luppecoén belhaun gucia gur dadinçát: Eta mihi guciac confessa deçan ecen Iaun dela Iesus Christ, Iainco Aitaren glorián. Hunegatic, ene maiteác, bethiere obeditu vkan duçuen beçala, ez ene presentián beçala solament, baina orain vnguiz guehiago ene absentián, beldurrequin eta ikararequin emplega çaitezte çuen saluamenduan. Ecen Iaincoa da eguiten duena çuetan eta nahi vkaitea eta eguitea, bere placer onaren araura. Gauça guciac eguin itzaçue murmuratzeric eta questioneric gabe: Çaretençát reprotchu baguetaco eta simple, Iaincoaren haour irreprehensible, natione bihurriaren eta gaichtoaren artean, ceinén artean argui eguiçue torchoéc beçala munduan, vicitzetaco hitza aitzinera ekarten dutenén ançora: Gloria ahal nadinçát Christen egunean, ecen eztudala alfer laster eguin, ez alfer lan eguin: Eta baldin çuen fedearen sacrificio eta cerbitzu gainera sacrifica banadi-ere, aleguera naiz eta çuen gucion onaz aleguera naiz. Çuec-ere halaber çareten aleguera, eta aleguera çaitezte ene onaz. Eta sperança dut Iesus Iaunean, Timotheo sarri igorriren drauçuedala, nic-ere gogo on dudançát çuen eguitecoac eçaguturic. Ecen eztut nehor hain gogo bardinetacoric, eguiaz çuen eguitecoéz arrangura duqueenic. Ecen guciac bere gaucey iarreiquiten çaizté, ez Iesus Christeney. Baina harçazco experientiá eçagutzen duçue, nola, semeac aitá cerbitzatzen duen beçala, enequin cerbizatzen ari içan den Euangelioan. Hura bada sperança dut igorriren drauçuedala, neure eguitecoey dreçu eman drauqueedan sarrienaz. Eta seguratzen naiz Iaunean, ecen neuror-ere sarri ethorriren naicela çuetara. Baina necessario cela estimatu vkan dut çuetara igortera Epaphrodite anayea eta aiutaçalea eta guerlaco neure laguna, çuen Apostolu-ere dena, eta nic behar vkan dudanaren administraçalea. Ecen harc çuec gucioc desiratzen centuzten, eta guciz desplacer çuen ceren eri içan cela aditu vkan baitzenduten. Eta segur eri içan da hiltzeco statuan: baina Iaincoac misericordia eguin vkan drauca, eta ez hari solament baina niri-ere, tristitia tristitiaren gainera eznuençát. Bada, hambat affectione handizago hura igorri vkan dut, hura ikussiric berriz aleguera çaiteztençát, eta nic hambat tristitia gutiago dudançát. Recebi eçaçue bada hura gure Iaunean bozcario gucirequin: eta halaco diradenac estimatan eduquitzaçue. Ecen Christen obragatic heriorano hurbildu içan da, bere vicia abandonnaturic, suppli leçançát çuen ene baitharaco cerbitzu peitua. Gaineracoaz den becembatean, ene anayeác, aleguera çaitezte Iaunean: Gauça berén çuey scribatzera niri etzait herabe, eta çuen segurançá da. Gogoa eyeçue orey, gogoa eyeçue obrero gaichtoey, gogoa emoçue concisioneari. Ecen gu gara Circoncisionea, Iaincoa spirituz cerbitzatzen dugunoc, eta gloriatzen garenoc Iesus Christean eta haraguian confidançaric eztugunoc: Nic cerçaz haraguian-ere confidança dudan badut-ere. Baldin cembeit bercec vste badu confidançaric duela haraguian, nic guehiago. Bainaiz çortzi garreneco egunean circonciditua, bainaiz Israel arraçatic, Beniaminen leinutic, Hebraico Hebraicoetaric, religionez Phariseu: Zeloz den becembatean Eliçaren persecutaçale: Leguean den iustitiaz den becembatean, estacuru gabe. Baina irabacitan nadutzan gauçác, caltetaco estimatu vkan ditut Christen amorecatic. Bayeta segur gauça guciac calte diradela estimatzén dut Iesus Christ neure Iaunaren eçagutzearen excellentiagatic: ceinagatic gauça hauçaz gucioçaz neure buruä billuci vkan baitut, eta gorotz beçala eduquiten ditut, Christ irabaz deçadançát. Eta eriden nadin hartan, ez neure iustitia Legueaz dena dudalaric, baina Christen fedeaz dena, cein baita, Iaincoaganic fedez den iustitiá: Eta eçagut deçadançát, hura, eta haren resurrectionearen verthutea, eta haren afflictionén participationea, haren herioaren conforme eguin içanic: Eya cerbait maneraz hel ahal naitenez hilen resurrectionera: Ez ia ardietsi dudalacotz, edo ia perfect naicelacotz: baina banarreió, eya are ardiets ahal deçaquedanez, eta causa hunegatic ardietsi içan naiz Iesus Christez. Anayeác, niçaz den becembatean eztut neure buruäz estimatzen oraino ardietsi vkan dudala. Baina gauçabat eguiten dut guibeletic diraden gauçác ahanzten ditudala, eta aitzinetic diraden gaucetara auançatzen naicela, chedeari narrayó, Iaincoaren garaitico vocationearen preçioari, Iesus Christ Iaunean. Bada, perfect garen gucióc dugun sendimendu haour: eta baldin cerbait bercela senditzen baduçue, hura-ere Iaincoac reuelaturen drauçue. Guciagatic-ere certara heldu içan baicara, hartan regla ber-batez ebil gaitecen, eta garen sendimendu ber-batetaco. Anayeác, çareten gogo batez ene imitaçale, eta consideraitzaçue hala dabiltzanac, nola gu baiquaituçue exemplutan. Ecen anhitz dirade dabiltzanac ceineçaz anhitzetan erran vkan baitrauçuet, eta orain-ere nigarrez nagoela erraiten, Christen crutzearen etsay diradela: Ceinén fina baita perditionea, ceinén Iaincoa, sabela, eta gloriá hayén confusionerequin, pensatzen dutelaric lurreco gaucetan. Baina gure conuersationea ceruètan da: nondic Saluadorearen-ere beguira baicaude, cein baita Iesus Christ Iauna, Ceinec transformaturen baitu gure gorputz ezdeusa, haren gorputz gloriosoaren conforme eguin dadinçát, gauça guciac-ere bere suiet eguin ahal ditzaqueen verthutearen araura. Halacotz, ene anaye maiteác, eta desiratuác ene bozcarioa eta coroá, hunela egon çaitezte gure Iaunean, ene maiteác. Euodiari othoiztez nagoca, eta Synticheri othoiztez nagoca diraden affectione ber-batetaco Iaunean. Eta hiri-ere othoitz eguiten drauat, neure eguiazco laguná, aiuta ditzan emazte enequin batean bataillatu diradenac Euangelioan, eta Clementequin eta ene berce aiutaçalequin, ceinén icenac baitirade vicitzeco liburuän. Aleguera çaitezte Iaunean bethiere: berriz diot, aleguera çaitezte. Çuen modestiá eçagut bedi guiçon guciéz: Iauna hurbil da. Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari. Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean. Gaineracoaz, anayeác, gauça eguiazco diraden guciac gauça honest guciac, iustoac, purac, amoriotacoac, icen onetacoac, baldin edocein verthute bada eta edocein laudorio, gauça hautan pensa eçaçue: Cein ikassi-ere baitituçue, eta recebitu, eta ençun, eta ikussi-ere nitan. Gauça hauc bada eguin itzaçue, eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin. Alegueratu içan naiz Iaunean haguitz, ceren ia azquenecotz arrapherdatu çareten çuen niçazco ansián: hartan pensatzen-ere bacendutén, baina commoditateric etzindutén Eznaiz minço deusen peitu içanez: ecen nic ikassi dut erideiten naicenaren araura content içaten. Eta badaquit behera içaten, badaquit abundant içaten-ere: leku gucietan eta gauça gucietan ikassi dut asse içaten eta gosse içaten, eta abundant içaten eta peitu içaten. Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz: Badaric-ere vngui eguin duçue ceren elkarrequin ene afflictionera communicatu vkan baituçue. Eta çuec-ere badaquiçue, Philippianoác, ecen Euangelioaren predicatione hatsean, Macedoniaric partitu nincenean, eceinere Eliçac etzarautala deus communicatu har eta emanezco beharquian, çuec ceuroc baicen. Ecen Thessalonican nincenean, behin eta berriz, behar nuena igorri vkan drautaçue. Ez emaitzeren galdez nagoelacotz: baina galdeguiten dut fructua eçagut daquiçuen contura çuen abantailletan. Bada recebitu vkan ditut gauça guciac, eta abundantia dut: complitu içan naicela, diot, Epaphroditeganic recebituric çueçaz igorriac, vrrin onetaco vssain anço, Iaincoaren gogaraco eta placentiataco sacrificio. Ene Iaincoac-ere supplituren du behar vkanen duçuen gucia, bere abrastassunaren araura gloriarequin Iesus Christean. Bada gure Iainco eta Aitari dela gloria secula seculacotz. Amen. Salutaitzaçue saindu guciac Iesus Christean Salutatzen çaituztez enequin diraden anayéc. Salutatzen çaituztéz saindu guciéc, eta principalqui Cesaren etchecoéc. Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin gucioquin. Amen. PAVL Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostoluac eta Timotheo gure anayeac, Colossen diraden saindu eta anaye fideley Christean: Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari, cein baita, Iesus Christ gure Iaunaren Aita bethi çuengatic othoitz eguiten dugula, Ençunic çuen fede Iesus Christ baithangoa eta saindu gucietara duçuen charitatea: Ceruètan çuey beguiratzen çaiçuen sperançagatic, cein Euangelioaren eguiazco hitzaz lehen ençun vkan baituçue, Cein heldu içan baita çuetara, mundu orotara-ere beçala, eta fructificatzen baitu, çuec baithan-ere beçala, Iaincoaren gratiá eguiazqui ençun eta eçagutu vkan duçuen egunaz gueroztic. Nola ikassi-ere baituçue Epaphras gure lagun maite eta cerbitzari-quideaganic, cein baita Christen ministre fidel çuendaco: Ceinec declaratu-ere baitraucu çuen Spirituazco charitatea. Halacotz gu-ere haur ençun vkan guenduen egunaz gueroztic, ezgara baratzen çuengatic othoitz eguitetic eta galdeguitetic betha çaitezten haren vorondatearen eçagutzeaz, sapientia eta adimendu spiritual gucirequin: Iaunari dagocan beçala ebil çaiteztençát, gauça gucietan haren gogaraco çaretençát, obra on orotan fructificatzen duçuela, eta aitzinaratzen çaretala Iaincoaren eçagutzean. Indar orotan fortificaturic, haren gloriaren verthutearen arauez, suffrimendu eta spirituzco patientia orotara bozcariorequin: Esquerrac emaiten drautzaçuela Aitari, ceinec sufficient eguin baiquaitu sainduén heretagean participant içateco arguian: Ceinec deliuratu baiquaitu ilhumbearen botheretic eta eraman bere Seme maitearen resumara. Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, baita, bekatuén barkamendua. Cein baita Iainco inuisiblearen imaginá, gauça creatu guciac baino lehen iayoa. Ecen hartan creatu içan dirade ceruètan eta lurrean diraden gauça guciac, visibleac eta inuisibleac, nahiz-biz Thronoac, nahiz Dominationeac, nahiz Principaltassunac, nahiz Puissançác, gauça guciac, diot, harçaz eta harengatic, creatu içan dirade. Eta bera gauça guciac baino lehen da, eta gauça guciac harçaz consistitzen dirade. Eta hura da Eliça gorputzaren buruä, eta hatsea, eta hiletarico lehen iayoa: gauça gucietan lehen lekua eduqui deçançát. Ecen Aitáren placer ona içan da complimendu gucia hartan habita ledin: Eta harçaz reconcilia litzan gauça guciac beregana, pacificaturic haren crutzeco odolaz hambat ceruän nola lurrean diraden gauçác. Eta çuec noizpait harenganic vrrunduac eta etsay cinetelaric, pensamenduz obra gaichtotan: Badaric-ere orain reconciliatu çaituzte bere haraguiaren gorputzean, herioaz: çuec eguin cintzatençát saindu, eta atchaquio gabe eta irreprehensible bere aitzinean: Bay baldin egoiten baçarete fedean fundatuac eta fermu, eta erautzen ezpaçarete ençun vkan duçuen Euangelioco sperançatic, cein Euangelio ceruären azpico creatura ororen artean predicatu içan baita, ceinetaco ministre ni Paul eguin içan bainaiz: Orain alegueratzen naiz çuengatic suffritzen ditudan gaucéz, eta Christen afflictionén gaineracoac complitzen ditut neure haraguian, haren gorputzagatic, cein baita Eliçá. Ceinetaco ministre eguin içan bainaiz, Iaincoaren dispensationez, cein eman içan baitzait çuec baithara, Iaincoaren hitzaren complitzeco: Cein baita, secula eta adin guciéz gueroztic estaliric egon içan den mysterioa, baina orain manifestatu içan çaye haren sainduey. Ceiney Iaincoac eçagut eraci nahi vkan baitraue, ceric den mysterio hunetaco gloriaren abrastassuna Gentilén artean, cein baita Christ çuetan, gloriazco sperançá: Cein guc predicatzen baitugu, admonestatzen dugularic guiçon gucia, eta iracasten dugularic guiçon gucia sapientia orotan: guiçon gucia perfect eguin deçagunçát Iesus Christ Iaunean. Hartacotzat trabaillatzen-ere naiz, combatitzen naicela haren operatione nitan botheretsuqui obratzen duenaren araura. Ecen nahi dut daquiçuen cein batailla handia dudan çuengatic eta Laodiceacoacgatic, eta haraguian ene presentiá ikussi eztuten guciacgatic: Consola ditecençát hayén bihotzac, elkarrequin charitatez iunctaturic, eta adimendu guerthuqui seguratuaren abrastassun gucian, gure Iainco eta Aitaren eta Christen mysterioaren eçagutzetan. Ceinetan sapientiazco eta scientiazco thesaur guciac gordeac baitirade. Eta haur erraiten dut nehorc goga eraciteco hitzez engana etzaitzatençát. Ecen gorputzez absent banaiz-ere, spirituz ordea çuequin naiz, alegueratzen naicelaric eta ikusten dudalaric çuen reguelá, eta Christ baithan duçuen fedearen fermutassuna. Beraz Iesus Christ Iauna recebitu vkan duçuen beçala, hartan ebil çaitezte: Erro eguinac eta edificatuac çaretelaric hartan, eta fedean confirmatuac, iracatsi içan çareten beçala, abundos çaretelaric hartan remerciamendurequin Beguirauçue nehorc pilla etzaitzaten philosophiaz eta enganio vanoz, guiçonén ordenancén araura, munduco rudimenten araura, eta ez Christen araura: Ecen hartan habitatzen da diuinitatezco bethetassun gucia corporalqui. Eta çarete hartan complituac, cein baita Principaltassun eta Bothere guciaren buruä. Harequin ohortze içanic Baptismoaz, ceinez harequin batean resuscitatu-ere baitzarete, Iaincoaren fede botheretsuqui operatzen duenaz, ceinec hura hiletaric resuscitatu vkan baitu. Eta çuec hilac cinetelaric bekatuetan eta çuen haraguiaren preputioan, harequin batean viuificatu vkan çaituzté, çuey bekatu guciac barkaturic, Eta iraunguiric ordenancetan gure contra cen obligançá, cein baitzén gure contrario, baina harc kendu vkan du hura artetic, crutzeari eratchequiric: Eta billuciric Principaltassunac, eta Bothereac monstrançatan eraman vkan ditu publicoqui heçaz hartan triumphaturic. Nehorc bada etzaitzatela condemna ianean, edo edanean, edo besta egunaren, edo ilhargui berriaren, edo Sabbathoén respectuz: Cein baitirade ethorteco ciraden gaucén itzal, baina gorputza Christena da. Nehorc ezteçala çuen gainean seignoria bere placerera humilitatez, eta Aingueruèn cerbitzuz, ikussi eztituen gaucetara bere buruä auançatuz, bere haraguiaren adimenduz erhoqui hanturic: Bada baldin hil baçarete Christequin munduco rudimentez den becembatean, cergatic nehorc ordenançaz cargatzen çaituzte, munduan vici bacinete beçala? Hala nola, Ezteçála ian, Ezteçála dasta, Ezteçála hunqui. Guiçonen manamenduén eta doctrinén arauezco gauça hauc gucioc vsança berez galdu doaça. Badaric-ere gauça hauc badute cerbait sapientia irudi bere vorondatezco deuotionean, eta spirituzco humilitatean, eta gorputza guppida eztuten becembatean: eztirade ordea eceinere preciotaco, ceren haraguia ressasiatzen duten gaucetara beha baitaude. Bada baldin resuscitatu içan baçarete Christequin, garayan diraden gauçác bilhaitzaçue, non baita Christ Iaincoaren escuinean iarria. Garaico gaucetan pensa eçaçue, ez lurraren gainecoetan. Ecen hil içan çarete, eta çuen vicitzea gordea da Christequin Iaincoa baithan. Baina Christ aguer dadinean cein baita gure vicia, orduan çuec-ere aguerturen çarete gloriatan. Mortificaitzaçue bada çuen membro lurraren gainecoac, paillardiçá, cithalqueriá, appetitu desordenatua, guthicia gaichtoa, eta auaritiá, cein baita idolatria. Gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera. Ceinetan çuec-ere ebili içan baitzarete noizpait, hetan vici cinetenean. Baina orain ken itzaçue çuec-ere hec guciac, hira, colera, malitia, gaitzerraitea, minçatze deshonesta çuen ahotic appart. Gueçurric ezterraçuela batac bercearen contra, eraunciric guiçon çaharra bere eguitatequin, Eta iaunciric berria, cein arramberritzen baita eçagutzez, hura creatu duenaren imaginaren araura. Non ezpaita Grecquic ez Iuduric, Circoncisioneric ez Preputioric, Barbaroric ez Scytheric, sclaboric ez libreric: baina gucia eta gucietan Christ. Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez: Supportatzen duçuelaric batac bercea, eta barkatzen draucaçuelaric elkarri, baldin cembeitec berceren contra kereillaric badu: nola Christec-ere barkatu vkan baitrauçue, hala çuec-ere. Eta hauen gución gainera vezti çaitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria. Eta Iaincoaren baqueac regna beça çuen bihotzetan, ceinetara deithuac-ere baitzarete gorputz batetan, eta çareten gratioso. Christen hitza habita bedi çuetan largoqui sapientia gucirequin: iracasten eta admonestatzen duçuela elkar psalmuz, laudorioz, eta cantu spiritualez remerciamendurequin, cantatzen draucaçuela çuen bihotzean Iaunari. Eta cerere eguin baiteçaçue hitzez edo obraz, Iesus Iaunaren icenean eguiçue, esquerrac emaiten drautzaçuela gure Iainco eta Aitari harçaz. Emazteác, çareten suiet çuen senharretara, bide den beçala gure Iaunean. Senharrác, on erizteçue çuen emaztey, eta etzaiteztela samint hayén contra. Haourrác, obeditzaçue aitác eta amác gauça gucietan: ecen haur Iaunari placent çayó. Aitác, eztitzaçuela tharrita çuen haourrac: gogoa gal ezteçatençát. Cerbitzariác, obeditzaçue gauça gucietan çuen nabussi carnalac, ez beguiaren araura cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacindute beçala, baina bihotzeco simplicitaterequin, Iaunaren beldur çaretelaric. Eta cerere baitaguiçue, gogotic eguiçue Iaunari anço eta ez guiçoney anço. Daquiçuelaric ecen Iaunaganic recebituren duçuela heretageco alocairuä, ecen Christ Iauna cerbitzatzen duçue. Baina iniustoqui eguiten duenac, recebituren du iniustoqui eguin duqueena: eta ezta personén acceptioneric. Nabussiác eguieçue çucena eta eguimbidea cerbitzariey, daquiçuelaric ecen çuec-ere baduçuela Iaun-bat ceruètan. Orationetan perseuera eçaçue, hartan veillatzen duçuelaric remerciamendurequin. Othoitz eguiten duçuelaric elkarrequin guregatic-ere hitzaren borthá Iaincoac irequi dieçagunçát, Christen mysterioaren denuntiatzeco, ceinagatic presoner-ere bainaiz. Hura manifesta deçadançát, minçatu behar dudan beçala. Çuhurqui ebil çaitezte campocoetara, demborá recrubatzen duçuelaric. Çuen hitza bethiere biz gatzez confitua gratiarequin, batbederari nola ihardetsi behar draucaçuen daquiçuençát. Ene equiteco guciac notificaturen drauzquiçue Tychique gure anaye maiteac, eta ministre fidelac, eta gure Iaunean ene cerbitzari quideac: Cein igorri vkan baitut çuetara berariaz, eçagut ditzançát çuen eguitecoac, eta consola ditzançát çuen bihotzac, Onesimo gure anaye fidelarequin eta maitearequin cein baita çuenetaric, hec alde hunetaco eguiteco guciéz auertituren çaituztéz. Eta Iesus Iusto deitzen denac, cein baitirade circoncisionetic, hauc solament ditut aiutaçale Iaincoaren resumán, eta ene solageamendutaco içan dirade. Salutatzen çaituzte Epaphras çuenac, Christen cerbitzariac, bethiere bataillatzen delaric çuengatic othoitzetan, çaudetençát perfecto eta complitu Iaincoaren vorondate gucian: Ecen haur harçaz testificatzen dut, ecen zelo handia duela çuengatic eta Laodicean, eta Hyerapolen diradenacgatic. Salutatzen çaituztez Luc medicu maiteac, eta Demasec. Salutaitzaçue Laodicean diraden anayeac, eta Nympha, eta haren etchean den Eliçá. Eta epistola haur çuec baithan iracurri datenean, eguiçue Laodiceacoén Eliçan-ere iracur dadin: eta Laodiceatic scribatua, çuec-ere iracur deçaçuen. Eta erroçue Archipperi, Gogoa eçac gure Iaunean recebitu vkan duàn administrationea compli deçánçat. Salutationea, ene Paulen escuz. Çareten orhoit ene estecaduréz. Gratia dela çuequin. Amen. PAVLEC eta Siluanoc eta Timotheoc Thessaloniceanoén Eliça, Iainco Aitán eta Iesus Christ gure Iaunean denari, Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari bethiere çueçaz gucióz, memorio çueçaz eguiten dugula gure othoitzetan: Paussu gabe orhoitzen garelaric çuen fedearen verthuteaz, eta çuen charitatearen trabailluaz, eta çuen sperançaren patientiáz Iesus Christ gure Iaunean, gure Iainco eta Aitaren aitzinean: Daquigularic, anaye maiteác, çuec Iaincoaz elegituac çaretela: Ecen gure Euangelioa consistitu içan da çuec baithan ez hitzean solament, baina verthutean-ere, eta Spiritu sainduan, eta segurança handitan, daquiçuen beçala nolaco içan garen çuen artean çuengatic. Çuec-ere gure imitaçale eguin içan çarete eta Iaunaren, recebituric hitza anhitz tribulationerequin, Spiritu sainduaren bozcariorequin: Hala non Macedonian eta Achaian sinhesten duten gucién exemplu içan baitzarete. Ecen çuetaric soinu eguin vkan du Iaincoaren hitzac, ez solament Macedonian eta Achaian, baina leku orotan-ere çuen fede Iaincoa baithangoa diuulgatu içan da, hala non ezpaitugu mengoa deus erran deçagun: Ecen beréc guçaz contatzen duté cer sartzea vkan dugun çuetara, eta nola conuertitu içan çareten Iaincoagana idoletaric, cerbitza cineçatençát Iainco vicia eta eguiazcoa: Eta haren Seme Iesusen beguira cinaudetençát ceruètaric, cein resuscitatu vkan baitu hiletaric, cein baita, gu ethorteco den hiratic deliuratzen gaituena. Ecen ceuroc badaquiçue, anayeác, gure çuec baitharaco sartzea nola eztén vano içan: Baina are, daquiçuen beçala, lehenetic affligitu eta iniuriatu içan baguinen-ere Philippesen, hardieça hartu vkan dugu gure Iaincoan, çuey Iaincoaren Euangelioaren predicatzera combat handirequin. Ecen gure exhortationea ezta abusionez, ez vileniaz, ez enganiorequin içan: Baina nola Iaincoaz approbatu içan baicara Euangelioaren predicationea eman lequigun, hala minçatzen gara, ez guiçonén gogara eguin nahi baguendu beçala, baina Iaincoaren, ceinec gure bihotzac approbatzen baititu. Ecen behinere lausenguzco hitzez eztugu vsatu vkan, daquiçuen beçala: ezeta auaritiataco occasionez: Iaincoa da testimonio. Eta guiçonetaric eztugu gloriaric bilhatu vkan, ezeta çuetaric, ez bercetaric, grauitate eduqui ahal guenduqueelaric, Christen Apostolu beçala. Baina içan gara eme çuen artean, vnhide batec bere haourrac delicatuqui hatzen balitu beçala. Hunela çuetara affectionatuac guinelaric, desir guenduen çuey partitzera ez solament Iaincoaren Euangelioa, baina gure arima propriac-ere, ceren guçaz onhetsiac baitzineten. Ecen orhoit çarete, anayeác, gure trabailluaz eta nequeaz: ecen gau eta egun languiten ari guinela, çuetaric nehoren phorogu ezguinençát, predicatu vkan dugu çuec baithan Iaincoaren Euangelioa. Çuec testimonio çarete eta Iaincoa, nola sainduqui eta iustoqui, eta reprotchu gabe çuen, sinhetsi duçuenón artean conuersatu vkan dugun. Daquiçuen beçala, nola çuetaric batbedera, aitác bere haourrac beçala, auertitzen guenduen. Eta consolatzen eta requeritzen, ebil cindeizten bere resumara eta gloriara deitzen çaituzten Iaincoari dagocan beçala. Halacotz guc-ere esquerrac emaiten drauzquiogu Iaincoari paussuric gabe, ceren Iaincoaren hitzaren predicationea gureganic recebitu vkan duçuenean, recebitu vkan baituçue, ez guiçonén hitz beçala, baina (nola eguiazqui baita) Iaincoaren hitz beçala, ceinec obratzen-ere baitu çuetan sinhesten duçuenotan. Ecen çuec, anayeác, imitaçale eguin içan çarete Iaincoaren Eliça Iudean diradenén Iesus Christean, nola gauça berac suffritu vkan baitituçue çuec-ere çuen natione berecoetaric, hec-ere Iuduetaric beçala: Ceinéc Iesus Iauna-ere hil vkan baituté, eta berén Propheta propriac, gu-ere persecutatu vkan gaituzté, eta eztirade Iaincoaren gogaraco, eta guiçon gucién contrario dirade: Gu empatchatzen gaituztelaric Gentiley minçatzetic salua ditecençat, bethi compli ditzatençát bere bekatuac: ecen hetara heldu içan da hirá finerano. Eta gu, anayeác, çuetaric separaturic dembora appurbatetacotz ikustez, ez bihotzez, hambat cineçago emplegatu içan gara çuen beguithartearen ikustera, desir handirequin. Halacotz ethorri nahi içan gara çuetara (ni Paul behinçát) behin eta berriz, baina empatchatu vkan gaitu Satanec. Ecen ceric da gure sperançá, edo bozcarioa, edo gloriagarrico coroa? ala ez cuec-ere Iesus Christ gure Iaunaren aitzinean haren aduenimenduan? Segur çuec çarete gure gloriá eta bozcarioa. Halacotz guehiagoric ecin pairatuz, on irudi içan çaicu gueuroc Athenesen gueldi guentecen. Eta igorri vkan dugu Timotheo gure anaye eta Iaincoaren ministrea eta Christen Euangelioan gure aiutaçalea, çuen confirmatzera eta exhortatzera çuen fedearen gainean: Nehor trubla eztadinçát afflictione hautan: ecen ceuroc badaquiçue hartaco ordenatuac garela. Ecen çuec baithan guinenean aitzinetic erraiten guendrauçuen ecen afflictione iragan behar vkanen guenduela, heldu-ere içan den beçala, eta badaquiçue. Halacotz nic-ere guehiagoric ecin pairatuz, hura igorri vkan dut çuen fedea eçagut neçançát, tentaçaleac nolazpeit tentatu centuquezten beldurrez, eta ezdeustu ezlicén gure trabaillua. Eta heuraguiric eztuela ethorri cenean Timotheo çuetaric guregana, eta declaratu cerauzquigunean çuen fedea eta charitatea, eta nola duçuen guçaz memorio ona bethiere, desiratzen gaituçuelaric ikustera, guc-ere çuec beçala: Halacotz içan gara consolatu, anayeác, çuetan, gure afflictione eta tribulatione orotan, çuen fedeaz. Ecen orain gara vici, baldin çuec fermu baçaudete Iaunean. Ecen cer remerciamendu Iaincoari renda ahal deçaqueogu çueçaz, gure Iaincoaren aitzinean çuen causaz alegueratzen garen alegrança guciagatic? Gau eta egun abundantquiago othoitz eguiten dugula ikus deçagunçát çuen beguithartea, eta compli deçagunçát çuen fedean peitu dena. Bada, gure Iainco eta Aitac, eta Iesus Christ gure Iaunac chuchent deçala gure çuetaratco bidea. Eta çuec Iaunac multiplica eta abunda eraci çaitzatela elkarganaco eta gucietaraco charitatean, gu-ere çuetara beçala: Confirma ditzançát çuen bihotzac reprotchu gabe saindutassunean gure Iainco eta Aitaren aitzinean, Iesus Christ gure Iaunaren bere saindu guciequilaco aduenimenduco. Gaineracoaz bada anayeác, othoizten çaituztegu, eta requeritzen Iesus Iaunaz, gureganic recebitu vkan duçuen beçala, nola ebili behar çareten eta Iaincoaren gogaraco içan, guerotic guerora auançago çaitezten. Ecen badaquiçue cer manamenduac eman drauzquiçuegun Iesus Iaunaren partez. Ecen haur da Iaincoaren vorondatea,çuen sanctificationea, paillardiçataric beguira çaitezten: Eta iaquin deçan çuetaric batbederac bere vnciaren posseditzen sanctificationerequin eta ohorerequin: Ez guthiciataco affectionerequin, Gentil Iaincoa eçagutzen eztutenen ançora. Nehorc ezteçala aurizqui edo engana bere anayea eceinere eguitecotan: ecen Iauna gauça hauen gucién mendecaçale da, nola lehen-ere erran eta testificatu baitrauçuegu. Ecen ezgaitu deithu vkan Iaincoac cithalqueriatara, baina sanctificationetara. Bada gauça hauc arbuyatzen dituenac, eztu guiçon-bat arbuyatzen, baina Iaincoa, ceinec bere Spiritu saindua gutan eçarri-ere vkan baitu. Anayetassunezco charitateaz den becembatean, eztuçue mengoaric scriba dieçaçuedan ecen ceuroc Iaincoaz iracatsiac çarete, elkar onhets deçaçuen. Ecen eguiten-ere baduçue haur Maeedonia gucian diraden anaye orotará: baina othoizten çaituztegu, anayeác, guerotic guerora auançago çaitezten, Eta pena eçar deçaçuen baquez içatera, eta çuen eguiteco proprién eguitera, eta çuen escu propriéz languitera, manatu çaituztegun beçala: Campotic diradenetara honestqui perporta çaiteztençát, eta deusen beharric eztuçuençát. Eta eztut nahi çuec ignorant çareten, anayeác, lo daunçanéz den becembatean, contrista etzaiteztençát, berce goitico sperançaric eztutenac-ere beçala. Ecen baldin sinhesten badugu Iesus hil eta resuscitatu dela, halaber Iesus Iaunean lo daunçanac-ere Iaincoac erekarriren ditu harequin. Ecen haur erraiten drauçuegu Iaunaren hitzez ecen gu viciric goitico garatenoc Iaunaren aduenimenduan ezgaitzaiztela aitzinduren lo daunçateney. Ecen Iauna bera exhortationezco oihurequin, eta Archangelu vozequin, eta Iaincoaren trompettarequin iautsiren da cerutic: eta Christean hilac resuscitaturen dirade lehenic: Guero gu viciric goitico garatenoc, harrapaturen garate hequin batean hodeyetan Iaunaren aitzinera airetan: eta halaz bethi Iaunarequin içanen gara. Bada, consola eçaçue elkar hitz hauçaz. Demboréz eta momentéz den becembatean, anayeác, ezta mengoaric scriba dieçaçuedan. Ecen ceuroc badaquiçue vngui ecen Iaunaren eguna ethorriren dela, ohoina gauaz beçala. Ecen erran deçatenean, Baque eta segurança: orduan gainera ethorriren çaye vstegaberico destructionea, içorra denari mina beçala, eta eztirade itzuriren. Baina çuec, anayeác, etzarete ilhumbean, non egun harc, ohoinac eguiten duen beçala, ardiets çaitzaten. Çuec gucioc arguiaren haour çarete, eta egunaren haour: ezgara gauaren edo ilhumbearen haour. Ezgaunçala bada lo berceac beçala, baina gauden iratzarri eta garén sobre. Ecen lo daunçanac, gauaz lo daunça: eta horditzen diradenac, gauaz dirade hordi. Baina gu egunaren garenoc, garén sobre, fedezco eta charitatezco halacretaz veztituac, eta casquet orde, saluamendutaco sperançáz. Ecen ezgaitu ordenatu Iaincoac hiracotzát, baina saluamenduaren vkaitecotzát Iesus Christ gure Iaunaz, Cein guregatic hil içan baita: bagaude iratzarriric, ala bagaunça lo, harequin batean vici garén. Harren, exhorta eçaçue elkar, eta edifica eçaçue batac bercea, eguiten-ere duçuen beçala. Halaber othoizten çaituztegu, anayeác, eçagut ditzaçuen çuen artean trabaillatzen diradenac, eta çuen gaineco diradenac gure Iaunean, eta çuen admonestaçaleac: Eta amorio handitan eduqui ditzaçuen, eguiten dutén obragatic. Auçue baque elkarren artean. Halaber othoitz eguiten drauçuegu, anayeác, admonesta ditzaçuen vicitze desordenatutacoac, consola ditzaçuen gogo chipitacoac, sustenga ditzaçuen flaccuac, çareten spirituz patient gucietara. Beguirauçue nehorc eztieçón gaitza gaitzagatic nehori renda: baina vnguiari bethi çarreitzate, bata berceagana eta gucietara. Bethiere çareten aleguera. Paussu gabe othoitz eguiçue. Gauça gucietan esquerrac emainzquiçue: ecen haur da Iaincoaren çuetaraco vorondatea Iesus Christez. Spiritua ezteçaçuela iraungui: Prophetiác eztiçaçuela menosprecia. Gauça guciac experimentaitzaçue: on denari çatchetzate: Gaizquiaren irudi orotaric beguira çaitezte. Bada Iainco baquezcoac ossoqui sanctifica çaitzatela: eta çuen spiritu gucia eta arima eta gorputza hoguen gabe, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduco beguira ditecela. Fidel da çuec deithu çaituztena, eguinen-ere badu. Anayeác, othoitz eguiçue guregatic. Salutaitzaçue anaye guciac pot saindurequin. Requeritzen çaituztet Iaunaren partez iracur daquién epistola haur anaye saindu guciey. Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin. Amen. PAVLEC eta Siluanoc eta Timotheoc gure Iainco Aitan eta Iesus Christ gure Iaunean Thessaloniceanoen den Eliçari: Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic. Esquerrac eman behar drauzquiogu Iaincoari bethiere çuengatic, anayeác, raçoina den beçala, ceren haguitz handitzen den çuen fedea eta ceren abundatzen den çuen guciotaric batbederaren elkarganaco charitatea: Hala non gueuror çuengatic gloriatzen baicara Iaincoaren Elicetan, çuen persecutione eta iragaiten dituçuen afflictione gucietaco patientiáz eta fedeaz: Cein baitirade Iaincoaren iugemendu iustoaren seignale, Iaincoaren resumaren digne eguin çaiteztençát, ceinagatic suffritzen-ere baituçue: Ecen gauça iustoa da Iaincoa baithan, çuec affligitzen çaituzteney, afflictione renda diecén Eta çuey affligitzen çaretenoy solageamendu gurequin, aguer dadinean Iesus Iauna cerutic bere puissanciaco Aingueruèquin, Suzco garrequin, mendecatzen delaric Iaincoa eçagutzen eztutenéz, eta Iesus Christ gure Iaunaren Euangelioari behatzen etzaizquionéz: Cein punituren baitirade punitione eternalez, condemnaturic Iaunaren presentiáz eta haren botherearen gloriáz: Dathorrenean glorificatu dençát bere sainduetan, eta miragarri eguin dadinçat sinhesten duten gucietan (ceren gure çuec baitharaco testimoniagea sinhetsi içan baita) egun hartan: Causa hunegatic-ere othoitz eguiten dugu bethiere çuengatic, çuec vocationearen digne gure Iaincoac eguin çaitzatençat, eta compli deçan bere ontassunaren placer on gucia, eta fedearen obrá botheretsuqui: Glorifica dadinçát Iesus Christ gure Iaunaren icena çuetan, eta çuec hartan, gure Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren gratiaren araura. Othoitz eguiten drauçuegu bada, anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduaz eta gure harenganaco biltzarreaz. Etzaitezten bertan adimenduz erauz, eta etzaitezten trubla ez spirituz, ez hitzez, ez epistolaz, guçaz scribatua baliz beçala, Christen eguna bertan baliz beçala. Nehorc etzaitzatela seduci eceinere maneraz: ecen egun hura ezta ethorriren non reuoltamendua lehen ethor eztadin, eta manifesta eztadin bekatutaco guiçona, perditionezco semea, Cein opposatzen eta alchatzen baita Iainco erraiten eta adoratzen den guciren contra: hala non hura iainco beçala, Iaincoaren templean iarten baita, bere buruä eracusten duela ecen iainco dela. Ala etzarete orhoit ecen oraino çuequin nincela, gauça hauc erraiten nerauzquiçuela? Eta orain cerc daducan badaquiçue, hura manifesta dadinçat bere demborán. Ecen ia eguiten da iniquitatezco mysterioa: solament orain daducanac, eduquiren du ken daiteno artetic. Eta orduan manifestaturen da gaichtoa, cein Iaunac deseguinen baitu bere ahoco Spirituaz, eta bere aduenimenduco claretateaz abolituren. Hura diot ceinen ethortea baita Satanen operationearen araura, puissança gucirequin eta signorequin eta gueçurrezco miraculurequin: Eta iniquitatezco abusione gucirequin galtzen diradenetan, ceren eguiaren amorioa ezpaitute recebitu vkán saluatu içateco. Eta halacotz igorriren draue Iaincoac abusionezco operationea, gueçurra sinhets deçatençát: Condemna ditecençat eguia sinhetsi vkan eztuten guciac, baina iniquitatean placer hartu vkan dutenac. Baina guc, Iaunaz onhetsi anayeac, behar drauzquiogu bethi esquerrac eman Iaincoari çueçaz, ceren hatseandanic elegitu baitzaituzte Iaincoac saluamendutara Spirituaren sanctificationez, eta eguiazco fedeaz: Ceinetara deithu vkan baitzaituzte gure Euangelioaz Iesus Christ gure Iaunaren gloriaren acquisitionetacotz. Halacotz, anayeác, çaudete fermu eta educaçue ikassi duçuen doctriná, bada gure hitzez bada epistolaz. Bada Iesus Christ gure Iaun berac, eta gure Iainco eta Aita onhetsi gaituenac, eta eman consolatione eternala eta sperança ona gratiaz, Consola ditzala çuen bihotzac, eta confirma çaitzatela hitz eta obra on orotan. Gaineracoaz, anayeác, othoitz eguiçue guregatic, Iaunaren hitzac laster daguiançat, eta glorifica dadin çuec baithan-ere beçala: Eta gu deliura gaitecen gende desordenatu eta gaichto hautaric: ecen fedea ezta gucién. Baina fidel da Iauna, ceinec confirmaturen baitzaituzte eta beguiraturen gaichtoaganic. Asseguratzen-ere bagara Iaunean çueçaz, ecen denuntiatzen drauzquiçuegun gauçác eguiten-ere badituçuela eta eguinen. Bada Iaunac chuchent ditzala çuen bihotzac Iaincoaren amoriora, eta Christen beguira egoitera. Anayeác, denuntiatzen drauçuegu halaber Iesus Christ gure Iaunaren icenean, separa çaitezten anaye desordenatuqui eta ez gureganic recebitu duen doctrinaren araura ebilten den orotaric. Ecen ceuroc badaquiçue nola imitatu behar gaituçuen: ecen ezgara desordenatuqui maneyatu içan çuen artean. Eta eztugu nehoren oguia dohainic ian: baina trabaillurequin eta nequerequin gau eta egun languiten ari guinadela, çuetaric nehoren phorogu ez guinadençát. Ez bothere eztugunez, baina gure buruén çuey exemplutan emaiteagatic, imita gaitzaçuençat. Ecen çuequin guinadenean-ere haour denuntiatzen guendrauçuen, ecen baldin cembeit trabaillatu nahi ezpada, ian-ere ezteçan. Ecen ençuten dugu çuen artean badiradela batzu desordenatuqui dabiltzanic, deus ari eztiradelaric, baina curiosqui vici diradelaric. Bada halaco diradeney denuntiatzen drauegu, eta othoitz eguiten Iesus Christ gure Iaunaz sossegurequin trabaillatzen ari diradela bere oguia ian deçaten. Eta çuec, anayeác, etzaiteztela enoya vngui eguitez. Eta baldin cembeitec gure hitza obeditzen ezpadu, epistolaz hura nota eçaçue: eta ezteçaçuela conuersa harequin, ahalque duençát: Guciagatic-ere etsay beçala ezteçaçuela eduqui, baina admonesta eçaçue anaye anço. Bada Iaun baquezcoac bethiere diçuela baquea manera gucian. Iauna dela çuequin gucioquin. Salutationea, ene Paulen escuz, baita seignale ene epistola gucietan: hunela scribatzen dut. Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin. PAVLEC, Iainco gure Saluadorearen eta gure sperança Iesus Christ Iaunaren manamenduz Iesus Christen Apostolu denac, Timotheo neure eguiazco semeari fedean, Gratia dela hirequin, misericordia eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic. Othoitz eguin drauadan beçala Ephesen egon andin, Macedoniarát ioaiten nincenean, eguin eçac, denuntia dieceançat batzuey ezteçaten bercelaco doctrinaric iracats. Eta eztitecen behá elhe çarretara eta genealogia fin gabetara, ceinéc lehen, questioneac engendratzen baitituzte ecen ez Iaincoaren edificatione fedeaz dena. Bada manamenduaren fina duc charitate bihotz chahutic eta conscientia onetic dena eta fictione gaberico fedetic. Gauça hautaric batzu erauciric conuertitu içan dituc elhe vanotara: Legueco doctor içan nahi diradelaric eta aditzen eztituztelaric erraiten eta asseguratzen dituzten gauçác. Eta baceaquiagu ecen ona dela Leguea, baldin nehorc harçaz bidezqui vsatzen badu. Daquigularic ecen Leguea eztela iustoagatic iarri, baina gaichtoacgatic eta desobedientacgatic: Iaincoaren menospreciaçaleacgatic eta vicitze gaichtotacoacgatic, religioneric eztaducatenacgatic eta profanoacgatic, aita-amén hiltzaleacgatic eta guicerhaileacgatic: Paillartacgatic, bugreacgatic, guiça ebatsleacgatic, gueçurtiacgatic, desperiuruacgatic, eta baldin deus berceric doctrina sanoaren contratacoric bada. Cein doctrina baita Iainco benedicatuaren Euangelio gloriazco niri cargutan eman içan çaitadanaren araura. Eta esquer emaiten diarocat ni fortificatu nauenari, cein baita, Iesus Christ gure Iauna: ceinec fidel estimatu vkan bainau, bere cerbitzuan eçarriric: Ni, lehen bainincén blasphemaçale eta persecutaçale eta iniuriaçale: baina misericordia eguin içan ciaitadac: ecen ignorantiaz eguin vkan diat, fedea eznuelaric. Baina garaithu içan duc gure Iaunaren gratia federequin eta dilectionerequin cein baita Iesus Christean. Haur duc hitz segura, eta recebi deçagun guciz dignea, ecen Iesus Christ ethorri içan dela mundura bekatorén saluatzera, ceinetarico lehena bainaiz ni. Baina hunegatic misericordia eguin içan ciaitadac, nitan lehenic eracuts leçançát Iesus Christec clementia gucia, exemplu nincençát hura baithan vicitze eternaleracotzat sinhetsiren çutenén. Bada Regue eternalari, immortalari, inuisibleari, Iainco çuhur berari dela ohore eta gloria secula seculacotz. Amen. Manamendu haur gommendatzen drauat, Timotheo ene semé, aitzinetic hiçaz içan diraden prophetién araura, heçaz bataillatze onez batailla adinçát: Dualaric fede eta conscientia ona: hura batzuc iraitziric, fedeaz galtze eguin vkan dié. Ceinetaric baitirade Hymeneo eta Alexander: hec Satani eman dirautzat, ikas deçatencát guehiagoric ez blasphematzen. Exhortatzen aut bada gauça gucién aitzinetic eguin ditecen requestác, othoitzeac, supplicationeac, eta remerciamenduac guiçon guciacgatic: Regueacgatic, eta dignitatetan diraden guciacgatic, vicitze baquezcoa eta emea eraman deçagunçát pietate eta honestate gucirequin. Ecen haur gauça ona eta atseguinetacoa duc Iainco gure Saluadorearen aitzinean, Ceinec nahi baitu gende guciac salua ditecen, eta eguiaren eçagutzera ethor ditecen. Ecen Iaincobat duc eta arartecobat Iaincoaren eta guiçonén artean, Iesus Christ guiçon eguinic: Ceinec bere burua eman vkan baitu rançoinetan guciacgatic: testimoniage içateco bere demborán: Ceinen publicaçale eta Apostolu ni ordenatu içan bainaiz (eguia cioat Christean etzioat gueçurric) Gentilén Doctor federequin eta eguiarequin. Nahi diat bada guiçonéc othoitz daguiten leku orotan escuac chahuric altchatzen dituztelaric hira eta questione gaberic. Halaber emazteac-ere abillamendu honestez ahalquerequin eta modestiarequin acotra ditecen, ez bilo içurtzez, edo vrrhez edo perlaz, edo abillamendu soberanciatacoz: Baina (emazte Iaincoaren cerbitzatzez professione eguiten duteney dagoten beçala) obra onez. Emazteac silentiorequin ikas beça suiectione gucirequin. Ecen emazteari iracastea, eztiarocat permetitzen, ezeta guiçonaren gainean authoritatez vsatzea, baina den silentiotan. Ecen Adam lehenic formatu içan duc, guero Eua. Eta Adam eztuc seducitu içan, baina emaztea reducitu içanic, transgressionearen causa içan duc. Baina saluatua içanen duc haour engendratzez, baldin egon badadi fedean, eta dilectionean, eta sanctificationean modestiarequin. Hitz segura duc haur, Baldin nehorc, Ipizpicu içatera desiratzen badu, obra excellentbat desiratzen dic: Baina behar dic Ipizpicuac içan irreprehensible, emazte bakoitz baten senhar, vigilant, sobre, modest, estrangerén ostatuz gogotic recebiçale, iracasteco carazco: Ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabaizte deshonestaren guthicioso, baina benigno, ez reuoltari, ez auaritioso: Bere familia honestqui gobernatzen duelaric, bere haourrac suiectionetan eduquiten dituelaric honestate gucirequin: (Ecen baldin edoceinec bere etchearen gobernatzen ezpadaqui, nolatan Iaincoaren Eliçari gogoa emanen drauca?) Ez apprendiz berri, vrguluz hanturic deabruaren condemnationera eror eztadinçát. Behar dic are harc duen testimoniage ona campocoetaric-ere: reprotchutara eta deabruen laçora eror eztadinçát. Diacréc halaber behar die içan honest, ez bi hitzetaco, ez mahatsarno anhitzari emanac, ez irabaizte deshonestaren guthicioso: Eduquiten dutelaric fedearen mysterioa conscientia chahurequin. Eta hec-ere phoroga ditecen lehen, guero cerbitza deçaten, baldin reprotchu gabetaco badirade. Halaber hayén emazteac diraden honest, ez gaitzerraile, baina sobre, leyal gauça gucietan. Diacreac diraden emazte bederaren senhar, gobernatzen dituztelaric honestqui bere haourrac eta bere etcheac. Ecen vngui cerbitzatu duqueitenéc grado ona acquisitzen dié beretzat, eta libertate handia Iesus Christ baithango fedean. Gauça hauc scribatzen drauzquiat, sperança dudalaric ecen sarri hiregana ethorriren naicela: Eta baldin berancen badut, daquiançát nola behar den Iaincoaren etchean conuersatu, cein baita Iainco viciaren Eliçá, eguiaren habea eta sustenguä. Eta duda gabe, handi duc pietatearen mysterioa: ecen Iaincoa manifestatu içan dela haraguian, iustificatu dela Spirituan, ikussi içan dela Aingueruèz, predicatu içan çayela Gentiley, sinhetsi içan dela munduan, goiti recebitu içan dela gloriara. Bada Spirituac claroqui erraiten dic ecen azqueneco demboretan reuoltaturen diradela batzu fedetic spiritu abusariey behatzen çaiztela, eta deabruén doctriney, Hypocrisiaz gueçurrac iracasten dituztenén doctriney, ceinén conscientiá cauterizatua baita, Defendatzen dutelaric ezconcea eta viandetaric iatea, cein Iaincoac creatu baitrauzte vsatzeco remerciamendurequin fideley, eta eguiá eçagutu vkan duteney. Ecen Iaincoaren creatura gucia duc on, eta deus ez iraizteco, baldin remerciamendurequin recebitzen bada. Ecen creaturá sanctificatu dihoac Iaincoaren hitzaz eta orationez. Gauça hauc baldin proposa badietzéc anayey Iesus Christen ministre on aiçate, haci içanic fedearen, eta diligentqui iarreiqui atzayón doctrina onaren hitzetan. Baina iraizquic fable profanoac eta atsoenac irudiac: eta exerci eçac eure buruä pietatean. Ecen exercitatione corporala probetchu gutitaco duc: baina pietatea gauça gucietara probetchutaco duc, presenteco vicitzearen eta ethortecoaren promessa duelaric. Hitz segura duc haur, eta guciz recebi dadin dignea. Ecen halacotz trabaillatzen-ere gaituc, eta escarniatzen, ceren sperança baitugu Iainco vician, cein baita guiçon gucién Saluadore, eta principalqui fidelén. Gauça hauc denuntiaitzac eta iracats. Nehorc hire gaztetassuna ezteçala menosprecia: baina aicen fidelén exemplu hitzean, conuersationean, charitatean, spirituan, fedean, puritatean. Ethor nadin artean, aquió iracurtzeari, exhortatzeari, doctrinari. Ezteçála menosprecia hitan den dohaina, cein eman içan baitzaic prophetiaz, Ancianoén compainiaren escuén impositionearequin. Gauça hauc praticaitzac, eta aicén gauça hautan attento: hire auançamendua agueri dençat gucién artean. Gogoa emoc eure buruäri eta doctrinari: perseuera eçac gauça hautan: ecen baldin haur badaguic, eure buruä duc saluaturen eta hiri behatzen çaizquianac. Guiçon ancianoa ezteçala dorpequi reprehendi, baina ezhorta eçac aita beçala: gazteac, anayeac beçala: Emazte çaharrac, amác beçala: gazteac, arrebác beçala castitate gucirequin. Emazte alhargunac ohoraitzac, eguiazqui alhargun diradenac. Baina baldin cembeit emazte alhargunec haourric, edo ilobassoric badu, ikas beçate lehenic berén etche proprira pietateren eracusten, eta burhassoetara ordainaren rendatzen: ecen haour duc on eta placent Iaincoaren aitzinean. Bada eguiazqui alhargun denac eta bera azquendu içan denac sperança dic Iaincoa baithan, eta perseueratzen dic othoitzetan eta orationetan gau eta egun. Baina deliciosqui vici dena, viciric hila duc. 7 Gauça hauc bada denuntiaitzac, irreprehensible diradençát. Eta baldin edoceinec beréz eta principalqui etchecoéz artharic ezpadu, fedeaz vkatu dic, eta duc infidela baino gaichtoago. Emazte alharguna hauta bedi ez hiruroguey vrthe baino gutiagotacoa, senhar baten emazte içana: Obra onetan testimoniage duena: eya haourrac haci dituenez, eya estrangerac alogeatu dituenez, eya sainduén oinac ikuci dituenez, eya affligituac aiutatu dituenez, eya obra on orori ardura iarreiqui içan çayonez. Baina alhargun gazteagoac refusaitzac: ecen bridá largatu dutenean Christen contra, ezcondu nahi dituc: Bere condemnationea dutelaric, ceren bere lehen fedea iraitzi vkan baituté. Eta guehiago, alfer egoile-ere diradelaric ikasten dié etchez etche ebilten: eta eztituc solament alfer egoile, baina edasle-ere, eta curioso, behar eztiraden gaucéz dadassatelaric. Nahi diat bada gazteac ezcon ditecen, haour daguiten, etchea goberna deçaten, occasioneric batre etsayari eztemoten gaizqui erraiteco. Ecen ia baztu itzuli içan dituc Satanen ondoan. Baldin edocein fidelec edo cembeit fidelsac baditu emazte alhargunac, aiuta bitza hec, eta eztadin carga Eliçá, eguiazqui alhargun diradenén asco dençát. Vngui presiditzen duten Ancianoac ohore doblaren digne estima bitez: principalqui hitzean eta doctrinán trabaillatzen diradenac. Ecen Scripturác erraiten dic, Idi bihitzen ari denari eztraucac ahoa lothuren. Eta, Languilea bere sariaren digne da. Ancianoaren contra accusationeric ezteçála recebi biga edo hirur testimonioren azpian baicen. Bekatu eguiten dutenac, gucién aitzinean reprehenditzac, berceac-ere baldur diradençát. Requeritzen aut Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren eta Aingueru elegituén aitzinean, gauça hauc beguira ditzán, bata berceari preferitu gabe: deus eguiten eztuala alde batera makurtuz. Escuac eztietzoala nehori bertan eçar, eta ezteçála communica berceren bekatuetan, eure buruä pur beguireçac. Hemendic harát ezteçála vric edan, baina mahatsarno gutibatez vsat eçac, eure estomacagatic, eta eure eritassun vssuacgatic. Guiçon batzuén bekatuac aitzinean agueri dituc, eta aitzinean dihoaçac condemnationetan: eta batzuey ondoan-ere iarreiquiten ciaiztec. Halaber obra onac-ere aitzinean agueri dituc: eta bercelaco diraden obrác, ecin estal daitezquec. Vztarriren azpian diraden cerbitzari guciéc, bere nabussiac ohore ororen digne estima bitzate: Iaincoaren icena eta doctriná blasphema eztitecençát. Eta nabussi fidelac dituztenéc, eztitzatela menosprecia ceren anaye diraden: baina aitzitic cerbitza bitzate, ceren fidelac eta onhetsiac diraden, ontassunean participant diradelaric. Gauça hauc iracats itzac eta exhorta. Baldin nehorc berce doctrinaric iracasten badu, eta consentitzen ezpadu Iesus Christ gure Iaunaren hitz sanoetan, eta pietatearen arauèzco doctrinán, Hura hantua duc, deus eztaquialaric, baina erhotzen delaric questionén eta hitzezco contentionén ondoan, hetaric sortzen dituc inuidiá, gudua, iniuriác, suspicione gaichtoac, Guiçon adimenduz corrumpituén eta eguiatic priuatu diradenén disputatione vanoac, estimatzen dutelaric pietatea irabazte dela: retiradi halacoetaric. Segur, irabazte handia duc pietatea contentamendurequin. Ecen deus eztiagu ekarri mundura: segura duc eraman-ere deus ecin deçaquegula. Baina vitançá dugularic eta cerçaz estal ahal gaitecen, heçaz content içanen gaituc. Ecen abrastu nahi diradenac, erorten dituc tentationetara eta laçora, eta anhitz desir erhotara eta caltetacotara, ceinéc hundatzen baitituzte guiçonac destructionetara eta perditionetara. Ecen gaitz gucién erroa auaritiá duc, cein desiratzen dutelaric batzu erauci içan baitirade fedetic, eta bere buruäc anhitz doloretan nahaspilatu vkan baitituzté. Baina hic, Iaincoaren guiçoná, gauça hæy ihes eguiéc, eta iarreiqui aquié iustitiari, pietateari, fedeari, charitateari, patientiari, emetassunari. Fedearen combat ona combati eçac, lot aquio vicitze eternalari, ceinetera deithu-ere baitaiz, eta confessione ona anhitz testimonioren aitzinean eguin vkan duc. Denuntiatzen drauat gauça guciac viuificatzen dituen Iaincoaren, eta Iesus Christen aitzinean, ceinec testificatu vkan baitu Pontio Pilateren azpian confessione ona: Manamendu haur beguira deçán macula eta reprotchu gabe, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimendurano: Cein eracutsiren baitu bere demborán Prince benedicatuac eta bakoitzac, reguén Regueac eta iaunén Iaunac: Ceinec berac baitu immortalitate, nehor hurbil ecin daiten arguian habitatzen delaric, cein ezpaitu guiçonec batec-ere ikussi, ez ecin ikus baiteçaque: ceini ohore eta indar seculacotz. Amen. Mundu hunetan abrats diradeney denuntia iecéc, eztiraden arrogant, eta ezteçaten bere sperançá eçar fermutate gabeco abrastassunetan, baina Iainco vician, ceinec emaiten baitrauzquigu abundosqui gauça guciac, vsatzeco: Vngui eguin deçaten, obra onez abrats diraden, emaile on eta compuntquide onetaco diraden. Thesaurizatzen dutelaric beretaco fundament on-bat ethorquiçunera, ardiets deçatençat vicitze eternala. O Timotheo, deposita beguireçac, ihes eguiten drauealaric oihu vanoéy eta profanoey, eta falsuqui hala deitzen den scientiaco contradictioney: Cein scientiaz professione eguiten çutelaric batzu fedetic erauci içan baitirade. Gratia dela hirequin. Amen. PAVLEC Iesus Christen Apostolu Iaincoaren vorondatez denac, Iesus Christ baithan den vicitzearen promessaren araura, Timotheo neure seme maiteari: gratia, misericordia eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic. Esquer diarocat Iaincoari, cein cerbitzatzen baitut neure aitzinecoacdanic conscientia purequin, nola paussu gabe baitut memorio hiçaz neure orationetan gau eta egun: Hire ikusteco desir dudalaric, hire nigar chortez orhoitic, bozcarioz bethe nadinçát: Orhoitzen naicela hitan den fictione gabeco fedeaz, cein lehenic habitatu içan baita hire amasso Loida baithan, eta hire ama Eunica baithan: eta segur nauc ecen hi baithan-ere habitatzen dela. Causa hunegatic auisatzen aut vitz deçán ene escuén impositionez hitan den Iaincoaren dohaina. Ecen eztiraucuc eman Iaincoac iciapenetaco spiritubat, baina verthutetaco, eta dilectionetaco, eta adimendu sanotaco spiritubat. Ezaicela bada ahalque gure Iaunaren testimoniageaz, ezeta niçaz, bainaiz haren presonér: baina aicén participant Euangelioco afflictionetan, Iaincoaren puissançaren araura: Ceinec saluatu vkan baiquaitu, eta bere vocatione sainduaz deithu: ez gure obrén causaz, baina bere ordenançaren eta dembora eternalac baino lehen Iesus Christ baithan eman içan çaicun gratiaren causaz. Eta manifestatu içan duc orain Iesus Christ gure Saluadorearen ethorteaz, ceinec herioa-ere deseguin vkan baitu, eta arguira eman vicitzea eta immortalitatea Euangelioaz: Ceinen publicaçale ni ordenatu içan bainaiz, eta Apostolu eta Gentilén doctor. Halacotz gauça hauc-ere suffritzen citiat: guciagatic-ere eznauc ahalque: ecen baceaquiat nor sinhetsi dudan: eta segur nauc ecen hura botheretsu dela ene depositaren beguiratzeco egun hartarano. Educac eneganic ençun vkan dituan hitz sanoén eguiazco formá, federequin eta Iesus Christ baithan den charitaterequin. Deposit ona beguireçac Spiritu sainduaz, cein habitatzen baita gutan. Badaquic haur, ecen aldaratu içan diradela eneganic Asian diraden guciac: ceinetaric baitirade Phygello eta Hermogenes. Iaunac misericordia daguiola Onesiphoren etcheari: ecen anhitzetan recreatu vkan nic, eta ene cadenáz eztuc ahalquetu içan: Aitzitic Roman içan denean guciz affectionatuqui bilhatu vkan niauc eta eriden: Demola hari othoi Iaunac eriden deçan misericordia Iauna baithan egun hartan: eta cembat anhitz cerbitzu Ephesen-ere eguin drautan, hic guciz vngui daquic. Hi bada, ene semé, fortificadi Iesus Christ baithan den gratián: Eta anhitz testimonioren artean eneganic ençun dituan gauçác, iracats ietzec gende fideley, cein bercen-ere iracasteco sufficient içanen baitirade. Hic bada trabaillu suffri eçac Iesus Christen gendarmés on anço. Eztuc nehor guerlán empatchatzen vicitzeco eguitecoéz, guerla eguiteco hautatu duenaren gogaraco dençát. Halaber baldin nehorc combatic eguiten badu, eztuc coroatzen baldin bidezqui combatitu ezpada. Laborariac trabaillatu behar dic fructuric recebi deçan baino lehen. Consideraitzac erraiten ditudan gauçác: Iaunac bada eman dieçála adimendu gauça gucietan. Aicén orhoit Iesus Christ resuscitatu içan dela hiletaric, Dauid-en hacitic celaric, ene Euangelioaren araura: Ceinetan, gaizquiguile anço, affligitzen bainaiz estecailluetarano: baina Iaunaren hitza eztuc estecatua. Halacotz gauça guciac suffritzen citiát elegituacgatic, hec-ere obteni deçatençát Iesus Christ Iaunean den saluamendua, gloria eternalarequin. Hitz segura duc haur: Ecen baldin harequin hil içan bagara, harequin vicico-ere garela. Baldin suffritzen badugu, regnaturen-ere harequin diagu: baldin vkatzen badugu, harc-ere gu vkaturen guiaitic: Baldin desleyal bagara, hura ordea fidel diagoc, vka bere buruä ecin ceçaquec. Arramberritzac gauça hauc, protestatzen dualaric Iaunaren aitzinean ezteçan nehorc hitzez iharduqui, baita probetchuric batre ekarten eztuen gauça, aitzitic ençuleac erautzen dituena. Diligentadi eure buruären Iaincoari approbatu presentatzera, confusione gabeco obrero, artezqui eguiaren hitza ebaquiten duála. Oihu vanoac eta profanoac reprimitzac: ceren impietate handiagotara auançaturen baitirade. Eta hayén hitza gangrená beçala alhaco duc, ceinetaric baitirade Hymeneo eta Phileto: Cein eguiatic erauci içan baitirade, erraiten dutela ia resurrectionea eguin içan dela, eta erautzen dié edocein batzuén fedea. Alabaina Iaincoaren fundamenta fermu diagoc, cigulu haur duelaric, Eçagutzen ditu Iaunac cein diraden harenac: eta, Retira bedi iniustitiataric Christen icena inuocatzen duen gucia. Eta etche handi batetan eztuc solament vrrhezco eta cilharrezco vnciric, baina çurezcoric eta lurrezcoric-ere: eta batzu ohoretacotz, eta berceac desohoretacotz. Bada nehorc baldin bere buruä hautaric chahu badeça, içanen duc vnci ohoretacotz sanctificatua, eta Iaunaren vsegetacotz carazcoa, eta Iaunaren obra on orotara appaindua. Gaztetassunaren guthiciey-ere ihes eguiéc, eta iarreiqui aquió iustitiari, fedeari, charitateari, baqueari bihotz purez Iauna inuocatzen dutenequin. Eta questione erhoac, eta instructione gabetacoac iraizquic, daquialaric ecen hec gudu engendratzen dutela. Bada Iaunaren cerbitzariac eztic reuoltari içan behar, baina eme gucietara, iracasteco carazco, patientqui gaichtoac supportatzen dituelaric: Emetassunequin iracasten dituelaric opinione contrariotaco diradenac: eya noizpait Iaincoac vrriquimendu eman dieçaqueenez eguiaren eçagutzeco, Eta emenda ditecen, haren vorondatearen eguiteco, itzuriric deabruaren laçotic, ceinez hatzamanac baitaude. Haur bada iaquic, ecen azquen egunetan içanen dela dembora perilosic. Ecen içanen dituc guiçonac bere buruentár, auaritioso, vantari, vrgulutsu, disfamaçale, aita-ametara desobedient, ingrat, Iaincoaren menospreciaçale, Affectione natural gabe, leyaltate gabe, calumniaçale, moderamendu gabe, crudel, on diradenén gaitzetsle, Traidore, temerario, hantuac, Iaincoari baino voluptatey hobe erizle. Pietatearen irudia dutelaric, baina haren verthutea vkatzen dutelaric: apparta adi bada hetaric. Ecen hautaric dituc etchetara forratzen diradenac, eta gathibu dadutzatenac emazteto bekatuz cargatuac, guthicia diuersez erabiliac, Bethiere ikasten dutelaric, eta behinere eguiaren eçagutzera hel ecin daitezquelaric. Eta hala nola Iannesec eta Iambresec resistitu baitraucate Moysesi: halaber hauc-ere eguiari resistitzen diraucoé: guiçon adimenduz corrumpituac, fedeaz den becembatean reproboac. Baina eztié guehiagoric auançaturen: ecen hauén erhogoá claro içanen duc gucietara, hayena-ere içan den beçala. Baina hic complituqui eçagutu vkan duc ene doctriná, gobernua, intentionea, fedea, emetassuna, charitatea, patientiá: Persecutioneac, afflictioneac, cein niri heldu içan baitzaizquit Antiochian, Iconian, Lystrian: nolaco persecutioneac suffritu vkan ditudan cioat, eta gucietaric idoqui vkan niauc Iaunac. Eta Iaincoaren beldurrean Iesus Christean vici nahi diraden guciec-ere persecutione suffrituren dié. Baina guiçon gaichtoac eta abusariac auançaturen ditut gaizquiagora seducitzen dutelaric eta seducituac diradelaric. Bada hi egon adi ikassi dituán eta eman içan çaizquián gaucetan, daquialaric norenganic ikassi vkan dituán: Eta nola haourra-danic letra sainduac eçagutu vkan dituán, ceinéc çuhur ahal baiheçaquete saluamendutacotz Iesus Christ baithan den fedeaz. Scriptura gucia duc diuinoqui inspiratua, eta probetchable doctrinatzeco, redarguitzeco, corregitzeco eta instruitzeco iustitiatan: Compli dadinçát Iaincoaren guiçona, obra on orotara complituqui instruituric. Requeritzen aut bada nic Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren aitzinean, ceinec bere aduenimenduan eta resumán viciac eta hilac iugeaturen baititu: Predica eçac hitza, perseuera eçac orduz eta orduz lekora: ari adi redarguitzen, mehatchatzen, exhortatzen, emetassun eta doctrina gucirequin: Ecen içanen duc demborabat ezpaitute doctrina sanoa suffrituren: baina beharri quillicorrac dituztelaric, beréc bere desirén arauezco iracastunac bilduren baitituzté: Eta eguiatic beharriac itzuliren baitituzté, eta fabletara emanac içanen baitirade. Baina hic veilla eçac gauça gucietan, suffritzac afflictioneac, eguin eçac euangelistaren obra, eguic hire administrationea approbatua den. Ecen ni ia sacrificatu içatera nihoac, eta ene partitzeco demborá hulbil duc. Combat ona combatitu diát, neure cursua acabatu diát, fedea beguiratu diát. Gaineracoaz, beguiratua diagotac iustitiazco coroá, cein rendaturen baitraut Iaunac egun hartan, iuge iusto harc: eta ez niri solament, baina haren aduenimendua desiratu vkan duqueiten guciey-ere bay. Diligentadi enegana ethortera sarri. Ecen Demasec abandonnatu niauc, presenteco secula haur onhetsiric, eta Thessalonicerat ioan içan duc: Crescens Galatiarát, Tite Dalmatiarát. Luc bera duc enequin. Marc harturic erekarrac eurequin: ecen probetchable diat cerbitzucotz. Tychique-ere igorri diat Ephesera. Troasen Carpo baithan vtzi vkan dudan manteliná, ethor adinean ekarrac eurequin, eta liburuäc, baina principalqui pergamioac. Alexandre cobre-arotzac anhitz gaitz eguin dirautac: Iaunac bere eguinén arauez renda dieçola. Harenganic hi-ere beguiradi: ecen haguitz gure hitzey resistitu vkan dirauec. Nehor etziaitadac assistitu, neure lehen defensán, aitzitic guciéc abandonnatu vkan niaué: imputa eztaquiela. Baina Iauna assistitu içan ciaitadac, eta fortificatu vkan niauc, niçaz predicationea compli dadinçát, eta hura ençun deçatençát Gentil guciéc: eta deliuratu içan nauc lehoinaren ahotic. Eta deliuraturen niauc Iaunac obra gaichto gucitaric eta emparaturen bere resuma celestialeco: hari dela gloria secula seculacotz. Amen. Salutaitzac Prisca eta Aquila, eta Onesiphororen familiá. Erasto guelditu içan duc Corinthen: eta Trophimo Mileten vtzi diat eria. Diligentadi negu aitzinean ethortera. Salutatzen auté Eubuloc eta Pudensec eta Linoc eta Claudiac eta anaye guciéc. Iesus Christ Iauna dela hire spirituarequin. Haren gratia dela çuequin. Amen. PAVLEC Iaincoaren cerbitzari eta Iesus Christen Apostolu denac, Iaincoaren elegituén fedearen eta pietatearen tenorez den eguiaren araura, Vicitze eternalaren sperançacotzát, cein promettatu vkan baitu Iainco gueçurti eztenac dembora eternalén altzinetic, eta manifestatu bere demboretan: Diot bere hitza, Iainco gure Saluadorearen ordenançaren tenorez niri cargutan eman içan çaitadan predicationeaz: Tite neure seme eguiazcoari gure artean commun den fedearen arauez. Gratia dela hirequin misericordia eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaun gure Saluadoreaganic. Causa hunegatic vtzi vkan aut Cretan goitico diraden gaucén corrigitzen continua deçançát, eta ordena ditzán hiriz hiri Ancianoac, nic ordenatu drauadan beçala: Baldin cembeit bada irreprehensibleric emazte bakoitz baten senhar, haour fidelac dituelaric, ez dissolutionez accusatuac, edo rangea ecin daitezquenac. Ecen Ipizpicuac behar dic içan irreprehensible, Iaincoaren etchearen gobernari anço, eztén porfidioso, ez coleric, ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabazte deshonestaren guthicioso: Baina estrangerén ostatuz gogotic recebiçale, onén onhetsle, çuhur, iusto, saindu, moderatu: Instructionearen araura den hitz fidelaren eduquile, doctrina sanoz exhorta-ere ahal deçançát, eta contrastatzen diradenac vençut. Ecen baduc anhitz rangea ecin daitenic eta vanoqui minçaçaleric, eta adimenduén seduciçaleric, principalqui Circoncisionetic diradenac: hæy ahoa boçatu behar ciayec: Hec etcheac ossoqui erautzen citié, behar eztiraden gauçác iracasten dituztela irabazte deshonestaren causaz. Erran dic hayén arteco cembeitec, hayén propheta propriac, Cretatarrac bethi gueçurti, bestia gaitzac, sabel naguiac. Testimoniage haur eguiazcoa duc: causa hunegatic reprehenditzac hec viciqui, fedean sano diradençát: Behatzen eztutelaric Iuduén fabletara, eta eguiatic aldaratzen diraden guiçonén manuetara. Gauça guciac chahuendaco chahu dituc baina satsuendaco eta infidelendaco eztuc deus, chahuric, aitzitic dituc satsu hayén adimendua eta conscientiá. Professione eguiten dié Iaincoa eçagutzen dutela, baina obraz vkatzen dié, abominable diradelaric eta desobedient eta obra on orotara reprobatuac. Baina hic denuntiaitzac doctrina sainduari dagozcan gauçác. Guiçon çaharrac sobre diraden, graue, moderatu, sano fedean, charitatean eta patientián. Emazte çaharrac halaber diraden saindutassunari dagocan continentiataco, ez gaitzerraile, ez mahatsarno anhitzari emanac, gauça honestén iracatsle: Emazte gazteac instrui ditzatençát moderatu içaten, bere senharrén onhetsten, bere haourrén maite vkaiten: Çuhur içaten, chahu, etchean egoile, on, bere senharrén suiet: Iaincoaren hitza blasphema eztadinçát. Guiçon gazteac halaber exhortaitzac moderatu diraden. Gauça gucietan eracusten dualaric eure buruä obra onen exemplu, doctrinán eracusten dualaric integritate, grauitate, Hitza sano, eta condemna ecin daiten beçalaco: contrastatzen dena confundi dadinçát, çueçaz gaizquiric cer erran ez vkanez. Cerbitzariac bere nabussién suiet diraden, gauça gucietan hayén gogara eguiten dutelaric, contradiçale eztiradelaric: Deus appartatzen eztutelaric, baina leyaltate on gucia eracusten dutelaric, gauça gucietan Iainco gure Saluadorearen doctriná orna deçatençát. Ecen aguertu içan ciayec guiçon guciey Iaincoaren gratia saluagarria. Iracasten gaituela, infidelitateaz eta munduco desiréz renuntiaturic, sobrequi, iustoqui, eta religiosqui vici garén presenteco secula hunetan: Dohain onetaco sperançaren eta gure Iainco handi eta Saluadore Iesus Christen gloriataco aduenimendu excellentaren beguira gaudelaric: Ceinec eman baitu bere buruä guregatic, gu redemi guençançat iniquitate gucitaric, eta purifica guençançát bere populu particular, obra onetara affectionatu içateco. Gauça hauc denuntiaitzac, eta ari adi exhortatzen eta reprehenditzen authoritate gucirequin: nehorc ezeçala hi menosprecia. Admonestaitzac Principaltassunén eta Potestatén suiet diraden, Gobernadoreac obedi ditzaten, obra on orotara prest diraden: 2 Nehorçaz gaizquiric ezterraten, diraden gudu gabe, moderatu, emetassun gucia eracusten dutelaric guiçon gucietara. Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentuán, desobediént, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle. Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean, Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez: Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz: Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecençát vicitze eternaleraco sperançaren araura. Hitz segura duc haur, eta gauça hauc nahi diat affirma ditzán, artha dutençát obra onén entretenitzera Iaincoa sinhetsi dutenéc: huná, guiçonen on eta probetchutaco diraden gauçác. Baina questione erhoac eta genealogiac eta contentioneac eta Legueazco iharduquiteac empatchaitzac: ecen probetchu gabetaco dituc eta vano. Guiçon hereticoa behingo eta berrizco aduertimenduaren ondoan iraitzac: Daquialaric ecen eraucia dela halacoa eta huts eguiten duela, bere buru beraz condemnatua delaric. Igor deçadanean Artemas hiregana edo Tychique, diligenta albeitendi enegana ethortera Nicapolisera: ecen han neguären iragaitera deliberatu diát. Zeno Legueco doctora eta Apollo diligentqui guidaitzac, deusen faltaric eztutén. Bada ikas beçate gurec-ere obre onetan emplegatzen necessario diraden gaucetaco, fructu gabe eztiradençát. Salutatzen auté enequin diraden guciéc. Salutaitzac fedez on darizcutenac. Iaincoaren gratia dela çuequin gucioquin, Amen. PAVLEC Iesus Christen presonerac, eta anaye Timotheoc, Philemon gure maiteari eta lagunari, Eta Aphia maiteari, eta Archippe gure soldado-quideari, eta hire etheco Eliçari: Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic. Esquerrac emaiten dirautzat neure Iaincoari, bethiere hiçaz memorio eguiten dudalaric neure orationetan, Ceren baitançut hire charitatea, eta fedea cein baituc Iesus Iauna baithara, eta saindu guciac baithara: Hire fedearen communicationea botheretsu dençát, eçagut dadinçát çuetan den on gucia Iesus Christez. Ecen bozcario handi diagu eta consolatione hire charitateaz, ceren sainduén halsarrac hiçaz recreatu icen baitirade, anayé. Halacotz, Iesus Christean libertate handi badut-ere hiri eguimbide duanaren manatzeco: Badere charitateagatic lehen othoitzez niagoc, hunelaco banaiz-ere, bainaiz Paul ancianoa, eta orain presoner-ere Iesus Christgatic. Othoitzen aut bada neure seme Onesimo estecailluetan engendratu vkan dudanagatic: Berce orduz ez hire probetchutaco içan denagatic, baina orain hire eta ene probetchutaco denagatic: cein igorten baitrauát. Hic bada hori, erran nahi baita, ene halsarrac, recebi eçac. Cein nic nahi bainuen neurequin eduqui, hire orde cerbitza nençançát Euangelioaren estecailluetan: Baina hire vorondatea gabe eztiát deus eguin nahi vkan bortchaz beçala ezlicençát hire vnguia, baina gogo onezco. Ecen aguian halacotz hireganic partitu içan duc appurbatetacotz, bethierecotz recebi eçançát: Ez engoitic sclabotan, baina sclabo baino conditione hobeagotan, anaye maitetan, principalqui ene: cembatez bada guehiago eure, eta haraguiaren arauez eta Iaunaren arauez? Bada baldin lagunetan banaducac, recebi eçac ni beçala. Eta baldin cerbait bidegabe eguin badrauc, edo çor bahau, hura niri imputa ieçadac. Nic Paulec scribatu diát haur neure escuz, nic pagaturen diát: eztarradan ecen are eure burua-ere niri çor drautadala. Bay, anayé, placer haur nic hireganic recebi deçadan Iaunean, recreaitzac ene halsarrac Iaunean. Hire obedientiáz segur içanez scribatu drauat, daquidalaric ecen erraiten dudan baino guehiago-ere eguinen duála. Baina are bertaric ostatu appain ieçadac: ecen sperança diát çuen orationéz emanen natzaiçuela: Epaphras ene presoner quideac Iesus Christean, Marc-ec, Aristarchec, Demasec eta Luc-ec, ene aiutariec, salutatzen auté. Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuen spirituarequin. Amen. ANHITZETAN eta anhitz maneraz lehenago Iaincoa minçaturic gure Aitey Prophetéz, azqueneco egun hautan minçatu içan çaicu guri bere Semeaz, Cein eçarri vkan baitu gauça gucién heredero, ceinez mundua-ere eguin vkan baitu: Cein, gloriaren claretate eta haren personaren imagina propria delaric eta sustengatzen dituelaric gauça guciac bere hitz botheretsuaz, gure bekatuén purgationea bere buruaz eguinic, iarri içan baita haren maiestatearen escuinean leku goretan. Cembatenaz Aingueruäc baino excellentago eguin içan baita, hambatenaz hec baino icen excellentagobat acquisitu vkan du hetaric abantail. Ecen egundano Aigueruètaric ceini erran vkan drauca, Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi? Eta berriz, Ni içanen natzayo hari Aita, eta hura içanen çait niri Seme? Eta berriz bere Seme lehen iayoa mundura aitzinaratzen duenean, dio Eta adora beçate hura Iaincoaren Aingueru guciéc. Eta Aingueruéz den becembatean dio, ceinec bere Aingueruäc eguiten baititu haice, eta bere ministreac, su flamma: Baina Semeaz den becembatean dio O Iaincoa, hire thronoa secula seculacotz duc: eta hire Resumaco sceptrea duc, çucenezco sceptrea. On eritzi draucac iustitiari, eta gaitz eritzi draucac iniquitateari: halacotz vnctatu vkan au Iaincoac, eure Iaincoac bozcariotaco olioz, eure lagunetaric abantail. Eta, Hic hatseandanic, Iauna, lurra fundatu vkan duc, eta ceruäc hire escuen obrác dituc: Hec deseguinen dituc, bailla hi permanent aiz: eta guciac veztidura beçala çaharturen dituc: Eta estalqui baten ançora hic dituc hec biribilgaturén, eta muthatzeco diaudec: baina hi hura bera aiz, eta hire vrtheac eztituc faltaturen. Eta Aingueruètaric ceini erran vkan drauca egundano, Iar adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella? Eztirade guciac spiritu cerbitzu eguiten dutenac, cerbitzuco igorten diradelaric saluamenduco heredero içanen diradenacgatic. Halacotz behar dugu hobequi gogoa eman ençun vkan ditugun gaucetara, iragaitera vtzi eztitzagunçát. Ecen baldin Aingueruéz erran içan cen hitza fermu içan bada, eta transgressione eta desobedientia guciac recompensa bidezcoa recebitu vkan badu, Nolatan gu itzuriren guiaizquio baldin hain saluamendu handiaz conturic ezpadaguigu? cein lehenic Iaunaz beraz declaratzen hassiric, hura ençun vkan çutenéz confirmatu ican baitzaicu: Testimoniage rendatzen cerauelaric Iaincoac signoz eta miraculuz, eta verthute diuersez, eta Spiritu sainduaren distributionez bere vorondatearen araura, Ecen eztu Aingueruén suiet eguin ethorteco den mundua, ceinez minço baicara: Eta testificatu vkan du nombeit cembeitec, dioela, Cer da guiçoná, harçaz orhoit aicen? edo cer da guiçonaren semea, hura visita deçán? Eguin vkan duc hura chipichiago Aingueruäc baino: gloriaz eta ohorez coroatu vkan duc hura, eta ordenatu vkan duc hura eure escuezco obrén gaineco. Gauça guciac suiet eguin vkan dituc haren oinén azpico. Eta gauça guciac haren suiet eguin dituenaz gueroz, eztu deus vtzi haren suiet eztén: baina eztacussagu oraino gauça guciác haren suiet diradela. Baina Aingueruäc baino chipichiago eguin içan cena, ikusten dugu cein baita Iesus, bere herioco passioneagatic, gloriaz eta ohorez coroatu içan dela: Iaincoaren gratiaz guciacgatic herioa dasta leçançát. Ecen conuenable cen harc, ceinegatic baitirade gauça hauc gucioc, eta ceinez baitirade gauça hauc gucioc, anhitz haour gloriara eramaiten çuenaz gueroz, hayén saluamenduaren Princea afflictionez consecra leçan. Ecen bay sanctificaçalea, bay sanctificatzen diradenac, batganic dirade guciac, causa hunegatic ezta ahalque hayén anaye deitzera, Dioela, Denuntiaturen diraueat hire icena neure anayey, eta Eliçaren erdian laudaturen aut hi. Eta berriz, Ni fida içanen naiz hartan. Eta berriz, Huná ni eta Iaincoac niri eman drauzquidan haourrac. Ceren bada haourrac participant baitirade haraguian eta odolean, hura-ere halaber participant eguin içan da hetan beretan, herioaz deseguin leçançát herioaren iaurgoá çuena, cein baita deabrua: Eta deliura litzançát herioaren beldurrez, bere vici gucian sclabo içatera suiet ciraden guciac. Ecen segur eztitu Aingueruäc hartu vkan, baina Abrahamen hacia hartu vkan du. Halacotz behar cen gauça gucietan anayeac irudi licén, misericordioso licençát eta Sacrificadore subirano fidel Iaincoa baitharatco gaucetan, populuaren bekatuén pagamenduaren eguiteco. Ecen suffritu vkan duenaren gainean tentatu içanic tentatzen diradenén-ere aiutatzeco botheretsu da. Bada, anaye sainduác, vocatione celestialen participant çaretenác, considera eçaçue gure confessioneco Apostolua eta Sacrificadore subiranoa, cein baita, Iesus Christ, Ordenatu vkan duenarençat fidel dena: Moyses-ere haren etche gucian beçala. Ecen hambatez haur Moyses baino gloria handiagoren digne estimatu içan da, cembatez ohore handiagotan baita etchea edifiçatu duena, ecen ez etchea bera. Ecen etche oro norbeitez edificatzen da: eta gauça hauc guciac edificatu dituena, Iaincoa da. Eta segur Moyses fidel içan da haren etche gucian cerbitzari beçala, guero erraiteco ciraden gaucén testificatzeco: Baina Christ seme beçala da bere etchean: ceinen etchea baicara gu, baldin confidançá eta gloriatzen garen sperançá finerano fermu eduqui baditzagu. Halacotz Spiritu sainduac erraiten duen beçala, Egun baldin haren voza ençun badeçaçue Eztitzaçuela gogor çuen bihotzac, tharritamenduan beçala, tentationeco egunean desertuan: Non tentatu vkan bainaute çuen aitéc, experimentatu vkan bainaute- eta ikussi baitituzte ene obrác berroguey vrthez. Halacotz enoyatu içan naiz generatione hunez, eta erran vkan dut, Bethiere huts eguiten duté bihotzez, eta eztituzté eçagutu vkan ene bideac. Bada cin eguin vkan dut neure hirán, Baldin seculan sarthuren badirade ene reposean Gogoauçue, anayeác, çuetaric cembeitetan eztén bihotz sinheste gabetaco gaichtoa, Iainco viciaganic reuoltagarri: Baina exhorta eçaçue elkar egun oroz, egungo egun deitzen deno, çuetaric nehor gogor eztadinçát bekatuaren enganioz. Ecen Christen participant eguin içan gara, bay baldin hatse hura, ceinez sustengatzen baicara, fermu eduqui badeçagu finerano. Erraiten deno, Egun baldin haren voza ençun badeçaçue, eztitzaçuela gogor çuen bihotzac tharritamenduan beçala. Ecen batzuc ençun vkan çutenean, tharrita ceçaten Iauna: baina ez Egyptetic Moysesez ilki içan ciraden guciéc. Baina ceinéz enoyatu içan da berroguey vrthez? ala ez bekatu eguin vkan çutenéz, ceinén gorputzac erori içan baitirade desertuan? Eta ceini cin eguin cerauen, haren reposean etziradela sarthuren, obeditu vkan etzuteney baicen? Eta badacussagu incredulitatearen causaz ecin sarthu içan diradela. Garen bada beldur guertha eztadin çuetaric cembeit haren reposean sartzeco promessa vtziric, priuatua eriden eztadin. Ecen guri-ere euangelizatu içan çaicu hæy-ere beçala: baina etzaye deus probetchatu predicationeco hitza, ceren ezpaitzén fedearequin nahassia ençun vkan çutenetan. Ecen sarthuren gara reposean gu, sinhetsi vkan dugunoc, erran duen beçala, Bada cin eguin vkan dut neure hirán, Baldin seculan sarthuren badirade ene reposean: munduaren hatsean danic haren obrác acabatu içan baciraden-ere. Ecen nombeit hunela erran vkan du çazpigarren egunaz den becembatean, Eta reposa cedin Iaincoa çazpigarren egunean bere obra gucietaric. Eta hunetan berriz, Baldin seculan sarthuren badirade ene reposean. Ikussiric bada oraino batzu sartzen diradela hartan, eta lehenic denuntiatu içan çauenac eztiradela sarthu içan bere incredulitatearen causaz: Berriz determinatzen du egun iaquin-bat, Egun, Dauid baithan erraiten duela hambat demboraren buruän (nola erran içan baita) Egun baldin haren voza ençun badeçaçue, eztitzaçuela gogor çuen bihotzac. Ecen baldin Iosuec hæy eman balaraue reposic, etzatequeen guehiagoric berce egunez minçatu. Halacotz, guelditzen çayó sabbathgoabat Iaincoaren populuari. Ecen Iaincoaren reposean sarthu içan dena, reposatu içan da hura-ere bere obretaric, Iaincoa beretaric beçala. Daguigun bada diligentia repos hartan sartzera: nehor eztadin eror desobedientiazco exemplu berera. Ecen Iaincoaren hitza vici da eta efficaciotaco, eta den ezpata bi ahotacoric baino penetrantago: eta ardiesten du arimaren eta spirituaren, bayeta iuncturén eta hunén diuisionerano: eta da pensamenduén eta bihotzeco intentionén iuge Eta ezta creaturaric batre haren aitzinean agueri eztenic: aitzitic gauça guciac dirade billuciac eta irequiac haren beguietan ceinequin baitugu gure eguitecoa. Ecen eztugu Sacrificadore subirano gure infirmitatéz compassioneric ecin duqueen-bat, baina dugu manera berean gauça gucietan tentatu içan dena, salbu bekatuan. Goacen bada segurançarequin gratiazco thronora, misericordia ardiets eta gratia eriden deçagunçát aiuta behar demboraco. Ecen Sacrificadore subirano gucia guiçonetaric hartzen da, eta guiçonengatic ordenatzen da Iaincoa baitharaco gaucetan: offrenda ditzançát donoac eta sacrificioac bekatuacgatic: Ceinec behar den becembat ignorantéz eta falta eguiten dutenéz pietate ahal baituque: ceren bera-ere infirmitatez inguratua baita: Eta infirmitate haren causaz behar baitu nola populuagatic, hala bere buruägatic-erc offrendatu sacrificio bekatuacgatic. Eta nehorc eztrauca emaiten bere buruäri ohore haur, baina Iaincoaz deitzen denac, Aaron beçala. Hala Christec-ere eztrauca bere buruäri ohore haur eman vkan Sacrificadore subirano eguin ledin, baina hari erran vkan draucanac,Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi. Bercetan-ere erraiten duen beçala, Hi aiz Sacrificadore eternalqui Melchisedech-en façoinera. Ceinec bere haraguiaren egunetan heriotaric empara ahal ceçaquenari othoitzac eta supplicationeac oihu handirequin eta nigar vrirequin offrendatu cerautzanean, eta beldur cenetic ençun içan cenean, Seme bacen-ere ikassi vkan baitu obedientiá suffritu vkan dituen gaucetaric: Eta sanctificatu içanic, eguin içan çaye hura obeditzen duten guciéy saluamendu eternalaren authór: Iaincoaz icendatu içanic Sacrificadore subirano Melchisedech-en façoinera. Ceinez propos lucea baitugu erraiteco, eta declaratzeco difficila: ceren ençutera naguitu içan baitzarete: Cereneta demboraren arauez iracatsle içan behar cinetelaric, berriz iracatsi behar baitzarete cer diraden Iaincoaren hitzetaco lehen hatseco elementac: eta halaco eguin çarete non ezne behar baituçue, eta ez vianda cerraturic. Ecen norc-ere eznéz vsatzen baitu, harc iustitiazco hitzaren experientiaric eztu: ecen haour da: Baina handituentzat da vianda cerratua, hala nola costumatu içanez sensuac exercitatuac dituztenén onaren eta gaitzaren beretzeco. Bada, vtziric Christez hatse emaiten duen hitza, auança gaitecen perfectionera: berriz eçarten eztugularic obra hiletarico penitentiaren, eta Iaincoa baitharaco fedearen fundamenta, Baptismoén doctrinazco eta escuén impositionezco, eta hilén resurrectionezco, eta iudicio eternalezco fundamenta. Eta haur eguinen dugu baldin behinçát permetti badeça Iaincoac. Ecen ezta possible behin illuminatu içan diradenac, eta dohain celestiala dastatu vkan dutenac, eta Spiritu sainduan participant eguin içan diradenac, Eta dastatu vkan dutenac Iaincoaren hitz ona, eta ethorteco den secularen verthuteac: Baldin eror baditez, berriz arramberri ditecen penitentiatara, ikussiric ecen Iaincoaren Semea berriz crucificatzen dutela hetan den becembatean, eta escarniotara emaiten dutela. Ecen gainera ethorten çayón vria maiz edaten duen lurrac eta lancen duteney belhar sasoinezcoric ekarten drauenac, recebitzen du benedictione Iaincoaganic: Baina elhorri eta kardu ekarten duena, reprobatua da eta maledictionearen hurbil, ceinen fina erre içatera beha baitago. Baina seguratzen gara çueçaz den becembatean, maiteác, gauça hobez, eta saluamenduarequin eguitenago denez: hunela minço bagara-ere. Ecen Iaincoa ezta iniusto, ahanz daquión çuen obrá eta haren icenera eracutsi vkan duçuen trabailluzco charitatea, sainduey aiuta eguin eta eguiten draueçuen becembatean. Baina desir dugu çuetaric batbederac artha bera eracuts deçan, sperançaren segurança bethecotzat finerano: Notchalent eguin etzaiteztençát, baina fedez eta patientiaz promessac heretatzen dituztenén imitaçale. Ecen Abrahami promes eguin ceraucanean Iaincoac, ceren berce handiagoz ecin iura baitzeçaqueen, iura ceçan berarçaz, Cioela, Segur benedicatuz benedicaturen aut, eta multiplicatuz multiplicaturen aut. Eta hala patientqui iguriquiric recebitu vkan du promessa. Ecen guiçonéc berac baino handiagoz iuratzen duté. eta confirmationetaco iuramendua, differentia guciaren finetan eduquiten duté. Gauça hunetan Iaincoac abundosquiago promesseco herederoey bere conseilluaren fermetate mutha ecin daitequena eracutsi nahiz, iuramenduz seguratu vkan du: Bi gauça mutha ecin daitezquenez (ceinétan impossible baita Iaincoac gueçurric erran duen) consolatione segura dugunçát, recursa dugunóc proposatu içan çaicun sperançaren vkaitera: Cein baitaducagu arimaren angura segurbat eta fermubat beçala, eta vela barnean diradenetarano sartzen den-bat beçala. Non Iesus aitzindari guregatic sarthu içan baita Melchisedec-en façoinera Sacrificadore subirano eternalqui eguin içanic. Ecen Melchisedech haur cen Salemgo regue, Iainco subiranoaren Sacrificadore, cein bidera ilki içan baitzayón Abrahami haur reguén deseguitetic itzultzen cela, eta harc ceçan benedica: Hari hamarrena-ere gauça gucietaric parti cieçón Abrahamec: eta lehenic hura da interpretatzen iustitiazco regue, eta guero Salemgo regue-ere: cein erran nahi baita baquezco regue: Aita gabe, ama gabe, leinu gabe: eztuelaric egunén hatseric, ez vicitzearen finic: baina Iaincoaren Semearen irudico eguin içanic, dago Sacrificadore eternalqui. Considera eçaçue bada cein handi eguin içan den haur, ceini Abraham patriarchac despuilletaco hamarrena-ere eman baitzieçón. Eta Leuiren semetaric diradenéc Sacrificadoregoa dutelaric, manua baduté populuaganic hamarrenaren hartzeco Leguearen arauez, erran nahi baita, bere anayetaric, Abrahamen guerruncetic ilki içan badirade-ere. Baina hec diraden leinu bereco contatzen eztenac, hamarrena hartu vkan du Abrahamganic, eta promessac cituena benedicatu vkan du. Eta contradictioneric batre gabe chipién dena guehién denaz benedicatzen da. Eta hemen hiltzen diraden guiçonec hamarrenac hartzen dituzté: baina han vici dela testimoniage duenac hartzen ditu. Eta (hunela minça nadin) Abrahamtan detchematu içan da Leui bera-ere, ceinec hamarrenac hartzen ohi baititu. Ecen hura oraino bere aitaren guerruncean cen, Melchisedec Abrahami bidera ilki içan çayonean. Beraz baldin perfectionea Sacrificadoregoa Leuiticoan içan baliz (ecen populuac Leguea haren azpian recebitu vkan du) cer behar cen goitiric berce Sacrificadorebat Melchisedech-en façoinera altcha ledin, eta ezladin Aaronen façoinera erran? Ecen Sacrificadoregoaren officioa cambiatu içanic, necessario da Leguearen cambioa-ere eguin dadin. Ecen gauça hauc norçaz erraiten baitirade hura berce leinuri appartenitzen çayó, cein leinutaric nehorc ezpaitu aldarea cerbitzatu vkan. Ecen claro da Iudaren leinutic ilki içan dela gure Iauna, cein leinutan ezpaitu Moysesec Sacrificadoregoaz deus erran. Eta are haur da claroago, ceren Melchisedech-en façoinera ilkiten baita berce Sacrificadorebat: Cein ezpaita Sacrificadore eguin içan manamendu carnaleco Leguearen arauez, baina vicitze immortaleco puissançaren arauez. Ecen testificatzen du hunela, Hi aiz Sacrificadore eternalqui Melchisedech-en façoinera. Ecen aitzineco manamendua abolitzen da bere debilitateagatic eta probetchu gabeagatic. Ecen eztu deus perfectionetara eraman vkan Legueac: baina içan da sperança hobeagoren preparationebat ceinez hurbiltzen baicara Iaincoagana. Eta iuramendu gabe içan eztén becembatean (ecen berceac iuramendu gabe Sacrificadore eguin içan dirade. Baina haur iuramendurequin, hari erran vkan draucanaz, Iuratu vkan dic Iaunac, eta etziayóc doluturen, Hi aiz Sacrificadore eternalqui Melchisedech-en façoinera) Hambatenaz alliança hobeagoren fiadore eguin içan da Iesus. Eta Sacrificadoréz den becembatean, anhitz eguin içan dirade, ceren herioaz empatchatzen baitziraden egoitera. Baina hunec, ceren eternalqui egoiten baita, Sacrificadoregoa perpetualbat du. Eta halacotz salua-ere perfectoqui ahal ditzaque, harçaz Iaincoagana hurbiltzen diradenac, bethi vici delaric hecgatic ararteco içateco. Ecen beharra guenduen halaco Sacrificadore subiranobat guenduen, saindua, innocenta, macularic gabea, bekatoretaric separatua, ceruäc baino gorago altchatua: Ceinec ezluen beharric egun oroz, berce Sacrificadore subiranoéc beçala, lehenic bere bekatuacgatic sacrificioric offrendatu, guero populuarenacgatic: ecen haur behingoaz eguin vkan du bere buruä offrendaturic. Ecen Legueac Sacrificadore subirano ordenatzen ditu guiçon infirmoac: baina iuramenduco hitz Leguearen ondocoac, ordenatzen du Seme eternalqui sanctificatua. Bada erraiten ditugun gaucén sommarioa haur da, Halaco sacrificadore subiranobat dugula, cein iarria baita Iaincoaren maiestateco thronoaren escuinean, ceruètan: Sanctuarioco ministre eta eguiazco Tabernacleco, cein fincatu baitu Iaunac, eta ez guiçonac. Ecen Sacrificadore subirano gucia donoén eta sacrificioén offrendatzeco ordenatzen da: bada, necessario da hunec-ere duen cerbait cer offrenda. Ecen baldin lurrean baliz, Sacrificadore-ere ezliçateque, Leguearen arauez donoac offrendatzen dituzten Sacrificadoreac irauten luqueiteno. Ceinéc gauça celestialén patroina eta itzala cerbitzatzen baitute, Moysesi diuinoqui ihardetsi içan çayón beçala Tabernaclea acabatu behar çuenean, Bada ikussac (dio) eguin ditzán gauça guciac mendian eracutsi içan çayán patroinaren araura. Baina orain gure Sacrificadore subiranoac ministerio excellentagoa obtenitu vkan du, cembatenaz Alliança hobeago baten ararteco baita, cein promes hobeagoén gainean ordenatu içan baita. Ecen baldin lehen hura deusen falta içan ezpaliz, bigarrenari etzaiqueon bilhatu lekuric. Ecen hec reprehenditzen dituelaric, dioste, Huná, ethorri dirade egunac, dio Iaunac, complituren baitut Alliança berribat Israeleco etchearen gainean eta Iudaco etchearen gainean. Ez hayén aitequin eguin vkan nuen Alliançaren araura, hayén escua hartu nuen egunean Egypteco lurretic idoqui nitzançát, ceren ezpaitirade hec ene Alliançán egon, eta nic menospreciatu vkan ditut hec, dio Iaunac. Ecen haur da egun hayén ondoan Israeleco etchearequin eguinen dudan Alliançá, dio Iaunac, Eçarriren ditut neure Legueac hayén adimenduan, eta hayén bihotzean ditut scribaturen: eta içanen naiz hayén Iainco, eta hec içanen dirade ene populu. Eta eztu iracatsiren batbederac bere hurcoa, ez batbederac bere anayea, dioela, Eçagut eçac Iauna: ecen eçaguturen nauté chipienetic hayén arteco handieneranoco guciéc. Ecen amatigatua içanen naiz hayén iniquitatetara eta hayén bekatuetara, eta eznaiz guehiagoric orhoit içanen hayén iniquitatéz. Berribat erraiten duenean, çahartzen du lehena: eta çahartzen eta ancianotzen dena abolitu içateari hurbil dagoca. Beraz bacituen lehen Alliançac-ere cerbitzu diuinoaren ordenançác, eta sanctuario mundanoa. Ecen Tabernaclea edificatu içan da, diot, lehena ceinetan baitziraden candelera, eta mahaina, eta propositioneco oguiac, cein deitzen baita Leku sainduac. Eta bigarren velaren ondoan cen Tabernaclea, Sainduén sainduac deitzen dena: Vrrhezco encenserbat çuelaric, eta Alliançaco Arká ossoqui vrrhez inguru estalia: ceinetan baitzén vrrhezco pegarbat, non baitzén Manna, eta Aaronen cihor lilitu içan cena: eta Alliançaco Taulác. Eta haren gainean gloriazco Cherubinac ciraden Propitiatorioari itzal eguiten ceraucatela, ezta gauça hauçaz orain particularqui minçatzeco mengoaric. Eta gauça hauc hunela ordenatuac içanic, lehen Tabernaclean bethiere sartzen ciraden Sacrificadoreac cerbitzuaren colllplitzeagatic. Baina bigarrenean, vrthean behin Sacrificadore subiranoa bera sartzen cen, ez odol gaberic, cein offrendatzen baitzuen bere buruägatic eta populuaren faltacgatic: Harçaz declaratzen çuela Spiritu sainduac, oraino etzela irequi sanctuarioco bidea, lehen tabernaclea oraino çutic egoiten ceno, cein baitzén dembora present hartaco figurá: Ceinetan donoac eta sacrificioac offrendatzen baitziraden, cerbitzua eguiten çuenaren conscientiá, ecin sanctifica ceçaquetelaric. Solament ianharitan, eta edaritan, eta ikutze diuersetan, eta ceremonia carnaletan, haur corregi çaitequeen demborarano ordenatuac: Baina Christ içateco ciraden onén Sacrificadore subirano ethorriric, Tabernacle handiago eta perfectoago batez, ez escuz eguinaz, erran nahi baita, ez creatione hunetacoz: Eta ez aker edo aretze odolez, baina bere odol propriaz behin sarthu içan da leku sainduetan redemptione eternala obtenituric. Ecen baldin cecenén eta akerrén odolac, eta bigáren hauts barreyatuac, satsuac sanctificatzen baditu haraguiaren puritateaz den becembatean: Cembatez areago Christen odolac, ceinec Spiritu eternalaz bere buruä macularic gabe Iaincoari offrendatu baitrauca, chahuturen du obra hiletaric çuen conscientiá Iainco viciaren cerbitzatzeco? Eta halacotz da Testamentu berriaren ararteco, herioa artean iarriric, leheneco Testamentuaren azpian ciraden transgressionén redemptionetan, deithuéc heretage eternaleco promessa recebi deçatençát. Ecen testamenturic den lekuan, necessario da testamentu eguilearen herioa den. Ecen testamentua hilétan confirmatu da, ikussiric ecen oraino eztuela balio testamentu eguilea vici deno. Bada, lehena-ere ezta odolic gabe dedicatu içan. Ecen iracurri cerautzanean manamendu guciac Leguearen arauez Moysesec populu guciari, harturic aretzén eta akerrén odola vrarequin, eta escarlatan tintatu ilerequin eta hyssoparequin bay liburuä bay populu gucia ihizta citzan: Cioela, Haur da Iaincoac çuey ordenatu drauçuen Testamentuco odola. Guero Tabernaclea-ere halaber, eta cerbitzuco vnci guciac, odolez ihizta citzan. Eta quasi gauça guciac Leguearen arauez odolez purificatzen dirade, eta odol issurtze gabe barkamenduric ezta eguiten. Behar içan da beraz ceruètan diraden gaucén figurác, hunelaco gauça hauçaz purifica litecen, baina celestial berac purifica ditecen hauc diraden baino sacrificio hobez. Ecen Iesus ezta leku saindu escuz eguinetan sarthu, cein baitziraden eguiazcoey ihardesten cerauecen figurác: baina ceruän berean, orain Iaincoaren beguitharte aitzinean guregatic comparitzeco. Baina ez anhitzetan bere buruä offrenda deçançát, Sacrificadore subiranoa leku sainduetan vrthe guciaz berceren odolequin sartzen cen beçala. (Bercela suffritu behar vkan çuqueen anhitzetan munduaren fundationeaz gueroztic) baina orain behin seculén consummationean, bekatuaren destructionetan, bere buruäzco sacrificioaz comparitu içan da. Eta hala nola ordenatu baitzaye guiçoney behin hiltzera, eta guero iugemendua: Halaber Christ-ere behin offrendatu içanic anhitzen bekatuac aboli litzançát, berrizco aldian bekatu gabe aguerturen çaye haren beguira daudeney saluamendutacotz. Ecen Legueac ethorteco ciraden onén itzala çuelaric, ez gaucén imagina vicia, vrthe oroz ardura offrendatzen cituzten sacrificio heçaz beréz, ethorten ciradenac iagoitic ecin sanctifica citzaqueen. Bercela ala etziratequeen guelditu offrendatu içatetic, ikussiric ecen sacrificatzen çutenéc behin purificatu içanic, bekatutaco conscientiaric batre guehiagoric etzuqueitela vkan? Bada sacrificio hetan bacén vrthe oroz bekatuen commemoratione arramberritubat. Ecen impossible cen cecenén eta akerrén odolaz bekatuén kentzea. Halacotz, munduan sartzean, dio, Sacrificioric ez offrendaric eztuc nahi vkan, baina gorputzbat appropiatu vkan drautac niri. Halaber holocaustac ez oblationea bekatuagatic etzaizquic placent içan: Orduan erran vkan dut, Huná, ethorten nauc (liburuären hatsean scribatua da niçaz) eguin deçadan, o Iaincoá hire vorondatea: Lehen erran çuenaren gainean. Sacrificioric ez offrendaric, ez holocaustic ez oblationeric bekatuagatic eztuc nahi vkan ez eztituc approbatu: (cein Leguearen arauez offrendatzen baitirade) orduan erran vkan du, Huná, ethorten nauc eguin deçadan, o Iaincoa, hire vorondatea. Kentzen du beraz lehena, guerocoa eçar deçançát. Cein vorondatez sanctificatu içan baicara, Iesus Christen gorputzaren behingo oblationeaz. Sacrificadore oroc bada assistitzen çuen egun oroz administratzen eta maiz sacrificio berac offrendatzen cituela, ceinéc iagoitic bekatuac ecin ken baitzitzaqueizten: Baina haur sacrificio bakoitzbat bekatuacgatic offrendaturic, eternalqui iarria da Iaincoaren escuinean. Goitico denaren beguira dagoelaric, haren etsayac haren oinén scabella eçar diteno. Ecen oblatione bakoitz batez consecratu vkan ditu seculacotz sanctificatzen diradenac. Eta testificatzen draucu Spiritu sainduac berac-ere: ecen aitzinetic erran duenaz gueroz, Haur da egun hayén ondoan hequin eguinen dudan alliançá, dio Iaunac, Emanen ditut neure Legueac hayén bihotzetan, eta hayén adimenduetan hec ditut scribaturen: Eta hayen bekatuéz eta iniquitatéz ez naiz guehiagoric orhoit içanen. Bada gauça hauen barkamendua den lekuan, ezta guehiago oblationeric bekatuagatic. Ikussiric bada, anayeác, badugula libertate leku sainduetan sartzeco Iesusen odolaz, Dedicatu draucun bide frescoan eta vician gaindi, veláz, erran nahi baita, bere haraguiaz: Eta badugula Sacrificadore handibat Iaincoaren etchearen carguä duenic: Goacen eguiazco bihotzequin eta fedezco segurançarequin, conscientia gaichtotaric bihotzac chahuturic: Eta ikuciric gorputza vr chahuz, daducagun gure sperançaren confessionea variatu gabe (ecen fidel da promettatu duena) Eta gogoa demogun elkarri charitatera eta obra onetara incitatzeco: Vtziten eztugularic gure congregationea, batzuc costuma duten beçala, baina exhortatzen dugularic elkar: eta haur hambatenaz guehiago cembatenaz baitacussaçue hurbiltzen dela egun hura. Ecen baldin iaquiara bekatu badaguigu eguiaren eçagutzea recebituz gueroztic, ezta guehiago sacrificioric bekatuacgatic guelditzen: Baina iudicioaren beguira egoite terriblebat, eta suaren furia aduersarioac iretsiren dituen-bat. Baldin cembeitec menospreciatu balu Moysesen Leguea, misericordiaric batre gabe, biguen edo hiruren testimoniagetic hiltzen cen. Cembatez vste duçue tormenta borthitzagoa merecitu duqueela, Iaincoaren Semea oinén azpian eçarri vkan duqueenac, eta alliançaco odola, ceinez sanctificatu baitzén, profanotan estimatu duqueenac: eta gratiazco Spirituari iniuria eguin drauqueonac? Ecen badaçagugu erran duena, Ene da mendecatzea, nic rendaturen dut, dio Iaunac. Eta berriz, Iaunac iugeaturen du bere populua. Gauça horriblea da Iainco viciaren escuetara erortea. Orhoit çaitezte aitzineco egunéz, ceinetan illuminatu içan cinetenaz gueroztic, affictionezco combat handi suffritu vkan baituçue: Alde batetic gucién monstrançatan escarnioz eta tribulationez eçarri içan çarete: eta berce aldetic statu hartan erabilten ciradenenén lagun eguin içan çaretenean. Ecen ene estecaduretaco afflictionean-ere participant eguin içan çarete, eta çuen onén galtzea bozcariorequin recebitu vkan duçue: cinaquitelaric ceuroc baithan onhassun hobebat duçuela ceruètan, eta permanent denic. Ezteçaçuela bada iraitz çuen confidançá, ceinec baitu recompensa handia. Ecen patientia behar duçue, Iaincoaren vorondatea eguin duqueçuenean promessa recebi deçaçuençát. Ecen oraino dembora appurto appurtobat, eta ethorteco dena ethorriren da, eta eztu beranthuren. Eta iustoa fedez vicico da: baina baldin cembeit apparta badadi, eztu ene arimác hartan placeric hartzen. Baina gu ezgara perditionetara appartatzen garenac, baina fedeari iarreiquiten guiaizquionac arimaren saluamendutan. Bada, fedea da nehor sperançatan den gaucén fundamenta, eta ikusten eztiraden gauçác eracusten dituena. Ecen harçaz aitzinecoec testimoniage vkan duté. Fedez aditzen dugu Iaincoaren hitzaz mundua eguin içan dela: gauça inuisiblén demonstratione eguin ledinçát. Abelec fedez Cainec baino sacrificio excellentagoa Iaincoari offrendatu vkan drauca: cein fedez testimoniage obtenitu vkan baitu iusto cela, ceren Iaincoac haren donoéz testificatzen baitzuen: eta oraino fede harçaz hil delaric minço da. Fedez Henoch eraman içan da, herioa ikus ezleçançát: eta ezta eriden içan, ceren eraman baitzuen Iaincoac: ecen eraman cedin baino lehen, testimoniage vkan ceçan Iaincoaren gogaraco içan cela: Bada impossible da fede gabe haren gogaraco içatea: ecen Iaincoagana ethorten denac, behar da sinhets deçan ecen Iaincoa badela, eta hura bilhatzen dutenén recompensaçale dela. Fedez Noéc, diuinoqui auertitu içanic oraino ikusten etziraden gaucéz, beldurturic, appresta ceçan arká bere familiaren saluatzeco: cein arkaz condemna baitzeçan mundua: eta eguin cedin fedearen arauez den iustitiaren heredero. Fedez Abrahamec deithu cenean obedi ceçan Iaincoa, heretagetan hartu behar çuen lekura ioan ledinçát, eta parti cedin norat ioaiten cen etzaquialaric. Fedez egon cedin promettatu içan çayón lurrean bercerenean beçala, tabernacletan egoiten cela Isaac-equin eta Iacob-equin promes beraren herederoquidequin. Ecen ciuitate fundament-dunaren beguira cegoen ceinen eguilea eta fundaçalea baita Iaincoa. Fedez Sarac-ere haciaren concebitzeco indarra recebi ceçan, eta adinetic lekora erdi cedin, ceren estima baitzeçan hari promes eguin ceraucana fidel cela. Eta halacotz batetaric (etare ia hilaganic) sorthu içan da gende handi ceruco içarrac beçala, eta itsas costaco conta ecin daiten sablea beçala. Fedean hauc gucioc hil içan dirade promessac recebitu gabe: baina vrrundanic hec ikussiric eta sinhetsiric eta salutaturic, eta aithorturic ecen arrotz eta estrangér ciradela lurrean. Ecen gauça hauc erraiten dituztenéc, claroqui eracusten dute ecen bere herriaren ondoan dabiltzala. Eta segur, baldin harçaz orhoit içan balirade ceinetaric ilki içan baitziraden, itzultzeco dembora baçuten: Baina orain hobeagobat desiratzen duté, erran nahi baita celestiala: hunegatic Iaincoari berari-ere etzayó laido hayén Iainco deitzera, ecen preparatu cerauen ciuitatebat. Fedez offrenda ceçan Abrahamec Isaac, enseyatu içan cenean, eta seme bakoitza offrenda ceçan, promessac recebitu vkan cituenac: (Ceini erran içan baitzayón, Isaactan deithuren çaic hacia) Estimaturic ecen Iaincoac hiletaric-ere resuscita ahal leçaquela: nondic are hura conformitatez recruba baitzeçan. Fedez, ethorteco ciraden gaucéz benedica citzan Isaac-ec Iacob eta Esau. Fedez, Iacob-ec hiltzean Iosephen semetaric batbedera benedica ceçan: eta adora ceçan bere makila buru gainean bermaturic. Fedez, Iosephec hiltzean eguin ceçan mentione Israeleco haourrén ilkiteaz: eta bere heçurréz manamendu eman ceçan. Fedez, Moyses sorthu içan cenean, gorde içan cen bere ahaidéz hirur hilebethez, ceren haour ederra baitzacussaten, eta ezpaitziraden beldur Regueren ordenançaren. Fedez, Moysesec ia handituric refusa ceçan Pharaoren alabaren seme deithu içatera: Hautatzenago çuela Iaincoaren populuarequin affligitu içatera, ecen ez dembora guti batetacotz bekatuzco atseguinén vkaitera: Abrastassun handiago estimaturic Christen iniuriá, ecen ez Egypten ciraden thesaurac, ecen recompensara beha cegoen. Fedez vtzi ceçan Egypte, Regueren hiraren beldurric gabe: ecen inuisible dena ikusten balu beçala, fermu eduqui ceçan. Fedez eguin citzan Bazcoa eta odol issurtzea: lehen sorthuac deseguiten cituenac, hec hunqui ezlitzançát. Fedez iragan ceçaten itsas gorria leyhorrez beçala: cein gauça enseyaturic, Egyptianoac hundatu içan baitziraden. Fedez Ierichoco murruac eror citecen, çazpi egunez inguratuac egonic. Fedez, Rahab paillardá etzedin gal incredulequin batean, espiác baquerequin ostatuz recebitu vkan cituenean. Eta cer erranen dut guehiago? ecen dembora faltaturen çait, contatu nahi badut Gedeonez, eta Barac-ez, eta Samsonez, eta Iephthez, eta Dauid-ez, eta Samuelez, eta Prophetez: Ceinéc fedez combatitu vkan baitituzte resumác, fedez eguin vkan duté iustitia obtenitu vkan dituzte promessac, boçatu lehoinén ahoac, Iraungui suaren indarra, itzuri içan çaizte ezpata ahoey, sendo eguin içan dirade erietaric, borthitz eguin içan dirade guerlán, estrangerén campoac ihessitan irion dituzté, Emaztéc recebitu vkan dituzte resurrectionez bere hilac: eta batzu hedatu içan dirade, deliuratu içatera conturic eguiten etzutelaric resurrectione hobebat obteni leçatençát. Eta berceac phorogatu içan dirade escarnioz eta vkaldiz, bayeta guehiago estecaduraz eta presoindeguiz: Lapidatu içan dirade, segatu içan dirade, tentatu içan dirade, ezpata herioz hil içan dirade: hara huna ebili içan dirade ardi eta ahunz larruz veztituric, abandonnaturic, affligituric, tormentaturic. Eta ezpaitzén mundua hayén digne: desertuetan errebelatuac çabiltzala eta mendietan eta lecetan eta lur çulhoetan. Eta hauc guciéc fedez testimoniage obtenituric, eztuté recebitu vkan promessa: Iaincoac cerbait hoberic guretaco probedituric, gu gabe perfectionetara ethor ezlitecençát. Gu-ere bada, hain testimoniozco hodey handiac inguratzen gaituenaz gueroz, carga gucia, eta gu errachqui trabatzen gaituen bekatua egotziric, constantqui garreitzan proposatu içan çaicun lasterrari: Beha gaudelaric fedearen capitainagana eta, compliçaleagana, Iesusgana: ceinec escutan çuen bozcarioaren orde suffritu vkan baitu crutzea, ahalquea menospreciaturic, eta Iaincoaren thronoaren escuinean iarri içan da. Considera eçaçue bada diligentqui nor den halaco contradictionea bere buruären contra bekatoretaric suffritu vkan duena, çuen gogoetan faltaturic akit etzaiteztençat. Oraino eztuçue odolerano resistitu vkan, bekatuaren contra combatitzen çaretela: Eta ahanci çaiçue exhortationea, ceinec çuey haourrey beçala erraiten baitrauçue, Ene haourrá, ezteçála menosprecia Iaunaren gaztiguä, eta eztaquiála gogoa falta harçaz corregitzen aicenean. Ecen maite duena Iaunac gaztigatzen dic, eta recebitzen duen haour gucia cehatzen dic. Baldin gaztigamenduric suffritzen baduçue, Iaincoa bere haourrey anço presentatzen çaiçue: ecen cein da haourra aitác gaztigatzen eztuena? Bada baldin gaztigamendu gabe baçarete, ceinetan participant baitirade guciac, beraz bastard çarete eta ez seme. Eta gure gorputzén aitác gaztigari vkan ditugu, eta reuerentiatan eduqui ditugu: ezgaitzaitza spirituén Aitari vnguiz suietago içanen, eta vicico baicara? Ecen hec egun gutitacotz, berey irudi çayen beçala, gaztigatzen guentuztén: baina hunec gure probetchutan, haren saindutassunean participant garençát. Bada gaztigu guciac ordu berean eztirudi bozcariotaco dela, aitzitic tristitiataco: baina guero iustitiazco fructu baquezcoa rendatzen draue harçaz exercitatu dirateney. Goititzaçue bada çuen escu lachoac, eta çuen belhaun iunctura partituac chuchent itzaçue: Eta bidesca chuchenac eguin ietzeçue çuen oiney: maingu den gauçá bidetic aldara eztadinçát, bainaitzitic sendo dadin. Baqueari çarreitzate guciequin, eta saindutassunari, cein gabe nehorc ezpaitu Iauna ikussiren. Gogoatzen duçuelaric nehor aldara eztadin Iaincoaren gratiatic: cembeit erro karmin goiti ialguiten denec trubla etzaitzatençát: eta anhitz harçaz satsu eztitecençát. Eztén nehor paillard edo profano, Esau beçala, ceinec vianda batetan sal baitzeçan bere lehen sortzezco primeçá. Ecen badaquiçue are guero heretatzeco benedictionea desiratzen çuelaric, refusatu içan dela: ecen etzeçan eriden penitentiataco lekuric, nigar vrirequin benedictionearen escatu içan bacen-ere. Ecen etzarete ethorri escuz hunqui ahal daitequeen mendi batetara, ez erratzen den sura, ez haice buhumbara, ez lanhora eta tempestatera, Eta trompetta soinura eta hitzén vozera, cein ençun vkan çutenéc, requeri baitzeçaten guehiagoric ezlaquién dreça hitza. (Ecen manatzen cena ecin suffri ceçaqueten, cein baitzen, Baldin abre batec-ere mendia hunqui badeça, lapidaturen da edo gueciaz iraganen da. Eta Moysesec (hambat cen terrible eracusten cena) erran ceçan, Icitu naiz eta ikaratu) Baina ethorri içan çarete Siongo mendira, eta Iainco viciaren ciuitatera, Ierusalem celestialera, eta Aingueruén anhitz millataco compainiara, Eta ceruètan scribatuac diraden lehen sorthuén congregationera, eta gucién iuge den Iaincoagana, eta iusto sanctificatuen spirituetara: Eta Iesusgana alliança berrico Arartecoagana, eta Abelenac baino gauça hobeac erraiten dituen odol issurira. Beguirauçue refusa ezteçaçuen minço dena: ecen baldin itzuri içan ezpadirade Iaincoaren icenean minço cena menospreciatzen çutenac lurrean, gu anhitzez guehiago punituren gara, baldin cerutic minço denaganic erauz bagaitez. Ceinen vozac orduan higui baitzeçan lurra: baina orain denuntiatu vkan du, dioela, Oraino behin nic higuituren dut ez solament lurra, baina ceruä-ere. Eta hitz hunec Oraino behin, declaratzen du fermu eztiraden gaucen, hala nola escuz eguin diradenen deseguitea: fermu diradenac daudecençat. Hunegatic higui ecin daitequeen resumá hartzen dugularic, daducagun gratiá, ceinez hala cerbitza baiteçaquegu Iaincoa non haren gogaraco baiquirate, reuerentiarequin eta beldurrequin. Ecen gure Iaincoa su consumitzen duen-bat da. Charitate fraternala egon bedi. Hospitalitatea eztaquiçuela ahanz: ecen harçaz batzuc etzaquitelaric ostatuz recebitu vkan dituzte Aingueruäc. Çaretén orhoit presoneréz, hequin presoner bacinete beçala: affligitzen diradenez, ceuroc-ere gorputzez affligitzen bacinete beçala. Honorable da gucién artean ezconçá, eta ohe macula gabea: baina paillartac eta adulteroac iugeaturen ditu Iaincoac. Çuen conditioneac bire auaritia gabe, çareten content presentecoéz: ecen erran vkan du berac, Ezaut vtziren, eta ezaut abandonnaturen. Hala non segurançarequin erran ahal baiteçaquegu, Iauna ene aiutaçale, eznaiz beldur içanen guiçonac ahal daididan gauçaren. Çareten orhoit çuen guidaçaléz, Iaincoaren hitza declaratu vkan drauçuenéz, ceinén fedea imitatzen baituçue, consideratzen duçuelaric ceric içan den hayén conuersationearen fina. Iesus Christ atzo içan dena eta egun, hura bera da eternalqui-ere. Doctrina diuersez eta estrangerez etzaiteztela hara huna erabil: ecen on da bihotza gratiaz confirma dadin, ez viandéz, ceinétan ezpaitute probetchuric vkan applicatu içan diradenéc. Badugu aldarebat ceinetaric iateco çucenic ezpaitute Tabernaclea cerbitzatzen dutenéc. Ecen abrén gorputzac, ceinén odola ekarten baita bekatuagatic sanctuariora Sacrificadore subiranoaz, erratzen dirade tendetaric lekora. Halacotz Iesusec-ere, sanctifica leçançát populua bere-odolaz, suffritu vkan du portaleaz campotic. Ilki gaitecen bada harengana tendetaric lekora haren ignominiá ekarten dugula. Ecen eztugu hemen ciuitate permanentic: baina ethorteco denaren ondoan gabiltza. Harçaz bada offrenda dieçogun ardura Iaincoari, laudoriozco sacrificio, erran nahi baita, haren icena confessatzen duten ezpainén fructua. Bada beneficentia eta communicationea eztaquizquiçuela ahanz: ecen halaco sacrificioéz placer hartzen du Iaincoac. Obeditzaçue çuen guidaçaleac, eta susmetti çaquiztéz ecen hec veillatzen duté çuen arimacgatic, contu rendatu behar dutenec beçala: eguiten dutena alegueraqui eguin deçatençat, eta ez gogoz garaitic: ecen hura ezliçateque çuen probetchutan. Othoitz eguiçue guregatic: ecen asseguratzen gara conscientia ona dugula, desiratzen dugularic gauça gucietan honestqui conuersatzera. Eta hambatez guehiago othoitz eguiten drauçuet haur daguiçuen, sarriago restitui naquiçuençát. Iainco baquezcoac bada (ceinec hiletaric itzul eraci baitu ardién Artzain handia alliança eternalezco odolaz, Iesus Christ gure Iauna) Confirma çaitzatela obra on orotan, bere vorondatearen eguitera, eguiten duelaric çuetan haren aitzinean placent datenic, Iesus Christez, ceini gloria secula seculacotz. Amen. Halaber othoitz eguiten drauçuet, anayeác, suffri eçaçue exhortationetaco hitza: ecen hitz gutitan scribatu drauçuet. Iaquiçue gure anaye Timotheo largatu içan dela, ceinequin (baldin sarri badator) ikussiren baitzaituztet. Salutaitzaçue çuen guidaçale guciac, eta saindu guciac. Salutatzen çaituztéz Italiacoec. Gratia dela çuequin gucioquin. Amen. IACQVES Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren cerbitzariac, hamabi leinu barreyatuey, salutatione. Ene anayeác, bozcario perfectotan educaçue tentatione diuersetara eror çaiteztenean: Daquiçuelaric ecen çuen fedearen phorogançác patientia engendratzen duela. Baina patientiác obra perfectoa biu, perfect eta integro çaretençat, deusen falta etzaretelaric. Eta baldin çuetaric cembeitec sapientia faltaric badu, esca bequió Iaincoari, ceinec emaiten baitraue guciey benignoqui, eta ez reprotchatzen: eta emanen çayó. Baina federequin esca bedi, batre dudatzen eztuela: ecen dudatzen duena, haiceaz erabilten eta tormentatzen den itsas bagaren pare da. Ezteçala bada estima guiçon harc deus Iaunaganic recebituren duela: Guiçon gogo doblatacoa, inconstant da bere bide gucietan. Gloria bedi bada anaye conditione bachotacoa bere goratassunean: Baina abrats dena, gloria bedi bere bachotassunean: ecen belhar lilia beçala iraganen da. Ecen nola iguzquia beroarequin goratu eta, erre baita belharra, eta haren lilia erori, eta haren irudi ederra galdu: hala abratsa-ere bere bide gucietan chimalduren da. Dahatsu da tentatione suffritzen duen guiçona: ecen phorogatu datenean recebituren duque, Iaunac hura maite duteney promettatu drauen vicitzeco coroá. Nehorc, tentatzen denean, ezterrala Iaincoaz tentatzen dela: ecen Iaincoa ecin tenta daite gaizquiz, eta nehor eztu tentatzen. Baina batbedera tentatzen da bere guthicia propriaz tiratzen eta bazcatzen denean. Guero guthiciá, concebitu duenean, ertzen da bekatuz: eta bekatuac acabatu denean, herio engendratzen du. Etzaiteztela abusa, ene anaye maiteác. Donatione on oro, eta dohain perfect oro garaitic da arguién Aitaganic iausten dela, cein baithan ezpaita cambiamenduric, ez aldizcazco itzalic. Harc bere vorondatez engendratu vkan gaitu eguiazco hitzaz, haren creaturetaco primitiác beçala guinençát. Halacotz, ene anaye maiteác, biz guiçon gucia ençutera lehiati, berantcor minçatzera, eta berantcor asserretzera. Ecen guiçonaren asserreac Iaincoaren iustitiá eztu complitzen. Halacotz, iraitziric cithalqueria gucia eta malitiazco superfluitatea, emetassunequin recebi eçaçue, çuetan landatu hitza, ceinec salua ahal baititzaque çuen arimác. Eta çareten hitzaren eguile eta ez solament ençule, ceuron buruäc enganatzen dituçuela. Ecen baldin norbeit hitzaren ençule bada eta ez eguile, hura mirailean bere beguitharte naturala consideratzen duen guiçonaren pare da. Ecen consideratu vkan du bere buruä, eta ioan içan da, eta bertan ahance çayó nolaco cen. Baina miratu datena Legue perfectoan, cein baita libertatezcoa, eta hartan perseueratu duqueena, ceren ezpaitate ençule ahanzcor içan, baina obraren eguile: hura dohatsu içanen da bere eguinean. Baldin cembeitec vste badu religioso dela çuen artean, bridatzen eztuelaric bere mihia, baina bere bihotza enganatzen duelaric, halacoaren religionea vano da. Religione pura eta macula gabea Iainco eta Aita baithan, haur da, çurtzén eta emazte alhargunén visitatzea bere tribulationetan: eta macula gabe bere buruären beguiratzea mundu hunetaric. Ene anayeác, eztuçuela Iesus Christ gure Iaun gloriazcoaren fedea, personén acceptionerequin. Ecen baldin sar badadi çuen congregationera guiçon-bat vrrhezco erhaztun-bat duela, preciosqui veztituric: eta sar dadin halaber edocein paubre charqui veztituric, Eta ikartze duçuen preciosqui veztitua denagana, eta erran dieçoçuen hari, Hi iar adi hemen honestqui: eta paubreari derroçuen, Hi ago çutic han, edo iar adi hemen ene scabella azpian: Eztuçue differentia eguin vkan ceuroc baithan, eta eguin içan baitzarete pensamendu gaichtoezco iuge? Ençuçue, ene anaye maiteác, eztitu Iaincoac elegitu mundu hunetaco paubreac fedez abrats içateco, eta hura maite duteney promettatu drauen resumaco heredero? Baina çuec desohoratu vkan duçue paubrea. Ala abratsec etzaituztez tyrannizatzen, eta etzaituztez gortetara erekarten? Eztute hec blasphematzen çuen gainean inuocatu içan den Icen ona? Badaric-ere baldin Legue reala complitzen baduçue Scripturaren araura, cein baita, On eritziren draucac eure hurcoari eure buruäri beçala, vngui eguiten duçue: Baina baldin personén acceptioneric baduçue, bekatu eguiten duçue, eta reprehenditzen çarete Legueaz transgrediçale beçala. Ecen norc-ere Legue gucia beguiraturen baitu, eta punctu batetan faltaturen, gucietan hoguendun da. Ecen erran duenac, Eztuc adulteraturen, erran du halaber, Eztuc hilen. Bada baldin adulteratzen ezpaduc, baina hiltzen bay, Leguearen transgrediçale eguin aiz. Hala minça çaitezte eta hala eguiçue nola libertatezco Legueaz iugeatu behar diradenéc. Ecen condemnatione misericordia gabe eguinen çayó misericordia eguin eztuqueenari: eta gloriatzen da misericordia condemnationearen contra. Ene anayeác, cer probetchu, baldin norbeitec badarra fede baduela, eta obrác eztituén? ala fede harc hura salua ahal deçaque? Eta baldin anayea edo arrebá billuciac badirade, eta peitu eguneco vitançaren: Eta çuetaric cembeitec hæy erran diecén, Çoazte baquerequin, bero çaitezte eta asse çaitezte: eta eztinguzteçuen gorputzaren necessario diraden gauçác, cer probetchu duqueite? Hala fedea-ere, baldin obrác ezpaditu, hila da bere berez. Baina are erranén du edoceinec, Hic fedea duc, eta nic obrác citiat, eracuts ieçadac eure fedea eure obrác gabe, eta nic eracutsiren drauat hiri neure obretaric neure fedea. Hic sinhesten duc ecen Iaincobat dela: vngui eguiten duc: deabruec-ere sinhesten dié, eta ikara diabiltzac. Baina nahi duc iaquin, o guiçon vanoá, ecen fedea obrác gabe hila dela? Gure aita Abraham ezta obretaric iustificatu içan, Isaac bere semea aldare gainean offrendatu çuenean? Badacussac nola fedeac obratzen çuen haren obretan, eta obretaric fedea acabatu içan dela? Eta complitu içan dela Scripturá dioela, Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu içan çayó iustitiatara, eta Iaincoaren adisquide deithu içan da. Badacussaçue bada ecen obretaric iustificatzen dela guiçona, eta ez fedetic solament? Halaber Rahab paillarda-ere ala ezta obretaric iustificatu içan, recebitu cituenean mandatariac, eta berce bidez idoqui cituenean? Ecen nola gorputza spiritu gabe hila baita, hala fedea-ere obrác gabe hila da. Ene anayeác, etzaretela magistru anhitz: daquigularic ecen condemnatione handiagoa recebituren dugula. Ecen anhitz gauçatan huts eguiten dugu guciéc Baldin cembeitec hitzean huts eguiten ezpadu, hura guiçon perfectoa da, eta bridatan eduqui ahal deçaque gorputz gucia-ere. Huná, çamariey bridác ahoetara emaiten drauztegu obedi gaitzatençát, eta hayén gorputz gucia hara huna drabilagu: Huná, barcác-ere, hain handi diradelaric, eta haice borthitzéz erabilten diradelaric, hara huna erabilten dirade gobernail chipito batez, norat-ere gobernaçalearen placerac nahi baituque. Hala mihia-ere membro tipitobat da, eta gauça handiz vantatzen da: huná, su chipito batec cein egurtze handia irachequiten duen. Mihia-ere subat da, eta iniquitatezco mundubat: hala diot mihia eçarria dela gure membroén artean, ceinec maculatzen baitu gorputz gucia, eta irachequiten gure naturaren cursua, eta irachequia da gehennáz. Ecen bestién, eta chorién, eta suguén, eta itsassoco arrainén natura gucia hetzen da, eta heci içan da natura humanoaz: Baina mihia eceinere guiçonec ecin hez deçaque: ceba ecin daiten gaitzbat da poçoin mortalez bethea. Harçaz benedicatzen dugu gure Iainco eta Aita: eta harçaz maradicatzen ditugu Iaincoaren irudira eguinico guiçonac. Aho ber-batetaric ilkiten da benedictione eta maledictione: Ezta behar, ene anayeác, hauc hunela eguin ditecen. Ala ithurri batec çulho beretic emaiten du dulcea eta mina? Ala ficotze batec oliuaric ekar ahal deçaque, edo aihenac ficoric? hala ecin ekar deçaque ithurribatec-ere vr gaci eta gueça. Nor da çuhur eta iaquinsu çuen artean? eracuts bitza conuersatione onez bere obrác, çuhurtziazco emetassunequin. Eta baldin inuidia saminic baduçue, eta tharritamenduric çuen bihotzetan, etzaiteztela gloria, eta gueçurric ezterraçuela eguiaren contra. Ecen çuhurtzia haur ezta garaitic iausten dena, baina da lurrecoa, sensuala eta deabruezcoa. Ecen non baita inuidiaric eta tharritamenduric, han nahastecamendu eta obra gaichto gucia. Baina garaitico çuhurtziá, lehenic da pur, guero baquezco, moderatu, maneioso, misericordiaz eta fructu onez bethea, distinctioneric gabea, hypocrisia gabea. Eta iustitiazco fructua baquerequin ereiten çaye baquezcoéy. Nondic guerlác eta guduac çuen artean? eza hemendic, diot, çuen voluptate çuen membroetan guerla eguiten dutenetaric? Desiratzen duçue eta eztuçue vkaiten, inuidioso çarete eta bekaitz, eta ecin ardiets deçaqueçue: combatitzen çarete eta guerla eguiten duçue, baina eztuçue desiratzen duçuena, ceren ezpaitzarete escatzen. Escatzen çarete eta eztuçue recebitzen: ceren gaizqui escatzon baitzarete, çuen voluptatetan despenda deçaçuençát. Adulteroác eta adulterác, eztaquiçue ecen munduaren adisquidetassuna, Iaincoaren etsaytassun dela? nor-ere bada nahi içanen baita munduarequin adisquide, Iaincoaren etsay iartenda. Ala vste duçue ecen Scripturác alferretan erraiten duela, Inuidiatara aurthiten du çuetan habitatzen den spirituac? Aitzitic du gratia handiagoa emaiten, halacotz dio, Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia emaiten. Çareten bada suiet Iaincoaren, resisti ieçoçue deabruari, eta ihes eguinen du çuetaric. Hurbil çaquitzate Iaincoari, eta hurbilduren çaiçue: garbitzaçue escuac, o bekatoreác, eta purificaitzaçue bihotzac, o gogo doblatacoác. Affligi çaitezte eta eguiçue lamentatione eta nigar: çuen irria nigarretara conuerti bedi, eta çuen alegrançá tristitiatara. Humilia çaitezte Iaunaren aitzinean, eta goraturen çaituzté. Elkarren contra etzaiteztela gaizqui minça, anayeác: anayearen contra minço denac, eta bere anayea condemnatzen duenac, Leguearen contra gaizqui erraiten du, eta Leguea condemnatzen du: eta baldin Leguea condemnatzen baduc, ezaiz Leguearen eguile, baina iuge. Legue eçarlea bat da salua eta gal ahal deçaquena: hi nor aiz bercea iugeatzen duana? Eya orain erraiten duçuenác, Egun edo bihar ioanen gara hiri batetara, eta egonen gara han vrthebat, eta merkatalgoa eguinen dugu, eta irabaciren dugu: Eztaquiçuelaric biharamunean cer içanen den: ecen cer da çuen vicia? ecen appur batetacotz aguertzen eta guero deseguiten den vaporebat da. Erran behar cindutenaren lekuan, Baldin Iaunac nahi badu, eta vici bagara, eguinen dugu haur edo hura. Baina orain gloriatzen çarete çuen vanterietan: horlaco gloriatze gucia gaichto da. Bada vngui eguiten daquianac eta ez eguiten, bekatu eguiten du. Eya orain abratsác, nigar eguiçue, vrhubi eguiten duçuela çuen miseria helduren çaizquiçuenacgatic. Çuen abrastassunac vsteldu dirade, çuen abillamenduac cerrenez betheac dirade. Çuen vrrhea eta çuen cilharra herdoildu da, eta hayén herdoildurác testificaturen du çuen contra, eta harc ditu ianen çuen haraguiac suac beçala: thesaurizatu duçue azquen egunetaco. Huná, çuen landác errequeitatu dituzten languilén alocairu çueçaz defraudatu içan dena, oihuz dago, eta errequeitaçalén oihuac armadén Iaunaren beharrietan sarthu dirade. Deliciotan vici içan çarete lurraren gainean eta çuen atseguinac hartu vkan dituçue, eta çuen bihotzac ressasiatu vkan dituçue sacrificiotaco egunean beçala. Condemnatu eta hil vkan duçue iustoa: eta eztrauçue resistitzen. Çareten bada patient, anayeác, Iaunaren aduenimendurano. Huná, laboraria lurreco fructu preciosoaren beguira egoiten da, patientqui haren beguira dagoela goiceco eta arratseco vria recebi deçaqueno. Çareten patient çuec-ere eta confirmaitzaçue çuen bihotzac: ecen Iaunaren aduenimendua hurbil da. Etzaiteztela arrangura elkarren contra, anayeác, condemna etzaiteztençát: huná, iugea borthaitzinean dago. Ene anayeác, har-itzaçue afflictionetaco eta patientiataco exemplutan Prophetác, cein minçatu baitirade Iaunaren icenean. Huná, dohatsu eduquiten ditugu afflictione suffritzen dutenac: Iob-en patientiá ençun vkan duçue, eta Iaunaren fina ikussi duçue, nola guciz misericordioso den Iauna eta gogabera. Bada gauça ororen aitzinetic, ene anayeác, iura ezteçaçuela ez ceruäz, ez lurraz, ez edocein berce iuramenduz: baina biz çuen baya, Bay: eta çuen eza, Ez: condemnationetara eror etzaiteztençát. Affligitzen da cembeit çuen artean? othoitz begui: bihotz aleguerataco da cembeit? canta beça. Eri da cembeit çuen artean? erekar bitza Eliçaco ancianoac, eta othoitz beguité harengatic, vnctatzen dutela hura olioz Iaunaren icenean. Eta fedezco orationeac saluaturen du eria, eta eraiquiren du hura Iaunac: eta baldin bekaturic eguin badu barkaturen çaizquió. Confessa ietzoçue batac berceari çuen faltác, eta othoitz eguiçue batac berceagatic, senda çaiteztençát: ecen anhitz balio du iustoaren efficaciorequin den orationeac. Elias cen gu bay passionén suiectionetaco guiçona, eta othoiztez othoitz eguin ceçan, ezlaguian vriric, eta etzeçan eguin vriric lurraren gainean hirur vrthez eta sey hilebethez. Eta berriz othoitz eguin ceçan, eta ceruäc vri eman ceçan, eta lurrac bere fructua ekar ceçan. Anayeác, baldin çuetaric cembeit eguiatic errebela badadi, eta hura conuerti badeça cembeitec, Iaquin beça ecen conuerti eraci duqueenac bekatorebat bere bideco errebelamendutic, saluaturen duqueela arimabat heriotaric, eta bekatu mulçoa estaliren duqueela. PIERRISEC, Iesus Christen Apostoluac, Ponten, Galatian, Cappadocian, Asian, eta Bithinian gaindi barreyatuac çareten estrangerey. Iainco Aitaren prouidentiaren arauez Spirituaren sanctificationetan elegituey, obeditzeco eta Iesus Christen odolaz ihiztatu içateco: Gratia eta baque multiplica daquiçuela. Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec bere misericordia handiaz regeneratu vkan baiquaitu sperança vicitara, Iesus Christen hiletarico resurrectioneaz, Heretage corrumpi ecin daitenera, ez macula, ez chimal, ceruètan çuençát conseruatura, Iaincoaren verthutean fedez beguiratzen çaretenonçat, azquen demborán reuelatu içateco prest den saluamendutacotz. Cein gauçatan alegueratzen baitzarete, dembora appurbat orain (baldin behar bada) tristetuac çaretelaric tentatione diuersetan: Çuen fedearen phorogançá vnguiz preciosoagoa ecen ez vrrhearena (cein galtzen baita eta halere suz phorogatzen) eriden dadinçát, çuen laudoriotan eta gloriatan eta ohoretan dela, Iesus Christ aguer dadinean: Cein ikussi eztuçuelaric maite baituçue: ceinetan orain ikusten eztuçuelaric, baina sinhesten duçuelaric, alegrança erran ecin daitenez eta gloriosoz alegueratzen baitzarete. Eramaiten duçuelaric çuen fedearen fina, cein baita, arimén saluamendua. Saluamendu hunez informatu içan dirade, eta haur diligentqui bilhatu vkan duté, çuetara ethorteco cen gratiaz prophetizatu vkan duten Prophetéc. Informatzen ciradelaric noizco edo cer demborataco Christen Spiritu prophetiazco hetan cenac declaratzen cituen Christi ethorteco çaizcan suffrançác eta hayén ondoco gloriác: Eta reuelatu içan çaye, ez bere buruey, baina guri administratzen cerauzquigutela orain çuey denuntiatu içan çaizquiçuen gauçác çuey Euangelioa predicatu drauçueçatenez, cerutic igorririco Spiritu sainduaz, cein gaucén contemplatzeco desira baitute Aingueruéc. Halacotz çuen adimenduco guerruncea guerricaturic, sobrietaterequin, auçue perfectoqui sperança çuey presentatzen çaiçuen gratián Iesus Christ aguer daiteno. Eta haur, haour obedientéc beçala, çuen buruäc conformatzen eztituçuelaric lehenago çuen ignorantián centuzten desiretara: Baina çuec deithu çaituztena saindu den beçala, çuec-ere çareten saindu çuen conuersatione orotan. Halacotz da scribatua, Çareten saindu: ecen ni saindu naiz. Eta baldin Aitatan inuocatzen baduçue, personén acceptioneric gabe batbederaren obraren arauez iugeatzen duena, beldurrequin conuersa çaitezte çuen egoitza hunetaco demborán. Daquiçuelaric ecen redemitu içan çaretela çuen conuersatione vano aitén ordenancetaric hartutic: ez gauça corruptiblez, nola baita, cilharrez edo vrrhez: Baina Christen odol preciosoaz, bildots macula eta satsutassun gabe batenaz beçala: Ia munduaren fundationea baino lehen ordenatuarenaz, baina azquen dembora hautan manifestatuarenaz, çuengatic, Eta harçaz sinhesten duçue hura hiletaric resuscitatu duen eta hari gloria eman draucan Iaincoa baithan, çuen fedea eta sperançá Iaincoa baithan licençat. Bada çuen arimác purificatu içanic, obeditzen duçuela eguia Spirituaz, anayetassunezco charitate fictione gabecorequin, bihotz chahuz elkarri on eritzoçue affectionatuqui: Regeneraturic ez haci corruptibleaz, baina incorruptibleaz, Iaincoaren hitz viciaz, eta eternalqui egoiten denaz. Ceren haragui gucia baita belharra beçala, eta guiçonaren gloria gucia belhar lilia beçala: eyhartu da belharra, eta haren lilia erori: Baina Iaunaren hitza badago eternalqui: eta haur da çuey euangelizatu içan çaiçuen hitza. Beraz vtziric malitia gucia, eta enganio guciá, eta hypocrisiác, eta inuidiác, eta gaitzerraite guciac, Desira eçaçue, haour heuraguiric eztuela sorthuen ançora, adimenduzco eta enganio gabeco eznea, harçaz haz çaiteztençát. Baldin dastatu baduçue ecen benigno dela Iauna. Harengana hurbiltzen çaretelaric cein baita harri vicia, guiçonéz arbuyatua, baina Iaincoa baithan elegitua eta preciosoa. Çuec-ere harri vici anço edifica çaitezte, etche spiritual, Sacrificadoregoa saindu, Iesus Christez Iaincoaren gogaraco sacrificio spiritual offrendatzeco. Halacotz contenitzen-ere da Scripturán, Huná, eçarten dut Sionen, har cantoin principala, elegitua eta preciosoa: eta hartan sinhesten duena ezta confus içanen. Hurá da bada ohore çuen sinhesten duçuenón: baina sinhesten eztutenen, harri edificaçaléc arbuyatu vkan dutena cantoineco principal eguin içan da, eta behaztopamendutaco harri, eta trebucamendutaco harri. Cein trebucatzen baitirade hitzaren contra desobedient diradelaric: hartaco ordenatu-ere dirade. Baina çuec çarete generatione elegitua, Sacrificadoregoa reala, gende saindua, populu acquisitua: ilhumbetic bere miragarrizco arguira deithu vkan çaituztenaren verthuteac denuntia ditzaçuençát. Noizpait cinetenac ez populu, orain çarete Iaincoaren populu: çuec misericordia obtenitu etzendutenóc, orain misericordia obtenitu vkan duçue. Maiteác, othoitz eguiten drauçuet, estrangeren eta bideazcoén ançora, beguira çaitezten haraguiaren guthicietaric, ceinéc guerla eguiten baitute arimén contra: Çuen conuersationea duçuelaric honest Gentillén artean çueçaz gaizquiguilez beçala minço diraden gaucetan, ikussi dituqueizten obra onetaric glorifica deçatençát Iaincoa visitationeco egunean. Çareten bada suiet gobernamendu humano guciaren Iaunagatic: edo regueren, superioraren beçala: Edo gobernadorén, harçaz igorri içan diradenén beçala, gaizquiguilén mendequiotan eta vnguiguilén laudoriotan. Ecen hunela da Iaincoaren vorondatea, vngui eguitez, guiçon erhoén ignorantiari ahoa boça dieçoçuen: Libertatetan çaretenéc beçala, eta ez libertatea malitiaren estalquitan bacendute beçala, aitzitic Iaincoaren cerbitzariéc beçala. Guciac ohoraitzaçue: anayetassunari on eritzoçue. Çareten Iaincoaren beldur. Regue ohora eçaçue. Cerbitzariác, çareten beldur gucirequin nabussién suiet, ez solament onén eta humanoén, baina dorpén-ere. Ecen haur da gogaraco, baldin norbeitec Iaincoaganaco conscientiagatic fascheriaric suffritzen badu, iniustoqui suffritzen duelaric: Ecen cer laudorio da, baldin falta eguinic buffetatzen çaretenean pairatzen baduçue? baina baldin vngui eguiten duçuelaric eta affligitzen çaretelaric pairatzen baduçue, haur da Iaincoaren gogaraco. Ecen hunetacotzát deithu içan çarete: ecen Christec-ere suffritu vkan du guregatic, guri exemplu vtziten draucula, haren oin hatzey iarreiqui çaquiztençat: Ceinec ezpaitu bekaturic eguin vkan, eta eceinere enganioric ezta eriden içan haren ahoan. Ceinec iniuriatzen cenean, ezpaitzuen iniuriatzen: gaizqui eguiten ceraucatenean, ezpaitzuen mehatchuric eguiten: baina remettitzen cen iustoqui iugeatzen duenagana. Ceinec gure bekatuac ekarri vkan baititu bere gorputzean çur gainean: bekatuey hilic, iustitiari vici guiaizquionçat: ceinen vkalduráz sendatu içan baitzarete. Ecen ardi errebelatuac beçala cineten, baina orain conuertitu içan çarete çuen arimén Artzainagana eta Ipizpicuagana. Halaber emazteac suiet diraden bere senharrén, baldineta batzu hitzaren desobedient badirade, emaztén conuersationeaz hitza gabe irabaz ditecençat, Ikussi duqueitenean çuen conuersatione caste beldurrequin dena: Ceinén ornamendua eztén lekoreco bilo içurduratan, edo vrrhezco paramendutan, edo abillamenduetaco habitutan: Baina bihotzeco guiçon gordea, spiritu eme eta sossegu batetaco incorruptionean consistitzen dena, cein baita Iaincoaren aitzinean precioso. Ecen hunela lehenago emazte sainda Iaincoa baithan sperança çutenac-ere appaincen ciraden, suiet ciradelaric bere senharrén: Sarac Abraham obeditzen çuen beçala, hura iaun deitzen çuela, ceinen alaba eguin içan baitzarete, vngui eguiten duçuela, eta eceinere iciapenen beldur etzaretela. Senharrác, halaber conuersa eçaçue hequin discretqui emaztezco vnci fragilagoarequin beçala, ohore emaiten draucaçuela, elkarrequin vicitzeco gratiaren heredero quide-ere çaretenoc beçala, çuen orationeac empatcha eztitecençát. Eta finalqui guciac çareten consentimendu batetaco eta compassione batetaco, fraternalqui onhetsle çaretelaric misericordioso, gratioso: Gaitza gaitzagatic rendatzen eztuçuela edo iniuria iniuriagatic, baina contrariora, benedicatzen duçuela: daquiçuelaric ecen hartara deithuac çaretela, benedictionezco heretagea possedi deçaçuençát. Ecen nahi duenac onhetsi vicia, eta ikussi egun onac, beguira beça bere mihia gaitzetaric, eta bere ezpainac enganioren pronuntiatzetic: Itzul bedi gaizquitic, eta begui vngui: bilha beça baquea, eta iarreiqui bequió hari. Ecen Iaunaren beguiac iustoén gainera beha daude, eta haren beharriac hayén othoitzetara, eta Iaunaren beguithartea da gaizquiac eguiten dituztenén gainean. Eta nor da çuey calteric eguinen drauçuena, baldin vnguiari baçarreitzate? Baina baldin cerbait suffritzen baduçue vngui eguinagatic, dohatsu çarete. Baina hayén beldurrez icit etzaiteztela, ezeta trubla: Aitzitic Iainco Iauna sanctifica eçaçue çuen bihotzetan: eta çareten bethi prest ihardestera çuetan den sperançáz raçoin galde eguiten duen guciari, emetassunequin eta reuerentiarequin, Conscientia ona duçuelaric: çuen contra gaizquiguiléz beçala minço diraden gauçán, confus diradençat, çuen conuersatione Christ baithango ona calumniatzen dutenac. Ecen hobe da vngui eguiten duçuela affligi çaitezten, baldin Iaincoaren vorondateac hala nahi badu, ecen ez gaizqui eguiten duçuela. Ecen Christec-ere behin bekatuagatic suffritu vkan du, iustoac iniustoacgatic: gu Iaincoagana eraman guençançát, haraguiz mortificaturic, baina viuificaturic Spirituaz. Cein Spirituz carceleco spirituey-ere partituric predicatu vkan baitraue, Lehenago desobedient ciradeney, behin beha cegoenean Iaincoaren patientiá Noeren egunetan, appaincen cenean arká: ceinetan gutiac, da iaquiteco, çortzi arima salua baitzitecen vrez: Ceini orain ihardesten draucan baptismoaren figurác gu-ere saluatzen gaitu: ez haraguico satsutassunac chahutzen dituenac, baina conscientiá onaren attestationeac Iaincoaren aitzinean Iesus Christen resurrectioneaz: Cein baita Iaincoaren escuinean, cerurát ioanic, ceini suiet eguin baitzaitza Aingueruäc, eta puissançac eta verthuteac. Bada Christec guregatic suffritu vkan duenaz gueroz haraguian, çuec-ere pensatze hunez beraz harma çaitezte, nola haraguian suffritu duena bekatutaric cessatu den, Guehiagoric ez guiçonén guthicién araura, baina Iaincoaren vorondatearen araura goitico haraguian den demborán vici dençat. Ecen asco içateco çaicu ceren gure vicico dembora iraganean Gentilén vorondatea complitu dugun, conuersatzen guenduenean insolentiétan, guthiciétan, hordiqueriétan, gormandicétan, edatétan, eta idolatria abominablétan. Halacotz bere buruäc estranger iruditzen çaizté dissolutionezco insolentia berera hequin laster eguiten eztuçuenean, çuec gaitzerraiten çaituztela. Ceinéc contu rendaturen baitraucate vicién eta hilén iugeatzeco prest dagoenari. Ecen hunetacotz hiley-ere euangelizatu içan çaye: condemna litecençat guiçonén arauez, haraguiz: eta vici liraden Iaincoaren arauez spirituz. Bada gauça gucién fina hurbiltzen da. Çareten beraz sobre eta iratzarri othoitz eguitera: Eta gauça gucién gainetic çuen artean charitate affectionezcoa duçuelaric: ecen charitateac estaliren du bekatuén anhitztassuna. Çareten elkarren ostatuz recebiçale, murmurationeric gabe. Batbederac dohaina recebitu duenaren arauez bercey administra biecé, Iaincoaren anhitz aldezco gratiaren dispensaçale onéc beçala. Baldin norbeit minço bada, minça bedi Iaincoaren hitzéz beçala: baldin norbeit administratzen ari bada, administra beça Iaincoac administratzen duen puissançaren araura: gauça gucietan glorifica dadinçat Iaincoa Iesus Christez, ceini gloria eta indar secula seculacotz. Amen. Gucizco maiteác, ezteçaçuela estranio eriden, labean beçala çaretenean çuen phorogatzeagatic, cerbait gauça vste gaberic ethorten balitzeiçue beçala: Aitzitic Christen afflictionetan communicatzen duçuen becembatean, aleguera çaitezte: haren gloriaren reuelationean-ere, atseguin hartzen duçuela aleguera çaiteztençát. Bada çuetaric nehor eztadila affligi guicerhaile, edo ohoin, edo gaizquiguile, edo berceren onén guthicioso beçala: Baina baldin Christino beçala affligitzen bada etzayola laido, aitzitic glorifica beça Iaincoa alde harçaz. Ecen ordu da has dadin iugemendua Iaincoaren etchetic: eta baldin lehenic gureganic hatsen bada, ceric içanen da Iaincoaren Euangelioa obeditzen eztutenén fina? Eta baldin iustoa nequez saluatzen bada, infidela eta bekatorea non comparituren da? Halacotz bada Iaincoaren vorondatez affligitzen diradenéc, creaçale fidelari beçala bere arimác gommenda bietzote vngui eguinéz. Çuen artean diraden Ancianoey othoitz eguiten drauet nic, bainaiz hayén Ancianoquide: eta Christen afflictionén testimonio, eta manifestatzeco den glorián participant: Bazca eçaçue Iaincoaren arthalde cargutan eman çaiçuena, harçaz artha duçuelaric, ez gogoz garaitic, baina gogotic: ez irabazte deshonestagatic, baina gogo prest batez. Eta ez Iaunaren heretagén gainean seignoriatzen bacendute beçala, baina arthaldearen exemplu çaratezten beçala. Eta aguer dadinean Pastor principala recebituren duqueçue gloriazco coroa incorruptiblea. Halaber gazteác, çareten çaharrén suiet, eta guciac çareten bata bercearen suiet: çareten humilitatez barnetic appainduac: ecen Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia eguiten. Humilia çaitezte bada Iaincoaren escu botheretsuaren azpian, ordu datenean goiti çaitzatençat: Çuen artha gucia haren gainera egoizten duçuela: ecen harc artha du çueçaz. Çareten sobre, eta veilla eçaçue, ecen çuen etsay deabrua, lehoin marrumalaribat beçala, çuen inguru dabila, cein irets deçaqueen bilha: Resisti ieçoçue fedez fermu çaretelaric: daquiçuelaric ecen afflictione berac çuen anayén compainia munducoan complitzen diradela. Baina gratia guciaren Iaincoac, ceinec deithu baiquaitu bere gloria eternalera Iesus Christ Iaunean, appurbat suffritu dugunean, compli confirma, fortifica eta finca çaitzatela. Hari gloria eta indar secula seculacotz. Amen. Syluano gure anaye, vste dudan becembatean, fidelarequin, laburqui scribatu drauçuet: exhortatzen çaituztedalaric, eta testificatzen dudalaric haur dela Iaincoaren gratia eguiazcoa, çeineten baitzaudete. Salutatzen çaituzte Babyloneco Eliça çuequin batean elegituac, eta ene seme Marc-ec. Saluta eçaçue elkar charitatezco potez. Baquea dela çuequin gucioquin, cein baitzarete Iesus Christean, Amen. SIMEON Pierrisec Iesus Christen cerbitzari eta Apostoluac, precio bereco fedea gure Iaincoaren eta Iesus Christ Saluadorearen iustitiaz gurequin obtenitu duteney: Gratia eta baque multiplica daquiçuela Iaincoaren eta Iesus gure Iaunaren eçagutzeaz: Nola haren puissança diuinoac eman baitrauzquigu vicitzeco eta pietatezco diraden gauça guciac, gu bere gloriara eta verthutera deithu gaituenaren eçagutzeaz: Ceinéz promes handiac eta preciosoac eman içan baitzaizquigu, heçaz natura diuinoan participant eguin çaiteztençát, munduan guthiciamenduz den corruptionetic. Çuec- ere bada hunetara berera diligentia gucia ekárten duçuelaric eratchequi ieçoçue gainera çuen fedeari verthute, eta verthuteari scientia: Eta scientiari temperantia, eta temperantiari patientia, eta patientiari pietatea: Eta pietateari anayetassunezco onheriztea, eta anayetassunezco onherizteari charitatea. Ecen baldin gauça hauc çuetan badirade, eta abundatzen badirade etzaituzte lacho ez fructu gabe vtziren Iesus Christ gure Iaunaren eçagutzean. Baina gauça hauc eztituena itsu da, deus vrrundanic eztacussalaric, ahanciric bere bekatu çaharretaric purificatu içan dela. Halacotz, anayeác, emplega çaitezte affectionatuqui çuen vocationearen eta electionearen fermu eguiten, ecen gauça hauc eguiten dituçuela, etzarete nehoiz-ere eroriren. Ecen hunela Iesus Christ gure Iaunaren eta Saluadorearen resuma eternaleratco sartzea abundosqui administraturen çaiçue. Ecen gauça iustoa estimatzen dut, tabernacle hunetan naiceno, aduertimenduz çuen iratzartzea: Daquidalaric ecen ene tabernacle hunen vtzitea sarri içanen dela, Iesus Christ gure Iaunac declaratu-ere drautan beçala. Baina pena-ere eçarriren dut çuec ene parti ondoan gauça hauçaz mentione eguin ahal deçaçuen. Ecen eztrauçuegu eçagutzera eman Iesus Christ gure Iaunaren botherea eta aduenimendua, fable artez desguisatuey iarreiquiz: baina gure beguiéz haren maiestatea ikussi dugunoc beçala: Ecen recebitu vkan çuen Iainco Aitaganic ohore eta gloria, hunelaco vozbat hari igorri içanic gloria magnificotic, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut: Eta guc voz cerutic igorri haur ençun vkan dugu, harequin batean guinadela mendi sainduan. Eta badugu Prophetén hitz gucizco fermua, ceini behatzeaz vngui eguiten baituçue, leku ilhunetan arguitzen duen candela bati beçala, egunac arguitzen has deçaqueno, eta artiçarra ilki daiteno çuen bihotzetan. Baldin lehenic aditzen baduçue haur, ecen Scripturaco prophetiaric batre eztela declaratione particularetacoric. Ecen prophetiá ezta guiçonén vorondatez ekarria içan lehenago: baina Spiritu sainduaz inspiraturic minçatu içan dirade Iaincoaren guiçon sainduac. Baina propheta falsuac-ere içan dirade populuaren artean, çuen artean-ere doctor falsuac içanen diraden beçala, ceinéc secretuqui sar eraciren baitituzte perditionetaco sectác: eta hec redemitu dituen Iauna vkaturen baituté, bere buruén gainera perditione lasterra erekarten duqueitelaric. Eta anhitz iarreiquiren çaye hayén insolentiey: ceineçaz eguiazco bidea blasphematurén baita. Halaco maneraz non auaritiaz enganiotaco hitzez merkatalgoa çueçaz eguinen baituqueite: ceinén gainera condemnationeac ia aspaldidanic ezpaitu berancen, eta ceinén perditionea ezpaitatza lo. Ecen baldin Iaincoac Aingueru bekatu eguin vkan dutenac guppida vkan ezpaditu: baina ilhundurataco cadenéz abysmaturic liuratu vkan ditu, iudicioco reseruaturic. Eta lehenagoco mundua eztu guppida vkan, baina Noe, iustitia trompettaria bera çortzigarren beguiratu vkan du, dilubioa gaichtoen mundura erekarriric. Eta Sodomaco eta Gomorrhaco ciuitateac ilhaunduric subuersionetara condemnatu vkan ditu, eta eguin vkan du exemplu liraden gaichtoqui vici liradenén. Eta Lot iustoa abominablén conuersatione dissolutionezcoaz fatigatua deliuratu vkan du. (Ecen iusto hunec hayén artean habitatzen celaric ikustez eta ençutez egunetic egunera tormentatzen çuen bere bihotz iustoa, hayen obra gaichtoén causaz) Badaqui Iaunac fidelén tentationetaric deliuratzen: eta iniustoén iudicioco eguneco tormentatu diradençát reseruatzen: Eta principalqui haraguiari darreitzala, guthicia satsutara erorten diradenén eta guehientassuna menospreciatzen dutenén: hec audacioso eta bere buruéz pagu içanez, eztirade beldur dignitatéz gaizqui minçatzera. Aingueruéc, indarrez eta puissançaz handiago badirade-ere, eztute hayén contra Iaunaren aitzinean gaitzerraitezco sententiaric emaiten. Baina hauc, animal brutal bere sensualitateari darreitzanac beçala, hatzamaiteco eta deseguiteco eguinac dirade, aditzen eztituzten gauçác vituperatzen dituztela, bere corruptione beraz deseguinen dirade: Recebitzen dutela iniustitiazco saria, voluptatetan estimatzen dituztela egun orozco delicioac, thatchác eta maculác, dostatzen diradela bere enganioetan çuequin banquetatuz. Beguiac adulterioz betheac dituztela, eta bekatu eguitetic guelditzen eztaquitela, arima inconstantac bazcatzen dituztela, bihotza auaritiatara exercitatua dutela, maledictionezco haour diradela: Bide çucena vtziric errebelatu içan dirade, Balaam Bosoren semearen bideari iarreiqui içanic, ceinec iniquitatezco sariari on eritzi baitzaraucan: eta bere iniquitateaz vençutu içan cen: Ecen asto eme vztarrico batec voz humanoz minçaturic reprimi ceçan Prophetaren frenesiá. Hauc dirade ithurri vr gabeac, hodey haice buhumbaz erabiliac, eta ilhumbezco lanhoa seculacotz beguiratzen çaye. Ecen vanitatezco propos guciz arrogantac pronuntiatzen dituztela bazcatzen dituzté haraguiaren guthiciéz eta insolentiéz, erroretan conuersatzen dutenetaric eguiazqui ihes eguin çutenac: Libertate hæy promettatuz berac corruptionearen sclabo diradelaric, ecen norçaz nehor vençutu içan baita, hura haren sclabo eguin içan da. Ecen baldin munduco satsutassunetaric retiratu diraden ondoan Iesus Christ Iaunaren eta Saluadorearen eçagutzeaz, guciagatic-ere berriz hetan nahassiric vençut baditéz, hayén azquen conditionea lehena baino gaichtoago eguin içan da. Ecen hobe vkan çuqueiten iustitiazco bidea ez lutén eçagutu, ecen ez eçaguturic hura, eman içan çayen manamendu saindutic guibeleratzea: Baina hæy heldu içan çaye prouerbio eguiazcoz erraiten ohi dena, Ora itzuli içan da bere issurtze proprira: eta, Ahardi ikucia itzuli içan da istilera iraulzcatzera. Maiteác, ia bigarren epistola haur scribatzen drauçuet, ceinez iratzartzen baitut aduertimenduz çuen adimendu chahua. Orhoit caretencát Propheta sainduéz aitzinetic erran içan diraden, hitzéz, eta gure manamenduaz, cein baicara Iaunarén eta Saluadorearen Apostolu. Haur lehenic daquiçuelaric: ecen ethorriren diradela azqueneco egunetan truffariac, bere guthicia proprién araura ebilten diradela. Eta dioitela, Non da haren aduenimenduco promessa? ecen Aitác lokartu içan diradenaz gueroztic, gauça guciéc hunela continuatzen duté creationearen hatseandanic. Ecen haur bere nahiz ignoratzen duté, nola ceruèc lehenagodanic bere içatea vkan dutén, eta lurrac consistitzen celaric vr barnean eta vr artean, Iaincoaren hitzaz. Halacotz orduco mundua vr dilubio batez estali içanic galdu içan da. Baina orain diraden ceruäc eta lurra hitz beraz reseruaturic suco beguiratzen dirade iudicioaren eta guiçon gaichtoén destructionearen eguneco. Baina hunez etzaretela ignorant, maiteác, ecen egun-bat Iauna beithan milla vrthe beçala, eta milla vrthe egun-bat beçala diradela. Eztu berancen promettatu duen Iaunac (batzuc berance estimatzen duten beçala) baina patient da guregana, ez nahiz nehor gal dadin, baina guciac emendamendutara datocen. Baina ethorriren da Iaunaren eguna, ohoina gauaz beçala, ceinetan ceruäc habarrotsequin iraganen baitirade: eta elementac beroz deseguinen dirade, eta lurra, eta hartaco obra guciac choil erreren dirade. Beraz gauça hauc guciac deseguin behar diradenaren gainean, nolaco behar duçue içan conuersatione saindutan eta pietatezco obratan? Beguira çaudetela, eta lehiatzen çaretela Iaincoaren egunaren aduenimendura, ceinetan ceruäc irachequiric deseguinen baitirade, eta elementac beroz vrthuren? Baina promessaren araura ceru berrién eta lur berriaren beguira gaude ceinétan iustitia habitatzen baita. Halacotz, maiteác, gauça hauén beguira çaudetela, diligentia eçarçue macula gabe eta reprotchu gabe harçaz eriden çaitezten baquerequin. Eta gure Iaunaren patientiá saluamendu estima eçaçue: Paul gure anaye maiteac-ere hari eman içan çayón sapientiaren araura scribatu vkan drauçuen beçala: Quasi bere epistola gucietan nola punctu hauçaz minço baita: ceinétan baitirade batzu aditzeco gaitzic, ignorantéc eta fermetate gabéc makurtzen dituztenic, berce Scripturac-ere beçala, bere buruén destructionetan. Çuec beraz, maiteác, engoitic aduertituac çaretenaz gueroztic, beguirauçue abominablén enganioz bercéquin eraman içanic, çuen fermetatetic eror etzaitezten. Baina auança çaitezte Iesus Christ gure Iaunaren eta Saluadorearen gratián eta eçagutzean: ceini dela gloria orain eta eternitateco egunerano. Amen. HATSEAN-DANIC cena, ençun vkan duguna, gure beguiéz ikussi vkan duguna, contemplatu vkan duguna, eta gure escuéc hunqui vkan dutena vicitzeco Hitzaz. (Ecen vicitzea manifestatu içan da, eta ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu eta denuntiatzen drauçuegu vicitze eternala, cein baitzén Aita baithan, eta aguertu içan baitzaicu.) Eta ikussi eta ençun vkan duguna, diot, denuntiatzen drauçuegula, cuec-ere communione duçuençát gurequin, eta gure communionea da Aitarequin eta Iesus Christ haren Semearequin. Eta gauça hauc scribatzen drauzquiçuegu çuen bozcarioa compli dadinçát. Haur da bada harenganic ençun vkan dugun mandatalgoa eta denuntiátzen drauçueguna, Ecen Iaincoa dela arguia, eta ilhumberic batre hura baithan eztela. Baldin erran badeçagu ecen communione dugula harequin, eta ilhumbean bagabiltza, gueçurra erraiten dugu, eta eztugu eguiten eguiá. Baina baldin arguian bagabiltza, hura arguian den beçala, communione dugu elkarrequin harequin batean, eta Iesus Christ haren Semearen odolac purgatzen gaitu bekatu orotaric. Baldin erran badeçagu ecen bekaturic eztugula, gure buruäc seducitzen ditugu, eta eguiá gutan ezta. Baldin confessa baditzagu gure bekatuac, fidel da eta iusto, guri gure bekatuén barkatzeco, eta iniquitate orotaric gure purgatzeco. Baldin erran badeçagu ecen eztugula bekaturic eguin: gueçurti eguiten dugu hura, eta haren hitza ezta gutan. Ene haourtoác, gauça hauc scribatzen drauzquiçuet, bekaturic eztaguiçuençát: eta baldin cembeitec eguin badu bekaturic, badugu aduocatbat Aita baithara, Iesus Christ iustoa. Eta hura da appoinctamendua gure bekatuacgatic, eta ez gureacgatic solament, baina mundu guciarenacgatic-ere Eta hunetan daquigu ecen hura eçagutu dugula, baldin haren manamenduac beguira baditzagu. Norc erraiten baitu, Eçagutu dut hura: eta haren manamenduac ezpaititu beguiratzen, gueçurti da, eta eguiá ezta hura baithan: Baina norc beguiratzen baitu haren hitza eguiazqui hura baithan Iaincoaren amorioa complitu da: huneçaz daquigu ecen hura baithan garela. Norc erraiten baitu hura baithan dagoela, behar du, nola hura ebili baita, hala hainac-ere ebili Anayeác, eztrauçuet manamendu berribat scribatzen, baina manamendu çahar hatseandanic vkan duçuena: manamendu çaharra hatseandanic ençun vkan duçuen hitza da. Berçalde manamendu berribat scribatzen drauçuet, cein baita eguiazco hartan eta çuetan: ceren ilhumbea iragan baita, eta eguiazco arguiac ia eguiten baitu argui. Norc erraiten baitu ecen arguian dela, eta bere anayeri gaitz baitaritzá hura ilhumbean da oraindrano. Bere anayeri on daritzana arguian dago, eta scandaloric ezta hura baithan. Baina bere anayeri gaitz daritzana, ilhumbean da, eta ilhumbean dabila, eta eztaqui norát ioaiten den: ecen ilhumbeac haren beguiac itsutu vkan ditu. Scribatzen drauçuet, haourtoác, ceren çuen bekatuac barkatu baitzaizquiçue haren icenagatic. Scribatzen drauçuet, aitác, ceren eçagutu baituçue hatsean-danic dena. Scribatzen drauçuet, gazteác, ceren gaichtoari garaithu baitzaizquiote. Scribatzen drauçuet, haour chipiác, ceren eçagutu vkan baituçue Aita. Scribatu vkan drauçuet, aitác, ceren eçagutu baituçue hatsean-danic dena. Scribatu drauçuet, gazteác, ceren borthitz baitzarete, eta Iaincoaren hitza çuetan egoiten baita, eta gaichtoari garaithu baitzaizquiote. Eztuçuela maite mundua, ez munduco gauçác: baldin cembeitec maite badu mundua, ezta Aitaren amorioa hura baithan. Ecen munduan den gauça gucia (hala nola, haraguiaren guthiciá, eta beguien guthiciá, eta vicitzearen arrogantiá) ezta Aitaganic baina da munduaganic. Eta mundua iragaiten da, eta haren guthiciá, baina Iaincoaren vorondatea eguiten duena dago seculacotz. Haourtoác, azquen dembora da: eta nola ençun vkan baituçue ecen Antechrist ethorteco dela, oraindanic-ere Antechristac anhitz dirade: nondic baitaquigu ecen azquen demborá dela. Gure artetic ilki içan dirade baina etziraden gutaric: ecen baldin gutaric içan balirade, gurequin egon ciratequeen: baina haur eguin içan da manifesta ledinçát ecen guciac eztiradela gutaric. Baina çuec baduçue vnctionea Sainduaganic, eta eçagutzen dituçue gauça guciac. Eztrauçuet scribatu vkan, eguiá eçagutzen eztuçuelacotz: aitzitic ceren hura eçagutzen duçuen, eta gueçurric batre ezpaita eguiatic. Nor da gueçurti, Iesus dela Christ vkatzen duena baicen? hura da Antechrist, ceinec Aita eta Semea vkatzen baititu. Norc-ere vkatzen baitu Semea, harc Aita-ere eztu: norc-ere aithortzen baitu Semea, harc Aita-ere badu. Beraz hatsean-danic ençun vkan duçuena çuetan hego: ecen baldin çuetan badago hatseandanic ençun vkan duçuena, çuec-ere Semea baithan eta Aita baithan egonen çarete. Eta haur da berac guri promettatu draucun promessa, baita, vicitze eternala. Gauça hauc scribatzen drauzquiçuet, çuec seducitzen çaituztenéz. Baina harenganic recebitu vkan duçuen vnctionea dago çuetan, eta eztuçue mengoaric nehorc iracats çaitzaten: baina vnctione berac gauça guciéz iracasten çaituzten beçala, eta eguiati da, eta ezta gueçurti: eta vnctioneac iracatsi çaituzten beçala, hartan egonen çarete. Orain bada, ene haourtoác, çaudete hartan: aguer dadinean assegurança dugunçát, eta haren aitzinean confus ezgarençát haren aduenimenduan. Baldin badaquiçue ecen hura iusto dela, iaquiçue ecen norc-ere iustitia eguiten baitu, hura harenganic iayo dela. Ikussaçue nolaco charitatea guri eman draucun Aitac, baita, Iaincoaren haur deitha gaitecen: halacotz munduac ezgaitu eçagutzen, ceren ezpaitu hura eçagutzen. Maiteác, orain Iaincoaren haour gara, baina oraino ezta aguertu içanen garena: badaquigu ordea ecen hura aguer dadinean, hura irudico dugula: ecen den beçala ikussiren duquegu hura. Eta norc-ere sperança haur baitu hura baithan, purificatzen du bere buruä, hura-ere pur den beçala. Norc-ere bekatu eguiten baitu, Leguearen contra-ere eguiten du: eta bekatua da Leguearen contra dena. Eta badaquiçue ecen hura aguertu içan dela gure bekatuac ken litzançát, eta bekaturic hura baithan eztela. Hura baithan egoiten denec eztu bekaturic eguiten: norc-ere bekatu eguiten baitu, eztu ikussi hura, eta eztu eçagutu hura. Haourtoác, nehorc seduci etzaitzatela: iustitia eguiten duena, iusto da, hura iusto den beçala. Bekatu eguiten duena, deabruaganic da: ecen hatseandanic deabruac bekatu eguiten du: hunetacotz aguertu içan da Iaincoaren Semea, deseguin litzançát deabruaren obrác. Nor-ere iayo içan baita Iaincoaganic, harc bekaturic eztu eguiten: ecen haren hacia haina baithan dago, eta ecin daidi bekaturic, ceren Iaincoaganic iayo içan baita. Hunetan agueri dirade Iaincoaren haourrac eta deabruaren haourrac: norc-ere iustitia ezpaitu eguiten, eta ezpaitu bere anayea onhesten hura ezta Iaincoaganic. Ecen haur da hatseandanic ençun vkan duçuen mandatalgoá, Elkarri on eritzi dieçogun. Ez Cainec beçala, cein baitzén Gaichtoaganic, eta ceinec hil baitzuen bere anayea. Eta cergatic hil vkan çuen? ceren haren obrác gaichto baitziraden, eta haren anayearenac iusto. Ene anayeác, ezteçaçuela mirets baldin çuey gaitz badaritzue munduac. Guc badaquigu ecen iragan garela heriotic vicitzera, ecen on dariztegu anayey: anayeari on eztaritzana, herioan dago. Norc-ere gaitz baitaritza bere anayeri hura guicerhaile da: eta badaquiçue guicerhailec batec-ere eztuela vicitze eternal bere baithan dagoena. Hunetan eçagutu vkan dugu charitatea, ceren harc bere vicia guregatic eçarri vkan baitu, guc-ere beraz gure viciac anayeacgatic eçarri behar ditugu. Bada norc vkanen baituque munduco onetaric, eta ikussiren baituque haren anayeac necessitate duqueela eta ertsiren baitrautza bere halsarrac, nolatan Iaincoaren charitatea egoiten da hura baithan? Ene haourtoác, ezteçagula on eritzi hitzez ezeta mihiz, baina obraz eta eguiaz: Eta hunetan eçagutzen dugu ecen eguiatic garela, eta haren aitzinean seguraturen ditugu gure bihotzac. Ecen baldin condemna baguitza gure bihotzac, handiago da Iaincoa gure bihotza baino, eta eçagutzen ditu gauça guciac. Maiteác, baldin gure bihotzac condemnatzen ezpagaitu, segurança dugu Iaincoa baithan. Eta ceren-ere esca bagaitez, recebitzen dugu harenganic: ecen haren manamenduac beguiratzen ditugu, eta haren aitzinean placént diraden gauçác eguiten ditugu. Eta haur da haren manamendua, Sinhets deçagun Iesus Christ haren Semearen icenean, eta elkarri on daritzogun, manamendu eman dracun beçala. Eta haren manamenduac beguiratzen dituena, hura baithan egoiten da, eta hura haina baithan: eta huneçaz eçagutzen dugu ecen hura egoiten dela gutan, da iaquiteco, eman vkan draucun Spirituaz. Maiteác, spiritu gucia ezteçaçuela sinhets, baina phorogaitzaçue spirituac eya Iaincoaganic diradenez: ecen anhitz propheta falsu ethorri içan dirade mundura. Hunetan eçagut eçaçue Iaincoaren Spiritua. Iesus Christ haraguitara ethorri dela confessatzen duen spiritu gucia, Iaincoaganic da. Eta cein-ere spirituc ezpaitu confessatzen Iesus Christ haraguitara ethorri içan dela hura ezta Iaincoaganic: eta halaco spiritua Antechristena da, ceinez minçatzen ençun vkan baituçue, ecen ethorteco dela, eta ia orain munduan da. Haourtoác, çuec Iaincoaganic çarete, eta garaithu çaizte hæy: ecen handiago da çuetan dena, ecen ez munduan dena. Hec mundutic dirade, halacotz munduaz minço dirade, eta mundua hæy behatzen çaye. Gu Iaincoaganic gara: Iaincoa eçagutzen duena, guri behatzen çaicu: Iaincoaganic eztena guri etzaicu behatzen: hunetan eçagutzen dugu eguiazco Spiritua, eta errorezco spiritua. Maiteác, elkarri on eritzi dieçogun: ecen charitatea Iaincoaganic da: eta norc-ere onhesten baitu, hura Iaincoagaoic iayo da, eta eçagutzen du Iaincoa. Onhesten eztuenac, eztu eçagutzen Iaincoa: ecen Iaincoa charitate da. Hunetan manifestatu içan da Iaincoaren gureganaco charitatea, ceren bere Seme bakoitza igorri vkan baitu Iaincoac mundura, harçaz vici garençát. Hunetan da charitatea, ez ceren guc onhetsi dugun Iaincoa, baina ceren harc onhetsi baiquaitu gu, eta igorri vkan baitu bere Semea gure bekatuacgatic appoinctamendu licençát. Maiteac, baldin hunela Iaincoac onhetsi baiquaitu, guc-ere behar dugu elkar onhetsi. Iaincoa eztu nehorc ikussi egundano: baldin elkar maite badugu Iaincoa gutan dago, eta haren charitatea complitu da gutan. Hunetan eçagutzen dugu ecen hartan egoiten garela, eta hura gutan, ceren bere Spiritutic eman baitraucu. Eta guc ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu ecen Aitác igorri vkan duela Semea munduaren Saluadore içateco. Norc-ere confessaturen baitu ecen Iesus dela Iaincoaren Semea, Iaincoa hura baithan dago, eta hura Iaincoa baithan. Eta guc eçagutu eta sinhetsi dugu Iaincoac guregana duen charitatea. Iaincoa charitate da: eta charitatean egoiten dena, Iainco baithan egoiten da, eta Iaincoa hura baithan. Huneçaz complitu içan da charitatea guregana, iudicioco egunean segurança dugunçát, ceren hura den beçalaco baicara gu-ere mundu hunetan. Beldurric ezta charitatean: aitzitic charitate perfectoac campora egoizten du beldurra: ecen beldurrac tormenta du: eta beldur dena ezta complitua charitatean. Guc hari on daritzagu, ceren harc lehenic onhetsi baiquaitu gu. Baldin nehorc erran badeça, Maite dut Iaincoa: eta bere anayeari gaitz badaritza: gueçurti da: ecen bere anaye dacussana maite eztuenac, ikusten eztuen Iaincoa nola maite ahal duque? Eta manamendu haur dugu harenganic, Iaincoa maite duenac, maite duen bere anayea-ere. Norc-ere sinhesten baitu ecen Iesus dela Christ hura Iaincoaganic iayoa da: eta norc-ere on baitaritzá engendratu duenari, on daritzá harenganic engendratu içan denari-ere. Hunetan eçagutzen dugu ecen on dariztegula Iaincoaren haourrey, Iaincoari on daritzagunean, eta haren manamenduac beguiratzen ditugunean. Ecen haur da Iaincoaren charitatea, haren manamenduac beguira ditzagun, eta haren manamenduac gaitzac eztirade. Ecen cer-ere Iaincoaganic iayo baita, garaitzen çayo munduari: eta haur da victoria munduari garaithu çayona, gure fedea. Nor da munduari garaitzen çayona, Iesus dela Iaincoaren Semea sinhesten duena baicen? Haur da Iesus Christ vrez eta odolez ethorri içan dena: ez vrez solalnent, baina vrez eta odolez: eta Spiritua da testificatzen duena ecen Spiritua eguia dela. Ecen hirur dirade testificatzen dutenac ceruän, Aita, Hitza, eta Spiritu saindua: eta hauc hirurac bat dirade. Eta hirur dirade testificatzen dutenac lurrean, Spiritua eta vra eta odola: eta hirur hauc batetan dirade. Baldin guiçonén testificationea recebitzen badugu Iaincoaren testificationea handiago da: ecen haur da Iaincoaren testificationea, cein testificatu vkan baitu bere Semeaz. Iaincoaren Semea baithan sinhesten duenac, badu Iaincoaren testificationea bere baithan: Iaincoa sinhesten eztuenac, gueçurti eguiten du hura: ecen eztu sinhetsi vkan. Iaincoac bere Semeaz testificatu vkan duen testificationea. Eta haur da testificationea, ecen vicitze eternala eman draucula Iaincoac: eta vicitze haur haren Semean da. Semea duenac, badu vicitzea: Iaincoaren Semea eztuenac, eztu vicitzea. Gauça hauc scribatu vkan drauzquiçuet çuey, Iaincoaren Semearen icena baithan sinhesten duçuenoy: daquiçuençát ecen baduçuela vicitze eternala, eta sinhets deçaçuençát Iaincoaren Semearen icena baithan. Eta haur da Iaincoa baithan dugun confidançá, ecen baldin cerbait esca bagaitez haren vorondatearen araura, ençuten gaituela. Eta baldin badaquigu ecen harc ençuten gaituela, cer-ere esca bagaitez: badaquigu ecen baditugula galdeguiten drauzquiogun esqueac. Baldin cembeitec ikusten badu bere anaye bekatu eguiten duela heriora ezten bekatuz, escaturen çayó Iaincoari, eta emanen drauca hari vicitze: bekatu eguiten duteney diot ez heriora. Bekatua denean heriora, eztiat erraiten harengatic othoitz daguián. Iniquitate gucia bekatu da: baina bada bekatu heriora eztenic. Badaquigu ecen nor-ere Iaincoaganic iayo baita, harc eztuela bekaturic eguiten: baina Iaincoaganic engendratu içan denac, beguiratzen du bere buruä, eta Gaichtoac eztu hunquitzen hura. Badaquigu ecen Iaincoaganic garela: eta mundu gucia gaichtoan datzala. Baina badaquigu ecen Iaincoaren Semea ethorri içan dela, eta eman draucula adimendu eguiati denaren eçagutzeco: eta gara eguiatian, Iesus Christ haren Semean: haur da eguiazco Iaincoa, eta vicitze eternala. Haourtoác, beguira çaitezte idoletaric. Amen. ANCIANOAC andre elegituari, eta haren haourrey, cein nic eguiaz maite baititut, eta ez nic neurorrec solament, baina eguiá eçagutu vkan duten guciéc-ere: Gutan dagoen eta seculacotz gurequin içanen den eguiaren causaz: Gratia, misericordia, baquea dela çuequin Iainco Aitaganic, eta Aitaren Seme Iesus Christ Iaunaganic, eguiarequin eta charitaterequin. Alegueratu içan naun haguitz, ceren eriden dudan hire haourretaric eguián dabiltzala, manamendu recebitu vkan dugun beçala Aitaganic. Eta orain othoitz eguiten draunat, andreá, ez manamendu berriric scribatzen banaraun beçala, baina hatseandanic vkan duguna, elkarri on daritzogun. Eta haur da charitatea, ebil gaitecen haren manamenduén araura: haur da manamendua hatseandanic ençun vkan duçuen beçala, hartan ebil çaitezten. Ecen anhitz abusari sarthu içan da mundura, ceinéc ezpaitute confessatzen Iesus Christ haraguitan ethorri içan dela: halacoa abusari da eta Antechrist. Gogoauçue çuen buruètara, gal eztitzaguncát eguin ditugun gauçác, baina sari bethea recebi deçagunçát. Norc-ere iragaiten baitu, eta ezpaita egoiten Christen doctrinán, Iaincoa eztu: Christen doctrinán egoiten denac Aita eta Semea baditu. Baldin cembeit ethorten bada çuetara, eta doctrina haur ezpaitu ekarten, hura ezteçaçuela recebi etchera, ezeta saluta. Ecen hura salutatzen duenac communicatzen du haren obra gaichtoequin. Anhitz gauça banuen-ere çuey scribatzecoric, eztitut paperez eta tintaz scribatu nahi vkan, baina sperança dut ethorriren naicela çuetara eta ahoz aho minçaturen, gure bozcarioa complitua dençát. 13 Hire ahizpa elegituaren haourréc salutatzen auté. ANCIANOAC Gayo maite nic eguiazqui on daritzadanari. Maiteá, desiratzen diat gauça gucietan prospera deçán, eta sendo aicén, hire arimá prospero den beçala. Ecen alegueratu içan nauc haguitz ethorri içan diradenean anayeac eta testificatu vkan dutenean hire integritateaz, nola integroqui ebilten baitaiz. Haur baino bozcario handiagoric eztiát, cein baita, ençuten dudanean ene haourrac integroqui dabiltzala. Maiteá, fidelqui eguiten duc cer-ere eguiten baituc anayetara eta estrangeretara. Ceinéc testificatu vkan baituté hire charitateaz Eliçaren presentián: hec baldin guida baditzac Iaincoari dagocan beçala, vngui daidiquec. Ecen haren icenagatic partitu içan dituc, deus hartzen etzutela Gentiletaric. Guc beraz behar citiagu recebitu halacoac, eguiá aiuta deçagunçát. Scribatu diarocát Eliçari: baina hayén artean lehen içan aiher denac, Diotrephesec ezguiaitic recebitzen. Halacotz, baldin ethor banadi aippaturen citiat harc eguiten dituen obrác, elhe gaichtoz dadassala gure contra: eta hauçaz ez contentez, eztitic berac anayeac recebitzen, eta recebitu nahi dituztenac empatchatzen citic eta Eliçatic egoizten. Maiteá, ezteçála imita gaitza, baina ona: vngui eguiten duena, Iaincoaganic duc: baina gaizqui eguiten duenac eztic ikussi Iaincoa. Demetrioz guciéc testificatzen dié, eta eguiac berac-ere: baina guc-ere testificatzen diagu, eta eçagutu vkan duçue ecen gure testificationea eguiazco dela. Banián anhitz gauça scribatzecoric, baina eztrauát tintaz eta hegatsez scribatu nahi. Baina sperança diát sarri ikussiren audala, eta ahoz aho minçaturen garela. Baquea dela hirequin. Salutatzen auté adisquidéc. Salutaitzac adisquideac icenguilatuqui. IVDA Iesus Christen cerbitzari eta Iacquesen anayeac, Iainco Aitaz sanctificatu, eta Iesus Christez conseruatu diraden deithuey, Misericordia eta baque eta charitate multiplica daquiçuela. Maiteác, artha handi dudalaric çuey scribatzera saluamendu communaz, necessario içan çait çuey scribatzera, exhorta çaitzatedançát bihotz hartzera behin sainduey eman içan çayen fedeagatic. Ecen ichilic sarthu içan dirade guiçon batzu, lehen ia aspaldian damnatione hunetacotz enrolatuac, gende Iaincoaren beldur gabeac, gure Iaincoaren gratia cambiatzen dutela dissolutionetara, eta Iainco Iabe bakoitza, eta Iesus Christ gure Iauna renuntiatzen dituztela. Bada gauça hauc aippatu nahi drauzquiçuet, ikussiric ecen haur behin badaquiçuela, ecen Iaunac populua Egyptetic deliuratu çuenean, sinhetsi vkan etzutenac guero deseguin vkan cituela. Eta Aingueru bere hatsea beguiratu vkan etzutenac, baina bere principaltassuna vtzi vkan çutenac, ilhumbe azpian seculaco estecaduretan egun handico iudiciorano reseruatu vkan dituela. Sodoma eta Gomorrha, eta hayén aldirietaco hiri hayén moldera paillardatu çutenac, eta berce haraguiaren ondoan ioan ciradenac, exemplutan proposatu içan diraden beçala, su eternaleco pená suffritzen dutela. Halaber ordea hauc-ere lokarturic bere haraguia satsutzen duté eta seignoriá menospreciatzen eta dignitatéz gaizqui erraiten duté. Guciagatic-ere Michel Archangelua, deabruaren contra ciharducanean disputatzen cela Moysesen gorputzaz, etzedin ventura maledictionezco sententiaren emaitera, baina erran ceçan, Iaunac mehatchaçala. Baina hauc, aditzen eztituzten gauça guciéz gaizqui erraiten ari dirade, eta naturalqui abre brutalec beçala eçagutzen dituzten gauça gucietan corrumpitzen dirade. Maledictione hayén gainean: ecen Cainen bideari iarreiqui içan çaizquio, eta Balaam enganatu içan den alocairuaren enganioz abandonnatu içan dirade, eta Core-erén contradictionearen araura deseguin içan dirade Hauc dirade çuen charitatezco othorencetaco maculác, çuequin banquetatuz, nehoren beldur gabe bere buruäc bazcatzen dituztela: hodey vr gabe haicéz hara huna erabiliac: arbore çumel fructu gabeac, biguetan hilac, erroetaric ilkiac: Itsassoco baga dorpeac, bere vileniéz hagun eguiten dutela, içar errebelatuac, ceinéy apprestatua baitaye tenebretaco ilhumhea eternalqui. Eta prophetizatu vkan du hauçaz-ere Adamen ondoco çazpigarren guiçonac, Enoch-ec, cioela, Huná, ethorri içan da Iauna bere millionezco sainduequin, gucién contra iugemendu emaitera, eta hayén arteco gaichto gucién vençutzera obra gaichto gaichtoqui eguin dituzten guciéz, eta bekatore gaichtoéc haren contra erran dituzten hitz gogor guciéz. Hauc dirade murmuraçale, reuoltari, bere guthicietan dabiltzanac, eta hayén ahoa propos gucizco hantuz minço da, personac admirationetan dituztela bere probetchuagatic. Baina çuec, maiteác, çareten orhoit Iesus Christ gure Iaunaren Apostoluéz aitzinetic erran içan diraden hitzéz: Ecen erran vkan drauçuela, nola azquen demboretan içanen diraden abusariac, bere gaichtaquerietaco guthicién araura ebiliren diradenac. Hauc dirade bere buruäc separatzen dituztenac, gende animalac, Spiritua eztutenac. Baina çuec, maiteác çuen fede gucizco sainduaren gainera çuen buruäc edificatzen dituçuela, eta Spiritu sainduaz othoitz eguiten duçuela, Elkar Iaincoaren charitatean conserua eçaçue, Iesus Christ gure Iaunaren misericordiaren beguira çaudetela vicitze eternalecotzat. Eta auçue batzuéz pietate, discretionez vsatzen duçuela. Eta berceac iciduraz saluaitzaçue, sutic arrapatzen dituçuela, haraguiaz maculatu arropari-ere gaitz daritzoçuela. Gaineracoaz, trebucatu gabe beguira, eta bozcariorequin irreprehensible bere gloria aitzinera eraman ahal çaitzaizqueten Iainco çuhur bakoitzari, eta gure Saluadoreari, dela gloria eta magnificentia eta indar eta puissança, eta orain eta secula gucietacotz. Amen. IESVS CHRISTEN Apocalypsea, cein eman vkan baitrauca hari Iaincoac, declara dietzençát bere cerbitzariey sarri eguin behar diraden gauçác: eta harc bere Aingueruärequin igorriric Ioannes bere cerbitzariari significatu vkan drautza. Ceinec testificatu vkan baitu Iaincoaren hitzaz eta Iesus Christen testimoniageaz eta ikussi vkan dituen gauça guciéz. Dohatsu da iracurtzen duena, eta dohatsu dirade prophetia hunetaco hitzac ençuten, eta hartan scribatuac diraden gauçác beguiratzen dituztenac: ecen demborá sarri da. Ioannesec Asian diraden çazpi Elicey, Gratia dela eta baquea çuequin Denaren eta Cenaten eta Ethortecoaren partez: eta haren throno aitzinean diraden çazpi spirituén partez, Eta Iesus Christen partez, cein baita testimonio fidela, hiletarico lehen iayoa, eta lurreco reguén Princea, Ceinec onhetsi baiquaitu eta ikuci gure bekatuetaric bere odolaz: eta eguin baicrauzquió Regue eta Sacrificadore Iainco bere Aitari: hari bada dela gloria eta indar secula seculacotz. Amen. Huná, ethorten da hodeyéquin eta ikussiren du hura begui oroc, hura çulhatu vkan dutenéc-ere: eta plagnituren dirade haren aitzinean lurreco leinu guciac: bay, Amen. Ni naiz a eta w, erran nahi baita, hatsea eta fina, dio Iaunac, Denac, eta Cenac, eta Ethorteco denac, diot, Bothere gucitacoac. Ni Ioannes, eta Iesus Christen afflictionean eta resumán eta patientián çuen anayea eta laguna, Patmos deitzen den Islán nincén, Iaincoaren hitzagatic, eta Iesus Christen testimoniageagatic: Nincén Spiritutan Igande egun batez, eta ençun neçan neure guibelean voz handibat trompetta batena beçala, cioela, Ni nauc a eta w, lehena eta azquena, eta Ikusten duána scribeçac liburu batetan, eta igor eçac Asian diraden çazpi Elicetara, cein baitirade, Ephesen eta Smyrnen, eta Pergamen, eta Thyatiren, eta Sarden, eta Philadelphian eta Laodicean. Orduan itzul nendin enequin minçatu içan cen vozaren ikustera: eta itzuliric ikus nitzan çazpi candelér vrrhezcoric: Eta çazpi vrrhezco candelerén artean guiçonaren Semea irudi çuembat, arropa luce batez veztitua, eta vrrhezco guerrico batez vgatzén aldean guerricatua. Eta haren buruä eta biloac ciraden churi, ille churia beçala, eta elhurra beçala: eta haren beguiac suaren garra beçala: Eta haren oinac cobre fina beçalaco, labean beçala çachetéla: eta haren voza vr handién hotsa beçala. Eta cituen bere escu escuinean çazpi içar, eta haren ahotic bi ahotaco ezpata çorrotzbat ilkiten cen: eta haren beguithartea cen argui iguzquiac bere indarrean argui eguiten duen beçala. Eta hura ikussi vkan nuenean, eror nendin haren oinetara hila beçala: eta eçar ceçan bere escu escuina ene gainean, ciostala, Eztuála beldurric: ni nauc lehena eta azquena, eta vici naicena: Baina hil içan nauc, eta huná, vici nauc secula seculacotz, Amen: eta citiát iffernuaren eta herioaren gakoac. Scribaitzac ikussi vkan dituan gauçác, eta diradenac eta hauén ondoan eguin behar diradenac: Ene escu escuinean ikussi vkan dituán çazpi içarrén mysterioa, eta çazpi candelér vrrhezcoac. Çazpi içarrac, çazpi Elicetaco Aingueruäc dituc eta ikussi dituán çazpi candelerac, çazpi Eliçác dituc. Ephesen den Eliçaco Aingueruäri scriba ieçóc, Çazpi içarrac bere escu escuinean dadutzanac, çazpi candeler vrrhezcoén artean dabilanac, gauça hauc erraiten citic: Baceaquizquiat hire obrác, eta hire trabaillua, eta hire patientiá eta nola gaichtoac ecin suffri ditzaqueán, eta experimentatu dituán Apostolu erraiten diradenac eta ezpaitirade: eta eriden duc hec diradela gueçurti. Eta suffritu vkan duc, eta patientia duc, eta trabaillatu içan aiz ene icenagatic, eta ezaiz enoyatu içan. Baina badiát cerbait hire contra, ceren eure leheneco charitatea vtzi vkan baituc. Bada orhoit adi nondic erori aicén, eta dolu bequic, eta leheneco obrác eguin itzac: ezpere ethorriren nauc hire contra sarri, eta kenduren diát hire candelera bere lekutic, baldin dolu ezpadaquic. Baina haur baduc, Nicolaiten obrey gaitz baitariztec, hæy nic-ere gaitz diarizteat. Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera vicitzeco arboretic cein baita Iaincoaren paradisoaren erdian. Smyrnen den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Lehenac eta azquenac, hil içan denac eta viztu içan denac, gauça hauc erraiten citic: Baceaquizquiat hire obrác, eta tribulationea, eta paubreciá (baina abrats aiz) eta bere buruäc Iudu eguiten dituztenén blasphemioa, eta ezpaitirade, baina dituc Satanen synagoga. Ezaicela suffritzeco dituán gaucen beldur: huná, deabruac çuetaric batzu presoinean eçarteco citic phoroga çaiteztençát, eta vkanen duçue tribulatione hamar egunez: aicén fidel heriorano, eta emanen drauát vicitzeco coroa. Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicéy, Victoriosoari etzayo calteric eguinen bigarren herioaz. Pergamen den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Bi ahotaco ezpata çorrotza duenac, gauça hauc erraiten citic, Baceaquizquiat hire obrác, eta non habitatzen aicén, Satanen thronoa den lekuan: eta ene icena badaducac, eztuc renuntiatu vkan ene fedea: Are Antipas ene martyr fidela heriotara eman içan den egunean-ere çuen artean, non habitatzen baita Satan. Baina cerbait gauça appur badiat hire contra, ecen baduála hor Balaamen doctriná eduquiten dutenetaric, ceinec iracasten baitzuen Balac Israeleco haourrén aitzinean scandalo eçartera, idoley sacrificatzen çaizten gaucetaric iatera, eta paillardatzera. Halaber baduc hic Nicolaitén doctriná daducatenetaric-ere, cein baita nic gaitz daritzadan gauçá. Dolu bequic: ezpere, ethorriren nauc hire contra sarri, eta bataillaturen nauc hayén contra neure ahoco ezpatáz. Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera gordea dagoen Mannatic, eta emanen draucat harri churibat: eta harrian icen berribat scribaturic, cein nehorc ezpaitu eçagutzen, recebitzen duenac baicen: Thyatiren den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Iaincoaren Semeac, ceinec baititu beguiac suaren garra beçala, eta ceinen oinéc cobre fina irudi baituté, gauça hauc erraiten citic, Baceaquizquiat hire obrac eta hire charitatea eta cerbitzua eta fedea eta hire patientiá eta hire obrác: eta hire azquen obrác lehenac baino guehiago dituc. Baina cerbait gauça appur badiát hire contra: ceren permettitzen baituc Iezabel emazteac (ceinec eguiten baitu bere buruä prophetessa) iracats deçan, eta ene cerbitzariac seduci ditzan, paillardatzera, eta idoley sacrificatzen diradenetaric iatera. Eta eman diarocat dembora, bere paillardiçatic emenda ledinçát: eta eztuc emendatu. Huná, nic diát hura eçarten ohean: eta harequin adulteratzen dutenac gucizco tribulatione handitan, baldin bere obretaric emenda ezpaditez. Eta haren haourrac herioz hilen citiát, eta iaquinen dié Eliça guciéc ecen ni naicela guelçurrunac eta bihotzac examinatzen ditudana: eta çuetaric batbederari emanen diarocat bere obrén araura. Baina çuey goitico Thyatiren çaretenoy erraiten drauçuet, Nor-ere baitirade doctrina haur eztutenac, eta Satanen barnatassunac eçagutu eztituztenac, dioiten beçala: eztut çuen gainera berce cargaric eçarriren. Baina duçuena, educaçue ethor nadino. Ecen victoria vkan duqueenari, eta ene obrác finerano beguiratu dituqueenari, emanen draucat bothere Gentilén gainean. Eta gobernaturen dituque burdinazco cihorrez: eta chehecaturen dirade lurrezco vnciac beçala, nic-ere Aitaganic recebitu vkan dudan beçala: Eta emanen draucat hari artiçarra. Beharriric duenac, ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey. Sarden den Eliçaco Aingueruari-ere scriba ieçóc, Iaincoaren çazpi spirituac eta çazpi içarrac dituenac gauca hauc erraiten citic. Baceaquizquiat hire obrác, ecen icena duc vici aicela, eta hila baitaiz. Aicén iratzarri eta confirmaitzac goitico hiltzera doacenac: ecen hire obrác eztitiát perfect eriden Iaincoaren aitzinean. Aicén bada orhoit nola recebitu eta ençun vkan duán: eta beguireçác, eta dolu bequic. Bada baldin veilla ezpadeçac ethorriren nauc hiregana ohoina beçala, eta eztuc iaquinen cer orenez ethorriren naicén hiregana. Cembeit persona-ere badituc hic Sarden bere abillamenduac satsutu eztituztenic, eta ebiliren baitirade enequin abillamendu churitan: ecen digne dituc. Garaita vkanen duena hala veztituren datec abillamendu churiz, eta eztiát haren icena iraunguiren vicitzeco liburutic, eta aithorturen diát haren icena neure Aitaren aitzinean, eta haren Aingueruén aitzinean. Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac Eta Philadelphian den Eliçaco Aingueruäri scriba ieçóc, Sainduac eta Eguiatiac, ceinec baitu Dauid-en gakoa, ceinec irequiten baitu, eta nehorc ez ersten: eta ersten baitu, eta nehorc ez irequiten, gauça hauc erraiten citic: Baceaquizquiat hire obrác: huná, eman vkan drauát eure aitzinera bortha irequia, eta nehorc ecin erts ceçaquec hura: ceren indar gutibat baituc hic, eta beguiratu baituc ene hitza, eta ezpaituc renuntiatu ene icena. Huna, eçarriren citiát Satanen synagogatic diradenac, bere buruäc Iudu eguiten baitituzté eta ezpaitirade, aitzitic gueçurra cioé: huna bada, eguinen diát ethor ditecen, eta adora deçaten hire oinén aitzinean, eta eçagut deçaten, ecen nic maite audala: Ceren hic beguiratu vkan baituc ene patientiazco hitza, nic-ere hi beguiraturen aut tentationeco oren mundu guciaren gainera ethorteco denetic, lurreco habitanten phorogatzera. Huná, baniatorquec sarri: educac duána, nehorc har ezteçançát hire coroá. Garaita vkanen duena, neure Iaincoaren templean habe eguinen diát, eta eztuc guehiagoric camporat ilkiren, eta scribaturen diát haren gainean neure Iaincoaren icena, eta neure Iaincoaren ciuitatearen icena, cein baita, Ierusaleme berria, ene Iaincoaganic cerutic iautsia, eta neure icen berria. Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey. Laodicean den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Gauça hauc erraiten citic Amenec, testimonio fidelac eta eguiatiac, Iaincoaren creaturaren hatseac: Baceaquizquiat hire obrác, ecen ezaicela ez hotz ez eraquin: aihinz hotz edo eraquin. Baina ceren eppel baitaiz, eta ezpaitaiz hotz ez eraquin, vomituren aut neure ahotic. Ecen badioc, Abrats naiz, eta abrastu naiz, eta eztut deusen beharric: eta eztuc eçagutzen ecen dohacabe eta gaicho eta paubre eta itsu eta billuzgorri aicela. Conseillatzen aut eros deçán eneganic vrrhe suz phorogatutic, abrats adinçát: eta abillamendu churriric, vezti adinçát, aggueri eztençat hire billuzgorritassunaren laidoa: eta collyrioz vncta ditzan eure beguiac, ikus deçançát. Nic maite ditudan guciac reprehenditzen eta gaztigatzen citiát: har eçac beraz zelo, eta dolu bequic. Huná, borthan niagoc, eta bulkatzen diát: baldin cembeitec ençun badeça ene voza, eta borthá irequi badieçat, sarthuren nauc harengana eta affalduren nauc harequin eta hura enequin. Garaita vkanen duena iar eraciren diat neurequin, neure thronoan: nola nic-ere garaitu vkan baitut eta iarria bainago Aitarequin haren thronoan. Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey. Gauça hauen buruän beha neçan, eta huná, borthabat irequia ceruän: eta lehen ençun vkan nuen voza, cen enequin minço liçaten trompetta batena beçalaco, cioela, Igan adi huna, eta eracutsiren drauat cer gauça eguin behar diraden hemendic harát: Eta bertan nincén spiritutan: eta huná, thronobat cen eçarria ceruän: eta norbeit throno gainean iarriric. Eta iarriric çegoenac beth-ikartzez iaspe eta sardoin harria cirudien: eta cen thronoaren inguruän orçadarra smarauda cirudiela. Eta thronoaren inguruän ciraden hoguey eta laur alki: eta alki gainetan ikus nitzan hoguey eta laur Anciano iarriric abillamendu churiz veztituac: eta cituztela bere buru gainetan vrrhezco coroác. Eta thronotic ilkiten ciraden chistmistac: eta ciraden çazpi lampa suz çachetenic throno aitzinean, cein baitirade Iaincoaren çazpi spirituac. Eta cen throno aitzinean beirazco itsasso crystala irudi çuen-bat: eta thronoaren erdian, eta thronoaren inguruän laur animal beguiz betheac aitzinean eta guibelean. Eta lehen animalac lehoina irudi çuen, eta bigarren animalac aretzea irudi çuen, eta hirurgarren antmalac, çuen guiçonac beçalaco beguithartea, eta laurgarren animala hegaldaz dabilan arranoa beçalaco cen. Eta laur animaléc çutén batbederac ceinec bere alde seirá hegal inguruän, eta barnean beguiz betheac ciraden eta etzuten paussuric egun ez gau, cioitela, Saindu, saindu, saindu, Iainco Iaun botheregucitacoa, Cena, eta Dena, eta Ethorteco dena. Eta animal hec emaiten ceraucatenean gloria eta ohore eta remerciamendu thronoan iarria cenari, secula seculacotz vici denari: Egoizten cituzten bere buruäc hoguey eta laur Ancianoéc thronoan iarria cenaren aitzinera, eta adoratzen çutén vici dena secula seculacotz, eta eçarten cituzten bere coroác throno aitzinean, erraiten çutela, Digne aiz Iauna recebi decán gloria eta ohore eta puissança: ecen hic creatu dituc gauça guciác, eta hire vorondateagatic dituc, eta creatu içan dituc. Guero ikus neçan thronoan iarriric cegoenaren escu escuinean liburu barnetic eta campotic scribatubat, çazpi ciguluz ciguilatua. Eta ikus neçan Aingueru borthitzbat predicatzen çuela ocengui, Nor da digne irequi deçan liburuä, eta lacha ditzan haren ciguluac? Eta nehorc, ez ceruän, ez lurrean, ez lurraren azpian ecin irequi ceçaqueen liburuä, ezeta hartara beha. Eta nic anhitz nigar eguiten nuen, ceren ezpaitzén nehor digneric eriden içan liburuären irequiteco, ez iracurtzeco, ez hartara behatzeco Eta Ancianoetaric batec erran cieçadan, Eztaguiála nigarric: huná, garaita dic Iudaren leinutico Lehoinac, Dauid-en çainac, liburuären irequiteco, eta haren çazpi ciguluén lachatzeco. Eta beha neçan, eta huná thronoaren eta laur animálen artean, eta Ancianoén artean Bildots-bat cegoela nehorc hila beçala, cituela çazpi adar eta çazpi begui: cein baitirade Iaincoaren çazpi spiritu lur gucira igorriac. Eta ethor cedin eta har ceçan liburuä thronoan iarriric cegoenaren escu escuinetic. Eta liburuä hartu çuenean, laur animaléc eta hoguey eta laur Ancianoéc bere buruäc egotz citzaten Bildotsaren aitzinera, cituztela ceinec bere guittarrác eta vrrhezco ampolác perfumez betheac, cein baitirade sainduén orationeac: Eta cantatzen çutén cantu berribat, cioitela, Digne aiz liburuären hartzeco, eta haren ciguluén irequiteco: ecen sacrificatu içan aiz, eta redemitu garauzcac Iaincoari eure odolaz, leinu, eta mihi, eta populu, eta natione orotaric. Eta eguin guerauzcac gure Iaincoari regue eta sacrificadore: eta regnaturen diagu lurraren gainean. Orduan ikus neçan, eta ençun neçan thronoaren eta animalén eta Ancianoén inguruän, anhitz Aingueruren voza, eta cen hayén contua hamar millatan hamar milla, eta millatan milla: Cioitela ocengui, Digne da sacrificatu içan den Bildotsa har deçan puissança, eta abrastassun, eta sapientia, eta indar, eta ohore, eta gloria, eta laudorio. Eta ceruän den creatura gucia, eta lurraren gainean, eta lurraren azpian, eta itsassoan, eta hetan diraden gauça guciac ençun nitzan, erraiten çutela, Thronoan iarria denari eta Bildotsari laudorio, eta ohore, eta gloria, eta puissança, secula seculacotz. Eta laur animaléc erraiten çuten, Amen: eta hoguey eta laur Ancianoéc egotz citzaten bere buruäc bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten vici dena secula seculacotz. Guero beha neçan, irequi vkan çuenean Bildotsac ciguluetaric lehena, eta ençun neçan laur animaletaric bat, cioela, igorciri voz anço, Athor eta ikussac. Eta beha neçan, eta huná, çaldi churibat: eta haren gainean iarriric cegoenac çuen fletchabat, eta eman cequión hari coroabat, eta ilki cedin garaitzen çuela, eta garaita luençát. Eta irequi vkan çuenean bigarren cigulua, ençun neçan bigarren animala, cioela, Athor eta ikussac. Eta ilki cedin berce çaldi gorrhatsbat, eta haren gainean iarria cenari eman cequión lurretic baquea ken ahal leçan, eta elkar hil leçaten: eta eman cequión hari ezpata handibat. Eta irequi vkan çuenean hirurgarren cigulua, ençun neçan hirurgarren animala, cioela, Athor eta ikussac. Eta beha neçan, eta huná, çaldi beltzbat: eta haren gainean iarriric cegoenac, çuen balençabat bere escuan. Eta ençun neçan vozbat laur animalén artean, cioela, Chenicabat ogui bihi dinero batetan, eta hirur chenica garagar dinero batetan: eta mahatsarnoari eta olioari eztieceála calteric eguin. Eta irequi vkan çuenean laurgarren cigulua, ençun neçan laurgarren animalaren voza, cioela, Athor eta ikussac. Eta beha neçan, eta huná, çaldi pherdatsbat, eta haren gainean iarriric cegoenaren icena cen Herioa: eta Iffernua çarrayón hari, eta hæy eman cequién bothere lurraren laurdenaren gainean, hiltzeco ezpataz, eta gossetez, eta heriotzez, eta lurreco bassa bestiéz. Eta irequi vkan çuenean borzgarren cigulua, ikus nitzan aldare azpian, Iaincoaren hitzagatic eta maintenitzen çuten testimoniageagatic heriotara eman içan ciradenén arimác: Eta ceuden oihuz ocengui, cioitela, Noiz artean, Iaun sainduá eta eguiatiá, eztuc iugeatzen eta mendecatzen gure odola lurrean habitatzen diradenetaric? Eta eman cequiztén batbederari arropa churiac, eta erran cequién reposa litecen oraino dembora appurbat, hayén cerbitzari quideac, eta hayén anaye hec-ere beçala heriotara eman behar ciradenac compli litezqueno. Guero beha neçan irequi vkan çuenean seigarren cigulua, eta huná, lur ikaratze handibat eguin cedin, eta iguzquia beltz cedin bilozco çacubat beçala, eta ilhargui gucia odola beçalaca cedin. Eta içarrac cerutic eror citecen lurrera, ficotzeac bere fico chimalac iraizten dituen beçala haice handiz erabilten denean. Eta ceruä retira cedin liburu itzultzen dembat beçala: eta mendi eta isla guciac bere lekuetaric alda citecen. Eta lurreco regueac, eta princeac, eta abratsac, eta capitainac, eta potentac, eta sclabo guciac, eta libre guciac gorde citecen lecétan eta mendietaco hartoquétan: Eta erraiten cerauecen mendiey eta harriey, Eror çaitezte gure gainera eta estal gaitzaçue throno gainean iarria denaren beguithartetic, eta Bildotsaren hiratic. Ecen ethorri da haren hiraren egun handia: eta nor da iguriquiren ahal duena? Eta gauça hauén ondoan ikus nitzan laur Aingueru ceudela lurraren laur corneretan, çadutzatela lurreco laur haiceac, haiceric ezlaguiançát lurraren gainean, ez itsassoaren gainean, ez arbore baten-ere gainean. Guero ikus neçan berce Ainguerubat igaiten cela iguzqui ialguitetic Iainco viciaren cigulua çuela: eta oihu eguin ciecén ocengui laur Aingueru lurrari eta itsassoari calte eguitea eman içan çayeney, Cioela, Eztaguieçuela calteric lurrari, ez itsassoari, ez arboréy, gure Iaincoaren cerbitzariac bere belarretan seignala ditzaqueguno. Eta ençun neçan seignalatu içan ciradenén contua, ehun berroguey eta laur milla seignalaturic Israeleco haourrén leinu gucietaric: Iudaren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Rubenen leinutic, hamabi milla seignalaturic: Gad-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Aser-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Nephthaliren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Manasseren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Simeonen leinutic, hamabi milla seignalaturic: Leuiren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Isacharen leinutic, hamabi milla seignalaturic: Zabulon-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Ioseph-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Beniaminen leinutic, hamabi milla seignalaturic: Gauça hauén ondoan beha neçan, eta huná, tropela handi nehorc conta ecin ceçaqueen-bat, gende eta leinu eta populu eta mihi gucietaric, throno aitzinean eta Bildotsaren presentián ceudela, arropa luce churiz veztituac, eta palmác bere escuetan: Eta oihuz ceuden ocengui, cioitela, Saluamendua gure Iainco throno gainean iarria denaganic eta Bildotsaganic. Eta Aingueru guciéc assistitzen çuten thronoaren, eta Ancianoén eta laur animalén inguruän: eta bere buruäc egotz citzaten throno aitzinera bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten Iaincoa, Cioitela, Amen: laudorio, eta gloria, eta sapientia, eta esquer, eta ohore, eta puissança, eta indar gure Iaincoari secula seculacotz. Amen. Orduan har ceçan hitza Ancianoetaric batec, ciostala, Arropa luce churiz veztitu hauc nor dirade, eta nondic ethorri dirade? Eta erran nieçón, Iauna, hic badaquic. Eta erran cieçadan, Hauc dituc afflictione handitaric ethorri içan diradenac: eta ikuci vkan citié bere arropa luceac eta churitu Bildotsaren odolean. Halacotz dituc Iaincoaren throno aitzinean, eta hura cerbitzatzen dié egun eta gau haren templean: eta thronoan iarria dena habitaturen duc horiequin. Eztituc gosseturen ez egarrituren guehiagoric, ez horién gainera eztic ioren iguzquiac, ez beroc batec-ere. Ecen thronoaren erdian den Bildotsac bazcaturen citic eta guidaturen vretaco ithurri vicietara: eta ichucaturen dic Iaincoac nigar vr gucia horién beguietaric. Eta irequi vkan çuenean çazpigarren cigulua, silentio eguin cedin ceruän oren erditsubat. Eta ikus nitzan çazpi Aingueru Iaincoaren aitzinean assistitzen dutenac, eta eman cequiztén çazpi trompetta. Eta berce Ainguerubat ethor cedin eta egon cedin aldare aitzinean, vrrhezco encenserbat çuela: eta eman cequión anhitz perfum, Saindu gucién orationequin offrenda litzançát, throno aitzinean den aldare vrrhezcoaren gainean. Eta igan cedin perfumén kea, Sainduén orationequin, Aingueruären escutic Iaincoaren aitzinera. Eta har ceçan Aingueruäc encensera, eta bethe ceçan hura aldareco sutic, eta egotz ceçan lurrera: eta eguin citecen igorciriac eta vozac eta chistmistac eta lur ikaratze. Eta çazpi trompettác cituzten çazpi Aingueruäc prepara citecen trompettáz ioitera. Eta lehen Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta eguin ceçan babaçuça eta su odol nahasteca, eta egotz citecen lurrera, eta arborén heren partea, erre cedin, eta belhar pherde gucia erre cedin. Eta bigarren Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta mendi handi suz erratzen cen-bat beçala egotz cedin itsassora: eta itsassoaren heren partea odol eguin cedin. Eta hil cedin itsassoan ciraden creatura vicitze çutenen herén partea: eta vncien herén partea deseguin cedin. Guero herén Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta eror cedin cerutic içar handi irachequibat, çucibat beçala, eta eror cedin fuuioen herén partera, eta ithur vretara. Eta içarraren icena erraiten da, Absinthio: eta vrén herén partea Absinthio bilha cedin: eta anhitz guiçon hil cedin vretaric, ceren karmindu içan baitziraden vrac. Guero Laurgarren Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta io cedin iguzquiaren herén partea, eta ilharguiaren herén partea, eta içarren herén partea: hala non hayen herén partea ilhun baitzedin, eta egunaren herén parteac etzuen arguiric eguiten, ez gauärenac halaber. Orduan ikus eta ençun neçan Ainguerubat hegaldatzen cela ceruären erdiaz, cioela ocengui, Maledictione, maledictione, maledictione lurreco habitantey, berce hirur Aingueruec ioren dituzten trompetta soinuacgatic. Orduan borzgarren Aingueruäc trompettáz io ceçan, eta ikus neçan içarbat cerutic lurrera eroria, eta eman cequión abysmeco putzuaren gakoa. Eta irequi ceçan abysmeco putzua, eta altcha cedin putzuco kea, labe handi batetaco kea beçala: eta ilhund cedin iguzquia eta airea putzuco ketic. Eta ketic ilki citecen othiac lurrera, eta bothere eman cequién lurreco scorpionéc duten beçalaco botherea. Eta erran cequién ezlaguioten calteric lurreco belharrari ez eceinere pherderi, ez eceinere arboreri: baina solament Iaincoaren seignalea bere belarretan etzuten guiçoney. Eta eman cequién ez hec hil litzaten, baina tormenta litzaten borz hilebethez, eta hayen tormentá licen scorpionezco tormentá guiçona io duqueenecoa beçala. Eta egun hetan guiçonéc herioa bilhaturen duté, eta eztuté eridenen: eta desiraturen duté hiltzera, eta herioac ihes eguinen du hetaric. Eta othien formá cen çaldi bataillara apprestatuén irudico, eta ciraden hayén buru gainetan vrrhea ciruditen coroac beçalacoac: eta hayén beguitharteac ciraden guiçonén beguitharteac beçala. Eta cituzten biloac, emaztén biloac beçala: eta hayén hortzac ciraden lehoinenac beçala. Eta cituzten halacretac burdin halacretac beçala: eta hayen hegalén hotsa, anhitz, çaldic combatera laster eguiten duteneco carreta hotsa beçala. Eta cituztén buztanac scorpionenac irudi: eta cituztén eztenac bere buztanetan: eta hayén botherea cen guiçoney calte eguitea borz hilebethez. Eta çuten bere gaineco reguetzát abysmeco Aingueruä, ceinec baitu icen Hebraicoz, Abaddon, eta Grec-ez Apollyon erran nahi baita deseguilea. Maledictionebat iragan da, eta huná, ethorten dirade oraino bi maledictione guero. Orduan seigarren Aingueruac io ceçan trompettáz, eta ençun neçan vozbat Iaincoaren beguién aitzinean den aldare vrrhezcoaren laur adarretaric proceditzen cenic, Ciotsala seigarren Aingueru trompettá çuenari, Lachaitzac laur Aingueru Euphrateco fluuio handi gainean estecatuac diradenac. Lacha citecen bada laur Aingueruäc, baitziraden appainduac orenecotz eta egunecotz eta hilebethecotz eta vrthecotz, hil deçatençát guiçonén herén partea. Eta çaldizco armadaren contua cen hoguey millatan hamar milla: eta ençun neçan hayén contua. Eta hunela ikus nitzan çaldiac visionean: eta hayén gainetan iarriac ciradenéc, cituztela suzco eta hyacinthezco eta suphrezco halacretac: eta çaldién buruäc ciraden lehoinén buruäc beçala: eta hayén ahoetaric ilkiten cen su, eta ke eta suphre. Eta hirur gauça hauçaz hil içan cen guiçonén herén partea, diot, suaz, eta keaz, eta hayén ahotic ilkiten cen suphreaz. Ecen hayén botherea cen hayén ahoan eta hayén buztanetan: ecen hayén buztanac sugueac irudi ciraden, cituztela buruäc, ceinéz calte eguiten baitzuten. Eta goitico guiçon plaga hauçaz hil etziradenac bere escuezco obretaric etzitecen emenda, adora ezlitzatençát deabruac eta vrrhezco eta cilharrezco eta cobrezco eta harrizco eta çurezco idolác, ceinéc ecin ikus baiteçaquete ez ençun, eta ecin ebil baititezque: Eta etzitecen emenda bere guiça-erhaitequetaric, ez bere poçoinquerietaric, ez bere paillardicetaric, ez bere ohoinquerietaric. Orduan ikus neçan berce Aingueru borthitzbat cerutic iausten cela, hodeibatez inguratua ceinen buruan baitzén orçadarra: eta haren beguithartea cen iguzquia beçala, eta haren oinac suzco habeac beçala. Eta çuen bere escuan liburutcho irequibat: eta eçar ceçan bere oin escuina itsas gainean, eta ezquerra lur gainean. Eta oihu eguin ceçan ocengui, lehoin batec orroa eguiten duenean beçala: eta oihu eguin vkan çuenean, çazpi igorciric bere vozac pronuntia citzaten. Eta çazpi igorciriéc bere vozac pronuntiatu vkan cituztenean, nic nahi nituen scribatu: baina ençun neçan vozbat cerutic ciostala, Seignalaitzac çazpi igorciriéc pronuntiatu dituzten gauçác, eta hec eztitzála scriba. Eta itsassoaren gainean eta lurraren gainean cegoela ikussi vkan nuen Aingueruäc, altcha ceçan bere escua cerura, Eta iura ceçan secula seculacotz vici denaz, ceinec creatu baititu ceruä eta hartan diraden gauçác, eta lurra eta hartan diraden gauçác, eta itsassoa eta hartan diraden gauçác, ecen guehiago demboraric eztela içanen: Baina çazpigarren Aingueruären vozeco egunetan trompettáz ioiten hassiren denean acabaturen datela Iaincoaren mysterioa, bere cerbitzari Prophetey declaratu vkan drauen beçala. Eta cerutic ençun vkan nuen voza, berriz minça cedin enequin, eta erran ceçan, Habil, eta har eçac itsassoaren gainean eta lurraren gainean dagoen Aingueruären escuco liburutcho irequia. Eta ioan nendin Aingueruägana niotsala lidan liburutchoa. Eta erran cieçadan, Har eçac, eta irets eçac: eta hire sabela karminduren dic: baina hire ahoan ezti içanen duc eztia beçala. Har neçan bada liburutchoa Aingueruären escutic, eta irets neçan: eta cen ene ahoan eztia beçala ezti: baina iretsi vkan nuenean, ene sabela karmin cedin. Orduan erran cieçadan, Prophetizatu behar drauec berriz anhitz populuri, eta genderi, eta mihiri, eta regueri. Eta eman cequidan canaberabat bergabat irudiric, eta presenta cedin Ainguerubat, ciostala, Iaiqui adi, eta neurt itzac Iaincoaren templea eta aldarea, eta hartan adoratzen dutenac. Baina iraitzac campora temple lekoretic den salá, eta ezteçála hura neurt: ecen eman içan ciayec Gentiley, eta Ciuitate saindua ohondicaturen dié berroguey eta bi hilebethez. Baina emanen diraueat hura neureric bi testimoniori, ceinéc, prophetizaturen baituté milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez, çacuz veztituac diradela. Hauc dituc bi oliuác eta bi candelér lurreco Iaunaren presentián daudenac. Eta baldin nehorc hæy gaizquiric eguin nahi badraue, sua ilkiten duc hayén ahotic, eta iresten citic hayén etsayac: ecen baldin nehorc gaizquiric eguin nahi badraue, harc hunela heriotara eman behar dic. Hauc dié bothere ceruären ersteco, vriric eztaguian hayén prophetiazco egunetan: eta dié bothere vren gainean, hayen odoletara conuertitzeco, eta lurraren açotatzeco plaga oroz noizere nahi baituqueite. Eta acabatu duqueitenean bere testimoniagea abysmetic igaiten den bestiác, guerla eguinen dic hayen contra, eta garaithuren citic eta hilen: Eta hayen gorputzac etzanen dituc Ciuitate handico placetan, cein deitzen baita spiritualqui Sodoma eta Egypte, non gure Iauna-ere crucificatu içan baita. Eta ikussiren citié leinuètacoéc, eta populuetacoéc, eta mihietacoéc, eta nationetacoéc, hayen gorputzac hirur egun eta erdiz, eta eztiquee permettituren hayen gorputzac eçar ditecen sepulturatan. Eta lurreco habitantéc bozcario vkanen dié hayén gainean, eta atseguin harturen dié: eta presentac igorriren dirauecé elkarri: ceren bi Propheta hauc tormentatu dituqueizten lurrean habitant diradenac. Baina hirur egun eta erdiren buruän vicitzeco spiritu Iaincoaganicoa hetara sarthuren datec, eta egonen diratec bere oinén gainean, eta iciapen handi eroriren datec hec ikussiren dituqueiztenen gainera. Guero ençun dié voz handibat cerutic, hæy diostela, Igan çaitezte huná: eta igan dituc cerura hodey batetan: eta ikussi citié bere etsayéc. Eta oren hartan lur ikaratze handi eguin içan duc: eta Ciuitatearen hamargarren partea erori içan duc, eta hil içan dituc lur ikaratze hartan çazpi milla guiçon, eta berceac icitu içan dituc, eta eman diraucoé gloria ceruco Iaincoari. Bigarren maledictionea iragan içan da: eta huná hirurgarren maledictionea ethorriren da sarri. Eta çazpigarren Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta voz handiac eguin citecen ceruän, cioitela, Eguin içan dirade mundu hunetaco resumác, gure Iaunaren eta Christ harenaren resuma, eta regnaturen du secula seculacotz. Orduan hoguey eta laur Anciano Iaincoaren aitzinean bere alkietan iarriric ceudenéc, egotz citzaten bere buruäc bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten Iaincoa, Cioitela, Esquerrac drauzquiagu hiri Iainco Iaun bothere-gucitacoá, Cein baitaiz, eta Baihincén, eta Ethorteco baitaiz, ceren hartu duán eure puissançá handia, eta ceren hassi duán eure resumá: Eta asserretu içan dituc Gentilac, eta ethorri içan duc hire hirá, eta hilén demborá, iugea ditecençát, eta eman dieceançát saria eure cerbitzari Prophetey, eta sainduey, eta hire icenaren beldur diraden chipiey eta handiey: eta deseguin ditzançát lurra deseguiten dutenac. Orduan irequi cedin Iaincoaren templea ceruän, eta ikus cedin haren alliançazco Arká haren templean: eta eguin cedin chistmist eta hots eta lur ikaratze, eta babaçuça handi. Eta ikus cedin signo handibat ceruän, Emazte iguzquiaz inguratubat, ceinen oinén azpian baitzén ilharguia, eta buruän hamabi içarrezco coroabat. Eta içorra içanez heyagoraz cegoen erdi beharrezco minez, eta tormenta iragaiten çuen erdi cedinçát. Ikus cedin berce signobat-ere ceruän, eta huná, dragoin gorharats handibat, çazpi buru cituenic eta hamar adar: eta bere buruètan çazpi diadema. Eta haren buztanac tiratzen çuen ceruco içarrén herén partea, eta egotz citzan hec lurrera: eta gueldi cedin dragoina emazte erdi behar çuenaren aitzinean, erdi çatenean, haren haourra irets leçançát. Eta erd cedin seme ar batez ceinec gobernatu behar baitzituen natione guciac burdinazco berga batez: eta harrapa cedin haren haourra Iaincoagana eta haren thronora. Eta emazteac ihes ceguian desertu batetara, non baitu lekua Iaincoaz appainduric, han hura haz deçatençát milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez. Eta eguin cedin bataillabat ceruän: Michele eta haren Aingueruäc bataillatzen ciraden dragoinaren contra, eta dragoina combatitzen cen eta haren Aingueruäc: Baina etziraden borthitzenac içan, eta hayén lekua etzedin guehiagoric eriden ceruän. Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen. Eta ençun neçan voz handibat cioela ceruän, Orain eguin da saluamendua, eta indarra, eta gure Iaincoren resumá, eta Christ harenaren botherea: ecen gure anayén accusaçalea iraitzi içan da, ceinec accusatzen baitzituen gure Iaincoaren aitzinean egun eta gau. Baina hec garaithu içan çaizquio Bildotsaren odolaren causaz eta bere testimoniageco hitzaren causaz, eta bere viciac eztituzte guppida vkan heriorano. Halacotz çaitezte aleguera, ceruäc eta hetan habitatzen çaretenác. Maledictione lurreco eta itsassoco habitantey: ecen iautsi da deabrua çuetara, hira handiz betheric, nola baitaqui ecen dembora appurbat baduela. Ikussi vkan çuenean bada dragoinac ecen iraitzi içan cela lurrera, persecuta ceçan arraz erdi içan cen emaztea. Baina eman içan çaizcan emazteari arrano handi batenic bi hegal, hegalda ledinçát suguearen aitzinetic desertura, bere lekura, non hatzen baita dembora batetacotz eta demborétacotz eta demboraren erditacotz. Eta iraitz ceçan sugueac emaztearen ondoan bere ahotic vr fluuiobat beçala, hura harrapa eraci leçançát fluuioaz. Baina aiuta ceçan lurrac emaztea, eta irequi ceçan lurrac bere ahoa, eta hurrupa ceçan dragoinac bere ahotic iraitzi vkan çuen fluuioa Orduan asserre cedin dragoina emaztearen contra, eta ioan cedin guerla eguitera haren hacico goiticoén, Iaincoaren manamenduac beguiratzen dituztenén eta Iesus Christen testimoniagea dutenén contra. Eta gueldi nendin itsassoco sable gainean. Orduan ikus neçan bestiabat itsassotic igaiten cela, çazpi buru eta hamar adar cituenic, eta bere adar gainetan hamar diadema: eta bere buru gainetan basphemiotaco icen-bat. Eta nic ikussi vkan nuen bestiác Leoparta irudi çuen, eta haren oinac ciraden hartzarenac beçalaco: eta haren ahoa lehoinaren ahoa beçalaco: eta eman cieçon hari dragoinac bere puissançá, eta thronoa, eta bothere handi. Eta ikus neçan haren buruetaric bat heriotara çauria beçala, baina haren heriotaraco çauria sendatu içan cen: eta miraculuz cegoela lur gucia iarreiqui cequión bestiari. Eta adora ceçaten, bestiari bothere eman ceraucan dragoina, eta adora ceçaten bestiá, cioitela, Nor da bestia irudi duenic? haren contra nor combati ahal daite? Eta eman cequión aho gauça handiac eta blasphemioac pronuntiatzen cituena, eta eman cequión bothere berroguey eta bi hilebetheren complitzeco. Eta irequi ceçan bere ahoa blasphematzera Iaincoaren contra, blasphema litzançát haren icena, eta haren tabernaclea, eta ceruän diradenac. Eta eman cequión sainduén contra-ere guerla eguitea, eta hæy garaitzea: eta eman cequión bothere leinu, eta mihi, eta natione ororen gainean. Eta adoratzen çutén hura lurreco habitant guciéc, ceinén icenac ezpaitirade scribatuac, munduaren fundationetic hil içan den Bildotsaren vicitzeco liburuän Baldin nehorc beharriric badu, ençun beça. 10 Baldin nehorc captiuitatera eramaiten badu, captiuitatera eramanen da bera: baldin nehorc ezpataz hil badeça, behar da hura ezpataz hil dadin: hemen da sainduén patientiá eta fedea. Guero ikus neçan, berce bestiabat igaiten cela lurretic, eta cituen bi adar Bildotsarenac irudi: baina dragoina beçala minço cen. Eta harc lehen bestiaren bothere gucia exercitzen çuen haren presentián: eta eguiten çuen, lurrac eta hartaco habitantéc adora leçaten leheneco bestia hura, ceinen heriotaraco çauria sendatu içan baitzén. Eta signo handiac eguiten cituen, hambat non sua cerutic lurrera eraits eraciten baitzuen guiçonén aitzinean. Eta seducitzen cituen lurreco habitantac signoén causaz, ceinén eguitea eman içan baitzayón bestiaren aitzinean: ciostela lurreco habitantey, eguin lieçoten imaginabat bestia hari, cein ezpataz çauri içan baitzén, baina viztu içan da. Eta hari eman cequión, bestiaren imaginari spiritu eman lieçón, eta bestiaren imaginá minça ledin, eta eguin leçan, bestiaren imaginá adoratzen ezluten guciac, hil litecen. Eta eguiten çuen, guciéc, chippiéc eta handiéc, abratséc eta paubréc, libréc eta sclaboéc hartzen baitzuten mercabat bere escu escuinean, edo bere belarretan. Eta nehorc ecin eros leçan edo sal mercá luenec baicen, edo bestiaren icena, edo haren icenaren contua. Hemen da sapientiá: adimenduric duenac conta beça bestiaren icena: ecen contua guiçonarena da, eta haren contua, sey ehun eta hiruroguey eta sey. Orduan beha neçan, eta huná, Bildotsa cegoen Siongo mendi gainean, eta harequin ehun eta berroguey eta laur milla, çutela haren Aitaren icena scribatua bere belarretan. Eta ençun neçan vozbat cerutic vr handién hotsa beçala, eta igorciri handi baten hotsa beçala: eta ençun neçan bere guitarrac ioiten cituzten guittarrarién soinubat: Eta cantatzen çuten quasi cantu berribat throno aitzinean, eta laur animalén, eta Ancianoén aitzinean: eta nehorc ecin ikas ceçaqueen cantua ehun eta berroguey eta laur milléc baicen, cein baitirade lurretic erossiac: Hauc dirade emaztequin satsutu eztiradenac: ecen virgina dirade: hauc dirade Bildotsari darreitzanac norat-ere ioan baitadi: hauc dirade guiçonén artetic erossiac, primitia Iaincoari eta Bildotsari sanctificatuac. Eta hayén ahoan ezta eriden enganioric: ecen macula gabe dirade Iaincoaren throno aitzinean. Guero ikus neçan berce Ainguerubat ceruären arteaz hegaldatzen cela, Euangelio eternala çuela, euangeliza liecençat lurreco habitantey, eta natione, eta leinu, eta mihi, eta populu guciari: Cioela ocengui, Çareten beldur Iaincoaren, eta hari gloria emoçue: ecen ethorri da haren iugemenduaren ordua: eta adora eçaçue ceruä eta lurra eta itsassoa eta vr ithurriac eguin dituena. Eta berce Ainguerubat iarreiqui cequión, cioela, Erori da erori Babylon, ciuitate handi hura, ceren bere paillardiçaren hirataco mahatsarnoaz natione guciac edaran vkan baititu. Eta heren Aingueruä iarreiqui cequién, cioela ocengui, Baldin nehorc adora badeça bestiá eta haren imaginá, eta har badeça haren merçá bere belarrean edo bere escuan, Harc-ere edanen du Iaincoaren hiraco mahatsarnotic, bay, mahatsarno pur haren hiraco copara hustutic: eta tormentaturen da suz eta suphrez Aingueru sainduén aitzinean eta Bildotsaren aitzinean. Eta hayén tormentaco kea altchaturen da secula seculacotz: eta eztute vkanen paussuric ez egun ez gau adoratzen dutenéc bestiá eta haren imaginá, eta baldin nehorc har badeça haren icenaren mercá. Hemen da sainduén patientiá: hemen dirade Iaincoaren manamenduac eta Iesusen fedea beguiratzen dituztenac. Orduan ençun neçan vozbat cerutic, ciostala, Scriba eçac, Dohatsu dirade Iaunean hiltzen diraden hilac hemendic harat. Bay, dio Spirituác: ecen reposatzen dirade bere nequetaric, eta bere obrác iarreiquiten çaizté. Eta beha neçan, eta huná hodey churibat: eta hodey gainean norbeit cegoen iarriric guiçona irudi çuenic, çuela bere buru gainean vrrhezco coroabat, eta bere escuan iguitey çorrotzbat. Eta berce Ainguerubat ilki cedin templetic, oihuz çayola ocengui, hodey gainean iarriric cegoenari, Eçarrac eure iguiteya, eta vztá errequeita eçac: ecen ethorri çaic errequeitatzeco ordua: ecen lurreco vztá çorhitu duc. Orduan eçar ceçan hodey gainean iarriric cegoenac, bere iguiteya lurrera: eta errequeita cedin lurra. Eta berce Ainguerubat ilki cedin ceruco templetic, çuela harc-ere iguitey çorrotzbat. 18 Eta berce Ainguerubat ilki cedin aldaretic, çuela bothere suaren gainean, eta ocengui oihu eguin cieçón iguitey çorrotza çuenari, cioela, Eçarrac eure iguitey çorrotza, eta mendemaitzac lurreco mahastico mulkoac: ecen hartango mahatsac onthu dituc. Eta eçar ceçan Aingueruäc bere iguitey çorrotza lurrera, eta mendema ceçan lurreco mahastia, eta igor ceçan Iaincoaren hiraren laco handira. Eta lacoa aurizqui cedin Ciuitatetic campoan: eta ilki cedin odol lacotic çamarién bridetarano, milla eta sey ehun estadiotan. Guero ikus neçan berce signobat ceruän handiric eta miraculuzcoric, Çazpi Aingueru, cituztela azquen çazpi plagác ecen heçaz da Iaincoaren hira complitu. Eta ikus neçan beirazco itsassobat beçala suz nahastecatua: eta victoria eraman vkan çutenac bestiaganic, eta haren imaginaganic, eta haren mercaganic, eta haren icenaren contuaganic, ceudela itsasso beirazco irudian, eta cituztela Iaincoaren guittarrác: Eta cantatzen çutén Iaincoaren cerbitzari Moysesen canticoa, eta Bildotsaren canticoa, cioitela, Handi eta miraculuzco dituc hire obrác, Iainco Iaun bothere gucitacoa: iusto eta eguiazco dituc hire bideac, sainduén Regueá. Nor ezta hire beldur içanen, Iauna, eta norc eztu glorificaturen hire icena? ecen saindu bakoitza aiz hi: ecen gende guciac ethorriren dituc, eta adoraturen dié hire aitzinean: ceren hire iugemenduac manifestatu içan baitirade. Eta gauça hauén buruán beha neçan, eta huná, irequi cedin testimoniageco Tabernaclearen templea ceruän. Eta ilki citecen templetic çazpi plagác cituzten çazpi Aingueruäc, veztituric liho purez eta churiz, vrrhezco guerricoez bulhar inguruètan guerricatuac. Eta laur animaletaric batec eman cietzén çazpi Aingueruey çazpi ampola vrrhezcoric, Iainco secula seculacotz viciaren hiraz betheac. Eta bethe cedin templea Iaincoaren maiestatetic: eta haren puissançatic ilkiten cen keaz: eta nehor ecin sar ceiten templean çazpi Aingueruén çazpi plagác compli litezqueno. Orduan ençun neçan voz handibat templetic, ciostela çazpi Aingueruèy, Çoazte eta issuritzaçue Iaincoaren hiraren çazpi ampolác. Ioan cedin bada lehen Aingueruä, eta issur ceçan bere ampolá lurrera, eta eguin cedin plagabat gaitzic eta damutacoric bestiaren mercá çuten guiçonén contra, eta haren imaginá adoratzen çutenén contra. Eta bigarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá itsassora, eta sarrasquibaten odola beçalaca cedin eta itsassoco arima vici gucia hil cedin. Eta herén Aingueruäc issur ceçan bere ampolá fluuioetara eta vr ithurrietara, eta odol bilha citecen. Eta ençun neçan vretaco Aingueruä, cioela, Iusto aiz Iauna, Aicena eta Incena eta Saindua: ceren gauça hauc iugeatu baitituc: Ceren Sainduén eta Prophetén odola issuri vkan baituté, hic- ere odol eman vkan drauec edatera: ecen digne dituc. Eta ençun neçan bercebat Sainctuariotic, cioela, Segurqui, Iainco Iaun bothere gucitacoá, eguiazco eta iusto dituc hire iugemenduac. Guero laurgarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá iguzquira, eta hari eman cequión guiçonén suz erratzea. Eta erre citecen guiçonac bero handiz, eta blasphema ceçaten, plaga hauén gainean bothere duen Iaincoaren icena: eta etzitecen emenda hari gloria eman lieçotençát. Guero borzgarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá, bestiaren throno gainera: eta eguin cedin haren resumá ilhumbeçu: eta mastacatzen cituztén bere mihiac dolorearen handiz. Eta blasphema ceçaten Iainco cerucoa bere doloreacgatic eta çauriacgatic: eta etzitecén emenda bere obretaric. Guero seigarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá Euphratesco fluuio handira: eta agor cedin hartaco vra, appain ledinçát iguzqui ilkite aldeco Reguén bidea. Eta ikus nitzan ilkiten dragoinaren ahotic, eta bestiaren ahotic, eta propheta falsuén ahotic, hirur spiritu satsu iguelén irudicoric: Ecen badirade deabruén spiritu, signoac eguiten dituztenac, eta lurreco eta mundu orotaco reguetera ioaiten diradenac hec bil ditzatencát Iainco bothere gucitacoaren egun handi hartaco bataillara. (Huná, ethorten naiz ohoina beçala: dohatsu da iratzarri dagoena, eta bere abillamenduac beguiratzen dituena, billuzgorriric ebil eztadinçát, eta nehorc haren laidoa ikus ezteçançát) Eta bil citzaten, Hebraicoz Arma-gedon deitzen den lekura. Guero çazpigarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá airera: eta ilki cedin voz handibat ceruco templetic throno aldetic, cioela, Eguin da. Orduan eguin cedin chistmist eta hots eta igorciri: eta lur ikaratze handia eguin cedin, nolacoric ezpaita içan guiçonac lurraren gainera diradenaz gueroztic, lur ikaratzeric diot hain handiric. Eta eguin cedin ciuitate handi hura hirur partetara, eta Gentilén ciuitateac eror citecen, eta Babylon handiá ethor cedin memoriotara Iaincoaren aitzinean, hari bere hiraren indignationezco mahatsarno coparen emaiteco. Eta isla oroc ihes eguin ceçan, eta mendiac etzitecen guehiagoric eriden. Eta harriabar handiric talentbat beçalacoric iauts cedin cerutic guiçonetara. eta blasphema cecaten Iaincoa guiconéc harriabarrezco plagaren causaz: ecen harc eguin çuen plagá gucizco handia içan da. Orduan ethor cedin çazpi ampolác cituztén çazpi Aingueruetaric bat, eta minça cedin enequin, ciostala, Athor, eracutsiren drauat anhitz vren gainean iarriric dagoen paillarda handiaren damnationea: Ceinequin paillardatu baitute lurreco reguéc, eta haren paillardiçazco mahatsarnoaz horditu içan baitirade lurreco habitantac. Eta spirituz desertu batetara eraman nençan: eta ikus neçan emaztebat, bestia escarlata coloretaco, blasphemiotaco icenez bethe, çazpi buru eta hamar adar cituen baten gainean iarria. Eta emaztea cen abillatua pourpraz eta escarlataz, eta vrrhestatua vrrhez, eta appaindua harri preciatuz eta perlaz, copa vrrhezcobat bere paillardiçaco abominationez eta satsutassunez bethea bere escuan çuela. Eta bere belarrean icen-bat scribaturic, Mysterio, Babylon handia, lurreco paillardicén eta abominationén amá. Eta ikus neçan emaztea sainduén odolaz, eta Iesusen martyroén odolaz horditua, eta hura ikussiric, mireste handiz mirets neçan. Eta erran cieçadan Aingueruäc, Cergatic miresten duc? nic erranen drauat emaztearen, eta hura ekarten duen bestia çazpi burutacoaren eta hamar adarretacoaren mysterioa. Ikussi vkan duán bestiá, içan duc, eta eztuc guehiagoric: eta igaiteco duc abysmetic, eta perditionetara ioaiteco: eta miretsiren dié lurreco habitantéc (ceinén icenac ezpaitirade scribatuac vicitzeco liburuän munduaren hatseandanic) dacussatenean bestiá, cein baitzén, eta ezpaita, eta alabaina baita. Hemen da adimendu sapientia duena. Çazpi buruäc, çazpi mendiac dirade ceinén gainean emaztea iarria baita. Eta regueac çazpi dirade: borzac erori dirade, eta bat bada, bercea ezta oraino ethorri: eta dathorrenean behar du harc dembora appurbat egon. Eta bestiá cein baitzén, eta ezpaita, hura çortzigarren reguea da, eta çazpietaric da, eta galtzera doa. Eta hamar adar ikussi dituánac, hamar regue dituc ceinéc resumá ezpaitute oraino hartu, baina bothere regue beçala oren batez harturen dié bestiarequin. Hauc conseillu berbat dié, eta bere puissançá eta authoritatea bestiari emanen diarocoé. Hauc bildotsaren contra combatituren dituc, eta Bildotsa garaithuren ciayec: ecen iaunén Iaun duc, eta reguén Regue: eta harequin diradenac dituc deithuac eta elegituac eta fidelac. Guero erran cieçadan, Ikussi dituán vrac, non paillardá iarria baita, dituc populuac, eta tropelac, eta gendeac, eta mihiac. Eta bestián ikussi dituán hamar adarrac dituc paillardari gaitz eritziren draucatenac, eta hura desolaturen dié eta haren haraguia ianen eta bera, suan erreren dié. Ecen Iaincoac eçarri dic hayén bihotzetan, eguin deçaten harc placer duena, eta consenti ditecen, eta eman dieçoten bere resumá bestiari Iaincoaren hitzac compli daitezqueno. Eta ikussi vkan duän emaztea duc Ciuitate handi hura ceinec baitu bere resumá lurreco reguén gainean. Eta gauça hauen ondoan ikus neçan berce Ainguerubat iausten cela cerutic, bothere handia çuela: eta argui cedin lurra haren gloriáz: Eta oihuz iar cedin botheretsuqui voz handiz, cioela, Erori da, erori da Babylon handi hura, eta eguin içan da deabruén habitatione, eta spiritu satsu ororen eta hegaztina satsu eta execrable ororen retiragune: Ecen haren paillardiçaren hirazco mahatsarnotic edan vkan dute gende guciéc, eta lurreco reguéc harequin paillardatu vkan dute: eta lurreco merkatariac haren delicietaco abrastassunetic abrastu içan dirade. Eta ençun neçan berce vozbat cerutic, cioela, Ilki çaitezte hartaric ene populuá, haren bekatuetan participant etzaretençát, eta haren plaguetaric recebi ezteçaçuençát. Ecen haren bekatuac elkarri iarreiqui içan çaizca cerurano, eta orhoit içan da Iaincoa haren iniquitatéz. Renda ieçoçue harc eguin vkan drauçuen beçala: eta paga ieçoçue doblea bere obrén araura: harc erautsi vkan drauçuen copán eman ieçoçue doblea. Cembat bere buruä glorificatu vkan baitu, eta deliciotan içan baita, emoçue hambat tormenta eta nigar: ecen bere bihotzean erraiten du, Iarria nago reguina, eta eznaiz alhargun, eta vrthueriaric eztacusquet. Halacotz egun batez ethorriren dirade haren plagác, herio eta vrthueria eta gossete: eta suz erreren da: ecen Iainco Iauna borthitz da, ceinec iugeaturen baitu hura. Eta nigar eguinen duté harçaz eta deithore haren gainean lurreco reguéc, harequin paillardatu dutenéc eta deliciosqui vici içan diradenéc, dacusqueitenean haren erratzeco kea: Vrrun daudela haren tormentaren beldurrez, dioitela, Elas, elas, Babylon ciuitate handiá, ciuitate borthitzá nola hire condemnationea oren batez ethorri içan den! Lurreco merkatariéc-ere nigar eguinen duté eta deithore haren gainean, ceren nehorc ezpaitu hayén marchandiçatic erosten guehiagoric: Marchandiça vrrhezcoric, eta cilharrezcoric, eta harri preciatuzcoric, eta perlazcoric, eta crespazcoric, eta pourprezcoric, eta cetazcoric, eta escarlatazcoric, eta vssain onetaco çur mota gucitacoric, eta yuoirezco vnci gucitacoric, eta vnci gucizco çur preciatuzcoric, eta cobrezcoric, eta burdinazcoric, eta marbrezcoric: Eta canela, eta vssain on, eta vnguentu, eta encensu, eta mahatsarno, eta olio, eta irin flore fin, eta ogui bihi, eta behor eta ardi, eta çaldi, eta carriot, eta sclabo, eta guiçonén arima. (Hire arimaren desirezco fructuac ioan ditun hireganic, eta gauça delicatu eta excellent guciac galdu içan çaizquin: eta eztitun guehiagoric gauça hec eridenen) Gauça hauén merkatariac bada abrastu içanic vrrun harenganic egonen dirate haren tormentaren beldurrez, nigarrez eta deithorez daudela. Eta dioitela, Elas, elas, Ciuitate handia, cein baitzén crespaz veztitua, eta pourpraz, eta escarlataz, eta baitzén vrrhestatua vrrhez, eta appaindua harri preciatuz eta perlaz; nola oren batez desolatu içan dirade hain abrastassun handiac? Vnci pilotu guciac-ere, eta vncietaco compainia gucia, eta marinerac eta cembatec-ere itsassoan baitiharducate, vrrun egonen dirade. Eta haren erratzeco kea dacussatenean, heyagoraz iarriren dirate, dioitela, Cein ciuitate cen ciuitate handi hunen pareric? Eta errhauts egotziren duqueite bere buru gainetara, eta heyagora eguinen duqueite nigarrez eta deithorez daudela, eta dioitela, Elas, elas, ciuitate handiá, ceinetan abrastu içan baitziraden itsassoan vnciric çuten guciac, haren magnificentia handitic, nola oren batez deseguin içan den! Alegueradi haren gainean ceruä, eta çuec Apostolu eta Propheta sainduác: ecen Iaincoac iugeatu vkan du çuen causá, harçaz den becembatean. Guero har ceçan Aingueru borthitzbatec harribat, errota harri handibat beçalacoric, eta iraitz ceçan itsassora, cioela, Hunelaco indarrez iraitziren da Babylone ciuitate handia, eta ezta guehiagoric eridenen. Eta guittarrarién, eta musicianoén, eta chirula, eta trompetta soinularién vozic eztatec hitan guehiagoric ençunen: ez cer-ere officiotaco den officieric batre eztatec guehiagoric hitan eridenen: eta errota harriaren hotsa eztatec guehiagoric hitan ençunen: Eta candela arguiac eztic arguiric eguinen hitan guehiagoric, eta sposoaren eta sposaren voza eztuc hitan guehiagoric ençunen, ceren hire merkatariac lurreco prince baitziraden, ceren hire poçoinqueriéz seducitu içan baitirade natione guciac. Baina hartan Prophetén eta Sainduén odola eriden içan da, eta lurraren gainean heriotara eman içan diraden gucienena. Gauça hauen ondoan ençun neçan tropel anhitzen voz handibat ceruän, cioela, Halleluia: saluatione, eta gloria, eta ohore, eta puissança gure Iainco Iaunari dagoca. Ecen eguiazco dirade eta iusto haren iugemenduac: ceren bere paillardiçáz lurra corrumpitu vkan duen paillarda handiaz iustitia eguin vkan baitu, eta bere cerbitzarién odola haren escuetan mendecatu vkan baitu. Eta berriz erran ceçaten Halleluia: eta haren kea igan cedin secula seculacotz. Eta hoguey eta laur Ancianoéc eta laur animaléc egotz citzaten bere buruäc bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten throno gainean iarriric dagoen Iaincoa, cioitela, Amen, Halleluia. Eta vozbat thronotic ilki cedin, cioela, Lauda eçaçue gure Iaincoa haren cerbitzari guciéc, eta haren beldur çareten chipiéc eta handiéc. Guero ençun neçan tropel handi baten hotsa beçala, eta vr handién hotsa beçala, eta igorciri handién hotsa beçala, cioitela, Halleluia, ecen regnatu vkan du gure Iainco Iaun bothere gucitacoac. Boz eta aleguera gaitecen, eta demogun hari gloria: ecen ethorri dirade Bildotsaren ezteyac, eta haren emaztea appaindu da. Eta eman içan çayó crespe purez eta arguitzen duenez vezti ledin: ecen crespá, Sainduén iustificationeac dirade. Orduan erran cieçadan, Scriba eçac, Dohatsu dirade Bildotsaren ezteyetaco affarira deithuac. Erran cieçadan halaber, Iaincoaren hitz hauc eguiazco dituc. Eta egotz neçan neure buruä haren oinén aitzinera hura adora neçançát: eta erran cieçadan, Beguirauc eztaguián: hire cerbitzari quide nauc, eta hire anayén, ceinéc baitute Iesusen testimoniagea. Iaincoa adora eçac: ecen Iesusen testimoniagea duc prophetiazco Spiritua. Guero ikus neçan ceruä irequiric, eta huná, çaldi churibat, eta haren gainean iarriric cegoena deitzen cen Fidela eta Eguiatia, eta iustoqui iudicatzen duena eta combatitzen dena. Eta haren beguiac ciraden su-garra beçala, eta haren buru gainean cen anhitz diadema, eta çuen scribuz icena harc berac baicen eçagutu vkan eztuena: Eta cen odolez tintatu arropa batez veztitua: eta haren icena deitzen da IAINCOAREN HITZA. Eta ceruän diraden armadác iarreiquiten çaizquión çaldi churiz, veztituric crespa churiz eta purez. Eta haren ahotic ilkiten cen ezpata çorrotzbat, harçaz io ditzançát nationeac: ecen harc gobernaturen ditu hec burdin berga batez: eta hura da Iainco bothere gucitacoaren hissizco eta hirazco mahatsarno lacoa aurizquiren duena. Eta çuen bere veztidurán eta ichterrean scribuz icen haur, REGVEN REGVEA, ETA IAVNEN IAVNA. Guero ikus neçan Ainguerubat iguzquian barna cegoela, ceinec oihu eguin baitzeçan ocengui, ciostela ceruären arteaz hegaldatzen ciraden chori guciey, Çatozte, eta bil çaitezte Iainco handiaren affarira, Ian deçaçuençát reguén haraguia, eta capitainén haraguia, eta borthitzen haraguia, eta çaldién haraguia, eta hayén gainean iarriric daudenena, eta libre eta sclabo, chipi eta handi gucién haraguia, Guero ikus nitzan bestiá eta lurreco regueac eta hayen armadác bilduric guerla eguitera çaldi gainean iarriric cegoenaren contra eta haren armadaren contra. Eta bestiá hatzaman cedin, eta propheta falsu haren aitzinean signoac eguin cituena harequin, ceinéz seducitu baitzituen bestiaren mercá hartu vkan çutenac, eta haren imaginá adoratu vkan çutenac: viciric iraitzi içan dirade bi hauc suzco stang suphrez çachecan batetara: Eta goiticoac hil içan ciraden çaldi gainean iarriric cegoenaren ahotic ilkiten cen ezpatáz: eta chori guciac asse citecen hayén haraguietaric. Guero ikus neçan Ainguerubat iausten cela cerutic abysmeco gakoa çuela, eta cadena handibat bere escuan. Eta hatzaman ceçan dragoina, sugue çaharra, cein baita deabruä eta Satan, eta esteca ceçan hura milla vrthetacotz. Eta irion ceçan hura abysmera, eta erts ceçan hura, eta ciguila ceçan haren gainean, gendeac guehiagoric seduci eztitzançát, milla vrtheac compli daitezqueno: eta guero behar da lacha dadin dembora gutibatetacotz. Guero ikus nitzan alkiac, eta iar citecen hayén gainetan gendeac, eta iugemendua eman cequién: eta Iesusen testimoniageagatic, eta Iaincoaren hitzagatic buruäc edequi içan çaiztenén arimác, eta ceinéc ezpaitzuten adoratu bestiá ez haren imaginá, eta ezpaitzutén hartu vkan haren mercá bere belarretan edo bere escuetan, eta vicico dirade eta regnaturen duté Christequin milla vrthez. Baina goitico hilac eztirade resuscitaturen milla vrthe compli daitezqueno: haur da lehen resurrectionea. Dohatsu eta saindu da lehen resurrectionean parte duena, hayén gainean bigarren herioac eztu bothereric: baina içanen dirade Iaincoaren eta Christen sacrificadore, eta regnaturen duté harequin milla vrthez. Eta complitu diratenean milla vrtheac lachaturen date Satan bere presoindeguitic. Eta ilkiren date seduci ditzançát lurraren laur corneretan diraden nationeac, Gog eta Magog, hec congrega ditzançát bataillara: ceinén contua baita itsassoco sablea beçala. Eta igan citecen lurraren çabaltassunera, eta ingura ceçaten Sainduén campoa, eta Ciuitate maitea: baina iauts cedin sua Iaincoaganic cerutic, eta irets citzan hec. Eta hec seducitzen cituen deabrua, iraitz cedin suzco eta suphrezco stagnera, non baitirade bestiá eta propheta falsua: eta tormentaturen baitirade egun eta gau secula seculacotz. Guero ikus neçan throno handi churibat, eta norbeit haren gainean iarria, ceinen aitzinetic ihes eguin baitzeçaten lurrac eta ceruäc, eta etzedin hayendaco lekuric eriden. Eta ikus nitzan hilac chipiac eta handiac Iaincoaren aitzinean ceudela, eta liburuäc irequi citecen: eta berce liburubat irequi cedin, cein baita vicitzeco liburua: eta iugea citecen hilac liburuètan scribatuac ciraden gaucetaric, bere obrén araura. Eta renda citzan itsassoac hartan ciraden hilac: herioac-ere eta iffernuac renda citzaten hetan ciraden hilac: eta iugemendua eguin cedin batbederaren obrén araura: Eta iffernua eta herioa egotzi içan ciraden suzco stagnera: haur da bigarren herioa. Eta nor-ere ezpaitzedin eriden vicitzeco liburuän scribaturic, suzco stagnera iraitz cedin. Guero ikus neçan ceru berribat eta lur berribat: ecen lehen ceruä eta lehen lurra ioan içan cen: eta itsassoa etzen guehiagoric. Eta nic Ioannesec ikus neçan Ierusaleme berrico Ciuitate saindua iausten cela Iaincoaganic cerutic, appaindua sposa bere senharrarençat appaindubat beçala. Eta ençun neçan voz handibat cerutic, cioela, Huná, Iaincoaren tabernaclea guiçonequin da, eta habitaturen da hequin, eta hec haren populu içanen dirade, eta Iaincoa bera hequin içanen da hayén Iainco. Eta ichucaturen du Iaincoac nigar chorta gucia hayén beguietaric: eta herioa guehiagoric ezta içanen ez vrthueriaric, ez heyagoraric, ez nequeric: ecen leheneco gauçác iragan dirade. Eta erran ceçan throno gainean iarria cenac, Huná, gauça guciac berri eguiten ditut. Eta erran cieçadan, Scriba eçac: ecen hitz haue fidelac dituc eta eguiazcoac. Eta erran cieçadan, Eguin da: ni naiz a eta w, hatsea eta fina. Nic egarri denari emanen draucat vicitzeco ithur vretic, dohainic. Garaithuren duenac, heretaturen ditu gauça guciac: eta içanen natzayo hari Iainco, eta hura içanen çait niri seme. Baina beldurtiey, eta increduley, eta execrabley, eta guiça-erhailey, eta paillartey, eta poçoaçaley, eta idolatrey, eta gueçurti guciey partea assignatua dagote suz eta suphrez dachecan stagnean, cein baita bigarren herioa. Orduan ethor cedin enegana çazpi ampola azquen çazpi plaguéz betheac vkan cituzten çazpi Aingueruetaric bat, eta minça cedin enequin, cioela, Athor, eracutsiren drauat Bildotsaren emazte sposa. Eta eraman nençan spiritutan mendi handi eta gora batetara, eta eracuts cieçadan Ierusalemeco Ciuitate saindu handia, iausten cela cerutic Iaincoaganic: Iaincoaren gloria çuela: eta haren arguia cen harri gucizco preciatua irudi, iaspe harri crystalera tiratzen duena beçala. Eta çuen murrailla handibat eta gorabat, cituela hamabi bortha, eta borthetan hamabi Aingueru: eta icenac scribatuac: cein baitirade Israeleco hamabi leinuetaco haourrén icenac Orient aldetic, hirur bortha: Aquilonetic hirur bortha: Egu-erditic hirur boltha: etaOccidentetic, hirur bortha. Eta Ciuitatearen muraillác cituen hamabi fundament, eta hetan Bildotsaren hamabi Apostoluén icenac. Eta enequin minço cenac çuen vrrhezco canaberabat, Ciuitatearen eta haren borthén eta haren murraillaren neurtzeco. Eta Ciuitatea bera cen quarratua, eta haren lucetassuna cen hambat nola çabaltassuna: eta neurt ceçan Ciuitatea vrrhezco canaberáz, hamabi milla stadiotaco, eta ciraden haren lucetassuna, eta çabaltassuna eta goratassuna bardin. Guero neurt ceçan haren murraillá ehun eta berroguey eta laur bessotaco, guiçonaren neurriz, cein baita Aingueruärena. Eta cen haren murraillaco bastimendua iaspez: baina Ciuitatea bera cen vrrhe purez, beira pura irudi. Eta Ciuitatearen murraillaco fundamentac ciraden harri preciatu guciaz ornatuac: lehen fundamenta cen iaspez: bigarrena, sapphirez: herena, chalcedonez: laurgarrena, smaraudez: Borzgarrena, sardonyxez: seigarrena, sardoinez: çazpigarrena, chrysolitez: çortzigarrena, beryllez: bedratzigarrena, topazez: hamargarrena, chrysoprasez: hamecagarrena, hyacinthez: hamabigarrena, amethystez. Eta hamabi borthác ciraden, hamabi perla, batbederatan bat: eta borthetaric batbedera cen perla bederaz. Eta Ciuitateco plaçá cen vrrhe purez, beira gucizco arguia beçala. Eta ezneçan templeric ikus hartan: ecen Iainco Iaun bothere gucitacoa da hartaco templea, eta Bildotsa. Eta Ciuitateac eztu iguzquiren edo ilharguiren beharric, hartan arguitzeco: ecen Iaincoaren gloriác arguitu du hura, eta haren arguia da Bildotsa. Eta saluatu içan diraten nationeac haren arguian ebiliren dirade: eta lurreco reguéc bere gloriá eta ohorea hartara ekarriren duté. Eta hartaco borthác eztirade ertsiren egunáz: ecen ezta gauic han içanen. Eta ekarriren da Gentilén gloriá eta ohorea hartara. Ezta sarthuren hartara gauça satsutzen duenic batre, edo abominationeric eta falseriaric eguiten duenic: baina solament Bildotsaren vicitzeco liburuän scribaturic daudenac. Guero eracuts cieçadan vr vicizco fluuio purbat, crystalac beçala arguitzen çuenic, Iaincoaren eta Bildotsaren thronotic heldu cela. Eta haren plaçaren erdian eta fluuioaren alde bietaric cen vicitzeco arborea ekarten cituela hamabi fructu, hilebethe oroz emaiten çuela bere fructua, eta arborearen hostoac Gentilén ossassunetacotz. Eta gauça maradicaturic batre ezta içanen guehiagoric: baina Iaincoaren eta Bildotsaren thronoa hartan içanen da, eta bere cerbitzariéc cerbitzaturen duté hura. Eta ikussiren duté haren beguithartea, eta haren icena hayén belarretan içanen da. Eta gauic han ezta içanen, eta candela arguiren, ez iguzqui arguiren beharric eztuté: ecen Iainco Iaunac arguitzen ditu hec: eta regnaturen duté secula seculacotz. Guero erran cieçadan, Hitz hauc fidelác dituc eta eguiazcoac: eta Propheta sainduén Iainco Iaunac igorri vkan dic bere Aingueruä, bere cerbitzariey eracuts dietzençát sarri eguin behar diraden gauçác. Huná, heldu naiz sarri: dohatsu da liburu hunetaco prophetiazco hitzac beguiratzen dituena. Eta ni naiz Ioannes gauça hauc ençun eta ikussi ditudana. Eta ençun eta ikussi ondoan egotz neçan neure buruä gauça hauc eracusten cerauzquidan Aingueruären oinén aitzinera adora neçançát: Eta erran cieçadan, Beguirauc eztaguián: ecen cerbitzariquide nauc hire, eta hire anaye Prophetén, eta liburu hunetaco hitzac beguiratzen dituztenén: Iaincoa adora eçac. Guero erran cieçadan, Eztitzála ciguila liburu hunetaco prophetiazco hitzac: ecen demborá hurbil duc. Iniusto dena biz iniusto oraino: eta satsu dena satsu biz oraino: eta iusto dena iustifica bedi oraino: eta saindu dena sanctifica bedi oraino. Eta huná, ethorten naiz sarri: eta ene alocairua enequin da, renda dieçodançát batbederari haren obrá içanen den beçala. Ni naiz a eta w, hatsea eta fina, lehena eta azquena, Dohatsu dirade haren manamenduac beguiratzen dituztenac: çucen dutençát vicitzeco arborean, eta borthetaric sar ditecençát Ciuitatera. Baina campoan içanen dirade orac, eta poçoaçaleac, eta paillartac, eta guiça-erhaileac, eta idolatreac, eta norc-ere maite baitu eta eguiten falseria. Nic Iesusec igorri vkan dut neure Aingueruä gauça haur testifica lietzaçuençat Elicétan. Ni naiz Dauid-en çaina eta generationea, Içar arguitzen duena eta goicecoa. Eta Spirituac eta Sposac erraiten duté, Athor. Eta ençuten duenac, erran beça, Athor. Eta egarri dena, bethor: eta nahi duenac har beça, vicitzeco vretic dohainic. Ecen protestatzen draucat liburu hunetaco prophetiaren hitzac ençuten dituen guciari, Baldin nehorc gauça hauey eratchequi badiecé, eratchequiren drautza hari Iaincoac liburu hunetan scribatuac diraden plagác. Eta baldin nehorc ken badeça deus prophetia hunen liburuco hitzetaric, kenduren du Iaincoac haren partea vicitzeco liburutic, eta Ciuitate saindutic, eta liburu hunetan scribatuac diraden gaucetaric. Gauça hauçaz testificatzen duenac dio, Segur banatorque sarri: Amen. Bay, athor Iesus Iauna. Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin gucioquin. Amen.